Egungo Euskararen Hiztegia
—H—
[bertsioa: 2024-01-10]

auheneka ik auhenka.

Ha (orobat ha) hektarearen sinboloa.

Hazparnek badu 7.750 Ha eremu eta huntarik %55 nahi lukete beiratu laborantxako lur bezala.  Herria   2004-12-02

Hazparneko eremuetan 2000 Ha dira jadanik lurberrituak direnak eta Herriarenak direnak.  Herria   2004-12-02

7 Ha lurren gainean eginak dira kontzertuak, aparka tokiak eta lo egiteko oihal etxe guneak.  Herria   2003-04-10

Prefektoratik eza ukan du herriak erosi nahi zituen 2 ha lur horientzat.  Herria   2002-12-12


haatik 1 junt halere, hala eta guztiz.

Ez zuen haatik izutzeko arrazoirik.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 319. orr.

-Guztiok gara, haatik, Jainkoaren semeak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 548. orr.

-Koadro batean, haatik, koloreak dik azken hitza, eta hitz hori fauna eta hutsala gertatu izan zaidak orainokoan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 292. orr.

Berriz galde bera egiten dizut haatik: G ala E?  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 11. orr.

Orain, nik hau erran edo hura erran, pentsatzen ahal duzu haatik bide txar beretik segitzen dudala, lehengo gezurraren gainerat beste gezur zerbait metatuz.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 135. orr.

Mihia irentsi genuen haatik, fraideen zafradek aspaldian ziguten irakatsi hobe dela sobera errazak diruditen galderei erantzun gabe.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 146. orr.

Nahiz gisa horretako aferak jendeek bihozberatasunez hartzen dituzten, legeari haatik errespetua zor zaio beti.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 511. orr.

Honako hau zoragarria da; nik asmatua da: ez du deus ikustera uzten, eta oro du haatik igerrarazten.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 63. orr.

Segur, nihauren biziaz behar nuela haatik axola, ez baitezpada burasoek gustukoena ukanen zuten bidetik ibiliz.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 108. orr.

Alta berak, haurra zenean, "to" entzuten zuen aitaren gandik, haatik "xu" amaren ahotik... eta bihotzetik.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 11. orr.

Turinen arbuiatuak edo gaizki hartuak, Piamontearen hegoaldeko zenbait landa-herritan aurkitu zuten bizilekua, eta sedaren teknologia ezarri bertan; sekula gainditu gabe, haatik, ezta urterik loretsuenetan ere, gutxiengo guztiz urriaren izaria.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 17. orr.

Jeneralean, haatik, familia pobreko bere sustrai euskaldunak ahaztu ez zituztenek, ezin izaten zuten soluzio guztiz perfektu eta idealetan errazegi sinetsi.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 217. orr.

Jung-en hitz horiek, haatik, ez dira Adelarentzat, ezen hura ez zihoan forma hutsen atzetik, hura ez zihoan bere burutik ihesi.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 218. orr.

Harrezkero, zola bikoitza erabiltzen dut eskuineko oinetakoan, eta garbi antzematen zait herrena; horrek, haatik, ez dit lasterka ibiltzea eragozten, ez halaber jauzi egitea, nahiz eta modu bitxi samarrean egiten ditudan biak.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 16. orr.

Adituaren arabera, nahi gabeko eragin gutxi ditu, eta, haatik, asko hobetzen du gaixoen portaera: «Alor guztietan, ez soilik eskolan, baita eguneroko bizitzan eta kiroletan ere».  Berria - Gaiak   2006-04-20

Orain perilaz ohartua baitzara, ez dut dudarik egiten aise begiratuko zarela peril horretarik: baina haatik gaztigua behar zitzaizun egin.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 224. orr.

Erran berri dizudan horretaz ez haatik hein handi bateraino kezkatu gero.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 289. orr.

Olerki batean idatzi zuen moduan, "aberria maite dezadan agintzen didate; haatik, aberria zati bi eginda dagoelarik, esadazue, zein da maite behar dudan aberri zatia?  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 140. orr.

Guztiendako baimenik ez, haatik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 22. orr.

Haatik, odolarekin batera iraultza etorri zen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 285. orr.

Hoberat egin beharrean, are gaitzagorat egin zuen, haatik!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 417. orr.

2 baiki.

Herri gehienetan, ez baitzen haatik Nafarroako gobernua lo, ezarri zuten, bidean trebes, gatina edo kate bat.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 124. orr.

Marka da, haatik, bazkari guztia lantokiaz, bezeroez eta hurrengo komenioaz aritzea ere.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 304. orr.

Errepideaz asetzen hasia naiz haatik eta Ortesek urrun dirudi.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 26. orr.

Xingar zati honek merezi bailuke haatik arno xorta bat, apur bat bero nadin bederen lanbro honen erdian.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 92. orr.

Hortik hurbil, latinezko idazki bat, hau, haatik, ez Erromanoen denborakoa!  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 42. orr.

Martiarena ere holaxet eman da jokoan berehala: 2-etan berdin, eta 6-etan, 10-etan, 11-etan... bazituzten zazpi berdintze eginak 20 etan, hau azkena haatik, orduan baita Larrechea 27 tara joan lau bote ere sartuz lerro hortan.  Herria   2002-12-05

Taldeka jokatu direlarik orduan bereganatu du jauntzi horia igandean galdu duena haatik.  Herria   2005-07-14

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 7 aldiz agertzen direnak)

aldi huntan haatik (10); arabera haatik (8); atxikiz haatik (7); aurten haatik (12); ba haatik (17); bada haatik (16); badira haatik (21); badu haatik (14); badute haatik (9); bai haatik (38); baina ez haatik (10); bainan ez haatik (14); baita haatik (13); bat haatik (14); behar da haatik (28); behar haatik (11); berean haatik (10); da haatik (249); dauka haatik (8); denak haatik (7); dio haatik (14); diote haatik (25); dira haatik (70); dira haatik denak (11); ditu haatik (20); dituzte haatik (14); du haatik (107); du iduri haatik (9); dugu haatik (16); dut haatik (16); dute haatik (56); ere bai haatik (7); ere haatik (29); erran haatik (11); erranez haatik (10); eta haatik (18); ez baita haatik (8); ez da haatik (94); ez dira haatik (35); ez du haatik (40); ez dugu haatik (8); ez dute haatik (24); ez haatik (118); ez zen haatik (11); gabe haatik (38); gehiago haatik (7); gehienak haatik (7); gero haatik (18); geroztik haatik (8)

haatik ainitz (7); haatik aise (7); haatik alde (7); haatik arras (12); haatik azken (12); haatik bainan (13); haatik batere (11); haatik behar (7); haatik berak (7); haatik bere (31); haatik beren (13); haatik beste (20); haatik beti (13); haatik bi (19); haatik biziki (10); haatik denak (18); haatik denak ados (7); haatik denek (9); haatik deus (8); haatik erran (8); haatik eta (39); haatik euskal (16); haatik ez (141); haatik ez da (14); haatik ez dela (9); haatik ez dira (7); haatik ez du (12); haatik ez dute (7); haatik gauza (8); haatik gauzak (11); haatik gero (12); haatik gure (7); haatik hain (15); haatik hau (8); haatik hemen (8); haatik holako (10); haatik hor (13); haatik hori (15); haatik lehen (10); haatik nahi (10); haatik nola (7); haatik oraino (14); haatik zer (11)

hau haatik (22); hemen haatik (8); hor haatik (16); hori haatik (17); huntan haatik (23); iduri haatik (12); izan da haatik (10); luke haatik (12); naiz haatik (11); nintzen haatik (8); nuen haatik (12); omen da haatik (9); salbu haatik (7); zen haatik (36); ziren haatik (20); zuen haatik (22); zuten haatik (9)


habaila1 iz eskuz birarazten den larruzko uhala, arma gisa harriak jaurtitzeko erabiltzen dena.

Habaila berri bat hartuta sorora joan nintzen, parrokiako zuhaitzetako antxetei eta arrokei harrika egitera.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 49. orr.

Askatu zituzten beren habailak eta han hasi zitzaizkion belarri ondoan ziztuka ukabila adinako harri kozkorrak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 57. orr.

Eskua zorroan sartu, harri bat atera, habailaz jaurti, eta bekokian jo zuen filistearra.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 51. orr.

Orduan habailarekin harri bat jaurti zion.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 39. orr.

Urrutira jaurtitzen dut, habaila batez harria bezala.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 256. orr.

Zure etsaien biziak, aldiz, jaurtiki egingo ditu, harria habailaz bezala.  Elizen arteko biblia   1 Sm 25,29


habaila2 ik abaila.

habe 1 iz eraikuntzetan, zutabeek eusten dioten zur atal horizontala.

Sabaiko zutabeek eta gainontzeko habeek.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 172. orr.

Atariaren sabaia alderik alde zeharkatzen zuen habe bati.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 31. orr.

Teilatu askok galbaheak baino zulo gehiago zituzten, gailurreko habea eta -saihets hezurren irudiko- albo banatako gapirioak besterik ez zen geratzen haietako batzuetan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 167. orr.

Gapirioen gainean habe karratu bat jarriko da, horren bidez gapirioak ondo lotuta gera daitezen.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5150. orr.

Eta eliza osoki inguratuz, gapirioak, habeak eta latak ageri, egurrezko aterpearen euskarri.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 336. orr.

Sabaiko habeak.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 65. orr.

Tenplua eraikitzen bukatu zutenean, sabaia zedrozko habez eta oholez jantzi zuen.  Elizen arteko biblia   1 Erg 6,9

Hori baieztatuko zion, bertako habearen zutoin harrizkoak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 39. orr.

Zementuzko zoruekin, zutoin eta habe galbanizatu eta sare lodiekin.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 82. orr.

Porlanezko habeak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 146. orr.

Etxe hau arras handia eta arras luzea zen; zutabe batzuek bakarrik eusten zioten, eta suak meheturiko zenbait habek. Habe zaharrak ikusi zituen, pipien habi.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 164. orr.

Erle bat ikusi zuen habearen arraildura batean.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 31. orr.

Alboko gelara eraman, eta habetik zintzilik lotzeko, pixkanaka hil zedin.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 169. orr.

Habe arteko tarteak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1850. orr.

ik habearte.

Osorik moztu zituzten kanpora ateratzen ziren habeen irtenguneak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1850. orr.

Behetik hasi eta goiko habeetaraino.  Elizen arteko biblia   1 Erg 6,15

2 zutabea.

Kasernarako eta gure kanpalekurako bide-kurutzean, metalezko habe handi bat bazen, dena kolore.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 72. orr.

Habe urdin baten kontra bizkarra, bidaiarien erreakzioak arakatzen hasi zen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 90. orr.

Atzean zeukan zurezko habearen kontra jarri zuen gizonak bizkarra, eta poliki-poliki eseri zen lurrean.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 85. orr.

Tren jasoaren habe baten atzean gelditu zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 512. orr.

Aurpegia eguzkia bezain distiratsua eta zangoak suzko habeak bezalakoak.  Elizen arteko biblia   Ap 10,1

3 irud

Demokraziaren haberik seguruena.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 7. orr.

Familia horiek direlako gizarte guztien pilarriak, erresumen hazia eta habe sendoak.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 65. orr.

Politikan, ordea, ordenaren aldekoa zen Borges herritarra; egituratutako gizartearen habe nagusiei zutik eta sendo eustearen aldekoa.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 51. orr.

Bere arrazakide askok bezala, negoziobidea hartu zuen, aberasteko eta gerorako habe sendoak, edozein ekaitzek botatzen gaitzak, eraikitzeko.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 25. orr.

Hamazazpi urteko mutiko argia familia osoaren habe bihurtu zen orduan, eta ikasketa-asmoak utzita lanean hasi zen, banku batean enplegatuta.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 140. orr.

Inoiz dorretxe izan ez ziren bi baserri apal, nire historiatxoaren habe bi.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 123. orr.

Sufritu nahi izan zuen gurutzeko habean, eta bertan heriotzarik lotsagarrienaz hil.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1204. orr.

4 etorkia, leinua.

Harrezkero, gure habeko denok izan gaituk kristau bataiatuak.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 210. orr.

Odol garbikoa omen zen emaztea, kristau zaharren habekoa.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 212. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Erdi eginda zegoen eraikin baten habe-egitura gorriari leihotik begira.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 424. orr.

Azkenean, harlanduzko hiru lerroko eta zedrozko habe-lerro bateko horma eraikiz, barneko ataria egin zuen.  Elizen arteko biblia   1 Erg 6,36

Haren aurpegi eta gorputzean zehar, habe-zuraren zainak eta erretenaren gaineko belarra ikusi nituen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 44. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Zedroak gure etxe-habe, nekostak etxe gain.  Elizen arteko biblia   Kt 1,17

Eta errematxez jositako burdin habe sendoak eraikinari eusten.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 188. orr.

Piku-habeak bota badituzte, zedrozkoak jarriko ditugu haien ordez.  Elizen arteko biblia   Is 9,9

Bizikleta telegrafo-habearen kontra utzita.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 37. orr.

Arratsaldero ikusten nuen hirugarren argi-habearen ondoan geldi.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 42. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

burdinazko habe (3); egurrezko habe (5); habe handi (3); habe sendoak (3); habeak eta gapirioak (3); suzko habeak (3); telegrafo habearen kontra (3); telegrafo habearen ondoan (4); zurezko habe (7)


habearte 1 iz habe arteko hutsunea.

Bada Erromako San Ignazio elizan interes handiko margolan bat, elizako habearte nagusiaren ganga osoa hartzen duena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 96. orr.

Aireratu eta gora eta behera hegaldatu da alboko habeartean; harik eta, azkenean, zabalik duen atea topatu eta joan egin den arte.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 16. orr.

Grand Palaisen mailara iritsi zirenean, hantxe ikusi zuten eraikineko habearte erraldoia; lurrera erortzeko zorian zegoen, nonbait.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 395. orr.

2 eraikin handia, solairu bakarrekoa eta barne-hormarik gabea. ik nabe.

Nafarroako Volkswagenek margolanerako habearte berria eraikiko du.  Berria - Ekonomia   2004-09-04

Faktoria suntsitzen eta habearte berriak eraikitzen jarraitu zuten, arkitektura ondarea babesteko lege eta araudi guztien gainetik jauzi eginez.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 35. orr.

[Pabilioi] haien ordez orain ikusten ari den habearte argitsu hori bezalako lau eraikiarazi zituen.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 29. orr.


habedun izond habea duena; habeak dituena.

Nire aurrez aurre nire ohea, haritzezko ohe zahar habedun bat.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 251. orr.


habetegi iz habe multzoa.

Donibane Lohizunetik Hondarribiaraino hain alaiak egiten zituzten anil urdinez edo gaztainez margoturiko habetegi konplexu haiek.  Berria - Kultura   2004-12-26


habetu, habe(tu), habetzen du ad finkatu.

Orduko denbora hark ustekaberik gabeko gurpilak bezala aurreratzen zuen, aukera berberak behin eta berriro eskainiz, eta erregulartasunak habetu egiten zuen mundu eta bizimodu haien sendotasuna.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 72. orr.


habetxo iz habe txikia.

Leundu eta zizelkaturiko habetxo zoragarriek alegeratzen duten teilatuaren hegal zabalak babestua dago.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 121. orr.


habetzar iz habe handia.

Ukuiluan, lastategian eta sukaldean habetzar lodiak zeuden, menderen mendetan hortxe finko irauteko ezarriak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 142. orr.


habia (ETCn 3.877 agerraldi; orobat kabia ETCn 302 agerraldi, kafia ETCn 51 agerraldi eta kafira ETCn 91 agerraldi) 1 iz hegaztiek, arrautzak erruteko, txitatzeko eta umeak hazteko moldatzen duten babesgunea.

Azeriek badituzte zuloak, eta aireko hegaztiek habiak.  Elizen arteko biblia   Lk 9,58

Egur metaren ondoan, kafia bat. Habia eta bi mikakumeak begiztatu nituen nik ere.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 97. orr.

Habietan errun berriak ziren lau arrautza harrapatu zituen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 11. orr.

Kumetzeko, arrautzak besteen habiatan jartzen ditu.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 109. orr.

Habiatik irten berri den txorikumea.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 200. orr.

Hegalak zabaldu eta begirada zorroztu; bertzerik ez du behar arranoak bere bakardadean abiatu eta kumeen habiara jakiz kargaturik itzultzeko.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 7. orr.

Txoriek habietarako lapurtzen zuten artilea.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 261. orr.

Eta kukuak hantxe paratuko dizu bere arrautza, batzuetan bertakoak zapuztu gabe, baina maizenean arrautzak jan, habia zapuztu, bere arraultza ipini eta ospa!  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 38. orr.

Habiak zapuztaraztea edo habiatik arrautzarik harrapatzea.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 492. orr.

Igeri egin eta gero amuarrainetara edota txori habiak bilatzera.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 72. orr.

Birigarroaren habian jaiotako kukua bezala.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 125. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Mikak, adartxo batzuk hartu eta habia-barrena sendotu zuen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 70. orr.

Txoriek habia-eraikuntzari buruz baino ez dutelako hitz egiten.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 263. orr.

Bekaizgarri zitzaizkien sagutxoak, zeinak, lauzen arteko beren habia-zuloetatik alderrai, ogi sagaratuaren apurrak karraskatuz gizentzen baitziren.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 112. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bitorianoren txalupa txirlaren maskorra begitandu zitzaidan lehenik, eta sorterria bera txori-habia txiki gero.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 33. orr.

Lertxun garai batzuek [...] bele-habia ikaragarri handiak gordetzen zituzten beren adaburu dardaratietan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 169. orr.

Urtero hainbat zikoina habia kentzen edo tokiz aldatzen dituzte Gurelurrekoek, eraikinetan kalteak egiten dituztelako.  Berria - Euskal Herria   2004-01-17

Hegoaldeko bi uhartetxoak kaio-habiaz beterik daude.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 134. orr.

Pinguino habiak aztertu behar ditut.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 261. orr.

4 (bestelako animaliena)

Odriozolatxo baserrian Kanelik umeak zituenean, berak garbitzen zien habia.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 16. orr.

Arratoi habia bat baizik ez da.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 76. orr.

Suge habia aurkitu ondoren.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 160. orr.

Uste zutelako ezen sugegorriek habiatzat hartu zutela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 176. orr.

"Liztorren habia", harako hark esango zukeen bezala.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 100. orr.

Armiarma-habien bidea.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 17. orr.

Intsektuen habia metatua zirudien. ik beherago 6.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 246. orr.

Liztafin kafien desegite 100 pasaturik.  Herria   2004-12-16

5 irud/hed

Bi amoranteak beren habian.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 383. orr.

Maitasun gnostikoaren habia.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 148. orr.

Izotz-patin pare baten habia da izkinako otzara bat.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 363. orr.

Iraultzaren habia zen Eibar, Bergarako jauntxo guztien ikara.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 32. orr.

Are dohatsuago sentitu nintzen istant hartan Pisako katedralean [...] Monteverdiren musika solemne haren habian eta aterbean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 279. orr.

Gabiako habiarantz gora berbak oihartzun modura zetozkidan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 78. orr.

Ekonomiaren suge-habia.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 151. orr.

"Maitasun-habia" edo gisako zerbait.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 356. orr.

Ez, toki hark ez zuen espioi-habia baten itxurarik batere.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 30. orr.

Sasiko habian sortuek halako mesfidantza pizten didate.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 179. orr.

Piztiak Pagabasoko leizea hartu zuela habiatzat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 212. orr.

Herria faxisten habia huen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 203. orr.

Historia handiko hiria, sekulako lapurren habia.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 47. orr.

Zeren urte luzeetan izan baitzen Trinidadeko uhartea itsas lapur ingeles eta holandesen habia.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 520. orr.

Txatxarramendi irlako metrailadore habiak leherrarazi beharko zituen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 102. orr.

6 bizilekua.

Hiru zaldi eta kibitka kaskartxo bat erosirik, behin eta betiko alde egin huen etxetik, heure habiatik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 203. orr.

1986ean, Irabarneko habia ützirik, Mauleko plazalat jin zen.  Herria   2002-07-25

Indietarako asmotan zegoen etxejaun bati etxea eta lurrak erosi zizkioten arte, non habia berria moldatu baitzuten.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 19. orr.

Urteen poderioz gorputzak estalpearen epela bilatzen din eta auskalo non izanen duen orain habia.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 298. orr.

Zinez gnomo egitekotsuen habia bailitzan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 105. orr.

7 habia eginsup_1

Zergatik egiten dituzten enarek habiak etxeetako teilatu-hegaletan.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 60. orr.

Lotsagabeak dira beleak, batez ere habia egin dutenean.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 152. orr.

Arranoa bezala altxatuko bazina ere, habia izarretan egingo bazenu ere.  Elizen arteko biblia   Ab 1,4

Katagorriok adiskide eginez gero, zeure gelan bertan egingo dute habia eta umeak.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 154. orr.

Kalabaza haiek behintzat, saldu beharra zeukaten, izan ere saguak jaten eta haietan habiak egiten hasita zeuden.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 99. orr.

Oihan batean non, tximistek joriko enborretan, erle basatiek egiten baitzuten habia.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 132. orr.

Oiloen zorritxoak dira, hegalpean habia egiten baitute.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 240. orr.

8 habia eginsup_2 irud

Lagunurkoaren aldera jiratu eta honen bihotzean eginez kabia. Mafiak habia egina zuen sistemaren gune boteretsu guztietan.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 192. orr.

Silikosia guztien biriketan habia eginda.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 82. orr.

Bere amets guziei, haren bihotzean habia egina zuten lilura guziei.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 176. orr.

Halako artegatasun ilaun batek egin zuen habia neure barrenean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 228. orr.

Beheranzko bide horretan [...] bizitzak bihurgune bat marrazten du, eta helduleku horretan egiten habia. E Zaharron buruan kaosak habia egin ez dezan, hala esaten digu.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 302. orr.

Egiak badakiela gezurrean habia egiten.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 159. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

birigarroaren habian (5); birigarroen habia (4); egindako habia (3); habia egin (8); habia egina (5); habia eginda (4); habia egiteko (6); habia egiten (18); habia izan (3); habia uretara jausi (3); habiak egin (3); habiak egiteko (4); habiak egiten (3); txorien habia (5)


habiagile iz habia egiten duena.

Mika omen zen munduko habiagilerik hoberena.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 69. orr.


habiatoki iz habia egiteko lekua.

Eskuzabaltasun estaliek eta itxurakeriek izango dute han habiatoki, testamentu egiteko ahalmena debekatuta edo murriztuta badago.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 95. orr.


habiatxo iz adkor habia.

Bost metro gora, sabaipeko angeluan, aurreko urteetako lanez eginda, han zuen enara bikoteak bere habiatxo mimoz eta moko-kolpe askoz, lokatz busti goxoz buztinetan osatua.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 116. orr.

Gero, enarak lan-eta-lan, abiada batean ari ziren, goizero habiatxoa konpontzen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 116. orr.

Han-hemen, lanpara ñimiñoak piztu ziren, argi-habiatxoak eginez gauaren erdian.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 46. orr.


habikada iz habiaren edukia.

Batzuetan ez zuen batere bidaltzen, eta beste batzuetan, aldiz, habikada oso bat.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 248. orr.


habitaezin izond lekuez mintzatuz, bertan bizi ezin dena.

Erreferentziarik gabeko leku habitaezin batean, desolamendua jaun eta jabe zen erbestean.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 114. orr.


habitagarri izond lekuez mintzatuz, bertan bizitzeko modukoa.

Tailer mekanikoa nahikoa habitagarri dagoela iruditzen zait orain.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 67. orr.


habitat iz animalia edo landare mota baten berezko ingurunea.

Habitatak suntsitzea animali eta landare espezie askoren desagerpena eragiten ari da.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 72. orr.

Asiako Errusiaren ipar-ekialdeko muturreko biztanle primitiboen garai bateko habitat bakartutik Alaskarantz.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 353. orr.

Igelaren habitatari kalte egitea «delitu ekologikoa» dela adierazi du.  Berria - Euskal Herria   2004-09-01

Habitataren kalitatea funtsezkoa da bisoi europarraren etorkizunerako.  Berria - Euskal Herria   2004-06-29

Zibilizazioen habitat-en arteko benetako mugek.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 276. orr.

Gizakiaren lurreko habitat-eko gordeleku eta zokoak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 351. orr.

Arkitekturako laborategian habitat eredu berriak ikertu zituzten 2003an.  Berria - Kultura   2004-03-03

Badugu lan itzela, baita miresgarria ere, habitat honen ekosofia deskribatzeko, kultura honetan bizitzeko.  Elizen arteko biblia   1 M 9,11

Inoiz ezagutuko ditudan etxe eta hoteletako gela kopurua baino askoz ziega gehiago habitatua nintzen ordurako.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 472. orr.

2 irud

Kultur habitaten diagramara.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 274. orr.

Balizko perfekzioaren zain, inperfekzioa eta absurdua ditugu habitat naturalak.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 95. orr.

Gauza jakina da eskizofrenia dela euskaldunon habitat naturala.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 113. orr.


habitatu, habita(tu), habitatzen 1 du ad bizi izan.

Baina gu sapiensak gara, Unibertsoa habitatzen dugun gizakiak.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 164. orr.

"Nik honezkero ez diat etxerik" esatekotan egon zen, baina oraingoan damuak berea ez zen etxe hura habita zezan utzi zuen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 70. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Zer besterik behar du batek uharte habitatua izateko?  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 281. orr.

Eta aurpegiak datozkio hitzekin batera, paisaje bizidun, habitatu bat.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 85. orr.


haborokin 1 izond gehiegizkoa.

Adorazio gehiegizko eta haborokina bereganatzeko.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 264. orr.

• 2 adlag gainera.

Filma lan horietzaz haborokin, Christophe de Pradak diaporama delako bat moldatü dü.  Herria   2005-06-02

Hona zer aholkatzen den bereziki Donapaleu, Maule eta Atarratze aldeko laborarier; zoinek aurten baizik ez düküen %10eko lagüntza bat haborokin beste eskualder konparatüz.  Herria   2003-02-27

• 3 iz soberakina.

Egoki etor dakiguke, erdal 'excedente' esateko, Zuberoako haborokin hitza.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 149. orr.

Ez ote den astun irrati orologoek eta kazetariek eguneroko jardunean darabilten gainezko hori, haborokina, burrusta.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 122. orr.


habuin iz haguna, ahoari darion aparra.

Eta aita jesuitak mila bekatu leporatu zizkigun, ahotik habuina zeriola.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 344. orr.


haga 1 iz zurezko atal zuzena, luzea eta mehea, eskuz erabil daitekeena.

Haga luze baten muturrean gar urdin iraunkor bat zeraman zaindari batek, banan-banan piztu zituen inguruetako farolak oro.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 324. orr.

Orgaren hagan eserita.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 14. orr.

Haien orga ttipia zen neurriz, baina haga batzuen gainean finkatu oihal batek estaltzen zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 69. orr.

Beren familietako hilen argazkiak hagen puntan ezarririk.  Herria   2003-12-04

Bi gabarrariek aurrera bultzatzen zuten ontzia trebetasun handiz, haga bana eskuan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 193. orr.

Gimnastek hagetan itzuli-mitzuli ibili ondoren.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 40. orr.

Urkamendiko tranpola zabaltzen zuen hagari eragin zion borreroak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 27. orr.

Harrizko garita batera helduta, haga batek moztu zigun bidea.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 270. orr.

Gu ezagutu bezain laster, haga altxatzeko agindu zuen sarjentuak.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 292. orr.

Burdinazko haga luze bat hartu zuen, eta gizagaixoaren besoa baino pittin bat harago sartu zuen, kanoiaren azpian.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 216. orr.

Bigarren ate bat daukate ziegok barru aldetik, burdinazko hagaz egina.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 96. orr.

Esku batean haga fin bat zeukan, zaldiz ibiltzeko horietakoa.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 65. orr.

Haga malguen gaineko jauzi izugarriak.  Berria - Kultura   2004-06-05

2 (banderena)

Aleman soldaduek bazuten bandera gorri luze bat, "gama"-dun gurutzearekilakoa, alimaleko haga batetik dilindan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 92. orr.

Egoitzan zeuden bandera gorri-beltz guztiak hartu eta hagatan biltzen hasteko, Donostiara eraman behar genituela eta.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 41. orr.

Banderak hagatan bilduta sartu ginen barrura.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 49. orr.

Nafarroan, berriz, dolu eguna izendatu zuten atzo, eta erakunde publikoetako banderak haga erdian jarri zituzten. herria¬

3 (errugbian)

Eta mêlée eta berriz mêlée bai eta kastigu-ostikoak gertatu ziren, baina haize basa zela medio, baloia bi haga luzeen kanpotik pasa zen aldiro...  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 50. orr.

Punpa lasterrez baloia jo eta hagen artean baloia sartuz.  Berria - Kirola   2004-12-23

Argentinarrak 40 metrotik jaurti zuen hagetara.  Berria - Kirola   2004-09-12

Gainerako puntuak hagetarako jaurtiketetan lortu zituzten.  Berria - Kirola   2004-08-19

25-0, (30 m): Gaitanek entsegua hagapean.  Berria - Kirola   2004-09-05

32-5, (55 m): Garnierrek hagapean pausatu zuen baloia, miarriztarren arreta eza baliatuta.  Berria - Kirola   2004-09-05

4 (itsasontzietan)

Masta nagusia haga atal birekin osotua zen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 189. orr.

Beheko haga, lodiena, oina ontziaren gila-gainean josia zuena, karrakako bizkar bietan zulo edo brusol bana egin eta haietan behera landatua zen; bigarren haga, meheagoa, behekoari josia zen, ontziko bizkar nagusia baino besada bat gorago, aparailuen euskarri.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 189. orr.

Ontziko haga printzipala balantzaka ari zen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 188. orr.

Gibel-mastari garabia atontzeko behar ziren beste haga, taket, gurpil eta sokak erantsiz.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 57. orr.

5 (konparaketetan)

Furgonetatik atera da, haga bezain garaia.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 57. orr.

6 (hitz elkartuetan)

Haga muturrak karelaren beheko aldean egindako koska batzuetan bermatu eta gabarrariek ontzia saiheska eramatea lortu zuten.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 194. orr.

· Kerosenozko argiontzia zehar-hagetako batetik esekirik zegoen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 110. orr.

Zuhaitz haga luze bat tente ipintzen zuten plazan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 253. orr.

Bakar bat zegoen bere gurdi-haga gora, itxuraz bertan gelditzekotan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 102. orr.

7 branka-haga

Santesteban ontziko branka-hagan behera soka bat luzatu zuten, zurubia igotzeko. Santesteban-ek branka-hagan iltzaturik zeukan maskarari erreparatu nion.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 398. orr.

8 burdin haga burdinazko haga.

Burdin hagak erabiliz, lauza altxatu zuen. Burdin hari bakoitza burdin haga bati erantsi zion.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 115. orr.

Aldiro-aldiro liburu-saltzaileren bat agerturik, bere txosnako pertsiana alderik alde hartzen zuen burdin hagaren bi muturretako sarraila tzarrak askatzen zituen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 17. orr.

Horietako bati, burni-haga eskuetan izan arren, jauzi egin, lurrera bota eta haginka hasi zitzaion.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 122. orr.

9 haga-gain (itsasontzietan)

-Ea gizonak, nor da haga-gainetara igotzeko prest?  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 172. orr.

Hala eta ere, haga-gainetara iritsi ginen, oztaozta hura mastari lotzen zuten sokak askatzeko garaiz.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 173. orr.

Haga-gainak oihalekin eta denarekin joan ziren behera, karrakaren gain-bizkarrera.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 174. orr.

Harrezkero oihalak eta haga-gainak berriro igotzeko prest uzteko lanari eragozpen barik ekin ahal izan genion Neu joango nauk gabiako haga-gainera!  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 178. orr.

10 haga-marra (errugbian)

Haga-marrari hain hurbil izanik, zinez pena nuen entseiua ez markaturik!  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 51. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arkazi zurezko hagak (4); burdin haga (4); burdin hagak (7); burdinazko haga (5); haga baten puntan (3); haga batetik zintzilik (3); haga luze (6)

branka hagan (3); hagapean pausatu (3)

baloia hagen (4); baloia hagen artetik (3); eta hagen (3); hagen artean (3); hagen artetik (9), eta hagetarako (3); hagetarako jaurtiketetan (5)


hagadun izond haga duena; hagak dituena.

Eskaileraren buruan, [...] gotorlekuren bateko borta astuna etxean sartzeko, erdian leihotxo hagadun bat zabaltzen zaiola.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 120. orr.

Leiho hagadun bat, goi samar heltzeko.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 203. orr.

Kanoiaren eta arkabuzaren ezkontzaren ume hagadunak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 134. orr.


hagalari iz haga erabiltzen duen pertsona.

Dolarea ez bada tornu bidez mugitzen dena, baizik eta hagaz eta habe bidez zanpatzen dena, ez da berrogei oin luzekoa baino txikiagoa egingo; hala hagalariak lekua izango du libre.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2950. orr.


hagatto iz hagatxoa.

Sukaldeko leihoaren atzean, errezel ttiki bati eusten zion letoizko hagatto baten alde banatan.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 37. orr.


hagatxo iz haga txikia.

Toshiro eta Naomiren panpinak mugitzen dituzten hagatxoak zumezkoak dira. Brontzezko hagatxoak erabiliz zentrotik hasi eta erlojuaren aurreko aldean.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4530. orr.

Sartu zizkion toreatzaileak zezenari bi burtzi, eta peoi batek hiru hagatxo.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 162. orr.

Eskaileretan, non letoizko hagatxoek alfonbra gorri mateari maila bakoitzaren kontra eusten baitzioten, [...].  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 125. orr.

Bidaiantak haizetako garbigaluari eragin dio, eta Joxek bi hagatxoak ikusi ditu hautsa eta zenbait euri tanta lodi nahasten eta haizetakoaren ertzeraino baztertzen.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 120. orr.


hagaxka 1 iz hagatxoa.

Horren gainean hagaxka bat jartzen da danbor birakari batekin.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4510. orr.

Bi kono egiten dira, bat trinkoa, bestea hutsa [...] bata bestearen barruan sartu eta doi-doi egokitzeko moduan; hagaxka berarekin bi kono horiek lasaituz edo estutuz lortuko da ontzian erortzen den ur-isuria indar gehiagorekin edo gutxiagorekin erortzea.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4510. orr.

Gerruntzearen hagaxkena izan da kirrinka luzatu samar hori?  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 215. orr.

Hagaxka-jokoa zen bere espezialitatea: lurrera jaurtitzen zituen, eta erori ahala egiten zuen interpretazioa.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 144. orr.

2 (konparaketetan)

Palmondo berdea hagaxka bat bezain malgua da.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 273. orr.


hagazkinontzi iz hegazkinak daramatzan itsasontzia.

Hegazkinontzia bertako ontziola batean desegitea da Frantziako arduradunen plana.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 100. orr.

Atzo Egiptoko kostaldetik heldu ziren ekologistak, atoiontzi batean, eta zodiac batean heldu ziren hegazkinontzira.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 97. orr.

Atzo Egiptoko kostaldetik heldu ziren ekologistak, atoiontzi batean, eta zodiac batean heldu ziren hegazkinontzira.Frantziako gobernu komisarioak, Yann Aguila magistratu independenteak, Clemenceau hegazkinontziak Indiara bidean daraman bidaia bertan behera lagatzeko eskatu du.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 203. orr.

Amiantoz beteriko hegazkinontzia Indiara garbitzera ez eramatea «garaipena» dela diote ekologistek.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 18. orr.

Europako Kontseiluak informazioa eskatuko dio Frantziako Defentsa Ministerioari Clemenceau hegazkinontzi militar zaharraren gainean.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 172. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

clemenceau hegazkinontzia (7); clemenceau hegazkinontziaren (3)


hagetaratu, hagetara(tu), hagetaratzen du ad hagetara eraman. (errugbian)

Yachvilik eta Elizaldek zigor kolpe bana hagetaratu ondoan.  Berria - Kirola   2004-01-04

Zelai erdian zigor kolpea agindu zuen Mene epaileak, eta Heymansek ez zuen aukera galdu, hagetaratzeko, bera ez izan arren ohiko jaurtitzailea.  Berria - Kirola   2004-09-26

22-3: Zigor kolpe jaurtiketa hagetaratzea.  Berria - Kirola   2004-08-24


hagetaratze iz hagetara eramatea. (errugbian)

Baina markagailuan parekotasuna gertatu zen, hagetaratzeetan lorturiko puntuengatik.  Berria - Kirola   2004-06-20


hagin1 1 iz letaginen atzean dauden hortzetako bakoitza, goialdea laua dutenak eta janariak ehotzeko gai direnak.

Hortzak, letaginak, haginak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 42. orr.

Hortzak eta hagin gehienak ustaldu zitzaizkion.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 46. orr.

Bere tenazak eta hagina eskuan zituela.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 47. orr.

Ez didate sekula haginik atera.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 201. orr.

Saguzaharra, torizu hagin zaharra, eta ekatzu berria.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 40. orr.

Txantxarrak jotako haginak.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 107. orr.

2 hortz edo hagina.

Hagin bakarreko abadea jendeari abisuak ematen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 104. orr.

Euren hagin urri ustelduak erakutsiz barreka.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 119. orr.

Txakurraren arnasa beroa sentitu zuen, haren hagin luzeak ikusi...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 270. orr.

Ripperrek salto egin eta osaba Vernonen zangoan sartu zituen haginak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 30. orr.

Haginak garbitzen ari zenean.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 15. orr.

Haginetako pasta, bizar labanak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 22. orr.

Ordezko hagin distiratsuak.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 23. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Hortz eta hagin-letaginak denak kolpeka apurtu eta gero eman zioten heriotz trixtea.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 64. orr.

Heriotzan piztien hagin-sari izatea.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 215. orr.

Errepidean, hantxe geratu zen, tiranoaren hagin-ordekoarekin eta kepisarekin batera, Chevrolet Bel Air autoa, 52 bala-zulok apaindurik.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 315. orr.

3a krustazeoek hanken muturrean duten pintza modukoa. ik pintza 4.

Balkoiaren sabaian [...] kulunka egiten dute arropek, sareek, soka bilduek, esponjek, zurezko kaiolan dagoen perikitoak eta krabelin gorriz beteriko lorontzi dilindatuek, orpoetan karramarro haginak nahasten zaizkien lorategi ttipi eskegiek Orpoetan karramarro haginak nahasten zaizkien lorategi ttipi eskegiek.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 260. orr.

4 hortz-hagin pl hortzak eta haginak

Snapek agerian zituen bere hortz-hagin horixkak eta irregularrak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 232. orr.

Matrailezurra, hortz-haginak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 477. orr.

Bulldog handi bat bezala, hortz-haginak agerian zituela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 25. orr.

Zakurrak azpiratuaren lepoan sartuak dituen bere 32 hortz-haginak ez ditu, ito arte, bere gogoz askatuko.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 98. orr.

Ni hortz-haginak mihiaz banan-banan miatzen ari, badaezpada ere, ea baten bat koloka ote zegoen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 21. orr.

Lehenengotan ez nion ia piperrik ulertu, ordezko hortz-haginak kenduta baitzeuzkan.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 46. orr.

Ezpainak gailentzen zitzaizkion nabarmen, eta hortz-haginetako babesgailua zerabilen kanpora eta barrura.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 135. orr.

5 ahoa bete hagin ahoa bete hortz.

Ahoa bete hagin gelditu ziren denak.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 98. orr.

Ahoa bete hagin geratu zen Ruche jauna; Tartaglia argitaratzekotan zen tratatu handiari buruz hitzik esan gabe bukatzen zen Quesiti.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 294. orr.

6 hortzez eta haginez indar guztiekin.

Parisen, euskaldunen eskubideak hortzez eta haginez defenditzen.  Herria   2005-02-10

Ezkerreko oposizioa erabaki horren kontra agertu da hortzez eta haginez.  Herria   2004-10-28

Eskasia gauza iluna eta beharrak jotzen duelarik hortzez edo haginez, buru egin behar.  Herria   2004-02-05

Bere Mexiko kapitala esperantzaren hiria egiteko nahikundean ari da hortzez eta haginez. Bide horretan tresna guziak baliatu behar direla, estatuko legearen ezagupena bultzatu, baina, hori nekez jinen baita, anartean hortzez eta haginez lotu lanari.  Herria   2003-07-17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hagin artean (9); hagin handiak (3); hagin zorrotzak (4); hagin zuri (3); haginak garbitzen (4); hortz eta hagin (3); hortz haginak (17); hortz haginen artean (3) haginetako mina (8); hortzak eta haginak (3); hortzez eta haginez (11); juizioko hagina (3)


hagin2 iz hosto iraunkorreko zuhaitz azal-gorrixka, zura oso gogorra duena, hostoek eta haziek gai pozoitsu bat daukatena (Taxus baccata).

Hagina, heriotzaren zuhaitz beti berde iluna.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 491. orr.

Bide ertzeko pagoen, haritzen, haginen, gaztainondoen kolore-berriztapena gozatzeko.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 187. orr.

Zezen-idiok adar artean hagin-arbaz ehotako koroak jantzita zeramatzaten.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 490. orr.

Irlandan, berriz, haginari arnoaren hilkutxa deitzen zioten: hagin-zurez egiten zituzten upelentzako ohol eta tabilak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 490. orr.

Hagin-makilaz uztai eta arkuak egiten.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 490. orr.

Haginezko zurajea, iraupen haundikoa da.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 43. orr.


haginarte iz hagin arteko tartea.

Lortu zuen haginartea libratzea.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 196. orr.


hagingabe izond haginik ez duena.

Zaharkituak, konkortuak, hagin gabeak ziren.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 73. orr.


haginka 1 adlag hozka.

Baldwin hazkozkorrei haginka ari zitzaien.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 114. orr.

Ogitartekoa ireki eta lau xerra mortadela zenbatu ditu: gutxitxo aukeran, baina aukeratzerik ez duenez haginka ekin dio.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 33. orr.

2 haginka egin hozka egin.

Ez dit, ba, haginka egin!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 269. orr.

Haginka egingo zion [zakurrak] eta, jakina, trikuaren arantzak ahoan sartzen zitzaizkion.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 61. orr.

Mendik haginka egin zion ipurdi mazelan.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 81. orr.

Bakardadeak haginka egiten dizu eta ez dakizu zelan babestu.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 109. orr.

Pentsatzen dut bere buruari haginka egingo ziola...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 295. orr.

Edek ezpain hotzei haginka egin zien.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 22. orr.

· Zakurrak zakurrari haginka.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 104. orr.

· Jolasean izanik ere, haginka gogor egiten badu, ozenki esan: Ez!  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 42. orr.


haginkada 1 iz hozkada.

Zakur isilak haginkada seguru.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 162. orr.

Zakurrak haginkada batez urratu zion aurpegia.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 83. orr.

Viatorrek eraso eta 14 haginkada egin zizkion.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 60. orr.

Zangoetan ere haginkada gogorrak egin zizkion.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 76. orr.

Tiberio, 80 kilo den Napolesko mastin batek, haginkada latza eman zion bere nagusiari.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 87. orr.

Hortzak zabal-zabal egin zituen heriotzako haginkada emateko asmoz.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 24. orr.

Haginkadaren mina.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 128. orr.

Ez nuen jakiten non babestu ilundu ondoren, zelan ihes egin hotzaren haginkadari.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 44. orr.

Autoko eskularru-kaxak haginkada batez irentsi zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 12. orr.

2 ziztada.

Ez da ona erlearen haginkada.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 199. orr.


haginkari izond haginka egiten duena.

Harryri ez zion susmo onik eman Hagridek pentsatzeak liburu haginkari bat erabilgarri gerta zekiokeela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 17. orr.


haginkatu, haginka(tu), haginkatzen du ad hozkatu.

Nori eman diozu musua, noren ezpainak haginkatu dituzu?  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 239. orr.

Orduan ama Goioren logelara sartu zen, begiak gazi eta ezpainak haginkatuta.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 389. orr.

Mignonen gorputza haginkatzeko prestik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 479. orr.

Hemen bizi-arnasa haginkatu egin daiteke, haragizkoa baita airea.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 95. orr.


haginlari iz dentista.

Horregatik hartu zuten haginlari, dentista eta odontologoek euren zaindaritzat.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 64. orr.

Haginlari-kontsultategi bateko koadroa.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 208. orr.

Antigoaleko haginlariek eduki ohi zituzten aulki horien antzekoa.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 79. orr.


hagiografia 1 iz santuen historia; horri dagokion literatura generoa.

Irudi militarrak ohikoak ziren Erdi Aroko hagiografian.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 188. orr.

2 hed

Kafkaren irakurketa seriora behartu baikaitu pragatarrari buruzko literatur hagiografiak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 60. orr.

El Alamoren defentsan hil zirenen hagiografiak.  Berria - Kultura   2004-04-28

Esentzia horren hedapenaren azi-orraziak izango dira gertakari guztiak historian zehar, Espainia pertsonaiaren neke eta pozen hagiografia.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 9. orr.


hagiografiko izond hagiografiari dagokiona.

Literatura hagiografikoa egitea.  Berria - Kultura   2004-04-16

Erdi Aroan ohikoak ziren eskema hagiografikoei jarraitzen die.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 181. orr.

Ikuspegi psikologikoa duela hagiografikoa baino gehiago.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 50. orr.


hagiografo iz hagiografiak ontzen dituen idazlea.

Nola hagiografoen hala kritiko sutsuenen aldetik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 73. orr.


hagiologia iz hagiografia.

"San Migel" goiaingeruari buruzko hagiologiak horixe esan nahi omen duela hebraiera zaharrean.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 211. orr.


hagitz 1 adlag oso.

Kontseilu hori ona dun, hagitz ona; gaitzesten badun, ez dun nire errua.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 62. orr.

Hagitz harroa naun, mendekaria, handinahia.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 172. orr.

Hagitz zorrotza zen bere juzguetan eta mundu guztia ergeltzat hartzen zuen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 141. orr.

Gure Eske Garaia hagitz ugaria eta zabala da, egun honetara bakarrik mugatzeko.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 122. orr.

Haria ez ohi da hagitz sendoa izaten.  Berria - Euskal Herria   2004-10-16

Hagitz jostagarriak iruditu zitzaizkion haren berba bizi eta zabarki ahoskaturikoak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 304. orr.

Barnea hagitz zikina dago (zaborra, katu hilak, xiringak eta abar daude), eta sastraka etxearen inguru osoan pilatuta dago.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 70. orr.

Gela hagitz egoki antolatua dago, ozta da ziega bat baino handiagoa.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 175. orr.

Hasi eta bukatu, ariketa gehienetan hagitz erregular aritu zinen, txukun.  Berria - Euskal Herria   2004-06-11

Aspaldiko antzerki zahar hau, hagitz ongi gogoratu berria digu Eduardo Gil Berak ere: [...].  Berria - Gaiak   2006-01-05

Europako literatura zahar guzian hagitz hedatua den beste arketipo literarioa, zazpi arkuko zubia iragoteak erakusten digu.  Berria - Kultura   2004-01-29

Adio, adiskide ederra, hagitz presatua naiz; ez zaitut ez gaur gauean ez bihar ikusiko.  Herria   2004-07-22

Gaztea ez da gaur gixaki zoro egingabea eta axolagabea, edo hagitz gutxi dira behintzat klase eder horretakoak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 134. orr.

Ez zinan hagitz tinko atxikiko, bat-batean lurrean aurkitu bainaiz, makina eta guzti.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 458. orr.

Bai gauza ondradua, arraza kontua, argi egiteko denean, baina antzua hagitz, argia estaltzera datorrenean.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 114. orr.

Halere, lanbide hagitz interesgarria behar du izan.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 9. orr.

Urteak pasatuta, Alberto hagitz mediku ona izatera ailegatu zen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 71. orr.

"Omen" horrek ez zuen Ximurra hagitz leku onean uzten, sinesgarritasunaz den bezainbatean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 50. orr.

Gurasoengandik ikasi nuen umetan, eta Goizuetan ezaguna da hagitz.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 148. orr.

Hagitz mami gogorra eta zuria du (zuhaitz) haginak. hartu zuen lasaia hain zen handia izan ezen sentitu baitzuen gorputza beratu egiten zitzaiola, izpiritua baretzen zitzaiola, hagitz, orain hitz egokiak esatea baino ez zuen falta, adibidez, Bai.  Berria - Euskal Herria   2004-08-17

Hunkigarria hagitz!  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 45. orr.

Apez zahar hagitz konkortu batek ematen zuen lehen meza aldare nagusian.  Berria - Kultura   2004-03-30

Lehen behakoan, profesionala da hagitz goi mailako bi teknikari horien arteko harremana.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 23. orr.

2 asko.

Tesiotako bakoitzak frogak, froga hagitz, dakartza bere jarrera frogatzeko.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 29. orr.

Jaun jatorrok, hagitz mintzatu da zuetaz, eta ziur naiz ez direla munduan bi gizon bihotzeanago dituenik.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 170. orr.

Honek hagitz harritu ninduen, baina ene ustekabea handitu egin zen puska baten buruan konprenitu nuelarik deitzen zuten hura, espero zuten hura, behar zuten hura, nihaur nintzela.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 125. orr.

Bada hagitz teoria, eta nahi duenak nahi duena sinetsi dezala, baina argi dago zaldi hauek ez zituztela margotu egongela dekoratzeko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 122. orr.

Hagitz aritmetika eta geometria dakiena dea?  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 88. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hagitz gauza (4); hagitz gizon (3); hagitz gutxi (4); hagitz handia (5); hagitz interesgarria (5); hagitz ona (4); hagitz ongi (16); hagitz ugaria (3); hagitz urrun (3); hagitzez ere gehiago (3); hagitzez gehiago (8); hagitzez hobea (4)


hagoan adlag orekan.

Ezen, esperientziaz badakigu, haurrek, haien gorputza beti hagoan bezala baitago, irri edo nigar egiten dutela beste batzuek irri edo nigar egiten dutela ikusten duten ber.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 295. orr.


hagorandu, hagoran(du), hagorantzen da ad larritu, urduritu.

Errezeletan oraindik arku voltaikozko lanpara baten erlantza ageri zen, tarteka-marteka keinulari, eta ni hantxe, deseroso, hagorandua, ezin nintzelako mugitu.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 186. orr.


hagun 1 iz aparra.

Haraitzineko sinesteetan, arrautzaren partez, esnea zegoen, irakin gabea, deitzi berriaren hagunez desiragarri.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 36. orr.

Hagunez emokatu kikara ezpainetara ekartzen nuenean.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 85. orr.

Germietako erreka bertze ainitz bezala gainditu da eta Okozeko gune batean naza ttipi bat egin du hagun xuri plaka batzuekin. Holako jakintsun batek bere baitan zaukan aberastasun hura bazarion nolazbait, iturria gainditzen duen ur-turrustaren haguna bezala.  Herria   2002-12-12

Sua hiltzeko haguna botako duten tresna indartsuagoak.  Herria   2003-04-24

2 (ahoari dariona)

Hagun hori-gorri bat ahotik zariola, begiak itzuli-zurituak...  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 80. orr.

Izpiritua non-nahi jabetzen zaio, lurrerat aurtikitzen du, eta haurra, haguna dariola eta hortz-karrasketan, gogor-gogorra jartzen da.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 158. orr.

Kexuaren haguna ezpainetan behera zeridala.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 48. orr.

Karrikan, musuen hagunaz bereizi ginen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 64. orr.

Ezpainak hagun huntaz eta hartaz mintzatu ginen, desertuetako euskaldunak gu.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 20. orr.


hagundun izond haguna duena, aparduna.

Aho zokoa idor neukan eta garagardo nasai, hotz eta hagundun animale baten premia nabaritzen nuen zintzurraren eremuan.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 25. orr.


haguntsu izond haguna duena; haguna dariona. ik apartsu.

Maiana oroitzen zen partekatu zuten txokolatesne haguntsuaz. Itsasoa franko laño zegoen, nahiz, batzuetan, uhin haguntsuak biziki gora altxatzen ziren.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 63. orr.

Ispiluan ikusten nuen, ahoa hortzetako ore haguntsuz betea, nire zinkurinei begira.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 139. orr.

Baina esnearen xirripak kotxuaren bazter metalikoa jotzen zuelarik sortzen zen musika zinez eder kausitzen genuen, haguntsua eta bakarretan, kakailaz hanpatua.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 22. orr.


haia iz oihua

Ahoa plegatu zuen Maianak, disgustuz, eskalearen magaletik aldentzeko Frantxuaren haiari ihardetsiz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 68. orr.


haia-haia adlag arin, laster.

Jendea oinez haia-haia heldu da bagoitik geltokiraino.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 92. orr.

Bi bele, haia, haia, hegalka zoatzan.  Herria   2004-07-05

Lan eta lan, goizetik arrats ostatura zetozkion jendeak haia-haia zerbitzatzen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 70. orr.

Bidaia segitu dugu haia-haia belaunaldiz belaunaldi.  Herria   2005-04-14


haiaka adlag oihuka

Zurrunbilo horretara eraman ninduen beraz, Donapaleuko merkatuaren aurretik iragateak, goiz hartan, haraitzineko ardi eta bildots marraka izoztuak kasko zokoan haiaka.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 77. orr.


haiari iz oihukaria.

Igande hartan lagun taldeak, sarrerako haiariaren dei amainakorrei elkor, hustu behar omen zuelako, Pigalleko putetxe baten atarian utzi zuen Xarles.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 74. orr.


haiatu, haia(tu), haiatzen du ad oihukatu

Apezek eskualdun gazteak leialtasunera haiatzen zituzten: [...].  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 242. orr.


haidor izond burgoia.

Oskarbi zegoen eta, urrunean, Alpeen gailur elurtuak haidor nabarmentzen ziren.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 145. orr.

Urre jantziz danbor nagusia, / galtzak diz-diz kapela du tontor, / ponpoxo, harro, zalduntxo haidor, / serio, beldurgarri dago hor.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 34. orr.


haika interj jaiki-ren aginte forma.

Haika, Donis!  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 74. orr.


hain halako mailan. (ikus beheko konbinatorian hain hitzaren agerraldi maizkoenak)
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 11 aldiz agertzen direnak)

agian hain (12); arte hain (18); artean hain (28); bada hain (19); baina ez hain (24); baina hain (200); baina hain da (17); baita hain (40); baitezpada hain (23); baitira hain (12); baitzen hain (11); bat hain (53); batean hain (22); batek hain (12); batzuetan hain (13); batzuk hain (12); bera hain (34); berak hain (32); bere burua hain (14); beti hain (49); bezala hain (11); bizitza hain (15); burua hain (25); da hain (561); da hain arraroa (11); da hain erraza (41); da hain garrantzitsua (26); da hain handia (12); da hain segur (14); da hain zaila (31); da hain zuzen (68); dago hain (58); dela hain (63); den hain (26); dena hain (48); dira hain (155); direla hain (35); ditu hain (12); du hain (82); du hain zuzen (11); dugu hain (15); duk hain (22); dut hain (43); dut uste hain (12); dute hain (42); duzu hain (18)

edo ez hain (29); edo hain (29); egitea hain (11); egoera hain (25); ere hain (100); ere hain segur (18); eta ez hain (114); eta hain (1011); eta hain barregarria (20); eta hain da (21); eta hain justu (15); eta hain ongi (12); eta hain segur (42); eta hain xuxen (25); eta hain zen (23); eta hain zuzen (82); ez baita hain (23); ez da hain (349); ez dago hain (38); ez dela hain (46); ez dira hain (114); ez direla hain (29); ez du hain (42); ez duk hain (17); ez dut hain (18); ez dute hain (14); ez hain (616); ez hain aspaldi (74); ez hain gazte (16); ez hain gazteak (14); ez hain onak (18); ez hain urrun (31); ez hain zuzen (18); ez litzateke hain (17); ez naiz hain (41); ez nintzen hain (16); ez nuen hain (23); ez zait hain (11); ez zegoen hain (18); ez zela hain (30); ez zen hain (146); ez ziren hain (32); ez zitzaion hain (11); ez zuen hain (28); ezen hain (11); gara hain (17); gauza hain (12); gauzak hain (36); guztiak hain (17); haatik hain (15); haiek hain (21)

hain aberatsa (16); hain agudo (26); hain ahul (13); hain ahula (12); hain aise (33); hain alai (12); hain argi (93); hain argi eta (12); hain argi ikusten (11); hain argia (20); hain arin (31); hain arraroa (19); hain arrotz (12); hain aspaldi (99); hain aspaldi oraino (12); hain aspaldian (12); hain aspalditik (11); hain atsegin (18); hain atsegina (20); hain azkar (98); hain bainengoen (13); hain baita (40); hain baitzen (57); hain baitziren (11); hain bakarrik (14); hain barregarria (25); hain barregarria al (20); hain bat (35); hain bat batean (13); hain beharrezko (14); hain beharrezkoa (30); hain beldurgarria (11); hain berandu (38); hain bere (14); hain berea (11); hain berezia (11); hain berezkoa (12); hain bero (38); hain berri (12); hain berria (13); hain bestelakoa (11); hain betea (11); hain bide (11); hain bihotz (15); hain bitxia (12); hain bizi (14); hain bizia (12); hain biziak (11); hain biziki (17); hain bizkor (39); hain bortitza (15); hain bortizki (14); hain da (434); hain da ederra (12); hain da egia (11); hain da handia (38); hain dago (50); hain daude (19); hain denbora (67); hain denbora gutxian (22); hain denbora luzean (12); hain desberdinak (26); hain dira (135); hain dotore (19); hain du (27); hain duk (17)

hain eder (16); hain ederki (44); hain ederra (44); hain egoera (17); hain egoki (19); hain egokia (17); hain egun (11); hain emaitza (17); hain epe (11); hain era (31); hain ere (14); hain erraz (150); hain erraza (114); hain erraza izango (16); hain errazak (14); hain errazki (13); hain eskas (11); hain estu (29); hain ezagun (11); hain ezaguna (47); hain ezagunak (28); hain ezberdinak (15); hain gai (12); hain gaizki (136); hain garbi (84); hain garbia (14); hain garesti (15); hain garrantzi (14); hain garrantzitsua (71); hain garrantzitsua den (12); hain garrantzitsuak (11); hain gauza (66); hain gazte (36); hain gaztea (23); hain gazteak (22); hain gazterik (13); hain gertu (54); hain gizon (36); hain gogo (16); hain gogoko (44); hain gogor (62); hain gogorra (37); hain gogorrak (17); hain goiz (68); hain gora (37); hain gordin (12); hain gustuko (23); hain gustura (16); hain gutxi (95); hain hain (13); hain handi (17); hain handia (137); hain handia izan (18); hain handiak (35); hain harrigarria (18); hain harro (17); hain haserre (24); hain hurbil (109)

hain indartsu (21); hain isilik (12); hain itxura (22); hain izan (77); hain izan zen (35); hain izugarria (15); hain jende (16); hain justu (743); hain justu ere (84); hain juxtu (115); hain juxtu ere (30); hain kartsuki (17); hain kontu (13); hain laburra (15); hain lan (17); hain larri (17); hain larria (38); hain larriak (13); hain lasai (24); hain laster (31); hain leku (21); hain luzaro (19); hain luzaroan (12); hain luzaz (35); hain luze (27); hain luzea (26); hain maila (13); hain maite (108); hain maite zituen (12); hain maite zuen (21); hain maitea (17); hain maiz (28); hain modu (87); hain nabarmen (26); hain nabarmena (12); hain nago (25); hain nengoen (43); hain nintzen (15)

hain ohikoa (22); hain oker (12); hain ona (79); hain onak (50); hain ondo (167); hain ondo ezagutzen (16); hain ongi (154); hain ongi ezagutzen (16); hain ontsa (17); hain ozen (16); hain polita (15); hain polliki (16); hain pozik (54); hain sakon (28); hain sakona (11); hain sarri (45); hain segur (553); hain segur ere (81); hain segur ez (16); hain seguru (33); hain sinplea (16); hain sutsuki (13); hain tarte (12); hain trebe (11); hain triste (13); hain txarra (36); hain txarrak (14); hain txarto (16); hain txiki (15); hain txikia (36); hain txikiak (15); hain txukun (12)

hain ugari (22); hain ugariak (21); hain untsa (18); hain urduri (32); hain urrun (202); hain urruti (58); hain urrutira (12); hain usu (15); hain xuxen (311); hain xuxen ere (13); hain zabala (12); hain zaharra (19); hain zaila (100); hain zakar (12); hain zara (14); hain zegoen (104); hain zehatz (18); hain zen (344); hain zen ederra (11); hain zen handia (33); hain zeuden (21); hain ziren (88); hain ziur (38); hain zoriontsu (12); hain zorrotz (20); hain zorrotza (16); hain zorrotzak (11); hain zuen (73); hain zuen ere (22); hain zuhur (11); hain zuzen (6915); hain zuzen ere (2971)

hark hain (13); hartan hain (18); hau hain (28); hauek hain (18); honek hain (11); honetan hain (15); hori da hain (23); hori hain (100); hori hain da (17); horiek hain (25); horixe da hain (12); horregatik da hain (19); horregatik hain (19); horregatik hain zuzen (18); horrek hain (16); horretan hain (14); hura hain (52); ikusi hain (11); inoiz hain (23); izan da hain (13); izan hain (27); jendea hain (12); litzateke hain (23); naiz hain (50); ni hain (19); nik hain (21); nintzen hain (23); nuen hain (28); nuen uste hain (12); orain hain (21); uste hain (35); zaio hain (12); zait hain (17); zara hain (13); zegoen hain (28); zela hain (42); zen hain (224); zen hain zaila (15); zen hain zuzen (18); zergatik da hain (14); zergatik hain (26); zion hain (21); zirela hain (13); ziren hain (57); zitekeen hain (13); zitzaidan hain (14); zitzaion hain (17); zu hain (13); zuela hain (14); zuen hain (79); zuten hain (28)


hainbat (ETCn 236.055 agerraldi; orobat hanbat ETCn 725 agerraldi) zenbtz hainbeste. (ikus beheko konbinatorian hainbat zenbatzailearen agerraldi maizkoenak)
1 hainbateko ik hainbateko.
2 hainbat gaizto are okerrago.

Hobe anitzentzat eta hainbat gaizto beste anitzentzat.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 74. orr.

Hainbat gaizto haiendako.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 68. orr.

-Hainbat gaizto hiretako, sinetsi nahi ez baduk.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 287. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 9 aldiz agertzen direnak)

abertzaleko hainbat (18); aditzera hainbat (22); aditzera hainbat informazio (18); aebetako hainbat (16); afrikako hainbat (14); aldeko hainbat (33); alderdiko hainbat (18); amerikako hainbat (14); ari dira hainbat (11); ari diren hainbat (16); arloko hainbat (19); armadako hainbat (12); arte hainbat (12); artean hainbat (33); arteko hainbat (9); astean hainbat (9); atzerriko hainbat (11); atzo hainbat (57); aurkako hainbat (18); aurretik hainbat (14); badira hainbat (19); baditu hainbat (10); baina beste hainbat (15); baina hainbat (89); baita beste hainbat (10); baita hainbat (34); bat eta hainbat (17); bat hainbat (11); batasuneko hainbat (24); batean hainbat (12); batek hainbat (23); batuetako hainbat (12); baziren hainbat (9); behar hainbat (64); beharreko hainbat (11); bere hainbat (13); berriak hainbat (11); bertako hainbat (11); bertan hainbat (26); bertze hainbat (78); beste hainbat (1609); beste hainbat alorretan (10); beste hainbat arlotan (11); beste hainbat bezala (15); beste hainbat ekimen (13); beste hainbat ere (15); beste hainbat eta (20); beste hainbat gai (24); beste hainbat gauza (31); beste hainbat herrialdetan (10); beste hainbat herritan (16); beste hainbat hiritan (11); beste hainbat kidek (9); beste hainbat kontu (13); beste hainbat lagun (16); beste hainbat lekutan (24); beste hainbat piztia (18); beste hainbat talde (10); beste hainbat tokitan (25); beste hainbat zauritu (9); bestelako hainbat (10); bizitzako hainbat (9); bizkaiko hainbat (16); buruz hainbat (15); buruzko hainbat (59); da hainbat (98); dago hainbat (9); dagoeneko hainbat (24); daitezkeen hainbat (9); daude hainbat (14); dauden hainbat (61); dela eta hainbat (9); dela hainbat (12); den hainbat (14); die hainbat (11); diete hainbat (9); diote hainbat (23); dira beste hainbat (9); dira hainbat (95); diren beste hainbat (21); diren hainbat (201); diren hainbat eta (13); ditu hainbat (52); dituen hainbat (53); ditugu hainbat (9); ditugun hainbat (19); dituzte hainbat (60); dituzten beste hainbat (9); dituzten hainbat (59); donostia hainbat (9); donostiako hainbat (9); du hainbat (56); duela hainbat (56); duela hainbat hilabete (16); duela hainbat urte (18); duen hainbat (16); dugu hainbat (14); dute hainbat (146); dute hainbat adituk (17); duten beste hainbat (39); duten hainbat (144)

edo hainbat (18); egin dituzte hainbat (9); egin dute hainbat (17); egin zuten hainbat (20); egindako hainbat (53); eginiko hainbat (9); egiteko hainbat (19); egiten duten hainbat (10); egunetan hainbat (9); egungo hainbat (12); egunotan hainbat (19); ere hainbat (118); eskatu dute hainbat (9); eskubideen aldeko hainbat (12); espainiako hainbat (54); estatu batuetako hainbat (12); estatuko hainbat (12); eta bertze hainbat (43); eta beste hainbat (548); eta espainiako hainbat (14); eta europako hainbat (18); eta hainbat (1303); eta hainbat aldiz (22); eta hainbat ekimen (12); eta hainbat ekitaldi (9); eta hainbat eta (13); eta hainbat gauza (21); eta hainbat gizarte (12); eta hainbat herri (11); eta hainbat herritan (10); eta hainbat herritar (9); eta hainbat lagun (14); eta hainbat pertsona (9); eta hainbat talde (10); eta hainbat urtez (9); eta hainbat zauritu (12); europako beste hainbat (9); europako hainbat (87); europako hainbat herrialdetan (10); europako hainbat hiritan (9); euskal herrian hainbat (10); euskal herriko hainbat (135); euskalgintzako hainbat (9); ez da hainbat (9); ez diren hainbat (15); ez duten hainbat (16); ez hainbat (15); ezker abertzaleko hainbat (18); frantziako hainbat (18); gabeko hainbat (15); gainean hainbat (9); genuen hainbat (9); gero hainbat (11); geroztik hainbat (13); gertatutako hainbat (9); gipuzkoako hainbat (14); gizarteko hainbat (18); gobernuak hainbat (18); gobernuko hainbat (22); gorputzeko hainbat (9)

hainbat aburu (12); hainbat adibide (44); hainbat aditu (17); hainbat adituk (69); hainbat adituren (18); hainbat agintari (21); hainbat agintarik (30); hainbat agintarik eta (9); hainbat agiri (20); hainbat aholku (16); hainbat ahots (11); hainbat aldaketa (72); hainbat aldaketa egin (20); hainbat alderdi (85); hainbat alderdi eta (12); hainbat alderdi politikok (19); hainbat alderdik (40); hainbat alderdiren (12); hainbat alditan (58); hainbat aldiz (209); hainbat ale (9); hainbat alor (16); hainbat alorretako (13); hainbat alorretan (39); hainbat arau (11); hainbat arazo (67); hainbat arazo izan (9); hainbat arduradun (9); hainbat argazki (22); hainbat argibide (12); hainbat argitalpen (10); hainbat argudio (12); hainbat arlo (16); hainbat arlotako (9); hainbat arlotan (58); hainbat arrazoi (44); hainbat arrazoirengatik (34); hainbat artelan (14); hainbat artikulu (20); hainbat artista (22); hainbat artistak (14); hainbat artistaren (11); hainbat aste (20); hainbat astetan (13); hainbat astez (11); hainbat atal (20); hainbat ataletan (14); hainbat aukera (40); hainbat auto (14); hainbat auzi (17); hainbat auzotan (12); hainbat azpiegitura (10); hainbat azterketa (10); hainbat baldintza (33); hainbat baldintza bete (9); hainbat baliabide (12); hainbat balio (12); hainbat berri (10); hainbat berrikuntza (13); hainbat bezala (18); hainbat bide (10); hainbat bider (46); hainbat bilera (30); hainbat bilera egin (15); hainbat bilkura (10); hainbat bizilagunek (10); hainbat bizkorren (9); hainbat bonba (9); hainbat buruhauste (9); hainbat buruzagi (30); hainbat buruzagik (17); hainbat datu (65); hainbat datu eman (16); hainbat denbora (16); hainbat diputatu (10); hainbat dira (17); hainbat diru (16); hainbat disko (14); hainbat dokumentu (13)

hainbat egitasmo (15); hainbat egoera (9); hainbat egun (27); hainbat egunetan (19); hainbat egunez (24); hainbat ekarpen (11); hainbat ekimen (113); hainbat ekimen antolatu (10); hainbat ekimen egin (12); hainbat ekimen egingo (11); hainbat ekintza (43); hainbat ekintza egin (9); hainbat ekintzaile (9); hainbat ekitaldi (87); hainbat ekitaldi antolatu (29); hainbat ekitaldi egingo (9); hainbat elementu (23); hainbat elkarretaratze (18); hainbat elkarretaratze egin (9); hainbat elkarte (26); hainbat elkarte eta (11); hainbat elkartek (35); hainbat emakume (27); hainbat emakumek (14); hainbat emakumeren (9); hainbat emanaldi (14); hainbat enpresa (24); hainbat enpresak (9); hainbat erabaki (24); hainbat eragile (28); hainbat eragilek (62); hainbat eragilerekin (17); hainbat eragileren (17); hainbat eraikin (13); hainbat erakunde (43); hainbat erakunde eta (14); hainbat erakundek (58); hainbat erakunderekin (12); hainbat erakunderen (20); hainbat erakunderi (9); hainbat erakundetako (11); hainbat erakusketa (12); hainbat eraso (49); hainbat eraso egin (17); hainbat eraso izan (10); hainbat erasoren (9); hainbat erasotan (42); hainbat eratako (9); hainbat eratan (9); hainbat ere (24); hainbat eredu (9); hainbat eremutan (17); hainbat erreakzio (9); hainbat erreforma (15); hainbat esaldi (13); hainbat eskaera (24); hainbat eskaera egin (11); hainbat eskola (12); hainbat eskualdetan (23); hainbat eskubide (36); hainbat eskumen (12); hainbat esparrutako (9); hainbat esparrutan (28); hainbat espetxetan (17); hainbat estatu (12); hainbat estatuk (15); hainbat estatutan (15); hainbat eta (510); hainbat eta gehiago (27); hainbat eta hainbat (327); hainbat eta handiago (20); hainbat etxe (23); hainbat etxebizitza (18); hainbat euskal (82); hainbat euskal preso (11); hainbat ezaugarri (26); hainbat eztabaida (15); hainbat faktore (13); hainbat faktorek (12); hainbat film (22); hainbat froga (16); hainbat gai (91); hainbat gai jorratu (9); hainbat gai jorratuko (11); hainbat gairen (16); hainbat gairen inguruan (11); hainbat gairi (17); hainbat gairi buruz (12); hainbat gaitan (11); hainbat gaitz (17); hainbat gaixotasun (11); hainbat galdera (32); hainbat gauza (216); hainbat gauzatan (14); hainbat gauzaz (9); hainbat gazte (27); hainbat gaztek (36); hainbat gehiago (14); hainbat gertaera (11); hainbat gertakari (17); hainbat gizarte (61); hainbat gizarte eragilek (23); hainbat gizon (21); hainbat gogoeta (20); hainbat goi (12); hainbat gomendio (13); hainbat gorabehera (13); hainbat gune (16); hainbat gunetan (16); hainbat gutun (9); hainbat hautetsik (9); hainbat hedabidek (26); hainbat hedabidetan (9); hainbat hegaldi (9); hainbat helburu (9); hainbat herri (59); hainbat herri eta (15); hainbat herrialde (28); hainbat herrialdek (28); hainbat herrialderen (11); hainbat herrialdetako (43); hainbat herrialdetan (74); hainbat herrialdetatik (10); hainbat herritako (51); hainbat herritan (133); hainbat herritar (37); hainbat herritara (13); hainbat herritarrek (41); hainbat herritarren (13); hainbat hilabete (43); hainbat hilabetetan (14); hainbat hilabetez (32); hainbat hilketa (11); hainbat hipotesi (9); hainbat hiri (26); hainbat hiritako (9); hainbat hiritan (77); hainbat hitz (24); hainbat hitzaldi (12); hainbat hizkuntza (11); hainbat hizkuntzatan (14); hainbat hobe (45); hainbat hutsune (13)

hainbat idazle (30); hainbat idazlek (22); hainbat idazleren (12); hainbat ideia (12); hainbat ikasle (12); hainbat ikastetxetan (12); hainbat ikerketa (18); hainbat ikertzailek (9); hainbat ikuskizun (11); hainbat ikuspegitatik (9); hainbat informazio (124); hainbat informazio iturrik (42); hainbat informazio iturriren (62); hainbat ipuin (13); hainbat irakasle (9); hainbat iritzi (15); hainbat irizpide (12); hainbat irregulartasun (12); hainbat irudi (14); hainbat istripu (10); hainbat iturrik (21); hainbat iturriren (21); hainbat iturriren arabera (17); hainbat izan (13); hainbat izen (25); hainbat jaialditan (10); hainbat jarduera (15); hainbat jarrera (10); hainbat jende (47); hainbat jendek (21); hainbat jokalari (77); hainbat jokalarik (20); hainbat jokalariren (15); hainbat kale (15); hainbat kalte (13); hainbat kantu (21); hainbat kasu (23); hainbat kasutan (40); hainbat kazetari (9); hainbat kazetarik (10); hainbat kide (82); hainbat kidek (75); hainbat kiderekin (14); hainbat kideren (19); hainbat kirol (11); hainbat kolpe (13); hainbat komunikabide (9); hainbat komunikabidek (14); hainbat kontu (67); hainbat kontutan (10); hainbat kontzertu (25); hainbat kritika (14); hainbat kultur (19); hainbat lagun (125); hainbat lagun atxilotu (12); hainbat lagun zauritu (9); hainbat lagunek (65); hainbat lagunekin (15); hainbat lagunen (10); hainbat laguni (12); hainbat laguntza (12); hainbat lan (91); hainbat lan egin (14); hainbat lanetan (12); hainbat langile (19); hainbat langilek (13); hainbat lege (24); hainbat leku (26); hainbat lekukok (17); hainbat lekutako (18); hainbat lekutan (121); hainbat lekutan ere (11); hainbat lekutatik (9); hainbat liburu (54); hainbat libururen (9); hainbat lur (10); hainbat lurralde (10); hainbat lurraldetan (11); hainbat material (11); hainbat mende (17); hainbat mendez (9); hainbat milioi (11); hainbat ministrok (9); hainbat minutuz (11); hainbat mobilizazio (20); hainbat mobilizazio egin (9); hainbat modu (17); hainbat modutan (20); hainbat modutara (10); hainbat motatako (15); hainbat mugimendu (9); hainbat musika (20); hainbat musikari (16); hainbat musikarik (16); hainbat neurri (89); hainbat neurri hartu (12)

hainbat objektu (14); hainbat obra (23); hainbat ondorio (18); hainbat ontzi (11); hainbat ordezkari (36); hainbat ordezkarik (20); hainbat ordezkarirekin (10); hainbat ordu (14); hainbat orduz (37); hainbat orri (9); hainbat osasun (10); hainbat oztopo (18); hainbat partida (24); hainbat pasadizo (14); hainbat pasarte (23); hainbat pertsona (72); hainbat pertsona ezagunek (10); hainbat pertsonak (20); hainbat pieza (9); hainbat piztia (18); hainbat poema (16); hainbat politikari (10); hainbat politikarik (14); hainbat polizia (13); hainbat preso (35); hainbat proba (23); hainbat produktu (14); hainbat proiektu (35); hainbat proposamen (46); hainbat proposamen egin (16); hainbat protesta (27); hainbat protesta egin (10); hainbat puntu (20); hainbat puntutan (11); hainbat saio (33); hainbat saio egin (20); hainbat salaketa (19); hainbat sari (24); hainbat sari jaso (9); hainbat sektore (16); hainbat sektorek (17); hainbat sektoretako (9); hainbat sektoretan (9); hainbat senide (9); hainbat sindikatuk (10); hainbat soldadu (15); hainbat talde (83); hainbat talde eta (17); hainbat taldek (100); hainbat talderekin (14); hainbat talderen (26); hainbat taldetan (9); hainbat testu (15); hainbat tokitan (104); hainbat tresna (12); hainbat txokotan (10); hainbat txosten (19)

hainbat udal (14); hainbat udalek (11); hainbat ume (9); hainbat unetan (25); hainbat urrats (24); hainbat urrats egin (9); hainbat urte (75); hainbat urte geroago (10); hainbat urtean (11); hainbat urteren (12); hainbat urtetako (13); hainbat urtetan (62); hainbat urtez (113); hainbat xehetasun (21); hainbat zailtasun (9); hainbat zalantza (9); hainbat zati (11); hainbat zauritu (29); hainbat zerbitzu (14); hainbat zientzialarik (14); hainbat zulo (9); hainbat zuzenketa (10)

handiko hainbat (11); haren hainbat (11); hartako hainbat (9); hartan hainbat (14); hartutako hainbat (13); hego amerikako hainbat (12); hegoaldeko hainbat (10); herrian hainbat (10); herriko hainbat (157); herriko hainbat herritan (14); hil eta hainbat (13); hiriko hainbat (17); honek hainbat (10); honetan hainbat (27); hori hainbat (23); horiek hainbat (12); horietako hainbat (10); horrek hainbat (39); horretako hainbat (9); horretan hainbat (22); horretarako hainbat (13)

eko hainbat (18); idatzitako hainbat (11); inguruan hainbat (27); inguruko hainbat (49); iparraldeko hainbat (11); iruñ italiako hainbat (9); izan dira hainbat (12); izan diren hainbat (10); izan zen hainbat (11); izan ziren hainbat (14); izandako hainbat (30); izateko hainbat (15); joandako hainbat (11); kanpoko hainbat (17); kataluniako hainbat (12); kontrako hainbat (14); kontseiluko hainbat (9); lotutako hainbat (16); mailako hainbat (12); mendebaldeko hainbat (11); mundu osoko hainbat (14); munduko hainbat (75); nafarroako hainbat (39); nahi hainbat (19); nahiz eta hainbat (9); nazioarteko hainbat (73); nintzen hainbat (9); nituen hainbat (12)

ondoren hainbat (14); ondorioz hainbat (9); oposizioko hainbat (13); oraindik hainbat (9); osoko hainbat (27); poliziak hainbat (13); ppko hainbat (10); salatu dute hainbat (10); taldeak hainbat (11); taldeko hainbat (16); tartean hainbat (13)

urtean hainbat (12); urteetan hainbat (11); urteotan hainbat (11); zehar hainbat (15); zen eta hainbat (10); zen hainbat (62); zeuden hainbat (27); zioten hainbat (14); ziren atzo hainbat (11); ziren beste hainbat (10); ziren hainbat (125); zisjordaniako hainbat (11); zituen hainbat (73); zituzten hainbat (49); zuen hainbat (63); zuten aditzera hainbat (14); zuten atzo hainbat (18); zuten hainbat (174); zuten hainbat informazio (11); zuten hainbat lagunek (9)

eta hanbat (18); ez hanbat (19); hanbat eta (22); hanbat gaixto (13); hanbat hobe (11)


hainbateko 1 izlag hainbesteko.

Ez dagoela behar hainbateko adostasunik ekimen horren edukiei eta kudeaketari buruz.  Berria - Harian   2005-01-14

Nire zango luzatuen orpotik bertze hainbateko tartea gelditzen zen ohatze muturreraino.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 362. orr.

Ez zidan minik eman, baina bai hainbateko burtzoroa eragin.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 232. orr.

Horrela, bada, halako eta hainbateko Jaunak, Birjinaren sabelera etorriz, mundu honetan mespretxagarri, behartsu eta pobre agertu nahi izan zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1197. orr.

Atseginez ikusten dugu gure antzokietan heroi gazte batek bere amaginarrebaren delituaren berri izatean hainbesteko laztura erakustea, delituari ziona hainbatekoa.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 158. orr.

2 iz hainbestekoa.

Sekula harrapatuak ez diren eraileen ehuneko hainbateko hura.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 26. orr.

Korrituen hainbatekoa.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 86. orr.

Urtero-urtero hainbateko bat ordaindu behar ziotela.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 220. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hainbateko bat (3)


hainbeste zenbtz halako kopuruan. (ikus beheko konbinatorian hainbeste zenbatzailearen agerraldi maizkoenak)
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 7 aldiz agertzen direnak)

artean hainbeste (10); baina ez hainbeste (19); baina hainbeste (53); batean hainbeste (12); batek hainbeste (13); berak hainbeste (13); beste hainbeste (369); beste hainbeste egin (16); beste hainbeste egiteko (7); beste hainbeste esan (10); beste hainbeste gertatzen (13); burua hainbeste (7); buruz hainbeste (8); da hainbeste (88); dago hainbeste (9); dela hainbeste (13); den hainbeste (13); dira hainbeste (30); diren hainbeste (15); ditu hainbeste (7); du hainbeste (39); duela ez hainbeste (7); dugu hainbeste (11); dut hainbeste (13); dute hainbeste (13); duten hainbeste (9); duzu hainbeste (7); ere beste hainbeste (19); ere hainbeste (23); eta beste hainbeste (103); eta ez hainbeste (25); eta hainbeste (246); eta hainbeste gauza (8); eta hainbeste jende (8); ez da hainbeste (40); ez dela hainbeste (8); ez dira hainbeste (19); ez du hainbeste (17); ez dut hainbeste (9); ez dute hainbeste (7); ez hainbeste (204); ez zen hainbeste (14); ez zuen hainbeste (8); gabe hainbeste (7)

hainbeste aipatzen (8); hainbeste aldaketa (9); hainbeste aldatu (14); hainbeste alditan (7); hainbeste aldiz (74); hainbeste arazo (11); hainbeste ardura (7); hainbeste argi (7); hainbeste axola (8); hainbeste balio (8); hainbeste behar (10); hainbeste bere (10); hainbeste bider (9); hainbeste buruhauste (9); hainbeste denbora (128); hainbeste denboran (48); hainbeste denboraren (10); hainbeste denboraz (13); hainbeste desiratutako (8); hainbeste dira (13); hainbeste diru (23)

hainbeste egin (25); hainbeste egiteko (8); hainbeste egiten (7); hainbeste egun (11); hainbeste emakume (8); hainbeste ere (20); hainbeste esan (13); hainbeste estimatzen (10); hainbeste eta (56); hainbeste eta hain (10); hainbeste eta hainbeste (32); hainbeste ez (13); hainbeste falta (7); hainbeste gaiztakeria (8); hainbeste galdera (8); hainbeste gauza (92); hainbeste gertatzen (13); hainbeste gertatzen da (8); hainbeste gorrotatzen (10); hainbeste gustatu (15); hainbeste gustatu zitzaion (7); hainbeste gustatzen (27); hainbeste harritu (7); hainbeste herri (7); hainbeste hil (9); hainbeste hitz (35); hainbeste hitz egin (8); hainbeste hitz egiten (12)

hainbeste indar (7); hainbeste itxaron (7); hainbeste izan (13); hainbeste jende (90); hainbeste jendek (9); hainbeste jenderekin (7); hainbeste jenderen (18); hainbeste jenderen artean (9); hainbeste kalte (13); hainbeste kezkatzen (7); hainbeste kilometro (7); hainbeste kontu (8); hainbeste kostatzen (7); hainbeste lagun (12); hainbeste lan (35); hainbeste lan egin (7); hainbeste liburu (13); hainbeste luzatu (7); hainbeste maite (66); hainbeste maite zituen (10); hainbeste maite zuen (13); hainbeste mesede (8); hainbeste min (7); hainbeste miresten (7); hainbeste nahi (8); hainbeste neke (14); hainbeste non (15)

hainbeste ondasun (7); hainbeste ordu (18); hainbeste partida (10); hainbeste sufritu (7); hainbeste traba (7)

hainbeste ur (10); hainbeste urte (95); hainbeste urte eta (16); hainbeste urte igaro (8); hainbeste urtean (18); hainbeste urteren (26); hainbeste urteren buruan (15); hainbeste urteren ondoren (8); hainbeste urtetako (7); hainbeste urtetan (38); hainbeste urtez (37); hainbeste zor (12)

honetan hainbeste (8); inoiz hainbeste (11); naiz hainbeste (7); nau hainbeste (7); nik hainbeste (14); nintzen hainbeste (8); nuen hainbeste (11); sekula hainbeste (7); uste hainbeste (7); zara hainbeste (15); zegoen hainbeste (7); zen hainbeste (44); zergatik hainbeste (20); zertarako hainbeste (7); zion hainbeste (9); ziren hainbeste (16); zitzaion hainbeste (13); zuen hainbeste (36); zuten hainbeste (9)


hainbesteko 1 izlag halako kopuru edo tamainakoa.

Eta geroxeago Manhattanen arrastorik ere ez, hainbesteko elurra ari zuen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 8. orr.

Eta geroxeago Manhattanen arrastorik ere ez, hainbesteko elurra ari zuen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 8. orr.

Baina izeberretik haginera ere ez dago hainbesteko aldea, Hem.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 107. orr.

Eta nik, hainbesteko arrakastak adoreturik, beste bi poema llabur egin nituen segituan.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 37. orr.

Ez nuen uste astegun gorrian Bilborako hainbesteko mugimendua zegoenik.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 151. orr.

Eta zer dela-eta hainbesteko presa?  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 49. orr.

-Hainbesteko odolik ez nian sekulan ikusi -esan nion.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 75. orr.

Nire aitaren ondasunetatik hainbesteko ondarea badagokit eta.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 398. orr.

Hainbesteko zalaparta sortu zuen non herri osoa korrika etorri baitzen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 37. orr.

Hainbesteko amorruz ari zen oihuka ezen puztu egiten baitzitzaizkion lepoko zainak.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 123. orr.

Goi-goikoaren esku-hartzeaz hainbesteko graziaz eta debozioz bete zen ia herri osoa, elkar zapaltzen baitzuten santuari entzun eta hura ikusi nahian.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 221. orr.

Bazirudien jende hark erabakitzen zuela gizadi osoaren etorkizuna; zer gizadiarena!, unibertso osoarena ere esan zitekeen, hainbesteko ahalegina eta grina jartzen baitzuen nork bereari eusten.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 58. orr.

Harri bat ematen didanak, sari bat izango du; bi ematen dizkidanak, bi izango ditu; hiru ematen dizkidanak, berriz, beste hainbesteko saria izango du.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 209. orr.

Hire lanarena ez dok hainbestekoa.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 114. orr.

Hainbestekoa zen musikarekin zuen anaitasuna, non Tuterako azken urteetan tresnagintzan aritu zen, biolingintzan batez ere, eta maila altua lortu lanbide horretan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 186. orr.

Hau, noski, oso bizkor gertatzen da: hainbestekoa da mugikortasuna, hainbestekoa irudi kopurua eta hainbestekoa une sentigarri bateko partikula multzoa, ezen ez baitago agortzerik.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 24. orr.

Larogeta lau eginak eta esperantzea beste hainbestekoa.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 43. orr.

Gorrotatu egiten zuen une haietan, baina bere baitan, azken buruan, agian arrazoi zuelako sentiarazten zion egonezin hainbestekoa.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 80. orr.

Zeren animalia basatiek, nire txikitako bizipenengatik-edo, inpresio handia egin izan baitidate; hainbestekoa non nire buruak izaki mitiko gisa ikusten dituen, zoologo batek ez bezala.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 196. orr.

Gazte hark haragizko mantal moduko tolesdura izugarri bat edukia zuen bularretik zintzilik, hainbestekoa, non altxatu eta buruz gainetik ipin zezakeen, eta hain astuna, non pisuak aurrerantz makurrarazten baitzuen.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 52. orr.

Hainbeste gaituk eta hainbestekoak, ez diagu hire beharrik.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 16. orr.

Gaur egun, aldea ez da hainbestekoa.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 76. orr.

2 hainbesteko bat halako kopuru bat.

Beren aurrezkien hainbesteko bat jarria zutenak.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 111. orr.

Baldin eta herrialde honetan dagoen auto-lapurreta pilarekin dagoeneko porrot egin ez badu, aseguru-etxeak hainbesteko bat emango dit, bere iritziz auto zahar hark balio zuenaren hainbesteko bat.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 181. orr.

Exekutatu bakoitzarengatik hainbesteko bat kobratzeak zekentasuna bultzatzen duela.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 65. orr.

Hitz bakoitzeko hainbesteko bat kobratzen zuen eskribidore putakume hark.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 116. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baina ez hainbesteko (4); baina hainbesteko (6); batek hainbesteko (6); beste hainbesteko (8); da hainbesteko (16); dago hainbesteko (4); dio hainbesteko (4); du hainbesteko (18); du hainbesteko garrantzirik (5); dute hainbesteko (5); egiteko hainbesteko (3); eta hainbesteko (26); ez da hainbesteko (9); ez dago hainbesteko (3); ez dio hainbesteko (3); ez du hainbesteko (13); ez hainbesteko (5); ez zen hainbesteko (3); ez zuen hainbesteko (3); ez zuten hainbesteko (4)

hainbesteko ahalegina (3); hainbesteko aldea (10); hainbesteko arrakasta (6); hainbesteko bat (6); hainbesteko beldurra (6); hainbesteko eragina (7); hainbesteko garrantzia (10); hainbesteko garrantzia ematen (3); hainbesteko garrantzirik (16); hainbesteko garrantzirik ematen (5); hainbesteko gogoa (5); hainbesteko gorrotoa (3); hainbesteko ikara (3); hainbesteko ikusminik (3); hainbesteko indarrez (4); hainbesteko lana (3); hainbesteko pisua (3); hainbesteko presa (6); hainbesteko zalaparta (4); hainbesteko zortea (3); hainbesteko zortea izan (3)

horrek hainbesteko (3); zegoen hainbesteko (3); zen hainbesteko (4); zergatik hainbesteko (4); zuen hainbesteko (4); zuten hainbesteko (5)

beste hainbestekoa (7); da hainbestekoa (9); eta hainbestekoa (7); ez da hainbestekoa (9); ez hainbestekoa (4); hainbestekoa al (4); hainbestekoa al da (4); hainbestekoa baitzen (3); hainbestekoa da (11); hainbestekoa ez (4); hainbestekoa izan (10); hainbestekoa izan zen (5); hainbestekoa non (4); hainbestekoa zen (18)


haitada iz ipar saioa, jardunaldia.

Eguerditan zintzur bustitzea eta bazkaria nahi duenarentzat, aratsaldean, soinu eta mus haitadak.  Herria   2001-10-18

Nesken "Pilotari Ttiki" haitadak.  Herria   2001-04-05

Partida edo haitadak arratsaldeko 3etan hasiko dira.  Herria   2002-10-17

Larunbatean ere pilotako ondar haitadak ederki joan dira aratsalde guzian.  Herria   2003-01-21

Lehen haitada ibiakoitz 11n eta bigarrena 25ean.  Herria   2004-09-09

Helduden igandean, Hendaian, xapelgo nagusiko finalerdien haitada bat.  Herria   2005-11-03

Mugaz bestaldeko txirrindulari bat, Igor Gonzalez Galdeano, atera da bosgarren, bakarkako haitadan balentria ederra eginik.  Herria   2001-08-02


haitz1 (424 agerraldi, 69 liburu eta 70 artikulutan; ETCn 4.230 agerraldi) 1 iz harrizko masa aski handia, lurraren gainetik edo ur-bazterrean goititzen dena. ik harkaitz; arroka.

Mendian besterik da, haitzak, lurraren hezurrak baitira.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 116. orr.

Haitz baten atzean erdi ezkutaturik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 121. orr.

Mendi garaietatik erauzitako haitzak.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 325. orr.

La Verna mendiko haitzaren oinera hurbildu zirenean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1079. orr.

Harpeetako haitzetatik uraren hezetasun likidoa sartzen da, eta denei tanta mardulak darizkie.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 51. orr.

Haitza oso txikia zen orain; laster urpean geratuko zen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 131. orr.

Arluzea haitzaren ondotik pasatzen zen Itoitz eta Artozki arteko errepide zaharra.  Berria - Euskal Herria   2004-02-19

Costa da Morteko haitzetan fuel olio asko gelditzen dela salatu dute ekologistek.  Berria - Gaiak   2004-11-10

Gibraltarko Haitza.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 160. orr.

30 metro inguruko garaiera du haitzak.  Berria - Euskal Herria   2004-02-19

Eskuineko haitzean den arrailadura batetik ura ugari ateratzen dela ikusi dute bi ibiltariek.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 27. orr.

Ezkerrean, berriz, haitzaren horma izerditsua, goroldio, iratze eta zuhaixkaz estalia.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 27. orr.

Batzuetan hain dira estuak haitz-arteko pasabideak non ezinezkoa baitirudi ataka horietatik iragaitea. ik haitzarte.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 140. orr.

Hobe dut zure lur elkorrean ez, baina haitz baten sakonunean sartu...  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 170. orr.

Sandro senez ibiltzen zen haitzetan gaindi, teknikaz baino areago, eskuen indarrei fidaturik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 69. orr.

Etengabeko haitz eta malkortegien artean.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 238. orr.

Haitz eta haizezko lurralde bat zen hura.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 130. orr.

Meatzeetako haitzean, beraz, bazen nikelik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 107. orr.

2 (izenondoekin)

Haitz handi baten azpian kukubilkatu ziren.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 241. orr.

Ezkerreko haitz garai eta irtenek.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 243. orr.

Hegoaldeko haitz aldapatsuen parean. Jauregipeko haitz malkartsuetan.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 68. orr.

Itsasoa haitz zorrotzen eta labarren kontra lehertzen ikusi zuen, indar handiz.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 25. orr.

Beren longainak zabaltzen dituzte aintzira-bazterretako haitz gorrien gainean.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 130. orr.

Haitz beltzezko arroila zorrotz eta mehar baten ezkerrean.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 243. orr.

Errautsek, haitz zulatuek eta lur xahutuak osatutako hegiak.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 202. orr.

3 (erkaketetan)

Ulisesek zutik iraun zuen, haitz bat bezain tente.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 130. orr.

Olagarroa haitzari bezala lotu zitzaion Fructuoso, harik eta Amanciok dantza-lagun aldaketa eskatu zuen arte.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 52. orr.

Kostaldeko gorabeherei egokituak, nola lanperna haitzetara.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 172. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Han daude haitz-krabelinak, orri moreak tarteka, orri txuriak besteka, nahasian.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 77. orr.

Haitz-konkor baten gainean egoki etzanik paratu txakurra, eta gora abiatzen zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 68. orr.

Pagliaio-ko mendi-tontorrak, Wolkmann haitz-tantaiarekin.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 71. orr.

Harkaitzetan bizi da eta babesten, haitz-tontorrean du bere gotorlekua.  Elizen arteko biblia   Jb 39,28

Gora egin ahala gero eta meharragoa artezia, azkenean eskalatzailea haitz-hormara irtetera behartzeraino.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 71. orr.

Hegaztitzarrak garrasi lazgarriak eginez inguratu zitzaizkigun, atzaparretan egundoko haitz puska bana zekartela.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 201. orr.

Haitz-laginen analisi kuantitatiboak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 102. orr.

Haitz zati bat zen, lurraren errai puska, mina indartsuek lurrari bortxaz kendua.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 103. orr.

Espetxea eta haitz erpinetik behera jaurtize lazgarria.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 221. orr.

Harkaitzetatik tamaina askotako haitz punta zorrotzak ateratzen ziren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 994. orr.

Zilipurdika, haitz puntetan eta harkaitzetan joaz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 994. orr.

· adlag Ez itsasoak ez olatu haitz jotzaileek.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 161. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Izotz haitz bat hurbilduko zaizue istriborretik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 279. orr.

Hegoaldeko haizeak izotz haitz pilo bat ekarriko du eta pertikez ahaleginduko zarete enbarkazioa babesten.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 286. orr.

Baina, kare-haitza beti kare-haitza izaki [...].  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 450. orr.

Eta gatz haitz honetatik abiatuz Atlas izena duen mendia dago.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 321. orr.

· Sasikume halakotzat jotzen zuen, elur-haitzezko eta paperezko hibrido higuingarritzat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 69. orr.

6 haitz buru

'Eta haitz buru hura?' galdetuko duzu berriro.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 199. orr.

Mendi bat, haitz buru bat, herensuge izan ziren; ibai bat, zeruetako izaki baten negarra...  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 111. orr.


haitz2 ik haritz.

haitzalde iz haitz asko dagoen aldea.

Muino txapal eta elkor batean, dena haitzalde eta sasi ihar, amildegi koniko ziklopekara bat erroizten zen hondorantz, krater artifizial bat, laurehun metro zabal.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 94. orr.

Unaldietan, bere gogortasun sideral, etsai, arrotzean hautematen nuen inguratzen ninduen haitzaldea, Alpe-mendipeen berde sigi-sagatsua.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 107. orr.


haitzarte iz haitz arteko hutsunea edo ebakidura sakona. ik harkaitzarte.

Bidea, haitzarte handietan barrena ebakia, posta kotxeak lasai pasatzeko modukoa da.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 143. orr.

Ondoren, Etamgo haitzartera jaitsi zen eta hango leize-zulo batean jarri zen bizitzen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 36. orr.

Haranaren burura heldu baino pixka bat lehentxoago haitzarte baten sarrera begiztatu dute.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 23. orr.

Haitzartean elorri-sasiz erdi ezkutatuta dagoen ahoa.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 124. orr.

Argitasuna haitzarte batetik sartzen zen, eta, ikusi nuenez, handik irten ahal izango nintzen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 199. orr.


haitzulo (112 agerraldi, 28 liburu eta 7 artikulutan; ETCn 2.564 agerraldi) 1 iz haitzetan berez gertatzen den barrunbea. ik hartzulo; harpe; haizpe.

Basoetan eta mendiko haitzuloetan eta oihanetan bizi ziren.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 361. orr.

Harkaitz artean bizi ziren, koba eta haitzuloetan.  Elizen arteko biblia   Jb 30,6

Gauak eta eguraldi txarrak behartuta, haitzulo baten babesean aurkitu zuten aterpea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1096. orr.

Armintza eta Lemoiz arteko haitzulo batean.  Berria - Euskal Herria   2004-08-31

Arantzazu inguruan bada Lizarkoba deritzan harpe edo haitzulo bat.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 75. orr.

Lapurren buruzagia, bestalde, erabat aztoratua eta zapuztua itzuli zen bere haitzulora.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 109. orr.

Beste egun batez, Ali Babak semea haitzulora eraman, eta sartzeko sekretua erakutsi zion.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 112. orr.

Gero haitzulo bat agertuko da, eta eskaileretan behera eginez gero, gela abobedatu baterako sarbidea topatuko duzu.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 213. orr.

Batzuetan halako marmar sor batzuk aditzen zirelako haitzuloan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 136. orr.

Familiak beren etxeetan sartzen ziren, trogloditak haitzuloan bezala.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 213. orr.

Haitzuloetako lehenengo marrazki eta grabatuetatik bideo-arteko komikietara.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 166. orr.

Non geratu dira Platonen haitzuloaren mitoa eta errealitatea?.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 96. orr.

Non da lehoiaren haitzulo zen hiria? han hartzen zuten lehoikumeek beren jana. Haitzulo hartan baziren harearritzar batzuk gizon eta animalien aurpegi-itxurakoak.  Elizen arteko biblia   Na 2,12

Kasimek, zaldien zalaparta haitzulo barnetik entzunik, argi ikusi zuen lapurrak iritsiak zirela eta bereak egin zuela.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 98. orr.

Haritzezko ate handi batzuetatik, haitzulo-tankera zuen atari nagusira sartu ziren;  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 75. orr.

2 (izenondoekin)

Han, haitzulo handien artean.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 425. orr.

Harkaitzezko muino altu, aldapatsu, beltz bat zegoen, mendi lerro apal baten atala, bidezidorrez eta haitzulo txikiez josia.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 76. orr.

Labar honetako haitzulo luze sakon batean sartu omen ziren.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 324. orr.

Haitzulo gorde batean ezkutatu zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 746. orr.

Hornigai, bizigai eta garagardo-kantitate handiak aurkitu ziren, bidelapurrek etxola eta aletegi eta haitzulo abandonatuetan ezkutaturikoak.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 380. orr.

Haitzulo berriaren zirritu guztietatik irazten zen zilarbizia tanta-intzirika, garagardoa upel berrietatik bezala.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 142. orr.

Haitzulo ilun baten alboetan kokaturiko harrizko eraikuntza multzo estua.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 248. orr.


haizagailu (orobat haizegailu g.er.) 1 iz haizeztatzeko gailua.

Negatiboak ilearendako haizagailu batekin lehortzen.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 120. orr.

Metroa, igogailuak, semaforoak, berri ajentzietako teletipoak, haizagailuak... denak geratu ziren.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 151. orr.

Sabaiko haizagailuak egundoko zarata ateratzen du.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 156. orr.

Hor ari da nire haizagailu txikia [...] burrunbaka gau eta egun.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 243. orr.

Jantoki zikinean, hezueriak jotako haizegailu batek giroa freskatzeko itxurak egiten zituen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 329. orr.

2 (industrian eta)

Haizagailuaren maskorra irekirik xurgauspoa martxan jarri, huts-etetekoa itxi, eta ponpa gelditu zuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 218. orr.

Harria hain lodi zuen egina nun elur haizagailuak atera behar izan baitituzte bidearen garbitzeko.  Herria   2003-07-31


haizatu, haiza(tu), haizatzen 1 du ad uxatu.

Sotora sartzen gara, baina keak handik haizatzen gaitu.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 102. orr.

Sekulan mihitik zerbait eskapatzen bazitzaion, herritik haizatuko zuela mehatxatu zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 30. orr.

Zakur herresta bat bezala haizatuko haut hemendik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 37. orr.

-Orain ehun urte, gure arbasoek espainolei buru egin zieten eta haizatu zituzten!  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 185. orr.

Immigrazioa kontrolatzeko politiken aitzakiaz, 13.000 jende haizatu dituzte dagoeneko AEBetatik.  Berria - Mundua   2004-01-06

Hiru ministro kargutarik haizatu dituela.  Herria   2004-11-18

Gobernuak egia esan die espainiarrei eta beste batzuk dira, aitzitik ere, gezurra haizatu dutenak.  Berria - Mundua   2004-03-20

Goizeko hotz honek eta bide bazterrean hedatua den izotzak, gaueko lo eskasak gorputz osoan ezarri didan nagitasuna harrotzen eta haizatzen didate.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 34. orr.

Une batez, gogotik pasatu zitzaion gizon haien hiltzearen hobenduna zela, baina ideia hura haizatu zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 202. orr.

Kezkak burutik haizatu nahian.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 206. orr.

Sabeletik gosea haizatzeko.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 131. orr.

Irudi du beldurrak loa haizatzen duela.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 140. orr.

Tulipa-petaloak erauzi ditu haizeak; haiekin haizatu da gure poza.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 131. orr.

Eta horra non datorren ahaztu beharra, hots, izen bat burutik haizatu behar-eta-ezin beltz hori.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 96. orr.

Stalin kamaradak Atlantikoraino hedatuko dik laster armada gorria, eta berdin haizatuko ditik bele katolikoak eta arrano faxistak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 66. orr.

2 aienatu.

Gazte joan zen Parisera pianista moduan, eta garaian zituen ideia «katoliko, frankista eta antikomunistak» pixkanaka haizatu zitzaizkion.  Berria - Mundua   2004-09-19

3 airera bota, airean astindu.

Haizexka ekarri eta gari-garagarrak haizatzeko "bentiladore" egokiena zatekeen bafada laguntzailea.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 341. orr.

Ba... batzuk leku jakin batean haizatzen dituzte, hildakoari asko gustatzen zitzaion lekuren batean adibidez.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 107. orr.

Elur hautsa haizatzen duen helikopteroaren berde zurbilari begira.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 376. orr.

Denbora galduaren errautsak haizatzen ari garenean.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 212. orr.

Mahai gaineko hautsa haizatzeko bezala putz egin zuen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 128. orr.

Zoraturik al zegoen etxe aurrean izarak haizatzen ibiltzeko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 51. orr.

Kaskoa kendu, ilea haizatu eta ateari heldu dio Lizarriturriri paso emanaz.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 150. orr.

Ikurrina haizatzen ausartu zirenen egolatria puntu hori paperean jaso?  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 115. orr.

Toreatzaile batek kapotea nola, halaxe haizatzen du oihala bizarginak ehiztariaren lepo inguruan lotu aurretik.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 108. orr.

· Karpeta ireki eta folio mordoa haizatu zuen, dirua haizatzen den bezala, hatzekin sortaren ertza sakatuz.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 85. orr.

4 aireratu.

Orbela zapaltzen hasi zirenean antxetaren halako bi izanen zen hegaztia haizatu zen hostajetik.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 111. orr.

5 airatu, zabaldu.

-Egia al da egiten genituen gauzak haizatzen ibili haizela?  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 60. orr.

Ez zitzaien gustatzen beren familiaren kontuak haizatzea.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 102. orr.

Gobernuak egia esan die espainiarrei eta beste batzuk dira, aitzitik ere, gezurra haizatu dutenak.  Berria - Mundua   2004-03-20

Eta haren heriotzaz ez da haizatuko erru-marmarrrik.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 185. orr.

Gure zenbait hanka-sartze ondo asko haizatu zituen prentsak, gu lotsagarri utziz, haizatzeko modukoak izan baitziren izan ere.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 18. orr.

Komisarioaren alderdi ilun zenbait haizatzen saiatu omen ziren.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 46. orr.

Hura posibilitate bat zen, komunikabideek berehala haizatu zutena...  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 219. orr.

Diktadoreak Gustavo Duran sobietarren agentea eta homosexuala dela haizatzeko agindua ematen du.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 313. orr.

Zergatik haizatu da eskakizunarena, hain zuzen ere, orain, hura urrian sinatu bazen?  Berria - Kultura   2004-03-27

6 puztu.

Bizikletaren gurpilak haizatzeari ekin zion.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 219. orr.

Mattinek irri egin zuen eta, ohi zuen bezala birikak haizatzen zituela eta bularra kanporatzen, erran zuen: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 202. orr.

7 haize eman.

"Ufa!" Aurpegia gorbataz haizatzeko itxurak egin zituen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 135. orr.

Ez dugu nahikoa jendeari jarlekuez haizea ematea: orain mahaiak ere haizatu behar ditugu!  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 250. orr.

8 harrotu.

Lehendik ezagunak ziren desadostasunak haizatu dira berriro, eta ildo kritikoek aspaldiko kritika garratzenak egin dizkiote Begoña Erraztiren zuzendaritzari.  Berria - Euskal Herria   2004-08-07

Tirabirak berriro haizatu dira.  Berria - Euskal Herria   2004-08-07

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

boteretik haizatu (4); kargutik haizatu (4)


haizazu izond haizatsua.

Holako snobismo ziztrin eta haizazua ezin dut eraman.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 206. orr.


haize (ETCn 40.626 agerraldi) 1 iz atmosferaren higidura; higitzen den airea.

Haize, tenperatura, presio, eta eguzki-laino-eurien denen arteko gune berezi hori.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 437. orr.

Zabaldu zure fedegabekeria lau haizeetara.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 149. orr.

Beren patua mundua zeharkatzen omen duten 14 haizeen esku zegoela.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 121. orr.

Haizete beldurgarriak Kantauri itsasertzean: 125 km orduko ibili zen haizea, behin eta berriz.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 474. orr.

Haizea hasi zuen.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 49. orr.

Haizea atera zuen, baina airearen goiko geruzetan baino ez oraindik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 146. orr.

-Haizea dakar -neska ahotsa.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 32. orr.

Dantza eta kanta, adiskide, / haizea dator Larrundik!  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 68. orr.

Haizea iparretik zetorrenetan ekartzen zuen itsasoak egur gehiena.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 105. orr.

Haizeak mendebaldetik jotzen zuen oraindik.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 200. orr.

Hegosartaldeko haizeak joko du.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 259. orr.

-Zer haizek joko zion, bada? -zioen bere artean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 300. orr.

Iragaiten dira haizeak eta kontra-haizeak, eta badirudi ezen ez dela deus ere gertatzen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 297. orr.

Gero, haizea altxatu zuen eta lehortzen zintzilik jarritako arropa puztuek bereganatu zuten nire arreta.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 128. orr.

Hondartza, eremu luze haizeak astindua, eta itsaso berdea, zuriz zipriztindua.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 117. orr.

Zeren, haizeak baretuko ez balira, ezein indarrek ezingo lituzke gauzak galgatu ez suntsibidetik libratu.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 425. orr.

Haizeak astinduriko liho-landarearen dardararekin hitz egin zuen: [...].  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 39. orr.

Haizeak harroturiko hauts-zirimolak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 37. orr.

Komeni zaik haize pixka bat hartzea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 290. orr.

Haizerik gabeko aire hotzari.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 149. orr.

Atzera eta aurrera ibili nintzen, eskuak patriketan, batzuetan haizearen alde, ia-ia airean eramana, eta besteetan haizearen kontra, kostata noski, burua makurtu eta gogor ekin behar bainion aurrerantz.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 104. orr.

Eguzkitik jasoriko beroa, halere, murriztu edo areagotu, biak gerta daitezke zein haize dabilen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 365. orr.

Une batez pentsatu zuen haizearen hotsak esnatu zuela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 143. orr.

Ospe hutsalaren haizeak puztuta, bere gudari-taldea Pugliara eramatea erabaki zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 184. orr.

Harrizkoa uste genuen jauregia, lastoz egina zen, eurien eta haizeen mende zegoena.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 43. orr.

Ildoen gainera etzan zen haizetik babesteko.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 125. orr.

Haizeak garai joanen errautsak harrotzen ditu, eta nik usoak ikusten ditut zeruan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 78. orr.

Han goian, beraz, haizez eta suz beterik dago dena; horregatik trumoiak eta oinaztuak nondinahi sortzen dira.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 409. orr.

Handik aste batzuetara "Haizearekin joana" izeneko filma estreinatu zuten.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 70. orr.

· Maurrasen luman Erromantizismoaren gaitzespenik gaitzena da hori: edozein haizetakoa, errogabekoa, superfiziala esan nahi du.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 179. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Haren adarrek karraska egiten zuten, haize handia balebil bezala.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 271. orr.

Halako haize indartsua dabilenean eskribauren bat hil dela esaten zuten antzina.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 69. orr.

Haize nahasiak zebiltzak hemen inguruan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 413. orr.

Meseta aldetik datorren haize lehorra.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 40. orr.

Itsasoko haize umelek dakarkiguten aire fresko euritsutik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 373. orr.

Mendiko haizea arnastu nuen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 155. orr.

Udaldiko haize beroa, hezetasunez gainezka datorkiena.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 359. orr.

Haize eme, hozkirriak...  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 233. orr.

Haize hozkirria bainuen, estutasun hartan, lagun bakar.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 39. orr.

Sargoriaren kontrako haize fresko apur bat sentitu zuen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 119. orr.

Kontrako haizeen eraginez.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 345. orr.

Haize polarra esanda ez dakit antzemango dion gure baserritarrak, ipar beltza deitzen baitio berak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 65. orr.

Siroko delako haizea.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 138. orr.

Garaian garaikoa ez den haize gordin arrotzari berriz haize berdea esan ohi zaio.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 146. orr.

Haize kontinentala, gurean frantzi-iparra deitzen dioguna.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 66. orr.

Istriborko haize ederra genuela itsasoratu ginen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 67. orr.

Ekialdetik jotzen zuen haize leunak.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 34. orr.

Haize arin batek erdi harrotzen zizkion oihalak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 91. orr.

Ipar edo iparrekialdetik jotzen duen haize latza,sukarra eta erreuma-handitsuak berekin ekarri ohi dituena.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 138. orr.

Eguna eguzkitsua eta beroa zen, eta haize mehe bat sartzen zen auto barruan.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 72. orr.

Zenbat eta presio-gradientea pikoagoa izan, orduan eta haize latzagoa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 367. orr.

Haize zakar batek jotako ihi herbala balitz bezala.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 178. orr.

Haize zirimolatsu ikaragarria Castevellen, zuhaitzak orpotik bihurritu, atera eta puskatu zituena.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 233. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ez dabil haize-punta arinenik ere.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 81. orr.

Ez baitzebilen haize-muturrik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 25. orr.

Ontziak Eolia uharterantz zihoazen atzera, haize-ekaitz ikaragarri batek bultzaturik.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 62. orr.

Héraclius doktorearen giltzaria, haize bafada bat bezalaxe sartu zen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 73. orr.

Gain hartan haize ufako batek hedoiak baztertzen ditu.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 58. orr.

Airean geldia zegoen usaina harrotu du haize-bala batek.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 281. orr.

Haize kolpe ikaragarri baten eraginez.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 115. orr.

Bero zakarraren ondotik sortzen den haize firfira goxoari.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 144. orr.

Belatxingak, berriz, haize txanpa ttikienarekin jolasean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 410. orr.

Ordutik aurrera Almak, haize-egunetan, Mahlerren kanta jotzen zuen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 232. orr.

Korridore zuzen eta zikinak, haize-leku, arbolarik gabeko espaloi luzeekin.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 62. orr.

Langile batzuk hilobien inguruetako orbela biltzen ari ziren haize-xurgagailu batekin.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 191. orr.

Haize-ponpa eta urtegia ikustera doaz jabegoaren mugaraino.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 83. orr.

Haize-geriza ganduz estalian zehar begiratu behar du Lucyk gidatzeko; Grahamstown-eko bidea hartzen du.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 94. orr.

Aspalditik genuen haize tresnaren bat sartzeko gogoa, eta Asier azaldu zenean zorte ikaragarria izan genuen.  Berria - Kultura   2004-10-16

Hari instrumentuak lehenik, haize instrumentuak ondoren, eta butzeko, perkusioa eta arpa.  Berria - Kultura   2004-02-13

Fanfarre bat antolatu ere bai, haize-tresna zalapartari eta kantariekin.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 25. orr.

Haize sekziokoak (saxoa eta tronpeta) eta erritmo gitarrarena.  Berria - Kultura   2004-03-07

Haize sistema bidezko zabor bilketa gehiago egingo dute Gasteizen.  Berria - Euskal Herria   2004-08-13

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Itsas-haize edo brisara arratsalderokoa gogoan izanik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 275. orr.

Izotz haizeak erraztatu plazan hitz egiteko premia ankerra piztu zitzaidan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 202. orr.

Hego emea ere deitzen diogu, eguzki-haize nafar horri.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 467. orr.

Euri haizea ere halatsu dator beti bide jakin batetik.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 67. orr.

Baina hego xuabe geldoa, hego punttua menditik behera disimuluan datorrenekoa lur-haize, lehor-haize, barren-haize hori genuke terrala, berez.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 331. orr.

Mendi-haize motelsko bat besterik ez dabil.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 294. orr.

Zefiro haizeak jotzen duen bakoitzean.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 35. orr.

· Eta irribarre okertuan halako bozkario bat antzeman nion, barre-haize bat.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 15. orr.

Halako mirespen moduko bat, burla-haize batekin nahastuta.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 40. orr.

Gaixoa edo eria baino hobeki ez ote datozkion mina eta minarekikoa gure baitan joka darabilgun morbo-haize honi.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 25. orr.

Orduan zer litzateke morboa?: legea hauste hutsaren laineza eta txoro-haizea?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 24. orr.

5 (esapideetan)

Norat haize, han aise.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 117. orr.

6 (erkaketetan)

Ohartzen zen hargatik ele haiek haizea bezain arinak eta iheslariak zirela.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 22. orr.

7 haizezkosup_1 izlag

Eurek badakitela gogoaren izaera odolezkoa dela, edo baita haizezkoa ere.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 169. orr.

Eurizko eta haizezko egundoko ekaitz gogorra.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 386. orr.

Haitz eta haizezko lurralde bat zen hura.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 130. orr.

Haize harrizko bihurtzeko, haizezko korapilo bihurtzeko.  Berria - Kultura   2004-04-14

Begiak hertsiz, guztien artean tiratzen zen haizezko hari ikusezina mirets nezakeen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 210. orr.

Gure eguneroko solasaldiak gehienetan isolamenduaren aurkako manifestu haizezkoak baino ez dira.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 64. orr.

8 haizezkosup_2 (musikan)

Perkusio, korda eta haizezko instrumentuen bitartez.  Berria - Kultura   2004-06-04

Akordeoia eta haizezko tresnak baino ez ditugulako.  Berria - Kultura   2004-10-12

Alan Griffin irlandesa, haizezko soinu tresnen joilea.  Herria   2004-11-04

Erregeek ekarria zidaten haizezko melodika baten bila.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 34. orr.

Bigarren atalean haizezko zortzikotea entzun genuen: Beethovenen [...] Octeto Mi bemol maiorrean, op.103.  Berria - Kultura   2004-05-06

9 haize alde adlag ik haizealde.

Bela biak haize alde, badian sartzearren.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 148. orr.

Oihalak haize alde zabaldu eta sarraskia eta haragi festa hasi aurretik alde egin.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 84. orr.

Orain dena haize alde doakiola ematen du.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 27. orr.

Hasian hasi eta haize-alde, egokiera probestea erabaki nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 122. orr.

10 haize-babessup_1 iz haizetik babesturiko gunea.

Enbarazuan dagoen mendi edo muinoa pasa eta gero, hantxe eguteran, haize-babesa nola harrapatzen duen, han bai, hain arin datorren elurra, hantxe beheraka doa, haize-hutsunea topatzen duelako.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 101. orr.

Irlandar baso guztiak bezala, ez zen oso zarratua eta muino baten magalean hazten zen, haize-babesean.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 8. orr.

11 haize-babessup_2 (txirrindularitzan)

Aldeko haizea eduki zuten etapan eta haize-babesak sortu zituen horrek.  Berria - Kirola   2004-03-09

Aurkako eta alde bateko haizeak jo du eta tropelburuan joan behar genuen haize-babesak sortzen baziren atzean ez geratzeko.  Berria - Kirola   2004-07-09

Haize-babes batek lozorroan harrapatu zuen alemaniarra eta 7.35 galdu zuen.  Berria - Kirola   2004-03-04

Haize-babes batean geratzea akats ñimiñoa delako Ullrichentzat.  Berria - Kirola   2004-03-04

12 haize beltz iz

Mendebaldeko haize zakar bortitzari haize beltza deitu izan zaion era berean, ekialdeko eguzki haize fin goxo eta ongarriari haize xuria deitzen zaio Nafarroa Garaiko nekazal giroan.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 102. orr.

Haize zakarra, haize beltza balitz bezala zabaldu zen Frantziako bazter guztietara mendeku nahia. Negua iluntzeetan hasten da, ezari-ezarian, udazkenaren epelaldiak birrintzen, eta horretarako hiruzpalau egunez behin-edo bidaltzen dituen haize beltz horietakoa zebilen.  Berria - Euskal Herria   2004-05-09

Behin galdutako ametsak ez direla berreskuratzen, haize beltzak, haize izu-eragileak, haize zakarrak eramaten baititu ez jakin nora.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 34. orr.

Haize beltz, haize txuri, nork ikusi dio kolorerik haizeari? Filosofatzeko gogoa beti ukan du euskaldunak.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 139. orr.

13 haize bolada

Haize boladarik ez dabil. mimosaren adarrak kulunkan hasi dira itsas aldetik datorren haize bolada leunak eraginda.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 112. orr.

Kalera irten zelarik, haize bolada epel batek bildu zuen eta nekez hartu ahal izan zuen arnasa.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 331. orr.

Haize-bolada hotzak jo zuen gero.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 67. orr.

Trumoi-hots eta haize boladen txistuen artean.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 13. orr.

Gurdiaren estalkia haize bolada batek erraz eraman zezakeen airean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 141. orr.

Baporean eserita gelditu nintzen, uhin edo haize-bolada batek eremu fantasmatsu hartatik noiz aterako zain.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 115. orr.

Urte berean, abenduaren hasieran, Perpinyà hirian San Frantzisko Paulakoaren komentua hondatu zuen haize bolada batek.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 473. orr.

Hortan, haize-bolada zakarra atera zuen, eta uhinek txalupa jotzen zuten, ia urez betetzeraino.  Elizen arteko biblia   Mk 4,37

Beaufort almiranta izan zen, berriz, haizeen indarrak eta haize-boladak klasifikatzeari ekin ziona. · Hego haize bolada ikaragarriak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 446. orr.

Kalera irten, eta itsas haize bolada fresko batek agurtu nau ezkerretatik.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 101. orr.

· Haize-boladatxo bat sentiturik, burua altxatu eta kanpoko atea ixten ari zela ikusi zuen.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 34. orr.

· irud/hed Sade haize bolada fresko bat da, gauzak ikusteko modu desberdin bat, moral burges menperatzailearen beste muturra.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 50. orr.

14 haize-burrunba

Olinpon, jainkoak babesean bizi dira; ez dute haize burrunbarik, ez eurijasarik, ez elurterik.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 28. orr.

Berehala aurkituko nuke babesa ekaitzaren haize-burrunbatik.  Elizen arteko biblia   Sal 55,9

15 haize eihera haize errota.

Laborariak, karrika hegian punpa eta jauzika hasten ziren, besoak atzoko haize-eihera zaharren antzera itzulikatuz.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 51. orr.

16 haize eman (orobat haizeman g.er.) ik beherago 33. ik putz 7.

Carmichael jaunak kandelari haize eman eta itzali zuen.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 127. orr.

Gizon beltz handi batek haize ematen zigun bitartean.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 11. orr.

Eguzkiari haize ematen dioten palmondoak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 23. orr.

Biriketako hauspoak haize emaitetik gelditu zitzaizkion arte.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 375. orr.

Igurtzi harekin begiak, gero haizeman, eta sendatuko zaizkio. Baina zuk haize eman / eta irentsi egin ditu itsasoak.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 174. orr.

Batetik bestera desfilatzen zuten aireportuan, pasaporteaz haize ematen zutela.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 50. orr.

· Burutapen horrek piztutako kolerak haize eman zidan eskailera azpira ailegatzeko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 346. orr.

Poliziek eta militarrek gogor jokatzen zuten gerrako errautsei haize ematen zietenen aurka.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 80. orr.

17 haize erauntsi (orobat haizeerauntsi g.er. eta haizerauntsi g.er.)

Haize erauntsiak daraman orbela.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 62. orr.

Tabernako atea zabaldu zen ostera, oraingoan haize-erauntsi gogor batek eraginda.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 103. orr.

Berebiziko haize-erauntsi batek astindu zuen gero etxea.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 50. orr.

Bizpahiru ate- eta leiho-kolpe entzun zen haize-erauntsiak behartuta.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 215. orr.

Jaunak, ordea, haize erauntsi zakarra aterarazi zuen itsasoan.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 161. orr.

Herensuge eta leize, su eta kazkabar, elur eta laino, eta zure esanetara dauden haizeraunsiek.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 226. orr.

Eta haizeerauntsi hark ekarri zuen azken gauza kartela izan zen, "Bost minutuan, egina" idatzirik zuena...  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 45. orr.

Haize, euri eta elur erauntsiak Kanariar Uharteetan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 28. orr.

18 haize erre (orobat haizerre) haize bero eta idorra.

Afrikatik heldu berria behar zuen haize erreak arrain ustel eta zarama hatsa zekarkigun.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 65. orr.

Baina hareazko pistan haizea altxatu da, haize errea, eta bafada bortitz batek txanoa eraman dit. beste zazpi galburu sortu ziren, meharrak eta haizerreak ihartuak.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 222. orr.

19 haize errota haizeak ibilarazten duen errota.

Besoak haize errotaren hegalak bezala, oinak, berriz, ur errotaren gurpilak bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 28. orr.

Higitu zuen ezpata baterat eta bertzerat haize-errotaren hegala baino arinago. Ekaitzek haize errotaren beso bat eraman zuten.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 309. orr.

Inozokeria galanta litzateke haize erroten kontra borrokan egitea...  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 229. orr.

Haize errotentzat osagai elektronikoak egiten ditu.  Berria - Ekonomia   2004-01-20

Gizakiaren ongizateari eta Euskal Herriaren aberastasunari mesede egiten dioten haize-errota politak.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 106. orr.

Haize errota xuriek bere hegalen elegantziaz zerua zirikatzen bezala dute.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 45. orr.

Haize-errotentzako palak garraiatzen zituen kamioi bat.  Berria - Euskal Herria   2004-06-10

Haize erroten parkeak.  Berria - Euskal Herria   2004-06-17

· Munduko hirugarren haize errotagilea.  Berria - Ekonomia   2004-07-30

20 haize girotu aire girotua.

Berrogeita hamar urteren iraulieran, lodia, handia eta, haize girotua gorabehera, lepoko korbataren atzetik izerdika.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 144. orr.

Leku jendetsu eta builatsua, haize girotuaren arrimora funtzionarioz, etxekoandrez eta saltzailez mukuru betea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 324. orr.

21 haize gorri (orobat haizegorri g.er.)

Norteko haize lehor min hotzari, hormaizea ere deitzen zaionari, haize gorria esaten zaio. Hatsa mila puskatan ebakitzen duen haize gorri batek.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 145. orr.

Martxoko landareak, garizuma eta haizegorria.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 93. orr.

22 haize kirri (orobat haizekirri g.er.)

Haize kirriak granada-arbolaren adarrak astintzen zituen, euri lodi bat zurrustaka jariaraziz.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 125. orr.

Euria haize kirri bihurtzen zen.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 18. orr.

Haize-kirri atsegin bat dator hurbiletik, bere betiereko bidea egiten ari den Po ibaiaren aldetik.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 99. orr.

Haizekirri iheskorrei egin nien galde, eta hegaztiekin batera aire zabal osoak erantzun: [...].  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 242. orr.

Sortaldeko haize kirriak bere perfumea hauspotzen du nekropolisean gaindi.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 198. orr.

22a haize kolpe haize bolada. ik ufada.

Haize kolpe batek kandela itzaltzen duen bezala.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 150. orr.

Haize-kolpe batek burutik kapela kendu eta belazeraino eraman zion, hartxintxarrezko bidean barrena.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 37. orr.

Bat-bateko haize-kolpe batek azpikoz gora jartzen du aterkia; autorantz doaz elkarrekin lasterka, baldarki.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 29. orr.

Haize kolpe batekin airatu da Hendaian Moby Docks izeneko muble edo altzari saltegiko teilatua.  Herria   2002-11-28

Ahotsa, izan ere, haize-putzaldi baten antzekoa da, entzumenaren bitartez atzematen den haize-kolpea.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2250. orr.

Zenbaitetan, haize kolpe ikaragarri baten eraginez, baso osoa etzaten zen alde berera, oinazezko intziri batez.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 115. orr.

Estalkia sendo loturik egon ezean, tarantasa lehenengo haize kolpean geldituko zen aterperik gabe.· Nahastuta gogoa nola izaten baitu gela itxi batean luzaroan egon ondoren irten eta haize bortitz eta krudelaren erasoarekin zorabiatzen denak, errealitatearen haize kolpearekin alegia.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 149. orr.

23 haize-kontra adlag

Ontzia haize kontra jarri genuen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 67. orr.

Noroeste jotzen dik, ezin diagu arraun egin haize kontra.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 132. orr.

Norabide aldera begira jartzen da proa eta, hartara, ia haize kontra ere aurrera daiteke.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 33. orr.

Bide napurretarik nindoala, haize kontra eta hezurretaraino txipatua.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 92. orr.

Noiz hasi zen nire bizitza haize-kontra joaten.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 12. orr.

Baita haize kontra eta iritzi publikoaren kontra ere.  Berria - Mundua   2004-10-23

Ondikotz, nik ez dut inoiz luzaz iraun haize-kontra.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 184. orr.

24 haize korronte haize-lasterra.

Haize korrontea sartzen zen ate handi zabaldutik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 40. orr.

Haize-korronte kaltegarriak nola saihets daitezkeen ikusteko.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 810. orr.

25 haize-laster iz aire masa baten higidura jarraitua.

Ez nion arretarik jarri, ustez haize lasterren batek oihalen bat mugituko zuelakoan-edo.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 168. orr.

Bat-batean haize-lasterra sortu eta ilea harrotu zion.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 165. orr.

Zoru hotzaren gainean etzan nintzen, ate zirritutik haize-lasterra bazebilen ere.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 24. orr.

Kaietatik zetorren haize laster batek urratu zuen kalea.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 196. orr.

Hego Manhattanetik zetorren haize laster hozkirriak lanera zihoazen oinezkoen aurpegi deliberatuak goxatu eta poztu egiten zituen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 29. orr.

Pospoloak itzali zizkion haize-laster batek.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 235. orr.

Amak erantzuten zion haize-lasterrak oso txarrak izaten direla adineko jendearentzat Ni neu erraz erasaten naute haize-lasterrek.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 35. orr.

Malins andreari ez zaio komeni haize-lasterrean zutik egotea.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 310. orr.

Ondo kontuan hartu zuten behar bezain babestua egon zedila haize-lasterretatik.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 27. orr.

Korridoreetan haize-lasterrekin hotz handia egiten zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 175. orr.

26 haize oihal ehun gogorrezko zatia, gehienetan puska josiez osatua, haizeak eragiten dionean ontzia mugiarazteko antolatua. ik bela.

Ontzi-mota berria asmatu zuten hamabosgarren mendean, hiru masta eta sokateriaz hornitua, lehenengo latindar haize-oihalak eta gero txopatik brankara oihalak zituena.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 48. orr.

Baita hegan ere, haize-oihala hegaltzat harturik. Doi-doi patchwork modura osatutako haize-oihala eta lema horiez gain ez du ontziak besterik.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 214. orr.

Zeren eta untzi on bat duenak untziz egin baitezake, oinez ez ezik, lasterka ere, ur gainean... baita hegan ere, haize-oihala hegaltzat harturik.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 17. orr.

27 haize-orratz kanpandorreetan-eta kokaturik, haizearen norabidea adierazten duen tresna, metalezko atal birakor batek osatua.

Lehenbizi asmatu zuten meteorologia alorreko tresna, haizearen norabidea, haizeen nondik norakoa seinalatuko zuen haize-orratza izan zen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 444. orr.

Benetako Elizaren kanpandorreko haize-orratzeko oilar bihurturik.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 220. orr.

Eta, jakina, haize orratz bat ere behar zen, eta hari loturik, anemometroa, haizearen abiada neurtuko zuena.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 60. orr.

Katua zitzaion haize-orratz, katua euri-iragarpen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 338. orr.

28 haize parpaila telaz edo paperez estaliriko armazoi arin batek osatzen duen jostailua, liztari luze batez aireratzen dena. ik kometa.

Euskara, abertzale mugimenduaren haize parpaila bihurtua da, abertzale izateko euskararen jakitea ez delarik jada hain beharrezko.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 93. orr.

Bigarren haize-parpaila aireratuz: bereiz abiatzearen kalteen eta euskararen desagertze larriaren arteko lotura bitxia egin zuen orduan.  Berria - Kultura   2004-03-02

Horretarako etsai madarikatuaren haize-parpaila altxatzen dute: bereiz baldin badoaz etsaiak bidea erraza duke, batera balitz aldiz alderantziz.  Berria - Kultura   2004-03-02

28b haize tunel hegazkin prototipoen eta kidekoen aerodinamika saiatzeko erabiltzen den tunel modukoa.

Autoa hobetzen saiatzen ari gara, batez ere haize tunel berriarekin.  Berria - Kirola   2004-05-08

29 haize xuri ik beherago 31.

Ekialdeko eguzki haize fin goxo eta ongarriari haize xuria deitzen zaio Nafarroa Garaiko nekazal giroan.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 145. orr.

Leiho irekitik sartuta, haize xuriak ile bakanak mugiarazten zizkiola. Haize xuri batek eguneko beroa ahantzarazi nahi zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 202. orr.

30 haize-zirimola

Haize zirimola izugarria.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 190. orr.

Haize zirimolak harrotu duen itsaso beltza.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 89. orr.

Baina hire oihua haize-zirimola bezala sartu zaidak gorputzean barrena...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 440. orr.

Bere burua ikusten zuen, haize-zirimolaren begian.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 183. orr.

31 haize zuri ik gorago 29.

Eta haize zuria hasiko da, gainera, haizeak elur hautsa ekarriko baitu. Ikuspegi garai, epel eta leunetik so egingo diozu haize zuriaren espektakuluari, haizeak elurra bere ohetik astindu, zirimolatan jaso eta, alde batetik bestera daramala, zurrunbilotan eragiten duen artean.  Berria - Euskal Herria   2004-07-15

'Portu eta gordeleku ona izan da beti,' esanen du marinel batek, 'haize zuriak belaontzien zutabeak apurtu dituenean edo itsaso izoztuak ontzi inguratuaren kroskoa hautsi nahi duenean'.  Berria - Mundua   2006-02-14

32 haize-zurrunbilo

Dardoz eta lantzaz ekiten diote tornadu gisako haize zurrunbiloei.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 139. orr.

Zeren ene ordu arteko bizitza haize-zurrunbilo bat bezalakoa izan baitzen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 597. orr.

Eta gero berriro beste tupustaldi bat... haize-zurrunbiloen artean ohi denez.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 25. orr.

33 haizea eman ik gorago 16.

Guztiok mahaian agertzen ginen, eta berak haizea ematen zidan haizemaile batez. -Berdin-berdin: haizea eman diezaioket nire mahaiko karpetarekin.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 212. orr.

Berriro suari haizea ematen hasi zenean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 172. orr.

Angiek kafearen keari haizea eman zion.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 157. orr.

· Amak, badakizu, hau eta beste, haizea ematen dio...  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 175. orr.

Epaiak haizea eman dio Nafarroako Gobernuari.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 17. orr.

Berezitasunak indartu, hau da, euskalki jakin batean gainerakoetatik banatzen duen zerbait baldin bada, horrexeri haizea eman.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 62. orr.

34 haizea hartzera

Central Parkera joan ginen haizea hartzera.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 34. orr.

· Baina, azkenean, haizea hartzera bidaltzea erabaki zuen.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 49. orr.

Oso ongi zekien hark haizea hartzera bidaliko zintuela.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 185. orr.

Baina Manzanoren iskanbilaren ostean, dena haizea hartzera joan da berriro.  Berria - Kirola   2004-05-04

35 haizeen arrosa

Haizeen arrosaren bidegurutzean.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 35. orr.

36 Haizeen Orrazia mug

Donostiako Haizeen Orrazian, Elkarri-k antolatutako manifestazioan. eta Haizeen Orraziaren ziluetari begira amodioa egin genuen, inoiz egin ez dudan bezala.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 80. orr.

17:30ean abiatuko dira Haizeen Orrazitik.  Berria - Euskal Herria   2004-09-19

37 lau haizeetara (118 agerraldi, 19 liburu eta 28 artikulutan; orobat lau haizetara 120 agerraldi, 29 liburu eta 19 artikulutan)

Donatien libertinoa da, bai, berak onartzen du eta lau haizeetara aldarrikatzen.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 13. orr.

Haien soinu arinak gora joaten ziren, kea bezala, eta gero lau haizetara barreiatzen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 225. orr.

Nahi adina mikrofono izan ditu [...] bere gezurrak lau haizeetara zabaltzeko.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 160. orr.

Eta mesedez eskatzen dizut hala jakinaraz dezazun lau haizeetara.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 228. orr.

Lau haizeetara zarta zitekeen sumendi birtuala bainintzan.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 190. orr.

Lau errekek, urezkoak, esnezkoak, eztizkoak eta ardozkoak lau haizeetara gurutzatzen dute baratze miresgarria.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 27. orr.

· Lau haizeetarik heldu dira merkatariak.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 89. orr.

38 mendebal-haize

Astearte osoan ariko du euria, mendebal haizeak hiri gainera igorritako hodei lodietatik.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 29. orr.

Eta mendebal haizea non sortzen den, han ibiltzen da amorratuen, errabiatuen eta ankerren.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 13. orr.

Zigortu ditu, bai, eta kanpora bota; mendebal-haizearen antzeko arnasaldi gogorrez eraman ditu urrutira.  Elizen arteko biblia   Is 27,8

39 sorgin haize

Ekaitz aurreko sorgin-haize zirimolatsua.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 469. orr.

Sorgin-haize hurakan kutsuko batek hiru errota atera zituen ipurditik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 355. orr.

Sorgin-haizeak plastikozko poltsak altxatuko ditu errepideetatik.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 66. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

gaueko haize (11)

haize alde (9); haize babesak (10); haize bafada (9); haize bero (10); haize beroak (8); haize bihurtzen (8); haize bolada (105); haize boladak (23); haize boladek (10); haize bortitza (8); haize bortitzak (14); haize eman (16); haize emanez (10); haize ematen (12); haize epel (9); haize erauntsi (16); haize erauntsia (16); haize erauntsiak (15); haize errota (35); haize errotak (19); haize erroten (12); haize firfira (8); haize fresko (11); haize freskoa (33); haize hego (12); haize hegoa (13); haize hegoak (8); haize hotz (22); haize hotza (42); haize hotzak (24); haize kolpe (17); haize kontra (18); haize laster (8); haize leun (16); haize leunak (15); haize pixka (19); haize zakar (15); haize zakarra (16); haize zakarrak (11); haize zirimola (14)

hego haize (40); ipar haize (16); itsas haize (11); itsasoko haize (9)

aldeko haizea (14); haizea atzeman (8); haizea dabil (9); haizea eman (10); haizea ematen (9); haizea eta euria (10); haizea hartzera (22); haizea sartzen (8); haizea zebilen (15); hego haizea (39); ipar haizea (10)

ekialdeko haizeak (13); euriak eta haizeak (8); haizeak astintzen (15); haizeak ekarritako (9); haizeak eraginda (8); haizeak eraman (30); haizeak eramango (9); haizeak eramaten (9); haizeak gogor jotzen (8); haizeak jo (23); haizeak jotzen (25); hego haizeak (30); ipar haizeak (14); itsas haizeak (8); itsasoko haizeak (8)

haizearen eraginez (13); haizearen indarra (10); haizearen kontra (23); haizearen mende (8); haizearen norabidea (11); hego haizearen (12); lau haizeetara zabaldu (13); lau haizetara zabaldu (13)


haizealde (ETCn 90 agerraldi; corpusean soilik haizalde eta haize alde) 1 iz haizea datorren aldea. ik haize 9.

Ahalik eta hondar busti gehien hartu eta palakadak botatzen genituen haizaldera.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 24. orr.

2 itsasontzietan, haizeak jotzen duen alboa edo inguruko aldea. ant haizebe.

Haize aldera eduki beharra zegoen, edo bestela, saihetsean joz gero, irauli egingo zen ezinbestean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 146. orr.


haizealdi iz haize bolada, haize-erauntsia.

Gaueko haizealdi zakarren ondoren.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 184. orr.

Hostoa ur-lasterrean bezala, astaputza haizealdi batean bezala, hasi da bere azkenera lerratzen.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 143. orr.


haizebe iz itsasontzietan, haizeak jotzen ez duen alboa edo inguruko aldea. ant haizealde 2.

Lasta mugitu eta brastateko batean aurrerantz joan zen, haizebe aldera.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 24. orr.

Kaian ainguratzen ari zen bapore handikote baten kiratsa zetorren haizebetik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 81. orr.

· Jaso aingura eta jo dezagun Haizebeko irletarantz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 130. orr.


haizebegi iz haizea dabilen lekua.

Noski, hegoa eta epela beheko txoko eta sakanetan izan ohi da, eta haizebegi apartekorik ez den potoloetan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 41. orr.

Non zauden, haizea ere, zuzen-zuzen sartzen da toki batzuetan, haizebegi garbi eta enbarazu gabean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 412. orr.


haizebegitxo iz adkor haizebegia.

Eguzki garbitan, haizebegitxoren batean asaldatzen zaituena.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 40. orr.


haizebelastu, haizebelats/haizebelastu, haizebelasten da ad adkor aztoratu.

Bagenekien Pitxita gure astoa lotzeko ordua zela, haizebelastu baino lehen.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 67. orr.


haizeberritu, haizeberri(tu), haizeberritzen du ad (gela bateko) haizea berritu, egurastu. ik haizeztatu.

Leiho guztiak zabaltzen ari zen gelak goizeko freskotasunean haizeberritzeko.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 94. orr.


haizebide 1 iz haize-lasterraren bidea.

Artalde argal batzuk zaintzen zituzten, baina egur hezezko suen haizebidean edukita beti ere, intsektuak animaliengana irits ez zitezen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 218. orr.

2 haizea ibil daiteken tokia.

Beroa eta haizebiderik gabeko lekuak saihestu behar dira.  Berria - Harian   2005-08-06


haizeburu izond txoriburua.

Hain naiz ni haizeburua, ezen hona aldatu berri dudan elkarrizketak ez baitzidan arretarik emango, baldin eta nire lehengusuak, (ustez) herritar-harrotasun halako batek eta bestearen ihardespen hirukoitzaz ezaxola agertu nahiak bultzaturik, areago azpimarratu ez balu.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 86. orr.


haizeerauntsi ik haize 17.

haizegailu ik haizagailu.

haizegorri ik haize 21.

haizekada iz haize bolada.

Gertatuak gertatu, eta oztopoak oztopo, egun borobila bertan egon zirenendako, eta elkartasun haizekada lau hormen artean diren presoendako eta haien ahaideendako.  Herria   2005-05-12


haizekeria iz hantukeria; hutsalkeria.

Espainian beren buruak mundutarrak uste dituzten intelektualen batzuen haizekeriak.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 124. orr.

Gizakiaren munduan dena errauts hilkor, iragankorra dela, esan nahiko dizu, vanitas vanitatum, haizearen haizekeria.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 150. orr.


haizeki iz haizemailea.

Emakumeak eskuin eskuan haizekia zeraman.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 90. orr.


haizekirri ik haize 22.

haizemaile (orobat haize-emaile g.er.) 1 iz norbera freskatzeko, eskuaz eragiten zaion zirkulu-erdi modukoa, eskuarki toles daitekeena.

Eta berak haizea ematen zidan haizemaile batez.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 212. orr.

Haizemailea atera eta astintzen hasi zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 374. orr.

Jarri eta bere zakutik kolorezko haizemaile bat ateratzen zuen, idekitzen, bizpahiru hegal ukaldiz bisaia freskatzen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 43. orr.

Eta lumazko haizemaile bat eskuan.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 125. orr.

Sorbaldan kolpetxo bat eman zion haizemaile itxiaz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 52. orr.

Edo haizemaile ñirñirkari batzuen itxurakoak, farfailen leuntasunarekin zabaltzen zirenak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 244. orr.

Mota guztietako bizarrak: pala-formakoak, haizemaile-itxurakoak eta mutur-bakarrak, ilegorriak, gaztainkara argiak eta zilarkarak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 380. orr.

2 haizagailua.

Goitik zintzilik haizemaile zuriak biraka.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 260. orr.

Alferrik ariko da jirabiraka zure gainean sabaiko haizemailea.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 135. orr.

Palmondoen azpian, alisioak imitatzen zituzten haize-emaileen artean, zorioneko uharte batean geundelakoa ere sinetsiko genuen.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 50. orr.


haizeman ik haize 16.

haizepe 1 (adizlagun gisa)

Oparotasun distiratsu hau haizepe puzten da ezin esan ahalako harrotasun eta arrandi batean.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 74. orr.

2 haizepean

Haren kapeluaren hegaltzarrak dardaraz zebiltzan haizepean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 505. orr.


haizeputz izond harroputza.

Haizeputzak burumuina dauka!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 285. orr.


haizeratu, haizera(tu), haizeratzen du ad aireratu.

Barrabilak haizeratzera atera.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 71. orr.

Berari leporatu -berak haizeratu!- balentriak denak gezurra.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 233. orr.


haizerauntsi ik haize 17.

haizerre ik haize 18.

haizetako 1 iz automobil batean, aurrealdeko beira. ik parabris.

Maldan sartu eta gutxira euri xeheagoa hasi da haizetakoa bustitzen.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 120. orr.

Ontzia nekez nola igarotzen zen begira geratu ziren biak, autotik irten gabe, leihoak zabalik, haizetako ezin garbiagotik.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 342. orr.

Autoko haizetakoa garbitu ezinik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 162. orr.

Bat-batean garbigailuak tanta guztiak baztertu eta zirkulu erdi bat eratu du haizetakoan.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 84. orr.

Kiroletarako betaurrekoek auto baten aurreko aldeko haizetakoak betetzen dituen funtzio berberak bete behar ditu.  Berria - Gaiak   2004-12-23

2 haizetako garbigailu haizetakoa garbitzeko gailua.

Haizetako-garbigailua martxan jartzen saiatu nintzen, baina alferrik.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 176. orr.

Haizetako-garbigailuak dena emanda zeramatzan, eta hala eta guztiz ere aurrealdea lausotua zekusan, euri-jasak desitxuratua.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 97. orr.

3 haizetako-garbitzaile haizetakoak garbitzen dituen pertsona.

Semaforoetako haizetako-garbitzaile batek ez zituen nireak bezain begi urrikariak paratuko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 97. orr.


haizete 1 iz haizealdi gogorra.

2003an, gutxienez 3.259 lagun hil ziren eta 3,43 milioi etxerik gabe geratu ziren lurrikaren, uholdeen, lehorteen, haizeteen eta elur ekaitzen ondorioz.  Berria - Gaiak   2004-03-02

1658.eko irailaren 3an hil zen Oliver Cromwel, haizeteak zuhaitzak erauzi eta teilatuak harrotzen zituen egun batean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 222. orr.

Hilaren azken egunetan, orduko 170 kilometroko haizeteak kalte handiak eragin zituen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 27. orr.

Eremu latz batean jarri zara, haizetearen jostailu.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 211. orr.

Zirrarak unean uneko astindu gozagarria izan behar du, eta gero aldatzen jakin sentikortasun berrien haizetean.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 95. orr.

Haietako bakoitza haizetean babes izango da, ekaitzean aterpe.  Elizen arteko biblia   Is 32,2

Bai udaldian beroetatik eta bai negutean hotzetatik babesteko, eurite, elurte eta haizeteetatik gordetzeko.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 196. orr.

Haizete bat bezala sartu ziren erresuman, eta etsaiari gibelka eginarazi.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 42. orr.

Dardar nengoen hostoak haizetean bezala.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 172. orr.

Elurte eta haizete arriskuagatik.  Berria - Euskal Herria   2004-01-04

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Haizete beldurgarriak Kantauri itsasertzean: 125 km orduko ibili zen haizea, behin eta berriz.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 474. orr.

Besterik izan zen haizete gaizto batek Finisterre aldean menderatu gintuenean.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 12. orr.

Itsasaldi luze baten ondotik, haizete gogor batek jo gintuen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 194. orr.

Euriaz gain, haizete indartsuak ere izan ziren herenegun.  Berria - Euskal Herria   2004-09-11

Haizete bortitzenetako batek 500etik gora zuhaitz sendokote bota, eta hondatu zituen kupidagabe.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 355. orr.

Eguraldi txarra; sekulako haizeteak; hegazkinak ez zuela Bordeletik irteterik izan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 98. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Haizete-jakaren poltsikoan utzi zuen deitu nahi izan zuen azken aldian.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 66. orr.


haizetsu 1 izond leku batez edo eguraldiaz mintzatuz, haize asko dabilena.

Berdela bai, eguraldi haizetsuarekin eta euriarekin gehiago harrapatzen zen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 314. orr.

Hango klima haizetsua.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 35. orr.

Zaparrada zaratatsu eta haizetsua.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 264. orr.

Elur haizetsua ibili zen gero goian-behean hiruzpalau egunetan.  Berria - Kultura   2004-08-18

Baina egun haizetsuetan ezin duzu holakorik egin.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 228. orr.

Pasabidera iritsi, atetik irten eta gau haizetsu ilargirik gabera atera arte.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 251. orr.

1968an, beldurgarrizko ekaitz haizetsu bortitz traketsa Madrilen: bi lagun hil ziren.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 270. orr.

Gwilymen atearen parean geratu nintzen, eskailera-buru haizetsuan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 21. orr.

Azkenean, heldu ginen, irabazle, gailur haizetsura.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 163. orr.

Arabako Lautada, Agurain ingurua, leku haizetsua da.  Berria - Kirola   2004-06-04

Gaua, epela eta haizetsua zetorren.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 119. orr.

Nik laket dudan egun hego-haizetsu horietako bat.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 135. orr.

Goiz-gorri haizetsu, arrats euritsu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 371. orr.

Martxo haizetsu, apiril euritsu, maiatza gero eguzkitsu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 128. orr.

2 irud

Gizonaren animo haizetsuaren eragingarri eta gauzen itxura-aldatzaile diren indartxo guztiek.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 33. orr.


haizetxo iz haize boladatxoa.

Haizetxo zoragarri batek jotzen du.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 198. orr.

Haizetxo leuna dabil.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 64. orr.

Boladaka sentitzen den haizetxoa gai izan dela bezperako lainoak urrutiratzeko.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 46. orr.

Badakielako zein haizetxoren eta aire beroxka eta hotzaxeagokoen fruitu den.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 277. orr.

Lo geratu ginen bertan haizetxoak hostoei eragindako kantak kulunkatuta.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 103. orr.


haizeztagailu iz haizeztatzeko gailua.

Erraustegia antrazitaz dabil, eta haizeztagailu elektriko bat dauka hodietako airea xurgatzeko.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 189. orr.


haizeztapen iz haizeztatzea.

Unibertsoa (bestelako deituraz, Liburutegia) galeria hexagonalez osaturik dago; galerien kopurua mugagabea da, eta beharbada infinitua; haizeztapenerako hutsarte handi bana daukate erdigunean, baranda apalez hesituak.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 57. orr.


haizeztatu, haizezta, haizeztatzen du ad haizea igaroarazi. ik haizeberritu.

Hiri-inguruak, egia da, erdiko klasekoak dira; baina espetxea bera modan dago eta ongi haizeztatuta; gainera, gorputz-ariketak egiteko aukera asko daude eguneko ordu jakin batzuetan.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 93. orr.


haizorratz ik haize 24.

haizpe (20 agerraldi, 3 liburu eta 13 artikulutan; ETCn 201 agerraldi) iz haitz azpia; eskuarki haitzuloa, harpea, harkaizpea.

Gai nagusia: Euskal-Herriaren historia, haizpe batean aitatxi batek kondatzen haur bati.  Herria   2001-06-28

Basapizti guziek ostape eta haizpe babesetara jo dute larriturik.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 125. orr.

Maiz, hotzik handieneko egunetan [...] labeetara biltzen ziren edo haizpe eta kobazuloetan apalki babesten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 207. orr.

Irurtzungo Haizpean arrestatu zuen Rafael Marotok Uritz brigadierra.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 174. orr.


haizto ik aizto.

haizu 1 iz baimena. cf haizu izan.

Eta Ernest Hemingwayri Pilar Q-ontzi legez erabiltzeko haizua eman.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 193. orr.

Inori ezelango haizu, baimen edo onespen eskatu beharrik gabe Kubaren independentziaren egunetatik hona diharduena.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 209. orr.

2 (adizlagun gisa) zilegi.

Orai legeak haizu uzten duen bezala.  Herria   2004-01-22


haizu izan, haizuko/haizu izanen 1 da ad zilegi izan.

Kristauen gurutze handiak ere ez dira haizu.  Berria - Euskal Herria   2004-09-03

Ihizia haizu den denboraldia luzatu du gobernu berriak dekretu bidez.  Herria   2002-08-01

Ez baitzen aspaldian apezik ez eta apez gaiik, bereziki katolikorik haizu Errusian.  Herria   2003-01-09

Haizu den baino legatz txikiagoak harrapatzen dituztela.  Herria   2002-09-12

Ofizialki haizu ez den hizkuntzan tren bat izendatzearekin.  Herria   2005-03-31

Musikariak gituk baina dantza ez zaukuk haizu.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 177. orr.

Ez da hori, erratea zilegi izan bekit, ez amodioak merezi duen tratamendua, ez adiskidantzari haizu zaiona ere.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 230. orr.

Legez haizu da baina ez zen egiten, gaizki ikusia baitzen sindikaten aldetik bereziki.  Herria   2001-09-13

Legez haizu den baino hiru aldiz plomu gehiago botatzen zuela lantegi horrek.  Herria   2003-06-12

· Moda berriko libertateak, denak haizu izaite horrek.  Herria   2004-09-16

· Guretzat denak haizu eta besteri dena debeku ari behar girela?  Herria   2005-09-22

Ateratzen dituzte auto batzu gero eta zaluago joaiten ahal direnak [...] bide edo errebide bihi batean ez delarik hein hortako zalutasunik haizu, ez eta haizu behar ere!  Herria   2002-12-26

Autorik ez haizu karriketan!  Herria   2002-10-03

· -Batzuetan halere adixkideen artean, bataio batean edo ezteietan haizu zinen, ez?  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 104. orr.

2 (zer osagaia -tzea)

Hola mintzatzea haizu bada.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 145. orr.

Herriko Etxetan ikurriñarik ezartzea ez dela haizu.  Herria   2005-06-23

Irizpide horien arabera, haizu da parkatu, etxia, gogua, egixa, biyek, in, akitia, buria... idaztea.  Berria - Kultura   2004-10-06

Laborariei haizu zaie nahi duten bezala antolatzea.  Berria - Harian   2005-09-30

Legez haizu ote da unibertsitatean diru publiko eta pribatua erabiltzea batean?  Herria   2001-09-13

Galdegin du ere Batasuna alderdia haizu izan dadin bozaldi hoietara aurkeztea.  Herria   2005-02-10

Frantzian ere hiruetan hogoi presuna edo erakunde ez dira haizu heien izenean ezarria den diruaren erabiltzea, ez baita ageri nundik duten diru hori.  Herria   2001-11-15

3 (zer osagaia -tzerat)

Indiaren parte dira, bainan berrikitan arte, ez ziren misionestak eta komertsantak haizu Mishmi horien lurretan ibiltzerat.  Herria   2004-04-08

Legearen arabera, aleman minixtro bat ez da haizu gisa hortan elkarte edo presuna xoil baten ganik edozoin alokairirik hunkitzerat.  Herria   2002-07-25

Hauietarik hiru ez dira haizu agertzerat gobernuaren manuz.  Herria   2001-01-18

Heriotzaz ez da beldur Sokrates filosofoa, eta bere buruaz beste egiterat ez da haizu, zeren, berak dioen bezala, "Jainkoek daukatenaren zati bat gara gu".  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 46. orr.

4 (era etorkizunean)

Bideo kamarak haizuko dira garraio kolektiboetan, geltokietan, saltegietan eta berdin kulto gunetan.  Herria   2005-12-15

Antxuarentzat hain xuxen, errana izan da orai arte baino % 66 arrain gutiago haizuko dutela porturat ekartzea, ttipitze handia zinez.  Herria   2003-12-18

Gisa guziz, ez direla auto partikularrak haradino haizuko, hori errana dute garbiki.  Herria   2004-07-29

Bakarrik autobusak dira haizu izanen Lurdeko Beguere kirolzelai inguruetaraino hurbiltzea.  Herria   2004-07-29

Garbitzeak haizu izanen dira urriaren 30a barne arte.  Herria   2004-10-21

Ez dela frantses herritar bakar bat ere mugaren pasatzera haizu izanen autoritatearen, beraz hire baimenik gabe.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 68. orr.

• 5 du ad

Dominique Estainouk haizu du uraren ibiltzea, herriko ur sargia batetarik, horrengatik hitzarmen bat beharko du izenpetu auzapezarekin.  Herria   2003-11-20

Haizu du gezurra presoak; ez zuk, haatik.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 151. orr.

Zalantza gabe, artistaren irudimenak libertate handiagoak ditu haizu bainuzaleen gorputzek baino.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 23. orr.


haizuko ik haizu izan 4.

hala adlag (ikus beheko konbinatorian hala adizlagunaren agerraldi maizkoenak).
1 hala ere (11.080 agerraldi, 262 liburu eta 4.100 artikulutan; ETCn 121.960 agerraldi;) aurreko perpausetik espero denaren aurkakoa gertatzen dela adierazteko erabiltzen den lokuzioa. ik halere.

Gosaldu gabe zegoen; hala ere, ez zekien goseak zegoen ala ez.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 72. orr.

Ez zen aurkari perfektoa: hala ere, jakina denez, kontatzen diren pasadizoena da perfekzioa, eta ez bizi izaten direnena.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 68. orr.

Gizon agertu ziren -erantzun zion, eta gaineratu zuen-: hala ere, hil aurretxoan, zuri poema hauek errezitatzeko eskatu zidaten.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 275. orr.

Zikindurik zeukan lumaje berdea; hautsaren azpian, ezagun zuen, hala ere, gorri-gorriak zirela hegaletako luma muturrak.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 7. orr.

Setiatuak zeudenetako batzuek, hala ere, lortu zuten inguraketari ihes egitea.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 24. orr.

Ez nuen ezer sentitu; hala ere, pauso bat bera egiteko beldur nintzen, hilobi baten hormak oztopo izango nituelakoan.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 27. orr.

Itsas uhinak soilik zutitzen dira ortzi-muga urrunaren eta lehorraren artean; hala ere, uhinek laster galtzen dute beren gora-nahia, eta akiturik etzaten dira hondartzan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 105. orr.

Geroago jakin genuenez, Lajosek ez zituen inoiz irakurri autore haien obrak, edo, irakurri bazituen, oso ere axaletik egin zuen; hala ere, obra haienganako arreta eskatzen zigun kartsu, eta gaitzespena agertzen zuen gure ezjakintasunagatik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 30. orr.

Ibaia handi samar zetorrela jokatu zen dema haietako bat; hala ere, paraje hartan ibaia aski lasaia zen, eta ez zuen ematen arriskurik zegoenik.  Berria - Harian   2005-03-05

Sarri pentsatu diat zuengan eta gau honetan inoiz baino gehiago; hala ere, ez dizuet mezurik bidali.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 88. orr.

Egia da halaber zu desberdina zinela, berez halakoa zinelako edo adintarteak nire begitan desberdin egiten zintuelako, eta ez nukeen zure adiskidetasun hori galdu nahi; hala ere, garbi neukan, oso, adiskidetasun hutsa nahi nuela, eta ez inola ere hortik aurrerakorik.  Berria - Gaiak   2004-02-12

Stephenek berak ez du, itxuraz, sentipen espiritualik batere; hala ere, lortua zuen, begi eta esku antzetsuez gainerakook "sakratua" deitzen diogun hori modu materialean ematea.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 96. orr.

Politika hau sekula ez zen berariaz berrikusi; hala ere, bi mendetako erromatar bakearen bukaeran Inperioa berriro aztertzen badugu, administrazio-egitura eraldatuta dagoela aurkituko dugu.  Berria - Kultura   2004-01-24

Gauzen usain ezberdinak hartzen ditugu, sudurreratzen inoiz ikusi gabe; berotasunik ere ez dugu ikusten, ez hotzik begiekin atzematen ahal, ez ahotsik hautematen; hala ere, zer guztiok izaera gorpuztuna eduki behar dute nahitaez, sentimenei eragiteko gauza baitira.  Berria - Kultura   2004-08-31

Dakizuenez, sufrimenduak eta irainak jasan berriak ginen Filipon; hala ere, Jainkoak emaniko ausardiaz adierazi genizuen beraren berriona zailtasun handien artean.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 145. orr.

Idazlea ikasketaz eta lanbidez kimikaria zela jakin beharra dago, nahiz Auschwitzeko apopilotzat ezagunagoa den noski jende gehienarentzat: autobiografia, hala ere, beste metafora bat baino ez da hemen, erruz erabiltzen bada ere.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 141. orr.

Bakarlekuak aukeratzen zituen sarri, bere gogoa guztiz Jainkoagana zuzentzeko; hala ere, une egokia zela irizten zionean, ez zen nagi lagun hurkoen arazoetan sartzeko eta haien salbazioaren alde saiatzeko.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 175. orr.

Mihiarekin eginez gero orgasmoak niretzat indartsuagoak dira; hala ere, eskuarekin egitea ere gustatzen zait.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 458. orr.

Baina ondo bizkorra hala ere!, esan zuen Hermannek.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 28. orr.

Lasai ni, hala ere.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 309. orr.

Eta, hala ere, hori guztia ez da okerrena.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 229. orr.

Hala ere, zaldun zenez, ezin zuen atzera egin.  Berria - Ekonomia   2004-01-20

Idazten ari garen garaian, hala ere, Mendebaldeko munduaren etorkizun politikoa oraindik iluna zen; zeren eta, behatzaile bati ziur iruditu arren batasun politiko hori lehentxeago edo geroxeago etor litekeela era batera edo bestera, hala ere ezin baitzen asmatu noiz eta nola.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 106. orr.

Hiru hots haietatik lehenbizikoa, aliatuen bonbena alegia, istorio hau hasi baino hilabete bakar batzuk lehenago isildu zen behin betiko (hala ere, gutariko anitzentzat, hots hura ez zen sekula isildu, eta haren oihartzunek kutsatu egiten dituzte oraindik ere gure ametsak).  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 45. orr.

Daltonismoa, normalean ulertzen den moduan, sortzetikoa izaten da: gorria eta berdea (edo beste kolore batzuk) bereizteko zailtasuna edo (oso bakan, hala ere) koloreekiko itsutasun erabatekoa.  Berria - Euskal Herria   2004-06-10

-Hala ere, ikusten ez baduzu, zure gaitasun-ezak ez du noski nire testigantza baliogabetzen...  Berria - Euskal Herria   2004-06-17

2 hala-moduz (orobat halamoduz) ez oso ondo, oz oso modu onean.

Hala moduz sendatu zuten eta ohean etzanarazi.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 43. orr.

Bera ere hala moduz zegoela adierazi nion, aldatua ikusten nuela arratsalde harez gero, beste bat ematen zuela.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 320. orr.

Aukera eskasa dugu, noski, ebazpena aurkitzeko oraindik ere hala-moduz formulaturik dauden auziei.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 26. orr.

Lekuan bertan, hala moduz hartu beharko zituzten erabakiak.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 85. orr.

Erdaraz halamoduz egiten zuelako, eta hortik jarri zioten ezizena ere, "El Ruso".  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 18. orr.

Prestatzen dizkieten eraztunak eta kutxak faltsuak dira, halamoduz egindakoak.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 63. orr.

Eta errepideak, hala-moduz asfaltatuak.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 17. orr.

3 hala-moduzko (orobat halamoduzko) izlag ez oso ona, ez oso modu onekoa.

Berak ikusi izan zituen bikote ezkonduak, ez hala-moduzko bikote susmagarriak, baizik eta benetako senar-emazteak ziren bikote fidagarriak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 139. orr.

Halamoduzko erdibidea aurkitu zuen Andoni Olabek, ez duk uste?  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 84. orr.

Baita Pasaian garai zaharretan kontrabandoan ibilitako makina bat pertsonaia hala-moduzko ere.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 30. orr.

Frantziskoren latina hala-moduzkoa zen, Anai Leoni idatziriko autografoak erakusten duenez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 233. orr.

Ez dut uste batere ederretsi zuenik nere erantzun halamoduzkoa.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 106. orr.

Izenburua hala moduzkoa du: Dialektika eristikoa.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 46. orr.

Gerora jakin zuten hauskortasuna ez zela jainko haren ahuldade bakarra; egonkortasuna ere hala-moduzkoa zuen.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 71. orr.

Fruta saltzen soldata hala-moduzko baten truke.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 114. orr.

Gauza bat ahaztu zitzaion bertsolariari, eta ez halamoduzkoa.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 297. orr.

Gorderik daukat oraindik bilkuretako baten argazki lauso halamoduzko bat.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 207. orr.

4 nola edo hala nolabait; ahal den moduan.

Nola edo hala, ihes egiten saiatu nintzen.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 45. orr.

Nola edo hala, atera da atakatik.  Berria - Ekonomia   2006-02-15

Nola edo hala, noiz konboi militarretan, noiz Estatuaren gurditzarretan, Petersburgera iristea lortu zuen azkenean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 28. orr.

Sokak nola edo hala askatu, eta anaiak ere oihanean barneratu ziren.  Berria - Euskal Herria   2004-06-17

Zainei nola edo hala gain hartuz, bortzekoa luzatu nion.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 30. orr.

Barkatu, paparazzi bat naiz, nola edo hala irabazi beharra daukat eguneroko ogia.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 34. orr.

Behin sartzea lortuz gero, nola edo hala moldatuko zen, ez zen esku hutsik irtengo.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 14. orr.

Aitari dagokionez, nola edo hala konbentzituko dugu.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 46. orr.

Azkenean, ordea, nola edo hala, lortu zuten kontrolatzea.  Berria - Kultura   2004-03-02

Moldatu naiz, nola edo hala, esan behar niona esaten.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 200. orr.

Poliziaburua, nola edo hala, hiriko ongile eta aita babeslea zen.  Berria - Kultura   2004-03-02

Saiatu, bederen, saiatu zen nola edo hala.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 343. orr.

Iritsiko nintzen etxera nola edo hala.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 245. orr.

Baina bai, uste osoa nuen aste hartan ere elkar ikusiko genuela nola edo hala.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 135. orr.

Aurre egin behar zitzaiela txapelgorriei, nola edo hala.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 148. orr.

Hil egingo dinat nola edo hala!  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 159. orr.

5 nola-hala (orobat nolahala g.er.) nola edo hala.

Nola hala desenkusatu nintzaion, kostata, ezin bainion esan zergatik eta zer zela-eta ezin nuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 283. orr.

Nire bizitza nola hala zihoan aurrera, zentzu guztietan.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 156. orr.

Beste zaldun batzuek, ordea, mendekua nahi zuten nola hala, eta koldar deitzen hasi ziren gerrarik egin nahi ez zutenei.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 15. orr.

Elementu formal gotiko, errenazentista eta barrokoak ageri dira nonahi, baina ez nola hala nahasian.  Elizen arteko biblia   1 M 6,21

Berak zabaltzen baitzien bidea, itxuraz bederen, bai ondoko beste zazpi zaldiei, bai dilijentziari berari, eta bai barruan nola-hala bizirik heltzen ziren hemeretzi bidaiariei.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 100. orr.

Galanki kostata baina nola-hala bidali dute azkenerako, auskalo ze esplikazio edo gezur esanda.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 81. orr.

Lortzen genituen albisteen bilduma nola-hala eginez, jadanik Nafarroa osoa [...] gutarren eskuetan zegoela ondorioztatzen genuen.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 35. orr.

Ni, bien bitartean, Zunbeltzen marruak nola-hala lasaitzen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 11. orr.

Hiriari buruzko pare bat gauza galdetu zizkigun, eta nola hala erantzun genion.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 50. orr.

Ez, ez dut ulertzen nola-hala kateatutako hitz horien guztien esanahi benetakoa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 39. orr.

Santakrutz apeza, berriz, "etxekoa" zen, ezagutu egiten genuen nola-hala.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 227. orr.

6 nola, hala

Burua mozten dioten txerriak nola, hala egiten zuen garrasi Hennek.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 24. orr.

-Larruginak larrua nola, hala zurratu haute garaztarrek.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 49. orr.

Euri-tantak leihoko kristalean behera nola, hala lerratzen zitzaizkion egunak bata bestearen ondoan eta jario etengabean.  Elizen arteko biblia   1 Ts 2,2

Segariak galburuak nola, hala lotu ginen lepoak egiteari.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 10. orr.

Makila baten puntan dilindan errearazi, eta txori umeak nola, hala txioka ari ziren umeen artean partekatu zituen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 226. orr.

Armiarmak eulia nola, hala erakarri din kardinalak harrapakina bere farfailaren amaraunera.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 67. orr.

Hargatik amodio debekatuak nola, hala gerlak ere ahanzten ziren.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 11. orr.

Soldadu lokartuak alarma deira nola, hala zaizkizu zeure ile etzanok, berezko bizidun hazkarri gisa, tanpez zutitu eta tentetzen.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 227. orr.

7 nola ... hala ...

Ate biak, nola sarrerakoa hala irteerakoa, ia finkoak izaten ziren.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 13. orr.

Nola bizi, hala hil, nehori trabarik egin gabe.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 22. orr.

Frogatu ere frogatu du marko teoriko honek emankor izan daitekeela, nola teoriaren hala praktikaren aldetik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 36. orr.

Gizon gazte lerdenak ziren, [...] abilak golfean nahiz squash erraketekin, eta Geralden lagun eta kideak nola unibertsitatean hala klubetan.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 12. orr.

Hori dela eta, txantxa bat baino gehiago jasan behar izan zuen, nola irakasleengandik hala ikaskideon aldetik ere.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 26. orr.

Nola izaki guztietan hala gauza orotan ere Argia eta Ilunbeak nahasi egiten dira.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 167. orr.

Amildegi handiaz gainera, mundua amildegiz josi da azken urteotan, nola ipar aldean hala hego aldean, nola erdigunean, hala periferian.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 81. orr.

Bistan da kultur aniztasuna, nola etnikoa, hala erlijiosoa edo sexu hautaketari dagokiona, beste inon baino nabariagoa izan dela eta beste inon baino hobeto bideratu izan dela hirietan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 79. orr.

Uste dut denoi sarri baino gehixeagotan gertatzen zaigula ideia asko bururatzea baina gero, nola gizartearen eraginagatik hala hurbilenekoen gaitzespenak sortu beldurragatik, ezer egiten ez ausartzea.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 291. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 10 aldiz agertzen direnak)

aitak hala (13); al da hala (38); amak hala (10); arte hala (10); baina hala (488); baina hala balitz (10); baina hala da (33); baina hala ere (271); baina hala eta (59); baina hori hala (10); bainan hala (12); bat hala (12); batean hala (23); batek hala (30); batzuek hala (12); batzuetan hala (12); batzuk hala (10); behintzat hala (22); benetan hala (18); berak hala (71); berak hala nahi (13); beti hala (37); biek hala (11); da eta hala (11); da hala (332); da hala ere (30); da hala gertatu (17); da hala gertatzen (13); da hala izan (17); dakit hala (16); dea hala (28); dela hala (17); dira hala (26); dirudi hala (12); ditu hala (10); du hala (39); du hala ere (10); dugu hala (11); duk hala (16); dut hala (33); dut hala ere (16); dute hala (28); duzu hala (14)

edo hala (699); edo hala irabazi (10); edo hala iruditzen (14); edo hala uste (11); egoerak hala (10); ere hala (318); ere hala da (12); ere hala dio (15); ere hala egin (14); ere hala izan (10); ere hala izango (14); ere hala uste (24); eta hala (2128); eta hala adierazi (12); eta hala bada (12); eta hala balitz (20); eta hala behar (11); eta hala da (52); eta hala dela (13); eta hala dio (11); eta hala egin (81); eta hala egingo (14); eta hala egiten (37); eta hala egon (14); eta hala erakutsi (14); eta hala ere (428); eta hala erran (16); eta hala esan (27); eta hala esaten (13); eta hala eta (34); eta hala ez (16); eta hala gertatu (35); eta hala gertatzen (23); eta hala hasi (11); eta hala ibili (14); eta hala izan (73); eta hala izango (24); eta hala izaten (11); eta hala jakinarazi (10); eta hala jarraituko (11); eta hala joan (15); eta hala nahi (10); eta hala zen (25); eta hori hala (24); eta nola hala (10); ez da hala (227); ez dakit hala (13); ez dea hala (28); ez dela hala (14); ez duk hala (10); ez hala (47); ez hala ere (12); ez zen hala (66); ez zuen hala (15); gabe hala (16); gabe hala ere (12); gauzak hala (43); guk hala (14); haiek hala (10)

hala adierazi (145); hala adierazi du (18); hala adierazi zuen (73); hala adierazi zuten (12); hala adierazten (20); hala ageri (10); hala agertu (18); hala agertzen (10); hala agindu (34); hala aginduta (46); hala agintzen (44); hala aitortu (24); hala aitortzen (19); hala al (20); hala al da (18); hala ari (15); hala aritu (11); hala azaldu (60); hala azaldu du (11); hala azaldu zuen (26); hala ba (19); hala bada (376); hala baieztatu (17); hala baita (18); hala baldin (27); hala baldin bada (23); hala balitz (146); hala balitz ere (17); hala bazen (24); hala bedi (44); hala behar (99); hala behar du (22); hala behar izanez (16); hala beharko (32); hala bere (17); hala berean (19); hala berretsi (19); hala biz (15); hala bizi (25); hala da (677); hala da bai (31); hala da eta (20); hala da ze (51); hala dago (15); hala deitu (26); hala deitzen (85); hala dela (82); hala den (32); hala denik (19); hala dio (274); hala diot (114); hala diot nik (109); hala diote (114); hala diote behin (10); hala diote segurik (10); hala dira (27); hala direla (11); hala dirudi (49); hala duk (35)

hala edo (41); hala edo nola (15); hala edo zelan (16); hala egin (356); hala egin behar (15); hala egin du (13); hala egin dute (15); hala egin ezean (21); hala egin genuen (17); hala egin zuen (84); hala egin zuten (51); hala eginen (14); hala eginez (39); hala eginez gero (31); hala egingo (76); hala egingo dut (10); hala egitea (19); hala egiteko (17); hala egiten (142); hala egiten du (16); hala egiten dute (13); hala egiten ez (18); hala egiten zuen (11); hala egon (33); hala egon zen (10); hala egongo (14); hala eman (27); hala ematen (50); hala ematen du (23); hala entzun (19); hala erabaki (79); hala erabaki zuen (21); hala erabaki zuten (11); hala erabakita (34); hala erabakitzen (11); hala erakusten (27); hala erakutsi (34); hala erakutsi du (10); hala erantzun (43); hala erantzun zion (13); hala ere (11103); hala ere ez (96); hala ere ezin (20); hala erran (64); hala erran dute (10); hala erraten (10); hala esan (320); hala esan du (20); hala esan nion (13); hala esan ohi (10); hala esan omen (13); hala esan zidan (35); hala esan zion (41); hala esan zuen (66); hala esango (12); hala esatea (12); hala esaten (139); hala esaten du (16); hala esaten omen (10); hala esaten zuen (18); hala eskatu (44); hala eskaturik (21); hala eskatuta (80); hala eskatuz (14); hala eskatuz gero (14); hala eskatzen (61); hala espero (63); hala espero dut (37); hala eta (1097); hala eta ere (31); hala eta guzi (13); hala eta guzti (16); hala eta guztiz (1010); hala eta halatan (13); hala eutsi (10); hala ez (137); hala ez bada (30); hala ez balitz (24); hala galdetu (13); hala gerta (16); hala gertatu (166); hala gertatu da (30); hala gertatu zen (44); hala gertatuko (28); hala gertatuz (20); hala gertatuz gero (19); hala gertatzea (13); hala gertatzen (132); hala gertatzen da (48); hala hala (30); hala hasi (25); hala hasi zen (10); hala hitz (21); hala hobe (13); hala hola (23); hala holako (24)

hala ibili (28); hala ibiltzen (11); hala idatzi (11); hala iduri (16); hala ikasi (12); hala ikusi (35); hala ikusten (33); hala irabazi (11); hala iragarri (29); hala iragarri zuen (19); hala iritsi (10); hala iruditu (70); hala iruditu zitzaidan (25); hala iruditu zitzaion (20); hala iruditzen (75); hala iruditzen zait (22); hala iruditzen zitzaidan (19); hala izan (361); hala izan balitz (13); hala izan bedi (15); hala izan behar (33); hala izan da (45); hala izan ez (11); hala izan zela (11); hala izan zen (65); hala izanda (16); hala izanda ere (13); hala izanen (45); hala izanen da (14); hala izanez (17); hala izanez gero (17); hala izango (154); hala izango da (65); hala izango dela (15); hala izango zen (11); hala izanik (40); hala izanik ere (16); hala izatea (46); hala izatea nahi (10); hala izatekotan (10); hala izaten (55); hala izaten da (15); hala izatera (14); hala izendatu (10); hala jakin (15); hala jakinarazi (108); hala jakinarazi du (18); hala jakinarazi zuen (47); hala jakinarazi zuten (12); hala jarraitu (19); hala jarraituko (15); hala jarraitzen (12); hala jarri (10); hala jaso (11); hala jasotzen (16); hala joan (35); hala jokatu (29); hala jokatzen (12); hala komeni (10); hala kontatu (20); hala kontatzen (10); hala mintzatu (50); hala mintzatu zen (33); hala mintzo (15); hala moduz (20); hala moduzko (39); hala nahi (311); hala nahi badu (41); hala nahi badute (12); hala nahi baduzu (19); hala nahi izan (51); hala nahi izanez (35); hala nahiko (11); hala nahirik (16); hala nahita (66); hala nire (10); hala nola (2369); hala nola euskal (14); hala nola gure (10); hala non (22)

hala omen (28); hala onartu (13); hala ote (19); hala pentsatu (22); hala pentsatzen (31); hala salatu (11); hala sentitu (14); hala sentitzen (28); hala sortu (19); hala sortu zen (13)

hala ulertu (21); hala uste (275); hala uste du (37); hala uste dut (57); hala uste dute (12); hala uste izan (22); hala uste nuen (14); hala uste zuen (25); hala zela (37); hala zen (95); hala zioen (87); hala zioten (26); hala ziren (14); hala zirudien (26); hala zuen (10); hark hala (14); hau hala (12)

hobe hala (10); hori hala (159); hori hala bada (18); hori hala balitz (14); hori hala da (31); hori hala dela (13); hori hala izan (16); horiek hala (58); jainkoak hala (64); jainkoak hala nahi (15); jainkoak hala nahita (24); jaunak hala (13); legeak hala (35); legeak hala aginduta (10); naiz hala (12); nik ere hala (16); nik hala (58); nik hala uste (14); nintzen hala (14); nion hala (10); niri hala (12); nola edo hala (564); nola hala (120); nuen hala (27); nuen hala ere (12); nuke hala (12); zela hala (13); zen eta hala (10); zen hala (119); zen hala ere (31); zen hala gertatu (14); zen hala izan (23); zeren hala (16); ziren hala (19); ziren hala ere (10); zuen hala (74); zuen hala ere (30); zuk hala (17); zuten hala (21)


halabehar 1 iz ezinbestea, kausalitatea.

Noraezaren zentzua mundu osoa Zoriak -edo Halabeharrak, gauza bera baita- gobernatzen duen sentimenduari zor zaio.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 440. orr.

Fatalismoari eta halabeharrari burua eta bizkarra makurtzen dizkiete.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 45. orr.

Baina zer da ezbeharra ez den harako halabehar hura, derrigorrezko halabeharretan halabeharrekoena?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 197. orr.

Eta halabeharra definitzen badugu esanez zerbait den modukoa izatea edo gertatu den moduan gertatzea ezinbestekoa dela, ez dago zertan ikaratu, horrek gure nahimenaren askatasuna honda omen dezakeelako.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 350. orr.

-Ez dut neure burua gai ikusten Borgesek aipatutako kausalitate edo halabehar horretaz teorizatzeko.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 141. orr.

Zeren eta hitz hori, antzinako az-zahr hartatik datorrena, eta halabehar, espero ez den zori, ustekabe gaizto bezala itzul daitekeena [...].  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 107. orr.

Halabeharrik ez da, halabehar deritzoguna kausalitatearen makineria konplexuaz dugun ezjakintasuna da.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 138. orr.

Zergatik Halabeharra? ez nintzen maitemindu; alderantziz, elkarrekin hizketan hasi orduko, arrotzago egin zitzaidan sekula nire bizitzan beste ezein neskatxa baino, eta kasualitate gertagaitza ere izan zen, gero, alabak eta biok elkarrekin hitz egin izana.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 107. orr.

Halabehartzat hartzen badugu gure eskumenean ez dagoena, guk nahi ez arren menderatzen gaituen indarra, hala nola, heriotzaren halabeharra, argi dago gure nahimenak, zuzen ala oker jokatzera garamatzaten nahimenak, ez daudela halabehar horren mende.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 350. orr.

Lana dagoen tokirat joateko halabehar hori bizi dute ere beste zuberotar askok, hainbatek egiten dutelarik egunero Mauletik edo Atarratzetik Oloruerako bidea, zenbait kasutan autoa partikatuta.  Berria - Harian   2005-09-22

Zaila da ez ikustea zientzialariak amesten duen helmuga izaki bizidunen sortze-prozesua bera kontrolatzea dela; genetikaren halabeharra ebazteko gaitasuna lortzea, alegia.  Berria - Gaiak   2004-01-21

Babilonia ez baita halabehar-joko infinitu bat baizik.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 55. orr.

Baina zer da ezbeharra ez den harako halabehar hura, derrigorrezko halabeharretan halabeharrekoena?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 197. orr.

2 kasualitatea.

Halabeharra hitza, berdin-berdin erabil liteke euskaraz txiripa adierazteko, kasualitate hutsa alegia, ala patua, izarren zeinuetan gertatu behar zuela idatzitakoa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 33. orr.

Halabehar hutsez sortuak zirela bi maisulanok, txiripaz.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 169. orr.

Halabehar hutsez gertatu ote zen dena, inork hartarako asmo berezirik izan gabe?  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 9. orr.

Kasu askotan, zorionbide batzuk halabehar hutsezkoak zirela jakiteak gutxiagotu egingo zuen haien indarra.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 51. orr.

Doluan lagun izango hituen, zeren, munduaren begientzat ez baitago patu tragikoagorik, halabehar tragikoaren deseinaz adiskide bat hiltzen duenarena baino...  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 159. orr.

Istripu hauek ez dira halabeharraren ondorio, euskal preso politikoak ikusteko ehunka kilometro egitera behartzen gaituzten bitartean halakoak sufritzen jarraitu beharko dugulako.  Berria - Euskal Herria   2004-11-24

3 patua.

Halabeharrak ezarri zien zigorraren zama eramaten. Halabeharrak erabakiko zuen Mikel Strogoffen etorkizuna; halabeharrak edo Jainkoak, hobeki esanda, ekialdekoen pentsamoldeari jarraituz.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 45. orr.

Ez nekien artean, ezin nezakeen jakin, behar ez nuen emakume batekin maiteminduko nintzenik ere, baina halabeharra eta zoria elkartzen direnean, zorigaiztoa ateratzen da gehienetan irabazle.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 32. orr.

Gehienek ez daukate halabehar hain zorionekoa: karrikaren kontra, ezerezarekin batuko diren ehunka puntutxotan desegiten dira, sakabanatuak, zabalduak... zapalduak.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 34. orr.

Horrela, jaio zen egunean halabeharrak gorde zion izena, herriak eman zion.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 180. orr.

Halabeharraren joko arraroren batengatik.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 29. orr.

Behin, baina, halabeharrak joko zikina jokatu zion.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 126. orr.

Halabeharraren zoriaz ikusi nuen hilketa, halabeharraren zoriaz ez nion hiltzaileari begiratu.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 123. orr.

Halabeharrak, ordea, egun hartan bertan Marga galduta zuen liburu baten bila jartzea nahi izan zuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 254. orr.

Garapenaren, Aspermenaren eta Ezbeharraren Ministerioek aise garbitzen ahal dituzte beren esku odoldu txostendunak, "halabehar deitoragarriaren" uretan eta "normaltasun osoaren" harraskan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 145. orr.

4 (izenondoekin)

Hasard, nécessité eta horiek ere ez dira ez dakigunari izena jartzeko laineza bat besterik, halabehar gorriarena baino askozaz jantziago, estaliago eta pedanteagoa, jakina.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 106. orr.

Mundu biziaren egiturak, gaur egun begietaratzen zaigun moduan, halabehar transzendente bat islatzen zuen.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 118. orr.

Behin hartutako norabidean edo posturan tinko eta sendo jarraitzeko maxima izango da razionalena, "beharbada, norabide hori aukeratzera halabehar hutsak [zirkunstantzia sozialek, esperientzia partikular batek] bultzatu izan badu ere", dio Descartesek.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 113. orr.

Osaeraz ere xelebre xamarra da hitza, oso gutxi baitira partizipio bati -tsu atzizkia erantsita sortzen diren hitzak: izantsu eta edukitsu -"asko duena, daukana"- gogoratzen zaizkit kolpera eta inon begira ibili gabe, eta baliteke halabehar hutsa izatea, baina baliteke halabehar bete-betea izatea ere.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 35. orr.

· Halabehar itsu antzari gomendatuz, eta aurpegia hotsandiro hanpaturik [...].  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 122. orr.

Honetan, halabehar zorioneko batek hala opa baitit, zu nire etxera iritsi zara.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 82. orr.

Agian ez zen halabehar hutsa zenbait urte lehenago, azoka hartara egindako lehen bisitan, labana-borroka bat ikusi izana.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 221. orr.

"Kasualitatea, halabehar huts-hutsa!", esaten nion neure buruari. Halabehar izugarri baten ondorioz, halabehar ikaragarria izan beharko bailuke, neskato batek gauean begiak irekiko balitu, ez al duzu uste horrek agurea lotsatuko lukeela?  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 97. orr.

Ezetz esango nuke, halabehar handiegia litzateke.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 85. orr.

· Hala ere, liburuaren amaierak liburu osoa iluntzen duen halabehar gaiztoa arintzeko aukera ez du itotzen.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 122. orr.

Doluan lagun izango hituen, zeren, munduaren begientzat ez baitago patu tragikoagorik, halabehar tragikoaren deseinaz adiskide bat hiltzen duenarena baino...  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 159. orr.

5 halabeharreko izlag

Zeren hutsunean deslai, gauzen lehenkiek denak batera eramanak izan behar lukete, bai euren grabitatez edo beste baten halabeharreko talkaz. Erreketa halabeharrekoa izan zela zabaldu zen herrian.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 103. orr.

Baina zer da ezbeharra ez den harako halabehar hura, derrigorrezko halabeharretan halabeharrekoena?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 197. orr.

6 halabeharrezsup_1 adlag nahitaez.

Halabeharrez amore eman behar izan zuen, beste erremediorik ez zuenez.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 51. orr.

Neskak, larrurik gabe itsasora itzuli ezinean, halabeharrez obeditu eta denbora batez baserritarrarekin bizi behar izan zuen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 29. orr.

Baina nire printzipiotik ez da halabeharrez ondorioztatzen gizonak berez direla gaiztoak.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 47. orr.

Euskara halabeharrez ikasi behar dut, nire ikasgaien erdiak euskaraz daude.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 137. orr.

Halabeharrez eta minez egiten nuen bizarra, hura hazten uzteko aski gizon zaildua ez nintzelako.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 91. orr.

Uste dut, azkenean, halabeharrez ohituko naizela erantzungailu malapartatu horrekin berba egiten.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 68. orr.

Arrazoi bakar bat gabeko diskurtso itxuraz jainkotiarrak halabeharrez eman behar baitu Jainkoak inspiratua.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 150. orr.

Merkatarien dinamismoak [...] halabeharrez eragin zien nazio-estatuei, garai hartantxe ari baitziren haiek zabaltzen eta indartzen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 105. orr.

7 halabeharrezsup_2 ustekabean.

Ea bonba hura propio leherrarazi zuten jendea barrura sartu zenean, edo halabeharrez izan zen.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 195. orr.

Egun batean, halabeharrez, psikologia irakasle bat halako iskanbila baten lekuko izan zen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 13. orr.

Halabeharrez ezagututako jende hari eskerrak, deskontu ttikiak lor zitzakeelako.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 264. orr.

Halabeharrez, bagenuen bulegoan akromatopsiaren probategitarako pentsatua ematen zuen posta-txartel bat.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 37. orr.

Margaretek egun batean halabeharrez jakin zuen horren berri, bidaia batean, hoteleko gelara joan, eta halako marrazki bat aurkitu baitzuen Stephenen ohe ondoan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 231. orr.

Argitxo bat pizten den moduan etorri zitzaidan ideia, diagrama zahar hautsez bete bat halabeharrez esku artean egokitu zitzaidan egun batean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 109. orr.

Bai halabeharrez, bai nahitaez, naturak halaxe erabaki duelako.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 395. orr.

8 halabeharrezkosup_1 izond nahitaezkoa.

Mugak egon badaude, eta, nire ustez, halabeharrezko muga oinarrizko giza eskubideak dira.  Berria - Euskal Herria   2004-01-17

Euromerkatuek 1973 ondoren zuten likidotasun izugarriak halabeharrezko eragina izan zuen merkatu horietan esku hartzen zutenen finantza-jokamoldeetan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 89. orr.

Bidezko zigorra ez dagokie halabeharrezko hutsegiteei, hala nahi izandakoei baizik.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 367. orr.

Gizonen munduan beti edukitzen baitu aginpidea, izadiaren lege halabeharrezko bati esker, indartsuena denak. ez kartzelak ez halabeharrezko heriotzaren hurbiltasunak ezin izan baitzituzten ezabatu kolorea haren masailetatik eta la-otasun gazte zoriontsuaren adierazpena haren begi urdin argietatik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 40. orr.

Betidanik bizitza bitan zatitzen zion eta antzezpen baten tankerako bihurtzen zuen itxura-egite halabeharrezkoarekin jarraituz.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 116. orr.

9 halabeharrezkosup_2 ustekabekoa.

Gaurko jendeok zorionez dakigunaren arabera, izurria Naturaren halabeharrezko agerpen bat besterik ez da, haren aldrebeskeria asmogabearena.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 164. orr.

Honako hausnarketa halabeharrezko esaldi batek eragin dit, greziar literaturaren historia bat orri-pasa irakurtzen ari nintzela ikustatu eta, antzemangaitza izaki, interesa piztu baitzidan.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 175. orr.

Halabeharrezko enkontruak ziren, nahiz eta gertatu ikastaldi bukaera ia guztietan topatzen zutela elkar.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 69. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

da halabeharraren (3); dela eta halabeharra (3); edo halabeharrak (3); eta halabehar (6); eta halabeharra (7); eta halabeharrak (10); ez da halabeharraren (3); halabehar hutsa (9); halabehar hutsez (10); halabehar hutsez gertatu (3); halabehar hutsezkoak (3); halabeharra eta (4); halabeharra izan (5); halabeharrak edo (5); halabeharrak eraman (3); halabeharrak nahi (3); halabeharrak nahi izan (3); halabeharraren kontra (3); zuen halabeharrak (3)


halaber adlag orobat. (ikus beheko konbinatorian halaber adizlagunaren agerraldi maizkoenak).
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 7 aldiz agertzen direnak)

bai halaber (18); baina halaber (14); da halaber (43); dira halaber (12); du halaber (14); dut halaber (23); egia da halaber (8); ere halaber (11); eta halaber (85); ez halaber (8)

halaber ere (7); halaber eta (8); halaber ez (9); halaber ezen (11); halaber haren (9); nintzen halaber (8)

nuen halaber (13); zen halaber (12); zuen halaber (21)


halakatu, halaka, halakatzen du ad halako bihurtu.

Eta halaxe bereganatu zuen egun batean Lutherok jaun Joanes Etxegoien, urroztarren dorretxeko jauna [...] haren txakurraz baliaturik eta txakurraren baitan sarturik, engainamenduaren aitzinatzeko eta halakatzeko, maliziarik maliziatsuenaz.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 433. orr.


halako izlag (ikus beheko konbinatorian halako izenlagunaren agerraldi maizkoenak).
1 bi halako (20 esaldi, 13 liburutan; ETCn 202 agerraldi) ik beherago 19.

Bi halako da gorputzez, baina kikildu egiten da bere aurrean.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 155. orr.

Norbaitek beste bati dirua nahiz beste gauzaren bat gordetzeko utzi eta honi etxetik ostutzen badiote, lapurrak bi halako ordainduko du, aurkitzen badute.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 88. orr.

Seigarren egunean bi halako bildu ohi zuten, bederatzi bat litro lagun bakoitzeko.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 35. orr.

Larru hondatua eskuratu huen non edo non, ohiko prezioa baino hiru aldiz merkeago, eta, alemaniarraren aldean, bi halako irabazten huen zapata-pare bakoitzeko.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 101. orr.

Hartara, nire errazkeriaren erruz, anaiaren bi halako kostatu zitzaidan igoera.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 146. orr.

Burua ikaragarri handitu zitzaion, buru normal baten bi halako izateraino.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 117. orr.

Lege Portziarrak hiritarrak zigorkatzeko eta jopu bihurtzeko usadioa ezabatu zuenean, ageriko lapurra lau aldiz gehiago ordaintzera zigortu zuten, eta lapur ez-agerikoa lapurtutakoaren bi halako ordaintzera zigortzen segitu zuten.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 187. orr.

· Erdi-erdian Musuoker, ezpata handia, bera bi halakoa bai, ezker eskuan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 221. orr.

Bi halakora iritsi arte batuz jarraitu nahi bada, aurreko horri unitate bat gehitu eta ephectos zenbakia ateratzen da, zazpia.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 155. orr.

2 halako bi (156 esaldi, 49 liburu eta 78 artikulutan; ETCn 1.287 agerraldi) ik gorago 14.

Honenbertze, ikasle baten gaineko informazioagatik; halako bi, argibidea irakasle bati bazegokion.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 151. orr.

Eman berari berak besteei emandako tratua, ordaindu berari berak egin halako bi.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 140. orr.

Espero halako bi eman dute estatuek hegazti gripearen aurka.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 38. orr.

Automobil urdin bakoitzak, bada, agurraldi-saio halako bi jasotzen zuen muinoaren gailurrera iristean.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 331. orr.

Progresioa urteko %22 da 1985ez gero, alegia, mundu-merkataritzaren hazkunde-indizea halako bi.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 85. orr.

Neurri hori halako bi izango da abakoaren diagonalaren neurria.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 147. orr.

Ez zion axola ni adinez bera halako bi izatea, eta behiala Osaba Nat izenez deitu izana.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 73. orr.

Pozik bizi zen azukrea erosten eta, geroxeago, erositako hura halako bitan, hirutan edo lautan saltzen.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 116. orr.

Bost axola zaik, hurrengo unean kopuru hori halako bi irabaziko baituk.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 48. orr.

Gorputzeko organorik hedatsuena da: hiru bat kilo da guztira (garunak edo gibelak halako bi), eta gorputzeko uraren % 10 inguru gordetzen du.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 186. orr.

Scott Crossfield pilotuak soinu abiaduraren halako bi egiten du hegazkin batekin.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 163. orr.

Azti eta zuhur ibiliz gero, horren halako bi irabaz dezake.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 119. orr.

19 da, berunarena baino askoz handiagoa, kobrearena halako bi.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 127. orr.

Ni baino gehiago ez bazen, galdetzekoa zen zergatik zuen soldata nirea halako bi.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 121. orr.

Van Daandarrek, beraiek baitute gosaria prestatzeko ardura, guri jartzen digutena halako bi hartzen dute ia berentzat.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 69. orr.

Bi aldare elkartuen bolumena zaharrarena halako bi zen, izan ere.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 37. orr.

Eredu izan nahi dute dopinaren aurkako borrokan, eta horretarako, inoiz baino dopin kontrol gehiago egingo dira Turinen: 1.200, Salt Lake Cityn halako bi ia.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 139. orr.

3 halako eran non (24 agerraldi 15 liburutan)

Bi herrialdeen arteko inflazio- aldeek badute joera bat truke-tasen alde biko mugimendu simetriko batek oreka ditzaten, halako eran non truke-tasa errealak aldatu gabe jarraituko baitu.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 97. orr.

-A, te bat behintzat hartuko duzu -esan zuen Anniek, aulkiak mahaitik apartatuz, halako eran non inor ezin baitzen mugitu, eta hantxe geratu zen Williams andrea setiatua, bere bular, eraztun eta poltsarekin.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 31. orr.

Aire lehor eta garbiari dirdaia zerion eta gauza guztiei esmalte fin eta leuna ematen zien aire hark, halako eran non ostertzean ageri zen guzti-guztiak akuarelaz edertua ematen baitzuen.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 29. orr.

Bera da gainerako guztiaren berme nagusia, eta gainerako osagarri formalak zehazten ditu, halako eran non osagarri horiek bera gabe osagai birtual batzuk baino ez baitira...  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 174. orr.

3a halako eran ... non

Baina, gure izateak berezko badu ere etengabe etorkizunera begiratzea, halako eran antolaturik dago sistema, non gure igarpenak ziurgabeak baitira ezinbestean.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 19. orr.

Martinek ezkaratzera itzuli nahi izan zuen ostera ere, baina atsoak halako eran ipini zuen argiontzia, non eskaileraren hasiera argitzen baitzuen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 174. orr.

Zenbaitetan, oldarrean ekiten nion buru hari, halako eran uzten nizkion biloak non maitasun gau ero bat iragoa zela baitzirudien.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 72. orr.

4 halako gisaz non (35 agerraldi 8 liburutan)

Gogobeterik bizi dituk, halako gisaz non ez baitute elkarren beharrik izaten ez eta Jaungoikoarenik ere. gauza kreatu guztientzako ezaxolak izan behar dugu, gure hautamenaren aukera libreari zilegi eta debekatua ez zaion guztian; halako gisaz non geure aldetik ez dezagun izan nahiago osasuna eritasuna baino, aberastasuna pobrezia baino, ohorea desohorea baino, [...].  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 108. orr.

Pezaka kentzen zizkioten bere soineko guztiak eta erlikiatzat eramaten, halako gisaz non kasik biluzik utzi baitzuten gaixo gizon saindua.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 11. orr.

Gutunaren azala prestatzen ari zelarik, Tourvel andrea nahasturak jo zuen berriz: halako gisaz non neska horrek ez baitzuen jakin gutuna nori igorri.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 499. orr.

Eta izaten diren gauza guztiak Jainkoa baitan dira izaten eta Jainkoari loturik daude halako gisaz, non Hura gabe ez baitira ez izaten ez pentsatzen ahal.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 89. orr.

5 halako gisaz ... non

Halako gisaz eginak garela izaeraz, non errazki sinesten baitugu itxaroten dugun hartan, nekez ordea beldur garen hartan.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 323. orr.

Iragan urte haietan bizi eta ikusitako guztiek halako gisaz zaildu zuten non jadanik ia ezerk ezin baitzezakeen aztoratu, larritu edo beldurtu gehiago.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 227. orr.

Ikusten dugu, bada, gehienetan, gizakien izaera halako gisaz egina dela, non gauzak gaizki doazkienak gupidesten baitituzte eta ongi doazkienak bekaizten. hari esker baitzuten gurari sentsitibo guztiek sinesten arrazoiari, eta arrazoiak, berriz, Jainkoari, halako gisaz lotuak zirelarik non ez baitziren haizu delako gurariak arrazoiaren aurka jazartzera, ez eta arrazoia Jainkoari desobeditzera ere.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 295. orr.

6 halako maneraz non (agerraldi 1 liburu 1ean)

Nahi du eraspena kendu, baina nahi du kendu beretu duen gauzarekin geldituz, halako maneraz non Jainkoa etor dakion berak nahi duen tokira.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 101. orr.

7 nola edo halako (17 agerraldi, 9 liburu eta artikulu 1ean) izlag nolabaiteko; ahal den moduko.

Gizakiak, animaliak, landareak, onddoak, mikrobioak -hots, nola edo halako bizidunok-.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 154. orr.

Euskaldun guztiok garelako nola edo halako baserritarrak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 288. orr.

Beraz, mundu osoak nola edo halako berezitasunaz bai osotasuna eta bai atalak erabakitzen dizkion izaki baten premia dauka.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 15. orr.

Poetika idatziaren axioma nagusiak dioenez, testu batek hartzailearengan nola edo halako emozioren bat sortuko badu, poetikoki landua behar du, nahitaez, testu horrek.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 51. orr.

Bere baitan nola edo halako bertsolari arrastoren bat sentitzen ez duen euskalduna euskaldun eskasa dela esatera ere iritsi zen Oteiza.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 86. orr.

Eurak al dira akats epistemologiko jakin baten nola edo halako irudi positiboa?  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 153. orr.

8 nola halako (55 agerraldi, 35 liburu eta 6 artikulutan; orobat nolahala g.er.) izlag nola edo halakoa.

Aitarentzat patatak zuritzea ez da nola-halako lan bat, kontuz eta zehatz egitekoa baizik.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 99. orr.

Narrasa eta nola-halakoa gertatu dela? ezin izan dut hobeki egin.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 239. orr.

Abasi harridura handiagotu egin zitzaion, baina Hamidaren hitzek nola-halako kontsolamendua ekarri zioten.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 30. orr.

Hik pentsatzen huen kanpoan egon izanak nola-halako aura bat emango ziala Mariasunen begien aurrean, nola-halako karisma bat.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 205. orr.

Hortik ondoriozta dezakegu espazioko igogailuarena ez dela nola-halako burutazio bat izan.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 34. orr.

Bürger poetaren balada baten prosazko nola-halako bertsio bat duk.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 80. orr.

Ez dut erranen kazetaritzak nola-halako eskerrik ez duenik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 212. orr.

Aitzin gaueko joan-etorri nola-halakoek leku egin zuten nire oroimenean.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 102. orr.

Maltzurtasun nola-halako baten muga-mugan zegoen, horratik, utzikeria hura.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 121. orr.

Lau multzo bitxi eta kromatikoki nola-halakotan banatu, eta grisen eskalan ehuneko 0-25, ehuneko 25-50, ehuneko 50-75 eta ehuneko 75-100ekotzat definitu zituen.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 106. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 9 aldiz agertzen direnak)

artean halako (30); ba halako (12); bada halako (16); badu halako (32); baduela halako (9); badute halako (12); baina halako (141); baina halako batean (53); baita halako (19); baitan halako (16); baitzuen halako (9); bat batean halako (12); bat halako (25); batean halako (25); batek halako (45); batzuetan halako (9); bazuen halako (25); behar halako (10); behin halako (9); bera halako (10); berak halako (11); beste halako (12); beti halako (13); bi halako (19); burua halako (14); buruzko halako (10); da halako (135); da halako batean (10); dago halako (26); daiteke halako (11); dela halako (22); den halako (29); dio halako (11); dira halako (51); diren halako (9); ditu halako (14); du halako (93); du halako batean (13); duela halako (14); duen halako (19); dugu halako (17); dut halako (30); dute halako (52); duten halako (11)

ea halako (11); edo halako (144); edo halako zerbait (26); egin halako (16); ehun halako (13); ere halako (101); ere halako zerbait (10); esan zion halako (9); esan zuen halako (19); espero halako (10); eta halako (743); eta halako batean (168); eta halako beste (18); eta halako moldez (9); ez da halako (37); ez dago halako (19); ez du halako (28); ez duela halako (9); ez dut halako (11); ez dute halako (18); ez halako (18); ez nuen halako (13); ez zegoen halako (12); ez zen halako (23); ez zuela halako (10); ez zuen halako (41); ez zuten halako (14); gainean halako (10); genuen halako (10); gero halako (12); guztiak halako (9)

halako aire (21); halako aldea (9); halako arazorik (12); halako argi (10); halako arrangura (9); halako barne (18); halako bat (178); halako batasun (12); halako batean (1892); halako batean bere (11); halako batean esan (9); halako batean ez (10); halako batean nire (9); halako batek (12); halako baten (47); halako batez (68); halako beldur (38); halako beldur bat (18); halako beldurra (10); halako berotasun (9); halako beste (52); halako betierekotasun (19); halako betierekotasun baten (15); halako bi (152); halako bidaia (10); halako bihotz (9); halako bost (9); halako denbora (12); halako distira (11); halako doinu (15)

halako edo (41); halako edo bestelako (11); halako edo halako (12); halako edo holako (10); halako egoera (44); halako egoera batean (17); halako egoeran (20); halako egoeretan (13); halako egun (30); halako egun batean (19); halako egunetan (13); halako ekimen (10); halako ekintza (13); halako ekintzak (12); halako ekintzek (10); halako emakume (14); halako erabaki (16); halako erabakiak (12); halako eran (29); halako eran non (19); halako erasoak (16); halako eta (48); halako eta halako (28); halako etxe (9); halako ezer (21); halako ezinegon (9); halako gai (11); halako galdera (10); halako galderak (12); halako garrantzia (11); halako gau (10); halako gauza (66); halako gauza bat (22); halako gauzak (46); halako gauzetan (10); halako gertaerak (10); halako giro (26); halako gisaz (39); halako gisaz non (24); halako gizon (27); halako grazia (11); halako harreman (10); halako harridura (11); halako hiru (29); halako hitz (17); halako hitzak (12); halako hots (9); halako hotz (10)

halako ideia (10); halako ikara (21); halako indar (28); halako indarra (10); halako indarrez (25); halako irribarre (10); halako irudi (13); halako itxura (25); halako izu (10); halako jakin (9); halako jarrera (12); halako joera (13); halako kasu (9); halako kasuak (9); halako kasuetan (22); halako kontuak (9); halako kontuetan (10); halako kutsu (10); halako lan (11); halako lanak (11); halako lau (14); halako lege (9); halako leku (20); halako lekuetan (10); halako lilura (10); halako lotsa (10); halako lotura (10); halako maitasun (14); halako modu (14); halako moduan (42); halako moduan non (13); halako moduz (13); halako moldez (264); halako moldez non (107); halako musika (12); halako neska (11); halako neurriak (10)

halako oinarri (9); halako ordutan (10); halako plazer (13); halako poz (15); halako premia (9); halako proiektu (10); halako prozesu (9); halako sentimendu (11); halako sentipen (9); halako sentsazio (11); halako suertez (69); halako tailuz (24); halako tokian (9); halako tristura (14)

halako ukitu (10); halako une (14); halako xarma (12); halako zer (14); halako zera (16); halako zerbait (138); halako zerbait esan (9); halako zerbait gertatu (9); halako zerbait gertatzen (13); halako zirrara (27)

hark halako (19); hartan halako (12); hau halako (10); holako edo halako (10); honek halako (11); honelako edo halako (18); honetan halako (10); hori halako (11); horiek halako (17); horrek halako (36); hura halako (10)

inoiz halako (23); izan halako (19); naiz halako (10); nik halako (25); nintzen halako (14); nion halako (16); nituen halako (14); nola edo halako (17); nola halako (40); nuen halako (48); nuen halako batean (9); nuke halako (9)

orduan halako (16); osoa halako (9); sekula halako (9)

uste halako (10); zaio halako (9); zegoen halako (18); zela halako (26); zen halako (123); zen halako batean (30); zeren halako (11); zidan halako (25); zidan halako batean (11); zion halako (42); zion halako batean (17); ziren halako (27); zitekeen halako (10); zituen halako (22); zitzaion halako (16); zuela halako (21); zuen halako (146); zuen halako batean (39); zukeen halako (10); zuten halako (39)

da halakoa (16); ere halakoa (47); ere halakoa izan (9); ergela halakoa (24); eta halakoa (51); eta halakoa izan (10); ez zen halakoa (9); halakoa baita (11); halakoa baitzen (28); halakoa da (71); halakoa izan (56); halakoa izan zen (15); halakoa izango (20); halakoa izango da (9); halakoa zela (10); halakoa zen (51); kabroi halakoa (11); zen halakoa (12); zeren eta halakoa (9)

dira halakoak (23); dituzte halakoak (9); ere halakoak (22); eta halakoak (121); halakoak dira (39); halakoak esaten (10); halakoak ez (17); halakoak izan (20); halakoak ziren (14); ziren halakoak (9)

eta halakoei (11); eta halakoek (9); eta halakoen (21)

baina halakoetan (11); da halakoetan (15); eta halakoetan (59); eta halakoez (10); halakoetan beti (9); halakoetan ez (9); halakoetan ohi (17)

halakoren bat (18); halakoren batean (18)

baina halakorik (22); da halakorik (79); da halakorik gertatu (19); da halakorik gertatzen (9); dago halakorik (18); du halakorik (53); du halakorik egin (9); dugu halakorik (13); dut halakorik (33); dute halakorik (23); duzu halakorik (12); egin zuen halakorik (16); ere halakorik (14); eta halakorik (34); eta halakorik ez (14); ez da halakorik (63); ez dago halakorik (16); ez du halakorik (39); ez dugu halakorik (9); ez dut halakorik (29); ez dute halakorik (16); ez halakorik (13); ez nuen halakorik (27); ez zela halakorik (11); ez zen halakorik (45); ez zuela halakorik (17); ez zuen halakorik (46); ez zuten halakorik (16)

halakorik egin (105); halakorik egingo (21); halakorik egitea (9); halakorik egiteko (18); halakorik egiten (35); halakorik esan (34); halakorik eskatu (9); halakorik espero (38); halakorik ez (131); halakorik ez da (11); halakorik ez egiteko (13); halakorik ezin (13); halakorik gerta (14); halakorik gertatu (68); halakorik gertatuko (22); halakorik gertatzea (9); halakorik gertatzen (28); halakorik ikusi (26); halakorik inoiz (15); halakorik izan (21); halakorik nahi (22); halakorik onartu (13); halakorik pentsatu (9); halakorik sekula (13); halakorik uste (12)

inoiz halakorik (23); nuen halakorik (32); nuen halakorik egin (10); sekula halakorik (24); zela halakorik (15); zen halakorik (55); zen halakorik gertatu (15); zitzaion halakorik (9); zuela halakorik (19); zuen halakorik (75); zuen halakorik egin (14); zuten halakorik (20)


halakoxe 1 izlag erabat halakoa.

Laino trinkoa zegoen Tolosan arrastiri epel hartan; eta gure kinka labainean, halakoxe eguraldia komeni zitzaigun lasai mugitu ahal izateko.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 128. orr.

Halakoxe mirariak egiten dira etxe honetan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 276. orr.

Halakoxe irribarrea egon ohi da zorigaitz ororen sorreran.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 212. orr.

Esan ere esan zen halakoxe jokoa egin zuela Sidkiren hauteskunde kanpainan, alegia, dirua patrikaratu ostean hauteskundeak boikotatzen amaitu zuela.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 196. orr.

Ustezko maitasunaren, begirunearen edo zerako zeraren azpitik zer dabilen ez da beti (sekula?) jakiten, eta halakoxe ezustekoak etortzen dira batzuetan ametsetatik esnatzerakoan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 70. orr.

Esku-lanak egiteko, ez zen Amatxoen Festa-egunaren zain egoten: halakoxe andereñoa zen.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 12. orr.

Ez jan, ez edan hiru egun eta hiru gauez; nire neskameek eta neuk ere halakoxe baraua eginen dugu.  Elizen arteko biblia   Est 4,16

Erruki izango nauzu, mesprezu izango didazu, halakoxe miserian baitago nire gogoa.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 174. orr.

Halakoxe heriotzaren lekuko izan ziren bai aitona bai aita.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 306. orr.

Hitz egiten zenionean, bazuen begietara begiratzeko halakoxe modu bat...  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 304. orr.

halakoxe arretarekin, zera...  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 304. orr.

Nik bakarrik dakit New Yorken, hiri-hirian, tigre zein puma izan, halakoxe bat ikusi nuela.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 151. orr.

Izan ere, belaontzi handia, halakoxe bat zen itxaroten nuena.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 29. orr.

Eta oraindik ez omen daki zer izango den biharko egunean, haurren medikua edo arte-ekoizlea edo halakoxe zerbait.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 122. orr.

Harrizko neskatila-buru bat zen, halakoxe jarreran jarria, non lo datzan emakume baten aurpegia baitzirudien.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 167. orr.

Halakoxe astoa baita nire laguna.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 32. orr.

Oinak besterik ez zitzaion deus ere ageri; halakoxea adatsa.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 68. orr.

Baina bera ere halakoxea...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 88. orr.

Rosencroix, Santa Eulaliako lehenengo bikarioa, intxaurrak botatzen dituen belea izana zen inondik ere, haren iritzian, halakoxearen jantziak eta izaera gorde baitzituen gorde ere.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 49. orr.

Halakoxea dirudi gaur bertan egiten dihardugun historiak ere.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 116. orr.

Izen horrekin erabateko artista espero nuen, eta halakoxea topatu dut: txikia, ilea erabat soildua, pasta lodiko betaurreko sideralak, pega-pega egindako galtzak eta likrazko jertse bat.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 60. orr.

2 (izenondo eta adizlagunekin)

Halakoxe astuna zen gau hartako isiltasuna ere.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 198. orr.

Zeren, haurrak gorputz ahulez eta bigunez kilikolo dabiltzan bezala, zentzuna ere halakoxe biguna daukate.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 191. orr.

Begiratu egin zion amonak, zure barruan zegoena igartzen zutela ematen zuten begi erdi gris, erdi hori haiekin, halakoxe bereziak baitzituen.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 32. orr.

Haren "zer gerta ere" ez zen, nik ulertzen nion moduan behintzat, ustekabeko lige baten aukera, baizik eta istripu edo antzeko kontuak; halakoxe fatalistak izan dira gure aurrekoak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 42. orr.

Ikusi zuten lehendabiziko gauza [...] neska gazte zurbil-zurbil bat izan zen, buruan txirikorda handi bat zuela, eutsi ere nola eusten zion asmatu ezin zena, halakoxe argala eta txikitxoa baitzen bera.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 122. orr.

Gobernuari halakoxe zitala izateagatik, eta euroi, berriz, ez direlako bandido miserable eta lapur gantzatsu batzuk baino.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 131. orr.

Azken orduan, astoak saldu behar izan zituenean hura honaino ekartzeko, halakoxe garesti jarri zion-eta kobrantza.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 161. orr.

Louisianako gizajo bat 1.900 boltioen zain, burua bizkarrekoaren kontra tentetua, eskuak aulkibesoei atxikiak, halakoxe dotore nengoen.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 23. orr.

3 (izan aditzarekin)

Batzuetan, lege zibilek ezkontzari erantsitako ezaugarriak ez dira erabat beharrezko; halakoxeak dira, esate baterako, ezkontza hautsi ordez ezkontideak zigortzea askiesten duten legeek ezarritakoak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 166. orr.

Halakoxea zen garai hartan gure ohitura-zuzenbide idatzia.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 248. orr.

Enpresan sartzen zen jendearen prestakuntza-maila gero eta eskasagoa zela, eta halakoxea zela gero ekintzen kalitatea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 93. orr.

Halakoxea hintzen, izan ere: gizon behar zenean gizon, eta umetu behar zenean umetzen zekiena.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 111. orr.

Emaztea ere halakoxea zuen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 73. orr.

Aurpegiko azala eta kera ere halakoxeak ditu, mendikoarenak.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 45. orr.

Udareak egurra bezain gogorrak ziren eta gustua ere halakoxea zuten.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 37. orr.

Adina ere halakoxea geneukan, etxetik kanpora ibili nahi izatekoa.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 346. orr.

Halakoxea baita bizitza, errotatik behin bakarrik iragaiten den ur azkarra.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 12. orr.

Umorea ere halakoxea zeukan, sagar gaziaren ezpalekoa.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 129. orr.

Maite zuen neska handinahia baldin bazen, berak ere halakoxea izan behar.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 59. orr.

4 halakoxeko adlag halakoxea.

Horra bizitza halakoxeko nahigabeen infernu bilakatua!  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 307. orr.

Esan behar direnak nolako fedez esaten diren, halakoxekoa gauzak adierazteko garai bakoitzeko bidea ere.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 27. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ere halakoxe (5); eta halakoxe (9); halakoxe bat (4)

baina halakoxea (3); bera ere halakoxea (3); bizitza halakoxea (3); ere halakoxea (36); ere halakoxea baita (3); ere halakoxea da (4); ere halakoxea izan (6); ere halakoxea zen (4); eta halakoxea (14); eta halakoxea izango (3)

halakoxea baita (14); halakoxea baitzen (8); halakoxea da (32); halakoxea dela (3); halakoxea delako (6); halakoxea izan (24); halakoxea izan zen (11); halakoxea izango (8); halakoxea izango da (3); halakoxea izaten (3); halakoxea naiz (7); halakoxea zelako (6); halakoxea zen (34)

hura halakoxea (3); neu ere halakoxea (3)

ere halakoxeak (8); eta halakoxeak (6); halakoxeak dira (16); halakoxeak izan (3); halakoxeak izaten (4); halakoxeak izaten dira (3); halakoxeak ziren (10)


halamoduz ik hala 2.

halamoduzko ik hala 3.

halere (4.819 agerraldi, 122 liburu eta 2.534 artikulutan; ETCn 33.544 agerraldi) lok hala ere. ik hala 1.

Barruan urmaela zeukan kobazuloa aipatu dut, baita Erramu egunean Obabako elizan gertatua ere; halere, "nekazari zoriontsuekin" egoteko aukerak ez ziren ugariak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 50. orr.

Gogoko zituen behiak eta ardiak; halere, ardiak ergel samarrak zirela esan ohi zuen.  Herria   2004-09-02

Terni biologoa zen, eta aitak estimu handitan zuen, garrantzi handia ematen baitzion karrera izateari; halere, "Terni inozo hori" esan ohi zuen, bizitzan poseur bat zela iruditzen zitzaiolako.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 85. orr.

Erantzun nahi izan nion ez zuela zertan lagundurik, bost axola zitzaidala Julio txepel hura, ez niola batere beldurrik, ez begirunerik, eta azken batean berak niri beldur gehiago zidala nik berari baino...; halere, eztarrian trabatu zitzaizkidan hitzak, eta ez nintzen gauza izan esaten zidan guztiari buruaz baietz egiteko baino.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 181. orr.

Badirudi azentuaren izaera eta nabarmentasun fonetikoak ez direla berdinak euskalki guztietan; halere, ez dirudi horrek desberdintasun garrantzitsuak ekarri dituenik azentuaren erabilera linguistikoan.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 144. orr.

Ezagun-ezagunak ditut zure atsekabea eta pobretasuna; halere, aberats zara.  Herria   2001-02-01

Harekin solastatu zen bati erran zion bere bidaian ikasi zuela jende anitzek bihotz ona dutela, beren atea gogotik idekiz eta ongi etorri hoberena eginez erromeseri; halere beste zenbait gogorragoak direla.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 156. orr.

Lehen begiradan, irudi luke holako atributuak Jainkoari (gorets bedi!) aplika lekizkiokeela; halere, arazo hori egiaztatu eta xehekiago aztertuz, argi ageri da hori ezinezkoa dela.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 227. orr.

Kapitulu honetako gaitik urrundu gara baina; halere, hemen azaldurik gelditu da, Jainkoaren egintzak aipatzean, muga hori zergatik ezarri behar den.  Elizen arteko biblia   Ir 22,6

Beraz, egindako guztia aurrez bizia zen Beragan, eta ez nolanahiko bizia; piztiak ere bizi direla esan ohi dugu, baina ezin dute Jakituriaren partaidetza gozatu; halere, bizia gizakien argia zen.  Elizen arteko biblia   Ir 16,22

Ikuskari hutsalak eta iragarpen gezurtiak dituzte; "Jaunaren mezua" esaten dute, Jaunak bidali ez dituen arren; halere, beren hitza nik betearaztea espero dute.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 202. orr.

Orain arte kultura esaten ari ginena, fedea esan genezake orain (ez fede erlijiosoa derrigor; halere balio handien humusa, erlijioa izan ohi da gehienetan), edo agian hobe, kontzientzia.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 62. orr.

Aurpegia, ohi bezala, ezin zurbilagoa zuen; halere, hori baino nabarmenago, bazuen begietan halako poz ero bat, histeria ezkutu bat, jokaera osoan antzematen zitzaiona.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 151. orr.

Zuen gurasoek mana jan zuten basamortuan eta, halere, hil egin ziren.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 258. orr.

Zeren lege naturala, borondateari agintzen diolako bereizten bada ere zibiletik, halere, ekintzari dagokionez, zibila da.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 89. orr.

Ez zegoen lehen bezain zurrun eta erorita, halere.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1510. orr.

Jakizu, halere, aurreko prestalanik gabe jakinduriaren erpinera heltzerik balego, horiek ez liratekeela prestatze-lanak, alferreko zereginak eta arinkeria hutsak baizik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 92. orr.

Izango ote du arrakastarik? Onik aterako, ote hori egin duena? Ituna hautsi eta onik aterako, halere?  Elizen arteko biblia   Ap 18,6

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aski halere (8); badira halere (9); baina halere (59); bainan halere (57); bat halere (20); batzu halere (7); da halere (84); dela halere (13); dira halere (31); du halere (31); dugu halere (12); dut halere (22); dute halere (23); eta halere (127); ez da halere (16); ez halere (17); gabe halere (7)

halere bere (10); halere beste (9); halere beti (7); halere bi (9); halere eta (17); halere euskal (7); halere ez (69); halere ez da (7); halere gure (11); halere hain (8); halere han (7); halere partida (8)

izan da halere (8); nuen halere (7); zen halere (20); ziren halere (8); zuen halere (16)


half-pipe iz U formako egitura zenbait kiroletan erabiltzen dena.

Mugimendu onak egin zituen half-pipean, baina abiadura falta izan zitzaion.  Berria - Kirola   2006-02-14

Half-pipe diziplinan lehiatu zen bietan.  Berria - Kirola   2006-02-10

Fernandezek eta Idigorasek snowboarda egiten dute, baina bakoitzak bere diziplina du: Fernandezek half-pipea, eta Idigorasek snowboard-crossa.  Berria - Kirola   2006-02-10

Horrela bukatu zuen Clara Villosladak bere parte-hartzea atzo, snowboardeko half-pipe diziplinako proban.  Berria - Kirola   2006-02-14


hall 1 iz atartea.

Neskak gas-lanparez argiztatutako hall batera eraman zituen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 407. orr.

Gomazko txankleta zaharrak jantzi eta, halla zeharkatu ondoren, ate bat ireki eta komunen alboko pasabidera heldu naiz.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 48. orr.

Sandraren etxeko hall-az akordatzen naiz, eta jangela txikiaz.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 26. orr.

Azkenik, jakin zuen Turismoko klaseak non ematen ziren eta bertako hall-ean gelditu zen oharren oholen aurrean.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 105. orr.

Hall-eko giroa gehiago gustatzen zitzaiola esan zidan, baina hobeto jaten omen zen goian.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 112. orr.

2 (izenondo eta adizlagunekin)

Ate nagusia atzean utzirik, sabai garaiko hall zabal baten sartu naiz.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 48. orr.

Hall handia atzean utzia zuten eta kanpora atera ziren.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 109. orr.

Marmolezko hall jendetsura irten zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 175. orr.

Aireportuko hall nagusian zeuden biak eserita.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 144. orr.


halogeno 1 izond/iz sistema periodikoan, kloroak, fluorak, iodoak, bromoak eta astatoak osatzen duten taldekoa.

Europako Batasuneko araudiek halogenoak dituzten plastikoak ahal bada alde batera uztea bultzatzen dute.  Berria - Gaiak   2006-03-10

Halogenorik ez daramaten babes ignifugoak.  Berria - Gaiak   2006-03-10

2 lanparez eta kidekoez mintzatuz, gas halogenoz darabilena.

Legez kanpoko eskopetak eta foku halogenoak erabiliz orkatzak ehizatzen zebiltzan bi lagun harrapatu zituzten.  Berria - Euskal Herria   2006-01-14

Loreak mozten ari da dagoeneko, eskuargi halogeno batekin.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 94. orr.


halogenodun izlag halogenoa duena.

Organofosfatotan oinarritutako babesa duen poliamidaren fusio-indizea pixka bat jaisten bada ere (halogenodun babesa duen poliamidarena dezente gehiago jaisten da), nahiko balio altuetan mantentzen da.  Berria - Gaiak   2006-03-10


haltera 1 iz soinketa ariketak egiteko tresna, barra baten bi buruetan kokatzen diren bi disko edo bolaz osatua.

la ilun hartan, bazirudien haltera bat berrogeita hamar kiloko pisua ari zela altxatzen, neke handiz.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 63. orr.

Azerbaijango bi halterak positibo eman dute Paralinpiar Jokoetan.  Berria - Kirola   2004-09-23

Beste lau dopin kasu izan direla: hiru haltera (Aleksandr Koroljov estoniarra, Youssef Cheikh Younes siriarra eta Ali Hosseini iraniarra) eta tandem diziplinako bide-erakusle bat (Jurak Petrovic eslovakiarra).  Berria - Kirola   2004-09-28

2 haltera-pisu jasotzeko pisua.

Hau da, haltera-pisuak jasotzean min hartzen nuela.  Berria - Kirola   2004-04-15

Orain, behinik behin, lasai hartu nahi dut, eta haltera pisuekin prestatzen jarraitu.  Berria - Kirola   2004-10-12


halterio iz dipteroen atzeko hego modukoak.

Nola lor dezake, hirugarren torax segmentuan ageri diren koska edo halterioen lekuan, hegalak instalatzea?  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 57. orr.

Bi mutanteon kasuan, hain zuzen, organo bat hura espero ez den lekuan agerraraztea zen anomalia: hegal pare bat halterioen ordez, lehenbiziko kasuan; hanka bat antena gisa, bigarrenean.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 58. orr.


halterofilari iz halterofilia egiten duen pertsona, pisu-jasotzailea.

Halterofilari itxurako gizon honek jarleku bat eta erdi betetzen du.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 167. orr.


halterofilia iz pìsu-jasotzea, pisuak jasotzeko kirola.

Eskaera gehien bela, saskibaloi, triatloi, txirrindularitza, atletismo, gimnastika, igeriketa, halterofilia, pentatloi eta hockey modalitateek izan dute.  Berria - Kirola   2004-06-02

Hain zuzen ere, zu halterofilia monitorea zara.  Berria - Kirola   2004-04-15

Halterofilia eta kulturismo ikastaroak egin nituen.  Berria - Kirola   2004-04-15


haltsar iz pl erraiak.

Seinanen hezurrak entzun ziren haltsarretan txertatzen, geldotasunaren oreka inarrosiz, jasanezinezko hats hiroa etxe barnean berriz barreiatzen zela.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 152. orr.


haltz 1 iz lur hezeetan hazten den zuhaitza, enborra iluna, liraina eta oso zuzena, eta hostoak biribilak eta erorkorrak dituena (Alnus glutinosa).

Harantzago, Urtza inguruko haltz zuzenek gaztainadiaren aurreko lerroa osatzen zuten.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 160. orr.

Hantxe, erreka-zulo batean, haltz luze batzuen artean, hiru figura ikusi genituen.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 109. orr.

Haltzen hosto hotsa.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 110. orr.

Haltzen adaburuak ikaratu egin ziren, eta txori-samalda bat atera zen ihesi.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 111. orr.

Haltzez, sahatsez eta lertxunez hesituriko lautada idorretan, behi gorri-ilun batzuk barreiatzen ziren hara-hona.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 108. orr.

Hala zingira-lurretan, eraikuntzen zimenduen azpitik haltzezko atakak sarri-sarri sartuz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1330. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Haltz basoan sartu ginen, osina begi bistatik galtzeke.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 259. orr.

Han-hemenka haltz eta sahats sailez banatuta.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 22. orr.


haltzadi iz haltz oihana.

Erreka batek [...] hor-hemen, atzean uzten zituen mendiarteak, eta, belardietan barna hainbat itzulinguru eginik, sua bezala dirdirka eguzkitan, atzera gordetzen zen urkidi, lertxundi eta haltzadietan, eta pixka bat aurrerago lasterka ateratzen zen handik, urak harro.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 363. orr.


haltzari ik altzari.

haluzinagarri (orobat aluzinagarri) iz haluzinazioa eragiten duena; erabateko harridura eragiten duena. ik haluzinogeno.

LSD pilula haluzinagarri bat hartu izan balu bezala.  Berria - Gaiak   2006-01-19

Usadio horri lotu bide zitzaion onddo gorri haluzinagarriaren kontsumoa galarazteko enpeinua.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 61. orr.

Montalibeteko jauregian eskorbutoaren kontrako hauts haluzinagarriez beteta aurkitu zuten egurrezko mortairuarena.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 73. orr.

Ibai miragarriaren eta hango landaretza haluzinagarriaren aurrean zur eta lur geratu zenekoa. Inguruarekin bat datozen ikuspen haluzinagarriak dira, arrotzak, izugarriak; izan ere, aztoratuta zaude, zure burua ez dabil behar bezala, eta beldur zara itxialdia luzatuz gero ez ote zaren erotzeko bidean sartuko.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1830. orr.

Badakit, mitomano bilakatzen ari naiz, baina gutxitan izan dut benetako literaturaren aitzinean nagoelako durduzadura hau, eta abisu eman barik datorrenean are aluzinagarriagoa da.  Berria - Kultura   2006-03-14

LSD pilula haluzinagarri bat hartu izan balu bezala.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 95. orr.

Desbideratze kasu haluzinagarrienak gertatu ohi dira sistema autoritarioenak bideratzen diren herrietan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 26. orr.

Ez da jada haitzaren fisikotasun haluzinagarri eta geologikoa, ez dira jada milioika urteak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 406. orr.


haluzinante (ETCn 47 agerraldi; corpusean aluzinante soilik, ETCn 15 agerraldi) izond haluzinagarria.

Hamazapi-hamazortzi urteko mutil batentzat, aluzinantea izan behar eban harek.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 85. orr.


haluzinatu, haluzina, haluzinatzen (orobat aluzinatu; Euskaltzaindiaren Hiztegian haluzinatu agertzen da) 1 du ad haluzinazioa izan; erabateko harridura jasan.

Ez banengo ziur nire arrazoibideetan ez dudala inolako ahulaldirik izan, ez dudala hutsegiterik izan nire egiaztapenetan, ez dudala makurrik izan nire oharpenen segida zorrotzean, haluzinatua nintekeela pentsa nezake, ikuspen ezohiko baten jostailu nintekeela.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 84. orr.

Haluzinaturik zegoen erabat Herbert, itsasoa eta ortzia hodeiertzaren ardatzaren inguruan jiraturik eta alderantziz sumatzen zituela.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 77. orr.

Tarteka teilatutik jaisten da jendea: haluzinatu egiten dute ikusmirarekin.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 160. orr.

Haluzinatu egiten nuen ikasle batzuek irakasleei nola hitz egiten zieten ikusita.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 261. orr.

Harrituta nengoen, haluzinatzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 217. orr.

-Ze, aluzinatuta, ezta?  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 112. orr.

Eguna Txilibrin ezagutu izanaz aluzinaturik igaro ondoren, Txilibrinek, Deustuko Euskal Etxera, hurrengo zapatuan beragaz joateko konbita egin eustan.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 85. orr.

-Eta zerua, urdinetik arrosaraino... Haluzinatzekoa da, ezta?  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 95. orr.

· Geuk aukeratzen edo asmatzen ditugula lehiakide egokiak geure bekaizkeria edo jelosia piztu dadin; geuk haluzinatzen dugula bortxakerian amilduko gaituen gazte lizun tentagarria.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 199. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Garbi izan behar du bere tokia ohea dela, bere jarrera etzana eta bere arimaren egoera estasi haluzinatua.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 13. orr.

Une batez, bikoiztasuna baliatuz fantasiazko Cesar aluzinatu eta inexistenteak benetako Cesar ordezkatu ote zuen iruditu zitzaion.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 172. orr.

Haien artean, Charlyren irribarre haluzinatua eskaileretan beheiti zetorkigun. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 134. orr.

Datu haiek gabe, jakite hura gabe, nola sentitu ezer, ez flashik eta ez flashondorik, nolatan aluzinatu deus ez dagoen (baina, aluzinatuarentzat, "dena dagoen") bazter edo ezleku alu haietan?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 279. orr.

Nik, neure ibilera haluzinatu haietan; beste batzuek, bere bizimodu estuan. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 92. orr.

3 (era burutua izen gisa)

Begi bat ezkela, ezpainak zuri, lokiak sartuak eta haluzinatu baten irribarrea.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 139. orr.


haluzinazio (orobat aluzinazio; Euskaltzaindiaren Hiztegian haluzinazio agertzen da) 1 iz existitzen ez den baina errealtzat hartzen den gauza edo irudi kanpoko bat pertzibitzea. ik begitazio.

Ematen du Malfoyk haluzinazioak dituela.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 24. orr.

Inoiz bukatzen ez ziren zalantza eta haluzinazioak nituen burezurreko enbatekin batera.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 205. orr.

M-CPP edo metaklorofenilpiperazine izena dauka, eta nerbio sistema bizkortu eta haluzinazioak eragiten ditu.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 139. orr.

Argi handiak ikusten hasi nintzen begiak itxita nituen arren, zorabio eta haluzinazioak hasi zitzaizkidan.  Elizen arteko biblia   2 M 15,38

Haluzinazio baten barruan dago.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 339. orr.

Ez da ikuspen bat izan, ezta amets bat ere, kimikak eragindako haluzinazioa baizik.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 123. orr.

Ilusioetan -baita haluzinazioetan ere- oinarritzen diren argudioek balio izan dute gogamenak zuzenean ezagutzen duena, hautemate-kasuetan batik bat, objektu fisiko edo materialak ez direla baieztatzeko.  Berria - Gaiak   2004-08-19

Lobulu frontalen jarduera gehiegizkoek edo patologikoek eragiten zizkietela gaixo eskizofreniko haiei obsesio, haluzinazio eta ilusiozko aztoramenak.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 11. orr.

Grezia klasikoan irrazionaltasunak hartu zuen lekua aztertzerakoan,/E. R. Dodsek dio aluzinazioak arruntagoak zirela antzinako denboran, eta, ametsetako irudiak bezalaxe, leku eta garai bateko kultur eskema tradizionalak ematen zituztela aditzera.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 65. orr.

Basamortuan bezala, bero ikaragarri honek eragiten dituen aluzinazioak eta hamaika gehiago gustura irentsiko genituzke.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 78. orr.

Une horretan, Arantxarenganako maitasun froga nagusia iruditu zitzaidan hori, produktuaren usain sarkorrak eragindako haluzinazioaren ondorioz akaso.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 87. orr.

Txundigarri zitzaion gauzak irudikatzeko berak zuen ahalmena ez izatea unibertsala, bera ia haluzinazioraino iristeko gai baitzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 262. orr.

Harritzekoa al litzateke, hortaz, nire baitan haluzinazio batzuen izategabekotasuna kontrolatzeko ahalmena une honetan zurrundurik egotea!  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 101. orr.

Pertzepzioa dena pertzepzio hutsak eragiten duen errealitate-efektuaren oso antzeko bat eragiten duen ia-haluzinazio bat bihurtzea da simulazio-aparatua.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 36. orr.

Hura amesgaiztoa zen, erailketaren mozkorraldiak eragindako haluzinazioa.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 208. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Orain, burua paretaren kontra, begiak itxita eta hanka-besoak luze-zabal, berriro hemen nagoelarik, haluzinazio hutsa iruditzen zait... hemen dena berdin-berdin baita.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 316. orr.

Halakoa izaten da erien bistan ageri diren haluzinazio ñabar eta engainagarrien kasua.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 33. orr.

“Dudarik gabe, hauek gaueko haluzinazioak dituk, arranopola!", murmurikatu zuen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 235. orr.

Argazki-irudiak badu berezko izaera bat, "egiazko haluzinazioa" izatea, errealitatea bere alderdi guztietan, baita denborazkoetan ere, "baltsamatzea" eta "errebelatzea".  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 66. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Soinua berdin entzungo nuke ametsetan edo haluzinazio kasuren batean, baina egoera horietan soinu fisiko errealik ez dago.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 88. orr.

Judizioa eta horren objektu intentzionala desberdinak dira, haluzinazio-kasuetan ikus daitekeen moduan.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 104. orr.

· Krisi epileptikoen aurretik, entzumen-, ikusmen-, dastamen-, usaimen- edo oinaze-haluzinazioak gertatzen dira askotan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 20. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

haluzinazioak izan (4)


haluzinogeno (orobat aluzinojeno) izond/iz haluzinazioak eragiten dituena.

Tribuko gazteak landare haluzinogenoren baten eraginpean daudela.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 135. orr.

Debekatutako belarren artean daude «belar haluzinogenoak eta «euforia eragiten dutenak».  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 125. orr.

Harekin ezagutuko dute Huitxolen tribua eta peyote-a edari haluzinojenoa.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 315. orr.

Gehien hartzen diren substantzia psikoaktiboen artean depresoreak, bizigarriak, opioideak eta haluzinogenoak daude.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 72. orr.

Gehien kontsumitzen diren opioideak, ostera, morfina eta heroina dira eta azkenik, haluzinogenoetan, cannabisa, fenciclidina eta LSD dira herritarrek gehien hartu ohi dituztenak.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 149. orr.


haluzinojeno ik haluzinogeno.

hamabi 1 zenbtz hamaika eta bat, 12. (dagokion izenaren ezkerrean)

Poseidonen ohorez hamabi zezen erre zituzten.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 94. orr.

Hamabi senide ginela, aita baten seme.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 119. orr.

Hamar edo hamabi gizon-emakume. ik beherago 16.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 39. orr.

Munstro gaiztoa eta orrolaria, hamabi oin oker eta sei lepo luze dituena.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 82. orr.

Beren artean hamabi tarte berdin utziz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2330. orr.

Eta aukera ditzagun berrogeita hamabi arraunlari gazte, onenak.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 39. orr.

Hamabi parte horietatik hiru hartuko dituzte.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2030. orr.

Europako Batasuneko banderak hamabi izar baino ez zituenean.  Berria - Euskal Herria   2004-06-01

Hamabi zuzik eta hamabi zaintzailek inguratzen zuten ohantzea.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 168. orr.

Mintegia osatu dugun hamabi adituei.  Berria - Euskal Herria   2004-11-14

Bizkaian hamabi herritan ditu ermitak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 238. orr.

Eskolako hamabi nesketan azkena, neu naiz, GZ-ren mahaikidea.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 16. orr.

Behin hamabi orriko gutun luze bat.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 196. orr.

Hamabi izarreko koroa buruan.  Elizen arteko biblia   Ap 12,1

Eta hamabi Apostoluetako batek.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 941. orr.

Hamabi lagun prestuenak harturik.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 51. orr.

Zeruko hamabi zeinuen irudiekin osatuta.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4530. orr.

Hamabi kapitulutan banatuta.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1171. orr.

2 (dagokion izena ezabaturik)

Haietako hamabi gorribeltzak ziren, hamahirugarrena, ordea, zuria.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 45. orr.

Hamabi inguru dira.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 204. orr.

Hamabiak kleriko izatea nahi baitzuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 522. orr.

Gero, manu berari obeditzen dutela, altxatzen dira hamabiak batean.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 204. orr.

Handi, zabal eta indartsuak hamabiak.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 45. orr.

Iragan astean, hamabi auzapezen arteko elgarretaratze bat izana da eta hamabietarik zazpi agertuak dira Michel Hiriart Biriatuko auzapezaren alde, president kargua har dezan.  Herria   2005-12-29

Orotara, 58 meatzari ari ziren lanean meategian leherketa izan zen unean, horietako hamabik bere kabuz ateratzea lortu zuten.  Berria - Mundua   2004-07-21

3 (ordua adierazteko)

Ene!, hamabiak! -esan zuen Txitxikovek, erlojuari begira.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 206. orr.

Erlojuak hamabiak jo zituen arte.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 31. orr.

Katedraleko kanpaiek hamabiak jo eta mundua ordurik gabe gelditzen den hurrengo une doi horretan.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 56. orr.

Hamabiak aldera jaisten zela Malco hirugarren pisutik bigarren pisura.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 175. orr.

Zorionez hamabiak hurbil ziren.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 78. orr.

Eguerdiko hamabiak pasatxoan agertu zen autobus morea.  Berria - Harian   2005-05-26

Hamabiak eta ordu biak artean.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 111. orr.

Gaueko hamabi orduak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 36. orr.

Goizeko zortzietatik hamabiak arte.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 175. orr.

Guk hamabietan bazkaltzen genian.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 48. orr.

Azterketa hamabietan da.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 281. orr.

Hamabietako eguzkiaren pean.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 144. orr.

Eguerdiko hamaika eta erdietatik hamabietara.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 76. orr.

Hamabietatik ordu bata arte.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 225. orr.

Hamabi eta erdiak ziren, berandu.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 52. orr.

Hamabi eta erdiak joak ziren maistraren etxetik irten ginenean.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 158. orr.

Hamabi eta erdietan gelatik irten zen.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 205. orr.

Willy Eisnerren eginbeharra zortzietatik hamabi eta erdietara eta ordu bietatik bost eta erdietara gela baten barruan egotea zen.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 72. orr.

Gaueko hamabi eta erdiak aldean.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 241. orr.

Bere erlojuan hamabiak eta laurden ziren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 270. orr.

Hamabiak eta laurden inguruan utzi zuen kantina.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 31. orr.

Hamabiak eta laurdenetan, txalo zaparrada handi batekin, elkarretaratzea desegin zen.  Berria - Euskal Herria   2004-03-15

Hamabiak eta laurden: zein bere aldetik joaten da.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 207. orr.

Hamabiak laurden guttitan etxeko haurra eskolatik ekartzera joango zen.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 144. orr.

Bederatzietan eta hamabiak laurden gutxiagotan irten behar ziren Madrilera zihoazen hegaldiak.  Berria - Euskal Herria   2004-06-12

Gaueko hamabiak laurden gutxi arteko edozein unetan.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 148. orr.

Beti hamabiak eta hamar minututan.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 114. orr.

Hamabiak eta hamar aldera, frontoiko ataka zabaldu zen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 53. orr.

Gaur helduko omen da Madrilera, hamabiak eta hamar inguruan.  Berria - Euskal Herria   2004-06-03

Hamabiak eta hogeita bortz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 149. orr.

Eguerdiko hamabiak eta hogeietan berokia jantzi eta kale kantoiko drogeriara joan zen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 146. orr.

Hamabiak hogei gutxiago.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 61. orr.

Hamabiak hogei gutxian kantaldia bukatu orduko alde egin zuen Imanolek.  Berria - Harian   2005-07-07

Hamabiak bost gutxitan, Pello Oilarra udaletxeko balkoira igo zen.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 92. orr.

Hamabiak hamar gutxiagora arte zain egotea.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 205. orr.

Seiak eta hamabi.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 129. orr.

Hamarrak eta hogeita hamabian.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 87. orr.

4 (data adierazteko)

Urriaren hamabian izaten zen.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 40. orr.

Abenduaren hamabian zen Bilgunen pesta ederra.  Herria   2003-12-25

Itsasontzian zirelarik, hilaren hamabian, hura presidente kargutik kendu zutela jakin zuen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 40. orr.

Bertan hartu zuen erabakia abuztuaren hamaikan edo hamabian... horretan ez zegoen hain ziur.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 63. orr.

Bada hura eta bera heldu zen abuztuak hamabi zituela.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 263. orr.

Hilaren hamabiko iluntzean New Yorkeko portuaren kanpoaldean ziren matxinatuei.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 33. orr.

5 (denbora unitateekin)

Hamabi egun geroago.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 283. orr.

Duela hamabi urte joan zen hiritik.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 102. orr.

Asteburu honetan hamabi aste beteko dira.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 163. orr.

Pieza bukatutakoan, erlojuari begiratzen diot: berrogeita hamabi segundo.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 63. orr.

Hogeita bat segundo eta hogeita hamabi ehunen.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 67. orr.

Neu nintzen zaharrena, hamabi urte nituen doi-doi.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 24. orr.

Hamabi urte genituenez geroztik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 146. orr.

Hamabi urte bete berriak nituela.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 236. orr.

Hogeita hamabi urte bete nituen arte bakean bizi izan nintzen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 196. orr.

Voldemortek hamabi urte daramatza gordeta.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 299. orr.

Hamabi urte badira gauero-gauero elkar ikusten dugula.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 44. orr.

Ezkerraldeko lixtaren buru Albert Péry, hamabi urte huntan auzapez dagoena.  Herria   2001-01-25

Ilargiak hamabi hilabetetan hamahiru aldiz zeharkatzen duen zirkulua.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4210. orr.

Hogeita hamabi urtean Sakabiren ondoan ibili den gizonak.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 29. orr.

Kristinaren ondoan egindako hamabi urteetan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 50. orr.

Haren zerbitzaria katepean egon da hamabi urteotan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 262. orr.

Hamabi urte inguruko neska autista argi bat.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 262. orr.

Hamabi urteko kondena zuen.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 23. orr.

Hamabi hilabeteko idi bat zen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 69. orr.

Hamabi urterekin Caracasera eraman zuten gurasoek.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 12. orr.

Zazpi urtetik hamabira bitarteko haur eta gaztetxoentzako jokoak.  Berria - Kultura   2004-06-27

Hamabi urtez egon da bakar-bakarrik Azkabanen hori guztia hausnartzen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 58. orr.

Begiek barre egiten diote lagunaren ondoan emandako hogeita hamabi urteez oroitzen denean.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 42. orr.

Depresioa dagoenean, berriz, hamabi ordu barru eginen duen eguraldia asmatzea ere oso zaila izaten da.  Berria - Harian   2005-06-18

Ikerlariek aurreikusi dute hamabi hilabete barru euroa 1,16 dolarrera jaitsiko dela.  Berria - Ekonomia   2004-08-24

6 (diru unitateekin)

Bi eskola-ume, hamabi xentimoren "goxoki garratzak" erosi zituztenak.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 11. orr.

Hamabi libera eta sei txelineko gastua.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 28. orr.

Hogeita hamabi zentabo besterik ez dut, ene!  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 398. orr.

Errekardaritzatan ibili gabe erosi zuen, hamabi libera eta hamaika sosetan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 45. orr.

Indioilo edo antzara puska bat erosten zuen beheko dendan hamabi sosean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 71. orr.

7 (bestelako neurri unitateekin)

Hamabi kilometroko zirkuituan.  Berria - Kirola   2004-03-23

Hamabi miliara Savannah dago, beste herri txiki bat.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 201. orr.

Edorastik ekialderantz hamabi legoara.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 88. orr.

Hamabi arroako harria bizkarrean berdindu.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 203. orr.

Plataformak gutxienez hamabi oineko zabalera izango du.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2570. orr.

Hamabi metro segundoko abailan.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 167. orr.

Egunero, hamabi zaku irin.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 180. orr.

8 (izen gisa)

Muga sakratu dira guziak: hirua, zazpia, hamabia, eta horiek gainditzeak, badirudi, zori aldaera eta maiz zori gaitza dakarrela.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 121. orr.

Hamabia da zenbaki oinarrizkoa, seia bi aldiz batuz ateratzen delako.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1510. orr.

Zehatzak dira beti, berez, zenbakiak: hamabia, hamalaua, hogeita seia.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 128. orr.

Hamabi zenbakiaren berezko nagusitasuna balioestera. behin eta berriro bat-bi-hiru hamabiraino kontatzen hasita.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 219. orr.

-Zenbat dira hamazazpi gehi hogeita hamabi ken hemezortzi? -galdetzen zigun, ahotik kea zeriola, ohi bezala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 26. orr.

-Hamabia eman diot -esan zuen hoteleko nagusiak.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 196. orr.

Gosse karrikako hamabian bizi diren zortzi familia.  Herria   2003-03-10

9 hamabiko izlag hamabiz osatua, zerbaitetik hamabi dituena. ik dozena.

Sei liberako ezkutu bati zilarraren erdia kendu eta bi egitea, edo hamabiko balioa ematea, gauza bera da.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 82. orr.

Egun osoa ez zen zortzi ordukoa, baizik eta hamarrekoa, edo hamabikoa batzuetan; nagusiak eskupekoak ematen zizkigun ordu osagarrien truke, zergak saihesteko, eta dirutza ederra ateratzen nuen haiei esker.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 95. orr.

10 hamaika-hamabi (8 agerraldi 7 liburutan) hamaika edo hamabi.

Txikienak ez du hamaika-hamabi urte baino gehiago izango.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 26. orr.

Hamaika-hamabi urte bete arte.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 249. orr.

Leireren sei-zazpi edo hamaika-hamabi urteko bizitza laburra.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 235. orr.

11 hamabi bat (30 agerraldi, 19 liburu eta 3 artikulutan; ETCn 341 agerraldiorobat hamabiren bat 8 agerraldi, 5 liburu eta artikulu 1ean; ETCn 38 agerraldi), gutxi gorabehera hamabi.

Hamabi bat urte izango nituen orduan.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 15. orr.

Jennyk orduan hamabiren bat urte zituen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 69. orr.

Hamabi bat lagun sartu ziren Trocaderora.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 84. orr.

Hamabi bat zaldizkok bidera oldartu eta kibitka inguratu dute.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 365. orr.

Hamabi bat milia ibili eta gero gelditu ziren.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 255. orr.

Hamabi bat ordu zeramatzan zerraldo.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 157. orr.

Handik hamabi bat urtera.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 26. orr.

Duela hamabiren bat mila milioi urtetik hona.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 38. orr.

Bere alaba bakarra, hamabiren bat urtekoa.  Elizen arteko biblia   Lk 8,42

· Egunean hamar-hamabi bat aldiz.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 61. orr.

12 hamabi-hamabi(ak) hamabiak puntuan.

Erakusleihoko erlojuan hamabi-hamabiak ziren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 278. orr.

Egun Handiko trenak eguerdiko hamabi-hamabietan zuen sarrera.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 295. orr.

Geltokiko erlojutzarraren abilezia txalotzen ari da, bi orratzek bat egin dutelako hamabi-hamabietan.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 14. orr.

Hamabi-hamabietan agertu zen Marroren aitona.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 53. orr.

13 hamabi-hamabost (agerraldi 1, liburu 1ean) hamaika edo hamabost.

Duela hamabi-hamabost urteko kezkak dituela oraindik ere.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 113. orr.

14 hamabi-hamairu (9 agerraldi, 6 liburu eta artikulu 1ean) hamaika edo hamahiru.

Hamabi-hamahiru mila lagun inguru bizi dira hiri horretan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 198. orr.

Hamabi-hamahiru urte nituela irakurri nuen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 40. orr.

Hamabi-hamahiru urteko hogei bat haur harro eta iskanbilatsurekin.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 72. orr.

Hurrengo hamabi-hamahiru urteetan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 46. orr.

15 hamabi-hamalau (12 agerraldi, 5 liburu eta 2 artikulutan) hamaika edo hamalau.

Tarantasa ziztu bizian zihoan, bideari hamabi-hamalau versta orduko janez.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 134. orr.

Horren hurrengo hamabi-hamalau lerro ezabatuen azpian.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 198. orr.

-Zer gisa hamabi-hamalau familien hire zuhaitz genealogikoa?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 94. orr.

Hamabi-hamalau urteko muttiko gaztez osatua.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 361. orr.

16 hamabi mila

Hamabi urte daramat ezkondurik, eta hamar edo hamabi mila lagunek jo didate larrua.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 121. orr.

SSetako hamabi mila gizonek baino gehiagok.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 210. orr.

Hamabi mila orrialde dituen paper meta bat.  Herria   2002-12-26

Hamabi mila arima inguruko hiri horretan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 342. orr.

Hamabi mila eta bostehun dolarreko txeke bat. langabetuak kondatu dira aintzineko hilabetean baino hamabi mila gehiago.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 112. orr.

· Hamar-hamabi mila lirarekin.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 37. orr.

Hala da-eta Izura eta Garazin barna dutela urruneko bidekariek ezinbertzeko pasaia, urtean hamabi milako bat.  Herria   2001-11-01

17 hamabi milioi

Inperio zabal honek, hamabi milioi kilometro koadro izanik, ezin du mendebaldeko Europako estatuen homogeneotasuna eduki.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 72. orr.

Aurten izanen dira hamabi milioi pinta esne banatzeko laborarien artean.  Herria   2005-09-15

Turkiako hego-ekialdean bizi diren hamabi milioi kurduen autonomia aldarrikatzeko.  Berria - Mundua   2004-05-30

Zorra hamabi milioi euro baino gutxiagokoa dela.  Berria - Kirola   2004-09-03

18 hamar-hamabi (21 agerraldi, 16 liburu eta 2 artikulutan) hamar edo hamabi.

Emakumea, atera zutelarik, ordu batzuk egina zen ibaian, hamar-hamabi aise.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 71. orr.

Lizarran eman nituen lehenengo hamar-hamabi egunak, oso bereziak izan ziren.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 177. orr.

Hamar-hamabi idazle The Literary Café delakora joan ginen.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 236. orr.

Strogoffen kalkuluen arabera, hamar-hamabi versta orduko egiten zuen orain.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 357. orr.

Hamar-hamabi mila lirarekin.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 40. orr.

Bizitzaren lehen hamar-hamabi hilabeteetan.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 105. orr.

Mundu honek badu bertute paregabe bat: bada, izan, eta badira hamar-hamabi mila miloi urte funtzionatzen duela.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 40. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

artean hamabi (6); azken hamabi (29); azken hamabi hilabeteetan (5); azken hamabi puntuetatik (4); baino hamabi (11); bakoitzeko hamabi (4); bakoitzeko hamabi kilo (4); bat hamabi (4); bere hamabi (9); berrehun eta hamabi (4); berrogeita hamabi (28); berrogeita hamabi urte (7); beste hamabi (36); beste hamabi zauritu (4); bost eta hamabi (4); da hamabi (13); dela hamabi (4); dira hamabi (9); diren hamabi (10); ditu hamabi (9); dituen hamabi (7); du hamabi (5); duela hamabi (33); duela hamabi urte (26); dute hamabi (6); duten hamabi (8); edo hamabi (28); edo hamabi urte (5); eguerdiko hamabi (14); eguerdiko hamabi eta (11); egunean hamabi (7); ehun eta hamabi (6); ere hamabi (8); eta berrogeita hamabi (6); eta beste hamabi (12); eta hamabi (152); eta hamabi eta (5); eta hamabi mila (9); eta hamabi ordu (4); eta hamabi urte (15); eta hamabi urteko (4); eta hamabi urtez (5); eta hirurogeita hamabi (11); eta hogeita hamabi (5); gaueko hamabi (4); gutxienez hamabi (12); gutxienez hamabi pertsona (8); guztira hamabi (7); haietako hamabi (4)

hamabi aldiz (16); hamabi apostoluen (7); hamabi bat (42); hamabi bat ordu (4); hamabi bat urte (12); hamabi bider (9); hamabi bider hirurehun (4); hamabi diputatu (5); hamabi dira (10); hamabi dolar (4)

hamabi edo (6); hamabi egun (19); hamabi eguneko (7); hamabi egunetan (4); hamabi eta (44); hamabi eta erdi (5); hamabi eta erdiak (19); hamabi eta erdietan (12); hamabi eurodiputatuk (6); hamabi euskal (4); hamabi gizon (12); hamabi gradu (4); hamabi hamabietan (8); hamabi hamahiru (10); hamabi hamahiru urteko (4); hamabi hamalau (15); hamabi harri (7); hamabi herrialdetako (4); hamabi herritan (5); hamabi hil (4); hamabi hilabete (17); hamabi hilabeteetan (9); hamabi hilabeteko (6); hamabi hilabeteko epean (4); hamabi hiri (5)

hamabi izan (7); hamabi izarreko (5); hamabi jardunaldi (6); hamabi jokalari (4); hamabi jokalarirekin (4); hamabi kantu (8); hamabi kide (4); hamabi kilo (11); hamabi kilometro (16); hamabi kilometro eta (11); hamabi lagun (35); hamabi lagun atxilotu (4); hamabi lagunek (5); hamabi leinuak (4); hamabi leinuen (8); hamabi letrako (5); hamabi letrako izen (4); hamabi libera (5); hamabi liburu (8); hamabi metro (5); hamabi mila (62); hamabi mila gizon (6); hamabi milioi (10); hamabi minutu (5)

hamabi oin (8); hamabi ordu (36); hamabi orduak (4); hamabi orduko (12); hamabi orduz (11); hamabi pareak (4); hamabi parte (6); hamabi partida (9); hamabi pertsona (27); hamabi pertsona atxilotu (5); hamabi pertsona hil (17); hamabi pieza (4); hamabi preso (6); hamabi puntu (15); hamabi puntuetatik (6); hamabi puntuko (4); hamabi saski (4); hamabi saski bete (4); hamabi segundo (5); hamabi soldadu (5); hamabi t (4); hamabi talde (14); hamabi taldek (4); hamabi tanto (6); hamabi tauletako (17); hamabi tauletako legeak (8); hamabi traineru (4)

hamabi urte (235); hamabi urte arte (4); hamabi urte baino (8); hamabi urte besterik (5); hamabi urte bete (20); hamabi urte bitarteko (5); hamabi urte daramatza (8); hamabi urte ditu (9); hamabi urte egin (4); hamabi urte eta (4); hamabi urte geroago (7); hamabi urte lehenago (6); hamabi urte nituen (6); hamabi urte nituenean (4); hamabi urte zituela (10); hamabi urte zituen (13); hamabi urteetan (9); hamabi urteko (61); hamabi urteotan (8); hamabi urterekin (15); hamabi urtetan (10); hamabi urtetik (6); hamabi urtez (44); hamabi urtez egon (5); hamabi zauritu (8); hamabi zauritu ziren (5); hamabi zeinuen (5); hamabi zezen (5); hamabi ziren (9)

hamaika hamabi (8); hamar edo hamabi (19); hamar hamabi (31); herriko hamabi (4); hirurogeita hamabi (22); hogeita hamabi (66); hogeita hamabi urte (18); hogeita hamabi urteko (4); hondarrez hamabi (4); hondarrez hamabi saski (4); horietatik hamabi (5); israelgo hamabi (10); israelgo hamabi leinuen (6); izan zituen hamabi (4); jesusek hamabi (4); lehen hamabi (12); leinutik hamabi (12); leinutik hamabi mila (12); ni hamabi (4); nik hamabi (5); nik hamabi urte (4); orain dela hamabi (4); orain hamabi (4); orotara hamabi (7); sei eta hamabi (4); urtean hamabi (6); zekor bakoitzeko hamabi (4); zen hamabi (8); zen hamabi urte (6); zeuden hamabi (4); zilarrezko hamabi (4); ziren hamabi (5); zituen hamabi (13); zuten hamabi (9)

eguerdiko hamabiak (14); erlojuak hamabiak (5); eta hamabiak (4); gaueko hamabiak (13); gaueko hamabiak arte (4); hamabiak aldera (8); hamabiak arte (13); hamabiak dira (5); hamabiak eta (28); hamabiak eta erdietan (5); hamabiak eta hamar (5); hamabiak eta laurden (4); hamabiak hamar (5); hamabiak jo (6); hamabiak ziren (4); jesusek hamabiak (4)

eguerdiko hamabietan (28); gaueko hamabietan (7); hamabi hamabietan (8); hamabietako bat (6); hamabiren bat (16); hilaren hamabian (4)


hamabietako iz eguerdiko hamabietako otordu arina. ik hamaiketako.

Enkargatutako kafe, donuts edo hamabietakoak heldu, berandutu edo galdu ote ziren itaunduz.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 31. orr.

Hamabietakoaren ondoren Angie Mr. Jamesen bulegora joan zen eta prestatua zeukan txostena entregatu zion.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 101. orr.


hamabigarren 1 ord zerrenda batean aurretik hamaika dituena (12.). (dagokion izenaren ezkerrean)

Hamabigarren kapitulua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 142. orr.

Urteko hamargarren, hamaikagarren eta hamabigarren hilabeteak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 73. orr.

Asueroren erregealdiaren hamabigarren urteko lehen hilabetean.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 134. orr.

Jakoben hamabigarren semea.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 26. orr.

Hamabigarren mendean.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 217. orr.

Zer gertatu zen Jaunarenaren barruan hamabigarren enborrean kontrola galdu eta hamabosgarrenean lurrera erori zen arte?  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 254. orr.

Hamabigarren solairuko kafetegira igo gara.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 259. orr.

Hathorne epaileak gurutzearen seinale azkarra egin zuen eguerdi hartan hamabigarren aldiz.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 31. orr.

2 (dagokion izena ezabaturik)

Bera hamabigarrena da zerrendan.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 134. orr.

Sailkapen nagusian hamabigarrena da, bi punturekin.  Berria - Kirola   2004-04-24

Ez nuen hamabigarrenaren atean asko itxaron beharrik izan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 201. orr.

Hamabigarrenean ordea, Aguirreren mutilek ez zuten kale egin.  Berria - Kirola   2004-01-30

Hamabigarrenez ekingo dio.  Berria - Kirola   2004-10-24

· Nazioarteko Kriteriumean ez da batere baldar ibili, hamabigarren sailkatu da.  Berria - Kirola   2004-04-04

Barthélemy Agerre Amikuzeko kontseilaria bederatzigarren da eta Marie Claude Dandrieu, Bidarteko axuanta, hamabigarren.  Herria   2004-02-26

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

berrogeita hamabigarren (5); cohenek hamabigarren diskoa (3); erregealdiko hamabigarren urtean (3); eta hamabigarren (12); eta hamabigarren urtean (3)

hamabigarren aldia (3); hamabigarren aldikotz (3); hamabigarren arrazoia (3); hamabigarren diskoa (4); hamabigarren diskoa kaleratuko (3); hamabigarren hilabetean (3); hamabigarren hilaren (15); hamabigarren jardunaldia (3); hamabigarren jokalariaren (3); hamabigarren kalean (3); hamabigarren kapitulua (11); hamabigarren kapitulua nola (4); hamabigarren kilometrotik aurrera (3); hamabigarren mendean (5); hamabigarren tronkoan (3); hamabigarren urtean (10); hamabigarren urteko (10); hamabigarren urteko lehen (3)

hirurogeita hamabigarren (7); hogeita hamabigarren (5); leonard cohenek hamabigarren (3)


hamabina banatz bakoitzari hamabi, bakoitzak hamabi.

Hamabina urte zituzten eta beldurgarriak ziren erramutan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 124. orr.

Bakoitzak hamabina enbor ebaki beharko ditu.  Berria - Kirola   2004-10-09

Gauean jendetza hori bera daramate Baionara hamabina liberatan.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 60. orr.

Hori gertatuz gero, Miarritzek eta Stadek hamabina punturekin amaituko lukete.  Berria - Kirola   2004-06-01

Hamabina urteko kartzela zigorra eskatu zuen fiskalak.  Berria - Euskal Herria   2004-03-27

Japoniarrei ere hamabina mahats ale helaraziz.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 70. orr.


hamabiren iz hamabi zati berdinetan banatu den zerbaiten zati bakoitza.

Zeinu horiek hamabi direnez, bakoitzak ortziaren hamabiren bat hartzen du. Erretenaren neurria boluten altueraren hamabiren batekoa eginez.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4210. orr.

Apalategi bat plegu-hamabireneko zenbait libururekin.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 160. orr.


hamabosgarren 1 ord zerrenda batean aurretik hamalau dituena (15.). (dagokion izenaren ezkerrean)

Hamabosgarren kapitulua.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 60. orr.

Zabaldu hamabosgarren orrialdean, mesedez.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 65. orr.

Dachau libratu zenetik hamabosgarren urtean.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 155. orr.

Hamabosgarren mendearen bukaeran.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 193. orr.

Hamabosgarren mendetik hamaseigarrenerako aldaketan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 217. orr.

Hona hamabosgarren gizaldiko izpirituak esan didana: [...].  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 56. orr.

Martxoaren hamabosgarren eguneko goizaldea zen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 241. orr.

East alderantz jo zuen, Hamabosgarren Kaleko hotela atzean utzita.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 429. orr.

Lehen zatiko hamabosgarren minututik bigarren zatiko bosgarren minutura.  Berria - Kirola   2004-11-07

Berrogeita hamabosgarren paralelotik gora.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 356. orr.

2 (dagokion izena ezabaturik)

Zer gertatu zen Jaunarenaren barruan hamabigarren enborrean kontrola galdu eta hamabosgarrenean lurrera erori zen arte?  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 254. orr.

Kartagotarrak aberastasunen bidetik zebiltzan eta, ipar latitudeko laugarren graduraino eta longitudeko hamabosgarreneraino iritsi balira, Urrezko kosta eta ondoko itsasbazterra aurkituko zituzketen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 47. orr.

Sailkapenean hamabosgarrena da Ejido.  Berria - Kirola   2004-03-15

New Jersey Netsek hamabosgarrengoan galdu du.  Berria - Kirola   2004-02-27

· Baiona lehen da sailkapenean, Donibane aldiz hamabosgarren, indar egin beharrean maila horretan egoiteko.  Herria   2003-02-06

Osasuna hamabigarren, goitik behera; Reala hamabosgarren, eta jaitsiera bi puntura; eta Athletic hamazpigarren, jaitsiera postuetan dagoen talde batekin berdinduta. herria¬

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aroko hamabosgarren (3); eta hamabosgarren (5); hamabosgarren gizaldiko (5); hamabosgarren gizaldiko izpirituak (4); hamabosgarren kapitulua (7); hamabosgarren mendean (13); hamabosgarren mendearen (10); hamabosgarren mendeko (13); hamabosgarren partida (3); hamabosgarren urtean (3); hamabosgarren urteurrena (3); hogeita hamabosgarren (5)


hamaboskoiztu, hamaboskoitz/hamabostoiztu, hamaboskoizten du ad hamabost aldiz handiago bihurtu.

Iazko mozkina hamaboskoiztu du lehen hiruhilekoan.  Berria - Ekonomia   2004-04-28


hamabosna 1 banatz bakoitzari hamabost, bakoitzak hamabost.

Gainerako bidaiariek ere nik bezala ordaindu zuten, hamabosna sos.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 58. orr.

Uno-e bankuak hamabosna mila pezeta ordaindu zien lehenbiziko bezeroei.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 118. orr.

Giua eta Vittorio, aldiz, auziperatu egin zituzten eta hamabosna urteko zigorra jarri.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 139. orr.

Tenplu pseudodipteroa aurreko eta atzeko aldean zortzina koloma dituena izango da, eta alboetan hamabosna koloma dituena, angeluetako biak hartuta.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1550. orr.

2 hamabosnako izlag

Hamabosnako berdinketaren aurretik zazpi aldiz adostu ziren markagailuan.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 72. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hamabosna urteko (4)


hamabost 1 zenbtz hamalau eta bat, 15. (dagokion izenaren ezkerrean)

Tzibak hamabost seme-alaba zituen eta hogei morroi. Hamabost gol sartu ditu.  Elizen arteko biblia   2 Sm 9,10

Hamabost versta besterik ez zegoen hiritik herrira.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 33. orr.

Hamabost marra zuzen.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 9. orr.

Karrika zabal erregularrak, hamabost eliza, bikain-bikainak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 303. orr.

Besoak luzatu eta jaisten ari ziren hamabost neskak errezibitu zituzten.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 85. orr.

Destruktorea hamabost bider handiagoa zelako.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 192. orr.

Hamar edo hamabost mutilek elkarri erasotzeari ekiten zioten. ik beherago 12.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 68. orr.

Beya hamabost herrixkaren jabe zen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 112. orr.

Hamabost partidako zigorra jarri dio Osasunari.  Berria - Kirola   2004-05-26

Hamabost gizoneko talde bat bidaltzen du.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 77. orr.

Ondoren zirkunferentzia osoa hamabost partetan zatitu eta horietako parte bat hartu behar da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4450. orr.

Hamabost partidatatik hamahiru irabazi eta bi soilik berdindu dituzte.  Berria - Kirola   2004-04-11

Harrezkero hamabost aldiz idatzi dizugu gutxienez.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 90. orr.

2 (dagokion izena ezabaturik)

Pasatu ziren hamar minutu, pasatu ziren hamabost. -Hona beste hamabost, hogeita bost guztira.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 74. orr.

35 urte ditu Yolandak, eta hamabost daramatza erretzen.  Berria - Euskal Herria   2004-06-01

Era batean edo bestean, hamabost dira Athletici lotuta jarraitzen duten jokalari ohiak.  Berria - Kirola   2004-03-17

Gau hartan, hamabostek ordaindu zituzten euren krimenen zigorrak.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 195. orr.

Hamabostera jokatu beharreko partida hasiko dute gaur Espanyolek eta Athleticek, Bartzelonan.  Berria - Kirola   2004-03-27

Sartzeko egunean hamabostetarik bostek bakarrik eman dute izena.  Herria   2003-09-18

Salmenta ehuneko hamabostez emendatu da urte batez.  Herria   2002-08-08

Hala ere, bere ustez, Hamabostek kide berriei eskatutako erreformak ez dira guztiz argiak: «Ez dakigu EBn sartzean zein eskubide eta aukera izango ditugun».  Berria - Mundua   2004-04-29

3 (data adierazteko)

1963ko apirilaren hamabosta zen, Bazko astelehena.  Herria   2003-03-20

Hamabosta San Isidro da, nonbait.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 316. orr.

Abuztuaren hamabostak jaiera handia izan dizu eskualde askotan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 327. orr.

1977ko maiatzak hamabost zituen, egun oskarbi eta hotza Buenos Airesen.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 237. orr.

Hilaren hamalauan eta hamabostean jai egiteko agintzen zien.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 144. orr.

Heldu den urtarrilaren hamabostean burutuko du lehenbiziko zuzendaritza bilkura ofiziala.  Herria   2004-11-11

Maiz joan izan ziren Alaska Hotelera, abuztuaren hamabosteko otordua egitera.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 64. orr.

4 (denbora unitateekin)

Giro koipetsu hartan hamabost egun igaro ondoren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 143. orr.

Hamabost urte zituenez geroztik.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 11. orr.

Hirurogeita hamabost urte zituela, Mahalalelek Jered izan zuen.  Elizen arteko biblia   Has 5,15

Orain dela hamabost urte.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 51. orr.

Baina ezkontza hautsi egin zen hamabost urte geroago.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 19. orr.

Honela igaro zituen hurrengo hamabost minutuak.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 51. orr.

Hamabost egunen buruan berritz atera ninduten.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 121. orr.

-Hamabost egunean ibili naun haren arrastoaren atzetik, amore ematen dinat...  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 119. orr.

Azken hamabost egunetan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 12. orr.

Azkeneko hamabost hilabetean.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 9. orr.

Berpizkundearen aurreko hamabost mendeetan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 15. orr.

Ez dut Ander ikusi azken hamabost urteotan.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 63. orr.

Budapesteko hamabost urteko gazte judu bat da protagonista.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 8. orr.

Hamabost eguneko opor-bidaian.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 100. orr.

Hemendik aurrera, denok izango dugu hamabost minututako ospea geure bizitzan.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 87. orr.

Mullah Muhammad handik hamabost egunera itzuli zen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 105. orr.

Neure onera etorri eta hamabost egunetara edo.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 128. orr.

Eta handik hamabost minutura amonaren etxean nintzen.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 55. orr.

Tabernatik hamabost minutura doi zegoela.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 180. orr.

Hamabost urterekin, bere ondare-partea eskatu zuen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 81. orr.

Zaude erne hamabost egunez bederen bisita luzerik ez, eleketa luzerik ere ez.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 56. orr.

Han hamabost urtez, munduaren maleziak oro ikasi nituen.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 14. orr.

Hotel Suisse-en aurkituko nuela handik hamabost, igandez berriro. Hamabost minutu barru itzultzeko moduan izango gara seguru asko.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 150. orr.

Baina hamabost egun barru oraindik ere izoztu egiten badira, espetxera zoaz.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 74. orr.

Hamabost minutu barru hots egingo didazu?  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 78. orr.

5 (diru unitateekin)

Hamabost sos da.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 58. orr.

Mooney andreareneko mutil gazteek hamabost txelin ordaintzen zituzten astean ostatu eta mantenuagatik.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 90. orr.

Eta gainera hamabost errublo emango dizkizut.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 81. orr.

Hamabost soseko isuna ordaindu beharra zeukan, edo hamabost kolpe jasotzen zituen arazoa erabaki zuten epaileen eskutik.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 226. orr.

6 (bestelako neurri unitateekin)

Etxe hura hogeita hamar metro zen luze, hamar metro zabal eta hamabost metro gora.  Elizen arteko biblia   1 Erg 6,2

Hogei metro luze eta hamabost zabal.  Elizen arteko biblia   Ez 46,22

Hamabost metro koadro inguruko gela bat zen.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 74. orr.

Kurbaturak hamabost oin ditu barruko aldetik neurtuta.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2190. orr.

Batetik bestera hamabost hazbeteko tartea utziz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5210. orr.

Zelaiaren mutur bakoitzean, hamabost metroko altueran.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 118. orr.

Nagusiak agindu zion handik atera eta hamabost miliara zegoen komentu batera joateko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1022. orr.

Zakuak batez beste hamar-hamabost kilo pisatzen zuen.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 172. orr.

Ofir-era joan eta hamabost tonelada inguru urre ekarri zioten Salomon erregeari.  Elizen arteko biblia   2 Kro 8,18

7 hamabost bat (110 agerraldi, 36 liburu eta 36 artikulutan; ETCn 1.220 agerraldi; orobat hamabosten bat 42 agerraldi, 17 liburu eta 4 artikulutan; ETCn 95 agerraldi) Gutxi gorabera hamabost.

Duela hamabost bat urte edo.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 172. orr.

Hamabost bat lagun, gutxienez.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 363. orr.

Heathroweko aireportura iristeko hamabosten bat milia falta zirenean.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 255. orr.

Zorigaitzeko argia, inguruko hamabost bat herrik ikus dezaketena.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 80. orr.

Hamabost bat adixkideren artean.  Herria   2005-05-05

Orain dela hamabost bat urtekoak.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 25. orr.

Hamabost bat metrora nengoela, harriak.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 102. orr.

Gu geunden lekutik hamabost bat metrotara.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 111. orr.

Torpedo-fabrikan hartu zituztenetik hamabosten bat egunera.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 54. orr.

8 hamabost-hamasei (9 agerraldi, 8 liburu eta 2 artikulutan) hamabost edo hamasei.

Eta hamabost hamasei miligramo neurtzea izango da zure lana, eta baso bat ur edo esne prestatzea.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 162. orr.

Hamabost-hamasei urteko neska gaztea.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 110. orr.

Joan zenetik hamabost-hamasei urtera.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 55. orr.

Hamabost-hamasei urte zituela bizitako sexu esperientzia «gordin eta latzak».  Berria - Kultura   2004-06-10

9 hamabost-hogei (6 agerraldi, 3 liburu eta artikulu 1ean) hamabost edo hogei.

Lehen hamabost-hogei egun horiek ekarri zituen gogora Agirrek.  Berria - Euskal Herria   2004-02-18

Horra, bada, nola aldatu den, hortxe hamabost-hogei urtean, mundu biziaz eta hango biztanleez genuen irudikapena..  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 111. orr.

Biltzarkideak, hamabost-hogeiren bat, mahai luze baten jiran jarririk zeuden.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 207. orr.

9a hamabost ehun mila eta bostehun.

Bordelen baziren bost mila, Pauen hamabost ehun, Baionan zazpi edo zortzi ehun nunbait han...  Herria   2005-02-17

10 hamabost mila

Ni ere etorriko nintzateke hamabost mila pezeta ordainduz gero!  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 215. orr.

Hamabost mila hirurehun eta hamar libera atera zait denetara. hirurogeita hamabost mila lagun hil zituzten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 92. orr.

Hamabost mila milioi urteko asti laburrean.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 96. orr.

Epopeia topografiko horretako hamabost mila dodekasilaboak aztertzeko.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 160. orr.

Hamazazpi aleko argitaraldia hamabost milaraino igotzea lortu zuen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 11. orr.

Orain hamabost mila eman behar dizkidazu gutxienez.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 480. orr.

Arcturustarrak hamabost mila inguru ziren Euskal Herri osoan.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 74. orr.

11 hamabost milioi

1840 eta 1915 bitartean hamabost milioi lagunek alde egin zuten britainiar uharteetatik.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 54. orr.

Orotara hamabost milioi irakiarrek izango dute bozkatzeko aukera.  Berria - Harian   2005-12-15

Anitz diru falta da, hamabost milioi euro.  Herria   2002-09-12

Zer dira, ordea, hamabost egun, hamabost milioi urteren aldean?  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 60. orr.

Gaizki egin al du zuzendaritzak Xabi Alonso hemeretzi, hemezortzi edo hamabost milioiren truke saltzearekin?  Berria - Kirola   2004-09-02

12 hamabostean behin

Aitak hamabostean behin bidaltzen zion dirua.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 206. orr.

Kleiman jaunak neskentzako liburu batzuk ekartzen dizkit hamabostean behin.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 49. orr.

Astean edo hamabostean behin.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 53. orr.

Hamabostean behin iristen zitzaizula gizonezko berak igorritako gutun bat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 126. orr.

Gu ere hamabostean behin abiatzen gara, labanderiara.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 127. orr.

Hamabostean behingo betebeharrari huts egiten ez bazion ere.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 129. orr.

Goierritarra hamabostean behin kaleratuko da eta Otamotz hilean behin.  Berria - Euskal Herria   2004-10-05

13 hamahiru-hamabost (agerraldi 1, liburu 1ean) hamahiru edo hamabost.

Annek, izan ere, bere egunkaria idatzi zuenean hamahiru-hamabost urte zituen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 10. orr.

14 hamalau-hamabost (11 agerraldi, 8 liburu eta 2 artikulutan) hamalau edo hamabost.

Hamalau hamabost miligramo kalkulatu beharko duzu.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 159. orr.

Hamalau-hamabost urte izango nebazan, esan eustanean: "hi, Imanol! hi heure kontura ibilteko moduan hago".  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 84. orr.

Hamalau-hamabost urteko batzuk.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 29. orr.

Hamalau-hamabost urterekin, korazonisten ikastetxean nenbilèn garaian.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 80. orr.

15 hamar-hamabost (25 agerraldi, 8 liburu eta 10 artikulutan) hamar edo hamabost

Gure aurrean, hamar-hamabost lagun.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 61. orr.

Europaz gure iritzia osatzea eta hamar-hamabost orritan ematea.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 86. orr.

Izan genuen guk ere arriskua duela hamar-hamabost urte.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 164. orr.

Hamar-hamabost eguneko epea dago erretzeari uzteko.  Berria - Euskal Herria   2004-06-01

Hamar-hamabost minutu besterik ez.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 146. orr.

Jarraitu zuen, hamar-hamabost bider jomugaren kontra.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 45. orr.

Hamar-hamabost metro hondartzan gorantz egin zuen, hondarra lehorrago zegoen aldera.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 167. orr.

Hamar-hamabost metroko bitartean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 54. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

artean hamabost (4); azken hamabost (47); azken hamabost egunetan (8); azken hamabost urteetan (7); azken hamabost urteotan (9); azkeneko hamabost (6); badu hamabost (4); baina hamabost (17); baino hamabost (11); batean hamabost (4); bere hamabost (5); berrogeita hamabost (17); berrogeita hamabost urte (5); beste hamabost (35); beste hamabost egun (4); beste hamabost urtez (5); bilbo hamabost (4); da hamabost (7); datozen hamabost (8); datozen hamabost egunetan (5); dela hamabost (19); dela hamabost bat (5); dela hamabost urte (6); dira hamabost (5); diren hamabost (5); donostia hamabost (5); du hamabost (8); duela hamabost (62); duela hamabost bat (9); duela hamabost edo (4); duela hamabost egun (16); duela hamabost urte (25); duela hogeita hamabost (4); duten hamabost (6)

edo hamabost (39); edo hamabost urte (5); edo hogeita hamabost (4); ere hamabost (4); eta berrogeita hamabost (6); eta beste hamabost (9); eta hamabost (112); eta hamabost bat (7); eta hamabost egun (8); eta hamabost urte (14); eta hamar hamabost (6); eta hirurogeita hamabost (18); eta hogeita hamabost (6); gutxienez hamabost (13); gutxienez hamabost pertsona (4); gutxienez hamabost urte (5); guztira hamabost (5)

hamabost abesti (4); hamabost alderdi (4); hamabost aldiz (7); hamabost baino (4); hamabost bat (129); hamabost bat egun (6); hamabost bat lagun (7); hamabost bat minutu (4); hamabost bat urte (31); hamabost diputatu (5); hamabost dolar (6)

hamabost edo (28); hamabost edo hamasei (8); hamabost edo hogei (13); hamabost egun (133); hamabost egun baino (5); hamabost egun barne (5); hamabost egun barru (15); hamabost egun falta (4); hamabost egun iraun (4); hamabost egun lehenago (5); hamabost egun pasatu (4); hamabost egunak (5); hamabost egunean (27); hamabost egunean behin (5); hamabost eguneko (28); hamabost eguneko epea (7); hamabost egunen (18); hamabost egunen buruan (16); hamabost egunera (17); hamabost egunerako (4); hamabost egunetan (31); hamabost egunetik (6); hamabost egunez (31); hamabost errublo (6); hamabost eta (6); hamabost familia (4); hamabost gizon (4); hamabost gol (4); hamabost hamasei (10); hamabost hamasei urteko (4); hamabost hilabete (20); hamabost hilabeteko (8); hamabost hilabeteko espetxe (5); hamabost hogei (10)

hamabost ipuin (4); hamabost jokalari (4); hamabost kilo (16); hamabost kilo urre (4); hamabost kilometro (6); hamabost lagun (9); hamabost libera (5); hamabost liburu (4); hamabost metro (17); hamabost metroko (6); hamabost mila (42); hamabost mila lagun (5); hamabost milioi (9); hamabost minutu (30); hamabost minutu berandu (4); hamabost minutuko (10); hamabost minutura (7)

hamabost oin (4); hamabost partida (4); hamabost pertsona (19); hamabost pertsona hil (10); hamabost puntuko (5); hamabost segundo (7); hamabost sos (8); hamabost tanto (5); hamabost tanto egin (4)

hamabost urte (323); hamabost urte arteko (5); hamabost urte baino (14); hamabost urte besterik (6); hamabost urte bete (22); hamabost urte beteko (5); hamabost urte daramatza (5); hamabost urte dira (4); hamabost urte ditu (6); hamabost urte egin (4); hamabost urte eman (8); hamabost urte geroago (6); hamabost urte hauetan (6); hamabost urte honetan (6); hamabost urte igaro (6); hamabost urte inguru (8); hamabost urte lehenago (8); hamabost urte nituela (4); hamabost urte zituela (7); hamabost urte zituen (14); hamabost urtean (13); hamabost urteetan (17); hamabost urteko (66); hamabost urteko kartzela (9); hamabost urteko mutila (4); hamabost urtekoak (4); hamabost urteotan (15); hamabost urtera (7); hamabost urterekin (37); hamabost urteren (10); hamabost urteren buruan (6); hamabost urtetan (8); hamabost urtetik (14); hamabost urtez (34); hamabost urtez bizi (7); hamabost versta (9); hamabost zauri (12); hamabost zauri ipuin (4); hamabost zauritu (4); hamabost zentimetro (14); hamabost zentimetro zabal (6)

hamalau edo hamabost (8); hamalau hamabost (14); hamalau hamabost urteko (8); hamar edo hamabost (20); hamar hamabost (28); hamar hamabost urte (5); handik hamabost (11); handik hamabost egunera (6); hemendik hamabost (8); hirurogeita hamabost (68); hirurogeita hamabost urte (16); hirurogeita hamabost zentimetro (10); hogeita hamabost (104); hogeita hamabost bat (5); hogeita hamabost kilo (7); hogeita hamabost metro (4); hogeita hamabost urte (36); hurrengo hamabost (5); ia hamabost (5); laurogeita hamabost (11); lehen hamabost (8); lehenengo hamabost (4); orain dela hamabost (18); orain hamabost (19); orain hamabost urte (8); osatzen duten hamabost (4); urtean hamabost (5); urtetik hamabost (5); ziren hamabost (7); zuen hamabost (7); zuten hamabost (12)

eta hamabostean (6); hamabostean behin (32); hilaren hamabostean (11); zazpigarren hilaren hamabostean (4)

du hamabostek (4); du hamabostek mugak (4); hamabostek mugak (4); hamabostek mugak jartzea (4); ulertzen du hamabostek (4)

beste hamabosten (4); eta hamabosten (4); hamabosten bat (31); hamabosten bat urte (4); hogeita hamabosten (4)


hamabostaldi iz hamabost eguneko denbora bitartea, eskuarki bi aste osok osatzen dutena.

Asmoa genian joateko Nizera, hamabostaldi bat pasazera.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 104. orr.

Baita urriaren lehen hamabostaldiak ere.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 357. orr.

Hamabostaldirako zekarren maleta bakarra hartu eta taxi bat eskatu zuen.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 194. orr.

Abenduaren bigarren hamabostaldian espero da Madrilek behin betiko Isurketen Espainiako Plana onartzea.  Berria - Ekonomia   2004-11-27

Haren gorpua hamabostaldi batez gordetzeko asmoa zuela (betiko hilobiratu aurretik).  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 45. orr.

Komertzio hamabostaldia.  Herria   2004-03-11

Donostiako Musika Hamabostaldia iritsi da 65. ekitaldira.  Berria - Kultura   2004-07-23

Musikene Orkestra Sinfonikoak izango du aurtengo Hamabostaldiari hasiera emateko ardura.  Berria - Kultura   2004-07-23

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bigarren hamabostaldia (5); donostiako musika hamabostaldia (5); musika hamabostaldia (13)

ditu hamabostaldiak (4); donostiako musika hamabostaldiak (9); du hamabostaldiak (4); hamabostaldiak urtero (3); musika hamabostaldiak (29)

azaroaren bigarren hamabostaldian (3); azken hamabostaldian (6); bigarren hamabostaldian (22); bigarren hamabostaldian egingo (3); bigarren hamabostaldian erabakiko (3); hamabostaldian egingo (6); hamabostaldian erabakiko (3); lehen hamabostaldian (13); lehen hamabostaldian egingo (3); lehenengo hamabostaldian (5); musika hamabostaldian (11); urtarrilaren bigarren hamabostaldian (5)

donostiako musika hamabostaldiaren (3); donostiako musika hamabostaldiko (4); hamabostaldiaren barruan (6); musika hamabostaldiaren (13); musika hamabostaldiaren barruan (4); musika hamabostaldiari (3); musika hamabostaldiko (14)


hamabostekaria iz hilean bi aldiz ateratzen den aldizkaria.

Goierritarra euskara elkarteak izen bereko hamabostekaria argitaratzen du.  Berria - Euskal Herria   2004-10-05

Goierritarra hamabostekaria eta Otamotz hilabetekaria ez dira desagertuko.  Berria - Euskal Herria   2004-10-05


hamabosteko 1 izlag hamabostek osatua.

Jokalariok arte eta parte garenez, badirudi errazago izan behar dugula hamalauko edo hamabosteko kiniela bat asmatzea.  Berria - Kirola   2004-01-24

• 2 iz hamabostek osaturiko taldea; eskuarki, errugbiko taldea.

Hamahiruko errugbia indartzen ari da berriro, eta hamabostekoan ere sartzen ari da joko era.  Berria - Kirola   2004-02-28

Miarritzek azken aukera ukanen du internazionalez osaturiko hamabostekoa zelairatzeko Castresen aurka.  Berria - Kirola   2004-11-05

Zeelandarrek ohiko hamabostekoa zelairatu zuten; tartean, Umaga.  Berria - Kirola   2004-06-18

Miarritzek hamabostekorik onena zelairatuko du Tolosa txapeldunordearen aurka, gaur, itzuliko azken norgehiagokan.  Berria - Kirola   2004-01-03

Gaitan argentinarrak dohain apartak dituela erakutsi zuen; gehienbat, aurkaria saihesteko, eta hasierako hamabostekoan ariko da gaur.  Berria - Kirola   2004-08-18

Talde bat garela erakutsi behar dugu eta ez soilik hamabosteko bat.  Berria - Kirola   2004-02-07

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

abuztuaren hamabosteko (3); da hamabostekoa (10); hamabosteko bera zelairatuko (5); hamabosteko hau (3); hamabostekoa zelairatu (3); hamabostekoa zelairatuko (3); hasierako hamabostekoan (11); izango da hamabostekoa (8); miarritzeren hamabostekoan (5); ohiko hamabostekoa (7); ohiko hamabostekoa zelairatu (3)

aritu zen hamabostekoarekin (3); aurkako hamabostekoarekin alderatuta (4); hamabostekoarekin alderatuta (15); hamabostekora itzuliko (3); zen hamabostekoarekin alderatuta (3)


hamabostero 1 adlag hilabetean bitan.

Horrexegatik idatziko dizut hamabostero gutuna.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 12. orr.

Astero edo hamabostero epaitegian agertu beharra dute...  Berria - Euskal Herria   2004-08-28

Halaber gomendatuz zortzian behin bere bekatuen aitortza eta, ahal badu, Jauna hamabostero hartzea.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 41. orr.

Igandero bezala zegoela stadiuma, edo hamabostero bezala hobeto esan.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 132. orr.

Euskal Herriaren aitortzaren alde mobilizatuko dira hamabostero.  Berria - Euskal Herria   2004-02-13

2 hamabosteroko izlag

Hamabosteroko nire gutun hauek.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 59. orr.

Nire eguneroko lanean eta hamabosteroko arakatze bikoitzean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 127. orr.


hamahiru 1 zenbtz hamabi eta bat, 13. (dagokion izenaren ezkerrean)

Sirius Blackek hamahiru lagun garbitu zituen madarikazio bakar batez.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 60. orr.

Bizkarralde garaiko hamahiru eserleku ziren.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 274. orr.

Hamahiru edo hamalau emazte biltzeko zer lana. ik beherago 13.  Herria   2001-01-18

Hamahiru bider berdindu dute.  Berria - Kirola   2004-02-14

Antonio Blanco Rico koronela hamahiru balak zulatu zuten.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 286. orr.

Hamahiru sakelakoak hamahiru motxilatan sartuta zeuden.  Berria - Harian   2005-03-08

Azken hamahiru tantoak erreskadan lortuz.  Berria - Kirola   2004-06-22

Hamahiru euskaldunek hartuko dute parte Joko Paralinpiarretan.  Berria - Kirola   2004-06-17

Hamahiru goleko aldea.  Berria - Kirola   2004-09-23

Hamahiru pintako gas botila Etxearen hegats apalenaren maldan pausatuz.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 11. orr.

Kolomaren altuera hamahiru partetan banatuko da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1710. orr.

Hamahiru umeren aita.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 49. orr.

Bere bi emazte eta hamahiru haurrengatik kezkatuta.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 25. orr.

2 (dagokion izena ezabaturik)

Mahaian jartzen banaiz, hamahiru izango gara!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 187. orr.

Denera hemezortzi taldek izango dute lekua zirkuituan, eta bi hauekin hamahiru dira onartuak. herria¬

Urruneko arrainak hamahiru, bertaratu eta hiru.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 188. orr.

Ez diate dozenan hamahiruk izango hark zuen adurra!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 46. orr.

Urte askorik ez zuela iruditu zitzaidan -hamarretik hurbilago hamahirutik baino.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 202. orr.

Larrazken hondarrean, axuria saldu da hamazazpi-hemeretzi liberatan, Eguberri aldera, hamahirura jaisteko.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 102. orr.

Hiru urterekin solfeoa ikasten hasi zen Silguero, eta hamahirurekin musikako goi ikasketak amaitu zituen.  Berria - Kultura   2004-05-23

Bihurguneak aldiz, dozenan hamahiru!  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 13. orr.

3 (ordua adierazteko)

Hamahiruak lako desordua.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 424. orr.

Hoteleko iratzargailuan bostak eta hamahiru minutu ziren.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 43. orr.

4 (data adierazteko)

Dena egun batean: martxoaren hamahiruan.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 135. orr.

Hilabete haren hamahiruan.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 383. orr.

Hamabigarren hilaren hamahiruan bete behar zen erregearen agindua.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 143. orr.

2001eko maiatzaren hamahiruko hauteskundeen emaitzek.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 95. orr.

Apirilak hamahiru, ostirala.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 78. orr.

18...ko uztailaren hamahiruaren arratsaldeko lehen orduan etorri zitzaigun.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 133. orr.

5 (denbora unitateekin)

Hamahiru urte nituenean legez.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 32. orr.

Hamahiru urte inguruko mutiko bat zen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 184. orr.

Bateko eta besteko, badira hamahiru ordu laboratorioan ematen ditudan egunak.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 121. orr.

Handik, dutxaturik eta bizarra egina kanporatu nintzen, hamahiru minutu geroago.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 261. orr.

Sortzetik itsua zen hamahiru urteko mutiko bati.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 121. orr.

Sasoiz hil zen hamahiru urterekin Labe Garaietan mutil sartu eta buzoko orbanei hain harro erreparatu zien gizona.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 15. orr.

Hamahiru urtetik gorako gizonezko judu guztiek.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 221. orr.

Ardo-merkatari katoliko handi baten bulegoan enplegatu zegoen hamahiru urte.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 95. orr.

6 (diru unitateekin)

Lehenengo aldiz erromeriara joan nintzenean, hamahiru duro bildu ziren.  Berria - Kultura   2004-01-31

Jaiero han jotzen hasi nintzen eta askotan hamahiru pezetatik gora biltzen nuen.  Berria - Kultura   2004-09-08

Jakinaren gainean hamahiru miliun ez dela sos bat bainan diru meta gaitza.  Herria   2001-01-18

Hamahiru miliar euro edo holako zerbait.  Herria   2004-09-23

7 (bestelako neurri unitateekin)

Haren zakila hamahiru hazbete da luzean eta zortzi eta erdi biribilean.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 168. orr.

Hirurogei librakoarentzat, hamahiru hatz eta zortziren bat.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5050. orr.

Hamahiru kilometroko bide luze bat, deus guti ikusiz eta naski nehor kausitu gabe.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 138. orr.

Kanpai bat zeinen ezkila hotsak hamahiru miliatara entzuten ziren.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 68. orr.

Palankatxo moduko tresna bat, hamahiru libra pisu eta ia metro erdi luzekoa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 74. orr.

Hamahiru hektarea mendi erre dira Nafarroan.  Berria - Euskal Herria   2004-09-25

Hamahiru metro segundokoa.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 328. orr.

8 (izen gisa)

Hamahirua ez dakit zorte txarreko zenbakia ote den baina ni behintzat hortxe trabatu nintzen lehenbiziko aldiz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 163. orr.

Somera kaleko hamahiruan gora igo zen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 24. orr.

Hamahiru zenbakia harro daramat elastikoan.  Berria - Kirola   2004-11-20

Hamahirutik sakatzen zuen maiz, ezkerren efektuaz pilota paretaren atzetik jarriz, gurutzatuz ala biparetaz.  Berria - Kirola   2004-02-17

9 hamairuko izlag hamahiruk osaturiko taldea.

Nire herrialdean hamahiruko errugbia txertatuta dago.  Berria - Kirola   2004-02-28

10 hamabi-hamairu (9 agerraldi, 6 liburu eta artikulu 1ean) hamabi edo hamahiru.

Hamabi-hamahiru mila lagun inguru bizi dira hiri horretan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 198. orr.

Hamabi-hamahiru urte nituela irakurri nuen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 40. orr.

Hamabi-hamahiru urteko hogei bat haur harro eta iskanbilatsurekin.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 72. orr.

Hurrengo hamabi-hamahiru urteetan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 46. orr.

11 hamahiru bat (2 agerraldi, 2 liburutan; orobat hamahiruren bat agerraldi 1, liburu 1ean) gutxi gorabehera hamahiru.

Behin, gure semeak hamahiru bat urte zituela.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 156. orr.

Hamahiru bat orduko bidaia.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 185. orr.

Hamahiruren bat urte, banituen ere.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 75. orr.

12 hamahiru-hamabost (agerraldi 1, liburu 1ean) hamahiru edo hamabost.

Annek, izan ere, bere egunkaria idatzi zuenean hamahiru-hamabost urte zituen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 10. orr.

13 hamahiru-hamalau (5 agerraldi, 4 liburutan) hamahiru edo hamalau.

Hamahiru-hamalau urte genituen, beraz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 183. orr.

Hamahiru-hamalau urteko ikasleak ziren BBBko lehen mailako horiek.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 100. orr.

Eurek hamaika bat urte eta lehengusuek hamahiru-hamalau zeuzkatenean.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 7. orr.

14 hamahiru mila

Hamabi-hamahiru mila lagun inguru bizi dira hiri horretan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 198. orr.

Hamahiru mila behari sartuak ziren errugbi zelaiaren inguruan.  Herria   2005-03-03

Egunero hamahiru mila tona zabor.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 184. orr.

Goza dezagun finalaz, hamahiru mila eta zortziok.  Berria - Harian   2005-12-18

15 hamahiru milioi

Orotara hamahiru milioi pertsona sartzen dira urtero AEBetara hogeita zazpi herrialde hauetatik.  Berria - Mundua   2004-09-29

Hirurehun eta laurogeita hamahiru milioi libera gutxi gorabehera.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 90. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

azken hamahiru (13); azken hamahiru tantoak (3); azken hamahiru urteotan (3); bat eta hamahiru (3); berrogeita hamahiru (14); beste hamahiru (14); beste hogeita hamahiru (4); da hamahiru (3); dela hamahiru (3); dela hamahiru urte (3); dira hamahiru (3); dituen hamahiru (4); du hamahiru (3); duela hamahiru (12); duela hamahiru urte (9); duten hamahiru (4); edo hamahiru (4); ere hamahiru (3); eta berrogeita hamahiru (5); eta beste hamahiru (3); eta hamahiru (35); eta hamahiru urteko (4); eta hogeita hamahiru (3); ez hamahiru (3); gutxienez hamahiru (6); guztira hamahiru (5); hamabi edo hamahiru (3); hamabi hamahiru (10)

hamabi hamahiru urte (3); hamabi hamahiru urteko (4); hamahiru aldiz (4); hamahiru bat (3)

hamahiru edo (6); hamahiru edo hamalau (5); hamahiru egun (11); hamahiru egunez (4); hamahiru eta (6); hamahiru euskal (4); hamahiru gol (3); hamahiru hamalau (6); hamahiru hamalau urte (3); hamahiru herri (5); hamahiru hil (3); hamahiru hilabete (7); hamahiru hilabeteko (3); hamahiru hiri (6)

hamahiru izan (3); hamahiru jardunaldi (5); hamahiru kantu (5); hamahiru lagun (11); hamahiru lagun hil (4); hamahiru mila (9); hamahiru miliun (3); hamahiru minutu (6)

hamahiru ordu (5); hamahiru palestinar (4); hamahiru palestinar hil (3); hamahiru partida (11); hamahiru partida irabazi (3); hamahiru partida jokatu (3); hamahiru pertsona (12); hamahiru pertsona hil (7); hamahiru preso (5); hamahiru puntu (6); hamahiru segundo (4); hamahiru soldadu (4); hamahiru tantoak (3)

hamahiru urte (109); hamahiru urte baino (3); hamahiru urte besterik (5); hamahiru urte bete (6); hamahiru urte eta (3); hamahiru urte hauetan (3); hamahiru urte izango (4); hamahiru urte nituela (5); hamahiru urte nituen (5); hamahiru urte zituela (4); hamahiru urte zituen (4); hamahiru urtean (4); hamahiru urteetan (6); hamahiru urteko (48); hamahiru urteko mutiko (7); hamahiru urteko mutikoa (3); hamahiru urtekoa (5); hamahiru urteotan (4); hamahiru urterekin (14); hamahiru urteren (4); hamahiru urteren ondoren (3); hamahiru urtetan (7); hamahiru urtetik (4); hamahiru urtez (16)

hogeita hamahiru (44); hogeita hamahiru urte (8); hogeita hamahiru urterekin (3); hogeita hamahiru urtez (3); laurogeita hamahiru (4); lehen hamahiru (3); nik hamahiru (3); orotara hamahiru (3); semeak hamahiru (3); ustezko hamahiru (3); zen hamahiru (5); zuen hamahiru (3)


hamahirugarren 1 ord zerrenda batean aurretik hamabi dituena (13.). (dagokion izenaren ezkerrean)

Hamahirugarren kapitulua.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 59. orr.

Kristau-aroko hamahirugarren mendean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 41. orr.

Har ezazu aita pontekoaren oparitzat zeure hamahirugarren urtebetetzean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 349. orr.

Burgosko kartzelako hamahirugarren ziegaren horma.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 94. orr.

Ez nuen, ordea, adorerik hamahirugarren aldiz berritzeko.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 57. orr.

2 (dagokion izena ezabaturik)

Haietako hamabi gorribeltzak ziren, hamahirugarrena, ordea, zuria.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 45. orr.

Falta den hamahirugarrena Bostoneraino ez omen zaigu elkartuko.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 22. orr.

Beste anaiak bidali zituen urte berean, hau da, bere konbertsioko hamahirugarrenean. · Baionak, aldiz, galdu egin zuen Parisen (40-12), eta hamahirugarren dira (28 p.).  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1119. orr.

Azkenean, hamahirugarren.  Berria - Kirola   2004-05-25

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aroko hamahirugarren (4); aroko hamahirugarren mendean (3); berrogeita hamahirugarren (6); eta hamahirugarren (10); hamahirugarren aldikotz (3); hamahirugarren hilabetea (3); hamahirugarren kapitulua (7); hamahirugarren kapitulua nola (3); hamahirugarren mendean (9); hamahirugarren postuan (4); hamahirugarren urtean (5); hogeita hamahirugarren (5); kristau aroko hamahirugarren (4); zen hamahirugarren (4)


hamahiruna banatz bakoitzari hamahiru, bakoitzak hamahiru.

Hamabina ez ezik, hamahiruna, hamalauna eta hamaseina ere berdindu zuten partida bi pilotariek.  Berria - Kirola   2004-07-08

Barakaldo aurretik jarri zen markagailuan lehenengo minutuetan (7-10), baina ezin izan zioten eutsi alde horri, eta atsedenaldira hamairuna iritsi ziren.  Berria - Kirola   2004-04-25

Tresnea hamahiru-hamalauna zentrimetroko lau zatitan banantzen dabela.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 35. orr.


hamaika (orobat hameka g.er.) 1 zenbtz hamar eta bat, 11. (dagokion izenaren ezkerrean)

Gutxienez hamaika irakiar hil eta beste ehun pertsona zauritu ziren atzo okupazio indarren base militar baten kontrako eraso suizidan.  Berria - Mundua   2004-02-19

Hamaika ministro planaren alde Likud alderdiko sei eta Shinui alderdiko beste bost.  Berria - Mundua   2004-06-05

Beraz, eta aurpegiz bederen, gaurtxe ezagutuko duk hemen dagoen jende guztia: hamaika lagun.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 110. orr.

Izan dira hameka hil, kamikaze hura bertzalde, eta hil horietan baziren lau haur.  Herria   2002-11-28

Porteriatik hamaika pauso kontatu eta Emiliok baloia lurrean jarri zuen astiro.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 150. orr.

Zeren Venezian hilabete inguru emaiten baitzuen urte osoan [...] eta gainerako hamaika hilabeteak Mediterraneo itsasoan barrena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 240. orr.

Pisuerga gainditzen duten hamaika arkuek finkatzen duten zubi ohargarria.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 124. orr.

Tontsura egin zieten Frantzisko dohatsuari eta beste hamaika anaiei, hamabiak kleriko izatea nahi baitzuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 522. orr.

Alderdiaren kirol taldeko hamaika mutilei deitu eta gero.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 148. orr.

2 (dagokion izena ezabaturik)

Iturri gehienen arabera, hamaika ziren anaiak; hamabi, Frantziskorekin.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 478. orr.

Ataurrean, kalearen alde batetik bestera zeuden harlauzak kontatu zituen, alde batetik bestera hamahiru, bestaldetik bueltan berriro kontatuta hamaika.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 36. orr.

Hamabost egun falta ziren, hamalau falta ziren, hamahiru, hamabi, hamaika, bederatzi, zazpi, lau...  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 97. orr.

Hor lan egiten duten 23 presunetarik hamaika hartzen ahal lituzke Herriko Etxeak.  Herria   2003-09-25

Deitutako jokalari erdiak, hamaika, atzerrian ari dira.  Berria - Kirola   2004-02-18

Beste hamar (hamaika, Eroskikoa zenbatuz gero) izan dira.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 151. orr.

Hamaika horiek urrundik edo hurbiletik horrekin loturak dituztelakoan daude hor.  Berria - Mundua   2004-03-12

Bizkaitarrek lehen tantoa erdietsi bazuten ere Koka eta Patxi Ruizek hurrengo hamaikak erreskadan egin zituzten.  Berria - Kirola   2004-05-30

Haietatik hamaikak tratu txarrak eta torturak jasan izana salatu dute. herria¬

Iraupena ez da hamabi hilabetekoa izango, hamaikakoa baizik.  Berria - Ekonomia   2004-06-30

Legea legelariek egina da, eta legelariak, berriz, aberats eta boteretsu izan ohi dira hamarretik hamaikatan.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 54. orr.

Bi horiek ez daude Parisera eraman dituzten hamaiken artean.  Berria - Euskal Herria   2004-10-06

3 (ordua adierazteko)

Igande goiza, hamaikak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 280. orr.

Nahiz hamaikak baino lehen lotara joan ohi den.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 177. orr.

Hamaikak hurbil: ez dut herrestaka ibiltzeko denborarik izanen.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 51. orr.

Hamaikak jo baino lehen, Anselmo eta Rekexo aireportuan zeuden.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 144. orr.

Arratseko hamaikak arte ez omen duk itzuliko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 26. orr.

Han biltzen ziren ia egunero hamaikak aldean.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 91. orr.

Hamaikak inguruan, erdi lo geratu zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 28. orr.

Gaueko hamaikak aldera atzarri nintzen azken aldiz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 232. orr.

Gaueko hamarrak edo hamaikak aldera.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 105. orr.

Hamaiketan Miep eta Jan Gies iritsi ziren.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 33. orr.

Bart, gaueko hamaiketan, pertsona partikular guztiei telefono lotura moztu zieten.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 333. orr.

Hamaiketan puntu-puntuan, hor barneratzen gara zoologia-irakaslea eta biok anfiteatro jendez bete-betearen erdira.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 76. orr.

Astegunetan, ez omen zuten afari gehiagorik zerbitzatzen gaueko hamaiketatik goiti.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 165. orr.

Hamaiketarako ordu erdi falta zenean.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 156. orr.

Ingeles irratiak hamaiketako emanaldian, alemanez: gudaroste buru den Dwight Eisenhower jeneralaren hitzaldia. ik hamaiketako.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 323. orr.

Hamaiketako autobusa hartzeko, berriz, estu nenbilen.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 82. orr.

Hamaika eta erdiak ziren.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 135. orr.

Gaur, goizeko hamaika eta erdietan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 40. orr.

Gaueko hamaika eta erdiak aldera.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 26. orr.

Gaueko hamaika eta erdiak pasata.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 53. orr.

Egun horretan, goizeko hamaika orenak inguruan.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 469. orr.

Horretan, hamaikak eta laurdenetan, zarata bat behean.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 268. orr.

Hamaikak laurden gutxietan beste solairura jaitsi naiz.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 218. orr.

Atzo goizeko hamaikak eta bostean amaitu zituzten azienden bilaketa lanak.  Berria - Euskal Herria   2004-03-27

Hamaikak eta hogeietan Dussel jaunak bulegoko atea jo zuen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 28. orr.

Hamaikak eta berrogeita hamazazpitan lokartu da Yolanda.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 275. orr.

Hamaikak eta hogeita lau minutu ziren nire erlojuan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 96. orr.

Hamaikak minutu bat gutxiago.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 80. orr.

Urriaren 23an hamaikak hamar gutxiagotan, azaroaren 3an hamaikak eta hogei minututan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 195. orr.

4 (data adierazteko)

Eguzkiak ere gaupasa egiten du abuztuaren hamaikan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 227. orr.

Irailaren hamaikan, New Yorkeko Manhattango bi dorre gorenak erasoak izan ziren.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 73. orr.

Abenduaren hamaikan iraganen da lehen biltzar nagusia.  Herria   2004-12-02

5 (denbora unitateekin)

Hamaika egun geroago, ekainaren 20an.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 83. orr.

Aitak berak erregalatu zidan hamaika urte bete nituen egunean. Hamar edo hamaika urte izango zituen orduan. ik beherago 12.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 40. orr.

Hamaika ordutan sei puntu atera zituen zaldibartarrak.  Berria - Kirola   2004-11-23

Hamaika urteko espetxe zigorra.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 64. orr.

Geldialdia hamaika ordukoa da eta hemen gaude Gorria eta biok [...] milia erdira datzan hiriari begira.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 44. orr.

6 (diru unitateekin)

Hamaika dolar eta laurogeita lau zentabo.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 208. orr.

Dolar bat eta hameka zentimo.  Herria   2005-04-21

Hamar txelin eta hamaika penike ordainduta ekarri zion.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 120. orr.

Hamaika erreal, dukat bat.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 123. orr.

-Hamaika sickle -erantzun zion Stanek-, baina hamahiru pagauta, txokolate beroa ere izango'zu.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 34. orr.

EAK-ren zilo estatala hamaika miliar eurotara hupatzen dela.  Herria   2005-11-03

7 (bestelako neurri unitateekin)

Bederatzi metro segundokoa, hamahiru metro segundokoa, hamaika metro segundokoa.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 328. orr.

Atzo ere auto ilara luzeak sortu ziren atzo A-8 autobidean: 17 kilometrokoak Irungo ordainlekuan [...] eta hamaika kilometrokoak Zarautzen. herria¬

Kanpinetan lo egin behar dugu, eta gainera kolonia merkearen kiratsa hamaika miliatara zabaltzen duen bidaiari bitxi batekin egokitu zait.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 84. orr.

Aurten hamaika tona janari bidali dituzte Mendebaldeko Saharara.  Berria - Harian   2005-07-17

Ohean etzanda, gure gorputzak berez sortzen duen beroak hamar-hamaika gradu inguru igotzen du giroko tenperatura.  Berria - Harian   2005-06-18

· 8 iz

Hamaika, seiari bosta gehituz ateratzen da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1510. orr.

Hamaika hitza, esate baterako.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 398. orr.

Harryk Tomi jarraitu zion zurezko eskailera dotore batzuetan gora, letoizko hamaika zenbakia zeukan ateraino.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 43. orr.

Zer esan nahi du hamaika numeroak?  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 398. orr.

Panzman kaleko hamaikan bizi da.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 129. orr.

· 9 zenbtz Asko. (dagokion sintagma beti mugagabean, eta aditza berez singularrean)

Eta, horrela, hamaika pena eta trabailuren artean, Urbiaindik alde egin behar izan genian.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 19. orr.

Hamaika pena eta sufrimendu iragana nintzen ni orduko.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 608. orr.

Literaturan eta beste hamaika gauzatan.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 60. orr.

Hamaika nekazari-belaunaldik hamaika bider iraulitako lurra da.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 117. orr.

Hamaika burezur dago hemen, anitz espezietarik, baina gizonarenik ez dago...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 164. orr.

Geroztik beste hamaika errege eta ahaltsu hil izan duk, laterri handiak menperatu ondoren.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 223. orr.

Antolatzen genuen edozein ekintzatara hamaika guardia zibil etortzen zen.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 52. orr.

Zizeron, Horazio, Ovidio eta beste hamaika jenio eman zituen hiriaren handitasuna.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 56. orr.

Azken egunotan, Avignonez geroztik, hamaika halako neuzkan ikusiak, beraren ondoan egote hutsagatik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 162. orr.

Horrela jokatuz gero, hamaika kaka-nahaste saihesten dira geroan.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 114. orr.

Gauero gauero, bi, hiru, lau, hamaika orduz, eta nekearen akidurak lotara artean, bulegoko liburuak eta izkribuak oro miatzen nituen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 206. orr.

Bere buruaz beste egin aurretik, hamaika garbituko zituela lehenago, alegia.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 104. orr.

Hamaika honelako ikusi genuen bera bizi zela, bai eta hil ondoren ere.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 576. orr.

Izki natur parkean ibilaldia egin zuten, ikertzaileak hamaikatan zeharkatutako bideetatik.  Berria - Kultura   2004-06-17

-Hamaika ikusteko jaio ginen!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 191. orr.

10 hamaika bat gutxi gorabehera hamaika.

Nik hamaika bat urte nituela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 154. orr.

Hamaika bat urte nitueneko garaitsu hartan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 64. orr.

Hamaikaren bat kilometrora.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 395. orr.

11 hamaika-hamabi (8 agerraldi, 7 liburutan) hamaika edo hamabi.

Txikienak ez du hamaika-hamabi urte baino gehiago izango.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 26. orr.

Hamaika-hamabi urte bete arte.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 249. orr.

Leireren sei-zazpi edo hamaika-hamabi urteko bizitza laburra.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 235. orr.

12 hamaila mila

Hamaika mila hegazkin daude prest.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 323. orr.

Nire pelutxezko txakur kuttunari, Groduduri, hamaika mila abentura asmatzen nizkion.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 7. orr.

1901ean hamaika mila lagun inguruk aukeratu zutela Donostia udaleku gisa.  Askoren artean   «Rataplan» - 60. orr.

13 hamaika milioi

Hamaika milioi ume hiltzen da munduan urtero.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 141. orr.

AEBetan guztira hamaika milioi ikertzaile daude.  Berria - Gaiak   2004-06-09

Hamaika milioi umezurtz dagoeneko.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 142. orr.

Miarritzek du tanto hoberena tiratzen hamaika milioi eurorekin.  Herria   2005-02-03

[Munduak] berrehun eta berrogeita bi estadio dituela, hau da, hogeita hamaika milioi eta bostehun mila urrats dituela.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 790. orr.

Horregatik poztu dira horrenbeste greziarrak, hamaika milioi euren etxean eta beste bost milioi atzerrian.  Berria - Kirola   2004-07-06

14 hamar-hamaika (8 agerraldi, 5 liburu eta artikulu 1ean) hamar edo hamaika.

Hamar-hamaika urteak beteak izango nituen ordurako. Hamar-hamaika urteko umea nintzela.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 127. orr.

Hamar-hamaika urteren buruan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 603. orr.

Marmarka geratu dira hazitxoenak eta poz-pozik hamar-hamaikakoak, zortzi-bederatzikoak atsekabeturik bezainbat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 57. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

aldeko hamaika (5); artean hamaika (5); azken hamaika (13); baina hamaika (12); baino hamaika (11); berak hamaika (5); bere hamaika (8); berrogeita hamaika (15); berrogeita hamaika urte (6); bertze hamaika (10); beste hamaika (136); beste hamaika gauza (5); beste hamaika kontu (5); buruari hamaika (5); da hamaika (6); dauden hamaika (8); diren hamaika (12); dituen hamaika (9); du hamaika (6); duela hamaika (5); duten hamaika (8)

edo hamaika (15); egindako hamaika (5); egiteko hamaika (6); ere hamaika (19); eta beste hamaika (41); eta hamaika (154); eta hamaika aldiz (9); eta hamaika urte (6); eta hamaika urtez (5); eta hogeita hamaika (6); euskal herriko hamaika (7); gaueko hamaika (12); gaueko hamaika eta (7); goizeko hamaika (7); gutxienez hamaika (5); guztira hamaika (9)

hamaika adibide (6); hamaika ahalegin (6); hamaika aldaketa (5); hamaika aldiz (188); hamaika aldiz aditua (5); hamaika aldiz egin (8); hamaika aldiz entzun (7); hamaika aldiz errepikatu (6); hamaika aldiz gehiago (5); hamaika arazo (39); hamaika arazo izan (20); hamaika arrazoi (19); hamaika aukera (10); hamaika aurpegi (10); hamaika bertso (5); hamaika bide (8); hamaika bider (36); hamaika bizipen (6); hamaika buruhauste (6); hamaika dira (10)

hamaika egun (10); hamaika eguneko (7); hamaika ekimen (12); hamaika ekimen egin (5); hamaika ekitaldi (15); hamaika emakume (5); hamaika eraso (6); hamaika eratara (5); hamaika eta (39); hamaika eta erdiak (18); hamaika eta erdietan (5); hamaika gai (5); hamaika galdera (12); hamaika gauza (31); hamaika gehiago (8); hamaika gizon (8); hamaika gol (8); hamaika hamabi (8); hamaika herri (5); hamaika herrialdetako (5); hamaika hilabete (12); hamaika hilabeteko (6)

hamaika ikusi (6); hamaika ikusteko (15); hamaika ikusteko jaioak (10); hamaika istorio (9); hamaika izan (5); hamaika jardunaldi (10); hamaika jokalari (18); hamaika kantu (7); hamaika kontu (13); hamaika lagun (14); hamaika lan (6); hamaika liburu (6); hamaika mila (11); hamaika milioi (9); hamaika modu (7)

hamaika ordu (5); hamaika orenetan (7); hamaika oztopo (7); hamaika partida (8); hamaika pauso (10); hamaika pertsona (11); hamaika proiektutan (6); hamaika protesta (5); hamaika puskatan (5); hamaika saio (7); hamaika saio egin (5); hamaika tanto (12); hamaika tanto egin (5)

hamaika urte (91); hamaika urte egin (7); hamaika urte zituela (10); hamaika urteko (41); hamaika urteko umea (5); hamaika urteotan (7); hamaika urterekin (22); hamaika urtez (15); hamaika urtez izan (7)

hamar edo hamaika (6); hamar hamaika (10); herriko hamaika (7); hirurogeita hamaika (6); hogeita hamaika (38); hogeita hamaika urte (8); horietan hamaika (5); horrek hamaika (7); inguruan hamaika (7); ivanovicek hamaika (5); ivanovicek hamaika aldiz (5); lehen hamaika (5); munduko hamaika (7); ziren hamaika (8); zituen hamaika (7); zituzten hamaika (5); zuen hamaika (6)

baina gaueko hamaiketan (3); gaueko hamaiketan (20); gaueko hamaiketatik (4); goizeko hamaiketan (50); goizeko hamaiketan hasiko (6); goizeko hamaiketarako (3); goizeko hamaiketatik (3); hamaiketan abiatuko (3); hamaiketan hasi (3); hamaiketan hasiko (6); hamaiketan hasiko da (4); hamaiketan puntuan (6); hamaiketatik aurrera (4); hamaiketatik goiti (3)


hamaikagarren (orobat hamekagarren g.er.) 1 ord zerrenda batean aurretik hamar dituena (11.). (dagokion izenaren ezkerrean)

Hamaikagarren kapitulua.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 315. orr.

Hamaikagarren Etorbidea izoztutako hautsez beteta zegoen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 78. orr.

-Hamaikagarren gela libre dago, Harry -esan zion Fudgek-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 42. orr.

Hamargarren deia, hamaikagarren deia...  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 50. orr.

Asisen emana, abuztuaren 9an, gure aitasantutzako hamaikagarren urtean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1187. orr.

Gaur beteko dute hamaikagarren eguna jan gabe.  Berria - Ekonomia   2004-12-09

Kristau-aroko hamaikagarren mendean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 41. orr.

2 (dagokion izena ezabaturik)

Gogoan daukat, 68ko maiatz ospetsuaren urteurrena izan zitekeen, hamaikagarrena hortaz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 31. orr.

Zortzigarren mendeko konkista musulmanaren eta hamaikagarrenaren bukaerako Lehen Gurutzadaren arteko denboraldian.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 221. orr.

Sailkapenean zortzigarren postutik hamaikagarrenera jaitsiko da.  Berria - Kirola   2004-07-27

· Hormadi hamaikagarren da zazpi puntu gutxiago dituela.  Berria - Kirola   2004-10-09

Sailkapenean Landestarrak lehen eta Baionesak hamaikagarren.  Herria   2001-10-25

Azken bi denboraldietan lehen itzulia hamaikagarren bukatu zutenak.  Berria - Kirola   2004-01-16

Donibane Lohizunen, sailkapen nagusian, hamaikagarren sailkatu ziren.  Berria - Kirola   2004-07-06

3 cf hamaika 9.

Hamaikagarren mugaldean pasaporteak hamaikagarrenez begiratzen eta aztertzen dizkigute.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 319. orr.

Hamaikagarren aldiz begiratu zuen erlojua.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 97. orr.

Lucie entzun dut, hamaikagarren aldiz bere arranguren berri ematen etxekoandreari.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 39. orr.

Orduan jakingo da aurreakordioa gauzatzeko moduan den edo proiektuak hamaikagarren arazoa topatuko duen.  Berria - Harian   2005-10-30

Baina, ateraldi bera hamaikagarrenez adituta, Charlyk muturrekoa bota zion egunean ni ere poztu nintzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 41. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aroko hamaikagarren (3); aroko hamaikagarren mendean (3); berrogeita hamaikagarren (4); eta hamaikagarren (10)

hamaikagarren aldiz (20); hamaikagarren da (3); hamaikagarren denboraldia (3); hamaikagarren egunean (4); hamaikagarren eta (3); hamaikagarren etorbideko (3); hamaikagarren kapitulua (12); hamaikagarren kapitulua nola (3); hamaikagarren mendean (9); hamaikagarren mendeko (3); hamaikagarren postuan (7); hamaikagarren urtea (3); hamaikagarren urtean (9); hamaikagarren urteko (3); hamaikagarren zigarroa (3)

hogeita hamaikagarren (5); kristau aroko hamaikagarren (3); urteko hamaikagarren (3)


hamaikako iz hamaikak osaturiko taldea; eskuarki, futboleko taldea.

Hamaikako horretatik, gaur bederatzi bizi dira.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 49. orr.

Futbol-zelaian, ohi bezala, bi talde: zuek alde batean -zuek biok, oraingoz, seme-alabekin familiaren hamaikakoa osatu arte.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 174. orr.

Recreativok Sportingen kontra irabazi zuen hamaikako bera erabiliko du gaur ere.  Berria - Kirola   2004-09-05

Eurokopako hamaikako onena izendatuko dute astelehenean.  Berria - Kirola   2004-07-03

Hamaikakoa osatzeko lanak izango ditu Trapattonik.  Berria - Kirola   2004-06-22

Erabaki al duzu iganderako hamaikakoa?  Berria - Kirola   2004-08-27

Badirudi Valverdek egun handietan zelairatu ohi duen hamaikakoa zelairatuko duela.  Berria - Kirola   2004-11-21

«zentzurik gabeko hamaikakoak» egitea leporatu zion.  Berria - Kirola   2004-06-18

Bartzelonan, Giuly frantziarra sartuko da hamaikakoan, Larssonen kaltean.  Berria - Kirola   2004-10-24

Zazpi aldaketa hamaikakoan.  Berria - Kirola   2004-02-05

Ligan oraindik minuturik jokatu ez duten hiru gizon gaur hasierako hamaikakoan izango zirela baieztatu zuen atzo Aguirrek.  Berria - Kirola   2004-10-26

Ligako partida bitan min hartuta egon ostean, Real Madrilen aurka itzuli zen hasierako hamaikakora.  Berria - Kirola   2004-09-30

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

beste hamaikako (4); beste hamaikako bat (3); eta hamaikako (4)

hamaikako bat (8); hamaikako bera (17); hamaikako bera zelairatuko (7); hamaikako berbera (3); hamaikako desegokia (6); hamaikako desegokia zelairatzeagatik (3); hamaikako finko (4); hamaikako finko baten (4); hamaikako hau (3); hamaikako onena (3); hamaikako zelairatuko (11); hamaikako zelairatuko duen (8)

hasierako hamaikako (4); kanpoko hamaikako bat (3); sevillako hamaikako (3); sevillako hamaikako bera (3); zein hamaikako (13); zein hamaikako zelairatuko (11); zelairatu zuen hamaikako (3); zuen hamaikako (11); zuen hamaikako bera (7)


hamaikana banatz bakoitzari hamaika, bakoitzak hamaika.

Bi selekzio, hamaikana jokalari, ezberdintasun handiekin.  Berria - Kirola   2004-06-19

Hamaikanakoa eta hamabinakoa [berdinketa].  Berria - Kirola   2004-07-18


hamaikatxo 1 askotxo.

Hamaikatxo urte generamatzan ezkonduta.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 29. orr.

Lehendik ere ezagutuak gara hamaikatxo atsekabe eta ez zegoen berri baten beharrik.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 162. orr.

Ia bizitza osoa emana baitzuen langileen aldeko hamaikatxo greba, manifestazio eta protestatan.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 5. orr.

Edukazioaren aldetik, ostera, katolikoa nauk eta, hamaikatxo sermoi entzunda nagok.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 223. orr.

Txikitan, ohean gaixorik zeudenean, "Nire maiteñook" belarrira xuxurlatuz entzun ziotelako aita zenari hamaikatxo aldiz. benetan diotsut Cibeles pasarelan agertzen diren hamaikatxo baino ederragoa zela.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 162. orr.

Bazeukan nire berri, ez alferrik ibiliak baikinen hamaikatxotan elkarrekin.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 46. orr.

2 hamaikatxo bat

Hamaikatxo bat aldiz bai.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 67. orr.


hamaiken iz hamaika zati berdinetan banatu den zerbaiten zati bakoitza.

Lau eta hiru hamaiken bakoitzeko...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 92. orr.


hamaiketako iz goizeko hamaikak aldean hartzen den otordu arina. ik hamarretako.

Kazetarien bisitak hamaiketakoaren ordua apur bat atzeratu du.  Berria - Euskal Herria   2004-02-11

Ondoren, hamaiketakoa izanen da.  Berria - Euskal Herria   2004-01-18

-Oraindik ez duzu noski, hamaiketakoa egin.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 324. orr.

Eta beharginek hamaiketakoa gurean egiteko ohitura hartu zuten.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 61. orr.

Orain hamaiketako ona egin ezazue neure kontura.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 128. orr.

Hamaiketakoa hartzen duten bitartean.  Berria - Ekonomia   2004-05-20

Gero eskolako zorrotik hamaiketakoa atera eta jan egin dut.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 22. orr.

Tabernaria pintxoak berotzen hasi da Diputazioko langileei hamaiketakoa prestatzeko.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 40. orr.

Espainiako enbaxadan hamaiketako txiki bat eman ziguten.  Berria - Kirola   2004-04-13

Hamaiketakoa biltzeko zilarrezko paperarekin.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 160. orr.

Hamaiketakoan ari ziren Udaleko langile batzuk.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 295. orr.

Hiriguneko saltokietan zorrotzak dira beren langileen hamaiketakoekin: ordu laurdena, minutu bat gehiagorik ez.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 325. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta hamaiketakoa (3); eta hamaiketakoaren (3); hamaiketakoa egin (9); hamaiketakoa egin zuten (3); hamaiketakoa egiten (6); hamaiketakoa egitera (5)


hamaka iz bertan lo egiteko edo atseden hartzeko sare zintzilikaria.

Hamaka banatan etzanda egoten ginen, beti garagardoren bat eskumenera.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 53. orr.

Banbuzko estalpeko hamakan etzanik.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 47. orr.

Ez zegoen hura jasaterik, hamaka batean oinutsik, zigarreta erreaz eta zirkinik egin gabe etzanda izan ezik: apatia zen irauteko modu posible bakarra...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 54. orr.

Arrisku latza kamareroek hamaka luzatu eta bertan siesta egiteko.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 85. orr.

Biharamuna piszina ondoko hamaka batean eman zuen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 271. orr.

Eta han egiten zuten lo bi burdinazko hagen artean eskegitako hamaka batzuetan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 132. orr.


hamalau 1 zenbtz hamahiru eta bat, 14. (dagokion izenaren ezkerrean)

Sadarren jokatu lehen zazpi partidetan Osasunak hamalau gol egin ditu.  Berria - Kirola   2004-12-11

Guztira hamalau tanto egin zituzten irabazleek errenkadan.  Berria - Kirola   2004-09-22

Ea zer dela-eta zioen hamalau behi haiek multzorik osatzen ez zutela.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 103. orr.

Hamalau estropada horietatik erdiak Euskal Herrian jokatuko dira.  Berria - Kirola   2004-03-04

Itsas-zabaleko eginak diren hamalau ontzi handi utziko dizkizuet.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 37. orr.

Zazpi ofizio eta hamalau malefizioduna.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 117. orr.

Hamalau bikotek hitz emana zuten lehiaketarako.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 68. orr.

Berehala prest nintzela esan eta ekin nion nire hamalau lankideak bilatzeari.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 83. orr.

2 (dagokion izena ezabaturik)

Gaitzerdi, zeren urrutiko intxaurrak hamalau omen ziren, eta bertara joanda ere...  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 32. orr.

hamalau baitira gaur!  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 32. orr.

Euskal departamenduaren alde zazpi dira, hamalau kontra.  Herria   2003-02-06

Kolomen diametroa bi modulukoa izango da; altuera, kapitel eta guzti, hamalaukoa.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1910. orr.

Palestinako Legebiltzarreko 83 kidetik hamalauk sinatu dute beren eskaria.  Berria - Mundua   2004-09-30

Betidanik, zer gerta ere, lau intxaur eskura nahiago, urrutiko hamalauak baino.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 119. orr.

Ea zenbat behi ote ziren, eta hamalau.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 103. orr.

"Hamar urtekoak ume hutsak dira-eta", hamalaukoen protesta. ik beherago hamalauko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 56. orr.

Hamaika ohartxo eta norabide eta jomuga jasota neuzkalakoan, frailearen hamahiruko dozena edo mojaren hamalaukoa besterik ez ziren.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 46. orr.

Argentinarrak bederatzi urtetan lortu zituen bost tituluak; Schumacherrek, hamalautan zazpi.  Berria - Kirola   2004-08-31

3 (data adierazteko)

Juduek jaiegun handia izaten dute Adar hilaren hamalaua.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 144. orr.

Horrela, bada, hilaren hamalauan ere elkartu ziren Susako juduak, eta hirurehun gizon hil zituzten.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 144. orr.

1931ko apirilaren hamalauan.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 62. orr.

Uztailak hamalau gaur.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 319. orr.

4 (denbora unitateekin)

Duela hamalau urte. herria¬

Hamalau urte bete baino lehen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 263. orr.

Hamalau urte genituen eta ez ginen berritsuak.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 75. orr.

Hamalau edo hamabost urterekin bezala zeuden itxuraz. ik beherago 11.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 43. orr.

Hamalau udaberritako neskatoa.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 178. orr.

778. urtean, hau da, Pistesko ediktua baino hamalau urte geroago.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 198. orr.

Hemendik hamalau hilabetera.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 200. orr.

Euskal Herriko hamalau kantoietarik.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 166. orr.

Hamalau egun barru, beranduenik, Suitzatik alde egitera behartua zela.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 66. orr.

Hamalau hilabeteren presondegia, aldi huntako barka, eta urteño batez ezin ukan hautetsi kargurik.  Herria   2004-12-09

Hamalau egunez ez zara hemendik mugituko.  Elizen arteko biblia   Tb 8,20

Hamalau hilabetez bidaiatu zen Amazonasen zehar.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 184. orr.

Hamalau egun barru, beranduenik, Suitzatik alde egitera behartua zela esan zidanean, ni Thun-en nengoen soldadutzan, ofizial.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 66. orr.

5 (diru unitateekin)

Hamalau mila marko zilarrezko.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 57. orr.

Hamalau mila euro balio duten Miroren bi litografia ostu dituzte, Arcon.  Berria - Kultura   2004-02-14

Hamalau milioi dolarreko isuna.  Berria - Mundua   2004-06-30

Lacaune arrazako ardien esnea hamalau zentima pintako gutiago pagatzea ez dutela onartzen.  Herria   2003-12-25

Hamalau mila euro ez da gero sos bat!  Herria   2005-02-24

6 (bestelako neurri unitateekin)

Hemen ipintzen duenez, hamalau hazbete ditu luzean eta hamar biribilean.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 201. orr.

Donibanetik Hendaiarat hamalau kilometra ezbaian.  Herria   2003-03-20

Hamalau mila metro karratuko eremuan jarriko da han.  Herria   2003-11-13

Angeluko Barran hamalau hektarako parkaleku ekologiko bat eraikitzen laguntzeko.  Herria   2005-08-04

Hamalau hamabost miligramo kalkulatu beharko duzu, eta urarekin edo esnearekin nahastu.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 159. orr.

Hamalau miligramo brompton, lau ordurik behin.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 180. orr.

• 7 iz

Kristauez besteko sorgin deabru guzien [...] ezaugarri ote dugu hamalaua?  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 107. orr.

Hain zuzen ere, "hamalau majikoaz" indartzen baitzuten beren izatea.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 107. orr.

Proposatua izan zaie hamabi zenbakitik hamalauera pasatzea.  Herria   2003-03-10

Hamalaueko gerla piztu orduko joan zen Pariserat estudioen segitzeko.  Herria   2004-12-16

Igande huntan dugu ohoratu hamalaueko gerlaren bururatzeko urteburua.  Herria   2005-11-17

Itsasu herri huntan, hamalaueko gerla denboran.  Herria   2005-05-26

8 hamabi-hamalau (12 agerraldi, 5 liburu eta 2 artikulutan) hamabi edo hamalau.

Tarantasa ziztu bizian zihoan, bideari hamabi-hamalau versta orduko janez.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 134. orr.

Horren hurrengo hamabi-hamalau lerro ezabatuen azpian.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 198. orr.

-Zer gisa hamabi-hamalau familien hire zuhaitz genealogikoa?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 94. orr.

Hamabi-hamalau urteko muttiko gaztez osatua.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 361. orr.

9 hamahiru-hamalau (5 agerraldi, 4 liburutan) hamahiru edo hamalau.

Hamahiru-hamalau urte genituen, beraz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 183. orr.

Hamahiru-hamalau urteko ikasleak ziren BBBko lehen mailako horiek.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 100. orr.

Eurek hamaika bat urte eta lehengusuek hamahiru-hamalau zeuzkatenean.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 7. orr.

10 hamalau bat (11 agerraldi, 6 liburu eta 4 artikulutan; orobat hamalauren bat 5 agerraldi, 3 liburu eta 2 artikulutan) gutxi gorabehera hamalau.

Sei ginebrakada edan eta hamalau bat zigarro erre ondotik, gauaren gailurra jotzen ari nintzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 8. orr.

Garai hartan, hamalau bat urte nituenean alegia.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 24. orr.

Hamalau bat zibilizazioren esperientzia.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 335. orr.

Mahaiaren gainean Arianeren erretratu bat zegoen, hamalauren bat urterekin.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 195. orr.

11 hamalau-hamabost (11 agerraldi, 8 liburu eta 2 artikulutan) hamalau edo hamabost

Hamalau hamabost miligramo kalkulatu beharko duzu.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 159. orr.

Hamalau-hamabost urte izango nebazan, esan eustanean: "hi, Imanol! hi heure kontura ibilteko moduan hago".  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 84. orr.

Hamalau-hamabost urteko batzuk.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 29. orr.

Hamalau-hamabost urterekin, korazonisten ikastetxean nenbilèn garaian.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 80. orr.

12 hamalau-hamasei (2 agerraldi, 2 liburutan) hamalau edo hamasei.

Hamalau-hamasei kilo.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 17. orr.

Hip-hop doinuek irensten dute Santutxuko itolarria: euri zipriztinetatik gora jaso du begirada, eta hamalau-hamasei solairuko hormigoizko oihana dauka.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 38. orr.

13 hamalau mila

Azken hamar urteetan hamalau mila euskaradun galdu omen ditu iparraldeak.  Berria - Kultura   2004-03-02

Indonesiak badauzka hamalau mila ugarte.  Herria   2001-02-15

Oker ez banago, hamalau mila oilo ziren gobernatu beharrak.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 22. orr.

Hamalau mila metro karratuko eremuan jarriko da han.  Herria   2003-11-13

Hamalau mila marko zilarrezko.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 57. orr.

Hainbeste zorigaiztoren ondoren Joben artaldeak berriro etorri ziren hamalau mila arditara.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 47. orr.

Frantziara berrogeita hamar mila ezkutu bidaliz gero, berrogeita hamalau mila balioko luketen gauzak erosiko lituzke.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 77. orr.

Baditut gogoan franko, baina, ez hamalau mila.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 38. orr.

· San Sebastian Egunak aurten ere hamalau milako bat jende atera-razi du plaza eta karriketarat atabala joz danborradetan.  Herria   2001-02-01

14 hamalau milioi

Gainera, atzo jakin zenez, ia hamalau milioi irakiarrek eman dute izena hauteskunde erroldan orain arte.  Berria - Mundua   2004-11-28

Hamalau milioi dolarreko isuna.  Berria - Mundua   2004-06-30

1887an amaituriko eraikin izugarri horrek hamalau milioiko kostua izan zuen gutxienez.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 85. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

azken hamalau (12); badira hamalau (3); baina hamalau (4); baino hamalau (5); berrogeita hamalau (22); berrogeita hamalau mila (6); berrogeita hamalau sos (10); beste hamalau (17); diren hamalau (8); doi doia hamalau (4); doia hamalau (4); donostia hamalau (3); duela hamalau (13); duela hamalau urte (9); dute hamalau (3); duten hamalau (4); edo hamalau (8); edo hamalau urte (3)

egunean hamalau (6); egunotan hamalau (3); egunotan hamalau pertsona (3); ere hamalau (5); eta berrogeita hamalau (4); eta beste hamalau (5); eta hamalau (53); eta hamalau urte (7); eta hamalau urteko (3); eta hamalau urtetan (3); eta hogeita hamalau (7); eta urtebeteko hamalau (7); garbi nahiz hamalau (3); guztira hamalau (3); hamabi hamalau (15); hamabi hamalau familien (3); hamabi hamalau ordu (3); hamahiru edo hamalau (5); hamahiru hamalau (6); hamahiru hamalau urte (3)

hamalau aldiz (9); hamalau arkume (7); hamalau bat (14); hamalau bat urte (4); hamalau bikotek (3); hamalau denboraldi (5); hamalau denboraldi egin (3)

hamalau edo (12); hamalau edo hamabost (8); hamalau edo hogeita (3); hamalau egun (10); hamalau eguneko (3); hamalau egunez (3); hamalau estropada (7); hamalau estropada puntuagarri (3); hamalau eta (8); hamalau euskal (3); hamalau familien (3); hamalau gol (7); hamalau gol sartu (4); hamalau hamabortz (3); hamalau hamabost (14); hamalau hamabost urteko (8); hamalau hamabost urterekin (3); hamalau hamasei (3); hamalau hautagai (3); hamalau hilabete (19); hamalau hilabeteko (4); hamalau hilabetez (6)

hamalau jardunaldi (3); hamalau jokalari (4); hamalau jokalarirekin (3); hamalau kantu (5); hamalau kide (3); hamalau kilo (4); hamalau kilo garagar (3); hamalau kilometra (4); hamalau lagun (16); hamalau lagunek (5); hamalau letra (5); hamalau metro (3); hamalau mila (24); hamalau milioi (5); hamalau minutu (3)

hamalau ohe (3); hamalau ontzi (3); hamalau ordu (8); hamalau partida (4); hamalau pertsona (13); hamalau pertsona hil (10); hamalau puntu (4); hamalau sos (10); hamalau sos erdi (6); hamalau tanto (9); hamalau tanto egin (4)

hamalau urte (136); hamalau urte besterik (11); hamalau urte bete (9); hamalau urte bitartean (3); hamalau urte daramatza (5); hamalau urte ditu (5); hamalau urte egin (3); hamalau urte genituen (3); hamalau urte geroago (4); hamalau urte hauetan (4); hamalau urte nituen (11); hamalau urte nituenean (5); hamalau urte zituela (5); hamalau urte zituen (5); hamalau urtean (7); hamalau urteetan (6); hamalau urteko (41); hamalau urteko mutiko (4); hamalau urteko neska (5); hamalau urtera (4); hamalau urterekin (19); hamalau urtetan (13); hamalau urtez (18); hamalau zauritu (4)

herriko hamalau (3); hiru egunotan hamalau (3); hirurogeita hamalau (6); hogeita hamalau (39); hogeita hamalau edo (3); hogeita hamalau letra (5); hogeita hamalau urte (8); ia hamalau (4); intxaurrak hamalau (4); jada hamalau (4); lehen taldeko hamalau (3); ligako hamalau (3); nahiz hamalau kilo (3); orain hamalau (4); orotara hamalau (3); taldeko hamalau (3); urrutiko intxaurrak hamalau (4); urtebeteko hamalau (7); urtebeteko hamalau arkume (7); zen hamalau (4); ziren hamalau (3); zituen hamalau (5); zuen hamalau (3)

adar hilaren hamalaua (5); adar hilaren hamalauan (4); eta hamalauan (4); hamalauan atseden (3); hamalauan atseden hartu (3); hamalauan ere (4); hamalaueko gerla (5); hilaren hamalauan (14); hilaren hamalauan ere (4); lehen hilaren hamalauan (4)


hamalaudun iz sonetoa.

Hemen "eskas den elea", beharbada, "vielle accroupie" dateke, hots, "atso mokortua", Helenaren Hamalaudunak deitu poema bildumako Quand vous serez bien vieille hamalaudun ezagunean emana.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 134. orr.

Azken otoitza izeneko hamalauduna erdaraz idatzi zuen Lauaxetak.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 82. orr.


hamalaugarren 1 ord zerrenda batean aurretik hamahiru dituena (14.). (dagokion izenaren ezkerrean)

Hamalaugarren kapitulua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 142. orr.

Prassum harkaitzean jartzen du Afrika ezagunaren muga, Hego latitudeko hamalaugarren gradu inguruan.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 44. orr.

Hamalaugarren Kalean behera.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 207. orr.

Hamalaugarren minutuan jokaldi eztabaidagarria izan zen.  Berria - Kirola   2004-06-26

Abiatu eta hamalaugarren egunean, eguzkia ikusi genuen aurreneko aldiz.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 170. orr.

K.a. hamalaugarren mendean, pirata akeoak panfiliar kostarekin lehen kontaktuak zertzen ari ziren garaian.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 275. orr.

Nazioarteko Pilota Federazioaren Presidenteak hamalaugarren zesta-punta txapelketa aurkeztu zuten atzo.  Berria - Kirola   2004-04-09

2 (dagokion izena ezabaturik)

Urte Berriaren hamalaugarrena -esan zuen Gandalfek-, ala nahiago baduk.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 284. orr.

Capirossik seigarren postuan amaitu zuen, eta Baylissek hamalaugarrenean. herria¬

Abuztuaren hamalaugarreneko ohar honen azpian.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 459. orr.

· Hogoita-hamekagarren sailkatu da, sailkapen nagusian hamalaugarren.  Herria   2002-07-18

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ehun eta hamalaugarren (3); eta hamalaugarren (10); hamalaugarren eguna (3); hamalaugarren egunean (4); hamalaugarren eta (4); hamalaugarren jardunaldiko (3); hamalaugarren kalea (3); hamalaugarren kalean (7); hamalaugarren kalean zehar (3); hamalaugarren kapitulua (8); hamalaugarren mendean (7); hamalaugarren postuan (3); hamalaugarren urtean (5); hogeita hamalaugarren (4)


hamalauko 1 izond hamalauk osaturikoa.

Ezjakinek baino ez zezaketela pentsa inon hamalauko dozenarik izan zitekeenik.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 56. orr.

Emaitzak ikusi eta hamalaukoa asmatu zenuela konturatu zara.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 139. orr.

2 iz hamalauk osaturiko taldea.

Kontxarako hamalaukoa [estropadetan].  Berria - Kirola   2004-09-09


hamalauna 1 banatz bakoitzari hamalau, bakoitzak hamalau.

Hamalauna urteko kartzela zigorra eskatzen dute hiru gazteren aurka. herria¬

2 hamalaunako izlag

Luze jokatuz hamalaunako berdinketa behartu zuen, lasaitasuna harmailetara iritsi zen, inork ez zuen Koteto geldituko 30erako bidean.  Berria - Kirola   2004-08-20


hamar 1 zenbtz bederatzi eta bat, 10. (dagokion izenaren ezkerrean)

Hamar gau lo egin gabe.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 58. orr.

Berrogei behi eta hamar zekor, hogei asteme eta hamar asto.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 91. orr.

Bi urtean, hamar lanbide baino gehiagotan saiatu zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 71. orr.

-Hamar pote arrain, berrogei pote esne.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 193. orr.

Hamar galdera egin zitzakeen eta hamarrei frogak emanez erantzun.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 188. orr.

Juduak hamar txanpon eskaini zizkion haren truke.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 216. orr.

Hamar arrautzako tortilla bat ere jateko gauza da.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 59. orr.

Hamar leinuk osatu zuten Israelgo erreinua.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 18. orr.

Hamabi urte daramat ezkondurik, eta hamar edo hamabi mila lagunek jo didate larrua.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 121. orr.

Ituna eta Hamar Aginduak.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 183. orr.

Egiptoko hamar izurrietatik hirugarrena.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 25. orr.

Horretan metrailadoreak hasi ziren tiroka, eta haiek hamar aldiz okerragoak dira kanoiak baino.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 97. orr.

2 (dagokion izena ezabaturik)

Nik hamar bete ditut eta laster bost oinetako altuera izango dut.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 42. orr.

Hamar politenen artean egon behar zuela erabaki genuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 303. orr.

Hamalau hazbete ditu luzean eta hamar biribilean.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 201. orr.

Hamar dira atalburu honen azpian sartzen ditugun testuak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 40. orr.

Ezkerreko orrian hamar harroineko zubi bat zegoen, hamarrak numeratuak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 221. orr.

Hamarrak egongelatxo garbi batera sartu eta isilik gelditu ziren, kopetilun eta kapusaiak erantzi gabe.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 69. orr.

Cristina andreak kinkearen argia bizitu eta hamarren aurpegiak errepasatu zituen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 70. orr.

10 probetatik seitan lehen hamarren artean sailkatu da. herria¬

Hogei koroako hiru billete eta hamarreko bat. ik hamarreko.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 139. orr.

Eta, sar ezak gibelekotik hamarreko broka.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 14. orr.

Albisteak ehuneko hamar puzten direla emanda ere.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 194. orr.

Errentak ehuneko hamarretik ehuneko bostera jaitsi zirela.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 71. orr.

Maitasunean atsegina hamar izatera [...] emakumeek hiru bider hiru jasotzen dute, eta gizonek bat bakarrik.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 18. orr.

Loteak ehundaka zituan, eta hamarretik seik inguru ageri zitean babarrunen eragozpena.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 273. orr.

Hamarretik zazpik egin ditek gure alde!  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 87. orr.

Eta zer esan didazu, irabazien hamarretik bi emango diozula Elizari?  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 72. orr.

3 (data adierazteko)

Irailaren hamarra arte, horra Kostaldeko Musikaldi handia, aurtengoa 46-garrena.SAFAM enpresa auzitegira urtarrilaren hamarrean.  Herria   2005-09-01

Eta Martxoaren hamarrean manifestaldi bat badate Maulen, eüskal presoneren alde.  Herria   2001-02-22

Uztailaren hamarra zen, 18....go urtean.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 66. orr.

4 (ordua adierazteko)

Goizeko hamarretan ailegatu naiz Managua zabal sakabanatura.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 24. orr.

Bihar hamarretan?  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 232. orr.

Hamarrak baino lehentxeago heldu ziren plastikozko neon-argien hirira.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 134. orr.

Gaueko hamarrak: iluntzeko panelak jartzen ditugu eta... ondo lo egin!  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 130. orr.

Erlojuan hamarrak puntuan ziren Josebak aulkia hartu zuenean.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 77. orr.

Mansilla, 18 kilometrotara: hamarrak gabe han izanen naizela nago.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 150. orr.

Hamarretako trenaren lokomotorrak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 164. orr.

Ingeles irratiak hamarretako emanaldian, alemanez, nederlanderaz, frantsesez [...]: The invasion has begun, egiazko inbasioa hasi da, beraz.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 323. orr.

Hamar eta erdiak inguruan esnatu nintzen.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 127. orr.

Goizeko hamar eta erdiak arte.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 231. orr.

Erloju batek hamar eta erdiak jo ditu.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 84. orr.

Hamarrak eta laurden: Van Daan txistuka ari dela entzuten da.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 207. orr.

Gaur, goizeko hamarrak eta laurdenetan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 96. orr.

Gauez ere bai, ohean, hamarrak eta laurdenak arte.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 243. orr.

Bederatziak eta hamar.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 344. orr.

Hamarrak eta hogeita bat minutu.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 18. orr.

Erloju baten esfera argiztatuan hamarrak hamar gutxi zirela ikusi nuen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 50. orr.

Urriaren 5ean hamarrak bost gutxiagotan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 128. orr.

Bederatziak hamar gutitan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 263. orr.

Aurrerantzean zortziak hamar gutxietarako etxean izango nintzela.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 28. orr.

Hamar minutu hamarrak jotzeko.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 97. orr.

Gaueko hamarrak eta gehiago ziren.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 249. orr.

5 (denbora unitateekin)

Kanaanen bizitzen hamar urte zeramatzatela.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 45. orr.

Hamar egun aurreratu zen erabakia.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 34. orr.

Zortzi egunean, hamar egunean gehienez ere, duke handiaren aurrean egongo zen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 359. orr.

Handik hamar egunera.  Elizen arteko biblia   Jr 42,7

Postara iritsi eta hamar minutura.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 180. orr.

Bost edo hamar segundoko kontua izan zen.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 218. orr.

Azken hamar urteetan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 76. orr.

Suak, izan ere, hamar segundoren buruan zuzi bihurtu dizu hegazkina!  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 55. orr.

Hamar minutu gabe, hemen dituk!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 228. orr.

Hamar minutu geroago hesiaren beheko ertzera iritsi ziren.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 412. orr.

Hamar urtez Ministro jenerala izan ondoren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1143. orr.

6 (diru unitateekin)

Hamar soseko txanpona. Odolki puska bat, hamar sosen urdaia, libra erdi bat txerri gantz eskatzen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 357. orr.

-Arrain oso bat hamar liberan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 180. orr.

Hamar dolar hilean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 389. orr.

Eta denarioak hamar as balio zuenez, kobrezko hogei ontza balio zuen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 82. orr.

Berrogeita hamar errublo zuentzat, ezkerreko ibai ertzera iristen bagara, txalupa horiek gu harrapatu baino lehen!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 196. orr.

Hamar dukateko dirusaria ere urtero.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 68. orr.

Hamar koroako billete zimurra erakutsi zion.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 159. orr.

Ordaindu zituen eskatzen zituzten hamar zentimoak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 49. orr.

Koroa bat eta hamar xentimoko bat aurkitu zituen eskuko poltsan.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 38. orr.

Hamar eurokoa pasatu diot.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 40. orr.

7 (bestelako neurri unitateekin)

Lurretik hamar metrora.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 22. orr.

Bere belaunburuetatik hamar zentimetrora.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 52. orr.

Takoi zorrotzak, hamar zentimetrokoak.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 21. orr.

Zaldia niregandik hamar urratsetara ikusirik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 171. orr.

Multzo horrek guztiak kolore anitzeko etxe-mosaiko ikusgarri bat osatzen zuen, hamar legoako esparru zabal batean txertatua.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 38. orr.

Hamar mila legoa koadroko eremua hartzen du guztira.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 49. orr.

Demagun eremu karratu bat daukagula, luzean eta zabalean hamar oin dituena.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4090. orr.

Hamar gramo gurin.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 301. orr.

Hamar kilo esne hauts.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 193. orr.

Hiru lagunek apustua egin dute, jango dutela goizetik gauera hamar erraldeko txahala.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 211. orr.

Gau hartan hamar graduraino beheratuko zen zero azpitik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 401. orr.

Eta hamar dioptria bainituen begi bakoitzean.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 143. orr.

-Nik ere badut egiteko bat, hamar minutu barru.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 109. orr.

Ez da zaila Lucy hamar urte barru irudikatzea: emakume lodi bat, aurpegian tristuraren ildoekin, modaz aspaldi pasatako arropekin jantzita.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 200. orr.

Hamar urte barru espero dut oraindik martxan ibiltzea eta izatea nork irakurri.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 359. orr.

• 8 iz

Gure aurrekoek, berriz, hasieran hamarra hartu zuten zenbaki bezala.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1510. orr.

Platinik behin esan zuen: «Baggio ez da bederatzia ez hamarra, bederatzi t'erdia da».  Berria - Kirola   2004-04-28

Gerora, konturatu zirenean bi zenbaki horiek perfektuak zirela, bai seia eta bai hamarra, biak batu zituzten zenbaki bakarra eginez, eta zenbaki guztiz perfektua egin zuten, hamaseia.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1510. orr.

Erradazu numero bat batetik hamarrerat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 269. orr.

-Ederki! orain, hogei ken hamar?  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 216. orr.

Hamar arte kontatu behar nuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 203. orr.

Itzultzen zenean azterketaren batetik hamar bat aterea zuela esanez, aitak galdetzen zion: "Nolaz atera duzu hamar bat?”.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 13. orr.

Ikaragarri pozten nau egin duenak, pertsona bezala ere hamar bat merezi duelako.  Berria - Kirola   2004-11-06

9 bost-hamar bost edo hamar.

Bost-hamar minuturen buruan etxeratu zitzaidan Sara.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 191. orr.

10 hamar bat (800 agerraldi, 154 liburu eta 378 artikulutan; ETCn 3.670 agerraldi; orobat hamarren bat 167 agerraldi, 62 liburu eta 27 artikulutan; ETCn 929 agerraldi) gutxi gorabehera hamar.

Orain dela hamar bat urte.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 71. orr.

Hamar bat urteko mutiko bat zegoela ohartu zen, lozorroan, irribarrea ezpainetan, aingerua iduri.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 25. orr.

Hamar bat urrats egin orduko.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 129. orr.

Etxetik hamar bat metrotara.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 43. orr.

Ttipi hamar bat metro haratago aurkitu nuen, banku luzeetariko batean eseria.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 133. orr.

Gutxienez hamar bat litro esne.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 65. orr.

Zaharren bati edo lagunen bati entzuna zion, gero, Esmirna hark hamarren bat urte zeramala han Kaioarrin.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 243. orr.

Frantzian barna hamar bat mila presuna xahar hil baitira bero horiek ezin jasanez.  Herria   2004-01-01

11 hamar-hamabi hamar edo hamabi.

Emakumea, atera zutelarik, ordu batzuk egina zen ibaian, hamar-hamabi aise.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 71. orr.

Lizarran eman nituen lehenengo hamar-hamabi egunak, oso bereziak izan ziren.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 177. orr.

Hamar-hamabi idazle The Literary Café delakora joan ginen.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 236. orr.

Strogoffen kalkuluen arabera, hamar-hamabi versta orduko egiten zuen orain.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 357. orr.

Hamar-hamabi mila lirarekin.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 40. orr.

Bizitzaren lehen hamar-hamabi hilabeteetan.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 105. orr.

Mundu honek badu bertute paregabe bat: bada, izan, eta badira hamar-hamabi mila miloi urte funtzionatzen duela.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 40. orr.

12 hamar-hamabost hamar edo hamabost.

Gure aurrean, hamar-hamabost lagun.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 61. orr.

Europaz gure iritzia osatzea eta hamar-hamabost orritan ematea.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 86. orr.

Izan genuen guk ere arriskua duela hamar-hamabost urte.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 164. orr.

Hamar-hamabost eguneko epea dago erretzeari uzteko.  Berria - Euskal Herria   2004-06-01

Hamar-hamabost minutu besterik ez.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 146. orr.

Jarraitu zuen, hamar-hamabost bider jomugaren kontra.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 45. orr.

Hamar-hamabost metro hondartzan gorantz egin zuen, hondarra lehorrago zegoen aldera.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 167. orr.

Hamar-hamabost metroko bitartean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 54. orr.

13 hamar-hamasei hamar edo hamasei.

Jende horrek guztiak hamar-hamasei urte zeramatzan nire etxean, ongi ezagutzen ninduen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 294. orr.

Izan ere, zer mirespena izan nion nik aitari, hamar-hamasei urte bitartean!  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 46. orr.

14 hamar-hogei hamar edo hogei.

Azken hamar-hogei urte hauetan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 156. orr.

Hamar-hogei urte barru doinu-bilketari heltzen dionak, Joanitok baino doinu gehiago bilduko ditu seguru-seguru.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 116. orr.

15 hamar mila

Tiumenen hamar mila lagun bizi ohi dira.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 177. orr.

Gaztelupeko kaserna eta gotorlekuetan, hamar milatik gora soldadu bizi omen zen!  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 45. orr.

Egongela bat, bertze hamar mila bizitegitakoen gisakoa.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 101. orr.

Lantegian bazela liburutegi bat hamar mila liburutik gorakoa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 150. orr.

Bihar, hamar mila milioi izango gara.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 196. orr.

Trukean hamar mila libera [...] liburuko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 12. orr.

Hamar mila peso gaua.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 247. orr.

Hamar mila errubloan erosi nian.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 122. orr.

Leku bat, gutxienez hogeita hamar mila verstara zegoena.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 399. orr.

· Frantzian barna hamar bat mila presuna xahar hil baitira bero horiek ezin jasanez.  Herria   2004-01-01

16 hamar milioi

-Hamar milioi gizon omen dira.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 104. orr.

Urtero hamar milioi emakumek abortatzen dute Asian.  Berria - Gaiak   2004-09-03

Enperadorearen eta haren berrogeita hamar milioi menpekoren ametsak eta segurtasuna zaintzen.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 64. orr.

Lanen aurrekontua hamar milioi eurokoa da.  Berria - Euskal Herria   2004-12-04

Hamar milioi dira gaur egun legez kanpoko txartelak.  Berria - Euskal Herria   2004-07-22

Hamar milioi lortu ziren eta hamar milioi gastatuko dira herriarentzat.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 96. orr.

Hamar milioiren jabe izanik, jeneral eta printzeen artean aukera daitezke adiskideak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 507. orr.

17 zortzi-hamar zortzi edo hamar.

Zortzi-hamar lagun daude uretan.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 70. orr.

Larruz forraturiko zortzi-hamar liburuk salbatu gintuzten.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 19. orr.

Zortzi-hamar egunez gelditu zen gure etxean.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 104. orr.

Zortzi-hamar urte inguruko ijito talde bat.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 185. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

amaitzeko hamar (8); artean hamar (14); azken berrogeita hamar (13); azken hamar (230); azken hamar jardunaldietan (9); azken hamar minutuetan (15); azken hamar urte (20); azken hamar urteetako (8); azken hamar urteetan (45); azken hamar urteotako (9); azken hamar urteotan (65); azken hogeita hamar (17); azkeneko hamar (13); badira hamar (15); baina hamar (33); baino hamar (90); baino hamar aldiz (26); baino hamar bat (12); baino hamar egun (9); baino hamar urte (14); bat eta hamar (11); bat hamar (12); batean hamar (13); batek hamar (19); bederatzi edo hamar (17); bere hamar (23); bere hamar urteak (8); berrogeita hamar (902); berrogeita hamar bat (90); berrogeita hamar dolar (13); berrogeita hamar eta (12); berrogeita hamar gizon (9); berrogeita hamar kilometroko (15); berrogeita hamar lagun (11); berrogeita hamar libera (14); berrogeita hamar metro (38); berrogeita hamar mila (48); berrogeita hamar milioi (10); berrogeita hamar puntu (20); berrogeita hamar urte (114); berrogeita hamar urteetan (8); berrogeita hamar urteko (17); berrogeita hamar urtetik (12); berrogeita hamar urtez (15); berrogoi ta hamar (11); berrogoita hamar (66); berrogoita hamar bat (30); berrogoita hamar urte (15); beste berrogeita hamar (12); beste hamar (165); beste hamar bat (29); beste hogeita hamar (10); bost edo hamar (15); bost eta hamar (8); da hamar (32); datozen hamar (16); dauden hamar (11); dela hamar (47); dela hamar bat (8); dela hamar urte (24); dela hogeita hamar (15); dira hamar (26); diren hamar (39); ditu hamar (15); dituen hamar (8); donostia hamar (14); du hamar (17); duela berrogeita hamar (18); duela berrogoita hamar (9); duela hamar (229); duela hamar bat (38); duela hamar egun (21); duela hamar urte (124); duela hamar urteko (10); duela hogeita hamar (33); duela hogoita hamar (12); dute hamar (20); duten hamar (20)

edo berrogeita hamar (16); edo hamar (75); edo hogeita hamar (31); egin eta hamar (8); egunean hamar (17); ehun eta hamar (21); ere hamar (13); eta berrogeita hamar (180); eta berrogoita hamar (11); eta beste hamar (36); eta hamar (502); eta hamar bat (33); eta hamar egun (13); eta hamar egunera (13); eta hamar lagun (9); eta hamar mila (11); eta hamar minutu (18); eta hamar minutura (9); eta hamar urte (36); eta hamar urteko (9); eta hamar urtera (9); eta hamar urtez (12); eta handik hamar (9); eta hirurogeita hamar (28); eta hogeita hamar (76); eta laurogeita hamar (13); goizeko hamar (16); goizeko hamar eta (10); gutxienez hamar (31); guztira hamar (9); halako hamar (8)

hamar aginduak (16); hamar aldiz (126); hamar aldiz gehiago (9); hamar aldiz handiagoa (14); hamar arte (19); hamar baino (9); hamar bat (891); hamar bat aldiz (14); hamar bat egun (32); hamar bat egunez (8); hamar bat lagun (44); hamar bat lagunek (8); hamar bat metro (13); hamar bat metrora (20); hamar bat mila (13); hamar bat minutu (17); hamar bat minutura (12); hamar bat urte (151); hamar bat urteko (28); hamar bat urtekoa (8); hamar bat urtez (20); hamar besterik (10); hamar besterik ez (8); hamar bider (21); hamar bonba (9); hamar dira (12); hamar dolar (33); hamar dolarreko (13); hamar dukat (8)

hamar edo (108); hamar edo berrogei (21); hamar edo hamabi (19); hamar edo hamabost (20); hamar edo hogei (13); hamar egun (199); hamar egun barru (10); hamar egun lehenago (14); hamar egunean (14); hamar eguneko (55); hamar eguneko epea (13); hamar egunen (21); hamar egunen buruan (17); hamar egunera (20); hamar egunetan (32); hamar egunez (59); hamar egunotan (10); hamar errublo (10); hamar estatu (11); hamar eta (80); hamar eta erdiak (14); hamar eta erdietan (17); hamar euro (11); hamar eurotan (8); hamar film (11); hamar gizon (23); hamar gizonekin (15); hamar gol (14); hamar gradu (9); hamar gramo (18); hamar gutxi (17); hamar gutxiago (10); hamar hamabi (31); hamar hamabost (28); hamar hamaika (10); hamar hatz (9); hamar haur (10); hamar herri (13); hamar herrialde (15); hamar herrialdetara (8); hamar herrialdetara zabaldu (8); hamar hil (8); hamar hilabete (49); hamar hilabeteko (18); hamar hilabetez (14)

hamar inguru (13); hamar izan (8); hamar jardunaldi (11); hamar jardunaldietan (11); hamar jokalarirekin (20); hamar kide (24); hamar kilo (28); hamar kiloko (8); hamar kilometro (34); hamar kilometroko (25); hamar kilometrora (23); hamar koroa (19); hamar lagun (87); hamar lagun atxilotu (17); hamar lagun hil (10); hamar lagunek (10); hamar lagunen (8); hamar lagunetik (10); hamar langile (14); hamar lerro (8); hamar libera (29); hamar liburu (13); hamar litro (8); hamar metro (93); hamar metro luze (11); hamar metro zen (8); hamar metroko (19); hamar metrora (24); hamar mila (343); hamar mila dolar (11); hamar mila errublo (8); hamar mila gizon (13); hamar mila lagun (9); hamar mila libera (10); hamar milaka (11); hamar milako (10); hamar milioi (83); hamar minutu (247); hamar minutu baino (14); hamar minutu barru (16); hamar minutu falta (10); hamar minutu geroago (27); hamar minutuan (18); hamar minutuetan (34); hamar minutuko (36); hamar minutura (42); hamar minuturen (18); hamar minuturen buruan (9); hamar minututan (17); hamar minutuz (35)

hamar oin (10); hamar ordu (24); hamar orduko (10); hamar orduz (8); hamar oren (14); hamar oren euskaraz (11); hamar palestinar (10); hamar partida (19); hamar pertsona (42); hamar pertsona hil (16); hamar preso (8); hamar puntu (51); hamar puntuko (15); hamar segundo (30); hamar seme (14); hamar semeak (10); hamar soldadu (8); hamar sos (11); hamar t (8); hamar talde (13); hamar tanto (15); hamar txanpon (13)

hamar urte (1193); hamar urte baino (70); hamar urte barne (9); hamar urte barru (18); hamar urte behar (10); hamar urte beranduago (8); hamar urte bete (45); hamar urte beteko (15); hamar urte bezala (10); hamar urte daramatza (8); hamar urte dira (16); hamar urte egin (12); hamar urte eman (9); hamar urte eta (11); hamar urte gehiago (8); hamar urte geroago (47); hamar urte hauetan (35); hamar urte horietan (11); hamar urte huntan (9); hamar urte igaro (18); hamar urte inguru (30); hamar urte inguruko (16); hamar urte joan (14); hamar urte lehenago (54); hamar urte pasa (10); hamar urte pasatu (11); hamar urte zaharragoa (8); hamar urte zeramatzan (8); hamar urte zituela (20); hamar urte zituen (13); hamar urteak (45); hamar urtean (97); hamar urteetako (13); hamar urteetan (86); hamar urteko (213); hamar urteko epean (12); hamar urteko espetxe (8); hamar urteko kartzela (18); hamar urtekoa (19); hamar urteotako (12); hamar urteotan (91); hamar urtera (47); hamar urterako (16); hamar urterekin (28); hamar urteren (71); hamar urteren buruan (44); hamar urtetan (25); hamar urtetik (63); hamar urtetik gora (23); hamar urtetik gorako (10); hamar urtez (171); hamar urtez bizi (13); hamar versta (12); hamar zauritu (13); hamar zauritu ziren (8); hamar zentimetro (13); hamar zentimetroko (8); hamar ziren (9)

handik hamar (56); handik hamar minutura (19); handik hamar urtera (10); hasi eta hamar (9); hemendik hamar (24); hemendik hamar urtera (8); herriko hamar (8); hirurogeita hamar (217); hirurogeita hamar bat (14); hirurogeita hamar koroa (8); hirurogeita hamar mila (10); hirurogeita hamar urte (41); hogei hogeita hamar (10); hogeita hamar (992); hogeita hamar aldiz (9); hogeita hamar bat (92); hogeita hamar edo (29); hogeita hamar egun (8); hogeita hamar egunez (11); hogeita hamar gramo (10); hogeita hamar kilometro (9); hogeita hamar metro (13); hogeita hamar mila (38); hogeita hamar minutu (8); hogeita hamar urte (220); hogeita hamar urtean (15); hogeita hamar urteetan (12); hogeita hamar urteko (31); hogeita hamar urterekin (8); hogeita hamar urteren (11); hogeita hamar urtetik (23); hogeita hamar urtez (26); hogoi ta hamar (10); hogoita hamar (109); hogoita hamar bat (68); hogoita hamar urte (13); hurrengo hamar (15); ia hamar (47); ia hamar urte (15); ia hogeita hamar (13); kasik hamar (8); laurogeita hamar (70); laurogeita hamar urte (9); lehen hamar (52); lehen hamar minutuetan (9); lehenengo hamar (8); munduko hamar (10); nik hamar (19); orain dela hamar (42); orain hamar (38); orain hamar urte (24); orain hogeita hamar (15); orotarat hamar (9); ta hamar (31); ta hamar bat (8); ta hamar urte (9); urtean hamar (12); zen hamar (21); ziren hamar (35); zituen hamar (25); zituzten hamar (9); zortzi edo hamar (27); zortzi hamar (35); zuen berrogeita hamar (9); zuen hamar (20); zuten hamar (11)


hamargarren 1 ord zerrenda batean aurretik bederatzi dituena (10.). (dagokion izenaren ezkerrean)

Hamargarren kapitulua.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 287. orr.

Eguzki sistemako hamargarren planeta bide dena aurkitu dute.  Berria - Gaiak   2004-03-16

Kristau-aroko hamargarren mendean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 67. orr.

Alderdiaren sorreraren hamargarren urteurrena ospatzeko.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 74. orr.

Hamargarren eranskinean.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 93. orr.

Hamargarren Etorbideko mozkorti guztien kontra.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 77. orr.

Urek jaitsi eta jaitsi jarraitu zuten hamargarren hila arte.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 28. orr.

Latitude horretako hamargarren graduan.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 44. orr.

Hamargarren jardunaldiko partidak.  Berria - Kirola   2004-03-13

Realak irabazi zuen azken ligaren sasoi hura hamargarren postuan amaitu zuten.  Berria - Kirola   2004-05-21

· Pio hamargarrenak.  Herria   2005-12-08

2 (dagokion izena ezabaturik)

Festa hau hamargarrena izanen da, eta hasieratik zituen helburuak mantentzen ditugu.  Berria - Harian   2005-05-21

-Amaitu duk hamargarrena irakurtzen?  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 210. orr.

Nik itsasontziaren gilari eutsi nion bederatzi egunez; hamargarrenean, jainkoek Ogigia uhartera bota ninduten.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 37. orr.

Protestatu egin genuen besteok eta hamar politenen artean egon behar zuela erabaki genuen, hurbilago halere hamargarrenetik lehenengotik baino.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 303. orr.

· Bigarren postuan amaitu zuen lehen lasterketa, eta hamargarren helmugaratu zen bigarrenean.  Berria - Kirola   2004-05-21

Mayok irabazi zuen, Hamilton izan zen bigarren, Sevilla hirugarren, [...] eta hamargarren Landaluze.  Berria - Kirola   2004-07-21

Hamargarren, Joseba Beloki, sailkapen nagusian hirugarren.  Herria   2002-07-18

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aitaren berrogeita hamargarren (3); baina hamargarren (4); bederatzigarren eta hamargarren (9); bere hamargarren (7); berrogeita hamargarren (20); berrogeita hamargarren urtea (3); berrogeita hamargarren urteurrena (3); berrogoita hamargarren (4); da hamargarren (7); duen hamargarren (7); edo hamargarren (3); eguzki sistemako hamargarren (3); eta berrogeita hamargarren (3); eta hamargarren (31); eta hamargarren nasen (3); eta hamargarren urteurrenean (3)

hamargarren aldia (3); hamargarren aldikotz (6); hamargarren aldiz (3); hamargarren alea (5); hamargarren edizioa (4); hamargarren eguna (3); hamargarren egunean (6); hamargarren ekitaldia (4); hamargarren ekitaldian (3); hamargarren estropada (5); hamargarren estropada puntuagarria (4); hamargarren eta (3); hamargarren etapa (3); hamargarren garaipena (4); hamargarren hilabetean (4); hamargarren hilaren (5); hamargarren hilaren hamarrean (3)

hamargarren izan (4); hamargarren jardunaldian (4); hamargarren jardunaldiko (7); hamargarren kapitulua (13); hamargarren kapitulua nola (4); hamargarren liburua (4); hamargarren mendean (3); hamargarren mendeko (7); hamargarren minutuan (3); hamargarren nasen (3); hamargarren nasen arteko (3); hamargarren partida (7); hamargarren partida irabazi (5); hamargarren planeta (9); hamargarren postuan (9); hamargarren urte (5); hamargarren urtea (6); hamargarren urtean (9); hamargarren urteburua (5); hamargarren urtemuga (4); hamargarren urteurrena (20); hamargarren urteurrena ospatzeko (8); hamargarren urteurrenaren (3); hamargarren urteurrenean (5); hamargarren urtez (3)

hirurogeita hamargarren (3); hogeita hamargarren (21); hogoita hamargarren (3); ligako hamargarren (3); sistemako hamargarren (3); sistemako hamargarren planeta (3); urteko hamargarren (5); ziren hamargarren (4)

eta hamargarrena (3); hamargarrena da (4); hamargarrena dela (3); hamargarrena zen (3)


hamarka adlag zenbait hamarreko dituen kopuruetan.

Hamarka urteetan etxe berean bizi izanik ere.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 64. orr.

Han zihoan beherantz bide urratuz, neke astunez, astiro-astiro, urtean hamarka metro batzuk.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 95. orr.

Hamarka ofizina eta denda dituzte inguruotan.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 23. orr.

Hirurogeita hamarreko urteetatik aurrera, gero eta handiagoa da kopuru hori, azken urteotan hamarka batzuk izateraino, are ehunen bat lagun, genomari buruzko lanetan.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 67. orr.

Hauts izpi geu ere, beste hamarka edo ehunka hauts izpi ari gara guregana erakartzen, beharbada.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 64. orr.

Elkarren adiskide egindako hogeita hamarka urte handietan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 245. orr.


hamarkada (1709 agerraldi, 88 liburu eta 1002 artikulutan; ETCn 52.800 agerraldi) iz hamar urteko denbora bitartea. ik hamarraldi.

XX. mendeko 30eko hamarkadan. XX. mendeko hogeiko hamarkadaren amaieran.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 156. orr.

1930eko hamarkadan sortutako Positibismo Logikoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 188. orr.

1970eko hamarkadaz geroztik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 245. orr.

Garai batean, garapen ekonomikoa gertatu zen urte haietaz ari gara (1960-1970eko hamarkada, lekuko), unibertsitate titulu bat sakelan izateak bideak irekitzen zituen lan hobea aurkitzeko.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 20. orr.

50eko hamarkadaren amaieran.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 61. orr.

1970eko hamarkadaren lehenbiziko urteetan.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 159. orr.

1994-2003 hamarkadan.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 191. orr.

Aspaldiko galdea, Itsasun aldarrikatua 1963-an, berriz aurkeztua 1970-eko hamarkadan eta sekulan baino gehiago azken urte hauetan: Euskal Herriko departamenduarena.  Herria   2005-11-10

20ko eta 30eko hamarkadetan juduen aurkako giroa berotuz joan zen.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 9. orr.

Horrela sartu gara hamarkada harrigarri horretan, 1960an hasten diren hamar urte horietan.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 80. orr.

Kontsumoari dagokionez azken hiru hamarkadetan Iparraren eta Hegoaren arteko aldea bikoiztu egin da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 317. orr.

Lanpara bi gelan, 70eko hamarkadakoak edo.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 236. orr.

Ikastolek izan dituzten bi hastapenetan, gerra aurrekoan eta Francoren azkeneko hamarkadakoan.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 23. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aurreko hamarkada (3); azken hamarkada (21); azken hamarkada hauetan (10); azken hiru hamarkada (4); bi hamarkada (20); da hamarkada (3); dela hamarkada (3); du hamarkada (3); duela bi hamarkada (8); duela hainbat hamarkada (3); duela hamarkada (9); duela hamarkada bat (3); duela hamarkada batzuk (3); duela hiru hamarkada (3); eta hamarkada (9); hainbat hamarkada (3); hamarkada amaieran (6); hamarkada arte (11); hamarkada bat (17); hamarkada baten (4); hamarkada batez (3); hamarkada batzuk (8); hamarkada bukaeran (7); hamarkada eta (4); hamarkada geroago (5); hamarkada hartan (7); hamarkada hasierako (5); hamarkada hasieran (26); hamarkada hauetako (3); hamarkada hauetan (19); hamarkada honetako (3); hamarkada hori (3); hamarkada horren (3); hamarkada horretan (8); hamarkada hortan (3); hamarkada igaro (4); hamarkada izan (3); hamarkada luze (3); hamarkada luzeetan (3); hamarkada luzez (4); hamarkada oso (5); hamarkada osoa (3); hamarkada osoan (5); hamarkada zen (3); hamarkadaz hamarkada (3); hamarreko hamarkada (4); hiru hamarkada (19); hiru hamarkada hauetan (4); hirurogeiko hamarkada (3); lau hamarkada (6); orain dela hamarkada (3); orain hamarkada (3); zen hamarkada (3)

azken hamarkadako (14); hamarkadako beste (3); hamarkadako eta (3); hamarkadako euskal (8); hamarkadako film (3); hamarkadako hard (3); hamarkadako hasierako (3); hamarkadako lan (3); hamarkadako lehen (7); hamarkadako modaren (3); hamarkadako new (3); hamarkadako rock (8); hirurogeiko hamarkadako (3)

hamarkadakoa da (3); hamarkadakoak dira (4)

aurreko hamarkadan (8); azken hamarkadan (67); azken hamarkadan gertatu (3); azkeneko hamarkadan (4); berrogeita hamarreko hamarkadan (3); da azken hamarkadan (8); datorren hamarkadan (3); den hamarkadan (8); eko hamarkadan (4); hamarkadan abian (3); hamarkadan aebetan (3); hamarkadan arrakasta (3); hamarkadan batez (3); hamarkadan batez ere (3); hamarkadan bere (4); hamarkadan bezala (6); hamarkadan egin (20); hamarkadan egin zen (7); hamarkadan egin zituen (6); hamarkadan egindako (9); hamarkadan eginiko (4); hamarkadan eman (6); hamarkadan eman zituen (3); hamarkadan ere (3); hamarkadan eta (11); hamarkadan etorri (3); hamarkadan euskal (12); hamarkadan ez (5); hamarkadan galdutako (3); hamarkadan gazte (4); hamarkadan gertatu (8); hamarkadan gertatu zen (5); hamarkadan girotutako (4); hamarkadan hainbat (3); hamarkadan hasi (20); hamarkadan hasi zen (12); hamarkadan hasi ziren (5); hamarkadan hasi zuen (3); hamarkadan hasitako (4); hamarkadan heldu (3); hamarkadan ia (4); hamarkadan idatzi (5); hamarkadan izan (9); hamarkadan izan zuen (3); hamarkadan izandako (5); hamarkadan lan (3); hamarkadan lehen (3); hamarkadan parisen (3); hamarkadan sortu (18); hamarkadan sortu zen (10); hamarkadan sortutako (6); hamarkadan talde (3); hamarkadan zehar (6); hamarreko hamarkadan (6); hirurogeiko hamarkadan (6); hurrengo hamarkadan (8); joan den hamarkadan (7); ko hamarkadan (4); laurogeiko hamarkadan (4)

hamarkadara arte (6)

hamarkadaren amaiera (9); hamarkadaren amaiera arte (3); hamarkadaren amaieran (44); hamarkadaren amaieran eta (5); hamarkadaren amaierarako (3); hamarkadaren amaieratik (5); hamarkadaren aurretik (3); hamarkadaren azken (10); hamarkadaren azken aldera (4); hamarkadaren bigarren (7); hamarkadaren bukaerako (3); hamarkadaren bukaeran (21); hamarkadaren bukaeraz (3); hamarkadaren bukaeraz geroztik (3); hamarkadaren erdialdean (32); hamarkadaren erdialdera (7); hamarkadaren erdialdetik (4); hamarkadaren erdian (5); hamarkadaren hasiera (7); hamarkadaren hasierako (5); hamarkadaren hasieran (83); hamarkadaren hasieran izan (3); hamarkadaren hasieran sortu (3); hamarkadaren hasieratik (8); hamarreko hamarkadaren (4); hirurogeiko hamarkadaren (3); ko hamarkadaren (3); laurogeiko hamarkadaren (7); laurogeiko hamarkadaren hasieran (4)

bi hamarkadatan (3); hainbat hamarkadatan (6); hamarkadatik aurrera (15); hamarkadatik gaur (5); hamarkadatik gaur arte (3); hamarkadatik hona (10); hamarkadaz geroztik (25); hamarkadaz hamarkada (3); hiru hamarkadatan (3)

aurreko hamarkadetako (3); azken bi hamarkadetan (26); azken hamarkadetako (12); azken hamarkadetan (50); azken hiru hamarkadetan (9); azkeneko hamarkadetan (6); bi hamarkadetako (3); bi hamarkadetan (30); da azken hamarkadetan (5); datozen hamarkadetan (7); hamarkadetan aebetan (3); hamarkadetan egindako (3); hamarkadetan euskal (3); hamarkadetan hainbat (3); hamarkadetan izan (4); hamarkadetan zehar (7); hiru hamarkadetan (10); hurrengo hamarkadetan (8); lau hamarkadetan (3); lehen hamarkadetan (4); mendeko lehen hamarkadetan (4); ondoko hamarkadetan (3)


hamarkoiztu, hamarkoitz/hamarkoiztu, hamarkoizten da ad hamar aldiz handiago bihurtu.

Zorionek[o]a grina guztietan ederrena hautatzen duena; hazi eta hamarkoiztu egingo da ordutik ordura eta minututik minutura haren zorion mugagabea, eta gero eta barrurago sartuko da gizabanako zoriontsu hori bere arimako paradisu azkenik gabean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 352. orr.


hamarkote iz hamarrek osaturiko taldea.

Eskumako zelai batean futbolean ari zen haur hamarkote bat.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 85. orr.

Helmugarako 20 kilometro falta zirela, hamarkotea zegoen buruan.  Berria - Kirola   2004-09-19


hamarna 1 banatz bakoitzari hamar, bakoitzak hamar.

Partidaren lehen zatian bina, hiruna, seina, zortzina eta hamarna berdindu zuten.  Berria - Kirola   2004-09-12

Aizkolari bakoizak hamarna enbor ebakiko ditu.  Berria - Kirola   2004-07-23

Bigarren gela karratua, hamarna oinekoa norabide guztietan, aurrekoaren antzekoa.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 146. orr.

Otsoen etzalekuen berri dakiten artzainak badira gure mendi hauetan, janari bila otsoa noiz irteten den kanpora kontuan isiltxorik egon, eta otsokumeak zortzina eta hamarna habian dauden tokietatik harturik beren etxeetara ekarri izan dituztenak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 271. orr.

Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskalak hamarna urteko espetxeratzea eskatu du lau gazterentzat.  Berria - Euskal Herria   2004-04-01

Behin betikoetan, akusazioa mantendu arren, hamarna urtera gutxitu du zigor eskaera.  Berria - Harian   2005-04-12

Malabarista herri bat, hamarna milaka, bere jaurtigaiak gureganantz aletzen.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 128. orr.

2 hamarnako izlag

Hamarnako berdinketa arte.  Berria - Kirola   2004-08-26


hamarnaka (orobat hamarnazka) 1 adlag hamarnako multzoetan.

Abere horiek hamarnaka zeuden jarriak, bi soka paralelotan loturik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 256. orr.

Azkenean, hamarnaka utzi dituzte sartzera.  Herria   2005-01-13

Azantz handia kanpalekuan; lauetan hogei bat kamioi lerrokatzen dira hamarnazka.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 146. orr.

Monestierrek azalpenak kartsuki aditu zituen eta interes berezia erakutsi zuen aldi bakar batez usoen hamarnaka harrapatzeko ahala ematen zuten sareak hedatzerakoan.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 165. orr.

2 hamarka, dozenaka.

2001eko martxoan, hamarnaka gazte atxilotu eta espetxeratu zituzten.  Berria - Euskal Herria   2004-09-24

Hamarnaka lagun bildu ziren, Bidarteko plazan.  Berria - Euskal Herria   2004-02-13

Handik metro gutxitara, baina, beste hamarnaka etorkin ziren zain; sinbolikoki bada ere, botoa emateko zai.  Berria - Euskal Herria   2004-03-05

Holako mozio proposamenak badira hamarnaka edo ehunka hilabetero.  Berria - Euskal Herria   2004-06-02

25 lagun gutxienez hil ziren eta hamarnaka zauritu.  Berria - Mundua   2004-06-27

3 hamarnakako izlag

Hamarnakako erreskadetako batean egon nintzen,  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 119. orr.


hamarño
1 hamarño bat adkor hamar bat

Lekukotasun bat hamarño bat astez gutienez segidan argitaratuko duguna.  Herria   2001-09-13

Hola abiatu zen ikastola, hamarño bat haurrekin.  Herria   2005-04-21


hamarraldi (319 agerraldi, 16 liburu eta artikulu 1ean; ETCn 2.709 agerraldi) iz hamar urteko denbora bitartea. ik hamarkada.

1880ko hamarraldian esklabotasuna debekatu zen arte.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 50. orr.

1960ko hamarraldiaren hasieran.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 60. orr.

Merkatu hori 1950eko hamarraldiko gerra hotzaren testuinguruan sortu zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 86. orr.

1850eko hamarralditik aurrera.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 61. orr.

Estatu Batuek laurogeiko hamarraldiaren hasieran abian jarritako desauratze-oldeak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 184. orr.

Zoratze hori, dirudienez, goietatik etorri zen, joan den mendeko 20ko hamarraldian-edo.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 187. orr.

Hirurogeiko hamarraldiko azken urteetako kritika "ideologikoarentzat".  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 108. orr.

Herrien hustea, 2001/2010-ko hamarraldiari begira, da izanen mintzagaia.Hamarraldi batean, beraz, Europa nazioarteko inbertsioen lehen iturria bihurtu zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 74. orr.

60-70eko hamarraldietan.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 121. orr.

Lehen Mundu Gerraren aurreko lau hamarraldietan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 71. orr.

Munduko ekonomia, sistema integratu gisa duela hamarraldi batzuk taxutzen hasi zena.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 15. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

berrogeita hamarreko hamarraldian (3); hamarraldian zehar (3); hamarraldiaren amaiera (7); hamarraldiaren amaieran (5); hamarraldiaren bukaeran (9); hamarraldiaren bukaeraz (3); hamarraldiaren erdialdean (5); hamarraldiaren hasiera (3); hamarraldiaren hasierako (6); hamarraldiaren hasieran (17); hamarraldiaren hasieratik (3); hamarraldiaren hasieraz (5); hamarraldiaren ondoren (3); hamarreko hamarraldian (8); hirurogeiko hamarraldian (5); ondoko hamarraldian (3)

hamarraldiaren amaiera arte (4); hamarraldiaren azken urteetan (3); hamarraldiaren bigarren erdian (3); hamarraldiaren hasieraz geroztik (5); hamarraldiaz gero (4); hamarraldiaz geroztik (5); hamarraldiko zorraren (3)


hamarreko 1 iz hamarrek osaturiko multzoa.

Seiari bi heren gehitzen badizkiogu hamarrekoa osatzen da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1510. orr.

Apirilak biribiletik gutxi duelako, 30 egunen biribiltasun hiru hamarreko biribilkako horiena ez bada.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 140. orr.

Lehen hamarrekoa berdinean joan dute, beti berdinduz, bederatziraino.  Herria   2005-02-10

Hor egin dira berdintzeak eta azken hamarrekoan dute lehenik partida beretu, arte hori bera atxikiz.  Herria   2004-07-08

2 hamar banakoko multzoa.

Esan nion 365 esanik hiru ehuneko, sei hamarreko eta bost unitate adierazten zirela.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 92. orr.

Zenbakiek ezin dute perfektuak izan, bigarren hamarrekoa osatzera iristen ez diren bitartean behintzat; unitateak, izan ere, zenbaki horren zatikiak dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1490. orr.

3 hamarrena.

Lauro Ikastolako lehen promozioko kidea, medikuntza ikasteko asmoa zuen, baina kanpoan geratu zen hamarreko batengatik.  Berria - Harian   2005-02-25

Bost hamarrekotan egin zuen behera urte arteko inflazioak: %2,8tik %2,2ra.  Berria - Ekonomia   2004-02-14

4 bertso mota.

Zortziko handian eta txikian bakarrik ez, hamarreko txikian ere kantatu behar izan zuten bertsolariek Bermeon.  Berria - Kultura   2004-11-23

Hiruna bertso hamarreko txikian.  Berria - Kultura   2004-04-07

Hamarreko txikian elkarrizketa politak entzun ziren.  Berria - Kultura   2004-11-23

Igor Elortzak hamarreko txikian botatakoa.  Berria - Kultura   2004-12-07

Hamarreko txikiko ariketa izan zen arratsaldeko onenetakoa.  Berria - Kultura   2004-03-07

Puntuka eta hamarreko handian ere txukun ibili ziren.  Berria - Kultura   2004-12-09

Hoberena da koblakarien bertset klasikoen erabiltea, hala nola zortziko edo hamarreko txipian (13 silabako neurtitzetan: 7/6) ala handian (18 silabakoetan: 5/5/4/4)...  Herria   2004-05-06

5 arrosarioko hamar aleko zatia.

Abiatu ziren berriz beheiti gizonak, bi lerrotan, kantikak eta arrosario hamarrekoak aldizkatuz.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 15. orr.

Arrosoriotan hasi ziren gero, hamarrekoak eta hamarrekoak segidan, bozkariozko misterioak, dolorezkoak eta loriazkoak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 152. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hamarreko handia (4); hamarreko nagusian (3); hamarreko taldeen (3); hamarreko torneoa (4); hamarreko txikian (25); hamarreko txikiko (3)


hamarren 1 iz hamar zati berdinetan banatu den zerbaiten zati bakoitza.

Altxorraren hamarrena nahi dut, baldin eta aurkitzen baduzu.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 32. orr.

Eman iezadazu zure ardien hamarrena, -esan zion agureak- eta nik erakutsiko dizut nola heldu ezkutuko altxorreraino.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 40. orr.

Euroaren abantailarik handiena truke komisiorik ez izatea omen zen; eta alde txarrena berriz, hamarrenak eta zentimoak erabili beharra.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 189. orr.

Hazkundea %3,7koa izan zela nabaritu zuen, 2002. urtean baino bi hamarren gutxiago.  Berria - Ekonomia   2004-03-18

Langabezia tasak, aldiz, bi hamarren behera egin zuen joan den urtean.  Berria - Ekonomia   2004-01-17

Salerosgai horren parte hori diru-masaren parte bati egokituko zaio; bataren totalaren erdia, bestearen totalaren erdiari; bataren hamarrena, ehunena, milarena, bestearen hamarren, ehunen, milarenari. zabalean, berriz, altueraren hamarren bat emango zaie kolomei.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 72. orr.

Hirugarren zirkulua, geratzen den hamarrenaren hamarrenari dagokiona, urrutiko merkataritzarena da.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 26. orr.

Ez zela bilduko hamarrenik Elizaren zenbait ondasunen gainean.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 324. orr.

Jarauntsiaren hamarrena jaso zezaketen ezkontzari esker.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 110. orr.

2 (matematikan)

Infernuan nengoen: adarka jasotzen nituen etengabe zenbaki-erauntsiak, beren koma eta hamarrenekin.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 66. orr.

Hainbeste zenbakiz mailukatu dute nire gorputza non hamarren ttikienarentzat ere lekurik ez baitago.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 76. orr.

Azken emaitza bi hamarrenekin emateko esaten ez dik ba?  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 66. orr.

3 (segundoarena)

Segundo-hamarren batzuk.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 246. orr.

"Galtzen" den denbora horretatik gehiena erretinan galtzen dela frogatu ahal izan da (150 segungo milaren horietatik 100, segundo hamarren bat; nabarmentzeko denbora, zinez).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 32. orr.

Segundo-hamarrenetan erabakiko zen auzia.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 215. orr.

Bi segundo hamarrenekoa gutxi gorabehera.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 34. orr.

4 lurraren emaitzetatik Elizari (edo erregeri, jaunari...) eman behar zitzaion zatia.

Lasterka joaten nintzen hara, lehen fruituak, lehen aberekumeak, abereen hamarrenak eta lehen artilea hartuta, eta apaizei ematen nien dena.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 104. orr.

Tenpluko apaizentzat gordetako gari-hasikinak eta ardo eta olioaren hamarrenak.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 151. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baino bi hamarren (5); baino hamarren bat (6); bi hamarren (10); eta berrogeita hamarren (9); eta hamarren (7); eta hamarren bat (5); hamarren batzuk (3); hamarren gehiago (8); hiru hamarren gehiago (3); segundo hamarren (13); segundo hamarren bat (5)


hamarretako iz goizeko hamarrak aldean hartzen den otordu arina. ik hamaiketako.

Hura ostatuari zetxekion, merenduak, hamarretakoak eta gisako otamenak egiteko leku aproposa.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 345. orr.

Azken hondar hura -kopatxo bat doia-, hamarretakoa egiteko zeukan utzita.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 11. orr.

Arotza hamarretakoa egiten ari zunan eta, baxoerdia atera zionat.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 120. orr.

Hamarretakoa prestatuko didazu, mesedez?  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 32. orr.

Bertan txalaparta eta adar doinua entzunez hamarretakoa jan genuen.  Berria - Kultura   2004-08-10

Bukatu duk hamarretakoa!  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 19. orr.


hamarrurte iz hamarraldia, hamarkada.

Hirurogeiko hamarrurteko Txapelketa Nagusietako batean.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 126. orr.


hamartar izond zenbaki, neurri edo pisu sistemez mintzatuz, zernahi maila, azpiko mailako hamar unitatez osatzen dena.

Europa osoan sistema hamartarra ezarri zen arte, Nafarroak bere neurri sistema atxiki zuen.  Berria - Kultura   2004-04-22

XX. mendearen hasierako neurtzeko sistema hamartarreko unitate asmatu berriak.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 240. orr.

1970ean, sistema hamartarra hartu zuten, eta libera 100 penny izatera pasatu zen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 27. orr.

Notazio hamartarra, hala ere, nahitaezkoa zen, zeren eta, gizarteren batean buruargiren bat hamabi zenbakiaren berezko nagusitasuna balioestera iritsi zenerako, notazio hamartarra sakon sustraitua baitzegoen bizitza praktikoan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 75. orr.

Kokalekuaren araberako zenbakera hamartarra zeroarekin.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 225. orr.

Ezin da haren balioa zehatz adierazi idazkera hamartarrean.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 406. orr.


hamasei 1 zenbtz hamabost eta bat, 16. (dagokion izenaren ezkerrean)

Erretenaren sakonerak luzeran hamasei zulo izango ditu, lodieran zulo bat, eta altueran hiru laurden.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5010. orr.

Baina beste hamasei liburu ditu liburu horrek aurretik.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 118. orr.

Aizarnako jaiotetxean, hamasei lagun biltzen ziren mahaira.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 41. orr.

-Nik egun oroz hogeita hamasei pilula irensten ditiat, denak kolore eta ekai ezberdinekoak!  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 312. orr.

Hamasei tiro egin dituzu, eta hamaseiak Spinolak berak sinatzeko modukoak!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 481. orr.

Genetikoki eraldatutako hamasei arto mota landatzea.  Berria - Euskal Herria   2004-04-17

Eskaileretan behera abiatu zen, mozkor arraildua egonik ere, biraoka, hamasei solairuak oinez jaisteko prest.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 97. orr.

Urkamendian kantatu zituen hamasei bertsoak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 151. orr.

Hiriko hamasei oihal-saltzailek dirua eman ziotela pintatzaileari.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 217. orr.

Frantziako Top 16 Ligan hamasei taldek dihardute.  Berria - Kirola   2004-10-22

Sailkatutako hamasei taldeen artean.  Berria - Kirola   2004-12-18

Hamasei laguneko talde bitan banatuta.  Berria - Kultura   2004-09-10

Hamasei estatutako agintariek euren iritzia plazaratuko dute bertan.  Berria - Mundua   2004-02-19

2 (dagokion izena ezabaturik)

Eten nabarmena gertatzen baita horien eta lehen hamaseien artean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 492. orr.

Erlijio faltsu hori izan zelako erregistraturiko hogeita bat zibilizazioetako gutxienez hamalauren, eta agian hamaseiren, heriotza eragin zuena.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 359. orr.

Hamasei dira guztira.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 55. orr.

Letrok, hamasei edo hamazazpi guztira, irakurri egin behar izan ditut.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 63. orr.

Lehen hamaseiak sailkatzen ziren.  Berria - Kirola   2004-05-11

Hamaseietarik zortzi hoberenak hautatuko zituen [...] logistika arduradunak.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 18. orr.

Nik hamasei besterik ez.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 96. orr.

Hamaseiko aldea izatera iritsi ziren Zeberio eta Auzmendi, (34-18). ik hamaseiko.  Berria - Kirola   2004-01-11

Hamaseiko multzoa izateak, ordea, bere alde txarrak ditu.  Berria - Kirola   2004-08-22

Denarioa, ordura arte hamar asekoa izan bazen ere, hamaseikoa izango zela.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 83. orr.

Egia da ere hamalau silabako neurtitzetan idatzi züala, üsatü hamaseiekoen ordez.  Herria   2002-09-19

3 (data adierazteko)

Ostiralean izango da, urriaren hamaseian.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 88. orr.

Agorrilaren hamaseian berriz Irisarriko elizan elgarretaratu dira Martine Harreguy herritarra eta Vincent Uhalde Iholdiarra.  Herria   2003-09-04

Otsailaren hamaseian emanen du erabakia jujeak.  Herria   2005-02-03

Uztailak gaur hamasei.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 329. orr.

4 (ordua adierazteko)

Seiak eta hamasei minutu.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 73. orr.

5 (denbora unitateekin)

Hamasei egun jan gabe girela.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 132. orr.

Hamasei urte zituela.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 63. orr.

Hamasei urteko neskatxa bat zegoen gurdian igoa.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 32. orr.

Abuztuko astearte horretan, hamasei urtetan baino beharrago nituen lagunak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 237. orr.

Hamasei egunen buruan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 81. orr.

Hiru tremisekoak hamasei hilabeteko idi bat balio zuen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 69. orr.

Ia hamasei urtez buru izan ondoren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1142. orr.

Nire adiskideen zerrenda ez zen hamasei urteez geroztik luzatu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 309. orr.

6 (diru unitateekin)

Zortzi dolar eta hamasei zentabo, gasolinarako dolarra barne.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 72. orr.

7 (bestelako neurri unitateekin)

Hortik ateratzen da oinak hamasei hatz dituela.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1530. orr.

Horrek emango lukeen lodiera hamasei milimetro.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 300. orr.

-Ez, hamasei milimetrokoa da -azaldu zuen-.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 154. orr.

Eta azken bi urteetan hamasei kilo gizendu zen.  Berria - Kultura   2004-08-26

• 8 iz

Konturatu zirenean bi zenbaki horiek perfektuak zirela, bai seia eta bai hamarra, biak batu zituzten zenbaki bakarra eginez, eta zenbaki guztiz perfektua egin zuten, hamaseia.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1510. orr.

9 hamabost-hamasei (9 agerraldi, 8 liburu eta 2 artikulutan) hamabost edo hamasei.

Eta hamabost hamasei miligramo neurtzea izango da zure lana, eta baso bat ur edo esne prestatzea.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 162. orr.

Hamabost-hamasei urteko neska gaztea.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 110. orr.

Joan zenetik hamabost-hamasei urtera.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 55. orr.

Hamabost-hamasei urte zituela bizitako sexu esperientzia «gordin eta latzak».  Berria - Kultura   2004-06-10

· Hamabost-hamasei milioi euroko gastua izan dute.  Berria - Kirola   2004-04-02

10 hamalau-hamasei (2 agerraldi, 2 liburutan) hamalau edo hamasei.

Hamalau-hamasei kilo.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 17. orr.

Hip-hop doinuek irensten dute Santutxuko itolarria: euri zipriztinetatik gora jaso du begirada, eta hamalau-hamasei solairuko hormigoizko oihana dauka.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 38. orr.

11 hamar-hamasei (2 agerraldi, 2 liburutan) hamar edo hamasei.

Jende horrek guztiak hamar-hamasei urte zeramatzan nire etxean, ongi ezagutzen ninduen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 294. orr.

Izan ere, zer mirespena izan nion nik aitari, hamar-hamasei urte bitartean!  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 46. orr.

12 hamasei bat (10 agerraldi, 8 liburutan; orobat hamaseiren bat agerraldi 1, liburu 1ean) gutxi gorabehera hamasei.

Kontuan hartuta tartean hamasei bat geldialdi egiten dituela.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 61. orr.

Gero, hamasei bat urterekin, itsaso zabalerat egin nian.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 457. orr.

Hamasei bat omen dira guztira gure helburu berbera daukatenak  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 150. orr.

12a hamasei ehun mila eta seiehun.

Sozialixta alderdiko hamasei ehun lagunen aintzinean, deplauki erran du denekin nahi duela aintzina mintzatu, ezker abertzalearekin ere ba, ETA-k bortizkeriari uko eginez geroz.  Herria   2005-01-20

13 hamasei-hamazazpi (6 agerraldi, 5 liburutan) hamasei edo hamazazpi.

Hamasei-hamazazpi urteko ikasleei bota izan dizkiet neronek, eta funtzionatu egiten dute zinez.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 102. orr.

Txikitan ikusia zuelako, hamasei-hamazazpi urte zituenean.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 179. orr.

Nire hamasei-hamazazpi urtetan, berriz, ezingo nuen halakorik egin.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 79. orr.

14 hamasei mila

Seiehun eta laurogei kaxa egunean [...] ehun eta hogeita hamasei mila urtean.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 152. orr.

Ur lurrunezko molekula batek hamasei mila aldiz xurgamen handiagoa du aire lehorrezko molekula batek baino.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 389. orr.

Ipar Baionan bada jende anitz, diotenaz hamasei mila.  Herria   2004-10-07

15 hamasei milioi

Uste dut hamasei milioi holandarrekin aski dela.  Berria - Mundua   2004-02-18

Soja ekoizleek hamasei milioi hektarea sabana eta sei milioi hektarea baso tropikal suntsi ditzaketela nabarmendu du erakunde horrek.  Berria - Gaiak   2004-09-04

· Hamabost-hamasei milioi euroko gastua izan dute.  Berria - Kirola   2004-04-02

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

atxilotutako hamasei (3); azken hamasei (9); azken hamasei urteetan (5); baino hamasei (7); baino hamasei urte (3); batek hamasei (3); berrogeita hamasei (16); berrogeita hamasei urte (4); beste hamasei (7); du hamasei (3); duela hamasei (7); duela hamasei hilabete (3); duela hamasei urte (4); duten hamasei (3); edo hamasei (13); edo hamasei urte (3); eta gutxienez hamasei (3); eta hamasei (53); eta hamasei lagun (3); eta hamasei pertsona (4); eta hamasei urte (8); eta hamasei urteko (3); eta hamasei urterekin (3); eta hamasei urtez (6); eta hogeita hamasei (4); europako hamasei (3); gutxienez hamasei (7); gutxienez hamasei pertsona (6); guztira hamasei (4); hamabortz hamasei (4); hamabost edo hamasei (8); hamabost hamasei (10); hamabost hamasei urteko (4); hamalau hamasei (3)

hamasei bat (11); hamasei bat urte (6); hamasei dira (3); hamasei edo (10); hamasei edo hamazazpi (6); hamasei egun (6); hamasei egunen (3); hamasei eta (6); hamasei gizon (3); hamasei guztira (3); hamasei hamazazpi (6); hamasei hilabete (19); hamasei hilabeteko (3); hamasei hilabetez (3); hamasei kantu (3); hamasei kilo (4); hamasei lagun (13); hamasei langile (3); hamasei letra (5); hamasei liburuki (3); hamasei mila (6); hamasei milioi (3); hamasei minutu (3)

hamasei oin (5); hamasei ordu (8); hamasei orduko (4); hamasei orduz (3); hamasei orduz lo (3); hamasei partida (4); hamasei partidetatik (4); hamasei partidetatik bi (3); hamasei pertsona (15); hamasei pertsona hil (9); hamasei selekzio (5); hamasei senide (3); hamasei talde (9); hamasei taldek (3); hamasei tanto (3)

hamasei urte (162); hamasei urte arte (6); hamasei urte baino (4); hamasei urte besterik (3); hamasei urte bete (13); hamasei urte bitarteko (4); hamasei urte daramatza (3); hamasei urte dauzkat (3); hamasei urte ditu (4); hamasei urte ditut (5); hamasei urte izango (4); hamasei urte lehenago (3); hamasei urte nituela (3); hamasei urte nituen (3); hamasei urte nituenean (3); hamasei urte zituela (14); hamasei urte zituen (13); hamasei urte zituenean (3); hamasei urteak (3); hamasei urtean (7); hamasei urteetan (6); hamasei urteko (38); hamasei urteko gazte (3); hamasei urteko mutil (3); hamasei urteko neska (3); hamasei urteotan (3); hamasei urtera (3); hamasei urterekin (31); hamasei urteren (3); hamasei urtetan (8); hamasei urtetik (7); hamasei urtez (20); hamasei urtez izan (7)

hirurogeita hamasei (6); hogeita hamasei (53); hogeita hamasei letra (3); hogeita hamasei mila (3); hogeita hamasei orduko (3); hogeita hamasei orduz (3); hogeita hamasei urte (9); ia hamasei (4); ia hamasei urte (3); jokatutako hamasei (3); laurogeita hamasei (7); lehen hamasei (4); nik hamasei (3); zen hamasei (7); ziren hamasei (3); zituen hamasei (5); zortzi eta hamasei (3); zuen hamasei (3); zuten hamasei (3)


hamaseigarren ord zerrenda batean aurretik hamabost dituena (16.).

Hamaseigarren kapitulua.  Herria   2001-02-22

Kristau-aroko hamaseigarren mendeko Mendebaldeko Gizartea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 57. orr.

Hamaseigarren mendetik hamazazpigarrenera igarotzean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 209. orr.

Baina laster egingo zuten hamaseigarren versta.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 40. orr.

Australia, hamaseigarren ikasgaian dago.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 183. orr.

Lehen zatiko hamaseigarren minutuan.  Berria - Euskal Herria   2004-03-07

Hamaseigarren tantotik aurrera.  Berria - Kirola   2004-07-08

Zarautzen, berriz, udako hamaseigarren musika zikloa dute.  Berria - Kultura   2004-08-05

Koka izango da hamaseigarrena, lau t'erdiko txapelketako koadroa osatuko duen hamaseigarren pilotaria alegia.  Berria - Kirola   2004-10-07

Hamaseigarren Txotxongilo Egunak iraganen dira azaroaren 22tik 27 a bitartean, Hendaian.  Herria   2005-11-17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere hamaseigarren (3); da hamaseigarrena (3); eta hamaseigarren (6); hamaseigarren eta (5); hamaseigarren eta hamazazpigarren (4); hamaseigarren kapitulua (8); hamaseigarren mende (3); hamaseigarren mendean (19); hamaseigarren mendeko (15); hamaseigarren mendetik (4); hogeita hamaseigarren (7); kristau aroko hamaseigarren (7); laurogeita hamaseigarren (5)


hamaseiko iz hamaseirena.

Zirkuluaren hamaseiko bat hartu behar da konpasarekin.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 830. orr.


hamaseina banatz bakoitzari hamasei, bakoitzak hamasei.

Bundestag-eko (Legebiltzarra) eta lander-etako hamaseina ordezkarik osatu dute Batzordea.  Berria - Mundua   2004-12-21

Hamabina ez ezik, hamahiruna, hamalauna eta hamaseina ere berdindu zuten partida bi pilotariek.  Berria - Kirola   2004-07-08


hamaseiren 1 iz hamasei zati berdinetan banatu den zerbaiten zatietako bakoitza.

Irtengunea koloma-diametroaren zortziren bat gehi hamaseiren batekoa izango da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1670. orr.

Azken hamaseirenetatik aurrera ohiko sistemara itzuliko da UEFA.  Berria - Kirola   2004-10-05

2 final-hamaseiren lehiaketa bateko kanporaketa probetan, hogeita hamabi aurkari lehiatzen diren fasea.

Final-hamaseirenak lehenengo, final-zortzirenak ondoren, final-laurdenak gero eta iaz horrenbeste polemika eragin zuen finalerdietako ligaxka berriro, finalaren aurretik.  Berria - Kirola   2004-03-17

Final-hamaseirenak zehaztu zituen zozketari ekin zioten.  Berria - Kirola   2004-10-09

Lleyton Hewittek ere erraz pasatu zituen final-hamaseirenak, hiru set nahikoak izan zituen Goan Ivanisevic kanporatzeko. herria¬

Amets ederrena, Frantziako Kopako final-hamaseirenak jokatzea zen Baionarentzat.  Berria - Kirola   2004-02-10

Halaxe iritsi da UEFAko final-hamaseirenetara.  Berria - Kirola   2004-12-18

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

final hamaseirenetako (19); final hamaseirenetako itzuliko (3); final hamaseirenetako kanporaketa (4); final hamaseirenetako kanporaketako (3); final hamaseirenetan (26); final hamaseirenetara (5); kopako final hamaseirenetako (5); kopako final hamaseirenetan (11)


hamazazpi 1 zenbtz hamasei eta bat, 17. (dagokion izenaren ezkerrean)

Hamazazpi urrats zeuden oheraino.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 11. orr.

Hi ez haiz hamazazpi botila edateko gauza.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 101. orr.

Hamazazpi zauritu larrik A/Rh+ odola behar dute orain bertan.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 64. orr.

Leongo hamazazpi ospitaleetan haundiena.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 162. orr.

Bosgarren Etorbidean zehar, hamazazpi herrietako banderak dantzan ari ziren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 371. orr.

Hamazazpi aldiz erabili izan dute klixe hori irudimen eskaseko idazle pattalek.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 163. orr.

2 (dagokion izena ezabaturik)

Elkanorekin itzuli ziren beste hamazazpiak.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 341. orr.

Letrok, hamasei edo hamazazpi guztira, irakurri egin behar izan ditut.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 63. orr.

Jamesek hamasei urte zeuzkan, Camek hamazazpi, agian.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 148. orr.

3 (ordua adierazteko)

Gaur goizeko hamarrak eta hamazazpian telegrafiatu ahal izan diot nire lehengusinari dekretuaren testu osoa.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 112. orr.

Hamaikak eta hamazazpi minutu ziren.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 93. orr.

4 (data adierazteko)

1950eko abuztuaren hamazazpia zen.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 12. orr.

1950eko abuztuaren hamazazpian.  Berria - Kultura   2004-07-29

Hilaren hamazazpian, goizeko hamaika t'erdietan, ontziak Gibarako moilara jo zuen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 33. orr.

Hau da, zazpigarren hilaren hamazazpian.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 28. orr.

Orduan, egun batean, hamazazpian, eguerdian, ez zutela gehiago lan egingo.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 98. orr.

Landareen merkatua, maiatz honen hamazazpian iraganen da aurten.  Herria   2003-05-08

5 (denbora unitateekin)

Ezkondu zenean, Tejak hamazazpi urte zituen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 97. orr.

Hamazazpi urteko gaztea zen.  Elizen arteko biblia   Has 37,2

Hamazazpi urtetan ere aski antzerkizalea zen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 222. orr.

Emakumea hamazazpi urterekin [...] senarraren etxera ezkonduko da.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 80. orr.

Hamazazpi egun eman behar izan zituen ospitalean, zauriak sendatzen.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 94. orr.

Egunak bortz oren eta hogeita hamazazpi minutu zituen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 362. orr.

Aspaldian utzi zenituen atzera hamazazpi urteak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 261. orr.

6 (diru unitateekin)

Libera bat eta hamazazpi txelin dauzkat etxean.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 27. orr.

7 (bestelako neurri unitateekin)

Autobusa hartu behar zuen Matiasek, hiritik hamazazpi kilometrora baitzegoen Idus.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 20. orr.

Zertarako behar dituk hik hamazazpi kilo T8 eta bost litro kloratita?  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 117. orr.

• 8 iz

Hamazazpi, ez da zenbaki txarra.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 19. orr.

Zenbat dira hamazazpi gehi hogeita hamabi ken hemezortzi?  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 26. orr.

Cabanyes kaleko hamazazpian hartu genuen alokairua.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 19. orr.

9 hamasei-hamazazpi (6 agerraldi, 5 liburutan) hamasei edo hamazazpi.

Hamasei-hamazazpi urteko ikasleei bota izan dizkiet neronek, eta funtzionatu egiten dute zinez.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 102. orr.

Txikitan ikusia zuelako, hamasei-hamazazpi urte zituenean.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 179. orr.

Nire hamasei-hamazazpi urtetan, berriz, ezingo nuen halakorik egin.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 79. orr.

10 hamazazpi bat (4 agerraldi, 2 liburu eta 2 artikulutan; orobat hamazazpiren bat 3 agerraldi, 2 liburutan) gutxi gorabehera hamazazpi.

Hamazazpiren bat urte lehenago.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 12. orr.

10a hamazazpi ehun mila eta zazpiehun.

Jean Baptiste Garat Hazparnen sortua zen, uztailaren zazpian, hamazazpi ehun eta hamahirurean (1773).  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 155. orr.

11 hamazazpi-hemeretzi (agerraldi 1, liburu 1ean) hamazazpi edo hemeretzi.

Larrazken hondarrean, axuria saldu da hamazazpi-hemeretzi liberatan, Eguberri aldera, hamahirura jaisteko.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 102. orr.

12 hamazazpi-hemezortzi (2 agerraldi, 2 liburutan) hamazazpi edo hemezortzi.

Hamazazpi-hemezortzi urtetan ere ez ninduen sobera maite.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 238. orr.

13 hamazazpi mila

Hamazazpi mila fusil eta hamazazpi mila kartutxo.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 180. orr.

Indonesiak ba omen ditu hamazazpi mila irla baino gehiago Ozeano Barearen eta Indiakoaren artean barreiatuta.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 73. orr.

Hamazazpi mila marrantatu haiek.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 134. orr.

"Hamazazpi mila dragoi ezinezko!" oihu egin zuen monarka amorratuak.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 273. orr.

Baziren nunbait han hamazazpi mila, ttipi eta handi!  Herria   2005-08-11

14 hamazazpi milioi

Urtero hamazazpi milioi pertsona hiltzen dira munduan bihotzeko eta baso sistemako arazoen ondorioz.  Berria - Gaiak   2004-09-24

Enpresa horrek 46 langile baditu, hamazazpi milioi Euroko afera xifre ateratzen du.  Herria   2003-11-13

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

berrogeita hamazazpi (11); beste hamazazpi (9); hamasei hamazazpi (6)

hamazazpi aldiz (8); hamazazpi bat (6); hamazazpi denboraldi (3); hamazazpi egun (6); hamazazpi hemezortzi (3); hamazazpi hilabete (10); hamazazpi koma (4); hamazazpi lagun (8); hamazazpi mila (9); hamazazpi milioi (3); hamazazpi minutu (5); hamazazpi pertsona (3); hamazazpi urte (126); hamazazpi urteak (3); hamazazpi urtean (3); hamazazpi urteko (36); hamazazpi urterekin (24); hamazazpi urtetan (8); hamazazpi urtez (28)

hirurogeita hamazazpi (7); hogeita hamazazpi (51); ia hamazazpi (3)

ehun eta hamazazpi (4); eta berrogeita hamazazpi (3); hamasei edo hamazazpi (6); hamazazpi eta hemezortzigarren (4); hamazazpi koma lau (4); hamazazpi urte bete (6); hamazazpi urte eman (3); hamazazpi urte eta (6); hamazazpi urte nituen (3); hamazazpi urte pasatu (3); hamazazpi urte zituela (10); hamazazpi urte zituen (4); hamazazpi urteko gaztea (4); hamazazpi urteko mutil (5); hamazazpi urteko neska (4); hamazazpi urtez bizi (6); hogeita hamazazpi urte (5); hogeita hamazazpi urteko (3); hogeita hamazazpi urtez (4); ia hamazazpi urte (3)

hilaren hamazazpian (4); hogeita hamazazpian (5); hogeita hamazazpiko apirilaren (3)


hamazazpigarren ord zerrenda batean aurretik hamasei dituena (17.).

Hamazazpigarren kapitulua.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 61. orr.

Hamazazpigarren balkoiari begira zegoela.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 62. orr.

Gose grebaren hamazazpigarren eguna.  Berria - Mundua   2004-09-01

Kristau-aroko hamaseigarren eta hamazazpigarren mendeetan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 41. orr.

Hamazazpigarren jokaldian, jokalari errusiarraren zaldi zuri batek atzeranzko jauzi arraro bat egin zuen.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 21. orr.

Hamazazpigarren mendeko zazpigarren hamarkadan otomandartzea zen raiyah-en gizarte-nahia.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 180. orr.

Hamazazpigarren hilketa gertatzen denean.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 67. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erregealdiko hamazazpigarren (3); erregealdiko hamazazpigarren urtean (3); hamaseigarren eta hamazazpigarren (4); hamazazpigarren kapitulua (6); hamazazpigarren mendean (19); hamazazpigarren mendearen (5); hamazazpigarren mendearen bukaera (3); hamazazpigarren mendeko (13); hamazazpigarren mendetik (4); hamazazpigarren urtean (5); hamazazpigarren urtean hasi (4); hogeita hamazazpigarren (6); kristau aroko hamazazpigarren (6)


hamazazpina banatz bakoitzari hamazazpi, bakoitzak hamazazpi.

Lau gazteri hamazazpina urteko espetxe zigorra ezarri diete. herria¬


hamazortzi ik hemezortzi.

hamburger ik hanburger.

hamikatu 1 izond goseak ahuldua.

Gainera jauzi egiten dugu gatu hamikatuak bezala.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 133. orr.

Zu ere otso hamikatu horien alde zara ala?  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 126. orr.

Ezintasunez itoa, emazte konkortuak erratza eskuratzen zuen eta auzo hamikatuak haizatzen zituen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 122. orr.

Mahain nasai bat zabaldurik ongi etorri bero batez, ditu hamikatuak soleituko.  Herria   2001-02-08

2 (era burutu gisa)

Gosez hamikatu kabala meharrek.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 189. orr.

Gau hartan, kanpoan galerna orroaz ari zela, itzuli aurretik, goseak hamikatua, adiskidearen etxean geldialdi bat egin nuen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 218. orr.

3 gose hamikatu

Leher eginak, gose hamikatuak, hor jakin ginuen menia izenpetu zutela Frantziak eta Alemaniak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 113. orr.

Arratsaldean orre egin zuen far bixkotxa bere ontzitik jalgi zuen gose hamikatuak ginenontzat.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 100. orr.

Aurtengo neguan, jatekoaren bila zebilela, hartz zuri gose hamikatu bat Groyako etxolak puskatu ondoan, Conchera arribatu omen da igerika.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 137. orr.


hamletar izond Hamletena, Hamleti dagokiona.

Eta nik Hamleten rola hartu nuen istorio horretan, begira nolako erokeria, ni elektra izan nintzen bete-betean, hamletarra erabatekoa, horrelako sentimendu ergel batek harrapatua.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 90. orr.


hammond iz organo mota baten izena.

Mikel Azpirozen teklatu beroak, berdin hammond edo piano moduan.  Berria - Kultura   2004-10-09

Batisek koru batzuk egin ditu eta Jon Celestinok tronpeta eta Hammond ukituak jarri dizkigu.  Berria - Kultura   2006-05-04

· Lau musikari (gitarra, baxua, hammond bat eta bateria) eta hiru emakumezko kantari (eta dantzari!), gorriz eta beltzez jantzita.  Berria - Kultura   2004-05-08


hamster iz Europako karraskari txikia (Cricetus cricetus).

Aurrena hamsterrak izan ziren -azaldu zidan Mary Annek.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 11. orr.

Ea egia den hamsterrek ez dituztela zomorroak jaten.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 85. orr.

Haritzek leku guztietara begiratzen zuen, izuturiko hamster erraldoia balitz bezala.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 23. orr.


han adlag toki hartan. ik hemen; hor1. (ikus beheko konbinatorian han adizlagunaren agerraldi maizkoenak)
1 han-hemenka adlag

Han-hemenka puntu dirdaitsu batzuk dantzan zebiltzan iluntasunean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 229. orr.

Han-hemenka barreiatuak.  Berria - Kultura   2006-01-22

Belazeetan han hemenka zabaldurik zeuden basalore gorri eta urdinekin batera.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 215. orr.

Ibai txiki batek ilargiaren izpiak islatzen zituen han-hemenka.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 38. orr.

Hainbat kanpandorre suma zitzaketen, itzaletan lauso, han-hemenka beren silueta itzelak agertzen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 27. orr.

Ezkerretara hangar itxurako etxola txikia dago eta eskumatara negutegiak han-hemenka.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 51. orr.

2 han-hemenkako izlag

Orduan hasten da ordu ezaguna: han-hemenkako gure kontu txikien ordua, txantxa eta kexuena, bisitena, eztabaidena.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 151. orr.

Horretaz jabeturik, han-hemenkako zibilizazioetan izan da beti ohitura toki horren erreferentziak egiteko.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 27. orr.

Lagunartean eta han-hemenkako hitzaldietan.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 16. orr.

Sineskeria horrek jota daudenek estilotzat daukatena ez da orrialde baten eragingarritasun edo eragingarritasunik eza, idazlearen itxurazko trebezia han-hemenkakoak baizik.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 27. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 9 aldiz agertzen direnak)

ageri ziren han (9); aita han (13); ari zen han (9); arte han (18); artean han (18); aurkitu zuen han (10); bada han (25); badira han (17); bai eta han (11); baina han (279); baina han ere (30); baina han ez (53); bainan han (23); baita han (28); baitira han (16); baitzen han (29); baitzuen han (19); bat eta han (9); bat han (86); bat nunbait han (11); bat zegoen han (24); batean han (34); batez han (9); batzu han (14); batzuk han (38); bazen han (86); baziren han (33); behin han (28); bera ere han (10); bera han (65); berak han (10); berriro han (11); beti han (39); bizi dira han (11); bizi ziren han (13); burua han (9); da eta han (18); da han (212); da han berean (9); da han eta (9); dago han (57); daiteke han (10); daude han (26); dela han (30); den han (15); denak han (15); diote han (11); dira eta han (13); dira han (173); dira han eta (11); direla han (19); ditu han (42); ditugu han (18); ditut han (19); dituzte han (50); du han (71); dugu han (30); dut han (29); dute eta han (11); dute han (98); dutela han (11); duzu han (18)

ea han (15); edo han (66); egin eta han (11); egin han (14); egin zuen han (16); egin zuten han (12); egiten zuen han (12); egon zen han (19); egon ziren han (10); egun han (14); eraman eta han (14); ere han (365); ere han berean (30); ere han egon (12); ere han izan (16); ere han izango (14); ere han zegoen (21); ere han zen (35); ere han zeuden (12); ere han ziren (12); eta bera han (15); eta ez han (14); eta gero han (9); eta han (2582); eta han abiatu (19); eta han agertu (17); eta han aurkitu (23); eta han barruan (11); eta han berean (41); eta han bertan (21); eta han beste (9); eta han bizi (41); eta han dago (10); eta han egin (10); eta han egiten (10); eta han egon (40); eta han egongo (9); eta han egoten (17); eta han eman (13); eta han ere (65); eta han eseri (9); eta han eta (14); eta han ez (66); eta han gelditu (26); eta han geratu (33); eta han goian (10); eta han hasi (34); eta han hemen (9); eta han hemenka (32); eta han hil (16); eta han ibili (12); eta han ikusi (32); eta han izan (13); eta han izango (24); eta han joan (35); eta han sartu (14); eta han utzi (18); eta han zegoen (44); eta han zen (18); eta han zer (10); eta han zeuden (36); eta han ziren (14); ez baitzen han (9); ez da han (30); ez dago han (15); ez han (46); ez nintzen han (12); ez zegoela han (23); ez zegoen han (65); ez zela han (10); ez zen han (67); ez zuen han (21); ezen han (11); gabe han (16); gara han (14); gaua han (22); gehiago han (13); genituen han (9); genuen han (28); geratu zen han (10); gero han (26); geroztik han (12); ginen han (38); gu han (20); guk han (11); guztia han (13); guztiak han (24); haiek han (21)

han abiatu (22); han ageri (26); han ageri zen (10); han agertu (72); han agertu zen (33); han agertu ziren (11); han agertuko (11); han agertzen (23); han amaitu (9); han ari (49); han ari zen (11); han ari ziren (11); han aritu (18); han artean (11); han atxilotu (9); han atzean (21); han aurkitu (60); han aurkitu zuen (14); han aurkitu zuten (10); han aurkituko (24); han aurkitzen (24); han aurrean (33); han azaldu (19); han azpian (9); han bada (13); han bai (29); han baino (16); han baita (11); han baitago (12); han baitzegoen (19); han baitzen (17); han bakarrik (19); han barrena (19); han barruan (99); han bazen (13); han behar (18); han behean (101); han beheko (13); han bere (47); han berean (356); han berean hau (9); han berean zen (9); han beren (11); han berriro (10); han berriz (14); han bertako (9); han bertan (123); han beste (52); han beti (15); han bi (23); han bildu (33); han bildu dira (10); han bilduak (15); han bilduko (10); han bilduta (15); han bildutako (36); han bildutakoak (9); han bildutakoei (15); han bildutakoek (10); han biltzen (26); han bizi (250); han bizi baitzen (11); han bizi da (15); han bizi den (11); han bizi dira (10); han bizi diren (14); han bizi izan (28); han bizi zen (24); han bizi ziren (24); han bizitzeko (10); han bizitzen (17); han bukatu (12); han da (35); han dago (97); han dagoela (17); han dagoen (18); han daude (59); han daudela (9); han dauden (14); han den (9); han dena (27); han denak (10); han dira (37); han diren (22); han doa (20); han du (10)

han edo (116); han edo hemen (105); han eduki (12); han egin (96); han egin zuen (11); han egindako (17); han egingo (17); han egiten (47); han egon (232); han egon behar (18); han egon ez (10); han egon nahi (20); han egon nintzen (10); han egon zen (36); han egon ziren (28); han egona (14); han egonen (16); han egongo (54); han egongo da (12); han egotea (36); han egoteko (35); han egoten (39); han egoten zen (10); han ehortzia (9); han ekin (13); han ekin zion (9); han elkartu (11); han eman (43); han eman zituen (9); han emango (9); han ematen (11); han entzun (10); han entzuten (10); han ere (362); han ere ez (31); han esan (17); han esango (10); han esaten (18); han eseri (17); han eserita (25); han eta (503); han eta ez (11); han eta hemen (377); han eta hemengo (10); han etorri (14); han etzanda (10); han ez (493); han ez da (39); han ez dago (21); han ez dagoela (9); han ez dute (9); han ez zegoela (18); han ez zegoen (84); han ez zela (10); han ez zen (60); han ez zuen (10); han ezagutu (42); han ezagutu zuen (18); han ezer (12); han ezin (20); han gaindi (138); han gaindiko (9); han galdu (9); han geldi (10); han gelditu (96); han gelditu zen (26); han gelditu ziren (14); han geldituko (13); han gelditzen (24); han geratu (100); han geratu zen (47); han geratu ziren (17); han geratuko (14); han geratzeko (9); han geratzen (17); han gertatu (21); han gertatutakoa (10); han gertatzen (25); han gertatzen ari (11); han geunden (25); han ginen (22); han gizon (9); han goian (168); han goiko (20); han goitik (31); han gorde (9); han gordetzen (9); han gure (16); han hara (13); han harat (21); han hartu (11); han hartzen (12); han hasi (63); han hasi zen (26); han hasten (12); han hemen (127); han hemenka (412); han hemenkako (16); han hil (56); han hil zen (28); han hilko (9); han hiru (18); han hitz (14)

han ibili (36); han ibili zen (10); han ibiliko (13); han ibiltzen (21); han igaro (15); han ikasi (28); han ikusi (103); han ikusi nuen (18); han ikusi zuen (18); han ikusiko (37); han ikusten (40); han inguruan (53); han inguruko (11); han inoiz (9); han inor (14); han inork (13); han inork ez (10); han irabazi (9); han iragan (13); han izan (191); han izan ez (9); han izan nintzen (9); han izan zen (29); han izan ziren (52); han izandako (11); han izanen (41); han izanen da (10); han izanen dira (11); han izango (130); han izango da (28); han izango dira (32); han izaten (19); han jaio (18); han jarraitu (15); han jarraitzen (37); han jarraitzen zuen (12); han jarri (24); han jartzen (9); han jende (11); han jendea (11); han joan (86); han joan zen (45); han joan ziren (21); han jokatu (9); han jokatzen (11); han kanpoan (33); han kausitu (16); han kokatu (15); han lan (26); han lanean (20); han lanean ari (11); han lau (9); han lo (11); han nagusi (9); han nengoela (19); han nengoen (27); han nintzela (10); han nintzen (22); han nire (18); han non (23); han nonbait (55); han nunbait (26)

han oso (18); han ote (12); han pasatu (10); han pausatu (10); han preso (12); han sartu (48); han sartzen (17); han segitzen (15); han sekula (9); han sortu (26); han topatu (13)

han urrun (30); han urrunean (17); han utzi (83); han utzi zuen (14); han utziko (13); han utzita (15); han utzitako (12); han uzten (13); han zain (14); han zebilen (28); han zebiltzan (15); han zegoela (56); han zegoen (321); han zegoen bera (10); han zegoena (9); han zegoenik (12); han zela (31); han zen (193); han zer (45); han zerbait (18); han zetzan (10); han zeudela (20); han zeuden (208); han zeuden guztiak (11); han zeudenak (10); han zeudenei (9); han zeudenek (9); han zihoan (14); han zirela (15); han ziren (194); han zirenak (15); han zituen (22); han zituzten (11); han zuen (28); han zuten (13); han zutik (11)

hara han (19); hartan han (14); hartu eta han (11); hau ere han (26); hau han (12); hemen eta han (24); hori han (12); hura han (69); ikusi zuen han (9); iritsi eta han (10); izan han (14); izan zen han (21); izan ziren han (22); izango da han (13); izango dira han (13); izango han (9); jada han (16); jadanik han (10); jendea han (9); joan eta han (41); lagun nunbait han (18); lagunak han (13); nahiz eta han (15); naiz han (16); nengoen han (14); ni ere han (17); ni han (78); nik han (23); nintzen han (64); nituen han (22); nola han (9); non edo han (25); nonbait han (18); nuen han (54); nunbait han (206); nunbait han bildu (10); orain han (13); oraindik ere han (10); oraindik han (26); oraino han (13); orduan han (18); ordurako han (14); que han (10); sartu eta han (15); se han (12); zara han (9); zebilen han (11); zegoela han (30); zegoen han (180); zela han (36); zen eta han (45); zen han (330); zeren han (15); zeuden han (75); zien han (16); zion han (16); zioten han (12); zirela han (18); ziren eta han (22); ziren han (180); ziren han eta (12); ziren han hemenka (16); zitekeen han (11); zituela han (10); zituen han (60); zituzten han (46); zu han (17); zuela han (21); zuen eta han (22); zuen han (202); zutela han (14); zuten eta han (16); zuten han (107)


hanbat ik hainbat.

hanburger (26 agerraldi, 3 liburu eta 7 artikulutan; ETCn 224 agerraldi; orobat hamburger 3 agerraldi, liburu 1 eta artikulu 1ean; ETCn 92 agerraldi) 1 iz hanburgesa.

Barran eseri eta txokolatezko irabiaki bat, bi hanburger eta plater bat patata frijitu eskatu zituen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 36. orr.

Garagardoa edan eta hanburgerra jan, hantxe ni, gizonen artean gizon, hanburgerra ziape askorekin, gosetua bainintzen bakarrik gelditu bezain laster.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 94. orr.

Gogiyeopbang (ogi bikoitza haragiarekin) deitzen dira Ipar Koreako hanburgerrak.  Berria - Mundua   2004-07-09

John S.-k gustukoak ditu McDonald'seko hanburgerrak eta Celticeko jarraitzailea da.  Berria - Harian   2005-06-19

AEBetako eskoletako jangeletan gozokiak, freskagarriak eta hanburgerrak ematen dituzte.  Berria - Kultura   2004-09-24

Zirta horietan lur honen jakintza borobiltzen duten seinaleak aurkitzen omen dira: liofilizatutako hamburgerra, Beach Boysen Surfin' USA abestiaren partizioa, [...].  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 213. orr.

Etereozko izakiak hamburgerra ausikiko duenean ez duela menturaz gure salbatzera etortzeko gogorik edukiko.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 214. orr.

Berdelaren mamiarekin hanburgerrak ekoizteari ekin dio Bermeko kofradiak  Berria - Harian   2005-08-21

2 hanburger etxe

AEBetako eskoletan bertan daude pizza eta hanburger etxeak.  Berria - Kultura   2004-09-24


hanburgesa (28 agerraldi, 13 liburu eta artikulu 1ean; ETCn 437 agerraldi; orobat hamburgesa agerraldi 1, liburu 1ean; ETCn 4 agerraldi) iz haragi xehatua bizigarriekin onduz egiten den xerra biribila eta laua; xerra horrekin egiten den ogitartekoa.

-Aste honetan, egunen batean goizik bukatzen baldin badut, hanburgesa jatera joanen gaituk elkarrekin.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 178. orr.

Alabak hanburgesa, sandwich eta plater nahasien argazkiei begiratzen die.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 311. orr.

Hanburgesa eta cola Unairentzat eta zerbeza niretzat.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 80. orr.

Elkarrekin jan dugu hanburgesa.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 176. orr.

Bertan eseri eta nire hanburgesari ketchupa botatzen ari naizela, hara zer ikusten dudan: [...].  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 17. orr.

McDonald's-en "M" iragarkia hanburgesak eta otordu azkarrak eta merkeak iragarriz.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 135. orr.

Harryri hanburgesa bat erosi zion, eta plastikozko aulkietan eseri ziren jateko.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 84. orr.

Neu nintzen sandwicheko hanburgesa, bi metro letxuga gainetik eta beste horrenbeste azpitik.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 64. orr.


hanburgesategi iz hanburgesa etxea.

Liburu- eta musika-dendak pasatu zituzten, hanburgesategiak eta zinemak, baina ez makila magikoak saltzeko moduko lekurik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 66. orr.


hanburgeseria iz hanburgesa etxea.

Haragi errezko ogitartekoak dastatzeko postu ugariak nahiz multinazionalen hanburgeseriak.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 18. orr.


handi (ETCn 665.369 agerraldi; orobat haundi ETCn 10.069 agerraldi) 1 izond ohiko tamaina edo gorabehera gainditzen duena.

Pixkanaka gero eta handiagoa egiten ari zen izaki handi bat begiztatu zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 11. orr.

Emakume handi zuriz jantzi bat begira zegokidan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 169. orr.

Osaba gizonkote handi bat zen, oso lepo motz eta bibote handikoa.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 19. orr.

Arrain handi bat harrapatu zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 220. orr.

Artirinez egindako ogi handi eta borobil batzuk.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 268. orr.

Labana luze handi bat, hogeita hamarren bat zentimetrokoa.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 221. orr.

Poltsa handi bat diruz betea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 323. orr.

Larruztaturiko liburu handi bat.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 7. orr.

Atzean armairu ispiludun handi bat.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 300. orr.

Etxe gorri handi bat, Brooklyngo Henry Streeteko 439an dagoena.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 62. orr.

Gela txiki bat, beheko su handi eta atsegin batekin.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 76. orr.

Royer-Collard kaleko gela handi ilun hura alaitasunez betetzen zuena.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 70. orr.

Lau mastako brasildar ontzi handi bat.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 304. orr.

Hiltzeko zorian egon dela aste honetan bertan, Parisen, marranta handi batek hartuta.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 136. orr.

Gizatalde handi bat ikusi dut gugana etortzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 199. orr.

Jendetza handi bati predikatzerakoan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 678. orr.

Jendeketa handia, lekukoak edo presoen etxekoetarik guri so zeuden.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 36. orr.

Bat-batean, barre handi bat entzun nuen: ama zen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 16. orr.

Estu besarkatu eta musu handi bat eman zion masailean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 24. orr.

Kolpe handi bat hartu du buruan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 369. orr.

Beste danbateko handi bat entzun zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 34. orr.

Gosari handi bat eginik.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 18. orr.

Festa handia izaten zen egun horietan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 71. orr.

Masa demografikoa oso handia den arren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 66. orr.

Frantziskoren izenean idazki multzo handi samarra iritsi zaigu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 34. orr.

Su handi hura itzalita dago.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 177. orr.

Mirari handi hau zin eginez baieztatua izan zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 429. orr.

Hirugarren joera handia, zentro-periferiaren arteko harremanak eskualdeko bihurtzeari dagokio.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 66. orr.

Atsekabe hauengatik altxor handi eta baliotsua ematen dizula.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 591. orr.

Gero eta zerga handiagoak eskatzen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 32. orr.

-Oraindino ez -erantzun zion Hagridek, goibel, trago handi bat eginez pitxer hartatik-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 101. orr.

Galera handi batetik gatoz; galera ttikietara goaz.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 114. orr.

Deskarga elektriko handi bat hartu izan balu bezala.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 290. orr.

Barra tokiz aldatuak eta luze-zabal handiagoek halako funtzionaltasun aire bat ematen zioten.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 315. orr.

Hiri kopuru handi batek.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 22. orr.

Ezbehar handi batek jo duen gizonaren itxura bihotz-eroria hartzen zuela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 39. orr.

Zakur handiak, zaunka handia.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 160. orr.

2 (ez-kontagarriekin: cf asko)

Bero handia zegoenez, parkean bainu bat hartzeko gogoa etorri zitzaion.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 176. orr.

Bero handia den hilabete, aste edo egunetan bakarrik.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 130. orr.

Bero handia nuela esan diot.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 216. orr.

"Ke handia sortzen da", esan zuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 153. orr.

Hezetasun handia sumatuko duzu.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 26. orr.

Fenol usain handia zegoen inondik ere Marseillatik zetorren P.-L.-M.-ko bagoi hartan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 211. orr.

Sukar handia du eta pikortak atera zaizkio.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 70. orr.

Atzo buruko min handia izan nuen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 71. orr.

Gaur hobetoxe nago, gose handia dut.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 311. orr.

Gogo handia nuen zu ezagutzeko.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 31. orr.

Modak indar handia du bazter guztietan.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 136. orr.

Itxi, eta han joan zen bere artaldeekin, hots handia ateraz ibileran.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 54. orr.

Zalaparta handia ateratzen bazuten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 237. orr.

-Zarata handia dago hemen!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 260. orr.

Dirutza handia zen orduan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 158. orr.

Atsekabe handi hartan behar zuen lasaibidea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 707. orr.

Atsegin handia ematen zion kalez kale ibiltze horrek.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 246. orr.

Teoria hauetan garrantzi handia ematen zaio, normala denez, behatzaileari.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 53. orr.

Pisuak inportantzia handia du.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 92. orr.

Misterio handiko gauza da ibaia, pentsatzen jarrita.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 215. orr.

Bere obrak antzeztu egiten dira eta arrakasta handia lortzen dute.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 29. orr.

Ospe handia izan du Thomas poetak rockeroen artean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 5. orr.

Eskarmentu handiko gizona.  Berria - Gaiak   2004-12-15

Amorru handia ematen zidan.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 103. orr.

Arrazoi handia zuen, Jean Robin koplariak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 338. orr.

Ez du bizia galtzeko arriskurik; baina beldur handia dago ez dela berriro bere senera itzuliko.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 28. orr.

Nik maitasun handia hartu nion eta bai berak ere niri.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 146. orr.

Kontua da gaiztagin horrek zaletasun handia ziola esku honi.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 24. orr.

Joera honek indar handia hartu zuen.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 52. orr.

Badakizu pazientzia handia dudala.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 232. orr.

Jendea, berriz, pilatua bazterretan, pazientzia handia hartuta.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 20. orr.

Ezbeharrean eraman handiko, gozo eta bihotz-apal.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 924. orr.

Kontu handia izan behar da irudien errealitate bikoitza aipatzen denean.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 62. orr.

Badu ezaugarri fisionomiko bat izadiarenarekin antz handia izan lezakeena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 255. orr.

Ilusio handia egiten dit Van Daandarrak etortzeak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 39. orr.

Urtaroak baduela ondorio handia gure eguneroko bizitzan.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 27. orr.

1930eko hamarraldian liberalismo ekonomikoak izandako porrotak, bestalde, zerikusi handia izan zuen gizarte-babeseko mekanismoen hedapenarekin.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 144. orr.

Eragin handia izan dute [musulmanek] hindutarren ohituretan. herria¬

Poz handia ematen zuen berarekin pasieran joateak.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 62. orr.

Cadinek bi loreri bakarrik zien begirune handia.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 245. orr.

Pena handia hartu nuen, izaki bizidun baten heriotzari buruzko albistea jaso izan banu bezala.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 93. orr.

On handia eginen dik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 243. orr.

Plazer handia hartzen zuen bere ilobari aita-amek sekula ere eginen ez zizkioten opari garestiak egitean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 163. orr.

Hitz haiekin batera, arindu handi bat sentitu nuen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 160. orr.

Harrotasun handi bat jabetzen zen nitaz Pont-Neuf zubian paraturiko plaka batean Yvanen izena ikusten nuenean.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 105. orr.

Zehaztasun handi samarrez finka daiteke zenbait zati eta atalbururen kronologia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 43. orr.

3 (konparatiboa: cf gehiago)

Kai aldera joan ginen, han ez baitzen hainbesterainoko kiratsik, nahiz eta bero handiagoa bai.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 49. orr.

Eta zenbat eta ekaitz eta gose handiagoa pairatu, orduan eta pozikago bera, eta osasuntsuago.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 67. orr.

Lausenguak utzi eta pisu handiagoko arrazoiak agertzeko aldia nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 97. orr.

Heriotzari baino beldur handiagoa diote besteen oniritzia galtzeari.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 45. orr.

Kemen handiagoa hartzen du oztopoak areagotu ahala.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 90. orr.

Handik lekutzeko gero eta gogo handiagoa nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 284. orr.

Zuen arazoak lehenago baino gardenkiago azaleratzen dituzue, askatasun handiagoarekin.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 125. orr.

Delako delitu larria saihesten ahalegin handiagoa jartzea.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 9. orr.

Hi baino talentu handiagoko bat beharko duzue niri hesteak ateratzeko!  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 8. orr.

Bada munta handiagoko gairik.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 8. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagarri gisa)

Titi-handi horrek neroni egiten ahal zidaan elkarrizketa, aspaldi hartua bainaiz uste bera.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 152. orr.

Hago isilik, aho-handi!  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 339. orr.

Kaian, emazte larri, papo-handi batzuk arrain-saltzale zeuden.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 57. orr.

Neska larri hanka-handi batzuk.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 101. orr.

Inguruan ikusten zituen mutur handi guzien artetik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 83. orr.

5 (nola adizlagunekin)

Etxea handi samarra zen.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 209. orr.

Indian, luze-zabalean oso handia baita, txori mota asko dago.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 151. orr.

Gizonezkoa oso handia eta argala zen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 204. orr.

Tribu eta jende samalda ikaragarri handi haien irudi osatu samarra.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 256. orr.

Ur gezazko putzu izugarri handi horri.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 385. orr.

Muselina horizko zamau izugarri handi batek.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 15. orr.

Ganbera bat, franko handia, egitura angeluzuzenekoa eta leihorik gabea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 355. orr.

· Ibaia handi samar zetorrela jokatu zen dema haietako bat. ik beherago 19.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 11. orr.

6 (irain hitzekin)

-Charly, alu handi hori!  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 16. orr.

Asto handi halakoa!  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 11. orr.

Hor dago lehengusu kaiku handi hori.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 221. orr.

Gezurti handia haiz, gero...  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 315. orr.

Ondo egongo litzateke ile-zaku ergel handi horrek bakean utziko balu!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 185. orr.

Tonto handienen jostaketa izaten zela hori.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 70. orr.

7 prestutasun, bikaintasun, maila garaikoa.

Eta beste hiritarrek, txiki eta handi, gizon eta emakume, mespretxu eta iseka egiten zieten burugaldu eta zorotzat hartuz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 470. orr.

Printze handi izatera iritsiko zela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 282. orr.

Errusiar eleberrigile handi hori bezalakorik ez da izan gauza ezezagun estalien zirrara hori ariman sartzeko.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 214. orr.

Zientziagizon handi ospetsua dut Nagusia, eta ni, haren "famulus" naizen aldetik, badut nik haren handitasunetik apur bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 53. orr.

Hala Lermontovek nola Gogolek maisutzat eta gidaritzat zeukaten Pushkin handia.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 9. orr.

Bere lehenengo eleberri handia argitaratu zuenean (Thérèse Raquin, 1867an).  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 8. orr.

Sua gauza handia da berez, jaun-andreak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 59. orr.

8 (mugatua, harridura esaldietan)

Handia bota duzu gero!  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 245. orr.

Handia zen, hala ere, oraindik hor egotea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 268. orr.

-Handia erran dik, gezurti halakoak!  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 341. orr.

Handia duk gero Connie Bennet hori!  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 179. orr.

9 (-en atzizkiaren eskuinean, izen gisa) handitasuna.

Etxekoandreak txalo jo zuen airean, bere harriduraren handia markatzeko.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 24. orr.

Gure begiratuaren pisua eta lotsaren handia jasan beharko zituen gizajoak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 142. orr.

Ia ume baten estiloan jardun zuen Portugaletetik harainoko bidaia laburrean bizitutakoak deskribitzen, abiadaren handia exajeratuz. Erakuts ezazu, bada, Jauna, zeure ahalmenaren handia.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 116. orr.

Har ezazu kontuan nire bezeroaren adinaren handia.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 212. orr.

Orduan agertuko dut neure ahalmenaren handia, Faraoia eta haren gudalostea azpiratuz.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 171. orr.

Gorrotoaren handia, hitzetan baino hobeto sartzen dela ezitzetan.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 79. orr.

Garai bateko kimikarien apaltasunaren handia!  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 194. orr.

Ene saminaren handia, jaun André...!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 447. orr.

Balentriaren handia!  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 116. orr.

10 adiskide handi

Patrice, Abelen adiskide handia zen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 96. orr.

Txikitan hanka konpondu zidanetik, gure etxean adiskide handi bihurtua zen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 190. orr.

Adiskide handi hori, nire azalpena ez duk inondik ere sinesgaitza.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 31. orr.

Barkatuko ahal dit euskaldunen adiskide handi izan zen idazleak itzulpen hau proposatzea.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 13. orr.

Meza emaile ginuen Jean Etcheverry, ondoan zauzkala Xalbador zenaren bi adiskide handi: Koxe Mari Aranalde eta Antonio Zabala.  Herria   2004-11-11

Eta orain, auzoko emazte xahar baten xakurra, adiskide handi zaukana, du rotweiller horietarik batek xirtxikatu.  Herria   2005-10-06

11 eri handi

Bagenekien eri handi zela baina uste baino lehenago joan zaigu.  Herria   2001-07-05

Denboran gizon azkarra izana, aspaldixkoan haatik eri handi zen.  Herria   2005-07-14

Aspaldian eri zen, eri handi.  Herria   2005-12-15

Norbait eri handi zelarik, etxekoek orgetan ahal bezain ongi kokatzen zuten [...] bestaldera eramateko eta azken sakramentuak ukan ondoan, han lurperatzeko.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 62. orr.

Eri da, eri handi, gure demokrazia!  Herria   2004-05-20

Bortz urte eman ditu Larrazkenan, eri handi.  Herria   2003-06-19

· Gau eta egun eri handiak arta beharretan daude.  Herria   2002-10-24

Egia da, nihundik ahal bada, behar direla eri handi baten oinazeak osoki eztitu.  Herria   2003-02-06

12 handi-aurki handiena.

Lehenagoko teologoentzat handi-aurkienak -Jainkoak- esplikatzen bazuen Dena, oraingoentzat ttiki-aurkienak -partikula elementalak- esplikatzen du.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 66. orr.

Handi-aurkietara bagoaz, izendatze modu goitar batek ezarritako kontinente eta estatuetan bereizia ikusten dugu, halaxe izan baita mundua mundu hau denetik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 222. orr.

13 handi-handi

Emakume zahar handi-handi bat zen, sosak eta bost liberako txanponak lerrokatzen ziharduena.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 151. orr.

Lorez gaindizka estalia zen amatxiren kutxa handi-handi hura.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 73. orr.

Isats ile-gorri bat erakutsi zion, handi-handia, behor sendoren bati kendua.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 261. orr.

Bi leize handi-handietan ezkutatu behar izan genuen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 60. orr.

Aitortu behar dut ez nuela lan handi-handirik izan Josurenera egokitzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 118. orr.

-Tori -esan zion Harryri, zati handi-handi bat berari emanez-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 73. orr.

Bero handi-handia zegoen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 137. orr.

Paretetako batean zenbaki handi-handiko egutegi bat zegoen.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 9. orr.

Buruargia zen arras, gustu onekoa, erudizio handi-handikoa.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 71. orr.

13b handi-iritzi iz handiustea.

Ezaguna dugu Moaben gehiegizko harrokeria, haren oilarkeria eta handiustea, haren handi-iritzi hutsalak.  Elizen arteko biblia   Is 16,6

14 handi-mandi izond pei handikia, jauntxoa.

Frantziako jeneral handi-mandi batek.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 47. orr.

Norberaren duintasunaren aldeko gerra hori gabe ezer gutxi balio dute letra larriz idatzitako hitz handi-mandiek.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 81. orr.

Herrietako buruzagiek menpean hartzen dituzte herriok, eta handi-mandiek beren agintea ezartzen diete.  Elizen arteko biblia   Mt 20,25

Alderdiko handi-mandiek.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 25. orr.

SSetako handi-mandiren bat.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 205. orr.

Bakea ematen omen ziean hiri honetako handi-mandiei, eta maila apalagokoak askiesten: enpresa ertainen jabeak, abokatuak, medikuak...  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 388. orr.

15 handi-mandikeria iz pei handi-mandiari dagokion egite gaitzesgarria.

Handi-mandikeria da hori guztia, Lurie jauna, baina handi-mandikerietan ibiltzeko moduan zaudela uste al duzu?  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 66. orr.

Gizaseme eta emakume apainak ilaran hurbiltzen ziren beren gogaikeria hilgarria handi-mandikeriatan estaltzen alferrik saiatzera.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 357. orr.

Frantziako Itzulia zirku bat bilakatua dela baginakien aspaldixkoan, dirua delarik lehenik konda, eta handi-mandikeriak, eta batzuen oilarkeriak.  Herria   2005-07-14

16 handi-txiki iz tamaina.

Egia bere handi-txikian neurtzen.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 274. orr.

-Entzuleriaren handi-txikia.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 146. orr.

Alegia, tamaina egokiko izan zedin bidaiaria: ez handi, ez txiki... handi-txikia ohearen arabera juzkaturik beti ere.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 116. orr.

Handi-txikiari erreparatuz gero, ziriak duke garrantzirik handiena.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 10. orr.

17 hein handi batean (534 agerraldi, 25 liburu eta 103 artikulutan) neurri handi batean.

Klimak markatzen baitzuen, hein handi batean, ekonomia zikloaren bilakaera.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 108. orr.

Hizkuntza da hein handi batean nazioa egiten duena.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 47. orr.

Hein handi batean, kotoiaren esportazioak finantzatzen zuen inbertsio-ahalegina.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 52. orr.

Hein handi batean erantzukizun erraldoia dute, baina euskaldunek berek ere bai funtsean. Mugimendu hori, hein handi batean, Mendebaldeko Europaren kaltetan egin da.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 80. orr.

18 neurri handi batean (621 agerraldi, 46 liburu eta 95 artikulutan) ik gorago 17.

Quidditcheko kopan egindako lan ikusgarriari esker neurri handi batean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 346. orr.

Naturalak, hemen, exotikoa esan nahi izaten du neurri handi batean.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 38. orr.

Hori, neurri handi batean, gure militantzia sutsuari zor diogu.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 30. orr.

Eta horren haritik sortu da, neurri handi batean, Uraren Kultura Berria Fundazioa.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 33. orr.

19 ur handisup_1 ur sakona.

Ur handi edo sakonetan ez dagoela argirik eta ez dela deus ikusten.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 227. orr.

Ur handietan hondoratzeko arriskutik salbatu ziren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 855. orr.

Hemen ur handi horietan igerian bizi gogoz ari naizen ni hau.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 33. orr.

Aitortu beharra daukat ur handiegiak direla hauek nere adimendu motzarentzat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 92. orr.

Ordea, ur handiak alde batera utziz, sar gaitezen berriro arrastoan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 49. orr.

Oroimenaren ur handietan.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 73. orr.

Ez zen ohartu ur txikia ur handia bustitzen ari zela, odolak odola ere bustitzen duen bezala, liskarrean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 113. orr.

Rauter, alemaniar ur handiko arrain batek, uztailaren 1erako judu guztiek germaniar herrialdeetatik alde egin beharko dutela esan du hitzaldi batean.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 105. orr.

-Adiskide gazte, halako izen batekin hemen negozioetan aritzeko, ur handitako arraina izan behar zenuke.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 123. orr.

· Urak handi izanez, nasatik aski urrun eraikia zuten kanpamendua.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 24. orr.

Errekak ur handia zekarren.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 127. orr.

20 ur handisup_2 ibaia.

Errobi ur handitik hasirik eta Irisarriko mugaraino.  Herria   2004-03-18

Goazen mendebalderantz, Baztango bazterrak bustitzen dituen ur handira.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 216. orr.

Luze, zabal, ur handi baten pare zoan Baionako karriketan euskaldun jendea.  Herria   2004-12-16

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

abantaila handi (14); abantaila handi bat (10); abere handi (8); adar handi (8); ahalegin handi (14); aho handi (9); ala handi (15); aldaketa handi (17); alde handi (21); alde handi samarra (10); alderdi handi (8); algara handi (8); arazo handi (22); arazo handi bat (11); areto handi (10); argazki handi (23); argazki handi bat (19); arrain handi (17); arrangura handi (19); arrangura handi bat (8); arrazoi handi (8); arrisku handi (9); artista handi (14); aski handi (8); ate handi (25); aurpegi handi (10); auto handi (10); bandera handi (10); barne handi (8); baso handi (10); begi handi (47); begi handi eta (8); beltz handi (37); beltz handi bat (17); berde handi (12); bere begi handi (8); bero handi (12); besarkada handi (16); besarkada handi bat (13); besta handi (31); besta handi bat (13); bezain handi (19); bide handi (16); bihotz handi (9); buru handi (15); da handi (11); da hein handi (13); da neurri handi (15); denda handi (14); du hein handi (11)

a handi (12); a handi batekin (9); edo handi (10); egia handi (11); egun handi (26); egun handi bat (8); ehuneko handi (9); ekaitz handi (9); elgarretaratze handi (15); elgarretaratze handi bat (9); eliza handi (11); emakume handi (15); enpresa handi (32); eraikin handi (11); eraikuntza handi (8); erakusketa handi (11); eremu handi (9); eri handi (20); errege handi (8); erronka handi (10); estatu handi (16); eta begi handi (8); eta handi (109); eta handi bat (8); eta hiri handi (10); eta neurri handi (13); etxe handi (91); etxe handi bat (20); etxe handi batean (10); ez handi (11); ezusteko handi (16); ezusteko handi samarra (11); familia handi (26); festa handi (19); festa handi bat (10); final handi (8); garaipen handi (9); gauza handi (26); gehiengo handi (28); gehiengo handi batek (10); gela handi (46); gela handi bat (12); gela handi batean (11); gertakari handi (12); gezur handi (22); gezur handi bat (9); giltza handi (11); gizartearen zati handi (12); gizon handi (93); gizon handi bat (14); gizon handi eta (12); gorputz handi (11); gorri handi (13); griñ griñ gudaroste handi (15); gudaroste handi batekin (9); gune handi (8); gurutze handi (9); gurutze handi bat (8); gutunazal handi (10); hain handi (17)

handi ala (8); handi asko (14); handi askok (8); handi bakar (11); handi bakarra (12); handi bana (15); handi barik (11); handi bat (2582); handi bat agertu (14); handi bat atera (23); handi bat aurkitu (14); handi bat balitz (8); handi bat besterik (9); handi bat bezala (21); handi bat da (63); handi bat dago (42); handi bat dauka (10); handi bat dela (11); handi bat du (8); handi bat egin (98); handi bat eginen (9); handi bat eginez (15); handi bat egiteko (10); handi bat egiten (21); handi bat eman (21); handi bat entzun (18); handi bat ere (30); handi bat erosi (9); handi bat eta (38); handi bat ez (9); handi bat gertatu (11); handi bat hartu (33); handi bat ikusi (37); handi bat ikusten (12); handi bat izan (45); handi bat izanen (9); handi bat izango (16); handi bat jarri (9); handi bat piztu (8); handi bat sartu (10); handi bat sentitu (11); handi bat sortu (8); handi bat zegoen (60); handi bat zekarren (10); handi bat zela (8); handi bat zen (40); handi bat zeraman (12); handi bat zeukan (23); handi bat zuela (8); handi bat zuen (16); handi batean (851); handi batean behintzat (12); handi batean sartu (9); handi batek (292); handi batek ez (9); handi batek hartu (12); handi batekin (182); handi bateko (51); handi baten (477); handi baten aurka (9); handi baten aurrean (30); handi baten azpian (11); handi baten barruan (13); handi baten erdian (11); handi baten gainean (13); handi baten kontra (14); handi batentzat (10); handi batera (50); handi baterako (8); handi batetik (28); handi batez (70); handi bati (78); handi batzu (16); handi batzuek (14); handi batzuen (23); handi batzuetan (9); handi batzuk (81); handi beltz (10); handi bezala (8); handi bi (8); handi bihurtu (14); handi da (9)

handi edo (23); handi egin (47); handi eta (501); handi eta eder (16); handi eta txiki (9); handi eta zabala (8); handi gehienak (8); handi gisa (8); handi guztiak (19); handi guztiek (18); handi guztien (8); handi haiek (27); handi haiekin (8); handi haien (14); handi handi (41); handi handi bat (18); handi handia (51); handi handiak (22); handi handirik (30); handi haren (35); handi hark (25); handi hartan (52); handi hau (36); handi hauek (9); handi honen (16); handi honetan (15); handi hori (112); handi horiek (54); handi horiekin (11); handi horien (32); handi horietako (18); handi horietako bat (8); handi horietan (20); handi horrek (42); handi horrekin (8); handi horren (53); handi horretako (9); handi horretan (27); handi horri (21); handi hortan (15); handi hura (102)

handi izan (21); handi izango (9); handi mandi (21); handi mandia (8); handi mandiak (8); handi mandiek (12); handi mandien (11); handi nahiz (18); handi nahiz txiki (13); handi samar (42); handi samar bat (19); handi samarra (171); handi samarra da (9); handi samarra egin (10); handi samarra hartu (11); handi samarra izan (15); handi samarra zen (8); handi samarrak (25); handi xamarra (8); handi zein (30); handi zein txiki (25); handi zen (9); handi zerbait (10)

harkaitz handi (22); harkaitz handi bat (8); harri handi (39); harri handi bat (14); hasperen handi (8); hein handi (248); hein handi batean (238); helburu handi (9); herri handi (43); herrialde handi (9); herritarren zati handi (8); hiri handi (120); hiri handi bat (13); hiri handi batean (11); hiri handi bateko (8); hiri handi eta (8)

hiri handi horietan (10); hitz handi (9); horma handi (13); hortz handi (8); huts handi (16); hutsune handi (11); hutsune handi bat (9); ibai handi (8); idazle handi (23); ikaragarri handi (17); indar handi (19); indar handi bat (9); irribarre handi (15); irudi handi (14); ispilu handi (10); itsasontzi handi (12); itzuli handi (23); itzuli handi bat (11); izar handi (13); izen handi (18); izugarri handi (24); izugarri handi bat (9); jainko handi (9); jaun handi (17); jende handi (9); jende multzo handi (8); jendetza handi (10); kaiola handi (13); kamioi handi (9); kanpaina handi (9); kartel handi (14); kaxa handi (17); koadro handi (9); kolpe handi (30); kolpe handi bat (10); kolpe handi samarra (15); kontzertu handi (16); kontzertu handi bat (9); kopuru handi (40); kopuru handi bat (17); kutxa handi (19); lagun handi (24); lan handi (26); lantegi handi (11); leherketa handi (8); leiho handi (9); leku handi (8); letra handi (15); liburu handi (21); liburu handi bat (8); mahai handi (17); mahai handi bat (10); maila handi (9); maisu handi (35); maitasun handi (8); maleta handi (10); manifestaldi handi (22); manifestaldi handi bat (17); manifestazio handi (8); mapa handi (8); masa handi (8); mendi handi (21); mesede handi (9); milesker handi (26); milesker handi bat (24); mordo handi (8); multzo handi (50); multzo handi bat (26); mutil handi (8); nagusi handi (16); nahigabe handi (8); nahiz handi (11); nazio handi (15); neurri handi (287); neurri handi batean (281)

obra handi (20); ohe handi (14); oihal handi (13); oihu handi (8); oker handi (8); ontzi handi (35); ontzi handi bat (8); oso handi (14); pakete handi (9); pankarta handi (11); pantaila handi (11); parte handi (105); parte handi bat (79); parte handi batean (8); parte handi batek (8); pauso handi (8); pila handi (21); pila handi bat (10); pilotari handi (8); plaza handi (10); plazer handi (9); poeta handi (15); poltsa handi (17); poltsa handi bat (10); poz handi (9); proiektu handi (14); puska handi (31); puska handi bat (20); putzu handi (12); sail handi (8); sala handi (9); saldo handi (8); saltegi handi (11); saltoki handi (13); sare handi (9); sekretu handi (8); sorta handi (10); su handi (24); su handi bat (10); sudur handi (8); sute handi (12); talde handi (122); talde handi bat (46); talde handi batek (9); talde handi batekin (8); talde handi baten (23); ttipi ala handi (10); ttipi eta handi (22); txakur handi (10); txapelketa handi (12); txiki eta handi (21); txiki nahiz handi (11)

ur handi (10); urak handi (11); urrats handi (21); urrats handi bat (13); zakur handi (21); zama handi (8); zapi handi (9); zarata handi (14); zati handi (274); zati handi bat (189); zati handi batean (20); zati handi batek (32); zati handi baten (13); zerbait handi (17); zorro handi (8); zuhaitz handi (19); zulo handi (26); zulo handi bat (14); zuri handi (30); zuri handi bat (16)


handiagotu, handiago(tu), handiagotzen (orobat haundiagotu g.er.) 1 da/du ad handiago bihurtu. ik handitu1.

Komiki bateko marrazki-atal bat poster baten neurriraino handiagotua.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 231. orr.

Lur joriko herrialdea da, abereetan, landareetan, mineraletan oparoa, eta handiagotu egin dena Balkh, Aukoi eta Meimaneheko eskualdeak beretuz.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 49. orr.

Morea gustatzen zaizu, begiak handiagotzen dizkizu.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 216. orr.

Euskararen hilobiaren zuloa handiagotu besterik ez dugu egiten.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 116. orr.

Beren kopurua egunetik egunera handiagotzen ari dela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 938. orr.

Erripan behera motozikletaren abiada handiagotuz zihoalarik.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 82. orr.

Beste berrehun gizon utziko dizkizuet zuen ostea handiagotzeko.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 132. orr.

Ezpainetako gorri biziak handiagotzen zion irribarrea.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 59. orr.

Barazkien, loreen eta fruituen pabiloietan, iskanbila handiagotuz zihoan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 42. orr.

Taldea agertokira igo eta jendearen zarata handiagotu zenean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 87. orr.

Areagotu egingo zaio jaso duen kaltea, oinazea handiagotuz.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 16. orr.

Segurtasuna handiagotu nahian.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 141. orr.

Aberastasuna handiagotzen lagungarri izan daitezkeela.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 116. orr.

Gabarrariek ahalegina handiagotu dute.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 197. orr.

Ez baita handitasunean handiagotzen, ez eta banatzeagatik murrizten.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 353. orr.

Ama bat dohatsu dela bere haurrak ikusiz ama baino haundiagotuak.  Herria   2004-09-16

2 (era burutua izeondo gisa)

Mundu heleniko handiagotu honetan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 316. orr.


handiarazi, handiaraz, handiarazten du ad handitzera bihurtu.

Nazioarteko prezioen beheraldiak eskaintzaren bolumena handiaraziko du.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 125. orr.

Nazioarteko prezioen beheraldiak eskaintzaren bolumena handiaraziko du.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 125. orr.

Bozka-legea ez dea moldatu alderdi "handiak" oraino handiarazteko gisan eta ttipiak aintzina ttipi diten?  Herria   2004-03-18

Brasilen dirua sartzen dute orai enpresa multinazional kozkor batzuek, ekoizpenak handiaraziz, enpleguak galaraziz eta nekazariak buluziz.  Herria   2005-09-22

Biziaren errespetua eta bakea handiarazteko duten nahia.  Herria   2001-03-08


handidun izond (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa) handikoa.

Emakume kapela handidun harengan pentsatu zuenean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 141. orr.

Aldizkaria Playboy deitzen zen eta emakume errubia titi handidun batek irribarre egiten zigun azaletik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 210. orr.

Blusa eskote handiduna, gona estu ñimiñoa eta zapata takoidunak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 336. orr.

Egungo pilota azkar bote handidunek.  Berria - Kirola   2004-12-26

Bibote handidun eta burusoil antza da Joe.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 79. orr.

· Neoizko letrero handidun zulo honetaraino.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 116. orr.


handientsu izond handientzaz betea.

Nor eta Suvorov bera dakusa aurrean, eta haren atzetik abiatzen da gerra-ekintza handientsuen loriaren bila.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 131. orr.

Zaldunen denborako asmo handientsuak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 233. orr.

Txunditurik utzi zuen jeneralaren itxura handientsuak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 407. orr.

Gure zelairik berdeenean, aingeru zintzoek zaindurik, bazen behin jauregi eder eta handientsu bat, harroa eta argitsua.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 42. orr.

Ilargi beteak eta basamortuaren zuritasunak argiztaturik, han zeuden, handientsu eta irmoak, Egiptoko Piramideak.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 218. orr.

Ararat berez mundu bat da, gure Lurraren gainean pausatua, mundu paregabea, handientsua.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 95. orr.

Muino leunen gainean iluntasun handientsua etzaten zen: Araraten itzala.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 49. orr.


handientza iz maiestatea.

Amak pozarren zeuden berarekin, eta, oso erakargarri eta adeitsu irizteaz gain, halako handientza bat ere atzematen hasi ziren haren aurpegieran, halako gerlari-aire edo militar-itxura bat, zeina, gauza jakina denez, biziki atsegin baitzaie emakumezkoei.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 9. orr.

Pertsiako shah baten antza zuen, hain ageri zen duintasunez eta handientzaz beterik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 49. orr.

-Eta Handientza titulua eman.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 188. orr.


handieria 1 izond handi-mandia.

Bidarrin ere erosia du Xahatonea etxaldea, bere berrogoi bat hektarekin, hor ere moltsa araberakoa duen jende handieriari egoitza eder bat eskaintzeko xedearekin.  Herria   2003-07-17

Ostatu barnean haatik, hau harridura: ostalerak ez ditu zerbitzatu nahi, baduelakoan omen bertzerik egiteko! alabainan, bi mendizale, zapeta lodiak oinetan eta gorputza izerditan, zer itxura desegokia mahainetan dagon jende kanpotiar handieriaren artean!  Herria   2003-07-17

• 2 iz handi-mandiak.

Karia hortarat zen ere Donibane "Parise ttipi" deitua izan, Pariseko handieria guzia horrat jinik.  Herria   2003-05-22


handiespen iz handiestea.

Handiespenak hantustetsu egiten du, errazki, handietsia den gizona.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 467. orr.

Handiespena eta Gutiespena, bada, Maitasunaren eta Gorrotoaren ondorio edo propietate batzuk dira.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 361. orr.

Hantustea, bada, honetan bereizten da Handiespenetik: azken hau kanpoko objektu bati baitagokio eta Hantustea, berriz, bere burua bidezko den baino gehiago prezatzen duen gizakiari.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 365. orr.


handietsi, handiets, handiesten du ad goretsi, handitzat hartu.

Handiespenak hantustetsu egiten du, errazki, handietsia den gizona.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 467. orr.

Bihotzean zeraman Jainkoa, ahoz goresten zuen eta egintzetan handiesten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 486. orr.

Ez dugu hedabide garrantzitsuenek handiesten diguten demokrazia mediatiko horretan sinesten.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 144. orr.

Bihotzean gorde eta maita dezagun, ohora, adora, zerbitza, gorets eta bedeinka, aintza eta goraipa, handiets eta esker dezagun Jainko betiko goi-goiko eta gorena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 152. orr.


handigura 1 iz handinahia.

Esperantza handia zeukan uda partean soirée garrantzizko batera eroango ote zuten, eta ring-era luzatutako begiradek gero eta gutxiago zeukaten inbidiatik, eta gero eta gehiago handigura eta oldarkortasunetik.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 53. orr.

Handigurak handigura, ene lagun min Martin merkatari xume bihurtzekotan utzi nuen, aitaren mende, sorterrian.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 65. orr.

2 handigurako izlag

Gure aita Okendorekin ibili huen, eta bizia eman zian, arraioa!, Filipe honen asmo handigurakoen alde.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 373. orr.

3 handigurazko izlag

Ez du azalkeria berritsuaren alde hitz egiteko beharrik herrikoitasunaren handigurazko izenpean.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 29. orr.


handiguratsu izond handinahitsua.

Amélie Nothomb-en eleberri hau euskaraturik jasotzea, berez, normalizazioaren izenean eginiko hainbat saio handiguratsu baino askozaz ere eraginkorrago da.  Berria - Kultura   2004-02-07


handika1 adlag ezaugarri garrantzizkoenak baino ez aipatuz.

Organismook handika eta xehero aztertu eta deskribatzea denbora kontua da, hots, lan-bolumenari dagokiona.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 123. orr.

Bertso-munduan ibili garen urteotan apurka-apurka, geure jarduna arretaz behatuz, eraiki dugu hemen handika-handika aurkezten dugun marko hau.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 135. orr.


handika2 adlag (izen baten eskuinean) handietan.

Molde hortan ixuri petrolakia uhainek badabilate harat eta hunat, peza handika edo ttipika, nola gerta.  Herria   2003-01-09

Ez pentsa begien argi gardenak ikusi ahal genezan sortuak izan zirenik, ez bernak eta izterrak, oinetan bermatuak, urrats handika gailurrak harrapatu ahal genitzan tolestuak izan zirenik.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 277. orr.

Hara preseski Mary Balester badatorrela... marmaratu zidan, kaian urrats handika zanpa-zanpa guregana etortzen zena kokotxaz seinalatuz.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 114. orr.

Itxura guztien arabera, gorputzaren masa handikako antolaera zelula taldeen arteko tokian tokiko eragin-trukez gauzatzen da.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 63. orr.


handika3 ik handizka.

handikap iz oztopoa.

Handikapik jasan gabe.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 46. orr.


handikapante izond ipar oztopatzailea.

Erakundeek eta instituzioek ordaindu chargé de mission parrasta bat pasatu zen gure lurretarik, hizkuntza zakar eta handikapanteena zeukan kultura horrekin zer asma aztertzeko.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 34. orr.


handikapatu izond ipar oztopatua.

Ez zuen arra-haurren bilakaera linguistiko handikapatua begiko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 226. orr.

-Bai, erraten zidan ene ironia zozoa trabatuz, badakizu, ez genuen nahi izenez eta izanez handikapatua egon zedin.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 150. orr.


handikeria (orobat haundikeria g.er.) iz handitasun gaitzesgarria.

Monarka lotsagabe bat handikeriaren gailurretik urkabearen oinetara eramateko.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 220. orr.

Ongintza harrokeriaren bizioa da, arimaren benetako bertutea bainoago; handikeriagatik laguntzen da hurkoa, eta sekula ez ekintza on bat egiteagatik bakarrik.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 105. orr.

South Kensington Londreseko auzo frantsesa zela esan zuen; Chelsea-ren handikeriarik gabea eta merkeagoa, lasaia eta bohemio samarra.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 131. orr.

Munduko dirudunen bizi moduak handikeria baizik ez zuen erakusten.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 115. orr.

Ez zen handikeriarik haren hitzetan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 367. orr.

Ustez handikeriaren bat kontatuko zuela, eta barre egiteko prestatu ziren denak.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 35. orr.

Aho-handikeriarik gabe aitortzen du ondarrean Turowicz kasetari zintzoak, ez direla Poloniaren urte latz horietan hoben guziak besteren gain eman behar.  Herria   2002-08-08

Mundu honetako handikeria hutsaletan.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 208. orr.

Munduko handikeriak erabat arbuiatu zituen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 762. orr.

Handikeriazko amets hantuetan galdurik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 388. orr.

Xahatoeneko obrak aintzina doatzi, heldu den ekaineko nahi bailuke Ducasse-k Ostape deitu handikeriazko hoteleria ideki, 41 hektaretako eremu hortan.  Herria   2003-11-20


handiki1 1 iz bere ondasunengatik aginte edo itzal berezia duen pertsona.

Erregea eta Erregina eta handiki guztiak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 259. orr.

Erromako kuriako beste printze eta handikien artean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 202. orr.

Zergatik jende xeheak ez du duelorik egiten handikiak bezala?  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 45. orr.

Handikien jauregietan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 355. orr.

Zu ez zara gorputz ederrekoa, ez duzu jakite handirik, ez zara handikia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 22. orr.

Horrela handikien mesedea irabaziko dut.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 393. orr.

Demetrio Cantemir, errumaniar handiki kristau ortodoxoa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 180. orr.

Argindarraren bi handikien arteko borroka zegoen honen atzean: Thomas A. Edison korronte zuzenaren defendatzailearen eta George Westinghouse korronte alternoaren asmatzailearen artekoa.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 98. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Handiki jatorrikoa eta osasun gutxikoa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1020. orr.

Publikoaren parte bat ikusten nuen, handiki jendea, teatro hartan Parisko jostun xelebre baten omenez bildua.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 97. orr.

Haien handiki itxuraren atzean, nagitasun hitsa hautematen da.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 125. orr.

Nire boterearekin,-senar, lurjabe eta handiki boterearekin-.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 214. orr.

3 (izenondo gisa) bere ondasunengatik aginte edo itzal berezia duena.

Inoiz jaun handikiek gonbidatuta, ongi hornituriko mahaian esertzeko ohorea bazuen [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 326. orr.

Hiriko gizon handiki, aberats eta jakintsuenetakoa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 942. orr.

Gazte handiki eta adeitsu bat etorri zitzaion eta esan zion: [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 991. orr.

Eta kardinal eta beste elizgizon handiki asko ia egunero joaten ziren Frantzisko ikustera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 575. orr.

Zerbitzariak handiki plantak hartu zituen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 130. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

andere handiki (3); handiki baten semea (3); herriko handikiak (3); hiriko handiki (3); hiriko handikiekin (3); moabeko handikiak (3)


handiki2 adlag handikiro, handizki.

Handiki biziko zirela biak inozoak engainatuz trikimailuzko dadoez.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 110. orr.

Iazko udan handiki aurkeztu zen proiektuak urtebete eskas iraun du.  Berria - Kirola   2004-05-29

Eta handiki bururatzeko asmoa du bere 14. edizioa, aitzineko urteetan bezala funtsean.  Berria - Kultura   2004-09-18


handikiro adlag handitasunez. ik handiro.

Handikiro ibiltzen zen, pauso luzeak emanaz.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 28. orr.

Urteak zeramatzan bere lanetik bizitzen [...] ez handikiro, baina bai hainbestean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 202. orr.

Munduko ospeak hainbeste goraltxatu zuen gizona, non Enperadoreak berak oso handikiro koroatu baitzuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 346. orr.

Santuen izendegian ezarri zuen Frantzisko, aginduz haren festa beraren heriotza egunean handikiro ospa zedila.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 532. orr.

Hileta-prozesioa handikiro egiteko, olibondo eta bestelako zuhaitz adarrak hartu zituzten denek eta, kandela ugariren argitan, gorespenak kantatzen zituzten ahots ozenez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 257. orr.

Hemen ez da izarrik ikusten zeruan -esan dit handikiro-.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 45. orr.


handikoi izond handizalea.

Bizidunak, elkarren irudikoak ginen, handikoiak eta burlariak halaber.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 126. orr.


handikoiki adlag era handikoian.

Ezpainak handikoiki plegatuz.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 211. orr.


handikote izond adkor handia.

Dendako jabea gizon handikote bat zen, gizena, bizar beltz usukoa eta sudur-kakoa.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 85. orr.

Haurtzain handikote hark.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 187. orr.

Bi atezain beltz eta handikotek gordetzen zuten.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 140. orr.

Edward Mille eskarmenturik gabeko hasiberri handikote eta baldarra iruditu zitzaion.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 138. orr.

Neke handiz makurtu du gorputz handikotea.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 16. orr.

Bere zapata handikote botoiez beteei begiratu zien.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 133. orr.

Kaian ainguratzen ari zen bapore handikote baten kiratsa zetorren haizebetik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 81. orr.

Eraikin handikote argitsu mailakatu batzuk.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 161. orr.


handinahi (241 agerraldi, 63 liburu eta 58 artikulutan; ETCn 1.437 agerraldi; orobat handi(-)nahi ETCn 39 agerraldi) 1 iz handitasun irrika; handikeria irrika.

Gizakia aurrera bultzatzen duen indarrari deitzen zion berak handinahia. Handinahia da, loriaren Desira neurrigabekoa.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 369. orr.

Gaztearen handinahia kitzikatzeko eta irudimena ernatzeko bakarrik esan zion hori guztia.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 378. orr.

Dedalok ez zuen jarri bere langintza inolako ideologiaren, inolako handinahi pertsonalen zerbitzura.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 90. orr.

Ez zuen akuilatzen ez handinahiak, ez diru-goseak, ez besteak imitatu nahiak, lan egiten zuen etsirik zegoelako hor eta ez beste inon zerbitzatu behar zuela, horretarako eman ziotela bizia.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 536. orr.

Handinahirik gabeko jakintsu honek berehalakoan sentiarazten zuen jendea eroso.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 151. orr.

Indurain beraren izateko modu apalak, handinahirik gabeko jarrerak, zintzotasunak, finean.  Berria - Kirola   2004-05-30

Ez ote du, azpi-azpian, gutiuste ilunen bat gordetzen handinahi horrek?  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 46. orr.

• 2 izond handitasuna bilatzen duena; handikeriaren zale dena. ik handizale.

Apalenak, berriz, gizajo hutsak ziren, edo hipokrita handinahi errukarriak.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 14. orr.

Baina itxura apal haren azpian arima handinahi bat gordetzen zen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 304. orr.

Programazio artistiko handinahi eta erakargarri baten aldeko apustua.  Berria - Kultura   2004-01-14

Etorbide handinahia eraiki dute, sona handiko arkitektoek diseinaturiko eraikinez betea.  Berria - Kultura   2004-02-27

Greziar fanarioten gurari handinahi hori.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 181. orr.

Seigarren mendeko abenturazale helenikoen ametsik handinahienak erraz gainditu zituena.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 244. orr.

Bati baino gehiagori handinahia iruditu dakioke asmo hau, oso-osorik hartzen baitu liburu batean azaltzeko aukeran liburu espezializatu askotarako gaia izango litzatekeena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 17. orr.

Bati baino gehiagori handinahia iruditu dakioke asmo hau, oso-osorik hartzen baitu liburu batean azaltzeko aukeran liburu espezializatu askotarako gaia izango litzatekeena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 17. orr.

Hainbesterainoko nekea alferrik hartu izanaren amorruak bizi du Garibai, etsipena hartzen hasita dago, handinahiegi jokatu izanak damutzen du.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 42. orr.

3 (izan aditzarekin)

Handinahia zen Frantzisko, eta diruari nobleziaren ospea gehitu nahi izan zion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 26. orr.

Ezkontzekotan nagok, baina emaztegaiaren gurasoak oso handinahiak dituk.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 120. orr.

Astean bederatzi groshen irabazten zituen maisu-laguntzaile bat, nola ausartzen zen hain zorrotza eta handinahia izaten?  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 26. orr.

Alferrikako biolentzia dago, pertsonaia ustez sakonen arteko solasak handinahiak dira eta amaiera aurretik aise igartzeko modukoa da.  Berria - Kultura   2004-05-21

"Harreman arriskutsuak" beraz militar etsi eta gogaitu baten obra handinahia da.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 12. orr.

Helburu handinahia zen, baina denbora zegoen, eta gogoa eta ilusioa ez zen falta.  Berria - Kirola   2004-02-18

4 (izen gisa)

Eta Handinahiak, aldiz, ez du deusik desiratzen loria bezainbat, eta ez du deusek izutzen ahalkeak bezainbat.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 305. orr.

Petersburgera joan zen, handinahi guztiek ohi duten bezala.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 374. orr.

4 handinahiko izlag handinahia, handizalea.

Bagenekien zibilizazioek kolapsoak izan zituztela iraganean, eta Mendebalde modernoko gizakiak eraikitako etxe-orratz handinahikoak pitzadura beldurgarriak zeuzkala orain.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 301. orr.

Alferkeria gozo batean bizi ziren, halako bizimodu garesti, korapilatsu eta handinahikoan.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 35. orr.

Higuin baitzituen hark [Zeusek] gizakiak, handinahikoegiak eta ustetsuegiak izaki haren gusturako.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 140. orr.


handinahikeria iz handinahi gaitzesgarria.

Horren bidez Kristoren jarraitzaileari ohore eta gorazarre iragankorrak mespretxatzen irakasten baitzaio, handinahikeria eta harropuzkeria zapaltzen eta itxurakeriaren iruzurra baztertzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 773. orr.

Piztia ilehori honen gerra-zaletasunak, saldukeriak eta handinahikeriak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 227. orr.

Handinahikeriarik gabe txikitasunetik abiatu da Borda.  Berria - Kultura   2004-10-09

Indietako ontziak txikiak ziren, eta greziar eta erromatarrenak, handinahikeriak eginarazi zizkien ontzitzarrak alde bat utziz gero, ez ziren gureak bezain handiak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 34. orr.

Ez dut handinahikerietan sinesten, teoriaren gainetik, praxia nahiago izan dudalako beti.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 17. orr.

Handinahikeriaz jokatzea kaltegarria izan liteke.  Berria - Kirola   2004-03-05


handios (orobat handioso g.er.) hantustetsua.

Bai, gaixo soldadoak, izan ziten frantses edo aleman, frangotan behargabe hilak aintzindari handios batzuren urgulua asetzeko!  Herria   2001-08-09

Handiosa, ahalguztiduna, antzinako Jainko baten jaiotza laguntzeko sortua balitz bezalakoa.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 11. orr.

Gorroto zion imintzio sutsu eta handios haiengatik.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 41. orr.

Kristautasuna kristauentzat utopia bat dela, utopia handios bat.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 9. orr.

Igan nuen eskailera hau, eta handik eliza behatu nuen, zinez hits eta handiosa.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 169. orr.

Handik bertatik abiatzen zen halako bide handios azpia harlauzez egoki estali batean zehar.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 58. orr.

Adinean aurreraturik, ordea, ez zuen eragozpenik jarri kristau mediku zahar bat, bizar-handios eta gogoiluna, senartzat hartzeko.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 36. orr.


handioskeria iz hantustekeria.

Kapitelik eta astragalorik ikustatu nuen, frontoi hiru-ertzik eta bobedarik, granitoaren eta marmolaren handioskeria lausorik.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 120. orr.


handiputz izond adkor harroputza.

Fat Swanson handiputz hori.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 153. orr.

Ez dut birjina handiputzik nahi neure inguruan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 527. orr.

Baina zabartzen dena, harroxko edo handiputz bihurtzen dena, patuaren opariak umil onartu ezin dituena [...] akabo, horrenak egin dik.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 150. orr.

Akitua zen mintzaldiez, barnez hutsak ziren ele handiputzen entzuteaz asea zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 194. orr.

Jaunak zeharka begiratu zidan eta barrez hasi zen, hots pixka bat atereaz oraingoan, itxura handiputz eta erretxinaz.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 157. orr.


handipuzkeria iz adkor harropuzkeria.

Orain[...] konturatzen nauk handipuzkeria hura, itxialdi hura eta bakartze hura zenbaterainoko umekeriak izan ziren.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 206. orr.

Beren lotsagabekeria eta handipuzkeria arriskuan jarri gabe.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 207. orr.

Bai, handipuzkeria hutsa duk... eta , hala ere, duintasun hori duk giza bizitzaren edukirik sakonena.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 208. orr.


handipuztasun iz adkor handiputza denaren nolakotasuna.

Bere begiez ikusi ez duenak nekez sinets badezake ere zenbaterainokoa den Juan Inazio Iztuetaren handipuztasuna, zure adimen zoliak aise ulertuko du bertsook ezkutatzen duten arriskua, eta zure aginpide ezin zuzenagoak bitarteko guztiak jarriko ahal ditu gipuzkoarren arima osasuntsu gordetze aldera!  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 89. orr.


handiro adlag handiki. ik handiroki.

Karlos Setimoren santu-eguna anaiaren ondoan, eta Lizarran, handiro ospatzekotan omen zetorren Alfonso Carlos.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 187. orr.

Txirritaren ezkontza handiro asmatu hartan bezala, zezenak erruz azaltzen dira euskal ezteietan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 122. orr.

-Nik diamaat behar duan adorea -erran zuen Erregek handiro.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 231. orr.

Handi izatea, benaz, ez da zirkinik ez egitea zio handirik ezean, baizik handiro aurkitzea lehia-gaia huskeria batean, ohorea delarik jokoan.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 239. orr.


handiskula iz adkor letra larria.

Alabarekin hizketan ari nintzela, konturatu nintzen "maiuskula" eta "minuskula" edo "letra larri" eta "letra xehe" ordez “handiskulak” eta “txikiskulak” erabiltzen dituzuela, eta, egia esan, nik ez nituen hitzok ezagutzen.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 182. orr.

-Handiskulak eta txikiskulak bereizten ikasi dugu gaur, ama.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 182. orr.


handitasun (orobat haunditasun g.er.) 1 iz tamaina handikoa izateko nolakotasuna.

Gurago dut kalitatea handitasuna baino.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 85. orr.

Mendi garaiak, itsas uhin erraldoiak, ibaien korronte zabalak, ozeanoaren handitasuna eta izarren itzuliak mirestera.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 245. orr.

Hiriaren handitasuna eta hiritarren ugalketa amaitezina ikusirik etengabe gehitu beharko da etxeen kopurua.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1250. orr.

Iluntasuna eta handitasuna bateratzen dituzten eraikin erraldoi horietako bat zen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 81. orr.

Izugarri handiak ziren, benetako diganteak, baina bere gorputzaren handitasun berbera zeukan beraien inozentziak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 59. orr.

Gainezka zeuden bularrei esnea joan zaie eta bularretakoaren handitasunean galdu dira.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 156. orr.

Parisen egon baitzen eta Parisko handitasunarekin liluraturik itzuli baitzen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 27. orr.

Gure herrialde honetan handitasun mugarik gabea nahiago baitute gauza guztiek, hala mendiek, oihanek eta estepek, nola aurpegiek, ezpainek eta oinek.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 244. orr.

Giza garunaren berezitasun harrigarrienetako bat lobulu frontalen handitasuna da.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 74. orr.

Amerikar defiziten handitasunak eta defizit haiek txikiagotzeko zailtasunak [...] maila ezezagunetaraino eraman zuten trukeen eta tituluen merkatuen egongaiztasuna.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 148. orr.

Aktiboen prezioen erorikoak, banku-balantzen hondamenaren handitasuna agertu dute.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 185. orr.

Zeren eta handitasuna eta tipitasuna ez baitira tamainaren arabera neurtzen, baina ateen zabaltasunaren arabera.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 92. orr.

2 tamaina.

Deskribapen honek organoen egitura hartzen du gaitzat (hau da, euren forma, euren handitasuna, euren kopurua eta euren kokapena espazioan).  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 173. orr.

Gauza singularren berezitasun xeheak (hala nola kolorea, handitasuna etab.).  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 201. orr.

3 gorabehera edo ontasun handiko izateko nolakotasuna.

Baina sentitzen al duzu unibertsoaren handitasuna? -galdetu nion.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 283. orr.

Soinu txikiaren handitasuna.  Berria - Kultura   2004-03-20

Handitasun gaitzekoa da hemen ikuskizuna.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 157. orr.

Holandarrak, bere abileziaren handitasuna erakutsiz, [...].  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 111. orr.

Nahikoa da Leizarragaren itzulpenari begiratu arin bat ematea haren lanaren handitasunaz jabetzeko.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 31. orr.

Eta itsutua nengoen festa haren handitasunarekin.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 168. orr.

Sakrifizioak bere handitasun guztia galtzen du, parodia bat edo suizidio bat baizik ez baldin bada.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 78. orr.

Kontsidera Frantzisko apalaren bertutearen handitasuna Jainkoaren begien aurrean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 776. orr.

Jainkoa goretsiz eta haren handitasuna ospatuz.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 127. orr.

Bihotzeko handitasuna.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 78. orr.

Erromatarrak beren handitasunaren gorenean zeuden garaian.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 50. orr.

Inperioak buruzagiaren handitasunari esker iraun zuen. bakardade hori baita sortaldeko erregeen handitasunaren parte handi bat.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 330. orr.

Denetik ezagutu diat bizitzan, bakea eta gerra, miseria eta handitasuna, hi bezalako koldarrak eta ni bezalako harroak, borrokak eta itunak.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 227. orr.

Handitasuna behar da, bestearen handitasuna aitortzeko.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 235. orr.

Eta euren Eliseoko Landak hornitzen dituzten santuetan, aurkitzen al duzue handitasunik, heroismorik edo bertute eredurik?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 216. orr.

Nehon ez dut ikusi Neptuno zaharra halako indarrez, bozkarioz eta handitasunez inarrosten Zibele zaharra.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 66. orr.

Gauza handiez eta jasoez handitasunez eta jasotasunez behar da hitz egin.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 33. orr.

4 (izenodoekin)

Handitasun gaitzekoa da hemen ikuskizuna.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 157. orr.

Herri honetan denak zeukan handitasun ilun eta berezia.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 163. orr.

Handitasun ikaragarri haren eztanda besterik ezin nuen ikusi.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 74. orr.

Autokontzientzia horretan datza gizon-emakumeen handitasun paregabea.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 273. orr.

Apaldurik geratzen naiz haren esanahiaren arazo larriaren aurrean, nire arimako begiak beheratzen ditut, hitzaren handitasun txundigarria begiztatzeko beldurrez.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 46. orr.

Ikuslea ohitua dagoen baino handitasun edo distira handiagoa duena.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 63. orr.

Espazioa handitasun jakin amaigabe gisa errepresentatzen da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 44. orr.

Munduaren handitasun amaigabea.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 197. orr.

Begiespen oro handitasun hedatua da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 99. orr.

Ez da eroso sentitzen Florentziako handitasun kosmopolitan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 184. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Honen adibidea izan daiteke objektu materialen eremu bat, zenbait ezaugarri fisiko egiaztagarri dituztenak eta baita hautemangarriak diren handitasun-harremanak ere.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 106. orr.

Jendea gezur gabetzeko botikarik asmatuko balu medizinak, akabo gure handitasun uste guziak!  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 177. orr.

Hau ez da gertatzen edozein handitasun-erarekin, baizik guk hedatuak bezala errepresentatzen eta atzematen ditugunekin.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 99. orr.

Analogiak bi handitasun-hartuemanen berdintasuna adierazten duten formulak dira.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 104. orr.

Enperadore bihurtu zen, eta horri handitasun-mota berri bat emateko, mundua handitu egin zen, eta mundu berria agertu zen haren mende.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 59. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Belarri handitasuna du ezaugarri.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 223. orr.

Ez zen hura bezain noblea jatorriz, baina txiki uzten zuen bihotz handitasunean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 184. orr.

Arima handitasun horrek errotik gatibatzen nau.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 110. orr.

Ezin ulertu izaten du inoren gogo-handitasunik, apartekotasunik.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 234. orr.

Zerrendan norbera non den lehenbiziko lekuan, / hura nahi du irizpide handitasun kontuan.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 135. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

agerpenaren handitasun (3); erromatarren handitasunaren (4); handitasun hedatua (6); handitasun hedatuak (3); handitasun hedatuaren (3); handitasun intentsiboa (12); handitasun jarraitua (3); hiriaren handitasuna (4); jainkoaren handitasuna (7); jaunaren handitasuna (4); munduaren handitasunaren (3); osoaren handitasuna (4); ttipien handitasuna (4); txikiaren handitasuna (3)


handitsu 1 iz handitu mamitsua.

Bat-batean handitsu bat sortu eta hazi balitzait bezala, korapilo baten herstura sentitu nuen erraietan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 541. orr.

Eta erraietan nuen handitsua errotik atera nuela iduritu zitzaidan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 452. orr.

Zauritu eta berehala, handitsu bat eta sukarra izan zituen Gagek lobulu frontaletan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 74. orr.

Ipar edo iparrekialdetik jotzen duen haize latza,sukarra eta erreuma-handitsuak berekin ekarri ohi dituena.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 138. orr.

• 2 izond handia.

Ile beltz luze ederra, ikatz puxka parea ziren begiak, ezpain handitsu baina ez larregizkoak, dena berdina.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 69. orr.

Eta zein intonazio handitsu eta eztiz melatua erabiltzen zuen ideiarik txikiena adierazteko ere.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 106. orr.


handitu1, handi(tu), handitzen (ETCn 48.782 agerraldi; orobat haunditu ETCn 422 agerraldi.) 1 da/du ad handi edo handiago bihurtu. ik handiagotu.

Sabela hazi zitzaion, zangoak eta oinak handitu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 249. orr.

Begiak logurez handituak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 89. orr.

Begiak neurriz goitik zabalduak, begi-niniak handiturik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 26. orr.

Zainak handitu egiten zitzaizkion.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 292. orr.

Lotsatuta zegoen eta izerditan, eta zakila handituta zuen berriro.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 373. orr.

Eztarria oso handituta zeukan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 400. orr.

Pankrea handituta duela diagnostikatu diote Basurtuko ospitalean.  Berria - Euskal Herria   2004-11-14

Esku leunez kolpe txikiak emanda handituz joan zen gantz pila.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 110. orr.

Ontziaren sotoak handituko ditut zure sos hauei esker, aurrerapenak merezi baitu hainbeste.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 110. orr.

Aireportua handitzeko proiektuaren aurka.  Berria - Euskal Herria   2004-01-22

Bioteknologiak herrialde industrializatuen eta herrialde pobreen arteko leizea handitu aurretik.Taldea ez zen handitu.  Berria - Gaiak   2004-03-05

Schkopau-ko fabrikara bidali zuten, zeinaren kopia handitu bat baitzen Auschwitzeko fabrika.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 288. orr.

Gero eta haur gehiago dituzte, baina ez diete oraino ikastetxea handitu.  Berria - Euskal Herria   2004-09-04

Mundua handitu egin zen, eta mundu berria agertu zen haren mende.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 59. orr.

1798-an, Haut-Rhin departamendua handitu zuten Mulhouse hiria Frantziak bereturik.  Herria   2003-01-28

Aurten dena den, Sokoa azkarki handitu da eremuz.  Herria   2004-06-10

Fustearen diametroa ere neurri berean handitu beharko da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1610. orr.

Itzala handituz doan heinean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 357. orr.

Ez da zehazten, alegia, noraino handitu daitekeen distantzia hori.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 98. orr.

Hainbesteraino handitu zen burrunba non ez baitzidan hitzik aditzen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 70. orr.

Motorraren azantza handituz zihoan aldi honetan.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 144. orr.

Petroliozko kriseiluaren argia handitu genuen, eta inguruan eseri ginek denok.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 19. orr.

Mina ez zaio oraindik lepotik joan eta handitu egin du dosia.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 140. orr.

2 (adinean)

Andreak kokotsa hartu zion, sarritan egiten zuen bezala, mutila handitu zela ikusi gabe.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 280. orr.

Handitu zenean [Moises], Faraoiaren alabari eraman zion eta honek semetzat hartu zuen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 147. orr.

3 (ura: ik handi 19)

Handitu eta zahartu egiten dituk, baina heldu?  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 75. orr.

San Migeletan zen, itsasoa izugarri handitua zegoen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 10. orr.

Ertzeraino handitua etortzen da beti Jordan ibaia urte sasoi horretan.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 25. orr.

Handituxe zetorren ibaiari begira.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 133. orr.

4 (gauza abstraktuak)

Anaien kopurua handitu zenean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 291. orr.

Arriskuaren ondorioz gerta daitekeen kaltea gertatzeko probabilitatea handitu egiten omen da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 148. orr.

Handitu egin dira arazoak dituzten estatuei laguntzak emateko aukerak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 175. orr.

Hots-uhinaren maiztasuna handitu ahala, hotsa garaiagoa irudituko zaigu eskala musikalean.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 91. orr.

Estatuaren atalak zein bere autoritatea handitu nahian ageri zaizkigunean.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 243. orr.

77 herrialdetatik 45etan desberdintasuna handitu egin zen, eta 16 herrialdetan, aldiz, murriztu.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 269. orr.

Banku hauetako negozioaren garrantzia ehun aldiz handituko dela.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 117. orr.

Arrakasta egunetik egunera handituz doanez.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 88. orr.

Isunak handituko dituztela.  Berria - Ekonomia   2004-10-22

Ezingo dio magistratu batek legezko zigorra handitu hiritar gaizkile bati, erantzukizuna, onura publikoa, edo beste edozein aitzakia hartuta.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 31. orr.

Martinen hitz haiek handitu egiten zuten nire egonezina, erre egiten ninduten.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 334. orr.

Haren kemena, haren adorea hamar aldiz handitu zen arriskuaren aurrean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 234. orr.

Murriztu beharrean, handitu egin da gosea munduan.  Berria - Gaiak   2004-12-09

Aitaren sumina handituz zihoan egunetik egunera, kondenatuak hiltzeko eguna hurbildu ahala.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 70. orr.

Ezin mugituak ere handitu egiten du tentsioa.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 84. orr.

Ikusi zuen Jainkoak handituz zihoala munduan gizakiaren gaiztakeria.  Elizen arteko biblia   Jon 3,10

Herriarengan menpekotasun-sentimena handituko luketen nabarmenkeriek.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 95. orr.

Makinaren ulermen gaitasuna handitu nahian.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 130. orr.

Horien iharduteko ahalmena edo existitzeko indarra handitu edo tipitu, lagundu edo murriztu baita.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 377. orr.

Irabaziak %49 handitzea lortu zuen Gamesa taldeak 2003an.  Berria - Ekonomia   2004-02-26

Hirugarren gauza bat azkarki handitu zaiguna 25 urte hauetan, zerbitzuen sektorea.  Herria   2002-09-26

Berotegi efektuko gasen emisioa ez zen handitu 2003. urtean.  Berria - Euskal Herria   2004-10-15

Lasterrago handitu baitziren salgaien prezioak fabrikazio-kostuak (soldatak eta lehengaiak) baino.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 33. orr.

Pentsioak %2,8 handitu dituzte aurten Hego Euskal Herrian.  Berria - Ekonomia   2004-01-10

14 milioi eurotan handituko dira hezkuntza eta euskararen aldeko partidak.  Berria - Harian   2005-12-30

Merkatu kuota handitzeko bildu dira Europako telefonia enpresa nagusiak.  Berria - Ekonomia   2004-03-28

Hiru urtean %218 handitu da gure aurrekontua.  Berria - Harian   2005-12-17

Inflazioa %0,7 handitu zen Hego Euskal Herrian iragan hilabetean.  Berria - Ekonomia   2004-04-16

Eurotan dituen atzerriko diru erreserbak handituko dituela iragarri du Errusiako Banku Zentralak.  Berria - Ekonomia   2004-11-25

Iaz Barne Produktu Gordina %2,4 handitu zen EAEn.  Berria - Ekonomia   2004-07-28

Inportazioak ere handitu ziren, baina zerbait gutxiago: %10,7.  Berria - Ekonomia   2004-08-11

Produkzio hazkundea %43 handitu denean industriagintzako enpresek %25 gutxitu dute isurtzen duten CO2a.  Berria - Euskal Herria   2004-06-24

Salmentak %4,6 handitu ziren.  Berria - Ekonomia   2004-05-21

Realak bere kapitala handitu nahi du.  Berria - Kirola   2004-11-24

Gerra zela-eta, profesional bihurturiko gudarosteak mantendu eta hornitu beharrak izugarri handitu zituen gastuak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 33. orr.

Langabezia handitu egin da eta sortzen diren lanpostuak maila txikikoak dira.  Berria - Ekonomia   2004-01-29

Nazioartekoturiko ekoizpenak munduko BPGean duen pisua [...] handituz joango da.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 73. orr.

5 (hitz elkartuetan)

Aurpegiaren azala horituta, begiak zulo-handituta.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 283. orr.

Joan zen ur gazizko tanta bakar batez, ibaia ur-handitu zuen tanta txiki-txiki eta izartsu batez.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 165. orr.

6 (era burutua izenondo gisa)

"Nor ote da orain?", pentsatu du, betondo handituak ur hotzez freskatzen dituela. Bere hatz handituekin, lits aberatseko oihal zetazkoaren makila urreztatuari eusten zion.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 155. orr.

Bular handitu hauek lehertzeko zorian baititut.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 14. orr.

Jostailu bat itsaso handitu hartan biraka, lema ezin zuzendurik.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 219. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

ahalmena handitu (5); aldea handitu (25); arriskua handitu (14); asko handitu (17); azkarki handitu (5); begiak handitu (5); ekoizpena handitu (10); ekoizpena handituko (5); eragina handitu (5); eskaintza handitu (5); eskaria handitu (7); gehiago handitu (11); gehien handitu (6); ikaragarri handitu (6); izugarri handitu (21); kontsumoa handitu (5); kopurua handitu (46); kopurua handituko (5); kopurua handituz (6); laguntzak handitu (6); nabarmen handitu (21); nabarmen handituko (5); produkzioa handitu (8); tartea handitu (10): asko handituko (7)

ahalmena handitzen (15); aireportua handitzeko (10); aldea handitzeko (5); aldea handitzen (13); arriskua handitzen (30); ekoizpena handitzeko (11); etengabe handitzen (8); handitzeko asmoa (11); handitzeko asmoz (8); handitzeko aukera (14); handitzeko baimena (6); handitzeko proiektua (5); handitzeko proiektuak (8); handitzeko proiektuaren (7); handitzen edo tipitzen (10); irabaziak handitzeko (7); kopurua handitzea (22); kopurua handitzeko (16); kopurua handitzen (14); nabarmen handitzen (7); segurtasuna handitzeko (5); urtegia handitzeko (14); zentralak handitzeko (7)


handitu2 1 iz handiturik agertzen den gorputz zatia. ik handitsu, hantura.

Lupe haurdun dago eta jada hasia zaio nabaritzen handitua. Ahozabalik geratu da: larrugorrian nago bere aurrean! barregura puxkat eman dit jarri duen inozo aurpegiak, baina haren kirol-praken azpian antzematen den handituak ondo goazela adierazten dit.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 147. orr.

2 (kolpe edo gaitz baten ondorioz)

Hirugarren egunerako kopeta osoa handituz beteta genuen denok, ate hartatik igarotzean, apalegia baitzen, goia joz eta joz.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 44. orr.

Gaixotasun [...] horrek handitu marroixka eskergak eta azal zati puztuak eragin ditzake.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 105. orr.

Baina etxolek ezin babestu gaueko eltxoetatik, eta larruazala pikortez eta handituez estalita esnatzen ziren goizean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 132. orr.

Legendunak garbi gelditzen dira, hidropikoek handitua galtzen dute.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 260. orr.


handitxo izond adkor aski handia. ik handixko.

Neska-mutil talde handitxo bat zela.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 197. orr.

Handitxoa da eta zu ez zara bere ama, zu ez zara bere ezer.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 111. orr.

-Hamahiru umeren aitari gizonezko batek mosua emotea handitxoa dok, izan be.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 82. orr.

-Kasualitate handitxoa! -esan zuen mesfidati neskak.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 83. orr.

Amorru bizian, santuari heldu eta handitxoak esan dizkio, eman dizkio zartada ederrak altzari eta hormen aurka, eta bota du azkenik leihotik behera.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 86. orr.

Gainera, 152 kiloko harri hori handitxoa gertatzen zaio.  Berria - Kirola   2004-01-30

Bazen neskato bat zu bezalakoa, handitxoagoa, eta gerran ezkutatuta egon behar izan zuen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 5. orr.

Ausardia handitxokoa agian, esanean eta helburuan.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 184. orr.


handitzaile izond handitzen duena.

Frantziatik desterratuta Donostian bizi den tipo politiko poeta-konspiratzaile bat, Frantzia Handiaren handitzaile handia.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 18. orr.

Hauen guztien handitzaile da miseriaren borrerorik ankerrena: etorkizunaren zalantza.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 28. orr.


handitzar izond oso handia.

Txori-izugarri handitzar bat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 77. orr.

Itsasontzi handitzar trasatlantiko horiek.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 297. orr.

Esku babatsu gogorrak zituen, handitzarrak, profil hezurtsu koskatsua, aurpegia eguzkiak erre-zaildua.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 63. orr.

-Epa, handitzarra, ondo al gaude?  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 13. orr.


handitze 1 iz handi edo handiago bihurtzea.

Handitze horrekin, gaur egun 22.000 metro koadroko lantegia daukate. Urtegiaren handitze txikiagoa bultzatzea.  Berria - Ekonomia   2004-06-06

Uztaren handitze horrek nori egiten dion mesede.  Berria - Harian   2005-03-23

Handitze zoriontsu bat desiratzen diogu sortu berriari.  Herria   2002-10-03

Goresmenak familia guziari eta osagarrizko handitze bat Benoit ttipiari.  Herria   2004-01-22

Hiperplasia onbera, berriz, guruin prostatikoaren handitze fisiologikoari deitzen zaio.  Berria - Gaiak   2004-11-21

2 (hitz elkartuetan)

Bilboko Portuaren handitze lanak. herria¬

Ondoko hilabeteetan egoera bere onera itzuliko dela uste du Camblongek, nahiz eta mementoan handitze proiektuak «gelditu» dituzten.  Berria - Ekonomia   2004-01-07

Enpresaren modernizazio eta handitze prozesuan.  Berria - Ekonomia   2004-12-16

· Erromatarrei bakarrik zegokien zerga-handitze bat izan zela.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 278. orr.

Beste kapital handitze bati ateak irekitzeko proposamena.  Berria - Euskal Herria   2004-06-25

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

handitze lanak (7); handitze horren kontra (3); kapital handitze (5); kapital handitzea (47); kapital handitzeak (9); kapital handitzearen (17); osagarrizko handitze (23); pista handitzearen aurka (5)


handiuste (197 agerraldi, 56 liburu eta 16 artikulutan; ETCn 618 agerraldi) 1 iz nork bere burua handiesteko joera. ik hantuste.

Apaltasunez eta handiusterik gabe.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 344. orr.

Handiustearen eta itxurazalekeriaren aurka.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 361. orr.

Handiuste eta maisukeria maiteegi, nonbait, euskaltzaleok.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 35. orr.

Handiustea litzateke asegaiztasun hori intelektual jendearen patu esklusiboa dela pentsatzea eta ez gizaki guztiona.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 126. orr.

Hoztasun bihozgabez eta agian bere agintearen handiustean atsegin hartuz ere bai.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 82. orr.

Inoiz handiustean erortzeko beldurrez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 216. orr.

Gorde gaitezen, bada, anaia guztiok inolako harrokeria eta handiustetik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 145. orr.

Gainerako mutikoek beren jatorriaren handiustea zuten babesleku.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 46. orr.

Eta handiustez puzten hasi zen harrezkeroztik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 493. orr.

Handik handiustez harroturik itzultzen ziren beti, besteek ez zekizkiten gauzak jakingo balituzte bezala.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 118. orr.

-Ba, horixe -erantzun zion Hermionek handiustez-.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 97. orr.

2 (izenondoekin)

Borondate oldarkorra handiuste hutsaletik eta beren indarren balioespen okerretik sortzen da.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 65. orr.

Haren handiuste faltsua.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 208. orr.

Eginkizun guztiak konpontzea eta galdekizun guztiak erantzun nahi izatea [...] hain handiuste bitxia izango litzateke, non [...].  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 186. orr.

Ziurtasun apodiktikoaren handiuste lotsagabea.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 220. orr.

Bere erabilera hiperfisikoari begira honen handiuste oinarrigabeen itxura faltsua azalarazteko.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 58. orr.

Kontrajarritako handiuste transzendenteei dagokienez.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 265. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Handiuste kutsu batez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 345. orr.

Ez zuen bilatzen handiuste gosez inori atsegin ematerik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 242. orr.

• 4 izond bere burua handiesten duena.

Villagrandeko duke handiusteak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 168. orr.

Gizon handiuste eta bere buruaz seguru dagoen bat izango da.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 283. orr.

Teresa bere amorante zangomotz eta handiustearekin eta haren senar ele-leun eta gaiztoarekin.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 116. orr.

Beste edozein giza abere baino egolatrago eta handiusteagoak, eta baita insolidarioagoak ere.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 153. orr.

Hasiko ziren herri (edo hobeki herritar) handiuste batzuk beste batzuei petxero deitzen, bereizkeriaz edo erdeinuz. Handiusteak, geurekoiak, burusoilak eta lodikoteak garela onartzen ikasi dugulako.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 44. orr.

Poeta guztiak handiusteak gara, hori egia da, baina denborarekin, zahartzen garenean, azkenean gainditu egiten dugu hori.  Berria - Kultura   2004-06-24

3 hed

Irri inozo-handiuste hura.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 298. orr.

Normalean, mozorro intolerante eta handiuste horien atzean lohikeriaz eta lizunkeriaz betetako putzu hondogabea ezkutatzen da.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 41. orr.

Oso berea duen jarrera handiuste horrekin.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 107. orr.

Hain erudizio handiuste bitxia erakusten zuen, ezen eskuarki aurkariak menpean hartzen baitzituen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 163. orr.

Haren eskutitzak behinik behin, hain handiusteak ez balira...  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 109. orr.

Zeren, nola denboraren seme-alabak garen, eta hitzak, orobat, gure seme-alabak diren, hala, denboraren bilobak dira haiek [...] baita hitzik handiusteenak eta ustez handienak ere.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 52. orr.

4 (izen gisa)

Gidariak, handiuste kankailua bera, mugimendu arriskutsuak egiten zituen propio.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 349. orr.

Sinesmen arruntak [...] ukatzen ez dituen handiuste ausartenak falta ez direnez gero.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 121. orr.

Handiusteren bati erantzuteko ez bada behintzat!  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 99. orr.

Azken txarra ekarri ohi du handiusteak, bere indarrez fidatzen baita eta ez baitu zeruko laguntzarik izaten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 299. orr.

5 handiusteko izlag

Zeremonia handiusteko hartan den-denak telegenikoa behar zuen izan.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 23. orr.

Dotorezia narras hori, aldrebeskeria handiusteko hori zen Kaskagorriren bereizgarri nagusia.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 62. orr.

Elizak egin ohi zituèn autofede handiusteko haietan ez bezala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 432. orr.

Ez une bateko otoitza, hutsala eta handiustekoa, astiro egina baizik, debozioz betea, apala eta baketsua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 226. orr.

Ni ez naiz batzuek uste duten bezain handiustekoa, inork baino hobeto ezagutzen ditut nire ezin konta ahalako hutsegiteak eta akatsak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 327. orr.


handiustekeria iz egite handiustea.

Eta horra usoak beti aise estatuen gainean, gure handiustekeriei goitik behera kaka eginez.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 58. orr.


handixko 1 izond handitxoa.

Batto handixkoa, ipurdi zabal batekin, dena haro eta jestu, bestea ttipittoa eta mendrexkoa, beti ixil-ixila zegoena...  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 70. orr.

Garapena hurritu da eta Frantziako konduetan bada zilo bat handixkoa, handiegia gisa guziz Europa batuaren mailean gobernu guzien artean finkatu hitzarmenak onesten ahal duenaren aldean.  Herria   2003-03-13

Kaka usain handixkoa nabari baitu oraindik.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 301. orr.

Irabazia [...] laster galtzen ahal litakeela, prezioak ozka handixko batez goratzearekin.  Herria   2004-05-20

Euskal Herria herri ertaina da, bai handixkoa ere pentsatzen jarrita...  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 129. orr.

Zerbait idatzi zuen gero, letra larriak erabilita, baina nik, mahaitik tarte handixkora jarria, ez nuen klarki bereizten ahal zer zen, bakarrik zazpi-zortzi letra zituela eta "A" zela lehenbizikoa.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 286. orr.

• 2 (predikatu gisa)

Handixko ere iruditzen zitzaion ordaindu beharreko bidesaria.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 188. orr.

Ganbera itsu ttipi bat baizik ez zen, batendako ere handixko agituko ez zen oheaz hornitua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 176. orr.


handizale (11 agerraldi, 3 liburu eta 4 artikulutan; ETCn 171 agerraldi) izond handinahia.

Gure ikastetxeak Nafarroa Oinezaren edizio berri bat antolatuko du, handizalea, ez hala-holakoa; Nafarroa eta orokorrean Euskal Herria bere kulturarekin uztartuko dituena.  Berria - Kultura   2004-09-15

Sailburuaren esanetan, bigarren plana «oso handizalea izan zen eta oso zaila zuen helburuak betetzea».  Berria - Euskal Herria   2004-10-28

Emaitza hobeak lortzeko ez ditugu hain helburu handizaleak jarri eta gutxitu egin ditugu euskalduntzeko lehentasuna duten unitateak.  Berria - Euskal Herria   2004-09-12

Ez harrokeria handizalez, justiziaren zintzotasunaz baizik.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 320. orr.


handizka 1 adlag kopuru handietan.

Gurina, gazta eta arrautzak handizka saltzen ziren pabiloian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 250. orr.

Handizka erosten dugu.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 113. orr.

Oskar Klebinder enpresan -modazko jakentzat oihalak handizka-, ez zegoen animazio handirik bulegoan.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 40. orr.

Ikatz meatzeak ustiatzen dira bertan handizka.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 129. orr.

· Edozein gauzak handitasuna hartzen du, handizka egiten baduzu.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 163. orr.

Errusiako Estatuaz hitz egin zuen, handizka, eta sutsuki goraipatu zuen lurraldearen zabala.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 151. orr.

2 handizkako izlag

Auzoetako azoketarantz zihoazen handizkako saltzaileek jotako zartailu kolpeak entzuten ziren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 55. orr.

Kilo ederrenak 14,20 euroan eraman zituen handizkako saltzaile batek.  Berria - Harian   2005-06-03

Halako artelanak hobeto emango lukeela pentsalari baten bulegoan eta ez handizkako merkatari baten eskuetan.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 68. orr.

Puntuzko arropen eta eskularruen handizkako denden aurretik pasatzean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 256. orr.

Manufaktura eta handizkako merkataritza.  Berria - Ekonomia   2004-02-25

Lehiakorrak ez izatea handizkako industriekin.  Berria - Ekonomia   2004-07-22

Txerrien handizkako salerosietan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 87. orr.

%2,2 gutxitu dira handizkako salmentak.  Berria - Ekonomia   2004-05-14


handizkari iz handizkako saltzailea. ik maiorista.

Han, Berger kalearen aldean, ostra handizkarien postuen atzean, haragi egosien saltokiak daude.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 333. orr.

Sarara itzuli ziren, Gartziarekin -bentaren jabe izateaz gain, diru-iturri ederra ematen zion kontrabando ofizioan, handizkari edo andanaka eroslea zenarekin- tratuan adostu puskak ekarriz.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 103. orr.

Egia da handizkarien inbentarioak hazi egin zirela, baina salmenten igoerena arma handiagoa izan ei da.  Berria - Ekonomia   2004-03-11


handizkatu, handizka(tu), handizkatzen egiaz den baino handiago bihurtu.

Zergatik ez haiz saiatzen hire neskarengatik zer egiteko prest hagoen idaztera, ahal den gehien handizkatuz?  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 146. orr.


handizki1 (orobat haundizki g.er.) 1 adlag handikiro.

60-garren urteburu hori biziki handizki ospatua izan da.  Herria   2004-06-10

Duela zazpi urte, handizki omendua izan zen egunean.  Herria   2003-02-27

Jainkoek gizakien onerako zuzentzen dituztela gauza guztiak, gizakiek handizki ohora ditzaten eta gizakiak haiei atxikiak izan daitezen.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 109. orr.

Bi berriketariak handizki errezebituak izan dira Pariserat heltzearekin.  Herria   2004-12-30

Bermutier jaunak irribarre egin zuen, handizki, instrukzio epaile batek irribarre egin behar duen bezala.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 184. orr.

Eta iragartzen dut eskolume herabeti horrek sarri iritsiko duela bere maisua handizki ohoratzeko heineko gorentasuna.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 378. orr.

Bentaria etorri zen neskameekin handizkiek zer afaldu nahi zuten galdezka, "zer afaldu nahi dute beroriek?" esaka.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 93. orr.

60-garren urteburu hori biziki handizki ospatua izan da.  Herria   2004-06-10

Duela zazpi urte, handizki omendua izan zen egunean.  Herria   2003-02-27

2 asko, oso, larriki.

Haren irria agertzen zitzaidan bakoitzean, begiak handizki irekitzen nituen, hobeki ikusi nahi banu bezala.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 177. orr.

Ahoa handizki irekitzen zuen mintzatzean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 62. orr.

Kontaezinezko gauzak badirela gure irudimena handizki gainditzen dutenak.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 115. orr.

Emazteak uste baldin bazuen gaua nesketan galtzen zuela, handizki engainatzen zen, Txoko nesketan ez zelako nehoiz "galtzen".  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 21. orr.

Lehen autoan, gidaria, Pierre Jolliberry, 73 urte, Hazparnekoa, handizki kolpatua altxatu dute.  Herria   2004-11-18

Biga hil dira, hirugarrena handizki kolpatua izan da.  Herria   2001-09-13

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

frango handizki (8); frango handizki kolpatua (3); handizki kolpatua (13); handizki murriztu (3); handizki ohoratu (3); handizki omendu (3); handizki ospatu (12); handizki ospatua (4); handizki ospatuko (3); handizki ospatzeko (3)


handizki2 iz handikia.

Bertako Dukea eta bertako handizkiak musikazaleak baitziren denak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 75. orr.

Bentaria etorri zen neskameekin handizkiek zer afaldu nahi zuten galdezka, "zer afaldu nahi dute beroriek?" esaka.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 93. orr.


hangar 1 iz hegazkinak gordetzeko eraikina.

Aireportuetako hangarren edo zirkuen neurriko kanpamentu itzelez inguratua.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 132. orr.

Ezkerretara hangar itxurako etxola txikia dago eta eskumatara negutegiak han-hemenka.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 51. orr.

Euria ari zuenean, oholez eginiko hangar handi batean sarrarazten gintuzten, berrehun inguru sartzen ginen han, elkarren ondoan estuturik.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 191. orr.

Hangar luze batzuen babesean bizi ginen orain; erdian, ibilbide luze bat zeukan, eta, alboetan, gela txiki lauki formakoak; familia bakoitza halako batean sartu zen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 63. orr.

2 ipar aterpe hormaz itxi gabea.

Hangar irekiaren maldan kabitzen ziren gainerakoak, mihimenezko zareak biltzeko prest.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 10. orr.

Entsena berria deitu laborari etxean hangar bat erre da 400 m3 belarrekin eta traktur bat ere heiekin.  Herria   2002-10-03

Hangarraren aixolbean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 12. orr.

Herri huntan ez dakigula gauza haundirik egiten, hangar metalikoak eraikitzeaz bestalde...  Herria   2004-06-17


hangotar (orobat hangotiar) iz hango biztanlea.

Ez dute ahanzten Jean Helène kasetalari frantsesa, hangotarrek hil zutena.  Herria   2003-11-06

Hala gertatzen zaio lehorrekoari, itsasora hurbildu eta berak ur sail eder bakar bat baino ikusten ez duen paraje horretan hangotarrek hainbat eta hainbat paraje -eta beste hainbat eta hainbat izen- bereizten dituztela argitzen diotenean.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 25. orr.

Bagdad Irakiako kapitaletik ez urrun, bost soldado amerikano hil dituzte oraino ere hangotiarrek.  Herria   2003-07-31

Kolunbian Ingrid Betancourt anderea, erdi hangotiar eta erdi frantsesa.  Herria   2004-11-25

Zernahi jende hangotar bada auzoko Kirgiztan alderat iheska joan denik.  Herria   2005-05-19

Halako batasun batean daudela iduri dute hangotiar gogorren guziak Sarkozi eta hemengotiar guzien kontra.  Herria   2003-08-07


hangotu, hango(tu), hangotzen da ad hango bihurtu.

Beren sor lekuaz, herriaz, hemen utzi haurridetaz ala lagunetaz mintzo badira atzo haratuak balira bezala, etxeko pentze, mahasti ala auzoko iratze lekuko zedarriak nun diren gogoan izanik ere, hangotuak dira eta deplauki ainitzek erranen dauzute han egina dutela bizia, han dauzkatela familia ala lagunak eta mirakuluz kanpo han bururatuko dela heien bizia.  Herria   2003-03-17

Arrunt hangotua, hango mintzaira ere ikasirik, tokian tokiko mintzaira behar dela errespetatu eta sustatu.  Herria   2002-11-14

Gazterik harat airatua, hangotua zen familia batekin, duela zenbait urte egina zuen bere etxe eta sor herriko itzulia.  Herria   2001-11-15


hanka (ETCn 17.110 agerraldi) 1 iz zangoa; oina.

Minez ebakitzen daukat gerria, baita hanka ere, belauna baino apur bat gorago.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 77. orr.

Hanka eta oina argaldu, okertu eta ihartu egin zitzaizkion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 267. orr.

Hubi?cka maniobraburuak hankak telegrafoaren mahai gainean zituen, besoak antxumaturik, kokotsa bularraren kontra, lotan.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 47. orr.

Bere hankako behatz lodia igurzten.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 184. orr.

Beste batzuek, ez esku ez hanka, hala ere, bizi nahi zuten.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 461. orr.

Eskuak eta hankak loturik, eta ahoa fardelak biltzeko zintarekin estalirik.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 48. orr.

Ziztu bizian oihanaren ertzera joan eta hanka altxatu zuen sikomoro pikuondo baten kontra.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 228. orr.

Hankak tolesten zitzaizkion, fusilatzeko pelotoia zain izango balu bezala.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 399. orr.

Zorionez, hanka galdu zuela eta ez besoa.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 116. orr.

Ezbeharraren ondorioz, hanka galdu zuen eta harrezkero, guztira 21 ebakuntza egin zizkioten.  Berria - Euskal Herria   2004-08-08

Marmolezko eskaileran hanka jarri orduko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 214. orr.

Neure buruaz beste egingo nuke han hanka jarri baino lehen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 38. orr.

Bazterrak bere jakarekin igurtziz, putzuetan hanka sartuz, idazkietan letrak janaz.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 262. orr.

ik beherago 23.

Izan ondo eta saiatu hanka putzuan ez sartzen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 95. orr.

Erregeak, bere buru zuria zuriago erakutsi nahirik, komeni ez zitzaion zangan sartu zuen hanka.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 77. orr.

Hankak luzatu, eta bezperan erositako DIB liburua atera nuen jakako patrikatik.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 195. orr.

Ez dela seguru asko gorputzik jiratu, hankarik luzatu eta nagiak atera ezinez penatuko.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 101. orr.

Eta haren besoak eta hankak hartan biltzen ziren goxo.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 156. orr.

-Zabal itzazu hankak niretzat.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 85. orr.

Nire aurrean, gona kendu eta aulkian eserita hankak depilatzeko prestatu zenean.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 82. orr.

Hankak txinaurritu zaizkio jarria egon bitartean.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 82. orr.

Baina gau liskartsu batez hanka batean zauritu zuten eta herren utzi.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 38. orr.

Hanka gaiztotu zitzaidan.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 26. orr.

Hanka hautsi didate! -oihu egin zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 434. orr.

Ronek garrasi egin zuen minez, hanka hautsiaren gainera erori baitzitzaion Black.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 283. orr.

Hankan zuela mina, hankan zuela mina.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 44. orr.

Hanka moztu zioten, eta ordutik 21 ebakuntza egin zizkioten.  Berria - Euskal Herria   2004-06-06

Soldadu-taldearen bila abiatu da hanka bat erdi arrastaka zeramala.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 152. orr.

Aurrera egin zuen hankak arrastaka.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 47. orr.

Ama al zuen hanka arrastaka zebilen emakumea?  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 51. orr.

Hanka bat bestearen azpian trebeki tolesturik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 502. orr.

Hankak gurutzaturik eseri zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 42. orr.

Hantxe eseri zen Willem, leihoaren parez pare eta hankak gurutze.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 166. orr.

Mutila, hankak zintzilik eserita eta bi esku harri gainean bermatzen dituela.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 170. orr.

Tripaz gora jarri nintzen sofan, gorputz erdia zintzilik, hankak zabal eta luze, pubisa harro eta ausart.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 92. orr.

Gazteetarik bat hankak zabal-zabalik eta eskuak garondoan dituela dago.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 97. orr.

Antonia mahaiaren alboan hankak luze-luze eginda.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 34. orr.

Katua hanka artean sartu zitzaion. ik hankarte.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 153. orr.

Belarriak behera eta buztana hanka artean zituela.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 30. orr.

Ikatz guri-guria zaukak horrek hanka artean, ikatz guri-guria, zera!  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 68. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

1,88 metroko garaiera, hanka luze eta gihartsuak.  Berria - Kultura   2004-04-18

Tira, beti izan nituen hanka eta izter bikainak, modu garbian esanda.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 97. orr.

Ilea nahasia eta hanka biluzietan zapatilla zahartuak zituzten neskak.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 169. orr.

Ronen hanka handiak agertu ziren zurubian.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 261. orr.

Alicek, berriz, betaurrekoak eta hanka meheak, urkilen antzeko.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 87. orr.

Haren ile horail franko bitxiki moztuak, bizkar irmea, ipurdi pottoloa, hanka leun eta finak.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 85. orr.

Hanka motzak eta beso lodiak zituen, gorputz adartsua eta mozkote samarra.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 125. orr.

Hanka arin eta biziko dantzari bat.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 35. orr.

Ohe ertzean eserita, hanka herrenaren gainean makurtu zen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 23. orr.

Geroztik ez zuen inoren aurrean zurezko hanka kendu.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 24. orr.

Ezker hanka erabiltzen uzten badiote erraz sartzen ditu golak.  Berria - Kirola   2004-05-05

Eskuinenko hanka ur putzu batean sartu dut.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 60. orr.

Ezker makila, eskuin hanka, eskuin makila, ezker hanka.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 63. orr.

3 (animaliena)

Harryk izebaren txakurrik kutunenari hanka zapaldu zion oharkabean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 21. orr.

Hiru hankako txakurra bezala joaten zen oinez saltoka.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 194. orr.

Idietako batek erori eta hanka hautsi zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 871. orr.

Zakurkumea lau hankak luzatu eta zoruari usain egiten hasi zen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 105. orr.

Hanka distiratsudun bi zaldi beltzek tiratutako kotxe beltz distiratsu bat.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 96. orr.

Otsoak aurreko eskuineko hanka jaso eta senidetasunez San Frantziskoren esku gainean jarri zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 983. orr.

Harryk ikusi zuen bera zeraman piztiak sei hanka luze-luze eta iletsu zituela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 231. orr.

Zaldien tamainako armiarmak, zortzi begikoak, zortzi hankakoak, beltzak, iletsuak, erraldoiak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 231. orr.

4 (bestelakoak)

Zilarrezko hainbat tresna bitxi zeuden hanka mehe eta luzexkako mahaietan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 174. orr.

Hanka bakarreko lanparak, alfonbra arruntak, mahai txikiak. ik hanka 41.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 64. orr.

Gure mahaiak hanka bat kolokan zeukala eta.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 95. orr.

Kunsi, nahasturik, jaikia zen, eta aulkiari hanka batetik heldurik, oihuz hasi zen: [...].  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 287. orr.

Nire ohearen hanka bat.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 132. orr.

Dorrearen hanka bakoitzean lehergailu bana jarri zuten, lau guztira.  Berria - Euskal Herria   2004-09-16

Errazti eta Irujok EBri «hirugarren hanka, botere judiziala» falta zaiola aipatu zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-06-02

Poesiak hiru hanka dauzka: irakurtzea, metaforak interpretatzea eta ulertzea.  Berria - Kultura   2004-10-30

Finantzabidearen hirugarren hanka EITBren diru laguntza da.  Berria - Kultura   2004-08-01

Diruak hanka arinak ditin, ene!.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 398. orr.

Fonetikan, fonologian bezalaxe, ekoizpena eta oharmena lotzen direlako eta lotura horrek hanka bat fonetikan, bestea fonologian dituelako.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 87. orr.

· Gure Kopeikin asko kostata igo zen bere egurrezko hankarekin harrera-gelaraino. ik hankapalu.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 293. orr.

Nire koinatuak hanka artifizial on-on bat eman zidan...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 408. orr.

Erdiko hanka, ba, mugitzen zaio, ondo mugitzen zaionez!  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 113. orr.

5 (hitz elkartuetan, lehen osagai gisa)

Hanka-besoen muturretaraino.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 203. orr.

Lasai, ez didazue hanka-besoetatik eutsi beharrik izango.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 223. orr.

Oilo txiki beltz bat ikusi zuen, etxeko usoen antzekoa, hanka-izterrak lumaz estaliak zituena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 294. orr.

Uhurika urrutiratu nintzen handik, hanka zainetan makilazoa hartutako zakurra bezala.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 93. orr.

Andreiren hanka-giltzadurek krak egiten dute.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 31. orr.

Adarrekin hanka sagarretan talka-talka egiten zidaan.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 36. orr.

Hanka-pare bat zetorren eskaileretan behera.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 161. orr.

Zamarien arrio eta hanka-estalkietan ez zen apaingarririk.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 54. orr.

Berriro hanka-hotsak entzun zituzten korridorean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 69. orr.

Hango hanka-hotsa!  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 149. orr.

Hanka-pauso bizi-bizi batzuen hotsak entzun ziren.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 205. orr.

Hanka-mugimendu oinarrizkoenetan trebatu ondoren lehen dantza ikasten ari ginenean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 64. orr.

Eskaileretan behera jarraitu zion Filchi, lurrean bikoiztuz lokatzezko hanka-arrastoak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 108. orr.

103 lekutan aurkitu dituzte koipuaren arrastoak hanka-arrastoak, zuloak, gorotzak....  Berria - Euskal Herria   2004-12-29

Xomorroen hanka-markak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 167. orr.

Loiolan kuartelak jarri zituztenean berari deitu ziotela, hanka-orde eta beso-orde zurezkoak egin zitzan guduan galdu zituztenentzat.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 115. orr.

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, izenondo balioaz)

Adela iletsua [...] eta Pot-pourri ar hanka-mehea.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 263. orr.

Zaldi zahar hanka-motelak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 96. orr.

Antzokian dantzaririk hanka-zaluenak nekez hobetuko lituzkeen jauziak eginez.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 185. orr.

Gelditu, eta jaisten lagundu zion, hortz artetik honela zioela: "Alde, hanka-beltz!".  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 94. orr.

· Aita elizaren erdian zegoen, eskopeta besapean, hanka-zabal, harkaitza bezain tinko.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 28. orr.

Neskak gizonen gainean hanka zabalik eserita.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 103. orr.

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ikusezinak egiten ziren haien esku-hankak, ikusezinak haien aurpegiak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 242. orr.

Buru-hankarik gabeko kaos batek. ik beherago 9.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 72. orr.

Norbaitek bi emakume-hanka margotuak zizkion alkandoraren aurrealdean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 58. orr.

Bildots-hanka etorri zen berenjena frijituez.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 386. orr.

Asko poztuko nintzateke niretzat txerri-hanka bat ekartzerik izango bazenu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1047. orr.

8 ipar aldaka, mehaka.

Ez zait aski gaztaroko ez hanka eta ez buruko zerrenda luze hura.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 131. orr.

Neska larri hanka-handi batzuk.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 101. orr.

Marxela Hillau, Harizpenekoa, pausatu da iragan astean Baionako eritegi batean 86 urtetan hanka hautsi ondoan.  Herria   2001-08-02

9 ez hanka (eta) ez buru

Ez hanka ez buru ez duten historietan.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 34. orr.

Erreformak, oro har, ez hanka ez buru ez duela diote langileek.  Berria - Euskal Herria   2004-08-04

Ez hanka ez buru ez zuen kezka.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 34. orr.

Albisteok ez baitute gainerakoan ez hanka ez bururik izaten.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 160. orr.

Argudioak ez du ez hankarik ez bururik.  Berria - Gaiak   2004-10-28

Han gertaturikoak ez zuela ez hankarik ez bururik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 257. orr.

Egoera honek ez du ez hanka ez buru.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 158. orr.

Ez hanka ez buru ikusten genion guk haren jardunari.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 43. orr.

Garzonek egin nahi duenak ez du ez hanka eta ez bururik.  Berria - Euskal Herria   2004-02-21

Munduan zerbait bada ez hanka eta ez buru, ezkontza loturen betikotasuna da.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 248. orr.

Ez zait aski gaztaroko ez hanka eta ez buruko zerrenda luze hura.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 131. orr.

· Ez buru eta ez hanka ez duten ateraldiak, guztiak ere.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 45. orr.

10 hanka-arin (orobat hankarin) izond

Joanes mezulari gazte hanka-arina.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 7. orr.

Zuen artean hanka-arinik baldin badago, zaldizko onik, joan dadila mutilaren bila.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 127. orr.

Eta kontatzen dit nola, gazte lirain eta hanka-arina artean, airoso joaten zen herri batetik bestera.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 186. orr.

Alboan bi zakur hankarin zeramatzala.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 14. orr.

11 hanka egin alde egin.

Hanka egingo dut egunsentia baino lehen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 405. orr.

Jabeek hanka egin dute, hilabeteetako zorra utzita.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 82. orr.

Ez zinetela ausartu eta hanka egin zenutela handik, ezer egin aurretik.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 82. orr.

Harryk bere logelara hanka egin nahi zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 28. orr.

Berehala jiratu eta ziztu bizian hanka egin zuen muinoan behera.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 229. orr.

Handik ziztuan hanka egitea bertze lanik ez zitzaidan gelditzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 79. orr.

-Erraz egin diek hanka?  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 33. orr.

· (egin ezabaturik) Oles motel bat egin nion, eta gelatik alde egin nuen, hanka.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 42. orr.

ik beherago 13.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Eta gero jaitsi eta hanka.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 90. orr.

Atzeko patrikan sartu eta hanka!  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 238. orr.

12 hanka azpi ik hankazpi.
13 hanka hemendik interj alde hemendik.

Hanka hemendik! -erran zuen altuena zirudienak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 342. orr.

-Hanka hemendik! -oihu egin zuen Ronek.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 66. orr.

Beraz, hanka hemendik bizkor!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 96. orr.

Hanka hemendik ala guztiak akabatuko zaituztet!  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 349. orr.

Hanka hemendik!  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 207. orr.

14 hanka-gorri (orobat hankagorri) izond hankak gorriak dituena. ik hankagorri.

Hiru egun igaro zitzaizkigun aurreraka eta atzeraka, lur zingiratsua baitzen, eta lainotsua oso, ez inor ez ezer ikusteke, noizean behin zikoinak, kurriloak, flamenko hanka-gorriak izan ezik.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 127. orr.

Errekaren bihurgune batera, zeinaren ertzean astiro baitzebilen martin mokogorri hankagorri bat -hegazti bat, alegia, ez gizaki bat-.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 384. orr.

· Hanka gorriak lokatzaren gainean pausaturik izanik ere, badirudi begi-arimak gora jasorik, ikusi ezinezko jainko batekin mintzatzen ari direla.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 192. orr.

15 hanka hankari eman

Txokolatea amaitu, kikara mahai gainean ipini, sofan atzeratu, hanka hankari eman, eskuak sabel gainean bildu haurdun batek umea haztatu nahi duenean bezala, eta hizketan hasi zitzaidan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 97. orr.

Pariseko kafe-etxe batean hanka hankari emanda pipa erretzen ari den bitartean.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 33. orr.

Mahaiaren eskuineko ertzera zuzen-zuzen abiatu zen, kontu handiarekin emanez hanka hankari.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 188. orr.

Ogaitoloko aitona, Artantxukoa... zakua burutik behera, hanka hankari ezin emanik xirriki-xarraka...  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 241. orr.

16 hanka-hezur berna hezurra.

Pepponek hanka hezurrean emandako ostikoagatik.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 209. orr.

Hanka hezurrean hartutako ostikada izugarri batek.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 211. orr.

Lurrera erori eta hanka-hezurra hautsi zuen eta sorbalda-hezurra bere lekutik atera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 455. orr.

17 hanka-hutsik (orobat hankutsik) adlag oinetakorik gabe.

Azkenean atea zabaldu, eta emakume gazte bat ikusi nuen, hanka-hutsik, gau-atorraren gainean martazko beroki bat jantzita.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 55. orr.

Gure osabak hankutsik ibiltzen omen ziren mutikotan larrean.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 24. orr.

Nik neuk ikusi nian nola fusilatu zuten gure aita, hura ikustera behartu ninditean, hanka-hutsik eta girgiluekin...  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 180. orr.

Txakurrak bederen hanka-hutsik dabiltza bazter guztietan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 32. orr.

18 hanka-joko (orobat hankajoko g.er.) zangoen higidura; ihes egitea.

Baserrira lasterka doa, zaldikoei hanka-jokoa eraginez, suak hartutako etxeari laguntzera ziztuan bezala.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 225. orr.

Burrukan bertan sumindu egiten zitzaizkien, zaurien, oihuen, hanka-jokoaren, izuaren, kalapitaren ondorioz.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 381. orr.

Gazte bat hurreratu, gallego! deitu eta bata bestearen atzetik hanka jokoan desagertzen kalean behera.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 70. orr.

Ziztuan alde egin nuen hanka-jokoari eraginda.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 100. orr.

Bihotzak bularretik ihes egin nahi duela dirudi, baina nire erraietako taupadak lagundu dit hankajokoari ez ematen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 82. orr.

19 hanka-luze (orobat hankaluze) izond hankak luzeak dituena.

Barraz bestaldeko emakumea hankaluze horail lirain bat da, hemengo asko bezalakoa.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 166. orr.

Europa Ekialdeko tenislari ospetsu bat, kokainaz lepo eta Versaceren top model hankaluze baten besotik agertu zena.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 175. orr.

Nora zoaz uso hanka-luzea.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 189. orr.

Poste batzuen atzean eserleku hanka-luzeak daude, basoak uzteko apalak dituzten ispilu batzuen aurrean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 260. orr.

Gari hankaluzeari lastotan joaten zaiola indarra eta buru gutxi edo kaxkarin etortzen dela.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 493. orr.

Godalet hankaluzea ukitu gabe.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 13. orr.

"Ausarta eta gaztea da gainera" dioen tokian bertsoa hanka-luzea da inolako neurririk errespetatu gabe.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 39. orr.

Hankaluzeak, laranja biziaz jantzitako pailazoak, eta musikariak.  Berria - Euskal Herria   2004-05-16

Hankaluze malapartatu horiek.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 116. orr.

· Mostradoreko aulki hanka-luxean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 115. orr.

20 hanka-makila

Bere hanka-makila haragi-koskor batean amaitzen zen, bost azazkal koxkekin.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 55. orr.

Zurezko hanka-makila bat, gomazko tope bat zuena.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 9. orr.

21 hanka-motz (orobat hankamotz) izond herrena.

Nolatan aterako dut neure kabuz bizibidea hanka-motza eta beso-bakarra izanik?  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 296. orr.

San Inazio ere hanka-motza zen.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 116. orr.

· adlag Ezin zuela hanka-motz utzi, horrela, amesten zuen urki-enborrik gabe.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 130. orr.

Han beste bat hanka-motz zutitzen saiatzen da, oin hilurrenak lurrean oraindik behatzei eragiten diela.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 201. orr.

Zu gabe nire mahaia hanka-motz geratuko litzateke.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 38. orr.

Euskararen erabileran hanka-motz gabiltzala.  Berria - Euskal Herria   2004-07-17

Baina argi geratzen da aurrekontu honekin espazio esplorazioa (behintzat NASArena) hankamotz geratzen dela.  Berria - Gaiak   2004-07-22

22 hanka-oker (ETCn 13 agerraldi; orobat hankoker ETCn 41 agerraldi) izond hankak okerrak dituena.

Gizon txikitxoa zen, hetikadun bat bezain iharra, makurra eta hanka-okerra. Nikolas hanka-okerra.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 60. orr.

Ile hori bikaina nuen arren, izterzabala eta hankokerra nintzen.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 31. orr.

Katua larru gorrixka sendo eta bigunekoa zen, baina hanka-oker samarra ere bai.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 54. orr.

Mrs. Densch astunki eseri zen sofa txiki hanka-okerraren erdian.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 490. orr.

Mahai hankokerraren beste aldean kutxa bat zegoen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 28. orr.

23 hanka-punta oinaren punta.

Hanka punta batean hasi eta, gorputzari bira osoan emandako bueltaren ondoren, beste hanka puntan amaitu ohi zuen dardara nabarmena zuen Txaplik.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 43. orr.

Harryk ondoan zuen Hermione, eskua altxatuta, hanka-puntetan gora eta behera etengabe.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 111. orr.

Ezin gara beti leihoan egon hanka-puntetan jarrita, egunsentia noiz erneko.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 117. orr.

Neurtzen baldin bada hanka-puntetatik burugaineraino eta neurri hori eramaten bada luzatuta jarritako eskuetara, ikusiko da altuera eta zabalera berdinak direla.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1490. orr.

24 hanka sartu

Hanka sartu ez zuela egiaztatzera.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 260. orr.

Hanka sartu zutelako, egitekoren batean ez bazen bertzean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 49. orr.

Beti hanka sartzeko beldurrez dabilenak ez du inon arrastorik utziko.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 43. orr.

Gaizki jokatu eta hanka sartu badut behar ez den tokian, aurrez eskatzen dizut barkamena.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 148. orr.

Berriro ere hanka barruraino sartu dut.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 118. orr.

25 hanka-sartze (orobat hankasartze)

Gero eta garbiago ikusten dut zenbat hankasartze eta hutsegite izan ditudan ene bizitzan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 308. orr.

Hankasartze ikaragarria egin dutela.  Berria - Kirola   2004-11-20

Egungo literaturaren hankasartze kuttuna enfasia da.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 31. orr.

Hori hanka-sartzea!  Berria - Mundua   2004-08-29

Haiek oso ondo hartu zuten hanka-sartzea.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 27. orr.

Hanka sartzea izan zela Stanislaw uztea.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 36. orr.

Beraz, Loretxoen egileak hanka-sartze kronologikoa izan du gertaera hau San Frantziskoren bizitza-denboran jartzean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 970. orr.

Esan ohi zuen Turati inozo totala izan zela eta hanka-sartzeak egin zituela bata bestearen ondotik.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 133. orr.

Gero, minututik minutura, hanka-sartzeak pilatzen joanen nintzen eta nire huts egitean beheraino sartuko...  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 233. orr.

Besteak, hankasartzeaz konturatu baitzen, konpontzen saiatu zen baldarki.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 183. orr.

26 hanka soinu (corpusean hankasoinu soilik)

-Gure gizonak, berriz, euli baten hankasoinuak aski esnatzeko!  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 119. orr.

27 hanka-tarte (orobat hankatarte) ik hankarte.

Borrokan hasi eta zakur batek besteari men egiten diola adierazteko, burua makurtuko du, buztana hankatartean. Neska gazte bat, riflea hanka tartean, baginan barna sartu eta tiroz josi zuten.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 93. orr.

Zenbat arratsalde luze eta gozo pasatu zituen Barcelonetako kai ertzean liburukoteak eta apunteak hanka tartean.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 48. orr.

Eta Milagrosek ipurdia senarraren hanka tartearen kontra igurtzi ez ezik eskuekin zirkuluak marrazten hasi zen titietan.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 101. orr.

Oraindik ere hankatarteari sexu usaina zeriola.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 9. orr.

Erretratuan, neskatila korear multzo bat Abraham Lincolnen hankatarteari begira dago.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 44. orr.

27a hanka-traba ik hankatraba.
28 hanka-zabal (orobat hankazabal) izond hankak zabalak dituena.

Neska gazte ttipitto hanka-zabal bat.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 87. orr.

Tenplu horiek kanpoko itxura hankazabala izaten dute, astunegia, zapala eta zabala.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1570. orr.

· adlag Beldurra ematen zuen norbaiten aurrean hanka-zabal jartzen zenean.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 27. orr.

Hankazabal erori lurrera eta ospa egin zuen aterantz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 53. orr.

Aitak han jarraitzen zuen, geldi-geldi, hanka-zabal, eskopeta besapean.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 28. orr.

29 hanka-zabalik (orobat hankazabalik) adlag

Hanka zabalik datzan artean, isurkari batez bustitzen dute burutik oinetaraino.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 127. orr.

Mahaira igo eta nire aurpegi aurrean eseri zen hankazabalik.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 125. orr.

Neskak gizonen gainean hanka zabalik eserita.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 103. orr.

Imanol eta Joxemari belauniko zeuden, euren aurrean txakurka eta hankazabalik Klaudio eta Mikel.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 133. orr.

30 hanka-zain (orobat hankazain g.er.) zurda.

Izterrean edo hanka-zainetan.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 228. orr.

Zakur hark auzokoen ipurdi mazelak bezain gustukoak zituen arrotzen izterrak eta hanka-zainak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 74. orr.

Uhurika urrutiratu nintzen handik, hanka zainetan makilazoa hartutako zakurra bezala.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 34. orr.

Etxera joan eta aitak areago berotu zizkion hankazainak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 32. orr.

31 hankaz aurrera

Ustekabeko hilketak ere eramaten du kristau mordo bat hankaz aurrera  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 145. orr.

32 hankaz goiti hankaz gora.

Mendearen bukaeran, 2000ko apirilaren 6an zientzialarien mundua hankaz goiti gelditu zen, aho zabalik, aldi berean ikertzailea eta enpresa gizona zen Graig Venter jaunak [...] aditzera eman zuenean giza genoma atalka identifikatua.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 89. orr.

33 hankaz gora (orobat hankazgora g.er.) adlag

Aulkia hankaz gora geratu duk, eta mahaia herren.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 105. orr.

Eta harridurak goia jo zuen, azkenik, Masudek emakumea hankaz gora ezarri, haren baitara sartu, eta lizunkerian hasi zirenean.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 14. orr.

Hankaz gora erori eta hantxe geratu zen, mugitu gabe.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 11. orr.

Honorine ia erori zen hankaz gora hitz harrigarrizko haiek entzunda.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 57. orr.

Aurrean harrapatzen zuen guztia ostikoka eta ukabilka hankaz gora irauliz.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 77. orr.

Autoa pendizetik behera amildu, bi kanpai buelta eman eta elurretan hankaz gora geratu zen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 87. orr.

Irakek Irani eraso egin ziolarik (1980), hankaz gora geratu zen nazioarteko finantzen osaera.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 87. orr.

Burua nahasturik itzuli nintzen etxera; astebetean, nire bizitza hankaz gora aldatua zen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 128. orr.

Nazio osoa jarri nahi dute hankaz gora, desestabilizatu, hondamenera eraman, ea bide horretatik gobernuaren suntsiketa lortzen duten.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 36. orr.

Leunkeriak batere maite ez zituen Prim jeneralak, ordea, Erregetza bera nahi zuen hankaz gora ipini.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 10. orr.

Aise bota nezake hankaz gora Eladioren teoria.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 120. orr.

Futbol estadio oso bat hankaz gora botatzeko lain leherkari neukan.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 155. orr.

Mundua hankaz gora dago.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 317. orr.

Diru-kontuak hankaz gora ditu.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 229. orr.

· Errusierazko alfabetoan sekula ikusi ez diren hankaz gorako hizkiak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 219. orr.

34 hanka zuztar (orobat hankazuztar) hanka giharrak.

Ikaragarri sufritu zuten zati horretan zaldiek, hanka zuztar sendoko mutil handiek, ordokizale petoek.  Berria - Kirola   2004-09-30

Egoi Martinez [...] hankazuztar sendoko mutila da, ordokizalea, zaldi indartsua.  Berria - Kirola   2004-05-19

Suitzako eguzkiak sutan jarri zizkien hanka zuztarrak Phonak taldeko txirrindulariei, baina haien giharrak bakarrik berotu zituen, nonbait.  Berria - Kirola   2004-05-01

Eta Pirinioetan gora baten baten hankazuztarrek behartu ederra hartu behar dute.  Berria - Kirola   2004-07-13

35 hanken gainean

Bizi-bizi hasten zinan eguna, eta bigarren jetzialdirako ezin zinan egon hanken gainean.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 264. orr.

Bere hanken gainean ez dagoen une beretik eroso sentitzen da.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 120. orr.

Hanken gainean zutitu nintzen.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 69. orr.

Berriro bi hanken gainean ibiltzeko gauza naizen bezain laster, dentistarengana joan behar dut.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 259. orr.

Atzeko hanken gainean altxaturik, ezpainak miazkatu zizkion.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 113. orr.

Zaldia urduritzen eta atzeko hanken gainean zutitzen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 84. orr.

Bere hanken gainean ikusten zuen trabeska, aurpegiera zurbil-zurbil, begi urdin handiak zabalik, oinazea ezpainetan, harri eta zur, hilda egoteagatik, hantxe hiltzeagatik, hain agudo.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 27. orr.

On Camillok bular-hauspoak zabaldu, hanken gainean irmo ipini, kapela alde batera bota eta aitaren egin zuen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 104. orr.

36 hanken artean ik hankarte.

Sukaldariak ura bota dion zakurraren antzera jaitsi zen eskaileran behera: buztana hanken artean sarturik eta belarriak beheraturik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 295. orr.

Bi hanken artean harrapatu zion burua, mugi ez zedin. Tarte batean eserita gelditzen zen, umea hanken artean zuela hitz eta pitz.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 134. orr.

Ez zeukan ezer interesgarririk hanken artean.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 232. orr.

Hanken artean ahaleginduz zabalgailua sartzen didan emakumea ikustean, iruditzen zait neu naizela mundura jaiotzen ari dena.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 56. orr.

Mutila eseria, neska, zutik, mutilaren hanken artean erdi etzana, eta orduan haren zakil gogorrak masaila ukitzen ziola sentitu zuen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 64. orr.

37 lau-hankako aberea ik hankabiko.

Hiruzpalau burtzi soilik sartu zizkion toreatzaileak zezenari, eta bere morroietarik batek haga luze batez zulatu zion bizkarra, lau-hankakoak odol apur bat gal zezan eta, halatan, ahul zedin.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 160. orr.

38 lau hankan (16 agerraldi, 11 liburutan eta artikulu 1ean; ETCn 201 agerraldi)

Malfoy lau hankan zegoen, ukabilaz lurra jo ta jo.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 98. orr.

Animaliatasunaren galmin horrek eskuak atzera hanka bihurtzea ekartzen baitu, bi hanka besterik ez dituztenak ere lau hankan jarriaz.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 22. orr.

Baziren bizpahiru mahai, eta haien azpian ere ibiltzen ziren atzera eta aurrera lau hankan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 238. orr.

Astiro, lau hankan eta arrastaka.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 257. orr.

Lupe biluzten ikusten zenuen, Lupe zure gainean dantzari, zeure azpian preso, lau hankan jarritako zakur, zu haren ahoan, zeu haren gutiziak zurrupatzen...  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 80. orr.

39 lau hankatan (28 agerraldi, 15 liburutan; ETCn 178 agerraldi) lau hankan.

Lau hankatan jartzen ginen ispiluaren aurrean eta piztien orroak egiten genituen gero.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 35. orr.

Gizakia, noski, haurretan lau hankatan ibiltzen baita, heldua delarik bitan, eta, zaharretan, makila bat behar baitu lagungarri.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 36. orr.

Kosta egiten zitzaion orekari eustea eta lau hankatan jarri zen.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 140. orr.

40 lau hanketan (4 agerraldi, 2 liburutan; ETCn 28 agerraldi) lau hankan.
41 hankabakar (ETCn 28 agerraldi) izond hanka bakarra duena.

Bizkaiko kostan maiz galtzen da Joxemielen batela, maiz jotzen du harkaitza, eta bide-galtze horien hondakintxoa da, adibidez, Alarabi begibakar eta hankabakarra.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 61. orr.

Zaldi hankabakarraren gainean ibiltzea.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 219. orr.

· Esango ziotela hankabakar utzi zutela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 60. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

artean hanka (4); aurreko hanka (7); aurretik hanka (4); baina hanka (15); baina hanka sartu (5); bat hanka (4); batean hanka (6); batek hanka (9); baten hanka (8); bere hanka (39); beren hanka (4); beso eta hanka (5); beste hanka (9); bi hanka (19); bigarren hanka (4); buztana hanka (6); buztana hanka artean (6); da hanka (6); du ez hanka (9); du hanka (7); edo hanka (9); egin hanka (4); egin zuen hanka (11); egindako hanka (7); egurrezko hanka (8); ere hanka (14); erori eta hanka (4); esku eta hanka (7); eskuin hanka (12); eskuineko hanka (16); eta ez hanka (5); eta hanka (155); eta hanka bat (6); eta hanka egin (20); eta hanka egiten (5); eta hanka sartu (12); ez hanka (46); ez hanka eta (13); ez hanka ez (22); ezker hanka (8); ezkerreko hanka (11); gainean hanka (4); gero hanka (4); haien hanka (4); handik hanka (5)

hanka altxatu (8); hanka arrastoak (5); hanka artean (37); hanka arteko (4); hanka artetik (4); hanka azpian (11); hanka bat (124); hanka bat bestea (4); hanka bat bestearen (4); hanka bat falta (4); hanka bat galdu (5); hanka bat zeukan (4); hanka batean (13); hanka batekin (19); hanka batekin irabazi (10); hanka baten (15); hanka baten gainean (10); hanka batetik (8); hanka batez (4); hanka besoak (10); hanka biak (5); hanka edo (8); hanka egin (96); hanka egin behar (12); hanka egin du (5); hanka egin eta (4); hanka egin nahi (4); hanka egin zuen (21); hanka egin zuten (7); hanka eginez (4); hanka egingo (14); hanka egitea (11); hanka egiteko (18); hanka egiten (12); hanka egiten nuen (4); hanka ere (4); hanka eta (36); hanka eta ez (13); hanka ez (23); hanka ez buru (12); hanka ez bururik (7); hanka gainean (7); hanka gainera (4); hanka galdu (4); hanka haiek (6); hanka hankari (5); hanka harrapatu (4); hanka hautsi (26); hanka hautsi zuen (8); hanka hemendik (7); hanka hori (6); hanka horiek (5); hanka hots (5); hanka hotsa (6); hanka hotsak (28); hanka hotsak entzun (8); hanka hotsek (4); hanka hutsik (15); hanka hutsik eta (4)

hanka izan (5); hanka jarri (8); hanka jaso (4); hanka lotuta (4); hanka lurrean (4); hanka luzatu (9); hanka luze (11); hanka luze eta (4); hanka luzeak (6); hanka mehe (4); hanka motz (15); hanka motz geratzen (4); hanka motza (4); hanka moztu (13); hanka oker (4); hanka okerra (4); hanka puntetan (60); hanka puntetan jarri (12); hanka puntetan joan (4); hanka punttetan (7); hanka sartu (67); hanka sartu du (5); hanka sartu nuela (4); hanka sartu nuen (5); hanka sartu zuela (4); hanka sartu zuen (8); hanka sartze (55); hanka sartze bat (8); hanka sartzea (34); hanka sartzea izan (5); hanka sartzeak (22); hanka sartzeaz (4); hanka sartzeko (12); hanka sartzen (8); hanka sartzerik (6); hanka tartean (5); hanka zabal (7); hanka zabalik (8); hanka zainak (5); hanka zuztarrak (5)

haren hanka (11); hark hanka (4); hinki hanka (20); hiru hanka (9); hirugarren hanka (4); horrek hanka (5); lau hanka (14); laugarren hanka (7); nik hanka (6); nire hanka (9); nuen hanka (9); orain hanka (5); ronen hanka (6); txerri hanka (5); zen hanka (7); zion hanka (4); zituen hanka (6); zitzaidan hanka (4); zuela hanka (4); zuen hanka (27); zurezko hanka (9); zuten hanka (5)

atzeko hankak (6); aurreko hankak (12); baina hankak (11); baina hankak lurrean (4); bat hankak (4); baten hankak (4); bere hankak (5); beso hankak (6); besoak eta hankak (20); bi hankak (10); ditu hankak (4); ditut hankak (5); edo hankak (5); esku hankak (5); eskuak eta hankak (9); eta hankak (121); eta hankak lotuta (4); eta hankak lurrean (4); eta hankak zabal (6); hankak airean (7); hankak arin (7); hankak arrastaka (11); hankak astintzen (4); hankak berotzeko (6); hankak dardarka (10); hankak ere (14); hankak eta (38); hankak eta besoak (14); hankak eta eskuak (4); hankak ez (9); hankak garbitzen (5); hankak garbitzen ari (4); hankak gurutzatu (6); hankak gurutzaturik (6); hankak gurutzatuta (5); hankak lotuta (4); hankak lurrean (26); hankak lurrera (4); hankak luzatu (12); hankak luzatu zituen (5); hankak luze (7); hankak mahai (4); hankak moztu (5); hankak mugitu (4); hankak mugitzeko (5); hankak ondo (5); hankak pixka (4); hankak pixka bat (4); hankak telegrafoaren (4); hankak telegrafoaren mahai (4); hankak zabal (21); hankak zabal zabal (10); hankak zabal zabalik (7); hankak zabaldu (12); hankak zabaldu nituen (4); hankak zabalduta (5); hankak zabalik (21); hankak zabalik eta (6); hankak zintzilik (4); haren hankak (6); hesteak eta hankak (4); lau hankak (13); maniobraburuak hankak (4); nire hankak (11); zen hankak (5); zeuzkan hankak (4); zituen hankak (10); zuen hankak (5)

dauka eskuin hankako (4); du ezker hankako (9); eskuin hankako (38); eskuin hankako orkatilan (6); eta hiru hankako (4); ezker hankako (43); ezker hankako bizeps (4); ezker hankako izterrean (6); ezker hankako orkatila (5); ezker hankako orkatilan (4); ezkerreko hankako (6); hankako animalia (5); hankako behatz (6); hankako bikian (6); hankako bizeps (6); hankako bizeps femoralean (6); hankako gihar (4); hankako izterrean (8); hankako jokoa (5); hankako kuadrizepsean (4); hankako orkatila (7); hankako orkatilan (10); hiru hankako (14); lau hankako (18); lau hankako animalia (4); zuen eskuin hankako (4); zuen ezker hankako (5)

bat hankan (4); bi hankan (14); bi hankan ibiltzen (8); du eskuin hankan (5); eskuin hankan (13); eskuineko hankan (5); eta bi hankan (4); eta lau hankan (4); ezker hankan (12); ezkerreko hankan (10); hankan eta (8); hankan ibiltzen (8); hankan ibiltzen hasi (5); hankan min (5); hankan min hartu (4); lau hankan (44); zuen hankan (4)

eta hankapean (5); hankapean erabili (4); hankapean zapaltzen (4)

bi hankaren (4); bi hankaren gainean (4); bururik ez hankarik (7); du ez hankarik (8); ez hankarik (36); ez hankarik eta (8); ez hankarik ez (17); ezkerreko hankari (4); hanka hankari (5); hankaren gainean (8); hankarik eta (10); hankarik eta ez (8); hankarik ez (20); hankarik ez bururik (14); hankarik gabe (8); hankarik gabeko (8); hinki hankarik (6); hinki hankarik gabe (6)

hankatan jarri (6); lau hankatan (31); lau hankatan jarri (6)

bat hankaz (7); bat hankaz gora (6); bizitza hankaz (4); bizitza hankaz gora (4); dena hankaz (35); dena hankaz gora (32); erabat hankaz (4); erabat hankaz gora (4); ere hankaz (6); ere hankaz gora (6); eta dena hankaz (6); eta hankaz (20); eta hankaz gora (14); etxea hankaz (7); etxea hankaz gora (7); guztia hankaz (5); guztia hankaz gora (5); guztiak hankaz (12); guztiak hankaz gora (12); hankaz aurrera (4); hankaz gora (391); hankaz gora bota (15); hankaz gora botako (4); hankaz gora botatzeko (7); hankaz gora botatzen (9); hankaz gora dago (6); hankaz gora dagoen (4); hankaz gora erori (7); hankaz gora geratu (8); hankaz gora ipini (6); hankaz gora jar (11); hankaz gora jarri (82); hankaz gora jarriko (19); hankaz gora jartzea (4); hankaz gora jartzeko (16); hankaz gora jartzen (34); hankaz gora utzi (14); hankaz gora uzten (4); hankaz gora zegoen (9); hankaz goratu (4); horrek hankaz (7); horrek hankaz gora (7); merkatua hankaz (7); merkatua hankaz gora (7); mundua hankaz (13); mundua hankaz gora (12); osoa hankaz (4); osoa hankaz gora (4); zuen hankaz (5)

atzeko hanken (10); atzeko hanken gainean (10); aurreko hanken (7); bere hanken (10); bere hanken gainean (4); bi hanken (16); bi hanken gainean (11); eta atzeko hanken (4); eta hankekin (5); eta hanken (7); hankek ez (9); hanken artean (30); hanken artetik (5); hanken eginahal (4); hanken eginahal guztian (4); hanken gainean (53); hanken gainean zutik (5); lau hanken (6); lau hanken gainean (4); nire hanken (8); nire hanken artean (5)

baloia hanketan (27); baloia hanketan duenean (6); baloia hanketan dutenean (4); besoetan eta hanketan (4); eta hanketako (9); eta hanketan (13); eta hanketatik (6); hanketako bat (5); hanketako mina (13); hanketan duenean (6); hanketan dutenean (4); hanketan ere (5); hanketan eta (5); hanketatik heldu (6); hanketatik heldu eta (6); lau hanketan (5)


hankabako iz hankagabea.

Hankabakoak papertxo bat luzatu zion alferezari.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 78. orr.


hankabeltz izond hanka beltzak dituena.

Antxeta hankabeltzak, adibidez, desagertzen ari dira Ipar Itsasoaren inguruetatik.  Berria - Gaiak   2004-07-17

· Hiru hankabeltzak [...] ustez bizirik eta ondo egongo zirenak atzera Kentuckyra eramateko.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 207. orr.


hankabide (adkor: cf eskubide)

Esan nahi nizuna da Nelson Mandelak hogeita zazpi urte egin dituela espetxean bere eskubideak defendatzeagatik, eta orain beltz guztiek dauzkatela zurien hankabide berdinak.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 173. orr.


hankabiko 1 izlag bi hanka dituena.

Hankabiko animalia gaixotuari gauza batzuk gustatzen zaizkio... baina ez zaizkio gustatzen, eta beste gauza batzuk ez zaizkio gustatzen... baina gustatzen zaizkio.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 23. orr.

Denbora librea hutsartea da, arte edo bitarte hutsa eta, beraz, hutsean aspertzen den hankabiko zomorroarentzat, baitezpada bete beharrekoa.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 258. orr.

2 iz gizakia.

Zuen zapaten zola garbitzeko ere duin ez den zomorroide, perguta, afrusa, hankabiko arrunt honek.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 19. orr.

Gondoleroak hagitz hankabiko alaia zirudien. ez zeudek hankabiko asko gogoa daukatenik bazter hartan behera irristan joateko.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 216. orr.

Harira: munduko xuxenak, ortografikoak eta hankabikoak, zapartatzeko eleberria duzu hau, aitaren aurkako gudu tresna.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 55. orr.

Baina, ordurako, hautsiak ziren ispilu guztiak, sotanak uniforme bihurtu zitzaizkigun, eta zakurrak hankabiko.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 29. orr.


hankademia (adkor: cf akademia)

Akademia [...] moralitatea eta filosofia irakasten zen antzinako eskola (Ikus Hankademia).  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 27. orr.

Hankademia [...] futbolean irakasten den eskola berria.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 136. orr.


hankadun izlag hankak dituena.

Hankadun animalia baten fosil zaharrena aurkitu dute.  Berria - Gaiak   2004-04-03

Lau hankadun animalia.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 51. orr.

Hiru hankadun aulki bat.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 90. orr.

Halaber, ibilbide luzeetan, hartz hezitzaileak zebiltzan, aldean beren lau hankadun dantzariak eramanez.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 90. orr.

Kolore arrosa eta laranja fluoreszenteko besaulkiak, 60 ko urteetakoak, manka hankadunak, copie Knoll garantie, diseinu eskandinaviarreko platerak [...].  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 82. orr.

Kuxinak, zamauak, argimutilak, argi hankadunak, lantza afrikar bat [...].  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 90. orr.

Herritarrek uste dute inguru horietan ninfak eta satiro ahuntz-hankadunak bizi direla.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 265. orr.


hankagabe iz hankarik ez duena.

Lurra ahalegindu zen hainbat munstro sortzen ere, aurpegi eta gorputzadar bitxiz eginak, hala nola androginoa, erdi gizon erdi andre, bien ezberdin, edo animalia behin hankagabeak, behin eskugabeak, baita aho gabeko mutuak ere, edo itsu aurpegigabeak.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 355. orr.

Hankagabearen kasuak baditu aztergai fisio-psikologiko ugari: elbarriak oraindik ere bi hanken existentzia bizi du garunean; ez da, ordea, ibiltzeko gauza, eta erizain baten esku utzi behar du komunean esertzea bezalako ekintza intimoa... eta abar.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 149. orr.

Oso ondo zetorkidan erizainen begiramen interesatuak sor dezakeen gehiegizko konfiantza salatzeko (hankagabe bat bere elbarritasunaz ahanzterainokoa, ederra da gero!).  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 149. orr.

Itzul nadin, ordea, gure pabiloiko hankagabearengana.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 149. orr.


hankagorri (ETCn 61 agerraldi; orobat hanka-gorri g.er.) 1 izond adkor heldugabea. ik hanka 14.

Bera Hans izeneko alemaniar batekin ezkontzear egonagatik, nik gudarostea mihiaren puntaz dastatu izanagatik, ume hankagorri batzuk besterik ez ginen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 46. orr.

Neskak belarrian zerbait xuxurlatu eta gure anaiak nerabe hankagorri batek ere eginen ez zukeen irribarre zozo batez erantzun zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 64. orr.

• 2 iz umegorria.

Zuk ez dakizu [...] zer den emakume gazteak beltzez ikustea hiru eta lau hankagorrirekin arrain eskean deskargan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 35. orr.

Amak ere inguratzen dira kuxkuxean, horiena bai etengabeko erditu-beharra, denek baitaramate nork bere azken hankagorria bular beltzaranari itsatsia eta sabel bir-handitu berriaren gainean bermatua.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 253. orr.

Coca-cola erosi eta dzanga bakarrean hustu zuen, hankagorriak aho zabalik begira zituela.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 120. orr.

Bere hanka-gorriak nire kontu utzi ditu; eta etxean urrezko behia omen zeukan...  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 42. orr.

Legea ez baita sexurik gabeko aingerutxo bat, ez eta zikoinak Paristik ekarritako hanka-gorri errugabea.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 54. orr.

Aldazek mahaiko xikinen artxipielagoan zeukan galdua behakoa, menturaz hankagorri lotsabako hark mastarakoan egin zion tuaren imintzioa gogoan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 121. orr.


hankajoko ik hanka 18.

hankaluze ik hanka 19.

hankamotz ik hanka 20.

hankapalu 1 iz adkor zurezko hanka.

Eliz-atarian jartzen zen senarra, makulu batekin, zango baten faltan hankapalua bailuen, diru eske.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 83. orr.

Izan zen sasoi bat elizaz eliza hankapaluarena egiten ibili ginena.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 83. orr.

Erorka biren ondoren iritsi zen eguzkiak laster berotuko zituen iturburuko haitzetara, hankapalua narraska eroala.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 95. orr.

2 pl akuilu-makuiluak.

Akrobaziak, malabareak, hankapaluak, monozikloa eta zirkoko beste hainbat teknikak uztartzen ditu Kapikuaren lehen ekoizpenak.  Berria - Kultura   2004-05-26

Bertsolariak, pailazoak, kale antzerkia, fanfarreak, hankapaloak, erraldoiak...  Berria - Euskal Herria   2004-05-28


hankape 1 iz hankazpia, oinazpia.

Hankapean zapaltzen den hautsa bezala gutxiesten zuten dirua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 518. orr.

Termometroa hartu eta hankapean txikitu omen zian.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 287. orr.

-Errairik gabeko umea!, amaren erraiak hankapean erabiltzeko gauza haizena! -esan zuen handikiro.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 47. orr.

Maiteminduta al zaude zure izena lohietan eta hankapean darabilen neska gazte horrekin?  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 60. orr.

Gu hankapean hartu nahi izaten gintuzten kukumarru haiekikoak ziren beti Oteizaren lanak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 197. orr.

Kolpe berean, txantxangorria xalto batean jaisten da nire aurrera, metro eskas bat aurrean, ia hankapean, eta hasten da txioka.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 217. orr.

Erregeordearen hankapean sartu eta hura aztoratu zuten zerri gaizto batzuk.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 48. orr.

Euria egiten duenean ez dute hainbesteko hotsik ateratzen harri txintxarrek hankapean.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 132. orr.

Eta bere hankapean lurra bizkor hondoratzen ari zela sentitu zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 318. orr.

Nork bere burua hankaperaino umiltzea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 181. orr.

Taldeko liderrari [...] zor zaion errespetua hankapetik pasata jokatu zuen Simonik atzo.  Berria - Kirola   2004-05-29

-Alde Beltxa, alde hankapetik!  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 138. orr.

2 hankapeko izlag

Basamortuan galtzen bazara, ni zure hankapeko bide lehun gorria izanen naiz.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 221. orr.

Erlauntzaren burrunban, lanaren irakinaren erdian, hankapeko oztopo dira erlemandoak.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 39. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hankapean erabili (4); hankapean ibili (3); hankapean zapaltzen (4); jainkoaren semea hankapean (3); semea hankapean (3); semea hankapean erabili (3)


hankaperatu, hankapera(tu), hankaperatzen du ad hankapean hartu, menderatu.

Zezenek euren aldekoak aireratzen eta hankaperatzen zituzten eta adarrak zaldien saihets eta sabeletan sartzen eta lurra mehatxuzko bekokiz azterkatzen.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 381. orr.

Osaba Vernonek Harryri errieta egin eta nola hankaperatzen zuen ikustea zen Dudleyren denbora-pasarik gogokoena.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 21. orr.

Hankaperatzen, San Migelek herensugea bezala.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 62. orr.


hankarin ik hanka 10.

hankarte (orobat hanka-arte g.er.) 1 iz hanken artea. ik hanka 1; hanka 26; hanka 35.

Beste bati baloia hankartetik pasatu eta gero.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 38. orr.

Otsoek buztanak hankartean sartu zituzten, arrapaladan alde egiteko.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 93. orr.

Rosa andrearen moduko emazte bat atean bere zain lanetik nekatuta itzultzen zenean, umeak hankartetik bueltaka.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 94. orr.

-Niri albistegiak esaten duena hemendik pasatzen zaidak -gaineratu zuen Txantoi txikiak, eskuineko eskua hankartetik pasatzekoa eginez.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 26. orr.

2 hankak biltzen diren gunea. ik iztape.

Hankartean haustura ikaragarria zuen eta ezin zien inolako moldez hesteei eutsi.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 447. orr.

Nik ordura arte ez nuen erarik izan emakumeen hankartea bertatik bertara ikusteko.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 35. orr.

Hankartea hartu dio ahoa belarrira hurbildu bitartean.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 172. orr.

Begiak itxita, eskua luzatu zuen eta nire hankartean tente zegoen zakila bilatu.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 111. orr.

Hankartea garbitu zion bi pertz bete ur berorekin, eta gero izarekin lotu zizkion sabela eta bagina.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 135. orr.

Alazneren hankartea berearen gainean zegoen.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 153. orr.

Hasanek gogotik besarkatu zuen, emakumearen hankartean barneratu, eta kanoia hartara zuzendurik, harresiaren kontra tiro egin, eta halaxe porrokatu zuen gaztelua.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 45. orr.

Hanka-artea estaltzen duena eta, agertzekotan, beste gizabanako bakan batzuen aurrean eta ezkutuan betiere.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 21. orr.

Bat-batean niregana inguratu zen Karmen, eta, eskua nire hankartera eramanda, besarkatu nahian hasi zen.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 26. orr.

Bitartean mihia izterretatik eta hankartetik pasatzen dit, gutiziaz, guztiz irekia nago.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 83. orr.

Hanka-arteko koskorretatik darion maitasuna zeinek jasoa falta eta bakarlanean, eskulangintzan edo autonomo gisa aspertua dagoen gizasemea putatara joaten da.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 34. orr.

Baina nik ezin nuen begirada kendu emakumearen titietatik eta hankarteko ileetatik.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 62. orr.

Bihotzekoa esaten dioten baina berez hankartekoa den generoari esker.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 56. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere hankartean (3); buztana hankartean (6); hankartean jarri (6); hankartean sartu (3); hankarteko ilea (3); hankartera eraman (3); hankartetik sartu (4)


hankasartze ik hanka 25.

hankasoinu ik hanka 26.

hankatarte ik hanka 27.

hankatraba (orobat hanka-traba) iz zangotraba. irud/hed

Urte haietako hanka-trabak eta azpi-jokoak ezagutu ahala, harritzeko moduan piztu zela nigan haratagoko jakin-mina.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 195. orr.

Buruzagien artean antzematen nuen hanka-traben eta azpikerien ziztrinkeriak azkartu egiten zuen ene mesfidantza hazkorra.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 237. orr.

Bestea, berriz, lesioen hankatraba jaso ez duten partiden maila handia izan da.  Berria - Kirola   2004-09-28


hankatxo iz hanka txikia.

Gnomoa ostikoka ari baitzen maskurrez beteriko hankatxoekin.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 37. orr.

Barrenean saguen hankatxoen oinatzak ikusten ziren.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 23. orr.

Ukitutxoak egiten dizkiote elkarri aurreko zein atzeko hankatxoekin.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 29. orr.

Emakumeak betaurrekoen hankatxoa zinta isolatzailearekin itsatsita zuela ikusi nuen.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 123. orr.


hankatzar iz hanka handia.

Harryk atzera bota behar izan zuen burua haren aurpegi erraldoiari begiratzeko: antzinakoa zen, tximino-antzekoa eta bizar mehe luze-luzea zuen, bere azti-jantzi dotorearen barreneraino iristen zitzaiona; azpi-azpian, ganberaren zoru leunaren gainean, bi hankatzar gris ikusten zitzaizkion.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 256. orr.

Hankatzar haiek handik kentzeko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 308. orr.


hankazabal ik hanka 28.

hankazain ik hanka 30.

hankazgoratu, hankazgora(tu), hankazgoratzen du ad azpikoz goratu.

Lege zitala zen; izan ere, ohiturak gordetzeko, natura hankazgoratzen zuen, ohituren jatorria naturan dagoelarik.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 158. orr.

Fisika klasikoaren oinarriak erabat hankazgoratzen zituela.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 300. orr.

Hobe nuela, alegia, botila erdi hutsak ikusteko ohitura ezkorra beste baterako utzi, baldin eta ez banuen Pariseko egonaldi erromantiko hura hankazgoratu nahi.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 146. orr.

Honelako interpretazio guztiek dena hankaz goratzen dute arrazoi makurrez.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 279. orr.

Naturaren berezko ordena erabat lardaskatuz, nahasiz, suntsituz eta hankazgoratuz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 301. orr.

Estatu Batuetako interes-tasak igotzen badira, edo tokiko ordainketa-balantzak behera egiten badu, hankazgoratuak gerta daitezke kapitalen fluxuak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 133. orr.


hankazpi (ETCn 36 agerraldi; orobat hanka azpi ETCn 85 agerraldi) iz oinazpia. ik hankape.

Ote mordoen gainera jauzi egin, eta halare lasai; hartaxeraino kailutuak hankazpiak.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 11. orr.

Ezein kondenatuk ez duela sekula agindua eman korrontea piztu, hanka azpiko tranpatxoa ireki, xafla zorrotza askatu, torlojuari bueltak eman edo pospoloa izekitzeko.  Herria   2003-05-29

Umeek hankazpian zanpatutako lore txuriek.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 43. orr.

Jehuk bere zaldien hanka azpian erabili zuen.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 202. orr.

Vespan, hankazpian, soinua eramaten zuen Gelatxok.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 36. orr.

Egurenek saxofoia hankazpian eramaten zuen.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 36. orr.

Bere kaparen barrenak hanka azpian katigatu, eta estropezu egin zuen.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 27. orr.

Trenez, berriz, zakuan gaztainak bezala joango zara, lagun bat hankazpian eta bestea buru gainean dituzula.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 190. orr.

Oinarrizko eskubideak ez ezik, gure eskubide politikoak ere hanka azpian hartzen dituzte.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 189. orr.

Ezein kondenatuk ez duela sekula agindua eman korrontea piztu, hanka azpiko tranpatxoa ireki, xafla zorrotza askatu, torlojuari bueltak eman edo pospoloa izekitzeko.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 44. orr.


hankeko iz arraunontzian, popako tostan dauden bi arraunlarietako bakoitza.

Nolako kalipua hankeko harena lagunak sustatzeko eta patroiari erritmoa biziarazteko!  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 21. orr.


hankoker ik hanka 22.

hankutsik ik hanka 17.

hanpadura 1 iz hanpatzea.

Hanpadurak beheiti egin dik, behinik behin.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 127. orr.

Paparpean, kamisetaren hanpadurak iradokitzen zituen malkarrak ere belzturik ote zituen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 49. orr.

Eta, haren begitarte eder lasaian, haren lepoaren hanpaduran, halako izu-ikara lauso bat ageri zen gauza higuingarriez elikaturiko gizon haren aurrean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 133. orr.

Erraz askatu zuen bonbilla zaharra, eskuetan erabili zuen, hementxe, kristalaren hanpadura hau, xahartu egin haiz.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 238. orr.

2 irud

Familia giroko kontuekin batera, hanpadurarik batere gabeko estiloan beti, faxismoaren gorakadaren eta Bigarren Mundu Gerraren garaiko Italiaren kronika zintzoa idatzi zuen Ginzburgen bere nobelen bitartez.  Berria - Kultura   2004-12-04


hanpatsu izond hanpatasunez betea. ik hanpurutsu.

"Ni nauzu" esan ala ez egon nintzen, baina hanpatsuegia iritzi nion.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 343. orr.

Agur ekitaldi ofizial hanpatsua egin zuen Euskaltel-Euskadi taldeak eta talde hori laguntzen duten erakunde ofizial denek, atzo eguerdian, Derion.  Berria - Kirola   2004-06-29


hanpatu (ETCn 1.292 agerraldi), hanpa, hanpatzen 1 da/du ad puztu, bete; harrotu. ik hantu.

Burua atzera bota eta arnasa hartu zuen bularra hanpatuz.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 139. orr.

Cécile Andereñoa, harakinaren alaba, behin ere ezkonduko ez dena masailpeko gurintxoak hanpatuak dituelako.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 363. orr.

Bisaia odolez hanpatzen ari zitzaiola ohartu zen, erran nahi baita, lotsagorritzen ari zela.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 229. orr.

Hezetasunak hanpatutako ateen danbateko eta mailukadak.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 138. orr.

Ez ahal gira halere ogia bezala hanpatuko!  Herria   2003-09-18

Hegazkinetik jaistear ginela, andereak leihotik metropoliko bide nagusiak autoz hanpatuak susmatzen zituela erran zidan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 180. orr.

Klase borrokak alabaina ez zituen sakelak urrez hanpatzen, alderantziz beharbada.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 24. orr.

Nire gela ke eta erretxina usain magiazko hartaz hanpatzen zenean.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 68. orr.

2 irud

Ahotsa hanpatzen du, norbait imitatzen ariko balitz bezala.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 67. orr.

Hitz horiek urguiluz hantu, hanpatu ninduten.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 141. orr.

Goiz nabar haietan hatsa bahitua, antsiaz hanpatua eta izerditan iratzartzen nintzen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 138. orr.

Ohe estaliaren pean kukutu orduko, egunean zehar hanpatu desira lehertu zen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 64. orr.

Euskal Herriaren eta Euskararen amodioz zartatzeraino hanpatu testuak eskaintzen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 43. orr.

Senperetik higitu gabetarik, Amerikak burua hanpatzen zidan.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 16. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Praken goiko botoiak askatuak zituen, sabel hanpatu hura estutzen baitzioten.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 273. orr.

Karkara gordina askatzen zuen noiztenka, etxekoei maleta hanpatu batetik ilkitzen zituen opariak banatzen zituela.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 151. orr.

Betazal berde hanpatuen tolesetan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 526. orr.

Itsaso Beltzean nekez eta poliki zebiltzan itsasontzien oihal hanpatuak bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 285. orr.

Azken batean, argumentuaren sortzailea nintzen, istorioaren egitura niri zegokidan, halaxe esaten nuen neure artean, neure buru hanpatu-harrotua Hollywood-en ikusten nuela.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 202. orr.

Ahots hanpatuz, polboroiak jaten ari balitz bezala.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 59. orr.

"Zurea duzu eraztuna", esan zidan modu goibel eta hanpatuan.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 24. orr.

Estilo hanpatuko txosten korapilatsu bat.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 49. orr.

Zazpi orri, Ekonomi eta Ogasun Departamentuan ohi duten babo-hizkera hanpatuan.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 34. orr.

Hitz hanpatuzko parrastada batez.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 11. orr.

Idazle izan nahi dutenek, kazetariek, politikoek haren lirikotasun hanpatua imitatzen dute.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 54. orr.

Melanie-melodie: errima hanpatua.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 27. orr.

Adibidez, has "du", John has read the book "Jonek liburua irakurri du" perpausean, baina ez does (hanpatua), John does read books "Jonek liburuak irakurri egiten ditu" perpausean.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 62. orr.

4 (era burutua izen gisa) handitua.

Hiri bereko biztanle batek talo handi baten tamainako hanpatua zeukan bizkarrean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 455. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

esaldi hanpatuak (3)


hanpatuki adlag hanpatasunez, era hanpatuan.

Nire maitea, abesten du Teresak, poetaren ohean ikasi zuen ingelesezko hitz silababakar lodia hanpatuki esanez.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 241. orr.


hanpatuxko adlag adkor hanpatu samar.

Ahalketu egin zen, aitortzaren xalotasunak berak egiten zuen esaldia hanpatuxko.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 250. orr.


hanpatze iz puztea, betetzea; harrotzea.

Hanpatze batek hartzen gaitu aditzearekin arrotzeri gure Eliza Euskal Herriko ederrenetarik dela.  Herria   2005-07-28


hanpurus izond harroa, handiustea.

Janinak ez zuen Chadefaud hanpurusa begiko, nahiz eta gerla aitzineko urteetan [...] harekin oheratzen zen erregularki.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 102. orr.

Esnetegiak hor daude, hanpurus, gauez ene izuarazteko, baina laborariak ez dituzte den mendrenik ere gibelatzen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 50. orr.


hanpuruskeria iz harrokeria, handiustekeria.

Zifra horiek kontutan hartuta, ulergarriak ziren Alfonso XII.a ume-purtzilaren harrokeriak eta hanpuruskeriak; eta ulergarriak ere, nola ez, karlisten arteko kezkak eta beldurrak.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 248. orr.

Eta lehengo ohituretan zirautenak, etxearen estiloa beste bat zela ulertu ez zutenak, oraindik ere hanpuruskeria, milikeria eta gibelaldea nahi zutenak, [...].gainerako guztiok munduko tentazioen aurrean hain ahul egiten gintuzten hanpuruskeriei eta desirei uko eginarazten ziona.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 32. orr.


hanpuruski adlag

Eta horrek, niri, ene libertate intelektualaren atxikitzeko balio izan dit, hanpuruski errateko.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 309. orr.


hanpurutsu izond hanpatua, handiustea.

Harekin ezin zuen esaldi hanpurutsurik erabili.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 280. orr.

Arvilleko jauna ongi mintzatzen zen, halako poesia hanpurutsu samar baina eraginkor batez.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 121. orr.

Izenburu hanpurutsuen azpian arrunkeria baizik ez zegoen gogotik.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 64. orr.

· Hona non etorri diren asiriarrak indarrean, beren zaldi eta zaldunengatik harro, beren oinezkoen indarrarengatik hanpurutsu.  Elizen arteko biblia   Jdt 9,7


hantatze iz maizko harremanak izatea.

Hizketa ona hitzezko helantza, egokiera, kausitze eta hantatze zorionekoen misterio pozezkoz egindako arrosario azkengabea da.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 290. orr.


hantazio iz hantatzea.

Azala zuri zilarkara zen, gainukitu horizurbil arin batekin: ez zirudien bero zenik, baina ez zegoen nahasterik hantazio luze eta are kimikaz landako batek familiar bilakarazi dizkigun metaletariko ezeinekin ere: kobrea, zinka, aluminioa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 260. orr.


hanteria iz hantatzea.

Horra ongi izate eta bake luzearen hanteria, barnean baita lehertzen, eta ez azaleratzen zergatik den hiltzen gizona.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 238. orr.


hantu (ETCn 522 agerraldi), hant(u), hantzen 1 da/du ad hanpatu. ik hanpatu.

Bular ttipiko bi neska solasean, batek hantu nahi zituen, besteak ez.  Berria - Kultura   2004-01-04

Txorkatila hantua dauka.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 213. orr.

Elurteek lurrak hanturik ezarri dituzte.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 215. orr.

Ontzi handiak / belak hanturik / urean hegaldatzen dira.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 161. orr.

Hitz horiek urguiluz hantu, hanpatu ninduten.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 141. orr.

Bularra harrotasunez hanturik.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 232. orr.

Bihotza bozkarioz hantua, gogoa arin-arina...  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 118. orr.

Mariaren orro desesperatuek ezkaratza hantu zuten.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 172. orr.

Porru ederrek deusen gosturik etzuten, urez hantuak dudarik gabe!  Herria   2001-10-04

Urez hanturiko lainoek multzo trinkoa osatzen zuten.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 140. orr.

Eskuz bildu caporal tabakoz hantu zigarroa aho zokoan zintzilik.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 128. orr.

Betazalak plomuz hantuak neuzkala nabaritu arte irakurtzen aritu nintzen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 113. orr.

Handik gutxira ponpierrek aintzirako lohi hiletarik gorpu urez hantu berdatua jalgi zutela miretsi nuen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 30. orr.

Ez dut hitz hantu eta puztuen beharrik.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 106. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Handikeriazko amets hantuetan galdurik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 388. orr.


hantura 1 iz gorputzaren zati bat, eritasunen baten ondorioz, hantzea edo handitzea.

Botikak hartu beharra dauka gaixoak, kortikoideak eta beste, hantura galarazteko, eta alergia eragin diote.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 48. orr.

Begietako erre-hantura ematu baitzion.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 70. orr.

Partida osteko hantura jaitsitakoan eskuak hobera egingo zion itxaropenetan.  Berria - Kirola   2004-12-08

Zain baten hantura da.  Berria - Gaiak   2004-06-22

Hepatitisa, bestalde, gibeleko hantura da.  Berria - Gaiak   2004-11-28

Zurrumurrua zebilen bazekiela beteria aienatzen, hanturak desegiten, eta soin ataletako oinazeak kentzen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 28. orr.

Zimur ñabarrak ezpainen hantura sukartuaren bi aldeetara, ezpondak, sator-zuloak.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 48. orr.

Sinobialaren hantura kronikoak giltzadura-kartilagoa granulazio ehunez ordezten du.  Berria - Gaiak   2004-10-02

A20 entzimak hantura sortzen duten gaixotasunakgeldiaraz ditzake.  Berria - Gaiak   2004-08-31

Celebrex hanturaren kontrako botikak bihotz-hodietako arazoak eragin ditzakeela.  Berria - Gaiak   2004-12-21

Hesteetako hanturazko gaixotasuna da [Crohn-en gaitza].  Berria - Gaiak   2004-04-13

Indar-husturik zagon, biriketako hanturak (oedeme pulmonaire) joa.  Herria   2004-02-05

2 diru hantura inflazioa.

Diru-hantura berriz azkartuz doa, hein batean atxikia zena aspaldixkoan.  Herria   2003-03-20

Diru-hanturaren goratze horrek joko guzia nahasten du.  Herria   2003-03-20

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hanturaren aurkako (6); hanturaren kontrako (6); hanturaren kontrako botika (3); hanturaren kontrakoak (7)


hantuste (117 agerraldi, 35 liburu eta 6 artikulutan; ETCn 385 agerraldi) 1 iz handiustea. ik handikeria.

Gero eta jasangaitzago egiten zaizkit gazte jende horiek, beren tonua, beren hantustea.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 121. orr.

Antzerkigile gipuzkoarrak euskararen mundura ekarri ditu zazpi bekatu nagusiak amorrua, lizunkeria, zuhurkeria, bekaizkeria, nagikeria, hantustea eta tripazainkeria.  Berria - Kultura   2004-12-17

Zinema hantusterik gabea.  Berria - Kultura   2004-08-07

Hantustea da, gizakiak bere burua zuzen den baino gehiago balioestetik sortzen den Poztasuna.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 479. orr.

Hantustezko plantak eginez.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 21. orr.

2 izond handiustea. ik hantustetsu.

Gurrea, nire manupera ikastun ibilitako ergel hantuste bat.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 151. orr.

Haren irribarre hantustea nire jakin-ezaz trufatu zen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 223. orr.

Helburu hantuste samarra iruditzen zitzaion hori Olatzi. bere jakituriaren gailurretik Mathilderen uste eta heziketa-hutsuneak zirikatzeko modu hantustea.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 88. orr.

Etxe multzo hantuste honi "hiri" erraten diozue harro-harro, baina nik bezain ongi dakik herri puta bat baizik ez dela.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 247. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Hantuste aurpegieraz begiratu zidan, "Alferrik zaude zain", esan nahiko balit bezala.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 112. orr.

Hiriak betidanik izan duen hantuste famaz.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 39. orr.

4 hantusteko handiustekoa.

Monikari hantustekoa iruditu zitzaion imintzioa.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 139. orr.

Kunderarengan hain ohikoa den modu serio eta hantusteko samar horretan.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 82. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hantusterik edo apaltasunik (3); lehengusu hantusteak (9)


hantustekeria iz hantusteari dagokion egite gaitzesgarria.

Zer dela-eta aditu zituen, hain eraman handiz, ni bezalako mukizu baten hantustekeriak  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 221. orr.


hantustetsu izond hantustez betea, harroa.

Hain neska hantustetsu eta destainariak.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 167. orr.

Handiespenak hantustetsu egiten du, errazki, handietsia den gizona.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 467. orr.

Geroztik bederen hantustetsu zebilen bere maitale berri bakoitza hiru aldiz hartua omen zelako bere amodioaren saria eta promesa.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 239. orr.

Eta hark bakarrik zuela, ozar eta hantustetsu, bere gaineko existentzia baterako eskubidea.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 18. orr.


hantustetu, hantuste(tu), hantustetzen da ad handiuste bihurtu.

Oztopo hori gaindituko duzu agian, ez zaitez ordea suntsituko duzulakoan hantustetu: Jainkoaren amodioa garaituko duzu, ez ordea deabruaren beldurra.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 49. orr.

Haren durduza hanbatenaz zen handiagoa, non adiskideen aurrean arrunt libro zelakoan hantustetua baitzen.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 457. orr.


hantxe adlag han bertan. (ikus beheko konbinatorian hantxe adizlagunaren agerraldi maizkoenak)
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 7 aldiz agertzen direnak)

baina hantxe (39); baina hantxe zegoen (6); bat hantxe (13); batean hantxe (16); batek hantxe (6); batzuk hantxe (7); bera hantxe (7); beti hantxe (6); biok hantxe (7); ere hantxe (73); ere hantxe zegoen (6); erori eta hantxe (6); eta hantxe (742); eta hantxe abiatu (6); eta hantxe amaitu (8); eta hantxe aurkitu (8); eta hantxe bertan (36); eta hantxe dago (7); eta hantxe egin (12); eta hantxe egiten (6); eta hantxe egon (23); eta hantxe egongo (6); eta hantxe egoten (10); eta hantxe eseri (6); eta hantxe gelditu (20); eta hantxe geratu (34); eta hantxe geratzen (8); eta hantxe hasi (10); eta hantxe hasten (7); eta hantxe hil (14); eta hantxe hilko (7); eta hantxe ikusi (16); eta hantxe jarraitzen (7); eta hantxe jarri (7); eta hantxe joan (7); eta hantxe nengoen (9); eta hantxe utzi (16); eta hantxe zegoen (24); eta hantxe zeuden (12); eta ni hantxe (14); gero hantxe (7); guztiak hantxe (9)

hantxe abiatu (8); hantxe ageri (13); hantxe agertu (22); hantxe agertu zen (9); hantxe agertzen (7); hantxe ahaztu (6); hantxe amaitu (19); hantxe amaitu zen (10); hantxe ari (6); hantxe aritu (9); hantxe aurkitu (34); hantxe aurkitu nuen (6); hantxe aurkitu zuen (9); hantxe aurkituko (12); hantxe aurkitzen (10); hantxe aurrean (6); hantxe azaldu (9); hantxe baitzegoen (18); hantxe baitzeuden (9); hantxe bakarrik (8); hantxe behar (7); hantxe bere (15); hantxe berean (9); hantxe bertan (184); hantxe bertan hil (10); hantxe bildu (6); hantxe bizi (28); hantxe bizi zen (6); hantxe bukatu (13); hantxe da (10); hantxe dago (49); hantxe daude (15); hantxe dira (6)

hantxe eduki (8); hantxe egin (27); hantxe egiten (14); hantxe egokitu (8); hantxe egon (70); hantxe egon behar (8); hantxe egon ginen (9); hantxe egon nintzen (11); hantxe egon zen (24); hantxe egon ziren (7); hantxe egongo (23); hantxe egoten (27); hantxe egoten zen (12); hantxe egoten ziren (6); hantxe eman (9); hantxe ematen (12); hantxe eseri (18); hantxe eseri zen (7); hantxe eserita (20); hantxe eta (7); hantxe etzan (6); hantxe ezagutu (18); hantxe geldi (13); hantxe gelditu (65); hantxe gelditu nintzen (10); hantxe gelditu zen (26); hantxe geldituko (7); hantxe gelditzen (10); hantxe geratu (106); hantxe geratu ginen (8); hantxe geratu nintzen (16); hantxe geratu zen (54); hantxe geratu ziren (12); hantxe geratuko (17); hantxe geratzen (26); hantxe geunden (9); hantxe ginen (7); hantxe hartu (7); hantxe hasi (16); hantxe hasi zen (9); hantxe hasten (8); hantxe hil (36); hantxe hil zen (16); hantxe hilko (14)

hantxe ibili (12); hantxe ikusi (44); hantxe ikusi nuen (12); hantxe ikusi zuen (8); hantxe ikusten (21); hantxe ikusten nuen (7); hantxe ipini (6); hantxe izan (25); hantxe izango (23); hantxe jarraitu (6); hantxe jarraitzen (24); hantxe jarraitzen du (9); hantxe jarraitzen zuen (8); hantxe jarri (16); hantxe joan (14); hantxe lo (7); hantxe lotu (9); hantxe nago (8); hantxe nengoen (39); hantxe nengoen ni (11); hantxe neukan (8); hantxe ni (6); hantxe nintzen (12); hantxe nire (7); hantxe nuen (12); hantxe sartu (15); hantxe segitu (8); hantxe segitzen (12); hantxe sortu (7); hantxe utzi (49); hantxe utzi nuen (8); hantxe utzi zuen (7); hantxe zain (9); hantxe zegoela (19); hantxe zegoen (232); hantxe zegoen oraindik (6); hantxe zen (25); hantxe zeudela (12); hantxe zeuden (90); hantxe zeukan (17); hantxe ziren (40); hantxe zuen (6); hantxe zutik (21)

hartu eta hantxe (7); hura hantxe (15); joan eta hantxe (6); ni hantxe (28); nintzen hantxe (11); nuen hantxe (7); orduan hantxe (6); sartu eta hantxe (6); zegoen hantxe (6); zen eta hantxe (10); zen hantxe (15); zuen eta hantxe (8); zuen hantxe (26); zuten hantxe (7)


hapataka adlag itsumustuan, arrapaladan.

Hapataka jan genuen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 100. orr.

Desert Inneko behatzaile guztiek, Jackie bitxiki lau hanketan bermaturik autoaren atzealdera hapataka lehiatzen jarraitu zuten.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 46. orr.


haplotipo iz ADNaren aldaera multzoa, elkarrekin heredatuak izateko joera dutena.

Bada era horretako joera mordoa, halako edo halako HLA haplotipoarekin loturikoa.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 21. orr.


happening iz bat-batean eginiko ikuskizuna edo festa.

Orro bat da ekintza hori, happening handi bat, bere isilean.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 139. orr.

Lehen astean bertan, artean ez berak ez nik alemanez tutik ez genekiela, sekulako happeninga egin genuela bere gelan.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 81. orr.

Happeningaren kontrakoa, hortaz: ez du epatatu nahi; beste konplizitate balizko baten bila dabil apika ikusle ernearekiko.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 139. orr.

Artista gazteen lanetan espezializatu zen, margo-lanetan batez ere, baina baita eskultura eta instalazioetan ere, eta orobat zenbait happeningetan, Ikuskizuna, Wellesena bezalaxe, baina ez happening bat egiteko, errealitatea manipulatzeko baizik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 50. orr.


haptiko izond ukimenari dagokiona.

Beste muturrean, polo haptikoa (ukimenezkoa) dago.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 105. orr.

Ikuspen optikoaren eta ikuspen "haptikoaren" (edo "ikusmenezko ukimenaren") arteko banakuntza.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 106. orr.

Pertzepzioaren ikuspegitik, ikusmenezko pertzepzioari eta pertzepzio "haptikoari" (ukimenarekin eta gorputzaren mugimenduekin loturik doan pertzepzio moduari) dagokio batez ere espazioa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 199. orr.


haptonomia iz umekiarekiko komunikazio metodoa, amaren sabelean zeharko ukitzeaz gauzatzen dena.

Haptonomia atsegin zuen eta, gazte-gaztetatik, baieztapen apodiktikoak esaten zituen, sekulako trebeziaz.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 132. orr.


har 1 iz gorputz luzea, biguna, zilindro erakoa eta uzkurgarria duen animalia txikia; batez ere, gero intsektu bihurtzen dena. ik beldar, zizare.

Fama handiko bi fraideren bihotzetan sartu nintzen harra sagarrean bezala.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 30. orr.

Bertagotik aztertzen hasi eta atzamar artean desegin zitzaidanean, izaki biziduna zela ohartu nintzen, zizarea zela, edo harra, edo horrelako zerbait.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 233. orr.

Harra bezala luzatuz eta uzkurtuz.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 43. orr.

Erlauntza narratsean laster nagusitzen direla harrak eta zomorroak.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 123. orr.

Jesusek berak esan zuen ni harra bezalakoa naiz, eta interpretazio zuzenenak dio tximeleta bihurtuko zen harraz ari zela.  Berria - Kultura   2004-04-04

Jateko [...] ona, hala nola harra apoarentzat, apoa sugearentzat, sugea zerriarentzat, zerria gizonarentzat, eta gizona harrarentzat.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 167. orr.

Harrak jotako sagar eroriak sagarrondo baten pean. ik harjo.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 97. orr.

Harrak jotako ilarrak bezala.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 34. orr.

Ardiak agalaxia, ikara, scrapiea, harrak buruan edo errapeetako mina dutenean.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 187. orr.

Bete-betean jo nuen, eta burdinazko kakoa besterik ez zen geratu, harra bezain biluzik.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 41. orr.

Hizkuntzak barnean du zulora eramango duen harra, ez da kanpora begiratu beharrik, eta har horrek eragozten dio benetan hizkuntza komunikatibo erabilgarria izan dadin.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 173. orr.

Haragian harrak sortuko al zaizkio!  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 171. orr.

Hilobi-harrei lapurreta egiten diena.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 131. orr.

Aipatu har horren geneen erdiak gureak bezalakoak dira.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 95. orr.

2 (izenondoekin)

Har txiki batzuen antzekoak dira, hankarik gabekoak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 182. orr.

Denen begi bistan egoten den sagarra bezalakoxea baita, kanpotik eder eta barrendik har beltzak joa.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 24. orr.

Izaki berde argia inguratzen zuten har zuri malatsen dantza urguilutsua.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 223. orr.

Bero eta xamur zeuden, zuku azukretsu gozoan lehertzen ziren har zuri gizenez josiak.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 82. orr.

Bev-ek zikina kendu ahala, zauria har zuri batzuek hartua dutela ikus dezake, buru itsuak kanporantz zabuka ateratzen dituztela.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 110. orr.

Diote, hobe dutela Jainkoaren aingeruen bazka bezala finitu, lurreko har zikinen janari baino.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 90. orr.

3 (mota adieraziz)

Tabako-hostoen harrak astintzera.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 48. orr.

Caenorhabditis elegans izeneko har txiki batek, 19.100 gene ditu.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 93. orr.

3 irud

Ni, berriz, har naiz eta ez gizaki, jendeak iraindua, herriak mesprezatua.  Elizen arteko biblia   Sal 22,7

Arrastaka etorri zitzaionean ere, barkamen eske, barrengo harra ito ezinean.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 65. orr.

Barrengo harrak ez die bakerik ematen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 171. orr.

Eta berriro ere barne-harra ausikika zuela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 78. orr.

Orduan, barnean hozka nuen harrari eutsi ezinik, zera galdetu nion: [...].  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 37. orr.

Oso gutxi da; baina gosearen harra kentzeko lain baduzu. Inorekin hitz eginez gero, atsedena emango zion harrari.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 82. orr.

Odolean neramala zaletasunaren harra.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 133. orr.

Jakin-minaren harra ari zitzaion etengabe induska.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 190. orr.

Neu ere lotsatu nintzen hura hartzekotan izan nintzenean, ni baitan erruaren harra baineraman.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 144. orr.

Baina dudaren harra barruan geratu zitzaidan.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 20. orr.

Zalantzaren harra barruan, guk geure burua salbatzeari eutsi behar genion, ostera.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 193. orr.

Eta nola pizten zitzaidan bekaitzaren harra arimaren bazter batean, hitz haiek aditu orduko!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 72. orr.

Ordurako, ordea, umeak barruan zeraman trikitiaren harra.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 13. orr.

4 (informatikan)

Jadanik, baina, euren ordenagailuetan harra aurkitu dutela jakinarazi dute hainbat erakundek. herria¬

Nahikoa da erabiltzailea Internetera konektatzea harra haren ordenagailuan sartzeko.  Berria - Gaiak   2004-05-05

Baina adituen arabera, [Sasser] harrak ez ditu aparatua edo bertan dauden artxiboak hondatzen.  Berria - Gaiak   2004-05-05

Alemaniako adituen esanetan, astebetean harraren lau bertsio agertu dira.  Berria - Gaiak   2004-05-09

5 errrotako atal bat.

-Amona, errota ez dabil, kraskatua du harra.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 32. orr.

6 gatzari harra egin

Juan Inazio Iztueta hona ekarri zutenetik, ordea, gatzari harra egin zaio.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 86. orr.

Hirusta batek ez dik egundaino trinitatearen zera hori argitu, eta ez nikek harra egiten zaion gatzez ondutako janaririk nahi.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 151. orr.

· Zeren eta kontzientzia hertsiaren gatzontzian ere harrak sor baitaitezke.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 459. orr.

7 harra egin

"Bazkalordua! harra egin zaio horri hor barruan", pentsatu nuen, baina ez nion esan.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 55. orr.

Harekin berba egiteko behar kasik jasanezineko baten harra egin zitzaidan sabelean.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 327. orr.

8 harrak gobernatzera (eraman, bidali) hil.

Baina gau hartan ez ziren azaldu, ez zuten ziegetan joka jardun bana hartu eta harrak gobernatzera eramateko.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 148. orr.

Bi kinki-marjinatu-ero-gizajo etxe batean sartu, bertako guztiak garbitu, eta gero eurak bidaliko dituzte harrak gobernatzera.  Berria - Kultura   2004-03-17

9 kontzientziako har (ETCn 33 agerraldi; orobat kontzientziaren har ETCn 36 agerraldi)

Baina azken galdera bat neukan hozkaka, kontzientziako harra bezala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 111. orr.

Anshelenganako maitasun handi batek hartu zuen Avigdor, lotsarekin, kontzientziako harrarekin, larritasunarekin batera.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 213. orr.

Zure kontzientziako harra isilarazi nahian hark lapurtutako dirua bere lekuan jartzera zoaz.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 47. orr.

Kontzientziaren harra ausikika hasten zitzaidanean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 198. orr.

10 zeta har (orobat seda har)

Zeinahi ere arlotan sartzen zela, mahastiak zein zeta-harrak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 181. orr.

Ardoari buruzko ikerketak; zeta-harraren eritasuna.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 181. orr.

Seda-harraren kuskuaren antza.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 172. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

barneko harra (3); barrengo harra (3); barruko harra (5); harra asetu (3); harra asetu ezinda (3); harra barruan (10); harra berriro (3); harra bezala (5); harra egin (3); harra ito (3); harra sentitu (3); kontzientziako harra (3); kontzientziaren harra (8); nuen harra (3); zalantzaren harra (4); zuzendariarekin harra asetu (3)

barneko harrak (3); barrengo harrak (4); harrak helduta (3); harrak jo (3); harrak jotako (3); harren janari (4); jakin minaren harrak (3); jelosiaren harrak (5); minaren harrak (3)


hara (orobat harat) adlag toki hartara. ik hona; horra. (ikus beheko konbinatorian hara adizlagunaren agerraldi maizkoenak)
1 hara-hona (orobat harat-honat)

-Erromerietan hara-hona hasi nintzan eta, behin, Saturrarango kanpin batean kokatu ginan.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 175. orr.

Galduak ditut hainbat eta hainbat orri ere hara-hona egindako ibileretan.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 190. orr.

Buruak hiru mende emanak zituen hara-hona ibilbide luzean, iragan odoltsuaren putzuetatik zipriztintzen.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 209. orr.

Luzaro ibili nintzen hara-hona, eta gauerdi inguruan etxerantz abiatu nintzen berriro.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 74. orr.

Norbait alferkerian edo hara-hona ibiliz ikusten bazuen, besteen lanetik bizi guran, "anaia eulia" deitu behar zitzaiola uste zuen.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 66. orr.

Ba omen dira haurrak, sutan dauden etxe erorien artean hara-hona beren guraso hilen bila dabiltzanak.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 24. orr.

Kriseiluak, haren inguruan, hara-hona astiro ibili eta gelditu egiten ziren ilunpeetan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 29. orr.

Kaleak bustita zeuden, eta haizearen erratz-hotsak hara-hona zerabilen orbela.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 45. orr.

Begira ezazu, hain zuzen, nola haizeek mendi antzeko hodeiak auretan hara-hona daramatzaten, edo nola mendigain handietan zehar elkarren gainera pilatzen diren.  Elizen arteko biblia   Ap 2,9

Natura osoa, bere baitan den aldetik, bi gauzaz osatzen da; bai baitira gorputzak eta hutsunea, non haiek kokatzen eta hara-hona mugitzen diren.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 114. orr.

Zalgurdiak ugari hara-hona, eta tarantas eta telegak ez ezik, baita kupeak eta kalesak ere.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 127. orr.

Haserreak harturiko ehun zerbitzari hara-hona korrika.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 137. orr.

Taxi beltzak hara-hona, jendez gainezka.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 289. orr.

2 (izen gisa)

Ordu egokia, garagardo batek lagunduta, jendearen hara-hona begiztatzeko.  Elizen arteko biblia   Ez 13,6

Pentzeetako abereen irudi bukolikoa baino nahiago zuen jendeen hara-hona karriketan zehar, ostatuetan sartzen edo kale kantoietan lau solas trukatzen zituztela.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 110. orr.

Nonahi, soldaduak, eta artilleria, eta anbulantziak hara-hona bizian, lasterka eta presaka.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 48. orr.

Pixka batean erretzen egon dira, hara-hona zoroan dabiltzan enarei begira.  Elizen arteko biblia   Jn 6,49

Aldiz, orduak eman ditzake zeruan, hara-hona geldoan, noizean behin luma bat edo beste baizik erabili gabe.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 202. orr.

Jendez bete-beterik zegoen etxea, eztabaidak, urduritasuna, hara-hona etengabea, zein bere esan beharrak esaten, gertatua hainbat modutara kontatzen eta komentatzen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 34. orr.

Bere burutazioetan sartua zirudien, hara-hona urdurian.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 88. orr.

3 harantz toki hartarantz. (ikus beheko konbinatorian harantz adizlagunaren agerraldi maizkoenak)
4 haratago

Badaude erraldoiaren atalak, disjecti membra gigantis; hemen belauna, han enborra edo omoplatoa, haratago burua.  Elizen arteko biblia   Ez 17,15

Auto bat gelditu da metro batzuk haratago.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 143. orr.

-Uste nian nik ezen apur bat haratago zegoela Amaiur...  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 148. orr.

Ez nuen haratago egin.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 153. orr.

Ez Frantziak ez Ingalaterrak ez diote haratago joaten utziko.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 201. orr.

Urtegiaren erabilerak haratago doaz, hala ere: uholdeak kontrolatzeko, ur-emari ekologikoari eusteko eta, Nagoren egindako nasari esker, aisialdirako balioko omen du Itoitzek.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 134. orr.

Cesar beste irakasleak, berriz, doi mugitzen ditu aurpegiko muskuluak, barre-irudi bat baino haratago joan gabe.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 40. orr.

Litekeena ere bada, egiatik gertu egon daitekeen ustea, naziek Amsterdametik ihes egindakoan, minaz haratago, sufrimenduaz honatago, esperantzaz beste, beraiekin eramatea koadroa, balioko beste gauza askorekin batera, noski.  Berria - Gaiak   2006-03-10

Nahi zuen gordeleku hartaz haratago pentsatu, atera espirituz zulo hartatik eta sinetsi salbabidean zegoela.  Herria   2003-07-03

Musika, ordea, aske zen, kearekin batera hildakoen erresumatik haratago joan zitzaion, denboraz haratago, oroitzapenaz haratago.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 25. orr.

Beraien penaz baino haratago joateko ez dira kapable.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 36. orr.

Oharmen zorrotz askiko jendea ezagutzen dut, bere izakera gregarioaz haratago jo ezin duena.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 159. orr.

Izkinatik haratago argi bat.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 172. orr.

Euskalduntzeari esker ohartu nintzen Bizkaitik haratago ere hedatzen zela nire herria.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 25. orr.

Zaila da zehazten zergatik gustatzen zaigun idazle bat, zergatik diogun kuttuntasun berezia, pertsonari berari, idazten duenetik haratago.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 81. orr.

Barkamen ukatuaren enigma honek, lege edo politikatik haratago dagoena, errespetu osoa merezi du.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 303. orr.

Praktikotasunetik haratago zegoen esaldi eta keinu oro desagerrarazi genuen ordurako murritza zen gure harremanaren errepertoriotik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 395. orr.

Ez doa irrika kartsutik haratago, eta erdietsi nahi dituen lorpenak eskuratzeko ez dauka tresna egokirik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 51. orr.

Jolastu egiten zuen, eta jolasarekin liluratzen ninduen, egiatik haratago, baina baita gezurretik haratago ere.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 97. orr.

Zeren libertatea beti baitago uste duguna baino haratago, Finisterre baino haratago eta Finisterre guztien Finisterre baino haratago, beti lur bat haratago.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 45. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 7 aldiz agertzen direnak)

baina hara (79); baina hara non (24); bainan hara (24); bat hara (14); batean hara (9); behin hara (12); berriro hara (10); da hara (27); dira hara (17); ditu hara (7); du hara (8); dut hara (8); dute hara (7); edo hara (25); ere hara (35); eta hara (575); eta hara abiatu (7); eta hara eta (9); eta hara hona (8); eta hara iritsi (8); eta hara joan (35); eta hara joaten (12); eta hara nola (11); eta hara non (124); eta hara orain (7); eta hara zer (13); gabe hara (9); gara hara (7); gelan hara (10); gelan hara hona (7); ginen hara (11); gu hara (14); hamlet hara (11); han hara (13); handik hara (40)

hara abiatu (20); hara abiatu zen (7); hara agertu (11); hara ba (11); hara bada (55); hara begira (18); hara begiratu (10); hara beraz (21); hara berriro (7); hara berriz (10); hara beste (21); hara bestea (55); hara bidali (9); hara bildu (11); hara biltzen (16); hara bizitzera (9); hara doa (8); hara egin (10); hara egiten (8); hara eraman (51); hara eraman zuten (9); hara eramango (13); hara eramateko (7); hara eramaten (14); hara ere (11); hara eta (320); hara eta hona (300); hara ez (18); hara gure (12); hara han (19); hara heldu (23); hara heltzean (14); hara hemen (47); hara hona (145); hara hona ibili (9); hara hona ibiltzen (13); hara hona zebilen (8); hara honaka (17); hara hor (97); hara hurbildu (20); hara hurbiltzen (8); hara inguratu (9); hara iristean (19); hara iristeko (23); hara iristen (12); hara iritsi (65); hara iritsi eta (12); hara iritsita (9); hara iritsitakoan (9); hara itzuli (28); hara itzuliko (16); hara itzultzeko (10); hara itzultzen (9); hara jo (13); hara joan (210); hara joan behar (12); hara joan eta (35); hara joan ginen (9); hara joan nahi (15); hara joan nintzen (14); hara joan zen (25); hara joan ziren (14); hara joana (9); hara joanda (9); hara joandako (11); hara joango (26); hara joatea (23); hara joateko (64); hara joaten (64); hara joaten zen (8); hara joaten ziren (7); hara jotzen (7); hara nik (10); hara nire (8); hara nola (43); hara nolakoa (7); hara non (277); hara non agertu (10); hara non ikusten (19); hara nor (10); hara nun (9); hara orain (17); hara sartu (29); hara sartzeko (9); hara sartzen (10); hara zein (14); hara zer (160); hara zer dioen (19); hara zer erabaki (8); hara zer esan (7); hara zer esaten (10); hara zergatik (29)

hemendik hara (26); hona eta hara (15); hortik hara (15); ibili nintzen hara (7); iritsi zen hara (7); jendea hara (8); joan zen hara (12); naiz hara (8); ni hara (23); nik hara (7); nintzen hara (30); nuen hara (8); orain hara (9); salbu hara (30); zebilen hara (13); zebilen hara eta (9); zela hara (7); zen eta hara (7); zen hara (67); ziren hara (33); zituen hara (9); zoaz hara (8); zuen hara (28); zuten hara (12)

askoz harantzago (8); baino harantzago (49); bat harantzago (16); eta harantz (39); eta harantzago (24); harantz abiatu (19); harantz eta (12); harantz eta honantz (9); harantz honantz (10); harantz joan (7); harantzago dagoen (10); harantzago ere (7); harantzago joan (14); harantzago joaten (9); harantzago zegoen (8); metro harantzago (7)

batetarik harat (8); da harat (8); ditu harat (7); egun guzietako harat (8); ere harat (11); eta handik harat (9); eta harat (42); eta harat honat (7); etarik harat (31); ez harat (7); guzietako harat (8); han harat (21); handik harat (88)

harat buruz (8); harat edo (10); harat edo hunat (7); harat eraman (8); harat eta (106); harat eta honat (50); harat eta hunat (23); harat eta jo (15); harat ez (11); harat heldu (7); harat honat (161); harat honat ibili (9); harat honat zebilen (10); harat honatak (18); harat hunat (22); harat hunata (17); harat hunatak (55); harat hunaten (9); harat hunatetan (15); harat igorri (8); harat joaiteko (12); harat joaiten (8); harat joan (32); harat joana (10)

helduden urtetik harat (9); hemendik harat (22); hortik harat (7); jo harat (21); jo harat eta (16); orenetarik harat (7); orotarik harat (9); tik harat (10); urteko harat (21); urteko harat hunatak (16); urtetik harat (11); zen harat (10)

baina haratago (11); baino haratago (66); bat haratago (22); bat metro haratago (7); batzuk haratago (7); eta haratago (19)

haratago begiratu (7); haratago dago (9); haratago dagoen (9); haratago dauden (7); haratago doa (41); haratago doala (8); haratago doan (22); haratago doaz (8); haratago ere (26); haratago jo (21); haratago jo zuen (9); haratago joan (65); haratago joan behar (8); haratago joan da (7); haratago joan nahi (12); haratago joan zen (17); haratago joatea (11); haratago joateko (24); haratago joaten (12); haratago zegoen (8)

hitzetatik haratago (12); hutsetik haratago (7); lur bat haratago (7); metro haratago (17); mugetatik haratago (8)


haragi 1 iz gizakiaren eta animalien gorputzaren zati mamitsua.

Ez odolik, ez linfarik, ez haragirik ez edukitzea.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 62. orr.

Zuk, nire odol eta haragi zaren horrek.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 526. orr.

Hau bai dela / ene hezurraren hezur, / ene haragiaren haragi!  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 19. orr.

Lepoko haragia oso hazia zuen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 136. orr.

Haragi errearen usaina.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 95. orr.

Haragi ustel usaina zegoen barreiaturik, odol eta alkoholarenarekin batera. ik haratustel.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 200. orr.

Jantziaren azpitik haragian, burdinazko uztai, koraza eta ziliziorik gogorrenak zeramatzaten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 658. orr.

Zaurietako zornea ateratzen eta haragi ustela garbitzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 748. orr.

Gangrena desagertu zen, haragia berritu, zauriak orbaindu eta lehengo osasuna erabat berreskuratu zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 842. orr.

Haragia etenda agertzen zela zenbait unetan, urratua, zanbatua beste batzuetan.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 155. orr.

Urratu zabal bat zeukan sabel aldean, haragia hezurreraino ebakitzen zuena.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 180. orr.

Sartu zen txir-txar burdina haragi samur hartan, eta kauterizazioa belarritik bekaineraino zabaldu zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 384. orr.

Lepoan bost behatzen seinaleak zituen, haragitan barreneraino sartuak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 26. orr.

Haragiak marrubizko jelatina bezala mugitzen zitzaizkion.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 61. orr.

Haragi maxkalak kokospean.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 88. orr.

Geure haragi bizian sentituko bagenu baino are mingarriago zaigula oinazea.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 206. orr.

Nire denborako lehen hilotzak ikusi nituen orduan, puzturik eta moreturik, bi gazte eta mutikoa, ni baino zaharxeagoa, eta goibeltasunaren doinua haragi-haragian txertatu zitzaidan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 11. orr.

2 (ugaztunena eta hegaztiena jaki gisa)

Nondik atera behar dut jende honi guztiari jaten emateko adina haragi?  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 199. orr.

Haragi labeldunaren prezioa apaltzen dutelako kanpotik ekarritako abereek.  Berria - Harian   2005-08-28

Haragiaren merkaturatzean sartu nahi dute abeltzainek.  Berria - Ekonomia   2004-07-22

Europako ekoizleen zereal, haragi, esneki eta azukrearen merkatu kuota txikitu egingo da.  Berria - Ekonomia   2004-05-16

Haragi erre-arina ari dira jaten.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 109. orr.

Haragi min-mina baitzen platerean zegoen janaria.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 106. orr.

Lau pote (kontserbatakoak) gurinez beteta, lau pote haragi.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 193. orr.

Idi opalduak larrutu ondoren, hezur guziak kendu, eta haragia pertzara botatzen dute. Indioilar bikainen haragi samurra.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 323. orr.

Horrek haragi zuria eta samurra ematen die.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 383. orr.

Okelak eta haragi xehatuak ere baziren, ontzi zabal batzuen hondoan, gantz gatzatuzko puskez inguratuak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 63. orr.

Haragia xehatzeko makina mekaniko bat.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 126. orr.

Ogi lizuna eta haragi ustela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 111. orr.

Edo saltxitxen haragi gordina dastatzen zuten elkarrekin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 80. orr.

Han, Berger kalearen aldean [...] haragi egosien saltokiak daude.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 333. orr.

Haragia eta haragi- salda jan dudala nire gaixoaldi honetan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 588. orr.

Ez du lotsarik anaia gaixoentzat haragia eskatzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 554. orr.

Arrainik ez, beraz; haragi egosia tomate eta piperrekin.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 49. orr.

Nik haragirako behiak eta behorrak dauzkat Pirinio aldean. ik beherago 7.  Berria - Ekonomia   2004-07-30

Barazkien, arraien eta haragien artean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 254. orr.

Arrain eta haragi nahasketa bat usaintzen ari zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 334. orr.

3 (arrainena)

Baziren haitzetako barbarinak ere, haragi samur-samurrekoak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 147. orr.

Bazen han, marmolaren gainean, izokin bikain bat, hasia, bere haragiaren kolore hori-arrosa erakusten zuena.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 173. orr.

4 giza gorputza (arima-ren aurrez aurre)

Espiritua prest; haragia ahul.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 236. orr.

Nire bi nahimenek, bata zaharra eta haragizkoa, bestea espirituzkoa eta berria, elkarrekin borrokan eta elkarrengandik alde eginez arima hondatzen zidaten.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 228. orr.

Zure negarra haragiaren araberakoa da, ez espirituaren araberakoa.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 143. orr.

Haragiaren kartzelatik atera zezan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1032. orr.

Gaixotasuna eta zauria ez baitira substantzia, haragizko substantziaren ajea baizik.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 339. orr.

5 giza gorputza grinen egoitzatzat hartua.

Hara, nire haragi zimur hauek maite izan zenituen orduko hartan.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 34. orr.

Eta hala ase ahal izan zuen honek Catalinarekin bere haragi aseezinaren desira.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 287. orr.

Zenbatean eskaintzen dun hire haragi hori?  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 184. orr.

Munduak nahiz haragiak eragindako tentaldiren bat.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 482. orr.

Haragiaren grinak menderatzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 482. orr.

Haragia hilduratzen baduzu, eta deabruaren aurka kementsu borrokatzen bazara.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 981. orr.

Jendea, moralistek eta poetek besterik uste izanagatik, ez dela sekula jostatu haragiarekin, baizik-eta larruarekin.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 107. orr.

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Dardara batean jarri zitzaizkion hezur-haragiak, bihotza kolkotik irten beharrean. Izan ere, haragi-mamiak higatuta, ez zen azal eta hezur besterik.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 74. orr.

Haien haragi-giharren mugimendu eta dantzaldien gogortasuna.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 211. orr.

Zearrak haragi-etena du eta ezingo du hurrengo lau astean jokatu.  Berria - Kirola   2004-09-14

Erraietarik haragi puska bat kendu balidate bezala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 423. orr.

Ordurako, nire lehengusua haragi multzo odoltsu bat besterik ez zen, hilotz.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 10. orr.

Hagin artean geratu haragi-pusketa txikiak.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 25. orr.

Hankak goian jarri zituen une batez, galtzerdi haragi-kolore finak eta izter biribilen iturburua erakutsiz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 214. orr.

Zapata takoidunak, galtzerdi haragi-kolorekoak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 206. orr.

Haragia eta haragi-salda jan dudala nire gaixoaldi honetan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 588. orr.

Gauetan patatak haragi saltsaren ordezkoarekin.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 261. orr.

Espagetia haragi pikortxoekin.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 272. orr.

Arrautza gogorrak eta haragi orea.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 162. orr.

Sona handiko haragi pastel beroak.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 86. orr.

Haragi bolak ziren hango espezialitatea.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 259. orr.

Paul D-k begiak jaso zituen haragi-gisatutik.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 183. orr.

Haragi-eltzearen inguruan esertzen ginenean.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 178. orr.

Haragi-industrian aziendari ematen zaion tratua.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 271. orr.

Nor doakie atzetik haragi irritsez?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 218. orr.

Ez zen gazte lizunen artean haragi-gehiegikerien atzetik ibili.  Berria - Euskal Herria   2004-10-05

Haragi-tentazio hain sutsua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1020. orr.

Lokal hauetan dagoen haragi tratu agerikoaren lekuko.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 32. orr.

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Garai batean kortsario gisa, giza haragi sal-erosketan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 118. orr.

Altxorrik preziatuena, emakume-haragi gorria.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 73. orr.

Irlandatik idi-haragia, kanta askorekin batera.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 256. orr.

Thailandiatik Malaysiara 12 tona oilasko haragi zeramatzan kamioi bat gelditu dute.  Berria - Harian   2005-10-25

Hegazti haragia janez ospatu zuten.  Berria - Gaiak   2004-03-21

Islandiatik sardintzarra ekartzen zuen eta balea-haragi gazitu eta lehorra.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 256. orr.

Ore bihurtzen hasitako saltxitxa-haragia biltzeko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 131. orr.

10 000 tona haragi tratatzen dute hildegi horretan.  Herria   2003-03-06

Eta ez dut Luzio izenekorik bat bakarrik ere ezagutu hezur haragitan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 232. orr.

8 haragitarako (9 agerraldi, 3 liburu eta 4 artikulutan; ETCn 180 agerraldi], haragitako [8 agerraldi, liburu 1 eta 7 artikulutan; ETCn 50 agerraldi], haragiko [3 agerraldi 3 artikulutan; ETCn 49 agerraldi)

Haragitarako behi-haziendatako abeltzainek.  Berria - Ekonomia   2004-08-12

Haragitarako 50 behi ditu eta 50 hektarea belardi inguru.  Berria - Harian   2005-07-23

Haragitarako zaldi ederrenak saldu dira 1,60 eurotan kiloka.  Herria   2004-12-02

Azienda eta ganadua ondasuna eta irabazia dira, eta haragitarako, hots, dirutarako hazia eta gizendua.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 109. orr.

Bereziki ardi esnedunak hazten dituzte baserrian, baita zenbait haragitako behi ere.  Berria - Harian   2005-09-22

Japoniak haragitako berriz arrantzatu nahi duen zere txikia balea (Balaenoptera acutorostrata). Laborari etxe hauek bakotxak bere berezitasuna daukate, baratzeki, esne edo gasna ala haragitako egin hazkuntza.  Herria   2005-09-08

Behi hazleak daude, haragitakoak.  Herria   2003-12-04

Auzoan asto bat zeukan andre bati astoa kendu eta haragitarako erabiliko genuen.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 65. orr.

Duela 14 urte hartua du eskutan laborantza etxea haragiko behiak haziz.  Herria   2001-05-10

Orai izan behar dituzte 5 000 behiz goiti haragikoetan.  Herria   2004-03-18

9 haragizko

Gurutzetik harrigarriro irten zen ahotsa entzun zuen bere haragizko belarriz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 879. orr.

Onartu beharko dugu ez dagoela familien haragizko loturak baino gauza eztiagorik.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 131. orr.

Haragizko maitasunak eta diru-goseak eraginda.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 466. orr.

Haragizko maitasun mundutarraren eraginez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1031. orr.

Emakumezko bat azaldu zen jujearen aurrean, salatzeko berak ere haragizko harremanak izan zituela nirekin.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 223. orr.

Gu haragizko atsegina hartzen ari ginela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 491. orr.

Deabruak, bada, haragizko tentaldi bortitza eragin zion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 353. orr.

Haragizko irrits maltzurra.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1057. orr.

Haragizko bekatuaren itsuskeria eta zikina.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1056. orr.

Haragizko bekatua egiten ari zinetela, alegia!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 491. orr.

Deabruaren ikaragarrizko tentaldia jasaten ari zen -ez haragizkoa, espirituzkoa baizik-.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1081. orr.

· Hezur eta haragizko pertsonaia sendo, sinesgarri eta ñabardurez beteak.  Berria - Kultura   2004-05-04

Hezur-haragizko gizon-emakumeek.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 258. orr.

10 haragi bizitan (9 agerraldi 7 liburutan; ETCn 44 agerraldi], bizian [agerraldi 1 liburu 1ean; ETCn 49 agerraldi)

Mihia haragi bizitan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 104. orr.

Bihamon goizean, hezurpila kizkali eta errauts artean, hantxe zegoen Salkindariren gorpua haragi bizitan.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 126. orr.

Batetik zauriek: hor daude, ezin uka, inguruak oraindik handituta eta haragi bizitan, baina kanpoan mintz fina osatu da.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 229. orr.

Nere oinazea haragi bizitan erakutsiz.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 104. orr.

Hain da bortitza zenbaitetan hurkoaren sufrimenduak geure baitan sortzen duen larritasuna, non bai baitirudi geure haragi bizian sentituko bagenu baino are mingarriago zaigula oinazea.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 206. orr.

11 haragi egin ik haragitu.

Kristo gizon egin zen eta haragi egin zen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 594. orr.

Eta hitza haragi egin zen.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 55. orr.

Hitza gure bizitzan haragi egin dadin nahi dugunok.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 39. orr.

Elezaharretakoen antzeko adiskideak gintuan, Kastor eta Polux, onean eta txarrean elkarren lagun hogeita lau urtez, adiskidetasunaren ideia haragi egina gintuan.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 159. orr.

· Munstroak hezur eta haragi egiten dira gauaren kontrako trabesean galtzaile gertatu direnen garunetan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 291. orr.

12 haragi euli

Purpura-koloreko bi apo handi eta heze hildako haragi-euliak irensten eta tripa-festa egiten ari ziren.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 52. orr.

"Haragi-eulia", esaten du Bev Shaw-k.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 110. orr.

13 haragi pilotatxo albondiga.

Haragi-pilotatxoak egiten bukatu, irinetan pasa eta frijitzen hasi zen.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 103. orr.

14 haragi uzte

Goratu barauak eta haragi-uzte legeak, garizuma, lau-arao aldiak, bijili egunak, ostiralak eta larunbatak; gora ditzagun ere penitentziak, bai barrukoak bai agirikoak.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 203. orr.

15 haragi xerra

Haiek denek tailarinak eta haragi-xerrak eskatu zituzten.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 92. orr.

Haragi xerra eder bat jan behar nuen, konbatearen aurretik, esan dio bizarginari.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 108. orr.

Beste batzuetan, berriz, butano koskor batekin bertan egiten dugu zeozer: haragi xerrak frijitu eta antzekoak.  Berria - Kirola   2004-06-16

Gehixko egindako txuleta edo haragixerra lehor gihartzuren batekin.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 214. orr.

16 harri eta haragi harri eta zur

Haize leunak doinu bat ekarri zion Almari, biolinez jotako doinu bat, eta harri eta haragi utzi ere bai; ezaguna egin baitzitzaion, berak ere bere gazte urtetan behin baino gehiagotan jo eta kantatu baitzuen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 231. orr.

Hain izan zitzaion gustagarri bezain estonagarria non, geldi eta zurrun, harri eta haragi, gatz eta hezur eman baitzuen orkestrak Mozart jotzeko behar izan zuen denboraldia, bihotza pozik, alai eta jaieratsu ordea.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 258. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

giza haragi (7); haragi bizia (10); haragi bizitan (11); haragi egin (8); haragi egosia (9); haragi erre (7); haragi errea (9); haragi errearen (11); haragi eta odol (8); haragi etena (7); haragi fresko (5); haragi gordina (6); haragi gorri (6); haragi gorria (6); haragi gorriaren (5); haragi hori (7); haragi pixka (7); haragi puska (28); haragi puskak (6); haragi ustela (8); haragi zati (12); haragi zatia (5); haragi zatiak (5); haragi zuri (5); hezur eta haragi (6)

giza haragia (7); haragia jan (8); haragia jaten (11); haragizko bekatua (5); hezur eta haragizko (9); hezur haragizko (26); hezur haragizkoa (8); seme alaben haragia (5)


haragidura iz haragizko egitura, mamia.

Descartesek nahiago du bere gorputz propioa ere machine composée d´os et de chair gisa ikusi, bere haragidura gerta ez dakion arrazoiaren galbahetik pasatu gabeko iruzurra.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 96. orr.

Hor da, ene ustez, literaturaren haragidura, beste oro horren ondorioa izateraino.  Berria - Kultura   2004-11-17


haragigabe izond haragirik ez duena.

Hura bai amodio haragigabe eta "platonikoa", Donostiako señorito sasi-jakintsuek esaten zuten bezala esateko.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 55. orr.


haragigabetu, haragigabe(tu), haragigabetzen 1 da/du ad haragia kendu.

Erabat haragigabeturiko hezurrak.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 406. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Hezur haragigabetuen gainean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 158. orr.


haragijale izond/iz elikagaitzat haragia duena. ik karniboro.

Nola landare haragijaleek intsektu buruarina atzitu eta hondarreraino ezeztatzen duten.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 52. orr.

Ur-ipurtatsa ugaztun haragijalea da, tamaina txikikoa.  Berria - Gaiak   2004-12-05

Estegosauro baten eta dinosauro haragijaleen aztarnak ere aurkitu ditugu, besteak beste.  Berria - Gaiak   2004-07-21

Horregatik hazi eta gizendu dira izugarri zubipeetako arrainak, lupinak eta korrokoiak batez ere, haragijale baitira.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 20. orr.

Haragijale deitu nahi ditugun animalia horiek ez direlako guztiak haragijale.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 34. orr.

Stalingrado zulo beltza zen, zulo eskerga, zulo kabugabea, zulo haragijalea.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 194. orr.

Gizakiak txakala bezalako haragijale batetik zakur orojalea atera du.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 129. orr.

Haragi-usainak haragijaleen jangura pizten du eta animalia ehizara bultzatzen.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 143. orr.

Kongoko pigmeoek «haragijaleen gaixotasuna» dute.  Berria - Gaiak   2004-05-07


haragikara izond haragi itxurakoa.

Eta besterik esan gabe, musurik eman gabe alde egin du niregan beste lurrikara haragikara bat eraginez.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 317. orr.


haragikeria iz haragiaren atseginkerien gurari eragabea, haragizko bekatua. ik lohikeria.

Ariman haragikeriaren suaren ukiturik txikiena sentitzea. Izan ere, espirituko azpikeriari antzeman ziona ez zezakeen haragikeriak engainatu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 766. orr.

Zaila izaten dela neska gazte bat haragikerian jardun eta gero, hartuko duen senarra horretaz ez konturatzea.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 113. orr.

Ez hiltzeko, ez haragikeriarik egiteko, ez biraorik esateko, eta etsaiak maitatzeko.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 161. orr.

Gailurraldean satiroak bizi dira, haragikeriara emanak diren gizon anker basa batzuek.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 116. orr.

Egiaztatu dut, ni bezala haragikeriarako jaioa izanez gero, alferrikakoa dela hesiak jarri nahi izatea: desira sutsuek berehala hausten dituzte.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 68. orr.


haragiketa adlag ipar haragi bila.

Eta jakinik zer gertatua den, amak igortzen naik haragi-keta.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 27. orr.


haragiki iz ipar haragia, okela.

Beharrik lekuko jendeek laguntza ederrak emaiten baidituzte: artzain laborariek urtero eman ardi eta beste haragiki, barazki, esneki edo jauntzi.  Herria   2005-12-08


haragikoi izond haragikeriak menderatua dagoena.

Gizon haragikoia zela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 571. orr.

Gizon haragikoi eta tripazale bezala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 773. orr.

Jarrerarik haragikoienak erakusten zituzten gorputz biluziak marraztuz.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 58. orr.

Pentsamendu haragikoi bakar bat ere ez baitzuen pizten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 106. orr.

Eta batbatean Iparraldera aienatzen dira, urruti, eguratsean galduak atseginaldi haragikoi batez astinduz aidea hileta soinuan joaki taldean.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 79. orr.

Merezimendu osoz nireganatu dut libertino lizun haragikoiaren titulua.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 154. orr.


haragikor izond haragikoia.

Joana neukan gogoan bat-batean, Creac'heko itzal iheslaria eta ikazten ninduen Maienganako sugeldo haragikorra. Beraren izaera haragikorra baieztatzearren.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 110. orr.


haragipen iz haragitzea.

Izan ere, Eugeniren ama -hainbeste laidoren jomuga- gizarte burgesaren haragipena da.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 46. orr.


haragitegi ik harategi.

haragitsu izond haragi asko duena. ik mamitsu; gihartsu.

Ezpain haragitsuak, labankaden moduko begiradak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 98. orr.

Zimeldu egin zitzaizkiola behinola haragitsuak zituen ezpainak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 344. orr.

SDko agenteak mihi haragitsua atera eta zilindro ez oso erregularra miazkatu zuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 51. orr.

Esku gorri haragitsuak, endaiak ziruditenak gehiago eskuak baino.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 273. orr.

Haren hankak luzeak ziren eta izterrak haragitsuak.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 12. orr.

Margaret Astor haragitsuak tabernatik alde egiteko gogoa ezkutatzen zuen.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 12. orr.

Saguzar haragitsuen hegal laburrak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 146. orr.

Erakusmahaiaren gainean, oilasko lumadunek bularki haragitsua erakusten zuten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 272. orr.

Ahoskorda deitzen diren horiek laringean dauzkagun ezpain itxurako tolesdura haragitsuak dira.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 31. orr.

Ahosabai bigunak eta haren luzakin haragitsuak.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 142. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ezpain haragitsu (4); ezpain haragitsuak (10); haragitsu eta (3)


haragitu (ETCn 519 agerraldi), haragi(tu), haragitzen 1 da ad haragi egin. ik haragiztatu.

Gu denok salbatzeko, esaten du ergel horrek, haragitu da bera.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 102. orr.

Islam garailearen panteoian, Jainko haragitu kanporatua Ali jainkotuaren forman mozorrotuta itzuli zen isilka.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 109. orr.

Ehun urte pasata printzesa moduan berriz haragituko zela iragarri zion Taibeleri.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 30. orr.

Lumumba ez zegoela hilda, leopardo batean haragiturik oihanean zebilela.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 139. orr.

2 haragi bihurtu.

Neure ezbai eta buruhauste haiek guztiak, denbora batean enegan haragitzen zirenak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 500. orr.

Garai berezi batean haragitu izpirituak zarete biak.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 114. orr.

Orduan axalez esandakoak, ordea, haragitu egin zaizkit orain.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 45. orr.

Eta oihu eta kexu haiek anonimoak ziren, baina, ene baitarat heldu orduko, neure baitan haragitu, eta ene haragi hartan hartzen zituzten izen-deiturak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 425. orr.

Artearekiko sentsibilitatea dute bai Isidoro Fernandezek gorpuzturiko Maxek eta baita Kike Diaz de Radak haragituriko Martinek ere.  Berria - Kultura   2004-04-07


haragitze iz haragi egitea, haragi bihurtzea. ik haragiztatze.

Edertasunaren haragitzea zen Yvan.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 103. orr.

Hargatik, hontzarekin, ardi trapatuarekin, otso zuriaren haragitzearekin frogatzen nuenez, hala nahi izanez gero, determinismoa ez zen muga, amodiozko elkartasunaren oinarri eta abiapuntu zehargi baino.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 127. orr.

Oraindik ez zekiat zer den ere poema bat biribiltzea; ipuin bat harrigarri bihurtzea; nobela baten eskeletoa haragitzea.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 339. orr.


haragizkotasun iz haragizkoa denaren nolakotasuna.

Esango nuke esan, Txomin Agirrek berak ere ez zuela sinesten Joanesen haragizkotasunean, eta arketipo ideal gisa sortu zuela.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 68. orr.

Urruntasun aristokratikoaren aieru zen nolabait, senar-emazteen harreman minari inolako haragizkotasun-kutsurik ez zeriola iradokiko balu bezala-.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 238. orr.


haragizkotze iz haragizko bihurtzea.

Haren itzala zen, haren haragizkotze lurtarra.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 52. orr.


haragiztatu (ETCn 199 agerraldi), haragizta, haragiztatzen 1 da/du ad haragitu.

Estatuaren agintekeria funtzionariorik alprojenetan haragiztatzen da eta emaitzak gordinak dira gehienetan.  Berria - Euskal Herria   2004-02-20

Edertasuna hitz ederrez finkatua, mintzairaren graziaz haragiztatua bezala.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 74. orr.

Ireki nuen bada gutunazala, eta nire susmo txar guztiak hantxe zeuden, krudelki egiaztaturik, gordinki haragiztaturik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 127. orr.

Poetak deserosoak egiten zaizkio errealitate egunerokoan haragiztaturiko errepublika politikoari.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 42. orr.

Hemen, arkitektura geometriko modernoak, matematikaren perfekzioa harriz eta betoinez haragiztatzen du.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 163. orr.

2 (era burutua izen gisa)

Tatuajeak karmaren irudi haragiztatuak dira.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 134. orr.


haragiztatze iz haragitzea.

Ministro bat, jende arruntaren aurrean boterearen haragiztatzea dena.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 127. orr.

Jaungoikoak gure gorputza hartuz eta gure artean bizi izanez gauzatutako haragiztatze misterioaren handitasun paregabeak.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 73. orr.


harakai iz haragitako gizenduriko aberea.

Zerria, ardia, edo beste edozein harakai hil ondoren egindako tripaki nahasteei.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 162. orr.

Harakaia adaskaria bazen, han geldituko ziren adarrak sotoko pareta zuloren batean, bihar edo etzi sepapotoa edo zena zelakoa zintzilik patzeko.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 228. orr.


harakeikatu, harakeika, harakeikatzen du ad

[Animaliak, pertsonak bezalaxe, euskaraz, hil egiten direla] okelatarako badira, baita pikatu edo harakeikatu ere.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 142. orr.


harakin iz haragia saltzen duen pertsona.

Harakinek, mantal zuri handiak jantzirik, zigilu batez okela markatu, garraiatu, pisatu eta barra batzuetatik zintzilik uzten zuten, enkantean saltzeko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 56. orr.

Ezta harakinek antxumez beteta garraiatzen zituzten bagoiak ere.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 51. orr.

Harakinak eta harategietako langileak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 335. orr.

Joxe Mari harakinari Izaskun tabernaria gustatzen zitzaion.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 69. orr.

Ez, bera ez zen [...] emakume buruarinekin marmarrean aritzeko eta harakinaren ilaran bultzaka ibiltzeko sortu.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 186. orr.

Bere ehun eta hogei kiloak gorabehera, bildots bat iruditzen zaigu, bildots otzana, harakinaren labanari begira dagoena.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 465. orr.

Harakin-amantala eta beisbol-kapela.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 48. orr.

Harakin-aizkorarekin.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 210. orr.

Harakin elkarteetako bozeramaile eta arduradun gisa.  Berria - Euskal Herria   2004-03-20

Arizana zelarik harakin aprendizgoan Hazparnen, Akizen eta Capbretonen.  Herria   2005-01-20


harakiri iz japoniar erritu suizidioa, sabela ganibet ukaldi batez irekitzean datzana.

Jendeak harakiria egiten duen leku batekoa duk.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 404. orr.


harako 1 izlag (izen sintagama baten ezkerrean) hangoa, delakoa.

Hiri oso bat izana ei zen harako hondakindegia, Herbertek esan zuenez, hiri maia bat...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 61. orr.

Harako tango hura, honela hasten dena: [...].  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 104. orr.

Egiazkotzat hartzen duzu harako esaera hura: "den oro nonbait izan behar du" dioena?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 85. orr.

Baina zer da ezbeharra ez den harako halabehar hura, derrigorrezko halabeharretan halabeharrekoena?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 197. orr.

Denbora galduaren bila ote nabil, beste harako magdalenazale haren antzera?  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 78. orr.

Harako film hartan esaten zuten bezala.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 106. orr.

Edo zergatik utzi diodan harako tailer hartako nagusiari ziria sartzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 32. orr.

Zerua ortoska eta oinazturaka zegokeen, hain segur ere, harako egun txar hartan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 35. orr.

Behin Edith-i senar-emazte arteko gure liskarrik garratzenetako batean bota nion harako esaldi nahi gabe sakon eta ia mistiko hura: sinetsitakoan ikusiko dut.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 13. orr.

Segurola zara zu, ezta?, harako Realeko entrenatzaile hura bezala?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 70. orr.

Harako Xenpelarren bertso aldrebes sonatu hartan bezala: [...].  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 202. orr.

Uste dut begien bistakoa dela harako barne sentimen hark gorputzaren bost sentimenetatik jasotakoak sentitzeaz gain, sentimenak beraiek ere sentitzen dituela.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 132. orr.

Urtebete lehenagokoak nituen Gilenen azken berriak, harako Beñat zital hark Garrüzen emanak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 203. orr.

Al Mansur, harako indiar mandatarien oparia jaso zuen haren ondoren, Harun al Rachid etorri zen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 224. orr.

Abuztuko ortziral horretan ere, Anaren beso-papar belztuei so, lau urte lehenagoko harako Mertxe harekikoa zebilkidan gogoan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 50. orr.

Kimikari gara, hots, ehiztari: geure ditugu harako Pavesek aipatzen zituen "nagusitzaroko esperientzia biak", arrakasta eta porrota, balea zuria akabatzea ala ontzia suntsitzea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 108. orr.

Ez zebilen batere oker, harako esaera asmatu zuena ere, Apirileko zizea, urrea baino hobea! Neure egin izan dut harako Audrey Hepburn hark harako Cary Grant hari erran ziona: "jende aunitz eta aunitz ezagutzen dut jadanik, eta hutsuneak izan arte ez zait adiskidantza berrietarako lekurik gelditzen".  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 157. orr.

Eta ez zegoen alferrik egonean harako adar-kopa hura.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 45. orr.

Izan ere, harako Ez egin adulteriorik, ez hil inor, ez ostu, ez gutiziatu eta beste edozein agindu, esaldi honetan biltzen da: Maitatu lagun hurkoa zeure burua bezala.  Elizen arteko biblia   Erm 13,9

2 (izena ezabaturik)

Zoriontsuak ez du bizia zuzenean bizi edo sentitzen; zoriontsuak etsi-etsian ezagutu egiten du hau harako haren ispilu gisa, eta hura da dakienen batek zoriontasunari buruz kontatu dion filma.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 129. orr.

Ikasle multzo bat gure etorkizun profesionalaz ari ginen ikastetxeko patioan, honako honek ingeniari, horrako horrek maisu eta harako hark mediku, noiz eta ere, gure Potzolok ahoa bete hortzekin utzi baikintuen denak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 42. orr.

Honako honek hamar, horrako horrek hamabi, harako hark hamalau egun, eta denek zera erantsirik: "gutienez".  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 298. orr.

3 izlag hara doan.

Debekatu egin baitizue Jaunak berriro harako bidea hartzea.  Elizen arteko biblia   Dt 17,16

Paris ez dago itsasertzean, ez da eguzkitsua, eta, hala ere, harako bidea hartu nuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 296. orr.

Harako bidean neska eroso egon dadin saiatzen da.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 28. orr.

Zortzimilakoak maite ditut nik eta harako espedizioak eta hango zerua.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 22. orr.

Alabaina, Bagdageko txoriak Bagdagera nahi, eta egunero joaten nintzen kaira, harako itsasontzirik hurbiltzen ote zen ziurtatzera.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 192. orr.

Guk porturako bidea hartu behar dugu, harako baita, hain segur xuxen Funchal itsasuntzia, urez ur erabiliko gaituena.  Herria   2001-11-01

Eta euria hasi berria zela atera da hemendik harako asmoz.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 21. orr.

Sarbide bakarra zegoen harako: zubi altxagarri bat, amildegi ezin malkorragoen gainean ezarria.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 262. orr.

-Honakoa erraza izan zuan -errepikatu zuen Germanok-, baina harakoa...  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 68. orr.

Harakoan ez nion fraideak erabili zuen mediku berbari erreparatu, hain nengoen nire onetik kanpo.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 335. orr.

4 harako hartan

Harako hartan piztia ikusi, eta gelditu egin ninduan, hik ere ikusi huen, eta hamar urrats atzerago gelditu hintzen.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 156. orr.

Laburra izan baitzen upelgilearekin batera sotoetako gaiak zerrendatzen harako hartan eman nuen denbora.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 160. orr.

Harako hartan, Mungiako batzokian izan zirela ezteiak.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 56. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baina harako (7); beste harako (7); da harako (3); den harako (3); duzu harako (3); edo harako (9); egin zuen harako (3); eta harako (28); eta harako bidean (3); eta harako hark (6)

harako beste (7); harako bide (3); harako bidea (7); harako bidean (23); harako erran (6); harako erran hura (4); harako esaera (4); harako esaldi (3); harako haren (3); harako hari (3); harako hark (12); harako hartan (35); harako hura (35); harako joera (3); honako edo harako (4); zen harako (11); zien harako (3); zuen harako (10); zuen harako hartan (3); zuten harako (4)

baina harakoa (3); harakoa ez (3)


haran 1 iz ibarra; ibar garaia.

Asturiasen dagoen haran bildu baten izena da Beanes.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 108. orr.

Haran hertsi batean gara; bi aldetatik mendixka batzuk, xutak.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 110. orr.

Hango mendikate eta haran izoztuak zeharkatuz.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 164. orr.

Autoak, haran zabaleko errepidetik irten eta eskuin jo du, malda pikoan barrena.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 120. orr.

Haraneko ordoki belartsura irten dira.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 23. orr.

Haranaren behealdetik bidean gora.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 388. orr.

Bazter gozo ezti eta ixila da Baztan haranaren altzoa, Hauza mendi gotorrak ongi zaindua ipar-iguzkialdetik.  Herria   2002-09-19

Languedoc-Rousillon-eko haran bakarti eta harritsuetatik paseatzen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 67. orr.

Nilo ibaiaren harana.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 413. orr.

Urritzateko haran miresgarria.  Herria   2003-06-05

Haren oihuak haran hegi batetik bestera aditzen ziren, are gehiago haize egunetan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 184. orr.

Tiber ibaiaren goi-haraneko erdigune garrantzitsua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 225. orr.

2 irud

Adanen seme-alaben haranean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 176. orr.

Heriotzaren haranean barrena bezala.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 35. orr.

Jakin genezake pentsamendu-haran gozo horretan murgidu zaituenaren izena?  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 246. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

beste haran (4); eta haran (20)

haran aldera (5); haran bat (5); haran batean (7); haran berde (3); haran eta (9); haran guztia (3); haran hartan (3); haran hau (4); haran honetan (3); haran lehiaketa (3); haran osoa (5); haran osoan (3); haran sakratuko (3); haran txiki (3)

araba harana (4); beheko harana (3); eta harana (5); eta haranak (7); harana eta (5); haranaren beste (5); haranaren beste aldean (4); mendiak eta haranak (4)

ben hinom haranean (6); eta haranean (3); eta haraneko (4); haranean barrena (8); haranean behera (3); haranean bizi (3); haranean dagoen (4); haranean ere (3); haranean eta (4); haranean zabaldu (3); haranean zabaldu ziren (3); haranean zehar (7); haraneko beste (3); hinom haranean (6); izeneko haranean (3); refaim haranean (3); refaim haranean zabaldu (3); spoleto haranean (8); spoleto haranean zehar (3); spoleto haraneko (8); terebinto haranean (3)

beheko haranera (4); haranera iritsi (3); haranera itzuli (4); haranera itzuli zen (3); haranera jaitsi (3); spoleto haranera (7); spoleto haranera itzuli (4)

eta haranerantz (3); eta haranetan (3)


haranalde iz harana.

Ohitura berri bat hedatu zuen Isidorak haranalde osoan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 110. orr.

Urre miaketak Errobi haranaldean.  Herria   2005-06-23


haraneratu, haranera(tu), haraneratzen da ad haranera joan.

Ez zuen, sasoiko mendiko txabolaz beste etxerik, eta haraneratzen zenean, ardo botila eta gasna baten trukean, bataren edo bestearen egoitzetan kausitzen zuen unean uneko aterpea.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 129. orr.


harantz ik hara 3.
hara (ETCn 8.610 agerraldi; orobat haragitegi ETCn 28 agerraldi) iz abereen haragia saltzen den denda.

Itzuli batzuk egin zituen arrandegi, harategi, fruitu eta barazki postuen artetik.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 81. orr.

Harategi bat ireki zuen Spring Gardens ondoan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 89. orr.

Janari-hondarrak, hezurrak, txakurrentzako okela harategitik ekarria.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 147. orr.

Harakinak eta harategietako langileak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 335. orr.

Azalik gabeko mamia naizela, harategietako kakoetan zintzilikatzen dituzten arkume larrutuak bezala.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 13. orr.

Epizeria bat, arraintegi bat eta haragitegi bat.  Herria   2002-07-18

Barkoxen, Lechardoy harategian.  Herria   2002-12-12

Harategi-gakoekin zintzilik jarritako txekor larrutu bati.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 22. orr.

Arabako Harategien Elkarteko (Aselcar) presidente Angel Alabak.  Berria - Harian   2005-08-28


harat-honat ik hara 1.

haratu, hara(tu), haratzen da du hara joan.

Hau xuberotarra dugu, Eskiulako herrian sortua, Pariseko euskaldunen apez zen haratu aintzin [Ameriketara].  Herria   2003-12-25

Han ikusi euskaldun gehienek bere bizipidea han egina daukate, gehienek familia ere ba; beren sor lekuaz, herriaz, hemen utzi haurridetaz ala lagunetaz mintzo badira atzo haratuak balira bezala, etxeko pentze, mahasti ala auzoko iratze lekuko zedarriak nun diren gogoan izanik ere, hangotuak dira eta deplauki ainitzek erranen dauzute han egina dutela bizia, han dauzkatela familia ala lagunak eta mirakuluz kanpo han bururatuko dela heien bizia.  Herria   2003-03-17

Maizenean hiruzpalau ginen eguerdi terditarik goiti haratzen: Andre Ospital, Lafitte, Salaberry Via Piako bere Ikastegitik etortzen zena, eta ni.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 69. orr.


haratustel iz haragi ustela.

Hire gorputza haratustel mordo hartatik atera nuenean, hilda hintzela pentsatu nian.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 290. orr.

Gure pintura usteldua, haratustelaren gisara desegiten da.  Berria - Kultura   2004-01-28

Eguzkitan lurruntsu ageri den haratustelaren modukoa.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 324. orr.


harbaila iz ipar

Beltxuren hegoaldean den Mendigune miresgarria da Zaboze, dena harbaila eta oihan.  Herria   2002-12-12

Leize eta karbeak ainitz dira eskualde hortan, harbailak ere aro eta eguraldiek higatuak, zilatuak eta zorroztuak.  Herria   2002-12-12


harbeltz iz ikatz mota gogorra, beltz distiratsua.

Hizkuntza horrek bereganatzen ninduen: dena bokalez estalia -hala nola itsas bazterra uhinez-, erdi-erdian, harbeltzezko arrokak iduri, kontsonante gogor, latz batzuekin (k, x, t).  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 7. orr.

Harbeltzak ditu udaberri-zitoak alferrik galtzen, haien altsumak lora-zabaldu baino lehen sarritan, eta gaztaroko goiz-ihintz freskotan ohi dira helde kutsakorrak errazen gertatzen.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 47. orr.


harbide iz harri bidea, harrizko bidea; eskuarki harri landuz eginiko bidea, bide lauzatua. ik galtzada.

Atezainak langa altxatu eta sartu gara aparkalekura, jardina ederra da eta harbide bat dago aldapan gora eraikin nagusiraino. Aulkian eserita nago edo gora eta behera nabil oinez gure lagun izoztuarekin, Pauso Galduen Galerian barrena edo frantsesa ematen duen lorategi honetako harbideetan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 55. orr.

Harbidean bizikleta jauzika dotore eramaten duten txirrindulari indartsuek.  Berria - Kirola   2004-04-14

Harbidea, galbidea, izan zitekeen gaurko lerroburua, Paris-Roubaix klasiko handiko bi harbide zatietan barrena egiten zuelako bideak, eta itxuraz, hori zelako etapako arriskua.  Berria - Kirola   2004-07-07


hardcore iz oso itxura gogorreko rock musika mota.

Betiere punkaren, hardcorearen eta punk-rockaren eremuan.  Berria - Kultura   2004-09-30

Captain Nemo taldeak punk-rock eta hardcore erritmoz osatu du bere lehendabiziko diskoa.  Berria - Kultura   2004-09-30

Latex taldeak punk eta hardcore kantuez osatutako diskoa kaleratu du.  Berria - Kultura   2004-02-25

Fun People hardcore taldeko abeslariari.  Berria - Kultura   2004-05-01

Oso erradikala zarela, oso punk edo oso hardcore edo oso nahi duzuna, beti gogor plantak egiten.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 161. orr.


hardoitar izlag/iz Hardoikoa, Hardoiri dagokiona; Hardoiko herritarra.

Beñat Gimenez Hardoitar medikua presentatzen da Angelun martxo honetan kantonamenduko bozetara.  Herria   2001-02-08

Esku-huska, Gorka Eliceche eta Beñat Indaburu nagusi 30-24, Zelaiko plazan, Antton Pebet eta Olivier Cosse hardoitarren kontra.  Herria   2004-07-01


harea (ETCn 4.068 agerraldi) 1 iz kuartzozko ale xeheen multzoa. ik hondar1.

Harea gorriaren eta harri beltzaren gainean.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 124. orr.

Harea zuriko hondartza batean paseatzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 330. orr.

Bere duna zabalekin, bere harea finarekin, bere leize handi eta itsaso bikainarekin, Miarritze leku miragarria da.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 69. orr.

Mila eta berrehun edo mila eta bostehun biktimek betetzen zuten egunero zirkoko harea.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 262. orr.

Itsasoko hareari.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1030. orr.

Basamortuko harearen gainean gauzatzen ziren desirak ziren.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 141. orr.

Hareazko duna berdeak.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 19. orr.

Hareazko zurrunbiloen eta gau zabalaren artean.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 116. orr.

Gogoko ditut hareazko erlojuak, mapak, XVIII. mendeko tipografia, etimologiak, kafearen zaporea eta Stevensonen prosa.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 187. orr.

Bi mila libra hareatatik, ordea, ez zuen lortu bi printza urre baino ateratzerik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 142. orr.

2 (eraikuntzan)

Harrobiko harea erabiltzen bada, hiru parte harea eta parte bat kare nahastuko dira; errekakoa edo itsasokoa bada, bi parte harea eta parte bat kare.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1050. orr.

Harresia erretako adreiluekin egiteko aukera, karearen eta harearen ordez galipot urtua erabiliz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 730. orr.

Marmola bahetu eta zabalduko da eta gainean kare eta hareazko geruza bat emango da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3230. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Sei eguzki, sei harea zirkulu.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 282. orr.

Harea koloreko uniformearekin heldu zen.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 90. orr.

Harrobiko harea-motak hauek izaten dira: beltza, zuria, gorria eta ikatzezkoa.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1030. orr.

Bide hau oso gogorra da tarteka, zati batzuk hare-lauzaz eta marmol-lauzaz daude zorutuak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 161. orr.

Hare eta belar zelaietan futbolean ari diren lagun taldeak.  Berria - Kultura   2004-01-25

Erregea ez hitz ez hitzondo geratu zen tamainako edertasunaren aurrean: gaua bezalako zazpi txirikorda luze eta beltzak; ikatza begietan; hare muinoak masailetan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 175. orr.

Basamortuko haize eta harea ekaitzarekin.  Herria   2004-06-10

Hondartza ertzeko harea-hauts lehorra harrotu zuen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 198. orr.

Hauts partikula hauek harea-pikor bat baino ehun aldiz txikiagoak dira.  Berria - Mundua   2004-06-25

Eta basamortuko harea-ale arrunt batean ere ba omen dago zoriontasuna aurkitzerik.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 179. orr.

Gizartea bera antolatu, giza aldra harritzar multzo horiek gizabanakoen iduriko diren hare garauak eginez.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 16. orr.

Itsas-hareatik falta zitzaion gatza behar zitzaion zainetara bota.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 492. orr.

4 harea erloju

Hermione katea ateratzen ari zen, eta Harryk harea-erloju txiki eta distiratsu bat ikusi zuen handik zintzilika.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 319. orr.

Hiru aldiz eman zion buelta harea-erlojuari.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 319. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

harea ale (5); harea erloju (3); harea gainean (4); harea mugikorretan (3); harea pila (3); harearen gainean (7); harrobiko harea (4); karea eta harea (4); ura eta harea (3)


hareatsu izond harea asko duena; hareaz osatua. ik hondartsu.

Ez dira egin behar lur hareatsuz edo harri-koskorrak dituenarekin.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 990. orr.

Mendi itzaltsu edo hondartza hareatsuren baten xerka.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 339. orr.

Zorua lurtsua edo hareatsua balitz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3970. orr.

Kale arrean harrotua zen haize hareatsuari aurre eginez.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 146. orr.

Foken Uhartea laua eta hareatsua da.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 135. orr.

Portugaleteko barra hareatsua baino barrurago.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 64. orr.

Trogloditak, Hilezkorrak ziren; uharre hareatsua, zaldizkoak bilatzen zuen Ibaia.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 125. orr.


hareatza (60 agerraldi, 22 liburu eta artikulu 1ean; ETCn 302 agerraldi) 1 iz hareaz osatutako lurra. ik hondartza.

Itsas bazterreko hareatza zabal batean.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 65. orr.

Itsas adarra, hareatza zabal lehorra oren hartan.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 169. orr.

Hareatzatik hogeita hamar bat oinetara edo nengoen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 117. orr.

Hareatzan etzanik zegoen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 122. orr.

Hareatzan bazen hondo apurreko putzurik; zulo xixtrin horietatik (eta hobietatik) larru griseko gizon bizar-zabarrik jalgitzen zen, biluzik.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 117. orr.

2 zezen plazako erdialdeko biribilgunea.

Gaur ez dabil inor zezen-plazako hareatzan.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 68. orr.

Hareatzan matadorea, honezkero zazpi banderilla iltzaturik dituen zezenaren bizkarrezurrean ezpata sartzen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 36. orr.


hareharri (orobat hare-harri g.er.) iz harea-ale itsatsiz eratutako harria, erraz desegiten dena.

Hareharria mesprezatu samarra dute geologoek, uste dut erresuma mineraleko parasitoen artean sailkatzen dutela.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 140. orr.

Aldapa erdian jarri egin naiz hareharrian.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 145. orr.

Badakizu hareharri higatua ikusgarriro higatzen dela.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 119. orr.

Gobernu Militarraren hareharria, garai batean zuriz pintatua.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 9. orr.

Harearrizko zutabeen kontra bultzatu eta arakatu gaituzte.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 136. orr.

Interfonoa paratua duten atarietako hare-harrietan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 15. orr.

Hormak harea harriz eginak zeuden.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 172. orr.

Hareharrizko mendi bat beti dago ezustekoz eta kitzikagarriz betea.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 142. orr.

Presaren ezkerreko aldea hareharrizko eta buztinezko geruzen gainean dago.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 170. orr.


hareharritzar iz hareharri zati handia.

Haitzulo hartan baziren harearritzar batzuk gizon eta animalien aurpegi-itxurakoak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 136. orr.


harem (orobat haren) 1 iz arabiar etxeko atala, emakumeak bizi direna.

Hogei fraide ketu zituen komentu batean eta moja monasterio bat harem bihurtu zuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 24. orr.

Emakumeak haremean bezala loreak gordetzeko ditudan negutegietan igarotzen ditut nire egunak eta nire gauak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 270. orr.

Bai ederra dela norbaitek erostea, harem batean beloa jantzita bezala sentitzen naiz... eta zoramena iruditzen zait.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 48. orr.

Neure burua bezainbeste maite zaitudalako, nire haremeko emakume guztiak kanporaraziko ditut.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 71. orr.

Aho gorria zuen, aho margotua, andere mahatsez freskatua, Turkiako haren bateko ukenduren batez apaindua eta lurrundua.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 317. orr.

Haremeko lurrin pozoitsua darien ipuin hauek irakurtzerakoan.  Berria - Kultura   2004-09-22

Zazpi neskame eman zizkion, jauregiko onenen artean aukeratuak, eta haremeko gelarik apainenera eraman zuen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 132. orr.

2 atal horretan bizi diren emakumeen multzoa.

Arrazoi zuen esan zuenean gizon guztien ametsa dela haren bat edukitzea.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 219. orr.

Haren bat jarriko dizut hala nahi izatera- eta froga moduan, kriskitin egin zuen hatzez eta bat-batean agertu ziren bulegoan hamaika emakume eder.  Berria - Kultura   2004-08-13


harenga (ETCn 58 agerraldi; orobat arenga g.er.) iz

Augustoren harenga. Etorri zen kapitain bat, capitán Degrela, eta harenga bat eman zuen udaletxeko arkupean herriko zazpi gizon fusilatu eta gero.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 26. orr.

Laburtu egin dut harenga hau, nekagarria baita bere luzean.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 360. orr.

Hedabideetatik besteen bartzak arenga belikoz ito nahian dabiltzanak.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 119. orr.


harenganatu, harengana(tu), harenganatzen da ad harengana joan.

Harry -xuxurlatu zuen Pettigrewek, arrastaka harenganatuz, eskuak luzatuta-, Harry, Jamesek ez ninduen hilda nahiko...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 302. orr.

Itsasoan urrun, Ogigia uhartea dago, non bizi baita Atlanteren alaba, Kalipso txirikorda ederduna, jainkosa ikaragarria; ez jainkorik, ez hilkorrik, ez da inor harenganatzen.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 36. orr.

Orduan harenganatu eta esaten diot: Ivy!, eta musu ematen, neska jatorra baita, nik bakarrik bizi nahiago nukeela jabetzen ez bada ere...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 141. orr.


hargailu 1 iz uhin elektromagnetikoak hartzeko gailua.

-UHFko hargailu indartsua da -jakinarazi zion Amaiak, walkman itxurakoa seinalatuz-.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 137. orr.

Programaren barruan sartzen den pertsonaren etxebizitzan hargailu bat ezarri beharko litzateke, eta igorgailua presoak eraman beharko luke.  Berria - Euskal Herria   2004-05-19

Bitan banatzen zen: emisorea, Maddiren sehaska ondoan jartzeko, eta hargailua, gurekin eraman behar genuena.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 15. orr.

Hargailu honek, gainera, 60 mikro erabil ditzake.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 146. orr.

Zarata batzuk entzuten hasi ziren hargailutik, lantu ahul baten antzekoak.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 15. orr.

Thomas Youngek, 1802an, sumaturik ez zela beharrezkoa alehunka hargailu desberdinak izatea begian -bakoitza uhin-luzera desberdinekoa (izan ere, ia nahi duten edozein kolore sortzen dute artistek paleta mugatu batetik)-, hiru hargailu mota proposatu zituen, aski ziratekeelakoan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 39. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Orain ez zuen ezer nabaritzen; itxura batean, ez zitzaion geratzen argi-hargailurik, galduak zituen erretinak, antza.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 154. orr.

Telebista hargailuak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 140. orr.

Jakina, foto-hargailuak edukitzeak abantaila handia ematen du hainbat egoeratan.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 126. orr.


hargin 1 iz etxegintzan, harria eta kidekoak lantzeko ogibidea duen pertsona.

Salomonen tenplua eraiki zuten harginak.  Berria - Gaiak   2004-05-12

Paul harginak egina du etxe hori.  Herria   2002-08-01

Badakigu eliza egile arraroak zirela frantses harginak eta Ipar Espainian anitz eraiki zituztela gotiko estiloan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 20. orr.

Gure aitzinetik pasatzen zirenek, dela hargin ala zurgin, dela elektrikari ala igeltsari, denek, hitzeman baino biziki beranduago bukatzen baitzuten beren lana.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 29. orr.

Huna ofizialeak nor diren: hargina, Gilentegi Oragarrekoa, zurgina: Duhalde Hazparnekoa, kanpoko maisturintza: SOMIR, barneko maisturintza, Betbeder Donamartirikoa, lauzatzailea: SOLADOUR, iturgintza: St Jean Hazparnekoa, eletrika: Laby Suhuskunekoa, tindura: Carrau Hazparne, zolak: Lino Tapis, plastrak: Cangrand.  Herria   2002-12-05

Aritua nindunan hargin baten lantegian.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 277. orr.

Harrobia itxi zieten hargin batzuen aurrean.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 18. orr.

Horratx harginaren buztina, morteroa, porlana...  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 15. orr.

Hargin masoi batek egina zela irudia.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 148. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Eric-ek lan egiten du Larzabaleko Mainhaguiet hargin enpresan eta etxe berria egina du Ibarla den herri pollitean.  Herria   2001-08-09

Baziren hirian Portugalen bizi izandakoan hargin sona handia izan zutenak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 25. orr.

3 (izenondo gisa)

Handik gutxira, monje hargina itzuli, eta, berak proiektaturiko ateari zegokion tokian beste baten lana zegoela ikusita, ikaragarri haserretu omen zen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 64. orr.

4 hargin beltz framazona, masoia.

Hargin beltzak edo masoiak eta beren elkarte sekretuak.  Berria - Kultura   2004-11-03

Giuseppe Mazzini hargin beltz higuingarriak Erromako aita sainduaren erreinua suntsitu zuela. "Grand Orient de France", framazonen goi-jaunak jakinarazten zuela ere Serge Behar, hargin beltzen goi-jaun ohia zendu zela.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 84. orr.

5 hargin lansup_1 harginak eginiko lana.

Ondoren harri, harea eta karezko hargin-lanez beteko da obra guztia.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2610. orr.

Hormen arteko tartea harri-koskorrez edo hargin-lanez beteko da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2610. orr.

Giuseppe Lopetuso, lanbidez hargina, zahar aurpegi harekin nahiz eta ume bat besterik ez zen, zeren hargin-lana egiten duzunean zahar aurpegia jartzen zaizu.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 32. orr.

6 hargin lansup_2 hargintza.

Hargin-lana, igeltsaritza, trebea izan behar du batek hori guztia egiteko.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 200. orr.

Behin osaba argalari hargin lanak egiteko deitu zioten aspaldiko ez-dakit zein dukeren etxe zahar batean.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 97. orr.

7 hargin mutil harginaren laguntzailea.

Lanari buruz, ezin esan oso nekagarria denik, eta gainontzeko gazteekin jostagarria ere bada: hargin mutilak gara.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 40. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta hargin (4); eta harginak (3); eta harginek (3); hargin bati (4); hargin beltz (3); hargin lana (3); hargin mendian (3); harginak eta (5); laurogei mila hargin (3); mila hargin (3); mila hargin mendian (3); ofizioz hargina (4)


hargindegi iz hargintza lantegia.

Orduan ohartu nintzen inguru haietan ez nuela marmoldegi edo hargindegirik ikusi.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 193. orr.


hargingo iz hargintza.

Ekainaren 23an esposatu zauku Axuri-ko Sylvie Larralde Eiheralarre-ko Dominique Guezanburu-rekin: Sylvie-k Madalena Lutxiborda-n lan egiten du eta Dominique hargingoan ari.  Herria   2001-07-05


hargintza 1 iz harginaren lanbidea.

Bidarten, etxe berri batzu egiten ari dituzten toki batean, polizak arrastatu ditu bost lagun, denak turkoak, beltzean ar-arazten zituztenak hargintzan.  Herria   2004-10-14

Bi urte eterdi Ameriketan, gero eiherazain gisa langile, edo hargintzan.  Herria   2003-12-04

Beti prest xerbitxu baten egiteko, hargintza, zurgintza, eta ainitz lan motetan.  Herria   2004-04-29

Laborantzaz bestalde lotu zen hargintzari eta zurgintzari, lan horietan arras trebea agertuz.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 49. orr.

Hargintzako ikasketak egin ondoan.  Herria   2004-01-15

Hargintzako lanetan ari zen hilabeteetan.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 176. orr.

Eskola hunen helburua da hargintzako lantegi handietan lan egitea edo ikerketa bulegoetan, eraikuntza bereziek galdatzen dituzten ikerketak hain zuzen.  Herria   2002-10-03

Hargintza ofizioa zuelarik bere lanbidea.  Herria   2005-09-08

Etxe Berri Urdiñarbeko hargintza enpresa.  Berria - Harian   2005-05-15

2 hargin lana.

Onddoen pare, Omordiako bide bazterrean, agertzen ari dire hargintza gotor batzu  Herria   2005-10-06


hari 1 iz lihoz edo beste gai izpitsuren batez osatutako izpia edo izpi multzo bihurritua, luzea, mehea eta malgua.

Soniak abilezia izugarria zuen orratzaz eta hariaz mota guztietako oihalak egiteko.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 65. orr.

Klotok goruari eusten zion, Lakesisek haria iruten zuen eta Atroposek haria ebakitzen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 215. orr.

Eta korapiloak metalezko kableen artekoa izateari uzten dio une batez, artilezko harien artekoa izateko, korapilo arina, hodeitsua, esponja baten antzekoa.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 32. orr.

Artilezko edo zetazko hariekin ehunduak.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 64. orr.

Eten egin zituen besoetako sokak, haria balira bezala.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 40. orr.

Holandako hariz eginiko alkandora finak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 338. orr.

Nihaur arduratuko naiz ehuntzeko haria eskura dezazun.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 142. orr.

Penelope berria, hari bat eta beste bat, urruti dagoenaren mesedetan eta itxaropenetan trikota ehuntzen.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 49. orr.

Lore brodatu bati haria libratzen ari zitzaiola oharturik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 191. orr.

Fardeltxoaren haria askatzen saiatu nintzen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 15. orr.

Sortak lotzeko haria.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 94. orr.

Kometa baten haria mutiko txiki baten eskuetan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 33. orr.

Iruditu zitzaidan aurkitua nuela azkenean behar zen hitza, nire lekuko, munduko, asteroideko elementu guztiak batzen zituena, hariak lepokoaren aleak batzen dituen bezala.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 24. orr.

2 (izenondoekin)

Hari hauskor bat, hari mehe bat bezala, azkenik eteten dena.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 292. orr.

Dorrean eraildako bi printzeen irudi bat, izeba Juliak neskatilatan egina, artilezko hari gorri, urdin eta marroiez.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 277. orr.

Hari urdin ilunez eta puntu gurutzatuz brodatu zuen dafaila handi bat.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 173. orr.

Jostun profesionalek hari zuria etengabe mastekatzen zutela azaltzen zidan.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 69. orr.

Galtza lisoak eta belusezkoak, belaunburuetaraino luze eta han hari finez itxiak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 134. orr.

Soka baten espartzuzko hari askatu bat harturik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 135. orr.

Ariadnaren hari gidariari buruzko pasarteren bat azpimarratu dut.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 11. orr.

Nahikoa zaiola hari arrunt bat bere etxean moztea Txina urrutian bizi den Mandarin baten heriotza gertarazteko.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 72. orr.

Ihi zurtoin bat bitan tolesten zuen, hosto bat gehitu, dena hari busti batez lotu.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 246. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hari-albainu zuria.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 36. orr.

Andre biek jostun lanabesak zituzten eskuartean, artaziak, hari-jostorratzak eta titareak erpuruetan.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 120. orr.

Puntu koskatuak liburu-jostearen hari-guneekin guztiz bat zetozela ikusi nuen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 11. orr.

Hogeita hamar kolore desberdinez osatutako hari sorta bat.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 36. orr.

Zetazko hari zama baten truk.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 255. orr.

Hiru kolore nazionaletako hari-zerrendaz apaindu mairuen gisako durbante bat.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 272. orr.

Sare zerratu horien hari tarte hutsetatik begiratzen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 310. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Liho-, kotoi- eta artile-haria atzerritik inportatzen hasi behar izan zuten.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 20. orr.

Sansonek, ordea, eten egin zituen sokak, iztupa-haria sutara inguratzean eteten den bezala.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 40. orr.

Emakumeak adabaki-hari pixka bat enkargatu die eta azukre zerbait.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 118. orr.

5 (bestelako gaiez egina)

Kobrezko hari bat jarrita edukitzeko gure etxearen gainaldean zegoen argindar postera.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 187. orr.

Eskumutur bakoitzean urrezko hariz brodatutako lili lore bana.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 109. orr.

Bien artean hari herdoilduzko rolloak gabarrera bota zituzten.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 48. orr.

Kromosoma hedatzean ikusten da ADNaren egitura, bi hari elkarren inguruan bilduak bezalako zerbaiten antza duena.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 92. orr.

Urre koloreko hari moduko batzuez ikusten ez zen zerbait sustengatuko bailuten.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 241. orr.

Adats bat, ile hori, ia gorrizko adats bat, ilea inondik ere hondo-hondotik moztu eta urrezko hari batez loturik egina.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 197. orr.

Zuhaitz honen hostoak eta altzifrearenak antzekoak dira; egurrak haria zuzena izaten du.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1350. orr.

Eta diot: hari ikustezin batzuk ote ditugu buru barrenean, eta spiritu bat [...] zeinak hariak astintzen dituen, arrabitajole batek bezala arrabitaren hariak?  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 648. orr.

Kontinenteen arteko hari telegrafikoa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 205. orr.

Hari elektriko eta telegrafo-zutoinen antzekoak.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 107. orr.

Kamioi batek 20.000 tentsioko hari bat ukitu bide zuen.  Berria - Ekonomia   2004-04-02

Komunikazio elektrikoak baizik ez ditu lotzen Siberiako bi mugak, mendebaldekoa eta ekialdekoa, 8.000 versta luze baino gehiago den hari baten bidez.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 40. orr.

Telefona hariak ere ezartzen ditugu, hari optikoak.  Herria   2003-09-25

Hariaren beste puntan negar-zotin bat entzun nuen, bihotza erdiratu zidana.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 12. orr.

"Zer moduz daude euskal artzainak? jarri al dituzte artaldeak babesean?" Mary Annen ahotsak garbi-garbi gurutzatu zuen haria.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 44. orr.

Espainiako polizia politikoak FBIrekin hari zuzena bazeukala.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 206. orr.

Ordenagailuetatik Internetera haririk gabe heltzeko.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 155. orr.

Telefonoak jo zuen orduantxe eta laster aita logelan sartu zen hari gabeko aparatua eskuan zekarrela.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 95. orr.

Gela guztietan wifi teknologia bidezko haririk gabeko sarea instalatu dute.  Berria - Ekonomia   2004-03-23

6 (hitz elkartuetan)

Nerbio-sistemaren hari-antolamendua aztertzea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 77. orr.

· Gomaz estaliriko bi kobre-hari. ik beherago 16.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 46. orr.

Urre-hariz jositako zerrendekin.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 205. orr.

Baina malko bat begietatik irristatu eta zilar-hari batez marratu zuen gurutzearen egur beltza.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 313. orr.

Sofik bizia emanen luke zure zilar-harien pareko ileengatik.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 64. orr.

Bi soldadu txirrika batean bildutako txarrantxa-haria askatzen ari dira, auskalo zer hesitzeko asmotan.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 46. orr.

Ural mendietatik Siberiaren ekialdeko mugaraino telegrafo haririk ez zen garaian.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 63. orr.

Eta etxean bi telefono hari.  Berria - Euskal Herria   2004-01-29

Argi indar hariak lurperatzea.  Herria   2005-02-27

Hondoan eta alboetan 1.000 watteko lau erresistentzia zeuzkala, elektrika-harietara kontagailua baino goraxeagotik konektatuak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 227. orr.

Bada oraindik txirrin hari bat ministroa eta atezaina lotzen dituena.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 103. orr.

Nylon-hari xixtrin bat bizar-makinaren barruan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 93. orr.

Gure atzetik gurea bezalako armiarma-hari mordo bat herrestan dakargula.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 65. orr.

Ile horizko txinparta hari bat jaurti zidan, bere bulegoaren alderik alde, urrezko txori baten gisa hegan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 202. orr.

Burmuinetako neurona-harien artean zirkuitulabur bat sortu zitzaidanean.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 149. orr.

7 (arrantzan egiteko)

Ez dituzu haria tiratzen hasten zarenean arrainaren begiak zeuri begira ikusten?  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 69. orr.

Baina goian eutsi nion kanaberari, haria tenkatuta.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 111. orr.

Kitok aitortu zuen txalupa barrura egiten zutela salto perkek eta katu-arrainek: haria bota beharrik ere ez zeukan.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 191. orr.

Utzi joaten, utzi joaten! utzi mugitzen! emaiok hari gehiago! jaso orain! jaso!  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 110. orr.

· Aitak arrantza-hari bat prestatu zuen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 26. orr.

Lokarri biribil zuriak ziren, arrantza-hariaren antzekoak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 134. orr.

8 (musika-tresnetan) ik korda 5; soka 8.

Eta diot: hari ikustezin batzuk ote ditugu buru barrenean, eta spiritu bat [...] zeinak hariak astintzen dituen, arrabitajole batek bezala arrabitaren hariak?  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 648. orr.

Parnasoa zalditzat eta lagun lira, / haren hari gaiztoei goxo nien tira.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 186. orr.

Hamabi hariko gitarra akustiko batekin.  Berria - Kultura   2004-05-08

Tresna baten hariak jotzen direnean edo ahotsaren kantua erabiltzen denean [...].  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2310. orr.

Batzuek dutara jotzen zuten, masustondozko gider luzeko mandolina, zeta bihurrituzko bi hari besterik ez duena eta tonu laurdenetan gozatua dagoena.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 315. orr.

Zeren notak eta soinuak harien luze-lodien araberakoak baitziren, eta jotzailearen hatzen hariekiko posizio erlatiboen araberakoak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 268. orr.

Neure papera harparen hari artean ezarri nuen.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 79. orr.

Artean ez zuten abere tripaz egindako lau hari haiek -lau golde-mutur mastaren gainetik tenkatuak baliraxe-,[...] musika hazia ereiten.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 75. orr.

Harizko tresnen ikastaroetako ikasleek kontzertua egingo dute, 20:00etan.  Berria - Kultura   2004-07-25

9 (hitz elkartuetan)

Hari instrumentuak lehenik, haize instrumentuak ondoren, eta butzeko, perkusioa eta arpa.  Berria - Kultura   2004-02-13

Lau emakumeek, gizonezkoak bezain musikari bikainak izateagatik, hari-laukotea osatzea erabaki zuten.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 134. orr.

Et Incarnatus hari orkestrak lagunduta.  Berria - Kultura   2004-05-26

Copland-ek klarinete eta hari orkestrarako sortutako kontzertuan.  Berria - Kultura   2004-05-15

Musikaria zen bera, San Marco basilikako hari eta haize orkestran.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 75. orr.

Beethoven jotzen zuten, Beethovenen hari-laukoteren bat.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 221. orr.

Johannes Brahmsen Piano eta hari tresnentzako boskotea.  Berria - Kultura   2004-06-04

Gitarra baten hari-zarratatze neketsuan.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 187. orr.

· Biolin hari batez itoa.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 85. orr.

10 hed

Segur nengoen mihiaren haria eteteko eman zigula brandy botila kapitainak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 39. orr.

Zenbat eta zakil-haria gehiago tenkatu, orduan eta erekzio harroagoa eragingo didazu.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 87. orr.

Zura, berriz, gogorra da tentsioarekiko, baina ahula konpresioarekiko, batez ere hariaren norabidean aplikatzen bada indarra.  Berria - Kultura   2006-05-09

11 irud

Malko irudiko hari loditan irristatzen ziren tantak.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 34. orr.

Den-dena beltza zen, argizko bi hari izan ezik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 74. orr.

Barraskilo bat zebilkion marmol zuriaren gainean, denboraren hari mehea astiro albainduz.  Berria - Kultura   2004-08-20

Eta denboraren hariaz oihal eder bat egin nahi zuen.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 13. orr.

Hitzen haria ez ebakitzeko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 137. orr.

Baina bere helburuen artean dago irakurlea ukitzea eta hunkitzea, haren arimaren hari bat jotzen asmatzea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 26. orr.

Hari horri helduz, Damaskon jaiotako filosofoak Jainkoaren erruduntasunean oinarrituriko elezahar bitxia sortu zuen.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 14. orr.

Gure oroimenaren haria berriro aurkitu beharko dugu; bizitzeko, berriro gizaki bihurtu beharko dugu.  Berria - Kultura   2004-06-12

Misterioaren hariari tiraka ibili gabe.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 121. orr.

Eta, hari hartatik tiratzen nuela eta hari batek bertzerat ninderamala, osabarekin nuen auziaren berri eman nizun...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 401. orr.

Zoratzeko puntuan egon zen, mataza haren hariari jarraitu ezinik. ik beherago 20.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 532. orr.

Anai Paulok berehala soluzionatu zuen afera, hari batetik eta bestetik tiraka ibili ondoren.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 29. orr.

Hari horietatik guztietatik tiraka aise aterako duk etekin itxurosorik.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 184. orr.

Katoliko zorrotz eta hari bakarrekoa.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 81. orr.

Uste nuen hari bereko korapiloen gisa ulertuko genuela elkar.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 109. orr.

Iraganera begiratu orduko, hor ikusten dugu hari batek beste hari asko behar dituela soka txirikordatu eta trinkotzeko.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 37. orr.

Oroitzapenek elkar lotzen dituen hari kronologikoa.  Berria - Kultura   2004-12-02

Hari batetik zintzilik duela bizia.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 24. orr.

12 (hitz elkartuetan)

Marmolezko iturri oso garai eta oso landu batetik ur hari bat isurtzen zen etengabe konketa batean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 157. orr.

Intsentsuarena bezalako ke-hari baten modura.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1107. orr.

Ezpain artetik odol-hari bat irten zitzaion, masailean behera, leporaino.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 81. orr.

Lerde-hari bat gelditu zitzaion borreroari kokotsean.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 33. orr.

Otto Rahn hil egin da -erran zidan ahots hari batez.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 234. orr.

Ahots hari mehe batek Otxandio faxisten eskuetara joan dela dio.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 60. orr.

13 lotura.

Haizea bera baitzen Irisarriren ustez jaiotzetik heriotzarainoko hari arin eta hauskorra.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 110. orr.

Zehaztea oso zaila den hari-sorta dago musikaren eta bizitzaren artean.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 46. orr.

Agian hori besterik ez zara: desagertutako pertsona baten keinua katalizatzen duen hari eroalea.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 32. orr.

Sentitzen baitzuen berehala hari ikustezin batzuk teinkatzen zirela eta martxan jartzen zituztela hainbat korronte afektibo, adiskidetasun edo maitasunezko.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 236. orr.

Hari atxikiezin bat bezala sentitzen dugu harekin, bizitzan zehar misteriozko era batez [...] garamatzana.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 214. orr.

Ezingo da ondo neurtu ekintza hori giza harremanen hari nahasi eta aldakorrak ikertu gabe.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 25. orr.

Lau kasuak ezberdinak izan arren, bata eta bestearen arteko hariak ez dira falta.  Berria - Euskal Herria   2004-10-24

14 (kontaketa batean, arrazoibide batean)

Aztoraturik, kontaeraren haria galdu nuen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 85. orr.

Orain beharrezkoa da aurretiko azterketetan sakabanatutako oharpen batzuk atzera harira ekartzea. ik beherago 23.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 83. orr.

Baina noan harira.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 64. orr.

Botanika gutxiago eta harira, mesedez.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 67. orr.

Manilovek behintzat erabat galdu baitzuen bere gogoeten haria.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 64. orr.

Pentsamenduen haria eten.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 136. orr.

Mintzagaia edozein zela ere, ondo asko heltzen zion beti elkarrizketaren hariari. Ederrenak iruditzen zaizkigun loreak bilduko ditugu, historiaren hariari lotu gabe.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 35. orr.

Hementxe hasten da eleberriaren haria, edo kontakizunaren bilbea, nolabait esateko.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 298. orr.

Liburuaren hari nagusia kontatzeko eskatu diot.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 100. orr.

Osabak begiralditxo bat eman du San Bizente elizaurreko zabalunetxora, eta lehengo hariari heldu dio: [...].  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 95. orr.

Liburu honek hari asko dauzka, batzuk besteak baino lodi eta korapilatsuagoak, denak garrantzizkoak, denak kontuan hartu beharrekoak.  Berria - Kultura   2004-01-02

Irakurleari gogor samarra gerta dakiokeen hari narratiboa leuntzen du aipatutako bukaerak.  Berria - Kultura   2004-06-10

Hori da hari nagusia, irakurketa gidatzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 910. orr.

Idatzitako gertakizunen hari nagusia (KNa) eta hari nagusiaren leihopean sortutako eranskinak (AKak).  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 15. orr.

Song-il Gonek kolpe bakar batean biribildu nahi izan ditu intrigako hari guztiak.  Berria - Kultura   2004-09-23

Burutazioen hariari atzera heltzeko.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 207. orr.

Eszena eta sentsazio zehatz batzuk, hari fin bakar batez loturik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 51. orr.

Zehar estiloz kontatuta, haren jardunak baluke hari logikoa.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 124. orr.

Ordura arteko mintzatzeko hari logikoa galdurik, automata bat bezala hasi zen.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 85. orr.

Historiaren gida-hariaren bitartez, edo ondorioen eta beren kausen katearen bitartez.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 197. orr.

Lehendabiziko aholkua (Jaunaren Gorputzari buruzkoa) eta bilduma amaitzen duena (Poz benetako eta osoa) kenduta, hari bat bera dute beste guztiek.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 119. orr.

Nahiz eta komedia haren harietarik tragedia bat zegoen dilindan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 475. orr.

Hari beretik, aztertuko da oraino prozedura berri bat.  Herria   2001-07-26

Pieza horiek badaukate aspaldiko aire bat, gaur entzuten ez diren hari melodiko harrigarriek osatutakoa.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 83. orr.

Pelikula hau zuri-beltzean duk, badakik, eta ezin sinetsizko gezur zuri hartatik ezin irentsizko egia beltz honetara igaro haiz gerta-harian.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 98. orr.

Xehetasunak eman nahi zituenean, "harira, harira" esaten baitzion notarioak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 10. orr.

15 torlojuetan eta kidekoetan, helize-antzean kiribilkaturiko irtenunea.

Komunak jarioa du, eta kanilak haria hondatuta dauka.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 276. orr.

Aurrenekoan sartu zen kaskiloa harian, adur oneko eguna gau hau.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 238. orr.

16 -en harian -en ildotik, -en bidetik.

Oraingoan, mendekua hartu du gai nagusi eta horren harian josi ditu liburuko zazpi ipuinak.  Berria - Kultura   2004-09-11

Hamaika izen eta pasadizo atera dira solasaren harian.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 57. orr.

Honen harian, EAEko Legebiltzarraren erabakitzeko burujabetasuna aldarrikatu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-07-31

Jarraipenik gabeko ipuin eta poema hauen harian jarraipen eternoa duen bizitza ulertzea eta ulertaraztea.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 8. orr.

Eta bide hartatik ibili zen hilabetetan eta urtetan, iraultzaren, yogaren eta budismoaren harian.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 206. orr.

Urteen harian zintzilikatu irri eta eleak haizeak ekarriko zizkiolakoan.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 32. orr.

· Ni jaun eta jabeen aldekoa banintz, haien harikoa eta baldernakoa, edo, agian hobeki, haien zerbitzuko intelektuala banintz.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 189. orr.

17 -en harira -a dela-eta, -en ildotik

Arestian entzundako kontuen harira, nire lehen soldata datorkit gogora.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 65. orr.

18/98 sumarioaren harira eginiko zigor eskaerak.  Berria - Euskal Herria   2004-12-05

EHEren 25. urtemugaren harira eginiko kantuaren letran.  Berria - Euskal Herria   2004-12-11

Bake Konferentziaren harira sortutako txostenen inguruko hausnarketa.  Berria - Euskal Herria   2004-06-20

Hauteskundeen harira sortu eta sinatu dute hamalau eragilek adierazpena.  Berria - Euskal Herria   2004-01-16

Frantziako Gobernuak prestatutako planaren harira, beroaldiari aurre egiteko neurriak prest dira, halaber, Ipar Euskal Herrian.  Berria - Harian   2005-06-18

Salaketa horren harira, gaitzetsi egin ziren muntra, butxet, entzerrona, rehen, sorteo tankerako hitz ugariak.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 182. orr.

Honen harira Txingis Abdullajewek behin esan zuena datorkit gogora.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 87. orr.

Borgesek dioenez, "gaitzestea eta laudatzea operazio sentimentalak dira, kritikarekin batere zerikusirik ez dutenak", eta horren harira nik beldurrik gabe esan dezaket ezin liburu sentimentalagoa duzula esku artean.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 9. orr.

Eta horren harira, non sentitzen gara gu etxeko?  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 81. orr.

18 burdin hari (orobat burdin-hari) ik alanbre.

Burdin hari bihurritu bana.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 298. orr.

Burdin-hari fin-finez egindako sare-kota bat.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 216. orr.

Burdin hari mehea erabiltzen zuten txanpon zulodun bati lotuta telefono kabinetan ordaindu gabe hitz egiteko.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 170. orr.

Banan-banan erretzen zituen, burdin hari baten muturrean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 185. orr.

Indaba, burdin-hari enpresakoa.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 40. orr.

Burdin hari batekin egindako bihurkina baliatuz.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 49. orr.

Burdin hari bakoitza burdin haga bati erantsi zion.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 115. orr.

19 hari-harian

Erortzeko hari-harian egon zen.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 188. orr.

· Eta zera gehitzen zuen, hari-harian hor ere: "Lehengo taldeak ahulduko dituzu eta zerori ere bakar-bakarrik kausituko zara apenas ezagutzen duzun mundu batean".  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 85. orr.

20 hari-haritik

Hari-haritik heldu zion proposamenari.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 136. orr.

Hari-haritik eutsi zion, hortaz, ideiari.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 60. orr.

21 hari izpi ik harizpi.
22 hari mataza

Kolorezko hari mataza batean bezala nahasturik.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 306. orr.

Bizitza hari-matazarekin nahasturik itzulipurdika ibiltzen den katu bihurria da batzuetan.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 121. orr.

Ez zekien zer pentsatu benetan, katramilatua zuen hari mataza.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 186. orr.

Gaur, bazkalondoan, hari-mataza askatu egin da eta telefonoaren txirrinak etxeko isiltasuna hautsi du, bazkalondoko bakearen kristal finezko ahuleria pitzatuz.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 121. orr.

Egunak hariltzen eman duelako, Teseorentzako hari-mataza atontzen jardun duelako, oi Ariadna maitea.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 26. orr.

Burdin hari mataza bat, konponketaren bat ber-bertan egin beharra suertatzen zenerako.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 69. orr.

23 hari mutur

Haren eskuak barazkien artean; haren ahoa hari-mutur bat miazkatzen zuenean albainutzeko.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 164. orr.

Hari muturretik mataza, bai!  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 327. orr.

Hari-mutur pare bat neure buru barruan elkarri lotzeko behar izan nuen denbora.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 45. orr.

Hala, bada, misione hartan erdietsi nian lehen hari-muturra, eta hari hartarik tiraka laxatu nian lehen korapiloa...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 616. orr.

Esaldi hori bururatzean, artean ez dakigu poema bat izango den, ala ipuin baten hari-muturra.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 197. orr.

Azken hari-mutur honi helduz, bertso-amaieraren errepikapenarena aipatu nahi nuke.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 119. orr.

Korapiloa askatuko zuen hari-muturrak bertze nonbait matazaturik behar zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 121. orr.

Nabarmen ezinezkoa zen jadanik historia bihurrikatu haren hari-muturra aurkitzea. · Hitzari beti harrapatuko diot hari-mutturren bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 262. orr.

24 harira etorrisup_1 hizketa-gaia berriro hartu.

Baina natorren harira.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 270. orr.

Beraz, gatozen harira...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 88. orr.

Baina, harirat etorririk, erranen dizut, ondoren, ezen hatsarretik gauzak garbi jarri nahi izan zizkidala Rosa de Osoriok.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 588. orr.

-Gatozen gertakizunen harira- esan zuen notarioak urduri samar.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 37. orr.

25 harira etorrisup_2 hizketa-gaira egoki etorri.

Bai, izan ditut esperientzia gutxi batzuk alor fisiko horretan, gero aipatuko ditut, harira etorriz gero.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 90. orr.

Jendek barre egiten zuenez, Julenek ez zuen aukerarik galtzen, "bere" txistea kontatzeko, harira etorri zein ez.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 181. orr.

Ez dator harira, ordea, nire barrukotasunaren zoko ilunak airatzea.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 448. orr.

Aurrena, harira ez datozen arrazoiengatik Euskal Telebista utzi-edo eta berehala, meritu-lehiaketa batean parte hartu behar izan nuen.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 159. orr.

· Harira egoki etorriko litzateke galdetzea ea zein den nire erlijio bitxi hau.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 183. orr.

26 orratzetik hari(ra) ipar burutik burura.

Denen buru, zer erranen ote du Sirven-ek? zernahi gauza badakiela, denak salatuko ote ditu orratzetik hari? ala gauza batzu ba eta beste batzu ez? Frantxua Maitia eta Jean Mixel Galant, Garazi eta Baigorriko kontseilariek elkarrekin prentsa bildu dute, orratzetik harira beren ikuspuntuaren emaiteko 2X2 proiektuaz.  Herria   2001-02-15

Xehetasun horiek oro, orratzetik hari, Mathiasek zekizkien.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 168. orr.

Badago hor gaindi halako segeretu eta misterio kutsu bat nabaria, hainbestetaraino non kontseilu hori biltzen den aldi oroz behar baitute hedabidek orratzetik harira esplikatu zer den eta zertarako den.  Herria   2001-04-26

Abokatak alabaina, orratzetik harira irakurri duenean "Natura 2000" araudia, ez du nihun giza eskubideen aipamenik aurkitu.  Herria   2003-02-20

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

ahots hari (23); ahots hari batez (7); ahots hari mehe (6); burdin hari (16); eta liho hari (15); hari batetik (20); hari batetik zintzilik (13); hari bihurrituz apain (6); hari elektrikoa (5); hari gorri (9); hari gorria (6); hari laukote (6); hari laukotea (6); hari laukoteak (8); hari mataza (10); hari mehe (15); hari mutur (23); hari mutur bat (5); hari muturra (7); liho hari (21); liho hari bihurrituz (13)

arrazaren haria (6); burdin haria (8); denboraren harian (7); haria berreskuratu (5); haria eten (9); haria galdu (10); haria galdua (5); haria galtzen (5); hariak mugitzen (5); hariari eutsi (8); hariari heldu (10); hariari jarraitu (5); hariari jarraituz (5); hariari tiraka (10); jostorratza eta haria (5); lehengo hariari (5); telefono hariaren (5)

adierazpenen harira (16); atentatuen harira (9); auziaren harira (8); bileraren harira (10); egoeraren harira (5); egunaren harira (39); elkarrizketaren harira (5); erabakiaren harira (12); erakusketaren harira (5); erasoaren harira (5); erasoen harira (7); etenaren harira (7); gatozen harira (7); gertaeren harira (7); gertakarien harira (5); goazen harira (7)

harira dator (6); harira etorri (6); harira itzuliz (6); harira joan (5); hauteskundeen harira (8); helegitearen harira (6); heriotzaren harira (8); heriotzen harira (7); honen harira (21); horien harira (17); horren harira (328); ikerketaren harira (7); kanpainaren harira (6); mendeurrenaren harira (5); neurrien harira (5); operazioaren harira (8); planaren harira (6); proposamenaren harira (18); salaketaren harira (7); urtemugaren harira (14); urteurrenaren harira (10)

adierazpen horien harira (5); dio horren harira (16); egindako adierazpenen harira (9); erabaki horren harira (5); greba egunaren harira (5); horren harira dio (8); horren harira esan (7); mobilizazio egunaren harira (5); nazioarteko egunaren harira (10); su etenaren harira (7)

proposamenaren haritik (7)


haridun izlag hariko.

Gero, isiltasun luze urrezko haridun hura, hirulau hitzetara biltzen genuen, etxera itzulitakoan.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 88. orr.

Sardinzarren urrezko haridun soinekoak izokinen zilar atal handiekin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 148. orr.


harigabe (ETCn 24 agerraldi; corpusean hari gabe soilik) 1 izond haririk ez duena.

Zilbor-heste hari gabeak lotuta bizi gara gaur, Patri.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 48. orr.

2 harigabeko izlag harigabea.

Telefonoak jo zuen orduantxe eta laster aita logelan sartu zen hari gabeko aparatua eskuan zekarrela, deia osabarentzat baitzen.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 95. orr.


harigile iz haria egiten duen pertsona.

Bekatu giro alai eroan / harilkatuaz mataza / infernurako bidean / harigileak bailiran.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 146. orr.


harik eta (ETCn 2.466 agerraldi) arte postposizioaz amaitzen diren denborazko esaldien hasieran, indargarri gisa edo, ezartzen den esapidea.

Harik eta ohartu zen arte ezen ez zegoela korapiloa laxatzerik erregerekin hautsi ezean, eta huraxe zela, hain zuzen ere, hartu beharreko neurria.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 134. orr.

Testu onen eta txarren artean ezberdintasunak zelatatuko ditu, eta inguruko jendearekin tematuko da hau edo hura irakur dezan, harik eta sumatu arte bakarrik dagoela, hondartzara heldutako balekumea baino bakartiago.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 13. orr.

Ezin ohitu inola ere izen hartara! Harik eta irainari irainez erantzutea erabaki zuen arte.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 43. orr.

Eta halaxe egon zen, noraezean bezala, zerbait esan ez esan, harik eta isilik gelditzera deliberatu zen arte.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 158. orr.

Baietz eta ezetz, harik eta aitak parte hartu behar izan zuen arte, bakea ezartzeko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 231. orr.

Guztiek irri egin zuten, harik eta Joanperitzek berak behakoa zorroztu, eta erran zidan arte, ez dakit txantxetan edo serios: [...].  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 119. orr.

Hantxe zain egon nintzen, harik eta azkenean gizon hau agertu zen arte.  Berria - Gaiak   2006-04-04

Hala bada, kafe etxea utzi, eta bizikleta-denda batean lan egin zuen, harik eta gerra piztu zen arte.  Berria - Euskal Herria   2006-04-19

Tristura, ostera, oso astuna da, grabitate legearen konplizea da, zeure pisuaren karga sentiarazten dizu harik eta nekatu eta etzanarazi arte.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 173. orr.

Aise ulertu nuen Hanna bere umeari atxikita egotea, egunak zenbatzen aritu izana harik eta alaba etxera itzuli arte, eta ama batentzat ezin dela inola ere xamurra izan bere ume bakarra munduan barrena estreinako aldiz bakarrik ibiltzea.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 137. orr.

Neskak bazuen susmoa, esan zuen, egun batzuetatik, baina ez zion enbarazurik sortu nahi izan, harik eta erabat ziur egon arte.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 113. orr.

Ez nuen sinesten, harik eta neu etorri eta neure begiz ikusi dudan arte.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 76. orr.

Eta zein gogor egin zitzaizkidan ilunera arteko orduak, okaz oka eta eldarnioz eldarnio, harik eta lo pisu batek hartu ninduen arte...!  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 54. orr.

Espiritua da hartuko dugun ondarearen garantia, harik eta Jainkoak bere egin duen herria askapen osora iritsi arte eta haren aintzaren gorespen-kantu izan gaitezen arte.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 258. orr.

Harexek sortutako ondorio edo iradokizunen nahasmenean, pixkana, gogotik baztertzen du oharkabean delako objektua, harik eta, sarritan atseginkeriez betea den ameskeria hori amaitzen denean, incitamentuma, edo gogoeten lehen kausa, osorik desagertu edo ahaztu zaiola konturatzen den arte.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 325. orr.

-Gazteei bost axola zaizuelako bai iragana, bai historia, bai nondik zatozten edo nortzuk zareten jakitea, harik eta handitzen zareten arte, eta kaskoan ardura pixka bat sartzen hasten zaizuen arte.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 179. orr.

Harik eta neure amorru hura kirol-letania hartan urtzea eta estaltzea lortu nuen arte, aurrera egiten nuela, iraintzaileari kasurik egin gabe.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 11. orr.

Gogor borrokatuko gara harik eta PSOEk ziurtatu arte ontziolak zutik iraungo duela.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 249. orr.

Hor pilatuko da, harik eta jainko biribila berriro berotzen hasiko den arte, harik eta goiz bateko epeltasunak erakutsiko digun arte esnatzeko garaia iritsi dela.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 84. orr.

Gero nik berriro kontatzen diot, berak gehitutako elementuekin, eta horrela segitzen dugu, harik eta ezinezkoa den arte istorioa berea ala nirea den jakitea.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 539. orr.

Gordeleku hartan jarraitu nuen, beraz, harik eta bozgorailu hark nitaz etsia hartua zuela iruditu zitzaidan arte, beste hamar bat minutu bai, gutxienez.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 188. orr.

Batek berak ere ez, harik eta egun batean...  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 113. orr.

2 (beste postposizio batzuez)

Gero ere ez zuten alde egiten, harik eta San Frantziskok bedeinkazioa eman zien artean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 118. orr.

Mollyk ez zigun ezertxo ere kontatu, harik eta haren albo banatara eseri ginen arte ibai-bazterrean, harik eta gu biok eskutik helduta izan gintuen artean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 220. orr.

Gogotik irabiatu, nahas-nahas egin, eta joan daitezela den-denak pixkanaka beratuz, gesalduz, urtuz eta deseginez aho-mihietako txistuarekin batean, harik-eta Lixta guztiak eta jende oro edozein bihurtzen dituen ahazmenaren osin hondogabean ezdeustu artio.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 139. orr.

Ez al dezake irudimenak Alexandroren hauts noblearen arrastoa segi harik eta barrika baten zuloa ixten aurkitzeraino?  Berria - Euskal Herria   2004-02-08

· (beste marka batzuekin) Ez zen esnatuko harik eta bezeroren bat sartu ezean.  Berria - Kultura   2004-01-30

Ez dut ordea harekin deus egiten ahal, harik eta ez den izanen... izan behar duen bezalakoa.  Berria - Gaiak   2004-03-20

Gezurretan ari direnak ere esaten dituztenak pentsatzen dituzte, halako moldez non egia dioten ez dakigula ere, esaten ari diren hura gogoan daukatela badakigu, harik eta arestian aipatutako bi horietarik bat gertatzen ez bazaie.  Berria - Gaiak   2004-03-20

Noiztik behingo hodei tripabeltz eta ekaitz danbar tanborrero horiek ere maite ditu, harik eta kazkabar erauntsiren bat ekartzen ez duten bitartean.  Berria - Kirola   2004-08-19

Txileko eskuinak ez du legearen alde egingo, harik eta diktadura garaiko militarrentzat indultuak ematen ez badira.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 90. orr.

Harik eta hainbeste urrutiratuz joan ziren, ezen ez bueltatuta hobe kasik.  Herria   2001-07-19

· (markarik gabe) Harik eta eskuin hegalean Nevillek Beckhami aurrea hartu zion, honek pasea sartu zion bi jokalariren artetik, Nevillek erdiratu eta ezker hegaletik zetorren Gerrardek ate barrura errematatzeko.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 76. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

harik eta (1708); harik eta aita (5); harik eta aitak (6); harik eta amak (7); harik eta azken (5); harik eta azkenean (18); harik eta behin (6); harik eta bera (7); harik eta berak (7); harik eta bere (38); harik eta berriro (7); harik eta bertze (7); harik eta beste (6); harik eta bi (4); harik eta egun (48); harik eta ez (4); harik eta goiz (5); harik eta gure (8); harik eta halako (7); harik eta handik (8); harik eta haren (5); harik eta hark (4); harik eta hura (7); harik eta jainkoak (7); harik eta jainkoaren (6); harik eta jaunak (5); harik eta joan (4); harik eta lehen (4); harik eta neska (4); harik eta neure (7); harik eta nik (4); harik eta nire (7); harik eta norbaitek (5); harik eta ohartu (7); harik eta osaba (4); harik eta osabak (4); harik eta zerbait (5)

izan harik eta (6); izan zen harik (4); izango harik eta (4); zen harik eta (19); ziren harik eta (6); zuen harik eta (10); zuten harik eta (4)


haril iz haria bilduz egindako bola. ik harilko; mataza.

Ritari harila erori zitzaion magaletik parkeko zelaian behera.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 50. orr.

Artile harilean altzairuan besteko gorputza badago, biek berdin pisatu behar dute.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 53. orr.

Artile zurizko 3 haril (galtzoinak, txanoa) = 1,50.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 64. orr.

Haril batekin jostaketan ari den katu bati begiratzen zaion bezala begiratzen zion.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 234. orr.


harildu, haril(du), hariltzen du ad ardatzean edo haril bat eginez haria bildu. ik harilkatu.

Orduan, bizimoldea aterako bazuen, amak kotoia hariltzeari ekin zion.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 209. orr.

Alboan neukan emakumeak eten zidan gogoeta, mataza hariltzen lagunduko ote nion galdeginez, ausardia handiegia ez bazen.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 37. orr.

Patiora irten nintzen, ez baitago euria bezalakorik buruko matazak hariltzeko.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 96. orr.

Etzanda jarraitzen zuen lur hezearen gainean, ihi bat mastekatuz, eta bere arrazoibide korapilatsua harilduz.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 199. orr.

Aurre egin behar niola gertaerari, eta emakumearen ondoan esertzen ausartu, egun hari zegokion mataza hariltzen laguntzeko.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 48. orr.


harilka iz

Man-ekiko harremana, iragana salba eta orain ibiltaria baltsa-araz zezakeen geroaldi amestuan mintzo zutitzen zen, denboraren harilka mantsoan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 147. orr.


harilkatu, harilka, harilkatzen da/du ad harildu.

Neure burua ikusten dut Ritaren ondoan, mataza harilkatzen.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 41. orr.

Ama sutondoan aurkitu zuen, artile itsas purpuraz tindatua harilkatzen.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 28. orr.

Hilabeteak eta gertakariak elkarren ondotik harilkatzen ziren, ziztu bizian.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 53. orr.

Politikaren sasitik apur bat urrundu beharrez, Zizeron idazle handia hasi omen zen Estatuaren eraikuntzaz zenbait gogoetaren harilkatzen.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 22. orr.

Atzoko eta gaurko orroitzapenak harilkatuz alaiki.  Herria   2001-06-28

Ez zuen hitzik harilkatu.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 70. orr.

Loriaren metaleak ez mazedoniarraren itzal handiak [...] ez dute lerrook harilkatzen dituen gizon gris apalaren antzik.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 203. orr.

Minutu gordinak pasatzen zituzten isilik elkarri begira, eta solasa harilkatzen zenean, barkamenaz, salbamenduaz, konpasioneaz eta urrikiaz mintzo ziren.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 76. orr.

Goranzko eta beheranzko intonazio-aldi borobilduetan harilkatutako hitzaldia.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 177. orr.

Argia bizitza da, koloreetako zerrendetan harilkatzen den bizitza.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 107. orr.

Kontakizun bat harilkatzeko orduan, funtsezko elementua da zein datu ematen duzun eta zein isiltzen duzun.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 34. orr.

Matematikaren logika zehatzaz harilduko dira istorio hauek.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 14. orr.

Melodia harilkatzen zerraikan Bettan [...] sukalderatu zenean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 188. orr.

Errusiar idazle ospetsu askok, hala nola Krilov, Belinski, Dostoievski, Saltaikov-Tshedrin eta Txernixevskik, berton harikaltzen zituzten konplotak, kafea hartu eta gozokiak dastatuz batera.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 249. orr.

Basapiztia ilehoriek bata bestearen atzean harilkatzen zituzten garaipenak, beren esbastikaren azpian, eta mundu erdia haien beldur zen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 13. orr.

Giza izaeraren ezagutza falta nabarmen honekin, gaizki harilkatutako eta gaizkiago ehundutako kezka hauekin, gauzatzen dute jurisprudentzia.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.


harilkatze iz ardatzean edo haril bat eginez haria biltzea.

Gertaeren harilkatze ezin azkarragoa eta gertaera horiek espazio eszenikoan bikain kokatzea da komedia klasikoaren beste ezaugarria.  Berria - Kultura   2004-01-18

Kaxkarina zen, tragotxoa sarri behar izaten dutenetakoa, eta badirudi sermoi luzeetarako buruak ez ziola memoria eta ideia harilkatze sendorik eskaintzen.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 75. orr.

Kilometro eskaseko bide hartan gorde genuen isiltasunak argi adierazi zigun bioi, elkarren begiramenduan genbiltzala arretaz eta mataza-harilkatzeak baino haruntzagoko eremu badaezpadakoetara abiatuak ginela, jakin gabetan ziur nora.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 80. orr.


harilko iz harila.

Nire amama zenari laguntzen nion lan honetantxe txikia nintzenean -eta bi eskuak luzatu nizkion, mataza bertan jarri eta harilkoa egin zezan.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 37. orr.

Ni Simon Azkue nintzen, erdia gizon eta erdia sagu, bi besoak luzatu eta matazatik harilkoa egiteko bakarrik balio zuena.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 82. orr.

Ohe-atorrak, eta harilkoak, eta beroki sareturen bat.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 72. orr.


hariteria iz hari multzoa.

Argindarra eramateko hariteria.  Berria - Kultura   2004-01-25


haritsu izond hari edo zuntz asko duena.

Beltza eztilorea da, hitsa eta kiratsua jareina, beturdina Palasen irudi, haritsua eta zurezkoa gazela, txatxarra eta nanoa ene grazia, gatz-harri purua, handia eta kankailua miragarria eta maiestatez betea.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 297. orr.


haritxo iz hari txikia edo mehea.

Egurats izoztuan zuzen-zuzen goratzen ziren ke-haritxo meheen bidez.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 142. orr.

Ur haritxoa zerion.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 243. orr.

Bizi haritxo batekin topatu zitean oraindik, gaua arte irautekorik ere ez.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 57. orr.

Ur hari bati egiten dio bide, muturrean erortzeko [...] zilarrezko haritxo baten gisa.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 152. orr.

Eta halako ahots haritxo batez esaten zuen: [...].  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 97. orr.


haritz (ETCn 6.646 agerraldi; orobat haitz g.er.) 1 iz pagoaren familiako zuhaitza, zur onekoa, hosto erorkor eta gingildunak dituena, fruitutzat ezkurra ematen duena (Quercus pedunculata, Q. petrea)

Ibarretxek berak landatu zuen Juntetxe aurreko haritz gaztea.  Berria - Harian   2005-06-24

Ehun urtetik gorako haritza.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 143. orr.

Badakit ere mandoak ez duela umerik egiten baina haritzak ezkurrak emaiten dituela eta haritz berriak sortuko direla beti, hain maite dugun herri huntan.  Herria   2004-10-28

Beste oharpentxo bat: batzuetan, sagar ondoa sartu delarik eta ez haitza, arbola bera perdez agertu da eta sagarrak gorriz.  Herria   2003-08-14

Gernikako Haritz Zahar aspaldi ihartua zegoen kanpoko lorategian.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 12. orr.

Haritz tantaien gerizpean.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 53. orr.

Haritz sendoenak ere ihartu egiten ditun zein bere aldian.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 37. orr.

Haritz erien dei hau behar duzu entzun.  Herria   2004-07-05

Hango trontza-zerren zain haritz eta gaztainak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 39. orr.

Has gaitezen haritzak zerratzen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 40. orr.

30 metrora igo daiteke haritz sendokote bat: baina, azpira doazen zain nagusiak ez dira gutxiago sartzen, beste 30 sar daitezke.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 237. orr.

Haritz eihartuaren ondotik heldu da haritz gaztea, lehen bezala orain ere Euskaldunen ikurra.  Herria   2004-04-29

Neguko haritzik ez balego eta premiak horretara behartuta haritzarekin egitea pentsatzen bada, komeni da hobeto lehortzeko meheagoak izatea.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3210. orr.

Kanadako haritz gorria baliatuko du lan horren obratzeko.  Herria   2005-03-31

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Laster haritz oihan batean sartu naiz.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 101. orr.

Haritz sastraka batzuei esker. Haritz xara baten itzalean patar bat iraganik, Villei herrixkan gara. Haritz adar muturreri begira zegoelarik, uso zenbaiti ohartu nahian.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 213. orr.

Zeusen zerbitzariak haritz-adar bat sartuko zuen putzu batean, euria lortzeko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 235. orr.

Putzuak berak ere haritz-enbor sendoak zeuzkan, errotetan eta itsasontzietan soilik erabiltzen diren horietakoak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 142. orr.

Haritz ezpalak bata bestearen kontra igurtziz eta gorituz su berria lortzen zuten.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 501. orr.

Leizeak, berriz, bazuen han behean koska bat, belarrez eta haritz-hostoz josirik zegoena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 130. orr.

Haritz ezkurra, pago ezkurra, gaztain alea...  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 185. orr.

Saltegi beltz haien barrenean pila-pila eginik ikusten ziren kutxa zizelatuak, Rouengo, Neverseko, Moustierseko faiantzak, irudi margotuak, beste batzuk haritz zurezkoak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 404. orr.

Egun-pasa ibiltzeko leku egokitua, haritz motak bereizten ikasteko ibilbidea eta naturak bere kabuz sortutakoa ikertzeko basoa.  Berria - Euskal Herria   2004-07-22

Erromako tenploetako sua, Zeus nahiz Jupiterren aldareetan, haritz sugaiaz piztua zen beti.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 236. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Maiatz-haritza.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 192. orr.

4 (erkaketetan)

Herri hau haritza bezain sendoa delarik, haizeak inarrosia baita.  Herria   2001-03-08

Sugetzarra, distiratsua, kolore berdexka pozoitsukoa, haritz-enborra bezain sendoa, tente zegoen airean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 266. orr.

5 haritzaren zura.

Haritz bernizatuaren distira.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 127. orr.

Lurrez bete ordez, haritz-zutoinak erabili zituzten.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 395. orr.

Hobe likek haritz makila bat hartu, eta, emazteak amore eman arte, ukaldika birrinduko balu.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 24. orr.

Sagardotegietako haritz ohol leunduen gainean.  Askoren artean   «Rataplan» - 31. orr.

Ezkerretara jo du, haritz ilunezko ate eskerga zabalduz.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 282. orr.

Gela garbi-garbi bat, haritz argiz egindako arasa batek, mahai batek eta zumezko jarleku batzuek hornitzen zutena.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 86. orr.

Gazteluak aurrean zituen haritzezko ate handietara.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 67. orr.

Haritzezko ohe zahar habedun bat.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 251. orr.

Haritzezko oholak edo lastoa erabiliz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 930. orr.

Ondoren hesolak sartuko dira, makal, olibondo edo haritzezkoak eta sutan gogortutakoak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1630. orr.

Haritzezko eta neguko haritzezko taulak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3210. orr.

Haritzezko gurutzea.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 295. orr.


haritzaga iz hariztia.

Baratze, pentze, eta As Barrosaseko haritzaga.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 229. orr.


haritzondo (orobat haritz ondo) iz haritza.

Ipurditik laubost metrotara arte ez baitzuen adarrik haritzondoak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 75. orr.

Lehengo denboretan, urrietan, ilun nabarra jadanik hor, usoek hartzen zuten beren pausa lekutzat haritz ondo bat edo pago bat, ardurenean toki berezi batzuetan, dena bixkar eta zuhaitz luze.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 86. orr.

Haritzondo sakratuaren azpiko altzo batean.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 261. orr.


harizpe iz haritzaren azpia.

Bere burua hilik mutila / hantxe zetzan harizpean, / bidaldi luze bat egina zen / lehenago erbestean.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 170. orr.


harizpi (orobat hari izpi) iz hari fin baten itxurako izpia.

Goiz batez, hasi ohea egiten pertsona helduen moduan eta koltxoiaren txulo batean mugitzen zen hari-izpi moduko bat jo nuen begiz.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 233. orr.

Laster konturatu ginen beirazko hodi gorituak bazuela bertute guztiz bakan bat: malgu bilakatzen zenean, aukera ematen zuen beirak, hodi-mutur hotz bietatik tira eginez bizkor, harizpi mehe-mehezko sorta bihurtzeraino luzatzeko; harizpi, hain zuzen, muga guztiez haraindi finak, halakoak non garrari zerion aire berozko korronteak herrestan eramaten baitzituen gorantz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 44. orr.

Aita gaixoak ez omen zekien zer egin alabarekin, baina, nolanahi dela, oraindik ere eusten zion esperantzari, hari-izpi mehe batez besterik ez bazen ere.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 41. orr.


hariztegi (orobat haiztei) iz hariztia.

Beste teoria batek dio haritztegi baten barnean sortu zela herria.  Herria   2004-05-13

Aurten onddoak berant izan dira gure haizteietan eta horrela, duela zenbeit aste, gizon gazte bat izan da Mindea zolako oihan haundiaren miatzen.  Herria   2004-12-30


harizti iz haritz oihana, haritz landatu diren lur saila.

Bidearen bertzaldean doi, harizti jori bat hedatzen zen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 619. orr.

Haruntzaxego baso-oihan bat, pagadia edo hariztia.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 153. orr.

Orgiko hariztira joan dira UEUko kideak saio osagarrien barnean.  Berria - Euskal Herria   2004-07-22


harjo izond harrak joa.

Horra hor zure senarra, buruxka harjoa legez bere anaia osasuntsua izurritzen.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 150. orr.

Ur-berri anega bati beste bat nahastua zeukala antzeman nion, ur zaharrak, hutsak eta harjoak alegia.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 189. orr.


harjotu izond harjoa.

Horren bitartez dena berriro ere dogmatismo zaharkitu eta harjotura itzuli zen.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 20. orr.


harkaitz (1002 agerraldi, 120 liburu eta 117 artikulutan; ETCn 6.763 agerraldi) 1 iz haitza.

Amildegi beldurgarri eta ikaragarriaren gainean oso altu zegoen harkaitzeko zulo batean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1084. orr.

Idi gurdiek harkaitzean landutako bide gogorretik heldu naiz hona.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 156. orr.

Jarri nuen oina harkaitzaren ertz batean eta ertza behera joan zen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 169. orr.

Harkaitz batean eseri eta bailarari begira jarraitu zuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 263. orr.

Harkaitz baten atzean ezkutatu zen, zauriak lotzeko.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 10. orr.

Gizon zuhurrak harkaitz gainean eraiki zuen etxea.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 64. orr.

Irakasle Eskolako neska handienak, nola hartzen zuten eguzkia biluzik harkaitzen irtenuneetan mutil irribarretsuez inguraturik.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 97. orr.

Harkaitzaren zelaigune bihurgunetsuaren amaieran.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 163. orr.

Ur-lasterra gailur hurbil batetik jaisten zen, harkaitz eskergen artetik jauzika.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 110. orr.

Eta harkaitza harrigarriro itxi da, eta Ali Baba beldurrak airean geratu da, inora joateko gai ez dela.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 96. orr.

Baina amua harkaitz artean trabatzen bada, zein joango da hura hartzera? ik harkaitzarte.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 27. orr.

Gero goiz hartan bertan badiako harkaitzetan harrapatutako ostrak ekartzen dizkit.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 125. orr.

Bokale hau bera ere, harkaitzezko gailur altu biren artean gordea, hiru dartsena ttipitan dago banatua.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 127. orr.

Olatuek harkaitz eta hondarrezko uharri baten kontra jotzen duten kolpea.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 63. orr.

Olatuak ikus zitezkeen kristal birrindua bezala printza txuritan lehertzen harkaitz gainean.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 199. orr.

Hona hemen txalupa; kasik iritsi da itsasoak bitsez beteak dituen harkaitzetara.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 148. orr.

Bazkaldu eta banoa harkaitzetan goiti.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 138. orr.

Algorriko harkaitza estiborrean genuen, ongi gindoazen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 214. orr.

2 (izenondoekin)

Harkaitz handi bat ikusten zen itsasertzean, dena kalatxoriz betea.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 22. orr.

Ene atzean, harkaitz handi zut batek bere habia babesten duen arranoaren itxura hartzen du, atzapar biak mendian tinkatuak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 149. orr.

Harkaitz garai baten gainean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 439. orr.

Harkaitz bizian zabaldutako bidea.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 186. orr.

Fedegabeak adarrik ematen ez duten kimuak bezalako dira, sustrai ziztrinak baitituzte harkaitz gogorraren gainean.  Elizen arteko biblia   Si 40,15

Etxea harkaitz sendoaren gainean eraiki nahi izan zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 561. orr.

Harkaitz gorri, malkartsu eta distiratsu batzuek inguratzen dute.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 62. orr.

Harkaitz luze baten oinetan putzu zabal bihurtzen zen erreka eta huraxe zen gure igerilekua.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 11. orr.

Horrek argi adierazten du hondoa harkaitz zorrotzezkoa dela.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 63. orr.

Ene Jainkoa nire harkaitz babesgarri, nire babeski eta indar salbatzailea.  Elizen arteko biblia   2 Sm 22,3

Izan zakizkit harkaitz babesle.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 141. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Nire istripuko itsaslabarretik gertu bada balea baten antzeko harkaitz-mendi bat.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 119. orr.

Gure azpian harea, ibar lau bat muino artean, harkaitz-muinoak nonbait, dena erabat soildua, basamortu...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 27. orr.

Berriro hantxe azaltzen zaizu hurrengo harkaitz-labarrari itsatsia.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 296. orr.

Harkaitz-tontorrera igoarazirik, amildu egin zituzten handik.  Elizen arteko biblia   2 Kro 25,12

Harkaitz-artesi eta arbola-zuloetan egin ohi zituzten beren erresumak erle zuhur maratzek.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 46. orr.

Emaztearen aurretik abiatu zen Cascada de la Cola del Caballo harkaitz gunean.  Berria - Euskal Herria   2004-08-04

Badia erdizka ixten duen eta itsasbeherak agerian utzi duen harkaitz meta baten kontra jotzen du zakar itsasoak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 147. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ptolomeo Hefaistok aipatzen duen itsas harkaitz harena, hura ere, giza bortxaren erasoak gogor erresistitu arren [...] anbulu zuri deritzan lorearen ukituarekin baino ez baitzen ikaratzen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 24. orr.

Mendien oinetan eta silize-harkaitzen artean ateratzen dira urik ugarienak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3630. orr.

Non dira zuen jainkoak, non babes-harkaitz zenituztenak?  Elizen arteko biblia   Dt 32,37

5 (erkaketetan)

Harkaitza bezala gogortu zuela aurpegia eta ez zela lotsatu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 139. orr.

Zanpa-zanpa eginda zegoen, harkaitza bezain gogor.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 382. orr.

6 harkaitz zulo haitzuloa.

Aurkituko diagu akaso harkaitz zuloren bat historiaurreko marrazkiekin, eta artikulu bat idatz genezakek eta ederki aberastu.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 168. orr.

Harralde hartan oso harkaitz-zulo politak daude lanpernetarako, sona handia du itsasalde osoan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 117. orr.

Lehendabizi aintziratxoari bira eman zioten; orain izozturik zegoen, bentaren aurrean zabaltzen den harkaitz zulo handiaren barrenean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 276. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

harkaitz babesle (4); harkaitz beltz (5); harkaitz garai (5); harkaitz garaira (3); harkaitz gogorretik (3); harkaitz gorri (3); harkaitz handi (22); harkaitza jo (4); harkaitza zulatu (4); harkaitzak zartatu (3); mendaitzeko harkaitza (3)


harkaitzarte iz haitzartea.

Han lapatuko da, eta agudo sortuko, hormatxulo ttikienean ere bai, harkaitz arte xotilenean, bere zainak auskalo non ezkutatuta...  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 75. orr.

Handik hamar egunetara harkaitzarte hartan bilduko ginen berriro.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 127. orr.


harkaitzondo iz harkaitza.

Ezagutzen ditut bi pago, Arantzazuko Ama Birjina koroatu zutenekoan, komentutik beste alderako pendizeko harkaitzondoan landatu zirenak, eta batak besteari bost eguneko aldea ateratzen dio beti, urtero.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 170. orr.


harkaizpe iz haizpea.

Gülbahar eta Ahmet harkaizpean jaitsi ziren zalditik.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 100. orr.

Jesus bakardadean berrogei gau eta berrogei egunez otoitzean eta barau eginez egon zenean, ez zuen bertan gelarik edo etxerik eginarazi, baizik eta mendiko harkaizpean bizi izan zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 565. orr.

Eraman nazazu harkaizpera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 597. orr.


harkaizti iz harkaitz asko dagoen tokia edo aurkintza.

Harkaizti batzuetako zuhaitzen hostoak horixkatu eta ximeltzen hasten direnean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 305. orr.

Berarentzat gaztelu zoragarri bat eraikiarazi zuen Beyaziten, harkaizti haien gainean.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 30. orr.

Harriren baten parera heltzen bazen karabana, inguratu egiten zuten; harkaiztiren batekin topo egiten bazuten, berriz, ingurubira handia egin behar izaten zuten.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 107. orr.


harkaiztsu izond harkaitz asko dagoena.

Etxetik hiruzpalau ordura zegoen mendi bat zuen kuttun, hirurehun bat metroko amildegi harkaiztsu batek inguratzen zuena.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 54. orr.

Ibar sakon bat da, zintzur estu bat bi malda harkaiztsu, basoz bete, handiren artean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 206. orr.


harkaskar iz harkoskorra.

Leihora harkaskarrak jaurtitzen zituztela entzun nuen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 328. orr.

Harkaskarrezko bideetan garrasika eta lasterka zebiltzan haurrengan, eta lorategietatik igarotzen zen ororengan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 102. orr.


harki iz frantses kolonizatzaileen armadako milizia berezi bateko kide zen arabiar gudaria.

Zu bezalako soldadu arruntez landa, badira harki eta paraxutista batzuk ere.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 25. orr.

Harkiek makila ukaldika kalituriko FLNko errebeldeak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 244. orr.

Tipia, larru azalez beltza, hemengotzat joko luke nornahik, bere uniformea harkiena balitz.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 26. orr.

Ezaguna da paraxutisten eta harkien bihozgabekeria.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 32. orr.

Presoarengana bertze harki bat hurbildu eta hortzak apurtu dizkio fusil ukaldi batez.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 165. orr.


harkor izond abegikor.

Katedraleko sarrera atzeman zuen eta hango ilunpean, ama-ontzi bero eta harkor batean nola, umekia bezain kuxkur belaunikatu zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 61. orr.

Angulematik hara, zeru haietako lainoak miresgarri zitzaizkion: betetasun ikaratia bazuten, loditasun harkorra, ortzia pindarka kilikatzen zuten presentzia fisikoa.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 143. orr.


harkoskor (orobat harkozko) iz harri-koskorra. ik hartxintxar.

Akerrak, ahuntz taldea gidatzean, bide zidor harritsuen bihurguneetan biraka amilkatzen dituen harkoskorrak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 324. orr.

Bideko harkozkoek gurpilen uztai burdinazkoak jotzen dituztenean.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 425. orr.


harlan iz hargin lana. ik harrilan.

-Harlan ona dago hemen -esan zuen, harresietara begira-.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 181. orr.

Ez dago zalantzarik harlanik onena zaharrena dela.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 182. orr.


harlandu 1 iz landuriko harria.

Kalostrarik gabeko eskailera da, harlandu handiek osatua.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 124. orr.

Karrika estu harlanduz apainduetatik gora.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 7. orr.

Hormetako harlandu erraldoiak hauts zurixka batez estalita zeuden.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 77. orr.

Atalgaineko harlanduan "1821" data irakur daiteke.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 207. orr.

Garbi dago harlanduak, edo harri gogorrak, edo harlangaitzak, edo adreilu erreak nahiz gordinak dauden lekuetan ere, daudenak erabili beharko direla leku bakoitzean.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 730. orr.

Paretak marmolez edo harlanduz egingo badira, komeni da erabiltzen diren harriak tamaina ertainekoak eta oso berdinak izatea.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1990. orr.

2 harlanduzko izlag

Jauregiak mundu bat osatzen zuen, harlanduzko hilobi handi eta arranditsu baten antzekoa.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 31. orr.

Harlanduzko zorua zuten, harea harrizko zorua, eta bidaiarien oin-pausoek handik zehar ibiltzean itsas doinua ateratzen zioten zoruari.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 229. orr.

Escalda ibairaino daramaten karrika harlanduzkoak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 93. orr.

Inork ez zuen lanik hartu horma harlanduzko sendoetan pilatutako hautsa eta amaraunak kentzen.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 112. orr.

Harlanduzko giharrak airera zabalduta dauzkan eraikin erraldoiaren inguruan.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 169. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

harlanduz egina (4)


harlandutzar iz landuriko harritzarra.

Harrigarria bai, harlandutzar haiek haraino garraiatu izana, gurpila ezagutu gabe, eta beraz, ezta alper-harria ere, noski.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 63. orr.


harlangaitz iz harri landugabea.

Garbi dago harlanduak, edo harri gogorrak, edo harlangaitzak, edo adreilu erreak nahiz gordinak dauden lekuetan ere, daudenak erabili beharko direla leku bakoitzean.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 730. orr.

Harrizko pilare, adreilu errezko horma eta harlangaitzezko mehelinen laguntzarekin altuera handiak altxa daitezke.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1250. orr.


harlauza 1 iz harrizko lauza, lauza.

Hezetasunez ihaurritako lurreko harlauza zabalak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 141. orr.

Harlauza zuri-beltzezko zoruari.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 102. orr.

Espaloiko harlauzak.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 191. orr.

Nasako harlauzen gainean.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 54. orr.

Kaleetako harlauza apurtuetan potxingoak sortu dira.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 187. orr.

Harry ahoz behera zegoen harlauza hotzaren gainean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 183. orr.

Afaritarako sua piztuta egon ohi zen beheko suaren harlauza gainean.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 171. orr.

Atzean utzi genituen hiru oilo harlauza lohitsuetan mokoka.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 23. orr.

Koilara komuneko harlauzen gainean dago oraindik ere.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 190. orr.

The Hare's Foot eta The Pure Drop tabernen arteko etxarte harlauzez estalian geratu zen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 13. orr.

Baseliza hau haatik frango hondatua da, harlauzezko teilatua bereziki.  Herria   2004-06-03

Isiltasunak harlauza baten pisua zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 284. orr.

2 (hilobietan)

Zerurantz altxa nituen begiak: [...] marmolezko sabai trinko eta mugiezin bat zirudien, hilobi baten harlauza.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 114. orr.

Zola osoki hilen harlauzez estalia zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 38. orr.

Beriainen agertu diren hilobi guztiak pieza bakarreko harlauzek estaltzen dituzte.  Berria - Kultura   2004-04-27

Premiazko ekintza burutu zuten Otsabideko kantonamenduko hil herrietan: deitura arrotzak zituzten marmolezko harlauzak tindu gorriz estali zituzten.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 17. orr.

Ikusten izan naiz, baina harlauzan bakarrik familiaren izena emana da.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 39. orr.

Zulo txiki bat begiztatu nuen, ukabil baten neurrikoa, lurrean, Sabinoren harlauzaren aurrean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 458. orr.

Harlauza zizelkatzen ari zen gizona epitafioa idatzitako paper orria eskuan zuela hurbildu zitzaigun.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 12. orr.


harlehio iz harrizko lehioa.

Lehenbizi ongi itxi sotoko ateak, atalak, salako lehakumeak, ganbarako harleiho zaharrak, eta badator atzera xirriki xarraka aitona sutondora  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 125. orr.


harma ik arma.

harmaila (orobat harmail g.er.) 1 iz harrizko maila edo jarleku modukoa.

Basajaun begira-begira dauka suaren aurreko harmailan eserita.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 17. orr.

Haren idazmahaia aurrealdean zegoen, harmaila baten alturan kokatua, eta goitik behera begiratzen zigun binakako pupitreetan eseritako eskolaumeoi.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 132. orr.

Han geunden nasako harmailaren gainean igota.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 26. orr.

Aldarearen behealdean, lehenengo harmaila zabal eta sakonean, harrizko besaulki bat zegoen, beltza eta apaingarririk gabea.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 22. orr.

Hurrengo harmaila jaisterakoan.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 139. orr.

Azken harmaila gainditu, eta ingurura begiratu nuen: han ez zegoen inor.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 42. orr.

Beste berrogei bat harmaila jaitsiak izango zituen ordurako.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 46. orr.

2 (harrizkoa ez dena)

Goiko gelara zihoan eskaileraren harmaila konpontzea egokitu zitzaion.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 20. orr.

Plazaren ertzean burdinaz eta egurrez eraikitako harmaila gisako tramankulu erraldoia.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 151. orr.

3 pl ik harmailadi.

Harmailen zabalerak ez luke izan beharko ez oin eta erdi baino txikiagoa eta ez bi oin baino handiagoa.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1650. orr.

Haiek bai harmaila malkartsuak, zabaleraz eta goieraz juxtu behar lukeenaren alderantziz eginak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 60. orr.

Herriko etxeko sarrera nagusiko harmailetara joan gara.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 66. orr.

Erromako elizaren harmailetan.  Herria   2003-07-17

Tribunako harmailetan eseri nintzen.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 79. orr.

Hernaniko Galarreta pilotalekuko harmailen hiru laurdenak bete ziren. herria¬

Mendizorrotzako harmailak leporaino beteko dira.  Berria - Kultura   2004-07-17

8-18 markagailuan, eta itxaropenik ez harmailetan.  Berria - Kirola   2004-03-28

Gerland estadioko hegoaldeko harmailetako zaleek.  Berria - Kirola   2004-03-10

Zezenak oso ondo ikusten direla harmailetatik, eta txartoago areatzatik.  Berria - Euskal Herria   2004-03-16

Beheko harmailetan zegoen agure zahar bizar-luze bati.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 136. orr.

Elizako eskaileretako goiko harmailetan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 135. orr.

· Harmaila-pare batean estropezu eginez.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 93. orr.

Ari nintzen eliz atarira eramaten duten harmailak igotzen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 42. orr.

Hamar minutu geroago, harmaila higatu batzuen hasierara iritsi zen; goraka-goraka bistatik desagertzen zen eskailera.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 161. orr.

4 irud

Gasteiztik Iruñera bidean, Urdiaindik edo Bakaikutik ikusten den harmaila erraldoia.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 276. orr.

5 harmailetan gora/behera

Matronak harmailetan gora igotzen direnean beren erreguak egitera.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1570. orr.

Harmailetan gora joan ziren hirurak gaztelurantz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 75. orr.

Gizon-talde bat gazteluko harmailetan behera zetorren.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 267. orr.

Bizkor mugituz, harmailetan behera ziegetara joan zen zuzenean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 207. orr.

Emakumezko bat jaitsi zen harmailetan behera lasterka.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 87. orr.

Beste figura bat ikusi baitzuten harmailetan behera lasterka eta bizkor sahatsaren aldera joaten.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 327. orr.

· Astiro hasi nintzen harmaila zapal haietan gora.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 48. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aurreko harmailetan (7); harmaila igo (6); harmaila jaitsi (3); harmailak bete (26); harmailak beteko (3); harmailak lepo (15); harmailetan behera (11); harmailetan egon (5); harmailetan eseri (5); harmailetan gora (10); harmailetara iritsi (3); harmailetatik begira (15); harmailetatik ikusi (10); harmailetatik jarraitu (6); ipuruako harmailetan (5); labriteko harmailak (4); mendizorrotzako harmailak (3); mendizorrotzako harmailetan (3); pilotalekuko harmailak (31); pilotalekuko harmailek (6); pilotalekuko harmailen (4); zelaiko harmailetan (9); zortzi harmaila igo (3)


harmailadi iz harmaila multzoa, harmailak.

Jauregiaren aurrealdeko harmailadira eraman nau.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 116. orr.

Eta baita, hondarraren heineraino ere aise jaisteko, hiru harmailadi dotore.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 315. orr.


harmailadun izond harmaila duena; harmailak dituena.

Cella-rik gabe egindako tenpluek plataforma altxatua izaten dute, eta sarrera harmailaduna.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2070. orr.


harmarri ik armarri.

harmatu ik armatu.

harmen 1 iz hartzea.

Hiru emakumeok Askabide barruan dabiltza orain prostitutei laguntzen, esku-harmen komunitarioko eragile lanetan.  Berria - Harian   2005-12-10

2 (filosofian)

Beraz, ezagutzak beti bi iturri ditu (eta bi bakarrik): sentimena edo zerbaitek afektatua izateko gogamenaren gaitasuna (harmena: ezagutzako elementu pasiboa) eta adimena, sentimenen bidez jasotako informazioa adigarriki elaboratzeko gaitasun aktiboa, hots, pentsatzekoa, errepresentazioak sortzeko berezkotasuna (kreatibitatea).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 82. orr.

Horren aurrean ez da nabarmendu behar harmen imajinatiboa, baizik eta adimenaren jarduera.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 19. orr.

Sentimena deitzen diogun harmen honen forma iraunkorra hartueman ororen beharrezko baldintza da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 45. orr.

Adigaiak, beraz, pentsatzearen berezkotasunean oinarritzen dira, sentsuzko begiespenak, bestalde, zirraren harmenean.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 60. orr.


harmonia 1 iz osotasun bat eratzen duten gauza edo zatien elkar hartze egokia.

Antzeko bizitasuna zuten zaldizkoek eta zaldien gorputzek: dotoretasun eta nobletasuna, ia errudun sentiarazeko moduko grazia eta harmonia.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 66. orr.

Soinketa gorputzaren harmonia da, zainak marrazten dizkigun geografoa.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 97. orr.

Udazken beteko harmoniaz jantzitako musika.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 236. orr.

Aurpegia baketsua zuen, harmoniaz betea. ik beherago 7.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 14. orr.

Kosmosean ordena bat dago, harmonia bat, dena baitator harreman matematikoek lotua.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 32. orr.

Esferen harmonia numeroen harmonia da, funtsean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 269. orr.

Kosmosean ordena bat dago, harmonia bat, dena baitator harreman matematikoek lotua.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 32. orr.

Izartegiaren mugimendu harmoniko eternalean arimak bere harmoniaren ideala kontenplatzen zuen.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 104. orr.

Nork bere burua ezagutu behar munduaren harmonia ezagutu nahi bada.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 33. orr.

Atseginak badu lotura bat irudiaren beraren ezaugarri batzuekin, haren proportzioen harmoniarekin, adibidez.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 281. orr.

Begien aurrean zuen multzo kaotikoari, ordea, musikaren harmonia zerion.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 176. orr.

Badago beste harmonia bat, are gordeagoa, baina ber gisan nabarmena ene aburuz, zumarraren eta hareharriaren artean.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 141. orr.

Itun Zahar eta Berriaren artean dagoen harmonia.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 17. orr.

Haren intziri txikiak ere harmoniaz egokitzen ziren nire marruekin.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 152. orr.

2 (izenondoekin)

Ezagutza eta ekintzaren arteko harmonia orekatua.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 373. orr.

Egia baldin bada, filosofo batzuek nahi duten bezala, harmonia bete-betea dagoela gizon baten moralaren eta gorpuzkeraren artean [...].  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 32. orr.

Adimen unibertsala (nous) deituko dio Pitagorasek unibertsoaren harmonia matematikoari.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 33. orr.

Konstelazioen harmonia musikalen arabera.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2370. orr.

Kamafeo baten eztitasunez zabaltzen den bizkarra, harmonia sutsuko bularraldea bere garaipenezko lineak airean, kurba beteen erritmo miresgarria.  Berria - Kultura   2004-08-01

Udako gau argietan urretxindor zoragarriak bere kantu goxoaz lagun egiten dio unibertsoaren harmonia jainkozkoari.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 22. orr.

· Gorputza harmonia harrigarrian baitzegoen espirituarekin, eta espiritua Jainkoarekin.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 770. orr.

ik beherago 8.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Ez liskar bat, ez aurpegi txarrik, harmonia ederra.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 196. orr.

Kontua da bi gizonak, ez harmonia txarrean, geltokiko polizia-gunera joan zirela.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 178. orr.

Nire aldera hartu zuten, elkarrekin hizketan harmonia oneko jardunean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 274. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Lekuaren harmonia ezak ezinegona sortzen zigun.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 148. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Kualitate horiek [erritmoa eta musikaltasuna] diziplina zorrotz baten ondorio dira ordea, eta ingeles poesian guztiz bereziak diren hitz harmoniak sortzen dituzte. Planteamendu alternatiboak gizarte-harmoniarako.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 8. orr.

Koadro horietako kolore harmoniei.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 289. orr.

Taldearen ardatzetako bat ahots harmoniak izan dira beti.  Berria - Kultura   2004-10-29

Poz handi bat sentitu nuen, barne-harmonia esanezin zoro bat.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 85. orr.

Izan ere barne-harmonia honek oparo zuzentzen du kanpoko gizakia.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 67. orr.

Soinu-harmoniarik egokiena lortzeko.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2290. orr.

Ez, ez zegoen halakorik, eta lekuaren harmonia ezak ezinegona sortzen zigun.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 148. orr.

5 (musikan)

Xabier Sarasola, Beasaingo Loinatz abesbatzako zuzendaria eta piano, harmonia, biolin eta kantu irakaslea.  Berria - Kultura   2004-07-31

Ondoren, piano eta harmonia ikasketak egin zituen Iruñean.  Berria - Kultura   2004-04-15

Antzerakoxe planto batekin eten nituen harmonia ikasketak ere: baina, hori bai, lan pare bat aurkeztu norgehiagokan eta, lehen saria irabaztean, banekien harmonia-lanetan ongi nenbilena.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 22. orr.

Hiru motatako modulazioak daude: lehenengoa, grekoek harmonia deitzen dutena; bigarrena chroma deitzen dena; eta hirugarrena diatonon esaten dena.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2290. orr.

Kantua harmonia aldetik aztertzeko eskatu zion Eviek.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 233. orr.

Musikaren adar ilun eta zaila da harmonia, batez ere greziera ezagutzen ez dutenentzat.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2270. orr.

Hiru emakume hauen ahozko harmoniak goi mailakoak dira.  Berria - Kultura   2004-07-13

Zitara bat entzun zuen harmonia miragarriz eta melodia gozoz jotzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 771. orr.

6 (fonetikan)

Harmoniaren kasuan ikerlariak harritu izan ditu nola bokal biren artean eragina egon daitekeen tartean kontsonante bat edo gehiago izanda ere.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 60. orr.

Bokal-harmonia bokalen arteko asimilazio mota bat da.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 60. orr.

Esate baterako, bokal sabaikari batek bere ahoskunea bokal-harmoniaz hedatzen badu [...] berdin da zenbat silaba gehitzen zaizkion hitzari, atzizkiak gehituz adibidez, silaba horietako guztietako bokalen ahoskunea aldatuko da.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 61. orr.

Badira euskaraz bokal-harmoniaren beste zantzu batzuk ere goiko bokalen biribiltasuna edo palataltasunari dagozkionak.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 61. orr.

7 ipar musika banda.

Kantariak, Baionako Airoski koroa, Bastida eta Akamarreko taldeak; soinua, Baionako soldadoen harmonia.  Herria   2001-04-12

Arragako kantariek eta Kanboko harmoniako musikariek.  Herria   2003-11-27

Eraikidura honek aterbetzen ditu orain musika eskola eta harmonia.  Herria   2004-01-22

Hori jakinarazi du Daniel Hérard Jaunak, musika eskolako zuzendari eta harmoniako buruak.  Herria   2004-07-08

Egunaren bururatzeko, harmoniaren kontzertua San Josep Parkean.  Herria   2002-08-08

8 harmonian

Eta hala ibiltzen ziren ahal zutenean, batak arre eta bertzeak so, baina beti ere begirunez, bakean eta harmonian.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 114. orr.

Biztanleriaren tamainak eta hazkundeak ekosistemaren ekoizpen ahalmen aldakorrarekin harmonian beharko luke izan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 317. orr.

Neure gogoarekin guztizko harmonian.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 69. orr.

Eta mila forma eta mila soinu beti xaharberrituz elkar, eta elkarren harmonian beti.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 222. orr.

9 harmoniaz

Harmoniaz eta egoki bizi.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 76. orr.

Haren intziri txikiak ere harmoniaz egokitzen ziren nire marruekin.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 152. orr.

10 harmoniazko

Konposizioa oihalaren azaleraren [...] harmoniazko banaketa geometrikoa da batez ere.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 250. orr.

Iparreko hizkuntza batzuek kontsonanteak metatu dituzte; hegoaldeko batzuek, aldiz, gehiago erabili ohi dituzte bokalak, eta horrenbestez, harmoniazkoagoak dira hizkuntza horiek belarrirako.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 186. orr.

Ezin diet nik, ordea, inolako doinu harmoniazkorik eragin.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 139. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahozko harmonia (3); arteko harmonia (10); bokal harmonia (6); eta harmonia (29); harmonia bat (8); harmonia da (3); harmonia eta (18); harmonia lortzea (3); harmonia onean (3); nazioen harmonia (3); oreka eta harmonia (5)

ahozko harmoniak (6); bakerako eta harmoniarako (3); bokal harmoniaren (3); eta harmoniak (3); eta harmoniaren (3); harmoniak eta (4); harmonian eta (3); harmoniaz betea (3); harmoniaz eta (3)


harmoniatsu (ETCn 410 agerraldi; orobat harmoniotsu ETCn 17 agerraldi) izond harmoniaz betea.

Perla eta zilarrezko galburua bezain distiratsu, lirain eta harmoniatsu.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 18. orr.

Gizarte global harmoniatsu eta kulturalki integratua.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 77. orr.

Arrazoimenaren erabilera harmoniatsuaren oinarrian.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 241. orr.

Koadroaren laukizuzena proportzio "harmoniatsutan" banatzeko ebaketa-eredu "unibertsalak".  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 250. orr.

Ikusleak berehala antzemango dio bien arteko «kontraste harmoniatsuari».  Berria - Kultura   2004-06-18

Pasarteen egitura harmoniotsuan.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 143. orr.


harmoniatsuki adlag harmoniaz.

Irabazia nuen pisua, pittin bat, bi kilo beharbada, [...] eta harmoniatsuki banatu ziren bi kilo haiek nire gorputz guztian.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 8. orr.


harmonika iz ahoko soinua.

Harmonika baten doinuak entzun zituen oraindik Telleriak, parkinean bakarrik geratu aurretik.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 71. orr.

Harmonika jotzen ari zen baten bat.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 170. orr.

Harmonikaren soloak.  Berria - Kultura   2004-05-15

Paul Lamb harmonika jotzaile aparta dugu  Berria - Kultura   2004-01-25


harmoniko 1 izond harmoniaren araberakoa.

Izartegiaren mugimendu harmoniko eternalean arimak bere harmoniaren ideala kontenplatzen zuen.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 104. orr.

Haizeak eztitu egiten ditu doinu minak, espazioak apaldu egiten ditu hots desafinatuak, dena ordenatzen da osotasunean, eta emaitza harmonikoa duzu.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 205. orr.

[Irakurlearen] arimaren hari bat jotzen asmatzea, sentiberatasunen artean izaten diren uhin harmoniko berezi eta ulergaitz horiei esker.Bere azalaren zuritasuna bizia zen, areago marmolarena esnearena baino, eta bere lerroak, lepotik belaunetaraino, erabat harmonikoak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 26. orr.

Modulazio harmonikoa artegintzarako pentsatua dago, horregatik horren kantuak halako prestutasun aparta eta dotorea izaten du.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2290. orr.

Urrezko zenbakia segida "harmonikoaren" muga dela batez ere.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 250. orr.

Azaltzen ziolarik gitarra-joleari nola gitarraren hots harmonikoen azpian [...] numeroen mundua zegoen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 268. orr.

Musilen Ulrichek, atributurik gabeko gizonak, ez dauka eite harmonikorik muinera jotzeko, ez du batasunik ikusten muinaren altzoan babesteko.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 139. orr.

Eta nola ez hartu aintzat, harreman harmonikoen sare zabal horretan, naturalezaren emaitzarik altuena, andrea eta gizona?  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 151. orr.

Ez nuela ez etxerik ez harreman harmonikorik ez haurrik eduki nahi.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 99. orr.

Teknologia digitala mundu harmonikoagoa lortzeko bide dugu.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 125. orr.

2 izond/iz akustikan, maiztasunez edo hotsez mintzatuz, oinarrizko maiztasunaren maiztasun multiploa dena edo duena.

Oinarrizko maiztasun horretaz gainera, ahoskorden zati txikiagoen mugimenduari dagozkion maiztasun harmonikoak daude, oinarrizkoaren multiplo osoak.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 111. orr.

Itsasoak dituen egoera desberdinetan oinarrituta, urpeko musika islatu du egileak alderantzizko harmoniko zatikatuak erabilita egileak berak azaldutakoaren arabera.  Berria - Kultura   2004-10-06

Bere ahotsa, harmonikoetan aberatsa, indartsua eta kolore bereziduna da.  Berria - Kultura   2004-02-01

3 ez-harmoniko

Adagio baten gozotasunean arpegio ez-harmoniko batzuk tartekatzen dira.  Berria - Kultura   2004-10-17


harmonium (ETCn 50 agerraldi; orobat harmonio ETCn 56 agerraldi) iz organoaren kideko musika tresna, hodien ordez mihiak dituena.

Harmonium txiki baten aurrean eseri da, oinak pedaletan sartu eta eragiten hasi zaio.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 141. orr.

Egia zen, kolegioko kaperan jotzen nuen harmonioa.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 73. orr.

Nork jo behar du orduan elizako harmonioa?  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 175. orr.

Virginiaren ezkontzan harmonioa jo behar zuenak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 175. orr.

Harmonioaren aurretik pasatzean begiratu egingo dizut.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 78. orr.

Zutik entzuten genuen, txapelak erantzita, eta, harmonioaren soinuek ninderamaten bitartean, inguruan nituen gizon guztiekin bat egiten nuela sentitzen nuen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 193. orr.

Harmonium ttiki baten doinuak eta hiru haurren kantu minberak entzuten dira bagoi bete-betean.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 144. orr.

Harmoniuma lardaskatzen duena hamaika urteko Hanmantu mutikoa da.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 145. orr.

Osaba batek erakutsi zion Hanmanturi harmoniumean kantu batzuk jotzen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 145. orr.


harmonizatu, harmoniza, harmonizatzen 1 du ad egokitu, adostu.

Moralak banakoaren eta taldearen interesak harmonizatzen ditu.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 69. orr.

Garapen ekonomikoa, ingurumena eta gizarte kohesioa harmonizatzeko.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 32. orr.

Gai horiek guziak elkarrekin harmonizatzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-06-02

Lukreziorengan poesiak bakarrik dauka gaitasuna, filosofia atomistak, erromatar munduan zabaltzerakoan, planteatzen zion zenbait problema harmonizatzeko.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 7. orr.

Baina berez ez dugu harremanik besteekin, munduarekin: espiritu automatak gara, Jainko onak era posible guztien artean hoberenean harmonizatuak.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 77. orr.

2 (orobat harmonisatu) musikan, doinu bat dagozkion akordeez hornitu.

Zortziko batzuk eta Orfeoirako harmonizatutako beste pieza batzuk idatzi zituen.  Askoren artean   «Rataplan» - 72. orr.

Eskainiko dizkigun 17 kantuetarik zortzi Aita Donostiak bilduak eta harmonisatuak ditu.  Herria   2004-12-09

3 fonetikan, bokal harmonia gertatu.

Hitz luze horien arteko mugak eta esaldiaren prozesatzea errazten du erro bakoitzari dagozkion atzizki guztiak erro horretako bokalarekin harmonizatzeak.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 62. orr.

Bokal kenketa eta kontsonante taldeen soiltzea harmonizatzeko aukera bilatzen zuen nonbait 3,8 urte zituen Ander euskaradun gasteiztarrak (Legorretako hizkeran hezia) honelakoak ahoskatzen zituenean: tirgea, kokodirdua, korkodiloa.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 120. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Kontsumorako prezioen indizearen arabera neurtutako inflazio-tasa harmonizatuak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 193. orr.

Langabezia tasa ez harmonizatua %10,4koa da.  Berria - Ekonomia   2004-01-09


harmonizatze iz musikan, doinu bat dagozkion akordeez hornitzea.

Kantuen harmonizatzea: Jo Maris.  Herria   2003-12-11


harmonizazio 1 iz harmonizatzea, egokitzea, adostea.

Horrek urtearen, hilabetearen eta egunaren berezko hiru ziklo desberdinen harmonizazioa eskatzen du.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 70. orr.

Negropontek aurreikusi zuen harmonizazioak kale egin du alde guztietatik.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 127. orr.

Harmonizazio fiskala.  Berria - Ekonomia   2004-09-12

Ekoizpen-baldintzei eta ekoitziriko ondasunei dagokien arauen nazioarteko harmonizazio ezak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 183. orr.

2 (musikan)

Garbizu aditua zen harmonizazioan eta korden ahots tinbreak eta tesiturak oso ongi ezagutzen zituen.  Berria - Kultura   2004-07-27

Ziburuko konpositoreak orkestratu gabe utzi zituen Fuga eta Tocatta-ren harmonizazioa.  Berria - Kultura   2004-02-20


harmora iz horma.

Eta barne-muinari kanporatzen / uzten ez dion harmora / bilakatu zaizkigu dagoeneko hitzok, / hitz madarikatuok.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 157. orr.


haro iz ipar oihua, zarata.

Batto handixkoa, ipurdi zabal batekin, dena haro eta jestu, bestea ttipittoa eta mendrexkoa, beti ixil-ixila zegoena...  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 70. orr.

Dena haro eta espantu, holakoetan gisa guziz ixilago behar delarik ibili.  Herria   2004-12-30

Bada haro eta eztabada bazterretan, bereziki Portugalen eta Italian.  Herria   2001-01-11

Batzuk berant arte besta egin nahi, dena soinu, dena haro eta berdin dena oihu, beste batzuk pausatu nahi, gaua hortako dela.  Herria   2001-08-02

Aitzina arizan ginen gureari, baina harorik gabe.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 29. orr.

Eskola giristinoetako fraide hori, mehe-mehea, isila, haro gutikoa, nehori itzal egiten ez ziona, gizon handi bat bezala agertu zitzaidan.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 83. orr.

Funtsean, denekilan tirabiretan izaiteko estakuruak atzemaiten zituen andere Iratxetek, hain zen emazte bipila, haro haundikoa.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 50. orr.

Toki batzuetan doi bat haro eta zalapartarekin, bertze batzuetan ixiltasunean joan zaiku aurtengo uda.  Herria   2001-10-18


harpa (ETCn 882 agerraldi; orobat arpa g.er.) 1 iz musika tresna handia, hiruki formakoa, bi eskuez jotzen diren hariak dituena.

Bidearen bi aldeetan paraturik zeuden, eta haizeak dar-dar eragiten zien hariei, harpa batenak balira bezala.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 178. orr.

Mehatxu modura harpari soinu zoli bat ateraz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 200. orr.

Amaganako maitasunak, berriz, harpa bezalako soinu mehe eztia.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 78. orr.

Maelek, bitartean, harpa txiki bat atera zuen bere kaparen barrutik.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 16. orr.

Ekin zion nire harpa akordatzeari, eta gero, ekarri zidan, eta erran zidan: [...].  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 78. orr.

Maite Idirin-ek bi musikari ukanen ditu aldean: Muriel Dupin harpan eta Marise Graciet flautan.  Herria   2004-12-09

Hamabi bat kometari, erdialdetik sokez tenkatuta, haize leunak durundi eragiten baitzien harpa eolikoak balira bezala.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 316. orr.

Hitzak koblakari baten harpa hotsa dirudi.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 11. orr.

Gaur Miramongo eguarteetan flauta eta harpa kontzertua.  Berria - Kultura   2004-02-28

2 harpa josup_1

Harpa jo behar dut hain segur; eta gainera hainbat denbora emanen dut garbitzen eta apaintzen, zeren eta egun ontsa orrazturik nahi baitut egon.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 71. orr.

Batzuetan arratsaldean ahal dut; kantuaren edo harpa jo beharraren estakuruz.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 261. orr.

Behe aldean Mael, enbor batean eserita, beraiei begira zegoen, adia galdurik bere harpa jotzen zuelarik.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 164. orr.

3 harpa josup_2 adarra jo, iseka egin.

Garbi zegok: Etxabe harpa jotzen ari zaidak.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 34. orr.

"Ume hauei ere eman behar al diegu?", esan du Ramonek, harpa jotzeko gogoz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 108. orr.

Harpa jotzen ari zitzaidalako susmo haiek.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 77. orr.

Nori arraiori uste duzu harpa jotzen diozula?  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 55. orr.

Martinek, holakoetan beti egin ohi duenez, umorez hartu du nire harpa-jotze saioa.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 190. orr.

4 harpa-jotzailesup_1 (orobat jole eta joile) iz harpa jotzen duen musikaria. ik harpalari.

Vienako Orkestra Filarmonikoko harpa jotzaileak.  Berria - Kultura   2004-06-05

Isabelle Olivier Bretainiako harpa jotzaile eta konpositoreak.  Berria - Kultura   2004-03-24

Biola, lira, harpa, ttunttun edo arrabita joleek lagundurik, bertze batzuk eguzkitan dantzan ari direla.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 27. orr.

Dol Amrothetik herri osoko arpa-jolerik bertutetsuenak iritsi ziren.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 303. orr.

Hernaniar emazte harpa joile hunek segurtatzen du aspaldidanik Benito Lertxundiren ondoan bigarren boza.  Herria   2002-10-10

5 harpa-jotzailesup_2 (corpusean harpajole soilik) izond isekaria.

-Zu demasako harpajolea zara, Olga.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 53. orr.

-Harpajolea bai zu! -esan zidan.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 158. orr.

6 harpa-jotze

Literatur aldizkari bateko zuzendariak, berriz, testu bat eskatu ondoren, itzuli egin zion, harpa-jotze bat iruditu baitzitzaion.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 8. orr.

Su-eten iraunkorrarena, harpa-jotze iraunkorra baino ez da.  Berria - Harian   2006-03-23

Martinek, holakoetan beti egin ohi duenez, umorez hartu du nire harpa-jotze saioa.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 190. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

harpa jo (5); harpa jotzailea (3); harpa jotze (3); harpa jotzen (6); harpa txikia (3)


harpajole ik harpa 5.

harpalari iz harpa jotzen duen musikaria.

Clubeko loriotik oso urrutira gabe, kalean, harpalari bat ari zen, biribilean jarritako entzule bakan batzuentzat jotzen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 78. orr.

Harpalariak jotzen zuen doinu haren esanetara hasi zen mugitzen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 82. orr.


harpatxo iz harpa txikia.

-Ene harpatxo gaixoa!  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 72. orr.


harpe (210 agerraldi, 29 liburu eta 70 artikulutan –horietako 61 Herria astekarian-) 1 iz hartzuloa, harkaizpeko barrunbe edo aterpea.

Gizon-emazteak, larruz jantziak, harpeetan bizi ziren garaian.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 39. orr.

Nehor ez da harpeko sarrera goibelean ageri.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 92. orr.

Ahmetek, harpe barrenean, sua piztu zuen ardagaiaz eta suharriaz.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 131. orr.

Harpe bateko zoko ilun batean.  Berria - Euskal Herria   2004-04-01

Massabielleko harpe miraritsua.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 331. orr.

Paleolitoko harpeetako biztanlea.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 251. orr.

Toki hark Joanttori lapurren harpea gogorazi zion.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 101. orr.

Platonen harpeko kide sentitzen nintzen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 217. orr.

Ekain, Altxerri eta Otsozelaiko harpeetako margoen inguruan.  Herria   2004-05-06

Egunaren indarrak harpe baten gerizara bultzatu ninduen; barrenean bazen zulo bat, eta zuloan eskailera bat, han beheko ilunbera amiltzen zena.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 119. orr.

Makpelako soroko harpean ehortzi zuen Abrahanek bere emazte Sara, kanaandarren lurraldean.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 61. orr.

2 irud

Emaztearen eztiki biluzteko gogoa ernatu zitzaidan, haren harpe usantsuaren milikatzeko adibidez.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 108. orr.

Zer ziren bada burumuinaren harpe hitsetarik jaukitzen zitzaizkion ele horiek?  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 20. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Harpe urrin dorpea.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 172. orr.

Azken sototik jalgi nintzenean, harpe zuloaren ahoan aurkitu nuen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 122. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

harpean ehortzi (5); harpean ehortzi zuten (3); isturitzeko harpeetan (4); makpela soroko harpean (3); otsozelaiko harpeen (4); otsozelaiko harpeetan (5); soroko harpean (6); soroko harpean ehortzi (3)


harpetxo iz harpe txikia.

Hutsuneak, harpetxoak eta bolumena erabiliz forma ugari sortu du.  Berria - Kultura   2004-10-13


harpide iz harpidetza.

Etorri gogotik "Horiak" sustengatzerat (sartzea : 5 euro eta harpide txartela sasoin guziko partidentzat : 45 euro).  Herria   2002-10-17


harpidedun 1 iz (zerbaiten) harpidea hartzen duen pertsona.

Garai haietan mila inguru harpidedun ba omen zituzten.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 94. orr.

Pariserako hamar bidaia zozkatzen ditu urtero harpidedun berrien artean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 283. orr.

Harpidedunek etxeko postontzian jasoko dute egunkaria.  Berria - Euskal Herria   2004-02-20

Harpidedunen zerrendan.  Berria - Harian   2005-02-17

Gure aita Círculo de Lectores delakoaren harpideduna zen.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 35. orr.

Aspaldiko urtetan HERRIA kasetaren harpideduna zen.  Herria   2005-02-27

Irutxulo astekariko eta Berria egunkariko harpidedun guztiek jasoko dute egunkari berria, zuzen-zuzenean bihurtu dituzte argitalpenaren harpidedun.  Berria - Harian   2005-02-17

PIKAren harpideduner proposatua da aldizkaria beren laguner ezagutaraztea.  Herria   2002-09-26

Harpidedunen kopurua goiti joanen dela uste dute.  Herria   2004-06-10

Badakit futboltzale ainitz badela Frantzian, bainan onartuko dutea harpidedun izaitea futbolaren ikusteko.  Herria   2004-12-23

2 harpidedun egin

Aberdeen-en, 1714an, Pope-ren Iliadaren sei liburukien harpidedun egin nintzen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 129. orr.

Ordenagailua birusekin bonbardatu zioten, sikarioak bidali zizkioten etxera, Eusko Ikaskuntzaren aldizkari guzti-guztien harpidedun egin zuten behin eta berriro.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 103. orr.

Ama I diritti della scuola zeritzan eskola-aldizkari bateko harpidedun egin zen metodo didaktiko modernoak ikastearren.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 61. orr.

Argia aldizkariko harpidedun egin nintzen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 80. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta harpidedunen (4); harpidedun bat (3); harpidedun egin (7); hunen harpidedun (3); kaseta hunen harpidedun (3)


harpidetu, harpide(tu), harpidetzen da/du ad harpidetza hartu.

Alferrik egoten dituk Europako aldizkarietara harpidetuak eta irakurtzen ditiztek liburu europarrak zingira haien erdian.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 92. orr.

Estatuak harpidetutako tituluak, 300 eta 500 milioi euro arteko balioa dutenak, kapital bihurtu ahal izango ditu.  Berria - Ekonomia   2004-05-27

Harpidetzeko Eskaintza Publikoak ez du espero bezalako erantzuna jaso.  Berria - Ekonomia   2004-02-20


harpidetza 1 iz epeka argitaratzen den aldizkari edo kideko bat erosteko izena ematea; izen emate horri dagokion diru saria. ik harpide; abonamendu.

Doako harpidetzari esker.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 64. orr.

Harpidetzen diru sarrerekin.  Berria - Mundua   2004-06-26

Ondoren, harpidetza egin beharko da eta harpidedunek etxeko postontzian jasoko dute egunkaria.  Berria - Euskal Herria   2004-02-20

Euskarazko egunkari bakarraren harpidetza egiteko eskaera.  Berria - Euskal Herria   2004-05-04

Urtean lau libururen harpidetza hartu (bat euskarazkoa, hiru frantsesezkoak), banku bidez diru-ixurtze automatikoa eginez argitaletxearen kondura.  Herria   2005-07-07

Harpidetzak ordaintzen hasteak ere garrantzi nabarmena izan zuen Irutxulo-ren historian.  Berria - Euskal Herria   2004-05-01

Urte osoko harpidetza (12 aldizkari) gostatzen da 200 libera edo 5000 pezeta.  Herria   2001-05-10

DVDarekin urte osoko harpidetza eskura daiteke.  Berria - Kultura   2004-12-05

Bi euroz emendatu dugu, bi euro xoilez, harpidetzaren urtesaria.  Herria   2004-12-02

Urteko harpidetza 23 eurokoa izanen da.  Herria   2004-02-19

Chic parisien jasotzen zuen harpidetzan, nobela frantsesak irakurtzen zituen bulegoko joan-etorrian.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 41. orr.

Telefona finkoentzat, harpidetza polliki kariotu, deiak aldiz merkeago ezarriz.  Herria   2005-01-20

Hilero, kopiatzaileak 4 eta 7 euro gehiago ordainduko luke bere Internet harpidetza.  Berria - Harian   2005-12-29

2 akzioak eta kidekoak erosteko dokumentuak izenpetzea.

Atzerritar kapitalak, mailegu publikoen harpidetzaz osaturik gehienbat, azpiegiturak egiteko erabili ziren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 55. orr.

Lehenik eta behin finantza erakundeen bidez salduko du bere akzio harpidetza (OPV delakoa, hots, salmenta eskaintza publikoa).  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 221. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Harpidetza orri bat kaleratu dute, etxean jaso nahi dutenek eskaria egin dezaten.  Berria - Euskal Herria   2004-04-20

Harpidetza txartelak betetzen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 112. orr.

Banaketa harpidetza bidez egiten da batez ere, baina hiriburuetako zenbait denda nagusitan ere saltzen da.  Berria - Euskal Herria   2004-07-30

Liburuak erosteko baino gehiago irakurtzekoak direnez, uko egin zitzaion harpidetza sistema hari.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 95. orr.

Harpidetza formula berri bat du abiatzen gaurdanik.  Herria   2005-07-07

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta harpidetza (5); harpidetza bidez (3); urteko harpidetza (3)


harrabots 1 iz zarata. ik herots; arrabots.

Munduko harrabots eta burrunba guzien gainetik.  Herria   2003-12-25

Eta bakartasuna duzu berriz lagun, baina bakardade berri batekin topo egiten duzu: bertze gisa batekoa da isiltasuna, bertze gisakoak harrabotsak.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 11. orr.

Eta umeen algarei usatua dagoena karranka metalikoen harrabotsari moldatu beharko zaio, eromenak behin-betiko harrapa eta eraman ez dezan.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 11. orr.

Gogoeta horietan ari naizelarik iduritzen zait harrabots batzuk hautemaiten ditudala urrunera.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 44. orr.

Isiltasuna... bakarrik giltzen harrabotsa zaintzaleen eskuetan, burdin hesiak zabaltzean.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 25. orr.

Partida zer izan den: zainen gainean jokatua, eta sobera harrabots, oihu eta musika, eta ez dutela beren hoberena erakutsi biek ere.  Herria   2004-06-17

Harrabots egin gabe indarrean sartu da laikotasunaren legea.  Berria - Euskal Herria   2004-09-03

Horien denen beharra badu pilotak, beste kirolek hainbeste harrabots egiten duten denboran.  Herria   2004-07-01

2 (izenondoekin)

Harrabots etengabe eta nahasia entzuten zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 357. orr.

Harrabots burrunbatsu bat aditu dut belarrietan, eta, hurrengo, ezertxo ere ez. Urruneko autoaren burrunba isilaren ordez, urruneko urratsen harrabots idorrak.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 15. orr.

Orain isiltasun pisua, orain harrabots asaldagarria.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 14. orr.

Itsasoan ere bere harrotasunak, bere azal leuna inarrosten duten harrabots ozenek ere hondoraino hunkitzen dute bakartasun barearen sentsazioa.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 13. orr.

Harrabots sor bat entzun zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 97. orr.

Milaka oihu berezik osaturiko harrabots zorrotz batek iratzarri ninduenean.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 102. orr.

Politika harrabots zantarra bilakatu da, mehatxu etengabea.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 141. orr.

Motorren harrabots urruna.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 11. orr.

Han jadanik bada mundu bat, harrabots ederrean.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 133. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Halako burrunba bat heltzen zait beharrira, harrabots nahasketa bat, kanpoko harrabots batzuk.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 42. orr.

Beste harrabots mota frango, mementoan ezin bereiziak, ezezagunak baina urrunak, biziki urrunak, denborarekin ezagutuko ditudanak.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 42. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Barneko hesia idekitzen du: kliska!, burdin harrabotsa.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 34. orr.

Ate edo giltza edo urrats harrabotsei beha, beharriak xut, antena luzaturik, radarrak pizturik, erne.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 59. orr.

Ate gibelean giltza harrabotsak, burdin hesi bat zabaltzen balitz bezala.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 26. orr.

Eta gero eta hurbilago argi-pizgailu harrabotsak, tik, tik, tik.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 32. orr.

Kamioi batzuen motorrak edo zirkulazione harrabotsak, baina urrunak.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 42. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta harrabots (5); giltza harrabotsak (6); harrabots bat (3); harrabots batzuk (7); harrabots eta (3); harrabotsa entzun (3)


harrabotsu izond zaratatsua.

Haren akordua, ordea, garbia da, izen organikoa da, harrabotsua kalapitaria tematia.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 142. orr.


harraize iz Aizkorritik datorren haizea.

Ederki ziotsaten Gabiria alden-eta: Aldaizea eta harraizea, aldagoia seguru!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 499. orr.


harralde iz harkaiztia.

Baina begirada, errepide aski ezagunarekiko errutinaz, zeruaren eta itsasoaren arteko kolore-apustu eta ñabardura gris-urdin amaigabeen tirabira lausoan biltzen zitzaidan orain, bide-ertzeko harraldean gero.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 106. orr.

Harralde hartan oso harkaitz-zulo politak daude lanpernetarako, sona handia du itsasalde osoan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 117. orr.


harraldi (orobat hartualdi) iz aipatzen dena hartzen den aldi bakoitza.

Kantaren zatiak une eta leku anitzetan grabatzen zituen [...], tresna bakoitza bere aldetik, harraldiak behin eta berriro errepikatuz soinu zehatza lortu arte.  Berria - Kultura   2004-09-28

Hasierako proiektoreek sarri eman ohi zuten halako irudi dardaratsu bat: efekto hori saihesteagatik jaso da, hain zuzen, proiekzio-lastertasuna (eta zinema harraldien lastertasuna ere bai, horrenbestez), lehenik segundoko 12 iruditik 16 iruditara, eta gero poliki-poliki 24 iruditaraino.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 36. orr.

Oraindik hamaika hartualdi filmatu behar dituzte Bergaran.  Berria - Kultura   2004-09-01

Ultra Deep Field (Eremu Ultra Sakona) argazkia segundo milioiren bateko hartualdian egin zuen Hubblek.  Berria - Gaiak   2004-03-11

Film hura -Ivy agur-egilearen urruneko hartualdiekin- kameratik atera eta eguzkitan zabaltzeko, dena ezaba zedin.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 127. orr.

· ik dosi.

Noiz hasten zara hartualdi bat behar duzula pentsatzen?  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 312. orr.


harramantza iz ipar harrabots edo iskanbila handia.

Ahotsen harramantzak eta zakur mehakoilaren zaunka erlastuek buhameen hurbiltzea iragartzen zuten.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 10. orr.

Jendeen solasen harramantzak, irri algarak eta autoen asotsak.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 78. orr.

Itsas ainaren harramantza etengabea lagun.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 52. orr.

Harramantza gaitza eginez.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 198. orr.

Tea kikera eskuetarik erortzera utzi zuen, ostatuko zerbitzarien artean gaitzeko harramantza eraginez.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 147. orr.


harramaskada iz harramazka.

Orratzaren lehenengo harramaskaden ondoren, Gariren ahotsaren oihartzuna denboraren tuneletik bezala atera da gure egongela txikira.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 68. orr.


harramazka 1 iz larruazaleko urratu ez sakona. ik atzaparkada.

Goitik beherako hiru harramazka bekokian.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 83. orr.

Giza azazkalen harramazkak ageri zituen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 29. orr.

Batek baino gehiagok probatuak zituen Marroren harramazkak, bai eta jaso ere aurpegian, bizi guztirako, deabruaren orbaina.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 9. orr.

Mirandek kotoi bat pattarrez busti, eta aurpegiko harramazkak xukatu zituen.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 200. orr.

Ogiaren labana hartu eta harramazkak egiten hasi zen bere eskuaren gainaldean: odol-xirripak atera ziren. ik beherago 2.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 52. orr.

Katu-harramazka batek eragindako sukarra.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 121. orr.

Zintzilik geratu nintzen, harramazkez josia.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 42. orr.

Lau ate kontatu zituen esku harramazkez beteez.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 236. orr.

Iodo-tintura urratu eta harramazketarako, metileno-urdina eztarriko minerako.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 98. orr.

Hutsalkeria hark harramazka bat utzi zidan barruan; zerbait eten zen Idoiaren eta bion artean.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 176. orr.

2 harramazka egin

Begira geratu zitzaion eta harramazka egin zion ezker masailean.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 201. orr.

Harramazka egin zion bere azazkal beltzekin aurpegiaren alde batean.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 225. orr.

Hego atzapardunek harramazka egiten zidaten.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 16. orr.

Eta bere bota haiek harramazka egiten zidaten burmuinetan.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 92. orr.


harramazkatu, harramazka(tu), harramazkatzen 1 du ad harramazka egin, atzaparkatu.

Katemeak, bada, eraso, jazarri, harrapatu eta sudurra harramazkatu zion: trauma gogorra utzia zion hark txakurrari betiko.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 68. orr.

Azazkalaz harramazkatzen den diskotxo dirdaitsu astuna.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 119. orr.

Paretak hortzekin harramazkatuz tunelak egiten jarraitzen du alu horrek.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 64. orr.

Neure ezpata-punta dut igurtziko eden horrez, eta, nik Hamleti axala harramazkatzea aski, heriotza duke bertan.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 188. orr.

Zeren asta-tipularen hostoek harramazkatzen baitzizkioten lokia eta masaila.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 55. orr.

Orain, ordea, afixa harramazkatua dago.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 60. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Itxaropenez urratutako hamaika esaldi txiki ikus daitezke bere horretan utziak izan diren paretetako igeltsu harramazkatuan.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 79. orr.


harrapaezin izond ezin harrapatuzkoa.

Alfabeto hau izaki harrapaezina da, Neptuno planetan bizi den elefante erraldoiaren leinu berekoa.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 137. orr.

Nola konformatuko nintzen ni ere Saint-Saens eta Czernyk ezker eskuarentzat egindako ariketekin, galdutako besoa behialako doinu harrapaezinetarantz lerraturik banuen?  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 127. orr.

Orduz geroztik hodeiertzak bilatzen ditut eta atsegin dut haien urruntasunetik ahalbidetzen duten zabaltasun harrapaezina.  Berria - Kultura   2004-03-21


harrapagailu iz animaliak harrapatzeko tresna.

Eta [saguen] harrapagailuan nahita sarturik zegoen gainera.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 88. orr.


harrapagaitz izond ia ezin harrapatuzkoa.

Atzokoa bezalako izua harrapagaitz eta informalagoa da ordea.  Berria - Harian   2005-07-09

Alberto jario mantso eta eten batez mintzo zitzaidan, hitzak aurkitzea kostako balitzaio bezala, silaben bolumena bera harrapagaitza bihurtuz.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 131. orr.


harrapaka (24 agerraldi, 12 liburu eta 3 artikulutan; ETCn 116 agerraldi) 1 adlag arrapaladan.

Harrapaka irensten zuen bere gosaria.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 145. orr.

Handik bost minutura, bat-batean jaiki, kontua harrapaka pagatu, eta zalgurdi baten bila joan nintzen. Orienteko liburutegiak harrapaka dabiltza nere bertsoen atzetik.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 179. orr.

Hori zela eta, harrapaka etxeratu nintzen, ibilbidea behin baino gehiagotan erratuz.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 21. orr.

Harrapaka eta presaka.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 64. orr.

2 harrapatzen.

Zekale artean harrapaka.  Berria - Kultura   2004-03-25


harrapakari izond/iz harrapaketan edo harrapakerian ibiltzen dena.

Gorpu gaxte gorri hura zintzilik gurutze batean ipini zuten, besteen eskarmenturako, hegazti harrapakariek desegin zezaten.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 68. orr.

Ez kasurik egin, gazte: hobe hala -hots egin zuen Frau Streicherrek, esku harrapakari bat besagainean pausatzen zidala-. gizarte kontsumitzale harrapakari honen baloreak aldatzeko asmoz dabilan gazte mugimendu bat.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 150. orr.

Harrapakari erraldoien dantza zabalari beha.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 226. orr.

Dantzaleku arrunt batean bukatu nuen, harrapakari arrunten modura zebiltzan turista arruntez betea zegoena.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 198. orr.


harrapakatu, harrapaka(tu), harrapakatzen du ad harrapatu, lapurtu; indarkeriaz eta harrapaka (hiri, etxe bat) bere ondasunez biluzi. ik arpilatu.

Logela harrapakatu egin dute, horma-armairuak irekita eta hutsik daude.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 230. orr.

Gu eraman ondoren kontserba guztiak harrapakatu zituztela.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 43. orr.

1813an, hiria setiatu, erre eta harrapakatu ondoren, San Sebastianen erlikia desagertu egin zen.  Askoren artean   «Rataplan» - 24. orr.


harrapakatze iz harrapatzea, lapurtzea; indarkeriaz eta harrapaka (hiri, etxe bat) bere ondasunez biluztea.

Suteak, harrapakatzeak, inbasioak, gerra zibilak eta beste ezbehar asko pairatu behar izan zituen hiri batean.  Askoren artean   «Rataplan» - 9. orr.


harrapakeria iz harrapatze gaitzesgarria edo doilorra; harrapakatzea.

Asko eta asko baitira berdindu beharreko ertzak: pobreziaren ertza, justiziarik ezaren ertza, handi-mandien harrapakeria eta esplotazioaren ertza.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 158. orr.

Seguraski aberats familia guztien hasieran egon da antzeko harrapakeria.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 94. orr.

Benjamin Franklinek ez zuen nahi arranoa estatu berriaren ikurrean egotea, berez «lapurreten eta harrapakeriaren animalia» delako.  Berria - Mundua   2004-02-15

Dorothy ere zineman arrakasta lortzeko asmoz etorria zen Hollywoodera, baina harrapakerian ibili besterik ez zuen egin, behin eta berriz, gauza mordoxka lapurtu, erostetxe handi batean.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 11. orr.


harrapaketa (ETCn 1.716 agerraldi) 1 iz indarrez harrapatzea; harrapatzea.

Inbaditzaileek ankerkeria izugarriak egiten omen zituzten, harrapaketak, lapurretak, suteak, hilketak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 189. orr.

Alarikoren agindupean 410ean godoek burututako Erromaren setioa eta harrapaketa.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 27. orr.

Hartutako hirien harrapaketa eta suntsipena.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 276. orr.

Ez dio aipatzen etxean egin dioten harrapaketa.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 233. orr.

Osasun publikoaren gordailua gizabanakoen harrapaketatik babestu beharraren gainean.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 30. orr.

Gizakiaren harrapaketa-grina laburraren eta axolaez luzarokoaren xedea.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 165. orr.

Aurreko gauean jasandako harrapaketa-saioaz zen bezainbatean, galdera bat eta bertze hainbertze aholku.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 334. orr.

Isidorak ikusi du umea lore harrapaketan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 78. orr.

2 (animaliena)

Txori harrapaketari ekiten genion zepoak bekorotzetan gordez.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 72. orr.

Askotan -Pantxok aparteko trebezia zuen harrapaketa hartarako- eskuetan habiak zituztela itzultzen ziren guregana.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 92. orr.

Afrikan lehoi harrapaketan ibil zitekeen tribu galdu bateko erraldoi horietako bat.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 39. orr.

Balearen harrapaketan ere parte hartu izan nuela.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 34. orr.

Bruselak %9 murriztu ditu Bizkaiko Golkoko antxoa harrapaketak.  Berria - Ekonomia   2004-12-23

Itsas biologoek diotenaren arabera, egungo harrapaketa maila ezin da mantendu.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 71. orr.

Harrapaketa itsasoan (arrain eta itsaskien arrantza) eta lehorrean (besteren gerezi, intxaur, nafar perretxiko, barraskilo, uso) praktikatzen dugu oraino.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 13. orr.

3 irud

Harrapaketan ibiltzen diren dibortziatuekin saiatuz gero, beharbada zeozer lortuko zenukete.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 22. orr.

4 atzitzea.

Segurtasun indar irakiarrek arma eta munizio harrapaketa handi bat egin zuten, joan den ostiralean.  Berria - Mundua   2004-07-11

Azken urteotan Iparraldean egiten den heroina harrapaketarik handiena izan da.  Berria - Euskal Herria   2004-10-21

5 (ibilgailu batek oinezkoa)

Autoaren edo motorraren edo kamioiaren deskontrola ikusgarria izaten zen, zirraragarria: iraulikoak, itzuli-mitzuliak, oinezkoen harrapaketak.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 16. orr.

6 harrapaketan adlag jolaskideak harrapatzean datzan jolasean arituz.

Neska-mutilak erdian, harrapaketan jolasten.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 240. orr.

Harrapaketan lasterka eta saltoka hasi dira beste batzuk plaza zabalean, inola ere gelditu ezinik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 41. orr.

Edozein haurrek lasterka edo jauzika edo beste haurrekin harrapaketan dabilelarik.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 7. orr.

Talde hura beste anitzetan ikusi nuen, futbolean, harrapaketan, soldaduetan eta beste hamaika jolas klasetan.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 27. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

antxoa harrapaketak (9); harrapaketa eta jipoian (3)


harrapaketari iz harrapaketan ibiltzen dena. ik harrapakari.

Harrapaketari-talde bat izan da, sartu, lekua ondasunez hustu eta poltsa, kutxa eta maleta beteekin alde egin.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 230. orr.


harrapakin 1 iz harrapatzen den ondasuna.

Hiria suntsitu nuen, hiritarrak aiztoz hil nituen, emazteak eta harrapakinak gurekin eraman genituen, eta denon artean banatu.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 47. orr.

Horrekin batera, harrapakin gaitza ere bai: "Berdan" markako 1.200 fusil, 400 granada, espartin mordo handi bat, burusiak dozenaka...  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 166. orr.

Bidaztiak, abereak eta zalgurdiak harrapakin ederra izango zirela lapur basati horientzat.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 192. orr.

Inperioko armada -bere soldatatik eta ez harrapakinetatik bizi zena [...]-.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 82. orr.

Itxuraz babesgabea zen harrapakinari atzaparrak eransteko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 195. orr.

Gerrako harrapakinaren banaketan.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 229. orr.

Kapitainak bere harrapakina lurperatu zuen tokian.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 140. orr.

Sartaldeko Indietan piratek berenganaturiko harrapakin eskergak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 140. orr.

2 harrapatzen den animalia.

Otsoak [...] ez du bertan behera uzten harrapakina.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 91. orr.

Basakatua zelatan zegok oraindik, harrapakinaren azken ahamena jaten ari duk hartza.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 145. orr.

Harrapakinaren gainera oldartzeko prest dagoen piztia bezala.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 443. orr.

Harrapakina bilatzen duen ehiztariarena eta ehiztariaren etsipena lortu nahi lukeen ehizakiarena.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 40. orr.

Zeren ez baita egia ehiztariak harrapakina eskuratzeko hiltzen duela.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 138. orr.

3 irud

Guretzat harrapakin aproposenak bikoteak izaten ziren: neurri ertaineko txakurreme motxinberoak eta neska gazte ederrak osatutako bikoteak, hain zuzen.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 16. orr.

Nire sadismo psikologikoa, eta batez ere harrapakinak hautatzeko dudan begi zorrotza.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 90. orr.

Harrapakin bila, begirada erdizirkular batez begipean hartu nuen antzeztoki guztia.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 45. orr.

Ez dut trago bati ezetz errateko usadiorik, eta, gainera, ez nuen nahi harrapakinak ihes egin ziezadan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 254. orr.

Bistan zen andre hura gauzaeza zela bizitzeko; batere indarrik eta helbururik gabe, ohitura txarren harrapakin erraza.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 168. orr.

Argia urratzen hasia zuan, astiro-astiro, eguzkia bere harrapakinari, munduari, neurria hartzen ari balitzaio bezala.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 155. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere harrapakina (11); gudu harrapakin (3); gudu harrapakintzat (3); harrapakin bila (5); harrapakin gisa (9); harrapakin izan (3); harrapakin izango (4); harrapakin ugari (11); harrapakin ugari hartu (3); harrapakinak hartzera (3); harrapakinaren gainera (4)


harrapakintza iz harrapaketa.

Berri-paperak baitzebiltzan gaztigu emanez herri eta etxaldeei haien harrapakintzez.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 152. orr.


harrapaleku iz

Proposamenak berak lizun-kutsua zekarkeen: tokiak 40 urtez goitiko gizon-emakumeen harrapalekuaren omena zuen, fauna askotariko --dibortziatu, banandu, neskazahar, mutilzahar, etxe-aspertu-- baina xede bakarrekoaren etzanaldi azkarren abiaburu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 242. orr.


harrapari 1 izond harrapatzen duenetik bizi dena.

Piztia harrapari baten errukirik eza.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 227. orr.

Otso harrapari taldeek sarraski handiak egiten zituzten.  Elizen arteko biblia   Mt 7,15

Lehoi harraparien gisa orroka.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 80. orr.

Hegazti harraparien hegaldiak miresteko.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 44. orr.

Inguruka ari zaizkit hegazti harrapariak, mokoak zorrozturik, atzaparrak aterata, eta bihotza erauzi nahi didate.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 69. orr.

Gerlari krudel harrapari haiek.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 50. orr.

Horren berekoia eta horren harraparia ote da, gero, jende gehiena?  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 180. orr.

Beren erregeen injustizia eta harrapaketak ez zituzten ikaratzen, berak ere harrapari eta injustu zirelako haiek bezala.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 310. orr.

2 hed

Lapur Handia da, bere sare harrapari zabala zaintzen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 364. orr.

Topaketa ezatsegin eta begiratu harrapari guztietatik bere adeitasunak eta arroztasun eskurakoiak defendituko zutela.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 207. orr.

3 (izen gisa)

Bizkitartean, gure lur-saila abandonatu egin dugu, harraparien mende.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 20. orr.

Sydneyko arkeologo talde baten esanetan, duela 25 milioi urte Australian ere baziren harrapari handiak.  Berria - Gaiak   2004-05-11

Orain, garai batean baino harrapari gutxiago daude, eta karraskariak ugaritu egin dira.  Berria - Gaiak   2004-02-06

Belatza elikadura piramidearen gailurrean dagoen super-harrapari bat da.  Berria - Euskal Herria   2004-06-05

Erne behar dugula egon gure etxe eta lurrak beretu nahi dituzten mota guzitako harraparien aitzinean.  Herria   2005-04-21

Baina saguaren bihotza daukan hontzak bezala behatzen nion, eta ez harrapari goseti soilak legez.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 48. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Disekatzaileak, ehiztariak [...] igandeko ibilaldietan askatzen bide du bere harrapari sena.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 194. orr.

· Ontzi barruan sagu-harrapariren bat eramatea, nahiz zela katu nahiz zela zakur.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 96. orr.

Enpresari eta talentu harrapari guztiak han izango dituk beharbada.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 130. orr.

Giza harrapari ikaragarri batzuek sortu zuten [Estatua].  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 97. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hegazti harrapari (6); hegazti harrapariak (6); hegazti harraparien (9); otso harrapari (4); otso harrapari taldeek (3)


harraparitza iz harrapariaren jarduna.

Kanpo-proletalgo inbaditzailearen gerra-taldeek askoz geldiago egingo zituzketen beren harraparitzak Erromatar Inperioaren azken aldian, honek ez balizkie nahigabe eskaini izan lur gainean mugitzeko hain baliabide bikainak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 35. orr.

Kapitalismoaren harraparitzaren irrazionaltasunak bere neurrigabeziaz jabetzen zaila gertatzen zaigun hondamendira garamatza.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 314. orr.

Agresibitatea, batetik (edo harraparitza, Hobbesekin esateko) eta gizaki jainkotuei men egitea, bestetik.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 18. orr.


harrapatu (ETCn 45.248 agerraldi), harrapa, harrapatzen 1 du ad lapurtu, ebatsi, bereziki bortxaz baliaturik.

Lau lagunek nagusiak hil, eta 500 dolar eta bitxi batzuk harrapatu zituzten.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 206. orr.

Zurubi ahuletan gora jo zuen eta habietan errun berriak ziren lau arrautza harrapatu zituen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 11. orr.

"Fruta harrapatzera joango al gara?", proposatu du Potoloak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 72. orr.

Behin, lagun batek euskaraz idatzitako orri bat harrapatu zidaan ustekabean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 120. orr.

Jakina, ez zidan harrapatu beste poemarik ariketa-koaderno batean; izan ere, etxean idazten nituen, eta ondo gorde.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 20. orr.

Maindire bat harrapatu zuen estaltzeko eta patio lohitsura joan zen korrika, bestelako arroparik gabe.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 42. orr.

Botila harrapatu nuen mahaitxoaren gainetik, eta gelditzen zitzaion whisky hondarra nire basora isuri.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 364. orr.

Nonbait harrapatu (ez bide zuen ebatsi?) konpaktu-irakurgailuan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 284. orr.

· Nitaz jabetu nahi baduzu, harrapatu egin beharko nauzu... -esan zion.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 93. orr.

2 atzeman, atzitu. (bizidunak biziduna)

-Harrapatu gaituzte, gureak egin du! -esan zuen lapurren buruzagiak.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 103. orr.

Alemanek harrapatu, frankistei eskura eman, horiek lehenik Madrilera eroan eta gero Bartzelonara, han epaitzeko.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 174. orr.

Guardia zibilek, euskaldunak harrapatu ahala kuartelera eramaten zituzten.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 74. orr.

-Harrapa itzazue Baalen profetak.  Elizen arteko biblia   1 Erg 18,40

Enrico Poitschkerena izan zen ihesaldi luzeena, baina azken mendatean harrapatu eta gainditu zuten Sinkewitzek eta Mancebok.  Berria - Kirola   2004-06-03

Guztiak harrapatu zituen Ullrichek, eta azken bi horiek saiatu ziren alemaniarrari jarraitzen.  Berria - Kirola   2004-07-21

Zezenak harrapatuko zaitu!  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 135. orr.

Gizotso baten eskuek harrapaturiko txorimaloa banintz bezala sentitu nintzen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 8. orr.

Ekintzaren errudunak harrapatu nahirik.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 286. orr.

Baina ez urrundu, bestela Lapur Handiak harrapatuko zaitu.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 363. orr.

Basora joaten nintzen Lubisekin, edo errekan amuarrainak harrapatzera Pantxorekin.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 96. orr.

Umetan eskuz harrapatzen genituen amuarrainak.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 89. orr.

Gehienetan, lau eta sei kilo arteko izokinak dira harrapatzen.  Herria   2003-07-31

-Trikua, neuk harrapatua.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 98. orr.

Agureak bere edalontzi hustuari batbatean buelta eman eta euli bat harrapatu zuen barruan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 155. orr.

Tamil Nadu probintzian, bada tribu bat, "irulak" deritzana, aspaldidanik kobra harrapatzetik bizi dena.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 158. orr.

Armiarmak harrapaturiko intsektu bat bezala.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 299. orr.

Sagu asko dago hemen inguruan, ea, joan eta harrapatu.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 144. orr.

Katu guztiek harrapatzen dituzte arratoiak, Ron!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 121. orr.

Nik aberats memelo bat harrapatuko dut egunen baten bere bizkarretik bizi izateko.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 71. orr.

· Hiru traineruk harrapatu zeroi handia.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 61. orr.

Gogoan izan bestela 1936ko udagoienean haiek gure lau ontzi harrapatu zituztela, eta berrogeita hamabi gizon eroan zituztela.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 107. orr.

3 (bizidunak zerbait)

Maitagarri hura arratoi bihurtu zen, eta jira-biraka hasi zen bere isatsa harrapatu nahian.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 114. orr.

Irakiarren mezuak harrapatu eta deskodetzeko.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 15. orr.

Ez dute harresirik eta urik behar presoei han eusteko, beren buru barruan harrapatuta baitaude, gogoeta alai bakar bat ere izateko gaitasunik gabe.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 155. orr.

Idazle naturalistak egintzak harrapatu behar zituen naturalista batek intsektuak harrapatzen zituen modu berean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 8. orr.

Hitzari beti harrapatuko diot hari-mutturren bat.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 91. orr.

"Harrapa ezak hau!" osaba Juanek airera jaurti zuen poltsikoan zeukan azukre-koxkorra.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 207. orr.

Delhin, adibidez, milioi erdi bat lagun dago lanik gabe, lanen bat non harrapatuko.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 206. orr.

Ai, oraingo garai hauek harrapatu bagenitu sasoi harekin!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 46. orr.

Karga guztia harrapatu zioten orduan, kilo erdi pasa.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 60. orr.

4 (zerbaitek bizidun bat)

Galernak harrapatu duen gazte zoro bat baino ez da.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 37. orr.

Txirrindulari bat hil da Obanosen auto batek harrapatuta.  Berria - Euskal Herria   2004-06-15

Trenak gizon bat harrapatu du Ordiziako geltokian.  Berria - Euskal Herria   2004-11-03

Baina aitona ez zen mugitu eta tankeak harrapatu egin zuen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 19. orr.

Gurpilak harrapatuta, hantxe zegoen ahoz gora.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 849. orr.

Gizon bat, saltzailea bera, bere dendaren barruan suak harrapatua, suz inguratua oihuka.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 223. orr.

Alemaniar inbasioak Belgikan harrapatu du Lehendakaria.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 173. orr.

Gerrako lehenengo tiroek Madrilen harrapatu zuten, etxekoak uda emateko prest hantxe Mundakan zituelarik.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 74. orr.

Eskaileretan beheiti abiatzeko prest nengoela harrapatu ninduen semearen deiak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 80. orr.

Ez duzu etxera biderik aurkituko, eta gau luzeak harrapatuko zaitu.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 363. orr.

Ahuntz baten eta ardi baten artean harrapatu zuen egunak lotan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 78. orr.

Geu gara, postura egokia aurkitu ezinda, loak noiz harrapatuko egoten garenak.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 21. orr.

Geldotasunaren aztaparretan harrapatua zen, lotsaren lotsaz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 231. orr.

"Bihoa Araraten madarikazioa pasharen eta beyen gainera!" esan zuen menditarrak amorrazioak harrapaturik.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 39. orr.

Zorigaitzak harrapatuko zintuela pentsatze hutsak nekea eragiten zizun.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 16. orr.

Heriotzak bertan harrapatuz gero bidaia hori egin beharrik ez izateko.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 230. orr.

Jakina da behar bezalako emakume gaixoa garbimin eta zikin-beldur paranoiko batek harrapatua bizi dela.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 27. orr.

Lehengoan dirau gizonak: bizitzaren eta heriotzaren misterioak harrapatuta.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 48. orr.

Morala oso aparte ez ote dabilen: goganbehar horrexek harrapatu nau.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 23. orr.

Asmoa behintzat hori zen: mamuak harrapatzeko sare on bat egitea.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 64. orr.

5 (zerbaitek beste zerbait)

S@reak jakite huts zertangabea ikaragarri erraztu du eta azkartu; bestea, benetako jakitea, ezin harrapa dezake inongo sarek.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 36. orr.

Bertsolariaren senak harrapa lezake ondoen mundua darabilen logika ezkutu hori.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 102. orr.

Izutu egiten zela ehun kilometrotik gorako abiadura harrapatzeko gai zen burnizko tramankulu erraldoiarekin.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 69. orr.

Ongi graduaturik baldin badago, puntu gorri hori da balak joko duen leku zehatza; 500 metroko luzera harrapatzen du; 425.000 pta.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 98. orr.

6 (gaitzak-edo norbait)

Ene seme gaixoa, nafarreriak harrapatu ez du ba!  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 62. orr.

Gainerako neskame-morroiek berriz ez dute gaitzik, ni, ordea, beldur naiz ez ote nauen berriro harrapatuko. Birusak harrapatu ez duenari gutxiena uste duenean birusak harrapa dezakeela jakinarazi behar zaio.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 312. orr.

Txorabioak harrapatu ninduen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 238. orr.

Sukarrak harrapatuta itzuli behar izan zenuten etxera.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 20. orr.

7 (norbaitek gaitz edo kideko bat)

Nire semea zainduz harrapatu nuen gaixotasun beldurgarri hau. Sifilia ere harrapatu zuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 342. orr.

Katarroa harrapatu duzu?  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 113. orr.

Gripea harrapatzeko arrisku gutxiago, hartara.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 34. orr.

Ahultasunak jota harrapatu nuen pneumonia.  Berria - Euskal Herria   2004-02-07

Biriketako gaitza erraz harrapatzen dute.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 119. orr.

Orduan harrapatu omen zuen petxuko hau, eta ez [...] zurrutean galduta dabilelako.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 64. orr.

Alimaleko kasketa harrapatu zuela, zera.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 164. orr.

Mozkorra harrapatu genuen gauean.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 219. orr.

Sekulako katua harrapatu genuen eta dantzan hasi ginen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 22. orr.

Gero harrapazak atxur eder bat, inoizko itzelena!  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 135. orr.

Gaitzekoa harrapatu diat gaurkoan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 120. orr.

8 (modua adieraziz)

Halako batean, gizona niri begira harrapatu nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 144. orr.

Supermerkatuan alkohol ebasten harrapatua izan zela behin.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 202. orr.

Zentraleko zaindariak bere mugurdiak lapurtzen harrapatu baitzituen mutiko biak.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 57. orr.

Lapurretan harrapatutako preso baten aurpegia hain zuzen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 407. orr.

Gezurretan harrapatu nindutelakoan.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 13. orr.

Balarik gabe, bizirik harrapatu zuten, eta ez zuten bertan hil.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 10. orr.

Baina ez ninduen lotan harrapatu.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 34. orr.

Ohean larrutan harrapatu zituen egunean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 283. orr.

Kazetari martin-saltsero bat, koilara zopatan harrapatua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 272. orr.

Begiak hertsi nituen, ahalketurik, barrabaskerian harrapaturiko haurrak bezala.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 321. orr.

Frantxuak kanapean etzanik harrapatu zuen ama.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 56. orr.

Burdinazko barra eskuetan zuela harrapatu dut, zuri bigarren kolpea emateko prest.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 358. orr.

Gorputza indar guztiarekin jiratuz irauli nuen eta azpian ahuspez harrapatu nuen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 270. orr.

Ustekabean harrapatu du semearen galderak.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 117. orr.

Egunsentiaren argitasunak ezustean harrapatu zuen Xerazade eta honek hitz egiteari utzi zion.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 264. orr.

Inoiz infernura bidaiatzen banaiz, ez naitek ezustean harrapatuko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 27. orr.

9 (bestelakoak)

Komisarioak Florent horrekin harrapatu du ohean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 394. orr.

Seme faltsu horrek, frantses horrek, bere sareetan harrapatua dauka.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 60. orr.

Badakik, saltsan harrapatzen bahaute ere.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 24. orr.

Baina eguzki samin haren eta errepide honen artean harrapatua naiz, gero ta berotuago.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 74. orr.

Zerbaitek zeharkatu du diskotekako giro ketsua eta Patxi aurpegian bete-betean harrapatu.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 322. orr.

Ramo-k harrapatua ninduen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 37. orr.

Autorik gabe, harrapatuta sentitzen du bere burua etxaldean.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 183. orr.

Harrapatua neukan, ondo harrapatua.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 110. orr.

Ni beti "harrapatuta" egoten nintzen; irribarre egiten zuen berak, zerk "harrapatzen" ninduen imajinatuz.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 133. orr.

Itzul hadi, arren, heure senera: harrapatuegia hago sarean.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 96. orr.

Handiki batek faisai bat, harrapatu berria, eman zion bizirik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 792. orr.

Lotsatua zen, zepo batean harrapatu erbia iduri. Zer zen ikustera joan nintzen; katu bat zen, lakioan harrapatua, itotzen, arnasestuka, hiltzen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 116. orr.

Sagutegian sagu bat harrapatuta zegoela ikusirik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 74. orr.

Gauza Galduen Herrialdean harrapatuta zaude.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 364. orr.

Eltxo harrapatzen ibiltzen dira.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 182. orr.

Sugeak helduz gero, gehienetan hil egiten dira harrapatzaileak, pozoia oso azkarra delako eta suge harrapatzen erietxeetatik urruntxo ibiltzen direlako irulak.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 159. orr.

Suge harrapatzeko irulen antzeko moldeak erabiltzen dituzte.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 160. orr.

Atzeratua, hitz itsusi hau zentzu honetan dateke soilik ulergarri: gure ergeltasun maila harrapatzeko lasterketan atzeratua.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 75. orr.

10 (era burutua izenondo gisa)

Mutiko harrapatuak oso urduri zeuden, zigarroak amatatzeko ere astirik izan gabe.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 76. orr.

'Esan daiteke arrain harrapatuaren patua txarra edo zorigaiztokoa dela?  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 314. orr.

11 azpian harrapatu

Bat-batean barruan zeuden guztien gainera erori zen etxea, eta [...] gizon errukarri hura bakarrik hil zen, azpian harrapatuta. Berri horrek Lecœur andrea zanpatu zuela zirudien, urre guzti hark azpian harrapatu izan balu bezala.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 330. orr.

Erlijio edo sekta eldarniatu batek harrapatu dituela azpian gure lagun hurkoetarik asko eta asko.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 280. orr.

Besoz beso iristen ziren hara, kaleak gurdien artean zeharkatuz, barrez, azpian harrapatuak izateko beldurrik gabe.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 239. orr.

Hitzek dezaketena, hitzen zorrotza, kamusten baita ideien zapalak, erraztasun eta segurantzia arinak azpian harrapatzen dituelarik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 53. orr.

Orduan logika garbiak harrapatzen gaitu azpian, eta logika garbiaren arabera, zuria ez dena beltza da.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 131. orr.

12 dabilen bideak harrapatu (norbait)

Haren heriotza ezbeharra da, baina bestearena halaxebeharra jende on-onen begietan (zebilen bideak harrapatu!), eta jende on-onak lurrazpian ikusten zuen hura bi oinen gainean zebilenean ere.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 281. orr.

13 ezin harrapatuzko

Hitzez ezin harrapatuzko munduaren aurrean ixiltzea da gauza nobleena.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 19. orr.

Desegiten eta urtzen ari den ezin harrapatuzko [bizi] hau bezala.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 129. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

atzetik harrapatu (10); azpian harrapatu (14); ezustean harrapatu (139); ezustean harrapatuko (12); mozkorra harrapatu (8); ustekabean harrapatu (147); ustekabean harrapatuko (9)

auto batek harrapatuta (38); azpian harrapatuta (28); barruan harrapatuta (21); erdian harrapaturik (8); harrapatuta gelditu (19); harrapatuta geratu (43); harrapatuta hil (17); kamioi batek harrapatuta (17); trenak harrapatuta (10); ustekabean harrapaturik (9); ustekabean harrapatuta (8)

ezustean harrapatzeko (9); ezustean harrapatzen (20); harrapatzeko sarea (8); ustekabean harrapatzeko (8); ustekabean harrapatzen (17)


harrapatzaile 1 iz harrapatzen duen pertsona.

Ikusi du harrapatzailea ziztu bizian, heriotza dakarkiola.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 216. orr.

Kobrak ziztatu eta lau bat ordura, harrapatzailearenak egin du.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 159. orr.

Senar ausenteen emazteen harrapatzaileak...  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 142. orr.

Erasotzerakoan tentelkeriatan ibiltzen ez zen harrapatzaile errukigabea.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 35. orr.

Etxerako premiazkoak ziren gauza materialen harrapatzaile suharra.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 109. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Kalterik egiten ez duen emakumea da egunez, samurai harrapatzaile bilakatzen da gauez, itsu makilarik ezpata ateratzen duenean.  Berria - Kultura   2004-01-25

Koxkortu eta suge-harrapatzaile bikaina bihurtu ere bai.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 160. orr.

Artxanberri azeri-harrapatzaile sonatua izan zen bere denboran.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 144. orr.

-Auto-harrapatzailea nauzu.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 29. orr.

Guru sos-harrapatzaileren baten eskutik aztikerian sartuen zebilen garaietan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 363. orr.

•3 izond harrapatzen duena.

Industria Iraultzako burgesiaren ezaugarri harrapatzaileari buruz nahikoa hitz egin da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 222. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

auto harrapatzailea (4)


harrapatze iz atzitzea; lapurtzea.

Erran behar da bazela denendeko, kantu, antzerki, pilota, soinu, behi eta zezen harrapatze, zikiro...  Herria   2004-07-08

Beren harrapatze-helburuetarako.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 32. orr.


harrapazka (16 agerraldi, 9 liburutan; ETCn 46 agerraldi) 1 adlag harrapaka, arrapaladan. ik harrapaka.

Harrapazka aberasten ari diren HBko abokatu sozialista horiek.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 22. orr.

Hurrak ondu ahalean, putzura jaulkitzen dira, bertako izokinak harrapazka jaten dituztela.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 181. orr.

Gero jantzi eta mezzorado izugarri hotz horretatik katilukada ederrak irensten zituen harrapazka.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 46. orr.

Harrapazka kendu zion Hennek arraina eskuetatik, garrasi bizian.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 35. orr.

Egun kritiko horietako batean, goseari gehiago ezin eutsi, eta kilo eta erdi sagar jan irentsi nuen, harrapazka, erretzaile konpultsibo batek abstinentziari utzi, eta zigarroei ekingo liekeen modu bertsuan.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 55. orr.

2 harrapazkako izlag

Joana da bizitzaren oinarrizko esanahiari buruzko bilaketa harrapazkakoa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 265. orr.


harrarazi, harraraz, harrarazten 1 dio ad hartzera behartu

Anaietako inork, [...] ez beza sosik edo dirurik jaso, ez hartu eta ez harrarazi, ez jantzitarako, ez liburutarako, ez eta inolako lanen saritzat ere. Joek baso bat ardo harrarazi zion Mariari.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 138. orr.

Hara, Mary Grimes, hartzen ez badut, harrarazi iezadazu, behar dudala konturatzen naiz eta.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 272. orr.

Ezti-nahastura hartatik gaixoari eskainiz eta harraraziz, ontzi osoa hustu zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1033. orr.

Harrarazten zion edari bera ematen omen zitzaien garañoei hanka puskatzen dutenean.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 297. orr.

Aitak aurpegia hain zuri ikusten zionean, anemia zuela esan eta burdina harrarazten zion.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 81. orr.

Posible dela herdoilaren hirira Eliot ekartzea, Artxandako autobusa harraraztea.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 27. orr.

Etsi bat hartua du, harrarazia diot hobeki erraiteko, erranik bosgarrenean nagoela, eskaleretarik ibili behar eta ez zutela zangoek atxikiko.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 95. orr.

Alabainan, gero eta buraso gehiagok euskararen hautua egiten dute beren haurreri eskolako bidea harraraztean.  Herria   2004-04-08

Kanpoko errealitatearen oldarrak gainezka egiten zizun aste haietan, zerbait pentsarazten, jarrera bat harrarazten.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 90. orr.

Agintzari hori izan zen erabakia harrarazi ziona.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 15. orr.

Eta amagana itzulirik, harrarazi nion alaba aldi baterako urruntzeko, landara eramateko deliberoa...  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 192. orr.

Heriotzak azken erretreta harrarazten dion arte.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 68. orr.

2 (aditz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Dalilak bere belaunetan lo harrarazi zion Sansoni, eta gizon bati dei egin zion.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 41. orr.

Gurdiaren balantzak lo harrarazi egin zion haurrari.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 212. orr.

Beraiei parte harraraziz hildakoen oroimenez plazer hutsagatik burutzen zituen erritu horietan.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 163. orr.

Horietan, gramatika, gauzaki konplexu eta sistematikoa da, batera existitzen diren balioei jokoan esku harrarazten diena.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 170. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lo harrarazi (4)


harrarte 1 iz haitzartea.

Tokian tokiko gisa, zuhaitzak ere halako gunean bihurtuak harrartean erroen ahurra loturik...  Herria   2002-12-12

2

Mazeletan eta selaixetan beren harrarte karetsu txuriak erakusten zituzten baserri zabal aberatsek.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 269. orr.


harraska (ETCn 837 agerraldi) 1 iz sukaldean baxera garbitzeko erabiltzen den aska modukoa, harrizkoa nahiz beste gai batezkoa. ik harri 6; harriko 2.

Harraskako iturria ireki eta uraren pean utzi zuen lata.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 49. orr.

Harraskako ur hotzetan hatz punta erreak jarrita.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 100. orr.

Eskuak harraskan garbitu eta sukaldetik atera zen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 137. orr.

Harraska metalikoa argitzen du sugar bat-bateko batek.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 189. orr.

Desesperagarria zen segundoz segundoko jario hori harraskako metalaren kontra entzutea.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 208. orr.

Harraska harrizkoa du.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 130. orr.

Joan den egunean erretako makarroien ontzia beltz-beltz dago oraindik harraskan nork garbituko zain.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 34. orr.

Ontzi zikinak harraskan metatzen ziren.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 68. orr.

Ontziak harraskan bildu eta harrikoa egiteari ekin zion berehala.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 32. orr.

Sukaldeko arasa batean, harraskaren azpian.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 98. orr.

Harraskapeko kortinatxoa zabaldu eta metalur botila hartu du.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 175. orr.

Garbiketarako tresnak ateratzen hasi zen harraskapeko armairutik.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 343. orr.

Harraskapetik zabor-poltsa atera eta zoruan uzten du.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 53. orr.

Zutitu eta harraska azpiko zakarretara bota zituen denak.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 121. orr.

Arnasa hartzean harraskako isurbidearen antzeko hotsa ateratzen baitzuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 428. orr.

Harraska txiki bateko zuloan behera isuri zituen edari-hondarrak.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 16. orr.

Astean hiru aldiz mozten zuen bizarra, sukaldeko harraskan.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 48. orr.

Etxera itzuli eta ama sukaldeko harraskan aurkitu nuen arrain bat garbitzen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 85. orr.

Komuneko gelara joan naiz, txoko-txokoan dudan harraska txikian freskagarri bat prestatzera.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 65. orr.

Zirgari eta marinelen begiradak Norarengana zuzendu ziren, tutuko ura harraska-zulora biltzen den moduan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 163. orr.

2 arropa jotzeko eta garbitzeko erabiltzen den aska mudokoa.

Lixiba jotzeko harraska.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 33. orr.

3 harraskakoa mug harrikoa.

Hortaz, pisuko elkarbizitzaren antolakuntza arazoez gainera -garbiketa, otorduak, harraskakoak...-, diru eskasia gero eta gorriagoa zen.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 71. orr.

Harraskakoa egitera deliberatu da Gabin.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 87. orr.

"Besteei ere utzi beharko zieagu zerbait", pentsatu, eta bertan behera utzi du harraskakoa.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 88. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

harraska azpiko (3); harraska gaineko (3); harraska ondoko (3); harraskan utzi (6); harraskan zeuden (3); harraskara eraman (4); sukaldeko harraskan (7)


harraskailu iz harraskatzeko gailua.

Andrea espantuka hasi da, [...] harraskailua ahotik ateratzen ahalegindu da Van Daan andrea zalaparta batean hasi da besoei eraginez, ostikoka, halako batean Dusselek harraskailuari jaregin dion arte...  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 86. orr.


harraskari
1 zeru-harraskari etxe-orratza.

Beiraz eta altzairuzko eraikin zeru-harraskariak, abiadura handiko trenak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 14. orr.

Lakua 7rako zinta garraiatzailea hartu, eta ordu erdi geroago EJren zeru-harraskarira iritsi nintzen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 144. orr.

Aurrez aurre ikusi nuen, era berean, Banco de Vizcayaren eraikin izugarria, zeru harraskari, kristal gorrixkak leihotzarretan, luxuzko distiraz harro eta dotore.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 151. orr.


harraskatu, harraska, harraskatzen du ad Hatz egin; igurtzi, karrakatu.

Behin eta berriz harraskatu beharra dago harri honen gainean.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 76. orr.

Ondoren, behatzak eraztunez hornituriko eskuek biltzen dituzte, oihala azkazalekin harraskatuz.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 54. orr.

Arnasak harraskatu egiten zion eztarrian.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 144. orr.

Indar bat egiten du eta begiak harraskatzen, ongi iratzartzeko gisan.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 114. orr.


harrastaka ik arrastaka.

harreman (ETCn 111.778 agerraldi; orobat hartueman ETCn 178 agerraldi) 1 iz nolabaiteko elkartrukeren edo elkar eragiteren bat gertatzen den lotura, bereziki pertsonen edo pertsona multzoen artekoa. ik erlazio.

Hori izango du lehen harremana herri txiki harekin.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 140. orr.

Atxilotu horiekin harremana izan duten pertsona guztiak atxilotuko ditiztek.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 359. orr.

Haien harremana, esan zuen, "berezia eta jende arruntarentzat ulertezina" baitzen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 265. orr.

Frantziaren eta Espainiaren arteko harremanak gero eta sendoagoak dira.  Herria   2001-07-19

Idatzizko harreman horrezaz gain.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 55. orr.

Gure arteko harremana oso xaloa zen artean, ez ginen-eta ausartzen elkarri eskua emanda ibiltzera baino.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 74. orr.

Euskarazko harremana eduki nahi badu.  Berria - Harian   2005-04-08

Harekin elkarrizketan eta uste osoko harremanetan hasi zenean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 70. orr.

Nik ezin ulertu zergatik tematzen zen Ivy, bestelako bere iritzietan-eta emakume modernoa izanik, gure harreman hura ezkontza bihurtzen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 43. orr.

Bretoin hoiek badituzte harremanak gure eskualdearekin.  Herria   2003-01-21

Nagusiarekiko harremana.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 414. orr.

Geroztik baionesekiko harremana guztiz gaiztotu zen, hilketak-eta ugalduz.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 99. orr.

Sergio eta Sararen arteko harreman zartatuen arraildurak.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 66. orr.

Harreman eta partaidetzazko gobernu baten esparruan.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 94. orr.

Harremana: Gilles Bojan 05 59 46 64 64.  Herria   2003-02-27

Harremana: 05 59 93 31 14 telefono zenbakian.  Herria   2003-03-20

2 (izenondoekin)

Oso harreman onak ditugula gure gurasoekin.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 178. orr.

Harreman libreen gain eraikitako ordena soziala ezarri zuen mugimendu komunalak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 24. orr.

Harreman arriskutsuak.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 5. orr.

Valmont jaunarekiko harreman estu batek.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 109. orr.

Pertsonen arteko harreman korapilatsuak lantzen dituzten nobelak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 254. orr.

Elkarren artekoa ez baitzen azaleko harreman hasi berria baino izan.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 40. orr.

Anai-arrebekin ez dut inoiz oso harreman minik izan.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 26. orr.

Gutun bidezko harreman ageriko bat hastea harekin.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 137. orr.

Lege zibilek arautzen dituzte harreman naturalak eta konbentzionalak, aginduzkoak nahiz borondatezkoak, nahitaezkoak zein komenientziazkoak, norbanako guztiak beste norbanako batekin edo batzuekin lotzen dituztenak.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 19. orr.

Eta ezagut al daitezke kategoria horiek, harreman sozial, ekonomiko eta kulturaletik kanpo?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 217. orr.

Harreman sexual partekatuen beharra sortzen da.  Berria - Euskal Herria   2004-10-22

3 (aditzaren objektu gisa)

Gure harremana hozten hasi zuan.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 150. orr.

Gure harremana hondatu izanaren errua nirea da batez ere.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 68. orr.

Gure harremana estutzeko aukera hura galtzen uzteak pena eman zidan arren.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 298. orr.

Giza eskubideen eta ingurumenarekin lotutako arazoen arteko zuzeneko harremana finkatzen.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 95. orr.

Cesar Telleriak harreman berezia zuen zapatekin.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 138. orr.

Ikusleak obrarekin duen harremana.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 178. orr.

Gizakiak gauzekin duen harremana iraultzen du [irudiak].  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 233. orr.

Hego eta Iparraren arteko harremanak behar direla emendatu eta azkartu.  Herria   2004-09-23

Harremana etetea erabaki zuten: lotura oro, esan zuen Duffy jaunak, atsekabezko lotura da.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 162. orr.

Japoniak politika isolazionista bultzatu zuela, europar merkatariekiko harreman guztiak eten zituena.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 43. orr.

3 lotura.

Kosmosean ordena bat dago, harmonia bat, dena baitator harreman matematikoek lotua.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 32. orr.

Filial bakoitza berezko mozkingune da, eta harreman bertikalak ditu enpresa amarekin.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 81. orr.

Herrialde garatuen eta garapen-bidekoen artean harreman orekatuagoak bultzatzeko xedeaz.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 124. orr.

Harremana aldebakarra da, zeren, hizkuntzen estudioak hotsen fisiologiari argibideak eskatzen badizkio ere, gero horrek ez baitizkio ematen.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 33. orr.

Zein harreman dago, baldin eta badago, yogaren eta drogen artean?  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 122. orr.

Harreman zuzena dago auzo batekoa izatearen, azalaren kolorearen eta pobrezia ekonomikoaren artean.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 103. orr.

Hori dela eta, merkatuaren eta estatuen arteko harreman berriak sortu dira.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 202. orr.

Integrazioaren eta baztertzearen arteko harreman nahasiak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 108. orr.

Estatu pobreen eta enpresa multinazional erraldoien arteko harreman zaila.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 111. orr.

Testu hauek guztiek, zuzenean edo zeharka, harreman estuak dituzte elkarrekin.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 48. orr.

-Harreman estua du geomantzia eta erradiestesiarekin -erantzun zidan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 260. orr.

Beti dago harremana bizitzaren eta obraren artean.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 27. orr.

Memento ona zela, [...], beste itxura baten emaiteko, elizaren eta estatuen ohiko harreman hertsiegiei.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 168. orr.

Zientziak eta teknologiak gizartearekin duten harremana aztertzeko metodologia.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 245. orr.

Gure nortasuna eraikitzen duten norberaren eta inguramenaren harreman horietan, hizkuntza dela tartekari nagusia.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 178. orr.

Edertasunaren eta Egiaren harreman misteriozkoak; Edertasuna, Egia baten seinale edo ikur ote?  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 127. orr.

Gizakia ez da bakarrik bizitzeko sortua, arnasa bezain beharrezkoa du bere kideen berotasuna, soa, harremana.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 117. orr.

Subjektuaren eta objektuaren harremanei buruzko kontsiderazioek.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 248. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagarri gisa)

Gizona harreman korapilo bat baizik ez da.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 84. orr.

Gutun bidezko harreman mota berri horrekin.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 361. orr.

Euskal Herrian dagoen asoziazionismo-mailak harreman-sare trinkoa osatu du gizartean.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 37. orr.

Nagusiak eta filialek osatzen duten nazioarteko harreman-sareetan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 241. orr.

Madrilekin orain arteko harreman eredua mantendu nahi du Sanzek.  Berria - Euskal Herria   2004-10-15

Eredu berri horri gobernamendu edo governance deitu zaio -harreman-gobernutzat ulerturik betiere-.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 90. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagarri gisa)

Botere harreman hori gauzatu egin behar du azkenean bizarginak: nork agintzen duen adierazi.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 109. orr.

Bikote harreman zoriontsua, haurrak, etxe eder bat.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 15. orr.

Adiskidetasun-harreman sakonak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 39. orr.

Lacik mendekotasun-harremana zuela Lajosekin.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 37. orr.

Ezaguna da Voltairekin izan zuen gutun-harremana.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 117. orr.

72 urterekin amodio -eta sexu- harreman egonkor bati ekingo dio [...] Madeleine Leclerc neska gaztetxoarekin.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 54. orr.

Truke- eta gatazka-harremanak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 52. orr.

Planetan zehar kultur harreman eta informazio-erlazioak hedatzea.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 95. orr.

Sortu ziren giza harreman berriak kontuan hartu gabe.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 222. orr.

Abeltzainekin edo autismoaz arduratzen den jendearekin ditut neure gizarte-harreman guztiak ia.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 254. orr.

Etengabe nabarmentzen ditu Saramagok aginte harreman funtsean ekonomikoak.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 132. orr.

Europa eta Japoniaren arteko indar-harremanen oreka berria.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 94. orr.

Garai klasikoan, esaterako, bada analogia-harremana aberastasunen azterketaren eta Historia naturalaren artean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 78. orr.

Erregelok, corpuseko perpausen arteko egitura-harremanak adierazten dituzte.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 12. orr.

Ekonomia-harremanen antolamenduaren ikuspuntua.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 183. orr.

Ekoizpen-harreman kapitalisten sarbidea nekazaritza- eta meatzaritza- sektoreetara baizik ez zen iristen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 109. orr.

Teoriaren printzipio orokorra baliagarria gertatzen da oraindik ere sektore mailan eta orobat Ipar- Hego harremanetan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 80. orr.

Louiserekiko nagusi-esklabu harreman horrek ziraueno.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 232. orr.

Ingurumen/garapen harremana.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 19. orr.

Ohaideekin ezkon-harreman iraunkorrak izatea eta familiak haztea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 41. orr.

Subjektua-aditza harreman gramatikala.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 131. orr.

6 harreman hauste

Harreman hausterik ez behinik behin; liskarren bat gehienez ere, zeinaren ondoren ardura pixka batez erosten baita onezkoak egin izanaren plazerra.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 492. orr.

7 harremanetan egon

Halaber, harremanetan zegoen ere filosofia grekoerromatarraren ondare bezala gelditutako zenbait pentsaera-iturrirekin.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 59. orr.

Beraz, unibertsala eta hari dagozkion banakoak izaki-mota desberdinak badira ere, harremanetan daude.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 176. orr.

Etengabe zeuden biak harremanetan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 331. orr.

8 harremanetan jarri

Uste baino errazago gertatu zitzaion gizonarekin harremanetan jartzea; bien arteko hizketaldia lortzea ez, ordea.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 89. orr.

Robert Wassermann oftalmologoarekin jarri nintzen harremanetan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 27. orr.

Azpisuge horiek aztikerien bidez deabruarekin harremanetan jartzen dira.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 215. orr.

Batzuetan gertatzen da jendeak ahaleginak eta bi egitea norbaitekin telefonoz harremanetan jartzeko, baina kale egitea, dena delako telefono-zenbakian erantzunik jaso ez dutelako.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 81. orr.

Uste dut gure zuzendaria dagoeneko jarria dela harremanetan zurekin...  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 242. orr.

Alaba beste gizon batekin harremanetan jarri zen eta haurdun gertatu zen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 106. orr.

Itsuentzako Institutu Juduarekin harremanetan jarri ginen ikastaldi trinko batean sar zedin.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 81. orr.

Niretzat, Mendebaldeko Europarekin harremanetan jartzea zen Jacques Kohni zloti bat "maileguz" uztea.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 51. orr.

Irudi bati begiratzea gure eguneroko espazioa dugun espazio erreal honen barrutik oso bestelakoa den beste espazio batekin harremanetan jartzea dela, irudiaren gainazalarenarekin harremanetan jartzea, hain zuzen.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 129. orr.

Honetan gauza bat izendatzen da beste batekin duen harremanaren bidez, biak elkarrekin harremanetan jarriz.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 127. orr.

Demografia-eztanda hori ezin ulertu da garapen-maila desberdineko gizarteak harremanetan jartzeak sortzen dituen usadiozko demografiaren hausturak kontuan izan gabe.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 143. orr.

Nazioarteko ekonomiak [...] harremanetan jartzen zituen oraindik guztiz integratu gabeko osotasun baten parteak, trukeen, inbertsioen eta kredituen fluxuen bitartez.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 206. orr.

9 harremanetan sartu

Bakartasunetik ateratzea ahal bezainbat jenderekin harremanetan sartuz edo harremanetan sartzera entseatuz.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 95. orr.

Beti oihuka zaintzaleen kontra, beti kirola egiten, beti beste presoekin harremanetan sartzera leihatzen.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 96. orr.

Zerorrek erranen zer nahi duzun: kartak, eskua, galdutako zerbait edo norbait berreskuratu, negozioren baterako aholkua, izpirituren batekin harremanetan sartu...  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 102. orr.

Sadek zailtasun handiak izango ditu maite-harremanetan sartzeko.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 16. orr.

Jende anitzek sinesten dute hilak berriz lur hontara itzultzen direla edo bederen errexki harremanetan sartzen ahal dela haiekin.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 84. orr.

Oroit zarea, minitelez sartu ginelarik harremanetan, nola kondatu nizun maite bat banuela.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 161. orr.

Harremanetan sartuak ziren Hazparneko herriko etxeko agintariekin eta prest ziren sinatzeko.  Herria   2004-03-11

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 10 aldiz agertzen direnak)

giza harreman (11); gobernuarekin harreman (9)

harreman arriskutsuak (20); harreman berezi (16); harreman berezia (25); harreman berriak (13); harreman diplomatikoak (27); harreman egonkorra (8); harreman ekonomikoak (9); harreman eredu (8); harreman estua (109); harreman estuagoa (11); harreman estuak (28); harreman estuan (9); harreman handia (27); harreman handirik (13); harreman instituzionalak (8); harreman jarraikiak (10)

harreman mota (32); harreman ona (86); harreman onak (60); harreman oso (11); harreman pertsonalak (11); harreman politiko (9); harreman politikoak (11); harreman sexual (10); harreman sexuala (14); harreman sexualak (46); harreman sexualetan (19); harreman sexualik (9); harreman sozialak (9); harreman txarra (11); harreman zuzen (12); harreman zuzena (76); harreman zuzenak (8); harreman zuzenik (13)

izandako harreman (14); jendearekin harreman (11); maitasun harreman (12); nazioarteko harreman (12); sexu harreman (20)

harreman estua izan (22); harreman ona izan (11); harreman onak izan (9); harreman sexualak izan (8); oso harreman estua (8); oso harreman ona (12); oso harreman onak (9)

; bien arteko harremana (32); bion arteko harremana (9); euren arteko harremana (8); gure arteko harremana (14); haien arteko harremana (9); harremana aztertu (8); harremana eten (19); harremana galdu (8); harremana hautsi (8); harremana izan (70); harremana izatea (25); horien arteko harremana (9); izandako harremana (14); lan harremana (12); zer nolako harremana (10)

botere harremanak (8); giza harremanak (23); gizarte harremanak (14)

harremanak aldatu (9); harremanak arautzeko (8); harremanak aztertu (9); harremanak estutzeko (11); harremanak eten (19); harremanak hasi (8); harremanak hautsi (9); harremanak hobetzeko (14); harremanak izan (95); harremanak izatea (38); harremanak izateagatik (8); harremanak izateko (38); harremanak izaten (19); harremanak izatera (17); harremanak lantzen (8); harremanak nahi (8); harremanak sendotu (13); harremanak sendotzea (18); harremanak sendotzeko (24); harremanak ukan (8)

izandako harremanak (13); lan harremanak (25); lehen harremanak (15); merkataritza harremanak (19); nazioarteko harremanak (17); sexu harremanak (127)

alde biko harremanak (9); erakundeen arteko harremanak (8); gizakien arteko harremanak (8); gure arteko harremanak (15); herrialdeen arteko harremanak (10); herrien arteko harremanak (14); lurraldeen arteko harremanak (8); mugaz gaindiko harremanak (13); pertsonen arteko harremanak (12); sexu harremanak izan (19); sexu harremanak izatea (11); sexu harremanak izaten (10); sexu harremanak izatera (14)

harremanean jarri (9); harremanean jartzeko (7); harremanean jartzen (8); harremanetan egon (14); harremanetan hasi (11); harremanetan izan (11); harremanetan jar (10); harremanetan jarri (127); harremanetan jarriko (15); harremanetan jartzea (24); harremanetan jartzeko (64); harremanetan jartzen (42); harremanetan sartu (32); harremanetan sartzeko (18); harremanetan sartzen (17); harremanetarako arduradunak (9); harremanetarako errektoreordea (7); harremanetarako komisario (8); lan harremanetan (12); nazioarteko harremanetan (7); sexu harremanetan (10)


harremanatu ik harremandu.

harremandu, harreman(du), harremantzen (ETCn 225 agerraldi; orobat harremanatu ETCn 7 agerraldi) da/du ad harremanetan egon, lotura izan. ik harremanetaratu.

Jendearekin harremantzean, norberak bere benetako isla aurkitu nahi izaten du.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 119. orr.

Naturalezaren alde guztiak [...] elkarrekin harremanaturik daude milaka harmonia sekreturen bitartez.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 151. orr.

Giza esperientziarekin -beldurrarekin, jakinahiarekin- harremanatuta dauden pertsonaiez.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 134. orr.

Kakalardoaren hozkiotsa, gurpilaren intziria, ozen, isil, baina misteriotsuki harremandua.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 59. orr.

Ilargiarekin harremanduriko eskultura seriea.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 75. orr.

Egitura dramatiko soilak dira, garai bateko mitoekin harremanatutako erakus-istorioak agian.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 74. orr.

Zomorroaren burrunba, belar ebakiaren hotzikara, bereizia baina nola-hala elkartua; kakalardoaren hozkiotsa, gurpilaren intziria, ozen, isil, baina misteriotsuki harremandua.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 140. orr.

Munduarekin harremantzen dena ez dela intelektu bat ("tabula rasa"), nahimen eta sentimenduzko norbait aktibo baino.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 59. orr.

Beste eragileekin harremantzeko eskubidea.  Berria - Harian   2005-01-05

Nirekin harremantzen den inguru sozialak.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 91. orr.


harremanetaratu, harremanetara(tu), harremanetaratzen da ad harremanetan egon, lotura izan. ik harremandu.

Aurrez aurre begiratzera erabakirik, heriosuhar sumatzen zuen heriotza, bere zentzumenak harremanetaratuak zeudela hilobi heze eta estuarekin, bere isolamendu bortitzarekin, bere hezurdurarekin, eta, finean, bere gorpuarekin.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 306. orr.


harrera (ETCn 2.373 agerraldi) 1 iz hartzea.

Harrera txarra bildu zuen iradokizunak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 82. orr.

Azterketa soziologiko asko dago hebadibeek duten harrerari buruz (eta artelanek duten harrerari buruz ere bai).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 175. orr.

Zer gorabehera izan dituen Euskal Herrian tradizioaren harrerak.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 64. orr.

Artelanen ekoizpenaren eta harreraren arazoak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 176. orr.

Harrera ona izan zuen atzo Cannesko Zinemaldian 'Clean' filmak.  Berria - Kultura   2004-05-21

Zhang Yimouren azken filmak harrera hotza izan du Txinan.  Berria - Kultura   2004-07-22

Argazkiak pinturaren ikusleriarekin guztiz bat ez datorren ikusleria batengan duen harrera.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 175. orr.

Bizibide honek gure artean izan duen harreraz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 37. orr.

2 (norbaitek beste norbait) bere etxean, lagunartean... hartzea, ostatu, laguntza edo babesa emateko.

Non izan zara orain arte? -dio harrera moduan, guztiz ozpinduta.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 48. orr.

Harrera, baina, ez zen hain beroa.  Berria - Euskal Herria   2004-11-27

Atari handi bat, harrera profesionala eta denbora berean beroa, zurezko eskailera distiratsuak, eskubanda leunak, argi eta garbi: aterpe hau hotel bat da.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 145. orr.

3 hartze zeremonia.

Geltokikoaren ostean harrera ofizialagoa dator.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 62. orr.

Eskerrak eman zizkion gobernadoreari harreragatik.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 203. orr.

Zutik edan genuen, harrera diplomatikoetan bezala.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 95. orr.

Harrera diplomatiko batean bezala ni, zutik, elkarren artean tarte jakin bat gordeaz.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 78. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Azken eskaera horren harrera-baieztapenarekin batera, bigarren gutun bat iritsi zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 280. orr.

Antolatzaileen harrera hitzak entzun aurretik.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 136. orr.

Eta gero harrera afari baten modukoa.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 203. orr.

Bordeleko harrera ekitaldia dotorea izan zen.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 62. orr.

Harrera zeremonia horretan.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 197. orr.

Zenbait eskolatara ez agertzeagatik eta harrera-orduetan bulegoan ez egoteagatik.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 35. orr.

Eusko Legebiltzarreko harrera aretoan hartu zuen saria.  Berria - Euskal Herria   2004-02-10

Harrera-herrialdean indarrean dauden lan-arauak kontuan izanik.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 142. orr.

Eta turistak, definizioz, aberatsak dira harrera-herrikoen begietara.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 52. orr.

Harrera zerbitzukoa sudur hegalak harrotuz usainka ikusi bainuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 165. orr.

Automobiletakoek, berriz, irribarrez eta buru-makurka eskertzen zuten harrera-oihu bakoitza.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 61. orr.

Antolatuko dudan azken harrera-festa da.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 39. orr.

Harrera-saio moduko bat antolatua zuten.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 73. orr.

Estatuko kapitolioaren aurrean, masta handiaren puntan, hegotarren bandera zegoela harrera-emaile.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 184. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ingurumarira etengabe begiratuz, zizka-mizkei egundoko festa-harrera beroa eginez, bozkarioz.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 168. orr.

Lan horretan Egidok, bere ohiko zorroztasunaz, arcturustarrei egindako gizarte-harreraren inguruko hainbat kasu aletzen ditu, eta hipotesi orokor bat zirriborratzen saiatzen da.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 74. orr.

6 gizarte ekintzan, gurasorik ez duena edo gurasoekin ezin bizi dena, edo baliabiderik ez duen etorkina hartzea.

Halere, ezin dira harrera eta adopzioa nahastu. Harreraren xede nagusia ume horiei ordezko familia bilatzea da.  Berria - Euskal Herria   2004-06-26

Aldundiak adingabeen harreraren gaineko informazioa eskaintzeko hitzaldiak antolatu ditu azken asteetan.  Berria - Euskal Herria   2004-06-26

Etxea uztera behartuta dauden emakumeentzako babes-etxeak, eta umeentzako eta adinekoentzako harrera zerbitzuak.  Berria - Euskal Herria   2004-11-18

Haurra harrera erakunde baten esku utzi du.  Berria - Euskal Herria   2004-09-08

Asko eta asko, eritasuna dela kausa, kartzelatik ateratzeko moduan daude; baina kartzela barruan jarraitu behar izaten dute, kartzelatik kanpo ez dagoelako beharrezko baliabiderik, hots, ez dagoela behar adina toki harrera sareetan.  Berria - Euskal Herria   2004-11-17

Donostiako Udalak urrian irekiko du gizarte harrerarako zentro berria, Monseko pasealekuan. ik beherago 14 eta 18.  Berria - Euskal Herria   2004-08-26

Etorkinen harrera bultzatzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-01-18

Ikasle etorkinentzat harrera plana egiteko orientabidea.  Berria - Harian   2005-10-02

Bertako harrera egoitza gainezka dago azken egunetan jasotzen ari diren immigrante kopuru handia dela eta.  Berria - Mundua   2004-10-05

7 harreralekua.

Auzitegiko harreran gizontxo lodikote bat zegoen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 69. orr.

Halako batean harrerako andrea biologo baten bila joan zen telefonatu zuenari erantzun ziezaion.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 11. orr.

Biharamunean, utzitako tokian ikusi nituen loreak, harrerako mahaitxoan, zelofan eta guzti.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 144. orr.

Joseba ostatuko harrerara joan zen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 174. orr.

Hoteleko harrerako andereak, hiriko informazio-bulegoetara alferrikako dozena erdi-edo telefono-dei egin eta gero.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 11. orr.

Egin-era iritsita, harrerako neskak kazetariari abisua pasatu eta gero, bost bat minutuan itxaron behar izan zuen.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 198. orr.

Medikuak euskaldunak dira, baina harreran lan egiten duenak ez daki euskaraz.  Berria - Euskal Herria   2004-05-08

8 harrerako iz harreralekukoa. ik harrerazain.

Eta azkenean jakinarazi nien harrerakoei mezua utzi besterik ez nuela nahi.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 138. orr.

Harrerakoari eskupekoa eman genioan norbait gure galdezka etortzen bazen ez gintuela ikusi esateko aginduz.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 165. orr.

9 familia harrera

Hasiera batean, familia harrera soila egin zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-06-26

Haurren harreraren berri izan nahi duenak 943-482638 telefonora deitu edota www.gipuzkoa.net/familiharrera atarian begiratu dezake.  Berria - Euskal Herria   2004-06-26

10 harrera bulego

Bultzaka eraman zuen [...] abokatua harrera bulegotik bere bulegoraino, zakarki, armaren kanoia garondoan jarrita.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 265. orr.

Medikuntza prebentiboko zerbitzuko harrera-bulegoan nire zenbakia entregatu nuen.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 9. orr.

Discreet Escorts-eko harrera-bulegoaren ondoko egongela txiki ilun batean.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 15. orr.

11 harrera eginsup_1

Beherantz abiatu zen, gonbidatuari harrera egitera.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 83. orr.

Ostatuko morroia [...] jaunari harrera egitera irten zen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 20. orr.

Han bere tximinoak egin zion harrera, mingaina erakutsiz hasi baitzitzaion ongietorria egiten.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 86. orr.

Harrera egin digutenek elastiko horiak dituzte aldean.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 164. orr.

Trenari harrera egiten dioten hiriei ematen zaien oroigarriaren truke.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 196. orr.

Varsoviako geltokian hango kale-antzerki talde batek egin zigun harrera.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 299. orr.

Inork ez zien nire deiei harrerarik egin.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 182. orr.

Nire solasei egiten zien harreran erakusten zuen begiramen zuhurra.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 59. orr.

Jose Ibarretxe EAEko lehendakariak Egunkaria-ko auzipetuei Lehendakaritzan harrera egitea kritikatu zuen atzo PPk Legebiltzarrean.  Berria - Euskal Herria   2004-12-30

· Lehen argitalpena 1938ko martxoaren 21ean plazaratu zen, eta kritikak harrera ona egin zion.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 13. orr.

Knot jaunak harrera ona egin zien diruei, harri bitxiei eta tabakoari.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 147. orr.

Niri eta familia osoari egin diguten harrera eskuzabalagatik.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 13. orr.

Beste hiru neskatoek egin zioten harrera haserrea kontuan izanik.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 72. orr.

Hara heltzean, harrera beroa eta ohorez betea egin zion garai hartan hirian zegoen Erromako Kuria osoak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 244. orr.

Méhudindarren etxean ere, harrera gero eta hotzagoa egiten zioten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 355. orr.

Sultanak berak harrera ezin hobea egin zion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 218. orr.

Juan Jose Ibarretxe EAEko lehendakariak Egunkaria-ko auzipetuei Lehendakaritzan harrera egitea kritikatu zuen atzo PPk Legebiltzarrean.  Berria - Euskal Herria   2004-12-30

12 harrera eginsup_2 (liburu edo kideko batean)

Juduen dokumentazio garaikideko guneak 1999 ko urtarrilaren 11n igorri zidan gutun bati esker jakin nuen, nire amak hala nahirik, Oroitzapenen Liburuko IV . alean egin zitzaiela harrera Frantziatik deportatu zituzten senitarteko guztien izenei.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 61. orr.

13 harrera eginsup_3 (gizarte ekintzan)

Bi pertsona izanen dira aterperik ez dutenei harrera egiteko eta beste bi gauero begirale lanak egiteko.  Berria - Euskal Herria   2004-01-14

Harrera egiten duten egituren protesta biziak eragin zituen adierazpen horrek.  Berria - Euskal Herria   2004-01-14

Izan ere, Bilbon Udalak 11 langile besterik ez du etorkinei harrera egiteko, 1989an zuen kopuru bera.  Berria - Euskal Herria   2004-03-14

14 harrera etxe (orobat etxebizitza)

Bizkaian zortzi umerentzako harrera etxe bila dabil Aldundia.  Berria - Euskal Herria   2004-11-20

-Ez dut harrera-etxe batera eramango, horretaz ari bazara.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 160. orr.

Orain dela bi urte, ordea, erasoak arriskutsuago bihurtu ziren, eta emakumeak harrera-etxe batera jo zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-01-30

Horren arabera, orduan 38 harrera-etxebizitza ziren Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan.  Berria - Euskal Herria   2004-01-30

Adingabe horietako batzuk Foru Aldundiaren harrera etxebizitzetara eramaten ditugu.  Berria - Euskal Herria   2004-07-13

Emakume drogazaleek harrera etxeetara jo ahal izateko.  Berria - Euskal Herria   2004-10-20

Gaixoentzako harrera-etxe batean daude biak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 23. orr.

20.000 biztanletik gorako udalerrietan gutxienez harrera etxe bat egon behar duela.  Berria - Harian   2005-11-24

Etorkinentzako harrera-etxea  Berria - Harian   2005-08-14

15 harrera familia

Harrera familiak, ordea, ez du sendi naturala ordezkatu nahi.  Berria - Euskal Herria   2004-06-26

Harrera familiak eta familian hartutako pertsonak kontratu bat sinatzen dute, bakoitzaren konpromisoak arautzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-11-20

Gipuzkoako Foru Aldundiak indartu egin nahi du laguntza premia duten edadetuen eta ezintasunen bat dutenen harrera familien programak.  Berria - Euskal Herria   2004-11-20

16 harrera gela (orobat harreragela)

Despatxua, harrera-gela, saloi-biblioteka, jantokia, sukaldea eta officea. Lekaio bat irten zen atalondora, eta harrera-gelaraino lagundu zion Txitxikovi.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 142. orr.

Alfa hoteleko harrera gelan.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 26. orr.

Ostatuko harrera-gelako gizon lodia begira geratu zitzaion.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 130. orr.

Ruben harrera gelan giltza itzultzen ikusi dut.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 254. orr.

Giltza hartzeko pasaporteak harrera gelako mahaian utzi behar dira.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 166. orr.

Zerbitzuen egoitzako harreragela ttikian gelditu ginen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 46. orr.

Baina Del Valle jadanik urrats luzeka urruntzen hasia zen geltokiko harreragelatik.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 58. orr.

Geltokiko harrera gelako txarteldegian.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 256. orr.

Berak harrera gelakoei galdegina zien, nonbait, jatetxe dotore baten izena.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 301. orr.

· Sortzen-Ikasbatuzen iritziz, harrera gelak ikasleen integrazioan laguntzeko epe motzeko bitartekoak dira, erreferentziazko gelaren osagarri.  Berria - Euskal Herria   2004-11-27

17 harrera mahai

Horra harrera mahaia eta zenbait gazte, denak public relations delakorako ondo heziak.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 17. orr.

Harrera mahaira giltza itzultzera hurbildu garenean.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 311. orr.

Harrera-mahairaino joan nintzen, baina nire erreserbak-eta hoteleko arduradunari erakusten hasterako, emakume hesola bezain tente bat agertu zen, eta bere gelako giltzak utzi zituen mahai gainean.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 211. orr.

· Eskatutakoa harrera mahaitxoaren gainean jarri eta bizkor patrikaratu zuen atsoak.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 74. orr.

18 harrera zentro

Harrera zentro batean egon zela denboraldi batean.  Berria - Euskal Herria   2004-12-10

Azaldu zuenez, harrera familia batekin ere egin zuen tarte bat, baina aurtengo maiatzean harrera zentrora itzuli beharrean aurkitu zen.  Berria - Euskal Herria   2004-12-10

Loiuko Zabaloetxe egoitza harrera zentroa izango da, Bizkaira bakarrik ailegatzen diren adingabekoak hartzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-06-30

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

baina harrera (6); baino harrera (6); bati harrera (4); bezalako harrera (5); da harrera (5); die harrera (6); dio harrera (8); diote harrera (9); du harrera (4); duen harrera (18); duten harrera (5); egin zien harrera (8); egin zieten harrera (11); egin zion harrera (13); egin zioten harrera (12); egindako harrera (8); egingo diote harrera (5); ere harrera (12); ere harrera ona (5); eta harrera (52); eta harrera ona (5); eta oso harrera (9); etorkinen harrera (4); familia harrera (4); filmak harrera (11); filmak harrera ona (5); gorpuari harrera (4); guztiei harrera (4); haiei harrera (5); hain harrera (6); hain harrera ona (4)

harrera aretoan (4); harrera berezia (6); harrera berezia egin (4); harrera beroa (50); harrera beroa egin (24); harrera beroa izan (6); harrera beroa jaso (4); harrera bikaina (15); harrera bikaina izan (10); harrera egin (81); harrera egin eta (5); harrera egin zien (9); harrera egin zieten (7); harrera egin ziguten (4); harrera egin zion (12); harrera egin zioten (8); harrera eginen (4); harrera egingo (15); harrera egingo diote (5); harrera egitea (6); harrera egiteko (50); harrera egiteko eta (4); harrera egiten (17); harrera egitera (22); harrera ekitaldi (6); harrera ekitaldia (10); harrera ekitaldian (8); harrera epela (6); harrera epela izan (4); harrera espero (4); harrera eta (19); harrera etxe (19); harrera etxe batean (9); harrera etxea (4); harrera etxeak (6); harrera etxean (5); harrera etxeetan (4); harrera etxera (4); harrera ez (5); harrera ezin (20); harrera ezin hobea (16); harrera familia (7); harrera familiak (9); harrera familiek (4); harrera familien (4); harrera gela (15); harrera gelako (15); harrera gelan (33); harrera gelara (14); harrera gelara jaitsi (4); harrera hobea (8); harrera hobea izan (4); harrera hotza (7); harrera izan (18); harrera izan du (6); harrera izango (4); harrera jaso (4); harrera lekuan (7); harrera mahaian (5); harrera mahaiaren (5); harrera ofiziala (16); harrera ofiziala egin (10); harrera on (5); harrera ona (202); harrera ona egin (44); harrera ona egiten (9); harrera ona eta (5); harrera ona ikusita (4); harrera ona izan (85); harrera ona izango (6); harrera ona izaten (6); harrera onik (7); harrera oso (13); harrera oso ona (12); harrera txarra (6); harrera txarra izan (4)

hoteleko harrera (13); hoteleko harrera gelan (8); ikusleen harrera (5); izan duen harrera (7); izandako harrera (8); jasotako harrera (5); jendearen harrera (4); kritikak harrera (4); lehen harrera (11); lehendakariak harrera (6); lehendakariak harrera egin (4); moduzko harrera (4); nahiko harrera (4); nolako harrera (24); nolako harrera egin (6); nolako harrera izan (4); oso harrera (62); oso harrera beroa (6); oso harrera ona (51); proposamenak harrera (4); proposamenak harrera ona (4); sekulako harrera (4); zaion harrera (5); zein harrera (5); zen harrera (10); zer harrera (15); zer harrera izan (4); zer moduzko harrera (4); zer nolako harrera (11); zien harrera (12); zieten harrera (14); zigun harrera (4); zion harrera (13); zioten harrera (15); zitzaion harrera (4); zuen harrera (14)

duten harrerarekin (4); harreraren ostean (5)


harreragela ik harrera 16.

harreragile 1 iz harrera egiten duen pertsona.

Hoteleko harreragilearen aholkuari jarraiki.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 109. orr.

Harreragileak plano bat zerabilen esku artean: burokrata frantses bat, frantsesik ulertzen ez zutenekin zeharo zakarra.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 102. orr.

Dianak ospitale handi batean lan egiten du harreragile bezala.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 19. orr.

Rakel Ameskoa? -galdegin dit harreragileak, eta nire baiezko imintzioa ikusirik, zorrotxo bat luzatu dit.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 311. orr.

Harreragileak goitik behera miatu zuen etorri berria.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 11. orr.

Hoteleko harreralekura helizearekin azaldu naizenean, "oh, again..." esan digu keinu etsitu batekin harreragileak, horretara ohituta balego bezala.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 156. orr.

Zergatik ez diozu harreragileari zeure etorreraren berri eman? -galdetu zidan.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 8. orr.

2 harrera egiten duena.

Bero itogarria izan genuen harreragile Campeche-n.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 47. orr.


harreragune 1 iz hoteletan-eta, harrera aretoa, harreralekua.

Atzeko atetik sartu ziren, ostatuko harrera-gunetik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 209. orr.

"Lost Days" motelaren harrera gunean izena -faltsua bistan dena- ematen ari zela.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 69. orr.

Dirua aldatzeko aitzakian harrera-gunera nindoala.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 224. orr.

Harrera guneetan euskararen erabilpena berma dezakeen plangintza abian ezartzea.  Berria - Euskal Herria   2004-01-08

CRSek bi demo atxilotu zituzten atzo Baionako tren geltokian, harrera guneko mezuen ondoan euskarazko itzulpena tindatzen ari zirelarik.  Berria - Euskal Herria   2004-12-18

2 harrera puntua.

Garapen-bideko ekonomien partea, nazioarteko zuzeneko inbertsioen harreragune gisa, txikia da.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 76. orr.

Funtsezko desberdintasun bat dago oraindik ere kapitalismoaren hedapen-guneen eta harrera-guneen artean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 141. orr.

3 eguneko harreragune (gizarte ekintzan)

Eguneko harreragunearen egoitza ondoan dago, Baionako tren geltokitik hurbil.  Berria - Euskal Herria   2004-01-14

Eguneko harreragunean bezala berogailuak izanen dira.  Berria - Euskal Herria   2004-01-14

Babes zibilerako erakunde eta Herriko Etxeez gain, Emmaus, Baionako Eguneko Harreragunea, Sokorri Katolikoa, Gurutze Gorria eta bertze hainbat elkarte ariko dira karriketan, nehor ez dadin aterperik gabe gelditu gauetan.  Berria - Harian   2005-01-25


harreraleku (orobat harrera-leku) 1 iz etxe batean, bisitariak hartzeko lekua.

Harrera lekuak familia burges baten sala dirudi.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 201. orr.

2 (hotel batean)

Harreraleku bat dago sarreran. Harrera-lekura joan ziren giltza eskuratzera.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 468. orr.

Hoberena harrera lekuan mezua uztea izango zela erabaki nuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 137. orr.

Gela utzita nuen, eta maleta, arratsaldean bila pasatzekoa nintzenez, harrera lekuan zegoen jada.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 151. orr.

Hoteleko harreralekura helizearekin azaldu naizenean, "oh, again..." esan digu keinu etsitu batekin harreragileak, horretara ohituta balego bezala.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 156. orr.

· Sistematikoki, lurralde bereizketarik gabe eta hainbat arlotan urratzen dira: harrera lekuetan, sendagileekin, erizainekin ditugun harremanetan, pediatrian...  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 81. orr.

· Horregatik ez nien harrera-lekukoei ordu zehatz batean telefonoz deitzeko eskatu  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 80. orr.


harreratoki (ETCn 1 agerraldi; corpusean soilik harrera-toki) iz harreralekua.

Harrera-tokitik oso gertu billarreko mahai bat zegoen, eta bi gizon ari ziren bertan, isiltasun ia erlijioso batez, txandari txanda.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 212. orr.

Begirada pasa gelan zehar ezer ez dudala ahazten konprobatzeko eta harrera-tokira jaisten naiz ordaintzeko.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 153. orr.


harrerazain iz hoteletan-eta, harreragunean lan egiten duen pertsona.

-Bai, bai, jakina -erantzun zion harrerazainak, hark ere frantsesez.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 211. orr.

Gero hildakoaren kargu egiteko agindua eman zion harrerazainari, taxia eskatzeko esan balio bezain normal.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 212. orr.

Kafea hartzen ari da harrera-zainarekin hizketa adeitsuan.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 163. orr.


harresi 1 iz harrizko murru edo hesia, batez ere itxitura bat eratzen duena.

Mahasti artean, albotara bi harresi zituen bide estu batean.  Elizen arteko biblia   Zen 22,24

Zeharkatu du hiriaren harresia eta gizon argal bat ikusi du.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 157. orr.

Israeldarren baten gorpua ikusten banuen Ninibeko harresiez kanpora jaurtikia, hartu eta lur ematen nion.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 104. orr.

Nafar hiriburuko harresiak..  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 212. orr.

Dorreen eta harresien zimenduak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 690. orr.

Teilatuetaraino eta harresiaren almenetaraino.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 138. orr.

Herio usai beltzez inguratua gelditu da Gorritiko gaztelu ingurua: harresiko kosketan mordoka "ipuzcoano castillanoak" hilotzik.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 134. orr.

Harresien erlaitzetan jarritako zuzien argi dardarkariak.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 221. orr.

Gero, Maginot harresian zen leku ahula, Sedan-eko inguruan, bortxatu zuen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 112. orr.

Eta hantxe eraiki zuten hiri bat, harresiz inguraturik.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 27. orr.

Harresi erdi eroriaren arrailduran iguana bat ikusi dut.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 23. orr.

Bigarren harresira iristeko zaudenean lanrober bat pasatzen da inoiz egiten ez duen erronda txatxu batean.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 18. orr.

Iruñeko harresien zaharberritze lanen bigarren atala abian.  Berria - Kultura   2004-02-06

Gure etxea harresiei atxikia zen.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 48. orr.

Jerusalemgo harresiak eraikitzen ari ziren judu guztiek.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 153. orr.

Harresia eraitsi aurreko urteetan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 44. orr.

Harresiak eraisteko erabakia.  Askoren artean   «Rataplan» - 19. orr.

Harresiak suntsitu ondoren.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 26. orr.

Harresiak deuseztu eta desegin zizkietela eta jauregiaren bi muturretan zeuden defentsarako dorreak porrokatu eta eraitsi.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 19. orr.

Harresi, dorre eta ateen kalkulua.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 590. orr.

Ura harresi bat baino eraginkorragoa zen udaberriak hazitako errekan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 287. orr.

2 (izenondo eta izelagunekin)

Txinako harresi handia.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 71. orr.

Harresi almenadunak patio hertsi bat inguratzen zuen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 217. orr.

Harresi sendo eta garaia zuen, hamabi atekoa.  Elizen arteko biblia   Ap 21,12

Dorre trinkoak eta harresi menperakaitzak.  Elizen arteko biblia   Is 2,15

Harresi beltzaire ilun itsusia.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 32. orr.

Bada hemen gertu, hiriko harresian, dorre bat oso zabala, barnean leku handia duena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 629. orr.

Hiriko harresia behera etorriko da.  Elizen arteko biblia   Jos 6,5

Hormigoizko harresi batean.  Berria - Mundua   2004-02-13

Orduan naiz ohartzen hormen loditasunari: egiazko harresiak, Erdi Aroko gazteluetakoen idurikoak.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 34. orr.

Ez da hormigoizkoa edo porlanezkoa, plastiko beltzezko harresia da.  Berria - Harian   2005-09-09

Etenik gabeko harresi bat jaso ahal izateko.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 77. orr.

3 harrizko horma.

1961ean hasi ziren eraikitzen Berlin hainbeste urtetan bitan zatituko zuen harresia.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 79. orr.

Berlingo harresia erori eta gero gertatutako hondamenaren ondoren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 137. orr.

Alemania erdibitzen zuen harresia inork bota baino, erori egin zen berezko ustelez.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 59. orr.

Oraindik zutik dirau Marokok duela 25 urte Mendebaldeko Sahara zatitzeko eraiki zuen 2.600 kilometroko harresiak.  Berria - Harian   2005-09-09

Herrixka [...] metro erdiko altuerako harresi batez inguratuta zegoen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 133. orr.

Hilerrira eraman eta harresiaren kontra fusilatzeko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 24. orr.

Kuartelaren esparrua mugatzen zuen harresiaren espaloi lerroari jarraitu zitzaion.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 43. orr.

Presako harresiei porlana ematera.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 29. orr.

Itxaropena galdurik, etzan egin zen portuko harresiaren kontra.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 234. orr.

Ikastetxeko harresia eskalatzen hasi ginenean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 383. orr.

Baratzeko harresiaren gainetik igaro ziren.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 68. orr.

Auzo horiek harresi elektrifikatuaz inguratuak dira.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 279. orr.

Duela oraino berrogeita zenbait urte, etxearen paretak edo harresiak zutik zeuden, gehienak segurik.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 40. orr.

Lehen izan zen hor elizaño bat, eliza txar edo eliza zahar bat, harresiek eta ongi kurutzatuak diren izkin harri ederrek oraino erakustera emaiten diguten bezala.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 109. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hosapeko gaztelua alkazar eder bat zen, hiru harresi-inguru zituena babes.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 100. orr.

Tomas Atondok ere bere familia guztia eraman zuen harresi gainetara, oihuka.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 36. orr.

Harresi gaineko pasabidera.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 143. orr.

Sekulako txalo eta oihuen artean, lehenengo harresi-puska bota zuen lurrera.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 40. orr.

Harresi-zuloetatik irtengo zarete.  Elizen arteko biblia   Am 4,3

Afal ondoren, han abiatzen zen Casin Cholet oilo-harrapaketan Parisko harresi-hobien ifrentzuetan.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 105. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Venus, Vulkano eta Marteren etxeak hiri-harresietatik kanpora jarri behar dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 850. orr.

Defentsa harresien hondakinak ageri ziren, harriak etxeko beste eraikuntzetan erabili bazituzten ere.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 34. orr.

Iparraldeko harresi-oinetatik hegoaldekoetara zebilen aztia zaldi gainean.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 115. orr.

6 hed

Goitik zetozen urak gelditu egin ziren, harresi luze bat eratuz.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 25. orr.

Israeldarrek lehorbide horretatik igaro zuten itsasoa, ur harresiak zituztela ezker eta eskuin.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 172. orr.

Bertze batean, suzko harresiak ikusi nitian.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 231. orr.

Alde guztietara hedatzen zen lanbro harresia.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 53. orr.

Leiho honen aitzinean mendiaren malkarrak bere harresi erraldoia jasotzen du begi bistatik ezkutatzeraino.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 120. orr.

7 irud

Guduen eta kristauen sineskeren arteko harresi gogor eta gaindiezinena.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 246. orr.

Esperientziaz zekien portaerako seriotasun eta neurritasun hau harresi eta babeski sendo dela deabruaren gezien aurka.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 705. orr.

Nahiz eta eritasunak osasunaren harresi eta babestoki kasik gehienak desegin eta porrokatu zizkion orduko.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 216. orr.

Bere bihotzeko harresi ilun horretara.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 188. orr.

Agatak arratsaldean Otsabideko kermezan ikasiak ezpainen harresietan kolpeka susmatzen zituen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 228. orr.

Gogoaren izuak ezabatzen baitira, munduko harresiak irekitzen eta gauzak sortzen ikusten ditut hutsune eskergan zehar.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 167. orr.

Bere itsustasunaren harresiaren atzean gorderik.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 116. orr.

Intolerantziaren harresiak haustea.  Berria - Euskal Herria   2004-05-30

Gotortu eta babestu egiten baita neurosi eta ustekeriazko harresi baten atzean.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 131. orr.

Harresiak altxatzea beste erremediorik ez zaigu geratzen: aurrena metafisikoak -legeak, arauak, prezioak-, eta gero fisikoak -guardiak eta murruak-.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 203. orr.

Hizkuntzarena harresi gaindiezin zitzaidan.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 28. orr.

Inkomunikazioaren harresietan bermatzen zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 66. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aguraingo harresi aretoan (4); beste harresi (5); bi harresi (4); da harresi (3); eta harresi (20); eta harresi baten (3); gabeko harresi (3)

harresi aretoan (5); harresi barruan (4); harresi barruko (3); harresi bat (14); harresi batek (5); harresi baten (14); harresi edo (3); harresi eta (13); harresi gabeko (3); harresi gainean (15); harresi gainean dagoen (4); harresi gaineko (3); harresi gainera (5); harresi gainetik (15); harresi garai (3); harresi gisa (3); harresi guztiak (4); harresi handi (3); harresi handia (13); harresi handia espaziotik (4); harresi handiak (3); harresi handiz (3); harresi hiria (5); harresi luze (4); harresi ondoan (3); harresi ondoko (3)

hiriko harresi (3); ondoko harresi (3); txinako harresi (9); txinako harresi handia (7); zen harresi (5); zuen harresi (7); zuten harresi (4)

berlingo harresia (12); berlingo harresia erori (4); defentsarako harresia (4); duen harresia (4); eta harresia (5)

harresia behera (4); harresia bota (8); harresia da (3); harresia eraiki (8); harresia eraiki zuen (3); harresia eraikitzeko (3); harresia eraikitzen (4); harresia eraitsi (3); harresia erori (6); harresia erori eta (3); harresia eta (5)

inguruko harresia (4); jerusalemgo harresia (4); lotsaren harresia (3); zegoen harresia (3); zen harresia (3); zuen harresia (4); zuten harresia (4)

arteko harresiak (3); donostiako harresiak (3); edo harresiak (3); eta gaurko harresiak (3); eta harresiak (14); eta harresiak apurtuz (3); gaurko harresiak (4)

harresiak altxatzen (3); harresiak apurtu (3); harresiak apurtuz (23); harresiak apurtuz koordinadorak (5); harresiak bota (7); harresiak eraiki (3); harresiak eraikitzen (3); harresiak eraisteko (5); harresiak eraisteko baimena (3); harresiak eraitsi (7); harresiak ere (5); harresiak eta (3); harresiak ikusi (3); harresiak suntsitu (4)

hiriaren harresiak (3); hiriko harresiak (6); jerusalemgo harresiak (10); zure harresiak (5)

eta harresian (4); harresian zehar (3); hiriko harresian (3)

berlingo harresiaren (3); duen harresiaren (3); eta harresiaren (6); harresiaren aurka (3); harresiaren aurkako (3); harresiaren aurrean (5); harresiaren azpian (3); harresiaren beste (5); harresiaren beste aldean (4); harresiaren gainean (5); harresiaren gainetik (7); harresiaren inguruan (5); harresiaren kontra (10); harresiaren ondoan (7); harresiaren parte (3); hiriko harresiaren (3); kanpoko harresiaren (4); zuen harresiaren (6); zuten harresiaren (3)

harresiek eta (3)

bi harresien (4); bi harresien arteko (3); eta harresien (5)

harresien arteko (4); harresien arteko atetik (3); harresien aurkako (3); harresien aurrean (7); harresien barruan (5); harresien beste (3); harresien gainean (7); harresien gainera (3); harresien gainetik (7); harresien inguruan (5); harresien kontra (5); harresien zaharberritze (3)

eko harresien (3); eko harresien zaharberritze (3); hiriko harresien (9); iruñ iruñ

europa gotorlekuko harresietan (4); gotorlekuko harresietan (4); hondarribiko harresietan (4); mousserolles harresietan (3); zure harresietan (3)

eta harresietatik (3); harresietara hurbiltzen (3); harresietatik kanpo (9); harresietatik kanpora (4); harresiez kanpora (3); hiriko harresietara (3)

harresiko ate (6); harresiko ate bat (3); harresira hurbildu (3)

aurpegia harresituz (4); barru harresitu (3); barru harresitua (4); barru harresituak (6); barru harresituaren (4); bere aurpegia harresituz (4); hiri harresitu (3)

eta harresiz (5); harresiz inguratu (3); harresiz inguratua (6); harresiz inguraturik (4); harresiz kanpoko (4)


harresidun izond harresia duena; harresiak dituena.

Minas Tiritheko burgu harresidunetatik egun batera zeuden apenas.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 124. orr.

Turuta-hotsak eta gudu-oihuak izango dira egun hartan hiri harresidun eta dorre garaien aurka.  Elizen arteko biblia   So 1,16

Harresidun hiri bateko etxebizitza saltzen duenak mugatua du berreskuratzeko eskubidea.  Elizen arteko biblia   Lb 25,29


harresipe iz harresiaren azpialdea.

Adio, beraz: harresipean naiz, hamaiketatik hamabietara bitartean, zuengana bilduko.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 45. orr.

Karrika estua eta harresipekoa zen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 106. orr.

-Ez izutu, Amadisek ez du Oriane tronpatuko -oihu egin zidan harresipetik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 255. orr.


harresitu, harresi(tu), harresitzen 1 du ad harresi batez itxi edo babestu.

Erakusmahai baten gibelean harresitutako bulegari mari-ozpinak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 93. orr.

Zure izter esnetsuak bere aurpegia harresituz, eta bere ahoa zure ezpainak arakatzen.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 87. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Herri harresitu batetik sorturiko hiri gisa.  Askoren artean   «Rataplan» - 21. orr.

Hiri harresitu eta bere baitara bildu hartako Parte Zaharrean.  Askoren artean   «Rataplan» - 69. orr.

Deskribitu zauzkitan erregearen jauregiak, Iruñekoa, gaztelu harresitua eta hotza, [...].  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 193. orr.

Haren begien aurrean barruti harresitu biribil bat ageri zen, bi katedral, hiru jauregi eta armategi bat barnean hartzen zituena.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 37. orr.

Barru harresituak egin behar direnean.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 610. orr.

Barru harresituaren itzuli guztia.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1230. orr.

Tunelak egin eta barru harresituan lurpetik sartzeko asmoa hartu zuen.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5270. orr.


harresitzar iz adkor harresi handia.

Bikote famatua Miarritzetik iritsi zenean, oraindik Donostiako harresitzarra zutik zegoen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 44. orr.


harrespil iz Neolito Aroko hileta-oroigarria, lurrean gune biribil bat mugatzen duten menhirrez osatua.

Hor ditugu lekuko orduko artzainek utzi trikuharri, harrespil eta gaineratikoak.  Herria   2005-09-08

Gure mendi-lepoetako mairu-harri, baratze ta harrespilak.  Herria   2001-10-04

Paradisua ikusten du Oteizak harrespilen espazio erlijiosoan.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 137. orr.

Amaiurren Mirandako kondeari eta Leringo etoiaren semeari, Orreagan Errolani eta Zelatunen erromatarrei aurre egin zietenak...; harrespil eta trikuharrien egileenganaino heldu arte.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 142. orr.

Harrespilak, berriz, Leitzarango ibaitik Baqueira bitartean daude.  Berria - Kultura   2004-11-12

Urrunago, Elorrietako lepoa, harrespil gunea, aspaldiko arbasoen pausaleku baketsua.  Herria   2005-01-06


harrezkero 1 adlag aipatu den une edo denboraz gero.

Harrezkero deitzen diote "Deabrua".  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 153. orr.

Harrezkero inork ez zien ukatuko gehiegikeriaren xarma behintzat.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 35. orr.

Sade, harrezkero, perbertsoaren, sadikoaren eredua da.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 10. orr.

Harrezkero soto ilun hartako txokoren batean kukuturik egonen zen, xagu izutia bezain gris eta dardarati.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 124. orr.

Urte asko joan dituk harrezkero, ia bizitza oso bat.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 102. orr.

Gau batez diskoteka batean ezagutu nuen eta harrezkero niri segika dabil.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 80. orr.

Gurasoek ziotenez, bi minutuan osatzen zituen bostehun zatiko puzzleak umetan, eta, harrezkero, bost milakoak eman behar izan omen zizkioten.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 209. orr.

Santa Klara, harrezkero, oso kontsolaturik geratu zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 971. orr.

Gau hartan -eta batez ere harrezkero- piztu egin ez ziren lagunen lanparak bezain ilun geratu nintzen, eta bete-betean dastatu nuen irainaren zaporea.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 37. orr.

Herbert ez da, ordea, harrezkero, inoiz Palenquera joan!  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 252. orr.

Han ez da bakerik izan harrezkero.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 83. orr.

Egundoko putakeria egina ziotela, diru mordoa galdua zuela harrezkero.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 130. orr.

Zenbat urte igaro ote dira harrezkero?  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 133. orr.

Bizitza ez zen berriro lehengoa izan harrezkero.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 162. orr.

Keinu horrek ez dit gehiago alde egin, harrezkero.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 209. orr.

2 harrezkeroko izlag

Harrezkeroko jardunak erakutsi duenez, ondo bete ditu jarritako helburuak.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 229. orr.

Obra berari eginiko harrezkeroko aipuetan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 373. orr.

Ez zuen uste kalumniaren arriskupean zegoenik, eta harrezkeroko haren ekintza ederrek aurrekoek baino adore handiagoa erakutsiko dute.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 234. orr.

Halako batean emazte-ohia, orain beste batekin maiteminduta dagoen emakumea, han agertu eta harrezkerokoak kontatzeko.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 208. orr.

3 harrezkeroztik adlag

Harrezkeroztik, esperantza eztiak ordezkatu du kezka krudela.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 53. orr.

Harrezkeroztik bizitza interesgarriago bihurtu zitzaion Del Valleri.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 54. orr.

Hannak harrezkeroztik zer egin duen ere ez dakit; horretaz hitzik ere ez.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 244. orr.

Ikasleek, harrezkeroztik, ezkutuan egiten zituzten bihurrikeriak, eta, jakina denez, agerikoak baino okerragoak izaten dira horiek.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 372. orr.

Bigarren tomoa 1855ean argitaratu zen lehen aldiz, eta, harrezkeroztik, "lehen aldaera" hori argitaratu dute beti.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 13. orr.

-Badakit amona ez dela eztitan bizi izan, gaztetan behinik behin, baina urte asko joan dira harrezkeroztik, aita.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 29. orr.


harri (ETCn 27.970 agerraldi) 1 iz mea materia gotorra, lurrazalean masa trinkoetan aurkitzen dena.

Ur geldian harri bat botatzen denean gertatzen denaren antzera.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2250. orr.

Ez bota harririk zabor-biltzaileei, laztana.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 207. orr.

Ni saiatuko naiz harri hauetako batzuk mugitzen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 255. orr.

200 harri, lerro lerro ezarriak.  Herria   2001-02-08

Haietako bat horma amaigabean gora abiatzen ikusi nuen, azazkalak harrien kosketan iltzatu nahian...  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 113. orr.

Atearen arkuko harriak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 103. orr.

Baratxuria harri baten gainean jarri eta kolpe bat ematen diot.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 209. orr.

Beste bele batek karranka egin zuen orduan, baina oraingoan mutilak harri bat jaurti zion.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 257. orr.

Manifestariek harriak eta molotov koktelak jaurti zituzten Poliziaren hesiaren aurka. herria¬

Erortzen ari ziren harrien hotsa entzun zuten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 439. orr.

Lehenagoko pareta zahar harri eta lur jasotako haiek.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 205. orr.

Ermita kaxkar bat ikusi baitu, harri eta arbelez egina.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 47. orr.

Iturri horretan, hain zuzen, inskripzio bat dago harrian idatzia.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3870. orr.

Harriaren minbizia deitu zaion kalte berezi hori.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 284. orr.

Harri bat bi mintzairetan duena bere idazkia, frantsesez eta euskaraz.  Herria   2005-05-26

Harriak bikaindu egiten dira katedral bateko harri izanez.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 168. orr.

Baliteke behinolako animalien bizkarralde zorrotzen antza izatea, baina nik badakit harkaitzak direla, harriak, bolkanikoak seguru aski.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 33. orr.

Baina ez dut ikasten, eta berriro harri berean egiten dut behaztopa.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 84. orr.

Harri hau, uharri hau, ikusten duk?  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 272. orr.

Hara hor eskukada bat harri, andre, Baratzean, hortxe zeure leihoan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 82. orr.

Lantegiaren geroa bermatzen duen margotzeko bigarren plantaren lehen harria jarri zuten.  Berria - Ekonomia   2004-09-22

Hiru proiektuetarako lehenengo harria jarri dugu.  Berria - Euskal Herria   2004-10-05

Errobi bazterreko Glain zelaia serioski lumatuko duen egitura berriaren lehen harria pausatu du auzapezak.  Herria   2005-04-21

Zulo bat ageri zen lurrean, harrien artean. ik harriarte.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 163. orr.

Euria harri artean bezala lerratzen dira lur azpira denbora horiek.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 212. orr.

Harri arteko belarra jaten ari diren berrogei edo berrogeita hamar ardi.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 55. orr.

Ahal baginu, zuekilan gogotik itzuli bat egin nezake Arrolako harriraino.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 90. orr.

Oraintxe bertan zuk edateko harritik atera duen ura.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 310. orr.

Harriz egindako baserri bat utzi nuen eskuinean.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 161. orr.

Metro beteko horma, harriz eta zementuz egina.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 34. orr.

Budaren irudi txikiak ikuskatu nituen erdi itzaletan, aspaldiko mamu harriz eginak ilunabarreko haizeñoarekin etorriak bailiran.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 137. orr.

2 (izenondoekin)

Bazuen, alde batera, arrabotea izana zen bat, harri pikatu zaharrezkoa.  Herria   2001-05-10

Harri biribil batzuk, berak errekan bilduak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 97. orr.

Bi minutuko atsedena, harri borobil batean jarririk.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 75. orr.

Ia erori ere egin zen harri labain batek oinpean huts egin zionean.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 15. orr.

Harri xabala jarleku goxo bilakatzen zait. ik harrixabal.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 115. orr.

Harri xapalak erabiliz, zozketa egin genuen, eta Eurilokori egokitu zitzaion joatea.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 65. orr.

Teilatuak ez ziren lastozkoak, harri zabal lauzkoak baizik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 117. orr.

Gero Jaun Bautista etorri zen arroken artetik, harri zapal bat eskuan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 40. orr.

Ur bazterrera iristean harri gotor bat hartu zuen, bere zakutxoan eman, eta uretara erorarazi zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 201. orr.

Erreka jaio berriaren ur transparentea eta harri leunez osatutako hondoa.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 137. orr.

Harri leunduzko eskaileretan zehar.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 61. orr.

Sukarrizko edo harri gogorrezko ilarak egiten dituzte.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1170. orr.

Harri leunezko disko banaz gailurturiko lau edo sei enborren gainean bermaturik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 117. orr.

Harri bigun horiek guztiek abantaila bat izaten dute, alegia, harrobitik atera ondoren erraz landu daitezkeela.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1110. orr.

Harri kaskarrez eginiko hormaren irtengune ugarien artean.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 49. orr.

Harri hutsez egindako paretak.  Elizen arteko biblia   Dt 27,6

Harri bolkaniko horrek sortzen dituen irisazioak.  Berria - Kultura   2004-04-01

Harri karstikoz egindako etxe zuriek.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 76. orr.

Harri nobleak, harri arrosa edo ia arrosak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 102. orr.

Hamaika kiloko magnetofoiak, 315 kiloko harri koadroa baino handiagoko idazmakinak.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 89. orr.

Zuloak estaltzeko erabiltzen zen harri zilindroarekin lurra zanpatzera.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 12. orr.

Burdinaren txirbilak brontzezko edontzietan ezin kabituz, azpian harri magnetikoa ipintzean.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 451. orr.

Hango itsasoa da guziz perilosa, harri imantatuak baitira han nonahi, hitze eta burdinezko piezak dituzten ontziak bereganatzen baitituzte eta ez baitira gehiago handik lekutzen ahal.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 73. orr.

NASAko ikertzaileen arabera, esfera horiek harri porotsuetan sartutako sedimentuek sortuak dira.  Berria - Gaiak   2004-03-03

Horretan harri ertz-zorrotz batek kopeta erdi-erdian jo zuen piztia.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 76. orr.

Ikustekoak dira ere hor dauden harri pikatu pezak harresietan, nola ate gainetan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 66. orr.

3 (izenlagunekin)

Harrobian bertan landuriko harriak ezarri zituzten.  Elizen arteko biblia   1 Erg 6,7

Bidearen bihurgune bakoitzean, landutako harri handiak goratzen ziren.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 75. orr.

Neurrira landu eta zerraturiko harri bikainez egin zituzten oinarrietatik habeetaraino.  Elizen arteko biblia   1 Erg 7,9

Landu gabeko harriak.  Elizen arteko biblia   1 M 4,47

Etrurian, erretako harria ikatz-hauts egiten da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1110. orr.

Granitozko harrian idatziak.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 125. orr.

Marmolezko harria hilobiaren gainean ipini zutenean.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 47. orr.

Erakuslean eraztun bat zuen, zilarrezkoa, gailurrean kristalezko harria zuena.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 127. orr.

Arbelezko harri lauza landatuz eginak dira. eskuan gatzezko harri bat zeukala.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 215. orr.

Arrautzen tamainako harri jelatuak bota zituen, eta izugarrizko triskantzak eragin, mahastietan. ik beherago 7.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 319. orr.

Harrobiko harriak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 102. orr.

Urteek higaturiko harri grisezko eraikina.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 41. orr.

Erdi-erdian haritz handi bat hedatzen zen, eta honen inguruan, oboan, eserleku gisako harri landuak zeuden zut jarrita. ik harlandu.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 80. orr.

Eihera zahar baten aitzineko harri gainean jarririk pixka bat jaten dut.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 53. orr.

Hormetako harriek ere oihu egingo dute zure aurka.  Elizen arteko biblia   Hab 2,11

4 (hitz elkartuetan, lehen osagai gisa)

Zer dugu bada harri-lan hau? "argia" harturik gai nagusitzat, harriaren bi eskualdeak zizelkatuak dira.  Herria   2001-08-09

Goragoko harri-ilarak botatzen hasi ziren, eta pixkanaka eta era horretan, gotorleku guztia behera bota zuten.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5090. orr.

Bide bazterrean harri meta bat ageri da.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 108. orr.

Bildutako harri pilo handiak erakutsi zuen hura ez zela irudipena izan, ez baitzen harri-faltarik izan obra burutu zuten arte.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 439. orr.

Harri peza haundiz egina izan den dorrea.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 108. orr.

Plaza horren inguruan diren etxe guzien aintzineko lurra, herriko etxea barne, harri lauzaz estaltzen hasi dira, lekuko harri lauza larriz ate aintzina, harri lauza xehez gaineratekoa. ik harlauza.  Herria   2001-01-18

Lehenengo harri-geruza jarri ondoren, hartxintxarrak zabalduko dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3230. orr.

15-16 kilometroko hodeitzar horietako batek ia bi kiloko harri kaskoak bota izan ditu gure lur azal ekaitzez kastigatutako honetan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 242. orr.

Hondarren pila batean harri-xafla politen bat bilatzen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 65. orr.

Ilbeheran ebakita, gogorragoak eta lehorragoak izango ote ziren, akaso, harri-zotal haiek...?  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 450. orr.

Oin bat, nekeagatik harri karga astuna bezain pisua zirudiena.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 178. orr.

Asteasuko plazan jokatu zen harri apustu bat datorkit gogora.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 15. orr.

Harri hots arin bat entzuten zuela iruditu zitzaion.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 193. orr.

Ekaitz trumiltsu eta harri-jasa gaiztoetatik libre ateratzeko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 166. orr.

Halako harri-jausia eragin zuen goiko Subasio menditik behera, ezen [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1003. orr.

Erran digutenez, horrela ibili zen maisua, dorretik harri-jaurtikika.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 261. orr.

Neska zarpatsu talde baten atzetik oldartu zen, bere harri-jaurtigailua, kargatu gabe, keinatzen ziela.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 32. orr.

Harri botaka aritu nintzen ahaterik gabeko putzuan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 41. orr.

Ofizio eskola bati buruz igorri zuen eta harri zizelkari CAP-a pasatu.  Herria   2005-02-10

Jaunaren gorespen kantak amaitu ondoren, harri eskean hasi zen, lehen aipatutako eliza berriztatzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 505. orr.

Gau hartan harri-garraioan ibili ziren jenioak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 145. orr.

5 (hitz elkartuetan, bigarren osagai gisa)

Harbantako zoko horretan, XVIII. eta XIX. mendean burdin harria ateratzen zuten, Orbaizetako fabrikara edo olara eramaiteko.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 63. orr.

Rodmundarrok bakarrik dakigu, haatik, harria aurkitzen eta berun harri zinezko dela ziurtatzen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 114. orr.

Sekula hausten ez den azabatxe harria.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 80. orr.

Silex harri arruntekin.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1150. orr.

Beste hainbeste gertatzen da silize-harriarekin ere.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3850. orr.

Zubiaren granito-harria epeltzen hasirik zegoen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 31. orr.

Marmol-harri leituaren gainean hotzak izoztu zaitzan.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 215. orr.

Harrolioarekin jazo dena bauxita-harriekin jazo ez dadin.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 161. orr.

Iman-harrizko mendia eta bere ongilea hilko duela zin egin duen jeinua.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 107. orr.

Haren asmoa aurrealdea Salzburgoko gatz-harri zuriz egitekoa bazen ere.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 253. orr.

Handik ateratzen den motako esponja-harri hori, ordea, ez da leku guztietan aurkitzen.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1090. orr.

Ur gainean geratzen dira apar-harriaren antzera.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1030. orr.

Kansasko lurpeko xaboi-harri gorri antzinakoetan.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 223. orr.

Lau hormak itsas harri zuriz eginak ziren.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 111. orr.

Ibai-harrizko ezetz biribilak, hitzezko kromletx hutsak.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 67. orr.

Jende gehiago hil zuen kazkabar-harriak israeldarren ezpatak baino.  Elizen arteko biblia   Jos 10,11

Su-harri horiekin egiten ziren lehenengo aizkorak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 199. orr.

Tximistak harrien barneetara sartutako suzko harriak zirela sinestea, tximist-harri bitxiak zirela sinestea.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 199. orr.

Nobleak dira batzuk [...] merkatariak dira besteak: biek ala biek jarri dituzte hiriaren zimendu harriak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 23. orr.

Horma-harrietan ernetzen den itze belarraz.  Elizen arteko biblia   1 Erg 5,13

Karrika hertsi hori segituz [...] beste atal-harri bat ikusten da, hau aldiz espainolez.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 41. orr.

Sakrifizio-harriak odoleztatzen dituzte eta aldareak opariztatzen.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 301. orr.

Erretaula bat, erretaula bi eta bereziki, gibelean, bataio harria. ik bataiarri.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 125. orr.

Airean zihoazen zurubietan gora, erlaitzetan galapan, Zurrut-harriz zurrut-harri jauzika.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 139. orr.

Arropa zikina hartu, eta lixiba-harriaren kontra lehen baino gogorrago hasi ziren joka.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 25. orr.

Lurrunez funtzionatzen zuten zapalgailuak bezalaxe eginak, baina aurreko alper-harria gabe.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 263. orr.

Ez zuten lan guti egiten, ezen baziren lau eihera harri.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 61. orr.

Mailu bat eta zutoin-harri bat inguratu, eta ikusarazi diot zein erraz den xafla eta orritan ematea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 122. orr.

150 olio zein tinta, 15 litografia harri eta 77 grabatu izango ditu museoak.  Berria - Kultura   2004-08-10

Jainkoaren beldurra zela jakintasunaren haste eta printzipio, sostengu eta lehen-harri.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 391. orr.

Egia filosofiko horrek antz handia zuen talka-harri filosofalarena...  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 36. orr.

6 (erkaketetan)

Halabeharrez, harria baino isilago geratu naiz.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 83. orr.

Astiroago inguratu, eta aita ikusi nuen, harria baino geldiago, odol arrasto nabarmenik gabe eta burua bolantean pausatua zuela.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 108. orr.

Egoera hartan, ordea, sentimena galdurik bezala nengoen, ez harriturik, ez haserre, ez ezer; inguruko harriak baino hotzago.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 199. orr.

Lo pisu batek hartu zuen, harriak bezala lo egin zuen, zabal eta zabar.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 196. orr.

Oheak harria bezain gogorrak ziren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 225. orr.

Harria bezain gogor, sugea bezain sotil, ekaitza bezain gaizto.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 117. orr.

Bere menditar pauso luzeaz zebilen, elur harria bezain gogorra bere makilaren burdinazko muturraz joz.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 281. orr.

Eta orduan, aurpegia harria baino sorrago, ezkongaietako eraztuna kendu nuen eta haren eskuaren gainean utzi.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 88. orr.

Atsotxo zimurtsu, haserreti, zarpail eta harria lakoxe gor gisa [dirau] haurtzaroko nire oroitzapenik urrunenetan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 35. orr.

Burua harri bat bezala erori zen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 141. orr.

Jaun Marcel, buztina bezala, moldagarria zen, eta aita Bartolome, harria bezala, zurruna eta guztiz moldagaitza.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 228. orr.

Eusteko ahalegin gogorrean aspertu eta bere burua harria legez hondoratzen uzten duen naufragoaren gisa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 169. orr.

Lur-pean bezala atxiki zituen beldurrak betiko, harri gogor eta hotza bezain mutu, hor bizi ziren aitama gaixoak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 160. orr.

Peppone harri baten antzera erori zen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 162. orr.

· Nire lehendabiziko maite-harreman hura, hain inozoa, oroimenean zizelkatua geratu zitzaidan, harri gogorrean bezain.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 77. orr.

Urte luzeek gutxitu eta leundua zuten, urek harri bat nola.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 109. orr.

Harriak balira bezala jaurtikitzen zituen osabak hitzak, mihian gorde gabe.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 129. orr.

Goienkaletik Ontziolara aldatutako mamua balitz bezala itxaron zien hantxe, harriaren egonarriarekin.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 242. orr.

7 harraska. ik harriko 2.

Sukaldeko harrian bertan garbitu eskuak eta eskutrapuarekin lehortu zituen, eseri aurretik.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 12. orr.

Azken zurrutada eman kafesneari eta, katilua harrian utzi ondoren, jaka jantzi eta jaitsi zen atezainarenera.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 237. orr.

Garbiketa egin beharko luke: atzoko soberakinak plateretan gogortzen, harria gainezka.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 57. orr.

8 ale larriko kazkabarra, harri erauntsia.

Santes Creuseko bailaran, intxaur eta arrautza tamainako harria bota zuen, eta uzta guztia erabat hondatu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 144. orr.

Valentzia eta Murtzia aldean, harriak 750 milioiko kalteak egin omen zituen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 233. orr.

Ahuntzak bai! beldurra eta izua diote harriari.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 172. orr.

Jainkoaren haserrea eztitzeko, airea benedikatzeko eta harria urruntzeko. Ekaitz beldurgarri batean, haize eta harri, San Felix elizako dorrea jausi zen Gironan kalera.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 21. orr.

Maiatzaren 30ean, uholde eta harri, monasterioa suntsitu zuen erauntsitzar batek.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 189. orr.

Ekarri dauku aldi huntan uztailak, gure xokoan, tenpesta, doi bat harrirekin.  Herria   2004-07-15

Kazkabar eta harri-erauntsiak ere noiznahi ageri dira azken mende honetan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 233. orr.

9 giltzurrinetako, bixikako edo gernubideetako gogorgunea.

Izerdi hau hartzen zuten goizean baraurik, giltzurrunetako harriak desegiteko eta hezuerian oineko minak kentzeko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 497. orr.

Batek giltzurruneko harri bat erakuts diezaioke gaixo bati, baina gantz eta haragi puxka odoltsu malapartatu bat, erakustekoa ote da?  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 104. orr.

Kolera agerraldi masiboak, beherakoa, goitinahia eta giltzurrunetan harriak izaten ari da, ur kutsatua hartzeagatik.  Berria - Mundua   2004-06-30

10 haxix zatia.

-Ba taberna hau ez zagok hain txarto -dio Pituk kosto harri itzela lantzen duen bitartean-.-Eta hik nondik atera duk hori? -dio Axierrek begiak zabal-zabalik harria seinalatuta.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 37. orr.

Eskua utzi, basoa lurrera jaitsi eta haxix harria urtzen hasi da.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 248. orr.

11 harri jasotzaileak erabiltzen duten harri landuzko atala.

Euskal Herriko txapelduna da harri handi eta txikiekin. herria¬

Irailaren 12an Euskadiko harri handietakoa eta kintopekoena jokatuko dira Leioan (Bizkaia); harri txikietakoa, berriz, urriaren 24an.  Berria - Kirola   2004-07-01

Lau harri erabili beharko ditu: 125 edo 150 kiloko koadroa, 125 edo 150 kiloko zilindroa, 112,5 kiloko kuboa eta 100 kiloko bola.  Berria - Kirola   2004-10-23

Bi harri erabiliko dituzte: 137 harri kubikoa eta 125 kiloko bola.  Berria - Kirola   2004-05-14

30 kiloko harri biribila erabiliko da, eta minutu bateko tartean jasoaldi gehien egiten duena izango da garaile. herria¬

Hamabi arroako harria bizkarrean berdindu.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 203. orr.

Ehun eta berrogeita hamar kiloko harria esku bakarraz bizkarreratzeko.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 103. orr.

Leitzarrak 2002ko abenduaren 22an jaso zuen 205 kiloko harri zilindroa esku bakarrez.  Berria - Kirola   2004-06-05

Bi harri erabili zituzten: 100 kiloko zilindro zaharra eta 100eko bola, bosna minutuko txandatan.  Berria - Kirola   2004-08-17

Harri handietako Euskadiko txapeldun ohiak eite zaharreko harri koadroa erabiliko du; 200 kiloko harri pottokoa, alegia.  Berria - Kirola   2004-11-30

Gaur egun darabilten 225eko koadro berria baino gaiztoagoa da jasotzeko 200eko harri motz hori.  Berria - Kirola   2004-11-30

Aiakoak harri kubikoaren pisua zertxobait jaistea eskatu zuen.  Berria - Kirola   2004-05-14

Zergatik hasi zinen harri-jasotzen? ik beherago 32.  Berria - Kirola   2004-04-15

Harri horrekin, 18 jasoaldi bost minutuan, joan zen urtarrilaren 31n, Donostian.  Berria - Kirola   2004-05-14

Hamaika kiloko magnetofoiak, 315 kiloko harri koadroa baino handiagoko idazmakinak.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 89. orr.

Izan ere, gizonak harria askotan jasoko du lepagainera, baina harriak behin gizona botatzen duenean, akabo, horrek ez dauka bueltarik.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 206. orr.

· Areatzan jokatu zen proban, eta 930 kiloko harria bi untzean 56 metro eraman zuen 9 minutu eta 20 segundoan (3 m 50 s eta 5 m 30 s).  Berria - Kirola   2004-08-22

Garaileak 1.700 euroko saria jasoko du, eta idiek 1.750 kiloko harria erabiliko dute.  Berria - Kirola   2004-02-03

12 izotz puska.

Beatricek -ez nuen gutxiago espero- vodka hutsa eskatu dio, harri birekin.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 142. orr.

12a arg granada.

Eskabadoraren inguruan jarri ziren hirurak, nork bere harri -granada- mordoxka ondoan zuela.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 69. orr.

13 harrizko harriz eginikoa.

Etxe bat ageri da, harrizko etxe handi balkoiduna.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 78. orr.

Toledoko kondenatuen ziega guztiek bezala, harrizko lurra zuen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 99. orr.

Harrizko bidetik behera abiatzen dira.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 79. orr.

Kaleko lorontzi harrizko bat, kaio-zirinez zuritua.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 11. orr.

Gelatxoaren hormak zurezkoak ziren, ez harrizkoak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 565. orr.

Alde egin du helikopteroak, harrizko paisaia ilargitar honen handitasunean zuek bakarrik utziz.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 122. orr.

-Harrizkoa al duzu bihotza, ozpina al dabilkizu zainetan?  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 35. orr.

Harrizko begiak ziren, beren harriduraren erakusle.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 19. orr.

Ez gara harrizkoak, Damian.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 79. orr.

14 behaztopa harri

Bide luzea, behaztopa-harriz josia, bainan, azkenean denak gainditurik Alemaniako buruzagietan lehen emaztea.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 119. orr.

Kirkek Homerori heldu eta bide erdian traban topatu zuen behaztopa harri berbera. Erromatar armadan soldadutza egiteari dagokionez, behaztopa-harri izan zen kristauentzat.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 245. orr.

Fedean oinarritu beharrean, egintzetan oinarritu zirelako. Horrela, behaztopa-harrian egin zuten estropezu.  Herria   2001-02-08

Berak konbertitu nahi zituen gizarte ez-kristauen bidetik behaztopa-harri bat kentzean, beste bat jartzen ari zela bere erlijiokideen aurrean.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 218. orr.

15 bideko harri beltza

Bideko harri beltza da Itoitz; sistema judizialarentzat eta Espainiako Konstituzioarentzat proiektu lotsagarria.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 15. orr.

16 dema harri

Kostatu egingo zitzaidala, oinez eta dema-harriari tiraka.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 7. orr.

17 filosofoen harri alkimistek erabiltzen zuten gaia, metalak eta beste zenbait gai urre bihurtzen saiatzeko.

Berrehun urtetik gora zeuzkala alkimistak, zioten; Filosofoen Harria eta Bizitza Iraunkorraren edabea aurkitu zituela.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 97. orr.

Ikasi dut alkimista askok bizi izan zutela Norberaren Kondaira eta, azkenik, aurkitu egin zituztela Munduaren Arima, Filosofoen Harria eta Edabea.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 118. orr.

Sekula Alkimiaz deus entzun ez dutenak, baina beren bizitzen bidez Filosofoen Harria aurkitu dutenak.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 9. orr.

Oraingoz bilaketa modurik erraz eta azkarrena da, baina bilatzaileek interneteko filosofoen harriaren bila darraite.  Berria - Ekonomia   2004-05-02

18 galtzada harri (orobat galtzadarri)

Galtzada-harri arrosaz zolaturiko plaza da.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 64. orr.

Korroan hasi eta nola joan ziren nire hezurrak galtzada harrietara.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 106. orr.

Ezker-eskuin muinoan gora hedatzen diren galtzadarrizko kaleekin.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 129. orr.

Galtzada-harrizko kale pikoan gora goazela.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 186. orr.

Galtzada-harrien tamainako [...] sorginkeria-liburuen erakusketaren ordez.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 47. orr.

Han ikasleek soldaduei galtzadarriak bota zizkieten.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 18. orr.

19 harri-altxatzaile harri-jasotzailea.

Ikusgarriaren bururatzeko Iñaki Perurenak harri altxatzale famatuenetarik bat, 100 eta 220 kilo arteko harriak bere semearekin batean altxatuko ditu.  Herria   2003-08-14

Saralegi harri altxatzale gaitza ere hor izanen da.  Herria   2002-08-08

Aratsaldean 3ak eta erditan Indar Jokoak Harri altxatzailea barne.  Herria   2004-06-24

20 Harri Aro

Zeren Harri Aroko hizkuntza omen baita euskara, hala esan dizute behin baino gehiagotan.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 20. orr.

Harri Arokoak omen diren gure aizkorek.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 35. orr.

21 harri batek bi aldiz jo

Harri hark, zorionez, ez ninduen bi aldiz jo.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 128. orr.

22 harri batez bi kolpe harri batez bi txori

Horra harri batez bi kolpe egitea.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 193. orr.

Bi kolpe harri batez.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 28. orr.

· -Harri bakar batez bi kolpe -ulertu zuen Diannek.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 224. orr.

23 harri batez bi txori

Erre ezazu, ba: harri batez, bi txori.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 117. orr.

"Harri batez bi txori", pentsatu zuen Dembak, eta eskaileretan gora abiatu zen.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 148. orr.

Halatan, Marseillako Sainte-Marthe bil-zelairaino zihoala, harri batez bi txori, Aljeria frantses zaintzerakoan, hango frantses-eskualdunak salbatuko zituztela barneratzen zuen Beinatek.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 242. orr.

Zeren, baldin hark nahi duena zuek baduzue, eta baldin zuek nahi duzuena hark badu, harri batez jo baititzakegu bi txori...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 541. orr.

· Ikastolak urte bukaera bakoitzean antolatzen duen bestarekin, harri batez bi xori eginez.  Berria - Euskal Herria   2004-05-30

Harri batez bi xori, beraz, egin da Alduden.  Herria   2005-09-29

· Harri batez bi zozo ehoz, hautetsiei nahikoa zitzaien laborantzaren subentzionatzea, Herriarekin eta Jainkoarekin bakean jarduteko.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 35. orr.

· Zergatik ez dituzten harri batez hiru xori harrapatuko haur horiek: euskara lantu, kantatzen eta bertsuak idazten ikasi, euskal erakustokia ezagutzearekin batera?  Herria   2003-07-17

24 harri bihurtu ik harritu 3.

-Nire katua harri bihurtu dute! -deiadar egin zuen, begiak irteteko zorian-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 124. orr.

Ikusten da uretan murgilduta egon den [kanabera] zatia harri bihurtuta dagoela.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3790. orr.

-Harri bihur nadila baldin eta arrosarioa lapurtu badut.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 22. orr.

Norbaiten hitza antzutzeko ez dago norbait hori jainkotzea eta harri bihurtzea bezalako xixtimarik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 73. orr.

Sorgorturik nengoen, harri bihurtuta.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 90. orr.

25 harri bizi

Horrela, zuek ere harri biziaz osaturiko espirituzko tenplu egingo zaituzte Jainkoak eta apaiz sagaratuko.  Elizen arteko biblia   1 P 2,5

Alde guztietatik etorri zen jendea, samaldan iritsi ziren, eta oso laster bildu ziren tenplu zoragarri honen egitura ospetsua eraikitzeko harri biziak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 425. orr.

· Urrez ehundutako oihal hori txanoan sartzen zen atzealdetik, zeina harri bizi garestienez izarturik zegoen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 308. orr.

· Eta harriak zeuden, harri biziak, oihartzunetarik mintzo zirenak eta oihuekin oihu egiten zutenak, hasperenekin hasperen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 425. orr.

26 harri egonda/eginik ik harritu.

Baina, harri eginik nengoen arren, harro nengoen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 169. orr.

Bertze jauntxo guztiak, berriz, harri eginik zeuden, norat beha ez zekitela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 353. orr.

Christianen erantzunak, guztiz ustekabekoa izan zelako-edo, harri eginda utzi ninduen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 19. orr.

Harrezkero, etxetik atera gabe bizi da bertan, bainuontziari begira, harri eginda.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 159. orr.

· Harri-harri eginda geratu zen emazteak esan zionean beste neskame bat hartu behar zuela, zertarako eta umeekin laguntzeko!  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 28. orr.

27 harri-erauntsi ik beherago 33; ik harriabar.

Gandian, tximist-trumoi eta harri erauntsi ikusgarriak bota zituen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 189. orr.

Harri erauntsi eta galerna gaixtoak urrun diten.  Herria   2003-06-05

Eta tigreak orro egiten zuen, eta ahal zuena egiten zuen harri-erauntsi hartarik libratzeko.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 375. orr.

Hor agertzen dira tarteka harri erauntsiak egindako triskantza eta hondaketak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 144. orr.

Abiatu zen euri xorta larri batzuekin, gero barazuz nahasketa ta gero ta larriagoko harri erauntsi azkarra.  Herria   2005-04-28

28 harri eta belarri harri eta zur.

Harri eta belarri nengoen.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 137. orr.

Ez zuen halako onespenik espero, harri eta belarri gelditu zait.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 83. orr.

Aho ondoan orina daukan mutikoak harri eta belarri begiratu dio.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 44. orr.

29 harri eta zur erabat harriturik.

Harri eta zur eginik zegoen Florent hari begira.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 189. orr.

-Harri eta zur nagok haren jokabidearekin.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 78. orr.

Harri eta zur geratu zela ere, hondarrean, emaitza ikusi zuenean.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 128. orr.

Harri eta zur geratu zen aita, begiak zabal.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 176. orr.

Harri eta zur utzi zuten ostaria, berak asma zezakeen edozein kontu baino gehiago zelako hura guztia.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 81. orr.

Apaizak, erabat txunditurik eta haren bat-bateko konbertsioaz harri eta zur, ezin zuen sinetsi.  Herria   2001-04-12

"Ez zait buruan sartzen Mary nolatan den Petroliniren hain laguna", esaten zuen harri eta zur.  Herria   2003-02-06

Florentek, harri eta zur, ezetz esan zion.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 62. orr.

Harri eta zur ni: argibideak eman beharko zizkidan, bada, azafatak.  Herria   2003-02-06

Ez duzu behin ere egin emakume batekin? -harri eta zur Viktoria.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 243. orr.

Harri eta zur, harri eta so, harri eta izu, harri eta miru baitzeuden, miraz ikusten ari zirena miraritzat ala deabrukeriatzat hartu behar ote zuten erabaki gabe.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 497. orr.

Adelak eta Marisak elkarri begiratu zioten, harri eta zur.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 164. orr.

Harri eta zur eginik geratu zela iruditu zitzaidan: harri, aitaren heriotzaren berri latzarengatik, eta zur, berak ez zekielako aita hila zuela, ez zuelako gogoan jaso, ez zelako gogoratzen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 93. orr.

Baina emaztea isilik egon zen denbora luzez, bihotza harri eta zur.  Berria - Kultura   2006-01-08

30 harri filosofal filosofoen harria.

Zeren eta amorioa baita, hainbat alkimistaren erranetan, munduan dagoen harri filosofal bakarra.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 384. orr.

Batzuentzat [kalitatearen filosofia] enpresa kudeaketaren nolabaiteko harri filosofala da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 173. orr.

Etengabe bila ari zen egia filosofiko horrek antz handia zuen talka-harri filosofalarena Hezkuntza Sailekoak Sabino Aranaren ideologia harri filosofaltzat hartzen duten «arrazistak» eta «naziak» dira.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 36. orr.

31 harri-gaitza

Azido urikoa, tanta-hezueriak joen borrero, tripazain-zurruteroen zigor eta harri-gaitzaren eragile sonatu horixe zuen sorburu.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 238. orr.

32 harri kuadro apustuetako harria prisma formakoa.

Hamaika kiloko magnetofoiak, 315 kiloko harri koadroa baino handiagoko idazmakinak.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 89. orr.

Harri handietako Euskadiko txapeldun ohiak eite zaharreko harri koadroa erabiliko du; 200 kiloko harri pottokoa, alegia.  Berria - Kirola   2004-11-30

Eite zaharreko 200 kiloko Paskualsoro harri koadroa (53 x 34 x 34 Cm.).  Berria - Kirola   2004-11-30

Urte bat, bost hilabete eta lau aste igaro dira Iñaxio Perurenak harri koadroarekin bi eskuez azken marka ezarri zuenetik.  Berria - Kirola   2004-10-12

33 harri-jasa (orobat harrijasa) harri-erauntsia. ik beherago 27

Ekaitz trumiltsu eta harri-jasa gaiztoetatik libre ateratzeko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 166. orr.

1932an, harrijasa itzela Zaragoza aldean, arrautzen tamainako harri jelatuak bota zituen, eta izugarrizko triskantzak eragin, mahastietan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 319. orr.

34 harri-jasotzaile (orobat harrijasotzaile g.er.)

Eztabaidan hasi ziren, ea harri-jasotzaileak "kottarik" ba ote zuen ehun eta berrogeita hamar kiloko harria esku bakarraz bizkarreratzeko.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 103. orr.

Harri-jasotzaileak kokotsa igurtzi zuen, eta baietz esan zuen, bost bider jaso zezakeela esku bakarrez minutu batean.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 103. orr.

Hiru harri-jasotzaileek 18 altxaldi atera baitzizkioten lehen harriari.  Berria - Kirola   2004-05-16

Iduritzen zait harri-jasotzaile zeingehiagoka batentzat ari naizela prestatzen!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 30. orr.

Hondarretan, presidentziari begira, toldo moduko izara erraldoi bat, eta, haren azpian, harrijasotzailea beroketa-lanetan.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 97. orr.

Zail da jakitea zenbat jasoaldi egingo dituen, baina ez da harri-jasotzaile askorik izango Paskualsoro harria jasotzen duena; bospasei, agian.  Berria - Kirola   2004-11-26

Jaialdi berean, Inaxio Perurena harri-jasotzaile 275 kiloko harriarekin marka ezartzen saiatuko da.  Berria - Euskal Herria   2004-12-22

35 harri jasotze

Jakina, harri-jasotzea alde batera utzi gabe.  Berria - Kirola   2004-04-15

Zaila ikusten du leitzarrak harri-jasotzearen etorkizuna aldatzea.  Berria - Kirola   2004-04-15

Mallabian egiten ditu ikasketak eta harri-jasotze saioak.  Berria - Kirola   2004-12-18

Orain dela sei hilabete hitzartu zuten harri-jasotze apustua eta urriaren 31n jokatuko dute.  Berria - Kirola   2004-09-24

Bi aizkora saioen artean, harri-jasotze proba izango da ikusgai.  Berria - Kirola   2004-06-02

Gaur, Nafarroako Harri-jasotze Txapelketa jokatuko dute Iñaki Perurenak, Lasartek, Urrutiak eta Igoak.  Berria - Kirola   2004-07-08

Antzuolan jokaturiko Nartxi Saralegiren Oroimenezko II. harri-jasotze txapelketan.  Berria - Kirola   2004-05-16

Urteko lehen harri-jasotze marka ahalegina.  Berria - Kirola   2006-01-20

36 harri kosko harri koskorra.

Eskuekin harri kosko batzuk bota zituen errekara.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 162. orr.

Ez bakarrik egunak leher eta zapart eginik bururatzen baitzituen, hainbertze aldiz ukurtu eta harri kosko pizuak altxatzearen bortxaz.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 193. orr.

37 harri koskor (ETCn 353 agerraldi; orobat harrikoxkor ETCn 6 agerraldi, eta harrikozkor ETCn 9 agerraldi)

Harresien atzetik boteak, airea zeharkatzen dute harkaitz puskek, harri-koskorrak balira bezala.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 473. orr.

Dela hi bezalako harri-koskor bat konbentzitu nahi izaitea.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 302. orr.

Bidezidorrera iritsi zirenean jakin zuten zabala zela eta harri koskorrez eta errauts zapalduez zolatua zegoela. Zeta burugabe deituz, kaleetako lokatza eta harri-kozkorrak jaurtitzen zizkioten.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 271. orr.

Harri koxkorra ostiko batez kaleko espaloi batetik bestera bota nahian dabiltza.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 75. orr.

Erdiko tartea harri-koskor eta morteroz betetzen dute.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1170. orr.

Haren etxe aurreko karrikak harri koxkorrezkoa zuen zorua.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 28. orr.

Harri koxkor baten ertz biziarekin marka bat egin dut zuhaitzaren azalean, AK.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 173. orr.

Legarraren harri koxkor beltx gorriak.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 133. orr.

Hortz guztiak eroriak neuzkala sumatzen bainuen, den-denak aho barruan harrikozkorren gisa jirabiran.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 20. orr.

· Artalde bat oihan-ertzeko sakonune harri-kozkortsu batean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 295. orr.

38 harri lore ik kuartzo.

Mendietako izotza, mendeen joanean eta haitzaren zamapean, gogortu, eta lehenik harri-lore eta gero burdin harri bilakatzen dela.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 128. orr.

39 harri preziatu

Esmeralda harri preziatu ederra da.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 112. orr.

Harri preziatuen inportantziaz mintzatzen hasi zitzaigun jaun Marcel.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 112. orr.

Itsaso horretan sartzen den erreka Lurreko Paradisutik heldu da eta astean hiru aldiz harri preziatuak han ditu isurtzen.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 73. orr.

40 harri tailu harrizko tailua.

Harri-tailu sakratuak profanatzen zituzten gazteak.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 110. orr.

41 harri troka

Zakur zuria ere inguruan zebilen, goizean bezalaxe, zoruko harri-troken arteko lur-tarteetan zer bilatuko.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 223. orr.

42 harri txintxar hartxintxarra.

Erdialdean, lorategiaren ardatz, ibilbidea zegoen, harri txintxar zuriz hornitutakoa.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 181. orr.

Euria egiten duenean ez dute hainbesteko hotsik ateratzen harri txintxarrek hankapean.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 132. orr.

Harri-txintxarrek kexu ozena ateratzen dute gure ibilian.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 26. orr.

Haien esana amuarrainaren mugimendua bezalakoa balitz bezala, aldi berean ikus daitezkeenean uraren izurrak eta harri txintxarrak.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 105. orr.

Harri-txintxarraren karraska aditzen zen, landauaren gurpilek zanpatzean egiten zutena.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 83. orr.

Kirris-karras, pasabideko harri txintxarren gainetik, panteoi bateraino joan dira.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 138. orr.

Euria egiten zuenean, sekulako putzuak egiten ziren, harri txintxarrezko zoruan.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 170. orr.

43 harriz harri

Erosten dituzte gaztelu hondatuak eta harriz harri eremaiten dituzte Ameriketara, han gaztelu berri bat eraikitzen harri zaharrekin.  Herria   2001-03-01

Nafarroako Gobernuak Artozkiko eliza harriz harri mugitzeko eta, ondorioz, salbatzeko asmoa zuen.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 143. orr.

Euren historia ez da harriz harri jasotako eraikin baten eraikuntza.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 66. orr.

· Bapatean, errainu bat ikusten du harriz harri biziki mugitzen: txori ttiki bat da, paraje hura utzi eta basorantz hegaka dihoana.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 52. orr.

Airean pasatu ziren gure ondotik, harriz harri jauzika, barrez, zintei hegan eginaraziz.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 19. orr.

44 izkin harri

Ongi behatuz, izkin harri zenbait ageri dira oraino.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 107. orr.

Iskin harri batean eseri zen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 77. orr.

Etxe baten harresieri so eginez, bakoitzak asmatzen ahal du nolako izkin harriak baziren denboran.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 64. orr.

45 lehen harria jarri/pausatu

Maria Kristina erreginak Artzain Onaren katedralaren lehen harria jartzen du.  Askoren artean   «Rataplan» - 105. orr.

Zubillaga fundizioaren lehen harria ezarri zen urtean.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 48. orr.

Pilota jauregiaren lehen harria pausatua Pauen.  Herria   2003-04-10

Lantegiaren geroa bermatzen duen margotzeko bigarren plantaren lehen harria jarri zuten.  Berria - Ekonomia   2004-09-22

Errobi bazterreko Glain zelaia serioski lumatuko duen egitura berriaren lehen harria pausatu du auzapezak.  Herria   2005-04-21

Hiru proiektuetarako lehenengo harria jarri dugu.  Berria - Euskal Herria   2004-10-05

Lehen harria ipini genuenerako, hondar pila handi bat egina neukan.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 34. orr.

Euskal Herriko ekoizpen zinematografikoaren lehen harria Nestor Basterretxeak eta Fernando Larrukertek jarri zuten, Ama Lur (1968) filmarekin.  Berria - Kultura   2004-01-30

· Datorren igandean egingo diagu lehen harri-jartzea.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 94. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

bat harri (13); batzuk harri (6); behaztopa harri (8); bere harri (12); beste harri (17); beste harri bat (6); bi harri (23); bost harri (7); da harri (30); dagoen harri (5); den harri (7); denak harri (5); dira harri (7); diren harri (11); ditu harri (7); dituen harri (5); du harri (11); duen harri (5); dut harri (5); edo harri (23); elfo harri (5); ere harri (20); ere harri eta (5); eta harri (186); eta harri bat (6); eta harri eta (26); ez harri (13); gero harri (6); hainbat harri (5); hamabi harri (7)

harri altxatzaile (6); harri arokoa (5); harri artean (16); harri bakar (6); harri bakoitza (5); harri bakoitzarekin (6); harri bat (167); harri bat bota (5); harri bat hartu (14); harri bat jo (7); harri batean (14); harri batek (10); harri batekin (9); harri baten (45); harri baten gainean (18); harri batez (33); harri batez bi (20); harri bati (10); harri batzuk (17); harri beltz (10); harri beltza (8); harri beltzak (6); harri berean (8); harri bihurtu (17); harri bihurturik (10); harri bihurtuta (18); harri bihurtutako (6); harri bihurtzen (8); harri biribil (5); harri bitxiak (7); harri borobil (5)

harri eder (8); harri edo (7); harri eginda (12); harri eginik (15); harri erabili (5); harri erabiliko (9); harri erabiliko dituzte (5); harri erauntsi (13); harri eta (472); harri eta belarri (7); harri eta herri (25); harri eta lur (7); harri eta zur (363); harri filosofala (5); harri gainean (32); harri gorri (7); harri gorriz (5); harri guztiak (8); harri haiek (8); harri handi (39); harri handi bat (14); harri handia (6); harri handiak (10); harri handiekin (7); harri handietako (9); harri handietako euskadiko (5); harri handietakoa (5); harri harri (6); harri harri eginda (5); harri hau (9); harri honen (6); harri hori (26); harri horiek (14); harri horien (6); harri horrek (7); harri horrekin (21); harri horren (5); harri hura (5); harri huts (8)

harri jasotzaile (45); harri jasotzailea (18); harri jasotzaileak (22); harri jasotzaileek (7); harri jasotzaileen (10); harri jasotzailek (5); harri jasotze (17); harri jasotzea (62); harri jasotzea izeta (6); harri jasotzea perurenak (6); harri jasotzeak (5); harri jasotzen (28); harri jaurtikika (5); harri koskor (26); harri koskor bat (10); harri koskorra (5); harri koskorrak (12); harri koskorrez (6); harri koxkor (17); harri koxkorrak (5); harri kozkor (17); harri kozkor bat (5); harri kozkorra (6); harri kozkorrak (7); harri lauza (15); harri meta (5)

harri pila (29); harri puska (12); harri txiki (7); harri txikiekin (7); harri txikietako (18); harri txikietako euskadiko (10); harri txintxarrak (6); harri xuri (5); harri zabal (5); harri zahar (10); harri zaharrak (8); harri zaharren (6); harri zapal (10); harri zuri (5); harri zuriz (6)

aki perurena harri (8); harria harri (5); harririk harri (7); harriz harri (25); hil harri (12); hiru harri (18); hura harri (5); iñ kapito harri (19); kiloko harri (13); lau harri (11); lehen harri (12); ondoko harri (5); oroit harri (26); oroit harri bat (12); orroit harri (16); orroit harri bat (6); paskualsoro harri (8); perurena harri (10); perurena harri jasotzailea (7); tamainako harri (5); urrezko harri (6); zegoen harri (9); zen harri (20); zeren harri (5); zion harri (8); ziren harri (7); zituen harri (7); zituzten harri (5); zuen harri (28); zuen harri eta (7); zuten harri (5)

aiako harria (11); burdin harria (5); da harria (8); den harria (5); du harria (5); duen harria (5); edo harria (5); eta harria (40); filosofoen harria (8)

harria baino (26); harria baino geldiago (5); harria baino isilago (7); harria bere (5); harria bezain (23); harria bezain gogor (7); harria bezain gogorra (9); harria bezala (10); harria bota (9); harria da (7); harria edo (6); harria erabiliko (11); harria erabiliko dute (10); harria ere (9); harria eta (31); harria harri (5); harria ipini (7); harria izan (8); harria jarri (8); harria jartzen (5); harria jaurti (6); harria jo (5); harria jotzen (5)

igeldoko harria (7); kiloko harria (24); kiloko harria erabiliko (8); lehen harria (41); lehenengo harria (7); nik harria (5); oroit harria (8); sorgin harria (8); zuen harria (15); zuten harria (5)

baina harriak (7); diren harriak (7); eta harriak (48); eta harriak jaurti (5)

harriak bere (7); harriak bezain (6); harriak bezala (7); harriak bota (23); harriak bota eta (6); harriak bota zituzten (6); harriak botatzen (16); harriak botatzen ari (6); harriak ere (13); harriak eta (47); harriak ez (12); harriak hartu (6); harriak ikusi (6); harriak ikusi nituen (6); harriak jaurti (14); harriak jaurti zituzten (7); harriak jaurtikiz (5); harriak jaurtitzen (10)

hil harriak (11); pilatzen ziren harriak (6); ziren harriak (12); ziren harriak ikusi (6); zituen harriak (5); zituzten harriak (5)

eta harrian (5); orroit harrian (5)

aiako harriaren (6); eta harriaren (11)

harriaren aintzinean (32); harriaren aitzinean (7); harriaren eta (5); harriaren gainean (21); harriaren herria (6); harriaren inguruan (10); harriaren kontra (18)

hil harriaren (6); hil harriaren aitzinean (5); larrua harriaren (8); larrua harriaren kontra (7); orhoit harriaren (6); orhoit harriaren aintzinean (6); orroit harriaren (22); orroit harriaren aintzinean (13); zuen harriaren (6)

eta harriekin (7); eta harrien (17); harriek ez (5); harrien artean (27); harrien azpian (10); harrien eta (9); harrien gainean (19); harrien gainetik (9); harrien kontra (9)

hil harrietan (7)

harriren bat (7); harririk harri (7)

bi harriz (19); bi harriz lau (18); eta harriz (13); harriz bete (5); harriz egina (6); harriz egindako (5); harriz eta (16); harriz harri (25); harriz lau (18); harriz lau xori (16)

edo harrizko (6); eta harrizko (54)

harrizko banku (6); harrizko bi (6); harrizko bihotza (6); harrizko eliza (6); harrizko eraikin (5); harrizko eskailera (10); harrizko estatua (9); harrizko eta (12); harrizko etxe (13); harrizko herri (9); harrizko herri hau (5); harrizko horma (11); harrizko irudi (11); harrizko maila (5); harrizko pareta (11); harrizko zubi (10); harrizko zutabe (5)

baina harrizkoa (5); pikor harrizko (6); zegoen harrizko (10); zen harrizko (11); zuen harrizko (9); zurezko eta harrizko (6)


harriabar iz ale larriko txingorra, harri-erauntsia.

Haizeak daramatzan harri bikor xehezko harriabar gisako batek belar iharrezko multzoren baten kontra jotzean ateratako hotsaren oihartzuna.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 114. orr.


harriaga iz leku harritsua.

Paraje aparta zen arrantzan eta bainuan aritzeko, karramarro bilketa egiten genuen hango harriagan, Ilurgitako zulora azaltzen ziren bikote bakanek urrunagora hartzen zuten gu ikusitakoan.  Koldo Izagirre   «Vladimir», 2003 - 38. orr.

Harriaga bat zagok sobera arrimatu behar izan gabe.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 217. orr.


harrialdi iz harrimena, ustekabea.

Graxik bere bizian ordu arte nehoiz ezagutu ez zuen harrialdia jasan zuen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 46. orr.


harrialdura iz harrimena.

Zer harrialdura Marie-Jeanne bere emaztearentzat.  Herria   2003-05-29


harriarazi, harriaraz, harriarazten du ad harritzera behartu.

Horra zertako harriarazi duen herri guzia horren kolpez joaiteak.  Herria   2001-09-20

Gauldiaren erditsutan, bat batean, eta hau uste gabekoa Donaixtiko klika sartu da bere soinu tresnekin, denak harriarazten ginduztela, bazterrak harrotu dituztela.  Herria   2003-12-18

Orduan gure inginadoreak eraiki zuen zubi bat, denak harriaraziz.  Herria   2005-02-24


harriarte (orobat harri arte) iz harri arteko tokia. ik harri 1.

Han zihoazen, errekaren bidea harturik, gero eta zorrotzagoak ziren harriarte malkartsuetan sigi-sagaka barneratzen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 188. orr.

Handik aurreraxeago harriartea zeharo estutzen zen eta bideak hain hartzen zuen gainbehera latza, non ezinezkoa zen zaldiz jarraitzea.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 191. orr.

Huntza hazten zen horma zaharretan gora, harri arteak eta arraildurak profitatuz.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 257. orr.

Toki amuarraintsua zen, harriarte eta ur-laster askokoa.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 125. orr.


harribil iz harri biribila.

Zimentatu gabeko harriek irtenbidea ematen diote harribilen artean ihes egiten duen urari.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 153. orr.

Arroka biluziak lehortzen dira, harribiletatik kresal bafada sarkorra hedatzen da ingurura.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 148. orr.

Zaldien azazkalen azpian harribil koxkorren karrask-hotsa aditzen zen, errekasto bateko ura iduri.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 26. orr.


harribitxi (ETCn 2.854 agerraldi; orobat harri bitxi ETCn 179 agerraldi) 1 iz bere tasun bereziengatik oso baliozkoa den harria.

Urrez eta harribitxi landuz inguraturik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 263. orr.

Esmeralda harribitxi berde hori da, ez?  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 298. orr.

Pena ematen din, horrelako neskak harri bitxiekin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 207. orr.

Leihosareak harribitxi, errubi eta esmeraldez eginak izatea nahi dut.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 223. orr.

Ibaia merkatarien besoa baita, merkatarien harri bitxiak, urre-zilarrak ekarri eta eraman egiten dituena, beti irabazia utziz, beti etekina atereaz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 17. orr.

Harri bitxi bat erosiko niola erabaki nuen, bitxi polit bat, zinez, erosi eta bere bitxi kutxatxoan jarri nuen, tximinia erlaitzean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 242. orr.

Haren blusa eta gona harribitxiz ehunduak zeudela zirudien.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 308. orr.

Trenbiderik ez dago harribitxizko meatzeetara iristeko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 40. orr.

2 irud

Beraz, zu zaitugu Santosek hain esne-mamitan gordetzen duen harribitxia.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 87. orr.

Robinhok 20 urte ditu, eta Brasilgo harrobiko azken harribitxia da.  Berria - Kirola   2004-10-28

Peruko antzinako kulturetako harribitxi arkeologikoak.  Berria - Kultura   2004-05-12

Harribitxi bat; balio literario jakinez gain, mundu zahar baten osoko erakusketa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 42. orr.

80ko hamarkadan ipuingintzak eman zituen harribitxietatik bazter samarrean geraturiko perla bakan batzuk.  Berria - Kultura   2004-11-13

Ebanjelioaren "harribitxi ezkutua" aurkitu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 105. orr.

Apaltasunaren harribitxiak egiten du distira haietako bakoitzarengan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 194. orr.

Munduan zehar gure hizkuntzarekiko interesa duten harribitxietako bat hungariarra da.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 15. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Esmeralda bila joan zen harribitxi-bilatzailea, dena utzita.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 45. orr.

Kapot gainean jesarritako neskaren harribitxi begiek inguruko guztia arakatzen dute.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 207. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

azken harribitxia (8); belarri handiko harribitxia (4); ebanjelioko harribitxia (3); harribitxi eder (3); harribitxi ezkutuak (3); harribitxia gordetzen (3); harribitxiak eta zura (3); harribitxiz apaindua (8); harribitxiz zamaturiko (3); harribitxizko intsignia (3); harrobiko azken harribitxia (4); ugariz eta harribitxiz (3)


harridura 1 iz harrimena.

Begi isilak ziren, hitzik gabe, keinurik gabe geratuak; harrizko begiak ziren, beren harriduraren erakusle.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 19. orr.

Bat-batean, harridura barrirudi bihurtzen joan zen Albertoren ezpainetan.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 147. orr.

Hasiera bateko harridura aienatu zitzaionean, haserreak hartu zuen haren tokia.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 27. orr.

Haien begiradan, berriz, harridura ez ezik, ezinegon zehaztugabe bat ere ageri zen, jende lodiari argalen aurrean gertatu ohi zaion bezala.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 66. orr.

Norak, aldiz, enuraren antzeko harridura sentitu batez begiratu zion emakumeari.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 194. orr.

Leizea istantean zabaldu zaio eta Kasimen harridurak goia jo du gordelekuan direnak eta ez direnak topatzean.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 98. orr.

Azpian, geldirik, pentsaera desatsegin horiek guztiak zeuden, egin gabeko galderen eta harridura mutuen eitea hartu dutenak.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 278. orr.

Boz ezagun batek atera zuen bere harriduratik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 203. orr.

Nire harriduratik irten ezinik, hitzik ere ez nuen esan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 28. orr.

Ene harridurarako gaztelaniaz ari ziren.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 241. orr.

Bestalde, nire harridurarako, txalaparta, hain zuzen, herrenen musika zela jabetu nintzen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 119. orr.

Dena ongi zebilen, ene harridurarako eta ordulariari zeharkako behako ugariak ulertzen nituen bat-batean.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 116. orr.

Isilik geratu zitzaion Alberto, harridura aurpegian, zer esan ez zekiela.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 75. orr.

Ostatu barnean haatik, hau harridura: ostalerak ez ditu zerbitzatu nahi, baduelakoan omen bertzerik egiteko!  Herria   2003-07-17

2 (aditzaren objektu gisa)

Deitu egin zion, enkantean guztien harridura piztu zuen aingira handi bat erakusteko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 175. orr.

Haren harridura ahogozatu nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 294. orr.

Harridura gorde ezinik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 108. orr.

Lehenengo sari hark harridura adinako poza eragin zidan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 75. orr.

Baina jainko-jainkosen arteko maitasunak [...] ez zion zirrararik sortzen; bai, ordea, harridura.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 253. orr.

Ez zuen harridurarik erakutsi gu ikustean.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 138. orr.

Graxik ezin zuen bere harridura gainditu.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 99. orr.

Harridura irakurtzen dut zure begitartean, Nizias.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 108. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hermioneren harridura-oihua entzun zuten.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 322. orr.

Berehala disimulatu zuen bere harridura irri batez.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 127. orr.

Harridura aurpegia erakutsi zion Macarenak.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 99. orr.

Gizonaren harridura seinaleari esker, ez zuen keinua burutu.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 286. orr.

Barrenerako gorde zituen hasierako harridura-kolpearen ondorengo adierazpenak.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 9. orr.

"Elkarri sekulakoak esaten dizkiozue eta oholtzatik jaistean adiskide zarete!" esaten digute harridura punttu batez.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 76. orr.

Berak uste baitu horrela hasten dela pertsona hiltzen, egunero hitzen harridura ahalmena irazekitzeko kezkari uzten dionean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 83. orr.

Harridura hitzak oso gertu baitaude onomatopeietatik.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 99. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Baina ama-harridura horrek ez al dakar atzetik segidarik berekin?  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 137. orr.

5 harriduraz adlag

Harriduraz begiratu diot Autodidaktari.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 66. orr.

Denak harriduraz sor eta lor, sena galduta bezala, mamu bat ikusten ari zirela uste zuten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 843. orr.

Egia esan, izuturik eta dardarka indargabetzen hasi nintzen harriduraz eta latz-ikaraz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 920. orr.

Harriduraz zurturik geratu nintzen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 131. orr.

Baina gure bisitatzaileak harriduraz bete zituena, kanpalekuko hil meta izan zen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 141. orr.

6 harridurazko izlag

Esker oneko eta harridurazko adierazpen soil bat.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 85. orr.

Harridurazko oihuak sortu ziren irlandar gerlarien artetik.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 173. orr.

Gizonak aurpegiera zehaztugabea du, harridurazkoa, agian, hitz egin duena beste bat balitz bezala.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 118. orr.

Harridurazko hitzei dagokienez.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 99. orr.

Horrela argitzen nioan neure buruari Kirsztinaren begirada izutu eta harridurazkoa.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 164. orr.

Martinek harridurazko keinu indarge batez begiratu dio Joseri.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 131. orr.

7 harridura-ikur (10 agerraldi, 7 liburutan; ETCn 57 agerraldi) harridura marka.

Alboan galdera marka bat marraztuko du, edo harridura ikur bat.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 13. orr.

Harridura-ikur bat!, dio Sabethek, baina nik ezetz, harridura-ikurrek puntua ez baitaramate goian, behean baizik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 228. orr.

Llum, harridura-ikur bat baino ez da idatzi behar.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 66. orr.

8 harridura-marka (9 agerraldi, 6 liburu eta artikulu 1ean; ETCn 179 agerraldi)

Ala harridura-marka erantsi behar diot ondotik?  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 111. orr.

Esaldi baten (edo hitz baten) adiera indartzeko erabili ohi diren puntuazio-markak (harridura-marka, galdera-marka...).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 360. orr.

Harridura-markek argudioari ez diote ezer gehitzen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 360. orr.

Bizimodu erabat berri baten hasiera da niretzat, eta harridura-marka handienak erantsi beharko zaizkio ondotik.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 111. orr.

Orduak eta orduak ematen zituen [...] "Jaun agurgarri hori!" behin eta berriro idazten, letra guztiekin eta amaieran harridura-marka ipiniz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 391. orr.

9 harridura-zeinu (2 agerraldi, 2 liburutan; ETCn 7 agerraldi) harridura marka.

Galdera eta harridura zeinuak esaldiaren amaieran baizik ez jartzea erabaki zen.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 170. orr.

10 harriduraren harridura

Harriduraren harridura! kasetari batek salatzen ditu bai Sarkozy jauna eta bai de Robien jauna lasterregi ibili direlakotz bide-nagusi batean.  Herria   2003-11-20

Ai, ene harriduraren harridura entzun dudalarik telebixtan Claude Allègre hezkuntza ministro ohia erraiten : Matematiken erakastea katalaneraz, hori ez da posible.  Herria   2001-05-31

11 harriduraren harriduraz

Aditu nionean ezen protestant zela, arras zabaldu zitzaizkidan begiak, harriduraren harriduraz, eta halako ezinegona jaundu eta nagusitu zitzaidan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 62. orr.

Azkenean, bortz orenak baino lehen, horra non ikusi baitut, harriduraren harriduraz, M... nire etxera etortzen.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 280. orr.

Oihu bat atera zitzaidan harriduraren harriduraz.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 310. orr.

12 harridurari harridura

Urtats goizean, harridurari harridura, soldado batek ateko leihatilatik paketa ttipi bat eman zidan.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 23. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

are harridura (3); aurpegian harridura (3); baina harridura (6); baino harridura (3); bere harridura (22); beren harridura (5); du harridura (3); duen harridura (4); edo harridura (3); ene harridura (8); eragindako harridura (3); ere harridura (3); eta harridura (54); eta harridura ere (3); eta harridura handia (3); gure harridura (5); guztien harridura (5); haien harridura (3); halako harridura (11); haren harridura (6)

harridura adierazi (4); harridura adierazten (3); harridura agertu (9); harridura agertu zuen (5); harridura apur (3); harridura apur bat (3); harridura aurpegi (5); harridura aurpegia (20); harridura aurpegia ikustean (3); harridura aurpegia jarri (8); harridura aurpegian (3); harridura aurpegiarekin (5); harridura aurpegiz (3); harridura azaldu (10); harridura azaldu zuen (3); harridura da (4); harridura eragin (15); harridura eragin zion (3); harridura eragiten (3); harridura erakutsi (7); harridura erakutsi zuen (4); harridura ere (5); harridura eta (61); harridura eta haserrea (3); harridura ez (8); harridura ez zen (4); harridura ezkutatu (5); harridura gainditu (6); harridura gainditu eta (3); harridura gorde (3); harridura handia (9); harridura handia sortu (4); harridura handiagoa (5); harridura handienerako (3); harridura handiz (7); harridura hitzak (5); harridura ikur (6); harridura ikur bat (5); harridura ikusita (3); harridura imintziorik (3); harridura keinu (6); harridura marka (5); harridura piztu (4); harridura sentitu (3); harridura sortu (18); harridura sortu du (6); harridura sortu zuen (7); harridura sortzen (8); harriduraren harridura (4)

hasierako harridura (7); hasieran harridura (4); horrek harridura (3); lehen harridura (5); nire harridura (12); nire harridura handienerako (3); zen harridura (5); zer harridura (10); zion harridura (8); zuen bere harridura (6); zuen harridura (9); zuten harridura (3)

bere harridurak goia (4); eta bere harridurak (3); eta harridurak (5); haren harridurak (5); haren harridurak goia (4); harridurak eta (3); harridurak goia (22); harridurak goia jo (21)

pintatzailearen harridurako (3)

bere harridurarako (12); denen harridurarako (4); ene harridurarako (3); erabateko harridurarako (3); eta bere harridurarako (3); eta guztien harridurarako (3); gure harridurarako (9); guztien harridurarako (6); harridurarako eta (3); neure harridurarako (5); nire erabateko harridurarako (3); nire harridurarako (29)

harriduraren eta (5); harriduraren harridura (4); harriduraren harriduraz (16)

ez harridurarik (6); harridurarik erakutsi (4); harridurarik gabe (6); penarik ez harridurarik (3)

baina harriduraz (3); begiak harriduraz (6); eta harriduraz (26); eta harriduraz beterik (5); gazteak harriduraz (3); harriduraren harriduraz (16)

harriduraz aztertu (3); harriduraz aztertu zuen (3); harriduraz begiratu (20); harriduraz begiratu zion (7); harriduraz begiratu zioten (6); harriduraz begiratzen (10); harriduraz begiratzen zion (3); harriduraz behatu (3); harriduraz bete (6); harriduraz beterik (14); harriduraz esan (3); harriduraz esan zuen (3); harriduraz eta (28); harriduraz hartu (15); harriduraz hartu dute (3); harriduraz hartu zuen (5); harriduraz hartu zuten (3); harriduraz ikusi (4); harriduraz jaso (6); harriduraz konturatu (4); harriduraz konturatu zen (3); harriduraz ohartu (3)

jendeak harriduraz (3); nolabaiteko harriduraz (4); pozez eta harriduraz (3); zen harriduraz (3)

eta harridurazko (6); harridurazko keinua (3); harridurazko zerbait (3)


harriduri iz harrizko irudia.

Zenbat aldiz egon ote naiz Heletako elizan, Santiagoren harriduri urreztatuari geldi geldia so eta so.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 234. orr.


harrigarri 1 izond harritzen duena, harrimena sortzen duena.

Han bizi omen zen gizon harrigarri hura.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 134. orr.

Gau batean bere arimako gaixotasun harrigarri haren azalpena eman zidan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 222. orr.

Gutun harrigarria iruditu zitzaidan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 26. orr.

Kannerren eta Aspergerren txostenek antz harrigarria zuten (izugarria, inoiz) alde askotatik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 191. orr.

Eskuen eta zangoen indar harrigarriaz fidaturik.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 361. orr.

Neure mendean gauza harrigarriak ikusten ohitua nago.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 101. orr.

Baina lehengo ipuin harrigarrietan ziren bakarrik holakoak gertatzen.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 135. orr.

Harri horiz eraikia, antzinatasun kutsu harrigarria du.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 207. orr.

Tinpanoak egiten du mugimendua hots bihurtzeko metamorfosi harrigarri hori.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 224. orr.

Begira egoten zaizkit, ikusten naute, izakari harrigarri, sinestezinezko horiek.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 272. orr.

Mirari harrigarriaren bidez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 857. orr.

Edertasun harrigarri hark denen aurrean distiratzen zuela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 254. orr.

Hain albiste harrigarriak zur eta lur utzi zituen denak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 253. orr.

Gauza zinez harrigarria jazo zen orduan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 405. orr.

Distira harrigarria zuen suzko gurdi bat sartu zen etxeko atetik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 759. orr.

Bai amaiera harrigarria, ezta?  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 63. orr.

Giza garunaren berezitasun harrigarrienetako bat lobulu frontalen handitasuna da.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 74. orr.

Bata bestearekin gurutzatuz, konplexutasun harrigarriko sare bat osatuz.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 97. orr.

Lagundu ziotenen beharrei era harrigarrian erantzuteko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 786. orr.

Modu harrigarri eta txundigarrian jokatzeko gaitasuna.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 92. orr.

Moilarainoko bidean ikusi zuen inork ez zuen ezer harrigarririk sumatu neskaren jarreran.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 161. orr.

2 (izan da aditzarekin)

-Harrigarria da gero, nola jabetzen diren konturik ezkutuenez...  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 252. orr.

Harrigarria zen ze gutxi zekiten.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 256. orr.

Ez da harrigarria garunaren garapenean halako diferentziazioa gertatzea.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 147. orr.

Giza miseria, ordea, harrigarria bada ere, hobeto ikusten da ika-mika txikietan, gatazka handietan baino.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 62. orr.

Egoera hau askorentzat oso harrigarria da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 358. orr.

Ez da noski harrigarria jendeak auzi hau ia-ia miragarritzat jotzea.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 129. orr.

Nola hortaratu den holako etxea, hori zinez harrigarri da!  Herria   2002-09-19

Harrigarriak ziren Gregen indarra eta poza.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 87. orr.

Istripu bat izan, eta, harrigarria bazen ere, ez zen batere oroitzen hartaz, auskalo zergatik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 27. orr.

Harrigarria eta hunkigarria izan da Philippe Pozzo di Borgo kondearen kasua.  Herria   2001-10-11

Izatekotan, Charlyren sumina zen harrigarria.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 314. orr.

Horrela nagoenean kosta egiten zait zer den normala eta zer den harrigarria bereizten.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 15. orr.

Aurkakotasun hauek ez dira harrigarrienak, ezta sakonenak ere.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 123. orr.

Harrigarria izanagatik, eskularru-kaxan zegoen eta, are harrigarriagoa, bazebilen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 349. orr.

Kolorearen teoria klasikoaren eta errealitatearen arteko elkar hartu ezina harrigarri zitzaion Goetheri.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 42. orr.

Harrigarria zitzaion gizon bakar batek horrelako liburu andana idaztea.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 60. orr.

Neroni ere harrigarri zitzaizkidan buru betidanik makets horretan aldian-aldian distiratzen ziren adimen-txinpartak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 332. orr.

Autodidaktaren irakurgaiak harrigarriak zaizkit orain ere.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 67. orr.

Beraz, zer du gureak harrigarri?  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 93. orr.

3 (aditz laguntzailea ezabaturik)

Harrigarria benetan alemanez esatea alemanez ez dakizula.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1128. orr.

Harrigarria jarrera.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 85. orr.

Harritzen hasita, bada beste kontu bat harrigarri askoa.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 128. orr.

Istripu gehiago ez egotea harrigarri! Baina -harrigarria- destilatu gabeko vodka zakarraren usain ikaragarria zerion.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 44. orr.

Harrigarria, inoiz ez baitzuen bere jarioak famatu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 70. orr.

Harrigarriena, hala ere, Canyon de Chellyn izan ginen arratsalde batean gertatu zen beharbada.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 227. orr.

Gauerako begi zoliak ditut orain, harrigarria ikusmena.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 55. orr.

4 (bestelako aditzekin)

Hari, ordea, ez zitzaion batere harrigarria iruditu bere antzinako hutsegiteen biktima haren alaitasuna.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 50. orr.

Harrigarria ematen badu ere, gaiari buruz argitasunik eskain zezakeen daturik batere gabe igaro zen gorpuaren aurkikuntzaren ondorengo hirugarrengo astea.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 133. orr.

Nahikoa zentzuzkoa zen dena, eta eskolan ez hain aspaldi ikasitakoarekin bat zetorren: soilik puntu bati iritzi nion harrigarri.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 210. orr.

Txukuntasun hura ikusi eta harrigarriago begitandu zitzaidan ohean ikusten zen ikusgarria.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 101. orr.

Harrigarria kausitu nuen la Grande Arche de la Défense.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 89. orr.

• 5 (-en atzizkiaren eskuinean izen gisa)

Gogoeta egiten nuen nire patuaren, adarrean hosto izatea egokitu zitzaigunon patu haren eta, oro har, giza patuaren harrigarriaz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 194. orr.

• 6 iz harritzen duen gauza.

Beldur zen beren sorterria utzi nahiko ote zuten, harrigarriak egiten hasia baitzen han Jauna anaien bitartez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 519. orr.

7 (adizlagun gisa) ik harrigarriro; harrigarriki.

Jeneralaren alarguna harrigarri zalua zen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 91. orr.

Loroak harrigarri agudo, inteligentzia jenial batekin, Krapotkin nire izen faltsua ikasi zuen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 135. orr.

Baina gure literatura harrigarri zentzuduna da.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 60. orr.

Rufino harrigarri gogorra zan.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 50. orr.

8 harrigarri(a) egin zaio ad harrigarria gertatu.

Egia esan, New Yorken Saint Patrick katedralean otoitzean ikusi zintudan eta harrigarria egin zitzaidan.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 98. orr.

Harrigarria egingo zaizu, agian, baina ez zait batere gustatzen inoren bizitzan sartzea.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 148. orr.

Las Vegas bezalako hiri bat basamortu erdian topatzea harrigarria egin zaigu.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 249. orr.

Harrigarri egin zitzaigun, oso, Virgilek mugimenduarekiko zuen sentiberatasuna.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 140. orr.

Huskeriak besterik ez direnean ez zaizkigula gustu ezberdintasunak harrigarri egiten.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 49. orr.

Harrigarria egin zait belarraren indarra, hesiak, trafiko-ikurrak eta dena irentsi nahian.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 57. orr.

9 harrigarri(a) gertatu zaio ad

Erabat harrigarria gertatu zitzaidan albistea, ez bainuen inola ere espero Marcel Martin neskaren aita ez izatea.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 273. orr.

Ez zaio inori harrigarria gertatu behar gure garaiko profeta halako dohainez jantzia agertzea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 314. orr.

Bilboko kaleetan bueltaka, pentsatzekoa zenez, gauza asko gertatu zitzaion harrigarri Lauaxetari.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 24. orr.

Hitz apur horiek guztiz harrigarri gertatu zaizkit.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 375. orr.

Hau harrigarria gerta daiteke, baina datu ofizialak direnak dira, eta esaten dutena esaten dute.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 232. orr.

10 harrigarriko izlag ipar harrigarrizko.

Harrigarriko altxorra, historiaurreaz interesatzen denarentzat.  Herria   2003-07-10

Hau izan da Logroñoko Adarragan jokatu den torneo haundiaren finala ederra, Titinek harrigarriko bururatze batekin amaitu duena.  Herria   2003-10-02

Bainan hortaz ere hain xuxen egin ditu harrigarriko ateraldiak.  Herria   2002-11-07

11 harrigarrizko izlag

Harrigarrizko tema eta lehia batez.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 89. orr.

Baina hain nekez osatutako paper-pilotxo haiek ikusi nituenean, harrigarrizko poxak bete ninduen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 157. orr.

Umore onez dago beti eta harrigarrizko adorea du gizonak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 144. orr.

Honorine ia erori zen hankaz gora hitz harrigarrizko haiek entzunda.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 57. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

da harrigarri (10); egintza harrigarri (11); egintza harrigarri eta (5); egun harrigarri (4); ekintza harrigarri (4); era harrigarri (5); ere harrigarri (8); eta harrigarri (18); eta harrigarri bat (4); ez da harrigarri (9); gaitasun harrigarri (4); gauza harrigarri (29); gauza harrigarri bat (6); gauza harrigarri eta (4); gertakari harrigarri (4); gizon harrigarri (5); hain harrigarri (8)

harrigarri asko (6); harrigarri bat (81); harrigarri batean (6); harrigarri batek (5); harrigarri batekin (4); harrigarri baten (11); harrigarri batez (10); harrigarri batzuk (9); harrigarri batzuk ere (5); harrigarri bezain (5); harrigarri da (21); harrigarri egin (6); harrigarri egingo (6); harrigarri egiten (10); harrigarri ere (11); harrigarri eta (42); harrigarri gertatu (10); harrigarri gertatu zitzaion (5); harrigarri gertatzen (6); harrigarri guztiak (4); harrigarri haren (9); harrigarri hari (5); harrigarri hark (4); harrigarri hartan (7); harrigarri hau (11); harrigarri hori (19); harrigarri horiek (4); harrigarri horrek (7); harrigarri horren (5); harrigarri horri (4); harrigarri hura (23); harrigarri samarra (10); harrigarri samarra da (5); harrigarri zitzaidan (4); harrigarri zitzaion (4)

ipuin harrigarri (4); istorio harrigarri (5); istorio harrigarri bat (4); lan harrigarri (5); modu harrigarri (6); ondorio harrigarri (4); partida harrigarri (4); zinez harrigarri (4)

ahalmen harrigarria (7); al da harrigarria (7); aski harrigarria (11); aski harrigarria da (5); askitto harrigarria (4); bai harrigarria (12); baina harrigarria (6); bat harrigarria (8); batere harrigarria (7); benetan harrigarria (19); benetan harrigarria da (6); bezain harrigarria (5); bidaia harrigarria (5); da harrigarria (43); dela harrigarria (5); dohain harrigarria (5); egitea harrigarria (5); egitea harrigarria da (4); erabat harrigarria (4); ere harrigarria (16); eta harrigarria (59); eta harrigarria benetan (7); eta harrigarria da (13); eta harrigarria egin (4); ez da harrigarria (22); ez dela harrigarria (4); ez zen harrigarria (6); gaitasun harrigarria (4); gauza harrigarria (47); gauza harrigarria gertatu (4); gizon harrigarria (6); guztiz harrigarria (7); hain harrigarria (18)

harrigarria bada (47); harrigarria bada ere (47); harrigarria badirudi (17); harrigarria badirudi ere (17); harrigarria baita (8); harrigarria baldin (4); harrigarria bazen (7); harrigarria bazen ere (6); harrigarria benetan (22); harrigarria bere (4); harrigarria da (240); harrigarria da hori (4); harrigarria da ikustea (6); harrigarria da nola (11); harrigarria dela (12); harrigarria den (8); harrigarria dirudi (9); harrigarria dirudien (4); harrigarria dirudien arren (4); harrigarria du (6); harrigarria duk (16)

harrigarria egin (33); harrigarria egin zitzaidan (10); harrigarria egin zuen (4); harrigarria egiten (23); harrigarria egiten da (5); harrigarria egiten zait (5); harrigarria egiten zitzaidan (4); harrigarria eman (5); harrigarria erakutsi (10); harrigarria ere (15); harrigarria eta (35); harrigarria ez (4); harrigarria gerta (4); harrigarria gertatu (13); harrigarria gertatu zen (5); harrigarria gertatzen (14); harrigarria gertatzen da (4)

harrigarria iruditu (25); harrigarria iruditu zitzaidan (9); harrigarria irudituko (6); harrigarria iruditzen (21); harrigarria iruditzen zait (5); harrigarria iruditzen zitzaidan (4); harrigarria izan (46); harrigarria izan da (10); harrigarria izan zen (18); harrigarria izan zuen (4); harrigarria izango (8); harrigarria izaten (4); harrigarria litzateke (8); harrigarria zela (7); harrigarria zen (63); harrigarria zitzaion (6); harrigarria zuen (4)

hau harrigarria (5); hori bai harrigarria (4); ikuskizun harrigarria (5); ikustea harrigarria (4); indar harrigarria (4); india harrigarria (4); izana harrigarria (4); mirari harrigarria (4); nahiko harrigarria (8); ondorio harrigarria (4); oso harrigarria (21); oso harrigarria da (5); oso harrigarria egiten (4); partida harrigarria (4); zen harrigarria (13); zerbait harrigarria (10); zinez harrigarria (14)

are harrigarriago (9); harrigarriago eta (4)

are harrigarriagoa (18); are harrigarriagoa da (9); baino harrigarriagoa (6); eta harrigarriagoa (7); harrigarriagoa da (16); harrigarriagoa izan (5); harrigarriagoa izan zen (4)

aski harrigarriak (4); egintza harrigarriak (44); egintza harrigarriak egin (8); egintza harrigarriak eta (4); emaitza harrigarriak (5); eta egintza harrigarriak (19); eta harrigarriak (13); gauza harrigarriak (40); gauza harrigarriak egingo (6); gertaera harrigarriak (4); hain harrigarriak (5); haren egintza harrigarriak (5)

harrigarriak dira (20); harrigarriak diren (5); harrigarriak ditu (4); harrigarriak egin (18); harrigarriak eginez (4); harrigarriak egingo (8); harrigarriak egingo ditut (4); harrigarriak egiten (15); harrigarriak egiten ditu (4); harrigarriak ere (4); harrigarriak eta (13); harrigarriak izan (5); harrigarriak kontatzen (5); harrigarriak ziren (4)

istorio harrigarriak (4); mirari harrigarriak (4)

era harrigarrian (8); eta harrigarrian (5); modu harrigarrian (13)

harrigarriaren berri (4)

egintza harrigarrien (4); eta egintza harrigarrien (4); harrigarrien bidez (5)

baina harrigarriena (6); da harrigarriena (7); eta harrigarriena (13); gauzarik harrigarriena (4); harrigarriena da (14); harrigarriena izan (4); harrigarriena zen (5); harrigarriena zera (6); harrigarriena zera da (5); zen harrigarriena (7)

gauza harrigarriengatik (7; harrigarrienetako bat (6)

eta harrigarriro (10); eta harrigarrizko (4); ezer harrigarririk (4); hain harrigarriro (8); harrigarriren bat (6); harrigarritzat jo (16); harrigarritzat jo zuen (4)


harrigarridun izond harrigarrikoa.

Diskoko luzeena, izen generiko harrigarriduna: "Rock'n'roll".  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 84. orr.


harrigarriki (25 agerraldi, 14 liburu eta 3 artikulutan; ETCn 245 agerraldi) adlag era harrigarrian. ik harrigarriro; harrigarri 7.

Harrigarriki, berriak lasaitua ekarri zion.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 325. orr.

Harrigarriki, gaindituak nituen pare bat galdera zail, beti ere Geografiarekin zerikusia zutenak.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 93. orr.

Haurra, harrigarriki, ez zen arranguratu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 54. orr.

[...] esan zion Alkimistak, harrigarriki gozoa iruditu zitzaion ahotsarekin.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 192. orr.

Kordea inoiz galdu ez duenak nekez aurkituko ditu jauregi bitxiak eta aurpegi harrigarriki ezagunak hausberoan distiraka.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 97. orr.

XI. mendekoak izan litaizkeen hilobiak aurkitu dituzte, harrigarriki kontserbatuak.  Herria   2004-05-06

Harrigarriki gutxi!  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 206. orr.


harrigarriro (112 agerraldi, 44 liburu eta 585 artikulutan) adlag era harrigarrian. ik harrigarriki; harrigarri 7.

Irudi latz haiek ekarri nituen berriro gogora, baina han, Municheko plaza hartan, harrigarriro urrunak iruditu zitzaizkidan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 147. orr.

Harrigarriro astuna zen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 267. orr.

Aldaka harrigarriro arinak iruditu zitzaizkidan, aldi berean sendoak halere.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 129. orr.

Harrigarriro, hots bakarra entzuten da.  Berria - Kultura   2004-05-28

Lucy, harrigarriro, hitz egiten hasten da.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 205. orr.

Eta harkaitza harrigarriro itxi da, eta Ali Baba beldurrak airean geratu da, inora joateko gai ez dela.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 96. orr.

Bi argimutil zituen pizturik, bata buruaren eta bestea oinen aldean, beren distiraz gela harrigarriro argitzen zutenak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 390. orr.

Undinak bezain erakargarri dira, pozoia bezain hilgarri, harrigarriro bitxi, asaldagarri, beldurgarri.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 272. orr.

Eta harrigarriro hunkitua nengoela sentitu nuen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 337. orr.

Idi gurdiek harkaitzean landutako bide gogorretik heldu naiz hona, sakondura harrigarriro basati bateraino.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 156. orr.

Burua harrigarriro argi zuela, aurrera begiratu zuen: ia iritsi zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 214. orr.

Harrigarriro gogortuta ikusi nuen neure burua, Katedrala suntsitzeko erabaki hark elikatuta.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 113. orr.

Gero dena jazo da bizkor, ustekabean, eta harrigarriro samar ere bai.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 65. orr.


harrigarritasun iz harrigarria denaren nolakotasuna.

Irudimenak har ditzakeen bi bideetatik, Borgesek ez du aukeratzen beste mundu batzuk asmatzearena [...], mundu honexen xehetasunik arruntenetan datzan harrigarritasun errendiezina agerraraztearena baizik.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 12. orr.

Giza entzumenaren harrigarritasuna.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 111. orr.


harrigiltza iz giltzarria.

Harginek baztertü harria gertatü da heben ere üdaletxeko giltzarria edo harrigiltza.  Herria   2001-03-22


harrika 1 adlag harriak jaurtiz.

Txalaka mikatz haiei haginkada bana egin eta harrika ekiten genion elkarri gero.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 200. orr.

Izaki munstro bat harrika ari zitzaigun.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 73. orr.

Libertatearen izenean egiten dituzten joko ilun eta kondenagarri horiek beren kontra itzultzen direla eta beren buruari harrika ari direla.  Herria   2005-04-14

Irriño bana, mesedez, harrika hasi baino lehen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 256. orr.

Aitona, eramaiok arku hori; bestela ni neu, gazteena izanik ere, abiatuko natzaik atzetik harrika.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 161. orr.

Manifestalariak han-hemenka banatu ziren, pareta atzean, eta harrika eraso zioten txaletari.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 148. orr.

Gogoratzen eskabadorari nola egin genion harrika?  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 69. orr.

Eta bizirik irtendakoek harrika borrokatu beharko dute piztiekin.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 20. orr.

Harrika akabatu behar nautela.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 142. orr.

Harrika hiltzen zituzten, berriz, adulterioa, estuproa, sodomia, bestialidadea praktikatzen zutenak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 271. orr.

Harrika hiltzera zigortu dute nigeriar bat, ezkontzaz kanpo haurra izateagatik.  Berria - Gaiak   2004-10-14

Hantxe berean hil zuten, harrika.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 113. orr.

Fakultateko hormetan pintada batzuk egin eta kristal batzuk harrika apurtu.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 65. orr.

Buru barruan kristaleria bat harrika hautsi balidate bezala sentitu nintzen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 201. orr.

Manifestaldian harrika ibili nintzelako atxilotu nindutela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 305. orr.

Nik hitz egiten badut, harrika ibiliko naute.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 160. orr.

Zelan behin mutikoek putak handik harrika bidali, zelan gero sos batzuen truke beren lana egiten utzi zituzten.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 39. orr.

Nire senarrak urrea harrika banatu zuen nire mirabeen artean.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 47. orr.

Eta hala bada harrika uxatuko dugu.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 51. orr.

Mendeku bila hasi ginen berehala, urkuluak heldu eta harrika.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 22. orr.

· Fraideenean inoiz ez nintzen harrika nabarmendu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 376. orr.

2 zerbait harrika bota1

Umeak harrika bota du jostailua. Nire bizitzan ez dut inoiz inor ikusi dirua horrela harrika botatzen.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 91. orr.

Lotsagarria da gure zergen dirua modu honetan harrika botatzea.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 19. orr.

Aipatuko ez dudan batek labana hartu eta harrika bota zuen uretara.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 140. orr.

Uste dut Pablok sotana harrika botako duela.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 98. orr.

3 norbait harrika bota2

Egurastu gabeko zoko-usaina baino estuagoak dira, baina ez gaituzte harrika botako -esan zion nederlanderaz.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 197. orr.

4 harrika eman ik harrikatu.

Mutikotan Brooklynen gu jendeari harrika ematera joaten ginen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 40. orr.

Gogoan du nola zebilen gaztetan, zapia aurpegian jarrita, poliziei harrika ematen.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 38. orr.

Egik barre, egik algara Huck, nire amorrua zorrotz tinkatua zagok umerik merezi ez duenaren aztalean, harrika eman behar didak?  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 142. orr.

Itsuskeria asko egin zizkioten, lokatz ugari gainera jaurtiz, harrika emanez, hara eta hona bultzatuz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1057. orr.

Gero, kanpora atera Nabot, eta emaiozue harrika hil arte.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 79. orr.

· Txorimalo harrika emangarri gisa.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 132. orr.

5 harrika hartu

Hiltzea higuingarri zaien abereak hiltzen ikusiko bagintuzte, harrika hartuko gintuzkete.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 160. orr.

Beste batzuetan, harrika hartzen dituzte haurrek. Herritarrak autoen inguruan bildu ziren, harrika hartu eta sutan jarri zituzten.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 59. orr.

Poloniako eta Irlandako kontserbadoreek harrika hartu zuten ontzia, Woman on Wavesek abortua legezta dezaten eskatzeko eta emakumeei informazioa eskaintzeko eraman zuelako.  Berria - Gaiak   2004-08-29

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bat harrika (5); beren buruari harrika (4); buruari harrika (5); dirua harrika (4); eta harrika (26); eta harrika bota (3); eta harrika hasi (3); genion harrika (3); guztiek harrika (3); guztiek harrika eman (3)

harrika ari (7); harrika bota (22); harrika bota eta (3); harrika bota zuen (4); harrika botako (3); harrika botatzea (3); harrika botatzen (10); harrika egin (9); harrika egitea (3); harrika eman (12); harrika eman zioten (4); harrika emango (10); harrika emango diote (3); harrika ematen (6); harrika eta (5); harrika hartu (7); harrika hartzen (3); harrika hasi (15); harrika hasi zitzaien (3); harrika hil (6); harrika hil zuten (3); harrika hilko (7); harrika hilko dute (3); harrika hiltzen (4); harrika hiltzera (5); harrika hiltzera zigortu (4); harrika oldartu (3)

hartu eta harrika (4); israeldar guztiek harrika (3); kontra harrika (3); sotana harrika (5)


harrikada 1 iz harri ukaldia.

Momenturik egokienean, harrikada bat jaurti eta aurpegian jo nuen bete-betean.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 39. orr.

Ondo jaurtitako harrikada batek animalia jotzen zuenean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 76. orr.

Gabik sekulako harrikada eman baitzion buruan Joxeri.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 69. orr.

Mutil horrek harrikada batez zauria egin zidan.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 58. orr.

Harrikada batzuk etxearen fatxadaraino iritsi ziren.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 146. orr.

Hortik ihesi goaz, buztanikara gizonaren harrikadatik bezala.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 199. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Berehalaxe harrikada erauntsi batek beirak puskatu zituen, eta ateak botatzear zegoen jendetza hura kale kantoitik jendarmeak azaldu zirenean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 78. orr.

3 harri ukaldi batek ibiltzen duen tartea

Harrikada baten bidea egin zutenean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 309. orr.

Erresistenteen harresitik harrikada baten tartean, hain zuzen.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 303. orr.

Harrikada bateko bidea egin baino lehen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 580. orr.

Harrikada batera aldendurik, otoitz santuan murgildu zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 323. orr.

Anaiek aukeratutako lekutik harrikada batera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1080. orr.

La Bodeguita del Medio-n afaldu genuen, katedral zaharretik harrikada batera.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 167. orr.

Butroiko kurtzea deritxonetik Laukizerantz, harrikada batera dagoan jatetxe hau fama handikoa da inguruetan.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 43. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

harrikada bat (4); harrikada batera (4); harrikada futurista (3); harrikada futurista prepositiboa (3)


harrikaldi iz harri jasa irud

Hitz-harrikaldia atertu zuenean, berriro hitza hartu, eta, ordurako zeharo lotsagabetuta, honelako zerbait esan nien: [...].  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 101. orr.


harrikari iz harrikatzailea.

Gehiago dena, ez dira gauzak hortan gelditu: han berean, lehenik, hurbil, beste hiltze bat eta oraino beste hil bat Betelemen, harrikari gazte batzueri tirokatuz Israelgo armadak.  Herria   2004-04-01


harrikatu, harrika(tu), harrikatzen 1 du ad harrika eman.

-Harrikatu genuen sukaldaria zertan den jakin nahi nikek.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 52. orr.

Eta pilotan ibiliko ginela hondartzan eta harkaitz baten gainean botila bat jarri eta harrikatuko genuela eta akaso hiru neska ezagutuko genituela.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 101. orr.

Harrikatua eta hila izan zela jakitean, honela esan zion Jezabelek Akabi: [...].  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 79. orr.

Hitzak harri balira, hantxe harrikatu nindutela esan beharko nuke.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 101. orr.

Manifestariek prefetura eta Kontseilu Nagusiaren egoitza harrikatu zituzten.  Berria - Mundua   2004-03-27

2 (era burutua izenondo gisa)

Kritikoak dira, bai, baina kritikoaren kritikoak batez ere; ausartak eta bortitzak, haren aurka Estatu osoan mila egunkaritik 999 eta ehun telebistatik 99, denak ausartak eta bortitzak diren zakur harrikatuarekin.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 157. orr.


harrikatz iz izadian harri eran aurkitzen den ikatza, hiru laurden baino gehiago karbonoa dena. ik ikatzarri.

Handik gerotxuago, mutilak berehala bete eban harrikatzez zorro handi bat aitak jaurti ebazan harriekin, eta etxera eroan eban.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 45. orr.

Egonkorrak diren materialetan (hala nola kare harria, edo harrikatza, edo diamantea, edo zenbait materia plastiko).  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 304. orr.

Ezta berogailu zentralik ere; gelak harrikatzaz eta egur-labeaz berotzen dira.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 79. orr.

Harrikatzaren industrian.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 228. orr.

Erresalbu-gordailuok harrikatz eta petrolio hobietan dautza.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 304. orr.

Harrikatz meatzeko tren batera bota zian bere burua,  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 56. orr.


harrikatzaile izond harrikatzen duena. ik harrikari.

Ez, ordea, haur harrikatzaileak suntsitzea beste konponbiderik onartzen ez dutenen alde.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 63. orr.


harriko 1 iz baxera garbitzea.

Baina hurrengoan harrikoa hire kontu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 240. orr.

Juana harrikoa bukatu eta eskuak idortzen ari dela ikusi duenean Lainez zutitu egin da.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 76. orr.

Harriko laburra amaiturik, mandarra kendu eta paretako gakotik zintzilika zuen nire aldera etorri aitzin.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 394. orr.

2 harraska. ik harri 7.

Ez nuen etxe batean ohikoak diren soinuetatik batere entzuten: ez inor eskailerak jaisten, ez iturriko urarenik, ez inor erratza pasatzen, ez eztulik, ez ontzi garbiketarik harrikoan, ezer ez.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 125. orr.

Eta harrikoan, Ane etorri zitzaion gomutara.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 33. orr.

Garbigailuan sartu nituen denak; gero konturatu nintzen nire kamixeta hartan ere bazela tantoren bat, eta eskuz eman nion pasada bat harrikoan, ri-rau.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 152. orr.

3 harrikoa eginsup_1 baxera garbitu.

Eta atzean ama sentitzen zuen, sukaldean harrikoa egiten, plater, koilara, edalontzi eta labanen hotsa urarekin.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 41. orr.

Familia osoari jaten eman eta harrikoa egin eta gero, amaren ordua izaten zen, eta etxeko aulki bat hartuta, atari aurrera ateratzen zen.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 166. orr.

Ura berotzen jartzen dugu; Linek harrikoa egiten du; nik ontziak sikatzen ditut.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 80. orr.

Ontziak harraskan bildu eta harrikoa egiteari ekin zion berehala.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 32. orr.

Zertarako egin harrikoa zuk ezin hobeto garbitzen badituzu ontzi guztiak?  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 16. orr.

Ez dugu erosiko kristalak garbitzeko xaboia harrikoa egitekoaren ordez.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 139. orr.

Baldin eta etxean gurasoek erakusten ez badiote umeari paper bat erortzen denean jaso behar dela edo harrikoa denon artean egin behar dela.  Berria - Harian   2005-12-04

Etxeko lanetan ez daukagu banaketa zehatzik, edozeinek egin dezake edozer: sukaldea, harrikoa, garbiketak... denetarik egiten dugu, batak zein besteak.  Berria - Euskal Herria   2004-02-21

· Bazkalondoko harrikoa egin eta gero.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 221. orr.

Gauean pilatutako harrikoa egitea, sugainaren inguruan fosilizatutako koipea kentzea edo komunak goitik behera garbitzea.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 40. orr.

4 harrikoa eginsup_2 arropa harrian garbitu.

Han, ur ertzean harrikoa egiten ari ziren emakumeak ikusi zituen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 23. orr.

Harrikoa egiten ari ziren emakumeek lixibatxoa ibai ertzeko belar gainean ondo tolestuta utzi, eta atera behar izan zuten uretatik.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 48. orr.

5 harrikoa eginsup_2 irud/hed

Beste esku batekin Imazekin itun neoestatutario baten ikurra astindu (Katalunian Masekin egin duen antzera), jeltzaleak ordainean, bere alderdian harrikoa egin beharko duelarik, urez eta harriz.  Berria - Euskal Herria   2006-03-29

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta harrikoa (3); harrikoa egin (8); harrikoa egiten (22); harrikoa egiten ari (8); kapito harriko (4)


harrikoxkor, harrikozkor ik harri 36.

harrilan iz harrian eginiko eskultura.

Bertan 400dik gora artelan daude: margolanak, harrilanak eta argazkiak, azken bi mende hauetako biluzia gai hartuta.  Berria - Kultura   2004-03-07

Lehoi batzuk irudikatzen zituen harrilana.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 194. orr.


harrimen iz harrigarria denak eragiten duen zirrara. ik harridura; harritze.

Aurpegian, pentsatu nuen, zorroztasun gaiztoa eta harrimena, biak, antzematen zitzaizkion.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 35. orr.

Aspaldi igaroak dituzte harrimenaren mugak.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 108. orr.

Eta nekea da, denok dakigunez, harrimenaren etsairik etsaiena.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 189. orr.

Nahiz eta duda izpirik gabe onartzen nuen ohikoa zela niretzat hura guztia, harrimenez konturatu nintzen, hala ere, zeinen ezezagunak gertatzen zitzaizkidan irudi arrunt haiek sorrarazten zizkidaten burutapenak.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 35. orr.

Tabernariak harrimenez begiratu zuen bere ingurura.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 223. orr.

Algernonek eta Cecilyk harrimen haserrez begiratzen diote.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 150. orr.


harrimuga iz mugarria, harrizko muga.

Mahasti, olibondo, almendrondoak eta, artetan, harrimuga balisatzaile bat.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 66. orr.

Hemen ere, harrimuga eder bat, Santiago kuskua, itsas hegiko harroketan oskolak bezal-bezala aztaparrez lotua, hamar eriko eskua iduri duela.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 102. orr.


harripauso iz ur-laster bat igarotzeko ezarriak diren harrietako bakoitza.

Nik katiuskak nituen eta batzuetan uretan barna eta bestetan harripausoz harripauso iritsi naiz bestaldera.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 54. orr.


harripe 1 iz harrien azpia.

Loreak sortu ahala hiltzen eta xomorroak harripeetatik atera eta kiskaltzen ziren paraje hartan.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 311. orr.

2 harripean harrien azpian.

Abenduaren 15ean bere etxera joan zen eta etxea harripean ikusi zuen, urtegitik urak ekarritako harrien azpian, han hil zitzaion familia osoa.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 102. orr.

Galdu zeure dirua senide edo adiskidearen alde, eta ez harripean herdoiltzen utzi.  Elizen arteko biblia   Si 29,10

Hor irabiatzen dira absurdoan, beren hodeiaren azpian, zokozorriak beren harripean bezala.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 89. orr.


harripila iz harriz eginiko pila.

Bildu zituzten harriak eta harripila bat eraiki zuten.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 90. orr.

Labanek Jegar Sahaduta deitu zuen harripila hura eta Jakobek Galaad.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 90. orr.

Harripila haretxen azpian azaldu zen, nik sekulan ikusi gabeko pizti arrotza.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 102. orr.

Brooklyngo zubi erraldoiaren oinarriak, kanpotik harripila gotor eta betea diruditenak, hutsik daude barrualdean.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 91. orr.


harrirudi iz harrizko irudia.

Baina errepideak bi arku ederren azpitik segitzen du eta ezker dago, eskupean bezala, ibiltariaren zai, arku doble bat xoragarria, harrirudiak denborak erdi janik badira ere.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 120. orr.

Egun zehatz batetik aurrera, kasik harrirudizko bilakatzeraino mututu zen eta hirira alde egiten hasi, ezezagunen artean lasai, inori ezer erantzun beharraz libro bizitzera.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 95. orr.


harritarte iz harriartea.

Besteak iratzartzera joan da, harritarteetarik ikusten ditut nola egiten didaten so manera bitxian.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 151. orr.


harritasun1 iz harri izateko nolakotasuna.

Gisa horretan, harri honekin eta harekin harritasunak edo Petrirekin eta Paulorekin gizonak duen erlazio berbera dute adimenak eta nahimenak ideia honekin eta harekin edo nahi izate batekin eta bestearekin..  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 219. orr.


harritasun2 iz harrimena.

Lehen bilatu zuen guztia aurkitu zuen, zurrumurruak, begiradak, irriñoak, baita harritasunezko espresioa ere, betarte batean edo bitan, agerikoarekin nahikoa izan ez eta sinetsi beharko lukeenaren antzera.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 103. orr.


harritsu izond harri asko dagoena, harria ugari duena.

Bide xuko, patartsu eta harritsu batean naiz oraindik, eta hatsantzen hasia.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 42. orr.

Zelai harritsu eta biluzi batean nabil.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 108. orr.

Abade bat ikusten da jende multzo bati sermoia ematen, eta lekua mendia da, mendi harritsu bat.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 53. orr.

Muino harritsu batean gora sigi-saga igotzen ari ginen bitartean.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 239. orr.

Haran harritsuaren mendebaldeko ertzetik iparraldera.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 251. orr.

Ubide harritsuaren beste aldean.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 242. orr.

Mendi Harritsuetako Parke Nazionaleko mendi zoragarrietara.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 282. orr.


harritu (ETCn 47.358 agerraldi), harri(tu), harritzen 1 da ad zer esan edo zer egin jakin gabe gelditu.

Ez harri, anarkista izan omen zenuen aita.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 181. orr.

Nor harri orduan, egunaren arian balinbazituen halako kuluxka aldi batzu, ez batere luzeak, arte marteka.  Herria   2001-10-25

Nor ez harritu gizon aski ezagun bat, ia une berean, oraintxe larriki zauritua eta oraintxe osasun betearen jabe ikustean?  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 901. orr.

Biziki harritu zen eta poztu anaia hura aita santuaren hitzekin.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 308. orr.

Ez zen guti harritu ikusiz haur batek nahi zuela bere jakitatetik zerbait hartu.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 167. orr.

Bai, denak harritu dira eta ez guti harritu jakinik Egunkaria-z arduratzen diren hamar lagun arrastatu zituztela.  Herria   2003-02-27

Zinez harrituko da, bai, bihar liburuzainaren gutuna jasotzean.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 266. orr.

Zeinen zoroak diren harritzen direnak ikustean gizaki onek atsekabe eta oinazeak sofritzen dituztela.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 31. orr.

Harritu zen errementaria, ez zuen ulertzen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 143. orr.

Osaba harritu egin zen nire komentarioarekin.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 210. orr.

Izutu eta harritu egin nintzen Kathyk hori esan zidanean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 154. orr.

Ez harri zu, irakurlea, batere, kondu bitxi hau ikustearekin.  Herria   2003-11-06

Munduaren bildutasunaz harritu zen, halaber harri batetik besterako xendaren laburtasunaz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 310. orr.

Ez zen harritu nire deiarekin.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 394. orr.

Domingo santua, han baitzebilen hori guztia ikusten, asko harritu zen San Frantziskoren aginduaz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 977. orr.

Sekretu bat? -harritu zen Dagat-.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 142. orr.

-Eta hau? -harritu nintzaion, esaldia seinalaturik.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 11. orr.

Hendaia? harrituko zaio Mattin.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 101. orr.

Haize-itsasoei agindu zien gelditzeko; eta gelditzean, itsasoa baretu zen; eta hori ikustean ikasleak harritu: "Nor da haize-itsasoak menderatzen zaizkion hau?".  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 161. orr.

Harritu banintz harritu, adreza hartu zuen, eta joan nintzen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 23. orr.

• 2 du ad zer esan edo zer egin jakin gabe utzi.

Bidaiari guztiak harritu ditu, hilotz bat bezala etzanda, geldirik, erruki eske agian.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 29. orr.

Zure arima zerutiarrak nirea harritu eta liluratu zuen.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 122. orr.

Kanpoko eguzki haizeak harritzen nau.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 126. orr.

Harri nazak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 148. orr.

Joanttoren boz ilunak harritu zuen, eta hari buruz itzuli zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 30. orr.

Esaldi hura osatzeko gauza izateak harritu egin ninduen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 41. orr.

Tourvel jaunak badaki hura itzuli arte hemen gelditzeko asmotan naizela, eta harrituko luke, arrazoi osoz, nik arinkeriaz asmoz mudatu izanak.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 68. orr.

Kobak harrituta gauzka, Korean ez da halakorik.  Berria - Euskal Herria   2004-08-03

Nire tristurak harriturik zauzka haatik; haren zergatikoaz galdegiten didazu: batzuetan ere dolutzen zintuela ikusi uste izan dut.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 76. orr.

Hemen ez du harriak harritzen eta goratasunak burtxoratzen, baizik eta murruen eta sabaiaren eztitasun margotuak so egilea jabaltzen.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 160. orr.

• 3 da ad harri bihurtu. ik petrifikatu.

Hementxe daukat aurrean Alfred Sisley argiaren "Elur harridura Louveciennen" izeneko koadroa, eta begiratu orduko, hitzak ere harritu egiten zaizkit bihotzean.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 189. orr.

Ez ote da kromletx hori, jainko zaharren bat, munduan aho zabalik, hortzaz gora gelditua, lurpetik guri deika harritua?  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 41. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Agure harrituaren oinetara oldartu zen. Txikia da, potoloa, eta panpina harritu baten aurpegia dauka.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 522. orr.

Eta orduan, Pippinen begi harrituen aurrean, harresien kolorea gris espektraletik zurira aldatu zen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 18. orr.

Animalien begiratu harritua.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 31. orr.

Gizonak baiezko harritua egin zuen buruaz.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 191. orr.

Ume kaletar harritu askok, behizaharrak adinako begiak zabaltzen dituzte, harriduraz blai, ardi bat ezagutu dutelako.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 369. orr.

Hori zidan ihardetsi motz-motza, halako beltzuri harritu bat eginez.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 147. orr.

Keinu erdi harritu erdi burlariarekin.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 188. orr.

Begitarte ezin harrituago batekin.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 109. orr.

Zergatik dion hori? -galdetu nion, harritu baten espantua eginez.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 164. orr.

· Ni harritu samar nengoen, eta ez nuen asmatzen zer asmo ote zuen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 25. orr.

Guk «agur» esan diegunean, haiek «adiós» edo «hasta luego» esan digute harritu samartuak.  Berria - Kultura   2004-01-27

· Lasterka joaten nintzen, Annyk atea zabaltzen zidan, bekainak jasorik, harritu aurpegiarekin.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 113. orr.

"Zer gertatzen da, ba, Juan!", esan zion Mary Annek harritu keinua exageratuz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 28. orr.

Harritu antzean nengoen ni.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 107. orr.

5 harritua (133 agerraldi, 41 liburu eta 31 artikulutan; ETCn 729 agerraldi) harriturik, harrituta.

Harritua nago baina hauxe erranen dizut: [...].  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 22. orr.

Geldi-geldirik egon nintzen, ahoa zabalik, hain nengoen harritua.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 12. orr.

Bere buruaz harritua zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 143. orr.

Hazketa 2010 elkartea harritua da hautetsien ixiltasunaz.  Herria   2003-09-25

Ezin mintzatu ahal izateraino nintzen harritua.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 283. orr.

Zein bitxia! -medikua harritua da-.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 310. orr.

Harritua gelditu nintzen, harritua baino gehiago ere, arrunt sesitua!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 65. orr.

Gelditu egin zen eta harritua, are nahastua zirudien ni ikusteaz.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 222. orr.

Baldin arrazoi txar andana horrek harritua bazauzka.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 276. orr.

Bihotza, sentimendu ezezagun batez harritua, baratu edo egiten da urrats bakoitzean, sentitzen ari den bozkarioaz gozatzeko.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 178. orr.

Harridura une baten ondotik, gela hura bozez bete zen: zenbait harrituak, laidoztatuak besteak, baina gehienak bake gose.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 76. orr.

Lankideek beren ohizko bakea apurtua zekusaten, harrituak.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 146. orr.

Mutxurdin-bakartasun honetaz harritua baina harrotua halaber.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 36. orr.

· Eta hurbildu zen Alessandro, eta behatu zuen goiti, behatu zuen beheiti, eta gero eta harrituago erran zuen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 243. orr.

· Harrituaren itxurak egin ditu. ik beherago 9.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 199. orr.

6 harriturik (610 agerraldi, 140 liburu eta 64 artikulutan; ETCn 4.019 agerraldi) harritua, harrituta.

Eta harriturik zeuden, denek gogo bera izan zutelako.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 200. orr.

Harriturik egona naiz jakinik hain luzaz bizi izana zela Alemanen enperadorea.  Herria   2003-01-09

Harriturik nintzen ongia egiteak ematen duen plazerraz.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 85. orr.

Bere buruaz harriturik geratu zen segidan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 186. orr.

Badu haatik halako faltsutasun berezko bat, baldin horrela mintzatzea zilegi bada, nihaur batzuetan harriturik naukana.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 126. orr.

Isilik geratu zen, pentsamenduei berriro deitzera ausartzeke, entzuten ari zen doinuaren aberastasunaz harriturik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 142. orr.

Denak harriturik geratu ziren, zein xuxen ipini zituen ikusita.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 158. orr.

Paketea hartu zuen, harriturik, eta soka askatu.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 299. orr.

-Ez, ez -esan zuen pixka bat harriturik-.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 82. orr.

-Bihar? -galdetu zion emakumeak zertxobait harriturik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 85. orr.

Biziki harriturik, Jaunaren miraritzat jo zuten gertatua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 338. orr.

Pixka bat harriturik begiratu zintuen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 14. orr.

Besteak burua altxatu eta irudi luze hura aztertu zuen, harriturik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 61. orr.

Bere ofizioa zekien gizona zen, eta ni harriturik uzten ninduen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 292. orr.

7 harrituta (753 agerraldi, 127 liburu eta 131 artikulutan; ETCn 17.823 agerraldi), harritua, harriturik.

Bera ere harrituta zegoela aitortu zidan.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 44. orr.

Harrituta nago zein garesti diren hemen betaurrekoak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 103. orr.

Aita santua harrituta gelditu zen Frantziskok kontatu zion parabolarekin.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 290. orr.

Erregeagana iritsi zirenean, haien edertasunaz harrituta gelditu zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 521. orr.

Harrituta geratu zen erabat Rekexo mezu hura irakurri zuenean.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 180. orr.

Harrituta utzi nau euskaldun naturala esan didanean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 56. orr.

Anaia zeharo harrituta geratu zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 305. orr.

Halako aulkiaren edertasunaz harrituta, pentsatzen hasi zen berekiko zer ote zen eta norena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 573. orr.

Auschwitzeko otorduen antolaketak guztiz harrituta nindukan.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 123. orr.

Eta lagunak denak begira, harrituta, nola izan zitekeen tresna hura, zaldirik gabe eta inork bultzatu gabe joatea.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 209. orr.

Gerora ere, harrituta, artean sinesgaitz, hala kontatzen zuen.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 253. orr.

8 harrituxe harritu xamar.

Harrituxe begiratu zion Manilovek berak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 61. orr.

Nekazari batzuen izenek -eta batez ere ezizenek- harrituxe uzten zuten Txitxikov.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 88. orr.

Harrituxea nengoen, hangoen artean beste nehor ez baitzen horrelakorik.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 99. orr.

Ni New Yorken nengoen eta harrituxea irakurri nuen berri hura.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 23. orr.

Gure ama harrituxea gelditu zen, harengan ustea zuelako.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 110. orr.

9 harritzeko izlag

Harritzeko hotza; zaldiak ihes egin gauez eta oinez segitu behar.  Herria   2005-11-10

Berenaz ez da hori harritzeko berria.  Herria   2003-06-26

Eskailera hertsi batzuetarik goiti joanik, harritzeko tresneria baten ondoan geldiarazi ninduen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 183. orr.

Harritzeko modukoa da inguruko erakusketa bat antolatzeko Madrilgo norbaiten esku uztea.  Berria - Kultura   2004-09-08

Baina ez da harritzeko gauza ere.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 226. orr.

· Edonor harritzeko moduko patxadaz haztatzen zuen dena.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 342. orr.

10 harrituarena egin.

Bihirik ere ez! Bai, artzain bat eta ehun ardi! Ez dik balio harrituarena egitea.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 106. orr.

Harrituarena egin nuen.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 26. orr.

-Garbi zegoela uste nuen, Harry -erantzun zion, harrituarena eginez.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 128. orr.

Ez zen baztertu, ez zuen harrituarena egin, ez zuen txantxarik egin.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 32. orr.

11 harritzeko izan da ad

Harritzeko da hark, XVIII. mendean, Sinbad-en, bertze Ulises baten abenturak kopia zitzan.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 131. orr.

Harritzeko da goizetik arratserat zenbat har, zizai eta ulitxa kalitzen eta garbitzen duen!  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 64. orr.

Harritzeko bada ere, R. M. Azkuek ez dakar mihurari buruzko sinesterik.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 52. orr.

Ez da harritzeko beraz Fernandok ukan badu pilotako dohain berezi hori.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 44. orr.

Ez da beraz harritzeko judutarrak beti beren hizkuntzari atxikiak ikusi izan baldin baditugu.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 179. orr.

Ez da batere harritzeko adimenaren haraindira, mugarik gabe, ahalmen hori hedatzen dela erraten badigute.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 229. orr.

12 harritzekoa iruditu

Harritzekoa iruditzen zait, hala ere, deabruak ehunka ez agertzea zuri.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 85. orr.

13 harritzekoa izan da ad

Harritzekoa ere baduk, plaza bat debekatua!  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 32. orr.

Kontrakoa harritzekoa izango litzateke.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 259. orr.

Baina ez da harritzekoa ere, alde batera: atzerazale, geldizale edo astiro ibilzale horietakoa zinela idatzi zenuen behin batean.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 70. orr.

Ez da harritzekoa, horregatik, egin kalkuluek diotena: [...].  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 117. orr.

Eta urtarrilaren azken egunetara etorrita, esan dezagun ez dela harritzekoa tximeletak banaka edo binaka ikustea.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 43. orr.

Eta harritzekoa da nola 1221 eta 1224 bitartean gertatutakoaz ez duen ezer esaten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 491. orr.

Eta ez da harritzekoa kidetasun hori egotea argi eta garbi elkarri lotuta dauden bi prozesuen erritmoen artean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 315. orr.

Ez da harritzekoa, santuak esan bezala, ondorengoak lehenengoak baino okerragoak izatea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 306. orr.

Baliteke nik fijazio gaixo bat izatea kontu horrekin, beharbada horren zantzuak ari naiz orain sumatzen; harritzekoa da, sekula ez naiz konturatu orain arte.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 32. orr.

Urrunago joan da eta uste baino denbora gehiago pasa du bidean... ez baita harritzekoa horrelako aro itsusiarekin.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 13. orr.

Ez da, beraz, harritzekoa euren hizkera berezia eta beregaina gauzatu izana.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 18. orr.

Ez da beraz, batere harritzeko, amodio atseginak ala atsekabeak adierazteko, gure arbasoek gibela aukeratu izana.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 19. orr.

Ez da hain harritzekoa ere, esan zuen Laxarok.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 20. orr.

Ez zen harritzekoa beraz, aitatxi batzuetan pixka bat galdua senditzen bazen ere...  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 108. orr.

· Pentsamendu espainolean harritzekoegia ez dena.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 192. orr.

· Zer du, bada, harritzekoa, argiak alderik alde igarotzen duen gorputz mota berri bat bereizten ez jakiteak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 333. orr.

14 (aditz laguntzailea ezabaturik)

Harritzekoa, baina halaxe egiten dute gehienek.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 335. orr.

Gure apaizei aurre egiteko irtenbide bakarra (harritzekoa!), eliza bera izan zen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 123. orr.

Harritzekoa, ez nuen beldurrik gehiago.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 97. orr.

Harritzekoa, den-dena datorkit gogora orain arte sekula etorri ez zaidan bezala.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 29. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

apur bat harritu (10); are gehiago harritu (15); asko harritu (35); asko harritu ninduen (7); asko harritu zen (4); askorik harritu (9); bai harritu (7); baina harritu (12); baina harritu egin (5); baino gehiago harritu (8); bat harritu (30); bat harritu egin (4); bat harritu nintzen (5); batek harritu (14); batek harritu ninduen (6); batere harritu (26); bazterrak harritu (12); bazterrak harritu dira (4); bera ere harritu (5); beti harritu (12); beti harritu izan (7); bezainbat harritu (4); biziki harritu (16); biziki harritu zen (5); biziki harritu ziren (5); da guti harritu (4); da harritu (16); da harritu behar (4); denak harritu (29); denak harritu dira (8); denak harritu dituen (6); dira guti harritu (4); doi bat harritu (6); du harritu (7); du inor harritu (4); duela harritu (4); entzuteak harritu (5)

erabat harritu (7); erantzunak harritu (4); erdi harritu (4); erdi harritu erdi (4); ere harritu (34); ere harritu egin (13); ere harritu egiten (4); eta ez harritu (10); eta harritu (69); eta harritu egin (35); eta harritu egiten (9); eta harritu ere (4); eta harritu nintzen (6); eta horrek harritu (6); ez da harritu (15); ez du harritu (6); ez duela harritu (4); ez gaitu harritu (4); ez gara harritu (4); ez harritu (56); ez nau harritu (5); ez ninduen harritu (14); ez nintzen harritu (13); ez zaitez harritu (4); ez zen harritu (23); ez zuen harritu (4); gaitu harritu (5); gara harritu (4); gara harritu behar (4); gauza batek harritu (9); gehiago harritu (31); gehiago harritu ninduen (5); gehiago harritu zen (5); gehiegi harritu (6); gehien harritu (14); gero harritu (4); guti harritu (30); gutxi harritu (7); guziak harritu (5); guztiak harritu (4); guztiz harritu (4); hainbeste harritu (7); hark harritu (4)

harritu al (8); harritu al zaitu (6); harritu antzean (5); harritu baitziren (4); harritu behar (41); harritu bezala (4); harritu da (16); harritu dira (23); harritu ditu (13); harritu dituen (6); harritu du (12); harritu egin (324); harritu egin al (8); harritu egin da (14); harritu egin dira (4); harritu egin ditu (4); harritu egin naiz (10); harritu egin nau (30); harritu egin ninduela (5); harritu egin ninduen (40); harritu egin nintzen (36); harritu egin zaitu (4); harritu egin zara (5); harritu egin zen (68); harritu egin ziren (11); harritu egin zituen (7); harritu egin zuen (28); harritu egingo (36); harritu egingo da (4); harritu egingo dira (4); harritu egingo zara (4); harritu egingo zinateke (4); harritu egiten (118); harritu egiten da (17); harritu egiten dira (7); harritu egiten gaitu (4); harritu egiten naiz (5); harritu egiten nau (11); harritu egiten ninduen (7); harritu egiten zara (8); harritu egiten zen (10); harritu egiten ziren (5); harritu egiten zuen (5); harritu erdi (4); harritu ere (29); harritu ere bai (5); harritu ere egin (9); harritu eta (43); harritu ez (11); harritu ez ezik (4); harritu gabe (8); harritu gaitu (16); harritu ginen (6); harritu gintuen (8)

harritu itxurak (4); harritu izan (13); harritu izan nau (8); harritu naiz (10); harritu nau (22); harritu nauen (5); harritu nauena (8); harritu ninduen (94); harritu ninduena (9); harritu ninduten (9); harritu nintzaion (5); harritu nintzen (48); harritu nintzen eta (4); harritu nire (6); harritu nuen (4); harritu samar (14); harritu zaitu (10); harritu zen (142); harritu zen eta (4); harritu zen julen (4); harritu zen mikel (7); harritu ziren (24); harritu ziren anaiak (4); harritu zituen (12); harritu zitzaidan (6); harritu zitzaion (5); harritu zuen (39); hasieran harritu (5); horregatik harritu (13); horrek asko harritu (5); horrek harritu (24); horrek harritu egin (5); horrek harritu ninduen (5); horrek harritu zuen (5); ia harritu (4); ikusteak harritu (9); inor harritu (12); izanak harritu (4); izugarri harritu (4); jendea harritu (6); nau harritu (5); neu harritu (4); ni ere harritu (4); ni harritu (10); ni harritu egin (4); ninduen harritu (14); nintzen guti harritu (4); nintzen harritu (14); nola harritu (5); pixka bat harritu (4); sobera harritu (9); sobera harritu behar (5); zaitez harritu (4); zeharo harritu (8); zen batere harritu (7); zen harritu (23); zerk harritu (6); zerk harritu zaitu (4); zertan harritu (10); zuen harritu (7)

bat harritua (7); begirakune harritua (4); doi bat harritua (4); ere harritua (7); eta harritua (5); harritua dago (4); harritua eta (9); harritua gelditu (10); harritua gelditu nintzen (4); harritua nintzen (4); harritua zen (12); jendea harritua (4)

are harrituago (13); are harrituago geratu (5); baino harrituago (6); eta harrituago (16); gero eta harrituago (10); geroz eta harrituago (4); harrituago geratu (5)

begi harrituen (4); begi harrituen (4); begi harrituen aurrean (4); begi harrituen aurrean (4); denak harrituak (8); harrituak gelditu (6); harrituarena egin (4); harrituarena eginez (4); harrituen aurrean (8); harrituen aurrean (8); neska harrituei (20); xabik neska harrituei (20)

asko harrituko (6); batere harrituko (10); da harrituko (10); ez da harrituko (9); ez litzateke harrituko (4); ez ninduke harrituko (4); ez nintzateke harrituko (14); gehiago harrituko (5); gehiegi harrituko (4); gutxi harrituko (4); harrituko da (4); harrituko dira (4); harrituko du (4); harrituko litzateke (4); harrituko nintzateke (6); harrituko zen (5); harrituko zuen (5); inor harrituko (7); litzateke harrituko (4); ninduke harrituko (4); nintzateke harrituko (14); nor harrituko (4)

bat harriturik (13); bera ere harriturik (5); bezain harriturik (5); biziki harriturik (4); da zer harriturik (4); denak harriturik (8); denak harriturik gelditu (4); erabat harriturik (10); erabat harriturik gelditu (5); ere harriturik (10); eta harriturik (44); eta harriturik geratu (7); eta harriturik zeuden (5); guztiak harriturik (5); guztiz harriturik (11)

harriturik begiratu (34); harriturik begiratu zidan (5); harriturik begiratu zion (8); harriturik begiratuko (5); harriturik begiratzen (16); harriturik begiratzen dio (4); harriturik begiratzen zioten (4); harriturik bezala (5); harriturik dago (8); harriturik daude (8); harriturik edo (4); harriturik egona (8); harriturik egona naiz (8); harriturik eta (35); harriturik gelditu (55); harriturik gelditu zen (22); harriturik gelditu ziren (20); harriturik gelditzen (5); harriturik geratu (38); harriturik geratu nintzen (4); harriturik geratu zen (20); harriturik geratu ziren (9); harriturik geratzen (4); harriturik hartu (6); harriturik ikusi (8); harriturik ikusi zuen (5); harriturik ikusten (5); harriturik itzuli (4); harriturik nago (14); harriturik nauka (4); harriturik nengoen (6); harriturik ohartu (4); harriturik utzi (27); harriturik utzi zituen (5); harriturik uzten (11); harriturik zegoen (20); harriturik zeuden (9)

jendea harriturik (5); ni harriturik (5); nuen harriturik (4); pixka bat harriturik (6); zeharo harriturik (12); zer harriturik (5)

apur bat harrituta (14); baina harrituta (10); bat harrituta (26); bat harrituta geratu (4); benetan harrituta (4); bera ere harrituta (6); bezain harrituta (5); biziki harrituta (4); denak harrituta (7); erabat harrituta (27); erabat harrituta gelditu (4); erabat harrituta geratu (5); erdi harrituta (4); ere harrituta (25); ere harrituta geratu (4); eta harrituta (55); eta harrituta begiratu (7); eta harrituta gelditu (4); eta harrituta geratu (9); goio harrituta (4); guztiz harrituta (14); guztiz harrituta geratu (4)

harrituta agertu (25); harrituta agertu da (4); harrituta agertu zen (17); harrituta azaldu (9); harrituta azaldu zen (4); harrituta begiratu (61); harrituta begiratu nion (6); harrituta begiratu zidan (11); harrituta begiratu zion (18); harrituta begiratzen (19); harrituta begiratzen dio (4); harrituta behatu (5); harrituta bezala (8); harrituta dago (41); harrituta dagoela (8); harrituta dagoela esan (5); harrituta daude (16); harrituta daudela (5); harrituta dauzka (5); harrituta eta (36); harrituta gaude (4); harrituta gelditu (57); harrituta gelditu nintzen (12); harrituta gelditu zen (22); harrituta gelditu ziren (11); harrituta gelditzen (4); harrituta geratu (117); harrituta geratu da (5); harrituta geratu dira (4); harrituta geratu gara (4); harrituta geratu ginen (9); harrituta geratu naiz (4); harrituta geratu nintzen (18); harrituta geratu zen (44); harrituta geratu ziren (18); harrituta geratuko (10); harrituta geratzen (11); harrituta hartu (5); harrituta ikusi (4); harrituta nago (29); harrituta nengoen (22); harrituta utzi (37); harrituta utzi nau (5); harrituta utzi ninduen (4); harrituta utzi zuen (7); harrituta utziko (4); harrituta utzirik (7); harrituta uzteko (4); harrituta uzten (4); harrituta zegoela (10); harrituta zegoen (46); harrituta zeuden (18); harrituta zeukan (4)

jendea harrituta (6); lagunak harrituta (4); nahiko harrituta (6); neskak harrituta (4); ni harrituta (5); oraindik harrituta (7); oso harrituta (11); pixka bat harrituta (6); zeharo harrituta (14); zeharo harrituta geratu (4); zuen harrituta (6)

ene harritzea (4); lehen harritze (5)

baita harritzeko (9); batere harritzeko (11); beraz harritzeko (18); da batere harritzeko (7); da beraz harritzeko (18); da harritzeko (45); da harritzeko beraz (7); eta harritzeko (6); ez baita harritzeko (9); ez da harritzeko (44); ez zen harritzeko (5); harritzeko beraz (10); harritzeko da (4); harritzeko gauza (9); harritzeko moduan (15); harritzeko moduko (16); harritzeko modukoa (13); harritzeko modukoa da (5); zen harritzeko (5)

baina harritzekoa (5); baita harritzekoa (6); batere harritzekoa (28); da batere harritzekoa (25); da hain harritzekoa (4); da harritzekoa (337); da harritzekoa beraz (5); da harritzekoa ere (8); da harritzekoa hain (4); dela harritzekoa (9); duk harritzekoa (11); eta harritzekoa (11); ez baita harritzekoa (6); ez da harritzekoa (334); ez dela harritzekoa (9); ez duk harritzekoa (11); ez litzateke harritzekoa (42); ez zela harritzekoa (4); ez zen harritzekoa (53); guztiz harritzekoa (4); hain harritzekoa (6)

harritzekoa al (7); harritzekoa al da (6); harritzekoa bada (12); harritzekoa bada ere (9); harritzekoa beraz (7); harritzekoa da (64); harritzekoa da nola (4); harritzekoa ere (40); harritzekoa ere bada (4); harritzekoa ere baita (4); harritzekoa ere ez (9); harritzekoa ez (6); harritzekoa hain (5); harritzekoa izan (8); harritzekoa izango (45); harritzekoa litzateke (5); harritzekoa nire (4); harritzekoa zen (15)

hori harritzekoa (4); litzateke harritzekoa (42); litzateke harritzekoa izango (31); zela harritzekoa (5); zen harritzekoa (54); zinez harritzekoa (4)

da harritzekorik (5); deus harritzekorik (4); ez da harritzekorik (5)

asko harritzen (10); batek harritzen (6); batere harritzen (17); beti harritzen (10); biziki harritzen (5); da harritzen (8); ere harritzen (4); eta harritzen (11); ez da harritzen (8); ez naiz harritzen (25); ez nau harritzen (22); ez nauk harritzen (4); ez zen harritzen (6); gehiago harritzen (6); gehien harritzen (9); gehien harritzen nauena (4); gehien harritzen zuena (4)

harritzen da (14); harritzen dira (12); harritzen du (11); harritzen eta (6); harritzen ez (6); harritzen gaitu (8); harritzen gaituena (6); harritzen gara (5); harritzen naiz (15); harritzen nau (30); harritzen nauena (11); harritzen nauena da (7); harritzen naute (5); harritzen nauzu (6); harritzen ninduen (11); harritzen nintzen (6); harritzen zara (5); harritzen zen (17); harritzen zuen (9); harritzen zuena (4)

horregatik harritzen (7); horrek harritzen (4); jendea harritzen (4); naiz harritzen (25); nau batere harritzen (5); nau harritzen (22); nauk harritzen (4); zen harritzen (7); zergatik harritzen (5)


harritxo 1 iz harri txikia.

Gero harri bat hartu zuen bidetik, harritxo zorrotz bat, eta kontu handiz hasi zen gauza haiek karrakatzen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 353. orr.

Hauts kosmikoa ale xehetan bilduko zen, aleak legarretan, eta aurki harritxo bilakatu, gero harri gero eta koxkorrago, planeta txiki, eta, azkenean, horra hautsak Ilargiaren tamaina hartu eta gero Lurrarena.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 33. orr.

Ferro-zerioa zen, pizgailuen harritxo arruntak eginak diren aleazioa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 191. orr.

Hotelera itzuli nintzen, haxix harritxo bat erre ostean ondo lo egiteko asmotan.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 19. orr.

Azpitik, norbait ari zitzaion leihora harritxo jaurtika.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 235. orr.

Harritxo jaurtitzailea nor zen ikusi eta atea irekitzera joan zen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 235. orr.

2 haxix zatitxoa. ik harri 10.

Logelako gau mahaian aurkitu zuen harritxo bat, arazo etikoak planteatzen dizkizun koxkor horietako bat.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 69. orr.


harritza iz harri asko dagoen lekua.

Arrastaka, Lubisen gorputza atera zuten harritzara.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 367. orr.

Heriotzaren benetako arrazoiari buruzko eztabaida piztu zen harritzan zeudenen artean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 368. orr.

Mendian gora eta harritza batean utzi dugun ibiltari horrek.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 53. orr.

Harritzan gora nekez dihoan bitartean.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 54. orr.

Ubanbe kolpetik gelditu zen harritzako gorputza ikusi zuenean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 369. orr.

Milaka kiloka botatzen den harritza alferrari atxikiriko metal zilarkara noblezko bi kiloen xarma.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 112. orr.


harritzar (ETCn 415 agerraldi; orobat harri tzar ETCn 21 agerraldi) iz adkor harri handia.

Berrogeiren bat gizon harritzar hura gurdi gainean ipintzeko ahaleginetan zebiltzala [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 851. orr.

20 tonaz gaindiko harritzar handiak joan ziren maldan behera.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 318. orr.

Goren-gorenean, aurrez aurre, bi harritzar erraldoi, bata zutik, bestea belarretan etzana, menhir bat eta dolmen bat, senar-emazte harrigarriak bailiran.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 232. orr.

Jentilek, Sansonek edo Erroldanek jaurtikitako harritzarrek ere arrastoak izan ohi dituzte.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 196. orr.

Ustekabean egurrak mugitu eta harritzarrak erori zitzaizkion gainera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 848. orr.

Batzuetan harri tzar handi batzuk halako molde berezian jarriz, Britainia Handiko "Stonenhenge" ikusgarria bezala, nahiz harri tzar handi hauek eguzkiaren informazioaz gain beste gauza asko ere, jendea nola engainatzen den, adibidez, erakusten diguten.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 27. orr.

Dolomitetako obelisko itxurako harritzar baten berri eman dute egunotako egunkariek.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 17. orr.


harritze iz zer esan edo zer egin jakin gabe gelditzea. ik harrimen.

Bruuu... hau harritzea!  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 63. orr.

Zer harritzea! eta zer kalapitak berehala!  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 35. orr.

Dongaitzek, 15, azkenean eta nekez, Arcek, 3. Ene harritzea arrapostua ukan nuelarik!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 128. orr.

Herriko etxearen aitzinerat heltzean, ene harritzea!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 47. orr.

Eta "lehen harritze" horietan, "aurreneko inpresio" horietan, zailtzen da, inon ez bezala, jendaki bakoitzaren nortasuna.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 188. orr.


harrixabal iz harri zapala.

Han hemenka, harrixabal xuriak, ardi ttittak iduri dutela pentze lohitsu batean landatuak.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 79. orr.


harrixka iz harritxoa.

Eta harrixka beltz zapal bat hartuko duzu.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 283. orr.

Tiragomez harrixkak jaurtitzen.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 73. orr.


harriztatu, harrizta, harriztatzen (ETCn 194 agerraldi; orobat harristatu ETCn 5 agerraldi) 1 du ad harriz zolatu.

Gaizki harriztatutako bide batean gaizki koipeztatutako bi gurpil horien karranka haserreak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 72. orr.

Herri guziko karrikak harristatuak dire eta plaza haundi batzuen erdian beti aurkitzen da iturri bat.  Herria   2001-06-07

Geruza mehe batez harriztatua zen zolan zaldi baten aztapar soinuak giharrak korapilatu zizkien.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 268. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Ibilbide harriztatuaren bi saihetsetan.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 34. orr.

Beira-ate txiki batetik barne patio harriztatu batera atera ginen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 118. orr.

Amorruz jotzen zuen euritakoarekin zola harriztatuan.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 15. orr.


harrizu izond harritsua.

"Malla, Mallea, Maloa" bezalako izen zaharrak, betiere leku harrizu, malkor eta gaiztoei lotuak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 230. orr.

Leku malkor eta harrizuetan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 274. orr.


harro 1 izond hantustez betea. (izakiei buruz)

Atxiloturiko lagunen artean bazen zaldun harro bat, guztiz eramanezina.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 280. orr.

Jende fedegabea, harroa eta biraolaria.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 471. orr.

Gizon harroa zen Oppenheimer, bazekien berak ere.  Berria - Kultura   2004-05-22

Harroa zen, eta bere bihotz harro hura sutan zegoen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 45. orr.

Gaitzari aurre egiteko modu hori gogoko zuen gaztearen arima harroak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 281. orr.

Arrano harroaren ordez "oilobusti" bat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 139. orr.

Zer animalia nardagarri, gaizto, harro eta higuingarria.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 267. orr.

Pilota munduko bi oilarrik harroenetarikoek elkarren aurka jokatuko dute gaur Logroñon, Adarraga pilotalekuan. herria¬

Oso harroa da, izan ere, eta haren harrokeria eta handikeria haren sendotasuna baino handiagoa da.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 937. orr.

Bere ustez oso harroa zelako, baina niri ez zitzaidan hain harroa iruditu.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 100. orr.

Garaia eta harroa zirudien erregeak, kasketa azpiko ileak elurrezkoak izan arren.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 86. orr.

Uste dut Virgilio baino harroagoa naizela.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 15. orr.

Harroa haiz, eta bihotz-gogorra.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 140. orr.

Horra, adiskideak, zenbateraino nintzen ergela eta harroa garai hartan.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 111. orr.

-Harroa halakoa! -esan zuen, beldurtzeko moduko sarkasmoz-.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 54. orr.

2 (gauzei buruz)

Aurpegi harro askoa jarri huen ba atzokoan!  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 104. orr.

Malfoyren aurpegiko begiratu harroa desagertzen hasi zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 97. orr.

Bere edontzi hustutik nire edontzi hustura eraman zuen bere begirada harroa.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 216. orr.

Atzerako keinu harro bat egin zuen eskuagaz.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 78. orr.

Zure kideen ele-mele harro eta ergela.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 119. orr.

Gorde nazazu, Jauna, hilezkortasunaren amets harro guzietatik.  Berria - Kultura   2004-03-31

Adegiren jarrera «harroa» salatu zuen Martinek.  Berria - Ekonomia   2004-07-22

Joseba Egibar eroso, gaia ezagutu eta egoera menderatzen duenaren aisetasun harro samar horrekin.  Berria - Harian   2005-06-23

Nazien ergelkeria harroari zioten ikara berebizikoa zen gerra-urte haietan.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 13. orr.

Algara harro bat egin zuen eta lo geratu zen algararen erdian.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 165. orr.

Zientziaren aurrean halako ezjakintasun harroa eta are mespretxua erakusten zutenen aldetik.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 46. orr.

Sinagogari, berriz, apaltasun harroz, soilki "scòla" deitu ohi zioten, ikaskuntza eta heziketa hartzen den lekua.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 26. orr.

Haren asmoak inperialagoak bihurtu ziren, eta haren jarrera harroagoa eta urrunagoa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 190. orr.

3 barnean hutsune asko duena, trinkotasunik gabea.

Artile harroa.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 24. orr.

Bere aitarena bezalako ilea dauka, harroa, gaztaina kolorekoa.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 134. orr.

Bere ilaje harro eta naroa bizkarrean behera aske duela.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 36. orr.

Azenario koloreko artilezko ileorde harro batekin.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 87. orr.

Urteak pasa dira eta joan da kalpar harroa.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 109. orr.

Tripaz gora jarri nintzen sofan, gorputz erdia zintzilik, hankak zabal eta luze, pubisa harro eta ausart -beti izan dira oso politak nire Venusen mendia eta nire ile sarriak-.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 92. orr.

Piparatutako tabako harroa sakatu eta beheko sutik hartutako ziriarekin piztu zuen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 44. orr.

Eta ostarte urdinak, hodei zuri harroen zuriak berak ilundurik itxuraz, sakondu-edo egin ziren beren urdinean.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 54. orr.

4 irud hazia, tentea.

Zabal dezadan tabernako atea, eta sar bedi haize harroa istorio zahar batekiko ene memoria loratzera.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 13. orr.

Euskal Herriko itsaso harroari so zaude, haren kolore aldakorrari oharturik.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 18. orr.

Itsasaldi harroa den guztietan izaten da arrantza ona.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 64. orr.

Zure haurtzaroko itsasoa miretsi nahiko zenuke, Sokoa edo Donibane aldeko itsaso harro bizia.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 168. orr.

Nola ibai harro batek pisudunak hondoratu eta pisu gabeak azaleratzen dituen, hala Praga kanpotarrak etxekotu eta etxekoak erbesteratu egin dituen hiria da.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 259. orr.

Oilar beltza, luma horixka batzuk ere bazituena; isatsa, berriz, berdexka, eta gangarra benetan harroa.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 62. orr.

Zenbat eta zakil-haria gehiago tenkatu, orduan eta erekzio harroagoa eragingo didazu.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 136. orr.

Zakil tente eta harroari nola heltzen zion.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 13. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kontent zen nire harro aireak apalduak zituelako.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 89. orr.

Bere buruari aparteko harro-haizerik eman gabe.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 40. orr.

Ondoren, harro itxura eginaz, ikusgarri nagi ibiliz, hoteleko atetik sartu nintzen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 127. orr.

"Ezagutzen nau!", harritu zait barrena lotsatu beharko nindukeen harro puntu inozokeriazko batez.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 165. orr.

Alabaina, Graxi txikitatik urguilu-ontzi eta harro-putzua zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 137. orr.

· Autoritatearen, Boterearen hizkuntza harro-arrotzean.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 41. orr.

Dibertigarri zitzaidan nolako destaina harro-nabarmenez janzten zuen azterketetan, arauzko alkandora faxistaren ordez, kokospeko beltz xelebre bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 50. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Eskolako txanoa eskuetan estutuz, neure buruarekiko arrotz, istorio kontalari sudur-harro bat bere istorioetan galdua eta etxeratzeko irrikaz.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 19. orr.

Williams andrea emakume handia eta sendoa zen, bular-harroa eta zango-mardula.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 30. orr.

Jennifer titi-harroaren posterra.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 153. orr.

Ezer egiten ez zuen gazte bilo-harro bat aurtiki zuten.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 197. orr.

Ipurdi-harro haiek egunak zituen ordu guztiak esamesaka ematen zituztelako eta bera haiek isilarazteko gauza ez zelako.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 100. orr.

Clémence da [...], luze ihar bat, ipurdi harro dabilena, barnetegi batean ikasi zuelako.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 223. orr.

· Goranahiko tontoez ari naiz hemen bereziki, hots, tonto-harroez.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 192. orr.

7 (erkaketetan)

Oilarra baino harroago jarririk.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 88. orr.

Oilarra bezain harroa, erbia bezain izutia.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 114. orr.

Dukesa bat bezain harro, eta neskametxo bat bezala gorriturik.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 143. orr.

Luzifer bezain harroak zarete.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 88. orr.

· N. jaun artistak, oilanda bat bezain hegal-harro, hanka sartu du lorategiko putzu batean.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 254. orr.

8 (izen gisa)

Lurretik ipurdia hurbil du harroak.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 234. orr.

Harroa bazara, bakardadea maitatzea komeni zaizu; harroak bakarrik gelditzen dira beti.  Berria - Gaiak   2004-05-19

Harroei kasu gutxiago egin eta inoiz ere ez harrotu.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 76. orr.

Harro lotsagabeak otzantasunera erakartzeko, behera beza bere burua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 395. orr.

9 (adizlagun gisa) harrokeriaz, harrotasunez.

Hilketa bat egin, eta bizitza osoan harro oroitu.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 62. orr.

Harro atera nintzen azterketatik.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 39. orr.

Harro ibili gara azken urteotan harrotzeko arrazoiak genituelako.  Berria - Kirola   2004-10-21

«Hunkiturik eta harro» agertu zen Paco de Lucia Asturiasko Printzea saria irabazi duela jakitean.  Berria - Kultura   2004-07-15

Maritxuk nahi zuen hegazti ankerra heldu da gose eta harro. Aita, ordea, eta ama berdin, harro sentitzen zen Alberto haiekin egoteaz.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 138. orr.

Aingura igo, haizeari zapi bat eman, eta hantxe abiatu ginen, astiro, airos eta uraren gainean harro.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 33. orr.

Nik hamar segundoan bukatuko nukeen, nahi izanez gero -pentsatu zuen, bere zintzotasunaz harro.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 299. orr.

Rajab-ek, harro, fusila bizkarrean hartu zuen berriro.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 24. orr.

Begiratu zidaten, nik ere bai haiei, hotz eta harro, han neronek aginduta baleude bezala.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 47. orr.

Barre txikia egin zuen harro samar.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 36. orr.

Harro baino harroago jarriko zinateke.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 114. orr.

Hego-haize egunetako orbela bezain harro-alai utzi ninduten Faulknerren argibideek.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 93. orr.

· Ikusten duela nola datorkion etxera neska bat, harro demonio, "begiak jasota dituela", aitarengatik galdetuz.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 64. orr.

· Konturatu nintzen Estatuko kapitolioaren aurrean, masta handiaren puntan, hegotarren bandera zegoela harrera-emaile, haizea harro igurtziz; gerra zibilean “sezesionista” deitutako bandera bera.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 184. orr.

10 (adizlagun gisa) harroturik, tenteturik.

Nire bularretan ibili da biribil txikiak eginez, zehatz milikatuz, jakinduriaz putz eginez, erantzun dute nire titiburuek eta harro jaiki dira.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 83. orr.

Bere zakil tentea harro eta prest azaldu zitzaidan begien aurrean.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 125. orr.

11 harro bai harro

Gero, ostatuko barraren aitzinean daudela eta hirugarren zerbeza edanda, harro bai harro botako dizute belarrira.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 57. orr.

Bazirudien gizaki haiek guztiek ez zutela izan, ordura arte, gizartearen hierarkia eder horri eusteko adina indarrik, bazkaldu aurretik hartaz harro bai harro bazeuden ere.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 99. orr.

12 harro egon

Harro egon beharko zenuke zeure semeaz!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 175. orr.

Bouvilletarrak harro daude plaza horretaz XVIII. mendekoa delako.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 64. orr.

Bere buruaz harro zegoen tipulak lurretik jasotzean.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 195. orr.

Beñat Arrabit auzapeza harro zagon 10 urtez ereman den proiektua hoin ederki bururaturik ikusteaz.  Herria   2005-05-19

Nitaz harro zegoela antzeman nion, eta horrek apur bat hurbildu ninduen gizon ezezagun harengana.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 185. orr.

Harroago baitaude egin dutenaz esan dutenaz baino.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 46. orr.

· Harro nengoen nirea zelako enpresa guztiko gestio garbiena.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 28. orr.

· Klitoria harro dago, tente, gori-gori.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 65. orr.

13 harro izan da ad

Aski harro naiz kolpez eginik bidea: kardiologoari ez diot salatuko ene balentria.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 111. orr.

Ez da guti harro gizona erraiten didalarik euskara aski menperatzen duela Egunkaria irakurtzeko.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 117. orr.

Gure hautua izan duk, eta harro gaituk.  Herria   2003-03-10

Zutaz harro naiz.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 38. orr.

Bienvenue izeneko diskoaz biziki harro dira Root'system taldeko bederatzi adiskideak.  Berria - Kultura   2004-06-04

Erraz gerta daiteke bere buruaz loriatzen dena harro izatea, eta bere burua denei maitagarri zaiela uste duelarik, denei gogaikarri izatea.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 291. orr.

Peio Setoain auzapezak harro izaiteko arrazoinik badu, segur!  Herria   2005-09-29

14 harro-harro adlag

Harryk hontz hari posta hartu zionean, lumak tente jarri zituen harro-harro, hegoak zabaldu eta leihotik kanpora irten zen ilunpetara.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 12. orr.

Bigarren ordezkari nagusia familian! -esan zuen, harro-harro txistua irentsiz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 56. orr.

Ziur nago harro-harro aritzen dela bere konkisten berri ematen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 114. orr.

Segidan, Santxo, harro-harro eginda eta behin Tzaleren zorrotik ateratako orrazia bere eginez, joan zen bigarren sariaren bila.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 62. orr.

Oiloren bat harro-harro kakarazka hasten denean.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 143. orr.

Txantxangorria, berriz, harro-harro, inoren umea ateratzen eta gero hazten.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 152. orr.

· Kapela berdea atzerantz erorita eta kobre-koloreko ile kiribilak harro-harro eginda.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 45. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

aski harro (5); aurrean harro (4); baina harro (14); batean harro (4); bedi inor harro (4); bere buruaz harro (10); beti harro (4); bezain harro (17); burua harro (6); buruaz harro (16); da harro (6); dio harro (7); du harro (4); dute harro (4); egindako lanaz harro (7); egindakoaz harro (5); ere harro (13); esan zuen harro (6); eta harro (143); eta harro dago (5); eta harro daude (4); eta harro egon (4); eta harro harro (7); eta harro nago (12); eta harro sentitzen (4); eta harro zegoen (5); eta zein harro (4); ez da harro (4); gizon harro (4); haiek harro (4); hain harro (17)

harro ageri (6); harro agertu (18); harro agertu zen (7); harro agertzen (12); harro altxatzen (6); harro asko (10); harro atera (4); harro azaldu (7); harro baino (5); harro baino harroago (5); harro bat (17); harro baten (4); harro bedi (5); harro begiratzen (5); harro dago (34); harro dago bere (6); harro dagoela (14); harro dagoen (9); harro daude (18); harro daudela (4); harro dauden (4); harro dira (6); harro edo (5); harro eginda (5); harro egiten (4); harro egon (39); harro egon behar (9); harro egongo (14); harro egotea (4); harro egoteko (31); harro egoteko moduko (6); harro egoteko modukoa (4); harro egotekoa (6); harro egoten (4); harro erakusten (15); harro erakusten du (4); harro erakutsi (11); harro ere (4); harro esan (15); harro esaten (14); harro esaten zuen (4); harro eta (96); harro eta pozik (4); harro ez (11); harro ez daitezen (4); harro gaude (25); harro harro (123); harro harro eginda (5); harro hitz (7); harro hitz egiten (5); harro hori (5); harro izan (7); harro jartzen (4); harro mintzatu (4); harro nago (54); harro nagok (4); harro nengoen (23); harro samar (10); harro samarra (6); harro sentiarazten (7); harro sentitu (23); harro sentitu nintzen (5); harro sentitu zen (5); harro sentitzeko (6); harro sentitzen (32); harro sentitzen zen (7); harro zaudela (4); harro zegoela (13); harro zegoen (59); harro zegoen bere (7); harro zen (8); harro zeuden (11)

hartaz harro (5); horretaz harro (6); inor harro (5); izanaz harro (11); izateaz harro (10); lanaz harro (9); nago harro (8); naiz eta harro (6); neure buruaz harro (4); ni harro (5); nion harro (4); nitaz harro (9); oso harro (47); oso harro nago (6); pozik eta harro (16); tonto harro (4); zegoen harro (4); zein harro (8); zeinen harro (5); zion harro (4); zuen harro (19); zuen harro harro (6)

begirada harroa (5); bular harroa (4); eta harroa (21); hain harroa (8); harroa da (10); harroa den (6); harroa eta (26); harroa izan (5); harroa zen (8); indar harroa (4); jarrera harroa (5); oso harroa (5)

are harroago (5); baino harroago (16); baino harroagoa (4); eta harroago (9); ezin harroago (7); gero eta harroago (4); harro baino harroago (5)

eta harroak (11); harroak dira (6); harroak eta (10)


harroaldi 1 iz harrokeriazko unea, harrokeriazko bolada.

Haien bekaizgoak harrotu ninduen oharkabean eta, harroaldiarekin batean, arraitu eta hantu nintzen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 393. orr.

Hemen ere jasan behar izan genuen etsaiaren harroaldia.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 107. orr.

Gizakia, harroaldi, itsualdi, pozaldi, eroaldi, urrialdi, itxuraldi, zintzoaldi... eta beste hutsaldi ugariz betetako zorro sintetikoa baita.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 298. orr.

2 harrotzea, astinaldia.

Harroaldia hartua zuten belek.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 204. orr.

Gaitzeko harroaldia eman dakogu ileari.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 12. orr.

Lucasek autoa abiarazi eta hauts harroaldi baten erdian egin zuen azelerazio burrunba.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 88. orr.

Edo Donibane Lohizune eta Ziburu alderat, bi herri horietan ere bazterrek hartu baitute harroaldi bat guziz airosa, larunbatean Atun-Bestarekin, igandean estropada eder batzuekin...  Herria   2003-07-10

Gau eta egun alabainan nolako harroaldia ez du hartzen hiri horrek! ttipi eta handi, denak jauntzi xuri ta gorritan! holakoetan, aise erraiten da sasoina gorenean dugula.  Herria   2004-07-05


harroarazi, harroaraz, harroarazten du ad harrotzera behartu.

Aurtengo berritasuna haatik, okzitan eta bulgariar musika talde batek bazterrak harroarazi dituela, heldu eta haurrak bazkal aintzin eta ondoan dantzaraziz.  Herria   2004-04-29


harrobi 1 iz harria ateratzen den tokia.

Harrobietatik ateratzen dira eraikuntzan erabiltzen diren bai silarriak eta bai hartxintxarrak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1110. orr.

Inguru hartan ugariak baitira betun gogorra ateratzeko harrobiak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3790. orr.

Epe hori agortzear zenean, harrobia ustiatzeko baimena aurtengo apirila arte luzatu zuen Udalak.  Berria - Euskal Herria   2004-07-11

Harrobi bateko hondakinak pilatzen ziren bazter batetik.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 80. orr.

Harrobiko blokez betetako gurdiari tiraka.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 14. orr.

Harrobiko harriak, harri nobleak, harri arrosa edo ia arrosak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 102. orr.

Eligio harrobi batean hasi zen lanean.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 171. orr.

5 eta 14 urte bitarteko 17 milioi haurrek egiten dute lan harrobietan. herria¬

1910 aldean, diotenez, berrehun langile inguru omen zituzten Sarasolatarren harrobiek.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 46. orr.

1910 aldean, diotenez, berrehun langile inguru omen zituzten Sarasolatarren harrobiek.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 46. orr.

Pikotxa utzita harrobiaren goialdera hartu zuen.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 164. orr.

Harrobiko langile eta laborari gisa pasatu du bere bizi guzia.  Herria   2004-09-02

Harrobiko horma bertikalaren parera heltzean, zalantzan egon zen igo ez igo.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 176. orr.

Harrobiko harea-motak hauek izaten dira: beltza, zuria, gorria eta ikatzezkoa.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1030. orr.

Harrobiko harea erabiltzen bada, hiru parte harea eta parte bat kare nahastuko dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1050. orr.

Azkenik, harrobia anfiteatro bilakatuko da, eta bertan Buruntza obraren estreinaldia eskainiko da.  Berria - Kultura   2004-08-27

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Leitzak harrobi egitasmoari ez erran dio igandeko herri-kontsultan.  Herria   2005-05-26

Aitatik semera egundainotik gituk aizkolari, zurgin, maixturu, dupagin, batzuetan bat edo bertze izan zukek harrobi langile edo ehaile, bakan. idazkera eredu edota ideia harrobi gisan erabili ditudan pertsonekiko zorren kitapena egin nahi dut  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 177. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Marmol harrobiak, gatzagak, platino eta urre erauztokiak, ikatz meatzeak ustiatzen dira bertan handizka.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 129. orr.

Bere aita, Manuel Sarasola, herriko arbel-harrobiko nagusia zen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 22. orr.

Belardi baten beste muturrean, hartxintxar harrobi handi bat zegoen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 103. orr.

Edertasun harrigarriko feldespato-harrobi batean.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 155. orr.

Apenino mendiek Italia eta Etruriako eskualdeak inguratzen dituzten lekuetan, hondar-harrobiak aurkitzen direla.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1090. orr.

Bada, harantzago, gatz harrobirik eta giza biztanlerik.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 321. orr.

4 irud (gauzei buruz)

Euskara oso emankorra da hitz elkartuetan, eta horrexegatik berorregatik, harrobi aberatsa da etorkizuneko hitz berriak sortzeko.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 188. orr.

Harrobi aberatsa da hizkuntza, amaierarik gabea, eta harrobi horretan arakatuta, geure beharrizanak asetzeko lain baliabide eskura ditzakegu.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 228. orr.

Beharrik ez dela, erdararen harrobira jotzea da muga bakarra.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 209. orr.

Hiztegigileak nahiago izan du olerkarien harrobitik hornitu.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 64. orr.

Horra zein zen, garai hartan, kantutegiez gain, Sakabiaren harrobia: Pepe Andoain eta Txokolo.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 63. orr.

«Bioteknologiaren harrobia» omen da Boston, eta hango adituekin esperientziak trukatu dituzte Zamudioko Bioguneko profesionalek.  Berria - Ekonomia   2004-11-07

5 irud (pertsonei buruz) ik haztegi 2.

Gure apustua jokalarien %70 harrobikoak izatea da, eta gainontzekoak kanpotik ekartzea.  Berria - Kirola   2004-09-17

Realaren harrobian egin zen futbolari.  Berria - Kirola   2004-01-20

Atletico Madrileko harrobian hazitako jokalaria da Antonio Lopez.  Berria - Kirola   2004-01-31

Athleticen harrobiko lau jokalarik lehen taldearekin egingo dute denboraldi-aurrea Benasquen. herria¬

Kaikuk arnasa eman dio Euskal Herriko txirrindularitza harrobiari.  Berria - Kirola   2004-11-24

Donostiako Orfeoiaren harrobia zein garrantzitsua den erakusteko adibide ona da Ainhoa.  Berria - Kultura   2004-06-15

Gaueko hirurak eta bostak arteko Ertzaintzaren kontrol goxo bat, Euskal Herri sakoneko terrorista-harrobiren baten bihotzeko bihurguneren batean.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 62. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

beste harrobi (3); eta harrobi (5); harrobi bat (8); harrobi batean (5); harrobi baten (7); harrobi emankorra (3); harrobi eta (3); harrobi horiek (3); harrobi lana (3); inguruko harrobi (3)

andoaingo buruntza harrobia (3); buruntza harrobia (3); du harrobia (3); eta harrobia (6); harrobia ere (5); harrobia eta (10); harrobia ez (3); harrobia ezagutzen (3); harrobia izan (4); harrobia izan da (3); harrobia landu (4); harrobia lantzeko (4); harrobia lantzen (10); harrobia lantzen duen (4); harrobia ustiatzeko (4); harrobia ustiatzeko baimena (3)

eta harrobiak (5); harrobiak emandako (3)

atxarteko harrobian (4); eta harrobian (3); harrobian hazi (3); madrilen harrobian (5); ofitas harrobian (3); real madrilen harrobian (3)

eta harrobiaren (6); eta harrobiaren aldeko (5); harrobiarekin egiten (3); harrobiaren alde (7); harrobiaren aldeko (21); harrobiaren aldeko apustua (13); harrobiari begira (7)

baina harrobiko (3); da harrobiko (3); du harrobiko (4); eta harrobiko (9); hamaikakoan harrobiko (4); hamaikakoan harrobiko jokalari (3); harrobiko azken (6); harrobiko azken harribitxia (4); harrobiko beste (4); harrobiko harea (4); harrobiko jokalari (21); harrobiko jokalari gehien (3); harrobiko jokalariak (13); harrobiko jokalariek (4); harrobiko jokalariekin (4); harrobiko lau (4); harrobiko zazpi (5); harrobiko zortzi (4); hasierako hamaikakoan harrobiko (3); realak harrobiko (3)

ere harrobikoak (3)

eta harrobitik (3); harrobitik atera (4); harrobitik ateratakoak (3); madrilen harrobitik (3); real madrilen harrobitik (3)


harrobiburu iz harrobi bateko langileen burua.

Harrobiburuak, zeinak Anteo baitzuen izena [...] kontatu zidan nola, urte batzuk lehenago, euri temati batek tona asko amianto ikuz-irazi zituen harrobiaren hormetatik beretatik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 96. orr.

Harrobiburu jator gisa, aintziraren hondoan urpeko mina eder bat jarri eta lehenbailehen lehertaraztearen aldeko zen bera.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 96. orr.


harrobide iz harrotzeko motiboa.

Hau zuen, bada, Frantziskok harrobide: nabarmenkeria eta handinahi ororen itxura ere baztertuta, Kristoren indarra beregan bizitzea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 370. orr.

Zer onura ekarri digu harrobide genuen aberastasunak?  Elizen arteko biblia   Jkd 5,8

Gurutzea zuelako harrobide alai eta apal.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 903. orr.

Ez harrotu aitaren desohoreaz: aitaren desohorea ez da harrobide zuretzat.  Elizen arteko biblia   Si 3,10

Santuak pobretasunean jartzen zuela bere harrobidea, batzuetan "ama", besteetan "emazte"edo "dama" deitzen baitzion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 782. orr.

Bazterturik, gorrotatua eta bakarrik utzia egon bazara ere, gizaldien harrobide egingo zaitut, mende guztien pozgarri.  Elizen arteko biblia   Is 60,15

Nire lana goraipatua izan zen baina horrek ez zidan harrobide handirik eman.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 91. orr.


harrobio iz arrabioa.

Zubi azpitik ibai beldurgarri bat zihoan sugez, dragoiez eta harrobioz josita, eta kirats izugarria botatzen zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 996. orr.


harrogarri iz harrotzen duena.

Fedeak gaurko giroan [...] duela bere egitekoa, loeria batean kulunkatzerat loakeen mundu baten harrogarri.  Herria   2002-09-19

Horma haien barruan bilduen artetik / Ni nintzela itxaropen eta ni harrogarri.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 154. orr.

Zuen babesleku eta harrogarri, begien pozgarri eta bihotzen xarma den neure santutegia profanatuko dut.  Elizen arteko biblia   Ez 24,21

Ikasi duenaz heziko du jendea, eta Jaunaren ituneko legea izango du harrogarri.  Elizen arteko biblia   Si 39,8

Hantxe hilko zara, harrogarri zenituen gudu-gurdi eta guzti, zeure jaunaren etxearen lotsagarri hori.  Elizen arteko biblia   Is 22,18


harroin 1 iz zutarria. ik pilare.

Ezkerreko orrian hamar harroineko zubi bat zegoen, hamarrak numeratuak eta hamar manamenduak signifikatzen zituztenak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 221. orr.

Arga ibaia gainditzen duen zubia, Errabiaren zubia izendatua zen; erdiko harroinaren itzulia hiruetan egin behar zuten abereek, eritasun hori ez biltzeko.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 31. orr.

2 oinarria.

-Etxeko harroina eta etxeko sostengua izanen haiz biharko egunean, Mattin.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 70. orr.

Zer ideologi harroin zuen, beraz?  Berria - Kultura   2004-03-13

Mendebaleko kultura eta zientziako razionalitatearen harroin metafisikoak.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 18. orr.

3 (errugbian)

Miarritzek bederatzi harroin ditu.  Berria - Kirola   2004-12-11

Harroinek eta bigarren lerroek, esate baterako, nire garaiko gibeleko jokalariak bezain korrikalariak dira.  Berria - Kirola   2004-08-29

Berriro Menieu izango da ezker harroina.  Berria - Kirola   2004-02-28

Nahiz eta une batean harroin bat aldatu, jokalari bera zelaira daiteke beste uneren batean.  Berria - Kirola   2004-12-11

4 harroin gain

Villamayor-eko elizan ikusten dira ere, harroingain batean Errolan eta Ferragut erraldoiak borrokan ari.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 57. orr.


harroka ik arroka.

harrokatsu ik arrokatsu.

harrokeria 1 iz harrotasun gaitzesgarria.

Zeren, noiz eta bihurtzen baita nagusiaren nagusitasuna nagusikeria eta haren harrotasuna harrokeria, orduan akabatzen baitira menekoaren esker onak eta mirespenak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 307. orr.

Harrokeriak harrokeria dakar.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 86. orr.

Tratu zuzena agintzen zidan, baina ez zion bere harrotasun edo harrokeria hari uko egingo.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 136. orr.

Apaltasuna harrokeriaren aurka.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 99. orr.

Eta 'nik hori beteko dut' esatea ere ez al da harrokeria bat?  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 149. orr.

Jakintsuak arrazoi du, erraten duelarik harrokeria dela zorionaren etsaia.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 465. orr.

Pitxerra esku batean, zigarroa bestean, Frantziaren harrokeria kritikatzen hasi ginen berotasun handiz.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 10. orr.

Harrokeria naziaren biktimak izan ziren batzuk.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 49. orr.

Harrokeriaren bizioa.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 207. orr.

Harrokeria da bekatu ororen sorburua.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 168. orr.

Agirretarron harrokeriak hartu nau, aitortu beharra daukat.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 53. orr.

Dama zurbil-zurbil jarri zen hasieran, baina bere baitan harrokeria berehala nagusitu zitzaion lotsari.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 22. orr.

Badakit harrokeria ematen duela, baina zenbat aldiz lortzen du batek adimenaren neurri horretako garaipen bat?  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 103. orr.

Bere harrokeria beheratzeko zazpi ahalak eginik, Kirxaren kafe etxerantz abiatu zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 312. orr.

Lagunekin iskanbila sortzen ibili beharko zuen, harrokerietan bide bazterretan, tabernako barraren baten kontra jarrita.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 116. orr.

Eta orduantxe jabetu nintzen harrokeria azken unera arte laguntzen gaituen sentimendua dela, eta zalantzak barrenak jan arren, ez nien zuzendu ez galderarik, ez eskaririk, ez berbarik, ez begiradarik han atzean bultzaka zihoazenei.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 191. orr.

Dena den, Enbilek harrokeriarik gabe gogoratzen ditu bere garaipenak.  Berria - Kirola   2004-10-08

Soluzioa sinplea zen, aski zen ez lanik egitea: bera berehala ohartu zen, eta urtebetean, barka harrokeria, ez zuen ia ezer egin.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 154. orr.

Pairatu behar ote ditu Bush-en harrokeriak?  Herria   2004-07-29

Horren berri jakitean, beldur izango da herria, eta ez da aurrerantzean harrokerian eroriko. ik beherago 5.  Elizen arteko biblia   Dt 17,13

Ez zaie zigor fisiko eta mingarririk ezarri behar harrokerian oinarritutako delituei.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 68. orr.

2 (izenondoekin)

Harrokeria hutsez egin nuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 193. orr.

Sarraski izugarria egin zuen eta harrokeria izugarriz mintzatu.  Elizen arteko biblia   1 M 1,24

Judaren eta Jerusalemen harrokeria neurrigabea.  Elizen arteko biblia   Jr 13,9

Adiskide batekin hizketaldi intimoan jardutea, harekin gaudela geure harrokeria ergela eranzten baitugu.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 17. orr.

Haien harrokeria ankerra zapaltzeko eta eraso bortitzak desegiteko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 777. orr.

Harrokeria naziaren biktimak izan ziren batzuk; frankismoarenak, gulagetakoak, kastrismoarenak, Pinochetenak; hango eta hemengo faxismoarenak, hango eta hemengo moral iraultzailearenak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 49. orr.

Ez harrokeria handizalez, justiziaren zintzotasunaz baizik.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 320. orr.

Harrokeria zaurituak espirituak ditu zurmintzen, hutsegiteak areagotzen, beltzuria ekartzen, herra hedarazten.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 341. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa; orobat harrokeri)

Harrokeria-bide oro uxatzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 481. orr.

Zure harrokeri egunetan, ez al zinen gaizki-esaka ari izaten zeure ahizpa Sodomaz.  Elizen arteko biblia   Ez 16,56

"Hildakoekin hobeto moldatzen naiz biziekin baino", desenkusatu zen, harrokeria apurrik gabe, alkatetza eskaini ziotenean.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 71. orr.

Haietarik bizpahiru adiskideak zituen, hobeki erran, borroka lagunak zituen gutienez, harrokeria uneetan monarkiaren eta nobleen kontrako oihuak botatzen zituztenak.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 45. orr.

'Bai, beti gertatzen da zerbait' esan duzu harrokeria punttu batez.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 103. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Giza harrokeriaren amarruez.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 347. orr.

Aski behar zukeen horrek, Mendebaldean bederen, genealogia-harrokeria oro deuseztatzeko, baina ez du hala ere eragotzi, ez kolonizaziorik, ez Auschwitz-ik.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 119. orr.

5 harrokerian adlag

Den-dena interesatzen zitzaioan, pertsona eta animaliak, izarrak eta liburuak, betiere harrokerian ibiltzeko edo intelektual plantak egiteko asmorik gabe.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 192. orr.

Konturatzen banintzen lehengusu dotorea harrokerian hasten zela nire aurrean, borrokarako desafioa egiten nion.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 26. orr.

Bataila hura amaitu eta Josemari eta biok, olgetan eta harrokerian gentozela gauean, abadearekin topo egin genuen Goienkale barrenean.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 35. orr.

Zabalo agertu zen, eta han geundenetatik soilik zaharrenengana zuzenduta, bakoitza bere makinara itzultzeko agindu zien, bestela kalera botako zituztela eta, harrokerian.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 195. orr.

6 harrokeriaz adlag

Hark harrokeriaz erantzun ziolako.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 947. orr.

Sedanok harrokeriaz erakusten zuen gauza morboso eta pornografikoen zaletasuna.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 126. orr.

Beltzaran txikiak ez zuen erantzun, baina ia antzeman ezinezko irribarretxo bat egin zuen, harrokeriaz eta handiusteaz betea.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 262. orr.

Begi harrokeriaz eta handinahiez beteekin, nabarmenkeriaz begiratu zion eskumuturreko erlojuari.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 51. orr.

7 harrokeriazko izlag

Apetaldi suizida hau, harrokeriazko bekatuaren ordaina, aberrazio espirituala da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 124. orr.

Handitasunezko eta harrokeriazko moral bat.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 225. orr.

"Espainian ez dago inor hain gazterik hain lan on zabala idatzi duenik", dio biografoak halako auzo-poz harrokeriazko batez.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 40. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere harrokeria (13); beren harrokeria (5); da harrokeria (7); eta harrokeria (22); frantziaren harrokeria (3); haien harrokeria (3); halako harrokeria (4); haren harrokeria (5); harrokeria baino (3); harrokeria eta (26); harrokeria eta handikeria (3); harrokeria ez (5); harrokeria ez da (3); harrokeria handiz (5); harrokeria hori (4); harrokeria horrek (3); harrokeria hutsa (5); harrokeria ikusten (3); harrokeria izan (5); harrokeria punttu (3); inolako harrokeria (3); peterren harrokeria (3); zure harrokeria (6)

bere harrokeriagatik (4); bere harrokeriak (3); eta harrokeriaren (3); eta harrokeriarik (4); eta harrokeriaz (10); eta harrokeriazko (4); gure harrokeriak (4); haren harrokeriak (4); harrokeriak eta (10); harrokeriarik ez (4); harrokeriarik gabe (18); harrokeriatzat jo (3); harrokeriaz eta (14); zuen harrokeriaz (3)


harrokeriatxo iz harrokeria txikia.

Idazleon beste harrokeriatxo bat izan ohi da gure obretako balizko loreek edo ustezko irainek izugarrizko oihartzuna izango dutela uste izatea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 25. orr.

Gizona naturako beste izaki guztien mailara jaitsiko dudanez, gure harrotasuna apalduta geratuko da, ez izan zalantzarik, baina filosofoak ez die giza harrokeriatxoei lausengurik egiten.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 256. orr.

Gupida apur bat ere egon zitekeen erabaki horretan, eta, zergatik ez esan, mirespenak gizendutako harrokeriatxoa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 34. orr.


harroki 1 adlag harrokeriaz, harrotasunez. ik harro 9.

Sobera harroki hartzen duzu kapitaina.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 175. orr.

Fusilak ontsa agerian atxikitzen zituzten, turista arrunta ez baina gerlariak zirela ederki bezain harroki erakusteko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 236. orr.

Kirol beztitura karioak harroki erakusten zituztela.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 152. orr.

-Halaxe dun, maitea -erantzun nion nik harroki-.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 181. orr.

2 cf harro 3.

Catherine atean zegoen, ilea harroki orraztua, ezpainak distiratsuki gorrituak.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 54. orr.

Berrogei urte zituzkeen, frantses zerratu batean mintzo eta erdi biluzik zen, urrats bakoitzean bularrak harroki punpeka zebilzkiola.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 178. orr.


harrokiro adlag harroki.

[...] -esan zion, harrokiro, jeneralak.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 191. orr.


harrolio iz petrolioa.

Hor, meategiak zorrotz jagon behar direla-eta, balizko itsaspekoei adi bizi dira, Aruban harrolioarekin jazo dena bauxita-harriekin jazo ez dadin.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 161. orr.


harropoztasun iz harrotasunezko poztasuna.

Esanak esan, ezin, bada, Abasek artean eragiten zion harropoztasuna azaldu gabe utzi.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 213. orr.


harropoztu, harropoz(tu), harropozten da/du ad harrotasunez poztu.

Jendea ardura ttikiekin harropozten da, enpresa bat zuzendu, hau bezalako departamentu bat gestionatu, baina, gero, funtsezko gauzetarako ez dute kemenik.  Berria - Kultura   2004-12-01

Eta bazirudien mutilak eragiten zien inpresioak harropoztu egiten zuela.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 140. orr.

Pozarren eta alegera zetorren, bada, sentitzen zuen amodioak harropozturik.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 68. orr.

Azokan ibiltzen naizenean, merkatari lagunak harropozturik ikusten ditut, seme-alabak begien bistan hazten dituztela.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 168. orr.

Baina erregeak bisirrari harropozturik begiratu ziolarik, semeak esan zion: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 130. orr.


harroputx izond adkor harroputza.

Ezta aidean ere: arima erratu ttar harroputx bat baino ez baita oraino Internet.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 313. orr.

Euskal letren mundutxo harroputx eta xipotx honetan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 350. orr.


harroputz izond pertsonez mintzatuz, harroa, handiustekoa.

Gazte hori, sekularra zela, harroputza eta mundu zalea zen, handiki jatorrikoa eta osasun gutxikoa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1020. orr.

Haren ustez, idazlea eta Bloomsbury-ko beste partaideak harroputz eta berekoi hutsak baino ez ziren.  Berria - Kultura   2004-01-03

Astakirten harroputz haiek.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 78. orr.

-Atzera, doilor harroputz hori!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 85. orr.

-Hobe huen jaio izan ez bahintz, harroputz alaena!  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 135. orr.

Uneka ironikoa, uneka harroputza irudituko zaizu.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 246. orr.

Entrenatzailearen jarrera harroputz samarra izan da.  Berria - Kirola   2004-05-12

Higuin zaizkit zuzendari jakin baten filmografia osoa buruz dakiten gaixo-harroputzak.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 110. orr.


harropuxkeria iz adkor harropuzkeria.

Harropuxkeria txoro batek jotzen ditu, katilua hartu eta kafe xurrupi bat egitea beren bizian egin duten gauzarik handiena balitz bezala.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 330. orr.


harropuxtu, harroputx/harropuxtu, harropuxten 1 da ad adkor harropuztu.

Txaloaldi horrekin gogaitu egiten da filosofoa, barreragile herrikoia aldiz, harropuxtu.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 303. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Honetxetan sumatzen diet ezinik handiena euskalari harropoxtu horiei: euskararen barne historian, euskararen barne etimologian.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 333. orr.


harropuzkeria iz harroputzari dagokion ekintza gaitzesgarria.

Baina gutiziak hautsi egiten du elkartasuna, handiagoaren harropuzkeriak txikienak pertsegitzen dituenean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 310. orr.

Berehala konturatu nintzen eskuzabala zela, sotila, eginbidean aspergaitza, adoretsua, harropuzkeria puntua eta guzti, baina bazuen halako betizu eta basati tasun bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 64. orr.

Harropuzkeriazko estiloan mintzo ziren zenbait; beste batzuk ergel modura totelka.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 115. orr.


harropuzki adlag harropuzkeriaz. ik harropuzkiro.

Harropuzki ordenaturiko Trajanoren garaian haien epigonoek konbentzionalki izugarrikeriatzat gaitzets zitzaketenak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 19. orr.


harropuzkiro adlag harropuzki.

Berak bere oroimenari itauntzen zion bitartean, jatetxearen sabai harropuzkiro freskuztaturantz jasorik begiak, nik begiratu bizkor bat bota nion, eta ikusi nuen ongi zahartu zela, itxuragaldu gabe.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 269. orr.


harropuztu, harroputz/harropuztu, harropuzten 1 da ad harropuzkeriaz bete.

Perugiako jendeak kalte handia egin die bere auzokoei, eta haien bihotza harropuztu egin da beren lotsarako.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 302. orr.

Nahikoa poztu gaitu; baina gure giza izaerak harropuzteko bide har dezake hortik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 623. orr.

Horren ondotik, haietako batzuk areago harropuztuko dira, eta, besteak beste, beldurtu egin nautela esango dute.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 537. orr.

Zintzoa ez baita behin-behineko ondasunez harropuzten.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 348. orr.

Eskolastikoak, filosofia hartaz harropuzturik, hainbat eta hainbat azalpen hartu zizkioten filosofo hari.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 57. orr.

• 2 du ad

Eta sinetsi egiten zuten, babo arraioak, senarrarekin egiten ez duena berekin egiten duela pentsatzeak, horretxek harropuzten du gizasemea beste deusek baino gehiago.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 36. orr.

Emakumeak berriz ekin dio, ahots apal eta harropuztuaz.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 96. orr.


harrosko ik harroxko.

harrotasun 1 iz harroaren, hantustetsuaren nolakotasuna edo izaera.

Gizona naturako beste izaki guztien mailara jaitsiko dudanez, gure harrotasuna apalduta geratuko da.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 256. orr.

Zeren, noiz eta bihurtzen baita nagusiaren nagusitasuna nagusikeria eta haren harrotasuna harrokeria, orduan akabatzen baitira menekoaren esker onak eta mirespenak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 307. orr.

Tratu zuzena agintzen zidan, baina ez zion bere harrotasun edo harrokeria hari uko egingo.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 136. orr.

Kontrakoa ikusten da maizenik: harrotasunaren ordez, konplexua.  Berria - Euskal Herria   2004-04-30

Bizkitartean Joanesen bana-besteko garaipenetan parte hartzeak harrotasunez hanpatzen ninduen. ik beherago 6.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 196. orr.

Harrotasuna sumatu nion begi ninietan.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 249. orr.

Harrotasuna baizik ez dut sentitzen nire bizitza aztertzen dudanean. Entzuna nuen kalean: venezuelarrei venezuelar izateko harrotasuna sentiarazi dien iraultza dela Chavezena.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 163. orr.

Berak piztu du gugan geure etorkiaren harrotasuna.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 362. orr.

Sostengu horrek hizkuntzaren harrotasuna ekarri du.  Berria - Euskal Herria   2004-06-20

Ez, zure sexuaren harrotasun guztia ez litzateke aski bereizten gaituen tartea betetzeko.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 246. orr.

Baina inork ez zion eskainiko, eta hamasei urtean bere harrotasunak ez zion utzi eskatzen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 260. orr.

Egun hartatik aurrera gaitzeko harrotasun batek hartu zuen Héraclius Gloss.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 71. orr.

Haren harrotasuna bestelakoa zuan, bere maila, jatorri, ondasun edo posizioaz [...] harro diren pertsonenaren aldean.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 191. orr.

Inoren menpeko ez izatea bertze harrotasunik ez.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 29. orr.

Ez zaie zigor fisiko eta mingarririk ezarri behar harrokerian oinarritutako delituei, mina bera ohore eta janari dutenei; halakoei barregarrikeria eta ospe txarra komeni zaie, zigor hauek fanatikoen harrotasunari ikusleen harrotasuna kontrajartzen baitiete.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 68. orr.

Egunean-egunean gehixeago estutzen ninduen, soka bat tenkatuz bezala, ea noiz eteten zen, nire harrotasunaren azken gotorlekua suntsitu nahirik, hala erabat azpiraturik uzteko.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 21. orr.

Biolina distiraka ikusi zuen da Ruak, eta zuraren harrotasuna zela pentsatu zuen, zuhaitzak izaki bizidunak baitira.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 69. orr.

Basahuntzaren arintasun eta graziaz, inori ezer zor ez dionaren harrotasunaz.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 169. orr.

Hartu nion botila odoletan blaitutako eskuaz, bota nuen burua atzera eta zintzurra busti nuen, garailearen harrotasunaz.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 89. orr.

-Ze, niri bai, niri zor dit -jarraitu zuen Lacik haur baten harrotasunaz, handikeriaz ia-.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 31. orr.

Aiton-amonen koroa ilobak dira, seme-alaben harrotasuna gurasoak.  Elizen arteko biblia   EsZ 17,6

Aitaren ohorea baita gizakiaren harrotasuna, eta amaren desohorea seme-alaben lotsa.  Elizen arteko biblia   Si 3,11

2 (izenondoekin)

Harrotasun benetakoa, harrotasun zintzoa, harrokeriarik ez izatea baita.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 81. orr.

Florentek ezezkoan jarraitu zuen, lehen baino harrotasun zakarragoarekin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 36. orr.

Jelosiak, desengainuak, harrotasun minduak oinaze izugarria eragin zezaketek.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 206. orr.

Orduan, harrotasun abertzale kontrolaezinak jo ninduen, eta hotz erantzun nion: [...].  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 81. orr.

Sorbaldak jaso eta honela esan zuen izeba Juliak, harrotasun apalez: [...].  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 288. orr.

ik beherago 6.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

-Eta daukagun bilatzaileak sekula ez digu partidarik galdu! -esan zuen Woodek burrunbatsu, harrotasun sutsuz Harryri begira-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 119. orr.

-Ezagutzen? -harrotasun ezin gordeaz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 91. orr.

3 cf harro 3.

Itsasoan ere bere harrotasunak, bere azal leuna inarrosten duten harrabots ozenek ere hondoraino hunkitzen dute bakartasun barearen sentsazioa.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 13. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Melanieren ateraldiekin barre egiten dutenean, ezin du harrotasun-jario bat eragotzi bere barnean.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 248. orr.

Amonaren likoreak ematen duen harrotasuna beste harrotasun mota bat dela otutzen zait.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 165. orr.

-Bihar hasiko omen dira liburu-dendetan banatzen -esan zuen Nathanielek, harrotasun puntu batez.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 73. orr.

Nik atzetik ditiat orain dela hamabost urte -segitu zuen hebertistak, harrotasun kutsu batez-.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 348. orr.

[...] -ohartarazi zuen Alcide Jolivetek halako harrotasun doinu batez.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 36. orr.

Bazirudien atsegin eta harrotasun-pizgarri zitzaiola hango lana.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 122. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bihotzean eraman dut geroztik Agurtzane, eta nire idazle-harrotasunean zirika aritu zait haren historia.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 13. orr.

Aitarenak zituen bere burua koroatzeko jaidura, errege-harrotasuna eta sortzeko poza.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 127. orr.

Nazio harrotasun ukaldi batek behartu ninduen egia aitortzera: [...].  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 68. orr.

Herritar-harrotasun halako batek  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 86. orr.

6 harrotasunez adlag

Ez zuen harrotasunez esan, naturaltasunez baizik.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 272. orr.

Harrotasunez so egin dit, egin zuenaz harriturik oraindik.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 243. orr.

Intimotasunaren ataka hura gainditu izanak, harrotasunez bete ninduen.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 51. orr.

Eta Alexandrori handiuste eta harrotasunez bete zitzaion bihotza.  Elizen arteko biblia   1 M 1,3

Harrotasunez gainezka dago.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 193. orr.

Harrotasunez kontatzen zuen nola FAIkoen esku utzi zituen bi apaizak, nahi zutena egin zezaten haiekin.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 14. orr.

Harrotasunez, bozkarioz eta konfiantzaz gainezka zegoen, hala nola lasterketan menderaezina den zalduna edo bestondorik ez duen edalea.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 140. orr.

Ba, ez, begiak nireak dituela esaten dute denek, amak, harrotasunez.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 206. orr.

7 harrotasunezko izlag

Umoretsu zihoazela ikusi zuen, eta harrotasunezko poza sentitu zuen, gizaseme bi haiek senar-semeak balitu moduan.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 119. orr.

Aurrera egin ahala, berriro bizitzen sentitzen zen, bozkariozko eta harrotasunezko sentimendu batek hartua.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 83. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere harrotasun (5); eta harrotasun (9); halako harrotasun (7); harrotasun bat (3); harrotasun eta (3); harrotasun guztia (3); harrotasun hori (5); harrotasun mota (6); harrotasun mota bat (3); harrotasun pixka (4); harrotasun pixka bat (3); harrotasun punttu (6); harrotasun punttu bat (4); harrotasun puntu (12); harrotasun puntu bat (4); harrotasun puntu batez (4)

bere harrotasuna (11); eta harrotasuna (8); gure harrotasuna (3); haren harrotasuna (3); harrotasuna erakutsi (4); harrotasuna eta (11); harrotasuna ez (3); harrotasuna sentitu (3); nire harrotasuna (4)

bere harrotasunak (3); duen harrotasunaz (3); eta harrotasunez (15); eta harrotasunezko (4); halako harrotasunez (3); harrotasunak ez (3); harrotasunez begiratzen (3); harrotasunez bete (3); harrotasunez esan (3); harrotasunez esaten (3); harrotasunez eta (8); harrotasunik gabe (4)


harrotsu iz harroa.

Euskal militanteen eskapatze harrotsuek denak irrieginarazi ondoan, iduri du poliza mendekatu nahi dela eramaiten dugun desobendientzla zibila dinamika zikinduz.  Herria   2003-01-14


harrotu, harro(tu), harrotzen 1 da ad harro bihurtu.

Bere burua hain indartsu ikusirik, harrotu egin zen zeharo, eta horrela galdu.  Elizen arteko biblia   2 Kro 26,16

Karguan izanik, harrotu beharrean apaldu egiten zirenek.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 248. orr.

Nire arrisku sena lo zegoen, nonbait, goganbehartu beharrean harrotu bainintzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 180. orr.

Bere lagunak ere irri-karkaraka ikusi zituenean, are gehiago harrotu zen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 548. orr.

Ez bedi inor harro, Jaunaren gurutzeaz baizik.  Elizen arteko biblia   1 Ko 3,21

Ez harrotu borrokara joatean, borrokatik itzultzean baizik.  Elizen arteko biblia   1 Erg 20,11

Harrotuta nengoen, iruditzen zitzaidan Virginia pozik zegoela.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 363. orr.

Ilustratua izateaz harro dagoen herria, ez ote da bere gizabideaz harrotuko, modu berean?  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Ez litzateke zuzena izango inor bere buruaz harrotzea.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 123. orr.

Neure buruarekin pozik nagoenean harrotu egiten naiz, Wendy.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 54. orr.

Mutxurdin-bakartasun honetaz harritua baina harrotua halaber.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 36. orr.

Haur gaizki hezien gisa harrotzen ginela.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 34. orr.

-Honi esker hago bizirik -harrotu zitzaidan gizona, xaflakoka bere semearen bizkarrean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 184. orr.

• 2 du ad

Jakiteak harrotu egiten du; maitasunak bakarrik hazarazten du fedean.  Elizen arteko biblia   1 Ko 8,1

Baina gero ugaritasunak harrotu egin zituen, eta elkar gorrotatzen [...] eta antzeko beste oker asko egiten hasi ziren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 583. orr.

Eta haien bekaizgoak harrotu ninduen oharkabean eta, harroaldiarekin batean, arraitu eta hantu nintzen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 393. orr.

Harrotuko hauen zerbait idatziko duk egunen batean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 164. orr.

3 da/du ad hazi, tentetu. cf harro 4. (fisikoki)

Urak batera eta bestera harrotu.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 34. orr.

Itsasoa zaldiz zeharkatu duzu, ur handiak harrotuz.  Elizen arteko biblia   Hab 3,15

Limoi gardenezko olatutan piririkatzen zen, hondartzan kiribilduz eta harrotuz eta lehertuz.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 67. orr.

Itsasoa berriz ere harrotzen hasten baita pixkana-pixkana.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 62. orr.

Haizeak itsasoa harrotu, hauspotu eta bere onetik atera nahian ekin zion.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 18. orr.

Bat-batean, haizea harrotu zen eta eguzkia ezkutatu.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 126. orr.

Haizeak orbela harrotzen du.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 60. orr.

Adar pusketa batekin harrotu nuen lurra Ronnieren hilobitxo atzean, eta lehenengo pospolo kaxa azaldu zen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 13. orr.

Lurra harrotu, harriak kendu eta landarerik onenak landatu zituen Patata pizar bat ereiteko, gorotz harrotzen aritu nintzen atzo zortzi.  Elizen arteko biblia   Is 5,2

Harrera zerbitzukoa sudur hegalak harrotuz usainka ikusi bainuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 165. orr.

Sudur-mintzak harrotu zitzaizkion, pausa egin eta arnasa hartzerakoan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 36. orr.

Baina orduan bela astiro harrotu, astiro puztu zen, bazirudien nagiak ateratzen ari zela txalupa.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 184. orr.

Bere kapa beltza haizeak harroturik bezala mugitzen zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 110. orr.

Espaloietan jendeak bandera amerikarrak harrotzen zituen alegrantziarik handienean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 41. orr.

Florenek ohea harrotu du eta bertan etzan da, esnatu berriaren plantak eginez.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 20. orr.

Sabbatheko budina ez zitzaion behin ere ondo ateratzen, eta hallah orea ez zitzaion harrotzen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 185. orr.

Ate batera iritsi ziren; pintura harrotua zeukan eta plaka txiki bat gainean: [...].  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 40. orr.

Ene haserrearen sua harrotu duzue.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 112. orr.

Haize zirimola batek hosto zahar eta berriak harrotu ditu.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 91. orr.

Kalesa zaldien trostak harroturiko hauts-zirimolen magalean.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 16. orr.

Bera ziztatzen zuten ederki zeuk harrotutako erleek.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 20. orr.

Haizeak gabardina eta ilea harrotu dizkio.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 90. orr.

Irteerara lagundu eta, agurtzean, ilea harrotu zion eskuarekin.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 49. orr.

Alferrik harrotu nuen boza.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 8. orr.

Istant bat gabe, iztartea harrotzen sumatu nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 60. orr.

Halaberean nik, hiru aldiz uzkurtu eta harrotu nuen eskuin eskuko eri zuzena.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 354. orr.

Bizkarrak harrotu ditut, ardura handirik ez balitzait bezala.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 49. orr.

Azala harrotzen dit haize beroak, ikusiezina den izaki bat maitasunaren aurreko laztanetan hasi balitzait bezala.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 15. orr.

4 irud

Zirrara anarteraino ezezagun batek gorputz osoa harrotu zidan, izu-laborriarekin nahasirik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 140. orr.

Irudimenaren legamiarekin harrotu eta gero.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 95. orr.

Harrotu beharra huen kontu hori!  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 20. orr.

Nik uste nuen zuen paseoetan gai guztiak harrotu zenituztela.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 11. orr.

Aldi berean, pentsalari grekoek harrotu zituzten auziak (Téchne, Epistéme, Lógos, Pólis, Physis, Ethikós) gaurkotzen dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 7. orr.

Une hartan ez zeukan oroitzapenak harrotzen hasteko batere gogorik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 158. orr.

Kafearen berotasun urrunak nekez harro zezakeen ene gorputzaren barneko haustegia. ik beherago 8.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 62. orr.

Herentzia horrek grina harrotzen zien.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 335. orr.

Euskaldun zabarren kontzientzia harrotzera etorria.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 146. orr.

Gorago egin dugun baiespenera itzuliz, egiaren arazoa harrotu behar dugu zerbait.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 72. orr.

Nik ez nuke puntu honi buruz eztabaidarik harrotuko.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 103. orr.

Hire karrera politikoak harrotuko duen publizitateak hire abokatu-lanari on egingo ziok.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 393. orr.

5 (era burutua izenondo gisa)

Adio -handik behetik esan zidan, Basurtoko seme harrotuari begira. · Ontzia itsaso harrotuan buruka hasiko da eta alboka.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 282. orr.

Zuk menperatzen duzu itsaso arranditsua, zuk baretzen uhin harrotuak.  Elizen arteko biblia   Sal 89,10

Bizpahiru gabirai zebiltzan, eguerdiko beroaren erreminak astunduriko hegaldi nagiaz, hauts harrotuaren inguruan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 12. orr.

Beti ere ispilua lagun, eskuz apaldu nituen neure kalpar urri harrotuak, zapal-zapal utzi arte.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 61. orr.

Ellen haren aulkiaren atzean geratu zen lipar batez, haren ile harrotu sarriari so.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 219. orr.

Ile harrotuek bisaia kukutzen zioten.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 285. orr.

Hatzak pasatu zituen loki batetik bestera, kalpar harrotua berdindu eta soilgunea estaltzeko.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 132. orr.

Baita ogi harrotua ere.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 144. orr.

Ez eskaini sakrifizioetako abere-odolik ogi harrotuarekin batera, ezta gorde ere hurrengo egunerako Pazko Jaiko abere hilik.  Elizen arteko biblia   Ir 34,25

Bertze eskua nire izter arte harrotura eraman zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 172. orr.

Lotsatu egin nintzen, eta nire zakil harrotuaren koska senti zezan baino lehen apartatu nintzen bere gorputzetik.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 203. orr.

Istorioaren egitura niri zegokidan, halaxe esaten nuen neure artean, neure buru hanpatu-harrotua Hollywood-en ikusten nuela.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 202. orr.

· Annieren argazki margoztatu bat, ile-harrotua eta bular-irtena azaltzen zena.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 29. orr.

6 (era burutua izen gisa) harroaldia.

Zaharra da espetxe hau, badu harrotu baten premia.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 143. orr.

Kaioak, ni korrika batean ikusirik, hegoak zalapartaka astindu, eta harrotu bat eman dio Leopardiren bertso zaharrari.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 46. orr.

7 bazterrak harrotu ezinegona, eztabaida piztu.

Konfesioa eta Jainkoaren, Andre Mariaren eta sainduen irudiak debekatzeko dekretuak are gehiago harrotu zituen bazterrak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 115. orr.

Bazterrak harrotzen eta ahaleginak egiten hasi da, Victor Hugo Pasaian non bizi izan den aberiguatzeko.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 18. orr.

Bere etorrerak bazterrak harrotu ditu.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 75. orr.

Aurten, Hendaian ere bazterrak harrotu ditu Halloween horrek.  Herria   2002-11-07

8 hautsa(k) harrotusup_1

Larruzko botek lurreko hautsa harrotzen zuten.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 22. orr.

Haize-firfira batek harrotu zituen moila-ertzeko hautsak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 84. orr.

Artxibora bidali, paper eta argazki zaharren hautsa harrotzera.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 287. orr.

Autoa azkar zetorren, bideko hautsa harrotuz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 99. orr.

Sartzearekin batera zoko-usaina eta aspaldian metatutako hautsak harrotu dira.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 44. orr.

9 hautsa(k) harrotusup_2 ezinegona, eztabaida piztu.

Lagunek ez zuten nahi garai bateko adiskidetasun interesatuaren hautsak inork harrotzerik.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 82. orr.

Aspaldiko hautsak harrotzen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 143. orr.

Atzerago miatzen jarraitu behar dut, ezinegonaren hautsak harrotzen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 101. orr.

Ematen zuen kontakizunak harrotu egiten zuela bere arimaren barren--barreneko hautsa, hautsa edo beharbada errautsa.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 83. orr.

Duela lau hilabete inguru egin nituen adierazpenak hautsak harrotu zituzten.  Berria - Kirola   2004-05-23

Mel Gibson zinemagilearen The Passion of Christ filmak hautsak harrotu ditu ezustean. herria¬

OCDEren txostenak hautsak harrotu ditu higiezinen merkatuko eragileen artean.  Berria - Ekonomia   2004-05-13

· Hauts asko harrotu ditu [legearen] atal honek.  Berria - Euskal Herria   2004-02-14

Julioren hilketak hauts ezkutuak harrotu zituen auzoan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 82. orr.

Otomandarrak azken hautsak harrotzen ari ziren inperio gisa.  Berria - Kirola   2004-11-03

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

adierazpenek hautsak harrotu (3); arazoa harrotu (3); are gehiago harrotu (4); asko harrotu (11); asko harrotu ditu (3); azkarki harrotu (3); bat harrotu (8); bat harrotu zuen (3); batek harrotu (4); batek hautsak harrotu (3); bazterrak harrotu (30); bazterrak harrotu ditu (9); bazterrak harrotu nahi (4); bezala harrotu (3); bizkarrak harrotu (10); bizkarrak harrotu ditut (3); bizkarrak harrotu zituen (4); ere bazterrak harrotu (4); ere harrotu (4); ere hautsak harrotu (5); eta harrotu (14); eta harrotu egiten (4); eta hautsak harrotu (3); ez harrotu (9); gehiago harrotu (6)

harrotu behar (7); harrotu beharrean (3); harrotu da (4); harrotu dira (4); harrotu ditu (74); harrotu ditu bazterrak (8); harrotu ditut (3); harrotu dituzte (12); harrotu du (14); harrotu duen (3); harrotu egin (24); harrotu egin zen (7); harrotu egin ziren (4); harrotu egingo (4); harrotu egiten (26); harrotu egiten da (5); harrotu egiten du (5); harrotu eta (30); harrotu ez (6); harrotu gabe (10); harrotu nahi (17); harrotu nahi duena (4); harrotu nuen (4); harrotu zaio (3); harrotu zen (18); harrotu zidan (3); harrotu zion (4); harrotu zituen (37); harrotu zituzten (9); harrotu zizkion (4); harrotu zuen (17)

hauts asko harrotu (10); hautsa harrotu (6); hautsak harrotu (84); hautsak harrotu ditu (42); hautsak harrotu dituzte (7); hautsak harrotu zituen (12); hautsak harrotu zituzten (4); hautsik harrotu (4); ilea harrotu (6); izanak hautsak harrotu (5); jakiteak harrotu (3); jakiteak harrotu egiten (3); lurra harrotu (3); poztu eta harrotu (3); sorbaldak harrotu (7); sorbaldak harrotu zituen (3); zertan harrotu (4); zertaz harrotu (3)

bazterrak harrotuak (3); eta harrotua (3); harrotua eta (3); lur harrotuan (4)

bazterrak harrotuko (9); bazterrak harrotuko dira (3); eta harroturik (4); haizeak harroturik (3); harrotuko dira (3); harrotuko ditu (8); harrotuko dituzte (4); harrotuko naiz (3); harroturik eta (4); hautsak harrotuko (4); hautsak harrotuko ditu (3)

bazterrak harrotuz (3); bideko hautsa harrotuz (3); harroturiko hautsa (3); harrotutako hautsa (4); harrotuz eta (5); hautsa harrotuz (9)

bazterren harrotzeko (16); bazterren harrotzeko bere (3); eta harrotzeko (4); harrotze bat (3); harrotzeko bere (3); harrotzeko ez (3); harrotzeko moduko (3); harrotzeko modukoa (3)

asko harrotzen (3); azkarki harrotzen (3); bat harrotzen (5); bazterrak azkarki harrotzen (3); bazterrak harrotzen (13); bazterrak harrotzen ditu (3); bazterren harrotzen (4); bizkarrak harrotzen (5); eta harrotzen (9); guziak harrotzen (3)

harrotzen ahal (3); harrotzen ari (5); harrotzen baita (3); harrotzen da (12); harrotzen den (4); harrotzen dira (6); harrotzen diren (4); harrotzen ditu (9); harrotzen dituen (5); harrotzen dituzte (3); harrotzen du (6); harrotzen duen (4); harrotzen eta (9); harrotzen hasi (12); harrotzen hasi zen (4); harrotzen zara (4); harrotzen zara hartua (3); harrotzen zen (14); harrotzen ziren (6); harrotzen zituen (8); harrotzen zituztela (3); harrotzen zuen (9); harrotzen zuten (8)

hautsa harrotzen (6); hautsak harrotzen (8); horretaz harrotzen (3); izanaz harrotzen (3); izateaz harrotzen (7); jainkoaren aurrean harrotzerik (3); orbela harrotzen (3); zergatik harrotzen (6); zergatik harrotzen zara (4)


harrotzaile iz aipatzen dena harrotzen duen pertsona.

Gorotz harrotzailea, herriko xelebre gixajoren bat izaten zen jeneralean, mantenu eta xurrut truke aste beterako edo etortzen zena.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 300. orr.

Herri-bazkaria ere izanen da, hori igandean, aurten zikiro gisa moldatua, Panpi Laduche bazterren harrotzaile.  Herria   2004-06-24


harrotze iz hastinaldia.

Harrotze bat eman dugu aspaldiko oroitzapen zonbaiti.  Herria   2001-01-25

Sentsibilitate horren harrotze edo bizkorketa gure gaitz nahiz plazerren jatorrian dago.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 168. orr.

Holako harrotze bat gertatzearekin, bi puska balinbadira elgar joiten dutenak, orduan da lur-ikara senditzen.  Herria   2004-01-08

Harritu aire batekin behatu zidan, eta, txalupa bazterretik urruntzen zela, eskaileran zeuden txalupariei bizkar harrotze batekin esaten ziena entzun nuen: zoro bat.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 114. orr.

Alde horretatik, beraz, ahalegin berezi bat egin nahi dugu, eta txapelketaren zurrunbilo hau eta hauts harrotze hau baliatu, erdal komunikabideetan eragiteko.  Berria - Harian   2005-09-13


harroxkilo (corpusean harroskilo soilik) izond pei harroxkoa.

On Camillo bezalako harroskiloen panparroikeriek ez gaituzte inondik ere beldurtzen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 144. orr.


harroxko (orobat harrosko g.er.) 1 izond harrotxoa.

Donostiako kalekume harroxko, arrunt eta erdaltzaleek.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 46. orr.

Lepoan zapi gorria zeraman mutil harrosko bat atera zen aurrera.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 298. orr.

Mehatxu itxurako agerraldi harroxkoak eginez.  Berria - Harian   2005-01-16

Mugimendu harroxko bitxi batek asaldatu zuen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 140. orr.

Gizenegia zen eta harroxkoegia.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 67. orr.

Gérard, harroxkoa baita, ez da, bera, barkamen galdetzen hasiko.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 152. orr.

Europarrak denda garesti bateko saltzailearen jarrera harroxkoa zuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 306. orr.

Aurpegia irritsu, ibilera harroxko; jantzi fin dotoreak zerabiltzaten, txukun ebakiak, txukunago josiak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 929. orr.

Harroxkoa gudaria, ezta?  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 130. orr.

2 cf harro 4.

Begi argiak ditu, eta sudur txiki eta harroxkoa.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 317. orr.

3 (izen gisa)

Umoretsu sentitzen naiz harroxko gezurti horren aurrean.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 109. orr.

4 (adizlagun gisa)

Harroxko jartzen zen zuen osaba.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 274. orr.

Bestelatsu begiratu diote, behingoz zilegi baitzaio harroxko agertzea.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 95. orr.

Nork bere euskal bandera "bizkaitar" berria eskutan harroxko zeramatelarik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 361. orr.

Peppone harrosko hurbildu zitzaion.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 76. orr.


harroxkokeria iz harroxkoaren ekintza gaitzesgarria.

Orain, aldiz, beti hau edo hori nola duen erreparatzen eta harroxkokerietan ibiltzen da ispilu aurrean jarrita.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 230. orr.


harroxkotu, harroxko(tu), harroxkotzen da ad harroxko bihurtu.

Eta eguzkia eguerdian piko-piko dabilenez, hor joaten da hegoa lotsagabetzen, harroxkotzen, lainezaz jantzita, laino aletu bat edo beste ekartzen aurrena, eta zeru-kanpai hori betetzen eta kargatzen arratsaldea aurrera doala...  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 229. orr.

Samingarria izaten da elurra ikusita harroskotzen ez den haur zibernetikoaren axolagabezia...  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 11. orr.


hartaratu, hartara(tu), hartaratzen 1 da/du ad hartara heldu, eraman edo behartu.

Ximurra ez zen gogo onez hartaratu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 10. orr.

Emma sarri joaten bide zen hura entzutera, horregatik hartaratu ziren.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 47. orr.

Esan bezala, bada, nire ofizioa Jaungoikoak higuin dituenetakoa zen, baina haren erabaki igarri-ezinak hartaratu ninduen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 20. orr.

Banuen nolabaiteko irudipena ez nuela likitsa nintzelako gaizkia egiten, zorteak hartaratu ninduelako baizik.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 104. orr.

Ustekabez baizik gogoratzen ez zaizun izakari horietako bat zen, gogoa hartan ezin pausatu zaizuna, desira inola ere hartaratzen ez zaizuna.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 102. orr.

Ez zuen bere burua hartaratua ikusi nahi.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 75. orr.

Halako batean, auskalo zerk hartaratua, morroiak txakolina hartu zuen hizpide.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 90. orr.

Biharamunean, gurasoen mutur beltzek eta gorputzeko izerdi zuriak hartaratua, ez zela bigarrenik izanen zin egin nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 114. orr.

Bat-bateko iluntasunak eta hersturak hartaratua, izu-laborriaren putzura erori nintzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 373. orr.

Diru premiak hartaratua, drogen negozioen zurrunbiloan murgilduko da Santiago.  Berria - Kultura   2004-09-24

Herri xehea, goseak hartaratuta, matxinatu egin zen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 359. orr.

Asperdura hilgarriak hartaratuta, Del Valle neska-mutiko haiekin saiatu zen hizketan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 57. orr.

Leiho batzuetan jendea azaldu da iskanbilak hartaratuta.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 72. orr.

Burutik orporaino dardara ikaragarri batek astintzen zuela aurrean zuen ikuskari ulertezinak hartaraturik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 62. orr.

Izan ere, negozioek hartaraturik, aitak bidaia luzeak egiten zituen kanporat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 81. orr.

Bildu zuen berriz ere zafraldi bat... baina hartaratuz geroz, zafraldi bat gutiago ala gehiago... zer aldatuko zuen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 190. orr.

2 hartaraz gero(z) hartaratuz gero; harrezkero.

Niri iruditzen zitzaidan hartaraz gero egoki zatekeela landarearen konposizioan fosforoa zein eratan sartzen zen finkatzea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 164. orr.

Zer egin ez nekiela nengoen baina, hartaraz gero, ezin itzuliko nintzen esku-hutsik etxera. zer beldur eragin izan didan luzaroan, hartaraz gero heriotzarekin lotu izan dudan hitz horrek!  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 31. orr.

Hartaraz geroz, ez ginuen axolarik guk ere berak baino gehiago gure erakaslearen sotana zimurtua edo gorrastatua ote zen ala ez.  Herria   2001-09-27


hartaraz ik hartaratu 2.

hartu, har, hartzen 1 du ad norbaitek bere eskuan (zerbait) jarri, erabiltzeko, edukitzeko edo hartaz jabetzeko. ant utzi.

Potzolok azpiletik galleta bat hartu eta bere kafesnean busti zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 384. orr.

Koñak kopa mahai gainetik hartu eta dzanga hustu nuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 299. orr.

Aitaren eskua hartu, eta hura musukatzekotan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 48. orr.

Zaldunak ezpata hartu zuen berriro eta zutik jartzeko erabili zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 85. orr.

Ez du telefonoa hartzen!  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 149. orr.

Gurdira igo [...] eta zaldiaren bridak hartu zituen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 20. orr.

Hermes, urrezko sandaliak jantzirik eta eskuan makilatxoa harturik, hegan abiatu zen agindua betetzera.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 21. orr.

Harryk egunkari-zatia hartu, lisatu eta irakurri egin zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 12. orr.

Esaldia eten eta esku bat hartu nion, niregana luzatua zuelako protestaka, isil nendila eskatuz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 53. orr.

Luisak, Ferminen besoa hartu eta bere sorbalda gainera eraman du.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 362. orr.

2 norbaitek bereganatu edo eskuratu. (zerbait)

Bartzelonako telefono-gida harturik, Unibertsitate atzeko liburu-txosnen ordutegiaz galdezka hasi nintzen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 11. orr.

Bai, txaketa hartu eta irten egingo zara.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 95. orr.

Aulki bat hartu eta ohe ondoan jarri zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 13. orr.

Hartu zorro hau bete urre, eta etortzen diren mirabe, kantari eta ileapaintzaileei eskukada bana eskaini.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 42. orr.

Ondoren, gatzatua, esnea eta atonduriko zekorra hartu eta bisitarien aurrean ipini zituen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 50. orr.

Goizeko zazpietan, eskopeta eta kartutxo, mendiko botak eta zakurra hartu, ogitarteko eta zahatoaren poltsa [...].  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 39. orr.

Lauki gorri-beltzezko artilezko tapaki bat hartu zuen bazter batetik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 100. orr.

Moisesek odolaren erdia hartu eta ontzietan ipini zuen, eta beste erdia aldare gainera isuri zuen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 187. orr.

Inprenta zahar baten jabe zen -aitarengandik hartua seguru asko bera-, Sinagoga atzeko karrikan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 39. orr.

Bere dirua hartu ahal izango zuen gela blindatutik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 32. orr.

Pistola utzi eta soldadu kaskoa hartu nuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 150. orr.

Zer ez ote zukeen emango orain Hogwartsetik mezu bat hartzeagatik?  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 14. orr.

Egunsentian, autoa hartu eta basoko sakonune batera amildu nuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 296. orr.

Nortasun agiria hartua zidaten, ez nuen dirurik, ez nuen nehor ezagutzen Manilan.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 222. orr.

Adibide erraz eta garbi bat (Nelson Goodmanen liburutik hartua) perspektiba iraulia deitzen denarena da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 194. orr.

Aire freskoa hartu behar duzula agindu du sendagileak...  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 173. orr.

Hara bada, hartu ahoan zakila eta xurgatu apur bat.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 137. orr.

Hartu, hartu nire ipurdia, dena zuentzat!  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 187. orr.

3 (gauza abstraktuak)

Himmlerrek SSen agintea hartu zuenean, zaldun ordena berri bat sortzeko ametsa izan zuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 261. orr.

Xingola denda txiki bat zuen, baina, irabazi murritza ematen zuenez gero, beste lan batzuk hartu behar izan zituen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 68. orr.

Hainbeste lan hartu eta... ezertarako ere ez.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 28. orr.

Gero, ordena txikiak hartu eta fraide sartu zen, José Tudela izenaz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 77. orr.

Nire hirian, aitaren kargua hartu nuen katedralean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 69. orr.

Ibiltzeko ohitura hartu nuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 109. orr.

Zalgurdiak abiada hartu zuen gaztelura zihoan aldapatxo luzean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 75. orr.

Garai hartan feminismoak berebiziko indarra hartu zuen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 199. orr.

Hegazkinak goia hartu zuenean Stoneham gaineko laino arrosak ikusi nituen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 20. orr.

Eta horregatik hartu zuela irtenbide hura.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 20. orr.

Hark ere erabaki sendoa hartua zuen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 402. orr.

Erabakia hartzea ez zen erraza izan.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 117. orr.

Aitortu behar dut ikasle zintzo eta atseginen itxura hartu dizuedala.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 10. orr.

Mahaira eseri ginenean, amak prestaturiko afari gozoari dasta mingotsa hartu nion.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 196. orr.

Ez al dugu epelkeria honen aurkako mendekua hartu behar, misterio sakonenaren estalkipean?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 133. orr.

Beldurra hartu nion gauari.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 90. orr.

Gorroto beltza hartu zion ezkon-nebari.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 101. orr.

Arindu ederra hartu zuen Quenuk.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 226. orr.

Hiru haiei so, alaitu ederra hartzen zuten begiek.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 88. orr.

A zer lasaitua hartu nuen, utzitakoan!  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 114. orr.

Eta zer poza hartu zuen hura aurkitzean!  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 250. orr.

-Ez zagok zer eginik, etsia hartu besterik.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 221. orr.

Eta horri are usain txarragoa hartu nion.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 360. orr.

Etxeko ardura bere gain hartu beharra zeukalako.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 66. orr.

Lanpostu finko bat hartu zuen Robby's saltokian.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 69. orr.

Laster etorri ziren azterketak, eta opor laburrak hartu nituen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 175. orr.

Estatu Hartzekodunek zor publikoa ezabatzeko harturiko neurriak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 156. orr.

Horrek sinesgarritasuna kentzen zien hartutako konpromisoei.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 191. orr.

Kredituetarako ateak ez ziren ordea luzaroan zabalik egon: bankuek harturiko arriskuez ohartzeko denbora baizik ez.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 90. orr.

4 (norbait)

Berebiziko haize-erauntsi batek astindu zuen gero etxea, eta aitak besoetan hartu zuen Nora.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 50. orr.

Frankek besoetan hartuko zuen, besoen artean estutuko zuen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 59. orr.

Haurra bularraren kontra hartu duenean.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 16. orr.

Viktorrek Luisa besotik hartu eta kanpora eraman zuen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 154. orr.

Hagrid besapetik hartu eta, Harryren laguntzaz, etxolara sartu zuten berriro.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 177. orr.

Orduan, Jainkoaren espirituak hartu zuen, eta bertso hauek kantatu zituen: [...].  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 220. orr.

Muzin egiten zion bestek bera besoetan hartzeari.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 196. orr.

· Città di Castellon ere beste emakume bat zegoen deabruak hartua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 225. orr.

· Elbarritua zegoen, poliomielitisak hartua.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 130. orr.

Beldur latz ikaragarri batek hartua nago, hatsa tapatzen didan beldur batek.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 130. orr.

Osasuna nahasten zidaten bortxazko ezinegonek hartua nintzela.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 139. orr.

Emakume hark beldurrak hartua zirudien, zurtua.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 147. orr.

5 (era adieraziz)

Del Vallek gogo onez hartu zuen proposamena.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 81. orr.

Donatienek oso gaizki hartu zuen lekualdatze hau.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 25. orr.

Pobretasuna ez da sekula harrokeriaz hartu behar.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 13. orr.

Ezin hobeki hartu zuen anaia zaharraren gonbita.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 13. orr.

Poliki hartu nituen gogoan, hala ere.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 343. orr.

Ezin nuen Lantzaren kontu hura serio hartu.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 259. orr.

Baina hiriaren ateetan, eunukoak antzeman egin zion, eta zakar hartu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 50. orr.

Gainera, ohore artean eta buru makurka hartu zuten.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 81. orr.

Hori bai, pazientzia handiz hartu behar zenituen aurretik egin beharreko lan guztiak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 218. orr.

· Obra ezin daiteke gehiago irakurri subjektu neurotiko bati, autoreari, loturik, inkontzientearenak -inkontziente hori oro har hartuta- diren arau batzuen arabera antolatutako produkzio bat bezala baizik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 112. orr.

Gombrichek, adibidez, oso gogoan dauzka perspektibaren teoriazko anbiguitateak (ikuspuntu geometrikotik hartuta).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 87. orr.

Hizkuntza hitz horri normalean eman ohi zaion zentzuan hartuta, eta ez barne mintzaira hipotetiko bat balitz bezala  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 92. orr.

6 zerbaiti lotu (erabiltzeko)

Handik irten eta gaztelurako bidea hartu zuten.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 216. orr.

Seigarren Etorbidea hartzean polizia batek gelditzeko agindu zien.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 246. orr.

Mendi aldera hartu beharrean kale aldera hartu izan banu.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 336. orr.

Metroa hartzea erabaki nuen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 88. orr.

Gogoan zuen behin itsasontzia hartu zuela Messinan Napolesera joateko.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 62. orr.

Lau aulkiko kalesa zen; hiru aulki hartuak zeuden ordurako.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 59. orr.

Etxe bat hartu zuen Breedestraat-en.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 25. orr.

Portuan bertan hartu zuen ostatu.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 87. orr.

Gela bat hartu dut hirian, erdialdean.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 25. orr.

Inoiz hartu dudan bainurik onena hartu nuen hango urmaelean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 92. orr.

Redinek hartu zuen hitza: [...].  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 157. orr.

7 (norbaitek) bere gorputzean barneratu.

Azkena izan nintzen gosaria hartzen.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 61. orr.

Ogi txigortu-puska bat hartu eta telebistan albisteak ematen ari zen esatariari begiratu zion.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 19. orr.

Likore greziar bat hartu genuen ordaindu ondoren.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 48. orr.

Postrerik hartu gabe lehenbailehen mahaitik alde egitea erabaki zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 27. orr.

Mutil honek ere pastillak hartu beharko lituzke!  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 304. orr.

-Haxixa hartu al duzu?  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 46. orr.

Garai batean drogak hartu nituelako.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 62. orr.

Umeek senaz bi lan dituzte: titia hartu eta lo egin.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 16. orr.

Zer hartu behar duzu, Antoine jauna?  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 51. orr.

Ez duzue beste kafe bat hartuko?  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 246. orr.

Bai, hartuko nuke, ba, beste brandy-tanta bat, Vernon...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 28. orr.

8 zerbaiten edo norbaiten jabe edo edukitzaile bihurtu, bereziki bortxaz.

Orain Txekoslovakia hartu du.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 218. orr.

Gurutzatuek 1204an Konstantinopla hartu ondoren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 46. orr.

Artemisak, orduan, Rodas hartu zuen eta buruzagi nagusienak hil egin zituen.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1230. orr.

Hiribildua hartu zutenean eta gizonezko guztiak hil ondoren, bertako matronak esklabotzan eraman zituzten.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 430. orr.

Bastilla hartu eta suntsitu zutenean desagertu baitziren.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 28. orr.

Taldeko bakoitzak bina faxista hartu behar zuen.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 63. orr.

Lehorrez, ostera, ezin joan, inbaditzaileek Angarako bi ur bazterrak hartuak baitzituzten.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 387. orr.

Lainoak hartua zuen aretoa: ez egiazko lainoak, aspaldi deseginak, besteak baizik.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 135. orr.

Bi mahai baizik ez zeuden harturik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 329. orr.

9 zerbaiten pairatzaile gertatu.

Baina kolpeak Lubisek hartu zituen, ez bere amak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 227. orr.

-Kristoren jipoia hartuko duzu, entzun?  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 22. orr.

Beste abereek kaskarrekoa hartu zuten aurreko gurdien ipurtaldearen kontra.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 18. orr.

Orduan amorru sor batek hartu zuen Florent.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 56. orr.

Gurasoak haserre gaiztok hartu zituen, eta osaba ohera sartu zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 34. orr.

Dardara batek hartu nau, burutik hanketara: bera... bera da zain nuena.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 105. orr.

Martxoaren 17an sukarrak harturik esnatu zen doktorea.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 40. orr.

Halako ezinegon bitxi batek hartu ninduen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 72. orr.

Estura larri batek hartu zion barrena.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 75. orr.

Senarrak esan ezin ahalako bihotzondokoa hartu zuen eta berealdiko jipoia eman zion emazteari.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 31. orr.

Eta haserreak hartu ninduen begira nengokiola.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 90. orr.

10 harrera egin, errezibitu.

Bulegoko idazkariak hartzen du.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 132. orr.

Ministroa errukitu egin zitzaion eta bere jauregian hartu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 38. orr.

Erietxean hartu bezain laster, gaixo gazteagoak zeuden esparru batera mugitu zuten.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 66. orr.

Erakusketaren zuzendariak eta bertako enplegatuek destaina ergelez hartu ninduten.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 241. orr.

Atea zabaldu, eta besarkada batez hartu ninduen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 201. orr.

Emazteak laztanez hartu zuen eta barka ziezaiola eskatuz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 16. orr.

-Pepe Mitxelenak hartuko hau -erran zidan-.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 28. orr.

Esaiezu, arren, arreba zaitudala eta, hartara, zuri eder egitearren ondo hartuko naute ni ere eta bizirik utziko, zuri esker.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 41. orr.

Zaragozak etxean hartzen zuen Athletic taldea eta ikusmin handia zegoen kafetegian.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 138. orr.

11 (-tzat atzizkiaz)

Erdi erotzat hartu zuen nire lagunak artzaina.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 16. orr.

Bizirik irtetea bera ere medikuntzaren miraritzat hartu zen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 74. orr.

Ezin hura gertakari barregarritzat hartu; nik ez, baina Herbertek bai, nonbait. Traidoretzat hartu zuten.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 254. orr.

Miraz ikusten ari zirena miraritzat ala deabrukeriatzat hartu behar ote zuten erabaki gabe.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 72. orr.

"Mukizu honek nekez galtzen den belar txarra ematen dik" pentsatu, eta Cadine alabatzat hartu zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 236. orr.

Lana helburu naturaltzat hartuko da eta jainko berri bihurtuko.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 12. orr.

Herbertek Palenquen ikusi eta hiltzailetzat hartuak zituen beste harako biak bezalakoxeak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 77. orr.

Beharrezkoa zen hori patologikotzat hartzea, baina ez zen nahikoa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 73. orr.

12 (era burutua izenondo gisa)

Jaioak hiltzea zor duela eta hilak bakea, hartuak emana duela berekin eta emanak kendua.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 32. orr.

Emanak hartua du zor, eta bizia eman uste duena hartzekodun egiten da.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 147. orr.

Bazegoen, hala ere, gauzatxo bat nik noizbehinka aldatu nahi eta ezin izaten nuena: Imanol beti zen malgua (hartua) eta ni bugrea (hartzailea).  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 67. orr.

Ez zegoen esaterik hartuek hartzaileek baino gutxiago gozatzen zutenik, ezta alderantziz ere.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 134. orr.

13 ahotan hartu

Hizkuntza guztietan Deabruari hainbat eta hainbat deikera ematen zaizkio, alusiozkoak eta eufemistikoak, hala posible baita hura adieraztea izena ahotan hartu gabe.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 26. orr.

Errege merovingio zaharrek jainkoa ahotan hartuz zuritzen zuten beren indar ahalguztiduna.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 133. orr.

Eta ama dut ahotan hartzen eta ez aita, zeren ume-kontu hauek amen gauzak izan ohi baitira haste-hastetik aitenak baino askozaz gehiago.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 50. orr.

Asko hitz egin eta idatzi da Sarrionandiaren lanaz, eta halako errespetua ere ematen du idazle sonatu baten eleberria ahotan hartzeak.  Berria - Kultura   2004-01-17

Legegintza Gorputza ahotan hartu eta izugarriak esan zituzten haren kontra.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 165. orr.

14 aintzat hartu

Eri-gelan dagoen jendeak nahitaez entzuten du -beharko entzun-, baina, nik uste, entzungor egiten du, edo aintzat hartu ez.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 98. orr.

Gizonak gorra bailitzan jarraitu zuen, Martinen esana aintzat hartu gabe.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 59. orr.

Litekeena da horregatik izatea -ekin nion bere eskaera aintzat hartu gabe-.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 53. orr.

Aintzat hartu zuten hiri sarreran bildutakoek Hamorrek eta honen seme Sikenek esan zutena.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 96. orr.

Hala, groenlandiarraren aipamenak aintzat hartu eta Ezra Pound eta Katuloren poemak eskuratu nituen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 39. orr.

Ez nuen aintzat hartu aholku hori.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 119. orr.

Ez zekien datua edo ez zitzaion datua aintzat hartzea komeni.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 10. orr.

Errorik gabeko arkitektura, tokiko ezaugarriak aintzat hartzen ez zituena.  Berria - Kultura   2004-11-14

Filosofia Modernoa deituriko garaiaren periodoak aztertuz hasten da sarrera, bi eredu aintzat hartuz: kartesiarra eta kantiarra.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 7. orr.

Sendagileen esanak ez aintzat hartzea erabaki zuen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 10. orr.

15 arta hartu

Aitaz ere arta hartu zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 18. orr.

-Aita Mathieu ongi arta ezazu eta zutaz ere arta har ezazu!  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 97. orr.

Arta hartu dut bestalde, ahal nuen aldi guztiez, ene demonstrazioak eragotz zitzaketen aurreiritziak baztertzeko.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 105. orr.

Badakigü eskola pübliko elebidünez arta hartzen düan etxekoen batarzüna dela "Ikas-Bi" alkartea.  Herria   2001-04-12

Eskerrak ere arropa horietaz guzietaz arta hartzen eta egun horietako moldatzen dituzten emazteeri.  Herria   2004-06-24

Etxe batean eritasuna sartuz geroz, auzoak hor ziren prest, zuk galdegin gabe ere, eskukaldi bat egin beharrez, edo mediku-keta edo kabaletaz arta hartzeko.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 183. orr.

16 arnasa hartu

Begira, arnasa hartzen ari da...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 24. orr.

Arnasa hartzen ahalegindu nintzen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 99. orr.

Azkenetan zegoela ematen bazuen ere, arnasa hartzen zuen oraindik.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 96. orr.

Hirugarren solairuan, arnasa hartu zuen, barandan bermatu behar izan zuen une batez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 82. orr.

Arnasa hartu ezinik, hatsanka hurbildu zen leihora.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 86. orr.

Errazago hartu nuen arnasa.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 171. orr.

Sudurreko ezkerreko zuloa estali du, arnasa hartuz, gogorki; eskumakoa garbitu kanpotik.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 84. orr.

Olatx, mundura jaio zen egun berean arnasarik hartu ezinez ito zen umeari.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 11. orr.

Birikak bildu zitzaizkion arnasa hartu beharraren itomenez, eta hitzik esan ezinik gelditu zen une batez.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 31. orr.

Arnasa hartu eta hasperen egiten dut.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 44. orr.

Arnasa hartzean sudur-mintzetan tik txiki ikustezin bat jartzen zaie.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 56. orr.

Baina orduan Billek arnasa hartzera gelditu behar izan zuen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 77. orr.

Arnasa hartuta, hitz egiten jarraitu zuen-: Ederki.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 36. orr.

Gizona gelditu egiten da, irmotu eta arnasa hartzen du sakon.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 51. orr.

Bai usain ederra -esan zuen sakon arnasa hartuz-.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 86. orr.

Eta gora igotzeko, aldiz, arnasa hartu eta bota, hartu eta bota egin behar duzu etengabe, sigi-saga joateko gorantz.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 107. orr.

Bere altzoan soilik existitzen den denboran eta espazioan du arnasa hartzen literatur ospakizunak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 15. orr.

· Gero, arnasa sakon hartu, eta den-dena kontatu nion.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 29. orr.

Gero, arnasa sendo hartu, eta sudur-ahoak itxi zituen, kiratsa barnera ez zekion.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 79. orr.

17 atseden hartu

Atseden hartzera geratu zen une batez.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 159. orr.

Nire gelara eramango zaitut, atseden har dezazun.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 161. orr.

Ordu laurdentsuz lo-ez-lo atseden hartu eta gero.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 10. orr.

Iruditu zitzaidan "eseri" esaten zutela [...] atseden har nezan eskatuz bezala.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 169. orr.

Ahots kantariak atseden hartu zuen, ez amaitua zuelako, baizik eta lehen baino are indar handiagoz segitzeko asmoz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 104. orr.

Eta lekua oso atsegina zen atseden hartzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 576. orr.

Atseden hartzen ari den koloso baten bakea da.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 262. orr.

Herriak, bada, atseden hartu zuen zazpigarren egunean.  Elizen arteko biblia   Ir 16,30

Atseden hartua nintzen, eta prest nengoen amodio kontu berrietan sartzeko.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 135. orr.

Orain hartu atseden, atseden hartu behar duzu.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 191. orr.

Bakean hartuko dut lo eta atseden betiko bizitzan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1042. orr.

· Horrela bakean utziko haute eta atseden apur bat hartu ahal izango duk.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 21. orr.

18 atxilo hartu

Handik gutxira atxilo hartu zutela nire laguntxoek.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 11. orr.

Guztira 263 immigrante hartu zituen atxilo Poliziak.  Berria - Mundua   2004-10-16

Errudunak atxilo hartzea nahi dute Srebrenicako sarraskiko hilen senideek.  Berria - Mundua   2004-11-10

Zaindariek atxilo hartu zuten kriminala.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 37. orr.

Eskoziako lau diputatu atxilo hartu zituzten: SSP Eskoziako Alderdi Sozialistako eta Berdeetako bina diputatu.  Berria - Mundua   2004-08-28

Gerra hasi zenean bi apaiz faxista atxilo hartu zituen hura bera nauk ni.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 57. orr.

Atxilo hartu dute arrantzontzi bat, Frantziara ihesi zihoala.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 133. orr.

19 aurrea hartu

"Segituan joango gaituk, Lubis", esan zion Josebak niri aurrea hartuz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 304. orr.

Erantzutera zihoan, baina don Jaimek aurrea hartu zion: [...].  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 253. orr.

Menelaori aurrea hartu zion Helenak, eta honela erantzun zuen: [...].  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 109. orr.

Eta bertsolaritzari berriro aurrea hartuz, prentsak jaso zuen bitxikeria horren kronika 1920ko urte urrun hartan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 297. orr.

Epe laburreko interes-tasen beheraldiari esker, finantza-sistemari likidotasuna eman eta aurrea har ziezaiokeen arrisku horri.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 163. orr.

Badirudi ukimenak aurrea hartzen diola ikusmenari, ukimenezko espazioak aurrea hartzen diola ikusmenezko espazioari.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 106. orr.

Jaio aurretiko diagnostikoa eta Huntington-en korearen gisako eritasun agertze berankorrekoen sintomei aurrea hartzea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 136. orr.

Arin ibili ezean, ez oinez baizik eta buruz, alkateak aurrea hartuko dizu.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 147. orr.

Zakurrek aurrea hartu ziguten, zaunka bizian, zerbaiten usaina hartuta.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 146. orr.

Ez zen Barbeito izan, aurrea hartua zioten behingoagatik.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 115. orr.

20 azpian hartu

Belarretan ari zelarik gune patartsu batean, trakturra uzkaili zaio Fagaldeko Pantxix Harispuru gazteari, azpian hartuz laborari dohakabea.  Herria   2004-07-01

-Ezin zara hemen geratu, gurdiren batek azpian hartuko zaitu -esan zion-.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 18. orr.

Arioek azpian hartu eta gizarteko lanik itsusienak egitera behartu zituzten. Musulmanek India azpian hartu zutenean, tenplua desegin eta toki horretan mezkita eraiki omen zuten.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 58. orr.

Ivan Ogareffek ezin izan zuen goiko hiria azpian hartu.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 267. orr.

Indar egin zuen bi eskuekin, eta behera etorri zen etxea, han ziren buruzagiak eta jende guztia azpian hartuz.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 43. orr.

Azkenean bull terrierrak azpian hartu du kontrarioa, masailetik helduta.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 93. orr.

Gau batean, emakume honen semea hil egin zen, berak, ohean zirela, azpian hartuta. Gurpilak harrapatuta, hantxe zegoen ahoz gora, ur lasterrak azpian hartzeko zorian.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 64. orr.

Naturguneen babes eremuak azpian hartuko zituelako urak, urtegia betez gero.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 40. orr.

Ez duk jendea azpian hartu behar -esan zuen, gurdi gainetik jauzi egiten zuela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 18. orr.

Sandro mendian ikusteak munduarekin adiskidetzen zintuen, eta burutik kentzen zizun Europa azpian harturik zeukan amesgaizto larria.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 70. orr.

21 begitan hartu

Amak ez omen zuen maite; begitan hartua omen zuen, gaizki hartzen omen zuen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 30. orr.

Hark ere begitan hartuak baitzituen komunistak.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 220. orr.

Erresuminduta eta amorruz beteta zebilen orain, begitan hartuak zituen bai talde hura eta bai mundu osoa.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 23. orr.

Eta halaxe geratu ziren bi emakume haiek, begitan harturik elkar, hirikoek ziotenez.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 233. orr.

Bainan Marie Louise alargundu zen eta Juancito bere semetxoa beti segitzen zitzaiolakotz etxekandreak begitan hartu zuen haurtxoa, Juancitoren zorigaitzerako.  Herria   2005-03-31

Beharbada horrexegatik hartu gaitu begitan "euskararen taxidermiara" jo izan dugun hizkuntzalariok.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 13. orr.

Begitan hartua dute, bereziki, anatomia-irakaslea, beren ustez gaizki portatu baita berekin.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 76. orr.

-Aitonak amona abandonatu izan balu, amonak begitan hartua izango zuen aitona.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 48. orr.

Zakurrak begitan hartuta zeukan.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 76. orr.

-Katu horrek begitan hartu du Scabbers! -esan zion Ronek.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 122. orr.

Begitan hartuta dituela zapiak eta lepoko guztiak.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 37. orr.

22 elkar hartu

Alabaina, pentsatu bezala, bi lagunek elkar hartu, eta Budur printzesarengana abiatu ziren.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 137. orr.

Parisko erbesteratuekin elkar hartutako antifaxista talde bat atzeman dute Turinen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 130. orr.

Bi nesken senideek auzitegian salatu zuten, deabruarekin elkar hartuta zegoela esanez.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Luis Estherrekin elkar hartuta ei dabil.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 155. orr.

Nitaz gozatu nahian, konkorduna eta zu elkar harturik zeundetelakoan nengoen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 44. orr.

Ana agertu arte, gaizkiaren indar ezkutu nahiz ageriko guztiek elkar harturik ziruditen, nire kontra.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 120. orr.

Bistakoa zen denak elkar hartuta zeudela.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 460. orr.

Elkar hartuta omen zebiltzan parrokia batean bi apaiz.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 13. orr.

Orain dena da akordioa, adostasuna, elkar hartu beharra, bat egin beharra, ongi etorri beharra.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 81. orr.

Guztiok elkar hartzeak ematen digun indarra azpimarratuko nuke.  Berria - Euskal Herria   2004-09-30

Kolorearen teoria klasikoaren eta errealitatearen arteko elkar hartu ezina harrigarri zitzaion Goetheri.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 42. orr.

Hizkuntza bakarraren podorioz, giza ale guztiek elkar hartu eta ulertuko dute erraz eta gozo.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 278. orr.

Bihotz bi elkar harturik, horixe zirudien haren zurezko gorputzak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 32. orr.

23 errentan hartu

Apartamentu bat errentan hartu eta bizimodu normala izan genuen.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 96. orr.

Denboraldirako errentan hartua genuen txalet txikian.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 149. orr.

Etxearen goiko aldea errentan hartu zioten Fulham jaunari.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 261. orr.

Bob eta biok Amaralinara joan ginen hark errentan hartutako uda-etxe batera, gorputzari atsegin ematera.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 52. orr.

Gavardek bi konpartimentu hartuak zituen errentan, eta, erdiko trenkada kenduz, oilategi bakar bat egina zuen biekin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 276. orr.

Haiek ere errentan hartutako auto batean. herria¬

Autoa, berriz, errentan hartutakoa zen.  Berria - Gaiak   2004-11-23

24 esku hartu (2418 agerraldi, 84 liburu eta 725 artikulutan; ETCn 8522) parte hartu

Txitxikovek ere esku hartu zuen eztabaidan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 33. orr.

Erakunde publikoak Danborradaren antolaketan esku hartzen hasi ziren.  Askoren artean   «Rataplan» - 64. orr.

Eragiketetan esku hartzeko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 87. orr.

Hor dakar Stamford-eko zubiko guduan esku hartu nuela.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 131. orr.

Nik ez nuen esku hartu inolako ekintza bortitzetan.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 101. orr.

Warwick-eko kondeak esku hartu ez balu, zintzur egingo zioten bertan.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 100. orr.

Neskak hiria bistatik galdu nahi zuen lehenbailehen, handik atera ezinik egongo baitzen preso, zorioneko zaintzaile hark esku hartu izan ez balu ustekabean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 104. orr.

Inkisizioak esku hartu aurretik hil baitzen arrasatearra.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 45. orr.

Hotsaren sortzean esku hartzen duten faktoreak.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 71. orr.

1894az geroztik, Korean esku hartu eta Txina militarki garaitu zuelarik, Japoniak bere asmo espansionistak berretsi zituen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 44. orr.

25 gaina hartu

Baina emeki emeki, Iruñera hurbil arau, eguzkia gaina hartzera doa.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 51. orr.

Udapartea dugu, eguzkiak bere gaina hartu du.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 53. orr.

Biolinak bigarren mailan geratzen ziren, biolontxeloak gaina hartzen baitzien, tontorrak mendiari eta dorreak elizari gaina hartzen dioten bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 275. orr.

Gaizkile batek beti aurkitzen du berari gaina hartuko dion beste gaizkilea.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 51. orr.

Hainbat segundoz ahoa lotu zuen baina, luze gabe, mintzatu beharrak gaina hartu zion kolerari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 23. orr.

Odolak surik gabe irakiten baitu, sumindurak gaina hartu zidan.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 118. orr.

Oraingo honetan haserreak gaina hartu zion begiruneari.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 68. orr.

Errabiak gaina hartzen ziola hauteman zuen, zintzurrean listua irensteko trabatzen zuen korapilo bat egiteraino.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 190. orr.

Zainei gaina hartu nahian, burua biratu nuen ohe ondoko mahaitxoaren aldera.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 367. orr.

Anaiaren konplimendu bortxatuak gaina hartu zien urdaileko leizetik heldu zitzaizkidan intziriei.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 126. orr.

Egoerari gaina hartzeko.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 141. orr.

Eta bat-batean ideia bat hasi zen beste guztiei gaina hartzen.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 130. orr.

Gaitzak gaina hartu zion eta Indian bertan hil zen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 168. orr.

Alkoholak doi gaina hartu aurretik ematen duen argitasun puntu horretan mintzatu da orain artean laguna.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 125. orr.

Goitik behera ezartzen zaigunari gaina hartzeko modu bat badela.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 102. orr.

26 gogoan hartu gogoratu; kontuan hartu.

Bai, ene seme, har itzazu gogoan nire irakaspenak eta ez itzazu inoiz ahaztu.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 110. orr.

Har dezagun gogoan, bada, izenburuan dakarren baieztapena: [...].  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 188. orr.

Gogoan hartu behar da, garai hartan bazirela kataroena bezalako heresiak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 106. orr.

Karrika bilatu eta harainoko bidea hartu nuen gogoan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 145. orr.

-Gogoan hartuko dut -agindu nion.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 89. orr.

Aumeric Picaud jaunagandik ere, irainak bakarrik hartu ditugu gogoan, baina, badira gauza gehiago haintzat hartzekoak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 57. orr.

Beste predikarien sermoiak hitzez hitz hartzen ditut gogoan; Frantziskok jaulkitzen dituenek, ordea, ihes egiten didate.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 347. orr.

Oso gogoan hartu behar da, beraz, pertzepzioaren elementuak [...] ez direla inoiz bakanka gertatzen.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 31. orr.

Eta aitaren aholkuak gogoan hartu izan balitu, irten ere ez zen egingo.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 170. orr.

Narrazio mitikoak hartzen ditut gogoan, nire gizarteko jendearen bizitza esplikatzen baitute.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 23. orr.

Gogoan hartzen hasten gara orduan zer pentsatuko zuten gurekin bertan egon izan balira.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 36. orr.

Dendetako seinaleak ere gogoan hartu zituen, nahiz eta berarentzat letra ziriliko ulertezinak izan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 211. orr.

26a hartu-utzika hartuz eta utziz.

Aita ez muturtzeagatik hasi zen, bada, ezkutuan eta hartu-utzika irakurtzen, aitaren lo-kuluxka sarrien astiaz baliaturik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 76. orr.

27 hats hartu

Emakumeak hats hartu zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 137. orr.

Hala ere -hats hartu nuen-, atso batez ari garela, ez dakit inora garamatzan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 104. orr.

Tarrapatan mintzo zitzaigun, hats hartzeko etenik gabe.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 70. orr.

Eta, hats hartzeko betarik emaiten ez zigula, are xeheroago kontatu zigun bertze mirakulu hura.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 266. orr.

Hats hartu nuen, arindurik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 169. orr.

Edo ez al diok aitonari hats hartzen utzi behar?  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 23. orr.

Ehun bat kilometroz bide xidorrean autoaren jauziak jasan ondoan errege-bide gudroinatuan sartu zirelarik, hats hartu zuten.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 104. orr.

28 hautsak hartu

Harrizko irudi bat ikusi zuen, hautsak hartuta, koru azpiko zoko hondakinez bete batean.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 147. orr.

Apalak bete-bete eginda zeuden hautsak hartutako lumez, kandela-muturrez, jokorako hainbat karta-sorta higatuz, zilar eta kristalezko bola ugariz, eta era askotako te-kikarez.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 86. orr.

Hautsak hartutako tradizio batez ari al naizen!  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 19. orr.

29 hitza hartu

Aaronek hitza hartu eta Jaunak Moisesi esandako guztia kontatu zien.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 153. orr.

Oraindik izerdia etortzen zaio eskuetara banketxeko bileretan hitza hartu behar duenean.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 52. orr.

Usaian bezala giro gaitza izan da, ainitz jendek hitza hartu baitute.  Herria   2005-02-27

Hor ziren ere politikoak, bainan ez dute hitza hartu.  Herria   2001-10-04

Bazkalondoan, hitza hartu zuen zuzendariak, eta, aski hunkituta, esker ona adierazi zion Germani.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 54. orr.

Hitza hartu eta esan omen nuen, bizitza honetan inportanteena, helburu bat eduki eta horren alde borrokatzea dela.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 51. orr.

Afaltzen hasi ginelarik Kaliningrad eskualdeko gobernadoreak hitza hartu zuen guri ongietorria emateko.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 203. orr.

Redinek hartu zuen hitza: [...].  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 157. orr.

Ehundik gora idazle zarete -dio Saramagok hitza hartzean-, trenez abiatzekotan.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 24. orr.

Aste honetako HERRIA-n hitza hartzen dute Ipar Euskal Herriko laborarien eta laborari ohien artean beren programak zabaldu dituzten hiru zerrendek: Coordination Rurale, FDSEA/CDJA eta ELB.  Herria   2001-01-25

30 jai hartu

Gaur jai hartzea erabaki dut.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 80. orr.

Haien neskameak jai hartzen du igandeetan.Santosek lantokian jai hartu zuen arratsaldean.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 92. orr.

Zer esango ote zion nagusiak eguna jai hartuz gero?  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 77. orr.

Jatetxeko lanetik jai hartzen zuen egunetan. Jai hartzen zuenean, goizean goiz etortzen zen Albert Ruche jaunaren bila, eta landara joaten ziren, egun-pasa.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 85. orr.

31 kargu hartu (norbaiti) erantzuki egin, errieta egin.

Zail da asmatzen zerbitzariak zer darabilen buruan nagusiak kargu hartzen dionean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 39. orr.

Kargu hartu dit gainera, suhiltzaileei sartzen uzteagatik.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 139. orr.

Arrebak adarra joko dio, eta kargu hartu ere bai: mimatua dagoela, ez dela batere ibiltzen, ez ateratzeko horrenbeste lantu.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 74. orr.

Kargu hartuko zidan, esanez ez nintzela kontuz ibili, baina nik ez nuen kontuz ibiltzeko adina irabazten.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 23. orr.

"Kargu hartu behar nizuke", esan zidan Cesarrek itzuli nintzenean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 158. orr.

Aitak, aldiz, kargu hartzen zion amari, gehiegi jaten zuelakoan: [...].  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 41. orr.

Kargu hartzen dit, tanta bat hartu dudala ikusten duen guztietan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 175. orr.

Arrazoirik gabe kargu hartzen didazu beti.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 189. orr.

-Hitz hori ez duzu aipatu ere egin behar -kargu hartu zidan-.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 43. orr.

Aukera banuen, baina ez nion kargu hartu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 248. orr.

Egun argiz, bederen, ez genukeen bide luzerik eginen, eskandalu publikoaren salaketapean inork kargu hartu gabe.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 254. orr.

-Jaunak kargu hartu eta epai zaitzatela!  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 155. orr.

Idazlana bere eskuetara iritsi eta han esandakoengatik kargu hartu nahi zidala edo.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 75. orr.

Abdellahri kargu hartu zioten haiek ez ziren, ba, oso aurpegi-gozoak.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 216. orr.

Entzuna nago ni euskaltzale fin askoei neuregatik edo nere herritarrengatik "euskaldunegiak" garela esaten (hizkuntzaz, jakina), eta baita, arrazoi berberagatik, ez garela "mundu honetan bizi" kargu hartuz bezala deklaratzen ere.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 273. orr.

Gisa berean egokitzeagatik kargu hartua zidan niri, pare bat minutu lehenago.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 13. orr.

32 kontuan hartu (orobat kontutan hartu g.er.)

Oso burutazio bitxia da, eta kontuan hartuko dut.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 167. orr.

Baina kontuan hartuko dugu zure aitorpena, agintzen dizut.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 372. orr.

Kontuan hartzeko esan zion Nini gaztea zela, denbora asko zuela aurretik pentsakeraz aldatzeko.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 202. orr.

Gábor ez da kontuan hartu behar, bestelakoa da.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 100. orr.

Ez zuen kontuan hartu 36ko gerra hasi zenean, Lizardiren alargunak Oria ibaira bota omen zituela liburu gehienak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 10. orr.

Horiek guztiak galdera garrantzitsuak dira, ikerketa egiterakoan kontuan hartu ez direnak.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 163. orr.

Badut uste Karlos Santamariaren eta berak miresten zituen pentsalarien hausnarketak eta aholkuak kontuan hartzekoak ditugula baitezpada.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 12. orr.

Haiek ordea ez ziren kontuan hartzeko gauzak.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 29. orr.

Truke guztiak kontuan harturik, munduko BPGaren eta mundu mailako ekoizpenaren arteko erlazioa %26 zen 1998an, eta %8 berriz zen 1950ean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 62. orr.

Interneten erabiltzaileak hartzen badira kontuan, erabiltzaile horietako % 23,1 goi mailako klasekoak dira.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 162. orr.

Bestela ere, kostuak kontuan harturik, nekez egin zitekeen ikerkuntza.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 165. orr.

Zeuden aukerak kontuan hartuta, onena hartu dudala uste diat.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 82. orr.

Iduri du globalizazioa diruan oinarritzen dela, eta diruan bakarrik, jendea deusetarako kontuan hartu gabe.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 153. orr.

Gaur egun ezin azter daitekeela irudi kategoria bat aldi berean gainerako guztiak ere kontuan hartu gabe.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 16. orr.

Ustekabe inozoa halere, probabilitatearen legeak kontuan hartuz gero.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 35. orr.

Kontuan hartzekoa da, burezur bat eta gainean Tau letra marraztuz sinatzen duela Frantziskok bedeinkapen hau.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 67. orr.

Literatura tradizioa oso kontuan hartu zuela Euskara Batuak.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 163. orr.

Udal eta herrialde barrutietako administrazioa da kontuan hartuko dudana.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 179. orr.

Kontuan hartu ez dugun beste aukera bat zero morfema ezabatzea litzateke.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 91. orr.

Kontuan hartu, have "ukan" ezin dela era bikoitz honetan aztertu, laguntzaile bezala agertzen denean.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 97. orr.

Kontuan hartu behar duzu Nafarroan oso bakanak zirela banantzeak eta legez kanpokoak dibortzioak.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 183. orr.

Kontuan hartu behar duzu Tibet britainiarren menpe dagoela.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 259. orr.

Horrelako hierarkiak oso kontuan hartu beharko genituzke euskararen azterketan.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 52. orr.

Kontuan hartu behar dira delitugileen adina, delituaren izaera, gaiztakeria maila.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Teknika menderatzeko kontuan hartu beharrekoak ematen dira bigarren atalean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 17. orr.

Modu berean demonstratzen dugu Tristuratik sortzen den Desirak ere ez duela osotasuna kontutan hartzen.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 489. orr.

Kontuan hartzekoa da, horretaz gainera, zenbat erabiltzen diren filmetan gainkoadratze-teknikak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 148. orr.

33 lo hartu

Alboko agureak lo hartu du.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 42. orr.

Atea itxi nuen, etzan nintzen, eta lo hartu nuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 261. orr.

Eta horrelaxe hartu zuten lo, korapilaturik.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 104. orr.

Konparazio hura zehazten ari nintzela hartu nuen lo.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 37. orr.

Berriz etzan eta lo hartzen ahalegindu nintzen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 136. orr.

"Lo hartu behar al duzu orain?", esan zidan Virginiak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 169. orr.

Ez dut lo hartu behar.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 282. orr.

Agian lo hartuko du.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 143. orr.

Joan hadi hire etxera lo hartu baino lehen, Ubanbe.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 226. orr.

Errekatxo bat igarotzen zen leihoaren azpian; iruditu zitzaidan gau osoan aritu zela etxea miazkatzen, lo hartu nuen arte.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 21. orr.

Oraindik lo hartu gabe, gizajo hori?  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 151. orr.

Gau horretan errespetuaz hitz egin zidan, bizkarra bizkarraren aurka lo hartu ezinik zebilela.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 106. orr.

Lo hartu ezinik zegoela, ezkongaiekin etzaten ziren mirabeak irten ziren jauregitik.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 151. orr.

Eta gu lo hartu ezinda, Hispano-Suiza hark behiak txahala bezala umea egingo zuelakoan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 209. orr.

-Dena dela, ezin izango dut lo hartu -esan nion-.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 56. orr.

Baina ezin nuen lo hartu.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 43. orr.

Azkenean lo hartu, eta amesgaiztoak izaten nituen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 133. orr.

Ezin izan nuelako lo hartu begi haietan pentsatzen.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 125. orr.

Ezin du lorik hartu.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 124. orr.

Izan ere, muxarrak behin lo hartuz gero negu osoa pasatzen du lotan.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 20. orr.

Kexu dira eguzkiak lo hartu duelako.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 381. orr.

Bakean hartuko dut lo eta atseden betiko bizitzan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1042. orr.

Bere hitzen gainean hartuko nuen lo gustura, sehaska zahar batean bezala.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 144. orr.

34 loak hartu ik loakartu.

Jarlekuan erdi etzanda, loak hartu zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 451. orr.

Gero, etzan eta loak hartu zain geratzen naiz, borreroaren zain egongo nintzatekeen bezala.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 308. orr.

Eta eseri egin zen, hain etenik non bertan loak hartu baitzuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 290. orr.

Telebistaren aurrean berehala hartzen bainau loak. -Eta loak hartzen ez banau?  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 210. orr.

Eta betaurrekoak kendu ere egin gabe, atzeraka etzan burkoaren gainera eta loak hartu zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 44. orr.

Jarrera horretan loak hartu du.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 53. orr.

Pisu atsegin hura gogoan, loak hartu ninduen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 77. orr.

Jostetaren ondotik, elkar besarkatu, eta loak hartu zituen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 45. orr.

Logura, lo-nahia, loak har zaitzala, har zaitzala besoetan.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 131. orr.

Baina jadanik ez zuen berriro loak hartzerik lortu.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 117. orr.

Goizegi zen jaikitzeko, beranduegi loak hartzeko.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 107. orr.

Irribarre, umea besoetan hartzen dugunean; irribarre, loak hartu ezin duelako lasaitu behar dugunean.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 10. orr.

Eta ni urduri, loak hartu ezinik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 7. orr.

Egunez nekatu ez eta gauez loak hartu ezinik nabil aspaldian.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 30. orr.

Maindireen artean ezin loak hartu ibiliko da, ez dagoela eskubiderik, kontxo, ez dagoela itxaropenik.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 15. orr.

Eta jeneral garaile bat bailitzan, sarraskia egindako eremuan bertan hartu zuen loak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 87. orr.

Loak hartuta dagoenaren irudia esna begiratzen dionarentzat lasaigarria izan arren.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 128. orr.

Loak hartuarena egiten dun baina hala ere ez duela zirkinik egiten eulia azalean ibiliagatik.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 103. orr.

Eskuak sabel parean gurutzatu, eta loak hartutakoarena egiten zuen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 123. orr.

· Eta, etzanda nengoela, loak laster hartu ninduen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 101. orr.

Sei eta erdietan erromes baten iratzargailuak, loak osoki hartua ninduela, ohean punparazi nau.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 39. orr.

Lo sakon batek hartu ninduen berehala, heriotzarena bezalako loak.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 104. orr.

Egun batzuk zeramatzan ez zuela loak ongi hartzen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 121. orr.

Sonanbuluen loak hartua zuen, eguzki santu urrezko izpidunari begira luzaro egonak hipnotizaturik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 147. orr.

35 mendean/menpean hartu

Nahiz eta gehiago izan eta arma hobeak eduki, ezin zuten bailara hau mendean hartu, mendiotan bertakoak garaiezinak zirelako.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 14. orr.

Gure herria ez du inor garaituko ez mendean hartuko.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 151. orr.

Fulgencio Batistak mendean hartua zeukan Kuba hura ez zen Estatu Batuen sukurtsal bat baizik.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 70. orr.

Hurrengo urtean naziak sartu ziren, herria mendean hartu, eta herritarrak bota egin zituzten bertatik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 162. orr.

Militarrek gauez hartu zuten mendean hiria.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 112. orr.

Ea nik mendean hartu eta lurraldetik botatzea lortzen dudan.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 213. orr.

Mendean hartu behar ote gaituzu?  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 104. orr.

Charles bere mendean harturik zeukan emakume deabru horrek.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 143. orr.

Gaizkile-talde batek erraz hartuko zintuzke menpean, Wilmer.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 444. orr.

Belar txarrek aspaldi hartua zuten mendean leku hura.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 143. orr.

Zakur pisuagoak errazago har lezake mendean bere kontrarioa.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 92. orr.

· irud Belarrez eta haragiz nekez elikatuz bizi den gorputza, gaixotasunak, itxuragabetzeak, usteltzeak mendean har dezakeen abere makina.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 333. orr.

Stephen lekuaren sakratutasunak mendean hartu zuela iruditzen zitzaion Margareti.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 228. orr.

Lozorro sakonean murgildu zen Abran eta izu larri eta ilun batek mendean hartu zuen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 44. orr.

Emaztearengandik banatu berria nintzen [...] garai hartan, eta etsipenak guztiz mendean hartua ninduen.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 14. orr.

Hark bazekien ezin ninduela soarekin mendean hartu.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 22. orr.

Gure aita, berriz, gizon langilea zen, betebeharrek mendean hartua zutena.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 12. orr.

Baina jendetzaren aztoramen zalapartatsuak mendean hartu zuen orduan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 87. orr.

Ez dadila logurak mendean hartu arte oheratu, eta esnatu bezain laster jaiki dadila.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 38. orr.

Baina askonahiak menpean hartu eta ametsetan hasi zen Parisen gelditu eta denda bertan zabaltzearekin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 96. orr.

Gutxika-gutxika mendean hartu zuen egoera, berreskuratu zuen bere odol hotza.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 92. orr.

Behatzen duguna ez da natura bere baitan, baizik-eta gure galdetzeko eraren mendean hartutako natura.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 66. orr.

Ekialdean, Indianak 104-88 hartu zuen mendean Boston; New Jersey Netsek 107-83 New York, eta Detroitek, eroso, 108-82 Milwuakee.  Berria - Kirola   2004-04-20

Ez baitzait iruditzen, oraingoz, mendean hartua duen emakume horrez nik nahi nukeen bezain gogobeterik denik.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 327. orr.

36 zerbaiti neurria hartu

Antza, erraldoiari neurria hartu dio, eta hemendik aurrera borroka orekatua izango da.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 126. orr.

Beharbada, oraindik ez diot hiriari neurria hartu.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 102. orr.

Hasieran kosta egin zitzaion makinari neurria hartzea.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 17. orr.

Aitortu behar du horratik aldatu egin dela azken hilabeteetan: alkoholari neurria hartu dio, eta harremana bide berri batetik gidatu dute.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 77. orr.

Hamabost egunetan bost partida jokatu ditu Hormadik, eta xapelgoari neurria hartu ezinik dihardu.  Berria - Kirola   2004-10-09

Osasunak partidari neurria hartzea lortu zuen lehen zatian, eta ongi aritu zen, nahiz eta markagailuan Valentziak aurrea hartu.  Berria - Kirola   2004-01-08

Ezin diot indarrari neurria hartu.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 76. orr.

Argia urratzen hasia zuan, astiro-astiro, eguzkia bere harrapakinari, munduari, neurria hartzen ari balitzaio bezala.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 155. orr.

Ondo asko hartua zion neurria karguari, eta ezin hobeto betetzen zuen bere egitekoa.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 221. orr.

Kezka hori izateak berak adierazten du ez niola formula egokiari neurria hartzen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 56. orr.

Honek esan nahi zuen arazoa ez zela zuzenki literarioa, baizik eta etikoa: nik egia isiltzera, ez zen izango zeru azpian ez irakurlerik ez kritikaririk nire plajioari neurria hartuko zionik.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 147. orr.

37 ontzat hartu

Espainian gaindi, ainitzek ontzat hartzen omen dute gobernuaren joka-molde hori.  Herria   2002-08-15

Zenbait Herriko Etxek, aldiz, ontzat hartu dute gure proposamena.  Berria - Euskal Herria   2004-02-01

Agintearen aldeko eta oposizioko diputatuek ontzat hartutako akordioaren arabera.  Berria - Mundua   2004-12-09

Edonola ere, ontzat hartu zuten epaia.  Berria - Ekonomia   2004-10-21

Ontzat hartu zituzten hitz hauek Hamorrek eta honen seme Sikenek.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 96. orr.

Hona arrazoiak, ontzat hartuko baitituzu dudarik gabe.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 191. orr.

Bizkitartean, Paulok eta haren lagunek bidean kausitu zituzten beste hizkuntza guztien artetik badira zenbait fede berriaren janzteko ontzat hartu zituztenak, hala nola Siria, Persia, Armenia eta Egiptoko hizkuntza zaharrak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 180. orr.

Ona txartzat eta txarra ontzat har ez dezagun.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 382. orr.

Eta sortzen zaizkigun eragozpenak saihestu nahi izanez gero, onartu ezinezkoak ontzat hartzera behartzen gaituen eraikuntza guztiz korapilatsu batera jotzen dugu, zinezko proposamentzat nekez har litekeena.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 135. orr.

38 parte hartu (19770 agerraldi, 214 liburu eta 5977 artikulutan; ETCn 127.491 agerraldi) esku hartu.

-Nik ere zure bizitzan parte hartu nahi dut, Fermin, behar zaitut.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 363. orr.

Monikak ere parte-hartzen du solasean.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 16. orr.

Eskerrik beroenak haiei, eta liburuan parte hartu duten guztiei.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 7. orr.

Hamabi artikulugilek hartu dute parte 'Jakin' aldizkariak urtero egiten duen zenbaki berezian.  Berria - Kultura   2004-01-13

Kanpaldian parte hartzen ari zirenak.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 93. orr.

Uste baino jende gutxiagok parte hartu zuen, azkenean, ekintzan.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 79. orr.

Xabier Letek, Antton Valverdek, Jabier Muguruzak, Alaitz Telletxeak eta Mikel Errazkinek hartuko dute parte emanaldian.  Berria - Kultura   2004-11-13

Irudi zuen gure etxekoa zela eta gure doluminean parte hartzen zuela.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 62. orr.

Bakearen aldeko Herrien Biltzarrean hartu zuen parte.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 10. orr.

Horra, baina: benetan parte hartu al zuen hilketan?  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 47. orr.

Aldi berean, euskal mugimendua zeritzonean parte hartzen zuen, batez ere laborantza alorrean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 112. orr.

Aeroposta-Argentina konpainiaren esploratzaile izendatu zuten, Argentinan hegazkinezko posta zerbitzuak eta handik Europarako garraioa antolatzen parte hartzeko.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 9. orr.

Aitak parte hartzeko beharra sentitu zuen semeari babesa emateko edo.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 117. orr.

Nolanahi ere, ez zaidak iruditzen Angelek fusilamenduetan parte hartuko zuenik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 211. orr.

Ikusten dut eta aitortzen dut holako gerla deitoragarri batean nihaurek ere parte hartu dutala.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 98. orr.

Zuzenean parte hartu ala ez, hiltzaile artean ibili zen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 211. orr.

Linea beretan izan ginen pilotu, sorkuntza beretan hartu genuen parte.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 148. orr.

Izarrak ederrak dira, baina ezin dute ezertan parte hartu: begira egotearekin konformatu behar dute beti.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 49. orr.

Hirietan, nazioarteko merkatariek ezin zuten xehekako salerosketan parte hartu, salerosketa mota hori oso zorrotz arautua baitzegoen, ekoizleen interesen alde.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 20. orr.

-Bai, jauna, Ostendeko setioan parte hartutakoa naiz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 37. orr.

Euli-enbrioiaren bizitzaren lehen urratsetan parte hartzen duten eragiketak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 61. orr.

Bi organismo horien garapenean parte hartzen duten prozesuak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 125. orr.

Zatiki elementalek parte hartzen duten gertaerak alde batera utzita.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 38. orr.

-Kontatu dizu parte hartu behar duen borroka horrena?  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 122. orr.

· Zer parte hartzen dute, ernalkuntzaren aurretik, amaren geneek enbrioiaren eraikuntzan?  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 59. orr.

39 preso hartu

Justizia gorenaren aginduz bi bihozgabe horiek preso hartu zenituenean.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 87. orr.

Krasnoiarskeko batailan izan nintzen, eta hantxe hartu ninduten preso!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 430. orr.

Elosegi, Joseba, ez zuten harrapatu, baina haren ordez anaia hartu zuten preso.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 28. orr.

Alemanek preso hartu zuten, bertze soldaduekin batean, Frantziak gerla galdu eta biharamunean berean.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 9. orr.

Telegrafoaren gelan daukate orain preso hartuta, Bergarako juezaren zain gaude denok.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 100. orr.

1987ko ekainean zen preso hartua izan, ETAkoa zelakoan.  Herria   2005-09-01

Auvergne-ko makian preso hartua, Dachau-n zegoen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 118. orr.

Men egiten zutenak armadan sartzen zituen, men egin nahi ez zutenak preso hartzen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 51. orr.

Kanadako basatiek erre egiten dituzte preso hartutakoak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 105. orr.

Preso hartu zituzten S.S.ek, ahalgerik gabe, kuraiarik gabe, bizirik utz zitzaten eskatzen diete.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 112. orr.

· irud Gudronean preso hartu legarrak laster doatzi ene gibelerat, abaila haundian...  Herria   2003-09-25

Itzalek preso hartutako lur baten soslaia.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 95. orr.

39a sosegu hartu

Lurrean etzanda, manta gainean jarri eta ahaleginak egin dituzu sosegu hartzen.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 44. orr.

Andrea, har ezazu sosegu, adiskidantzak dizu galdatzen.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 472. orr.

Har ezazu haatik sosegu; nire iloba ez dago arriskuan.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 394. orr.

Orduan, zure on eginengatik sosegu harturik, maiteko dut neure bizitza.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 291. orr.

· Kontzientziaren harra ausikika hasten zitzaidanean, otoitz hura egin, eta otoitz hartan hartzen nuen bertzela nekez hartzen nuèn sosegu eta kontentamendu apurra.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 198. orr.

Goxatu eta sosegu pixka bat har dezan, baina, aurrean izanda ere, ez zenuke, beharbada, adierazten asmatuko.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 47. orr.

40 su hartusup_1

Gau batean lastategiak su hartu eta etxe osoa eta baratzeko arbola guztiak erre ziren poxpoloak balira bezala.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 43. orr.

Errautsa su hartzen hasi zenean, kea zabaldu zen sukaldean.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 108. orr.

Kamioiak 20.000 litro D gasoil zeramatzan; beste ibilgailu bat jo, eta su hartu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-04-14

Metanol gai toxikoa zeraman tren batek su hartu du Baionako portuan.  Berria - Euskal Herria   2004-08-13

Gero fuselajeak su hartu zuen eta han nonbait erori zen, sororen batean.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 15. orr.

Aski zela zigarro-mutur gaizki itzali bat hango belarrak eta lastoak eta etxeak denak su hartzeko.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 83. orr.

Begira egon zen su hartu zuten arte.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 118. orr.

Veraren soinekoak su hartzen zuela imajinatu zuen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 120. orr.

Hain erraz su hartzen duen gai horren gainean ari zen nabigatzen egiatan?  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 403. orr.

Su hartu duen sasiko sugea bezala bihurritu zen fraidea.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 148. orr.

Su hartutakoak 'erretzen ari naiz! erretzen ari naiz!' esanez Kyobashi ibaira oldartzen ziren.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 114. orr.

41 su hartusup_2 irud

Gorrotoak su hartu zuen Harryren barruan, beldurrarentzako lekurik utzi gabe.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 274. orr.

Zeren, nork daki gaztetan hartu hinduen su hark hartuko ez ote hauen egunen batean berriro, eta mudaraziko ez ote duen hire pintura goiti-beheiti...?  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 283. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 11 aldiz agertzen direnak)

abantaila hartu (25); abiada hartu (21); abiadura hartu (13); agintea hartu (23); ahotan hartu (26); aintzakotzat hartu (76); aintzat hartu (840); aise hartu (18); altzoan hartu (16); antza hartu (34); aparte hartu (18); ardura hartu (132); ardurak hartu (19); argazkia hartu (12); argia hartu (14); armak hartu (36); arnasa hartu (226); arnasarik hartu (52); arriskua hartu (25); arriskurik hartu (20); arta hartu (11); asmoa hartu (24); astia hartu (22); astirik hartu (11); atseden hartu (163); atsedena hartu (48); atsedenik hartu (47); atsegin hartu (21); atseginez hartu (15); atxilo hartu (32); aulkia hartu (17); aurre hartu (33); aurrea hartu (270); aurrean hartu (14); aurretik hartu (24); autoa hartu (53); autobusa hartu (44); azpian hartu (37)

baikor hartu (11); bainua hartu (14); baloia hartu (17); barne hartu (15); basoa hartu (11); batera hartu (18); begira hartu (12); begirunez hartu (11); begitan hartu (32); beldurra hartu (14); beldurrak hartu (20); beregain hartu (16); berekin hartu (27); berriro hartu (37); berriz hartu (43); bertan hartu (27); besoetan hartu (84); besotik hartu (11); beta hartu (13); betarik hartu (11); bide hartu (24); bidea hartu (514); biderik hartu (12); bidez hartu (12); biolina hartu (13); bizia hartu (12); bizikleta hartu (22); bizkarrean hartu (27); boterea hartu (18); botikak hartu (11); botila hartu (21); buelta hartu (20); bulegoan hartu (11); burua hartu (18); buruan hartu (15); buruzagitza hartu (11); deklarazioa hartu (46)

deliberoa hartu (14); denbora hartu (38); dirua hartu (33); dutxa hartu (17); egoitzan hartu (13); egunkaria hartu (16); elkar hartu (48); emaztetzat hartu (34); engaiamendua hartu (12); epoa hartu (11); erabakia hartu (469); erabakiak hartu (63); erabakirik hartu (103); erantzukizuna hartu (31); erdia hartu (11); eredutzat hartu (14); erotzat hartu (11); erraz hartu (12); errepidea hartu (12); erretiroa hartu (71); erretreta hartu (34); erritmoa hartu (18); eskopeta hartu (16); esku hartu (277); eskua hartu (101); eskuak hartu (18); eskuan hartu (97); eskuetan hartu (85); eskuetatik hartu (11); eskutan hartu (19); eskutik hartu (49); espirituak hartu (16); estu hartu (103); etsia hartu (21); etxean hartu (77); ezkerretara hartu (13); ezpata hartu (16); ezustean hartu (16)

forma hartu (23); gaina hartu (139); gainean hartu (31); gaizki hartu (87); garrantzia hartu (15); gatibu hartu (22); gidaritza hartu (16); giltza hartu (13); giltzak hartu (17); gobernuak hartu (35); gogoan hartu (158); gogor hartu (11); gogorrak hartu (17); gogoz hartu (13); gurutzea hartu (12); gustua hartu (16); gustura hartu (41); gutuna hartu (14); handiak hartu (21); harriduraz hartu (15); hartu berri (40); hartu berria (23); hartu eman (51); hartu emana (36); hartu emanak (47); hartu emanetan (12); hartu emanik (13); hartu gogoan (16); hats hartu (14); hatsa hartu (17); haurra hartu (11); hegazkina hartu (55); hiria hartu (39); hitz hartu (14); hitza hartu (182); hizpide hartu (15)

igogailua hartu (14); ikarak hartu (11); indarra hartu (64); indarrez hartu (20); iniziatiba hartu (15); itsasontzia hartu (12); itxura hartu (97); izena hartu (80); izuak hartu (14); jai hartu (13); jaka hartu (11); jarrera hartu (79); joera hartu (13); kafea hartu (48); kapela hartu (14); kargu hartu (78); kargua hartu (183); kolorea hartu (13); kolpea hartu (29); kondutan hartu (30); konfiantza hartu (30); konpromiso hartu (12); konpromisoa hartu (376); konpromisoak hartu (31); kontrola hartu (15); kontrolpean hartu (17); kontu hartu (12); kontuan hartu (1072); kontutan hartu (63); kontzientzia hartu (12); kutxa hartu (11)

labana hartu (22); laginak hartu (12); lagun hartu (23); lagunek hartu (33); laguntzat hartu (23); lana hartu (31); lanak hartu (17); lanik hartu (34); lasai hartu (48); lasaitua hartu (34); laster hartu (16); latza hartu (13); lekua hartu (100); lekukoa hartu (38); lema hartu (15); lepoan hartu (22); liburua hartu (48); lo hartu (146); loak hartu (200); lorik hartu (22); luma hartu (21); lur hartu (39); makila hartu (26); maleta hartu (19); mende hartu (11); mendean hartu (258); mendeku hartu (29); mendekua hartu (37); menpean hartu (55); metroa hartu (27); min hartu (320); mina hartu (22); minik hartu (30)

neurria hartu (66); neurriak hartu (296); neurririk hartu (77); normaltzat hartu (15); oharrak hartu (15); ohitura hartu (51); oin hartu (18); oinarritzat hartu (18); ondo hartu (85); onez hartu (130); ongi hartu (81); ontzat hartu (105); ontzia hartu (16); oporrak hartu (16); ordezkariek hartu (12); osotasunean hartu (13); ostatu hartu (41); papera hartu (14); paperak hartu (12); parte hartu (3007); partidan hartu (16); patxadaz hartu (13); pazientzia hartu (13); pena hartu (22); pilota hartu (11); pilula hartu (16); pilulak hartu (11); poltsa hartu (18); poza hartu (34); pozarren hartu (15); pozez hartu (53); pozik hartu (96); preso hartu (129); pultsua hartu (11)

segida hartu (45); seinaletzat hartu (17); semea hartu (12); semetzat hartu (20); senartzat hartu (16); serio hartu (41); soinua hartu (11); su hartu (115); suak hartu (30); susmoa hartu (30); sustoa hartu (16); taldeak hartu (19); tankera hartu (20); taxia hartu (20); telefonoa hartu (102); tentuz hartu (13); tokia hartu (48); trena hartu (81); txaloka hartu (17); txanda hartu (14); ura hartu (18); usaina hartu (17); zuzendaritza hartu (11); zuzenean hartu (13)

arnasa sakon hartu (50); begi onez hartu (84); bere gain hartu (501); bileran parte hartu (34); bozetan parte hartu (11); bozketan parte hartu (30); bultzatzeko konpromisoa hartu (12); emateko konpromisoa hartu (13); erasoetan parte hartu (13); eztabaidan parte hartu (18); hartu beharreko neurriak (53); hauteskundeetan parte hartu (13); hilketan parte hartu (18); jokoetan parte hartu (12); lasaitu ederra hartu (34); manifestazioan parte hartu (25); ministro kargua hartu (12); negoziazioetan parte hartu (12); neurri guztiak hartu (14); neurri zorrotzak hartu (12); presidente kargua hartu (27); proiektuan parte hartu (17); prozesuan parte hartu (32); tarte bat hartu (19); uzteko erabakia hartu (19); zuzenean parte hartu (21)

aintzat hartua (24); aintzat hartuak (13); begitan hartua (15); bere gain hartua (14); deabruak hartua (30); kontuan hartua (14); kontuan hartuak (11); mendean hartua (17); ongi hartua (15); parte hartua (19); preso hartua (14)

); aintzakotzat hartuko (11); aintzat hartuko (135); ardura hartuko (16); atseden hartuko (29); atsedena hartuko (16); atsedenik hartuko (11); aurrea hartuko (24); azpian hartuko (12); barne hartuko (17); bide hartuko (25); bidea hartuko (45); denbora hartuko (12); erabaki hartuko (14); erabakia hartuko (34); erabakirik hartuko (17); erretiroa hartuko (43); esku hartuko (69); estu hartuko (17); etxean hartuko (14); gaina hartuko (11); gaizki hartuko (17); gogoan hartuko (13); gustura hartuko (32); indarra hartuko (12); itxura hartuko (16); izena hartuko (19); jarrera hartuko (35); kargu hartuko (17); kondutan hartuko (11); kontuan hartuko (172); lekua hartuko (16); lekukoa hartuko (25); loak hartuko (11); mendean hartuko (14); mendeku hartuko (15); nekez hartuko (12); neurriak hartuko (119); ondo hartuko (17); onez hartuko (13); ongi hartuko (12); ontzat hartuko (15); parte hartuko (1087); pilotarik hartuko (13); pozik hartuko (18); preso hartuko (11); segida hartuko (12); taldea hartuko (18); taldeak hartuko (11); tokia hartuko (21)

aintzat harturik (29); ardatz harturik (12); elkar harturik (52); erabakia harturik (17); eskuan harturik (22); eskuetan harturik (12); etsiak harturik (11); gaina harturik (13); gogoan harturik (22); harturiko erabakia (12); kontuan harturik (192); kontutan harturik (13); lagun harturik (11); oinarri harturik (23); parte harturik (15); suak harturik (12)

aintzakotzat hartzea (12); aintzat hartzea (86); ardura hartzea (15); arnasa hartzea (31); atseden hartzea (31); aurre hartzea (17); aurrea hartzea (45); bidea hartzea (25); erabakia hartzea (45); erabakiak hartzea (37); erretiroa hartzea (13); esku hartzea (277); gogoan hartzea (11); kargu hartzea (20); konpromisoa hartzea (24); kontuan hartzea (103); kontzientzia hartzea (16); lekua hartzea (16); mendean hartzea (45); mendeku hartzea (16); neurria hartzea (27); neurriak hartzea (103); parte hartzea (1515)

bere gain hartzea (40); bere parte hartzea (26); emakumeen parte hartzea (22); gizartearen parte hartzea (14); hauteskundeetan parte hartzea (13); herritarren parte hartzea (59); jendearen parte hartzea (24); kontuan ez hartzea (13); kontuan ez hartzea (13) ez parte hartzea (23); parte hartzea bermatzeko (11); parte hartzea bultzatu (15); parte hartzea egotzita (12); parte hartzea eskatu (18); parte hartzea eskatzen (11); parte hartzea espero (12); parte hartzea leporatu (14); parte hartzea leporatzen (20)

arnasa hartzean (12); esku hartzeak (20); esku hartzearen (26); esku hartzeaz (11); hartzearekin batera (21); kargua hartzean (14); parte hartzeagatik (108); parte hartzeak (64); parte hartzean (21); parte hartzearekin (94); parte hartzearen aldeko (12); parte hartzeaz (38)

aintzakotzat hartzeko (19); aintzat hartzeko (130); ardura hartzeko (11); armak hartzeko (12); arnasa hartzeko (177); arta hartzeko (12); atseden hartzeko (127); atsedena hartzeko (11); aurre hartzeko (12); aurrea hartzeko (78); autobusa hartzeko (15); berriro hartzeko (15); bidea hartzeko (20); deklarazioa hartzeko (12); erabakia hartzeko (89); erabakiak hartzeko (162); erantzukizuna hartzeko (17); erretiroa hartzeko (28); eskarmentua hartzeko (13); esku hartzeko (125); estu hartzeko (30); etxean hartzeko (12); gisa hartzeko (12); gogoan hartzeko (21)

hartzeko agindu (25); hartzeko arazo (15); hartzeko arazoak (21); hartzeko arriskua (11); hartzeko asmoa (60); hartzeko asmorik (29); hartzeko asmotan (13); hartzeko asmoz (30); hartzeko astirik (17); hartzeko aukera (239); hartzeko aukerarik (26); hartzeko baimena (19); hartzeko balio (16); hartzeko behar (12); hartzeko beharra (15); hartzeko betarik (11); hartzeko borondatea (11); hartzeko dei (13); hartzeko deia (180); hartzeko denbora (22); hartzeko denborarik (12); hartzeko eguna (11); hartzeko erabakia (17); hartzeko esan (30); hartzeko eskaera (16); hartzeko eskatu (315); hartzeko eskatuko (24); hartzeko eskatzen (36); hartzeko eskua (11); hartzeko eskubidea (115); hartzeko exijitu (16); hartzeko gai (59); hartzeko gaitasuna (21); hartzeko garaia (38); hartzeko gauza (25); hartzeko gisan (26); hartzeko gogoa (26); hartzeko gonbita (28); hartzeko konpromisoa (21); hartzeko modu (21); hartzeko modua (26); hartzeko moduan (44); hartzeko moduko (49); hartzeko modukoa (31); hartzeko modukoak (16); hartzeko ohitura (11); hartzeko ordua (16); hartzeko orduan (44); hartzeko parada (16); hartzeko prest (140); hartzeko tenorea (14); hartzeko unea (18); hartzeko zailtasunak (11); hartzeko zain (11); hartzeko zorian (17)

hatsa hartzeko (19); hitza hartzeko (17); kafea hartzeko (17); kargua hartzeko (25); konfiantza hartzeko (24); konpromisoa hartzeko (20); konpromisoak hartzeko (47); kontuak hartzeko (15); kontuan hartzeko (178); lasai hartzeko (12); lekua hartzeko (24); lo hartzeko (11); loak hartzeko (15); mendean hartzeko (113); mendeku hartzeko (31); mendekua hartzeko (25); menpean hartzeko (24); neurria hartzeko (27); neurriak hartzeko (207); oharrak hartzeko (14); parte hartzeko (1367); preso hartzeko (13); tokia hartzeko (12); trena hartzeko (13); zerbait hartzeko (16)

; aintzat hartzeko eskatu (33); aintzat hartzeko moduko (11); arnasa hartzeko arazo (14); arnasa hartzeko arazoak (19); bere gain hartzeko (90); beren gain hartzeko (12); bozetan parte hartzeko (13); ekimenetan parte hartzeko (14); ekitaldian parte hartzeko (11); erabaki bat hartzeko (21); esku hartzeko eskatu (19); ez parte hartzeko (15); eztabaidan parte hartzeko (12); gobernuan parte hartzeko (14); hauteskundeetan parte hartzeko (29); kafe bat hartzeko (11); kontuan hartzeko eskatu (20); kontuan hartzeko moduko (11); lehiaketan parte hartzeko (13); manifestazioan parte hartzeko (46); mobilizazioetan parte hartzeko (27); neurriak hartzeko eskatu (74); parte ez hartzeko (18); parte hartzeko asmoa (24); parte hartzeko asmorik (13); parte hartzeko aukera (124); parte hartzeko aukerarik (14); parte hartzeko deia (157); parte hartzeko eskatu (54); parte hartzeko eskubidea (87); parte hartzeko gonbita (22); parte hartzeko prest (30); pixka bat hartzeko (17); politikan parte hartzeko (11); prozesuan parte hartzeko (29); txapelketan parte hartzeko (24); zuzenean parte hartzeko (14)

aintzat hartzekoa (23); kontuan hartzekoa (81); kontuan hartzekoak (38); parte hartzekoa (18); parte hartzekoak (16)

aintzakotzat hartzen (73); aintzat hartzen (408); antza hartzen (57); ardura hartzen (23); arnasa hartzen (113); arnasarik hartzen (13); arriskuak hartzen (11); arta hartzen (14); atseden hartzen (98); atsedena hartzen (17); atsedenik hartzen (22); atsegin hartzen (37); atsegina hartzen (11); aurrea hartzen (60); autobusa hartzen (15); azpian hartzen (15); bainua hartzen (13); barne hartzen (118); begitan hartzen (11); berehala hartzen (14); beretzat hartzen (16); berriz hartzen (18); besoetan hartzen (21); bidea hartzen (72); botikak hartzen (16); denbora hartzen (20); drogak hartzen (14); egunero hartzen (14); eguzkia hartzen (11); elkar hartzen (13); erabakia hartzen (40); erabakiak hartzen (73); eredutzat hartzen (14); erritmoa hartzen (11); esku hartzen (96); eskua hartzen (13); eskuan hartzen (11); eskuetan hartzen (14); estu hartzen (34); forma hartzen (31); gaina hartzen (64); gaizki hartzen (19); garrantzia hartzen (15); gogoan hartzen (56)

hartzen ahalegindu (11)

hats hartzen (26); hatsa hartzen (16); hitza hartzen (14); indarra hartzen (40); itxura hartzen (105); izena hartzen (27); izenak hartzen (14); kafea hartzen (36); kargu hartzen (35); kolorea hartzen (12); kondutan hartzen (13); konfiantza hartzen (17); konpromisoa hartzen (54); konpromisoak hartzen (12); kontuan hartzen (463); kontutan hartzen (45); kutsua hartzen (16); lasai hartzen (16); lekua hartzen (41); lo hartzen (31); loak hartzen (63); lur hartzen (11); mendean hartzen (48); mendekua hartzen (11); menpean hartzen (22); min hartzen (33); moduan hartzen (19); nekez hartzen (23); neurria hartzen (32); neurriak hartzen (91)

oharrak hartzen (23); ondo hartzen (29); onez hartzen (22); ongi hartzen (30); onik hartzen (17); ontzat hartzen (42); osoa hartzen (71); osorik hartzen (11); osotasunean hartzen (11); parte hartzen (1197); pilula hartzen (19); plazer hartzen (20); preso hartzen (12); segida hartzen (21); serio hartzen (25); soilik hartzen (19); su hartzen (29); suak hartzen (11); susmoa hartzen (15); tankera hartzen (24); tea hartzen (23); telefonoa hartzen (11); tokia hartzen (20); traza hartzen (24); trena hartzen (14); txarra hartzen (33); usaina hartzen (17); zerbait hartzen (22)

bere baitan hartzen (25); bere gain hartzen (114); herria aintzat hartzen (12); itxura hartzen ari (13); izaera barne hartzen (11); neurriak hartzen ari (12); parte hartzen hasi (16); prozesuan parte hartzen (13); susmo txarra hartzen (20)

aintzat hartzera (14); arnasa hartzera (12); atseden hartzera (40); erabakia hartzera (14); esku hartzera (15); haizea hartzera (22)

hartzera behartu (39); hartzera behartzen (19); hartzera bultzatu (12); hartzera bultzatzen (11); hartzera deitu (84); hartzera eraman (12); hartzera eta (35); hartzera etorri (18); hartzera gonbidatu (40); hartzera gonbidatzen (15); hartzera joan (72); hartzera joateko (12)

hori hartzera (17); jabetzan hartzera (14); kafea hartzera (32); neurriak hartzera (17); parte hartzera (269); popatik hartzera (39); tea hartzera (24); trena hartzera (14); zerbait hartzera (21)

erabakiak hartzerakoan (20); kafe bat hartzera (14); manifestazioan parte hartzera (18); mobilizazioetan parte hartzera (11); parte hartzera deitu (78); parte hartzera gonbidatu (14); parte hartzerat (34)


hartualdi ik harraldi.

hartueman ik harreman.

hartuera iz hartzea. ik harrera. (aditz osagaiaz)

Halako sua eukan ze, atzamar txikerra apurtuta eukana ahaztu egiten jakon eta "ai, kabendios!" hots egiten eban, min hartueran.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 17. orr.


hartune 1 iz korronte bat hartzen edo konexio bat egiten den gunea.

Emakumea argitzalean dagoen gela batean sartu da, gero makurtu da telefonoa beste hartune batean konektatzeko.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 278. orr.

Telefonoa orain dagoen hartunetik deskonektatzen du.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 278. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Tapa altxatu eta mangera ur-hartunean konektatu zuten.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 134. orr.

Ur-hartunea ez zen inondik ageri, nahiz eta mapak argi erakusten zuen handik oso hurbil hidrante bat egon behar zela. kontua da nire ohepean zegoela argindar-hartunea.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 133. orr.

Farola bat da, iturri-hartune bat da, eta nire begiradaren ahalmenaz eguneroko itxurara murrizten saiatzen nintzen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 138. orr.

3 hartzeko unea.

We shall overcome honek egundoko parranda akustikoa jaso du, irlandar eta amerikar folk musikan blai eta hartune bakarrean jasoa.  Berria - Kultura   2006-05-04


hartxintxar iz harri-koskor txikia, ale baten tamainakoa.

Bakean aztarrika ari dira usoak hartxintxarretan. Jerry, ziztu bizian, errepidean sartu zen berriz, lurra eta hartxintxarrak gurpilen azpitik hegan.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 37. orr.

Eraikin guztiak hartxintxar gorrizko bidexka batez inguraturik zeuden.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 96. orr.

Gure eginkizuna hartxintxar grisez betetako bagoia hustea zen.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 147. orr.

Hartxintxarrezko hondartza moduko batean.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 109. orr.

Alde bietako sasitza sarriaren ondorioz hartxintxarrezko bidea xendra bihurtzeraino estutzen zen.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 23. orr.

Arnasari buelta eman eta aurrera jarraitu nuen hartxintxar-galipotezko errepide hartan barrena.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 193. orr.

Beharbada hartxintxar-gurdia entzun dut, pala-soinua hartxintxarretan aztarrika-edo.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 237. orr.

Norbait eserita dago hartxintxar meta batean.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 37. orr.

Belardi baten beste muturrean, hartxintxar harrobi handi bat zegoen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 103. orr.

Ondoren, gainetik beste hartxintxar-geruza bat jarriko da; hartxintxarrak tamainaz ez daitezela eskubete baino txikiagoak izan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3210. orr.


hartxo iz har txikia.

Hartxo biribil bat zen, zentimetro erdi luze, hermafrodita.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 78. orr.

Bazuen hartxo horrek tasun harrigarri bat: 982 zelulaz osatua zen, eta zehazki finkaturik zegoen haietariko bakoitzaren zertarakoa.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 78. orr.

Soro eta alorretako laborean hartxo eta xomorroen izurriteen kontra.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 194. orr.


hartxori iz araba-zozoa, txori mota.

Murrutzar zurien gainetik, libro, jostari, ilunabar gardenetan nitaz trufatu nahi bide zuten mentzigu eta hartxori arinak, aldra zalapartaritan agertzen eta desagertzen ziren eta egurats barea gurutzatzen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 42. orr.


hartxuri ik harzuri.

hartz 1 iz ugaztun haragijalea, ile sarri eta luzekoa, ibiltzean oin zola osoa lurrean jartzen duena (Ursus).

Bietako batek hartz ama batekin alde egin duelako hotsa ere zabaldu da.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 165. orr.

Abuztuan jakin zuten, adibidez, Cannelle-k kume berria zuela, argazki kamera automatiko batekin egindako irudian titiak handituta agertzen baitzen hartza.  Berria - Euskal Herria   2004-12-09

Kumea arra dela, eta haren aita Nere izeneko hartza dela. ik beherago 11.  Berria - Mundua   2004-11-05

Lehoiak eta hartzak akabatu ditu zure morroi honek.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 50. orr.

Bai, bakarrik joan ohi zen hartzak ehizatzera.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 214. orr.

Petri Strogoffek hogeita hemeretzi hartz baino gehiago bota zituen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 57. orr.

Bi hartzek zaintzalea hil dute Sobrongo parke naturalean, Arabako probintzian.  Herria   2001-04-26

Siberiako ehiztarien kolpe ospetsuaren erakusgarri ederra, ganibet ukaldi garbi-garbia, kontu handi-handiz joa, hartzaren larru preziatua ez hondatzeko, prezio handia lortzen baitute haren truke.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 164. orr.

Hartzaren larrua saltzen ari nintzen hura akabatu aurretik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 129. orr.

2 (izenondo edo izenlagunekin)

Bost bat ardi eta ahuntzen bat edo beste akabatu ditu 280 kiloko hartz ar horrek.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 122. orr.

Pirinioetako azken hartz arre emea.  Berria - Harian   2005-04-10

ik beherago 8.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Paseoan joatea eta bueltan etortzea hartz gris bat ere hil barik. ik beherago 13.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 112. orr.

Tea berotzen jarri orduko bertaraino hurbiltzen zitzaizkien hartz beltz lotsatiak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 239. orr.

Tximino, suge, krokodilo, hartz inurrijale edota arantzurdekia.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 279. orr.

Hartz bezatua ere trebea izaten baita zenbait langintzatan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 158. orr.

Hartz izigarriak Concheko herrixka ikaragarriko lasterrean trebesatu omen zuen, gelditu gabe.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 137. orr.

Pirinioetako hartza ederki ezagutzen du, hamaika urte eman dituelako haren atzetik.  Berria - Harian   2005-04-10

WWFk ohartarazi du gai kimikoek Artikoko hartza kutsatu dutela.  Berria - Gaiak   2004-09-14

Esloveniako hartz emeen bila.  Berria - Euskal Herria   2004-11-14

3 hartz itxurako panpina.

Trapuzko hartz bat ei zeramaten bularrean besarkatuta.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 97. orr.

Eskaileretan, pijama zuriz bezti, neska txiki bat agertu zen beldurtua, belusezko hartza besoetan "Ama! Ama!" deiadarka.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 50. orr.

Askoz ere ohikoagoak direla aulki edo maletentzako estalkiak, eta peluxezko hartzak.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 22. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

-Suerta dakigukeen okerrena hartz-okela probatu beharra duk.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 73. orr.

Berarekin batzen zenean, hartz gibela mastekatzen zuen Chuldahk beti.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 24. orr.

Lurreko suaren aurrean hartz-larruak ezarri zituen, eta armak, berriz, paretetan.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 23. orr.

Oihal gaztainkaraz forraturiko beroki hartz-larruzkoa.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 207. orr.

Ibilbide luzeetan, hartz hezitzaileak zebiltzan, aldean beren lau hankadun dantzariak eramanez.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 90. orr.

Ardura atxemaiten zen hartz erakusle bat (montreur d’ours) herriz herri ibiltzen zena hartza “dantzaraziz” eta eskea eginez.  Herria   2005-11-17

Beste batzu aldiz noiztenka hartz ihiztari bilakatzen ziren eta bat hiltzen zutelarik administrazioak eskaini prima eskuratu ondoren larrua, haragia, gizena… salduz lau hilabeteko sariaren ordaina eskuratzen zuten gutti gora behera.  Herria   2005-11-17

Hartz mordoa hil zuen tximinia-garbitzaile batekin.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 230. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gizotsoaren mitoaz ari gara, baina baita banpiroarenaz, giza hartzarenaz eta besteenaz ere.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 68. orr.

6 (izar multzoei buruz)

Iparraldeko zirkuluan bi Hartzak aurkitzen dira elkarri bizkarra emanez eta, beraz, bularrak aurrera begira jarrita. ik beherago 10, 12.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4370. orr.

Kide haren irriaren oihartzuna gozo zitzaidala oroitzen naiz, zeru hondoan, desiraren biderkagarri zitekeen Hartzaren Izarraldea bilatzen nuen bitartean.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 91. orr.

7 (erkaketetan)

Ferrari zaharra zen, hartza bezain handia, eta borobilean moztutako bizar urdindua zuen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 101. orr.

Txakur beltz bat zegoen han, hartza bezain handia, begi distiratsuekin. Zaldia bezain azkarra, txorien txio-txioa bezain alaia, hartza bezain zabala, arkakusoa bezain zirikatzailea.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 49. orr.

Hartza baino amorratuagoa nengoen nire etxera iritsi eta sartu ginenean.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 69. orr.

Bakar-bakarrik bizi zela gizona, Auñamendiko hartza baino bakarrikago.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 13. orr.

8 hartz arre

Esloveniatik ekarritako 15 hartz arre askatuko dituzte Pirinioetan.  Berria - Euskal Herria   2006-04-16

Euskal Herrian hartz arre bakarra bizi da egun.  Berria - Harian   2005-04-10

Nafarroan Camille bizi da, 21 urte inguruko hartz arrea.  Berria - Euskal Herria   2004-11-14

Gainbehera etorritako hartz arrea.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 126. orr.

9 Hartz Nagusi Hartz Handia.

Mitologia du abiapuntu, Hartz Nagusia, Hartz Txikia, Zeus eta maitasuna.  Berria - Kultura   2004-04-20

10 Hartz Handi

Euler jauna, izugarri maite baititu Hartz Handia eta Hartz Txikia, iparraldera hurbildu zen haiei lasaiago behatzeko.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 417. orr.

Ipar-izarra deitzen dena ikusten da dirdirka Hartz Handiaren buruaren ondoan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4370. orr.

Hor dituzu konstelazioak: Pleiadeak, Hartz Handia...  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 87. orr.

Mollyk primeran ezagutzen zituen izarrak -Hartz Handia, Esne Bidea, Iparrizarra- maiz ahalegindu ohi zen haien izenak niri irakasten.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 148. orr.

11 hartz-kume/ume

Dena zen sinplea eta landu gabea, hartz-kumeak lurrazpiko etxe batean eta egoera berean biziko balira bezalakoa.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 109. orr.

Frantzia, bere aldetik, nigarrez urtzen ari da hartz-emearen heriotzearekin, pentsatuz umezurtz egona dela zaukan hartz-kumea.  Herria   2004-11-11

Emazte urrikaltsu batek hartz-kume batzu amultsuki hazten zituen.  Herria   2004-11-25

Soldadu-lagunak dardararen dardaraz, zuloetan gordetzera lehiatzen zirela, hartz-ume lotsati.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 251. orr.

12 Hartz Txiki

Hartz Txikiko zazpiak, eta beronen Ipar-Izarra ere.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 17. orr.

Hartz Txikiaren eta Casiopearen parte osatzen duten beste izar asko ere badaude nahasita.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4370. orr.

Euler jauna, izugarri maite baititu Hartz Handia eta Hartz Txikia, iparraldera hurbildu zen haiei lasaiago behatzeko.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 417. orr.

13 hartz zuri hartz ile-zuria, lur guztiz hotzetan eta ur izoztuetan bizi dena, arrea baino handiagoa (Thalarctos maritimus).

Primaderan, Labradorretik heldu diren hartz zuri handiek.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 226. orr.

'Negua hartz zuriaren moduan etorriko zaigu!  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 84. orr.

Aurtengo neguan, jatekoaren bila zebilela, hartz zuri gose hamikatu bat Groyako etxolak puskatu ondoan, Conchera arribatu omen da igerika.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 93. orr.

Lurralde jelatuetako hartz zuri handien larruaren leuntasuna.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 137. orr.

Kutsadurak hartz zuriaren immunitate sistema ahuldu du, eta aldaketa hormonalak eragin dizkio. zulaketak egiteko erabiltzen zuten ontziari eraso zioten bi hartz zurik.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 24. orr.

· Bertako hegazkinek egiten zuten zarata zela eta, hartz txuri eta mortsek aldegin egin zuten handik.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 29. orr.

14 panda hartz

Inguru horretan, 1.600 panda hartz inguru bizi dira egun.  Berria - Gaiak   2004-09-03

Panda hartz ttipi xuri-ta beltxa mundu guziari ezagutarazi zuelakotz.  Herria   2002-12-05

Panda hartzaren zelulen bankurik handiena sortuko dute Txinan, haien irautea ziurtatzeko.  Berria - Gaiak   2004-09-03

Banbua desagertuz gero, panda hartzen eta basoetako gorilen geroa ere arriskuan legoke.  Berria - Gaiak   2004-05-12

15 Urrezko Hartz

Filmak Urrezko Hartza irabazi berri du Berlinalen.  Berria - Kultura   2004-03-11

Guztira, hogeita hiru film lehiatuko dira Urrezko Hartza garaikurra eskuratzeko.  Berria - Kultura   2004-02-05

Fatih Akin turkiar zinemagilearen Gegen die Wand filmak irabazi du sari nagusia, film onenaren Urrezko Hartz preziatua. herria¬

Seigarren aldia du espainiarrak Berlingo zinema jaialdian, eta, dagoeneko, Urrezko Hartz bi ditu, Habla Mudita (1973) eta Camada Negra (1977) filmengatik.  Berria - Kultura   2004-02-05

· Ohorezko Urrezko Hartza jaso zuen Fernando Solanas zuzendari argentinarrarekin batera.  Berria - Kultura   2004-02-11

Film onenaren Zilarrezko Hartza.  Berria - Kultura   2004-02-15

Walter Sallesek Berlingo Zinemaldiko Hartza eskuratu zuen 1998an.  Berria - Kultura   2004-05-20

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

azken hartz (9); azken hartz arre (8); beste hartz (4); bi hartz (8); bost hartz (9); bost hartz arre (4); cannelle hartz (4); da hartz (5); diren hartz (3); du hartz (3); edo hartz (4); eta hartz (11)

hartz arre (22); hartz arre askatuko (5); hartz arre emea (8); hartz arrea (4); hartz arreak (4); hartz arreen (4); hartz bat (23); hartz batek (3); hartz baten (4); hartz eme (3); hartz emea (5); hartz eta (7); hartz gehiago (9); hartz handia (10); hartz handia eta (3); hartz hori (3); hartz horrek (3); hartz iv (8); hartz okela (3); hartz txikia (6); hartz txikiaren (4); hartz zuri (5); hartz zuria (3); hartz zuriak (9); hartz zuriaren (5); hartz zurien (5)

hiru hartz (3); inguruko hartz (3); lau hartz (3); panda hartz (4); peter hartz (4); pirinioetako azken hartz (7); pirinioetako hartz (7); zen hartz (3)

cannelle hartza (3); cannelle hartza hil (3); dira urrezko hartza (3); eta hartza (9)

hartza bezain (4); hartza bezain handia (3); hartza dagoen (4); hartza dela (4); hartza ere (4); hartza eta (21); hartza eta kakamarloa (4); hartza eta otsoa (3); hartza hil (7); hartza hil zuen (3); hartza iguzki (18); hartza iguzki rdquo (5); hartza irabazi (4); hartza lortzeko (4); hartza lortzeko lehian (3)

izeneko hartza (3); lehen hartza (5); panda hartza (3); pirinioetako hartza (3); sun hartza (12); urrezko hartza (19); urrezko hartza irabazi (3); urrezko hartza lortzeko (3); zen hartza (5); zilarrezko hartza (4); zuen hartza (5)

bi hartzak (3); eta hartzak (8); gobernuak hartzak (3); hartzak askatzeko (3); hartzak eta (10); hartzak ez (3); hartzak hori (3); hartzak sartzeko (12); pirinioetan hartzak (8); pirinioetan hartzak sartzeko (3); sun hartzak (3); zuela hartzak (3)

da hartzaren (3); eta hartzaren (10); hartzaren alde (3); hartzaren aldeko (5); hartzaren eguna (4); hartzaren eta (3); hartzaren froga (4); hartzaren iratzartzea (6); hartzaren jarraipena (3); hartzaren larrua (5); sun hartzaren (7)

hartzari buruz (4); hartzari esker (3)


hartzaile (orobat hartzale g.er.) 1 iz hartzen duena.

Ez hartzaile ez emaile izan maileguz: emateak diruarekin laguna baitu galarazten maiz, eta hartzeak etxeko ekonomia kamustea ekartzen.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 49. orr.

Maiz gutunak ez zuen hartzaile bakarra izaten, lagunartean irakurtzeko xedez egina izaten zen.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 13. orr.

-Hartzaileak baizik ez du mezua ikusi behar -tematu nintzen, adorea apal.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 233. orr.

Idazterakoan ez dut hartzailearengan pentsatzen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 314. orr.

Horregatik euskal kulturak sakoneko irudia aurkeztu behar duela diote, bertze kulturei irekia, emaile bezain hartzaile izateko gaitasuna duena.  Berria - Euskal Herria   2004-02-21

Hartzaile jakinik gabeko galdera izan da.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 57. orr.

Mezuaren hartzaile huts izate pasibo horrekin konformatzen ez den pertsona kritikoaz.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 114. orr.

Oinarrizko Errentaren hartzaile kopurua.  Berria - Harian   2005-02-06

Nire idatzien hartzaile diren gizon gogoetazaleek.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 28. orr.

Behaketen, txostenen, datu estatistikoen, proposapen teoriko orokorren, egitasmoen edo erabakien igorle eta hartzaile modura.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 62. orr.

Irudi jakin baten eta bere hartzaile jakinaren arteko erlazioaren alderdi nagusiak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 17. orr.

Gehiegi irekitzen bada, berriz, trumilka aterako da ura, eta hartzaile egarrituaren esku-ahurretan oin harturik, gainezka egingo du, geiser baten moduan.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 161. orr.

Hedabideen merkatuan euskarazkoek leku txikia dute, eta hartzaile potentzialen kopurua ere txikiagoa daukate.  Berria - Euskal Herria   2004-11-25

Erretinako hartzaile bakoitza nerbio-zelula banari lotuta dago sinapsi deitzen den errele baten bidez.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 22. orr.

Maswell-en paradigma klasikoa (igorle -> kanala -> hartzaile) zaharkituta geratu da.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 44. orr.

2 (izen baten eskuinetara)

Iparralde osoan 70 000 elebidun hartzaile ba ditugu.  Herria   2004-04-08

Prozesuan aurrera jarraitzea erabakitzen dutenak famili hartzaile izateko duten egokitasuna baloratzeko fasean sartzen dira.  Berria - Euskal Herria   2004-07-13

Eskandinaviarrek atzerriko kulturekiko izan zuten jarrera hartzaile hori.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 267. orr.

Gizarte-gorputz emisore batean ezarri den kultur ereduak gizarte-gorputz hartzaile batean berresteko duen joera.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 257. orr.

Usaimen-mukosak 50 milioi zelula hartzaile inguru ditu.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 135. orr.

Ia aldi bereko hainbat seinale behar izaten dira eragin kimikoa behar adinakoa izan dadin neurona hartzailetik beste bulkada bat abiarazteko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 226. orr.

Larruazaleko bero-hartzaileek bulkada bat bidalarazten diete sentimen-neuronei bizkar-muinera.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 231. orr.

3 (sexu harremanetan)

Sodomako plazerak maite ditu, bai hartzaile bai emaile gisa.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 69. orr.

Bi atsegin eskaintzen dion mutil gaztea -hartzaile eta emaile izan daitekeelako-, gozamen bakarra eskaintzen dion neska baino nahiago izateagatik.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 186. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zelula "iraunkorrek" hartzaile-eremu txikiagoa dute, fobean daude batez ere, eta irudia zehatza denean lan egiten dute.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 34. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hori droga hartzaile askorekin gertatzen da.  Berria - Euskal Herria   2004-05-19

Bere mezu-hartzaile kristauentzat.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 83. orr.

Komunikazioaren subjektu-hartzaile berria lortzeko, guztiz beharrezkoa da sintesi-ahalmena edukitzea.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 119. orr.

Memento huntan, 640 arta-hartzale badaude egunero.  Herria   2003-05-29

· Etengabea zen, halaber, komisio hartzaileen eta bezeroen emana.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 89. orr.

Nazioarteko obligazio klasikoak, atzerritar mailegu-hartzaile baten kontura jaulkiak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 91. orr.

Saltzaile nahiz erosle, mailegu-emaile nahiz hartzaile, hartzekodun nahiz zordun.  Elizen arteko biblia   Is 24,2

Aparatu irrati-hartzaile bat zen funtsean, maiztasun-alde txiki-txikiak atzematen zituena.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 82. orr.

Aldendu beharra zuten gurasoen oroitzapen traumatizatuen ñabardurarik gabeko magma oro-hartzaile hartatik.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 42. orr.

Giza zelulek bizirik iraun zuten animalietan; begiaren barneko geruzara migratu zuten horiek, eta zelula argi hartzaile bihurtu ziren.  Berria - Gaiak   2004-10-28

6 esku-hartzaile iz

Gehiegikeria horiek erabat zabalduak zeuden eta orain arte horietan esku-hartzaile moduan aipatutako unitateetatik besterik ere sartuta daude auzian.  Berria - Mundua   2004-05-27

· izond Inperioaren gerra koalizioak bere estrategia esku-hartzaile bat berriz pentsatu beharko du.  Berria - Mundua   2004-05-07

7 kontu-hartzaile iz

Lege berriaren arabera, udal bateko idazkari edo kontu-hartzaile izateko euskaraz jakitea ez da nahitaezkoa izanen.  Berria - Euskal Herria   2004-09-12

Idazkari eta kontu-hartzaile lanpostuentzat beharrezkoa zen euskara menperatzea.  Herria   2005-05-26

Lege berriaren arabera, udal bateko idazkari edo kontu-hartzaile izateko euskaraz jakitea ez da nahitaezkoa izanen.  Berria - Euskal Herria   2004-09-12

Duela lau urte, Stanleyk kontu-hartzaile lana utzi zuen, biek Springfield-en zeukaten etxea saldu zuten eta hona aldatu ziren Chowder Inn benta irekitzera.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 192. orr.

· izond Egunerokotasunaren aipamen kontu-hartzaileak ("ez zuen bere burua zaintzen").  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 220. orr.

8 parte-hartzaile (652 agerraldi, 25 liburu eta 504 artikulutan; orobat partehartzaile g.er. eta parteartzaile g.er.) iz parte hartzen duen pertsona. ik partaide; partalier.

Nik uste parte-hartzaileak bi besterik ez zirela izaten: Juan Luis Zabala, behin baino gehiagotan, eta ni, urte hartan.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 327. orr.

Gaur da hastekoa Munduko Kontserbazio Kongresua, 5.000 parte-hartzailerekin.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 183. orr.

Parte hartzaileek ekimena Arabara zabaltzeko dauden aukerak aztertuko dituzte.  Elizen arteko biblia   2 Erg 9,33

Arauak aldatu egiten dira, parte hartzaile kopuruaren arabera.  Berria - Harian   2005-01-05

Oraindik ez dira parte-hartzaileak eta egunak zehaztu, baina Nobel saridunak edo antzeko maila duten hizlariak bilatzen ari dira.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 327. orr.

Lehen saria, parte-hartzaileek maila ona erakutsi arren, eman gabe gelditu zela argitu zuen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 217. orr.

Arratsean, afalondoan, parte-hartzaileek hizpidera zekarten, eztabaida guztiz ireki haietan, zer aplikazio izan zitzaketen gizakietan saguan erabilitako in vitro ernaltze-metodoek.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 66. orr.

Enpleguaren Euskal Kontseiluaren arrakasta parte-hartzaileen «borondatearen menpe» dagoela esan zuen Azkarragak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 134. orr.

Berrehun parte hartzaile, danbor eta upeldun, izan ziren guztira.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 44. orr.

Hiru urte geroago, koordinakundea legeztatu zuten, urtegiaren kontrako borrokan parte-hartzaile aktibo bilakatzeko.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 165. orr.

Milesker parte hartzaile guzier, hemen aipatu ez dituztener eta helduden urte arte agian.  Berria - Harian   2005-07-31

24 (izenondo gisa)

2001eko Bertsolari txapelketa Nagusiko bertsolari parte hartzaileak eta bertso-eskolarekiko harremana.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 177. orr.

Erritmoa jarraituz denetik egiten zuten ikus-entzule parte-hartzaileek: dantza, ilarak osatutako trenak irudikatuz; gurasoak zaldiak balira bezala ibili, umeak bizkarrean hartuta...  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 768. orr.

Eragile parte-hartzailea bihurtu da gaixoa.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 123. orr.

Blogetan demokrazia parte-hartzailea hazten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 24. orr.

Edukiak interesatzen zaizkigu ororen gainetik, eta dinamika parte-hartzaileak sustatu gura ditugu langileen artean.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 68. orr.

Informazioa ezinbestekoa da herritarrek gizartearen ikuspegi kritiko eta parte-hartzailea izan dezaten.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 405. orr.

Txanponaren bi alde ilunenak, politika neoliberal latzena eta estatu parte-hartzailearen eredu populistena, biak elkartu dira gizarte argentinarra eskutik amildegira eramateko.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 55. orr.

Beti izaten zen kantu parte-hartzaileren bat, argigailuaren, berbenaren, lore jokoen, [...] artean une jakin batean behar zenerako egokitzen zena.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 414. orr.

Egitasmo parte-hartzailea da Project Censored: 200 kazetari, ikasle, irakasle, liburuzain eta herritar baino gehiagok ehunka albiste helarazten dizkiete urtero.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 127. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

antolatzaileek parte hartzaile (4); baino parte hartzaile (3); bat parte hartzaile (9); baten hartzaile (4); dira parte hartzaile (6); dituzte parte hartzaile (3); dute parte hartzaile (4); elebidun hartzaile (3); eta hartzaile (4); eta parte hartzaile (10)

hartzaile asko (4); hartzaile baino (4); hartzaile bakarra (3); hartzaile bakoitzari (3); hartzaile bat (5); hartzaile batek (3); hartzaile diren (3); hartzaile eta (11); hartzaile frango (3); hartzaile gehiago (7); hartzaile gisa (4); hartzaile guziak (6); hartzaile guziek (9); hartzaile guziek ekarri (4); hartzaile guzieri (8); hartzaile guzieri eta (3); hartzaile guztiak (4); hartzaile guztiek (11); hartzaile guztientzat (4); hartzaile inguru (4); hartzaile izan (9); hartzaile izateko (3); hartzaile kopurua (3)

kontu hartzaile (5); parte hartzaile (169); parte hartzaile baino (3); parte hartzaile batek (3); parte hartzaile eta (10); parte hartzaile frango (3); parte hartzaile gehiago (7); parte hartzaile gisa (4); parte hartzaile guziak (6); parte hartzaile guziek (9); parte hartzaile guzieri (8); parte hartzaile guztiak (4); parte hartzaile guztiek (10); parte hartzaile guztientzat (4); parte hartzaile inguru (3); parte hartzaile izan (6); zelula hartzaile (6)

azken hartzailea (3); demokrazia parte hartzailea (10); eredu parte hartzailea (4); eta hartzailea (5); eta parte hartzailea (18); hartzailea egin (3); hartzailea ere (3); hartzailea eta (6); hartzailea izan (6); horren hartzailea (3); izaera parte hartzailea (3); parte hartzailea (58); parte hartzailea egin (3); parte hartzailea eta (4); parte hartzailea izan (3)

dira parte hartzaileak (9); droga hartzaileak (3); eta hartzaileak (5); eta parte hartzaileak (6); hartzaileak dira (3); hartzaileak eta (3); hartzaileak ez (5); kontu hartzaileak (3); mailegu hartzaileak (4); parte hartzaileak (113); parte hartzailean (3); z parte hartzaileak (7); ziren parte hartzaileak (4)

demokrazia parte hartzailearen (7); droga hartzaileei (3); eta hartzailearen (6); hartzailearen eta (3); hartzaileei dagokienez (3); parte hartzailearen (11); parte hartzaileari (3); parte hartzaileei (12)

dituzte parte hartzaileek (4); droga hartzaileek (3); dute parte hartzaileek (16); eta parte hartzaileek (11); foroko parte hartzaileek (5); hartzaileek beren (4); hartzaileek eta (5); hartzaileek honako (3); herrialde hartzaileek (4); konferentziako parte hartzaileek (3); parte hartzaileek (130); parte hartzaileek beren (3); parte hartzaileek eta (5); parte hartzaileek honako (3); zituzten parte hartzaileek (5); zuten parte hartzaileek (10)

aurrekontu parte hartzaileen (3); da parte hartzaileen (3); droga hartzaileen (7); droga hartzaileen artean (3); eta parte hartzaileen (6); hartzaileen arabera (4); hartzaileen artean (29); hartzaileen kopurua (4); hartzaileen zerrenda (4); parte hartzaileen (77); parte hartzaileen arabera (4); parte hartzaileen artean (25); parte hartzaileen kopurua (3); parte hartzaileen zerrenda (4)

hartzailerik ez (4); herrialde hartzaileko (3); parte hartzaileentzat (3); parte hartzaileeri (3); parte hartzaileetan (3); parte hartzailek (4); parte hartzailerekin (6); parte hartzaileren (3)


hartzaileria iz hartzaile multzoa.

Eta pentsamolde berri horrek, kodeen berritze horrek bestelako hartzaileria ere behar du.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 114. orr.


hartzara (orobat harzara) adlag goi berriro, berriz.

Zuk nauzu bertute horietara berriz hurbilarazi, zuk didazu haien xarma guztia hartzara sentiarazi.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 262. orr.

Adio, adiskide maitea; banoa hartzara eriari neure arta tristeak eskaintzera.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 489. orr.

Banator harzara.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 143. orr.


hartzatxo iz hartz txikia.

Ohikoa duen moduan, agur esan aurretik, hartzatxoa eskuan duela igo nahiko du Atenasko gailurrera.  Berria - Kirola   2004-08-10


hartze 1 iz bereganatzea.

Hartze bakoitza prestaera berri bat izango da, hartzeko gaitasuna handiagotuko duena.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 73. orr.

Bastillaren hartzearen lehenbiziko urtemugaren ospatzeko.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 59. orr.

Hala, gorputzek hatsaren indarrik gabe ezin dute bizirik izan, sartzen den aireak ez badu bere fluxuarekin etengabeko hartze-botatze bat sortzen.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3590. orr.

· Paolari ez zitzaion batere egokia iruditzen soinekoak mantal gisa hartze hori.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 122. orr.

2 harrera.

Hartze ahula zuelako aitzakiaz Harrobi gainean ardi zain atxikitzen zuten.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 139. orr.

-Epezepez -ihardetsi zion, hartze ona eta arraileria larruari josia bailuan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 19. orr.

Zinez hartze ona zeukan.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 32. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Eta arrainaren saihetsek eskua zabaltzen zioten pixka bat, arnas hartze bakoitzean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 176. orr.

Preso hartze horrek esamesak areagotuko ditu: baina ezin izan dut erdietsi hori bertze era batera izan zedin.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 284. orr.

Kargu hartze tonua igarri zion Antoniari.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 19. orr.

Lehengusinen artean errazagoa zen era hartako elkar hartze bat gertatzea.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 81. orr.

Zure betirako lur-hartze hori amaren altzora eta sabelera bihurtzea bezala izango da.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 210. orr.

Kontzientzia hartze hark bakea eta lasaitasuna ekarri zizkion izpiritura.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 47. orr.

Gaizki hartze horien ulertzeko.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 137. orr.

Iparraldeko usadioari segiko bagenio errima zabalxeago hartze horretan, emaitza hobeak izango genituzkeela bertsolariok.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 135. orr.

4 esku hartze ik beherago 6.

Erreserba Federalaren eta Japoniaren Bankuaren esku-hartze hitzartuak behar izan ziren, yena areago jaits ez zedin.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 171. orr.

Esku-hartze politikak proposatzen zituen Keynesek, kapital eta lan merkatuan gertatzen ziren arazoak zuzentzeko.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 54. orr.

Gerra Zibilean nazioarteko faxisten esku hartzea eskandalagarria da.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 51. orr.

Gure aitaren esku-hartzea, bere egintza guztiak bezala, bortitza izaten zen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 51. orr.

Diru-batasuna 1999ko urtarrilean jarri zen indarrean, hamaika herrialderen esku-hartzearekin.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 191. orr.

· Txekoslovakian eskuratu ziren armak, Bilboko portuan sartu ezinik izan zirenak, 'Esku Hartze Ezaren Itunak' eragotzi baitzuen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 179. orr.

Esku Hartze Ezaren Aldeko gobernuei.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 51. orr.

5 hartze izan eskubide izan, merezi izan.

Hartze duten ongi etorria egin nahi diegu.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 218. orr.

Horko mozkinetarik bortzetarik bat hartze zuen Iruñeko erregeak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 178. orr.

Eta bien arteko sokatira horretan gerta baledi batek besteari gaina hartzea, zuzentasuna eta zuhurtzia litzateke, dudarik gabe, atzetik legokeenari hartze duen lekua itzultzea.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 86. orr.

Balituzke, beharbada, aberri batek baitezpadako dituen hizlari, idazle edo buruzagi argi eta bihozdunak, beregaintasuna merezi eta zuzenez hartze luketenak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 128. orr.

Herri horretako jendetzaren zibismo ezak hartze duela patriota guzien etsaigoa eta errepublikaren mendekua.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 243. orr.

Goretsia zu, Jainkoa, zinezko gorespena hartze duzuna!  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 120. orr.

6 parte-hartze (1384 agerraldi, 81 liburu eta 910 artikulutan; orobat partehartze g.er.) ik partaidetza.

Nola edo hala denek ahaztu zuten lagun hurkoaren bizitzan izandako parte-hartze labur eta engainagagarri hura.  Berria - Kultura   2004-09-21

Ekonomilari liberal askoren ustez, estatuaren parte-hartzearen ondorioz sortzen dira ekonomiek izaten dituzten arazo gehienak. tokian tokiko arazoei kudeaketa administratibo horizontelen eta herritarren parte hartzearen bidez egiten baitie aurre.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 36. orr.

Gurasoen edo tutoreen parte-hartzea lege positiboek agintzen dute eta horren ez izanak ez du erakartzen beste ondoriorik deuseztasun zibila baino.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 64. orr.

Herri mugimenduak ziren, laikoek sustatuak (emakumeen parte-hartze handiarekin), bi ikur nagusi zituztenak: Ebanjelioarekiko erreferentzia eta pobretasuna.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 141. orr.

Zilegitasunaren gaiarekin batera, benetako parte-hartze demokratikoari buruzko eztabaida ere irekita dago.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 83. orr.

Argitu beharra dago gure asmoa ez dela izan, inondik ere, zientzian eta teknologian parte-hartze publikoa izateari buruzko eztabaida erregulazio publikoaren problematikara murriztea.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 55. orr.

Ustekabeko parte hartzea ere izan genuen, Garazi Hach Embarek-en eskutik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 26. orr.

Horrela bizi izan ditugu autobiografiaren eta hilketaren arteko harremanak, ez munduan zehar aske dabilen Gaizto izugarri ulertezina bezala, krimenean geure nahitaezko parte-hartze gisa baizik.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 82. orr.

Biologia molekularraren hastapenek interes ez nolanahikoa piztua zieten beti Mendebaldeko fisikariei, eta haietariko zenbaitek lehen mailako parte-hartzea izan zuten haren aurrerabidean.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 144. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arnas hartze (3); bacheleten kargu hartze (4); baino parte hartze (8); bat hartze (7); berezi bat hartze (5); beroenak hartze (4); da parte hartze (4); den parte hartze (4); du parte hartze (3); duten parte hartze (5); elkar hartze (4); emakumeen parte hartze (5); ere parte hartze (6); eskerrak hartze (4); esku hartze (134); esku hartze handia (3); esku hartze handiagoa (15); esku hartze hori (4); esku hartze zuzena (9); eta esku hartze (6); eta gaztigua hartze (3); eta hartze (3); eta parte hartze (32); gaztigua hartze (3); gaztigua hartze du (3); gogoan hartze (3); gogoan hartze hutsak (3); goresmenak hartze (18); goresmenak hartze dituzte (15); guziek hartze (4)

hartze aktibo (3); hartze aktiboa (12); hartze aktiboa izan (3); hartze askean (3); hartze bat (6); hartze bikaina (13); hartze bikaina izango (9); hartze ditu (12); hartze dituzte (27); hartze dituzte goresmenak (3); hartze du (10); hartze duela (6); hartze duen (12); hartze duen tokia (3); hartze duena (3); hartze duten (7); hartze ekitaldian (8); hartze ekitaldira (3); hartze eraginkorra (3); hartze esanguratsua (3); hartze eskasa (9); hartze eskasa izan (4); hartze eskasak (4); hartze eta (11); hartze ezaren (3); hartze garrantzitsua (5); hartze gehiago (5); hartze gisa (3); hartze handia (45); hartze handia espero (3); hartze handia izan (10); hartze handia izango (10); hartze handia nabarmendu (3); hartze handiagoa (40); hartze handiagoa eskatu (9); hartze handiagoa izan (7); hartze handiagoa izatea (6); hartze handiak (6); hartze handiena (6); hartze hori (17); hartze horrek (10); hartze horrek ez (3); hartze horren (3); hartze horretan (3); hartze hura (3); hartze hutsa (5); hartze hutsak (3); hartze ko (4); hartze maila (5); hartze mota (3); hartze on (3); hartze ona (15); hartze politikoa (9); hartze politikorako (13); hartze politikorako eskubidea (4); hartze saria (3); hartze txikia (4); hartze txikiarekin (4); hartze zabala (5); hartze zabalagoa (4); hartze zuen (6); hartze zuzena (48); hartze zuzena behar (3); hartze zuzena izan (12); hartze zuzena izatea (5)

hats hartze (4); hauteskundeetako parte hartze (5); herritarren parte hartze (7); inoizko parte hartze (4); izandako parte hartze (6); jendearen parte hartze (4); kargu hartze (26); kargu hartze ekitaldian (7); kargu hartze ekitaldira (3); kontu hartze (3); kontzientzia hartze (7); lur hartze (3); maratoiak parte hartze (3); parte hartze (434); parte hartze aktibo (3); parte hartze aktiboa (11); parte hartze askean (3); parte hartze bikaina (13); parte hartze esanguratsua (3); parte hartze eskasa (7); parte hartze eskasak (4); parte hartze eta (4); parte hartze gehiago (3); parte hartze handia (41); parte hartze handiagoa (24); parte hartze handiak (6); parte hartze handiena (6); parte hartze hori (8); parte hartze horrek (3); parte hartze hutsa (3); parte hartze maila (3); parte hartze ona (7); parte hartze politikoa (7); parte hartze politikorako (12); parte hartze saria (3); parte hartze txikia (3); parte hartze txikiarekin (4); parte hartze zabala (5); parte hartze zabalagoa (4); parte hartze zuzena (38); preso hartze (5); zuen parte hartze (5)


hartzedun iz hartzekoduna.

Guérin izendatua delarik sos hartzedunen ordezkari.  Herria   2003-10-30


hartzeke adlag hartu gabe.

Tronpeta-soinuak entzun ondoren, atsedenerako astirik hartzeke, musika bandak baltseari ekin zion.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 76. orr.

Balzacen ustez, gizartearen aitak ere agindu egin behar du, sendo, jendailaren apetak eta umekeriak aintzat hartzeke.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 28. orr.

Gizarte ongizate globalaren eta kapital naturalaren mugak batere kontuan hartzeke.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 43. orr.


hartzeko iz norbaitek bere alde duen diru kopurua. ant zor.

Eta zerk ote darama emakumea (gure begietan) bere burua eta gorputza hartzekodun gisa sentitzera?, azkenik gabeko hartzeko bat kobratzera?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 91. orr.

Orduan, kalte, mesede eta barkakizunen -zor-hartzekoen- etengabeko kontadurian penatzera erortzen gara.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 171. orr.

Egunoroz izaiten zirèn diru-sartzeak, salerosiak eta zor-hartzekoak, finean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 597. orr.

· -Zer dugu guk oraindik hartzekorik geure aitaren etxean?  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 87. orr.

Hartzekoak gurdian kargatu eta alde, zer egingo genuen ba!  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 103. orr.


hartzekodun 1 iz hartzekoa duena; dirua zor zaion pertsona edo erakundea. ik hartzedun. ant zordun.

Bere hartzekodun txikiari zor dion dirua han baitago.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 87. orr.

20.000 hartzekodun ditu konpainiak eta 63.000 milioi dolarreko zorra.  Berria - Ekonomia   2004-07-16

Bonoen hartzekodunek, akziodunekiko lehentasuna baitute noski.  Berria - Ekonomia   2004-11-17

Kanbioa parea baino baxuago dagoenean, galdu egiten du [Estatuak] zordun gisa, eta irabazi hartzekodun gisa; galdu egiten du erosle gisa, eta irabazi saltzaile gisa.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 77. orr.

Eta zerk ote darama emakumea (gure begietan) bere burua eta gorputza hartzekodun gisa sentitzera?, azkenik gabeko hartzeko bat kobratzera?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 91. orr.

Kontratuen fede onak eta merkataritzaren segurtasunak legegilea behartu egiten dute hartzekoduna zordun iruzurgilearengandik babestera.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 97. orr.

Hartzekoduna hilda zorrik ez, konprenitzen al duk?".  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 62. orr.

Bretton Woodseko erakundeak, hartzekodunen eskaeren eta zordunen premien artean ebazle-eginkizuna betetzetik urrun, hartzekodunek eskaturiko ekonomia zordunen erreformaren tresna izan ziren.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 190. orr.

2 (izenondo gisa)

Krisi horietan, herrialde hartzekodunek politika ekonomikoaren definizioan esku hartzen dute.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 143. orr.

Estatu hartzekodunek zor publikoa ezabatzeko harturiko neurriak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 156. orr.

Salbamendu plana izenpetu dute banku hartzekodunek.  Berria - Ekonomia   2004-05-30

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere hartzekodun (3); eta hartzekodunen (3); hartzekodun gisa (3); hartzekodunen konkurtsoan (3)


hartzidura iz hartzitzea, altxatzea.

Halaxe geraraz daiteke likore baten hartzidura ere, beste baten tanta bakar batez. Itzuri zitzaiola alkohol-hartzidurari [...], eta ardoari nahastu zitzaiola bere izatea mudatzeke.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 252. orr.

Baina, usteltzeaz gainera, gerta daiteke, eta halaxe gertatzen da maiz, landare gaien hartzidura azetosoak urdailaren barruan gasa sorraraztea.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 153. orr.


hartzigarri 1 izond/iz hartzi daitekeena.

Kontuan izan behar dugu hondakin horien artean materia organiko hartzigarria dagoela eta birziklatu daitezkeen hondakinak.  Berria - Euskal Herria   2004-11-26

• 2 iz hartzitzen duen zera.

Beraren zainetan aitaren odola zebilen, urruneko pirata-hartzigarritan, merkataritza-ekinbidetan eta berri-grina egonezintsutan aberats.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 249. orr.

Nola utzi hartzigarri horiek, kanta horiek, elezahar kutsuko lehengai guztia Akademien ateetan, hartara nire gustuari traizio eginez?  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 117. orr.


hartzitu, hartzi, hartzitzen 1 du ad gai organikoez mintzatuz, beste gai batek eraginik eraldatu.

Hondarra kentzeko prozesuak hartzitzen utzitako muztioaren kalitatea hobetzen laguntzen duela.  Berria - Euskal Herria   2004-01-15

Esnea hartzituz lortzen den edari garratza eta gasduna da kefirra, jogurtaren antzekoa.  Berria - Gaiak   2004-08-29

Janari guztiak hartzitzen diren lekua.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 270. orr.

2 irud

Neurritasunik gabe emanak beren usteak hartzitzeari, sorrarazten dituztenak gutun guztiz ezti baina izkiriatzeko guztiz arriskutsuak.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 250. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Olo ahia marrubiekin, esne hartzitua marrubiekin, ogia marrubiekin.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 339. orr.

Fruta-zuku hartzituetatik jasotako gaiak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 205. orr.


hartzulo iz haitzuloa.

Hartzulo mokor bat dirudiena kausitu duzue eta han barnean sua artaz pizteko erran dizue, kanpotik hauteman ez dadin.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 153. orr.

Bazela Lajosengan indar-iturri misteriotsu bat, zenbait errekatxok dutenaren parekoa, mendien barrunbeak zeharkatu eta, gero, aztarnarik utzi gabe hartzulo sakonetan galtzen diren errekatxo bihurri horien modukoa alegia.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 16. orr.


harzara ik hartzara.

harzuri (ETCn 55 agerraldi; orobat hartxuri ETCn 2 agerraldi) iz alabastroa.

Guretzako hitzak ez dira apaletan altxatzeko hartxuri pollitak; geure hatsez edo herdez zikindutako kristal biziak baizik.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 92. orr.


has izond
1 (izen bati elkartua, bigaren osagai gisa, “hutsik” esanahiaz eta elkarketak adizlagun balioa duela)

Aterkia jantzi eta buru-has, loiroa zeharkatzen zuen oilategiraino.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 11. orr.

Musika militarra, Chirac pasatzen ikusi diat buru-has, bere autoan jendetzari agurka.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 300. orr.

Bazter ditzaten ere kasketak egonez edo buru-has edo bonetarekin.  Herria   2004-10-07

Barrako mutur urrunenean ziren: luzea, txima-luzea, belarritakoduna eta meharra bata; ñarroa, kaxka-motza, belarri-has eta are meharragoa bertzea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 314. orr.

Aurpegi-has zeramaten zerraldoan le lo ri lo bai le lo, hilobia malko-euriz jarioan.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 177. orr.

Istantean jalgitzen dira aztal-has, ardura belaunez beheiti ez doan artile marroizko atorra hutsa soinean.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 67. orr.

Uste duzu irakurle, astotik mandora eramaten zaitudala, baina ez da hala: hitzak odoletan, larru-has dauzkat eta den mendreneko haize firfira beroak zauriak zornategi, irekitzen dizkit.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 17. orr.


hasarazi, hasaraz, hasarazten du ad hastera behartu.

Ondoko hilabeteetan Klenttek hargin lanak hasarazi zituen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 68. orr.

Homeward bound-ek jendea kantuz hasarazi zuen.  Berria - Kultura   2004-08-03

Handik, ordea, beste hutsegite batek oinazerik handieneko eremuetara bidal dezake berriro, eta handik berriro bere transmigrazio katea hasarazi.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 45. orr.

Graxik hain lañoki egin zuen galderak beste emazteak karkailaka hasarazi zituen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 93. orr.


hasarre ik haserre.

hasarretu ik haserretu.

hasbehera iz arnasa jaurtitzea. ik hasperen.

Hasgora, hasbehera, ezin dio bueltarik eman arnasari, harria gerritik gora bueltatu ez duen bezala; hain batera joan dira beti beraren eta harrien bizitzak!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 153. orr.


hasbeheraka adlag arnasa jaurtiz. ik hasperenka.

Ezin dute beroa izerdiaren bidez barreiatu [...] eta hasbeheraka aritu behar izaten dute, lurruna botaz, mihia ateraz, ahalik eta azkarren gehiegizko beroa barreiatuz termoerregulazioa mantentzeko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 68. orr.


hasbeheratu, hasbehera(tu), hasbeheratzen du ad Hasbehera egin. ant hasgoratu.

Bapore guztiok, beraz, lurrak hasbeheratzen eta kanporatzen ditu, aire librera eta ortzi zabalera.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 439. orr.


hasberri ik hasiberri.

hasera ik hasiera.

haserraldi ik haserrealdi.

haserrarazi ik haserrearazi.

haserre (ETCn 29.346 agerraldi; orobat hasarre ETCn 458 agerraldi) 1 iz batere atsegin edo gogoko ez denak eragiten duen pozgabetasunezko egoera edo sentimen ageria.

Haserrea, besteei gaitz egin dionarenganako Gorrotoa da.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 359. orr.

Azken garaiotan haserre hauen zergatia beti bera izaten zen: etxeko mutilak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 85. orr.

Segundo batzuetan bakoitza bere aldera tiraka aritu ziren biak, batak zein besteak haserre eta indar berberaz.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 83. orr.

Haserre hori itxurazkoa zela.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 116. orr.

Nabari da badela nolabaiteko amorrua, haserrea, nahiz eta amorru eta haserre horri eusten saiatzen diren.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 74. orr.

Deus gutxi gelditzen zen itxoinaldi hartatik eta sutu zituen haserre hartatik.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 128. orr.

Luzaroan begiratu dit, haserrerik gabe, ezer adierazten ez zuten begiekin.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 251. orr.

Hitz egiten baheki, nire haserretik non gorde den esateko!  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 57. orr.

Apurka-apurka aldatzen hasi zen nire jarrera ere, errespetutik haserrera eta haserretik ausardiara.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 101. orr.

Haserretik ahalkera mudatu zaio gorritasuna.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 68. orr.

Haserrez betetako hitzak. ik beherago 6.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 174. orr.

Ederki gozatzen ginen orduan zurekin, zure haserrezko hitz frijitu haiek gogotik aditzen.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 71. orr.

2 (izenondoekin)

Horrek bai haserre bizia eragin ziola, eta luzarokoa gainera, Marcel gure arte-adituari.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 65. orr.

Nire haserre mikatza irentsi nuen, bada.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 136. orr.

Zertara dator haserre ozpindu hori?  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 28. orr.

Joxe Marik oso haserre gaiztoa zuen, eta zezenaren indarra.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 120. orr.

Haserre gorriak hartua, eta herio usai beltzez inguratua gelditu da Gorritiko gaztelu ingurua.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 134. orr.

Gurasoak haserre gaiztok hartu zituen, eta osaba ohera sartu zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 34. orr.

Ostatu osoari kontatu al zenion, Hagrid? -esan zion McGonagall andereñoak, haserre bizian.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 166. orr.

Eta ordu arte jasan errabia haserre gorrian jalgi zitzaion.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 124. orr.

Baina umea, haserre gogorrean, altxatu egin zen berriz, amari haginka eta atzaparka.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 389. orr.

Ezin nuen ulertu haserre neurriz kanpoko haren zergatia.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 304. orr.

3 (aditzaren objektu edo subjektu gisa)

Zure anaiaren haserrea baretu dadin arte.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 75. orr.

Eta gutxiespen horrek haserreak eta liskarrak ekarriko ditu.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 130. orr.

Neurri horrek kamioizaleen haserrea eragin zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-03-03

Espainiako eta Aragoiko Gobernuaren arteko hitzarmenak Nafarroako Gobernuaren eta UPNren haserrea piztu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-08-07

Piztu zen, bada, Jainkoaren haserrea haien aurka.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 302. orr.

Haserreak hartu ninduen eta amorruz astindu nuen katea.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 94. orr.

Uste nuen haserreak ito behar zuela eta joko ninduela.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 14. orr.

Judua itsasora bota ezean, ez zela Jainkoaren haserrea atertuko, ez zela haizea oihaletara itzuliko.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 64. orr.

Colonna atxilotzeagatik euren haserrea agertzeko.  Berria - Mundua   2004-01-03

-Ba, oraingo honetan, majo eman digu popatik -esan zuen Begoñak, bere haserrea gorde ezinik-.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 128. orr.

Samaldaka, barneko haserreari irteten utziz.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 63. orr.

Haserreari eutsi ezinik ia Gabin.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 201. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Haserre-hotsak entzuten zituzten, gero eta ozenagoak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 338. orr.

Haserre-doinuak bere eragina izan zuen.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 53. orr.

Esperientzia txiki horren aurrean liluraturik dagoela, baina baita ere haserre punttu batekin.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 81. orr.

Euren artean inongo haserre seinalerik ere ez.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 105. orr.

Ez nuen eragotzi ahal izan haserre aire bat.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 82. orr.

Jainkoak bere haserre-zigorra geldiarazi baitzuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 314. orr.

Ezti ezazu zeure haserre-sumin hori, utz ezazu zeure herriari kalte egiteko mehatxua.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 189. orr.

Masteka beza gorotza, ene anaiaren kontra haserre-pozoia jaurti duen mihi honek.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 376. orr.

Orduan huskeria bat aski izaten zen haserre-eztanda izugarrian lehertzeko.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 12. orr.

Itsaso bixi haserre-tankerako batean.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 293. orr.

Haserre-sutan jarri zen Moises eta esan zion Jaunari: [...].  Elizen arteko biblia   Zen 16,15

Gizonak haserre aurpegia jarri du baina isildu egin da.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 58. orr.

ik beherago 10.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

• 5 izond haserretua, haserreak hartua.

Lanzak ile guztiak tente sumatzen zituen, katu haserre baten buztana bezala.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 217. orr.

Itsaso haserre, mutu eta geldi horren gainean. sumatzen baitzuen ibai haserre batek ere ez lukeela haien mina garbituko.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 38. orr.

Ahotsak entzun nituen, oso ahots haserreak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 310. orr.

Gero, zaldien ipurmasailetan esku-zarta haserreak jorik, sekulako garrasi batez ezproinatu zituen zaldiak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 15. orr.

Halako izumen haserre baten gailenean bezala.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 118. orr.

Begirada maltzur haserre bat bota zigun.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 151. orr.

Atso zaharraren negar-zotin haserre eta gorabeherarik gabeak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 480. orr.

Astinaldi labur, laster, haserreak jotzen zituen, norabide guztietan.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 59. orr.

Hura dela beste deusek ez bezala bizitzaren olatu haserreak sosegatzen eta ematzen dituen kosta.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 50. orr.

Marru etsi eta haserrez erantzuten zien halakoei.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 197. orr.

• 6 adlag haserreturik.

Haserre joan dira Gevaudanetik paristarrak...  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 56. orr.

Etxera itzulita, Ramo-ren arrebak haserre hartu gintuen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 102. orr.

Haserre alde egin zuen handik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 211. orr.

Egun txarrak izan ziren arrantzarako, mundu guztia zebilen haserre.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 136. orr.

Nagusiak tratu txarrak ematen badizkio, zakurra erretxindua eta haserre ibiliko da.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 75. orr.

Haserre jiratu zuen burua, jauzika.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 94. orr.

Gerrikoa estutu zuen, irribarretsu, haserre.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 47. orr.

Lubis haserre zeukaat zaldia Sebastiani utzi diodalako.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 99. orr.

Baina haiek haserre erantzuten zuten: [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 931. orr.

Eta Ronek haserre bultza egin zion katuari.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 68. orr.

-Aizue, zoazte haize epela hartzera! -Llumek haserre begiratzen die Dani eta Joanari-.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 35. orr.

-Bai -esan zuen Fudgek haserre samar-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 40. orr.

Haurtzaroan, aita ikusten dut, haserre, beldurra emateko moduko begirada zorrotzarekin.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 108. orr.

7 haserrez haserre.

Gasna puska, zakar ontzira aurtiki nuen haserrez.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 28. orr.

Bizitzako liburu ankerraren orrialdeak haserrez xehakatuz.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 147. orr.

-Aingeru jagolerik gabe geratu haiz, Sebastian -haserrez esan zidan ontziburu berriak.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 234. orr.

8 haserre egin errieta egin.

Albertok haserre egin zidan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 191. orr.

9 haserre egon

Sekula ez zen hain haserre egon bere bizitzan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 29. orr.

Haserre zegoen bere buruarekin.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 118. orr.

Oso haserre zeuden bata bestearekin, eta Harryk ez zuen ikusten nola adiskidetu zitezkeen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 207. orr.

Sinetsita nengoen olatuek erantzun egiten zidatela, nirekin haserre zeudela, baina horrek, beldurtu ordez, oldartu egiten ninduen.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 166. orr.

Harrituta eta apur bat haserre ere banengoen.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 102. orr.

Haserre eta goseak nengoen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 16. orr.

Bestela, bestela... lepoa bihurrituko diat! -haserre bizian zegoen gure protagonista.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 316. orr.

Itsasoa haserre zegoen, eta olatuek ertzeko hormaren kontra jotzen zuten.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 215. orr.

Izan ere, itsasoa gero eta haserreago zegoen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 162. orr.

· "Hi beti haserre", esan zidan irribarre hutsalari eutsiz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 281. orr.

-Haserre? -galdetu zuen Haritzek.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 219. orr.

10 haserre-gorritu

Etsaia inarrosten du eta haserre gorritzen, baina ez deuseztatzen ez suntsitzen.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 159. orr.

Behin haserre gorriturik, ukaraia hautsi zion Jules buru-arinari  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 282. orr.

11 haserre-haserre adlag

Handik hilabeterako, barre egiten zuen, eta berehala haserre-haserre eta kopetilun jartzen zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 76. orr.

12 haserre izan

Janina haserre zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 108. orr.

Culebra mendatean bi otso akabatzeko eman zuten baimenagatik ekologistak haserre ziren.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 118. orr.

Eta segur erran diezazuket berebat ezen haserre nintzela erran diodala Dancenyri.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 101. orr.

Ez nintzen haserre Prévanek horrela ikusi izanaz.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 273. orr.

Bere buruarekin haserre zen, emakumearen gorputza plazerez luzatzen eta bihurritzen ikusten zuelako.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 60. orr.

Nihauren kontra haserre nintzen.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 141. orr.

· "Baxoari" buruz ari diren gazteak ere haserre ditugu.  Herria   2005-02-17

13 haserrearen haserrez.

Haserrearen haserrez dardaraz hasi zen, ukabilak astinduz, bere onetik aterata, garrasika.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 152. orr.

Inoiz hara itzultzen bahaiz -garrasi egin zion haserrearen haserrez-, nirekin izango dituk kontuak!  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 208. orr.

Modu horretan hizketan ari zenak ezin zion eutsi barneko irakinari haserrearen haserrez.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 156. orr.

Ez duk posible! -erran zuen Colettek, haserrearen haserrez, masailak gorritzen zitzaizkiola.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 39. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

aita haserre (5); ama haserre (5); asko haserre (6); aurka haserre (8); baina haserre (10); bat haserre (10); benetan haserre (5); bere buruarekin haserre (9); bere haserre (14); beti haserre (5); bezain haserre (5); biziki haserre (5); buruarekin haserre (13); da haserre (5); dago haserre (5); dio haserre (7); edo haserre (9); egin zuen haserre (5); elkarrekin haserre (5); erdi haserre (11); ere haserre (17); erregea haserre (6); esan zion haserre (5); esan zuen haserre (6); eta haserre (137); eta haserre agertu (5); eta haserre bizian (11); eta haserre daude (9); ez haserre (10); ez zegoen haserre (6); ez zen haserre (5); guztiz haserre (5); hain haserre (24); hain zegoen haserre (5); haren haserre (8); harryk haserre (13)

haserre agertu (43); haserre agertu da (5); haserre agertu zen (23); haserre agertu ziren (8); haserre al (8); haserre antzean (31); haserre atera (6); haserre aurpegia (5); haserre azaldu (10); haserre azaldu zen (7); haserre baino (8); haserre baitzegoen (5); haserre bat (6); haserre batek (5); haserre begiratu (12); haserre begiratu zion (6); haserre begiratzen (8); haserre bizi (9); haserre bizia (12); haserre bizian (152); haserre bizian jarri (28); haserre bizian jartzen (5); haserre bizian zegoen (7); haserre bizitan (10); haserre biziz (8); haserre da (6); haserre dago (48); haserre dagoela (9); haserre daude (72); haserre daudela (10); haserre dauden (6); haserre dira (5)

haserre edo (13); haserre egin (16); haserre egin zien (5); haserre egiten (5); haserre egon (17); haserre egongo (7); haserre egoteko (5); haserre egunean (7); haserre ematen (5); haserre erantzun (16); haserre erantzun zion (6); haserre ere (7); haserre esan (5); haserre eta (80); haserre eta minduta (6); haserre ez (10); haserre gaude (7); haserre gorria (6); haserre gorrian (14); haserre gorritan (5); haserre hartu (8); haserre hitz (5); haserre hori (7)

haserre ikusi (5); haserre jarraitzen (5); haserre jarri (10); haserre joan (6); haserre mintzatu (9); haserre nago (14); haserre nengoen (6); haserre nintzen (6); haserre nirekin (7); haserre ote (5); haserre samar (25); haserre sua (10); haserre sumina (18); haserre suminean (5); haserre suminez (8); haserre sutan (15); haserre sutan jarri (7); haserre zaude (5); haserre zegoela (12); haserre zegoen (69); haserre zegoen bere (5); haserre zen (15); haserre zeudela (8); haserre zeuden (20); haserre zigorra (6); haserre zirudien (10)

herritarrak haserre (5); jaunaren haserre (12); jendea haserre (7); kontra haserre (11); nago haserre (6); neure haserre (9); nire haserre (10); nirekin haserre (15); nuen haserre (6); oso haserre (118); oso haserre agertu (6); oso haserre dago (11); oso haserre daude (7); oso haserre zegoen (19); oso haserre zeuden (5); ronek haserre (10); sindikatuak haserre (5); zaude haserre (6); zegoen haserre (16); zen haserre (14); zeure haserre (9); zion harryk haserre (11); zion haserre (13); zion ronek haserre (7); zuen haserre (30)

artean haserrea (8); bere haserrea (32); beren haserrea (6); da jaunaren haserrea (5); da nire haserrea (5); du bere haserrea (5); eta haserrea (54); euren haserrea (11); haien haserrea (5); haren haserrea (12)

haserrea adierazi (7); haserrea agertu (8); haserrea areagotu (5); haserrea baino (8); haserrea baretu (11); haserrea baretzen (10); haserrea da (7); haserrea eragin (74); haserrea eragin du (25); haserrea eragin dute (6); haserrea eragin zuen (25); haserrea erakutsi (11); haserrea ere (7); haserrea eta (58); haserrea eta amorrua (5); haserrea ez (25); haserrea ez da (13); haserrea piztu (50); haserrea piztu du (11); haserrea piztu zuen (15); haserrea piztu zuten (5); haserrea piztuko (9); haserrea piztuko da (6); haserrea sortu (6)

herritarren haserrea (7); horrek haserrea (6); jainkoaren haserrea (14); jaunaren haserrea (34); jaunaren haserrea ez (7); jaunaren haserrea piztu (5); kontrako haserrea (5); neure haserrea (7); nire haserrea (20); xiiten haserrea (5); zen jaunaren haserrea (6); zuen haserrea (8); zure haserrea (11)

baino haserreago (7); eta haserreago (14); gero eta haserreago (11)

eta haserreak (19); haserreak eta (13); haserreak ez (12); haserreak hartu (5); zure haserreak (5)

bere haserrean (8); eta haserrearen (5); haserrearen haserrez (18); haserrearen sua (5); zeure haserreaz (5)

arrunt hasarre (8); beren hasarrea (5); frango hasarre (6); hasarre dira (5); hasarre gorrian (14)


haserrealdi (orobat haserraldi g.er.) iz haserretasunezko une edo bolada.

Maelen haserrealdia bost axola zitzaiola.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 72. orr.

Hilketa ez zela bat-bateko haserrealdi edo muturraldi baten emaitza ustela izan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 225. orr.

Badakit oso jenio txarra dudala, baina aise ahazten ditut haserrealdiak.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 107. orr.

Nola arintzen duzu haserrealdia?  Berria - Kirola   2004-05-25

Uren haserrealditik, denboraren joanaren higaduratik salbatutako testuak.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 34. orr.

Uraren eta haizearen haserrealdi bortitzenak.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 24. orr.

Hitzez ezin azalduzko haserrealdi biziak hartu zuen Durant jauna.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 46. orr.

Anaia haietako batek haserrealdia izan zuen beste anaia batekin.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 986. orr.

Benetan nahigabetzen baitziren haserrealdiren bat zutenetan.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 72. orr.

Ohituta baitzegoen ekaitz haserrealdietara, barealdietara bainoago.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 54. orr.

Ikaragarria zara: nork iraun zutik zure aurrean, zure haserrealdian?  Elizen arteko biblia   Sal 76,8

Sukaldariarekin izaten zituen haserrealdiez, baldin eta gauzak ez baziren doi-doi egiten.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 54. orr.


haserrearazi, haserrearaz, haserrearazten du ad haserretzera behartu. ik haserretu 3.

Berak ere druida ez haserrearazteko kontu handia izan behar zuen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 32. orr.

Jainkoa haserrearazten duen bekatua egin baitute.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 151. orr.

Nire hitzek are gehiago haserrearazi zuten.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 57. orr.

Amets hutsezko jainkoekin / bekaitzarazi naute, / idolo hutsalekin haserrearazi.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 232. orr.

Bazterrak nahastu eta bazkideak elkarren artean haserrearazi.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 43. orr.

Horrek erdi haserrearazi ere egin ninduen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 130. orr.

Kontua ez da Visa jauna haserraraztea...  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 32. orr.

Geroxeago baizik jabetu ez ni zerk haserrarazia ninduen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 207. orr.

Egia erran, bizkonde, zure kontseiluek haserrarazi naute, eta haserre hori ez dezaket gorde.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 246. orr.

Bihotzez maite nuen, pena hartu nuen bata bestearekin haserrarazi gintuztenean...  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 391. orr.

Hainbesteraino bihotz-gogortu ziren, ezen batak bestearen inbidia izaten hasi baitziren, elkar haserrarazten eta albokoa baino gehiago izan nahian.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 929. orr.


haserrebide iz haserretzeko motiboa; haserretzeko bidea.

Ez eman inori haserrebiderik, ez galbiderik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 525. orr.

Lagunen artean ez da haserrebiderik egon behar.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 237. orr.

Emakume adintsuei ez baitzaie haserrebiderik eman behar.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 163. orr.

Hitza haserrebidea eta eztabaidagunea besterik ez zen haientzat.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 39. orr.

Laster haserrebidean ziren biak, ordea.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 70. orr.


haserregaitz izond nekez haserretzen dena.

Jainko bihozbera eta errukiorra, / haserregaitza, / onbera eta leiala, / onginahiari milagarren belaunaldiraino eusten diona.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 194. orr.

Banekien nik Jainko bihozbera eta errukiorra zarena, haserregaitza eta onginahiz betea, bere mehatxuez damutzen dena.  Elizen arteko biblia   Jon 4,2

Haserregaitza da Jauna, / onginahiez betea; / bekatua eta hobena / barkatzen dituena.  Elizen arteko biblia   Na 1,3

Morfemen, hitzen eta perpausen arteko leherketak baino ez direla, alegia, eta esplosaketak non harrapatzen zaituen, horren gorabeheran agertuko zarela haserregaitz edo saminkorrago.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 57. orr.


haserregarri izond haserrearazten duena.

Bi animaliok zuri-beltzak ziren halabeharrez, eta nahastu egiten zituen biak -beren haserregarri-, harik eta ukitu arte.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 131. orr.

Ezin eutsizko premia sentitzen nuen berriro hura eskuetan hartzeko, ukitzeko, ukipen hotz, labain, haserregarri, erogarri, zoragarri hark berriro gaixotzeraino suhar nintzan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 200. orr.


haserrekoi izond haserrekorra.

Indarrez eta bortxaz hezten banauzu, haserrekoi eta borrokalari izango naiz.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 170. orr.


haserrekor 1 izond haserretzeko joera duena. ik suminkor.

Enricoren anaia, Enricok aipatzeko gogo handirik izaten ez zuen pertsonaia misteriotsu eta haserrekor hura.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 42. orr.

Gizon jasangaitz haserrekor batek darama filmaren haria.  Berria - Kultura   2004-02-11

Bihotz suharra eta izpiritu haserrekorra.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 183. orr.

Eromenaren harria jotzen zuen haien gogoetak eta mila puska egiten zen, eta "eromena" deitu ohi den itsaso beldurgarri, haserrekor, uhin harroz, lainoz, ekaitzez bete horretan galtzen zen haien pentsamendua.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 324. orr.

Lasaikeriari emanak, bestalde, ausartak dira, zuhurtzia gutxikoak, liskartiak, haserrekorrak.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 116. orr.

Nire karguagatik apala izatea dagokit, baina haserrekorra naiz berez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 594. orr.

Haserrekorrak eta mendekatiak baitziren Greziako jainko nagusi miserable haiek.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 226. orr.

2 haserrea adierazten duena.

Zuek, hitz zakarrez eta keinu haserrekorrez epaitzen duzuenok.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 80. orr.

Erantzun haserrekorra.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 120. orr.


haserretasun iz haserre bizia edo gogorra. ik suminkortasun.

Aitortu beharrean nago [...] Lajosi eta nire patuari buruzko iritziak besteen aurrean haserretasun biblikoz eta garrez adierazten banituen ere, eta gogortasunez eta erabakitasunez, ez dudala nire bizitzan jarrera horien arrasto txikienik ere aurkitzen.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 9. orr.


haserreti izond haserrekorra.

Amona Malià apain-apain eginiko emakumeño guztiz xarmagarri baten irudiz dirau 1870 inguruan ateratako estudio-argazkiren batean, eta atsotxo zimurtsu, haserreti, zarpail eta harria lakoxe gor gisa haurtzaroko nire oroitzapenik urrunenetan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 35. orr.


haserretu (ETCn 9.847 agerraldi; orobat hasarretu ETCn 77 agerraldi), haserre(tu), haserretzen 1 da ad haserreak hartu.

Haserretu zen hura ere Josefaren kontra, ikusiz zer ausartziarekin ezkondu zen.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 126. orr.

Haserretu egin zen Faraoia bere bi zerbitzari haien aurka [...] eta atxilotu egin zituen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 110. orr.

Artean Maria Jexuxekin haserretuta zebilela, bizikleta apustuak egiten zituzten biek Jexuxen isilean.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 71. orr.

Inorekin haserretu gabe.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 122. orr.

Pixkanaka etsiak hartu zuen, bere buruarekin haserretu zen eta erlojuan zazpiak eta laurden zirenean kafetegitik irten zen etxerantz.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 132. orr.

Ezagutzen nituen aurkari gazteak, eta banekien lagunak zirela; hala izan zirela behintzat harik eta egun batean, indartsuena nor zen eztabaidatu ondoren, elkarrekin haserretu eta plazarako bidean jarri zituzten arte.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 15. orr.

Haserretzen zenean ere, Lubisek ez zuen bere hitz egiteko era egoki eta lasaia zabartzen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 112. orr.

Haserretu gara bai, geroztik ere, behin baino gehiagotan, bi anaiak.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 26. orr.

Zakar hartzen banauzu ere, ez naiz haserretuko.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 159. orr.

-Horrela haserretzea ere landare bategatik!  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 167. orr.

Ez naizela huskeria batengatik haserretzen diren horietakoa.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 310. orr.

'Ez diguzu pasatzen utziko ala?' haserretu zen aita.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 120. orr.

-Nina! -haserretu zen Mikel-.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 291. orr.

-Hi bai gibelandia! -haserretu nintzaion-.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 138. orr.

-Zer diozu, gizona? -haserretu zitzaion Perrette-.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 104. orr.

Ez zitzaidan haserretu, ez gaitzitu, nik uste bezala; aitzitik, irri etsi bat egiten zidala, erran zidan: [...].-Ez zaitez haserretu, ene Jauna, beste behin mintzatzen banatzaizu.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 513. orr.

Lucy, bihotza, ez zaitez haserretu.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 99. orr.

Eta ez bitez haserre, zeren senidearekin haserretzen dena, kondenatua izango baita.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 141. orr.

Ez haserretu, jainkosa agurgarri hori.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 23. orr.

Ez haserretu eta entzun.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 46. orr.

Ez dakit poztu ala haserretu Abelena hanka-sartze bat izan zela entzunda.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 158. orr.

Barkatzeko bizkor, haserretzeko nagi, buruz zorrotz, oroimenez azkar, arrazoitzen zoli, aukera egiten zentzudun eta gauza guztietan tolesgabe.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 233. orr.

Ez da, beraz, harritzekoa alderdi horietako euskaldunak erretzea eta haserretzea giputzen jarrera arduragabea ikusita.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 102. orr.

"Fucky subway", metro alua, haserreturik zegoen norbaitek idatzia.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 101. orr.

Haserreturik dagoen maitale bat dirudi.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 117. orr.

2 (adizlagun batekin)

Badakik, nire aita asko haserretu zuan astoaren kontuarekin.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 346. orr.

Ama oso haserretuko ote zitzaidan beldur nintzen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 184. orr.

Sukaldekoei eman nielarik Emmarekin erabili solasen berri, pentsatzen nuen bezala, ama zeharo haserretu zen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 54. orr.

Baina laster haserretu zen ama aitarekin.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 90. orr.

Izugarri mindu eta haserretu zen auziaren berri jakin zuenean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 279. orr.

Orduan Jakob, biziki haserretuta, gogor mintzatu zitzaion Labani: [...].  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 89. orr.

Washington-en amerikano gobernu gizonek ez dituzte hanbat estimatu solas horiek, hobeki erraiteko zinez haserretu dira Irakia dutelarik aipatu.  Herria   2003-01-28

• 3 du ad haserrearazi.

Istorio hark haserretu egin zuen Kernan jauna.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 237. orr.

Jarrera horrek haserretu egin ninduen orduan, baina geroztik oso ongi ulertzera iritsi naiz, ia-ia neure egitera ere bai tarteka.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 38. orr.

Aise ikusten dut zerk haserretzen zaituen.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 384. orr.

Badaki bere izaerak haserretu egiten duela jendea.  Berria - Kultura   2004-08-08

Haren kutsu moralistak eta gerraren aldeko jarrerak demokrata asko haserretu ditu.  Berria - Mundua   2004-01-18

Adibide asko atera nezake; baina haserretu egingo zintuzketet, eta nire historiaren zirrara arintzeko arriskua izango nuke gainera.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 141. orr.

Baina, lotsa nintzen arren, aita ongi ulertzen nuen, bestalde, eta horrek neure buruarekin haserretu ninduen.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 72. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Jendetza haserretuaren marmarra entzun zuen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 285. orr.

Eta Héraclius haserretuak esku hartu izan ez balu, Jainkoak daki zer litxarreriaz aseko ez ote zen lau eskudun Tantalo hura.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 68. orr.

Gela pribatutik zetozen beste bi ahots haserretu entzun zituen Harryk.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 57. orr.

Liztor haserretuaren soinua egiten zuen haizeak etxe tarteetatik pasatzean.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 10. orr.

Uhinen jauzietan barna bultzatzen baikaitu denborak, itsaso haserretuaren esku, eroriz eta zutituz, beherakoan tximistaren abioan, gorakoan arrastaka eta ezinean, herrenka, betiko herrenka.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 10. orr.

Eta agian jendeak maitatu egingo du, bere bakardade haserretu horretan.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 15. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

agian haserretu (3); aita haserretu (10); aita haserretu egin (4); aita haserretu egiten (5); ala haserretu (3); ama haserretu (9); ama haserretu egiten (4); amarekin haserretu (3); are gehiago haserretu (5); asko haserretu (9); asko haserretu zen (3); baina haserretu (6); baino gehiago haserretu (4); bat haserretu (10); bat haserretu egiten (3); batekin haserretu (3); batekin haserretu da (3); batzuetan haserretu (4); batzuk haserretu (4); berarekin haserretu (6); bere buruarekin haserretu (7); biziki haserretu (43); biziki haserretu zen (31); biziki haserretu ziren (3); buruarekin haserretu (13); buruarekin haserretu nintzen (3); buruarekin haserretu zen (4); da haserretu (5); duzu haserretu (4); elkarrekin haserretu (7); elkarrekin haserretu eta (5); erabat haserretu (7); erabat haserretu zen (4); ere haserretu (14); ere haserretu egin (9); eta biziki haserretu (3); eta haserretu (30); eta haserretu egin (12); eta haserretu egiten (8); ez da haserretu (5); ez duzu haserretu (4); ez haserretu (33); ez zaitez haserretu (10); ez zen haserretu (6); gehiago haserretu (12); gehiago haserretu zen (6); gero haserretu (4); gure aita haserretu (4); guztiz haserretu (3); haiekin haserretu (3); hainbesteraino haserretu (3); hartan haserretu (3)

haserretu baino (4); haserretu behar (11); haserretu beharrean (4); haserretu da (15); haserretu da gure (3); haserretu dela (3); haserretu dira (5); haserretu ditu (4); haserretu du (4); haserretu edo (3); haserretu egin (150); haserretu egin behar (4); haserretu egin da (6); haserretu egin dira (4); haserretu egin ninduen (3); haserretu egin nintzen (10); haserretu egin zaio (4); haserretu egin zela (3); haserretu egin zen (54); haserretu egin zinen (3); haserretu egin ziren (14); haserretu egin zitzaidan (7); haserretu egin zitzaion (8); haserretu eginen (3); haserretu egingo (31); haserretu egingo da (7); haserretu egingo dela (3); haserretu egingo naiz (3); haserretu egiten (81); haserretu egiten da (13); haserretu egiten dira (7); haserretu egiten gara (3); haserretu egiten nau (3); haserretu egiten zara (3); haserretu egiten zen (30); haserretu ere (16); haserretu ere egin (7); haserretu eta (42); haserretu ez (7); haserretu gabe (13); haserretu ginen (5); haserretu nahi (5); haserretu naiz (3); haserretu ninduen (5); haserretu nintzen (10); haserretu nirekin (3); haserretu omen (3); haserretu omen zen (3); haserretu ondoren (3); haserretu zara (5); haserretu zelako (4); haserretu zen (103); haserretu zen eta (7); haserretu zen jauna (7); haserretu ziren (16); haserretu zitzaidan (9); haserretu zitzaion (13); haserretu zitzaion jauna (3); haserretu zuen (5)

hasieran haserretu (3); horregatik haserretu (3); hura haserretu (3); izugarri haserretu (7); izugarri haserretu zen (6); jainkoa haserretu (5); jauna biziki haserretu (3); neure buruarekin haserretu (4); nirekin haserretu (6); oso haserretu (7); oso haserretu zen (5); zaitez haserretu (10); zaitez nirekin haserretu (3); zeharo haserretu (7); zeharo haserretu zen (3); zen haserretu (7); zergatik haserretu (5); zergatik haserretu zara (3); zertan haserretu (3)

eta haserretzeko (3); ez haserretzeko (6); haserretzea eta (3)

asko haserretzen (5); bat haserretzen (3); beti haserretzen (4); buruarekin haserretzen (3); da haserretzen (4); ere haserretzen (8); erraz haserretzen (4); eta haserretzen (10); ez da haserretzen (3)

haserretzen ari (6); haserretzen bada (5); haserretzen bazarete (3); haserretzen da (13); haserretzen dena (4); haserretzen denean (4); haserretzen dira (6); haserretzen diren (5); haserretzen direnean (3); haserretzen ere (4); haserretzen eta (6); haserretzen ez (4); haserretzen gara (4); haserretzen hasi (4); haserretzen hasia (5); haserretzen hasia zen (4); haserretzen hasita (3); haserretzen naiz (4); haserretzen nau (3); haserretzen zara (3); haserretzen zarete (3); haserretzen zen (24); haserretzen zenean (10); haserretzen ziren (5)

horregatik haserretzen (5); horregatik haserretzen zen (3); oso haserretzen (3); zergatik haserretzen (7)


haserretxo iz haserre arina.

Beti ere bertara itzuliko garela, maitalearengana itzultzen garen modu berean, berekin haserretxoa izan ondoren.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 282. orr.


haserretzaile izond haserretzen duena.

Zeren biak baitzeuden -haserretzailea eta haserretua- kolera handi batean itsutuak eta irakinak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 549. orr.


hasgora iz arnasa hartzea, arnasgora.

Hasgora, hasbehera, ezin dio bueltarik eman arnasari, harria gerritik gora bueltatu ez duen bezala; hain batera joan dira beti beraren eta harrien bizitzak!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 153. orr.


hasgoratu, hasgora(tu), hasgoratzen da ad hasbehera egin. ant hasbeheratu.

Orain Etna mendiaren ahotik batzuetan suzko zirimolak zergatik hasgoratzen diren azalduko dut.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 429. orr.


hasi, has, hasten 1 du ad hasiera eman.

Eskuizkribu hau Erromako hirian hasi nuen kristau aroko CLXXXIV urtean, goian esan bezala.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 41. orr.

Joan-etorri zoroa hasi nuen ibaiertzeko inguruetan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 221. orr.

Ondoko urtean [...] Maok hasi zuen munduko beste muturrean "ibilaldi luzea", Txinako boterea guztiz bereganatu arte iraungo zuena.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 66. orr.

Berrogei eguneko baraualdia hasi zuen San Mikel goiaingeruaren omenez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 822. orr.

Hantxe nengoen Baas-eko udal buruzagiak bere hitzaldia lehendakaria agurtuz hasi zuenean.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 90. orr.

Armadak matxinoen aurkako ekitaldia hasi du.  Berria - Mundua   2004-06-09

"Melaniek salaketa aurkeztu eta gero", esaten dio, "unibertsitateak ikerketa ofizial bat hasi zuen.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 218. orr.

Beraz, gudari zaharrak utzi du duela berrogei bat urte hasi zuen borroka.  Herria   2004-11-18

Erabaki horrekin ahozko epaiketarako prozedura hasi du Zigor Aretoak.  Berria - Euskal Herria   2004-10-31

1998 ko irailaren 16 an, su-eten bat hasi zuen ETA euskal mugimendu armatuak.  Herria   2004-01-01

Eta 29an Osasunak bira bat hasiko du Ingalaterran.  Berria - Kirola   2004-07-11

Emakume trafikoaren aurkako kanpaina hasi du Txinako Gobernuak.  Berria - Gaiak   2004-09-08

Espiritu zerutarren egoitzetara igo zen zoriontsu, behin hasi zuena neurri betera eramanez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 237. orr.

Eta Peiorekin hasi nuena segitu dut.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 302. orr.

Hasi zuen azken hitza zintzurrean trebes gelditu zitzaion.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 40. orr.

Beste bizitza berri bat hasi beharko nuela Idoiarekin, arindurik, alferrikako zama haiek botata.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 153. orr.

Berrikusketak behar zituen hasi.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 65. orr.

Kurtsoak hasi nahi izan dituzunez geroztik.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 27. orr.

Piano-kafe batean hasi nuen karrera profesionala.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 35. orr.

Orduan hasi zuten harremana ez da eten.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 83. orr.

Urtegiko lanak hasi zituzten urte hartan, maiatzean.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 93. orr.

Zertarako hasi ote genuen gerra?  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 58. orr.

Gonbidatu guztiek arrazoia eman zioten, solasaldia hasi zuten bi produktoreek izan ezik.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 172. orr.

Bi tanto xoragarrirekin hasi du partida, biak ezkerraz.  Herria   2003-12-18

CSKAk, hain zuzen ere ondo hasi du bere bidea.  Berria - Kirola   2004-03-04

Bigarren itzulia indartsu hasi du Athleticek.  Berria - Kirola   2004-02-14

Jendea ziztuka eta oihuka: betiko tranpa hasi dutela aranaztarrek!  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 136. orr.

2 (aditz laguntzailea ezabaturik)

Nik Bilboko egoitzan ezagutu nuen, gerra hasi eta berehala.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 62. orr.

Jokoa hasi aitzin zure pertsonaiari izen bat eman behar diozu.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 23. orr.

Ikasturtea hasi baino astebete lehenago-edo itzuliko gara.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 13. orr.

Segizioa hasi zain zeuden denak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 415. orr.

Joanperitzek hasiari azkena emaiteko.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 494. orr.

Eskola hastean erabil bedi tokiko hizkera.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 157. orr.

· Hasi aitzin fini!  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 166. orr.

· Poxpoliñen bahiketa izan daiteke, lan hori hasia baitu egileak.  Berria - Kultura   2004-11-17

• 3 da du aipatzen denaren lehen uneak gertatu. (osagarria beste aditz bat era ez burutuan)

Txalupa mugitzen hasi zen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 94. orr.

Egonarria galtzen hasi nintzen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 167. orr.

Paulov-en txakur haietako baten senide sentitzen hasten zara.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 137. orr.

Pasarte batzuk errezitatzen hasi omen zen presaka samar.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 142. orr.

-Hasi jaten, laztana, ni oraintxe noa...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 120. orr.

Inon diren kalkulurik xeheenak hasi zen egiten hipotesi haren probabilitatea aztertzeko.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 59. orr.

Berebiziko ondoez bitxi bat hasi zen sentitzen doktorea.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 81. orr.

Gaiaren ingurumariko ustez alde garrantzitsuenak jorratzen hasi ginen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 118. orr.

Bere baitan ohi ez bezalako gauzak pentsatzen hasi zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 183. orr.

Eragozpenak jartzen hasi nintzaion, ea etsitzen zuen: [...].  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 257. orr.

Ahots ahal bezain apal eta goxo batez hasi zitzaion mintzatzen filipindarrari.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 132. orr.

Uste dut hasi dela ulertzen zein praktikoa den ongi prestaturiko azti bat familian izatea...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 82. orr.

Orduan hasi ninduan Zeusen zigorra nozitzen.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 102. orr.

Eta ni, Stephenen ondoan eserita, haren begiradari jarraikiz, hantxe hasi nintzen, neure iruditurako, haren begiez ikusten.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 226. orr.

-Zertan hasi norbera horiek denak komentatzen?  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 155. orr.

Ergelkeria zen begi-bistakoa ukatzen hastea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 146. orr.

Jaten hasteak ez zion mintzatzeko gogoa apaldu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 234. orr.

· Afaltzen hasiak ginela, arreba heldu zen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 10. orr.

Ordurako hasia zen Filosofia eta Letrak ikasten.  Berria - Kultura   2004-01-04

Aspertzen hasia nintzen zibilizatua izateaz, horra.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 55. orr.

Olaxta sarrien gainean islatzen hasia zen Platako farolaren palada luzea.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 126. orr.

-Ez nekian prentsa irakurtzen hasia hintzenik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 243. orr.

Kristautasunaren marea, Gizarte Helenikoaren azken aldian hain indartsu goratu zena, beheratzen hasia zela azken egunetan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 99. orr.

Merkatu indartzen hasien krisia.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 160. orr.

Diru-funts horrek ekonomia indartzen hasietan egindako diru-inbertsioak 100.000 milioi dolar baino gehiago zirela estimatzen zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 163. orr.

· Udazkenak gorrailtzen hasiak zituen hostoetan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 245. orr.

Zakila handitzen hasia nuen dutxan sartu nintzenerako.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 134. orr.

Niri, ilea urdintzen hasia nuelako edo, aulki bat eskaini zidaten.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 122. orr.

4 (aditz ez burutuaren kideko adizlagunekin)

Madame Rigaud kantuan hasi zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 95. orr.

Handik minutu batera berriro hasi zen hizketan, lasaixeago: [...].Dirua balio zuela eta haien gogoa pizten zuela ohartu zenean, tratuan hasi zen, liberak banan-banan eztabaidatzen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 74. orr.

Eta harridurak goia jo zuen, azkenik, Masudek emakumea hankaz gora ezarri [...] eta lizunkerian hasi zirenean.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 14. orr.

Azaroan hasi omen dira fabrikan lanean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 247. orr.

Ametsetan hasi nintzen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 182. orr.

Ontziko marinelak dado-jokoan hasi dira barrika irauli baten ipurdi gainean.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 81. orr.

Bazkalostean whistean hasi, eta jokoan aritu ziren arratsaldeko hiruretatik gaueko ordu biak arte.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 34. orr.

Heriotza bera hasia zitzaion laztanean.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 33. orr.

Badr eta erregina berriro ere jan-edanean hasi ziren, eta laztanka, eta musuka.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 82. orr.

Bat-batean, jendea bultzaka hasten zen alboetatik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 154. orr.

Irainka hasi zitzaizkion zakarki, erotua eta burutik egina zegoela hots eginez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 188. orr.

Dougan gorritu eta totelka hasi zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 389. orr.

Bere eskuez inguratu du haren aurpegi txiki biribila, musuka eta laztanka hasi zaio.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 162. orr.

Hogeita hamar urte inguruko gazte bizkorra zen, eta, hiruzpalau hitz esan orduko, hika hasi zitzaion.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 34. orr.

Berehala astinduka hasi nintzaion, laster indarrak berreskuratu, eta begiak zabalduko zituelakoan.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 176. orr.

Leihoaren aurrean berriro eseri orduko hasi zen telefonoa hoska.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 44. orr.

Elkarri bultzaka hasi ziren biak, barrezka eta garrasika.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 67. orr.

Bitartean, zaunka eta zaunka hasi ziren zakurrak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 71. orr.

Ron saltoka hasi zen minez uluka.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 184. orr.

Ikusi haut! -atzetik segika hasi zitzaidan-.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 34. orr.

Negar zotinka hasi nintzen, bekokia lurraren kontra nuela.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 351. orr.

Barre algaraka hasten ginen zeinahi huskeriarekin.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 92. orr.

Zuri eragiten dizkizun zirrara, ideia, sentipen horietatik tiraka hastea da kontua!  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 157. orr.

Horrela, hain zuzen, hartan zer misterio ezkutatuko ote zen galdezka hasi zen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 61. orr.

Errektorea barrez hasi zen tupustean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 39. orr.

Orduan negarrez hasi zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 74. orr.

· Joan den udan hasia bainaiz lanean.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 45. orr.

Iparraldean eta ekialdean gudukan hasiak zirela.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 128. orr.

Gizona arnas estuka hasia zen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 73. orr.

Oilarra aspaldi hasia zen kukurrukuka.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 26. orr.

Nahasten hasi zitzaidan ikusmena, baina negarrez hasia nintzela uste dut.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 62. orr.

Donostiako langile-auzo batean pisu bila hasia zen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 209. orr.

Bitxikeria : 7-1 hasiak ziren, galtzaleak aintzinean.  Herria   2002-10-24

· Guzmud larri zegoen, izerditan blai, eta hizketan hastearekin batera zotinka ere bai.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 38. orr.

5 (bestelako adizlagunekin)

Leihoa ireki eta begira hasi zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 32. orr.

Egur bila hasi zen herriko eta inguruko aroztegi guztietan.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 103. orr.

Laguntza eske hasi behar izan zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 251. orr.

Hala ere, gero berriro hasi da barkamen eske.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 302. orr.

Mahai batean eserita zeuden bi neska begiradaz irentsi beharrean hasi zen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 229. orr.

Trosta eroan hasi zitzaidan arnasa.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 224. orr.

Elkarri begiratu eta algara batean hasi ziren.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 63. orr.

Horregatik hasi zela irakasle partikular bezala.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 103. orr.

Harresiaren oinarria iragan dut bizkarra urduriaren urduriz urratuz, gorantz hasi naiz ostera, uxarka kafazka aztarrika.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 20. orr.

Lehen argitaletxez argitaletxe ibili bada, Garibairekin zerikusirik duten erakundez erakunde hasi da orain.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 52. orr.

· Eta zer egin zuen erreka jo zuenean?, dendari hasi zen lanean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 513. orr.

Florent irakasle hasi zen Estrapade kaleko barnetegi batean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 70. orr.

Halaxe, bada, hasi zen Hauster korrikalari.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 174. orr.

Igo mahai gainera eta hor hasi zen, egin ahal guztian kantari.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 46. orr.

6 (osagarria ezabaturik)

Hegazti beltz gizenak hasi ziren zeruan. Lau urterekin eskolara hasi zenean.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 210. orr.

EUTGn hasi zenez geroztik, hiruzpalau aldiz aldatua zen etxebizitza batetik bestera.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 134. orr.

Extremoduro hasi da orain.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 238. orr.

7 (aditz laguntzailea ezabaturik)

Kartazal gorria Ronen eskutik erori, sutan hasi eta errauts bihurtu zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 78. orr.

Inorekin hizketan hasi aurretik ezer ez esateko eta ezer ez entzuteko gogo amorratu bat sentitzen dut.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 105. orr.

Ezertan pentsatzen hasi orduko zutik ginen, izumen ergel batek eroturik, ihes egiteko prest.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 161. orr.

Hitz horiek ere desagertu egin ziren, baina ez Harry presaka idazten hasi baino lehen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 203. orr.

Orduan Ximun hurbildu zitzaidan eta galdezka hasi: [...].  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 39. orr.

· Errepideak berriz goiti, eta tripa kurrinkan hasia.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 30. orr.

8 (osagarria eta aditz laguntzailea ezabaturik)

Dabidekin hasi baino urte pare bat lehenago.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 55. orr.

Hala ere, nonbaitetik hasi behar, eta Tomen istriputik hasiko naiz...  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 295. orr.

9 (esaten dena adieraziz)

'Penalti!' hasi ziren denak oihuka.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 150. orr.

-Madarikatua! -hasi zitzaion erregina Badr-i.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 85. orr.

"Hara motell -hasi nintzen nirekiko, atzerritarrari begi-begira-: atzerritar batek holain erraz eta bestela bezala hizketan hasten bazaik, seinale hik zerbait berezia baduala.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 37. orr.

Beti galtzen ditu ordezko hortzak -hasi zen Ruth.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 195. orr.

Ez ezazue barre egin, jaunak -hasi zen berriro odolik hotzenaz [...] medikuntzako ikasle bat-.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 24. orr.

-Nire tximinoa, non da nire tximinoa? -hasi zen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 64. orr.

-184. urtean -hasi zen oihuka bestea-, Erroman bizi nintzen, eta filosofoa nintzen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 82. orr.

-Hara, Patxi -hasi naiz azkenean, gotorlekurik garaieneko tokirik gorenetik mintzatuko banintzaio bezala-: Ez zara zu bakarrik izan.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 315. orr.

-Zoritxarreko gauza bat gertatu da, izugarrizko zoritxarra -Liebkind Bendel yiddishez hasi zen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 102. orr.

Atea zabaldu eta eztarriaren indar guztiaz hasi zen garrasika: [...].  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 285. orr.

Berriro hasi zen bestea: [...].  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 83. orr.

10 (jardunbidearen hasiera eta amaiera adieraziz; ik beherago 13)

Etxe osoa arakatu zuen, etxapetik hasi eta ganbararaino.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 68. orr.

Singerren eleberri eta ipuinek Poloniako juduen gazi-gezen berri ematen digute, XVI. mendetik hasi eta Holokaustoaren bezperaraino.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 10. orr.

11 ez izatetik izatera igaro. (hirugarren pertsonan)

Ikaragarrizko borroka bat hasi zen orduan Héracliusen eta zaindari zituen hiru gizonen artean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 79. orr.

Urte horretan bertan hasi ziren satelite bidezko komunikazioak.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 81. orr.

Zarata ez zen berriro hasi, eta poliki-poliki sosegatu egin nintzen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 251. orr.

XIX. mendearen azken urteetan beste garai bat hasi zen Asisko Frantziskori eta haren idazkiei buruzko ikerketan, Paul Sabatier historialariari esker.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 33. orr.

Gaur goizean hasi da guztia eta gaur gauean irakiten daukat barrua.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 157. orr.

Bonbardeoa hasi zenean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 45. orr.

Gerra hasi duk.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 14. orr.

Udaberria hasten zen egun berean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 150. orr.

Bidezidorra hasten da eskumatara, eta handik sarrarazi duzu.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 74. orr.

Halaxe hasi zen nire ibilbidea 150 kilotarantz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 43. orr.

· Musika hasia zen, tristea pasodoble hura.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 103. orr.

Oinazeak aspaldian hasiak ziren.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 98. orr.

Zurrumurruak ere hasiak dira han eta hemen.  Berria - Kirola   2004-04-20

Aliatuen bonbardaketak hasiak ziren eta Hitlerri guti falta zitzaion erreka zola jotzeko.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 200. orr.

· Abuztuko beherapenek hasiak behar zuten.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 122. orr.

• 12 (zeruko gertakariei buruz) du eta da (g.er.) ad

Galerna hasi zuen jotzen aldiro gure bazterrean.  Koldo Izagirre   «Vladimir», 2003 - 43. orr.

Ixo, trumoika hasi al du?  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 171. orr.

Gainera hotza egiten hasi du.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 66. orr.

Egunsenti aldera, ordea, sortaldetikako haize bero bat hasi du.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 139. orr.

Haizea hasi zuen, harriak zartatzen dituen eta goi lur abandonatu hauetan ezer bizirik uzten ez duen haizea.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 285. orr.

Eguraldia hoztu zen supituan eta harria hasi zuen, masailak eta eskuak eta agerian nituen gorputz atal guztiak zartatu eta zauritzerainoko bortizkeria batez.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 127. orr.

Euria hasi zuen abuztuaren bukaeran, eta Iruain inguruko mendiak lainoaren atzean geratu ziren.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 200. orr.

Ber denboran euria hasi zen jautsahala.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 63. orr.

Orduantxe alimaleko euri erauntsia hasi zuen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 204. orr.

Euri lanbroa hasi zuen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 115. orr.

Une hartan euri xehea egiten hasi zuen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 51. orr.

Euria hasi du: kristal esmerilatuetan jotzen du leun.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 119. orr.

Kilometro batzuk egin nituen bide bazterrik euria hasi zuen arte.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 29. orr.

Horra, elurra hasi du!  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 136. orr.

Negua iritsi zen, eta elurra hasi zuen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 58. orr.

Elurra hasi zuela ikusten zen leihoetatik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 156. orr.

Hasi da elurra, baina zuk ez duzu hotzik pasatuko.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 108. orr.

Hemen, Arantzazun, orduantxe hasi du elurra.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 101. orr.

Elurra hasi zuen gogotik, benetako erauntsia, haize zakarrarekin.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 162. orr.

Elur mardula hasi zuen bat-batean, mara-mara eta oparo, erauntsi etengabean.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 144. orr.

Bentara bidean jartzekotan nintzela, ordea, sekulako elur-erauntsia hasi du.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 153. orr.

Hartu botila-kaxak eta eramazkion elurra hasi baino lehen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 107. orr.

Baina, heldu zen uda, eguraldi onak hasi zituen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 216. orr.

Agur Maria graziz betea / Eguna hasi du argitzen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 282. orr.

Iluntzen hasi du.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 167. orr.

· Argitzen hasia zen ostatura iritsi zirenean.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 272. orr.

Eguna iluntzen hasia du.  Berria - Kultura   2004-05-23

Hasia zen eguna.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 173. orr.

Zirimiria hasia zuen, eta arineketan itzuli nintzen auzora.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 21. orr.

13 hasi eta buka

Gehienetan, gainera, ipuin ezagun-ezagunak berritzen ditut, hasi eta buka, ametsetan.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 66. orr.

Hasi eta buka entzun zuen Txitxikovek gertatutakoaren kontakizuna.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 402. orr.

Ibaia (bere bidearen betean, hasi eta buka) ez da "toki" bat, eta bazterren izenak tokien izenak izan ohi dira.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 213. orr.

Liburutxo honek, hasi eta buka etenik gabe irakurtzean, nahaspila-inpresioa egiten du.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 535. orr.

Cristina Peri Rossiren azken poema liburua erosi, parke batera joan eta, hasi eta buka, irakurri nuen.  Berria - Kultura   2004-11-27

Hasi eta buka irakurri behar den gauza.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 29. orr.

Liburu mardula, baina, hargatik, hasi eta buka leitu beharrekoa.  Berria - Kultura   2004-04-17

14 hasi-hasieratik

Zure aitak ez duela inoiz begi onez ikusi Otho delako hori, hasi-hasieratik izan ere.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 363. orr.

Charly has-hasieratik partekatu behar izan genuen bertze batzuekin.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 309. orr.

15 hasi-masi iz

Zertaz ari naizen jakin nahiko duzue, eta horixe kontatu nahi dizuet nik ere, hasi-masi hauekin nahi baino gehiago luzatu banaiz ere.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 131. orr.

Gure osabak irakatsi zizkion arte-saltzaileen hasi-masiak.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 49. orr.

Etetika baten hasi-masiak baizik ez badira ere. kez eta kostata ikasiko zuen zekien apurra, Matximentako eskolan, irakurtzeko eta idazteko hasi-masiekin batera.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 289. orr.

Halaz guztiz amorragarri zitzaidan: hasi-masietan horrenbeste kostatu zitzaidan istorioa bide erdira eraman eta bertan gelditu beharra ere.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 171. orr.

Funtzionario izatera iritsiko zen karrera baten hasi-masietan.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 62. orr.

16 hasi-masiko izond

Mugimendu estereotipatuak, burukadak; hizkuntza hasi-masikoa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 241. orr.

Hizkuntza aski hasi-masikoa erabiltzen baitzuen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 224. orr.

Gure espezieko arrak magal oso hasi-masikoa du, ez oso ongi garatua eta batere laguntzen ez duena animaliaren funtsezko ongizaterako.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 191. orr.

Oroimena, berez, ez da inoiz zuzena, hitzaren zentzu errealistan, are laburbilketa huts baizik ez diren kasurik hasi-masikoenetan, eta, gainera, ez du garrantzirik zuzena ez izateak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 176. orr.

17 hasian hasi behin hasita gero.

Hasian hasi, auzapezak besterik ere erran du: Zokoan obra pizkorrak akulatuko direla.  Herria   2002-08-08

Hasian hasi, gobernuak nahi du ere kanbiatu lurralde-batzarren berritzeko bozka-legea.  Herria   2003-01-14

Hasian hasi eta beroan bero, gobernuburuak erran du ere helduden urteko badugula garapen ontto baten mentura eta aurrekontuak pikoan ezarriko direla Europa-maileko neurrietarik ariz xuxen xuxena.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 161. orr.

Bera hegoaldean, Errenterian edo Pasaietan bizi zen denboran egonen zen aski luzaz agertu gabe eta bat-batean horra gure gizona, aspaldiko amets baten pare eta, hasian hasi, bizpahiru aldiz berdin.  Herria   2001-11-15

Hasian hasi, engaiamendua bururaino eramaiten zuen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 45. orr.

Hasian hasi, istorioa apaintzea erabaki nian, bilaketa gogotsuago egin zenezaten.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 77. orr.

Dinbi-danba maitaleari, dinbi-danba maitalearen senarrari eta, hasian-hasi, dinbi-danba bere buruari ere.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 384. orr.

Pentsa daiteke, hasian hasi, luzaz izan daitekela xapeldun.  Herria   2005-06-09

Zenbaitek, hasian hasi, bazkaria ere segurtatzen zuten ostatuan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 102. orr.

Hasian hasi, iraunen ere zuen zenbait aldiz HERRIA-ren asteartetako mahain-hizketak.  Herria   2001-11-01

Beste liburu bat ere aipatuko dugu hasian hasi, hau ere atera berria.  Herria   2001-07-05

Hasian hasi, hala nola jokatu naizen lau hilabetez bederen, segituko dut Ingrid Bétancourt-ekin, 1210 egun den gutienik atxikitzen dutela preso, han nonbait, Kolonbian.  Herria   2005-06-23

Hasian hasi, zergatik geldi?  Herria   2003-06-12

18 hastear

Abiatzen gara eguna hastear denean.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 32. orr.

Asteburua hastear da.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 114. orr.

Jokoa hastear zegoen, sentitzen ahal zuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 58. orr.

Antzerki saioa hastear zegoela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 107. orr.

Prusiarra eta ni barrez hastear gaude.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 133. orr.

Hilobia hurbil zegoenez, hantxe ezarri zuten Jesusen gorpua, juduen atseden-eguna hastear baitzegoen.  Elizen arteko biblia   Jn 19,42

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 10 aldiz agertzen direnak)

egiten has (10); eta has (27); has dadila (15); has dadin (11); has daiteke (36); has daitezen (16); has daitezke (14); has eta (10); has ez (11); has gaitezen (70); has gaitezke (15); has hadi (13); has zaitez (14); has zedin (17)

abesten hasi (24); abesten hasi zen (10); adierazten hasi (10); afaltzen hasi (15); agertzen hasi (79); agertzen hasi dira (11); agertzen hasi zen (12); agertzen hasi ziren (25); agintzen hasi (10); aipatzen hasi (28); aldatzen hasi (38); alde egiten hasi (14); aldentzen hasi (10); aldera hasi (25); algaraka hasi (39); algaraka hasi zen (15); altxatzen hasi (17); amaieran hasi (11); anaiak izaten hasi (10); antolatzen hasi (34); antolatzen hasi ziren (10); antzera hasi (15); arakatzen hasi (24); arduratzen hasi (20); argitaratzen hasi (20); argitzen hasi (26); arraunean hasi (12); artean hasi (23); askatzen hasi (25); askatzen hasi zen (10); asko hasi (12); asmatzen hasi (23); aspaldi hasi (40); aspaldi hasi zen (13); astean hasi (11); asteartean hasi (15); asteburuan hasi (12); astelehenean hasi (37); astelehenean hasi zen (12); astintzen hasi (30); astintzen hasi zen (12); ate joka hasi (11); ateratzen hasi (112); ateratzen hasi zen (27); ateratzen hasi ziren (22); atzetik hasi (15); atzo bertan hasi (10); atzo hasi (165); atzo hasi eta (20); atzo hasi zen (88); atzo hasi ziren (36); aurka hasi (13); aurkako epaiketa hasi (19); aurrera hasi (33); aurrera hasi zen (18); aurretik hasi (10); aurten hasi (15); auzia hasi (15); azalpenak ematen hasi (13); azaltzen hasi (41); azaroan hasi (12); azkar hasi (11); aztertzen hasi (85); aztertzen hasi zen (30)

baina berehala hasi (15); baina hasi (33); baino lehen hasi (11); baino lehenago hasi (11); balantzaka hasi (10); baliatzen hasi (11); banatzen hasi (23); barre algaraka hasi (24); barreka hasi (49); barreka hasi zen (26); barrez hasi (158); barrez hasi da (17); barrez hasi nintzen (13); barrez hasi zen (73); barrez hasi ziren (21); barrezka hasi (27); barrezka hasi zen (10); bat egiten hasi (21); bat hasi (218); bat hasi da (20); bat hasi dute (10); bat hasi zen (53); bat hasi zuen (24); bat idazten hasi (13); batean hasi (143); batean hasi nintzen (12); batean hasi zen (62); batekin hasi (97); batekin hasi da (13); batekin hasi zen (34); baten bila hasi (35); batera hasi (36); batera hasi zen (19); batez hasi (17); batzen hasi (11); batzuk hasi (21); bazkaltzen hasi (10); begira hasi (39); begira hasi zen (20); begiratzen hasi (39); begiratzen hasi zen (11); beharrean hasi (16); behera hasi (28); behera hasi zen (12); behetik hasi (14); bera hasi (25); bera hasi zen (13); berak hasi (10); berandu hasi (28); berandu hasi zen (11); beranduago hasi (18); berbetan hasi (12); berean hasi (23); berehala hasi (154); berehala hasi zen (39); berehala hasi ziren (50); berotzen hasi (27); berri bat hasi (37); berri ematen hasi (13); berria hasi (29); berria hasi da (12); berriketan hasi (10); berriro hasi (114); berriro hasi da (10); berriro hasi nintzen (10); berriro hasi zen (42); berritzen hasi (14); berriz hasi (116); berriz hasi behar (10); berriz hasi da (11); berriz hasi dira (10); berriz hasi zen (15); bertan hasi (51); bertan hasi zen (15); bertan hasi ziren (12); bertsotan hasi (12); bestera hasi (15); bestera hasi zen (11); betetzen hasi (86); betetzen hasi zen (14); betetzen hasi ziren (11); betetzen hasi zirenetik (12); bezain laster hasi (10); bezala hasi (74); bezala hasi zen (20); bi urte hasi (15); bidaia hasi (16); bidaltzen hasi (23); bidea hasi (20); bigarren intifada hasi (12); bigarren itzulia hasi (10); bigarren zatia hasi (39); bihar hasi (25); bihar hasi eta (23); bihurtzen hasi (22); bikain hasi (28); bila hasi (184); bila hasi naiz (11); bila hasi nintzen (20); bila hasi zen (58); bila hasi ziren (25); bilatzen hasi (34); bilera hasi (25); biltzen hasi (64); biltzen hasi zen (21); bira hasi (11); biraka hasi (25); biraka hasi zen (13); bizian hasi (18); bizitzen hasi (44); bonbardatzen hasi (11); borroka hasi (20); borrokak hasi (15); borrokan hasi (58); borrokan hasi ziren (14); botaka hasi (14); botatzen hasi (76); botatzen hasi zen (22); botatzen hasi ziren (18); bueltaka hasi (22); bultzaka hasi (14); buruz hasi (29)

da hasi (31); dagoeneko hasi (23); dagoeneko hasi dira (14); dantzan hasi (51); dantzan hasi zen (13); dantzan hasi ziren (10); dardarka hasi (55); dardarka hasi zen (17); deiadarka hasi (18); deika hasi (22); deitzen hasi (41); denak hasi (10); denboraldia hasi (71); denboraldia hasi aurretik (24); denboraldia hasi zenetik (20); desagertzen hasi (13); desegiten hasi (12); dira hasi (16); du hasi (13)

edaten hasi (48); edaten hasi zen (20); ederki hasi (22); edo hasi (11); eginez hasi (22); egiten hasi (872); egiten hasi aurretik (25); egiten hasi baino (15); egiten hasi behar (17); egiten hasi beharko (10); egiten hasi da (35); egiten hasi dira (39); egiten hasi eta (23); egiten hasi ginen (27); egiten hasi nintzen (44); egiten hasi nintzenean (11); egiten hasi zen (222); egiten hasi zenean (24); egiten hasi ziren (98); egiten hasi zirenean (13); egiten hasi zitzaidan (15); egiten hasi zitzaion (36); egun hasi (14); eguna argitzen hasi (11); eguna hasi (13); egunean hasi (10); ekartzen hasi (13); ekitaldia hasi (17); elkarrekin hasi (12); elkarrizketa hasi (11); elkarrizketak hasi (20); elurra hasi (25); elurra hasi zuen (12); emanaldia hasi (11); ematen hasi (240); ematen hasi da (13); ematen hasi zen (62); ematen hasi ziren (24); ematen hasi zitzaidan (15); ematen hasi zitzaion (24); entrenatzen hasi (42); entzuten hasi (56); entzuten hasi zen (10); epaiketa hasi (58); epaiketa hasi da (13); epaiketa hasi zen (15); epaitzen hasi (16); erabiltzen hasi (78); erabiltzen hasi zen (26); erabiltzen hasi ziren (11); eragiten hasi (29); eraikitzen hasi (55); eraikitzen hasi zen (12); erakusten hasi (26); eramaten hasi (27); eramaten hasi zen (11); erantzuten hasi (20); eranzten hasi (15); erasoa hasi (14); erasotzen hasi (12); ere hasi (139); ere hasi da (23); ere hasi dira (12); ere hasi nintzen (13); ere hasi zen (23); ere hasi ziren (12); ere negarrez hasi (10); erortzen hasi (23); erosten hasi (11); errege izaten hasi (10); erreguka hasi (15); erretiratzen hasi (16); erretzen hasi (30); erretzen hasi zen (10); errezatzen hasi (10); errietan hasi (16); esaka hasi (17); esanez hasi (29); esanez hasi zuen (11); esaten hasi (118); esaten hasi zen (21); esaten hasi ziren (16); eskaintzen hasi (14); eskatzen hasi (31); eske hasi (18); eskolan hasi (15); estutzen hasi (12); eta barreka hasi (12); eta barrez hasi (23); eta behera hasi (11); eta berehala hasi (46); eta berriro hasi (20); eta berriz hasi (17); eta bestera hasi (11); eta eztulka hasi (11); eta galdezka hasi (10); eta garrasika hasi (17); eta hala hasi (11); eta halaxe hasi (10); eta han hasi (34); eta hantxe hasi (10); eta hasi (179); eta hasi da (15); eta hasi zen (19); eta hasi ziren (13); eta hizketan hasi (35); eta honela hasi (10); eta hor hasi (26); eta horregatik hasi (10); eta horrela hasi (19); eta ibiltzen hasi (16); eta idazten hasi (13); eta irakurtzen hasi (33); eta jaten hasi (18); eta kantuan hasi (12); eta lanean hasi (31); eta lasterka hasi (13); eta negarrez hasi (56); eta nola hasi (11); eta oihuka hasi (45); eta orduan hasi (32); eta orduantxe hasi (13); eta pentsatzen hasi (11); eta tiroka hasi (10); eta txaloka hasi (11); etapa hasi (30); etapa hasi aurretik (13); etapa hasi eta (11); etortzen hasi (36); etortzen hasi zen (10); euria hasi (61); euria hasi zuen (26); euskara ikasten hasi (12); euskaraz hasi (17); ez da hasi (11); ez hasi (62); ezagutzen hasi (13); ezartzen hasi (11); ezertan hasi (11); ezin hobeto hasi (10); eztabaida hasi (22); eztabaidan hasi (39); eztabaidatzen hasi (24); eztulka hasi (34); eztulka hasi zen (22

ferekatzen hasi (19)

gabe hasi (57); gabe hasi zen (13); gaixotzen hasi (11); gaizki esaka hasi (12); gaizki hasi (62); gaizki hasi zen (12); galdetzen hasi (13); galdezka hasi (73); galdezka hasi ziren (10); galdezka hasi zitzaion (10); galtzen hasi (58); galtzen hasi zen (19); garaian hasi (15); garatzen hasi (10); garbitzen hasi (41); garbitzen hasi zen (18); garrasika hasi (59); garrasika hasi zen (31); gatazka hasi (19); gatazka hasi zenetik (14); gauean hasi (10); gaur hasi (67); gaur hasi eta (60); gauzatzen hasi (11); gazte hasi (11); gazterik hasi (14); gazterik hasi zen (11); gehiago hasi (12); gelditzen hasi (16); gerla hasi (11); gero hasi (24); geroago hasi (17); gerra hasi (126); gerra hasi aurretik (13); gerra hasi baino (18); gerra hasi eta (13); gerra hasi zenean (26); gerra hasi zenetik (11); gisa hasi (28); gisa hasi zen (13); gogor hasi (10); gogoratzen hasi (13); goitik hasi (10); goitik hasi eta (10); goiz hasi (12); goizean hasi (24); goizean hasi da (10); goizetik hasi (13); gora hasi (25); goraka hasi (12); gose greba hasi (45); gozatzen hasi (12); greba hasi (108); greba hasi dute (18); greba hasi zenetik (12); greba hasi zuen (16); greba hasi zuten (22); greba mugagabea hasi (14); greban hasi (11); guztia hasi (14)

hala hasi (25); hala hasi zen (10); halaxe hasi (19); hamarkadan hasi (20); hamarkadan hasi zen (12); han hasi (63); han hasi zen (26); handia hasi (10); handitzen hasi (10); handiz hasi (11); hantxe hasi (16); harekin hasi (13); harremanetan hasi (15); harrika hasi (15); harrotzen hasi (12); hartan hasi (37); hartan hasi zen (18); hartzen hasi (158); hartzen hasi da (10); hartzen hasi dira (11); hartzen hasi nintzen (14); hartzen hasi zen (47); hartzen hasi ziren (21)

hasi ahal (31); hasi ahal izateko (16); hasi aintzin (15); hasi aitzin (101); hasi al (24); hasi arren (22); hasi arte (67); hasi aurreko (46); hasi aurretik (637); hasi aurretik ere (17); hasi aurretik eta (11)

hasi bada (13); hasi badira (13); hasi badira ere (11); hasi bainintzen (15); hasi baino (414); hasi baino ez (32); hasi baino lehen (227); hasi baino lehenago (33); hasi baino ordu (13); hasi baita (24); hasi baitira (20); hasi baitzen (93); hasi baitziren (39); hasi bazen (35); hasi bazen ere (25); hasi behar (473); hasi behar al (13); hasi behar da (35); hasi behar dela (10); hasi behar du (34); hasi behar dugu (54); hasi behar dut (10); hasi behar dute (12); hasi behar izan (42); hasi behar nuen (11); hasi behar zuela (11); hasi behar zuen (23); hasi behar zuten (13); hasi beharko (195); hasi beharko du (24); hasi beharko dugu (24); hasi beharko dut (10); hasi beharko dute (13); hasi beharko genuke (13); hasi beharra (55); hasi beharrean (14); hasi beharrik (14); hasi berri (80); hasi berri den (32); hasi berria (130); hasi berria da (11); hasi berria den (23); hasi berria zen (27); hasi berriak (48); hasi berriro (10); hasi berritan (38); hasi besterik (80); hasi besterik ez (71); hasi bezain (103); hasi bezain laster (51); hasi bezain pronto (25); hasi bezala (20); hasi bezperan (16); hasi bitartean (15)

hasi da (1457); hasi da bere (14); hasi da berriro (20); hasi da eta (34); hasi da lanean (11); hasi dela (125); hasi delako (23); hasi delarik (14); hasi den (87); hasi dena (17); hasi denean (39); hasi denetik (37); hasi dira (801); hasi dira eta (15); hasi dira jada (12); hasi dira lanean (10); hasi direla (60); hasi direlako (13); hasi diren (46); hasi direnean (25); hasi ditu (14); hasi dituzte (47); hasi du (198); hasi du denboraldia (10); hasi duen (21); hasi dugu (17); hasi duk (21); hasi dut (13); hasi dute (159); hasi dutela (13)

hasi edo (14); hasi egin (19); hasi ere (66); hasi ere ez (10); hasi eta (1787); hasi eta amaitu (17); hasi eta berehala (116); hasi eta beste (11); hasi eta bi (10); hasi eta bihar (10); hasi eta buka (30); hasi eta bukatu (58); hasi eta bukatuko (11); hasi eta egun (10); hasi eta ekainaren (11); hasi eta gaur (21); hasi eta gero (28); hasi eta gutxira (15); hasi eta handik (13); hasi eta hilaren (28); hasi eta hiru (10); hasi eta igandea (12); hasi eta maiatzaren (15); hasi eta segituan (13); hasi ez (59)

hasi gabe (51); hasi gara (146); hasi garela (10); hasi garenean (10); hasi genuen (21); hasi ginela (10); hasi ginelarik (12); hasi ginen (506); hasi ginen eta (17); hasi ginenean (40); hasi ginenetik (17)

hasi hadi (10); hasi haiz (19)

hasi izan (21); hasi izana (21); hasi izanak (11)

hasi nahi (160); hasi nahi du (28); hasi nahi dute (13); hasi nahi izan (15); hasi nahi zuen (11); hasi nahiko (10); hasi naiz (284); hasi naizen (10); hasi naizenean (15); hasi natzaio (11); hasi ninduan (21); hasi nintzaien (11); hasi nintzaion (84); hasi nintzan (11); hasi nintzela (30); hasi nintzelarik (12); hasi nintzen (1243); hasi nintzen arte (16); hasi nintzen berriro (12); hasi nintzen eta (27); hasi nintzen lanean (14); hasi nintzen neure (17); hasi nintzen ni (23); hasi nintzen nire (16); hasi nintzen pentsatzen (15); hasi nintzenean (115); hasi nintzenetik (30); hasi nuen (23)

hasi ohi (22); hasi omen (88); hasi omen zen (38); hasi omen ziren (18); hasi ondoren (34); hasi orduko (212); hasi ote (20)

hasi zaie (14); hasi zaigu (14); hasi zaio (74); hasi zait (68); hasi zaizkio (19); hasi zaizkit (19); hasi zan (12); hasi zara (60); hasi zarete (18)

hasi zela (152); hasi zelako (24); hasi zelarik (35); hasi zen (7107); hasi zen arren (13); hasi zen arte (55); hasi zen atzo (52); hasi zen baina (10); hasi zen bat (14); hasi zen bere (66); hasi zen berehala (12); hasi zen berriro (76); hasi zen berriz (23); hasi zen bigarren (10); hasi zen dena (31); hasi zen esaten (33); hasi zen eta (167); hasi zen gelan (12); hasi zen gero (27); hasi zen gure (18); hasi zen guztia (14); hasi zen haren (11); hasi zen harry (21); hasi zen hitz (10); hasi zen hizketan (42); hasi zen hura (12); hasi zen idazten (12); hasi zen jendea (19); hasi zen jokatzen (23); hasi zen jotzen (12); hasi zen lanean (105); hasi zen lehen (11); hasi zen negarrez (12); hasi zen nire (23); hasi zen oihuka (14); hasi zen orduan (32); hasi zen ozenki (11); hasi zen pentsatzen (11); hasi zen zabaltzen (11); hasi zena (39); hasi zenean (417); hasi zeneko (13); hasi zenetik (356); hasi zenez (33); hasi zenez geroztik (16)

hasi zinen (69); hasi zinenean (10); hasi zineten (19); hasi zirela (94); hasi zirelarik (20); hasi ziren (2801); hasi ziren arazoak (11); hasi ziren arte (15); hasi ziren atzo (40); hasi ziren batzuk (10); hasi ziren beren (15); hasi ziren berriro (25); hasi ziren berriz (10); hasi ziren bi (13); hasi ziren biak (24); hasi ziren denak (20); hasi ziren esaten (11); hasi ziren eta (67); hasi ziren hizketan (13); hasi ziren lanean (28); hasi ziren orduan (14); hasi zirenak (13); hasi zirenean (200); hasi zirenetik (110); hasi zituan (16); hasi zituen (46); hasi zituzten (71); hasi zituzten atzo (10); hasi zitzaidan (294); hasi zitzaidanean (15); hasi zitzaien (71); hasi zitzaigun (33); hasi zitzaiola (11); hasi zitzaion (494); hasi zitzaion eta (17); hasi zitzaionean (25); hasi zitzaizkidan (69); hasi zitzaizkien (24); hasi zitzaizkigun (12); hasi zitzaizkion (137)

hasi zuan (39); hasi zuela (18); hasi zuen (574); hasi zuen atzo (27); hasi zuen bere (33); hasi zuen gose (11); hasi zuen partida (37); hasi zuenean (12); hasi zuenetik (23); hasi zutela (13); hasi zuten (294); hasi zuten atzo (24); hasi zuten greba (12); hasi zuten partida (16); hasi zutenetik (20)

hasian hasi (66); hasieran hasi (11); hasieratik hasi (15); hau hasi (28); hazten hasi (12); hedatzen hasi (18); heltzen hasi (12); hemen hasi (10); herenegun hasi (30); herenegun hasi zen (15); hik hasi (23); hilabete hasi (16); hiltzen hasi (12); hipaka hasi (11); hitz egiten hasi (177); hizketan hasi (206); hizketan hasi eta (15); hizketan hasi orduko (10); hizketan hasi zen (50); hizketan hasi ziren (12); hizketan hasi zitzaidan (13); hizketan hasi zitzaion (12); hobeto hasi (30); hola hasi (13); honekin hasi (12); honela hasi (47); honela hasi zen (25); honetan hasi (26); hor hasi (53); hor hasi zen (15); hori hasi (11); horiekin hasi (10); horregatik hasi (38); horrekin hasi (31); horrela hasi (70); horrela hasi nintzen (11); horrela hasi zen (24); horretan hasi (38); hortik hasi (15); hortxe hasi (12); hoska hasi (17); hozten hasi (10); hura hasi (14); hurbiltzen hasi (26); hurbiltzen hasi ziren (10); husten hasi (11); hutsetik hasi (41); hutsetik hasi behar (15)

ia hasi (10); iaz hasi (17); ibiltzen hasi (161); ibiltzen hasi eta (10); ibiltzen hasi nintzen (18); ibiltzen hasi zen (55); ibiltzen hasi ziren (14); idazten hasi (166); idazten hasi aurretik (11); idazten hasi nintzen (25); idazten hasi zen (44); igandean hasi (18); igotzen hasi (41); igotzen hasi zen (11); igurzten hasi (18); ikasketak hasi (15); ikasten hasi (88); ikasten hasi zen (23); ikasturtea hasi (26); ikerketa hasi (41); ikerketa hasi du (16); ikertzen hasi (39); ikertzen hasi zen (10); ikusten hasi (84); ikusten hasi zen (20); iluntzen hasi (17); imitatzen hasi (11); inbasioa hasi (24); indartsu hasi (23); inguratzen hasi (11); inguru hasi (16); inguru hasi ziren (10); inguruan hasi (25); inguruan hasi zen (14); intifada hasi (19); intifada hasi zenetik (12); irabazten hasi (32); irailean hasi (16); irainka hasi (15); irakasten hasi (24); irakiten hasi (15); irakurtzen hasi (147); irakurtzen hasi nintzen (21); irakurtzen hasi zen (50); irekitzen hasi (16); iristen hasi (30); iristen hasi ziren (14); irri karkaraka hasi (18); irriz hasi (47); irriz hasi zen (28); irriz karkailaka hasi (24); irteten hasi (31); istiluak hasi (12); isurtzen hasi (14); itzulia hasi (20); itzultzen hasi (26); ixten hasi (12); izaten hasi (86); izaten hasi zen (32); izerditan hasi (10)

jabetzen hasi (16); jada hasi (11); jaisten hasi (55); jaisten hasi zen (20); janzten hasi (22); janzten hasi zen (12); jartzen hasi (86); jartzen hasi zen (21); jartzen hasi ziren (15); jasotzen hasi (46); jasotzen hasi zen (18); jaten hasi (76); jaten hasi zen (27); jaten hasi ziren (10); jaurtitzen hasi (11); jauzika hasi (12); jendea hasi (16); jendea hasi zen (10); jira biraka hasi (10); jiraka hasi (14); joaten hasi (93); joaten hasi nintzen (11); joaten hasi zen (26); joaten hasi ziren (12); joka hasi (84); joka hasi zen (26); joka hasi ziren (16); joka hasi zitzaion (10); jokatzen hasi (91); jokatzen hasi zen (31); jokatzen hasi zenetik (10); jolasean hasi (22); jotzen hasi (171); jotzen hasi eta (10); jotzen hasi zen (63); jotzen hasi ziren (20)

kanpaina hasi (63); kanpaina hasi du (16); kanporatzen hasi (11); kantari hasi (25); kantari hasi zen (14); kantatzen hasi (63); kantatzen hasi zen (18); kantatzen hasi ziren (10); kantuan hasi (51); kantuan hasi zen (19); kantuan hasi ziren (10); karkailaka hasi (24); karkailaka hasi zen (14); karkaraka hasi (20); karkaraka hasi zen (14); kentzen hasi (29); kexuka hasi (15); kezkatzen hasi (31); kolpeka hasi (20); konpontzen hasi (11); kontatzen hasi (84); kontatzen hasi zen (19); kontra hasi (13); kontuekin hasi (16); kontzertua hasi (11); korrika hasi (42); korrika hasi zen (19)

laguntzen hasi (13); lan egiten hasi (13); lanak egiten hasi (10); lanak hasi (46); lanean hasi (261); lanean hasi aurretik (16); lanean hasi da (10); lanean hasi eta (17); lanean hasi nintzen (12); lanean hasi zen (39); lanean hasi zenetik (11); lanean hasi ziren (18); lanetan hasi (33); lanetan hasi zen (12); lantzen hasi (32); lanuztea hasi (12); larritzen hasi (11); larunbatean hasi (16); lasaitzen hasi (10); laster hasi (59); laster hasi zen (18); laster hasi ziren (14); lasterka hasi (59); lasterka hasi zen (24); lasterka hasi ziren (10); laztantzen hasi (16); lehen hasi (13); lehenago hasi (54); lehenago hasi zen (13); liga hasi (61); liga hasi aurretik (10); liga hasi zenetik (18); lotzen hasi (16)

maiatzean hasi (13); marmarka hasi (24); marmarka hasi zen (12); marmarrean hasi (23); marmarrean hasi zen (14); marrazten hasi (21); marrazten hasi zen (12); martxoan hasi (17); mehatxuka hasi (10); mendean hasi (13); miatzen hasi (32); miatzen hasi zen (11); mintzatzen hasi (57); mintzatzen hasi zen (10); mobilizazioak hasi (10); moduan hasi (27); mozten hasi (11); mugagabea hasi (22); mugitzen hasi (113); mugitzen hasi da (13); mugitzen hasi zen (37); mugitzen hasi ziren (16); musuka hasi (18)

nabaritzen hasi (29); nagusitzen hasi (10); nahasten hasi (20); nahian hasi (28); negar batean hasi (13); negar zotinka hasi (40); negarrez hasi (241); negarrez hasi da (17); negarrez hasi nintzen (23); negarrez hasi zen (135); negarrez hasi ziren (12); negoziatzen hasi (28); negoziazioak hasi (39); negoziazioak hasi zituzten (11); ni hasi (13); nigarrez hasi (13); noiz hasi (85); noiz hasi zen (25); noiz hasi zinen (11); nola hasi (93); nola hasi zen (27); nola hasi zinen (11); non hasi (23); nonbaitetik hasi (14); nondik hasi (61)

obrak hasi (17); ohartzen hasi (14); oihuka hasi (212); oihuka hasi zen (87); oihuka hasi ziren (42); oihukatzen hasi (15); oinez hasi (22); okertzen hasi (15); okupazioa hasi (11); ondo hasi (132); ondo hasi zen (20); ondo hasi zuen (22); ondoren hasi (44); ondoren hasi zen (16); ongi hasi (35); operazioa hasi (16); orain hasi (31); oraindik hasi (10); oraintxe hasi (19); orduan hasi (146); orduan hasi nintzen (15); orduan hasi zen (50); orduan hasi ziren (29); orduantxe hasi (48); orduantxe hasi zen (21); orduko hasi (15); orriak pasatzen hasi (10); orroka hasi (13); osatzen hasi (17); oso ondo hasi (14); ostean hasi (18); ostegunean hasi (14); ostegunean hasi ziren (11); ostikoka hasi (20); ostiralean hasi (16); otoitzean hasi (18); otsailean hasi (22)

parte hartzen hasi (16); partida hasi (133); partida hasi aurretik (44); partida hasi baino (18); partida hasi eta (39); pasatzen hasi (34); pentsatzen hasi (167); pentsatzen hasi nintzen (19); pentsatzen hasi zen (53); pilatzen hasi (28); pintatzen hasi (15); plazan hasi (16); plazan hasi eta (12); poliki hasi (10); predikatzen hasi (18); predikatzen hasi zen (14); prestatzen hasi (88); prestatzen hasi nintzen (10); prestatzen hasi zen (18); probatzen hasi (10); prozesua hasi (41); punpaka hasi (15)

saioa hasi (34); sakabanatzen hasi (13); saltoka hasi (18); saltoka hasi zen (10); saltzen hasi (12); samar hasi (14); sartzen hasi (69); sartzen hasi zen (16); sartzen hasi ziren (14); sasoia hasi (26); segituan hasi (11); sentitzen hasi (102); sentitzen hasi naiz (11); sentitzen hasi nintzen (17); sentitzen hasi zen (45); sinesten hasi (14); solasean hasi (24); sortzen hasi (41); sortzen hasi zen (13); sumatzen hasi (31); sumatzen hasi zen (10)

taldean hasi (10); tiraka hasi (33); tiraka hasi zen (13); tiroka hasi (65); tiroka hasi ziren (23); totelka hasi (13); totelka hasi zen (10); txaloka hasi (41); txaloka hasi ziren (14); txapelketa hasi (52); txapelketa hasi aurretik (24); txistuka hasi (15)

uda hasi (10); ugaltzen hasi (11); ukitzen hasi (14); ulertzen hasi (13); uluka hasi (10); unibertsitatean hasi (11); urduri hasi (13); urduri jartzen hasi (13); urduritzen hasi (11); urratzen hasi (10); urrian hasi (13); urruntzen hasi (16); urtarrilean hasi (19); urte hasi (100); urte hasi zen (40); urte hasi ziren (16); urtea hasi (74); urtea hasi denetik (15); urtea hasi zenetik (40); urtean hasi (95); urtean hasi zen (57); urtean hasi ziren (15); urtegia betetzen hasi (38); urterekin hasi (63); urterekin hasi nintzen (15); urterekin hasi zen (30); uztailean hasi (12); uzten hasi (10)

zabaltzen hasi (60); zabaltzen hasi zen (27); zatia hasi (43); zatia hasi eta (29); zaunka hasi (14); zehazten hasi (12); zela hasi (25); zela hasi zen (12); zen hasi (17); zenbatzen hasi (12); zenean hasi (14); zenean hasi zen (10); zerbait esaten hasi (12); zerbitzatzen hasi (10); zergatik hasi (24); zerotik hasi (11); ziren hasi (13); zituela hasi (17); zituela hasi zen (13); zotinka hasi (54); zotinka hasi zen (37); zuen hasi (10); zuenean hasi (12); zutenean hasi (10); zuzentzen hasi (10)

agertzen hasia (13); aspertzen hasia (18); bat hasia (12); berotzen hasia (10); egiten hasia (33); ere hasia (30); eta hasia (11); galtzen hasia (18); hartzen hasia (22)

hasia baitzen (32); hasia da (176); hasia dago (14); hasia dela (48); hasia den (29); hasia du (18); hasia dugu (10); hasia dute (15); hasia eta (12); hasia nago (12); hasia naiz (54); hasia nengoen (11); hasia nintzela (15); hasia nintzen (109); hasia zegoen (17); hasia zela (90); hasia zen (359); hasia zen eta (16); hasia zitzaidan (12); hasia zitzaion (14); hasia zuen (24); hasia zuten (13)

hedatzen hasia (11); iluntzen hasia (14); jartzen hasia (10); kezkatzen hasia (11); lanean hasia (14); lehenago hasia (10); mugitzen hasia (10); nazkatzen hasia (14); nekatzen hasia (13); pentsatzen hasia (38); sartzen hasia (12); sentitzen hasia (21); sinesten hasia (13); sumatzen hasia (14); ulertzen hasia (13); urdintzen hasia (15)

egiten hasiak (22); egiten hasiak dira (11); ere hasiak (17); hasiak baitziren (21); hasiak dira (208); hasiak direla (30); hasiak diren (23); hasiak ditu (10); hasiak ditugu (16); hasiak dituzte (14); hasiak gara (35); hasiak ginen (28); hasiak zirela (31); hasiak ziren (213); jadanik hasiak (15); lanean hasiak (11); pentsatzen hasiak (12)

hasian hasi (66)

an hasiko (16); astean hasiko (24); asteburuan hasiko (23); asteburuan hasiko da (13); astelehenean hasiko (44); astelehenean hasiko da (23); astelehenean hasiko dira (10); aurki hasiko (21); aurrera hasiko (22); aurten hasiko (15); aztertzen hasiko (10); barru hasiko (14); bat hasiko (48); bat hasiko da (16); batean hasiko (14); batekin hasiko (31); batekin hasiko da (16); batera hasiko (14); berean hasiko (10); berehala hasiko (35); berri bat hasiko (12); berriro hasiko (17); berriz hasiko (50); berriz hasiko dira (12); bertan hasiko (39); bertan hasiko da (14); bertan hasiko dira (11); bihar hasiko (139); bihar hasiko da (92); bihar hasiko den (11); bihar hasiko dira (20); bila hasiko (23); biltzen hasiko (14); datorren astean hasiko (15); donostia gaur hasiko (10); egiten hasiko (66); emanaldiarekin hasiko (11); ematen hasiko (11); eraikitzen hasiko (14); erdietan hasiko (10); ere hasiko (20); eta hasiko (11); etan hasiko (34); etan hasiko da (17); etzi hasiko (26); etzi hasiko da (18); ez naiz hasiko (20); ezin hasiko (18); gabe hasiko (10); gaur bertan hasiko (12); gaur hasiko (294); gaur hasiko da (186); gaur hasiko den (18); gaur hasiko dira (54); gaur hasiko dute (12); goizean hasiko (11); greba hasiko (25); greba hasiko dute (13); hartzen hasiko (10)

hasiko baita (47); hasiko baitzen (10); hasiko balitz (19); hasiko banintz (12); hasiko da (1801); hasiko da aurtengo (10); hasiko da berriro (14); hasiko da bihar (22); hasiko da entrenatzen (11); hasiko da eta (52); hasiko da euskal (13); hasiko da gaur (81); hasiko da lanean (26); hasiko da txapelketa (10); hasiko dela (85); hasiko den (170); hasiko dena (23); hasiko dira (759); hasiko dira berriro (10); hasiko dira eta (25); hasiko dira gaur (27); hasiko dira lanean (19); hasiko direla (70); hasiko diren (48); hasiko ditu (29); hasiko dituzte (45); hasiko du (120); hasiko du denboraldi (10); hasiko dugu (24); hasiko duk (10); hasiko dute (112); hasiko dute gaur (12); hasiko dutela (15); hasiko duten (10); hasiko ez (13); hasiko gaituk (10); hasiko gara (135); hasiko lirateke (13); hasiko litzateke (30); hasiko naiz (115); hasiko nintzen (18); hasiko orain (12); hasiko ote (33); hasiko ote zen (10); hasiko zain (13); hasiko zara (24); hasiko zarete (20); hasiko zela (60); hasiko zen (93); hasiko zirela (23); hasiko ziren (36)

hitz egiten hasiko (14); honetan hasiko (22); honetan hasiko dira (10); hor hasiko (10); horretan hasiko (11); huntan hasiko (12); idazten hasiko (10); igandean hasiko (24); igandean hasiko da (18); kanpaina hasiko (10); kontatzen hasiko (10); kontzertuarekin hasiko (11); lanean hasiko (44); larunbatean hasiko (26); larunbatean hasiko da (18); laster hasiko (75); laster hasiko da (18); laster hasiko dira (16); lehenago hasiko (12); maiatzean hasiko (13); mezarekin hasiko (10); naiz hasiko (20); negarrez hasiko (18); noiz hasiko (76); noiz hasiko den (13); noiz hasiko diren (13); noiz hasiko zain (13); nola hasiko (11); nondik hasiko (10); oihuka hasiko (12); ondoren hasiko (11); orain hasiko (23); orduan hasiko (22); orenetan hasiko (34); orenetan hasiko da (20); orenetan hasiko dira (12); ostiralean hasiko (13); otsailean hasiko (11); prestatzen hasiko (17); prozesua hasiko (11); txapelketa gaur hasiko (13); txapelketa hasiko (11); xuxen hasiko (21)

hasirik eta (14); orenetan hasirik (11)

aspertzen hasita (11); aztertzen hasita (10); behetik hasita (12); bertatik hasita (10); bilatzen hasita (10); egiten hasita (24); ematen hasita (12); etsitzen hasita (11); galtzen hasita (13); gaur hasita (16); gaurtik hasita (22)

hasita dago (24); hasita daude (14); hasita ere (20); hasita eta (23); hasita nago (17); hasita nengoen (28); hasita zegoela (17); hasita zegoen (75); hasita zeuden (23)

jartzen hasita (10); kontatzen hasita (11); lanean hasita (10); pentsatzen hasita (32); sentitzen hasita (11)

aspertzen hasita (11); aztertzen hasita (10); behetik hasita (12); bertatik hasita (10); bilatzen hasita (10); egiten hasita (24); ematen hasita (12); etsitzen hasita (11); galtzen hasita (13); gaur hasita (16); gaurtik hasita (22); hasita dago (24); hasita daude (14); hasita ere (20); hasita eta (23); hasita nago (17); hasita nengoen (28); hasita zegoela (17); hasita zegoen (75); hasita zeuden (23); jartzen hasita (10); kontatzen hasita (11); lanean hasita (10); pentsatzen hasita (32); sentitzen hasita (11)

hasitako bidea (20); hasitako bideari (26); hasitako gose (14); hasitako ikerketa (14); hasitako lana (22); urte hasitako (24)

hasiz gero (125); hasiz gerotik (10); hasiz geroz (13); hasiz geroztik (27); liga hasiz (11)

bat hastea (21); batekin hastea (10); berriz hastea (10); egiten hastea (47); ematen hastea (15); ez hastea (15)

hastea baino (16); hastea da (30); hastea erabaki (47); hastea ere (16); hastea espero (21); hastea eta (25); hastea ez (15); hastea izan (11); hastea nahi (11); hastea proposatu (12)

hitz egiten hastea (10); hutsetik hastea (12); lanean hastea (22); pentsatzen hastea (11)

argi hastean (13); errege izaten hastean (35); hastean eta (12); hastearekin batera (27); izaten hastean (35); meza hastean (10)

aldatzen hasteko (10); ateratzen hasteko (11); bat hasteko (44); behin hasteko (17); behin hasteko eta (16); berri bat hasteko (15); berria hasteko (12); berriro hasteko (15); berriz hasteko (27); betetzen hasteko (13); bila hasteko (16); bilatzen hasteko (11); borrokan hasteko (12); denboraldia hasteko (13); egiten hasteko (105); elkarrizketak hasteko (10); ematen hasteko (25); epaiketa hasteko (11); erabiltzen hasteko (14); eraikitzen hasteko (19); eta hasteko (25); ez hasteko (25); eztabaidan hasteko (17)

hasteko agindu (13); hasteko asmoa (27); hasteko asmorik (15); hasteko aukera (57); hasteko baimena (28); hasteko baimena eman (13); hasteko bi (11); hasteko bidea (10); hasteko ere (15); hasteko eskatu (46); hasteko eta (82); hasteko eta bat (24); hasteko eta behin (23); hasteko ez (15); hasteko garaia (53); hasteko garaia da (12); hasteko garaia dela (10); hasteko gogoa (36); hasteko gogorik (13); hasteko gogoz (14); hasteko irrikan (22); hasteko moduan (22); hasteko ordua (23); hasteko prest (55); hasteko puntuan (10); hasteko unea (17); hasteko zorian (37)

hitz egiten hasteko (27); hizketan hasteko (16); hori hasteko (11); idazten hasteko (21); ikasten hasteko (11); jokatzen hasteko (12); lanak hasteko (12); lanean hasteko (99); negarrez hasteko (32); negarrez hasteko zorian (20); negoziatzen hasteko (41); negoziazioak hasteko (26); ondo hasteko (10); pentsatzen hasteko (20); prestatzen hasteko (19); prozesua hasteko (18)

hastekoa zen (17); hastekoak dira (10); hastekoak ziren (13)

agertzen hasten (10); algaraka hasten (10); ateratzen hasten (12); aurrera hasten (10); barrez hasten (25); bat hasten (80); bat hasten da (26); batean hasten (14); batekin hasten (27); batekin hasten da (12); berehala hasten (13); berri bat hasten (21); berriro hasten (18); berriz hasten (46); berriz hasten da (12); bertan hasten (12); bezala hasten (14); bila hasten (28); borrokan hasten (10); da hasten (10); dantzan hasten (15); dardarka hasten (24); denean hasten (11); egiten hasten (119); egiten hasten da (15); ematen hasten (12); esanez hasten (10); esaten hasten (10); eta hasten (26); eta hor hasten (11); eta negarrez hasten (10); eta oihuka hasten (13); euria hasten (12); gabe hasten (10); galdezka hasten (14); galtzen hasten (10); garrasika hasten (12); gaur hasten (10); gero hasten (10); goiz hasten (11); han hasten (12); hartzen hasten (20)

hasten ari (31); hasten bada (62); hasten badira (24); hasten bagara (19); hasten baita (32); hasten baitira (15); hasten baitzen (14); hasten bazara (11); hasten bazen (22); hasten da (903); hasten da eta (26); hasten dela (71); hasten delako (11); hasten delarik (20); hasten den (204); hasten dena (39); hasten denean (150); hasten dira (376); hasten direla (31); hasten diren (79); hasten direnak (19); hasten direnean (78); hasten du (40); hasten duk (16); hasten dute (10); hasten eta (13); hasten ez (17); hasten gara (66); hasten garen (13); hasten garenean (21); hasten ginen (28); hasten naiz (116); hasten naizenean (15); hasten nintzen (60); hasten omen (17); hasten zaio (23); hasten zait (23); hasten zara (56); hasten zarenean (12); hasten zela (36); hasten zelarik (19); hasten zen (400); hasten zena (21); hasten zenean (62); hasten zirela (13); hasten ziren (149); hasten zirenean (19); hasten zitzaidan (17); hasten zitzaion (15); hasten zitzaizkion (14)

hemen hasten (21); hemen hasten da (16); hitz egiten hasten (27); hizketan hasten (36); honela hasten (25); honela hasten da (10); hor hasten (28); hor hasten da (11); horrela hasten (38); horrela hasten da (14); horretan hasten (13); huntan hasten (12); ibiltzen hasten (18); idazten hasten (27); ikusten hasten (11); irakurtzen hasten (21); izaten hasten (11); jaten hasten (13); joka hasten (22); jotzen hasten (30); kantari hasten (11); kantatzen hasten (13); kantuan hasten (10); kontatzen hasten (28); lanean hasten (43); lehenago hasten (19); mintzatzen hasten (12); mugitzen hasten (19); negarrez hasten (37); negarrez hasten da (12); negarrez hasten zen (10); noiz hasten (16); nola hasten (13); non hasten (30); non hasten den (14); oihuka hasten (36); orain hasten (18); orain hasten da (10); orduan hasten (34); orduan hasten da (14); orduantxe hasten (13); pentsatzen hasten (32); sartzen hasten (11); urterekin hasten (12)

bat hastera (10); hastera doa (30); hastera doan (12); hastera zihoala (13); hastera zihoan (13)

haste hastetik (57); hastetik buru (19)


hasiberri (ETCn 2.812 agerraldi; orobat hasi berri ETCn 3.160 agerraldi; eta hasberri ETCn 111 agerraldi) 1 izond duela denbora gutxi hasi dena.

Sobornatzaile hasiberri baten istorioa kontatzen da bertan.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 19. orr.

Bere giro bereko gazte hasiberri, talentudun bat ezagutu zuen.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 144. orr.

Hau Kristoren atleta hasi berria zen oraindik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 338. orr.

Gure Informazio Zerbitzu ttipi, hasiberri eta eskarmenturik gabea.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 70. orr.

Oihal hasi berriari buruz ez zen ezer zabaldu.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 218. orr.

Uda hasi berriko egun batean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 206. orr.

17 urteko futbolari hasiberri bati milioi batzuetako kontratu berria eskaintzea.  Berria - Kirola   2004-02-10

Kanta horren doinua omen da, usarioz, albokari hasi berriak aurrenekoz ikasi behar izaten duena.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 21. orr.

Harrituta begiratu zion Cioni zailduak Cunego hasiberriari.  Berria - Kirola   2004-05-29

Eta zer zela eta ibili behar zuten ni bezalako hasiberri baten atzetik?  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 128. orr.

Egia esan, ni hasiberria naiz lan honetan, Brent andrea itzuli arte nago.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 24. orr.

Aizkoran hasiberri samarra da.  Berria - Kirola   2004-04-27

Baldarka ibiltzen hasi berri den semeari.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 135. orr.

Anne, Oñatiko mutil batekin bizitzen hasi berri zena.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 166. orr.

Lehenengo lanean hasi berria omen zen.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 70. orr.

Irudimenik gabeko mutil baldarra bainintzen ni alor hartan, orduantxe hasi berria.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 162. orr.

Gerra hasi berria zen.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 41. orr.

Bertso eskolan hasi berriak gara.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 245. orr.

Batxilerreko seigarren kurtsoa hasi berria zenean.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 23. orr.

Hasi berri dugun urtean.  Berria - Euskal Herria   2004-01-02

Gaueko patruila hasi berria genuela izan zen deia, jauna.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 58. orr.

2 (izen gisa)

Hamabi orduko ikastaroa egin zuten hasiberriek, lanpostuaren gorabehera guzti-guztiak ikasteko.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 103. orr.

Izen handiko artistak nahiz hasiberriak.  Berria - Kultura   2004-04-13

Musikako klaseak ematen zizkien hasiberriei atzeko gelako piano zut zaharrean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 261. orr.

Hasiberrien hutsak egin ditugulako.  Berria - Kirola   2004-05-01

-Hasiberrien kontuak -esan zidan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 83. orr.

Gaur, Azpeitian, Hasiberrien Torneoko partidak.  Berria - Kirola   2004-05-21

Halaxe detektatzen dute ikasleek irakasle bat noiz den hasi berri esku-txuri asmo onekoa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 21. orr.

Zigortze kontu haietan hasberri inorant bat nintzela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 394. orr.

Bat-batean ari den hasiberriak ere izan dezake tentazioa bertsoa erabat "buruan pasa" arte ez ekitekoa.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 19. orr.

Edward Mille eskarmenturik gabeko hasiberri handikote eta baldarra iruditu zitzaion.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 138. orr.

· Gu soinua jotzen hasi berri hartan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 29. orr.

3 hasiberritan (ETCn 69 agerraldi; orobat hasi berritan ETCn 368 agerraldi)

Meteorologia hasiberritan, datu pila hartzen ibili ziren: zenbateraino hoztu zen kearengatik tenperatura, gertatzen ziren efektu optikoak, euri zikinak eta beste.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 319. orr.

Bushek duela bi urte heldu zion beldurraren kanpainari, Irakeko gerra hasiberritan.  Berria - Gaiak   2004-12-02

Luteroren Erreforma hasi berritan idatzia dela [liburua].  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 11. orr.

Gerra aurrekoak ez dituk, baina bai Gerra hasi berritan gertatutakoak.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 111. orr.

Galdu egin dugulako hasi berritan genuen komunikatzeko grina.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 25. orr.

Erietxean lanean hasi berritan, ez omen zuen egiten jauzi.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 103. orr.

Garai batean, gu Bilbora etortzen hasi berritan.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 65. orr.

Aitorrek beste pipada bat jo dio zigarroari, eta, ia-ia hasi berritan, behera bota du, arroketara.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 89. orr.

4 hasiberritako (orobat hasi berritako) izlag

Hasi berritako gure goiti-beheitiak eta hondar urteetako desenkontruak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 366. orr.

Ez zituen partekatzen, bertan egonagatik, hasiberritako nire gogoberotasun haiek.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 103. orr.

Erresistentzian hasi berritako gazte batek.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 55. orr.

Zer gehiago espero zitekeen hasi berritako negozio hartatik?  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 44. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hasiberri batek (8); hasiberri baten (9); hasiberri onenaren (3); hasiberria da (7); hasiberria naiz (3); hasiberriak direla (3); hasiberriak izan (3)

hasi berritan (38)


hasibide iz hasiera.

Bere belardiak eta bere soroak berriro hartu zituen, eta gor egin zien bere auzoaren hasibide berri guztiei.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 138. orr.


hasidismo iz judaismoaren erlijiozko higikunde baten izena.

Errabino asko higikunde honen kontra agertu zen, hasidismoak Jainkoarekiko komunikazio intimoa eta katartikoa proposatzen baitu.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 222. orr.

Hasidismoak indar berria eman zion Kabalaren higikundeari.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 222. orr.


hasiera (ETCn 158.857 agerraldi; orobat hasera ETCn 88 agerraldi) 1 iz hastea; (segida, sail edo hedadura batean) lehenik datorrena edo lehenik ikusten dena, lehen zatia. ik hastapen.

Hori izan zen hasiera.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 264. orr.

Unibertsoak, bizitzak bezala, badu hasiera bat.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 35. orr.

"Amaieraren hasiera da" esaten zuten denek.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 73. orr.

Goizean du hasiera eta arratsean akabera.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 489. orr.

Nobela handi guztien hasierak ezagutzen ditut buruz.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 116. orr.

Hasiera-korapiloa-bukaera estruktura klasikoa errespetatzen dute [neure ipuinek].  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 66. orr.

Baina abentura kilikagarria izan zen hasiera ezin hunkigarriagoa izan zuena.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 221. orr.

Hegaldiaren hasiera, ugaldea uzteko puntuan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 47. orr.

Gure harremanaren hasiera bero-beroan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 128. orr.

Davidek berak idatzitako hileta-otoiaren hasiera zen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 10. orr.

Ez nengoen gelan hasi zenean, baina hasiera oker interesgarri bat egin omen zuen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 215. orr.

Baina Batasuna hastapenik gabeko hasiera da; berdintasuna Batasunari esker bihurtzen da hastapen, eta Batasunari bakarrik dio zor izaera eta hastapen izatea.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 21. orr.

Gurpil horretan, ez baitu hasierarik ez akaberarik, bizitza bakoitza aitzinakoaren ondorio da eta hurrengoaren sortzaile.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 126. orr.

Hitz baten amaiera hurrengoaren hasierarekin lotuz.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 16. orr.

Garbiago eta zehatzago oroitzen gaituk hasieraz, bukaera hurbiltzen denean.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 117. orr.

2 (leku-denborazko atzizkiekin; ik beherago 8)

Kontu handiz hasieran, axolagabe gero, etsipenez azkenean.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 120. orr.

Ez nintzen hasieran jabetu.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 128. orr.

Esan dut hasieran ikasleak gogoan idatzi dudala liburua.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 21. orr.

Hasieran ez zen gauza izan ikusmenaz inolako formarik ezagutzeko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 135. orr.

Mundu-ekonomia europarra izan zen hasieran, bestela esanda, ardatza Europan zuen mundu ekonomikoa zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 15. orr.

Gurasoek, hasieran, ez zuten nahi; gero, ordea, onartu egin zuten.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 60. orr.

Nazioarteko merkataritza hori, hasieran, ez zegoen barne-egitura ekonomikoekin lotua.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 20. orr.

Ezta ikerketaren hasieran bertan ere.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 146. orr.

Hori berriro ere hasierara itzultzea litzateke.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 72. orr.

Erdian zegoen, baina ez nuen hasierara eramateko lanik hartu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 28. orr.

Hasieratik hasi behar da, ez erditik.  Berria - Mundua   2004-11-09

Begira, has gaitezen hasieratik, ados?  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 129. orr.

Stephenen garapena bitxia izan da, kualitatiboki desberdina, hasieratik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 235. orr.

Informazioa zabaltzea izan zen hasieratik bere zeregina.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 13. orr.

Hasieratik beretik sorginkeria eta deabrukeria guztiak uxatzen dituen zura eta zuhaitz xuria.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 454. orr.

Hala ere, Andrei Ivanovitxen asmo askonahikoak hasieratik bertatik zapuztu zituen osabak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 374. orr.

3 (leku-denborazko atzizkiekin, -en edo -ko atzizkiaren eskuinean)

Gutunaren hasieran esaten duzu: [...].  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 155. orr.

XIV. mendearen hasieran, italiar bankariek sukurtsalak zabaldu zituzten.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 25. orr.

Abuztuaren hasieran.  Berria - Kultura   2006-04-05

Eguraldiaren aldaketa mendearen hasieratik sumatzen zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 26. orr.

Azkenik, 1980ko hamarraldiaren hasieraz geroztik, garapen-bideko herrialdeetara ere zabaldu da liberalizazioa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 63. orr.

Ez dago haren ehiza odoltsuaren hasierarako data zehatzik.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 57. orr.

1970ko hasieran, aurkikuntza erabakigarria egin zuen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 45. orr.

Gazte ginen 80ko hasieran, Frankismoaren azken arnasak ezagutu genituen.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 161. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Aitonaren hasiera-letrak lumaren estalkiko behealdea inguratzen zuen urrezko zerrendan zeuden: A.C.M. Aldaketaren hasiera-data.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 41. orr.

Jainkoagan itsasoratzen da irakaskuntzaren gai ez den hasiera-emate batekin.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 4. orr.

Arkanoen isiltasun hasiera-emailean.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 4. orr.

Londresen, 1929ko ekainaren hasiera aldera.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 113. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Mahasti askotako ilara-hasieretan.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 259. orr.

Goizean goiz, egun-hasierako ariketa fisikoak egitera behartzen gaituztenean.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 48. orr.

Biologia hitza XIX. mende hasieran asmatu zen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 284. orr.

Lehenengo gutunak 1957 hasierakoak ziren.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 58. orr.

Goiz argi eta epela zen udaberri hasiera izateko.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 18. orr.

Gerra hasieratik kasik faxisten kartzeletan preso.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 88. orr.

Lanaldi hasiera nahiz bukaeretako asperra.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 195. orr.

"Bidaia hasiera guztietan gertatzen zait", erantzun nion.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 213. orr.

Horri esker jaso genuen albistegi hasierako berria.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 273. orr.

Bada gurean Lizardi erromantiko berantiartzat jo duenik, eta hogeigarren mende hasierako abangoardiekin lotzen duenik.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 14. orr.

Depresio hasiera hura botikak sendatuko zidan istant batean.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 48. orr.

Euskaraz hitz hasieran ez dagoela dardarkaririk.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 110. orr.

Silaba hasierak indartzeko.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 26. orr.

Konbertsio-hasiera hartako eskaria ("emadazu fedea, itxaropena, maitasuna") esker oneko aitorpen bilakatu zaio.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 67. orr.

Zer aldatu da denboraldi hasieratik emaitza on horiek ez lortzeko.  Berria - Kirola   2004-04-24

6 (errepikaturik)

Liburuaren hasiera-hasieran dator: [...].  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 97. orr.

Ozpinaren euli koxkor hori Harvard-eko unibertsitateko laborategi batean agertu zen plazara, mendearen hasiera-hasieran. Helendarren hasiera-hasierako filosofiarekin harremanetan jarri nahi duenak bi auziri egin behar die aurre hasi orduko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 50. orr.

Hona Koldo Izagirrek hasiera-hasierako ikastola haietaz dioskuna: [...].  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 168. orr.

Kapitulu bat ari natzaizue irakurtzen, jaunak, hasiera-hasierakoa.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 7. orr.

Hasiera-hasieratik izan zuen Sergiok barruan zer ezkutatzen zuen jakiteko irrika.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 129. orr.

Elkarrekin egin zuten bizitza hasiera-hasieratik, bizkiek amaren sabelean bezala.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 41. orr.

Neure abenturara nator berriz eta hasiera-hasieratik heltzen diot.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 269. orr.

· Zure aitak ez duela inoiz begi onez ikusi Otho delako hori, hasi-hasieratik izan ere.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 363. orr.

Charly has-hasieratik partekatu behar izan genuen bertze batzuekin.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 309. orr.

7 (H larriarekin) Bibliako lehen liburua. ik genesi 2.

Bibliako Hasiera liburuan.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 156. orr.

Pentateukoan edo Moisesen bost liburuetan dagoena: Genesia edo Hasiera, Exodoa edo Irteera, Lebitarren Liburua, Zenbakiak eta Deuteronomioa.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 225. orr.

Hitzaldi hauetan funtsezko egia bat ikasi zuen; Hasiera liburuaren 1. Kapituluko 27. txatala.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 12. orr.

Azken hiru liburuetan Hasiera 1, 1-31 pasartearen komentario alegorikoarekin amaitzen du bere Aitortzak.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 22. orr.

Manikeoek Hasiera liburuko txatal honi buruz egiten zuten eta katolikoei baldarki leporatzen zieten interpretaziotik ehun eta laurogei graduko aldaketa zegoen.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 12. orr.

Hara Itun Zaharreko Hasierak (3,7) dioena: [...].  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 18. orr.

8 hasierako izlag

Hasierako letra larria ere galdu du hitzak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 35. orr.

Hasierako bi orriak falta dira.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 69. orr.

Hasierako une horietan ezer berezirik ez nuen sumatu nire inguruan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 399. orr.

2001. urteko maiatzean, hasierako epaia berretsi zuen Nafarroako Justizia Auzitegiak.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 117. orr.

Hasierako protobakterioren batetik gatozela guztiok.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 34. orr.

Egoera horietariko bat hasierako egoera da; beste bat bukaerako egoera.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 38. orr.

Hasierako babesgabetasunak ausardiari utzi zion lekua pixkanaka.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 34. orr.

Bikote baten historian hasierakoak kontatu ohi dira beti, azken aldikoak isilduz.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 204. orr.

Datu anbiguo eta osagabeak izaten dira hasierakoak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 25. orr.

· (-en edo -ko atzizkiaren eskuinean)Lerroen hasierako hizkiek bertikalean izen bat, hitz bat edo esaldi bat osatzen dute akrostikoetan.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 124. orr.

Gramatika konparatuaren hasierako denbora horietan.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 29. orr.

Asiako krisiaren hasierako eragileak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 161. orr.

Eskuizkribuaren hasierako bertsioak.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 27. orr.

Osasun-zentro handietan, errutinazko bihurtu ziren 1990eko hasierako urteetan zenbait organo nagusiren transplanteak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 243. orr.

9 hasiera batean

Hasiera batean ez nien sinetsi.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 77. orr.

Hasiera batean, hari eskaintzen zizkion ordu libre guztiak. Hasiera batean "Gramatika" izenekoa antolatzeari ekin zitzaion.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 402. orr.

Hasiera batean ez dirudi erantzuteko zaila den galdera denik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 186. orr.

Horrek, hasiera batean, jendea deskontzertatu egin zuen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 25. orr.

Ahaleginak ahalegin, ezer gutxi ulertzen genion hasiera batean.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 130. orr.

Denda jartzeko erabaki hura ez zen alferrikakoa izan, ez behintzat hasiera batean.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 66. orr.

10 hasiera bateko izlag

Hasiera bateko testua Nik ez dut Ada hil esaldiarekin hasten zen  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 14. orr.

11 hasiera eman

Munduaren Hirugarren Aroa amaitu duk, eta berriari hasiera eman zaiok.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 310. orr.

Dio Mikela Eliceguik zakur amorratuen atalari hasiera ematean: [...].  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 34. orr.

Ez, ez da noski hori, more geometrico, nire kontakizunari hasiera emateko modurik onena.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 237. orr.

Egunari hasiera nire tabernan ematen dioten gizon hauek alde egiten dutenean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 12. orr.

Ala liluraren desagerpena da bizitzaren gainbeherari hasiera ematen diona?  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 130. orr.

Duela sei urte eman zitzaion hasiera zerrenda horri.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 101. orr.

Hantxe, paperezko lore handi bezain itsusiez emokaturiko pareten artean, ematen genien hasiera larunbat arratsaldeetako geure ibilaldiei.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 132. orr.

2003ko urtarrileko uholdeek urte beltz eta latz bati eman zioten hasiera.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 11. orr.

Beste oroimen bati emango diot hasiera.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 181. orr.

12 hasieratik bukaeraraino

Hasieratik bukaeraraino, itxura profesional erabatekoa izan zuen lan hark.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 104. orr.

Material guztia hasieratik bukaeraraino irakurri beharrik ez dago.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 345. orr.

Bueno, ja, nire bizitza adar jotze handi bat da, hasieratik bukaeraraino.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 110. orr.

Napumoceno jaunak diskurtsoa osorik entzun zuen hasieratik bukaeraraino.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 132. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

amaieraren hasiera (29); amaieraren hasiera izatea (5); baina hasiera (29); baina hasiera batean (10); baina hasiera hasieratik (6); baino hasiera (6); bake prozesuaren hasiera (7); baten hasiera (80); baten hasiera da (7); baten hasiera dela (5); baten hasiera izan (14); bati hasiera (20); bati hasiera eman (6); bati hasiera emateko (6); bere hasiera (10); berri baten hasiera (24); berri bati hasiera (8); berriaren hasiera (7); berriari hasiera (7); bidearen hasiera (7); da denboraldi hasiera (6); da hasiera (21); da hasiera batean (5); denboraldi hasiera (70); denboraldi hasiera honetan (9); dio hasiera (40); diote hasiera (17); dira hasiera (6); du hasiera (18); dut hasiera (5); dute hasiera (8); egunari hasiera (5); eman dio hasiera (5); eman zion hasiera (38); eman zioten hasiera (22); eman zitzaion hasiera (7); emango dio hasiera (28); emango diote hasiera (12); emango zaio hasiera (21); ematen dio hasiera (5); epaiketaren hasiera (5); ere hasiera (9); eta hasiera (76); eta hasiera batean (34); eta hasiera hasieratik (18); eta hau hasiera (5); ez du hasiera (5); ez zen hasiera (6); eztabaidaren hasiera (5); gainbeheraren hasiera (5); genuen hasiera (5); hamarkadaren hasiera (7); haren hasiera (5)

hasiera aldean (5); hasiera aldera (19); hasiera arte (24); hasiera aurtengo (6); hasiera baino (32); hasiera baino ez (23); hasiera baino lehen (5); hasiera baizik (8); hasiera bat (30); hasiera bat izan (7); hasiera batean (699); hasiera batean behintzat (11); hasiera batean beste (6); hasiera batean egin (5); hasiera batean ez (25); hasiera batean lau (5); hasiera batean pentsatu (6); hasiera batean uste (5); hasiera bateko (25); hasiera baten (16); hasiera batetik (5); hasiera bere (5); hasiera berri (9); hasiera besterik (31); hasiera besterik ez (27); hasiera bikaina (13); hasiera da (32); hasiera da hau (5); hasiera dela (10)

hasiera edo (8); hasiera ekitaldia (15); hasiera ekitaldiak (5); hasiera ekitaldian (35); hasiera ekitaldiari (5); hasiera ekitaldiko (6); hasiera eman (100); hasiera eman zion (37); hasiera eman zioten (10); hasiera emanez (11); hasiera emango (12); hasiera ematea (9); hasiera emateko (75); hasiera ematen (18); hasiera ematen dion (6); hasiera ere (10); hasiera eta (57); hasiera eta amaiera (11); hasiera eta bukaera (14); hasiera ez (13); hasiera ez zen (5); hasiera ezin (11); hasiera ezin hobea (7); hasiera gaur (5); hasiera gogorra (10); hasiera gogorra izan (5); hasiera hartan (41); hasiera hartatik (5); hasiera hasierako (8); hasiera hasieran (13); hasiera hasieratik (303); hasiera hasieratik argi (5); hasiera hasieratik izan (9); hasiera hau (5); hasiera honetan (41); hasiera hori (8); hasiera horretan (9)

hasiera ikusgarria (11); hasiera ikusgarria egin (5); hasiera indartsua (6); hasiera iragarri (5); hasiera izan (59); hasiera izan daiteke (5); hasiera izan zen (15); hasiera izango (17); hasiera izango da (5); hasiera izatea (9); hasiera izatea espero (7); hasiera jaialdiari (5); hasiera kaskarra (12); hasiera kaskarrak (7); hasiera nahiko (5); hasiera ofiziala (6); hasiera ona (34); hasiera ona eman (6); hasiera ona izan (6); hasiera onena (5); hasiera orekatua (5); hasiera oso (16); hasiera txarra (14); hasiera zen (12)

hau hasiera (16); hau hasiera besterik (6); honen hasiera (6); hori hasiera (10); horren hasiera (12); izan zen hasiera (13); izan zuen hasiera (5); jaialdiari hasiera (5); jardunaldiei hasiera (5); jokoen hasiera (5); kanpainaren hasiera (7); kanpainari hasiera (9); kanpainari hasiera emateko (6); liga hasiera (25); liga hasiera honetan (5); mende hasiera (15); mende hasiera honetan (6); mendearen hasiera (19); oso hasiera (7); partida hasiera (26); partidaren hasiera (8); politikoari hasiera (6); prozesu baten hasiera (5); prozesuaren hasiera (27); sasoi hasiera (16); taldeak hasiera (5); txapelketa hasiera (7); txapelketaren hasiera (6); uda hasiera (6); urte hasiera (19); urtearen hasiera (6); zaio hasiera (24); zen hasiera (37); zen hasiera batean (11); zen hasiera hasieratik (7); zerbaiten hasiera (5); zion hasiera (41); zioten hasiera (25); ziren hasiera (6); zitzaion hasiera (10); zuen hasiera (22); zuen hasiera batean (11); zuten hasiera (16); zuten hasiera batean (6); zuten hasiera hasieratik (5)

hasierak eta (5); partida hasierak (7)

baina hasierako (24); baten hasierako (5); bere hasierako (24); da hasierako (18); denboraldi hasierako (54); denboraldi hasierako helburua (8); dira hasierako (8); ditu hasierako (12); ditu hasierako hamaikakoan (8); du hasierako (22); du hasierako hamaikakoan (9); dut hasierako (8); dute hasierako (9); egin zuen hasierako (6); egingo ditu hasierako (6); ere hasierako (15); ere hasierako hamaikakoan (5); eta denboraldi hasierako (5); eta hasierako (94); eta hasierako hamaikakoan (8); ez du hasierako (7); ez hasierako (5); gorritxoen hasierako (6); gure hasierako (6); hamarkada hasierako (5); hamarkadaren hasierako (5); hamarraldiaren hasierako (6); hasiera hasierako (8)

hasierako arazoak (8); hasierako asmo (8); hasierako asmoa (36); hasierako asmoak (7); hasierako asmoen (5); hasierako bi (10); hasierako bolada (6); hasierako boskotea (12); hasierako bostekoa (122); hasierako bostekoan (15); hasierako egoera (7); hasierako egun (7); hasierako egunetan (14); hasierako ekitaldia (8); hasierako ekitaldian (9); hasierako elizaren (6); hasierako eta (12); hasierako fasean (6); hasierako garai (7); hasierako gau (5); hasierako hamabostekoan (11); hasierako hamaikakoa (6); hasierako hamaikakoan (172); hasierako hamaikakoan egongo (7); hasierako hamaikakoan izango (13); hasierako hamaikakoan zelairatu (8); hasierako hamaikakoari (9); hasierako hamaikakoari dagokionez (6); hasierako hamaikakoetan (7); hasierako hamaikakora (23); hasierako hamaikakora itzuliko (9); hasierako harridura (7); hasierako helburua (18); hasierako helburuak (6); hasierako hilabeteetan (5); hasierako hitza (5); hasierako jarrera (7); hasierako kontua (5); hasierako lan (8); hasierako lehen (7); hasierako letra (5); hasierako minutuetan (15); hasierako nire (5); hasierako puntua (5); hasierako tantoetan (5); hasierako une (6); hasierako urduritasuna (7); hasierako urte (6); hasierako urteetan (16); hasierako zazpikoa (78)

hitz hasierako (7); honen hasierako (7); ikasturte hasierako (11); izan zen hasierako (8); kanpaina hasierako (6); liga hasierako (11); mende hasierako (84); mendearen hasierako (22); nire hasierako (15); partida hasierako (12); partidaren hasierako (5); sasoi hasierako (6); uda hasierako (5); udaberri hasierako (5); urte hasierako (23); zegoen hasierako (5); zen hasierako (33); zen hasierako asmoa (6); zion hasierako (7); ziren hasierako (7); zituen hasierako (9); zuen hasierako (34); zuten hasierako (6)

abenduaren hasieran (21); abuztu hasieran (8); abuztuaren hasieran (11); amaieraren hasieran (10); apiril hasieran (5); apirilaren hasieran (9); aren hasieran (14); arratsalde hasieran (31); aste hasieran (37); aste honen hasieran (13); astearen hasieran (13); atal honen hasieran (5); atzo arratsalde hasieran (6); aurtengo hasieran (5); azaroaren hasieran (17); baina hasieran (35); baina hasieran ez (7); bakoitzaren hasieran (7); bat hasieran (14); baten hasieran (19); batez ere hasieran (7); batzuk hasieran (5); berak hasieran (8); berriaren hasieran (8); bigarren erdiaren hasieran (5); bigarren itzuliaren hasieran (6); bigarren zati hasieran (5); bigarren zatiaren hasieran (25); bileraren hasieran (6); bukaeraren hasieran (5); da hasieran (29); datorren urte hasieran (8); datorren urtearen hasieran (10); denboraldi hasieran (128); denboraldiaren hasieran (9); dinastiaren hasieran (7); dira hasieran (9); du hasieran (20); dut hasieran (9); dute hasieran (5); edo hasieran (5); egin zion hasieran (5); egin zuen hasieran (7); ekainaren hasieran (23); epaiketaren hasieran (5); erdiaren hasieran (5); ere hasieran (13); eta hasieran (115); eta hasieran ez (10); etapa hasieran (5); ez da hasieran (5); ez hasieran (14); genuen hasieran (6); ginen hasieran (7); guztien hasieran (5); hamarkada hasieran (26); hamarkadaren hasieran (83); hamarraldiaren hasieran (17); haren hasieran (5); hark hasieran (5); hasiera hasieran (13)

hasieran adierazi (5); hasieran aipatu (20); hasieran aipatutako (5); hasieran asko (5); hasieran atxilotu (8); hasieran aurkeztu (7); hasieran bai (10); hasieran baino (35); hasieran batez (8); hasieran batez ere (8); hasieran bederen (5); hasieran behintzat (29); hasieran beldur (7); hasieran bere (23); hasieran bertan (16); hasieran beste (7); hasieran bezain (10); hasieran bezala (18); hasieran bi (13); hasieran bilbon (5); hasieran bost (5); hasieran dena (5)

hasieran edo (6); hasieran egin (33); hasieran egin zuen (5); hasieran egindako (12); hasieran eginiko (7); hasieran egitea (5); hasieran egiten (5); hasieran egon (8); hasieran eman (10); hasieran emandako (10); hasieran ematen (5); hasieran ere (16); hasieran esan (30); hasieran esaten (6); hasieran eta (49); hasieran eta bukaeran (9); hasieran euskal (9); hasieran ez (198); hasieran ez da (5); hasieran ez genuen (5); hasieran ez nintzen (8); hasieran ez nion (8); hasieran ez nuen (23); hasieran ez zegoen (8); hasieran ez zen (9); hasieran ez zuela (5); hasieran ez zuen (32); hasieran ez zuten (5); hasieran ezin (12); hasieran gaude (6); hasieran gaudela (10); hasieran gertatu (11); hasieran gertatu zen (8); hasieran haren (5); hasieran harritu (5); hasieran hartu (5); hasieran hartutako (5); hasieran hasi (11); hasieran hasiko (6); hasieran hil (6); hasieran hil zen (6); hasieran hildakoak (5)

hasieran ia (6); hasieran ikusi (7); hasieran iragarri (9); hasieran iragarri zuen (8); hasieran iruditu (5); hasieran izan (25); hasieran izan zen (6); hasieran izan zuen (8); hasieran izango (9); hasieran jarri (9); hasieran jarriko (5); hasieran jarritako (12); hasieran jarritako helburuak (5); hasieran kosta (11); hasieran kosta egin (6); hasieran kosta egiten (5); hasieran lau (5); hasieran lehen (9); hasieran lortu (6); hasieran nik (5); hasieran nire (6); hasieran onartu (5); hasieran ondo (6); hasieran ongi (7); hasieran oso (22); hasieran partida (5); hasieran pentsatu (30); hasieran pentsatu nuen (11); hasieran pentsatu zuen (5); hasieran pentsatzen (5); hasieran pixka (6); hasieran pixka bat (5); hasieran sekulako (5); hasieran sortu (10); hasieran urduri (7); hasieran uste (48); hasieran uste baino (12); hasieran uste izan (5); hasieran uste nuen (7); hasieran uste zen (6); hasieran zaila (5); hasieran zegoen (5); hasieran zein (6); hasieran zen (6); hasieran zuen (12); hasieran zuten (6)

hil honen hasieran (17); hilabete hasieran (9); hilaren hasieran (57); hirugarrenaren hasieran (5); hitz hasieran (12); hitzaldiaren hasieran (9); honen hasieran (84); hori hasieran (8); horren hasieran (6); hurrengoaren hasieran (8); ibilbidearen hasieran (5); ikasturte hasieran (5); ikasturtearen hasieran (10); indarkeriaren amaieraren hasieran (6); irailaren hasieran (16); itzuliaren hasieran (10); izan hasieran (6); izan zen hasieran (15); izan ziren hasieran (7); izan zuen hasieran (5); kanpaina hasieran (5); kanpainaren hasieran (6); konbertsioaren hasieran (9); laurdenaren hasieran (9); liburuaren hasieran (25); liga hasieran (27); maiatzaren hasieran (10); martxo hasieran (5); martxoaren hasieran (22); mende hasieran (70); mende honen hasieran (7); mendearen hasieran (136); nahiz eta hasieran (17); nik hasieran (13); nintzen hasieran (12); nion hasieran (5); non hasieran (7); nuen hasieran (25)

ordenaren hasieran (10); otsail hasieran (5); otsailaren hasieran (19); partida hasieran (44); partidaren hasieran (33); pentsatu nuen hasieran (10); sasoi hasieran (45); uda hasieran (16); udazken hasieran (6); urriaren hasieran (20); urtarrilaren hasieran (8); urte hasieran (147); urte hasieran baino (5); urtearen hasieran (50); urteen hasieran (8); uztailaren hasieran (8); zati hasieran (5); zatiaren hasieran (29); zen hasieran (55); zion hasieran (17); ziren hasieran (28); zituen hasieran (12); zituzten hasieran (6); zitzaidan hasieran (10); zuen denboraldi hasieran (6); zuen hasieran (52); zuen hilaren hasieran (5); zuen partidaren hasieran (5); zuen urte hasieran (9); zuten hasieran (35)

hasierarekin batera (15); hasierarik ez (5); urte hasierarako (8); urte hasierarekin (6)

agertu zen hasieratik (5); aste hasieratik (6); aurka hasieratik (16); aurka hasieratik aritu (9); baina hasiera hasieratik (6); baina hasieratik (15); bat hasieratik (8); berriro hasieratik (5); berriz hasieratik (6); da hasieratik (36); dago hasieratik (5); dena hasieratik (6); denboraldi hasieratik (41); dira hasieratik (5); ditu hasieratik (13); du hasieratik (28); dugu hasieratik (5); dut hasieratik (8); dute hasieratik (15); ere hasieratik (31); ere hasieratik ariko (7); eta hasiera hasieratik (18); eta hasieratik (75); eta partida hasieratik (5); ez da hasieratik (6); ez du hasieratik (5); gaur hasieratik (11); genuen hasieratik (6); guk hasieratik (5); hamarkadaren hasieratik (8); hasi hasieratik (7); hasiera hasieratik (303); hasiera hasieratik argi (5); hasiera hasieratik izan (9)

hasieratik agertu (8); hasieratik amaiera (5); hasieratik amaierara (8); hasieratik amaieraraino (11); hasieratik argi (18); hasieratik argitu (5); hasieratik ari (8); hasieratik ariko (56); hasieratik ariko da (27); hasieratik ariko dira (20); hasieratik aritu (34); hasieratik aritu da (7); hasieratik aritu zen (10); hasieratik aritu ziren (6); hasieratik arituko (13); hasieratik arituko da (5); hasieratik aritzea (6); hasieratik aritzeko (7); hasieratik bere (6); hasieratik beretik (17); hasieratik bertatik (55); hasieratik bi (7); hasieratik bukaera (15); hasieratik bukaera arte (12); hasieratik bukaerara (25); hasieratik bukaeraraino (23); hasieratik dago (6)

hasieratik egin (14); hasieratik egiten (5); hasieratik egon (10); hasieratik eman (5); hasieratik erakutsi (15); hasieratik esan (27); hasieratik eta (28); hasieratik ez (20); hasieratik ezagutzen (5); hasieratik ezarri (5); hasieratik garbi (9); hasieratik hartu (25); hasieratik hartu zion (5); hasieratik hartu zuen (16); hasieratik hasi (15); hasieratik hasi behar (6); hasieratik hastea (7); hasieratik hona (15); hasieratik ikusi (15); hasieratik ikusi zen (7); hasieratik izan (45); hasieratik izan zen (7); hasieratik izan zuen (8); hasieratik izandako (6); hasieratik jakin (6); hasieratik jarri (12); hasieratik jarri zen (7); hasieratik joka (9); hasieratik joka dezake (6); hasieratik jokatu (43); hasieratik jokatu zuen (5); hasieratik jokatuko (33); hasieratik jokatuko du (12); hasieratik jokatuko dute (6); hasieratik jokatzea (13); hasieratik jokatzeko (33); hasieratik jokatzeko aukera (24); hasieratik jokatzen (11); hasieratik oso (14); hasieratik salatu (5); hasieratik utzi (7); hasieratik zegoen (8); hasieratik zelairatu (7); hasieratik zelairatuko (11)

honen hasieratik (14); hori hasieratik (6); ia hasieratik (13); izan da hasieratik (14); izan zen hasieratik (9); jokatu hasieratik (5); konbertsioaren hasieratik (8); lasterketa hasieratik (5); mende hasieratik (8); mendearen hasieratik (13); munduaren hasieratik (11); neurketa hasieratik (5); partida hasieratik (29); partidaren hasieratik (11); partidaren hasieratik bukaera (6); sasoi hasieratik (11); urte hasieratik (92); urte hasieratik hona (8); zen hasiera hasieratik (7); zen hasieratik (40); zion hasieratik (6); ziren hasieratik (13); zituzten hasieratik (5); zuen hasieratik (26); zuten hasiera hasieratik (5); zuten hasieratik (12)

hamarraldiaren hasieraz (5); hamarraldiaren hasieraz geroztik (5); hasieraz geroztik (18)


hasieratu, hasiera(tu), hasieratzen du ad hasiera eman.

Luigi izan zen aurrerantzeko solasgaiak hasieratu zituena, eta Rafari zuzendu zitzaion, ukondoak mahaitik jaso barik.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 139. orr.


hasikin 1 iz uzten edo kidekoen lehen emaitza edo fruitua.

Tenpluko apaizentzat gordetako gari-hasikinak eta ardo eta olioaren hamarrenak ere jatea erabaki dute, herritar soilak ukitu ere ezin ditzakeenak.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 151. orr.

Eta urte betez ahaide hurbilenek beren etxeetan edukitzen dute uzta guztietako hasikinak eta erreki opariak eskainiz, eta azkenean hiri inguruan uzten dute zutarri momiaduna.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 327. orr.

2 irud

Beheratze luze horren hasikinak Frantziako Iraultzaren gogortadak ditugu.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 27. orr.

Euskaldunak eta haien peuple qui s'en va edo badoana famatu zituen Reclus-ek: jende noblea, noizbaiteko mundu galdu baten azken aztarna, denboraren hasikinetatik datozen haien bikaintasun mirakuiluzki gordeak, eta hau eta hori eta bestea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 276. orr.


hasle izond zerbait hasten duena.

Gudari zaharra hasle bat da, abiarazle bat.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 129. orr.


hasperen 1 iz arnas hartze sakon bati jarraitzen zaion arnas jaurtikitze nabaria, neke edo oinazezko egoeraren adierazgarri dena. ik suspirio.

Hasperena ere oso mehea izan zen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 26. orr.

Burua ezker-eskuin mugitzen zuela, eta hasperen artean zioela: "Gehiago, gehiago, gehiago...".  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 77. orr.

Mutikoaren lasaitasunezko hasperena argi entzun zuen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 143. orr.

Johnek eskuekin estali zuen zoritxarreko pirataren ahoa, haren azken hasperenak isilarazteko.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 184. orr.

Kanapean luze-luzea etzaten da, hasperen handi bat botatzen du eta zolapera begira jartzen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 71. orr.

Hasperen bat eskapatzen zaio.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 28. orr.

Ule kirru zurian pasa zituen eskuak, aulkiari atzera eraginez eta hasperen luze bat jaurtiz.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 62. orr.

Oppenheimerri hasperen ozena atera zitzaion.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 9. orr.

Emakumeak ia ez du arnasarik hartzen, ezpainetatik hasperen batek egin dio ihes, bizirik gabeko panpin bat bezain ahuldua dago.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 54. orr.

Guk ez baitugu ez muinorik ez mendirik, lorez beterik, ez ibairik, ez itsasorik, ur beltzaren erreinurik, dena baita aire gurean, hasperen huts.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 8. orr.

2 (konparaketetan)

Zetazko beloan landuriko soinekoa, hasperena bezain arina. Taniaren ondoan denbora hasperen bat bezain laburra egin zitzaidan.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 167. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bestea gertakarietan murgiltzea zen, bortizkeriaz eta malkoen, hasperen-inarrosien eta negar-zotinen eldarnioarekin.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 216. orr.

Gero, hasperen-korroka luze baten ondotik, bere logelako ateari panpaka hasi zitzaion, jo eta jo.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 176. orr.

Hasperen antzeko irribarrea atera zitzaion Mirariri.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 206. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hilabete luzea izan zen aitonak munduan egin zuen azkeneko hura, haren kexu-hasperenek are luzeagoa egin zutena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 185. orr.

Lasaitasun hasperen bat altxatu zen papo guzietarik, bakoitzak bere etxekoak bateratu zituen eta nor bere etxera itzuli zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 186. orr.

Baten batek gutizia hasperenak askatzen zituzkeen emazte akituaren ate aitzinetik pasatzean.  Berria - Kultura   2004-08-21

Eta hau bezalako zauri iraunkorrarekin... -sasi-hasperen handi bat egin zuen-, batek daki nire besoa inoiz jarriko ote den ondo berriro!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 104. orr.

5 (fonetikan)

Ahots-bidean inolako trabarik jarri gabe, eztarrian igurtzi bat sortzeko adina aire botaz gero biriketatik, hasperena sortuko da.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 93. orr.

Kontsonante hasperenduak (ph, th, kh) eta kontsonante ondorengo hasperenak (lh, nh, rh) adierazteko, azkenik, h-aren ordez tileta erabiltzea proposatu zuen.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 36. orr.

Hasperena [h] ikurraz transkribatzen da.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 93. orr.

Berezkoa da hasperena ahoskabea izatea.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 94. orr.

Gogora dezagun hasperena indartsuagoa dela ekialdera egin ahala: indartsuagoa Zuberoan, Lapurdin baino.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 176. orr.

Lehen hizkuntza ingelesa duenak euskarazko edo gaztelaniazko [...] /x/ belarraren ordez, hasperena ([h]) ahoskatuko du.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 44. orr.

Afrikatzea, hasperena eta hots hasperendunak.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 24. orr.

6 hasperen egin

Arnasa hartu eta hasperen egiten dut.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 44. orr.

Hasperen egin zuen, ez estututa, baina bai deseroso.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 82. orr.

Hasperen egin nuen eta malkoek begiak erre zizkidaten.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 75. orr.

Begiak itxi eta hasperen egin du, eta dakust erruz gozatzen ari balitz bezala mugitzen direla haren aldakak.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 46. orr.

-Hasperen egin du berriro -esan zuen Starkeyk.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 122. orr.

-Ez, noski -egin zuen hasperen indarrik gabe.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 85. orr.

Ene Jesus! -Amyk hasperen egin eta buruari eragin zion.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 117. orr.

-Oo! -egin zuten denek hasperen, zoritxarreko gurasoen sentimenduekin inondik inora pentsatu ez bazuten ere.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 146. orr.

· Kako-okerrek hasperen luzea egin zuen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 89. orr.

Hasperen asmatiko bat egin, eta billete pare bat astindu zion gizonari.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 119. orr.

Oso hasperen sakona egin zuen gero.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 61. orr.

Del Vallek hasperen etsitu bat egin zuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 205. orr.

-Joantxo! -estutu zidan gogor besoa, eta gero askatu egin zidan, karranpa eman balio bezala, minezko hasperen bat eginez.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 192. orr.

Atea ireki zidanean harridurazko hasperena egin zidan.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 151. orr.

· Amak, hasperen, asmatu ezinak hartaratuta.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 31. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aitak hasperen (3); amak hasperen (7); batean hasperen (3); berriro hasperen (7); berriro hasperen egin (5); camillok hasperen (4); camillok hasperen egin (3); del vallek hasperen (3); doktoreak hasperen (3); du hasperen (5); egin hasperen (4); egin nuen hasperen (5); egin zuen hasperen (31); egiten zuen hasperen (4); emakumeak hasperen (4); ere hasperen (6); ere hasperen egin (4); esan zuen hasperen (3); eta hasperen (70); eta hasperen egin (25); eta hasperen egiten (10); eta hasperen luze (4); gero hasperen (3); gero hasperen egin (3)

hasperen artean (8); hasperen bat (35); hasperen bat bota (3); hasperen bat egin (8); hasperen batean (7); hasperen batek (6); hasperen batekin (5); hasperen baten (5); hasperen batez (16); hasperen egin (324); hasperen egin du (34); hasperen egin dut (7); hasperen egin eta (38); hasperen egin nuen (21); hasperen egin zuen (189); hasperen egin zuten (5); hasperen eginez (45); hasperen eginik (12); hasperen egiten (46); hasperen egiten du (14); hasperen egiten zuela (5); hasperen egiten zuen (14); hasperen egiten zuten (3); hasperen eta (22); hasperen handi (8); hasperen handi bat (6); hasperen luze (22); hasperen luze bat (14); hasperen luzea (7); hasperen luzea egin (5); hasperen on (3); hasperen on camillok (3); hasperen ozena (4); hasperen ozena atera (3); hasperen sakon (12); hasperen sakon bat (9); hasperen sakona (18); hasperen sakona egin (14); hasperen txiki (4); hasperen txiki bat (3)

imanolek hasperen (3); kristok hasperen (7); kristok hasperen batez (3); kristok hasperen egin (4); lasaitasun hasperen (3); lasaitasun hasperen bat (3); nuen hasperen (7); on camillok hasperen (4); orduan hasperen (4); pepponek hasperen (3); sakon hasperen (4); vallek hasperen (3); zuen hasperen (45); zuen hasperen batez (4); zuen hasperen eginez (3); zuen hasperen on (3); zuen kristok hasperen (3)

eta hasperena (3); hasperena egin (7); hasperena egin zuen (5); hasperena entzun (3); hasperena eta (5); lasaitasunezko hasperena (3)

eta hasperenak (8); eta hasperenen (4); eta hasperenez (3); hasperenak eta (6)


hasperendu (ETCn 44 agerraldi), hasperen(du), hasperentzen 1 da ad hasperen egin. ik hasperenkatu.

Baina emakumea ez da beti maitasun fingituz hasperentzen, gizonarekin besarkaturik, gorputza gorputzarekin bat egiten eta ezpain hezeak musuka xurgatzen dizkionean.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 297. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Kontsonante hasperenduak (ph, th, kh) eta kontsonante ondorengo hasperenak (lh, nh, rh) adierazteko, azkenik, h-aren ordez tileta erabiltzea proposatu zuen.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 36. orr.

Indoeuropeoaren ahostun hasperenduak ahoskabe hasperendu bilakatu dira.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 124. orr.

Kontsonanteari darraikion hasperendua.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 56. orr.

Geroago, hasperenduak, hitz berean atzetik beste hasperendu bat baldin bazuten, herskari bilakatu ziren.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 131. orr.


hasperendun izond (fonetikan) hasperenez ahoskatua.

Gaztelaniazko [p] hasperengabe baten AAU 4 milisegundo izan daitekeela eta ingelesezko [ph] hasperendun batena, 60 milisegundo (kontsonante ahostunen AAU balioa negatiboa izan ohi da).  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 23. orr.

Lehenik bukaerako leherkari hasperendun batez eta gero leherkari glotalaurreko irekigabe batez.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 167. orr.

Esaterako, epher hitzaren herskaria hasperenduna dela.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 24. orr.

Afrikatzea, hasperena eta hots hasperendunak.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 24. orr.

Pentsa dezagun, halaber, ingelesez gertatu baina bereizten ez diren herskari hasperendunez.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 46. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kontsonante hasperendunak (3)


hasperengabe izond (fonetikan) hasperenik gabe ahoskatua.

Gaztelaniazko [p] hasperengabe baten AAU 4 milisegundo izan daitekeela eta ingelesezko [ph] hasperendun batena, 60 milisegundo (kontsonante ahostunen AAU balioa negatiboa izan ohi da).  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 23. orr.


hasperenka adlag hasperen eginez.

Hasperenka eta izerdi sapetan jaikitzen nintzen goiz urratu horietan.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 142. orr.

Arnaska eta hasperenka entzuten nion. -Hasperenka ari da -esan zuen Smeek. -Ondo -erantzun nion nik hasperenka.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 61. orr.

-Goarnizio horri eta beste askori ere bai -esan zuen Faramirrek, hasperenka.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 103. orr.

Hamaiketako atzeratu samarra egiten ari zirela, Frodok hasperenka esan zuen: [...].  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 372. orr.

-Itzul zaitez -hasperenka esaten entzun nion.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 281. orr.

Atzetik joan zitzaion Sara negar-hasperenka.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 64. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hasperenka ari (4); hasperenka hasi (5); hasperenka hasten (5)


hasperenkatu (ETCn 7 agerraldi), hasperenka(tu), hasperenkatzen du ad hasperen egin. ik hasperendu.

-Azken aldian -hasperenkatu zuen erresumin Mairosek- energia kosmikoz hantzera abiatu eta sexu-ihalozka ederraren erdian harrapatuak izan gaitun.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 25. orr.

-Nekatzen nauzue, hasperenkatu zuen komisarioak, nik ekintzak, indizeak, aitorpenak behar ditut, bortxazkoak izanagatik eta zenbait badauzkat jadanik.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 126. orr.


hasperenketa iz hasperentzea.

Hasperenketa bera azaltzen den toki guztietan.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 56. orr.

Hasperenketa zegoen artean, hasierako kontsonanteen legeen mendean zeuden hitz hauek. h: hasperenketa arina, ingelesezko "home" hitzean bezala. kh: hasperenketa larria, alemanezko "flach" hitzean bezala.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 58. orr.


hasperentsu izond hasperenez betea.

Aitona nigana jiratzen zen eta esaten zidan irribarre hasperentsu batez: [...].  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 48. orr.


hasperentxo iz hasperen arina.

-Badakizu nolakoak diren gizonak -esan zidan hasperentxo batez, badakienaren moduan eta ni hezi nahian.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 97. orr.

Hasperentxo bat egin eta esan zuen: [...].  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 208. orr.

Adelak hasperentxoak egiten zituen bitartean.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 214. orr.


hasperentze iz hasperen egitea.

Hiztunak berariaz egiten du hasperentzea eta bere hitzen memorian dago.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 24. orr.


hastandu, hastan, hastantzen 1 urrundu.

Aireportutik saiak hastantzeko, tarteka txapliguak lehertarazten dituzte.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 153. orr.

Hastan kaliz hau eneganik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 399. orr.

Zeren iraganetik hastandu eta iraganarekin hautsi nahi bainuen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 461. orr.

Honi ausik eta horri hurrup hastandu nuen, bederen, hitzordua hitzartu izanaz bereganatu gogo ninduen damuaren itzala.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 167. orr.

Larunbata zen eta larunbatekoei ekin behar nien, aitzin egunetakoak burutik hastanduta.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 179. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Ez nuen ezagutu; azkeneko txandan bezalaxe: burezurra axalez doi-doi estalia, axala bera larru horixkaren kolore, sabela globo baten antzera puztua, belarri hastanduak, haren bihozberatasuna, haren barrea burezur hil batenaren pare, haren begiak oraindik bizi-bizi baina sakonean hondoratuak: gizon hura ezaguna iruditu bai, baina nor zen ezagutu ez nik, oraingoan ere.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 292. orr.


hastangarri izond hastantzen duena.

Gizakiak baino altuagoak eta gorpuzkera handiagokoak ziren, adar-ezkatadun kota estua beste arroparik ez zeramaten, edo agian izakien larru natural hastangarria besterik ez zen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 209. orr.


hastapen (ETCn 11.066 agerraldi) 1 iz hasiera. ik hasiera.

Denek gogoan zuten Orson Wellesen "Citizen Kane" obraren hastapen famatua...  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 40. orr.

Hastapena bai, ezaguna duzu, baina ezezaguna duzu arras ibilbidearen hondarra.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 10. orr.

Onartzen du mundua ez dela infinitua eta, hori kontuan izanik, higidurak hastapen bat behar duela.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 55. orr.

Baina Batasuna hastapenik gabeko hasiera da; berdintasuna Batasunari esker bihurtzen da hastapen, eta Batasunari bakarrik dio zor izaera eta hastapen izatea.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 21. orr.

Portuges mariñelek zuten hiria sortu XVI. mendearen hastapenean.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 106. orr.

Lehen, ikus-entzunezkoen hastapenetan, oso toki jakinetan (taberna batzuetan eta) izaten zen irratia, eta gerora, telebista.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 178. orr.

Émile berriz itzuli zen hastapeneko tokira, bidaianten ondora.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 121. orr.

Unibertsoaren hastapeneko beroaldian.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 64. orr.

Dirudianez, hastapeneko delako "egiak" gezur bilakatzen ari direla.  Herria   2003-07-03

Hasiko naiz hastapenetik, zuzen den bezala.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 23. orr.

Hastapenetik beretik senditu zuen ez zela ohiko lana.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 184. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Uda hastapeneko eguzkiak.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 92. orr.

Maiatz hastapeneko larunbat goiz hartan.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 64. orr.

Frantsesek egin gerlan, XIX. mende hastapenean, suntsitua izan zen.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 134. orr.

Eta ikusi ahal izan dugu XX. mende hastapeneko argazki bat: [...].  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 112. orr.

Eskolaldi hastapenean ikasten duela haurrak bere buruaren ezagutzen, erakaslearen laguntzarekin.  Herria   2002-11-14

Koherentzia-hastapen bat, hasiera guztietan jardunean egongo dena.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 25. orr.

Diskurtso baten bereizte-hastapenak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 46. orr.

Harremanen joko honek determinazio-hastapen bat osatzen du.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 78. orr.

Antolatze-hastapen hori, hala, ernalkuntzaren aurretik kudeatzen da.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 60. orr.

3 (errepikaturik)

Betikoa da, hastapen hastapenetik, gizona gizon denetik, bata bertzearen kontrako herra.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 97. orr.

Bazekien amak, denak ongi iraganez, abuztu hastapen-hastapenean sortuko zela.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 23. orr.

Orduan, ibiltokirako ateraldiak arratsalde hastapen-hastapenean metatzen zituzten, lehenbailehen bururatzeko.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 62. orr.

Bada jakintza bat, hastapen-hastapenetan dagoena, ordea, eta itxuraz oraindik aski lausoa dena, koloreen, forma batzuen eta abarren jarduerari buruzkoa, psikologia esperimentalak, soilak nahiz aplikatuak, aspaldi samarretik landu duena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 89. orr.

4 oinarrrizko egia edo legea. ik hatsapen; hatsarre.

Bere armadarentzat Mendebaldeko teknikaren hastapenak onartzean, jada sartua zuen gaitz askoren hasiera izan zitekeena.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 259. orr.

Zeren legea, hastapen orokorrak harturik gidari [...] kasu partikularren kariaz hastapen horietatik desbideratzearen kontrako izaten baita.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 159. orr.

Pila hauen oinarri diren hastapen zientifikoak aspaldikoak baldin badira ere [...] euren aplikazio posibleak ez dira teknologikoki duela gutxira arte garatu.  Berria - Gaiak   2004-06-03

II. Mundu Gerra dela kausa, Vienako Zirkuluko kide batzuek Estatu Batuetara emigratu zuten, baita Ingalaterrara ere, eta filosofia analitiko anglosaxoiaren hastapenak moldatu zituzten.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 90. orr.

Natur Zientziaren Hastapen Metafisikoak.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 12. orr.

Diruen bihurgarritasunaren hastapenak, Nazioarteko Diru Funtsaren (NDF) estatutuek ezarriak, ohiko eragiketen ordainketak baino ez zituen hartzen kontuan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 86. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aste hastapen (7); aste hastapen honetan (4); aste hastapen huntan (3); ere hastapen (3); eta hastapen (6)

hastapen bat (19); hastapen bat baizik (3); hastapen batean (27); hastapen bezala (3); hastapen eta (3); hastapen gogorra (3); hastapen hartan (13); hastapen hastapenean (3); hastapen hastapenetik (8); hastapen hau (3); hastapen honetan (13); hastapen horren (3); hastapen hortan (12); hastapen huntan (36); hastapen izatea (3); hastapen metafisikoak (4); hastapen orokor (4

irail hastapen (5); liga hastapen (3); mende hastapen (3); onargarritasunaren hastapen (3); uda hastapen (3); urri hastapen (4); urte hastapen (18); urte hastapen huntan (13); uztail hastapen (4); uztail hastapen hortan (4); zientziaren hastapen (3)

aldeko hastapena (3); aldeko hastapena deitzen (3); baten hastapena (11); berri baten hastapena (3); hastapena baizik (5); hastapena deitzen (3); hastapena eta (6); hastapena izan (4); zuhurtziaren hastapena (3)

bere hastapenak (4); filosofiaren hastapenak (3); hastapenak eta (9); hastapenak ez (3); hastapenak irakasten (3); hastapenaz geroztik (3); lehen hastapenak (4):hastapenaz geroz (3)

abendu hastapenean (3); arratsalde hastapenean (4); aste hastapenean (5); baina hastapenean (3); baten hastapenean (3); bigarren zatiaren hastapenean (8); da hastapenean (3); den aste hastapenean (3); eta hastapenean (8); hastapen hastapenean (3)

hastapenean bederen (3); hastapenean bezala (6); hastapenean eta (9); hastapenean euskal (3); hastapenean ez (15); hastapenean heldu (4); hastapenean heldu zen (4); hastapenean sortu (3)

hilabetearen hastapenean (3); honen hastapenean (4); hunen hastapenean (8); irail hastapenean (4); martxo hastapenean (8); mende hastapenean (21); mendearen hastapenean (10); partidaren hastapenean (3); sasoi hastapenean (3); sasoiaren hastapenean (16); sasoiaren hastapenean heldu (4); urri hastapenean (6); urtarril hastapenean (5); urte hastapenean (11); uztail hastapenean (7); zatiaren hastapenean (8)

hastapenei buruzko (4)

bere hastapeneko (3); eta hastapeneko (5); hastapeneko gure (3); hastapeneko koefizientea (3); hastapeneko lehen (3); hastapeneko xedean (5); mende hastapeneko (7)

bere hastapenetan (3); hastapenetan dago (3); hastapenetan egiten (3); hastapenetan izan (3)

ariko da hastapenetik (4); ariko dira hastapenetik (3); da hastapenetik (9); dira hastapenetik (4); du hastapenetik (4); eta hastapenetik (8); hastapen hastapenetik (8)

hastapenetik argi (4); hastapenetik ariko (12); hastapenetik ariko da (5); hastapenetik ariko dira (6); hastapenetik eta (5); hastapenetik ez (5); hastapenetik hasi (7); hastapenetik hasi behar (3); hastapenetik jokatu (4); hastapenetik jokatu zuen (3); hastapenetik jokatzea (3)

jokatu zuen hastapenetik (3); partidaren hastapenetik (6); urte hastapenetik (3); zen hastapenetik (3); zuen hastapenetik (4)


haste 1 iz hasiera ematea; aipatzen denaren lehen uneak gertatzea.

Goiz batez Boris Klotz medikua, haste hartan ezagutu nuena, jin zitzaidan.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 55. orr.

Eta egia da, haste hartan, eta aski luzaz, zahar-gazteen arteko eztabaidatzat hartu dugula abertzaleen arteko gatazka.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 137. orr.

Bazuen haatik halako kara mokor bat, ez da haste hartako aitatxi gozo hura.  Herria   2004-12-16

Haste on bat !  Herria   2005-11-10

Haste gaitz eta neke baten ondoren, goiti egitea erdietsi zian.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 21. orr.

O, zu, nire zorionaren haste izan zaren hori!  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 472. orr.

· (aditz osagaiez) Eroso sentitzen haste hori ez da berehalakoan gertatzen.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 49. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ilargiaren misterioa, egun-haste eta ilunabarrarena, biziarena, heriotzarena, denarena.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 18. orr.

Liburu horietarik bat irakurtua izan da haurreri aste haste huntan.  Herria   2005-02-17

Uda haste huntako berri hitsenetarik batzu.  Herria   2004-07-08

Urte haste honetan kanboar batzuek utzi gaituzte: [...].  Herria   2004-01-29

44-45eko negu hastean Aita Pébroc kanpaleku handiko lanetara bildu zuten. ik beherago 5.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 93. orr.

XX. mende hastean, Bizkai aldetik zetorren indar berri horrek eragin izigarria izan duela gure Herriaren bilakaeran.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 125. orr.

Laugarren mende haste hartan.  Herria   2005-01-13

3 (errepikaturik)

ik beherago 6.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Lehen egiten zituzten morteroan, zimenta gutirekin haste haste hartan, 1950 urtetan ez zuten batere zimentik ezagutzen, dena gisuan egiten zuten.  Herria   2001-11-15

Hala da, haste hasteko luma xorrotx-pikante hura eztiagotua zuela baina Lafitte ez da sekulan gelditu Lafitte izaitetik.  Herria   2001-10-18

• 4 adlag (-tik atzizkiaren eskuinean) hasita.

Bere etxeko hurbilak ondoan baitzituen, amatik haste.  Herria   2003-11-20

Iduri dute juduak ere beren nahikundeen jabaltzarat ari direla, Ariel Sharon judu presidentetik haste.  Herria   2004-12-02

Luzaidek izan du denbora horietako herri haundiek bezainbat ikusgarri, eiheretatik haste.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 61. orr.

Euskal historia tragikoaren ildo tradizionala moztuz, eskoletarik haste, legalitatearen kultura bat haz liteke.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 98. orr.

Hortik haste amak ez zuen behin ere maitasun aztarnarik erakutsi.  Berria - Kultura   2004-04-03

Galdegiten dizugu bide berri baten egitea Arnegiko zubitik haste, Luzaide Elizaldea auzoraino.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 170. orr.

Baina, hemendik haste eta helmuga arte, bederatzi kilometro, basamortu mota batean ibiliz.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 114. orr.

Nafartar erregeak, Iñigo Arista-tik haste, IX. mendean, eta Santxo Azkarra artinokoak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 151. orr.

Huna argazkian ezkerretik haste: Jessica Larronde 26, Ouret Pantxika 35, Landaboure Marina 27, Révorédo Célia 35.  Herria   2005-03-24

5 hastean hasieran.

Hastean isilik egonik, emeki-emeki goxatzen hasi zen, eta azkenean Labouheyre-n pasatzean leihotik so eginik trenbide-zain etxe bat erakusten digu erranez "Ama hor bizi dut hiru hilabete hautan ene berririk gabe da".  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 29. orr.

Bahimenduko block-ean gosea ikusi dugu hastean.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 123. orr.

6 haste-hastetik

Erran behar da Bavariako zibilak alde genituela haste hastetik.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 142. orr.

Ume-kontu hauek amen gauzak izan ohi baitira haste-hastetik aitenak baino askozaz gehiago.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 50. orr.

Sunny von Bulow-en kasuak izugarri erakarri nindun haste-hastetik.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 25. orr.

Nahiagoko nuen segurki egia aditu haste-hastetik baina konprenitzen dut nola zaren horretaratu.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 135. orr.

Gudarien aldeko egunkariak haste hastetik hola dio, nahi izan zutela faxistek egia gorde erranez euskal gudariek errea zela Gernika.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 147. orr.

7 haste izansup_1 da/du ad hasi.

Aste huntan dira xapelgoak haste. Haste dituzte beraz Alemanian bi alderdien auzi-mauziak.  Herria   2002-12-26

Bi mila laugarreneko urte berri hau haste dugu heriotze batek hunkiturik.  Herria   2004-01-15

Helduden astean izanen dituzte urrats haundiak haste, orduz geroz galdua kanpo ari beharko baitute Ligako azken setentzieri buruz.  Herria   2004-12-16

Hitz bakotxaren lekua behar zinuen ongi neurtu eta kondatu, edo berriz haste zinuen hitzen ohatze guzia neurri mugatuan, batzuetan arrazoina laburtuz.  Herria   2001-10-25

Ikusi ditut ere erakasle batzu beldurtuak, beren azken urtea haste zutelakotz.  Herria   2003-09-11

Gero bide dute izanen haste president ohiaren jujamendua, urriaren erditsutan.  Herria   2005-09-08

8 haste izansup_2 (adizlaguna ezabaturik) ipar

Kurtsoak haste.  Herria   2001-09-06

-Ortziralean haste, Ziburuko bestak.  Herria   2001-01-18

Ihiztarien kopa haste.  Herria   2004-09-02

Lehen partida 4 orenetan haste: Sport Etudes erakaskuntzako pilotari batzuekin.  Herria   2004-12-16

Ondoko astelehenean, martxoaren 14an, finalerdiak haste, 50 pondutara.  Herria   2005-03-03

Orduan haste inkestak eta beste, jakin beharrez noren lana den, herria zainetan atxikiz luzaz, egia jakin arte.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 167. orr.

Laugarren aldi batentzat, berriz haste komedia, "visado" berri batekin.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 168. orr.

Alabaina, medikuntzak aitzinera egin behar du... eta biharamunean berriz haste, hiltegian langabeziarik ez baita.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 81. orr.

Esku-baloieko sasoina berriz haste gure jokolarientzat.  Herria   2001-09-06

Horra, xapelgoa berriz haste, Irisartarrak elkarteak urte on bat desiratzen du deneri.  Herria   2001-01-11

Haste, berriz ere, betiko musika... egiten du bere baitan.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 126. orr.

Eguna bururatua, ateak hetsiak alde bat biharamun goiza arte, gaua haste...  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 55. orr.

Horrekin ez aski, harria atera ondoan, haste lan dorpeena: malda zutari goiti burdin harria karreatzea mandoz, sigi sagaka bidea eginik mendi gainera.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 72. orr.

9 haste letra

Ohar zaitez, halakoetan (eta halakoetan bakarrik), argitaratzaileen haste letrak abizenaren aurretik jartzen direla.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 376. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aste haste (3); berri haste (3); berritz haste (3); berriz haste (39); denboratik haste (3); elizatik haste (4); goizetik haste (5)

haste armendaritzen (3); haste berriz (3); haste betiko (3); haste hartako (5); haste hartan (52); haste hastetik (57); haste hori (3); haste hortan (4); haste huntako (3); haste huntan (22); haste igande (5)

; haurretarik haste (6); hemendik haste (4); honetatik haste (7); hortik haste (4); huntarik haste (3); igandean haste (3); mende haste (5); mezatik haste (6); orenetan haste (7); ostiraletik haste (3); uda haste (5); urte haste (11); urtetarik haste (3)

oro berriz haste (3); urte berri haste (3); urte haste huntan (10)

aratsalde hastean (4); argi hastean (13); aste hastean (3); egiten hastean (3); gerra hastean (3); hastean erran (3); hastean hasiko (3); hastean izan (4); hizketan hastean (3); hunen hastean (7); idazten hastean (3); irail hastean (3); izaten hastean (35); kantuan hastean (3); mende hastean (7); uda hastean (6); urte hastean (5)

hastetik beretik (4); hastetik buru (19); hastetik bururaino (6); hastetik erran (4); hastetik errana (4)


hastiagarri izond higuingarria, nazkagarria.

Beti aldatu du jokatzeko manera ez dadien hastiagarri izan.  Herria   2001-07-19

Hasieran hunkigarria izan bazen ere, hastiagarri gertatu zitzaidan handik gutxira neure buruarekiko buruz buruko hura, neuk batere hautatu ez nuena.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 59. orr.


hastial izond ipar hastiagarria, higuingarria.

Bazterrekoek, irribarre urrikalkorra; ez baita, segurrenik, gizon hastiala.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 137. orr.

Hauen kasuan doi bat hastiala den puntua hauxe da: sekulako paper eta ageriak galdegiten dituztela jendeari bazkari hotzak eskaintzen hasi aitzin.  Herria   2004-11-25

Gorputzean sartu beroak eta akidurak nagikeria hastial batean pisutu eta malindu naute.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 81. orr.


hastiatu, hastia, hastiatzen du ad higuindu, gorrotatu.

Eliz-gizonek eta fededun gehienek hastiatzen zuten gobernamendua eta meneko zituen ezkerreko alderdi politikoak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 69. orr.

Jendeeri erakutsi zioten inperialismoa hastiatzen bainan ez britainiarra.  Herria   2004-11-25

Bizia xehekatu ziotenen kontrako gorrotorik ez zuela, beraiek zutelako funtsean beren izaera, nortasuna eta geroa hastiatzen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 58. orr.

Nehork ez du Jainkoa hastiatzen ahal.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 557. orr.

Behartzen nauzu zuri beldur izatera, zu hastiatzera menturaz.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 99. orr.

Bi milagarren urte honetan, egunak erasiatua, larderiatua, gogorki akuilatua, hastiatua, gaitzetsia eta honenbestez kanporatua izaten higatu nuela.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 146. orr.


hastio (ETCn 192 agerraldi; orobat hastiro ETCn 15 agerraldi) 1 iz higuina, gorrotoa.

Halako lotsa halako laido halako hastio halako ahalke halako amorrua sortu zait erraien zuztarretan, non ihes egin baitut atzerantz, ahal nolaka, ziegarantz.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 142. orr.

Bere asti preziatutzat hartu beharko lukeena, hastio bihurtu zaio egungo gizamoduari.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 257. orr.

Zubi bat lehertzen duenak, ezin leher dezake hastioz ez bada.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 79. orr.

2 hastio izan du ad

Egunero errepikatzen zidan armada hastio zuela.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 121. orr.

Txinatarrak, kasurako, hastio ditut.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 165. orr.

Hastio zuen zinez.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 11. orr.

Ez zitzaion gustatzen zain egotea, zain egotea hastio zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 143. orr.

Prentsan bakanak dira larunbat edo igande arratsaldeko beharra hastio ez dutenak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 194. orr.


hats 1 iz arnasbeheran biriketatik jaurtitzen den airea.

Haren hatsa hauspo hautsi batena zen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 551. orr.

Sareetarik libratu nahian lehorrerat jauzi egiten duen arraina bezala, hatsik gabe geratu bainintzen ni ere bat-batean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 390. orr.

Egitekoak hats gabe uzten ninduen, beteegi zegoen etxea, berriegia zen atsekabea.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 37. orr.

Emakumearen hatsean hortz-ore fluoreztatuaren kutsua ezagun zen oraino.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 107. orr.

Hala ikusi ahal izan nuen nola egin zitzaion Mattini hatsa gero eta ahulagoa.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 375. orr.

Orduan nire izana zein izenak gorrotatzen eta murruak arrasatzen ditut, burua apal, hatsa labur eta begiak altzairu.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 70. orr.

Hatsa motz geratu zen jendea.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 74. orr.

Bidegabekeria horrek hatsa mozten zion!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 163. orr.

Jendea xifritua, pariatzaileak hatsa moztua.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 35. orr.

Aurpegia gorri-gorria, hatsa hanturik, erdi garrasika.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 95. orr.

Mementu ezin egokiagoa izan zitekeela hura edabearen hartzeko eta neure hatsaren eteteko, neure hatsaren gainean nengoelarik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 647. orr.

Kanporatu nintzelarik, gizona tel-tel-tel ari zitzaion emakumeari, hatsari lotzeko beta ere hartzen ez zuela.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 113. orr.

Eskaileretan goiti bi aldiz pausatu behar izan nuen, arnasestuka, hatsari lotu ahal izateko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 115. orr.

Gero, begiak bildu eta hatsa atxiki nuen, tiro-erauntsiaren esperoan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 373. orr.

Harekin baziren hatsa zintzurrean trabatzeko moduko neska panpoxak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 114. orr.

Nire belarri ertza bere mingain hezearekin miazkatzen segitu zuen eta dagoeneko hatsa berotzen hasia zuen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 118. orr.

Beldur latz ikaragarri batek hartua nago, hatsa tapatzen didan beldur batek.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 130. orr.

Premiazko hatsa loditzen eta haragitzen zihoakion, zaina noiz nahi tapa zezakeen birla erraldoi bilakatzeraino.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 336. orr.

Litekeena da gau osoa hats batez egitea, lozorroan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 31. orr.

Ama hondar hatsetan zegoela erantsiz. ik beherago 7.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 156. orr.

2 irud

Herioren hatsa hain gertuan sentitzean.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 62. orr.

Zenbat aldiz esan ote didate, aldez edo moldez, nire idazkeran ahozkotasunaren hatsa sentitzen dela?  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 62. orr.

Galileoren liburuen artean ediren zuela osabak bere arimaren hatsa eta goi-arnasa.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 116. orr.

Egitekoak hats gabe uzten ninduen, beteegi zegoen etxea, berriegia zen atsekabea. higidurak uniformea izan behar du, erritmikoa; erritmoa hatsarena litzateke; itsasoak sentiarazten duen hatsarena, esate baterako.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 37. orr.

Bazirudien, bai, izarren eta astroen hatsa alde genuela berriro.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 110. orr.

3 (izenondoekin)

Bere hats beroegiaz garondoa goritzen zidalarik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 382. orr.

Gizon lokartu baten hats geldo sendoarekin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 324. orr.

Haren hats kirastua saihesteko.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 76. orr.

Kloroformoaren hats itogarria.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 11. orr.

Denbora berean hats epel baketsu bat barreiatzen da borda barnean.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 141. orr.

Zeren hilezkorra balitz eta gorputza aldatuko balu, bizidunen azturak nahastu egingo lirateke [...] belatza airearen hatsetan dardaratu eta hanka egingo luke, usoa etortzean.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 207. orr.

Hats handiko bertsoak.  Askoren artean   «Rataplan» - 44. orr.

Kemalek hats mitikoko historia bat eskaintzen dio irakurleari, prosa aberats eta oparoaren bidez, "Homero" berri bat balitz bezala.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 9. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Lotan bezala, begiak hertsirik, hats-hotsak eta ziztuak berriro nagusitzen zitzaizkiola.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 184. orr.

Bizi horiek nehoiz desbiderarazi gabe, izan istripu, izan bat-bateko hats-galtze.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 143. orr.

Minutu bat geroago, sudurpean odol negar mehe bat zuela itzuli zen, hats-goitika.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 27. orr.

Berehala, hasperenka eta hats-estuka, garbitu zuen nork bere odola.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 87. orr.

Hala garbitu ninduen arimaren barrendik eta utzi ninduen bizi-berriturik eta hats-berriturik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 399. orr.

Hartan setatzen da, arnasari arnas, harik eta irentsitako keak arnasa laburtzen dion eta hats-neketan itotzen duen arte.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 39. orr.

Ikerketa batzuen arabera, Hego Euskal Herrian 135.000 hats-nekedun badaude, erran nahi baita jendetzearen %5.  Herria   2004-05-13

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Haize xuriak ile bakanak mugiarazten zizkiola, gorputz hilaren zurruntasuna bizi hats ezinezkoaren irudipenaz eztituz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 202. orr.

Gizona zentauro baita, haragia eta adimena nahas-mahas, jainko-hatsa eta hautsa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 23. orr.

Bizi-hatsa eman niezaien eskatzen zidaten, eta ezin nien eman.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 19. orr.

Hortik hara, buhamea hitza ahoskatze berarekin, bapore-hats heze hori etortzen zitzaion kasko zokoaren kilikatzera.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 10. orr.

6 kiratsa.

Halaxe aditu nuen haren hats ustela.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 295. orr.

Putzua errekatxo bihurtzen ari da busaren aurrealdera bidean, sekulako hatsa zabalduz inguruan.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 72. orr.

Ea ideiarik daukadan zelako hatsa darion kiskalitako gorpu bati.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 78. orr.

Hats higuingarria badia guztian.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 246. orr.

Arrain gazituen hatsa zebilen airean.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 312. orr.

Hezetasunak izerdiz blaitzen zituen bazterrak, hats kiratsu bat hedatzen zen, zur usaintsuen eta lore atsituen urrin zakarrez kargaturik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 138. orr.

Hats atsituen kakofonia zen hura, ore egosi, gruyere eta bola gazten astuntasun bigunetatik olivetaren erpin alkalinoetara.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 331. orr.

Nire alkandora bat eskatu dit eta, tamalez, ondoegi ezagutzen diodan izerdi hatsarekin itzuliko didala pentsatze hutsak goragalea ematen dit.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 155. orr.

Ardo-hatsa zuen, eta hortik atera nuen atxilotu berria zela.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 182. orr.

-Katu hatsa -otu zitzaidan, eta Lis han egona zela pentsatu nuen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 238. orr.

Mahaiaz bertzaldera, poliziaren urde hats latza aditzen ahal nuen, hain bainuen gertu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 273. orr.

7 azken hats

Halatan, Plantsungo nagusi zaharrak azken hatsa eman zuen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 97. orr.

Ene lagunetarik anitzek, arrunt flakatuak, azken hatsa emaiten dute.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 121. orr.

Arratsalde batez, abendu hastapenean, azken hatsa eman zuen eta biharamunean ehortzia izan zen Sarako elizan.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 171. orr.

Eta azken hatsa jaurtiki zuen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 559. orr.

Kristo gurutzefikatua, bere azken hatsean, Aitari erraiten diola: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 143. orr.

Aita edo ama azken hatsetan ikusi eta esperantza lantzen, iraultzen eta zaintzen zuten oraino.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 327. orr.

Zenbait egunez, Frantzia serioski kolpatua da, azken hatsetan.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 69. orr.

Italiako Fossaltan Gerla Handia azken hatsetan zelarik.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 27. orr.

8 hats-bahisup_1 adlag hatsik gabe.

Ikusten nuen, batez ere, malkotan hats-bahi, haatik bakan eta lazki baizik isurtzen ez bazitzaizkion ere.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 412. orr.

Umetan, maiz saiatu nintzen gas-ganberara laguntzen, preso eta beldurrak airean irudikatzen nuela, seme-alabei egin zietenaz herioan kezkaturik, itorik, hats bahi, izu-laborrian, ezerezturik.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 43. orr.

9 hats-bahisup_2 iz hats hartzea galarazten duen eritasuna.

Denik eta keinurik xaloenaz, ustezko soraiotasun haren ondoren berehala zetorkion izua, hats-bahia, hotzikarak, negar-zotinak, eta tarteka oihu batzuk, ez ordea hitz ebakirik.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 414. orr.

10 hats-bahitu izond hatsa galdua, hats-gabetua.

Domengak ezpainak ausikitzen zituen eta Graxik hats bahitua zirudien.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 82. orr.

Hitz horiek gogoan nituela, hats-bahitua, heldu nintzen azkenean Mathias utzia nuen tokira.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 169. orr.

Hats-bahiturik arribatzen zarete horietarik bakoitzera.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 92. orr.

Zaldia hain basaki akuilatu zuen non, hara heltzean abere gaixoak bere burua lurrera bota baitzuen, hats bahiturik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 134. orr.

Ez zitzaion aurpegiko ginarre bakar bat ere mugitu hautetsiak agertzen ikusi zituenean, lasterketak hats bahiturik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 154. orr.

Ito beharrean hitz egin zuen, birikek arnasa hartzea galaraziko baliote bezain hats-bahiturik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 100. orr.

· iz Zakur zanpa alimale bat entzun zuten, entzun eta bertan, zakurraren hats bahitua gibelean susmatu.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 30. orr.

11 hats berri irud

Gero izango genuen oihalak igo, ontziari hats berria eman eta gure pilotu antzea erakusteko parada. Ideia eta hats berriak.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 174. orr.

Nafarroa Behereko dantzei hats berria ematen die Mattin Irigoienen obrak.  Berria - Kultura   2004-07-17

Hats berri bat emaiteko, bizi berri bat nolazpait, diosesa guziari.  Herria   2002-12-05

11a hats beherapen hasperena.

Esku ahurrak kristalaren kontra iltzatuta, aurrera-atzera gabiltza, eta kristala lausotzen dugu gure hats beherapenez.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 271. orr.

12 hats eginsup_1

Zuzendari txit agurgarriak hats egin du dado-potoaren ahoan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 70. orr.

Hats egin zuen azazkaletako batean alkohola lehortzeko.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 99. orr.

Jaunaren haizeak hats egiten zuen uren azalean gaindi.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 28. orr.

On hutsa, garbi hutsa, hats-eginaren arnasa betea... zerbaiten minak bixitzen ditu, eta biziagotzen.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 25. orr.

Zergatik ez genion aireari berari ere uko egiten eta hari bidea behaztopatzen eta hersten, zeren hats egitea ere bertze plazer bat baita?  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 502. orr.

13 hats eginsup_2 hats hartu.

Lerrora bildu eta hats egin duzun arte, ez dituzu lagunak behakoaz bilatu.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 28. orr.

14 hats-gabetu

Egiten dizkio hats gabetzeraino arrazoinamenduak, frogatu nahi baitio borondateaz bertzerako sentimendu bat ez daitekeela izan makurkeria.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 164. orr.

15 hats hartu (orobat hatsartu g.er.) ik beherago 18.

Tarrapatan mintzo zitzaigun, hats hartzeko etenik gabe.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 70. orr.

Ez al diok aitonari hats hartzen utzi behar?  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 290. orr.

Hats hartu du ikusi duenean Fernanen ondotik abiatzen, aldi berean mainguka eta lasterka.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 81. orr.

Ehun bat kilometroz bide xidorrean autoaren jauziak jasan ondoan errege-bide gudroinatuan sartu zirelarik, hats hartu zuten.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 104. orr.

Osabak, barren-barrendik hats harturik, erantsi zuen: [...].  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 158. orr.

Jacques bularra jasotzen zioten arnasaldi handiz hasi zen hats hartzen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 228. orr.

Emaztearen hankartetik isuri gorri eta beroa bazetorren burrustan, hatsartzen zuen oroz, airez betetzen eta arras husten zen, hiltzear.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 25. orr.

-...Hala ere -hats hartu nuen-, atso batez ari garela, ez dakit inora garamatzan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 104. orr.

16 hats hartze (orobat hatsartze g.er.)

Bizirik ziharduten apurren hats hartze kolpekatua.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 252. orr.

Hats hartze soilaz.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 202. orr.

Minutu zenbait oraino eta hatsartze ahula baimentzen zuten hodiak ilkiko zituzten, karranka motz eta bip ozenak geldiaraziz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 338. orr.

Ez, ez daki holako barne-iraultze eta barne-hazkurritze horien berri, gaurko egunean bereziki, bere laster-burrunba-biraketa artetik hats-hartze baten egiten ez dakien gizon berri hunek: geldi bai geldi hadi, hi, lasterkaria, ikusteko baizik ez balitz ere xuxena dukan hartu bidea!  Herria   2002-09-19

17 hatsa bahitu hatsa galdu. ik gorago 8.

Lasterkaria uhinetara eroriko zela zirudion eta hatsa bahitzen zitzaion.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 134. orr.

Goiz nabar haietan hatsa bahitua, antsiaz hanpatua eta izerditan iratzartzen nintzen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 138. orr.

18 hatsa hartu ik gorago 15.

Jartzen naiz ni ere ohe gainean, hatsa hartzeko pixka bat eta ene sentimenak ordenatzeko.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 29. orr.

Ixtaño bat egoiten dira berriz hatsa hartzeko doia, bur-zoratuak bezala.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 24. orr.

Murru baten kontra bermatu zen, hatsaren hartzeko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 60. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahoari hats egin (3); azken hats (4); barrendik hats (8); barrendik hats hartzen (6); bere hats (6); bere hats beroa (3); berriro hats (4); berriro hats hartzen (3); bizi hats (3); eman hats (3); eta hats (25); eta hats hartu (3); eta lur hats (3); gure hats (3); halako hats (3); haren hats (8)

hats arin (3); hats bahi (3); hats bahitua (3); hats bahiturik (7); hats bat (4); hats batek (3); hats batez (3); hats bero (3); hats beroa (6); hats berri (47); hats berri bat (33); hats berri baten (7); hats berria (7); hats edo (3); hats egin (17); hats egin eta (7); hats elkarteak (8); hats eman (3); hats eta (6); hats hantua (4); hats har (5); hats hartu (14); hats hartu nuen (5); hats harturik (3); hats hartze (4); hats hartzeko (4); hats hartzen (26); hats hartzen zuela (16); hats higuingarria (4); hats kolpean (4); hats nekeak (3)

zure hats (4)

azken hatsaren (3); bere hatsaren (5); eta hatsaren (6); hatsaren gainean (4); hatsaren hartzea (5); hatsaren hartzeko (6); hatsaren poesia (31); hatsaren poesia eguna (6); hatsaren poesia ekitaldia (3); hatsaren poesia olerki (3); neure hatsaren (3)

azken hatsean (6); azken hatseraino (8); azken hatsetan (11); azken hatsetan zelarik (3); hatsetan zelarik (3)

eta hatsik (3); hatsik ez (3); hatsik gabe (14); hatsik gabe geratu (3)


hatsalbo adlag hatsa galdurik, arnasestuka.

-Nire bortxatzeko asmoa duzu? -entzun zuen erraten, hatsalbo.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 142. orr.


hatsalboka adlag hatsa galdurik, arnasestuka.

Oreinaren begi galdu haien zirrararen eraginpean nengoen, beraz, hatsalboka, bigarren oreina atxiki zutenean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 56. orr.

Gelarat sartu ginenean, hatsangaka eta hatsalboka ediren genuen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 184. orr.

Horrela egon ziren biak, erdi etzanda Isabelle eta lurrera begira eserita Mirande, hatsalboka, minutu luzez.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 87. orr.


hatsaldi iz hats hartzea, arnasaldia.

Niniaren lehen hatsaldiak lurra irentsi eta inarrosiko zuela zirudien.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 26. orr.

Hatsaldi bakoitzean (gabe gehiago produzitzen zela eta, ez zieten maskarillarik eskaintzen) coke hauts pila irensten zuten.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 167. orr.

Lurrun laino bat askatzen zuen hatsaldi bakoitzean.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 41. orr.

Eta pipari bertze hatsaldi bat egin, kokotsa jaso, eta kezko hiru eraztun biribildu zituen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 25. orr.

Airearen usnatzeko-edo sudurrez hiru hatsaldi luze egiten zituela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 413. orr.


hatsandi iz arnasestua.

Eta etxe hartatik ihes egin genuenean, gure etxera Turatiren bila etorri ziren hartan bezalako aurpegia zuen, norbait babespean jartzen zueneko hatsandi, izu eta zorion aurpegia.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 218. orr.


hatsanditu, hatsandi, hatsanditzen 1 da ad hatsantu, arnasestuka jarri.

Metro batzuk besterik ibili ez arren, hatsanditurik nengoen, luzaro korrika aritu banintz bezala.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 158. orr.

Hats-handitua, mazelak are hanpatzenago eta gorritzenago zitzaizkion.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 137. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Txapaka jo zuen aleman hatsandituaren bizkar alimalekoan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 59. orr.


hatsangaka adlag hatsanka.

Funtzionario itxurako apeza, hatsangaka, kasulla lepotik behera zintzilik eta isipua eta otoitz-liburua altzoan estutzen zituela.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 70. orr.

Gelarat sartu ginenean, hatsangaka eta hatsalboka ediren genuen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 184. orr.

Zalditik jaitsi bezain sarri eneganat lasterka eta hatsangaka zetorkidala [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 120. orr.

Baina osabak berdin segitu zuen, hatsangaka eta ziztuka, begiak ireki gabe.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 185. orr.

Argazkilaria gibelean neraman, hatsangaka.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 236. orr.


hatsanka 1 adlag arnasestuka.

Nako hatsanka zebilen, hedailo.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 27. orr.

Arnasa hartu ezinik, hatsanka hurbildu zen leihora.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 86. orr.

Hatsanka ginen, izerditan, eguzkiak gero eta ankerkiago jotzen gintuela.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 165. orr.

Orduan ohearen gainean jartzen zen, hatsanka.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 9. orr.

Ohe batean ikusten baitu bere burua iraulka, edo, hatsanka, hotsik atera gabe oihuka.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 161. orr.

Katy hatsanka eta puzka doa beti bezala.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 265. orr.

Eta zutik geratu nintzen, beldurraren beldurrez hatsanka, pentsatzeko ere gauza ez izateraino asaldaturik, ia erortzear.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 178. orr.

2 (izen gisa) arnasestua.

Ahmetek jotzen zuenean, mendiaren hatsanka eta sumina handitu egiten ziren.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 19. orr.

· Gainsbourg-Birkin bikotearen hatsanka-patxanka saioa amaitzen zenean hasieratik abiarazten zuen abestia automatikoki, behar hainbat luzatuz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 101. orr.


hatsankatu, hatsanka(tu), hatsankatzen da ad hatsantu.

Denean ibiltzen zen mendiaren sumina, izerditan, hatsankaturik... Ararat orroka aritzen zen erraldoi ikaragarri baten gisan.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 19. orr.

Pentsatzen dut ni bezala anitz egon direla hatsankaturik jakiteko nork irabaziko zuen azkenean.  Herria   2005-06-16


hatsantu, hatsant(u), hatsantzen 1 da ad arnasestuka jarri. ik hatsanditu.

Zeren bat-batean hatsantu baitzen, bertze zorabio batek hartu balu bezala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 440. orr.

Baina, bide xuko, patartsu eta harritsu batean naiz oraindik, eta hatsantzen hasia.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 42. orr.

Suprefeta gorri-gorri eta hatsantua heltzen ikusi zuten.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 167. orr.

Txakur emea atzetik urrats astunak eginez, hatsantua.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 94. orr.

Borboi dohakabeek, hatsantuta, ezin zuten haren ondotik.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 62. orr.

Eta munduko patxadarik ederrenean jartzen zen berriro, larritu gabe, hatsantu gabe, kopetan izerdi tantarik gabe.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 181. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Helburu militar guztiak bete dituen eta jada zer kolonizatu ez dakien armada hatsantu bat bezalakoa da zuen kultura.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 37. orr.

Etengabeko musu sakonaz elkartzen ziren berriz, Janina aldion Werner hatsantuaren gainean zaldizka zihoala.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 96. orr.


hatsapen (ETCn 99 agerraldi) 1 iz oinarrrizko egia edo legea. ik hastapen 4; hatsarre.

Linguistikoa oinarritzen den hatsapena ikurraren izaera da, zeina kontzeptu batez gehi hots irudi batez osatua baitago.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 9. orr.

Lehen hatsapena: ikurraren arbitrariotasuna.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 97. orr.

Hori dela eta, aldaketaren hatsapena jarraipenaren hatsapenean oinarritua dago.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 105. orr.

Oinarri hartzen diren hatsapenak.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 69. orr.

Hatsapen orokorrak.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 95. orr.

Fonologia hatsapenak.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 67. orr.

2 hastapena, hasiera.

Soil-soilik ohartaraziko dizut ezen hatsapen horri ez diozula salbuespen bat baizik egiten, eta baditu bi.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 255. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hatsapen bat (3); hatsapen hau (7); hatsapen honen (4); hatsapen hori (7); hatsapen orokorrak (4); lehen hatsapena (4); sailkatzeko hatsapen (3)


hatsarre (ETCn 513 agerraldi) 1 iz oinarrrizko egia edo legea. ik hastapen 4; hatsapen.

Silaba egituratzearen beste hatsarre garrantzitsu bat nabarmentasun-kontrasterik handienarena da.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 134. orr.

Silabatze hatsarreez gehiago jakinda, hobeto ulertuko genituzke hizkuntzen arteko desberdintasun horiek.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 136. orr.

Sistema horren transkripzio hatsarreen artean bada bat bereziki garrantzitsu dena.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 100. orr.

Sintaxia hizkuntzetako perpausak eraikitzeko hatsarre eta prozesuen azterketa da.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 29. orr.

2 hasiera.

Eta hatsarrerat jo nuen eta hatsarreko bi hitz haiek irakurri nituen berriro: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 450. orr.

Hatsarreko xedea eta asmoa.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 12. orr.

Hatsarretik beretik kasik semetzat hartu ninduela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 468. orr.

Hatsarrean poliziak ezbeharra zela uste izan zuen.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 78. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ere hatsarrean (3); eta hatsarrean (4); hatsarretik beretik (6); nintzen hatsarrean (3); zuen hatsarretik (3)


hatsartze ik hats 16.

hatsitu ik atsitu.

hatskeria iz zikinkeria.

Zeren eta zahartasuna baita bizitzako hatskeria eta higuina.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 163. orr.


hatu iz bidaiariak edo bidaztiak eramaten dituen arropen eta tresnen bilduma. ik puska.

Willemek hatuak eta liburuz betetako kutxa berlina beltzaren atzeko partean sartu zituen hoteleko bi zerbitzarien laguntzaz.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 183. orr.

Neskatxa arrotz hura zaldainean barrena lehorrera zihoanean, esku biak hatu banaz zamaturik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 143. orr.

Sortaldeko subirano baten hatuak eta zamak garraiatuz.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 51. orr.

Zera duk, lepozapian hatu bat daramana eta bere umea dela esanez urrumatzen duena.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 91. orr.

Bateltxo xume batean, fardel edo hatu are xumeagoarekin.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 28. orr.

Hatuan bildurik zer nekarren galde egin zidan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 34. orr.

Taldeak galdu egingo gaitu, trenbide lotuneetako nahasmenduan hatuak galtzen diren bezalaxe.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 25. orr.


hatxe iz h letraren izena.

Mutikotxo bat izan dute, eta Odei jarri nahi diote, hatxerik gabe.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 95. orr.

Haren hatxeak ziren ezin leunagoak / lurrera erortzean, zeinen hots goxoak!  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 189. orr.

Hatxez idazten ikasi zenuenean.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 116. orr.

Subjuntiboa, hatxedun hitzen zerrenda, metafora eta euskalkien ezaugarri morfosintaktikoak, bitarteko behar dute, gehien jota, sekula ez helburu.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 108. orr.


hatz (2702 agerraldi, 210 liburu eta 169 artikulutan; ETCn 10.310 agerraldi) 1 iz eskua bukatzen den bost zatietako bakoitza. ik behatz.

Hatz bat neskaren ezpainetan jarririk.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 100. orr.

Lau hatz moztu zizkioten aihotzaz.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 59. orr.

Zakila hatz artean estutu eta sentsazio atsegina izan nuen.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 40. orr.

Pirata batek hatzen artean labana iltzatzen zuen, iltzatu eta atera.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 119. orr.

Hatz artea izerditan hasiko ez bazaizu, ez duzu eskularruak kendu eta patrikan gorde beste aukerarik.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 9. orr.

Eos jainkosak goizeko hatz gorriztak erakutsi zituenean.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 23. orr.

Hatza sartu nuen marmeladaren potean.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 173. orr.

Zakur bat makilaz jipoitu nuen, etzatera eta nire hatza miazkatzera behartzeko.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 37. orr.

Aita tiro egiteko prest zegoen, hatza katuan zuela.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 18. orr.

Bere hatza jasotzeko modu destainaz.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 27. orr.

Hatzak airean kriskitin eginez, bentariari deitu zion.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 46. orr.

Bikoteko agureak, bi hatzez kriskitina jo, Romani deitu, eta, aulkitik zutituta, esan zion: [...].  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 53. orr.

Alpakazko berogailuaren gainean jartzen zituen esku urdinduak, hatzak berotzeko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 204. orr.

Hatzak ur bedeinkatuan busti eta aitarena egin zuen behar bezala.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 298. orr.

Saget andereñoak hatzak luzatu zituen eskutada bat aran hartzeko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 332. orr.

Hatzak gurutzatu ditut.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 140. orr.

Eta hatzak kliskatzen zituen, sekulako deskubrimendu zientifikoa egin izan balu bezalako pozez.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 100. orr.

Normalean baino hots handiagoa ateratzen zuen hatzak kliskatzerakoan.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 101. orr.

Lucyren aurrez aurre egiten du dantzan, hatzak klaskatuz.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 172. orr.

Sudurrera eraman zituen hatzak, lingirda hura usaintzeko.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 36. orr.

Iletik pasatu zizkidan hatzak.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 133. orr.

Eskuak hazten hasi zitzaizkion, hatzak loditzen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 183. orr.

Tinpano bat hautsita, hanketako zainetan kolpe latzak, hatzak lehertuta, kolpeak buruan, barrabiletan...  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 55. orr.

Hori esanik, hatzaz seinalatu zuen laguna.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 99. orr.

Gainurreztaturiko eraztun markets bat ezartzen ziola hatzean.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 117. orr.

Faraoiak bere hatzetik eraztun zigiluduna atera eta Joseri ipini zion.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 115. orr.

Mutilak keinu bat egin zuen, hatzen kriskitin txiki bat.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 221. orr.

2 (eskularruarenak)

Glenn Gould hatzak moztutako eskularruekin pianoa jotzen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 10. orr.

Eskularruari tira egitea, hatzetatik xuabe.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 14. orr.

3 irud

Zuhaitzek hatzak zerura altxatuak zituzten.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 184. orr.

Harrigarria zitzaion erlijioaren hatzak hain barna ziren herri ttipi hartan, ohaidetasuna hain naturalki onets zezaten.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 145. orr.

Eta bidezidorraren erdian harri handi bakartia goratzen zen, patuaren hatza balitz bezala.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 64. orr.

Irudika dezagun [...] zazpi hatz dituen esku bat: hatzak ibaiak dira, eta eskua lorategiko osina.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 109. orr.

4 (izenondoekin)

Hatz luzeak eta meheak, eraztunez beteak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 16. orr.

-Ikusi norekin topatu naizen -haren hatz luzeak nire andrea destatu zuen-.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 135. orr.

Hatz bizkorrak zitararen kordetan korrituz itzartzen duten musen kantua bezala.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 121. orr.

Zinegotziak, bitartean, bere hatz lodikote eta iletsuak trebeziaz erabiliz, zigarro bat egin zuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 322. orr.

Zuzendariordearen hatz lodixkek bolaluma dantzatu zuten airean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 65. orr.

Neurria hartua zieten hatz txiki haiek pianoaren giltzei. ik beherago 26.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 190. orr.

Nire hatz indargeek teklak ferekatu zituzten.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 204. orr.

Ile-adats bat kiribiltzen hasi zen gero bi hatz jolastiren artean.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 54. orr.

Agureak hatz mehatxari bat altxatu zuen haren alderantz.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 266. orr.

Bakuometroaren orratza, hatz mehatxari baten gisa, zerorantz igoz zihoan ostera.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 217. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Igurtzi egin zituen gero hatz-konkorrez. ik beherago 13.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 68. orr.

Hatz-kolpe batez isilarazi nuen Ximurraren erantzungailu automatikoko emakume ahots konputerizatua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 46. orr.

Bat-bateko tik kutsuko hatz-ukialdien bitartez.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 94. orr.

Ez nituen jada piano-hotsak eta hatz-ariketak entzuten.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 7. orr.

Egunerokoenak zaizkigun hitzak ere geure pentsamenduen hatz-zantzuen moduko zera batzuk dira askotan.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 74. orr.

Guztion hatz-arrastoak hartu zituen, orri zuri baten behealdean, eta kanpoan itxaroteko agindu zigun. ik beherago 21.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 69. orr.

Haren aho estutuan desagertua zen esku haren hatz bat aurkitu nuen, hortzek bigarren hatz hezurraren paretik moztua.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 189. orr.

Hatz erro moztuak pasmaturik izango ditu.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 266. orr.

Iruteko ardatzak bezala birarazten zituen, hatz arintasun paregabearekin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 246. orr.

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, izenondo balioaz).

Bere esku hezurtsu hatz-luzea eskaini, eta esan zidan: [...].  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 50. orr.

Klaskaka mingaina, gelditu ezinik, etxearen txikiagatik barkazio eske, esku zakar hatz-potoloez ilea txukunduz larri-larri.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 30. orr.

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gorputz izerditsuen marea gora gainditzeko esku-hatzak arraunak balira bezala erabili behar izan zituen marinelak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 214. orr.

Kontuz ibili, txo, maritxu horrek gurina zeukak-eta esku-hatzetan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 64. orr.

Buztin gorri hartaz amaren gorputza ere egiten nuen, eta nire haur-hatzak sartuz, zuloak egiten nizkion.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 28. orr.

Eskuineko eskuko eraztun-hatza hautsi zuen Bolonian.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 287. orr.

Bada kuku-lorerik hemen ondoan: zinezko hilotz-hatzak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 118. orr.

Loreak, kriseiluak eta su-hatzak, urrezkoak.  Elizen arteko biblia   1 Erg 7,49

7a (elkarketa kopulatiboetan)

Eta nola oraingo bekatuak kalte egiten baitio bekatu hori egin duenari eta haren hatz-behatz guztiei.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 174. orr.

8 ipar aztarna, arrastoa.

Oinezkoaren oin hatzak.  Herria   2005-07-28

Frontoin berri berrian, dena arrosa, pilota hatzarik gabekoan, lehen piloten oihartzunak entzun izan dira ekainean.  Herria   2004-07-15

Itsasoko uhain hatzak.  Herria   2004-06-10

Hor, haur denboran, hezitzailen hatzak zure bizian gelditzen dira eta zure bidearen ildoa ongi gidatzen duzu.  Herria   2003-07-24

Jakin nahiz ilargian nola Marten biziaren hatzak izan diren ala ez.  Herria   2004-01-22

Zuhaitz-landareen artean banoa aitzina, urratsen hatzek utzi marra birtual etengabea luzatuz.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 103. orr.

Dengchigu-rat Aita David-en hatzetan.  Herria   2001-02-22

9 luzera neurri zaharra, oinaren hamabirena balio duena. ik hazbete.

Goiko aldean erreten bat izango du bost oin luzekoa, hatz bat zabal eta hatz eta erdi sakonekoa. Zoladura egingo da bi hatz inguruko lodiera duten teserak erabiliz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3950. orr.

Bi librako harria jaurti behar duen baleztak, bere burukoan, bost hatzeko zuloa izan beharko du; lau librakoa jaurti behar badu, sei hatzeko zuloa.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5050. orr.

Zoladuraren lodiera gutxienez sei hatzekoa izan arte.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3230. orr.

Horregatik zenbaki hori perfektua dela erabaki zuten, eta konturatu ziren, gainera, ukondo batek ere sei arra dituela, hau da, hogeita lau hatz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1510. orr.

Beraz, hortik ateratzen da oinak hamasei hatz dituela, eta brontzezko denarioak ere beste hainbeste as dituela.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1530. orr.

Ganibeta lau hatz sartzen dut beti, horixe da neurria...  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 128. orr.

Belarra ordea, eguraldi bero hezea denean bereziki [...] aise haziko da bi edo hiru hatz egun batean.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 173. orr.

10 hatz-gabetu

Atsoak akabatu eta hatz gabetzeaz landa, ez nekien juxtu zertan aritzen ziren gure "hilezkorrak".  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 346. orr.

11 hatz egin larruazala azkazalez edo antzeko zerbaitez igurtzi. ik hazka 2.

Garondoan hatz eginez.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 45. orr.

Ez zuen azazkalik jaten zalantzan, ez zuen belarri atzean hatz egiten ezbaian, eta ez zen inoiz trabatzen duda-mudan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 54. orr.

Atsekabearen eta sufrimenduaren azal minduan hatz egiten.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 334. orr.

Esaldi iraingarri bat bota eta alde egin zuen, urratsak arrastaka eta ile mordoilotu eta katramilatuan hatz egiten.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 176. orr.

Argiz kontra begiratu eta azkazalarekin hatz egin zioten erliebeari.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 130. orr.

12 hatz erakusle eskuko bigarren hatza, erpuruaren ondoan dagoena.

Haren hatz erakuslea nire sudur puztuaren parean luzatu zen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 120. orr.

Hatz erakusleaz ezpainetan gurutze eginez, mihiaz bertze egiteko agindu zigun.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 72. orr.

Marrubizko pasteltxo bat erpuruaren eta hatz erakuslearen artean kulunka erabiliz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 201. orr.

Zenbaki zerrendak hatz erakusleaz errepasatzen hasiz.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 40. orr.

Hatz erakuslean amu bat sartu zaion arrantzalearen bisajearekin.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 41. orr.

13 hatz erdiko/erdiko hatz eskuko hirugarren hatza, erdian dagoena.

Hatz erakuslea eta erdikoa nikotinaz horituta zeuzkan erabat.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 102. orr.

Bi eskuak doblaturik, hatz erdikoa biolinaren kiribilduran ipinirik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 91. orr.

· Baina ukabila itxi eta erdiko hatza luzatuz ere egiten da, izorrai! esanez.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 85. orr.

Txoferrari erdiko hatzaz keinu sastar bat egin zion Dimasek.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 86. orr.

Hatzez ukitzen zuen eskuin eskuko erdiko hatzean zeukan marra sakona.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 25. orr.

14 hatz ertain erdiko hatza.

Esku-ahurrak ere, eskumuturretik hasi eta hatz ertainaren muturreraino, berdin neurtzen du.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1470. orr.

15 hatz handi erpurua, hatz lodia.

Ukabila itxi eta hatz handiaren burua ondoko beste bi hatzen tartetik agertuz egiten zen keinua.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 85. orr.

Pozez beterik irten zen gizona bahitura-etxetik, hatz handiaren eta beste hatzen artean zilindro txiki bat egiten txanponez.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 135. orr.

16 hatz koskor/kosko (orobat hazkoskor, hazkozkor) pl hatzetako falangeen giltzadurak.

Eskua eman zidan, potoloa; hatz-koskorrak mamian sartuta zituen, eta azala oso zuen zuria.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 347. orr.

Begiak igurtzitzen ari zen hazkozkor hanpatu eta koipetsuez.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 254. orr.

Eta masaila lokartua igurzten duten hatz-koskorrek lotiarenak dirudite.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 368. orr.

Ronen hatz-koskoak zuri zeuden bolantean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 65. orr.

Hatz-koskorrak prestatu ditu atean jotzeko.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 65. orr.

Leihora hurbildu, hatz-koskoekin kristala jo, eta deiadar egin zuen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 184. orr.

Ospel txiki batzuk irten zaizkidala hazkoskorretan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 39. orr.

Hatz-koskoei hozka eginez, gogor, odola egiteraino.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 43. orr.

Hazkozkorrez atea jo orduko kirrinkak eta oin hotsak entzun ditu bestaldean.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 77. orr.

17 hatz lehen (?)

Nola hustutzen dituzun apur bat zigarroak piztu baino lehen hatz lodiaren eta lehenaren artean bueltak emanez.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 63. orr.

18 hatz lodi erpurua.

Ukabil bilduari eragin zion, hatz lodia tente behe aldera, zirko erromatarretik gurera zabaldutako heriotza-keinu ezagunean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 391. orr.

Eskuin eskuko hatz lodiaren eta zuzenaren artean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 42. orr.

Bi eskuak, hatz lodiak izan ezik, jakaren patrikan sartuta.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 18. orr.

Hatz txikiaren muturra seinalatu zuen hatz lodiaz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 121. orr.

Mr. Zucherrek esku banako hatz lodiaz eta erakusleaz zanpatu zuen bibotean zeukan bitsa.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 27. orr.

Hatz lodia ezpainetatik pasa du Asierrek, eta gero hatz hori bera Itxasori jarri dio ezpainetan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 269. orr.

Kriseilua zabaltzekotan nintzela, hatz lodia irristatu zitzaidan itxitura metalikoan.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 89. orr.

Idazmakinaren aurrean eseri eta hatz lodiarekin hasi da: [...].  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 55. orr.

19 hatz luze erdiko hatza

Mingain mugikorretik amuarrainak etorri ziren; hatz potolotik hegaluzea; hatz erakusletik legatza; hatz luzetik izokina; nagitik txitxarroa, eta txikitik antxoak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 17. orr.

Eskuin eskuko hatz luzea hautsi du.  Berria - Kirola   2004-07-10

Eskuinekoari, ordea, hatz luzea falta zitzaion.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 283. orr.

20 hatz mami (orobat hazmami g.er.) hatzaren puntaren zatia, azazkalaz bestaldekoa.

Mihi-punta atera zuen gero, eta Andreasen hatz-mamiak miazkatu zituen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 149. orr.

Hatz mamia ttuz busti eta izter gainean bi sortatan dauzkan fakturak eta eskaera orriak zenbatu ditu.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 39. orr.

Eta, hatz-mamiak xurgatuz, erabateko gozamenez jaten ditu orduan.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 48. orr.

Ezpainak bere hatz-mamiekin igurtzi zizkidan, eta begiak, berriz, bere begirada sakontasun garbi-garbiz betearekin.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 290. orr.

Esnatu naizenean, haur jaio berri baten lurrina usaindu dut hatz-mamietan.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 108. orr.

Paradisua hatz mamiekin ukituz.  Berria - Kultura   2004-02-01

Azaleko argazkia xehatua dago, eta kontrazaleko hizkiak erdi ezabatuak ageri dira hazmamien igurtzi ugarietara.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 90. orr.

21 hatz marka hatz mamiak gauzakietan uzten duen arrastoa.

Arman dauden hatz-markak.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 63. orr.

Hatz-markak eta bertzelako aztarnak bilatzen ari gaituk.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 224. orr.

Bi gizon bidali zituzten Elsari hatz-markak hartzera.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 68. orr.

Izan ere, berea dik eta haren hatz-markaz betea zagok.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 384. orr.

Hatz marken bidez identifikatua.  Berria - Euskal Herria   2004-10-22

Pioletak, biktimen buruan aurkitzen denean ere, ez du sekula hatz-markarik.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 65. orr.

«Garunaren hatz markak jasotzen dituen makina» deritzoten sistema erabiliko dute AEB Ameriketako Estatu Batuetan Jimmy Ray Slaughter erruduna edo errugabea den jakiteko.  Berria - Gaiak   2004-02-18

Biki berdinek ere, hatz-marka desberdinak dituzte.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 71. orr.

· irud/hed Ziur asko denok kanporatuko dugu geure usain-nahasketa ezaugarria, eta, beste pertsonek ezagutzeko bezain indartsua ez bada ere, "hatz-marka" kimiko bat utziko du.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 145. orr.

22 hatz mutur ik beherago 25.

Hatz-muturra belarrian sar ezak.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 32. orr.

Baina deus ez zen ateratzen, ezta hatz mutur bat bera ere.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 126. orr.

Hatz-muturretatik esku ahur zabalera, bi inurri, bi harri koxkor ozeanoaren erdi-erdira.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 143. orr.

Hatz muturrez erakusmahaia tapa-tapa jotzen zuen bitartean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 47. orr.

Itsu izan zen denboran, kristalik gabeko erloju bat erabili zuen S.B.k, eta bazekien ordua hatz-muturrez irakurtzen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 132. orr.

Hatz-muturrekin haiek emeki ukitu eta haiei txapaka egiteko edo.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 102. orr.

23 hatz nagi eskuko laugarren hatza, erdikoaren eta txikiaren artean dagoena.

Hatz nagiko urrezko eraztuna.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 126. orr.

Oharkabean bezala, ezker eskuko eriak eskuineko hatz nagira eraman nituen, ezkon-eraztuna ukitzeraino.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 123. orr.

Artega eraman du zigarroa hautsontzira, hatz nagiaz tak kolpetxoa emanez errautsa botatzeko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 63. orr.

Hilotzari eskuin eskuko hatz nagia falta zitzaion.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 65. orr.

Eskuineko hatz nagian du kolpea.  Berria - Kirola   2004-03-09

24 hatz potolo hatz lodia.

Honen beste eskuko hatz potoloak oraindik lanean jarraitzen du neskaren ipurdian.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 51. orr.

Burla egiten diote elkarri, hatz potoloa sudurrean jarrita.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 80. orr.

Asierrek hatz potoloa eta erakuslea erabiliz aho ertzetako hondakinak kendu zituen.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 126. orr.

25 hatz punta ik gorago 22.

Ur bedeinkatuaren pontean hatz-puntak sartzera.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 133. orr.

Dardari batek inarrosi ninduen, haren hatz puntak galtzontziloaren marratik beheiti hainbat zentimetro antzinatu zirenean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 320. orr.

Begiak jaitsi, eta erpuru eta erakuslearen hatz-puntak busti zituen ezpain artean.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 78. orr.

Hatz-puntekin ertzean indar eginez ireki du.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 13. orr.

Liburuko azal eta bizkarreko letra urre-koloreak hatz-puntez ferekatzen hasi nintzenean.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 10. orr.

Uzkia goxa ziezadan bere hatz punta bustiaz.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 53. orr.

26 hatz txiki/ttiki eskuko bosgarren hatza, nagiaren ondoan dagoena.

Hatz txikiaren muturra seinalatu zuen hatz lodiaz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 121. orr.

Libre geratu zaion eskuko hatz txikia sartzen du ezkerreko belarrian.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 117. orr.

Ezpainetan gorri pittin bat jarri eta hatz txikiaz ondo banatuz desagerrarazi ditu tolestura gehienak.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 117. orr.

Zigarroa lau hatzekin heltzeko ohitura zuen Martak, hatz ttikienarekin izan ezik, gainerako guztiekin.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 80. orr.

Eta horrela, azkenerako, Zeruetako Jaun zaharra haserretu, ezker eskuko hatz txikiaren muturra milimetro hamarren bat mugitu eta akabo mundu guztia.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 21. orr.

Eraztuna hatz ttikitik atera ostean, aitaren esku barrenean ipini zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 130. orr.

Ezker eskuko hatz txikia hautsita du.  Berria - Kirola   2004-02-28

27 hatz txiker hatz txikia.

Erpurua zuzen ipini eta esku ahurrean lotu zion hatz txikerrari.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 221. orr.

Libre lotzen ziran beste lau atzamarretarik, barriz, hatz txikerra oso gitxi erabilten eben, batzuk, esateko, inoiz bere ez.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 94. orr.

28 hatz zuri

Gaur egun Reynauden sindromea, hatz zuria esaten ziona, eta irrigazio arazoak dira min ohikoenak pilotariarengan.  Berria - Kirola   2004-09-30

Hatz zuriaren sindromea.  Berria - Kirola   2004-09-30

Hatz zuriaren gaitza zuten pilotariei lepoko nerbio sisteman ebakuntza egiten zieten.  Berria - Kirola   2004-09-30

29 hatz zuzen hatz erakuslea.

Paper puskarat luzatu nuen eskuin eskuko hatz zuzena.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 289. orr.

Lanaz zamatutako eskutik hatz zuzena hedatu zen, salatari, nire aitzinera.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 336. orr.

Charlyren hatz zuzena ikusi nuen pistolaren zakurraren gainean pausatzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 376. orr.

Kixok hatz zuzena luzatu du.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 55. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

andreasen hatz (3); baina hatz (5); bat hatz (6); batek hatz (4); bere hatz (52); bere hatz luze (3); bere hatz punta (3); berriro hatz (4); beste eskuko hatz (4); beste hatz (4); bezala hatz (3); bi hatz (31); bost hatz (6); da hatz (6); dira hatz (3); du hatz (13); du hatz bat (3); du hatz erakuslea (3); edo hatz (4); egin zuen hatz (4); emakumearen hatz (3); eosek hatz (3); eosek hatz gorriztak (3); ere hatz (3); eskuaz garondoan hatz (3); eskuetako hatz (3); eskuin eskuko hatz (27); eskuineko hatz (4); eskuko hatz (56); eskuko hatz bat (3); eskuko hatz erakuslean (3); eskuko hatz lodian (5); eskuko hatz luzea (4); eskuko hatz nagia (4); eskuko hatz nagian (4); eskuko hatz txikia (4); eskuko hatz txikiko (3); eta bere hatz (6); eta haren hatz (4); eta hatz (115); eta hatz artean (3); eta hatz bat (12); eta hatz erakuslea (11); eta hatz erakuslearen (3); eta hatz erakusleaz (6); eta hatz eta (3); eta hatz markak (9); eta hatz muturrez (3); eta hatz puntak (4); eta hatz puntekin (3); eta lau hatz (3); eta sei hatz (5); ezker eskuko hatz (16); ezta hatz (3); garondoan hatz (5); gero hatz (6); hamar hatz (9); haren hatz (19); hartu eta hatz (3)

hatz arrastoak (4); hatz artean (30); hatz artean erabiltzen (3); hatz artean eta (3); hatz artetik (6); hatz aztarnak (9); hatz bakar (6); hatz bakar bat (3); hatz bakoitza (3); hatz bat (78); hatz bat bera (4); hatz bat ere (4); hatz bat ezpainetan (3); hatz bat jarri (3); hatz bat sartu (8); hatz batean (11); hatz batekin (12); hatz baten (8); hatz batez (25); hatz bete (3)

hatz egin (4); hatz egiteko (3); hatz egiten (12); hatz erakusle (13); hatz erakusle eta (4); hatz erakuslea (73); hatz erakuslea eta (7); hatz erakuslea ezpainetan (3); hatz erakuslea falta (3); hatz erakuslea luzatu (3); hatz erakusleak (5); hatz erakuslean (7); hatz erakuslearekin (11); hatz erakuslearen (14); hatz erakuslearen eta (4); hatz erakuslearen punta (3); hatz erakusleari (5); hatz erakusleaz (32); hatz erakusletik (3); hatz eta (16); hatz eta behatz (4); hatz gorriztak (7); hatz gorriztak erakutsi (7); hatz guztiak (3); hatz haiek (8); hatz haien (3); hatz hori (3); hatz hura (5)

hatz kolpe (5); hatz kolpe batez (3); hatz koskoak (6); hatz koskoekin (3); hatz koskoez (3); hatz koskorrak (10); hatz koskorretan (3); hatz koskorrez (4); hatz lodi (4); hatz lodia (15); hatz lodia eta (5); hatz lodiak (10); hatz lodian (6); hatz lodiarekin (7); hatz lodiaren (10); hatz lodiaren eta (7); hatz lodiaz (6); hatz luze (21); hatz luze eta (8); hatz luzea (15); hatz luzea eta (3); hatz luzeak (10); hatz luzeaz (3); hatz luzeen (5); hatz luzeen artean (3); hatz mami (3); hatz mamiak (10); hatz mamiekin (13); hatz mamien (4); hatz mamietan (5); hatz mamiez (6); hatz mamiz (6); hatz marka (10); hatz markak (54); hatz markak eta (5); hatz markak hartu (5); hatz marken (7); hatz mutur (3); hatz muturra (3); hatz muturrak (7); hatz muturraz (3); hatz muturrekin (4); hatz muturretan (4); hatz muturretaraino (3); hatz muturrez (7); hatz nagia (7); hatz nagian (8)

hatz potoloa (4); hatz punta (20); hatz puntak (20); hatz puntaz (16); hatz puntekin (21); hatz puntekin ukitu (3); hatz puntetan (6); hatz puntez (9); hatz sartu (3); hatz tartean (5); hatz txiki (5); hatz txikia (13); hatz txikian (3); hatz txikiaren (3); hatz txikiko (4); hatz zabal (3); hatz zituen (4); hatz zuri (3); hatz zuria (5); hatz zuriaren (7); hatz zuriaren gaitza (3); hatz zuzena (5)

hatzez hatz (3); hiru hatz (8); jaunak hatz (3); lau hatz (10); nire hatz (16); nuen hatz (7); sei hatz (7); ukabileko hatz (3); ukitu zuen hatz (5); zen hatz (3); zion hatz (6); zioten hatz (4); zituen hatz (15); zortzi hatz (3); zuen hatz (30); zuen hatz bat (3); zuen hatz erakuslea (4); zuen hatz puntekin (3); zure hatz (3)

baina hatza (3); bere hatza (7); da hatza (3); du hatza (6); erdiko hatza (5); ere hatza (3); eta hatza (22); eta hatza luzatu (3

hatza ahoan (3); hatza altxatzen (4); hatza altxatzen zuela (3); hatza ere (3); hatza eta (3); hatza ezpainetara (5); hatza hautsi (3); hatza hautsi zuen (3); hatza luzatu (8); hatza luzatu eta (5); hatza luzaturik (6); hatza luzatzen (3); hatza sartu (4); hatza sartzen (3)

jarri zuen hatza (3); nire hatza (3); zuen hatza (20)

baten hatzak (3); bere hatzak (9); bost hatzak (4); ditu hatzak (3); eskuak eta hatzak (3); eskuetako hatzak (5); eskuko hatzak (10); eta hatzak (43); ez hatzak (3); haien hatzak (3); haren hatzak (9)

hatzak ari (4); hatzak ari zaizkit (4); hatzak bakarrik (3); hatzak belarrietan (3); hatzak belarrietan sartu (3); hatzak bezain (3); hatzak bezala (3); hatzak elkarri (3); hatzak ere (5); hatzak eta (11); hatzak ez (3); hatzak ezin (3); hatzak klaskatu (5); hatzak klaskatu zituen (3); hatzak klaskatuz (3); hatzak kliskatzen (3); hatzak kliskatzen zituen (3); hatzak mugitu (4); hatzak mugitzen (5); hatzak nire (6); hatzak sartu (5); hatzak sartuz (3); hatzak sartzen (3); hatzak zabalik (3); hatzak zituen (4)

itsuaren hatzak (3); nire hatzak (9); nituen hatzak (3); oin hatzak (3); su hatzak (5); zituen hatzak (15)

bere hatzaz (4); eskuko hatzaz (3); eta hatzarekin (4); eta hatzaz (6)

hatzaz erakusten (3); hatzaz izkiriatuak (3); hatzaz ni (4); hatzaz ni erakusten (4); hatzaz seinalatu (7); hatzaz seinalatu zuen (5); hatzaz seinalaturik (3); hatzaz seinalatuz (4); hatzaz seinalatzen (6)

jainkoaren hatzaz (3); jainkoaren hatzaz izkiriatuak (3); seinalatu zuen hatzaz (4); zion hatzaz (3); zuen hatzaz (5)

eraztuna hatzean (4); eta hatzean (3); eta hatzek (4); hatzean jarri (3); hatzek ez (3); nire hatzek (6); zuen hatzean (3)

bere hatzekin (3); bi hatzekin (21); bi hatzekin zigarroa (5); eskuko hatzekin (5); eta bi hatzekin (5); eta hatzekin (6); hatzekin eta (4); hatzekin zigarro (3); hatzekin zigarro bat (3); hatzekin zigarroa (5); hatzekin zigarroa piztu (3); lau hatzekin (4); zuen hatzekin (4)

bere hatzen (4); bi hatzen (8); bi hatzen artean (7); eta hatzen (10); hatzen artean (44); hatzen artean hartu (4); hatzen artetik (19); hatzen azpian (4); hatzen bidea (10); nire hatzen (5); zion hatzen (3); zitzaion hatzen (3)

eta hatzetan (6); hatzetan behera (3); hatzetan eta (4); hiru hatzetara (3)

bateko hatzez (3); bere hatzez (4); bi hatzez (12); bi hatzez zigarroa (3); esku bateko hatzez (3); eta hatzez (3); hatzez hatz (3); hatzez seinalatu (4); hatzez seinalatzen (5); hatzik ez (5); zituen hatzez (3)


hatz-bete ik hazbete.

hatzamar ik atzamar.

hau erak (ikus beheko konbinatorian hau erakuslearen agerraldi maizkoenak; hau eta honek formak soilik)
1 (esaldi bati sarrera emateko, aditzaren ezkerrean ezarrita). ik zera 4.

Ikuspegi naturalista hori dutenentzat, arazoa hau da: zer egin gogo-egoerak publiko edo zientifikoki kontrastagarri izan daitezen.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 82. orr.

Hartu dut; eta orriaren buruan, azpimarraturik, hau irakurri: "Convenio del Ferrocarril // 14 de Junio de 1873".  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 111. orr.

Orri bat eskatu, urrezko bolaluma bat atera, habanar zigarro bat bezain lodia, eta hau idatzi zuen: "Horra mutikoaren argazki bat”.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 58. orr.

Ikararen ikaraz, hau pentsatu nuen: "Bere begi-bistatik bota egin nau Jaunak".  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 90. orr.

Bide beretik hau esaten da: [...].  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 164. orr.

Kantek, aldiz, hau dio: gizakiaren fakultate (Vermögen) den arrazoimen huts hori dela ororen iturria, baita ere askatasunarena, lehenago adierazi dugunez.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 650. orr.

Hau dio eroak bere baitan: "Ez da Jainkorik".  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 30. orr.

Jaunak hau agindu baitit: "Ez jan ogirik han, ez edan urik, ez itzuli joan zaren bide beretik".  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 86. orr.

Eta hau gehitu zuen -erantsi zuen Léak-: baina, egiten duen guztia egiten duela ere, ezin da esan makinak borondatea duenik, animaliek bezala.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 185. orr.

Horrelakoaren ontasuna handiago edo txikiago izatea honetan datza: ea modu handiagoan edo txikiagoan ukitzen duen gurasoenganako, senideenganako eta bere buruaganako maitasun naturazkoak.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 63. orr.

Horrek, ene aburuz, hau esan nahi du: 'ez zuten gehiago hitz egin, erantzunaren zain'.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 236. orr.

2 hauek honela horiek horrela.

Hauek honela, zer da zure gogoa zauritzen, zirraratzen eta askotariko gogoetak azalarazten dizkiona, sentiezgarritik sentigarria sortzen dela ez sinesteko?  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 147. orr.

Hauek honela, mugimendu oro elkarlotzen bada eta berria beti, ordena ziurrean, zaharretik badator eta lehenkiek ez badute, alboratzean, patuaren arauak hautsiko dituen mugi-printzipiorik egiten, kausak kausari infinituraino segi ez diezaion, orduan [...].  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 113. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 11 aldiz agertzen direnak)

adierazpen hau (20); adigai hau (19); afera hau (22); agindu hau (107); agindu hau eman (62); agiri hau (15); ahal hau (14); ahalmen hau (12); aholku hau (18); aitorpen hau (12); akordio hau (11); al da hau (24); al hau (11); albiste hau (23); aldaketa hau (31); alde hau (20); alderdi hau (19); aldi hau (11); aldia da hau (12); alu hau (13); anaia hau (13); apurketa hau (16); apurketa hau konponezin (16); arau hau (18); arazo hau (77); argazki hau (16); argi hau (11); arrazoi hau (12); arrazoia hau (14); artikulu hau (21); artista hau (11); aste hau (19); astekari hau (12); atal hau (19); ate hau (11); aukera hau (89); aurtengo hau (25); auzi hau (64); azalpen hau (12); azken hau (241); azken hau ez (15); azkeneko hau (15); azterketa hau (18)

baieztapen hau (14); baina hau (274); baina hau da (16); baina hau ere (19); baina hau ez (54); bainan hau (20); baita hau (32); bakar hau (15); bakarra hau (18); baldintza hau (13); bat da hau (46); bat hau (42); batasun hau (23); batean hau (20); batek hau (17); behar hau (27); beraz hau (15); berean hau (14); berean hau ere (11); berezi hau (43); berri hau (132); bertso hau (17); besta hau (23); beste hau (297); beste hau da (11); beste hau ere (111); beste honako hau (19); bidaia hau (25); bide hau (45); bigarren hau (20); bilduma hau (17); bitxi hau (19); bizimodu hau (14); bizitza hau (24); borroka hau (14)

da eta hau (15); da hau (1046); da hau ere (33); da hau eta (17); da hau guztia (43); da honako hau (15); da liburu hau (23); da partida hau (35); dago hau (28); daiteke hau (16); datu hau (12); definizio hau (14); dei hau (16); dela hau (48); delako hau (11); den hau (84); denboraldi hau (22); didazu hau (11); diot hau (16); dira hau (15); diru hau (11); diska hau (22); disko hau (29); dizut hau (13); dohain hau (19); du hau (87); du mundu hau (36); dudan hau (29); duen hau (28); dugu hau (99); dugun hau (21); duk hau (61); dun hau (14); dut hau (72); dute hau (36); dute partida hau (14); duzu hau (43); duzue hau (32); duzue hau belaunez (12)

ea hau (13); eder hau (70); edo hau (20); egia hau (30); egin hau (13); egitasmo hau (25); egiteko hau (11); egoera hau (106); egun hau (65); egunkari hau (21); ekimen hau (24); ekintza hau (23); ekitaldi hau (27); eleberri hau (15); eliza hau (18); elkarrizketa hau (21); elkarte hau (16); emaitza hau (12); emakume hau (55); emankizun hau (13); entzun hau (16); epaiketa hau (20); erabaki hau (51); erabaki hau hartu (11); erakunde hau (16); erakusketa hau (47); erantzun hau (40); eraso hau (11); ere hau (29); eredu hau (12); eremu hau (11); erregela hau (16); esaera hau (23); esakune hau (26); esaldi hau (49); eskualde hau (21); eskubide hau (16); eskutitz hau (12); esperientzia hau (15); eta agindu hau (12); eta azken hau (11); eta beste hau (55); eta gero hau (12); eta hau (1214); eta hau beste (12); eta hau da (81); eta hau dena (18); eta hau egia (11); eta hau ere (64); eta hau esan (22); eta hau eta (27); eta hau ez (67); eta hau ezin (11); eta hau guztia (34); eta hau izan (13); eta honako hau (36); eta orain hau (12); etxe hau (87); euskal herri hau (15); ez da hau (72); ez dut hau (12); ez hau (64); ezaugarri hau (19); ezazu hau (20); eztabaida hau (16)

fenomeno hau (26); film hau (23); finala hau (22); finalerdi hau (33); froga hau (11)

gai hau (111); gaixotasun hau (11); galde hau (14); galdera hau (112); galdera hau da (16); galdera hau egin (36); garai hau (18); gatazka hau (25); gau hau (14); gauza hau (21); gazte hau (45); gela hau (16); gerla hau (11); gero hau (21); gerra hau (34); gertaera hau (21); gertakari hau (30); gertatzen da hau (11); gizarte hau (22); gizon hau (117); gogoeta hau (20); gorputz hau (13); gune hau (11); gutun hau (87); guzti hau (16)

handi hau (36); harreman hau (15); harrigarri hau (11); hartu hau (14)

hau a (14); hau adierazi (34); hau adierazi zuen (14); hau adierazten (15); hau agertu (11); hau agertzen (11); hau agindu (17); hau al (63); hau al da (59); hau aldatu (12); hau alde (17); hau aldiz (19); hau alferrik (15); hau amaitu (36); hau are (17); hau argi (11); hau argitzeko (13); hau arras (22); hau aski (25); hau asko (13); hau askoz (14); hau asmatu (19); hau astelehenean (15); hau atera (38); hau aukeratu (13); hau aurkitu (20); hau aurrera (32); hau azaldu (21); hau azken (17); hau azkena (12)

hau b ko (17); hau bada (11); hau bai (89); hau bai dela (13); hau baino (131); hau baino ez (11); hau baita (56); hau baitzen (19); hau baizik (25); hau baizik ez (16); hau bakarrik (30); hau baliatu (15); hau barne (11); hau bat (12); hau bederen (13); hau behar (31); hau behin (20); hau belaunez (14); hau belaunez belaun (14); hau benetan (22); hau bera (70); hau berau (31); hau bere (128); hau berehala (12); hau beren (14); hau berezia (11); hau bereziki (13); hau berria (14); hau berriro (19); hau berriz (52); hau bertan (14); hau bertan behera (12); hau beste (99); hau besterik (57); hau besterik ez (37); hau bete (18); hau betetzen (14); hau beti (41); hau bezain (31); hau bezala (16); hau bezalako (104); hau bi (31); hau bidali (41); hau bidali zion (26); hau bigarren (16); hau bizi (17); hau biziki (16); hau bota (17); hau bukatu (27); hau bururatu (13

hau da (5376); hau da gure (22); hau da hau (41); hau da nire (44); hau da zure (15); hau dago (22); hau dela (139); hau dela eta (73); hau delarik (24); hau den (12); hau dena (239); hau dena ez (11); hau dio (200); hau dio jaun (11); hau dio jaunak (86); hau diot (71); hau diot nik (66); hau diote (16); hau diotsuet (16); hau du (32); hau duela (19); hau dugu (61); hau duk (64); hau duk hau (15); hau dun (12); hau dute (29); hau duzu (12)

hau edo (127); hau edo beste (15); hau edo bestea (30); hau edo hura (56); hau egia (35); hau egin (239); hau egin behar (14); hau egin zien (15); hau egin zion (19); hau egin zuen (48); hau egina (18); hau egingo (18); hau egitea (19); hau egitean (13); hau egiteko (41); hau egiten (95); hau egiten ari (11); hau egiten du (13); hau egitera (22); hau egun (15); hau ekarri (22); hau eman (164); hau eman dit (15); hau eman zien (23); hau eman zion (33); hau emana (11); hau ematen (27); hau entzun (37); hau entzunik (12); hau entzutean (24); hau erabat (31); hau erabili (13); hau erabiltzen (17); hau erantsi (15); hau erantzun (24); hau ere (1442); hau ere bai (34); hau ere esan (48); hau ere esaten (16); hau ere ez (51); hau ere han (26); hau erran (15); hau esan (254); hau esan behar (11); hau esan dit (11); hau esan du (14); hau esan nahi (24); hau esan zien (21); hau esan zion (16); hau esan zuen (62); hau esanda (22); hau esanez (26); hau esango (36); hau esanik (23); hau esatea (27); hau esatean (33); hau esateko (29); hau esaten (103); hau esatera (13); hau eta (453); hau eta bere (12); hau eta beste (37); hau eta bestea (43); hau eta ez (16); hau eta hau (15); hau eta hori (20); hau eta hura (29); hau etorri (12); hau etxean (11); hau euskal (34); hau ez (1260); hau ez baita (39); hau ez da (609); hau ez dago (30); hau ez dela (79); hau ez du (12); hau ez dugu (13); hau ez duk (62); hau ez dut (11); hau ez zela (13); hau ez zen (63); hau ezagutzen (23); hau ezarri (19); hau ezin (96); hau ezin da (32); hau ezinezkoa (12)

hau gabe (51); hau gaizki (14); hau galdetu (11); hau galdu (18); hau gauza (21); hau gero (18); hau gero eta (12); hau gertatu (35); hau gertatuko (16); hau gertatzen (39); hau gertatzen da (20); hau gizon (14); hau gogoan (19); hau gure (59); hau guzia (16); hau guztia (584); hau guztia ez (12); hau guztiau (29); hau guztiz (23)

hau haatik (22); hau hain (28); hau hala (12); hau han (12); hau hartu (51); hau hartuko (11); hau hartzen (13); hau hasi (28); hau hasiera (16); hau helduden (25); hau helduden asteleheneko (15); hau hemen (28); hau herri (14); hau hi (12); hau hil (12); hau hiru (16); hau honela (25); hau horrela (31)

hau idatzi (92); hau idatzi zuen (36); hau idazteko (67); hau idazteko garaian (43); hau idazten (61); hau idazten ari (22); hau ikaragarria (12); hau ikus (12); hau ikusi (40); hau ikusteko (14); hau ikusten (11); hau inoiz (21); hau iraganen (26); hau iraganen da (26); hau irakur (14); hau irakurri (38); hau irakurriko (14); hau irakurtzen (27); hau izaki (15); hau izan (276); hau izan da (71); hau izan zen (106); hau izan zuen (14); hau izanen (60); hau izanen da (50); hau izango (89); hau izango da (51); hau izatea (12); hau izaten (11)

hau jadanik (14); hau jainkoaren (24); hau jakin (15); hau jarri (19); hau jaso (19); hau joan (14); hau jokatu (13); hau kaka (11); hau kantatu (13); hau konponezin (16); hau konponezin bihurtu (16); hau kontatu (13); hau kontatzen (18); hau kontuan (12)

hau lehen (29); hau litzateke (15); hau lortu (12); hau lortzeko (15); hau lotsa (14)

hau maite (14); hau martxan (13); hau merezi (11); hau mundu (20); hau munduko (11); hau nabarmendu (11)

hau nahi (34); hau nahi dut (12); hau nahikoa (15); hau nik (16); hau nire (78); hau nirea (15); hau nirea da (11); hau niretzat (13); hau nola (45)

hau onartu (16); hau onartzen (15); hau ondo (20); hau ongi (28); hau orain (35); hau oraindik (26); hau osatzeko (13); hau osatzen (19); hau oso (128); hau ote (13)

hau pasatuko (20); hau pasatuko da (20); hau poza (22)

hau san (11); hau sekula (11); hau soilik (13); hau sortu (27)

hau ulertzen (19); hau utzi (53); hau utzi du (11)

hau zabaldu (17); hau zein (15); hau zela (27); hau zen (173); hau zer (23); hau zioen (50); hau zioten (16); hau zuen (16); hau zure (28)

helburu hau (14); hemengo hau (11); herri hau (232); herrialde hau (30); hilabete hau (22); hipotesi hau (13); hiri hau (89); historia hau (43); historiko hau (12); hitz hau (68); hitzarmen hau (15); hizkuntza hau (20); honako galdera hau (17); honako hau (593); honako hau da (84); honako hau dio (18); honako hau ere (15); honako hau esan (33); honako hau esaten (11); honako hau ez (11); honako hau idatzi (24); honako hau izan (17)

idazki hau (27); idazle hau (11); ideia hau (72); ikusgarri hau (26); ikuskari hau (12); ikuspegi hau (21); ipuin hau (20); irudi hau (18); istorio hau (57); izan da hau (52); izanen da hau (15); izango da hau (25); izango duzue hau (17); izen hau (40); izenburu hau (16); izugarri hau (12)

jarrera hau (28); jaun hau (22); jaunak hau (12); jende hau (29); joera hau (28); jokatu da hau (22); joko hau (14)

kanpaina hau (15); kanporaketa hau (11); kanta hau (24); kantu hau (21); kapitulu hau (17); kaseta hau (40); kasu hau (51); kate hau (14); konstituzio hau (11); kontakizun hau (15); kontu hau (114); kontu hau guztia (11); kontzeptu hau (18); kronika hau (12)

labur hau (16); lan hau (133); larri hau (14); lege hau (45); lehen partida hau (13); lehiaketa hau (21); leku hau (80); liburu hau (354); liburu hau ez (19); liburu hau idazten (12); litzateke hau (13); lur hau (24); lurralde hau (61); luze hau (17)

madarikatu hau (19); maitasun hau (12); mandatu hau (19); mandatu hau bidali (11); mende hau (22); mesede hau (13); metodo hau (16); mezu hau (106); mezu hau bidali (12); mintzo hau (12); mirari hau (15); modu hau (30); molde hau (12); morroi hau (14); mota hau (55); mugimendu hau (15); multzo hau (14); mundu hau (187); mundu hau utzi (26); musika hau (14); mutil hau (22)

nagusi hau (14); nahi hau (13); nahiz eta hau (22); nahiz hau (16); naizen hau (24); neska hau (30); neurri hau (12); nik hau (42); nobela hau (22); nuen hau (18); nuke hau (12)

obra hau (101); ohar hau (64); ohitura hau (17); on hau (15); ondoko hau (14); ondorio hau (36); ondorio hau atera (12); opari hau (11); oparia da hau (11); operazio hau (12); orain hau (26); oraingo hau (45); ordena hau (16); orduan hau (29); oso hau (13); ote da hau (18); otoitz hau (28); otoitz hau egin (17)

paper hau (14); parabola hau (17); pare hau (16); partida eder hau (13); partida hau (263); partida hau ere (23); partida hau eta (21); pasadizo hau (19); pasarte hau (35); pentsamendu hau (16); plan hau (19); poema hau (22); polit hau (12); politika hau (12); pollit hau (12); printzipio hau (12); proiektu hau (45); proposamen hau (27); proposizio hau (22); prozesu hau (38); puntu hau (32)

sail hau (22); saio hau (11); santu hau (15); sari hau (21); sasoi hau (14); seme hau (18); sistema hau (38)

talde hau (56); teknika hau (21); teoria hau (24); testigantza hau (18); testu hau (38); tipo hau (12); toki hau (38); tresna hau (12); txapelketa hau (20); txiki hau (27)

ume hau (12); une hau (25); urrats hau (14); urte hau (25); uste hau (16)

xume hau (13)

zahar hau (48); zait hau (14); zati hau (31); zen hau (183); zen hau ere (11); zen partida hau (11); zenbaki hau (11); zer da hau (102); zera hau (12); zerbitzari hau (18); zerbitzu hau (12); zeren hau (15); zergatik hau (11); zerrenda hau (12); zigor hau (13); zuen hau (55); zuten hau (12)

ahalguztidun honek (20); anaia honek (18); auzi honek (20); azken honek (116); baina honek (149); baina honek ez (47); baldin eta honek (12); batzorde honek (15); berri honek (69); beste honek (30); definizio honek (15); den honek (11); dio honek (11); dirudi honek (11); disko honek (11); ditu honek (15); du herri honek (12); du honek (109); du liburu honek (14); duen honek (14); eder honek (11); egoera honek (50); egun honek (14); egunkari honek (23); ekimen honek (16)

eleberri honek (12); emakume honek (31); ematen du honek (11); erabaki honek (31); erakunde honek (27); esaera honek (16); esaldi honek (20); eta herri honek (13); eta honek (720); eta honek bere (22); eta honek erantzun (11); eta honek ere (26); eta honek esan (17); eta honek ez (27); eta honek hitz (17); etxe honek (12); gai honek (18); gazte honek (29); gerra honek (14); gertaera honek (13); gertakari honek (16); gizarte honek (30); gizon honek (94); gobernu honek (12); hedabide honek (11); herri honek (191); herri honek bere (12); herrialde honek (12); hiri honek (21); hitz honek (27); honako honek (15)

honek adierazten (11); honek agerian (20); honek argi (23); honek asko (13); honek aurrera (16); honek baditu (13); honek badu (45); honek bai (12); honek baino (13); honek balio (16); honek behar (14); honek berak (33); honek bere (186); honek berehala (12); honek beste (43); honek beti (21); honek bezala (12); honek bi (30); honek dio (15); honek dioenez (13); honek dituen (12); honek duen (30); honek egin (23); honek eman (14); honek ematen (23); honek eragin (15); honek erakusten (42); honek erakusten du (22); honek erantzun (32); honek ere (241); honek ere ez (12); honek esan (94); honek esan nahi (38); honek esan zien (12); honek esan zion (21); honek eta (59); honek euskal (12); honek ez (585); honek ez baitu (18); honek ez dauka (24); honek ez dik (11); honek ez dio (13); honek ez ditu (29); honek ez du (226); honek ez duela (29); honek ez zion (12); honek ez zuen (70); honek ezin (50); honek ezin du (25); honek frogatzen (12); honek gauza (12); honek gure (23); honek guztiak (104); honek guztiak ez (18); honek hain (11); honek halako (11); honek hitz (21); honek hitz egiteari (17); honek izan (18); honek jakin (13); honek merezi (16); honek merezi du (11); honek nire (18); honek oso (29); honek zer (31); honek zer esan (12); honek zera (15); honek zerbait (13)

idazle honek (12); ikerketa honek (11); ikuspegi honek (11); istorio honek (12); jaun ahalguztidun honek (19); jaun honek (37); jende honek (26); kontu honek (29); lan honek (51); lege honek (33); liburu honek (112); lur honek (11); morroi honek (15); mota honek (21); mundu honek (23); mutil honek (15); nahi du honek (18); naizen honek (41); neska honek (18); obra honek (18); orduan honek (26); proiektu honek (13); prozesu honek (19); santu honek (11); seme honek (12); sistema honek (30); talde honek (66); teoria honek (16); testu honek (17); txiki honek (12); ume honek (12); xerazade eta honek (17); zahar honek (16); zerbitzari honek (15); zeren honek (11); zion honek (34); zuen honek (63)


haur (14936 agerraldi, 268 liburu eta 3972 artikulutan; ETCn 99 agerraldi; ETCn 145.743 agerraldi) 1 iz gizakiaren umea. ik ume.

Ezkondu eta haur bat izan zuten.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 70. orr.

Bi haur dituzte, neska-mutilak.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 134. orr.

Beste polizia gazte batek haurra izan omen zuen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 81. orr.

Betsabek beste haur bat izan zuen, eta Dabidek Salomon jarri zion izena.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 58. orr.

Hilabete huntan lau haur sortu zauzkigu Hazparnen.  Herria   2003-02-27

Amak bere haurra maitatzen eta hazten duen bezala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 140. orr.

Uste dut berorren haur bat espero dudala.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 72. orr.

1995ean atzerriko 29 haur adoptatu ziren Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan.  Berria - Harian   2005-05-01

Nik haurra zaintzea nahi du Rogeliok.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 41. orr.

Senarra galdu ez ezik, bidean zuen haurra ere galdu zuen, hartaz erditzeko puntuan zenean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 85. orr.

Beraren asmoa nik haurra galtzea zen. ik beherago 11.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 100. orr.

Haurrari bularra ematen hasi zenean.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 89. orr.

Milaka eta milaka bazirela desagertzen ziren haur, gazte eta adinekoak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 161. orr.

Bataioak Jainkoaren haur egin ditu: Maitena Olaizola, Simon Seguela, Simon Fontan. ik beherago 10.  Herria   2001-10-11

Haur eta nerabe askoren bizitzak bideratu ditut, eta neronek bidea galdu.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 156. orr.

Haur jaioberri batzuk bizirik lurperatuak ere izan dira.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 77. orr.

Lau haur umezurtz utzi zituen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 18. orr.

Haur babesgabe baten begiak ematen zuten, basakeriaren lainoak estalita.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 227. orr.

Aitak eta emazteak bazuten haur zapuztuak maitasun giroan biltzeko dohain berezia.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 36. orr.

Haurrak senarraren ardurapean utzi behar izan ditut.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 396. orr.

Haur bihurriak eztitzeko bide eraginkorra.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 38. orr.

Haur berezi samarra nintzen ni.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 12. orr.

Oso haur zomorroa nintzen.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 30. orr.

Bularreko haur baten samurtasunaren gisako bat.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 41. orr.

Sasiko haur bat!  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 89. orr.

Bi hilabeteko haurra altzoan eta beste biak aldamenean.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 111. orr.

Bi haur eskutik heldurik zekartzala.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 85. orr.

Munduan 150 milioi haur kalean bizi dira.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 115. orr.

2 (izan aditzarekin)

Haur nintzen, ttipia nintzen, maitatua nintzen.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 72. orr.

Haur nintzenean, haurrari dagokionez mintzo nintzen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 158. orr.

Haur nintzelarik, sei-zazpi urterekin.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 38. orr.

Haurren eta haur ez direnen sufrimenduak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 58. orr.

Artzain onak ardi guztiak manera berean bazkatzen zituela errepikatzen ziguten haur ginenean.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 88. orr.

Haur nintzeneko karrusel txangoen moduan.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 97. orr.

Haurra da, eta bere haur jolasetan dihardu.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 40. orr.

Haurra zelarik, biziki maite zuen gatu eme zuri-beltz ba bazuten.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 170. orr.

Haurra nintzen arren, ongi oroitzen dut aitaren begirada.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 44. orr.

Gogoan dut, artean haurra nintzela, bagenuela bizilagun munstro bat, hirugarren solairuan bizi zena.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 77. orr.

Haurra nintzenean, nire irudimena gaur baino fantastikoagoa zen eta baita artistikoagoa ere.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 52. orr.

Haur txikia izanik ez zen hitzak osorik ahoskatzeko gauza.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 269. orr.

-Nehoiz sortu behar ez zuen haurra naiz!  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 132. orr.

Kaushalyak 28 urte ditu, eta artean haur bat zela ezkontarazi zuten.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 108. orr.

Baina zu ez zara jadanik haur hura.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 202. orr.

Haurrak bagina bezala tratatzen gaituztela.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 235. orr.

Sebastian Etxeberry, bere josta lagun eta auzoen semearekin ezkonduko zen, haurrak zirenetik bi familiek erabakia zuten bezalaxe.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 170. orr.

Zinez eta egiaz Liam Callahanen haurrak direla egiaztatzeko.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 74. orr.

Mundu eta mende aberatseko haurrak ziren, ikasiak gehienak.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 26. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Honako haur-kanta xarmagarri honek.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 24. orr.

Ez zaitez haur jolas horietan tarteko sar.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 380. orr.

Hura guztia haur joko inozo bat baizik ez zela.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 78. orr.

Emakume bat, haur-kotxetxo bati eragiten.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 42. orr.

Horrako umetzar horrek bere haur-oihaletan bildurik dirau oraindik.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 97. orr.

Andre bakarti bat haur parkean bere umearekin.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 330. orr.

Usurbilgo Musika Eskolako Zumarte haur abesbatzak.  Berria - Kultura   2004-06-30

Euskal Billerak lehen Haur Danborrada ateratzen du.  Askoren artean   «Rataplan» - 99. orr.

Ez da haur hizkeraren azterketa zehatz eta orokorrik egin.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 210. orr.

Haur eta gazte literatura.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 5. orr.

Gutxi harritu, denda saldu eta sarean haur-pornografia saltzen hasten banaiz.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 52. orr.

Donostiako haur libutegian.  Berria - Kultura   2004-03-21

Haur eskoletan irakasten den kaligrafia borobila.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 133. orr.

Haur minak hasiak ziren arratsaldeko 7etan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 129. orr.

Etxe zolan, urrunean itorik bezala, haur negarrak hauteman nituen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 18. orr.

Nire haur-gogoari ez zion zuk uste bezainbesteko zirrararik sortarazi.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 222. orr.

Ez baitzitzaidan haur denborako ametsa berriro errepikatuko.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 58. orr.

Bizargabea eta keinuetan haur tankerakoa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 62. orr.

Une hartan hauts bihurtu zen nire errugabetasun guztia, nire haur-xalotasuna.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 8. orr.

Zure haur-begirada garbiarekin.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 38. orr.

Psikearen zeregina haur-bertutea berreskuratzea da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 125. orr.

Aurreko laboratorioa, zinkaren kontuarena, haur-ariketa begitantzen zitzaigun orain.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 60. orr.

Stephenek nolabaiteko atzerapena nabari zuen haur-motrizitatearen zenbait mailatara iristeko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 196. orr.

Haur-autismoa diagnostikatu zioten une hartan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 197. orr.

Ez zuen inude edo haur-zaintzaile bati pagatzeko dirurik.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 38. orr.

2001ean haur soldaduen ituna sinatu zen eta eragin ona izan du.  Berria - Gaiak   2004-11-18

Mekako erromesaldiak hasi baino lehen, haur-biltzaileak Indiako eskualde behartsuetara joaten dira.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 30. orr.

Senar- eta haur-hiltzaileak.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 105. orr.

Eta heldu zaiku ere Haur Kantu Xapelketa.  Herria   2003-04-03

· Haren barrexka lotsatua haur zahartu aurpegian.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 31. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Berauen amak, beren alkandora zuriekin, titi-haur bana altzoan garraio.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 255. orr.

5 (errepikaturik)

Haur-haurrean Euskal Herritik lekutua.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 150. orr.

Ene baitan haur-haurretik ezagutu dut euskararen eta erdararen arteko borroka.  Herria   2001-05-24

Baionako apezgaitegian zelarik, hasi zen euskararen ikasten, ahantzia baitzuen haur haurretik.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 197. orr.

5a haurreko izlag haurretako, haur denborako.

Eskolara abiatu nintzanean airatu edo urtu edo ito zitzaitan haurreko nere euskara.  Herria   2001-05-24

Oi haurreko usain, irudi, giro eta gauza bizigabeak.  Herria   2003-03-17

Adin batera helduak garenok aurki ditzakegu gure haurreko oroitzapenetan XIX. mendeko gertakari nahasi horien oihartzunak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 112. orr.

6 haurrean (28 agerraldi, 8 liburu eta 17 artikulutan; ETCn 115 agerraldi) adlag haurretan, haur denboran.

Haurrean supazterrean ikasi genituen kantu horien ondotik.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 32. orr.

Baztanen, 1960. urtearen inguruan, haurrean [...] Nafarroako Diputazio frankistak dirua ematen zigun euskaraz genekienoi, azterketa baten bidez bagenekiela erakutsi ondoren.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 35. orr.

Zazpi haur bazituen ukanak, bat haurrean galdua eta beste bat bere senarraren ondotik duela ez aspaldi.  Herria   2004-02-26

Ez dut ahantzi sekulan, haurrean entzun nuen hitz hori.  Herria   2001-04-12

Orroit gira gure haurrean ezaguturik horren aita Paxkal herrian gintuen bortz arotzetarik bat zen.  Herria   2002-11-07

Nago, bere haurrean ere, nire ezinaz ohartzen zela nolabait, eta halaberean erantzun nahi zidala.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 81. orr.

6a haurretako (28 agerraldi, 12 liburutan; ETCn 178 agerraldi) izlag haur denborako. ik ume 11.

Haurretako gozo urrin zorabiagarria ere modernitateak eramana zuen, girotzaile aseptikoaren mesede.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 75. orr.

Haurretako oroitzapen desatsegin batekin lotu nuen, oraindik ere ez dakit ondo zergatik, Abelen inizialen agerpena.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 174. orr.

Gizonaren gomutan atxikirik gelditu dira haurretako irudiak.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 38. orr.

Neure beldurra, neure ezustea, neure mina ikusi nituen, Potzolo ene haurretako ikaskidearen betaurreko beltzetako kristaletan ispilaturik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 199. orr.

· Nahiz eta autisten ezaugarria izan, haur-haurretakoa batzuetan, gai izatea kontzeptu eta termino geometrikoak pertsonal edo sozialak baino askoz errazago bereganatzeko  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 224. orr.

7 haurretan (20 agerraldi, 11 liburu eta 2 artikulutan; ETCn 419 agerraldi) adlag haur denboran. ik ume 12.

Gizakia, noski, haurretan lau hankatan ibiltzen baita, heldua delarik bitan, eta, zaharretan, makila bat behar baitu lagungarri.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 36. orr.

Orratz-kutxako doinua, berriz, haurretan bezain garden gogoratzen zuen, kirikun-karikun-pek, kirikun-karikun-pek.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 51. orr.

Orratz-kutxako doinua, berriz, haurretan bezain garden gogoratzen zuen, kirikun-karikun-pek, kirikun-karikun-pek.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 51. orr.

Gure haurretan mutiko gazteak gorrotatzen bazituen, gorrotatzenago neska maripertxentak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 126. orr.

8 haurretatik (11 agerraldi, 8 liburutan; ETCn 195 agerraldi) adlag haur denboratik. ik ume 13.

Haurretatik hasi ezean, lapurtzen ikastea ez da erraza.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 188. orr.

Haurretatik ez dut kasik oroitzapen garbirik atxikitzen, usaimenari edo ukimenari eragiten diotenak ez badira.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 31. orr.

Ez du haurretatik negarrik egin, ez du sekula ahultasunik erakusten.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 144. orr.

· Templek adierazten du goi-goiko maila ematen zuela haur-haurretatik test espazial eta ikusmenezkoetan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 274. orr.

8a haur-behar/beharretan ipar haurdun.

Nola haur-behar gertatu nintzen arrunt gazte nintzelarik.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 124. orr.

Etxerat itzuli-eta laster, ohartu nintzen haur behar nintzela.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 128. orr.

Bigarren aldikoz haur-beharretan gertatu zelarik, biziki nekatua izanez eta medikuaren aholkuen arabera, azken hiru hilabeteak ohean etzanik pasa.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 23. orr.

Huna nun berriz haur beharretan zen eta ukaiteko tenorea jin zakon etxean zelarik eta ama eta haurra biak hil dira.  Herria   2001-04-05

Behar dena egiten dudala ez haur beharretan jartzeko.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 64. orr.

· Haur-behar loditua nintzen, bigarren gutun bat ukan nuelarik Jakes-en ganik.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 129. orr.

· izond Emazte haur beharrendako amategiak, eskolak eta beste.  Herria   2005-07-21

9 haur besoetako

Hau poza nire esker gaiztoko haur besoetakoa topatzea.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 128. orr.

· irud/hed Jose Miguel Etxabarri eta Eusebio Unzue dira Banestoko irakasleak, eta Mentxov bikote horren haur besoetakoa.  Herria   2005-06-30

9a haur hezkuntza

Haur Hezkuntza: Bi ziklotan banatzen da: 0-3 urte bitartekoa eta 3-6 urte bitartekoa.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 158. orr.

3 eta 6 urte arteko haur hezkuntza doakoa izango da hitzartutako eskola pribatuetan.  Berria - Euskal Herria   2004-03-31

Haur Hezkuntzako matrikulen %61 D eredukoak dira.  Herria   2003-05-29

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Haur Hezkuntzako ikasleen artean.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 5. orr.

Haur hezkuntzarako eraikin berria.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 71. orr.

Sarean Elkarteak EAEko Haur eta Lehen Hezkuntzako 156 ikastetxe publiko biltzen ditu.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 36. orr.

10 haur egin erditu.

-Eta haur egiteko dagoen hau?  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 107. orr.

Haur egiteko tenorean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 193. orr.

Otoitzaren bukaera minen bukaera izan zen, erdiminen amaiera haur egitearen hasiera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 859. orr.

Hogeita hamabi urteko neska ezkongabe batek haur egin zuen.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 56. orr.

Bere lehen-sortua haur egin zuen, eta oihalez bildu eta askan ezarri zuen.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 151. orr.

11 haur galtze

Oraindik ere, egun parrasta pasatu eta, kontzientzia latz apurrez kontsideratzen zuen orduko nahitarako haur-galtzea.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 94. orr.

Biztanleriari mugak ipintzeko biderik artezena haur galtzea da.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 75. orr.

Nazioan bizilagun gehiegi direla eta, giroa haur galtzearen alde dago.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 75. orr.

Ez omen da lapurra, hala dio; ez omen du ikustekorik salatu zioten haur-galtzean ere.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 86. orr.

12 haur hotz ipar umegorria.

Haur hotza izan arren, gorrotoak gogortzen zion izpiritua.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 175. orr.

Militarrei inteligentzia ez zaiek gustatzen eta pentsatzearekiko herra soldadu izendatutako haur hotzen burumuinetara isurtzen ditek.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 248. orr.

Haur hotz seminarioan sartu zenetik, Joanesek euskara baizik ez zuen gogoan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 163. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

agiantzak haur sortu (12); artean haur (12); aurtengo haur (11); baina haur (25); bat haur (83); bat haur eta (13); batek haur (18); baten agiantzak haur (11); bere haur (40); beren haur (25); beroena haur (70); beroena haur sortu (68); beste haur (34); bi haur (92); bigarren haur (21); bost haur (13); da haur (45); dagoen haur (13); den haur (31); dira haur (24); diren haur (36); diren haur eta (11); ditu haur (11); du haur (32); duen haur (18); dute haur (28); duten haur (17); edo haur (21); elizaren haur (12); emakume eta haur (24); ere haur (23); eskolako haur (13); eta elizaren haur (12); eta haur (234); eta haur bat (18); eta haur eta (17); etorri beroena haur (70); euskal haur (13); gasteiz gasteizko haur (11); gasteizko haur (35); gasteizko haur eskolak (12); gasteizko haur eskoletako (12); gasteizko udal haur (19); gure haur (31)

haur andana (20); haur asko (27); haur askok (13); haur baino (12); haur bat (380); haur bat hil (25); haur bat izan (22); haur batek (93); haur batek bezala (13); haur batekin (12); haur baten (135); haur batez (27); haur bati (64); haur batzuek (12); haur batzuen (11); haur batzuk (30); haur beharretan (18); haur bildu (11); haur daude (11); haur denbora (14); haur denborako (35); haur denboran (72); haur dira (16)

haur edo (21); haur egin (12); haur ere (14); haur eskola (62); haur eskolak (53); haur eskolan (17); haur eskolen (49); haur eskoletako (61); haur eskoletako langileek (12); haur eskoletako langileen (11); haur eskoletan (18); haur eta (523); haur eta gazte (171); haur eta gazteak (15); haur eta gazteek (11); haur eta gazteen (20); haur eta gazteentzat (11); haur eta gaztetxo (14); haur eta gaztetxoen (12); haur eta lehen (15)

haur gehiago (38); haur guziak (33); haur guziek (23); haur guztiak (25); haur guztiek (21); haur haiek (11); haur haurretik (16); haur hil (32); haur hiltzen (22); haur hiltzen dira (16); haur hori (28); haur horiek (64); haur horien (32); haur horrek (11); haur horren (11); haur hura (25); haur inguru (19); haur izan (19); haur jaio (37); haur jaioberri (12); haur jaioberria (13); haur joko (12); haur kantari (15); haur kantu (82); haur kantu xapelketa (34); haur kantu xapelketan (11); haur kantu xapelketaren (14); haur kopurua (16); haur literatura (15); haur literaturako (14); haur multxo (12); haur pornografia (44); haur pornografiaren (14); haur sortu (164); haur sortu berriari (89); haur sortu berrieri (37); haur talde (14); haur ttipi (55); haur ttipi eta (13); haur ttipiak (14); haur ttipien (11); haur txiki (20); haur txikia (11); haur txikiak (16); haur ukan (12)

herriko haur (21); hiru haur (55); hirugarren haur (11); ikastolako haur (21); jainkoaren haur (11); lau haur (36); lehen haur (21); mila haur (12); milaka haur (11); milioi haur (43); milioi haur hiltzen (12); nire haur (19); udal haur (47); udal haur eskolen (13); udal haur eskoletako (22); urteko haur (67); urteko haur bat (34); zazpi haur (16); zen haur (33); zenbat haur (11); ziren haur (20); zituzten haur (11); zorion haur (12); zorion haur sortu (12); zuen haur (31); zure haur (13); zuten haur (16)

amak haurra (11); baina haurra (14); bere haurra (22); beren lehen haurra (17); bigarren haurra (66); da haurra (24); den haurra (11); eta haurra (90); gure haurra (12)

haurra bere (18); haurra besoetan (14); haurra da (18); haurra dute (14); haurra ere (11); haurra eta (36); haurra ez (18); haurra hartu (11); haurra hil (17); haurra izan (51); haurra izatea (12); haurra izateko (19); haurra jaio (15); haurra nintzela (11); haurra sortu (28); haurra zela (16); haurra zelarik (12); hirugarren haurra (17)

jesus haurra (36); lehen haurra (89); lehenbiziko haurra (24); nire haurra (14); ren lehen haurra (11); urteko haurra (29); zen haurra (33); zuen haurra (37)

bere haurrak (13); beren haurrak (34); beste haurrak (12); bi haurrak (20); da haurrak (16); dira haurrak (31); diren haurrak (37); ditu haurrak (15); dituzten haurrak (11); du haurrak (17); duten haurrak (32); emakumeak eta haurrak (36); emaztea eta haurrak (11); eskolako haurrak (26); eskoletako haurrak (25); eta haurrak (228); gure haurrak (25)

haurrak adoptatzeko (11); haurrak beren (11); haurrak dira (37); haurrak dituzten (11); haurrak ere (62); haurrak eskolara (15); haurrak eta (122); haurrak eta gazteak (11); haurrak ez (52); haurrak ez dira (12); haurrak izan (19); haurrak izateko (18); haurrak ziren (17)

ikastolako haurrak (34); urteko haurrak (19); ziren haurrak (15); zituzten haurrak (11); zuen haurrak (23)

da haurraren (11); eta haurraren (28); haurraren aita (18); haurraren ama (11); jesus haurraren (12)

beren lehen haurrari (32); bigarren haurrari (15); dio haurrari (14); eta haurrei (25); haurrari eta (15); haurrei eta (26); lehen haurrari (38)

bat haurrek (19); beste haurrek (11); da haurrek (11); diren haurrek (23); dute haurrek (23); eskolako haurrek (35); eskoletako haurrek (23); eta haurrek (58); gure haurrek (28); haurrek beren (21); haurrek egin (28); haurrek egin dute (20); haurrek egiten (13); haurrek eman (14); haurrek ere (35); haurrek eta (34); haurrek ez (34); haurrek parte (16); ikastolako haurrek (24)

beste haurrekin (11); eta haurrekin (22); haurreko familia (11)

batuen haurren (29); batuen haurren laguntzarako (29); bi haurren (30); bi haurren aita (11); da haurren (28); diren haurren (26); duten haurren (24); eskolako haurren (11); eta haurren (99); gure haurren (14)

haurren aita (35); haurren ama (37); haurren artean (39); haurren arteko (17); haurren besta (16); haurren egoera (15); haurren eguna (27); haurren eskubideak (11); haurren eta (35); haurren heriotza (18); haurren inguruan (11); haurren kopurua (14); haurren laguntzarako (32); haurren laguntzarako funtsak (11)

hiru haurren (20); lau haurren (15); nazio batuen haurren (29); urriko haurren (12); urteko haurren (11)

eskoletako haurrentzat (12); eta haurrentzako (19); eta haurrentzat (21); euro haurrentzat (14); haurrentzat ere (14); haurrentzat eta (23); jokoak haurrentzat (13)

eta haurrik (13); haur haurretik (16); haurreri eta (14); haurrik ez (40); haurrik izan (17)


haurberritu, haurberri(tu), haurberritzen du ad

Hik haurberritu nindunan behin / Eta munduko sorkarion miraria / Zentzuen argitan berregin.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 112. orr.


haurbide iz haurduntza.

Behin baino gehiagotan entzun dut, emakumeren bat, haurbidearen seinale guztiak eduki eta halere haurdun ez.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 17. orr.

Bitan haurdun izan zen eta haurbidean gogor jotzen zuen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 101. orr.


haurdanik adlag haurtzarotik.

Etxean neskatxei haurdanik senarragan nagusia ikusten eta haren mende jartzen erakutsi diete.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 86. orr.

Haurdanik apezteko asmuak sustaturik, herriko eskolatik landa ikasketa luzeagoak abiatu zituen erraztasun handienarekin Hazparne, Uztaritze eta Baionako ikastegietan,  Herria   2005-09-08


haurdun 1 adlag emakumeez mintzatuz, sabelean umekia daramala. ik haur 8.

Ez nintzela munduan haurdun zegoen pertsona bakarra.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 20. orr.

Haurdun dago, sei hilabeteko.  Berria - Mundua   2004-07-13

Ia bederatzi hilabeteko haurdun zegoela.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 89. orr.

Aita nor zen eta noiztik nengoen haurdun galdetu zidan.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 24. orr.

Egun batetik bestera ni izatetik haurdun zegoen emakumea izatera pasatu nintzen.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 23. orr.

Haurdun zela ikusita, berriz, etxekoandrea gutxiesten hasi zen Agar mirabea.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 45. orr.

Haurdun zenean, gizonak, jotzeaz gainera, lodi eta itsusia zegoela egozten zion hitzetik hortzera.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 99. orr.

Nik ere beldurra nuen haurdun gelditzeko.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 55. orr.

Haurdun gelditzean, / oinazeak ugalduko dizkizut / eta saminez izango dituzu haurrak.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 21. orr.

Haurdun ez gelditzeko pilulak erosten ikasi zenutenean.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 86. orr.

Haurdun geratu zen berriro Lea, eta beste seme bat izan zuen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 82. orr.

Behin haurdun geratutakoan hasi nintzen pentsatzen nik aukeratutakoa ez zela ama bihurtzeko bide bakarra.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 20. orr.

Nire egoeraz kezkatzen ez zen bakarra haurdun utzi ninduen mutila zen.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 43. orr.

Inkuboek haurdun uzten zituztela neskatoak eta emaztekiak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 175. orr.

Auzoan, ordea, haurdun ikusi eta gaitzetsi egin zituzten.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 112. orr.

Langile baten alaba haurdun ezkontzen zenean, auzoko jende guztiak bazekien.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 63. orr.

• 2 izond

Igo zen Jose Galileatik Belenera, Zesarri mendetasuna aitortzera, bere emazte haurdun Mariarekin. Ikusiak nituen ordurako emakume haurdunak, banekien nolako itxura hartzen zuten.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 151. orr.

Emakume haurdun bat ageri da ilargiak argitzen duen eremu mortuan, eta handituz doakio sabela etengabe.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 202. orr.

Alaba haurdun ezkongabea.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 23. orr.

Inork ez zuen hitz egiten, inor ez zen mugitzen, bikotekide haurduna izan ezik.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 11. orr.

· Sabel haurdunak uzten zion guztia hurbildu zen sutondora.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 28. orr.

3 (izen gisa)

Haurdunen aldeko laguntza jasoko nuen hiru hilabetez.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 23. orr.

Disenatzaile ona izateko aukerarik ez duten guztiak haurdunentzako arropak diseinatzera zigortzen dituzte.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 22. orr.

• 4 izond haurrak edo haurrak dituena.

585 familia berri, bikote xoil edo haurdun, jin direla hiri hortan bizitzerat.  Herria   2004-09-30

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alaba haurdun (3); amona haurdun (4); bat haurdun (15); batek haurdun (4); bere emaztea haurdun (3); berriro ere haurdun (3); berriro haurdun (4); da haurdun (5); dago haurdun (4); dago haurdun geratzeko (3); dela haurdun (6); dela haurdun geratzea (3); dute haurdun (3); edo haurdun (5); edota haurdun (3); egun haietan haurdun (3); emakume bat haurdun (4); emakume haurdun (20); emakume haurdun bat (8); emakume haurdun baten (3); emakumea haurdun (22); emakumeak haurdun (3); emaztea haurdun (9); ere haurdun (7); eta haurdun (39); eta haurdun dago (3); eta haurdun dauden (4); eta haurdun gelditu (6); eta haurdun geratu (3); eta haurdun geratzen (4); eta haurdun utzi (5); ez dago haurdun (3); ez haurdun (3); gabe haurdun (10); gabe haurdun geratzeko (4); geratu zen haurdun (4); geratu ziren haurdun (3); gero haurdun (3); haietan haurdun (3); haietan haurdun daudenak (3)

haurdun bat (8); haurdun baten (3); haurdun dago (26); haurdun dago eta (6); haurdun dagoela (14); haurdun dagoela eta (3); haurdun dagoen (14); haurdun dauden (27); haurdun dauden emakumeak (6); haurdun dauden emakumeek (5); haurdun dauden emakumeen (4); haurdun daudenak (4); haurdun daudenak eta (3); haurdun diren (5); haurdun egon (6); haurdun egongo (5); haurdun eta (3); haurdun ez (18); haurdun ez gelditzeko (4); haurdun ez geratzeko (5); haurdun gauden (3); haurdun gelditu (47); haurdun gelditu da (4); haurdun gelditu eta (9); haurdun gelditu zen (20); haurdun gelditzean (3); haurdun gelditzeko (8); haurdun gelditzen (8); haurdun gera (6); haurdun geratu (50); haurdun geratu eta (6); haurdun geratu nahi (5); haurdun geratu zen (16); haurdun geratuko (5); haurdun geratzea (21); haurdun geratzeak (3); haurdun geratzeko (24); haurdun geratzeko arriskurik (6); haurdun geratzeko beldurra (3); haurdun geratzen (22); haurdun geratzen diren (4); haurdun gertatu (15); haurdun gertatu eta (3); haurdun gertatu zen (6); haurdun gertatuko (3); haurdun nago (9); haurdun nengoela (14); haurdun nengoela esan (3); haurdun nengoela eta (4); haurdun ote (3); haurdun utzi (29); haurdun utzi zuen (8); haurdun uzten (5); haurdun zaude (4); haurdun zaude eta (3); haurdun zegoan (3); haurdun zegoela (35); haurdun zegoela jakin (3); haurdun zegoela ohartu (4); haurdun zegoelako (3); haurdun zegoen (31); haurdun zegoen emakume (4); haurdun zegoenean (4); haurdun zela (6); haurdun zeuden (3); haurdun zuen (3)

nahi gabe haurdun (9); sara haurdun (3); zen haurdun (9); ziren haurdun (5); zuen haurdun (8)

emakume haurdunak (7); emakume haurdunei (4)


haurdunaldi iz emakumeez mintzatuz, haurdun egoten den aldia edo aldi bakoitza.

Haurdunaldian adina barre eta negar aldi berean ez dut bizitza osoan egin.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 28. orr.

Haurdunaldiko lehen asteek izugarri nekatu ninduten.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 77. orr.

Sabela ez zitzaien batere handitzen haurdunaldiaren bederatzi hilabeteetan.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 47. orr.

Haurdunaldi osoan ezin izan nuen bekatu hura burutik kendu.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 623. orr.

Makina bat ezkontza dohakabe burutzen baita gaur egun ere, oraindik, haurdunaldia eteteko beldurrak ez bestek eraginda.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 159. orr.

Ekimen horrekin nahi gabeko haurdunaldien kopurua murriztu gura du Generalitateak.  Berria - Gaiak   2004-10-02

Edo agian legez kanpoko haurdunaldi-etenak egiten ziren kirofano bateko fokua zirudien gehiago ring gaineko hark.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 63. orr.

Gero eta gehiago baitira haurdunaldirik lortu ezin duten bikoteak.  Berria - Harian   2005-07-16

Urtero 500.000 emakume hiltzen dira munduan haurdunaldian izandako arazoengatik.  Berria - Gaiak   2004-06-22

Urtero 70.000 neskato hiltzen dira haurdunaldian edo erditzean.  Berria - Gaiak   2004-09-16

Nerabeen Haurdunaldiak Saihesteko Programak.  Berria - Gaiak   2004-05-13

Haurdunaldia eteteko pilularen aldeko kanpainak.  Berria - Gaiak   2004-02-08

Haurdunaldi aurreratuak etetea debekatzea legezkoa ez dela esan dute.  Berria - Gaiak   2004-06-03

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta haurdunaldi (3); haurdunaldi aurreratuak (5); haurdunaldi aurreratuak etetea (4); haurdunaldi bati (3); haurdunaldi denboran (3); haurdunaldi garaian (3); haurdunaldi garaian edo (3); nahi gabeko haurdunaldi (4)

da haurdunaldia (6); eta haurdunaldia (9); eteten da haurdunaldia (3); gabeko haurdunaldia eteteko (4); haurdunaldia eragozteko (4); haurdunaldia eten (16); haurdunaldia eten ahal (4); haurdunaldia eten nahi (3); haurdunaldia etetea (13); haurdunaldia eteteko (20); haurdunaldia etxean (3); nahi gabeko haurdunaldia (15); zuten haurdunaldia (3)

haurdunaldiak ez (4); haurdunaldiak saihesteko (3); nahi gabeko haurdunaldiak (12)

da haurdunaldiaren (3); eta haurdunaldiaren (3); haurdunaldian edo (3); haurdunaldian izandako (6); haurdunaldiaren azken (3); haurdunaldiaren berri (4); haurdunaldiaren etendura (3); haurdunaldiaren lehen (9); osasuna haurdunaldian (3)

haurdunaldiko lehen (3)


haurduntasun iz haurdunaren egoera.

Rouenera itzuli nintzenean N. sendagileari deitu nion telefonoz eta egiaztatu zidan haurdun nengoela eta haurduntasun-ziurtagiria bidaliko zidala esan zidan.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 16. orr.


haurgabetu izond haurra kendu diotena.

Ama haurgabetuak, berriz, mendi berdeak oinkatuz, lurrean inkaturiko apatx bikoitzaren oinatzak ezagutu nahi ditu, bazter guztiak begiztatuz, ea nonbait ume galdua hautematen duen.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 117. orr.


haurgintza 1 iz erditzea.

Bat-batean, bere minetatik aske, onik burutu zuen haurgintza. Zeren haurgintzan ari diren emakumeekin egiten baituzu behaztopa gerrako topaketan.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 107. orr.

Soin argal eta haurgintzak maiztua estaliz.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 103. orr.

Emazte haurgintzak deformatuagan, / barizak bare izutuen gisan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 105. orr.

Haren ama haurgintza minetatik bizirik irten ezinik hil zelarik, aita bigarrenez ezkondu baitzen, 1920an.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 56. orr.

2 haurdunaldia.

Mundu guztiak daki haurgintzak edertu egiten duela emakumea.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 305. orr.


haurkeria iz haurrari dagokion egintza gaitzesgarria. ik umekeria.

Horretarik ere beste pixka bat, eta beste azieta baten bila joan, denbora pixka bat irabazteko eta holako haurkeriak. Haurkeriak ala tzarkeriak?  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 76. orr.

Ez ote nuen haurkeria gaitza egina Magaliri hoin atxikia izanez.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 133. orr.

Baduzue bai burutik horrelako haurkerietan aritzeko!  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 160. orr.

Sekula ez nuen usteko Angela bezalako neska batek halako haurkeriak sinetsiko zituenik.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 66. orr.

Zer haurkeria!  Herria   2004-07-01


haurkina izond haurzalea.

Haurkina zen, goxoa, aita baino askoz goxoago.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 114. orr.


haurkoi izond haurzalea.

Bera haurkoia zela, ez ziola ume bati sekula ere kalterik egingo.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 165. orr.

Ez naiz inoiz haurkoi izan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 80. orr.


haurmin iz

Eta gau honen isilaldian ahal bezala bihotzean kokatuko dut, asaldura haizatuz, ene gisako haurmina.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 165. orr.


haurño iz haurtxoa.

Gure haurño eta gaztetxoak.  Herria   2001-08-02

Makeako ama-eskolako haurñoak ere hor ziren.  Herria   2005-06-30

Pentsu dut bide beretik segituko dutela gure gazte eta haurño ttarrotuek.  Herria   2003-06-26

Haurño bat troxatua, Betleemeko otalako batean etzana.  Herria   2003-12-25

Halabeharraren esku bakar-bakarrik utzi zuen haurño gerizagabe hari.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 28. orr.

Bigarren haurño bat sortu da Xan eta Beatrice Etxeberria familia gaztean.  Herria   2001-09-13

Hemen ere bigarren haurñoa ez dute saltzekoa, eta Ximun sortu berria handi dadila osasunean eta zorionean bere arrebarekin batean.  Herria   2005-06-16

Osagarri on haurñoeri, egin dezatela etxeko guzien zoriona.  Herria   2003-12-18

Handitze zoriontsu bat bi haurñoeri eta goresmenak burrasoeri.  Herria   2002-11-28


haurreria iz haur multzoa.

Haurreriaren oihu eta jokoek.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 130. orr.

Haurreria guzia karrikan hazten ohi zen, eta gizon franko bazen langabezian.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 44. orr.

Ikastetxeak dragoi erraldoia ematen zuen, goizeko zortzietan irentsitako haurreria orain arratsaldeko bostetan goragalez oka botatzen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 240. orr.


haurride 1 iz senidea.

Familian lau haurride ziren. Filipe iholdiarra zen sortzez, Oihanartekoa, 6 haurridetan zaharrena.  Herria   2001-05-31

Etxeko zazpi haurrideetarik bat segidako geratu zen, bi neska seroratzeko Filles de la Croix komentura bidali ziren eta gainerako laurak, Xarles bezala, Parisen ziren sehi eta mutil.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 73. orr.

Amazoniako eta masai leinuko haurride ibiltariek.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 118. orr.

Bertzalde, haurride kopurua murriztu da familietan eta gurasoek lagun gisa hartzen dituzte haurrak.  Berria - Euskal Herria   2004-09-26

Doluminik bizienak haurride, ahide eta adixkide guzieri.  Herria   2001-09-20

2 irud

Honek du alabaina sinesten etsai horiek direla haren haurride eta herritar egiazkoak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 65. orr.

Hegoaldeko gure haurrideek noizbait burua altxatuko zutela eta orduan, menturaz, guk ere...  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 121. orr.

Munduaren aztertzeko inozentzia suntsitzen du gerlak, batez ere haurrideen artekoak.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 135. orr.

Euskal familia misteriotsuaren haurride guztiak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 90. orr.

Gizona gizonaren duk haurridea.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 29. orr.

Haurride maiteak, bere denbora guzian Deabruaren kontra ari izana da Jesus.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 158. orr.

Egitura dinamikoa, alegera, besta bai borroka ere bai leloaz hornitua, mundu mailako mugimendu aurrerakoienen haurride, globalizazioaren kontra eta Kubako diktadorearen alde, [...].  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 89. orr.

L'Atalante zinemak haurride berria du engoitik: Bertze Zinema.  Berria - Kultura   2004-10-03

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere haurride (4); beste haurride (3); bi haurride (3); eta haurride (4); haren haurride (3); haurride eta (34); haurride eta horien (3); haurride eta penetan (3); haurride maiteak (6); haurride ziren (3); hiru haurride (3)

eta haurrideak (3); eta haurrideri (4); gure haurrideak (3); haurrideen artean (3)


haurridetasun iz senidetasuna.

Zirrara atsegingarri bat, halako kidetasun edo haurridetasun kontsolagarri bat-edo, sentiarazten zidan gizakiaren inoizko kemenak utzitako arrasto haiek neure begien aurrean horren antzu eta ahantzi ikusteak.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 22. orr.

Errepublikaren hiru helburuak "askatasuna, berdintasuna eta haurridetasuna" bete beharreko aginduak baitzituen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 188. orr.

Argitu behar da haurridetasun harremanak ez direla Burkina Fason Euskal Herrian bezala ulertzen: «Hasieran, harritu egin nintzen denak nebak, arrebak, ahizpak edo anaiak zirelako, baina gero konturatu nintzen familiaren kontzeptua oso desberdina dela Afrikan.  Berria - Kultura   2004-11-30

Hitz bakar batez labur-biltzeko, Sao Tome eta Euskal Herriaren artean, haurridetasuna!  Herria   2003-05-01

Eta hemen gabiltza denok elkarrekin zuri-zuri, haurridetasun eri batean itoak, guk geuk gure geurekikoa gutartuz eta geuretartzakotuz.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 82. orr.

Euskal mintzaira, nehongo mintzairekiko haurridetasun gabea eta osoki berezia.  Herria   2005-07-07

Gataska eta bortizkeria gutiago, haurridetasun eta elkartasun gehiago.  Herria   2003-02-06


haurridetu, haurride(tu), haurridetzen da/du ad senidetu.

Gasna, naka-naka irenstean, edozein sukalde ilunetan, lur azaleko nomada guztiekin, ahataraka haurridetzen naiz.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 13. orr.

Lapurdiko Ezpeleta eta Xina Sichuan lurraldeko Yaan herriak haurridetuko dira aste buru honetan Ezpeletako jauregian.  Herria   2002-11-28

Oroitu behar baita Mexikako Guadalajara hiriarekin haurridetua dela Onati.  Herria   2002-10-24

"Elkarrekin ibiltzeak elkarrengana bildu gaitik, haurridetu", egin nuen neure kautan.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 142. orr.


haurridetza iz senidetza.

Horrengatik etxera heltzean deblauki erran dute Angelu/Ansbach/Sopot hiruen arteko haurridetza arras egokia litzatekeela.  Herria   2001-09-06


haurridetze iz senidetzea.

Lehen urtea da haatik Albert Camus kolegioko haurrek española ikasten dutela, eta haurridetze horien helburu bat da hizkuntzaren ikastea eta elkarren arteko harremanak finkatzea.  Herria   2001-04-12


haurtasun 1 iz haurra izateko nolakotasuna.

UNICEF mundu zabaleko haurren eta haurtasunaren aldeko erakundeak.  Herria   2004-12-16

Alde horretarik, haurrak itxuraldatu errealitatea bertze errealitate horren ezaugarri ere izan liteke: haurraren haurtasunarena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 12. orr.

2 ipar haurtzaroa, haur denbora.

Eskualdean iragan zinuen beraz zure haurtasuna, edo haurtzaroa?  Herria   2005-07-14

Xahartasuna, biziko memento bat dela, haurtasuna eta gaztetasuna bezala.  Herria   2003-11-06

Ama zentzean ihes joan zitzaidan zinezko haurtasuna lehiatzen nuen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 217. orr.


haurtegi iz ipar haurtzaindegia.

Bere haurrak eta xaharrak utziz estadoaren eta bertzen gain, batzu ezarriz haurtegi eta amañoetan, bertzeak aldiz xahar etxe, ospitale, SAMU edo Su-hiltzalen gain, batzu eta bertzeak poxulutik kenduz.  Herria   2003-11-06


haurtto iz haurtxoa.

Zinezko gauzak axalez itxuraldatzen eta apaintzen, haurttoak bezala libertitzen ziren.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 66. orr.


haurtu, haur(tu), haurtzen 1 da ad haur bihurtu.

Haurtua naizela, edo haurtzen ari, erraiten ahal luke!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 21. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Gaurko mendeko heldu haur eta haurtua izateko partez, ama zentzean ihes joan zitzaidan zinezko haurtasuna lehiatzen nuen. Etxean bertakoak ere guraso haurtuok ez baditugu biltzen, bertan usteltzen baitira, bihotz gorri ttiki urkatuak iduri.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 217. orr.


haurtxo iz haur txikia.

Haurtxo jaioberriei.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 181. orr.

Haurtxo errugabeak maite dituena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 456. orr.

Haurtxo ahul baten antzera.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 331. orr.

Besoetan haurtxo txiki bat zuela.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 75. orr.

Haurtxo bat banintz bezala tratatzen nau.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 16. orr.


haurtzain iz haurrak zaintzen dituen pertsona, bereziki lanbidez.

Ilseren haurtzaina Marierekin solasean ari da.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 74. orr.

Urtean zehar, 2 haurtzainek moldatzen dituzte hamar bat haurtxo.  Herria   2005-09-22

Gure lagun guztiek ere Cruella de Vil agentziako haurtzainak kontratatzen dituzte maiz.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 57. orr.

Ordurako bere haurtzain-jantzirik gabe, perkal beltza soinean.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 189. orr.

Nire andrearen lehengusina gaztea; kanpoan ginenean, semearen haurtzain gelditzen zen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 161. orr.

Husa jaunaren etxean haurtzain zegoena.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 11. orr.

Eta orain haurtzainarena egiten.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 40. orr.


haurtzaindegi (ETCn 2.122 agerraldi; orobat haurzaindegi ETCn 109 agerraldi) iz haur txikiak zaintzen diren etxe edo lekua.

Haurtzaindegian tokirik aurkitu ez duten gurasoentzat.  Berria - Euskal Herria   2004-02-11

Gasteizko haurtzaindegi pribatu batean.  Berria - Euskal Herria   2004-01-24

Handik gutxira Montessori ikastetxeko haurtzaindegian sartu ninduten.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 19. orr.

Haurtzaindegi elebiduna, euskarari lehentasuna emanez.  Herria   2005-06-09

Ikastegien opor denbora huntan, haurzaindegi bat ideki da, burraso gazteen lagungarri.  Herria   2001-07-12

Haurtzaindegietako teknikariek eta hezitzaileek osatutako lan poltsa.  Berria - Euskal Herria   2004-08-20

Fiskalak 21 hilabeteko espetxe zigorra eskatu du haurtzaindegiko zuzendariarentzat eta bi langilerentzat.  Berria - Kirola   2004-09-05

Haurzaindegiaren zerbitzuak baliatu dituzteneri.  Herria   2001-10-04

Gaur ez dago unibertsitaterik, haurtzaindegiak daude.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 73. orr.


haurtzaro 1 iz giza bizitzaren lehen aldia, jaiotzatik gaztarorainokoa. ik haurtasun 2.

Apaiz libertino batekin igaro zuen bere haurtzaroa.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 13. orr.

Haurtzaroa herri txiki bateko kaleen artean eman dugunok.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 183. orr.

Haren itsukeria porrokatua eta tirania, berari haurtzaroa pozoindu ziona.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 168. orr.

Ez dago haurtzaroa baino adin desiragarriagorik: kezkarik ez, etorkizunean pentsatu beharrik ez...  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 496. orr.

Bere haurtzaroa infernua izan zela aitortu zidan lagun batek. Haurtzaro gogorra, lanean hasi eta laster ama galtzea, bikoterik osatu ezina.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 18. orr.

Esan nion nik ez nuela ezagutu haurtzaro osoan harenaren pareko bihotzik.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 156. orr.

Nik, ordea, neure haurtzaro urrunetik ongien gogoratzen ditudanak ez dira irudiak edo usainak, hotsak baizik.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 9. orr.

Nire haurtzaroan eta nerabezaroan bi pertsona gorrotatu nituen batez ere.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 48. orr.

Ene haurtzaroko Baigura maitean.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 115. orr.

Haurtzaroko oroitzapena dut nik Baiona.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 45. orr.

Haurtzaroko esperientziek eta gorabeherek betiko moldatzen gaituzte.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 98. orr.

Haurtzaroko polioaren ondorioz.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 152. orr.

Haurtzaroko paradisuaren eta aitaren bat-bateko galera.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 170. orr.

Haurtzaroko eta gaztaroko gertaerak kontatu zizkigun.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 98. orr.

Haurtzaroko urte zoriontsuetan.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 66. orr.

Nire haurtzaroko istorio ilun hura.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 27. orr.

Nire haurtzaroaren historia ez da oso luzea.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 38. orr.

"Fern Hill" ederra, erritmo eta musikaltasun liluragarriaz haurtzaroaren mundua.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 8. orr.

Gogora ekartzen dena ez dela haurtzaroko errealitatea, baizik eta haurtzaroaren ikuspegi ukatzaile eta eraldatzailea.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 178. orr.

Sexualitateaz jabetzearen nahigabeak ematen diola amaiera haurtzaroari.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 127. orr.

Hain zegoen gaitzak ezindua, lehen haurtzarora bihurtua baitzirudien.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 440. orr.

Gupida hau haurtzarotik haziz joan zen haren baitan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 741. orr.

Marisa erabat ezabatua neukan, esate baterako; oroitzapen urrunetan galdua, haurtzaro-hasierako irudi zenbaiten artean.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 134. orr.

2 irud

Hasiera honetan, ordea, herriaren 'haurtzaro' luze eta neketsua -baina, aldi berean, maitagarria- dugu, esan bezala, mintzagai.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 7. orr.

Giza historia oraindik bere haurtzaroan dagoela, Argazkiko ikuspenaren azpitik iristen zaizkigun lehenagoko esperientzien, haurtzarokoen eta "artearen haurtzarokoen", metaketak ere.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 108. orr.

Filosofiaren haurtzaroan.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 282. orr.

Arrazoimen hutsaren gaietan lehen urratsa, bere haurtzaroa ezaugarritzen duena, dogmatikoa da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 260. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Marisa erabat ezabatua neukan, esate baterako; oroitzapen urrunetan galdua, haurtzaro-hasierako irudi zenbaiten artean.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 134. orr.

Haurtzaro-gaztaroko heziketa berezi hori harremanetara azaleratzea.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 22. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere haurtzaro (4); bere haurtzaro eta (3); eta haurtzaro (3); gabeko haurtzaro (3); haurtzaro eta (17); haurtzaro eta gaztaroari (4); haurtzaro eta gaztaroko (4); haurtzaro eta nerabezaroa (3); haurtzaro gogorra (3); haurtzaro ikastolako (3); haurtzaro zaila (3); haurtzaro zoriontsua (4); oiartzungo haurtzaro (3); oiartzungo haurtzaro ikastolako (3); zuen haurtzaro (3)

bere haurtzaroa (14); bere haurtzaroa eta (3); eman zuen haurtzaroa (3); eta haurtzaroa (13); gure haurtzaroa (3); haren haurtzaroa (4); haurtzaroa da (3); haurtzaroa eta (12); haurtzaroa eta gaztaroa (5); haurtzaroa izan (4); nire haurtzaroa (11); zuen haurtzaroa (8)

bere haurtzaroan (7); eta haurtzaroan (5); gure haurtzaroan (9); haurtzaroan bezala (5); haurtzaroan eta (14); haurtzaroan eta gaztaroan (6); haurtzaroan eta nerabezaroan (5); haurtzaroan ezagutu (4); haurtzaroan gertatzen (3); nire haurtzaroan (7)

bere haurtzaroari (3); bere haurtzaroaz (8); eta haurtzaroaren (4); haurtzaroaren eta (5); haurtzaroari buruzko (3); haurtzaroaz hitz (4); nire haurtzaroaren (3)

agian haurtzaroko (3); bere haurtzaroko (21); edo haurtzaroko (3); ene haurtzaroko (9); eta haurtzaroko (9); eta nire haurtzaroko (8); gure haurtzaroko (10)

haurtzaroko egun (4); haurtzaroko egun zoriontsuak (3); haurtzaroko esperientzia (3); haurtzaroko eta (12); haurtzaroko eta gaztaroko (6); haurtzaroko eta gaztetako (3); haurtzaroko lagun (4); haurtzaroko lehen (5); haurtzaroko oroitzapen (8); haurtzaroko oroitzapenak (14); haurtzaroko oroitzapenetan (5); haurtzaroko oroitzapenez (3); haurtzaroko paradisuaren (3)

nire haurtzaroko (24); nire haurtzaroko eta (3)

eta haurtzarotik (3); haurtzarora itzuli (9); haurtzarora itzultzen (3); haurtzarotik izan (4)


hausbero iz sua egin ondoren itzali gabe gelditzen den errautsa.

Aurpegi harrigarriki ezagunak hausberoan distiraka. Zonbien bezperako suaren tankerakoa zen bere baitako esperantza: hausbero hutsa, atzera nekez suspertuko zena.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 97. orr.

Izan ere, lohadarretan arima zatirik bat ere geratuko ez balitz, ilindia hauspean ehortzirik ezkutatzen denez, zertatik liteke sentimena bat-batean lohadarretan isio, garra hausberotik bezala?  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 283. orr.


hausberoeri iz

Begizkoa eta hotzak eta hausberoeria eta ez dakit zenbat gaitz zeuzkan emazteak.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 161. orr.


hausgaitz ik hauskaitz.

hausgarri iz hausten duena.

Maitasunaren puzzleaz mintzatu naiz, baina Sararen buru-hausgarriaz ere mintza nintekeen, aurretik.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 154. orr.

Eta ez dakit inoiz osatuko ote dudan neure buru-hausgarria.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 157. orr.


hausgogor izond hausten zaila dena.

Nola askatu lokarri hain hausgogor, hain estu, hain sakonetatik?  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 257. orr.


hausgune iz aipatzen dena hausten den gunea.

Horregatik urtaro hauei urtearen hausguneak deitu behar zaie, eta ez da harritzekoa euretan oinaztu ugari sortzea eta ortzian ekaitz nahasia abiatzea.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 415. orr.

Urtearen hausguneak berak nahasten baititu hotz-beroak, biok beharrezkoak, hodeiak oinaztua egin dezan.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 415. orr.


hauskailu iz aipatzen dena hausteko gailua.

Bis bezala, Txaikovskiren Intxaur-hauskailua-tik, lehen ekitaldiko bukaera.  Berria - Kultura   2004-09-04


hauskaitz (ETCn 46 agerraldi; orobat hausgaitz g.er.; eta hautsgaitz g.er. ) izond ia ezin hautsizkoa.

Zati bietatik tiraka, sedazko hari bat lortzen omen dute, lodi eta zarpaila, hauskaitz gogorra, eta arrantza-haritzat erabiltzen dute.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 44. orr.

Oreka egonkorrak eta hauskaitzak, itzulera gabeko prozesuak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 9. orr.

Justiziarekin beti bat eginda irauteko gogo hausgaitzari esker.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 153. orr.

Dudarik gabe, baina zerbait hautsgaitz eta are hilezkorra ere ageri zen aurpegi hartan.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 80. orr.


hauskara izond hausterrearen kolorekoa, hauts-kolorea.

Zeruak kolore gris hauskara hartu zuela iruditu zitzaion, hautsezko hodei trinkoak estali eta argia zeharkatu ezinik balebil bezala.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 45. orr.

Kolore gorri hauskarakoak.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 216. orr.

Gauzen gainera eztiki erortzen zen argi hauskara baten moduan.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 103. orr.

Argi ilun hauskara azkengabeari.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 145. orr.

Atzo, koartza hauskara bat agertu zen hilda Falciu herrian, Moldaviako mugan, eta analisiek frogatu zuten gaitzak hil zuela.  Berria - Harian   2005-10-22

Badira, ostera, bele hauskarak, iparraldeko paraje hauetan hirian ugariak direnak.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 169. orr.

Ibarraren gainean hiru kaio hauskara paratu dira orekan.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 115. orr.


hausketa iz haustea.

Orduan gertatu zen, halaber, Argia taldearen hausketa: «ordurako bi jarrera oso ezberdin zeuden taldean; bat ELAren aldekoa eta bestea ETAren aldekoa.  Berria - Kultura   2004-06-27

Hausketa ez zen erabatekoa izan, elkartzen jarraitzen baitzuten.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 63. orr.

Lotsaren hausketak bertute guztiak ukatzea esan nahi duelako emakumeengan. Ikusten dugu marrazten direla horrela zenbait lotura-hausketa eta artikulazio.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 162. orr.


hausko (ETCn 22 agerraldi) iz hauspoa. ik hauspo.

Gizon airosa ere, bere denboran ainitz eta ainitz eztei alaitu izan ditu bere hausko tresna edo akordeoiarekin.  Herria   2005-06-02

Iholdiko Remi Lacroix-ren andrea debruaren hauskoa edo akordeonarekin.  Herria   2004-05-06

Jesus Aureden hausko soinuak, Pierre Vissleren soinuek, Johanna Etcheverry-ren dantza urratsek, Ezter Carrizoren soinekoek.  Herria   2003-06-05


hauskor 1 izond erraz hausten dena, hausteko joera duena.

Arrautzaren oskol hauskorra.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 100. orr.

Xaboi-burbuila hauskorra izango balitz bezala.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 60. orr.

Zoriona kristal hauskorrez osatutako lore erkina dela.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 114. orr.

Milaka gnomo dorre garaiak eraikitzen ari ziren, dorre hauskorrak, distiratsuak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 219. orr.

Tabako-orri hauskorrak nola erabiltzen zituen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 225. orr.

Eraikin handia, oinarri hauskorra.  Berria - Mundua   2004-04-22

Bizitzaren oldarrak zati-zati eginda utziko du eraikin hauskorra.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 271. orr.

Indartsuak dira, baina oso hauskorrak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 127. orr.

Oso hauskorra baita, bihotza.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 75. orr.

Memoria gauza hauskorra da eta jadanik joandako hainbat momentu galduak dira guztiz, betiko.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 57. orr.

Ahotsa hauskorra zuen, une batetik bestera kordea berbertan gal zezakeen batena.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 59. orr.

Euskararen egoera zoin hauskorra den iparraldean.  Herria   2001-04-12

Bizia bertzerik ez dugu eta hura hain da hauskorra, [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 403. orr.

Izaera hauskorrekoak direnez gero.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 65. orr.

Egunaren eta gauaren arteko denbora hauskor eta salatarian.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 14. orr.

Azken buruan, hauskorra izatea hausteko joeran datza.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 178. orr.

Hain da apaina eta hauskorra, gazelek, haren alboan daudelarik, lotsa sentitzen baitute.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 76. orr.

Kristalez bestaldean, objektu urdinxkak oldarka iragaten dira bata bestearen atzetik, zeharo zurrun eta hauskor.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 206. orr.

2 (erkaketetan)

Agure txiki hori, zurbila eta portzelanazkoa balitz bezain hauskorra, Coffier delakoan nago, merkataritza ganberako burua.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 87. orr.

Argi dut amodioa txita bat bezain hauskorra dela.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 264. orr.

Baina ideiek ere, tximeletak bezain hauskorrak izango ez badira, pausalekua behar dute.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 104. orr.

Zeren beirakia eta lurrezko ontzia baino hauskorrago baikinen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 375. orr.

Eta sentimenduak portzelanazko irudi finenak baino hauskorragoak direla.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 240. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta hauskor (14); hauskor bat (11); hauskor batean (4); hauskor batek (3); hauskor baten (4); hauskor eta (11)

bezain hauskorra (6); egitura hauskorra (3); eta hauskorra (12); hain hauskorra (4); hauskorra da (10); hauskorra dela (5); hauskorra den (5); hauskorra eta (8); hauskorra izaten (3); hauskorra zen (6)

baino hauskorragoa (5)

bezain hauskorrak (3); eta hauskorrak (5); hauskorrak dira (5); hauskorrak eta (4); oso hauskorrak (4)


hauskortasun iz hauskorra denaren nolakotasuna.

Bizitzaren hauskortasunaren isla dela gaixotasuna, ezer izatekotan.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 89. orr.

Haren hauskortasunak erakartzen ninduen haren edertasunak bezainbat.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 109. orr.

Gauzen izaeran, emakumeen hauskortasunean, adinez txikien ahulezian eta baliagarritasun publikoan oinarritutako lege guztiak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 265. orr.

Orain aurrean neukan, hauskortasuna agerian zuela, piltzar egina.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 156. orr.


hausle (ETCn 854 agerraldi) 1 izond hausten duena. ik haustaile.

Gaizkilea psikologizatua eta patologizatua izan bada, jokaera hausleak jakitearen objektuen sail oso bat sorrarazteko bidea eman badu [...].  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 53. orr.

Indar handiko azentua silaba egituraren hausle izaten da, azentua gauza erlatiboa baita.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 46. orr.

Defizit mugaren hausleak.  Berria - Ekonomia   2004-12-15

Xalbador, orotan kantatua den bertsularia, jenden arteko harresien hausle.  Herria   2004-11-11

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Guk, konparaziorako, bazter-nahaslea genuen, ohe-hauslea ere bai, baita barregarri edo gizajoa ere.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 90. orr.

Eragile sentigarri hauek lege hausleentzat pentsatuak dauden zigorrak dira.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 29. orr.

Gaiztoa naiz, arau-hauslea.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 204. orr.

Udalak isun eder eta zentzagarria ezartzen die, hasieran, arau-hausleei.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 25. orr.

Biltzarraren historia, baina ez da gutxiago egia ni orain zin-hausle bilakatu izana ere Biltzarraren parte dela.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 205. orr.

Garai ederretan "la Strassacoeur" ezizenaz deitzen zioten ("Bihotz-hauslea"): oso bizkor geratu zen alargun, eta esamesa zebilen nire aitonak bere burua hil ote zuen, haren infideltasunak jasan ezinez.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 36. orr.

Guk, konparaziorako, bazter-nahaslea genuen, ohe-hauslea ere bai, baita barregarri edo gizajoa ere.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 90. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa izenondo balioaz)

Bazter uhin-hauslean eskegitako jantziak hezatu egiten dira; eguzkitan zabaldurik, ordea, lehortu.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 49. orr.

Dumping-aren aurkako zigorretan herrialde lege hausleengandik jasotako dirua zuzenean salaketa jarri duten enpresa estatubatuarren artean banatzea.  Berria - Ekonomia   2004-09-01

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arau hauslea (4); lege hausle batzuk (3)


hausnar 1 iz hausnarketa.

Bezperagoko bilkuraren harat-honatekiko hausnar tematsuan zebilela.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 116. orr.

-És del tot fiable -erantsi zuen saltzaileak, eta hausnarretik atera ninduen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 8. orr.

Bertan ez hiltzea ziurtaturik, hausnarrari eman zion Sufrah-ek.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 71. orr.

Biharko eguna, berriz, hausnar-eguna denez, Ameriketatik ekarri ditugun argazkiei begira pasatuko dugu.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 183. orr.

2 hausnarrean hausnartzen.

Lisak ez zuen erantzuten, hausnarrean zirudien, begiak beherantz, sardexka baten kirtenarekin jolasean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 364. orr.

Hausnarrean eta pentsakor geratu zen bera ere.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 140. orr.

Hausnarrean edo bere gogoetetan murgildurik ematen zuen denbora gehiena.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 45. orr.

Zalantzarik ez zuen aurrera ekingo ziola hausnarrean zerabilen asmoari.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 109. orr.

Quenuk hausnarrean ikusten zuen, goizetik gauera ingurura begira, zerbait galdu izan balu bezala.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 82. orr.

Halako fribolitateen gainean hausnarrean aritu nintzen, ozkiak hortzak erabat hartu zizkidan arte.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 109. orr.

Hausnarrean ari zela ematen zuen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 102. orr.

Luze egon zen hausnarrean.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 69. orr.

Egun hartan, inoiz baino isilago zebilen Idoia, begirada galduarekin, zerbaiten hausnarrean balego bezala.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 198. orr.

Pasatuko nuen ordu bete agian gauza horiez hausnarrean, erdi eserita, erdi etzanda, begiak erretratuan iltzatuta.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 83. orr.

Denbora luzea eman zuen britxkan eseririk, hausnarrean, ea beste inor ikustera joan behar ote zuen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 27. orr.

Hurrengo segundoak isilik egin zituen emakumeak, eta hausnarrean nik, buruan zer ote zebilkion.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 186. orr.

3 hausnar egin

Egun batez, landara irten zen hausnar egitera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 745. orr.

Josu R bere etxekoez gogoratu zen, eta hausnar egin zuen, bere ama, ziur aski, mila aldiz kontrakoa esanagatik, artean esna egongo zela.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 63. orr.

Ikusten du ez duela ikasgai bakoitza sailkatzeko, hausnar egin eta buruz ikasteko astirik izango, bere denbora behar dute-eta ulermen-oroimenek hura guztia "jakinduria" bihurtuko bada.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 281. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta hausnar (7); hausnar egin (9); hausnar egin zuen (5); hausnar egiteko (3); hausnar egitera (5)


hausnarbide iz hausnarketa bidea.

Hortaz ohartzeak -alegia, huts egiten nuela beti-, beste hausnarbide batean abiarazi ninduen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 75. orr.

Libre da, hala ere, Hamleten irakurlea [...] garaien gainetiko hausnarbide sotilotan barrentzeko.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 12. orr.

Bizi dituen oinazeak eta plazerrak, hausnarbideetan doitzeko astirik gabe ia, zuzen-zuzenean irainaren edo balakuaren inguru fisikora zabaldu ahal izateko argudioa borobilduz.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 9. orr.


hausnargabe izond hausnarketarik gabekoa.

Ausardia hausnargabea balio bilakatu zen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 40. orr.


hausnargai iz hausnartzeko gaia.

Bera atzera murgiltzen zen hain gogoko zituen gaietan, beste arazoren bat hausnargaitzat harturik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 356. orr.

Luzarora gabe, ordea, Sobakevitxen herriaren agerpenak pentsamenduak ildo hartatik baztertu eta betiko hausnargaira itzularazi zizkion.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 141. orr.

Gogoetok hausnargai, jauregiaren eta mendiaren artean zegoen estalpe handi baterantz hartu zuen Norak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 217. orr.

· Boswell-ek hausnargai utzi dizkigun aieruak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 19. orr.


hausnarkeria iz hausnarketa gaitzesgarria.

Aspertzen ari nintzen, eta horretxek sortarazten zizkidan Hannarekiko hausnarkeria hutsal haiek.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 118. orr.


hausnarketa 1 iz hausnartzea.

Euskal errietan mugimendua nagusitzen zaio kontzentrazioari; ekintza, hausnarketari. Hausnarketaren bidez sorturiko legeekin zer ikusirik ez duten legeen arabera.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 81. orr.

Hausnarketa sakon eta luzeetan murgildu zen.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 50. orr.

Filosofiak hausnarketa etikoan du oinarria.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 27. orr.

Bere koherentzia praktikoa dute praktika zehatzen probari egiten dioten hausnarketa historiko-kritikoaren arduran.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 97. orr.

Batzuen ustez, Filosofia Politikoa filosofoek eginiko politikari buruzko hausnarketa da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 217. orr.

Hainbat urte geroago, hausnarketa bera dakart nik nire sorlekura.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 29. orr.

Judizio-mota bi daude: arruntak ("mahai hau orlegia da") eta hausnarketazkoak (kontzeptu orokorrei buruzkoak).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 241. orr.

Begiak bildu zituen gero, hausnarketari emanda.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 109. orr.

Adaren ahotsak eten zuen nire hausnarketa.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 100. orr.

Autobusa ez balitz... horrelako hausnarketak aditzen nizkion.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 70. orr.

Uste dut hausnarketa hauek argiro zuzenesten dutela gorago egin dugun baieztapena.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 98. orr.

Ekonomiaren funtzionamenduari buruzko hausnarketaren ardatza.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 147. orr.

Canal de Castillako inkulusak bat-batean ene hausnarketetatik iratzartu nau.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 128. orr.

Arloko eragileekin hausnarketa eta lankidetzarako bilgune sareak osatzea.  Berria - Euskal Herria   2004-03-31

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Sentigarri ez den zerbait kontzientziaren objektutzat hartzen duen hausnarketa-motari dagokio begiestea.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 237. orr.

Gauza bat da erlijio jarrera eta beste bat sinesturikoa (sinismen antolatua), eta gauza bakoitzak ulermen eta hausnarketa-eredu desberdinak ditu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 266. orr.

Gazte Bilgunearen eztabaida eta hausnarketa prozesuan parte hartzen ari diren eragileak.  Berria - Harian   2005-03-18

Hausnarketa txostenaren inguruan egin beharreko ekarpenak.  Berria - Euskal Herria   2004-12-17

Jokin Zeberio gaztearen omenez [...] gogoeta eta hausnarketa astea antolatuko dela.  Berria - Euskal Herria   2004-10-30

Adimenaren erabilera enpirikoa transzendentalarekin nahastean sortzen den hausnarketa-adigaien anfibologiaz.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 129. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Semantika-hausnarketa sistematikoak.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 145. orr.

3 hausnarketan hausnartzen.

Behin bakarrik utzi zuen bere portaera lasaia, izaeran eta hausnarketan oinarrituriko zuhurtzia hura.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 211. orr.

Antropologo eta soziologoak ere hausnarketan ari omen dira gizakiaren balore-sisteman kontsumoak duen garrantziari buruz.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 87. orr.

Gero, begiak erdi bildurik, hausnarketan hasi zen-: tira, ez dirudi izenik egokiena itsasoan ibili behar duen ontzi batentzat...  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 106. orr.

Beste batzuk bakarrik daude, errosarioa eskuan edo hausnarketan, teari zurrupada laburrak emanez.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 39. orr.

Willemek atzera-aurrera egin zuen gelan, erantzunaren hausnarketan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 171. orr.

4 hausnarketa egin

Ondo da, egin nuen hausnarketa, gainetik kendu behar ditut pentsamendu ilunok, gainetik kendu oroitzapen gogor horiek, ez naiz bizitza osoa gertakari berari bueltaka ibiliko.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 172. orr.

Egungo ekonomia arazo bati buruzko hausnarketa egiteko ekonomilari talde bat osatuko balitz.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 20. orr.

Ondoren, hausnarketa egiten bada, patuaren esku dago horrezkero, konprometiturik zaude.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 189. orr.

Historia horrek eskatzen digu menturaz Estatu subiranoaz egin oharren ondotik, Estatu-Nazioaz zenbait hausnarketaren egitea.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 56. orr.

Ez da erregistratua izan eta ez da berari buruz hausnarketarik egin.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 18. orr.

Hausnarketarik egin al duzu, hotzean?  Berria - Kirola   2004-05-04

· Hausnarketa bat egin nahi izan dut XX. mendeaz.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 189. orr.

Hobeko genuen menturaz, hausnarketa gehiago egin bagenu, munduaren bilakaeraz eta aberriaren funtsezko arazoez.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 138. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baina hausnarketa (6); bere hausnarketa (9); beste hausnarketa (3); bestelako hausnarketa (3); buruz hausnarketa (8); buruzko hausnarketa (71); buruzko hausnarketa egin (13); buruzko hausnarketa egiteko (3); buruzko hausnarketa egiten (6); da hausnarketa (4); den hausnarketa (7); du hausnarketa (5); duen hausnarketa (9); dut hausnarketa (5); edo hausnarketa (5); egindako hausnarketa (10); eginiko hausnarketa (3); egoeraren inguruko hausnarketa (4); ere hausnarketa (6); eta bere hausnarketa (3); eta hausnarketa (46); eta hausnarketa egiteko (3); etorkizunari buruzko hausnarketa (4); gainean hausnarketa (4); gaineko hausnarketa (17); gaineko hausnarketa egiteko (3); gaineko hausnarketa egiten (3); gogoeta eta hausnarketa (3); hainbat hausnarketa (3); hainbeste hausnarketa (3)

hausnarketa adigaien (4); hausnarketa apur (3); hausnarketa bat (13); hausnarketa bat egin (5); hausnarketa bateratua (4); hausnarketa bultzatu (5); hausnarketa bultzatu nahi (3); hausnarketa da (4); hausnarketa edo (4); hausnarketa egin (66); hausnarketa egin behar (9); hausnarketa egin beharko (7); hausnarketa egin du (7); hausnarketa egin eta (10); hausnarketa egin nahi (3); hausnarketa egin zuen (8); hausnarketa egin zuten (3); hausnarketa egingo (6); hausnarketa egingo dute (3); hausnarketa egitea (9); hausnarketa egiteko (33); hausnarketa egiteko eskatu (3); hausnarketa egiten (23); hausnarketa egiten ari (4); hausnarketa egiten du (7); hausnarketa egitera (7)

hausnarketa eguna (4); hausnarketa ere (4); hausnarketa eta (33); hausnarketa gai (3); hausnarketa hau (6); hausnarketa hauek (3); hausnarketa hori (15); hausnarketa horiek (8); hausnarketa horrek (4); hausnarketa kolektiboa (3); hausnarketa kritiko (5); hausnarketa labur (3); hausnarketa nagusiak (3); hausnarketa politikoa (5); hausnarketa prozesua (5); hausnarketa sakon (8); hausnarketa sakon baten (3); hausnarketa sakona (25); hausnarketa sakona egin (8); hausnarketa sakona egiteko (6); hausnarketa sakonagoa (3); hausnarketa sakonak (6); hausnarketa ugari (3)

honako hausnarketa (4); horren inguruko hausnarketa (3); inguruan hausnarketa (15); inguruan hausnarketa egin (4); inguruko hausnarketa (44); inguruko hausnarketa egin (9); inguruko hausnarketa egingo (3); inguruko hausnarketa egiteko (5); inguruko hausnarketa egiten (3); nire hausnarketa (4); zuen hausnarketa (6)

buruzko hausnarketak (7); diren hausnarketak (3); egindako hausnarketak (4); eginiko hausnarketak (3); eta hausnarketak (13); gaineko hausnarketak (3); hausnarketak dira (3); hausnarketak egin (3); hausnarketak egiteko (3); hausnarketak eta (6); hausnarketak ez (5); inguruko hausnarketak (10)

buruzko hausnarketan (5); eta hausnarketan (4)

eta hausnarketarako (11); hausnarketarako bidea (3); hausnarketarako eta (5); hausnarketarako gai (3); hausnarketarako gunea (4)

egindako hausnarketaren (4); egindako hausnarketaren berri (3); eta hausnarketaren (5); etaren hausnarketaren arabera (3); gure hausnarketaren arabera (3); hausnarketaren arabera (6); hausnarketaren arabera hau (3); hausnarketaren berri (5); hausnarketaren bidez (3); hausnarketaren emaitza (4); hausnarketaren ondoren (3)

buruzko hausnarketarik (3); hausnarketari ekin (4); hausnarketarik egin (5); hausnarketarik gabe (3)


hausnarkor (adizlagun gisa) pentsakor.

Hausnarkor begiratu zion honi.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 52. orr.

Bere baitaratua, hausnarkor, isilik.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 100. orr.


hausnarmen iz hausnartzea.

Gehiegizko hausnarmenak tristura izaten du bidelagun.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 64. orr.


hausnarrarazi, hausnarraraz, hausnarrarazten dio ad hausnartzera behartu.

Guztiei beren izateaz hausnarraraziko die.  Berria - Kultura   2004-11-12

Hala ere, Kafka ez du apolitikotzat ikusten: “Literaturak ez du zertan sistema polikoen inguruan hausnartu; haratago doa: sistemak gizakiari eragiten dion guztiaren inguruan hausnarraraz dezake”.  Berria - Kultura   2004-07-16

Hausnarrarazteko, gozarazteko.  Berria - Kultura   2004-06-09


hausnarti izond hausnartzen duena.

Astiki ziharduen, egunero legez, ahokada bakoitza ahoan gozatuz, idi hausnarti baten gisara.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 183. orr.


hausnartu, hausnar(tu), hausnartzen du ad gogoan behin eta berriro erabili, aztertu.

Nork deboziorik gabe hausnartu halako mirari errukitsu, ahaltsu eta ospetsua?  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 901. orr.

Aitak, ordea, bere barnean hausnartzen zituen kontu hauek guztiak.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 104. orr.

Erantzuna hausnartu bitartean.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 68. orr.

Autoaren martxa astirotu nuen, piano baten akorde uhintsuak hobeto hausnartzeko.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 106. orr.

Ondo hausnartu duzu erabakia, Verlaque jauna, utzi egin behar gaituzu?  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 154. orr.

Historiaren balioaz sobera ez hausnartzea.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 127. orr.

Zer gertatu zen zuen bion artean? asko hausnartu dut horri buruz.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 84. orr.

Beraz, barru-barrutik hausnar ezazu eta esadazu adulterioa gaitza dela zergatik uste duzun.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 105. orr.

Ni, bitartean, egoera larri hartatik nola atera hausnartzen ari nintzen.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 56. orr.

Hausnartzen luze egon eta gero.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 65. orr.

Buruzagi zuhurra da hausnartu eta erabakitzen duena.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 57. orr.

Hausnartu egiten du erantzuna eman baino lehen, sudurra zimurtuz.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 22. orr.

Filosofia horrek hausnartu nahi duen munduak pertsonen nahi eta behar sakonak jasotzen ditu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 267. orr.

Honela esan zuen pixka batean hausnartu ondoren: "arranopola!, irauli ez da, ba!".  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 68. orr.

Kontuan izan gabe azpikoz gora jartzen ari dela eraso nagusirako plan aldez aurretik ondo hausnartua.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 132. orr.

Zer hausnartua ematen duten gai sakonez hitz egingo du zurekin.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 110. orr.

Hitz eginarazten zion, arretaz aditzen zuen, ideiak, ematen zizkion hausnartzeko gaiak. ik hausnargai.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 152. orr.

Aspalditik hausnartua nuen erabaki bat hartu nuen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 70. orr.

Ongi hausnartutako proposamena dela.  Berria - Euskal Herria   2004-03-27

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hausnar dezan (3); hausnar dezaten (3); hausnar ezazu (10)

apur batean hausnartu (3); asko hausnartu (6); bai zer hausnartu (3); batean hausnartu (6); batean hausnartu ondoren (5); batez hausnartu (3); buruz hausnartu (4); den hausnartu (3); ere hausnartu (9); eta hausnartu (14); gainean hausnartu (3)

hausnartu behar (19); hausnartu behar du (3); hausnartu beharko (11); hausnartu beharra (6); hausnartu du (19); hausnartu dut (4); hausnartu dute (4); hausnartu duzu (3); hausnartu egin (7); hausnartu egin behar (5); hausnartu egiten (4); hausnartu ere (3); hausnartu eta (30); hausnartu gabe (8); hausnartu gabeko (3); hausnartu nahi (7); hausnartu ondoren (16); hausnartu ostean (7); hausnartu zuen (38)

inguruan hausnartu (11); inguruan hausnartu du (4); luze hausnartu (4); ondo hausnartu (8); ongi hausnartu (3); pixka batean hausnartu (3); sakon hausnartu (5); zer hausnartu (10)

hausnartua izan (3); zer hausnartua (5)

ere hausnartuko (4); hausnartuko du (3); hausnartuko dute (14); inguruan hausnartuko (8); inguruan hausnartuko dute (6)

hausnartuz eta (4); hausnartuz gero (3); ondo hausnartuta (3); ongi hausnartuta (3); ongi hausnartutako (4)


hausnartzaile izond hausnartzen duena.

Zerizan hausnartzaile eta ikertzaile bati berezkoa zaionez denbora jakinak bere arrazoimenaren etsaminan soilik ematea, [...].  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 185. orr.

Irakurketa konpultsiboak, hausnartzaileak, zerbitzuzkoak, plazer hutsekoak, buru eragozgarriak, [...].  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 88. orr.

Ta futxo, hola da, filosofoa hausnartzaile bat da.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 127. orr.


hausnartze iz gogoan behin eta berriro erabiltzea, aztertzea.

Aholkuak aholku, oso ondore onak segitu ziren eztabaida eta hausnartze haietatik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 230. orr.

Arrazoimenaren hausnartze ahaleginetan.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 40. orr.

Hausnartzearen poderioz, putzua itsaso bihurtu zen, eta arraintxoak tiburoi eta balea.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 77. orr.

Azterketa eta hausnartze guztiek azaltzen zioten Patricia, berak oroitutako neska bizipozez betea zen.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 236. orr.


hauspe iz hauts azpia.

Izan ere, lohadarretan arima zatirik bat ere geratuko ez balitz, ilindia hauspean ehortzirik ezkutatzen denez, zertatik liteke sentimena bat-batean lohadarretan isio, garra hausberotik bezala?  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 283. orr.

Auto berriak eta azkeneko berrogeita hamar urteetan zaharkiturik hauspeko lotan zeuden zalgurdiak.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 94. orr.

Gurea [historia] oso gutxi ezagutzen zenean, gure agiri zaharrak hauspean zeuden garaian eman zitzaion sinesgarritasuna iritzi horri.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 278. orr.

Laborantza iraunkorra dute hauspetik atera-arazi nahi.  Herria   2002-09-12


hauspo (ETCn 1.818 agerraldi) 1 iz haize emateko tresna, larru edo ehun toleskor batek elkartzen dituen zurezko bi oholez osatua, oholak haizea hurbiltzen direnean haizea jaurtitzen duena.

Nola horma zaharretako harlanduak, hala hauspoak eta labeak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 24. orr.

Laguntasuna sarri behar izaten zan han, ganadua altzateko, hauspoari eragiteko eta abar.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 53. orr.

Errotak, errementariaren hauspoak, lau gurpileko orgak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4650. orr.

Hauspoari eragiten segitu zuen su gaineko burdinari begirik kendu gabe.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 66. orr.

2 irud

Birikak arnasez bete eta, ahoa hauspo, ahots lodia atera zitzaion agureari, ostera hitz egiterakoan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 47. orr.

Asmo zaharren olak beharrezkoa duela ideia berrien hauspoa.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 43. orr.

Nire irudimenari hauspoaren hatsa ematen zioten izen eta irudi berriak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 127. orr.

Apaizaren prediku beroak loialisten indarkeriaren hauspo izan ziren hurrengo hamarkadetan.  Berria - Mundua   2004-09-17

Jesus lehengusua lurretik gidari eta hauspo emaile. ik hauspotu.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 76. orr.

Haren hatsa hauspo hautsi batena zen... ik beherago 4.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 551. orr.

Berak ere bular-hauspoa zabaldu eta ukabilak estutu besterik ez zuen egin. Harik eta biriketako hauspoak haize emaitetik gelditu zitzaizkion arte.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 85. orr.

3 (eskusoinuarena)

Ikusi egiten dut bainuetxeko gela handian, ilunabar luzeetan, erdi ezkutuan, hauspoari eragiten.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 23. orr.

Guri hauspoa zaratarik gabe eta notak garbi jotzen irakatsi digute. Negar zotinekin bere saihetsak eskusoinu baten hauspoa bezala mugitzen ziren bitartean.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 95. orr.

Botoiek baino gehiago, hauspoak markatzen baitzuen erritmoa.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 17. orr.

Sakabik gutxiago zabaltzen zian hauspoa Elgetak baino.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 80. orr.

Besteek, hauspoaren zabal-itxikeran, alde bererantz nota gehiago aurkitzen eta jarraituago joten daben bitartean, eurok hauspoari aldakuntza bruskoagoak eragiten ei deutsez, haizearen presinoa eta, beraz, hotsa be aldatuaz.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 88. orr.

Eta hauspoaren mugimenduek ez gastatzeko, beste zapi bat soinuaren azpitik.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 27. orr.

Biok elkarrekin jo behar dugunean Joxeaustinena ematen diot Jexuxi, hauspoa bigunagoa duelako eta soinu hobea ateratzen duelako.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 215. orr.

4 pl birikak.

On Camillok hango pinu-usaineko aireaz hauspoak zabaldu eta ase eta betean esan zuen: [...].  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 137. orr.

Lau haizetara zabaldu ditu bere hauspoetatik sortzen diren aiuiak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 27. orr.

Beroak hauspoak arnasestutzen zizkigun.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 97. orr.

Da Rua txirula jotzeaz nekaturik eta hauspoak husturik geratu zenean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 64. orr.

· sing Airez bete zuen bere hauspo arnasestutua.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 101. orr.

Atsedena, indarberritzeko, edo besterik gabe, hauspoari atseden pixka bat emateko. herria¬

15,5 kilometroko ahalegina izango da txirrindularientzat, ordubete eskaseko zigorra hauspoarentzat.  Berria - Kirola   2004-07-01

· Hauspo betean hartzen zuten arnasa.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 100. orr.

5 (hitz elkartuean lehen osagai gisa)

Birikek, ordea, ezin zuten hauspo-lana egin, eta neska itotzen ari zen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 99. orr.

Noraren aita eztulka hasi zen, bat-batean eta hauspo-jauzika, edaria kontrako eztarritik joanda baino larriago.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 107. orr.

Txirula jotzea hauspo eta hortz kontua zen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 34. orr.

6 hauspo soinu akordeoia.

Gazte aldra asko joan ohi dira bidean soinu joten, dultzaina, pandero, atabal, hauspo soinu eta honakoekaz, ikotika eta ujuka zoro-zororik.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 11. orr.

7 hauspoa eman ik hauspotu.

On Camillok suari hauspo ematen zion, eta hartara amorrazioak gorritik berde bilakatzen zuen Pernil gaixoa.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 133. orr.

Izan ere Berriak eta Argia-k iritzi-emaile eta zutabegileen aniztasunari hauspoa eman diote.  Berria - Euskal Herria   2004-02-20

Ibarretxek halako hitzekin lortzen duen gauza bakarra indarkeria erabiltzen dutenei eta Batasunari hauspoa ematea da.  Berria - Euskal Herria   2004-08-20

8 infernuko hauspo adkor eskusoinua.

Txetxuk dino haren umezaroan oraindino bizi-bizirik egoan "inpernuko hauspo" kontua izan eitekeala.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 40. orr.

Hori ere ikusi behar al dugu, infernuko hauspo zahar hori!  Berria - Kultura   2004-12-28

Gizarajo hura ez zen izan infernuko hauspoaren doinura dantza lotuan egiteagatik zigortu zuten bakarra.  Berria - Kultura   2004-09-28

Infernuko hauspoak, infernu-zulo guztietako ateak irekitzeko bidea eman zion Jexuxi.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 97. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta hauspo (6); eta hauspoa (5); hauspo eta (4); hauspo soinua (3); infernuko hauspoa (10); infernuko hauspoaren (4)

hauspoari atseden pixka (3); hauspoari eragin (3); hauspoari eragiten (3)


hauspoketa iz hauspotzea.

Jende asko aspertuta baitago fikzioaren hauspoketa mugarik gabeetan sorpresaz sorpresa eta espantuz espantu ibiltzen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 151. orr.


hauspotu, hauspo(tu), hauspotzen 1 du ad hauspoa eman.

Adak igerri egiten zuen, antza, Danelek su zaharrak berritu nahi zituela, eta ahalegin guztiak egiten ari zen txingar zaharrik ez hauspotzeko. Bertaren txolinkeriak senarraren jelosiaren garra hauspotu zuelako.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 80. orr.

2 irud ik akuilatu.

Edozein gezur hauspotzeko prest.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 63. orr.

Baina... -eta esaldia eten zuen, misterio-giroa hauspotzeko-: abiatzera noanean jakinaraziko dizut.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 103. orr.

Kendu egin nuen, ordea, bizitza osoan salatu dudan betiko arinkeria hauspotzeko beldurrez.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 14. orr.

Gauza jakina baita ezjakintasunak eta zigorren iluntasunak hauspotu egiten dituztela grinak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 35. orr.

Baina nola kontrolatu masturbazioa bezalako jokaera kontrolaezin bat? erru sentimendua hauspotuz.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 35. orr.

Erromako errepublikak hauspotu egin zuen suizidioa.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 266. orr.

· Sabela bete antzean, birra fresko bat eskuan eta Marlboro bat birikak hauspotzen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 271. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Seriotasun hauspotu batez hitz egin zuen gero: [...].  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 110. orr.


hauspotzaile izond hauspotzen duena.

Babesak delituen hauspotzaile bihurtzen dira, legeak oztopatzaile diren baino neurri handiagoan.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 100. orr.


hauspotzar iz hauspo handia.

Olatu-erasoren batek lemari eragitera behartzen zuenean edo haize-hauspotzarren batek belak lehertzeko zoriraino puzten zituenean.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 141. orr.


haustaile (ETCn 49 agerraldi) izond hauslea. ik hausle.

Kremlinen gainean proiektaturik daudela ematen du eta, zein performance haustailea; telebista pantaila ere hiru leku ezberdinetan islatzen da Kremlinaren gainean. Jokalari indartsua, haustailea eta joko handikoa zela.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 260. orr.

· Onartezina da, inondik ere, nire jokaera: eskandaluzkoa, iraultzailea, desorekatzailea; lege-haustailea, lizuna, probokatzailea.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 104. orr.


hauste1 1 iz puska edo zatietan bereiztea.

Airatze, hauste edo leku-hustutze hauekin ez da bat bere batera, onera eta lehengo oinera horren aise bihurtzen.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 202. orr.

Prezioen haustea ele zuhur eta apurrez aipatzen zuen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 103. orr.

Bazekien bestalde haien arteko harremana eten zela nahiz haustearen arrazoiak ez zituen ikertu.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 175. orr.

2 legeez-eta mintzatuz, ez betetzea.

Ez dira nahastu behar lege-hauste handiak eta ordena publikoaren hauste hutsa.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 177. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Hainbat kolpe eta hezur hauste batzuk. Zer zirrara eta zer bihotz-haustea eragin zizkidan osaba gartzelatik ateratzen ikusteak.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 20. orr.

ik buruhauste.

7 krimen, 82 delitu, 159 arau-hauste, 6 suizidio eta 15 auto-istripu.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 261. orr.

Legeak arau hauste oso larriak, larriak eta arinak bereizten ditu.  Berria - Euskal Herria   2004-03-09

Arau-hauste txiki batzuk ere igarri ditut.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 90. orr.

Ustezko atentatua trafikoko arau hauste bat besterik ez zela izan.  Berria - Mundua   2004-12-03

Lege hauste xumea.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 210. orr.

Bi urteko epean bi lege-hauste larri edo gehiago egitea.  Berria - Euskal Herria   2004-12-05

Lege-hauste handiren bat egingo zuela Anshelek bururatu zitzaion beste norbaiti.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 218. orr.

Uste izan zuen agindu hauste arina izango zela.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 370. orr.

Koldarkeria, gezurra, zin-haustea, begirunerik eza eta babesgabearenganako ankerkeria edo maltzurkeria.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 157. orr.

Bulda aipatu haiek ordaintzen baziren ere, etxerik gehienetan beldur emango zuen barau-hauste edo bijili-apurtzeak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 82. orr.

Geroztik dakigun bezala izan da kontratu hauste asko eta gure ondarkinak ez dira harat juaiten.  Herria   2005-03-24

· Neutraltasun hauste auzi bat.  Berria - Mundua   2004-03-13

Galarretan jokaturiko berdinketa hauste partidan.  Berria - Kirola   2004-12-24

4 (aditz osagaiarekin)

Orduan zer litzateke morboa?: legea hauste hutsaren laineza eta txoro-haizea?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 24. orr.

Naturaltasuna hiltzen duten legeak hauste aldera.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 40. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arau hauste (29); buru hauste (50); buru hauste frango (9); buru hauste handiak (7); eta buru hauste (7)

hauste bat (3); hauste bezperan (3); hauste frango (9); hauste gehiago (3); hauste handiak (8); hauste larriak (4); hauste oso (5)

arau haustea (7); arau hausteak (7); buru hauste frango (9); buru hauste handiak (7); buru hausteak (15); lege hauste (18); lege haustea (8); lege hausteak (10); lege haustearen (3); zer buru hausteak (3)


hauste2 (orobat Hauste) 1 iz ipar hauster eguna.

Girixtinoentzat barur eta mehe egunak direla, hauste eta ortzirale saindu egunak.  Herria   2004-02-26

Urtetik urterat berriz azkartzen ari den ihauteria hori, beti luzatzen ere ari dena, ez baita gehiago Hauste bezperan bururatzen.  Herria   2001-02-08

2 hauste egun hauster eguna.

Ihauterietatik landa hor dugu garizuma eta lehenik hauste eguna.  Herria   2004-02-26

Badu 8 urte orain Baionan Hauste egunean, idi gizen erakusketa bat egiten duela Euskal Herriko eta Landesetako harakinen elkarteak.  Herria   2001-03-08

Batez ere hauste egunetako errauts grisezko gurutzea kopetan bizi-muga seinale zekarrenean.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 81. orr.


haustegi iz hauts biltegia.

Lurra bezala, hauts ale bat besterik ez dela unibertsoaren izar haustegian.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 394. orr.

Jadanik hotza sentitzen nuen hezurretan eta kafearen berotasun urrunak nekez harro zezakeen ene gorputzaren barneko haustegia.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 62. orr.


hausteke adlag hautsi gabe.

Hizkuntza-ereduaren aldetik, batu estandarra eta koherentzia hausteke, tonu-joko askotarikoak islatzen saiatu da itzultzailea.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 13. orr.


hausterre 1 iz ikatza, egurra eta kidekoak erretzean gertatzen den hauts hondakina.

Haien inguruan belar tarte zabalak ere hausterre bihurtuak izan ziren. lurrunezko zutabeak eta hausterrezko hodeiak hedatzen ziren nonahi.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 133. orr.

Lurrun eta hausterre beltzezko geruza.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 182. orr.

2 (orobat Hasterre) hausterre eguna.

Hausterre zortzian badira udaberriko tenporak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 222. orr.

Hirutatik behin, martxoan da hausterre.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 81. orr.

3 hausterre egun, garizuma hasten den eguna. ik hauste2 2.

Inor bizi ez zen aintzirako uharte batera eraman zezala bere txalupan, eta hori hausterre eguneko gauean egin zezala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 956. orr.


haustezin izond ezin hautsizkoa.

Helezina eta haustezina zirudienak bazuen, itxura batean, ahulezi puntu bat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 134. orr.

Zenbait etxek erabiltzen dutena [plastikoa] oso gardena da eta ia-ia haustezina.  Berria - Gaiak   2004-12-23

Harri haustezinez baitzen egina.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 360. orr.

Gerra urteek elkarrekin odolez eta izerdiz lotutako soka haustezinei esker.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 130. orr.

· Horien hiruren sineste zintzo eta haustezinak salbatzen ditu herriak.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 73. orr.

Oinarrizko maxima haustezin bati jarraiki.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 269. orr.


haustsu izond hauts asko duena.

Jenderik gabeko gela haustsuzko ilara batean zehar eramaten gintuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 38. orr.

Artxibo haustsu batean, BE atzeratuen bilduma aurkitu nuen. galdararen sapa haustsuan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 211. orr.


haustu, hauts/haustu, hausten/haustutzen 1 du ad hauts bihurtu.

Eta ez nuen mitoa Madrilen harrapatutako gripe txatxu batengatik haustuko.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 20. orr.

Baina haustu dugunak ere egiten gaitu.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 20. orr.

2 hautseztatu.

Takoaren punta haustu zuen klera urdin batez.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 212. orr.

Bat-batean sortutako haize zakar batek begiak haustu eta zakartu zizkidalako.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 296. orr.

Oroimenaren bazter batean erdi hausturik zeuzkan hitz batzuk gogoratu zizkion hatz-mamiez irakurritako izenak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 77. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Mirabe gazte bat agertu zen gero botila haustu pare bat eskuetan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 210. orr.

Kalesa beltz haustu bat zihoan Bostongo kaialderantz.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 62. orr.

Palmondo haustuz dekoratutako jantokiko txoko ilun batean.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 49. orr.

Haizea entzuten zen leihoko kristal haustuaren kontra.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 65. orr.

Gaizki argiztaturiko ganbara erdi haustuan, emakume talde bat ari zen iruten.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 267. orr.

Neskak, ordea, eliza albo batera utzirik, itsasoko bide haustuan aurrera hartu zuen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 161. orr.

Egia nahi diat, eta egia, niretzat, ez dituk gertaera haustuak, ez hila eta hauts bihurtua den emakume baten gorputzaren grina eta irristadak ere...  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 203. orr.


haustura 1 iz haustea; haustearen ondorioa.

Cisternako gizon baten semeak, hankartean haustura ikaragarria zuen eta ezin zien inolako moldez hesteei eutsi.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 447. orr.

Tolosarrak bi ornotan hausturak zituela jokatu zuen Atleticoren kontra.  Berria - Kirola   2004-10-05

Erorikoak haustura larriak eragin dizkio aurpegiko hezurretan.  Berria - Kirola   2004-07-21

Oso haustura txarra zaukak, gizona, txarrenetakoa.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 15. orr.

Eremu elektromagnetikoen eraginpean jarrita, ADNan hausturak gertatzen dira.  Berria - Gaiak   2004-12-22

2 (gauza abstraktuekin)

Izadiaren eta gizartearen arteko hausturak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 248. orr.

Beti barnatuz eta hedatuz joan izan den belaunaldien arteko haustura. Benetako haustura dago Cimabue-ren madonna baten eta Tizianoren emakume baten artean.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 33. orr.

Determinismo hertsiarekiko haustura eta eboluzioaren aurrera-behar itsua bat datoz.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 173. orr.

Gure arteko haustura ustezko hura ez zen gure irudimenaren hutsegite bat baizik izan. Baztertzea gorago aipaturiko gizarte-lotura horietako baten edo batzuen hausturaren emaitza da.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 436. orr.

Gizarte-sareen haustura saihesteko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 194. orr.

PP Espainiaren hausturari buruzko mamuak berpizten ari baita.  Berria - Euskal Herria   2004-03-03

UDF alderdiaren haustura bat.  Herria   2001-10-18

Eroskik zein Consumek jakinarazi dute hausturak ez duela eraginik izango langile-kooperatibistek urtero jasotzen dituzten mozkinetan.  Berria - Ekonomia   2004-02-05

Haustura ez da denbora eten bat, bereizi gabea, tartekatuko litzatekeena [...] bi aldi nabarmenen artean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 199. orr.

Horrek guztiak erabateko haustura ekarri zuen herrietan.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 127. orr.

Jarrera gogo-biluzi horrek haustura asko sor zezakek literatur lantegiko kide bat baino gehiagoren psikologian. Erdi Aroan kristauen artean sortu zuen hausturarekin.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 102. orr.

Estatutuaren aurreko garaietan, eztabaida nagusietako bat erreformaren eta hausturaren arteko dilema zen.  Berria - Euskal Herria   2004-10-22

Haustura eta erreforma.  Berria - Euskal Herria   2004-10-20

2000ko maiatzaren 12ko hauteskundeak ETAren su-etenaren hausturaren ondoren iritsi ziren.  Berria - Euskal Herria   2004-02-13

Hausturazko gutuna erakutsi dit, ele zurikeria galanta baita.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 163. orr.

3 (izenondoekin)

Oreka psikikoaren haustura larri eta bat-batekoa.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 38. orr.

Orainaldia iraganetik garatzen da haustura handirik gabe.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 298. orr.

Mende horretan jazo zen hasieran aipatu dugun logikaren historiako hausturarik handiena.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 140. orr.

Lan horrek haustura garbia markatu zuen aitzineko filosofia guztiarekin.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 49. orr.

Ekonomia bakarra dugun toki berean haustura politiko handiak gertatzen dira.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 47. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Haustura urteak. Kausaltasun biribil baten haustura unea.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 15. orr.

HBren eta KASen haustura estrategiak.  Berria - Euskal Herria   2004-10-21

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Rok Praznik Bidasoako jokalariak zuntz haustura du.  Berria - Kirola   2004-09-29

Eskuin izterrean gihar haustura baitu.  Berria - Kirola   2004-06-12

Sexualitatearen arau-hausturak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 219. orr.

Izan ere, Frantziako Kode Zibila zerbait bada, aurreko erregimen politikoaren lege haustura da.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 11. orr.

Lege-haustura berbera.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 161. orr.

Aitortu beharrean nago barne-haustura hura ez zela hain handia izan nire kasuan.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 113. orr.

Kultur haustura eta aldaketa handia gertatu zen garai hartan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 310. orr.

Estatu-krimen bihurtzen baitu gizabide-haustura besterik ez dena.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 18. orr.

Kalkaneo leherketa-haustura bilaterala.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 88. orr.

EAJren aukera erreformista mutur batean, eta ETA militarraren haustura estrategia bestean.  Berria - Euskal Herria   2004-10-20

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alboko lotailuan haustura (3); arteko haustura (21); baina haustura (3); barne haustura (7); belaunaldien arteko haustura (3); da haustura (3); du haustura (5); duen haustura (3); edo haustura (4); erabateko haustura (4); espainiaren haustura (3); eta haustura (16); gizartean haustura (3)

haustura baitu (3); haustura bat (37); haustura bat du (10); haustura bat jasan (3); haustura dauka (3); haustura dela (3); haustura demokratikoa (3); haustura du (12); haustura edo (3); haustura egin (4); haustura eragin (3); haustura ere (3); haustura eta (10); haustura ez (7); haustura ez zen (3); haustura gertatu (4); haustura hori (9); haustura horrek (3); haustura horren (4); haustura hura (5); haustura izan (11); haustura ote (3); haustura politikoa (3); haustura txiki (15); haustura txiki bat (15); haustura txikia (8); haustura txikia du (3)

jokalariak zuntz haustura (3); lotailuan haustura (3); lotailuan haustura txiki (3); nuen haustura (3); serbiarrak zuntz haustura (3); zuen haustura (4); zuen zuntz haustura (3); zuntz haustura (71); zuntz haustura bat (12); zuntz haustura dauka (3); zuntz haustura du (8); zuntz haustura izan (6); zuntz haustura txiki (4); zuntz haustura txikia (7); zuntzen haustura (4)

arteko hausturak (3); hausturak eta (5); hausturaren aldeko (3); hausturaren eta (4)

eta hausturarik (3); ez du hausturarik (3); hausturarik ez (8); hausturarik gabe (7); inolako hausturarik (8); zuntz hausturarik (6)


hausturazale izond hausturaren aldekoa.

Amnistiaren aldeko mugimendua hausturazalea zen.  Berria - Euskal Herria   2004-10-22


hauta 1 izond aukeratua; aukerakoa, bikaina.

Idazle hauta da Andde Luberriaga Azkaingo auzapez ohia.  Herria   2005-03-24

Segur naiz ama hauta izanen zarela, egun batez...  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 112. orr.

Rugbilari hauta izana, gero gaztetxoen trebatzaile, denek ainitz estimatzen zuten gizona. Haragia hauta zen, Pinaki tokiko zikiro erretzaileak zuen prestatua.  Herria   2005-03-31

Atun freskoa, zinez hauta, Hondarribitik ekarria.  Herria   2003-07-10

Ondotik Bergamin karrikako Ekozentruan bio-bazkari hauta.  Herria   2003-05-22

Lan bat hauta zinez, argazki ederrez beztitua gainerat.  Herria   2005-09-01

Giro hauta burutik buru.  Herria   2004-11-04

Xokolatearen besta beraz, xokolatez asetzeko parada hauta.  Herria   2004-04-15

Behartsuez oroitzeko parada bat hauta.  Herria   2002-10-24

• 2 iz aukera.

Astelehenean, Lionel Jospin gobernuburuak deplauki eman diote hauta: edo gobernuan segitzen dute eta auzapez kargurik ez hartzen, edo gobernutik jalgitzen dira.  Herria   2001-03-22

Denek hauta ukan zutela, ziren tokian geldi edo berriz Euskal-Herrirat itzul, eta kasik denek hautatu zutela berriz Euskal-Herriratzea.  Herria   2001-06-07

Herriko bestetan izanen da hauta, josteta desberdinetan.  Herria   2003-09-11

Diska berrietan ere, asko eta asko, dena kantu, dena musika, hauta zinez nasaia!  Herria   2002-12-12

Postaletan baliatu argazkiak dira gehienak bainan bada gaitzeko hauta, gaiak arrunt desberdinak izanki-eta.  Herria   2001-05-31

Luzaz jatetxe eskasiaz, errenkura baiziren arrotzak, orai badute hauta.  Herria   2001-06-21

Amaren erranak alde batetik, lagunak eta pilota bertzetik, hauta laster egiten zenuten.  Herria   2004-02-12

Beraz bada egunaren hauta, batean joaiten ahal ez dena, bertzean joaiteko.  Herria   2003-11-06

Larunbatean ez dugu mezarik ez Itsasun ez eta ere Luhuson, bainan hauta bada mezak izanen dira aratseko 8 orenetan Zuraiden eta 9 orenetan Kanbon.  Herria   2003-04-17

3 hautaz adlag

Ez dira hautaz asmatuak, baizik arrazoimenaren izaera berak eskuratzen ditu.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 148. orr.

Hau pentsamen-gauza da (ens rationis), hautaz pentsatzen dena eta arrazoimenaren indarrez halabeharrez aurresuposatua ez dena.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 151. orr.

4 hautazko ik hautazko.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aro hauta (3); bazkari hauta (4); giro hauta (13); hauta burutik buru (3); parada bat hauta (5); parada hauta (26); zinez hauta (3)

hautak izan (4); hautak izan dira (3); hautak izanen (3); hautak ziren (3); jateko hautak (3); xede hautak (3)


hautabide (ETCn 343 agerraldi) iz hautaketa bat gauzatzeko era edo bide bakoitza. ik aukerabide.

Eta biak gorde ezinean, bietatik bat galtzeko hautabidean, nork ez du nahiago ondasunak galdu ikusmena baino?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 330. orr.

Ikasleen hautabideen murrizketa salatu zuten, esaterako.  Berria - Euskal Herria   2004-03-13

Alderdi islamiarrak eta hautabide demokratikoa herrialde arabiarretan.  Berria - Kultura   2004-06-09

Zeren jende gehienak ez baitzuen hautabide hura.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 119. orr.

Badira hautabide hutsezko monarkiak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 160. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Jaunaren hautabide-eskubide hori desagertua zen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 342. orr.

· Ameriketako konpainiak ez dute batzuetan sarrera erraza Europan, honek erakusten dien desberdintasunak direla eta, baina hemengoentzat hori arrakasta hautabide bat besterik ez da.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 163. orr.

3 hautabidezko adlag ik hautapen 3.

Oinordetzazkoa zen, erregeak dinastia beraren barruan hautatzen zirelako, eta semeak zirelako oinordeko; hautabidezkoa zen, herriak egiten zuelako semeen arteko hauta.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 342. orr.

Hala, feudoak semeengana pasatu ziren, oinordekotza-eskubidez eta hautabidezko eskubidez, eta feudo bakoitza, koroa bezala, hautabidezko eta oinordetzazko izan zen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 342. orr.


hautagai (ETCn 37.490 agerraldi) iz hauteskundeetara edo zernahi bozkatze eta hautaketatara aurkezten den pertsona.

Hautagai asko etorri zaio ezkontza eskabidea egitera, baina denak ere errefusatu ditu.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 38. orr.

Printzesa eder hori zein printzerekin ezkonduko duten pentsatzen aritu gara, baina ezin izan diogu hautagai egokirik aurkitu.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 283. orr.

Zazpi hautagai lehiatuko dira Monterok utzitako errektore kargua hartzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-02-28

Nobel sarirako proposatzen zuten hautagai paregabea.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 170. orr.

Kontserbadoreek beren hautagaia erretiratu eta, bi gaitzen artean gaitz txikiena aukeraturik, hautagai nazionalista bultzatu zutenean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 191. orr.

Espainiako Gorteetarako hauteskundeetarako hautagaiak izendatu ditu.  Berria - Euskal Herria   2004-02-04

Azken bozetan Berdeek ez zuten hautagairik aurkeztu.  Berria - Euskal Herria   2004-03-20

Lehen itzulian boto gehien lortu dituzten bi hautagaien artean. herria¬

Ezkerreko hautagai bati emanen dio boza.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 129. orr.

Emakumezko hautagai bakarra da.  Berria - Mundua   2004-10-09

Kubako Legebiltzarrerako hautagaien artean.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 285. orr.

Bera izan zen boto gehien lortu zuen hautagaia: %45.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 30. orr.

Mayor Oreja hautagaiaren alde egindako kanpaina.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 38. orr.

Baina nik hitz eman dut hautagai erreformistaren alde egingo nuela.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 443. orr.

Lehendakaritzarako hautagai sozialista izan zen.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 291. orr.

Zenbait hautagai lehiakideren artean egin beharreko aukera zail bat baizik. 240 hautagaik osatutako zerrenda bateko buru aurkeztu dela iragarri zuen atzo.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 59. orr.

Hautagaien zerrenda.  Berria - Harian   2005-04-03

Hautagai-zerrenda erreformistan aurkeztuko nauk.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 142. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

alderdiko hautagai (14); baina hautagai (8); baino hautagai (6); bere hautagai (5); beren hautagai (5); berriz hautagai (29); berriz hautagai izanen (11); beste hautagai (37); beste hautagai bat (7); betetzeko hautagai (10); bi hautagai (76); bi hautagai nagusien (6); bost hautagai (11); bozetan hautagai (12); bozetarako hautagai (5); burua hautagai (6); da hautagai (37); da hautagai nagusia (7); da irabazteko hautagai (5); dela hautagai (8); demokraten hautagai (5); den hautagai (7); dira hautagai (20); dira hautagai nagusiak (10); du hautagai (10); duen hautagai (7); dute hautagai (7); ebn sartzeko hautagai (6); egiteko hautagai (5); ere hautagai (17); eskuineko hautagai (6); eta hautagai (32); eta presidentetzarako hautagai (6); ez da hautagai (5); ezkerreko hautagai (6); galeuscako hautagai (6); garaipena lortzeko hautagai (5); gehiago hautagai (5); giroa irabazteko hautagai (5)

hautagai abertzale (13); hautagai agertu (10); hautagai agertzen (7); hautagai asko (14); hautagai aurkeztu (15); hautagai aurkeztu dira (6); hautagai aurkeztuko (8); hautagai baino (5); hautagai bakar (14); hautagai bakar bat (8); hautagai bakarra (64); hautagai bakarra zen (7); hautagai bakoitzak (10); hautagai bat (37); hautagai batek (10); hautagai baten (15); hautagai batzu (5); hautagai batzuk (18); hautagai bezala (6); hautagai da (15); hautagai daude (8); hautagai dela (5); hautagai demokrata (19); hautagai demokratak (31); hautagai demokrataren (10); hautagai demokratari (6); hautagai dira (8); hautagai diren (8); hautagai egokia (6); hautagai erreformazale (5); hautagai errepublikanoak (8); hautagai eta (18); hautagai faboritoa (8); hautagai gehiago (13); hautagai gehienak (7); hautagai gehienek (5); hautagai gisa (27); hautagai guztiak (9); hautagai guztiek (12); hautagai guztien (8); hautagai horiek (9)

hautagai independente (6); hautagai independenteak (11); hautagai izaiteko (7); hautagai izaiten (6); hautagai izaiten ahal (6); hautagai izan (40); hautagai izan nahi (5); hautagai izan zen (9); hautagai izanen (42); hautagai izanen da (8); hautagai izanen dela (13); hautagai izango (24); hautagai izango dela (7); hautagai izango dira (6); hautagai izateari (7); hautagai izateko (35); hautagai izateko baimena (5); hautagai izendatu (14); hautagai jeltzaleak (5); hautagai john (7); hautagai josu (5); hautagai mariano (7); hautagai mikel (10); hautagai mikel irujo (5); hautagai nagusi (11); hautagai nagusia (58); hautagai nagusia da (5); hautagai nagusiak (39); hautagai nagusiek (8); hautagai nagusien (17); hautagai nagusien artean (11); hautagai nagusietakoa (6); hautagai sendoa (8); hautagai sendoak (5); hautagai sendoena (13); hautagai sozialista (6); hautagai sozialistak (13); hautagai viktor (8); hautagai zerrenda (23); hautagai zerrendak (5); hautagai zerrendarik (5); hautagai ziren (8)

hauteskundeetan hautagai (6); hauteskundeetarako hautagai (11); hiru hautagai (31); irabazteko hautagai (77); irabazteko hautagai nagusia (17); irabazteko hautagai nagusiak (7); irabazteko hautagai sendoena (6); itzulia irabazteko hautagai (5); izango da hautagai (5); izateko hautagai (31); izateko hautagai bakarra (5); janzteko hautagai (6); jasotzeko hautagai (7); john kerry hautagai (18); kerry hautagai (21); kerry hautagai demokratak (10); kerry hautagai demokrataren (5); kongresurako hautagai (14); lau hautagai (14); lehendakari izateko hautagai (9); lehendakaritzarako hautagai (19); liga irabazteko hautagai (7); lortzeko hautagai (13); ordezkatzeko hautagai (13); ppko hautagai (5); presidentetzarako hautagai (44); sarirako hautagai (5); sartzeko hautagai (15); sei hautagai (7); senaturako hautagai (6); txapela janzteko hautagai (5); txapelketa irabazteko hautagai (9); zazpi hautagai (16); zen hautagai (8); zenbait hautagai (6); zuen hautagai (8); zuten hautagai (6)

alderdiko hautagaia (9); bere hautagaia (6); beren hautagaia (6); beste hautagaia (5); bigarren hautagaia (6); da hautagaia (5); den hautagaia (11); duen hautagaia (19); eskuineko hautagaia (6); eta hautagaia (6)

hautagaia aukeratzeko (6); hautagaia da (42); hautagaia dela (10); hautagaia ere (8); hautagaia eta (12); hautagaia ez (8); hautagaia izan (20); hautagaia izan zen (10); hautagaia izango (25); hautagaia izango da (16); hautagaia izateko (9); hautagaia zein (5); hautagaia zen (14)

hirugarren hautagaia (5); irabazteko hautagaia (31); irabazteko hautagaia da (5); izateko hautagaia (10); lehen hautagaia (7); lehendakaritzarako hautagaia (9); presidentetzarako hautagaia (7); zuen hautagaia (6)

alderdiko hautagaiak (7); aralarreko hautagaiak (7); beste bi hautagaiak (6); beste hautagaiak (14); bi hautagaiak (29); bizkaiko hautagaiak (9); dira hautagaiak (20); diren hautagaiak (8); duten hautagaiak (5); eako hautagaiak (12); eskuineko hautagaiak (5); eta hautagaiak (12); gipuzkoako hautagaiak (13); hartzeko hautagaiak (7)

hautagaiak atzo (8); hautagaiak aukeratzeko (5); hautagaiak aurkezteko (8); hautagaiak aurkeztu (9); hautagaiak aurkeztuko (6); hautagaiak dira (11); hautagaiak ere (19); hautagaiak eta (22); hautagaiak ez (11); hautagaiak zein (6)

hiru hautagaiak (17); hzko hautagaiak (5); irabazteko hautagaiak (18); izateko hautagaiak (13); jasotzeko hautagaiak (8); koalizioko hautagaiak (7); kongresurako hautagaiak (8); lehendakaritzarako hautagaiak (6); ppko hautagaiak (8); presidente izateko hautagaiak (5); presidentetzarako hautagaiak (8); psoeko hautagaiak (5); saria jasotzeko hautagaiak (6); senaturako hautagaiak (9); z hautagaiak (15); zuen hautagaiak (10)

hautagaiarekin batera (7); hautagaiaren alde (8); hautagaiaren aldeko (6); hautagaiaren izena (5)

beste bi hautagaiek (5); beste hautagaiek (11); bi hautagaiek (27); dute hautagaiek (7); hautagaiek ez (16); hautagaiek ez dute (6); hiru hautagaiek (9); zuten hautagaiek (6)

beste hautagaien (5); bi hautagaien (31); bi hautagaien artean (10); bi hautagaien arteko (14); eta hautagaien (6); hautagaien artean (104); hautagaien artean dago (7); hautagaien arteko (21); hautagaien izenak (7); hautagaien zerrenda (20); hautagaien zerrendak (6); hautagaien zerrendan (7); igotzeko hautagaien (5); irabazteko hautagaien (24); irabazteko hautagaien artean (18); lortzeko hautagaien (5); zazpi hautagaien (5)

hautagaietako bat (31); hautagaietako bat da (8); hautagaietako batek (5); irabazteko hautagaietako (7); irabazteko hautagaietako bat (5)

hainbat hautagaik (5); zazpi hautagaietatik (5)

beste hautagairen (6); beste hautagairik (13); beste hautagairik aurkeztu (5); hautagairen artean (10); hautagairik aurkeztu (8); hautagairik ez (10)


hautagaitza 1 iz hautagai egoera.

Handik gutxira politika aktiboan sartu zen eta bere hautagaitza aurkeztu zuen diputatu izateko.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 158. orr.

Imazen hautagaitza babestu zuen Juaristik EBBrako bozetan.  Berria - Euskal Herria   2004-03-23

Ohioko legebiltzarkide Dennis Kucinich, Wesley Clark jeneral ohia eta Al Sharpton apaiza atzean gelditu dira oso hautagaitza zerrendan.  Berria - Mundua   2004-02-10

2 hautagai zerrenda.

Aralar, EA, EAJ eta Batzarrek babesten duten Nafarroa Bai hautagaitza abertzalea aurkeztu zuten atzo Iruñean.  Berria - Ekonomia   2004-01-24

Hautagaitza aukeratzeko bozketa errepikatu egin behar izan zuen UPNk.  Berria - Euskal Herria   2004-04-29

Izen ezagunak proposatzen ditu Egibarren hautagaitzak GBBko taldea osatzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-04-08

Alderdien Legea urratzen duen hautagaitzarik balego.  Berria - Euskal Herria   2004-05-12

HZren hautagaitza inpugnatzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-05-19

Beste hautagaitzetan errektoreordegai baliagarriak direla badakit.  Berria - Euskal Herria   2004-03-21

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

antolatzeko hautagaitza (4); arteko hautagaitza (4); arteko hautagaitza bateratua (3); bai hautagaitza (11); baina bere hautagaitza (3); bere hautagaitza (50); bere hautagaitza atzera (4); bere hautagaitza aurkeztu (5); beste hautagaitza (6); beste hautagaitza bat (4); bi hautagaitza (3); coboren hautagaitza (3); den hautagaitza (3); du bere hautagaitza (4); du hzren hautagaitza (3); duen hautagaitza (8); dute hautagaitza (4); duten hautagaitza (6); edo hautagaitza (3); ere hautagaitza (4); eta bere hautagaitza (5); eta hautagaitza (11); euren hautagaitza (5); haren hautagaitza (3); hautagaitza alternatiboa (3); hautagaitza atzera (7); hautagaitza atzera bota (3); hautagaitza aurkeztean (3); hautagaitza aurkezteko (14); hautagaitza aurkezteko epea (3); hautagaitza aurkezten (3); hautagaitza aurkeztu (25); hautagaitza aurkeztu du (4); hautagaitza aurkeztu zuen (7); hautagaitza aurkeztuko (7); hautagaitza babesten (3); hautagaitza babestuko (3); hautagaitza bakarra (13); hautagaitza baliogabetzeko (4); hautagaitza bat (15); hautagaitza bat aurkezteko (3); hautagaitza batek (3); hautagaitza bateratua (9); hautagaitza bateratuan (4); hautagaitza bateratuaren (3); hautagaitza bateratuari (4); hautagaitza batzuk (4); hautagaitza bertan (8); hautagaitza bertan behera (8); hautagaitza bultzatu (5); hautagaitza da (6); hautagaitza erabat (6); hautagaitza erabat akademikoa (4); hautagaitza erretiratzea (3); hautagaitza eta (5); hautagaitza guztiak (3); hautagaitza guztiek (3); hautagaitza horren (3); hautagaitza independenteak (3); hautagaitza inpugnatzeko (3); hautagaitza legez (6); hautagaitza legez kanpo (4); hautagaitza onartu (4); hautagaitza onartzeko (3); hautagaitza ontzat (4); hautagaitza osatzen (4); hautagaitza sostengatu (5); hautagaitza sostengatu dute (3); herritarren zerrenda hautagaitza (5); herritarren zerrendaren hautagaitza (4); hiru hautagaitza (3); hz hautagaitza (4); hz hautagaitza baliogabetzeko (3); hzren hautagaitza (14); hzren hautagaitza inpugnatzeko (3); izateko hautagaitza (8); jokoak antolatzeko hautagaitza (3); lamarkaren hautagaitza (5); lopezen hautagaitza (4); nafarroa bai hautagaitza (10); nire hautagaitza (4); ordezkatuko duen hautagaitza (3); patxi lopezen hautagaitza (4); zen hautagaitza (3); zerrenda hautagaitza (5); zerrendaren hautagaitza (4); zuen hautagaitza (5); zure hautagaitza (5)


hautagarri izond hautatua izan daitekeena.

Hautagarriak izan daitezen presio egiteko.  Berria - Euskal Herria   2004-06-04

Bederatzi herrialde baino ez zituzten hautagarritzat onartu.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 157. orr.


hautagarritasun iz hautagarria denaren nolakotasuna.

Erakunde horiek 1996an onarturiko oinarrizko ituna, aurrerapausoa izanik ere, hautagarritasun-irizpideez zegoen hornitua, eta hain ziren zorrotzak irizpide horiek, non zazpi herrialderi baino ez baitzegokien praktikan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 157. orr.


hautaketa (221 agerraldi, 39 liburu eta 113 artikulutan) 1 iz hautatzea. ik hautapen; hautamen 2; hautabide.

Durero handiak, animaliak ere egiatasun osoz taxutzen zituenak, hautaketa bat gauzatu zuen Adan eta Eba margotzeko orduan, urte batzuen buruan klasizismoaren jarraitzaileek aurrera eramango zuten hautaketa idealizatzaile berbera.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 166. orr.

Nago zailena hautaketa dela, hondar artean urrezko pipitak aurkitzea.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 201. orr.

Hautaketa natural delakoaz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 62. orr.

Ez da hautaketan kideen ahaidetasuna kontuan hartuko.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 142. orr.

Nafarroako Kutxan berriz, hautaketa gehienak «politikoak» izan direla dio Aralarrek.  Berria - Euskal Herria   2004-09-09

2 (-en atzizkiaren eskubitara, nor osagaiari dagokiola)

Abadesaren hautaketa eta zeregina.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1179. orr.

Informazioaren bilketa eta hautaketa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 356. orr.

Nazio Biltzarraren hautaketa, osaketa eta barne funtzionamendua arautu beharko litzateke.  Berria - Euskal Herria   2004-03-17

Zer da zuzen galtzen duzuna?, hizkuntza bat?, lurralde baten jabetasuna?, historia baten norabidearen hautaketa?  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 132. orr.

3 (-en atzizkiaren eskubitara, nork osagaiari dagokiola)

Ez zaitu, dena dela, bere hautaketak larregi harritu.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 70. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Nork bere irizpide eta hautaketa sistema pertsonalizatuak jarri behar ditu martxan.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 29. orr.

Behin-behineko asanblea eta honek izendatuko duen Gobernua zeharkako hautaketa prozesu baten ondorio izango dira.  Berria - Mundua   2004-01-20

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Arazorik ez Altsasuko pilota hautaketan.  Berria - Kirola   2004-10-15

Erresuma Batuko agintariek enbrioi hautaketarako teknika erabiltzeko aukera zabaltzea erabaki dute.  Berria - Gaiak   2004-07-22

Kultur aniztasuna, nola etnikoa, hala erlijiosoa edo sexu hautaketari dagokiona.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 102. orr.

Gure pertzepzioa etengabeko erakusgarri-hautaketa baten bidez gauzatzen da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 38. orr.

EBBren barne hautaketa hilaren 31n amaituko dela nabarmendu zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-01-13

Behar bada gizon hautaketan mutur finegia izan zen, eta arrain arrunta baztertu zuen, hobeago edo perfektuagoaren menturan.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 11. orr.

· Pilota hautaketa egunean «jokatzeko irrikitan» zegoela onartu zuen leitzarrak.  Berria - Kirola   2004-04-09

6 hautaketa egin

Eta ematen du luze gabe hautaketa egin beharko dutela, batera edo bestera.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 140. orr.

Biharamunean, guardak hautaketa egiten hasi aitzin, banatu zieten ura bai eta ogi mutxitu pixka bat ere.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 248. orr.

Zuzendariak egingo du gero hautaketa, patronatuarekin batera.  Berria - Kultura   2004-06-16

· Hautaketa Davantek berak egina du.  Berria - Kultura   2004-03-10

Planifikaziorik gabeko hautaketa arbitrario samarra egiten dudala, liburu-dendan ikusmiraka ibili eta gero hau edo beste hartuaz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 43. orr.

6 hautaketak egin

Haiek betetzen dituzten aulkiak nahiko ilun dauden araudi batzuk segituz betetzen dira, hautaketak egin ondoren.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 158. orr.

Komunistak dira hortaz nausitzen eta haiek dituzte gehienik presoen artean hautaketak egiten, urrikirik gabe, S.S.enak baino salbaiagoak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 122. orr.

Horiek aukeratzeko prozesua ez da oraindik hasi, eta egun zehatzik ezarri ez den arren, udaberri alderako espero da hautaketak egitea.  Berria - Euskal Herria   2004-02-01

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hautaketa egin (7); hautaketa egokia (5); hautaketa lanak (3); hautaketa lanetan (8); hautaketa prozesua (4); hautaketa sistema (4); informazioaren hautaketa (3); pilota hautaketa (6); pilota hautaketan (8)


hautakizun (agerraldi 1, liburu 1ean) iz hautaketa.

Bidean abiatu orduko, ordea, lehenengo hautakizuna: aldapan gora Miarritze hirirantz joango?  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 314. orr.


hautakor 1 izond selektiboa.

Bere buruak zer-nolako funtzionamendu hautakorra zuen pentsatzeari ekin zion.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 205. orr.

2 bilketa hautakorra gaikako bilketa.

Bizkaiko udalerrietan bilketa hautakorra egiteko ipini ditugun ekipamendu berriak  Berria - Euskal Herria   2004-03-04


hautamen (ETCn 343 agerraldi) 1 iz hautatzeko ahalmena.

Bere adiera praktikoan askatasuna hautamenak sentimenaren eraginen beharpenetik duen beregaintasuna da. Hautamena eta ezagumena ez dautzala adimenean edo nahimenean.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 200. orr.

Ezagumena eta hautamena ez direla gizakiaren potentziak, ahalmenak, gizakia bera baizik, maitari izanean.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 27. orr.

Giza hautamena, beraz, arbitrium sensitivum da, baina ez brutum, baizik eta liberum.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 200. orr.

Hautamen librea ezartzen askatasuna ezabatzen duen halabeharraren pean.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 350. orr.

Guk gaitza egitea gure hautamen libretik zetorrela.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 222. orr.

2 hautatzea ik hautaketa.

Letrazko bideetan ibili eta ase ditut nire arretak eta hautamen horri eskaini diodan astiak gero eta tarte gutxiago utzi dit beste zaletasunetarako.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 82. orr.

Poemen hautamenak -eta hautatu ez diren poemei buruzko kontsiderazioak- bide ematen digute bi poeten arteko parekotasunak eta desberdintasunak arakatzeko.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 123. orr.

Hautamenezko ahaidetasun bat dagoelako ilustratu zituen Agustin Ibarrolak, eta ez Oteizak edo Oteiza zale batek, Arestiren liburuak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 137. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Ezpata eskubidea, ezpata hautamen-eskubidearen arabera erabiltzeko aukera izatea denez, hortik segitzen da erabilera zuzenari buruzko hautamen edo iritzia pertsona berari dagokiola.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 116. orr.

4 hautamen libre/aske

Hautamen librea ezartzen askatasuna ezabatzen duen halabeharraren pean.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 350. orr.

Ez du "hautamen aske" delakotik ezer ere.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 115. orr.

Guk gaitza egitea gure hautamen libretik zetorrela.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 222. orr.

· Gauza kreatu guztientzako ezaxolak izan behar dugu, gure hautamenaren aukera libreari zilegi eta debekatua ez zaion guztian.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 47. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ezagumena eta hautamena (6); hautamena eta ezagumena (3)


hautapen (35 agerraldi, 15 liburu eta 5 artikulutan; ETCn 953 agerraldi) 1 iz hautatzea. ik hautaketa.

Elizgizona dela, Jesusen Lagundikoa, Inazioren armadako soldadua, haren "hautapen aldaezina" egindakoa.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 86. orr.

Behin betiko hautapenean huts egiteko beldurrez edo.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 36. orr.

Hautapenean kontu handia jarri, sarri material gehiegi onartzeko joera baitugu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 348. orr.

Lehen ministroen hautapena, eta nola izan ziren bidaliak munduan barrena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 528. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Nazioarteko hainbat erakundetan hautapen batzordeko kide izan da.  Berria - Kultura   2004-05-29

Testu hautapena, sarrera eta itzulpena: Xabier Insausti, Marijose Telletxea.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 99. orr.

Izaera aparteko horretaz horniturik zeuden bi autoreak, zeinen idatzi-hautapen hau euskal irakurlearen eskuetan jartzen baitugu gaur.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 2. orr.

3 hautapenezko ik hautabide 3.

Erregeek ez zuten autoritaterik, baina izena zuten; errege titulua oinordetzazkoa zen, eta maiordomo titulua hautapenezkoa.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 327. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hautapen bat (3); testu hautapena (3)


hautaproba iz hautatzeko edo hautatua izateko proba.

Marisak asko lagundu zidan, eta den-dena gainditu nuen, Hautaproba barne.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 77. orr.

Handik bi astera Madrilgo zinema-eskola onenerako hautaprobak egingo zituen gidoigintza ikasteko.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 135. orr.

8.464 ikasle aurkeztuko dira unibertsitatean sartu ahal izateko hautaprobetara. Unibertsitaterako hautaproba.  Berria - Euskal Herria   2004-06-09

Unibertsitatera Sartzeko Hautaproba gainditu eta unibertsitate ikasketak hasi direnen kopurua.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 227. orr.

Selektibitateko hautaprobak gainditu dituzten ikasleak.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 162. orr.

EHUn ez dira sartzen unibertsitate honetako hautaprobak gainditu dituztenak bakarrik.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 162. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sartzeko hautaproba (3)


hautaraka adlag

Soldaduek birjina berriak ekartzen zizkioten hautaraka.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 84. orr.


hautarazi, hautaraz, hautarazten du ad hautatzera behartu.

Maitari izateak maitasunezko eginkizunak hautarazten dizkigula bakoitzari.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 105. orr.


hautari izond hautatzailea.

Eta gu bizidun soinezko izateak ezin digu ahaztarazi gizaki hautaria, ezagutaria, maitaria ari garela aztertzen.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 90. orr.

Gizakia maitari izanik, ezagutari eta hautari dela batera baietsiz.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 38. orr.


hautatu (ETCn 38.416 agerraldi), hauta, hautatzen 1 du ad zenbait gauzaren artean bat edo batzuk hartu edo seinalatu. ik aukeratu.

Hautatzen duenak beti galtzen duela.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 7. orr.

Hautatu beharrak betidanik sortuko zuen gizon-emakumeon baitan halako larridura bat.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 7. orr.

Erropa egoki eta ongi hautatuak jantzi, beste modu batean gosaldu.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 138. orr.

Oinordetzan hartzea, ez ote da hautatzea, guztien gainetik erabakitzea?  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 88. orr.

Ez iezaiozu, behintzat, zure semeari hautatzeko eskubidea kendu.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 159. orr.

Sail hortan ere izanen da nun hauta.  Herria   2001-03-08

2 (zerbait)

Josuren liburutegiko apalak miratu eta komiki bat hautatu nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 83. orr.

Esainek pilota astunak hautatu zituen: 105,1 eta 104,4 gramokoak.  Berria - Kirola   2004-10-14

Hautatutako liburuek bete beharreko baldintzak.  Berria - Harian   2005-05-17

Guda lekua eta xedapenak hautatzeko eskubidea.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 413. orr.

Nire irriñorik zuriena hautatu nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 243. orr.

Hitz egokiak hautatuz.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 103. orr.

Nork bere galera ttikiak hautatzen ditu, izenik gabeko galera handiaren lekua betetzeko.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 114. orr.

Giza izaeraren eta gaizkiaren muinera heldu denak nekez hauta dezake beste gairik literaturarako.  Berria - Kultura   2004-02-28

Lehenengo aukera hautatzen badugu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 201. orr.

Zure hurbilenekoengandik baztertzea hautatzen duzu, etsaien atzaparretatik ihesean.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 10. orr.

Ebanjelio santuaren perfekzioaren arabera bizitzea hautatuz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 162. orr.

Zer hautatzen du hautespen naturalak?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 289. orr.

Hiru aukeren artean hautatu ordez, hiruak integratzen jakin duela.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 132. orr.

Samarkand hautatu zuen hiriburu.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 49. orr.

3 (norbait)

Filosofoen artean Kant hautatu dut.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 23. orr.

Hik pintorea hautatu huen, nik koadroak...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 294. orr.

Nork susmatuko zuen Quenu andreak, zeinaren bertutea auzoko loria baitzen, maitalea kartzelan hautatua zuela?  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 325. orr.

Baina hain gazteak hautatzen dituzu zeure maitaleak, non lehen aldiz ohartarazi baitidazu zahartzen hasia naizela!  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 393. orr.

Espero al zenuen zure enpresak zu hautatzea edo ezusteko bat izan zen zuretzat?  Berria - Kirola   2004-03-25

Aitzitik, ohiturek hautatzen dute norbera, dantzako garaian, dantza-lagunak bezala.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 79. orr.

Patuak zergatik hautatu gintuen gu?  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 42. orr.

Erregea hautatzean, haren nobletasunaren arabera erabakitzen omen zuten; eta gerrarako buruzagia hautatzean, haren bertutearen arabera.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 314. orr.

Begirale-partida txiki baterako (sei lagun ginen) hautatu ninduten.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 247. orr.

Errege onbera bat, Jainko gure Jaunak bere eskuz hautatua.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 81. orr.

Bere lagunek taldeko buru hautatu zuten, gastuak bere gogara egin zitzan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 496. orr.

1792an Orleanseko dukea diputatu hautatu zuten.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 10. orr.

Ronald Reagan lehendakari hautatu zutenean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 90. orr.

36an berriro alkate hautatu zuten.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 113. orr.

NY estatuko senaturako zerrendaburu hautatu zuten errepublikarrek.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 183. orr.

Zalantza bakarra nuen: gure artean zeuden bi nesketatik nor [...] hautatua zuen kardinalak gau hartarako ohekide.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 42. orr.

· Eta nor uste duzu hautatu duela suhitzat?  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 42. orr.

Baita Freixa brigadierrarekin ere; berau zenbait urte lehenago Guardia Zibilaren buruetakoa izana, eta bidaiarako kudeatzaile gisa hautatua.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 187. orr.

Biktimak edo biktimatarako hautatu dugun pertsonak gutaz zer pentsatzen duen jakitea.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 163. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Ikasle abertzale hautatu batzuk.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 30. orr.

Irakurgai hautatuak funtsezko hainbat arazori buruz.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 280. orr.

Idazlan hautatuen bilduman.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 13. orr.

Herri Hautatuak bere Sortzailearekin zuen tratukidetasun biblikoa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 28. orr.

Napoleonen kasuan bezala, Pasteur-en gudu-artearen gakoa zera zen: une hautatuan, leku hautatuan, bere eremuan jotzea kolpea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 181. orr.

Eta, zer erranik ez, pertsonen baitako bakardade hautatua gozo eta aberasgarria izaten ahal da.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 13. orr.

· Erropa egoki eta ongi hautatuak jantzi, beste modu batean gosaldu.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 138. orr.

· Eta, hautatuen artean maiz gertatzen den bezala, zalantza egiten zuen ez ote ziren haien artean errebelderen batzuk sortuko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 294. orr.

Gertakariaren arabera, tabernako gela nagusia bitan zatikatua zen, Hautatuak eta Hautatzaileak elkar ez trabatzeko gisan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 142. orr.

Zortzigarren hautatua Xabier Agirre izan zen.  Berria - Euskal Herria   2004-01-11

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

alkate hautatu (9); alkate hautatu zuten (4); artean bat hautatu (4); artean hautatu (32); artean hautatu behar (8); artean hautatu beharko (8); artetik hautatu (4); atzo hautatu (5); aurten hautatu (4); bat hautatu (93); bat hautatu behar (15); bat hautatu beharko (4); bat hautatu du (6); bat hautatu dute (4); bat hautatu eta (9); bat hautatu nuen (6); bat hautatu zuen (11); bat hautatu zuten (6); batek hautatu (4); batzuk hautatu (8); batzuk hautatu eta (4); bera hautatu (13); berak hautatu (17); berek hautatu (5); berri bat hautatu (5); berria hautatu (9); berriak hautatu (6); berriz hautatu (7); bidea hautatu (12); buru hautatu (4); da hautatu (5); diputatu hautatu (10); diputatu hautatu zuten (6); du hautatu (7); dute hautatu (7); egitea hautatu (9); egitea hautatu dute (4); ere hautatu (6); eta hautatu (18); ez dute hautatu (4); gabe hautatu (4); gizon hautatu (5); gramoko pilotak hautatu (6); hau hautatu (6); hauek hautatu (6)

hautatu ahal (5); hautatu arren (4); hautatu arte (4); hautatu badu (4); hautatu baitzuten (5); hautatu batzuk (6); hautatu behar (87); hautatu behar dituzte (5); hautatu behar du (6); hautatu behar dute (7); hautatu behar eta (5); hautatu behar izan (6); hautatu beharko (27); hautatu beharko dituzte (4); hautatu beharko dute (6); hautatu beharra (14); hautatu beharrean (5); hautatu beharreko (6); hautatu berri (7); hautatu berria (12); hautatu berriak (11); hautatu bide (4)

hautatu dira (5); hautatu ditu (28); hautatu dituen (10); hautatu ditugu (5); hautatu ditut (6); hautatu dituzte (31); hautatu dituzten (7); hautatu du (97); hautatu du lehendakari (4); hautatu dudan (7); hautatu duela (9); hautatu duen (20); hautatu duena (8); hautatu dugu (19); hautatu dugun (6); hautatu dut (26); hautatu dute (116); hautatu dutela (15); hautatu dutela beren (4); hautatu duten (19); hautatu duzu (30); hautatu duzun (7); hautatu duzuna (5); hautatu egin (6); hautatu eta (59); hautatu ez (10); hautatu gabe (6); hautatu genuen (10); hautatu izan (7); hautatu izana (23); hautatu izanak (9); hautatu nahi (17); hautatu nahi izan (5); hautatu nituen (6); hautatu nuen (56); hautatu ondoren (4); hautatu ordez (4); hautatu ote (4); hautatu zaituzte (6); hautatu zenuen (4); hautatu ziren (5); hautatu zituen (44); hautatu zituzten (31); hautatu zuela (4); hautatu zuen (112); hautatu zutela (11); hautatu zuten (152); hautatu zuten atzo (5); hautatu zuten presidente (6); hautatu zutenean (7)

herriak hautatu (6); hori hautatu (22); hori hautatu zuten (4); horregatik hautatu (8); horrexegatik hautatu (5); hortarako hautatu (4); hura hautatu (10); idazkari nagusi hautatu (5); izateko hautatu (10); jokatzeko hautatu (5); kantua hautatu (4); lan hautatu (5); legebiltzarkide hautatu (4); lehendakari hautatu (5); leloa hautatu (5); libreki hautatu (4); materiala hautatu (4); nagusi hautatu (9); ni hautatu (7); nik hautatu (8); nola hautatu (4); non hautatu (8); onena hautatu (6); onena hautatu zuten (4); ordezkari hautatu (5); pilotak hautatu (13); pilotak hautatu zituen (6); pilotak hautatu zituzten (6); presidente hautatu (26); presidente hautatu berria (4); presidente hautatu zuten (8); zein hautatu (9); zer hautatu (6); zergatik hautatu (18); zergatik hautatu zuen (4); zinegotzi hautatu (7); zinegotzi hautatu zuten (6); zituen hautatu (4); zuk hautatu (5); zuten hautatu (4)

bat hautatua (8); berriz hautatua (11); berriz hautatua izateko (4); bezala hautatua (4); bibliografia hautatua (14); bibliografia hautatua g (4); da hautatua (8); da hautatua izan (4); eta hautatua (7); filmografia hautatua (4); gaizki hautatua (4)

hautatua balitz (4); hautatua da (4); hautatua dute (5); hautatua eta (7); hautatua g (6); hautatua izan (72); hautatua izan da (26); hautatua izan zen (9); hautatua izana (7); hautatua izanen (8); hautatua izanen da (4); hautatua izanez (5); hautatua izango (5); hautatua izateko (15); hautatua zuen (8); hautatua zuten (5)

lehendakari hautatua (4); lehendakari hautatua izan (4); presidente hautatua (7); z bibliografia hautatua (7)

dira hautatuak (10); dira hautatuak izan (6); eta hautatuak (10); eta hautatuak izateko (9); hautatuak diren (5); hautatuak izan (36); hautatuak izan dira (12); hautatuak izan diren (4); hautatuak izanen (10); hautatuak izanen diren (4); hautatuak izateko (11); hautatuak ziren (4); hautatzeko eta hautatuak (7); idazlan hautatuak (20)

hautatuen artean (9)

arabera hautatuko dituzte (4); bat hautatuko (7); berria hautatuko dute (4); diputatu hautatuko (4); ere hautatuko (4); hautatuko den (5); hautatuko dira (11); hautatuko ditu (10); hautatuko dituzte (28); hautatuko dituzte gaur (4); hautatuko du (16); hautatuko duen (4); hautatuko dute (34); hautatuko dute gaur (6); hautatuko dutela (6); hautatuko duten (4); hautatuko duzu (5); hautatuko lukete (5); hautatuko zuen (4); presidentea hautatuko (4)

berak hautatutako (4); hautaturik ere (5); hautatutako bidea (5); herritarrek hautatutako (7)


hautatzaile 1 iz (zerbait) hautatzen duen pertsona.

Gertakariaren arabera, tabernako gela nagusia bitan zatikatua zen, Hautatuak eta Hautatzaileak elkar ez trabatzeko gisan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 142. orr.

Hala bada, hautatzaileak kanpoan utzi ditu Ernest Hemingwayk lagun euskaldunekin izan zuen gutun-harremana, besteak beste.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 307. orr.

Daniel Landart izan da 22 olerkiren hautatzailea, Jakes Larre haien irudiztatzailea.  Herria   2005-03-17

Juan Mari Juaristi pilota hautatzailea luze aritu zen enpresek ekarritako pilotak probatzen. herria¬

2 (futbol talde batena) ik selekzionatzaile.

Jose Angel Iribar hautatzaileak 20 jokolari deitu ditu euskal selekzioan aritzeko.  Herria   2002-12-26

Juventuseko entrenatzaile izango da laster, Lippik Italiako hautatzaile kargua hartuz gero.  Berria - Kirola   2004-02-24


hautatze iz zenbait gauzaren artean bat edo batzuk hartzea edo seinalatzea.

Ongi bururatzeko hautatze hori, baso bana trinkatu dute.  Herria   2001-03-22

Idazten ari naizela konturatu naiz, norberaren kaltea ala besterena aukeran jartzea hautatze gaiztotu batera bortxatzea dela.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 79. orr.

Banako txikienak eta are elementu fonologikoak, finkatze eta hautatze prozedura honen mendean daude.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 166. orr.

Hautatze-hastapen bat ezartzea.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 17. orr.

Izan ere, kasu honetan hautatze-murrizketa berberak aurkitzen ditugu, baina alderantzizko hurrenkeran.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 67. orr.


hautazko 1 izlag zenbaiten artean hauta daitekeena.

Donapaleu, [nekazaritza eskola] pribatua: Euskaraz hautazko ziklo bat dago; urtean 20 bat ordu.  Berria - Harian   2005-03-02

Har dezagun hautazko ekintza bat, adibidez, gezur gaizto bat.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 205. orr.

Ez da alemanerazko libururik irakurri behar, zientziazkoak eta idazle klasikoenak ez badira; gainerakoak hautazkoak dira.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 78. orr.

Ohar bedi formaldatze batzuk beharrezkoak direla, eta beste batzuk hautazkoak bakarrik.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 69. orr.

Ordezkatze bat ez-nahitaezko dela esatea edo hautazko dela esatea gauza bera da.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 113. orr.

Bilakabide bat ez da hautazko beti gertatzen ez delako, alderantziz baizik, hautazko zaiolako hiztunari gerta daiteke hiztunak batzuetan ez erabiltzea.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 95. orr.

Zehatzago, horrek esan nahi du Banku Zentralak uko egiten diola diru-eskaintzaren kudeaketa hautazko orori, eta diru-eskaintza horren bariazioak ordainketa-balantzaren saldoaren bilakaeraren mende geratzen direla huts-hutsik.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 96. orr.

Kongresuaren Inteligentziarako Hautazko Batzorde Iraunkorreko buru gisa Bush babesten aritu da.  Berria - Mundua   2004-08-22

2 hautazko ikasgai

Hautazko ikasgaiak emateko modua bideratu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 112. orr.

Hain zuzen, hautazko ikasgaietan badaude hutsune batzuk, eta horiek betetzen joateko.  Berria - Euskal Herria   2004-04-29

Enborreko eta hautazko ikasgaiek lau ordu izatea.  Berria - Euskal Herria   2004-06-18

Karrera urteetatik gehien oroitzen duena hautazko ikasgai baterako egin zuen hirurogeita lau folioko lana da.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 51. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere hautazko (3); da hautazko (3); eta hautazko (7); hautazko ekintza (3); hautazkoa den (3); inteligentziarako hautazko (3)


hautazkotasun iz hautazkoa denaren nolakotasuna.

Ikusmenezko pertzepzioaren psikologiak garrantzi handiko atalak ditu begiradaren azterketari eskainiak, [...] begiradaren hautazkotasunaren arazoari bereziki, arretaren eta ikusmenezko bilaketaren bidetik, hain zuzen.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 58. orr.

Horrezaz gainera, Nafarroako Gobernuak ikastetxeei ikasketa ildoen eta DBH eta batxilergoaren hautazkotasunaren inguruko «jarraibideak» ere ematen ari zaizkiela jakinarazi zuen CCOOkoak.  Berria - Euskal Herria   2004-05-18


hautemaile izond hautematen duena.

Subjektu hautemaile, behatzaile, deskribatzaile, irakasle, etab., diren neurrian.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 64. orr.

Hautemailerik gabe ez dago deus faltsurik, ez egiazkorik.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 87. orr.


hauteman (ETCn 7.390 agerraldi), hautematen 1 du ad zentzumenen bidez sumatu edo ezagutu. ik pertzibitu.

Oinka astunak hauteman zituen Graxik.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 27. orr.

Etxe zolan, urrunean itorik bezala, haur negarrak hauteman nituen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 18. orr.

Emazte karkara ahalkegabeak hautematen ziren.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 79. orr.

Emazteak mutikoaren soan abisu antzeko zerbait hauteman zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 25. orr.

Horra zer iragartzen zuen zuk biharamunean hauteman zenuen interes amoltsuago hark.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 350. orr.

-Ez zaitut hauteman ere sartzen...  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 56. orr.

Errabiak gaina hartzen ziola hauteman zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 190. orr.

Leku huts bat hauteman zuen eserleku batean, eta han esertzera joan zen.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 527. orr.

Hauteman dut soldaduak gauza guztiekin berdin jokatzen zuela.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 100. orr.

Egungo egunean ihes egiten didazu gaiztakeria hautemana zeniokeen seduktore lanjeros bati bezala.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 231. orr.

Hitz bakar horretan hauteman du haren zalantza guztia.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 27. orr.

Heriotzaren, hezetasunaren aurrerapenak hautematen zituen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 93. orr.

Bilakatu izanagatik ni zure urrikiaren denik eta ezgaiena, urrikiko nauzu hala ere, baldin zenbat sofritzen ari naizen hauteman ahal bazeneza.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 441. orr.

Hainbeste dira hautemandako errealitatetik ateratzeko dauden moduak!  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 117. orr.

2 (testuinguru teknikoagoetan)

Drosofilan edo nematodoan, hauteman ez ezik, bakartu ere egin litezke geneak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 123. orr.

Kanpoko mundua, espezie bakoitzak hautematen duen moduan, bere sentsu-organoen araberakoa da, batetik, eta, bestetik, sentsu- eta mugimendu-gertakariak burmuinean integratzen diren moduaren araberakoa.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 178. orr.

Ez dago oso garbi objektuak nik neure sentimenekin hautematen ditudan moduan existitzen direnik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 105. orr.

Esperientzia mota horietan, hautematen dugunari buruzko hautemate-judizioak egiten ditugu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 117. orr.

Limoi beilegi bat hautematen dugula esaten dugunean, berez ez dugu horrelako hautematerik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 114. orr.

Atributua deitzen dut, substantziaren zerizana osatzen duena, adimenak hala hautematen duena.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 33. orr.

Giza entzumenak hauteman ditzakeen hotsak (definizioz, hots deitzen denak alegia).  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 110. orr.

Fisikoki gertatu arren, hautematen ez den hori fonetikaren laguntzaz aztertuko dugu.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 84. orr.

Zehaztu behar da, noski, hots esatean hautemandako hotsa esan nahi dela, alegia, fonema.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 39. orr.

Irudikapena ikusle batek hauteman behar duen emaitza gisa ez baina, sortzaile batek egin behar duen prozesu bat bezala, lortu behar duen produkzio bat bezala, aztertuko dugu hemen.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 186. orr.

Gehienean oso analogikoak diren irudiak ikusteko dugun ohitura ongi errotuak analogiaren fenomenoa gaizki hautematera eramaten gaitu askotan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 186. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aldiz hauteman (3); bat hauteman (21); bat hauteman zuen (5); batean hauteman (4); batek hauteman (3); batzuk hauteman (5); birusa hauteman (8); birusa hauteman dute (4); dela hauteman (3); dugu hauteman (3); edo hauteman (3); ere hauteman (13); eta hauteman (5); ezin hauteman (4); haiek hauteman (3)

hauteman ahal (14); hauteman ahal izan (4); hauteman ahal izateko (3); hauteman behar (8); hauteman daiteke (6); hauteman daitekeen (4); hauteman daitezke (5); hauteman dezakezu (3); hauteman ditu (4); hauteman dituzte (5); hauteman du (6); hauteman duela (3); hauteman dut (7); hauteman dute (11); hauteman duzu (6); hauteman duzue (3); hauteman ere (3); hauteman eta (10); hauteman ez (11); hauteman ezin (9); hauteman gabe (4); hauteman nahi (3); hauteman nituen (6); hauteman nuen (12); hauteman zen (4); hauteman ziren (3); hauteman zituen (6); hauteman zituzten (7); hauteman zuen (21); hauteman zuten (10)

hura hauteman (3); kasu hauteman (5); nekez hauteman (3); soilik hauteman (3); zerbait hauteman (5); zuzenki hauteman (3)

azkar hautemateko eta (3); eta hautemateko (3); hautemateko beste (3); hautemateko eta (9); hautemateko zailtasuna (3); jainkoa hautemateko (3)

afekzioen ideiak hautematen (3); arabera hautematen (3); bat hautematen (7); bidez hautematen (3); du hautematen (5); ere hautematen (4); erraz hautematen (3); eta hautematen (3); ez du hautematen (3); gauzak hautematen (3)

hautematen ahal (6); hautematen da (15); hautematen den (4); hautematen dena (3); hautematen dira (7); hautematen diren (3); hautematen ditu (4); hautematen dituela (4); hautematen dituen (7); hautematen ditugun (3); hautematen du (6); hautematen duela (5); hautematen duen (13); hautematen duena (3); hautematen dugu (6); hautematen dugun (5); hautematen duguna (4); hautematen dute (3); hautematen dutela (4); hautematen ez (8); hautematen nituen (3); hautematen nuen (6); hautematen ziren (3); hautematen zuen (4)

hura hautematen (3); ideiak hautematen (3); izpirituak hautematen (3); osoan hautematen (3); zentzuek hautematen (3)

hautematerik ez (3)


hautemanezin izond ezin hautemanezkoa.

Melodia alai, bare eta ia hautemanezin bat.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 118. orr.

Ia dardara hautemanezina.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 140. orr.

Ahostuntze hori alofonikoa da egungo euskaran eta, horregatik, hautemanezina gertatzen zaigu.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 53. orr.

Ez dio ezartzen garapen beharbada geldo eta hautemanezin bati sinkronia baten irudi estugarria.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 189. orr.

Zibilizazio berri baten jaiotza hautemanezinak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 158. orr.


hautemangai (ETCn 14 agerraldi) izond hauteman daitekeena. ik hautemangarri.

Hitzak osatzen dituzten hotsak ez dira bereizgarri bakarrik izaten, gainera, ebakigarri, konbinagai eta hautemangai (artikulatuak eta entzunerrazak) izan behar dute.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 80. orr.

Erdi Aroko irudia [...] guztiz desberdina zen gaur egungo irudiarekin alderatuta, hark ez baitzuen adierazpen hautemangairik zertan izanik, eta halakorik bazuen, adierazpen hautemangai horrek, lur honetako itxura huts bezala hartzen zelarik, ez zuen inolako baliorik irudi horrek gogorarazten zituen izaki materiagabeekin, zerutiarrekin alderatuta.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 291. orr.


hautemangaitz izond ia ezin hautemanezkoa.

Eta orduan, ezpainak zabaltzeko keinu hautemangaitz bat egin zidan, irriño baten hatsarre izan zitekeena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 41. orr.


hautemangarri (ETCn 344 agerraldi) izond hauteman daitekeena. ik hautemangai.

Jakin bezate bederen estaltzen jabe bati legokiokeen behako aise hautemangarri hori.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 481. orr.

Hautemangarriak diren handitasun-harremanak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 106. orr.

Garaipen militar horren lehen gizarte-ondorio hautemangarria helenismoari bizkorgarri bat ematea izan zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 251. orr.

Objektu begiesgarriekin edo hautemangarriekin.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 8. orr.


hautemangarritasun iz hautemangarria denaren nolakotasuna.

Hori ondo frogatua dagoela ikusten da, egia esan, Vitruviok zuzenketa optikoak nola onartzen dituen ikusita, hautemangarritasunaren mesedetan moteldu eta aldatu egiten baitute "proportzioaren" zurruntasun geometrikoa.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 230. orr.


hautemapen iz hautematea.

A priori, h[au] d[a], objektu baten hautemapen ororen aurretik.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 148. orr.

Esperientzia elkarlotutako hautemapenen bidezko ezagutza denez gero [...].  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 78. orr.

Jazoera baten edozein atzemate, beraz, beste hautemapen bati jarraiki zaion hautemapena da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 108. orr.

Orduan honek guztiak ez du ni neu oro harrezko objektu bat, eta gainera, begiespenarena eta barneko hautemapenarena nola izan naitekeen galdetzea baino zailtasun gehiago.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 76. orr.


hautemate 1 iz zentzumenen bidez sumatzea edo ezagutzea. ik pertzepzio.

Limoi beilegi bat hautematen dugula esaten dugunean, berez ez dugu horrelako hautematerik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 114. orr.

Beraz, hautemateaz baliatuz, espazioan dauden objektuak zuzenean atzeman ditzakegu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 115. orr.

Lockeren teoria epistemologikoak ezagumenaren azalpena lortzen du hautematearen teoria baten bidez.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 81. orr.

Hautematearen teoria kausalaren inguruan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 14. orr.

Denboraren oinordekoa den natura baten hautemate oraindik nahasi samarra.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 81. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gogamenak zuzenean ezagutzen duena, hautemate-kasuetan batik bat, objektu fisiko edo materialak ez direla.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 113. orr.

Esperientzia mota horietan, hautematen dugunari buruzko hautemate-judizioak egiten ditugu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 117. orr.

Balia daitezkeen deskribapen-erak eta hautemate-kodeak agintzen dituztenak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 168. orr.

3 hautematezko izlag

Hautematezko hutsak diren neurri eta deskribapenak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 69. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hautematea eta (3); hautemateaz ari (4)


hautesbarruti iz hauteskunde barrutia.

Aldi honetan, Frantzia zortzi hautesbarrutitan banatu dute.  Berria - Euskal Herria   2004-04-24

Hautesbarruti horretan hamar diputatu hautatuko dira.  Berria - Euskal Herria   2004-05-06

Hautesbarruti bakoitzean alderdi bakoitzak bere izenarekin edo egin ditzakeen koalizioekin aurkeztuko da.  Berria - Euskal Herria   2004-03-27

Hautesbarruti bakoitzari dagokion diputatu kopurua jendetzaren arabera neurtu da.  Berria - Euskal Herria   2004-04-24


hautesgai iz hauteskunde bateko hautagaia.

Hautesgaien laurdena ez da sortzez Euskal-Herrikoa.  Herria   2001-02-15


hauteskunde (ETCn 88.981 agerraldi) 1 iz kargu, eta bereziki herri kargu baterako hautaketa. ik bozketa1.

Legebiltzarrerako hauteskundeen emaitzak.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 14. orr.

Hauteskundeak aurreratuko ez balira.  Berria - Euskal Herria   2004-01-13

Hauteskundeetara zerrenda legeztatuak baino ezin direla aurkeztu ohartarazi zuen ministroak.  Berria - Euskal Herria   2004-05-29

Montero ez da aurkeztuko EHUko errektoretzako hauteskundeetara.  Berria - Euskal Herria   2004-02-03

Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan bakarka aurkeztu ziren.  Berria - Euskal Herria   2004-12-21

Onesta buru zeukan europear hauteskundeetako zerrenda.  Berria - Kultura   2004-06-22

HZ Europako hauteskundeetan aurkezteko egindako sinadura bilketan 50.000 lagunek eman ziotela babesa zerrendari.  Berria - Euskal Herria   2004-05-16

Ez dago arrazoi juridikorik Herritarren Zerrendari hauteskundeetan parte hartzea eragozteko.  Berria - Euskal Herria   2004-05-22

Sunita gehienek joan den urtarrileko hauteskundeak boikotatu zituztenez.  Berria - Harian   2005-04-30

2000. urtean PPk hauteskundeak gehiengo osoz irabazi zituenetik.  Berria - Euskal Herria   2004-08-19

1965ean hauteskundeak irabazten dituen lehendakari berriak itxaropena pizten du.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 179. orr.

2001eko maiatzaren 13ko hauteskundeetan 33 hautetsi lortu zituen koalizioak.  Berria - Euskal Herria   2004-12-21

Hauteskundeetan botoak lortzeko erabili gaituzte.  Berria - Euskal Herria   2004-03-06

Sindikatu bertikalerako hauteskundeak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 62. orr.

Europako azken hauteskundeetako abstentzio handia.  Berria - Euskal Herria   2004-10-19

Ekainaren 13ko hauteskundeen atarian.  Berria - Euskal Herria   2004-06-04

Hauteskundeetako aurkariak.  Berria - Euskal Herria   2004-02-13

Espainiako hauteskundeetarako hautagaitza bateratua osatuz gero.  Berria - Euskal Herria   2004-01-04

Hauteskunde batzuetan porrot ikaragarria izan eta gero, irakaskuntzara itzuli zen.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 114. orr.

Hauteskundeetan boza beti galtzaileei ematen diena.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 212. orr.

2 (izenondoekin)

Hurrengo hauteskunde orokorretan, 79koetan.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 118. orr.

Aurten hauteskunde sindikalak antolatu zituzten.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 62. orr.

Lehen hauteskunde demokratikoetan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 114. orr.

Peruko hauteskunde iruzurrezkoak.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 12. orr.

Hauteskunde iruzurtiz.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 139. orr.

Hauteskunde nahaspilatsuak dira datozen hauek.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 167. orr.

2001eko maiatzean EAEn izan ziren hauteskunde autonomikoetan.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 38. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

35.000 euro inguru hauteskunde barruti bakoitzeko. Hauteskunde kanpainako eztabaida bat errepikatzen ari ziren.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 13. orr.

EAJren eta EAren arteko laugarren hauteskunde koalizioa izango da.  Berria - Euskal Herria   2004-12-21

Horrelako arrautza bat hobe izango zen hauteskunde garaian errun izan balu.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 126. orr.

Legebiltzarreko hauteskunde araudia.  Berria - Harian   2005-02-19

Hauteskunde iragarkiez betea ageri zen irten nintzen kalea.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 73. orr.

Eduki horrek izan dezakeela aukerarik hauteskunde jokabide bat sustatzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-03-27

Hauteskunde emaitzen balorazio gazi-gozoa egin zuen.  Berria - Harian   2005-04-18

PSOEren hauteskunde garaipenaren inguruan.  Berria - Euskal Herria   2004-04-15

Hauteskunde mailan herri moduan jokatzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-03-27

Hauteskunde-zerrendek kanpainarako erabili dezaketen diruari muga bat jartzeko.  Berria - Harian   2005-06-08

Frantziako 64.700 hauteskunde bulegoetatik gehienak gaur goizeko 08:00ak eta arratseko 20:00ak bitartean irekiak egongo dira.  Berria - Harian   2005-05-29

Hauteskunde gastuak ordaintzeko.  Berria - Harian   2005-06-08

Kohl kantzilerraren hauteskunde-konpromisoak zirela medio.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 191. orr.

Lehenengo hauteskunde mitina.  Berria - Euskal Herria   2004-12-22

Hauteskunde–hitzaldi baten kopia.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 176. orr.

Hauteskunde-desfile batek.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 32. orr.

Erabat desleiala da apartheid politikoaz baliatzea hauteskunde etekina ateratzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-02-29

PSOEren hauteskunde iruzurraz.  Berria - Harian   2005-07-20

Hauteskunde sistemak bipartidismoa saritzen eta alderdi txikiagoak zigortzen ditu.  Berria - Harian   2005-05-05

Izan ere, Hauteskunde Lege Orokorraren 54. artikuluari jarraiki.  Berria - Euskal Herria   2004-02-25

Hauteskunde Batzorde Zentralak aurkeztu diren hautagaitzak ontzat eman ondoren.  Berria - Euskal Herria   2004-05-12

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

86ko urtarrilan, bere lehen kanpaina "Atxik" deitzen dena, aurkezten du eta ber mementoan bere legebiltzar hauteskundeetako hautagaiak.  Herria   2004-06-10

Lehenengoa 1999ko udal eta foru hauteskundeetan hitzartu zuten, bigarrena 2001eko autonomia hauteskundeetan.  Berria - Euskal Herria   2004-12-21

Lurralde-hauteskundeen karietarat, zonbat hautagai zerrenda izanen ote dira Akitanian?  Herria   2004-01-22

Herriko alkate aukeratu zuten lehenengo udal hauteskundeetan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 68. orr.

President-hauteskundeen lehen itzulia.  Herria   2003-04-24

Frantziako lehendakari hauteskundeetan.  Herria   2003-02-13

Etorkizunari begira, Batera-ren jardunak ondoriorik izan du azken kontanamendu hauteskundeetan?  Berria - Euskal Herria   2004-04-09

EAJren barne hauteskundeetan.  Berria - Euskal Herria   2004-07-04

Nafarroako nekazaritza hauteskundeak iragan dira.  Herria   2003-01-14

Lan eta Justizia Sozialerako Hauteskunde Alternatibak SPD utzi zuten ezkerreko militante sozial demokratak biltzen ditu.  Berria - Harian   2005-09-02

4 hauteskundeak egin

Hauteskundeak egin zirenetik, PSOEk eta EAJk harreman instituzionalak baino ez dituzte izan.  Berria - Euskal Herria   2004-05-20

Dominikar Errepublikan 1947an egin ziren hauteskundeak Galindezek bere liburuan gogor eta zorrotz kritikatu zituen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 244. orr.

1977ko uztailetik, lehen hauteskundeak egin ziren unetik beretik.  Berria - Euskal Herria   2004-10-23

Azpilgo alkatea ere izan zen, hauteskunderik egin gabe.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 41. orr.

56 udal eta kontzejuetan egindako hauteskundeetan.  Berria - Euskal Herria   2004-05-12

Hitz bat ere ez aurten egitekoak diren hauteskundeez.  Herria   2004-01-08

· Beraz, gehiengoaren botoetan oinarritutako hauteskunde askeak egitea da krisiaren irtenbide bakarra.  Berria - Harian   2005-01-30

8 hauteskunde barruti

Hautesleek edo ikasleek bere fakultatean eman behar dute botoa: hori da bere hauteskunde barrutia.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 256. orr.

Bera izan da diputatu gehien eskuratu dituena, hauteskunde barrutien egitura dela eta.  Herria   2001-11-15

Gogoratu behar da Sandsek 30.000 boz lortu zituela, hau da, Margaret Thatcherrek bere hauteskunde barrutian baino gehiago.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 332. orr.

Baiona Iraultzen izeneko plataforma presente izanen da Lapurdiko hiriburuko hiru hauteskunde barrutietan. Hauteskunde barruti bakarrak sorrarazitako diskriminazio egoera honek babesik gabe utzi du Galeusca.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 168. orr.

Horien erdiak ordezkatze proportzionalaren arabera hautatuko dituzte, eta beste erdiak, aldiz, ohiko hauteskunde barrutien arabera.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 129. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 6 aldiz agertzen direnak)

atzo hauteskunde (23); azken hauteskunde (8); baina hauteskunde (13); bere hauteskunde (11); beste hauteskunde (11); bizkaiko hauteskunde (15); bizkaiko hauteskunde batzordeak (7); cne hauteskunde (12); cne hauteskunde kontseilu (9); da hauteskunde (40); dago hauteskunde (6); datozen hauteskunde (7); den hauteskunde (9); dira hauteskunde (21); diren hauteskunde (13); ditu hauteskunde (9); dituzte hauteskunde (6); du hauteskunde (33); duen hauteskunde (7); dugu hauteskunde (9); dute hauteskunde (13); duten hauteskunde (8); edo hauteskunde (8); egindako hauteskunde (6); eginiko hauteskunde (7); espainiako gorteetarako hauteskunde (9); espainiako hauteskunde (41); espainiako hauteskunde batzorde (9); espainiako hauteskunde batzordeak (9); eta hauteskunde (71); europako hauteskunde (12); ez hauteskunde (7); gipuzkoako hauteskunde (8); gorteetarako hauteskunde (9)

hauteskunde aske (6); hauteskunde askeak (7); hauteskunde aurreko (13); hauteskunde aurretik (6); hauteskunde autonomikoen (9); hauteskunde autonomikoetan (13); hauteskunde barruti (10); hauteskunde batzorde (62); hauteskunde batzorde independenteak (6); hauteskunde batzorde nazionalak (14); hauteskunde batzorde zentralak (14); hauteskunde batzordea (10); hauteskunde batzordeak (131); hauteskunde batzordean (11); hauteskunde batzordearen (41); hauteskunde batzordeari (17); hauteskunde batzordeko (30); hauteskunde batzuk (7); hauteskunde demokratikoak (14)

hauteskunde eguna (17); hauteskunde egunean (26); hauteskunde emaitzen (8); hauteskunde erroldan (7); hauteskunde garaian (21); hauteskunde gauean (7); hauteskunde hauek (32); hauteskunde hauen (10); hauteskunde hauetako (10); hauteskunde hauetan (65); hauteskunde horiek (27); hauteskunde horien (8); hauteskunde horietan (18); hauteskunde interesak (12); hauteskunde interesen (6); hauteskunde iruzurra (8); hauteskunde kanpaina (130); hauteskunde kanpaina hasi (6); hauteskunde kanpainak (11); hauteskunde kanpainako (37); hauteskunde kanpainan (128); hauteskunde kanpainarako (7); hauteskunde kanpainaren (42); hauteskunde kanpainari (12); hauteskunde kanpainetan (8); hauteskunde kantonaletan (7); hauteskunde kontseilu (17); hauteskunde kontseilu nazionalak (6); hauteskunde lege (9); hauteskunde legea (21); hauteskunde legeak (7); hauteskunde legearen (12)

hauteskunde orokorrak (58); hauteskunde orokorrak egin (6); hauteskunde orokorren (11); hauteskunde orokorretan (17); hauteskunde orokorretarako (6); hauteskunde programa (23); hauteskunde programan (10); hauteskunde programaren (8); hauteskunde propaganda (8); hauteskunde prozesu (12); hauteskunde prozesua (19); hauteskunde prozesuak (7); hauteskunde prozesuan (13); hauteskunde sindikalak (11); hauteskunde sistema (25); hauteskunde sistemak (6); hauteskunde zerrenda (8)

hauteskundez hauteskunde (8); hiru hauteskunde (9); hurrengo hauteskunde (6); irakeko hauteskunde (8); legebiltzarrerako hauteskunde (12); lehendakaritzarako hauteskunde (8); ppren hauteskunde (6); urteko hauteskunde (7); venezuelako hauteskunde (12); venezuelako hauteskunde batzordeak (6); zen hauteskunde (9); zion hauteskunde (6); zituen hauteskunde (9); zuen atzo hauteskunde (11); zuen hauteskunde (30); zuten hauteskunde (8)

aukeratzeko hauteskundeak (18); azken hauteskundeak (13); baina hauteskundeak (10); barne hauteskundeak (17); da hauteskundeak (15); datozen hauteskundeak (14); dira hauteskundeak (26); diren hauteskundeak (26); ditu hauteskundeak (11); du hauteskundeak (8); eaeko hauteskundeak (15); egingo dira hauteskundeak (7); egingo diren hauteskundeak (9); egitekoak diren hauteskundeak (10); ere hauteskundeak (6); eskualde hauteskundeak (12); espainiako hauteskundeak (32); espainiako hauteskundeak irabazi (12); eta foru hauteskundeak (20); eta hauteskundeak (48); europako hauteskundeak (39); europako legebiltzarrerako hauteskundeak (7); eusko legebiltzarrerako hauteskundeak (12); foru hauteskundeak (26); gero hauteskundeak (6)

hauteskundeak antolatu (8); hauteskundeak antolatzen (6); hauteskundeak arte (7); hauteskundeak atzeratzeko (6); hauteskundeak aurreratu (9); hauteskundeak aurreratuko (10); hauteskundeak aurreratzea (11); hauteskundeak aurreratzeko (9); hauteskundeak baino (30); hauteskundeak baino lehen (15); hauteskundeak berriz (11); hauteskundeak bertan (7); hauteskundeak bertan behera (6); hauteskundeak deitu (8); hauteskundeak dira (15); hauteskundeak direla (18); hauteskundeak direla eta (11)

hauteskundeak egin (65); hauteskundeak egin ahal (8); hauteskundeak egin ziren (8); hauteskundeak egin zirenetik (6); hauteskundeak egingo (42); hauteskundeak egingo dira (18); hauteskundeak egingo dituzte (13); hauteskundeak egitea (19); hauteskundeak egiteko (28); hauteskundeak ere (12); hauteskundeak eta (23); hauteskundeak ez (34); hauteskundeak ez dira (7); hauteskundeak ez direla (6); hauteskundeak ez dituela (6); hauteskundeak galdu (20); hauteskundeak hurbil (7)

hauteskundeak igaro (10); hauteskundeak irabazi (85); hauteskundeak irabazi eta (8); hauteskundeak irabazi ondoren (10); hauteskundeak irabazi ostean (8); hauteskundeak irabazi zituen (19); hauteskundeak irabazi zituenetik (7); hauteskundeak irabaziko (11); hauteskundeak irabaziz (18); hauteskundeak irabaziz gero (18); hauteskundeak irabaztea (7); hauteskundeak irabazteko (24); hauteskundeak irabazten (12); hauteskundeak irabazten baditu (7); hauteskundeak izan (21); hauteskundeak izango (24); hauteskundeak izango dira (15); hauteskundeak pasatu (9); hauteskundeak prestatzeko (6)

hurrengo hauteskundeak (7); irabazi ditu hauteskundeak (7); irabazi zituen hauteskundeak (9); kantonamendu hauteskundeak (16); ko hauteskundeak (11); legebiltzarrerako hauteskundeak (62); legebiltzarrerako hauteskundeak egingo (9); lehen hauteskundeak (9); martxoko hauteskundeak (9); p hauteskundeak (8); ppk hauteskundeak (9); presidentetzarako hauteskundeak (36); psoek espainiako hauteskundeak (14); psoek hauteskundeak (8); psoek hauteskundeak irabazi (6); ren barne hauteskundeak (6); udal hauteskundeak (39); urteko hauteskundeak (9); ziren hauteskundeak (9); zituen hauteskundeak (16); zuen hauteskundeak (9)

datozen hauteskundeei (8); datozen hauteskundeei begira (8); diren hauteskundeei (8); diren hauteskundeei begira (6); eaeko hauteskundeei (6); eaeko hauteskundeei begira (6); espainiako hauteskundeei (7); europako hauteskundeei (18); europako hauteskundeei begira (14); hauteskundeei begira (130); hauteskundeei begira egin (6); hauteskundeei begira egindako (10); hauteskundeei begirako (12); hauteskundeei buruz (6); hauteskundeei buruzko (12); hauteskundeei dagokienez (6); martxoko hauteskundeei (7); martxoko hauteskundeei begira (6); urteko hauteskundeei (6); urteko hauteskundeei begira (6)

hauteskundeekin alderatuta (7); hauteskundeekin batera (8)

azken hauteskundeen (6); baina hauteskundeen (6); da hauteskundeen (9); diren hauteskundeen (17); dute hauteskundeen (6); egin ziren hauteskundeen (6); egingo diren hauteskundeen (8); espainiako gorteetarako hauteskundeen (15); espainiako hauteskundeen (20); eta hauteskundeen (12); europako hauteskundeen (31); foru hauteskundeen (8); gorteetarako hauteskundeen (15)

hauteskundeen atarian (21); hauteskundeen aurreko (6); hauteskundeen aurretik (52); hauteskundeen bezperan (7); hauteskundeen bidez (9); hauteskundeen bigarren (34); hauteskundeen bigarren txanda (6); hauteskundeen bigarren txandan (8); hauteskundeen emaitzak (32); hauteskundeen emaitzek (14); hauteskundeen emaitzen (15); hauteskundeen harira (8); hauteskundeen inguruan (8); hauteskundeen inguruko (10); hauteskundeen kanpaina (7); hauteskundeen lehen (8); hauteskundeen ondoren (60); hauteskundeen ondorioz (6); hauteskundeen ondotik (29); hauteskundeen ostean (50)

legebiltzarrerako hauteskundeen (21); legebiltzarrerako hauteskundeen ondoren (6); lehendakaritzarako hauteskundeen (9); lehendakaritzarako hauteskundeen bigarren (6); lurralde hauteskundeen (6); martxoko hauteskundeen (8); presidentetzarako hauteskundeen (16); presidentetzarako hauteskundeen bigarren (8); udal hauteskundeen (14); ziren hauteskundeen (8)

hauteskundeeri buruz (10)

azken hauteskundeetako (10); eta hauteskundeetako (7); europako hauteskundeetako (11); hauteskundeetako bigarren (14); hauteskundeetako emaitzak (25); hauteskundeetako emaitzek (8); hauteskundeetako emaitzen (12); hauteskundeetako parte (6); kantonamendu hauteskundeetako (6); presidentetzarako hauteskundeetako (9); udal hauteskundeetako (9)

aebetako hauteskundeetan (6); aurreko hauteskundeetan (26); aurtengo hauteskundeetan (7); autonomia hauteskundeetan (11); azaroko hauteskundeetan (10); azken hauteskundeetan (62); azken udal hauteskundeetan (8); barne hauteskundeetan (10); batasuna hauteskundeetan (6); batasunak hauteskundeetan (6); bi hauteskundeetan (8); da hauteskundeetan (11); datozen hauteskundeetan (44); diren europako hauteskundeetan (6); diren hauteskundeetan (27); du hauteskundeetan (6); dute hauteskundeetan (11); eaeko hauteskundeetan (19); egin ziren hauteskundeetan (10); egingo diren hauteskundeetan (15); eskualde hauteskundeetan (11); espainiako gorteetarako hauteskundeetan (21); espainiako hauteskundeetan (27); eta foru hauteskundeetan (24); eta hauteskundeetan (16); europako hauteskundeetan (94); europako hauteskundeetan aurkeztu (7); europako hauteskundeetan parte (13); europako legebiltzarrerako hauteskundeetan (16); eusko legebiltzarrerako hauteskundeetan (12); foru hauteskundeetan (44); gorteetarako hauteskundeetan (21)

hauteskundeetan alderdi (7); hauteskundeetan aurkeztea (7); hauteskundeetan aurkezteko (24); hauteskundeetan aurkeztu (15); hauteskundeetan aurkeztu ahal (6); hauteskundeetan autodeterminazioaren (7); hauteskundeetan autodeterminazioaren aldeko (7); hauteskundeetan baino (10); hauteskundeetan bakarrik (7); hauteskundeetan boto (7); hauteskundeetan botoa (6); hauteskundeetan botoen (6); hauteskundeetan eajrekin (6); hauteskundeetan egindako (6); hauteskundeetan emaitza (8); hauteskundeetan ere (20); hauteskundeetan eta (15); hauteskundeetan euskal (7); hauteskundeetan ez (16); hauteskundeetan ezker (6); hauteskundeetan garaile (6); hauteskundeetan gehiengo (8); hauteskundeetan gehiengo osoa (6); hauteskundeetan hautagai (6); hauteskundeetan izan (15); hauteskundeetan izandako (13); hauteskundeetan koalizioan (6); hauteskundeetan legez (10); hauteskundeetan lortu (7); hauteskundeetan lortutako (17); hauteskundeetan nafarroa (6); hauteskundeetan parte (74); hauteskundeetan parte hartu (13); hauteskundeetan parte hartuko (6); hauteskundeetan parte hartzea (13); hauteskundeetan parte hartzeko (29); hauteskundeetan zerrenda (6)

hiru hauteskundeetan (6); hurrengo hauteskundeetan (36); igandeko hauteskundeetan (17); kantonamendu hauteskundeetan (15); legebiltzarreko hauteskundeetan (6); legebiltzarrerako hauteskundeetan (45); lehendakaritzarako hauteskundeetan (7); martxoko hauteskundeetan (33); parlamenturako hauteskundeetan (6); presidentetzarako hauteskundeetan (23); udal hauteskundeetan (64); urteko hauteskundeetan (17); zen hauteskundeetan (7); ziren hauteskundeetan (12); zuen hauteskundeetan (6)

da hauteskundeetara (6); dira hauteskundeetara (6); diren hauteskundeetara (12); egingo diren hauteskundeetara (6); espainiako gorteetarako hauteskundeetara (10); espainiako hauteskundeetara (12); europako hauteskundeetara (28); europako hauteskundeetara aurkezteko (6); foru hauteskundeetara (7); gorteetarako hauteskundeetara (10)

hauteskundeetara aurkeztea (14); hauteskundeetara aurkezteko (37); hauteskundeetara aurkezteko asmoa (6); hauteskundeetara aurkezten (8); hauteskundeetara aurkeztu (38); hauteskundeetara aurkeztu ahal (12); hauteskundeetara aurkeztu diren (6); hauteskundeetara aurkeztuko (28); hauteskundeetara aurkeztuko dela (6); hauteskundeetara bakarrik (9); hauteskundeetara elkarrekin (13); hauteskundeetara elkarrekin joateko (6); hauteskundeetara ez (8)

hurrengo hauteskundeetara (7)

diren hauteskundeetarako (6); eskualde hauteskundeetarako (9); espainiako gorteetarako hauteskundeetarako (16); espainiako hauteskundeetarako (12); eta hauteskundeetarako (6); europako hauteskundeetarako (53); gorteetarako hauteskundeetarako (16); hauteskundeetarako hautagai (11); hauteskundeetarako kanpaina (9); hauteskundeetarako zerrenda (7); hauteskundeetarako zerrendak (7); hurrengo hauteskundeetarako (8); legebiltzarrerako hauteskundeetarako (7); martxoko hauteskundeetarako (8)

hauteskundeetatik kanpo (7); hauteskundeez geroztik (6); hauteskundez hauteskunde (8)


hauteskundedun izlag hauteskundeak dituena.

Xinan, Hong Kongeko minixtro lehena demisionatu dute, Tung Chee Wa, hauteskundedun demokrazia bati buruz, goizegi abiatu sari, erran diotenez.  Herria   2005-03-10


hautesle 1 iz hautesten duen pertsona.

Ez da lan errexa, ez hautagaientzat, ez hauteslentzat. Iturri ofizialen arabera, bestalde, 39 milioi hauteslek bozkatu zuten.  Herria   2004-02-26

Daniar hautesleek Maastrichteko ituna berresteari emandako ezezkoaren ondoren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 190. orr.

Lau milioi hautesle dituen barruti batean.  Berria - Euskal Herria   2004-06-02

Balio izateko, Presidentetzarako hauteskundeetan hautesleen %50ek baino gehiagok eman behar dute botoa.  Berria - Mundua   2004-03-14

Hauteskunde hauek hautesleengan sortzen duten interes eskasa ikusiz.  Berria - Euskal Herria   2004-06-10

Kantu hau 1976ko hauteskunde kanpainan ere erabili zen, hautesle beltzek Jimmy Carteren alde egin zezaten.  Berria - Kultura   2004-08-12

Hautesleek Eskolako Kontseilukideak aukeratu behar zituzten.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 171. orr.

Loir-et-Cher departamenduko hautesleek Blois hiriko apezpiku hautatu zuten gero jaun hura bera.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 63. orr.

Iritzi berekoa zen Gunawan Hidayat Hautesleen Heziketa Sareko aditua.  Berria - Mundua   2004-07-07

• 2 izond hautesten duena.

Hierarkia horretatik, gradu jakin batzuen ordezkari dira homeogeneak eta haien xede-geneak: Antonio García-Bellidok, hurrenez hurren, gene "hautesle" eta gene "gauzatzaile" esaten dienak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 63. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hauteskundeak baino lehen, hautesle talde indartsuenen gogoko ekonomia-politika ezartzen da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 109. orr.

Hautesle erroldan 38 milioi pertsonak eman zuten izena.  Berria - Mundua   2004-11-25

Hautesle errolda osatzeko.  Berria - Mundua   2004-10-07

Ana kulturako zinegotzi aritu zen urte askoan, harik eta hautesle-zerrenda desegin eta Herri Batasunak berea aurkeztu zuen arte.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 101. orr.

Kanpaina ofizialki hasia zenean ere, Aukera Guztiak hautesle elkarteak ez zekien hauteskundeetan parte hartu ahal izango ote duen.  Berria - Harian   2005-04-01

Protesta ekintza Hautesle Kontseilu Nazionalaren egoitzaren aurrean bukatuko da.  Berria - Mundua   2004-02-13

Irakeko Hautesle Batzordeak.  Berria - Mundua   2004-11-19

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

atzo hautesle (3); eta hautesle (5); hautesle asko (3); hautesle errolda (3); hautesle erroldan (3); hautesle kontseilu (4); hautesle talde (3); milioi hautesle (5)

baina hautesleek (3); eta hautesleak (3); eta hautesleek (3); hautesleak ez (3); hautesleek alderdi (3); hautesleek ez (6); hautesleek ez dute (4)

da hautesleen (3); eta hautesleen (5); hautesleen arreta (4); hautesleen artean (4); hautesleen parte (3); milioi hauteslek (3)


hauteslego iz hautesleria, hautesleak.

«Errealistak izan behar dugu», dio Hauteslego Musulmanaren Kontseiluko sortzaile eta Minaret aldizkariko zuzendari Aslam Abdulak.  Berria - Mundua   2004-10-21


hautesleku iz hauteskundeetan botoa emateko prestaturiko lekua.

Orotara 5.500 hautesleku jarri dituzte eta 33.000 hautestontzi.  Berria - Harian   2005-12-15

Aste honetan ireki dituzte Floridako hauteslekuak, prozesua bizkortzeko.  Berria - Mundua   2004-10-19

Jerusalemgo hauteslekuen zortzi bulegoak zabaltzeko eskatu zien agintari israeldarrei herenegun PANeko Atzerri ministro Nabil Shaatek.  Berria - Mundua   2004-12-02

Hauteslekuak zabaldu baino bi ordu lehenago joan ziren herritarrak boza ematera.  Berria - Mundua   2004-11-03

Ameriketako Estatu Batuetako Auzitegi Gorenak Ohioko hauteslekuetan alderdietako begiraleak egotearen aldeko ebazpena eman zuen atzo goizean.  Berria - Mundua   2004-11-03

Jerusalemgo hauteslekuen zortzi bulegoak zabaltzeko eskatu zien agintari israeldarrei herenegun PANeko Atzerri ministro Nabil Shaatek.  Berria - Mundua   2004-12-02


hautesleria (ETCn 352 agerraldi) iz hautesle multzoa, hautesleak.

Egun batzuk gehiago eman zituen bere burua prestatzen hautesleriaren aurrean aurkeztu eta bere eginbeharraz eta beragandik espero zezaketenaz hitz egiteko.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 65. orr.

Presidentea kargutik kentzeko erreferenduma egiteko hautesleriaren %20ren sostengua jaso behar da gutxienez.  Berria - Mundua   2004-06-04

Abstentzioak alderdi guztien hautesleriei indarrez eragin badie ere.  Berria - Harian   2005-02-22

Arrazoiarekin galdegingo duzue: hautesleria seduzitzen ote du bada Bushek? ez.  Berria - Mundua   2004-10-23

Hautesleria gaztea eta berria kontuan hartuz.  Berria - Euskal Herria   2004-03-17


hautespen 1 iz hautestea.

Tasun-aukera zabal-zabala ageri dute gizakiek, eta, beraz, eboluzio-gaitasun eskerga, askotariko hautespenetarako baliagarri. haurrik gogobetekoenak izateko ahaleginean oinarritua.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 152. orr.

Hori lortzeko dagoen muga bakarra hautespenaren behar edo eskakizun askotarikoak dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 288. orr.

Hautespen sexuala eta bizitzan zehar egokitutako karaktereen herentzia ere onartzen baitzituen Darwinek.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 287. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Beraz, hautespen-unitatea organismo osoa litzateke, existitzeko borroka egin eta bizirik iraun behar duena.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 289. orr.

Eta berdin gertatzen zen teoria darwindarrarekin, eboluzioaren hautespen-teoriarekin.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 45. orr.

Hautespen-egitamu bat.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 151. orr.

Kasu horretan, hautespen-alderdia ere tartean dago.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 108. orr.

3 hautespen natural Darwinen teoria, espezieen gainbehera edo gora egitea azaltzen saiatzen dena.

Gero hautespen naturala egile "itsutzat" kontsideratuko da ildo beretik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 284. orr.

Borrokek eta aldaketek hautespen naturala sortzen dute: batzuk bizirik atera eta ugaltzen dira, eta besteak ez.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 287. orr.

Eboluzioaren kausa bakarra hautespen naturala dela.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 288. orr.

Zer hautatzen du hautespen naturalak?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 289. orr.

Sintesi Modernoaren ikuspegitik, hautespen naturala organismo indibidualek populazio-mailan duten konpetentziaren ondorioa da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 289. orr.

3 hautespenezko izlag

Eugenesia negatibo, kentzezko horren beste aldean, berriz, eugenesia positibo, hautespenezkoa dugu.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 153. orr.

Urrats bakoitzak, beraz, hautespenezko informazio-suntsitze bat dakar.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 180. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hautespen naturala (15); hautespen naturalak (6); hautespen naturalaren (10)


hauteste iz hautatzea, aukeratzea.

Ekainaren 13-an, Eurodeputatuen hautestea.  Herria   2003-07-17

Dena den, gobernuak nahi du euro- deputatuen hauteste horri buruz Frantzia zortzi zatitan ezarri.  Herria   2003-01-14

Nahiz jakinaren gainean Aita Saindu berriaren hautatzeko bildu aintzin ere kardinaleen artean izana zela bilkura asko, ainitzek uste zuten halere Aita Sainduaren hauteste horren trenkatzeko lau-bost egun segurik beharko zirela.  Herria   2005-04-28


hautestontzi iz hauteskundeetan botoa emateko prestaturiko ontzia.

Orotara 5.500 hautesleku jarri dituzte eta 33.000 hautestontzi.  Berria - Harian   2005-12-15

Boto eroskeria, hautestontzi lapurreta eta bestelako irregulartasunak izan zirela salatu zuten atzoko bozka zaindu zuten behatzaileek.  Berria - Mundua   2004-05-11

Botopapera hautestontzian sartu, emaitzak irakurri eta emaitzak emateko behar den denbora.  Berria - Harian   2005-06-24

EHUko kide guztien parte-hartzea erraztearren, Unibertsitateko zentro guztietan hautestontziak izango dira.  Berria - Euskal Herria   2004-03-23


hautetsi1, hautets, hautesten 1 du ad goi hautatu.

Sentsuak eta gure burmuina, ordea, ez daude hautetsiak elektroiaren tasunak edo galaxien arteko distantziak edo denbora kosmologikoak hautemateko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 35. orr.

2 (hauteskundeetan)

Bigarren itzulirik etzuten herrietan, auzapeza hautetsi dute iragan asteburu hortan.  Herria   2001-03-22

Horien Presidentea, lehen orriko argazki bakoitzean haurtxo arroxa-kolore mardularen gisa barrezka azaldu beharra, bestela ez bailukete berriro hautetsiko, horien gazte-modukeria obszenoa.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 267. orr.

Igandean aldiz, azkarki arizan dira mokoka eta hori beren buruzagitza hautesteko tenorean.  Herria   2004-12-09

3 (biologian)

Mutazioen maiztasuna igoarazi, bakoitza atzeman eta, ahal izanez gero, hautetsi beharra dago.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 59. orr.

Nola hautetsi, ordea, hain karaktere konplexuak, guztiz ezezagun zaizkigun sistema poligenikoek gobernatuak?  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 154. orr.

Animaliaren forma taxutzen duten elementuak eraldatzen dituzten mutazioak hautesteko modua aurkitzea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 63. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Hau da Jainkoak "hitzemanaren" inguruan elkarretaratzen da herri hautetsia.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 179. orr.


hautetsi2 1 iz hautetsia izan den hautagaia.

Herriko hautetsiak bildu dira urriaren 6an Roger Gamoy auzapezaren itzulian.  Herria   2003-11-20

Funtzionarioak auzapeza eta hautetsiak agurtzen zituen bitartean.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 156. orr.

Hautetsiek eta hauen mutilek.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 33. orr.

Abokatua, Parisko hautetsia eta erregezalea.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 15. orr.

Herri hautetsi eta ordezkari publikoek.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 177. orr.

Beñat Inchauspe hautetsi nagusiak ardietsi dituen diru laguntzak.  Herria   2005-03-10

Hautetsi abertzaleek nahi lukete herriak eros dezan.  Herria   2002-12-26

100 hautetsi erreformazaleren kasuak aztertuko dituzte.  Berria - Mundua   2004-01-24

Joan den egunean bildu da Euskal-Herriko Hautetsien Kontseilua.  Herria   2001-04-26

Hautetsi Abertzaleen Biltzar Nagusian.  Herria   2001-04-12

EAJko eta EAko hautetsien Udalbiltzako Kirol arduradunak. herria¬

2 (hitz elkartuetan)

Hautetsi zerrenden batasun premia azpimarratzearren.  Berria - Kultura   2004-03-02

Unione naziunale hautetsi taldeko burua. herria¬

· Miarritzeko kultura hautetsia.  Berria - Kultura   2004-11-23

Loire-Atlantiqueko Udal Hautetsi Bretoien Elkarteak.  Berria - Mundua   2004-10-16

• 3 izond/iz hautetsia izan dena.

Auzi honetako jaun kardinale hautetsi ospetsuen bozak bildurik, gure Aita Sainduak nahi izan du sententzia hau honela erabaki: [...].  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 176. orr.

Haren samurtasun, erruki eta maitasun hutsetik sortua, Harengan bere hautetsiengana agertua.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 135. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

auzapez eta hautetsi (3); bai eta hautetsi (3); baionako hautetsi (3); bere hautetsi (3); beste hautetsi (11); beste hautetsi batzu (3); bi hautetsi (12); borda hautetsi (3); eta beste hautetsi (3); eta hautetsi (37); eta hautetsi andana (3); euskal herriko hautetsi (12); ezkerreko hautetsi (3); gure hautetsi (5); hainbat hautetsi (8)

hautetsi abertzale (11); hautetsi abertzalea (3); hautetsi abertzaleak (10); hautetsi abertzaleek (13); hautetsi abertzaleen (7); hautetsi ainitz (3); hautetsi andana (8); hautetsi andana bat (3); hautetsi asko (5); hautetsi baizik (3); hautetsi baizik ez (3); hautetsi bakar (6); hautetsi bakar bat (3); hautetsi bakar batek (3); hautetsi bat (11); hautetsi batek (11); hautetsi baten (7); hautetsi batzu (14); hautetsi batzuek (12); hautetsi batzuekin (3); hautetsi batzuen (9); hautetsi batzuen arrangura (3); hautetsi batzuk (11); hautetsi behar (5); hautetsi berdeak (3); hautetsi bezala (6); hautetsi bihurtu (3); hautetsi bildu (3)

hautetsi elkarte (3); hautetsi eta (94); hautetsi eta auzapez (3); hautetsi eta beste (11); hautetsi eta kargudun (22); hautetsi eta kargudunek (3); hautetsi frango (7); hautetsi gehienak (4); hautetsi gisa (9); hautetsi guziak (7); hautetsi guziek (7); hautetsi guzieri (5); hautetsi guztiei (13); hautetsi guztiek (6); hautetsi guztien (5); hautetsi handi (5); hautetsi handiei (3); hautetsi handiek (6); hautetsi horiek (5); hautetsi inguru (3); hautetsi kargu (3); hautetsi lortu (5); hautetsi lortu zituen (3); hautetsi multxo (3); hautetsi multxo bat (3); hautetsi ohiak (10); hautetsi ohiak dira (3); hautetsi sozialista (4); hautetsi talde (4); hautetsi taldeko (3); hautetsi zonbait (3)

hazparneko hautetsi (5); hemengo hautetsi (9); herri hautetsi (4); herrietako hautetsi (3); herriko hautetsi (25); herriko hautetsi eta (5); herriko hautetsi guztiei (3); hiru hautetsi (6); hiru hautetsi ohiak (3); hoinbeste hautetsi (3); inchauspe hautetsi (3); iparraldeko hautetsi (3); kargudun eta hautetsi (3); lau hautetsi (4); marie borda hautetsi (3); miarritzeko hautetsi (4); naziunale hautetsi (4); oposizioko hautetsi (3); udal hautetsi (9); unione naziunale hautetsi (4)

baionako hautetsia (3); baionako hautetsiak (3); dira herriko hautetsiak (3); diren hautetsiak (3); ditu hautetsiak (3); dituzten hautetsiak (4); duten hautetsiak (4); eta hautetsiak (17); euskal herriko hautetsiak (6); ezkerreko hautetsiak (7); ezkerreko hautetsiak kontra (4); gure hautetsiak (8)

hautetsiak ados (19); hautetsiak ados dira (17); hautetsiak beren (6); hautetsiak bildu (18); hautetsiak bildu dira (15); hautetsiak bilduko (3); hautetsiak bilduko dira (3); hautetsiak biltzen (4); hautetsiak biltzen dituen (4); hautetsiak elgarretaratu (7); hautetsiak elgarretaratu dira (7); hautetsiak ere (10); hautetsiak eta (11); hautetsiak ez (6); hautetsiak ez dira (3); hautetsiak kontra (5); hautetsiak ziren (4)

hemengo hautetsiak (3); herriko hautetsiak (38); herriko hautetsiak bildu (14); herriko hautetsiak elgarretaratu (6); kanboko hautetsiak (3); laburpena herriko hautetsiak (17); udal hautetsiak (8); udalbiltzako hautetsiak (3); ziren hautetsiak (4)

demoek hautetsiei (3); diete hautetsiei (5); dituzten hautetsiei (3); eta hautetsiei (9); euskal herriko hautetsiei (3); hautetsiei beren (3); hautetsiei eta (5); herriko hautetsiei (3); udal hautetsiei (5)

abertzaleko hautetsiek kudeatutako (3); abertzaleko hautetsiek kudeatzen (9); abertzaleko udal hautetsiek (4); aubko hautetsiek (3); beste hautetsiek (4); bi hautetsiek (3); da hautetsiek (3); diote hautetsiek (3); diren hautetsiek (6); dituzte hautetsiek (3); dute hautetsiek (16); dute udal hautetsiek (3); eako hautetsiek (9); eako hautetsiek kudeatutako (3); eako hautetsiek kudeatzen (3); eako udal hautetsiek (3); eta eako hautetsiek (8); eta hautetsiek (13); euskal herriko hautetsiek (7); ezker abertzaleko hautetsiek (15); ezkerreko hautetsiek (4); gure hautetsiek (15)

hautetsiek beren (7); hautetsiek deliberatu dute (6); hautetsiek egin (5); hautetsiek ere (17); hautetsiek eta (16); hautetsiek ez (17); hautetsiek ez dituzte (3); hautetsiek ez dute (8); hautetsiek hartu (3); hautetsiek kudeatutako (7); hautetsiek kudeatutako udalbiltzak (3); hautetsiek kudeatzen (16); hautetsiek kudeatzen duten (14); hautetsiek nahi (5); hautetsiek nahi dute (4); hautetsiek onartu (4); hautetsiek onartu dute (3); hautetsiek onartzen (4); hautetsiek onartzen dute (3); hautetsiek osatutako (4); hautetsiek osatzen (4); hautetsiek parte (3)

hazparneko hautetsiek (3); hemengo hautetsiek (10); herrietako hautetsiek (3); herriko hautetsiek (17); lekuko hautetsiek (3); oposizioko zortzi hautetsiek (3); udal hautetsiek (30); udal hautetsiek kudeatzen (3); ziren hautetsiek (5); zortzi hautetsiek (4); zuten udal hautetsiek (3)

eta hautetsiekin (4); herriko hautetsiekin (3); udal hautetsiekin (6)

aldeko hautetsien (14); aldeko hautetsien elkarteak (3); aldeko hautetsien elkarteko (5); baiona hautetsien (3); brisson hautetsien kontseiluko (5); da hautetsien (10); departamenduaren aldeko hautetsien (12); diren hautetsien (4); ditu hautetsien (4); eta hautetsien (37); eta hautetsien kontseilua (7); eta hautetsien kontseiluak (7); eta hautetsien kontseiluaren (5); eta hautetsien kontseiluari (3); eta hautetsien kontseiluko (3); eta psoeko hautetsien (4); eta udal hautetsien (6); euskal herriko hautetsien (18); gure hautetsien (10)

hautetsien aitzinean (4); hautetsien arabera (3); hautetsien artean (17); hautetsien arteko (11); hautetsien aurkako (3); hautetsien aurrean (3); hautetsien biltzarra (6); hautetsien biltzarrak (9); hautetsien biltzarrean (3); hautetsien biltzarreko (4); hautetsien egitaraua (3); hautetsien elkartea (3); hautetsien elkarteak (5); hautetsien elkarteari (3); hautetsien elkarteko (6); hautetsien esku (3); hautetsien eta (13); hautetsien gehiengoak (5); hautetsien gida (4); hautetsien jarrera (3); hautetsien kontrako (5); hautetsien kontseilua (24); hautetsien kontseilua eta (3); hautetsien kontseiluak (44); hautetsien kontseiluak bere (4); hautetsien kontseiluak eta (3); hautetsien kontseiluan (9); hautetsien kontseiluarekin (3); hautetsien kontseiluaren (23); hautetsien kontseiluaren biltzar (5); hautetsien kontseiluaren eta (3); hautetsien kontseiluari (4); hautetsien kontseiluko (43); hautetsien kontseiluko buruak (3); hautetsien kontseiluko lehendakari (6); hautetsien kontseiluko lehendakariak (8)

hemengo hautetsien (4); herriko hautetsien (27); herriko hautetsien kontseilua (5); herriko hautetsien kontseiluak (5); herriko udal hautetsien (7); izan da hautetsien (3); kontseilua eta hautetsien (3); kontseiluaren eta hautetsien (4); lamassoure hautetsien (12); lamassoure hautetsien kontseiluko (10); max brisson hautetsien (4); psoeko hautetsien (4); udal hautetsien (36); udal hautetsien aurrean (3); udal hautetsien biltzarra (3); udal hautetsien biltzarrak (9); udal hautetsien biltzarreko (3); udal hautetsien gida (4); zuen hautetsien (5)

hautetsiez gain (3); herriko hautetsieri (6)

bi hautetsik (3); hainbat hautetsik (9); hainbat hautetsirekin (3); hainbat udal hautetsik (4); hautetsik ere (4); udal hautetsik (6); zenbait hautetsik (3)


hauts 1 iz lur idorrezko zatiki guztiz txikien multzoa; haustu den materia.

Saharako hautsak eguratsa egonkortzen du eta urakanak sortzea galarazten.  Berria - Gaiak   2004-10-19

Hautsa ikusi egiten zen airean eskegita.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 114. orr.

Bide hautsez bete batetik abiatu ziren lehendabizi.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 73. orr.

Abeltegiko alanbre sarea hautsez eta amaraunez betea zegoen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 276. orr.

Gizon-emakumeek hilkor zirela, hauts eta lohi zirela.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 236. orr.

Hala ere, hauts eta errauts besterik ez naizen arren [...].  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 214. orr.

Hautsa kendu zion aulki baten esertokiari, bertan eseri aurretik-.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 31. orr.

Longaineko botoiak lotu, galtzetako hautsa astindu, eta pixka bat apaintzen saiatu zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 53. orr.

Gelak aireatzera, oheak jantzi eta hautsak kentzera.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 78. orr.

Carmen goialdeetako liburuei hautsa kentzen ari zen, eskailerara igota.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 227. orr.

Haizean zomorroen engainurako sortutako tranpa ikusezina hautsak estaltzen du.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 59. orr.

· Ilargiko hautsa zapaldu zuen lehenengo kosmonautak Vladimir Vronski zuen izena.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 138. orr.

Izarren hautsa unibertsoan igerian.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 98. orr.

2 irud

Ezin dut zehaztu zer asmatu dudan eta zer den ahanzturaren hautsetatik eskuratu dudana.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 19. orr.

3 (izenondoekin)

Bostetako argiaren hauts hegalaria tarte guztietatik, pertsianen marra guztietatik sartzen zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 192. orr.

Izarrak bakarrik, eguratseko hauts bero eta lehorra besterik ez, labe barruko airea. ik hausbero.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 273. orr.

Odol eztandak haragi eta hezur puska ñimiñoak jaurti zituen bideko hauts axolagabearen gainera.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 14. orr.

Bizpahiru gabirai zebiltzan, eguerdiko beroaren erreminak astunduriko hegaldi nagiaz, hauts harrotuaren inguruan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 12. orr.

Hauts kosmikoa ale xehetan bilduko zen, aleak legarretan, eta aurki harritxo bilakatu.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 33. orr.

4 haustu den gai solido jakina.

Seidlitz hautsak purga-hauts arinak ziren, uretan nahastu eta edaten zirenak.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 285. orr.

Mariak ordainetan hauts somniferoak eskatu zizkion.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 52. orr.

Disolbatzaileak eta arratoiak akabatzeko hautsak.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 68. orr.

Inurrien kontrako hautsak.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 38. orr.

Tximiniaren apaleko ontzi batetik eskukada bat hauts distiratsu hartu eta sugarretara bota zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 234. orr.

Eta misilak, hauts hilgarriak eta bakteria hilgarriagoak.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 168. orr.

Norvegiatik izokina eta narbal itsas animaliaren adarra, hauts egina bera.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 256. orr.

Bizia eman zion emaztearen hautsak estaltzen zituen harlauzari begiak iltzaturik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 38. orr.

Aurpegia hauts zuriz estalia zuen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 152. orr.

Saileko behargin andrazkoek debekatua zuten aurpegiko hautsak erabiltzea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 271. orr.

Bainua hartuz eta azalean hautsak eta ukenduak emanez bere burua prestatzen aritu den emakume batek.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 195. orr.

5 kokaina. ik beherago 14.

Eta ni, Chiquinhoren etxean, hautsa esnifatzen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 102. orr.

Plastikozko orrazi batez hautsa prestatu eta saltxitxa tamainako lerroak sudurreratzen zituen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 141. orr.

Hauts hori hartuz gero, laneguna azkarrago joaten da; bat ez da horren zorigaiztoko sentitzen.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 44. orr.

6 errautsa.

Burdin-lertzoak edo erretegiko hautsak dira gehienik emendatu 9466,70 tona, 5784,18 tona aintzineko urtean baino gehiago.  Herria   2002-11-07

Ezen Gernikako hautsak oraino bero-beroak zirelarik.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 164. orr.

Zigarretaren puntako hautsa lurrera erori arte.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 59. orr.

Hautsaren azpian gordea dagon pindar batek pitzaraziko du aipatu dugun amets ederra.  Herria   2005-12-29

Ke bilakatu beharrak ginen eta azken hautsak haizeak eremanen zituen, Buchenwald-eko erroitzetan.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 123. orr.

Gorputza errea delarik, hautsak nun ezar?  Herria   2004-06-17

Soiartzeko kaskoan barreatuak izanen dira Mattinen hautsak eta hor landatuko dute zuhaitz bat.  Herria   2005-03-24

7 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Horra zen den gizona: lasto izpi bat, hauts ale bat, xaboi burbuila bat.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 103. orr.

Hauts partikula hauek harea-pikor bat baino ehun aldiz txikiagoak dira.  Berria - Mundua   2004-06-25

Berak bakarrik ikusten dituen hauts-arrastoak kentzen ditu markotik eta kristaletik.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 66. orr.

Teilatuak hauts-geruza lodi batek estalirik zeuden.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 96. orr.

Handik gutxira hauts-zirimola pausatzen hasi zen arte.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 12. orr.

Hauts zurrunbilo baten erdian.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 108. orr.

Lucasek autoa abiarazi eta hauts harroaldi baten erdian egin zuen azelerazio burrunba.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 88. orr.

-Hortaz, hi ere, hauts-errauts hori... -esan zion burlaizean-.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 172. orr.

Urrezko hauts-euri gozo bat isurtzen zuen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 102. orr.

Hauts-hodeiak airea ilundu zuen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 208. orr.

Hauts-zaporea zuen ahoan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 332. orr.

Denak du hauts usain bera, primarioa, landugabea.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 89. orr.

Flaskotxoak, hauts-ontzitxoak, ezpain-lapitzak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 230. orr.

Zeruan hodeiak hauts eta lur koloreko.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 217. orr.

Bazterrera utzitako liburu piloak gainbegiratzen zahar- eta hauts-usainen artean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 36. orr.

8 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hamar kilo esne hauts, hiru botila olio.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 193. orr.

Esnea txokolate-hautsarekin.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 38. orr.

Te-ontzi bat, plastikozko kikarak, ontzi bat kafe-hauts.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 12. orr.

Kanela-hautsak beste hauts mota batzuk, beste hondar batzuk, oihal zatiak bezala harrotu eta desplazatzen diren basamortuetako axal belo sotilak ekartzen ditu gogora.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 33. orr.

Orduan, Helenak, belar-hauts bat bota zuen edontzietara, tristurak ahazteko belar- hautsa hain zuzen.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 18. orr.

Azafraiaren leun goxagarria; piper hauts gorriaren sarkorra.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 141. orr.

Noizean behin tabako-hauts mordoxka itzelak sartzen zituela batean sudur-zulo batetik eta bestean bestetik.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 19. orr.

Aireak berak ere hasperen egin zuen, eta hondartza ertzeko harea-hauts lehorra harrotu zuen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 198. orr.

Leku batzuetan ikatz-hautsa deitzen den harea-mota hori.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1110. orr.

Talko-hauts lata bat.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 172. orr.

Astiro-astiro joan ziren belarretan aurrera, zanga txiki bat eginez elur-hauts distiratsuan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 177. orr.

Huntza etxeetako hormei itsatsirik, ur-jauzi burrunbatsuetako ur-hauts betierekoa lagun.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 320. orr.

Pilatu orain lur-hautsa bizien eta hilen gainean.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 206. orr.

Harrondoko zakurrak lo-hautsez isilarazi zituzten.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 183. orr.

Seidlitz hautsak purga-hauts arinak ziren, uretan nahastu eta edaten zirenak.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 285. orr.

Gezur-hautsa kentzen die [filologoak] hitzei eginahalean, eta atzera munduari itzultzen dizkio biziberriturik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 56. orr.

9 (erkaketetan)

Lurreko hautsa bezain ugari egingo ditut zure ondorengoak.  Elizen arteko biblia   Ir 32,13

Eta inon dirurik aurkituko bagenu, ez diezaiogun egin zapaltzen dugun hautsari baino jaramon gehiago.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 139. orr.

Hankapean zapaltzen den hautsa bezala gutxiesten zuten dirua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 518. orr.

Hari hautsari baino kasu gehiago egin gabe.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 187. orr.

Mundu-zalekeria hautsa bezala itsasten zaigulako.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 315. orr.

10 hauts bihurtu

Zuek, hil zineten, / atomo huts, hauts bihurtu zineten...  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 5. orr.

Erruki izpirik gabe, hauts bihurtu zuen Marrok nire xalotasun guztia.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 10. orr.

Ez du lehen gertatutakoaren errainu argirik ematen, hauts bihurturiko apurrik ere ez du berpizten.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 161. orr.

Eta mamut bolia, txiki-txiki eginda, hauts bihurtua, amodio gogo hila piztu eta berpiztu egiten duena.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 105. orr.

Egia nahi diat, eta egia, niretzat, ez dituk gertaera haustuak, ez hila eta hauts bihurtua den emakume baten gorputzaren grina eta irristadak ere...  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 203. orr.

Hauts naiz, eta hauts bihurtuko!  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 168. orr.

11 hauts galdor iz lisiba egiteko erabili den errautsa.

Urean urtarazi eta, oihalak ur urdin hartan pasatzen ziren, hauts galdorretik ateratu eta ikuzi ondoan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 185. orr.

Nola egiten zen hauts galdorra?  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 185. orr.

12 hauts izpi

Logreren oinetakoek hauts izpirik ez zuten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 363. orr.

Baina hauts-izpiak bezain txikiak zirenez, beldur zen ez ote zioten banatzean eskuetatik ihes egingo.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 410. orr.

Lehortzeko zabalduta zuen alkandora batean hauts izpi bat aurkitzen bazuen, bizilagunei leporatzen zien errua.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 36. orr.

Eta hauts izpiak berak ere zein poliki mugitzen ziren eguzki printza batek argitutako airean.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 14. orr.

13 hauts-laino

Ordokitik ikusten zen hauts laino batean murgildurik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 95. orr.

Atera zenerako, autoek harrotutako hauts lainoa baizik ez zuen antzeman.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 215. orr.

Hauts laino txikiak harrotzen ziren haien orpoen atzetik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 292. orr.

Wild 2 kometako hauts lainoek 'Stardust' ontzia jo dutela dio NASAk Andres Untzain, Juan Duñabeitia eta geroagoko batean Ernest Hemingway ordurako ospetsuaren inguruan izango ziren euskaldunak, den-denak.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 29. orr.

Partikula horiek izarrak inguratzen dituen hauts lainoen artean daudela azaldu zuten adituek.  Berria - Gaiak   2004-05-29

Historiaren hauts-lainoak tragaturiko itzal begitantzen zitzaizkidan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 29. orr.

14 hauts zuri (orobat xuri) kokaina. ik beherago 5.

Hala ere, Pietateak patxadaz jarri zuen hauts zuria karnetaren gainean.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 228. orr.

Bai baitirudi hauts zuri horrek beste maitalerik onartzen ez duen jainko jeloskorra gordetzen duela bere baitan.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 125. orr.

· Hauts xuria nasaiki, sudur zuloen alaigarri.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 345. orr.

· Papertto zuria zabaldu zuen, erdiko tolesdura desegin gabe, eta hortik, hauts zurixka bat erein zuen, artaz, karpeta gainera.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 12. orr.

15 hautsa(k) harrotusup_1

Larruzko botek lurreko hautsa harrotzen zuten.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 22. orr.

Haize-firfira batek harrotu zituen moila-ertzeko hautsak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 84. orr.

Artxibora bidali, paper eta argazki zaharren hautsa harrotzera.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 287. orr.

Autoa azkar zetorren, bideko hautsa harrotuz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 99. orr.

Sartzearekin batera zoko-usaina eta aspaldian metatutako hautsak harrotu dira.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 44. orr.

16 hautsa(k) harrotusup_2 ezinegona, eztabaida piztu.

Lagunek ez zuten nahi garai bateko adiskidetasun interesatuaren hautsak inork harrotzerik.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 82. orr.

Aspaldiko hautsak harrotzen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 143. orr.

Atzerago miatzen jarraitu behar dut, ezinegonaren hautsak harrotzen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 101. orr.

Ematen zuen kontakizunak harrotu egiten zuela bere arimaren barren--barreneko hautsa, hautsa edo beharbada errautsa.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 83. orr.

Duela lau hilabete inguru egin nituen adierazpenak hautsak harrotu zituzten.  Berria - Kirola   2004-05-23

Mel Gibson zinemagilearen The Passion of Christ filmak hautsak harrotu ditu ezustean. herria¬

OCDEren txostenak hautsak harrotu ditu higiezinen merkatuko eragileen artean.  Berria - Ekonomia   2004-05-13

· Hauts asko harrotu ditu [legearen] atal honek.  Berria - Euskal Herria   2004-02-14

Julioren hilketak hauts ezkutuak harrotu zituen auzoan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 82. orr.

Otomandarrak azken hautsak harrotzen ari ziren inperio gisa.  Berria - Kirola   2004-11-03

17 hautsak hartu

Harrizko irudi bat ikusi zuen, hautsak hartuta, koru azpiko zoko hondakinez bete batean.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 147. orr.

Apalak bete-bete eginda zeuden hautsak hartutako lumez, kandela-muturrez, jokorako hainbat karta-sorta higatuz, zilar eta kristalezko bola ugariz, eta era askotako te-kikarez.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 86. orr.

Hautsak hartutako tradizio batez ari al naizen!  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 19. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baina hauts (5); bat hauts (4); bezala hauts (3); bideko hauts (5); da hauts (4); dena hauts (4); dituen hauts (3); du hauts (3); edo hauts (6); ere hauts (9); eta hauts (59); eta hauts artean (5); eta hauts bihurtzen (3); eta hauts hodei (3); floo hauts pixka (3); gabe hauts (3); guztiak hauts (5)

hauts ale (4); hauts apur (3); hauts artean (9); hauts asko (11); hauts asko harrotu (10); hauts bat (3); hauts batzuk (3); hauts bihur (3); hauts bihurtu (17); hauts bihurtu zineten (5); hauts bihurtua (4); hauts bihurtuko (7); hauts bihurtuko da (3); hauts bihurturik (3); hauts bihurtzen (10); hauts bilakatu (3); hauts edo (4); hauts egin (5); hauts eginda (6); hauts egiten (5); hauts ekaitz (3); hauts eta (29); hauts eta errauts (6); hauts fin (3); hauts gehiago (4); hauts gehien (3); hauts geruza (8); hauts geruza lodi (4); hauts gorri (3); hauts guztia (4); hauts hauek (4); hauts hodei (6); hauts hori (6); hauts hutsa (3); hauts izpi (12); hauts izpi bat (3); hauts izpiak (12); hauts izpirik (4); hauts kutxa (4); hauts laino (4); hauts lodi (4); hauts mota (3); hauts pala (3); hauts palak (5); hauts palak eta (4); hauts partikula (5); hauts partikulak (4); hauts pila (6); hauts pixka (5); hauts pixka bat (5); hauts zirimolak (3); hauts zuri (6); hauts zuriz (3)

uranio hauts (4); urrezko hauts (3); zen hauts (9); zenbait hauts (3); zuen hauts (3)

azukre hautsa (4); baina hautsa (4); bideko hautsa (11); bideko hautsa harrotuz (3); burura hautsa (6); burura hautsa bota (5); elur hautsa (5); esne hautsa (3); eta hautsa (45); eta hautsa kendu (3); etaren hautsa (4); floo hautsa (4); harroturiko hautsa (3); harrotutako hautsa (4)

hautsa baino (5); hautsa bera (3); hautsa bezain (7); hautsa bezain ugari (5); hautsa bezala (13); hautsa biltzen (4); hautsa bota (12); hautsa bota eta (8); hautsa botatzen (3); hautsa da (4); hautsa edo (5); hautsa egun (3); hautsa eltxo (3); hautsa ere (6); hautsa eta (25); hautsa eta errautsa (3); hautsa eta maitemina (3); hautsa harrotu (6); hautsa harrotuz (9); hautsa harrotzen (6); hautsa hartzen (3); hautsa ikusi (3); hautsa jango (3); hautsa jaso (3); hautsa kendu (20); hautsa kendu eta (3); hautsa kendu zion (3); hautsa kentzeko (7); hautsa kentzen (10); hautsa lurrera (3)

ikatz hautsa (4); izarren hautsa (29); kea eta hautsa (6); lur hautsa (3); lurreko hautsa (18); lurreko hautsa bezain (5); oinetako hautsa (5); pilatutako hautsa (3); stardust izarren hautsa (3); urre hautsa (4); zekiokeen hautsa (3); zen hautsa (6); zeuen oinetako hautsa (3); zuen hautsa (4)

adierazpenek hautsak harrotu (3); batek hautsak (4); batek hautsak harrotu (3); ditu hautsak (3); ere hautsak harrotu (5); eta hautsak (16); eta hautsak harrotu (3); hautsak errautsa bezain (4); hautsak estaltzen (3); hautsak eta (13); hautsak harrotu (84); hautsak harrotu ditu (42); hautsak harrotu dituzte (7); hautsak harrotu zituen (12); hautsak harrotu zituzten (4); hautsak harrotuko (4); hautsak harrotuko ditu (3); hautsak harrotzen (8); hautsak hartuta (3); hautsak hartutako (3); hautsak kendu (4); hautsak kentzeko (3)

izanak hautsak harrotu (5); talko hautsak (3)

eta hautsaren (4); hautsaren antzeko (3); hautsaren azpian (6); hautsaren gainean (6); hautsari baino (3); hautsen artean (3)

eta hautsera itzuliko (3); hautsetik babesteko (3)

eta burua hautsez (6); eta hautsez (25); eta hautsez beteriko (3); eta hautsez betetako (7)

hautsez bete (8); hautsez betea (9); hautsez beteak (4); hautsez betean (5); hautsez beterik (16); hautsez beterik zegoen (3); hautsez beteriko (17); hautsez beteta (9); hautsez beteta zegoen (3); hautsez betetako (19); hautsez betetzen (3); hautsez estalia (5); hautsez estalirik (6); hautsez estalitako (4); hautsez eta (15); hautsez eta kedarrez (3)

ikatz hautsez (3); lur hautsez (4)

eta hautsezko (5); gas eta hautsezko (3); hautsezko hodei (6); hautsik harrotu (4)


hautsalditxo iz hauts harrotze txikia.

Hautsalditxo txikiak harrotzen zituen bere oinekin.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 281. orr.


hautsarazi, hautsaraz, hautsarazten (orobat hautsiarazi) du ad haustera, apurtzera behartu.

Bere zuhurtasunarekin herri barbaroen indarra hautsarazten du, eta bere esku indartsuarekin hegoaldeko herrien azkarkeriak makurrarazten ditu.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2770. orr.

Bizar greba hautsaraziko dudalakoan daude buruan ilea besterik jaiotzen ez zaien jaulier hauek, berehala eraman naute.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 55. orr.

Iduri luke Herriko Etxeak logika hori hautsaraziko duela, ezen bi ibilbide berri markatuak dira jadanik.  Herria   2003-10-30

-Bai, Peppone, bazakiat, baina munduan ezerk ere ezin zidak hautsiarazi aitorpenaren isilpekoa.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 356. orr.

FLNC-Gudukarien Batasunak aldarrikatutako su-etena hautsiarazteko eta, ondorioz, abertzaleen bat-egitea galarazteko helburua duela susmatzen dute nazionalistek.  Berria - Mundua   2004-01-03


hautsezin (ETCn 114 agerraldi; orobat hautsiezin ETCn 110 agerraldi) izond ezin hautsizkoa.

Ustel daitekeena eskasagoa dela ustelezina baino, eta hauskorra baino zinez hobea dela hautsiezina.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 220. orr.

Aroztegian aritzen zen forja-lanean bere bost semeekin, ezpata ederrak egiten, urrezko apaingarridunak, aho-zorrotzak, hautsezinak.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 63. orr.

Torturatuak, bizirik buztinezko molde hautsezin horren barruan, herioa lehenbailehen etortzeko eskatu besterik ezin egin.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 382. orr.

Espainiaren batasun hautsezinari buruz.  Berria - Euskal Herria   2004-04-06

Ez dagoela deus ere sakratu edo erlijiosorik gizakien artean, ezkontzaren lotura hautsezina ez bada.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 65. orr.

Erlijioaren legeari dagokiola erabakitzea lotura hori hautsezina izango den ala ez.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 165. orr.

Halakoxea baitzen senean ez beste inon zizelkatuta zegoen lege hautsezina.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 197. orr.


hautsezintasun iz hautsezina denaren nolakotasuna.

Dibortzioa onartuta ere, legegileak uste du ezkontzaren hautsezintasunari ez diola aurkakorik egiten, ezta kontzientzia gairik ere ebazten.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 63. orr.

Hautsezintasunik erabatekoena familiaren zinezko onuraren kontrakoa dela.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 64. orr.

Ezkontzaren hautsiezintasuna gehienetan haizeak eramaten duela.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 236. orr.


hautseztagailu iz hautseztatzen duen gailua.

Probatu aurretik, neska saltzaileak eskularruen barrualdea biziki hautseztatu zuen lepo luzeko hautseztagailu batez.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 506. orr.


hautseztaketa iz hautseztatzea.

Larri-larri zeuzkan begiak, eta negar eginaren arrasto nabarmenak ikusten zitzaizkion masailetako hautseztaketa zurian behera.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 178. orr.


hautseztatu, hautsezta, hautseztatzen 1 du ad hautsez estali; zerbaiten gainean beste zerbaiten hautsa hedatu.

Hauts-kutxa ireki zuen eta sudurra hautseztatzen hasi zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 535. orr.

Itxaron, ez ireki atea, utz iezadazu aurpegia hautseztatzen.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 83. orr.

Neskak aurpegia hautseztatzeko borla bat jaurtiki zion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 190. orr.

Ondo hautseztatuak zituen zapatak "casona" babesten zuen itxitura begibistatu zuenean.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 33. orr.

Etxerako bidea zeharo hautseztaturik dago.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 96. orr.

Kirtenik gabeko zartagin batera aldatu risottoa, gazta parmesanoz hautseztatu, [...].  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 187. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Adreilu ilunekiko etxez osatutako kale hautseztatuetan zehar.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 330. orr.

Eta une hartan oso zeru bitxi eta ederra ikusten zen goiko leiho hautseztatu, aurreko udaz geroztik garbitu gabean.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 24. orr.

Eskola itxita zegoen; beira hautseztatuetatik kartelak ikusten ziren, beren letra handiekin, eta mapak paretetatik zintzilik.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 209. orr.

Liburukote hautseztatuen orrialdeak astiro pasatuz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 181. orr.

Leihoko errezelaren kontra zuen burua, eta kretona hautseztatuaren usaina sudur-zuloetan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 53. orr.

Begiak ondoko emakumearen sorbalda gurietan behera limurtu zituen, bizkar hautseztatuan gaindi, firfail-pilo baten azpian zegoen krisket ñimiño batera iritsi arte.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 52. orr.


hautseztatze iz hautsez estaltzea; zerbaiten gainean beste zerbaiten hautsa hedatzea.

Hautseztatzea amaitu zuenean, Norari eskaini zion belakia.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 179. orr.


hautsgaitz ik hauskaitz.

hautsi, hauts(i), hausten 1 du ad zerbait, bat-batean, indar eginez edo kolpe batez, zatietan bereizi. ik apurtu 2; puskatu.

Bitxi-denda bateko kristalak hautsi eta bertatik erloju eta eskuturreko batzuk hartzen ari zela.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 66. orr.

2002. urtean Larsen B izotz plaka hautsi eta iceberg bilakatu zenetik.  Berria - Gaiak   2004-09-23

Eskuan zuen edalontzia mila zatitan hautsi zen.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 268. orr.

Georgek behin betaurrekoak hautsi zituen neskekin hizketan ari zela.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 102. orr.

Flora hilarria hautsi nahian aitzurrarekin kolpeka hasi omen zen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 395. orr.

Lurra zanpatua zegoen, sasiak hautsiak zeuden, eta nonahi ageri ziren borrokaldi gogor baten erakusgarriak.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 143. orr.

Gutun bat, berehala haustea erabaki nuena (eta hautsi ez nuena).  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 71. orr.

Hogeita hiru urte nituenean haurduntasun-ziurtagiria haustea erabaki nuen bezala.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 18. orr.

Bi itsasontzi erditik hautsiak, hondora nahi ez eta hondora zorian.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 232. orr.

Fisioan atomoen nukleoak hautsi egiten dira, energia askatzeko.  Berria - Gaiak   2004-11-27

Pitzatua egotea ez da hautsia egotea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 15. orr.

Kateak hautsi, kartzela ireki eta, errugabeari eskutik helduz, kanpora atera zuen. ik eten2.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 856. orr.

Hautsi ezineko lokarriz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 325. orr.

CSCkoen erritmo itogarriak tropela hautsi zuen.  Berria - Kirola   2004-07-11

2 (gorputz zatiak)

-Oina hautsi dut!  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 15. orr.

Hanka bat hautsia zeukan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 276. orr.

Masailezurra eta sudurra ere hautsiak ditu.  Berria - Euskal Herria   2004-06-30

Mutilak zerraldo erori eta burua hautsi zuen hiltokiko harri baten izkinaren aurka.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 280. orr.

Tiro-jasak sabela hautsi ziok.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 19. orr.

Solidario bati tinpanoa hautsi zioten ostikada batez.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 73. orr.

Animalia horrek burua hautsi behar du.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 50. orr.

Hegala hautsi duen txori baten moduan.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 246. orr.

Eta ni, txolarre ahul bat, hegalak hautsirik, hankak hautsirik, mokoa hautsirik, eta, batik bat, bihotza erdibiturik.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 45. orr.

Zangoa hautsi, atzo, eskiatzen ari zelarik.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 138. orr.

Lurrera erori eta hanka-hezurra hautsi zitzaion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 868. orr.

· Bidelapurrei, beso-hankak hautsi ondoren, gurpila ematen zitzaien.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 170. orr.

Euskararen bizkarrezurra haustea dute helburu.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 22. orr.

Eskuak txaloka hautsi beharrean eskertzen zuen ikuskizuna.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 65. orr.

3 irud

"Oso ongi pasatu dut; benetan" esan zidan, eta niri bihotza hautsi zitzaidan, eta negar egiteko gogoa sentitu nuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 172. orr.

Frantziako Estatuak bakartasunaren bidez preso batzuk nahi ditu hautsi, ez fisikoki zanpatuz baina urteak eta urteak bakartasunean atxikiz.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 118. orr.

Dublinek ere arima hautsia du, eta paralisiaz jotzen du bizkortze ahalegin oro.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 69. orr.

4 (gauza abstraktuak)

Hizkuntzak ezin ditu muga horiek hautsi.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 130. orr.

Astean 35 oren behar diren laneko [...] ala muga hori behar den hautsi.  Herria   2004-07-15

Euskalkiei eustea, eta euskararen batasuna ez haustea.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 52. orr.

Gremioen monopolioak hautsi behar ziren oraindik.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 33. orr.

"Txakurrak zaintzen dituzu, beraz", esaten dio, isiltasuna haustearren.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 85. orr.

Baina gutiziak hautsi egiten du elkartasuna.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 310. orr.

Elkarrizketa tanpez hautsi zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 149. orr.

Sergiorekiko harremanak hautsi baino lehen.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 69. orr.

Bistakoa da gure adiskidetasuna hautsi nahi duzula.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 266. orr.

Errepidearen monotonia hautsi beharrez.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 25. orr.

Ostatuko zerbitzariaren agerpenak hautsi zuen xarma.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 267. orr.

Munduko errekorra hautsi zuen harea pila baten azpian bizirik lurperatua agoantatzen. ik beherago 10.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 171. orr.

Irlandak defentsa ezin hautsi.  Berria - Kirola   2004-02-15

Zu bai lotsatia, seme! bizitza honetan zerbait nahi izanez gero, jo eta hautsi egin behar da.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 142. orr.

5 (norbaitekin, zerbaitekin)

Stendhal bera adin horren atarian zegoen -eguerdiko deabruak eraso egiten omen duen sasoian- Mathilde Demboswkirekin hautsi eta gero.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 108. orr.

Bere lehen senargai Edurekin hautsi zuelako.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 14. orr.

Terentiak gehiago nahi, eta Zizeronek Klodiorekin hautsi behar izan zuen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 59. orr.

Hungariako inbasioa kondenatu zuen, eta Frantziako Alderdi Komunistarekin hautsi zuen.  Berria - Harian   2005-06-21

Idazten hasten den une berean sortzen zaio idazleari aurrekoen literaturarekin hautsi beharra.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 47. orr.

Elizen historiak zibilizazioen historien arabera ikusteko Mendebaldean dugun aztura modernoarekin hautsi eta, horren ordez, alderantzizko ikuspegia hartuz gero, historiak zer itxura duen ikusten saiatu gara.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 132. orr.

6 legeez, eginbeharrez eta kidekoez mintzatuz, ez bete, ez gorde.

Zigorrik gabe hauts daitekeen legea alferrikakoa da.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 195. orr.

Emakumea, ezkontzako legeak haustean, irten egiten delako bere mendekotasun naturaleko egoeratik.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 162. orr.

-Zuek uste duzue araua hausteagatik utzi nuela nik bizarra.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 55. orr.

Agindua hautsi eta emandako hitzari huts ez egitearren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 284. orr.

Baraua hautsi zuela, alegia.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 323. orr.

Horretarako neure buruarekin hartuta nuen konpromisoa hautsi behar banuen ere.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 109. orr.

Urteak joanean, ez zuen inoiz promes hori hautsi.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 191. orr.

Zergatik hautsi ote nuen Stonehamera iristean hartutako erabakia.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 39. orr.

Neurria hautsi zuen, gehiegi eman zuen, iraindu egin zituen neurrigabekeriak.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 193. orr.

Akordioa hautsi du alde batek.  Berria - Ekonomia   2004-08-26

Egonkortasun Ituna hautsi dutelako BPGaren %3tik gorako defizitekin.  Berria - Ekonomia   2004-07-06

Baina ezkon-hitza hautsi genuen ala?  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 114. orr.

Alabak Avigdorrekiko ezkon hitza hautsi zuen gizon aberatsaren etxean.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 190. orr.

Matxinoek su-etena hautsi dutela.  Berria - Mundua   2004-07-24

Sekretua hauts zitekeela, alegia.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 152. orr.

7 (era burutua izenondo gisa)

Lupinek lurretik adar hautsi bat hartu zuela ikusi zuten.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 327. orr.

Nik masta hautsiari heldu nioan, eta halaxe iraun nian bederatzi egunez.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 103. orr.

Kopa hautsi bat, gonbitoz edo kremaz betea.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 137. orr.

Memoria plater hautsi bat da.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 93. orr.

Plater hautsiak eskobatu eta kanpora atera naiz.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 94. orr.

Enbor hautsi mordo batek bidea gurutzatu zuen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 146. orr.

Jakin-gose bainenbilen denboraren zulo hautsi eta itsuan barna.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 51. orr.

Aurrena ikusi zuen zaindaria zen, ahots hautsia zuena.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 31. orr.

8 ezkontza hautsi ik dibortziatu.

Mariak, Jexuxen arreba bakarrak, ezkontza hautsi zuen ezkondu eta berehala, gizonaren iruzurra onartu ezinik.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 56. orr.

Elizatik ezkontzeko, ordea, Melendezek bere arrebarekin egindako ezkontza hautsi egin behar zuela ikusi zuen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 62. orr.

Hurrengo urteko maiatzean ezkontza hautsi egin zen.  Berria - Gaiak   2006-04-11

Batzuetan, lege zibilek ezkontzari erantsitako ezaugarriak ez dira erabat beharrezko; halakoxeak dira, esate baterako, ezkontza hautsi ordez ezkontideak zigortzea askiesten duten legeek ezarritakoak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 166. orr.

Hala ere, oso gogorra izan zen denentzat; ezkontza-haustea azkena zen garai hartan.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 56. orr.

9 hautsi-ezin iz

Euren arteko konpondu ezak eta hautsi ezinak direla eta.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 64. orr.

10 hautsi-mautsi iz konponbidea, antolabidea.

Bi ikuspuntuen [...] arteko aurkakotasuna erabatekoa da eta ez du hautsi-mautsirik onartzen.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 14. orr.

Emakume honek, etsitzearekin batera, sumatu zuen xede bat behar zuela hartu, hautsi-mautsi bat behar zuela nirekin egin.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 307. orr.

Eskuineko edo ezkerreko abertzaleak elkar aditzea eta arrotzekin edo auzoekin hautsi-mautsiak eta hitzarmenak egitea.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 142. orr.

Hortik landa, Erromako elizarekin hautsi-mautsia eginez, konkordatua sinatu zuen eta Napoleon I.aren enperadore koroa erdietsi Pio VII.arenganik.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 68. orr.

Dudatu bide zuen hautsi-mautsi hark deusik erdietsiko ote zuen.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 142. orr.

Onartu dute beren araudi propioen artikulu batzuen aldatzea, hori baita funtsean hautsi-mautsien bidea, elkarrizketaren bidea.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 97. orr.

Denen buru, hautsi-mautsi bat egin dute, denek onartu dutena.  Herria   2005-02-24

Urtetan barau eginik egoera horretaz aspertua zen santu hura, eta deabruarekin hautsi-mautsi bat egitea deliberatu zuen; ez zen, ordea, gauza erraza, Satanek beretzat nahi baitzituen bere uztak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 137. orr.

Nahiago zuela hil, hainbertze kalte egin zaukutenekin zerbait hautsi-mautsi onartu baino.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 100. orr.

Gero, Donibane Garazi sortu zenean, hautsi mautsi baten ondotik, biak hasi ziren aste aldizka merkatu egiten. Hautsi-mautsi iduriko erabaki horrek harritu zuen Azpilkueta, zinez uste baitzuen berak hobengabea zeukan gizona, osoki zuriturik aterako zela.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 90. orr.

11 marka(k) hautsi

1977ko irailak marka guztiak hautsi zituen, 5 litro eskas bakarrik utzi baitzizkigun.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 353. orr.

Sexuan ere lasterketak irabazi eta markak hautsi behar direla uste dutela.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 124. orr.

Bi traineru horiek ere aurreko marka hautsi zuten.  Berria - Kirola   2004-09-05

Hark munduko marka hautsi zinan bere bular eta izter silikonatuekin!  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 205. orr.

Baina Gernikakoak marka guztiak hautsi zituen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 188. orr.

Marka hautsi du AEBetako merkataritza defizitak.  Berria - Ekonomia   2004-06-15

Euroak beste marka historiko bat hautsi du: 1,3502 dolar. herria¬

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

adar hautsi (5); agindua hautsi (16); akordioa hautsi (8); araua hautsi (8); arauak hautsi (11); artean hautsi (5); arteko hautsi (5); arteko mugak hautsi (5); bat hautsi (73); bat hautsi du (8); bat hautsi zuen (19); batasuna hautsi (7); batean hautsi (5); batek hautsi (8); batek hautsi zuen (5); batzuk hautsi (7); berak hautsi (6); berehala hautsi (8); besoa hautsi (5); bihotza hautsi (10); bizkarrezurra hautsi (6); burua hautsi (12); da hautsi (9); dira hautsi (5); diziplina hautsi (5); du hautsi (8); edo hautsi (6); erabat hautsi (19); erabat hautsi zen (5); erditik hautsi (7); ere hautsi (19); errekorra hautsi (13); errekorra hautsi zuen (6); eta hautsi (60); eta hautsi egin (19); eta hautsi egiten (8); etena hautsi (23); ez hautsi (10); ezkon hitza hautsi (6); ezkontza hautsi (8); gurutzatua hautsi (5); guziak hautsi (10); guztiak hautsi (59); guztiak hautsi ditu (16); guztiak hautsi eta (5); guztiak hautsi zituen (15); hanka hautsi (26); hanka hautsi zuen (8); harremana hautsi (8); harremanak hautsi (9)

hautsi ahal (7); hautsi ahal izan (5); hautsi arren (8); hautsi arte (10); hautsi baitu (9); hautsi baitzuen (5); hautsi bat (19); hautsi baten (6); hautsi behar (46); hautsi behar da (6); hautsi beharko (7); hautsi beharra (12); hautsi beharrean (7); hautsi beharreko (5); hautsi da (33); hautsi da katea (11); hautsi dezake (6); hautsi dira (7); hautsi ditu (33); hautsi dituela (5); hautsi dituen (5); hautsi dituzte (14); hautsi dituzten (7); hautsi du (79); hautsi duela (11); hautsi duen (10); hautsi dut (8); hautsi dute (21); hautsi dutela (8); hautsi duten (6)

hautsi edo (7); hautsi egin (148); hautsi egin behar (10); hautsi egin da (10); hautsi egin dela (6); hautsi egin du (8); hautsi egin dute (5); hautsi egin zen (26); hautsi egin ziren (7); hautsi egin zuen (15); hautsi egin zuten (6); hautsi egingo (32); hautsi egingo da (9); hautsi egiten (41); hautsi egiten da (9); hautsi egiten du (5); hautsi eta (200); hautsi ez (24); hautsi ezinezko (5); hautsi gabe (34); hautsi izan (9); hautsi izana (16); hautsi mautsi (80); hautsi mautsi bat (34); hautsi mautsi baten (7); hautsi mautsia (6); hautsi mautsiak (8); hautsi nahi (67); hautsi nahi du (10); hautsi nahi izan (10); hautsi nahian (12); hautsi nuen (15)

hautsi ondoren (19); hautsi ostean (7); hautsi ote (5); hautsi zela (5); hautsi zen (69); hautsi zenean (6); hautsi zion (12); hautsi ziren (14); hautsi zituen (58); hautsi zituzten (19); hautsi zitzaidala (5); hautsi zitzaidan (5); hautsi zitzaion (13); hautsi zuela (18); hautsi zuelako (10); hautsi zuen (212); hautsi zuen atzo (6); hautsi zuen eta (7); hautsi zuen partida (8); hautsi zuena (10); hautsi zuenean (5); hautsi zutela (5); hautsi zuten (46); hautsi zuten partida (7)

hesia hautsi (7); hezur bat hautsi (5); hezur hautsi (5); hezurra hautsi (13); hezurrak hautsi (5); hitza hautsi (11); hitzarmena hautsi (8); hori hautsi (31); hori hautsi nahi (5); horrekin hautsi (5); hura hautsi (10); inoiz hautsi (6); isiltasuna hautsi (18); ituna hautsi (32); jo eta hautsi (6); kateak hautsi (7); kontratua hautsi (7); kristala hautsi (9); kristalak hautsi (12); laurdenean hautsi (5); legea hautsi (31); legeak hautsi (7); lepauztaia hautsi (11); lotura hautsi (6); loturak hautsi (6); marka bat hautsi (11); marka guziak hautsi (7); marka guztiak hautsi (41); marka hautsi (30); marka hautsi du (7); marka hautsi zuen (5); markak hautsi (20); menia hautsi (5); mila zatitan hautsi (6); mitoa hautsi (5); muga hautsi (6); mugak hautsi (13); muturra hautsi (5); negoziazioak hautsi (12); nire ituna hautsi (5); nola hautsi (10); oreka hautsi (7); partida hautsi (11); su etena hautsi (22); sudurra hautsi (8); tropela hautsi (6); zerbait hautsi (15); zergatik hautsi (7); zina hautsi (5)


hautsigabe izond hautsirik ez dagoena.

Zorionekoak bost bider, atzen egunera arte, uztarri hautsi gabean amodioak harrapatu zituenak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 18. orr.

Une honetan nonbaiten badago, beraren alabaren aurpegian dago, neskato txikiaren berarenganako leialtasunean, non dagoen ez esateko Lucyren agintza hautsi gabean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 233. orr.


hautsizale izond haustearen aldekoa dena.

Alderdi hura gerra aurreko POUM ezker muturreko alderdiaren oinordeko-edo zen, ideologia aldetik behintzat; ikuspegi gogor eta hautsizalea zuten, eta bibotedun mardul bat agertzen zen haien buru, Ixko deitzen zioten bat.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 58. orr.


hautsontzi 1 iz tabakoaren errautsa eta zigarreten punta botatzeko ontzia.

Botila ardoaren ondoan hautsontzia, zigarreta mutxikinez gainezka.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 28. orr.

Gainezka dago autoko hautsontzia.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 85. orr.

Erretzaileen gunean aluminio paperezko hautsontziak daude.  Berria - Harian   2005-11-04

Porrukina hautsontzian maspildu nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 160. orr.

Zigarro errautsa hautsontzira botatzeko makurtu zen zoru aldera.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 365. orr.

Zigarroa hautsontziaren kontra zanpatu nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 394. orr.

Winstona kristalezko hautsontzi barruan amatatu zuen, ahokoaz txingarra zapaldurik.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 169. orr.

Hautsontziak hustu zituen, eta ondoren pertsianak jaitsi.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 232. orr.

2 hed

Hautsontzi erraldoi antzeko bat dago erreaktorearen azpian nukleoa jasotzeko, fusioa gertatzen bada.  Berria - Gaiak   2004-10-26


hautu 1 iz hautatzea, aukera. ik hauta 2.

Bizitzaren aldekoa da moralaren aurkako hautua.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 245. orr.

-Aitatxi ados zen ene hautuarekin.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 24. orr.

Ene hautua onartu zuen eta saihetsean jarri zitzaidan.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 191. orr.

Donibaneri behako bat eta orain bi bideen arteko hautua hor daukat.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 24. orr.

Bizitzan baino libreagoak dira hautuak heriotzan, sinpleagoak eta zintzoagoak.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 155. orr.

Nahiz oraino hautagai lixta guziak ez diren agertuak, oraidanik badakigu hautu nasaia izanen dela ekainaren 13-an.  Herria   2004-05-13

Hala ere, ez zen beharbada hautu okerra izan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 79. orr.

Haurtzaroak markatzen omen du gure nortasuna, eta lehen gaztaroko hautuek bideratzen omen dute gure etorkizuna.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 66. orr.

Holakoetan, hautua laster trenkatu behar da.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 102. orr.

Larrazkenean aldiz, gobernuak beharko ditu beste hautu zail batzu trenkatu.  Herria   2003-07-31

Gu ez gira hemen nor edo noren hautuetan sartuko.  Herria   2005-08-04

Dena den, ez duzu hauturik!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 21. orr.

Beste hauturik ez dugu!  Herria   2005-01-20

2 hautura adlag gogara, hautatuz.

Buenos Airesen ibili gira hautura gustu ginuen tokietan.  Herria   2005-03-10

12 urtetan laugarren bat: hautura, frantsesa edo alemana edo portugesa edo katalana, etabar.  Herria   2004-09-30

Eskubide horri esker, beren hautura erabakitzen dute beren estatutu politikoa bai eta beren gogara segurtatzen beren ekonomiaren, gizartearen eta kulturaren garapena.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 80. orr.

Eta nahi izate honetaz erran duguna -hau gure hautura hartu baitugu- erran behar dugu ere beste edozein nahi izatez, hots, ideia besterik deus ez dela.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 221. orr.

Hautatzen zuten udako egun bat (edo biga, bakoitxaren hautura).  Herria   2001-11-08

3 hautuz adlag hautatuta.

Gure hurko batzuek, bestalde, beste kolore bateko nortasun edo naziotasun bat deklaratzen duen agiria erabili ohi dute, beren gogoz, hautuz eta erabakiz.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 251. orr.

Dena dela, patuz zein hautuz, horrelako zerbait suertatu da nire bidea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 92. orr.

Kultura neurrigabea -klasikoa prestakuntzaren aldetik eta modernoa bere hautuz-.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 7. orr.

4 hautuzko izlag

-Ala zenbait hautuzko buruzagi gutik kudeatzen duten Aristokrazia?  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 23. orr.

Lehenago ez zen holako arto landarik Landesetan; orduan ezkurra eta pahatxa zuten beren hautuzko janaria, beraz errexkiago laketzen ziren hemengo oihanetan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 87. orr.

Hemengo bigarrenean euskara hautuzkoa dutenetarik, hogeita hiru ikaslek lau egun pasatu dituzte Bizkaian gaindi.  Herria   2003-01-28

Jesusentzat mendia izan zela hautuzko lekua otoitzeko eta erakaspenen emaiteko.  Herria   2004-06-24

Ez ahal zen ustegabetarik ezarri, aspaldi, Bazkoz Aberri Eguna, gure Aberriak, Aiten Herrian bizi nahiz holako seinale hautuzkoen erdian.  Herria   2001-04-12

Holako luma xorrotx eta hautuzkoaren jabe den gipuzkoarrak.  Herria   2001-06-14

Mundu osoko eskualde hautuzkoenetarik den Italiara etorririk.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 216. orr.

5 hautua egin hautatu.

Ondorioz, nafartar futbolariek nekez dezate joka bi egun barne bi selekzioetan, eta batzuk, bistan da, Euskadiko selekzioaren hautua egin dute.  Herria   2003-12-25

Unibertsitate pribatuek, ordea, askatasun handiagoa dute [...] bide askeagoak dituzte ikasleen hautua egiteko.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 74. orr.

Neskak hautua egin beharko baitzuen gurasoen eta mutilaren artean, aurreiritzien eta maitasunaren artean!  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 193. orr.

UDF-tiarrek abendo erditsutan jakin-araziko dutela nolako hautua eginen duten...  Herria   2003-11-27

Bildu-eta biharamunean berean, laugarren bozaldian, hautua egin dute eta Josep Ratzinger alemana dugu orai Aita Saindu.  Herria   2005-04-28

Bertzalde gela hau hautatua izan da, Parropia guziko jendea hain berean izaiteko eta ez eliza baten hautua egiteko bertzeak baztertuz.  Herria   2004-12-16

Dena den, ageriko da zenbatek duten, beren hautuaren egiteko keinkan, euskal-departamenduaren eraikitzeari lehentasuna emanen.  Herria   2001-09-20

· Hautu bat egin beharko dela beraz, zoini emaiten zaion lehentasuna.  Herria   2005-12-22

Egia da hautu zabala egin dutela, alor mota gehienak hunkiz.  Herria   2001-02-22

Zergatik egin duzue hautu hori?  Herria   2003-01-09

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

abertzaleek bi hautu (3); bere hautu (5); beste hautu (5); bi hautu (7); da hautu (5); du hautu (5); du hautu hori (4); duen hautu (3); ere hautu (8); eta hautu (12); halere hautu bat (3)

hautu argia (3); hautu bat (42); hautu bat da (4); hautu bat egin (15); hautu bat egiten (3); hautu baten (3); hautu batzu (7); hautu batzu egin (3); hautu batzuen (3); hautu bera (5); hautu berri (3); hautu egin (4); hautu hau (3); hautu hori (45); hautu hori egin (5); hautu hori ez (4); hautu horrek (9); hautu horren (11); hautu horren egiteko (3); hautu nasaia (3); hautu ona (4); hautu politiko (3); hautu politiko bat (3); hautu politikoa (8); hautu zabala (6); hautu zail (3); hautu zientifikoa (3)

lehen hautu (5); zer hautu (4)

abstentzioaren aldeko hautua (3); aldeko hautua (73); aldeko hautua egin (38); aldeko hautua egitea (3); aldeko hautua egiteko (3); aldeko hautua egiten (10); artean hautua (5); arteko hautua (20); arteko hautua baizik (3); arteko hautua egin (4); arteko hautua egingo (4); baten hautua (7); beharreko hautua (4); bere hautua (25); bere hautua egin (3); beren hautua (10); bigarren hautua (3); bizitzeko hautua (4); du bere hautua (3); duen hautua (3); dute hautua (4); edo hautua (3); egin beharreko hautua (3); egin hautua (5); egindako hautua (4); ene hautua (6); ereduaren aldeko hautua (3); eta hautua (8); gure hautua (10); gure hautua izan (3); hartzeko hautua (3)

hautua baizik (6); hautua da (8); hautua dela (3); hautua egin (106); hautua egin behar (4); hautua egin beharko (4); hautua egin dezaten (3); hautua egin du (8); hautua egin dugu (5); hautua egin dute (12); hautua egin dutela (3); hautua egin eta (3); hautua egin zen (5); hautua egin zuen (11); hautua egin zuten (9); hautua egina (12); hautua egina zuen (4); hautua eginen (6); hautua egingo (5); hautua eginik (6); hautua egitea (7); hautua egiteko (15); hautua egiten (25); hautua egiten dute (4); hautua eman (5); hautua ere (4); hautua eta (3); hautua ez (7); hautua ez da (4); hautua izan (8); hautua izan duk (3); hautua izan zen (3); hautua trenkatu (3); hautua ukanen (4); hautua ukanen dute (4)

lehen hautua (4); nire hautua (4); zen hautua (4); zuten hautua (5)

aldeko hautuak (3); bere hautuak (3); beren hautuak (3); diren hautuak (4); eta hautuak (3); hautuak egin (4); izan diren hautuak (3)

bere hautuaren (3); bere hautuz (3); beren hautuaren (4); beste hauturik (6); hautuaren egiteko (4); hauturik egin (3); hauturik ez (5)


hawaiar izlag/iz Hawaikoa, Hawairi dagokiona; Hawaiko herritarra.

Hawaiar alkandora mahuka-motz bat zeraman, bakeroen gainetik agerian.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 72. orr.

Alkandora hawaiar koloretsu bat eta begiak ikusezin egiten zizkioten eguzkitako betaurreko ispiludunak.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 75. orr.


hax 1 ipar ardatza.

Hauentzat haatik problema bat daukate antolatzaileek, indarren neurtzeko Euskal Herriko tresna berak beharrean, orga altxako pieza premiatsuenak falta dituztela: haxa eta errota pare bat.  Herria   2002-10-17

2 haxean adlag bere onean, behar bezala.

Errusian ere ez dira oraino gauzak haxean, hurbiltzekorik ere, lehengo komunisgoaren makurrak ezin xuxenduz eta demokrazia on bat haren lekuan ezarri artean.  Herria   2004-05-06

Bada hor nunbait zerbait ez dena batere haxean...!  Herria   2004-10-14

Alta lehen denboraldian halako duda batzuk izan dituzte gureek baina bigarrenean gauzak haxean eman dituzte.  Herria   2001-05-31

Bush jaunak nahi luke gauza hori berriz haxean ezarri, bereziki ekonomiaren gora beheretan.  Herria   2001-02-22

Ongi hasia zuen urruñarrak berea, 8-3, baina garaztarrak hor berean ezarri ditu gauzak haxean, ustez bederen, 15etan berdinduz.  Herria   2001-05-17


haxeratu, haxera(tu), haxeratzen da ad haxean ezarri.

Hots, ez du iduri han ere gauzak haxeratzen direla.  Herria   2003-11-13

Gauza ohartgarria da, hamar herri horietarik zortzi egonak direla, azken gerlatik landa, erruso sobietikoen aztaparretan, ez baita harrigarri dotzena bat urteren buruan ez baitira ere arras haxeratuak mendebaleko herriekin batean bizitzeko.  Herria   2002-12-19


haxix (ETCn 732 agerraldi; orobat haxis g.er. ETCn 12 agerraldi) 1 iz kalamuaren erretxinarekin prestatzen den gai malgua, droga gisa erabiltzen dena. ik txokolate 6.

'Cannabis' hitza nire kulturaren hitz bat da, 'haxixa' bezala, elkartasunaren zentzua erakutsi ziguna, ezberdin bizi gintezkeen ustea ekarri ziguna.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 59. orr.

Izen asko ditu: haxixa, maria, belarra, kostoa, txokolatea...  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 99. orr.

1980ko buelta horretan, berriz, haxixa sartu zen indarrez geure inguruan: txokolatea, kostoa, kaka.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 106. orr.

Ni, Henry Maloy, etxean haxixa erretzen eta letra zikinaz orriak urduritzen.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 65. orr.

Batzuetan iruditzen zait urte askotan haxixa erre duen jendeak pentsatzeko tresna bilakatu duela kostoa.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 315. orr.

Argazki-makinan daramatzadan 25 gramo haxix, eta alkandoraren eskuin-mahuka bilduan dihoan bosteko harri ederra.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 14. orr.

Ez baitzuen haxixa gurekin partekatzeko inolako asmorik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 76. orr.

Tona bat haxix edo gehixago holandes kamiun batean.  Herria   2005-02-17

Biriatuko mugan, guardek kasik hiru ehun kilo haxix atxeman dituzte. Biriatun arrastatua izana 35 kilo haxixekin, Baionan epaitu dute 26 urteko holandes gazte bat eta bildu du hiru urteren presondegia.  Herria   2004-07-05

Noiz nahi aditzen da haxix hori droga "eztia" dela, beste batzuen aldean ez hain kaltekorra.  Herria   2004-04-22

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Pituk haxis usain astuna darion porroa eskaini dio Karlosi.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 171. orr.

Eskua utzi, basoa lurrera jaitsi eta haxix harria urtzen hasi da.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 248. orr.

Berrogeita hamar gramoko haxix mokorra.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 76. orr.

Avecrem-ekin nahasitako haxix pikorrak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 188. orr.

Autoaren barnean bazen haxix tornu pollita, artoski gordea.  Herria   2003-02-27

Guardek haxix tornu bat ederra atxeman dute eta sesitu ingles auto batean.  Herria   2003-12-04

Alkohola eta haxix kontsumoa zorrotz zaintzen ditu NBAk.  Berria - Kirola   2004-02-03

Zakutto asko haxix drogakiz beteak.  Herria   2004-02-05

Haxix mota bat baino gehiago badela eta mota batzu, hala nola "haya" deitzen duten bat, arras bortitzak direla.  Herria   2004-04-22

Haxix trafikoa jazartzea leporatzen zion gobernuari eta madarikatu egiten zituen homosexualak begitan hartzen zituztenak.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 69. orr.

Nolatan zentzatu, baina, erdi zoraturik dagoen haxix erretzaile bat?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 318. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bat haxix (4); eta haxix (5); haxix atxeman dituzte (3); haxix eta (6); haxix hortarik (3); haxix tornu (4); kilo haxix (18); kilo haxix atxeman (3); kilo haxix eta (5); tona bat haxix (3)

eta haxixa (5); haxixa erre (3); haxixa erretzen (5); haxixa eta (6); kilo haxixekin (3)


haxo iz haragi xehatuz Ezpeletan prestatzen den jakia.

Axoa edo haxoa, batzuetan aditzen baitugu izen horri "h" hizkia behar zaiola atxiki...  Herria   2004-05-06

Aratsean, tripotx eta haxoa jatea.  Herria   2003-06-05

Zikiroa aitzin Ezpeletako haxoa eta ondotik ardi gasna eta bixkotxa.  Herria   2004-09-16


haxoin iz

Dabilanari eta ari denari gertatzen, ez oraino harek ere patar guziak ordoki: haxoinetako zainen minberaz izanak zituen zangoak ibiliaren gostuz baina joanean joan ari zitzaion bere mina gogortzen, zoinu gehiagorik gabe.  Herria   2001-11-01


hazaldi (orobat hazialdi) iz zerbait hazten den aldi bakoitza.

Hazi erreserba gari hazalditik gari hazaldira errespetatzen da, herentzia bat balitz bezala.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 165. orr.

Adibidez, lehenengo hazialdi gogor hartatik, autoak-eta masiboki agertzen hasi zirenean, gaur ez da seat 600 bakar bat baino gelditzen herrian.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 99. orr.


hazara (orobat hazaras) iz Afganistango herri altaiko bateko kidea.

Tadjikoen, uzbekoen eta hazaren hizkuntza gutxituak ere ofizialak izango dira etnia horiek nagusi diren lurraldeetan.  Berria - Mundua   2004-01-06

Hazarak nagusiki xiitak dira.  Berria - Mundua   2004-03-03

Paxtuak, ordea, ez dira herrialde horretako etnia bakarra, tadjikek, uzbekek eta hazarek ere izango dute noren alde bozkatu.  Berria - Mundua   2004-10-09

Eta bizpahiru miliun hazaras, eskualde hetako jendetze zaharrena omen...  Herria   2001-10-18

· Tadjikoen, uzbekoen eta hazara etniakoen hizkuntzak.  Berria - Mundua   2004-01-06


hazarazi, hazaraz, hazarazten (orobat haziarazi) du ad haztera behartu.

Landatu, nik egin nuen; ureztatu, Apolok; baina hazi, Jainkoak hazarazi zuen.  Elizen arteko biblia   1 Ko 3,6

Zeusen euriak haziarazten ditu garia eta garagarra, eta mulko handiko mahatsondoak.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 50. orr.

Haur itxura zuela eta, bularrak haziarazteko, mediku batek hormonak ematen zizkiola kontatzen digu haur batek.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 219. orr.

Iaz berriro hazarazi zituen nire hezurren erdiak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 101. orr.

Ezkataz estalirik utzi zion gorputz ederra, hegoak hazarazi bizkarrean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 193. orr.

Jainkoek dituzte lurpean metal-meen zainak hazarazten, baina isilpean dauzkate, ezkutaturik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 115. orr.

Gure ezagutza haziarazi lezaketen zenbait irakaspen positibok.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 247. orr.

Maitasunak bakarrik hazarazten du fedean.  Elizen arteko biblia   1 Ko 8,1

Apaltasun horrek santutzen eta grazian finkatzen zuen gizon hura, eta etengabe hazarazten zuen bertuteetan eta Jainkoaren dohainetan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1007. orr.


hazbete (orobat hatz-bete g.er.) luzera neurri zaharra, oinaren hamabirena balio duena. ik hatz 9.

Gizakiaren gorputzaren ataletatik atera zituzten eraikuntzako eragiketa guztietan beharrezkotzat jotzen diren neurrien arteko erlazio guztiak, hala nola hazbetea, arra, oina eta ukondoa.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1490. orr.

Haren zakila hamahiru hazbete da luzean eta zortzi eta erdi biribilean.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 168. orr.

Hauek lodieran hamazortzi hazbete izango dituzte eta zabalean sei.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5150. orr.

Harmailen altuera ez da izango oin bat eta sei hazbete baino txikiagoa.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2390. orr.

Lau enbor elkartu zituen, bakoitza lau hazbete lodikoa.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4710. orr.

Zortzi hazbeteko adreilu txikiekin.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2530. orr.

Eroso eseri naiz egongelan, 28 hazbeteko Panasonicaren aurrean.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 49. orr.

Zabalean oin bat eta bederatzi hazbetekoak eta lodian bederatzi hazbetekoak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5190. orr.

Melanomaren inguruan hazbeteko tartea utziz.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 104. orr.

Robinek hatz bete garagardo edan zuen, zintzurra garbitzeko edo.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 344. orr.

Bala kopetatik bi hatz-betera pasatu zitzaidaan.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 355. orr.

Nire bularretik hiru hazbetera mugitzen zen!  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 109. orr.

Charlyk bi hatz-bete kentzen bazizkion ere, klaseko handienetarik genuen, luze nahiz zabal.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 184. orr.


hazgai iz hazteko gaia.

Baina, hala ere, jana eta elikadura, hazgai eta azkarri guztiak lurretik hartzen ditu, zuhaitza medio, hori bai.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 501. orr.


hazgale iz azkura.

Hazka ekin zion sekula moztu gabeko azazkalez, eta ohartu zen etekin bikoitza ateratzen zuela hartatik, zeren higatu egiten baitzituen azazkalok, hazgalea ematzeaz batera.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 41. orr.


hazgune iz haztegia.

Vladimir Putinek The Hindu egunkarian adierazi zuen atzo herrialde hau [Irak] «mundu osoa arriskuan ezartzen duen terrorismo hazgune» bihurtu dela.  Berria - Mundua   2004-12-04


hazi1, haz, hazten 1 da ad izaki bizidun bat ezarian-ezarian handituz joan.

Haurra sendo eta indartsu hazi zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 860. orr.

Lau urterekin bereizi zen amarengandik, eta haren maitasunik gabe hazi zen.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 16. orr.

Haiek euskaraz hazi baitziren eta erdaraz hezi, baina oraingoak, gehienetan, euskaraz hezten baitira, baina erdaraz hazi.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 168. orr.

Maite dut hazi naizen etxea.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 305. orr.

Elkarrekin hazi ginen, biok eskola-lagun eta josta-lagun.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 216. orr.

Baserri giroan hazitako basakristau moduko batek.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 24. orr.

Sabela hazi zitzaion, zangoak eta oinak handitu, eta urdailak, gero eta hondatuago, ez zion ia jatekorik onartzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 249. orr.

Eta ikusi al zituen bekokiko zimur luzeak, ezerk gelditzen ez dituen suge mehe horiek, geldiro baina etengabe hazten eta hazten?  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 343. orr.

Gorputz-barrunbeetako muki-mintzetan [...] sortu eta hazi ohi den tumorea.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 27. orr.

Belarra hazi da, hala ere, lauzen tarteetan.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 146. orr.

Sorbaldetaraino iristen zaie artoa: ez da gehiago haziko.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 303. orr.

Herrialde beroak ikusi nahi nituen, non fama baita olibondoak eta limoi-arbolak hazten direla.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 124. orr.

Bazirudien lorategia hazi egin zela gure inguruan.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 44. orr.

James orduan hasi zen konturatzen zer zen haztea.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 7. orr.

Gauza guztiak, bidezko denez, hazi jakinetik hazten baitira astiro-astiro, eta haztean, euren endari eusten baitiote.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 43. orr.

· du ad Atseginez erretzen zuen bere eskuz hazitako tabakoa.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 151. orr.

2 (gauzak)

1617an, Tortosa aldean, Ebro ibaiak 8.53 metro hazi, eta kalte ikusgarriak utzi zituen bazterretan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 432. orr.

Anglo-amerikar kolonietan landako biztanleen beharrak betetzeko hazi ziren hiriak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 42. orr.

Eiffelek prestatutako barne egitura nola zihoan hazten eta hazten.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 41. orr.

1863an espazio irekia bihurtzen da Donostia, itotzen duten, haztea ukatzen eta eragozten dioten harresiak eraisteko erabakia hartzen denean.  Askoren artean   «Rataplan» - 19. orr.

3 (gauza abstraktuak)

Biztanleria hazi ahala.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 37. orr.

Ikaragarri hazi da euskaldun berrien kopurua.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 162. orr.

Gaitz guztiak hazi egiten dira irudimenean.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 80. orr.

Inportazioen bolumena modu ikusgarrian hazi baitzen han.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 170. orr.

AEB: zerbitzuen sektorea uste baino gutxiago hazi da.  Berria - Ekonomia   2004-01-07

Frantziako langabeen kopurua %0,1 hazi da martxoan.  Berria - Ekonomia   2004-05-01

Nafarroako ekonomia %3 hazi zen iragan urtean.  Herria   2005-07-28

Ordenagailu ekoizleen sektorean %42 hazi da batez besteko produktibitatea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 165. orr.

EAEko ekonomia aurten %2,7 haztea espero dute. ik hazte.  Berria - Ekonomia   2004-07-07

Aldi horretan nazioarteko trukeak ekoizpena baino ia hiru bider motelago hazi baitziren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 62. orr.

Beldurra ke beltz itzelaren antzera hazi zen, itogarri.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 276. orr.

Neure barruan hazten sumatu nuen, ustez lehenbiziko aldiz, huts sentsazio higuingarri bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 168. orr.

Errabia hori zerk hazi zidan ez nekien.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 91. orr.

Gaiztakeria hazi eta makurkeria ugaldu den garai honetan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 248. orr.

• 4 du ad haurren edo abereen hazkuntzaz arduratu. ik hezi.

Bizitza osoa eman dut nik zuek osasunean hazi eta euskal legean hezteko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 413. orr.

Nola hazi seme-alabak inguruan anarkia besterik ez dagoenean?  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 17. orr.

Zuk zeuk hazi ninduzun zeure bularrez.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 148. orr.

Basa-eztiz hazi zituen.  Elizen arteko biblia   Dt 32,13

Hazi nindutenei ematen zenien zuk emana beraiek niri eman nahia.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 214. orr.

Baina bildotsak harturik [...] jabeari berari itzuli zizkion hazi zitzan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 231. orr.

Zaldia edo behia baino, gamelua haztea askoz merkeago omen da.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 169. orr.

5 (era burutua izenondo gisa)

Neska hazia zen ordurako Pia hori.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 179. orr.

Zakurrotan bi galgoak ziren, biak ar haziak.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 94. orr.

Seko lo ikusi nuen belar hazian ahoz gora.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 112. orr.

Hainbat hirigune hazi daude herrialdean barrena.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 198. orr.

Baita lanbro hazi samarra denean ere, eta zeresanik ez sirimiria denean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 162. orr.

Aurpegia berdea nuen, eta bizarra hazia.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 55. orr.

· Bi karabinerok, batetik, jauzi egin ditek dexente hazia zetorren Bidasoara.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 26. orr.

6 gaizki hazi izond

Napoleonen seme gaizki hazi haiekin.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 270. orr.

Geroxeago jakin izan zuenez, mirotz malapartatuek eta arrano gaizki haziek jan zituzten uso guztiak.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 69. orr.

· Gosetearekin gaizki haziak diren 90 miliun haurrak, eta 640 miliun behar bezalako egoitza gabeak.  Herria   2004-12-16

7 hazi-hazi egin

Dena dakienaren garundegi lehertuak ditugu gaur, hazi-hazi egin eta barrurantz lehertuak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 37. orr.

Hitz egin ezinik ezpainak hazi-hazi eginda zituztelako.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 159. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

alaba hazi (5); are gehiago hazi (4); artean hazi (7); asko hazi (33); asko hazi da (10); asko hazi dela (7); asko hazi dira (4); azkarrago hazi (5); baina hazi (8); baino azkarrago hazi (4); baino gehiago hazi (9); baino gutxiago hazi (6); bakarrik hazi (6); bat hazi (21); batean hazi (12); batean hazi zen (7); batera hazi (7); batera hazi ziren (5); belarra hazi (6); bera hazi (4); berak hazi (5); bere hazi (9); berean hazi (4); bero hazi (5); bero hazi asko (4); bertan hazi (5); bezala hazi (7); da hazi (5); du hazi (4); dute hazi (6); ederra hazi (4); ere hazi (18); ere nabarmen hazi (4); erritmoan hazi (4); esportazioak hazi (4); eta hazi (87); eta hazi ari (7); eta hazi egin (5); eta hazi egiten (5); eta hazi zen (9); etengabe hazi (4); etxean hazi (8); euskaraz hazi (6); ez da hazi (4); ez hazi (8); ez hazi eta (4); ez zen hazi (5); familia hazi (7); gabe hazi (14); gabe hazi eta (4); gehiago hazi (24); gehiago hazi da (6); gehiago hazi zen (5); gehien hazi (8); gisa hazi (5); gutxiago hazi (9); gutxiago hazi da (4); guztiak hazi (5); hauek hazi (4); haur hazi (6); haurra hazi (4); haurrak hazi (5)

hazi ahal (6); hazi ahala (18); hazi ari (7); hazi arte (9); hazi asko (13); hazi bada (6); hazi bada ere (4); hazi baitzen (5); hazi baitziren (7); hazi bat (6); hazi behar (20); hazi beharko (7); hazi beharrean (4); hazi berriak (4); hazi bitartean (5); hazi da (204); hazi da apiriletik (4); hazi da azken (11); hazi da eta (5); hazi da lehen (5); hazi da urtarriletik (6); hazi da urteko (6); hazi dela (33); hazi den (17); hazi dira (64); hazi direla (9); hazi diren (11); hazi ditu (4); hazi dituzte (5); hazi du (10); hazi dute (4)

hazi edo (8); hazi egin (119); hazi egin behar (5); hazi egin da (16); hazi egin dela (13); hazi egin den (5); hazi egin dira (7); hazi egin direla (6); hazi egin nahi (4); hazi egin zela (4); hazi egin zen (19); hazi egin ziren (7); hazi egingo (29); hazi egingo da (9); hazi egingo dela (4); hazi egingo zen (4); hazi egiten (58); hazi egiten da (26); hazi egiten dela (4); hazi egiten dira (5); hazi ere (6); hazi eta (180); hazi eta altxatu (7); hazi eta bizi (7); hazi eta garatu (5); hazi eta gero (4); hazi eta hazi (17); hazi eta hezi (20); hazi eta hezia (4); hazi ez (9); hazi gara (4); hazi ginen (8); hazi hori (9); hazi horiek (4); hazi izan (9); hazi izana (4); hazi nahi (13); hazi naiz (9); hazi nintzen (11)

hazi ohi (5); hazi omen (4); hazi ona (4); hazi ondoren (5); hazi transgenikoak (4); hazi transgenikoen (4); hazi ugari (5); hazi zela (13); hazi zen (261); hazi zen ekonomia (5); hazi zen eta (9); hazi zen gehien (7); hazi zen iaz (21); hazi zen joan (5); hazi zen urtarriletik (4); hazi zion (4); hazi zirela (7); hazi ziren (74); hazi ziren irailean (4); hazi zituen (7); hazi zituzten (6); hazi zitzaidan (5); hazi zitzaion (8); hazi zitzaizkion (5); hazi zuen (22); hazi zuten (4)

herri hazi (5); horrela hazi (6); horretan hazi (5); indartsu hazi (4); itzalean hazi (4); izugarri hazi (14); izugarri hazi da (4); jaio eta hazi (5); kopurua hazi (14); kopurua hazi egin (5); kopurua hazi egingo (5); motelago hazi (5); nabarmen hazi (24); nabarmen hazi da (8); nabarmen hazi dira (6); ni hazi (4); nola hazi (9); non hazi (4); ondoan hazi (4); puntu hazi (4); soilik hazi (6); sortu eta hazi (8); su hazi (6); su hazi asko (4); umeak hazi (12); urteetan hazi (4); zen hazi (7); zenbat hazi (8); zenbat hazi den (4); zuen hazi (5)

batean hazia (5); hazia izan (12); hazia naiz (5); hazia nintzen (6); hazia zela (4); hazia zen (7); hazia zuen (5); herri haziak (5); ongi hazia (5)

artean haziko (7); asko haziko (5); baino gehiago haziko (5); bitartean haziko (6); gehiago haziko (13); gehiago haziko dela (5); gora haziko (4); gutxiago haziko (6); gutxiago haziko da (5)

haziko da (60); haziko da aurten (9); haziko dela (52); haziko dela aurreikusi (4); haziko dela iragarri (15); haziko dela uste (4); haziko den (6); haziko dira (14); haziko direla (6); haziko eta (4)

familia ederra hazirik (4); hazitakoak dira (4); hazitzekoak hor (4); hazitzekoak hor uzten (4); inguru haziko (4)

eta haziz (12); eta haziz joan (4); etengabe haziz (8); haziz doa (10); haziz doan (6); haziz eta (15); haziz eta haziz (5); haziz gero (6); haziz joan (20); haziz joan da (5); haziz joan zen (7); haziz joango (4); haziz zihoan (7)


hazi2 1 iz landare berri bat sor dezakeen fruitu zatia.

Eman bitza lurrak belar heze haziduna eta orotariko frutarbolak, beren hazi eta guzti.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 16. orr.

Abenduan, hazia ereiteko garaian.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 90. orr.

Lur onean ereindako hazia bezalakoak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 148. orr.

Hazia zuhaitzetik dator eta zuhaitza hazitik, edota zuhaitza zuhaitzetik; inoiz ere ez, ordea, hazia hazitik, tartean zuhaitz bat ez badago.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 292. orr.

Idorteari hobeki ihardokiko dutela hazi berri horiek.  Herria   2004-01-08

Ondo dakit zuhaitza sortzeko hazi bat usteltzera kondenatzen dela.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 112. orr.

Lur Berri kooperatibak hazi transgenikoen 80 dosi saldu zituen.  Berria - Harian   2005-03-23

Laborategiek hazi horien ADNa ikertu zuten.  Berria - Gaiak   2004-08-25

Genetikoki eraldatutako materialaz kutsatu den hazi edo landare bat.  Berria - Gaiak   2004-05-25

2 irud

Hiru hitz haiek, bai, burmuinetan ereinikako hiru hazi balira bezala, Erein orduko hozituak, bihituak eta landare indartsu bihurtuak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 200. orr.

Ron botila madarikatu hark erein zion margolariari herioaren hazia.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 47. orr.

Amikuztarrek ikusi dute nor diren Sorhuet biriatuarra eta Paxkal Ezcurra II urruñarra, funtsean, bi urruñar ume, lehenagoko Dongaitz-tarren hazi berriak.  Herria   2003-11-06

Hitzarmen hura ez zen gertatu, irabazleek zioten bezala, "Bakearen abiaburu" baina bai "Herraren eta Gorrotoaren hazi".  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 79. orr.

Bai, baliteke azpian edo nire nortasunaren txoko ezkuturen batean homosexualitatearen hazia orduko ereinda egotea.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 142. orr.

Martirien odola Elizaren hazi izan zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 46. orr.

3 animalia arren ernalkinei darien gaia.

Orduan ere dutxapean zartatu zen, hazia urarekin nahasten zitzaiola.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 66. orr.

Bola hauek lehen aipatu dizudan hazi emankor horren biltegia dira; hazia emakumearen umetokian isurtzen bada, giza espeziea sortzen da.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 88. orr.

Hazi hori orain isurtzen bada, zure abere-sen grinatsuak moteldu egingo dira.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 88. orr.

Hazia aluan, hazia uzkian, hazia ahoan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 106. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hazi ereile izan den gure baserritar eta laborariari.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 459. orr.

Hazi erreserba gari hazalditik gari hazaldira errespetatzen da, herentzia bat balitz bezala.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 165. orr.

Hazi bankuetan esperma beharra egoten zela jakin zuten.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 89. orr.

Sakelakoa sexu organoetatik gertu erabiltzen zuten gizonetan hazi ekoizpena %30 murriztu zen.  Berria - Gaiak   2004-06-29

Masturbaldi baten ondoren, hazi-guruinak handitu egiten dira eta azkenean likido bat isurtzen dute. gaizkata-zopa hartzen dute, aholatzarekin eta hazi-guruinekin.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 93. orr.

Ezin eutsi izan nion hazi-isuriari.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 77. orr.

Dolmancé arduratzen da bere lagunaren hazi-txorrotadak bi emakumeengana zuzentzen.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 165. orr.

Forentseak eta poliziek zoko-moko guztiak miatu dizkiote atsoari, hazi hondarrik ote zuen?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 106. orr.

Alabaina, isiltasuna oroimenaren ohorezko hazi-mintegia izan da mende askotan.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 141. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

16an, Santa Engrazia egunez bedeinkatzen omen zuten arto-hazia. San Matias, erein badek aza-hazia, bilduko dek aza handia.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 165. orr.

Bizi-hazi batzuk iritsiko ziren Lurrera.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 36. orr.

A zelako gozamena zuretzat ume hori galbideratzea, hezitzaileek bihotz gazte horretan ereindako bertute eta erlijio-hazi oro itotzea! oroitzapen lazgarrizko nire bagajea aberastasun bilakatzen zen, historia-hazi; landare bat bezala hazten nintzela iruditzen zitzaidan idaztean.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 73. orr.

Zalantza haziak ereiten ditiagu zalantzondoak biltzeko.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 273. orr.

6 hazitarako

Kanpoaldean, hazitarako zaldi arabiar bat eta bi morroi leial daude zain.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 130. orr.

Eta orain, Madrilera etortzen utzi behar al diogu hazitarako zezenko honi [...]?  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 225. orr.

Hauxe da Iriondo, On Inazio Iriondo elgoibartarra, hazitarako gordetzeko moduko gizabanakoa.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 89. orr.

Sarraskia hazitarako den ale gainera jausten bada, haziak garbi dirau.  Elizen arteko biblia   Lb 11,37

Jorratu gabeko baratze bat dugu hau, hazitarako utzia.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 37. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

bere hazia (5); beren hazia (4); biziaren hazia (4); da hazia (4); du hazia (4); emandako hazia (4); ereindako hazia (6); giza hazia (5)

hazia bezain txikia (5); hazia bezala (4); hazia bezalakoak (7); hazia da (6); hazia edo (4); hazia ematea (4); hazia ere (4); hazia erein (16); hazia erein zuen (5); hazia ereiten (8); hazia ereitera (5); hazia eta (34); hazia ez (6); hazia isuri (10); hazia isurtzeko (4); hazia isurtzen (9); hazia izan (12); hazia naiz (5); hazia nintzen (6); hazia zela (4); hazia zen (7); hazia zuen (5); mostaza hazia (6); mostaza hazia bezain (5); nire hazia (6); zuen hazia (8); zuten hazia (5)

ereindako haziak (5); eta euskal haziak (7); eta haziak (12); haziak erein (5); haziak ereiten (4); haziak eta (16); haziak eta biga (4); haziak ez (5); landare haziak (4)

eta hazien (4); giza haziaren (4); haziaren eta (4); mostaza haziaren (6)


hazialdi ik hazaldi.

haziarazi ik hazarazi.

haziaro iz hazteko aroa.

Azaroa haziaro izanik ere, dolareak lanez lepo dabiltza.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 427. orr.


hazibide iz haziera.

Soldadu-aldraren buruak erotzeraino zoratu dira eta hazibideak, berriz, kiskaltzeraino berotu pentsaturik biluztu berri duten andrea sorgin bat izan zitekeela.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 154. orr.


hazidun izond haziak dituena.

Eman bitza lurrak belar heze haziduna eta orotariko frutarbolak, beren hazi eta guzti.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 16. orr.

Hara, zuei ematen dizkizuet lurrazaleko landare hazidun guztiak; eta, halaber, frutarbola hazidun guztiak: horiek izango dituzue janari.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 17. orr.


hazienda1 iz ogasuna.

Artean Pedriño [...] suerteak edo dena delakoak Haziendako ministerioan jarri du, "sei mila errealetako" destino batean.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 237. orr.

Nafarroako Ekonomia eta Hazienda departamentuak oraindik ez ditu aurrekontuak jaso.  Berria - Kultura   2004-09-18

Hazienda bulegotik nire etxera kilometro bete inguru da, gehixeago agian, hogei minutu, alegia, geldiro ibiliz.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 398. orr.


hazienda2 iz nekazaritza etxaldea.

Gero joan gara Mexikora, bisitatuz han diren haziendak, hotel bilakatuak orai.  Herria   2003-06-12

Bizitza antolatu nahi du, familia bat osatu, hazienda baten jabe egin.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 275. orr.

Haragitarako behi-haziendatako abeltzainek, bestalde, diru-laguntzen erdia galtzen dute gaur egun kupoa gainditzeagatik ordaindu beharreko zigorraren erruz. herria¬


hazienda3 ik azienda.

haziera 1 iz heziera.

Haziera onaren seinale izango da, nonbait, nire gurasoen eta nire artean denbora guztian bazterrak nahasten aritzea.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 127. orr.

Haziera oneko umeek.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 111. orr.

Euren bizimoduaz iharduten zuten, seme-alaben osasun eta hazieraz, eskolako kontuez.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 192. orr.

2 haztea.

Azpian, oso ondo irakurtzeko moduan -nahiz lerroak emanda egon zuhaitzaren hazieraren kariaz- data bat eta izen batzuk azaltzen ziren: Reno, 4-VII-1931.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 16. orr.


hazil iz azaroa.

Hazilean oroit hilez eta heien kontseiluez.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 425. orr.

Hazilaren 15ean ezkondu dira Patricia Etchegoyen eta Jean Claude Biscay.  Herria   2003-11-20

Hazilaren 30eko igandean ohoratu dute 50 garren urte muga hori.  Herria   2003-12-11

Hazilaren hogeitabosta.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 119. orr.


hazilari iz hazten duena.

Juan Austriako deabruen maisu eta ugazaba, Farnesio deabruen buruzagi, eta Spinola, deabruen hazilari.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 36. orr.

Berak, neurri handi batez urezkoa zela jakingo balu bezala, ura maite zuen, itsasoko ur geldigaitz, erasokor, olatuen hazilaria.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 61. orr.


hazitegi1 iz mintegia.

Poeta baten irudimenaren hazitegian.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 154. orr.


hazitegi2 ik haztegi.

hazitoki 1 iz haziak gordetzeko tokia. ik hazgune.

Politikoki Luoyang "bat zetorren Ninive eta Tirorekin"; baina oraindik bere eragin indartsua zertzen ari zen, mahayanaren haziak kultur ingurune sinikora girotzeko hazitoki izan zelako, eta honela mundu sinikoan zabal erein ahal izan zirelako.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 58. orr.

2 hazteko tokia.

Izan ere, euskal herrietan zehar hedaturik dauden bertso-eskola hauek baitira gaurko eta biharko bertsolaritza mugimenduaren gune eta hazitoki.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 71. orr.


hazitxo izond hazi samarra.

Orduan zu ere nahiko erradikala zara, ezta? -esan diot, adar joka, bere musuko bizar hazitxoa seinalatuz.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 93. orr.

Gezurra ematen du: zuen hobe beharrez ekarri hau ikustera, hazitxoak zaretelakoan, eta horra, umeak baino okerrago.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 214. orr.

Marmarka geratu dira hazitxoenak eta poz-pozik hamar-hamaikakoak, zortzi-bederatzikoak atsekabeturik bezainbat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 57. orr.

Bide bazterrean zegoen polizia bizar-hazitxo bati.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 140. orr.


hazka 1 adlag hatz eginez.

Emakumea pittin bat zalantzakor zegoen, hazka zebilen gonan.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 129. orr.

Urratu arte bere zaurian hazka dabilenaren antzera.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 29. orr.

-Azkura izaten dugu eta hazka aritzen gara...  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 30. orr.

Buruari hazka ari zen bitartean.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 158. orr.

Berehala berriro jesarri eta burumakur geratu zen, lepagainean hazka, lagunak bezalaxe.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 98. orr.

Aterabide baten bila ari da buruari hazka.  Herria   2003-07-17

Ez nion jaramonik egin, eta hazka eta hazka hasi nintzen, oso nabarmen.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 214. orr.

2 hazka egin hatz egin.

Hazka egin zuen, pentsakor, aurrera egin baino lehen.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 58. orr.

Hatza sartu nahi luke burua inguratzen dion bendaren azpitik, eta hazka egin, hazka egin gupidarik gabe.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 40. orr.

Buruan hazka hasi ziren harrituta.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 225. orr.

Belarri apainduko gingilean hazka egin zuen, bere erantzunak zer ondorio ekar zezakeen neurtu nahi antzean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 74. orr.

Hiruzpalau eguneko bizarrari hazka eginez.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 92. orr.

Eskua patrikan sartu zuen, bide batez potroei hazka egiteko aprobetxatuz.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 200. orr.

Isiltasuna, eta eskuari azkarrago hazka egitea.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 168. orr.

Buruari hazka egin zion Justok, horrek pentsatzen lagunduko ziolakoan.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 16. orr.

· Armando Bonillaren biografian hazka eta hazka egiten jarraitu zuten, aldian-aldian azal-geruza gero eta mingarriagoak kenduz.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 169. orr.

3 lau hazka ik lauhazka.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

belarrietan hazka (4); bizkarrean hazka (3); buruan hazka (13); buruan hazka hasi (3); buruari hazka (15); buruari hazka egin (7); da hazka (3); eta hazka (18); eta hazka egitea (3); eta hazka egiten (3)

hazka ari (7); hazka ari zen (6); hazka egin (38); hazka egin eta (3); hazka egin zion (8); hazka egin zuen (9); hazka eginda (3); hazka eginez (10); hazka egingo (4); hazka egingo dugu (4); hazka egitea (11); hazka egiteak (5); hazka egiteko (11); hazka egiten (21); hazka egiten zuen (5); hazka eta (6); hazka eta hazka (5); hazka hasi (5)


hazkabozka adlag ipar aztarrika.

Ganerrean oiloak hazkabozka hauteman nituenez, hara igotzea deliberatu nian.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 115. orr.

Eriak are zaluago ari zitzaizkion ileetan hazkabozka udako arratsalde amaigabeetan, oiloak baratzean bezala.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 11. orr.


hazkaokatu, hazkaoka, hazkaokatzen du ad aztarrika egin.

Behin erakustetxe batean kuriositatez hazkaokatu mugarri elektronikoetako dokumentu laburrak jin zitzaizkidan buru zokoaren kilikatzera.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 189. orr.

Mutilak ene zorrien hazkaokatzen bakarrik abandonatu ninduela.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 55. orr.


hazkarri 1 iz elikagaia.

Gure esperantzaren hazkarri eta onurarako.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 76. orr.

2 altxagarria.

Soldadu lokartuak alarma deira nola, hala zaizkizu zeure ile etzanok, berezko bizidun hazkarri gisa, tanpez zutitu eta tentetzen.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 153. orr.


hazkatu, hazka(tu), hazkatzen du ad hatz egin.

Burua hazkatu zuen eta aitzina jarraiki: [...].  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 25. orr.

Buruko soilunea hazkatuz pentsamendua handik iritsiko balitzaio bezala.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 177. orr.

Ez bat ez bi, biloak hazkatzeko astirik gabe osabari baiezkoa eman zion.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 31. orr.

Gero, bere seriostasunera itzuli zen eta burua hazkatu berriz mintzatzen hasi aitzin.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 164. orr.

Askotan egondua nauzu begira, bi aberek (zaldi, behor, mando edo asto) nola hazkatzen duten elkar.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 116. orr.

Eta arinki hazkatu zuen [horma], haur batek azkazalaz hazkatuko lukeen bezala.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 118. orr.


hazketar izlag/iz Hazketakoa, Hazketari dagokiona; Hazketako herritarra.

Niameko Apezpiku laguntzaile zen Michel Cartateguy Hazketarra, Aita Sainduak, iragan urtarrilaren 25ean, toki hortako Apezpiku izendatu du.  Herria   2003-01-28

Bai, erraiten ahal dute ainitz apezek ederki baliatu dituztela, Hiriart-Urrutyren ebanjelioko erakaspen argi-argiak gure hazketarraren euskara garbi eta ulergarritik beren prediku ainitzetako.  Herria   2001-10-18

Ikus arte Ximun hazketar guzien partez.  Herria   2002-08-01


hazkor 1 izond haziz doana.

Zirkulu hazkor baten erdian egotea bezala zen, hura azkenik gabe handituz, urrunduz doala ikusten. Entzuleen artean, ozenago bilakatu ziren marmarrak Ulibarriren jauregi ederrean, deiadar olatu hazkor bihurtu arte.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 213. orr.

Eta buruzagien artean antzematen nuen hanka-traben eta azpikerien ziztrinkeriak azkartu egiten zuen ene mesfidantza hazkorra.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 237. orr.

Atergabeko informazio jasa hazkorrez.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 37. orr.

2 adlag

Eta berriro ere, gupida olatu bat sentitu nuen nigan, hazkor.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 181. orr.


hazkoskor/hazkozkor ik hatz 13.

hazkunde (ETCn 20.605 agerraldi) 1 iz magnitude ekonomikoez-eta mintzatuz, haztea, handitzea.

Hazkunde ekonomikoaren ondorio soiltzat hartzen da enplegu sorkuntza.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 125. orr.

Maastricht-en ezarri zen politika deflazionistak hazkunde urria ekarri zion Europari.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 194. orr.

Hirien hazkunde anarkikoa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 138. orr.

Garapen iraunkor kontzeptua argitzeko lehen pausoa hazkundearen eta garapenaren arteko bereizketa egitea da. "Hazkunde iraunkorra" terminoak kontraesan bat du bere baitan.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 39. orr.

Biztanle-kopuruaren bat-bateko hazkundea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 344. orr.

Politika murrizgarriek inflazioa, hau da, prezioen hazkundea kontrolatzea dute helburu.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 33. orr.

Kontsumoaren hazkundea sustatzea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 115. orr.

Kontuan izan behar da finantza merkatuetan trukeek etengabeko hazkundea bizi dutela.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 266. orr.

Biztanleko batez besteko hazkundea, 1980az gero, urteko %3,2 da.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 137. orr.

Baina hazkunde horren hazkundea, ulertzen didak, konstantea duk gainera: berdin 2 duk.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 407. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Mendebaldeko ekonomien gaur egungo langabezia, hazkunde garaian dauden herrialde lehiakor berriei zor zaio.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 126. orr.

Herrialde garatuetan gauzatzen ari zen hazkunde erritmo eta moduaren arteko harmonia.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 17. orr.

Ekonomia horien hazkunde-ahalmenean petrolioak izan dezakeen eragina.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 129. orr.

Mundu mailako esportazioen epe luzeko hazkunde-tasa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 62. orr.

Nazioarteko zuzeneko inbertsioen hazkunde-indizea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 72. orr.

Ekonomiak nazioarteko bihurtzea, beraz, hazkunde-prozesu organiko baten jarraipena baino ez da.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 17. orr.

Egonkortasun eta Hazkunde Ituna.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 198. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ekonomia hazkundea, enpleguaren sorkuntza, prezioen egonkortasuna.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 29. orr.

Estatu Batuetako kapitalen balantzak aldi horretan izan zuen defizit-hazkundea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 87. orr.

Gizarte-desintegraziotik gizarte-hazkundera.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 316. orr.

Azterketaren egileek proposatzen zuten konponbidea "zero hazkundea" zen.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 19. orr.

Demografi hazkundearen tasak edo gehiegizko biztanle kon-tzentrazioek ingurumenari edo garapenari kalte egiteko arriskua dagoen lurraldeetan.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 114. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alemaniako hazkunde ekonomikoa (3); aurrekontuan hazkunde hori (3); baino hazkunde (5); bpgren hazkunde (4); da hazkunde (3); dagokion aurrekontuan hazkunde (3); dela hazkunde (3); dira hazkunde (3); du hazkunde (4); duen hazkunde (3); dute hazkunde (3); ekonomi hazkunde (3); ekonomia hazkunde (6); ekonomiaren hazkunde (3); ere hazkunde (4); eta hazkunde (31); eta hazkunde ekonomikoa (6); eta hazkunde ekonomikoaren (4); europako hazkunde (3); gabeko hazkunde (3); garapena hazkunde (3)

hazkunde aurreikuspena (4); hazkunde azkarra (4); hazkunde bat (3); hazkunde bera (3); hazkunde demografiko (3); hazkunde egonkorra (4); hazkunde ekonomiko (21); hazkunde ekonomikoa (61); hazkunde ekonomikoa eta (8); hazkunde ekonomikoak (11); hazkunde ekonomikoak ez (3); hazkunde ekonomikoan (5); hazkunde ekonomikoarekin (6); hazkunde ekonomikoaren (33); hazkunde ekonomikoaren eta (4); hazkunde ekonomikoari (7); hazkunde eredua (4); hazkunde erritmo (4); hazkunde eta (14); hazkunde eta garapen (3)

hazkunde handia (9); hazkunde handiagoa (3); hazkunde handiena (5); hazkunde hori (24); hazkunde hori aurreikusteko (3); hazkunde horrek (4); hazkunde horren (5); hazkunde ikaragarria (3); hazkunde ikusgarria (4); hazkunde indizea (3); hazkunde iraunkor (3); hazkunde iraunkorra (4); hazkunde izugarria (6); hazkunde lasterreko (3); hazkunde materiala (3); hazkunde nabarmena (5); hazkunde nabarmena izan (5); hazkunde naturalari (3); hazkunde tasa (13); hazkunde tasak (5)

izan zuen hazkunde (3); mozkin hazkunde (3); munduko hazkunde (3); prezioen hazkunde (3); urteko hazkunde (3); urteotako hazkunde (3); zen hazkunde (7); zuen hazkunde (6)

arteko hazkundea (5); batez besteko hazkundea (4); biztanleriaren hazkundea (3); bpgaren hazkundea (3); da hazkundea (4); ekonomia hazkundea (15); ekonomiaren hazkundea (25); ekonomiaren hazkundea eta (3); eta hazkundea (14); etengabeko hazkundea (5); gabeko hazkundea (5); gastuaren hazkundea (3); haren hazkundea (6)

hazkundea areagotzen (3); hazkundea aurreikusi (3); hazkundea baino (6); hazkundea bultzatu (3); hazkundea da (3); hazkundea dela (4); hazkundea ekarri (3); hazkundea ere (5); hazkundea espero (4); hazkundea eta (31); hazkundea eta garapena (4); hazkundea ez (14); hazkundea ez da (9); hazkundea ezin (4); hazkundea handituz (3); hazkundea handituz zoak (3); hazkundea iragarri (4); hazkundea izan (26); hazkundea izan du (3); hazkundea izan zuen (11); hazkundea izango (5); hazkundea lortu (3); hazkundea moteldu (5); hazkundea moteldu egin (3); hazkundea sustatu (3)

indarra eta hazkundea (6); inguruko hazkundea (3); izandako hazkundea (4); kopuruaren hazkundea (8); kopuruaren hazkundea eta (3); munduko ekonomiaren hazkundea (3); populazioaren hazkundea (6); urte arteko hazkundea (5); urteko hazkundea (5); zen hazkundea (3)

eta hazkundeak (3); hazkundeak eta (3); hazkundeak ez (4); hazkundeak ez du (3); zibilizazioen hazkundeak (3)

hazkundean eragin (3); hazkundearekin batera (5)

ekonomia hazkundearen (10); eta hazkundearen (4); hazkundearen erritmoa (3); hazkundearen eta (8); munduko hazkundearen (3)

ekonomiaren hazkundeari (5); hazkundeari buruzko (3); hazkundeari eta (3); hazkunderik ez (4); hazkunderik handiena (9); hazkunderik handiena izan (3); hazkunderik nabarmenena (5)


hazkundealdi iz hazkundea dagoen bolada.

Gizarte Helenikoaren hazkundealdian.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 103. orr.

Mendebaldeko zientzia modernoaren hazkundealdiarekin parekagarria.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 114. orr.

Europar ekonomiaren hazkundealdi luzea [...] eten egin zen 1600 inguruan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 32. orr.

Gerarazi egin beharko dituela gizarteari bere hazkundealdian, baita arazoaldian ere, bizitasuna eman dioten erakunde eta bizimoduetako asko.  Elizen arteko biblia   Ef 1,14


hazkuntza iz umeak haztea.

Seme-alaben hazkuntza eta heziketan.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 79. orr.

2 hazkundea.

Hara, irailaren 11ko gertaeren ostean Ameriketako Estatu Batuek onartu zuten gastu militarraren hazkuntza.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 325. orr.


hazkurri (ETCn 605 agerraldi) 1 iz janaria, elikadura. ik bazka.

250 gaztek nahiko hazkurri eta edari aurkitu dute besta horretan.  Herria   2005-04-28

Maite zuen behartsueri aterbe eta hazkurri emaitea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 8. orr.

Biper eztia hemengo hazkurri bat da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 161. orr.

Gorputzeko hazkurria urdaileraino iristen da, atal guztietatik zabaltzen da, gorputz guztitik.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 18. orr.

Goiza zen, gure eskoltako soldaduak, gerla denboran hiru eguneko hazkurriz partitzen diren orotan bezain alegera.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 127. orr.

Jabea zaintzeko janaria, haren hazteko eta osabetetzeko hazkurria eta bera iduriko beste baten sortzeko hazia.  Herria   2001-01-25

Gezurretako diru-egileari, delitu handia inondik inora, galdara handi batean sartuta egosten uzten zioten, eta batzuetan salda preso eta txiroei ematen zitzaien hazkurri, haiek jakiteke noski.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 168. orr.

Behartsua da, hazkurria nondik ateratzen duen ez dakigu, beti dabil oinutsik.  Herria   2002-11-28

Hazkurri freskoak eta konjelatuak garraiatzen ditu.  Berria - Mundua   2004-05-28

Gero, azaroan, bortutik jautsiko diren ardiei eskainiko dietela belarrak hazkurri aberatsa.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 136. orr.

Kontsumitzaileak hazkurri naturalak nahiago dituela.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 17. orr.

Basurde gosetuak azalduko dituk, horiek usaimena erabiltzen ditek eta honezkero haizeak esana ziek zenbat kilo hazkurri dabilen hemen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 585. orr.

Perla ttiki distiratsuz beterik egon ohi da mihura negutik udaberrira, zenbait txoriren hazkurri.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 12. orr.

Igandeko bazkaria bost eurotan ezartzen dugu, hazkurrien erosprezioa hein horretan estimatu baitugu.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 25. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hazkurri bankoaren bilketa.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 24. orr.

Urteko hazkurri bilketa iragan baita Iparraldeko herri guztietan.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 41. orr.

Hazkurri laguntzaren galdez etorri dira 345 familia, jaz baino ehuneko 31 gehiago.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 494. orr.

Hazkurri ondarkinak baratzean berziklatzea gauza erretxa da bizitegi partikularretan.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 23. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Abere hazkurriak egiten dituzten lantegietako langileen kategorian bi zerrenda badira: FDSEA eta CFDT sindikatuak  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 53. orr.

4 irud/hed

Edertasuna arimaren hazkurri bat dela diote.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 95. orr.

Merkatuak eskaintzen dituenak erosi eta erabiliko dira bi bazkidez eta datozkeen bazkidetxoz osatutako enpresa txiki baina txit eraginkor horren hazkurri eta sustagarri izan daitezen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 209. orr.

Logela txar hartan, Magali eta ni, elkarrentzat genuen amodioa bientzat hazkurri, biak ahantziak, beste deusetaz oroitu ere gabe.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 45. orr.

Hona euskal irakurleari egunero ematen zaion hazkurria.      - 1. orr.

Marxismoaren filosofia materialistaren antzeko itxuraldaketaren hastapenak bereiz zitezkeen agian beren erlijio-hazkurri tradizionalaz gabeturiko errusiar arimetan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 463. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta hazkurri (3); hazkurri eta (6); hazkurri ondarkinak (3); tona hazkurri (3)


hazle 1 izond/iz hazten duena.

Hemen ere jendea gogotik kantuz eta otoitzean arizan da, ederki agertuz fedea eta kultura bata bestearen hazle direla.  Herria   2004-07-22

Irakur errexa da eta gure gogoeten hazle!  Herria   2004-11-25

Horregatik, indar galgarriek ezin dute erabat nagusitu ez bizia betiko ehortzi, eta indar gauzen sortzaile eta hazleek ere ezin dituzte sorkariak iraunarazi.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 129. orr.

Snapek, berriz, norbaitek basokada handi bat Hezur Hazle edanarazi ziola ematen zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 199. orr.

2 iz hazten duen pertsona.

Haurraren hazleak nigarra begian, nunbaiteko beren seme edo alaba zonbaiten argazkiari beha haren solas goxoek bihotza hunkirik.  Herria   2001-08-09

Administrazioaren hautuaren ondorioa da Euskal Herriko hazle gehienak kanpo gelditzen direla.  Herria   2001-01-18

Plangintza hunen gibelean, hazle ttipiak desagertarazten dituen berregituratzea ageri da.  Herria   2001-01-18

Egia erran, feria aitzineko egunetan eginak zituzten hazle askok beren negozioak.  Herria   2004-12-02

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, landareei buruz)

Gogoko zuen bere burua lore-hazle ontzat hartzea.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 132. orr.

Ez dugu onartuko arto hazleen interesak defenditzeagatik, alegia deus ez, ingurumena hondatzea.  Berria - Harian   2005-10-06

Arto hazleak jomugan.  Berria - Harian   2005-10-06

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, abereei buruz)

Hegazti saltzaile, hazle eta zaintzaileak.  Berria - Harian   2005-10-22

Bortu gunetako ardi eta abere hazleek bi laguntza mota eskuratzen dituzte hitzarmen bereziaren barnean.  Herria   2003-08-14

Dominixe Karrikondo, ahuntz hazle gaztea.  Herria   2003-02-20

Untxi edo lapin hazleak krisi larrian dira.  Herria   2002-09-19

Arrapostua ukanik, bat-batean urde hazleak eta denak, edangiari bizkarrez zutik, mikroaren aurretik pasatu ziren.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 167. orr.

Xakur hazlea ginuen baina nolako gizon aparta!  Herria   2001-06-07

Behi esnadun hazleentzat, abisu.  Herria   2004-04-01


hazleku iz hazteko lekua.

Ingurune fisikoki gogorrek mundu-arrakasten hazleku izateko joera dutela. Zakurtegietan eta zakur-hazlekuetan dauden zakurrak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 139. orr.


hazmami ik hatz 17.

hazmin iz hazteak dakarren mina.

Ezin xuxenduak gituk, bai emazteak bai gizonak -ba, gizonak ere!- halako hazmin batek mihia erretzen diaukuk, nun ez baigituk ixilik egoiten ahal errealitateari beha, errealitatearen entzuteko, hortik baita egia sortzen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 163. orr.


hazpandar izlag/iz Hazparnekoa, Hazparneri dagokiona; Hazparneko herritarra.

Hazpandar bi talde ariko baitira elgarren kontra eta beraz hauetarik bat finalean.  Herria   2001-01-18

"Noizbait" hazpandar elkarteko hiru pilotari gazte xapeldun atera direnak.  Herria   2005-08-11

Josep Zabalo hazpandar apezak.  Herria   2004-10-21

Bere hazpandar irriñoaz.  Herria   2004-09-09

Bittori Martinon Kapotenekoak eta Maialen Duhalde hazpandarrak.  Herria   2003-04-10

Hazpandarrak sei hilabete egin ditu preso, Udalbiltzako kide izateagatik.  Berria - Euskal Herria   2004-04-08

Goizean hazpandarrak nagusi eta aratsaldean Piarres Larzabal ikastegikoak.  Herria   2001-05-03

Hazpandarrek kanpo ezarri dituzte senpertar hauk.  Herria   2002-12-12


hazpegi iz pl aurpegiaren, begitartearen alderdiak.

Soari espresioa ematen dioten hazpegiak -bekainak, betondoak, irribarreak edo haserreak eragiten dituzten begi ertzetako zimurrak...-.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 7. orr.

Andrési begiratu zion gero, haren belztasuna gailendu egiten zen argitara, baina hazpegi gozoak zituen, eta biziak oso.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 116. orr.

Bisaiak hazpegi astunak zituen oro har, baina begiak txiki-maltzurrak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 148. orr.

Hazpegi zakarrak ditu, baina begirada atsegina.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 127. orr.

Ekialdeko hazpegiak dituen emakume bat ageri da argazkian bateria jotzen.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 105. orr.

Magrebiar hazpegiak dituen gizon gazte bat.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 106. orr.

Miretsita geratu zen berriz ere hazpegiak erdiak bereak eta erdiak neskarenak zituen ume hura ikusita.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 141. orr.

Irribarre batek gizonaren hazpegiak argitzen ditu.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 14. orr.

Beldurrak tenkaturik zeuzkan hazpegiak.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 140. orr.


hazpizar (orobat hatz-bizar) iz azazkal ondoko azal zati altxatua.

"Ez jan hazpizarrak!", aditzen zen aitaren trumoi-ahotsa aldian behin.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 41. orr.

Hazpizarrak hozkaka kentzeko ohitura txarra zuen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 41. orr.

Iodo-tintura urratu eta harramazketarako, metileno-urdina eztarriko minerako, eta "bir" delakoa hazpizarretarako.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 23. orr.

Begi marroi distiratsuak zituen, beti ñir-ñirka, eta azazkalen inguruko hatz-bizarrak amorru biziz koska egiteko ohitura.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 38. orr.


hazta 1 iz pisua.

Zer izanen da estatu-nazio hain ezberdin horien lekua edo hazta, Ingalaterra, Frantzia, Espainia, Alemania bezalako inperio ohien aldean.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 98. orr.

Saritzat ukan zuen "makila zilarreztatua, makila gorrail, lerden, hazta ttipiko bat, mizpira ginharriz, ah! zer makila!... luzexago egin balu, untz'urrea eskuratu baitzuken".  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 39. orr.

Hazta, 2000 kg - goratasuna, 1,20 m – erdiz-erdikoa, 1,42.  Herria   2003-10-02

2 hed

Ahalik eta zehazkienik behatzera saiatu dira, taulen gainean lerratuz praktikatzen diren kirolek nolako hazta hartzen ari duten hemen gaindiko ekonomian.  Herria   2003-11-20

3 hazta egin

Nik utzi lekuan zegoen beti, ate ondoan zutik, eta eskuak gerrian hazta eginda, begitartea deusen adierazpidea ez zuela.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 375. orr.

Abel isilik eta besoak hazta eginik zain geratu da, bidelagunak zer edo zer argituko diolakoan.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 108. orr.

Polizia, besoak hazta eginda, haien atzean zegoen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 406. orr.

4 hazta eta hazta

Alferrik zuan buruan horrelakoak eta bestelakoak hazta eta hazta erabiltzea, elkarri begiratzea, ez genian ulertzen haiek horren maltzurrak izatea.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 35. orr.


haztaezintasun iz ezin haztatuzkoa denaren nolakotasuna.

Bere haztaezintasun eta ikusezintasun erabatekoan edertasun paregabeko erlantzez blai egiten baitituzte begi lurtarrez gabeturiko gogamenak.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 4. orr.


haztaga iz balantza, pisatzeko tresna.

Hogei pertz zeuden lurrunetan zurezko ikasmahaien artean, eta mahai gainean letoizko haztagak eta pitxerrak beren osagaiekin.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 158. orr.

-Ei, Harry! -esan zion Seamus Finniganek, Harryren brontzezko haztagak hartzeko makurtuz-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 105. orr.


haztaka 1 adlag haztatzen.

Kasu handiz haztaka, hanpadura aurkitu zuten nire eriek.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 208. orr.

Joan da sukaldera, eta haztaka hasi naiz maleta barruan labanaren bila.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 57. orr.

Nire erizaina atal horretako larruazalaren gainean haztaka hasi zenean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 320. orr.

Motor hotsak makurtua harrapatu ninduen, jarleku azpietan haztaka.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 348. orr.

Lurrean hanka puntekin haztaka ibili.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 127. orr.

2 hazta-haztaka adlag

Irribarre egin genion elkarri Imanol zakilaz ene uzkiaren bila hazta-haztaka hasi zenean.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 56. orr.

3 haztaka-maztaka adlag

Urrats laburrez ekin nion oinez, iluntasunean haztaka-maztaka, neure gelara iritsi nintzen arte.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 54. orr.


haztakatu (ETCn 27 agerraldi), haztakatu, haztakatzen du ad haztatu.

Besteaz nirea haztakatu zuen praka gainetik, baina makal neukan.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 22. orr.

Argi ispilatutan aztertu, esku ahurrean pisua haztakatu.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 261. orr.

Alpakazko bi balantzen platerak lehortu zituen, labea haztakatu, sutegia ia itzalia baitzegoen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 105. orr.

Non oilo zahar narrats batzuk lurra haztakatzen eta arrautza mixerableak erruten baitzituzten.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 23. orr.

Itsumandoka gurpil-aulkiaren burdinazko egitura ezaguna haztakatu eta, mugimendu sail neketsu baten ondoren, berriro aulki gainean jartzea erdietsi nuen.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 83. orr.

Ukitzen duzu berriro, haztakatzen dizkiozu alde guztiak, uste duzu inoiz inork ukitu gabeko objektu bat ukitzeko fortuna izan duzula.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 220. orr.


haztakatzaile izond haztakatzen duena.

Hemen posible zen argi irristakor haiei esatea, ohe gainetik haize eman eta makurtzen diren aire haztakatzaile haiei esatea, hemengoa ezin duzue ez ukitu eta ez triskatu.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 126. orr.


haztaketa iz haztatzea.

Ez dugu konbinatoria honek eskatzen dituen haztaketa-mekanismoen egiazko eredurik batere.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 30. orr.

EAEko Oinarrizko Unibertsitate arloan transferentziak:Euskal Autonomia Elkartean izandako esperientziaren haztaketa, 1993.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 222. orr.


haztamu 1 iz haztatzea.

Baina erraz irudikatzen ditut nik -saiatu beharko diren makina bat froga eta haztamu ugari salbu- norabide ezberdinetan garatuko liratekeen arkeologiak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 218. orr.

Baina ez dute balio teoria bezala, ezta teoria haztamu bezala ere.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 263. orr.

Mila haztamu kontraesanez betetatik jaioko da, azken finean, itsasontzia.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 159. orr.

2 pl hazpegiak.

Adelak aurpegi serioa jarri zuen; haren haztamu leun beltzaranak zorroztu egin ziren, ilundu.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 29. orr.


haztamuka adlag zerbait aurkitzeko edo, inguruko gauzakiak haztatuz.

Hirugarren atea zabaldu zuen, sartu zen barrura ilunpetan eta haztamuka hasi zen argiaren giltzaren bila.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 236. orr.

-Kaixo, Neville -esan zion Harryk, ilunpetan haztamuka mugitu eta Nevilleri kapatik helduta altxatzen lagunduz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 71. orr.

Laino artean haztamuka Siriusen bila ibili, eta haren besoa aurkitu zuen...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 311. orr.

Edo begiak erabiltzen zituen eta ingurura begiratzen zuen, edo, bestela, haztamuka eta ukituka, "itsu gisa portatzen zen".  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 152. orr.

Itsua ematen zuen ia, antza; gauzekin huts egin, haztamuka ibili, eta ikusmenaren aldetik galdua ematen omen zuen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 153. orr.


haztapen iz haztatzea.

Bizi-kalitatearen haztapena ez da eginkizun samurra, hainbat parametro kualitatibo [...] eta kuantitatibo bildu behar dira eta.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 42. orr.

Bigarrena, ondasun horien produkziorako pertsonako behar den eremuaren haztapena da.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 66. orr.

Informazio-sistema aldatua izan delako ikuskatzetik, auskultatzetik eta haztapenetik mikroskopioaren eta biologia-testen erabileraraino.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 42. orr.

· Hatz zuriaren gaitzaren sintomak azaltzean, kanpotik ikus daitekeen sintometaz aritu zen: mina, hotza, taupaden haztapena edo hazten ez diren azazkalak besteak beste.  Berria - Kirola   2004-09-30


haztatu (ETCn 1.586 agerraldi), hazta, haztatzen 1 du ad hatzez edo eskuaz ukitu, ukimenaren bidez hauteman edo ezagutzeko. ik haztakatu.

Eskuez arin eta xehero haztatu zuen, ikusmenaz aztertzean [...] ez bezalako ziurtasunez.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 140. orr.

Argiaren giltzaren bila horma haztatzen zuen artean.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 61. orr.

Atea haztatu, zuraren artean nire eri-mamiek zerrailaren biribil metalikoaren hotza berenganatu eta giltza lehen kolpean sartu nuen zulottoan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 115. orr.

Eskuak sabel gainean bildu haurdun batek umea haztatu nahi duenean bezala.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 97. orr.

Jakaren patrika haztatu zuen, pentsioa bideratzeko paper guztiak gordeak zeramatzala egiaztatu nahian.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 9. orr.

Sakela haztatu zuen, bai, hemen zauzkaat.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 229. orr.

Eskuan harturik, haztatu egiten zituen fruituak, eta, hartan ari zen bitartean, haien pisuaz eta sendotasunaz mintzo zen, haien hazi eta hezurrez.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 155. orr.

Xarlesen ahurrak Josyren azpi oparoen erronda ikaragarria haztatzen zebiltzan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 320. orr.

Ukitu egin nahi zuen animalia, alde guztietatik haztatu.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 140. orr.

Gero ate kontra igaro zen, esku herabe batez atea haztatuko balu bezala.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 118. orr.

Esku batez kutxaren barrua haztatu nuen, eta ezer ez.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 358. orr.

Hilabete oroz berrehun euroko pentsione bat erdiesten zuen, aski baitzuen postara joatea diru horren haztatzeko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 283. orr.

2 irud

Nobleen eta hauen aliatu apezen pisuaren haztatzea aski liteke, iraultzarekiko euskaldunon ikuspegi aldaketaren esplikatzeko.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 82. orr.

Auziaren alderdi guztiak haztatzen saiatu zen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 54. orr.

Gizona, berriz, Crosbie & Alleyne-ren negozioak zuzentzen zituen burezur leunari tinko begira geratu zen, haren hauskortasuna haztatzen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 127. orr.

Arratsalde batez, ordea, albo baten loditasuna haztatzen ari nintzela, han gordetegiren bat egon behar zuela ohartu nintzen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 197. orr.

Non aurkitu markoak eta kriterioak, holakorik haztatu eta balioetsi ahal izateko?  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 92. orr.

Zure pipa husten eta zure hitzak hain zuhur haztatzen.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 159. orr.

3 pisatu.

Absurduki, eskuaz oratu eta burdinaren pisua haztatu nuen, neure buruari adore ematearren.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 71. orr.

Juje zintzoa izanen naiz, eta biak izanen zarete balantza berean haztatuak.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 219. orr.

Azkenik, geroan euskararen lekua zer izanen den haztatuko du.  Herria   2001-07-12

Lasaitasun pixka batekin behar baitira gauzak haztatu erabaki aitzin.  Herria   2005-06-23

4 (era burutua izenondo gisa)

Bi gizakien arteko elkarte batean, ezinbestekoa da elkartekide bati boto haztatua ematea, oinarri hartuta abantailadun sexuari aitortzen zaion lehentasuna.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 109. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bat haztatu (3); eta haztatu (3); haztatu behar (3); haztatu du (3); haztatu egin (4); haztatu eta (11); haztatu nahi (3); haztatu nituen (4); haztatu nuen (11); haztatu zituen (6); haztatu zuen (23); pistola haztatu (3); poltsikoak haztatu (4)

haztatzeko eta (3)

haztatzen ari (9); haztatzen ari zen (4); haztatzen eta (3); haztatzen saiatu (3); haztatzen zituen (3); haztatzen zuen (6)


haztatze iz ukimenaren bidez hautemateko, hatzez ukitzea.

Ez zen, beraz, ene eskua toki menperatu berritik kentzeko bertze agindu bat [...] baina bai nire haztatze lanak gelditzeko erregua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 170. orr.


hazte 1 iz zerbaiten edo norbaiten hazkuntzaz arduratzea.

Itsu-zakur batek haatik ainitz gostatzen du: 18.000 euro, hazte eta hezte lan guziak kondutan hartuz.  Herria   2005-03-17

Edo, arestian erran bezala, halakoa ote nintzen sortzez, eta ez ote zuen kolpe hark nehongo eraginik izan ene hazte-hezteetan...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 33. orr.

Nork bere buruarenganako fideltasuna eta bestearenganako errespetua, norbanakoaren baiespena eta gizarte-solidaritatea, zoriona eta jakitea elkarbigiztatzen dituena: alaitasuna nork bere burua hazte eta hobetze gisa.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 8. orr.

2 ezarian-ezarian handituz joatea.

Baina ikuspuntuaren hazte honek ez du nahimenarekin zerikusirik: era itsuan hazten da, medikuntza ikasi zuelarik Joyce liluratu zuen enbrioia bezalaxe.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 68. orr.


haztegi (ETCn 1.041 agerraldi; orobat hazitegi ETCn 95 agerraldi) 1 iz animaliak hazteko prestaturiko lekua.

Texaseko arrantxoetan, Kentuckyko zaldi-haztegietan.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 50. orr.

Bisoi europarrak Kataluniako haztegira ez bidaltzeko eskatu dute Ekologistak Martxan eta Gurelur elkarteek.  Berria - Gaiak   2004-12-05

Osabaren ahate-haztegiko zurezko atean.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 108. orr.

Haztegi handiaren parean gelditzen zen, non arrain biziak gordetzen diren erreserban.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 191. orr.

Hori oso garrantzitsua da izokinen haztegientzat.  Berria - Euskal Herria   2004-11-04

Arrantzatutako arrainen eta hazitegietako arrainen kontsumoa hobetzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-08-12

Zapo gazteak botatzen ari ziren haztegietara, zakuak emeki-emeki hustuz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 149. orr.

2 irud

Denbora luzez Markina eta inguruak pilotarien haztegi bikaina izan dira.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 223. orr.

Horixe da magistraturaren haztegia.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 48. orr.

Esklaboen artean aurkitu zuten hiritar-haztegi neurrigabeaz.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 107. orr.

Gaur egungo neoliberalismoaren barruan dauden lobbyek haztegi moduan har dezakete unibertsitatea.  Berria - Euskal Herria   2004-03-20

[Alferkeria] Deabruak bekatu berrien haziekin esperimentuak egiteko eta bizio nagusien hazkundea bultzatzeko duen haztegi ereduzkoa.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 28. orr.


hazteri (orobat hazteria) iz azkura bizia eragiten duen eritasuna.

Hazteria kutsatuko niola aurpegiratzen zidan.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 176. orr.

Batzuek hazteria (sarna/gale) zela eta etengabe hazka, guztiok izaten genituen sexu gaitzak, edota zorriak.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 228. orr.

Behinolako aurpegi, hazteri eta zauriz jositako azal, hezur, piltzar eta gorputzadar zorrotzen nahaspila askaezin hartan.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 195. orr.

Barruan, hazteria epidemia bat hedatzen ari da.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 134. orr.


hazteritsu izond hazteria duena.

Beraz, Bev Shaw-k atea irekitzen dienean aurpegi ona jarriko du, nahiz eta barrutik iristen zaien katu-txixen, txakur hazteriatsuen eta desinfektatzailearen kiratsak atzera eragiten dion.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 97. orr.


haztoki iz haztegia.

Erosiko dituzte 25 garaño urtero eta pusatuko 13 urte arte haztoki batzuetan, handiena Hazparneko laborantxa lizeoan 10, bertzeak Azkaine eta Ortzaizen.  Herria   2003-12-04


heavy 1 iz musika estiloa, rock gogorraren aldaera dena.

Heavya, metala eta power metala erraietan daramate Flyin' Freak talde berriko musikari beteranoek.  Berria - Kultura   2004-06-12

Luther lehen atera da Heavy kategorian eta Haurrock orotarikoan.  Herria   2001-02-15

Hazparneko 'heavy' eskolatik "Iztripot", "Mister Saguak" bilakatuko zirenak.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 156. orr.

Kudairen musikak metaletik edaten du bete-betean, baina elementu elektronikoek ohiko heavy soinutik aldentzen dute.  Berria - Kultura   2004-06-05

• 2 izond heavyri dagokiona.

Kantari heavy bat noski.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 147. orr.

• 3 iz heavy musikaren giroko musikari edo jarraitzailea.

Diskotekak, ez dakit zergatik, kanpotarren gauza-edo iruditzen baitzitzaizkigun, John Travoltaren moduko horterada, edo heavyen makarrada.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 58. orr.

Eta mandiak, borrokak, gotikoak edo heavyak, beste izen batzuekin jakina, Alemanian-eta ikusten genituen, urrun, ez gure karrika beltzetan.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 41. orr.

Heavy-ek ibiltzen dituzten nikien moduan.  Berria - Kirola   2004-06-15

• 4 izond gogorra.

Ipuin heavy samar hau Donibane Lohizunen bildu zuen Vinsonek 1874an.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 202. orr.

Jakina, galdera light horrek bertsio heavy bat du, banakako planotik orokorrera pasatzean mamitzen dena: "zergatik idazten dute euskaraz euskal idazleek, ezpada argitaratzeko erraztasunagatik?  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 60. orr.

Bide horri segituz, kirurgia plastikora jo beharrean aurkituko nintzen luze gabe, zirko heavy batean bukatu nahi ez izatera.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 324. orr.

5 heavy metal heavyaren muturreko aldaera.

Heavy metal klasikoa bukatzeko.  Berria - Kultura   2004-01-02

Heavy metalaren atalean zuzeneko emanaldirik onenaren saria Metallicak eraman zuen.  Berria - Kultura   2004-02-10

· Trikitixa zen garaiko rockanrola; emakume horiek dantzan ikusita, konturatuko ginateke Elvis Presleyren gerri-mugimenduak txorakeria hutsa zirela, eta heavy metalkideen kontorsioak mugimendu basatiak, ez arte eta ez grazi.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 72. orr.

6 heavy metalkide iz heavy metaleko talde bateko kidea.

Trikitixa zen garaiko rockanrola; emakume horiek dantzan ikusita, konturatuko ginateke Elvis Presleyren gerri-mugimenduak txorakeria hutsa zirela, eta heavy metalkideen kontorsioak mugimendu basatiak, ez arte eta ez grazi.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 72. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta heavy (3); heavy metal (4)


hebain
1 hebain-hebain egin

Onenean hebain-hebain eginik lagako zuten.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 109. orr.


hebaindu, hebain(du), hebaintzen 1 da/du ad guztiz ahuldu.

Eta han ziak heriosur zaldi gainean, sasi guziak barrena noraezean, azkenerako zaldia hebaindu eta lurrera erori zaion arte.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 129. orr.

Pikotxa erabiltzez ederki hebainduak ginen kapitainari ausartu nintzaionerako.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 41. orr.

Barkatu, irakurle gazte, amaierarekin hasi nahi dut, beldur bainaiz biak indartsu hasi eta erdi hebainduak ez ote garen.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 186. orr.

2 elbarritu, balditu.

Burtziak sartu ondoren, izter-zainak ebaki zizkiola, dagaz, eta horrela paralizatu eta hebaindu zuela dukeak zezen hura.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 162. orr.

Bizkarrezurrik gabe hebainduriko panpina oroitu zitzaidan, bere aulki birakorraren gainean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 235. orr.

3 zehatu, jipoitu.

Zure alabak, badaki gauez jende biluzia hebaintzen duzula?  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 104. orr.

Lo nengoen oraindik, erabat hebainduta, egarri ere bai.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 189. orr.

Gero eta mingarriagoak dira kolpeak, behin eta berriro jotzen bainaute lehen hebaindutako aldean.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 34. orr.

Lurrean arrastaka, bustirik eta hebaindurik.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 118. orr.

4 (era burutua adizlagun gisa)

San Frantzisko hebaindu bat.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 260. orr.

Badaki horien atzean gorputz hebainduaren isuri minak daudela.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 90. orr.

Lastairak ostikoz altxa zaitzatela hebainduak / diru-gosearen seme bekatuan ustelduak.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 95. orr.

Indarrean dagoenarena eta nagusiarena bat, txikiarena eta hebainduarena bestelakoa izaten da, nahitaez, errealismoa.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 264. orr.

5 hebainduxe

Zaldiak hebainduxeak; zaldunak neke gaizto eginak; beren erresuma noblerako bidea hartu dute atzera.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 135. orr.


hebaindura iz ahuldura.

Altxa naiz, poliki, oso poliki, arrunt nekatua banengo bezala, zulogintzak eraginiko hebaindura guztiek batera heldu balidate legez.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 39. orr.


hebaingarri izond hebaintzen duena.

Zer xarma mugagabea, igarotzen den eguratsa bezain hebaingarria, ilunabar more, arrosa eta urdin batean hiltzen ari den zerua bezain liluragarria, ondoren datorren gaua bezalatsu, zer xarma zerion koadro ilun hari, begi barrendu ezin haiei!  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 370. orr.


hebertar izlag/iz hebrearra.

Hebertar inude baten bila joatea.  Elizen arteko biblia   Ir 2,7

Bazen han gurekin gazte hebertar bat, goardiaburuaren esklaboa.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 113. orr.

Emakume hebertarrak ez dira egiptiarrak bezalakoak.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 146. orr.

Hebertarra naiz, eta Jauna gurtzen dut, zeruko Jainkoa, itsasoa eta lurra egin zituena.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 162. orr.

Egiptiarrei ez baitzaie zilegi hebertarrekin batera jatea.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 123. orr.

Indarrez bahituta ekarri ninduten hebertarren herritik.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 111. orr.

Rut atzerritarraren kontakizuna hebertarren narratibaren maisulantzat hartua izan da.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 85. orr.

Hebertarren Jainkoa agertu zaigu.  Elizen arteko biblia   Ir 5,3


hebertista izond Herberterren** aldekoa.

Politikan, hebertista zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 162. orr.

Charvet hebertista zen, eta Logre eta Robine zituen alde.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 214. orr.


hebilla iz belarria. ik belarri 9.

Soinekoaren hebilla askatuz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 55. orr.

Larruzko bota altuak eta hebilla lodiko gerrikoa soinean.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 37. orr.


hebraiera iz hebreera.

Lorpen handia izan zen hebraiera berpiztea.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 18. orr.

Hebraiera ikastera.  Berria - Mundua   2004-12-21

Hebraierara eta latinera itzuli baitzituzten grekoen lanak eta antzinateko jakituria zekarten antzinako liburuak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 144. orr.

Jeronimo Biblia hebraieratik zuzenean itzultzen ari zela.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 21. orr.

Hebraieraz badaki, baina ingelesez kosta egiten zaio.  Berria - Mundua   2004-11-09

Hebraieraz "shaqed" esaten omen da almendra.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 91. orr.

Okzitanierazko eta hebraierazko lanak.  Berria - Kultura   2004-04-07


hebraieratze iz hebraierazko bihurtzea.

Yiddishez idazten zuen Bashevis Singerrek, Poloniatik Errusiara bitarteko zenbait milioi judu mintzo zen eta gaur egun Hitlerren holokaustoari, Stalinen purgei eta, paradoxaz, Israelgo estatuaren hebraieratzeari esker ia galdutzat jo litekeen hizkuntzaz.  Berria - Kultura   2004-07-14


hebraiko izond hebrearra.

Idazlana familia hebraiko baten bizialdia dugu.  Berria - Kultura   2004-10-30

Eliza hebraikoa izateko eraikia, orain Zinemaren Museo Nazionala dago bertan.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 36. orr.

Ez dut gogorik paradigma hebraiko edo kontziliarren preso direnei esplikazioak emateko.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 96. orr.


hebraitar izlag/iz hebrearra.

Hori diotenek, Hebraitar batzuek lanbro batean barna bezala ikusi zuketen.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 133. orr.

Gauza bera txinatarrek beren Urte Bukaerako festa-egunetan, gauza bera hebraitarrek beren Pazko garaian.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 64. orr.


hebrear 1 izlag/iz judua.

Liebkind Bendel sarritan mintzatzen zen hebrear idazle zahar eta ospetsu batekin zuen gutun trukeaz.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 93. orr.

New Yorkeko hebrear aldizkari baten argitaratzaileak egina.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 118. orr.

Sudurra hebrear eredu delikatukoa.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 36. orr.

Hebrear eta greko alfabetoko letra. Hebrear entziklopedia bat argitaratzen zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 739. orr.

Kanaandarren hebrear konkistatzaile barbaroen legeria hasiberrian.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 69. orr.

Hebrear kantu errepikakor batek.  Berria - Kultura   2004-05-16

Hebrear mintzaireko katolikoek.  Herria   2003-11-20

Zaccaria apaiz hebrearrarenak.  Berria - Kultura   2004-03-06

Jerusalemgo Unibertsitate Hebrearraren kanpoaldean.  Berria - Mundua   2004-03-30

Kristau ziren itxuraz eta hebrear muin eta zinez.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 12. orr.

Hebrearren haurrek, olibondo adarrak eskuetan, Daviden Semea goresten zutela.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 60. orr.

Grekoek grezieraz izkiriatu zuten, erromatarrek latinez, hebrearrek hebreeraz, eta mairuek arabieraz.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 314. orr.

• 2 iz hebreera.

Denak hebrearrez ari zirela.  Herria   2003-11-20

Hebrearrez eta arabez itzulirik.  Herria   2003-11-20


hebreera iz hebrearren hizkuntza.

Hamahiru urterekin hebreera pixka bat ikasi eta gero hura ahaztu duen norbait.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 58. orr.

Hitza ez da ezaguna hebreera klasikoan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 34. orr.

Astronomiari buruzko orduko jakinduria arabieratik hebreerara itzuli zuen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 311. orr.

Hebreeraz eta beste hamar hikuntzaz ere egiten zuen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 103. orr.

Ez baitzekien hebreeraz.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 18. orr.

Eta hara berriki "Obabakoak" lana hebreeraz ere argitaratua izan dela.  Herria   2003-07-24

Hebreerazko pasarte luzeak irakurri zituen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 117. orr.

Hebreerazko eta yiddishezko liburuak.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 165. orr.


hebreerazale iz hebreeraren zale dena.

Hantxe ziren denak, hebreerazaleak, yiddishzaleak, idazle anglo-juduak.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 116. orr.


hebreo 1 izlag/iz hebrearra.

Unibertsitate Hebreoko irakasle eta aditu druzo batek.  Berria - Mundua   2004-12-22

Esan ohi denez, honako hitz hebreoez osatua omen dago: [...].  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 165. orr.

Haserrealdi eta pozaldietan edo solas xume batean irten ohi diren esapide asko ez dira, zehaztasunez hitz eginda, indargarriak baino, hebreoen sela y vah, adibidez, edo latindarren pol edo oepol.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

2 hebreera.

Hebreoz idatzia.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 155. orr.


hebroka adlag pila handitan.

Oroitzapenak hebroka zetozkidan.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 189. orr.

Hebroka jendea...  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 120. orr.


hedabide 1 iz hedatzeko bidea.

Ez dut begi onez ikusten; eta gure segurtasunaren kaltean da zoramen horri hedabide zabala uztea.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 141. orr.

2 pl berriak eta argibideak hedatzeko bidea.

Hedabideetan aditzera eman zuenez.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 234. orr.

Komunikabide eta hedabide guztietako lehen albistea.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 103. orr.

Denok ere nahiago genuke kasu hau hedabideek ezer jakin gabe ebatzi bagenu. Hedabideen erretolika berritsuek.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 71. orr.

Hedabideek erabakitzen dute nork duen etiketa hori.  Berria - Euskal Herria   2004-01-13

Hedabideetan agerturiko albisteek.  Berria - Gaiak   2004-11-30

'Real IRA' izena hedabideek asmatutakoa da.  Berria - Mundua   2004-12-28

Agiri hauen berri hedabideek eman zuten orain hamar urte.  Berria - Euskal Herria   2004-11-28

Frantziako Barne Ministerioak asteartean hedabideei albistea isilpean gordetzeko eskatu zien.  Berria - Mundua   2004-03-04

«Gupida gabe» eraso dioten hedabideei kritika egin die Talaia institutuak.  Berria - Euskal Herria   2004-11-13

Irratian zein telebistan, hedabide bakoitzaren narrazio legeak ezagutzeak du axola.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 133. orr.

Demokrazian ez da ohikoa inongo epaiketarik gabe hedabideak ixtea.  Berria - Euskal Herria   2004-05-05

Atzo Gasteizko Alkartetxean, hedabideekin egindako gosari batean.  Berria - Euskal Herria   2004-02-17

Baionako Herriko Etxeak hedabide honi eskainitako argibidearen arabera.  Berria - Euskal Herria   2004-12-19

Erkiagak hedabide honi baieztatu dio Energiaren Euskal Erakundeak «iradokizun batzuk» egin zituela garai batean.  Berria - Euskal Herria   2004-11-18

Pintaketa antimilitarista egiten ari ziren, hedabideetako kamera eta mikrofonoak lagun zituztelarik.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 75. orr.

Hedabideen boikota, erabatekoa izan zen.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 66. orr.

Euskara hedabideetan eta administrazioan sartu zenean.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 12. orr.

Harekin batera, Azkarraga sailburua izan zen hedabideen aurreko agerraldian.  Berria - Euskal Herria   2004-05-12

Argitaletxe eta hedabideetako hizkuntza zuzentzaileei.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 191. orr.

Hedabideetako demagogo profesionalek.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 26. orr.

Hedabideetara igorritako prentsa oharrean.  Berria - Harian   2006-03-25

Hedabideetara helarazitako prentsa oharrean.  Berria - Euskal Herria   2004-08-20

3 (izenondo edo izenlagun batez)

Guk hedabide txiki eta ertainen sare trinkoa osatu dugu.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 63. orr.

Kuwait eta Saudi Arabiako hedabide ofizialak.  Berria - Mundua   2004-05-09

Publizitatetik, subentzioetatik eta salmentatik bizi dira hedabide ez-publikoak.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 130. orr.

Hedabide independenteek eta gobernuz kanpoko erakundeek.  Berria - Mundua   2004-12-15

Azken urteotan hedabide alternatibo eta komunitarioek garapen handia izan dute Venezuelan.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 41. orr.

Hedabide elektronikoen garrantzia.  Berria - Gaiak   2004-09-26

EITBko hedabideek.  Berria - Euskal Herria   2004-11-18

Irratiak, ikus-entzunezkoak, Interneteko hedabideak.  Berria - Harian   2005-10-11

Tokiko hedabideen eremuan euskara gailendu da.  Berria - Euskal Herria   2004-11-11

Nahasmenak iraun zuen bitartean, Caracasko hedabide ia guztiak kolpisten esku zeuden.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 40. orr.

Ikus-entzunezko hedabideak, Europan.  Berria - Euskal Herria   2004-09-30

Euskarazko hedabideen alorrean dauden gabezia ugariak.  Berria - Harian   2005-09-23

Ikus-entzunezko hedabideen eta masa mobilizazio erraldoienen laguntzaz.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 14. orr.

Ahozko hedabideetan "euskalki jasoa" edo "eskualdeko batua" erabiltzea da zentzuzkoa.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 176. orr.

Idatzizko hedabideetan ere horixe berori da, azken baten, aukera.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 176. orr.

Egungo gizartearen hedabideetan.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 155. orr.

Europako hedabideetako editorialgileak.  Berria - Harian   2005-06-19

Euskarazko Hedabideen Ikerketa Zentroa.  Berria - Euskal Herria   2004-09-30

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hedabide-sarea.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 64. orr.

Vocento hedabide taldea.  Berria - Ekonomia   2004-01-14

Informazio eta Hedabide Teknologia.  Herria   2004-12-09

Ingelesezko RP (received pronunciation) eta BBC hedabide-araua, estilo jakin bateko erreferentzi eredu direnak ingeles britainiarrean.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 83. orr.

Moktada al Sadr buruzagi xiita erradikalaren hedabide arduradunak hauxe zehaztu zuen atzo plazaratutako agiri batean: [...]. herria¬

Aitor Zuberogoitia Topaguneko Hedabide Saileko sustatzaileak.  Berria - Euskal Herria   2004-11-09

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Eliteak masa-hedabideak nola kontrolatzen dituen azaltzeko.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 20. orr.

Oso tresna egokiak dira, izan, herri hedabideak euskararen osasunerako.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 175. orr.

Zenbait informazio hedabide (The Wall Street Journal, Financial Times eta The Economist, besteak beste).  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 95. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baina hedabide (3); beste hedabide (7); da hedabide (7); den hedabide (4); dio hedabide (6); dio hedabide honi (5); dira hedabide (4); du hedabide (3); dute hedabide (5); espainiako hedabide (4); eta hedabide (25); euskarazko hedabide (6); euskarazko hedabide idatzietako (3); gora hedabide (3); hainbat hedabide (4)

hedabide askok (6); hedabide askotan (3); hedabide bat (8); hedabide batean (4); hedabide batek (4); hedabide bati (7); hedabide batzuek (10); hedabide batzuetan (3); hedabide batzuk (4); hedabide eta (18); hedabide gehienak (4); hedabide gehienek (7); hedabide gehienetan (3); hedabide guztiak (7); hedabide handiek (5); hedabide honek (11); hedabide honek jakin (4); hedabide honi (21); hedabide horiek (3); hedabide horien (4); hedabide horietan (4); hedabide horrek (8); hedabide horren (4); hedabide idatzietako (3); hedabide idatzietako eragileek (3); hedabide publikoak (3); hedabide publikoek (3); hedabide publikoen (3); hedabide publikoetan (4); hedabide sarea (3); hedabide txiki eta (3); hedabide ugarik (3)

sei hedabide (3); zenbait hedabide (3); zuen hedabide (10); zuen hedabide batek (3); zuten hedabide (5)

bertako hedabideak (14); dira hedabideak (3); entzunezko hedabideak (5); eta hedabideak (11); euskarazko hedabideak (16)

hedabideak dira (5); hedabideak ekt (3); hedabideak enpresa (4); hedabideak erabiltzen (3); hedabideak ere (3); hedabideak eta (10); hedabideak ez (5)

herri hedabideak (7); ikus entzunezko hedabideak (5); masa hedabideak (4)

atzo hedabideei (3); die hedabideei (4); eta hedabideei (11); euskarazko hedabideei (3); hedabidearen arabera (3); hedabideei eta (3); zien hedabideei (4); zieten hedabideei (4)

dute hedabideek (7); eta hedabideek (19); euskarazko hedabideek (8); frantziako hedabideek (4); gure hedabideek (3); hedabideek azken (3); hedabideek duten (5); hedabideek eta (10); hedabideek ez (10); hedabideek ez dituzte (4); masa hedabideek (4); zuten hedabideek (4)

hedabideekin hitz (3)

agertu zen hedabideen (6); agertu ziren hedabideen (3); atzo hedabideen (9); atzo hedabideen aurrean (7); da hedabideen (5); dauden hedabideen (3); du hedabideen (7); entzunezko hedabideen (3); eta hedabideen (31); eta hedabideen aurrean (3); eta hedabideen bidez (3); euskarazko hedabideen (14); frantziako hedabideen (3)

hedabideen alorrean (4); hedabideen arabera (5); hedabideen arreta (6); hedabideen artean (9); hedabideen arteko (3); hedabideen aurrean (125); hedabideen aurrean agertu (9); hedabideen aurrean egindako (4); hedabideen aurrean eginiko (9); hedabideen aurrean ez (3); hedabideen aurrean hitz (6); hedabideen aurrean mintzatu (3); hedabideen aurreko (3); hedabideen aurrera (8); hedabideen bidez (12); hedabideen bitartez (15); hedabideen diru (3); hedabideen eragina (6); hedabideen esparruan (3); hedabideen eta (7); hedabideen inguruko (3); hedabideen jabeak (3); hedabideen lana (3)

ikus entzunezko hedabideen (3); masa hedabideen (5); otegik hedabideen aurrean (3); zen hedabideen (12); zen hedabideen aurrean (8); ziren atzo hedabideen (3); ziren hedabideen (6); ziren hedabideen aurrean (3); zuen hedabideen (6); zuen hedabideen aurrean (5); zuten hedabideen (5); zuten hedabideen aurrean (4)

eta hedabideetako (7); hedabideetako azpi (3)

bertako hedabideetan (3); da hedabideetan (4); dira hedabideetan (4); du hedabideetan (3); dute hedabideetan (3); espainiako hedabideetan (4); eta hedabideetan (13); euskal hedabideetan (3)

hedabideetan agertutako (3); hedabideetan azaldu (6); hedabideetan ere (5); hedabideetan eta (9); hedabideetan ez (4); hedabideetan gure (3); hedabideetan ikusi (4); hedabideetan izan (3); hedabideetan oihartzun (4); hedabideetan zabaltzen (4)

idatzizko hedabideetan (3)

eta hedabideetara (3); eta hedabideetatik (3); hedabideetara bidalitako (6); hedabideetara igorritako (17); hedabideetara igorritako prentsa (12); hedabideetara zabaldu (3); zuen hedabideetara (3)

atzo hainbat hedabidek (3); dute hainbat hedabidek (3); hainbat hedabidek (26); hainbat hedabidek eta (4); zenbait hedabidek (18); zuten hainbat hedabidek (3)

hainbat hedabideren (6)

hainbat hedabidetan (9); hainbat hedabidetan agertu (3); hedabidetan agertu (3); zenbait hedabidetan (5)


hedadura (ETCn 3.614 agerraldi) 1 iz zerbaitek betetzen duen bitartea. ik eremu.

Mila eta zazpiehun bat verstako hedadura batean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 170. orr.

Ohe zabalegiaren hedaduran.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 124. orr.

Hedaduraz Herbehereak, Suitza eta Danimarka baino handiagoa izan arren, soilik 1,4 milioi biztanle ditu Estoniak.  Berria - Mundua   2004-04-21

Ezker eta eskuin, landa kaskamotzen zerumugarainoko hedaduran.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 86. orr.

Edozein gisaz, eremuaren formak eta hedadurak eragina daukate gure sentimenduen sorkuntzan.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 141. orr.

Inperio hura indarrean zegoen, eta bere hedadurarik handienera iritsia zen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 55. orr.

La Réunion ugartean bezala xoratuak egonak gira kreoleraren hedadura ikusiz, konparatuz gure mintzaira guttituak gure lurraldeetan gaindi nola ahulduak diren.  Herria   2004-06-24

Hitzen bizitasuna, hedadura eta literaturan egin duten ibilia.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 144. orr.

Gutxienez 800 bertso lerrotako hedadura duten olerki lanentzat.  Berria - Kultura   2004-05-05

Lanaren hedadura eta epeak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 331. orr.

Hiesaren hedadura mugatzeko.  Berria - Harian   2005-04-15

Zure bihotzari dagokio mendeku horren hedadura estimatzea.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 522. orr.

Nazioarteko finantza- mugimenduen hedadura.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 71. orr.

Artearen alorraren hedadura, mugak eta definizioa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 241. orr.

Giza ezagutzaren jatorria, ziurtasuna eta hedadura ikertzen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 81. orr.

Lanaren banaketaren muga merkatuen hedaduran dago.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 17. orr.

Denek ere hau zioten kausitzen eta miresten, bere izpiritu zabalaren aberastasuna, haren hedaduran baitzen zernahi jende motaren lekua. ik beherago 4.  Herria   2001-10-11

Eta lana aurrera zihoan ber, prestatzailea ohartu zen obra berria eskuetatik irteten ari zitzaiola, hedaduraz, luze-laburrez eta informazioaren ugaritasunaz lehengoa baino handiagoa.  Berria - Harian   2005-05-04

Juanberinga deitzen diote lastozko mamutxar folkloriko bati, eta hedaduraz, baita belezomorro edo kokojende zarpail orori ere.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 70. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Hedadura handiko eremu batera jo bezain laster.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 254. orr.

Hedadura handiko egunkari batek.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 227. orr.

Hedadura handi batean.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 274. orr.

Hedadura lau eta grisetan ez zen bizitza-aztarnarik ikusten. Hedadura etengabea.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 261. orr.

Estensio, eremu edo hedadura huts dira, ez dute nondik-norainokotasuna beste tasunik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 222. orr.

Plazaren hedadura zabala.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 235. orr.

Eraketa-arauak euren hedadura zabalenean lanean jartzen dituzten enuntziatuak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 168. orr.

Gauzak funts horretan joan balira, zer hedadura gaitza ez zuen hemen berean ukanen Orriak?  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 216. orr.

Berdin da zer hedadura metaforiko atxikitzen zaion.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 143. orr.

Espazioan (hedadura sarrezinean).  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 134. orr.

Urezko hedadura mugagabe bat zabaltzen zen Mikel Strogoffen oinetan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 384. orr.

3 (testuinguru teknikoagoetan)

Hedadura hori dimentsio bakar batean da neurgarria: lerro zuzen bat da, hain zuzen.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 100. orr.

Forma, hedadura eta mugimendua, besteak beste, propietate lehenak dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 177. orr.

Estatuen izenek -kartografia politikoaren izenek oro har- ez dute, bistan denez, intensiorik, ez diote ezer eta ez dute beren baitan funtsik, izaterik edo zertasunik; estensio, eremu edo hedadura huts dira, ez dute nondik-norainokotasuna beste tasunik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 222. orr.

Hedadura Jainkoaren atributua da edo, bestela errateko, Jainkoa gauza hedatua da.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 125. orr.

Hedaduraren Matematika (Geometria).  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 99. orr.

Bi adierazpen predikatibo horiek unibertsal desberdinak adierazten dituzte, nahiz eta hedadura bera izan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 174. orr.

4 ipar adimena, adimenaren irispidea.

Apez suharra, idazle fina, hedadura handiko gizona.  Herria   2003-10-02

Gizon kartsua eta argia, hedadura handikoa.  Herria   2005-09-01

Biziki hedadura zabaleko gizona.  Herria   2005-12-29

Hau politikari ezagutua da segur, iduriz hedadura handia baduena, bainan erroak untsa nekez egiten ditu Parisen...  Herria   2001-03-08

Egia erran, Piarres Lafitte hain hedadura handiko gizona ginuen nun ez baitziren orobat denak xeheki erraiten ahal izan egun berean, besterik ere baitzen kondatzeko.  Herria   2002-10-31

Bazuela Lafittek beste hedadurarik oraino: etzena ordukotz ari bere lan ixiletan Lafitte semenarioko eskola klasen gainera eta bazterretik: euskal gramatika hura, eta orain abertzaletasuna deitzen dugunaren maileko guziak, hegoaldeko Aitzol eta beste ainitzekin zituen harremanak bestalde.  Herria   2001-09-13

Beste emazteño bat, hau ere hedadura handikoa, Miren Azkarate donostiarra.  Herria   2001-07-19

Hautetsi bezala ere hedadura handiko gizona agertu zen.  Herria   2003-03-06

Beste hedadura bat hartu zuen oraino heletar pentsalari horrek Lafittekin, Euskal Herriaren aberastasunak eta beharrak barnatuz aintzina.  Herria   2001-11-01

Bere kargua halako hedadura batekin bete duela denbora guzian.  Herria   2001-01-11

5 (hitz elkartuetan)

Ezaugarri horren hedadura eremua.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 246. orr.

· Begiak itsutzen zizkidan ur hedadura hura [...] Danubioa zen jadanik.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 244. orr.

Estepa hedadura neurrigabe hura, mendebaldetik ekialdera ehun eta hamalau gradu baino gehiago hartzen dituena.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 39. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere hedadura (3); duen hedadura (3); edo hedadura (3); ere hedadura (3); eta hedadura (15); euren hedadura (3); hain hedadura (3); halako hedadura (3); haren hedadura (3)

hedadura bat (4); hedadura eta (12); hedadura handia (3); hedadura handiko (17); hedadura handiko gizona (7); hedadura handikoa (7); hedadura hori (3); hedadura zabala (3); hedadura zabalagoa (3)

horren hedadura (5); nahiz eta hedadura (3); zer hedadura (4)

hedaduraren eta (3)


hedagailu iz hedatzeko gailua.

Masaje saioren bat izango zen dendaren atzealdean, urre koloreko sofaz, sexu ahala indartzeko luxuzko tresnaz eta intsentsu afrodisiakoaren hedagailuz hornituriko areto ederrean.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 66. orr.


hedagune iz zabalgunea.

Hantxe, miratoki baten hedaguneko espaloian ikusi zuen aita.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 163. orr.

St Bernard gunean uholde irriskuak badirela, baina bereziki Aturri bazterra izanki hor ezin eraikia izanen dela, eremuak uholdetako hedagune atxiki beharko direla.  Herria   2001-02-22


hedailo izond ipar ahuspez luze-luze.

Nako hatsanka zebilen, hedailo.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 27. orr.

Liburua, gaurkoan, lurrean hedailo zeukan, laguntza gutxiko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 30. orr.

Pentzean hedailo erortzen da.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 123. orr.

Hor, lagunez osatu borobilaren erdian, konorterik gabe zetzan Yves, hedailo.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 276. orr.


hedaketa iz hedatzea.

Eragin handia izan zuen Ordenaren hedaketan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1125. orr.

Horren emaitzak baliatzen ditu Nazio Batuen Erakundeak su armen hedaketa murrizteko daraman egitarauaren aurrerapenak neurtzeko.  Berria - Mundua   2004-07-01

Optikaren (argi-izpien hedaketaren zientziaren) sortzaileetako bat ere izan zen.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 19. orr.


hedakor (ETCn 202 agerraldi) 1 izond hedatzen dena, hedatzeko joera duena. ik espansibo.

Gauza lehor eta hedakor bat, eta eragiten du zeure oin hotsek urrutitik datozen itxura izatea.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 367. orr.

Atsegin hedakor hura ezagutu ondoren, nire helbururik behinena ahalik eta zakilik txikiena zeukan laguna aurkitzea zen.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 79. orr.

Suntsitu egiten zen izate eta egite hedakor, bikain, ozen guztia; eta inor murriztu egiten zen, ukitu goren batekin, norbera bihurtu arte, adar formako ilunpe muin bat, besterentzat ikusiezina den zerbait.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 65. orr.

Hobe da haietan noizean behin pixkaren bat sinestera makurtzea, ezen ez unibertso hedakorrean, elektroian, kredituan edo nor bere buruagan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 63. orr.

Bonbaren uhin hedakorrak kalteak eragin zituen ondoan dagoen Espainiako enbaxadan.  Berria - Mundua   2004-09-23

2 (ekonomian)

Bi diru politika mota aplika daitezke: hedakorra edo espansiboa -ekonomian batetik bestera dabilen diru kopuruaren hazkundea eta interes tasen beherakada ekartzen duena-, eta kontrakoa, murrizkorra -diru kopurua murrizten duena eta interes tasen gorakada ekartzen duena.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 33. orr.

Zerga-politika hedakorra egitea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 115. orr.

Zergak murriztea edota aurrekontu hedakorren bidez gastu publikoa areagotzea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 115. orr.

Diru-baldintzak pixkanaka lasaitzeak eta aurrekontu- defizitaren eragin hedakor handiak jardueraren goraldi ikusgarria ekarri zuten.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 158. orr.

Moneta politika oso hedakorra da egun, bai AEBetan bai Eurogunean.  Berria - Ekonomia   2004-04-22

Teorian behintzat, politika hedakorrek inbertsioa eta kontsumoa areagotzea dute helburu.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 33. orr.


hedakorki adlag era hedakorrean.

Agerpen oro hedakorki zein intentsiboki hartuta handitasun jarraitua bada, "aldaketa oro (gauza baten igarobidea egoera batetik bestera) jarraitua da" esakunea aise eta ebidentzia matematikoarekin frogatu ahal izango litzateke.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 101. orr.


hedakortasun iz hedakorra denaren nolakotasuna.

Estatu Batuetan, azkenik, aurrekontu-politikak hedakortasun pixka bat galdu zuen, baina ez barneeskariaren bolumena modu adierazgarrian moteltzeko adina.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 169. orr.


hedakuntza 1 iz hedatzea.

Haragiari ere Berak eman zion sorrera, edertasuna, sasoia, hedakuntzarako emankortasuna, gorputz-atalen eraketa, osasuna eta harmonia.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 352. orr.

Bonba atomikoaren hedakuntza efektuarekin batera.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 254. orr.

Unibertsitateak, azkenik, beste maila bateko lanak ere egiten ditu, bere jakintzan oinarrituz unibertsitate hedakuntza deitzen duguna egiten duenean.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 49. orr.

Mundu-sistema kapitalistaren hedakuntzaren ondorioz.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 295. orr.

Nola segurta munduan, erran nahi baita herri pobrenetan ere, hedakuntza iraunkor bat, horra zer zen solas horien gaia.  Herria   2002-09-05

2 hedadura.

Fernand Braudelen iritziz olibondoaren hedakuntza-mugak dira Mediterraneoaren mugak.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 80. orr.


hedamen iz ipar hedadura.

Hor jastatzen du irakurleak iturri horren hedamenetik zerbait, gai guziak hunkituak direlarik autoreak egiten zuen bezala, gure hilen oroigarrietarik eta Heletako merkatu ala Europa gainerat.  Herria   2003-10-30

Ez bakarrik Erroman, Italiaren hedamena ere hartu du pana horrek, 57 miliun jende ilun beltzean ezarriz.  Herria   2003-10-02


hedapen (ETCn 7.646 agerraldi) 1 iz hedatzea, zabaltzea.

Hiru ardatz ditu proiektu horrek: transmisioa, bilketa-ikerketa eta hedapena.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 71. orr.

Hazkunde eta hedapenak bestelako ondorioak ere baditu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 179. orr.

Portuaren hedapenaren aurkakoei erantzun nahian, [...].  Berria - Ekonomia   2004-02-17

Irizpide bakarra informazioaren hedapena bermatzea da.  Berria - Euskal Herria   2004-11-17

EBren bosgarren hedapenaren ospakizunak herenegun gauean hasi ziren Dublinen.  Berria - Mundua   2004-05-02

Kolonia-baliabideen ustiaketarako monopolioen kontzesioa izan zen merkataritzaren hedapenaren bigarren eragilea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 36. orr.

Kristautasunaren hedapena errazteko-.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 28. orr.

Mendebaldeko Gizartearen hedapenak eta Mendebaldeko kulturaren irradiazioak beste zibilizazio guztiak eta beste gizarte primitibo guztiak mundu-mailako eremu mendebaldarrera ekarri zituela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 351. orr.

Ertzaintzaren hedapena: akordioa sinatu zuten bi gobernuek, urtarrilaren 27an.  Berria - Harian   2006-01-07

Gizartearen eta kontsumitzaileen arreta edo sentiberatasun areagotze horretan eragin itzela izan du GKEen eta hirugarren sektorearen hedapenak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 308. orr.

Teoria horien hedapena mitifikazio interesatua besterik ez da.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 274. orr.

Lehen globalizazioa, merkataritza kapitalaren hedapenari dagokio, XV. mendearen inguruan hasitakoa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 204. orr.

1945 ondorengo nazioarteko finantzen hedapenak, alabaina, ezaugarri bereziak ditu.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 85. orr.

Nobel saria jasotzeak eragin handia izan zuen bere lanaren hedapenean.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 10. orr.

Produkzio eta kontsumo biologiko eta ekologikoaren hedapena.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 308. orr.

Konkurrentziazko mekanismoen hedapenak bata bestearen ondoren hausten ditu gizarteratze-egitura tradizionalak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 138. orr.

Enpresen eta etxeetako ekonomien finantzaketa beharrak Euskadiko Kutxaren hedapena ekarri duela aitortu zuen.  Berria - Ekonomia   2004-10-09

Azterketa-eremuaren hedapena.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 168. orr.

Proposizioen logikaz baliatuz, matematikan eta, hedapenez, beste zenbait hizkuntzatan gertatzen diren argudioak ezin adieraz ditzakegu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 146. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Hedapen handia izan dute herrialde txiroen atzerri zorra kitatzea eskatu duten mugimenduek.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 300. orr.

Bi egunez egin dudan bidean, eta espazio hertsi batean, hoinbeste gauza ikusirik, iduritzen zait denborari hedapen zabal bat eman diodala, sendimenduek eta ideiek eratzen baitute egiazko denbora.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 82. orr.

Interneten hedapen masiboarekin lotzen du hori.  Berria - Harian   2005-07-13

Bertsolaritzaren hedapen eutsia eta orekatua lortzea.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 72. orr.

Espezie honek hedapen geografiko zabala du.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 206. orr.

Hainbat elikagai eta elikadura-praktikaren hedapen transkulturala.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 105. orr.

Hedapen militarra militarismoaren emaitza izaten da normalean, eta hau gainbeheraren sintoma.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 428. orr.

Fenomeno hauetako bat ere -ez hedapen politiko eta militarra, ez teknikaren hobekuntza- ez dela benetako hazkundearen irizpide gogobetegarria.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 428. orr.

Trukeen hedapen espazialaren mito klasikoari, sekuentzia ia osorik alderantzizkoa kontrajartzen dio [...] Polanyik.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 20. orr.

Globalizazioaren mugagabeko hedapenari mugak jarri ahal zaizkio.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 219. orr.

Mendebaldeko munduaren itsasoz gaindiko bat-bateko hedapenean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 195. orr.

Aipatu dugu Mendebaldeko Zibilizazio moderno sekularraren mundu-mailako hedapenak laster samar forma politikoa har lezakeela estatu unibertsal baten ezarpenaren bidez.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 140. orr.

Mendebaldeko Gizartearen itsasoz gaindiko hedapenean Europako aitzindari mendebaldar protestante ingeles-hiztunak izan ziren txarrenak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 264. orr.

Inoizko hedapenik handiena egin du erakundeak.  Berria - Mundua   2004-03-30

Telebista eta Irrati Hedapenerako Europako Batasuna.  Berria - Kirola   2004-06-02

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Guenter Verheugen EBko hedapen komisarioak atzo Bruselan adierazi zuenez, [...].  Berria - Mundua   2004-09-24

Kulturgintza honen hedapen bideak jorratzea.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 71. orr.

Hedapen Prozesua: 2005ean bulegoa irekiko dute Biarnoko Pauen.  Berria - Ekonomia   2004-10-30

Dinamismoa, hedapen-indarra, berrikuntzarako eta egoera berrietara egokitzeko ahalmena.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 193. orr.

Haiek hedapen gaitasunari dagokionez gu baino kultura indartsuagoak izan arren.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 66. orr.

1997: EBk hedapen negoziazioak hasi zituen Esloveniarekin.  Berria - Mundua   2004-04-30

Lehenengoak, azalpen-judizioak, bigarrenak, hedapen-judizioak dei daitezke.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 34. orr.

Ahotsaren goranzko hedapen-propietateei buruzko ikerketak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2250. orr.

Hedapen-irrika Espekulatiboaren ateraldietan gustura zedarriztatzen uzten ez den arrazoimena.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 266. orr.

Marxek ideologia ekonomikoa bere indar eta hedapen puntu gorenenera eraman zuen, bere une gorenera.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 47. orr.

Funtsezko desberdintasun bat dago oraindik ere kapitalismoaren hedapen-guneen eta harrera-guneen artean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 141. orr.

Hizkuntzaren hedapen-eremuak.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 88. orr.

Gizabanako, lan, adigai, edo teoria modura definitzen diren batasunak uztartzen ditu urrunetik eta denboraren barrena -hedapen-ingurune batez baliatuko balitz bezala-.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 25. orr.

Sistema ekonomiko kapitalistaren hedapen eta nazioarteratze-prozesuan kokatzen da globalizazioa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 204. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Lehenari dagokionez, denbora denbora-ilara gisa kontsideratzen da, bigarrenari dagokionez, denbora-hedapen gisa.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 292. orr.

Kultur Hedapenerako eta Proiekzio Unibertsitariorako errektoreordea.  Berria - Euskal Herria   2004-03-03

Mendebaldeko industri hedapenaren prozesu nahasi baina ezaguna.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 344. orr.

Manufaktura-lanaren, merkataritzaren eta kolonia-hedapenaren apologia ziren doktrina honen gai nagusiak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 36. orr.

5 hedepenezko izlag

Apriorizko ezagutza espekulatiboaren azken asmo osoa halako oinarri-esakune sintetikoetan, h[au] d[a], hedapenezko oinarri-esakuneetan funtsatzen da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 35. orr.

Kapitalismoa nazioartera zabaltzea, historiaren ikuspegitik, abiaburua Europan duen hedapenezko ibilbide zentrifugoa bada ere, ezin uler daiteke baldin aldi berean ez bada kontuan hartzen gizarteek kapitalismo hori bereganatzeko izan dezaketen ahalmena.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 119. orr.

Txinak, baina baita Birmaniak ere, Siamek, Vietnamek, eta, neurri txikiagoan, Koreak, XVIII. mendean, oparotasunezko aldi bat bizi izan zuten, eta, zenbaitetan, hedapenezkoa.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 128. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere hedapen (13); bere hedapen handienean (3); bere hedapen osoan (4); ebko hedapen komisarioak (4); eta hedapen (10); hedapen ahalbait (4)

hedapen eta (7); hedapen gisa (3); hedapen handia (5); hedapen handiena (4); hedapen handienean (4); hedapen horrek (4); hedapen komisarioak (7); hedapen osoan (7)

batasunaren hedapena (5); ebren hedapena (8); eta hedapena (16); europako batasunaren hedapena (5); euskararen hedapena (3); ezagutzaren hedapena (3)

hedapena eta (16); hedapena eta mugak (3)

eta hedapenak (5); eta hedapenaren (4); hedapenak eta (3); hedapenaren eta (3); hedapenari buruz (4); hedapenari buruzko (3)

hedapenean ere (3); hedapenean sartzeko (5); hurrengo hedapenean (5); hurrengo hedapenean sartzeko (4)

ebren hedapenerako (3); hedapenerako komisario (7); hedapenerako komisario guenter (4); kulturaren hedapenerako (3)

hedapenik ez (3); inoizko hedapenik (3)


hedarazi, hedaraz, hedarazten du ad hedatzera behartu. ik zabalarazi.

Itsasontziak marinel gutxi batzuk salbatu zituen, baina gero, belak hedarazi zituen eta ni uhinen menpe geratu nintzen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 191. orr.

Kolonizazioak [...] ingurugiro desberdinetara hedaraziko du hizkuntza bat, eta gertakari horrek, bere aldetik, aldaketak ekarriko ditu hizkuntza horretan.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 48. orr.

Mikroak mandaeuliaren hegal-hotsaren antzekoa hedarazten du.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 177. orr.

Indarrez lortu dituztela, eta burdinaz hedarazi dutela beren erlijioa.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 151. orr.

EHBEren ustetan, Urkijoren adierazpenen bidez «beldurra hedarazi nahia» dago.  Berria - Euskal Herria   2004-03-26

Hori ere ez da komeni jendetza artean hedarazi; aitzitik, holako lukubrazioak gizon hautei dagokie.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 150. orr.


hedategi iz hedatzeko tokia.

Bokata horrela egin ondoan, mihiseak hedategietan ezartzen ziren, berdin hamabost edo hogei bat, alanbre batzuetarik dilindan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 185. orr.


hedatsu iz hedadura handikoa. ik zabal.

Zeregin biologikoari dagokionez, gorputzeko organorik hedatsuena da larruazala.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 67. orr.

Parterik estimagarriena piztien mendi eta oihanek betetzen dute, harkaitzek eta zingira hedatsuek.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 319. orr.

Nire asmoa honetan guztian, Miranderen pentsaerak ingurumari hedatsua izan duela erakustea baino ez da funtsean.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 237. orr.

Honetan, zenbat eta gauza handiagoak eta hedatsuagoak izan, hazteari utzitakoan, hainbat eta lehenki gehiago zabalduko eta igorriko du bere baitatik.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 159. orr.

Bilboko haren diskurtsoa, boterearen diskurtso huts ausarta da: tesia, Bilbo-ko burgesiarena da, burgesia handi aberastuberri guztiarena bereziki; komunikabide hedatsu guzti-guztiena Bilbon bertan zein Estatuan.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 125. orr.


hedatu (ETCn 33.172 agerraldi), heda, hedatzen 1 du ad zabaldu.

-Luxe? -galdegin zuen orduan, eri zuzena gure aldera hedatuta.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 198. orr.

Heda ezazu zeure mantua zeure mirabearen gainean.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 106. orr.

Sentipen gozakaitz batek estuturik, zoko batean ezkutatu, larruzko bigungarria gainean ipini, eta errezelak hedatu zituen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 318. orr.

Eguerditan bezala, mahai gainean garbi-oihala hedatu eta baxera gainean emaiten dut idortzen.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 54. orr.

Oihala hedatu zuen Jessicak eta ikusi ahal izan zen Kaliforniaren kolorezko karta.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 303. orr.

Margoak hartu, eta oihalean hedatzea besterik ez duzu potreta egiteko.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 43. orr.

Gaitzeko sarea badu hedatua.  Herria   2003-02-20

Zuhaitz lerden bilakatzen da, adarrak hedatuz, hostoei forma eta berdetasuna emanez, fruituak umotuz eta eratuz eta, azkenik, atal guztiei antolaketa egokia eskainiz.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 292. orr.

-Stalin kamaradak Atlantikoraino hedatuko dik laster armada gorria, eta berdin haizatuko ditik bele katolikoak eta arrano faxistak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 66. orr.

Iluntzean errekan hedatzen zituzten eta goizean goizik berriz biltzen, gordeka, ahalaz nehork ere ikusi gabe.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 29. orr.

Ibai zuloan orbelak estaltzen du zorua eta ustel usain hezea hedatzen du.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 50. orr.

Mendeak ez du ahaztuko nola hedatu zuten Estatu Batuek bere "Pax Romana" indarraren indarraz munduan zehar.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 115. orr.

Jainkoaren hitza hedatuko duten gazte jakintsuak ere behar ditugula.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 109. orr.

Mundu guzian hedatzen dute berek pairatzen duten paranoia.  Herria   2004-01-08

1945etik haste Tolosako irratiak hedatzen zituen aste oroz orkestra horren piezak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 178. orr.

Bertso-saioetako grabazioak hedatzen dituzten astean behingo programak dira, bilduma komentatuak eskaintzen dituztenak.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 45. orr.

Irratian ziotenaren arabera, klonatze teknika jendeetara hedatuko zuten denbora labur barne.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 18. orr.

• 2 da ad

Kromosoma hedatzean ikusten da ADNaren egitura, bi hari elkarren inguruan bilduak bezalako zerbaiten antza duena.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 92. orr.

Izaera aldakorrekoa zarela aurkitzen baduzu, zeure buruaz haratago heda zaitez.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 204. orr.

Unibertso berdin infinitua hedatzen baita norabide guztietarantz.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 85. orr.

Pertsiarren inperioa Indo ibairaino hedatzen zen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 37. orr.

Salomonen agintea Eufrates ibaitik filistearren lurralderaino eta Egiptoko mugetaraino hedatzen zen.  Elizen arteko biblia   1 Erg 5,1

Portugesak Goa inguruetako lurraldeetara hedatu ziren soilki.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 14. orr.

Estalpeaz haratago hedatzen zen paisaiara begira gelditu zen, eraikitzen ari ziren kirol zelairantz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 160. orr.

Metalezko ortzadar azidoa hedatzen zen Lutxana bien arteko ur astunetan.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 75. orr.

Badirudi ezen gorputz osoa dela arimaren egoitza, eta garuna [...] egoitza horren gelarik inportantena, nondik giharretarat eta organoetarat hedatzen baitira sareak osatzen dituzten hodi tipi batzuk -nerbioak-.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 33. orr.

Zuhaitzak zerumugaraino hedatzen ziren eta hango hodei apalekin nahasten.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 442. orr.

Itzalak hedatzen diren Mordor Lurraldean.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 5. orr.

Atenasen barrena hedatua zen izurria.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 198. orr.

Min zoli batek sorbalda eta besoa hartu zizkion eta burura hedatu zitzaion, zorabiatu arte.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 199. orr.

Gero, isilunea hedatu zen, ikusle zeuden gizon-emakumeen harridurarekin batera.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 144. orr.

Nahiago ditu bizi-bizirik dirautenak zaharkituak baino; gehiago erabiltzen direnak eta zabalago hedatuak daudenak.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 159. orr.

Arras laster hedatu ziren berriak eta, Londresen, Berlinen, Erroman, Parisen eta Ameriketan jakin zen makur izigarri hura.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 146. orr.

Berehalaxe kolpe zeken baten durundia hedatu zen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 153. orr.

Ilunabarrean deiadarra hedatu zen gudu-zelaian: "Nor bere hirira!  Berria - Ekonomia   2004-09-17

Horrela baitira gure zalantzak adimenaren azken bazterreraino hedatzen.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 19. orr.

Judizio analitikoen bitartez gure ezagutza ez dela batere hedatzen.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 287. orr.

Ideiak hedatzen diren heinean, are sinpleagoak bilakatzen dira, denborarekin ezaguera publikoaren parte bilakatzen diren arte.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 46. orr.

XIX. mendearen amaieran hedatu eta indartu zen joera hau.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 110. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Aitak baserri aberats eta hedatuenaren ondorengo izendatu zuen Andde, nekazari eskolako BTS diploma erdietsi bezain laster.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 112. orr.

Jauntasun osoaren pisua gutxitu zuten; inperio hedatuegietan mugak ezarri zituzten.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 267. orr.

Ikuspegi hedatua da hau, globalizazioari buruzko hausnarketan ere ikusi genuenez.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 296. orr.

Pentsa genezake Chaucer-ek onetsiko zukeela termino honen erabilera hedatua.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 217. orr.

AEBetan bizi diren milioi eta erdi kubatarren artean dirua bidaltzeko biderik hedatuena eskudirua delako.  Berria - Mundua   2004-12-15

Hizkuntzako osagairik hedatuenak, euskaldun denok edo gehienok ezagutzen ditugunak.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 238. orr.

Sintesi hau berriro agregazioa eta koalizioarenean bana daiteke, lehena, handitasun hedatuei doakiela, bigarrena, handitasun intentsiboei.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 291. orr.

Espazioaren errealitate propioa onartzen duen heinean bertako zerizan hedatuen izatea ukatzen duen idealismoa.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 189. orr.


hedatuki1 adlag hedaduraz.

Eta, baldin gauzak hala badira, eta hala dira, zer hobeki osaba Joanikotez hedatuki eleztatzea baino?  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 83. orr.


hedatuki2 iz (Kanten filosofian)

Izadiaren objektuetatik (hedatukia) ez sentsuak ezta irudimenak ere inoiz in concreto aurkeztu ezin ditzakeen haietara igarotzea (bakunkia).  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 184. orr.

Bere substratua aipa daitekeen ezein predikaturen bitartez ez da ezagutzen; eta beraz, bere baitan bakuna dela suposa dezaket, nahiz eta gure sentsuak afektatzeko duen erak gugan hedatukiaren, eta beraz, elkartukiaren begiespena sortu.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 164. orr.

Hedatukiaren deskonposaketan ematen den itzulera.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 199. orr.


hedatzaile (orobat hedatzale g.er.) 1 izond hedatzen duena.

Helenismo hedatzailearen erronka gehiegizkoa gertatu zen zeltentzat.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 424. orr.

Azken batean, zelan operatzen du zientzian indukzio hedatzaileak?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 160. orr.

Matematikatik osorik bakartzen da, inolaz ere ez ditu eskaintzen gainera honek bezain ikuskera hedatzaileak.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 302. orr.

Auzitegirat deituak ziren zortzi presuna, girixtinoak, beren fedearen hedatzale izan zirelakotz.  Herria   2001-09-27

2 (izen gisa)

Bien bitartean, liburu honen kontua zipitzik inporta ez zaien bitartekariek: argitaleetxeek, hedatzaileek, liburudendek, eta antzekoek, ale bakoitzeko beren diru puska aterako dizute.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 20. orr.

Ipar Euskal Herriari dagokionez, filmak bai, baina ekoizleak aurkitzea dela zaila agerian jarri zuten, hedatzaileak aurkitzea beharrezkoa delako, eta horiek Parisen direla, ezin hunkiak.  Berria - Kultura   2004-01-22

3 (hitz elkartuetan)

Beste batzuetan, berriz, [prestsa] gezur hedatzaile huts izan da.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 106. orr.

Irri hedatzaile, denbora berean antzerkilari, hau dugu Pantzo Hirigaray Irulegi irratiko langile ezaguna.  Herria   2005-11-10

Oraino aipatzen ahal genituzke Dornier eta Messerschmitt aireko motak, denak herio hedatzaile izigarriak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 146. orr.


hedatzale ik hedatzaile.

hedatze 1 iz zabaltzea.

Hedatze eta ondorengo erretiratze honen kausak aztertzen dira.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 454. orr.

Haren behaketek erakutsi zuten unibertsoa hedatzen ari dela (joan den hamarkadan ikasi genuen hedatze hori azeleratua dela).  Berria - Gaiak   2004-11-28

Egin diren lanak aipatuak dira eta diru gora beherak alabainan, bai eta aurtengo egitasmoak: ur zikinen biltzeko sarearen hedatze bide berritze eta herriko gelen hobetze.  Herria   2005-03-31

Estatuko Portuen agintaritzak maiatzean edo ekainean jakinaraziko du bere iritzia portuaren hedatzearen aurreproiektuari buruz.  Berria - Ekonomia   2004-02-17

Ezagutza enpirikoaren gehikuntza oro eta hautemapenaren aurrerapen bakoitza barneko sentsuaren determinazioaren hedatze bat besterik ez dira.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 113. orr.

Hego Amerikako soja ekoizpenaren hedatzearen ikuspegi bi izenburuko txostenean.  Berria - Gaiak   2004-09-04

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Erdi Aroko hedatze-gerra horien norabide orokorraren ideiaren bat ematea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 217. orr.

Egoera horrek hedatze-eztanda gaitz bat eragin bide zuen: big bang delakoa, hain zuzen.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 32. orr.

Izurriaren hedatze abiadura moteltzen ez bada, [...].  Berria - Gaiak   2006-01-13

Idazleak sortu egin behar du eta beste profesional batzuek egin behar dute idazle horren sormen lanaren zabaltze eta hedatze lana.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 403. orr.

Alfa mugimendua hedatze- edo uzkurtze-mugimendu bat da (leku berean gertatzen diren baina tamaina desberdina duten bi bi distiraldi dituena).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 50. orr.


hedatzealdi iz hedatzeko aldia.

Erdi Aroko Mendebaldeko Kristandadea hedatzealdian sartu zen hamaikagarren mendean, eta ondoren bi mende geroago kolapso eta erretiroaldian muga batzuetan, baina ez beste batzuetan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 454. orr.


hede 1 iz uhala.

Oihal beltz handian bilduta eta hedeekin lotuta.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 50. orr.

Bi lekaio, hedeak eta botoiak zilar huts, beren sillatik jaiki ziren.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 50. orr.

Azaldu ziren Falangekoak, botek eta hedeek distira beltz.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 149. orr.

Hedeetako urreak eta zilarrak txinparten moduko distira egiten zuten.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 76. orr.

Puska batekoa banintz bezala biratzen naiz eta, hedeak estutzeko edo itxi nahi ez duten itxiturei tira egiteko makurtzen baldin banaiz, juntura guztiak hasten zaizkit oihuka.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 35. orr.

Abereek ere, bakoitzak karga berdina eramaten dute, uztarria ondo lotua dagoenean uztar-hedeak erdian hartuz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4810. orr.

Pistola eroatearren erabilitako narruzko hedeak antzematen zitzaizkion besape-sorbaldetan.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 77. orr.

Fusilaren hedea aske zeukaan bizkarretik zintzilik.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 48. orr.

Bi zakur amorratuak hedeetatik eutsiz.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 154. orr.

Naturak hedeak lasaitu bezain laster, gizakiak gaiztoa den guztirako isuria duenez, bekatu-mugan aurkituko litzateke.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 114. orr.

2 (zaldiak-eta gidatzeko erabiltzen direnak)

Zaldien lepokoak zarrastaturik zeuden eta hedeak sokazkoak ziren. zaldi eder bat agertzen da, uhal-hedeen dizdizarekin ilunpea argitzen duena.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 98. orr.

Gizonak hedeak tinkatzen, zelak gainbegiratzen eta animaliak laztantzen ari ziren.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 88. orr.

Hedeei eragin, eta garrasika hasi zitzaion troikari.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 67. orr.

Kotxezain berritsuaren eskuek zabarki eusten zieten hedeei.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 93. orr.

Laster seneratu ziren, konturaturik gehiegi lasaitu zituztela irudimenaren hedeak eta errealitatea bestelakoa zela.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 300. orr.

Jaso egiten dut, zaldia bezala, hedeetatik gogor tira eginez.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 137. orr.


hedebeltz iz (hitz jokoa; cf hedexuri).

Tripako gantzagatik atorra horailak leher zorian, besoak V moldean airean altxatuz, ezagunak txukunki agurtuz, suprefeta eta hedebeltzen buruak Joanesen omenaldian zirelako paradaz baliatuz.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 168. orr.

Hedebeltzak ibili dira hemen gaindi, eta Douarnenezko andere komisario bat jinarazi dute "delinkuentearen" harrapatzeko.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 60. orr.


heder iz [hebreerazko hitza] gela.

Goizetan eta arratsaldeetan, mutikoak hederrera eraman eta hederretik ekartzen zituen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 26. orr.

Hederreko ume bat bezain uzkur sentitzen zen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 168. orr.


hedetxo iz hede txikia.

Ez nekien nola lotu zakurrei hedetxo haiek guztiak.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 96. orr.


hedexuri (ETCn 45 agerraldi; orobat hede xuri ETCn 6 agerraldi) iz jendarmea.

Itzuli ginelarik, hedexuriak ikusi genituen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 69. orr.

Zibilezko hedexuri batek kezka agertu zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 101. orr.

Hedexurien buruzagiak manuak txanpatzen zituen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 191. orr.

Egun ederrik jastatuko zinuen zuk ere hedexuri edo mugazain horietan sartu bazine.  Herria   2002-08-08

Joan den astean Marokako gobernuak harat igorri ditu zonbait hede xuri ugarte hortaz jabetzeko bezala.  Herria   2002-07-25


hedoi 1 iz ipar hodeia.

Hedoi beltzez azpaturiko zerura begira.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 190. orr.

Hedoi gabeko zeru garbi batean, iguzkia irriz.  Herria   2001-08-09

Hedoien artetik edo hedoien gibelean iduzkia beti hor dela.  Herria   2002-10-31

Euriz kargatutako hedoi bat.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 226. orr.

Zeru zolan zebiltzan hedoiek zer ekarriko zuten.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 137. orr.

Hedoien ibilbideari behatzen eta airearen usaintzen ohitu marinelen arabera.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 197. orr.

Itsasoa hain da handi leku horietan non hedoietarik dilindan dela duen iduri.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 91. orr.

Hedoien eta euri uholdeen haria marrazten jarraituko dut, zuretzat.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 143. orr.

Soa zuhaitzen puntan daukat, ez baldin badut hedoietan galdua.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 41. orr.

Azken denboretan hedoi batean bizi zen Graxi.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 133. orr.

Nahiz ez diren hedoi gabeak bi herri horien haremanak, arras goxoki iragan dira bi herri gizonen arteko solasak.  Herria   2001-02-22

Zer dira edari zital urrina dakarten hedoi dorpe hauek?  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 110. orr.

2 irud

Hunen otoitza ez da zeruratu bainan galdu bai urgulu zozo horren hedoietan.  Herria   2005-07-21

Amerikanoek ekarri DDT hedoien pean.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 31. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Baigorri guzia hedoi-itsasopean.  Herria   2005-01-06

Inguru guzian, hedoi itsasotik burua ateratzen, mendi gatea, Nafarroako mendiak, [...] Xuberokoak, haratagokoak.  Herria   2005-01-06


hedoitsu izond ipar hedoiz betea.

Aroa izanagatik fresko eta hedoitsua, jendea ez da lotsatu bisita baten egiteko.  Herria   2001-02-22

Aro ezti hedoitsua, zorigaitzez sobera euririk gabea.  Herria   2005-03-31


hedoniko izond hedonismoari dagokiona.

Ikuslearen esperientziaren eta jardueraren balio hedonikoan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 281. orr.

Irudiari dagozkion balio hedonikoak aztertzen dituzten teoria estetikoek atseginaren iturburua pertzepzioan berean kokatzeko joera dutela.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 289. orr.


hedonismo iz ongia eta sentsuen atsegina bat egiten dituen doktrina etikoa.

Nahiko nuke, orduko nire hedonismo haren puska handixeago bat gorde izan banu. Hedonismoan oinarrituriko sistema eraiki dugu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 85. orr.

Ikuspegi horretatik, utilitarismoa hedonismo-mota bat da (plazera hobesten duen kontzepzio morala).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 205. orr.


hedonista izond hedonismoari dagokiona.

Kristauak epe luzeko hedonistak zirela, epikureo hutsak, munduko plazerrei uko egiten zietenak gero paradisu askoz atsegingarriagoa eskuratze aldera.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 43. orr.

Une historikoak desberdinak izaten dira, ziklo hedonistagoak eta errepresiboagoak daude.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 50. orr.


hegabanatu, hegabana, hegabanatzen du ad barreiatu.

Xingolak, begiztak eta lore-sortak ageri ziren hor-hemenka soinekoetan hegabanaturik, anabasa zinez ikusgarrian.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 239. orr.


hegabeltz izond hego beltzak dituena.

Harpia anker zoli hegabeltz hura, atzapar eta moko hotz eta gogorrekoa.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 181. orr.

Zuhaitz biluzi batean txori papagorri hegabeltx bat xaltoka ari zen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 51. orr.


hegabera1 iz hegazti zangaluzea, usoaren tamainakoa, zuria eta berdea, bospasei lumako gandor beltza duena (Vanellus vanellus)

Enarak, txolarreak eta hegaberak daude arriskuan, besteak beste. Ibaian kulixkak entzun ditzakezu, edo koartzak, kurlinkak, hegaberak eta ibaiertzetako beste hegazti batzuk antzeman. futbol-zelaia orduantxe zeharkatzen ari zen hegabera talde bati begira.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 22. orr.


hegabera2 izond

Pauso hegabera arinez, berba eta barreka, kale zaharkituak berpiztu egiten dira.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 86. orr.


hegabiraka adlag hegoak biratzen.

Ni neu ikusten ari naiz izaki horiek zabaldien eta hirien gainean han duten aire urre-kolorean hegabiraka.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 392. orr.


hegada (ETCn 186 agerraldi) iz hegaldia. ik hegaldi.

Gabiraiaren hegadari behatzen zenion, xagu eta sator bila zerutik.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 18. orr.

Usoen hegada aire geldia hausten.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 26. orr.

Erleen hegadari segika.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 19. orr.

Enaren hegadetan galduta begiak.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 33. orr.

Hegada bizkorrez aitarengana itzultzen zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 793. orr.

Esaten dute bi pertsonaren arteko maitasuna hegada laburreko txoria baizik ez dela izaten.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 97. orr.

Aingerututa ibili naiz geroztik, ia lurrik ere ukitu gabe, zorionaren hegadan.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 188. orr.

Txori berde-marroixka zuhaitz hartatik atera eta, bigarren aldiz, hegada arinean pasatu zen gure gainetik.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 86. orr.

Gero, bat-batean, hegada astun batez, usoaren tamainako txoritzar gris bat azaldu zen zuhaitz apalen azpitik.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 198. orr.

Hiru hegaztien hegada alderraiak desitxuratzen zuen aldian-aldian ilargiaren itxura onkotea.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 220. orr.

Kaioen hegada akrobatikoez.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 79. orr.

Hegada bizkor ziur baten zirrara.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 287. orr.

Hegadaren bizkorrak ahitzen eta errendatzen ninduen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 332. orr.


hegadun ik hegodun.

hegadura iz kapelez mintzatuz, hegala.

Guayaquileko lastoz egindako hegadura zabaleko kapelez estalita.  Berria - Harian   2005-03-24


hegaka 1 adlag hegan, hegaldatzen.

Txoriak airean hegaka hasi ziren.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 99. orr.

Euli bat hegaka pasatu izan balitz.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 18. orr.

Denbora luzean txori bat gainean hegaka zebilkigula konturatu nintzen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 96. orr.

Kulunka eta hegaka urrundu zen lurrazpiko ate barruan desagertu arte.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 50. orr.

Txori bat abaildu zitzaion eta, kateorratza mokoan harturik, hegaka alde egin zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 141. orr.

Kolorezko zintak airean hegaka zituztela.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 211. orr.

Zangoek airean hegaka ekarria zuten.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 11. orr.

Oilo luma arinak, urre kolorekoak, nabarrak, putz egin eta hegaka goratzen zirenak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 249. orr.

Azkeneko neskatila bakanak, beren gona hegalarietan lasterka, eta beren hanka beltzaranak agerian gonak hegaldatzerakoan, beren ile beltza ere haizean hegaka.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 274. orr.

Pentsamenduek ozeanoaz bestalderantz aldegiten zioten hegaka.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 104. orr.

2 hega-hegaka

Segundo gutxitan, lurrun bihurtuta zegoen eta, hega-hegaka, zoruko distira zegoen aldera abiatu zen, handik aienatu zen arte.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 196. orr.

Habia gainean hega-hegaka / umeak bizkortzen dituen arranoa bezala.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 231. orr.


hegakera iz hegan egiteko era.

Eta asmabiderik maiteen eta fidagarriena hegaztien hegakerari erreparatzea iruditzen zitzaien.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 41. orr.


hegakor izond hegaldatzeko joera duena.

Sasiak maiz ikusten baititugu haien uzkin hegakorrez jantzita.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 235. orr.

Hodeien gorputza ez daiteke harri eta zurena bezain trinkoa izan, ez lainoak eta ke hegakorrak bezain xumea.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 401. orr.


hegal (ETCn 11.942 agerraldi) 1 iz hegoa, hegan egiteko organoa.

Txoriak ezin du hegal bakar batez hegan egin...  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 46. orr.

Putrearen hegal zabaldu harrigarriak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 90. orr.

Bazen arrano handi bat, hegal tzar luzekoa, lumaia trinko eta koloretsua zuena.  Elizen arteko biblia   Ez 17,3

Itsas arrano gazte bat, hegal hautsia ohol batekin lotua daukana.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 112. orr.

Oiloak [...] tupustean hegalak astindu eta patiora irteten ziren.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 31. orr.

Hegalei eragin, eta mokoa ireki zuen zabal-zabal Nofuturek.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 198. orr.

Bere hegal laburrekin basoilarrak hegaldatze pisua du baina azkarra.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 79. orr.

Hegal gogorreko intsektuen zirta.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 46. orr.

Hegal pare baten ordez bi zituen euli bat.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 57. orr.

Momentu bat eta paper tolestu horren barruko edukia ez da existitzen, zainetatik dabilkit, hegal artifizialak ematen dizkit basatza itsaskor honetatik alde egiteko.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 107. orr.

2 hed

Aireplanoa hegal bat erdibituta eta albo horretara etzanda zegoen.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 75. orr.

Hegazkinaren hegalak ilargi-argitan diz-diz, hotz.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 36. orr.

Ehizahegazkin bat metrailatu zuen gure hiriaren gainean, eta hegal bat kendu zion.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 15. orr.

Jaiki nintzen, karlinga gainetik igaro nintzen eta hegal gainean geratu nintzen lehendabizi.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 56. orr.

Orduan ikusi nuen, hara!, gezi baten hegala haren besaburuan ageri.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 202. orr.

Hau ez duk kanoikoa, hau hegazkinek jaurtia duk, beha hegal hauek...  Koldo Izagirre   «Vladimir», 2003 - 52. orr.

3 irud

Zure etxean bizi nahi nuke betiko, zure hegalen aterpean gorderik.  Elizen arteko biblia   Sal 61,5

Estal ezazu zeure mirabea zeure misterioaren hegalaz.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 106. orr.

Gauak bere hegalekin bildu zuen kalezuloa eta nonahi isiltasuna zen nagusi.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 286. orr.

Bidexketan desagertu ziren, hain laster ezen hanketan hegalak zituztela ematen baitzuen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 127. orr.

Izpirituaren hegal kolpe batez O Cebreirotik Baigura kaskora airatu naiz. Buruak arrunki ezkuta zitzaten petasus helenikoaren hegal zabalaren azpian.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 203. orr.

Alkoholaren hegal epeletan lagako du bere burua.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 19. orr.

Ezin zituen, jakina, belarriak mugitu, entzuteko halako hegal itzelak dauzkaten animalien antzera.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 31. orr.

Hego haizea bere hegal misteriotsuak astintzen hasten zen orduko.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 141. orr.

Itsas zori zuriaren hegal zabal geldiak haizean.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 163. orr.

Eleberri fantastikoak idazten dituenaren hegal libreek.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 84. orr.

Ipuinak askotan nobelaren hegal azpian egin behar izaten duela habia.· Muslarien batasunak hegalak zabal ditu.  Herria   2002-11-28

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hegal hots izugarria.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 137. orr.

Bi hegal ukaldiz uste gabeko itzuli ederra egiten ahal baitute zeruko hegaztinek.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 147. orr.

Hiru aldiz ukitzen du ura arrastadan, gero hegal-astindu bizian aldentzen da, bistatik galtzen, desagertzen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 16. orr.

Oilo batzuk hegal-zalapartaka ari ziren kaioletan.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 136. orr.

· izond Oilanda bat bezain hegal-harro.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 254. orr.

Bele handiak, miru hegal gorriak gure gainean zirurikan zabiltzala.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 118. orr.

5 (hitz elkarutean bigarren osagai gisa)

Mitxeleta-hegal baten argia.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 52. orr.

Aingeru hegalak neuk izan banitu!  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 229. orr.

Kerubinen hegal-hotsa kanpoko atariraino iristen zen.  Elizen arteko biblia   Ez 10,5

Hegan zihoan hegadun izakien gainean, haize-hegaletan agertu zen.  Elizen arteko biblia   2 Sm 22,11

Uretarako begilagunak eta oin-hegalak jantzita.  Berria - Euskal Herria   2004-06-22

6 arrainak eta hainbat ur animaliak igeri egiteko dituzten luzakin edo mintzetatik bakoitza.

Uretako piztietatik, hegalak eta ezkatak dituzten guztiak jan ditzakezue.  Elizen arteko biblia   Dt 14,9

7 (hegaztiarena jaki gisa)

Hegal bat ala bularki-xerra bat?  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 294. orr.

Kapitainak oilaskoaren hegal hezurra murtxatzen zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 236. orr.

8 (haize errotena eta kidekoena)

Haize erroten hegalak egiten ditu enpresak.  Berria - Ekonomia   2004-10-08

Besoak haize errotaren hegalak bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 28. orr.

Bueltaka hasi dira haizegailuen hegalak.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 76. orr.

Haizeak errota-hegalak bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 8. orr.

· Jarri eta bere zakutik kolorezko haizemaile bat ateratzen zuen, idekitzen, bizpahiru hegal ukaldiz bisaia freskatzen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 43. orr.

9 (ertz irtena)

Txapel bikeztatu sakona, iragazgaitza, hegal zabalekoa.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 135. orr.

Lastozko kapela baten hegal sendoaz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 134. orr.

Gorbata gorria eta kapelu beltz hegal motzekoa zeramatzan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 241. orr.

Txima luzeak zituen [...] hegal altxatuko kapelua buruan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 132. orr.

Atzerantz bota zuen kapela hegal-zabala.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 7. orr.

Lastozko kapela hegal-zabal handia jantzita.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 115. orr.

Kapela beltz hegal luzea, maripulis beltza.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 74. orr.

Zuzendu zuen bere kapela goibela eta bihurtu zuen kapela hegal-gogorra.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 212. orr.

· Teilatuaren hegal zabalak babestua.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 121. orr.

Teilatu-hegal baten azpian.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 274. orr.

Atari zabala du, teilatu-hegal aterea eta zenbait leiho pertsiana berdez estaliak.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 224. orr.

Hodia esku batez askatu eta ukondoa jarri zuen leiho-hegalaren gainean, jarraian hatz-kozkorrez kristala jotzeko.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 48. orr.

· Sudurraren hegalak mugitzen zitzaizkiola.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 104. orr.

Hazpegi zakarrak zituen; sudur-hegal zabalak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 81. orr.

Baina ileak belarria estaltzen zion eta, entzungo ez zion beldurrez, xerlo beltz kizkur haiek kontu handiz baztertu, eta belarriaren hegal txiki, gorri, beroa zabaldu zion.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 134. orr.

10 (janzkietan)

Jainkoaren zerbitzaria Maddirengana zanpa-zanpa zetorren, sotanaren hegalak harrotuz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 190. orr.

Mantalaren hegal bat jaso, eta ordulari bat atera zuen galtzetako patrikaren batetik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 263. orr.

Lur koloreko txilabaren hegalak jaso.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 214. orr.

Txabusinaren hegalak ireki baitzitzaizkion, ezker izterraren ikuspegi eskuzabala oparituz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 34. orr.

Gizon burusoil batek, zintzilik alkandoraren hegalak, okerreko aldera bota zuen pilota.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 203. orr.

Poltsikoak zulatuta zeuzkanez, alkandoraren hegal batean lotu zituen nickelak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 49. orr.

Kapa veneziar baten hegalaren gisan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 161. orr.

Geltokiko buruak kontu handiz atorraren mahukak eta hegalak armairuan sartu zituen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 30. orr.

Hegal zabaleko gona.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 41. orr.

Oinetakoak erantzi eta korrika igaro zuen ibaiko putzua, gona-hegal handia zipriztinduz.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 148. orr.

Gona-hegala airean erabiliz euritakoa balitz bezala.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 134. orr.

Longain higatuaren papar hegalak zeharo irekiak zeramatzan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 162. orr.

Jakaren papar-hegalak goratu eta besoak antxumatu ditu.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 82. orr.

11 eraikin batean erdiko zati nagusitik bereizten diren alboko zatietako bakoitza.

Kasernako beste hegal batean.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 35. orr.

Eraikinaren hegal hori.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1590. orr.

Jauregiaren hegoaldeko hegaleko harrizko balkoien aurrean.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 11. orr.

Himmlerrek monjeen gelaxken erara antolatu zuen gazteluaren hegal hau.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 272. orr.

Ostatu Zaharra, urteek higaturiko harri grisezko eraikina, alboetan hegal bana zuena.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 41. orr.

Hegal berria, emaztearekin bizi izan zen aldea, itxi egin zuten.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 15. orr.

Hegal batetik bestera, korridore luze batek errektangulu itxura ematen zion.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 22. orr.

Presondegi hegal batean zortzi zelda berritzen ari dituztela.  Herria   2005-07-14

Erdi aldeko bi hegalek, berriz, elkar ukitzen zuten tenpluaren erdialdean.  Elizen arteko biblia   1 Erg 6,27

12 mendi batean, aldatsa eta beheko aldea.

Goiz batez, mendi hegal batean otoitzean ari zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 822. orr.

Hegal aldapatsu samarreko mendixka batean gora.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 303. orr.

Mendi-hegal malkartsua.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 364. orr.

13 lurraldeez edo eremuez mintzatuz, aldea.

Euskal Herria ez zela mugatzen Bidasoaz honaindiko hiru hegal xuhurretara.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 121. orr.

Behenafarroa Nafarroaren hegal bat zela.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 173. orr.

Euskal Herriko zazpi hegalak xarmatu dituen boza.  Herria   2005-04-21

Ural mendien hegal hartako oihan sarrietatik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 163. orr.

Alsaziako hegala alemanen eskuetan utzirik.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 112. orr.

Kraterraren ekialdeko hegalaren irudia.  Berria - Gaiak   2004-05-06

Hola zen otoitz leku bilakatu Compostella eta mundu guzitik abiatu zen jendea, hegal guzietarik, erresuma guzietarik, arraza guzietarik.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 182. orr.

Akademia sutan zegoen lau hegaletatik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 275. orr.

· Bi eszena-hegal eta atze-oihal bat, ate batekin, aski izango dira.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 72. orr.

14 alboa, aldamena.

Irten bezain laster autoaren hegalaren kontra jartzeko esan dio ezkerreko goardiak.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 122. orr.

Garajetik irtetean, zutabearen kontra igurtzi ez oso nabarmen bat egin ziola autoaren hegal bati.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 87. orr.

Pentsatu zuen sagu bat bezain isilik eskalatu zuela itsasontziaren hegala.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 184. orr.

Aurpegia aitatxi gozo batena du, bi bizar-hegal xuriez matelak loreztaturik.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 88. orr.

15 (guda, kirol... zelai batean)

Tafallan, Etxauzko bizkondeak eta Ollokiko jaunak ezker hegala zaintzen zioten armada nagusiari.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 44. orr.

Ezker hegaletik behin eta berriro iritsi ziren Athleticeko jokalariak.  Berria - Kirola   2004-09-26

Hegal horretatik etorri zen Osasunaren lehen gola.  Berria - Kirola   2004-03-07

Baloia hegal batetik bestera aldatzeko.  Berria - Kirola   2004-03-26

Eskuineko hegala indartzeko jokalaria.  Berria - Kirola   2004-05-29

Urangak argi utzi zuen eskuin hegala ez dela bere tokia.  Berria - Kirola   2004-09-23

Eskuin hegaleko atzelari errioxarrak. ik beherago 13.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 143. orr.

Berriz ere hegaletik egin zizkioten goleko erdiraketak.  Berria - Kirola   2004-03-23

16 hegalean aritzen den jokalaria.

Hire aita aurrelaria zuan, ni hegala, besteak atzelari eta eskuineko erdilari, ez nauk gogoratzen.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 38. orr.

Athleticeko ezker hegala fitxatzeko interesa omen du.  Berria - Kirola   2004-01-22

Hala, de Villiers hegalak pausatu zuen baloia marraz bestalde eta laugarren entsegua egin zuen. herria¬

Rokocoko hegalak huts egin zuen goitik heldu zitzaion baloia ez zuelako ongi jaso.  Berria - Kirola   2004-07-18

Eskuin hegal posturako.  Berria - Kirola   2004-05-11

Harper Williams hegal-pibota eta Juan Alberto Espil dira Manresako jokalari ezagunenak.  Berria - Kirola   2004-12-12

17 hegaleko izond/iz hegalean jokatzen duena.

Baskoniako hegaleko Andres Nocionik.  Berria - Kirola   2004-07-14

Athleticeko eskuin hegalekoa izateko maila nuela erakutsi gura nuen.  Berria - Kirola   2004-02-19

Hegaleko argentinarrak Baskoniarekin duen kontratua 2006. urtean amaitzen da.  Berria - Kirola   2004-07-14

Postua: Ezker hegalekoa.  Berria - Kirola   2004-09-01

18 hegal pibot ik pibot 2.
19 hegal utzi

Gogoetak hegal utzi zituen.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 68. orr.

20 hegalak eman

Mojen errepresioak hegalak eman zizkion nire irudimenari.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 238. orr.

Uste dut sinesteak emaiten dituela hegalak bizitzeko.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 17. orr.

21 hegalak moztu

Hegalak oraino gehixago moztu diozka haatik [...] frantses lehen minixtroak euskal departamendu baten menturari.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 257. orr.

22 hegalez hegal

Hegalez hegal jesartzen ziren biak piano aurrean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 973. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baina hegal (4); beltz hegal (3); bere hegal (9); beste hegal (3); beste hegal batean (3); bi hegal (5); eskuin hegal (4); eta hegal (20); ezker hegal (3); haren hegal (4)

hegal bat (17); hegal batean (11); hegal batek (3); hegal baten (4); hegal batetik (3); hegal bietan (3); hegal egin (6); hegal eta (8); hegal gainean (4); hegal hori (3); hegal horretan (3); hegal hotsa (3); hegal internazionalak (3); hegal pare (4); hegal pibot (19); hegal pibot argentinarrak (4); hegal pibota (17); hegal zabal (8); hegal zabal bat (5); hegal zabala (4); hegal zabalak (3); hegal zabaleko (11); hegal zabaleko kapela (3); hegal zabaleko kapelu (3)

kapela hegal (7); kapela hegal zabal (4); mendi hegal (3); teilatu hegal (6)

du ezker hegala (4); eskuin hegala (15); eskuineko hegala indartzeko (3); eta urrezko hegala (3); ezker hegala (34); ezker hegala herren (3); ezker hegala indartzeko (4)

hegala da (4); hegala ezarri (3); hegala herren (3); hegala indartzeko (7); hegala sendotzeko (3)

urrezko hegala (6); urrezko hegala ezarri (3)

baigorriko herriak hegalak (3); bi hegalak (5); erroak eta hegalak (3); erroten hegalak (4); erroten hegalak egiten (3); eta hegalak (8); ezker hegalak (3); haize erroten hegalak (4)

hegalak astinduz (5); hegalak astintzen (4); hegalak dira (3); hegalak egin (3); hegalak egiten (5); hegalak eman (3); hegalak eta (5); hegalak ezin (4); hegalak urrun (3); hegalak urrun tu (3); hegalak zabal (4); hegalak zabaldu (5); hegalak zabalik (4); hegalak zabaltzen (3); herriak hegalak (3)

herriak hegalak urrun (3); papar hegalak (8); sudur hegalak (12

erpurua soinu hegalaren (4); ezker hegalaren (5); hegalaren azpian (4); hegalaren azpiko (3); hegalaren azpira (3); soinu hegalaren (5); soinu hegalaren azpira (3); teilatu hegalaren (4)

da ezker hegalean (3); erdiko ezker hegalean (3); eskuin hegalean (52); eskuin hegalean jokatzen (4); eta eskuin hegalean (3); eta ezker hegalean (3); eta hegalean (3); ezker hegalean (95); ezker hegalean aritzen (4); ezker hegalean ere (3); ezker hegalean gora (3); ezker hegalean jokatu (4); ezker hegalean jokatuko (3); ezker hegalean jokatzeko (5)

hegalean ariko da (3); hegalean aritu (3); hegalean aritzeko (3); hegalean aritzen (6); hegalean aritzen da (3); hegalean ere (6); hegalean eta (6); hegalean goiti (4); hegalean gora (6); hegalean gora eta (4); hegalean joka (3); hegalean joka dezake (3); hegalean jokatu (6); hegalean jokatuko (5); hegalean jokatuko du (5); hegalean jokatzeko (8); hegalean jokatzen (7); hegalean jokatzen du (4); hegalean kokatu (3); hegalean utzitako (3)

mendiaren hegalean (3); papar hegalean (3); zuen ezker hegalean (3)

eskuin hegaleko (43); eskuin hegaleko atzelari (6); eskuin hegaleko erdilari (4); eskuin hegaleko erdilariak (3); eskuin hegaleko espainiarra (4); eta ezker hegaleko (4); eta hegaleko (3); ezker hegaleko (57); ezker hegaleko atzelari (4); ezker hegaleko atzelaria (3); ezker hegaleko atzelariak (3); ezker hegaleko elgoibartarrak (3); ezker hegaleko jokalari (3)

hegaleko argentinarrak (6); hegaleko atzelari (11); hegaleko atzelari gisa (3); hegaleko atzelaria (5); hegaleko atzelariak (4); hegaleko bat (3); hegaleko bi (5); hegaleko elgoibartarrak (3); hegaleko erdilari (4); hegaleko erdilaria (3); hegaleko erdilariak (3); hegaleko espainiarra (5); hegaleko iruindarrak (3); hegaleko jokalari (5); hegaleko jokalari bat (3); hegaleko postua (3)

martinez eskuin hegaleko (3); portlandeko eskuin hegaleko (3)

duen ezker hegalekoa (3); eskuin hegalekoa (23); ezker hegalekoa (31); ezker hegalekoa da (3); ezker hegalekoa ere (3); hegalekoa da (5); hegalekoa ere (4); hegalekoa eta (5); hegalekoa izan (4); laugarren hegalekoa (3); rocas hegalekoa (3)

badalonako hegalekoak (3); carton eskuin hegalekoak (3); eskuin hegalekoak (12); ezker hegalekoak (20); hegalekoak baino (4); hegalekoak dira (3); hegalekoak ere (6); hegalekoak eta (5); tauko hegalekoak (3)

bi hegalekoek (3); eskuin hegalekoaren (3); eta hegalekoek (3); ezker hegalekoan (4); tauko hegalekoek (3)

bere hegalen (4); hegalen artean (3); hegalen gainean (4); hegalen itzalpean (5); zure hegalen (5); zure hegalen itzalpean (3)

eskuin hegalera (8); eskuin hegalerako (5); ezker hegalera (3); ezker hegalerako (9)

bere hegaletan (3); bi hegaletan (3); eta hegaletan (4); haize hegaletan (3); hegaletako bat (3); hegaletako luma (3)

hegaletan eta (4); hegaletan gora (3); hegaletan ibilia (3)

lau hegaletan (10); lau hegaletan ibilia (3); mendi hegaletan (7); munduko lau hegaletan (6); teilatu hegaletan (4)

bere hegaletik (4); eskuin hegaletik (32); eskuin hegaletik egin (3); eskuin hegaletik sartu (3); eta ezker hegaletik (4); ezker hegaletik (33); ezker hegaletik egindako (4); ezker hegaletik sartu (5); herriaren lau hegaletarat (3); lau hegaletara (4); lau hegaletarat (7); lau hegaletarik (6); munduko lau hegaletara (3); munduko lau hegaletarik (3)

hegaletik arriskua (3); hegaletik egin (6); hegaletik egindako (5); hegaletik sartu (9); hegaletik sartu zen (3); hegaletik sartu ziren (4)

bere hegalpean (5); haren hegalpean (3); hegalpean bezala (3); hegalpean hartu (3)


hegalabur iz atungorria.

Ezpata-arraina edo hegalaburra harrapatzen ari diren ontzien amuetan urtero kateatzen diren ehunka mila dortoka.  Berria - Gaiak   2004-09-24

Hegalaburra, berriz, kiloko 4,65 eurotan.  Berria - Ekonomia   2004-08-12


hegalaldi iz hegaldia.

Lantzean behin uso bat, edo kaio bat, edo hegazti handiagoren bat agertzen zen bere hegalaldi ikusgarriarekin zeruaren urdina erakusteko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 151. orr.

Hegalari batzuen distira gorriska.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 55. orr.

Usoen hegalaldiak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 424. orr.

Kaioen hegalaldiak.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 231. orr.

Ez zuen hegalaldi egokia aukeratu San Franciscotik irten zenean.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 118. orr.

Goiko botoiari sakatu zion, hegalaldiko laguntzaileei deitzeko.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 161. orr.

Euskal dantza berpiztu, odol-berritu, hegalaldi berri bat emanarazteko.  Herria   2003-08-14


hegalarazi, hegalaraz, hegalarazten du ad hegaldarazi.

Gelako bazter urrun batean zur distiratsuzko gramofono garesti baina zahar batek Bachen grina matematikoa hegalarazten zuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 94. orr.


hegalari 1 izond hegan egiten duena.

Deabru hegalari haiek.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 132. orr.

Lehoi orrokari, sugegorri eta dragoi hegalariz josia dagoen lurralde beldurgarri eta arriskutsuan barrena.  Elizen arteko biblia   Is 30,6

Ugaztun hegalari bakarra izanik.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 40. orr.

Auto hegalari bat. Azkon hegalari bat jaurti.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 85. orr.

Portugaleten ere ikasle batek plater hegalari bat ikusi zuen astelehenean zazpiak aldera.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 45. orr.

Eta halaxe zioen CNTren orri-ale hegalariek ere.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 127. orr.

Makina hegalariak aingeru infernutarrak dira beraientzat.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 256. orr.

Beren gona hegalarietan lasterka, eta beren hanka beltzaranak agerian gonak hegaldatzerakoan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 274. orr.

Zeruko gau-zuzi deslaiak eta gar hegalariak.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 373. orr.

Hauts lainoa eta hodei hegalariak.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 323. orr.

Hauts maitemindu horren milaka laztan hegalarietarik batenbat berengana atxikitzeko irrikitan.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 182. orr.

Maitale arruntek izaten duten irudimen arin, hegalari, jainkozkoa.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 113. orr.

OHE Objektu Hegalari Ezezagun bat jaso du iruditan NASA Estatu Batuetako Espazio Agentziaren Spirit zundak. herria¬

2 (izen gisa)

Dudarik gabe, oso hegalari ona zen Cho; behin eta berriro gurutzatzen zitzaion eta Harry norabidea aldatzera behartzen zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 213. orr.

Efemeropteroak ez dira hegalari oso trebeak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 238. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

auto hegalari (3); objektu hegalari (3); plater hegalari (3); plater hegalarien (3)


hegaldaka (38 agerraldi, 13 liburu eta 2 artikulutan; ETCn 158 agerraldi) adlag hegan eginez. ik hegalka.

Mila deabru beltz, leizean goiti hegaldaka...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 131. orr.

Aingerua hegaldaka iragan zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 321. orr.

Hegaldaka zihoan karnaba bat akabatu zuela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 226. orr.

Snitcha, lurretik hurbil, hesietako baten inguruan hegaldaka zebilen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 213. orr.

Bertze zenbaitetan antxetak ikusten ditut neure parean hegaldaka.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 180. orr.

Usoak, usoak denetan, teilatu batetik bestera hegaldaka.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 53. orr.


hegaldarazi, hegaldaraz, hegaldarazten (orobat hegaltarazi g.er.) du ad hegaldatzera behartu.

Sarrerako punteoak hilerriko ainarak hegaldarazi zituen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 239. orr.

Haize bortitz batek harat eta honat hegaldarazten zituela.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 185. orr.

Nola parpailak hegaldarazten genituen haizearen sasoian.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 31. orr.

Baina zertarako pentsatu, musikak hegaldaraz bagaitzake?  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 230. orr.

New Yorkeko elizetako beltzek airoski hegaldaraziriko gospel moldean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 162. orr.

Apezak boz melengaz zerua zerua saritzat abestiaren lehen notak hegaldarazi zituen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 164. orr.

Eta laster, Cluny-ko abade handia, Odilon, kümitatürik, Leire-ko arranotegi sakratütik erreforma hegaltarazi züan Santiago-ko bidealat.  Herria   2004-04-01


hegaldari izodn hegalaria.

Txori hegaldariak ez baitira gorputzak hatsa galtzen duenean hiltzen, hegats egiteko gogoa galtzean baizik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 274. orr.

Elefante hegaldariak.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 28. orr.


hegaldatu (ETCn 1.054 agerraldi), hegalda, hegaldatzen 1 da ad hegan egin.

Lertxunak ugari, gure tren geldoa igaro ahala saldo zuritan hegaldatzen zirenak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 51. orr.

Kaio saldo handiak hegaldatu ziren bat-batean labarretatik.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 231. orr.

Zure hareen gainean belatza hegaldatzen denean, han dago maitasuna.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 198. orr.

Aireontzia hegaldatu zelarik bere aitaren eskua hartu zuen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 37. orr.

Estreinako aldia nuen halako elurte baten erdian hegaldatzen nintzena.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 8. orr.

Lisboatik Düsseldorfera hegaldatu nintzen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 280. orr.

Hegaldatzeko sekeretua ere matematikak eta filosofia naturalak argituko dute egunen batean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 114. orr.

2 irud

Lumatxa finak hegaldatzen ziren, hegaztien usain sendoa hedatzen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 100. orr.

Ziburuko iturrian bi karabela / ontzi handiak / belak hanturik / urean hegaldatzen dira.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 161. orr.

Eta egonaldi motz bat egin ondoren, denok hegaldatzen garela beste nonbaitera.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 55. orr.

Geroxeago, unibertsitateko egun aspergabeetaraino hegaldatu zen ustekabean.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 230. orr.

Gai batetik bestera hegaldatzen zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 228. orr.

Eguneroko bizitzatik beste mundu batera hegaldatzeko grina.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 10. orr.

Denak Otsabidetik kanpo hegaldatu ziren, Anttoneta Parisera, Leon eta Frantxua Baionara [...] eta Mustafarekin ezkondu zen Terexa Marseillara.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 50. orr.

Jessicaren amatxirenganako larderiazko hitzak hegaldatu ziren.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 153. orr.

Kulturaren eta historiaren gainetik hegaldatu nahi izate hutsa.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 200. orr.


hegaldatze iz hegan egitea.

Bizpahiru hegaldatze ero egin zituen, norakorik gabe bezala, eta gero desagertu egin zen.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 13. orr.

Ur azalean, hegaldatze oker eta bihurrietan, hantxe ibiltzen zen, gora eta behera, ia atsedenik hartu gabe, zenbait burruntzi.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 167. orr.

Bere hegal laburrekin basoilarrak hegaldatze pisua du baina azkarra.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 79. orr.


hegaldi (ETCn 7.332 agerraldi) 1 iz hegan egitea (ik hegada).

Euli eta liztorren hegaldi urduriak.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 17. orr.

Hegaldi askean airea bereizi eta bere kontrajarpena sentitzen duen uso arinak.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 34. orr.

Hegaldi zirkularretan dantza eta dantza.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 260. orr.

2 (hegazkinena)

Biharamun eguerdian itzulerako hegaldia hartzera.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 48. orr.

Oso hegaldi lasaia, zinez.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 294. orr.

British Airwaysen Londreserako BA 485 hegaldia.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 11. orr.

Berlin-Mosku hegaldiaren hegazkin bateko kapitainak.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 32. orr.

Air France Frantziako aireko bidaien enpresak Paris eta Los Angeles arteko sei hegaldi ezeztatu zituen. herria¬

Albertan gara -berrogei minutuko hegaldia egin dugu.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 117. orr.

Aireko hipersonikoaren hegaldia atzeratu du NASAk.  Berria - Gaiak   2004-11-17

Ryanair hegaldi merkeen konpainiak.  Berria - Ekonomia   2004-02-04

Hegaldi laburrekoa, halabeharrez.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 112. orr.

Akabantzarik gabeko hegaldi batean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 458. orr.

Hegaldi aurreko izua da.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 25. orr.

Errekonozimendu hegaldia.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 10. orr.

Okzitaniako Tolosatik Casablancarako lehen hegaldia egin ondoren.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 8. orr.

Oraingoan Miami eta Yucatango Meridan barrena noa, han ia egunero baitago Caracaserako lotura, baina Meridan eteten dut hegaldia.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 249. orr.

Hegaldiko jantzi astunak erantziko ditut.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 153. orr.

Eguraldi bikaina dugula hegaldirako.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 115. orr.

3 irud

Jonki zikin pozoitua [...] nirbana ttipitik nirbana handi betikora irristatu eta hiltzera etzaten denean, metro pasatxoko hegaldi motz itsusian.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 281. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hegaldi-kontrolatzaileak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 117. orr.

Hegaldi-mina alegia.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 377. orr.

Erreakziozko hegazkinetako gidariak trebatzeko erabiltzen den hegaldi simulagailua.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 99. orr.

Polo jokalari-ohia, milioiduna eta hegaldi-enpresa baten jabea.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 209. orr.

Branfordera itzultzeko hegaldi-plana aurkezten du.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 117. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Tindufen eta Aaiunen bizi diren herritarrek elkar ikusi ahal izateko, charter hegaldiak jarriko dituzte.  Berria - Mundua   2004-02-26

Martera egin asmo dituzten espazio-hegaldiak direla eta.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 37. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ciaren hegaldi (4); espazio hegaldietarako (3); hegaldi komertzialak (4); hegaldi konpainiek (3); hegaldi luze (3); hegaldi merkeak (5); hegaldi merkeek (3); hegaldi merkeen (14); hegaldi pribatu (3); hegaldi pribatua (3); hegaldi sekretuak (6); hegaldi sekretuen (3): lehen hegaldi pribatua (3); hegaldia atzeratu (5); hegaldia hartu (3); hegaldia hartuko (3); hegaldiak sortutako izuagatik (3); hegaldien kontrolerako (3)


hegalditxo iz hegaldi laburra.

Sabaitik zintzilik zegoen kaiola baten atetxoa ireki eta, eskua barruan, zailtasunik gabe heldu zion hegalditxo bizian jiraka zebilen txoriari.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 154. orr.

Oliver Woodek berotzeko hegalditxo bat egin zuen zutoinen inguruan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 215. orr.


hegalditza iz abiazioa.

Mutilak, kamikazeak hegalditzarekin batera sortu ziren, japoniarrek izena eman besterik ez zuten egin.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 145. orr.


hegaldun izond hegala duena; hegalak dituena. ik hegodun.

Ez naute sentitzen, ukitzen, fantasma hegaldun izaki, baina desterratu eginen nindukete pozik beren gogotik. Zaldi hegaldun bat asmatzen duenak ez du horrengatik baieztatzen zaldi hegaldunik izatez badela.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 75. orr.

Herri hizkeran ezezik, literatura idatzian ere utzi du bere arrasto nabarmena gure xomorro hegalddun amorragarri honek.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 120. orr.

Bere kapela hegaldunari.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 0. orr.

Bizardun erraldoi bat zen, marinel txano hegalduna begietaraino sartuta zuena.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 273. orr.

Hamasei urteko neskatxa bat zegoen gurdian igoa, blusa hegaldun bat soinean eta txano urdin bat buruan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 32. orr.

Galtza barren zabalez gizonak, gona hegaldun kolore anitzekoz emakumeak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 123. orr.

Itsas zaldi doratu baten antzeko gurpil hegaldun bat.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 22. orr.

"Disko hegalduna" izeneko irudi ederra.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 89. orr.

· Ene bidean nabil, oinak hegaldun.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 52. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hegaldun bat (7); zaldi hegaldun (5); zaldi hegaldun bat (4)


hegalka (7 agerraldi, 5 liburu eta 2 artikulutan; ETCn 108 agerraldi) 1 adlag hegaldatzen.

Beherago, usakume zuriak hegalka ari dira.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 532. orr.

Bi kandela piztu ditugu eta sulamen argitasuna hegalka hasi da mahaiaren gainean, arroz zuria argituz eta arrautza frijituak erakutsiz.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 412. orr.

2 iz hegaldia.

Uda izan balitz segur aski, ulu baten hegalka antzemanen zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 205. orr.


hegalkada 1 iz ipar hegal ukaldia.

Hegalkada handiz ibiltzea toki batetik bertzera, xori baten gisa.  Herria   2002-11-07

Ximeleta baten hegalkada bakar batek sekulako zirimola altxarazten ahal omen dik lurraren alde batetik bestera...  Herria   2003-03-10

2 hegaldia.

Azken hegalkada egin du maiatzaren 31-an.  Herria   2003-06-05

Hegalkada batez joan gira Japoniara.  Herria   2003-11-13

Amuarrain arraintza Cabillon arraintegian, ULM erakusketa, parapentez hegalkadak.  Herria   2001-05-10


hegalkatu, hegalka(tu), hegalkatzen da ad hegaldatu.

Txori txiki eta luzexka, enara iduri, inguruka hegalkatzen da arin uraren arrasean.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 16. orr.


hegalkin iz hegalare irtengunea.

Fezeko kaleak oso ilunak zirela, "zeren etxeek hegalkin edo proiekzio bat baitute lehenengo pisuan, argia kentzen diena, eta gainera galeriek eta pasabideek arazoa areagotzen baitute".  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 215. orr.

Basen hegalkinak ez daitezela irten oinarria baino kanporago; goiko pareten lodiera ere proportzio berarekin egin behar da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1630. orr.


hegalontzi iz aireontzia.

Badatoz hegalontziak urdina betean, hirurehun itsaspeko hegan, Londongo zerua Gernikakoa halako hamar, hogei, berrogei, sirenen txistua baino mingarriagoa arranoen amiltze astuna.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 89. orr.


hegalpe 1 iz hegalaren azpialdea.

Alde horretako hegalpea aitzinaldekoa baino are laburragoa da.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 13. orr.

Bizian ez ezik heriotzan ere kausa baten hegalpea bilatu nahia. Txiskeroen laguntzaz, lekua egin diote elkarri hegalpearen azpian.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 271. orr.

Txita-talde ugaria zuen [...] eta denak ezin ziren haren hegalpean babestu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 294. orr.

Hiru oilo saskian, elkarren kontra, luma multzoa dardaraka, burua hegalpean gordeta.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 16. orr.

Arkupetan eta teilatu hegalpetan atsedeten.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 156. orr.

Berak lastozko kapeluaren hegalpetik begiratzen zidala.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 376. orr.

Esparruko kaleetan zebilen munduak dei egiten zidala begitandu zitzaidan eta, jakanarrua estuturik, hegalpez hegalpe joan nintzen, nora ez nekiela, den-denaz mira eginik.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 350. orr.

2 babesa.

Txopako gazteluaren hegalpean.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 276. orr.

Maisu apalen hegalpean, egizu ikasleak ere apal izan daitezela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 373. orr.

Aberria ala hil lelo zahar ezagunaren hegalpean.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 82. orr.

Euskaldunak ez zuen ezer egiten ahal botere indartsu baten hegalpetik kanpo, izan eliza, izan notableria, izan edozein alorretako buruzagi.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 316. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere hegalpean (5); haren hegalpean (3); hegalpean bezala (3); hegalpean hartu (3)


hegaltto iz hegaltxoa.

Azpitik hartu ninduen, eskumuturretatik hegaltto gorriak atera zaizkion arrain gorri txiki bat bezala harrapatu ninduen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 44. orr.


hegaltxo iz hegal txikia.

Jainko onaren aingeru bat zirudien, hegaltxo bat hondatu eta belar artera eroritakoa.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 26. orr.

Urrezko pilota txikiari tinko eusten zion ukabilean, nahiz eta gogor saiatu hura bere hegaltxoak astintzen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 253. orr.


hegaltzar iz adkor hegal handia.

Haren kapeluaren hegaltzarrak dardaraz zebiltzan haizepean.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 148. orr.


hegaluze 1 iz atun mota, haragia hegalaburrak bezain gorria ez duena (Tunnus alalunga).

Hegaluzearen kanpaina.  Berria - Harian   2005-06-03

Hegaluzearen arrantzaldiak hobera egin du.  Berria - Harian   2005-08-21

Hegaluzerako beita hartzen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 213. orr.

Atunetara eta hegaluzetara joaten diren itsasontziek.  Berria - Harian   2005-09-22

Gipuzkoako arrantzaleek 4,5 milioi kilo hegaluze harrapatu dituzte.  Berria - Ekonomia   2004-10-29

%33 jaitsi du berdelarena, eta 50.000 eta 18.300 tonatan utzi du hegaluzearen eta atunaren kuota, hurrenez hurren.  Berria - Ekonomia   2004-12-23

Almerian arrantzatutako hegaluzea prestatzen ari da Edorta.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 60. orr.

Matxetea hegaluzearen paparrean bezala, halaxe sartu zen gure pala zentinela makur haren buruan!  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 49. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Marmitakoa, hegaluze zerrak piperradarekin eta mendreska errea.  Berria - Euskal Herria   2004-07-21

Merkatu beltzean erosi behar izan ditu hegaluze lata horiek.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 62. orr.


hegamin iz

Zangulua ere paratzen zigun aitak, adar oker batetik zintzilik, eta hantxe ibiltzen ginen dilindan, bihotz ttiki erne hura hegaminez genuela, lizarpe guzia larraindu arte.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 240. orr.


hegamotz iz hegalaburra, atun mota.

Hegaluzearen eta hegamotzaren kostera ongi doa oraingoz Bizkaiko eta Gipuzkoako arrantzaleentzat.  Berria - Ekonomia   2004-08-07


hegan (669 agerraldi, 130 liburu eta 50 artikulutan; ETCn 6.187 agerraldi) 1 adlag hegoen bidez airean higituz, hegaldatzen. ik hegaz.

Usoak, hegan dira politak.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 124. orr.

Enarek bezala, jana hegan hartzea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1001. orr.

Zubi hura igarotzeko zuen gogo biziak eraginda, hegan hasi zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 996. orr.

-Ordu laurden barru hegan abiatu behar dugu... ba al duzu kafe tanta bat?  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 97. orr.

Hegan eramango zaitut plazerez plazer, gozamenezko itsaso batean murgilduko zaitut.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 113. orr.

Harryren besora joan zen hegan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 44. orr.

Gizon honen teologia [...] hegan doan arranoa da; gure zientzia, berriz, sabel gainean lurrean arrastaka dabil.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 344. orr.

Auretan zehar hegan datorrela.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 263. orr.

Beste aukera duk hegan hobeto ikastea.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 377. orr.

Txori arinak bezala gora eginez hegan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 222. orr.

2 airetik, airean.

Pixontzia hegan joan zen logelan zehar.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 70. orr.

Hantxe joan zitzaizkion buru gainetik hegan pala eta pilota.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 203. orr.

· Zalditik hegan jaitsiz, bakoitzari txanpon batzuk eman zizkion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 338. orr.

3 hegan egin (ETCn 722 agerraldi) ik hegaldatu.

Baina txoriak hegan egin, eta beste sastraka batzuetan pausatu zen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 141. orr.

Egin bezate hegan hegaztiek airean.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 16. orr.

Ezin duela gizonak hegan egin?  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 76. orr.

Abioi hark ez zuela hegan egiten.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 131. orr.

Tximeleta, esango didazue, hegan egiten dakien lorea!  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 333. orr.

Bi hego buruaren gainetik altxatuak zituen, beste bi hegan egiteko zabalduak, eta beste biek gorputz osoa estaltzen zioten.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 0. orr.

Arimak bere hegoak zabaldu eta hegan egin dezan Zeruetara bizkor hegan egiteko.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 50. orr.

Altura finkoan hegan eginez nire lastertasun normala hartu dut berriro.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 114. orr.

Etsaiaren ehiza hegazkinek, behetik hegan eginez, metrailadorearen tiro sorta bat jaurtiko dute artalde negargarri honen kontra.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 98. orr.

22.000 kilometroko abiaduran egin zuen hegan espazio kapsulak kometaren atzetik.  Berria - Gaiak   2004-01-04

Saturnoren Titan ilargiaren gainetik hegan egin du Cassini zundak.  Berria - Gaiak   2004-07-04

Izar uxo zaharretako bat, oso geldo eta estropezuka hegan egiten zuena.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 156. orr.

Ametsak hegan alde egin zidan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 382. orr.

Lasterka baino gehiago, hegan egin nuen, herrenaz batere gogoratu gabe.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 164. orr.

Nire irudipena da denborak hegan.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 89. orr.

4 hegan eginarazi (ETCn 22 agerraldi)

Autoari hegan eginarazteko asmorik ez badu.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 39. orr.

Airean pasatu ziren gure ondotik, harriz harri jauzika, barrez, zintei hegan eginaraziz.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 19. orr.

Bideek eta altxonbide bihurriek [...] hiru ilara osatzen zituzten, bata bestearen gainean, eta ematen zuen hegan eginarazten ziotela goi-ordokiari haien artean sortzen ziren lerro zabal argi lurrintsukoek lagunduta.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 44. orr.

Erlikia Sakratuei buruzko kondairek mistikoen, ameslarien eta poeten irudimenari hegan eginarazi diote.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 254. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

airean hegan (14); artean hegan (3); bat hegan (5); batean hegan (7); batek hegan (5); beste bi hegan (4); beti hegan (3); bezala hegan (9); bi hegan (4); bi hegan egiteko (4); da hegan (9); den hegan (3); dira hegan (6); du hegan (10); duen hegan (3); dugu hegan (3); duk hegan (3); dut hegan (3); dute hegan (3); edo hegan (3); egin eta hegan (3); egin zuen hegan (11); ere hegan (6); eta hegan (43); eta hegan egin (6); eta hegan egiten (3); eta hegan joan (6); euliak hegan (3); gainean hegan (14); gainetik hegan (24); gainetik hegan egin (7); hasi zen hegan (3)

hegan abiatu (7); hegan abiatzen (7); hegan alde (5); hegan alde egin (3); hegan ari (8); hegan aterako (3); hegan bezala (8); hegan dabil (4); hegan dabiltzan (4); hegan doa (8); hegan doala (3); hegan doan (5); hegan doaz (4); hegan doazen (5)

hegan egin (92); hegan egin ahal (4); hegan egin behar (5); hegan egin du (3); hegan egin eta (4); hegan egin nahi (5); hegan egin nuen (4); hegan egin zuen (15); hegan egin zuten (6); hegan eginez (12); hegan egingo (9); hegan egitea (9); hegan egitearen (3); hegan egiteko (39); hegan egiteko zabalduak (3); hegan egiten (53); hegan egiten du (3); hegan egiten duen (5); hegan egiten nuen (3); hegan egiten zuen (5); hegan egiten zuten (3); hegan egitera (4)

hegan ere (4); hegan eta (18); hegan eta hegan (3); hegan etorri (6); hegan etorri eta (3); hegan ez (4); hegan hasi (5); hegan hasi zen (3); hegan hasten (4); hegan ibili (5); hegan ibiltzen (8); hegan ikusi (4); hegan ikusten (3); hegan irten (4); hegan jarriko (3); hegan joan (22); hegan joan zen (7); hegan joan ziren (3); hegan joango (3); hegan joaten (8); hegan joaten zen (3); hegan pasatzen (3); hegan taldea (3); hegan zebilela (3); hegan zebilen (5); hegan zebiltzan (6); hegan zihoan (7); hegan zihoazela (4); hegan zihoazen (6)

ikusi nuen hegan (3); inguruan hegan (3); joan zen hegan (5); leihotik hegan (3); nuen hegan (5); txoriak hegan (5); usoak hegan (5); zen hegan (17); zeruan hegan (5); ziren hegan (10); zuen hegan (19); zuten hegan (6)


hegape
1 hegapean (orobat hegopean) hegoen azpian.

Hauxe bera egiten zuen gero etxekoandreak oiloaren hegapean arrautzak ezarri orduko, bosna argizari ttantta.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 135. orr.

Zintzoen arimak oiloak txitoak bezala bere hegopean babesten.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 44. orr.

Aintzira bazterreko fabrika haren hegapean bizi hintzen; harrapari galanta txoria, baina hego zabal eta sendoak zituena.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 244. orr.


hegarin adlag arin hegan.

Bere habia lehendabiziko aldiz uzten duen txorikumea bezain pozik eta hegarin joan natzaio.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 199. orr.

Habiatik irten berri den txoria bat-batean hegan hasi balitz baino hegarinago utzi nau Zuzendari txit agurgarriaren jarrerak.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 228. orr.


hegaskor ik hegazkor.

hegats 1 iz goi luma.

Literaturarekiko obsesio apartekoak eraman zuen bizitzaren bazter horretara, eta halarik ere bere hegatsa ez zen herdoildu Cuando ya no importe izeneko testamentu liburua idatzi zuen arte.  Berria - Kultura   2004-09-18

2 hegoa.

Moko eta xango gorridunak, hegatsak gorri-gorriak dituztenak.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 35. orr.

Bere arrano itxurazko totema zeru urdinean ikusi baitzuen, hegatsak zabal-zabalik hodei zurien artetik jalgitzen zitzaiola.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 117. orr.

3 hegala.

Tiburoiaren bizkarreko hegatsak ur azala ebaki duela iruditu zait.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 21. orr.

Hegatsa astindu eta buelta ematen zuen, arrainontzian zehar joanetorri batzuk egiteko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 316. orr.

4 ik hegatz.
5 hegatsez goi hegan.

Iratze artetik bele bat altxatu zen hegatsez pinuen gainetik urruntzeko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 100. orr.

Milaka txori zuri ariko dira hegatsez ontzien gainean jirabiraka.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 229. orr.


hegatsu izond

Ia oinak airean ibiltzeko modu hegatsu horrek.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 34. orr.


hegatu (ETCn 155 agerraldi), hega, hegatzen da ad hegan egin, hegaldatu. ik hegaldatu.

Aingerua hegatu zen lekuraino hegan egin ahal izateko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 996. orr.

Zuhaitzak okertu eta makurtu, eta hostoak zalapartan hegatzen dira, belardiari adabakiak jarriz.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 128. orr.

Iruditu baitzitzaion limosna hura orduantxe zerura hegatzen ikusten zuela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1064. orr.

Handik, maitasunezko txoria mendiez eta itsasoez haratago hegatu zen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 113. orr.

Hiztun baldarra semantikaren beldurrean bizi da, semantikaren kartzela edo putzu sakon eta ilunean; handik hegatzen da ezinka beti, sekula ez hotsetatik eta beren josi-urratuetatik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 69. orr.

Ez dezagun pentsa arimek Akerontetik ihes egiten dutenik, edo haien gerizak bizien artean hegatzen direnik.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 235. orr.

Hotsak etxeen harrizko hormetan zehar hegatzen dira.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 447. orr.


hegatxabal (ETCn 114 agerraldi; orobat hegazabal ETCn 13 agerraldi) iz txori intsektujalea, arrea, buruan mototsa duena, habia labore alorretan egiten duena (Alauda arvensis). ik larratxori.

Hegatxabala, arrunki "larretxori txanoduna" deitua, beste txori guztien gainetik maite zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 722. orr.

Hegatxabalaren jantzia, lumajea alegia, lurraren antzekoa da.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 548. orr.

Julesek hegazabalak jan nahi ditu...  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 110. orr.

Neguan, faisaien purpuran ere etzaten ziren, bai eta hegatxabalen errauts grisean, eta eper, galeper eta birigarroen zeta pintarratuan ere.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 249. orr.

Noranahi hedatzen da hegazabalen txorrotxioa airezko zurubi ikusezinean barrena.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 384. orr.

Hegatxabalak kantari, hasperen maitasunez, pasioak hil behar nau, hil behar dolorez...  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 146. orr.


hegatz (orobat hegats) 1 teilatua; teilatu hegala.

Sutea sukaldean piztu zen eta lastozko hegats baten bitartez eraikuntza osora hedatu.  Berria - Mundua   2004-07-17

Hegatzak badü bi hegal, Xiberoak bi maxela.  Herria   2001-09-06

Bordako hegatseko teilak ikararaziz.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 29. orr.

Dena arbelezko hegats.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 178. orr.

Gaztelu-Zahar etorbideko eskola publikoaren hegats itzalean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 294. orr.

Eztandaren ufakoak autobusaren hegatsa txikitu zuen, beirak apurtu eta hainbat bidaiariren gorputzak puska egin.  Berria - Mundua   2004-01-30

Teilatuko hegatzetatik ari duen itoti soinu bakanak bestek ez du jotzen aiton iloben belarrietan.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 127. orr.

Delphesko tenpluaren hegatz-pean idatzia den "Ezagutu ezazu zeure burua" perpausaren mamiaz ahanzten ari naizela.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 115. orr.

2 hegatz-gabe lo egiteko teilaperik ez duena.

Hegatz gabeek edo beste hiritar txiroek.  Herria   2005-10-06

Hegatz gabeek etsenplua hartu dute lur-gabeetan, giza egituratze arrunt berri bat eraiki baitute hauek.  Herria   2005-10-06


hegatze iz hegan egitea, hegaldatzea.

Josebak zigarro bat piztu zuen eta kealdien hegatzean kontzentratu zen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 38. orr.


hegaxka iz hego txikia.

Hurrengo egunean Roland Ratzemberger austriarraren Simtek-Ford autoak aurreko hegaxka galdu eta Villeneuve bihurguneko horman utzi zuen bizia.  Berria - Kirola   2004-04-30

Joanak dira baso ilunean sartzen ziren zuzengune amaigabeak, autoek apenas hegaxkarik gabe osatzen zituztenak.  Berria - Kirola   2004-07-25


hegaz (149 agerraldi, 20 liburutan; ETCn 114 agerrald ) 1 adlag hegan.

Txoriak hegaz zihoazen jada.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 67. orr.

Honantz dator hegaz.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 93. orr.

-Igerian edo hegaz, Peter?  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 130. orr.

Hegaz alde egin ez zezaten, lotu egin zituzten.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 163. orr.

Geroxeago, beste objektu bat igarotzen zaio hegaz ondotik.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 250. orr.

-Hegaz ari naiz! -garrasi egin zuen airetik.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 65. orr.

Zein leku zorionekotan dabiltza hegaz zure gogoetak?  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 245. orr.

2 hegaz egin hegan egin.

Nahi izanez gero, nik Peter Panek bezala egin nezake hegaz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 87. orr.

Peter, irakatsiko zenieke hegaz egiten Johni eta Michaeli ere? Aireak baino pisu handiagoa duen zerbait ez duzu inoiz ere hegaz egiten ikusiko.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 62. orr.

Aulkiak hegaz egiteari ekin zion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 347. orr.


hegazabal1 izond hego-zabala.

Beti abiso hunkigarriren baten ekarle izaten ziren guretzat, aldian behin, goiko zerusapaian jiraka, sosegu susmagarriz agertzen ziren pizti hegazabal mutu haiek;"hara putreak".  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 87. orr.


hegazabal2 ik hegatxabal.

hegazkada iz hego ukaldia.

Pekingo harako tximeleta haren antzera, zeinaren hegazkada xume batek New York-eko sistema klimatiko guztia eraldatu zuen.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 105. orr.

Zaunkak eta hegazkadak entzun zitzaketen gaua zeharkatzen.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 29. orr.


hegazkera iz hegaz egiteko era.

Hegazkera astuneko albatroak ere inguratuko dira, kezkaturik eta urduri.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 199. orr.


hegazkin (ETCn 22.134 agerraldi; orobat hegazki g.er.) iz airean ibil daitekeen ibilgailua, airea baino astunagoa, hegoduna eta motorduna. ik aireko.

Oraindik ez dira hegazkinak abiatzen hasi Reno-Tahoe aireportutik.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 114. orr.

Hegazkina ez zen aireratu.  Berria - Mundua   2004-09-02

Hegazkina huts egingo duzu -esan zidan Mary Annek-.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 20. orr.

Hegazkinaren lehen hegaldi ofiziala.  Berria - Harian   2005-01-19

Hegazkinak goia hartu zuenean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 20. orr.

Hegazkina jaisten hasi da.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 9. orr.

Hegazkina hiriaren kanpo aldean erori baitzen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 16. orr.

Lurreratu da hegazkina.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 132. orr.

Hegazkinak lur hartu zuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 223. orr.

Hegazkin batek lur jo eta 33 pertsona hil dira.  Berria - Mundua   2004-05-16

Egun batez hegazkinera igoarazi eta Parisera eraman zuten.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 176. orr.

Washingtonera zihoan hegazkin bat desbideratu zuten atzo beste aireportu batera.  Berria - Mundua   2004-01-11

Larri ibili nintzen, kirru handi bat egin nuen zerurantz, eta bertikala hartzen ari nintzela gaitzeko eztanda batek astindu zuen Polikarpov gaixoa, uste nuen tankean eman zidatela, baina hegazkinak gorantz jarraitu zuen.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 145. orr.

Atzo hemendik hurbil hegazkin bat bota zuten.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 245. orr.

Hegazkina eraitsi eta handik ordu erdira.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 16. orr.

Bi hegazkinak leherraraztea lortu dugu.  Berria - Mundua   2004-08-28

Hegazkinetik jaitsi bezain laster.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 159. orr.

Hegazkinen bahiketaren inguruan gertaturiko nahasmenak.  Berria - Mundua   2004-06-18

Hegazkineko tripulazioa sei pertsonak osatua zela.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 113. orr.

250-300 eserlekuko hegazkinen merkatuan.  Berria - Ekonomia   2004-12-12

Gure hegazkinak bi motorrekin ere hegan egin baitzezakeen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 21. orr.

Hegazkinaren fuselajeraino ailegatu nintzenean.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 20. orr.

Hegazkineko kabinan agertzen den komandantea.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 7. orr.

Hegazkinaren hegalak ilargi-argitan diz-diz, hotz.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 36. orr.

Arratsean aurkitu zuten T., burezurra hegazkinaren egonkorgailuak zartaturik.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 30. orr.

Eskuaz hasi zen hegazkinaren joan-etorriak imitatzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 181. orr.

Mexikora joan behar izaten zuen hegazkinez.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 52. orr.

Frantziako Tolosara doa eta handik [...] Bartzelonara, hegazkinez, hor beste hegazkin bat hartu eta Albacetera joateko.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 50. orr.

Hiritik ateratzen zen lehen hegazkina hartuko zuen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 47. orr.

Hegazkinen aurkako kanoi bana, Krupp modelokoak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 128. orr.

2 (izenondo edo izenlagun batekin)

Han Heinkel 51 hegazkin arinek metrailatu zuten.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 64. orr.

Hegazkin arin bat hodeipean, jira dotorea eginda gaztelura buruz amiltzen.  Koldo Izagirre   «Vladimir», 2003 - 50. orr.

Munduko hegazkin pisuena, 421 tonakoa.  Herria   2005-05-05

Leku horretatik hegazkin komertzial gutxik egiten dutelako hegan.  Berria - Gaiak   2004-08-19

Italia faxistaren hegazkin militarrak.  Berria - Euskal Herria   2004-07-04

Armstrong bere hegazkin pribatuan iritsi zen.  Berria - Kirola   2004-03-04

Erreakziozko hegazkinetako gidariak trebatzeko.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 99. orr.

Piloturik gabeko hegazkin espioi batek jaurti zituen misilak.  Berria - Mundua   2004-10-23

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ezgauza deklaratu zuten hegazkin pilotu izateko.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 9. orr.

Hegazkin-pilotu izateko ahalegina kontatu behar dut lehendabizi.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 123. orr.

Kendallek uko egin zien hegazkin-laguntzaileak eskainitako kakahuetei.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 140. orr.

Egiozu gaztelaniaz hegazkin zerbitzariari.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 193. orr.

Hegazkin-konpainiara deitu zuen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 18. orr.

Hegazkin zerbitzuen antolatzaile eta propaganda zerbitzuetako kide.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 8. orr.

Hegazkin-postaz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 284. orr.

Hegazkin txartelen bila ibili ziren.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 135. orr.

Eztei-bidaia baterako hegazkin billeteak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 302. orr.

Saint-Exupéry hegazkin armadara itzuli zen berriro.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 12. orr.

Hegazkin atalak ekoizten zituen enpresa bateko bazkide egin zen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 106. orr.

Hegoak Erresuma Batuan egiten dituzte, hegazkin gorputzaren zati batzuk Hamburgon (Alemania), kabina Tolosan (Okzitania) eta atzealdea Espainian.  Berria - Ekonomia   2004-01-18

Karlingatik irten baino lehen, hegazkin muturra gorantz erregulatua nuen.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 57. orr.

Han ziren milioi batzuk metrailadore kartutxo zintetan, hantxe 500 hegazkin bonba, 20tik 300 kilorakoak.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 179. orr.

Alemaniako hirien kontrako hegazkin erasoak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 108. orr.

Hegazkinlari ingelesen eta alemaniarren arteko hegazkin borroka izugarri bat.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 112. orr.

Afaltzeko orduan, hegazkin alarma berriro.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 125. orr.

Hegazkin istripu batean.  Berria - Kultura   2004-09-23

Italian izandako hegazkin ezbehar larriena izan zen.  Berria - Mundua   2004-03-09

1.200 hegazkin azterketa egiten dira urtean Frantzian.  Berria - Mundua   2004-01-06

Berak ziren aberats eta indartsu, beren hegazkin-ontziekin eta beren "Liberators"ekin.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 173. orr.

Fokker hegazkin fabrikan.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 126. orr.

Airbus enpresa taldeak Europako lau hegazkin fabrikatzaile nagusiak biltzen ditu bere baitan.  Berria - Ekonomia   2004-01-18

Airbus hegazkin egilearen emaitza onei esker.  Berria - Ekonomia   2004-03-09

Garraioa ere, bereziki hegazkin bidezkoa, asko merkatu zen.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 252. orr.

Hegazkin-hotsak sentitu nituen gero eta hurbilago.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 19. orr.

Mugarik Gabeko Hegazkin Pilotuen Elkarteak.  Berria - Euskal Herria   2004-11-10

· Bere aire hegazkin konpainia ofiziala.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 186. orr.

Uzbekistan Airways hegazkin garraio kanpainia nazionaleko aireko baten istripuan.  Berria - Mundua   2004-01-14

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Kirol-hegazkin batek intsektizida barreiatuko balu bezala.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 97. orr.

Gerra-hegazkin modelo berriak testatzea.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 109. orr.

Bonba hegazkin berri bat, Heinkel 111, agertu zen mendi artetik.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 67. orr.

Bonbardaketa hegazkin batek Holandako Erregistro Zibileko eraikinari eraso dio.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 278. orr.

Erreakzio-hegazkinek uzten zituzten kezko lerro ezin zuzenagoetan.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 133. orr.

Zama-hegazkin errusiar galant bat ari da hurbiltzen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 117. orr.

C-5 Galaxy karga hegazkin batek.  Berria - Mundua   2004-01-09

Lotura-hegazkin txiki-txiki bat hartu genuen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 268. orr.

Charter hegazkiez eta heien segurtasunaz.  Herria   2004-01-22

Frantziako Armadako akrobazia hegazkinek ke gorri, zuri eta urdina zabaldu zuten airean.  Berria - Gaiak   2004-12-15

5 ehiza-hegazkin (orobat heizahegazkin g.er. eta ehizegazkin)

Nahikoa zen hori ehiza hegazkinak airera ez zitezen. Ehiza hegazkin baten erasoa izan zuen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 52. orr.

Bonbardaketariek herria txikitu ondoren, ihesari eman ziotenak metrailatzeari ekin zioten ehiza-hegazkinek.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 52. orr.

Sei ehiza hegazkin, sei, aurre-ezkerrean!  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 50. orr.

Herenegun etsaien heizahegazkin batek alemanen beste heizahegazkin bat metrailatu zuen gure hiriaren gainean, eta hegal bat kendu zion.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 15. orr.

Eguerdirako ehizegazkin bik Gernikaren gainetik hegaldi bat egin zuten, behaketarako eta jopuntuen argazkiak egiteko.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 62. orr.

C-101 ehiza hegazkinetako pilotu izango direnak.  Berria - Euskal Herria   2004-07-15

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

air france hegazkin (3); airbus hegazkin (3); airways hegazkin (3); alitalia hegazkin (3); armadako gerra hegazkin (3); armadako hegazkin (7); armadako hegazkin batek (6); armadaren hegazkin (3); arteko hegazkin (4); batez ere hegazkin (3); bere hegazkin (3); beren hegazkin (3); beste hegazkin (16); beste hegazkin bat (5); beste hegazkin batek (3); bi hegazkin (22); boeing hegazkin (3); da hegazkin (3); du hegazkin (6); dute hegazkin (4); edo hegazkin (4); egiptoko hegazkin (4); ehiza hegazkin (9); ere hegazkin (4); erreakzio hegazkin (3); eta beste hegazkin (4); eta hegazkin (28); eta hegazkin bat (6); eta hegazkin txartelak (3); europako hegazkin (3); gabeko hegazkin (5); gerra hegazkin (10); gerra hegazkin eta (5); hainbat hegazkin (3); hamar hegazkin (4)

hegazkin alemaniarrak (3); hegazkin bat (78); hegazkin bat erori (3); hegazkin bat hartu (7); hegazkin bat hartuko (3); hegazkin bat pistatik (3); hegazkin batean (29); hegazkin batean sartu (5); hegazkin batek (32); hegazkin batek lurra (3); hegazkin bateko (4); hegazkin baten (14); hegazkin batera (5); hegazkin batetik (3); hegazkin batzuk (3); hegazkin berri (3); hegazkin bonba (4); hegazkin edo (3); hegazkin egiteko (3); hegazkin eman (4); hegazkin eman zizkion (3); hegazkin erraldoia (7); hegazkin eta (22); hegazkin eta helikoptero (3); hegazkin eta helikopteroek (4); hegazkin garraio (4); hegazkin gehiago (7); hegazkin handien (3); hegazkin handiena (3); hegazkin hark (3); hegazkin hori (5)

hegazkin istripu (9); hegazkin istripu batean (7); hegazkin istripua (5); hegazkin istripuan (3); hegazkin istripuan hil (3); hegazkin konpainia (10); hegazkin konpainiak (34); hegazkin konpainiako (5); hegazkin konpainiaren (7); hegazkin konpainiari (5); hegazkin konpainiei (4); hegazkin konpainiek (18); hegazkin konpainien (8); hegazkin militar (6); hegazkin militarrak (4); hegazkin militarrek (4); hegazkin militarren (4); hegazkin militarrez (3); hegazkin modelo (4); hegazkin pilotu (8); hegazkin pilotua (3); hegazkin pribatu (3); hegazkin saldu (7); hegazkin saldu zituen (5); hegazkin txartel (6); hegazkin txartela (7); hegazkin txartelak (8); hegazkin txartelak erosi (3); hegazkin txiki (3); hegazkin zibil (4)

helikoptero eta hegazkin (3); hiru hegazkin (4); kirol hegazkin (4); konpainiako hegazkin (4); lau hegazkin (6); munduko hegazkin (4); orain hegazkin (3); piloturik gabeko hegazkin (3); sei hegazkin (4); zen hegazkin (8); zihoan hegazkin (3); ziren hegazkin (4); zuen hegazkin (6); zuten hegazkin (4)

bere hegazkina (4); da hegazkina (3); duen hegazkina (3); dut hegazkina (4); dute hegazkina (4); eramango zuen hegazkina (3); eta hegazkina (8); gure hegazkina (5)

hegazkina airean (4); hegazkina aireratu (3); hegazkina da (3); hegazkina erori (12); hegazkina erori egin (3); hegazkina erori zen (4); hegazkina eta (5); hegazkina hartu (55); hegazkina hartu aurretik (7); hegazkina hartu behar (8); hegazkina hartu dute (3); hegazkina hartu eta (11); hegazkina hartu zuen (3); hegazkina hartuko (7); hegazkina hartzeko (9); hegazkina hartzen (8); hegazkina hartzera (4)

hurrengo hegazkina (3); lehenengo hegazkina (4); zen hegazkina (10); zihoan hegazkina (3); zuen hegazkina (10); zuten hegazkina (5)

al kaedak hegazkinak (3); bi hegazkinak (3); du hegazkinak (3); edo hegazkinak (4); ehiza hegazkinak (10); eta hegazkinak (12); gerra hegazkinak (4); gure hegazkinak (5)

hegazkinak bahitu (4); hegazkinak berriro (3); hegazkinak dira (3); hegazkinak eta (5); hegazkinak ez (3); hegazkinak ikusi (3); hegazkinak joan (3); hegazkinak lur (3); hegazkinak oso (3)

paperezko hegazkinak (3); white knight hegazkinak (3); ziren hegazkinak (4); zituen hegazkinak (3)

da hegazkinaren (3); hegazkinaren atzealdean (3); hegazkinaren gurpilek (3); zen hegazkinaren (3)

eta hegazkinean (5); hegazkinean bertan (3); hegazkinean nire (3); hegazkinean nire alboan (3); hegazkinean sartu (13); hegazkinean sartzeari (4); hegazkinean sartzeko (3); hegazkinean sartzen (5); zen hegazkinean (4)

aebetako armadako hegazkinek (4); aebetako gerra hegazkinek (3); aebetako hegazkinek (3); armadako hegazkinek (11); bi hegazkinek (8); ehiza hegazkinek (8); eta hegazkinek (6); gerra hegazkinek (6); hegazkinek eta (8); hegazkinek ez (4); hegazkinek new (3); hegazkinek tiro (3)

hegazkineko eserlekuan uzkurtuta (4)

armadaren hegazkinen (7); armadaren hegazkinen saioa (3); bi hegazkinen (7); bi hegazkinen aurkako (4); da hegazkinen (4); diren hegazkinen (3); errusiako hegazkinen (3); espainiako armadaren hegazkinen (7); eta hegazkinen (10); eta hegazkinen laguntza (3)

hegazkinen aurkako (8); hegazkinen aurkako atentatua (3); hegazkinen bat (8); hegazkinen ekitaldia (4); hegazkinen erakustaldia (3); hegazkinen erasoek (3); hegazkinen joan (5); hegazkinen kontrako (3); hegazkinen laguntza (5); hegazkinen saioa (5)

eta hegazkinetan (4); hegazkinera igo (8); hegazkinetik jaitsi (8); zuten hegazkinen (3)

da hegazkinez (3); eta hegazkinez (5); hegazkinez egin (3); hegazkinez eraman (3); hegazkinez iritsi (3); hegazkinez itzuli (3); hegazkinez joan (5); zen hegazkinez (4); zuen hegazkinez (3)

eta hegazkinik (4); eta hegazkinik ez (3); hegazkinik ez (12)


hegazkineratu, hegazkinera(tu), hegazkineratzen da ad hegazkinean sartu.

Hegazkineratzeko unea iristeko oraindik hiru ordu laurden falta zirela.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 256. orr.

Fakturatu ostean, hegazkineratzeko ate aurrera aurkezteko 20 minutu izango dituzte, gehienez.  Berria - Ekonomia   2004-12-28


hegazkinetxe iz hegazkin konpainia.

Gobernuaren, hegazkinetxeen eta bidai agentzien artean bilera bat egitea eskatu zioten.  Berria - Mundua   2004-01-07


hegazkingile iz hegazkinak egiten dituena.

Airbus Europako hegazkingilea.  Berria - Ekonomia   2004-11-28

Boeing hegazkingile estatubatuarrari.  Berria - Ekonomia   2004-11-28

Munduko hegazkingile handienen borrokan beste bataila bat hasi da.  Berria - Ekonomia   2004-12-12

Aeronautikan bezero hegazkingile gutxi daude.  Berria - Harian   2005-01-19


hegazkingintza iz hegazkintza.

Miarritzeko Dassault hegazkingintza enpresan.  Berria - Harian   2005-05-15

Hegazkingintzari emandako diru laguntzak.  Berria - Ekonomia   2004-08-24

Hegazkingintzako zentru tekniko bat.  Herria   2004-12-16

Hegazkingintzaren historian.  Berria - Harian   2005-01-19


hegazkinlari iz hegazkin pilotua.

Orotara 33 ordu eta 25 minutu behar izan zituen hegazkinlari honek.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 64. orr.

Hegazkinlari ingelesen eta alemaniarren arteko hegazkin borroka izugarri bat ikusi dut.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 112. orr.

Gorputza zailtzen nuen, eta aldizkari ilustratuek hegazkinlariari egindako elkarrizketak eta argazkiak biltzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 19. orr.

Hegazkinlariek berebiziko garrantzia ematen zioten prestakuntza fisikoari.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 20. orr.


hegazkintxo iz hegazkin txikia.

Hegazkintxo bakarra zen. Aire Armadaren horrelako bi hegazkintxok Marokoko aire espazioa abisatu gabe zeharkatu ostean.  Berria - Euskal Herria   2004-04-24


hegazkintza iz hegazkinei eta bereziki hegazkin bidezko hegaldi eta garraioari dagokion jarduera. ik abiazio.

Mata kapitaina, esate baterako, Hegazkintzakoa zen, Gerrako Goi Eskolakoa.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 235. orr.

Wright anaiek beren lehen hegaldiarekin 1903ko abenduaren 18an hegazkintzaren jaiotza agiria sinatu baino hiru urte lehenago.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 7. orr.

Alemaniako hegazkintzaren historiari buruzko kontuez.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 19. orr.

Saint-Exupéryren hegazkintzako bizikizunak.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 8. orr.

Burdinbideak errepideekin lehian ari ziren, eta hegazkintza, lehorreko eta uretako garraiabide guztiekin.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 36. orr.

Hegazkintza zibileko pilotuen eskola.  Berria - Mundua   2004-07-22

Egiptoko hegazkintza zibileko zuzendaritzak.  Berria - Mundua   2004-01-04

Hegazkintzan baliagarriak izan nitzakeen fisika edo geografia bezalako gaietan hasi nintzen jartzen arreta, letretako ikasketen kaltetan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 65. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hegazkintza zibileko (6)


hegazkintzar iz adkor hegazkin handia.

A380 hegazkintzarra.  Berria - Harian   2005-01-19

Hegazkintzarra, gainera, berrikuntzaren eta lidergoaren ikur gisa saldu du Airbusek.  Berria - Harian   2005-01-19


hegazkor (orobat hegaskor) izond lurrunkorra.

Eter arin eta hegazkorrak. Bigarren ezaugarri honek eramaten gaitu bideo-irudia irudi inprimatu bezala irudikatzera, inprimatze hegaskor eta beti berritu batez inprimatua bada ere.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 168. orr.


hegazpe iz hegatz azpia.

Borda zaharretako hegazpeak edo korrazpiak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 65. orr.

Teilatu azpiko hegazpean lo egiteko. Moskuk dioenez, segurtasun indarrek erasoari ekin eta gero, bahitzaileek zartararazi zituzten eskolako hegazpean ipini zituzten lehergailuak eta eraikin hauen lurreratzeak zuen biktima gehien eragin.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 83. orr.


hegaztegi (orobat hegaztei) iz ipar teilatua.

Astearte goizean, bat batean dorreko hegaztegia sutan agertu zen.  Herria   2005-09-08

Hegaztegia berritu, haritzezko ohol, lata, hoberenetarik ezarriz.  Herria   2003-04-24

Ja ilabete bat osoa, lasto meta baten pare gure dorrea hegazteiez gabetu dela su eta garren erdian.  Herria   2003-10-23


hegaztei ik hegaztegi.

hegazterren iz pauma.

Indiako hegazti nazionala hegazterrena duzu.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 151. orr.

Goizero unibertsitate inguruetako hegazterrenen oihu zaratatsuek iratzartzen ninduten.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 151. orr.

Ondoren, suge larruz eta hegazterren lumaz estali zuen.  Berria - Kultura   2004-01-29


hegazti (ETCn 23.131 agerraldi; orobat hegaztin ETCn 101 agerraldi;) 1 iz animalia ornodun odol-beroa, mokoduna, hegoak eta hankak dituena, gorputza lumaz estalia duena eta orohar hegan egiteko egokitua dagoena.

Egin bezate hegan hegaztiek airean. Lurrean diren bizidun guztiak hil ziren: narrastiak, hegaztiak, abereak eta piztiak.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 16. orr.

Azeriek badituzte zuloak, eta aireko hegaztiek habiak.  Elizen arteko biblia   Lk 9,58

Hegaztien arraultzak txito bizidun bihurtzen [...] ikusten dugunez gero.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 149. orr.

Kaioen eta gainerako hegaztien hegaldiak nekatu eta astuna dirudi.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 111. orr.

Emakumeak, eserita, hegaztiak lumatzen ari ziren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 100. orr.

Hegazti eta ugaztunen material genetikoa.  Berria - Gaiak   2004-11-09

Lumagorri SL hegaztien hiltegiko albaitaria.  Berria - Harian   2005-08-26

Hegaztien gripeak beste hiru lagun hil ditu Vietnamen.  Berria - Gaiak   2004-08-14

Hegaztien haztegiek eta kimika sektoretako enpresek.  Berria - Euskal Herria   2004-05-04

Hegaztien babeserako bi eremu berezi ur azpian geldituko dira urtegiarekin.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 31. orr.

Erresuma Batuko Hegaztien Babeserako Errege Elkarteak. herria¬

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Lurrean, simaurrean, hegazti handiak, antzarak, indioilarrak, ahateak, plisti-plasta zebiltzan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 276. orr.

Azken urtean, 33 hegazti handi akabatu dira: 30 sai edo putre, arrano txiki bat, arrano sugezale bat eta arrano beltz eder bat.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 104. orr.

Guztiok hegazti migratzaileak garela pentsatu izan zuen gizonak.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 55. orr.

Txoria, alabaina, hegazti exotikoa zenez, lasterrera hil zen, hango giro hotzera ezin egokituz.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 155. orr.

Sai, putre eta bertze hainbat hegazti sarraskizalek.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 168. orr.

Inguruka ari zaizkit hegazti harrapariak, mokoak zorrozturik, atzaparrak aterata, eta bihotza erauzi nahi didate.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 69. orr.

Hegazti bizien kaiolak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 55. orr.

Zeruko hegaztiei eta lurreko piztiei.  Elizen arteko biblia   1 Sm 17,44

Hezeguneetako hegaztiak.  Berria - Euskal Herria   2004-11-28

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hegazti mota guztiak.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 365. orr.

400 bat hegazti espezie «desagertzeko arrisku larrian» daude.  Berria - Gaiak   2004-03-09

Hegazti talde baten zarata.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 139. orr.

Hegazti saltzaile, hazle eta zaintzaileak.  Berria - Harian   2005-10-22

Hegazti saltzaileak gorroto zion.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 166. orr.

Arrantzan eta hegazti-ehizean hasi ziren.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 86. orr.

Hegazti haragia janez ospatu zuten.  Berria - Gaiak   2004-03-21

Hegazti sunda bortitz hark nazka ematen ziola esaka.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 275. orr.

Hegazti gripea H5N1 birusak eragiten du.  Berria - Gaiak   2004-02-04

Kiromantzia, kristalezko bolak, hegazti-erraiak...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 48. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Itsas hegazti askoren txilioak entzuten baitziren.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 186. orr.

Armak, zakurrak, ehiza-hegaztiak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 290. orr.

Gau-hegazti ikustezin batzuk bezala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 610. orr.

Borreroak ikusi ditu urkatuak, Fenix Hegaztia bezalaxe, hil eta beren errautsetatik berpiztu direnak.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 69. orr.

5 ur hegazti

Arrantzale batek ur-hegazti bat eskaini zion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 384. orr.

Han-hemenka ur-hegazti saldo handiak.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 79. orr.

Erbi gorri handiak, eper pintarratuak, ur hegazti kolore brontze-grisekoak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 272. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

agertu dira hegazti (6); atzo hegazti (7); atzo hegazti gripearen (4); baina hegazti (7); basa hegazti (9); bat hegazti (6); beste hegazti (11); bi hegazti (7); da hegazti (22); da hegazti gripea (4); da hegazti gripeak (6); da hegazti gripearen (5); dauden hegazti (6); dira hegazti (19); dira hegazti gripeak (4); diren hegazti (8); ditu hegazti (10); ditu hegazti gripeak (4); dituzte hegazti (9); donostia hegazti (18); donostia hegazti gripea (6); donostia hegazti gripearen (7); du hegazti (9); dute hegazti (10); dute hegazti gripearen (5); edo hegazti (4); ere hegazti (9); ere hegazti kutsatuak (4); eta hegazti (45); eta hegazti gripearen (4); eta hegazti harraparien (4); eta zeruko hegazti (4); gorpuak hegazti (4); hainbat hegazti (5)

hegazti akabatu (7); hegazti askok (4); hegazti aurkitu (4); hegazti basati (8); hegazti basatiak (4); hegazti basatien (10); hegazti basatien bidez (5); hegazti bat (17); hegazti baten (8); hegazti batzuk (5); hegazti bizia (5); hegazti erraldoi (5); hegazti espezie (5); hegazti eta (31); hegazti etxalde (4); hegazti etxaldeetan (4)

hegazti gripe (7); hegazti gripea (125); hegazti gripea agertzen (4); hegazti gripea gaitzak (4); hegazti gripeak (52); hegazti gripeak hil (6); hegazti gripeak jota (10); hegazti gripeak jotako (5); hegazti gripearekin (5); hegazti gripearen (122); hegazti gripearen aldaera (4); hegazti gripearen aurka (6); hegazti gripearen aurkako (5); hegazti gripearen birusa (5); hegazti gripearen birusaren (4); hegazti gripearen gainean (4); hegazti gripearen giza (16); hegazti gripearen inguruan (6); hegazti gripearen kasuak (4); hegazti gripearen kontrako (5); hegazti gripearen ondorioz (7); hegazti gripeari (14); hegazti gripeari aurre (7); hegazti griperik (9)

hegazti guzien (4); hegazti guztiak (26); hegazti guztiek (4); hegazti handi (6); hegazti haragia (4); hegazti harrapari (6); hegazti harrapariak (6); hegazti harraparien (10); hegazti hauek (4); hegazti hazleei (4); hegazti hazleek (6); hegazti hazleentzako (4); hegazti hazleentzako laguntzak (4); hegazti hil (34); hegazti hil dira (7); hegazti hil ditu (5); hegazti hil dituzte (6); hegazti hiltzeko (4); hegazti hori (7); hegazti horiek (6); hegazti inguru (11); hegazti inguru hil (6); hegazti kutsatu (5); hegazti kutsatuak (23); hegazti kutsatuak agertu (10); hegazti migratzaileak (6); hegazti migratzaileek (7); hegazti migratzaileen (10); hegazti migratzaileen bidez (5); hegazti mota (5); hegazti saltzailea (7); hegazti saltzaileak (8); hegazti txertatuak (4)

hil da hegazti (5); hil ditu hegazti (5); itsas hegazti (5); kutsatutako hegazti (5); mila hegazti (5); milaka hegazti (11); milaka hegazti hil (7); milioi hegazti (11); milioi hegazti hil (6); milioika hegazti (6); ur hegazti (5); zeruko hegazti (10); ziren hegazti (5); zituen hegazti (5); zuen hegazti (8); zuten hegazti (7)

eta hegaztia (6)

basa hegaztiak (7); beste hegaztiak (4); dira hegaztiak (4); dituzte hegaztiak (7); du hegaztiak (6); eta hegaztiak (34); eta zeruko hegaztiak (5); etxaldeetako hegaztiak (7); etxean hegaztiak (4)

hegaztiak agertu (15); hegaztiak agertu dira (6); hegaztiak agertu direla (5); hegaztiak akabatzeko (5); hegaztiak aurkitu (4); hegaztiak baino (5); hegaztiak bezala (4); hegaztiak dira (5); hegaztiak ere (16); hegaztiak eta (19); hegaztiak etxaldeetan (5); hegaztiak ez (6); hegaztiak hazten (16); hegaztiak hazten dituzten (6); hegaztiak hil (7); hegaztiak hiltzeko (5); hegaztiak ixteko (4); hegaztiak larrean (6); hegaztiak txertatzen (4)

jotako hegaztiak (8); jotako hegaztiak agertu (5); kutsatutako hegaztiak (17); kutsatutako hegaztiak agertu (8); zeruko hegaztiak (10)

rok hegaztiaren (6)

eta hegaztiei (6); hegaztiei eragiten (4); hegaztiei eta (10); hegaztiei eta lurreko (4); zeruko hegaztiei (9); zeruko hegaztiei eta (7)

aireko hegaztiek (8); aireko hegaztiek habiak (7); eta aireko hegaztiek (7); eta hegaztiek (11); hegaztiek habiak (8); zeruko hegaztiek (6)

eta hegaztiekin (5); hegaztiekin harreman (4)

basa hegaztien (8); da hegaztien (20); da hegaztien gripea (7); da hegaztien gripeak (4); da hegaztien gripearen (5); dira hegaztien (6); donostia hegaztien (4); du hegaztien (4); dute hegaztien (5); erakundeak hegaztien (4); eta hegaztien (29)

hegaztien artean (14); hegaztien babeserako (5); hegaztien bidez (6); hegaztien eta (9); hegaztien gripe (4); hegaztien gripea (99); hegaztien gripeak (50); hegaztien gripeak jota (20); hegaztien gripeak jotako (4); hegaztien gripearekin (4); hegaztien gripearen (76); hegaztien gripearen birus (5); hegaztien gripearen birusa (16); hegaztien gripearen birusaren (4); hegaztien gripearen giza (7); hegaztien gripearen kontrako (4); hegaztien gripearen ondorioz (5); hegaztien gripeari (10); hegaztien gripeari aurre (4); hegaztien gripeaz (8)

kutsatutako hegaztien (7); osasuna hegaztien (6); vietnamen hegaztien (6); vietnamen hegaztien gripeak (4); zen hegaztien (10)

basa hegaztietan (6); hegaztiren bat (4); hegaztitik gora hil (4)


hegaztindegi ik hegaztitegi.

hegaztiño iz hegaztitxoa.

Ni oilategian jostatzen nenbilen, orduko hartan putzutxo batean txita bat garbitzen, baina hegaztiñoa uretan denbora luzeegian eduki, nonbait, eta esku artean ito zitzaidan.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 176. orr.


hegaztitegi (ETCn 4 agerraldi; corpusean hegaztindei soilik) iz hegaztiak gordetzen diren eraikina.

Hegaztindei pollit bat ainitz xori mota zituena.  Herria   2001-07-05


hegaztitu izond hegazti bihurtua.

Horregatik, atzo edo etzidamuko jazoera horri esker genekien polizia edo dena delakoa aurki azalduko zela, baina ez hegaztitua, gizabanako gisa baizik, pertsona oso gisa.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 161. orr.


hegaztitxo iz hegazti txikia.

Jaunak gogoko izan zuen, hegaztitxo hauek bere maitasunaren ezaugarri berezia azaltzea, Frantziskoren heriotzako orduan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 722. orr.


hegaztitzar iz adkor hegazti handia.

Alabaina, hegaztitzarrak garrasi lazgarriak eginez inguratu zitzaizkigun, atzaparretan egundoko haitz puska bana zekartela.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 201. orr.

Harribitxizko hostaila baten azpian zeuden hegaztitzar fantastikoak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 261. orr.


hegaztizain iz hegaztiak zaintzen dituen pertsona.

Ehiza-hegaztizaina etxe berean bizi zen, bere hiru belatz txanotuekin.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 23. orr.


hegaztizale izond hegaztien zale dena.

Ama oso hegaztizalea genuen.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 14. orr.


hegelianismo iz Hegelen filosofia doktrina.

Hegelianismoa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 409. orr.


hegeliano izond Hegelen filosofia doktrinari dagokiona; doktrina horren aldekoa. ik hegeliar.

Beren traiektoria intelektualean hegeliano, marxista, heideggeriano eta filosofo handi guztien "post"ak direnez.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 158. orr.


hegeliar izond Hegelen filosofia doktrinari dagokiona.

Ezker hegeliarraren ideiak auzipean jartzen ditu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 226. orr.


hegelzale izond Hegelen filosofia doktrinaren zale dena.

Queneau hegelzalea izana zen, Kojève-ren Hegel zuen maite.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 107. orr.


hegemonia 1 iz nagusitasuna, nagusigoa.

Eskandinaviarren hegemonia militarrari eta merkataritzazkoari erantzunez.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 24. orr.

Nazio horren hegemonia ekonomikoaren oinarriak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 37. orr.

Hegemonia lortzeko borrokan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 30. orr.

Munduko ekonomiaren egiturazko formak (Estatu Batuen hegemonia, Hegoaldearen mendekotasuna Iparraldeari buruz) izan ziren ekonomiaren funtzionamenduari buruzko hausnarketaren ardatza.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 147. orr.

Estatu Batuek Bigarren Mundu Gerraren ondoren munduko hegemonia eskuratu zutenez geroztik.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 64. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa; orobat hegemoni) ik hegemoniko.

AEBen hegemonia nahiari buru egiteko.  Berria - Euskal Herria   2004-06-08

Hegemoni eremu askoz zabalago bati aplikatzean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 380. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hizkuntzen arteko diskriminaziorik eta hizkuntza hegemoniarik izan ez dadin.  Berria - Mundua   2004-05-11

3 hegemoniazko ik hegemoniko.

Hegemoniazko lekua izateak, hasteko, kostu militarra eta politikoa ekarri ohi du.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 48. orr.

Hegemoniazko ziklo horien interpretazioak, oro har, sistemaren barneko hiru kontraesan azaleratzen ditu.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 48. orr.


hegemoniko izond nagusitasuna duena. ik hegemonia 2; hegemonia 4.

Doktrina liberala, ez da harritzekoa, nazio hegemonikoetan -Herbehereetan aurrena, Ingalaterran gero- gorpuztu zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 31. orr.

Herrialde hegemonikoak bere interesen arabera baino ez du jarduten.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 48. orr.

Potentzia hegemonikoen mailan ez daudelako.  Berria - Kultura   2004-04-17

Posizio hegemonikoaren beheraldiarekin batera.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 48. orr.

Pentsamendu bakar hegemonikoak gurtzen duen zekor sakratua.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 71. orr.

Egonkortasuna eta krisi hegemonikoak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 48. orr.

Egonkortasun hegemonikoaren teoriak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 48. orr.

Estatu Batuen indar hegemonikoaren babespean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 57. orr.

Egonkortasun hegemonikozko aro baten amaiera.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 94. orr.


hegi 1 iz ertza, bazterra.

Ur azpitik ibaiaren eskuineko ertzera iritsita, Obiko hegia betetzen duten kanaberen artean galdu da.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 238. orr.

Irkutsk hiria Jeniseiren ibaiadar horren eskuin hegian zegoen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 358. orr.

Uharte baten hegian lehorreratu zen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 353. orr.

Maiana Artoizen semea zuloaren hegira hurbildu zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 157. orr.

Eskuak lotzen zizkion burdinaren hegia nabari zezakeen, larru urratzaile.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 191. orr.

Koilareen asotsa kikeren hegietan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 12. orr.

Gin tonic erdi bana, ginebra gutxi eta limoiarekin basoaren hegiak ongi igurtzirik.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 120. orr.

Belusezko bonetaren hegi zabalaren azpitik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 49. orr.

Bidexka ahal bezen hurbil doa itsasoaren hegi-hegitik.  Herria   2005-06-16

Munduaren hegitik hegira.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 31. orr.

Zeruaren hegitik, arranoa edo saia zen ez zekitela, txori erraldoia jazarri zen, intzirika.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 252. orr.

Hizkuntza nola heda zitekeen erkidegoko bazter eta hegi guztietara.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 31. orr.

2 (hitz elkatuetan bigarren osagai gisa)

Lapurdiko itsas hegi osoan.  Berria - Harian   2005-08-19

Itsas-hegiko hiri eta hirixka ainitzek.  Herria   2005-07-21

Etxe aitzineko pentzea zeharkatu zuen lasterka eta ibai hegira heldu zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 23. orr.

Lurrun ontzia ziztu bizian lerratzen zen Volgaren ibai hegien artetik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 108. orr.

Río Salado famatua, egiazki gatza baduena, ur hegi xuri xuriek erakustera emaiten duten bezala.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 53. orr.

Bide hegian abandonatuko dituzte.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 105. orr.

Errepide hegian.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 35. orr.

Abiadura lasterrean pasatzean, autoek espaloi hegiak inarrosten zituzten.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 53. orr.

Teilatu hegi guzietarik eta aterpe bazter guzietarik ura turrustaka.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 64. orr.

Buneta han zegoen beti, leiho hegian.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 339. orr.

Zeru-hegiko mendi batean pausatua.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 150. orr.

Ohe hegian jarri zen Magali.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 104. orr.

Hatsa ezpain hegian dilinda zuten eta etsipena zein ustegabe hutsa irakurri zen haien begietan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 302. orr.

Negarra hor begi hegian nuen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 36. orr.

3 irud

Ardura negar hegian zegoen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 86. orr.

Spectres de Marx liburu ikaragarrian Derridak marxismoak berean ez zuela gehiago funtzionatzen negar hegian aurkeztu zigun bezala.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 102. orr.

Betiko kontua: aurki afaldu egin behar baina umea negarraren hegitik aldendu nahi.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 155. orr.

Zorroztasun haren hegiek noiztenka Agata larranzten zuten ezpata finaren moldean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 229. orr.

Negarrak mantal hegiaz xukatzen zituela.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 37. orr.

4 aldea, bazterra.

Gure eskualdean, nork ez du gogoan 1967an gertatu zena [lur-ikara], Andredena Maria irian, Biarnoko hegi hortan, Xuberoa ere hunkiz eta bereziki Montori herria?  Herria   2004-01-08

Frantses gudarostea Nafarroan sartu zen Baztan ibarretik eta Gipuzkoan aldiz Oiartzungo aranetik, eskualde batetik besterainoko mendi hegia okupatuz.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 273. orr.

5 mendiez-eta mintzatuz, mazela, hegala.

Herria muino baten hegian dago.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 310. orr.

Elurra ari du gailurraren tontorrean, elurra ari hegian.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 251. orr.

Ararat mendiaren hegian, lau mila eta berrehun metroko altueran, aintzira bat dago.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 15. orr.

K2ren hegian gaude, 4950 metrotan, hemendik aitzina kanpamendu nagusi izanen dugun honetan.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 150. orr.

Granaden zapartatzeak dardararaziko ditu mendietako hegi harritsuak.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 20. orr.

"Ipar-mendebaleko hegi errazetik" [...] berdin erdietsiko genuela, ordu erdian, M.ko mendi-hortza.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 72. orr.

6 hegiz hegi hegiari jarraituz

Villamayortik ateratu orduko patar beheiti xut bat hartzen dut, mahasti eder baten saihetsean hegiz hegi ibiliz.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 57. orr.

Burgostik ateratzean Arlanzon ibaia hegiz hegi segitua nuena Puente del Arzobizpo-ren azpian dario orain.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 114. orr.

Pariseko ibaiaren hegiz hegi joanik.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 141. orr.

Kaiaren hegiz hegi gindoazela hiriaren erdira itzultzeko.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 140. orr.

· Handik, itsas hegiz hegi Regiora heldu ginen.  Elizen arteko biblia   Eg 28,13

Zitadela hegiz hegi pasatu dut.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 36. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aturri hegi (3); autobidearen hegi hortan (3); autobidearen hegiz hegi (3); baionako hegi (4); baten hegi (3); dituzte itsas hegi (3); eta hegi (7); eta landesetako hegi (3)

hegi batean (5); hegi batetik (5); hegi batetik bestera (3); hegi eta (7); hegi hartan (4); hegi hegian (8); hegi horietan (3); hegi hortako (4); hegi hortan (69); hegi hortan bizi (4); hegi hortaraino (3); hegi hortarat (5); hegi hortarik (4)

hegiz hegi (34); ibai hegi (3); itsas hegi (39); itsas hegi hortan (18); itsas hegiz hegi (3); itsasoaren hegiz hegi (4); landesetako hegi (6); landesetako hegi hortan (3); mendi hegi (4); miarritzeko hegi (12); miarritzeko hegi hortan (11); miarritzeko itsas hegi (3); muga hegi (12); muga hegi hortako (3); muga hegi hortan (8); portu hegi (6); portu hegi hortan (6); sare hegi (3); ur hegi (5); ur hegi hortan (3)

itsas hegia (17); mendi hegia (3)

aturri hegian (3); baten hegian (6); bide hegian (6); erreka hegian (4); eskuin hegian (5); eskuineko hegian (3); ezkerreko hegian (3); hegi hegian (8)

hegian den (4); hegian eta (4); hegian hazten (3); hegian hazten diren (3); hegian zegoen (3)

ibaiaren hegian (7); itsas hegian (43); itsas hegian eta (3); itsas hegian hazten (3); leiho hegian (4); mendi hegian (5); negar hegian (5); ur hegian (9); xefela itsas hegian (3)

aturri hegiko (4); errobi hegiko (3); hegiko ezpondak (3); itsas hegiko (51); itsas hegiko ezpondak (3); mendi hegiaren (3); portu hegiko (3); ur hegiko (5)

eskuineko hegira (3); hegira heldu (3); ibai hegira (3); itsas hegira (4); itsas hegiraino (4); itsas hegirat (4); itsas hegitik (9); leiho hegitik (5)

autobidearen hegiz hegi (3); hegiz hegi (34); itsas hegiz (8); itsas hegiz hegi (3); itsasoaren hegiz hegi (4); ondartzaren hegiz (3)


hegialde iz hegia, bazterra.

Angeluko patinategia handitu nahi baitu Herriko Etxeak, horretarako baitezpadakoa den eremua, hots 2 777 m2 erosiko dizkio hiriak estatuari, hauxe izanki eta Aturri hegialde osoaren jabea.  Herria   2004-10-28


hegigo iz herra, gorrotoa.

Herrazko herrak eta korromioak, hegigoak eta mendeku nahiak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 541. orr.

Indiaren independentziaren ondoren berehala hasi ziren azaltzen hinduen eta musulmanen arteko aspaldiko ezinikusiak eta hegigoa.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 183. orr.


hegitxo iz hegi txikia.

Eguzki iluntzen hasiaren argiak arrats-gorritzen zituen elizatxo zaharra eta haren ondoko kanpandorre apal bereizi samarra zeuden hegitxo garai berdea osorik ikusteko moduan.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 167. orr.

Ibilbide itzaltsu hartan luze-zabalka nenbilen, parkea azpian hartzen duen hegitxo baten gainean kasinoko musika-taldeari lehenengo abestiak jotzen entzuten.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 205. orr.


hego osetiar (ETCn 15 agerraldi; corpusean soilik hego osetiar) izlag/iz Hego Osetiakoa, Hego Osetiari dagokiona; Hego Osetiako herritarra.

Hego osetiarrek, ostera, su-etena bortxatu izana ukatzen dute eta Tbilisiri egotzi.  Berria - Mundua   2004-08-17

Autonomia gehiago nahi zuten hego osetiarren aurka. herria¬


hego1 1 iz hegaztiek, saguzarrek eta intsektuek hegan egiteko dituzten organoetako bakoitza. ik hegal.

Beste piztia bat ikusi nuen, lehoinabarraren antzekoa: bizkarraldean lau hego zituen eta lau buru.  Elizen arteko biblia   Dn 7,6

Hegadun izaki haiek, hegoak zabalik, hamar metro ziren luze.  Elizen arteko biblia   1 Erg 8,7

Hegoetako lumen erdiak galdurik.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 81. orr.

Lau hegoekiko jeinu bat agertu zitzaion.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 85. orr.

Burduntzi bat, lau hego eta atal askotan banatutako orratz tankerako gorputz bat dela esan genezake.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 34. orr.

Bi hego buruaren gainetik altxatuak zituen, beste bi hegan egiteko zabalduak, eta beste biek gorputz osoa estaltzen zioten.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 0. orr.

Gabiraiek nagi eragiten zieten hegoei.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 13. orr.

Ahora eramatear zen galeper hego ondo koipetsu eta ondo usaintsu bat.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 56. orr.

2 (aingeruena)

Ez, ez da aingerua, ez du hegorik.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 101. orr.

Gizaseme bat ikusi zuen, Serafin batek bezala sei hego zituena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 241. orr.

3 (izenondoekin)

Itsas hegaztien hego zuriak zituztenak.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 20. orr.

Harrapari galanta txoria, baina hego zabal eta sendoak zituena.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 244. orr.

Haien erdian, Indar Berezien armarria gailentzen zen: bi hego zabalek inguraturiko ezpata bat.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 306. orr.

Urrearen distira, hego txiki batzuk hegaldaka.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 214. orr.

Baina tximeleta bat besterik ez zen, hego gorrikoa.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 342. orr.

Bere hego handiak tolestu zituenean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 263. orr.

Hipogrifoak beren buru basatiak atzerantz astintzen eta hego indartsuak tolesten ari ziren.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 96. orr.

Hego erraldoiek hatz maskurtsuen arteko larruzko mintzak ziruditen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 138. orr.

Baina hego atzapardunek harramazka egiten zidaten.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 16. orr.

4 irud

Kaioak ere ordu zaharren hego urdinduei eragin die. Nire analisiak oso hego laburrekoak dira, egia esan, eta hortaz, ez dakit zuzenak diren.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 79. orr.

Badu bere baitan gauza bat ideala, mundu honetakoa ez dirudiena, eta nire ametsari hegoak jartzen dizkiona.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 267. orr.

Fantasiari hegoak ebakitzeko.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 173. orr.

Guztiek zuten, mitoaren hego demokratikoei esker, irudimenezko lurralde haietan atzera-aurrera ibiltzeko eskubidea.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 17. orr.

Ametsen hegoan zuregana helduz.  Berria - Kultura   2004-03-13

Hainbat lagun, poesiaren hegoek antzaldaturik.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 97. orr.

Hegan doan arranoa da, garbitasun eta kontenplazioaren hegoetan goietara jasoa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 807. orr.

Ideien hegoen gainean adimen hutsaren lurralde hustuan barrena.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 34. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hego-muturrak moztuta.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 63. orr.

Hego-mutur batetik besteraino bost metro.  Elizen arteko biblia   1 Erg 6,24

Hego hotsa entzun du.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 352. orr.

Zaldiaren inguruan zetozen bizpahiru beleen bat-bateko hego-zalapartak airea dardarazi zuen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 140. orr.

Orduan, hego-zafrada entzun zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 269. orr.

Bat-batean hego-astintzea moteltzen zaie.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 439. orr.

· izond irud Matxinada-garai haietan, izpiritu kontserbatzaile eta hego-laburra erakutsi zuen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 58. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Baina bi arrano-hego handi eman zizkioten emakumeari hegan basamortura joan zedin.  Elizen arteko biblia   Ap 12,14

Hegal garaiko kasketa, alboetan bele-hego txikiak eta koroaren erdian zilarrezko izarra zituena.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 93. orr.

Txori hego hautsiaren moduan ez agertu etxera berriro!  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 13. orr.

Oraindik ere jakan gordeta dauka zapi zuriaren azpildura perfektoa, aitaren patrikatik lapurtua, uso-hego jauzkaria irudi.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 169. orr.


hego2 1 iz hegoaldetik datorren haize beroa.

Nafar hego xumeari, batzuetan nafarra soilik ere esaten zaionari [...] hego emea deitzen zaion xumeari (emakume haizea ere bai, zenbait parajetan), hego arra edo haize zakar bortitza den horri, gaztel hegoa edo gaztel haizea deitzen diogun horri, edo hego andaluziar eta afrikanoari.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 278. orr.

Hego epelak masta erdian zeuden ikurrinak astintzen zituen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 171. orr.

Zeruaren urdina eta hego-xuriaren pereka eztia gozatzeko.  Herria   2003-07-24

Antizikloia egon zen iparraldera kokatuta, hego punttua behetik zekarrela.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 31. orr.

Hego boladak ekartzen badakien arren, eguzki epeleko aldiak ere bai.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 107. orr.

Haize epelagoa, barruko lautadatik hego arinak dakarrena.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 171. orr.

Hego aro gozo eztiak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 43. orr.

Ez da seinale ederra izaten hego lehorra bereak egiten ikustea.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 191. orr.

Hegoaren ondotik, ipar euria gogotik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 457. orr.

2 hegoaldea.

Guk ez dugu ez ipar ez hegorik, ez ekialde ez mendebalik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 9. orr.

Lorategia hegoan dago eta bertan dauden landare asko eta asko ere hegoaldetik ekarriak dira.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 253. orr.

N. jaun artistak zergatik agindu du estudio berriaren eraikuntza etxearen iparraldean, eta ez hegoan?  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 253. orr.

Iparrekoak iparrean laketago eta hegokoak hegoan etxeanago?  Berria - Kultura   2004-07-11

Hegora begira jarritako limoiondoek.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 146. orr.

Iparraren eta hegoaren arteko zubia eraikitzeko.  Berria - Kirola   2004-07-03

Kontsumoari dagokionez azken hiru hamarkadetan Iparraren eta Hegoaren arteko aldea bikoiztu egin da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 317. orr.

Zure iparra beste baten hegoa baita, eta zure hegoa beste baten iparra...  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 156. orr.

· Korrituak ditut bi Nafarroetako lurrak, ipar eta hego, Biarnokoak, Frantziakoak, Aragoikoak...  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 27. orr.

3 (leku izen baten eskuinean) ik hegoalde 2.

Afrikan eta Amerika hegoan.  Herria   2004-01-29

Alemania hegoan ortzantz eta uhaste haundiak egin ditu Bavarian.  Herria   2003-07-31

Durban Afrika Hegoko hirian.  Herria   2006-04-20

Asia hegoko herri hortako gobernariek.  Herria   2005-05-26

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kataluniakoak eta Hego Euskal Herrikoak.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 206. orr.

Hego Ameriketako indiar dotore haien oinordekoek.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 62. orr.

Afrikako erdialdea eta Hego Amerika ziren loro gehien zituzten lurraldeak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 75. orr.

Hego Hemisferioan negu betean sartuta daude.  Berria - Kirola   2004-07-16

1911n, Amudsen Hego Polora iritsi zen.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 57. orr.

Titanen hego poloan metanozko lainoa atzeman du Cassinik.  Berria - Gaiak   2004-07-06

Barruko hego-lautada horretako beroek.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 353. orr.

Tobolsk probintziaren hego eskualdeetan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 189. orr.

Siberiako hego mugatik aurrera.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 189. orr.

Kraterraren hego ertzetik irteten da.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 140. orr.

Hego latitudeko hamalaugarren gradu inguruan.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 44. orr.

Laster etorriko zen hego urrunetako lurraldeetara hegaldatzeko tenorea.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 132. orr.

Hego goi-nafarra.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 197. orr.

5 haize hego hego haizea.

Haize hego epelegiengatik.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 64. orr.

Ez dakit haize hego eztiak edo Errobiko zilarrezko urek ekarri daukuten Lapurdira.  Herria   2003-03-13

Agian San Mixelen haize hego xuria hor izanen dute lagun.  Herria   2002-09-26

Aize hegoa delarik, usorik ez, eta usoa delarik, aize hegorik ez.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 87. orr.

"Haize hegoa, amodio gogoa", "Haize hegoak: emakumeak beroak" eta antzeko esaneretan.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 140. orr.

Geroztik, Printzesa hura ez da kontent, eta maiz jiten da bere dotearen erreklamatzerat, haize hegoaren irudia hartuz.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 140. orr.

6 hego-ekialde (ETCn 4.272 agerraldi; orobat hegoekialde ETCn 310 agerraldi)

Pelore lur-muturra, ipar-ekialdean; Lilibeo, mendebaldean; eta Pachynum, berriz, hego-ekialdean.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 468. orr.

Asiako hego-ekialdeak eta Indonesia osoak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 359. orr.

Afrikako hego-ekialdeko Maurizio uhartea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 111. orr.

Frantziako hego ekialdeko Var departamendura.  Berria - Euskal Herria   2004-01-15

Asiako Ekialdearen eta Hego-ekialdearen hazkundearen dinamikan. bere mugak hego-ekialderantz zabaltzeko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 146. orr.

Galgoea edo Galgoia esaten diote berriz hegoekialdetik jotzen duen haizeari.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 144. orr.

Asiako Hego-ekialdeko Nazioen Elkartea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 9. orr.

· Hego ekialdekoari, eguzki haizeari.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 278. orr.

7 hego haize (ETCn 874 agerraldi; orobat hegohaize ETCn 38 agerraldi)

Bazebilen dena garbitzen zuen hego haize eder bat.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 30. orr.

Hego-haize leuna zebilen, gau giro aparta.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 123. orr.

Eguzkia atera zenean, berriz, hegohaize itogarria bidali zuen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 166. orr.

Hego-haizea denean, berriz, "Sargoria dugu" esaten duzue.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 7. orr.

Hiri horretan hego-haizeak jotzen duenean jendea gaixotu egiten da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 750. orr.

Hego haizeak burutik arin dabilenari erasaten diola esan ohi dugu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 287. orr.

Hego haize bolada ikaragarriak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 63. orr.

Hego-haizearen bafada epelak jo zidan aurpegian.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 169. orr.

Gau zoragarria zegoen, izartsu, sargori eta hego haize ukitu eder batez.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 17. orr.

· Berak maite-maite zuen ilunsenti hego-haizetsu zoragarri haietako batean.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 136. orr.

Iraileko goiz hegohaizetsu bat zen.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 66. orr.

8 hego-mendebalsup_1 (orobat hegomendebal g.er.)

Edo (izen gehien dituen) hego mendebal, zehar haize, aldaize eta gorbeianoa deitzen diogun bihurriago horri, edo beste baserritar batek zioenez hego mendebal, tormento jeneral delako berorri berari ere.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 278. orr.

Hego-mendebalak iraungo zuen edo mendebalari txanda emango zion jakiteko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 39. orr.

Hego-mendebal edo aldaize traketsa dabilenean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 278. orr.

8b hego-mendebalsup_2 (orobat hegomendebal g.er.)

Lapurdiko hegomendebalean, Nafarroako iparmendebalean eta Gipuzkoako iparrekialdean Laino xoxtor batzuk ageri direla hego mendebal aldetik.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 200. orr.

9 hego-mendebalde (ETCn 3.781 agerraldiorobat hegomendebalde ETCn 284 agerraldi)

Goiz osoan [...] hego-mendebaldeko haize gozo leuna izan zen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 66. orr.

Frantziako hego-mendebaldean, Pauen.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 8. orr.

Irtish ibaiaren hego-mendebaldetik Turkestango mugetaraino hedatzen den eskualde zabal hori utzirik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 169. orr.

Ukrainako hego-mendebaldean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 61. orr.

Broad Peak-eko hegomendebaldeko aristatik jausi zela.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 105. orr.

Hego-mendebaldeko Asian.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 56. orr.

10 Hego Polo (orobat hego polo; ETCn 504 agerraldi guztira) hego hemisferioko poloa. ik Hegoburu.

1911n, Amudsen Hego Polora iritsi zen.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 57. orr.

Titanen hego poloan metanozko lainoa atzeman du Cassinik.  Berria - Gaiak   2004-07-06

11 hego-sartalde

Baso Negartiaren hego-sartaldeko mendela lurperaturik zetzan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 140. orr.

Baie Comeautik hurbil zen motel batean gaua pasatu eta, goizik jaiki ziren hego sartaldera buruz berriz bideari lotzeko.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 104. orr.

12 hego-sortalde (orobat hegosortalde g,er.)

Milioi horretatik 250.000 Asiako hego-sortaldean biltzen dituzte.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 215. orr.

Hegosortaldeko haizea hasiko da, oso gogor.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 279. orr.

Beti dabil tramontana, edo mistrala, edo hegoa edo euro delako hego-sortaldetik heldu den hori.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 128. orr.

Euri langarra ari zuen, hego-sortaldeko haize leun baten astinduek sorgindua.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 361. orr.

13 Ipar-Hego

Ipar-Hego inbertsioen fluxua.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 76. orr.

Orobat Ipar-Hego harremanetan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 80. orr.

1970eko hamarraldiaren erdialdean Ipar-Hego elkarrizketak hasi ziren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 124. orr.

Paisley, ipar-hego elkarlanaren alde.  Berria - Mundua   2004-10-01

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

hego afrika (25); hego afrikako (40); hego afrikan (24); hego afrikar (4); hego afrikara (6); hego afrikarrek (6); hego afrikarren (4); hego afrikatik (7); hego aldea (5); hego aldean (15); hego aldeko (28); hego aldekoa (4); hego aldekoak (6); hego aldera (12); hego alderat (6); hego aldetik (10); hego amerika (34); hego amerikak (6); hego amerikako (134); hego amerikakoak (4); hego amerikan (75); hego amerikara (4); hego amerikarako (5); hego amerikaren (10); hego amerikari (10); hego amerikarrak (5); hego amerikatik (14); hego amerikaz (4); hego ameriketako (63); hego ameriketan (60); hego ameriketara (5); hego ameriketarat (13); hego ameriketatik (9); hego asian (4)

hego bat (5); hego carolinan (5); hego ekialdea (4); hego ekialdean (57); hego ekialdeko (47); hego ekialdera (12); hego ekialderantz (7); hego europako (4); hego haize (40); hego haizea (39); hego haizeak (30); hego haizearekin (7); hego haizearen (12); hego haizeari (5); hego handiak (4); hego hemisferioan (4); hego hemisferioko (31); hego irlandako (7); hego italian (4)

hego karolinako (4); hego korea (61); hego koreak (28); hego koreako (71); hego korean (32); hego koreara (8); hego korearekin (9); hego korearen (16); hego koreatik (5); hego kurdistan (5); hego landesetako (4); hego lapurdi (10); hego lapurdiko (25); hego lapurdin (9); hego mendealeko (4); hego mendebal (7); hego mendebala (4); hego mendebalde (8); hego mendebaldea (6); hego mendebaldean (27); hego mendebaldeko (27); hego mendebaldera (4); hego mendebaleko (7); hego osetia (21); hego osetiak (16); hego osetiako (38); hego osetian (11); hego osetiaren (5); hego poloan (5); hego tirol (5); hego tirolen (6); hego tirolgo (7); hego xuria (5)

afrika hego ekialdeko (4); asia hego ekialdean (9); asia hego ekialdeko (6); asiako hego ekialdean (5); asiako hego ekialdeko (4); hego aldera ematen (6); hego amerikako herrialde (4); hego ameriketan gaindi (7); hego eta ipar (15); hego eta iparraldeko (8); hego euskal herri (25); hego euskal herria (29); hego euskal herrian (492); hego euskal herriarekin (8); hego euskal herriari (10); hego euskal herriko (379); hego euskal herrikoa (5); hego euskal herrikoak (9); hego euskal herrira (14); hego euskal herrirako (5); hego euskal herritik (15); hego haizea zebilen (4); hego irlandako ministroen (5); hego koreako gobernuak (5); hego lapurdiko herri (10); hego mendebalde handia (4); hego osetiako agintariek (4); hego zein ipar (5); ipar eta hego (70); ipar zein hego (6)

haize hegoa (10); haize hegoak (8); hegoak astindu (7); hegoak astinduz (9); hegoak astintzen (6); hegoak ebaki (10); hegoak eman (7); hegoak moztu (5); hegoak zabaldu (13); hegoak zabalik (7); hegoak zabaltzen (4); hegotik iparrera (5); iparretik hegora (10)


hegoafrikar (ETCn 1.096 agerraldi; orobat hego(-)afrikar ETCn 51 agerraldi) izlag/iz Hego Afrikakoa, Hego Afrikari dagokiona; Hego Afrikako herritarra.

Nick du Toit hegoafrikar mertzenarioa.  Berria - Mundua   2004-11-17

Hegoafrikar jatorriko mertzenario bat tiroz hil zuten atzo Bagdaden. herria¬

John Maxwell Coetzee hegoafrikar idazlearen [...] Disgrace eleberriaren euskarazko itzulpena.  Berria - Kultura   2004-11-20

Bantu, indonesiar eta indiar jatorriko hego-afrikar herrikideen gain.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 263. orr.

Holanderaz eta ingelesez mintzo ziren hego-afrikarrengan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 263. orr.

Hego afrikar bat hilen artean.  Berria - Mundua   2004-01-29


hegoalde (orobat hego(-)alde g.er.) 1 iz ostertzeko lau puntu nagusietako bat, eguzkia eguerdian dagoen aldeari dagokiona.

Iparraldearen eta Hegoaldearen arteko areriotasun tradizionalari.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 135. orr.

Hegoaldearen mendekotasuna Iparraldeari buruz.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 147. orr.

Hegoalde haizetsuko mortuetan nabilela.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 23. orr.

Erdiko eta Hegoaldeko Amerika.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 50. orr.

Saharaz hegoaldeko Afrikan.  Berria - Gaiak   2004-07-07

Hegoaldeko eta iparraldeko eskualdeak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 830. orr.

Hegoaldeko euskaldunen nazio kontzientziaz.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 123. orr.

Gero, abiatu eta Emausetik hegoaldera ezarri zuten kanpalekua.  Elizen arteko biblia   1 M 3,57

Bonapartek "hegoaldeko goi-nafarra" deitu zuena.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 223. orr.

Hegoaldera jo zuten.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 149. orr.

Kilometro batzuk hegoalderago hegazkin batzuk errepidea metrailatzen ari direla.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 102. orr.

Kanariar irlak baino bizpahiru gradu hegoalderago.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 45. orr.

Baina N. jaun artistaren logelak hego aldera ematen du.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 253. orr.

Gaitzeko xantza nuen, gelak leihoa hego-alde zuen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 15. orr.

2 (-ko edo -en atzizkiaren eskuinean)

Hau beltzarana, Probentzako hegoaldekoak bezala. Italiako hegoaldea, Espainia, Portugal eta Grezia.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 30. orr.

Baltikoko hegoalde osoan zabaldu zuten beren eragina.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 24. orr.

Buenos Aireseko probintziako hegoaldean.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 185. orr.

Europako iparraldeko eta hegoaldeko merkatariak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 19. orr.

Alpeen hegoalde lainotua.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 297. orr.

Hasieran Kaspio itsasoaren hegoaldea baizik ez zen ezagutzen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 40. orr.

Omsk aldera jo zuten probintziaren hego aldean barrena.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 268. orr.

Bizirik ihes egindako pilotuak Euskal Herriaren Hegoaldera ekartzeko.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 139. orr.

· Ingalaterrako hego eta ekialdea eta Frantziako iparraldea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 30. orr.

3 (leku izen baten eskuinean) ik hego1 3.

Pirinio hegoaldea euskalduna zela.  Herria   2001-11-08

Elefanteak Afrikan eta Asia hegoaldean bizi dira.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 148. orr.

Espainia hegoaldera joanak zirelakotz.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 210. orr.

Ireki itzazue Afrikako serralloak, Asiakoak edo Europa Hegoaldekoak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 274. orr.

Frantzia hegoaldean, Albi hiriaren inguruan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1117. orr.

Afrikako herrialdeentzat eta Asia Hegoaldekoentzat.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 114. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

hegoalde osoan (7); hegoaldea eta iparraldea (8); iparraldea eta hegoaldea (7)

afganistan hegoaldean (4); afganistango hegoaldean (4); asia hegoaldean (13); bagdad hegoaldean (19); bagdadeko hegoaldean (5); europa hegoaldean (5); europako hegoaldean (4); frantzia hegoaldean (11); frantziako hegoaldean (8); gaza hegoaldean (16); gazako hegoaldean (8)

hegoaldean bizi (7); hegoaldean dagoen (32); hegoaldean den (10); hegoaldean gaindi (154); hegoaldean gertatzen (4); hegoaldean izan (9); hegoaldean jaio (4); hegoaldean koka (5); hegoaldean kokatua (5); hegoaldean kokatutako (11)

herrialdearen hegoaldean (7); hiriaren hegoaldean (4); india hegoaldean (5); irak hegoaldean (21); irakeko hegoaldean (5); italia hegoaldean (4); lapurdi hegoaldean (4); sudango hegoaldean (6): thailandia hegoaldean (4); turkiako hegoaldean (4); uhartearen hegoaldean (9)

ekialdean eta hegoaldean (4); hegoaldean eta ekialdean (5); hegoaldean eta iparraldean (5); hegoaldean eta mendebaldean (4); hegoaldean kokatua den (5); iparraldean eta hegoaldean (9)

hegoaldera begira (11); hegoaldetik iparraldera (7); iparraldetik hegoaldera (10); saharaz hegoaldekoak (6)


hegoaldetar izlag/iz hegoaldekoa, hegoaldeari dagokiona; hegoaldeko herritarra. ik hegotar.

Horrelakoak bide zarete hegoaldetarrak: irrigarriak.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 25. orr.

Saltoki ilara bien arteko pasabideetan zebiltzanak hegoaldetar jatorrak ziren: azal eta begi ilunekoak, ile beltz kizkurdunak.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 65. orr.


hegoaldi iz hego haizea dabilen aldia.

Hegoaldi beroa sartu zuen ezustean, hego haize bolada ikaragarriak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 63. orr.

Hotzaldi elurtetsu baten ostean, hegoaldi epel bare batek elurraren urtzaldi uholdetsua ekarri zuen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 62. orr.

[Udazken gehienetan] hegoaldi luze samarrak ere izaten dira.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 402. orr.


hegoalditxo iz hegoaldi laburra edo ez bizia.

Hegoalditxoak, neguan denean, baditu aipatu beharreko egoeratxo espezial samarrak suertatzen direnak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 40. orr.


hegoamerikar (ETCn 504 agerraldi; orobat hego(-)amerikar ETCn 78 agerraldi) izlag/iz Hego Amerikakoa, Hego Amerikari dagokiona; Hego Amerikako herritarra.

Eginkizuna ez da izan makala itzultzailearentzat, jatorrizkoari hegoamerikar gaztelania berezi halako baten kutsua dariolako.  Berria - Kultura   2004-09-18

Gidari hegoamerikar bat bolantean zuela.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 112. orr.

Etorkin musulmanei edo hegoamerikarrei begira.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 102. orr.

Jakien ukitu hego-amerikarrera.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 158. orr.

Ez zidaten etxea alokatu, hego amerikarrak emagalduak omen garelako.  Berria - Euskal Herria   2004-03-06

Baziren bilduak 22 herri arabe eta 12 hegoamerikar, ONU eta OMC ere horrara komitaturik.  Herria   2005-05-19

Erdiak lapurtarrak, laurdena nafarrak eta gaineratikoak ipar zein hego amerikarrak.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 19. orr.

Etorkiz hego amerikarrak direnak eta EB-etan bizi, 38,8 miliun dira-  Herria   2004-11-25


hegoasiar izlag/iz Hego Asiakoa, Hego Asiari dagokiona; Hego Asiako herritarra.

Lanpostuak estatubatuarrek, europarrek eta hegoasiarrek hartzen dituztela.  Berria - Mundua   2004-06-30


Hegoburu (orobat hegoburu) iz Hego Poloa.

Hurrena, esnezko argitasunak eraginik edo, marinelak Hegoburuan ez, baina Iparburuan kokatuko ipuin bat irakurtzeari ekin dio.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 56. orr.

Karbono dioxido banaketa desberdina dela iparburuan eta hegoburuan.  Berria - Gaiak   2004-01-24

Orain, bertze espedizio bati lotuko da: Hegobururatekoa, Antartidan gaindi.  Herria   2004-04-29

Izotza atzeman dugu Marteko hegoburuan.  Berria - Gaiak   2004-01-24


hegodun (ETCn 202 agerraldi; orobat hegadun ETCn 89 agerraldi) 1 izond hegoa duena; hegoak dituena. ik hegaldun.

Intxaurraren tamainako pilota txiki hegodun bat.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 118. orr.

Zaldi hegodun edo adimendunak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 216. orr.

Alde banatan harrizko zutabeak zeuden, gainean basurde hegodunak zituztenak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 75. orr.

Grifoa alegiazko animalia bat da, hegoduna, gorputza lehoiarena eta burua hegaztiarena duena.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 173. orr.

Suge hegadunak ere bai.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 156. orr.

Haren babesera heldu orduko, itzal hegadunak berriro zeharkatu zuen zerua.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 13. orr.

Izakari hegodun handiak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 391. orr.

Eta egun gozo haietan almenen artean mugitzen zen haizea, eta lurrin hegodun bihurturik zen alboratzen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 42. orr.

Maitasun hegodunaren ezproiak sastaturik.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 367. orr.

Zeru ilunetik irudi hegaduna jaitsi zen tximistaren antzera.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 236. orr.

Txamarra gorri, galtza urdin, eta buruan ginbail ilun hegaduna.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 16. orr.

2 (izenlagun gisa)

Hozka egiten duten hegadun txindurriak eta elefanteak.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 147. orr.

Hegadun izaki haiek, hegoak, zabalik, hamar metro ziren luze.  Elizen arteko biblia   1 Erg 8,7


hegoekialde ik hego1 6.

hegoeuropar izlag/iz Hego Europakoa, Hego Europari dagokiona; Hego Europako herritarra.

Ipar Europan hego europarrak gutxiesten dituzte.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 107. orr.


hegohaize ik hego1 7.

hegoi iz hego haizea.

Esan gabe doa, neguko hegoia lagun maitatua eta estimatua izan ohi dugula mendi magaletan bizi garenok.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 42. orr.

Katalunia aldetik sartu haizexkarekin nahasian, eta hau bai, hauxe da hego-hegoi berezia.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 279. orr.


hegokorear (orobat hego-korear) izlag/iz Hego Koreakoa, Hego Koreari dagokiona; Hego Koreako herritarra.

Kim Sun-Il hego korear itzultzailearen hilketa.  Berria - Mundua   2004-07-10

2002an, aldiz, sei soldadu hego korear hil ziren.  Berria - Mundua   2004-05-27

Zuzendari onenaren saria Kim ki-du hegokorear zinemagileak jaso du.  Berria - Kultura   2004-09-12

Mahaiaren inguruan, amerikar bat, neozelandar komunista bat, hego-korear bat, irlandar bat eta bi euskaldun.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 37. orr.

Bahitu zituzten 14 pertsonetatik zazpi hegokorear askatu zituztela esan zuten.  Berria - Mundua   2004-04-11

Lepoa moztuta hil zuten atzo ekainaren 17an bahituriko hegokorearra.  Berria - Mundua   2004-06-23


hegomendebal(de) ik hego2 8; hego2 9.

hegope ik hegape.

hegotar izlag/iz hegokoa, hegoari dagokiona; hegoko herritarra. ik hegoaldetar.

Etzazula jokatu hegotar petoen gisan.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 43. orr.

Orkoek, piztutako zuziak eskutan, eta hegotar basatiek, bandera gorriak aldean eta oihu ikaragarriak eginez.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 110. orr.

Konturatu nintzen Estatuko kapitolioaren aurrean, masta handiaren puntan, hegotarren bandera zegoela harrera-emaile, haizea harro igurtziz; gerra zibilean "sezesionista" deitutako bandera bera.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 184. orr.


hegotxo iz hego txikia.

Non-nahi ageri dira hegotxo berdeak asuntoa non topatuko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 239. orr.


hegotzar iz adkor hego handia.

Gero hegotzar handi batzuk jarri zituzten bizkarrean, lumen zentzuaren arabera zuriz, urdinez, purpurinaz koloreztuak.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 204. orr.


hegozale izond haize hegoaren zalea.

Martxoa ekaizti eta hegozale joanez gero, txarrena apirilean ekarriko zuen seinale  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 108. orr.


heia iz abeltegia.

Bizi ohe zoldatsu baten ustel-izerdi kiratsean, lizunkeriaz irakinak, maite-maite eginez heia satsu baten...  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 151. orr.

Lakoizketaren ondoko batzuen heian harrapatu nituen urdinduak, usteltzen.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 111. orr.


heiagora 1 iz garrasia, oihua.

Tiroak, heiagorak eta zaldien lauhazka azantzak jabaldu arte.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 37. orr.

Maria heiagora ozenez lehertu zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 172. orr.

Maien gelan itsas txori erraldoien heiagorak hauteman ziren.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 100. orr.

Zigizaga eta heiagora mediatiko batzuk gorabehera, sindikatuak noren alde ari diren galda liteke.  Berria - Kultura   2004-06-22

2 heiagora egin oihu egin. ik heiagoratu.

Zaldunetako batek heiagora egin zuen: [...].  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 177. orr.

3 heiagoraz heiagora eginez. ik heiagoraka.

Berehala heiagoraz hasi zen oinazetan: "Adiskidea, adiskidea, urrikal zakizkit; horra nire malurak oro berriz jinak."  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 475. orr.


heiagoraka adlag heiagoraz.

Jadanik han bilduak ziren jendeak oihu eta heiagoraka aditu genituen, haize bortitzarekin solasean bezala.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 76. orr.


heiagoratu, heiagora(tu), heiagoratzen da ad heiagora egin.

Errazena erlatibismo unibertsal honengatik heiagoratzea da eta eskandalizatzea.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 36. orr.


heian interj ipar ea.

Heian ikusiko dugun, gero, delako Roble del Peregrino haritz zahar famatua.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 175. orr.

Erran gabe haatik heian helduden urtekoa ere jokatuko duen.  Herria   2005-12-01

Heian herri horrek baduen ala ez programa atomikorik ikerketa eta apailatze bidean.  Herria   2003-03-10

Ezin erran oraino heian segituko duen muga urratze honek.  Herria   2004-07-08

Hauek behar dute griñatu heian nola ekarriko duten bizikleta gibelera...  Herria   2003-09-11

Haatik, Heletak badu Oionen berri; Oionek ba ote daki Heleta non den, edo baden ere? heian!  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 72. orr.


heiatu, heia, heiatzen du ad akuilatu, zirikatu.

Auzoko neskekin gaztaroko dantzaldietara joaten zenean, demagun, bakarrik geratzen zen ilunpean, banka mainguetan ttottoturik, gonbitik gabe eta mutiko mozkor berotuek heiatzen zutenean, ezezkoa aireratzen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 135. orr.


heideggeriano izond Heidegger-en filosodia doktrinari dagokiona; doktrina horren aldekoa.

Beren traiektoria intelektualean hegeliano, marxista, heideggeriano eta filosofo handi guztien "post"ak direnez, inork muturra Hegel edo Marx aipatuz izkinan agertu orduko betetzen dute isekaz burutik behera "errealismoaren" izenean.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 158. orr.


hein 1 zerbaiten egoera, maila edo neurria adierazten duen gauza.

Eguzkiaren ideia, honek Gorputza hunkitzen duen hein soilean haren izaera azaltzen baitu.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 391. orr.

Azkaindarra hein onean.  Herria   2003-09-18

Eta, alderantziz, bakoitza onuragarri zaionaz, hots, bere izana atxikitzeaz arduratzen ez den neurrian, hein horretan ezindua da.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 419. orr.

Ez da harritzekoa, hein horretan, Platonek nolabaiteko begirunea erakustea sofista zaharrenarekin.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 36. orr.

Ez zena bada etsipengarria hein horretara heltzea?  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 24. orr.

Ez nuen kalkulatzen emakume baten jakinmina; hein hartaraino nintzen tronpatua.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 84. orr.

Hein horretaraino behar ote nintzen bada umiliatu?  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 324. orr.

Egundaino ez zitzaidan hori gertatua, denbora berean hein horretaraino xoratua eta denbora berean hein horretaraino lotsatua!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 63. orr.

Gizona ez zen sekulan hein horretako itsuskeriaraino heldu izan.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 110. orr.

Nola egon beraz hein hortako salbaikeria gogorki salatu gabe?  Herria   2004-03-18

Lantegi horietan, Fagor eta Eroski kooperatibek hein ona atxiki dute.  Herria   2003-06-05

Uste dut beste pare bat baduten hein bertsukoa.  Herria   2004-06-03

Heina baino gehixeago edan ondoan.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 51. orr.

Bildu da jende egia erran bainan ez hurbiltzekorik ere naski antolatzaile batzuek igurikatzen zuten heina.  Herria   2004-01-22

Galdegina den ikasketa heina: Baxoa + 2 urte hasiberrientzat .  Herria   2005-10-20

2 (-ko atzizkiaren eskuinean)

Kostalde guzian, aratsalde erditan, 27 grado itzalean, hori kasik uda beteko heina da.  Herria   2005-11-03

Jendeak noiz ukanen du bada zentzu gehixago, denak bakean bizitzeko heina?  Herria   2001-11-08

Hil-zigorra beti berme izaiteak baduela halako larderia berezi bat, gaixtagin ainitzen lotsarazteko heina...  Herria   2001-10-11

Hala nola bi elementutan arras txarrak garen: sortzeak jende-arau Frantziakotik bi tantoz apalagoa da hemengo heina, heriotzeak aldiz hiru tantoz gorago ditugu.  Herria   2001-08-09

Prezioak iazko heinean egon dira aurten.  Herria   2003-11-13

3 (-en atzizkiaren eskuinean; ik beherago 4)

Lituania, eremuz Letoniaren hein bertsua, bainan aise jende gehiago, lau miliun hurbil.  Herria   2003-05-08

Eslobakia, eremuz bost aldiz Nafarroaren heina, bost miliun jende baino gehixago.  Herria   2003-05-08

Elizaren zoruaren heina iristeko, bost harmaila.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 336. orr.

Bere jende kopurua biderkatua zuen Hegoaldeak, beti hein bertsuan zegoelarik Iparraldea, 200.000 bizilagunetara ezin helduz eta 5/6etarik 1era jaitsiz gure heina.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 120. orr.

Orotara hiru orgaren heina atera dute goiz batez.  Herria   2005-03-31

912 lan gabetu gehiago kondatu dituzte, lan gabeziaren heina %-eko 7,33tan ezarriz.  Herria   2002-10-10

Ezadostasunaren eta ironiaren heinak berdintsuak zeuzkan marmarrak gela zeharkatu zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 76. orr.

700 metro ttipientzat, 4 km ta erdi handienentzat, bakotxak bere heinaren arabera parte hartu du.  Herria   2001-04-05

Jendetza horren heinari doakion kirol ekipamendurik ez dela.  Herria   2005-04-07

4 -en heina (kopuru baten eskuinean),

Oren baten heina dukegu elkarrekin egoteko.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 94. orr.

Gibeleratekoan, ordu baten heina egon nintzen oraino portu zaharrean.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 59. orr.

Hargatik, Joanesek abertzaleen izenean, bozka emaitza politak erdiesten zituen eta ondorioek % 10aren heina ez sekula pasatuagatik ez zen beldurtzen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 196. orr.

Erranez kalonjeek 4 000 duro eman dizkietela karlisteri, eta beren aldetik nahi dutela 160.000 errealen heina.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 160. orr.

Ezkerreko hiru hautagaiek hiruen artean % 40-en heina ukan dutela.  Herria   2004-03-25

5 –en heinean1

Haiek zeuden tokitik harri iraitzi baten heinean edo, baratu zen. Hau ere mende berriak ekarri kanbiamenduen seinale bere heinean.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 268. orr.

Gu ere euskal ondarearen begiratzeari ari girela, gure heinean eta gure aldetik.  Herria   2001-04-05

Gauzak bere heinean ezartzeko.  Herria   2001-05-24

6 heineansup_2 (erlatibozko atzizkiaren eskuinean) neurrian.

Uste dut, adinean zohitzen noan heinean, alor horretako kolko erraustuaren inarrostea zilegi zaidala eni ere.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 38. orr.

Arraina jan zuten, eta ostalerrari goresmenak eman zizkioten, behar zen heinean erretzea kausitu baitzuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 257. orr.

Espiritu hura berreskuratzen dugun heinean, dohain haiek geureganatzen ditugu.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 266. orr.

Egia denetz ainarak denetan hola bakanduak direla, bazkaltiar horiek erraiten zuten heinean bakanduak, nik ez dakit xuxen erraiteko, bainan zerbait baditake.  Herria   2001-06-14

Baina, gainera, inguruko gauzek zentzu berria hartzen dute [...] esentzia singularra agertzeko bitarteko diren heinean.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 21. orr.

7 -tzeko ehinean -tzeko puntuan, -tzeko zorian.

Burua zapartatzeko heinean neukan.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 163. orr.

Ugarte asko desagertzeko heinean, basamortuak orai diren baino hedatuago.  Herria   2005-09-22

Hortakoak direnek garbi ikusten zutelarik untzia bi parte egiteko heinean zela ordukotz.  Herria   2002-12-19

Iduritu zitzaidan zepo batean hartua izateko heinean nintzela eta zepo hartarik behar nuela ahal bezain laster atera.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 82. orr.

Agorrila, ibai eta iturriak agortzeko heinean izan ditazkeen hilabetea.  Herria   2005-08-04

Bat-batean, Josepek, etsi baten hartzeko heinean zelarik, zer ikusten du izen-ordeen artean?  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 166. orr.

8 -en heineko izlag

Frantsesaren heineko mintzaira indartsu batek berenaz argitzen eta indartzen baititu, arauz, fedea eta karitatea!  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 44. orr.

Lapurdi probintziaren heineko lurralde xume batentzat .  Herria   2003-04-10

Nehor ez da besteen bertuteaz bekaizten, non ez den bere heineko batenaz.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 335. orr.

Gure heineko eta gustuko errealitate bat behar diagu asmatu beti, egiaren beldurrez.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 163. orr.

70 miliar euroren heineko ziloa.  Herria   2002-09-19

Iruñerako bidean, Juan Pedro Ferran-i ebatsi zioten orduko 9 000 pezetaren heineko abere eta gauza.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 162. orr.

Hitzik gabeko piztien heineko desjende zaunkaria.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 282. orr.

9 hein bat (orobat heinbat g.er.) ipar poxi bat, apur bat.

Frango laster eta hein bat aise jarri nintzen ene bizi berriari.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 43. orr.

Gaina hartu hein bat aise edo hein bat nekez, xifreak nola hartzen diren...  Herria   2001-03-22

Batzuk diote haatik, biziki polliki mintzatuz (edo hein bat maltzurki ote?) hori ez dela batere egia.  Herria   2004-11-18

Hortako behar dela hein bat denbora… Segur hura zela, nahiz aurpegia hein bat kanbiatua kausitzen nion.  Herria   2005-11-17

Hitzarmen hori onartu zenean, orai hein bat txarra dela diotenek gauza bera ote zioten?  Herria   2005-04-07

Elixabet, hein bat gustukoa kausitzen duen edozoinekin ariko duk musuka.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 41. orr.

Azkenean, sukarra hein bat eztitu da halere.  Herria   2005-11-17

Euskara hein bat konprenitzen dutenak.  Herria   2003-10-02

Azken denboretan osagarria heinbat mendraturik zabilan.  Herria   2004-10-07

10 hein batean neurriren batean. ik beherago 15.

Ez zaie arrazoirik falta, hein batean bada ere.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 97. orr.

Horiek guztiek zientzia, hein batean, jarduera hermeneutiko bilakarazten dute.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 160. orr.

Hark budismoaren baitan bideratu zuen bere ezinegon existentziala [...], eta hortik zetorkion bakea eta sosegua, hein batean.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 88. orr.

Bai, hein batean.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 82. orr.

Errua nirea zen, hein batean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 64. orr.

11 hein bateko izlag

Iraganarekiko desleialtasuna erlatiboa da, hein batekoa.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 105. orr.

Herri hori nola atxikiko duten hein bateko bakean berebertasun zuzen bat berak egin artean.  Herria   2004-03-04

Fededunak hein bateko egoera material satisfosean aurkitzen zirelako.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 129. orr.

12 hein batez, hein batean.

Bi txakur ekartzea ez ote zegoen, hein batez, loturik egongo simetrikotasunerako konpultsioarekin?  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 95. orr.

Isuri bakar hori, gainera, gidatzea bezala, denborarekin automatikotua zen hein batez.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 110. orr.

· Datu berriok guztiok, hein handi batez, genetika molekularrari zor zaizkio.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 145. orr.

13 hein berean neurri berean.

Ezen, gure irudiko gauza bat Tristuraz hunkitua dela irudikatzen dugun heinean, tristatzen gara hein berean.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 319. orr.

Denak arduratzen dira mintzairaz, hein berean ez bada ere.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 33. orr.

Bertsoka hasi zen, frantsesak eta espainolak hein berean aztaparkatuz.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 102. orr.

Azken hogoi urtetako hein berean segituz.  Herria   2005-09-22

Egia da hein berean, eskolako inork ez zeukala nirea bezalako osabarik.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 32. orr.

Nehork ez duela aise onartuko laneko denboraren berriz emendatzea, bestenaz ere irabaziak hein berean egonez.  Herria   2004-07-15

14 hein bereko izlag

Baina hitz hauetan hots bereizketa egitean agertuko zaizkigun zailtasunak eta benetako hitzetan ager dakigukenak hein berekoak dira.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 140. orr.

15 hein handi batean neurri handi batean. ik gorago 10.

Klimak markatzen baitzuen, hein handi batean, ekonomia zikloaren bilakaera.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 108. orr.

Hizkuntza da hein handi batean nazioa egiten duena.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 47. orr.

Hein handi batean, kotoiaren esportazioak finantzatzen zuen inbertsio-ahalegina.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 52. orr.

Hein handi batean erantzukizun erraldoia dute, baina euskaldunek berek ere bai funtsean.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 80. orr.

Mugimendu hori, hein handi batean, Mendebaldeko Europaren kaltetan egin da.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 65. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

hein bat (205); hein bat aise (16); hein bat urrun (13); hein batean (284); hein bateko (6); hein batez (33); hein bera (5); hein berean (97); hein bereko (5); hein berekoa (6); hein berekoak (6); hein bertsua (6); hein bertsuan (11); hein handi (248); hein hori (18); hein horretan (29); hein horretara (7); hein horretaraino (10); hein hortako (14); hein hortakoa (5); hein hortan (7); hein hortara (6); hein hortarat (27); hein hortarat heldurik (7); hein onean (5); hein oneko (5)

den hein berean (9); hein bat arrazoinki (5); hein bat segurik (5); hein bat untsa (14); hein batean bederen (8); hein batean behintzat (16); hein batetarik harat (5); hein handi batean (238); hein handi batez (7); hein hortara heltzen (5); hein hortarat heltzeko (6)

baten heina (9)

bere heinean (28); dagoen heinean (20); daitekeen heinean (11); daitezkeen heinean (6); dauden heinean (7); den heinean (317); dezakeen heinean (5); digun heinean (5); dion heinean (6); diren heinean (157); ditudan heinean (6); dituen heinean (23); ditugun heinean (12); dituzten heinean (16); doan heinean (27); doazen heinean (9); dudan heinean (19); duen heinean (96); dugun heinean (39); duten heinean (52); garen heinean (24); gure heinean (6); heinean izan (9); heinean soilik (18); naizen heinean (13); zaien heinean (7); zaion heinean (14); zaizkien heinean (6); zaizkion heinean (5); zen heinean (38); zihoan heinean (15); zihoazen heinean (8); ziren heinean (12); zuen heinean (18); zuten heinean (8)

ahal den heinean (17); ahal dugun heinean (5); ahal zuen heinean (7); ari den heinean (9); ari diren heinean (5); aurrera doazen heinean (5); aurrera zihoan heinean (7); bakoitxak bere heinean (6); barnebiltzen duen heinean (5); bat den heinean (9); behar den heinean (6); egiten zuen heinean (5); ez den heinean (16); ez duen heinean (6); funtsatzen den heinean (5); heinean izan ezik (5); joan den heinean (5); joan zen heinean (14); objektuak diren heinean (6); osatzen duten heinean (5)

baten heinekoa (7); bere heineko (5); heineko diploma (6); heinera heldu (7); zein heinetaraino (7); zer heinetako (7); zer heinetan (6); zer heinetaraino (9)


heintto
1 heintto bat adkor hein bat, apur bat.

Kürütxadekin, Antso-ren denboratik hürrüntzen gira heintto bat, XI. mente ürrentzean beitziren hasi.  Herria   2004-03-11

2 heintto batean adkor hein batean.

Presoei ez zitzaien oren biziki gelditzen, indarrak heintto batean berreskuratzeko.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 138. orr.

Ez bortizki bainan heintto batean...  Herria   2003-01-14

3 heintto batez adkor heintto batean.

Beharrik, aski laster atxeman zuten heintto batez irauteko sistema.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 85. orr.


heizahegazkin ik hegazkin 5.

hejira iz Mahometen Mekatik Medinarako ihesaldi, musulmanen kronologiaren abiapuntutzat hartzen dena.

Mekatik Medinara Mahoma profetak egin zuen hejira-tik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 71. orr.

Hejiraren araberako zazpigarren mendean.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 129. orr.


hekatonbe iz

Jainkoari ehun idi [...] opaltzeari deitzen zitzaion hekatombe.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 324. orr.


hektara ik hektarea.

hektarea (ETCn 979 agerraldi; orobat hektara ETCn 507 agerraldi – horietako 474 Herria aldizkarian) 1 iz lur neurria, ehun area koadro edo hamar mila metro koadroren baliokidea.

Hogeitamar gela eta lau bat hektarea parke.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 11. orr.

Bost hektarea lur, gehiena lantzekoa.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 79. orr.

25 hektara larre dira erre, bai-eta etxola bat.  Herria   2003-08-14

Hamahiru hektarea mendi erre dira Nafarroan.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 195. orr.

Ehun hektara eremu falta dira Iparraldean, hemengo enpresen garapen beharrak betetzeko.  Herria   2004-07-15

2 hektareako eremua.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 64. orr.

San Simeon itsasoaren parean dagoen gaztelu bat da, ehunka eta ehunka hektareako lurrek inguratua.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 167. orr.

Urtegiaren bidez ureztatuko diren 57.000 hektarea horien jabeek.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 127. orr.

1971n Argentinan 37.700 hektarea erabiltzen ziren soja hazteko.  Berria - Gaiak   2004-07-27

3.000 inguru familia euskaldun sartu zen, eta 131.000 hektarea kolonizatu zituzten Argentinako lur zabal haietan.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 70. orr.

Pertsonako hektarea kopuruari dagokionez.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 64. orr.

Dentsitateak hektareako 15 eta 30 etxebizitza bitartekoa izan beharko du, Aiaran eta Errioxan salbu.  Berria - Euskal Herria   2004-03-18


hektolitro iz ehun litroko edukiera neurria.

Berrogeita hamar hektolitro arto eskaini nion asuntoaz ahazteko; baina ez zizkidan onartu.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 93. orr.

Berrogeita hamar hektolitro ardorekin.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 137. orr.

54 eta 55 milioi hektolitro biltzea pentsatzen du Arnoaren Lanbide Arteko Frantziako bulegoak.  Berria - Harian   2005-09-11


hektolitroka adlag hektolitroa neurri hartuz; kopuru handian.

Ardoa hektolitroka edaten du egunero.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 80. orr.


hektometro 1 iz hektometro kuboa.

Urtegia dagoeneko %85 bete da, eta 152 hektometro ur ditu.  Berria - Euskal Herria   2004-01-27

2 hektometro kubiko hektometro kuboa.

418 hektometro kubiko ur hartuko ditu urtegiak, eta 1.100 hektarea utziko ditu ur azpian.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 31. orr.

Eugiko urtegiak, beteta, 21 hektometro kubiko ur biltzen du. materialaren bolumena 20 hektometro kubikokoa zela.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 167. orr.

3 hektometro kubo milioi bat metro kuboko bolumen neurria.

Beste modu bateko ureztatzea erabiliz gero, 200 hektometro kubo ur aurreztuko genituzke urtean.  Berria - Euskal Herria   2004-08-07

Edukierari dagokionez, 400 hektometro kubo ur garraiatuko ditu ubideak.  Berria - Euskal Herria   2004-10-20


hel
1 hel dei laguntza eskatzeko deia.

Jakina, edozein momentutan jaiki eta bagoitik jaistea daukazu, edota liburua itxi eta hel deiak egitea.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 13. orr.

2 hel eginsup_1 arriskuan edo larrialdian laguntza eskatu.

Aipatu hiri eta herri horietako auzapezek prefetari hel egin ondoan, honek [...] ardietsi du ordoki zabal hori utzia izan dakien buhame ibilkariei.  Herria   2004-07-29

3 hel eginsup_2 (corpusean helegin soilik) helegitea aurkeztu.

Jupperen abokatuak helegin zion berehala kondenazioari.  Berria - Mundua   2004-01-31

Helegindako atalak.  Berria - Euskal Herria   2004-06-12

4 zer hel ere zer gerta ere.

Onartu behar da bizkitartean, herri hizkuntzetako mezak eragotziagatik, Trentoko Biltzarrak herri hizkuntzetako iruzkinak egitea gomendatu zuela, zer hel ere.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 184. orr.


heladera iz greziera.

Heladeraz mintzo ez zen guzia "barbaro" harentzako ere.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 325. orr.


helarazi, helaraz, helarazten (orobat hel(-)arazi g.er., eta helerazi g.er.) du ad iritsarazi.

Halaz, gaueko ibilaldiz ibilaldi, Chadefaudek kafea, sukrea, tabakoa eta txokolatea helarazten zizkien Goizargitarrei.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 103. orr.

Aitak Hendaiako lagun baten bidez helarazi dion diruarekin.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 112. orr.

Balia zaitezke, niri erantzuteko, gutun hau zugana helarazteko baliatu naizen bide berberaz.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 77. orr.

Hendaian, zazpi tokitan eman zitakeen boza edo berdin postaz hel-arazten ahal zen.  Herria   2005-03-03

Hilketaren bideoa helaraziko zuela iragarri zuen erakundeak bertan.  Berria - Mundua   2004-09-24

Bertara azaldu ziren guztiei gure eskerrik beroenak helarazi nahi dizkiegu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 23. orr.

Memorandumak ez du horrelakorik aipatzen, ez eta Basque Bar hartatik abisua nork helarazi zuen ere.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 197. orr.

Gisa hortako proposamena hel-araziko dio Frantziako legebiltzarrari.  Herria   2004-07-29

Jakobinoek isuri zuten beraz odola, berena eta besteena, gaindika, Parisetik Marseilla, Lyon, Bordele edo Baionaraino helaraziz "terrorea".  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 64. orr.

Esapide hauek ezin asmatu dira bat-batean; tradizioak helaraziak datozkigu.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 160. orr.

Higiduraren esperientziatik teologiara helarazi gaituela.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 54. orr.


helas interj atsekabea edo ondikoa adierazteko hitza.

Helas, alferrik ari zara harengana kexuka joan nahi izanda.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 24. orr.

Helas, hara makur berri bat biribilkatu dela.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 151. orr.

Amesten zuena (amets hutsa, helas!) / Askatasuna zen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 197. orr.

Beranduegi, helas!  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 42. orr.


helatu1, hela, helatzen du ad ipar solas egin, hizketan aritu.

Ondorioz, eguneko betekizunak derrigorrezkoak izanagatik, auhena jabaldu artean, nehor ez dut gehiago helatzen, telefonoari ez diot ihardesten.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 70. orr.


helatu2 iz izozkia.

Txokolatea helatuarekin nik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 147. orr.


helbetiar ik helvetiar.

helbide (ETCn 14.781 agerraldi) 1 iz norbaiten bizilekuaren adierazpena.

Begira helbideko izena, Maria Eugenia jartzen du.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 25. orr.

Horregatik erabiltzen zuen, dendako gora-beheretan ere, etxeko helbidea.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 16. orr.

Web orriaren helbidea eskatu diot adiskideari.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 98. orr.

Igorlearen helbidea irakurri zuen: "Patxi Telleria, Ezkurra, España".  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 180. orr.

Eta zein da zuen oraingo helbidea, mesedez...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 70. orr.

E-maila, telefonoa edo helbidea.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 379. orr.

Nola du izena eta zer helbide du?  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 223. orr.

Helbidea lortu dut.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 162. orr.

Walden doktoreak nire helbidea eta telefono zenbakia eskatu zituen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 106. orr.

Berehala helbide bat esan zion txoferrari.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 33. orr.

Burumakur ari zen helbidea idazten.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 48. orr.

Enplegatuak helbidea gaizki irakurri eta [...] gorpua Saudi Arabiara bidali zitean. Gezurrezko helbideetara eskatzen genituen pizzak.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 101. orr.

Amonaren azkeneko gutunetako bidaltzailearen helbidea da nire aztarna bakarra.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 93. orr.

Amak eman zizun nire helbidea?  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 183. orr.

Ezezaguna helbide honetan.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 3. orr.

Posta elektronikoko helbidea.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 100. orr.

Egilearen helbide elektronikoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 377. orr.

2 (posta elektronikokoa)

http://www.susa-literatura.com/emailuak/zola/ helbidean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 12. orr.

/index.htm helbidean.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 335. orr.

Helbide honetan: llzbibli@lg. ehu. es.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 342. orr.

Datu-baseen helbide horretan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 342. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Nire ustezko bezeroen helbide zerrenda bat.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 44. orr.

Haren helbide-agendan begiratu nuen.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 28. orr.

Helbide-txartel eta erantzuteko zeuden gutunen artean.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 56. orr.

Helbide-aldaketa.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 207. orr.

Erredakzioko helbide-telefonoak dakartzan orriari begira.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 167. orr.

P.-R. andrearen abizena zegoen orria berehala erauzi nuen nire helbide-koadernotik.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 60. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Nahiko arrunta da egun Web-orriak eta Web-guneak eratzea -beren e-mail helbide eta guzti-.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 340. orr.

Elkarren e-mail helbideak trukatu ondoren.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 97. orr.

5 e-helbide (ETCn 6 agerraldi) e-mail helbidea.

Eztakit e-helbide hau izaten jarraitukozun, baña baezpada idazteizut.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 47. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

e helbide (3); helbide aldaketa (4); helbide bera (3); helbide berean (3); helbide berria (5); helbide elektroniko (5); helbide elektronikoa (10); helbide elektronikoan (3); helbide elektronikora (3); helbide guztietara (3); helbide hau (4); helbide honetan (24); helbide honetara (16); helbide hontara (8); helbide hori (5); helbide horretan (7); helbide horretara (3); helbide huntara (7); helbide huntarat (13)

e helbide hau (3); ezezaguna helbide honetan (12); helbide bat eman (6); helbide elektroniko bat (5); helbide honetara joan (3)

etxeko helbidea (5); haren helbidea (7); helbidea eman (21); helbidea emango (3); helbidea eskatu (4); helbidea eta telefonoa (4); helbidea idatzi (5); helbidea idazten (3); helbidea irakurri (3); helbidea jarri (3); helbiderik gabeko (3); izena eta helbidea (10); izenak eta helbideak (3)


helbideratu, helbidera(tu), helbideratzen du ad ordaintzekoak eta kobratzekoak zertu behar diren bamku kontua izendatu.

Parisen, hirian urtebete eta egun batez helbideratua egon den pertsona Parisko hiritar bihurtzen da.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Ingeles lurrean kokaturiko etxe batean helbideratuta egon psikologikoki.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 191. orr.


helbideratze iz ordaintzekoak eta kobratzekoak zertu behar diren bamku kontua izendatzea.

Bankuko helbideratzeak baliogabetuko nizkioke.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 90. orr.


helburu 1 iz lortu edo egin nahi den gauza, berariaz bilatzen dena. ik zertarako.

Haien asmo eta helburuak askoz ere makurragoak baitira. Ikustearen asmoa eta helburua definitzen duen zer hori da begirada.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 117. orr.

Metodoak eta helburuak zehazten.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 35. orr.

Helburua lortzeko, edozein amarruk balio du.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 92. orr.

Egileak lanari eman nahi zion helburua bururaino eramana izan dela.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 381. orr.

Nazioaren helburuari doazkion nolabaiteko lanabesak dira halaber ohiturak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 86. orr.

Ez zuten izan orduan beren helburuen betetzeko astirik.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 66. orr.

Zigorraren helburua prebentzioa dela.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 13. orr.

Santiagorako bide huntan, hori diat naski helburua: bakarrik ibiltzea eta izaitea.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 54. orr.

Ibiltzeak baitauka bere baitan helburua.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 139. orr.

Helburua zen Mireiaren pausoak pixka bat desbideratzea, beste norabait eramango zuen bidea har zezan.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 210. orr.

Esango nuke... zera... horixe duela azken helburua.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 172. orr.

Pinturaren helburua emozioa da, eta ustekabeak sortzen du emozio hori.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 265. orr.

Galdegiten dit gaua nahi dudanez hemen pasatu eta nik Ponferrada dudala egun helburutzat.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 182. orr.

Beharrezko da helburutzat edukitzea zertarako sortua izan nintzen.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 113. orr.

Eguneroko zereginari lotzea hartuko du orain helburutzat.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 14. orr.

Euskal Herria helburu hartzeko eskubidea badugula.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 139. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Unibertsitatearen helburu nagusiak.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 40. orr.

Helburu zehatza izan du plataforma horrek. Helburu zehatzik ez nuen -ez behintzat itxaropenik- bilaketa haietan.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 178. orr.

Merkatuko logikaren hedapena da erreforma horren helburu agerikoa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 13. orr.

Noraezeko mugimenduak, helburu jakinik gabeak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 34. orr.

Helburu bakarra zuten, komunismoa deitzen zuten hura geldiaraztea.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 45. orr.

Aberastasunen metaketa merkatariaren berezko helburua bihurtzen da.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 23. orr.

3 helmuga.

Irkutsk zen Ivan Ogareffen benetako helburua.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 199. orr.

Arraunlaria bizkarrez baitoa helburura.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 215. orr.

Helburura edonola ere iritsiko zela.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 372. orr.

Helbururantz hurbiltzen.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 79. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Lanbide helburua duten ikasketak.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 94. orr.

Inolako fede-helbururik gabe.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 118. orr.

Irudikapen-helburua gehiegi balioetsi.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 244. orr.

Politika ekonomikoaren barne-helburuak. aditza-objektua harreman gramatikala [...] ekintza-helburua edo ekintza-jasalea egiturazko esanahiari dagokio.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 132. orr.

Harrezkero beti saiatu izan naiz ikas-helburu apalak jartzen, zer gerta ere.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 71. orr.

Euskal Herrira Espainiatik konkista-helburuan bidalitako armada arrotza.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 211. orr.

5 helburu izan du ad

Beraz, mintzairaren estudioak bi alde ditu: batak, funtsezkoak, hizkuntza du helburu, Hizkuntza diakronikoak, aldiz, kontzientzia kolektibo batek atzematen ez dituen hurrenez hurreneko terminoak izango ditu helburu.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 45. orr.

Euskararen bizkarrezurra haustea dute helburu.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 22. orr.

Denboraren errotako hautsaz gaindi gera daitekeen obra taxutzea du artistak helburu.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 54. orr.

Berdintasuna helburu duen gobernu batean.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 235. orr.

Errealitatea esaten zaion horretatik ahalik eta hurbileneko mundu-irudikapen bat eraikitzea dute zientziek helburu.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 175. orr.

· Bidaiariak saldoka ateratzen hasi ziren trenetik, geltokiko kafetegia helburu.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 81. orr.

Eta komunikazioa helburu, bere mezua itxirik emango dio entzuleari.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 31. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

atzean helburu (5); aurtengo helburu (6); azken helburu (13); aztertzea du helburu (5); badu helburu (6); baina helburu (22); baino helburu (5); baita helburu (5); baitu helburu (6); bat helburu (11); bazuen helburu (5); bere helburu (48); bere helburu bakarra (6); bere helburu nagusia (11); beren helburu (11); berez helburu (5); berriak helburu (5); beste helburu (67); beste helburu bat (18); beste helburu batzuk (18); beti helburu (8); bi helburu (97); bi helburu ditu (8); bi helburu horiek (7); bi helburu lortu (7); bi helburu nagusi (23); bi helburu nagusirekin (5); biek helburu (6); biek helburu bera (5); bost helburu (5); bultzatzea du helburu (9); bultzatzea dute helburu (5); da gure helburu (11); da helburu (65); da helburu nagusia (28); da nire helburu (8); da zinemaren helburu (6); dauka helburu (6); dela helburu (10); den helburu (8); denboraldiko helburu (8); denboraldiko helburu nagusia (8); dira helburu (16); dira helburu nagusiak (5); diren helburu (5); ditu helburu (13); dituen helburu (10); du helburu (381); du helburu eta (8); du helburu nagusi (18); du helburu nagusia (10); duela helburu (32); duen helburu (16); duen helburu bakarra (6); duen helburu nagusia (5); dugu helburu (27); dut helburu (11); dute helburu (203); dute helburu nagusi (8); dutela helburu (15); duten helburu (7); duzu helburu (6)

edo helburu (18); edozein helburu (5); egitasmoaren helburu (7); egitea du helburu (12); egitea helburu (5); egitea zuten helburu (5); ekimenaren helburu (5); elkartearen helburu (5); ematea du helburu (12); epe eta helburu (7); ere helburu (36); ere helburu bera (5); eta helburu (189); eta helburu bakarra (12); eta helburu hori (20); eta helburu horiek (7); eta helburu horrekin (15); eta helburu nagusia (10); eta helburu zehatzak (7); euren helburu (9); ez da helburu (11); ez du helburu (15); ez dute helburu (6); ez helburu (13); ezarritako helburu (6); ezartzea helburu (5); genuen helburu (5); gure helburu (44); gure helburu bakarra (8); gure helburu nagusia (19); guztiak helburu (6); guztiek helburu (7); guztien helburu (7)

haien helburu (12); haien helburu nagusia (6); hainbat helburu (9); haren helburu (7)

helburu argi (13); helburu argi eta (5); helburu argia (23); helburu argia du (6); helburu bakar (14); helburu bakarra (178); helburu bakarra dute (5); helburu bakarra izan (5); helburu bakarrak (6); helburu bakarrarekin (11); helburu baketsuetarako (8); helburu bat (88); helburu bat da (6); helburu bat du (5); helburu bat ere (6); helburu batekin (15); helburu bati (6); helburu batzuk (31); helburu behinena (12); helburu bera (61); helburu bera dute (13); helburu berak (13); helburu berarekin (22); helburu berbera (5); helburu berberak (5); helburu berdinak (6); helburu berezi (5); helburu berria (5); helburu berriak (8); helburu bezala (9); helburu bihurtu (5); helburu bikoitza (6); helburu desberdinak (6); helburu ditu (14); helburu dituzue (6); helburu du (8); helburu duen (89); helburu dute (6); helburu dutela (7); helburu duten (40); helburu dutenak (6); helburu duzu (14); helburu duzue (5)

helburu edo (6); helburu eta (74); helburu garbia (18); helburu garbia du (10); helburu gaur (5); helburu gisa (30); helburu guztiak (17); helburu handi (9); helburu handia (6); helburu handiak (7); helburu hartuta (8); helburu hau (14); helburu hauek (8); helburu hori (161); helburu hori bete (7); helburu hori ez (5); helburu hori lortu (12); helburu hori lortzeko (47); helburu horiei (5); helburu horiek (65); helburu horiek betetzeko (8); helburu horiek guztiak (8); helburu horiek lortzeko (9); helburu horien (16); helburu horrek (9); helburu horrekin (77); helburu horren (15); helburu horretan (10); helburu horretara (14); helburu horretarako (20); helburu horri (16); helburu horri begira (5)

helburu izan (20); helburu izan behar (5); helburu izango (25); helburu izango duen (8); helburu izaten (5); helburu jakin (31); helburu jakin bat (7); helburu jakin batekin (6); helburu jakin baten (5); helburu jakin batzuk (5); helburu jakinik (13); helburu jakinik gabe (7); helburu komun (6); helburu lortu (10); helburu lortu nahi (7); helburu militar (8); helburu nagusi (98); helburu nagusi bat (7); helburu nagusi ditu (15); helburu nagusi izango (7); helburu nagusia (416); helburu nagusia da (12); helburu nagusia euskal (6); helburu nagusia mailari (6); helburu nagusiak (74); helburu nagusiena (5); helburu nagusietako (28); helburu nagusietako bat (28); helburu nagusietakoa (6); helburu nagusirekin (7); helburu nagusitzat (18)

helburu oso (10); helburu oso bestelakoak (5); helburu politiko (27); helburu politikoa (13); helburu politikoak (56); helburu politikoak lortzeko (23); helburu politikoekin (6); helburu politikoen (8); helburu politikorik (6); helburu terapeutikoekin (9); helburu terroristak (5); helburu zehatz (16); helburu zehatza (31); helburu zehatza du (7); helburu zehatza dute (7); helburu zehatzak (19); helburu zehatzak izango (5); helburu zehatzik (16); helburu zehatzik gabe (5); helburu zehaztu (6); helburu zibiletarako (6); helburu zituen (7); helburu zuen (17); helburu zuten (7)

herria helburu (7); hiru helburu (35); hiru helburu nagusi (13); hobetzea du helburu (5); honako helburu (5); honek helburu (7); honen helburu (15); honen helburu nagusia (8); hori helburu (6); horien helburu (9); horien helburu nagusia (5); horrek helburu (5); horren helburu (16)

indarkeria helburu (5); izan du helburu (9); izan dute helburu (6); izan zuen helburu (5); izango da helburu (5); izango du helburu (37); izango dute helburu (23); izatea du helburu (9); izatea helburu (10); laguntzea du helburu (5); lau helburu (9); lehen helburu (8); lortzea du helburu (17); lortzea dute helburu (7); lortzea helburu (12); luke helburu (9); murriztea du helburu (5); nire helburu (23); nire helburu bakarra (7); nire helburu nagusia (7); nuen helburu (11)

orain helburu (5); oso helburu (9); planaren helburu (8); planaren helburu nagusia (6); proiektuaren helburu (5); sortzea du helburu (10); sortzea helburu (7); sortzea zuen helburu (5); suntsitzea helburu (7); sustatzea du helburu (11); sustatzea helburu (8); taldeak helburu (8)

urteko helburu (6); zabaltzea du helburu (6); zein helburu (35); zein helburu duzu (10); zen helburu (17); zen helburu nagusia (7); zenbait helburu (10); zer helburu (20); zinemaren helburu (6); zinemaren helburu nagusia (6); ziren helburu (5); zituen helburu (10); zuela helburu (10); zuen helburu (78); zuten helburu (51)

asmo handiko helburua (6); aurtengo helburua (11); azken helburua (73); azken helburua da (6); bada helburua (6); baina helburua (23); baina nire helburua (5); baita helburua (8); baten helburua (13); behar du helburua (5); benetako helburua (24); beraien helburua (11); bere helburua (164); bere helburua bete (11); bere helburua ez (7); bere helburua lortu (17); bere helburua lortzeko (8); beren helburua (27); beren helburua lortu (6); berezko helburua (5); berriaren helburua (16); bete helburua (5); bidaiaren helburua (12); bigarren helburua (13); bileraren helburua (17); da azken helburua (7); da beraien helburua (5); da bere helburua (16); da euren helburua (7); da gure helburua (57); da haien helburua (10); da helburua (208); da helburua eta (5); da lehen helburua (6); da nire helburua (27); da zure helburua (6); dela helburua (11); den helburua (11); denboraldi hasierako helburua (8); denboraldiko helburua (7); du bere helburua (13); du helburua (26); duen helburua (22); dugu helburua (6); dute euren helburua (6); dute helburua (19); duten helburua (5)

egitasmoaren helburua (14); egitea da helburua (11); egiteko helburua (6); ekimen horren helburua (5); ekimenaren helburua (9); elkartearen helburua (7); emateko helburua (5); ene helburua (7); erabakiaren helburua (5); eragiteko helburua (5); erakundearen helburua (6); erasoaldiaren helburua (5); erasoaren helburua (12); erasoen helburua (5); ere helburua (5); eskolaren helburua (7); eta bere helburua (18); eta haren helburua (6); eta helburua (81); eta helburua da (6); euren helburua (52); euren helburua lortu (8); eustea da helburua (6); eusteko helburua (5); ez dute helburua (6); ez zuen helburua (5); gaurko helburua (6); gobernuaren helburua (13); grebaren helburua (5); gure azken helburua (8); gure helburua (201); gure helburua da (12); gure helburua ez (11); gure helburua mailari (5); gure lehen helburua (7); guztiaren helburua (9); guztien helburua (19); guztion helburua (9); haien helburua (34); handiko helburua (6); haren helburua (36); hartzeko helburua (5); hasierako helburua (18); hauen helburua (22); hauen helburua ez (5)

helburua ahalik (8); helburua ahalik eta (8); helburua argi (11); helburua argia (19); helburua argia da (13); helburua baino (6); helburua bat (5); helburua bera (5); helburua bere (8); helburua beste (7); helburua bete (74); helburua bete du (9); helburua bete dugu (5); helburua beteko (8); helburua beteta (12); helburua betetzea (11); helburua betetzeko (11); helburua betetzen (11); helburua beti (13); helburua bi (7); helburua da (209); helburua da euskal (7); helburua dauka (5); helburua dela (23); helburua delarik (8); helburua den (5); helburua du (33); helburua duen (18); helburua dute (15); helburua dutela (6); helburua duten (10)

helburua erdietsi (5); helburua ere (22); helburua espainiako (8); helburua eta (49); helburua euskal (35); helburua euskal herriaren (6); helburua euskara (6); helburua ez (173); helburua ez da (93); helburua ez dela (19); helburua ez zela (7); helburua ez zen (21); helburua ezker (5); helburua finkatu (5); helburua garbi (5); helburua gatazka (5); helburua gaur (8); helburua gauzatzeko (6); helburua gure (13); helburua hau (6); helburua hauxe (12); helburua hauxe da (8); helburua hori (17); helburua hori da (8)

helburua irabaztea (10); helburua irabaztea da (7); helburua izan (35); helburua izan behar (8); helburua izan da (5); helburua izanen (6); helburua izango (17); helburua jarri (14); helburua lehen (14); helburua lortu (91); helburua lortu arte (5); helburua lortu dute (5); helburua lortu ez (5); helburua lortu zuen (6); helburua lortu zuten (8); helburua lortuko (16); helburua lortuta (8); helburua lortuz (5); helburua lortuz gero (5); helburua lortzea (7); helburua lortzeko (63); helburua lortzen (20); helburua mailari (15); helburua mailari eustea (15); helburua nazio (7)

helburua ondo (5); helburua orain (9); helburua oso (8)

helburua zein (36); helburua zein da (6); helburua zein den (19); helburua zein zen (6); helburua zen (30); helburua zuela (5); helburua zuen (12)

hitzarmenaren helburua (5); hobetzea da helburua (5); honen helburua (70); honen helburua da (8); honen helburua ez (7); hori da helburua (11); hori zen helburua (7); horien guztien helburua (5); horien helburua (49); horien helburua da (5); horren azken helburua (5); horren helburua (125); horren helburua da (19); horren helburua zen (6); hunen helburua (13); hunen helburua da (7); hurrengo helburua (16)

irabazteko helburua (8); izango da helburua (7); izatea da helburua (10); izateko helburua (14); jarritako helburua (8); kanpainaren helburua (8); laguntzeko helburua (5); lanaren helburua (7); legearen helburua (22); lehen helburua (91); lehenengo helburua (6); lehentasunezko helburua (5); liburu honen helburua (5); liburuaren helburua (8); litzateke helburua (7); lortu zuen helburua (10); lortzea da helburua (10); lortzeko helburua (12); mahaiaren helburua (6); manifestazioaren helburua (7); nafarren helburua (5); neure helburua (5); nire helburua (97); nire helburua ez (5); nire lehen helburua (7)

operazioaren helburua (5); orain helburua (10); osasunaren helburua (5); planaren helburua (11); politikaren helburua (7); proiektuaren helburua (12); prozesuaren helburua (8); ren helburua (7); taldearen helburua (10)

zela helburua (6); zen bere helburua (8); zen gure helburua (12); zen helburua (53); zen nire helburua (10); zigorren helburua (5); zuen bere helburua (22); zuen helburua (40); zure helburua (13); zuten euren helburua (5); zuten helburua (15)

asmo handiko helburuak (5); aurreikusitako helburuak (5); azken helburuak (5); baina helburuak (5); bere helburuak (28); beren helburuak (20); beren helburuak lortzeko (6); bestelako helburuak (7); bi helburuak (5); dira helburuak (9); diren helburuak (8); dituen helburuak (19); ditugun helburuak (5); dituzten helburuak (6)

ekimenaren helburuak (5); eta helburuak (70); euren helburuak (8); ezarritako helburuak (14); garapenerako helburuak (6); gure helburuak (22); handiko helburuak (5); haren helburuak (5); hasierako helburuak (6); hasieran jarritako helburuak (5)

helburuak aldatu (8); helburuak bete (48); helburuak bete ahal (6); helburuak betetzea (6); helburuak betetzeko (35); helburuak betetzen (14); helburuak dira (10); helburuak ditu (6); helburuak ere (11); helburuak eta (49); helburuak ez (39); helburuak ez dira (11); helburuak ez direla (8); helburuak ezarri (6); helburuak finkatu (5); helburuak izan (11); helburuak izan behar (6); helburuak lortu (16); helburuak lortu ahal (5); helburuak lortzea (8); helburuak lortzeko (37); helburuak zehaztu (8); helburuak zein (6); helburuak zein diren (5)

hiru helburuak (6); honen helburuak (5); horren helburuak (8); jarritako helburuak (31); jarritako helburuak bete (9); jarritako helburuak betetzeko (5); planaren helburuak (9); protokoloaren helburuak (6); taldearen helburuak (6); zituen helburuak (7); zituzten helburuak (7); zure helburuak (5)

eta helburuan (6)

ahazteko helburuarekin (5); egiteko helburuarekin (13); emateko helburuarekin (9); eusteko helburuarekin (6); hartzeko helburuarekin (7); helburuarekin egin (5); helburuarekin eta (5); helburuarekin sortu (8); irabazteko helburuarekin (6); izateko helburuarekin (7); lortzeko helburuarekin (31); sartzeko helburuarekin (5); uzteko helburuarekin (6)

egiteko helburuaz (5); helburuaren arabera (5); helburuari buruz (5); helburuari dagokionez (5)

eta helburuei (6); etaren helburuekin bat (5); helburuei buruz (6); helburuei buruzko (7); helburuei dagokienez (6); helburuekin bat (13); helburuekin bat egiten (6)

bere helburuen (8); dituen helburuen (7); eta helburuen (18); helburuen arabera (12); helburuen artean (24); helburuen berri (7); helburuen eta (7); helburuen inguruan (7)

bere helburuetako (5); beste helburuetako (10); beste helburuetako bat (10); da helburuetako (7); da helburuetako bat (7); helburuetako bat (109); helburuetako bat da (7); helburuetako batzuk (5)

bere helburuetan (6); bere helburuetarako (11); eta helburuetan (6)

bere helburura (5); eta helburura (5); helburuetariko bat (9); helburuetatik oso (5); helburura iristeko (10); helbururat joanen (6)

beste helbururen (7); helbururen bat (6); zein helbururekin (23)

beste helbururik (61); beste helbururik ez (35); beste helbururik gabe (5); helbururik behinena (6); helbururik ez (51); helbururik ez du (9); helbururik ez duen (6); helbururik ez dute (5); helbururik ez zuen (6); helbururik gabe (27); helbururik gabeko (5); inolako helbururik (10); inolako helbururik gabe (5)

du helburutzat (11); dute helburutzat (6); egiteko helburuz (6); eta helburutzat (6); helburutzat duen (6); helburutzat hartu (6); helburutzat jo (10); lortzeko helburuz (6)


helburudun izond helburua duena.

Munduko gauzei ordenaketa helburudun hau erabat arrotza zaie.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 224. orr.

Arrazoimenaren adigaietan soilik funtsatzen den batasun formal goren hau gauzen batasun helburuduna da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 239. orr.

Gure indarren izaeran oinarritua dagoen guztiak helburuduna izan behar du.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 228. orr.


helburugabe izond helbururik ez duena.

Analisi hau helburugabea litzatekeelako, analisiak ez baititu sintesiak aurkitzen dituen eragozpenak.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 38. orr.

Ezer ezin dela aurkitu utzigarria edo erabileran proportziogabea, eta beraz, helburugabea denik.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 158. orr.


helburutasun iz helburu izateko nolakotasuna.

Izadiaren hainbeste egoeraren helburutasunak eta harmoniak inferentzia honen arabera formaren beharbadakotasuna soilik frogatu beharko lukete, baina ez materiarena.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 224. orr.

Izadiaren ordena eta helburutasuna izadiaren oinarrien eta izadiaren legeen bitartez argitu behar da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 263. orr.

Ordenaren eta helburutasunaren substratu ezezaguna.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 241. orr.


helde iz izurria.

Gaztaroko goiz-ihintz freskotan ohi dira helde kutsakorrak errazen gertatzen.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 47. orr.

Hala zian enea mindu; eta bat-bateko heldeak zian pikortatu, soraio-itxura betean, zarakar higuingarriz, ene gorputz leun osoa.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 61. orr.


heldu (ETCn 166.142 agerraldi), hel, heltzen 1 da ad iritsi. ik ailegatu.

Telegrama larunbatean heldu zen, eguerdi aldera.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 15. orr.

Afaltzen hasiak ginela, arreba heldu zen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 10. orr.

Hura amaitzeko mementoa heldua zela.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 74. orr.

-Madame, pakete hau heldu berri da zuretzat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 53. orr.

-Beharrik heldu zaren!  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 187. orr.

Anaiaren txabusina zaharra soinean, urrats handian heldu zen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 34. orr.

Kontua da Baram eta Asad, nor bere aldetik, gauez heldu zirela, eta biek ala biek ere gaua hilerrian igarotzea erabaki zutela.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 162. orr.

Zain egoten nintzen autobusa noiz helduko.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 22. orr.

Ez da giza hotsik heltzen honaino.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 146. orr.

Baina bere mezua taldeko bizpahirurengana besterik ez da heldu.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 200. orr.

Kapitaina etorri zitzaigun behin esanez zerraldoetan armak gordetzen genituelako salaketa heldu zitzaiola eta miaketa egin behar zuela.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 43. orr.

Aitaren txanda heldu zen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 54. orr.

Apurka-apurka heltzen duk bat xedera.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 57. orr.

Arrazoiaren adinera heldu baino lehen.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 151. orr.

· Heldu berrien neomerkantilismoa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 42. orr.

· Muga hel eta gaindi ezina. ik helezin.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 10. orr.

2 (-ra edo -tik osagaiarekin)

Ez zekien nola moldatuko zen aita-amen herrira heltzean.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 20. orr.

Ibilian-ibilian, Damaskora heldu ziren.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 49. orr.

Baina Bagdagera heldu aurretik bidelapurrek eraso egin zieten.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 175. orr.

Zure bidaiaren azkenera heldua zara ia.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 172. orr.

Topa egiten ibili gara helburura onik heldu garelako.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 205. orr.

Halako irakinaldi bat heldu zait matelezurretara. Union Basque batasunaren birla xapelgoan finalerat helduak dira.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 255. orr.

Sekulako danbatekoa sentitu nuen barruan letra haiek osatutako esaldiaz jabetzera heldu nintzenean.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 29. orr.

Zapore baten deira heltzen diren oroitzapenak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 108. orr.

Trapizondatik Armenia Ttipira hel zaitezke.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 63. orr.

Liverpooletik heldu dira.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 137. orr.

Hiru Zuberoatik heldu ziren, Landatxeberri, Tartas eta Atharratze.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 104. orr.

3 (orgasmora)

Masturba ezazu neskatila, eta zu lasai, hel dadila bera.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 92. orr.

Ez, ez dut oraindik heldu nahi!  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 92. orr.

4 (heldu forma, burutugabe balioaz) etorri. ik beherago 15.

Adartza menditik beheiti heldu den [=datorren] muga gelditzen da Pertole horren ondoan, errekan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 29. orr.

Barrandan dauden bi ruso heldu zaizkio [=datozkio].  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 119. orr.

Bertze multzo bat heldu zen orain.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 237. orr.

Sarri aita heldu zait xerka.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 73. orr.

Beha zak zeruko izarreri, handik heldu duk esperantza.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 81. orr.

Cize-ko eskualdearen izena nondik heldu ote da?  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 15. orr.

Garazin ibiltzen da "potretagabia", hau "portrait" frantsesetik heldu dena.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 13. orr.

5 fruituez eta kidekoez mintzatuz, betetasuna iritsi. k umotu, ondu.

Zefiro haizeak jotzen duen bakoitzean, ale batzuk jaio eta beste batzuk heldu egiten dira.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 35. orr.

Zergatik dakusgu arrosa udaberrian, garia berotan, mahatsa udazken limurtzailean heltzen [...]?  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 43. orr.

Augustine, heldu gabeko Lisa bat.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 96. orr.

• 6 zaio ad premia, arrisku edo estuasun larriren batean dagoenari lagundu.

Baina, San Migelen laguntza beti da estimatua: San Migel, heldu zakidaz hemen, edo beste paraje batzuetan diotenez, San Migel, hemen hel.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 378. orr.

• 7 dio ad eskuaren bidez tinkatu, ihes egin ez dezan edo higi ez dadin. ik oratu2; lotu.

Karmenek eta biok heldu genion, hark gure bizkar gainetik pasatu zituen besoak, eta poliki-poliki abiatu ginen beste gainerakoen atzetik.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 112. orr.

Bat-batean, gogor heldu zidan; besoan min emateraino gogor.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 96. orr.

Harryk bere opariari heldu eta papera kendu zion.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 14. orr.

Orbanak kentzeko makila magikoari heldu zionean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 135. orr.

-Heldu katu horri! -deiadar egin zuen Ronek.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 121. orr.

Kateari heldu eta ahalegin guztian tiratu nion eten beharrean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 95. orr.

Estu-estu heldu zion bi eskuez barrari.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 100. orr.

Goxo-goxo helduta ikusi zintuztedan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 77. orr.

Luze-luze zegoen gizon hil bat bezala [...] eskuak nire oinei gogor helduta.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 171. orr.

Trena zetorrela ikusi, heldu haurrari hortzez eta atera egin zuen trenbidetik.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 133. orr.

"Erratzari irmo heldu isatsetik", pentsatu zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 28. orr.

Ez dauka askoren begirada basati hori, edozeini heldu eta bat-batean larrua jotzeko gai den premiazko grina erakusten duen hori.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 196. orr.

Kapela altua eta eskularruak zituen helduta esku batekin.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 147. orr.

Debekatua zegoela dantza helduta egitea.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 29. orr.

Ez ziok amuari heldu -pentsatu zuen Del Vallek-.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 243. orr.

Ez dio amu horri heltzen.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 244. orr.

Orduan ginebrari heldu behar, nahiz eta nik ginebra batere gogoko ez izan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 138. orr.

Aitortzen dizut zorra kitatzeko muga ez dela oraino heldua.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 179. orr.

· Ahal genuena eginez, ipurdi-heltzen, titi-jorran eta musuka, han errenditzen gintuan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 47. orr.

8 (-tik osagaiarekin; ik beherago 14)

"Ondo al zaude, Luisa?" itaundu dut motoan, eta eskutik heldu dit samur.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 236. orr.

Nevilleri besotik heldu zion, mutila zutitzen hasi zenean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 88. orr.

Elkarri besotik heldurik pasatu dira barrura.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 80. orr.

Motzago heltzen dio estekatik dobermanari.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 121. orr.

Ipurmasailetatik indartsuago heldu nion Karmeni.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 7. orr.

Toallari bi muturretatik lepoan heldu eta gainerakoa kapa baten gisa airean eramanda.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 18. orr.

Hantxe geunden, biok herabe, zezenari nondik heldu ez genekiela, adarretatik ala isatsetik.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 97. orr.

Denborari buztanetik heldu nahi izatea bezala da.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 83. orr.

Zurrunbilo koloretsu geldi batek inguratu nau eta heldu dit, ke zirimoletako eta ispiluetako lainoez eta argiez osaturiko zurrunbilo batek.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 50. orr.

· -Begira zeintzuk datozen hor, eskutik heldu-heldu eginda!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 347. orr.

9 ik ekin1.

Damian, hel iezaiozu muinari behingoagatik.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 46. orr.

Lagunok, hau ez da halako kontuei heltzeko ez unea ez lekua.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 55. orr.

Bada, doktoreak jakin du, bai, nondik heldu!  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 122. orr.

Ez zegoen nondik heldu aldrebeskeria sorta hari.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 50. orr.

Atzoko auziari helduko diogu berriro.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 40. orr.

Bakoitza erabiliz, modu espezifikoagoan hel diezaiekegu garapenaren zenbait alderdiri.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 122. orr.

Utzi berriketak, eta heldu berriro ikasgaiari.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 281. orr.

Egunkiariek berehala heldu zioten gaiari.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 131. orr.

Ez zegok hi bezalakorik, Nemesio, heldu, hamar arroako harria jasoko huke gainean bi ahari jarrita!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 326. orr.

Baztertu egin zuen errabino izateko asmoa, eta kazetaritzaren eta literaturaren bideari heldu zion.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 8. orr.

Arrunt nekatua banengo bezala, zulogintzak eraginiko hebaindura guztiek batera heldu balidate legez.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 39. orr.

10 (sugeek, intsektuek, txakurrek) hozka egin.

Gauez sartu txabola batean kobra eta lo dauden gurasoei eta haurrei heldu.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 163. orr.

Nik ehun alaba banitu bezala, denak sugegorri-ausikiz helduak, horratx!  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 206. orr.

Hemen ezti usainera bildu izan dun hainbat ume [...] eta bai erleak heldu eta aurpegia ederki hazita joan ere.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 70. orr.

Zein euli gaiztok heldu dik orain?  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 32. orr.

Lipuak helduko balie!  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 8. orr.

Gipuzkoako hiriburuan egunero omen dator norbait zakurrak heldua.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 77. orr.

11 (era burutua izenondo gisa) betetasuna iritsi duena.

Gizon heldu bat, adinez nagusia, beltzez jantzia.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 256. orr.

Urak pertsonarik helduenak ere, serioenak ere, haur bihurtzen ditu.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 88. orr.

Orein heldu bat, bere espezie bereko beste ar batekin borrokan egin ezinik.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 9. orr.

Ezpainak margotu dituzu, gorri ilunez, gerezi helduen koloreaz, odol berriaren koloreaz.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 216. orr.

Goizean goiz mahats heldua jango balu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 558. orr.

Mundu Berria Zaharraren kontsumorako fruitu heldua bihurtu ondoren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 50. orr.

Gari helduen buru makurtuak ferekatzen nituen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 236. orr.

Ongi aditzen zen soro helduen usain gozoa.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 229. orr.

· Definizioz, mutilzaharra heldu ez-ezkondua da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 110. orr.

Muttiko ttipi horiek [...] gustoa horretan hartua dute... ez dute ulertzen zergaitik gaizki den heldu batekin ibiltzea...  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 214. orr.

Ez gazte, ez heldu, ez zahar... zer gelditzen zaigu?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 126. orr.

Helduek nostalgiaz irakurriko dute liburua, haurtzaroa gogoan.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 22. orr.

Helduen euskalduntze-alfabetatzerako diru laguntzak.  Berria - Euskal Herria   2004-09-19

Prezioa: 30 E helduentzat, 15 E haurrentzat.  Herria   2004-07-29

Helduentzako ikastaroak.  Berria - Harian   2005-12-03

Helduendako komikiak eta aldizkari pornografikoak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 132. orr.

12 (gauza abstraktuez)

Nietzscheren pentsamendu helduaren azalpen sistematikoena.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 88. orr.

Andrea, fintasuna, dotorezia, emetasun heldu elegantea, zibilizazioaren produktua da.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 27. orr.

Badu begiradan gainerako haurrei ikusten ez diedan distira heldu bat, keinu bat, zerbait.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 92. orr.

Begi-bakar deitu zidan, ahots zakar, helduaz.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 76. orr.

Gaztetxoa, baina espirituz heldua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 193. orr.

Neskak mutilak baino helduagoak izaten dira beti.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 47. orr.

Bat-batean hura baino askoz zaharragoa sentitu nintzen, askoz helduagoa.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 65. orr.

Familiako heldu batek esku-hutsik lepotik oratzen dio eta berehala sugearen burua lurraren kontra zapaltzen du, urkila batez.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 159. orr.

13 (era burutua izen gisa)

Haren hamar hatzen heldua nabaritzen dut garondoan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 140. orr.

Gero zapla, egoera berezirik itxaron gabe dator heldua, musua, fereka.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 197. orr.

Denboraren heldu eta erasanen aurrean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 106. orr.

· ik gorago 10.

Suge-ausikiarengatiko hilkortasuna [...] ehuneko hirutik hamarrera bitarte ei dabilela, eta kobraren helduarengatikoa ere ez omen dela ehuneko hogeita bostetik gorakoa izaten.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 197. orr.

Tarantularen helduak jasan ezinezko beroak sortzen ditu dirudienez.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 19. orr.

Txakurraren heldua txakurrak sendatu.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 71. orr.

14 adarretatik heldu (zerbaiti)

Zientzialariak iritzi dio gobernuek zezenari adarretatik heldu eta Riminin (Italia) sinatutako ituna onartu beharko luketeela.  Berria - Ekonomia   2004-04-30

Arazoari adarretatik heltzen saiatu ordez, minduarena eginez hitz egin zidan.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 41. orr.

Elkarteak ez luke ondo egingo dagoen krisiari adarretatik heldu eta konpontzeko bideak jarriko ez balitu.  Berria - Harian   2005-11-05

Gaiari adarretatik heldu eta sakon aztertzen hasteko asmo tinkoa dute.  Berria - Kirola   2004-11-03

Bizitza osoa gerorako prestaketan, eta, etorkizunari adarretatik heltzeko gauza garela uste dugunean, ohartzen gara iraganak ez digula iragana beste etorkizunik utzi.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 137. orr.

· Antza, Seaskak adarretatik heldu nahi izan dio behingoz zezenari.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 66. orr.

15 heldu den (orobat helduden) datorren. ik gorago 4.

Auskalo ez ote dugun ikusiko heldu den astean, karrikan tente-tente!  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 160. orr.

Xehetasun gehiago heldu den astean.  Herria   2001-04-12

Heldu den udako badut haatik zerbaiten mentura.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 20. orr.

Badira diotenak gerla hori hasiko dela heldu den urtarril edo otsailan. herria¬

Heldu den urtean ez naiten harrapatuko.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 84. orr.

16 helduan (dantza egin, aritu) adlag dantzari bikotea elkarri helduta.

Zarautzen helduan dantzan egitea libre zen, ez ordea Aian.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 65. orr.

Berak martxako pieza jo eta dantzariek, gaueko ordu txikitan eta ordurako ondo berotuta, helduan egin zutela dantzan.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 69. orr.

Eta halako ez zekiat nongo lekutan helduan aritu zela enteratzen baziren, jo eta Luistarren kongregaziotik bidaltzen zitean, herri guztiaren aurrean lotsaraziz.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 30. orr.

17 helduko pieza helduan dantzatzeko pieza

Gero, mozkorraldiaren beroan, helduko piezak jotzen hasiko zen.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 50. orr.

Ba ote daki pieza hori, pieza ezaguna gainera, ez dela helduko pieza?  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 69. orr.

18 heldutan adlag heldutasunera iristean.

Txikitan konejuak, heldutan otsoak, hartzak, bufaloak atzematen zituzten.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 92. orr.

Baina oso gaizki ikusita dago mutiko batek hamar urterekin egiten zuena heldutan egiten saiatzea.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 53. orr.

19 helduxe

Santiagora helduxeak ginelarik hegazkineko leihatilatik Andes mendikatea bere xapel xurituekin ikustea.  Herria   2004-02-19

Barriola Leitzar gazteak bere jeinua erakutsi du eta Eugi eta Belokiren heinerat helduxea dela agerian utzi du.  Herria   2001-05-24

Andres baino helduxeagoa, eta handia, haren aita bezala.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 30. orr.

Aukera gutxi eta gogo handia izaten nituelako helduxeagoekin hitz egiteko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 41. orr.

Ikasle hutsak direnak, gaztetxoak, helduxeagoak, bizi izan dutena antzematen ez zaien buru-arinak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 260. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

aldera heldu (10); aldetik heldu (12); ariko da heldu (8); arras heldu (10); arte heldu (8); artean heldu (12); atarira heldu (10); atera heldu (10); atsedenera heldu (10); atzetik heldu (12); atzo heldu (11); aurrera heldu (15); baina heldu (27); baina heldu den (10); baino lehenago heldu (11); baionara heldu (10); baita heldu (8); bakarrik heldu (13); bat heldu (109); bat heldu da (13); bat heldu zen (38); batean heldu (18); batek heldu (14); batekin heldu (22); batera heldu (98); batera heldu zen (27); batera heldu ziren (22); batetik heldu (26); batetik heldu eta (8); bati heldu (57); bati heldu zion (13); batzuk heldu (8); beheiti heldu (16); bera heldu (13); berak heldu (9); berandu heldu (18); beranduago heldu (8); berehala heldu (36); berehala heldu zen (9); berehala heldu zion (8); berria heldu (12); berriro heldu (13); berriz heldu (22); bertara heldu (8); besoetatik heldu (12); besotik heldu (195); besotik heldu eta (52); besotik heldu zidan (27); besotik heldu zion (47); beti heldu (11); bezala heldu (11); bi eskuekin heldu (12); bideari heldu (8); bila heldu (13); bitartean heldu (14); bitartean heldu eskutik (12); bitartez heldu (8); bizkarretik heldu (9); burura heldu (8); burutik heldu (8); da heldu (89); da heldu den (58); dela heldu (13); dira heldu (49); dira heldu den (36); ditu heldu (18); ditu heldu den (16); dituzte heldu (11); dituzte heldu den (10); donostia heldu (8); du heldu (83); du heldu den (76); dugu heldu (11); dugu heldu den (9); dute heldu (44); dute heldu den (43)

egiteko garaia heldu (8); egitera heldu (11); eguna heldu (13); emakume heldu (13); erdira heldu (9); ere heldu (91); ere heldu da (16); ere heldu zen (19); erromara heldu (9); erronkari heldu (8); eskuekin heldu (14); eskuetara heldu (9); eskuetatik heldu (10); eskumuturretik heldu (12); eskutik heldu (147); eskutik heldu dio (9); eskutik heldu eta (42); eskutik heldu zidan (11); eskutik heldu zion (32); estu heldu (11); eta besotik heldu (16); eta eskutik heldu (20); eta heldu (187); eta heldu den (93); eta heldu egin (9); etxera heldu (66); etxera heldu arte (8); etxera heldu eta (9); etxera heldu zenean (8); ez da heldu (18); ez dira heldu (9); ez heldu (13); ez zen heldu (12); finalera heldu (23); finalerat heldu (17); gabe heldu (37); gabe heldu zen (12); gaiari heldu (24); gaiari heldu zion (10); garaia heldu (66); garaia heldu da (25); garaia heldu dela (10); garaiz heldu (12); gasteizera heldu (15); gaua heldu (18); gazte eta heldu (10); gehiago heldu (18); geltokira heldu (9); gero heldu (15); gerritik heldu (48); gerritik heldu eta (20); gibeletik heldu (8); gizon heldu (29); gizon heldu bat (8); gogor heldu (32); gogor heldu zion (9); gogora heldu (9); gogorat heldu (19); hala heldu (8); handik heldu (12); hara heldu (23); hari heldu (8); hariari heldu (10); hartara heldu (8); hau heldu (8)

heldu ahal (27); heldu ahal izateko (14); heldu ahala (14); heldu aitzin (47); heldu arren (13); heldu arte (109); heldu aurretik (73); heldu baino (62); heldu baino lehen (39); heldu baino lehenago (8); heldu baita (82); heldu baitira (10); heldu baitzen (20); heldu baitziren (9); heldu bat (28); heldu batek (14); heldu baten (30); heldu bazen (9); heldu behar (132); heldu behar dio (8); heldu behar izan (17); heldu beharko (34); heldu beharra (17); heldu berri (17); heldu berria (27); heldu berriak (19); heldu bezain (33); heldu bezain laster (26); heldu bitartean (15)

heldu da (562); heldu da eta (21); heldu da garaia (8); heldu da gure (8); heldu dela (90); heldu delako (9); heldu delarik (11); heldu den (1614); heldu den abenduaren (14); heldu den abuztuaren (9); heldu den apirilaren (25); heldu den aste (8); heldu den astean (85); heldu den asteartean (25); heldu den asteazkenean (20); heldu den asteburuan (47); heldu den astelehenean (44); heldu den azaroaren (17); heldu den denboraldian (31); heldu den ekainaren (23); heldu den hilabetean (12); heldu den igandean (117); heldu den igandeko (11); heldu den ikasturterako (9); heldu den irailaren (17); heldu den irailean (20); heldu den larrazkenean (9); heldu den larunbatean (110); heldu den larunbateko (12); heldu den larunbaterako (12); heldu den maiatzaren (25); heldu den martxoan (11); heldu den martxoaren (22); heldu den ostegunean (20); heldu den ostiralean (41); heldu den otsailaren (16); heldu den sasoian (30); heldu den sasoiko (11); heldu den udan (12); heldu den urrian (15); heldu den urriaren (16); heldu den urtarrilaren (25); heldu den urtarrilean (9); heldu den urte (11); heldu den urtean (145); heldu den urteko (62); heldu den urterako (10); heldu den uztailaren (15); heldu dena (35); heldu denean (19); heldu dio (105); heldu diot (19); heldu diote (25); heldu dira (210); heldu dire (16); heldu direla (29); heldu direlarik (15); heldu diren (168); heldu direnak (29); heldu dit (19); heldu duk (12)

heldu edo (9); heldu egin (39); heldu egin zion (11); heldu egiten (12); heldu ere (22); heldu eskutik (14); heldu eta (688); heldu eta atzera (10); heldu eta bere (8); heldu eta berehala (13); heldu ez (39); heldu gabe (52); heldu gabeko (10); heldu gara (68); heldu garela (9); heldu garenean (9); heldu ginelarik (8); heldu ginen (77); heldu ginenean (18); heldu gira (21); heldu haiz (8); heldu izan (35); heldu nahi (104); heldu nahi izan (8); heldu nahian (12); heldu naiz (56); heldu ninduen (11); heldu nintzelarik (10); heldu nintzen (89); heldu nintzenean (32); heldu nion (78); heldu omen (24); heldu ondoren (18); heldu orduko (61); heldu ote (13)

heldu zaie (22); heldu zaigu (30); heldu zaigun (11); heldu zaiku (25); heldu zaikula (11); heldu zaio (53); heldu zaion (18); heldu zait (45); heldu zaizkigu (20); heldu zaizkigun (10); heldu zaizkio (15); heldu zaizu (13); heldu zara (18); heldu zarete (12); heldu zauku (23); heldu zaukun (9); heldu zaukuna (9); heldu zauzkigu (10); heldu zela (71); heldu zelarik (50); heldu zen (977); heldu zen arte (22); heldu zen atzo (12); heldu zen eta (33); heldu zen etxera (12); heldu zena (21); heldu zenean (164); heldu zenerako (16); heldu zenetik (21); heldu zidan (79); heldu zien (26); heldu zion (415); heldu zion eta (25); heldu zionean (9); heldu zioten (52); heldu zirela (26); heldu zirelarik (26); heldu ziren (420); heldu ziren arte (10); heldu ziren eta (12); heldu zirenak (9); heldu zirenean (72); heldu zitzaidan (31); heldu zitzaien (17); heldu zitzaion (53); heldu zitzaizkidan (9); heldu zitzaizkion (22)

herrira heldu (19); hirira heldu (15); hona heldu (11); honaino heldu (8); honetara heldu (15); hori heldu (18); horrela heldu (13); horretara heldu (18); horri heldu (28); hortarat heldu (8); hortarik heldu (8); hortik heldu (16); hotsa heldu (12); hura heldu (12)

iletik heldu (10); izatera heldu (64); izatera heldu zen (22); jende heldu (17); jokatuko du heldu (18); kanpotik heldu (16); laster heldu (23); lehenago heldu (19); lehenbailehen heldu (8); lekura heldu (8); lepotik heldu (69); lepotik heldu eta (37); lepotik heldu zion (12); mailara heldu (9); miarritzera heldu (8); muinari heldu (8); negua heldu (9); nola heldu (56); nola heldu zen (9); nondik heldu (64); nora heldu (10); noraino heldu (10); nundik heldu (43); nundik heldu den (10); ondora heldu (16); ondotik heldu (39); ongi heldu (10); oraindik heldu (11); ordua heldu (57); ordua heldu da (16); orduan heldu (9); paparretik heldu (12); parera heldu (28); pertsona heldu (30); plazara heldu (20); sorbaldatik heldu (12); sorbaldetatik heldu (14); tenorea heldu (11); tinko heldu (16); txanda heldu (32); txanda heldu zen (9); ukondotik heldu (15); unea heldu (23); urte heldu (8); zen heldu (17); zerbaiti heldu (8); zeri heldu (20); zuen heldu (15); zuen heldu den (10)

baino helduagoa (8); eta helduago (9); eta helduak (16); gizon heldua (21); gizon helduak (15); heldua da (35); heldua dela (19); heldua den (8); heldua izan (8); heldua nintzen (9); heldua zela (22); heldua zen (34); helduak dira (19); helduak diren (8); helduak eta (14); helduak ez (8); helduak ziren (19); jende heldua (9); jende helduak (12); pertsona helduak (12)

agian helduden (20); agian helduden urte (12); bat helduden (17); beraz helduden (19); berri helduden (12); biltzar nagusia helduden (8); bozak helduden (12); da helduden (89); da helduden larunbatean (14); dela helduden (16); dira helduden (43); direla helduden (9); ditu helduden (12); dituzte helduden (16); du helduden (38); du helduden larunbatean (8); dugu helduden (9); dute helduden (25); eguna helduden (9); ere helduden (13); eta agian helduden (9); eta helduden (75); eta helduden urte (23); eta helduden urtean (15); hau helduden (25); hau helduden asteleheneko (15)

helduden abendoaren (9); helduden apirilaren (12); helduden aste (39); helduden aste hortan (18); helduden astean (144); helduden astean emanen (10); helduden asteartean (26); helduden asteazkenean (16); helduden asteburu (12); helduden asteburu hortan (10); helduden asteburuan (9); helduden asteko (11); helduden astelehenean (82); helduden asteleheneko (50); helduden asteleheneko partida (20); helduden azaroan (8); helduden azaroaren (15); helduden ebiakoitz (10); helduden ekainaren (15); helduden ekainean (11); helduden hilabete (15); helduden hilabete hortan (10)

helduden ibiakoitzean (19); helduden igande (61); helduden igande aratsaldean (9); helduden igandean (268); helduden igandean eginen (9); helduden igandeko (41); helduden irailaren (12); helduden irailean (16); helduden larunbat (40); helduden larunbat aratsean (14); helduden larunbatean (164); helduden larunbateko (8); helduden maiatzaren (14); helduden maiatzean (11); helduden martxoan (11); helduden martxoaren (17); helduden ortzegun (17); helduden ortzegunean (25); helduden ortzirale (19); helduden ortzirale aratsean (10); helduden ortziralean (16); helduden otsailaren (10); helduden uda (9); helduden udaberrian (10); helduden udan (11); helduden udazkenean (11); helduden urriaren (22); helduden urtarrilaren (8); helduden urte (86); helduden urte arte (38); helduden urte artio (16); helduden urte hortan (16); helduden urtean (154); helduden urtean ere (17); helduden urteko (70); helduden urtetik (14); helduden urtetik harat (9)

hori helduden (23); izanen da helduden (26); izanen dira helduden (9); kermeza helduden (11); kermeza helduden igandean (8); nagusia helduden (9); parropiako berri helduden (9)

eta helduek (9); eta helduen (31); eta helduentzat (24); euro helduentzat (17); eurotan helduentzat (8); helduen alfabetatze (10); helduen artean (14); helduen arteko (9); helduen euskalduntze (35); helduen euskalduntze alfabetatzea (12); helduen mailan (10); helduentzat eta (22)

batera helduko (8); bati helduko (8); berandu helduko (9); berehala helduko (9); ere helduko (8); helduko da (123); helduko dela (28); helduko den (24); helduko dio (24); helduko diogu (18); helduko diote (12); helduko dira (46); helduko diren (10); helduko gara (28); helduko naiz (12); helduko ote (15); helduko zela (21); helduko zen (36); helduko ziren (8); hobeki helduko (9); inoiz helduko (8); izatera helduko (12); laster helduko (13); noiz helduko (28)

bati helduta (15); besotik heldurik (9); besotik helduta (105); elkarri besotik helduta (13); elkarri helduta (21); eskutik heldurik (19); eskutik helduta (141); eta besotik helduta (9); eta eskutik helduta (11); gerritik helduta (19); gogor helduta (9); helduta egon (8); helduta eraman (13); helduta ere (9); helduta eta (21); helduta zegoen (12); helduta zeukan (10); hortarat heldurik (8); lepotik helduta (20); tinko helduta (8)

besotik helduz (14); eskutik helduz (9); ezin helduz (14); helduz eta (13); helduz gero (27)

batera heltzea (9); etxera heltzean (13); hara heltzean (14); heltzea lortu (10); heltzearekin batera (10)

batera heltzeko (18); bati heltzeko (11); berriro heltzeko (10); ez heltzeko (8); finalera heltzeko (16); gaiari heltzeko (8); heltzeko asmoa (12); heltzeko aukera (14); heltzeko behar (9); heltzeko bidea (8); heltzeko eta (24); heltzeko gai (8); heltzeko gogoa (9); heltzeko moduan (11); horretara heltzeko (25); horri heltzeko (11); hortarat heltzeko (16)

bat heltzen (10); batera heltzen (18); bati heltzen (14); besotik heltzen (20); beti heltzen (12); bezala heltzen (10); da heltzen (16); dira heltzen (8); ere heltzen (15); eskutik heltzen (25); ez da heltzen (13); gerritik heltzen (8); guztietara heltzen (8)

heltzen ahal (25); heltzen ari (70); heltzen ari ginela (8); heltzen bada (10); heltzen baita (9); heltzen da (131); heltzen dela (29); heltzen den (57); heltzen denean (35); heltzen dio (63); heltzen dion (11); heltzen diot (11); heltzen diote (11); heltzen dira (76); heltzen direla (14); heltzen diren (38); heltzen direnak (8); heltzen direnean (8); heltzen eta (22); heltzen ez (47); heltzen ez den (10); heltzen gara (15); heltzen gira (13); heltzen hasi (12); heltzen zaion (10); heltzen zaizkigun (8); heltzen zaizkion (9); heltzen zen (58); heltzen zidala (8); heltzen zidan (11); heltzen zien (10); heltzen ziola (20); heltzen zion (55); heltzen zioten (19); heltzen zirela (8); heltzen ziren (45); heltzen zitzaion (14)

hobeki heltzen (9); lepotik heltzen (8); mailara heltzen (8); nola heltzen (13); noraino heltzen (9); tinko heltzen (8)


heldualdi (ETCn 8 agerraldi; corpusean eldu-aldi soilik) iz heldutasun aldia.

Bi bizialdi dituela euliak: beldar-aldia eta heldu-aldia.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 62. orr.


helduaro iz heldutasun-garaia.

Ez Gaztaroa, ez Helduaroa, ez Zahartzaroa, ezta Heriotza ere...  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 200. orr.

Ez nerabezaroaz, ez helduaroaz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 32. orr.

Peter Pan izaki hezikaitza, berriz, Barriek haurtzaroari tristuraz begiratzeko eta helduaroari lotsagabekeriaz aurre egiteko duen modua da.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 12. orr.

Aski loditua, hogeita hamabi urterekin helduaroan aski sartua.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 116. orr.

Gaiztakeriaren zantzurik sentitu ez zuenak bere helduaro guztian.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 234. orr.

Helduaroan idatzitako lan honetan.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 26. orr.

Hazte alaian handitzen eta helduaroko mailak banan-banan igoten ikusten dituzun gauza guztiek.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 159. orr.


helduden ik heldu 15.

helduera iz heltzea.

Irteerak eta helduerak.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 74. orr.

Titiriteroen helduera zalapartatsuak sortzen duen ikusmiraren antzera.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 155. orr.

Baina hori da helduera-puntua, zeren kontua ahalik eta ideia desegoki gehien baztertzea baita.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 15. orr.

Helduera bakarra heriotza da, / bitartean ez dago zeri heldu.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 9. orr.

Gizon batek begiz jarraitu zion furgonetaren helduerari.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 445. orr.


helduetsi, helduets, helduesten du ad heldutzat jo.

Beharbada helduesten ari nintzen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 203. orr.


helduezin ik helezin.

heldugabe 1 izond/iz heldutasunera iritsi ez dena.

Halako saltsetan ibili denak badaki, militante heldugabearengan, atxiloketaren menturak izan zitzakeen alderdi liluragarrien berri.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 273. orr.

Malenkoniatsu heldugabea nintzela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 194. orr.

Heldugabearen erreakzio neurriz gainekoa? ez hori soilik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 191. orr.

Imanol heldugabea dun eta ez hau merezi.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 39. orr.

Izatez heldugabe, are heldugabeago adinez. egia da bere gutunetako zenbait pasarte ez dela ulerterraza, eta, horregatik, ezjakinek eta heldugabeek oker ulertzen dituzte.  Elizen arteko biblia   2 P 3,16

2 heldugabeko heldugabea.

Etxeko leihoan nengoela xareten artetik so eginez, heldugabeko gazte batzuen artean zentzugabe bat zegoela ohartu nintzen  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 36. orr.


heldugabetasun iz heldugabea denaren nolakotasuna; heldutasunera iritsi gabea izatea.

Ondorioz, heldugabetasun psikologikoa du Estherren semeak.  Berria - Harian   2005-11-23

Esan ziguten masturbatzeak ez zekarrela arazo fisikorik, ez gaitzik, ez pikorrik, ez itsutasunik, baina heldugabetasun sintoma zela.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 23. orr.


helduka 1 adlag heltzen.

Neure burua defenditu beharra neukan, eta iruditzen baldin bazaizue jende hura guztia norberari lepotik helduka edukitzea atsegina dela, egizue proba.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 121. orr.

2 helduka-malduka adkor helduka.

Sukarra zeukala, esan zuen Txemiñek, bitartean helduka-malduka Lañua ostatutik irten zen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 76. orr.


heldukada 1 iz heltzea. ik heldu 10.

Mantxa gorrizta bat beheraxeago, xomorroren baten heldukada seguraski.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 163. orr.

Olatz bultzaka hasi zitzaiola Ramoni, hau zapata eta guzti sartu zitzaiolako, eta batetik bultzakadak, bestetik Ramonen heldukadak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 148. orr.

Ni hura musukatzen, bera musuen ordainak ematen, eta ezpain epel eta xamurrak zeuzkan, eta berriro ere zintzurrean zera hura sentitu nuen, heldukada hura, negarrez hasi behar banu bezala edo.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 42. orr.

Bere sindromeak eragiten dizkion keinada eta ukitu, heldukada eta bultzada, bizkortasun eta impultsibotasuna gorabehera.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 239. orr.

2 liskarraldia.

Gainera, biharamunean kristoren heldukada izan zuen Joanarekin.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 123. orr.

Norbaitekin heldukada bat baldin baduzu ukabilka.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 56. orr.


helduki adlag heltzen.

Jaustean, keinu tinko batez uxatu zituen nire eskuak, haren laguntzera helduki.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 214. orr.

Hartza bezalakoak dituk horiek, eduki izokinak errekan, paratu lauzpabortz artista bizitzen inguruan, eta ikusiko duk jendea ziudadetik helduki ur garbien bila.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 169. orr.


helduleku (ETCn 2.432 agerraldi; orobat heldu-leku ETCn 36 agerraldi) 1 iz zerbaiti heltzen zaion lekua; bereziki, eskutokia. ik heldutoki.

Itsumustuka ateko heldulekuen bila.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 325. orr.

Eskailerako heldulekuan ipurdia jarri eta irrist eginez.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 7. orr.

Sabaiko helduleku batetik oraturik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 352. orr.

Jimmy eskuak igurtzitzen ari zen, maleta astunen heldulekuek minberaturik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 379. orr.

Lisaburdinaren heldulekuan.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 47. orr.

Armaren heldulekuaren azal lakarra laztandu nuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 42. orr.

Haren hatzak kateatuta gelditzen ziren biolinaren heldulekuko soketan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 117. orr.

Lemaren heldulekuari, grekoek oiax deitzen dutenari.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4790. orr.

Makilaren zilarrezko heldulekuan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 204. orr.

Nire erresumako koadranteak, palankak, heldulekuak, botoiak kontatzen ditut.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 40. orr.

Kainaberea, puntatik heldulekuraino, luzetara ebagita dago.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 35. orr.

Hondo-hondoraino, heldulekuraino, sartu zuen ezpata sugearen aho-sabaian.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 267. orr.

Arboletako hostoak heldulekurik gabe geratzen ari zirelako.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 27. orr.

Heldu-lekuaren kiribildura aker-adarren antzeko hari esker.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 105. orr.

Harriak kantoian dituen bi heldulekuetan hatzak sartu, izterretara jaso, zuzendu, gerritik bularrera goratu [...]. herria¬

Josebak heldulekuari eragin eta atea irekitzen hasi zen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 159. orr.

2 irud

Ezjakintasun jakintsua edo jakinduria ezjakina da pentsamenduaren eta adimenaren helduleku bakarra.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 38. orr.

Ez nuen funtsezko heldulekurik, ez nuen zeri eutsirik nire bidaiari ekiteko.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 59. orr.

Defentsa abokatuek beste helduleku bat izan zuten epaimahaia «alderdikeria nabarmenagatik» errefusatzeko: [...].  Berria - Harian   2005-11-29

Atzera berriz Dicki deitu nionean -beste ezein laguntza-heldulekurik ezagutzen ez nik-, gauerdi berandua zen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 97. orr.

Ikastolen Elkartearen Hizkuntz Proiektua Ahozkotasunaren Helduleku egitasmoa.  Berria - Euskal Herria   2004-03-09


heldura iz ipar

Alabainan, Alicante aldean zagolarik, koman sartu da, odol-heldura eta bihotzeko baten ondorioz, eta hiru egunen buruan zendu.  Herria   2004-07-01


heldutasun iz heldua denaren nolakotasuna.

Heldutasunaren ederrenean zegoen Eugenia.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 99. orr.

Bere liraintasun eta graziak nire heldutasuna nabarmenarazten zuten.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 57. orr.

Harridura eta jakituria nahasiz, gaztetasuna eta heldutasuna uztartuz.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 86. orr.

Harriturik gelditu zen santua halako kemena emakumeagan eta heldutasuna gazteagan aurkitzean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 304. orr.

Baina harritzekoa da, urteak joanda, heldutasun beteak nola aurkitu ninduen oraindik ere gurasoen etxean.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 20. orr.

Heldutasun-gradu hori ere iritsi genuen, urtebeteko atzerapenarekin bada ere.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 27. orr.

Gauzek heldutasuna iritsi eta bat-batean erantzuna ematen ditek.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 168. orr.

Heldutasunez jokatu dugu.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 75. orr.

Bioletaren mirespena ergeltasun ukitu baten adierazle ere bazela iruditzen zitzaidan, heldutasun ezaren seinale.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 359. orr.

Heldutasun froga esaten zioten azterketa orokorra.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 28. orr.

Heldutasun-sentipen deskubritu berri batekin.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 66. orr.

Heldutasun-gradu hori ere iritsi genuen, urtebeteko atzerapenarekin bada ere.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 27. orr.

Idazkion irakurketak begi-bistan jartzen du autorearen giza eta kristau-heldutasun aparta.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 46. orr.


heldutoki (ETCn 4 agerraldi) iz heldulekua, eskutokia. ik helduleku.

Esku-makila polita zuen, marfilezko heldutokikoa.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 55. orr.

Zarpail hark kubertan laga zuen mailua, "Begirazak!" esan zion, eta zeruari bizkar emanik goialdeko heldutokietan atzapartu zituen eskuak aurrena, gero hanka luzatu zuen lehen mailaren bila.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 239. orr.


heldutu, heldu, heldutzen da ad heldu bihurtu.

Heldutu, ikasketak bururatu eta emeki emeki, izen handiko intelektualen mundu horretan sartu zen.  Berria - Kultura   2004-02-26


heldutxo iz heldu laburra.

Musu bat eman dio Luisari ezpainetan, heldutxo estu bat Fermini besoan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 204. orr.


helegin ik hel 2.

helegite (ETCn 20.700 agerraldi) 1 iz ebazpen baten aurkako erreklamazio idatzia.

Helegitearen argudio nagusiak.  Berria - Euskal Herria   2004-03-02

Helegitean diote Uriak ezin diola aurre egin 600.000 euroko bermeari.  Berria - Euskal Herria   2004-05-02

Estatuko Fiskaltzak helegitea prestatzen ari zen.  Berria - Euskal Herria   2004-12-29

Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitate Sistemaren Legeari helegitea jartzea erabaki zuen atzo Espainiako Gobernuak. herria¬

EAEko Hezkuntza Sailak helegiteari alegazioak jarriko dizkio eta auziak konponbidea aurki izango duela espero du.  Berria - Euskal Herria   2004-06-12

Espainiako Gobernuak helegitea aurkezteko aukera ez zuen baztertu Jose Luis Beaumontek.  Berria - Euskal Herria   2004-04-30

Prozedura: Helegitea onartuz gero, Ganbera Nagusiak hartuko luke azken erabakia.  Berria - Euskal Herria   2004-04-30

Estatuaren abokatuak lehen sententzia horren aurka helegitea jarri zuen Espainiako Auzitegi Gorenean.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 43. orr.

Europako Giza Eskubideen Auzitegian helegitea aurkeztuko duela iragarri dute Koordinakundeko abokatuek.  Berria - Euskal Herria   2004-04-30

Lille hiriko Goi Auzitegiak Cofidiseko txirrindulariaren helegitea ezetsi du.  Berria - Kirola   2004-07-01

Janukovitxen helegite bat arbuiatu egin du Gorenak.  Berria - Mundua   2004-12-30

Helegitea atzera botako duela jakinarazi zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-09-16

Proposamenari ezarritako bi helegiteak kentzeko eskatu dute Aralarrek, EAk, EAJk eta IUN-NEBk.  Berria - Euskal Herria   2004-04-22

Helegitean diote Uriak ezin diola aurre egin 600.000 euroko bermeari.  Berria - Euskal Herria   2004-05-02

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Helegite administratiboa jarri dute, baina ez dute auzibidea baztertzen.  Berria - Euskal Herria   2004-12-21

Helegite juridiko hauek dira batzordea bere inpartzialtasunetik saihesteko saio bat eta hori onartezina da.  Berria - Mundua   2004-12-30

Soilik orduan emango diegu oniritzia helegite konstituzionalei.  Berria - Mundua   2004-12-05

Frantziako Zuzenbide Penalean «arlo kriminaleko» helegite batek ezin du selektiboa eta soilik gertaera jakin batzuetara mugatua izan.Defentsak eta akusazioak argudiatu dutenez, aurretiazko helegiteei erantzun gabe ezin zaio ekin saioari.  Berria - Mundua   2004-12-04

Iparraldeko 22 herrik izenpetu dute graziazko helegitea.  Berria - Euskal Herria   2004-11-02

Defentsak eta akusazioak argudiatu dutenez, aurretiazko helegiteei erantzun gabe ezin zaio ekin saioari.  Berria - Harian   2005-02-08

Itoizko Koordinakundeak aurkeztutako helegiteari buruzko erabakia ezagutarazi zuen Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 16. orr.

Ibarretxeren Planaren aurkako helegitea aintzat hartu du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. herria¬

XVI. mendeko zubi baten eraisketaren kontrako helegitea.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 34. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Erignac prefetaren ustezko bi hiltzaileen helegite auzia hasi da.  Berria - Mundua   2006-02-02

Turkiako Helegite Auzitegiak bertan behera utzi du 1994. urteko epaia.  Berria - Mundua   2004-07-15

Helegite Auzitegiaren epai-erabakia.  Berria - Mundua   2004-12-03

Helegite Auzitegiaren epai-erabakia.  Berria - Mundua   2004-12-03

Vilnako Helegite Epaitegiak.  Berria - Kultura   2004-05-19

Helegite gorteak bere erabakia eman ondoan, bi gazteak berriz ere preso sartu zituzten asteazkenean.  Berria - Euskal Herria   2004-12-18

Frantziako Pilota Federazioak izendatu Helegite Batzordeak berretsi du Frantziako Berezko pilotarien kontra Diziplina Batzordeak ezarritako zigorra.  Berria - Kirola   2004-04-20

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Salaketa artxibatzearen aurkako erreforma helegitea jarri zuen Iñigo Iruin abokatuak.  Berria - Euskal Herria   2004-04-24

Hala ere, babes helegiteak 24. artikuluaren urraketari ematen dio garrantzia.  Berria - Euskal Herria   2004-04-22

Goirizelaiak iragarri du kasazio helegitea aurkeztuko dutela Auzitegi Gorenaren aurrean.  Berria - Euskal Herria   2004-04-03

Nafarroako Kutxaren estatutu berriak onartu zuen Gobernu akordioari Administrazioarekiko auzi-helegitea jarri dio Aralarrek.  Berria - Ekonomia   2004-05-15

Hala ere, babes helegiteak 24. artikuluaren urraketari ematen dio garrantzia.  Berria - Euskal Herria   2004-04-22

Legebiltzarrak jarritako baliogabetze helegitea.  Berria - Euskal Herria   2004-02-25

Espainiako Gobernuak Nafarroako legeei ezarritako inkonstituzionaltasun helegiteak.  Berria - Euskal Herria   2004-05-26

Zigor Salako epaimahaiari apelazio helegitea aurkeztu ahal izango dio.  Berria - Euskal Herria   2004-07-03

Dei helegite bati emandako erantzuna zenez, argibide helegitearen aukera baino ez zen geratzen.  Berria - Euskal Herria   2004-05-05

Salak atzera bota du argibide helegitea, eta eutsi egin dio 600.000 euroko eskaerari.  Berria - Euskal Herria   2004-05-05

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

aurkako helegite (5); aurkeztutako helegite (4); beste helegite (6); beste helegite bat (5); bi helegite (10); du helegite (7); eta helegite (8); hainbat helegite (5)

helegite aurkeztu (8); helegite auzia (9); helegite auzian (4); helegite auzitegiak (63); helegite auzitegiak immunitatea (5); helegite auzitegian (7); helegite auzitegiaren (10); helegite auzitegiaren ebazpena (4); helegite auzitegiko (5); helegite bana (10); helegite bana aurkeztu (4); helegite bat (28); helegite bat aurkeztu (9); helegite bat aurkeztuko (4); helegite baten (4); helegite bati (6); helegite bati erantzunez (4); helegite batzordeak (12); helegite gorteak (6); helegite hori (14); helegite horren (9); helegite horri (4); helegite jarri (8)

jarritako helegite (6); kontrako helegite (4); parisko helegite (20); parisko helegite auzitegiak (15); santiagoko helegite (7); santiagoko helegite auzitegiak (4); turkiako helegite (4); turkiako helegite auzitegiak (4)

abokatuak helegitea (14); abokatuak helegitea aurkeztu (6); abokatuak helegitea jarri (5); abokatuek dei helegitea (4); abokatuek erreforma helegitea (4); abokatuek helegitea (5); abokatuek jarritako helegitea (4); apelazio helegitea (6); argibide helegitea (8); aurka helegitea (17); aurka helegitea aurkeztu (4); aurka helegitea jarriko (4); aurka jarritako helegitea (8); aurkako helegitea (58); aurkako helegitea aurkeztu (17); aurkako helegitea aurkeztuko (6); aurkako helegitea jarri (6); aurkeztu zuen helegitea (10); aurkeztu zuten helegitea (4); aurkeztutako babes helegitea (7); aurkeztutako helegitea (32); auzitegi gorenean helegitea (10); auzitegi konstituzionalean helegitea (9); auzitegiak helegitea (4); babes helegitea (55); babes helegitea atzera (6); babes helegitea aurkezteko (4); babes helegitea aurkeztu (8); babes helegitea aurkeztuko (4); babes helegitea jarri (4); babes helegitea onartu (5); baina helegitea (5); defentsak helegitea (5); dei helegitea (27); dei helegitea aurkeztu (7); du helegitea (19); dute helegitea (4)

ebazpenaren aurkako helegitea (6); ebazpenari helegitea (4); epaiari helegitea (10); erabaki horri helegitea (5); erabakiaren aurka helegitea (5); erabakiaren aurkako helegitea (7); erabakiaren kontra helegitea (5); erabakiaren kontrako helegitea (7); erabakiari helegitea (20); erabakiari helegitea aurkeztu (4); erabakiari helegitea jartzeko (5); ere helegitea (8); erreforma helegitea (24); erreforma helegitea aurkeztu (8); erreforma helegitea jarri (4); espainiako gobernuak helegitea (5); espainiako gobernuaren helegitea (5); eta helegitea (30); eta helegitea aurkeztu (4); eta helegitea aurkeztuko (7); eta helegitea jarriko (5); eta helegitea jartzeko (4); ezarritako helegitea (4); federazioak helegitea (4); federazioak helegitea aurkeztu (4); fiskaltzak helegitea (12); fiskaltzak helegitea aurkeztu (4); gobernuak helegitea (10); gobernuak helegitea jarri (4); gobernuak jarritako helegitea (8); gobernuaren helegitea (6); gorenean helegitea (11); gorenean helegitea aurkezteko (5); helegitea aintzat (16); helegitea aintzat hartu (10); helegitea atzera (45); helegitea atzera bota (29); helegitea atzera botatzea (4)

helegitea aurkez (4); helegitea aurkeztea (8); helegitea aurkezteko (60); helegitea aurkezteko asmoa (7); helegitea aurkezteko aukera (17); helegitea aurkezten (6); helegitea aurkeztu (214); helegitea aurkeztu du (37); helegitea aurkeztu dute (9); helegitea aurkeztu genuen (4); helegitea aurkeztu ondoren (7); helegitea aurkeztu zion (8); helegitea aurkeztu zioten (8); helegitea aurkeztu zuen (73); helegitea aurkeztu zuten (31); helegitea aurkeztua (4); helegitea aurkeztuko (78); helegitea aurkeztuko dio (7); helegitea aurkeztuko du (28); helegitea aurkeztuko duela (14); helegitea aurkeztuko dute (6); helegitea aurkeztuko dutela (7); helegitea auzitegi (5); helegitea aztertu (9); helegitea aztertuko (4); helegitea aztertzen (9); helegitea aztertzen ari (4); helegitea bertan (9); helegitea bertan behera (9); helegitea da (4)

helegitea egin (5); helegitea ere (7); helegitea erredakzioa (4); helegitea espainiako (5); helegitea espainiako auzitegi (4); helegitea eta (8); helegitea ez (18); helegitea ezarri (6); helegitea jar (11); helegitea jarri (132); helegitea jarri dio (6); helegitea jarri du (14); helegitea jarri dute (8); helegitea jarri zion (16); helegitea jarri zuen (40); helegitea jarri zuten (18); helegitea jarria (4); helegitea jarriko (71); helegitea jarriko dio (9); helegitea jarriko diola (7); helegitea jarriko diote (5); helegitea jarriko du (16); helegitea jarriko duela (11); helegitea jarriko dute (6); helegitea jarriko dutela (5); helegitea jarrita (6); helegitea jartzea (16); helegitea jartzeko (39); helegitea jartzeko asmoa (5); helegitea jartzeko aukera (7); helegitea kendu (5); helegitea onartu (30); helegitea onartu edo (6); helegitea onartu eta (5); helegitea onartzearen (4); helegitea onartzearen alde (4); helegitea tramitera (7); helegitea tramitera onartu (5); helegitea tramiterako (6); helegitea tramiterako onartu (5)

horren kontrako helegitea (4); horri helegitea (5); itoizko koordinakundeak helegitea (4); jarritako babes helegitea (5); jarritako helegitea (70); jarritako helegitea atzera (8); jarritako helegitea bertan (5); jarritako helegitea ez (6); kasazio helegitea (17); konstituzionalean babes helegitea (8); konstituzionalean helegitea (9); kontra helegitea (11); kontrako helegitea (38); kontrako helegitea aurkeztu (9); kontrako helegitea jar (4); kontrako helegitea jarri (7); koordinakundeak helegitea (4); legearen aurkako helegitea (9); legearen kontrako helegitea (4); legeari helegitea (7); legeari helegitea jartzea (4); legeari jarritako helegitea (5); prokuradoreak helegitea (5); taldeak helegitea (4); zuen helegitea (27); zuten helegitea (8)

aurka jarritako helegiteak (4); aurkako helegiteak (5); aurkeztutako helegiteak (8); babes helegiteak (5); bi helegiteak (5); dei helegiteak (7); dio helegiteak (4); du helegiteak (4); eta helegiteak (6); ezarritako helegiteak (4)

helegiteak atzera (6); helegiteak aurkezteko (13); helegiteak aurkezteko epea (7); helegiteak aurkeztu (11); helegiteak aurkeztu zituzten (4); helegiteak aurrera (5); helegiteak aztertu (4); helegiteak dio (6); helegiteak eta (4); helegiteak ez (9); helegiteak ez du (5); helegiteak jarri (8); helegiteak jartzeko (7); helegiteak kentzeko (7); helegiteak kentzeko eskatu (5)

jarritako helegiteak (15); kontrako helegiteak (7)

aurkeztutako helegitean (6); aurkeztutako helegitearen (7); babes helegitearen (10); helegitearen arabera (5); helegitearen gaineko (5); helegitearen harira (6); jarritako helegitearen (9)

aurkeztutako helegiteari (5); dei helegiteei (4); erreforma helegiteari (5); helegiteari buruzko (9); helegiteari erantzun (5); helegiteari erantzunez (9); helegiteari erantzuteko (6); helegiteei buruz (5); helegiteei buruzko (4); jarritako helegiteari (9); jarritako helegiteaz (5)

aurkako helegiterik (4); du helegiterik (9); du helegiterik aurkeztu (4); ez du helegiterik (5); ezin du helegiterik (4); ezin zaio helegiterik (4); helegiterik aurkeztu (18); helegiterik ez (6); helegiterik jarri (8); zaio helegiterik (6)


helendar ik heleniar.

heleniar (ETCn 253 agerraldi; orobat helendar ETCn 136 agerraldi) 1 izlag antzinateko Greziari dagokiona. ik heleniko.

Demozedesek heleniar sendabideak erabiliz loa beregana zezan lortu zuen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 319. orr.

Helendar izena, esango du Isokratesek Panegirikoan, ez dagokio jatorriari, jiteari baizik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 275. orr.

Helendar kulturatik gordetzen den testu idatzi zaharrenetik. indarraren (hybris) legearen gainetik zuzenbidearen gorentasuna jartzeko ahalegina oso hedatuta egon da beti helendar kultura politikoan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 29. orr.

Judu makabeoak nola matxinatu ziren siriar heleniarren kontra [...] eta nola sagaratu zuten Tenplu Sakratua.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 222. orr.

2 greziarra.

Herrialde heleniarrean futbola da zale gehien mugitzen duen kirola.  Berria - Kirola   2004-06-25

• 3 iz antzinateko Greziako herritarra. ik heleno.

Ezin dut segurantziaz esan, heleniarrek hori ere egiptoarrengandik ikasi zutenik.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 318. orr.

Heleniarren ustez, Egipto da munduko herririk zaharrena.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 325. orr.

Heleniarren moira, latinoen fatuma eta gure adurra.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 95. orr.

Helendarren Filosofia.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 43. orr.

Helendarren Biltzarra.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 13. orr.

Helendarren lehen testuak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 27. orr.


heleniko (ETCn 66 agerraldi) izond antzinateko Greziari dagokiona. ik heleniar.

Efeson, antzinako hiri helenikoan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 45. orr.

Alexandro-osteko konkistatzaile helenikoek.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 232. orr.

Filosofia helenikoaren ideiak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 221. orr.

Arabierara itzulitako literatura helenikoaren corpusaren laburpen filosofiko eta zientifikoa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 229. orr.

Zibilizazio Helenikoaren estatu unibertsala.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 14. orr.

Gizarte Helenikoaren kolapsoaren biharamunean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 20. orr.

Mundu helenikoaren konbertsiorako bidea prestatzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 39. orr.

Historia helenikoan Erromaren zoriak Egiptoko Tebasena gogorarazten du.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 55. orr.


helenikoki adlag era helenikoan.

Helenikoki hezitako mendebaldar bat.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 404. orr.


helenismo 1 iz antzinateko Greziaren kulturaren eta zibilizazioaren ezaugarrien multzoa.

Helenismoaren zabalkundearen Alexandro-osteko historian.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 232. orr.

Helenismoa hornikuntza kaskarrarekin hasi zen erlijioaren eremuan Helenismoaren eraginaren aurka.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 232. orr.

Helenismo arrotza kanporatzeko arrakastarik gabeko ahaleginetan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 199. orr.

Mekanikatik eta helenismo berantiarraren zientzia aplikatu aberatsetik nahiz ingeniari erromatarren esperientzia praktiko izugarritik jasotako ezagutzak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 140. orr.

Beranduko helenismoaren garaiko “alaitasun grekoa”.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 133. orr.

Helenismo-dosi homeopatiko bat izango zela bitartekorik onena judaismoaren iraupena ziurtatzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 269. orr.

2 grekoari dagokion hitz edo joskera.

Beste batzuetan "Zapo-latina", "Italianismoak" "Helenismoak", "Anglizismoak" "Inge lays and sat", idazlearen asmoaren ildotik, agian neure partetik prozedurak gehixeago nabarmendu ditut.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 15. orr.


helenista iz antzinateko Grezia aztertzen duen pertsona.

Lehen lerroak katedratikoaren, akademikoaren, helenistaren txaloa bereganatzen du, eta are sasi-eruditoena.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 159. orr.


helenistiko izond helenismoari dagokiona.

Bi Kristau Gizarte Helenistikoak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 218. orr.

Arte helenistikoari.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 105. orr.

Alexandroren inperioak [...] bat egin zuen erromatar inperioarekin, bere alderdi helenistikoan, behinik behin  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 177. orr.


helenizatu, heleniza, helenizatzen 1 da/du ad antzinateko Greziako ohiturak edo kultura ezarri.

Kristau Eliza saturazio-punturaino helenizatua zegoen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 164. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Hiri heleniko edo helenizatu bakan batzuetako aitzindari-postuetatik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 320. orr.

Kristautasun helenizatua.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 320. orr.

Bide horietatik lasterren zabaldu ziren erlijioak Jupiter Dolikenoren gurtza hitita helenizatua eta jatorriz iraniarra zen Mitras jainkoaren gurtza siriako helenizatua izan ziren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 44. orr.


helenizatzaile izond helenizatzen duena.

Antioko Epifanes seleukotar helenizatzaileak. Herodotoren orrialdeetan Kreso helenizatzaile kartsu agertzen da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 240. orr.

Jokalekuaren erdian Torrigianiren (K.o. 1472-1522) maisulan helenizatzaileak daude.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 294. orr.

Arkitektura-tradizio helenizatzailea argi eta garbi ahitua zegoen garai batean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 295. orr.


helenizazio iz helenizatzea.

Grekoen kultur konkistarik garrantzitsuena denboraldi honetan Erromaren helenizazioa izan zen, zeharka lortua etruskoen aurretiazko helenizazioaren bidez.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 455. orr.

Inperioko eskualderik atzeratuenetan zibilizazio-gune (kasuaren arabera, latinizazio edo helenizazio-gune) izateko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 42. orr.


heleno iz heleniar pertsona.

Kartagoarrek helenoei Sizilian egindako erasoa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 239. orr.

Io helenikoa bahitzean; helenoek mendekuz feniziar Europa bahitu zuten; gero helenoek koltxiar Medea bahitu zuten; troiarrek Helena helenikoa bahitu zuten, eta helenoek mendekuz Troia inguratu zuten.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 243. orr.

Helenoak eta barbaroak, izatez berdinak gara guztiok alde guztietatik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 275. orr.

Aztura helenoa duen atzerritarra helendarra da, eta aztura hori gabeko bertokoa ez da zinez helendarra, barbaroa baino.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 275. orr.

Beraien konkista militar eta intelektualen aurrerapen garaileak Alexandro-osteko helenoak helenikoak ez ziren erlijio kementsuekin harremanetan jarri zituenean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 232. orr.


heletar 1 izlag Heletakoa, Heletari dagokiona.

Badut uste, ordukotz, euskal gaietan ontsa sartua zela heletar filosofo gaztea.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 7. orr.

Euskaltzaleen Biltzarreko heletar idazkari berriak.  Herria   2003-03-17

Pierre Mendiboure Heletar pertsulari finak kantu koblak.  Herria   2003-03-17

Michel Etcheverry heletar kantariak.  Herria   2004-06-17

Ez dugu ahantzia Etienne Salaberry apez erakaslea, Baigurako heletar semea.  Herria   2005-05-05

Jean Mixel Bortheirie heletar misionestaren lekukotasuna.  Herria   2004-02-05

Ziburuko erretora, Jean-Pierre Etcheverry, sortzez heletarra baita eta halako lotura berezi kartsu bat nahi ukan baitu egin Ziburu eta Heletaren artean.  Herria   2004-01-22

2 iz Heletako herritarra.

Ongi etorri Heletar berriari eta zorionak familiari.  Herria   2005-05-19

Heletako auzapeza eta heletar ainitz.  Herria   2003-10-30

Besta bat heletarrek ez dutena bi sosetan saltzekoa.  Herria   2005-11-24

Finalerdi hau irabazirik horra beraz heletarra eta azkaindarra finalean direla Arbonako Biltokin.  Herria   2001-10-25

Garaztarrak heletarra garaitu.  Herria   2005-03-03


helezin (ETCn 133 agerraldi; orobat helduezin ETCn 12 agerraldi) izond ezin helduzkoa.

Harkaitz helezin batean.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 144. orr.

Iparraldeko Arrano guztietarik handienak, Erdialdeko Lurraldea gaztea zen garaietan habiak Inguruko Mendietako gailur helezinetan eraikitzen zituen Thorondor zaharraren ondorengo boteretsuenak.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 280. orr.

Bazuen halako idazle distante eta helezinaren kutsu bat emakume hark.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 188. orr.

Non ote da geure gazte denborako musa, sexuaren jainkosa helezin hura?  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 40. orr.

Zori helezina.  Berria - Kultura   2004-09-17

Eta gizakien ekintzen bitartez gizakien asmoen eta gogogiroen informazioa, aldiz, ezin da sekula osoa izan, hain da aberatsa eta helezina gizakia.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 75. orr.

Eta ze leunak eta helduezinak ziren neska haien eskuak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 71. orr.

Aspaldi hartan gero eta helduezinago iruditzen zitzaion, gero eta urrunago, gero eta neguago.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 88. orr.


helezintasun iz helezina denaren nolakotasuna.

Bakardadea eta helezintasuna.  Berria - Kultura   2004-02-19


helgaitz1 izond ia helezina.

Izan ere, leku helgaitzean zegoen, sastrakaz josita, eta, okerrago zena, derrigorrez beste hilarri batzuk zapaldu behar ziren bertara iristeko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 156. orr.

Hemen ez da izan aranismorik, hizkuntza ez da izan garbitasunaren sinbolo helgaitza, are gutxiago esperimentatzaileen tresna iluna.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 10. orr.


helgaitz2 iz sukarra.

Ez umeak bakarrik, pertsona nagusiak ere eraman zituen helgaitzak.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 29. orr.

Jondoni Betiri apostoluaren amaginarreba eritzen da, helgaitzek bortizki hartzen dute.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 216. orr.


helikofobia iz barraskiloak jateko kultura debekua.

Euskal mendietako aztarnategietan apenas azaltzen dela larreko barraskilo jaleen aztarnarik, eta euskal herritarron helikofobia, historiaurretik datorkiguna izan daitekeela.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 63. orr.


helikoi iz tubaren antzeko musika tresna, gorputzaren inguruan ipintzen dena.

Domentx Uzin biolin eta helikoi jotzailea.  Berria - Kultura   2004-11-19


helikoidal izond helize forma duena.

Marrazkien arabera, zepelin baten antzeko ontzi helikoidala zen, aurrealdean begi itxurako zerbait erraldoia zuena.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 46. orr.


helikoptero (ETCn 4.551 agerraldi; orobat helikoptera g.er.) 1 iz airean egon eta higi daitekeen ibilgailu motorduna, horizontalean biratzen den helizea duena.

1936an helikopteroa asmatu zen.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 66. orr.

Urrundik ezagutu duzue helikopteroaren hotsa.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 134. orr.

Helikopteroaren motor hotsa.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 172. orr.

Bi helikoptero ikusi ditugu, bi helizeko horietakoak.  Berria - Euskal Herria   2004-09-03

Telefonoaren beste aldetik, Apache helikopteroen zarata entzun zitekeen.  Berria - Mundua   2004-05-21

Helikopteroek burrunba handia atera zutela diote bertakoek.  Berria - Euskal Herria   2004-09-03

Ertzaintzaren helikoptero bat ikusi genuen zeruan.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 84. orr.

Helikopteroa Craig Harbour-era abiatu zenean.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 172. orr.

Helikopteroa dabil gure gainean.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 128. orr.

Helikopteroa pausatzearekin batera militar amerikanoak uniforme zuriekin eta fusilak eskuan jauziko dira elurtzara.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 376. orr.

Salbamendu taldeetako helikoptero bat itsasora amildu zen.  Berria - Gaiak   2004-12-14

Helikopteroa misil batek jota erori zen lurrera.  Berria - Mundua   2004-01-03

Mehdiren Armadak Estatu Batuetako helikoptero bat bota du.  Berria - Mundua   2004-08-06

Gerrillari xiitek AEBetako Armadako helikoptero bat lurrera bota zuten. herria¬

Ekintzaile irakiarrek AEBetako helikoptero bat jo eta lurreratu zuten.  Berria - Mundua   2004-04-08

Lur jo ondoren su hartu du helikopteroak.  Berria - Mundua   2004-08-06

Helikopteroak tentsio handiko kableekin talka egin eta lurra jo zuen.  Berria - Mundua   2004-03-18

Erresistentziak bi helikoptero suntsitu zituen atzo hiriaren kanpoaldean.  Berria - Mundua   2004-11-12

Helikopteroan osteratxo bat egitera.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 202. orr.

Behin altura irabazita gero, helikopteroa horizontalki abiatuko da lainoen artetik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 377. orr.

Israelgo helikopteroek zortzi misil jaurti zituzten Jabaliako errefuxiatu zelaira.  Berria - Mundua   2004-09-30

Helikopteroen erasopean.  Berria - Mundua   2004-09-26

Armadak 120 soldadu eta 9 helikoptero galdu zituen.  Berria - Mundua   2004-05-27

Babesten zuten zaindariek eramanik, helikopteroan hegaldatu zen ministroa, irain eta tuen artean.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 65. orr.

Ondoren helikopteroan eraman zuten Percy erietxera.  Berria - Mundua   2004-10-30

Kanoi Handian barrena helikopteroz itzuli bat ematea erabaki genuen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 226. orr.

Helikopteroz eramanen dute jende guztia ontziraino.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 377. orr.

2 (hitz elkartuetan)

NBEko 20 bat langile hil dira helikoptero istripuan.  Berria - Mundua   2004-06-30

Helikoptero bidezko erreskatea Oiartzunen.  Berria - Euskal Herria   2004-02-20

· AEBetako gerra helikopteroak mantentzeaz ITP arduratuko da.  Berria - Ekonomia   2004-11-25

Buldozerrez eta eraso-helikopteroz lagunduta.  Berria - Mundua   2004-09-09

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aebetako armadako helikoptero (3); aebetako helikoptero (12); aebetako helikoptero bat (5); aebetako helikoptero batek (3); apache helikoptero (6); apache helikoptero batetik (3); armadako helikoptero (7); armadako helikoptero bat (4); bi helikoptero (5); ertzaintzaren helikoptero (7); ertzaintzaren helikoptero bat (4); eta helikoptero (12); eta helikoptero bat (4); gerra helikoptero (3); hainbat helikoptero (4); hegazkin eta helikoptero (3)

helikoptero bat (33); helikoptero bat ere (3); helikoptero bat suntsitu (4); helikoptero batean (7); helikoptero batek (22); helikoptero baten (7); helikoptero batetik (13); helikoptero batetik egin (3); helikoptero bati (3); helikoptero eta (12); helikoptero eta hegazkin (3); helikoptero istripu (3)

hiru helikoptero (6); hiru helikoptero eta (4); lau helikoptero (3); zen helikoptero (3); zituen helikoptero (3)

da helikopteroa (4); ertzaintzaren helikopteroa (5); eta helikopteroa (3); helikopteroa ere (3); nafarroako gobernuaren helikopteroa (3); zen helikopteroa (6)

apache helikopteroak (7); armadaren helikopteroak (3); beren helikopteroak (3); beren helikopteroak lurra (3); dira helikopteroak (3); ertzaintzaren helikopteroak (4); eta helikopteroak (3); helikopteroak eta (6); helikopteroak lurra (5); helikopteroak lurra jota (3)

eta helikopteroaren (3); helikopteroan eraman (3); helikopteroaren laguntzarekin (3)

apache helikopteroek (8); apache helikopteroen (6); armadako helikopteroek (5); eta helikopteroek (8); eta helikopteroen (5); gerra helikopteroek (3); hegazkin eta helikopteroek (4); helikopteroek bi (3); helikopteroek eta (4); helikopteroek jaurtitako (4); helikopteroen eta (3); israelgo armadako helikopteroek (3); israelgo helikopteroek (5)

eta helikopteroz (6); helikopteroz atera (5); helikopteroz egindako (5); helikopteroz egindako erasoan (4); helikopteroz joan (3); helikopteroz joan zen (3)


helikopterodun izond helikopteroa duena; helikopteroak dituena.

Niri gehien gustatzen zaidan jokoa helikopteroduna da.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 118. orr.


helikopterotzar iz adkor helikoptero handia.

Helikopterotzarra.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 93. orr.


helio iz gai bakuna, kolorerik, usainik eta zaporerik ez duen gas geldo oso arina.

Helioa eta oxigenoa hartzeak asma krisiak murriztu ditzake.  Berria - Gaiak   2004-09-14

Mozart edo Pitagoras nor ziren ez dute jakinen, edo helioaren formula kimikoa zein den.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 145. orr.

Helioz beteriko globoekin pankarta erraldoi bat aireratu ahal izan zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-04-25

Saturno hidrogenozko eta heliozko gas bola delako.  Berria - Gaiak   2004-06-30

Hodeiak ke kolore, helio ukituekin.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 187. orr.


heliografia iz xaflak eguzkiaren eraginpean jarriz grabatu erlibedunak lortzeko prozedura.

Egur oholetan eginiko heliografia bat da.  Berria - Kultura   2004-01-06


heliografiko izond heliografiari dagokiona.

Paper heliografikoaren gainean egindako koadroak.  Berria - Kultura   2004-09-24

Gero eta zailagoa da paper heliografikoa eskuratzea.  Berria - Kultura   2004-09-24


helioterapiko iz helioterapiari dagokiona.

Uda aldian ere joan ohi ziren laguntzera, kolonia helioterapikoaren garaian.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 174. orr.


heliotropo iz lorategietako belar landarea, banilla usaina duten lore urdinxkak ematen dituena.

Heliotropo izeneko landare bat.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 79. orr.

Heliotropo lorez eginikoa.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 125. orr.

Heliotropo-koloreko karta-azal bat zeukan gosariko katiluaren ondoan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 317. orr.

Perfumeak daude komunean, esentziak, heliotropo esentziak, La nuit bleue.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 411. orr.

'Perfume onak bezala,' dio gero, eta nire heliotropo usaina usnatu duela ohartu naiz.`  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 411. orr.


heliox iz helioz eta oxigeno apur batez osaturiko nahastura, urpekariak erabiltzen dutena.

Heliox 21 eta heliox 28a ziren gas horietako bi.  Berria - Gaiak   2004-09-14

Helioxa urpekarientzat ez ezik, asma dutenentzat ere baliagarria dela frogatu dute Frantzia eta Erresuma Batuko zientzialariek.  Berria - Gaiak   2004-09-14

Batzuei helioxa eman zieten eta besteei, berriz, oxigenoa.  Berria - Gaiak   2004-09-14


heliozentriko izond unibertsoaren erdian Eguzkia kokatzen duena.

Kopernikoren teoria heliozentrikoak egia zioela ikusirik.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 87. orr.

Teoria heliozentrikoaren bidetik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 254. orr.


heliportu iz helikopteroak lurreratzeko eta aireratzeko prestaturiko tokia.

Helikoptero bat airatu zen herenegun Paris ondoko Issy-les-Moulinauxeko heliportutik.  Berria - Mundua   2004-03-04

-Heliportu batera joan beharko duzu zuk -erantzun zion treneko nagusiak.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 9. orr.


helize 1 iz ardatz baten inguruan biratzen diren eta indarra eragiten duten palez osaturiko gailua. (hegazkinena)

Junkers hegazkinen helizeen zarata entzuten du gerra-ontzietan lur uzten eta lur hartzen.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 11. orr.

Helizeak noiz abiaraziko zain nengoela.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 16. orr.

Helize bat, gurutze geldi bat irudi, zeru oskarbian: horixe zen dena.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 21. orr.

Espainiako Armadako bi helizeko helikoptero handi batzuk.  Berria - Euskal Herria   2004-09-03

Bi helizetako aireko horrek 50 bidaiari inguru eraman ditzake.  Berria - Mundua   2004-01-14

Paraxut bana eman ziguten bi-helizeko hegazkinera igo bezain pronto.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 219. orr.

2 (ontziena)

Eta motorra puzka hasi, helizea jirabiran abiatu eta enbarkazioa [...] desatrakatuz mugitu den instantean, litekeen lurralderik irrealenerantz zoazela igarriko duzu.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 158. orr.

Gure ondotik, ura, zuri-zuri, ontzi astuna igarotzeak astindurik, helizeak irabiaturik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 111. orr.

Bizkarrak dar-dar egin zuen, helizeek ur-korrenteari haginka egiten ziotenean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 499. orr.

3 zilindro baten gainaldean beti bat aitzinatuz eta etengabe biraka ari den lerro kurbatua. ik kiribil.

Geneak ADNaren helize bikoitzaren segmentuak dira.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 104. orr.

ADNaren helize bikoitzeko egiturak biltzen du, Cricken esaldi ederra erabiliz, biziaren sekretua.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 75. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zain eta zain, baina lau helize-gurutze haiek zirkinik ez.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 16. orr.

Aurrera jarraitu genuen helize-kabina handirantz.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 130. orr.

Helize-enborra ontzi-kroskotik ateratzen den gunean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 130. orr.

Industri eremuan komunitate partikular baten arrakastak teknika berri baten lehenengo etapetan -gurpil-baporearen asmakuntzan, adibidez- komunitate hori beste batzuk baino geldoago bihurtzen du eraginkorragoa den helize-propultsatzailea onartzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 435. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Itsasontzien bultzada-helizeek burbuilak sortzean.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 45. orr.


helizedun izond helizea duena; helizeak dituena.

Pista handitzea baztertu dute; beraz, hegazkin helizedunek eta erreaktore txikiek soilik jardun dezakete.  Berria - Harian   2005-09-04


helkor izond itsaskorra.

Ondoren gidariak aparteko abilezia behar zuen Motordrome gune bihurgunetsuan autoari pistan eusteko, ez baitzen oso helkorra zirkuitua.  Berria - Kirola   2004-07-25


helmen iz jaurtikitzen den zerbait iristen edo heltzen den punturainoko bitartea; zerbaiten eragina heltzen den eremua. ik irispide; eskumen.

Buru nuklearrez horni daitezkeen helmen luzeko 20 misilez.  Berria - Mundua   2004-03-24

Hamar bat kilometroko helmena duten Kassam morteroak.  Berria - Mundua   2004-08-05

Bere makilaren helmeneraino. Harresietako arkuen helmenetik kanpo.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 112. orr.

Izeba Kate belarrien helmenetik at zegoela ikusirik.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 271. orr.

Ateburuetako segurtasun-argien helmena ez zen aretoko bazter guztietarainokoa.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 34. orr.

Hona beste adibide bat, helmen zabalagokoa.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 115. orr.

Helmen luzeko begirada tristea.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 95. orr.

Zer sentitu zuen Sagonek, ehiza hegazkinek helmenean hartu zutelarik [...] hamar segundo baino lehen hilko zutela uste izan zuenean?  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 54. orr.


helmuga (ETCn 11.280 agerraldi; orobat hel(-)muga g.er.) 1 iz muga nora heldu behar baita.

Trena helmugara iritsi zenean.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 119. orr.

Helmugara lehenbailehen iristeko irrikaz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 19. orr.

Margaritak, ordea, Riga hiria du helmuga.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 21. orr.

Ordu erdian iristen ginen gure helmugako geltokira.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 117. orr.

Jo dute helmuga zuten herria.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 41. orr.

Noraezean ibili nintzen, ibilbide jakinik edo helmugarik gabe.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 133. orr.

Eskuin eskua izarapeko bide ezagunean pulunpatu zen, baina ez zuen helmuga jo.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 61. orr.

Ez dagoela funtsezko helmugarik, bidaiaren xedea ez baita toki jakin batetik beste batera iristea, bide egitea bera baizik.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 21. orr.

Prestaketa besterik ez dago / ez dago helmugarik.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 7. orr.

Azalekoa nahiago izaten da funtsa baino, bidea helmuga baino, kanpokoa barrukoa baino.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 91. orr.

Normalean kondoi izena ematen zaio zakutxo honi: hazia bertan isurtzen da eta ezin izaten da bere helmugara iritsi.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 43. orr.

Hara non armen helmuga euskal kostaldea zen, zehazki Sopelako hondartza.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 119. orr.

Hemendik irtetea, horixe duk nire helmuga.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 60. orr.

Bere bidaiaren helmuga ikaragarri urrutirantz.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 120. orr.

Valenciako bi gazteak abiatu dira, Mansilla de las Mulas helmugatzat daukatela, erran dutenez.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 149. orr.

Tarteko helmugak oso ongi aukeratu beharko ditugu.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 99. orr.

Taberna bat gauza asko baita: helmuga, egonleku, aspertoki edo pasabide.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 18. orr.

Jainkoa denez gizakiaren helmuga.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 53. orr.

Beragan ez dago hasierarik ez helmugarik, hilezkorra delako.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 334. orr.

2 helburua.

Askatasuna, helmuga baino, abiapuntua da.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 64. orr.

Zenbait zientzialariren helmuga genetikaren halabeharrari aurre egitea dela: biologia molekularraren eta ingeniaritza genetikoaren bitartez gizakia laborategian sortzea da ametsa.  Berria - Gaiak   2004-05-20

Bera da gure zorionaren iturri, bera gure desiren helmuga.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 353. orr.

3 lasterketetan, amaieratzat markatzen den lerroa.

Helmugatik 25 kilometrora bi minutu pasatxoko aldea zuten aurrekoek.  Berria - Kirola   2004-06-04

Helmugarako bi kilometro falta zirela. herria¬

Bi bihurgune eman eta helmugako zuzengunean sartu zenerako.  Berria - Kirola   2004-04-09

Bakarrik igaro zen helmugatik.  Berria - Kirola   2004-12-14

Bergarako helmugako esprintean.  Berria - Kirola   2004-04-06

Helmuga marra igaro ostean.  Berria - Kirola   2004-07-16

Helmugako marra pasatu arte.  Berria - Kirola   2004-09-28

Bost mendate eta hiru tarteko helmuga.  Berria - Kirola   2004-07-25

Gaurko etapako tarteko helmugetako gainsarietan.  Berria - Kirola   2004-09-14

Kirikok trainerua helmugan okerreko balizatik sartu zuela.  Berria - Kirola   2004-09-09

Hirugarren luzean lau segundo ateratzen zieten bizkaitarrek kantabriarrei, eta helmugan segundo bakarra.  Berria - Kirola   2004-07-11

Gizonezkoetan, berriz, Jon Arretxe izan zen lehena helmuga zeharkatzen.  Berria - Kirola   2004-12-07

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

abiapuntu eta helmuga (3); baina helmuga (6); bere helmuga (4); bidaiaren helmuga (5); da helmuga (4); desiren helmuga (3); du helmuga (7); dute helmuga (8); eta helmuga (32); eta helmuga izango (3); gure desiren helmuga (3); gure helmuga (3); helmuga baino (7); helmuga da (3); helmuga duten (3); helmuga eta (6); helmuga gain (3); helmuga gertuago (3); helmuga izan (4); helmuga izango (4); helmuga marra (8); helmuga marra igaro (3); helmuga marran (3); helmuga zuen (3); nire helmuga (4); zuen helmuga (11); zuen helmuga marra (3); zuten helmuga (3)

eta helmugako (5); helmugak eta (3); helmugako esprintean (5); helmugako marra (10); helmugako zuzengunean (3); tarteko helmugak (3)

aurrea helmugan (4); baionako helmugan (3); eta helmugan (14); galdu zituen helmugan (7); helmugan eta (3); helmugan lortu (3); helmugan lortu zuen (3); helmugan lortutako (3); zen helmugan (8); zien aurrea helmugan (4); ziren helmugan (3); zituen helmugan (7); zuen helmugan (6)

baina helmugara (3); bere helmugara (8); bere helmugara iritsi (3); beren helmugara (3); da helmugara (4); daude helmugara (3); dira helmugara (5); eta helmugara (10); heldu zen helmugara (3)

helmugara ailegatu (3); helmugara ailegatuta (3); helmugara bakarrik (3); helmugara heldu (3); helmugara iristea (8); helmugara iristea lortu (4); helmugara iristeko (17); helmugara iristen (7); helmugara iritsi (35); helmugara iritsi arte (3); helmugara iritsi aurretik (5); helmugara iritsi eta (4); helmugara iritsi zen (3); helmugara iritsi zenean (3); helmugara iritsita (3)

eta helmugaraino (5); iritsi helmugara (3); iritsi zen helmugara (14); iritsi ziren helmugara (6); lehena helmugara (4); zen helmugara (23); ziren helmugara (8); zuen helmugara (3); zuten helmugara (4)

baina helmugarako (3); eta helmugarako (4); eta helmugaren (3); helmugarako bi (4); helmugarako bi kilometro (4); helmugarako bost (3); helmugarat heltzeko (3)

dago helmugarik (3); ez dago helmugarik (3); helmugarik ez (4)

azkena helmugatik (3); eta helmugatik (6); helmugatik bost (3); helmugatik bost kilometrora (3); helmugatik gertu (17); helmugatik gertu eta (3); helmugatik kilometro (3); helmugatik urrun (6); helmugatik zazpi (3); helmugatik zazpi kilometrora (3); zen helmugatik (4)


helmugaratu (ETCn 1.535 agerraldi), helmugara(tu), helmugaratzen da ad. lasterketa batean, helmugara iritsi.

Tropela, aldiz, bederatzi minutura helmugaratu zen.  Berria - Kirola   2004-08-01

40 minutuko atzerapenarekin helmugaratu zen Vandevelde.  Berria - Kirola   2004-05-27

Iker Flores bigarren helmugaratu zen.  Berria - Kirola   2004-07-11

Karrantzara bidean denbora berean helmugaratu zirenetatik bi txirrindulari falta ziren.  Berria - Kirola   2004-06-04

19 txirrindulari helmugaratu ziren denbora berean.  Berria - Mundua   2004-05-05


helpide iz arrisku edo larrialdiko laguntza.

XX. mende amaieran baziren munduan 11,7 milioi iheslari politiko, denon ahalkerako, non aurkituko zuten helpide.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 184. orr.


helpuntu iz puntua nora heldu behar baita.

Hitzaren bilakaeraren abiapuntua eta helpuntua.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 191. orr.


heltze iz iristea.

Ezagupenei dagokienez euren metaketa amaigabea alde batera uzten dute, euren heltze geldoa mozten dute.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 10. orr.

Heltze biologikoaren estadio naturaletatik.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 212. orr.

Diska hau heltze bat da, abiatze bat bezainbat.  Herria   2005-11-03

Kanpalekura heltze hura.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 81. orr.

Nik poliki konposatzen dut, eta, gainera, taldeak heltze prozesu bat izan du.  Berria - Kultura   2004-02-27

Esku heltze baten hoztasuna.  Berria - Kultura   2004-06-02

Obra horietan daude euskal prosaren jatorria, eredu nagusiak eta euskal irakurlearen heltze-bideen erreferentziak.  Berria - Harian   2005-04-13

· Gaua heltzearekin bat sartu zen lanbro itxia Arantzazuko partean  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 51. orr.


helvetiar (ETCn 23 agerraldi; orobat helbetiar g.er.) iz suitzarra.

Helvetiarren eskuin hegala hutsik, handik iritsi zen Rooneyren bigarren gola, 75. minutuan.  Berria - Kirola   2004-06-18

Helbetiarrak sendo agertu ziren defentsan.  Berria - Kirola   2004-06-22

Helvetiarren aldagelan frantsesez eta alemanieraz baino ez da hitz egiten.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 82. orr.


helvetiartasun iz helvetiarra izateko nolakotasuna.

Bitxi begitandu zitzaidan, are barregarri xelebre, halako milandar azentu bortitzez adieraziriko helvetiartasun hura.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 149. orr.


hemakromatosi ik hemokromatosi.

hematie iz odoleko globulu gorria, betekizun nagusia oxigenoa arnas bideetatik gorputzeko zelula guztietara garraiatzea duena.

Azken analisietako leukozito eta hematien zenbakia.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 87. orr.

Izan ere, norberaren zelula ametatik sor daitezke hematieak.  Berria - Gaiak   2004-12-29

Eritoblasto horiek hematie bihurtzeko prozesuan.  Berria - Gaiak   2004-12-29

Hezurretako muina da gune gakoa hematien ekoizpenean.  Berria - Gaiak   2004-12-29


hematita iz burdin mea gorria edo arrea, burdin oxidoz osatua.

Hematita grisa mineralaren burdina.  Berria - Gaiak   2004-02-01


hematokrito iz odol bolumen osoaren eta zelula bolumenaren arteko heina.

Arraunlariek odolean duten hemoglobina, hematokrito, retikulozito, proteina eta beste hainbat elementu neurtuko dira.  Berria - Kirola   2004-08-28

Mendian egindako entrenamenduek hematokrito maila igo egiten dute.  Berria - Kirola   2004-07-02

Hematokrito eta hemoglobina tasak neurtzen dituen australiar erako sistema.  Berria - Kirola   2004-07-02

Hematokrito tasa gainditu dutenak.  Berria - Kirola   2004-10-28

Gure txirrindulariez gain, beste batzuk ere hematokrito tasa muga gainditu zutela jakin genuen gero.  Berria - Kirola   2004-10-28

Hematokrito kontrola.  Berria - Kirola   2004-05-16

Erabaki genuen hematokrito azterketak egitea.  Berria - Kirola   2004-02-24


hematologiko izond hematologiari dagokiona.

Odol analisiak ikerketa hematologikoak egiteko baino ez direla hartzen.  Berria - Kirola   2004-09-10

Talde bereko zenbait txirrindulariri egin dizkioten odol analisietako antzekotasun hematologikoa harrigarria dela.  Berria - Kirola   2004-01-24


hematologo iz hematologian espezialista.

Bizpahiru urte barru gizakien odolarekin saiatzea espero dutela esan du Luc Douay ikerketa zuzendu duen hematologoak.  Berria - Gaiak   2004-12-29


hematoma iz odolbildua, odoluria.

Hantura desagertu dela, baina badaukala oraindik hematoma bat, eta eskua ukitzean mina sentitzen duela. Arteria meningica media-ren lesioa, hots, hematoma epidurala omen deritzana.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 242. orr.

Ilea apaindu berri eta, baina hematoma afektibo batzuekin...  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 97. orr.


hematuria iz gernuan odola egotea.

Sintomei dagokienez, nagusiak hematuria, odolez nahastutako gernua kanporatzea, pelbiseko mina, izterreko edema, hezurretako mina eta anemia dira, besteak beste.  Berria - Gaiak   2004-05-01


hemen adlag toki honetan, mintzatzen dena dagoen tokian. ik hor1; han. (ikus beheko konbinatorian han adizlagunaren agerraldi maizkoenak)
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 11 aldiz agertzen direnak)

eseri hemen (15); gelditu hemen (21); han hemen (127); hara hemen (47); hau hemen (28)

hemen ageri (11); hemen agertzen (18); hemen aipatu (28); hemen aipatuko (15); hemen aipatzen (23); hemen amaitzen (23); hemen aurkitu (13); hemen aurkituko (16); hemen aurkitzen (11); hemen azaldu (13); hemen bakarrik (32); hemen balego (11); hemen barruan (28); hemen behean (14); hemen berean (134); hemen bertan (55); hemen beti (14); hemen bezala (24); hemen bildu (33); hemen bizi (147); hemen bizitzea (15); hemen bizitzeko (26); hemen bizitzen (11); hemen bukatzen (23)

hemen da (101); hemen dago (89); hemen dagoela (11); hemen dagoen (38); hemen dator (15); hemen daude (36); hemen dauden (18); hemen daukak (20); hemen daukat (18); hemen dauzkagu (11); hemen dena (29); hemen denak (19); hemen denek (12); hemen denok (17); hemen dira (29); hemen ditugu (14); hemen dituzu (11); hemen dugu (32); hemen duk (15); hemen dut (11); hemen duzu (27); hemen duzue (16)

hemen egin (57); hemen egiten (33); hemen egon (101); hemen egongo (42); hemen egotea (53); hemen egoteko (18); hemen eman (13); hemen ere (550); hemen esan (14); hemen esaten (30); hemen eserita (15); hemen ez (540); hemen ezin (43)

hemen gaindi (198); hemen gaindiko (46); hemen gaude (72); hemen gaudela (15); hemen gauden (16); hemen gelditu (50); hemen geldituko (36); hemen gelditzen (23); hemen geratu (49); hemen geratuko (43); hemen geratzea (11); hemen geratzen (18); hemen gertatu (17); hemen gertatzen (37); hemen goian (19); hemen gu (27); hemen gure (55)

hemen hasten (21); hemen herri (14); hemen hitz (11); hemen horietako (12); hemen ibili (11); hemen ikusi (20); hemen ikusten (33); hemen inguruan (35); hemen inor (18); hemen inork (11); hemen izan (43); hemen izanen (14); hemen izango (71); hemen izatea (11); hemen jaio (22); hemen jarraitu (17); hemen jarraitzen (11); hemen jarri (11)

hemen nago (86); hemen nagoela (17); hemen naiz (33); hemen naizela (14); hemen naukazu (11); hemen nauzu (39); hemen nonbait (16); hemen orain (20); hemen sartzen (12); hemen sortu (16); hemen utzi (33); hemen utziko (15); hemen zaude (19); hemen zaudela (11); hemen zegoen (16); hemen zeuden (13); hi hemen (16); hona hemen (898); hor hemen (16); hori hemen (30); horiek hemen (15); horra hemen (13); huna hemen (74); ikus hemen (13); itxaron hemen (19); ni hemen (145); nik hemen (79); orain hemen (74); oraindik hemen (17); zu hemen (60); zuek hemen (19); zuk hemen (17)

ari da hemen (12); ari haiz hemen (12); ari naiz hemen (15); baina hemen ez (38); behar da hemen (31); egiten duk hemen (13); eta gu hemen (19); eta hemen bizi (13); eta hemen ere (50); eta hemen ez (29); eta ni hemen (28); eta orain hemen (20); ez da hemen (65); ez dago hemen (47); ez dira hemen (19); ez dugu hemen (22); ez dut hemen (23); gaur eta hemen (17); gertatzen da hemen (23); han edo hemen (105); han eta hemen (377); hemen amaitzen da (17); hemen bizi izan (14); hemen egon behar (25); hemen ere bai (14); hemen ere ez (23); hemen esaten da (18); hemen eta ez (15); hemen eta han (24); hemen eta orain (23); hemen ez dugu (20); hemen ez dut (20); hemen gaindi ere (12); hemen geratuko naiz (11); hemen gu biok (13); hemen hasten da (16); hemen izango da (22); hona hemen adibide (14); hona hemen gu (16); hona hemen gure (11); hona hemen jaunak (12); hona hemen ni (12); hona hemen nire (18); hona hemen zer (22); ni hemen nago (11); orain eta hemen (29)

[5] aire hemendik (5); alde hemendik (136); atera hemendik (7); banoa hemendik (11)

hemendik abiatu (5); hemendik abiatuta (11); hemendik aintzina (58); hemendik aitzin (15); hemendik aitzina (111); hemendik atera (17); hemendik aterako (9); hemendik ateratzen (11); hemendik aurrera (739); hemendik aurrerako (35); hemendik aurrerakoa (10); hemendik berehala (7); hemendik beretik (9); hemendik bertatik (7); hemendik dator (6); hemendik gertu (9); hemendik goiti (149); hemendik gutxira (48); hemendik hilabetera (7); hemendik hurbil (22)

hemendik ikusi (5); hemendik ikusten (8); hemendik irten (9); hemendik irtengo (5); hemendik irtetea (5); hemendik irteten (6); hemendik joan (30); hemendik joanak (5); hemendik joango (12); hemendik joatea (8); hemendik kanpo (43); hemendik kanpoko (5); hemendik kanpora (18); hemendik laster (14); hemendik mugitu (7); hemendik mugituko (14); hemendik ospa (6); hemendik pasa (6); hemendik pasatu (7); hemendik pasatzen (9); hemendik urrun (40); hemendik urruti (11); hemendik urtebetera (9)

hoa hemendik (18); irten hemendik (5); ospa hemendik (17); segi hemendik (7); zoaz hemendik (14); zoazte hemendik (11)

handik edo hemendik (33); handik eta hemendik (86); hemendik abiatuta argitzen (6); hemendik aintzina ere (9); hemendik aitzina ere (9); hemendik alde egin (27); hemendik alde egitea (8); hemendik alde egiteko (19); hemendik alde egiten (5); hemendik aurrera zer (15); hemendik bi astera (10); hemendik bi urtera (9); hemendik egun batzuetara (8); hemendik eta handik (14); hemendik hamar urtera (8); hemendik hilabete batzuetara (6); hemendik hiru urtera (9); hemendik kanpo ere (8); hemendik pixka batera (5); hemendik urte batzuetara (27); ni banoa hemendik (6)

[5] hemengo alderdi (5); hemengo aldi (6); hemengo apez (5); hemengo bazterrak (6); hemengo bazterretan (5); hemengo bereko (50); hemengo berri (19); hemengo berriak (7); hemengo beste (7); hemengo bi (7); hemengo egoera (15); hemengo ekonomiaren (7); hemengo enpresa (5); hemengo enpresen (5); hemengo errealitatea (5); hemengo euskal (8); hemengo euskara (5)

hemengo gauzak (6); hemengo gazte (5); hemengo gazteak (6); hemengo gizon (6); hemengo hau (11); hemengo hautetsi (9); hemengo hautetsiek (10); hemengo jende (11); hemengo jendea (13); hemengo jendeak (21); hemengo jendearekin (5); hemengo jendearen (5); hemengo jendearentzat (5); hemengo jendeari (7); hemengo jendeek (6); hemengo jendeen (5); hemengo langile (5)


hemengotar izond hemengo herritarra; hemengoa.

Hemengotarra bata, frantsesa bestea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 128. orr.

Tenientea, bi sarjentu, bi kabo, are Olaizola izeneko euskaldun bat, hemengotar bakarra dirudienez.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 25. orr.

Galdatzen zuelako hemen sortzen diren enpleguen betetzeko momentuan, gaitasun berak zituztelarik hemengotarrek ukan zezaten lehentasuna.  Herria   2001-09-13

Uda betean biltzen den jendea bakantzatiarra dela eta hemengotar guti baizik ez dela usteko dute ainitzek.  Herria   2001-09-06

Aspaldi du elgarrekin ainitz harreman balios badutela hango beltzek eta hemengotar zuriek.  Herria   2004-07-01

· Jendea "hemengoa", muga jakinik gabeko "hemen" batekoa -zein bere "hemen"ekoa- izateak eta sentitzeak dakarrela zinezko unibertsaltasun hemengotarra edo hemengotasun unibertsal izengabea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 246. orr.


hemengotartu, hemengotar(tu), hemengotartzen da ad hemengotar bihurtu. ik hemengotu.

Dagoeneko hasia zinen hemengotartzen, seguru aski... eta hanka egin behar!  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 233. orr.


hemengotasun iz hemengoa izateko nolakotasuna.

Delako esaldi hori ezin esan dakioke erdararen hemengotasun itogarria ia momenturo nozitzen ari denari.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 73. orr.

Jendea "hemengoa", muga jakinik gabeko "hemen" batekoa -zein bere "hemen"ekoa- izateak eta sentitzeak dakarrela zinezko unibertsaltasun hemengotarra edo hemengotasun unibertsal izengabea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 246. orr.


hemengotu, hemengo(tu), hemengotzen da ad hemengo bihurtu. ik hemengotartu.

Hona jende asko etorri da eta ederki hemengotu.  Berria - Mundua   2004-03-28

Ramiro Arrue-renak ere bai, bizkaitar hau arras hemengotua baiginuen.  Herria   2003-12-25

Euskal-Herrirat heldu denak behar duela ahal bezenbat hemengotu.  Herria   2005-03-31

Erran ote nahi dute hitz horiek, Naiarara heltzen den erromesa hemengotzen dela, hiriak bereganatzen duela?  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 80. orr.

Zizeron handiak abiatu ildotik doa Piarres Charritton, gaurkotuz eta hemengotuz nolazpait erromano famatu horren mezua.  Herria   2003-08-14

Izena ere kanbiatua diote, hemengotua nolazpait.  Herria   2003-03-20


hemenka
1 han-hemenka adlag

Han-hemenka puntu dirdaitsu batzuk dantzan zebiltzan iluntasunean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 229. orr.

Han-hemenka barreiatuak.  Berria - Kultura   2006-01-22

Belazeetan han hemenka zabaldurik zeuden basalore gorri eta urdinekin batera.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 215. orr.

Ibai txiki batek ilargiaren izpiak islatzen zituen han-hemenka.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 38. orr.

Hainbat kanpandorre suma zitzaketen, itzaletan lauso, han-hemenka beren silueta itzelak agertzen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 27. orr.

Ezkerretara hangar itxurako etxola txikia dago eta eskumatara negutegiak han-hemenka.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 51. orr.

2 han-hemenkako izlag

Orduan hasten da ordu ezaguna: han-hemenkako gure kontu txikien ordua, txantxa eta kexuena, bisitena, eztabaidena.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 151. orr.

Horretaz jabeturik, han-hemenkako zibilizazioetan izan da beti ohitura toki horren erreferentziak egiteko.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 27. orr.

Lagunartean eta han-hemenkako hitzaldietan.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 16. orr.

Sineskeria horrek jota daudenek estilotzat daukatena ez da orrialde baten eragingarritasun edo eragingarritasunik eza, idazlearen itxurazko trebezia han-hemenkakoak baizik.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 27. orr.

3 hor-hemenka adlag

Hor-hemenka, hodei-antzeko ke-adar gris urdinxkak atzematen ziren mendi haien artean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 365. orr.

Alorretan, sagarrondoak eta bestelako fruta-arbolak ikusten ziren hor-hemenka.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 77. orr.

Argiuneak agertu ziren hor-hemenka adar eta enborren artean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 424. orr.


hemeretzi 1 zenbtz hemezortzi eta bat, 19. (dagokion izenaren ezkerrean)

Ea norako zituzten mandioko hemeretzi lagun haiek.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 88. orr.

Hogeita hemeretzi txanpon, hogeita hemeretzi desio, hogeita hemeretzi eskaera.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 47. orr.

Ehuneko laurogeita hemeretzi kasutan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 26. orr.

Ehuneko laurogeita hemeretziko ziurtasunez jakingo bagenu.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 93. orr.

2 (dagokion izena ezabaturik)

Beste hemeretziak Urtubiako andreak idatzi zituen.  Berria - Kultura   2004-04-08

Zuetako nor, ehun ardi izan eta bat galtzen bazaio, ez da, beste laurogeita hemeretziak larrean utzirik, galduaren bila joaten aurkitu arte?  Elizen arteko biblia   Lk 15,4

Hemeretzik Guardia Zibilaren atxiloketa eta inkomunikazioa jasan zituzten.  Berria - Euskal Herria   2004-08-01

Tenpluaren frontea bana bedi honela: tetrastiloa bada, hemeretzi eta erdi partetan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1950. orr.

Gure aitonak laurogeita hiru ditik, eta gure amonak hirurogeita hemeretzi.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 49. orr.

Berrogeita zazpi herritatik hogeita hemeretzi dira landa-baserri eta nekazaritzari lotuta bizi direnak, aroaz jakitun zintzoak.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 152. orr.

3 (data adierazteko)

Akorduan dut uztailaren hemeretzia markatu nuela zirkulu barruan 1936ko kalendarioan.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 16. orr.

1867ko azilaren hemeretzian Marianne Darré deitu kusi batekin ezkondu zen.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 61. orr.

Abendoaren hamahiruan, mila zortzi ehun eta hemeretzian, ortzirale batez, otoitzean zagon Avaloneko elizan.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 202. orr.

4 (denbora unitateekin)

Ireneok hemeretzi urte zituen; 1868an jaioa zen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 94. orr.

Nire adina zuenean, hemeretzi urte doi-doi.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 18. orr.

Apirilean hemeretzi urte beteko zituen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 149. orr.

Hemeretzi urte bete berriek ematen duten lotsagabekeriak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 161. orr.

Hemeretzi urterekin bere bizitzaren ildoa betiko markatuko zuen zerbait gertatu zitzaion arte.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 9. orr.

Hemeretzi urteko edozein mutilek egingo lukeen bezala.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 109. orr.

Hemeretzi urteko espetxe zigorra.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 64. orr.

Duela hemeretzi urte.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 188. orr.

Ospitalean pasatako hemeretzi egunak luzeak izan dira.  Berria - Kirola   2004-08-21

Gipuzkoa, Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoa zeharkatuko ditu hemeretzi orduan.  Berria - Euskal Herria   2004-06-17

Driss Lakhouja izan zen hirugarren, hemeretzi segundora.  Berria - Kirola   2004-01-07

5 (diru unitateekin)

Sei errublo eta hemeretzi kopek kobratzen ditu.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 40. orr.

6 (bestelako neurri unitateekin)

Hemeretzi tanto lortu zituen.  Berria - Kirola   2004-04-11

Baina beldur naiz hori ez dela hemeretzi kilatekoa.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 182. orr.

• 7 iz

Hortxe irakurtzen da, begira, hemeretzia.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 47. orr.

8 hamazazpi-hemeretzi

Larrazken hondarrean, axuria saldu da hamazazpi-hemeretzi liberatan, Eguberri aldera, hamahirura jaisteko.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 102. orr.

9 hemezortzi-hemeretzi

Ni oso gaztea nintzen, hemezortzi-hemeretzi urte.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 106. orr.

10 hemeretzi bat

-Hemeretzi bat, nik uste.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 97. orr.

10a hemeretzi ehun mila eta bederatziehun.

Hemeretzi ehun-ta berroit-hamahiru.  Herria   2003-01-28

11 hemeretzi-hogei

Hemeretzi-hogei urte izango nituen orduan.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 395. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

berrogeita hemeretzi (7); duela hemeretzi (6); hemeretzi bat (3); hemeretzi diputatu (4); hemeretzi gizon (3); hemeretzi hilabete (3); hemeretzi lagun (7); hemeretzi orduan (3); hemeretzi pertsona (6); hemeretzi urte (75); hemeretzi urteko (23); hemeretzi urterekin (13); hemeretzi urtez (5); hogeita hemeretzi (28); laurogeita hemeretzi (17); orotara hemeretzi (3)

; berrogeita hemeretzi urte (3); duela hemeretzi urte (5); hemeretzi edo hogei (3); hemeretzi pertsona hil (6); hemeretzi urte bete (5); hemeretzi urte zituela (7); hemeretzi urte zituen (8); hemeretzi urteko neska (4); laurogeita hemeretzi urte (5)


hemeretzigarren ord zerrenda batean aurretik hemezortzi dituena (19.).

Hemeretzigarren mendearen hasieran.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 46. orr.

Hemeretzigarren mendearen azken erdian.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 89. orr.

Hemeretzigarren mendeko bigarren erdiko yiddish-ari buruz.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 88. orr.

Kristau-aroko hemeretzigarren mendearen hasieran.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 181. orr.

Hemeretzigarren mendeko Afrikan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 38. orr.

63 urte ditu, eta hau hemeretzigarren denboraldia du Manchesterren.  Berria - Kirola   2004-11-24

Abeslariaren hemeretzigarren diskoa.  Berria - Kultura   2004-07-11

· Hogeita hemeretzigarren kapitulua.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 101. orr.

Hogeita hemeretzigarren eta azken atalean.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 40. orr.

Berrogeita hemeretzigarren kaleko zubitik hiri barnera sartzean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 154. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hemeretzigarren kapitulua (6); hemeretzigarren mende (14); hemeretzigarren mende erditsutan (4); hemeretzigarren mende ondarrean (3); hemeretzigarren mendean (29); hemeretzigarren mendearen (16); hemeretzigarren mendearen hasieran (4); hemeretzigarren mendeko (26); hemeretzigarren mendetik (6); hemeretzigarren mendetik hogeigarrenera (3); hemeretzigarren urtean (5); hogeita hemeretzigarren (7); hogeita hemeretzigarren urtean (3)


hemeretzigarrentiar izond hemeretzigarren mendekoa.

"Liberalismo bilbotar" hemeretzigarrentiarra baita "bizkaitarrismoaren" iturri inportanteenetako bat.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 175. orr.

Historiografia liberal hemeretzigarrentiar berantaz.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 61. orr.


hemeretzina banatz bakoitzari hemeretzi, bakoitzak hemeretzi.

Hamaseina, hemeretzina eta hogeina izan ziren.  Berria - Kirola   2004-01-25


hemeroteka iz aldizkaritegia.

Liburutegi eta hemeroteketan begiak erretzeraino lan eginez.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 32. orr.

Bilboko eta Donostiako Liburutegi Publikoetako hemerotekak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 93. orr.

Hemeroteka batera joan nintzen hilketa horri buruzko datu bila.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 84. orr.

450 aldizkaritako lanak jarri dituzte hemeroteka birtualean.  Berria - Kultura   2004-10-20


hemezortzi 1 zenbtz hamazazpi eta bat, 18. (dagokion izenaren ezkerrean)

AEP gaixotasuna zuten hemezortzi soldaduak 19 eta 47 urte artekoak ziren.  Berria - Mundua   2004-12-23

Haren sorlekuan egin nituen neure bizitzako lehen hemezortzi udak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 58. orr.

Zehatz-mehatz egiten zituen alemaniarrak agindutako hemezortzi ariketak.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 72. orr.

Hemezortzi gurpileko kamioiak ere bai.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 128. orr.

Hogeita hemezortzi olio zahagi, bakar bat beterik eta gainerakoak hutsik.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 105. orr.

Biblia hemezortzi liburukiz osatua balego, ahaztua legoke aspaldi.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 60. orr.

Hemezortzi kontzertuk osatuko dute BOSen egitaraua.  Berria - Kultura   2004-06-03

Hemezortzi taldetan banatuta.  Berria - Euskal Herria   2004-12-28

Hemezortzi kanoiko ontzia.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 133. orr.

Hemezortzi mila lagun bat eginik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 87. orr.

Eskua aurpegira eramateko, esku eta besoko hogeita hamabi hezurri eragiten dieten berrogeita hemezortzi muskuluren lana behar da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 218. orr.

2 (dagokion izena ezabaturik)

Ordezkari kopurua hemezortzira jaistea aurreikusten da.  Berria - Mundua   2004-05-18

Hogeita hemezortzian, noiz fusilatuko zain nengoela Talavera de la Reinako espetxe madarikatuan.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 264. orr.

Bortxatu egin zuten hamazazpi urte zituenean, hemezortzi betetzeko.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 131. orr.

Eta orriaren beheko partean, gerran egindako egunen kopurua: laurogeita hemezortzi.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 55. orr.

3 (data adierazteko)

Hurrengo egunean, abuztuaren hemezortzian.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 12. orr.

Angelun, Amodio ganbaran iraganen da urri honen hemezortzian.  Herria   2003-03-10

Ehun eta hirurogeita hamabigarren urteko Elul hilaren hemezortzian, Azken denbora hotan mila zortzi ehun eta hogoi eta hemezortzian agertu izan da bertze kongregazione eder bat.  Elizen arteko biblia   1 M 14,27

4 (ordua adierazteko)

Seiak eta hemezortzi.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 128. orr.

5 (denbora unitateekin)

Burgerreko bezerorik zaharrenari hemezortzi urte jo nizkion.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 80. orr.

Hemezortzi urte inguru zituela. Hemezortzi urteak aspaldi joan zitzaizkiguan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 244. orr.

Ez dago hemezortzi urteko gazterik denetarik probatu ez duenik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 458. orr.

Nik gidabaimena hemezortzi urterekin atera izan banu.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 104. orr.

Orain dela hemezortzi urte.  Berria - Harian   2005-06-11

Duela hemezortzi urte.  Berria - Euskal Herria   2006-04-22

Hemezortzi urtean batera eta bestera ibilita.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 185. orr.

Laurogeita hemezortzi urtez egindako ahaleginak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 149. orr.

Hemezortzi hilabete iraun duten obren ondoren.  Berria - Mundua   2004-07-24

Hemezortzi hilabeteren buruan bere lanpostua berreskuratu du.  Herria   2004-09-23

Hemezortzi hilabeteko epean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 189. orr.

Ezta handik hemezortzi egunera ere.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 152. orr.

6 (diru unitateekin)

Hemezortzi bat duro aluminio kiloko.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 41. orr.

Nik ez diat hemezortzi euro gastatzeko asmorik.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 60. orr.

7 hamazazpi-hemezortzi

Hamazazpi-hemezortzi urtetan, Ravelen deskubritu nuen Proust-en A la recherche du temps perdu.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 142. orr.

8 hemezortzi-hemeretzi

Ni oso gaztea nintzen, hemezortzi-hemeretzi urte.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 106. orr.

9 hemezortzi-hogei

Gurasoeneko barride baten alabarenera jo nuen hondarrean, hemezortzi-hogei urtetan Charlyri esker aldirian ezagutu genituen auzoetariko batera.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 231. orr.

Hemezortzi-hogei lerro ziren, letra handi borobilean idatziak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 176. orr.

Hirurogeita zazpi, bota beste hamazortzi-hogei bat urte soinua bizkarrean daraman gazteaz gogoratzeko.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 84. orr.

Hankako hezurrak, ordea, etengabe haziz doaz hemezortzi-hogei urtez.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 18. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

azken hemezortzi (6); azkeneko hemezortzi (3); berrogeita hemezortzi (8); duela hemezortzi (5); hamazazpi hemezortzi (3)

hemezortzi bat (7); hemezortzi dolar (4); hemezortzi edo (8); hemezortzi egun (7); hemezortzi film (3); hemezortzi gradu (3); hemezortzi hautagai (3); hemezortzi herri (3); hemezortzi hilabete (15); hemezortzi hilabeteko (12); hemezortzi hilabetez (4); hemezortzi hogei (4); hemezortzi lagun (6); hemezortzi metro (3); hemezortzi mila (9); hemezortzi milioi (3)

hemezortzi ordu (4); hemezortzi pertsona (4); hemezortzi puntu (5); hemezortzi soldadu (7); hemezortzi taldek (3); hemezortzi tanto (3); hemezortzi urte (123); hemezortzi urtean (5); hemezortzi urteetan (3); hemezortzi urteko (30); hemezortzi urtekoa (3); hemezortzi urterekin (19); hemezortzi urtetan (8); hemezortzi urtetik (5); hemezortzi urtez (14); hemezortzi zauritu (4)

hirurogeita hemezortzi (5); hogeita hemezortzi (27); laurogeita hemezortzi (6); orotara hemezortzi (4)

armadako hemezortzi soldadu (3); duela hemezortzi urte (4); hemezortzi bat urte (3); hemezortzi edo hogei (4); hemezortzi hilabeteko epean (3); hemezortzi pertsona hil (3); hemezortzi urte arteko (3); hemezortzi urte bete (14); hemezortzi urte betetzen (3); hemezortzi urte zituela (4); hemezortzi urte zituen (8); hemezortzi urteko gazte (3); hemezortzi urteko neska (3); hogeita hemezortzi urte (5); hogeita hemezortzi urteko (4)


hemezortzigarren ord zerrenda batean aurretik hamazazpi dituena (18.).

Hemezortzigarren kapitulua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 145. orr.

hemezortzigarren mendeko eraikuntza batean.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 81. orr.

Frantziako Iraultzari buruzko kronikari bat, hemezortzigarren mendekoa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 162. orr.

Hemezortzigarren mendearen lehen laurdenean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 21. orr.

Hemezortzigarren mendearen bukaera aldera.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 219. orr.

Hemezortzigarren mende erditsutan.  Herria   2003-06-05

Jeroboamen erregealdiko hemezortzigarren urtean.  Elizen arteko biblia   1 Erg 15,1

Berkeleyko unibertsitatea, esate baterako, hogeigarren tokian dago, eta Santa Barbarakoa, berrogeita hemezortzigarrenean.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 170. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erregealdiko hemezortzigarren urtean (7); hemezortzigarren kapitulua (3); hemezortzigarren mende (6); hemezortzigarren mendean (18); hemezortzigarren mendearen (5); hemezortzigarren mendeko (15); hemezortzigarren mendetik (3); hemezortzigarren postuan (4); hemezortzigarren urtean (9); hogeita hemezortzigarren (5)


hemiplegia iz gorputz erdia jotzen duen elbarritasuna, burmuineko edo bizkar muineko lesio batek eragina.

Batez ere, oraindik gazte zela, hemiplegia batek jo eta erdi elbarri eta ia hitz egin ezinda geratu zenetik.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 115. orr.

Dublindarrak deituko diot sailari, askok hiritzat daukaten hemiplegia edo paralesia horren arima salatzeko.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 5. orr.


hemisferio 1 iz esfera baten erdia, Lurrarena bereziki.

Iparraldeko hemisferioari bagagozkio.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 483. orr.

Bere jaioterrian otsaila bada ere udako giro sargoria dutelako Hegoaldeko Hemisferioan.  Berria - Kirola   2004-02-14

Interesa zukeela hemisferio australa bisitatzeko.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 219. orr.

Iraultza horrek mendebaldeko hemisferioko lehen errepublika beltza ekarri zuen eta ondorioz, Karibeko eta Latinoameriketako herrien askapena.  Berria - Gaiak   2004-01-02

Segurtasun Lankidetzarako Mendebaldeko Hemisferioko Institutua (WHINSEC).  Berria - Mundua   2004-05-25

2 hed

Lejarretak buruan hartu zuen kolpea eta buruko bi hemisferioetan izan ditzakeen odoljarioak kontrolatzeko kateter bat jarri diote.  Berria - Kirola   2004-03-21

Ezkerreko hemisferioko lobulu okzipitalean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 40. orr.

Ez du merezi bi hemisferioen arteko konexioak moztea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 263. orr.

3 irud

Gerria gorputzaren bi hemisferioak lotuz.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 68. orr.

Titiak bi hemisferio banandu eta eroriak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 95. orr.

Adin errespetuzkoaren estalki zuria irudimenak bere hemisferioa omen duen goiko parte horretan.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 46. orr.

4 (ipar edo hego-rekin)

Ipar hemisferioan negua amaitu bezain laster.  Berria - Ekonomia   2004-05-06

Gainetik izekok egindako artilezko jertsea (ipar-hemisferioko lodiena, egilearen esanetan).  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 41. orr.

Hori dena, erabat alderantzizkoa da hego hemisferioan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 367. orr.

Hego Hemisferioko herrialdeen arteko lehia.  Berria - Kirola   2004-03-05

Hego hemisferioko zeruaren mapa digitala osatu nahi dute.  Berria - Gaiak   2004-09-15


hemistikio iz poesian, eten batek bereizten dituen bertso lerroaren bi erdietako bakoitza.

Bi hemistikio bikiz osatua.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 159. orr.


hemiziklo 1 iz zirkulu erdia.

Esaten da Beroso Kaldeakoa izan zela bloke eskuairatu batean zulatutako eta latitudearen arabera ebakitako hemizikloa asmatu zuena.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4490. orr.

2 aulkiak zirkulu erdia osatuz eta oholtzari begira dauzkan aretoa.

Legebiltzarreko hemizikloaren gaineko hirugarren solairuko tribunatik.  Berria - Harian   2005-02-19

Kongresuan egon ginen hemizikloa ikusten.  Berria - Euskal Herria   2004-03-03

Manuel Marin Kongresuko presidenteak hemiziklotik ateratzeko eskatu zion Ibarretxe lehendakariari.  Berria - Harian   2005-02-02


hemodialisi iz giltzurrun artifizialaren bidez odola araztea.

Gutxieneko zerbitzuei esker, ohiko hemodialisi, errehabilitazio, kimioterapia eta erradioterapia saioak egin ahal izango dira.  Berria - Euskal Herria   2004-04-16

Oinarrizkoak dira, ordea, errehabilitazioko, hemodialisiko eta onkologiako gaixoentzako zerbitzuak.  Berria - Ekonomia   2004-11-03


hemofilia 1 iz odola oso geldiro gatzatzea ezaugarritzat duen eritasuna, ondoretasunez transmititzen dena.

Horixe da kasua, besteak beste, hemofilian, sortzetiko gaitz-eratzeetan eta metabolismoaren zenbait hutsetan.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 133. orr.

Hemofilia eritasun hereditarioa da.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 52. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Gutuna jaso dutenetako askok hemofilia eritasun hereditarioa dute.  Berria - Gaiak   2004-09-22

Odoljarioak izan dituzten pertsonak edo hemofilia gaitza dutenak. herria¬


hemoglobina 1 iz hematietan aurkitzen den kolore gorriko proteina.

Hain zuzen ere, bikoiztez bikoizte eratu dira, besteak beste, hemoglobinen moduko gene-familia asko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 108. orr.

Dauden hogei aminoazido horiek konbinatuz sortzen dira proteinak, ileko kreatina edo odoleko hemoglobina.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 96. orr.

Krokodiloen odola ikertzen ari dira, hemoglobina artifiziala sortzeko.  Berria - Gaiak   2004-11-07

Hemoglobina sintetikoa (gorputzak bere kabuz sortzen ez duen hemoglobina), odol transfusioak eta hazkunde hormonen erabilera antzemango dute analitika berri horrekin.  Berria - Kirola   2004-07-03

Arraunlariek odolean duten hemoglobina, hematokrito, retikulozito, proteina eta beste hainbat elementu neurtuko dira.  Berria - Kirola   2004-08-28

Hematokrito eta hemoglobinaz gain, beste parametro batzuk ere neurtuko dituzte.  Berria - Kirola   2004-08-20

2 (hitz elkartuetan)

Anemia hemoglobina maila baxua dutenek jasaten duten eritasuna izan zitzaketen.  Berria - Gaiak   2004-04-14

Aurten indarrean jarritako analisi berri batean retikulozitoak eta hemoglobina tasen batuketak onartutako mugatik gora egiten zuela ikusita.  Berria - Kirola   2004-07-03


hemokromatosi (orobat hemakromatosi) iz burdinaren metabolismoaren anomalia, azalari brontze kolorea ematen diona.

Hemokromatosiaren diagnostikoa erresonantzia magnetikoaren bidez egin ahalko dela.  Berria - Gaiak   2004-05-20

Bada era horretako joera mordoa, halako edo halako HLA haplotipoarekin loturikoa; besteak beste, haurraren diabetes intsulinamendekoa eta hemokromatosi idiopatikoa, burdinaren metabolismoaren gaitz larri samarra.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 134. orr.

Hemakromatosi hereditarioa genetikoki transmititzen den gaitz ohikoenetako bat da.  Berria - Gaiak   2004-05-20


hemoptisi iz arnasbideetatik datorren odola jaurtitzea tu egitean.

Albertok, ordea, esan zuen bere ustez ez zela hemoptisi bat, baizik eta seguruena urratu bat zuela zintzurrean.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 241. orr.

Idazlea hemoptisi krisi larri baten erdian omen zegoen.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 145. orr.


hemorragia 1 iz odoljarioa.

Hemorragia baten ondorioz lobulu frontaleko lesio larri bat izan zuen. Urdaileko hemorragia bat izan zuen atzo.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 277. orr.

Hobea duk kanpoko hemorragia.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 122. orr.

Gaitzak barneko hemorragiak eragiten ditu eta, normalean, gaixoen %90 hil egiten dira.  Berria - Gaiak   2004-08-08

2 (hitz elkartuetan)

Kleimanek beste urdail hemorragia bat izan du, konortea galtzeraino.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 231. orr.


hemorroide (ETCn 101 agerraldi) 1 iz uzkiko barizea. ik odoluzki.

Hemorroideak ditu.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 21. orr.

[Azidoak] hemorroideak handitzen dituzte eta sarketa mingarri bihurtzen.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 145. orr.

Nola sendatzen dira hemorroideak?  Berria - Gaiak   2004-01-24

Ordu bete luzez entzun zuen Roberts jauna bere hemorroideen deskribapena egiten, eta utzi ere egin zion, batere protestarik gabe, "herraren mahats" deitzen hemorroideei.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 134. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Duela bost urte, adibidez, hemorroide arteriaren lotura egiteko prozesua aurkeztu zuten AEB Ameriketako Estatu Batuetan egindako kongresu batean. herria¬


henbra iz emea.

Zorioneko andra edo kostaldeko henbrakin sartu beharra!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 329. orr.

Deakuerdo, henbrak -kamara gainean jarri zuen ipurdia.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 193. orr.


hendaiar izlag/iz Hendaiakoa, Hendaiari dagokiona; Hendaiako herritarra.

Barda Miren Artetxe Hendaiar neska gaztearen aldi zen.  Herria   2005-08-04

Ametz Arzallus hendaiar bertsularia.  Herria   2003-11-27

Egoitz Zabaleta 22 urteko hendaiarra.  Herria   2005-01-13

Jeronimo Prieto Hendaiar langilearekin.  Herria   2001-02-08

Parada ederra Skunk hendaiar taldearen azken obra ezagutzeko.  Herria   2004-12-16

Horretan nenbilela, Anttoni Irazusta hendaiarra ezagutu nuen, Medecins du Monde elkarteko presidenteordea.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 65. orr.

Bidasoaz bi aldeetan mugakide, hendaiarra bata eta irundarra bestea.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 340. orr.

Hendaiarrak lehen bortz kintzeak botez egin ditu.  Herria   2001-03-01

Errugbian, Lapurdiko derbian angeluarrak nagusitu zaizkie hendaiarrei.  Herria   2003-10-23


hendore ik endore.

henna iz ilearentzako tindu natural gorrikara.

Txima zuriak, muturra hennaz tindaturik zutenak, aurpegian behera amiltzen zitzaizkion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 253. orr.


hepa ik epa.

hepako iz ipar oihua, dei egitea.

Hainbestenarekin, Elixabetek hepako latz bat egin zidan: [...].  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 40. orr.

Errana nion zerbait lan sendi bazuen enetzat, aski zitzaidala hepako bat egitea.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 48. orr.

Jean-Marie eta haurrer hepako baten egiterat eta laguntzerat.  Herria   2004-08-12


hepatiko izond gibelari dagokiona.

Horretarako, gaur gaurkoz, biopsia hepatikoa egitea da normalena, medikuen berbetan.  Berria - Gaiak   2004-05-20

Giza naturaren alde emozionalaz diharduenean, "gure alde hepatikoa" deitzen dio.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 126. orr.


hepatitiko izond hepatitisari dagokiona.

Matiasek aitzakiaren bat esan zuen, karismarik gabeko aitzakiaren bat, hepatitikoa.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 52. orr.


hepatitis iz gibelaren hantura.

Hepatitis zital batek jota. elgorria, A hepatitisa, esaterako, gaixotasun epidemikoa da.  Berria - Euskal Herria   2004-05-19

Errubeola, parotiditisa eta, azkenik, B hepatitisa.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 144. orr.

276 gaixori C hepatitisa kutsatu zien anestesistarentzat.  Berria - Gaiak   2004-11-25

GIB birusa dutenen erdiek C hepatitisaren birusa ere badute.  Berria - Euskal Herria   2004-05-19

Gora egin duela C motako hepatitisaren eraginak seropositiboengan.  Berria - Euskal Herria   2004-11-17


hepatologia iz medikuntzaren adarra, gibela eta gibelaren gaitzak aztertzen dituena.

350 profesional ariko dira bertan lanean, onkologiaren, bihotzeko fisiopatologiaren, neurozientzien eta terapia genikoen eta hepatologiaren arloetan.  Berria - Euskal Herria   2004-09-29


hepatopatia iz gibelaren patologia.

Honako hauek dira gaitz horietako batzuk: Arteria-hipertentsioa, diabetesa, bihotzeko arazoak, dislipemia, hepatopatia, gaixotasun neurologikoak eta depresio sindromea.  Berria - Gaiak   2004-11-21


heptakloro iz gai gotor argizari-kolorea (C10H7Cl7), intsektizida gisa erabiltzen dena.

Aldrina, klordanoa, DDTa, dieldrina, endrina, heptakloroa eta fosfato organikoak dira horietako batzuk.  Berria - Gaiak   2004-09-17


heptathlon iz zazpi probaz osaturiko atletismo norgehiagoka, emakumeentzakoa.

Jadanik aipatu dituzte kasetariek irabaz ditzazketen urrezko medailak : Eunice Barber heptathlon delakoan.  Herria   2001-08-09


herabe 1 izond lotsak, nagitasunak, beldurrak edo gogaitasunak eraginik, gogorik edo adorerik agertzen ez duena.

Baroja gizon herabea zen, lotsakorra, literatur naturalismoaren gordintasun deskriptiboa hastio zuena.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 14. orr.

Ilunbe eztia, amodio herabearen bihotz-berotzailea. Baina gero irribarre herabe bat eskaini zidan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 68. orr.

Kafetegiko agurreko muxu herabe hura.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 31. orr.

Begiratu herabeak egiten zizkioten elkarri.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 128. orr.

Hatz luzeez gainetik kendu zizkidan hondar ale ikusezinak, bular herabeak setiatuz.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 55. orr.

Leireren esku epelak bere esku herabeak ferekatzen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 163. orr.

Esku herabe batez atea haztatuko balu bezala.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 118. orr.

Neure harridura herabeaz jabetzean jabaldu zen neska.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 204. orr.

Gure aitarentzat, manera baldar, trakets eta herabeak zituzten pertsonak ziren "beltzak".  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 10. orr.

Lore berrien usain bat, usain herabea oraindik ere, aldizkakoa, arina, zebilen airean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 255. orr.

Enez Eussa lur mutur herabe honen antzera.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 72. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa izenondo balioaz)

Keinu herabe-uste delizios batekin.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 120. orr.

Begi urdin--ilunen soa, berriz, gozo-herabea...  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 190. orr.

3 (erkaketetan)

Gazela bat bezain herabea.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 241. orr.

4 (izan aditzaz)

Polita ez izateaz gain, herabea zen: ez zuen deus erraten.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 221. orr.

Une hartan, amoros bainintzen eta herabe.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 177. orr.

Neska ez da jateko herabe. Euskaldunen alde mintzatzeko herabe izan ez baziren ere.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 23. orr.

Horiek ez ziren ausarkerietarako herabe izaten, buruzagia urrun uste bazuten.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 75. orr.

Alderdi mugagaitz eta itzaltsu horretan sartzeko herabe gara.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 54. orr.

Geroaren uzkur eta herabe.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 59. orr.

· Parean zuen dantzaria, larrugorritan eta herabe.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 91. orr.

Zer gertatzen zitzaion aitortu zion, guztiz herabe.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 302. orr.

Baina "ama" hitza aipatzeko herabe.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 146. orr.

• 5 adlag ik herabeki.

Isilune baten ondoren, esan zidan herabe: [...].  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 46. orr.

-Ondo, jauna -erantzun nion, herabe.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 121. orr.

Zabaltzen dio atea bere maiteari eta hantxe ikusten du mutila atari ezinago beltzean, herabe eta eder.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 143. orr.

-Ez nagon horren gaizki, ezta? -erdi harro, erdi herabe.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 63. orr.

Baietz nik, herabe.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 202. orr.

• 6 iz herabetasuna.

Nondik datorkigun beraz euskaldunei, politikaren aldera hain aspaldian erakusten dugun uzkurreria edo herabea.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 30. orr.

Herabearen traba gaindituta.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 91. orr.

Hastapeneko herabearengatik asko zabaldu zituen gero, zilegi ziren finantza operazioen mugak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 38. orr.

7 herabez

Orain ez dago ahora etorritako dena muturrera esaterik, euskal-lagun-hurkoa sobera minberatzeko edo lotsagarri uzteko herabez.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 82. orr.

Hasieran, herabez, ni izaten nintzen esperoan, eta Ramona niregana etortzen, gogoak ematen ziolarik.Beraz gazteak ez egon herabez!  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 223. orr.


herabekeria iz herabetasun funsgabea; herabetasuna agertzen duen egite gaitzesgarria.

Hamar luis eskaini nizkion zerbitzu xume horren truk: baina neska ahalketi bat baizik ez nuen kausitu, herabekeriez betea edo ahalketsua, ez neure hitz ederrez ez diruaz arrazoipidera nekarkeena.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 142. orr.

Honek, berriz, egina zuen harengandik igurikitzen nuen guztia; herabekeriak aienatuak, beti eta beti maitatzeko promesak berriz ere eginak, etab...  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 172. orr.

Emakumeekin herabekerietan ibiltzea kaltegarria omen delakoan.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 105. orr.


herabeki adlag herabetasunez, herabez.

Herabeki jo zuten atean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 233. orr.

Esku txiki batek atea leunki eta herabeki jotzean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 153. orr.

Jimmyk herabeki begiratu zuen gorantz, betaurrekodun aurpegi zabala zegoen lekurantz, hain zuzen ere.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 133. orr.

-Ez dut nahasmendurik nahi, sinets iezadazu, erran nuen herabeki.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 182. orr.

-Maisu Lupin? -esan zion Hermionek herabeki-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 299. orr.


herabetasun iz herabe denaren nolakotasuna edo gogorik eza.

Mutilak ere, nahiz neska biziki maite duen, bere adinekoen herabetasuna du oraino.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 82. orr.

Maianak ez zezakeen bihotzean iltze herdoilduaren pare bermatzen zihoakion herabetasuna bazter.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 68. orr.

Nire herabetasun gaixoberaren erruz.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 197. orr.

Ahots itzalia, herabetasun ia patologikoa.  Berria - Kultura   2004-06-09

Emakumearen aurpegi izerditsuari herabetasun bozkariotsua zerion, mazela latzen gogortasunaren leungarri.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 381. orr.

Erakusle eta deiktikoen jendetasuna; sintaxiaren herabetasun ezkutuzalea.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 178. orr.

Inolako herabetasunik gabe, lotsarik gabe, gaiztakeriarik gabe.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 21. orr.

Txominek elkarren arteko herabetasun korapiloa askatu beharrez, irriz jarraitzen du.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 133. orr.

Bere herabetasun-eza.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 100. orr.

Eta herabetasun apur batez aitortuko dut, halaber, askorik ezagutu ez nuen aitonaren bila abiatu arren, agian neure aita nahi nuela topatu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 146. orr.

Herabetasun oldar batek erasota, atzeratu egin nuen hari deitzeko unea.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 323. orr.


herabeti izond herabea agertzen duena, herabez betea. ik herabetsu.

Eskolume herabeti hura.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 363. orr.

Debot herabeti hura ez zen begiak jasotzera ausartzen.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 117. orr.

Buruzagiari begirada herabetia egin zion.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 352. orr.

Banekien fida nintekeela zutaz, eta irribarretxo herabetia egin zidan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 331. orr.

Jimmyren alboan herabeti-itxurako gizon handi eta zurbil bat zegoen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 431. orr.

Izar herabeti zenbaiten argi ezdeusa baizik ez.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 108. orr.

«Suizidioak hilketa herabetiak dira» idatzi zuen Cesare Pavesek.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 12. orr.

· Lukurreria eta iruzurrezko zurrunbilo hartan ausartu zen Demba eskuak herabeti luzatzen bere partea hartzeko.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 162. orr.


herabetu, herabe(tu), herabetzen da/du ad lotsak, nagitasunak, beldurrak edo gogaitasunak eraginik, zerbaitetarako edo oro har, gogoa edo adorea galdu.

Ez zen hargatik herabetu faktura aurkeztean.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 29. orr.

Idoiaren irekitasunak pixka bat herabetu egiten ninduen, zuzen-zuzen botatzen baitzituen gauzak.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 128. orr.

Gazteak deblauki esan du hau, zalantzarik gabe, galderak durduzatu eta arrapostuak herabetu duenik eman gabe.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 155. orr.

Jaurenea-ko nagusiak begi-ukaldi bat bota zion, eta emaztea zalu-zalua joan zen etxerantz, herabeturik, negarrak mantal hegiaz xukatzen zituela.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 37. orr.

Monestier herabetua zela jauntxoaren aitzinean.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 163. orr.


heraiztar izlag/iz Heraitzekoa; Heraitzeko herritarra.

Mathieu Urrutia heraiztar gazteak.  Herria   2001-07-12

Bazko-egun goxo bat ukan dute Heraiztarrek.  Herria   2003-05-01


heraldika iz armarriak aztertzen dituen jakintza.

Akos Vajkay, aita, artxibozain jubilatua da, eta bere zaletasun bakarra, ez kasualitatez, genealogia eta heraldika dira.  Berria - Kultura   2004-01-07

Euskaldunon artean, gauza batek errezelotu izandu nau beti: nork bere deiturako heraldikak, gauza handia bezala, etxe sarreran (edo nonahi) erakusteko duen joera nabariak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 46. orr.


heraldiko izond heraldikari dagokiona, harmarriei dagokiena.

Batere heraldikoa ez den armarri bat dago erdiko ate gainean trakets margotua.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 121. orr.


heraldo iz mezularia.

Eta une hartatik aurrera, egunean hiru bider heraldoek Elessar Erregearen etorrera aldarrikatu zuten.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 200. orr.

Gandalfek tronpetak jotzeko eta heraldoek esandakoa errepikatzeko agintzen zuen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 200. orr.

Eskuinean, ezkerrean, goian eta behean aldarri egiten dute, heraldoen antzera.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 69. orr.

Betiko justiziaren heraldo mehatxugarria izango naiz.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 154. orr.


herbal (ETCn 92 agerraldi; orobat herbail ETCn 31 agerraldi) 1 izond ahula.

Haur herbailen artatzeko etxe horren 35. urteburukari besta handi bat eginen dute.  Herria   2003-06-26

Berrogeita hamar emazte eta adindu herbailez osatu multzo batean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 196. orr.

Nire bulkada herbalak dardaritu gabe jasateko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 359. orr.

Haize zakar batek jotako ihi herbala balitz bezala.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 178. orr.

Adaren samurtasun hark dardarka jarri zituen nire kirio herbalak.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 89. orr.

Ohean obratu beharrak gaixoarengan sortzen duen histasun herbala.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 144. orr.

Argiek, hori eta herbal, kandela txiki baten ganora zuten beren ahulean.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 194. orr.

Gurean satirak ez du sekula izan bizi herbal eta hutsala besterik.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 231. orr.

Baina ilargiak baditu bere aldiak, argia batean halako xuri azkar eta idorrean, bestean halako herbail eta minduan.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 58. orr.

Beatriz garaia zen, herbala, doi-doi bat okertua.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 157. orr.

Gogoa herbal.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 54. orr.

Sabeth bere bakero beltzekin, aurpegia albo batera itzulirik, ile-mototsak hala behartuta, nola edo hala etzanda beraz, herbal eta hankak zabal, buztin zurbil kolore.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 120. orr.

2 elbarria.

Herbail-aulki baten erroten zirri-zarra isila hauteman zuen Agatak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 303. orr.

3 herbalik

Herbalik sentitzen nintzen, ume koskor bat bezala negarrez hasteko gogoz.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 221. orr.


herbaldu, herbal(du), herbaltzen 1 du ad ahuldu; elbarritu.

Kattinari so nengokion, ez nekien nola eman herbaltzen ninduen munduarekiko ene aburua.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 42. orr.

Iheslaria, gehiago ezinean eta beldurrak herbaldurik, erortzear zen ia.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 216. orr.

Atzera egin nuen, izumenak herbaldurik, ozta-ozta zezelkatuz: [...].  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 208. orr.

Baliteke lirikarako bere barne-oldarra hilik ez izatea baina, hamarka urtetan ahitzen egon ondoan, narrasean baino ezin da atera leize-zulotik, higaturik, herbaldurik, itxuragaizturik.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 274. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Langile herbalduak edo elbarrituak, ahalmen urrikoak.  Herria   2002-12-19

Txakurrak eragin egiten dio atzealde herbalduari, aurpegia usaintzen dio, masailak miazkatzen, ezpainak, belarriak.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 281. orr.


herbario iz belar bilduma.

Herbarioak, disekatutako animaliak eta idazlearen objektu pertsonalak  Berria - Kultura   2004-08-29


herbehere iz herri beherea.

Harritzekoa ere ez, nik uste: herbeherea, tropikoa, eurite-aldiko hezetasuna, eguzki berunkara.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 19. orr.


herbeheretar izlag/iz nederlandarra.

Albert Bonnema herbeheretar tenorrak (Peter Grimes arrantzalea) eta Helene Bernardy belgikar sopranoak (Ellen Orford eskolako maistra).  Berria - Kultura   2004-03-19

Gijs de Vries herbeheretarra.  Berria - Harian   2006-03-23

Soldadu britainiar eta herbeheretarrez osatutako Armadak.  Berria - Mundua   2004-03-03

Theo Van Gogh zinema zuzendari herbeheretarra tiroz hil zuten atzo goizean Amsterdamen.  Berria - Kultura   2004-11-03

Andre Kuipers ESA Europako Espazio Agentziako astronauta herbeheretarrak. herria¬

Lucyren ama Herbeheretarra zen.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 211. orr.

Horretan, ingelesak, herbeheretarrak, poloniarrak eta beste daude.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 119. orr.


herbeste ik erbeste.

herbiboro izond belarjalea.

Badago arau pare bat, nahikoa xelebrea baina praktikan egiaztatu dena: batetik, animalia herbiboroa karniboroa baino tentelagoa dela dioena; belarjaleak, ohikoa duen elikagaiari etekin guztiak ateratzeko askozaz ere heste luzeagoa daukanez, hortxe ematen du odolak lan eta denborarik luzeena, garunaren (adimenaren) kaltetan.  Berria - Kirola   2004-06-18

Etxeko karniboroei (katuari, txakurrari) landarez osaturiko pentsua eta animalia herbiboroei animaliazko produktuak janarazi ohi zaizkie.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 295. orr.


herbizida iz belar-hiltzailea.

Olio mota berriak ekoizteko edo herbizida berriak egiteko.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 94. orr.

Intsektizidei aurre egiteko gai izatea eta herbizidak jasateko gai izatea.  Berria - Gaiak   2004-05-18

Nekazariek herbizida indartsuak erabiltzen dituzte uzta transgenikoak babesteko, baina herbizida horiek kalte egiten diete inguruko lore, tximeleta, erle eta txoriei.  Berria - Harian   2005-03-23

Herbizida kontuetan, 100 genetik goiti identifikatu ahal izan dituzte landarean produktu berriak bideratzeko egokiak izan daitezkeenak.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 94. orr.


herbolario iz belarketaria.

Erdi Aroan, inolako araudirik ez izatean, espezieroak, botikeroak, herbolarioak, perfumegileak, argizarigileak eta konfiteroak elkarrekin nahaste samar ageri dira.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 202. orr.


herbologia iz belarrak aztertzen dituen jakintza.

Herbologiako azken eskola bertan behera utzi zuten.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 167. orr.

Asteazken arratsaldean Herbologiako azterketa.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 258. orr.

Baina ez pentsa gero ni bera baino hobea naizenik Herbologian!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 79. orr.


herde iz lerdea.

Eta zakur arrak artzain-xakur emearen gibeletik, herdea zeriela.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 22. orr.

Guretzako hitzak ez dira apaletan altxatzeko hartxuri pollitak; geure hatsez edo herdez zikindutako kristal biziak baizik.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 92. orr.

Zakur herde horiek behin betiko xuka ahal balitza.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 178. orr.


herdoil 1 iz burdin hidroxido gorrixka, aireko hezetasunaren eraginez burdinaren azalean eratzen dena. ik uger1.

Dena jaten du herdoilak. Ergelkeria da burdinaz egitea: herdoilak jaten du osorik, bi urte ere ez du irauten.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 129. orr.

Herdoilak jana ikusten diat kanoia.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 450. orr.

Garbitu eta herdoila kendu ondoan.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 64. orr.

Horman erloju bat izango da, kez eta herdoilez zikindua, orratzak geldirik dituena, ordu hil bat erakusten, auskalo ze egun, ze gau, ze sasoi, ze urtetakoa.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 121. orr.

Lurralde ezberdinetan zahartu denaren txapa-azala, beste garai bateko ukitu bat, herdoilera iristen ez den distira-ez bat.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 90. orr.

2 irud

Hosto siku eta eroriek denboraren herdoila ziruditen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 187. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Sasian trabatua, lokatzak erdi estalia, herdoil arrastoz.  Koldo Izagirre   «Vladimir», 2003 - 52. orr.

Herdoil-axala erortzen tabako-pototik.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 166. orr.

Herdoil koloreko bi merkantzi bagoiren atzetik Haragia zail eta odola herdoil gustuko, prakadunok.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 30. orr.

4 herdoil-aurkako iz antioxidantea.

Herdoil-aurkako baten formula, kromatoetan oinarritua.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 202. orr.

Kromatozko herdoil-aurkakoen berniz-ore dontsuan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 213. orr.

5 herdoil-ontzi

Ez ginen saiatu pikategi ertzean amarratuak zeuden herdoilontzietan sartzen, ez genien trufa egin iraileko estropadetarako entrenatzen ari ziren atunburuei.  Koldo Izagirre   «Vladimir», 2003 - 23. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta herdoila (4); eta herdoilak jaten (3); herdoil koloreko (3); herdoilak jana (3); herdoilak jandako (3); herdoilak jaten (7); herdoilik ez (3)


herdoildu, herdoil(du), herdoiltzen 1 da/du ad herdoilak jan edo jo. ik ugertu.

Material merkea da, aire zabalean egonkorra, ez da herdoiltzen, isolatzaile termiko, elektriko eta akustikoa da eta erresistentzia mekaniko egokia du.  Berria - Gaiak   2004-07-01

Branka alboetako kroskoa zeharo herdoilduta zegoen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 243. orr.

Ezpain-arte mehea eta tabakoak herdoildutako hortzak.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 16. orr.

Alabaina, ideiak, irudiak, herdoildu egiten dira, gauza fisikoak balira bezala.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 49. orr.

Belaunak herdoilduak ukan ditut gazte samarretik.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 158. orr.

[Armak] lizunduak eta herdoilduak baitzeuden, hantxe zoko batean aspaldiko urtetan utzita ahaztuak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 17. orr.

Aspaldi samartik baitago ene ingelesa nahiko herdoilduta.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 144. orr.

Idazteko ohitura terapeutikoa herdoil ez dadin.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 86. orr.

Alferkerian emandako urte horiek herdoildu egin ote naute?  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 269. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Pote zahar herdoildu bat. Bidoi herdoilduen, sare meten eta kaxa askatuen artean.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 171. orr.

Lau iltze herdoilduen azpitik.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 57. orr.

Bien artean hari herdoilduzko rolloak gabarrera bota zituzten.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 48. orr.

Sopleteak bezain ebakitzen zutela etxean ikasitako uste zaharren burdina herdoildua.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 241. orr.

Lore zuztarrak landatzen zituzten janari lata herdoilduetan.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 108. orr.

Eta ohetik altxatzen naiz, makina herdoildu baten gisa.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 70. orr.

Soinujolearen garai bateko melodia herdoilduak.  Berria - Kultura   2004-01-02

Ibaizabalen ur herdoilduak, Areatzako eta Udaletxeko zubien azpitik mantso-mantso.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 151. orr.

Haizeak bultzatutako kedar hondarrak ikusi ditu zeru herdoildu baten pean.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 94. orr.

Euskara herdoildu batean agurtzen gaitu.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 157. orr.

3 herdoilduxe herdoildu samar

Lumak ditugu herdoilduxeak zonbeitek, bainan ibiliz jartzen da aitzurra ere bere lehengo legun hartarat.  Herria   2004-11-04

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

burdina herdoildu (3); eta herdoilduak (4); herdoildu bat (8); herdoildu baten (6); herdoildu egiten (3); herdoildu eta (5); herdoilduak eta (3); herdoilduta zegoen (4); iltze herdoildu (3); zahar herdoildu (3)


herdoildun izlag herdoila duena.

Soroa irakaz eta herdoildun gariz betea zegoenez.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 160. orr.


herdoildura iz herdoila; herdoil orbana.

Joan den egunean sua lotu da ADA lantegiko zoladura azpietan, herdoildurak 2000 gradutan urtzen dituen labe nagusiko elektrika harietan.  Herria   2001-05-03


herdoileria iz burdineria herdoildua.

ADA altzairutegiak berak milioi bat tona mugitu du, gehiena esportazioetan, parte bat herdoileriak sar araziz.  Herria   2003-01-21

Bi abantaila kausitzen dizkiote Bokaleko lantegiari: Aturri hegi hegian dela, beraz herdoileria zuzenean deskarga daitekeela lantegira.  Herria   2001-11-15

Bere labe garaian urtzen duen herdoileriaren eros prezioa.  Herria   2003-02-27

Zeharbide batek bere herdoileria hustu zezan.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 152. orr.


herdoilezin izond ezin herdoilduzkoa.

Metal herdoilezin pusketa bat.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 49. orr.

Altzairu herdoilezinezko tresnak egiteko.  Berria - Ekonomia   2004-11-17


herdoilgaitz izond ia herdoilezina.

Noizbait, altzairu herdoilgaitzezko txapaz egindako trena agertu zen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 186. orr.

Egitura horretatik altzairu herdoilezinez eginiko tutu batzuk ateratzen dira.  Berria - Kultura   2004-03-18

Altzairu herdoilgaitzaren usaina adi zitekeen nire ama zetorren aldetik.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 126. orr.


herdoilki iz burdineria herdoildua.

680 000 tona burdin eta herdoilki sarrarazi ditu enpresak.  Herria   2004-03-04


herdoiltsu izond herdoil asko duena, herdoilez estalia.

Charlyren motor herdoiltsuaren gibelaldean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 161. orr.

Burdinazko kakoen eta torloju herdoiltsuen kirrinkak ate-jagolea esnatu zuen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 259. orr.

Ahotsik behartu gabe botatako esaldi mingotsaren lurrun herdoiltsuak.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 8. orr.


heredatu, hereda, heredatzen du ad herentzia bat jaso. ik jarauntsi1.

Jakin zuenean etxe bat heredatu zuela.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 54. orr.

Osabak heredatu zuen borda hartarat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 316. orr.

Harryk gauza bakar bat heredatu zuen aitarengandik: ikusezintasun-kapa luze eta zilar-kolorekoa.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 218. orr.

Ez zuen aitaren kargurik zuzenean heredatuko, aitak aitonagandik heredatu zuen bezala.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 83. orr.

Mutazio genetiko hori ez da heredatzen.  Berria - Gaiak   2004-08-15

Gaixotasuna heredatzeko arriskua %50ekoa da.  Berria - Gaiak   2004-07-22

Ematen zuen greziarrak [...] asiriarrek Hego-mendebaldeko Asian zuten inperio kontinentala heredatzeko bide egokian zeudela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 236. orr.

Filosofia heleniko eta indikoek erlijio paganoekin topo egin zuten, Zibilizazio Heleniko eta Indikoak gizaki primitiboagandik heredaturiko erlijioekin.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 114. orr.

Hegoaldearen konkurrentziak auzitan jarri baititu Iparraldean keynestar garaitik heredaturiko gizarte-usadioak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 179. orr.

· Beste batzuk, Pedro Páramo noiz hilko zain geratu zituan, bere ondasunak heredatuko zizkiela agindu ziela eta, eta esperantza horrekin bizi izan dituk oraindik batzuk.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 111. orr.


heredentzia (ETCn 91 agerraldi) iz herentzia.

Neure heredentziari uko egin behar badiot ere.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 247. orr.

Zerbait gisaz Kattalinen esku utzi zuen heredentzia ilun hori.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 144. orr.

Jaso genuena baino heredentzia hobea uzten dugu, Athletic gogorragoa eta jatorragoa.  Berria - Kirola   2004-06-26

Heredentziazko gaitz eder bati esker.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 93. orr.


heredero iz oinordekoa.

Mattin, beraz, primua zen -primu eta heredero, aitak hala erabaki zuelako-.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 70. orr.


hereditario izond hondoretasunezkoa.

Hemofilia eritasun hereditarioa da.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 52. orr.

Gurasoetako batek gaixotasun genetiko hereditario bat duenean.  Berria - Gaiak   2004-12-12

Parkinson hereditarioaren Park8 aldaera eragiten duen gene bat.  Berria - Gaiak   2004-10-23

Gaitz hereditario bat, erretinak jaten dituena, astiro baina erremediorik gabe.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 119. orr.

Diabeteserako joera hereditarioa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 150. orr.

Hereditarioa da, baina ez da kutsagarria, zorionez.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 52. orr.


hereje (ETCn 120 agerraldi; orobat herexe ETCn 14 agerraldi, eta herese ETCn 44 agerraldi; cf heretiko ETCn 636 agerraldi) izond/iz heretikoa.

Mingain-puntara etorri zait Prisziliano herejeak zioena.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 184. orr.

Ez duk herejeen liburua izango, ezta?  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 35. orr.

Herexeak erre egiten zituzten, suak garbi zitzan haien bekatu gorriak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 171. orr.

Heresetzat hartu ninduela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 59. orr.


herejia ik heresia.

heren 1 iz hiru zati berdinetan banatu den banako baten zati bakoitza.

Seiaren seirena, bat da; herena, bi da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1510. orr.

Laurdenaren erdiaren herena.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 74. orr.

XX. mendearen lehenengo herenean.  Berria - Kultura   2004-03-04

XIII. mendearen azken herenean idatzia dela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 908. orr.

XX. mendeko lehen bi herenetan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 129. orr.

Urte gutxian, Europak bere biztanleriaren heren bat galdu zuen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 26. orr.

Nolanahi ere, zegokidanaren herena baino ez zidaten ordaintzen.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 23. orr.

Europak eta Estatu Batuek, beraz, beren esku dute nazioarteko zuzeneko inbertsioen munduko stockaren heren bana.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 74. orr.

Petrolio gordinaren munduko erreserben bi heren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 129. orr.

Likidoa galdu duela eta jatorrizkoaren heren batera etorri dela haren pisua.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1070. orr.

Dintelaren zabalera heren batera ekarri arte estutuko da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2010. orr.

· Hereneko Sanmiguela eskuan komunera noa.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 211. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Garagardo bana, litro herenekoak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 26. orr.

3 heren mundu

Heren munduko herri gehienetan.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 179. orr.

Lur honek gero eta gehiago heren munduaren antza zeukala.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 93. orr.

· Kutsu heren-mundutar eta etnizistaz hanpatu ideologian.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 87. orr.


herendu, heren(du), herentzen da/du ad hiru zati egin.

Izan ere ezkerreko aldea bitan zatitzen baitzion orbainak, eta erdibanatuta baino, herenduta zeukan gizon hark bisaia.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 107. orr.


herenegun adlag atzokoa hastean bukatu zen egunean.

Atzo Egipton nintzen, eta herenegun Basra hirian.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 46. orr.

Herenegun aritu ginen Irolako bordapekoak mozten. Erretzen ari nintzen, herenegun, informazio aretoko leihoan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 241. orr.

Herenegun ere auto ilara luzeak izan ziren A-8 errepidean. herria¬

Herenegun goizean etxeratu nintzelarik, zure gutuna irakurri nuen.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 187. orr.

Herenegun goizaldean gertatu zen isuria.  Berria - Euskal Herria   2004-01-09

Pintaketak egin zituzten herenegun gauean.  Berria - Euskal Herria   2004-11-28

Herenegun hil zen, gauean.  Berria - Ekonomia   2004-12-30

Herenegun gaueko hilketaz ari zen jendea.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 20. orr.

Herenegun iluntzeko 20:00etan.  Berria - Euskal Herria   2004-08-13

Heldurik landaldetik, herenegun, ortzegunez, Merteuil andreak Italiar Komediara eraman zezatela manatu zuen.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 527. orr.

Nire aita herenegun aurrekoan hil zen, eta ez dut beste familiakiderik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 22. orr.

Herenegungo istiluetan.  Berria - Euskal Herria   2004-08-13

Herenegungo saioaren errepikapena.  Berria - Euskal Herria   2004-09-03

Herenegungoa askoz korapilatsuagoa izan zen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 26. orr.

Hereneguneko eta atzoko mezuak entzun ditu.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 256. orr.

Herenegunez geroz, hots, laurogei urteak bete dituenez geroztik, bere kargu orotarik erretiratu baita Roger Etxegarai kardinalea  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 162. orr.


herengila iz

Eta niri ez iezadan firringila deitu, herengila ustela!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 361. orr.


herengusu iz hirugarren mailako gusua.

Ez amaren aldetik ez aitaren aldetik ez zegoen gurean moja, fraide edo apaizik, amonaren herengusu edo bestengusu moja bat izan ezik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 16. orr.


herensuge iz elezaharretako piztia izugarria, hegoak eta atzaparrak, eta narrasti gorputza dituena.

Ikusi zuen han herensuge bat, izaki itsusietan daitekeen itsusiena. Hidra, bederatzi buruko herensugea.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 62. orr.

Herensugeari musu bat ezpainetan emanen zion zaldunak zuela bakarrik libratzen ahalko, emazte itxura betiko emanez.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 59. orr.

Bere ezpataz herensugeari lepoa moztu ziezaion.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 27. orr.

Nexkatoa herensugeagandik libratu zuelako.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 164. orr.

Erlijioa deuseztatu gabe erregeak suntsitzea, herensugeari buru bakarra moztea baita.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 32. orr.

Palermo hiritik gertu dagoen sumendia borborka hasi zen, herensuge baten antzera.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 90. orr.

Norbert herensuge-kume bat zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 180. orr.

Loreontziak herensuge-gorotzezko ongarriz betetzen hasi zirenean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 82. orr.

2 hed

Karrikan aldiz, herensuge luze itsusi batzuk ibilki, izigarriko sua botatzen zutela!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 173. orr.

2 irud

Aberria, zer da aberria, zertarako balio du herensuge hiltzaile horrek.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 144. orr.

Zigarreta bat iziotu zuen, kezko herensuge beldurgarri bat putz egin.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 113. orr.


herensugetu, herensuge, herensugetzen da/du ad herensuge bihurtu.

Langonen zen omen bizi Hipokrataren alaba bakarra, Alosia zeritzana, Diana jainkosak herensugetu izan zuena.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 59. orr.

Ilunabarra hurbil baitzen eta ez baitzuten gaua hor iragan nahi biharamunean herensugetua izanen zelakotz Alosia.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 59. orr.


herensugetzar iz adkor herensuge handia.

Herensugetzar itsusi hura haitzuloan ezkutarazten.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 378. orr.

Tunning urdina, herensugetzarra alborik albo marraztuta ihes-hodi lodi bietatik marruka, errebuelta itxia eginez sartu da zubi erdiraino, kolpe-leungailu baxuak eta gurpil zabalek lagunduta.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 79. orr.


herentzia (ETCn 3.177 agerraldi) 1 iz oinordetza, senipartea. ik heredentzia.

Herentzia nire anaiarena eta zurea da, zuek zaindu duzue osaba azken eguneraino...  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 93. orr.

Etxea eta ondasunak gurasoen herentzia, emazte zentzuduna Jaunaren dohaina.  Elizen arteko biblia   EsZ 19,14

Etxekoandreak pozik zirudien idazleak berak sinatutako liburu bat herentzian hartzeagatik.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 144. orr.

Bere antza zuen mutiko guri bat baino ez zion utzi emazteari herentzian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 67. orr.

Zalantza egin nuen herentziaren partea itzuli ala ez...  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 408. orr.

Ordenaren lehen bi mendeetan bereziki, gogorrak izan ziren Frantziskoren benetako herentziari buruzko eztabaida eta borrokak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 47. orr.

Pobretasuna eta bakea utzi zizkien ondare eta herentzia gisa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 903. orr.

Zibilizazioa mendeetan zehar poliki-poliki hartu diren sineste, ohitura eta ezagutzen herentzia bat da.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 87. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Jabeak ez ziren nonbait ados jartzen, herentzia-gorabeheraren batengatik.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 167. orr.

Edo herentzia arazoak edukiko zituzten eta senideek nahiagoko zuten bat gutxiago egotea partila egiterakoan, bera zen premua gainera.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 237. orr.

3 (biologian) ondoretasuna.

Hortaz, herentzia geneetan transmititzen dena baino askoz zabalagoa da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 290. orr.

Aitonaren generen bat jasoko ahal nuen herentzian behintzat!  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 192. orr.

Kriminal tipo zehatz bat, jaiotzetik estigmatizatua, fisikoki ezaugarri jakinak zituena eta herentzia genetikoa zela eta kriminal bihurtuko zena.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 139. orr.

Bere gorputzak gaitasun herentzia genetikoaren oroimena falta zuen horretarako.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 48. orr.

Sasoiko gizona izana elbarritzen ari da, gaztarotik datorkion sifilisak eta amaren aldetik herentziaz datorkion neurosirako joerak elkar indartuta.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 12. orr.

Moralaren zentzua ez dugu herentzia bidez jasotzen; hartu egiten dugu, geureganatu.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 113. orr.


heresia (ETCn 507 agerraldi; orobat herejia ETCn 17 agerraldi) iz erlijio katolikoan, Elizak dogmen aurkako jotzen eta gaitzesten duen dotrina edo iritzia.

-Higanot zerria! deabru heretikoa! Satanen eskumakila! -oihukatzen zidaten.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 115. orr.

Inozentzio III.a aita santuak sortu zuen Inkisizioa 1215ean, heresia zapaldu eta heretikoak zigortzeko asmoarekin.  Berria - Gaiak   2004-06-16

Alife hiriko gizon bat, Pedro izenekoa, heresiaz salatu zuten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 443. orr.

Alemania ere heresiaz kutsatzera etorri al ziren galdetu zietenean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1117. orr.

Heresien erauzketaz.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Anabaptisten heresien kutsua hartzen diet zure hitzoi.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 155. orr.

Hori esanik gezurra diozue eta heresia.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 49. orr.

Aurelianok heresia histrionikoaren azalpen bat gaineratu zion bere lanari.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 142. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Haragizko sinbolo erotiko horregatik edo, herejia eta sorginkeria kontuetan ere maiz ageri da pikoa.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 85. orr.

Eliz agintarien artean heresia-susmorik sortu gabe.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 290. orr.

Kristau-heresia antihelenikoek.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 200. orr.

Kristau-erlijioarekin [...] inolako loturarik ez zuten zientzi heresiengatik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 286. orr.


heresiarka iz heresia bat sortu eta hedatzen duena pertsona.

Euforbo heresiarka sutan erretzera kondena zezaten.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 138. orr.

Manikear moldaeran kristauek nahiz zoroastroarrek berdin gorrotatzen zuten heresiarka baten zerbitzura egon zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 64. orr.


heresiologo iz heresietan aditua den pertsona.

Ez da heresiologorik haien aztura demasiatuak txundiduraz kontatzen ez dituenik.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 140. orr.


heretiko (ETCn 363 agerraldi) 1 izond erlijio katolikoan, heresiari dagokiona, heresia bati lotzen zaiona. ik hereje.

Juan de Panoniari iritzi heretikoak aldeztearen salaketa egin zitzaion.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 143. orr.

Pentsamendu heretikoen aurkako borrokak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 312. orr.

Kristautasun heretikoa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 145. orr.

Nikolaismo izeneko sekta heretikoa.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 39. orr.

Mugimendu heretikoak ere oso zabalduak zeuden Italiako erdi eta iparraldean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 24. orr.

Izurriteek, gatazka heretikoek. maiz heretikotzat eta Jainkogabetzat hartzen eta salatzen.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 113. orr.

Joana heretikotzat jo eta justizia sekularraren esku uztea.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 100. orr.

Islamiar erradikalek mehatxu egin dizute hainbatetan, eta heretikoa izatea eta islama profanatzea leporatzen dizute.  Berria - Kultura   2004-06-25

Islamiar erradikalek mehatxu egin dizute hainbatetan, eta heretikoa izatea eta islama profanatzea leporatzen dizute.  Berria - Kultura   2004-06-25

• 2 iz heresia bati lotzen zaion pertsona.

Heretikoen kontrako pertsekuzioa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 443. orr.

Jainkoak heretikoak su motelean erretzea exijitzen zuela frogatu zen.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Heretiko fedegabeen zorakeria.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1017. orr.

Heretiko talde handia zen han.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1017. orr.

Benetako heretikoak ordea, ezertan sinesten ez zutenak, non ziren haiek?  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 163. orr.

Heretikoak zigortzeko asmoarekin.  Berria - Gaiak   2004-06-16

-Jainkoak, inaztura igorririk, ez du heretiko-habia horretatik harri bat harri gain utziko!  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 107. orr.

Aginte handiko bi ordezkari eta soldadu taldea bidali zituen heretiko aldra hura guztia atxilotzeko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 208. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta heretiko (9); eta heretikoak (5); heretiko baten (4); heretiko dela (3); heretikoa zela (4); heretikoak ere (4); heretikoak eta (3)


herexa iz arrastoa.

Dakigularik Cardozok gobernu militarren herexak segitu zituela.  Herria   2005-09-15

Bolbora herexa bat bazen bi upel lerro bereizten zituen ibilbidearen punta batetik besteraino.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 200. orr.

Eihera edo haren herexak aurkitu beharrez.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 32. orr.

Gain gainetik maite dute Erdi-aroa ez baitute Iparraldeko Ameriketan Erdi-aroko herexa izpirik ere.  Herria   2001-03-01

Handik joan gara Vesuvio-ren pean diren Ponpei eta Herculanum-eko herexetara.  Herria   2005-06-23


hergaiztar iz Hergaitzekoa, Hergaitzen sortua.

Hor berean afaldu da Hergaiztar andana bat, arroltze moleta biperrekin osatuz apairua.  Herria   2003-07-31


herio (ETCn 3.163 agerraldi) 1 iz heriotza. (izaki eragiletzat harturik, izen berezi gisa)

Herioren erresuman.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 39. orr.

Igaroak ziren azken mugatik, ibiliak Herioren lurretara jotzen duen azken ubidetik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 38. orr.

Herio haur bat sehaskatik hartzen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 32. orr.

Herio piztia gaiztoa baita.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 113. orr.

Herioren hatsa batzuetan bero-beroa izaten duk, eta hotz-hotza beti gero haren eskua.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 21. orr.

Maitasunak beste forma batzuk hartzen ditu Herio atostean dagoela sentitzen dugunean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 395. orr.

Etorriko da Herio, eta zure begiak izango ditu.  Berria - Kultura   2004-07-29

Eurotariko zeinek iraun behar du, heriotzari Herioren hortzetatik bertatik ihes eginik?  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 79. orr.

Heriok bere atzaparkada ilunean harrapatu zituen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 161. orr.

Han aurkitu zuten benetan beren bukaera eta Herioren besarkadan desagertu ziren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 161. orr.

Besarkatuta zeuden, Heriok betiko elkartuta.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 130. orr.

Hori entzunik, amak bere burua balkoitik behera bota du Herioren bila.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 88. orr.

Urteak joan ahalean kexu baitira biziaren luzeaz, baina Herioren itzala etxeko atarian ikusi orduko, biziari lotzen zaizkio, musika aireari bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 44. orr.

Eta ninian maitalearen azken irudia gorde nahian Herioren aurka borrokan zihardutenak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 19. orr.

Lortu zuen Heriorengandik urrutiratzea.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 18. orr.

Nora zoaz? -itaundu zion Heriok, harrituta.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 142. orr.

Heriok ez du ahorik, baina denok ulertzen dugu haren mintzaira.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 85. orr.

Heriok jotako doinua entzun eta dardaraz hasten dira gizaki-abereak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 85. orr.

Biak ala biak, zuria eta gorria, Bizi eta Herio, eternitatearen atzetik balihoaz bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 154. orr.

Europak laster dantzatuko zuen Herioren dantza.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 137. orr.

Xuriz jantzi Herio dailuduna hartu dut bide lagun.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 73. orr.

Oi herio errukigabea, horrelako aita kenduz milaka eta milaka seme-alaba hiltzen dituzuna!  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 257. orr.

2 (mugatua) heriotza.

Pentsatzen jarririk, Maddalenen herioak biziaren antzekoa behar zuen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 110. orr.

Noranahi begira, herioa besterik ez nuen ikusten.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 217. orr.

Herioa arras hurbil ikusi zuen Alemaniara trenez eraman zuten egunetan zehar.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 83. orr.

Erlojuak ere irudikatzen zuen maiz herioa.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 16. orr.

Badaki herioa inguruan dabilkiola, hari batetik zintzilik duela bizia.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 24. orr.

Herioak jo balitu bezala.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 242. orr.

Horra non beraz pizten hasia zen landare pollit hori kolpez moztu zuen herioaren sega maltzur zorrotzak!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 35. orr.

Ez gaude herioak atea noiz joko zain.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 78. orr.

Herioa bide zen agure itsua, gizon irudia hartua.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 10. orr.

Poliki-poliki, berekin eramango zuela herioak gizona.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 81. orr.

Herioak abisu ematen du batzuetan.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 24. orr.

Jada herioak baino ez zituen askatuko.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 57. orr.

Ron botila madarikatu hark erein zion margolariari herioaren hazia.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 47. orr.

Jainko baten herioa, juduen herra, gizonen bekatua.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 61. orr.

Tortura eta herioari ihesi zihoazenen ez laguntzea, aleman tiranoekilako kolaborazioa zen, nolabait.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 36. orr.

Horrelako laidoak herioa zuen zor.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 104. orr.

Frantses eta espainol polizien artean kudeatu herioaren eskadroia zen TKA.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 59. orr.

3 erabateko sufrikarioa; egoera guztiz larria.

Jauna, hau dun herioa!  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 118. orr.

Galerianoak, desesperoaren herioan, buruz ontzen ari zen bertsoak paperera pasatu ditu letrak ondo dakizkien beste galeriano baten laguntzarekin. Herio hartan, hor konturatu da ehiztaria hain modu ankerrean tratatu duen neskak beste inork ezin dezakeela salba, eta hor hasi da oihuka: "salba nazan, otoi, salba nazan!  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 276. orr.

4 (erkaketetan)

Herio bezain gogorra maitasuna, Hilen Egoitza bezain iraunkorra maite-grina.  Elizen arteko biblia   Kt 8,6

Estatua ematen du, herioa bezain zurbila da. Izuikaraturik eta herioa baino zurbilago.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 267. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Sukarrez kordegabe egon zen luzaro, herio-izerdi hotzetan. Herio usaina dariola.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 217. orr.

Bizi-hondar edo herio-arrasto hauek.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 66. orr.

Herio-leize sakonetik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 855. orr.

Iruditu zait "¡Viva España!", "¡Arriba España!" diotela, eta segituan fusil deskargak eta herio-garrasi izugarriak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 463. orr.

Herio-marru berbera egin dute hirurek.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 462. orr.

Herio-larrian den animaliari oinazea arintzeko egiten du hori izadiak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 260. orr.

Herio mehatxuaren kontrako arma.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 19. orr.

Herio errito eder bezain hunkigarria.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 96. orr.

Bera gabe ilunpeak inguraturik baikaude eta herio-itzalean murgildurik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 174. orr.

Beste 600 giltzapeko herio-indizioaren zain daude.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 56. orr.

Bi Haurrak herio zurrean ikusirik, hiru lagunak bi lehengusuak uretatik ateratzen saiatu ziren.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 166. orr.

Maitagarri herio-iragarle bat zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 114. orr.

Behinbehineko herio zigorraren pean.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 119. orr.

Zelaietako tutu luze haietatik beti kea ateratzen ikusi zuen, geldi-geldia... Francis herio-lerroan dago Kaliforniako presondegi baten.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 51. orr.

Herio-dantzaren festan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 107. orr.

6 herioan ik beherago 8.

Eta hantxe kuzkurturik, pilota baten gisan kiribildurik, herioan ixten ditut begiak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 175. orr.

Herioan hasi nintzen harrapatzen nituen paper guztiak botatzen.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 59. orr.

Amuarrainak herioan bihurritzen zuen bere gorputz liraina, nire bihotz-taupadak azkartuz eta.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 89. orr.

Paulhac herriko serorak bularrean ganibeta sartu dio, herioan piztiari aurre egin dionean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 54. orr.

7 heriozko

Heriozko arnasestu sumindu batek.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 135. orr.

Euskararen heriozko agonia.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 157. orr.

Dragoiaren heriozko oihua.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 53. orr.

Infernuko jainkoek amodio eta heriozko edabeen berri jakinarazi zieten.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 45. orr.

Uraren kontra heriozko borrokan.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 73. orr.

Heriozko egoera horretarik nahi bainuen zernahi gostarik ere jalgi.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 443. orr.

Nork askatuko du arima koitadua heriozko gorputz honetatik [...]?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 322. orr.

Osoa, osatzea, osotasuna: beldur pixkat ematen duten hitzak dira barnean daramaten heriozko kirats terminala aditzen dakienarentzat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 105. orr.

Isiltasun itogarri, heriozko batek hartzen du dena.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 149. orr.

Deabruzko begiak, bizitasun basati eta heriozko batez, begira-begira neuzkan milaka lekutatik.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 114. orr.

Zertarako eman heriozkoak baino izugarriagoak izan ziren ordu luze, luze haien berri.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 107. orr.

Huts horiek berdinduak gelditzen ziren, estaliak eta ezabatuak, baita itsusienak ere, baita handienak, mortalenak edo heriozkoenak ere.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 181. orr.

8 herio batean ik gorago 6.

Eta orduan kimika kakanahasi baten bila abiatzen gara herio batean ahal dugun lekura.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 26. orr.

Iragan dezala bizia herio batean (hauxe da segurantzia bakarra!).  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 79. orr.

Aldartez herio batean naiz, eta gorputzez eta nerbioz ere hiltzen nau nire inguruan dirakien, lotan dela ere nire inguruan bizi den jendetza ikaragarri horrek.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 396. orr.

Herio batean, baina gustura idatzi dut liburua.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 14. orr.

Ez genuen galtzeko denborarik izaten, herio batean zihoakigun astia.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 202. orr.

9 herio estuan

Hara non hasten den zakurra, kanpoan erbi azeloan utzi zuena, itxura batean erbi arrastoa usaindu eta, zaunkaka, herio estuan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 97. orr.

10 herio-lo

Herio-lo horretan zer amets datozkeen bizi-lor hau gainetik ken dezagunean.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 111. orr.

Egin argi nire begioi, ez nazan herio-loak har.  Elizen arteko biblia   Sal 13,4

11 herio zelai

Sei hamarkada iragan dira Sovietar soldadoek libratu zutela Auschwitz-Birkenauko herio-zelaia.  Herria   2005-02-03

Zinez bazela nazien herio zelaietan gertatu zena dudan ezartzen zuen jenderik.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 158. orr.

Hotzarekin batera, gosea zuten partida, herio zelaietako presoek.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 126. orr.

Zinez herio-zelaia, han hil baitira miliun bat judu eta ez dakit zenbat buhame.  Herria   2005-02-03

12 herioz hil

Buruz burukoan, gure Hamlet bihoztunak [...] herioz hil zian Fortinbras hori.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 27. orr.

Bigarren aldiz duket nik herioz neure senarra hilko.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 129. orr.

Eta honekin ez du filologoak esan nahi herioz hiltzea opa zionik Joxemieli; ez: hiltzeko lotsarik izaten ez den adinean joan zen gizajoa, eta bego hantxe goian, berak hain polliki asmatutako berezko eta aideko guztiez gorago.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 63. orr.

13 hil eta herio

Ez zen hil eta herio ibili, merkatarien ondasunak ostu eta garraio, emakumeak hartu eta bortxa.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 170. orr.

14 su eta herio

Herriko ausartenaren aurka borrokatu nahi zuela, eta hark irabaziz gero barkatuko ziola herriari; bestela, su eta herio, ez zela harria harriaren gain geldituko.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 86. orr.

Kortsarioak berriz, lerro bakar, armak eskuetan, herria su eta herio suntsitzeko prest zeuden hondartza gainean, begiak zorrotz.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 97. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

esan zuen heriok (3); herio batean (9); herio leize (8); herio leize sakonetik (3); herio leizeak (4); herio leizearen (5); herio leizera (12); herio zelai (8); herio zelaietako (3); herioa hurbiltzen (3); herioak jo (5); herioaren beldur (3); herioren bila (3); herioren hotza (3); herioren itzala (5); neskatxa eta herioa (6); su eta herio (4)


heriogarri izond hilgarria.

Minbizi heriogarria oso aurreratua zuela konturatu ziren.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 116. orr.


heriogile izond gizaki-hiltzailea.

Mina eta gaitza biak heriogile baitira, hainbat jenderen amaiak sobera irakatsia digunez.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 193. orr.


heriosuhar (orobat herio-suhar eta heriosur g.er.) 1 adlag ahalegin bizian.

Edo agian basakaturen bat, auskalo zer, arreske edo herio-suhar orroka, ezin ba jakin...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 61. orr.

Bulldogek ihesari eman dio heriosuhar.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 33. orr.

Gizakiek ikusiko balute, heriosuhar egingo lukete ihes ikaraturik.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 84. orr.

Pagasarriko gailurretik mairuak heriosuhar bidali zituztenak.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 263. orr.

Heriosuhar urten du nagusiaren atzetik atea zarratuz bere gazteluan bailegoan.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 112. orr.

Han ziak heriosur zaldi gainean.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 129. orr.

• 2 izond

Hostaiaren harat-honat heriosuar horri.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 67. orr.

• 3 iz

Bejondeiela bai lehengo gizaldi bedeinkatu haiei, deabruaren kanoi-tresna horietakorik gabe, beroien heriosuhar beldurgarririk ez baitzuten izan ere  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 88. orr.

4 heriosuharrean heriosuhar.

Herio-suharrean oldartu nintzaien [...] bisitariek ahantzi zituzten azken galletei.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 190. orr.

"Zer egin diozue ume gaiztaginok!" hasi zitzaigun heriosuharrean, arrastaka gela ilun batera eramaten gintuela.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 79. orr.

Eta heriosuharrean leihotik salto egin nian, Polixene malkotan utzita.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 48. orr.

Galtzak lurretik jaso eta heriosuharrean janzten hasi zen.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 191. orr.


heriotza (ETCn 53.349 agerraldi; orobat heriotze ETCn 3.950 agerraldi –horietatik 3.409 Herria aldizkarioak-) 1 iz biziaren etena; giza bizitzaren bukaera, hiltzea.

Jaiotzatik heriotzara.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 27. orr.

Sortzetik heriotzeraino.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 108. orr.

Bera, ordea, igaroa da heriotzatik bizitzara.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 175. orr.

Bizia eta heriotza, bi anaia ama batenak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 140. orr.

Lainopean dago dena, loalditik heriotzatik bezain hurbil.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 127. orr.

Heriotzako ordua arte.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 42. orr.

Nire heriotzako egunean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1090. orr.

Heriotzako ohean gogoratzen zuen bere emazte zena.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 126. orr.

Asisen iritsi zitzaion heriotza, 1226ko urriaren 3ko ilunabarrean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 30. orr.

Komunistak zirela beren semearen heriotzaren errudunak.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 8. orr.

Bada, hiritik zetorrena heriotza zuan, heriotza, zaldi zuriaren gainean: heroina!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 334. orr.

Meatzari arrunt baten heriotzan meatzari arrunt bat hiltzen da.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 58. orr.

Bi arrano agertu ziren, eta denen buru gainetik igaro hegan; heriotzaren distira zeramaten begietan.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 15. orr.

Txekistak, heriotza bezain zurbil.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 30. orr.

Esan egia, Eugeni, ez al diozu sekula inori heriotza opa izan?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 134. orr.

Heriotza merezi du.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 253. orr.

Hala ere, herri horrek betiko heriotza merezi arren, Jainkoak erruki izan zion luzaroan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 464. orr.

Argitu gabeko beste heriotza bat Basurtoko ospitalean.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 145. orr.

Bi heriotze izan ditugu.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 82. orr.

Urriaren 2an heriotze bat izan da "Kerlorea" etxean.  Herria   2001-10-18

Izura: 2 sortze, 6 heriotze.  Herria   2005-01-13

Herri horietan beretan gertatu ziren HIESaz hildako beste 2 milioi heriotza.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 142. orr.

Heriotza dakarten eritasunak.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 137. orr.

Heriotza eragiten duten gaixotasunak.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 140. orr.

Etsipen une bat behintzat behar du heriotzara doala dakienak.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 145. orr.

Neure burua urkatzea baino hobe dut Jaunari heriotza eskatzea.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 108. orr.

Susana heriotzara bidaltzeko prest.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 176. orr.

Zuk heriotzara kondenatu duzun hori.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1053. orr.

Burgoseko kartzelan heriotzara kondenaturiko euskaldunen argazkia.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 25. orr.

Haurtzaroan [...] heriotzaren atzaparretatik libratua izan nintzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 739. orr.

Heriotzaraino maite izan zaituenaren oroimena.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 45. orr.

Elurra heriotza bezain zuria da.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 31. orr.

Eurotariko zeinek iraun behar du, heriotzari Herioren hortzetatik bertatik ihes eginik?  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 79. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Lagunaren heriotza goiztiarra.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 11. orr.

Heroi eta martiri askok izandako heriotza ohoragarri eta eder bera.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 63. orr.

Giza hiltzaile eta biraolari hark heriotza negargarria izan zuen atzerrian.  Elizen arteko biblia   2 M 9,28

Heriotza bortitzez hilko zara itsas erdian.  Elizen arteko biblia   Ez 28,8

Heriotza hotza nahi ez, eta heriotza naturala irentsi ezin dituenari zer gelditzen zaio?: heriotza beroa gelditzen zaio; beroa, errea eta suzkoa.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 271. orr.

Sinesgabeei dagokien heriotza lotsagarria izango duzu atzerritarren eskutik.  Elizen arteko biblia   Ez 28,10

Hilda dago eta heriotza duina izan du: goian bego!  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 101. orr.

Frantzisko santuaren heriotza zoriontsua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 236. orr.

Monteverdiren Lamento d´Arianna eskaini zuten, musikari veneziarrak Caterina Martinelliren ezusteko heriotzak eragindako minez sortua.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 120. orr.

Norberak nola egiten dion aurre ezin saihestuzko heriotzari.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 10. orr.

Errugabeek bakarrik nozitzen dute han indarkeriazko heriotza.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 137. orr.

Gorputzeko heriotzaren ondoren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1104. orr.

Katalepsiazko heriotza guztietan gertatzen den bezala.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 46. orr.

Berehalako heriotzak eraman zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 894. orr.

Bat-bateko heriotzak mutil osasuntsua nola eraman zuen ikusiz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 438. orr.

Gillotinarik ezagutzen ez zenean, legezko heriotza emateko modu asko zegoen Frantzian, beste lurraldeetan bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 170. orr.

3 (izaki eragiletzat harturik) ik herio.

Seme-alabak heriotzaren atzaparretan erortzen ikustea.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 37. orr.

Gaixotasunaren eta heriotzaren magaletan ia erortzekotan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 183. orr.

Heriotzaren atean jo dute, gu denek egun batez joko dugun bezala.  Herria   2001-11-01

Eguzkiari eta heriotzari ezin zaie zuzenean begiratu.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 56. orr.

Ongi etorri, ene arreba heriotza.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 79. orr.

Bere gogarenik zegoenean etorri zitzaion heriotza ate joka Erramuni.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 113. orr.

Heriotzak marfilezko hagin batekin ebaki zuen bizia.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 89. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Eta heriotza-eguna iristean, eduki uste zuten guztia kendu egingo zaie.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 105. orr.

Espirituz ikusi zuen gizon hark hurbil zuela heriotza-ordua eta azken epaia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 894. orr.

Hilarrian. Ttipiren aurrekoen zerrenda oparoa irakur zitekeen, bakoitzaren sortze eta heriotza datekin batean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 238. orr.

Heriotza-trena.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 231. orr.

Soldaduak, baina, ez zion ordurako deus ere ulertu; tinpanoak txikituta baitzeuzkan morterokada bat zela medio, eta bakar-bakarrik atera zen heriotz zelaira.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 46. orr.

Alde guztietan heriotza-zantzuak ikusten hasiko zara.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 49. orr.

Sigfridoren heriotza-martxa magikoaren notak.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 63. orr.

Ama hizkuntza eta heriotza-hizkuntza ez baitira izaten beti bat eta bera.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 273. orr.

Zein zen heriotza-tasaren batez bestekoa sexu bietan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 70. orr.

Heriotza-oroigarri mordoxka atera zuen barnetik.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 47. orr.

Heriotza-kausa arruntena.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 359. orr.

Ez zen ikaratu, ordea: ez tortura-mehatxuengatik, ez eta heriotza-arriskuagatik ere.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 218. orr.

Alferrikoak izan dira dueloan aritzen direnen aurkako heriotza ediktuak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 45. orr.

Indartsuenak irabaziko du eta heriotza epaia ezarriko dio ahulenari.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Heriotz-epaileordeak [...] inkesta bat egin du gaur Dublin Hiriko Ospitalean Emily Sinico andrearen heriotzaren inguruan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 164. orr.

Soldadu alemanen heriotza-gosearen neurria zenbaterainokoa zen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 185. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, izenlagun balioaz)

Hormako erloju heriotza-iragarleak.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 89. orr.

Hogei kanoi, zilarbizia baino distiratsuagoak hogeiak, heriotza-emaile gotorrak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 131. orr.

Femio aedoa ere [...] Ker heriotza-ekarlea saihestu nahian zebilen.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 171. orr.

Monsieur Guillotinek, ordea, ez zekien bera ere asmakizun heriotza-leungarria bere buruaz ordaintzeko zorian egongo zela.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 171. orr.

6 heriotza-agiri

Heriotza agiria herrian sinatua zen, 1937ko maiatzaren 7an.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 70. orr.

Hirugarrena, heriotza-agiria, Udaleko funtzionarioaren eskuetan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 79. orr.

Schenker doktoreak, italiarrak ederki ordainduta, heriotza-agiri faltsu bat eginen zuen, neskaren heriotzaren benetako kausa ezkutatuz.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 100. orr.

Lehenagoko batean ekarri zidan heriotza-agiria atera nion.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 141. orr.

Sendagileekin hitz egin ondoren, heriotza-agirian Gipuzkoako datuak jarri zituzten, bertan hil balitz bezala.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 117. orr.

Heriotza agirien liburuko beste orrialde haren fotokopia luzatu zidan.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 71. orr.

6a heriotza-bide

Askotxo ziren, eta askotxo haien heriotza bideak ere: errepide eta lan istripuak, bihotzekoak, minbizia, hiesa...  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 286. orr.

Bizibidea heriotz-bide.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 186. orr.

Euskara heriotza bidean ipini zuen hipergarbizalekeria.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 111. orr.

Ipar Euskal Herrian euskara heriotza bidean dela azpimarratu du.  Berria - Euskal Herria   2004-01-15

Biak baitira denbora neurrigabeak guregana iristeko dituen bideak: bizitza eta heriotza bideak, ase eta gose bideak, amets eta eldarnio bideak, itxaropen eta etsipen bideak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 202. orr.

7 heriotza egin

Champs-Elysées aldera joan nintzen, urte batzuk lehenago bitariko heriotza egin nuen etxerantz.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 190. orr.

· Garzes Arbizukoa harako hura, hamalau heriotzen egile krudela.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 133. orr.

8 heriotza eman

Nork, non eta nola eman zion heriotza, hori ez nuen galdetu. Eta heriotza emateko prest.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 20. orr.

Fikzioan, don Pedro borrokan ikusten genuen, bere buruaren defentsan disparatzen, damu hartzen lagun hurkoari heriotza emateagatik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 465. orr.

Emazte Dalilaren iruzurra, eta bere buruari heriotza eman zionekoa. eta aurreneko aldiz denbora askoan, aurreneko aldiz heriotza eman nahi izan ziotenetik, ireki egin zitzaizkion belarriak.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 16. orr.

· Heriotza eman diote Antonio Blanco Rico koronelari.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 285. orr.

Inori heriotza emateko tentaldia.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 60. orr.

· Legezko heriotza emateko modu asko zegoen Frantzian, beste lurraldeetan bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 170. orr.

Oinazerik gabeko heriotza eman diezaioket.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 111. orr.

Heriotza gaiztoa eman genion Salvatierra jaunari.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 48. orr.

9 heriotza toki

Trabes egiten zuen hildakoaren gorpu burugabea artean heriotza tokian zegoelarik [...] ea zenbat metro egingo ote zituen buru gorpugabekoak pirrika aurrera, gorputik kenduz geroztik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 41. orr.

Alemanentzat Auschwitz eta poloniarrentzat Oswieçin deitzen den heriotzatokian,  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 201. orr.

10 heriotza-zigor

Heriotza-zigorra injustua da, eta ez da ez beharrezkoa eta ez eraginkorra.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Gaur egun 78 herritan dago indarrean heriotza zigorra.  Berria - Gaiak   2004-04-07

Europako Batzordearen arabera, bestalde, Ameriketako Estatu Batuek eta Japoniak heriotza zigorra indargabetu behar dute nazioarteko behatzaile lanetan jarraitu nahi badute.  Berria - Gaiak   2004-04-07

Libiak heriotza zigorra ezarri die sei medikuri.  Berria - Gaiak   2004-05-07

Konspirazio baten berri jakin eta salatzen ez duenak heriotza-zigorra du.  Berria - Kultura   2004-01-25

Moisesen legea hausten duenari, heriotza-zigorra ematen diote gupidarik gabe.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 49. orr.

Francok, urte horren amaieran, bederatzi heriotza zigor ezarri zituen ETAko sei kideren kontra.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 77. orr.

Kerry ez dela heriotza zigorraren aldekoa.  Berria - Mundua   2004-10-29

Senarra heriotza zigorrera kondenatu eta gero.  Berria - Euskal Herria   2004-10-16

Agintzen da, heriotza-zigorpean, inork ez dezala harresietatik salto egin.  Berria - Euskal Herria   2004-04-23

Burdinaren garraioa heriotza-zigorpean debekatu zuten.  Herria   2004-12-09

Senarra heriotza-zigorrez noiz hilko zuten zain.  Herria   2003-12-11

11 heriotzaren korridore

Kaliforniako San Quentin kartzelako heriotzaren korridorean zegoen preso zaharrena zen.  Berria - Mundua   2006-01-18

Iragan astean barkamena eman zien heriotzaren korridorean dauden 1.220 presoei.  Berria - Mundua   2006-04-20

"Gu ez gara mundu honetakoak", adierazten zuen Jacksonvilleko Heriotzaren Korridorean kondenaturiko gizon batek.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 100. orr.

12 heriotzaz hil

Senide eta ezagun guztiak galduta, beren heriotzaz hiltzea besterik ez zaie geratzen zahar askori, momentu batetik aurrera.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 65. orr.

Iraganaren kontsolamendua geratzen zaio maite izandako horrenbeste lagunen heriotzaz hainbestetan hil ondoren bere heriotzaz hiltzea besterik geratzen ez zaionari.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 177. orr.

· Batak bestea heriotza ankerrez hil arte.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 430. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 6 aldiz agertzen direnak)

heriotz zigorra (16)

aitaren heriotza (18); amaren heriotza (12); anaiaren heriotza (8); anguloren heriotza (23); anguloren heriotza salatzeko (13); arafaten heriotza (6); arreba heriotza (7); artean heriotza (9); azken heriotza (6); baina heriotza (21); baino heriotza (10); baino heriotza gehiago (8); baita heriotza (7); bat bateko heriotza (6); bat heriotza (6); batean heriotza (7); batek heriotza (6); bateko heriotza (6); baten heriotza (54); baten heriotza eragin (6); bati heriotza (6); bere heriotza (48); berruetaren heriotza (8); beste heriotza (12); bi heriotza (17); bi heriotza zigor (8); bigarren heriotza (7); bizia eta heriotza (8); bizitza eta heriotza (22); da heriotza (42); dela heriotza (8); den heriotza (11); dira heriotza (7); du heriotza (31); duen heriotza (9); duenak heriotza (15); duenak heriotza zigorra (14); dut heriotza (14); dute heriotza (16)

edo heriotza (29); eragindako heriotza (7); ere heriotza (11); errazkinen heriotza (26); errazkinen heriotza salatzeko (14); estebanen heriotza (6); eta ez heriotza (6); eta haren heriotza (6); eta heriotza (234); eta heriotza zigorra (17); ez heriotza (12); frantziskoren heriotza (8); gabeko heriotza (6); gaztearen heriotza (8); gure heriotza (6); haien heriotza (10); haren heriotza (58); haurraren heriotza (6); haurren heriotza (18); haurren heriotza tasa (9)

heriotza agiria (6); heriotza argitzeko (11); heriotza arratsaldean (6); heriotza arriskuan (6); heriotza arriskutik (10); heriotza arte (24); heriotza asko (7); heriotza aurrez (6); heriotza aurrez aurre (6); heriotza baieztatu (7); heriotza baino (29); heriotza baino ez (7); heriotza baino okerragoa (6); heriotza baizik (6); heriotza bat (24); heriotza baten (14); heriotza bera (36); heriotza bera baino (10); heriotza bera ere (9); heriotza beste (6); heriotza bezain (8); heriotza bezala (7); heriotza bizitzaren (8); heriotza da (29); heriotza dakar (9); heriotza dela (35); heriotza dela eta (28); heriotza duina (10); heriotza duinaren (7)

heriotza edo (15); heriotza eguna (9); heriotza ekarri (19); heriotza ekarri zuen (6); heriotza ekarriko (8); heriotza eman (17); heriotza emateko (8); heriotza epaia (6); heriotza eragin (92); heriotza eragin du (7); heriotza eragin zion (6); heriotza eragin zuen (32); heriotza eragin zuten (13); heriotza eraginda (11); heriotza eragiten (32); heriotza eragiten ditu (6); heriotza eragiten duen (6); heriotza ere (31); heriotza ere eragin (7); heriotza eta (108); heriotza eta beste (9); heriotza eta bizitza (6); heriotza ez (53); heriotza ez da (14); heriotza ez dela (9); heriotza gehiago (14); heriotza gehiago eragiten (6); heriotza gehien (11); heriotza gehien eragiten (6); heriotza gertatu (11); heriotza gertu (8); heriotza goiztiarra (9); heriotza guztiak (6)

heriotza hain (10); heriotza hauek (8); heriotza hori (11); heriotza horiek (12); heriotza horien (10); heriotza horrek (6); heriotza horren (14); heriotza hurbil (16); heriotza ikertzeko (10); heriotza iragarri (6); heriotza iragartzen (8); heriotza izan (17); heriotza izango (9); heriotza kausa (15); heriotza kausa nagusia (9); heriotza mehatxuak (17); heriotza mehatxuak jaso (8); heriotza merezi (23); heriotza merezi du (6); heriotza onartu (6); heriotza ondoren (16); heriotza opa (6); heriotza oso (6); heriotza ostean (19); heriotza salatu (19); heriotza salatu dute (9); heriotza salatzeko (88); heriotza tasa (23); heriotza tasak (6)

heriotza zein (6); heriotza zela (11); heriotza zela eta (10); heriotza zen (8); heriotza zibila (6); heriotza zigor (17); heriotza zigorra (304); heriotza zigorra eskatu (6); heriotza zigorra eta (8); heriotza zigorra ezarri (43); heriotza zigorra ezartzeko (6); heriotza zigorra ezartzen (11); heriotza zigorra izango (23); heriotza zigorra merezi (9); heriotza zigorrak (19); heriotza zigorrarekin (6); heriotza zigorraren (51); heriotza zigorraz (6); heriotza zigorrera (28); heriotza zigorrera kondenatu (10); heriotza zigorrera kondenatzen (6); heriotza zigorrik (9)

horrek heriotza (6); igor anguloren heriotza (12); jesusen heriotza (7); karmele solagurenen heriotza (25); lagunen heriotza (29); lagunen heriotza eragin (13); lan heriotza (7); langile baten heriotza (6); langilearen heriotza (9); lehen heriotza (6); leo estebanen heriotza (6); milioi heriotza (6); neure heriotza (9); nire heriotza (22); oihane errazkinen heriotza (18); pertsonaren heriotza (16); pertsonaren heriotza eragin (10); presoaren heriotza (12); presoen heriotza (6); riveroren heriotza (6); sanchizen heriotza (15); semearen heriotza (6); solagurenen heriotza (35); solagurenen heriotza salatzeko (17); zen heriotza (27); zenaren heriotza (6); zibilen heriotza (6); zion heriotza (12); zuen heriotza (30); zure heriotza (15); zuten heriotza (9)

aitaren heriotzak (6); amaren heriotzak (6); arafaten heriotzak (9); baina heriotzak (7); bat bateko heriotzak (7); bateko heriotzak (7); baten heriotzak (9); bi heriotzak (7); du heriotzak (7); eragindako heriotzak (7); eta heriotzak (35); gaztearen heriotzak (7); haren heriotzak (19)

heriotzak banatu (6); heriotzak berak (7); heriotzak eragindako (11); heriotzak eraman (6); heriotzak eta (18); heriotzak ez (41); heriotzak ez du (9); heriotzak salatzeko (9); presoen heriotzak (8); sainzen heriotzak (7); sanchizen heriotzak (8); zuen heriotzak (9)

bere heriotzako (12); eta heriotzako (11); heriotzako eguna (14); heriotzako eguna arte (11); heriotzako egunean (6); heriotzako ordua (11); heriotzako orduan (18)

bizitzan eta heriotzan (10); eta heriotzan (15); heriotzan ere (9); heriotzan ez (7)

eta heriotzara (28); heriotzara arte (6); heriotzara emango (17); heriotzara emango dute (10); heriotzara eraman (10); heriotzara kondenatu (18); heriotzara kondenatua (10); heriotzara kondenatuak (7); heriotzara kondenatuko (6); heriotzara kondenatzen (6); heriotzara zigortu (8)

eta heriotzarekin (7)

aitaren heriotzaren (13); anguloren heriotzaren (10); arafaten heriotzaren (12); arafaten heriotzaren ondoren (6); baina heriotzaren (8); baten heriotzaren (14); bere heriotzaren (33); bizitzaren eta heriotzaren (20); da heriotzaren (18); du heriotzaren (10); dute heriotzaren (8); edo heriotzaren (8); en heriotzaren (7); eta heriotzaren (97); eta heriotzaren artean (7); eta heriotzaren arteko (18); gaztearen heriotzaren (7); haren heriotzaren (53); haren heriotzaren berri (12)

heriotzaren albistea (8); heriotzaren ardura (6); heriotzaren arrazoia (7); heriotzaren arrazoiak (17); heriotzaren arrazoiak argitzeko (8); heriotzaren artean (11); heriotzaren arteko (19); heriotzaren atarian (12); heriotzaren atzaparretatik (8); heriotzaren aurka (6); heriotzaren aurrean (27); heriotzaren beldur (20); heriotzaren beldurra (9); heriotzaren berri (98); heriotzaren berri eman (12); heriotzaren berri izan (18); heriotzaren berri jakin (8); heriotzaren berria (17); heriotzaren bigarren (9); heriotzaren bila (9); heriotzaren eragilea (6); heriotzaren erantzule (19); heriotzaren errua (9); heriotzaren errudun (12); heriotzaren eta (30); heriotzaren gaia (6); heriotzaren gainean (11); heriotzaren gaineko (9); heriotzaren harira (8); heriotzaren inguruan (24); heriotzaren inguruko (21); heriotzaren itzala (10); heriotzaren karabana (6); heriotzaren korridorean (9); heriotzaren lehen (8); heriotzaren lekuko (6); heriotzaren mendeurrena (8); heriotzaren mendeurrenean (7); heriotzaren nondik (8); heriotzaren nondik norakoak (7); heriotzaren ondoren (47); heriotzaren ondorengo (6); heriotzaren ondotik (6); heriotzaren ordua (7); heriotzaren orduan (9); heriotzaren ostean (19); heriotzaren sindromeak (6); heriotzaren urteurrena (7); heriotzaren zain (21); heriotzaren zergatia (7)

eta heriotzarena (8); idazlearen heriotzaren (7); jasser arafaten heriotzaren (6); nire heriotzaren (12); presoaren heriotzaren (9); presoen heriotzaren (6); sanchizen heriotzaren (6); semearen heriotzaren (6); solagurenen heriotzaren (7); zen heriotzaren (11); zuen heriotzaren (8); zure heriotzaren (8); zuten heriotzaren (6)

eta heriotzari (22); heriotzari aurre (14); heriotzari aurre egiteko (8); heriotzari buruz (28); heriotzari buruzko (30); heriotzari eta (7); heriotzari ihes (13); heriotzari ihes egin (10)

bere heriotzaz (11); eta heriotzatik (11); eta heriotzaz (25); heriotzatik hurbil (16); heriotzatik salbatu (6); heriotzaz ari (6); heriotzaz eta (7); heriotzaz geroztik (9); heriotzaz hitz (8)

bi heriotze (58); bi heriotze horiek (11); bi heriotze izan (15); bi heriotze ukan (6); ditugu heriotze (6); ditugu heriotze hunek (6); doluminak heriotze (11); doluminak heriotze hunek (7); dugu heriotze (6); eskaintzen ditugu heriotze (6); eta heriotze (14)

eta heriotzeak (6); haren heriotzearen (9); heriotze horiek (21); heriotze horiek hurbildik (7); heriotze horrek (12); heriotze horrek hunkitzen (7); heriotze hortaz (16); heriotze hortaz hunkiak (11); heriotze hunek (24); heriotze hunek hunkitzen (11); heriotzen berri (8); heriotzen harira (7); presoen heriotzen (9)


heriotzaratu, heriotzara(tu), heriotzaratzen du ad heriotza bidali.

Ostera, egun bakarrak ez zituen milaka gizon, banderapean eramanak, heriotzaratzen, ez itsasoko ur nahasiek ere untziak eta gizonak haitzen kontra apurtzen.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 363. orr.


heriotzatxo iz adkor heriotza.

Hil-ondoko bizia edo betierekoa, jaio-aurreko bizialdiak, bizi-bitarteko heriotzatxo behin-behinekoak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 140. orr.


heriotze ik heriotza.

herkide ik herrikide.

herkidetasun ik herrikidetasun.

herkulear izond Herkulesi dagokiona, Herkulesen duin dena. ik herkuleo.

Denak ez dituzte konfiskatu noski, lan herkulearra litzateke hori, eta ez dago denborarik hain zorrotz ibiltzeko.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 130. orr.


herkuleo izond 1 herkulearra.

Nondik atera zituen Fray Rogeirok esleitu zitzaion lan herkuleoa egiteko indarrak, horixe ez dakigu.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 391. orr.

2 zutabe herkuleoak pl mundu ezagunaren amaiera adierazteko Herkulesek ipiniak.

Oinarri-esakune seguruez osatutako bere mugen determinazioaren bitartez, zeinak bere nihil ulterius-a konfiantza handienaz izadiak berak ezarri dituen zutabe herkuleoei lotzen dien, honela gure arrazoimenaren bidaia etengabe luzatzen diren esperientziaren kostaldetaraino soilik jarraitzeko.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 173. orr.


hermafrodita izond pertsona edo animaliez mintzatuz, bi sexuen ezaugarriak edo organoak dituena. ik androgino.

Hermafroditak dira, alde batetik badute bular bat eta bertzetik ez, zakila eta alua elkarren ondoan dituzte eta aldizkatuz dituzte erabiltzen.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 92. orr.

Sekula ez nuen zehaztu ahal izan emakumea edo gizasemea ote zen, edo giza irudi bikoitz bat, halako gizaki edo bikote hermafrodita, emakumea eta gizasemea batean.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 48. orr.

Hartxo biribil bat zen, zentimetro erdi luze, hermafrodita.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 78. orr.

«Transexualak eta hermafroditak, esaterako, ez dira naturak eman dien sexuarekin gustura sentitzen», esan du.  Berria - Gaiak   2004-05-19


hermeneuta iz hermeneutikan aritzen den pertsona.

Fisika, medikuntza edo geologian aditu direnen arteko inkomunikazioa poeten, hermeneuten eta hizkuntzalarien artean dagoenaren paretsukoa delakoan nago.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 68. orr.


hermeneutika iz testuak interpretatzeko teknika edo metodoa.

Azken boladan, zenbait filosofo analitiko [...] hermeneutikaren metodologietara hurbildu dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 91. orr.

Arrazoia hermeneutikatik ontologiara jauzaraziz.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 151. orr.

Shakespeareren hermeneutikak ez du Shakespeareren tokia hartu.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 15. orr.

Polisemia -hermeneutika eta beste zentzu bat aurkitzea baimentzen duena- esaldiari dagokio.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 127. orr.

Grabitate kuantikoaren hermeneutika aldatzaile baterantz.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 170. orr.

Bide hori nabariagoa da hermeneutika-metodoaz baliatzen direnengan, bereziki Paul Ricoeur batengan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 267. orr.

Hermeneutika-saio luzeak.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 7. orr.


hermeneutiko izond hermeneutikari dagokiona.

Horiek guztiek zientzia, hein batean, jarduera hermeneutiko bilakarazten dute.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 160. orr.

Dakienaren itxura (dekonstruktibo eta hermeneutiko itxura bat) aurpegian idatzia dakarren tipo bat arrimatu zaizu.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 174. orr.


hermetiko 1 izond erabat itxia, gasak ere ezin igaro diren eran itxia.

Ate hermetiko bat besterik ez, metalezkoa.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 49. orr.

Poltsa hermetikoetan sartu.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 187. orr.

2 ezagutzen edo ulertzen zaila dena.

Liburu hermetikoetan ageri denez, behean dagoena goian dagoenaren berdina da, eta goian dagoena behean dagoenaren berdina.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 141. orr.

8421 iluna da, kontzeptuala, guztiz hotza eta hermetikoa.  Berria - Kultura   2004-05-30

Poesiaren ikuspuntutik begiraturik, Larkinen testua ez da batere hermetikoa, aise hartzen zaizkio iradokizun agerikoenak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 13. orr.

Begiak hetsi zituen, eta komunzki hermetikoa zuen aurpegia auhen beltzuri batean bildu zitzaion.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 53. orr.

Horixe da hirietako libertatearen jokalekua, eta libertate hermetiko bat da hura: hiri-maiteek berek aitortzen dute hiriko libertaterik preziatuena inork inoren berri ez jakitea dela.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 176. orr.


hermetikoki adlag era hermetikoan.

Hermetikoki ixten den ontzia.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 24. orr.

Hermetikoki itxitako hotel gela epel batean bakartu.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 170. orr.

Hermetikoki zigilaturik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 175. orr.


hermetismo iz hermetikoa denaren nolakotasuna.

Hermetismoak liluratu, ala argitasun erabatekoak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 30. orr.


hernaniar izlag/iz Hernanikoa, Hernaniri dagokiona; Hernaniko herritarra eda han jaio dena.

Hernaniar emazte harpa joile hunek segurtatzen du aspaldidanik Benito Lertxundiren ondoan bigarren boza.  Herria   2002-10-10

Aitor eta Amaia Parrondo hernaniar anai-arrebek lortu zuten garaipena.  Berria - Kultura   2004-06-22

Joxe Luis Urdangarin hernaniar bertsolaria nagusitu da Zarauzko Udalak antolatutako Basarri bertso paper lehiaketaren aurtengo ekitaldian.  Berria - Kultura   2004-08-29

Esther Lopez hernaniarrak.  Berria - Kirola   2004-03-25

Gorka Loran eta Garikoitz Arruarte gazte hernaniarren espetxeratzea. herria¬

Hernaniarrak bergararren aurka aritu ziren.  Berria - Kirola   2004-02-25


hernia (ETCn 443 agerraldi; orobat ernia ETCn 17 agerraldi) iz organo bat irtetea, babesten duen ehunaren etetearen ondorioz gertatzen dena. ik eten2; etendura.

Joan izeneko gizon gazte bat hesteetako hernia batek oinazetua zegoen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 448. orr.

Gizentasunak eragindako hernia bat zuelako.  Berria - Euskal Herria   2004-03-07

Izterrondoko hernia sortu zitzaion Pedro izeneko gizon bat miragarriro sendatu zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 449. orr.

Bihotzerrearen kausak, berriz, hiatoko herniari lotutakoak dira.  Berria - Gaiak   2004-10-14

Bihotzaren pareko orno batean... hernia bat...  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 80. orr.

Biek hernia diskala dute, eta ezin dute jokatu.  Berria - Kirola   2004-05-07

Hain hernia larria jasan zuen bi urtez, non heste guztiak ateratzen baitzitzaizkion sabelpetik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 271. orr.


herodetar izlag/iz Herodesi dagokiona; Herodesen jarraitzailea.

Zeloteen helburua herodetar bitartekoen bidez lortu nahi izatea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 269. orr.

Fariseuen formalismo, saduzearren materialismo, herodetarren oportunismo eta zeloteen fanatismoarekin nahastua.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 139. orr.

Herodetar asimilazionista zirenen gaitzespena ere bereganatu zuen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 270. orr.

Judu-herodetarrak Herodes baino askoz lehenago ere izan ziren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 266. orr.


herodianismo iz Herodesen jarraitzaileen doktrina politikoa.

Zelotismoa eta herodianismoa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 265. orr.

Historian ezagutu diren herodianismoaren praktikatzailerik erabatekoenak pagano izandako eskandinaviar barbaro inbaditzaileengan aurkituko ditugu.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 267. orr.

Japoniako herodianismo modernoa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 269. orr.


heroi (ETCn 7.358 agerraldi; orobat heroe ETCn 56 agerraldi) 1 iz (eskuarki gizonezkoez mintzatuz) Jainko eta gizaki baten semea edo alaba; pertsona bikaina eta bere egitandiengatik ospetsua; gerran edo, egitandi bat burutu duen pertsona. ik heroina2.

Heroien arraza, izan ere, brontzezko arraza zen, berriro deskribatua.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 162. orr.

Kausarik ez badago [...] ez dago heroirik, ez traidorerik.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 33. orr.

Heroia heroi gerta dadin, etsai gorrotagarria du beharrezko.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 73. orr.

Ez doilor eta ez heroi.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 292. orr.

Ez ginen ez heroi, ezta martiri ere.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 80. orr.

Heroiek ez dute halakorik egiten; honelakoak egiten dituztenak kriminalak dira.  Berria - Harian   2005-07-10

Orduan ikusi genituen benetako heroiak, azken odol tantaraino borrokatu zirenak.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 191. orr.

Militarra, gerra zibileko heroia.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 254. orr.

Jose Bové globalizazioaren kontrako heroi bihurtu zuten.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 151. orr.

Frantzisko Irigoi egunerokotasunaren heroia izan zen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 102. orr.

Wagnerren heroien parekoa nintzen, Egiaren alde egiten bainuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 76. orr.

Heroien balentriekin.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 80. orr.

Alferrik duk heroiarena egitea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 258. orr.

Heroitzat hartzen baikintuzten, askatasunaren alde borrokan ari ginelako.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 51. orr.

Alderdi guztietako politikari eta hedabide gehienek begi onez hartu dute akusazioa; beste batzuek, ordea, heroitzat jo dute Daschner.  Berria - Mundua   2004-02-22

Grezia sekula egin duen txapelketarik onena egiten ari da, eta etxean heroitzat dituzte jokalariak.  Berria - Kirola   2004-06-25

Gure herria heroiez mukuru bete da.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 88. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Danimarkako heroi nazionala.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 91. orr.

Zuk oso begiko dituzu heroi erromantikoak. Heroi umiliatua baina anonimoa izango nintzen.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 155. orr.

Baina heroi txikiak ere beharrezkoak dira.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 34. orr.

Heroirik adoretsuenek.  Elizen arteko biblia   Ez 32,21

Biziaren ankerrak anonimotasunean ilundutako heroi akitu honek.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 209. orr.

Abrahan ez da inoiz heroi tragiko bat izan, zerbait guztiz desberdina baizik, hiltzaile edo sinesle bat izan zen.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 41. orr.

Bera baino bost aldiz handiagoko ogi-puska baten garraioan ari zen inurri guztiz heroi prometeiko bati begira.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 56. orr.

Boterea baita Akileo bezalako heroi homerikoak [...] daukan helburu bakarra.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 30. orr.

Leningradoko heroi defendatzaileen monumentua.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 250. orr.

Pinotxok zalduntzako heroien herentzia darama berarekin. antzinako heroiak dira hauek, izen handikoak.  Elizen arteko biblia   Has 6,4

Pakistango ustezko heroien benetako aurpegia.  Berria - Mundua   2004-02-01

Ernest Hemingwayk Habanan nahi du bere eleberriko heroi nagusi Gustavo Duran. barbaroak etorkizunik gabeko heroiak direla.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 165. orr.

Gerrako heroia?  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 269. orr.

3 (emakumezkoa) ik heroina2.

Badakite emakume hori espainiar heroi bat dela.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 278. orr.

Haren aldamenean Bobelina emakume heroi grekoa ikus zitekeen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 144. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Fede onez hartzen baitu egia historikotzat heroi-arrazaren irudizko deskribapen homeriko bat.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 163. orr.

Heroi-egintza horiengatik guztiengatik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 329. orr.

Gure heroi-premia asetzeko.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 25. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Kosakoen matxinadaren buruzagia izan zen Chmielnitzki, eta gaur egun ukrainar herri heroi nazionaltzat hartzen dute askok.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 12. orr.

Azkenean buruz ezagutzen dut nobela heroi eder hori!  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 177. orr.

Putre-heroiak, "hiri-arpilatzaileak".  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 164. orr.

Izan zitekeen egia Terrence-k xarmarik ez edukitzea, baina super-heroi teknologiko bat zen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 288. orr.

Xabinaitor super-heroia plazan da.  Berria - Kultura   2004-11-17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

benetako heroi (3); bere heroi (6); beste heroi (4); da heroi (3); edo heroi (3); eta heroi (10); euskal heroi (3); ez heroi (4); gure heroi (3); heroi bakarra (4); heroi bat (26); heroi baten (18); heroi baten gisa (4); heroi bati (3); heroi berria (4); heroi bihurtu (12); heroi bihurtzen (4); heroi eta (6); heroi gisa (4); heroi gisan (3); heroi handien (3); heroi izan (4); heroi moduan (4); heroi nazional (4); heroi nazionala (3); super heroi (5)

bateko heroia (3); benetako heroia (3); duen heroia (3); ematea eta heroia (5); eta heroia (6); gerrako heroia (3); heroia da (5); heroia eta (6); heroia izan (9); heroia izan zen (3); heroia izango (4); heroia zen (6); honetako heroia (4)

bere heroiak (3); duten heroiak (4); eta heroiak (7); gure heroiak (3); heroiak behar (3); heroiak direla (3); heroiak eta (7); heroiak eta traidoreak (3)

da heroiaren (3); eta heroiaren (16); eta heroiaren gaia (8); heroiaren gaia (8); heroiaren gaia izeneko (3); super heroiaren (6); traidorearen eta heroiaren (8)

bere heroien (3); eta heroien (3); eta heroitzat (3); ez dago heroirik (4); heroiek ez (4); heroien arraza (3); heroien artean (3); heroien eta (4); heroitzat hartzen (5)


heroiko izond heroaiari dagokiona, heroismoa adierazten duena.

Manta gaineko jipoiek, elektrodoek, bainerak edo plastikozko boltsek militantziaren alderdi beldurgarri baina aldi berean heroikoaren imajineria osatzen zuten.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 273. orr.

Enperadoreak ohore militarrak eta noble-titulua emango dizkio bere salbatzaile heroikoari. Gure soldaduen erresistentzia heroikoaz mintzo zen.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 167. orr.

Gerrak bertute heroikoak eskatzen ditu.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 82. orr.

Ausardia heroikoa.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 161. orr.

Zer dagokio gaur egun abertzaletasun heroikoari?  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 26. orr.

Hormatzarraren aurreko poesia heroikoak miresmena eta emozioa sortzen dizkigu euskaltzaleoi.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 26. orr.

Tragikotasun heroikoa ezin da tragikotasun modernoarekin ulertu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 32. orr.

Edonolako basakeriak dira Aro Heroikoaren ezaugarri nabarmenak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 159. orr.

Gorroto zuen Smith-en erromantizismo joria, haren imintzio landuegiak eta bulkada sasi-heroikoak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 54. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aro heroiko (6); aro heroikoa (10); aro heroikoak (3); aro heroikoan (3); aro heroikoaren (6); heroiko baten (3); heroiko eta (3); heroikoak eta (3)


heroikoki adlag era heroikoan.

Heroikoki, bere eginbidea betetzen ari zela.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 172. orr.

Haren grina estimatua izan zen 1924ko hauteskundeetan eta heroikoki eutsi zion 1925ekoetan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 196. orr.


heroikotasun iz heroikoa izateko nolakotasuna.

Kontuz, ordea, ongia eraikitzeko gaizkia baliatzen dutenekin: heroikotasunaren itxura ematen bazaio, gezurra errazago irensten da egia baino.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 90. orr.

Zure heroikotasunak ez zuen inolako ordainik jaso.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 150. orr.


heroina1 1 iz morfinatik eratorririko gaia, droga-mendekotasuna sortzen duena.

Bada, hiritik zetorrena heriotza zuan, heriotza, zaldi zuriaren gainean: heroina!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 334. orr.

Heroina hartu eta terrazan etzanda egoten nintzen, ardi zahar bat bezala.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 148. orr.

Heroina esnifatzie kriston txorradie da, neska.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 77. orr.

Kanada eta Ameriketako Estatu Batuetan, berriz, herritarren %2k heroina hartu dute noizbait eta %5ek kokaina erre dute.  Berria - Gaiak   2004-03-20

Heroinak hondatu zuen arte.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 117. orr.

Emmanuel heroina injektatzen ari zunan.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 117. orr.

Honetan, jonki mokordoa garrasika hasi da heroinaren lausotik: [...].  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 26. orr.

Nik heroina aukeratu nuen / edozeinek neska batekin hastea / erabakitzen duen bezala.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 148. orr.

Eta nik ere maitale zaharra ahaztu eta heroina egin ninan maitale berri, paradisu artifizial hartan.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 125. orr.

David gainbeheran amildu zen urte mordoxka batez, eta heroinaren atzaparretan erori zen azkenean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 307. orr.

Heroinaren erabilera terapeutikoa.  Berria - Euskal Herria   2004-04-24

2 (kopuruetan)

Operazio berean 7.000 dosi heroina, 4.000 dosi kokaina eta 15.000 euro aurkitu dituzte.  Berria - Euskal Herria   2004-02-22

3 (hitz elkartuetan)

Aiztokada-zauriekin edo gehiegizko heroina-dosiekin.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 348. orr.

Eguneroko bere kezka bakarra heroina txute bat edo bi sartzeko behar duen dirua lortzea da.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 183. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bat heroina (3); eta heroina (7); eta heroinaren (4); heroina atzeman (4); heroina eta (4); heroina hartzen (3); heroinaren erabilera (4); heroinaren erabilera terapeutikoa (3); kilo heroina (4)


heroina2(ETCn 28 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian heroi agertzen da) iz emakumezko heroia. ik heroi 2.

Croupierra Bronxeko bonet-handi batentzat, Chick bere lagunarentzako "gamelua" (dagoeneko horrela deituak), merkatu beltzeko heroina (heroia, fem.), edo usinan/fabrikan gerizak txokolatez trenpatzen ari, Faigelek bere lagunak hautatzen ditu, eta azkeneraino fidela zaie.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 83. orr.

Croupierra Bronxeko bonet-handi batentzat, Chick bere lagunarentzako "gamelua" (dagoeneko horrela deituak), merkatu beltzeko heroina (heroia, fem.), edo usinan/fabrikan gerizak txokolatez trenpatzen ari, Faigelek bere lagunak hautatzen ditu, eta azkeneraino fidela zaie.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 83. orr.

"Neu naiz neure heroina", erantsi zuen Marie Baxkirtseffek.  ETC-literatura, saiakera   Bigarren sexua, Simone de Beauvoir (Irene Arrarats Lizeaga), Jakin / Elkar, 2019

Scully, Lili Rush eta Samantha Spade ziren nire heroinak.  ETC-literatura, saiakera   Boga boga, Itxaro Borda, Susa, 2012

Noiz eta 40.000 urtean, Barbarella heroina eder xarmantari Lur planetako agintariek beste argizagi itzali batean bizi den jakintsu gaizto oso gaizto bat harrapatzeko enkargua eman diote.  ETC-literatura, saiakera   Bizitzea ez al da oso arriskutsua?, Joseba Sarrionandia, Pamiela, 2018

Oro har, jende umilei, sekulan kontuan hartzen ez direnei, lekua, heroien eta heroinen lekua ematea maite dut.  ETC-literatura, saiakera   Zortzi unibertso, zortzi idazle, Ana Urkiza, Alberdania, 2006

Etxea zaintzen du, Larzabalek konfiantza itsua dauka bere heroinetan.  ETC-literatura, saiakera   Libertitzeaz, Antton Luku, Pamiela, 2014

Eta gainera, nola haserretu eta jazarri heroina baten, erresistentziako baten, basakeriaren biktima baten aurka, neure burua zapaltzaileen eta borreroen eremuan sentitu gabe?  ETC-literatura, saiakera   Nola hustu nuen gurasoen etxea, Lyidia Flem (Joxan Elosegi), Alberdania, 2005

Heroidak (Heroinen gutunak) liburuarekin, berberak idatzi zuenez, "era eta bide berriak asmatu ditut orain arte ezezagunak eta ibiligabeak".  ETC-prentsa   Berria, 2008-06-15

Ika-mika dago orduko giroa galdu izanaren ardura polizia-heroinei egozten dietenen eta hori porrot soziologikoa ezkutatzeko aitzakia dela diotenen artean.  ETC-prentsa   Berria, 2015-01-06


heroinazale iz heroinaren zale dena. ik yonki.

Ondarruko Marian heroinazale ohiaren lekukotasuna.  Berria - Kultura   2004-10-10

Etorkinak, prostitutak, arloteak, heroinazaleak, boxeolariak.  Berria - Kultura   2004-07-24


heroinomano iz heroinazalea.

Tesia sekulan amaituko ez zuen soziologo gaztearena, Goizuetako heroinomanoarena...  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 21. orr.


heroismo (31 agerraldi, 18 liburu eta 6 artikulutan; ETCn 181 agerraldi) 1 iz heroiari dagozkion nolakotasunen multzoa. ik heroitasun.

Oso ongi ohartzen nintzen heroismoaz harrotzen nintzela.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 106. orr.

Ez diot traizio egingo Sagoni bere heroismoa edo bere apaltasuna goraipatuz.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 55. orr.

Baina iragan ziren lirikarako eta heroismorako denborak, antza.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 137. orr.

Heroismo premodernoa da hori: subjektuak guztia arriskatzen du Kausagatik.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 85. orr.

Uko horrek heroismo klasikoaren "bizitza ematea" munstrokeria bihur dezake.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 79. orr.

Herrialde edo kausa baten alde hiltzea heroismo-ekintza alfer eta zentzugabe bihurtzen da ziur froga daitekeenean herrialde hori patriotarekin batera galduko dela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 374. orr.

2 heroismozko izlag heroikoa.

Jendeak ekintzak nahi ditu ikusi, heroismozko ekintza handiak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 313. orr.


heroitasun (13 agerraldi, 10 liburu eta 2 artikulutan; ETCn 113 agerraldi) iz heroismoa.

Nire asmoa ez zen heroitasuna, mendekua baizik.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 191. orr.

Bien jardueran heroitasun handia ikusten dut.  Berria - Kultura   2004-02-29

Demagun, ordea, gure gizarteko bertuteen artean heroitasunak rol garrantzitsua duela.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 206. orr.


heroizitasun iz heroikoa denaren nolakotasuna.

Heriotzaren irudia agertzen da garbi margolan guztietan, eta ez dago bertan mitoaren heroizitasunaren arrastorik.  Berria - Kultura   2004-07-22


heroizitate iz heroikoa denaren nolakotasuna.

Heroizitate handirik gabeko gizon-emakumeak.  Berria - Kultura   2004-07-15


herots iz harrabotsa, zarata. ik arrabots.

Rock musika edo musika klasikoa edo isiltasunaren musika goizaldeetan: hor daude kanpoko herotsak.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 304. orr.

Bestelako herotsak, arraroagoak, eraman zituen haizeak gauaren hegaletan: oihuak, hausten ziren kristal hotsak.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 14. orr.

Botz-garagailuetik desira prefabrikatuaren herotsak estereotan hegaldatzen ziren.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 156. orr.

Ardien joare herotsarekin batera, goragailuetarik ekaitz ari zen haizearena entzun zen handik laster.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 74. orr.

Kanpotik zetozen auto herotsak baizik ez zirela entzuten.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 86. orr.


herpes iz larruazalaren hantura, birus batek sortua.

Zoster herpesa zela esango zien Sedó doktoreak.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 182. orr.

Betondoko herpesa atera aurretik.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 182. orr.

Barrabiletan herpesa neukan.  Berria - Euskal Herria   2004-06-13


herra (ETCn 1.952 agerraldi) 1 iz gorrotoa, ezinikusia.

Jainko baten herioa, juduen herra, gizonen bekatua.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 61. orr.

Nire herra eta nire mendeku nahia.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 79. orr.

Zein sineste politikok justifikatzen zuen herra hori?  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 22. orr.

Ordu haietako jendeak, gaur bezala, gerla eta bakea, amodioa eta herra, basakeria eta goxotasuna uztartzen zituen.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 81. orr.

Baina beilariaren haserrean ez dago herrarik, halako pairamen bat baizik.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 171. orr.

Bada holako herra bat Estatu Batuetan frantsesen kontra.  Herria   2003-04-24

Gizakion joera dela min egin diogunari herra izatea.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 205. orr.

Badakizu herra diedala melodrama merkeei.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 92. orr.

Denbora joan ahala, nion herra epelduz joan zitzaidan pixkanaka.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 117. orr.

Bekaizgoak, hertsikeriak, alderdikeriak, herrak, gainditu zituzten herritarren gogo-bihotzak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 197. orr.

Herra pizten zitzaion.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 181. orr.

Handik gutxira herrak eta etsaigoak hasi ziren azaleratzen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 332. orr.

Ezin izan nuen herra lotu, eta pistolaren kirtenaz jo nuen buruan.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 106. orr.

Sophie-k ez lezakeela maita kolore desberdineko jendearen aurkako herrak hazten duen gizon bat.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 125. orr.

Gerra-hotsez elikatuak, gorrotoz oratuak, herrak gorituak.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 49. orr.

Herraz eta gorrotoz oroitzen nintzen jauntxo hartaz.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 197. orr.

Herraz beteriko aurpegi eder bat keinuka ari da hondo berde baten gainean.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 60. orr.

Seinale bat iduri, bor-borka abiatu zen Nafarroa guztia, konkistatzaileenganako herraz.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 39. orr.

Oraindik niganako herraz bizi zela.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 144. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Berehala ulertu nuen zein zen herra gaizto haren iturria. batere barne-muinik gabeko herra arrotz bat ari zitzaidan barrua jaten.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 329. orr.

Maite nuen Lutezia, baina herra gogorra hartua nion.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 161. orr.

Bihotz-mamietan itsatsita zuen herra beltzak hegoak eman baitzizkion.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 190. orr.

Nire herraren herra zornatuak zoraturik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 173. orr.

Gaztelua armaz hartua daukaten "ipuzcoanoak" errauts batean gaztelutik bota, eta aurrera doaz nafarrak herra gorrian.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 135. orr.

Neureganako herra.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 53. orr.

Erromako apezpiku espainolzalearendako herrak erro barrenak eginik zituen haren baitan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 83. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

amaren herra (3); arteko herra (4); arteko herrak (3); da herra (4); den herra (4); eta herra (19); eta herrak (3); eta herraz (6); ez herrarik ez (3); guretzat herra (3); herra baino (3); herra bat (3); herra erakutsi (3); herra eta (19); herra ez (3); herra hori (5); herra pizten (3); herra piztu (3); herrak eta (7); herrarik ez (6); herrarik gabe (3); herraz betea (5); herraz eta (4); kontrako herra (6); nire herra (3); nuen herra (3)


herrabide iz herra izateko motiboa.

Ditugun esperantzak betetzen ez direlakoan, kirol bat herrabide bihurtzen bada, norat goaz?  Herria   2004-07-29


herraldi iz herrazko bolada.

Maitaldia: zer hitz pollita, zinez! [...] zoritxarrez, ardurago herraldia edo herraren aroa da nagusi, herraren aztapar xorrotxek odoleraino sarraskitzen dutela mundu hau.  Herria   2002-09-12


herrari 1 izond herratzen dena.

Hasiera batean gizaki herrarien lanabes izan zitekeena, idazle sedentarioenen aitorleku bilakatu da.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 81. orr.

Bikote baten ibili herrarien bitartez, historiaz eta exilioaz gogoeta egin du Theo Angelopoulos greziar zuzendari ezagunak.  Berria - Kultura   2004-02-13

Gure aitari "camparyak" prestatzen zizkion zerbitzari bera zen barraren jabe, zimurrago, makurrago eta pultsuz herrariago, baina bera.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 295. orr.

2 (adizlagun gisa)

Izotz puska tantaiaren antzera, herrari zebiltzan hiriko ozeano hotz grisean, norabiderik gabe.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 30. orr.

Hire aitaren izpiritua nauk, epe batez herrari ibiltzera kondenatua gauaz, eta sutan barau egitera egunaz.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 58. orr.

Ez al goaz aurrera ezerez infinitu batean herrari apika?  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 38. orr.


herrati izond herraria.

Alde batean bi haitz ikaragarriak, Haitz Herratiak; haien kontra uhin ikaragarriak lehertzen dira, eta inor ez da onik irten handik,  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 82. orr.


herratsu izond herraz betea.

Alemanek denen hiltzeko manua ukana zuten aintzindari herratsu baten ganik.  Herria   2004-06-17

Beharbada horixe zen bere bihotz herratsu, furfuriatsu eta zorigaiztokoak irrikaz desio zuena.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 353. orr.

Eskualduna astekari bonapartistako artikulu herratsuen irakurketa argigarria da karia horretara.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 83. orr.

Musulman erlisioneko imam predikari bero batzu, beira diten otoi prediku sutsu eta herratsuetarik, ez baitute holakoek deus onik.  Herria   2003-04-03

Frantziako iraultzak Erromako elizaren aurka erabili politika herratsuaren gain.  Herria   2003-10-02

Nik bai baineukan mendekuzale eta herratsu izateko joerarik.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 152. orr.

Izu laborriturik, neska aulkian agondu, eta Abasi begi herratsuz begiratu zion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 358. orr.

· Ez zuen agurtu harik eta bertara, herratsu eta deiadar ozpinduka, sartu zen arte.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 137. orr.


herratu, herra(tu), herratzen 1 da ad bidea galdu, desbideratu.

Zutik ezin egonez, berina hautsi batetik harat ene begiak kanpoetan herratzen dira.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 136. orr.

Bere izaeraren ondorioz, betiko noraezean herratzera kondenaturik egongo da.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 117. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Frantziskotarren eta bertze fraide herratuen predikuetara ez zen beharbada bilduko. Zikin-ontzien miran aritzen zen, zakur herratuen gisa.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 83. orr.

Haren begi triste eta herratuek ezaugarri komun ugari zituzten Rosaren begiekin.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 98. orr.

Norak, burutazioen ibilera herratu hartaz jabeturik, lepondora eraman zuen eskua.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 29. orr.

Zuen bizitza herratu hartan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 39. orr.

3 arima herratu

Arima herratuetan sinesten duen batek.  Berria - Euskal Herria   2004-06-23

Nik ez dakit arima herratuek ze itxura ote daukaten; baliteke gau-giroan basamortuko agabeek daukatenaren antzekoa izatea.  Berria - Harian   2006-02-24

Haren egun-argiko ibilerek antz gehiago zuten arima herratu batenak neskame batenak baino.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 282. orr.

Ezkonduaren bizitza da, hain zuzen, Barojari beldur gehien ematen zion gauzaren eredu betegina eta, arima herratuen gisa, ihes egiten saiatu zena: bizitza ezdeusarena alegia.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 13. orr.

4 judu herratu

Judu herratuaren ibilera ezagunak kontatzen zituen kanta hark.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 16. orr.

Nik nahi ala ez, judu herratu bat nintzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 289. orr.

Amona Erikak txikitan kontatzen zidan ipuin batean ere halakoxe txistua jotzen zuen judu herratuak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 104. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arima herratu (17); arima herratu bat (4); arima herratu baten (4); arima herratua (4); arima herratuak (6); arima herratuen (3); herratu bat (9); herratu baten (4); herratuen gisa (3); judu herratu (3); judu herratua (4); judu herratuak (3); judu herratuaren (4)


herren 1 izond zango edo hanka batean, gorputza alde batera edo bietara ohi baino areago makurtuz ibilarazten dion oker edo eritasun bat duena. ik maingu.

-Poz handia izan da niretzat -esan zuen gizon herrenak. Segurtasunik gabeko geldokote herren bat iruditzen zitzaidan aita.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 54. orr.

Handik pixka batera sarjentu herrena etorri zen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 251. orr.

Sendatu ninduten eta mundura bota ere bai, zakur herrena botatzen den bezala, denen iraingarri, denen ostikoen jomuga.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 52. orr.

Erreumaren kontrako ukendua ematen zion hanka herrenaren belaun inguruan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 57. orr.

Ni neure hanka herrenarekin arrastaka.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 573. orr.

Oin herrena herrestan zekarrela.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 172. orr.

Metxa esaten dioten agirretar baten ibili herrenak.  Koldo Izagirre   «Vladimir», 2003 - 4. orr.

Neskazahar erdi herren begi-oker bat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 83. orr.

Zaldunaren seme bakarra herrena zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 222. orr.

Kirol guztietan trebea zela, jaiotzez herrena izanda ere.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 43. orr.

2 hed

Bonbilla euliek kakaztuak, zurezko altzari herrenak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 117. orr.

Altzari herrenez beteriko gela huts batera. banuen laboratorioan idazmahai herren bat.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 395. orr.

· Eta orain, mahaia maingu zegoen, herren.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 310. orr.

3 irud

Hiru mastakoa izaniko Ánimas karraka, harrezkero masta biko ontzi herren bihurtua.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 195. orr.

Huraxe bai gurdi kirrinkari gurpil-oker herrena, alajaina, kilometro batek eternitatea zirudien.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 193. orr.

-Orduan oraindino zuzen! -moztu zuen Azkarateren ironia herrenak.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 103. orr.

Modu bakarrean baino jotzen ez duen literatura herrena da.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 53. orr.

Bikaina aukera jakitate herren hura osatzeko!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 345. orr.

Itsaso erabat herrena da itsasbeherarik gabeko itsasoa.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 99. orr.

Baina adierazpen fundamentalista hori bera ere herrena da.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 89. orr.

Ez genuen proposamen herrenik egin nahi.  Berria - Kultura   2004-06-30

Ruche jaunak amets egin zuen honela hasiko zen matematikako problema batekin: "Biz triangelu herren bat".  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 38. orr.

4 (izen gisa)

Denak harriturik gelditu ziren ikusten zutenaz: mutuak hizketan, elbarriak sendaturik, herrenak ibiltzen eta itsuak ikusten.  Elizen arteko biblia   Mt 15,31

Mutu batek kontatzen zuen itsu batek ikusi zuela herren bat dantzan.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 89. orr.

Hankamotza herrenari laguntzen, hoberik ezean.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 238. orr.

Han ikusiko zenituen herrenak korrika, besamotzak bultzaka, mutuak deiadarka.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 9. orr.

-Hara, poeta atera zaigula gure herren ttikia!  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 20. orr.

Nork esan behar zuen herren poeta bat geneukanik eskolan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 20. orr.

6 (adizlagun gisa)

Soldadu ingeles baten fusil tiroak herren utzi baitzuen eskuin hankatik.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 94. orr.

Aitak, ordea, ez zuen ezer aipatzen ez herren gelditu zeneko pasadizoaz, ez gerran egin zituen egunetako ibilerei buruz ere.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 56. orr.

Oraindik ere herren xamar nenbilenez [...].  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 259. orr.

· irud Gainera, herren dago gure zientzia eta teknologia garapenerako sistema, oinarrizko ikerkuntza eta estrategiazko ikerketaren hankak [...] garatu gabe baitaude.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 139. orr.

Liburua herren geratuko zitzaidala.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 15. orr.

Festari dagokionez, ordea, aitortu behar dut herren nabilela, exkax, elbarri.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 130. orr.

Ibaia salduz gero, Gasteizko kluba ondare aldetik herren geldituko litzateke etorkizuneko proiektuari begira.  Berria - Kirola   2004-05-08

Ikerketan gabiltza herren, lehen nioen bezala.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 112. orr.

Etsaia kontu bakar batean dabil herren: zaldizko gutxi ditu.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 109. orr.

Eskumenik gabe, herren.  Berria - Ekonomia   2004-05-12

• 6 iz herrentasuna.

Harrezkero, zola bikoitza erabiltzen dut eskuineko oinetakoan, eta garbi antzematen zait herrena.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 16. orr.

Ibiltzerakoan, gehiago nabaritzen zitzaion herrena. ezker zangoan herrena ekarri zuen Milanerritik, kanoikada baten oroigarri.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 53. orr.

Behin ere ez dut geroztik halako herren dotorerik ikusi.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 40. orr.

"Nahiko herren handia daukat, ezta?" esan zidan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 181. orr.

Herren txiki bat ere antzematen zitzaion.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 107. orr.

Portuan izandako istripu batek ezker hankako herren nabarmena utzi zion saritan.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 17. orr.

Eskailerak hirunaka jaitsiz joaten nintzen arte, herrena ahaztuta.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 96. orr.

-Ni nauk herrena sendatzen duena!  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 136. orr.

Eta hi, zer moduz herrenarekin?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 84. orr.

· Baina "zenbat eta herrenean areago, orduan eta errukiago izango naitek", ziotsan bere buruari,  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 58. orr.

7 irud

Oso ondo jabetzen zen zein zen esku artean zuen tresnaren herrena, tonalitate guztietara bajuekin ez iristea, alegia.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 79. orr.

8 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Xaltokako herren-pausoa zuen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 63. orr.

9 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Jainko zuhur bat, buru-herrenik gabea, Delfoseko orakuluan zegoena bezalakoa.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 44. orr.

Batzuetan, erdi-herrena gelditzen zen, kamioia gidatzeko ezgai.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 44. orr.

· izond Ordurako banekien matematikako irakasle mihi-herrenaren berri.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 161. orr.

Modu garratzean ikasiko nuen, ordea, zein buru-herren nintzen neu ere, ia-ia egin bainuen ez-egiteko hura, nire bizitzako astakeriarik handiena.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 41. orr.

9a (txalapartan)

Hara non txalapartarietako batek oinarrizko erritmoa ipintzen duen, "ttakun" deritzana, hots, herrenaren onomatopeia; beste txalapartariak, berriz, oinarrizko erritmoaren barruan sartzen saiatu behar du, lehenbizikoari protagonismoa lapurtuz [...] bigarren txalapartariak "urgun" edo "herren" egiten du.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 119. orr.

10 herren egin

Ez nintzen konturatu Lakatosek herren egiten zuela.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 40. orr.

Herren egiten zuen zertxobait, edo hobeto esanda, gorputza alde baterantz okertzen zuen ibiltzerakoan.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 164. orr.

Herren egiten dute hitzek, herren sentipenek, herren ideiek.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 37. orr.

Barrutik herren egin ez banu.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 48. orr.

Egia da Batasunaren diskurtsoak, giza eskubideei dagokienez, herren egiten duela bizitzeko eskubidearen hainbat urraketaren inguruan daukan jarreragatik.  Berria - Euskal Herria   2004-05-09

· Beharbada jainko horrek gidatzen gaitu barrutik, zuzen ibil gaitezen, herrenik egin gabe.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 41. orr.

Sobera herren egin gabe ibil nintekeela.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 261. orr.

Pixka bat herren egin du jaikitakoan.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 82. orr.

Oso herren gutxi egiten zuen, egia.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 40. orr.

11 herren txikian

Zerbait esan ez esan egon eta gero, jaiki eta, herren txikian, musika-salara- erretiratu zen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 16. orr.

Herren txikian ibiliagatik ere, denen aurretik abiatu zen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 36. orr.

Ate aldera egin zuen aitak herren txikian eta, laster itzuliko naiz esanda, kalera irten zen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 149. orr.

12 herrenarena egin

Beste espaloira pasatu zen, herrenarena eginez.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 43. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

betiko herren (3); ere herren (4); eta herren (12); ezker hegala herren (3); hegala herren (3); herren bat (8); herren egin (3); herren egiten (18); herren egiten zuen (9); herren eta (14); herren gelditu (4); herren geldituko (3); herren geratu (3); herren geratuko (4); herren geratzen (3); herren jaio (3); herren samar (8); herren txikian (3); herren utzi (13)

bakbaka herrena (3); da herrena (12); errotazain herrena (3); ez da herrena (12); herrena da (5); herrena eta (8); herrena izan (3); herrena izango (3); herrena naiz (3); herrena zela (4); herrena zen (7)

dira herrenak (4); eta herrenak (8); ez dira herrenak (4); herrenak ere (4); herrenak ibiltzen (3); ibili herrenak (4); itsuak eta herrenak (3)

hanka herrenaren (3)


herrendu, herren(du), herrentzen 1 da/du ad herren bihurtu.

Gerran herrendu zelako.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 55. orr.

Gerran herrendua.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 55. orr.

Gaixoaldiko gizon torturatu hura espiritu artega bezain ameslaria da herrendu zutenetik.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 39. orr.

Ondoren, adinaren zartako bortitzek gorputza zigortu eta lohadarrak indar-kamuts jausitakoan, burua herrentzen, mihia deliratzen, adimena lokatzen eta dena batera higatzen da eta huts egiten du.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 191. orr.

Hoa antzarrak herrentzera, Ismael!  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 110. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Kartzela... Zer duk hori hi bezalako agirretar herrendu batentzako?  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 175. orr.

Inbentario herrendu honek ez du nondik errenditu.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 87. orr.


herrenka adlag herren eginez.

Jonathan-eta-Léa herrenka zebiltzala iruditu zitzaion. Herrenka zihoala.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 218. orr.

Tentetu, eta herrenka segitu zuen.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 44. orr.

Congo herrenka itzuli zen erretilu txiki batean hiru edontzi zituela.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 408. orr.

Izterretik herrenka zebilen.  Elizen arteko biblia   Has 32,32

Ibai aldera abiatu ziren biak, gizonezkoa eskuin hankatik herrenka, eta emakumezkoa ezkerrekotik.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 165. orr.

Eroriz eta zutituz, beherakoan tximistaren abioan, gorakoan arrastaka eta ezinean, herrenka, betiko herrenka.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 10. orr.

Herrenka ibiliko da eta, bestela, punturik gabeko bertsoa.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 94. orr.

Irakurketaren erdian, esaldiak herrenka utziz askotan, burua joan egiten zaio.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 142. orr.

2 herrenkako izlag

Holohan jaunaren herrenkako ibilbide bihurria zaintzen zuen begiez.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 211. orr.

3 herrenka egin herren egin.

Ezker hankatik egin zuen herrenka, dotorezia handiz.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 155. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bat herrenka (5); eta herrenka (13); herrenka bukatu zuen (3); herrenka dabil (5); herrenka egiten (3); herrenka eta (6); herrenka hasi (4); herrenka hasi zen (3); herrenka ibili (7); herrenka ibili behar (3); herrenka joan (5); herrenka joan zen (4); herrenka zebilen (3); zen herrenka (4)


herrenkari izond herren egiten duena.

Ibilera herrenkari dantzari bera zuen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 139. orr.


herrentasun iz herrena denaren nolakotasuna; herrenaren egoera. ik herren 6.

Herrentasun bat dantza baten antzekoa izan daitekeela.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 139. orr.

Eskuineko hankako herrentasun hori alde batera utzita.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 184. orr.


herresta 1 izond bizimodu traketsa daramana.

Hiri nagusiko karriketako eskale herresten bidez.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 32. orr.

Zakur herresta bat bezala haizatuko haut hemendik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 37. orr.

Beren bizi molde herrestari egokitu beharko zuten.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 42. orr.

Zer dio herresta eta pikarrai honek!  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 123. orr.

Hor harrapatzen zituzten Baionako beste herrestak, dardarka, lagunak eta etsaiak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 293. orr.

Herresta aire batekin mugitzen hasi naiz goizean.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 71. orr.

• 2 iz herrestatzea.

Olio lodia lurrean zabalduz doa, Isidora izutu egin duen suge-antzeko herresta makalean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 158. orr.

Aldian behin herresta-hots arina ustez aditu eta ikaratzen nintzen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 168. orr.

Motorra kolpetik geldituz eta alboan herresta eginez.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 224. orr.

3 irud

Garagardo goxo bat eskuan eta izaite osoa herresta lasai batean abandonaturik.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 217. orr.

4 arrastoa.

Itaxurak barnean estaia batetik bestera, kanpoan euriaren nigar herresta hitsak murruetarik behera.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 30. orr.

5 herrestansup_1 herrestatuz, arrastaka.

Bostetan jo genuen gailurra, ni ia herrestan, pena emateko moduan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 73. orr.

Bi zangoetarik hein bat herrestan.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 90. orr.

Arrain argal, grisaxka, jan bila hondoko lohietatik sabela herrestan dabiltzanetakoa.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 103. orr.

Nekatu itxuran beti, oinak herrestan ekartzen zituen.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 85. orr.

-Hobe duzu onez, bestela herrestan aterako zaitugu.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 277. orr.

Bi poliziak gizon beltz bat herrestan zeramaten.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 169. orr.

Ximurrak eta Charlyk jatetxetik beretik eraman ninduten, herrestan, zaku bat patata bezala.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 114. orr.

Zaldia uhaletik herrestan eramanez.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 228. orr.

Libre zeukan eskuaz gurditxo tolesgarri bat herrestan zeramala.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 120. orr.

Ulasterrak herrestan zeramatzan izotz pusken artean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 397. orr.

Herrestan egon gabe, hotelean sartu naiz.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 76. orr.

Charliek eraman ninduen bide guztian, nola herrestan hala airean.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 181. orr.

Gero eta baratzago, gero eta herrestanago ematen nituen pausoak.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 48. orr.

Zugandik urrun hiratua, damuen eta zorigaitzen artean herrestan eramanen dut dolorezko bizitza hau.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 216. orr.

6 herrestansup_2 abandonaturik.

Herrestan nago ohean istant bat.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 138. orr.

Maiteak berriro utzi ninduenez geroztik, egunak eta partikulazki gauak bideetan herrestan eta terrentan higatzen nituen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 224. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

herresta bat bezala (3); zakur herresta bat (3)

bat herrestan (14); eraman zuen herrestan (6); eta herrestan (15); eta herrestan eraman (6); hankak herrestan (3); herrestan darama (3); herrestan eraman (23); herrestan eraman zuen (5); herrestan eramanez (10); herrestan eramaten (10); herrestan eta (6); herrestan ibili (3); herrestan zebilen (4); herrestan zebiltzan (3); herrestan zeramala (3); herrestan zeraman (4); lurrean herrestan (3); oinak herrestan (7); zuen herrestan (6)


herrestaka adlag herrestatuz, arrastaka

Orain, idi parea ere ebatsiz geroz, ezinezkoa izanen zitzaien goldea herrestaka tiratzea.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 213. orr.

Lurrean herrestaka ibilita.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 146. orr.

Hamaikak hurbil: ez dut herrestaka ibiltzeko denborarik izanen.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 51. orr.

Emma oihuka, garrasika, deiadarka ari zen nitarik bereizi nahiz, baina nik, tiraka, pusaka, herrestaka ene oheraino eraman nuen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 187. orr.


herrestarazi, herrestaraz, herrestarazten du ad herrestatzera behartu.

Mintzamoldean, haizeek izoztu lurmutur hartako soinuak atxikiak zituen, batez ere azken hizkien hersteko eta aldi berean, herrestarazteko ohiturak.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 107. orr.

Itzulerarik ez duen bidezidor bati atxikia, eta haren malda bizkor eta arriskutsuak gogoz kontra herrestarazia.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 302. orr.

Sugea bere ezkaten eraginez sigi-saga narrasten den moduan, ez pausoz pauso, era berean jausiaren mugimendu labankorrak herrestarazten ditu apurka-apurka ganoragabeak.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 321. orr.


herrestari 1 izond/iz herrestan dabilena.

Haitzak, dunak, landare herrestariak.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 197. orr.

Aihen zuria, buru gainean koroa gisa kordatua lehenik, uhinka jaisten da kokots azpian barna bizkar atzera, besoen luzeran behera, birakari, gerrian txirikordatu eta azkenik isats herrestaria osatzen du lurrean.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 120. orr.

• 2 narrastia.

Edozein herrestari edo hegaztiren azantz xehea.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 39. orr.

Eztena agerian zeukaten herrestariei beha ginauden.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 317. orr.

· Bere abertzaletasun gordinaren eztenaz herrestari melenga antzera, zirika eta zirika, zizta eta zizta.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 12. orr.


herrestatu, herresta(tu), herrestatzen 1 da/du ad lurretik altxatu gabe higitu edo higiarazi, herrestan ibili.

Ezkaratzeko leihoko berina puskatu zuen eta gorputza zimardikatuz, handik karrikara herrestatu zen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 56. orr.

Katuka herrestatzen nintzen espaloiraino.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 174. orr.

Hamaika besarkada eta hamalau bizkarrekoren ondoan, ostatu batera herrestatu ninduen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 42. orr.

Besaulkirantz herrestatu zituen oin astunak.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 74. orr.

Indar itsu batek herrestatzen zuen aurrera.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 219. orr.

Laino zuri lodi-lodi batez estali zen ibaia; ur kontra-kontra herrestatzen zen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 95. orr.

Lurrean herrestatzen ikasia zuten, horma gorakoiak gainditzen, lohian ihalozka lerratzen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 240. orr.

Ur horiaren jarioak ilunabarra basatzan herrestatu eta itzali nahi zuela zirudien.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 375. orr.

2 (era bururtua izenondo gisa) erresta.

Mundu honetako har herrestatu bat baizik ez zela.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 28. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

herrestatu eta (3); herrestatu zituen (3)


herresto iz ipar arrastoa.

Oraino ikusten ahal dira mendi eta irasailetan ikatz egiteko tokien herrestoak edo hatzak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 71. orr.

Geroztik zinez arras garbiturik dago, zuhaitz herrestorik gabe, iduri basamortua.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 73. orr.

Herresto batzuk gelditzen dira oraino.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 75. orr.

Gauzak ongi baino hobeki doaz eta ez da arazo edo problema herrestorik.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 204. orr.

Beldur herrestorik gabe.  Herria   2003-10-30

Ararteko ziren gizonek beren erabakia eman zuten duda herrestorik gabe Orriaren alde, 1335ean.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 217. orr.


herri (ETCn 687.516 agerraldi) 1 iz hainbat ohitura eta erakunde partekatzen dituzten gizakien multzoa, eskuarki lurralde jakin batean eta erkidegoan bizi dena.

Serbiar, greziar eta mendeko beste herri kristau ortodoxo batzuen burujabetasuna.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 179. orr.

Errusiako Atzerri ministroak ere Afganistango herria «zoriondu» zuen atzo, Konstituzio berriaren onarpena dela eta.  Berria - Mundua   2004-01-06

Hegoaldeko herriak beroaren eraginez askoz ere zorrotzagoak izaten dira buruz, eta azkarrago eta arinago mugitzen dira erabakiak hartzerakoan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2750. orr.

Maputxeen herria bi estatuen artean zatitua geratu zen.  Berria - Mundua   2004-06-02

Hona hemen aleman herria.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 170. orr.

Oi, irakiar herria, aurrerantzean herrialde guztia garbituko dut etsaiez.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 20. orr.

Poloniak inongo naziorekin merkataritza-traturik ez balu, bertako herria zoriontsuagoa litzateke.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 24. orr.

Turkieraz mintzo ziren beste herri musulman batzuek.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 194. orr.

Herri kurduaren genozidioan laguntzen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 11. orr.

Errusiar eta amerikar herriak gaizki prestatuta zeuden elkar ulertzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 370. orr.

Hegoafrika da herri zigortuenetako bat.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 143. orr.

Mendebaldartzen ari ziren herri ez-errusiar haiek.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 184. orr.

Moisesen jarraitzaile honek eraman omen zuen herria agindutako lurraldera.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 15. orr.

Esan israeldarrei: "Herri burugogorra zarete".  Elizen arteko biblia   Jos 20,2

Eta izan al da erromatarrak baino herri anker eta, aldi berean, handiagorik?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 262. orr.

Pederastia herri gerlarien bizioa izan da beti.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 254. orr.

Herri "primitiboen" pentsamendua.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 92. orr.

Baina herriak masiboki ikusten duena telezaborra da.  Berria - Gaiak   2004-09-03

Parisko Legebiltzarrean (Estatu Nagusiak) [...] Jauntxoek 270 ordezkari zituzten, Elizak 291 eta Herriak 578.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 318. orr.

Herriko jende xeheak gizarte mailan igotzeko zuen aukera ia bakarra Elizako erakundeen babesera biltzea zen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 63. orr.

Jainkoaren Herri Hautatua.  Elizen arteko biblia   Erm 9,1

2 (hitz elkartuetan, lehen osagai gisa) herriari dagokiona. ik herrikoi.

Iraultzak berak eraturiko Herri Batzarretan.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 12. orr.

Haiei egokitu herri subiranotasuna.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 12. orr.

Botere politikoaren herri etorkia.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 25. orr.

Alemaniaren herri-espiritua -Volkgeist hura- ez zen erabat lotu herri xehea deitzen dugun gizartearen zatiarekin.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 52. orr.

Ustezko delitua egin zenetik herri akusazioak kereila aurkeztu zuen arte.  Berria - Euskal Herria   2004-10-21

Herri tribunaleko kide guztioi.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 183. orr.

Hainbat herri plataformatako kideek.  Berria - Euskal Herria   2004-02-05

Herri eskubideen edo bederen herri gutiengoen aldeko neurriak hartzen.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 144. orr.

Herri hizkuntzak suspertu.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 21. orr.

Herri hizkeretan eginarazi zituen lanetan.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 65. orr.

Esaera zaharrak eta herri kantuak.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 23. orr.

Herri-literaturen aurrerapena inola ere oztopatu gabe.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 293. orr.

Istorio hilezin horien herri-jatorria erakusten duten ezaugarriak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 72. orr.

Herri ipuinetako Peru eta Marixe.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 205. orr.

Herri-irudimenaren xalotasuna.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 160. orr.

Ukrainar herri heroi nazionaltzat hartzen dute askok.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 12. orr.

Herri-jendeari (ez gizabanako ilustratu motzari) bihotz-belarriak ederkienik gozatzen dizkiona.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 260. orr.

Herri elkarte batzuen egiteko partikularra.  Askoren artean   «Rataplan» - 13. orr.

Herri borondatea ez bada errespetatzen.  Berria - Euskal Herria   2004-02-29

Eliza ofizialaren eta herri-mugimenduen arteko tirabirak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 23. orr.

Herri-demokrazien esparru guztian debekatu zen genetika.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 44. orr.

1956an Hungarian herri iraultza bat izan zen.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 78. orr.

Stalinen herri-espetxeetan.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 201. orr.

Herri-matxinada batek bota zituen Erromatik Honorio III.a eta kuria.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 244. orr.

Azkuek ere hala dakar bere herri sinisteen bilduman: [...].  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 143. orr.

Ohikune hau, [...] herri-erlijioari zegokion (ez zen ondo ikusia kulturadun jendearen artean).  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 240. orr.

Sabinori merezi zuen herri-omenaldia ukatu ziotela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 435. orr.

Bertsolariak, herri-afaria eta berbena.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 87. orr.

Soldata Sozialaren inguruan sortutako herri-ekimenak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 150. orr.

Gaur goizean izan da herri-meza, eta gero, urtero bezala, aurreskua.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 22. orr.

Herri-etimologia izenekoak sortutako beste izen bat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 59. orr.

Loiola Herri Irratiak.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 88. orr.

3 (hitz elkartuetan, lehen osagai gisa) ik publiko.

Indiako herri-administrazio britainiarrean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 186. orr.

Herri-administrazioaren garapen-mailari dagokionez.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 84. orr.

Herri erakundeetako arduradunek.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 79. orr.

Ikerketa Herri Erakundeetan.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 135. orr.

Agindu bat eman zien probintzietako herri-agintariei, herri-zerbitzurako hautagaiak merituen arabera aukeratu eta hiriburura bidal zitzaten.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 86. orr.

Lur haiek herri-lur zirela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 24. orr.

Bai epaile nagusiak, bai herri-akusatzaileak.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 181. orr.

Herri-funtzionario baten, sir James Headlam-Morley [...] delakoaren hitzaldi batean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 357. orr.

Unibertsitateak eta herri liburutegiak sortzea.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 63. orr.

Nongo "zalantzak" ordea? elizgizonen zalantzak, herri-gizonenak ala gizaki ororenak?  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 19. orr.

Gizabanakoen arazo pribatuekin zerikusi handia zuten herri-arazoetan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 62. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Maia-herri hau bezala. Nekazari-herri primitiboetan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 62. orr.

Arabiarrek, lapur-herria, sarri egiten zizkioten irainak eta bidegabeak elkarri.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 134. orr.

Jainko-herri osoaren alde otoitz egitera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 976. orr.

Negar-herri honetan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 315. orr.

Jainkoaren herriari Jainkoaren legea aldarrikatuz eman zioten legea kristau-herri osoari.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 282. orr.

Badakit gurean bezala oinutsik dabiltzala txakurrak mundu-herri guztian.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 127. orr.

5 herrialdea.

Herri konkistatuen berezko hizkuntzak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 262. orr.

48 herri pobreenetako 600 milioi lagunek.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 152. orr.

Kyotoko biltzar herri artekoan eta G8 herri aberatsen taldearen planetan harrotzen diren xedeak.  Herria   2005-05-12

Herri Azpigaratuentzako Laguntza Teknikoa.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 12. orr.

Herri aurreratuek jakintza eta ezaguera lehenetsi dituzte langai gisa.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 219. orr.

Horrenbeste libururen irakurtzeko gai den hiritarrez inguraturik bizi garen herri honetan.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 140. orr.

Aski gauza ona dela elkarte bat izatea, bere besoak Euskal Herri osora hedatzen dituena.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 135. orr.

Hainbat kode [zibil] hainbeste herri eta estatutan, Espainiakoa ere barne.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 10. orr.

Australiako gobernu buruak debekatu dako norbejiano itsas untzi bati herri hortako portu batean leihorreratzerat bilduak zituen lau ehun bat presuna.  Herria   2001-09-06

Antzinako herrialde komunista batzuk (Txekoslovakia, Hungaria, Baltikoko herriak).  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 140. orr.

Handik aurrera askatasunaren herrian geruzarik gabeko judu izatea espero zuen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 17. orr.

Paper horren bidez, atzerrira bizitzera joaten den norberak, bere herriko enbaxada ofizialki abisatzen du bertan dagoela.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 72. orr.

Gure herriko mendi eta oihanetan ere nagusi da bakardadea.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 13. orr.

6 (hitz elkartuetan)

Ekonomia mundu mailakoa da, ez eskualde edo herri mailakoa bakarrik.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 20. orr.

Babes-herriko hizkuntza erabiltzen du idazteko, ama-hizkuntza bazter utzirik.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 7. orr.

7 hiri txikia.

Beste euskal herri askotan ere.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 63. orr.

Hego Euskal Herriko herri eta eskualde askotan.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 239. orr.

Siziliako Piazza Armerina herrian.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 451. orr.

Aiako herri noblean.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 271. orr.

Machu Picchu herria ziutatelaren magalean dago.  Berria - Gaiak   2004-01-03

Hilabete batez hainbat mendi eta ibar, herri eta hiri zeharkatu zituen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 135. orr.

Luzaideko herriak dirurik edo sosik garbiena ihiziko tokietatik ateratzen du.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 88. orr.

Etxe multzo hantuste honi "hiri" erraten diozue harro-harro, baina nik bezain ongi dakik herri puta bat baizik ez dela.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 247. orr.

Viandar izeneko herri txiki batera.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 137. orr.

Herri hazi samarrak ere bazeuden eskualde hartan: Tolosa, Andoain, Hernani, Donostia...  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 73. orr.

Ikusi, hor gertu bada herri koskor bat.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 54. orr.

Herrian bi familia besterik ez ziren bizi.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 79. orr.

Bercianos-eko elizak, eraikin urgoiak, herri erdi hustua eta etxe eroriak menperatzen bezala ditu.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 148. orr.

Sussex-ko herri bat da Worthing.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 50. orr.

Arabako herri euskaldunetan.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 82. orr.

Hasiko ziren herri (edo hobeki herritar) handiuste batzuk beste batzuei petxero deitzen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 44. orr.

Herri bietako udalek hartu zuten parte.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 7. orr.

Herria zeharkatu zuten.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 216. orr.

Bestak ziren Maddalenen herrian.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 32. orr.

Herriko plazatik Santa Izpiritu zubian zehar apartamentura itzuli zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 104. orr.

Herriko portura zihoazen baporeei begiratu nien.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 31. orr.

Iruñea ondoko Makirriain herriko eskolan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 259. orr.

Herriko eskolan hain ongi ari zen mutikoak kolejioan ez zituen emaitza bikainak erdiesten.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 32. orr.

Herriko maisuetako bat.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 121. orr.

Popea, berriz, herriko apaiz xume bat zen, inperio errusiarrak dauzkan seiehun mila horietako bat.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 390. orr.

Alderdiko herriko idazkaria.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 57. orr.

Herriko bizilagun guztiak.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 188. orr.

Herriko mutil gazte bat izan zen hildakoa laguntzen saiatu zen lehena. ik beherago 24.  Berria - Euskal Herria   2004-06-22

Alkateak ondotxo ezagutzen zuen herriko jendea.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 13. orr.

Herriko jauntxoen seme-alabak.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 105. orr.

Herriko kontseilua bildu zen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 197. orr.

Gure herriko festetan.  Berria - Euskal Herria   2004-09-04

8 (herriko biztanleak)

Perugiara iritsirik, bildua zegoen herriari predikatzen hasi zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 303. orr.

Baina mutila Parisa joateko bezperan, Parisko herriak Bastilla hartu zuen. soka batez lepotik lotuta eraman zezala biluzik herriaren aurrera.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 130. orr.

Herri osoa bizkor hurbildu zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 843. orr.

Herri guztia besarkatu eta gero.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 30. orr.

Herri guziak adarra jotzen zion aguazil gixatxarra.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 56. orr.

Han zegoen bilduta ia herri guztia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1156. orr.

Herri gehiena han bilduko da.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 116. orr.

-Herriaren Etxea da!  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 211. orr.

9 (hitz elkartuetan)

Segitzen du haatik Bordeleko auzapez bezala eta ere Bordele hiriguneko herri erkidegoaren buru gisa. ik beherago 11.  Herria   2004-09-30

Herri-tankerako hiri-bazterretan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 29. orr.

Ibaiek eta bailarek herri izenen sorreran izan duten eraginaz.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 36. orr.

Baina herri pribilegioak ere kendu dituzte.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 45. orr.

Amadeo eta herri-bandako musikariak.  Herria   2004-02-12

Herri bista ederra handik.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 109. orr.

10

Arrantzale-herri batean jaio zen, Massachusettsen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 124. orr.

Donostia, merkatari herri bat eta gotorleku militar itxia izatetik, hiri irekia izatera igaro zen.  Askoren artean   «Rataplan» - 10. orr.

Auzo-herri batetik bueltan zetorrela.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 204. orr.

Bazter-herri honetako bizimoduak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 159. orr.

Herrien bizigabetzearekin, hustutzearekin, lo-herri huts bilakatzearekin.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 81. orr.

11 herrikidea.

"Kaixo herri, hire bila nenbilean!".  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 55. orr.

12 herri arteko ik herriarteko.
13 herri elkargo (ETCn 2.874 agerraldi) ik hiri 9.

Baiona-Angelu-Miarritze Herri Elkargoko presidenteak.  Berria - Euskal Herria   2004-11-07

Hazparne aldeko herri elkargoko lehendakari ordea. [Iholdiko] herri-elkargo hunek 13 herri dauzka bere baitan.  Berria - Euskal Herria   2004-02-06

Larzabaleko herriak aldiz gogoz kontra onartu du herri-elkargoan sartzea.  Herria   2004-01-15

Aturri/Errobi herri elkargoko lehen kontseilu bilkura urtarrilaren 23-an iraganen da, Hiriburuko Herriko Etxean.  Herria   2004-01-15

14 herri galdeketa (209 agerraldi, 119 artikulutan; ETCn 3.621 agerraldi) ik beherago 17.

Jaurlaritzak berretsi egin du Legebiltzarrak onartutako Estatutu erreforma berriaren inguruko herri galdeketa egingo duela EAEko herritarren artean.  Berria - Euskal Herria   2004-05-06

Koalizioak datorren legegintzaldian herri galdeketa egiteko konpromisoa duela esan zuten Imazek eta Erraztik.  Berria - Euskal Herria   2004-12-24

Agortuta dago egungo markoa, eta zer nolako autogobernua nahi duen erabaki behar du euskal gizarteak, herri galdeketaren bidez. Herri galdeketa datorren legegintzaldian «gakoa» izango dela.  Berria - Ekonomia   2004-11-27

Hartara herri galdeketan dago soluziobidearen giltza. herria¬

Konstituzioarekin herri galdeketa egitea eragotzi daitekeela dio.  Berria - Euskal Herria   2004-07-02

Erreferendum bidez herri galdeketak egiteko eta telekomunikazioak kudeatzeko eskumenak ere jasotzen dira. herria¬

Zestoan, esaterako, 2004ko abenduaren 12an egin zuten herri galdeketa.  Berria - Harian   2005-08-23

Europako Konstituzioaren inguruan herri galdeketa egitearen alde agertu zen atzo Erresuma Batuko Lehen ministro Tony Blair. herria¬

Boliviako gas naturalaren erreserbekin zer egin erabakitzeko martxoaren 28an herri galdeketa egingo dela adierazi du Carlos Mesa Boliviako presidenteak.  Berria - Mundua   2004-01-07

15 herri gizon ipar

Beraz bisita hori egiten badu japones lehen minixtroak xedea duen bezala, lehen aldikotz kausituko da Ipar Koreako hiri nausian goi maileko japones herri gizon bat.  Herria   2002-09-05

Arras plaxenta agertu da Ariel Sharon frantses herri gizonen alderat.  Herria   2001-07-12

Harriague-Morroxko, Pradet eta Labat diputatuak, de Saint Jayme, d'Andurain, d'Elissagaray, Etcheverry eta beste herri-gizon batzuk.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 115. orr.

Nongo "zalantzak" ordea? elizgizonen zalantzak, herri-gizonenak ala gizaki ororenak?  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 19. orr.

16 herri iritzi ik iritzi1 14.

James Madison Estatu Batuetako politikariak erran zuen ederki: Herri iritzia du oinarritzat gobernu orok eta hori egia da, bakarra delarik ere gobernuburua.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 157. orr.

Herri iritzia berez sortzen denean, guztiz bere kasa agertzen denean, intuizioaren pare ikusi beharko genuke, horixe baita gizabanakoaren jeinuaren berezitasuna.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 171. orr.

Herri-iritziak zuzenki zakarontzi deitzen dituenak.  Herria   2002-11-28

VWkoa «lan gatazka» dela azpimarratu du LABek, eta herri iritzia «nahasi eta manipulatu» nahi dela gaitzetsi du.  Berria - Ekonomia   2006-04-23

17 herri kontsulta (106 agerraldi, liburu 1 eta 69 artikulutan; ETCn 1.839 agerraldi ) ik gorago 14.

Herri-kontsulta bat eginen da, Espainiako ministroen kontseiluak baimendurik, leitzarrek jakinaraz dezaten harrobia egitearekin ados direnez.  Herria   2005-05-19

Herri kontsulta egin beharko da Iparraldean ere.  Berria - Euskal Herria   2004-11-28

Otegik aipatu hiru puntuak (Euskal Herriaren aitortza, autodeterminazio eskubidea eta herri kontsulta) «jadanik proposatu» dituztela gaineratu zuen. herria¬

Herri kontsulta onartuko al duen galdetu dio zuzenean Madrazok Zapaterori.  Berria - Euskal Herria   2004-03-19

Herri kontsulta debekatzen duen sistema bat ezin da demokratikotzat hartu.  Berria - Euskal Herria   2004-09-29

Herri kontsulta egiteko proposamena ontzat eman du IU-Ebk.  Berria - Euskal Herria   2004-08-10

Herri kontsulta ez dutela oztopatuko, baina galderak adostua izan behar duela dio Otegik.  Berria - Euskal Herria   2004-09-29

Legebiltzarrari herri kontsulta egiteko baimena eskatuko diola.  Berria - Harian   2005-06-23

Katalunian Konstituzioa bera erreformatu nahi dute eta herri kontsultak egin.  Berria - Euskal Herria   2004-03-23

Leitzak harrobi egitasmoari ez erran dio igandeko herri-kontsultan.  Herria   2005-05-26

2002an egin zen herri-kontsultan, 5545 herritarrek (%43) beren ikusmoldea eman zuten eta horietarik 5352 zentralaren kontra agertu ziren.  Herria   2005-07-21

Horregatik, baimen eskaera baino egokiagoa iruditzen zaizkit herri kontsulta eta galdeketa terminoak.  Berria - Gaiak   2004-11-25

18 herri kros

9.000 lagun baino gehiago espero dira bihar Bilboko Herri Krosean. herria¬

Nazioarteko ziklo-krosak [...] eta herri-krosak ukan dute arrakasta gaitza, lehen asteburuan.  Herria   2003-02-13

· herrikrossa.com webgunea.  Berria - Kirola   2006-01-13

19 herri lansup_1 (orobat herrilan g.er.)

Alvaro Amann Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan sailburuak. herria¬

Jaurlaritzako Herri Lan eta Azpiegitura Sailak.  Berria - Kultura   2006-02-14

Herri Lan kontseilari izendatu aurretik, Herri Lan Saileko zuzendari nagusi izan da Miranda Nafarroan.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 22. orr.

Herrilan diputatuak ziurtatu zuen ez daukatela «bidesaria ukitzeko asmorik».  Berria - Euskal Herria   2004-06-04

Espainiako Gobernuko Herri Lan ministro Julian Campo.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 19. orr.

Herri Lan Ministerioko Geologia Zerbitzuak.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 166. orr.

Herrilan guztietako kontratuetan idatzita dago ondare arkeologikoaren arrastoa azaltzen bada enpresak abisua eman behar duela.  Berria - Kultura   2004-04-27

Frankismo garaian herri lanak egitera behartzen zituzten presoen kontzentrazio esparruei buruzko dokumentala.  Berria - Kultura   2004-09-17

20 herri lansup_2 (orobat herrilan) ik auzolan.

Eskualde mailako beste gutxi batzuk daude Etxarrin, Garraldan eta Baztanen, esaterako, baina txikiak dira eta «laguntza jaso ezean, nekez bete ahalko dute herri lana».  Berria - Harian   2005-08-28

Badirudi mailook sortzez, herrilanez prestatuak izan zirela.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 231. orr.

21 herri-nahasle (orobat herrinahasle) izond/iz herria nahasten duena.

Zurrumurruen arabera arnegari bat zen, adulteriogile, papista, herrinahasle eta harroputza.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 133. orr.

"Eliztar" diodanean, hona Jaungoikoarengandik hurbil egotera etortzen diren gizon-emakume prestuei buruz ari naiz, eta ez inola ere beraien prestakuntza militarraren erakustaldia egitera etortzen diren herri-nahasleei buruz.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 76. orr.

22 herri xehe

Herri xeheak ez zekielako latinez.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 21. orr.

Herri xeheak erraz eta eroso irakur zitzan.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 23. orr.

Alemaniaren herri-espiritua -Volkgeist hura- ez zen erabat lotu herri xehea deitzen dugun gizartearen zatiarekin.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 52. orr.

Herri xehea eta aristokrazia.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 246. orr.

23 herri zerbitzu

2001eko urtarrilean abiatu zuten demoek herri zerbitzuetan euskararen erabilpena sustatzeko kanpaina.  Berria - Euskal Herria   2004-01-08

Agindu bat eman zien probintzietako herri-agintariei, herri-zerbitzurako hautagaiak merituen arabera aukeratu eta hiriburura bidal zitzaten.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 86. orr.

Enpresa pribatutik herri-zerbitzuetara.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 386. orr.

24 herriko etxe (ETCn 13.883 agerraldi) udaletxea.

Dallasko Herriko Etxetik ateratzen ari ziren hautetsi eta lekuan lekuko arduradun politikoak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 39. orr.

Gutun horiek Donibane-Garaziko Herriko etxean kausitzen dira.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 157. orr.

Herriko-etxeetan, bilkura guziak frantsesez bakarrik egitea.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 66. orr.

Herriko Etxeko eztei-gelaren zoko batetik.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 113. orr.

Bihar joanen gara Herriko Etxera auzapezarekin solastatzera.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 207. orr.

Herriko Etxera abiatu ginenean, ezkontza-legea betetzera.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 82. orr.

Herriko Etxeko balkoitik Herriko etxeko idazkari ohiak.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 226. orr.

Herriko etxeko artxiboak erreak izanak dira.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 130. orr.

Herriko Etxe saihetseko kabinatik Baionara telefonatu nuen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 128. orr.

Herriko Etxe aitzinean. herria¬

25 herriko mutil ipar udaleko enplegatua.

Duela bultta bat herriko mutilak hartu du bere erretreta 28 urteren buruan.  Herria   2001-01-11

Baimena ukan bezain laster, su hiltzaileak deitu ditu herriko mutilak.  Herria   2004-12-30

Eta han zen herriko mutil...  Herria   2003-01-14

herriko mutil erran nahi baita denen zerbitzuko: Anhauzeko bide luze hori eta beste bidexkak garbiki zauden... eta bazterretako baratze zonbait ere ba.  Herria   2003-01-14

26 herriko seme (orobat herrikoxeme)

Marguerite Etxauzkoa ezkontzen da Jean-Isidore Harizpe, herriko semearekin.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 29. orr.

Mustafa Said ez zen herriko semea.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 197. orr.

Hots herriko seme bat zen, herritar hon bat, denek "Eduar" deitzen günüana.  Herria   2001-11-08

Marinelak herriko seme jatorrak dira, eta bihar San Sebastian eguna denez, San Bizenten meza bat ateratzeko eskatu didate.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 178. orr.

'Danbor nagusia' joan ohi da denen aurrean, zeina, gehienetan, herrikoxemeen arteko joxemaritar ezagun bat izaten baita.  Askoren artean   «Rataplan» - 20. orr.

Sarriegi herrikoxemea gizon atsegina zen, berritsua, isekaria.  Askoren artean   «Rataplan» - 68. orr.

26a (izenondo gisa)

Musikagile herrikoxemea zen.  Askoren artean   «Rataplan» - 72. orr.

27 herririk herri (76 agerraldi, 13 liburu eta 19 artikulutan; ETCn 274 agerraldi) herriz herri.

Herririk herri zebiltzan apaiz eta fraideak zituen gogoan.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 46. orr.

Europan herririk herri sei astean ibiliz.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 342. orr.

Lau urte eman dituzte ia herririk herri jotzen.  Berria - Kultura   2006-02-16

Hamargarren diskoan jasotako abestiak herririk herri aurkeztuko dituzte orain.  Berria - Kultura   2006-04-12

28 herriz herri (498 agerraldi, 52 liburu eta 135 artikulutan; ETCn 4.815 agerraldi)

Herriz herri eta auzoz auzo ibiltzen zen soinua jotzen.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 13. orr.

Herriz herri ibili zen ahul zenari adore emanez.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 229. orr.

Herriz herri joaten hasi ziren hitzaldiak ematen, ikastaroak antolatzen, taldeak eratzen.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 117. orr.

Gudaroste berria antolatzen ari dela herriz herri.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 274. orr.

Erakunde espainol faxista horrek [...] sortu dituen herrialdeko, eskualdeko eta herriz herriko adarren berri ematen da.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 137. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 11 aldiz agertzen direnak)

afrikako herri (14); arabako herri (18); aurkako herri (13); auzo herri (14); azken herri (12); bilboko herri (12); bizkaiko herri (24); donostiako herri (14); eskualdeko herri (13); espainiako herri (15); europako herri (26); euskadiko herri (16); euskal herri (1430); frantziako herri (13); gipuzkoako herri (28); gobernuko herri (18)

herri administrazio (14); herri akusazioa (11); herri akusazioak (33); herri akusazioaren (17); herri alderdiak (14); herri arduradun (11); herri arduradunei (11); herri arteko (26); herri aske (13); herri askea (13); herri barbaroen (15); herri barnean (13); herri barneko (19); herri barruko (11); herri batasuna (22); herri batasunak (13); herri batasunaren (21); herri batasuneko (18); herri bazkari (12); herri bazkaria (89); herri berean (18); herri borondatea (33); herri borondatearen (15)

herri ekimen (33); herri ekimena (16); herri ekimenak (49); herri ekimenaren (20); herri ekimeneko (12); herri elkargo (57); herri elkargoa (39); herri elkargoak (46); herri elkargoan (34); herri elkargoaren (48); herri elkargoari (11); herri elkargoek (17); herri elkargoen (11); herri elkargoko (19); herri erakundeek (15); herri eskola (13); herri eskolak (20); herri eskubideak (18); herri eskubideen (12); herri euskalduna (16); herri euskaldunetan (15); herri frontea (12); herri fronteak (13); herri fronteko (25)

herri galdeketa (162); herri galdeketak (24); herri galdeketan (16); herri galdeketaren (35); herri galdeketari (15); herri guzia (39); herri guziak (24); herri guzian (62); herri guzietan (22); herri guziko (14); herri guzitik (19); herri guztia (41); herri guztiak (79); herri guztian (18); herri guztiei (19); herri guztiek (59); herri guztien (47); herri guztientzat (12); herri guztietako (25); herri guztietan (91); herri guztiok (12); herri hizkerak (15); herri indigenek (11); herri indigenen (41); herri irratian (27); herri izaera (20); herri izango (17); herri jakin (11)

herri kanta (18); herri kantak (12); herri katalanak (15); herri kirol (39); herri kirolak (75); herri kontsulta (93); herri kontsultaren (23); herri koxkor (12); herri kulturaren (21); herri lan (154); herri lasterketa (12); herri libre (14); herri literatura (13); herri lur (16); herri lurrak (23); herri mailan (14); herri moduan (23); herri mugimendu (13); herri mugimenduak (22); herri mugimenduek (11); herri mugimenduen (20); herri mugimenduetako (11); herri musika (32); herri musikaren (16)

herri ordezkariak (11); herri oso (46); herri osoa (185); herri osoak (120); herri osoan (303); herri osoarekin (11); herri osoaren (70); herri osoari (79); herri osoko (194); herri osokoa (12); herri osora (40); herri osorako (54); herri osotik (20); herri palestinarra (14); herri palestinarraren (22); herri plataforma (24); herri plataformak (57); herri plataformako (21); herri plataformei (12); herri plataformek (24); herri plataformen (34); herri plataformetako (30); herri pollit (13)

herri ttipi (50); herri ttipiak (11); herri ttipietan (21); herri txiki (152); herri txikia (33); herri txikiak (22); herri txikietako (30); herri txikietan (39); herri xehea (22); herri xeheak (34); herri xehearen (36); herri zahar (13)

hiru herri (35); inguruetako herri (11); inguruko herri (54); iparraldeko herri (11); israel herri (36); israelgo herri (19); izeneko herri (22); jakoben herri (15); kostaldeko herri (15); lapurdiko herri (19); lau herri (27); lurreko herri (14); munduko herri (47); nafarroako herri (38); ondoko herri (16); orioko herri (14)

euskal herri bat (21); euskal herri guzian (53); euskal herri guziko (13); euskal herri guzitik (16); euskal herri osoa (75); euskal herri osoak (15); euskal herri osoan (281); euskal herri osoaren (26); euskal herri osoari (25); euskal herri osoko (192); euskal herri osokoa (12); euskal herri osora (39); euskal herri osorako (54); euskal herri osotik (19); harri eta herri (25); hego euskal herri (25); herri bat gara (11); herri batetik bestera (20); herri ekimen legegilea (16); herri eta auzo (16); herri eta auzoetan (28); herri eta hiri (16); herri eta hirietan (19); herri galdeketa egin (11); herri galdeketa egitea (12); herri galdeketa egiteko (16); herri honen alde (12); herri honen etorkizuna (13); herri lan kontseilari (23); herri lan sailak (11); herri lan sailburu (13); herri lan sailburuak (15); herri osoak erantzungo (12); herriz herri ibili (18); hiri eta herri (24); ipar euskal herri (51); nafarroako gobernuko herri (15)

eskual herria (19); euskal herria (2141); herria askatu (13); herria aurrera (45); herria eraiki (11); herria eraikitzeko (19); herria ezagutzen (13); herria utzi (25); israel herria (41)

biharko euskal herria (11); euskal herria aitortu (16); euskal herria eraikitzeko (13); euskal herriak behar (19); euskal herriak erabakitzeko (11); euskal herriak pairatzen (14); gora euskal herria (24); hego euskal herria (29); herria aintzat hartzen (12); herria bere osotasunean (27); herria bizi dadin (12); herria ezkerretik eraikiz (13); herriak bere gain (11); herriak erabakitzeko (16); herriak eskaini (29); herriak eskaintzen (13); herriak eta gizonak (208); herriak nahi (23); herriak pairatzen (16); inguruko herriak (30); ipar euskal herria (73)¸ ipar euskal herriak (34); israel herriak (20); jaunak bere herria (16)

auzo herrian (13); eskual herrian (26); euskal herrian (4776); herrian atxilotu (15); herrian barrena (25); herrian berean (82); herrian bertan (99); herrian bizi (157); herrian bizitzeko (18); herrian da (14); herrian dago (17); herrian egon (29); herrian gaindi (64); herrian gelditzen (21); herrian gertatu (23); herrian gertatzen (21); herrian iragan (14); herrian izan (103); herrian izandako (22); herrian izango (15); herrian jaio (12); herrian jarri (11); herrian kokaturiko (18); herrian sartu (30); herrian sartzen (11); herrian sortu (17); herrian zabaldu (12); sort herrian (40)

(24); euskal herrian barrena (15); euskal herrian berean (20); euskal herrian bertan (50); euskal herrian bizi (95); euskal herrian dago (11); euskal herrian egin (35); euskal herrian egindako (19); euskal herrian egon (21); euskal herrian gaindi (49); euskal herrian gertatzen (15); euskal herrian kokaturiko (18); euskal herrian zehar (21); hego euskal herrian (492); herrian bizi den (11); herrian bizi diren (25); herrian gertatu zen (11); ipar euskal herrian (459)

herriaren ahotsa (16); herriaren aitortza (20); herriaren askatasun (11); herriaren askatasuna (13); herriaren askatasunaren (22); herriaren aurka (55); herriaren aurkako (23); herriaren aurrean (50); herriaren autodeterminazio (21); herriaren batasuna (15); herriaren borondatea (33); herriaren eraikuntza (16); herriaren eraikuntzan (12); herriaren eskubide (21); herriaren eskubideak (32); herriaren eskubideen (30); herriaren etorkizuna (31); herriaren etorkizunari (25); herriaren ezagutza (12); herriaren garapen (12); herriaren geroa (20); herriaren geroaz (11)

herriaren historia (41); herriaren historian (11); herriaren historiaz (11); herriaren hitza (40); herriaren independentzia (22); herriaren inguruan (23); herriaren inguruko (13); herriaren irudia (11); herriaren izena (35); herriaren izenean (31); herriaren kasuan (16); herriaren kontra (27); herriaren nahia (13); herriaren nortasuna (12); herriaren onetan (13); herriaren ordezkari (12); herriaren parte (17); herriaren zati (18); herriaren zerbitzura (11); irakeko herriaren (14); israel herriaren (22)

bere herriaren alde (11); euskal herriaren aitortza (19); euskal herriaren alde (46); euskal herriaren aldeko (15); euskal herriaren askatasunaren (16); euskal herriaren aurka (18); euskal herriaren aurkako (14); euskal herriaren autodeterminazio (19); euskal herriaren egoera (19); euskal herriaren eraikuntza (13); euskal herriaren eskubide (14); euskal herriaren eskubideak (27); euskal herriaren eskubideen (28); euskal herriaren etorkizuna (21); euskal herriaren etorkizunari (22); euskal herriaren geroa (11); euskal herriaren historia (23); euskal herriaren hitza (18); euskal herriaren independentzia (20); euskal herriaren kasuan (16); euskal herriaren zati (12); hego euskal herriaren (18); herriaren alde lan (15); herriaren askatasunaren aldeko (15); herriaren autodeterminazio eskubidea (12); herriaren eta euskararen (11); herriaren etorkizunari buruz (15); herriaren nazio eraikuntza (11); ipar euskal herriaren (42); ipar euskal herriarentzat (17)

; euskal herriari begira (24); euskal herriari dagokionez (25); herriari begira (28); herriari esan (11); herriari galdetu (34); herriari hitza ematea (14); ipar euskal herriari (22); israel herriari (24)

bi herrien artean (17); bi herrien arteko (48); estaturik gabeko herrien (13); europako herrien (22); euskal herrien (22); herrien arteko harremanak (14); herrien autodeterminazio (22); herrien autodeterminazio eskubidea (17); herrien eskubideak (19); herrien eskubideen (32); herrien eta herritarren (13); herrien europa (97); herrien izenak (14); herrien psikologia (15)

auzo herrietako (55); auzo herrietan (26); auzo herrietarik (13); bidean dauden herrietan (12); euskal herrietako (18); euskal herrietan (32); herrietako auzapezak (14); herrietako jende (11); herrietako kronikak (3605); hil herrietan (11); hiri eta herrietan (16); inguruko herrietako (29); inguruko herrietan (43); inguruko herrietatik (11)


herrialde (ETCn 132.451 agerraldi) 1 iz herri bat bizi den lurraldea.

Gaur egun Frantzia deritzan herrialdea.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 195. orr.

Bielorrusia bezalako herrialdeen egoera.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 291. orr.

Hara joatea zen atzerriko herrialde batera joatea bezala.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 331. orr.

Gehienak euren herrialdera itzuli ziren: Italiara, Kanadara, Holandara...  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 74. orr.

Maizenik aipatu herrialdeak: Txetxenia, Israel, Libano, Aljeria.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 74. orr.

Inoiz eroriko ez den Berlingo horma, herrialde bat bera bitan banatzen duena.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 90. orr.

Frankoen herrialdean.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 155. orr.

Denek ez jakin naski Monako herrialde bat dela, beregaintasun osoa daukan herrialde bat.  Herria   2005-11-24

Herrialde bakoitza bere armada biltzen ari zen, bata bestearen aurka borrokatzeko, Erakunde espainol faxista horrek [...] sortu dituen herrialdeko, eskualdeko eta herriz herriko adarren berri ematen da.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 70. orr.

G7ko herrialdeetako finantza-ministroek.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 168. orr.

Herrialdeko dirutan hitzarturiko maileguak ordaindu ahal izateko.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 237. orr.

Herrialdeko ereserkia Maracanako estadioan.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 38. orr.

Garapen-bideko herrialdeetan.  Berria - Ekonomia   2004-08-03

Veneziarrek turkiarren herrialdetik egina zuten ordura arte merkataritza.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 59. orr.

Herrialdeko Banku Zentralak diseinatzen du diru politika.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 32. orr.

Rubertek Merkatu berrietan sartu nahian, herrialderik herrialde ibili da kale ikuskizunak aurkeztuz, eta Euskal Herrian jaso ez duten babesa atzerrian aurkitu dutela. ik beherago 6.  Berria - Kultura   2006-04-11

2 (izenondo eta izenlagunak)

Kuba herrialde berezia izan dela beti.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 105. orr.

Errusiar ez ziren herrialde kristau ortodoxoetan. Herrialde industrializatuen artean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 184. orr.

Herrialde boteretsuenen arteko oreka.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 46. orr.

Herrialde hegemonikoaren beheraldiaren ondorioz.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 48. orr.

Latino Amerikako herrialde zorpetuenen hazkundea suspertzea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 167. orr.

Herrialde petrolio-ekoizleen alde.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 87. orr.

"Herrialde Politikoki Pobre" deitzen dituen gainerako nazio estaturik gabekoentzat.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 86. orr.

Konkistaturiko herrialdeetan aurkitutako aberastasunak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 62. orr.

Mediterraneoko herrialdeak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 28. orr.

Baltikoko herrialdeak.  Berria - Mundua   2004-04-03

Europa hegoaldeko herrialdeetan.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 145. orr.

Hirugarren Munduko herrialdeek.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 298. orr.

Alemaniar hizkuntzako herrialdeetan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 111. orr.

Eskandinaviar herrialdeetan estatuaren parte-hartzea handia da oso [...] eta, bereziki, Ongizate Estatua sustatzera bideratzen da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 63. orr.

Mahometar herrialdeetan, debekua zenbat eta zorrotzagoa izan, hainbat handiagoa lukurreria.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 89. orr.

Diru Batasuneko herrialdeek egitura ekonomikoa desberdina dute.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 199. orr.

Ingalaterra, garai hartan, periferiako herrialdea zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 38. orr.

3 herri bat bizi den lurradea banatzen den eskualde bakoitza.

Estatuen botere handiegia behar da murriztu eta herrialdeen boterea indartu.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 14. orr.

Baziren Frantziako Ancient Régime zelako hartan anitz lege, ohitura eta abar hamaika eskualde, herrialde eta gainontzekoetan.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 11. orr.

Italiako zenbait herrialdetan.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 85. orr.

Seine-Maritimeko herrialdean.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 10. orr.

Judeako herrialde menditsuan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 266. orr.

Galiziatik eta Espainiako zenbait herrialdetatik.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 121. orr.

Herrialde Katalanetako Diadaren egunean.  Berria - Mundua   2004-09-12

Erkidegoa osatzen duten hiru herrialdeak, Valentzia, Castello de la Plana eta Alacant.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 105. orr.

Hemen bururatzen da Maragateria herrialdea, Astorgatik landa hasia zena.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 179. orr.

Herrialde hau ere Khan Handiaren hamabi herrialdeetarik bat da.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 85. orr.

Herrialdeen batasuna eta Euskal Herriaren beregaintasuna.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 42. orr.

Ipar Euskal Herriko hiru herrialdeak.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 35. orr.

Sei herrialde ditu Euskal Herri federalak.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 78. orr.

Euren herrialdea eta euren euskalkia baizik ez zituzten izan gogoan.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 75. orr.

4 hed

Bi herrialde besterik ez dago: sasoian daudenena eta gaixoena.  Berria - Euskal Herria   2004-07-13

Gauza Galduen Herrialdean harrapatuta zaude.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 364. orr.

Sekula Betiko Lurraldea osatzen duten herrialdeak oso aldakorrak dira.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 32. orr.

5 (hitz elkartuetan)

Hazkunde lasterreko herrialde-zerrenda.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 114. orr.

· Larre-herrialdeak gutxi populatuta daude, jende gutxik baitauka han bizibidea; gari-lurrek gizon gehiagori ematen diete lana, eta mahastiek askoz gehiago.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 102. orr.

Mendebaldeko kristau-herrialdeetako kostetan zehar.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 147. orr.

6 herrialdez herrialde

Bisaiarik gabeko Eztarri Sakona, bere auto beltzean herrialdez herrialde eta mendez mende zebilena.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 210. orr.

Herrialdez herrialde jasotako txosten batzuk.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 232. orr.

Herrialdez herrialde, D eredua nagusi da Gipuzkoan sare publikoan zein itunduan; Araban eta Bizkaian, berriz, eredurik aukeratuena da publikoan, baina ez itunduan.  Berria - Euskal Herria   2004-04-07

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 7 aldiz agertzen direnak)

afrikako herrialde (23); amerikako herrialde (12); asiako herrialde (11); asiako herrialde industrializatu (7); asteartea herrialde (17); asteartea herrialde katalanak (17); asteazkena herrialde (12); asteazkena herrialde katalanak (12); astelehena herrialde (8); astelehena herrialde katalanak (8); atzo herrialde (10); azken herrialde (8); bai herrialde (8); baina herrialde (16); baita herrialde (11); bartzelonan herrialde (7); bartzelonan herrialde katalanak (7); bat herrialde (13); batasuneko herrialde (15); beste herrialde (270); beste herrialde askotan (8); beste herrialde batean (11); beste herrialde bateko (9); beste herrialde batera (18); beste herrialde batzuei (8); beste herrialde batzuek (10); beste herrialde batzuetako (24); beste herrialde batzuetan (42); beste herrialde batzuetara (19); beste herrialde batzuk (16); bezalako herrialde (13); bi herrialde (50); bi herrialde horiek (9); bi herrialde horietan (7); bidean dauden herrialde (7); bideko herrialde (14); da herrialde (81); dago herrialde (10); dagoen herrialde (10); daude herrialde (7); dauden herrialde (13); den herrialde (30); die herrialde (9); diete herrialde (7); dira herrialde (50); diren herrialde (32); ditu herrialde (15); dituen herrialde (20); dituzte herrialde (17); dituzten herrialde (7); du herrialde (39); duen herrialde (22); dugu herrialde (7); dute herrialde (30); duten herrialde (11); ebko herrialde (12); edo herrialde (16); edozein herrialde (11); ere herrialde (19); eta beste herrialde (40); eta herrialde (231); eta herrialde honetan (7); eta herrialde katalanetako (15); eta herrialde katalanetan (8); europako batasuneko herrialde (11); europako beste herrialde (10); europako herrialde (45); euskal herriko herrialde (16); ez da herrialde (11); ez herrialde (8); gainerako herrialde (9); garapen bideko herrialde (14); gure herrialde (11); hainbat herrialde (28); hamar herrialde (15)

herrialde aberats (12); herrialde aberatsak (11); herrialde aberatsei (7); herrialde aberatsek (26); herrialde aberatsen (16); herrialde aberatsen eta (7); herrialde aberatsenek (7); herrialde aberatsetako (11); herrialde aberatsetan (25); herrialde arabiar (17); herrialde arabiarrek (14); herrialde arabiarren (15); herrialde arabiarretako (12); herrialde arabiarretan (10); herrialde asko (19); herrialde askok (27); herrialde askoren (12); herrialde askotako (13); herrialde askotan (66); herrialde baino (8); herrialde bakar (16); herrialde bakarra (23); herrialde bakoitzak (64); herrialde bakoitzak bere (31); herrialde bakoitzaren (26); herrialde bakoitzean (27); herrialde bakoitzeko (39); herrialde bat (51); herrialde batean (68); herrialde batek (31); herrialde bateko (28); herrialde baten (31); herrialde batera (31); herrialde batetik (24); herrialde batetik bestera (14); herrialde batzuei (9); herrialde batzuek (28); herrialde batzuekin (7); herrialde batzuen (15); herrialde batzuetako (38); herrialde batzuetan (74); herrialde batzuetara (21); herrialde batzuetatik (8); herrialde batzuk (31); herrialde behartsuetan (11); herrialde demokratiko (10); herrialde desberdinetako (7); herrialde edo (10); herrialde eta (41); herrialde ezberdinetako (12); herrialde garatuek (14); herrialde garatuen (13); herrialde garatuetako (7); herrialde garatuetan (19); herrialde gehienak (8); herrialde gehienek (13); herrialde gehienetan (35); herrialde guztiak (14); herrialde guztiei (12); herrialde guztiek (23); herrialde guztien (19); herrialde guztietako (21); herrialde guztietan (61); herrialde guztietatik (8)

herrialde handi (9); herrialde hartako (35); herrialde hartan (50); herrialde hau (30); herrialde hauek (14); herrialde hauen (7); herrialde hauetan (7); herrialde honek (12); herrialde honen (19); herrialde honetako (32); herrialde honetan (62); herrialde honetatik (7); herrialde honi (8); herrialde hori (22); herrialde horiei (12); herrialde horiek (64); herrialde horien (28); herrialde horietako (57); herrialde horietan (96); herrialde horietara (7); herrialde horietatik (8); herrialde horrek (23); herrialde horren (19); herrialde horretako (65); herrialde horretan (84); herrialde hura (7); herrialde indigenen (7); herrialde indigenetan (8); herrialde industrializatu (35); herrialde industrializatuei (7); herrialde industrializatuek (13); herrialde industrializatuen (24); herrialde industrializatuetako (16); herrialde industrializatuetan (31); herrialde jakin (25); herrialde jakin bateko (8); herrialde katalanak (296); herrialde katalanen (13); herrialde katalanetako (73); herrialde katalanetako eta (7); herrialde katalanetako taldea (9); herrialde katalanetan (41); herrialde katalanetan eta (7); herrialde katalanetatik (8); herrialde kideei (7); herrialde musulman (10); herrialde musulmanetan (8); herrialde oso (9); herrialde osoa (13); herrialde osoan (59); herrialde osoko (21); herrialde osora (14); herrialde petrolio (7); herrialde pobreei (7); herrialde pobreek (9); herrialde pobreen (13); herrialde pobreetan (19); herrialde txiki (11); herrialde txiroen (14); herrialde txiroetako (10); herrialde txiroetan (14); herrialde urrun (9)

herrialdez herrialde (21); herriko herrialde (16); hiru herrialde (25); hiru herrialde horietan (9); horiek herrialde (12); irakeko herrialde (8); izan da herrialde (7); kronika larunbata herrialde (9); larunbata herrialde (9); larunbata herrialde katalanak (9); mallorcan herrialde (7); mallorcan herrialde katalanak (7); mendebaldeko herrialde (12); munduko herrialde (53); nahiz eta herrialde (8); oso herrialde (8); osteguna herrialde (12); osteguna herrialde katalanak (12); ostirala herrialde (10); ostirala herrialde katalanak (10); valentziako herrialde (7); valentziako herrialde katalanak (7); valentzian herrialde (16); valentzian herrialde katalanak (15); zazpi herrialde (15); zen herrialde (19); zenbait herrialde (26); ziren herrialde (13); zituen herrialde (7); zituzten herrialde (10); zortzi herrialde (7); zuen herrialde (16); zuten herrialde (18)

bere herrialdea (14); dagoen herrialdea (7); dituen herrialdea (7); du herrialdea (10); duen herrialdea (31); eta herrialdea (42); euren herrialdea (7); gure herrialdea (19); herrialdea bakean (8); herrialdea berreraikitzeko (7); herrialdea da (37); herrialdea eta (19); herrialdea ez (10); herrialdea izan (9); herrialdea okupatu (9); herrialdea okupatzen (8); herrialdea utzi (7); izan duen herrialdea (7); lehen herrialdea (8); zuen herrialdea (10)

bere herrialdeak (8); beste herrialdeak (17); bi herrialdeak (12); bidean diren herrialdeak (9); diren herrialdeak (22); dituzten herrialdeak (20); duten herrialdeak (27); eta herrialdeak (18); herrialdeak dira (15); herrialdeak ere (8); herrialdeak ez (14); lau herrialdeak (9); zazpi herrialdeak (11)

atzo herrialdean (7); bere herrialdean (29); beren herrialdean (8); da herrialdean (16); dago herrialdean (7); dira herrialdean (19); ditu herrialdean (9); dituen herrialdean (9); dituzte herrialdean (7); du herrialdean (7); eta herrialdean (19); gure herrialdean (21); herrialdean bertan (15); herrialdean bizi (11); herrialdean dauden (15); herrialdean egon (7); herrialdean eta (20); herrialdean ez (10); herrialdean izan (8); herrialdean zehar (7); jatorrizko herrialdean (7); zen herrialdean (10); zuen herrialdean (11)

bere herrialdearen (9); eta herrialdearen (21); gure herrialdearen (14); herrialdearen egoera (13); herrialdearen hegoaldean (7); herrialdearen segurtasuna (7)

beste herrialdeei (8); bidean diren herrialdeei (9); dauden herrialdeei (10); diren herrialdeei (19); duten herrialdeei (17); eta herrialdeei (8)

batasuneko herrialdeek (7); beste herrialdeek (14); bi herrialdeek (19); bidean diren herrialdeek (8); bideko herrialdeek (12); dauden herrialdeek (7); diren herrialdeek (17); duten herrialdeek (22); gainerako herrialdeek (12); garapen bideko herrialdeek (12); herrialdeek ez (9); mendebaldeko herrialdeek (7)

beste herrialdeekin (10)

batasuneko herrialdeen (9); beste herrialdeen (15); bi herrialdeen (58); bi herrialdeen artean (10); bi herrialdeen arteko (45); bidean dauden herrialdeen (10); bideko herrialdeen (22); dauden herrialdeen (15); diren herrialdeen (21); dituzten herrialdeen (7); duten herrialdeen (16); ekialdeko herrialdeen (8); eta herrialdeen (19); eta herrialdeen artean (7); europako batasuneko herrialdeen (7); europako herrialdeen (11); garapen bideko herrialdeen (22); herrialdeen artean (67); herrialdeen arteko (105); herrialdeen arteko harremanak (10); herrialdeen eta (9); munduko herrialdeen (7); ocdeko herrialdeen (7); zazpi herrialdeen (8)

beste herrialdeetako (22); bi herrialdeetako (20); bideko herrialdeetako (8); bost herrialdeetako (7); dauden herrialdeetako (12); diren herrialdeetako (23); dituzten herrialdeetako (7); eta herrialdeetako (13); garapen bideko herrialdeetako (8); herrialdeetako agintariek (10); herrialdeetako bat (9); herrialdeetako ordezkariak (12); herrialdeetako ordezkariek (9); herrialdeetako txapelketa (9); hiru herrialdeetako (17); kide diren herrialdeetako (7); lau herrialdeetako (10); zazpi herrialdeetako (11)

beste herrialdeetako (22); bi herrialdeetako (20); bideko herrialdeetako (8); bost herrialdeetako (7); dauden herrialdeetako (12); diren herrialdeetako (23); dituzten herrialdeetako (7); eta herrialdeetako (13); garapen bideko herrialdeetako (8); herrialdeetako agintariek (10); herrialdeetako bat (9); herrialdeetako ordezkariak (12); herrialdeetako ordezkariek (9); herrialdeetako txapelketa (9); hiru herrialdeetako (17); kide diren herrialdeetako (7); lau herrialdeetako (10); zazpi herrialdeetako (11)

batasuneko herrialdeetan (8); beste herrialdeetan (46); bi herrialdeetan (7); bidean dauden herrialdeetan (17); bidean diren herrialdeetan (41); bideko herrialdeetan (21); dauden herrialdeetan (23); den herrialdeetan (16); diren herrialdeetan (59); dituzten herrialdeetan (11); duten herrialdeetan (17); ekialdeko herrialdeetan (14); europako batasuneko herrialdeetan (8); gainerako herrialdeetan (18); garapen bideko herrialdeetan (20); hegoaldeko herrialdeetan (11); herrialdeetan baino (15); herrialdeetan bizi (18); herrialdeetan ere (17); herrialdeetan eta (11); herrialdeetan ez (9); herrialdeetan izan (11); hiru herrialdeetan (35); inguruko herrialdeetan (16); lau herrialdeetan (29); mendebaldeko herrialdeetan (14); zazpi herrialdeetan (8)

beste herrialdeetara (16); beste herrialdeetatik (9); jatorrizko herrialdeetara (8)

hainbat herrialdek (28); herrialdek osatzen (16); herrialdek osatzen dute (8); zenbait herrialdek (27)

bere herrialdeko (35); beren herrialdeko (7); da herrialdeko (8); du herrialdeko (8); eta herrialdeko (32); gure herrialdeko (13); herrialdeko agintariek (9); herrialdeko alderdi (7); herrialdeko beste (13); herrialdeko hainbat (8); zuen herrialdeko (7)

bi herrialdeok (7); bi herrialdeotan (7)

bere herrialdera (16); beren herrialdera (9); hainbat herrialderen (11); herrialdera itzuli (11); herrialdera joan (9); herrialdera joan zen (7); munduko herrialderik (14); zenbait herrialderen (7)

beste edozein herrialdetan (7); beste hainbat herrialdetako (7); beste hainbat herrialdetan (10); edozein herrialdetan (12); europako hainbat herrialdetan (10); hainbat herrialdetako (43); hainbat herrialdetan (74); hainbat herrialdetara (8); hamar herrialdetara (8); hamar herrialdetara zabaldu (8); herrialdetan dago (7); herrialdetan ere (8); herrialdetara zabaldu (16); herrialdetara zabaldu da (10); hiru herrialdetako (7); zazpi herrialdetako (8); zein herrialdetan (7); zenbait herrialdetako (10); zenbait herrialdetan (55)

bere herrialdetik (8); hainbat herrialdetara (8); hamar herrialdetara (8); hamar herrialdetara zabaldu (8); herrialdetara zabaldu (16); herrialdetara zabaldu da (10); herrialdetik alde (15); herrialdetik atera (11); herrialdetik kanpo (8); herrialdez herrialde (21)


herrialdeka 1 adlag herrialdeen arabera.

Herrialdeka aztertuz gero.  Berria - Euskal Herria   2004-05-23

Herrialdeka, Erresuma Batuan igo da BPG gehien: %1 ia-ia.  Berria - Ekonomia   2004-03-05

Herrialdeka, Bizkaiak du langabezia tasa handiena.  Berria - Ekonomia   2004-04-28

Euskal Herriko populazio bilakaera, herrialdeka.  Berria - Euskal Herria   2004-03-30

2 herrialdekako izlag

Herrialdekako datuak kontuan hartuta, Nafarroak dauka portzentajerik handiena (%11,69).  Berria - Ekonomia   2004-04-06

Banakako sailkapenak, taldekakoak eta herrialdekakoak izango dira gaurko krosean.  Berria - Kirola   2004-02-08


herriarteko (ETCn 443 agerraldi; orobat herri arteko ETCn 517 agerraldi) 1 izlag herrien artekoa.

Uhartek irabazi du Euskal Herriko Herri Arteko Txapelketa.  Berria - Kirola   2004-10-13

Gasteizko Ogeta pilotalekuan jokaturiko Arabako herriarteko finalean.  Berria - Kirola   2004-06-22

Iruñea txapeldun Nafarroako herriartekoan.  Berria - Kirola   2004-07-06

Herriartekoaren finalean Iruñea Lizarrari nagusitu zitzaion.  Berria - Kirola   2004-07-06

Garazi-Baigorri herriarteko Erkidegoaz ez dut ezer esateko, bi kantonamendurekin ongi osatua baita.  Herria   2004-03-04

Bil ta Garbi hondakinen tratamendurako herri arteko sindikatuak. herria¬

Etxe barruko jarduna, herri arteko hartu-emana eta eliza.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 124. orr.

2 nazioartekoa.

Yasser Arafatek dei egin dio herriarteko batasunari hoik denak salatuz.  Herria   2004-10-07

Kyotoko biltzar herri artekoan.  Herria   2005-05-12

OTAN delako herriarteko defentsa Elkarteak.  Herria   2004-02-12

Beste 600 herriarteko soldado Entebbe hirian.  Herria   2003-06-19


herribildu (ETCn 17 agerraldi) iz etxe eta eraikuntza guztiak elkarren ondora bilduak dituen herrigunea. ik hiribildu.

490 biztanle inguru ditu, eta denak baserrietan bizi dira, udaletxearen inguruan herribildu txikia badauka ere.  Berria - Harian   2006-02-01


herrigintza iz herria (lehen adieran) egitea.

Lehenago ere herrigintzan lan franko egindakoa baitzen Txato: ikastola sortzeko, gazteentzako biltoki bat lortzeko...  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 125. orr.

Ez zaio aski izanen eguneroko herrigintza jardueretan leporaino sartua egotea: besta eta aste kulturalen antolaketan, dantzan, euskalgintzan, ikastolen sorrera eta sustapenean, eta kulturgintzan oro har.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 17. orr.

Euskal herrigintzak, Euskal Herriaren eraikuntzak, bi zutabe nagusi ditu abertzaletasun euskaltzalearen ikuspegitik.  Berria - Euskal Herria   2004-11-04

Hainbeste hausnarketa eta solas erabili ondoan estatuaz, nazioaz, estatu-nazioaz, estatuen eta nazioen arteko gatazkez edo hitzarmenez, hau da, herrigintzaz edo politikaz, nago ez ote dugun bitartean gizaki soilaz arduratzea ahantzi, eta herri-eskubideen/giza eskubideen arteko auzia zuritu gabe utzi.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 104. orr.

Euskaldunek herrigintza deitzen dugun politika lanak bakarrik du egiazko indarra bermatzen.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 159. orr.


herrigune (orobat herri(-)gune) iz herriaren gunea.

Goraxeago, etxez inguratuta baina herriguneari goitik behera bezala begiratuz, oin karratuko kanpandorrea izan behar duena.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 85. orr.

Altzoko herrigune nagusiraino.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 71. orr.

Obabako herri-gunea baino harantzago.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 82. orr.

Gehienetan herrigunetik urruti zeuden etxeak izaten ziren.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 11. orr.

Portuko merkantziak herriguneetatik denbora batez ere ez igarotzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-10-24

Baina ez herri guneetan, inguruko baratzeetan eta soroetan baizik.  Berria - Euskal Herria   2004-09-09

Hiribilduak sortu zirenean, jende asko batu zen herri-guneetara.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 10. orr.


herrikide (ETCn 3.231 agerraldi; orobat herkide ETCn 155 agerraldi) 1 iz herri, hiri berekoa.

Baina asistar herriak aurre egin zien bai noble herrikideei, bai perugiarrei.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 280. orr.

Joan den asteburuan baraualdian izan ziren 15 atarrabiar, herrikideari elkartasuna erakusteko eta, igandean, 500 bat lagunek manifestazioa egin zuten. herria¬

Bitoriano Gallastegi Bergarako alkateak eta Jose Luis Elkoro alkate izanak hartu zuten ahotan Monzon herrikidea.  Berria - Kultura   2004-11-20

Lizaso eta Ezkurra, herkideak dira, biak Doneztebeko semeak.  Berria - Kirola   2004-09-04

Arrantzale batek herrikideengandik jasotzen duen tratu txarra, lintxamendua kontatzen du.  Berria - Kultura   2004-03-26

2 herri, nazio berekoa.

Nork bere herrikideak maite izaten ditu atzerritarrak gorroto dituelako.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 126. orr.

Atzerrian hungarierazko doinu etxekoiak entzuteak sorrarazten duen ustekabeko poza, alegia: herrikide baten aurrean nengoen beraz.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 98. orr.

Juduak berak, beren herrikideen borrero.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 13. orr.

Imajinatzen nuen besaulki batean ondoan eserita neukan koronel ingeles buruzuri betaurrekodun baten herkidea nintzela.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 142. orr.

Printzearen, bere Estatuaren eta bere herrikideen aurrean baliagarri izan nahi duen [...] konpilatzaile bezala azaltzen da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 130. orr.

Tatariarren aliatua izanik, tatariarren antzera ziharduen bere herrikideen aurka!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 445. orr.

Ana, horretaz jakitun, bera ere Gorazdera hurbildu zen eta han, greziar herrikide baten hotelean, ostatu hartu.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 195. orr.

60 metro karratuko pisu batean beste hamaika herrikide magrebtarrekin.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 203. orr.

Nire Hegoaldeko herrikideak.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 241. orr.


herrikidetasun (orobat herkidetasun) iz hiritartasuna.

Hiru pakistandar, bi turkiar, nepaldar bat, filipinar bat, indiar bat eta herrikidetasuna zehaztu ez zuten beste bat.  Berria - Mundua   2004-04-13

Herkidetasun israeldarra duten palestinar horien esanetan, gutxigatik salbatu ziren leherketen ondorioetatik.  Berria - Mundua   2004-08-19


herrikidetza iz herrikide izateko nolakotasuna.

Herrikidetzan eta gizarte trinkotasunean hizkuntzak duen pisua.  Berria - Kultura   2004-09-04


herrikoi izond herriari dagokiona. ik herri 2.

Hizkera herrikoian idatzitako istorio laburrek.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 177. orr.

Basarrik bertsogintzan eta kazetaritza herrikoian egindako lana.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 83. orr.

Afari edo bazkari herrikoietan parte hartzera.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 131. orr.

Besta herrikoi arrakastatsuak.  Herria   2002-09-19

Udazkenarekin batera hainbat kros herrikoi egiteko deialdiak hasten dira Euskal Herrian.  Berria - Kirola   2004-10-16

Elkarte herrikoietako kideek.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 153. orr.

140tik gora kantu herrikoi berreskuratu ditu Oskorrik.  Berria - Kultura   2004-04-23

Sarriegiren musikaren jatorri herrikoia eta helburu are herrikoiagoa.  Askoren artean   «Rataplan» - 20. orr.

Jai herrikoi eta parte-hartzaileen aldeko manifestazio jendetsua.  Berria - Euskal Herria   2004-06-27

Garat anaiak ez ziren baitezpada gizon herrikoiak, etxeko-jaun notableak baizik.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 83. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

afari herrikoi (4); bazkari herrikoi (3); besta herrikoi (13); besta herrikoi bat (4); dantza herrikoi (3); eta herrikoi (6); eta herrikoi bat (3); giro herrikoi (3); herrikoi bat (19); herrikoi batean (4); herrikoi batek (3); herrikoi batekin (5); herrikoi baten (5); herrikoi batzu (5); herrikoi eta (23); herrikoi eta parte (3); herrikoi hori (5); jai herrikoi (3); kantu herrikoi (11)

afari herrikoia (6); ako (3); argia eta herrikoia (3); arras herrikoia (3); bat guziz herrikoia (4); bazkari herrikoia (19); besta guziz herrikoia (5); besta herrikoia (16); besta herrikoia urruñ egitarau herrikoia (3); eguerditan bazkari herrikoia (3); eta guziz herrikoia (4); eta herrikoia (29); eta herrikoia izan (4); eta zinez herrikoia (3); giro herrikoia (5); guziz herrikoia (16); herrikoia da (5); herrikoia egin (4); herrikoia egiten (3); herrikoia eta (22); herrikoia eta alegera (3); herrikoia izan (9); herrikoia izan zen (3); kanta herrikoia (3); kultura herrikoia (3); kutsu herrikoia (3); musika herrikoia (4); zabala eta herrikoia (3)

besta herrikoiak (3); dantza herrikoiak (4); doinu herrikoiak (5); eta goresmen herrikoiak (6); eta herrikoiak (9); goresmen herrikoiak (27); goresmen herrikoiak burrasoeri (3); goresmen herrikoiak etxeko (4); guzien goresmen herrikoiak (3); herrikoiak eta (10); herrikoiak etxeko (4); herrikoiak etxeko guzieri (4); jai herrikoiak (3); kantu herrikoiak (13)

eta herrikoian (4); eta herrikoiaren (4); hizkera herrikoian (3); jai herrikoien (6); kantu herrikoiekin (7); kantu herrikoien (4)


herrikoitasun iz herrikoia denaren nolakotasuna.

«Haren herrikoitasuna zaintzearen aldekoak gara», adierazi zuen politikari nafarrak.  Berria - Euskal Herria   2004-06-01

Erabat bitxia da enpirismoak herrikoitasunik ez izatea.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 185. orr.


herrikoitu, herrikoi(tu), herrikoitzen da/du ad herrikoi bihurtu.

Idazle israeldarraren anekdota gogoratzen dut, hitz bat asmatu, bere liburu batean erabili eta handik bi urtera taxilari bati entzun zion, zeharo herrikoitu zen seinale.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 27. orr.

Hori jakiten ez den bitartean ezin dugu Europa herrikoitu.  Berria - Euskal Herria   2004-06-05


herrikoxeme ik herri 26.

herrilan ik herri 19; herri 20.

herrimin (ETCn 614 agerraldi; orobat herri min ETCn 112 agerraldi) sorterritik urrun egoteak eragiten duen goibeltasun egoera. ik min1 6.

Herrimina erabiltzen da gabetasun hori estaltzeko -eta ez dago gaizki- baina herrien, lekuen, gauzen eta pertsonenganako mina eduki daiteke eta gabezia gehiegi dira horiek guztiak herrimin bezalako hitz bakarrarekin estaltzeko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 212. orr.

Sentipen zorrotz, mingarri eta hutsal batek harrapatu ninduen: herriminak.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 263. orr.

Turinen herrimin handia izan zuen beti.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 152. orr.

Zaragozakoa ongi eraman nuen arren, herrimina sentitzen nuen.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 29. orr.

Herrimina senditurik hain segur, itzuli zen Euskal Herrira.  Herria   2004-03-04

Han utziak baitzituen antzina emaztea eta sei hilabeteko umetxoa, maiz herrimina sentiarazten ziotenak.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 33. orr.

Herriminak jota zegoen, seme-alaben geroaz kezkaturik eta haien hobe beharrez itzuli nahi ei zuen Europara.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 197. orr.

Denbora nahikoa kanpoan igarotzea aski bide da herrimina sortzeko. Euzkadi gerran galdu eta erbestean herri minez zebiltzan euskaldun haientzat guztientzat.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 18. orr.

Eta han tristuraz eta herriminez hil zen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 210. orr.

Herriminak Ulises Sindromea izenekoa eragiten du.  Berria - Euskal Herria   2004-11-17

Itsasoa herriminaren egoitza da.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 213. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

herriminak jota (5)


herrimindu izond herriminak joa.

Agian ETAko mutilentzat leherkaria erosten nenbilela irudituko zitzaion, eta hori, beti atzerrian bizi izan den bera bezalako herrimindu batentzat ez da sekula hainbesteko hobena izan, antza.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 118. orr.


herrinahasle ik herri 21.

herriño iz herritxoa.

Propriano, Korsikako herriño bat.  Herria   2003-09-25

Kamioiak baratu diren lekutik ozta kilometro batera, herriño bat ikusi duzue.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 33. orr.


herriratu, herrira(tu), herriratzen da/du ad herrira itzuli, joan edo eraman.

Peter, halaber, sekula herriratuko balitz arras bestelakotua atzemanen zuketen otsabidetarrek.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 44. orr.

Gorrotoa herriratu zenean, Levine jaunari izar bat josi zioten paparrean.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 220. orr.

Siziliara iritsi ziren 37 etorkinetatik 27, ghaniarrak denak, herriratu zituzten atzo.  Berria - Mundua   2004-07-23

Arras ttipia nintzen zu herriratzean.  Herria   2004-11-04

· Argentinan sortu eta oso gazte zela Euskal Herriratu zen pianista.  Berria - Kultura   2004-03-13

Errazkinen gorpua erraustu eta Euskal Herriratu dute.  Berria - Euskal Herria   2004-07-10

Euskal Presoak Euskal Herriratuak izan daitezen. herria¬


herriratze iz herrira itzultzea, joatea edo eramatea.

Irakurtua izan da gutun bat Ekipamenduko eta Aireko elkartearena aireportuaren herriratzeaz.  Herria   2005-11-03


herritar (ETCn 563 agerraldi) 1 iz norbaiti buruz, bere herrikoa dena. (zentzu politikoan)

Herritarrak, aberria arriskuan da!  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 127. orr.

Herritarrik gabe, politikak ez dira ez eraginkorrak ez zilegiak izango. Herritar guziak berdinak ziren legearen aitzinean.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 101. orr.

Herritarren %55 ez dira bozkatzera joan.  Berria - Mundua   2004-06-27

Herritarrek Europako eraikuntzan izan behar duten rola.  Berria - Mundua   2004-06-27

Errepublikaren alde borrokatutako herritar guzti-guztiak ziren gerrako galtzaile.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 89. orr.

Periklesek [...] Atenaseko herritar libreak zituen buruan.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 12. orr.

Europako herritar guztien aurkako erasoa. herria¬

Frantziako herritar guztientzat.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 55. orr.

Bera herritar ingelesa zela aldarrikatu zuen, baina alferrik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 261. orr.

Formula zehatza eskaintzen du, euskal herritarrek hitza eta erabakia hartzea.  Berria - Harian   2005-04-02

Bilbon izandako manifestazioan herritar batek begia galdu zuen. herria¬

Herritar beltzen eskubideen aldeko bi talde.  Berria - Mundua   2004-07-16

Strugako herritar eslaviarrek Mazedoniako Gobernuaren planen aurka antolatutako protestak.  Berria - Mundua   2004-07-24

Herritar ororentzako botoa.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 374. orr.

Aberriari herritar guzien lankidetza beharrezkoa zaio.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 163. orr.

Oinarrizko errenta herritar orori, herritar izateagatik bermatzen zaion gutxieneko diru sarrera da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 150. orr.

Bi milioitik gora turkiar bizi dira Alemanian eta "hirugarren mailako herritar" balira bezala tratatzen dituztela salatu du.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 11. orr.

Lehen munduko herritar asko analfabeto funtzionalak dira.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 116. orr.

Hots herriko seme bat zen, herritar hon bat, denek "Eduar" deitzen günüana.  Herria   2001-11-08

2 (zentzu ez-politikoan)

Hurrengo urtean naziak sartu ziren, herria mendean hartu, eta herritarrak bota egin zituzten bertatik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 162. orr.

Gogoratzen zaigu bestalde nola Jesusen herritarrek azkenean beren ohiko hizkuntza hebreera baztertu zuten liturgiatik landa.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 179. orr.

Fededun edo fedegabe, aberats edo erromes, herritar edo atzerritar.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 139. orr.

Bizkaiko herritar xeheendako ere ulertezina gertatu zen euskara berria.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 87. orr.

Alkate bat lurrera josi duela, bere herritar guztien aurrean gainera.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 164. orr.

Ezkontzeko sakramenduak elgarretaratu ditu Xabi Saragueta gure herritar gaztea eta Beatrice Eyheramendy Pagolarra.  Herria   2004-09-23

Saran, herritar guziak eliza barnean ehorzten ohi zituzten.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 38. orr.

Udaletxea hertsatu zuten herritar guzien artean.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 120. orr.

Agoizko herritar asko beldur da.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 24. orr.

Gogokoago dute gurekin herritar xumeokin mintzatzea.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 537. orr.

Herritarrak, Itoizko Koordinakundea, solidarioak eta ekologistak.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 15. orr.

Bikarioa herritarra nuen, dio Piarresek, Jatsu-Etxelekukoa.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 103. orr.

· -Azarias nauzu, zure herritar Ananias ospetsuaren semea.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 112. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hautagaitza nazionala aurkezteko proposamena egin zuen atzo herritar talde batek. herria¬

Herritar elkarteek ekitaldiak prestatu dituzte Bartzelonan Diada elkarrekin ospatzeko.  Berria - Mundua   2004-09-11

Gure herri eta herritar eskubideak.  Berria - Harian   2005-01-16

Baldin eta nire lehengusuak, (ustez) herritar-harrotasun halako batek eta bestearen ihardespen hirukoitzaz ezaxola agertu nahiak bultzaturik, areago azpimarratu ez balu.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 86. orr.

Herritar ekimen honen helburuak Euskadiko kultura politikoa aldatzea, eta herritarrei protagonismoa ematea dira.  Berria - Euskal Herria   2004-11-20

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Milaka euskal herritar eta ehunka erakunde. heziketa egiten denean, sekten mehatxua aipatzen da.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 101. orr.

Zenbaki horiek erakusten dute zertaratu gaituen, azken bi mendeetan, Frantziako estatu-nazioak Iparraldeko euskal herritar prestuak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 120. orr.

• 5 izond ik herri 2; herrikoi.

Gizarte-aldaketaren eragile izan behar zutenak -klase herritarrak, alegia-.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 116. orr.

Espainiako musika herritarra.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 90. orr.

Festa herritar edo eliztar ofizialetan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 210. orr.

Ezezko herritar, ezkertiar eta internazionalista.  Berria - Harian   2005-05-31

Herritarra eta ofiziala, biak bata besteari kontrajarriak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 8. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 6 aldiz agertzen direnak)

aebetako herritar (6); ainitz herritar (8); astean bi herritar (6); auzo herritar (28); auzo herritar eta (6); baina herritar (20); baino herritar (6); baita herritar (10); bat herritar (27); batek herritar (6); bere herritar (8); bertako herritar (8); bertze herritar (7); beste herritar (17); bi euskal herritar (13); bi herritar (53); bi herritar segituak (7); bizi den herritar (7); bizi diren herritar (11); da herritar (35); dauden herritar (7); dela herritar (6); den herritar (12); die herritar (6); diote herritar (9); dira herritar (11); diren herritar (28); ditu herritar (7); dituzte herritar (9); dituzten herritar (6); du herritar (25); duen herritar (14); dugu herritar (6); dute herritar (17); duten herritar (26); edo herritar (15); edozein herritar (10); ehunka herritar (12); ere herritar (13); eta auzo herritar (14); eta euskal herritar (27); eta hainbat herritar (9); eta herritar (192); eta herritar askok (6); eta herritar gehiago (8); eta herritar guzieri (6); eta herritar guztiak (12); eta herritar guztiei (7); eta herritar guztiek (6); eta herritar guztien (12); eta milaka herritar (12); europako herritar (11); euskal herriko herritar (7); euskal herritar (337); euskal herritar askok (6); euskal herritar eta (8); euskal herritar gehienek (6); euskal herritar gisa (17); euskal herritar guztiei (31); euskal herritar guztiek (22); euskal herritar guztien (41); euskal herritar guztiok (11); euskal herritar guztion (7); euskal herritar hil (8); euskal herritar horiek (6); gero eta herritar (13); gure herritar (95); hainbat euskal herritar (7); hainbat herritar (37); herriko herritar (9)

herritar ainitz (6); herritar ala (10); herritar andana (9); herritar anitzek (7); herritar arruntak (7); herritar asko (69); herritar askok (75); herritar askok ez (8); herritar askoren (24); herritar askori (8); herritar atera (8); herritar atera ziren (8); herritar atxilotu (6); herritar baino (11); herritar baino gehiago (7); herritar bakoitza (11); herritar bakoitzak (21); herritar bakoitzaren (12); herritar bakoitzari (6); herritar bat (63); herritar bat hil (10); herritar batek (71); herritar baten (31); herritar bati (17); herritar batzuek (20); herritar batzuen (11); herritar batzuk (22); herritar bezala (7); herritar bildu (18); herritar bildu dira (6); herritar bildu ziren (8); herritar bizi (7); herritar daude (8); herritar edo (11); herritar eskubideak (7); herritar eta (117); herritar eta auzo (12); herritar ez (6); herritar gazte (19); herritar gaztea (7); herritar gazteak (9); herritar gaztek (7); herritar gehiago (19); herritar gehiagok (9); herritar gehienak (25); herritar gehienek (56); herritar gehienen (22); herritar gisa (46)

herritar guziak (41); herritar guziak gomit (7); herritar guziek (11); herritar guzien (36); herritar guzien izenean (18); herritar guzieri (39); herritar guzieri idekia (6); herritar guzti (8); herritar guztiak (63); herritar guztiei (104); herritar guztiek (108); herritar guztiek dutela (6); herritar guztiek izango (8); herritar guztiek parte (9); herritar guztien (144); herritar guztien eskubide (22); herritar guztien eskubideak (6); herritar guztien parte (9); herritar guztiena (6); herritar guztientzat (21); herritar guztiok (24); herritar guztion (12); herritar hauek (8); herritar hil (45); herritar hil dira (12); herritar hil ziren (6); herritar horiek (22); herritar horien (10); herritar horrek (8); herritar inguru (14); herritar inguruk (11); herritar izan (10); herritar izan ziren (6); herritar moduan (6); herritar multxo (15); herritar multzo (6); herritar musikari (7); herritar oro (6); herritar orok (22); herritar ororen (15); herritar orori (22); herritar segituak (9); herritar segituak izan (9); herritar talde (48); herritar talde bat (9); herritar talde batek (33); herritar ugari (23); herritar ugarik (12); herritar xume (7); herritar xumeen (7); herritar zeuden (6)

hiru herritar (15); lau herritar (11); mailako herritar (6); mila herritar (11); milaka euskal herritar (14); milaka herritar (69); milaka herritar atera (6); milaka herritar bildu (6); milioi bat herritar (8); milioi herritar (20); sei euskal herritar (9); zen herritar (9); ziren herritar (14); zuen herritar (17); zuten herritar (9)

; duen herritarra (6); eta herritarra (8); euskal herritarra (47); gure herritarra (29); gure herritarra eta (6); herritarra da (14); herritarra eta (19); herritarra naiz (7)

aldeko herritarrak (6); auzo herritarrak (6); baina herritarrak (6); bere herritarrak (15); bertako herritarrak (11); bi euskal herritarrak (7); bi herritarrak (6); bigarren mailako herritarrak (19); bizi diren herritarrak (8); da herritarrak (10); dauden herritarrak (7); deitu ditu herritarrak (10); deitu zituen herritarrak (8); deitu zituzten herritarrak (6); dira herritarrak (11); diren herritarrak (26); ditu herritarrak (25); dituzte herritarrak (8); dituzten herritarrak (13); du herritarrak (8); duten herritarrak (18); eta euskal herritarrak (18); eta herritarrak (95)

euskal herritarrak (197); euskal herritarrak atxilotu (8); euskal herritarrak dira (6); euskal herritarrak ez (7); euskal herritarrak izan (6); gainerako herritarrak (6); gure herritarrak (12); herritarrak atxilotu (9); herritarrak babestea (6); herritarrak bere (6); herritarrak beren (7); herritarrak bildu (8); herritarrak dira (33); herritarrak ere (28); herritarrak eta (56); herritarrak ez (42); herritarrak ez dira (11); herritarrak gara (8); herritarrak hiltzen (7); herritarrak izan (22); herritarrak izan ziren (6); herritarrak izango (7); herritarrak oro (7); herritarrak ziren (10); inguruko herritarrak (6); mailako herritarrak (23); sei euskal herritarrak (23); zeuden herritarrak (6); ziren herritarrak (24); zituen herritarrak (13); zituzten herritarrak (16); zuen herritarrak (9); zuten herritarrak (8)

euskal herritarraren (6); euskal herritarrari (8)

atzo herritarrei (8); bere herritarrei (11); die euskal herritarrei (6); die herritarrei (51); diete herritarrei (24); diren herritarrei (10); dituzten herritarrei (9); dizkie herritarrei (8); duten herritarrei (15); egin die herritarrei (14); egin diete herritarrei (7); egin zien herritarrei (20); egin zieten herritarrei (7); eskatu die herritarrei (17); eskatu diete herritarrei (7); eskatu zien herritarrei (21); eta euskal herritarrei (17); eta herritarrei (96); euskal herritarrei (109); herritarrei begira (6); herritarrei beren (6); herritarrei dei (15); herritarrei dei egin (10); herritarrei ere (17); herritarrei eskatu (8); herritarrei eta (33); herritarrei euren (9); herritarrei ez (8); herritarrei galdetu (6); herritarrei hitza (10); zein herritarrei (6); zien atzo herritarrei (6); zien herritarrei (45); zieten herritarrei (11); zuten herritarrei (6)

bai eta herritarrek (6); baina herritarrek (18); bat herritarrek (13); bere herritarrek (10); bertako herritarrek (14); beste herritarrek (8); bi euskal herritarrek (10); bi herritarrek (8); bizi diren herritarrek (9); da herritarrek (26); diote herritarrek (15); dira herritarrek (7); diren herritarrek (22); dituzte herritarrek (11); dituzten herritarrek (11); du herritarrek (13); dute herritarrek (65); dute milaka herritarrek (6); duten herritarrek (15); edozein herritarrek (7); ehunka herritarrek (17); eta euskal herritarrek (12); eta gipuzkoako herritarrek (6); eta hainbat herritarrek (6); eta herritarrek (132); eta herritarrek ere (7); eta milaka herritarrek (8); euskal herritarrek (270); euskal herritarrek beren (14); euskal herritarrek erabaki (7); euskal herritarrek erabakiko (8); euskal herritarrek euren (12); euskal herritarrek ez (8); euskal herritarrek nahi (7); ez herritarrek (9); gainerako herritarrek (9); gipuzkoako herritarrek (6); gure herritarrek (13); hainbat herritarrek (41); hango herritarrek (8)

herritarrek aukera (6); herritarrek azken (6); herritarrek badakite (6); herritarrek bat (10); herritarrek bat egin (8); herritarrek behar (8); herritarrek bere (10); herritarrek berek (8); herritarrek beren (49); herritarrek beren etorkizuna (10); herritarrek beste (8); herritarrek bezala (13); herritarrek bi (7); herritarrek dituzten (10); herritarrek dute (13); herritarrek duten (10); herritarrek egin (26); herritarrek egin dute (7); herritarrek egindako (10); herritarrek eman (8); herritarrek emandako (11); herritarrek erabaki (19); herritarrek erabakiko (16); herritarrek erabakiko dute (7); herritarrek erabakitakoa (7); herritarrek erabakitzeko (8); herritarrek erabakitzen (11); herritarrek erabakitzen dutena (9); herritarrek ere (36); herritarrek eskaini (10); herritarrek eta (42); herritarrek euren (32); herritarrek euren etorkizuna (10); herritarrek euskara (6); herritarrek ez (88); herritarrek ez dute (36); herritarrek ez dutela (13); herritarrek ez zuten (8); herritarrek ezin (15); herritarrek haien (6); herritarrek hainbat (7); herritarrek hautatutako (7); herritarrek ihes (7); herritarrek ihes egin (7); herritarrek izan (9); herritarrek jakin (8); herritarrek jasan (6); herritarrek libre (7); herritarrek libre eta (6); herritarrek nahi (18); herritarrek osatzen (8); herritarrek parte (22); herritarrek parte hartu (6); herritarrek salatu (8); herritarrek uste (6); herritarrek zer (10); herritarrek zuzenean (6)

inguruko herritarrek (8); milaka euskal herritarrek (7); milaka herritarrek (56); milioi herritarrek (19); sei euskal herritarrek (10); zenbait herritarrek (15); zioten herritarrek (7); ziren herritarrek (9); zituzten herritarrek (15); zuten herritarrek (43)

eta herritarrekin (9); euskal herritarrekin (14); herritarrekin bat (7); herritarrekin batera (11)

atzo herritarren (6); baina herritarren (12); baita herritarren (6); bat herritarren (8); bere herritarren (27); bertako herritarren (12); beste herritarren (6); bi euskal herritarren (13); bizi diren herritarren (12); da herritarren (48); da herritarren zerrenda (8); dela herritarren (6); dio herritarren (9); dira herritarren (24); diren herritarren (29); ditu herritarren (8); dituzte herritarren (6); dituzten herritarren (11); donostia herritarren (10); du herritarren (55); du herritarren artean (16); du herritarren zerrenda (7); du herritarren zerrendak (9); duela herritarren (10); duen herritarren (9); dute herritarren (31); duten herritarren (24)

eaeko herritarren (11); edo herritarren (9); edozein herritarren (6); egindako herritarren (8); ere herritarren (14); eta bere herritarren (6); eta euskal herritarren (47); eta gipuzkoako herritarren (13); eta herritarren (307); eta herritarren artean (24); eta herritarren arteko (18); eta herritarren borondatea (10); eta herritarren eskubideak (7); eta herritarren parte (16); eta milaka herritarren (7); europako herritarren (14); euskal herriko herritarren (8); euskal herritarren (406); euskal herritarren artean (10); euskal herritarren arteko (12); euskal herritarren aurka (8); euskal herritarren aurkako (16); euskal herritarren borondatea (21); euskal herritarren erabaki (7); euskal herritarren erabakia (14); euskal herritarren erabakiaren (6); euskal herritarren erabakitzeko (15); euskal herritarren eskubide (12); euskal herritarren eskubideak (15); euskal herritarren eskubideen (12); euskal herritarren eta (12); euskal herritarren hitza (15); euskal herritarren kontra (7); euskal herritarren oinarrizko (8); gainerako herritarren (8); gipuzkoako herritarren (14); gure herritarren (16); hainbat herritarren (13); hango herritarren (8); herri eta herritarren (6); herrien eta herritarren (13)

herritarren ahotsa (8); herritarren alde (13); herritarren aldeko (7); herritarren aldetik (11); herritarren arazoak (11); herritarren arreta (6); herritarren artean (245); herritarren arteko (88); herritarren arteko palantxa (6); herritarren atxikimendua (8); herritarren aurka (27); herritarren aurkako (18); herritarren aurrean (24); herritarren babesa (35); herritarren babeserako (10); herritarren bazkaria (8); herritarren beharrei (11); herritarren benetako (6); herritarren bizi (18); herritarren bizitza (6); herritarren borondate (9); herritarren borondatea (80); herritarren borondatea errespetatzea (6); herritarren borondatearen (16); herritarren borondateari (8)

herritarren egoera (15); herritarren eguna (30); herritarren eguneroko (9); herritarren ekarpenak (7); herritarren erabaki (11); herritarren erabakia (27); herritarren erabakia errespetatu (7); herritarren erabakia errespetatzeko (6); herritarren erabakiaren (9); herritarren erabakitzeko (20); herritarren erabakitzeko eskubidea (8); herritarren erdiak (15); herritarren erdiek (11); herritarren esku (33); herritarren eskubide (40); herritarren eskubide eta (7); herritarren eskubide zibil (12); herritarren eskubidea (8); herritarren eskubideak (57); herritarren eskubideak eta (6); herritarren eskubideen (22); herritarren eskura (16); herritarren eta (74); herritarren europa (7); herritarren gehiengo (9); herritarren gehiengoa (14); herritarren gehiengoak (25); herritarren gehiengoaren (10); herritarren haserrea (7); herritarren hitza (35); herritarren hitza eta (15); herritarren hizkuntz (9); herritarren hizkuntz eskubideak (6); herritarren hizkuntza (7)

herritarren interesak (12); herritarren interesen (10); herritarren iritzia (26); herritarren iritziak (9); herritarren izenak (6); herritarren izenean (6); herritarren jarrera (7); herritarren kezka (15); herritarren konfiantza (9); herritarren konpromisoa (11); herritarren kontra (18); herritarren kontrako (14); herritarren kopurua (10); herritarren laguntza (15); herritarren laguntza eskatu (7); herritarren mesederako (6); herritarren mugimenduaren (6); herritarren mugimenduaren aldeko (6); herritarren nahia (17); herritarren nahiak (6)

herritarren oinarrizko (21); herritarren oinarrizko eskubideak (14); herritarren ordezkari (16); herritarren osasuna (10); herritarren osasunean (6); herritarren partaidetza (6); herritarren parte (86); herritarren parte hartze (7); herritarren parte hartzea (59); herritarren protestak (7); herritarren salaketak (7); herritarren segurtasuna (14); herritarren sinadurak (7); herritarren sostengu (6); herritarren sostengua (15); herritarren zati (14); herritarren zati handi (8); herritarren zerbitzura (16); herritarren zerrenda (110); herritarren zerrenda legez (11); herritarren zerrendak (64); herritarren zerrendak hz (6); herritarren zerrendako (12); herritarren zerrendaren (54); herritarren zerrendaren aldeko (8); herritarren zerrendari (23)

hori herritarren (7); horiek herritarren (6); horrek herritarren (11); horretako herritarren (6); irakeko herritarren (6); kalte egindako herritarren (7); kataluniako herritarren (8); milaka euskal herritarren (7); milaka herritarren (31); milioi herritarren (10); munduko herritarren (9); nafarroako herritarren (6); sei euskal herritarren (37); ump herritarren (11); ump herritarren mugimenduaren (6); zein herritarren (7); zen herritarren (11); ziren herritarren (8); zituzten herritarren (7); zuen herritarren (21); zuten herritarren (16)

euskal herritarrentzat (13); herritarrentzat ere (7); herritarrentzat eta (8)


herritargo iz herritartasuna.

Frantses herritargoa duela.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 21. orr.

Munduko herritargoari baldintzak ezartzen dizkioten botere esferentzat.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 77. orr.

Herriei buruzko aipamenik ez egitea ondorio lazgarriak ekarriko dizkio herritargo europarrari, besteak beste, aniztasuna, hurbiltasuna, erantzukizuna eta gardentasuna zapuzten dituelako.  Berria - Euskal Herria   2004-05-13

Herritargo zati honek, ez du zatia izan nahi, euskal herritargo bakuna baizik.  Berria - Harian   2005-10-09


herritartasun (ETCn 2.735 agerraldi) 1 iz herritar izateko nolakotasuna; herri jakin bateko herritarra izateko zertzelada.

Herritartasuna, herritarren atxikimendu libre eta demokratikoa, alegia.  Berria - Euskal Herria   2004-09-19

Erromatar Legearen mende bizitzea erromatar herritartasunaren pribilegio ospetsuetako bat zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 66. orr.

Biztanleen %6k errusiar herritartasuna dute eta %12,4k ez dute herritartasun zehatzik.  Berria - Mundua   2004-04-21

Euskal herritartasuna eta naziotasuna. herria¬

Europako herritartasuna sortzeko.  Berria - Harian   2005-12-14

Ukrainar-errusiar herritartasun bikoitza.  Berria - Mundua   2004-11-25

Herritarrek bi herritartasun izateko aukera izango dutela.  Berria - Mundua   2004-11-24

1966an Alemaniako herritartasuna eskuratu zuen Niznanskik.  Berria - Mundua   2004-01-20

Palestinarrek Israelgo herritartasuna lortzea debekatzen duen lege bat.  Berria - Mundua   2004-04-03

Aspaldi kendu zigun herritartasun hori Hitlerrek.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 67. orr.

Nafarroa Garaiko agintariek ez zieten onartzen baxenabartarrei herritartasunik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 314. orr.

Lanaren bidez lortzen duela herritartasun osoa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 111. orr.

Frantziatik alde egindako frantsesen herritartasunaren galerari buruzkoa.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 11. orr.

Herritartasun unibertsalerainoko bidea ez da oraindik amaitua.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 7. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Herritartasun agiririk ez dutenen eskubideak.  Berria - Mundua   2004-10-17

1999an sozialdemokratak herritartasun legea aldatzekotan zeudenean.  Berria - Mundua   2004-10-17

Partaidetzazko demokraziaren ideiak herritartasun ideia sendotu nahi du.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 90. orr.

Herritartasun kontzientzia.  Berria - Harian   2005-10-01

Soldata unibertsala edota herritartasun errenta, besteak beste (frantsesezko revenue universelle eta revenue de citoyenneté edota ingelesezko basic income).  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 150. orr.

Arrantzale eta ehiztari herri honetan, ehiza egiten duen eta sareak zabaltzen dituen armiarmak herritartasun eskubidea dauka, bere etxean dago.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 122. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta herritartasun (3); herritartasun agiririk (3); herritartasun bikoitza (4); herritartasun eta (4)

argentinako herritartasuna (9); bertako herritartasuna (3); da herritartasuna (3); dute herritartasuna (3); espainiako herritartasuna (5); espainiar herritartasuna (6); euskal herritartasuna (11); frantses herritartasuna (4); frantziako herritartasuna (3); frantziar herritartasuna (4)

herritartasuna duten (3); herritartasuna eman (3); herritartasuna ematea (4); herritartasuna eskuratu (3); herritartasuna eskuratu zuen (3); herritartasuna ez (6); herritartasuna ez duten (3); herritartasuna kendu (4); herritartasuna lortu (4); herritartasuna lortzear (3); herritartasuna lortzeko (7)

euskal herritartasunaren (3); lituaniako herritartasuna (3)


herritartu, herritar(tu), herritartzen 1 da/du ad herritartasuna hartu edo eman.

Qatarrek Ailton, Dede eta Leandro jokalari brasildarrak diru truke herritartu nahi zituela, selekzioan joka zezaten.  Berria - Kirola   2004-03-18

1967a baino lehenagotik dozenaka mila palestinar etorri dira Israelera bizitzera, ezkondu eta herritartu egiten dira.  Berria - Mundua   2004-04-03

2 herritar bihurtu.

Kasik 40 urte du Juanes Ourthiague bere familia ederrarekin Suhuskunetik Donaixtira bizitzera jin zela erosi zuten Etxegoinea etxaldera, berehala herritartu zen familia eta ongi errotu herrian leialki.  Herria   2004-03-11

3 (era burutua izenondo gisa)

HARTZAROk nahi izan du ohoratu herritar bat edo hobeki erran herritartu bat.  Herria   2003-03-13


herritartze iz herritartasuna hartzea edo ematea.

Irakurketaren zabalkundea, herritartzea delako XX. mendean gauzatu den iraultzarik handiena.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 285. orr.


herritto iz herritxoa.

Haitin ere, Frantziak asko ikusteko duen amerikar herrittoan, [...].  Herria   2005-07-28

Herritto baten buruzagia hil dutela tiroz, Kaizal xihita.  Herria   2005-08-04


herritxo 1 iz herri txikia.

San Severino herritxoan aurkitu zuen, monasterio batean predikatzen ari zela. Cannara izeneko herritxora heldu ziren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 762. orr.

Aliatuek Bayeux hartu dute, Frantziako kostaldeko herritxo bat.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 324. orr.

Frantziako herritxoek zeinek bere santu patroia du zaindari.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 136. orr.

Mendialdeko herritxo eder batean.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 134. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Auverniako bainu herritxo batean zen hori guztia, Châtel-Guyon-en.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 205. orr.

Herritxo bat izatetik hiri zabal bat izatera aldatu zen Donostia.  Askoren artean   «Rataplan» - 45. orr.


herrixka (654 agerraldi, 96 liburu eta 111 artikulutan; ETCn 1.822 agerraldi; orobat herriska 36 agerraldi, 7 liburu eta 5 artikulutan; ETCn 191 agerraldi) 1 iz herri txikia.

Hemiten, Adanako probintziako 60 etxeko herrixka batean, Turkiako hegoaldean.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 7. orr.

1904ko uztailean sortu zen, Poloniako herrixka batean, Leoncinen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 8. orr.

Gaya deritzan eskualdeko Mayapur herrixkara hurbildu zirenean.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 65. orr.

Alviano izeneko herrixkara iritsi zen Jainkoaren hitza predikatzera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 219. orr.

Eta hiri, herrixka edo etxeetan sartzen zirenean, bakea aldarrikatu ohi zuten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 472. orr.

Gero herrixka bat hiritik hurbil.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 31. orr.

Kalonjeburuak, kalonjeburuordeak, herrixkako kalonjeak.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 240. orr.

Arazoa konpontzeko asmoz, SOS Haurren Herrixkari 80.000 euro emango zizkiola jakinarazi zuen orain arteko idazkari nagusiak.  Berria - Mundua   2004-12-23

Gizaki modernoaren buru-argitasunak mundua herrixka bihurtu du.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 44. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Satriano izeneko herrixka pobre batera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 329. orr.

Herrixka ziztrin horietako batean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 218. orr.

Herrixka madarikatu hartan.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 64. orr.

Bevagna Spoleto haranean dagoen herrixka noblea da.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 449. orr.

-Herrixka ederra zurea, andrea.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 79. orr.

Herrixka turistiko xarmagarria.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 33. orr.

Kanadako mendebaldeko herrixka bakartietan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 99. orr.

Giza begiak ezin ikusizko herrixka urrunak ziren. baserri-giroko herrixka atzeratu batean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 365. orr.

Sutan erre ez diren herrixka bakanak, hilik izango ez diren gizonak.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 79. orr.

Burdin aroko herrixka bat.  Herria   2002-10-03

Dona Zaharreko erromatar herrixka.  Herria   2001-11-15

Hiri horien inguruko herrixka guztiak.  Elizen arteko biblia   Jos 19,8

3 pei herri, nazio txikia.

Euskaldunok jende xixarea ginela esaten zigun, Euskadi herrixka zikin bat zela.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 208. orr.

Gure herrixka euskaldun mixerable hau.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 76. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Herrixka sail hori, eliza zahar horiek.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 76. orr.

Hiri eta herrixka inguruetako bideetan,.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 547. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Probintzietako bazter herrixka baketsu batera erretiratuko zela.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 346. orr.

Indian milioi erdi mendi-herrixka dago, asko argirik eta urik gabe.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 12. orr.

Toskanako beste mendi-herrixka xarmagarri bat .  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 187. orr.

Inguru heietako arrantzale herrixka eta etxolak.  Herria   2004-12-30

Gainerakoan, oilo-herrixka bat besterik ez baita Korinto.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 227. orr.

Ez da deus handiagorik arrantzale herrixka bat baino.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 103. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arrantzale herrixka (5); arrantzale herrixka bat (3); aurreko herrixka horretara (3); bezalako herrixka (4); dagoen herrixka (6); dagoen herrixka batera (3); diren herrixka (3); dituen herrixka (3); edo herrixka (3); eguberriko herrixka (5); eta herrixka (19); herri eta herrixka (4); herriko herrixka (4)

herrixka bat (33); herrixka bat da (4); herrixka batean (63); herrixka batean bizi (5); herrixka batean gelditu (3); herrixka batean jaio (3); herrixka batek (3); herrixka bateko (18); herrixka baten (11); herrixka batera (13); herrixka batera iritsi (3); herrixka batera joan (3); herrixka batetik (4); herrixka edo (4); herrixka eta (15); herrixka guztiak (4); herrixka hartako (11); herrixka hartan (4); herrixka hartara (3); herrixka hartatik (3); herrixka hau (3); herrixka honetan (5); herrixka honetatik (3); herrixka hori (5); herrixka horretan (5); herrixka horretara (3); herrixka kartierean (3); herrixka ondoan (3); herrixka osoa (4)

hiri eta herrixka (3); inguruetako herrixka (3); inguruko herrixka (9); inguruko herrixka batean (3); iparraldeko herrixka (4); izeneko herrixka (7); izeneko herrixka batera (3); mendialdeko herrixka (3); mundua herrixka (3); nafarroako herrixka (3); ondoko herrixka (9); ondoko herrixka batean (7); pirinioetako herrixka (3); zegoen herrixka (8); zen herrixka (8); zoazte aurreko herrixka (3); zuen herrixka (3); zuten herrixka (6)

beraien herrixkak (14); bere herrixkako (3); eta beraien herrixkak (14); eta herrixkak (17); eta herrixkak barne (7); herri eta herrixkak (4); herrixkak ere (4); herrixkako aferetarako (4); hiri eta herrixkak (7); inguruetako herrixkak (3); jairren herrixkak (3)

amets zuen herrixkara (3); eta herrixkaren (3); herrixkan bertan (5); herrixkan bertan ibilia (3); herrixkan egin (3); herrixkan sartu (4); herrixkara bizitzera (3); herrixkara bizitzera joan (3); herrixkara eraman (3); herrixkara joan (6); herrixkaren batera (4); herrixkatik abiatu (3); herrixkatik gertu (4); herrixkatik hurbil (3); izeneko herrixkan (4); lehenago tengrela herrixkan (3); tengrela herrixkan (3); tengrela herrixkan bertan (3); zuen herrixkara (3); zuen herrixkara bizitzera (3)


herrixkaño iz adkor herrixka.

Bada ere herrixkaño bat, espresuki muntatua, zointan kausi baititake Hego-Ameriketako giroa, hango jateko eta edatekoekin.  Herria   2003-10-02


herrizain iz udaltzaina.

Hiru tiroz hil dute Joseba Pagazartundua, 45 urte, bi haurren aita, horko udalzain edo herrizainen buru zena.  Herria   2003-02-13

Kalearen erdiko koxka zabalean, herrizain bat zegoen, asper-asper eginda, ordu hartan batere trafikorik ez zebilen eta.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 52. orr.

Azkoitia izango da munduko leku bakarra ez aguazilik, ez udaltzainik, ez herrizainik ez duena.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 36. orr.

Herrizain eta jandarmek.  Herria   2005-08-11


herrizaingo 1 iz udaltzaingoa.

Herrizaingoak, Frantziako Poliziarekin batera, zaintze lanak egiten ditu, erasorik ez dadin gerta.  Berria - Harian   2005-11-10

Hiru zati edo estamentuk osatzen dizu hiria: langileriak, herrizaingoak eta buruzagigoak.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 104. orr.

2 (hitz elkartuetan)

EAEko Herrizaingo Sailaren arabera.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 157. orr.

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburu Javier Balzak. herria¬

Nafarroako Gobernuaren izenean Javier Cavallero Herrizaingo kontseilaria.  Berria - Euskal Herria   2004-10-27

Mikel Lejarda Herrizaingo sailburuordeak.  Berria - Euskal Herria   2004-11-11

Herrizaingo Saileko hiru arduradunek inputatu gisa deklaratuko dute. herria¬

Erakunde eta Herrizaingo Batzordean. herria¬

-Adiskideok, hau Herrizaingo Sailaren iragarki bat da -esan zuen Terrik-.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 157. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

atzo herrizaingo (4); baina herrizaingo sailak (3); baita herrizaingo (3); balza eaeko herrizaingo (16); balza herrizaingo (46); balza herrizaingo sailburua (7); balza herrizaingo sailburuak (20); balza herrizaingo sailburuaren (7); balza herrizaingo sailburuari (10); balza jaurlaritzako herrizaingo (6); debekatu du herrizaingo (3); dio herrizaingo (7); dio herrizaingo sailak (4); donostia eaeko herrizaingo (3); du eaeko herrizaingo (4); du herrizaingo (17); du herrizaingo sailak (17); dute herrizaingo (4); eaeko herrizaingo (76); eaeko herrizaingo sailak (35); eaeko herrizaingo sailaren (13); eaeko herrizaingo sailburu (5); eaeko herrizaingo sailburuak (7); eaeko herrizaingo sailburuaren (5); eaeko herrizaingo sailburuari (5); erakunde eta herrizaingo (18); esan zuen herrizaingo (3); eta eaeko herrizaingo (3); eta herrizaingo (35); eta herrizaingo batzordeak (5); eta herrizaingo batzordean (7); eta herrizaingo batzordeko (3); eta herrizaingo sailak (6); eta herrizaingo sailaren (4); eusko jaurlaritzako herrizaingo (144); eusko jaurlaritzaren herrizaingo (13); ez soilik herrizaingo (3)

herrizaingo batzordeak (8); herrizaingo batzordeak lan (3); herrizaingo batzordean (9); herrizaingo batzordeko (3); herrizaingo saila (10); herrizaingo sailak (287); herrizaingo sailak adierazi (7); herrizaingo sailak aditzera (4); herrizaingo sailak atzo (13); herrizaingo sailak azaldu (10); herrizaingo sailak debekatu (6); herrizaingo sailak emandako (6); herrizaingo sailak ertzain (3); herrizaingo sailak eta (11); herrizaingo sailak ez (9); herrizaingo sailak jakinarazi (34); herrizaingo sailak zehaztu (5); herrizaingo sailaren (92); herrizaingo sailaren arabera (44); herrizaingo sailaren bertsioa (3); herrizaingo sailaren eta (5); herrizaingo sailaren jarrera (4); herrizaingo sailarena (3); herrizaingo sailari (33); herrizaingo sailari eta (3); herrizaingo sailburu (31); herrizaingo sailburu javier (25); herrizaingo sailburua (11); herrizaingo sailburuak (56); herrizaingo sailburuak eta (3); herrizaingo sailburuaren (20); herrizaingo sailburuaren agerraldia (3); herrizaingo sailburuaren dimisioa (5); herrizaingo sailburuaren eta (3); herrizaingo sailburuari (25); herrizaingo sailean (4); herrizaingo saileko (25); herrizaingo saileko hiru (5); herrizaingo saileko informazio (3); herrizaingo saileko iturriek (7); herrizaingo sailera (3)

inguruan herrizaingo (3); inguruan herrizaingo sailak (3); jakinarazi zuen herrizaingo (4); jaurlaritzako herrizaingo (175); jaurlaritzako herrizaingo sailak (95); jaurlaritzako herrizaingo sailaren (21); jaurlaritzako herrizaingo sailari (6); jaurlaritzako herrizaingo sailburu (14); jaurlaritzako herrizaingo sailburuak (14); jaurlaritzako herrizaingo saileko (11); jaurlaritzaren herrizaingo (14); jaurlaritzaren herrizaingo sailak (11); javier balza herrizaingo (46); leporatu zion herrizaingo (3); ppk herrizaingo (3); ppk herrizaingo sailari (3); soilik herrizaingo (3); zion herrizaingo (11); zion herrizaingo sailari (4); zion herrizaingo sailburuari (4); zuen herrizaingo sailak (15)


herrizale izond bere herriaren alderako maitasuna agertzen duena. ik abertzale.

Don Estanislao aldi hartako elizgizon herrizale haien eredukoa zen: foruen galera haragian sufritu zuen aberrizale haietakoa, foruzale amorratua.  Berria - Kultura   2004-01-24

Egiazko abertzalea edo Euskal Herrizalea zen bainan ez alderdikaria.  Herria   2001-02-08


herrizaletasun iz norbere herriaren alderako maitasuna. ik abertzaletasun.

Gizon eskolatua zen eta errukitsua, eta baita kemen handikoa eta herrizaletasun zintzokoa ere.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 422. orr.


herroka 1 iz ipar lerroa, errenkada.

Zonbait herroka izkiribatü behar üken dügü arratsez etxean: "Je ne parlerai plus basque en classe." Pierra, Graxi eta alargundu berria zen aita lehen herrokan zeuden.  Herria   2001-11-15

Hamar soldaduko herroka meharra.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 235. orr.

Ber denboran, heben ikusten da bi neurtitzetan dela pastoraleko bertseta, nahiz lau herrokatan agertzen den libretean: holaz bi erdaretako ützülpenen leküa baratzen da eretzean.  Herria   2001-09-06

2 herrokan lerroan.

Ahots finko eta leunez ari zen, hitzak lañoki herrokan pausatuz, teknikari baten maneran funtsean.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 105. orr.

Porruen antzera herrokan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 184. orr.

Europako futbol txapelketa, Frantziako itzulia eta agorrilean Atenasko joko olinpikoak herrokan heldu zaizkigu.  Berria - Kultura   2004-06-22

3 (hitz elkartuetan)

Hedoi herrokak gero, kolore berdinez apaindu ziren.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 140. orr.


herrokatu, herroka(tu), herrokatzen da/du ad lerrokatu.

Munduko azken berriak herrokatzen zituen [...].  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 216. orr.

Argazkiaren ontzeko petik gora herrokaturiko jendeak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 317. orr.

Bidealdiak markatuz, herrokatzen ziren Ivry, Vitry, Choisy, Villeneuve-le-Roi, Ablon, Athis-Mons, Juvisy, Savigny eta Epinay hiri-izenetarik haren esku-gain ilunetara iragaten zuen soa Edmeak, fazinaturik.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 147. orr.


herskailu ik hesgailu.

herskari 1 izond/iz kontsonanteez mintzatuz, funtsean ahots bidearen ixte batez ebakitzen dena.

Euskaraz belar herskariak ([k] ahoskabea eta [g] ahostuna), [...] ohikoak dira.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 47. orr.

Ingurune jarraitu eta ireki batean /b/ herskariaren ordez [ß] jarraitua ahoskatzean, ebakeraren ahultzea gertatzen da.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 34. orr.

Gogora dezagun kontsonante ozenak herskari direla neurri batean.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 25. orr.

Hots afrikatuak ahots-bidearen hersketa batekin hasten dira, herskariak bezala.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 24. orr.

Herskaria (/p/) ahoskabea denez, ezpainetako hersketak irauten duen bitartean, ahoskordek ez dute dar-dar egiten.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 23. orr.

Herskaria leherkaria bada.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 76. orr.

Herskari hasperenduak (ph, th, kh).  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 184. orr.

Esaterako, epher hitzaren herskaria hasperenduna dela.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 24. orr.

Dirudienez, leherketarik gabeko herskarietan ere, entzuleak bereizten du herskariaren ahoskunea ondoko bokalen maiztasunean duen eraginagatik.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 150. orr.

Hitz bukaerako herskariak.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 124. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Hiru herskari mota bereizten dira batez ere: ezpainkaria (p,b,m), horzkaria (t,d,n), eta guturala (k,g,n).  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 74. orr.

Halakoak dira adibideetako txistukari-herskari bilkurak.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 29. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

herskari ahostun (3); herskari ahostunen (3)


herskaritasun iz herskaria izateko nolakotasuna.

Ixtea nola isiltasuna eta leherketa den (herskaritasuna), estutzea zarata jarraitua den (igurzkaritasuna).  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 106. orr.


hersketa 1 iz herstea.

' ikurrak aleph delakoa adierazten du, hau da, hersketa osoa, grezierazko harnasbehera leunari dagokiona.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 285. orr.

Hots afrikatuak ahots-bidearen hersketa batekin hasten dira, herskariak bezala.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 24. orr.

Ondoren irekiko da glotiseko hersketa.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 37. orr.

Poliki laxatzen diren hersketak.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 27. orr.

Afrikatu bat hersketak eta igurtziak osatzen dutela.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 24. orr.

Herskaria (/p/) ahoskabea denez, ezpainetako hersketak irauten duen bitartean, ahoskordek ez dute dar-dar egiten.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 23. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Erraz bide da hersketa-osagai hori luzatzea txistukarirako trantsizioan.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 25. orr.

· Giltzurrun-hersketaren oinaze artean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 37. orr.


herste iz ixtea.

Eta hala zor niola menekotasuna eta obedientzia, haren begi-hersterik nahi ez banuen behintzat...!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 524. orr.


herstear adlag hersteko zorian.

Metroaren zerragia metalikoak klaskan herstear daudela.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 60. orr.


herstegi iz itxitegia.

Eta hala abiatu nintzen, neure bakardadetik ihesi, bertze gorputz batzuen bila, zeren arau haiek hesiz hesi eta herstegiz herstegi inguratu izan baitzuten urte luzeetan ene kontzientzia eta nik hesietarik harat egin beharra nuen, ez itotzeko.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 502. orr.


herstu ik hertsi1.

herstura 1 iz estugunea.

Norris Pointen den hersturaren gibelean, Baya Ederra zabalduz doa.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 150. orr.

Lepo inguruko herstura laxatzen sumatu nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 199. orr.

· Gau hartan, Abaurretarren ganbera ñimiñoaren hersturan, aditzera eman nion Gileni: [...].  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 104. orr.

2 estuasuna, larrialdia. ik estura.

Nire malkoak eztiagoak eta aiseagoak ziren; eta soilik haiek iraungitzen zidaten, aldez, hona itzuliz geroztik sentitzen dudan herstura. Ez nintzen hargatik herstura hertsian bizi.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 376. orr.

Herstura ero bat jabetu zen bere buruaz, margotzeko desira suhar bat.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 91. orr.

Herstura larri hartan.  Elizen arteko biblia   1 M 3,31

Erokeriaren eta herioaren herstura zorrotz eta sarkorrek.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 122. orr.

Agoniaren herstura oroitu zuen behin berriro, hiletarena, hilobiarena, esan nahi baita, kirioak airean jartzen zion guztia.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 363. orr.

Eta astiriari buruz etxera itzulzen zelarik bidean haren herstura laxatzen zen eta nigar egiten zuen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 162. orr.

Hartan aita Leokadio zeritzana izan baikenuen nobizio-maisu, ni baino are hertsiago zena eta bere hersturarekin hertsatzen gintuena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 381. orr.

Baina zerk ekarriko gaitu herstura horretan etsitzera?, zein izango da gure etsigarria?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 49. orr.

3 (hitz elkartuetan gibarren osagai gisa)

Ene urduritasuna eta ene bihotz-herstura, logelan sartu eta anaiaren zain geratu nintzenean, hura noiz oheratuko zain...!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 312. orr.

Barne-herstura eta eskizofrenia eragingo ez baditu, bateratua eta koherentea izan behar du irudikapen horrek.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 168. orr.

Belaunaldi heldu baten ordezkariek sentituriko kanpo-hersturen -sentitzen dituen jendearen gizarte-posizioak zuzenean baldintzaturiko hersturen- eta jende horren seme-alabek sortzen ari den belaunaldian dituzten barne-hersturen -automatikoki diharduten horien- arteko erlazioa, dudarik gabe, garrantzizko fenomenoa da arlo zabal batean...  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 330. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta herstura (3); herstura eta (5); herstura ezin hertsiagoan (3); herstura hertsi (4); herstura hertsi hartan (3); herstura laxatzen (3)


hersturagarri izond herstura ergiten duena.

Baratze loratuan, han hemenka ziren ageri zenbeit tonba utziak hersturagarri; ondikotz familia agortuen orroitzapen samurrak ziren ezeztatu, bainan barne ziren gure otoitzetan.  Herria   2005-11-17


hersturatu izond hersturak jasan dituena.

Bainan Terexak gehienik estimatu dukeen ongi-etorria izan da Afrikan, Filipinetan, Hego-Ameriketan eta gerla tokietan hersturatuek, ttipiek, behartsuek egin diotena.  Herria   2001-07-12


herstutu ik estutu.

hertsadura (orobat hertxadura g.er.) iz hertsatzea. ik hertsapen.

Luzerako aipatzen da handikien hertsadura. Lege sinkronikoa, ezpairik gabe, erabilera kolektiboaren hertsadura dela medio inposatzen da gizabanakoetan [...] baina ez dugu hertsadura horretan hiztunentzako betekizunik ikusten.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 151. orr.

Pentagonoak erabiltzen dituen hertsadura psikologiko eta fisiko neurriak torturak dira.  Berria - Mundua   2004-12-01

Labur bilduz, araudi berri horrek orain artinoko hertxadurak oro gogortzen ditu.  Herria   2005-12-15

Hertsadura-maila desberdinak jasandakoak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 363. orr.

Ez dakigu, hirulau mila urte lehenago, barne hertsadurarik apenas zerion poz hari mara-mara deituko zion agian.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 334. orr.


hertsagarri 1 izond hertsatzen, estutzen duena.

Zein da bada mehatxatzen zaituen arrisku hertsagarri hori?  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 293. orr.

Oraingoz behintzat, begetal eginda daude, katalepsiak jota bezala, eta bizirik ateratzen badira alkandora hertsagarri bana izango dute zain Bermeoko psikiatrikoan.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 107. orr.

Estatua «subiranotasuna» deitzen zaion aginpide hertsagarriaren barruan kokatu behar da.  Berria - Euskal Herria   2004-06-26

Mutilen eskakizun hertsagarriari -haserre ez zitezen- amore emateko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 94. orr.

Baina berriro ere besaburu parera altxatu zuen esku zabaldua, geldiarazteko keinu harekin -ez autoritarioa, baina bai hertsagarria-, eta itxaroteko esan zidan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 85. orr.

Etsipenaren soberania dut egun hertsagarri.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 441. orr.

2 atorra/alkandora hertsagarri

Lublin-a eraman zuten eta atorra hertsagarri bat ezarri zioten.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 37. orr.

Atorra hertsagarriaz jantzirik eta oheari lotuta zegoen arren, erizainari beldurra ematen baitzion berarekin bakarrik gelditzeak.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 205. orr.

Europako langile-klaseari erregimen totalitario baten alkandora hertsagarria eskaintzea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 390. orr.


hertsakor izond hertsagarria.

Europan juridikoki hertsakorra izanen da, baina ez estatuetan.  Berria - Euskal Herria   2004-07-08


hertsapen iz hertsatzea. ik hertsadura.

Ukituriko gorputz-adarretako odol-ibiliaren hertsapena.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 196. orr.

Israeldarrak faboratzera Faraon behartu zuen hertsapen moraleko moduetako bat igel izurrite bat izan zen.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 148. orr.

Hertsapen psikologikoak badaude, hala nola atxilotuen bizilagunak ere arrastatzen dituztelarik presio egiteko.  Berria - Mundua   2004-02-26

Bera aldi berean bere hautazko ekintzetan askea dela eta izadiaren hertsapenez goiti dagoela.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 183. orr.

Erregela jakinetik saihesteko joera zedarriztatzen duen eta, azkenik, deuseztatzen duen hertsapenari diziplina deitzen zaio.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 247. orr.


hertsarazi, hertsaraz, hertsarazten du ad hertsitzera behartu, itxiarazi.

Atea hertsarazi dut eta ondoezik nintzela erranarazi.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 280. orr.

Bertatik oheko oihalak zituen hertsarazi, eta nehor hurbil zekion debekatu.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 477. orr.

Baldin begiak hertsaraziko balizkizute.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 592. orr.


hertsatu, hertsa, hertsatzen 1 du ad estutu, inguru guztitik sakatu.

Haren bularra neureaz hertsatzen nuen.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 53. orr.

Hortzak ezpainetan hertsatuz.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 293. orr.

Armen mehatxupean baten batek esku-burdinak ukaraietan hertsatu zizkiola.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 89. orr.

Erregearen ondoan etzanik, gorputz idortu xarmant bat ageri zen, zeinaren eskuak artean ere luzaturik baitzeuden lagunarenak hertsatzeko.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 72. orr.

-Nora daramak? -hertsatu nituen ukabilak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 138. orr.

Esku gogorki hertsatuan pergamino puska bat zeukan.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 94. orr.

Tristurak bihotza hertsatzen zidan.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 123. orr.

Bidegurutzean hertsaturik dagoen gizona bezala aurkitzen naiz.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 39. orr.

2 irud

Udaletxea hertsatu zuten herritar guzien artean.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 120. orr.

Aldi huntan fermuki hertsatu dute Amerikanoek Ariel Sharon.  Herria   2001-10-04

Kristaua hertsatzen duen grinarik saminena zer da? ea indarraren erabiltzea zilegi ote den jakitea.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 9. orr.

Emateko, eskaintzeko gogoak hertsatzen ninduen etengabe.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 34. orr.

-Hitz emadan, bihar nirekin etorriko haizela -hertsatu zuen Dembak.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 59. orr.

Bere izaeraren lege soilen arabera ari da Jainkoa, nehork hertsatu gabe.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 69. orr.

Bat-batean sentitzen dut munduak hertsatu egiten nauela alde guztietatik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 222. orr.

3 hertsiki bultzatu.

Joanttok eskua bereaz tinkatu zion, eta begietara behatzera hertsatu zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 56. orr.

Orain iruditzen zait, ordea, egun hartako gertakariak kontatzera hertsatzen nauela aurka egin ezin diezaiokedan ahots batek, eta Lajosi buruz dakizkidan guztiak esatera.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 7. orr.

Gure hautua izan duk, nehork ez gaitik hortarat hertsatu.  Herria   2003-03-10

4 (era burutua izenondo gisa)

Zintzur hertsatua segidan goxatzera noa. Arrazoimena asmo hertsatuen arabera bere interesaren berezko ibileraren aurka gidatzeko.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 170. orr.

Sasien artean ezkutatuz, martxa hertsatuak eginez, etsaiaren baserriari su emanez...  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 91. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

edo hertsatzen (10); edo hertsatzen ahal (3); edo hertsatzen duena (3); eta hertsatzeko (3); eta hertsatzen (3); gobernatzeko eta hertsatzeko (3); hertsatu ez (5); hertsatu ez eta (3); hertsatu zituen (4); hertsatu zuen (5); hertsatua dela (3); hertsatzen ahal (4); hertsatzen duen (4); hertsatzen duena (3); hertsatzen edo (4); hertsatzen edo itzaltzen (3); laguntzen edo hertsatzen (5); tipitzen edo hertsatzen (4)


hertsatuki adlag hertsatuz.

"Jainko Jauna!" eta gero ozen baina hertsatuki: "Eraman ezazue, eraman ezazue".  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 477. orr.

Sevillako artzapezpikua hautatua zuen bi espainoletarik bat izateko, alde batetik [...], beste aldetik zuhaurek Jaun Handia berari hertsatuki galdatua zeniolakotz.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 194. orr.


hertsatzaile izond hertsatzen duena.

Behin oharkabean boa hertsatzaile bat bota nion lehengusu Dudleyri zooan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 165. orr.

Ito nuen, bada, kontzientziaren boz hertsatzaile baina sumaezina.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 124. orr.

Eragin hertsatzaile handiagoa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 150. orr.

Legea ikusten bada borondate murriztaile eta hertsatzaile bezala hortik normalean ez gara inora joango.  Berria - Euskal Herria   2004-05-02

Izan ere, formalitate burokratikoak burdina baino hertsatzaileagoak gerta zitezkeen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 387. orr.

Nik argi neukan, egin nituen irakurketekin, eta abar, eliza eta estatua estamentu guztiz hertsatzaileak zirela.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 180. orr.

Gurasoak galdu nituelarik, identifikazio geldiarazleak, izugarri hertsatzaileak, galdu nituen aldi berean.  Berria - Euskal Herria   2006-04-18

Horrek ez du esan nahi kanpokoa eta hertsatzailea den araurik onartu behar denik.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 18. orr.


hertsatze iz estutzea.

Gure teknikariak aurki merkatuaren itxuraldaketaren zein hertsatzearen fenomenoaren zergatiari erantzuna kausituko zion.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 104. orr.

Huts eta hertsatze sentsazio bat ari zen nire barrua zulatzen.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 34. orr.


hertsi1, hersten 1 du ad (orobat herstu) itxi.

Janinak begiak hertsi zituen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 96. orr.

Bere gelan sartu baino gehiago barnera oldartu eta atea hersten zuen.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 92. orr.

Dinamita abarrak hartu zituen, eta [...] zuloaren tapakia hertsi zuen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 52. orr.

Ed Thatcher zutitu egin zen, ukabilak hertsirik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 163. orr.

Herriko etxeak hondartzak hertsiak atxikitzea hautatu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-08-04

Gure olak hertsi eta bertze negozio batzuk muntatu beharko genituzkeela?  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 43. orr.

Neure burua pareten artean hersteko kondena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 340. orr.

Ekaitza delarik hondartzak hersten dituzte.  Berria - Euskal Herria   2004-07-02

2 herstear ik herstear.

hertsi2 (orobat hertxi g.er.) 1 izond itxia.

Tren geltokiko saltegi hertsiak. Baina bat-batean, gau hertsiaren erdian oraindik, horra non aurkitzen garen mendiaren gailurrean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 228. orr.

2 estua.

Mehainerateko xendra hertsian.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 19. orr.

Pasabide luze eta hertsia zeharkatu ondoan.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 13. orr.

Magenta abenidaren saihetseko karrika hertsietarik.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 162. orr.

Ibarra ibaia bezain hertsia da.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 197. orr.

Han dena hertsia eta txikia duk!  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 45. orr.

3 irud

Ene mundu hertsi eta hetsitik nolabait ateratzen banindu bezala, urrutira eramanez...  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 160. orr.

Haize korrontea sartzen zen ate handi zabaldutik eta freskura pixka bat zekarkion ardo usainezko giro bero hertsi hari.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 40. orr.

Bizitzak ezin duela formaren muga hertsietan etsi.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 120. orr.

Memoriak uste baino muga hertsiagoak ditu.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 12. orr.

Muga batzu behar dira beraz ezarri bainan ez hertxiegiak...  Herria   2003-01-14

Espiritu hertsi hori beldurraren beste aurpegi bat izan daiteke.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 157. orr.

Menturaz zure izpiritu hertsi hori zabalduko delako esperantzan.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 167. orr.

Hizkuntzalaritzak erlazio hertsiak ditu beste jakintzekiko.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 32. orr.

Kulturaren eta hizkuntzaren arteko lotura hertsia.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 177. orr.

Zeltikoak, bestalde, oso lotura hertsiak ditu italikoarekin.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 248. orr.

Zientzia den aldetik eskakizunik hertsienen arabera dogmatikoa eta sistematikoa izan behar duen [...] Metafisika.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 29. orr.

Euskara batu itxia eta hertsia erabili zuen zenbaitek solasaldi eta jardun mota guztietan.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 222. orr.

Ikuspegi hertsi edo zurrunik gabe.  Berria - Euskal Herria   2004-02-24

Ikusmolde hertsiak, dudakorrak eta durduzatiak dira: lasterren joan nahi eta astiroen goaz.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 90. orr.

Espiritu hertsi hori beldurraren beste aurpegi bat izan daiteke.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 157. orr.

Eztabaidan argi geratu zen Frantziaren jarrera hertsia.  Berria - Euskal Herria   2004-06-20

Goi eta erdiko mailako klase puritanoko eta moral hertsiko beste kide askok bezala.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 12. orr.

Moral hertsiak eta barne-gogoeta egiteko beharrak laburbiltzen dute haren mezua.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 316. orr.

Itxuraz oso bestelakoak diren istorio beldurgarrienak [...] logikarik hertsienaren garapenean oinarritzen diren bezala.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 14. orr.

Fede marxista hertsikoa.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 152. orr.

Ikastetxeko diziplina hertsiak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 43. orr.

Nirekin buruz buru hitz egiteko behar hertsiak eraginda.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 116. orr.

Europa bisitatzeko premia hertsia.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 108. orr.

Jauregitik ez irteteko agindu hertsia jaso genuenez geroztik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 126. orr.

Eta ordutegi hertsiak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 349. orr.

Determinismo hertsiarekiko haustura eta eboluzioaren aurrera-behar itsua.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 173. orr.

4 (zentzu, adiera eta kidekoekin)

"Osaba" hitzaren zentzu hertsian. Obabako nekazariek antzinako mendeetako aire hori zuten, eta, zentzu hertsian, beste aberri batekoak ziruditen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 65. orr.

Moralak halabeharrez askatasuna (zentzu hertsienean) aurresuposatzen duela.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 27. orr.

Eta izan, zentzurik hertsienean, apartekoak izan ziren, baita ondorioetan ere.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 164. orr.

Adiera hertsian Metafisika deitzen zaiona Filosofia transzendentalaz eta arrazoimen hutsaren Fisiologiaz osatzen da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 281. orr.

Hitzaren esanahi hertsian.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 155. orr.

Sineste hori esanahi hertsian ez da, hala ere, praktikoa.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 276. orr.

5 hertsi-hertsi

Ustez eta entzuten zion jendeak bera barneratutako zoko eta zirritu harritsu hertsi-hertsietan zehar segitzen ziola.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 266. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

adiera hertsian (3); atea hertsi (5); begiak hertsi (20); bide hertsi (6); eremu hertsian (4); esanahi hertsian (6); eskailera hertsi (3); giro hertsi (5); herstura ezin hertsiagoan (3); herstura hertsi (4); ikuspegi hertsi (3); jarrera hertsia (5); karrika hertsi (4); karrika hertsiak (3); karrika hertsietan (3); lotura hertsia (3); orokortasun hertsia (3); pasabide hertsi (3); zentzu hertsian (16)


hertsidura iz herstura, estutzea.

Uhinaren presio positiboa iristean, burbuilako lurrina kondentsatu, eta prozesu osoan lortutako energia eskualde txiki batean biltzen da: burbuilaren inplosioak -hertsidura bortitzak alegia- mugatzen duena.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 45. orr.

Halera, hertsidura hori ez da pisuegia bihurtzen, besteak beste, aktore emazteen jokoari esker.  Berria - Kultura   2006-01-27


hertsiera iz itxiera, hertsigunea.

Era horretara, eta mihi-artikulazioa kontuan harturik, esaterik izango genuke kasu bakoitzean zein punturen parean aurkitzen den hertsiera nagusia.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 73. orr.


hertsikeria (ETCn 54 agerraldi; orobat hertxikeria g.er.) iz gogo zabaltasunik ez duenaren jarrera edo jokaera.

Baigorriarrak ez ziren horretaratuak eta bekaizgoak, hertsikeriak, alderdikeriak, herrak, gainditu zituzten herritarren gogo-bihotzak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 197. orr.

Bederen bederen, gure familiek hauxe nahi baitute: gure gazteak berearen jabe, haatik deus hertsikeriarik gabe, besteeri eta munduari zabalik dagoen idekitasunean.  Herria   2005-04-07

Jende hauen izpiritu hertsikeriaren azpitik.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 72. orr.

Eta hertsikeriak bizitzaren azken zokorat eraman ninduela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 474. orr.

Hertsikeria sexualak sortzen baititu, usu, nabarmenkeria sexualik zabarrenak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 295. orr.

Hertxikeriaren Aita Saindua izan delako.  Herria   2005-04-07


hertsiki 1 adlag estuki.

Kapela handia, jaka labur eta gorputzari hertsiki egokitua.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 26. orr.

Gu geu ere hertsiki kaiolatuak gaude geure nerbio- eta sentsu-tresneriak inposatzen digun mundu-irudikapenean.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 178. orr.

Beti iruditu izan zaizkit ikusgarriak halako egiturak, ontziaren gorputzari hain hertsiki lotuak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 128. orr.

Hala Espainian nola Frantzian, eliza eta estatua hertsiki loturik doaz.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 74. orr.

Itsumena eta argialdi edo argitasuna hertsiki loturik ageri dira fisika subatomikoan, amodioan, erlijioan, ekonomian, artean eta beste holako fedezko zera guztietan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 173. orr.

Iritzi bati burugogor eta hertsiki atxikitzen zaiona.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 82. orr.

Hurbildu nintzaion -ez sobera, hertsiki debekatua baitzen-.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 138. orr.

Laneko eta otoitzeko tenoreak biziki hertsiki Arauek finkatzen dituztela.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 184. orr.

Baionako zubia hertsiki zaindua zen gau eta egun.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 157. orr.

Medikuari hertsiki galdetu zion has zezala berriz kontakizun krudel hura.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 507. orr.

Hertsiki, ezagutza kontzeptuen bidez eskuratzen da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 82. orr.

2 hertsi-hertsiki

Baina aurretik gauza bat agindu behar didazu hertsi-hertsiki: zer gerta ere, ez duzula ezer esango.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 133. orr.


hertsipen iz hertsitzea.

Lau helburu horien lortzeko, egoerak eskaintzen zizkion hertsipenak gainditu beharko zituen Mikelek.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 48. orr.


hertsireki iz itxi-irekia.

Begien hertsireki batean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 491. orr.

Eta begien hertsi-ireki batean.  Elizen arteko biblia   EsZ 23,5

· izond Musu eman zion ezpain haragitsu hertsireki haietan.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 114. orr.

· Ahoa hertsirekita eduki behar du, sudurreko tabikeak erdi itsatsita dituenez arnasa hartzea galarazten baitiote.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 90. orr.


hertsitasun iz hertsia denaren nolakotasuna.

Esku irmoarekin ipini zuen oihal garbia astoaren gainean, barrera moduan, ahula, baina Ramsay jauna eta honen hertsitasuna uxatzeko aski sendoa izango zelakoan.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 148. orr.


hertsitto izond estutxoa.

Zalapartarik gabe batere baina arras goxoki jokatu dute lau pilotariek partida, trinket hertsittoan baina edozeinetan bezain partida gustagarriak egiten direnean.  Berria - Euskal Herria   2006-04-18


hertsitu, hertsi(tu), hertsitzen (ETCn 70 agerraldi; orobat hertsutu g.er. eta hertxitu ETCn 17 agerraldi) da ad estutu, mehartu. ik hertsatu.

Bidea hertsitzen da segidan, goiti doala ezti eztia.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 107. orr.

Rocky Harbourreko inguruetan hasiz, Baya Ederra Norris Pointen hertsitzen da franko handi diren mendi eta oihanetan barna doala gero, Lomond arte luzatuz.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 149. orr.

Hala senarrak nagusigo handiagoa edo txikiagoa izatera, nola etxeko gobernua hertsitu edo zabaltzeko interesetara.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 66. orr.

Demokraziaren bideak urtetik urtera hertxituz doatzi.  Herria   2004-05-20


hertsitzaile izond hertsitzen duena.

Ez naiz musikan sortzen diren sistema hertsitzaileen aldekoa.  Berria - Kultura   2004-01-22

Halakoetan legegileak dihardu aginpide hertsitzailearen erabiltze hutsean, gizartearen desordenarik okerrenak aurreikusteko eta grina eta abusuei mugak jartzeko.  Berria - Kultura   2004-12-16


hertsitze iz estutzea.

Bide hertsitze batzueri esker.  Herria   2005-12-01


hertu, hert, hertzen 1 da ad ipar hantua edo puztua dagoena hustu.

Ortzaizean multzoturiko kumulu-ninbo astunak airez, sabelak haurrez bezala, husten eta hertzen ziren.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 137. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Ipurdi mazela iletsuak, tripa sail hirukoitzak, koskoila hustuak eta oihan ilunetan aterpetzen ziren zakila jada hertuak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 67. orr.


hertz (ETCn 489 agerraldi; orobat hertzio ETCn 4 agerraldi) iz maiztasun unitatea, segundoko zikloari dagokiona.

Gure etxeko irratietatik ezagutzen dugun Hertz (Hz) neurriak horixe adierazten du, zenbat ziklo segundoko dituen hots batek: adibidez, 300 Hz dituen uhinak 300 ziklo egingo lituzke segundoko.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 110. orr.

Formante bakoitzaren Hertz zenbaki zehatzak.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 73. orr.

Izpiok oso energia handikoak dira (uhin luzera milimetroaren mila milioigarrena da, eta frekuentzia 100.000.000.000.000.000.000 hertzekoa!), eta indar nuklearraren eta elektromagnetikoaren arteko interakzioaren bidez sortzen dira.  Berria - Gaiak   2004-11-25

LFAS sonarrak 450 eta 700 hertzioko frekuentziak erabiltzen ditu.  Berria - Gaiak   2004-11-03


hertze 1 iz pl hesteak.

Hobe duala hango ur kiretsik ez hurrupatzea, ez baldin badituk nahi hire hertzeak erre.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 26. orr.

Urdailean eta hertzeetan trabatu zitzaizkidan humore gaixto guztiekin.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 433. orr.

Bere hertzeek eta estomakako zainek beren lana ez dezakete egin.  Herria   2004-04-22

Oraino nekez sendatzen den hertzetako eritasun honentzat egiten diren ikerketen laguntzeko.  Herria   2004-11-25

Hertzeetako perforazio batek.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 332. orr.

Itsasontzian sartuz geroztik hertzeak apur hegian neuzkala.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 52. orr.

2 zilkoi hertze zilbor hestea.

Labana zorroztu berriaz zilkoi-hertzea ukaldi finko batez ebaki zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 27. orr.


hertziar izond uhin elektromagnetikoei dagokiena.

Ideia hori are gehiago indartu du telebistak, zuzeneko transmisioaren bidez, hartan gertaeraren denbora eta irudiarena bat baitatoz erabat, atzeramendu infinitesimal baten aldearekin, uhin hertziarrek iristeko behar duten denboraren aldearekin, mikrosegundo batzuk.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 224. orr.


hertzio ik hertz.

hesgailu (10 agerraldi, 3 liburu eta 2 artikulutan; ETCn 5 agerraldi; orobat herskailu 5 agerraldi, 3 liburutan; ETCn 2 agerraldi) iz itxigailua.

Karteraren hesgailua behin eta berriro itxi-irekika.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 199. orr.

Maletako hesgailuak ireki eta zaku-oihalezko fardeltxoa atera nuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 298. orr.

Hesgailuak bizkor itxi eta eserlekuaren gaineko sarean jarri zuen berriro maleta.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 84. orr.

Biblia bat metalezko herskailuz itxia.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 28. orr.

Letra margotuak eta herskailu irtenak zituen poltsa ilun bat.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 122. orr.

Gure behi hunek badu beti zerbait: hesgailua idekitzen ez dakik nola, gero joka lotzen eskuin, ezker.  Herria   2003-04-24

Beretta 38 A metrailadore baten herskailua.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 250. orr.

Leiho hesgailuak kesetan ekartzean, hiruetan hogoi bat, masa batez joka, makurtu ditut.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 85. orr.


hesi 1 iz lur eremu bat ixten edo babesten duen, edo igarobidea galarazten duen eragozgarria, berez landarez edo abarrez, laharrez edo oholez egina.

Hesi bat dauka inguruan babesgarri, alboetan bastioiak ageri dituena. Palak hesia botatzen hasi eta berehala.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 198. orr.

Baratzeko hesi gainetik igaro eta soroetara sartu zen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 237. orr.

Gure baratzean behera joan, eta hesiaren txarrantxaren azpitik igaro nintzen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 7. orr.

Hesi eraiki berriaren gainetik igarotzen da.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 258. orr.

Hesia jarri beharko duzu atzealdean, kanpora jauzi egin ez dezaten.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 271. orr.

Ordurako, zulo batetik hesia zeharkatu eta lasterka zihoan haren zaldia estepan barrena.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 212. orr.

Baratzeari hesia jarri bitartean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1132. orr.

Gibelean zihoazen ibilgailuek ezin izan zuten saihestu aitzineko autoak edo bide erdiko hesiak jotzea.  Berria - Euskal Herria   2004-01-29

Hesia aspaldi ebaki eta zulatu zuten, eta ateari eta oharrari ez diete jaramonik egiten.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 190. orr.

Hesiko atean azaldu berria zen mujik bati begiratu zion gero.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 91. orr.

Lehen Hesiko Atean hintzen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 348. orr.

Hesi hostotsuz bereiziak ziren bide estu ordenatuak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 130. orr.

Katuak uxatzen zituen Txinako hesi arantzadunen inguruan txistuka.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 56. orr.

Pitbull batek hesi gainetik jauzi eta eraso egin zion aitonari.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 76. orr.

Alde guztietan hesiz itxiriko eremu zabal baten erdian zegoen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 112. orr.

Basoak hesiz inguraturik zeuden.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 441. orr.

Hirian, aireari igarobiderik uzten ez dioten hesi itogarriz inguraturik bizi baita jendea.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 236. orr.

Ez Berlingo hesiaren lur-jotzea, ez herri-demokrazien desegitea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 19. orr.

Hesiak apartheid egoera areagotu egiten duela salatzen dute palestinarrek.  Berria - Mundua   2004-07-10

2 (gaia adieraziz)

Lurrezko hesietarantz bidali zituen soldaduak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 418. orr.

Kale zabalaren eta zurezko hesi azkengabearen artean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 25. orr.

Borrokarako atondu genizkion [karrakari] gazteluek eta oholezko hesiek.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 176. orr.

Gidariak haizetik babesteko, hiru metroko altuerako plastikozko hesiak ditu zubiak aldeetan.  Berria - Gaiak   2004-12-15

Burdinarizko hesi alderantz astiro zihoala.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 201. orr.

Burdinazko hesi bati tira nion, eta burdina haietako bat jo bete-betean.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 34. orr.

Austriarekiko mugak ireki eta Burdinazko Hesia hautsi zuen Hungariak.  Berria - Mundua   2004-04-29

Zelai eta barrutietan, harrizko hesiak eta langak baztertu gabe arantzazko hesiak jartzen hasi zirenean txarrantxa deitu zioten itxitura hari.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 26. orr.

Lager-ak eremu itxiak ziren, harresiz eta txarrantxazko hesi elektrikoz inguratuak.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 12. orr.

Haltzez, sahatsez eta lertxunez hesituriko lautada idorretan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 108. orr.

Ikusten duzun izotzezko hesi erraldoi horrek Urbasa gogoraraziko dizu.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 276. orr.

-Jelazko hesia zeharkatu behar dinagu -esan zion ahopean-.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 410. orr.

Langileek suzko hesiak jarri zituzten han eta hemen, SEPIk ontziola publikoak pribatizatzeko asmoa berretsi izana salatzeko.  Berria - Ekonomia   2004-09-17

Hondar-zakuz egindako hiru bat hesi igaro behar izan genituen.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 56. orr.

Hari ziztakariarekin metro baten garaierako hesiak eraikiz.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 79. orr.

3 (mugikorrak)

Aduanako hesia zen, mugazainek gurdien miaketan ziharduten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 23. orr.

Umea zihoan autoa harrapatu zuen hesirik gabeko igarobide batean.  Berria - Euskal Herria   2004-07-13

Atearen barnealdeko hesia egunez zabalik egoiten baita.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 48. orr.

Gizonak kanpoko hesiraino jarraitu zion.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 104. orr.

Gainera, atetik ez da hurbiltzen ahal, barneko hesiak debekatzen baitu, eta burua hesiaren kontra emanik ere, atetik berrogoita hamar zentrimetrotan zaude.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 97. orr.

Laster hor ditut berritz zaintzaleak hesia zabaltzen.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 53. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Horiek nora iritsi, dena bihurtzen da han Highway, hots, alde banatako hesi-kartel publizitarioz jositako mundua.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 267. orr.

Plaza inguru guztian, zurezko hesi-sail luzea eraiki zen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 188. orr.

Israelek hesi zati bat botako du, Hagaren kritika eragotzi nahian.  Berria - Mundua   2004-02-22

Poligonotik kanpo, hesi paratzaileak lanean ari ziren.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 32. orr.

Gizona "kontrol mugikorra"ren kamioi gainera igoarazi eta harrapatu zuten hesi-zuloraino lagundu zioten.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 258. orr.

Guardia zibilak hesi-lana egiten zuen xingola horia pasatzen utzi zion.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 11. orr.

Hesi-lana nekez betetzen duen adreiluzko horma erdi erorian.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 167. orr.

Egoera hori ikusirik, hainbat administrazio hesi-lana egiten ari dira, trabak jartzen.  Berria - Euskal Herria   2004-05-01

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Dama misteriotsua, babes-hesiaren beste aldean hanka puntetan.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 148. orr.

Jesus Galindezen gogora Madril eta Valentzia lotzen dituen errepidea dator, kontrol hesiz josia.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 90. orr.

Gazako lurraldearen eta Israelen artean eratutako beste banaketa hesi batek.  Berria - Mundua   2004-02-22

Eskorta-hesi zartatuak han-hemen.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 66. orr.

Rustholme Crescent kaleko 8. zenbakiak margotua du lorategi-hesiko atea.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 215. orr.

Segurtasun-hesia irekitzen du, gero atea.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 20. orr.

Hara iristerako bere kideek giza-hesi bat egina dute, inor pasatzen ez uzteko.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 163. orr.

Pablo Garciak giza hesira bidali zuen baloia.  Berria - Kirola   2004-10-27

Pedro Miguel Etxenike fisikari ezaguna ikusi zuen, polizia-hesiaz bestaldean.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 67. orr.

Kontrol Lerroa aprobetxatuta, alanbre hesi bikoitza eraikitzen hasi zen India iaz.  Berria - Mundua   2004-07-16

Ordurako ezaguna genuen txarrantxa-hesia.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 107. orr.

Ohol hesietako zirrikituren batetik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 247. orr.

Trenbidea babesteko enbor hesian tantai bat aurkitu zuten, bestea bezain irmo jarria ez zegoena.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 251. orr.

Santa Klarak kanabera-hesizko gelatxo bat prestatu zion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 978. orr.

Bertan, belardiak, ezpel-hesiak eta loretokiak ikus zitezkeen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 31. orr.

Baina landare-hesiak eta girlandak besterik ez zegoen soro inguruan.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 90. orr.

Autobusak, aldapa estu batean, bi ibiltari motxiladun belar hesiaren babesera salto egitera behartu zituen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 163. orr.

Pilotako plazak, beren harri-hesiekin, hormekin edo paretekin, hasi ziren XIX. mendean.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 121. orr.

Izotz hesi batek.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 401. orr.

Noam Livnat kolonoak Defentsa Hesia izeneko kanpaina jarri zuen atzo martxan.  Berria - Mundua   2004-12-24

6 irud

Plazer mugagabea, elkarren guraria duena hesi bakar.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 15. orr.

Zeuen desira beste hesirik, zeuen irrika beste legerik ez duzuenok.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 62. orr.

Gure ustezko betebehar horiek guztiek ipintzen dizkiguten hesiak hautsiko bagenitu.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 129. orr.

Ezezkoaren aukerak ez du lortu abstentzioaren hesia haustea.  Berria - Harian   2005-02-22

Zure feminismoa hesi gaindiezin baten modukoa da.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 200. orr.

Justizia eta aberastasunen banaketa zuzenagoa da immigrazioa-ren aurkako hesirik eraginkorrena.  Berria - Harian   2005-10-08

Horrelaxe hautsi ziren tradiziozko gizarteak konkurrentziazko sistemaren kontra zituen azken hesiak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 20. orr.

Ohiz kanpoko mozkinak eta sarrera-hesi gogorrak izatea da merkatu [oligopolistiko] horien ezaugarria.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 68. orr.

Estatuek ezarritako aduana-hesi altuek lekuan bertan inbertitzera bultzatzen zituztelarik.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 117. orr.

Gauza kaltegarri bat Mendebaldeko jentilen eta juduen artean hesi psikologikoak irautea izan zen, haien arteko hesi juridikoak ofizialki kendu ondoren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 204. orr.

Gorputzaren hesiak baino ez zezan Jainkoagandik banandu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 248. orr.

Pirinio mendiak ere ez dira, dagoeneko, iraganezinezko hesi.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 200. orr.

Autismoak berak ezartzen dizkie gurasoei hesi gaindiezinak -kontaktua eta komunikazioa galarazten dutenak-.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 279. orr.

Zenbat heriotza behar dira homofobiari hesia jarri eta behar bezala zigortzeko?  Berria - Euskal Herria   2004-02-27

Logika, hesi zahar hori, arrazoia, harresi zahar hori, zentzuzkotasuna, ideien itxitura zahar hori, zartatu egiten dira, erori egiten dira, behea jotzen dute aske jaregiten den, [...] eta inork gelditzen ez duen irudimenaren aurrean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 339. orr.

7 burdin hesi

Burdin hesien beste aldean, bi soldadu guardia egiten, cetmeak eskuetan.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 123. orr.

George baserriaren patioko burdin-hesiarekin borrokan aritu zen, eta barruko ahateei begira.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 101. orr.

Leiho guztiak, baita hamaseigarren solairukoak ere, burdin-hesiz itxita daude.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 21. orr.

Han landaturiko platanoen burdin hesien azpian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 342. orr.

Ate gibelean giltza harrabotsak, burdin hesi bat zabaltzen balitz bezala.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 26. orr.

Beste burdin hesi andana bat eta beste zaintzale tropa bat.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 26. orr.

Espetxetako burdin-hesidun ate tipikoa.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 21. orr.

8 hesi lasterketa

Zaldiek apatx bakoitzean igel bana dute... naturaren hornizio burutsua, hesi-lasterketetan distiratzeko aukera ematen diena.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 149. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alanbre hesi (3); arteko hesi (3); banaketa hesi (4); beste hesi (3); burdin hesi (17); burdin hesi bat (3); burdinazko hesi (4); duen hesi (4); edo hesi (5); eta hesi (27); eta hesi bat (5)

hesi aldera (3); hesi atzean (4); hesi barruan (3); hesi bat (44); hesi bat eraiki (4); hesi batean (4); hesi batek (19); hesi batekin (4); hesi baten (15); hesi baten kontra (6); hesi batetik (4); hesi batez (4); hesi beltz (3); hesi eta (7); hesi gainean (3); hesi gainetik (8); hesi guztiak (4); hesi hartan (3); hesi hori (5); hesi horiek (4); hesi hura (8); hesi lana (5); hesi lana egiten (4); hesi paratzaileak (3); hesi sendo (3); hesi zati (5); hesi zati bat (4)

landare hesi (7); metalezko hesi (3); zen eta hesi (3); zen hesi (5); zenbat hesi (3); zuen hesi (4); zurezko hesi (4)

apartheid hesia (4); arteko hesia (3); babes hesia (4); banaketa hesia (74); banaketa hesia eraikitzeko (5); banaketa hesia eraikitzen (8); banaketa hesia eta (3); banaketa hesia legez (7); barneko hesia (6); berlingo hesia (3); burdin hesia (13); burdinazko hesia (4); da hesia (4); den banaketa hesia (11); dio hesia (3); dituen hesia (3); du banaketa hesia (3); duen hesia (7); dute hesia (4); eta banaketa hesia (6); eta hesia (10)

hesia baino (3); hesia egiteko (5); hesia eraikitzeko (10); hesia eraikitzeko lanak (3); hesia eraikitzen (14); hesia eraikitzen ari (4); hesia ere (4); hesia eta (12); hesia ez (3); hesia gainditu (3); hesia gainditzea (3); hesia hautsi (7); hesia hesten (6); hesia igarotzen (3); hesia jarri (7); hesia jarriko (5); hesia jo (12); hesia jo zuen (5); hesia legez (12); hesia legez kanpokoa (5); hesia legez kanpokotzat (7); hesia legezkoa (3); hesia mugi (3); hesia palestinarren (4); hesia zabaldu (3); hesia zabaltzen (5); hesia zeharkatu (4); hesia zeharkatu eta (3)

inguruan hesia (3); inguruko hesia (3); jelazko hesia (3); kilometroko hesia (4); segurtasun hesia (4); zegoen hesia (3); zisjordaniako hesia (3); zuen hesia (5)

banaketa hesiak (23); banaketa hesiak nazioarteko (3); banaketa hesiak palestinarren (3); burdin hesiak (10); den banaketa hesiak (3); ditu hesiak (3); eta hesiak (8); hesiak eta (15); hesiak ez (8); hesiak gainditu (4); hesiak jarri (11); hesiak jartzen (4); hesiak nazioarteko (3); hesiak nazioarteko zuzenbidea (3); hesiak palestinarren (4); segurtasun hesiak (4); suzko hesiak (3)

burdin hesian (4); eta hesian (3); hesian lotu (3); hesian zehar (6)

apartheid hesiaren (3); ari den hesiaren (7); auzitegiak banaketa hesiaren (3); banaketa hesiaren (87); banaketa hesiaren aurkako (3); banaketa hesiaren eraikuntza (6); banaketa hesiaren ibilbidea (4); banaketa hesiaren inguruan (3); banaketa hesiaren inguruko (3); banaketa hesiaren kontra (5); banaketa hesiaren kontrako (15); banaketa hesiaren legezkotasunaz (3); banaketa hesiaren zati (6); burdin hesiaren (8); burdin hesiaren kontra (3); burdinazko hesiaren (4); da hesiaren (4); den banaketa hesiaren (22); den hesiaren (8); dituen hesiaren (4); duen hesiaren (3); egurrezko hesiaren (3); eta banaketa hesiaren (4); eta hesiaren (11); eta hesiaren artean (3)

hesiaren alde (4); hesiaren artean (4); hesiaren atzean (6); hesiaren atzetik (3); hesiaren aurka (8); hesiaren aurkako (6); hesiaren aurrean (5); hesiaren auzia (3); hesiaren bestaldean (6); hesiaren beste (21); hesiaren beste aldean (15); hesiaren beste aldera (4); hesiaren eraikuntza (14); hesiaren eraikuntza bertan (3); hesiaren eraikuntzaren (3); hesiaren eta (4); hesiaren gainetik (11); hesiaren helburua (3); hesiaren ibilbidea (7); hesiaren ibilbidea aldatzeko (3); hesiaren ibilbidearen (4); hesiaren inguruan (6); hesiaren inguruko (7); hesiaren kontra (27); hesiaren kontrako (20); hesiaren kontrako manifestazio (3); hesiaren legezkotasuna (3); hesiaren legezkotasunaz (4); hesiaren ohol (3); hesiaren ondoan (8); hesiaren zati (10); hesiaren zati bat (5)

israelek hesiaren (3); landare hesiaren (3); txarrantxazko hesiaren (3); zisjordaniako hesiaren (4)

banaketa hesiari (9); banaketa hesiaz (4); burdin hesiaz (3); burdin hesien (5); den banaketa hesiari (3); eta hesiaz (3); eta hesien (5); eta hesietan (3); hesiari buruz (3); hesiaz bestaldean (6); hesiaz bestaldetik (3); hesiaz beste (3); hesien artean (4); hesien atzean (3); hesiko atea (4); hesirik ez (3); hesirik gabeko (8); hesitik kanpo (5); hesiz inguratu (3); hesiz inguratuta (4); hesiz inguratuta dago (3)


hesialdi iz

SAFERek hasiera batean 230 mila euroan Ingalaterrako bikote batek erosi nahi zuen Etxebesten Bordari ez zion hesialdirik ezarri.  Berria - Euskal Herria   2004-07-29


hesidun 1 izond hesia duena; hesiak dituena.

Argi gorrizko izpi ahul batzuk sartzen ziren leiho hesidunetatik.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 35. orr.

Mahai gainean margarita-sorta eder bat dago, eta hesidun leihoan geranioak.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 78. orr.

2 (atletismoan)

60 metroak eta 60 metro hesidunak irabaztea.  Berria - Kirola   2004-03-09

Ez zuten lortu, ordea, Virgilijus Aleknak (diskoa), Fani Halkiak (400 metro hesidunak) eta Tatyana Lebedevak (luzera jauzia).  Berria - Kirola   2004-09-19

400 hesidunetan marka eskasagoa zuela aitortu du.  Berria - Euskal Herria   2004-10-03

Larry Wade 110 metro hesidunetako korrikalaria.  Berria - Kirola   2004-07-17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

metro hesidunetako (3); metro hesidunetan (13)


hesidura ik hesitura.

hesigabe izond hesirik ez duena.

Ikuspegi hesigabeak omen zituen gustuko, mendi eta belardi berdeak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 129. orr.


hesiketa iz hesitzea.

Aspaldi-aspalditik dago eremu-hesiketa bat, eta gaur bertan ere gaixoak eta eroak, pobreak bezalaxe, beren barrutietan bizi dira, beste jendearengandik bereizita.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 23. orr.


hesipe iz hesiaren azpialdea.

Esadak, esan, zergatik hire hezur eraz ehortziok, herioren hesipe, beren hiljantziak dituzten urratu.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 54. orr.


hesitu, hesi(tu), hesitzen 1 hesiz itxi.

Zelai osoa hesitu zuen, eta gero putzua kable elektrifikatuz inguratu zuen oso-osoa.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 106. orr.

Eraikuntza apal bat [...] hautsez betetako lur zati karratu batean eraikia eta txarrantxaz hesitua.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 217. orr.

[Galeriak] haizeztapenerako hutsarte handi bana daukate erdigunean, baranda apalez hesituak.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 57. orr.

Ahizpa bere etxe aristokratikoko hormen artean hesiturik bizi baita.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 91. orr.

Oholez eta pneumatiko zaharrez hesitutako eremu bat.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 97. orr.

Huntzaz hesitutako lorategi honetako ate aurrean nago orain.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 130. orr.

Horrek Stepheni mundu zabalago baten zentzua eman zion nonbait, ordu arte bizitza hesitu zioten ikuspegi mugatuez haragoko zerumuga zabalagoen zentzua.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 206. orr.

Behar dugu zerbait hesituko gaituena, errima eta neurria, sorkuntza-lanari forma emateko.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 135. orr.

2 hesiz hornitu.

Gainerako tarteak oso-oso menditsuak dira, eta ez dago haiek hesitzeko modurik.  Berria - Mundua   2004-07-16

Zazpi urtegi eraiki zituzten, harrizko hormez, ibaiak ixteko eta hesitzeko.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 110. orr.

Ateak hesituak zituen biltegi bat seinalatu zuen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 172. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Landa zabal eta hesitu batean jarri zuten bizilekua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1122. orr.

Lur-sail txiki hesitu bat.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 329. orr.

Horretaz gain, gune hesitu bat ere bazuen, zoragarria, gimnastikarako zelai, pista, igerileku, haurrentzako jostaleku eta guzti.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 147. orr.

Agian ghetto hesitu eta faltsu batean biziko ziren, uharte barruko beste uharte batean.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 117. orr.

Saltoki txiki burdin-hesituak ageri ziren lerro-lerro.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 42. orr.


hesitura (orobat hesidura) iz

Ni, berriz, hesituraren ondoan geratzen nintzen neskari begira.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 44. orr.

Trinity Collegeko hesituraren ondotik igarotzen ari zirela.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 77. orr.

Gasolindegiak, auto-saltokiak beren banderaño eta zurezko hesiturekin, auto porrokatuz metatu txatartegiak. Argirik gabeko izua, zorabioa, zentzumenak lizuntzen dituen irudia, gogoa hesidura txarrantxadunez mugatzen duen lotsa.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 215. orr.


hesitxo iz hesi txikia.

Aurrealdeko soropila inguratuz harrizko hesitxo bat zuen etxeak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 160. orr.

Elkarrengandik banandurik zeuden, tartean hesitxo bana zutela, baina, zorionez, elkar ikusi ahal zuten hesitxoaren gainetik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 400. orr.


hesitze iz hesiz ixtea.

Izan ere, Ingalaterran, hesitze-higikundeak landa-ekonomia irauli zuen eta lurraren erabilera hutsik etekintsua oztopatzen zuten azken eragozpenak ezabatu zituen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 33. orr.


hesizain iz

Ez al nauk ezagutzen, Hob Hesizain?  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 348. orr.


heskai iz landare hesia.

Inausi gabeko heskaien ondotik pasatzean euri tantez bete zaio gabardinaren beheko aldea.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 93. orr.

Berehala konturatu zen Harry huraxe zela goiz hartan lorategiko heskaitik begira egon zitzaiona.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 17. orr.

Gnomoak landaren beste aldean heskaira sartzen ari zirela ikustean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 38. orr.


hesol 1 iz ohol sendoa, lurrean sartu eta finkatzeko mutur puntadun bat duena.

Hesia egiteko hesolak erabiltzen dira.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 167. orr.

Hesolek lau bat urte irauten dute, usteldu egiten baitira.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 167. orr.

Salem irakurri zuen Norak hiriaren sarrerako hesola bati josiriko oholean.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 24. orr.

Hesoletan loturik zaldi batzuk zeuden.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 109. orr.

Horrelaxe igaro zuten, konturatu ere egin gabe, mugako hesola zurizko lerroa.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 47. orr.

Begitik hesola odoltsua atera [ziklopeak], eta, eroturik, harrika bota zuen.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 56. orr.

Abernathyk hesola bat sartu zion bihotzean txakurrari, eta ondoren, lepoa moztu zion kimatzeko guraize batzuekin.  Berria - Gaiak   2004-06-05

Ea nork lagunduko zidan hesola hura jasotzen eta ziklopeari begian sartzen lo hartzen zuenean.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 54. orr.

Zingira-lurra baldin bada, orduan dena hondeatu eta garbitu egingo da, eta ondoren hesolak sartuko dira, makal, olibondo edo haritzezkoak eta sutan gogortutakoak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1630. orr.

Hesola bat jaso dute ezpel-pilaren erdian eta bertan lotu dute andre Madalen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 156. orr.

Alanbrezko hariak, hesolatik hesolara kateatuz herri batetik bestera ipini zituztenean, jendeak ez zuen sinesten hari haren barrutik hitzak joan behar zuenik, eta hala zioten: horiek sorginkeriak zirela.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 182. orr.

Hesolaz hesola arrastan eraman zuen eskua.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 81. orr.

2 (erkaketan)

Une hartantxe hesola baino gizon luzeago bat irten zitzaion bidera.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 74. orr.

Emakume hesola bezain tente bat agertu zen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 211. orr.

Gülbahar besarkatu zuen; zangoak atezuan zituen, kokotsa dardaran, hesola bat bezain zurrun.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 89. orr.

Banoa -esan zion bat-batean Yusufek, zurbil, gorputza hesola bat bezain zurrun.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 90. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Belaontziaren parez pare marinelen lana argitzen zuten argi-hesolei begiratu zien Norak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 82. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hesola bat (10); hesola bat bezain (3); hesola bati (4); hesolak eta (3)


hesorma iz hesi arteko horma.

Berak jarriarazia du dagoeneko hesia, eta zatiketa egiteko falta den hesorma ipintzeko eskatzen digu guri orain.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 60. orr.

Eraitsi hesormak beharrezkoa bada.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 63. orr.


hespil iz artegia.

Harri puskaz eraikia, hespil horretan gordetzen dituzte ahuntzak eta arkumeak gauez.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 38. orr.


hestarteko iz peritoneoa.

Hestarteko puska batzuek farfaila zuri haragitsuak marrazten zituzten guztiaren edergarri.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 63. orr.


heste1 1 iz pl digestio hodiaren zatia, urdailetik uzkira doana. ik hertze.

Ez zekiela seguru sentimenduak non sortzen ote diren, bihotzean ala hesteetan.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 82. orr.

Edandakoak su-labaz osaturiko labana zorrotz batek bezala ahotik hesteetarainoko bidea urratu baitzion bortizki.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 96. orr.

Zahartzea, elikadura txarra, hesteetako parasitoak.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 186. orr.

Haurtxoen maskuria eta hesteak ekintza erreflexuz husten dira.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 235. orr.

Esneak hesteetako minbizia garatzeko arriskua gutxitzen duela diote adituek.  Berria - Gaiak   2004-07-08

On egin zion berotasunak, eztitu egin zion hesteetako oinazea.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 244. orr.

Hesteetako nahaste hura.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 96. orr.

Hesteetako infekzioak saihestuz.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 135. orr.

Adin horretan hesteetako hormak ez direlako behar bezain iragazkorrak.  Berria - Gaiak   2004-08-11

Hesteak lehertu zitzaizkion, nonbait.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 116. orr.

Amasa ez zen ohartu Joabek beste eskuan zuen ezpataz; honek sabeletik sartu zion, hesteak lurrean barreiatuz.  Elizen arteko biblia   2 Sm 20,10

Odol zikina jaurtitzen zuen ahotik, eta hesteak ere bota behar zituela zirudien.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 269. orr.

Hesteak kiribilkatzen zituen edaria manatzen genuen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 33. orr.

Nahiz eta goseagatik hesteak bihurrituta eduki.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 179. orr.

Epilepsiak jota edo hesteak buxatuta.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 348. orr.

Paper guztia erabili behar izan zuen, kapilauaren akorduak bihurritu egin zizkion hesteak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 120. orr.

Litro bat rizino olio irenstera behartu eta agonia makaleko orduak hesteak bihurriturik sufritzera derrigortutako jendearenak.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 23. orr.

Ikusten dudan aurreneko apaizari labana sartu eta hesteak aterako zizkioat.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 21. orr.

2 ( singularrean)

Duodenoa da hestearen lehen zatia.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 209. orr.

Hesteko paretetako ehunek.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 210. orr.

Hestean dauden bakterio batzuek sortzen dute B bitamina.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 214. orr.

Nire jauntxoa orroe batean hustu zen, nire hestea haziz betez.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 27. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ezin digerituzko hondakinak, heste-paretetako zaborrak, behazun eta pankrea-urin hondarrak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 212. orr.

Koldar heste-ustel hori.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 274. orr.

Naftalina-kiratsa omen zerion eta heste-idor aurpegia omen zuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 161. orr.

Gantza digeritzea nahiko zaila da, heste-entzima gehienak uretan baino ez baitira disolbatzen.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 209. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Odolkiarentzat txerri hesteak prestatzen zituen bitartean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 135. orr.

Urdail-hesteetako odoljarioa.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 112. orr.

Arratoi-heste zornatuenak ere atseginagoak dituk OVRAkoak baino.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 229. orr.

5 irud

Baretzen hasiak ote ziren itsasoaren hesteak ere.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 221. orr.

Poltsa hura gordetzeko txoko hobea ezagutzen zuen, makinetan, ontziaren heste zikinetan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 351. orr.

Nire pubak zortzi bafle dauzka, eta 2.000 batioko indarra jaurtitzen dute lokalaren hesteetara.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 62. orr.

Olio usain goibela zerion metroaren heste-sailetan urtzeko ordua hurbildu zitzaidan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 62. orr.

6 hestebeteen azala.

Mamia jan baino lehen, odolosteari hestea erretiratzen diot nik beti.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 101. orr.

Quenuri laguntzen zion batzuetan, hesteei eusten zien bere hatz potoloekin, mutilak okelaz eta urdaiz betetzen zituela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 80. orr.

Gauza ederra zen ikusteko nola pasatzen ziren xehatzeko makinatik haragi puskak, bitan, hirutan, eta nola sartzen zituen haragi masan osagai guztiak, eta nola betetzen zituen hesteak inbutu batez.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 85. orr.

Orea isurtzen zen, beltz-beltza eta lurrintsua; hestea pixkanaka puzten zen, eta kurba gizen bigunak moldatzen zituen erortzean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 139. orr.

7 gogoaz heste egin

Gogoaz heste eginik, pala eta zaku bat hartu eta oholesi barruan sartu nintzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 224. orr.

7a heste-aringarri iz ik purga.

Kafean heste-aringarri on bat ematea izango litzateke onena.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 301. orr.

8 heste lodi heste meharraren ondoren datorrena, lodiagoa eta laburragoa dena.

Ura xurgatzea -atzera zirkulaziora eramateko- eta gainerakoa kanpora bultzatzea da heste lodiaren eginkizun nagusia.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 213. orr.

Orain sei hilabete hil zen [...] heste lodiko minbiziak jota.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 147. orr.

Horixe da ametsen funtzioa, irudimenaren heste lodiarena.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 134. orr.

Gibela, urdaila, pankrea, heste meharra eta lodia, bi giltzurrun, barea transplantatu dizkiote Miamin (AEB) Italiako sei hilabeteko haur bati.  Berria - Gaiak   2004-03-20

Heste lodia kendu eta heste meheari poltsa bat lotu zioten.  Berria - Euskal Herria   2004-07-30

9 heste mehar (16 agerraldi, 2 liburu eta 2 artikulutan; ETCn 302 agerraldi) hesteen lehen zatia, luzea eta mehea.

Zortzi organo gibela, urdaila, pankrea, heste meharra eta lodia, bi giltzurrun, barea transplantatu dizkiote Miamin (AEB) Italiako sei hilabeteko haur bati.  Berria - Gaiak   2004-03-20

Aho-sabaia sikatu, zangoak dar-dar hasi eta heste meharraren jarioak uzki aldera etorri zitzaizkidan esfinterreko atea jotzera.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 21. orr.

Digestio- eta xurgatze-prozesu gehienak heste meharrean gertatzen dira.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 209. orr.

Elikagaietan datorren proteina kantitateaz gainera [...], beste 150 gramo ematen dituzte urdail-paretatik eta heste meharretik bazterturiko zelulek (heste meharrak ere berritu egiten baitu bere barne-estaldura bi edo hiru egunetik behin) eta pankrea-urinean dauden entzimetatik bazterturikoek.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 210. orr.

Heste meharretik xurgaturiko glukosa hartu, eta gorputz osora banatzen du berriro.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 211. orr.

10 heste mehe (3 agerraldi, liburu 1 eta 2 artikulutan; ETCn 36 agerraldi) heste meharra.

Heste lodia kendu eta heste meheari poltsa bat lotu zioten.  Berria - Euskal Herria   2004-07-30

Apaizak geroa jakiteko asmoz sakrifizioko biktimaren heste mehea zatitu eta jainkoentzat haren haragia maneatzeko erabiltzen zuen mahaia.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 27. orr.

11 heste-sobre heste itsuaren luzakin mehe barne-hutsa.

Zeruko ebakuntza-gelaren batetik eroritako gibel odoldua, errai zati bat, San Pedroren heste-sobrea edo San Pankraziorena, Ataungo mondejua....  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 124. orr.

12 heste zizare hesteetan bizkarroi egoten den zizarea.

Haurrek heste-zizareak zituzten beti.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 20. orr.

Analisi batzuen ostean, heste-zizareen inbasioa zeukala diagnostikatu zioten medikuek.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 136. orr.

Heste-zizareak hiltzeko botika.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 173. orr.

13 hesteak libratu kaka egin.

Idorreria, esaterako, hesteak libratu ezina alegia, txarra da.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 64. orr.

Hator, hator, putatzar alublai hori, hesteak libratzen lagunduko dinat-eta!  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 143. orr.

14 hesteez beste egin

Gurdiaren jabea hesteez beste egiterainoko trantzean dago hainbeste lapurretekin, eta mehatxu egin dio Batista Bazterretxeri: "beltzak eta zuriak ikusiko dituzu (ukabilak erakusteaz gainera, legearen mehatxua egin dio gurdiaren jabeak) nire gurdi-ardatza ematen ez badidazu".  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 114. orr.

15 zilbor heste karena eta umekia lotzen dituen heste modukoa, jaiotzean ebakitzen zaiona.

Umeak umetokian ezin du zilbor-hesterik gabe bizi eta jaiotakoan, berriz, zilbor-hestea eten behar zaio itoko ez bada.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 170. orr.

Erditu berria zen ama kartzelan, eta borreroak zilbor-hestea aprobetxatu zuen.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 76. orr.

Hori izan zen, etengabeko gutun gurutzatzea, Bilborekin lotuta eduki zion zilbor hestea.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 251. orr.

Zilbor- hestea bezain beharrezkoa den kautxuzko hodi batek lotzen nau hegazkinera.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 35. orr.

Euskal gizartearen eta euskal presoen arteko zilbor-hestea eten nahi dute. herria¬

Azoka-leku erraldoia fabrika zaharra izango da beti torinotarrentzat, hiriaren eta Agnellitarren arteko zilbor-heste eten ezina.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 28. orr.

16 zintzur heste arnasbideetako zatia, zintzurretik bronkioetara doan tutua. ik trakea.

Gogorrago, gogorrago, hatzak astiro mugitu ziren Setheren zintzur-heste aldera, bidean zirkulu txikiak eginez.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 139. orr.

Arnasa hartzen dugunean, trakeatik (zintzur-hestetik) biriketara igarotzen da airea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 167. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

heste inguru (4); heste meharra (4); heste meharrean (4); hesteak atera (3); hesteak bota (5); hesteak ere (3); hesteak eta (5); hesteak eta hankak (4); hesteei eutsi (3); hesteetako minbizia (6); hesteko odoleko zelulak (3); zilbor heste (9); zilbor hestea (15); zilbor hesteak (4); zilbor hesteetatik (3); zilbor hesteko odoleko (3); zilbor hesteko zelulak (4); zilbor hesteko zelulen (3); zilbor hestetik (5)


heste2 iz ixtea.

Begiak ia hesteraino ximurturik.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 28. orr.

Eskoletan ere arrangura handiak dituzte, postu heste menturekin.  Herria   2004-02-12

Baionako seminario hestea eta Donapaleuko frantxixkanoen etxearen saltzea.  Herria   2005-10-20

Posta heste, enplegu murrizte eta gainerateko hersturekin.  Herria   2004-02-12


hestebete 1 iz txerri heste zati bat haragi zehatuz, urdaiz eta kidekoez betez prestatzen den janaria.

Lukainka arruntak, hestebete freskoak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 127. orr.

Hestebete luze kulunkarie.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 103. orr.

Gazta atal erraldoiak, urdaiazpikoak, hestebeteak, odolkiak.  Berria - Kultura   2004-12-26

Saiheski ogi-arrautzeztatuak eta askotariko hestebeteak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 114. orr.

Plater bat hestebete utzi dizut hozkailuan...  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 53. orr.

Erakusleihoko hestebete eta okelen artetik. Plater bat hestebete utzi dizut hozkailuan...  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 109. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Gazta eta hestebete-mokaduei laguntzeko.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 47. orr.

Hestebete denda bat izango zuten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 96. orr.

Hestebete mota hori jakia hegaztiaren lepoaz beraz bilduz egiten da.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 32. orr.

Hestebete, haragi eta espezia merkataritzan.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 85. orr.

· Antzar-hestebeteak prestatzeko errezeta.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 32. orr.


hestebetegile iz hestebeteak egiten dituen pertsona.

Augustek ez zuen parerik Parisko hestebetegileen artean odola ateratzeko orduan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 128. orr.

Oso gauza bakana zela hestebetegile bat sukaldari ona izatea.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 76. orr.

Bat-batean, hestebetegilearen ahotsa entzun zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 222. orr.


hestebetegin iz hestebetegilea.

Han geratu zen luzaro hestebeteginaren aurpegi odolkoloreari bekaitzez so.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 106. orr.


hestebetegintza iz hestebeteak egitea.

Parisa etorri zenean, bere hasierako asmoa hestebetegintzan trebatzea baino ez zen izan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 95. orr.

Hestebetegintzan duen trebezia ari da erakusten.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 85. orr.


hestegorri iz digestio hodiaren zatia, eztarritik urdailera doana.

Zigarro-keak hestegorria berotzen zion bitartean.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 69. orr.

Untxiei hestegorriraino zintzurreratu, eta haien gluzemia neurtu.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 164. orr.

Mihia heste gorriraino edo sartu dio.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 140. orr.

Hain zuzen ere, laringean bereizten da biriketarantz doan arnasaren bidea (trakea) jakiak urdailerantz bideratzen dituen hestegorritik.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 42. orr.

Urdail-azidoa likido azido bat da eta gora egiten duenean hestegorria minberatzen du.  Berria - Gaiak   2004-10-14

Hodi horren bidez, ziztada txiki bat egiten zaio hestegorriaren mukosa azpian.  Berria - Gaiak   2004-10-14


hesteki iz hestebetea.

Haren kontra finkaturik, hainbat aparatu zeuden, hestekiak betetzeko ponpa bat, zapalgailu bat, haragia xehatzeko makina mekaniko bat.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 126. orr.

Aurrezteari ekin zioten berriro, ogia eta hestekiak barra-barra.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 27. orr.

Lehenago, gazta eta hestekiak ogiaren osagarri ziren, orain ogi muttur batekin edo ogirik gabe hartzen dira.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 105. orr.


hestekokeria iz

Gero gainera, gogoko izango du bonbardaketen ostean ikusiko dituen hanka galduez, lepo moztuez eta halako hestekokeriez idaztea.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 57. orr.


hetaira iz antzinako Greziako prostituta.

Ez dakit dakizun, baina hetairek, Grezia zaharreko prostitutek, ipurdia eskaintzen zuten, gehienbat.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 61. orr.

Afrodita Hetairaren tenpluan.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 33. orr.


hetero iz heterosexuala.

Hetero batek inoiz sofrituko ez duena.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 216. orr.

Geroko utzi, geroko utzi eta, halako batean, berandu zen, eta haientzat ez zen zerbait ezinbestekoa, hetero puruak deitutako askorentzat ez den bezala.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 180. orr.

Homo, hetero, sado, maso, zoo...  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 42. orr.


heterodeterminazio iz (cf autodeterminazio).

Esan dezatela argi eta garbi: autodeterminazioa ez, hetero-determinazioa da bidea.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 69. orr.

Autodeterminazioa badakigu nontsu dagoen, baita heterodeterminazioa ere; Espainia ere bai, Euskal Herriaren proiektua(k) ere bai.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 244. orr.


heterodoxia iz doktrina heterodoxoa; heterodoxoa denaren nolakotasuna. ik heterodoxotasun.

Une hartan Elizak markatzen zuen nor zegoen heterodoxian eta nor ortodoxian.  Berria - Kultura   2004-02-29

Haren idazkariak [...] edonolako heterodoxien inkisidore guztiz zorrotzaren ospea zuen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 142. orr.

Uste askorik gabe, heterodoxiaren muga zeharkatzetik oso hurbil zebiltzan eskeko mojak eta Maddalen gajoa.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 204. orr.


heterodoxo 1 izond ohiko doktrinatik aldaratzen dena.

John Keneth Galbraith ekonomilari heterodoxo estatubatuarrari buruz.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 64. orr.

Azalpen heterodoxoaren arabera.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 322. orr.

Idazlearen liburu heterodoxoena denez gero.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 236. orr.

Rockera, jazzera, abangoardietara, kabaretera eta bestelako estiloetara gerturatu da, betiere modu berezi eta heterodoxoan, Gero eta ezagunagoa den ikuspegi ezkorra edo heterodoxoa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 208. orr.

Bere teoriak heterodoxotzat kondenatu zituzten Soissonsko kontzilioan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 187. orr.

2 (izen gisa)

Beti dira urrutikoak edo beste garai batekoak maite omen ditugun heterodoxo horiek.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 21. orr.

Ezkutuko lege horien biktimak izan diren heterodoxo ospetsuz beteta daude iragan mendeko ziegak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 49. orr.


heterodoxotasun iz heterodoxoa denaren nolakotasuna. ik heterodoxia.

Bere bi ezaugarri horiek, bere homosexualtasunak -bere garaiko bizitza publikoan erasoen kontra ahulago bihurtzen zuenak-, eta bere irizpide askatasunak eta heterodoxotasunak -ezkertiar izanik ere, Alderdi Komunista ofizialarekiko harremanetan oztopoak eta liskarrak izanaraziko zizkiotenak- [...] segurtasuna ematen duten taldeetatik urruti baztertu zuten.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 10. orr.


heterofasia iz hitz egiteko gaitasunaren nahasmendua, hitzak trukatzea-eta dakarrena.

Heterofasia edo glosolalia edo auskalo zer arraio zela medio.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 10. orr.

Jendea, ordea, ez zegoen heterofasia edo nahasmendu edo erokeria izu-laborrizko hura gehiago pairatzeko prest.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 25. orr.


heteroftongia iz

Heteroftongia ere dantzatu zuten doktoreek, hizketazko zeran halako desfase txiki bat, bingo ahoskatzea eragotziko ziona.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 88. orr.


heterogeneitate iz heterogeneotasuna.

Garapen bidean diren herrialdeak edo herrialde pobreak edo gisako terminoez izendatu nahi den herrialde multzo horren baitan, heterogeneitatea dela nagusi.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 292. orr.

Europar mundu-ekonomiaren nolakotasun kapitalistatik dator haren bokazio unibertsala, bestela esanda, munduko espazio osora zabaltzeko joera, espazio horren hetereogeneitateaz baliatuz.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 46. orr.

Fenotipoaren heterogeneitatea dela eta da hain zaila autismoarekin lotutako geneak aurkitzea  Berria - Gaiak   2004-07-25


heterogeneo izond elementu ezberdinez osatua, askotarikoa; arrotza, bestelakoa.

Ez gara, alabaina, geure oilolur heterogeneo eta askotarikotik irteten, prentsa abertzaleko eguraldiaren maparen mugen barruan gabiltza beti.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 157. orr.

Halako talde heterogeneo batean.  Berria - Ekonomia   2004-11-18

Gizarte zibila oso heterogeneoa da eta nola lan egin zehaztu behar dugu.  Berria - Harian   2005-02-01

Familiaren, ikaskideen eta liburuen eraginaren mende, ezagutza eta datu heterogeneo samarrak bilduz ari zen Andres bere gogoa moldatzen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 49. orr.

Aztertzeko proposatzen diren osagarri hauek nahikoa heterogeneoak dira.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 70. orr.

Oro har, esan daiteke, mugimendu heterogeneoa dela, ideologia eta pentsamendu desberdineko pertsonek osatzen baitute.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 219. orr.

Mintzaira heterogeneoa da; era horretara mugaturiko hizkuntza, aldiz, homogenoa da: ikur sistema bat da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 42. orr.

Genetikoki, heterogeneoa da autismoa: batzuetan menderatzailea, beste batzuetan errezesiboa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 242. orr.

Prozesuan, jakina, interes intelektual eta sozial desberdinak eta heterogeneoak agertzen dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 165. orr.

Inoiz topo egindakoak ziren bizimodu aski heterogeneo eta heterodoxo baten kariaz.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 34. orr.


heterogeneotasun iz heterogeneoa denaren nolakotasuna.

Mundu biziaren eta haren heterogeneotasunaren azalpen kausala.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 102. orr.

Ekimenen artean heterogeneotasuna nagusi den arren.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 257. orr.

Hemen azaldu diren teorien barreiadura eta heterogeneotasuna ikusita.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 123. orr.

Datu hotzak -mapetan azaltzen diren kilometroak- ponderatu egin behar zirela iruditu zitzaigun, eta, esaterako, heterogeneotasun indize bat erabili behar zela.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 128. orr.

Espazio periferikoaren heterogeneotasuna.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 143. orr.

Edonork antzeman diezaioke sailaren heterogeneotasunari.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 76. orr.


heteroklito izond etorki ezberdineko osagaiez osatua.

Oro har harturik, mintzaira, multiforme eta heteroklitoa da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 36. orr.

Estekadurarik gabeko gauza heteroklitoen pilaketa nahasgarri gisa.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 35. orr.


heterokromatiko izond kolore bati baino gehiagori dagokiona.

Bere laborategian teorizatzen duen fede oneko zientzialaritik, ohartzeke pasatzen gara kriminal hutsera, edozer egiteko gauza denera, hala nola formola injektatzea bihotzean biki judu nahiz ijitoei, begi heterokromatikoak ateratzeko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 156. orr.


heteronimo iz hitzez mintzatuz, esanahiaren aldetik beste baten oso gertukoa izanagatik etorki eta formaren aldetik ezberdina dena.

Beldur naiz Alvaro Campos hori Pessoaren pseudonimo, heteronimo edo ez-dakit-zer-nimo horietako bat ez ote den.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 30. orr.

Pessoak berak edo bere heteronimoetako batek, hori ez dago jakiterik.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 102. orr.

AEBetako Altxorraren Departamentuak, edo bere heteronimorik ezagunena omen den Munduko Diru Funtsak gidatu eta babesturiko politikaren ondorio.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 322. orr.

Erakunde horrek eta bere heteronimoek neoliberalismoa ezartzen dute munduan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 259. orr.


heteronomia iz kanpoko botere edo lege baten mende egotea.

Beraz, gizakia duin da arrazoiaren esanetara ibiltzeko, heteronomia hutsean jardun ordez agintarien borondate soiletik indarra hartzen duten aginduen mende.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 68. orr.


heterosexista iz heterosexualitatearen aldekoa.

Gizartea «bere burua zuri, seronegatibo, patriarkal, kapitalista, heterosexista eta konbentzional» gisa azaldu nahian dabilela.  Berria - Euskal Herria   2004-06-29


heterosexual izond pertsonez mintzatuz, beste sexukoek erakartzen dutena.

Gizon heterosexualentzako zerbitzua.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 42. orr.

Bartzelonako gayen dantzalekuetan bikote heterosexualak direla gaur egun nagusi.  Berria - Euskal Herria   2004-11-23

Sexu heterosexual arruntaren ostean dagoen moralismo viktoriarra.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 91. orr.

Sexu harreman heterosexualen bidez.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 121. orr.

Gero, nagusitutakoan, ezkontza heterosexual, monogamiko, leial, posesibo eta ugalkorraren bidean sartzeko.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 36. orr.

Eredu heterosexuala nagusitu da gizartean.  Berria - Gaiak   2004-11-19

Estherrek ez daki ni heterosexuala naizela.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 204. orr.


heterosexualitate iz heterosexualaren sexualitatea, normaltzatzat hartzen dena.

Heterosexualitate hutsak mugatu egiten du.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 180. orr.


heterosilabiko izond beste silaba batekoa dena.

Izan ere, hitz barrenean suertatzen direnean, gainera, multzoak Ozentasun Eskalaren arabera banatzen dira bilkura heterosilabikoetan (ak.tore, har.tu, janz.kera).  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 138. orr.


heterozigoto izond/iz gameto ezberdinen gurutzaketak sortua.

Greziako zenbait herritan, non oso altua baita gaitz horren eroale heterozigotoen maiztasuna, eta ezkontzak konponduak baitira oraindik askotan, saiatu dira ezkontaurreko diagnostiko isilpekoak-edo egiten eta heterozigotoen arteko ezkontzak eragozten.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 153. orr.


heterozikliko izond gorputz edo segida ziklikoez mintzatuz, gutxienez karbonoaz bestelako atomo bat duena.

Konposatu heteroziklikoa da [dioxina] (C4H4O2), substantzia kimiko bat.  Berria - Gaiak   2004-11-05


hetika iz eritasun kutsakorra, Koch-en baziloak gizakiengan eta abere mota batzuetan eragiten duena, biriketan edo gorputzaren beste alderdi batzuetan eratzen diren bikor antzeko batzuek ezaugarritzen dutena. ik tuberkulosi.

Aspalditik zuen hetikaren eraginez, besoak hezur hutsetan zituen.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 117. orr.

Hetikak sakoneraino har bitza haien birikak, / harrez gainezka egingo ahal du haien puxikak.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 94. orr.

Garai haietan hetikak eta sukar-ustelak gogorki jotzen zituzten bazterrak, gerla denboretako presondegi eta herio zelaietan bereziki.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 100. orr.

Olivier d'Oussant 1562. urtean hil zen [...] Paristik negozio on bat egin ondoren zaldian zetorrela busti eta hotzeriaz harrapatutako hetika baten ondorioz.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 157. orr.


hetikadun iz hetikak joa.

Gizon txikitxoa zen, hetikadun bat bezain iharra, makurra eta hanka-okerra.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 60. orr.


hetsarazi, hetsaraz, hetsarazten du ad hestera behartu, itxiarazi.

Alaba ez zuen komentuan hetsarazi familia desohoratu zuelako, baizik eta beren begiek elkar topatzen zuten aldiko botatzen zion so akusatzailea ezin jasanez gehiago.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 53. orr.

Joan den larunbateko manifestariek dei egin diote Prefetari, Lur Bizia lantegia hetsaraz dezan.  Herria   2003-08-14

Bardozeko lohi biltegia hetsarazi du Dartout prefetak, iraila ondar arte bederen.  Herria   2003-09-04

Ondorioz, Eusko Jaurlaritza eta Barakaldako Herriko Etxeak lantegia hetsarazi dute, irrisku guziak ezeztatu artean.  Herria   2003-09-11

Izen horretako irratia eta egunkaria hetsarazi zituen Garzonek duela sei urte jadanik.  Herria   2004-07-22

Espainol gobernuak 3 euskal komunikabide hets-arazi dituela.  Herria   2001-06-14


hetsi (ETCn 2.676 agerraldi), hets, hesten du 1 du ad itxi. ik itxi1. (zerbait)

Minaren minez begiak hetsi nituen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 21. orr.

Gauekoren erreinuan sartzen dira bizidun guziak, begiak argiari hesten direlarik.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 85. orr.

Pentsa, presoak ez du berak leihoa zabaltzen eta hesten ahal, eta argia piztu eta itzali ere ez...  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 79. orr.

Sare lodi batek ongi hesten baitu leihatila barneko aldetik.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 29. orr.

Harrabots batzuk entzuten ditut beharriak tente, denborarekin identifikatuko ditudanak... ate bat zabaltzen han urrun, berritz hesten, beste ate bat zabaltzen, berritz hesten, eta beste bat, beste bat, gero eta hurbilago, aldi oroz lau harrabots zabaltzean eta bat hestean, gero eta hurbilago, eta bat-batean, klanka!, ene atearen gaineko zerrapoa, klanka!, pekoa, klaska! klaska!, giltza zerrailuan eta zaintzale bat agertzen da atean.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 33. orr.

Zeldatik ateratzen nintzelarik beste zelda guziak hetsiak ziren eta pasabideak hustuak.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 56. orr.

Eliza bisitatu nahi nuen baina hetsia da.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 64. orr.

· Hets ezazu liburu hau!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 9. orr.

Oraindik zauriak hetsirik ez direnen askorentzat liburu mingarria.  Herria   2005-07-07

· Zerrapoak bortizki hetsiz.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 27. orr.

Laster 2002ko kondua hetsiko du.  Herria   2003-06-05

· Ateratzera noa baina zaintzaleak pasaia hesten dit.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 38. orr.

Zakur batek bidea hesten dit.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 209. orr.

Orai murruz eta alanbre xistadunez bideak hetsi dituzte.  Herria   2004-11-25

2 (zerbitzu bat eskaintzen duen zerbait)

Bakantzak izanez, Herriko Etxea hetsia da aste huntan.  Herria   2002-07-18

Honen arabera behar baitira eskolak hetsi eta fraile-serorak kanporatu.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 53. orr.

Orain dela zenbait urte hetsi behar izan zutela ikastetxea, nolazpait bizi berri bat eman nahi diote ekimen horrekin.  Berria - Kultura   2004-05-28

Zuzenki kolaboratzen du kazetak hetsi dituzten epaileekin.  Berria - Euskal Herria   2004-05-14

Agintariak diru gutti irabazten zutela konturatu zirelatik, pilota lekua hetsi zuten.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 120. orr.

Lau urtez hetsirik egon ondoren, Manilako Jai Alai pilotalekua berriz irekitzekotan zen joan den otsailaren 15ean.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 199. orr.

Posta kutxa zerbitzua hetsia dute.  Herria   2005-11-03

Oroit gara hetsiak direla Miarritzeko poliklinikako amategia eta Donibane Lohizuneko amategi publikoa.  Herria   2004-01-22

Ala eskola pribatuko bertze postu batzu hetsi, euskarazkoak idekitzeko?  Herria   2004-06-03

Ministerioko telefonoa hetsirik egon da joan den ekainaz geroztik ondar egun hauetaraino.  Herria   2004-09-09

3 (norbait)

Komentu batean hetsi omen zuten.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 31. orr.

Jende zintzoak presondegietan hetsiak izan dira.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 196. orr.

Preso guziak hesten zituzten beren zeldetan.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 72. orr.

SS-ek bagoian hesten gaituzte.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 110. orr.

Erotuko naiz azkenean, hemen hetsirik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 275. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Ene mundu hertsi eta hetsitik nolabait ateratzen banindu bezala.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 160. orr.

Urtetik urtera, bakarrik dagoena eihartzen da, bere mundu hetsi horretan bere adimena ere hesten da, mintzaira murrizten zaio, hiztegia bezala.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 118. orr.

Ez nekien hain izpiritu hetsia zenuela.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 148. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

atea hetsi (10); ateak hetsi (9); batean hetsi (4); begiak hetsi (30); begiak hetsi ditu (3); begiak hetsi dituzu (4); begiak hetsi eta (5); begiak hetsi nituen (3); begiak hetsi zituen (6); begirik hetsi (6); berehala hetsi (3); eta atea hetsi (3); hetsi behar (7); hetsi behar izan (4); hetsi dira (4); hetsi ditu (5); hetsi dituzte (4); hetsi dituzu (5); hetsi dute (5); hetsi eta (17); hetsi nituen (3); hetsi ondoan (4); hetsi zituen (11); hetsi zituzten (3); hetsi zuen (7); hetsi zuten (5)

atea hetsia (3); ateak hetsiak (3); baina hetsia (3); bidea hetsia (7); bidea hetsia izanen (5); eliza hetsia (5); etxea hetsia (12); etxea hetsia izanen (8); geroz hetsia (3); guziak hetsiak (3); herriko etxea hetsia (11); hetsia da (9); hetsia dago (4); hetsia dela (5); hetsia egonik (3); hetsia eta (3); hetsia izan (4); hetsia izanen (24); hetsia izanen da (15); hetsia izanen dela (6); hetsia zen (5); hetsiak izan (4); hetsiak zirela (3); hetsiak ziren (3); hori hetsia (4); leihoak hetsiak (3)

hetsiko da (3); hetsiko dela (5); hetsiko dituzte (3); hetsiko du (4); lantegia hetsiko (3)

ateak hetsirik (5); begiak hetsirik (13); begiak hetsiz (4); egunez hetsirik (3); erdi hetsirik (3); hetsirik atxiki (3); hetsirik egon (13); hetsirik egon da (3); hetsirik egon ondoan (6); hetsirik egonen (3); hetsirik zeuden (4); leihoak hetsirik (3); ongi hetsirik (3); urtez hetsirik (5); urtez hetsirik egon (5)

atea hesten (9); ateak hesten (3); bat hesten (3); begiak hesten (8); begiak hesten ditu (3); berritz hesten (6); berriz hesten (3); eta hesten (4); eta hesten ahal (3); hesia hesten (6); hesten ahal (6); hesten da (7); hesten didate (3); hesten ditu (5); hesten du (5); hesten dute (4); hesten dute eta (3); hesten zuen (3); zabaltzen eta hesten (4)


hetsikeria iz itxikeria.

Batzutan, konotazio ezezkorra du, hetsikeriari lotua.  Herria   2005-10-20


heu 1 izord hi; hi-ren forma indartua.

Hi heu eta hire ondorengoak Naamanen legenaz kutsatuko zarete.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 140. orr.

Heu hintzen, beraz?  Berria - Kultura   2004-10-08

Heu haiz inozoa, heu; ahaleginetan segitzen dualako, beti esperantzarekin.  Berria - Euskal Herria   2004-04-08

Heu sartu hintzen mobidan eta heuk irten beharko duk!  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 153. orr.

Heu aurrena.  Herria   2005-10-20

-Heu tarteko -esan nion.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 163. orr.

Esan gura dun heu haizela haren ugazaba.  Elizen arteko biblia   Erm 9,32

Nik ez haut ekarri, heu etorri haiz nire txalupan!  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 39. orr.

Hemen gizajoa heu haiz bakarra.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1090. orr.

-Jode, tia, orain ez hadi heu borde jarri, nik jarri behar niken eta!  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1090. orr.

Esaguk egia, bestela heu ere lukainka bat bezala jarriko haugu zintzilik!  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 169. orr.

Baina, ahaztu al zaik hi heu ere Dorre Mingarritik atera hindudan eguna?  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 87. orr.

Eta hi heu ere, zertaz ari haiz hi heu ardo tristeaz hitz egiten duanean?  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 63. orr.

Gerta zitekek heu hiltzea, eta ez ni!  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 39. orr.

Hi ere zuhaixken artean geldi geratzen haiz, harri bihurturik, heu ere, ehiztaria.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 221. orr.

Eta heuk ere badakik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 26. orr.

Heuk ondotxo dakik hori, baina ez duk onartu nahi.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 220. orr.

Heuk ikusiko duk, baina abisatuta hago.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 339. orr.

Heuk egin dion hori dena, heuk bakar-bakarrik!  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 502. orr.

Heuk esan hidan amaren etxea uzteko eta hirekin bizitzera etortzeko hona.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 76. orr.

Heuk ere jakingo bahu zenbat aldiz egin dituan maletak azkeneko hiru urte hauetan!  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 293. orr.

Heuk hil duk eta! -esan zion Börsek.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 23. orr.

Heuk ere badakin.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 105. orr.

-Bota ezak ba heuk -Amanciok, ezer ez zuela ongi egiten eta nazkatuta.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 72. orr.

-Irakatsiko didak heuk!  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 86. orr.

Heuri laguntzeko aukerarekin poztu egiten nauk benetan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 83. orr.

Eta baita heuri ere.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 176. orr.

Badakik etxeko beste txokoren batean, beste gelaren batean, eserita hantxe dagoela, eta paretetan barrena heuri begira daukaala.  Herria   2004-01-29

Eta hi hantxe hago, heure gelan eserita, uxuala edaten, uxuala suelto, eta tabako gozoa erretzen.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 110. orr.

Bidezidorrean dagoen paradisu-arbolaren adarrak heure gorputzarekin ozta ukituz pasatu hintzen eta heure airearekin eraman hituen haren azken hostoak.  Berria - Kirola   2004-07-24

Horra ba, horiei baino tratu txarragoa emango diagu heuri.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 115. orr.

-Zertara hator, Hermes, heure urrezko makilarekin?  Berria - Harian   2005-01-21

-Zergatik jotzen duk heure laguna?  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 69. orr.

Non duk, Herio, heure garaipena? Non heure eztena?  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 401. orr.

Besterik nahi baduk, heure kontu.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 189. orr.

Baina hik heure lekukotasuna eman dezakek.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 33. orr.

Ez hago heure senean, gaur gutxi jan duk eta.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 143. orr.

Jaun Burugabe: noiz heure buruaren jabe...?  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 106. orr.

Une batez, heure erraiak ez ezik heure burua eta heure bizitza osoa ere ikusi dituk komun-zuloan behera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 217. orr.

2 heurez

Kabroi bat haiz, ez heurez (hik ez duk deus egin, gizajo horrek, bazekiat), baina bai berez.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 308. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta heu (6); hadi heu (7); heu bakarrik (3); heu ere (19); heu haiz (14); heu haizela (6); heu izan (3); heu izango (5); heu izango haiz (4); hi heu (14); hoa heu (3)

baina heuk (7); didak heuk (3); duk heuk (3); eta heuk (12); eta heuk ere (5); eta hik heuk (3); heuk asmatu (3); heuk be (3); heuk egin (3); heuk erabaki (3); heuk ere (24); heuk ere badakik (3); heuk esan (10); heuk esan duk (4); heuk esan hidan (4); heuk esaten (4); heuk ikusi (7); heuk ikusiko (4); heuk ikusiko duk (3); heuk jakingo (3); hik heuk (24); hik heuk ere (3)

baduk heure (3); baina heure (7); beti heure (3); diok heure (6); diok heure buruari (3); dituk heure (6); duk heure (23); dun heure (7); edo heure (4); ere heure (6); eta heure (27); eta hik heure (3); ez heure (3); ezak heure (25); ezak heure burua (11); hadi heure (9); haiz heure (10); hau heure (3)

heure aita (7); heure barruan (3); heure bidea (3); heure bizitza (4); heure bizitzako (3); heure buru (4); heure burua (55); heure buruarekin (5); heure buruaren (4); heure buruari (28); heure buruaz (12); heure buruaz beste (5); heure diru (3); heure diru kopurua (3); heure esku (5); heure etxean (5); heure etxera (4); heure gelan (5); heure lana (3); heure onetik (4)

heurea duk (6); heurea izango (3); heurea izango duk (3); hi heure (3); hik ere heure (5); hik heure (11); hoa heure (5); huen heure (3); itzak heure (3); l heure (5); nazak heure (3); salba ezak heure (4); zaindu ezak heure (5); zaindu heure (3)


heureganatu (ETCn 19 agerraldi), heuregana(tu), heureganatzen da/du ad heuregana ekarri, heure bihurtu. ik hiretu.

Orain, hi, Ulisesen ondasunak jaten ari haiz eta haren emaztea heureganatu nahi duk, semea hil eta gero.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 121. orr.

-Edo itzuli eta emaztea heureganatzen duk, edo hemen geratzen haiz eta ez duk horretan pentsatzen gehiago.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 96. orr.


heurekoi izond singularreko bigarren pertsonan hika mintzatzen denak bere nahiari soilik begiraturik jokatzen duena adierazteko hitza.

Non da elkartasuna?, oilo busti alaena, kolabo, heurekoi, herria hilduran eta hi potrojorran.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 31. orr.

Heurekoia?  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 11. orr.


heuristiko izond ezagupenari edo ikerketari dagokiona.

Alegia artista mimetikoak, errealitateari xehetasunez xehetasun lotzen zitzaizkionak, eta artista heuristikoak bestetik, hau da, asmatzaileak, naturaren zuzentzaileak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 165. orr.

Konparazioaren funtzio heuristikoa.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 16. orr.

Esanahi honetan hartuta ederki ados daitezke arrazoimenaren interes formala baino ukitzen ez duten bi oinarri-esakuneak, heuristikoak eta erregulatzaileak soilik direnak.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 221. orr.

Ideia benetan adigai heuristikoa baino ez da, ez ostentsiboa, eta ez du erakusten objektu bat nola antolatua dagoen.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 235. orr.

Argia produzitzeko eta transformatzeko ikuspegi heuristikoaz.  Berria - Harian   2005-02-11

Artista mimetikoak, errealitateari xehetasunez xehetasun lotzen zitzaizkionak, eta artista heuristikoak bestetik, hau da, asmatzaileak, naturaren zuzentzaileak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 165. orr.


hevea 1 iz kautxua ematen duen zuhaitza (Hevea brasiliensis).

Hevea itzel baten adaburuan kokatua, Mamaguêna, goitizenez Nofutur, hizketan hasi zen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 517. orr.

Kautxo-ateratzailea zen, seringueiroa; lan gogorra, inondik inora, egun osoan heveei izerdia ateratzen ibiltzea.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 507. orr.

2

Handik hamarraldi batzuetara, Malaysiako oihanetara aldatu zituztelarik, Wickhamen aleek hevea-sail handi-handiak sorrarazi zituzten, latexa ibaika ematen zutenak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 352. orr.


hexafluoruro iz molekulak sei atomo fluor dituen fluoruroa.

Teheranek bi tona uranio hexafluoruro sortu ditu egunotan.  Berria - Mundua   2004-11-23


hexagonal izond sei alde eta sei angelu dituena.

Hantxe, Labarganeko zelai luzean, Farola horixka hexagonala. Adio egitura hexagonalari: lipar gutxiren jiran, mataza desarildu, eta glukosa bilakatu zen atzera.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 301. orr.

Unibertsoa (bestelako deituraz, Liburutegia) galeria hexagonalez osaturik dago.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 57. orr.


hexagono 1 iz sei aldeko poligonoa.

Uztai-egitura eder bat da, hexagono ia erregular bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 300. orr.

Edozein hexagonotatik beheko eta gaineko solairuak ikusten dira.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 57. orr.

Hexagono bakoitzeko horma bakoitzari bost apal dagozkio.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 58. orr.

Zirkulu batean inskribatutako hexagonoa.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 354. orr.

Hexagonoa edozein konikotan inskribatuta egonda ere hori egia dela frogatu zian Blaise Pascalek: elipsea, parabola, hiperbolea...!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 354. orr.

2 (Frantzia izendatzeko, H larriz nahiz xehez)

Frantziako kontsumitzaileen konfiantzak behera egin zuen, hexagonoan langabezia hiru urte eta erdiko maximoan delako.  Berria - Ekonomia   2004-03-03

Ostiral gauean eta atzo goizaldean 900 ibilgailu erre zituzten Hexagonoan.  Berria - Harian   2005-11-06

Gu bagaude, ez ote zaizkion arazo larriagoak jauziko hurbilagotik, menturaz Korsikatik, Savoiatik edo Hexagonoaren barnean sortuak diren etorkin magrebiarren seme-alabengandik.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 77. orr.

Mapa da, militarren jakinduriak asmatutako zera hori, Estatuarentzat (eta nazionalismoarentzat) gauza beharrena; Hexagonoa eta Larru Beteko Zezena (edo Zazpiak Bat) dira, hurbilenekoak aipatzeagatik, maisuak eskolan (edo andereñoak ikastolan) erakutsi eta sinetsarazi beharreko abstrakzioak, ezin bizizko idealizazioak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 212. orr.

Hexagonoaren periferia sinbolikoetan kokatzen diren frantsesezko literatura erregionalaren periferian.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 144. orr.

Bere hexagonoari exagrama mistikoa deitu zioan Pascalek.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 355. orr.


hexagrama iz figura geometrikoa, bi hiruki aldeberdin berdinek osatua.

Bere hexagonoari exagrama mistikoa deitu zioan Pascalek.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 355. orr.


hexakordo izond hurrenez hurreneko sei notako gama baten gainean oinarritutako musika sistema zaharra.

Horren luzeran erreten batzuk jartzen dira: organoa tetrakordoa baldin bada, lau; hexakordoa bada, sei; oktokordoa bada, zortzi.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4910. orr.


hexametro iz sei oin edo neurri dituen ahapaldi lerroa.

Latinezko hexametro-sorta iraingarria.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 225. orr.

Hexametrotan idazteko joera.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 149. orr.

Bere latin hexametroak eta bere prosa dotore baino dotoreagoa idazten.  Berria - Kultura   2004-10-02

Beraren bularraren gainean dauka hark burua: seguruenera, entzuten du beraren bihotza, zeinaren taupadekin hartzen baitu hexametroak erritmoa.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 212. orr.


hexastilo izond fatxadan sei zutabeko lerroa duena.

Bako jainkoari eskainitako tenplu hexastiloa. Tenpluaren frontea bana bedi honela: tetrastiloa bada, hemeretzi eta erdi partetan; eta hexastiloa bada, hogeita bederatzi eta erdi partetan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1590. orr.

Ondoren, eta berdin tetrastilo, hexastilo edo oktastiloen kasuan, zati horietako bat hartu eta hori izango da modulua.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1570. orr.


hexur 1 iz adkor hezurra.

Begira, haragi gorritik jaiotako hexur lehun xuri horiei.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 42. orr.

Aurpegi makaldu xurixka eta betazpi uheldua, dena hexur eta axal.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 63. orr.

Gizon hexur eta axal bat; taberna kaskar bat dauka portutik hurbil.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 46. orr.

Hexurrezko xirula.  Herria   2004-12-30

2 (hitz elkartuetan)

Gerezi hexurra falta!  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 218. orr.

Etsiko al duk heure bihotzeko mixpira hexurra ikusi gabe, Huck?  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 132. orr.


hexurtu, hexur(tu), hexurtzen ad adkor

Masailak hexurtuta zeuzkan, ilea zurituta.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 46. orr.

Laster aurkituko naute hexurtuta.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 119. orr.


hezaldi iz zerbait hezetzen den aldia.

Bakar bakarrik langile heietarik bat daukat gogoan, herriko botiga batean aratsaldean ikusi dudana : "Uf" hezia zela gaizo putsuna, baina badira hezaldi onak ere eta horixe zion berak.  Herria   2001-10-18


hezatu ik hezetu.

hezatzaile ik hezetzaile.

heze 1 izond apur bat bustia.

Zuhaitz garaia beheratu eta txikia goratu egiten dudala, zuhaitz hezea ihartu eta ihartua hezeberritu.  Elizen arteko biblia   Ez 17,24

Belar hezea ematen diet janari.  Elizen arteko biblia   Has 1,30

Leku hezeetatik ateratzen dira hodeiak, eta goiko eskualdetarantz igotzen dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3690. orr.

Begiratu bat ematen diogu soropil heze ihintzez estaliari.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 207. orr.

Soto ilun heze batean gil-tzapetu ninduten.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 351. orr.

Baina beti geratzen da gure baitan lur puska heze epel bat, non bizitza ez baita nehoiz agortzen...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 602. orr.

1982an gune heze hura natur parke bihurtu zuten. ik hezegune.  Berria - Harian   2005-01-28

Gizonarekin besarkaturik, gorputza gorputzarekin bat egiten eta ezpain hezeak musuka xurgatzen dizkionean.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 297. orr.

Lehenengo ezpainek, ezpain leun eta mamitsuek, eta gero mihi heze eta jostariak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 176. orr.

Almaren esku bigun hezearen laguntzaz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 214. orr.

Eta arrosa bat ere bazen, arrosa gorde bat, ezpainetako petalo hezeak baizik erakusten ez zituena...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 323. orr.

Iparraldeko lurralde hotz hezeak maite zituen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 24. orr.

Elur bigun eta hezean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 178. orr.

2 (gauza ez fisikoez)

Aire heze beroak izerditan jartzen du azala.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 271. orr.

Aire-masa umel hezeak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 276. orr.

Udaberriko haize epel hezeak.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 93. orr.

Usain heze eta epel bat iritsi zaio.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 68. orr.

Zoko batzuetan, alde laiotz hezeetan, narrasti beltzak, horiak, moreak, zebra edo tigrearen erara marratuak pilatzen ziren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 138. orr.

Hoteleko korridore hezeetan zehar.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 411. orr.

Manilako gau bero eta hezean.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 263. orr.

Gaua hezea baitzen, behelainoz betea.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 162. orr.

Hotz hezea hormetan sartua.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 67. orr.

Sasoin hezea ekainetik azaro arte.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 167. orr.

Bada tristura bat hezea eta errea, betea eta betegarria, bildua eta beltza, lurrari kendua dirudiena.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 132. orr.

• 3 (predikatu gisa)

Musuak artean heze zirauen Rosieren ezpainetan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 471. orr.

Dena ilun eta heze zegoen... larunbat gauean botatako euriak pista heze utzi zuelako.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 439. orr.

• 4 iz hezetasuna.

Soroak hezez eta beroz gainezka baitzegozen.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 353. orr.

Hezearen distira zeukan begi ertzean, eta ni bitartean tontoarena egiten.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 113. orr.

5 hezetan adlag

Azala, egosita edo hezetan izerdia baliatuz erabili ohi da.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 275. orr.

Erabiltzen direnean [adreiluak] hezetan eta erabat lehortu gabe.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1010. orr.

6 hezearen hezez

Islako etxeak oholezkoak dira, inoiz kolorez pintatuak baina jadanik hezearen hezez ilunduak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 182. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aire heze (5); belar heze (7); bero eta heze (3); beti heze (3); eta heze (27); gauza heze (3); gela heze (3); haize heze (4); heze bat (8); heze batean (8); heze baten (6); heze batez (3); heze batzuk (3); heze eta (50); heze hartan (4); heze hori (3); heze hura (7); heze zegoen (5); hotz eta heze (3); leku heze (3); lur heze (3); mihi heze (4); mihi heze eta (3); usain heze (6); zapi heze (3)

adaska hezeak (4); begi hezeak (5); belar hezea (5); belar hezearen (4); bero hezea (6); eta hezea (20); eta hezeak (5); eta hezean (7); haize hezea (3); hezea eta (12); hezea zen (8); hezeak eta (5); hezearen eta (4); hezearen gainean (4); hezearen usain (3); hotz eta hezea (3); hotz hezea (6); lizar adaska hezeak (3); lur hezean (5); lur hezearen (6); usain hezea (4)


hezealdi iz aldi hezea.

Agortean eta gosetean eman beharko baitio bizigaia, hezealdian eta onaldian zerbitzatu zuenari.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 139. orr.


hezeberritu, hezeberri(tu), hezeberritzen du ad berriro hezetu.

Zuhaitz garaia beheratu eta txikia goratu egiten dudala, zuhaitz hezea ihartu eta ihartua hezeberritu.  Elizen arteko biblia   Ez 17,24


hezedura (22 agerraldi, 2 liburutan; ETCn 22 agerraldi) iz hezetasuna.

Bizitokietako hezedura eta umela janez, aire epelez giroa gozatzen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 33. orr.

Gure itsas freskoko hezedura umelezko haizea.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 278. orr.

Lanbroan, hezeduran eta isiltasun osoan murgildua naiz.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 218. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

airearen hezedura (5); airearen hezedura erlatiboa (3)


hezegune 1 iz gune hezea.

Luperen begietan pausatu zenituen zeureak irmo, arnasestuka, eta haren barneko hezegunean zeharo husteko tenorea atzeratu zizun pentsamendu ezusteko batek: [...].  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 83. orr.

2 (izadian)

Hezeguneetako hegaztiak.  Berria - Euskal Herria   2004-11-28

Azpiegitura Zuloko-Ibarreta hezegunearen gainean eraiki dutelako.  Berria - Euskal Herria   2004-10-01

Megapark proiektuaren azpian desagertu dira betirako inguru honetan geratzen ziren azken hezegune eta padurak.  Berria - Euskal Herria   2004-10-01

Txingudiko badiako hezeguneen eremu babestuaren barnean. herria¬


hezetasun (284 agerraldi, 85 liburu eta 33 artikulutan; ETCn 3.820 agerraldi) 1 iz hezea denaren edo heze dagoenaren nolakotasuna. ik bustitasun.

Beroak hezetasunari eragiten dionean.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 750. orr.

Lurrunaren hezetasunak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2530. orr.

Begien hezetasuna nabaritzen nion iluntasunean distiratsu.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 310. orr.

Liburuak hondatu egiten dira pipiarekin eta hezetasunarekin.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2890. orr.

Udaldiko haize beroa, hezetasunez gainezka datorkiena.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 359. orr.

Hezetasuna zerion [eskailerari].  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 198. orr.

Haitzuloan goiko harriek hezetasuna izerditzen eta tantak destilatzen dituzte.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 445. orr.

Hezetasunak izerdiz blaitzen zituen bazterrak, hats kiratsu bat hedatzen zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 138. orr.

Goiz partean, kalezuloa itzalpean egoten da, hotzak eta hezetasunak hartua.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 49. orr.

Gaizkitzen hasi nintzen katakonbetako hezetasun hartan.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 125. orr.

Kaxa baten gainean zegoen, oinak hezetasunetik babesteko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 173. orr.

Biriketako hezetasuna lehortzen laguntzen du gatzak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 108. orr.

Airearen hezetasun erlatiboa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 332. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hezetasun orban luzeek iluntzen zituzten harri grisezko etxe-aitzin garai haiek.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 71. orr.

Hezetasun lurrun bat altxatzen zen, euri ziri-ziri bat.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 155. orr.

Zeru zabaleko aireak, eguzkiaren beroa jasotzen duenean, leku guztietatik xurgatuz hartzen ditu hezetasun-lurrunak eta hodeietan biltzen ditu.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3690. orr.

Taxiak hezetasun-usaina zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 108. orr.

Hezetasun sunda gozoa bezain higuingarria, lur arrasean arrastaka zebilena.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 191. orr.

Otsailak tarteka dakarren hezetasun giroarekin.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 71. orr.

Ziklo horietako bakoitzak idortasun eta hezetasun-aldiak zituelarik txandaka.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 323. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Itsas-lamiek barne-hezetasuna zurrupatu eta azal huts bihurtu zutela kapitaina.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 145. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

airearen hezetasun (6); airearen hezetasun erlatiboa (6); baina hezetasun (3); ere hezetasun (3); eta hezetasun (17); eta hezetasun usaina (3); hezetasun erlatiboa (8); hezetasun eta (7); hezetasun guztia (3); hezetasun handia (9); hezetasun orban (4); hezetasun usaina (4)

da hezetasunaren (3); edo hezetasuna (3); eta hezetasuna (12); hezetasuna behar (3); hezetasuna eta (9); hezetasunak eta (6); hotza eta hezetasuna (3), eta hezetasunak (13)

baina hezetasunik (3); eta hezetasunez (6); hezetasunetik babesteko (4); hezetasunez blai (3); hezetasunez eta (3)


hezetsu izond hezetasunez betea.

Lurra aski ez eta hodeiak ukitu nahi dituen arte hezetsua.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 30. orr.


hezetu (ETCn 303 agerraldi; orobat hezatu ETCn 19 agerraldi), heze(tu), hezetzen da/du ad heze edo hezeago bihurtu; hezetasuna eman, apur bat busti.

Alaznek mingain puntaz hezetu zituen ezpain lehorrak.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 90. orr.

Ahoa gozoro hezatzen duen atsegin hori.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 137. orr.

Aitonaren begiak hezetu egiten ziren amonaz akordatzen zenean.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 63. orr.

Mirariren begirada hezetu egin zen bat-batean, sekula entzundako gauzarik samurrena esan baliote bezala.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 147. orr.

Pertsona normal batek batere nekerik gabe berotzen eta hezetzen du airea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 132. orr.

Arteetan tanta potoloren bat lerratzen zaio matelan, odol idortua hezetuz eta bisaian dabilzkion eulietarik bat, une batez, izutuz.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 96. orr.

Goizeko lanbroak hezetutako egunkaria.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 53. orr.

Durban-en pasioaren sugarretan igarotako udako gauak, izerdiz hezetutako izarak.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 243. orr.

Glaziazioa bukatu eta eguraldia epeldu eta hezetu egin zen.  Berria - Kultura   2004-04-08

Lur-azala hezetzen zuen lurruna zerion lurrari.  Elizen arteko biblia   Has 2,6


hezetxo izond adkor hezea.

Gero, hartaz baliaturik, luze aritu zitzaion damari, zirriak eginez hor-hemenka, beraren gorputzean zehar: nola garezurrean, hala golkoan, eta inoiz alu hezetxoaren inguruko tolesduretan ere bai.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 130. orr.


hezetzaile izond hezetzen duena.

Sudurra, izatez, eguratseko partikula guzien filtro purifikatzaile eta hezatzailea da.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 31. orr.


hezgaitz ik hezigaitz.

hezi (ETCn 8.780 agerraldi), hez, hezten 1 du ad gizakia, bere ahalmenak garatuz eta gizabidea erakutsiz, gizartean bizitzeko prestatu eta gaitu. ik hazi1.

Zu ez zara horrelakoa, ez zaitugu horrela hezi.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 97. orr.

Nire alaba mundu honetan zerbait izateko hezi nuen.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 59. orr.

Gizasemeok gogor lan egiteko hezi gaituzte.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 160. orr.

Eta orain, haz eta hez ezazue haur sortu berria.  Herria   2003-06-26

Ni ere, jakina, erlijio katolikoan hezi ninduten. Jasankortasunean hazi naiz, nolabait esatearren; jasankortasunak hezi nau.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 12. orr.

Txiki-txikitatik gurasoek lotsagabeki hezi zuten, munduko hutsalkeriari jarraituz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 181. orr.

"Ez dakite umeak hezten", esaten zuen gure aitak, "gaizki ohituak daude, maina besterik ez dute".  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 227. orr.

Haiek euskaraz hazi baitziren eta erdaraz hezi, baina oraingoak, gehienetan, euskaraz hezten baitira, baina erdaraz hazi.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 168. orr.

Zeren Jainkoak zigor eta gaixotasunezko akuiluz eta damu-espirituz hezten baititu betiko bizitzarako hautatu dituen guztiak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 141. orr.

Gure aitetamek onartzen zuten holako larderia, elizaren menean izaiteko heziak baitziren.  Herria   2003-07-24

Hezi dezagun jendea komunikaziorako.  Berria - Harian   2005-12-04

Kontsumitzeko hezi gaitu publizitateak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 84. orr.

Nik lau seme-alaba hezi ditut eta horietako bat bera ere ez zait ona atera.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 479. orr.

Ez dakit nork hezi duen, baina sekula ez dut emakume itxurazaleagorik ikusi.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 271. orr.

Apaizekin hezi den batek.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 184. orr.

Rockarekin hazi eta hezi den belaunaldikoa da Gantzarain.  Berria - Kultura   2004-11-20

Utzi eskolumeak hezi daitezen neskameen ondoan.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 380. orr.

Nire aitonarekin hezi nintzen.  Berria - Kultura   2004-11-10

Kulturaren jokoan geure baitakoa sortu eta hezten da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 297. orr.

Ingalaterrak hezi ditzala beste nazioak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Ni, hain bestelakoa nintzena eta hain bestela hezi nindutena.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 255. orr.

Gerra luzaroan egiteko, eta ondorioz tropak ondo hezteko.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 49. orr.

Partiduak hartzen zituen erabakiak: masak heztea zen helburu.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 87. orr.

Hezkuntza teknologia berrietara mugatuko balitz, hezi baino gehiago bezatu egingo luke.  Berria - Euskal Herria   2004-11-19

Ni Jugoslavian hezia izan nintzen.  Berria - Mundua   2004-04-30

Jende ongi hezi eta eratsua bizi den edozein etxetan bezala.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 182. orr.

Ongi hezitako gazte horien artetik.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 152. orr.

Lotsagarri da gaizki hezitako semearen aita izatea. ik hezigaizto.  Elizen arteko biblia   Si 22,3

Opuseko Fakultatean hezitako berriemaile horren inguruan.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 140. orr.

· Sail hauetan hezi ditaike: administrazioa, ibilgailugintza, elektrizitatea eta elektronika, [...].  Herria   2005-04-14

2 (animaliak) ik bezatu.

Nola hezi zakurra.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 41. orr.

Zorrotz hezi behar izan zuten berriz emea: jatekoa bere gisa bilatzen irakatsi, hegaldi luzeetan trebatu, bakarrik bizitzen erakutsi.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 506. orr.

Borrokarako hezi den txakur lotu baten moduan pasatzen zuen eguna.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 159. orr.

Txakurrak gizon beltzen usaina aditu hutsarekin zaunka hasteko hezten diren herrialde batean.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 146. orr.

Mila bider hobea da zaldiak heztea eta bakoitza hamar mila dolarretan saltzea!  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 28. orr.

Artzainek ardi-zakurrak ongi hezten dituzte.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 26. orr.

Nor zen kobrak eta arratoiak hezten zituen emazte hura?  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 190. orr.

Bi hilabetez, jo eta ke aritu zen bere gelan [...] zurezko kaiola txiki batean sarturik zeukan sagu bat hezten.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 329. orr.

Aspalditik zebilen usoak hezten.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 69. orr.

Haien abereak mantsoak eta ongi heziak direlakotz.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 102. orr.

3 hed otzandu, menderatu.

Jendearen pasioak ere heztekoak dira beharrez, legearen bidez eta artetan zigortuz hobenduna.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 57. orr.

Zer nolako nagusitasuna duen afektuen gainean, haien hezteko eta kudeatzeko.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 529. orr.

Dohatsutasuna ez da bertutearen saria, bertutea bera baizik eta ez dugu hura gozatzen gure irritsak hezten ditugulako baina, alderantziz, hura gozatzen dugulako ditugu haiek hertsatzen ahal.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 593. orr.

Gizakiek beste ezertan baino ahalmen gutxiago dutela beren hizkuntza menperatzen eta beren gurariak hezten.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 247. orr.

Neure gorputza hezi eta menpean jartzen dut.  Elizen arteko biblia   1 Ko 9,27

Urdaila berriro hezten hasi behar duzu.  Berria - Euskal Herria   2004-02-29

Ahotsa ere egoki atera zitzazun, dardararik gabe, urteetako jardunak hezia.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 22. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Kapitaina profesional hezia zen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 182. orr.

Orain abere heziak bezala ikusten dituzte bazterrak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 342. orr.

Kui zuribeltzak maite nituen, arratoi hezien begi tristeak zituztelako.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 110. orr.

· Baserri giroko neska zintzo ongi hezi bat.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 143. orr.

Horiek denak ez dira Gustavo Duran gizon ikasi, ondo hezi eta sentibera haren gogoko.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 194. orr.

Klase ongi hezi horren eginkizun nagusia.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 85. orr.

Hitz krudelak esaten zituen bere mingain gaizki heziarekin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 269. orr.

Burugogor eta gaizki-hezi, atzera hasi nintzen: [...].  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 56. orr.

ik hezigaizto.

Bazen gobernari-klase bat, oso ongi hezia.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 218. orr.

Tximino ilea dauka, beltz amatatua, lakarra, ezin hezia.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 112. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arabera hezi (4); batean hezi (3); bezala hezi (7); da hezi (3); elkar hezi (3); eta hezi (36); eta hezi diren (3); gaizki hezi (4); gazteak hezi (5); gazteak hezi eta (3); hartu eta hezi (3); hazi eta hezi (20)

hezi behar (16); hezi behar dira (3); hezi den (3); hezi diren (3); hezi ditut (3); hezi dituzte (4); hezi egin (5); hezi egin behar (4); hezi egiten (4); hezi eta (28); hezi gaituzte (3); hezi izan (5); hezi nahi (10); hezi nahian (5); hezi ninduten (6); hezi nintzen (3); hezi ondoren (5); hezi zen (5); hezi zituen (3); hezi zuen (8); hezi zuten (10)

horrela hezi (5); hura hezi (3); ni hezi (3); nola hezi (7); ondo hezi (3); ondo hezi eta (3); ongi hezi (10)

eskolan hezia (3); eta hezia (10); eta ondo hezia (5); eta ongi hezia (3); hazi eta hezia (4); hazia eta hezia (3); hezia eta (8); hezia izan (13); hezia izan zen (4); hezia zen (4); heziak eta (3); heziak izan (6); ondo hezia (10); ondo heziak (6); ongi hezia (20); ongi hezia eta (4); ongi heziak (5)

eta hezitako (4); gaizki hezitako (3); hazi eta hezitako (3); hezitako gizona (3); hezitzeko eta (4); ondo hezitako (8); ongi hezitako (11)

alabak heztea (3); eta heztea (3); eta hezteko (11); eta hezten (13); ezberdin hezten (3); haurrak hezteko (6); hazi eta hezteko (3); hazten eta hezten (5); heztea da (5); heztea du (3); heztea eta (5); hezteko aukera (3); hezteko eta (4); hezten da (4); hezten diren (3); hezten ditu (4); hezten dituzte (5); hezten zituen (4); izateko hezten (3); izateko hezten da (3); jendea hezteko (3); komunikazioan heztea (3); nola hezten (3); ona izateko hezten (3)


hezibide (26 agerraldi, 21 liburu eta artikulu 1ean; ETCn 155 agerraldi) iz abere bat eta eskuarki gizaki bat hezitzeko bidea. ik heziera; heziketa; hezkuntza.

Hezibideak ez bestek eragozten ziola platera bera ere miazkatzea.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 151. orr.

Haren hezibideak dauzkan hutsune izugarriak. Hezibide onak eskatzen duen kortesia.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 9. orr.

Hezibide oneko edozein gizasemerentzat.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 497. orr.

Hezibide zintzoak gurasoen ahuldadeekin eskuzabala izan behar dela agindu arren.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 56. orr.

Maiz gazte gaiztaginei zakurra ematea hezibide ona gertatu izan da.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 47. orr.

Ez zuen inondik ere alabatzat hartu, ezta aterpea eta hezibidea eman Noelia pertsona agurgarri izan zedin.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 88. orr.

Antze hori ez litzateke, alabaina, azpijokoetan nahasten den gizonaren hezibidean irakatsi behar?  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 138. orr.

Aingeruen humanismoa aukeratu du; aingeruen hezibiderako, eleberri luze, triste eta ederrak idazten ditu.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 195. orr.

Belaunaldi baten eleberria da Jakintzaren arbola, sentimenduen hezibideaz ari den neurrian.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 10. orr.

Hori datorkigula, oroz gainetik, izan dugun hezibideagatik.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 363. orr.

2 hezibidezko izlag

Norbanako jakinen alderako erruki bulkadak beste oinarririk gabe, hezibidezko zigor oro debekatu izango liguke.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 180. orr.


hezibidetsu izond hezibidezkoa.

-Ohitura hartua nuen zurekin -esan du damu hezibidetsu batekin-, ongi moldatzen ginen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 275. orr.


heziera (34 agerraldi, 17 liburu eta 2 artikulutan; ETCn 229 agerraldi) iz heztea, heziketa.

Seme-alaben heziera.  Elizen arteko biblia   Si 22,3 tit

Nire izaerarekin eta hezierarekin bat zetorren soluzio bakarra iruditu zitzaidaan.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 208. orr.

Heziera onak eskatzen ziona konplitu duelakoan.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 277. orr.

Nire gutuna eta nire liburua mutur-sartze heziera txarreko eta gogaikarri bat ziren noski berarentzat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 284. orr.

Begien bistan daude horrelako heziera baten emaitzak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 127. orr.

Jakintzak hor heziera esan nahi du, argitasuna, ilustraziñua, aurrerapena.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 77. orr.

Portaera, ez berez, baizik hezieraz determinatua den aldetik.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 168. orr.

Norberak leitutako gauzen arabera / nabari izan ohi du kultur heziera.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 177. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta heziera (4); heziera onak (4); heziera oneko (4); heziera onekoa (3)


hezigabe (orobat hezgabe g.er.) 1 izond hezirik ez dagoena.

Nora joango gara, bada, ardiok artzainik gabe, seme umezurtzok aitarik gabe, gizon hezigabe eta sinpleok gidaririk gabe?  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 698. orr.

Pedro Leandro Ipuche-k idatzi du supergizonen aitzindari zela Funes, "halako Zarathustra hezgabe bezain jatorra".  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 86. orr.

Itsasoko jendea jende hezigabea da gehienbat.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 266. orr.

Zaldi hezigabea menperagaitza izaten da, bere gisara utzitako semea jasangaitz bihurtzen.  Elizen arteko biblia   Si 30,8

Bere adimen hezigabearen bitartez.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 16. orr.

Ur-jauzi gardena nire sentimendu hezigabeen basamortuan.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 91. orr.

Musika hezigabea.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 267. orr.

New Orleanseko herritar xume eta ongi hezi gabeek hika egingo diote elkarri.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 8. orr.

Latza da jakinduria hezigabearentzat, zentzugabeak ezin berarekin iraun.  Elizen arteko biblia   Si 6,20

Handiak eta azalgaitzak dira zure erabakiak; horregatik desbideratu izan dira hezigabeak.  Elizen arteko biblia   Jkd 17,1

2 hezigabeko izlag

-Behar den bezala hezi gabeko ume hauekin -esan zuen- ez dago jakiterik!...  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 208. orr.

Hezigabeko zekorra bezala zentzatu nauzu, eta nik eskarmentua hartu. askatasun hori kontzientzia hezigabekoentzat behaztopagarri gerta ez dadin.  Elizen arteko biblia   Jr 31,18


hezigaitz (ETCn 85 agerraldi; orobat hezgaitz ETCn 25 agerraldi, hezikaitz ETCn 45 agerraldi eta hezkaitz ETCn 8 agerraldi) izond/iz hezten zaila dena, ia ezin menderatuzkoa.

Ivan Ogareff konturatuta zegoen, mehatxuak mehatxu, torturak tortura, andre siberiar hezigaitz hura ez zela mintzatuko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 297. orr.

Tartariar-leinu basa eta hezigaitzen aurka borroka gaiztoan.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 210. orr.

Krisztina basatia eta hezgaitza zuan barrutik.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 190. orr.

Bilgunearen berezitasuna izan daiteke, zeingehiagokako gogo hezigaitza.  Herria   2005-02-10

Gau hartan areagotua zegoen haien berezko distira hezigaitza.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 14. orr.

Katua oso berekoia eta hezigaitza da, zakurraren aldean.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 109. orr.

Saxoniarrak, frankoen mende bizi zirelarik, hezkaitzak ziren, eta behin eta berriz oldartzen ziren.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 192. orr.

Hain animalia hezigaitza den untxikume batekin.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 220. orr.

Kartzelak, ordea, ez ditu hezigaitz guztiak apaltzen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 87. orr.


hezigaiztasun iz hezigaitza denaren nolakotasuna.

Baina baita indarra, ausardia, askatasuna -hezigaiztasuna- eta gizakiok miresten ditugun beste dohain asko ere.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 69. orr.


hezigaizto (orobat hezkaizto) izond gaizki hezitakoa.

Seme etxekalte hezigaizto bat zuen, Aladin, eta hainbeste deabrukeria egiten zuen, azkenean aita penaren penaz hil baitzen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 209. orr.

Erantzun zidaten zaldi hezkaizto batek irauli zuela San Francisco-ko etxaldean, eta elbarri geratua zela, esperantzarik gabe -Etxekalte hezigaizto horrek denon lotsagarri utzi gaitu.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 87. orr.

-Hezigaizto alaena!  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 21. orr.


hezigarri (orobat hezgarri g.er.) izond hezten duena.

Jostailuek "hezigarriak" behar zuten beti.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 163. orr.

Nik eskuratu dizkizudan liburu hezigarri horietakoren batetik.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 106. orr.

Ba ote dago ideia bakar bat ere liburu hezigarrietan?  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 106. orr.


hezikaitz ik hezigaitz.

heziketa (768 agerraldi, 95 liburu eta 247 artikulutan; ETCn 14.120 agerraldi; orobat hezketa, agerraldi 1, liburu 1ean; ETCn 4 agerraldi) 1 iz gizakiek gizartean bizitzeko prestatze eta gaitzea. ik hezibide; hezkuntza.

Garbi dago ikasketa eta heziketa ez direla gauza bera.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 85. orr.

Goi-kastako hinduek Mendebaldeko heziketa hartu zuten.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 186. orr.

Heziketa gaztelaniaz jaso zuten, espainiar haurrekin batera.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 27. orr.

Helduentzako heziketako klaseak hartzen ere hasia zen Columbia unibertsitatean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 132. orr.

Eutsi tinko hartutako heziketari, ez bazter utzi.  Elizen arteko biblia   EsZ 4,13

Bi nesken heziketaz arduratzen zen emakumea.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 176. orr.

Nortasunaren heziketa nork bere eskuetan du.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 341. orr.

Sentimenduen heziketa.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 77. orr.

Seme-alaben heziketan gurasook dugun erantzukizunaz solasean ari ginen.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 156. orr.

Beraz, gizona gizarterako gai egiten da ez naturaz baizik heziketaz.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 59. orr.

Zakurren heziketarako aholkuak.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 41. orr.

Heziketarik gabeko basatiak bagina bezala.  Berria - Gaiak   2004-04-13

2 (izenondoekin)

Oinarrizko heziketa unibertsalak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 361. orr.

Oso heziketa tradizionala hartu zuen Parmako Jesuiten Ikastetxean.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 9. orr.

Horra heziketa modernoaren akatsik larriena.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 101. orr.

Lanean ari direnentzat, heziketa jarraitua.  Berria - Euskal Herria   2004-11-13

Arabiarrei heziketa politikoa emateko eginkizuna.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 158. orr.

Heziketa erlijiosoa amaren ardura izan zen.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 8. orr.

Gaztearen heziketa sentimentalaren aldetik.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 56. orr.

Zertarako behar da heziketa sexuala?  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 291. orr.

Heziketa bitxi samarra jaso zuen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 387. orr.

Heziketa frantsesa, orduan politika eta diplomazia helburu zuen edonork jasotzen zuena.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 105. orr.

Oinarrizko Heziketa Orokorra.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 187. orr.

Heziketa Fisikoko karreratik, bestalde, bota egin naute.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 49. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ez eskolan, eskolak aspaldi utzi baitio heziketa-leku egokia izateari.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 88. orr.

Helduen heziketa zentroak.  Berria - Euskal Herria   2004-05-16

Erregeak jarritako heziketa-epea bete zenean.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 170. orr.

Gizarte-maila apalekoak dira eta heziketa maila baxua dute.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 29. orr.

Heziketa-arau honek agintzen duenez, Iranen hiru aldiz egin behar dira gonbitak.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 134. orr.

Cuzcon, enperadore inkaren gortean, heziketa-ikastaro erregular bat zegoen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 87. orr.

Enpresetako heziketa planak.  Berria - Ekonomia   2004-11-05

Heziketa zikloetarako erabiltzen diren programazioak.  Berria - Euskal Herria   2004-03-20

Heziketa-lana da.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 140. orr.

Amerikar heziketa-sistemaren gainbeheraren beste froga bat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 165. orr.

Heziketa Kontseiluak, bere aldetik, onartzen du andereñoari, hilean ordaintzea.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 190. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Oinarrizko kristau-heziketa, kalkulu eta gramatikako hastapenekin batera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 36. orr.

Soin-heziketako lizentziaduna da.  Berria - Kirola   2004-11-17

Berluron-i eta haren Gorputz Heziketako kurtsoei zor dizkiet bizitza guztiko barre-algararik ederrenak.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 19. orr.

Gazteei kirol heziketa eman, kirola egiteko aukera eman.  Berria - Kirola   2004-11-24

Erlijio heziketaz.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 291. orr.

Gu mutilon sexu heziketa tristea baldin bazen, neskena ez zen askoz hobea.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 33. orr.

Gregoryren bihotz-heziketaren hariak Karibe aldean josten dira.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 186. orr.

Bide-heziketako irakasle haren anaia.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 191. orr.

Kultur heziketarik gabeko pertsona.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 36. orr.

Show-man heziketa eta eskarmentua ere behar baitira rol horretarako.  Berria - Kultura   2004-06-05

Urteak eman ditut Gasteizen irakasle lanean, Soin Heziketako Euskal Erakundean.  Berria - Kirola   2004-06-30

5 heziketa on

Jesuitekin heziketa ona izango nuela eta gurasoek Kalaportuko ikastetxean matrikulatu ninduten.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 124. orr.

Galdu egiten direla heziketa onari zor zaizkion moduak.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 40. orr.

Heziketa oneko saltzaileak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 506. orr.

Araiz, presondegian baino hezketa hoberik izango ahal zuen!  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 124. orr.

Garai hartan inork izan zezakeen heziketarik hoberena eman zioten.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 105. orr.

6 lanbide heziketa

«Lanbide heziketaren helburua ikasleak lan mundurako prestatzea» dela.  Berria - Euskal Herria   2004-09-10

Lanbide Heziketa osatzen duten heziketa zikloetarako erabiltzen diren programazioak.  Berria - Euskal Herria   2004-03-20

Lanbide Heziketako titulua.  Berria - Euskal Herria   2004-11-13

Lanbide-heziketako ikastetxeak.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 96. orr.

Lanbide Heziketak eskaintzen dituen aukerak.  Berria - Euskal Herria   2004-03-20

EAEko Lanbide Heziketari buruzko bigarren erakusketa.  Berria - Euskal Herria   2004-03-20

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

begiradaren heziketa (5); haurren heziketa (5); heziketa eman (6); heziketa euskaraz (4); heziketa fisikoko (10); heziketa hartu (4); heziketa ikasten (4); heziketa iraunkorra (5); heziketa jaso (5); heziketa jasotzeko (4); heziketa jasotzen (6); heziketa lana (4); heziketa ona (7); heziketa sexuala (42); heziketa sexualak (11); heziketa sexualaren (8); heziketa sistema (4); lanbide heziketa (51); sexu heziketa (7)

andereñ gazteen heziketarako (5); gazteen heziketarako solasaldiak (4); heziketarako solasaldiak (4); heziketaz arduratzen (6); lanbide heziketak (7); lanbide heziketako (56); lanbide heziketako titulua (6); lanbide heziketan (44); lanbide heziketara (5); lanbide heziketarako (4); lanbide heziketaren (28); lanbide heziketari buruzko (7); o gazteen heziketarako (4); sexu heziketaren (5)


heziketagai iz heziketarako gaia.

Gizonaren grina likitsen xehetasunak, madame, ez dira heziketagai egokienak Eugeni bezalako neska gazte batentzat.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 143. orr.


heziketakide izond heziketan kide dena.

Heziketakide izango dira ekarpenak eginez eta diruz babestuz, proiektua bultzatuko duten irakasle, ikasle eta gurasoak  Berria - Euskal Herria   2004-02-08


hezikidetza (orobat hezkidetza) iz koedukazioa.

Hezikidetza eskubidea: Parekotasuna lortzeko bidean, neurriak hartzea.  Berria - Euskal Herria   2004-03-23

Hezkidetza ziurtatuko dien eskola.  Berria - Euskal Herria   2004-02-18


hezikidetzaile izond koedukazioa lortzen duena.

Bizikidetza hezkidetzailea: Elkarbizitzaren ikuspegitik, neska-mutilak genero bereizketarik gabe nola hezi aztertuko da.  Berria - Euskal Herria   2004-04-28

Laikoa, hezkidetzailea, kultur aniztuna.  Berria - Euskal Herria   2004-01-24

Hezkuntza sistema ez da hezkidetzailea.  Berria - Euskal Herria   2004-02-18


hezilari iz hezten duen pertsona. ik hezle.

Nola hezilariaren nahierara ibiltzen den piztia, halaxe begi haiek harrapatzen zutena.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 135. orr.


hezitzaile 1 izond heziketan edo hezkuntzan aritzen dena.

Sistema hezitzailearen teknifikazio gehiegizkoak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 66. orr.

Informazio hezitzailea zabaltzea.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 114. orr.

Esperientzia handia zuen komunikazio hezitzailean.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 121. orr.

Hainbat sari jaso zituen mundu osoan bere jarduera berritzaile eta hezitzaileagatik.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 121. orr.

Onura psikologikoak, sozialak eta balio hezitzaileak.  Berria - Euskal Herria   2004-12-23

Bagenekien telebistak alderdi hezitzailerik ere izan dezakeela.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 162. orr.

Kirol hezitzailea, kirol pedagogikoa, eskola kirola.  Berria - Euskal Herria   2004-12-23

Familiako harremanak sendotzeko balio zuten joko hezitzaile haietan. ik hezigarri.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 67. orr.

Ez genuen film astun eta hezitzaile bat egin nahi.  Berria - Kultura   2004-11-05

Ez dute plangintza pedagogiko-hezitzailerik.  Berria - Harian   2005-11-25

Monitore hezitzaile edo hezitzaile berezi bat.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 84. orr.

• 2 iz heziketan edo hezkuntzan aritzen den pertsona.

Zentroko hezitzaileen iritzia.  Berria - Euskal Herria   2004-07-13

Kartzelako hezitzaileekin elkarlanean.  Berria - Harian   2005-07-07

Baldintzak, hezitzaileen prestakuntza, ordutegia...  Berria - Euskal Herria   2004-12-10

Zaude ziur zure hezitzailea izateak ematen dizkidan eskubideez baliatuko naizela.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 86. orr.

Beti egia esan behar dela erakusten dute hezitzaileek.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 262. orr.

Urtero aldatzen genuen etxez, eskolaz, hezitzailez.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 95. orr.

Hura oso dibertigarria zen: aita hezitzailearena egiten... pentsa!  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 98. orr.

Badaki ametsak [...] errainu ederrak sortzen dituela, begien lauso, begien hezitzaile, bihotz-biguntzaile.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 174. orr.

Komunismoa mamu beltz bat izan zen gure hezitzaileen ahotan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 35. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Beraz, epaile baino gehiago, hezitzaile lana egiten dute.  Berria - Kirola   2004-04-21

· Kirol hezitzaile diploma ateratzeko aukera.  Berria - Kirola   2004-04-23

Kale hezitzaileak errealitate guztietara egokitzeko gai izan behar du.  Berria - Euskal Herria   2004-11-28

4 animaliak hezten dituen pertsona. ik hezle.

Abere hezitzaile baten gisan sartu zen berriro gelan, gerriko uhala eskuetan zuela.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 304. orr.

Hartz hezitzaileak zebiltzan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 90. orr.

Rodeo-etako zaldun, zezen-hezitzaile, bidaiari...  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 135. orr.

Balea-hezitzaileak ere izan ziren garai batean.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 256. orr.


hezkaitz ik hezikaitz.

hezkaizto ik hezigaizto.

hezkide ik hezikide.

hezkunde (85 agerraldi, 61 artikulutan -denak Herrria aldizkarian-; ETCn 342 agerraldi -horietatik 243 Herrria aldizkarian-) iz hezkuntza.

Lang hezkunde Ministroak.  Herria   2001-04-26

Hezkunde ministerioaren ordezkari gorena.  Herria   2004-07-08

Hezkunde Nazionaleko ikuskari ohi horieri.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 126. orr.

Ekonomiak lortu behar dira, bainan, lehenik, zentralistakeriaren aurka jokatuz, hezkunde administrazioaren mailak kenduz.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 9. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta hezkunde (6); hezkunde ministerioa (5); hezkunde ministerioa eta (3); hezkunde ministerioak (12); hezkunde ministerioarekin (3); hezkunde ministerioaren (3); hezkunde ministerioko (8); hezkunde ministeritzak (3); hezkunde nazionala (4); hezkunde nazionalak (9); hezkunde nazionaleko (4)


hezkuntza (2981 agerraldi, 72 liburu eta 1046 artikulutan; ETCn 98.665 agerraldi) 1 iz gizakia, bere ahalmenak garatuz eta gizabidea erakutsiz, gizartean bizitzeko presatze eta gaitzea, eta horretarako erabiltzen diren bideak edo sistemak. ik hezibide; heziketa.

Irakasleek pertsonak hezten dituzte, makinek ez, eta hezkuntza pertsonak heztea da.  Berria - Euskal Herria   2004-11-19

Hezkuntzaren helburua, halatan, banakoaren interes partikularra guztien interesarekin adostea litzateke.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 113. orr.

Frantziako hezkuntza auzitan.  Berria - Euskal Herria   2004-10-24

Langileen hezkuntza eta kualifikazioei buruz.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 170. orr.

Goi mailako hezkuntzan 4.975$ gastatzen da ikasleko EAEn.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 181. orr.

Gastatzekotan, benetan merezi zuen zerbaitetan egin behar; adibidez, semearen hezkuntzan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 16. orr.

Seme-alaben hezkuntzaz arduratuko naiz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 512. orr.

Hezkuntzako liburuetan.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 168. orr.

Oinarrizko Hezkuntza Orokorrak irauten zuen zortzi urteetan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 11. orr.

Frantziako Hezkuntzak ez du onartu Seaskak behar dituen 77,5 irakasle orenak.  Berria - Euskal Herria   2004-07-01

Unesco Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundeak.  Berria - Kultura   2004-10-05

2 (izenondoekin)

Hezkuntza nazionalak hizkuntza gutituen garatzeko berriki agitaratu erabakiak.  Herria   2001-07-05

Hezkuntza publiko egoki bat.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 283. orr.

Hezkuntza parekidea eta euskalduna eskatu dute.  Berria - Euskal Herria   2004-02-18

Hezkuntza elebiduna haur guztiei emateko ahalegina.  Berria - Mundua   2004-07-10

Gizarteak badu hezkuntza berdintzaile, berritzaile eta kalitatezko baten premia.  Berria - Euskal Herria   2004-01-30

Hezkuntza zapaltzaile baten pean hazitakoak erantzun erraz eta sinpleak behar zituelako.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 34. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ez da dudarik urrats handiak egin direla hezkuntza maila guztietan, unibertsitatean ere.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 9. orr.

Are adierazgarriagoak dira hezkuntza mailetan zehar euskaraz ikasten dutenen ehunekoak.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 190. orr.

Azken aldian hezkuntza-ohituretan izandako aldaketengatik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 15. orr.

Sozializazioaren bektore nagusiak, gaur egungo nazio-estatuetan, familia, herritartasuna, hezkuntza-sistema eta lanbidea dira.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 107. orr.

Kolonbiako hezkuntza eredua, auzitan.  Berria - Gaiak   2004-03-21

Euskal Herriko hezkuntza sarearen ezaugarriak.  Berria - Euskal Herria   2004-09-19

Beharrezkoa da hezkuntza, heziketa eta trebaketa politikei ere arreta handia eskaintzea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 137. orr.

Jose Aliaga hezkuntza kazetaritzan aditua.  Berria - Euskal Herria   2004-11-19

Partaide ikastolek beharrezkotzat jo dute beste hezkuntza itun bat.  Berria - Euskal Herria   2004-01-30

Maila apalagoko hezkuntza tituluak dituztenek.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 19. orr.

Hezkuntza curriculumak eta programak.  Berria - Euskal Herria   2004-04-02

Hazparneko ikastolako pedagogi edo hezkuntza taldeak.  Herria   2003-01-14

Holandar gobernuko Hezkuntza ministroaren hitzaldi bat.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 9. orr.

Haren ekarpena Hezkuntza Psikologiaren abiapuntutzat hartzen da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 313. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa izenburu ofizialetan)

Hezkuntza Eztabaida Foroan ez dutela parte hartuko jakinarazi dute EILAS, ELA eta LABek.  Berria - Euskal Herria   2004-12-14

Hezkuntza Arduradun naizen aldetik.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 8. orr.

Hezkuntza Ikuskaritzak bildutako datuak dira.  Berria - Euskal Herria   2004-09-11

Gurasoek bilera eskatu dute Hezkuntza Departamentuko ikuskatzailearekin.  Berria - Euskal Herria   2004-09-04

Harvardeko Hezkuntza Graduatu Eskolan.  Berria - Mundua   2004-08-08

Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanordea.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 13. orr.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Bereziko Batzordeko kidea.  Berria - Euskal Herria   2004-03-25

Hezkuntza Administrazioaren aldetik.  Berria - Euskal Herria   2004-05-12

Espainiako Hezkuntza Ministerioak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 76. orr.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.  Berria - Harian   2005-12-30

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilari Luis Campoyri.  Berria - Harian   2005-12-22

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 12. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hasierako epean, Haur Hezkuntza deitu ohi denean, ahozkoa izan ohi da jarduna.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 172. orr.

Musika hezkuntza ona ematen zen garai hartan seminarioetan.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 100. orr.

Ingurumen-hezkuntzako masterra egiten aritua zen hiru urte lehenago.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 187. orr.

Internetek tele-lan edo tele-hezkuntza alorrean sortzen dituen aukerak izugarriak dira.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 160. orr.

6 hezkuntzazko

Gero eta gehiago, ahaleginean hasi dira kapitalak nazio-lurraldean mantenduko dituzten edo bertara erakarriko dituzten espazio egokiak eratzen (espazio logistikoa, hezkuntzazkoa, soziala, finantzetakoa, monetarioa, araudizkoa).  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 100. orr.

Siadeco sortu zuen, esan bezala, era guztietako aldaketa ekonomiko, demografiko, urbanistiko eta hezkuntzazkoak gertatzen ari ziren lur honetan proposamen zentzuzko eta aurrerakoiak egiteko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 84. orr.

7 bigarren hezkuntza

Goi mailako bigarren hezkuntza.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 225. orr.

Orain 12 urterekin hasten da bigarren hezkuntza.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 24. orr.

%60 inguruk egin ditu bigarren hezkuntzako ikasketak gutxienez.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 155. orr.

Ez da sinestekoa ere bigarren hezkuntzako ikasle batek, nik adibidez, egunaren buruan zenbat gauza egin behar dituen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 286. orr.

Liburua oso da egokia bigarren hezkuntzako "Zientzia, teknika eta gizartea" ikasgaiaren irakasleentzat.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 22. orr.

Bigarren hezkuntzan nengoenetik ongi moldatzen nintzen kontzeptuekin.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 34. orr.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 80 ikastetxeetako 3.600 ikasleri egingo zaie galdeketa aurten.  Berria - Euskal Herria   2004-10-30

8 goi hezkuntza

Europako goi hezkuntza sistemen kalitatea.  Berria - Euskal Herria   2004-06-23

Kim Howells Garraio ministroa izango da Goi Hezkuntzaren arduradun berria. Azken urteotan Goi Hezkuntza ministro zenari.  Berria - Mundua   2004-09-10

Zertan eragingo du Europako Goi Hezkuntzako Esparrua sortzeak?  Berria - Euskal Herria   2004-10-26

9 haur hezkuntza

Haur Hezkuntza: Bi ziklotan banatzen da: 0-3 urte bitartekoa eta 3-6 urte bitartekoa.  Berria - Harian   2005-04-10

3 eta 6 urte arteko haur hezkuntza doakoa izango da hitzartutako eskola pribatuetan.  Berria - Euskal Herria   2004-03-31

Haur Hezkuntzako matrikulen %61 D eredukoak dira.  Berria - Euskal Herria   2004-12-09

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Haur Hezkuntzako ikasleen artean.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 148. orr.

Haur hezkuntzarako eraikin berria.  Elizen arteko biblia   Jb 38,32

Sarean Elkarteak EAEko Haur eta Lehen Hezkuntzako 156 ikastetxe publiko biltzen ditu.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 417. orr.

10 hezkuntza aldi (orobat hezkuntzaldi)

Hala, lehen hezkuntza aldia urtebete luzatzea proposatu dute.  Berria - Gaiak   2004-05-22

Iztuetaren arabera, xedea da ikasleek 16 urterekin derrigorrezko hezkuntzaldia amaitzea «euskaraz ingelesezko First ziurtagiriaren antzeko maila dutela bermatuta»  Berria - Euskal Herria   2004-05-06

11 lehen hezkuntza

Lehen Hezkuntza izan ohi da hurrengo epea, irakurtzen eta idazten hasten den garaia.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 172. orr.

Lehen hezkuntzan heziketa katalanizatuagoa da bigarren hezkuntzan baino.  Berria - Euskal Herria   2004-11-06

Hamabi urte zituela, lehen hezkuntzako azken mailan zegoen.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 21. orr.

Lehen hezkuntzako neska batek.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 48. orr.

130 milioi haur zeuden eskolatu gabeak lehen mailako hezkuntzan, horietatik %60 neskak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 120. orr.

Lehen Hezkuntzako Bigarrenean.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 18. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

anjeles iztueta hezkuntza (23); argentinako hezkuntza (5); arteko hezkuntza (13); baina hezkuntza (8); baita hezkuntza (6); bat hezkuntza (5); bertako hezkuntza (5); beste hezkuntza (8); bigarren hezkuntza (16); bilatzen du hezkuntza (5); campos hezkuntza (9); campoy hezkuntza (5); da eta hezkuntza (5); da hezkuntza (26); dago hezkuntza (6); den hezkuntza (11); derrigorrezko hezkuntza (10); dira hezkuntza (8); ditu hezkuntza (10); ditu hezkuntza sailak (6); du frantziako hezkuntza (6); du hezkuntza (37); du hezkuntza aholkulari (5); du hezkuntza sailak (14); du hezkuntza sailburuak (6); duen hezkuntza (7); dute hezkuntza (17); duten hezkuntza (12)

eaeko hezkuntza (78); eaeko hezkuntza sailak (12); eaeko hezkuntza sailburu (6); eaeko hezkuntza sailburuak (6); eaeko hezkuntza sistema (9); eaeko hezkuntza sistemak (9); eaeko hezkuntza sisteman (5); edo hezkuntza (12); edo hezkuntza saileko (6); egungo hezkuntza (11); eibarko hezkuntza (11); eibarko hezkuntza esparrua (6); ere hezkuntza (8); espainiako hezkuntza (41); espainiako hezkuntza ministerioak (11); espainiako hezkuntza ministerioko (5); eta euskal hezkuntza (5); eta frantziako hezkuntza (5); eta gipuzkoako hezkuntza (19); eta hezkuntza (215); eta hezkuntza arloko (6); eta hezkuntza eta (6); eta hezkuntza sailak (8); eta hezkuntza zientzien (24); eta jaurlaritzako hezkuntza (8); europako goi hezkuntza (6); euskal herriko hezkuntza (9); euskal hezkuntza (23); eusko jaurlaritzako hezkuntza (181); eusko jaurlaritzaren hezkuntza (10); eusko legebiltzarreko hezkuntza (10); ez hezkuntza (5); filosofia eta hezkuntza (16); frantziako hezkuntza (57); frantziako hezkuntza ministerioa (5); frantziako hezkuntza ministerioak (17); g hezkuntza (5); garapenerako hezkuntza (7); gipuzkoako hezkuntza (20); gobernuko hezkuntza (30); gobernuko hezkuntza kontseilari (8); gobernuko hezkuntza sailak (9); goi hezkuntza (14); goi mailako hezkuntza (12); gure hezkuntza (19); haur hezkuntza (10); herriko hezkuntza (10)

hezkuntza aholkulari (5); hezkuntza aholkulari nagusiko (5); hezkuntza alorrean (15); hezkuntza amaitu (5); hezkuntza arautuan (7); hezkuntza arduraduna (6); hezkuntza arloan (10); hezkuntza arloko (25); hezkuntza batzordeak (6); hezkuntza batzordean (5); hezkuntza batzordeko (7); hezkuntza bera (6); hezkuntza da (6); hezkuntza egokia (7); hezkuntza elebiduna (5); hezkuntza eredu (8); hezkuntza eredua (11); hezkuntza ereduak (7); hezkuntza ereduen (12); hezkuntza eskubidea (9); hezkuntza eskubideak (5); hezkuntza esparrua (6); hezkuntza esparruko (6); hezkuntza eta (136); hezkuntza eta gizarte (6); hezkuntza eta hizkuntza (5); hezkuntza eta kultura (22); hezkuntza eta osasun (8); hezkuntza eta unibertsitate (6); hezkuntza euskal (11); hezkuntza ez (11)

hezkuntza jasotzeko (5); hezkuntza kalitatean (5); hezkuntza komunitate (5); hezkuntza kontseilari (13); hezkuntza kontseilari luis (10); hezkuntza kontseilaria (5); hezkuntza maila (14); hezkuntza mailan (8); hezkuntza mailaren (7); hezkuntza mailaren arabera (6); hezkuntza ministerioa (9); hezkuntza ministerioak (39); hezkuntza ministerioaren (11); hezkuntza ministerioko (13); hezkuntza ministro (22); hezkuntza ministroa (17); hezkuntza ministroak (24); hezkuntza ministroaren (7); hezkuntza munduan (5); hezkuntza nafarroako (6); hezkuntza nazionalak (8); hezkuntza nazionaleko (5); hezkuntza ona (5); hezkuntza politika (10); hezkuntza programa (6); hezkuntza proiektu (6); hezkuntza proiektua (9); hezkuntza publikoan (11); hezkuntza publikoaren (7)

hezkuntza saila (35); hezkuntza saila eta (7); hezkuntza sailak (236); hezkuntza sailak eta (13); hezkuntza sailak ez (9); hezkuntza sailarekin (23); hezkuntza sailaren (74); hezkuntza sailaren aurrean (7); hezkuntza sailari (35); hezkuntza sailburu (38); hezkuntza sailburu anjeles (16); hezkuntza sailburua (21); hezkuntza sailburuak (89); hezkuntza sailburuak atzo (5); hezkuntza sailburuak eta (5); hezkuntza sailburuaren (7); hezkuntza sailburuari (6); hezkuntza sailean (10); hezkuntza saileko (52); hezkuntza saileko langile (6); hezkuntza sare (6); hezkuntza sarean (8); hezkuntza sistema (146); hezkuntza sistema nazionala (7); hezkuntza sistema propioa (8); hezkuntza sistema publikoan (8); hezkuntza sistemak (45); hezkuntza sistemak ez (5); hezkuntza sistemako (19); hezkuntza sisteman (74); hezkuntza sistemara (5); hezkuntza sistemaren (50); hezkuntza sistemaren egoera (7); hezkuntza sistemari (8); hezkuntza sistematik (10); hezkuntza sistemen (7); hezkuntza zerbitzu (5); hezkuntza zientzien (24); hezkuntza zientzien fakultatean (8); hezkuntza zientzien fakultateko (9); hezkuntza zientzietako (5); hezkuntza zuzendari (6)

humanitate eta hezkuntza (14); irakasle edo hezkuntza (5); iztueta eaeko hezkuntza (8); iztueta hezkuntza (27); iztueta hezkuntza sailburua (5); iztueta hezkuntza sailburuak (14); iztueta jaurlaritzako hezkuntza (5); jaurlaritzak hezkuntza (5); jaurlaritzako hezkuntza (236); jaurlaritzako hezkuntza saila (9); jaurlaritzako hezkuntza sailak (69); jaurlaritzako hezkuntza sailarekin (6); jaurlaritzako hezkuntza sailaren (16); jaurlaritzako hezkuntza sailari (15); jaurlaritzako hezkuntza sailburu (15); jaurlaritzako hezkuntza sailburua (8); jaurlaritzako hezkuntza sailburuak (36); jaurlaritzako hezkuntza saileko (10); jaurlaritzaren hezkuntza (16); jaurlaritzaren hezkuntza sailak (6); junus kanuni hezkuntza (5); kalitateko hezkuntza (5); kalitatezko hezkuntza (5); kanuni hezkuntza (5); kataluniako hezkuntza (5); kultur arteko hezkuntza (6); kultura eta hezkuntza (7); legebiltzarreko hezkuntza (12); legebiltzarreko hezkuntza eta (8); lehen hezkuntza (11); mailako hezkuntza (15); museoetako hezkuntza (5); nafarroako gobernuko hezkuntza (24); nafarroako hezkuntza (16)

oinarrizko hezkuntza (9); osasun eta hezkuntza (14); osasuna eta hezkuntza (11); tontxu campos hezkuntza (8); udaleko hezkuntza (8); unesco hezkuntza (7); zein hezkuntza (5); zen hezkuntza (6); zion hezkuntza (6); zioten hezkuntza (5); zuen hezkuntza (23); zuen hezkuntza sailak (5); zuen hezkuntza sailburuak (7); zuten hezkuntza (5)

eta hezkuntzak (6); frantziako hezkuntzak (39); frantziako hezkuntzak eta (6); frantziako hezkuntzak ez (5); hezkuntzak eta (11); hezkuntzak ez (10); hezkuntzak ez du (5)

bigarren hezkuntzako (68); bigarren hezkuntzako ikastetxeetako (5); derrigorrezko bigarren hezkuntzako (19); eta bigarren hezkuntzako (12); eta hezkuntzako (16); eta lehen hezkuntzako (8); euskalgintzako eta hezkuntzako (6); goi hezkuntzako (5); haur hezkuntzako (8); hezkuntzako eskola (6); hezkuntzako eta (13); hezkuntzako ikasleen (6); hezkuntzako ikastetxeetako (9); hezkuntzako ikastetxeetako zuzendarien (8); hezkuntzako irakasleek (5); hezkuntzako lehen (5); lehen hezkuntzako (54)

bigarren hezkuntzan (34); bigarren hezkuntzan eta (7); derrigorrezko bigarren hezkuntzan (12); derrigorrezko hezkuntzan (5); eskubideak hezkuntzan (7); eta bigarren hezkuntzan (5); eta hezkuntzan (16); eta lehen hezkuntzan (12); goi mailako hezkuntzan (7); haur hezkuntzan (9); hezkuntzan egin (5); hezkuntzan egiten (6); hezkuntzan ere (7); hezkuntzan eta (30); hezkuntzan ez (5); hizkuntz eskubideak hezkuntzan (7); lehen hezkuntzan (27); mailako hezkuntzan (9)

eta hezkuntzaren (21); eta hezkuntzari (5); frantziako hezkuntzaren (7); hezkuntzarako eskubidea (8); hezkuntzarako lege (6); hezkuntzaren aldeko (6); hezkuntzaren alorrean (13); hezkuntzaren bidez (5); hezkuntzaren eta (10); hezkuntzaren inguruko (7); hezkuntzari buruzko (15); hezkuntzari dagokionez (8); hezkuntzaz gain (5)


hezkuntzaldi ik hezkuntza 10.

hezkura iz hezetasuna.

Eguzki galga ez baino lainoaren umela eta hezkura beharko dira eguzki errearen aurka.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 230. orr.

Aire-poltsa beroago eta lehorragoak suntsitu eta xurgatu egiten zion umeldura eta hezkura.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 171. orr.


hezle 1 izond/iz animaliak hezten dituena. ik hezitzaile 4.

Makila ez da hezle ona [zakurrarentzat].  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 160. orr.

Sonia izeneko emazte hezleak zizkion manu batzu emaiten.  Herria   2004-12-30

Goxoki lehenik, bortizki noiztenka, gizon hezleak hezten ditu hiruak, zaldia, dudarik gabe, neskari kuraia emaiten diola eta ama lilluratzen.  Herria   2004-10-07

Zakur guziak osoki gelditu eta hezleak xoria libratzen du.  Herria   2001-06-21

Hezleak aldiz muturreko bat ezartzen dio Osso hartzari, zer gerta ere!  Herria   2004-12-30

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Sarritan animalia-hezlea banintz bezala sentitzen nintzen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 130. orr.

Zakur hezleak, klinikak (2.000 ba omen daude), zakur egoitzak.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 20. orr.

Bazen harengan bere animaliak izutzeko jadanik gauza ez den piztia-hezle zaharretik zerbait.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 64. orr.

Ez dira baliagarriak Trasimakorentzat Sokratesek eztabaidan barrena jartzen dizkion ereduak, ez sendagilearena, ez lemazainarena, ezta zaldi-hezlearena ere.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 38. orr.

Lehoin batek zauritzen duela kabala basa hezle bat, Kerwich izenekoa. Narrasti hura bitxikeria gisa eramana zuen, jokoren bateko osagarri modura, zer-nolako hezle-gaitasun paregabeak zituen erakusteko guri.  Herria   2004-12-02

3 irud

Haatik, huraxe du bere bihotzaren hezle nagusia.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 186. orr.

4 hezitzailea.

Badakigu ainitz urtez haur eta gazteen erakasle eta hezle paregabea izan dela.  Herria   2003-01-09


hezte (orobat hezitze) 1 iz gizakia, bere ahalmenak garatuz eta gizabidea erakutsiz, gizartean bizitzeko prestatzea eta gaitzea.

Zinez, mintzaldi biziki aberatsa izan da eta eguneroko familia eta hezitze egoerak hobeki kudeatzeko zenbait tresna aipatu dauzkigu.  Herria   2003-01-28

Balore demokratikoetarako hezte eginkizunean.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 90. orr.

Halakoa ote nintzen sortzez, eta ez ote zuen kolpe hark nehongo eraginik izan ene hazte-hezteetan...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 33. orr.

2 (animaliak)

Itsu-zakur batek haatik ainitz gostatzen du: 18.000 euro, hazte eta hezte lan guziak kondutan hartuz.  Herria   2005-03-17

Aratsaldean zaldi hezte eta gero ibil molde erakusketa, balioko du ikustea.  Herria   2005-03-03

Zaldi hezte lehiaketa nagusia.  Herria   2003-03-10


hezueri (ETCn 179 agerraldi; cf erreuma ETCn 297 agerraldi) 1 iz hezur giltzetako eta giharretako eritasun mingarria. ik erreuma.

Sukar bizia nagusitu zitzaion, esku-oinetako hezueria.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1029. orr.

Anaia zaharrenak, don Vicentek, hezueria zuen eta ez zen ia behin ere ateratzen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 150. orr.

Todiko herritar batek hezueri artritiko oso larria zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 270. orr.

Hezueriak bihurritutako esku bat.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 100. orr.

Karlos, [...] asperturik errege eta agintari izateaz, hezueriak jota, oinetako miñnez, egindako bidegabekeriez damututa, Yusteko monasteriora erretiratu zen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 233. orr.

Hezueriak jota dauzkat sorbaldak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 474. orr.

Herrenak ibiltzen hasten dira, hezueriak jotakoek salto egiten dute.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 260. orr.

2 irud

Jantoki zikinean, hezueriak jotako haizegailu batek giroa freskatzeko itxurak egiten zituen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 329. orr.

3 tanta-hezueri

Halaxe zen, bai: azido urikoa, tanta-hezueriak joen borrero, tripazain-zurruteroen zigor eta harri-gaitzaren eragile sonatu horixe zuen sorburu.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 238. orr.


hezur (ETCn 14.631 agerraldi) 1 iz ornodunen hezurtza osatzen duten atal gogor eta zurrunetako bakoitza.

Kale txakurrak ibiltzen ziren Harakinaren kalean, eta Hennek hezurren bat botatzen zien noizean behin.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 45. orr.

Hega biraka [...] hezur haragigabetuen gainean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 158. orr.

Hezur onak ditu, amak bezala.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 102. orr.

Katuak bere gorputzaren berotasuna eskaintzen zien amonaren hezur gogortuei.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 16. orr.

Ene besoetako hezur minberatuak bortizki torratu nituen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 27. orr.

Geldi egoteak hezurrak gogortuko zizkiolakoan, pasiera laburra egin zuten.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 102. orr.

Guztiz zirpildurik zeuzkan galtza eta longain beltzak, eta, haien azpian, hezurra eta azala besterik ez zen ageri. ik beherago 18.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 19. orr.

Zimel-zimela zegoen, sabela zimur, azala hezurrei josia.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 30. orr.

Hezur eta haragizko Barrie, kanpotik ikusten den Barrie hori, zahartuz joan da.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 13. orr.

Hezurrak apurtuko dizkiote.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 172. orr.

Gure hezurretako muina gar bizi eta gure odoleko zainak suzko hari bihurtuak. ik beherago 25.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 152. orr.

Harakinak hezurretako minbizia duela jakin dute.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 118. orr.

Txinan bi milioi pertsonek hezurretako fluorosia dute.  Berria - Gaiak   2004-06-24

Hotz bizia hezurretan sartzen da.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 51. orr.

Haize basaren zafraldiak hezurretan barna sartzen zitzaizkidan.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 11. orr.

Espioi basatia, Ivan Ogareffekin hezur eta mami uztartua, beti bere nagusiaren aldamenean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 268. orr.

Mikel eta Edu hezur eta mami izan ziren karrera garaian.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 86. orr.

Munstroak hezur eta haragi egiten dira gauaren kontrako trabesean galtzaile gertatu direnen garunetan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 291. orr.

2 pl (hildakoenak)

Iturri horren inguruan hegaztien, muskerren eta bestelako narrastien hezurrak ikusten dira sakabanatuta.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3850. orr.

Hezur pilatuez beteta zeuden hormen ondotik.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 121. orr.

Zin eginarazi zion Taibeleri, bere amaren hezurrengatik, bere azken eguneraino gordeko zuela sekretua.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 22. orr.

Zaldibian, Gerra Zibilean fusilatutako bi gazteren hezurrak agertu dituk.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 109. orr.

Jainkoak zuen alde egin behar duena egin dezan egunean, eraman nire hezurrak hemendik.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 168. orr.

Zenbat eta zenbat zulo ote zeuden sasiak estalirik, tiroz hildako hainbaten hezurren hilobi?  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 90. orr.

Beste kutxa bat eman ziola Doroteo Ziaurritzi, Sabinoren hezurrak zituela esanez.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 424. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Euriak jotako aterki bat bezala, bizitzak jotako hezur-ontzi bat bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 259. orr.

Hezur koloreko argitasun leuna.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 202. orr.

Hezur-mamizko santuak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 391. orr.

Arratsaldeko sei eta erdietako asperdura hezur-mamietaraino sartua nuen batean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 68. orr.

Umekiaren hezur-mamiko zelula amak jaioberriaren garunean txertatuz gero.  Berria - Gaiak   2004-09-10

Gatzez eginiko harrien artean hezur-haragizko gizon-emakumeek jotako doinuak entzutera.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 258. orr.

Baina Kamar Al-Samanek etsi ez, eta emakumea hezur-haragizkoa zela baieztatu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 130. orr.

Ez dut Luzio izenekorik bat bakarrik ere ezagutu hezur haragitan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 232. orr.

Izan ere, huraxe izan zen hartu nion tankera, arimarik, gogorik gabeko automata batena, gorputz hutsa, gihar eta hezur sistema huts bat.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 80. orr.

Hezur gai sintetikoa.  Berria - Gaiak   2004-10-20

Hezur zelulak lehenera etortzen dira haren gainean.  Berria - Gaiak   2004-10-20

Hezur transplanteen bidez.  Berria - Gaiak   2004-10-20

· izond Oro har, arinagoak izaten dira pertsona argal eta hezur-luzeenak.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 151. orr.

Okertuak eta hezur-hautsiak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 452. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Zalantza egiten nuen etortzekoak ziren gizonak eta emaztekiak [...] haragi-hezurrezkoak ote ziren.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 155. orr.

Azal-hezurretan baitzegoen zinez. ik beherago 10 eta 18.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 580. orr.

Kapitainak oilaskoaren hegal hezurra murtxatzen zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 236. orr.

Denverri sorbalda-hezurretan jotzen zion txanoak.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 78. orr.

Belaunezur edo tibia-hezur higaturen bat.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 140. orr.

Bere hortzekin nire sudur hezurrean jo eta zauri bat egin zidan.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 31. orr.

Aski izango zuten kopeta-hezurra altxatzea.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 35. orr.

Galtza bakeroak daramatza, zabalak, mehaka hezurretan estu tinkatuak.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 13. orr.

Hindutarrek, musulmanak zirikatzeko, mezkiten barrura zerri hezurrak botatzen zituzten.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 183. orr.

Arriskutsua dela zakurrei oilasko hezurrak ematea.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 37. orr.

Belaze batean eserita kantatzen ditek, giza hezur pilez inguraturik.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 82. orr.

5 (arrainena)

Baina zerbait geratu zitzaion eztarrian, legatz hezur bat bailitzan.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 48. orr.

Arrain idorraren hezurrak biltzen zituen bere zorroa betetzeko.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 39. orr.

Arrain haien begi bizien eta zakatz oraindik odoltsuen erdian, arraia handi bat ageri zen [...]; arraia handia usteldurik zegoen, isatsa erortzen zitzaion, haren hegatsen hezur izpiek azal latza zulatzen zuten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 173. orr.

Jendeak bizitza haginka txikitu ziolako eta gero harrika bota arrain-hezur bat bezala.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 242. orr.

Hortzetako tarteak arrain hezur batekin garbitzen.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 151. orr.

· Ekar dezagun gogora, adibidez, bat baizik ez aipatzeagatik, "arrain-hezurrezko" perspektiba deitua ("ihes-ardatzezko perspektiba" ere deitua); honetan, koadroaren planoari buruz perpendikular diren zuzenak erdiko ardatz baterantz dute konbergentzia, eta ez puntu baterantz.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 200. orr.

6 fruituez mintzatuz, hazi aski handi eta gogorra.

Fruituen hezur barren-hutsak baizik ez ditugula jasotzen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 650. orr.

Eta ni, gerezi baten hezurra eztarrian trabatu izan balitzait bezalaxe sentitu naiz.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 311. orr.

Hautsontzi bat, zigarrokinez eta gerezi-hezurrez betea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 258. orr.

Eguna joan ahala, limoi azal eta oliba hezurrekin nahasiko zen zerrautsa.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 35. orr.

Muxika-hezurrezko larruazala.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 25. orr.

7 irud

Unibertsitatea bihurtu baita aspaldi gizartearen hezur eta ardatz nagusi.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 13. orr.

8 hezurretaraino barru-barruraino.

Izua hezurretaraino sartu zitzaidan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 556. orr.

Hezurretaraino sartua dut beldurra.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 323. orr.

Literaturaren grina hezurretaraino sartua duenak.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 9. orr.

Barne goritasunak hezurretaraino sutzen zituen gizakiak.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 459. orr.

Elkarren gorputzak berotzen, eta hezurretaraino izozturik hala ere.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 284. orr.

Harry hezurretaraino blai eginda eta izoztuta zegoen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 145. orr.

Hezurretarainoko gorrotoa.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 317. orr.

Lehenbiziko aldiz susmatzen du zer izan daitekeen gizon zahar bat izatea, hezurretaraino akitua, itxaropenik gabe, nahikaririk gabe, etorkizunaz ezaxola.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 142. orr.

9 hezurrezko izlag

Hezurrezko binokuluen atzetik egiten zuten kirik bere begiek denda guztian barrena, laguntza bila bezala.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 14. orr.

Hezurrezko xirulak.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 4. orr.

Paleolitiko garaiko zibilizazio horrek [...] marrazki miresgarriak egin ditu, baita hezurrezko txistuak ere.  Herria   2001-10-18

· Aise ezagutuko duzue balea hezurrezko zizelkaduraz apaindua den haren etxea.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 105. orr.

10 azal eta hezur hezur eta azal.

Haragi-mamiak higatuta, ez zen azal eta hezur besterik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 250. orr.

11 berna-hezur

Izeba Margek makilaz jo zuen Harry berna-hezurretan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 20. orr.

Atea zeharkatu bezain pronto, ikarazko oihu lehor bat botatzearekin batera, ezinegona sumatu zuen berna-hezurretan.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 213. orr.

Mina sentitu du berna-hezurrean gora igotzen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 226. orr.

12 bizkar hezur ik bizkarrezur.
13 bular hezur

Oilasko lumadunek bularki haragitsua erakusten zuten, bular hezurraren tontorretik behera tenkaturik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 272. orr.

· pl Eta oso bular ederra nuela esan zidan, baina ez nion sinetsi, apenas baitut ilerik, eta bular-hezurrak oso agerian ditudalako.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 354. orr.

14 buru hezur burezurra.

Kolpe bakar batez hautsi zion buru hezurra kuadrumano malapartatu hari.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 86. orr.

Hartuko nuke haren burua eta buru-hezurraz bi katilu egingo nituzke.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1062. orr.

Buru-hezurra edariz betetzen du eta debotki hartarik edaten.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 83. orr.

· Nire buru hezurren artean zarata bihurturiko isiltasuna.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 50. orr.

15 hanka-hezur berna-hezurra.

Pepponek hanka hezurrean emandako ostikoagatik.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 209. orr.

Hanka hezurrean hartutako ostikada izugarri batek.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 211. orr.

Lurrera erori eta hanka-hezurra hautsi zuen eta sorbalda-hezurra bere lekutik atera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 455. orr.

Hanka-hezurretik sobera sofritzen zuelako.  Herria   2003-06-05

16 hezur-beltz

Aurpegi-balzdun: hezurbeltza, alegia, kanpotarra, hau ez da hemengoa, ez da gutarra.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 40. orr.

Maketo, hezur-beltz eta marikoi bezalako hitzekin.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 82. orr.

17 hezur-berri

Neure egunetan ez dut emakume hezur-berri sasoikoagorik ezagutu. ik hezurberritze.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 191. orr.

18 hezur eta azal

Hezur eta azal besterik ez zen, egoera penagarrian zegoen, beldurra eman zien.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 139. orr.

Garai batean hain gizena zena, orain hezur eta azal baitzegoen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 185. orr.

Emakumeak, piltzarrez estaliak, hezur eta azal.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 380. orr.

Bibote exkaxa zuen, hankak hezur eta azal.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 141. orr.

Alkoholikoa aspalditik, hezur eta azal, adin handikoek bakarrik begiratzen diote aprentsioz.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 15. orr.

Hezur eta azal baino gehiago duk gure Lisa andereñoa.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 80. orr.

19 hezur eta larru

Hezur eta larru den agure bat.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 93. orr.

Hezur eta larru atera zuten bere hobitik eta nork daki nora eraman...  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 106. orr.

Dende gaixo nigarregingarriak, goseak hilak, hezur eta larru, ardura oinez etorriak edo biziki emeki zebiltzan trenetan, jatekorik gabe.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 127. orr.

Hezur eta larru, mortuko abereak lagun, gau eta egun deabruak ondotik zituztela [...] bekatura lerrarazi nahiz.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 76. orr.

20 hezur giltza

Hezur-giltza lokak, antiojoen atzean malkozko begiak.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 134. orr.

Hezur-giltzarik destokitu gabe.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 40. orr.

21 hezur-haragitu

Antso III. a Nagusia erregea hezur-haragitu egingo da larunbatean, Hondarribiko harresietan.  Berria - Kultura   2004-06-10

22 hezur-hoztu

"Aberria ala hil!" esaten da, baina hil eta gero ere hezur-hozten ez den maitasuna da abertzaleak aberriari diona.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 157. orr.

23 hezur hutsetan

Hezur-hutsetan zeudela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 930. orr.

Literaturako irakasleari, berriz, hezur-hutsetan gelditzen ari baitzen, "Biafras" ezarri nion.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 183. orr.

Beste zazpi behi irten ziren Nilotik, itxura txarrekoak eta argal-argalak, hezur hutsetan zirenak.  Elizen arteko biblia   Has 41,3

24 hezur-kolore (orobat hezurkolore g.er.) izond

Ilargiaren disko hezur-koloreaz jabetuz gero, gaua ere berea izango zen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 209. orr.

Ada azazkaletako laka hezurkolorea kentzen ari zen alkoholetan bustitako goata-puska batez.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 98. orr.

Zuriak, harentzat, distiratsuegiak ziren, baina aldi berean margulak eta hezur-koloreak; beltzak, berriz, ilunperik latzenekoen tankerakoak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 29. orr.

25 hezur muin (orobat hezurmuin)

Nola gelen iluna hala hezurmuinetaraino sartzen zèn hezetasuna.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 608. orr.

Hezur muinetaraino sartu zitzaidan zirrara.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 152. orr.

Hezur muinetaraino izututa banengoen ere.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 178. orr.

Hezur muinetaraino akiturik sentitzen banintzen ere.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 116. orr.

Hezur-muinak eta zainetako odola.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 54. orr.

Gaixoaren perfil bereko hezur-muinik topatzen ez denean.  Berria - Gaiak   2004-11-28

26 hezurretan egon

Gaur aurrez aurre ikusi dut eta hezurretan dago.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 29. orr.

Nork esango zuen, hezurretan zegoela ematen zuen eta.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 152. orr.

27 izter hezur

Izter-hezurra hautsi duen agurea.  Berria - Kultura   2004-03-07

· Ixter-hezurra hautsia, ukondoko hezurra ere ba...  Herria   2003-07-17

28 lepo-hezur (orobat lepahezur eta lepazur )

Lepo-hezurraren atzeko sakongunetxoan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 210. orr.

Burua moztuko dio lepo-hezur ondotik, baina erabat erauzi gabe.  Elizen arteko biblia   Lb 5,8

Utz ziezaietela parabellumen kanoiak niri lepohezurrean jartzen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 38. orr.

Tximinoarena egiteko eta gaur ez bada bihar lepa-hezurra txikitzeko.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 138. orr.

Arnabarretako malkorrean, hiru larrebehi amildu eta lepazurra hautsi zutela.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 88. orr.

Etxea handia eta ederra zen, eta irristatu eta lepo-hezurra hausteko moduko baldosak zituen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 76. orr.

Lepo hezurra hautsiko du bere politika horrekin...  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 268. orr.

Baziren beste kotxe batzuk ere lepo-hezurreraino gauzez beteak.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 211. orr.

Lepa-hezurreraino nengoen, egia esanda.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 35. orr.

· 12 urteko haur batek minartu du lepo hezurretan.  Herria   2001-02-01

29 masail hezur (orobat matrail)

Gizonaren masail hezurra larruak baizik ez zuen estaltzen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 191. orr.

Bekoki gora, masail-hezurrak ongi marraztuak.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 122. orr.

Masail hezurrak gora markatuak, oso eslaviarrak.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 43. orr.

-Amen -bota zuen Pepponek, matrail hezurra ukituz.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 55. orr.

Matrail-hezurrak estutu eta begietara begiratu zion On Camillori.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 310. orr.

· Bikotekideak behin masailalbo-hezurra hautsi ziola azpimarratu zuen emakumeak.  Berria - Euskal Herria   2004-03-09

30 saihets hezur

Bihotza saihets-hezurren kontra taupaka zuela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 171. orr.

Balak saihets-hezurra harrapatu bezain laster jakin zuen Humbertok galdua zela.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 136. orr.

Saihets hezur guztiak hautsiak zituela zirudien.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 138. orr.

Hainbat saihets-hezur ere apurtuta ditu.  Berria - Euskal Herria   2004-06-09

Uztaiak balira bezala nabarmentzen zitzaizkion saihets-hezurrak.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 33. orr.

31 zango-hezur berna-hezurra.

Piztia baten zango-hezurra.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 213. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arrain hezur (3); azal eta hezur (4); baten hezur (7); beste hezur (7); bete hezur (3); bi hezur (6); bi saihets hezur (4); buru hezur (8); da hezur (14); dago hezur (4); den hezur (3); dena hezur (6); dena hezur eta (3); dinosauro baten hezur (3); dira hezur (4); diren hezur (3); ditu hezur (4); edo hezur (8); egia hezur (8); ere hezur (5); eta hezur (46); eta hezur besterik (3); eta hezur haragizko (3); eta hezur muinetaraino (3); eta saihets hezur (3); gorputzeko hezur (9); guzizko hezur (4); hainbat hezur (4); haragi eta hezur (3); haren hezur (6)

hezur artifiziala (4); hezur bat (30); hezur bat hautsi (5); hezur batean (5); hezur batekin (5); hezur baten (6); hezur batzuen (3); hezur batzuk (6); hezur berria (4); hezur berriak (4); hezur besterik (3); hezur eta (92); hezur eta azal (22); hezur eta guzti (4); hezur eta haragi (6); hezur eta haragizko (9); hezur eta larru (11); hezur eta mami (11); hezur gabeko (11); hezur gabeko hilak (11); hezur guziak (4); hezur guztiak (20); hezur haiek (3); hezur haragitan (3); hezur haragizko (26); hezur haragizkoa (8); hezur haragizkoak (3); hezur hautsi (5); hezur hautsiak (6); hezur hautsirik (4); hezur hautsita (3); hezur hori (6); hezur horiek (5); hezur huts (8); hezur hutsa (3); hezur hutsetan (11); hezur koloreko (3); hezur luze (3); hezur mamiak (7); hezur mamietaraino (4); hezur mamitu (4); hezur mamitzeko (3); hezur mamitzen (7); hezur mamizko (8); hezur minerala (3); hezur muina (5); hezur muinak (4); hezur muinean (6); hezur muinean sortzen (3); hezur muinetan (4); hezur muinetaraino (18); hezur muinetaraino sartu (3); hezur muinetaraino sartzen (6); hezur pila (5); hezur puska (5); hezur ta (4); hezur txiki (5); hezur zaharrak (4); hezur zati (4)

hezurren guzizko hezur (4); hori hezur (4); hura hezur (3); hura hezur eta (3); lau saihets hezur (3); lehoiaren hezur (3); nire hezur (3); oineko hezur (3); orduan hezur (3); saihets hezur (18); saihets hezur bat (3); saihets hezur hautsiak (3); zen hezur (4); zuen hezur (3)

berna hezurra (11); berna hezurra eta (6); bizkar hezurra (11); buru hezurra (9); da hezurra (7); eta hezurra (6); eta lepo hezurra (5); eta perone hezurra (4); gereziaren hezurra (5); hanka hezurra (3); hezurra bere (5); hezurra ere (3); hezurra eta (13); hezurra eta azala (4); hezurra eta perone (4); hezurra hautsi (13); hezurra hautsia (3); hezurra hautsiko (4); lepo hezurra (11); lepo hezurra hautsiko (3); matrail hezurra (3); perone hezurra (4); perone hezurra hautsi (3); sorbalda hezurra (3)

animalien hezurrak (3); baten hezurrak (4); benito zenaren hezurrak (5); benitoren hezurrak (3); berna hezurrak (5); dira hezurrak (5); ditu hezurrak (3); du hezurrak (6); ere hezurrak (3); eta hezurrak (31); eta saihets hezurrak (3); giza hezurrak (7); haien hezurrak (10); haragia eta hezurrak (4); haren hezurrak (6)

hezurrak aurkitu (3); hezurrak baino (3); hezurrak ere (15); hezurrak ere bai (3); hezurrak erre (3); hezurrak eta (14); hezurrak ez (7); hezurrak hartu (3); hezurrak hausteko (4); hezurrak hautsi (5); hezurrak norenak (3)

hilen hezurrak (3); joseren hezurrak (3); masail hezurrak (4); matrail hezurrak (3); nire hezurrak (14); oilasko hezurrak (3); sabinoren hezurrak (7); saihets hezurrak (14); sudurreko hezurrak (3); zituen hezurrak (3)

da hezurraren (9)

bere hezurrekin (3); bere hezurren (3); bere hezurretan (3); berna hezurrean (4); berna hezurretan (4); bi hezurren (3); bizkar hezurrean (5); dute hezurrek (3); dute hezurren (3); edo hezurretako (3); eta hezurrek (3); eta hezurren (5); eta hezurretan (8); gerri inguruko hezurrek (3); giharretako edo hezurretako (3); hanka hezurrean (3); hezurrean gora (3); hezurrek ez (3); hezurrekin batera (3); hezurren artean (7); hezurren bat (14); hezurren bila (3); hezurren gainean (6); hezurren guzizko (4); hezurren guzizko hezur (4); hezurretako arazoak (3); hezurretako mina (6); hezurretako muina (4); hezurretan eta (3); inguruko hezurrek (4); saihets hezurren (5)

eta hezurretaraino (8); eta hotza hezurretaraino (3); haizea hezurretaraino (3); hezurretaraino blai eginda (3); hezurretaraino sartu (6); hezurretaraino sartu zitzaidan (3); hezurretaraino sartua (6); hezurretaraino sarturik (4); hezurretaraino sartuta (5); hezurretaraino sartzen (13); hotza hezurretaraino (8); hotza hezurretaraino sarturik (3)

balea hezurrezko (4); eta hezurrez (6); eta hezurrezko (6); eta hezurrik (5); giza hezurrez (3); haragi hezurrezko (3); hezurrez beteta (4); hezurrezko zizelkadurak (3); hezurrik ere (3); hezurrik ez (5); hezurrik gabe (4); hezurrik gabeko (4); hezurrik hautsiko (3); saihets hezurrez (3)


hezurbako izlag hezurgabea.

Hezurbako olibaz eta gazta zaporeko saltxitxaz hornitua.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 115. orr.

Oliba hezurbakoak.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 113. orr.

Hezurbakoek antxoa daukate barruan eta askoz gozoagoak dira.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 111. orr.

-Ez hartu hezurbakoak, hartu hezurdunak.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 111. orr.


hezurberritze iz ik hezur 17.

Metafora zahar horrek, landareena ezik gure usario zaharreko gizakien hezurberritze haragizko hura ere ez ote zuen jasotzen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 262. orr.


hezurdegi iz hezurdura. ik hezurtegi.

Ontzi kraskatu baten burdinazko hezurdegia.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 70. orr.


hezurdun izond hezurra duena; hezurrak dituena.

-Ez hartu hezurbakoak, hartu hezurdunak.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 111. orr.

Goiko hortzak, aho sabaia [...] aurreko alde hezurdun eta geldia duena, eta atze alde bigun eta mugikor bat.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 70. orr.

Zuhurtzia hezurduna hortz ahulentzat.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 44. orr.


hezurdura 1 iz hezur multzo egituratua.

Ez eskuaren hezurdura, zuri garbia, esku beltz ihartu bat baizik. ikusi nituen zurda-ileak nahasirik zeuzkaten zaldi batzuk, Kaspio Itsasoko hondartza batean, goiznabarrean; ikusi nuen esku baten hezurdura.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 169. orr.

2 gizaki edo abere baten gorputza egituratzen duen hezurren multzoa.

Gizon gazte argal bat zen, hezurdura larrikoa.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 36. orr.

Segizioaren buruan zaldi handia zetorren, hezurdura indartsukoa.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 44. orr.

Bere hezurduraren dotoretasuna, bere zumezko saihetsak miretsiz, hain lirain eta hain eme.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 94. orr.

Aldaka zabalak eta hezurdura sendo eta indartsua.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 174. orr.

3 (hildakoena)

Duela 8 mila urteko emakume baten hezurdura aurkitu dute Malaysian.  Berria - Gaiak   2004-08-25

Hezurduren artean bazen bat emakumezkoarena.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 31. orr.

Gero, gorputz erraustu bat aurkituko dute, eskeleto zuri bat, hezurdura biluzi garden bat sabaira begira.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 120. orr.

Hildakoa agertu zen, hezurdura soil bat.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 353. orr.

Lortuko zidan berak hezurdura itxuroso bat.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 324. orr.

Londongo harresietan, duela 1.700 [...] urteko giza hezurdura aurkitu dutela.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 34. orr.

Azienda hilen baten hezurdura zuriari begira.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 261. orr.

Balea baten hezurduraren flasha akuariumeko sala nagusian.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 150. orr.

Heriori aurrez aurre begiratzera erabakirik, heriosuhar sumatzen zuen heriotza, bere zentzumenak harremanetaratuak zeudela hilobi heze eta estuarekin, bere isolamendu bortitzarekin, bere hezurdurarekin, eta, finean, bere gorpuarekin.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 306. orr.

4 irud

Ontziolako fabrikaren hezurdura metalikoa.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 406. orr.

Kontakizunaren mamia -hezurdura- huts-hutsik utzi nahi da, Carverrek aipatzen zuen dardara hori osagairik txikienarekin sorrarazteko.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 7. orr.

Hor izango dira oraindik hiria izan zitekeenaren hezurdura idortuak, moila zurkaiztua, burdinazko eta harrizko eraikin hondatuak, bagoneta eskoratuak...  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 228. orr.

Puntaneko bertsolariek, hain zuzen ere sarri dabiltzalako, astirik eta gogorik ez dute izaten saioaren aurre-hezurdura ñimiño hau egiteko ere.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 130. orr.

Kontakizunaren hezurdura.  Elizen arteko biblia   Jb 38,32

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baten hezurdura (5); bere hezurduraren (3); hezurdura aurkitu (3); hezurdura bat (3)


hezurgabe izond hezurrik ez duena.

Halako bizidun pilo hezurgabe eta odolgabea.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 205. orr.

Denbora pixka bat behar izan zuten gomazko beso hezurgabe hura mahukara sartzeko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 148. orr.

Txipiroiek izan ohi duten luma edo hezurtxo gardenaren ordez, atzealdean karezko bala edo azkon txiki baten antzeko bat zeukaten -euren soinbera hezurgabearen euskarri bezala edo  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 199. orr.


hezurgabetu, hezurgabe(tu), hezurgabetzen 1 du ad hezurra edo hezurrak kendu.

Eta esku luzeak dotoreziaz mugitzen zituen -itxurakeriarik gabe, naturaltasunez, nik bezala- eskatu zuen mihi-arraina [...] hezurgabetzeko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 106. orr.

Hezurgabeturiko zerri-hankak foiez beteak jaten ari zen.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 109. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Lakoi hezurgabetuak zeuden, itxura biribil ederrekoak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 63. orr.

Makulu bat bailitzan beraren sorbalda hezurgabetuari eusten.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 163. orr.


hezurjale izond hezurrak jaten dituena.

Zergatik ipini ote zioten gure aurrekoek arrano hezurjaleari ugatza izena.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 41. orr.


hezurki 1 iz hezurretako haragia.

Urdai gizena ezezik, zerri odolkiak, saiheskiak, hezurkiak, azarekin nahasita, neguko eltzekorik gutiziatuenak genituen oraintsu arte.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 42. orr.

2 hezur zatia.

Segundo batean, birrindu eta eskukadatxo bat hezurki zuri-leunetara urriturik zetzan haren gorputza, eta ematen zuen momiaren esku delikatuek babestu egin nahi zituztela artean ere hondarrok.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 73. orr.


hezurkolore ik hezur 24.

hezurmamitu (ETCn 616 agerraldi; orobat hezur-mamitu g.er.), hezurmami(tu), hezurmamitzen 1 du ad hezur eta mami bihurtu. ik gauzatu; mamitu.

Hamar Aginduetan hezurmamitzen dira kristauen eginbeharrak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 200. orr.

Filosofiako diziplina oro bere historiarekin elkarrizketan hezurmamitzen da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 279. orr.

Kopia bidez oso ezagunak zaizkigun obren originalek eragiten duten zera hori sentitu nuen, zeluloidezko pertsonaiak hezurmamiturik ikusteak eragiten duenaren parekoa.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 125. orr.

Eternitatea pasa zen bere begien aurretik auto kamuflatu baten itxura zuen Ford Mondeo beltz batean hezurmamitua.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 104. orr.

2 du ad hezur eta mami egin edo eman.

Perfekzio-asmoak hezur-mamitzeko.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 137. orr.

Jainkoaren gogoan mundu posible guztiak daude, borrokan beti, denek nahi baitute hezurmamitu.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 77. orr.


hezurmamitze iz hezur eta mami hartzea.

Askatasunerantz mugiarazten duen indar kosmikoaren hezurmamitzea.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 56. orr.


hezurmendi iz hezurtegia.

Gure arbasoen hezurmendiak omen daudela kromletx zahar horien azpian.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 42. orr.


hezurmuin ik hezur 25.

hezurtegi 1 iz hezurrak, eskuarki hezur-hutsak, lurperatzen diren edo lurperatuta dauden lekua.

Gorpuzkiak hezurtegira bota baino lehen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 298. orr.

Zerraldoetan eraman zituzten, baina aitak beti komentatu izan zigun itxurakeria izan zela hura, "Oiartzungo hezurtegian bota zituzten gero denak".  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 32. orr.

Hezurtegi usainean barneratzen ziren, putzu ilunen erdian ibiltzen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 253. orr.

Hezurtegi komunera.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 74. orr.

2 irud

Eta erlojugile ihes eginaren erakusleiho honetan, ordulari hilen hezurtegi hau.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 21. orr.


hezurtsu izond hezurrak asko nabaritzen zaizkiona.

Ausart aurpegiko gizon garai hezurtsu batek.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 68. orr.

Bere beso hezurtsuak belaunen inguruan zituela.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 120. orr.

[Bular] ilerik gabea eta hezurtsua.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 354. orr.

Iharra zen, oso iharra, hezurtsua, keinukaria eta irribarretsua.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 131. orr.

Bere esku hezurtsu hatz-luzea eskaini, eta esan zidan: [...].Hatz hezurtsu bat altxatu zuen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 50. orr.


hezurtu, hezur(tu), hezurtzen da ad hezur bihurtu.

Urteen buruan bizirik gelditu ginenon amak ere ez gintuen ezagutuko: zurituak, soilduak, hezurtuak geunden guztiak. barrandako polizi-kotxeen sirena oihuak, hezurtu eskaleen dei ugariak.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 147. orr.


hezurtxo iz hezur txikia.

Txipiroiek izan ohi duten luma edo hezurtxo gardenaren ordez.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 199. orr.

Otsozelaiako leizeetan aurkitutako hiru zuloko hezurtxoa.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 140. orr.

Orkatilan bertan edo inguruko hezurtxoren batean.  Berria - Kirola   2004-11-23


hi 1 izord singularreko bigarren pertsonaren izenordaina, hitz egiten ari denak aurrean duen entzulea adierazten duena. ik heu.
2 (deiki gisa) ik motel2; tio.

Hi, kaskoa erre gabe niri...  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 12. orr.

-E, hi, zer ari haiz hor?  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 58. orr.

Hotza zagok, hi.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 29. orr.

Lau mila kilo, hi; harrobi baterako.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 15. orr.

Politta, hi, eman diean erantzuna.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 33. orr.

Atzetik, hi, atzetik akerra.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 35. orr.

-Begira, hi, ez zekiat hau guztia egia den, edo hire neska-lagun ohiak asmatua, baina ez diat arriskurik hartu nahi.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 161. orr.

-Denak ez dituk filologoak, hi, eta eskerrak -Xerealek.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 42. orr.

Bale, hi, uler zitekeen apaiz jendaila hark guztiak beren obrak Ad Majoren Dei Gloriam idatzi izana.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 69. orr.

Bueno, hi, joan beharra zaukaat...  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 49. orr.

Primeran, hi, primeran!  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 44. orr.

Ezer ez, hi, elurra txuri-txuri.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 36. orr.

Ostia txarra, hi, droga kontuak-eta...  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 45. orr.

Jode, hi, ni oso txarra nauk gauza hauetan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 56. orr.

-Kuskue tanden potrojorran, hi?  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 52. orr.

Egunkari hau atzokoa duk!, hi, tio, zerrautsa bota edo...  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 352. orr.


hiato 1 iz (hizkuntzalaritzan) bi silabatako diren bi bokalen segida.

Elkarren segidan dauden bi bokal silaba banatan ahoskatzen direnean, hiatoa gertatzen da.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 95. orr.

Bokal biren bilkura ingurunetik isolatuta entzuten badugu [...], zail gerta daitekeela bereiztea diptongoa ala hiatoa den entzuten duguna.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 66. orr.

2 (anatomian) irekidura, arteka.

Bihotzerrearen kausak, berriz, hiatoko herniari lotutakoak dira.  Berria - Gaiak   2004-10-14

3 irud

Ryan-ek, zer guztiak ikertu (ikerketa hori argumentuaren hiatoetako bat da) eta enigmaren korapiloa askatzea lortzen du.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 100. orr.


hiazinto (ETCn 86 agerraldi; orobat ihazinto g.er. eta jazinto g.er.) 1 iz moredina.

Azafraiaren eta hiazintoaren garaia maite dute gehien, kolore apur baten aldekoak direlako.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 260. orr.

Hiru nartziso sorta eta hiazinto nanozko sorta bat.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 282. orr.

Umeari Ishmir eman zioten izena, hiazinto eta nartziso petaloak baino xuriagoa zelako.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 35. orr.

Aitona sumatzen dut alboan, haren hats hiazintoz betea.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 122. orr.

Loreen artetik, jazintoak edo lirioak.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 178. orr.

2 harri bitxia, hori gorrixka.

Egiptoko oihal hiazinto kolorekoak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 33. orr.

Denak hiazinto-soinekoekin jantzita.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 260. orr.

Burutik behera adats hiazintoa bezain ederrak zintzilik zituela.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 31. orr.


hibernatu, hiberna, hibernatzen 1 du ad animalia batzuek neguan loaldi luzea egin, negukatu.

Elurraren eta ilunaren etorrerarekin, hibernatzen duten animalien antzera.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 227. orr.

Agian, munstroa, zernahi zela ere, beste berrogeita hamar urtez hibernatzen hasiko zen...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 198. orr.

Sotus Escobiusek hibernatzen zuen herri oso bat aurkitu zuen Asia Erdialdean.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 140. orr.

2 irud

Bidaia luzea izango denez, ontziak hibernatu egingo du denbora horretan eta kometara hurbiltzen denean jarriko dira makinak martxan.  Berria - Gaiak   2004-06-01

Hibernatzen ari zen bertako gizartea bat-batean esnatu zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 33. orr.


hibernatze iz animalia batzuek neguan loaldi luzea egitea.

Aurten ere ez da hibernatzerik...  Herria   2002-12-26


hibernazio 1 iz animalia batzuek neguan egiten duten loaldi luzea.

Hartzarentzat funtsezko epe biologikoa da hibernazioa. 'Cannelle'-ren kumeak hibernazioari aurre bakarrik egin beharko diola azpimarratu du Javier Forcadak.  Berria - Euskal Herria   2004-11-14

Animalia zenbaiten hibernazioaz herri-sineste bitxi franko izan da.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 139. orr.

Ikertzaile batzuen arabera, Garizumako baraua jatorriz hibernazio eraldatu bat besterik ez da.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 140. orr.

2 irud

Borroka armatua eta kale borroka ia hibernazio egoeran daudenez.  Berria - Euskal Herria   2004-09-04

Hibernazioan nengoen.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 55. orr.

Konfuziar filosofia ez zela benetan hil bera sortu zuen gizartearekin batera, baizik eta hibernazio-aldi bat jasan zuela soilik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 284. orr.


hibiar izlag antzinako Palestinako herri bati dagokiona; herri horretako kidea.

Lur hartako buruzagi hibiarraren semeak.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 95. orr.

Bota egingo ditut handik kanaandarrak, amortarrak, hitiarrak, periztarrak, hibiarrak eta jebustarrak.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 191. orr.

Gabaongo hibiarrek, berriz, izuak hartuta, bake hitzarmena egin zuten israeldarrekin.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 28. orr.


hibridazio iz mota bereko bi aldaeren arteko gurutzatzea, berezkoa edo artifiziala.

Zelula hori teknika kromosomikoen fluoreszentziarekin egindako in situ hibridazioa, kasu edo teknika molekularren bidez aztertzen dute gero zientzialariek.  Berria - Gaiak   2004-11-02

Lana eklektikoa zen, estilo desberdinetako elementuen hibridaziotik sortua.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 167. orr.

Multikulturalismoa, mestizajea, hibridazioa, gai horiek zuzeneko lotura dute Erdialdeko Amerika, Karibe eta Hego Amerikarekin.  Berria - Kultura   2004-04-13


hibrido izond mota bereko aldaeren gurutzatzetik datorrena.

H5N1 birusa giza gripearenarekin nahastu eta gizakitik gizakira erraz kutsatuko den hibridoa sortzea.  Berria - Harian   2005-08-26

Naturaz kontrako hibridoak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 150. orr.

Latina bihurtu zen sortzear zegoen Mendebaldeko kultura hibridoaren hizkuntza ofizial eta esklusibo.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 60. orr.

Jaso nahi nuen hizkera hibridoa denez, orobat hibridoa da baliatu behar izan dudan grafia.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 38. orr.

Dela nobelaren itxurapean, dela saioaren eta oroitzapenaren arteko liburu hibridoetan.  Berria - Kultura   2004-02-28

Isenc egoera hibridoan bizi da orain: ez dute egotzi, baina ez du Frantzian bizitzeko eskubiderik.  Berria - Euskal Herria   2004-07-25

Hibrido mendebaldar-islamikoa gertatu zen, jatorrizko zibilizazioaren eta imitaturikoaren ezaugarririk txarrenetako batzuk zeuzkana.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 197. orr.


hibridotasun iz hibridoa denaren nolakotasuna.

Gehiago ditut gustuko generoen hibridotasunak; Pascal Quignard-en liburuak, adibidez, nobelak dira? saiakerak? poesia?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 141. orr.


hidalgia iz kaparetasuna.

Judio, jito, agote eta gisakoen paperezko hidalgiak eta itxurazko nobleziak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 44. orr.

Eta diru pittin bat izanez gero, edozeinek eskura zezaken hidalgia titulua.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 46. orr.

Judu, jito edo agote kastakoak zirela hidalgia agiriak ateratzen zaletuenak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 47. orr.


hidalgo iz kaparea.

Hidalgo egiten zenak, bere armarria ere ateratzen zuen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 46. orr.

Baina petxero kontu beltx honek merezi du bere ordain hidalgo xuria.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 45. orr.


hidra iz elezaharretako animalia, moztu ahala berriro sortzen ziren zazpi buru zituena.

Irudi bat dakarkio larritasunak gogora, nondik ez dakiela: Hidra, bederatzi buruko herensugea.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 68. orr.

Zer lezake, halaber, Kretako zezenak edo hidra zital suge pozointsuz inguratuak?  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 311. orr.

Garro likatsu haiek, hidraren buruak bezala, berriro sortzen zirela zirudien.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 173. orr.

Ahanzturaren hidrak denak irentsiko ditu.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 211. orr.

Zeren doktoreak, berak bakarrik, ez baitzuen ezjakintasunaren hidra azpiratzeko behar zen armarik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 63. orr.


hidrante iz ur hargunea, bereziki ureztatzekoa eta suteetarakoa.

Hidrantean tantak bata bestearen ondotik erortzen dira.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 44. orr.

Hidrantetik pegar mukuru betera erortzen diren tantak entzuten dira.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 45. orr.


hidratagarri izond hidratatzailea.

Krema, esne hidratagarri, jel-xaboi, ile-egokitzaile, laka, eta apainketarekin zerikusia zuten hainbat artikuluk.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 28. orr.


hidratante izond/iz hidratatzailea.

Aurpegia garbitu, krema hidratantea ipini eta pijama jantzi ondoren etzan da.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 121. orr.

Hiru aldiz xaboitu, sikatu eta [...] desodorantea eta hidratantea eman eta gero, sukaldera.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 80. orr.


hidratatu, hidrata, hidratatzen 1 gai bati ura erantsi.

Azala oso ondo hidratatu arren luze irauten du koloreak ezpainetan.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 107. orr.

Xede nagusia da gaixoak hidratatzea, arazorik izan ez dezaten.  Berria - Harian   2005-06-18

Ez dute onartzen elikatzea, soilik hidratatzea.  Berria - Mundua   2004-06-04

2 (era burutua izenondo gisa)

Batzuetan begietatik sodio-kloruro hidratatuaren jario ugaria izaten du lagun.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 147. orr.

Marteko lurrazalean karbonatoak eta mineral hidratatuen zantzuak daudela.  Berria - Gaiak   2004-01-13


hidratazio iz hidratatzea.

Hidratazioa: Likido ugari edan, ura batez ere, egarria izan gabe ere.  Berria - Harian   2005-08-06

Hidratazioa zaindu ez duten kirolariek.  Berria - Harian   2005-08-06


hidrato
1 karbono hidrato osagaitzat karbonoa, oxigenoa eta hidrogenoa dituen gai konposatua.

Garatzeko bidean diren herrialdeetan ekonomia hobetzen denean, jendeak karbono hidrato gehiago hartzen ditu eta horrek loditasun arazoak, diabetesa eta hipertentsioa ekartzen ditu.  Berria - Gaiak   2004-04-04

Azukrea edo karbono hidratoak.  Berria - Euskal Herria   2004-08-24


hidraulika iz fisikaren adarra, isurkarien mugimendua eta oreka ikuspegi praktikotik aztertzen dituena.

Hidraulika, kosmografia eta astrologia, eta machinatio deitua, hau da, mekanika aplikatua eta makina zibilen nahiz militarren eraikuntza. hagitz ikasiak eta trebeak izan baitziren nola hidraulika kontutan hala ehunki lantze eta saltze kontutan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 170. orr.


hidrauliko 1 izond uraren bidez higitzen edo aritzen dena.

[Batana] ehunki latza kolpeka joaz lantzeko eta tinkatzeko tresna hidraulikoa zen, ardatz batek eragiten zituen zurezko gabi handi batzuk baizik ez zituena.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 151. orr.

Musikaren arauak kontuan hartzen ez badira, inola ere ezingo da makina hidraulikorik eta tresna horien antzekoak diren gainerako makinarik eraiki.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 450. orr.

Katu hidraulikoa jarri dute, eta altzairuzko xaflak, urtegia hustu bitartean pitzadura handitu ez dadin.  Berria - Euskal Herria   2004-10-09

Beso hidrauliko handi batzuek, gainera, pareta horiek mugitzen dituzte etengabe.  Berria - Kultura   2004-07-16

Lehengo direkzio hidraulikoak egiteari utzi zionetik. herria¬

Organo hidraulikoei buruzkoak, ordea, zein diren horien printzipioak, ezin ditut aipatu gabe utzi.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4910. orr.

Sistema hidrauliko batek eraginda.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 236. orr.

2 hidraulikari edo urari dagokiona.

Ingeniaritza hidraulikoko lan ikaragarri bat.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 142. orr.

Itoitzek lagundu du obra hidrauliko handien kontrako mugimendua antolatzen.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 163. orr.

Uholdeek 30 milioi euroko kalteak eragin zituzten azpiegitura hidraulikoetan.  Berria - Euskal Herria   2004-09-21

Energia hidraulikoari dagokionez.  Berria - Ekonomia   2004-06-17

Koruko Aizarna Gipuzkoako Aldundiko Hirigintza eta Lan Hidraulikoetako diputatu ohia.  Berria - Euskal Herria   2004-02-04

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hidraulikoko lan (3)


hidriko izond urari dagokiona.

Ez dagoela hor zehazterik zein izango den proiektuak izango duen zarata eragina, ez zenbateraino eragingo dion sare hidrikoari.  Berria - Euskal Herria   2004-06-03

Euria lagungarria izan da, estres hidrikoa zuten landa batzuen egoera hobetu baitu.  Berria - Harian   2005-09-11


hidrodinamiko izond hidrodinamikari dagokiona.

Erraz erakuts daiteke lubrikazio hidrodinamikoa ezinezkoa dela ingurune biologikoan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 42. orr.

Likido sinobialaren bidezko lubrikazio hidrodinamikoa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 42. orr.


hidroelektriko izond uraren energia erabiliz korronte elektrikoa lortzeari dagokiona.

2003. urtean euri asko egin zuen, eta zentral hidroelektrikoen jarduera hazi egin zen. Biobio ibaian sei zentral hidroelektriko egiteko proiektua.  Berria - Euskal Herria   2004-10-15

Itoitzen lapurreta hidroelektrikoa gertatu da.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 29. orr.

Iberdrola eta Kantabrikoko Hidroelektrikoa enpresek.  Berria - Euskal Herria   2004-04-17


hidrofilo izond ura erraztasun handiz zurgatzen duena.

Frijituak egiten saiatua nintzen, kotoi hidrofiloa labe elektriko baten xaflaren kontra zapaldurik edukiz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 189. orr.


hidrofluorkarbonatu iz

HFC gasak: Alonsotegiko (Bizkaia) Atofina España SA enpresak 82.300 kilo hidrofluorkarbonatu isurtzen ditu.  Berria - Euskal Herria   2004-05-04


hidrofono iz ur barruko hotsak atzemateko tresna.

Hik uste duk hidrofonoek hogei mila tonako zamakoaren makinarena baino lehenago atrapako dutela eskusoinuaren hotsa?  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 76. orr.


hidrogeno 1 iz gai bakuna, kolore eta usain gabeko gasa, izadiko gairik arinena (H; at. z. 1).

Bi atomo hidrogeno eta atomo bat oxigeno.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 83. orr.

Atomoen artean, Hidrogenoak du masarik txikiena.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 100. orr.

Hidrogenoz eta oxigenoz osaturiko konbinazioa.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 137. orr.

Soluzioa irazi, azidotu, Kippa hartu, hidrogeno sulfuratua pasarazi.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 226. orr.

Eguzki-lore koipearekin hidrogenoa sortzea lortu dute.  Berria - Gaiak   2004-08-27

Hidrogenoaren isotopo batzuk.  Berria - Gaiak   2004-11-27

Askotariko saioen artean, haitza hidrogenoz erreduzitzekoa ere egin genuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 108. orr.

Hidrogenoz elikatutako erregai-pilak erabiltzen dituen Necar 5 prototipoa.  Berria - Gaiak   2004-06-03

Saturno hidrogenozko eta heliozko gas bola delako.  Berria - Gaiak   2004-06-30

Estatu Batuek Pazifikoan eztandarazi berri zuten hidrogenozko bonbari buruz jardun zuten. ik beherago 3.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 139. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hidrogeno atomo baten diametroa baino askoz txikiagoa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 107. orr.

Hidrogeno masak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 137. orr.

Hodian, kanpotik beroturik, hidrogeno-korronte bat iraganarazi genuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 108. orr.

Hidrogeno-mota horri deuterio deritzo eta itsasoan oso ugaria da.  Berria - Gaiak   2004-11-27

Jakina da Asiaren erdialdeko lurra belaki bat bezalakoa dela, hidrogeno karburo isurkariz blaitua.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 404. orr.

Biogasa metanoz eta karbono dioxidoz osatuta dago batez ere, baina nitrogenoaren, oxigenoaren eta hidrogeno sulfuroaren arrastoak ere baditu.  Berria - Euskal Herria   2004-02-25

3 hidrogeno bonba

Oppenheimerren aginduetara egin zuen lan Manhattan Proiektuan, eta orain Hidrogeno-bonba garatu nahian zebilen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 92. orr.

Bigarren Mundu Gerraren ostean garatu ziren hidrogeno-bonbek(hau da, fusio-bonbak).  Berria - Gaiak   2004-11-27

4 hidrogeno astun deuterioa.

Munduko itsaso eta ozeanoetako uretan, esate baterako, milioika urterako energia sortzeko adina hidrogeno astun dago.  Berria - Gaiak   2004-07-03

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta hidrogenoa (4); hidrogeno eta (4); hidrogeno hori (3)


hidrogeologia iz geologiaren adarra, lurrazaleko urak eta, bereziki, lur azpikoak aztertzen dituena.

Hidrogeologia katedra.  Berria - Euskal Herria   2004-03-20

Hidrogeologia katedradunak.  Berria - Euskal Herria   2004-03-31


hidrografia 1 iz geografiaren adarra, itsas urak eta kontinentalak aztertzen dituena.

Behin bakarrik izan dut egokiera Polyolbioneko, Michael Drayton-en epopeia topografiko horretako hamabost mila dodekasilaboak aztertzeko; Ingalaterraren fauna, flora, hidrografia, orografia, historia militar eta monastikoa jasorik dago bertan.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 160. orr.

2 (hitz elkartuetan) lurralde edo eskualde bateko uren multzoa. ik hidrografiko.

Iberdrola eta Ebroko Hidrografia Konfederazioak Uribarriko urtegiaren ateak ireki dituzte, urtegiak ur gehiegi zuelako azken euriteen ondorioz.  Berria - Euskal Herria   2004-01-27


hidrografiko izond hidrografiari dagokiona. ik hidrografia 2.

Ebroko Konfederazio Hidrografikoak eta Iberdrolak.  Berria - Euskal Herria   2004-03-10

Rafael Romeo Ebroko Konfederazio Hidrografikoko zuzendari laguntzaileak.  Herria   2003-06-26


hidrohegazkin iz ur gainean jar daitekeen hegazkin flotagailuduna.

Seguru asko hidrohegazkina izango zen, hain azkar etortzeko...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 439. orr.

Mr.& Mrs. Jack Cunningham-ek euren ezkon bidaiaren lehenengo zatiari ekin diote Albatros VII. Hidrohegazkin bikainean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 522. orr.

Hidrohegazkin istripu batean.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 56. orr.


hidrokarbono (cf. ingl. hidrocarbon) iz hidrokarburoa.

Irudietan lainoak izan daitezkeenak ikusten dira nitrogenoz, metanoz eta hidrokarbonoz osatutako atmosferan. AEBetatik datorren haizea nitrogeno oxido eta hidrokarbonoekin nahastua dago.  Berria - Gaiak   2004-04-08

Titanen Australiaren tamainako lur zati izoztu bat dago eta haren inguruan hidrokarbonozko itsasoa.  Berria - Gaiak   2004-06-05


hidrokarburo 1 iz osagaitzat karbonoa eta hidrogenoa soilik dituen gai elkartua. ik hidrokarbono.

Titan ilargian hidrokarburo likidoa egon daitekeela.  Berria - Gaiak   2004-10-30

Horrek poliziklo hidrokarburo aromatikoak (PH) sortzen ditu.  Berria - Euskal Herria   2004-07-24

Herrialde horietako industrializazioa, 1960ko hamarraldiaz geroztik, hidrokarburoen errenten ustiapenean oinarritzen da (petrolioa, gas naturala).  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 112. orr.

Baimenik gabe hidrokarburoak isurtzeagatik.  Berria - Euskal Herria   2004-04-08

Pertsonetan minbizia eragiten duten hidrokarburoak bakarrik aztertu ziren.  Berria - Euskal Herria   2004-06-05

Ornogabeek hidrokarburoak bildu egiten dituzte beraien gorputzetan.  Berria - Euskal Herria   2004-06-05

Hidrokarburoen legea.  Berria - Mundua   2004-10-21

Hidrokarburoen Zerga Bereziak.  Berria - Ekonomia   2004-10-15

Hegaztiak hidrokarburoz kutsatuta egonez gero.  Berria - Euskal Herria   2004-06-05

Munduak gaur egun hidrokarburoekiko duen menpekotasuna.  Berria - Ekonomia   2004-09-14

Hidrokarburozko itsaso batean.  Berria - Gaiak   2004-06-30

Izan ere, industria, bereziki hidrokarburoena, asko garatu da Barents itsasoan azken urteotan.  Berria - Gaiak   2004-08-28

2 (hitz elkartuetan)

Mundaka eta Izaro artean agertutako hidrokarburo orbana garbitu dute.  Berria - Euskal Herria   2004-07-08

Hidrokarburo kontzentrazioak.  Berria - Euskal Herria   2004-06-05

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hidrokarburo orbana (3); hidrokarburoak itsasora (3); hidrokarburoen legea (3)


hidrokloruro iz kloruro urduna.

Estriknina hidrokloruroa -gai kimiko garratz bat- ia beste edozein substantzia baino errazagoa da dastatzen.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 130. orr.


hidrolisi iz gai organiko baten uraren bidezko banatze edo desegituratzea.

Hidrogeniaren ekoizpenean (metanotik edo uraren hidrolisitik abiatuz).  Berria - Gaiak   2004-06-03


hidrologia 1 iz lur planetako urak eta beren propietateak aztertzen dituen zientzia.

XVI. mende hasieran hidrologia zientifiko arloko argitalpen esanguratsuak idatzi zituzten Italian.  Berria - Euskal Herria   2004-04-01

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik hidrologiko.

Bruselak Hidrologia Planaren kontra eginiko txostenari.  Berria - Euskal Herria   2004-03-10

Hidrologia Planari loturiko berriak.  Berria - Euskal Herria   2004-03-10

Iñaki Antiguedad zentro bereko Hidrologia katedradunak.  Berria - Euskal Herria   2004-04-01


hidrologiko izond hidrologiari dagokiona. ik hidrologia 2.

Espainiako Plan Hidrologiko Nazionalaren kontra egindako lanagatik.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 26. orr.

Planeta aktiboa izan da, bai ikuspuntu bolkanikotik eta bai ikuspuntu hidrologikotik ere.  Berria - Gaiak   2004-08-28

Zuhaitz horrek ur asko xurgatzen duela jakinarazi dute, eta horrek ziklo hidrologikoak alda ditzakeela.  Berria - Gaiak   2004-03-13

Tunelen zundaketek lur azpiko sistema hidrologikoan kalteak eragingo ditu.  Berria - Euskal Herria   2004-05-13

Txarto kudeatutako arro hidrologikoetatik iristen diren arroka sedimentarioak. Urte hidrologikoa irailean itxi du Ebroko Ur Konfederazioak.  Berria - Gaiak   2004-06-05


hidrologo iz hidrologian espezialista den geofisikoa.

Hidrologo profesionala izan da [...] agure atsegin hau.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 18. orr.


hidromasaje iz ur turrusten bidezko terapia masajea.

Igerileku girotua, hidromasaje eta aquaerobic igerilekuak.  Berria - Euskal Herria   2004-10-23


hidrometeorologia iz euriaren eta kidekoen meteorologia.

Iñaki Antiguedad fakultate bereko Hidrometeorologia katedraduna  Berria - Euskal Herria   2004-03-25


hidrometeorologiko izond hidrometeorologiari dagokiona.

EAEko Sare Hidrometeorologikoko estazio askotan.  Berria - Euskal Herria   2004-07-08


hidromofona iz

Horiek egiteko opioaren landaretik ateratako gaiak morfina, kodeina edo hidromofona, kasu erabiltzen dira.  Berria - Gaiak   2004-03-04


hidropesia iz organismo bateko ehun edo barrunbe batean gertatzen den ur metatze ohiz kanpokoa. ik urmin.

Neskak hidropesia zuen, gonbitoak, disnea eta espasmo arin batzuk.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 207. orr.

Han zegoela, zangoak eta belaunak handitzen hasi zitzaizkion hidropesiagatik, eta oso gaixo jarri zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 604. orr.

Bagnaian zelarik, zangoak izugarri handitzen hasi zitzaizkion hidropesiagatik, eta larriki gaixotu zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 651. orr.

Umeak lau urte zeramatzan hidropesiak jota.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1093. orr.

Aire txarrak ateratzen, hezueria eta hidropesia sendatzen, giltzurrun eta gibeleko harri eta gaitzen kontra ere oso ona omen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 498. orr.

2 irud/hed

Konparazio batera, S@rea bera ere jakin-beharrezko hidropesia batek zapartatutako gorputz bat dela.Etxeberri Sarakoak zioen jakin nahizko hidropesiaren tokian, dena dakienaren garundegi lehertuak ditugu gaur, hazi-hazi egin eta barrurantz lehertuak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 37. orr.


hidropiko izond/iz hidropesia duena, hidropesiak joa. ik urmindun.

Gazte hidropikoa Narnin.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 441. orr.

Zortzi urteko haur hidropikoa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 454. orr.

Bazen Fano herrian hidropiko bat, gorputz-atalak itxuragabe handituak zituena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 270. orr.

Hidropikoak eta elbarriak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 440. orr.


hidroponiko izond landareez mintzatuz, lurrik gabe hazitakoa.

Tomate landare hidroponiko baten bidez.  Berria - Kultura   2004-12-31

Labore hidroponikoko landarea da; hots, lurrik gabe haz daitekeen horietakoa.  Berria - Kultura   2004-12-31


hidrosoluble izond urtetan urtzen dena.

Kalamuaren osagai nagusia den TCHa ez da hidrosolublea.  Berria - Harian   2005-04-17


hidrospeed iz mendi ibaiak plastiko gotorrezko txalupa indibidual batean jaistean datzan kirola.

Astelehenaz geroztik ari dira lehen taldeko jokalari gazteenekin Benasquen (Espainiako Pirinioak) raftinga eta hidrospeeda egiten eta bizikletan eta mendian ibiltzen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 329. orr.


hidrostatiko izond hidrostatikari dagokiona.

Karga handia eta abiadura txikia denean, egokiagoa da lubrikazio hidrostatikoa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 40. orr.


hidroterapia iz uraren bidezko terapia.

Berak hidroterapian, urak duen indar sendagarrian besterik ez zuen sinesten.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 89. orr.

Ordea John Roeblingek onartzen bide zuen tratamendu bakarra hidroterapia zen, eta hau alferrikakoa suertatu zen erabat.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 89. orr.

Hidroterapia eta fisioterapiarako igerilekua.  Berria - Kirola   2004-04-02

Hidroterapiarako igerileku bat.  Berria - Kirola   2004-04-02


hidrotermal iz ur termalei dagokiena.

Udalak asteartean aurkeztu zentro hidrotermalaren proiektuaren inguruan.  Berria - Euskal Herria   2004-08-06

Zentro hidrotermalaren lanak hasi bitartean.  Berria - Euskal Herria   2004-08-06

Udal instalazio hidrotermala eraikitzen hasi ahal izateko.  Berria - Euskal Herria   2004-08-04

Sumendi bat lehertzea baino errazagoa da aktibitate hidrotermala aurkitzea.  Berria - Gaiak   2004-08-06


hidroxiapatito iz kaltzio fostato konplexua, hezurren eta hortzetako esmaltearen osagai nagusia dena.

Konposatu inorganiko bat da hezur-minerala, kaltzioz, fosforoz, oxigenoz eta hidrogenoz osatua, gutxi gorabehera formula honek adierazten duen proportzioan: 3Ca3(PO4)2 + Ca(OH)2; hidroxiapatitoa da mineral hori: ez da, zehazki, konposatu kimiko bat.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 19. orr.

Modurik sinpleenean adierazteko, kolageno-zuntzez eta zuntzoi irmo itsatsirik dauden hidroxiapatito-kristalez egina dago hezurra.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 19. orr.


hidroxido iz metal bat OH multzoaz batuz eratzen den gai konposatua.

Fenolftaleinarekin tratatu nuen: basikoa zen, potasio hidroxidoa zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 89. orr.

Bario hidroxidoa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 270. orr.

Hasieran aluminio hidroxidoa erabiltzen zuten.  Berria - Gaiak   2004-06-26


hidrozefalia iz entzefaloko barrunbeen hantura, isurkari zefalorrakideo gehiegiak eragina.

Arazo metabolikoek (fenilzetonuriak, esate baterako) edo mekanikoek (hidrozefaliak) sortua izan daiteke autismoa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 243. orr.


hiena iz Afrikako eta Asiako ugaztun haragijalea, ile hori-gorrikoa edo grisekoa, batez ere hilikiak jaten dituena (Hyaeninae subfam.).

Lehoikume xalo bat bi hiena zitalengandik eskapo.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 52. orr.

Nola bizi elkarrekin hiena eta zakurra, aberatsa eta behartsua?  Elizen arteko biblia   Si 13,18

Isik-isilik hiena hurbildu, / sartu nahi zuen zulora.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 131. orr.

Hienaren ezurdurak dira nagusiki atxemanak izan, bainan ere beste abere andana handi batenak : lepahoria, ipurtatsa, otsoa, harpetako lehoina, hartza, azeria, oreina, bisontea eta bertze...  Herria   2003-07-10

Hiena batek ahoan haur bat hartu zuen Tazpur-en (Assam estatuan).  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 169. orr.

Gauez hienek zamaketari bati eraso egin eta aurpegi zati bat jan zioten.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 313. orr.

Zikoina Afrikako hienarik itsusienaz maiteminduko da.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 82. orr.

Hiena ziloa Iholdin.  Herria   2003-07-10


hierarka iz hierarkia batean goi mailetan dagoen pertsona.

Artxidiakonoak, hierarkak, eskolako lehenak.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 240. orr.


hierarkia (ETCn 3.510 agerraldi; orobat jerarkia ETCn 52 agerraldi) 1 iz erakunde baten mailakako antolaketa; multzo baten osagaien mailakako hurrenkera.

Horien artean edozein hierarkia, bereziki moral eta intelektuala, zeharo ezeztatuz.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 212. orr.

Bere basakeriek ba omen zuten nola halako hierarkia bat: erresistenteekin baino ankerrago portatzen omen zen juduekin, basapiztia baten moduan homosexualekin.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 343. orr.

Hizkuntzen artean hierarkia bat balego bezala.  Berria - Euskal Herria   2004-05-12

Datu horiek nahiko ondo islatzen dute inbertsio-ardatzen eta inbertsio-hartzaileen arteko hierarkia.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 74. orr.

Frantses estatuan hizkuntzen hierarkia dago indarrean.  Berria - Euskal Herria   2004-03-09

Balioen unibertso konplexuan ordena edo sistema bat lortzeko saioak asko eta oso diferenteak egin dira: Max Scheler horien artean hierarkia bat aurkitzen saiatu da, gero etika bat garatzeko.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 59. orr.

Oinarrizko askatasunak mugatzea eta herritarren arteko hierarkia sortzea arbuiatu zuen Zurutuzak.  Berria - Euskal Herria   2004-12-19

Tituluen artean goitik beherako hierarkia bat ezarri nahi baitute.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 122. orr.

Mundua bezain zaharra den gai honetan, jerarkian behitik goiti hastea gustatzen zait beti.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 331. orr.

Bena hor hierarkia bat, mailkatze bat errespetatü behar lizateke.  Herria   2005-07-14

Fonema sistemen ezaugarri unibertsalak ebakera eta oharmen gaitasunen araberako hierarkietan antolatzen direlako.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 86. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Hierarkia genetikoaren mailaren batean.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 127. orr.

Hierarkia zibilen eta militarren gorenetik oineraino.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 78. orr.

Bere lanei esker frantziar (eta neurri batean munduko) hierarkia intelektualaren gailurrera iritsitako gizon honek.  Berria - Kultura   2004-03-03

Objektuen lehen mailako bereiztetik estrategia diskurtsiboak eratu arte bada harremanen hierarkia oso bat.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 85. orr.

Errima familiak hierarkia jakin baten arabera antolatu.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 193. orr.

Abbas bigarrena izango da aginterako hierarkian.  Berria - Mundua   2004-10-30

Elementu genetikozko hierarkia batek gobernatzen du, bada, euliaren garapena.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 63. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik hierarkiko.

Hierarkia-maila bakoitzean.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 150. orr.

Japoniarra ez bazen ere, nire torturatzailearen antzeko hierarkia estatusa erdietsia zuen dagoeneko.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 98. orr.

Elizaren hierarkia-egitura burdinazko eta ahaltsua.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 1. orr.

Hierarkia-aldaketa hark susperturik.  Berria - Kultura   2004-08-22

Sustraietara jo behar dugu, sexuen arteko botere eta hierarkia harremanak deuseztatzera.  Berria - Euskal Herria   2004-11-26

Hierarki kontrolerako ohiko estiloetatik bereiziriko eredu bat.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 90. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Batik bat, silaba egituratze hierarkiak deskribatzeko aipatzen da.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 125. orr.

Jendearen jatorriaren araberako gizarte hierarkia.  Berria - Euskal Herria   2004-03-17

Begirunea zien apaizei eta bihotzez maitatzen zuen eliz hierarkia osoa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 221. orr.

Familia-hierarkian aurretik zituen guztiak hil egin baitziren banaka-banaka.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 22. orr.

4 hierarkia batean goi mailetan dagoen pertsona.

Horrela gizakia Jainkoarengana, hierarkia nagusia denarengana, igotzen da.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 738. orr.

Jatorri klasikoa zuten koadroetako biluziak zuzen-zuzen egokitzen zirela hierarkia handiko pertsonaien gorputz jantziekin.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 168. orr.

Nondik bere hierarkia altua?  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 147. orr.

5 eliz agintarien multzoa.

Hierarkia haserre dago, egia da.  Berria - Euskal Herria   2004-07-25

Hierarkiak agintzen du egun elizan, baina ebanjelioak ez dio hori.  Berria - Gaiak   2004-10-27

Eskola pribatuan irakasle zela euskaraz irakasteko xedea erakutsi eta hierarkiak zigortu zuen.  Berria - Kultura   2004-05-05

Apaiza da, baina jerarkiatik aldenduta, emaztearekin bizi da.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 111. orr.

Bizkaiko Elizako 262 kidek agiri bat kaleratu dute hierarkiaren jarrera oso itxia dela nabarmenduz.  Berria - Euskal Herria   2004-12-21

[...] diote Espainiako Elizako hierarkek idazkian.  Berria - Euskal Herria   2004-02-04

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

artean hierarkia (3); arteko hierarkia (5); eliza katolikoaren hierarkiak (5); elizako hierarkiak (4); elizaren hierarkia (3); elizaren hierarkiak (3); eta hierarkia (8); eta hierarkiaren (3); hierarkia bat (9); hierarkia eta (5); hierarkia hori (3); hierarkiak eta (3); hierarkiak ez (4); hierarkiaren arabera (3)


hierarkiko (ETCn 1.153 agerraldi; orobat jerarkiko ETCn 9 agerraldi) izond hierarkiari dagokiona.

Tuniketan zeramaten hainbat zeinu bereizgarrik ezartzen zituen maila hierarkikoak. Kristau Elizaren antolaketa hierarkikoa Erromatar Inperioarenean oinarritu zela.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 24. orr.

Egitura hierarkikoetan oinarrituriko mundu feudaleko moldeak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 24. orr.

Egitura hierarkikoa ezarri nahi dute eta hori foroaren filosofiaren kontra doa.  Berria - Mundua   2004-10-15

Sistemaren osagai alde bikoak ildo hierarkiko eta politiko jakinen arabera jarduten du.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 86. orr.

Mendekotasun hau hierarkikoa izan daiteke bakarrik.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 191. orr.

Egoera jerarkikoari darion logikaren ikuspegitik.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 229. orr.

Modu hierarkikoan antolatutako eskema bat.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 354. orr.


hierarkikoki adlag era hierarkikoan.

Inperioaren administrazio osoa hierarkikoki antolaturiko burokraziaren eskuetan zegoen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 24. orr.

Apezpikuek, metropolitanoek eta primatuek leialtasuna zieten eskualdeko patriarkei, hierarkikoki pretoriar prefektu dioklezianikoen parekoei.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 50. orr.

Bilakabideen gertagarritasuna aldakorra da eta aldakortasun hori hierarkikoki antolatuta dago.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 67. orr.


hierarkizatu, hierarkiza, hierarkizatzen 1 hierarkia jakin baten arabera antolatu.

Egunero jasotzen dituzten ehunka informazio eta estimulu analizatzeko, laburtzeko, eta hierarkizatzeko gai izatea.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 124. orr.

Ziurgabetasunak gizakiak datu konbentzionalen arabera hierarkizatzera bultzatzen ditu.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 93. orr.

Espazio hori hierarkizatua zegoen, ez ordea politikoki bateratua.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 29. orr.

Nazioarteko ordena ekonomikoa oso hierarkizatua zegoen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 193. orr.

Bertikalki hierarkizaturiko egiturak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 166. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Sare erregulatzaileen sortze-ahalmena sareok hierarkizatuak eta konbinagarriak izateari zor zaio.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 12. orr.

Aurrerapen zientifiko horretan giza taldeak ordena ditzakegu era objektibo eta hierarkizatuan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 298. orr.

Unibertsitatearen sistema hierarkizatutik kanpo halako eskolak antolatzea.  Berria - Euskal Herria   2004-03-26

Estrategia informatibo nagusiak inoiz baino politikoki zuzenago, hierarkizatuago eta aspergarriago diren urteotan.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 64. orr.


hierarkizazio iz hierarkizatzea.

LOUk ezarritako hierarkizazioari aurre egin nahi izan diogu.  Berria - Euskal Herria   2004-03-03

Hierarkizazioaren aurkako jarrera.  Berria - Kultura   2004-04-22

Partidu nahiz sindikatuen autoritarismoari eta hierarkizazioari uko egiten zioten ezkerreko militanteak batu zituen MILek.  Berria - Kultura   2004-03-04


hieratiko izond sentimenik adierazten ez duena.

Denbora luzea zeraman jarrera hieratiko, barne-bildu hartan.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 44. orr.

Katharine Hepburn [...] lan-baldintzak zehazten ari zitzaion Spencer Tracyri, bere emetasuna ederragotzen zuen profesionaltasun hieratiko batez.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 175. orr.

Begiratu egin dio, luzaro, sorpresa, lotsa eta morboaren arteko aurpegi hieratikoaz.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 95. orr.

Laster hasiko dira ortzimugatik beste batzuk azaltzen, errealismo harrigarriarekin, buruzut eta hieratiko beren bidaia geldoan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 230. orr.

Hemen, arkitektura geometriko modernoak, matematikaren perfekzioa harriz eta betoinez haragiztatzen du; "modernista, monumentala, hieratikoa", dio gidaliburuak.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 163. orr.


hieratikotasun iz hieratikoa denaren nolakotasuna.

Emakumea, berriz, hieratikotasun bare dotorearen jabe.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 149. orr.


hierofante iz ezkutuko ezagupenak irakasten dituen apaiza edo maisua.

Vuduzaleak, presbiteroak, hierofanteak, prelatuak.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 240. orr.

Hierofante egipziarrek.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 137. orr.


hieroglifiko 1 izond hieroglifoz osatua; iluna.

Egiptoera klasikoa eta karaktere hieroglifikoak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 59. orr.

Minoiko Ertain II-tik Minoiko Ertain III-rako trantsizioan bi idazkera hieroglifiko banatu, aurreko denboraldiaren hasieran aldi berean agertu zirenak, bat-batean eta erabat ordeztu zituen beste idazkera lineal batek (A Linealak).  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 60. orr.

• 2 iz hieroglifoa.

Inork deszifra ezin dezakeen hieroglifiko-mordoa.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 61. orr.

Ez-dakit-zer aldizkariko faszikuluen bilduma bat, hieroglifikoak, asmakizunak eta beldurrezko nobelak zituena.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 19. orr.

Hieroglifiko eta gurutzegramen koadernotxoa.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 72. orr.


hieroglifo iz Egiptoko idazkera zaharrenetako ikurra.

Lerroen konbinazio haiek planoen, hieroglifoen, marrazki abstraktuen kalitatea zuten.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 107. orr.

Hartara, beren takigrafia propioa garatzen dute, beren hieroglifo, ideograma, piktograma sistema.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 99. orr.

Bai, hieroglifo bat zen itsasoa, eta ur mugikorrak galdera gehiago osatzen zituen kilometro soil batean nik bizitza osoan egin nitzakeenak baino.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 115. orr.


hies (orobat Hies g.er. eta HIES g.er.) 1 iz Hartutako immunoeskasiaren sindromea.

Sarak hiesa zuen.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 221. orr.

Eta drogen ondotik hiesa etorri zen, sarraskia ekarri zuen madarikazioa.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 92. orr.

GIB birusak Hiesa eragiten du.  Berria - Euskal Herria   2004-11-13

Hiesak milioika lagun hiltzen ditu urtero.  Berria - Gaiak   2004-07-14

Laster harrapatu zuen hiesa, ordea.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 222. orr.

Hiesak jota hil zela, gazterik. Edo zer izan da mende hau Hiesak jotako hainbeste eta hainbeste afrikarrentzat?  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 43. orr.

1996. urtean hiesak hartuta zeuden 1.903 gaixoetatik %22 zendu ziren.  Berria - Euskal Herria   2004-06-13

«1997an garatu nuen hiesa», ondo gogoan du Mikelek.  Berria - Harian   2005-11-30

Josebari ere urte hartan bertan erasan zion hiesak, oso bortitz.  Berria - Harian   2005-11-30

HIESak hilak izurritea hasi zenetik 21,8 milioi.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 142. orr.

Horietako asko eta asko hiesaz kutsatu eta hiltzera Nepalera itzultzen dira.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 217. orr.

Hiesak kutsatutakoen egoera.  Berria - Euskal Herria   2004-07-31

Ordutik, alderik alde zabaldu da hiesaren birusa Txinan.  Berria - Gaiak   2004-05-11

Hiesa zabaltzea eragozteko.  Berria - Harian   2005-10-14

HIESaren birusari aurre egiteko erabiltzen den botika, "hiru pilulen koktela" deitzen dioten hori, oso garestia da.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 53. orr.

Hiesaren kontrako tratamenduak merkatzeko konpromisoa.  Berria - Gaiak   2004-05-11

Hiesaren aurkako txertorik onena preserbatiboa da.  Berria - Euskal Herria   2004-11-30

Hiesa sendatzeko erremediorik ez, eta minak arintzeko eta bizia luzatzeko botikak erosteko dirurik ere ez.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 224. orr.

Hiesaren prebentzioan lan egiteko modurik onena.  Berria - Euskal Herria   2004-01-08

Gure garaiko gaitza da, hiesa baino askoz kutsagarriagoa gainera.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 42. orr.

Eta berbek maitasunaz eta desamodioaz ziharduten, eta ihesaz eta hiesaz, eta heriotzaz.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 46. orr.

Bangkoken egiten ari den Hiesaren Nazioarteko Konferentzian.  Berria - Gaiak   2004-07-16

Hiesari buruzko Nazioarteko Biltzarrean.  Berria - Kultura   2004-12-19

Hiesaren Prebentzio eta Kontrolerako Planari ematen zaion dirua.  Berria - Euskal Herria   2004-11-17

Hiesaren Aurkako Nazioarteko Eguna da bihar.  Berria - Euskal Herria   2004-11-30

Hiesaren aurkako Txertoa Garatzeko Ekimena nazioarteko erakundeko arduradunek.  Berria - Gaiak   2004-07-13

UNAIDS Nazio Batuen Erakundearen Hiesaren aurkako Programaren arabera. herria¬

2 (hitz elkartuetan)

Ikastolan hies kasuren bat balego ere.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 253. orr.

Hies tasarik handiena omen du hiri honek.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 202. orr.

Neskatxek dakarten hies gaitzari "Bonbaiko gaitza" deitzen diote.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 217. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hies kasuak (5); hies programako (4); hiesa duten (10); hiesa dutenen (8); hiesa eragiten (5); hiesa saihesteko (4); hiesak eragindako (5); hiesak jota (21); hiesak jota hil (4); hiesak jotako (8); hiesaren aurka (10); hiesaren aurkako (69); hiesaren aurkako borrokarako (4); hiesaren aurkako txertoa (6); hiesaren birusa (15); hiesaren eraginez (6); hiesaren kontra (15); hiesaren kontrako (39); hiesaren ondorioz (7); hiesari aurre egiteko (13); hiesaz jotako (4); hiesaz kutsatu (5); hiesaz kutsatzeko (4); sida edo hiesa (9)


hiesdun izond/iz hiesak joa.

Guraso hiesdunen seme-alabek.  Berria - Gaiak   2004-12-10

Hiesdunen eskubideak legez babestuko dituzte Shangain, Txinan.  Berria - Gaiak   2004-12-21

Zenbat ematen diate farmakoen multinazionalek, preso hiesdunekin probak egitearren?  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 131. orr.

Bi borroka dira, eta biak batera egin behar izan dituzte sarritan GIB eta hiesdun askok.  Berria - Harian   2005-11-30


higadura 1 iz higatzea.

Nerbio-sistemaren higadura.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 26. orr.

EAJrentzat legealdi gogorra izango da, higadura handikoa.  Berria - Harian   2005-06-24

Denboraren joanaren higaduratik salbatutako testuak.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 34. orr.

Guztion gainera etengabe eroriz doan denboraren higaduratik libratzerik ez badut ere.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 120. orr.

Dolarraren ahultasun iraunkorra gorabehera, esportaziorako merkatu-kuoten higadura etengabea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 157. orr.

Bat-batean gelditu egin naiz: higadura bat sumatu dut, sentsazioen ehunduran hitz bat agertzen ikusi dut.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 72. orr.

2 urak, haizeak eta kidekoek lurrazalean eragiten duten higatzea.

Higadura edo erosioa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 285. orr.

Desertifikazioa eta lurzoruen higadura.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 64. orr.

Mendeetako higadurak haitzetan begiak sortuak ditu, etengabe zelatatzen ari zaizkizun begi harrigarriak.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 133. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Prudenen etxetxoak utzikeriaren higadura-marka goiztiarrak ageri zituen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 84. orr.

Atzoko partida higadura desafioa izan zen, besoak lehen jaitsi zituenak galdu zuen.  Berria - Kirola   2004-08-19


higanot (89 agerraldi, 11 liburu eta 3 artikulutan; ETCn 522 agerraldi) 1 izond/iz Euskal Herrian, katolikoek protestante kalbindarrei ezarri zieten deitura. ik kalbindar.

Biarnoko Eliza Erreformatuetako euskal ministro higanota.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 308. orr.

1572ko San Bartolome egunean, Parisen zen zaldun higanot ingeles batek ozta-ozta ihes egin zuen sarraskitik.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 102. orr.

Frantziako koroa, behin eta betiko, buru higanot batera ala beste buru katoliko batera, nora joango den oraindino ez dakigun garaian.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 109. orr.

Liburu hau higanota duk.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 107. orr.

Bada, ama legez, higanota izan zen Hendrike hori.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 108. orr.

Arroxela aipatzen zidan, esanez haraxe bilduak zirela Frantziako higanotak.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 107. orr.

Higanota liluraturik dago Garibairen jakituriarekin.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 42. orr.

Amerikara etorritako gure lehen arbasoak higanot frantsesak izan omen ziren.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 98. orr.

Higanot zerriak gibelean guri segika.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 198. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Bigarrenari egin zion uko; higanot fedeari, alegia.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 108. orr.

-Gazteluko higanot-kumea! -oihu egin zuen norbaitek.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 121. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

milaka higanot (3)


higarazi, higaraz, higarazten du ad higatzera behartu.

Kontu gehiago neuzkan, burua higarazi beharrean, inork baieztatu edo argitu zain.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 328. orr.


higatu (ETCn 3.446 agerraldi), higa, higatzen 1 da/du ad zerbaitek, erabiltzearen ondorioz, berritan zituen nolakotasunak galdu; erabileraz hondatu. ik gastatu.

Urak kafearen kolorea du, ibaiak lurra higatzen duelako.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 16. orr.

Urak higatutako harkaitzak.  Berria - Gaiak   2004-03-07

Aduana zen, eguraldiak higatutako seinaleak zekarrenez.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 55. orr.

Laster aurkitu zuen Ostatu Zaharra, urteek higaturiko harri grisezko eraikina.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 41. orr.

Badakizu hareharri higatua ikusgarriro higatzen dela.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 119. orr.

Higatutako pneumatiko pila handia.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 22. orr.

Ikusitakoak ikusita, higatu egin zait lilura hura.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 374. orr.

Erabiliaren erabiliz higaturiko ahotsak.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 64. orr.

Ohituraren, asperduraren eta solasgaiak higatzearen despit.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 266. orr.

Goseak gorputza higatzen du, baina kuraia ere, bai eta arima, itsusterainokoan.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 77. orr.

Gizarte "natural" edo nekazarietako lan gogorrak [...] emakumeak higatu eta hondatu egiten ei ditu.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 29. orr.

Eta behin eritzen gara eta berriro eritzen gara, eta erialdi bakoitzean hondatzen eta higatzen zaigu gorputza.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 361. orr.

Urteetan egindako lanak higatua baitzion ikusmena.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 149. orr.

Tanto luze eta landuek gutxika-gutxika pilotarien erresistentzia higatu zuten.  Berria - Kirola   2004-09-07

Aspaldian eri zen eta arrunt higatua.  Herria   2005-12-29

Leher eginda ibili naiz beti, beroak higatua egunez eta hotzak gauez.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 89. orr.

Bizitzak eta grinak higatua, urratua.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 120. orr.

Eta beren hil arteko egunak kartzeletan higatuko zituzten.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 62. orr.

Sortuz geroztik Maianak ez zituen orenak sekula alferrik higatu; beti bazuen zerbait egiteko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 60. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Arropa higatuak zituzten gehienek.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 113. orr.

Lurbira osoko eguzkiek erretako kapelu higatu bat zeraman.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 119. orr.

Bere larruzko zaku higatua.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 13. orr.

Bere maletatxo zahar higatua irakaslearen mahai gainean ipini zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 108. orr.

Pergamino-zati handi bat zen, karratua eta oso higatua.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 157. orr.

Ikusgai utzi zuen jakaren bizkarraldea, marrega zahar baten tankera hartzeraino higatua.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 213. orr.

Kandela-muturrez, jokorako hainbat karta-sorta higatuz, zilar eta kristalezko bola ugariz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 86. orr.

Morroia linoliozko zoru higatutik lasterka igarotzen den bakoitzean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 22. orr.

Lur higatu eta gehiegi erabiliaren kolorekoa.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 94. orr.

Egun berean bozkatua izan da ere ur zikin edo higatuen biltzeko zerbitzuaren aitzinkondua.  Herria   2003-04-17

Egunean 650 metro kubo ur higatu ba doa hortik zuzenean Aturri ibaira.  Herria   2004-01-29

Bere bota bustien arrastoak utziz maila higatuetan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 312. orr.

Baxu-bateria-kitarra-ahotsa ohiko rock egituraz haratago beste formula ez hain higatuak probatuz arriskatu.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 144. orr.

Maisu higatu batekin bizi da...  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 223. orr.

Aurpegia lodi eta izterrak astun, puta zahar higatua besterik ez zen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 188. orr.

Leihoa irekita, kanpoko aireaz elikatu nituen birika higatuak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 29. orr.

Urre-kolore higatuzko bi bala.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 90. orr.

3 higatuxe higatu xamar.

Bere puskak igo zizkioten: aurrena, larruzko maleta zuri bat, higatuxea, erabiltzen zuen lehenbiziko aldia ez zelako seinale.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 21. orr.

Bi pilotari, bat trenpukoa eta bestea adinez higatuxagoa.  Herria   2002-10-03

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta higatu (11); eta higatu hark (3); higatu bat (13); higatu baten (5); higatu behar (3); higatu da (3); higatu du (4); higatu egin (4); higatu eta (23); higatu hark (4); higatu nituen (4); higatu zituen (6); higatu zuen (4); sobera higatu (3); ur higatu (4)

aski higatua (3); eta higatua (10); eta higatuak (4); higatua eta (10); higatua zen (3); higatua zuen (4); higatuak eta (7); oso higatua (4); ur higatuak (4); zahar higatua (3)

haragi mamiak higatuta (3); higaturik eta (3); mamiak higatuta (3)


higatzaile izond higatzen duena.

Beren burua ikusi zuen xingolaz beteta, apainduta, motel eta gosetuta baina denak giltzapetuta maitasun higatzaile baten baitan.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 326. orr.

Ez zinela biziki liburu horiekin, higatzaile horietarik, bainan irakurtu duzu liburu bat, pixka bat markatu zituena?  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 194. orr.


higatze iz zerbaitek, erabileraren ondorioz, berritan zituen nolakotasunak galtzea; erabilerak hondatzea. ik gastatze.

Gerra kontrairaultzaileak eta oposizioak Fronte Sandinistari eragindako higatze ekonomiko, sozial eta politikoak.  Berria - Mundua   2004-07-17

Higatze partida.  Berria - Kirola   2004-09-07

Higatze lan hori saihesteko.  Berria - Kirola   2004-09-22

Partidaren azken txanpan Xalak eta Pascualek higatze estrategiaren fruituak jaso zituzten.  Berria - Kirola   2004-08-29

Lurraren higatze jarraiaren eta hondar bankuen desagertzearen eraginez.  Berria - Harian   2005-09-08

Lubakietan pairatu behar izandako higatze-gerra etengabeak.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 166. orr.


higialdi (2 agerraldi, liburu 1 eta artikulu 1ean; ETCn 12 agerraldi) iz higitzea, zerbait higitzen den aldietako bakoitza

Zeru-lur horiek baino lehen bazen sorkari gorpuzdunen bat, zeinaren denboraz neurtutako higialdietatik mintzo hura aldian zehar iragaiterik bazegoen.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 255. orr.

Orai "Sanoki"-ko gaineko gelarat joanak dira, mugimendu eta higialdi horien egiterat.  Herria   2004-02-12


higiarazi (ETCn 82 agerraldi), higiaraz, higiarazten du ad higitzera behartu. ik mugiarazi.

Galderak burua higiarazi zidan haren aldera, baina ez ezpainak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 13. orr.

Sutsuki entseatu, baina ezin hura zentimetro bakar bat ere higiarazi.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 21. orr.

Mutiko isiotuak higiarazten zuen panderetaren xirri-xarrak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 139. orr.

1933an eraikia, 2.175 tona higiarazteko gai zen 36 korapiloko abiadan.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 237. orr.

Esferoide batek duenaren antzeko zapalketak soilik galarazten duela lur irmoaren goraketek [...] lurraren ardatza jarraituki eta luze gabe nabarmenki higiaraztea.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 300. orr.

Adimena higiaraztearren.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 34. orr.


higiarazle izond higiarazten duena. ik higitzaile; mugiarazle.

Errusiar administrazio-makinak behar hainbat indar higiarazle ez zuelako.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 196. orr.

Aldakorra denaren beharbadakotasunaren eta lehen higiarazle baten beharrezkotasunaren adigaiaren bidez.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 28. orr.

Gonzalo Etxebarriaren margo ozenak abstrakzio-espresionismoaren higiarazle.  Herria   2004-01-15


higidura (176 agerraldi, 31 liburu eta 13 artikulutan; ETCn 4.455 agerraldi) 1 iz higitzea, gauza baten egongune aldaketa. ik mugimendu; higialdi; higikunde; mugida.

Gustukoa nuen haren ipurmasailen higidurari begira egotea. Zeruko gorputzen higiduren lege nagusiek.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 210. orr.

Higiduren erregulartasun aldagaitzen eremua (zeruko esparrua).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 51. orr.

Begiespen hau puntu batek espazioan egiten duen higidurarena da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 122. orr.

Zabuka egin zuen neskak, ontziaren higidurara egokitu ezinez.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 128. orr.

Aristolelesen aburuz higidura zirkularra ez zen sortzen ez eta iraungitzen ere.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 222. orr.

Gorputzaren grabitate zentroa ezari-ezarian desplazatzen da higidura emearekin batera; higidurak uniformea izan behar du, erritmikoa.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 150. orr.

Higidura erreflexu batek eraman ninduen horretara.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 123. orr.

Higidura, materiaren akzidentea den heinean.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 106. orr.

Higidura browndarraren teoria.  Berria - Gaiak   2004-04-21

2 (hitz elkartuetan)

Hasita zeuden dantza-moduko gorputz-higidura erritmikoago bat osatzen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 146. orr.

Uhinen frekuentzia, ordea, aldatu egiten da planetaren latitudearen eta errotazio higiduraren arabera.  Berria - Gaiak   2004-07-24

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baten higidura (3); bere higidura (3); eta higidura (4); higidura eta (5); higidura eta oreka (5); higidura hartu (3); higidura zirkularra (4); higiduraren arabera (3)


higiene 1 iz osasuna zaintzeko eta hobetzeko hatsapen eta ariketen multzoa.

Higienea ere ez da Europako mailara heltzen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 19. orr.

Higienearen alorrean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 184. orr.

Aldez behintzat higiene eza dela eta, Indian 10 milioi itsu daude.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 20. orr.

Komunetako higienerik ez dago gogoaren higienerik gabe.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 123. orr.

higiene sexualeko kanpainak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 292. orr.

Londresko Higiene eta Medikuntza Tropikaleko Eskolaren arabera.  Berria - Mundua   2004-07-14

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik higieniko.

Beraz, zenbait higiene neurri hartzea komenigarria izaten da.  Berria - Harian   2005-08-06

Higiene eta elikadura gaietan.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 300. orr.

Bost hondartzatako higiene eta osasun egoera txarra.  Berria - Euskal Herria   2004-07-11

Bagdadeko kaleak zikinak daude [...] eta, kiratsaz gain, higiene arazoak eta osasun arazoak eragiten ditu horrek.  Berria - Harian   2005-12-15

1834ko lege batek, debekatu egin zituen eliz barruko enterramentuak, higiene kontuagatik.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 154. orr.

Hango higiene egoera negargarriaren ondorioz, tifus epidemia bat izan zen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 351. orr.

Higiene-mediku lanpostu bat.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 263. orr.

Palermoko higiene-zerbitzukoak eta aduana-bulegokoak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 497. orr.

Higiene Bulegoko medikuarekin.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 276. orr.

Botikak eta higiene gauzak.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 20. orr.

EBko Elikaduraren Higiene eta Segurtasun Batzordeak.  Berria - Gaiak   2004-11-05

2 irud

Geltokiko buruak ez zuela erotzeko arriskurik, bazuela bere higiene espiritual hori.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 75. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta higiene (3); higiene eta (6); higiene greba (3); higiene mediku (3); higiene neurri (5); higienea eta (3)


higienealdi iz higiene neurriak begiratzen den denbora.

Hiru eguneko higienealdia.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 64. orr.


higieniko izond higieneari dagokiona; higienearen araberakoa. ik higiene 2.

Orain ezingo dut zapi higienikorik erabili, ez baitira lortzen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 71. orr.

Oihal higienikoek eguzkitan esekita.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 19. orr.

Baldintza higieniko eta sanitarioak izan behar ditu instalazioak.  Berria - Harian   2005-02-23

Ikuzte edo abluzio erritual eta higieniko horiek egin-eta, mendi Gozora (Mons Gaudii) bozkario osoz iragaiten ziren.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 231. orr.

Errepublika frantziarra zerbitzu higienikoez hain harro agertu izan ohi denez gero, garbixeago egon behar lukete.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 265. orr.

Gaur gaurkoz, terapia higieniko hoberik ez zait bururatzen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 351. orr.

Halako atari higieniko-profilaktikorik gabe ere, berdin birtopatzen ahalko ziren gure gorputzak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 367. orr.

Europako Laborantza Elkarteko arau higienikoak.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 38. orr.

· Barrakoi zikin, usain txarreko eta ez higieniko batean.  Berria - Ekonomia   2004-08-04


higienismo iz

Higienismoa, azken batean, osasunarentzat heziketa modu bat da.  Berria - Harian   2005-07-02

1983tik higienismoaren ideiak herritarrei ezagutarazten ari da.  Berria - Harian   2005-07-02


higienista izond higienismoari dagokiona.

Mugimendu higienista hartu genuen oinarritzat.  Berria - Harian   2005-07-02


higiezin (ETCn 29.244 agerraldi) 1 izond ezin higituzkoa.

Oinarri handiak, higiezinak eta mutuak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 9. orr.

Lur hau, ordea, hondoratu egiten da, baldin eta behar-beharrezkoa denaren arkaitz higiezinaren gainean funtsatzen ez bada.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 213. orr.

Euskal ondare etnografiko higigarri zein higiezinari buruzko jakintzan.  Berria - Kultura   2004-10-28

2 (ekonomian) ik higigarri.

Ondasunak higigarri eta higiezinak izan daitezke.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 82. orr.

Ondasun higiezinak $ 500.087,12.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 161. orr.

Ondasun higiezinen gaineko zergekin.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 284. orr.

Higiezinen agente batek ahots kantariz argudiatu zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 35. orr.

Goldweiser, ez al zara han higiezinen negozio batean sartu?  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 333. orr.

New Yorken, aberastu egin zen, burtsan eta higiezinen enpresetan.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 91. orr.

Mikel Etxebarren Madrilgo Irea higiezinen aholkularitza bulegoko kontseilari ordezkariak.  Berria - Ekonomia   2004-05-13

INGk, Eroskik eta Inalcok INGren higiezinen atalari Boulevard merkataritza gunea saldu diote, 144 milioi eurotan.  Berria - Ekonomia   2004-05-13

Eskaintza mugatuko aktiboen (higiezinen, orubeen, akzioen) merkatuen kiebran.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 161. orr.

Burbuila espekulatiboak sortzea (burtsan eta higiezinetan batez ere).  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 161. orr.

Burtsetako ekaitza pasa dela uste bada ere, eraikuntza eta higiezinen burbuila ez ote dago bere betean?  Berria - Ekonomia   2004-01-29

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

higiezin enpresaren (3); higiezin programetarako (3); higiezinen enpresa (4); higiezinen enpresak (6); higiezinen enpresek (3); higiezinen merkatua (4); justiziaren higiezin programetarako (3); ondasun higiezin (3); ondasun higiezinak (3); ondasun higiezinen (9)


higiezintasun iz higiezina denaren nolakoatsuna.

Ez nintzen, ordea, ausartu, ez mimoa haserretuko zitzaidalako, baizik eta haragizko itxura, higiezintasun arian geldia, estatuazko errealitate bilakatu ote zen beldurrez.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 223. orr.


higigabetu, higigabe, higigabetzen du ad higigabe bihurtu.

Adimena [...] errotik subjektibatu eta mugakortu egiten du, berak osotasunetik ebaki, bizigabetu eta higigabetu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 85. orr.


higigaitz izond ia higiezina. ik mugigaitz.

Eskola orduetan jarririk egoten gara, begirada aurrerantz, higigaitz, belaunetan eskuak.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 126. orr.


higigarri 1 izond higi daitekeena. ik mugigarri.

Euskal ondare etnografiko higigarri zein higiezinari buruzko jakintzan.  Berria - Kultura   2004-10-28

Hondakin higigarriei dagokienez.  Berria - Kultura   2004-05-19

2 (ekonomian) ik higiezin.

Ondasunak higigarri eta higiezinak izan daitezke.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 82. orr.

Ondasun higigarriak merkataritzaren alorrekoak dira.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 83. orr.

Efektu higigarri gehien dituen herria da aberatsena.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 83. orr.

Higigarriak, ostera, hala dirua, nola balioko, kanbio letrak, banku zein konpainien akzioak, ontziak, merkatugaiak oro, mundu osoari dagozkio, mundua baita horretan Estatu bakarra eta horren kide gizarte guztiak dira.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 82. orr.


higigarriki iz

Espazioan, ordea, ez dago ezer higigarrikirik bere baitan kontsideratzen bada; horregatik, higigarrikiak espazioan esperientziaren bitartez soilik aurki daitekeen zerbait izan behar du, eta beraz, datu enpirikoa izan behar du.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 50. orr.


higigarritasun iz higigarria denaren nolakotasuna.

Sekula ere ez da onartu, merkataritza esparruan, bidezko salneurriaren erdia baino goragoko kaltea dela eta, kontratuaren hutsalketa akzioa, merkatugaien higigarritasunak, arriskuak, ustekabeak eta ezinbestekoak akzio hori eragozten baitute.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 88. orr.


higikari izond higikorra. ik mugikari.

Itsasoa bera baino gaiztoago diren hondar higikariz inguratu zuen bere etxaldea.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 136. orr.


higikera iz higidura, eta bereziki higitzeko modua.

Hasieran higikera xume bat baino ez zen, maindireen gainetik apenas nabaritzen zena.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 234. orr.

Taxista higikera geldokoa zela ohartu nintzen haren mugitzeko patxada ikusiz.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 78. orr.


higikor izond higitzeko joera duena. ik mugikor.

Zubi higikorrean.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 189. orr.

Ez zituela errealitate egonkorra (absolutua) eta errealitate higikorra (erlatiboa) bereizten.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 51. orr.

Lur lohi higikorretan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 575. orr.

Galdera-ikur higikor hauek.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 142. orr.

"Diskurtso" hitzaren esanahi higikorra.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 94. orr.


higikortasun iz higikorra denaren nolakotasuna.

Orain utzidazu azaltzen materiaren gorputz sortzaileek nola dituzten izaki ezberdinak sortzen eta sortuak disolbatzen eta zer indarrek eginarazten dien hori eta zer higikortasun emana zaien.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 101. orr.

Lau eserleku izango dira murrizturiko higikortasuna duten pertsonentzat.  Berria - Ekonomia   2004-07-30


higikunde (22 agerraldi, 9 liburutan; ETCn 277 agerraldi) 1 iz ideien edo iritzien aldaketa helburutzat duen egintza, giza multzo edo erakunde batek eragina.

Nik neuk ez dut inoiz ez higikundeetan ez alderdietan itxaropenik jarri.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 75. orr.

Latin Amerikan gero eta gehiago ari ziren ugaritzen askatasunaren aldeko higikundeak.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 70. orr.

Errabino asko higikunde honen kontra agertu zen, hasidismoak Jainkoarekiko komunikazio intimoa eta katartikoa proposatzen baitu.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 222. orr.

Erdi Aroaren aurreko ahozko transmisioko hainbat higikundetan dago Kabalaren jatorria.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 222. orr.

Hasidismoak indar berria eman zion Kabalaren higikundeari.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 222. orr.

Higikunde erromantikoko bigarren mailako epigonotzat hartu dute adituek Poe.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 15. orr.

Termino hau [“Eskola filologikoa”] Friedrich August Wolf-ek 1777an sortu eta egun bizirik jarraitzen duen higikunde zientifikoari lotzen zaio bereziki.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 27. orr.

Uztailaren 26 Higikunde Iraultzailea.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 71. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Margolaritza-higikunde batzuek, pop-art-ak edo hiperrealismoak, adibidez, desberdin "ikusarazi" dizkigute eguneroko mundua eta mundu horretako objektuak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 81. orr.

Iberiako monarkien bultzadapean Mendebalde kristauak XV. mendean abiarazi zuen integrazio-higikunde handia.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 15. orr.

Ingalaterran, hesitze-higikundeak landa-ekonomia irauli zuen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 33. orr.


higimen iz higitzeko ahalmena.

Tetraplejia, afasia, higimen-desoreka...  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 143. orr.

Gauza oro hartzen duen bat-bateko higimen falta dator gero.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 137. orr.


higitu, higi, higitzen (360 agerraldi, 76 liburu eta 22 artikulutan; ETCn 3.157 agerraldi) da/du ad zerbait edo norbait egongunez edo kokalekuz aldatu. ik mugitu.

Zer edo zer higitu zen nonbait.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 82. orr.

Higi hadi amiñi bat!  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 17. orr.

Ez zuen burua itzuli eta ez zen higitu ere sartu zirenean.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 28. orr.

Haurra sabelean nola higitzen zen sentitu zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 176. orr.

Dauden lekutik ez higitzeko eta eskuak bistan izateko galdatu diezue.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 110. orr.

Eguzkiaren inguruan higitzen diren planetetako bat pisuz eta tamainaz aldatuko balitz.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 14. orr.

Berriz higitu du kapitainak eskua.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 148. orr.

Janaria lurrean utzi eta besotik heldu eta eztiki higitu nion.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 167. orr.

Goiti beheiti higitu nuen burua.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 132. orr.

Gihar bat ere ez nuen higitu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 321. orr.

Bizkar gainean zetzan, burusia leun higituz: lo zirudien.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 206. orr.

Ez zekien pala airoski higitzen, arraunketaren balleta hausten zuen beti.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 216. orr.

Kanpai irauli bat zen [...] lau metro zabal eta altzairu trinkoan egina: erdian, goitik esekia eta behetik gidatua, mihitzar bat higitzen zen balantzaka.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 95. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Gorputz higituak berez beti lerro zuzena norabide berean atxikiko lukeen bezala.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 139. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

behera higitu (3); burua higitu (4); ere higitu (4); ez zen higitu (8); ezker eskuin higitu (4); higitu da (4); higitu du (4); higitu ere (3); higitu eta (6); higitu gabe (17); higitu nuen (4); higitu zen (4); higitu zituen (3); higitu zuen (12); zen higitu (8)

bat higitzen (4); beheiti higitzen zuela (4); bezala higitzen (3); da higitzen (4); ez da higitzen (4); ez higitzeko (4); ez zen higitzen (3); ez zuen higitzeko (3); ezker eskuin higitzen (4); gabeak higitzen (4); gabeak higitzen direlarik (4); goiti beheiti higitzen (7); zuen higitzeko (4)

higitzen ari (6); higitzen ari zen (4); higitzen baldin (3); higitzen da (5); higitzen den (4); higitzen dira (4); higitzen direlarik (4); higitzen diren (5); higitzen duten (3); higitzen ez (4); higitzen hasi (6); higitzen zen (16); higitzen ziren (14); higitzen zituen (6); higitzen zuela (8); higitzen zuen (3); lur gabeak higitzen (4); nola higitzen (3); poliki higitzen (3); zen higitzen (4)


higitugabe izond higitu gabe dagoena.

Gidaliburuan erakutsia, hemen ageri altzifreen artean, bide eder eta zabala, harri lauza xuriak, ardi higitugabeak iduri.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 225. orr.


higitzaile izond higitzen duena, higiarazlea.

Indar higitzaileen ezagupena  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 112. orr.


higitze 1 iz zerbait edo norbait egongunez edo kokalekuz aldatzea.

Gero, eskumuturraren higitze doi atzemanarekin batera, kurbatzen hasten zen, perfekzio geometriko osoa ageri zuen trazadura zalantzagabean.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 108. orr.

Narrasti baten antzera, higitze geldoan zihoan luzatuz, itxura-koloreak ezari-ezarian aldatuz.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 135. orr.

Neskaren begien higitze ia atzemanezinei erreparan, haietan jakin-mina sumatuz zihoan, jakin-mina eta alaitasun sekretu bat betiere dantzan.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 187. orr.

Higitze eta ezinegon-hotsa aretoan.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 64. orr.


higitzeke adlag higitu gabe.

Idazmahaian jesarrita aurkitu zuen osaba, higitzeke, jesarrita hilik gelditu balitz bezala.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 83. orr.


higrografo iz atmosferaren hezetasunaren neurgailu erregitratzailea.

Beste era batera ere neurtu ohi da hori: higrografoak, ile txima-kordatxo ttiki batzuen bidez neurtzen du airearen hezetasun erlatiboa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 444. orr.


higrometriko izond atmosferaren hezetasunarri dagokiona.

Noski, apetak zituen, bere burua agertu gabe egon zitekeen zenbait egunez; baina maiz, eguraldi on misteriotsua zelarik, kaputxino higrometrikoak bezala erakusten zuen sudurra, eta haren aurpegi kolorgea eta masail urdinxkak ikusten nituen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 165. orr.


higrometro iz atmosferaren hezetasunaren neurgailua.

Higrometroa horman zintzilik ikusita.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 363. orr.


higroskopiko izond atmosferaren hezetasuna xurgatzen duena.

Kloruroak oro har jendaila dira, gehienean azpiproduktu doilor, higroskopiko eta ezer gutxitarako onak: gatz arrunta izaki salbuespen bakarra, oso bestelako kontua baita horrena.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 248. orr.


higuin (ETCn 1.209 agerraldi) 1 iz batere gogoko ez dugun edo pairagaitza gertatzen zaigun zerbaitek edo norbaitek eragiten digun atzerakuntzazko sentipen bizia. ik higuintza; nazka; narda.

Saget andereñoak alde egin ondoren, berogailuaren estalkiari begiratzen zion, higuina aurpegian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 205. orr.

Loriak ez dio higuin ematen Arrazoiari, baina, hartarik sor daiteke.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 481. orr.

Badirudi ezin gaindituzko higuina, ezin eramanezko nazka sentitzen duela emaztearentzat.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 265. orr.

Sakoneko higuin batek hartua zidan barrena, eta amorru asaldatu bat, nire esku nuenean piztia hura ez urkatu izanaren damua ari zitzaidan jabetzen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 155. orr.

Higuin handia sentitu nuen ariman.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 186. orr.

Edozein eratako berriketa azalekoen kontrako higuin artegagarri bat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 289. orr.

Eskuinaren jardunak eta hizkerak higuin fisiologiko bat sortzen didate.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 97. orr.

Ohean sartu zen emaztea, eta higuina eta bertigoa nagusitu zitzaizkion haren berotasuna hain gertu sumatzean.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 7. orr.

Bizitzak -edo bizitzaren izurriak- nazka eta higuina eragingo balit bezala.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 38. orr.

Higuina ezkutatu ezinik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 242. orr.

Mundu guztiaren higuina eta haserrea pizteko.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 259. orr.

Teodosiok jendearen higuina bereganatu zuen bere ankerkeriengatik.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Beldurra gorputzaren tristuran galdu zen, higuinean.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 151. orr.

Filchek higuinez begiratu zion Harryri.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 109. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Higuin sentimendua sortuz bere baitan.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 37. orr.

-Zozo hori! -esan dit Garazik, higuin muzin bat eginez-.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 314. orr.

Ederra, ezta? -esan zuen, oker interpretatuz Ronen aurpegiko higuin-itxura-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 139. orr.

Emakumearen begi urdinek eragiten zioten higuin sentsazioa.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 64. orr.

Higuin-zirkin bat egin, eta burua erretiratu zuen Norak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 24. orr.

Oin azpian zapaltzeko adorerik gabe zomorro nazkagarri bat dakusanak sentitzen duen higuin-sentipen ezin azalduzko horrekin.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 522. orr.

Higuin mugimendua Antzezleen artean.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 47. orr.

Horrek halako axolagabetasun eta higuin nahaste bat sortu zion maitasunari dagozkion guztietarako.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 95. orr.

3 izond higuingarria.

Izaki zoragarri eta gorrotagarriak, gozo eta basatiak, lazgarri eta ezdeusak, eder eta higuinak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 10. orr.

Narrasti higuin bat bezala.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 16. orr.

Hipotesi higuin bezain xelebrea.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 69. orr.

Etiopiako harpeetan arrunt hedaturik den piztijende horien leinu higuinekoak.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 117. orr.

Zenbaitek "garbitasun baten egiteko" hautatu zuten gerla higuina.  Herria   2003-03-27

Sei miliun judu hilarazi zituelarik Alemania eta Poloniako kanpamendu higuinetan.  Herria   2005-02-10

4 higuin izan du ad

Gorroto eta higuin ditut zuen jaiak.  Elizen arteko biblia   Am 5,21

Bibliografia higuin zuen, ikaslea iturburuetatik urruntzen duela-eta.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 246. orr.

Eta, ondorioz, higuin duguna, gaitza deitzen dugu.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 305. orr.

Eta, gainera, etxe hartan, amaren eta ahizparen ondoan, maitale bat izatea higuin zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 337. orr.

Nire ofizioa Jaungoikoak higuin dituenetakoa zen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 20. orr.

Nik higuina zionat jende kokots gabeari.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 97. orr.

Hortik dator Izpirituak higuin duela bere ahalmena edo Gorputzarena tipitzen edo eragozten duena irudikatzea.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 263. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

edo higuin (3); eta higuin (15); halako higuin (4); higuin ditu (4); higuin du (4); higuin duela (4); higuin handia (6); higuin hori (7); higuin izan (3); higuin pixka (3); higuin pixka bat (3); higuin zituen (3); higuin zuen (4); jaunak higuin du (3)

eta higuina (16); eta higuina ematen (4); eta higuinez (5); higuina eman (3); higuina ematen (12); higuina ematen didate (3); higuina eta (6); higuina ez (4); narda eta higuina (4); nazka eta higuina (3); zion higuina (3)


higuinarazi, higuinaraz, higuinarazten du ad higuintzera behartu.

Iraulka eta atzaparka, beroaldi antzeko batera iritsiko da emakumea, eta azkenean bera higuinarazi baino ez du egiten.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 17. orr.


higuindu, higuin, higuintzen du ad gorrotatu; nazka eman.

Eriak, higuintzen duena jaten du herioaren beldurrez.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 495. orr.

Higuindu zuen boterea arras gustukoa zitzaion orain.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 204. orr.

Gainerako guztiek gogaitarazten naute, higuintzen naute, non eta haren antza ez duten.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 244. orr.

Hizkera gupidagabe horrek higuindu egiten ninduen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 230. orr.

Bakarti hil zen, gizartearen zalaparta higuinduz.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 52. orr.

Baina bere gogorik bizienaz deitu izan zuen eskuizkribuaren egile hura higuintzen ari zitzaion orain, jainko faltsu bat bailitzan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 83. orr.


higuindura iz gorrotoa, nazka.

Uste dut "Norbere buruaren herra edo hisia", deitzen dutela, ingelesez, psikologo batzuek higuindura berezi hori.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 88. orr.


higuingarri izond nazkagarria; gorrotagarria.

Lehendakariorde higuingarriak garagardo bat eskatu zidan.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 81. orr.

Urdanga zikin higuingarri bat baino ez nintzela.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 52. orr.

Garai bateko galai eder eta alaia izan zena izaki narras eta higuingarria bilakatu zela irakurri nuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 221. orr.

Gizakia suntsitzeko praktika higuingarria.  Berria - Euskal Herria   2004-10-09

Bidean bereziki nazkagarria zen putzu bat ikusi zuen, kirats handiko lohi berde higuingarria zuena.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 229. orr.

Erran-merran aski bitxi eta higuingarriak ari dira hemen barreiatzen.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 512. orr.

Onddo multzo higuingarriak bezalakoak.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 112. orr.

Bere bandera harroak eta tronpetaldi higuingarriak.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 33. orr.

Gernuarekin nahasitako giza gorotz ustelaren kirats higuingarria.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 132. orr.

Ez dute ordea alderdi makabroa galduko, xehetasun odoltsu higuingarrienak ere argi deskribaturik agertzen baitira.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 14. orr.

Krimen higuingarriak egiteko.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 415. orr.

Angelaren bortxaketa eta hilketa higuingarria estaltzeko tratua.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 105. orr.

Guretzat zikinkeriarik higuingarriena den lokatza, ostera, txerriei zoragarri iruditzen zaie.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 447. orr.

Armiarma bezain higuingarri ez, tximeleta bezain erakargarri ere ez.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 64. orr.

Verlaque andrea higuingarria zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 396. orr.

Dena higuingarria zitzaidan.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 70. orr.

Gizonari higuingarri bilakatu zitzaion laster ohe kidearen gorputza.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 92. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

egintza higuingarri (4); ere higuingarri (3); eta higuingarri (9); gauza higuingarri (5)

higuingarri baitzaio (3); higuingarri bat (6); higuingarri batean (3); higuingarri baten (4); higuingarri batzuk (3); higuingarri bihurtu (4); higuingarri bihurtzen (8); higuingarri bihurtzen da (4); higuingarri egiten (4); higuingarri eta (15); higuingarri eta gorrotagarri (3); higuingarri gertatzen (3); higuingarri guztiak (5); higuingarri guztien (4); higuingarri haren (3); higuingarri hori (8); higuingarri horiek (3); higuingarri hura (8); higuingarri zaizkio (5)

jaunarentzat higuingarri (4); usain higuingarri (4)

da higuingarria (3); eta higuingarria (8); hats higuingarria (4); higuingarria da (10); higuingarria dela (5); higuingarria iruditzen (4); higuingarria izan (5); higuingarria zela (3); higuingarria zen (4); idolo higuingarria (6); irribarre higuingarria (3); irudi higuingarria (4)

egintza higuingarriak (3); egintza higuingarrien (3); eta higuingarriak (7); eta higuingarritzat (3); gauza higuingarriak (3); higuingarriak dira (3); higuingarriak direla (3); higuingarriak egin (3); higuingarriak eta (5); idolo higuingarriak (9); labezomorro higuingarrien (3)


higuingarrikeria 1 iz egintza higuingarria.

Pobretasunaren kontrako higuingarrikeria hura.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 316. orr.

Kosta egin zitzaion onartzea Argentinako armada loriatsuak halako higuingarrikeria eta gehiegikeriak egiten zituela.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 241. orr.

2 higuingarritasun gaitzesgarria.

Gizagabetasunaren adierazpen guztiek, ordea, ez dute higuingarrikeria bera.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 261. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

dituzten higuingarrikeriak (4); dituzten higuingarrikeriak irakats (3); egiten dituzten higuingarrikeriak (3); higuingarrikeriak irakats ez (3)


higuingarriro adlag era higuingarrian.

Asmabide horietako batek higuingarriro iradokitzen du mendeak direla dagoeneko Konpainia existitzen ez dela, eta gure bizitzen desordena sakratua soil-soilik ondoretasunezkoa dela, tradiziozkoa.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 55. orr.

Erakargarriro sortzaile zen gutxiengoa higuingarriro menderatzaile bihurtu delako.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 141. orr.


higuinkeria iz higuingarrikeria.

Bekaitzarazi zuten / jainko arrotzak gurtuz; / iraindu, / beren higuinkeriekin.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 231. orr.


hijacker iz alkohol kontrabandistei lapurreta egiten dien pertsona.

-Oraintxe ikusi dut alkohol-trafikatzaileen eta hijackerren arteko borroka bat.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 438. orr.

Eta hijackerrak beste txalupa batean azaldu dira ziztu bizian...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 439. orr.

Hijacker malapartatu batzuk besterik ez dira...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 435. orr.


hika adlag hi izenordaina eta dagozkion aditz formak erabiliz. ik toka1; noka.

Ez dakit hika edo zuka egin behar dudan.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 16. orr.

Hark hika egiten zion edozein almiranteri, hobe algara eragitea eta ez kolera.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 183. orr.

Ikasleekin hika hitz egiteko ohitura.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 159. orr.

Propio biltzen ziren elkarren artean hika hitz egitera.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 105. orr.

Hika hasi zitzaidan behin.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 154. orr.

Hika jardunez gero, dena txantxa bihurtzen zen.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 105. orr.

Euskarari hika mintzo zitzaiola Etxepare XVI. mendean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 131. orr.

2 hikako izlag

Beste toki askotako euskaldunen artean askoz bakanagoak dira hikako jardunak.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 67. orr.

Emakumeen hikako hizkera.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 281. orr.

Irri ezin zabalagoa egiten zidala eta hikako tratua emaiten.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 457. orr.

3 hiketan hika.

Elkarrekin hiketan aritzea erabaki zuten.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 166. orr.

Estatu-idazkariarekin ez ezik Jainkoarekin berarekin ere hiketan egingo balu bezala.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 60. orr.


hika-mika (ETCn 233 agerraldi; orobat hikamika ETCn 11 agerraldi) iz eztabaida.

Azkeneko mutil-lagunarekin izandako hilabeteetako hika-mikak kontatzen hasi zitzaion.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 85. orr.

Minutu bakar bateko hika-mika hitsa izan zuten presoak eta funtzionarioak.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 110. orr.

Jokalariekin hika-mika bat izan zuen.  Berria - Kirola   2004-06-26

Repsol-YPF-k Argentinan Kirchner presidentearekin inbertsioei buruz dituen hikamikei, Chilen Telefonicak Lagos presidentearekin prezioei buruz dituenak gehitu zaizkie.  Berria - Ekonomia   2004-05-15

Berehala hasiko zela Jamesekin beti bezala hika-mika eta sesioan.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 59. orr.

Eguneroko literatur hika-miketan.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 158. orr.


hikamikati izond eztabaidazalea.

"Eroa, baina graziduna" diote batzuek; "adoretsua, baina zori txarrekoa", beste batzuek; "jendetasun onekoa, baina hikamikatia", besteek.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 107. orr.


hikatu, hika, hikatzen da ad trabatu.

Badakit ordea, gure Europako estatu zaharrak [...] gerla zikinen lokatzetan hikaturik dabiltzala.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 157. orr.

Xuri-urdinak azkenetarik ziren, errestan, lohian hikatuak, azken egunean baizik ez zutela ardiesten xapelgoko lehen mailan egoitea.  Herria   2003-06-19


hiketa iz hitanoa.

Elkarrekin hiketan aritzea erabaki zuten, baina gure amak "Giua andrea" deitzen zion, lehenago bezala, eta esaten zuen: "Aizan, Giua andrea", hasiera-hasieratik zuketan egin ondoan zaila egiten zitzaiolako aldatzea.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 166. orr.

Ziurtasun osoz zioen, Estatu-idazkariarekin ez ezik Jainkoarekin berarekin ere hiketan egingo balu bezala.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 60. orr.


hikso iz antzinatean Egipto inbaditu eta menderatu zuen herri bateko kidea.

Hikso barbaroen gobernua Egipton.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 80. orr.

Hiksoen inbasioaren astinduak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 241. orr.

Gerra-talde barbaroek aurkakotasun askoz setati eta sutsuagoa eragiten dute, hiksoek Egipton eta mongolek Txinan bezala.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 438. orr.


hil1, hiltzen 1 da ad bizitzetik gelditu, bizitzeari utzi.

Asisen hil zen 1226ko urriaren hiruan, ilunabarrean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 23. orr.

Pixkanaka ulertzen diagu mundua, eta gero hil egiten gaituk.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 212. orr.

-Laster hilko naiz ni.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 139. orr.

Orduan hil izan balitz, 1958an...  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 207. orr.

Hobe, bertan hil izan banintz!  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 103. orr.

Lastima gero gerran hiltzea, Asturias aldean...  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 99. orr.

Kantatzen eman zuten aita santua hil zen gau osoa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 256. orr.

Anaia hil zitzaigun orain dela bi hilabete.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 20. orr.

Gazterik hil zen, tuberkulosi alkoholikoz.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 9. orr.

Gero jubilatzen dira eta minbiziaz hil.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 130. orr.

-Zertatik hil zen?  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 100. orr.

Zergatik hil zara?  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 167. orr.

Hamar milioi pertsona hil zituan gerran, kalkuluen arabera.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 197. orr.

Ikusmena galdu, baina idazten segitu zuen testuak ahoz esanda, 1905eko martxoaren 24an hil zen arte.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 13. orr.

Ia ehun urte igaro dira Jules Verne hil zenez geroztik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 18. orr.

Bittor hil zelako berria gutunez ukan zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 191. orr.

ik beherago 23.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Erleak hil egiten dira, pertsonak bezala, gainerako animaliak galdu edo akabatu.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 228. orr.

Elizari bere ondasunen zati bat eman gabe hiltzen zen gizon orori [...] jaunartzea eta hilobia ukatzen zitzaizkion.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 243. orr.

Hamaika milioi ume hiltzen da munduan urtero, sabeleko gaixotasunengatik edo arnas infekzioengatik.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 141. orr.

Ama gajoa hila zen ordurako. ik beherago 11.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 343. orr.

Aita xaharra aspaldi hila zen, gerra izan zen bitartean.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 176. orr.

Ordu horietan Jesu Kristo gure Jauna guregatik preso hartua, gurutziltzatua, hila eta hobiratua izan baitzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1092. orr.

Gutariko bati aurkitzen badiozu kopa, biz hila!  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 124. orr.

· Orain ez diat hil nahi!  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 12. orr.

Hil egin nahi nuke.  Elizen arteko biblia   Flp 1,23

Egarriak hil behar ote dut eta erdaingabe horien eskuetan erori?  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 37. orr.

Hila behar du honezkero.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 166. orr.

2 (nola adieraziz).

Izugarrizko kazkabarra bota zuen Jaunak amortarren gainera, eta asko hil ziren harriak jota.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 29. orr.

Bihotzekoak jota hil zen emakumea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 71. orr.

-Ez ninduan gaitzak edo istripuak jota hil; hitaz kezkaturik hil ninduan, Ulises.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 77. orr.

Granada batek txikituta hil zen Aragoiko frontean.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 67. orr.

Hil da Nabot, harrikatua.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 79. orr.

Itota hil balira bezala.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 282. orr.

Denek estimatua hil zen, ehun eta hamazazpi urte zituela. eta Txakurrak bezala hil da.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 235. orr.

Eta bekatua bekatuaren gainean pilatu ondoren, damurik gabe hil zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 297. orr.

Negu gorrian goseak hil ez zitezen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 383. orr.

Jainkoaren Seme bakarra haien alde gurutzean zintzilik hil zela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 387. orr.

Rigobertaren anaia bat pozoiturik hil zen.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 255. orr.

Bat-batean hil zen, ordea.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 121. orr.

Elizakoak hartuta hil zen.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 124. orr.

Bekatu mortalean hil zirelako.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 626. orr.

Anaia laiko santu bat Erregela eskuetan zuela martiri hil zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 691. orr.

-Kontzientzian inolako zorrik ez dudala hil nahi dut.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 228. orr.

· Maiatza, erdiz hotzak hila, eta erdiz beroak errea.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 187. orr.

3 (aditz laguntzailerik gabe)

Hil baino bi urte lehenago.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 31. orr.

Hil baino lehentxeago.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 320. orr.

Zerria hil bezain laster.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 42. orr.

Frantzisko hil eta berehala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 39. orr.

Frantzisko hil eta lau urtera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 34. orr.

Aita hil eta handik urte batzuetara.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 108. orr.

Karlomagnoren inperioa, oso laster osatua, enperadore handia hil eta handik gutxira desegiten da.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 21. orr.

Bizi naizen artean eta hil ostean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1194. orr.

Hil aitzineko gutunean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 505. orr.

Haren arima da, gorputza hil aurretiko indarrak gorde dituena.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 180. orr.

Hil ondoren eza dago.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 28. orr.

Eta hil ondorengo bizi betikoa?  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 73. orr.

Ama hil ondoko orduetan.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 27. orr.

Zure bizi-denborako eta hil-ondoko ipurgarbitzaileen samalda azkengabeak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 73. orr.

Beharbada beldur zioten hilondoko bakardadeari.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 273. orr.

"Hil eta gero salda bero", pentsatuko zuen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 24. orr.

Hil arte izan zen idazkari nagusia.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 286. orr.

Lantegi nekosoa izaten zen norbaiti, hil arteraino, era horretan lepoa estutzea.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 97. orr.

Badakizu... hil arte bizi.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 57. orr.

Hil-artean-bizi tankerako bizimodu zozoan trabaturik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 123. orr.

Hil aurretxoan, zuri poema hauek errezitatzeko eskatu zidaten.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 156. orr.

Hil edo bizi egin zuen trabes, eta heriok hartu zion gain azkenean biziari. ik beherago 26.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 159. orr.

Ez baitzuen bakerik hil ala bizi ni atzeman arte. ik beherago 18.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 139. orr.

Nola bizi, hala hil.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 239. orr.

Iraultza ala Hil.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 109. orr.

Penna San Giovanniko Joan Dohatsua, 1275 inguruan hila.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1028. orr.

1859-an sortua eta 1915-ean hila.  Herria   2004-09-23

Ezin hilez bizi behar hark ez zion, ordea, oinazea arintzen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 54. orr.

Jassin hilez gero Israeli «odola erruz» isuriko dela esan dio Hamasek.  Berria - Mundua   2004-01-18

Honek gu guztiongatik gurutzean hiltzea onartu baitzuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1196. orr.

Jaioak hiltzea zor duela eta hilak bakea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 32. orr.

Beldur diote hiltzeari.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 360. orr.

Darioren amak eta emazteak ez al zuten negar egin Alexandro hiltzean?  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 301. orr.

Hiltzera noak.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 134. orr.

Hiltzera kondenatua izan zelako.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 68. orr.

• 4 du ad bizia kendu.

Adarbakarrak hil zuen printzesa.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 117. orr.

Altzinook idi bat hil zuen Zeusen ohorez.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 91. orr.

Madarikatua zu hil zaituen bihozgabea!  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 350. orr.

Hil duenak hilko du berriro.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 24. orr.

Erran nion Jainkoari, nigar-purpuilak begietan, hil nintzala eta akaba nintzala molderik moldegaitzenean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 509. orr.

Hamar preso hil baitzituen hango beroak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 130. orr.

Miguel Servet hil zuten herrian.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 282. orr.

Pizzi hil zuen tiroa lokitik sartu zitzaiola.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 335. orr.

Diruak hil egiten du.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 188. orr.

Bosgarrena: ez inor hil.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 168. orr.

Ez hil errugabe hori.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 171. orr.

Hil duenak hilko du berriro.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 24. orr.

Nik txerria harriarekin burutik behera jo eta bizia kentzen badiot gero bertan usteltzen uzteko, txerri hori akabatu egin dut, baina txerria hazten jardun eta garaia datorrenean, eta txerrikitarako behar dugulako, behar bezala hiltzen badugu, ba horixe, hil egiten dugu.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 109. orr.

Txinan, esate baterako, milaka lagun hiltzen dituzte urtero.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 179. orr.

Beltzak eta latinoak dira, kondenatuen artean, % 56, eta azkenean hiltzen dituztenen artean, % 42.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 179. orr.

Inork franko bat, barbaro bat edo lege salikopean bizi zen gizon bat hiltzen zuenean berrehun sos ordaintzen zizkien ahaideei; baina ehun besterik ez zituen ordaintzen erromatar jabe bat hiltzen zuenak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 194. orr.

Jendeak elkar hiltzen zuela, baina interesagatik, lapurreta egiteko.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 86. orr.

5 (nola adieraziz)

Tiroz hil zituzten.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 66. orr.

Ezpataz hil zituzten harrapatu zituztenak oro.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 35. orr.

Gau batez, senarra lo zetzala, aizkoraz hil zuen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 112. orr.

Emaztea labankazoka hil eta bere burua trenera bota zuena.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 12. orr.

Sawyer jatetxearen aurrean behor batek gizon bat ostikoka hil zuenean ere begiak baztertu ez zituena.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 31. orr.

Beraz, odol hotzean hil zuten.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 142. orr.

Ludhiana ondoan bi tren geldiarazi eta 126 lagun hotz-hotzean hil zituzten.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 50. orr.

Traizioz hil zuten Peñalenen bere anai-arrebek.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 210. orr.

Hobe zela hori egarriak hiltzea baino.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 148. orr.

Goseak hiltzen nago.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 555. orr.

6 (bere burua eta kidekoekin)

Nork bere burua hiltzea.  Berria - Euskal Herria   2004-07-22

Hogeita hamar urte zituen eta lokian tiro bat emanda hil zuen bere burua.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 30. orr.

Nik orain badakit bere burua hil zuela, baina ez dakit ongi zergatik.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 54. orr.

Berari esker ez diat neure burua hil, berari esker ez naitek hil, eta ez diat inor hil.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 199. orr.

Eta, mesedez, Gülbahar, ez ezazu hil zeure burua, konforme?  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 61. orr.

7 (aditz laguntzailerik gabe)

Inor ez hiltzea, lapurretan ez egitea. Norbait hiltzea eta norbait hiltzen uztea.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 129. orr.

Gaur gauean bertan zu hiltzen saiatuko da.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 82. orr.

Bere burua hiltzea.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 40. orr.

Eta elefanteak hiltzea, marfila eskuratzeko...  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 16. orr.

Eta Morfeo itzultzen bada, ni hiltzera, zer?  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 155. orr.

Boteretsuen taldea ni hil nahian dabil, zure ardurarik gabe.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 77. orr.

Soldaduak elkar hil nahian zebiltzan bitartean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 87. orr.

Behartsu eta hil beharrez sentitzen denean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 93. orr.

8 (hitz elkartuetan, lehen osagai gisa)

Pertsonaien bizi- eta hil-penen txirikordak.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 13. orr.

Eta berunaz halaber hil-oroigarrizko iruditxorik urt daitekeen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 122. orr.

Funtzionario mezularia, borreroari hil-aginduak ekartzen zizkiona.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 71. orr.

Hildakoak [...] ez zuen birao bat botatzeko astirik ere izan, gutxiago hil-aitor bat egiteko.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 89. orr.

Periclesen Hil-Otoitzean aurkitzen da.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 12. orr.

Heriotzaren errutina Aostako hil-eskela erraldoietan.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 18. orr.

Umea hil-oihuetan egonda ere ez litzatekeela ezertaz jabetuko pentsatzen du emakumeak.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 169. orr.

Ezta hil-kaxan bere begiz ikusita ere.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 101. orr.

Hil-lantuak gehiago, bizidunen aieneak baino.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 197. orr.

Burua makurtuta, hil-ohantze bateko erostarien gisara.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 118. orr.

Batez besteko hil-adina.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 152. orr.

Hil-data ematean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1116. orr.

Harik eta tiro hots bat entzun, eta zezena hil-mutu geratu zen arte.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 160. orr.

Ttottek ez zuen jendearen hil-gutizia ulertzen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 117. orr.

Sorterrian hil-gogo handirik ez zuen agertu.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 238. orr.

Atera egiten zuten; bestela, eroria egoten zen "hil-egoera" hartatik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 67. orr.

Eta harrobi desolatu horretan, gaur, hiru ametsezko zilueta: bi mutiko gazte, zaldi xuri bat eta hedoien artetik betikoa iduri duen hil argia, hori eta kiratsa.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 200. orr.

9 (era burutua izenondo gisa)

Gizon hil baten burua.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 63. orr.

Lagun hilari.  Berria - Kultura   2004-08-08

Honela, Frantziskoren gorputz hilak gorputz biziak sendatzen ditu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 260. orr.

Atso hila ugaldetik atera zutenean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 70. orr.

Seguraski badituk nekazari hil asko oraindik erroldatik ezabatu ez dituanak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 119. orr.

Arbaso hilak hilik utzi eta nere arbaso bizia dut aintzakotzat hartzen.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 121. orr.

Nik organotxoa eta ditudan arima hil guztiak emango dizkiat.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 123. orr.

Bertze ardi hil bat ikusi eta zaldiak geldiarazi zituen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 413. orr.

Arrain hila, gizon garailea bezalaxe, gorantza erortzen da.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 194. orr.

Eulientzako paper zerrendak zeuden sukaldean zintzilik, euli hil itsatsiz beteak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 104. orr.

Iturriaren gainean okerturik, zuhaitz hil bat zegoen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 21. orr.

Leku hil hari bizitasun apur bat ematearren.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 170. orr.

Ilargi gabeko gauetan, ilundu egiten ziren, aintzira hil bihurtzen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 377. orr.

Hebreera hautatu baitzen, hizkuntza hila baina jantzia.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 7. orr.

Hauxe gara, papera gara, letra hila gara.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 236. orr.

Arratsaldea lo hil batean higatzen zuen, plastikozko ohe gogor batean xaal-xaala etzanik.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 38. orr.

Kanpoan, berriz, errealitateko bizitzan, arrotz, huts, hil eta hits aurkitzen zuen mundua.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 36. orr.

Ez da edaleen kanturik entzuten inon, ez da mozkorrik ageri bazterretan, kaian ez da suziri hilik.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 280. orr.

· Gwilym begi-bakar, begi-hil, maltzur, argala, armak kargatzen Urkabearen Etxaldean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 33. orr.

10 (era burutua izen gisa) ik hildako 2.

190 hil, 300 bat kolpatu, haien artean ehun bat gogorki zaurituak.  Herria   2002-10-17

Ehortz han zeure hila.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 60. orr.

Lau eguneko hilak berpizten baditu ere.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 957. orr.

Hilak han deskargatu zituzten.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 184. orr.

Jaioak hiltzea zor duela eta hilak bakea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 32. orr.

Beude hilak hilekin...  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 188. orr.

Buruan ilerik gabe, begiak errotik ateratzeraino argaldurik, hil biziak iduri.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 98. orr.

Ordu arte ez zuen behin ere bere bizian hil bat ikusi.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 184. orr.

Hil bat ukitu duen apaiz bat, edo are hil bat datzan lekuan sartzen dena, zazpi egunez kutsaturik eta zikindurik baitago.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 21. orr.

[Mari Xuri] hil jale izatetik, lurpeko hilen laguntzaile izatera iritxi baita, sinestez, herri askotan.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 87. orr.

Lurpera ditzatela hilek beren hilak, hila lurpera eta biziak asera.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 128. orr.

Utzi hilei beren hilak ehorzten.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 240. orr.

Negar egin nuen hilaz hitz egin zidanean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 350. orr.

Hilen alde otoitz egin.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 134. orr.

Hilen artetik piztua.  Elizen arteko biblia   1 Ko 15,12

Gerlako hilen oroitarria.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 102. orr.

Gudu-zelaia hilez beterik utzita.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 146. orr.

Egin da iraultza hilik gabe ezti-eztiki, goxotasunean.  Herria   2005-03-31

11 hila adlag hilik.

Arduragabekeriaren lozorro arriskutsuan hila bezala datzala.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 78. orr.

Hila egongo dela zorionez, zeharo, osotoro eta ezin sinetsizko moduan hila, pizteko beldurrik gabe hila, eta beti-betiko hila.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 101. orr.

Ustez hila atera zuten handik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 439. orr.

Lawrence hila aurkitu zuten.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 42. orr.

Bere ohean kausitu du hila.  Herria   2004-12-23

Ito egin dute eta plazan utzi dute hila.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 106. orr.

Ez zuen ideiarik ere aita hila zuela.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 84. orr.

Granada printz batek hila, oroitu zen Lily.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 154. orr.

12 hilda (813 agerraldi, 128 liburu eta 180 artikulutan; ETCn 8.164 agerraldi) adlag hilik. ik hildako.

Harrapa ezazue hilda zein bizirik!  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 127. orr.

Hamabi beltz ikusi zituzten hilda lehenbiziko hogeita hamar kilometroetan.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 360. orr.

Ez dago loak hartuta, Kat, hilda dago.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 190. orr.

Zera egongo dun hilda!  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 49. orr.

Denek pentsatu zuten hilda ez ezik, txiki-txiki eginda ere egongo zela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 852. orr.

Garner jauna hilda zegoen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 27. orr.

Bai, hilda zegoen, ondo hilda.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 91. orr.

Hasteko, Gollum delako hori ez dago hilda.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 240. orr.

Beldurrak hilda nago, baina beldurrak ez gaitu menpekotasunera eramango.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 410. orr.

Bera zerraldo hilda zegoen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 57. orr.

Klinikoki hilda dago.  Berria - Mundua   2004-01-04

Erdi hilda zeuden presoak ikusten genituen batzuetan.  Berria - Mundua   2004-05-14

Hil-berria ematerakoan ez du inork Joxe hilda dago esaten, baizik-eta Joxe hil da.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 100. orr.

Gaitza da sinesten, baina bizirik gaude, hori bai, hotzak hilda batzuk.  Berria - Harian   2005-12-21

Errepidean hilda zeutzan hiru gudari.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 106. orr.

Bost lagun hilda eta zenbait zauriturik gertatu dira gaur.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 178. orr.

Azken 60 urteak hilda eman dituzu.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 57. orr.

Sei hilda erori ziren.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 371. orr.

Herenegun arrain ugari hilda azaldu ziren Iñurritza errekan.  Berria - Euskal Herria   2004-08-01

Hilda bakarrik aterako zuen ohe hartatik.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 184. orr.

Herenegun gauean aurkitu zuten bere etxean, hilda.  Berria - Kirola   2004-11-26

Joan den udan gizona hilda aurkitu zitean, eta neska joanda.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 317. orr.

Sehaskan ito izan bazintuzte edo hilda jaio bazina, hobe...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 479. orr.

Eta gero hilda imajinatzen dut, geldi-geldirik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 153. orr.

Lau polizia eta guardia nazional bat hilda eta beste bost zaurituta. herria¬

Garraio ministroa tiroz hilda.  Berria - Mundua   2004-12-29

Batzorde hori hilda dago erabat.  Berria - Harian   2005-08-05

13 hildakoan hiltzean.

Txinan bertan, sendikoren bat hildakoan, ehortzi ostean, etxe inguruan sahats zarba bat landatzen zuten bere horretan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 159. orr.

Erregea hildakoan izan ote zen?  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 145. orr.

Ni hildakoan.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 229. orr.

Zer nolako jira-bueltak eman behar ditu narrazioak Axular, hildakoan, itzalaren jabe ager dadin zeruan?  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 59. orr.

Errege, tirano eta printze zaharrek ere, hildakoan, beren guzizko jainkoei eskeintzen zien gibela.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 19. orr.

14 hilean hilik.

Ez dut hileta-elizkizunik nahi, ez bizian eta ez hilean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 50. orr.

Bizian eta hilean senarrari lotuko zitzaiola zin egina baitzen Jainkoaren eta haren ordezkariaren aurrean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 44. orr.

Bizirik aurkitu zuen, baina ia hilean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1016. orr.

Oraindik ere erdi hilean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 410. orr.

15 herioz/heriotzaz hil

Eta honekin ez du filologoak esan nahi herioz hiltzea opa zionik Joxemieli.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 63. orr.

Senide eta ezagun guztiak galduta, beren heriotzaz hiltzea besterik ez zaie geratzen zahar askori, momentu batetik aurrera.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 65. orr.

Iraganaren kontsolamendua geratzen zaio maite izandako horrenbeste lagunen heriotzaz hainbestetan hil ondoren bere heriotzaz hiltzea besterik geratzen ez zaionari.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 177. orr.

· Batak bestea heriotza ankerrez hil arte.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 430. orr.

16 hil aginean hilzorian.

Ez, nik egingo nion tu ostera ere, hil aginean nengoela.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 89. orr.

Hil aginean gelditu zen eta barrabila bat galdu zuen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 49. orr.

Hil-haginean katolikoen federa etorri ei zen Ernest Hemingwayk.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 27. orr.

Etzanda zeutzan pertsona guztiak hilda zeuden, edo hil-aginean soilik?  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 142. orr.

· Hil-haginekoraino tortura zezaten.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 290. orr.

17 hil-agiri

Medikuak hil agiria eman zuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 207. orr.

Direnean ere hemengo helbidea izaten ditek hil-agiriek.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 112. orr.

«Artxiboa besterik ez balitz», azaldu du irakasleak, «ondare honen hil agiria izango litzateke, hori besterik ez.  Berria - Harian   2005-09-20

18 hil ala biziko (33 agerraldi, 15 liburu eta 12 artikulutan; ETCn 413 agerraldi) hil edo biziko.

Hil ala biziko inportantzia ematen ote zion Sarak kanpoko itxurari?  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 113. orr.

Hil ala biziko kontua omen da.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 149. orr.

19 hil atorra (orobat hilatorra)

Tira, hobe dut hil-atorra janztea.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 93. orr.

Goio popara joan zen, aparrezko ur ildo zuria desegiten zen han atzean, iraganaren aparrezko hilatorra balitz bezala.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 406. orr.

20 hil auto

Berehala hil-autoan sartu zuten, geroxago Pauera joateko, han baitago departamenduko krematorium bakarra.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 94. orr.

Nik, bat-batean, ez nion hil-autoari baizik begiratzen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 99. orr.

21 hil-behar iz

Zenbait egunetan, tristatu egiten omen du hil beharrak, eta orduan, heriotza engainatu nahirik, margotzen hasten omen da buru-belarri, pentsatuz ez diola bizia kenduko esku artean bukatu gabeko obrarik duen bitartean.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 65. orr.

Bere hil-beharraren berri umetatik dakien piztia bakarra.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 21. orr.

Honek hizkuntzaren beraren ezina, hil-beharra edo agoniaren ahotsa dirudi, baina ez da hala.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 88. orr.

Zer nahi gisaz, horiek hola, hor hil beharrak ginen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 132. orr.

Jaiotze hutsagatik -justiziaz- hiltzea zor duenaren hil-beharrak edo hil-nahiak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 143. orr.

Hau hil beharra!", Gilbert Rees oihuka.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 76. orr.

· Askotan hil-beharrak gupida eske begiratzen zion morrosko hiltzaileari.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 225. orr.

22 hil beila (orobat hilbeila)

Kastelak ardo zakar pinta bat ireki eta botila, inguruan bilduak zirenei eskaini zien, hil-beilaren hasiera markatzeko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 51. orr.

Bi ordu geroago aitona hilik zegoen, bihotzekoak jota, eta hilbeila bihurtu zen urtemuga-bazkaria.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 184. orr.

Santoñako Arrantzaleen Kofradian hil-beila jartzeko asmoa zuten arren.  Berria - Ekonomia   2004-11-20

Sei hil-beila leku baziren hor.  Berria - Gaiak   2004-09-14

23 hil berri (orobat hilberri) ik hilberri.

Schopenhauer hil berria zen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 160. orr.

Gizon bat hil berri nuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 126. orr.

Oina hil berria zuen hartzaren gainean ipinirik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 164. orr.

Orduantxe hil berria zen bere lagunaz gogoratzen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 286. orr.

Urbiaindar hil berriren baten heriotzaren aieru eta seinale.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 365. orr.

Bere lagun hil berriaren lekua.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 550. orr.

Behartsu bat etorri zen bizilekura, emazte hilberriagatik eta behar gorrian utzitako familiagatik negarrez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 335. orr.

Frankotan ikusia bainaiz, azinda larrean hilberriak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 79. orr.

24 hil-berritan hil eta handik gutxira.

Hil berritan kasik egunero, eta handik urteren burura ere, beti egiten genion geure bisita putreak garbitutako aziendari, berta samarretik igarotzerakoan.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 88. orr.

Orain hilabete batzuk, Gianni Agnelli hil berritan, Fiateko industria-gizon ahaltsuari buruz galdetu zioten Nanni Moretti zinegile, aktore eta gidoilari ezkertiarrari.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 27. orr.

Horregatik idatziko du Koldo Mitxelenak, 1961ean, Orixe hil berritan: [...].  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 23. orr.

Baina "hilda dagoela", gertuko norbait "hilda dagoela", badirudi ez dagoela sekula hola-ta-hola sinesterik, ez hil-berritan eta ez hil-zaharretan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 100. orr.

25 hil bezpera

Bere hil bezpera balitz bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 286. orr.

1253ko abuztuaren 10ean, hil bezperan justu, hartu zuen Klarak bere Erregelaren berrespena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1169. orr.

Galdetu ziotelarik hil bezperako jokabide bitxi haren arrazoiaz, Sokratesek erantzuna: [...].  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 46. orr.

Oraino horrelakorik, hil-bezperan olerki bat!  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 141. orr.

26 hil edo biziko (99 agerraldi, 33 liburu eta 36 artikulutan; ETCn 699 agerraldi)

Hil edo biziko kontua da hau niretzat.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 268. orr.

Hil edo biziko bertze froga hura -bere nagusiaren alaba sendatzekoa- gainditu ondoren.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 557. orr.

Hil edo biziko borroka.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 99. orr.

Bazirudian hil edo bizikoa iruditzen zitzaiola nik zer pentsatzen nuen jakitea.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 163. orr.

Hil edo bizikoa da hizkuntza etengabe berritzea.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 232. orr.

· Hain mementu hil edo bizikoan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 92. orr.

Ba al zuen horretarako eragozpen hil edo bizikorik?  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 59. orr.

Bertze asmo batzuk bainerabiltzan nik istant haietan, hagitzez ere inportantagoak eta hil edo bizikoagoak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 581. orr.

27 hil egun

Hortakotz du Elizak hautatu, egutegia muntatzean, sainduen hil eguna ospatzea eta ez sort-eguna.  Herria   2001-10-25

28 hil elizkizun

Komentukoek beren gain hartu hil-elizkizun batzu eta Ziburuko erretora itsuski kexatu...!  Herria   2003-05-01

Baldin hil-elizkizunetan zure senarraren heriotza goratu nahi badugu.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 376. orr.

Eta, noiz eta biharamuneko hil-elizkizunetan gure aita izan zenaren panegirikoa egin baitzuen, heroitzat eta saindutzat hartu zuen hura.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 378. orr.

29 hil epai

Mataderiko hil-epaia onartu duen aberearen antzera.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 32. orr.

30 hil eraso

Geroago Amirzadak beste hil-eraso bat egin zion Ibrahimi.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 211. orr.

Horregatik hil-erasoak, bonbak eta sarraskiak ez dira gora handiko kontuak indioentzat.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 43. orr.

31 hil eta herio

Ez zen hil eta herio ibili, merkatarien ondasunak ostu eta garraio, emakumeak hartu eta bortxa.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 170. orr.

32 hil ezkila (orobat hilezkila g.er.)

Bai: hurko baten hil-ezkilak geure barrunbean joka dauzkagunean, lehentxeago edo geroxeago, etsi beharra dago, erotuko ez bagara.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 49. orr.

-Hara, hil-ezkila.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 110. orr.

Ainitz urtez edozein denboraz, gure ezkilari mintzoa bazakien emaiten, izan hiru anjelusak, izan deia edo hilezkilak, kargu dorpea herritar guzien zerbitzuko.  Herria   2005-07-07

33 hil gabe

Nahi izanez gero, berak inor hil gabe eskuratu ahal izango zuen dirutzaren erdia.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 105. orr.

Hiltzea, inork hil gabe hiltzea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 110. orr.

Itota hil gabe ere, Senpek ez zeukan urruti finiera.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 122. orr.

Egipton garia badela jakin dut; zoazte, bada, hara behera, eta eros garia, ea horrela bizirik irauten dugun, hil gabe.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 116. orr.

Zazpi egunez, gau eta egun geldituko zarete elkarketa-etxolaren sarreran; ondoren, Jaunak ezarritako zerbitzua bete ahal izango duzue, hil gabe.  Elizen arteko biblia   Lb 8,35

Mordorko ingurua hilzorian zegoen lurraldea zen, baina erabat hil gabe irauten zuen oraindik.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 244. orr.

Chmielnitzki eta Gontaren soldaduen krudelkeriak ere ikusi zituen, eta animalia oraindik hil gabeen gorputz-adarrak jaten dituztenenak.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 146. orr.

· Frankotan ikusia bainaiz, azinda larrean hilberriak, begi biak atera berriekin, eta baita arditxar laharretan trabatu eta oraindik txoil hilgabea ere, bi betazulo hustu odolduekin, eta beleak harunzko haritz zaharren adarretatik karrankaz burlaka, eta putreak pare parean, goiko zerugangatik, beheko herio usainaren ardatzean jiraka...  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 79. orr.

34 hil gurdi (corpusean soilik hilgurdi)

Ustekabean, On Camillo agertu zen, bi mezamutil eta gurutzearekin, eta, hilgurdi aurrean jarriz, otoika ibiltzeari ekin zion.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 336. orr.

35 hil hotza (ETCn 14 agerraldi; orobat hil hotz ETCn 9 agerraldi, eta hilotz ) adlag ik hilotz.

Berehala ikusi zuen Borddel-ek ez zuela holako zigor ikaragarria nehundik ere jasaiten ahalko eta han berean hil hotza geldituko zela.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 228. orr.

Eskuak ere, aitzineko orduetan pausatu gabeak, hil hotz zeutzan orain, ahurrak mahai gainean eratxekirik.  Berria - Gaiak   2004-11-17

Baina horra non Chapalangarra jenerala, soberaxko hurbildurik, tiro batez aurtikitzen duten, hil-hotza, izkuturik edo gorderik zeuden erregetiar batzuk.  Berria - Kultura   2004-01-07

On Camillo heldu zenerako mutila hilotz zegoen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 93. orr.

Lepotik bihotzean ganibet handi bat sartu dio eta, hor berean odolosturik hilotz utzi.  Herria   2005-09-01

Poliziek Parisera eroan zuten Xarles, jada hilotz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 89. orr.

Jadanik hilotz zetzanaren gelan sartu zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 339. orr.

36 hil hotzik (orobat hil-hotzik) adlag hil hotza.

Haren edukia ez zitzaidan arrotz, neronek erosi bainuen lehengo astean, ugaldean hil hotzik agertutako atsoaren aferaz informazioa osatu beharrez.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 282. orr.

Laster bukatuko ahal duk gerra zikin hau! -esana zion lehentxeago, eta orain hortxe zuen, besoa luzatu eta ukitzeko moduan, hil-hotzik, etorkizun lepo-moztua.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 151. orr.

Haren edukia ez zitzaidan arrotz, neronek erosi bainuen lehengo astean, ugaldean hil hotzik agertutako atsoaren aferaz informazioa osatu beharrez.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 282. orr.

Orain danak hil-hotzik -arranguratu zen Alberto Onaindia Valladolideko katedraleko apaiza.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 107. orr.

37 hil hurren (orobat hurran) adlag hil zorian.

Egiaz, hil-hurren dagoen biktima belaunikatua zirudien.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 393. orr.

Zentzua galdu eta hil hurran izan nintzela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 33. orr.

Askozaz geroago, eklipse hura gogoan, hil hurren denak antzeko zerbait sentitu bide duela pentsatuko zuen gizonak.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 168. orr.

Egun bakar batean hil hurren gelditu duk neska gaixoa.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 67. orr.

Hil hurran dakusa bere burua.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 319. orr.

Emaztea, hil hurren, ohean etzanda, kantuan, kementsu eta adorez, erlojuari ordurik ez jotzeko esaka.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 16. orr.

Anbulantzian sartu zutenean Bosgarren Etorbideak ulu egiten zuen oinazeari ezin eutsirik, hil-hurren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 242. orr.

· izond Argos, Odiseako txakur hil hurran haren imajina ekarri zidaten oroimenera.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 123. orr.

Esanen nuke hil hurrenaren hotsak izan direla eta gero zarata sor bat.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 132. orr.

38 hil-hurreneko izlag

Amaren ametsa suntsitu dut, haren hil-hurreneko irribarrea ezabatu...  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 40. orr.

39 hil hurrenkari izond

Farolaren argi dardarkari eta hil-hurrenkaria, enbata galanta behar du izan gaurkoak ere.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 273. orr.

40 hil izara

Aldare aurreko eztei-jantzia bezain eder edo ederragoa ageri zen organdizko hil-izara uraren gainean.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 162. orr.

Gaur ere, gauak izotzezko hil-izara bat zabal dezanean.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 109. orr.

41 hil izkribu (orobat hilizkribu)

Hil-izkribuak ez dira, eskuarki, hildakoak idatziak, ezpada handik edo hemendik hartuak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 98. orr.

Bandera gorri ilunduaren azpian, egurrezko taula bat izango da hilizkribu sinple honekin: [...].  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 313. orr.

42 hil jantzi (orobat hiljantzi)

Hiljantzi bat egiten ari zuan Laertes zaharrarentzat.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 14. orr.

Ez zegoen han etzateko, garbitzeko edo hil-jantzian biltzeko gorpurik.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 46. orr.

Hantxe zegoen bere hil-jantzian bilduta Usherko Lady Madelineren irudi luzea.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 54. orr.

Inguruan genituen lurreko objektu guztiak, distiratsu ageri ziren, etxea inguratzen eta hil-jantzian biltzen zuen gas isuri motel eta ikusgai baten argi naturaz kanpokoan.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 49. orr.

Itxaropen berdeari, ordea, zementu hautsa jarri diote hil-jantzi.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 130. orr.

Hondoan Lizzy Siddal, Beata Beatrix gisan, hiljantzia bailitzan burutik oinetara bere ile gorrian bilduta.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 207. orr.

43 hil kanpai

Eliza bakanetako hil-kanpaiak jotzen ari ziren, beren hots tristeekin uso saldoak izutuz. Urbiaingo elizatik zetorren hil-kanpai urrunaren hotsak aditu nituen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 171. orr.

Akademiatik irten nintzenean, hil-kanpaiak entzun nituen garbi bezain ilaun.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 172. orr.

Noren hil-kanpaiak ote eleberrian.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 86. orr.

San Frantzisko komentuko hil-kanpaiak ari ziren.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 149. orr.

44 hil kanta (orobat hilkanta)

Hil kanta baten abesteko premiak gorputz osoa urratu zion.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 329. orr.

Requiema, garai bateko Europaren hil-kanta.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 273. orr.

Batzuetan, entretenimendu bariatuagoa ematearren, hilkanta abesten du.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 228. orr.

45 hil kantu (orobat hilkantu) hil kanta.

Zuberoako lurretan lantuak eta hil-kantuak baizik utzi ez zituztenak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 409. orr.

Belarrietan itsatsita geratu zaizkit Usherren hilkantu luze bat-batean asmatuak.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 40. orr.

46 hil kapera (orobat hilkapera g.er.) hildakoa, hiletak egin aurretik, jartzen den lekua.

Oiartzungo kultur etxean hil-kapera jarri zuten atzo, eta hileta elizkizunak gaur egingo dituzte. San Giacomo elizako gela batean atondu zuten hil kapera.  Berria - Harian   2005-12-06

Aurretik Solagurenen hil kapera ikustera joana zen Otegi.  Berria - Euskal Herria   2004-12-08

Hamaika herritarrek bisitatu zuten Altunaren hilkapera.  Berria - Kultura   2006-01-22

14:30ean itxiko dute hil kapera.  Berria - Kirola   2004-02-18

Milaka lagun igaro dira San Petri basilikan jarritako hil kaperatik.  Berria - Harian   2005-04-05

Hilkaperatik basilikarako bidean.  Berria - Kultura   2006-01-22

Lehen egunean milioi bat lagun izan dira Vatikanoko hil-kaperan.  Berria - Harian   2005-04-06

Gurdien atzealde irekiek hil kaperak ziruditen, non taxuz ebakitako okela puska biluzien distira kartsuak begien bistara baitzetozen tabernakuluaren sakonuneetatik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 56. orr.

47 hil kutxa ik hilkutxa.
48 hil mehatxu

Aitortzekoa nuen hil mehatxua baino are hitsago kausitzen nuela behialako adiskideetan, hersturetan zebilen lagun ohi baten gerizatzeko gutiziarik eza.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 174. orr.

49 hil meza

Han, On Camillok hil-meza eman eta zerraldoa bedeinkatu zuen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 336. orr.

Hil-meza 5 apezek emana izan da ederra eta hunkigarria denek parte hartzen zutela otoitz eta kantuetan.  Herria   2002-09-05

Luis Elejabeitia gure osaba Deustu auzoan hil zen eta hil-meza San Pedro elizan izan genuen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 136. orr.

Hil-meza egin ezin diodan herriko lehen hildakoa da hau.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 335. orr.

50 hil mezu

Ekintza txiki sinbolikoak, hala nola hil-mezua idaztea, hitzak eta izenak aukeratzea, [...], egunkaria erostea, eskela non argitaratu zuten ikusteko eta oker handirik ez zela ziurtatzeko...  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 28. orr.

Txartelez, hil-mezuz, antzerki-sarrerez eta Txitxikovek oroigarri gisa gordetzen zituen bestelako paperez beterik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 87. orr.

Pierre Intcigaray-en hil mezua jin zauku Baionako eritegitik.  Herria   2004-04-29

51 hil mihise (orobat hilmihise)

Amamaren mantalet eta kapeletak zein armairutan zeuden bazekien, hil mihise amironatuak, ezko-argiak eta izai merkezko kutxa distiratsuaren gainean pausatzen ziren hornigailu sainduak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 328. orr.

Ehizatzea eta paperera ekartzea lortzen ez badu ez diola bizirik eutsiko, paper hori bera hilmihisea bilakatuko baitzaio, besteren begiak gozatzera letorkeen hegaztirik ederrenaren hegalaren ordez.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 53. orr.

52 hil ohar

Zenduaren argazkia eta datuak hil-ohar batean bildu.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 88. orr.

Hil-oharra hartu, eta atearen markotik kendu nuen haserre.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 88. orr.

Biharko egunkariek zure argazkia erakutsiko dute, hil-oharra, bere arimaren alde otoitz egin eta gaur, hilak zortzi, gorpuarreango mezatara joan zaitezela eskatuten deutsuee.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 111. orr.

53 hil ohe

Axolarik ez, hil-ohean gertatu bazen.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 31. orr.

Ez, ez, hilik zatzan, ea hoa heure hil-ohera, ez dun hura itzuliko gehiago.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 178. orr.

Behin bakarrik ulertu dut Hanna, bere bi ukabilez aurpegian ukaldikatu ninduenean, hil-ohearen ondoan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 292. orr.

54 hil oihal

Ekarriak zituen berekin hil oihala, errauts kolorekoa, tunika egiteko, eta gutunean esaten ziren gainerako gauza guztiak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 540. orr.

Urrutitik ezagutu nuen, aurpegi hil oihalez estalia ikusi gabe.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 354. orr.

Arimak ihes egiten didanean nire gitarra zaharra izango dut hil-oihal.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 235. orr.

55 hil opari

Perimedesek eta Eurilokok hil-opariei eusten zieten bitartean [...].  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 73. orr.

Sartu lurrean arrauna, eskaini hil-opariak Poseidoni, etxera itzuli, eta egin opariak jainkoei.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 76. orr.

56 hil orduko

Zerorrek ixilka eta xuhur ez baduzu hiltzen, beste hamalau mila jaiotzen baitira inguruan, bat hil orduko.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 135. orr.

Argia hil orduko azienda izigarri hoiek lotu zaizkitak alde guzietarik asikika.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 246. orr.

Anaia hil orduko, ni haren andre kuttunaren desiratzen hasteko, zital bat bezala.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 164. orr.

57 hil zeinu hil kanpaia.

Hil-zeinuak danbaka urrian aditzen ziren.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 108. orr.

Hil-zeinuen erritmoan jaso zituzten azote eta kolpe bakoitzaz oroitzen ziren.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 161. orr.

58 hil zorian hiltzeko zorian, ik hilzori.

190 hil, 300 bat kolpatu, haien artean ehun bat gogorki zaurituak, batzu hil-zorian.  Herria   2002-10-17

Bagoitik auhenak altxatzen dira, hil zorian direnen korrokak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 131. orr.

Krisztina hil-zorian sentitu zenean, zuri deitu zizun.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 38. orr.

Hil zorian zen bildotsaren gorputzari.  Berria - Ekonomia   2004-04-16

Hil zorian ere deusetako indarrik ez eta buru argia zuen oraindik gorrotatzen segitzeko.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 116. orr.

· Behean, Orodruin ibaiaren hil zoriko distiretatik babesturiko sakana itzaltsuan.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 96. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 9 aldiz agertzen direnak)

aita hil (130); aita hil eta (16); aita hil zen (10); aita hil zenean (13); aitona hil (14); ala hil (28); alaba hil (22); aldiz hil (13); ama hil (81); ama hil zen (13); amona hil (9); anaia hil (40); angel berrueta hil (9); arafat hil (14); ardi hil (10); ari zela hil (10); arima hil (10); arnastuta hil (11); artean hil (28); asko hil (70); asko hil dira (10); asko hil ziren (9); aspaldi hil (18); astean hil (19); astelehenean hil (11); atzo hil (75); atzo hil zen (64); aurretik hil (21); auto istripuan hil (14); azkenean hil (10)

bahitu eta hil (9); baina hil (34); baina hil egin (9); baino gehiago hil (68); baino lehen hil (16); baita hil (10); bakarrik hil (20); bat batean hil (14); bat ere hil (27); bat hil (1353); bat hil da (242); bat hil dela (9); bat hil du (26); bat hil dute (39); bat hil dutela (10); bat hil egin (22); bat hil eta (171); bat hil izana (14); bat hil zela (26); bat hil zen (304); bat hil ziren (51); bat hil zituen (12); bat hil zituzten (18); bat hil zuela (14); bat hil zuen (91); bat hil zutela (9); bat hil zuten (110); bat lagun hil (11); bat pertsona hil (14); bat tiroz hil (21); batean hil (129); batean hil zen (36); batean hil zuten (9); batek hil (51); batek hil zuen (11); baten ondorioz hil (21); batera hil (15); batez hil (21); batzuetara hil (9); batzuk hil (43); bederatzi pertsona hil (21); behargin hil (9); bera ere hil (14); bera hil (68); bera hil eta (9); berak hil (36); bere burua hil (45); bere hil (13); berean hil (36); berehala hil (37); berehala hil zen (16); berez hil (9); berrueta hil (18); berrueta hil zuen (9); bertan hil (160); bertan hil zen (78); bertan hil ziren (16); bertan hil zuten (12); beste bat hil (11); bezala hil (15); bi ekintzaile hil (24); bi gazte hil (20); bi hil (57); bi irakiar hil (18); bi kide hil (25); bi lagun hil (40); bi langile hil (9); bi palestinar hil (37); bi pertsona hil (69); bi polizia hil (16); bi soldadu hil (35); bi zibil hil (9); biak hil (9); bidaiari hil (17); bidean hil (13); bihotzekoak jota hil (49); bizi eta hil (16); borrokan hil (20); bost hil (10); bost irakiar hil (13); bost lagun hil (30); bost palestinar hil (19); bost pertsona hil (28); bost soldadu hil (10); burua hil (75); burua hil zuen (14); buruan hil (9)

da hil (51); dela hil (10); denak hil (25); diktadorea hil (10); dira hil (14); ditugu hil (110); ditugu hil hauen (61); ditugu hil hunen (44); du hil (27); dut hil (31); dute hil (9)

edo hil (74); eginda hil (10); egunean hil (12); ekintzaile bat hil (18); ekintzaile hil (70); ekintzaile hil eta (13); ekintzaile hil ziren (11); ekintzaile hil zituzten (15); ekintzaile palestinar hil (19); elkar hil (11); emakume bat hil (76); emakume hil (30); emakumea hil (19); emaztea hil (42); eraginez hil (14); eraso batean hil (9); erasoan hil (11); ere hil (171); ere hil egin (21); ere hil zen (22); ere hil ziren (18); ere hil zuten (11); erori eta hil (10); erregea hil (28); erreta hil (12); errusiar hil (14); eskaintzen ditugu hil (107); eskuetan hil (11); espetxean hil (11); estatubatuar bat hil (26); estatubatuar hil (42); estatubatuar hil dira (9); estatubatuar hil ziren (14); eta bera hil (10); eta berehala hil (14); eta bertan hil (36); eta gero hil (16); eta han hil (16); eta hantxe hil (14); eta hil (554); eta hil arte (17); eta hil egin (151); eta hil egingo (43); eta hil egiten (29); eta hil ondoren (10); eta hil zen (21); eta hura hil (9); eta nola hil (12); eta ospitalean hil (9); etak hil (16); etak inor hil (11); etorkin hil (16); etxean hil (14); euskal preso hil (11); ez da hil (19); ez dut hil (10); ez hil (50); ez zen hil (14); ez zuen hil (18); ez zuten hil (9); ezpataz hil (35); ezpataz hil zituzten (11)

familiako hil (9); franco hil (76); franco hil eta (9); franco hil ondoren (17); frantzisko hil (21)

gabe hil (80); gabe hil zen (34); gaixo hil (10); gauean hil (16); gauean hil zen (9); gazte bat hil (75); gazte hil (53); gazte hil ziren (14); gaztea hil (15); gazterik hil (26); gazterik hil zen (13); gehiago hil (104); gehiago hil dira (24); gehiago hil ziren (19); gehiago hil zituzten (10); gero hil (29); geroago hil (17); geroago hil zen (14); gerran hil (17); gerrillari hil (65); gerrillari hil dira (10); gerrillari hil ziren (11); gidari bat hil (17); gidaria hil (12); gizon bat hil (102); gizon hil (30); gizona hil (19); gizonezko bat hil (41); gizonezkoa hil (18); gizonezkoa hil zen (14); goizaldean hil (9); goizean hil (11); gora hil (26); goseak hil (20); gosez hil (16); guardia zibil hil (11); gurasoak hil (17); gure hil (11); gurutzean hil (10); gutxi hil (9); gutxira hil (26); gutxira hil zen (20); guztiak ezpataz hil (9); guztiak hil (62); guztiak hil zituzten (15)

haiek hil (19); hainbeste hil (9); hamabi pertsona hil (17); hamabost pertsona hil (10); hamalau pertsona hil (10); hamar lagun hil (10); hamar pertsona hil (16); hamasei pertsona hil (9); han hil (56); han hil zen (28); handik gutxira hil (11); handik laster hil (11); hantxe bertan hil (10); hantxe hil (36); hantxe hil zen (16); harrapatu eta hil (19); harrapatuta hil (17); hartan hil (16); hau hil (12); haur bat hil (25); haur hil (32); haurra hil (17); hegazti hil (34); hemen hil (9); herenegun hil (40); herenegun hil zen (34); herritar bat hil (10); herritar hil (45); herritar hil dira (12)

hil ahal (14); hil aitzin (16); hil al (12); hil ala (53); hil ala biziko (31); hil ala bizikoa (9); hil arte (205); hil artean (13); hil arteko (43); hil arteraino (13); hil aurreko (19); hil aurretik (150); hil baino (134); hil baino egun (12); hil baino lehen (44); hil baino lehenago (9); hil baitira (15); hil baitzen (67); hil baitziren (24); hil baitzituzten (9); hil baitzuen (9); hil bat (41); hil bazen (10); hil bederen (16); hil behar (239); hil behar dugu (11); hil behar izan (10); hil behar ote (9); hil behar zuen (13); hil beharko (21); hil beharra (29); hil beharrean (15); hil berri (32); hil berri den (10); hil berria (52); hil berria zen (9); hil berriak (11); hil berriaren (14); hil da (672); hil da auto (11); hil da eta (19); hil daiteke (14); hil dela (70); hil den (71); hil dezagun (9); hil dezake (9); hil dira (865); hil dira azken (22); hil dira bi (12); hil dira borroketan (12); hil dira dagoeneko (11); hil dira erasoetan (12); hil dira erredakzioa (11); hil dira eta (59); hil dira iraken (9); hil dira jada (13); hil direla (93); hil diren (100); hil direnak (14); hil direnen (11); hil ditu (213); hil ditu gaitzak (10); hil ditu gazan (9); hil ditu israelek (9); hil ditu israelgo (11); hil dituela (46); hil dituen (28); hil dituzte (288); hil dituzte eta (9); hil dituztela (51); hil dituzten (21); hil du (91); hil duela (26); hil duen (30); hil duk (18); hil dut (9); hil dute (119); hil dute tiroz (10); hil dutela (26); hil duten (16); hil duzu (15)

hil edo (252); hil edo bizi (37); hil edo biziko (94); hil edo bizikoa (38); hil edo bizikoak (12); hil edo zauritu (10); hil egin (882); hil egin behar (59); hil egin da (39); hil egin dira (16); hil egin dituzte (12); hil egin duk (11); hil egin dute (20); hil egin nahi (52); hil egin zela (23); hil egin zen (212); hil egin ziren (43); hil egin zituen (27); hil egin zituzten (32); hil egin zuen (76); hil egin zutela (9); hil egin zuten (62); hil eginen (12); hil eginez (10); hil egingo (349); hil egingo da (43); hil egingo dela (10); hil egingo dira (13); hil egingo dute (14); hil egingo naiz (15); hil egingo nau (14); hil egingo zela (11); hil egingo zuela (19); hil egingo zutela (12); hil egiten (249); hil egiten da (37); hil egiten dira (37); hil egiten dituzte (9); hil egiten du (32); hil egiten duela (15); hil ere (55); hil ere egin (9); hil eta (1309); hil eta berehala (11); hil eta beste (371); hil eta bi (23); hil eta dozenaka (9); hil eta ehunka (9); hil eta gero (144); hil eta hainbat (13); hil eta handik (16); hil eta haren (17); hil eta hiru (16); hil eta hurrengo (15); hil eta lau (12); hil eta zauritu (11); hil ez (106); hil ez daitezen (9); hil ezazu (31); hil gabe (34); hil gehiago (9); hil gura (9); hil harri (12); hil harriak (11); hil hauen (75); hil hauen familieri (71); hil herrietan (11); hil herrietarat (9); hil hobi (14); hil hobia (10); hil hobian (13); hil hunen (46); hil hunen familiari (45); hil hurran (21); hil hurren (24)

hil inor (9); hil izan (140); hil izan balitz (9); hil izan da (23); hil izan dira (16); hil izana (109); hil izana leporatu (13); hil izana leporatzen (13); hil izanagatik (9); hil izanak (18); hil kanpaiak (15); hil kapera (18); hil nadila (9); hil nahi (201); hil nahi ez (17); hil nahi izan (29); hil nahian (41); hil nazazu (9); hil nintzen (16); hil nuen (25)

hil oihala (14); hil omen (46); hil omen zen (18); hil ondoan (35); hil ondoko (25); hil ondoren (295); hil ondoren ere (24); hil ondorengo (18); hil ordez (10); hil ostean (92); hil osteko (20); hil ote (40)

hil zedin (12); hil zela (291); hil zela esan (20); hil zela eta (10); hil zela jakin (10); hil zela jakinarazi (10); hil zela zabaldu (9); hil zelako (18); hil zelarik (26); hil zen (2290); hil zen arte (43); hil zen atzo (166); hil zen egunean (13); hil zen eta (71); hil zen herenegun (33); hil zena (23); hil zenean (213); hil zeneko (17); hil zenetik (62); hil zenez (21); hil zenez geroztik (11); hil zezaten (14); hil zian (11); hil zioten (10); hil zirela (118); hil zirela esan (13); hil zirela jakinarazi (11); hil ziren (1516); hil ziren atzo (168); hil ziren bi (18); hil ziren borroketan (15); hil ziren erasoan (9); hil ziren eta (94); hil ziren herenegun (26); hil ziren igandean (12); hil zirenean (9); hil zirenen (11); hil zituela (58); hil zituen (430); hil zituen atzo (69); hil zituen eta (25); hil zituztela (60); hil zituzten (628); hil zituzten atzo (58); hil zituzten eta (20); hil zituzten tiroz (19); hil zitzaidan (15); hil zitzaion (63); hil zitzaion aita (12); hil zitzaionean (31); hil zitzaizkion (9); hil zorian (45); hil zuan (30); hil zuela (88); hil zuelako (15); hil zuen (479); hil zuen atzo (18); hil zuen etak (25); hil zuen tiroz (11); hil zuena (13); hil zuenean (15); hil zuenetik (10); hil zutela (89); hil zuten (629); hil zuten atzo (44); hil zuten eta (17); hil zuten tiroz (27); hil zutena (12); hil zutenean (39); hil zutenetik (17)

hiru hil (12); hiru irakiar hil (14); hiru kide hil (16); hiru lagun hil (42); hiru palestinar hil (29); hiru pertsona hil (46); hiru polizia hil (10); hiru soldadu hil (17); hiru zibil hil (10); hori hil (24); horregatik hil (20); horrek hil (9); horrela hil (17); horretan hil (19); hura hil (92); hura hil eta (19); hura hil ondoren (13)

ia hil (14); idazlea hil (13); igandean hil (18); igandean hil zen (15); inguru hil (98); inguru hil dira (20); inguru hil dituzte (11); inguru hil ziren (26); inguru hil zituzten (11); inor hil (68); inor hil ez (12); inor hil gabe (16); irakiar bat hil (29); irakiar hil (217); irakiar hil dira (26); irakiar hil dituzte (14); irakiar hil eta (37); irakiar hil ziren (82); irakiar hil zituen (15); irakiar hil zituzten (25); israeldar bat hil (10); israeldar hil (35); istripu batean hil (16); istripuan hil (27); istripuan hil ziren (10); istripuz hil (15); istripuz hil zen (9); itota hil (30); itsasoan hil (11)

jaio eta hil (13); jauna hil (13); jende gehiago hil (9); jende hil (19); jendea hil (23); jo eta hil (28); jota hil (115); jota hil zela (17); jota hil zen (42)

kartzelan hil (14); kazetari hil (20); kide bat hil (23); kide hil (110); kide hil ziren (27); kide hil zituen (14); kide hil zituzten (27); kidea hil (14); kolpez hil (16); kurdu hil (16)

labankadaz hil (10); lagun bat hil (16); lagun hil (665); lagun hil dira (168); lagun hil direla (16); lagun hil ditu (24); lagun hil dituzte (22); lagun hil eta (74); lagun hil zirela (22); lagun hil ziren (207); lagun hil zituen (34); lagun hil zituzten (37); lagun inguru hil (14); langile bat hil (58); langile hil (53); langile hil dira (25); langile hil ziren (9); langilea hil (12); larunbatean hil (10); larunbatean hil zen (9); lasai hil (9); laster hil (18); laster hil zen (10); lau hil (15); lau irakiar hil (10); lau kide hil (9); lau lagun hil (26); lau pertsona hil (50); lau soldadu hil (11); lehen hil (16); lehenago hil (46); lehenago hil zen (19); lekuan bertan hil (9)

manifestari hil (17); matxino hil (12); meatzari hil (19); mendian hil (9); mila hil (22); mila lagun hil (13); milaka hil (11); milaka lagun hil (9); milaka pertsona hil (13); milioi pertsona hil (20); militar hil (23); militar hil ziren (11); mireia hil (10); musulman hil (11)

nagusia hil (15); neska bat hil (15); ni hil (50); ni hil nahian (16); ni hil ondoren (9); nik hil (14); noiz hil (20); noiz hil zen (11); nola hil (73); nola hil zen (31); non hil (13); norbait hil (32); nork hil (26); nork hil zuen (12); nuen hil (9)

ohean hil (12); ohia hil (23); oilasko hil (13); ondoren hil (23); ondorioz hil (98); ondorioz hil zela (15); ondorioz hil zen (37); ondorioz hil ziren (10); orain hil (10); oro hil (13); ospitalean hil (23); ospitalean hil zen (13)

palestinar bat hil (75); palestinar hil (213); palestinar hil dira (12); palestinar hil ditu (40); palestinar hil dituzte (13); palestinar hil eta (25); palestinar hil ziren (18); palestinar hil zituen (61); palestinar hil zituzten (32); pertsona bat hil (83); pertsona hil (1017); pertsona hil dira (245); pertsona hil direla (12); pertsona hil ditu (38); pertsona hil dituzte (24); pertsona hil eta (216); pertsona hil zirela (10); pertsona hil ziren (313); pertsona hil zituen (52); pertsona hil zituzten (45); pertsona inguru hil (41); poeta hil (9); politikak hil (18); polizia bat hil (31); polizia hil (75); polizia hil eta (12); polizia hil ziren (22); polizia hil zituzten (10); polizia irakiar hil (27); presidentea hil (17); preso bat hil (11); preso hil (49); preso hil dira (18); preso hil ziren (9)

sakabanaketa politikak hil (9); sakabanaketak hil (9); sakabanaketak hil egiten (9); santua hil (11); sei hil (16); sei lagun hil (23); sei pertsona hil (35); semea hil (37); semeak hil (12); senarra hil (33); senide hil (10); soldadu bat hil (44); soldadu estatubatuar hil (36); soldadu hil (124); soldadu hil dira (17); soldadu hil eta (26); soldadu hil ziren (43); soldadu hil zituzten (12); soldadu irakiar hil (9); supituki hil (15); supituki hil da (9)

taliban hil (21); tiro batez hil (10); tiroka hil (30); tiroka hil zuten (17); tiroz hil (137); tiroz hil dute (11); tiroz hil zituzten (19); tiroz hil zuen (15); tiroz hil zuten (42); torturatu eta hil (15)

ugari hil (15); ume bat hil (21); ume hil (16); urte hil (52); urte hil zen (23); urte zituela hil (24); urtean hil (46); urtean hil zen (19); urterekin hil (36); urterekin hil zen (24); urtetan hil (14); urtetan hil zen (9)

xiita hil (28)

zazpi lagun hil (20); zazpi pertsona hil (21); zegoela hil (18); zela hil (32); zen hil (44); zena hil (10); zenbat hil (21); zergatik hil (45); zibil bat hil (24); zibil hil (95); zibil hil dira (11); zibil hil eta (13); zibil hil ziren (29); zibil hil zituen (10); zibil irakiar hil (20); zibilak hil (13); zinegotzia hil (10); ziren hil (10); zituela hil (37); zituela hil zen (22); zituen hil (13); zituzten hil (10); zortzi lagun hil (13); zortzi palestinar hil (9); zortzi pertsona hil (30); zu hil (20); zuek hil (9); zuela hil (17); zuen hil (45); zuten hil (21)

aita hila (21); ama hila (10); aspaldi hila (17); bat hila (22); erdi hila (12); ere hila (13); eta hila (21); hila aurkitu (10); hila baitzen (9); hila da (48); hila dago (9); hila dela (15); hila eta (21); hila izan (21); hila izango (11); hila zela (59); hila zen (94); hila zuen (9); lehenago hila (14)

arima hilak (46); arima hilak en (10); dira hilak (10); ere hilak (9); eta hilak (26); gabeko hilak (15); hezur gabeko hilak (11); hilak dira (18); hilak edo (12); hilak en (11); hilak ere (13); hilak eta (49); hilak eta kolpatuak (10); hilak ez (10); hilak izan (13); hilak ziren (17); natura hilak (13)

adar hilaren (25); batasunak hilaren (15); bigarren hilaren (12); da hilaren (40); datorren hilaren (19); den hilaren (13); dira hilaren (23); dituzte hilaren (13); donostia hilaren (11); du hilaren (63); dute hilaren (46); egingo dute hilaren (11); eta hilaren (123); gaurtik hilaren (18); hamabigarren hilaren (15); hasi eta hilaren (28); hilaren amaieran (19); hilaren bukaeran (17); hilaren hamabostean (11); hilaren hamahiruan (10); hilaren hamalauan (14); hilaren hamarrean (11); hilaren hasieran (57); hilaren hogeita (24); hilaren lehen (20); hilaren lehen egunean (17); jokatuko du hilaren (9); lehen hilaren (20); zazpigarren hilaren (15); zuen hilaren (27); zuten hilaren (15)

aurkitu zuten hilda (10); bat hilda (37); bat hilda aurkitu (12); bertan hilda (9); dago hilda (22); edo hilda (10); erdi hilda (9); eta hilda (31); ez dago hilda (17); guztiak hilda (9); hilda agertu (44); hilda agertu zen (13); hilda agertu ziren (11); hilda aurkitu (64); hilda aurkitu dute (11); hilda aurkitu zuten (34); hilda azaldu (9); hilda bezala (12); hilda dago (62); hilda dagoela (46); hilda dagoen (11); hilda daude (18); hilda edo (11); hilda egon (19); hilda egongo (20); hilda egotea (11); hilda ere (11); hilda eta (23); hilda eta beste (9); hilda ez (10); hilda gero (20); hilda gero ere (9); hilda nago (10); hilda zaude (17); hilda zegoela (49); hilda zegoen (49); hilda zeudela (10); hilda zeuden (16); orain hilda (9); zuten hilda (12)

arima hilen (12); da hilen (12); eta hilen (32); gerlako hilen (10); gerlan hilen (9); hilen artean (13); hilen artetik (54); hilen artetik piztu (29); hilen bidezidorrak (9); hilen egoitza (10); hilen egoitzan (11); hilen egoitzara (15); hilen eta (10); hilen naiz (9); hilen uhartean (10); jainko hilen (12); jainko hilen uhartean (10); soldado hilen (12)

ezin hilez (16); hilez eta (19); hilez gero (58)

ala hilik (10); baina hilik (10); bat hilik (41); beldurrak hilik (16); bizirik ala hilik (9); bizirik edo hilik (9); da hilik (11); edo hilik (21); erdi hilik (24); ere hilik (14); eta hilik (22); hilik agertu (40); hilik agertu zen (16); hilik aurkitu (70); hilik aurkitu dute (18); hilik aurkitu zuten (31); hilik balego (10); hilik dago (23); hilik dagoela (9); hilik dagoen (12); hilik daude (11); hilik daudela (10); hilik edo (15); hilik egon (11); hilik egongo (10); hilik ere (10); hilik erori (12); hilik eta (25); hilik ez (18); hilik ikusi (9); hilik topatu (13); hilik zegoela (26); hilik zegoen (40); hilik zetzan (11); hilik zeuden (13); hura hilik (11); zen hilik (10)

bat hilko (16); bertan hilko (39); da hilko (20); denak hilko (11); duzu hilko (10); ere hilko (18); eta hilko (29); ez da hilko (20); ez duzu hilko (10); ez zara hilko (13); ezpataz hilko (14); gabe hilko (18); goseak hilko (22); gosez hilko (11); guztiak hilko (12); han hilko (9); hantxe hilko (14); hilko balitz (11); hilko da (76); hilko dela (18); hilko den (14); hilko diat (9); hilko dira (47); hilko direla (10); hilko ditu (19); hilko dituzte (11); hilko du (31); hilko dut (14); hilko dute (15); hilko dutela (9); hilko ez (16); hilko gara (17); hilko naiz (48); hilko naiz ni (9); hilko naizela (11); hilko nintzateke (9); hilko nintzela (9); hilko nintzen (9); hilko ote (20); hilko zaitu (17); hilko zara (19); hilko zarete (15); hilko zela (40); hilko zen (42); hilko zituela (12); hilko zituzten (10); hilko zuela (23); hilko zuen (18); hilko zutela (15); hilko zuten (14); laster hilko (33); noiz hilko (21); nola hilko (10); zara hilko (13)

bat hiltzea (37); bere burua hiltzea (10); burua hiltzea (16); edo hiltzea (11); eta hiltzea (26); ez hiltzea (18); hiltzea baino (22); hiltzea da (14); hiltzea egotzita (11); hiltzea erabaki (26); hiltzea ere (18); hiltzea eta (33); hiltzea ez (14); hiltzea leporatu (15); hiltzea leporatuta (10); hiltzea leporatzen (19); hiltzea merezi (9); hiltzea nahi (9); hiltzea zen (12); inor hiltzea (11); ni hiltzea (11); norbait hiltzea (13); pertsona hiltzea (9)

bat hiltzeagatik (20); eta hiltzeagatik (9)

hiltzeaz akusatuta (12); hiltzeaz akusatutako (11); hiltzeaz gain (14)

bat hiltzeko (27); bera hiltzeko (15); bere burua hiltzeko (18); bertan hiltzeko (9); burua hiltzeko (24); du hiltzeko (13); edo hiltzeko (10); ere hiltzeko (9); erregea hiltzeko (11); eta hiltzeko (58); ez du hiltzeko (9); ez hiltzeko (32); guztiak hiltzeko (15); hiltzeko agindu (32); hiltzeko agindu zuen (9); hiltzeko agindua (25); hiltzeko agindua eman (12); hiltzeko arrisku (9); hiltzeko arriskua (16); hiltzeko arriskuan (24); hiltzeko asmoa (46); hiltzeko asmotan (16); hiltzeko asmoz (11); hiltzeko baimena (9); hiltzeko erabiltzen (10); hiltzeko ere (11); hiltzeko eskatu (10); hiltzeko eskubidea (17); hiltzeko eta (11); hiltzeko gai (12); hiltzeko gauza (9); hiltzeko mehatxua (26); hiltzeko mehatxua egin (18); hiltzeko modu (12); hiltzeko prest (42); hiltzeko zigorra (11); hiltzeko zorian (66); hiltzeko zorian egon (10); hura hiltzeko (14); inor hiltzeko (15); ni hiltzeko (24); norbait hiltzeko (12)

abereak hiltzen (9); aita hiltzen (11); asko hiltzen (17); bat hiltzen (106); bat hiltzen da (19); bat hiltzen denean (14); batean hiltzen (16); bera hiltzen (15); bere burua hiltzen (25); bertan hiltzen (14); bezala hiltzen (11); burua hiltzen (38); da hiltzen (18); dira hiltzen (12); edo hiltzen (23); egunero hiltzen (9); elkar hiltzen (12); emakume hiltzen (12); emakume hiltzen dira (9); ere hiltzen (18); eta hiltzen (94); ez da hiltzen (10); gabe hiltzen (28); gehiago hiltzen (22); gehiago hiltzen dira (9); goseak hiltzen (39); gosez hiltzen (42); haur hiltzen (22); haur hiltzen dira (16)

hiltzen ari (155); hiltzen ari da (21); hiltzen ari den (18); hiltzen ari dira (18); hiltzen ari direla (9); hiltzen ari zela (10); hiltzen ari zen (17); hiltzen bada (27); hiltzen badira (10); hiltzen badu (14); hiltzen baita (10); hiltzen baldin (15); hiltzen banaiz (12); hiltzen da (103); hiltzen dela (22); hiltzen delarik (14); hiltzen den (43); hiltzen dena (11); hiltzen denean (58); hiltzen dira (206); hiltzen dira urtean (12); hiltzen dira urtero (29); hiltzen direla (31); hiltzen diren (64); hiltzen direnak (23); hiltzen direnean (13); hiltzen ditu (45); hiltzen dituela (9); hiltzen dituen (12); hiltzen dituzte (41); hiltzen dituzten (13); hiltzen du (42); hiltzen duela (13); hiltzen duen (18); hiltzen duena (19); hiltzen duenak (16); hiltzen dute (27); hiltzen duten (14); hiltzen dutenean (13); hiltzen edo (9); hiltzen ere (14); hiltzen eta (38); hiltzen ez (51); hiltzen ez den (10); hiltzen gara (9); hiltzen hasi (12); hiltzen ikusi (27); hiltzen lagundu (10); hiltzen naizenean (23); hiltzen saiatu (63); hiltzen saiatu zen (27); hiltzen saiatzeagatik (20); hiltzen utzi (31); hiltzen uztea (14); hiltzen uzteko (15); hiltzen uzten (10); hiltzen zen (24); hiltzen zenean (12); hiltzen ziren (42); hiltzen zituen (14); hiltzen zituzten (16); hiltzen zuen (10); hiltzen zuten (20)

inguru hiltzen (25); inguru hiltzen dira (17); inor hiltzen (12); jende hiltzen (15); jendea hiltzen (22); jota hiltzen (10); lagun hiltzen (37); lagun hiltzen dira (20); milioi haur hiltzen (12); milioi lagun hiltzen (10); milioi pertsona hiltzen (11); ni hiltzen (35); ni hiltzen naizenean (14); nola hiltzen (17); norbait hiltzen (42); norbait hiltzen denean (13); ondorioz hiltzen (10); pertsona hiltzen (45); pertsona hiltzen dira (17); pertsona hiltzen ditu (9); tiroz hiltzen (10); zergatik hiltzen (12); zu hiltzen (11)

eta hiltzera (20); hiltzera kondenatu (23); hiltzera kondenatu zuten (9); hiltzera kondenatua (10); hiltzera kondenatzen (11); hiltzera noa (24); hiltzera zigortu (15)


hil2 (orobat hile) iz urtea banatzen den hamabi zatietako bakoitza. ik hilabete.

Udaberriko lehen hila. Epail ere erabiltzen da hirugarren hile hau izendatzeko.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 39. orr.

Basa-lizarraren hila. Horri buruzko txostena hil horrexetako 31n idatzi zuen Iralak.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 215. orr.

Bestalde, kanabera da, justu, 12. zuhaitza, hamabigarren hilari dagokiona.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 417. orr.

Hilak joan hilak etorri, lanak agintzen dizkie, lanok bildu, irakurri eta oharrak idazten dizkie [...], idazlan bakoitzari kritika labur eta adeitsu bat eransten.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 11. orr.

Datorren hilean ikusiko dugunez.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 357. orr.

ik beherago 3.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Zertatik biziko gara datorren hilean?  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 322. orr.

Joan den hilean hil zen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 83. orr.

Lehengo hilean motina egon zen hemen.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 135. orr.

Mesedez emaiozu hileko soldata Demba jaunari. ik hileko.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 155. orr.

Aqualandera joatea nire hileko gizarte laguntzaren hamarrena zen ia.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 10. orr.

Donostiari euri loteria gehien: 162 litro hileko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 22. orr.

Hileko lehen ostiral batez hil zen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 335. orr.

Egunerokoaz gain, astean asteko batez bestekoa ateratzen genuen, hilean hilekoa eta lauhilekoan lauhilekoa.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 71. orr.

Datozen hiletan estatutu proiektu bat onartuko dela dio Ibarretxek.  Berria - Euskal Herria   2004-09-16

Datozen hileetako ekimenak.  Berria - Euskal Herria   2004-10-31

Orri-pasa ari zen egunez egun, hilez hil, begiak zabal-zabalik, haur batena zirudien irribarre batez.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 55. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hil bukaeran, faktura guztiak sartuko ditu Unaji jaunak ordenadorean.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 53. orr.

Soldataren erdia entregatu beharko zuen, hile bukaeran, hiriko Kasinoan.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 24. orr.

-Ez ahantzi hil hondarrerako bukatu behar direla artxibategiko lanak.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 66. orr.

Ez letrarik, ez hipotekarik, ez hil-amaierako estutasunik.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 49. orr.

3 hilean

Soldata ona izan arren, sos guztia gizonak kentzen zion eta hilean 400 pezeta uzten zizkion.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 100. orr.

Errenta dohainik eta zerbitzuak dohainik, gehi hirurehun hilean.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 34. orr.

Hilean hamar bat dolar irabazten dute.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 206. orr.

Batez beste 535,4 euroko pentsioa dute hilean.  Berria - Euskal Herria   2006-03-15

Hilean behin bilera bat, eta kito.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 148. orr.

Hilean bi bider-edo joaten gaituk hara.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 181. orr.

Hilean behingo programa.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 112. orr.

Hiru hilean behingo injekzioa.  Berria - Euskal Herria   2004-10-27

Ondotik, sei hiletik behin lau lanpostu sortu gogo dituzte.  Berria - Ekonomia   2004-06-16

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 11 aldiz agertzen direnak)

aurreko hilean (14); datorren hilean (44); den hilean (51); ditu hilean (11); euro hilean (11); hil honen (79); hil honen hasieran (17); hil honetan (58); hil horren (10); hilean behin (92); hilean behin edo (10); hileko azken (23); hiletik aurrera (3); hiletik behin (3); hiru hilean (11); iragan hilean (18); joan den hilean (47); joan zen hilean (13); sei hiletik (3); zen hilean (13)


hilabete (orobat hilebete g.er. eta ilabete g.er.) 1 iz hila, bereziki denbora hedaduratzat hartua; hilaren hasieratik amaia arteko denbora. ik hil2.

-Hilabete? -esan zuen Ronek-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 142. orr.

Hilabete etxetik irten barik.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 79. orr.

Hilabete-edo egin genuen Gorukik eta biok oihan hartarik ateratzen...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 573. orr.

Hilabete barru, erabat sendatutakoan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 181. orr.

Duela hilabete eta erdi gertatu zen.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 10. orr.

Beste batean, orain dela hilabete batzuk, [...].  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 330. orr.

Hilabeteetan aritu nintzen nahi gabe gizon haren aurpegi-imintzioak errepikatzen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 102. orr.

Susmoa du ordea egia benetakoak [...] askoz antropologikoagoa behar duela izan, bere sakonean hautematen hilabeteetako lana emango lukeena.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 157. orr.

Boz, zenbait hilabete preso atxiki zuten ordea.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 28. orr.

Donibane Garazitik Santiagora oinez heltzeko, hilabete bat behar da.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 16. orr.

Gajoak hilabeteak egin zituen tristuraz abaildurik.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 107. orr.

Hilabeteak igaro zituen horrela.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 131. orr.

Hilabete inguru neraman Stonehamen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 11. orr.

Hilabete geroago idatzitako gutun honetan aipatzen zituen gai horiek.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 180. orr.

Hilabete barru ikusiko zaitut.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 103. orr.

Hilabeteren buruan begiak itxirik ere jardun nezakeen gluzemiak egiten.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 165. orr.

Saguntoko kolpetik ozta-ozta hilabetea igarota.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 247. orr.

Hilabetea bazuen krimen argitu ezin hark Paris asaldaturik zeukala.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 183. orr.

Egia da pailazo barregarria naizela arratsalde batez, eta gero, hilabetez, asper-asper eginda egoten direla nitaz.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 347. orr.

Urtean hilabetez -abuztuan- baizik lehortzen ez diren baltsak ere izaten dituzte.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 62. orr.

Nire kotxezaina hilabete lehenago alde egina zen, oso gaixo.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 297. orr.

Bazekien zenbait hilabeterena baizik ez zuela mundu honetako.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 115. orr.

Handik hilabete batzuetara, bera bizi zen etxea uztera behartu zuten.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 153. orr.

Handik hilabeterako, elkarrekin bospasei aldiz solasean jardunak ginen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 186. orr.

Hilabete guziz komedia bera...  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 105. orr.

Hilabeteak joan ziren, eta bere mehatxua gauzatu zuen: Ithurbidetiarrak beheko errekaratu zituen, eta herriaren abandonatzera behartu zituen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 50. orr.

Hilabeteak joan, hilabeteak etorri, aldakuntzak burutu arau, urduritasuna emendatu zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 61. orr.

Hilabeteak aurrera, eta gero eta gutxiago falta haurra jaiotzeko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 59. orr.

Hilabeteak joan ahala, udaberriko kolore distiratsuak ikusteko ahalmena galdu zuen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 30. orr.

2 (izenondo edo izenlagunekin)

Hilabete luzeetan ekintza prestatzen ibili ondoren.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 86. orr.

Aurreko hilabetean hil zuten buruzagi beltz bat, Malcolm X izenekoa.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 82. orr.

Hurrengo hilabeteetan, ahalegin berezia egin nuen Greg maiz ikusteko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 84. orr.

Soldadu pasatako hilabeteak, berrogei hilabete beltz haiek.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 95. orr.

Hilabete larri-nahasi gutxi haietan. Uzta biltzeko hilabetea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 174. orr.

Elkarrekin egon ziren lehenbiziko hilabeteetakoak dira oraindik bere oroitzapenik onenak.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 243. orr.

3 (zenbaki baten eskuinean)

1963an eta 64an hamalau hilabete eman zituen Nassaun.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 163. orr.

Greziarren egutegiak ere 12 hilabete zituen, 29 edo 30 egunekoak. Hiru hilabete ziren gatibutasunetik itzulia nintzela.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 203. orr.

Hamar hilabete daramat tratamendu horrekin.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 187. orr.

Lau libera aurreztu zituen bi hilabetean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 242. orr.

Lauzpabost hilabete eri egonik.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 89. orr.

Bost hilabete iraun zuen ikerketak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 403. orr.

Kartzelan egon nauk, sei hilabetez burdinak oinetan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 246. orr.

Egunero-egunero joan nintzaion ikustera, zazpi hilabetez, ospitalera.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 28. orr.

Lau hilabete geroago, hor zeuden beti.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 115. orr.

Bi hilabeteren buruan Maiana munduratu zuen, lehen alaba.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 184. orr.

4 (leku edo –ko atzizkiez)

Gurera, bi hilabetetik behin baizik ez ziren agertzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 190. orr.

Iguzkialde hurbileko Ariel Sharon judua eta Mahmud Abbas palestinarra joanen dira helduden ilabetean Amerikarat Georges Bush presidentaren ikustera.  Herria   2005-03-10

Hilabetean behin presondegira egin ohi zuen ostera baten ondoren.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 10. orr.

Aurtengo lehen sei ilabeteetan.  Herria   2001-10-25

Heldu diren 18 ilabeteetan, beste 9 herrik ukan dezakete ere beste 11 miliar dolarren barkamena.  Herria   2005-06-16

Ilabeteko lehen ortzegunetan Pilota Plaza auzoko arrabotean.  Herria   2004-01-08

Herve Bidart eta Celine Landaboure esposatu dira iragan ilabeteko 22 an.  Herria   2004-06-03

Hilabeteko epea eskaini zien.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 256. orr.

Martxoan abiatu naiz ostera, eta hilabeteko bidearen ondoren itsasoa aurkitu dut.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 124. orr.

Hiru hilabeteko itsasaldi haren ondotik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 473. orr.

Sei hilabeteko bularreko haur bat da.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 102. orr.

Horregatik eskatzen diot hiru hilabeteko epea. ik hiruhilabeteko.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 219. orr.

Hilabeteko 8 litro, urte osoan 100 litro inguru.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 411. orr.

Lehenik epe bat hartu, 18 ilabetekoa edo hola, eta gero direla gauzak haxean ezartzen ahalko.  Herria   2005-05-05

Operaziotik hilabetera idatzitako sarreran.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 132. orr.

Operaziotik sei hilabetera, hara zer gertatu zen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 146. orr.

Handik hilabetera jakin zen, baietz, aita hilik zela.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 100. orr.

Krimena izan eta handik hiru hilabetera, ordea, amets beldurgarri bat izan nuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 190. orr.

Huna bi pilotari astetik astera eta ilabetetik ilabetera, orotan ikusten direnak.  Herria   2005-02-27

94 urtetarat heldua gatik, oraino pixkor pixkorra zabilan azken ilabeteetaraino Etxeberriko Mayi Etcheverry anderea.  Herria   2002-12-05

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Yankiek, dena den, iragarri dute dagoeneko ez dituztela Afganistango bonbardaketak etengo barau-hilabetean.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 59. orr.

Klandestinitate-hilabete horietan gertatu zitzaien gorabehera bat aipatu zidan.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 73. orr.

Normala eta bidezkoa zen zure itzulera hilabetea bukatzen ari zelarik, baina niri ordura arte bururatu ere ez zitzaidan egin joan egin beharko zenuenik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 28. orr.

6 hilabete sari (orobat hilabetesari)

Zortzi oren lan eta hilabete saria apala baina segurra.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 283. orr.

Badakizue hogei mila euro ingurukoa duela bere hilabetesaria!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 213. orr.

Aipatu genituen hilabetesariak arras onak ziren.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 300. orr.

Baina laster, 1905ean, Errepublikak berak konkordatua hautsi zuelarik, Elizaren atxikitzeko eskupean zeukan armarik hoberena, apezen hilabete-saria, galdu zuen.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 116. orr.

Parisera etorriz geroztik ez zuelako nehoiz hilabete saria aise bereganatu.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 78. orr.

Etxe berrirako hilabetesari garratzen ordaintzeko ez zutela lanaren uzteko ahalbiderik: greba ere aberatsentzat zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 127. orr.

Nik lau urte nituen lanean, haren aita -ez izeba, ez izeba-ondo-, semearen adar jotze luzeaz nardaturik, hilabete-sarien emariari giltza ematera deliberatu zenean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 240. orr.

7 hilabetetik hilabetera

Oraindik ere antzematen ez diren baina egunetik egunera, hilabetetik hilabetera gehiago eta gehiago sakonduz joango diren mila marratxotan izurtzen  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 343. orr.

8 hilabetez hilabete

Gure aurrekoek uste zuten urtearen hasierako lehen hamabi egunetan emaniko eguraldia, gero hilabetez hilabete betetzen zela.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 15. orr.

Ustelduz joango da mantso-mantso, egunez egun, hilabetez hilabete, urtez urte, presondegiko ziega heze eta ilunetan.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 21. orr.

Gu, ordea, zentzuzkoagoa irizten diogu dirusaria hilabetez hilabete kobratzeari.  Berria - Ekonomia   2004-03-20

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 11 aldiz agertzen direnak)

bederatzi hilabete (80); bi hilabete (475); bizpahiru hilabete (33); bost hilabete (104); hainbat hilabete (43); hamabi hilabete (17); hamabost hilabete (20); hamaika hilabete (12); hamalau hilabete (19); hamar hilabete (49); hamasei hilabete (19); handik hilabete (68); helduden hilabete (15); hemezortzi hilabete (15)

hilabete asko (30); hilabete barne (44); hilabete barru (107); hilabete bat (206); hilabete batean (34); hilabete bateko (25); hilabete baten (33); hilabete batera (11); hilabete batez (55); hilabete batzuen (17); hilabete batzuetan (31); hilabete batzuetara (51); hilabete batzuk (309); hilabete behar (33); hilabete beharko (37); hilabete beranduago (13); hilabete bete (24); hilabete bi (11); hilabete bukaeran (11); hilabete daramate (11); hilabete daramatza (23); hilabete daramatzate (22); hilabete dira (16); hilabete ditu (11)

hilabete edo (25); hilabete egin (86); hilabete egon (15); hilabete eman (65); hilabete eskas (62); hilabete falta (24); hilabete gabe (11); hilabete gehiago (15); hilabete geratzen (11); hilabete geroago (111); hilabete gutxi (53); hilabete gutxira (21); hilabete guziz (11); hilabete haietan (41); hilabete hasi (16); hilabete hau (22); hilabete hauetan (74); hilabete honen (27); hilabete honetan (92); hilabete horiek (14); hilabete horietan (43); hilabete horretan (21); hilabete hortan (22); hilabete hunen (58); hilabete huntan (52)

hilabete igaro (46); hilabete inguru (77); hilabete iragan (16); hilabete iraun (35); hilabete iraungo (15); hilabete irauten (13); hilabete joan (17); hilabete lehenago (158); hilabete luze (42); hilabete luzeetan (14); hilabete luzez (18); hilabete oso (27); hilabete osoa (20); hilabete osoan (34); hilabete pare (42); hilabete pasa (29); hilabete pasatu (51); hilabete pasatxo (19); hilabete preso (11); hilabete saria (14); hilabete zeramatzan (11)

hiru hilabete (389); hiruzpalau hilabete (17); ia hilabete (29); lau hilabete (199); ondoko hilabete (13); orain hilabete (72); sei hilabete (363); zazpi hilabete (89); zenbait hilabete (106); zonbait hilabete (38); zortzi hilabete (115)

; azken hilabete hauetan (29); baino hilabete batzuk (20); baino hilabete lehenago (11); bi hilabete barru (15); bi hilabete egin (11); bi hilabete eskas (11); bi hilabete geroago (19); bi hilabete lehenago (26); dela hiru hilabete (13); duela bi hilabete (52); duela hainbat hilabete (16); duela hilabete bat (26); duela hilabete batzuk (75); duela hilabete inguru (23); duela hiru hilabete (39); duela sei hilabete (37); duela zenbait hilabete (39); duela zonbait hilabete (11); duela zortzi hilabete (12); handik hilabete batzuetara (31); handik hilabete gutxira (12); hilabete baino ez (18); hilabete baino gutxiago (12); hilabete bat eta (15); hilabete bat lehenago (17); hilabete baten buruan (19); hilabete batzuen buruan (12); hilabete batzuk barru (13); hilabete batzuk geroago (24); hilabete batzuk lehenago (45); hilabete egin zituen (16); hilabete eskas falta (11); hilabete eta erdi (98); hilabete eta erdian (23); hilabete eta erdiko (24); hilabete eta erdiz (13); hilabete gutxi batzuk (17); hilabete iraun zuen (12); hilabete pare bat (27); hiru hilabete barru (15); hiru hilabete geroago (15); hiru hilabete lehenago (21); lau hilabete lehenago (15); orain bi hilabete (16); orain dela hilabete (68); orain hilabete batzuk (30); pare bat hilabete (14); sei hilabete egin (13); sei hilabete lehenago (23)

azken hilabeteak (17); bi hilabeteak (14); hilabeteak eman (15); hilabeteak joan (15); hilabeteak pasatu (11); hiru hilabeteak (12)

aurreko hilabetean (22); azken hilabetean (65); bi hilabetean (33); bost hilabetean (12); datorren hilabetean (22); hilabetean behin (65); hiru hilabetean (44); hurrengo hilabetean (11); iragan hilabetean (23); joanden hilabetean (12); lau hilabetean (16); lehen hilabetean (11); sei hilabetean (39)

aurreko hilabeteetan (12); azken hilabeteetako (29); azken hilabeteetan (173); bederatzi hilabeteetan (15); bi hilabeteetan (56); datozen hilabeteetan (91); datozen hilabeteetarako (11); eta hilabeteetan (17); hiru hilabeteetan (50); hurrengo hilabeteetan (69); lau hilabeteetan (22); lehen hilabeteetan (25); ondoko hilabeteetan (13); sei hilabeteetan (66); zazpi hilabeteetan (15); zortzi hilabeteetan (12)

bederatzi hilabeteko (27); bi hilabeteko (74); bost hilabeteko (18); hamar hilabeteko (18); hemezortzi hilabeteko (12); hilabeteko azken (12); hilabeteko epea (98); hilabeteko epean (64); hilabeteko espetxe (69); hilabeteko kartzela (63); hilabeteko lehen (15); hilabeteko su (11); hilabeteko zigorra (48); hiru hilabeteko (114); lau hilabeteko (48); sei hilabeteko (147); zazpi hilabeteko (12); zortzi hilabeteko (42)

bi hilabeteko epea (17); hilabeteko epea eman (11); hilabeteko epea izango (17); hilabeteko espetxe zigorra (61); hilabeteko kartzela zigorra (56); hilabeteko su etena (11); hilabeteko zigorra ezarri (15); hiru hilabeteko epea (19); hiru hilabeteko epean (13); sei hilabeteko epea (20); sei hilabeteko kartzela (18); sei hilabeteko zigorra (12); sei hilabetekoa (16)

azken bi hilabeteotan (25); azken hilabeteotako (26); azken hilabeteotan (226); azken hiru hilabeteotan (19); azken sei hilabeteotan (11); bi hilabeteotan (37); datozen hilabeteotan (44); hiru hilabeteotan (31); lau hilabeteotan (12); sei hilabeteotan (18)

bederatzi hilabetera (13); bi hilabetera (28); handik bi hilabetera (11); handik hilabetera (29); handik hiru hilabetera (18); handik sei hilabetera (12); hiru hilabetera (52); hiru hilabeterako (16); lau hilabetera (30); sei hilabetera (45); sei hilabeterako (21)

azken hilabetetan (14); bi hilabeteren buruan (31); hainbat hilabetetan (14); hilabetetik behin (11); hilabetetik gora (22); hiru hilabeteren buruan (30); hiru hilabetetan (20); hiru hilabetetik (15); ondoko hilabetetan (29); sei hilabeteren buruan (20); sei hilabetetan (14); sei hilabetetik (24); zenbait hilabeteren buruan (12)

bederatzi hilabetez (27); beste sei hilabetez (12); bi hilabetez (77); bost hilabetez (20); hainbat hilabetez (32); hamar hilabetez (14); hilabetez egon (24); hilabetez izan (17); hilabetez jarraian (16); hilabetez luzatu (17); hilabetez luzatzea (12); hiru hilabetez (78); lau hilabetez (40); sei hilabetez (103); zazpi hilabetez (21); zenbait hilabetez (26); zortzi hilabetez (18)


hilabetegarrenean adlag hilabetearen buruan.

Jendaurrean agurearen iloba zela esanez, denboraldi batez ez zuen arazorik izan harenean bizitzeko, baina hilabetegarrenean erregina bera agertu zitzaion.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 81. orr.

Hilabetegarrenean, gaztea artean anaia aurkitu gabe zegoela, emakume xarmangarri bat begiztatu zuen eta biak ala biak ere liluraturik geratu ziren.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 158. orr.


hilabeteka adlag hilabetez hilabete.

Joanden egunean atera dituzte urtarrileko kondu xuxenak, hilabeteka egiten diren konduak.  Herria   2003-03-06

Egoitza hortako hamabi ganbera, denak frango estatu txarrean haatik, alokatuak ziren hilabeteka eta hamalau lagun hor bizi azken denbora hotan.  Herria   2004-06-17


hilabetekari (orobat ilabetekari g,.er.) iz hileroko aldizkaria.

Irutxulo Donostiako astekariak eta Gaztetxulo Euskal Herriko gazteen hilabetekariak. ON hilabetekaria proiektuaren bigarren fasea da.  Berria - Euskal Herria   2004-06-30

Literatur hilabetekari elektronikoa sortu du Larrabetzuko Bihotz Bakartien Klubak.  Berria - Kultura   2004-01-17

Bizkaitarra hilabetekaria sortu zuen, Espainiako Gobernuak debekatu zuena.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 319. orr.

Baionako Euskal Eleak hilabetekariaren bigarren zenbakian.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 146. orr.

Baionako Zabal hilabetekarian irakur zitekeen artikulu zorrotz bat, salatzen baitzituen militarismoak abertzaletasunari egin ziezazkiokeen kalteak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 155. orr.

Misionesten hilabetekarian.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 77. orr.

Behin eta berriro aipatzen da hori hilabetekari garestienetan.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 41. orr.


hilabeteño iz hilabetetxoa.

Hilabeteño bat badut oraino hautu horren trenkatzeko...  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 163. orr.


hilabetero (orobat ilabetero g.er.) 1 adlag hilabete guztietan, hilabete oroz.

Unibertsitate publikoak bizitza segurtatzen dielako hilabetero. Horrela egunero, astero, hilabetero eta urtero.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 147. orr.

Ez baita ez astero, ez hilabetero, ez urtero, euskaltzain berririk izendatzen.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 142. orr.

Ordainez, hilabetero paper bat izenpetu behar zuen Donibane Lohizuneko komandantur-ean.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 59. orr.

2 (zenbaki baten eskuinean)

Eta gure ordezkari bitartekariak izendatzen ditugun bezala hiru hilabetero beste bat izendatu ezin dugunez.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 376. orr.

Sei hilabetero irakurtzen zuen haietako bat, esan zuen honek.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 105. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hilabetero joaten (3); hiru hilabetero (4); sei hilabetero (5)


hilabetesari ik hilabete 6.

hilabetetsu (orobat ilabetetsu; zenbaki baten eskuinera, “hilabete gutxi gorabehera” esanahiarekin)

Hamar hilabetetsu lehenago.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 274. orr.

Bi hilabetetsu dira hemen izan zela Normandiako zaldun bat.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 185. orr.

780 kilometrako bat kondatzen da Euskal Herritik eta Konpostelarat, ilabetetsu batez, egunean 25-30 kilometra.  Herria   2004-07-01

Igande ihaute ilabetetsu baten buruan.  Herria   2003-02-06

· Hilabetetsu lehenago eraikitako Barcaresko kontzentrazio barrutiaren ereduari jarraituz.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 52. orr.


hilabetetxo iz adkor hilabetea.

Santaren eguna baino hilabetetxo lehenago.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 189. orr.


hilabetexka iz hilabetetxoa.

Hilabetexka baten buruan, denak desagertu ziren nora, ez jakin.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 103. orr.


hilaldi iz nahigabe aldia, etsialdi gogorra.

Mendi haietako isiltasuna, hotza, bakardadea, neguko hilaldia bere baitan sartzen zitzaizkiola iruditu zitzaion, odola gelditu eta izoztuko ziotela, soin atalak zurrunduko zizkiotela, izaki geldi izoztu bat bihurtuko zutela bera.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 282. orr.


hilarazi, hilaraz, hilarazten du ad bizia kenarazi.

Errege Salomonek hitzemana zuen bere aita-amen hilberria ematen zion mezularia hilarazi egingo zuela.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 269. orr.

Beruna heriotzaren metala dela, hain zuzen: zeren hilarazten baitu.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 123. orr.

Bihar hilaraziko naute Quitoko kartzelan.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 13. orr.

50 urteko buruzagi hori hobendun ekarria da 150 zibil serbiar hilarazi zituela 1991-1995 artean.  Herria   2005-12-15

Erregeak, orduan, hilarazi egin zituen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 181. orr.

Horrek hilarazi zian nire anaia.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 22. orr.

Hilaraz ezazu abere bat eta prestatu, nirekin bazkalduko baitute gaur.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 121. orr.

Preseski "publiko" bilakatzear zeuden ikastoletan zela euskara hilarazten.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 48. orr.

Markesa ederra, maitearen maitez hilarazten naute zure begi ederrek.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 11. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ezpataz hilarazi (4); guztiak hilarazi (3); hilarazi egin (18); hilarazi egin zituen (7); hilarazi egin zuen (9); hilarazi egingo (3); hilarazi nahi (3); hilarazi zituela (4); hilarazi zituen (7); hilarazi zituzten (3); hilarazi zuen (7); jaunak hilarazi (3)


hilarazle izond hilarazten duena.

Orduan izan ziren han 45 hil eta heietan 12 kamikaz boluntario hilarazle.  Herria   2004-05-06


hilarindu, hilarin, hilarintzen da/du ad hilzorian jarri.

Isidora ez zen, inondik ere, horrela bizi izan, baina senarra hil zitzaionean, eta, batez ere, bizitzen jarraitzeko bere itxaropena hilarintzen nabaritu zuenean, sentitu ote zezakeena ulertzen hobeto lagun diezagukeelako bereizi dut poema, biografi saiakera ororen hutsala larru gorri agerian uzten baitu heriotzaren bat-bateko agerpenak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 114. orr.


hilarri (orobat hil-harri g.er. eta hilharri g.er.) 1 iz hilobia estaltzen edo ixten duen harria; hilobi gainean eraikitzen den oroitarria.

Oroitarri, hilarri eta hilobi askoren aurrean egiten ditugu egonaldi luzeak.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 158. orr.

Hilerriko hilarri guztietan idatzita zegoena gogoan zuen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 162. orr.

Lorategian dagoen gauzarik hunkigarriena Walter Stephen Matthews eta Phœbe Phelps umeen bi hilarriak direla.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 302. orr.

Partenoneko eskulturak eta faraoien hilarriak.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 47. orr.

Orotara 45 hilarrietarik 30 giristinoenak, 8 juduenak, 7 musulmanenak.  Herria   2004-09-09

Michel Faraday-en hilarri ertzean eserita argazki bat ateratzeko eskatu zidan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 156. orr.

Hilarriaren idazkunaz ari zen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 348. orr.

Erraz irakurtzen zituen artean ere gerra-oroitarrietako eta hilarrietako inskripzioak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 132. orr.

Hilarrirako izkribua hautatu zuenak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 105. orr.

Euskal Herriko anitz elizetan bezala Baigorrin ere hil-harriak eliza inguruan zirela.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 62. orr.

Bertan Jauregiren oroimenean jarritako hilarri bat dago.  Berria - Euskal Herria   2004-07-30

Ehorzlearen bitartez han inguruan hilarriak non lantzen zituzten jakiteko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 366. orr.

Harri leundu haiek ez zirela harriak, hilarriak zirela.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 73. orr.

Gauean tristeki distiratzen ikusi zituzten hilarrietako lanparatxoak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 66. orr.

2 (izenondo edo izenlagunekin)

Euskal hilarri biribilen ezaugarriak.  Herria   2005-02-10

Lehengo hilarri biribilen idurikoak.  Herria   2005-02-24

Euskal museoan diren hilarri historiko eta garaikideen argitasunak.  Herria   2005-12-01

Erakustokiko hilarri zaharretan.  Herria   2001-06-28

Hilarri zizelkatu bat.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 62. orr.

Egunsenti-koloreko hilarri izar-arrastodunean gorputza estututa pasatutako hamar minutu haiek.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 22. orr.

Auskalo nongo kanposantu batean lur emana, marmolezko hilarri baten pean. Egunsenti-koloreko hilarri izar-arrastodunean gorputza estututa pasatutako hamar minutu haiek.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 168. orr.

Highgate-ko kanposantuko hilarriak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 207. orr.

Lauburuz apaindutako hilarriak txikitzen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 90. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Azken 15 urte hauetan herriz herri ibili eta, hilarri baratze gero eta gehiago ikus daitezke.  Berria - Kultura   2004-06-23

Onerat discentem turba, non instruit, hilarri-hizkerako erranairua berau.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 42. orr.

San Martingo kanposantuko hilarri mordoa ikusten nuen gelatik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 13. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hilarri baten gainean (3); hilarri biribil (4); hilarri biribilak (5); hilarri biribilen (4)


hilarrizale izond hilarrien zale dena.

Betoker, eskubeltz, zangoker, hilarrizale, eskuluze, haratustel, odolzale.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 320. orr.


hilartitz iz hilarrian ezartzen den esaldia. ik epitafio.

Marmolezko taula baten gaineko hilartitzak honela dio: Caecilia Q. Cretici f(iliae) Metellae Crassi, hots, Metellus Cretius-en alaba, Crassus Triumvirum-aren errainari.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 175. orr.

Gondorko eta Markako hizkuntzetan idatzitako hilartitza zeraman hilarriarekin estali zuten. Beste poema gogoangarri harekin akordatu naiz hilartitzeko elurraren aipua irakurtzean: "amak berokiaren lepoa lotzen dit, ez elurra ari duelako, elurra egin dezan baizik".  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 145. orr.

Pare bat lore karteratik atera eta braust botatzen nituen, oraindik batere hilartitzik ez, zenbaki soil bat besterik ez zeukan hilobi haren gainera.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 150. orr.


hilatorra ik hil1 19.

hilaur 1 iz denbora baino lehen eta hilik jaiotzen den umea.

Hilaurra bezala, ez nintzatekeen izan ere egingo, argirik ikusi ez duten umeen pareko.  Elizen arteko biblia   Jb 3,16

Ez bedi Miriam izan amaren sabeletik haragia erdi janik ateratzen den hilaurra bezala.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 202. orr.

Goratuak izatean erori dira, hilaurren antzera etorri dira mundura.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 930. orr.

2 irud

Eskutan nuen azkenik, nire antzik gabeko hilaur zatarra ala aitaren lumaren oinordeko jatorra ote zen ikusteko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 202. orr.

· Horra hor dozena bat orri baino gehiago poema hilaurrez beteak sutan erretzen.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 199. orr.

• 3 (predikatu gisa)

Bartolome izena aditzean, arreba San Bartolome egunean hilaur jaio zela behin baino gehiagotan etortzen zitzaidan burura.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 308. orr.

Arreba hilaur jaioaren akordu mingarria.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 51. orr.


hilaurgile izond hilaurtzen duena.

Bihotz bi, Hamaika pauso, Otto Pette, Tigre ehizan, Ur uherrak, Gizona bere bakardadean, Sara eta Zeru horiek-en, historiaren eta bizitzaren arteko dualismoa dago: bizitza ona da, historia txarra, historia berez da hilaurgile, bizipozaren eragozpen, eta abar.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 57. orr.


hilaurtu, hilaur(tu), hilaurtzen (orobat hilortu g.er. eta ilortu g.er.) 1 du ad haurdunak umea galarazi.

Zuk hiru urte zenituenean, zure amak haurra hilaurtu zuen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 124. orr.

2 irud

Eta ELBn, bazuen bulta bat ari ginela aipatzen eskakizun hori aspaldikoa dela, gero eta sostengu gehiago biltzen dugula eta memento bat badela non behar den lortu edo hilaurtu.  Berria - Euskal Herria   2004-02-05

• 2 da ad umea galdu.

Jakin dugunaz ez da ardirik ilortzen.  Herria   2003-07-17

4 (era burutua izenondo gisa)

Eta barre algara egin nuen; ozena eta konbentzigarria behar zuen, baina tamalez barrexka izuti, penagarria atera zitzaidan, barre algara hilaurtua.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 195. orr.

Historia apur bat dakigunei, aldiz, de Gaulle zenak lehenbizian asmatu zuen Aljeriako Plan de Constantine hilortu hura gogorarazi digu egitasmo mirakulu horrek.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 41. orr.


hilazti (orobat ilazti) izond/iz nekromantea.

Emakume hilazti bati egin zion kontsulta.  Elizen arteko biblia   1 Kro 10,13

Saulek, bestalde, uxatuak zituen hilaztiak eta igarleak.  Elizen arteko biblia   1 Sm 28,3

Bilatu hilazti-ahalmena dukeen emakumeren bat, berarengana joan eta kontsulta egiteko. Hilazti- edo igarle-lanbidea duen gizonak nahiz emakumeak heriotza-zigorra izango du arte edo bitarte gisa sentitzen dena.  Elizen arteko biblia   1 Sm 28,7

Ilazti: geroa hildakoak kontsultatuz asmatu nahi duen pertsona.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 80. orr.


hilbeila ik hil1 22.

hilbeltz ik ilbeltz.

hilberri (orobat hil-berri) 1 iz norbait hil dela aditzera ematen duen albistea. ik hil1 23; nekrologiko.

Tradizio aski zabaldu baten arabera, errege Salomonek hitzemana zuen bere aita-amen hilberria ematen zion mezularia hilarazi egingo zuela.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 269. orr.

Airekoa Los Angelesen hartu zuen anaiaren hil-berria jakin orduko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 150. orr.

Hil-berria ematerakoan ez du inork Joxe hilda dago esaten, baizik-eta Joxe hil da.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 100. orr.

Lehen zenbakia gustatu zaio, baina nahiagoko luke bigarrengoak berorren hil-berria ekarriko ez balu.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 340. orr.

2 hilberri txosten

Aurreko urtean zendutako euskaltzain guztien omenezko hilberri-txostenak irakurri zituzten.  Berria - Kultura   2004-01-31

Henrike Knorrek irakurriko du Irizarren hilberri txostena.  Berria - Kultura   2004-05-28


hilbete ik hilabete.

hilbide iz hiltzeko bidea.

Lehen aipatutako hilbideez gainera, beste bat oso erabilia: haurrari ahoan arroz aleak sartu.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 77. orr.


hilburu iz cf helburu.

Gogoaren sasi-ordain edo suzedaneoa den helburua hilburu bat da izatez, eta bizia orduan "nere bizia" bihurtua dago, bizitza, bizi-arte edo hil-artea, hartara arteko.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 267. orr.


hilburuko 1 iz testamentua.

Hilburukoak dira; burkideei animo hitzak eta dituen ondasun apurrak uzten dizkiete, borrokari eusteko eskatuz: [...].Bera, esaterako, aspaldi gabe gaixorik egon zen, eta sendagileek esan zioten hil egingo zela, hilburukoa prestatu behar zuela, baina berak ez zien sinetsi eta bizirik iraun zuen.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 81. orr.

Jazinto Rivas 1964ko martxoaren 29an hil zela, hilburukorik egin gabe.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 19. orr.

2 irud

Los novios búlgaros bilakatu da zinemagilearen hilburukoa.  Berria - Kultura   2006-03-25


hildako 1 izlag hila, hil dena.

Hildako jainko baten zerbitzurako ari naiz janzten.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 33. orr.

1000tik gora hondaturiko etxebizitzak, 400dik gora hildako pertsonak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 318. orr.

Hildako emakumea goian zintzilik eta bera azpian harriturik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 26. orr.

Hildako mendigoizale batzuen omenezko funtzio batean.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 280. orr.

Lur guztia hildako aberez estali zenean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 87. orr.

Txitatxoa jaiotzear denean, hildako arrautza zapuztuak maiz ikusi ditugu txorien habietan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 103. orr.

Hildakotzat zeukatena pozik agertu zen, orduantxe lotatik esnatu balitz bezala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 851. orr.

· 179 pertsona hildako, eta aziendetan 13.769 buru galduak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 405. orr.

600etik gora lagun galdu eta hildakoak, eta kalte materialak, berriz, neurribakoak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 355. orr.

2 (modua adieraziz)

Tximistez hildako pertsonen kontu negargarri hori ere hortxe dago.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 241. orr.

Tuberkulosiak hildakoen artean.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 142. orr.

Zakur hori [...] hemendik urrun hildako batena duk, Ulisesena.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 127. orr.

Istripuz hildako andreari.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 71. orr.

Bidean hildako esklaboen artean.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 200. orr.

Gerran hildako ergelenaren ipuina.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 121. orr.

Emazteak, ezkongabeak, agureak, dontzeila samurrak, borrokan hildakoak...  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 74. orr.

Aspaldi hildako mamuen maindireekin.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 71. orr.

Mende hau izan da faxismoen mendea, munduko bi gerra handien mendea, milioika hildakoen mendea.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 135. orr.

· Dabidek habailaz hildako Goliat.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 125. orr.

Hogeitik gora pertsona hildakoa da Lauer.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 71. orr.

Bahitzaileek lepoa moztuta hildako bulgariarra 30 urteko Georgi Lazov da.  Berria - Mundua   2004-07-15

• 3 iz hil den pertsona. ik hil1 10.

Orduko 170 kilometroko haizeteak kalte handiak eragin zituen, tartean, hildako bat eta 10 zauritu larri.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 27. orr.

Hiru hildako errepidean.  Berria - Euskal Herria   2004-03-11

Lan istripuek 2.291 hildako eragin dituzte hamabost urtean.  Berria - Ekonomia   2004-04-23

Tabernaria omen zen hildakoa.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 17. orr.

Nik dena ahaztu nahi dut, atentatua, hildakoa, argazkia...  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 93. orr.

Hainbeste hildako eta hainbeste zoritxar...  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 96. orr.

Bi metrora neukan hildakoa.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 13. orr.

Goiz hartan erraustu behar zuten hildakoa.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 88. orr.

Aldameneko logelako hildakoa.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 162. orr.

Ikusi nuen lehenbiziko hildakoa.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 42. orr.

Ertzain bi, astiro eta alde guztietara begira, hildakoarengana hurbiltzen dira.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 14. orr.

Ez baitzen hildakorik gabeko etxerik.  Elizen arteko biblia   Ir 12,30

Negarrez, hildakoak hilerritik atera zituztenean.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 128. orr.

Beste hildako bat Galizian.  Berria - Euskal Herria   2004-04-11

Hildako bat pertsona serioa da, neurritsua, dagoen egoeraz jabetua.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 78. orr.

Hildako baten besarkada.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 213. orr.

Pentsatuz hildakoek lortua zutela betiko poza.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 266. orr.

Hildakoei zor zaien begirunea.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 26. orr.

Arboladi osoa hildakoz betea.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 47. orr.

Hildakoen hilotzak zapaltzen ditiagu arratsetan kalera paseatzera ateratzen garenean.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 45. orr.

Hildako txikitxo bat.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 141. orr.

Hildako berpiztuak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 844. orr.

Zein den eskasa memoria, ez ditugu hildako dohakabe haiek guztiak gogoan.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 116. orr.

Hildako gaixo bat kanposantura laguntzera joatean, ez dago ondo pistola bat poltsikoan eramatea.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 337. orr.

Hildako arruntak, aldiz, linboan galtzen ziren betiko.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 163. orr.

Samurkiro maitatu ditugu gure hildako maiteak.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 24. orr.

Ba, aldea da hildako garbiak baduela zintzotasun bat, benazkotasun bat, besteak ez duena.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 270. orr.

Egin dezagun hildakoarena.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 410. orr.

Hildakoarenganako amodioa adierazteko.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 193. orr.

· Adrianen begiak: batzuetan hildakoak ematen zuten, bi zomorro kiribildu.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 300. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hildako-ilara erdi bat ikusi balu bezalaxe.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 108. orr.

Hildako samalda bat ageri zen gero bazterretan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 41. orr.

Ospitale guztiei bezala hildako usaina zerion ospitale hartako ohean.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 41. orr.

Bizkaian eta Gipuzkoan izan da hildako kopuruaren beherakada nabarmenena.  Berria - Euskal Herria   2004-09-04

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 7 aldiz agertzen direnak)

atentatuetan hildako (8); bederatzi hildako (8); berriki hildako (7); bi hildako (27); bidean hildako (7); bost hildako (13); dozenaka hildako (9); ehunka hildako (16); espetxean hildako (12); etak hildako (21); gerran hildako (18); hainbat hildako (8)

hildako animaliak (8); hildako asko (14); hildako bat (96); hildako baten (43); hildako bati (7); hildako bi (24); hildako bost (13); hildako emakumeak (8); hildako gaztearen (11); hildako gehiago (23); hildako gehien (11); hildako gehienak (20); hildako guztiak (25); hildako hiru (11); hildako izan (39); hildako kopurua (20); hildako langile (7); hildako langileen (7); hildako lau (8); hildako palestinarren (7); hildako pertsona (16); hildako pertsonak (7); hildako pertsonen (9); hildako presoen (9); hildako soldadu (11); hildako soldaduen (12); hildako ugari (9); hildako utzi (29)

hiru hildako (23); iraken hildako (7); jota hildako (8); milaka hildako (11); ondorioz hildako (20); tiroz hildako (12); zazpi hildako (7); zenbat hildako (7); zortzi hildako (10)

beste hildako bat (7); hildako eragin ditu (11); hildako eragin dituzte (8); hildako eragin zituen (22); hildako eragin zituzten (10); hildako eta zauritu (13); hildako izan dira (11); hildako izan zirela (7); hildako izan ziren (14); hildako pertsona baten (8); hildako utzi zituen (14)

gure hildakoak (9); hildakoak eragin (10); hildakoak izan (8); hildakoen alde (9); hildakoen artean (72); hildakoen entziklopedia (13); hildakoen gorpuak (19); hildakoen kopurua (39); hildakoen kopuruak (17); hildakoen omenez (13); istripuetan hildakoen (8)


hildegi ik hiltegi.

hildu 1 ad hil (?).

82ko martxoaren 19a, gaueko 9ak eta erdietan, bi CRS hilduak dira Baigorrin, Juantorena ostatuaren ondoan.  Herria   2004-06-03

2 hildurik indarra, eragina edo bizitasuna ibiturik.

Gizona hildurik baitzegoen, baina ez, itxuraz behintzat, sukar ustelak jota.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 219. orr.

· Presondegirako bidean nindoala jada, zaldi gainean loturik, benturaren benturan desbenturaturik eta bihotz-hildurik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 606. orr.


hildura iz norbaitek bere buruari, bertutea erdiesteko, ematen dion nekea edo atsegin ukatzea, bereziki gorputzarekikoa.

Hortik zilizioa, baraua, gurarien hildura, berezko grinak bekatu bilakatuak...  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 140. orr.

Ez nituen amodioaren hildurak ezagutzen.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 122. orr.

Sofri ditzadan behingoz merezi ditudan hildurak.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 500. orr.

Eta estualdirik pairatu bazuen, edo beldur, desilusio edo hildurarik, ez zuen esan.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 194. orr.

Onar itzazue hildura guztiak, nik onartu ditudan bezala.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 148. orr.

Hilduratik eta bizimodu gogorretik, sarri askotan, krimenera pasatzen ziren  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 140. orr.


hilduratu, hildura(tu), hilduratzen 1 nork bere burua, eta bereziki gorputza, hilduraren bidez hezi edo zigortu.

Grina txarrak hilduratzen eta haragizko irritsak menpean hartzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 209. orr.

Eta jan-edanei uko eginez gogor hilduratzen zuen bere gorputza.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1037. orr.

Nork bere nahia ukatzeaz eta gorputza hilduratzeaz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 754. orr.

Izan ere, batzuek hain gupidagabe hilduratzen zuten beren burua haragiaren grinak menderatzeko, bazirudien beren burua gorroto zutela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 525. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Erizainen eskuak fereka xume bat egiten dienean gorputz hilduratu hauei.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 126. orr.

Mendekatuko nituela nire lagun hilduratuak.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 11. orr.


hileko iz emakumearen hileroko odolaldia.

Neskatilei hilekoa hasten zaienean.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 92. orr.

Banekien ez zitzaidala hilekoa etorriko.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 13. orr.

Noiz izan zenuen azkeneko hilekoa, hilerokoa, hileroko kezka zen hura.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 72. orr.

Ezin nintzela joan hilekoa nuelako.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 91. orr.

Inork ezin zuen ukitu, hilekoa zuelako.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 138. orr.

Hilekoa jaitsi behar zaidan guztietan bezala.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 14. orr.

Izango dira agian bi hilabete hilekorik gabe.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 71. orr.

Hilekoa atzeratua zuen, eta beldurtu egin zen bat-batean.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 195. orr.

Hilabete hartan berean gelditua zen nire hilekoa.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 16. orr.

Hilekoa ez zitzaidan itzuli.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 17. orr.

Horrek esan nahi du hilekoarekin zaudela edo deprimitzera zoazela une batetik bestera.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 160. orr.

Dabid emakumearekin etzan zen, hura hilekoaren garbikuntza egin berri zenean.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 53. orr.

Putzuek egunsentiko argipean odol zikinezkoak dirudite, hileko-odoldunak, arrabioz beteriko istilak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 101. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta hilekoa (11); hilekoa eten (3); hilekoa etorri (5); hilekoa etortzen (6); hilekoa izan (3); lehen hilekoa (3)


hilemorfiko izond hilemorfismoari dagokiona.

Platonen ideien edo Aristotelesen teoria hilemorfikoaren aitzin-gibelak buruz nekizkien orduko.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 166. orr.

Eta jakizu, bertzalde, ezen numeroa kukuaren arrautza dela, txantxangorri hilemorfikoaren habian: erran nahi baita ezen, gauden denboran eta gauden mendean, numeroak hartu duela eskolastikaren lekua, eta numeroena dela, halatan, etorkizuna.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 113. orr.


hilemorfismo iz gorputz oro bi printzipio oinarrizkok, materiak eta formak, osatzen dutela dioen teoria filosofikoa, Aristotelesek asmatua.

Hilemorfismo famatua.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 107. orr.


hilero 1 adlag hil guztietan, hilabete oroz.

Enpresak hilero pentsioa helarazten zion.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 141. orr.

Hilero txeke bat hartu, bizitzeko diru juxtuz, eta pobretasuna paseatu eskuak dado jokoan trebatzen ziren bitartean.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 94. orr.

Hilero haurdun gelditzeko aukera bat, hamabi aukera urtean.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 72. orr.

Hilero milioi bat lagunez handitzen da India.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 12. orr.

2 hileroko izlag

Hileroko kuotek gora egingo dutela.  Berria - Harian   2005-12-02

Orduan iritsi zen kutxako diruaren hileroko kontaketa.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 36. orr.

Oso larri ibiltzen ziren hileroko gastuak kitatzen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 150. orr.

Agian, hileroko txostena prestatzeko modua aurkitu dut ustekabean.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 52. orr.

Hileroko azken igandean.  Berria - Euskal Herria   2004-01-06

Hileroko gure batzarreetan.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 183. orr.

Hileroko emakumearen odola. ik hileroko.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 72. orr.

Noiz izan zenuen azkeneko hilekoa, hilerokoa, hileroko kezka zen hura.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 72. orr.

Desio dutela aldizkariaren hileroko agerpena.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 19. orr.

Gehienak (%47), gainera, eguneroko bidaiak izaten dira, %17 asterokoak, %16 hilerokoak.  Berria - Euskal Herria   2004-08-10

3 hilero-hilero

Isilpeko txostenak ere prestatu behar ditudala hilero-hilero Madrilera bidaltzeko.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 33. orr.

Haren bankuko kontutik jasotzen zuen dirua hilero-hilero.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 92. orr.

Eta hilero-hilero hobeto aurkitu zuen: gaizki, baina hobeto.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 183. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hilero bezala (4); hilero egin (3); hilero egin ohi (3); hilero egiten (11); hilero eta (6); hilero hilero (31); hilero jasotzen (3); hilero joan (5); hilero moduan (3); hilero ordaindu (5); hilero ordaindu behar (3).; hilero zazpi (3); hiru hilero (6); jasotzen dute hilero (3)


hileroko iz hilekoa, emakumearen hileroko odolaldia.

Noiz izan zenuen azkeneko hilekoa, hilerokoa, hileroko kezka zen hura.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 72. orr.

Hilerokoak kalbario bide dauzkala.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 151. orr.

Alaba nagusia hilerokoarekin hasi zenean.  Berria - Euskal Herria   2004-02-21

Neurriz kanpoko argaltzearen ondoren gorputza ahuldu eta hilerokoak desagertzen doaz.  Berria - Euskal Herria   2004-11-11


hilerri (ETCn 6.512 agerraldi; orobat hil herri ETCn 88 agerraldi, eta hilherri ETCn 43 agerraldi) 1 iz hilak ehorzten diren lekua. ik kanposantu.

Gero, itsasadarrean beherago, Sukarrietako hilerria dago.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 10. orr.

Trinity hilerria katolikoena da.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 190. orr.

Alba juduen hilerrian lurperatu zuen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 77. orr.

Puruchucon dagoen inken hilerritik 600 metro ingurura.  Berria - Gaiak   2004-03-07

Otsabideko kantonamenduko hil herrietan.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 17. orr.

Gogoan zituen Gasteizko hilerriko fusilamenduko xehetasunak.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 10. orr.

Ez zeukatela dirurik hilerrian panteoi bat erosteko.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 145. orr.

Hilerriaren sarrerako burdinazko bi ate beltzei begira geratu nintzen.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 29. orr.

Eskuin hartu zuen ordea, goiti, hilerriko sarrera nagusiraino.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 243. orr.

Ate itsutu bat dago hilerriaren aurrealdean.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 25. orr.

Hilerriko hilarri guztietan idatzita zegoena gogoan zuen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 162. orr.

Hilerriko depositoan zauzkatek gorpuak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 242. orr.

Baina koruaren kanta sentitu nuen hilerrirako bidean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 415. orr.

Hilerriko karriketako altzifreen artean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 70. orr.

Hilerriko gauaren erdian.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 107. orr.

Hilkutxaren lehen planoa, orgatilaren gainean, hilerriko langile irribarretsuak atzean zituela.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 79. orr.

Hilerrietako hilkutxen barruan lurperatutako hilotzak ekarri nituen gogora.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 111. orr.

· Langile zintzo, auzo leial, guraso on izan ondoren, erbesteratuak zirelako sorterri bezain hilerri zitzaien hiritik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 12. orr.

2 hed

Elefanteen hilerrietan.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 54. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gerra-hilerri galdu batean ehortzirik egotea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 177. orr.

Negozioari atxikitako auto-hilerria utzi zion, milaka auto kraskatu eta guztiz hondatuak biltzen zituen txatartegia.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 111. orr.

Tren-hilerria iruditzen zitzaion Lucasi trenak garbitzeko lekua.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 86. orr.

4 hilerri baratze

Euskal hilerrien berritzea: hilerri-baratzeak.  Herria   2001-11-08

Baina gero eta herri gehiagotako hilerrietan hilerri baratzeak jartzen dituzte.  Berria - Kultura   2004-09-26

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta hilerri (4); gotorlekuko hilerria (3); hilerri bat (16); hilerri bat aurkitu (3); hilerri batean (10); hilerri baten (5); hilerri eta (3); hilerri txikian (3)

araberako hilerriak (4); erlijioaren araberako hilerriak (3)

eko hilerrian (3); eta hilerrian (4); herriko hilerrian (7); hilerrian bertan (5); hilerrian egin (4); hilerrian egon (3); hilerrian ehortzi (4); hilerrian ehortzi zuten (3); hilerrian ehortzia (3); hilerrian lurperatu (3); hilerrian zegoen (3); hilerriaren inguruan (5); hilerriaren ondoan (4); hilerriko ate (3); hilerriko mamuak (4); iruñ montparnasseko hilerrian (4); mundakako hilerrian (4); polloeko hilerrian (8); tolosako hilerrian (3)

eta hilerrira (5); herriko hilerrira (3); hilerrira eraman (13); hilerrira joan (6); hilerrira joateko (7); mundakako hilerrira (5); zen hilerrira (3)


hilerritxo iz hilerri txikia.

Apaiz zaharrarekin paseatzen ari nintzen triste eta goibel haren hilobia zulatzen ari ziren hilerritxoan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 28. orr.


hileta (ETCn 6.326 agerraldi) 1 iz hilaren alde egiten zen ospakizuna edo elizkizuna.

Ez al da hiletarik egingo New Yorken?  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 108. orr.

Hiletara etorritakoen artean.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 118. orr.

Aitaren hiletara deituak izan ziren anaia eta semeek.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 834. orr.

Hurrena Ali Baba heldu zen, gorpua hiletarako prestatzera. Hiletaren segizioan ziren auto partikular eta taxi ugariengatik.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 103. orr.

Nabarmena zen negar egin zuela hiletan.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 25. orr.

Hiletak ez baitira hileta zintzurra busti gabe.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 138. orr.

Goiz atera da etxetik, hiletetan elizak berehala bete ohi dira eta.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 31. orr.

Garai hartan hileta gehienak goizeko hamarretan izaten zituan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 159. orr.

2 ( pluralean)

Mazedoniako presidente Borsi Trajkovskiren aldeko hiletak prestatzen ari direla.  Berria - Mundua   2004-02-29

Ezagutzen ez zuen osabaren hiletetara zihoan nexka hura zu zinela.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 33. orr.

Haydnen hiletetan izan nintzen Vienako katedralean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 176. orr.

Seniderik ere ez zen izan hiletetan.  Berria - Harian   2005-08-10

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik funebre.

Hileta erritu bat egiten ari dituk.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 19. orr.

Handik hurbil druidek hileta-su handi bat pizturik mantentzen zuten.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 53. orr.

Hileta-meza batzuetan kantatzen dena.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 294. orr.

Neuretzat ari naiz idazten hileta-meza hori.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 70. orr.

Hileta-sermoia prestatzeko.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 106. orr.

Davidek berak idatzitako hileta-otoiaren hasiera zen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 10. orr.

Hileta-prozesioa handikiro egiteko, olibondo eta bestelako zuhaitz adarrak hartu zituzten denek.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 257. orr.

Legardek eskutitz bat erakusten dio, eskuan uzten den hileta-txartelaren antzeko begirunez erakutsi ere.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 180. orr.

Hau Théoden Erregearen hileta-oturuntza da.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 317. orr.

Hilarrietan ebasten zituzten hileta-ogietatik bizi izan ziren.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 66. orr.

Azken hileta-agurra.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 205. orr.

Neroni joan nintzen haren hileta segizioaren atzetik.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 21. orr.

Panteoi gotikoen hileta-estatuak bezain gris zegoen zerua.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 331. orr.

Highgate-ko hileta monumentu bat, sastraketatik azaltzen zen harrizko aingeru bat.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 219. orr.

Han daudela hainbat pertsonaiaren hileta monumentuak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 358. orr.

Hilerriko atariaren parean hileta-autotik kanporatzen ari ziren hilkutxa seinalatu nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 397. orr.

Hileta-jagoleak, axolagabeki, hilkutxari tiratzen dio, eta orgatxo gaineraino eramaten du herrestan.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 174. orr.

Miserikordiako hileta-zerbitzukoek gorpuak plastikoetan biltzen dituztelako.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 318. orr.

Hileta-enpresaren auto beltzarekin.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 398. orr.

Militarren martxak eta hileta-doinuak.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 104. orr.

Lantu, dantza eta hileta-kantuekin.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 224. orr.

Turuta batzuek, gauean zut, antzerkian bezala, hileta-fanfarre bat jo zuten.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 131. orr.

Beethoven handiaren hileta-martxaren akorde irmo eta hunkigarriek.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 14. orr.

Hil-kanpaiek ere ezkil-joko berriak asmatu zituzten hileta egunean.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 105. orr.

Hilotzaren erreskatearen inguruko hileta-giro udatiarraz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 47. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elizkizun eta kidekoekin)

Norbait hiltzen denean ere, ez da sosegurik izaten hileta elizkizuna egin arte.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 53. orr.

Izeba Milagrosen hileta-elizkizunetik atera berriak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 135. orr.

Hileta-ospakizunetan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 256. orr.

Hilkutxa eramateaz gain, adierazpenak egin zituen hileta ekitaldian.  Berria - Euskal Herria   2004-03-19

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Errege-hileta guztietan.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 98. orr.

Gobernuburu eta diplomazialari ugari bildu dira Kairoko estatu hiletan.  Berria - Mundua   2004-11-13

6 hileta egin (7 agerraldi, 5 liburu eta 2 artikulutan)

Anaiaren gorpua hilkutxa batean sartu eta hileta egin zion.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 173. orr.

Aizue, baina noren hileta egiten ari zarete hemen?  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 537. orr.

Ezkontzaren ordez, hileta egin beharko zian orduan hire aitak.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 155. orr.

Liebkind Bendelen etxetik etxesail gutxira zegoen hileta egin behar zen kapera.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 116. orr.

7 hiletak egin (6 agerraldi, 5 liburu eta artikulu 1ean)

Hiletak egingo zizkidaten gutxienez.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 24. orr.

Urtean behin Adonis jainkoaren irudizko hiletak egiten zituzten emakumeek, lantu, dantza eta hileta-kantuekin. utz diezaiegun hilei beren hildakoen hiletak egiten.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 224. orr.

· Hileta solemne batzuk egingo zizkiola.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 306. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aitaren hileta (3); aldeko hileta (37); aldeko hileta egin (3); aldeko hileta elizkizuna (5); aldeko hileta elizkizunak (16); aldeko hileta elizkizunean (5); amaren hileta (3); bere hileta (4); da hileta (9); da hileta elizkizuna (4); diren hileta (3); du hileta (3); dut hileta (5); egingo da hileta (3); estatu hileta (9); eta hileta (22); ez dut hileta (3); haren aldeko hileta (10); haren hileta (3)

hileta baino (5); hileta bat (9); hileta batean (12); hileta batera (5); hileta bukatu (3); hileta egin (8); hileta egiten (3); hileta egun (3); hileta egunean (13); hileta elizkizun (6); hileta elizkizuna (26); hileta elizkizuna egin (3); hileta elizkizunak (33); hileta elizkizunak egin (3); hileta elizkizunak gaur (4); hileta elizkizunean (13); hileta elizkizunen (7); hileta elizkizunetan (9); hileta elizkizunetara (7); hileta elizkizunik (3); hileta eta (8); hileta handi (3); hileta izan (4); hileta jagoleak (3); hileta joko (4); hileta jotzen (3); hileta martxa (6); hileta martxaren (5); hileta meza (10); hileta meza beretzat (3); hileta negarra (3); hileta ospakizunetan (4); hileta ospatuko (3); hileta segizio (3); hileta segizioa (3)

izeba milagrosen hileta (3); milagrosen hileta (3); senarra zenaren hileta (3); zen hileta (7); zenaren hileta (4); zenaren hileta egunean (3); zituzten hileta (3); zuen hileta (6)

aldeko hiletak (3); beren hildakoen hiletak (3); eta hiletak (4); hildakoen hiletak (3); hildakoen hiletak egiten (3); hiletak egin (4); hiletak egiten (7); hiletak eta (3); hiletak ez (3); hiletak jo (3); hiletak jo eta (3); hiletak jotzen (3); zen hiletak (3)

aitaren hiletan (3); aldeko hiletan (4); datozen hiletan (6); haren hiletan (4); hiletan egin (3); hiletan egon (4); hiletan parte (5); hurrengo hiletan (3); kastresanaren hiletan (5); olaia kastresanaren hiletan (3); zenaren hiletan (3); zuen hiletan (3)

agertu ziren hiletara (3); aitaren hiletara (3); amaren hiletara (5); baten hiletara (3); haren hiletara (3); hiletara etorri (3); hiletara joan (8); hiletara joango (7); hiletara joateko (4); ziren hiletara (3)

dute hiletarik (3); ez dute hiletarik (3); hiletaren ondoren (4); hiletarik egingo (3); hiletarik piztuaren (3)


hiletari iz erostaria, auhendaria.

"Hiletari" horiez gain, beste aipamen bat ere badakar Bizkaiko Foru Zaharrak, garai hartako inprobisazioa ezagutzeko aurrekoa baino ere interesgarriagoa.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 19. orr.


hiletografo iz

Hiletografo deitzen die AB-k hileta-ospakizunetan beren dohainak erakusten dituzten idazleei.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 300. orr.

Gaurko hiletografoek ezagutzen duten sarkofagoa arotz lana besterik ez da.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 231. orr.


hiletsi, hilets, hilesten du ad eriez mintzatzuz, ezin sendatuzkotzat jo, etsipena eman.

Hil da Erresuma Batuan hiletsi zuten bederatzi hilabeteko umea.  Berria - Gaiak   2004-11-13

Sendagileek hiletsita zeukaten bederatzi hilabeteko umea.  Berria - Gaiak   2004-11-13

Hiletsitako haurra hiltzen uztea baimendu dute, Londresen.  Berria - Gaiak   2004-10-08

Sendagileak behartuta daude hiletsitako gaixo bati eutanasia egitera?  Berria - Gaiak   2004-12-17

· Euskara hiletsian dagoela?  Herria   2004-07-05


hilezin (11 agerraldi, 6 liburu eta artikulu 1ean; ETCn 60 agerraldi) izond hilezkorra.

Zoaz hemendik izaki hilezina ez bazara!  Askoren artean   «Rataplan» - 51. orr.

Hazi hilezinak gorpu hori topatu zuenean sortu zen lehenengo banpiroa, hilezina, baina bizitzaren isuria den odola behar zuena bizitzeko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 50. orr.

Tipoa hilezina zen nonbait, akabatu zutenetik suge erdibitua bezala ugaltzen zen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 197. orr.

Istorio hilezin horien herri-jatorria erakusten duten ezaugarriak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 72. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

istorio hilezin (4)


hilezkor (215 agerraldi, 55 liburu eta 10 artikulutan; ETCn 1.001 agerraldi) izond ezin hil daitekena. ik hilezin.

Arima hilezkorra dela errepikatzen zuen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 181. orr.

Jainko hilezkorren tenpluak egin zituztenen izenak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1530. orr.

Beragan ez dago hasierarik ez helmugarik, hilezkorra delako.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 334. orr.

Gizon hilezkorra.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 113. orr.

Hidraren bederatzigarren burua, hilezkorra, zekarkion gogora, Herkulesek harkaitz baten azpian lurperatu zuena.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 100. orr.

Erromatarrak, ur hilezkorra edaten duelarik, grekerazko hitz batzuk ahoskatzen ditu.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 129. orr.

Ondorioz, gauza hilezkorrak soilik dira egiazkoak.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 85. orr.

Hilezkorrak garela pentsatzea izugarrizko erronka da gizakiarentzat.  Berria - Gaiak   2004-06-09

Musika irlandarra, hilezkorra.  Berria - Kultura   2004-07-23

Obra hilezkorraren lorpenik gorena.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 29. orr.

Mende batez bizi izan zen Hilezkorren Hirian.[  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 32. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arima hilezkorra (7); eta hilezkor (3); eta hilezkorra (4); hilezkor bat (3); hilezkor bihurtu (4); hilezkor bihurtzen (3); hilezkor eta (8); hilezkor izateko (5); hilezkorra baita (3); hilezkorra balitz (3); hilezkorra da (4); hilezkorra dela (7); hilezkorra izan (4); hilezkorra izanik (3); hilezkorrak izan (3); hilezkorren artean (3); hilezkorren gordelekua (3); hilezkorren hiri (4); jainko hilezkor (3); jainko hilezkorren (8)


hilezkortasun 1 iz hilezkorra denaren nolakotasuna.

Arimaren hilezkortasunaren frogarekin amaitzen du monologoa. Agian noizbait lortuko duen hilezkortasuna zainduko duen eta denboraren gorabehera eta suntsipenek errespetatu beharko duten oroitarri nimiñoa.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 17. orr.

Israeldar, kristau zein mususulmanek hilezkortasuna aitortzen dute.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 126. orr.

Hilezkortasunaren ideia gero eta zabalduagoa dago kultura guztietan.  Berria - Gaiak   2004-06-09

Bihar, eguzkia ateratzen denean, gizatasun izpirik gabeko keinu batek giza aurpegi hori desitxuratuko du, burmuina odol lodiz beteko zaio, eta begiak beren hobietatik aterako dira; baina gaur lasai lo egingo du, bere hilezkortasun betean irribarretsu.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 70. orr.

Gure izate ustelkorrak bizi ustelezinez jantzi behar du, eta izate hilkorrak hilezkortasunez.  Elizen arteko biblia   1 Ko 15,53

2 (hitz elkartuetan)

Salomon erregearen hilezkortasun-loa eten egin zen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 73. orr.

Semearentzat hilezkortasun programa genetiko bat ordaintzeko.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 109. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arimaren hilezkortasuna (10); arimaren hilezkortasunaren (8); askatasuna eta hilezkortasuna (4); eta hilezkortasuna (6); hilezkortasuna ematen (4); hilezkortasuna eta (4); hilezkortasuna ez (3)


hilezkortu, hilezkor(tu), hilezkortzen da/du ad hilezkor bihurtu.

Beste emakume batek ez zuen historian arrasto sakonagorik utzi Alexandroren ama Olinpiak eta Muauija-ren ama Hind-ek baino, biak hilezkortu zirelarik beren seme beldurgarrien gain bizitza osoan zertu zuten aginte moralagatik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 167. orr.

Baina aktoreez gain, musikariak, politikariak eta modaren munduko pertsonak ere hilezkortu zituen.  Berria - Kultura   2004-02-05


hileztatu izond

Urrunago den irla batean jende hileztatuak dira bizi.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 86. orr.


hilgabe ik hil1 33.

hilgai 1 iz heriotza zigorrez hiltzera doana.

Hilgaiari afari berezia ekarri dio eta gero urkamendia jasotzen laguntzen du, urrikarriak.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 148. orr.

Hilgaiari tabakoa eskaintzea.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 150. orr.

Exekuzioa akastuna izan dela idazten dut txostenean, hilgaiak hamar minutu edo gehiago behar izan dituela arnasa emoteko, adibidez.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 150. orr.

Heriok hilgaiari azken bisita egitean.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 141. orr.

Hilgaiaren buruari begirada azaleko eta labur bat emanez.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 42. orr.

Lehenik inork gaztigatu behar diola hilgaiari bere etsaiak bera hil asmotan dabiltzala.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 77. orr.

2 izond

Eta neu nintzen aingeru hilgaia.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 93. orr.


hilgailu iz hiltzeko gailua.

Auzian hilgailuak agertu zituen poliziak: bi aizkora, ezpata bat eta lantza bat.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 103. orr.


hilgarri 1 izond gauzez mintzatuz, hiltzen duena. ik hiltzaile.

Ihes egiten ari zirenean, azkon hilgarri batek Faramir harrapatu zuen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 111. orr.

Txakana, gider laburreko aizkora txikia, zauri hilgarriak baino egiten ez dituena.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 255. orr.

Kolpe arin, trebe eta hilgarria eman zuen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 141. orr.

Sastada hilgarria emateko asmoz.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 225. orr.

Injekzio hilgarri batekin.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 230. orr.

Erredura hilgarriak zituztenak.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 86. orr.

Azken egunotan hautagaien aurka eginiko eraso hilgarriak direla eta.  Berria - Mundua   2004-04-02

Istripu hilgarriak %50 jaitsi direla dio Osalanek.  Berria - Ekonomia   2004-06-15

Gau hartatik aurrera goizero, gosariarekin batera, pozoi hilgarria eman nahi baitzion.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 126. orr.

Barbituriko dosi hilgarria.  Berria - Gaiak   2004-12-05

Bonba atomikoa, eta misilak, hauts hilgarriak eta bakteria hilgarriagoak.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 168. orr.

Gripearen birusari bi gene aldatu eta hilgarri bilakatu dute.  Berria - Gaiak   2004-10-08

Gaitz hilgarria alde guztietara zabaldua baitzegoen ordurako.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 186. orr.

Eritasun neurodegeneratibo hilgarri bat.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 133. orr.

Amuok tranpa hilgarri bilakatzen dira dortokentzat.  Berria - Gaiak   2004-09-24

Istripu hilgarriak %50 jaitsi direla dio Osalanek.  Berria - Ekonomia   2004-06-15

Ihes egin diezaiogun grina hilgarri horri.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 401. orr.

Mina baitzeraman berarekin, min etsia, min gogorra, maite zituenentzat hilgarri ez bazen, kaltegarria.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 158. orr.

Erakarmen hilgarri horren eraginpean.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 63. orr.

Eta, zuk murgilarazi nauzun kezka hilgarriaren errukiagatik bederen, ez gibelarazi une hori.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 295. orr.

Madrilek eta Parisek gu eta gure senideak suntsitzeko martxan jarritako politika hilgarriaren emaitza dira istripuak.  Berria - Euskal Herria   2004-08-24

Asperdura hilgarriak hartaratuta.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 57. orr.

Halabehar hilgarriaren mehatxupean zeuden.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 86. orr.

Badakit bekatu hilgarria iruditzen zaizula gizonek Jaungoikoaren fruituak hondatzen uztea.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 256. orr.

"Pertsona batentzat bizigarria beste batentzat hilgarria" baita.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 456. orr.

Penizilina, esaterako, hilgarria da akurientzat.  Berria - Gaiak   2004-10-24

Erakarri zaituen sedukziozko irribarrea berehala bihurtuko zaizu hilgarri: lamiaren bila ibaian sartu orduko.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 121. orr.

Arloarentzat hilgarria izan daitekeen krisi bat arintzeko balio dezake.  Berria - Kultura   2004-12-08

2 (animaliez mintzatuz)

Gure lurraldean dabiltzan piztia eta munstro beldurgarri ugarien artean, bitxiena eta hilgarriena basiliskoa da.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 243. orr.

3 (izen gisa)

Horregatik, bere kargua ohorez eraman ezin zuela-eta, hilgarria hartu eta bere burua galdu zuen.  Elizen arteko biblia   2 M 10,13

4 hil daitekeena, hilkorra.

Arimaz hilgarria ez dela esango banu, orduan judizio ezeztaile baten bitartez errakuntza bat saihestu ahal izango nukeen bederen.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 61. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta hilgarri (3); hilgarri bat (10); hilgarri batek (6); hilgarri baten (3); hilgarri batez (3); hilgarri horri (3); istripu hilgarri (3); pozoi hilgarri (3)

bezain hilgarria (4); eta hilgarria (5); hilgarria da (8); hilgarria dela (3); hilgarria eman (3); hilgarria emateko (3); hilgarria eta (5); hilgarria eta gazteen (4); hilgarria ez (3); hilgarria izan (5); kolpe hilgarria (4); negua zaharren hilgarria (3); pozoi hilgarria (7); zaharren hilgarria (4); zaharren hilgarria eta (4)

hilgarriak direla (3); hilgarriak eta (3); hilgarriena da (3); istripu hilgarriak (8); istripu hilgarriek (3); istripu hilgarrien (3)


hilgogor izond

Kristori buruz ahalik eta gutxien mintzatzea komeni zen, zeren Herri Jainko-erailearen mitoa hilgogorra baita.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 27. orr.


hilgora ik ilgora.

hilgurdi ik hil1 34.

hilik (751 agerraldi, 132 liburu eta 142 artikulutan; ETCn 5.699 agerraldi) 1 adlag bizirik gabe. ik hil1 11; hil1 12.

Hilik daude, eta bizirik baleude bezala ordaindu behar.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 80. orr.

Hor duzu; eduki ezazu hilik, bizirik hainbeste maite izan zenuena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 435. orr.

Bizirik baino ederragoa zirudien hilik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 546. orr.

Ama korderik gabe zegoen, hilik agian.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 325. orr.

Orain askoren ezpainetan hilik den hizkuntza honetan.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 108. orr.

Hilik zetzan bere logelan.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 133. orr.

Haurtxo bat ikusi zuen sehaskan etzana hilik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 235. orr.

Gero hilik erori zen, ahozpez.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 28. orr.

Hilik jaio zen.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 133. orr.

Hori da arazoa, hilik jaio diren gauzak atenporalak direla.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 73. orr.

Goizean jaikitzean, hilik aurkitu zuten arkumetxoa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 350. orr.

Alemana eta bi frantsesak hilik suertatu dira.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 106. orr.

Ehun urtxapal edo tortoil hilik atxemanak izan dira, pozoinaturik.  Herria   2003-01-21

Bata erailik eta bestea berez hilik.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 281. orr.

Hitzak, hilik; inoren begietan, inoren keinuan berpiztu gaberik.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 162. orr.

Hilik ere bakerik ez; hilik ere bizi berriaren itxaropenez, hilik ere berpizteko gogoz ni.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 105. orr.

· Mundu zaharra ezin hilik dagoelarik, berria jaio ezinik dabilenean gertatzen da krisia.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 49. orr.

2 (aditz osagaiez)

Bertako jendea jainkoei eskaintzak egiten ari zen, bederatzi zezen hilik.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 16. orr.

Bere burua hilik mutila / hantxe zetzan harizpean.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 170. orr.

14ko gerlan [...] galdu nuen aitaren anaia, Joanes, alemanek hilik.  Herria   2005-05-05

Urretxuarra gorputz atxemana izan da 7800 metretan, oihal-etxol barnean, hotzak hilik.  Herria   2004-10-21

Eta urte batzuk geroago, akiduraz hilik aurkitu zuten bere kamainan Paolo Uccello.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 93. orr.

· Konkorduna, beldurrak hilik, garrasika ekin zion laguntza eskatzeari.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 44. orr.

Gau minean egarriak hilik zeudela.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 155. orr.

Amgad eta Asad norazean ibili ziren, goseak eta hotzak hilik.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 157. orr.

3 erdi hilik

Alde guztietatik ezpataz eraso zioten, erdi hilik utziz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 431. orr.

Lotsatu egiten zen haren gorputza gehiegizko mortifikazioz eta hotzez erdi hilik ikustean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 506. orr.

Arotzak neska erdi hilik ailegatzen zela ulertu zuen eta bere artean egin zuen: "Jainko maitea! Ez nian uste hainbesterako izanen zenik".  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 67. orr.

Erdi hilik, Voldemortek ihes egin zuen...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 11. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

agertu ziren hilik (3); aita hilik (6); aitona hilik (3); ala hilik (10); aurkitu dituzte hilik (3); aurkitu zuten hilik (4); baina hilik (10); baino gehiago hilik (4); bat hilik (41); bat hilik agertu (6); bat hilik atzeman (4); bat hilik aurkitu (8); bat hilik topatu (3); batean hilik (3); batzuk hilik (4); beldurrak hilik (16); betiko hilik (4); biak hilik (5); bizirik ala hilik (9); bizirik edo hilik (9); da hilik (11); dago hilik (5); dagoeneko hilik (4); daude hilik (6); dira hilik (3); dituzte hilik (4); edo hilik (21); edo hilik zegoen (3); emakumea hilik (3); erdi hilik (24); erdi hilik utzi (3); erdi hilik utziz (3); ere hilik (14); erori zen hilik (4); eta hilik (22); eta hilik ez (3); eta orain hilik (3); etxean hilik (3); ez da hilik (3); ez dago hilik (3); ez daude hilik (5); ez hilik (8); ez zegoen hilik (3); gazte bat hilik (4); gehiago hilik (6); gizon bat hilik (6); gizona hilik (4); goseak hilik (6); guztiak hilik (5); harry hilik (4); harry hilik da (3)

hilik agertu (40); hilik agertu da (4); hilik agertu zen (16); hilik agertu ziren (7); hilik agerturiko (4); hilik agertutako (5); hilik ala (6); hilik ala bizirik (5); hilik atxeman (3); hilik atzeman (7); hilik atzeman dute (3); hilik aurkitu (70); hilik aurkitu dute (18); hilik aurkitu zituzten (4); hilik aurkitu zuen (4); hilik aurkitu zutela (3); hilik aurkitu zuten (31); hilik aurkitutako (3); hilik bada (3); hilik balego (10); hilik balego bezala (7); hilik banengo (4); hilik banengo bezala (4); hilik bestela (3); hilik bezala (5)

hilik da (6); hilik dago (23); hilik dagoela (9); hilik dagoen (12); hilik datza (4); hilik daude (11); hilik daudela (10); hilik dauden (4); hilik dela (6); hilik den (4); hilik edo (15); hilik edo bizirik (7); hilik egon (11); hilik egonen (4); hilik egongo (10); hilik egotea (4); hilik ere (10); hilik erori (12); hilik erori zen (6); hilik eroriko (5); hilik erortzen (4); hilik eta (25); hilik ez (18); hilik gelditu (8); hilik geratu (4); hilik gertatu (7); hilik gertatu zen (4); hilik han (3); hilik ikusi (9); hilik ikustean (4); hilik izan (6); hilik izango (5); hilik jaio (8); hilik jaio zen (3); hilik nahi (3); hilik nahiago (3); hilik nengoela (6); hilik ote (7); hilik suertatu (8); hilik topatu (13); hilik topatu zuten (7); hilik utzi (7); hilik utziz (4); hilik zaude (4); hilik zegoela (26); hilik zegoen (40); hilik zela (5); hilik zen (6); hilik zetzan (11); hilik zeudela (4); hilik zeuden (13); hilik zeutzan (4)

hotzak hilik (5); hura hilik (11); ia hilik (8); ia hilik zegoen (5); jakin hilik (3); jende hilik (3); laguna hilik (4); ohean hilik (3); ondorioz hilik (3); orain hilik (5); ordurako hilik (7); pertsona hilik (4); politikoa hilik (3); preso hilik (3); presoa hilik (6); presoa hilik aurkitu (4); semea hilik (3); topatu zituzten hilik (4); tupustez hilik (3); tupustez hilik gelditu (3); zegoen hilik (5); zen hilik (10); zeraman hilik (3); ziegan hilik (3); ziren hilik (5); zituzten hilik (7); zuen hilik (3); zuten hilik (5)


hiliki iz abere baten gorputz hila.

Gure libratzera jin zirenek harriturik buruz buru egiten dute, dilindan, hesaka, dabiltzan hiliki batzuekin.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 111. orr.

Hantxe zegoen ahuspez lagun izandakoa, urak ekarritako hilikia irudiz.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 13. orr.


hilikijale izond/iz hilikiak jaten dituena. ik nekrofago.

Hiliki jale ustelak!  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 213. orr.


hiljantzi ik hil1 42.

hilka 1 adlag hiltzen.

Hiru palestinar jukutriaz sarturik israeldarren artean, tiroka hasi direla eta hilka.  Herria   2003-06-12

Ezpata gorriak erakutsirik elkar hilka hasi ziren, norgehiagoka.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 73. orr.

2 irud

Didier Borotra eskuineko zerrenda ofizialaren burua, hilka badabil euskal departamenduaren aldeko norbaiten bila, erakutsi nahiz ez dela behin betikotz eta printzipioz egitura horren kontra, nahiz jakina den bera kontra dela.  Herria   2001-07-19


hilkara izond hil kolorekoa.

Harrezkero ez nituen berriro ikusi begien aurrean Don Frantziskoren sotana koipetsua eta begitarte zurbil, hilkara.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 92. orr.

Lehen argi hilkaran, zeina elurtzatik zetorrela baitzirudien eta ez zerutik, han jaiki ginen, lorik ezak, goseak eta etzanlekuaren gogorrak gorputz atalak oinazeturik eta begiak zurturik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 74. orr.


hilketa (ETCn 22.704 agerraldi) 1 iz norbaitek norbait hiltzea.

"Heriotza" esan zuen ordura arte, eta, agian, ondo egin zuen, "hilketa" erabiltzeko motibo ziurrik ez baitzuen aurkitu.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 138. orr.

Berezko heriotza, istripuzkoa, suizidioa, eta hilketa.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 106. orr.

Han hilketarik ere ez da izaten, ez hiltzailerik ez biktimarik ez baitago.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 62. orr.

Hilketa baten lekuko izan ninduan.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 40. orr.

Hilketaren egileak aurkitu behar ditugu.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 178. orr.

Djindcen hilketaren ustezko egile Dejan Milenkovicek.  Berria - Mundua   2004-05-16

Anjel Urtxipiaren hilketaren nahigabeko eragile gertatu izana.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 285. orr.

Hilketaren egun hartan.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 64. orr.

Hilketaren ikerketa nola dabilen jakin nahiko nuke.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 157. orr.

Canovas del Castillo jaunaren hilketaren sumarioa.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 71. orr.

Gertakizunari bere buruaren hilketaren itxura emateko.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 89. orr.

Hilketaren gertalekuan bertan.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 127. orr.

Kateak dio hilketaren irudiak dituela.  Berria - Mundua   2004-04-15

Nola hilketako heriotzak erakusten digun zorrien eta arkakusoen pare garela.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 110. orr.

Punjaben bi urte honetan 5.000 hilketa izan dira.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 51. orr.

Ez zakiagu ziur hilketa bat izan den ere.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 100. orr.

Beste hilketa batzuk ere izan dira, bestelakoak.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 63. orr.

Senide baten hilketak dakarren samina.  Berria - Harian   2005-03-10

Bi guardia zibilen hilketagatik.  Berria - Euskal Herria   2004-06-10

Desagertzeak hilketak baino askoz gogorragoak izan daitezke.  Berria - Harian   2005-07-19

Garbi nago ni emakume horren hilketaz!  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 178. orr.

Djindjicen hilketaz akusatutako 13 kideen aurkako epaiketa.  Berria - Mundua   2004-05-04

Azkenik, hilketaren bidez zigortu behar al da hilketa?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 255. orr.

2 (aditz baten objektu gisa)

Lapurretak eta hilketak gertatu omen dira.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 47. orr.

Hilketa gertatu zen tokitik.  Berria - Euskal Herria   2004-02-14

200.000 pertsonaren hilketa eragin zuen genozidioa egiteagatik.  Berria - Mundua   2004-09-01

Tijonoven lagunek Nikolai Kauffmanni leporatu zioten hilketa.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 279. orr.

Hilketa bat leporatzen baitiote, bere emaztearen hilketa hain justu...  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 16. orr.

Berari egotzi zioten hilketa.  Berria - Kultura   2004-01-31

Lider deserosoen hilketak aginduz.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 194. orr.

Kadiroven hilketa bere gain hartu du Shamil Basaiev gerrillaburuak.  Berria - Mundua   2004-05-18

Hilaren ordenagailua, hilketa argitzeko ezinbertzekoa izan daitekeena.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 276. orr.

Hilketa bat argitzeko lagungarri izan daitekeen lekuko baten bila nabil.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 91. orr.

Marivi Lopezen hilketa salatzeko.  Berria - Harian   2005-03-10

Ahmed Jassin xekearen hilketa kondenatzeko.  Berria - Mundua   2004-03-25

Behaketa Batzordearen arabera, UDAko buruzagitzak ez zuen hilketa gaitzetsi.  Berria - Mundua   2006-04-27

Tira, ez zen Hansen hilketa mendekatzeagatik.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 206. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Etsaien hilketa sistematikoak. taldeon buruzagien aurkako «hilketa selektiboak» egin nahi ditu.  Berria - Mundua   2004-04-20

Frogatuta geratu da, ordea, ez dela odol hotzeko hilketa izan.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 59. orr.

Retz-eko mariskalak, Charolais-ek eta Condé-ren osabak ere lizunkeriazko hilketak burutu zituzten.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 152. orr.

Gerrak eragindako hilketez.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 259. orr.

Rue Morgueko hilketak.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 9. orr.

Madrilgo eta Iruñeko hilketen errudunak.  Berria - Euskal Herria   2004-03-14

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hilketa delituaren zantzuak daudela.  Berria - Harian   2005-06-10

Aldez aurretik prestatutako hilketa saioa izan da.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 325. orr.

Lehenago ere hilketa saiakera bat jasan zuen lehen ministroak.  Berria - Mundua   2004-05-04

Hilketa-kasu bateko frogak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 272. orr.

Leporaino kakazturik hagoela hilketa kasu batean. ziotenez, Hitz horiek ez zuten hilketa-akusaziorik egiten.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 276. orr.

Hilketa laguntzaile izatearen akusazioa saihesteko.  Berria - Euskal Herria   2004-09-14

Hilketa-eragingarria: idazle bat garbitu zuen bere arrakastaren bekaitz zegoelako, eta gainerakoak ikertzaileen lana nahasteko.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 114. orr.

Hilketa mota asko daude baina larrua jotzean laguna hiltzea oso bakan gertatu ohi da. heriotza-modu tristeenen eta hilketa-klase basatienen lekuko hotz aihergak gara garagardo bat hartzen ari garen bitartean.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 23. orr.

Hilketa-egunean bezain bakarrik berriro.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 39. orr.

Gazan, umeen hilketa erritmoa izugarri bizkortu da azken asteotan.  Berria - Mundua   2004-10-14

-Hiltzailea hilketa tokira itzuli beti.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 236. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Pasio-hilketaren mozorropean estali nahi zuelako afera.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 383. orr.

Haur hilketaren berri zabaldu egin zen, ordea.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 106. orr.

Ken Livingstonek «masa hilketa» eta «bereizi gabe eginiko sarraski» iritzi zien atentatuei.  Berria - Harian   2005-07-08

Afrikako herri batzuetan izanak dituzten genozidio-hilketak.  Herria   2003-03-17

Errege-hilketa edo eta sakrilegioa izeneko delituek.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 227. orr.

Intzestuaren, kanibalismoaren eta giza hilketaren gaitzesleak maiz ez du eragozpenik ingurua gezurrez, iruzurrez edo sexu bortxaz zikintzeko.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 42. orr.

Atso-hilketen estatistikak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 69. orr.

· Orduan bihurtzen baitzen Cincinnati berriro ere txerri-hilketen eta ibai-portuen hiriburu.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 214. orr.

Amaitu dute egun horretako txakur-hilketa, poltsa beltzak atean daude pilatuta.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 211. orr.

6 buru-hilketa buru-hiltzea. ik suizidio.

Buru-hilketarena baieztatu dute?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 45. orr.

Buru-hilketa da gizonak egin dezakeen mota honetako delitu bakarra.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 266. orr.

Buru-hilketa zigortzeak ez du gizakiarengan inolako eraginik izango.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 92. orr.

Lege erromatar batek ere ez du buru-hilketa kondenatzen.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

7 hilketa egin

Hilketa egiteko aukerak ipini zituztela.  Berria - Euskal Herria   2004-10-17

Kuartel nagusiak berehala hiltzeko agindua eman zuen, hilketa egin zuen leku berean.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 57. orr.

Bere ohorea garbitzeko egin zuen hilketa.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 58. orr.

Halako lekutan eta halako modutan egin zela hilketa.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 149. orr.

2001. eta 2002. urteen bitartean 26 hilketa egin izana leporatzen zioten. herria¬

Jugoslavia ohiko gerretan egin ziren hilketak epaitzeko.  Berria - Mundua   2004-02-12

Lyongo Apelazio Auzitegiak nahi gabeko hilketa egin izana leporatu zion Golfier ginekologoari.  Berria - Gaiak   2004-07-09

Banekien, denek bezala, sotoan egiten zituztela torturak eta hilketak.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 91. orr.

· Hilketa bat egin behar dut, baina zantzurik ezin dut utzi.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 200. orr.

Hilketa bat egiten duenak gauzen itxura aldatu baino ez du egiten.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 133. orr.

· 20 urteko kartzela zigorra ezarri zioten epaileek, «lapurreta hilketarekin» egitea leporatuta.  Berria - Euskal Herria   2004-08-11

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

ahmed jassinen hilketa (4); angel berruetaren hilketa (10); atzoko hilketa (5); aurkako hilketa (7); bahiketa eta hilketa (5); bahiketaren eta hilketa (4); baina hilketa (5); baten hilketa (19); berruetaren hilketa (22); berruetaren hilketa salatzeko (6); bi hilketa (6); buru hilketa (6); da hilketa (15); den hilketa (4); die hilketa (4); du hilketa (6); dute hilketa (5); egindako hilketa (8); elgetako hilketa (6); estatu hilketa (5); eta hilketa (77); eta hilketa bat (4); eta hilketa baten (4); ez hilketa (5); ez zuen hilketa (4); gabeko hilketa (4); gertatu zen hilketa (6); giza hilketa (6); haien hilketa (4); hainbat hilketa (11); haren hilketa (7); heriotza hilketa (4)

hilketa agindu (4); hilketa argitzeko (11); hilketa bat (44); hilketa bat egin (6); hilketa bat leporatzen (4); hilketa batean (5); hilketa baten (25); hilketa baten erantzule (4); hilketa batengatik (6); hilketa bati (4); hilketa batzuk (4); hilketa bere (7); hilketa bere gain (5); hilketa burutu (4); hilketa da (7); hilketa dela (8); hilketa dela eta (5); hilketa delitua (7); hilketa edo (4); hilketa egin (10); hilketa egin izana (5); hilketa egiteko (4); hilketa egunean (4); hilketa eragin (9); hilketa eragin zuen (5); hilketa ere (6); hilketa errudun (4); hilketa estatu (4); hilketa eta (60); hilketa ez (14); hilketa gaitzetsi (9); hilketa gehiago (5); hilketa gertatu (26); hilketa gertatu eta (5); hilketa gertatu zen (8); hilketa hartan (4); hilketa hau (4); hilketa hauek (7); hilketa honen (7); hilketa hori (9); hilketa horiek (9); hilketa horien (8); hilketa horren (10); hilketa hura (5); hilketa ikertzen (5); hilketa izan (32); hilketa izan zela (4); hilketa izan zen (5); hilketa izan ziren (4); hilketa kasu (4); hilketa leporatu (6); hilketa leporatuta (8); hilketa leporatzen (14); hilketa leporatzen diote (5); hilketa saiakera (5); hilketa saio (14); hilketa saio bat (4); hilketa saioa (11); hilketa salatu (7); hilketa salatzeko (19); hilketa selektiboak (12); hilketa selektiboen (6); hilketa ugari (6); hilketa zela (4)

hiru hilketa (4); izatea eta hilketa (4); jassinen hilketa (9); kadiroven hilketa (4); laura orueren hilketa (4); ministroaren hilketa (5); orueren hilketa (4); pertsonaren hilketa (4); urteko hilketa (5); urteko hilketa bat (5); ustezko hilketa (4); zela hilketa (4); zen hilketa (14); zinegotziaren hilketa (4); ziren hilketa (4); zuen hilketa (25); zuten hilketa (4)

atzoko hilketak (4); diren hilketak (5); eta hilketak (30); hilketak argitzeko (4); hilketak egin (5); hilketak ere (6); hilketak eta (20); hilketak ez (7); hilketak gertatu (4); hilketak izan (4); hilketan parte (24); hilketan parte hartu (18); morgue kaleko hilketak (4); zibilen hilketak (4)

berruetaren hilketaren (5); eta hilketaren (11); gaztearen hilketaren (4); hilketarekin zerikusia (12); hilketarekin zerikusia izatea (4); hilketarekin zerikusirik (5); hilketaren arrazoiak (4); hilketaren berri (7); hilketaren berria (5); hilketaren egiletza (4); hilketaren egunean (4); hilketaren epaiketa (7); hilketaren erantzukizuna (4); hilketaren erantzule (6); hilketaren erantzuleak (5); hilketaren erantzuletzat (4); hilketaren errudun (7); hilketaren inguruan (4); hilketaren inguruko (9); hilketaren lehen (4); hilketaren lekuko (6); hilketaren ondoren (11); hilketaren seigarren (4); hilketaren urteurrena (5); zuen hilketaren (6)

hilketari buruz (4); hilketari buruzko (8); hilketaz akusatutako (4)


hilketari iz hilketa egin duena.

Gizona bere betiko etxerantz zihoak; jadanik hilketariak kalez kale zebiltzak  Elizen arteko biblia   Koh 12,5


hilketatxo iz adkor hilketa.

Hilketatxo arin, txoro, ñimiño horiek, Justiziaren atzaparretatik libre dauden eta behar luketen horiek.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 146. orr.


hilketazale (ETCn 1 agerraldi; corpusean hilketa zale soilik) izond hilketen zale dena.

Izan al da juduak baino herri hilketa zaleagorik?  Herria   2004-12-16


hilki iz hilotza, hilikia.

Hilkia tanpez erortzera utzi zuen eta, gorpuak kutxaren zola jo zuenean, izugarriko azantza hauteman zen bildutasunak kateztatzen zuen gelan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 152. orr.

Aspaldian hil eta menturaz arbol erroetan traukatu zerri zein bildots hilkiak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 23. orr.


hilkin iz

Hosto hilen orbeltzak eta azaleko usteltzak lurperaturik datza, hilkin bat bilakatu da, "gauza" bat,  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 303. orr.


hilkintza iz gizaki askori bizia kentzea. ik sarraski.

Sara Vidalen gurasoek, ordea, alderantzizko bidea egin zuten, Petersburgotik Parisera, Berlinetik barrena, Lehen Mundu gerra piztu baino pixka bat lehenago, pentsatuz agian etortzekoa zena antolatutako hilkintza izan zitekeela, eta ez zuten huts egin.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 270. orr.

Serantes mendia, Cuesta, Abanto, Putxeta, Somorrostro, Santelizes, Muñeka inguruak, soinez soin amaitu dituk, hilkintza beldurgarritan gorriturik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 225. orr.

Zergatik daude oraindik herrixkak sutan? zergatik jaurtitzen dituzte biztanleak pilaka kalera? zergatik oldartzen gara gu, atzera egiten ez duen konbentzimendu batez, hilkintza automatiko baterantz?  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 115. orr.

Zein itsaso gazik garbituko ditu honako hilkintza hau agindu dutenen eskuak?  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 250. orr.


hilkizun iz hiltzekoa dena.

Zezenak izan baikenituen korrida hartan hilkizun.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 159. orr.


hilkor 1 izond heriotzaren mendean dagoena. ik hilkizun.

Bere begi hilkorrak altxatzen eta aurka egiten.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 37. orr.

Bizitza hilkor honetako lilurak azpiratuta.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 414. orr.

Erraldoien antzera, gaizkile gisan zigortuak izatea merezi dutela, zer hilezkorrei hitz hilkorrak ezarriz.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 315. orr.

Eta argi hotz hilkorrean larruazala zilarrezkoa bihurtu zitzaien.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 238. orr.

Gizaki oro hilkorra da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 51. orr.

-Otoi, erregina: jainkosa ala hilkorra zaitut?  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 30. orr.

Zatozte, hilkorrak, jardun zaitezte filosofia ikasten, probetxu handia aurkituko duzue-eta bertan.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 48. orr.

Hilkorren ahuleziatzat baitzeukan hark sentimenduen agerpen oro.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 32. orr.

Orok du, hilkorren artean, berreskuraezinaren eta halabeharrezkoaren balioa.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 128. orr.

2 hilgarria.

Eta boaren tinkaldi hilkorretik euskara libratzeko.  Herria   2004-12-16

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arima hilkorra (3); arima hilkorra dela (3); bizitza hilkor (10); bizitza hilkor honetako (3); bizitza hilkor honetan (4); bizitza hilkorra (4); ere hilkorra (3); errege hilkor (3); eta hilkorra (3); eta hilkorrak (3); gizaki guztiak hilkorrak (3); gizaki hilkorra (4); gorputz hilkor (4); gorputz hilkorra (3); guztiak hilkorrak (5); guztiak hilkorrak dira (4); hilkor batek (4); hilkor baten (3); hilkor honetako (3); hilkor honetan (8); hilkorra da (10); hilkorra dela (9); hilkorra den (3); hilkorra eta (3); hilkorrak dira (5); hilkorrak direla (6); oro hilkorra (3)

eta hilkorrek (3); gizaki hilkorren (3); gorputz hilkorrean (4); hilkorrek bizi (3); hilkorrek bizi dituzten (3); hilkorren artean (5)


hilkordun izond

Izan ere, bere parteak eta atalak gorputz jaiotzadun eta figura hilkordunak direla dakusgun mundua bera ere hilkorra eta jaiotzaduna dela argi dago.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 321. orr.


hilkortasun 1 iz hilkorra denaren nolakotasuna.

Arintasuna darie gorputz horiei, hilkortasunaz aske eta sakontasunaz aske balira bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 217. orr.

Gizon handi batekin harremanetan jartzen dena harekin batera joaten da hilkortasunerantz, urrats baldarrak eginez maiz.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 52. orr.

Gisa horretako [errausteko] plantek, egungoek nahiz aintzinakoek, hilkortasuna gehitzen dute.  Berria - Euskal Herria   2004-05-08

2 (demografian)

[Demografiaren] leherketa hori, alde batetik, hilkortasunaren beherakada lasterretik dator [...] eta bestetik, jaiotze-tasen inertzia handiagoagatik, Suge-ausikiarengatiko hilkortasuna [...] ehuneko hirutik hamarrera bitarte ei dabilela, Prebentziozko medikuntzaren bidez hilkortasun-tasa jaisten ari zen garaian.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 197. orr.

Pobretasun eta azpienplegu handia, soldata apalak, ugalkortasun-maila eta haurren hilkortasun-maila altuak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 146. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hilkortasun tasa (10)


hilkutxa (290 agerraldi, 80 liburu eta 45 artikulutan; ETCn 1.671 agerraldi; orobat hil(-)kutxa ETCn 45 agerraldi) 1 iz hilaren gorputza, ehorzteko, sartzen den kutxa luzea. ik zerraldo; katabut.

Autoaren barruan, hilkutxa bat ikusten da.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 173. orr.

Hilkutxa gurdi handi batean jarri zuten.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 315. orr.

Eta hura hilkutxa batean ezarri zutelarik, denok atzetik abiatu ginen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 194. orr.

Hilkutxa ixten hasi zen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 415. orr.

Hilkutxa hartzen dute bizkarrean, eta elizarantz ibiltzen hasten dira. Lau bizkarretan pausaturik jaitsi zuten hil kutxak.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 175. orr.

Deiadar batean segitzen dio semearen hilkutxari.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 76. orr.

Soa elizaren erdian zegoen hil-kutxaren eremuan iltzatzen zuela.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 154. orr.

Hilkutxaren tapa artean ireki gabea apur bat zabaldu, eta han etzanda zegoenaren aurpegiari begiratu genion.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 46. orr.

Bitan ireki zioten hilkutxaren estalkia.  Berria - Euskal Herria   2004-12-09

Hilkutxari Palestinako bandera jarri zioten gainean. hiletan egotea eta hilkutxa eramatea delitua ez direlako.  Berria - Mundua   2004-11-13

Gorputza hainbeste puztu zitzaion, ezin izan genuen hilkutxan sartu!  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 43. orr.

Bigarrena, hilkutxa horma-hilobian sartzeko unea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 79. orr.

Hilkutxan armak sartu eta kanposantuan ehortzi eta gero, falangista-talde batek gauez joan, eta zulotik jasotzen omen zituen armak.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 14. orr.

Hildakoengatik esaten dira horrelakoak hil-kutxaren jiran.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 159. orr.

Hilkutxa lurperatzen zuten bitartean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 78. orr.

Lertxun orrikarazko koroak aurkitu izan dira Hilkutxa berean larruz larru nire andrearen urrina arnasten ari nintzela.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 370. orr.

Gudu-ospitale zabalak, hilkutxa hutsak zerraldoen esperoan.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 122. orr.

Ezkontzak, edo elkarbizitzak, amodioa hilkutxa hotz baten parekoa bihurtzen du.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 149. orr.

Hotz gordin adieraztezin bat, ukiezina, hilkutxetako hotza bezalakoa.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 175. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Manifestari batzuek hilkutxa beltz bat zeramaten.  Berria - Euskal Herria   2004-01-18

Hilkutxa distiratsua zuen, zilarrezko giderrekikoa.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 39. orr.

Hilkutxa luzea laburra baino hiru errublo garestiago aterako da, kontuak egin ditut jadanik.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 187. orr.

Kristalezko hilkutxa mehetan.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 88. orr.

Maddalenen izei merkezko hilkutxa.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 139. orr.

Ezkontzak, edo elkarbizitzak, amodioa hilkutxa hotz baten parekoa bihurtzen du.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 149. orr.

Gelatzat zuen hilkutxa hits hartara sartzen utzi zion.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 154. orr.

Mesopotamiako hilkutxetan ere.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 370. orr.

3 hitz elkartuetan)

Hilerrian, hilkutxa soken artean kulunkatzen jaitsi zutenean.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 15. orr.


hilobi (ETCn 8.761 agerraldi; orobat hil hobi g.er. eta hilhobi g.er.) 1 iz norbaiten hilotza ehorzten den hobia. ik hobi.

Soldadu Ezezagunaren hilobiaren gainean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 271. orr.

Lur beltz bustia nekusan, hilobi baten zuloa, eta hondoan Lizzy Siddal.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 207. orr.

ik beherago 6.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Bazirudien une batetik bestera hilarriak altxatu eta hilobietatik gorpuak azaltzen hasiko zirela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 157. orr.

Marcel Martinen gorpuzkiak hilobitik ateratzeko agindua eman zuen Auzitegi Gorenak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 235. orr.

Hilobitik bi aldiz atera zutela esan zidan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 438. orr.

Bizirik ipini dugu hilobian!  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 53. orr.

Beraz, hilkutxa hilobian sartu zuten.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 21. orr.

Paseatzen ari nintzen triste eta goibel haren hilobia zulatzen ari ziren hilerritxoan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 28. orr.

Gorputza hilobira eraman zuten, eta han gantzutu eta lurperatu.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 175. orr.

Handik hiru urtera hilobira eramango zuen gaixotasunaren lehenengo zantzuak.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 150. orr.

Han gure familiaren hilobian lur eman genion.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 207. orr.

Ni hiltzean, Kanaanen egina dudan hilobian ehortziko nauzu.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 137. orr.

Pedro dohatsuaren hilobia bisitatzera joan zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 203. orr.

Egun batzuetarako Artaxonara joateko asmoa zuela, gurasoen hilobia txukuntzera.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 362. orr.

Eguberrietan hilobiak nola apaindu behar ziren.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 191. orr.

Nire hilobian zizelkatuta egotea nahi nukeen epitafioa idatzi dut.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 459. orr.

Leopardiren hilobiko gorpuzkinak harenak ez direla salatu dute.  Berria - Kultura   2004-07-25

Ttu egin ezazue hilobi honetan: hemen datza Spinoza.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 105. orr.

Zerurantz altxa nituen begiak: [...] marmolezko sabai trinko eta mugiezin bat zirudien, hilobi baten harlauza.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 114. orr.

Txorien txorrotxioak; gainerakoan, hilobietako isiltasuna.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 166. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Hilobi handi marmolez eginak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 206. orr.

Hilobi komunean ehortzi baitzuten Benito hil zenean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 294. orr.

Honek ezpataz hilarazi eta hilobi arruntera bota zuen.  Elizen arteko biblia   Jr 26,23

Hilobi zurituen antzeko zarete.  Elizen arteko biblia   Mt 23,27

hilobi beroa da, egun-erdia aski loreak ihar daitezen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 300. orr.

Ezagutzen ez nituen pertsonaia famatu batzuen hilobi bitxiak bisitatu behar izan genituen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 158. orr.

Kristoren Hilobi santua bisitatzera joan zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1066. orr.

Hilobi megalitikoetan ageri diren sukarri eta tximistarri handien forma.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 454. orr.

Profanatutako hilobiak.  Berria - Kultura   2004-11-03

Marmolezko hil hobi bat.  Herria   2004-12-02

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hilobi-ganbera umel haiek.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 258. orr.

Sal iezadazue, otoi, hilobi-leku bat zeuen lurretan, neure hila ehortz dezadan.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 60. orr.

Kristo aurreko azken milurtekoan, Burdin Aroan, eraikitzen ziren hilobi-monumentuak dira mairubaratzak.  Berria - Kultura   2004-11-12

Hilobi-oroileku moduko batera iritsi eta haretxen gainean eseri ginen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 170. orr.

Milaka gurutze, milaka hilobi-harri agertu ziren. ik hilarri.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 187. orr.

Nork altxatuko digu hilobi-ateko harria?  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 177. orr.

Hilobi-zulatzaileak Kaddish-a errezatu zuen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 32. orr.

Handik denbora gutxira berriro gure hilobi-tontorrera igotzen ikusi nuena.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 179. orr.

Hilobi-isiltasuna nagusitu zen orduan.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 102. orr.

Berandutuz gero behelainotan galduko zelako beldurrez, hilobi labirinto hartan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 34. orr.

Sabinoren lehendabiziko hilobi aldaketan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 434. orr.

Hilobi aldaketaren data.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 432. orr.

Hilobi-sarrerako harria biratua aurkitu zuten.  Elizen arteko biblia   Lk 24,2

Hilobi-harrei lapurreta egiten diena.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 131. orr.

Indargabe nago, teila bezain lehor, ahosabaiari itsatsia dut mihia, hilobi-hautsetaraino ekarri naute.  Elizen arteko biblia   Sal 22,16

Hilobi-laguntzat suertatu zitzaion pertsona anonimoari.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 337. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hilkutxa horma-hilobian sartzeko unea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 79. orr.

Horma-hilobi sail baten parean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 72. orr.

Hurrengo egunean sukaldean edo komunean edo leihoan utziko ditugu oinetako-hilobiak, lehor daitezen.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 192. orr.

5 irud

Iraganaren estalki eta hilobi zen itsasoaren aurrean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 16. orr.

Baina andrea hilobi izan daiteke (Eugenia) edo itsaso.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 129. orr.

Itsaso nahasi eta haserreraino, sentimendu guztien hiltegi, desio eta apeta, irrika eta gogo guztien hilobiraino.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 175. orr.

Franco-ren haztaparretarik Frantses Estaduaren sare gaixtoetara, askorentzat hilobi bihurtuko zirenak, nun ez ziren Mauthausen-eko alanbre hilkorren barnetara igorriak.  Herria   2003-11-06

Umetokia izenik gabeko hilobi baita.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 284. orr.

6 hilobi zulo (corpusean hilobizulo soilik) adkor hilobia.

Hilobizulo oparoa zabaldu diogu Iturrino dontsuari.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 220. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bat hilobi (6); bere hilobi (4); bere hilobi gainean (3); bi hilobi (4); da hilobi (4); eta hilobi (25); eta hilobi bat (4); gabeko hilobi (6); gabeko hilobi batean (3); haren hilobi (3)

hilobi aitzinean (3); hilobi artean (3); hilobi aurkitu (7); hilobi aurkitu ditugu (3); hilobi aurrean (9); hilobi bakarra (11); hilobi bakarra egon (7); hilobi bat (37); hilobi bat ematen (3); hilobi bat en (3); hilobi batean (15); hilobi batek (4); hilobi baten (13); hilobi batzuk (3); hilobi berean (6); hilobi berri (5); hilobi eder (3); hilobi eta (3); hilobi gainean (16); hilobi gaineko (3); hilobi haren (3); hilobi hartan (4); hilobi hori (3); hilobi horren (3); hilobi komunak (3); hilobi komunean (9); hilobi ondoan (11); hilobi santua (4)

hilobiz hilobi (5); izenik gabeko hilobi (3); santuaren hilobi (3); santuaren hilobi aurrean (3); zen hilobi (3); ziren hilobi (3)

amaren hilobia (4); baten hilobia (5); bere hilobia (5); cioranen hilobia (3); en hilobia (4); eta hilobia (7); haren hilobia (8); hilobia aurkitu (4); hilobia bisitatu (8); hilobia bisitatzen (3); hilobia bisitatzen izan (3); hilobia bisitatzera (7); hilobia bisitatzera joan (5); hilobia da (3); hilobia egin (4); hilobia egin eta (3); hilobia egiteko (3); hilobia eta (5); hilobia ez (3); hilobia ikusiko (3); hilobia ikustera (4); hilobia ireki (4); hilobia profanatu (3); nire hilobia (4); ren hilobia (3); siddal en hilobia (3); untzainen hilobia (3); zuen hilobia (3)

eta hilobiak (4); hilobiak ere (7); hilobiak eta (5); hilobiak ikusi (3); hilobiak ikusten (3); hilobiak ireki (3); zituzten hilobiak (5)

aitaren hilobian (3); bere hilobian (15); duen hilobian (3); duzu hilobian (4); duzu hilobian galtzen (4); eta hilobian (5); ez duzu hilobian (4); familiaren hilobian (5); gurasoen hilobian (3); haren hilobian (3); hilobian ehortzi (9); hilobian ehortzi zuten (8); hilobian ehortziko (5); hilobian ehortziko nauzu (3); hilobian eta (4); hilobian ezarri (3); hilobian ezarria (4); hilobian galtzen (4); hilobian galtzen utziko (4); hilobian loreak (3); hilobian lur (3); hilobian lur eman (3); hilobian sartu (5); jesus hilobian (4); jesus hilobian ezarria (4)

ahmeti haniren hilobiaren (3); bere hilobiaren (3); haniren hilobiaren (3); haniren hilobiaren ondoan (3); haren hilobiaren (11); haren hilobiaren gainean (4); hilobiaren aitzinean (3); hilobiaren aurrean (13); hilobiaren bila (3); hilobiaren gainean (14); hilobiaren inguruan (6); hilobiaren ondoan (10)

eta hilobietatik (3); gerlari guztien hilobiez (3); guztien hilobiez (3); hilobien artean (4); hilobien gainean (6); hilobiez inguratua (3)

dohatsuaren hilobira (4); eta hilobira (3); eta hilobirako (3); frantzisko dohatsuaren hilobira (3); haren hilobira (4); hilobira bidaliko (5); hilobira eraman (8); hilobira eraman zuten (4); hilobira joan (10); hilobira joan zen (4); hilobira joan ziren (3); hilobira joango (3); santuaren hilobira (5); zen hilobira (4)

familietako hil hobietarat (4); hil hobian (13); hil hobian ehortzia (3); hil hobiaren (4); hil hobietarat (5); hil hobirat (4)


hilobigabe izond hilobirik ez duena.

Oroimenaren Monumentuko kriptan dago gorderik liburu hori, urtero Shoah-ren biktima hilobigabeei zeremonia opatzen zaien lekuan hain zuzen ere.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 61. orr.


hilobigintza iz hilobiak egitea.

Noiztik ari haiz hilobigintzan?  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 199. orr.


hilobikide iz hilobi berean lurperatua dagoena.

Zer esango zuten hilobikideek, edo zer esango zuen enterradoreak.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 126. orr.


hilobiratu, hilobira(tu), hilobiratzen (ETCn 684 agerraldi) du ad hilobian ehortzi.

Sukarrietara joatea erabaki nuen, beste erlikia eskuratzea lortzen nuenerako hasi behar bainuen nola hilobiratu pentsatzen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 455. orr.

Hurrengo goizean kapitulu aretoko sarreran hilobiratu zuten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1107. orr.

Lady Madeline gaztaro betean hilobiratu zuen eritasunak.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 46. orr.

Bere azken nahietan aginduaren kontra lur eman baitzioten gainera, gorpua soilik lurperatzeko agindu eta zerraldoan sartuta hilobiratu baitzuten Montparnasseko hilerrian.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 9. orr.

Guregatik preso hartua, gurutziltzatua, hila eta hobiratua izan baitzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1092. orr.

Eta hildakoak hilobiratzen zituen, esandako sariaren truke.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1066. orr.

Mazedonian ere, Euripides hilobiratua dagoen lekuan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3830. orr.


hilobiratze iz hilobian ehorztea.

Usherrek berak hala eskatuta, neronek lagundu nion denboraldi baterako hilobiratze haren prestakuntza lanetan.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 46. orr.

Gerran hildako bere nebari hilobiratze duina emateagatik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 52. orr.


hilobitxo iz hilobi txikia.

Ronnieren hilobitxoaren atzean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 13. orr.


hilobizulo ik hilobi 6.

hilondoko ik hil1 3.

hilotomo iz zura ebakitzen duen intsektoa.

Hitz egiteko modu bat da, izan ere, hilotomoek eta anobioek ez dituztelako egur berdeari aurre egin eta garaitzeko beharko zituzten ebakitzeko eta zulatzeko tresnak.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 67. orr.


hilotz (ETCn 4.206 agerraldi) 1 iz gorputz hila, eskuarki gizakiarena. ik gorpu; hiliki.

Jaio orduko hil den haurraren hilotza bezala laztantzen zuela arma itzali berria.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 10. orr.

Bi gizonen hilotzak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 237. orr.

Hilotzak lau mutilenak eta hiru neskarenak ziren. herria¬

Egia da hilotzek hitz egiten dutela.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 122. orr.

Lur saila hilotzez estalirik zen.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 96. orr.

Gero bere hilotza hegaztiek edo piztiek urratuko dutela.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 215. orr.

Adiskideek esan didate hilotz bat dudala hozkailuan gordeta.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 23. orr.

Sekta bateko ustezko 50 kideren hilotzak aurkitu dituzte ekialdean.  Berria - Mundua   2004-08-06

Arratsaldeko lehen orduan iritsi zen Cesenara, Marco Pantaniren jaioterrira, bere hilotza zeraman hilkutxa.  Berria - Kirola   2004-02-18

Hilotzari eskuin eskuko hatz nagia falta zitzaion.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 65. orr.

Isilik itzuli ginen hilotzaren aurkilekura.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 45. orr.

Hilotzen baltsamatzeari buruzko iragan mendeko tratatu bat.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 6. orr.

Eusko Jaurlaritzak Hilotzen Sanitate alderdiei buruzko Araudia onartu zuen urrian. herria¬

2 (izenondoekin)

Ugaldean agertutako atsoaren hilotz bizigabeari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 124. orr.

Hilotz gazte bat bezain ederra.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 261. orr.

-Oso hilotz osasuntsua nago, ikusten duzuenez.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 127. orr.

Etsaien hilotz ehortzigabeak dira.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 142. orr.

Bazirudien hilotz iharturen bat zela eta ez besterik.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 101. orr.

Izenik ere ez duen hilotz arraio batengatik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 125. orr.

3 (adizlagun gisa) ik hil1 35.
4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Izenburua, estilo ezagunekoa: "Hilotz-lapurrik ote gure hirian?".  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 89. orr.

Hilotz usainak erakarria zuen, inola ere, zaborrontzi irauliak hegal-usoak bezala.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 198. orr.

Urrunago ikusten dituzte hilotz metak eta metak, gure lagunak, erretzekoak zirenak oraino.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 112. orr.

Idazle doilor honen izenak berak ere hilotz-kiratsa botatzen du, bertutea hiltzen du eta izua eragiten.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 51. orr.


hilpuin iz (hitz jokoa: cf ipuin)

Alferrik zela jakinda ere, ihesbide hutsa, segundo gutxiren buruan egin zuen susmoaren filma: irakaslea, azafata, bidaiak, irakasle izandako herrialdeak, gorabeherak, banaketa, barruko harra, elkarri botatako erruak, mendeku nahia, ipuinak, hilpuinak, Frantziatik bidalia azkena, azken lekua, begiak falta, azken aldiz ikusiko zuena.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 191. orr.


hiltamu iz agonia.

Egun batez lasterka etorri zitzaizkidan bila, esanez okerrago zegoela, eta hiltamuan aurkitu nuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 28. orr.

Fritziek bahituak hartu zituztela, eta fusilatu egin behar zituztela, jakin zuenean, bere gizona, ezkondu eta hilabetera ozta-ozta, hiltamuan zegoan.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 57. orr.

Zigor gogor eta merezia zela medio, inor ere ez zen hurbildu haren hiltamura begiak ixtera.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 145. orr.

Soinu triste eta iluna, soinu hiltamuzko eta nekatua, soinu gidari eta deigarria.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 179. orr.


hiltegi (ETCn 2.141 agerraldi) 1 iz abereak hiltzen diren etxea. ik hiltoki.

Txekor bat hiltegira daramala, oinez.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 188. orr.

Hiltegira daramaten ardi baten begirada errukarriaz.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 81. orr.

Pragako hiltegira zerriak garraiatzen zituztenean.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 51. orr.

Hiltegian tiroa jasotako ganadua bezain zurrun.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 64. orr.

Hiltegietako langile batzuek -diosku- gogortasun babesgarri bat garatzen dute berehala, eta animaliak modu mekanikoan hiltzen hasten dira.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 271. orr.

Odola eta animalien erraiak hartzen zituen, eta hiltegiaren garbilekuko mutilen gain uzten zuen arratsaldean txerri guztiz prestatuak beren gurdian eramateko zeregina.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 128. orr.

Zubillagako hiltegia ez ixteko eskatu dute sinatzaileek.  Berria - Ekonomia   2004-07-02

Odolak putzuak sortzen zituen lauzen gainean, hiltegietako harrietan behera isuri ondoren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 279. orr.

2 pertsonak hiltzeko tokia.

Gutxitan gertatzen zen, ordea, borreroa galeradun, biktima hiltegira igotakoan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 42. orr.

Halaxe iritsi zen hiriburuko Plaza Nagusiko erdi-erdian zutik zegoen hiltegira.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 46. orr.

Ikusia zuen, beraz, Kiev ondoko Babi Yar hiltegia.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 186. orr.

Goiz guziz, sei gizonek tiratu karro batek eramaiten ditu gorputzak hiltegira.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 80. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Behi hiltegi bateko aberearen gisan zeraman zenbakia.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 162. orr.

Oihartzun izugarria piztu baitzuten Txikagoko zerri hiltegiek.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 207. orr.

Angeluko abere hiltegi industriala.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 216. orr.

4 irud

Itsasoraino, itsaso nahasi eta haserreraino, sentimendu guztien hiltegi, desio eta apeta, irrika eta gogo guztien hilobiraino.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 175. orr.


hiltoki (ETCn 28 agerraldi)iz hiltegia.

Abere hiltokiko harrietan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 277. orr.

Hiltokiko harrien gainean luma pila handiak zeuden botata.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 279. orr.

Hiltokira doan arkumetxoaren jarrera.  Berria - Harian   2005-06-05


hiltzaile (ETCn 10.836 agerraldi; orobat hiltzale ETCn 143 agerraldi) 1 izond/iz hilketa egiten duena. ik hilgarri.

Frankoek, esan dudanez, errege hiltzaileak izan zituzten.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 310. orr.

Askotan hil-beharrak gupida eske begiratzen zion morrosko hiltzaileari, beronek urrikirik gabe labana saihetsean sartzen ziolarik Printze haiek hiltzaileak ziren, injustuak eta ankerrak, nazio osoa halakoa zelako.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 225. orr.

Ez dira hiltzaileak: boterearen ikurrak baizik ez dituzte errausten.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 263. orr.

Hire aita hiltzailea izan zela iruditzen al zaik?  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 221. orr.

Libertinoa naiz, baina ez kriminala edo hiltzailea.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 55. orr.

Han hilketarik ere ez da izaten, ez hiltzailerik ez biktimarik ez baitago.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 62. orr.

-Hildakoak eta hiltzaileak, denak karlistak -pentsatu nuen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 216. orr.

"Gora Kiroven hiltzailea", oihuaz hartu zituzten.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 276. orr.

Marie Rogêten hiltzailea edo hiltzaileak salatzeagatik.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 146. orr.

Victor Jararen hiltzailea auzipetu du epaile batek.  Berria - Mundua   2004-12-11

Hiltzailea, Alejandro Claret Martorell, kazetaritza ikasle bat da.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 65. orr.

Lurrean zetzana ez zen, niri esker, hiltzailearen begirada begietan zuela hil, horra.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 19. orr.

Zergatik bihurtu zen hiltzaile hura ume-izugarri?  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 69. orr.

Hutsegin dute hiltzaleek eta heietarik bat bederen tiroz garbitu dute presidentak berekin dituen amerikano soldado zaintzaleek.  Herria   2002-09-12

Kristinak zioen hiltzaile ero baten karantza nekarrela salan sartzean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 190. orr.

Hiltzaile bat garbitzeko agindu zigutean, herriaren izenean.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 165. orr.

2 irud/hed

Merry ez zen mugitzera ausartzen, begi hiltzaileek ikusiko zuten beldur.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 141. orr.

Nire aurkako gorroto hiltzailea.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 159. orr.

Fabrikak nekea eman dik bakarrik, berrogei lan-urtetako neke hiltzailea.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 17. orr.

Politika hiltzaile hau indarrean dutenei.  Berria - Euskal Herria   2004-05-29

“Dispertsioa hiltzailea” lelopean.  Berria - Euskal Herria   2004-12-12

Antsietatearen hatzamar hiltzaileetan eroriak.  Berria - Kirola   2004-07-03

Krimena ote da ausiki hiltzaileko narrastia akabatzea?  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 82. orr.

Izen handiko mendi-bazter hiltzaile horietako batean.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 206. orr.

• 3 iz (izenondo eta izenlagunekin)

Hiltzaile profesional batena, alegia.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 223. orr.

Hiltzaile fanatiko bat.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

"Manson" ezizena [...] Charles Manson hiltzaile hippyagandik zetorkion.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 283. orr.

Lapur eta hiltzaile oso gaiztoa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 982. orr.

Paradoxa, The Wild hiltzaile gupidagabea amarenganako maitasunak saldu zuen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 18. orr.

-Stalin gizatxar bat zen, hiltzaile psikotiko bat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 65. orr.

Serieko hiltzaileei buruzko filmen kopiak egin nahi zituztela.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 74. orr.

Gupidarik gabeko hiltzailea.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 191. orr.

Holandako ultren liderraren ustezko hiltzailea.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 122. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gizon erraldoi bat, hiltzaile aurpegia zuena.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 57. orr.

Hiltzaile-begiekin.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 146. orr.

Nola arinduko dut hiltzaile-kontzientziaren zama [...]?  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 227. orr.

Ez nauk hiltzaile-laguntzaile baten ikustera heldu, baizik eta hi neure semearen bisitatzera.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 264. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Cervino mendiaren, giza hiltzaile horren, piramide garai beldurgarria.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 277. orr.

Espiritu basati berberak gidatzen zuen legegilearen eskua, eta senide-hiltzailearena edo sikarioarena.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 75. orr.

"Aita-hiltzaile" deitzen zitzaion hura.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 49. orr.

Apaiz-hiltzaile haiek guztiak.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 55. orr.

Senar- eta haur-hiltzaileak.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 105. orr.

Toreatzaile edo zezen-hiltzaileak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 109. orr.

· izond Nola San Frantziskok hiru lapur giza hiltzaile bihotz-berritu zituen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 991. orr.

Bide-lapur turko-hiltzailea Kosmas zela baieztatu zuten.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 199. orr.

Santiago Mairu-hiltzaile Deunaren irudi bat.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 57. orr.

Edabe otso-hiltzailea aurkitu aurretik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 286. orr.

Esperantza hiltzale, gu, Euskal Herria.  Herria   2005-05-26

6 buru-hiltzaile iz ik suizida.

Mendi aldeko buru-hiltzailearen mihi luze ubeldua, etxe ondoko intxaurrondotik dilindan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 203. orr.

Orduan, zein izango da buru-hiltzailearen esku etsiari eutsiko dion arrazoia?  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 93. orr.

7 su-hiltzaile iz

Mugikorretik Arbideko su-hiltzaileak deitu zituen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 150. orr.

Su-hiltzaileei ere deitu zien norbaitek, baina, iritsi zirenerako, suak jana zuen etxea.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 215. orr.

Hurrengo goizean, su-hiltzaileek atera zuten motorra ibaitik.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 228. orr.

Su hiltzaileen lokal ohia.  Berria - Kultura   2004-10-10

Su hiltzaile zerbitzu gunea.  Herria   2002-07-18

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

den hiltzaile (3); edo hiltzaile (8); eta hiltzaile (26); eta hiltzaile bat (3); eta hiltzaile dira (3); giza hiltzaile (7)

hiltzaile bat (28); hiltzaile bat zen (4); hiltzaile batek (3); hiltzaile batekin (3); hiltzaile baten (9); hiltzaile da (3); hiltzaile deitu (3); hiltzaile dira (4); hiltzaile edo (3); hiltzaile eta (18); hiltzaile haiek (3); hiltzaile haien (3); hiltzaile hau (3); hiltzaile hori (8); hiltzaile horiek (4); hiltzaile horren (5); hiltzaile hura (4); hiltzaile ilegorria (3); hiltzaile oihukatu (3); hiltzaile talde (3); hiltzaile zerbitzu (3)

lapur eta hiltzaile (3); politika hiltzaile (15); politika hiltzaile hau (3); polizia hiltzaile (3); psoe hiltzaile (4); sakabanaketa hiltzaile (3); su hiltzaile (31); su hiltzaile eta (3); su hiltzaile zerbitzu (3); zen hiltzaile (3)

aita hiltzailea (3); aita hiltzailea izan (3); aitaren hiltzailea (4); benetako hiltzailea (4); da hiltzailea (9); du hiltzailea (3); edo hiltzailea (3); eta hiltzailea (16); gaztearen ustezko hiltzailea (3); gure hiltzailea (4)

hiltzailea atxilotu (3); hiltzailea aurkitu (3); hiltzailea bera (3); hiltzailea edo (3); hiltzailea eta (12); hiltzailea ez (8); hiltzailea ikusi (5); hiltzailea izan (8); hiltzailea izan zela (3); hiltzailea nor (8); hiltzailea nor den (3); hiltzailea zela (5); hiltzailea zen (3)

hire aita hiltzailea (3); kapitainaren hiltzailea (4); pioletadun hiltzailea (7); politika hiltzailea (4); polizia hiltzailea (8); polizia hiltzailea eta (3); prefetaren hiltzailea (3); sakabanaketa hiltzailea (3); ustezko hiltzailea (16); varela kapitainaren hiltzailea (4); zen hiltzailea (4); zuten hiltzailea (3)

dira hiltzaileak (6); eta hiltzaileak (19); hiltzaileak bere (7); hiltzaileak dira (5); hiltzaileak direla (3); hiltzaileak eta (16); hiltzaileak ez (5); hiltzaileak izan (3); hiltzaileak zirela (3); mugagabeko su hiltzaileak (3); su hiltzaileak (38); su hiltzaileak eta (7); ustezko hiltzaileak (7); ziren hiltzaileak (4)

espetxe politika hiltzailearen (4); eta hiltzailearen (5); hiltzailearen aurka (5); hiltzailearen aurkako (3); hiltzailearen eta (4); hiltzailearen kontrako (3); pioletadun hiltzailearen (4); politika hiltzailearen (6); ustezko hiltzailearen (4); ustezko hiltzailearen aurkako (3)

eta hiltzaileei (3); eta hiltzaileen (7); gure su hiltzaileek (6); hiltzaileari ez (3); hiltzaileei buruzko (3); hiltzaileek beren (3); hiltzaileek gauerdia (3); hiltzaileek gauerdia baino (3); hiltzaileen artean (3); hiltzaileen aurkako (3); hiltzaileen aztarrenen (3); hiltzaileen aztarrenen bat (3); hiltzaileen eta (3); hiltzaileen parabola (3); nekazari hiltzaileen (3); nekazari hiltzaileen parabola (3); su hiltzaileei (4); su hiltzaileek (24); su hiltzaileekin (4); su hiltzaileen (16); su hiltzaileeri (3); ustezko hiltzaileari (3); ustezko hiltzaileen (3)

hiltzailerik ez (4); kriminalizazio hiltzailerik ez (3); su hiltzailetan (3)


hiltze iz bizitzetik gelditzea, bizitzeari uztea.

Iragan urte hortan 49 sortze izan dira Hazparnen bainan ere zorigaitzez 73 hiltze, zorigaitzez aintzineko urtean baino gehiago.  Herria   2005-02-03

Emendatze horren parte handiena heldu da hiltze baino aise sortze gehiago izaitetik.  Herria   2005-02-27

Vernerrek bazekien exekuzioa ez zela hiltze hutsa, beste zerbait ere bazela.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 85. orr.

Hiltze horien hobendun delako.  Herria   2004-09-16

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Haurren hiltze tasa.  Berria - Gaiak   2004-03-24

Ehun bat txiletarren hiltze edo desagertze kasuak ikertzen dituen Juan Guzman epaileak.  Berria - Mundua   2004-05-29

Hiltzea kario suertatzen zen, segurantzarekin hiltze-konbenio zehatzik ez zutenen familientzat behintzat.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 166. orr.

Militarrak beren dominak paparretik zintzilik dituztela hiltze nahi hori, borreroari errespetagarria bezain patetikoa iruditzen zaio.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 74. orr.

Bertze hiltze-aldia, Dueson, urriaren 28an egin zuten.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 78. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

ende hiltze eta bahitze, bazter funditze eta beste.  Herria   2004-12-30

Beren artean miseriarengatik edo bakartasunarengatik ardura bazen jokotzar, ebasketa, zanpatze, berdin kabala edo gizon hiltze.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 179. orr.

Txerri-hiltzea eta beste edozein ganadu-hiltze bezala, zezen- hiltzea ere gauza arautu bat da.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 109. orr.

Azolako zerri hiltze egunean.  Herria   2003-11-20

4 buru-hiltze ik hilketa 6; suizidio.

Buru-hiltze haren kontrako bidean, drogen aurka bildu zuten amorru guztia beste batzuek.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 92. orr.

Aberriaren aldeko sakrifizio sonatuak ez ziren buru-hiltzeak baino.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 266. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

hiltze tasa (6)


hiltzear adlag hilzorian.

Hiltzear zegoen gaztearen sendaketa San Gimignanon.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 439. orr.

Hiltzear zela, Kristoren Afari santua berregiten du anaiekin.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 551. orr.

Emakume bat, egun asko erdiminetan igaro ondoren, ia hiltzear zegoen. Absolutuaren kontzeptu metafisikoa Nietzsche-k jada hiltzear ikusten zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 820. orr.


hiltzeke adlag hil gabe.

Intzentsu garaunei, euren izaera ere hiltzeke, usaina kentzea samurra ez den bezala, ez da samurra gogoa eta arima gorputz osotik ateratzea ere.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 185. orr.

Biak erro komunez elkarri atxikita baitagoz, eta ez dirudi hiltzeke bereiz daitezkeenik.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 185. orr.


hilzori (ETCn 2.271 agerraldi; orobat hiltzori ETCn 94 agerraldi) 1 agonia, hil zorian dagoenaren egoera.

Hilzori gogorra zen hura.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 56. orr.

Hilzoria betiko luzatu nahian.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 159. orr.

Auzoan bizi zen altzari merkatari batek ama dohakabearen hilzoria kontatu zion.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 68. orr.

Izan ere, pittinka baina ezinbestean galtzera zihoan herri gisa ikusten zuen Barojak berak ere euskalduna, eta hilzori gozo eta luzea opa zion.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 77. orr.

Kargua utzi eta hautagaia izan zenean hasi zen bere hilzori politikoa.  Berria - Harian   2005-06-29

2 hilzorian adlag

Gau batean, Roberto anaia ohean zetzan gaixo, hilzorian.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 862. orr.

Aita hilzorian atera zen Ondarretako kartzelatik.  Berria - Euskal Herria   2004-05-21

Santuak, hilzorian zela, anai Eliasi esaten dizkion hitzak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 175. orr.

Hilzorian daudenen otoitza errezatu nuen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 57. orr.

Hiltzorian zeudenei olio santuak ematea.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 327. orr.

Hilzorian dugu sorterria, eta gu geu gara horren errudunak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 544. orr.

Zibilizazio Helenikoa hilzorian zegoenean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 20. orr.

Hilzorian zegoen euskara.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 201. orr.

Haren barrabil gogor eta malguek nire klitorisa jotzen dute, hilzorian nago, orgasmoa etorri zait olatu bat bezala.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 85. orr.

3 hilzoriko izlag

Harentzat hilzoriko ene boza.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 229. orr.

Hilzoriko paisaia da.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 115. orr.

Ikaragarrizko entitate politiko hauek gutxiengo menderatzaileen azken hitzak dira hilzoriko zibilizazioetan desintegratzen ari diren gizarte-gorputzetan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 22. orr.

Teknikaria misiolari zuriaren azken edizioa omen, industrializazioa arraza hilzoriko baten azken ebanjelioa.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 73. orr.

Non da hilzorikoa, aita?  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 99. orr.

· Orain arte ez nekien gauza bat esan zidak inudeak: hilzorikoan niri deitzen zidala.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 209. orr.

4 hilzorizko izlag

Zein jainkok, Jainkoaren atzean, ekin dio hauts eta denbora eta amets eta hilzorizko bilbeari?  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 67. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arafat hilzorian (3); euskara hilzorian (4); hilzorian dago (8); hilzorian den (3); hilzorian egon (9); hilzorian utzi (4); hilzorian zegoen (25); hilzorian zen (3); ia hilzorian (3)


himen iz ematutuaren sarrera estaltzen duen mintza. ik emamintz.

Himena dardaraz dago eta labainkor baginaren jario naturalez bustirik.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 62. orr.

Horrela lehenago urratuko dira haren himenaren mintzak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 164. orr.

Nola apurtzen da himena?  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 159. orr.

Orduan prest nengoen nire birjina-egoera berreskuratzeko, himena berriz jartzeko, alegia.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 34. orr.

Zakil-buru hanpatua zuzendu du himenerantz.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 62. orr.


himeneo iz ezteia, ezkontza.

Han egiten dute bikote, himeneo misteriotsu batean bezala, zakarrak eta harrigarriak, basatiak eta baketsuak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 140. orr.

Eta askok, hainbat himeneotan lehen antzu izanek, gero lortu dute norekin umeak izan eta norekin haurtxo gozoz aberastu.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 301. orr.


himenolatria iz adkor himenaren gurtza.

Gaur egun ere izutu egiten nau himenolatria horrek.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 41. orr.


himenoplastia iz himena berrosatzea.

Himenoplastia deritzo operazio horri.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 83. orr.


himno (ETCn 925 agerraldi; cf ereserki ETCn 2.415 agerraldi) iz ereserkia.

Gure hiriko himno ofiziala.  Askoren artean   «Rataplan» - 93. orr.

"Gernikako arbola" da euskaldun guzien himnoa, zutik kantatzen duguna.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 144. orr.

Espainiako falangisten himnoa.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 61. orr.

Neskentzako himnoak idazten.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 42. orr.

Partidaren aintzinean emazte batek kantatu du Marseillesa lehenik eta gero Italiar himnoa.  Herria   2001-03-08

Himno homerikoak deitzen diren kantuek.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 29. orr.


hindi iz Indiako eremu zabaletan mintzatzen den hizkuntza indoeuroparra.

Hindia Indiako hizkuntza ofiziala duzu.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 8. orr.

Indiako hindi eta urdu mintzairak. Indiara hindi ikastera joan nintzen.  Herria   2003-03-20

Hindiz Bharat edo Bharatavarsha deitzen diote.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 7. orr.

Hindi irakaslea.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 100. orr.

Hindi hizkuntza ez ahazteko.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 182. orr.


hindiera iz hindia.

Eta hindustanera esaten zaion sanskritoartutako hindiera herri-hizkuntza britainiar misiolari protestanteek landu zuten, Ipar Indiako hindu-biztanleei urduera esaten zaion pertsiartutako hindiera herri-hizkeraren baliokidea emateko, hori indiar musulmanek landua zutelarik berentzat.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 61. orr.


hindu 1 izlag hinduismoaren jarraitzailea. ik hinduista.

Hindu Zibilizazioa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 100. orr.

Kastaren hindu-erakundea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 270. orr.

Hindu erlijioak ez ditu harreman sexualak debekatzen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 41. orr.

Hindu tenpluetan gurutze gamatuak harritu egingo zaitu pittin bat.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 179. orr.

Hindu Gizarteko brahman eta banya kastek.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 186. orr.

Ipar Indiako hindu-biztanleei.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 61. orr.

Britainiar Inperioak hazitako hindu-intelligentsia horrek.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 189. orr.

Anaidi islamiko eta hindu horietan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 216. orr.

Soldadu hindu txikiak, zaldun itxurakoak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 178. orr.

Ideologia integrista hinduaren kontrakoa da herria.  Berria - Mundua   2004-05-16

2 (izen gisa)

Kaxmirko musulman, hindu eta budistak.  Berria - Mundua   2004-06-13

Musulmanak ez zeuden pozik hinduen azpian.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 49. orr.

Indiako hinduen tradizioetan.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 23. orr.

Kristauen gurutzea, hinduen swastika.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 77. orr.

Liburu horrek hindu zintzo batek zer egin behar duen erakusten du.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 56. orr.


hinduera iz hindia.

Pertsiera edo hinduera irakasteko asmoak,  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 17. orr.


hinduismo iz batez ere Indian zabalduak dauden erlijio joeren multzoa, Veda idatzietan eta antolamendu sozial jakin batean oinarritua.

Gujaraten bi erlijio nagusi dira: hinduismoa eta jainismoa.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 23. orr.

Hinduismoak Jainkoaren nortasuna berretsi zuen giza debozioaren xede gisa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 108. orr.

Uhartedia hinduismoari kendu Islamarentzat.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 194. orr.

Arabiar Kalifaldiak antzeko aukera eskaini zion Islamari, eta mundu indikoan gupta-rajak hinduismoari.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 28. orr.

Ekialdeko Bengalan hinduismora konbertitu berriak ziren paganoen artean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 268. orr.

Gandhik aldiz, kasten xixtima desegin nahi zuen hinduismoaren barnetik.  Herria   2004-11-25

Einsteini berari ere ez zitzaion oso arrotza egiten hinduismoaren ikuspegi kosmiko-erlijiosoa.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 19. orr.


hinduista izond hinduismoaren jarraitzailea; hinduismoari dagokiona.

Monje budistak eta hinduistak bildu ziren. Esaldi hori testu budista edo hinduista batetik aterea ere izan liteke.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 181. orr.

Bharatiya Janata Party eskuin hinduistako alderdia.  Berria - Mundua   2004-04-20

Hinduistak izan bagina.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 17. orr.

Gehienak hinduistak erlisionez.  Herria   2001-06-07


hindustanera iz

Hindustanera esaten zaion sanskritoartutako hindiera herri-hizkuntza britainiar misiolari protestanteek landu zuten.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 61. orr.


hindutar izlag/iz hindua.

Herri baten sinesmena, aztikeria, munduaz bestaldeko giroa, jainkoen irria, arkitekturaren ozartasuna eta hindutar espirituaren fintasuna elkarri eskua emanda egurasten dira.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 190. orr.

Indian %80 hindutarrak dira.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 180. orr.

Hindutarrek azpian dituzte.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 57. orr.

Hindutarrek, adibidez, emakumeak oso baztertuak dituzte.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 58. orr.

Ziminoei berebiziko maitasuna diete hindutarrek.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 166. orr.


hintxa iz zale sutsua, eskuarki futbol talde batena.

Ni hooligana naiz, edo garai batean esaten zen bezala, hintxa bat.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 89. orr.

Jarraitzaileak eta hintxak hurbiltzen zitzaizkidanean.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 151. orr.


hip-hop iz 80ko hamarraldian Estatu Batuetan sortu zen gazte higikunde baten musika, funk-etik eratorria, eta rap-ari, grafittiei eta break-dance-ari lotua agertzen dena.

Hip-hop doinuek irensten dute Santutxuko itolarria.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 38. orr.

Galtza zabalak arrastaka eraman eta lokarririk gabeko oinetakoak janzteko moda, gaur egun hip-hoparen jarraitzaileek duten looka.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 113. orr.

-Hau "Afrika Batua" duk, eta hemen musika afrikarra jartzen ditek, eta reggaea, hip-hop pixka bat, gurea bezain ona duk haiena ere!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 329. orr.

Omenaldi bat da; 2-PAC taldea da, hip-hop egiten dute.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 293. orr.

Londres, Mosku edota New Yorkeko kaleetako grafitien eta hip-hop kulturaren ereduak egongo dira ikusgai.  Berria - Kultura   2006-01-19

Kultur aniztasuna, perkusioak, Hip Hop dantza ekitaldiak lerrokatu dira joan den aste buruan Baionan, ezkerraldean.  Herria   2003-10-30

Jeru The Damaja hip hop musikari estatubatuarrak Bilbon aurkeztuko ditu gaur bere doinuak. herria¬

Beastie Boys New Yorkeko hip hop talde ezagunak.  Berria - Kultura   2004-05-23

The wrath of the math 90eko hamarkadako hip hop disko garrantzitsuena izan zen askorentzat.  Berria - Kultura   2004-02-24

Aurten Hémisphére gauche bigarren diskoa kaleratu du: rock sutsua, samplerrak, esperimentazioa eta hip-hop eskolako ahots errezitatuak uztartzen dituen lan suharra.  Berria - Kultura   2004-10-20

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

damaja hip hop (3); hip hop dantza (6); hip hop disko (3); hip hop mugimendua (3); hip hop musika (5); hip hop musikaren (3); hip hop musikari (3); hip hop talde (4)


hip-hopzale izond hip-hoparen zale dena.

-Jokin gehiago da rap eta hip-hopzalea, baina esaten du ondo dagoela.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 62. orr.


hipa iz negar zotina.

Une batez negar gutiziaz amildu nintzen eta bihotzak, hipak entzutean, ohean inguru ez axolatia marraztu zuen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 156. orr.

Jarri ginen eta bi hiparen artetik, amak erdi-ahopetik erran zuen: [...].  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 62. orr.

Hipa arinek amaren zurrunga errautsi zuten.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 55. orr.


hipaka adlag negar zotinka.

Auhen eta hipaka amildu zen Janina.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 102. orr.

Negarrez hipaka lehertu zen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 146. orr.

Kasimen emazteak gaua negarrez hipaka eman zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 101. orr.

Negarrez hipaka higatzen zen emazte bat zela konturatu nintzen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 201. orr.

Zangoetan zeuzkan zirrimarra odoltsuak erakusten zituen, negar hipaka.  Berria - Kultura   2004-08-21

Gertatua amari kontatu zion, hipaka.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 185. orr.

-Ezin neban kanpoan laga elurretan lotuta! -Hagridek, hipaka-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 178. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta hipaka (5); eta negarrez hipaka (5); hipaka ari (4); hipaka ari zen (3); hipaka eta (3); hipaka hasi (11); hipaka hasi zen (7); hipaka lehertu (5); hipaka lehertu zen (4); negar hipaka (7); negarrez hipaka (30); negarrez hipaka hasi (8); negarrez hipaka lehertu (5); nigarrez hipaka (3)


hipako iz hipa.

Emazteak akotea orekatu zuen, sudur hipako bat irentsi eta mokanesaz betezpalak torratuz gehitu: [...].  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 265. orr.

Alargun eta haurrenez aparte, ez zen hipako ozenegirik aditu.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 329. orr.

Negar hipako zarratada bat.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 202. orr.


hipaton iz

Soinu hau zortziko baten bitartearekin adosten baita proslambanomenon soinuarekin, eta bosteko bitartez hipaton diatonikoarekin.  Berria - Kultura   2004-08-22


hiper iz hipermerkatua.

Hiria bere esku, hiperrak eta dendak eta kaleak eurentzat harturik.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 22. orr.


hiperabertzale izond adkor guztiz abertzalea.

Hipermaioritarioak minoritarioen kontra, hipertroskistak maoisten kontra, hiperabertzaleak espainolisten kontra...  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 138. orr.

Hiperabertzale batzuk hiperestatu espainolaren funtzionario, hiperrirautzaile asko hipermerkatuetako jerente...  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 139. orr.


hiperaktibo (orobat hiperraktibo) izond guztiz aktiboa.

Gaztetxo play-stationzale hiperaktiboz beteriko zibertokia.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 39. orr.

Gizaseme eta emakume hiperraktiboen mundua.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 84. orr.


hiperarautu izond guztiz arautua.

Hizkuntza bizia izandako hizkuntza baten eskeleto hiper-arautuan idazten dut.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 16. orr.

Eta 1981ean ez zegoen euskara sistema hiper-arautu batean gaur bezain beteginki integratua.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 18. orr.


hiperargitsu izond guztiz argitsua.

Gida gaitzazu hizketaldi mistikoen gailur txit garai, superfrogagarri eta superargitsuraino, zeinean Teologiako misterio bakun eta absolutu eta aldaezinak ilunpe ilun-ilunetan argitasun gorenez distiratzen duten arkanoen isiltasun hasiera-emailean ilunpe hiperrargitsuan bildurik aurkitzen baitira.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 4. orr.


hiperarmatu izond guztzi armatua.

Hamabost gizoneko komando hiper armatuak.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 61. orr.


hiperauskalotzaile izond adkor “auskalo” esaten oso zalea.

Ximurra bere ohiko edari hiperauskalotzaileetariko batekin zebilen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 242. orr.


hiperazidotasun iz guztiz azidoa denaren nolakotasuna.

-Hiperazidotasun pixka bat dauka urdailean eta amigdalak gorrituta -azaldu zuen sendagileak, besoak zabalduz-.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 285. orr.


hiperazoka iz hipermerkatua.

Hiperazoka globalaren iraganbide ez beti erabat zuzen eta gardenetatik barna.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 84. orr.


hiperbaloratu, hiperbalora, hiperbaloratzen du ad guztiz baloratzea.

Normala da hitza dirubide duenak, hizkuntza hiperbaloratzea.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 308. orr.


hiperbaton iz erretorikako irudia, esaldiaren ohiko hurrenkera aldatzean datzana.

Metaforaren begi-jolas, erritmoaren belarri-gozo, interjekzioaren nahiz hiperbatonaren ustekabe harrigarriei.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 30. orr.

Eta metaforaz eta hiperbatonaz ari ziren egun hartan jaun Marcel eta osaba Joanikot.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 146. orr.

Euskararen kasuan, argi eta garbi esan dezagun bidera ezina dela hiperbatona.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 206. orr.


hiperberdintasun iz guztizko berdintasuna.

Hiperberezia izan nahi du orain mundu guziak, baina, derrigor hiperberdintasunezko paper ofizial batez Estatuak abalatua.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 267. orr.


hiperberezi izond adkor guztiz berezia.

Hiperberezia izan nahi du orain mundu guziak, baina, derrigor hiperberdintasunezko paper ofizial batez Estatuak abalatua.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 267. orr.


hiperbero izond adkor guztiz beroa.

Udako sexu-bide hiper beroak xerkatzen nituena nik ere [...]?  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 115. orr.


hiperbizkaiera iz XX. mendearen hasieran bizkaierazkoak baino ez ziren formak lehenetsiz eratu zen bizkaiera mota.

Norberarena indartzeak norbere bereizgarriak handitzea, eta gainerako euskalkiekin batzen zuena baztertzea ekarri zuen, eta jokabide hau ere Bizkaian hedatu zen, eta horrela garatu zen "hiperbizkaiera" deitu ohi den joera.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 111. orr.

Garbiro salatu zuen Altubek hiperbizkaierari bultzaka ziharduten gramatikalarien ahalegina.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 113. orr.


hiperbola (orobat hiperbole) iz kurba irekia, foku izeneko bi puntu finkoekiko distantzien diferentzia bera duten puntuen leku geometrikoa. ik hiperbole.

Menekmok, berriz, bi koniko erabili zituen: hiperbola eta parabola.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 202. orr.

Sortzen du zirkunferentzia, baldin puntu finko baten inguruan biraka ipintzen badugu; eta sor dezake parabola, hiperbola... edo esfera eta oboidea eta zikloidea... forma geometriko erregular eta irregular guztiak sor ditzake, eta espazio osoa sor dezake, eta, ororen buruan, mundua sor dezake, mundua sortzen du.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 283. orr.

Zuzenak eta kurbak, batbateko angeluak eta hiperboleak marraztuz, geometria euklidearraren postulatu guztiak endredatuz.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 203. orr.


hiperbole iz adierazi nahi dena gehiegikeriaz esaten den esapidea.

Egia eta gezurra, beren betetasun eta zorroztasun tipikoan aldarrikatuak, gehiegikeria traketsak dira, leundu gabeko hiperboleak. Askoz errazago gordeko du oroimenak metafora bizi bat, hitz-joko harrigarri bat, antitesi-egitura deigarri bat edo plastizidade handiko hiperbole bat duen mintzabidea, eduki berekoa izanagatik inolako ezaugarri poetikorik ez duena baino.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 255. orr.

Eternitatea [...] esan liteke egun bateko edo instant bateko gertaldia dela, irudipen itsu batek hazia eta hiperbole bihurtua.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 114. orr.

ETAk, berriz, hiperbolea eta antonomasia maite ditu, paradoxa eta kontraesanen ordez.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 155. orr.

Hurrengo hiru eskutitzak, hiperbolez beteak ekarri zizkidan.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 146. orr.

Frantsesaren hiperbolerako joera hori orobat ageri da hizkuntza idatzian.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 31. orr.

Objektiboki azterturik, akaso hiperbole puntu bat nabari dezakegu kontu batzuetan, baina jakina da bizitza bera dela askotan hiperbolikoagoa literatura baino.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 16. orr.

Eta ez da hiperbole merke bat.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 69. orr.


hiperboliko 1 izond hiperbolari dagokiona.

Kidetasunaren erregelen arabera kometen ildo hiperbolikoak pentsatzen ditugu.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 233. orr.

2 hiperboleari dagokiona.

Eraso sistematikoaren ondorioz jarraitzaile nerabeen artean sortu zen enpatiak fama hiperbolikoa ekarri zion taldeari.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 33. orr.

Anitz gauza balios ikertzen genituen hargatik: makrame ehuten, Zen egoten, G puntuaren lokalizatzen, tindatzen, tantrak pairatzen, estraterrestren keinu hiperbolikoen irakurtzen, trikotatzen eta josten.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 29. orr.

Objektiboki azterturik, akaso hiperbole puntu bat nabari dezakegu kontu batzuetan, baina jakina da bizitza bera dela askotan hiperbolikoagoa literatura baino.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 16. orr.


hiperbolumen iz

Lerroa puntu kopuru infinitu batez osatua da; planoa lerro kopuru infinitu batez; bolumena plano kopuru infinitu batez; hiperbolumena bolumen kopuru infinitu batez...  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 237. orr.


hiperboreal 1 izond Ipar Polotik hurbil dagoena.

Mstislawekoa, eskualde hiperborealen menderatzailea.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 73. orr.

2 Ipar Polotik hurbileko eskualdeari dagokiona.

Haien arbaso aztikeri zaleek sortu baitzuten mitologia hiperboreala.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 360. orr.


hiperdotore izond guztiz dotorea.

Ezpainetako gorri hiperdotoreak salduak nituen eskupetik eta dardara batean bizi nintzen, harrapatuko ninduten beldur.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 24. orr.


hipererrepikatu izond asko-askotan errepikatua.

Gaur egungo artearen museoak dira hori ongien frogatzen duten gizarte-espazioak, haietan erakusten diren "piezetan" berariaz nahasturik egoten baitira irudi-familia guztiak, bideo-pantaila, diapositiba-proiekzioa, irudi hipererrepikatua eta guztiz irudi bakarra, eta abar.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 154. orr.


hiperespainol izond guztiz espainola.

Euskal mamurro letratu tipikoa hiperespainol gisa figuratu nahian euskalduna dela dioen subespainol xaborra da.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 190. orr.


hiperespazio iz hiru dimentsio baino gehiagoko espazioa.

Azkenean frogatu baita hiperespazioan euskaraz baizik ez dela mintzatzen.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 136. orr.


hiperestatu iz estatu guztiahalduna.

Hiperabertzale batzuk hiperestatu espainolaren funtzionario, hiperrirautzaile asko hipermerkatuetako jerente...  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 139. orr.


hiperestesia iz gehiegizko sentiberatasuna.

Kontzientziaren hartzeari hiperestesia deritzo, besteren oinazeak hunkitzen gaituenon eritasuna.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 145. orr.


hipereszitatu (corpusean hiper eszitatu) izond gustiz eszitatua.

Baina karisma ez da abesten den bitartean aurpegi hiper eszitatua eta sasi-orgasmikoa jartzea bakarrik.  Berria - Gaiak   2006-04-27


hiperetniko izond guztiz etnikoa.

Diskurtso etnikoak (batzuk) oso kaltegarriak dira (konstituzio nazionalak hiper-etnikoak ez balira bezala).  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 254. orr.


hiperfisiko izond guztiz fisikoa.

Adimenaren eta arrazoimenaren kritika den aldetik, bere erabilera hiperfisikoari begira honen handiuste oinarrigabeen itxura faltsua azalarazteko.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 58. orr.

Argiketa-oinarri fisikoen gabezia osatzeko oinarri hiperfisikoak erabiltzea.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 263. orr.

Hala ere, arrazoimenaren erabilera izadiaren kontsiderazio arrazional honetan fisikoa edo hiperfisikoa da edo, hobeto esanda, imanentea edo transzendentea da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 281. orr.


hiperfokatu izond guztiz fokatua.

Ez dago garbi arreta hiper-fokatu hori -estu bezain zorrotza- autismoko fenomeno primarioa den ala erreakzio edo egokitzapen bat, sentsazio-zaparrada inhibitugabe baten aurrean garatzen duena.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 248. orr.


hiperfrontal izodn guztiz frontala.

Garai eta kultura guztietan onartu izan da gure izaera hiperfrontal, hertsatu eta zibilizatuaren berezko premia dela hori.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 78. orr.


hipergarbizalekeria iz guztizko garbizalekeria.

Horrela sortu zen, azken baten, euskara heriotza bidean ipini zuen hipergarbizalekeria.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 111. orr.


hipergorri izond guztiz gorria.

"Orain borrokarenean" idatzi zuen orain dela hogeita hamar urte, orduan hipergorri iraultzaile eta gaur Espainiako gobernu faxistako kide den euskaldun batek.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 152. orr.


hiperinflazio iz inflazio azeleratua.

Ekuadorren, hiperinflazioa eteteko, ekonomiaren dolarizazioaren aldeko erabakia hartu zen 2000. urtean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 96. orr.

Hiperinflazioaren esperientzia arriskutsua.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 175. orr.

Historian zehar gertatutako hiperinflazio aldi larrienak Alemanian bizi izan ziren, Lehen Mundu Gerraren kaosaren ostean.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 105. orr.


hiperinformatu izond guztiz informatua.

Pentsamendu galaraziaren aroan, munduak ezin bizizko putzu hiper-informatua bihurtzeko martxa daraman honetan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 38. orr.


hiperjansenista izond guztiz jansenista.

Ene alde hiper-jansenista jaukitzen zitzaidala.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 160. orr.


hiperkapitalista izond guztiz kapitalista.

Ikusle eta teleikusleak harri eta zur, jokoa geldirik, publizitate tartea bere garaian sartu ezin, sistema hiperkapitalista keinu single batek blokeatuta.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 160. orr.


hiperkodetze iz erabateko kodetzea.

Lehen aspektuan deigarria eta guztiz harrigarria gertatzen da bere De mystica Theologia liburua sarrarazteko darabilen arren trinitarioaren superlatibizazio eta hiperkodetzea.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 4. orr.


hiperkomunikazio iz gehiegizko komunikazioa.

Hiperkomunikazioak inkomunikazioa dakarrela, hori ez al da topiko zahar ustela?  Berria - Gaiak   2006-01-29


hiperkonektibitate iz konektibitate guztiz garaia.

Lan haietan, kausa neurologiko zehatz baten ondoriozkotzat jotzen zen, lehenbizikoz, sintoma eta jokabide mordo bat gogameneko eritasuna nahiz eldarniozko etorria iradokitzen zuena; zehazki [...] garuneko zentzumenen eta emozioaren aldeen arteko "hiperkonektibitate"aren ondoriozkotzat.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 168. orr.


hiperkorrekto izond guztiz korrektoa.

Programa hertsi eta hiperkorrekto batean.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 347. orr.


hiperkorrekzio iz erabateko korrekzioa.

Uste nuen munduko parte hau, herri hau, ortodoxoek dioten bezala, hiperkorrekzio petardo eta pestoso baten menpean zegoela ezinbertzez.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 347. orr.

Hiperkorrekzio txutxen okaztagarriaren mirakulua.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 347. orr.


hiperkritiko izond guztiz kritikoa.

Perurenaren hitz lauzko bide hiperkritiko eta filosofiko samarra zabaldu zuen lanaz.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 7. orr.


hiperlabur izond guztiz laburra.

Hori beste istorio bat dela uste dinat, hegoamerikar baten ipuin hiperlabur bat.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 25. orr.


hipermaioritario izond guztiz maioritarioak.

Hipermaioritarioak minoritarioen kontra, hipertroskistak maoisten kontra, hiperabertzaleak espainolisten kontra...  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 138. orr.


hipermaite izond guztiz maitea.

Idazpuruko "Halako maite hori"tik hasi, testuan zehar sakabanatutako "oso maite", "maite-maite" eta "hipermaite" ugarietatik segi, eta azken agurreko "izugarri maite zaituen" hartaraino, dena zen maitasunaren handia adierazi nahi eta ezina.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 145. orr.


hipermerkatu iz luze-zabal handiko supermerkatua, gehietan aldirietan kokatzen dena.

Hipermerkatuan sartu nintzen goiz argitsu bateko hamaiketan.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 144. orr.

Gurdi garraiatzaileen motorren zarata hipermerkatuaren barruan.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 144. orr.

Hipermerkatuko biztanle iheskor horiekin.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 146. orr.

Hiperabertzale batzuk hiperestatu espainolaren funtzionario, hiperrirautzaile asko hipermerkatuetako jerente...  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 139. orr.

Ongizatearen gizarteko hipermerkatu oparo hornituriko guztietan.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 83. orr.

Hipermerkatuak denbora pasatzeko / gune bilakatu ditugu.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 98. orr.

Sexuaren hipermerkatu argituetan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 28. orr.

· Kontsumoa emendatu da joan den udan hemen gaindiko super eta "hyper" merkatuetan.  Herria   2003-03-20


hipermetropia iz ikusmenaren akatsa, gertuko gauzakiak lausoturik ikustea eragiten duena.

Beste alde batetik, beti izaten da, globalki desitxuratze bat bezala sentitzen den horren jatorrian, irudiaren leku batzuetan halako edo bestelako alderdi baten hipermetropia bat, irudia adierazkor bihurtzen duen efektu bat.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 269. orr.


hipermnesiko izond/iz oroimena patologikoki handitua duena.

Bere erabakiaren estresak mendean harturik egoaren banaketa freudiar bat jasan ote zuen, eta hipermnesiko histeriko moduko bat bihurtu harrezkeroztik?  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 164. orr.


hipermoderno iz guztiz modernoa.

Emakume aparta zen, sexy, hipermoderno, eta gupidarik gabe sofistikatua.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 175. orr.


hipernazional izond

"Halaxe baita!" esan lezakete, eta bai, halaxe da, hala nahi izan ezkero, laineza hiper-nazional horren mendera erori ezkero.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 242. orr.


hipernormaltasun iz guztizko normaltasuna.

Kontrako eztarriko psikiatrek idoro ziguten hipernormaltasuna paranoiaren era bat dela: beldur ikarante batek harrapatutakoaren izaera normal-normal-normala.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 125. orr.


hiperrealismo iz eguneroko errealitatea argazkien zehaztasunez islatu nahi duen arte eta bereziki pintura higikundea.

Pop-art-ak edo hiperrealismoak, adibidez, desberdin "ikusarazi" dizkigute eguneroko mundua eta mundu horretako objektuak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 81. orr.

Hiperrealismoa Platonek proposatzen zuen munduaren irudi ezagun bati lotzen zaio.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 186. orr.

Esan dugun bezala, bai idealismo ontologikoa bai hiperrealismoa hasieratik baztertuko ditugu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 186. orr.


hiperrealista 1 izond hiperrealismoari dagokiona.

Izan ere, azkeneko margoak ia hiperrealistatzat jo daitezke, eta urrutitik argazkiekin nahas daitezke.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 80. orr.

2 hiperrealismoaren jarraitzailea.

Nik, noski, irakurria nuen Gernikan jaiotako pintore hiperrealistari buruzko bere lana.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 49. orr.


hipersekretu izond guztiz sekretua.

Estralurtarrak al dira UFOak, edo Estatu Batuetako armadak bultzatutako proiektu hipersekretuak?  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 176. orr.


hipersektario izond guztiz sektarioa.

Hori bai, orduko hipersektarioek, nonahi daudela ere, hipersektario izaten segitzen dute.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 139. orr.


hipersentibera izond guztiz sentibera.

Hipersentibera aurkitu zuen Sedó doktoreak.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 33. orr.


hipersentiberatasun iz hipersentibera denaren nolakotasuna.

Lekaime horiek, gizarteko goi-gerizetatik zetozenak gehienak, kultura-hornidura nabarmena zekarten eta prestakuntza erlijioso eta teologikoa hartzeko gogo bizia, eta horietako askok ikuspenetarako hipersentiberatasuna zuten eta ia eszentrizitatera iristen zen erlijio-sentimendu sendo bat.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 2. orr.


hipertrofia 1 iz organo bat gehiegi handitzea.

Badakigu, esate baterako, braillez irakurtzean hatz bat etengabe erabiltzeak hipertrofia izugarria dakarrela garun-azalean hatzak duen aztarnan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 58. orr.

Lehenbiziko mediku ikertzaileek gogo-ahalmen bakar baten hipertrofiatzat hartzen zituzten, batzuetan, savanten trebetasunak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 194. orr.

2 irud

Ahozkotasunaren hipertrofia.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 66. orr.

Telebistak dakarren beste arriskuetariko bat, hipertrofiarena da.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 164. orr.

Nazionalismoaren hipertrofiak eta merkataritza askearen mugimenduaren porrotak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 433. orr.


hipertrofiatu, hipertrofia(tu), hipertrofiatzen 1 da ad hipertrofia gertatu.

Ahateak lotu eta gibela hipertrofia dakien elikatzen diren bezala, emakumeak marinatzen edukiko genituzke, samurragoak egon zitezen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 183. orr.

Hipertrofiatua izaten dute supernia.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 51. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Politikariak, militarrak, irakasleak, apaizak, Ni hipertrofiatu bat duten tonto-harroak besterik ez dira.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 262. orr.


hipertrofiko izond hipertrofiari dagokiona.

Zinema mutuak [...] erabili zituen muntaketa-efektu hipertrofikoak dokumentu errealitatearen desitxuraketa bortitza ziren, baina ezin agortuzko adierazgarritasun-iturburua izan ziren bolada batean.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 269. orr.


hipertroskista izond guztiz troskista.

Hipermaioritarioak minoritarioen kontra, hipertroskistak maoisten kontra, hiperabertzaleak espainolisten kontra...  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 138. orr.


hiperzehatz izond guztiz zehatza.

Eta horretarako mila kilometroko distantziatik egiten diten gudua, misil hiper-zehatzak omen direnak erabiltzen ditizten.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 128. orr.


hiperzinetiko izond guztiz zinetikoa.

Haren mingainak golde hiperzinetiko bat ematen zuela.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 79. orr.


hiperzutabe iz

Zutabe hauek, aldi berean, hiperzutabetan daude multzokatuta; ehundaka zutabe dituzten multzoak dira hiperzutabe hauek (400-1600 zutabe hiperzutabe bakoitzeko; honen neurriak 0,5-1 mm2 inguru zabal eta 3-4 mm altu izaten dira, eta 100.000-200.000 zelula inguru sartzen dira).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 29. orr.

Hiperzutabe bereko gainerako zelulek.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 30. orr.


hiperzuzen izond guztiz zuzena dena.

Gay eta lesbianen mundutik abiatuta, begirada zorrotza zuzentzen dio Königek egungo mendebaldeko gizarteari, are ustez tolerantea eta politikoki hiperzuzena den horri.  Berria - Kultura   2004-09-01


hipetro iz

Tenplu-tipo nagusiak, tenplu guztien kanpoko itxura mugatzen edo finkatzen dutenak, hauek dira: lehenengo eta behin, in antis izenekoa, grekoek naos en parastasin deitzen dutena; ondoren, prostilo, anfiprostilo, periptero, pseudodiptero, hipetro izenekoak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1530. orr.

Hipetroak hamar koloma ditu aurrean eta atzean.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1550. orr.

Portalaren (hipetroaren) argia honela erabakiko da: [...].  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2010. orr.


hipika iz zaldiketa, zaldi kirola.

Telebistako olinpiada-emanaldian hipika emango zutela pentsatu zuen.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 60. orr.

Hipika-saioak ere olinpiadak zirela.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 60. orr.

Nazioarteko Hipika Federazioak Atenasko Olinpiar Jokoetan hainbat zaldik jasan zituzten lesioak ikertuko ditu.  Berria - Kirola   2004-09-15


hipiko izond hipikari dagokiona.

Horra epika zipitzik ere nahi ez duten hipiko modernoak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 114. orr.

Epikoek nekez, eta are nekezago hipikoek.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 114. orr.

Tafallako Zentro Hipikoan lanean ari zela.  Berria - Ekonomia   2004-03-10


hipnosi 1 iz lo antzeko egoera, hipnotismoz eragina.

Magnetismo, hipnosi, sugestio eta nik al dakit zer, deitu diote ahalmen horri.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 331. orr.

Elektrizitate indarra, hipnosia, borondatearen igorpena, sugestioa, magnetismozko gertaera guztiak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 249. orr.

Medikuntzaren eta psikologiaren teknika osagarri bat da hipnosia.  Berria - Euskal Herria   2004-07-27

Batzuen ustez, hipnosia terapia alternatibo bat da.  Berria - Euskal Herria   2004-07-27

Psikologian frogatu da hipnosia eraginkorra dela.  Berria - Euskal Herria   2004-07-27

Irudi du bera ere hipnosi antzeko batean erori dela.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 111. orr.

Suak, itsasoak, arabeskoak, guzti-guztiek hipnosia eragiten dute.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 208. orr.

Agenteek hipnosia erabili zutenean.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 167. orr.

Hipnositik espasmora pasatu zen minutu baten gorabeheran.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 45. orr.

Hipnosipean ere ez dut kolorerik ikusten.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 25. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik hipnotiko.

Sugestio eta hipnosi kontuak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 50. orr.

Hipnosi-saio arrakastatsu haiek.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 21. orr.

Hipnosi saioetan eta ustezko haluzinazio kolektiboetan.  Berria - Kultura   2004-07-06


hipnotiko 1 izond hipnosiari dagokiona. ik hipnosi 2.

Gero, begiak erabat irekita zituela, trantze egoera hipnotiko batean murgildu zen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 191. orr.

Elizkizun mistiko edo saio hipnotiko batean egon banintz bezala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 34. orr.

2 hipnosia eragiten duena.

Uhinen errepikapen hipnotikoak lagunen barnearekin bat egin zuen, nolabait, eta kadentzia basati batean murgilarazi zituen.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 184. orr.

Geldotasun ia hipnotiko batetik abiatuta.  Berria - Kultura   2004-11-18

Haren begirada hipnotikoa. kantu hipnotiko haiei ekiten dienean.  Berria - Kultura   2004-06-04

Minezko orroak musika hipnotikoarekin nahasten ziren.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 170. orr.

Erritmo hipnotiko eta dantzagarriak.  Berria - Kultura   2004-07-13

Ekitaldi kulturaletan zehar, mintzaldi hipnotiko eta zurrunak luzatuz.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 128. orr.

3 (izen gisa)

Drepresoreetan, alkohola, lasaigarriak, hipnotikoak eta disolbatzaileak dira gehien hartzen direnak.  Berria - Gaiak   2004-03-20

Ezin zuen lorik egin, eta hipnotiko batzuk probatu ondoren, morfina hartzea erabaki zuen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 304. orr.

Konbentzituta zegoen ardoa bezalako hipnotikorik ez zegoela, eta sulfonala eta klorala engainagarri hutsak zirela, harekin alderatuta.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 71. orr.

4 hipnosi egoeran jar daitekeena.

Basamortuko gerorik gabeko erreserbetarik etorri indio hipnotikoak, Asiatik ontzi doietan heldu xinaurri-familiak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 41. orr.


hipnotismo iz lilura bidez lo artifiziala eragitea, eta horri dagozkion gertakarien multzoa.

Hipnotismo eta sugestiozko esperimentuak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 316. orr.


hipnotizagarri izond gauzez mintzatuz, hipnotizatzen duena. ik hipnotizatzaile.

Itsasoa bertan amaitzen zela zirudien, hango ur guztia hantxe trumilka amilduko balitz bezala, baina ura ez zen agortzen eta niregan bazuen halako eragin hipnotizagarririk.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 88. orr.

Halako erakarpen hipnotizagarria.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 295. orr.


hipnotizatu, hipnotiza, hipnotizatzen 1 du ad hipnosia eragin.

-Gogoan al duzu Parent doktoreak hipnotizatu egin zintuela?  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 321. orr.

Baina inongo melodiak ez zuen lehen bezala hipnotizatzen bere arima lehertua.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 90. orr.

Sendagile izateko ez bezala dohain bereziak zituela jendea hipnotizatzeko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 21. orr.

Sonanbuluen loak hartua zuen, eguzki santu urrezko izpidunari begira luzaro egonak hipnotizaturik, barka! menderaturik, Kristo garaileak azpiraturik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 147. orr.

Barruan nago -atera zitzaion Imanoli, hipnotizaturik balego bezala-.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 153. orr.

Telebistatik gertu zeukan aurpegia, erdi hipnotizatuta begiak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 95. orr.

Begiak hari josiak, erdi hipnotizaturik.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 30. orr.

2 irud

Arriskuak beti baitu hipnotizatzeko indarra. Teknikak hipnotizaturikoak ezin du teknikaz hausnartu.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 156. orr.

Hasieratik sumatu zuen leku arriskutsuan jo zuela atea, baina konturatzerako emakume hark hipnotizatua zeukan, eta saihestezina zitzaion haren lilura, sinestezina zitzaion emakume haren eskaeraren indarra, maite zezaten.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 132. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Topaketa hark Joantto atera zuen bere egoera hipnotizatutik, eta eskua ganibet gainean ipini zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 285. orr.


hipnotizatzaile izond hipnotizatzen duena. ik hipnotizagarri.

Dub erritmo soil eta hipnotizatzaileetan kulunkatuta.  Berria - Kultura   2004-07-24

• 2 iz hipnotizatzen duen pertsona.

Gure aitona Vilem hipnotizatzailearen ordez. Hipnotizatzailea zen eta zirku txikietan lan egiten zuen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 20. orr.

Hipnotizatzaile lana aukeratu zuen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 22. orr.


hipodermiko izond xiringez mintzatuz, azal azpiko injekzioetan erabiltzen dena.

Ertzaintzak 38 urteko donostiar bat atxilotu zuen atzo, San Frantzisko kaleko ile-apaindegi batean sartu eta, xiringa hipodermiko batekin barruan zirenei mehatxu egin ostean, diru kutxatik 120 euro lapurtzea egotzita.  Berria - Euskal Herria   2006-05-07


hipodromo iz zaldi lasterketak egiten diren lekua.

Baina lortu zuen, hala eta guztiz ere, gizajo hari koroa burutik sartzea, zaldi irabazleari hipodromoan sartu ohi zaion bezala.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 335. orr.

Estazioak, aireportuak, labanderiak, hotelak, hipodromoak, kasinoak eta zita-etxeak ziren.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 46. orr.

Eramango haut nik igandean hipodromora, motel!  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 28. orr.

Lasarteko Hipodromoa eta Gipuzkoako Ateneoa inauguratzen dira.  Askoren artean   «Rataplan» - 106. orr.


hipogeo iz lurpeko eraikina.

Ez ditut gogoan gorde itzulerako bide aldiak, hautsez beteriko hipogeo heze haien artetik.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 122. orr.


hipogluzemia iz odoleko azukre kopuru ohikoren jaitsiera.

Odoleko glukosa kantitatea txikiagotzen denean agertzen da hipogluzemia. Ikterizia edo hipogluzemia gaitzak, esaterako, ohikoagoak dira 35 edo 36 asterekin jaiotako haurrengan, 37rekin jaiotakoetan baino.  Berria - Gaiak   2004-08-04


hipogrifo iz elezaharretako animalia, erdia zaldia eta erdia grifoa zena.

Hipogrifoak beren buru basatiak atzerantz astintzen eta hego indartsuak tolesten ari ziren.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 96. orr.

Hipogrifoa aireratu egin zen...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 335. orr.

Hipogrifoak hegoak astintzean zangopean ematen zizkion kolpeak ez ziren batere atseginak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 98. orr.

Ez zuen zalantzarik izan nire azken hipogrifoa sastatzeko.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 84. orr.

Laztantxo arin batzuk egin zizkion mokoan eta hipogrifoak nagi-nagi begiak itxi zituen, hura atsegin balu bezala.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 97. orr.

Hipogrifoak ez dira fidatzen begiak larregi kliskatuz gero...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 97. orr.


hipojariatzaile izond behar baino geutziago jaritzen duena.

Gastriti kroniko hipojariatzailea: ur sulfatatuak (sulfatatu kloruratuak).  Berria - Euskal Herria   2004-04-01


hipokanpo iz garuneko albo bentrikuluko goragune luzarana.

Lehenik, lobulu tenporal bien barnealde edo erdialdeko egiturak estutu edo desegin zituela; hipokanpoa eta haren alboko kortexa bereziki, oroitzapen berriak sortzeko ahalmenerako ezinbestekoak baitira.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 68. orr.

Zure hipokanpoak esan zizun ahots lodi hura (ordurako aski ezaguna) goitik beheraino zetorrela, zehatzago, lehenengo solairutik zu zeunden tokiraino.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 67. orr.

Baina V4 ez da jomuga, bideko geltoki bat baizik, maila gero eta goragokoetarantz proiektatzen baita: azken buruan, hipokanporantz, hain funtsezkoa baita oroitzapenak gordetzeko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 58. orr.

Adibidez, V4ko zelulek hipokanpoko eta kortex prefrontaleko oroimen-sistemetaraino bidaltzen dituzten informazioen isuriaren etenak azaldu ahal izango liguke, hein batean, zergatik "ahaztu" zuen I.k kolorea.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 58. orr.


hipokondria iz estutasun egoera iraunkorra, tristura jarraitua eta osaasunarekiko gehiegizko ardura ezaugarri dituena.

Baita hipokondriak ere.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 133. orr.

Hipokondria ilunaren itzal latzak goibeldu egin zuen haren aurpegi bizia.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 461. orr.

Hipokondria sindromera itzuli zen Ana Luisa.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 119. orr.


hipokondriako izond/iz hipokondriak joa,

Nire lagun hipokondriakoa larritzen zuen estuasunak aringarririk izan zezan.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 50. orr.

Biak hipokondriakoak ziren, zein baino zein gehiago.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 107. orr.

Hipokondriako samarra naiz.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 131. orr.

Ikara izugarria, eraman ezinezkoa, sortzen zidaten hipokondriako hark bere oihalean ipintzen zituen abstrakzio hutsek.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 41. orr.


hipokoristiko izond izenez mintzatuz, txera-asmoz laburtua edo eraldatua erabiltzen dena.

Hipokoristikoen erabilera etengabea.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 9. orr.

Beste asko: mitxeleta, tximeleta, tximilot, txipilota, pitxilota eta gisako aldaerak, badirudi mikel izen santuaren hipokoristikoren batetik (mitxelot, mitxelet) sortuak ditugula.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 307. orr.


hipokratiko izond hipokratesi dagokiona.

Banekien, bai, ene gaixo batekin era hartan jolastu nahi izatea zin hipokratikoaren kontrakoa izan zitekeela.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 83. orr.

Saiatu nintzen, halarik ere, goiz hartan, zin hipokratikoaren obligazioekin konplitzen.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 141. orr.

Planaren etsai bakarra Frantzian ohikoa den eszeptizismoa eta adostasun hipokratikoa da.  Berria - Ekonomia   2004-09-16


hipokrisia (ETCn 1.221 agerraldi; orobat hipokresia ETCn 12 agerraldi) iz zurikeria, azaluskeria.

Azaluskeria eta hipokrisia instituzionala.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 11. orr.

Batasunak Frantziaren «isiltasuna, hipokrisia eta zinismoa» salatu ditu.  Berria - Euskal Herria   2004-11-28

Baina maiz hipokrisia eta fariseismoa dira nagusi laguntza eman bai baina merkataritza eta elkartrukea oztopoz hornitzen dutenen artean.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 302. orr.

Agintari politikoen hipokrisia eta multinazionalen agintea.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 59. orr.

Zorakeria edo hipokresia da orain duda egitea.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 158. orr.

ERCren jokabidea txalotu dutenen hipokrisia salatzen dugu.  Berria - Euskal Herria   2004-02-04

Eta oihu mingots haiek ez ziren izan hipokritak; hipokresiak ez daki hain gordin intziri egiten.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 147. orr.

Hipokrisiazko gainjantzi berri honek, berdintasunik ezaren bizio zaharra baltsamatuz, alde bakoitza mespretxagarriago bihurtu zuen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 204. orr.

Halako eraso eta aldarrikapenen atzean badago, ezbairik gabe, hipokrisia-dosiren bat edo beste ere.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 143. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hipokrisia eta zinismoa (3); hipokrisia salatu (5)


hipokrita izond itxurazalea, azalutsa.

Zaude lasai, ama, aitak huts egin dizu, hipokrita hutsa denez gero, baina nik ez.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 195. orr.

Eta oihu mingots haiek ez ziren izan hipokritak; hipokresiak ez daki hain gordin intziri egiten.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 147. orr.

Ezer ez: ardurarik ez zien horietako bat izan zitekeen, hipokrita bat, edo eta, peto-peto, etsai bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 81. orr.

Agintari politiko eta alderdietako buruek hildakoen aurrean erakusten duten jarrera hipokrita.  Berria - Euskal Herria   2004-03-21

Teoria baten aitzakiaren pean mozorrotuko litzatekeen itzulpen hipokrita.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 81. orr.

Gizarte hipokritaren kritika erruki gabea.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 13. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hipokrita hutsa (3); jarrera hipokrita (4)


hipopotamo iz ugaztun apoduna, azal iluna eta oso lodia, gorputz handia eta hanka sendo eta motzak dituena, ibaietan bizi eta lehorrera bazkatzera ateratzen dena (Hippopotamos amphibius).

Fantasia hitza entzuten dudan bakoitzean, hipopotamoz jantzitako dantzari ergeletakoak ikusten ditut.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 276. orr.

Gaur egungo gazte kalekumeari gertuagokoak zaizkio elefante, krokodilo eta hipopotamoak, oiloak baino.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 122. orr.

Gu, hipopotamo-emeak [...] mokorrak kulunkan ibiltzen ginen haien parean pasatzen ginelarik.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 37. orr.

Ohe bat libre, hipopotamo-zurrungarik gabe.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 35. orr.


hipostasi (ETCn 62 agerraldi; corpusean soilik hipostasis) iz Hirutasun Santuko pertsona.

Arimak Jainkoaren jarioa direla esaten baitzuten eta Trinitateak ez dituela hiru hipostasis.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.


hipostasiatu, hipostasia, hipostasiatzen 1 du ad abstraktua edo irreala dena erraltzat hartu.

Eta hara non Aristotelesek presokratikoen teoriak aipatzen dituen, eskasak izan arren, edo Platonenak, zeinek, eleatarrek bezalatsu, esentzia hipostasiatzen duten, gauza autonomo eta kasik zehatz bilakatuz.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 54. orr.

Kanpoko agerpenak hipostasiatu ahala hauek errepresentazio gisa ez, baina gugan daukaten kualitate berean baita gugandik kanpo ere berez diren gauza gisa hartzen baditugu.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 170. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Honi kontzientzia hipostasiatuaren subrepzioa dei dakioke (apperceptionis substantiatae).  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 174. orr.


hipostatiko izond abstraktua edo irreala dena erraltzat hartzeari dagokiona.

Izatearen materiazko baldintza hipostatiko gisa.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 222. orr.


hipostatikoki adlag era hipostatikoan.

Aldi berean, ordea, ezin da saihestu subrepzio transzendental baten bitartez printzipio formal hau printzipio eratzaile gisa errepresentatzea eta batasun hau hipostatikoki pentsatzea.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 222. orr.


hipostatu (?) ik hipostasiatu.

Ongi gorena, jakina, baina ez zentzu platondarrean, horren arabera Ongia eskuarki hipostatu egiten baitzen, gauza orokor eta geldi bat bezala.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 56. orr.


hipoteka 1 iz diru zor bat kitatuko dela bermatzen duen kontratua, ondasun higiezinen gainean ezartzen dena.

Etxeak hipoteka txiki baten zama zuen artean.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 42. orr.

Nire etxearen hipotekari buruzko agiri guztiak.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 123. orr.

Ez letrarik, ez hipotekarik, ez hil-amaierako estutasunik.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 49. orr.

Giza sumisio modu ororen enbrioia baita familia: gizatasun partikular posible guziak, sortze beretik hipotekan hartzen dituen muintegia.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 266. orr.

Bizitzan, une batzuetan, dena jokatu behar da, eta hauxe da horietako une bat: aurreztutako guztia bildu, etxebizitza hipotekan jarri, eta aurrera.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 213. orr.

Estimazio hori magistratuaren eskuetan jartzen da, eta haren ondasunak hipotekan geratzen dira obra bukatu arte.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4590. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik hipotekario.

Hipoteka maileguen pisu «izugarria».  Berria - Euskal Herria   2004-12-10

Errenta aldakorreko hipoteka maileguetan errefentzia nagusia, euriborra, apenas mugitu zen azaroan.  Berria - Ekonomia   2004-12-17

2003. urtean Euskal Herrian sortutako aberastasunaren %16 hipoteka maileguak direla gogoratu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-12-10

Hipoteka indizeen tipoak neurtzen dituen Euriborrak, bi hamarren egin zuen behera urtarrilean.  Berria - Ekonomia   2004-01-31

Hipoteka kontratuetan eta agiri publikoetan beti onartu ohi da lege korritua.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 86. orr.

Arlo zibilean, ostera, ondasunak dira pertsegituak, ez norbanakoak, eta hipoteka legeak nahitaezkoak dira.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 88. orr.

Mexikoko hipoteka konpainia handiena.  Berria - Ekonomia   2004-09-14

Hipoteka erregistro legeen benetako jatorria fiskala da.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 89. orr.

Erregistroaz esan dugun gauza bera esan daiteke hipoteka kodeaz.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 90. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Druidek beren errito erlijiosoak basoetan egiten zituzten, eta ez zuten ez eliza-hipoteken, ez denboraldiko banku-alokairuaren sistemaren berri.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 77. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aldakorreko hipoteka (4); eta hipoteka (8); euroko hipoteka (8); hipoteka duenak (3); hipoteka mailegu (3); hipoteka maileguak (11); hipoteka maileguen (5); hipoteka maileguetan (3); hipoteka ordaintzeko (4); urterako hipotekak (3)


hipotekario izond hipotekari dagokiona. ik hipoteka 2.

Zor hipotekarioetarako.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 14. orr.

Mailegu hipotekarioetarako erreferentzia nagusia den euribor indizeak behera egin du. herria¬


hipotekatu, hipoteka(tu), hipotekatzen 1 du ad hipotekan jarri.

Etxea ez zuen hark hipotekatu, amak baizik, Lajosek eskatuta.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 44. orr.

Gainerakoa lortzeko, neure etxea hipotekatu behar izan nuen.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 56. orr.

Berme gisa enpresaren lurrak hipotekatuko ditu.  Berria - Ekonomia   2004-01-04

Hirugarren Munduko herrialde asko eta asko erabat zorpeturik eta hipotekaturik baitaude.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 300. orr.

Zertarako balio izan zien beti erreka jotako nobleei jadanik ez zeukatena, edo mila eratan hipotekatu zutena eskatzea?  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 321. orr.

Tiberiok agindu zuen dirua nahi zutenek altxor publikotik jasoko zutela baldin eta lurra diru-kopuru bikoitzaren truke hipotekatzen bazuten.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 69. orr.

Etxebizitza hipotekatua daukat, eta heldu den hilean amaituko da epea kreditua itzultzeko.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 55. orr.

2 irud

Etorkizuna hezurmamituko -eta hipotekatuko- duen inkomunikazio latz horren barne-muinetan.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 69. orr.

Planetako biztanle guztien beharrak ase ahal izateko eta ondotik etorriko direnen etorkizuna ez hipotekatzeko.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 48. orr.

Deialdiak 40 urtez hipotekatuko du Osakidetzaren euskalduntze prozesua.  Berria - Euskal Herria   2004-02-03

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

etxea hipotekatu (3)


hipotensio iz ohikoa baino baxuagoa den arteria presioa.

Akabo orduan nere tripako min guziak, buruko nerbio eta ilegaltzeak, erreumak, hipotentsioak, eta emaztearen hileroko gorabeherak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 275. orr.


hipotenusa iz hiruki zuzen batean, alde handiena, angelu zuzenari buruz buru dagoena.

Berehala ikusten zuen, adibidez, triangelu baten hipotenusa beste bi aldeen batura baino txikiagoa zela.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 68. orr.

Triangeluen hipotenusa komuna karratuaren diagonala da  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 135. orr.


hipotermia 1 iz gorputzaren hozbero ohikoa baino apalagoa.

Hipotermiagatik ezin zituelako atzamarrak mugitu.  Berria - Euskal Herria   2004-01-04

Haietako hiru hilda topatu zituzten, eta beste bat koman, hipotermiak jota.  Berria - Mundua   2004-05-07

Ospitaleratuta dauden hiru mendizaleek hainbat kolpe izateaz gain, hipotermia ere bazuten.  Berria - Euskal Herria   2004-05-04

Askoz larriagoa da ur izoztuan murgilduriko gorputz baten bero-galera, eta horregatik izaten da hipotermiaz hiltzen denik ontzi-hondoratze baten ondoren.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 180. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

13 etorkin hilda eta beste lau hipotermia sintoma handiekin aurkitu zituzten atzo ontzi batean.  Berria - Mundua   2004-12-24

Hipotermia zantzu larriak.  Berria - Euskal Herria   2004-01-04

Gaixo askok besteak beste hipotermia arazoak izaten dituztela.  Berria - Gaiak   2004-05-04


hipotesi (ETCn 13.595 agerraldi) 1 iz zerbait azaltzeko edo frogatzeko abiapuntutzat hartzen den behin-behineko baiezpena, gerora egiaztatu behar dena.

Zientzia espezializatuen oinarrizko hipotesi eta premisak goragoko metafisikatik dedukzioz bihurtzen dira nabari eta zilegizko.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 78. orr.

Bi hipotesi suma ditzakegu ideiaren azpian: (i) inferentzia baten emaitza soilik behin-behineko onartu behar dugu, eta (ii) aurkako froga berriak aurkituz gero, emaitza aldaraziko lukete.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 108. orr.

E.H. Gombrichi jarraituz, hipotesi hau egingo dugu: [...].  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 78. orr.

Hipotesiak egiten hasita, baietz itzulgai honetan horrelako aipu gehiago egon, apustu egingo nikek.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 67. orr.

Jendarmeriako detektibeek lapurretaren hipotesia hobesten dute.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 140. orr.

Ezin interesgarriagoak dira ahozkotasunaren hipotesia sendetsi duten Parry, Havelock, Nagy eta gainerako autoreen ekarpenak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 29. orr.

Pindarok [...] filosofia politiko ilustratuak beti baietsi duen hipotesia gogorki gezurtatu zuen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 31. orr.

Bilakaera hori ezaguturik, zenbait hipotesi bazter ditzakegu hasiera-hasieratik.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 63. orr.

Truke libreak nazio guztien ongizatea hobetu dezakeelako hipotesia baztertu gabe ere.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 42. orr.

Hipnosiaren hipotesia ez da inolaz ere baztertu behar.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 180. orr.

Hori, ordea, hipotesiaren aurka doa.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 79. orr.

James Lovelocken Gaia hipotesian oinarrituta.  Berria - Gaiak   2004-06-16

Oteizaren hipotesiaren arabera, hau da, gogo "gu-gu"tik etortzera [...].  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 74. orr.

Hipotesi zintzoak dira eta gertaeren berri ematen dute.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 43. orr.

Hain froga gutxi genuen hipotesi egiantzeko bat osatzeko...  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 159. orr.

Nire bihotzak hipotesi baikorrak maite ditu.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 128. orr.

Egia eta ongia absoluturik ez egoteak dena justifika daitekeelako hipotesi labainkorra dakar berekin.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 37. orr.

Hura gazteluan nola sartu ote zen azaltzeko hipotesiak gero eta burugabeagoak ziren.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 137. orr.

Alabaina, bertatik halako zerizana halabeharrez existitzen dela esatera iristea ez da hipotesi zilegi baten adierazpen apala, baizik ziurtasun apodiktikoaren handiuste lotsagabea.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 220. orr.

Nik hipotesi gisa baino onartzen ez dudan zerbaitez.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 277. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik hipotetiko.

Colinek bere lanari nahita ematen dion hipotesi-izaera horrek ez du aukerarik uzten ikerketa horren norainokoa juzgatzeko.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 93. orr.

Horrela da hipotesi-egiaztapen mendetasunean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 66. orr.

Diskurtso klinikoa, deskribapen-multzo bat izateaz gain, bizitza eta heriotzari buruzko hipotesi-multzo bat ere izango dela.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 42. orr.

Garaien ikuspegi biak dira baliagarriak hipotesi premia larrian dagoenarentzat.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 273. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Idatzia argudiatzearen edo lan-hipotesiaren arabera antolatu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 358. orr.

Itxaropen horiek daude, neurri handi batean behintzat, ikusmenezko munduko gauzei buruz eratzen diren inbariantza hipotesien oinarri eta iturburuan. abstrakzio-hipotesiaren alde egiten dute tituluek eurek: "Bizitza ta maitasuna", "Maitasuna eta eriotza"...  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 53. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baina hipotesi (7); baina hipotesi bat (3); beste hipotesi (7); beste hipotesi bat (4); bi hipotesi (11); buruzko hipotesi (7); da hipotesi (6); den hipotesi (3); dugu hipotesi (3); dute hipotesi (3); edo hipotesi (3); ere hipotesi (3); eta hipotesi (17); eta hipotesi guztiak (3); eta hipotesi horretatik (3); hainbat hipotesi (9)

hipotesi bat (36); hipotesi bat baino (5); hipotesi bat besterik (3); hipotesi bat ere (3); hipotesi batean (3); hipotesi baten (9); hipotesi batetik (3); hipotesi batzuk (3); hipotesi berri (3); hipotesi berriak (3); hipotesi bi (3); hipotesi erabili (4); hipotesi eta (6); hipotesi gisa (11); hipotesi gisa ere (3); hipotesi guztiak (15); hipotesi guztiak zabalik (6); hipotesi hau (13); hipotesi honek (5); hipotesi honen (4); hipotesi honi (3); hipotesi hori (47); hipotesi hori baieztatzeko (3); hipotesi hori baztertu (5); hipotesi horiek (8); hipotesi horrek (4); hipotesi horren (14); hipotesi horren arabera (10); hipotesi horretan (3); hipotesi horretatik (4); hipotesi hutsa (4); hipotesi nagusi (3); hipotesi nagusia (8); hipotesi nagusia eta (3); hipotesi nagusiak (4); hipotesi ugari (3); hipotesi zientifiko (4)

hirugarren hipotesi (3); lan hipotesi (5); zen hipotesi (3); zenbait hipotesi (5); zuen hipotesi (8); zuen hipotesi hori (5)

atentatuaren hipotesia (3); baten hipotesia (7); bigarren hipotesia (6); duen hipotesia (4); duten hipotesia (3); erasoaren hipotesia (3); etaren hipotesia (3); hipotesia alde (3); hipotesia alde batera (3); hipotesia baztertu (4); hipotesia berretsi (3); hipotesia da (10); hipotesia ere (6); hipotesia ez (5); hipotesia ez da (3); hipotesia ezin (3); hipotesia zabaldu (5); hipotesia zabaldu zuten (3); hipotesia zen (3); izanaren hipotesia (4); lehen hipotesia (4); lehenengo hipotesia (3); nire hipotesia (6); nire hipotesia da (4); suizidioaren hipotesia (4); zuen hipotesia (3)

bi hipotesiak (4); buruzko hipotesiak (5); hipotesiak baino (3); hipotesiak baino ez (3); hipotesiak dira (3); hipotesiak egiten (4); hipotesiak eta (3); hipotesiak ez (4); hipotesiak indar (3); hipotesiak indar handia (3)

hipotesiaren alde (3); hipotesiaren arabera (16); hipotesiaren aurka (3); hipotesiaren aurka doa (3)

diren hipotesien (3); hipotesiek ez (3); hipotesien arabera (6); hipotesien artean (3); hipotesirik baztertu (3)


hipotesigile izond hipotesiak egiten dituena.

Oteiza ote-oteka ari dela, jenioari darion egonezin hipotesigile etengabean.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 73. orr.


hipotesigintza zi hipotesiak egiteko jarduera.

Literatura hipotesigintza gisa: idazleak acasoka dihardu.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 30. orr.

Kontalariaren jarduna hipotesigintza libre, doako gisa.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 30. orr.


hipotetiko 1 izond hipotesiari dagokiona; balizkoa. ik hipotesi 2.

"Benetako justizia betegina baldin badago, orduan iraunkorki gaiztoa denak zigorra jasoko du" esakune hipotetikoak benetan bi esakuneen hartuemana barnebiltzen du.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 62. orr.

"Masa", edo "elektroi" bezalako izaki hipotetikoen araberako arau orokorrak.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 75. orr.

Badirudi egungo errealitate gordinari proiektu hipotetiko birtualekin egin nahi zaiela aurre.  Berria - Kultura   2004-01-04

Irudi hipotetikoak asmatzeko premia.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 68. orr.

Egoera hipotetiko horretan.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 253. orr.

Judizio hipotetikoa osatzen duten bi judizioak.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 62. orr.

Arrazoimen-inferentzia hipotetiko batean.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 214. orr.

Argipena edonola ere judizio kategorikoari dagokiola, baina ez hipotetikoari, ezta disjuntiboari ere.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 73. orr.

Alde batetik, filosofoek infinituraino deskribatzen dute metodo hipotetiko-deduktiboa.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 163. orr.

Gure txinatar behatzaile hipotetikoari.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 219. orr.

Isabelle Parmentier, alaba hipotetikoa.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 237. orr.

2 inperatibo hipotetiko helburu jakin batek baldintzaturiko inperatiboa.

Inperatibo kategorikoaren adibide egokia izan daiteke "ez duzu hurkoa torturatuko"; hipotetikoarena, berriz, "ez duzu hurkoa torturatuko, zigor zaitzaten nahi ez baduzu".  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 202. orr.

Inperatibo-klase horri inperatibo hipotetikoak kontrajartzen dizkio Kantek, agintzen duten ekintzaren ontasuna beren baitan ez dutenez, beste zerbait lortzeko bitarteko diren inperatiboak alegia.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 202. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erabilera hipotetikoa (3); hipotetiko bat (5); hipotetiko batean (6); izaki hipotetikoen (4)


hipotetikoki adlag era hipotetikoan.

Gertatzen den oro hipotetikoki beharrezkoa da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 120. orr.

Helburu bat jarriz gero, orduan bere lorpenaren baldintzak hipotetikoki beharrezkoak dira.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 276. orr.

Aurreko hizkuntza bat hipotekikoki berreraiki nahi duenean.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 113. orr.


hipotrakelio iz

Kolomaren hipotrakelio edo goiko muturrean.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1610. orr.

Horietako bat abakoa izango da, zimazioarekin; bigarrena ekinoa, bi eraztunekin; eta hirugarrena hipotrakelioa izango da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1910. orr.

Ondo trabatutako habe horiek hipotrakelioak kolomaren goiko aldean duen lodiera berdina izango dute zabalean.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2050. orr.


hipoxia iz aski ez den oxigenazioa.

Beste posibilitate bat -gertagarriagoa- Virgilen etengabeko hipoxiari lotua zen: urtebetean odola behar bezala oxigenatu ezari, alegia.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 156. orr.


hipozentro iz lurrikara bat hasten den lur azpiko puntua.

Sufrimenduaren hipozentroa gaixoaren baitan bazegoen ere, epizentroa hurkoengana aldatua zela irudi zuen, eta, hedabideek lurrikararen epizentroaz eta ez hipozentroaz hitz egin ohi duten era berean -han egokitu ohi baita giza sufrimendua-, ingurukoen errukia beregana eta ez gaixoarengana bideratzen zela begitantzen zitzaion zenbaitetan.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 199. orr.


hippy (ETCn 478 agerraldi; orobat hippie ETCn 77 agerraldi, hippi ETCn 33 agerraldi, eta jipi hippi ETCn 10 agerraldi) 1 izond 70eko urteetan, ohitura ez-konbentzionalei atxikirikoa, eraturiko gizartea aurka eta izadiari begira bizi dena.

Beste gizon bik jarraitu diote agure hippyari.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 27. orr.

Mutil zarauztar hippy bat azaldu zitzaigun, hippya eta gipuzkeraren aldekoa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 84. orr.

"Manson" ezizena 1970eko urte hartan egunkari guztietan azaltzen zen Charles Manson hiltzaile hippyagandik zetorkion.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 283. orr.

Gure publikoa ez dira jipi progreak, ezta sasiletrauak ere...  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 153. orr.

Neska madrildar bat zen, izenez Pilar oker ez banago, hippy, pasota eta outsider samarra.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 96. orr.

Hippie izanaz lotsatzen naiz...  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 194. orr.

Mukizu erdi hippy batek.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 132. orr.

Garan noiz edo noiz kolaborazioak idazten dituen play-boy neo-hippy horrek.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 119. orr.

2 hippyei dagokiena.

Portuko denda hippyan erositako poster handi bat: Iggy Pop, gerritik gora biluzik.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 71. orr.

Mirariren apeta hippyetako -edo ekialdetarretako, edo zena zelako- beste bat.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 97. orr.

Guztiak ziren, bestalde, nola edo hala, kultura hippyaren oinordeko.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 87. orr.

Gazte itxurako estetika hippy batez janzten jarraitzen zuen.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 108. orr.

3 (izen gisa)

Zarauzko hippy koxkor gipuzkerazale bati.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 84. orr.

Fosil bat zen, azken hippya.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 64. orr.

Hippyen mitoak, new age-aren inguruko martingalak.  Berria - Kultura   2004-11-03

4 (hitz elkartuetan)

Zazpi haurreko familiakoak gara, hippy aroan Euskal Herrian anitz entzuten eta kantatzen zen abestiaren antzekoa.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 18. orr.

Ez zekien hippy itxurapean karrikan ibiltzen ziren ezezagun horiek nor ziren.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 1. orr.

· Iniciativako hautagaiak duen hippy jator itxurak kolore pitin bat ematen dio gristasunari.  Berria - Euskal Herria   2004-02-28


hira iz haserrea, amorrua; haserretasuna, haserrekieria.

Gorrotatzen dugunari kalte egiteko ahalegina, Hira deitzen da; eta egin diguten kaltea itzultzeko ahalegina, Mendekua.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 311. orr.

Hira da, Higuin dugunari, Gorrotoz, gaitz egitera bultzatzen gaituen Desira.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 371. orr.

Antzinakoen artean erregeen hira sakratutzat hartzen zen.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 143. orr.

Sekula gutxiagotu gabeko oinazea, Jaunaren hirak beti kitzikatua.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 152. orr.

Amorruak eta hirak leher egin zioten erraietan.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 219. orr.

Joanesen hira jasan nuen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 198. orr.

Amaren erasialdia eta aitaren hira pairatuko zituen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 28. orr.

Dragoiaren hira izugarritik ihes eginda.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 52. orr.

Dardarika zegoen, beldurrez baino areago, hiraz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 371. orr.

Gazteek gorrotoz eta hiraz beterik fusilatu zituztela kuartel txikiko militarrak,  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 14. orr.


hiratsu izond hiraz betea.

Alabaina, aspaldian langabetua nintzen, euskaldun jendarte planttakoaren zeharkako so hiratsuen patitzen ohitua hots!  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 54. orr.


hiratu, hira(tu), hiratzen da ad hirak jo.

Hiratua zara liluraturik zauzkan emakume eder horrengandik urrun.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 269. orr.

Nik, zugandik urrun hiratua, damuen eta zorigaitzen artean herrestan eramanen dut dolorezko bizitza hau.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 216. orr.

Hiratuago ordea, minduago, amorratuago.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 32. orr.


hiraulika iz zemento hidraulikoa.

Hiraulikazko zorua, nola zula liteke ondoen, hik zer lanabes erabiltzen duk?  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 76. orr.

Ate itsutu bat dago hilerriaren aurrealdean, eskuman, behialako hutsunea adreiluz estalia, hiraulikaren azpitik ageri diren marrek azaltzen dutenez.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 25. orr.


hireganatu, hiregana(tu), hireganatzen du ad hiregana ekarri.

Hobe huke, zinezko koska entterkatasun pixka bat hireganatzea eta holako balentrietan ez sartzea.  Herria   2001-04-12


hiretar iz hire familiakoa, artekoa, aldekoa, alderdikoa dena.

-Hemen inguruan bizi dira hiretarrak?  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 200. orr.

-Agian hiretarrek ezagutuko diten, laguntza behar duen norbait.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 201. orr.


hiretu, hire(tu), hiretzen du ad hire egin, hire bihurtu.

Eta ez uste ukan hemengo zerbait hiretuko duala noizbait -entzun zuen aitatxik zioela.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 37. orr.


hiri (ETCn 167.320 agerraldi) 1 iz etxe eta eraikuntzen multzo egituratua, eskuarki aski handia denean. ik hirixka; herri 7.

Leongo erresumaren azken herria da Villafranca, nahiz hiri deitzen ahal den, hain da haundia eta aberatsa.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 192. orr.

Ordutik aurrera hasi zen Frantzisko dohatsua hiri eta herrixketan herriari predikatzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 480. orr.

Hirietan edo metropolietan bizi garenok.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 56. orr.

Etxe multzo hantuste honi "hiri" erraten diozue harro-harro, baina nik bezain ongi dakik herri puta bat baizik ez dela.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 247. orr.

Hiriak berak 750 mila bizitzaile ditu, bainan datxikola dituen herrialdekin 6 miliunetara heltzen da.  Herria   2003-12-18

Grekoen hirietan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1510. orr.

Bada hemen gertu, hiriko harresian, dorre bat oso zabala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 629. orr.

Hiriaren errebalean.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 43. orr.

Hiriko plaza eta kaleetan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 189. orr.

Haiek irtendakoan, itxi egin zituzten hiriko ateak.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 22. orr.

Hiriaren ingurabidearen ondoko hotel batean sartu nintzen.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 74. orr.

Hiriaren erdialdeko erakusleihoetan gelditzen zen.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 66. orr.

Urbe hiriaren hondakinak hor ditut, kasko batean.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 53. orr.

Aita Lazaristek Italiako Piacenza hirian duten "Divus Thomas" aldizkarian.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 93. orr.

Hiria bi zatitan banatuta geratu zen.  Berria - Mundua   2004-07-24

Hiriaren hartze eta arpilatzearekin.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 57. orr.

Hirietan arpilatutakoa ematen zitzaien.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 126. orr.

Hiria asaldatuta zegoen zeharo.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 219. orr.

Zer egin behar da hiria sortzailea izan dadin?  Berria - Kultura   2004-09-24

Bazirudien hirian pasatu beharko genuela uda.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 19. orr.

Paola eta biak hirian paseatzera joaten ziren.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 153. orr.

Hiriko zaldun batek etxean hartu zuen ostatuz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 222. orr.

Hiriko herritarren gorputzetan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 610. orr.

Hirikoekin betidanik geneukan lehia hartan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 119. orr.

Hiri bereko mutil gazte batek hamar urte zeramatzan gaitz larri batek jota.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 270. orr.

Zertan zen Errusia, errusiarrak, landako bizimodua, hiriko bizitza, burokrazia...  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 13. orr.

Hirian barrena automobilean zebiltzanean.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 91. orr.

Holandako Maastricht hirian.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 191. orr.

Tokio hiriaren metropoli-aldean Afrika osoan baino telefono linea gehiago daude. mendeetan gertatutako bi istorio.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 292. orr.

Luigi Pirandello Siziliako Agrigento hirian jaio zen, 1876an.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 7. orr.

Biharamunean berriz Afganistaneko presidenta nahi izan dute garbitu, Kandahar hirian ibili delarik bazterren bisitatzen.  Herria   2002-09-12

Hirien beregaintasuna.  Berria - Ekonomia   2006-04-05

Ondo gogoan ditut, besteren artean, Coelius Secundus Curio italiar noblearen De Amplitudine Beati Regni Dei, San Agustinen Jainkoaren hiria lan handia, eta Tertulianoren De Carne Christi.  Berria - Ekonomia   2004-11-27

2 (aditz baten objektu gisa)

Hiria hazi egin da, luzatu, etxez bete dute.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 38. orr.

Hiria aldatua aurkitu zuen, itsustua.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 96. orr.

Hiria berreskuratzeko asmotan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 341. orr.

Badakik gutun honek hiria defendatzeko agintzen digula.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 429. orr.

Port-de-Paix hiria hartu dute matxinoek.  Berria - Mundua   2004-02-25

Ingeles eta portuges gudarosteek hiria setiatu, harrapakatu, su eman eta erre ondoren.  Askoren artean   «Rataplan» - 33. orr.

Hiria berriro eraikitzeko zina.  Askoren artean   «Rataplan» - 42. orr.

Karlistek hiria bonbardatzen dute.  Askoren artean   «Rataplan» - 105. orr.

Hiri osoa suntsituko ote duzu bost horiengatik?  Elizen arteko biblia   Has 18,28

Hiria iratzartzen ari zen Joantto bidean barna abiatu zelarik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 205. orr.

Ezari-ezarian, hiria lozorrotik esnatzen ari zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 42. orr.

3 (izenondo edo izenlagun batez)

Mende horretan, Donostia, merkatari herri bat eta gotorleku militar itxia izatetik, hiri irekia izatera igaro zen.  Askoren artean   «Rataplan» - 10. orr.

Gipuzkoako hiri nagusian.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 8. orr.

Nantes Bretainiako hiri nagusi historikoa dela.  Herria   2001-06-28

Hiri alai erraldoia.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 59. orr.

Nijneudinsk izeneko hiri txikia.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 358. orr.

Goizean goiz, elkarrekin harresiak igaro eta Hiri Zaharrean ibili ziren, isilka.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 200. orr.

Pragan gertatzen da ekintza, Hiri Berriaren eta Hiri Zaharraren artean. Hiri harresitu eta bere baitara bildu hartako Parte Zaharrean.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 274. orr.

Ez zuen gogoko arraina, nahiz eta hiri arrantzale batean jaioa izan.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 19. orr.

Ezustez hiri arrotz batera lekualdatuak ginela zirudien.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 11. orr.

Bizi-poza dario Bafforen poesia guztiari; bere mende hartan bizitzeko gogoa; Venezia hiri anfibioan, Europaren alu hezean gozatzeko gogoa. 20.000 biztanletik gorako hirietan.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 77. orr.

Goiko eta beheko hiriak arakatu zituen, zoko guzti-guztiak begiratuz.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 99. orr.

Erdi Aroko Hiria ezagutzeko astirik izango dudan ere ez dakit.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 321. orr.

Pragako hirian XV-XVI.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 86. orr.

Hori ez du nihundik ere Baionako hiriak bakarrik jasaiten ahalko.  Herria   2001-04-12

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik hiritar 6; urbano.

Harresiz kanpo bizi ziren anaiak hiri barrura sartu ziren. ik beherago 5.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1133. orr.

Hiri-atariko pasabidean.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 36. orr.

Guk hiri-sarreraraino bultzatu genituen kontraerasoan.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 55. orr.

Argazki makina polaroid bat zen; hiri-auzunea, Haight-Ashbury.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 31. orr.

Hiri-periferian dagoen HiperEroski, Carrefour, Mammouth edo Pryca erraldoirantz abiatzen dira.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 143. orr.

Hiri-inguruko etxe merke bat hartu zuen.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 80. orr.

Han helenismoaren hiri-kulturak ez zuelarik sustraitzea lortu.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 202. orr.

Hiri-komunitatearen zaindaritza duten jainko nagusienak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 830. orr.

Hogeigarren mendean gehiegi hazitako hiri-komunitateen arazoen artean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 154. orr.

Venus, Vulkano eta Marteren etxeak hiri-harresietatik kanpora jarri behar dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 850. orr.

Hiri sare zabala dagoelako Gipuzkoan.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 196. orr.

«lurraldea basamortu bihurtu eta hiri-ghettoak» ekiditeko.  Berria - Ekonomia   2004-07-13

Bilboko hiri zirkuituak FIAren homologazioa jaso du.  Berria - Kirola   2004-05-28

EAEn %29 gehitu dira sei urtean hiri-lurrak eta lur eraikigarriak.  Berria - Euskal Herria   2004-04-23

Hiri-biltegien eraikuntzan.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 145. orr.

Iruñerriko hiri garraioa, multinazional baten esku.  Berria - Euskal Herria   2004-10-10

Zementuzko hiri-oihanera garamatza.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 11. orr.

Hiri-etnologia aztertzeko leku aproposenetakoa zen Donostia.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 186. orr.

Estatuen finantza-premien eta hiri-ekonomiaren artean harrapaturik.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 32. orr.

Hurbiletik ezagutzen dituzte Asisko hiri-testuinguru eta ohiturak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 496. orr.

Etsaiaren esku gupidagabeak gerra garaian zelai-landak, hiri-baserriak, uztak oro, erretzen dituen bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 53. orr.

· izond Norbaitek galdetzen badik nork itsutu dian begi bakar hori, esaiok Ulises hiri suntsitzaileak egin diala.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 58. orr.

Rodastarrek Kaliasi eskatu zioten presta zezala bere makina beste hiri-setiatzaile haren kontra.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5230. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa izen ofizialetan)

Hiri Plangintza Alternatiborako Bulegoa.  Berria - Kultura   2004-05-23

Hiri Antolaketarako Plan Orokorrean.  Berria - Euskal Herria   2004-02-05

Gipuzkoako Hiri Hondakinak Kudeatzeko 2002-2016 Plan Integraleko Jarraipen Batzordeko bileran.  Berria - Euskal Herria   2004-02-04

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Mahats arteko neure sort-hiri amultsua.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 120. orr.

Kontsidero horien guztien ondorioz sortu ziren babes-hiriak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 144. orr.

Elur-ekaitz hura azaldu zitzaidan bat-batean Nara goi-hiriaren gainean, hango ezkila kontaezinen gainean.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 25. orr.

'Harresi hiria' obran gune industrialetan sortzen diren ordena eta desordena aztertzen ditu.  Berria - Kultura   2004-01-24

Mediterraneoko merkataritza-hiriek.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 14. orr.

Errusiako osasun-hiriak pobreak dira, eta, horren ondorioz, tristeak, izugarri tristeak.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 144. orr.

Artxandan kirol hiria eraiki nahi du Praderak.  Berria - Kirola   2004-08-18

Mediterraneoko eta Ipar Itsasoko portu-hirietan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 31. orr.

Unibertsitate-hiri honetan.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 33. orr.

Hiriak "katedral-hiriak" ziren; beste herriak "borouhg" ziren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 465. orr.

Mendebaldeko ehungintza-hiri guztien inguruetan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 33. orr.

Erdi Aroko Frantziako eliz mapan, [...] apezpiku-hirien mosaikoan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 50. orr.

Ekialdeko prefektura dioklezianikoa azkenean zatitu egin zen Alexandria, Jerusalem, Antiokia eta Konstantinoplako lau patriarka-hirien artean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 50. orr.

Baiona/Donostia euskal euro hiriak nahi du Europako lehena izan ingurumenaren sailean.  Herria   2001-10-25

7 hiri barne (orobat hiribarne g.er.)

Hiri barne xaharra osoki berritua izaiteko.  Herria   2002-10-17

Plan horren ideia nagusia hauxe da: herria trebeskatzen duen errepidea, Ametzondoko zolatik eta Herriko Etxea iragan arte, egiazko hiribarne bat bilaka dadin, Hiribururen nortasuna erakutsiko duena Baiona hiri erraldoiaren ondo ondoan.  Herria   2003-07-17

Espekulazioa: Donibane Lohizune edo Miarritze bezalako udaletan 4.000 euro ordaintzen dira metro koadroko, 2.600 euro inguru Baiona edo Angeluko hiri barnean.  Berria - Euskal Herria   2004-06-16

Miarritzeko hiri barnean, hondartzatik 400 metrora dagoen Jules-Ferry auzoan.  Berria - Kultura   2004-02-14

Miarritze hiri barneko etxe batean.  Berria - Euskal Herria   2004-04-28

Errepide zabala utzi dut Puente Castron sartzeko, kartier baten lehen etxeen ikusteak hiri barnera heldua zarela erdi sinetsarazten dizuela.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 158. orr.

Agorrileko pesta egunetan autoei hiri barnera sartzea debekatzea.  Herria   2004-09-23

Berrogeita hemeretzigarren kaleko zubitik hiri barnera sartzean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 154. orr.

Lamothe plaza aurkitzen da Angelu minean, hiri barnetik biziki hurbil.  Herria   2002-07-18

8 hiri-bazter (ETCn 86 agerraldi; orobat hiribazter ETCn 6 agerraldi) hiribarnetik kanpo dagoen auzoa, eskuarki diru baliabide urriko jendea bizi dena. ik hiribaztertar.

Munich-eko hiri-bazterrak ezker utzi genituen, eta Goi-Bavariako zelaietan barna joan ginen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 147. orr.

Herri-tankerako hiri-bazterretan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 29. orr.

Orain inguru honi hiri bazterra deitzen diote, baina beltzak bizi zirenean bertan, Sakana zen hau.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 272. orr.

Haatik hortako baditu 300.000 familia etxetiar etxetik haizatuak, ainitzak hiri bazterretako favella trixteziazkoetarat joaiteko.  Herria   2005-12-29

Babiloniak, Londresek eta New York-ek distiramen ankerrez sustatu izan dute gizonen irudimena; inork ez du sentitu, ordea, haietako dorre jendetsu nahiz hiribide presatuetan, Hegoamerikako bere hiribazter txiroan Ireneo doakabeak [...] jasan behar zuena bezain errealitate errendiezin baten bero eta presioa.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 94. orr.

9 hiri elkargo (ETCn 763 agerraldi) ik herri 13.

Baiona-Angelu-Miarritze Hiri Elkargoko lehendakari nintzenean. herria¬

Angeluarrik ez da agertu azaroaren lauean, BAM hiri elkargoko kontseilu bilkurara.  Herria   2003-11-27

Garazi-Baigorri eta Iholdiko hiri elkargoak proiektuaren aurka agertu dira.  Berria - Euskal Herria   2004-08-25

2 250 m2-ko eremu bat atxikitzen du hiri elkargoak.  Herria   2002-10-17

10 hiri erdi (orobat hirierdi g.er.)

Hiri erdian, horrelako tenplu ttipi baten aurkitzea, zer gauza arraroa!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 95. orr.

Egun horretan, trikitia oso berandu arte entzuteko aukera iznago da Amsterdamgo hiri erdian.  Berria - Kultura   2004-09-28

Manilako hiri erdiko etorbide zaratatsuetan.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 201. orr.

Hiri erdiko parkera iristean.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 30. orr.

Hiri erdiko saltegi txikien mantentzeaz du griña handiena, eta zergen igoera geldiarazteaz.  Berria - Euskal Herria   2004-02-10

Askok hirigune esaten diete hiri erditik 20 kilometrora dauden sasi-errepideei.  Berria - Ekonomia   2004-08-11

Nahi luzkete komertsant guziak elgarretaratu, ez hiri erdikoak bakarrik bainan bazterreko auzoguneetan direnak ere, denak elgarrekin behar direla jokatu...  Herria   2001-05-10

Gela elebidunetan: Hendaia Lissardy: 1 - Hendaia hirierdi: 0,5.  Herria   2003-03-06

Donibane Lohizune hirierdi: 1 - Hazparne Verdun: 0,5.  Herria   2003-03-06

11 hiri-estatu

Alexandro Handiak ezarritako greziar hiri-estatu ugariek.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 41. orr.

Espainiar hiri-estatu kolonial horiek atzerriko erregimen arrotzaren antolaketa administratibo eta judizialerako zelula gisa balio izan zuten.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 42. orr.

Hiri-estatuen administrazioa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 24. orr.

Hiri-estatuen arteko harremanetan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 220. orr.

Hiri-estatu aitzindari horiek.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 76. orr.

12 hiri gotor hiri gogortua. ik hirigotor.

Familia Andaluzian kokatu zen, Baeza hiri gotorrean.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 201. orr.

Baina, hori bai, han bizi den jendea indartsua da; hiri gotorrak dituzte, izugarri handiak.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 203. orr.

13 hiri-hirian

Gamarran, hiriaren kanpoaldean dagoen herrixkako habia ezagutzen nuen, elizdorrea errepidetik bertatik ikusten baita, baina hiri-hirian sekula ez nuen halakorik ikusi.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 18. orr.

Kontratuak dio hotelak hiri-hirian egongo direla.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 53. orr.

New Yorken, hiri-hirian, tigre zein puma izan, halakoxe bat ikusi nuela.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 151. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

aipaturiko hiri (10); angelu miarritze hiri (47); babes hiri (13); baina hiri (35); baiona hiri (14); bam hiri (29); bam hiri elkargoak (8); bam hiri elkargoko (8); bat hiri (10); batean hiri (8); bere hiri (10); bertze hiri (9); beste hiri (95); beste hiri batera (13); beste hiri batzuetan (13); bezalako hiri (22); bi hiri (42); bigarren hiri (14); bilbo hiri (9); da hiri (62); dagoen hiri (13); dela hiri (10); den hiri (40); diat hiri (11); dik hiri (9); dira hiri (22); diren hiri (9); dituzte hiri (8); du hiri (28); duen hiri (22); dut hiri (10); dute hiri (10); edo hiri (26); edozein hiri (16); ere hiri (19); espainiako hiri (8); eta beste hiri (16); eta hiri (273); eta hiri handi (10); eta hiri zer (10); europako hiri (16); euskal herriko hiri (12); ez da hiri (9); ez den hiri (8); ez hiri (8); frantziako hiri (10); gipuzkoako hiri (53); gipuzkoako hiri hondakinak (26); gipuzkoako hiri hondakinen (14); gipuzkoako hiri jabetzaren (11); gure hiri (21); hainbat hiri (26); hau hiri (10); herri eta hiri (16); herriko hiri (12)

hiri aldera (14); hiri arrotz (16); hiri askotan (15); hiri bakarra (11); hiri bakoitzean (12); hiri barnean (15); hiri barneko (17); hiri barnera (10); hiri barruan (18); hiri barruko (12); hiri bat (113); hiri batean (72); hiri batek (19); hiri bateko (29); hiri baten (33); hiri batera (32); hiri batetik (15); hiri bati (9); hiri batzuetan (19); hiri berean (30); hiri berean bizi (13); hiri bereko (10); hiri berria (13); hiri eder (18); hiri ederra (23); hiri edo (13); hiri elkargoa (17); hiri elkargoak (44); hiri elkargoaren (12); hiri elkargoko (25); hiri eman (10); hiri eman zizkieten (9); hiri erdi (8); hiri erdian (26); hiri erdiko (14); hiri erdira (12); hiri ere (27); hiri esker (22); hiri esker izan (20); hiri estatu (15); hiri eta (166); hiri eta beraien (15); hiri eta herri (24); hiri eta herrietan (16); hiri eta herrixketan (10); hiri ez (19); hiri garraio (8); hiri gotor (17); hiri gotorrak (8); hiri gotortu (8); hiri guztiak (22); hiri guztian (11); hiri guztien (10); hiri guztietan (30)

hiri handi (120); hiri handi bat (13); hiri handi batean (11); hiri handi bateko (8); hiri handi eta (8); hiri handi horietan (10); hiri handia (36); hiri handia da (10); hiri handiak (17); hiri handian (12); hiri handiek (10); hiri handien (20); hiri handiena (14); hiri handiena den (8); hiri handienetan (8); hiri handietako (27); hiri handietan (52); hiri handiko (9); hiri handira (10); hiri handitan (10); hiri hartako (23); hiri hartan (42); hiri hau (89); hiri hauek (17); hiri haundi (9); hiri hondakin (16); hiri hondakinak (56); hiri hondakinak kudeatzeko (42); hiri hondakinen (61); hiri hondakinen kudeaketa (21); hiri hondakinen kudeaketarako (15); hiri honek (21); hiri honen (24); hiri honetako (48); hiri honetan (102); hiri honetara (17); hiri honetatik (15); hiri honi (12); hiri hori (42); hiri horiek (25); hiri horien (10); hiri horietako (9); hiri horietan (24); hiri horrek (8); hiri horren (20); hiri horretako (24); hiri horretan (63); hiri horretara (10); hiri hortako (21); hiri hortan (31); hiri hura (17)

hiri inguruan (16); hiri inguruko (19); hiri jabetzaren (17); hiri jabetzaren ganberak (10); hiri madarikatu (8); hiri nagusi (18); hiri nagusia (34); hiri nagusiak (9); hiri nagusian (43); hiri nagusiaren (8); hiri nagusietan (23); hiri nagusiko (14); hiri nagusitik (8); hiri nausian (24); hiri ondoan (10); hiri ondoko (9); hiri osoa (56); hiri osoak (8); hiri osoan (40); hiri osoan zehar (8); hiri santu (11); hiri santua (15); hiri santuan (15); hiri santura (8); hiri sarrerako (10); hiri sarreran (12); hiri txiki (35); hiri txikia (13); hiri zaharra (11)

erriko hiri (15); hiriz hiri (16); hiru hiri (14); honako hiri (10); iparraldeko hiri (25); iruñ italiako hiri (11); izan zen hiri (9); jerusalem hiri (11); judako hiri (12); kostaldeko hiri (9); lau hiri (12); lurraldeko hiri (8); miarritze hiri (53); miarritze hiri elkargoak (17); miarritze hiri elkargoko (9); munduko hiri (12); najaf hiri (8); nik hiri (19); nuen hiri (9); oso hiri (10); probintziako hiri (8); sei hiri (9); sion hiri (20); xiiten hiri (13); zaik hiri (9); zegoen hiri (13); zen hiri (52); zenbait hiri (15); ziren hiri (28); zituen hiri (14); zituzten hiri (11); zuen hiri (35); zuten hiri (16)

baina hiria (9); bere hiria (9); bilbo hiria (33); bukavu hiria (9); da hiria (22); dago hiria (9); dagoen hiria (9); den hiria (11); dituen hiria (10); donostia hiria (49); donostia hiria torneoko (10); du hiria (13); duen hiria (9); dute hiria (9); ero hiria (12); eta hiria (87); euskal hiria (18); gure hiria (10); hiria bera (11); hiria bere (16); hiria da (48); hiria ere (15); hiria eta (80); hiria ez (22); hiria hartu (39); hiria hartu zuten (14); hiria hartzeko (9); hiria inguratu (12); hiria inguratzen (12); hiria pop (16); hiria pop rock (16); hiria saria (15); hiria setiatzen (8); hiria suntsitu (9); hiria torneoa (9); hiria torneoko (29); hiria utzi (13); hiria zen (17); irun hiria (17); murtzia hiria (24); nuen hiria (9); zarautz hiria (18); zarautz hiria torneoko (11); zen hiria (34); zuen hiria (35); zuten hiria (23)

babes hiriak (10); baionako hiriak (24); bi hiriak (8); diren hiriak (8); ditu hiriak (13); du hiriak (13); eta hiriak (40); gure hiriak (9); hiriak berak (9); hiriak bere (10); hiriak ere (18); hiriak eta (44); hiriak ez (20); hiriak lotzen (12); hiriak lotzen dituen (11); judako hiriak (8); zuen hiriak (9)

asis hirian (13); bakuba hirian (10); basora hirian (13); bere hirian (14); da hirian (15); dagoen hirian (8); daviden hirian (22); daviden hirian ehortzi (12); den hirian (9); dira hirian (13); duen hirian (12); eta hirian (49); faluja hirian (30); gaza hirian (26); gure hirian (11); hebron hirian (9)

hirian atzo (8); hirian barna (18); hirian barrena (43); hirian bertan (21); hirian beste (9); hirian bi (13); hirian bildu (11); hirian bildu dira (8); hirian bizi (56); hirian bizi diren (8); hirian bizi zen (8); hirian duen (11); hirian egin (28); hirian egindako (18); hirian egiten (9); hirian ehortzi (17); hirian ehortzi zuten (17); hirian ere (21); hirian eta (62); hirian ez (20); hirian gaindi (14); hirian gertatu (13); hirian hasi (8); hirian herenegun (8); hirian izan (20); hirian izan zen (8); hirian izandako (18); hirian jaio (11); hirian jaio zen (10); hirian sartu (37); hirian zehar (44); hirian ziren (11)

junis hirian (12); kerbala hirian (9); khan junis hirian (12); kirkuk hirian (10); mexiko hirian (12); mosul hirian (17); nabulus hirian (10); najaf hirian (30); new york hirian (9); rafa hirian (21); ramadi hirian (17); samarra hirian (17); susa hirian (20); york hirian (9); zen hirian (34); ziren hirian (19); zituen hirian (8); zuen hirian (23); zuten hirian (9)

baionako hiriaren (8); da hiriaren (11); eta hiriaren (63); faluja hiriaren (9); gure hiriaren (8); hiriaren alde (13); hiriaren aurka (18); hiriaren aurkako (10); hiriaren aurrean (12); hiriaren beste (10); hiriaren erdi (15); hiriaren erdian (17); hiriaren erdigunean (10); hiriaren eta (26); hiriaren gainean (16); hiriaren inguruan (29); hiriaren inguruetan (11); hiriaren izena (10); hiriaren kanpoaldean (11); hiriaren kontra (22); hiriaren kontrako (10); hiriaren kontrola (10); murtzia hiriaren (13); murtzia hiriaren aurka (8); zen hiriaren (17); zuten hiriaren (13)

eta hiriari (11); hiriari buruz (9); hiriari buruzko (9); hiriari eraso (12); hiriari erasotzera (8); hiriari su (8); hiriaz jabetu (12)

beste hirietan (16); bi hirien (18); eta hirien (16); eta hirietako (20); eta hirietan (38); herri eta hirietako (8); herri eta hirietan (19); hirien artean (20); hirien arteko (30); hirietan bizi (22); hirietan ere (16); hirietan eta (19); judako hirietan (12)

asis hiriko (13); baina hiriko (11); bere hiriko (11); da hiriko (10); dira hiriko (17); donostia hiriko (14); du hiriko (9); eta hiriko (125); gaza hiriko (15); gure hiriko (13); hiriko alde (15); hiriko alkate (15); hiriko alkateak (8); hiriko ate (13); hiriko ateak (14); hiriko auzo (16); hiriko azken (9); hiriko beste (22); hiriko bi (10); hiriko bizitza (10); hiriko biztanle (11); hiriko biztanleak (8); hiriko erdigunean (9); hiriko eta (13); hiriko etxe (10); hiriko gizon (15); hiriko gune (12); hiriko hainbat (17); hiriko harresien (9); hiriko istorioak (12); hiriko jendea (9); hiriko jendeak (14); hiriko kale (27); hiriko kaleak (12); hiriko kaleetan (30); hiriko karriketan (15); hiriko plaza (14); hiriko plazan (10); hiriko polizia (10); hiriko sarreran (12); new york hiriko (9); york hiriko (9); zen hiriko (22); ziren hiriko (20); zuen hiriko (22); zuten hiriko (9)

eta hirira (35); hirira doan (8); hirira eraman (12); hirira eta (19); hirira etorri (14); hirira heldu (15); hirira iritsi (25); hirira itzuli (33); hirira itzuli ziren (8); hirira joan (64); hirira joan zen (21); hirira joateko (8); hirira joaten (11); hirira sartu (14); izeneko hirira (8); zen hirira (25); ziren hirira (8); zuen hirira (9)

beste hainbat hiritan (11); beste hiriren (8); eta hiritan (9); europako hainbat hiritan (9); hainbat hiritan (77); herri eta hiritan (9); hiriren batean (8); munduko hiririk (13); zenbait hiritan (13)

eta hiritik (24); eta hiritik kanpora (9); hiritik alde (24); hiritik alde egin (13); hiritik atera (31); hiritik atera eta (11); hiritik eta (14); hiritik ez (8); hiritik gertu (39); hiritik hurbil (51); hiritik ihes (11); hiritik irten (16); hiritik irten eta (9); hiritik kanpo (25); hiritik kanpora (38); hiritik urrun (8); zen hiritik (8); ziren hiritik (8)

hiriz hiri (16)


hirialde 1 iz hiri bat dagoen aldea.

Irak hegoaldeko Amara hirialdean.  Berria - Mundua   2004-06-18

PCF alderdi komunistak, berriz, eskualde jakin batzuetan baino ez du eragin aipagarririk; Prupria hirialdean edo Bastian, este baterako.  Berria - Harian   2005-05-31

Moktada al Sadr imam xiitaren jarraitzaileak matxinatuak dira Najaf, Kerbala eta Kufa hirialdeetan. herria¬

Samarra hirialdeko Ishaki auzunean.  Berria - Mundua   2004-12-29

Bagdaden, berriz, hirialdeko Guardia Nazionalaren agintariorde Moder Maula Abud jenerala hiltzen saiatu ziren.  Berria - Mundua   2004-12-29

Egun hartan garrasiak izango dira Arrain-atean, aieneak Hirialde Berrian, burrunba handia mendixketan.  Elizen arteko biblia   So 1,10

2 (hitz elkartuetan)

Irak hegoaldean dagoen Basorako Hirialde Kontseiluaren koordinaketa lanean jarduten zuen goi funtzionario irakiar bat tiroka hil zuten atzo.  Berria - Mundua   2004-07-21


hirialdetar iz hirialdeko biztanlea.

Baino hobe dute segur hirialdetar horiek ere, ikustea baduela Euskal Herriak esku eta zangobaloi joko horretaz besterik, eta pilotaren bestak ere besteena balio duela.  Herria   2005-08-11


hiriarte 1 iz hiri elkargoa.

Erran daiteke BAM hiriarteak 500 euro gastatzen dituela jende bakoitz.  Herria   2003-04-03

2 hiriarteko izlag hirien artekoa.

Hiriarteko jende garraioa Transdef-entzat.  Herria   2003-03-27

Hiriarteko errepideetako, hau da, autobideetako, autobiako, errepide nazionaletako eta bigarren mailako errepideetako ertzetan autoak «banan-banan» zenbatu ditu Ertzaintzak.  Berria - Ekonomia   2004-08-22

Hiriarteko egitura bakoitzaren baitan ingurugiro plan zehatzak osatzea.  Berria - Euskal Herria   2004-06-16

· Uste gabeko debateak hartu du lehen lekua joan den ostiralean, BAM hiriarteko kontseilu bilkuran.  Herria   2003-04-03


hiribaztertar iz hiri-bazter batean bizi den pertsona. ik hiri 8.

Garbi-garbi gogoratzen dut haren ahotsa; antzinako hiribaztertarraren ahots patxadatsu, nekabera, sudurkaria, oraingo italiar txistu-hotsik gabea.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 85. orr.


hiribide (ETCn 1.260 agerraldi) iz hiri barneko bide zabala. ik etorbide.

Hiribide beti-berdina gora eta gora hedatzen zen, bere zuhaitz handien lerroak, bere etxe apalen errenkadak erakutsiz, bere espaloi luze grisaxkak azalduz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 22. orr.

Hirugarren Hiribidean gora zetorren Tom bere auto gorrian.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 51. orr.

New York Public Library, liburutegi handienetakoa, 5. Hiribidearen eta 41. kalearen gurutzean dago.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 112. orr.

Atlantic City-ko hiribide nagusian zehar zihoan.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 135. orr.

Re Umberto hiribidera joan ginen bizitzera; etxe baxua eta zahar samarra zen, hiribideko bulebarrera ematen zuena.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 111. orr.

Borroka latza izan zen Boltxaiako hiribidearen beheko muturrean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 419. orr.

Eskutik heldu dio emakume zaharrak alargunari, hiribidea gurutzatzeko.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 22. orr.

Ibiltoki eta hiribideetan poliki paseatzen zuten.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 38. orr.

Hiribideko kaleburuetako batean bizi zen, solairu bakarreko etxe batean.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 167. orr.


hiribildu (ETCn 1.539 agerraldi; orobat uribildu ETCn 3 agerraldi ) iz etxe eta eraikuntza guztiak elkarren ondora bilduak dituen hiria.

XII., XIII.eta XIV. mendeetan hasi ziren hiribilduak sortzen, eta hauekin batera klase sozial berri bat, merkatari txikiz, burgesez eta era guztietako esku-langilez osatua. xiv mendeko burgo eta hiribildu horietan.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 10. orr.

Jende ugari zihoan baserrietatik hiribilduetara bizitzera. Apulian ere izan zen hiribildu bat Salpia Zaharra izenekoa.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 12. orr.

Hiribildua hartu zutenean eta gizonezko guztiak hil ondoren, bertako matronak esklabotzan eraman zituzten.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 430. orr.

Arbasoek, izan ere, hiribilduak edo egoneko kanpamentuak eraiki nahi zituzten leku horietan larretutako ganaduak hiltzen zituzten.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 650. orr.

Hiribilduko bihotza diren Zazpikaleak.  Berria - Kultura   2004-03-11

Veleia: Indusketa eta ikerketa gehien izan duen hiribildu erromatarra da.  Berria - Kultura   2004-04-08


hiribildutxo iz adkor hiribildua.

Bacharach, Rhin ibaiaren ondoan, harresi zaharren barruan estu-estu [...] Erdi Aroan lokarturiko hiribildutxo hondatua zen, denboraren martxatik eroria.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 33. orr.


hiribilgune iz hirigunea.

Ipar Euskal Herrian ere izan zen hazkundea, eta horrexek ekarri zuen Baiona-Angelu-Miarritze hiribilgunea sortzea.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 149. orr.


hiriburu (ETCn 43.135 agerraldi) 1 iz estatu edo herrialde bateko hiri nagusia; gobernua dagoen hiria.

Izen bereko probintziaren hiriburua da.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 81. orr.

Lituaniako hiriburuko tren geltokian.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 193. orr.

Manila Filipinetako hiriburuko frantses enbaxadan egina.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 72. orr.

Indonesia herri musulmaneko Jakarta hiriburuan.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 118. orr.

Sarraski horretan parte hartzeaz akusatutako sei lagunen aurkako epaiketa hasi zen Serbiako hiriburu Belgraden.  Berria - Mundua   2004-03-10

Bi urte hartan ekialdeko Siberiako hiriburuan bizi zen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 127. orr.

Hegoaldeko lau hiriburuetan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 124. orr.

Kalkutak britainiar Indiaren hiriburu izaten jarraitu zuen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 52. orr.

Mahabad, Errepublika Kurduaren hiriburu izana.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 64. orr.

Kantonamenduko hiriburuan sortzear zegoen haurtzaindegian.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 200. orr.

Eskualdeko hiriburu moduko horretan.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 64. orr.

Lahore du hiriburu eta Amritsar da sikhen hiri saindua.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 50. orr.

Besten aldean handixkoa egina zutela Lyon hiriburu zuen departamendua, Rhone-et-Loire deitua.  Herria   2003-01-28

Madril europar hiribururik ederrenetakoa dela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 82. orr.

Bilbok hiriburu ekonomikoa izan behar zuen, Gasteiz hiriburu administratibo ezarri zuten, Iruñea beti geratuko zen hiriburu historiko-utopikotzat.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 63. orr.

Munduan hiru hiriburu ideologiko daude, Teheran, Tel Aviv eta Washington.  Berria - Harian   2005-07-08

Jerusalem «Israelgo hiriburu betierekoa eta zatiezina».  Berria - Mundua   2004-11-17

Gernika euskaldunon hiriburu sinbolikoa izanik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 148. orr.

Guadalajara, Mexikoko Jalisco estatuko hiriburua, Amerikar Kulturaren Hiriburu izango da 2005 urtean.  Berria - Kultura   2004-12-28

Dortmund omen da Alemanian futbolaren hiriburua.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 99. orr.

Halaxe iritsi zen hiriburuko Plaza Nagusiko erdi-erdian zutik zegoen hiltegira.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 46. orr.

Inongo herritan jaio ez eta hiriburuan hil, alajaina!  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 253. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Probintziako hiriburu titulua eraginkorra egiten da.  Askoren artean   «Rataplan» - 104. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Zeren ostatua bera ere tankera jakin batekoa zen, probintzi hiriburuetako ostatu guztien molde berekoa alegia.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 20. orr.

2000. urteaz geroztik urtero hiriburu bat izaten da Kultur Hiriburu.  Berria - Kultura   2004-12-28

Foru-hiriburuan ospatutako elizkizun guztien arteko garrantzitsuena.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 276. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

bagdad hiriburua (4); eskualdeko hiriburua (4); euskal herriko hiriburu (8); gipuzkoako hiriburua (6); hiriburu eta herri (4); hiriburu gisa (8); hiriburu guztietan (12); hiriburu izan (4); hiriburu ondoko (6); hiriburua izan (5); hiru hiriburu (4); lituaniako hiriburua (4); munduko hiriburua (4); nafarroako hiriburua (4); siberiako hiriburua (4)

arabako hiriburuan (24); argentinako hiriburuan (5); bagdad hiriburuan (34); bizkaiko hiriburuan (12); espainiako hiriburuan (14); gipuzkoako hiriburuan (14); greziako hiriburuan (5); grozni hiriburuan (4); gure hiriburuan (6); hiriburuan bertan (8); hiriburuan bizi (11); hiriburuan egin (14); hiriburuan egindako (8); hiriburuan egiten (5); hiriburuan izan (4); hiriburuan izandako (14)

indonesiako hiriburuan (4); irakeko hiriburuan (4); kabul hiriburuan (7); kataluniako hiriburuan (7); katmandu hiriburuan (8); kiev hiriburuan (5); kolonbo hiriburuan (4); kroaziako hiriburuan (5); lapurdiko hiriburuan (7); nafarroako hiriburuan (19); nigeriako hiriburuan (6); santiago hiriburuan (4); txetxeniako hiriburuan (4); txinako hiriburuan (5); zuberoako hiriburuan (6)

bildu ziren hiriburuan (4); erresuma batuko hiriburuan (9); euskal herriko hiriburuan (4); saudi arabiako hiriburuan (4)

bagdad hiriburuaren (5); euskal herriko hiriburuetako (4); euskal herriko hiriburuetan (26); euskal hiriburuetan (4); herri eta hiriburuetan (10); hiriburuaren erdialdean (4); hiriburuaren erdigunean (4); hiriburuaren kanpoaldean (5); hiriburuen artean (4); hiriburuen arteko (5); hiru hiriburuetan (6); lau hiriburuetan (13)

arabako hiriburuko (8); bagdad hiriburuko (9); bizkaiko hiriburuko (13); erresuma batuko hiriburuko (5); espainiako hiriburuko (6); hiriburuko aireportuan (6); hiriburuko alkate (7); hiriburuko auzapeza (6); hiriburuko auzo (7); hiriburuko auzune (4); hiriburuko erdigunean (6); hiriburuko etxe (6); hiriburuko herriko (4); hiriburuko hotel (5); hiriburuko kaleak (4); hiriburuko kaleetan (11); irakeko hiriburuko (4); kiev hiriburuko (5); lapurdiko hiriburuko (5); minsk hiriburuko (4); nafarroako hiriburuko (11)

arabako hiriburura (6); bagdad hiriburutik (15); hiriburura iritsi (8); hiriburura joan (5); hiriburutik gertu (9); hiriburutik hurbil (4); hiriburutik iparraldera (6); kabul hiriburutik (5); lapurdiko hiriburura (4); probintziako hiriburura (4)


hiriburutar izond/iz Hiriburukoa, Hiribururi dagokiona; Hiriburuko herritarra.

René Machicote hiriburutar kantariarekin.  Herria   2002-12-26

Hau da Gilbert Desport hiriburutar historialari eta margolariaren azken obra.  Herria   2002-12-19

Idazkari Elisabeth Albouy hiriburutarra.  Herria   2003-06-26

Arkaitz Saez eta Aratz Gomez, bat azkaindarra, bestea hiriburutarra, arrastatuak izan ziren Irunen 99-ko azaroan.  Herria   2001-01-18

Baionesek irabazi dute Hiriburutarren kontra 6/0 Akitaniako koparen kontu.  Herria   2001-09-20

Saran, luzeko jokoan, Xantxo Isteque, Gorka Eliceche eta beren baigorriar hiru lagunek Euskal Herriko finala irabazi dute, hiriburutarrak garaituz.  Herria   2004-07-22


hiriburutza iz hiriburu izateko zertzelada.

Donostiari kultur hiriburutza zegokion, halaxe aldarrikatu zuen hamarkada hartako alkate batek.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 63. orr.

Tebasek bezala, gero Erromak barrurantz zuzendu zituen armak eta batasun politikoa ezarri zion Gizarte Helenikoari, bera haren atal zelarik, eta berak sorturiko inperioaren hiriburutzari eutsi zion mende askotan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 56. orr.


hiriburuxka iz hiriburu txikia.

Baina mundu paristarra da, hori bai, ez Euskadiko hiriburuxka monotono marginaletakoa, gutxiago mendikoa.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 124. orr.


hiribus iz hirigunean ibiltzen den autobusa.

Hiribus elektrikoen ibilera ere ametituko zuten, baina ordu jakin batzuetan soilik  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 20. orr.


hirigile iz hirigintzan aritzen den arkitektoa. ik urbanista.

Ez atmosferaren kutsadura kudeatzeko moduan bakarrik, baita arkitektoek eta hirigileek hiriko kutsadura deitzen dugun hori ulertzeko moduan ere.  Berria - Gaiak   2004-03-12


hirigintza (ETCn 7.113 agerraldi) 1 iz hiri plangintza, hiriak biztanleen beharretara egokitzeko bideen multzoa; plangintza eta bide horien azterketa. ik urbanismo.

Lorategiz bete gura dituzte itsasadarraren ertz biak, eta industriak enbarazu egiten dio hirigintzari, politikarien begietara.  Berria - Harian   2005-02-26

2000. urtetik hirigintza arautzen duen SRU legea.  Berria - Euskal Herria   2004-03-10

Nola murriztu lezake hirigintzak emakumeen aurkako indarkeria?  Berria - Euskal Herria   2004-01-27

Hirigintzako zinegotziarekin izan nintzen.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 127. orr.

Jacques Veunac, Angeluko hirigintzako axuanta.  Herria   2005-12-08

Hala eskala arkitektonikoan nola hirigintzaren nahiz lurralde-eraldakuntzaren eskalan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 130. orr.

Lurzoruaren eta Hirigintzaren lege egitasmoak bide korapilotsua izan du azken asteotan.  Berria - Euskal Herria   2004-11-24

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik urbanistiko.

Hirigintza obrak Ziburun.  Herria   2005-04-21

Baserrietako goiti-beheitiez ala hirigintza-solas, gai frango aipatuko da.  Herria   2005-01-13

Aurkeztutako proiektu gehienek (199) hirigintza azpiegiturekin zerikusia dute.  Berria - Ekonomia   2004-07-23

Arangurenen eta antzeko tokietan hirigintza prozesuek adierazten dute gorakada, Iruñeko hirigunea zabaldu delako Administrazio publikoentzat berreskuratu behar du hirigintza garapenaren kontrola, lursailen jabetza pribatutik ateraz. herria¬

Gure udalerrian izugarrizko hirigintza-hazkundea gertatu da.  Berria - Euskal Herria   2004-05-08

Donostiako hirigintza interesen aurka doalako.  Berria - Euskal Herria   2004-07-20

Oraingoan lursailen hirigintza lana agenteren baten esku uzteko.  Berria - Euskal Herria   2004-09-22

Antolakuntza eta hirigintza arloetako legeak.  Berria - Euskal Herria   2004-06-03

Bilboko Hirigintza zinegotziak.  Berria - Euskal Herria   2004-04-14

Jean-Michel Evin, "Adour- Pyrénées" Hirigintza bulegoko zuzendaria.  Herria   2004-02-26

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa izen ofizialetan)

Udaleko Hirigintza Sailak.  Berria - Harian   2006-04-01

Nafarroako Unibertsitateko Hirigintza Sailak egindako ikerketa baten arabera.  Berria - Euskal Herria   2004-08-05

Donostiako Udaleko Hirigintza arduradun Jorge Letamendiaren ustez.  Berria - Euskal Herria   2004-11-30

Hirigintza eta Ingurumen diputatu Marta Alañak.  Berria - Euskal Herria   2004-04-24

Hirigintza Plan Nagusia.  Berria - Euskal Herria   2004-11-06

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

donostiako hirigintza (6); du hirigintza (3); eta hirigintza (12); hirigintza agentearen (3); hirigintza agentziak (4); hirigintza aldetik (3); hirigintza eta (17); hirigintza eta ingurumen (5); hirigintza negozio (3); hirigintza plan (7); hirigintza planak (3); hirigintza proiektuak (4); hirigintza sailak (4); hirigintza sailean (4); hirigintza zinegotziak (6); julia madrazo hirigintza (3); madrazo hirigintza zinegotziak (3); tokiko hirigintza (3); udaleko hirigintza (7)

eta hirigintzaren (3); hirigintzari buruzko (5)


hirigotor iz zitadela, gotorlekua. ik hiri 10.

Burdina burdinaz zorrozten da eta anaia, anaiaren laguntzaz, hirigotorra bezain sendo bihurtzen da.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 300. orr.

Eta baita Kapitolioan ere, Romuloren etxean antzinakoen eraikitzeko ohiturak ikusten dira, eta gauza bera hirigotorreko santutegietan ikusten diren lastozko estalkietan ere.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 950. orr.


hirigune 1 iz hiri egitura duen gunea.

Bilboko hiriguneak milioi bat biztanle ditu.  Berria - Euskal Herria   2004-03-10

Europak orai baditu 45 hirigune, miliun bat baino gehiago biztanle dutenak.  Herria   2004-05-06

Errausketak sortutako gasek Gipuzkoako hirigunerik handiena «kutsatuko luketela» jakinarazi dute.  Berria - Euskal Herria   2004-09-26

Debagoiena Gipuzkoako bigarren edo Euskal Autonomia Erkidegoko laugarren hirigune bilakatzea.  Berria - Harian   2005-04-27

Hainbat hirigune hazi daude herrialdean barrena: Irun-Hondarribia, Errenteria-Lezo-Oiartzun, Donostia-Pasaia, Lasarte-Hernani-Andoain, Tolosa, Beasain-Ordizia, Zumarraga-Urretxu-Legazpi, Azkoitia-Azpeitia, Zarautz-Orio-Getaria.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 198. orr.

Hiru herrialdeotako biztanleen %66,5 Lapurdi kostaldean bizi dira, hiriguneetan.  Berria - Euskal Herria   2004-03-30

Herri horiek Baiona-Angelu-Miarritze eta Donibane Lohizuneko hiriguneetatik hurbil daude.  Berria - Euskal Herria   2004-09-08

Eta segidan Colmbrianos, herriak auzo bilakatzen baitira hiriguneetan.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 186. orr.

Hirigune metropolitanoen hedapen beldurgarriak.  Berria - Euskal Herria   2004-11-07

AEBetako hauteskunde sisteman, landa-guneek pisu handiagoa baitute hiriguneek baino.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 302. orr.

Hiriguneen eta baserri guneen artean ez dago ezberdintasun handirik kopuruari dagokionez.  Berria - Euskal Herria   2004-09-26

Errauste plantak gutxienez hirigunetik bi kilometrora egon behar du. herria¬

Karlos III. Nobleak 1423an Iruñeko hirigune osoari "Privilegio de la Unión" eman zion arte, Navarreria, San Zernin burgoa, San Nikolas, eta San Miguel auzoak besterik ez zituen Iruñeak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 53. orr.

Nola euro-hirigune bat deitzen ahal dena eraikitzen ari den Donostiatik Baionarainoko eremu hortan.  Herria   2001-06-21

Didier Borotra Baiona/Angelu/Miarritze hirigune Elkargoaren buruzagiak.  Herria   2001-07-12

Hirigune Elkargoko zerbitzuek.  Herria   2001-07-26

2 hiri baten gunea.

Gizonezko bati tiro egin zioten atzo goizean, Bilboko hiriguneko denda batean.  Berria - Euskal Herria   2004-03-06

Gasteizko hiriguneko kale nagusiak.  Berria - Ekonomia   2004-04-18

Altzan, Bidebietan, Aieten, Igeldon eta Donostiako hirigunetik aparte samar gelditzen diren auzoen txanda.  Berria - Harian   2005-01-20

Parte zaharretik hirigunera bueltan.  Berria - Mundua   2004-04-25

Hirigunekoek baino itxura askoz ere apalagoa dute hemengo etxeek. Ordubete zen SSen desfilea bukatu zela, baina hiriguneko karrikak leporaino betetzen zituen jendetzak ez zuen sakabanatzeko imintziorik egiten.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 56. orr.

Danek furgonetatik Chicagoko mapa atera, eta hoteleko kalea topatu du, hirigunetik urrun samar hura ere.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 55. orr.

Aireportutik hirigunerantz nentorrela.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 18. orr.

Hemen, Esteribar harana bukatzen da eta laster hirigunean sartu naiz.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 35. orr.

Bata bestearen ondoan daude Busturia eta Sukarrietako hiriguneak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 455. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baiona hirigune (12); baiona hirigune elkargoak (3); baiona hiriguneko (5); eta hirigune (7); hirigune bazterretako (3); hirigune bazterretakoetan (3); hirigune elkargoak (11); hirigune elkargoan (6); hirigune elkargoaren (3); hirigune elkargoko (9); hirigune handi (5); hiriguneko kaleak (3); hirigunetik gertu (4); hirigunetik kanpo (3); hirigunetik kanpoko (3); hirigunetik urrun (3); miarritze hirigune (3)


hirikide iz hiri berekoa den pertsona.

Eta Donatienek bere hirikideak egiten zutena islatu baino ez duela egiten.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 26. orr.

Frantziskok eta lagunek ez baitute harrera onik beren hirikideen aldetik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 27. orr.

Haren aitari eta aitonari ere beren hirikideek doktore deitzen zietela.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 31. orr.

Doan ematen dizut soroa eta doan ematen dizut hartan dagoen harpea ere; neure hirikideen aurrean ematen dizut.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 60. orr.

Sortzez gizakiok oro elkarren ahaide eta hirikide gara, ebatzi du Hipiasek.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 275. orr.


hirikume (ETCn 11 agerraldi) iz adkor hiri batean bizi dena. ik urbanita.

Bitxia da nola berak eta haren amak, hirikumeak eta intelektualak eurak, garai zaharretako izaki hau egin duten, kolono sendo eta gazte hau.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 81. orr.

Biak hirikumeak bera bezala; baina hiriko mutikoek ere ezagutu dezakete edertasuna, ikusteko aukera dutenean; haiek ere gera daitezke hatsik gabe.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 279. orr.

Bere gustoko lekuaz, paisajeaz, giroaz arroztu den hirikumeak, fikziokumeak, hainbeste gauza ukatu behar ditu egunaren buruan, non bere buruari nortasuna ematen diolako ustean, ez den ohartu ere egiten, taigabeko ukatze (indargaltze) ergel horrexegatik beragatik gelditu dela bere nortasunaren zipitzik ere gabe.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 328. orr.


hirilege iz zibismoa.

Botoa ez ematea "hirilege falta"-tzat gaitzesten da.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 244. orr.


hirimin iz hiriaren nostalgia.

Herrimina barik, hirimina dario poema sorta honi.  Berria - Kultura   2004-07-24

Amsterdameko hiritarren erara hitz egiten zuen, da Rua bizi izandako hiriko biztanleen erara, eta une batez berak, harriduraz ez bestez, bere burua ikusi zuen hiriminetan linburtzera zihoala, une batez soilik egon zen bentariari hiritartasunak ematen duen konfiantzaz hitz egiteko, eta Amsterdameko berriez galdegiteko.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 46. orr.


hiriño iz hiri txikia.

Urte haste huntan Afrikan bainintzan, Burkina Faso-ko hiriño batean meza entzun dut.  Herria   2001-02-08


hiriratu, hirira(tu), hiriratzen da/du ad hirira joan edo eraman.

Hondamena gehienbat baserrietatik hiriratu zen, alde kutsatu guztietatik zetorren baserritar olde gaixotuak ekarria.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 463. orr.

Delako arbaso hurbil nahiz urrunak eskalapoietan itsatsirik hiriratu zuen zimaurrak munduan leku bat, bertzenaz inola ere izanen ez lukeena, ematen dio bere damuzko hiritar klase honi.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 57. orr.


hiriska ik hirixka.

hiritar 1 iz/izond herritarra.

Estatuko hiritar guztiek.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 88. orr.

Legeak kasu gehiago egin behar dio komenientzia publikoari hiritar baten libertateari baino.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 19. orr.

2010. urtea baino lehenago europar hiritarrek ez dituzte eskuratuko erretiro ordainketak, demografia arazoak direla eta.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 131. orr.

Senatuak [...] erromatar hiritarrengandik mailegutan hartzeko baimena ematen zuen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 94. orr.

Hiritar libre jaioak aitoren semetzat hartzen zirela.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 304. orr.

Munduko hiritar frantziarra.  Berria - Kultura   2004-05-18

Herriak hiritartzat hartu izan ditu batzuetan sasikumeak, handien aurrean bere indarra handiagotzeko.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 99. orr.

1789ko Gizakien eta Hiritarren Eskubideen Deklarazioak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 12. orr.

· Civitas Dei-ko hiritarrentzat mundu honetan zain dagoen tentaziorik txarrena ez da politikan murgiltzea, ez negozioetara lerratzea, baizik eta lurreko erakunde bat idolatratzea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 137. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Frankoen artean hiritar-gradu bakarra zegoela, eta erromatarren artean hiru.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 302. orr.

Esklaboen artean aurkitu zuten hiritar-haztegi neurrigabeaz.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 107. orr.

Orduan hiru ezkerreko kolektiboek (“Copernic”, “Ez ekimena” eta Bokaleko hiritar kolektiboak) deliberatu dute “Maiatzaren 29-ko kolektiboaren” osatzea.  Herria   2005-11-17

•3 (izenondo oso gisa)

Legeak hiritar egiten ditu atzerritarrak edo sasikoak, edota ama hiritar batengandik jaiotakoak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 105. orr.

Plataformak hiritarrek etorkizunaren jabe izan behar dutela azaldu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-05-08

Gehiegizko botere arduratsua dutela dirudizuen zatiari aurkakotasun hiritarra kontrajartzearren.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 256. orr.

Belgikako Aldaketarako Mugimendu Hiritarra.  Berria - Euskal Herria   2004-12-09

• 4 izond hirikoa.

Horrelakoxea izana zen beti: hiritarra, ez nekazaria.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 180. orr.

Baserritarren eta hiritarren arteko gora-beherak.  Herria   2004-01-08

Hiria suntsitu nuen, hiritarrak aiztoz hil nituen, emazteak eta harrapakinak gurekin eraman genituen.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 47. orr.

Bere flota portu hartan ezkutatu zuen, marinelak eta arraunlariak beren postuetan jarriz, eta gainerako hiritarrak harresietan egoteko agindu zuen.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1230. orr.

Gauez ateratzen diren W.ko hiritarrek, gaueko giro beroan, ez dirudite atzerritar, ez dirudite horren kanpotar.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 61. orr.

Xiudadeko hiritarra gauza askori begira bizi da, entretenitua oso.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 166. orr.

Euskal Hiriko hiritarren ixpiritu anizkoia.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 224. orr.

Hiritar petoa ematen zuen, behar bezala jantzia, beti alai eta askoetsia.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 170. orr.

• 5 (izenondo oso gisa) hiriari dagokiona; hirikoei dagokiena. ik hiri 2.

Umekeria zeritzon euskara bizimodu hiritar eta industrialerako egokitzen eta trebatzen jarduteari.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 107. orr.

Bakardadean elkarrekin bizi diren milioika herritarrek egiten dute bizimodu hiritarra.  Berria - Gaiak   2004-05-19

Euskara gizarte hiritarrean txertatzeko.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 151. orr.

Nekazari eta lurjabeen gizarte ultra-landatarra izatetik pixkanaka eskulangile eta burgesen gizarte ultra-hiritarra izatera aldatu zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 201. orr.

Espiritu honekin ekin zioten [...] buru-langile izan ordez esku-langile izateari, hiritar izan ordez baserritar.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 206. orr.

Asisko hiritar ziren zaldun ospetsu haiek.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1063. orr.

Nabarmentzekoa da, azkenik, Gipuzkoaren egitura hiritarra.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 197. orr.

Hainbeste famatu ohi zuten euskara urbano, hiritar edo hiritartua.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 95. orr.

Hiriak libreago, zabalago, argituago [...] direla, eta hiritar, urbano edo moderno hitzek "hobea" esan nahi dutela sinesten dutenak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 177. orr.

Paisaia hiritarrak margotzen zituen, nik kamerarekin grabatzen nuen bitartean.  Berria - Kultura   2004-06-03

Bilboko gau hiritarrak.  Berria - Kultura   2004-05-29

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

artean hiritar (6); artean hiritar gradu (5); asisko hiritar (3); bateko hiritar (3); bere hiritar (4); beste hiritar (9); beste hiritar batzuk (3); bi hiritar (7); da hiritar (4); den hiritar (4); erromako hiritar (7); erromako hiritar bat (3); eta hiritar (27); eta hiritar guztiak (3); euskal herriko hiritar (4); euskal hiritar (8); frankoen artean hiritar (4); frantses hiritar (3); gizarte hiritar (4); gizarte hiritar eta (3); herriko hiritar (5)

hiritar arruntek (3); hiritar askok (5); hiritar bakoitzak (5); hiritar bakoitzaren (4); hiritar bat (13); hiritar batek (15); hiritar baten (13); hiritar bati (3); hiritar batzuk (3); hiritar edo (5); hiritar ere (3); hiritar eta (17); hiritar eta baserritar (5); hiritar ez (3); hiritar gehienen (3); hiritar gisa (6); hiritar gradu (5); hiritar gradu bakarra (4); hiritar guztiak (18); hiritar guztiei (9); hiritar guztiek (11); hiritar guztien (16); hiritar hil (3); hiritar horiek (3); hiritar izan (8); hiritar izan nahi (3); hiritar moduan (3); hiritar mota (3); hiritar orok (3); hiritar ororen (3); hiritar ziren (3)

parisko hiritar (3); zen hiritar (5); zuten hiritar (3)

duten hiritarrak (3); edozein hiritarrek (3); erromako hiritarra (3); eta hiritarrak (9); eta hiritarrei (4); eta hiritarrek (9); euskal hiritarrak (3); hiritarra eta (5); hiritarrak ere (3); hiritarrak eta (4); hiritarrei eta (3); hiritarrek bezala (3); hiritarrek ere (3); hiritarrek ez (3); ziren hiritarrak (4); zitzaizkien hiritarrei (3)

amerikar hiritarren (3); da hiritarren (6); du hiritarren (3); duten hiritarren (4); edozein hiritarren (3); espainiako hiritarren (3); eta hiritarren (27); eta hiritarren arteko (3); euskal hiritarren (8); euskal hiritarrok (3); euskal hiritarrok (3); euskal hiritarrok (3); hiritarren artean (25); hiritarren arteko (6); hiritarren borondatea (4); hiritarren eskubide (3); hiritarren eskubideak (5); hiritarren eskubideen (4); hiritarren eta (3); hiritarren kontra (3); hiritarren kopurua (3); hiritarren lepotik (3); hiritarren ongizatea (4); hiritarren parte (4); hiritarren premiak (3)


hiritargo iz hiritarrak.

Euskal herriko hiritargoak.  Berria - Euskal Herria   2004-05-29


hiritarki1 adlag era zibikoan.

Yvesek eguerdiko jateko hondarrak baratzeko zabor-kaxa publikora bota zituen, behingoz hiritarki obratzen zuela.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 292. orr.


hiritarki2 iz hiritarra.

Opor edo bakantza denboran, gorputza bera heziz arimarekin batean, egiten zituzten balentria ederrak, xintxuketa, kurritze, kanpo-lan eta nekatze... hainbestetaraino nun bilakatzen baitziren gazte horiek zailtasun eta trebezia haundiko putiko gogor, berdin aintzinean guriki haziak izanak ziren hiritarki batzu ere.  Herria   2001-09-20

Hiritarkiak bai: hitz horrekin ulertua duke irakurleak ez zela hori arras gure mundua.  Herria   2001-09-20


hiritartasun 1 iz herritartasuna.

Kanadan jaio eta gurasoak Portugalgoak, bietako hiritartasuna du.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 291. orr.

Inperioko mendekoei hiritartasuna pixkanaka ematea ez zen burutu Karakalaren ediktua promulgatu arte.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 66. orr.

Algerian [...] algeriar mendekoek Frantziako zuzenbide zibilaren eskumena onartzen baldin bazuten, erabateko frantziar hiritartasuna lortu zezaketen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 263. orr.

Hiritartasuna demokrazietan aintzakotzat hartuta zegoenez [...] batez ere sasikoen egoerari buruzko legeak egiten zirela han.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 99. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hiritartasun-eskubideez.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 107. orr.

Hiritartasun-kontzientzia oso handia zuen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 237. orr.

3 hirikoa izateko nolakotasuna.

Hemeretzigarren mendetik han kokatu industriak eman zion hiritartasun modernoaren sentimendua.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 8. orr.

Eta hurrena saldu ezak, aspaldian horretan habil-eta, hire unibertsalismoa, hire modernotasuna, hire hiritartasuna.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 120. orr.


hiritartu, hiritar(tu), hiritzartzen 1 da ad hiritar bihurtu.

Hemen, besta hiritartu denez, badirudi lanean ibili direnei eta ez direnei egiten zaiela dei, eta beti eraikina konpondu aurretik.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 136. orr.

Etorkina, hiritarturiko atzerritarra.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 324. orr.

Maiana Artoiz arras hiritartua kausitu zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 167. orr.

Beren buruarekin zer egin ez dakiten hirikume burgomarxistak edo bordarikume presaka hiritartzean aberetuagoak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 113. orr.

Hiritartu zaigu dena, baserri zokoraino, bereziki komunikabide berriei esker.  Herria   2001-09-13

2 (era burutua izenondo gisa)

Arrantzale eta bateleren Pasaia ez da inzibilizatua, baizik naturala; Donostia hiritartua -liberala- ez da zibilizatua, baizik desnaturaldua soil-soil.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 21. orr.

Herri kantaren bidez bat egitea ohidurazko kanta xaharra eta bizia oraingo giro hiritartu hunekin.  Herria   2001-06-14

Jende politizatuak, hiritartuak, neurotikoa denez, gizakiaganako errezeloa izan beharra dauka derrigor.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 290. orr.

Hainbeste famatu ohi zuten euskara urbano, hiritar edo hiritartua.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 95. orr.


hiritartxo iz adkor hiritarra.

Ortzirainoko forma haiek, dantzan eta txoriei garrasika ibili ziren haiexek, poliki-poliki ezkutatu ziren, eta bi hiritartxo marmarti ginen, hutsune batean sartuak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 166. orr.


hiritartze iz hiritar bihurtzea.

Ez zaio burutik pasatu ere egiten euskarak, kasu, industrian egon behar duela, eta politikagintzan, hezkuntzan, literaturan; ezin duela huts egin hiritartzeak ekarritako aldaketarik; aldaketa horien guztien osagarri izan behar duela.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 53. orr.

1848ko burujabetzeak eta haren ondorioz hurrengo hamarkadek ekarri zuten hiritartze-prozesuak bidea egin arte.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 17. orr.

Hiritartzearen fenomenoaren ondorioz etxaldeak eta sortetxeak husten ari direla diote.  Berria - Euskal Herria   2004-02-21

Hiri zaharreko karriketan ere ari dira lanak, hala-nola hiritartze edo urbanizatze planak segituz.  Herria   2002-08-08


hirixka (orobat hiriska g.er.) iz hiri txikia.

Gau eta egun jo genuen aurrera, sei egunetan, eta zazpigarrenean Lamo hirixka maldatsura heldu ginen.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 62. orr.

Itsas-hegiko hiri eta hirixka ainitzek.  Herria   2005-07-21

Eramanezina egiten zitzaion bere burua hirixka postalkara, pastelkara hartan aurkitzea, jende kaxkar dotorez, donostiar nardagarriz inguratuta.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 177. orr.

Garai haietan Kayenta, Chinle eta Moencopi navajo hirixken artean ibiltzen zen artzain.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 36. orr.

Zantarra iritzi nion Atenasi, balkanikoa, imajinatu ere ezin nuen egin nolako etxeetan bizi zen hango jendea, hiriska bat, ia herriska bat esango nuke, levantinoa, jende-inurritegiak karrika erdian, eta ostera berriz bakar-mortua.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 199. orr.


hirizain iz ipar udaltzaina.

Hirizainek (herriko etxearen konduko polizak) badituzte orai largabixta gisako muntadura batzu, "radar" delakoetarik, ikusteko nor nun dabilan zalutasun handiegian.  Herria   2004-12-30

Hogoi bat urtetan sartu zen polizan, hirizain xume.  Herria   2004-09-02

Hirizainen arabera, 35.000 lagunek parte hartu dute manifestaldi hortan.  Herria   2003-06-05

Hendaian, hirizainek hamar kilo haxix atxeman dituzte, bai eta sesitu, autozainak paperak xuxen zituenetz ikusteko geldiarazi auto batean.  Herria   2002-10-03

Hôtel Lutetia aitzinean jendea metatua da, hirizainek nekez atxikitzen dutena.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 153. orr.


hiro 1 izond/iz ustela.

Batelaren tripa hiroan. · Itsas belar malguen hiro gazi usainak gohaina hastapenean eta atsegina ondotik hazten zidan.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 118. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Behialako uraren hiro usain tepoari euri eta kearena eransten zitzaion.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 24. orr.

Lur hiro usain segikorraren presentziaz gogoratzen zen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 122. orr.


hirodun izond usteltasuna duena.

Zuri nahi eta beti beltz nehoiz bildu ez zen zuhurritzaren oihartzunak ostatuko murruetan punpaka zerraikan, pilota sabel hiroduna zartatzear bailitzan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 167. orr.


hirokeria iz ustelkeria.

Nahaskeria eta hirokeria.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 458. orr.


hiros iz hiratsua.

Zeren suturik eta sumindurik baitzegoen, zinez, gure aita, jauzkor eta hiros.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 49. orr.


hirotu, hiro(tu), hirotzen da ad usteldu.

Bresteko bahia maite nuela gogoratzen nintzen, batez ere aizkorriko eurien menpe hirotzen zihoan arrainaren usaina.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 52. orr.

Usteltzen zihoan gure pentsamendu jadanik bakunaren hirotzearen aire zizkolatsua.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 111. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Hortz hirotuak erakutsiz gizona "mila esker"ka atera zen tauladatik. kofreak espaloira husten zituzten, piperrak, tomate hirotuak, arrautza sailak, [...].  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 75. orr.

Itsas bazterretako arroketako belar hirotuetan.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 60. orr.

EguPeryko opariak usu, gure gero gosearen baketzeko, mardoak, hirotuak eta jan-egun epetik haratekoak ziren.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 89. orr.


hiru 1 zenbtz bi eta bat, 3. (dagokion izenaren ezkerrean)

Hiru seme izan zituen.  Elizen arteko biblia   Has 6,10

Hiru ate, kale txikitara ematen dutenak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 379. orr.

Hiru gurpil dituzten ibilgailuak dira.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 43. orr.

Nakarezko hiru botoi distiratsu zoragarrik lotua.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 37. orr.

Erdiko orrialdeetako hiru zutabe.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 79. orr.

Hiru botila olio.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 193. orr.

Hiru mastako itsasontzi handietan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 21. orr.

Gela handia hiru gelaxkatan banaturik dago.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 213. orr.

Hiru haurridetan mutiko bakarra.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 118. orr.

Lekeition berdintsu gertatu zitzaien hiru iruleri.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 196. orr.

Hiru gizoni lepoa moztu behar zieten tokiraino.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 83. orr.

Mahai gaineko orri zaharrean nire izena azpimarkatu zuen hiru aldiz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 67. orr.

Triangeluaren hiru angeluak.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 233. orr.

Adelaren hiru mutil koskorrak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 86. orr.

Ali Babak berriro ere hiru astoak hartu, eta harkaitz aldera jo zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 101. orr.

Haren andre Josefinaren eta hiru seme-alaben ondoan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 135. orr.

Bidegurutzeko hiru kaleek.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 54. orr.

2 (hitz elkartuen lehen osagai gisa, izenak nahiz izenondoak osatuz)

Hiru-mastako dotorea nola deskargatzen zuten begira egon ginen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 33. orr.

Labana hiru-ertz zorrotza.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 189. orr.

Kapitelik eta astragalorik ikustatu nuen, frontoi hiru-ertzik eta bobedarik.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 120. orr.

3 (dagokion izena ezabaturik)

Bazkarian baso bat ardo edan beharrean, bi edo are hiru ere edaten baititu zanga-zanga.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 19. orr.

Lehenbiziko atsoari bi pieza atera nizkion, eta bigarrenari hiru.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 48. orr.

Lau marmita ziren guztira, hiru handi eta txiki bat.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 266. orr.

Trago pare bat egina bai, hiru beharbada, lau gehienez ere.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 116. orr.

Pilulek -hiru oraingoan- ez ninduten hain berehalakoan jo.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 232. orr.

-Ehun eta hiru!  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 41. orr.

Orotara hiru, eta hiru horiek, gazte eta azkar, guk bezainbat bizia maite zutenak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 181. orr.

Lau ikusleetatik hiruk intsignia gorriak zeramatzaten.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 248. orr.

Lehen alkian jarriak dira hiruak, hitzik erran gabe, nahiz eta lagunak lagundu.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 67. orr.

Osabak hiruak maite zituen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 115. orr.

Urkatzea aski ez, gainera, lau anaietatik txikia ez beste hiruak, lau haragitan partitu, eta hamar lekutan banatu dituzte puskak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 80. orr.

Hirurak Parisa Budapestetik eta Vienatik zehar iritsi ziren.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 133. orr.

Hirurak ziren gipuzkoarrak, hirurak jesuitak.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 49. orr.

Beste hirurak jiratu egin ziren.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 33. orr.

Josefina, Kristina eta hirurak, bertzeengandik bereizirik, elkarrekin suertatu ginen eskailerapean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 136. orr.

Ama, Margot eta hiruok lagun handiak gara berriro.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 67. orr.

Ama, Mattin eta hirurok.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 81. orr.

Laguntza eska ziezaiela beste hirurei.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 144. orr.

Horietatik hiruri heriotza zigorra ezarri diete.  Berria - Mundua   2004-02-10

Beste hirurei begiratuko die une batez.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 144. orr.

Hiruei begira zegoen denda atean Ramon Baglietto.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 109. orr.

Bi ume ditut, bata bost urtekoa, bestea hirukoa, biak neskak eta biak zoragarriak. ik hiruko.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 16. orr.

Zein da ahots bakarreko izakia, lau hankakoa, bikoa eta hirukoa?  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 36. orr.

Masta bakarreko begitandua zitzaidan, lehenengoz begiztatu nuenean hiru mastak lerro-lerro baitziren, baina, hara, hirukoa zen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 29. orr.

Hiruetatik inor ez da idazle oparoa izan.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 124. orr.

Eta etxerantz zuzendu zituzten hirurek urratsak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 478. orr.

Eragozpenik gabe hitz egin ahal izan zuten hirurek elkarrekin.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 107. orr.

Atautxiak, Jexuxek eta hiruek bana.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 76. orr.

Beharbada lehia horregatik gertatzen da hain erakargarria hiruren arteko sexua.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 132. orr.

Peter beste hiruren zerbitzaria zen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 114. orr.

Ez dira gu hiruron kontra tiroka ausartuko.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 131. orr.

Hiruretako inor ez da fisikoki indartsua.  Berria - Kirola   2004-10-13

Itxura guztien arabera, hiruetako batek, diru-goseak bultzaturik, beste biak hil zituen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 155. orr.

Hargatik jotzen da larrua ohean, lautik hirutan. ik beherago 11.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 22. orr.

Lehengo astean hirutan deitu nuen, eta hiruretan esan zidaten ezin zidatela ez ezezkorik eta ez baiezkorik esan.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 70. orr.

Egia esan behar bada, bera dut hiruretan maiteena.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 99. orr.

Nola esentzia jainkozkoa, bat, single, garbia, berbera dela Hirurengan.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 92. orr.

4 (futbol, pilota eta kideko kirolen emaitzetan)

Joan dira Lyon-era eta han hiru eta zero galdu.  Herria   2004-02-05

Haitada eder batzuen ondotik hiru eta huts Terexa Etcheto eta Maritxu Sainte Marie donaixtiarren kontra irabaziz.  Herria   2003-05-15

Hiru eta zero gaztigatu dute Trelissac-eko taldea bere zelaian.  Herria   2004-04-29

5 (data adierazteko)

Kutxako kontu korrontean diru kopuru bat sartzen ziok eta hilero-hilero, hilaren bian edo hiruan.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 124. orr.

Etzi, abenduaren hirua, euskararen eguna da.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 37. orr.

Asisen hil zen 1226ko urriaren hiruan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 23. orr.

Gasteizen martxoaren hiruan hil zituzten langileen aldeko greba orokorra prestatzeko.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 164. orr.

Hirugarren hilaren hogeita hiruan.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 142. orr.

Bi milagarreneko apirilaren hogeita hiruan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 40. orr.

El Diario de Buenos Aires-ko abenduaren hiruko edizioan.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 98. orr.

6 (ordua adierazteko)

Arratsaldeko hirurak ziren.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 17. orr.

Irakurri egiten nuen goizeko ordu biak edo hirurak arte.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 96. orr.

Iritsi ziren ordubatak, ordubiak, hirurak: eta janariarenik, usainik ere ez.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 51. orr.

Hirurak jo arte egon nintzen eskaileretako tranpalean jesarrita.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 206. orr.

Ostiral batean, goizeko hirurak jo zizkidaten ikasten eta irakurtzen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 214. orr.

Hirurak aldera gaueroko ateratzeek iratzarriko gintuzten.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 118. orr.

Arratsaldeko hirurak inguru ziren.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 241. orr.

Arraltsaldeko hirurak inguruan ailegatu zen.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 166. orr.

-Hirurak aldean.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 187. orr.

Goizeko hiruak irian, azkenean lo egin dezakegu.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 149. orr.

Biharamunean, uztailak 25, goizeko hiruretan.  Herria   2003-07-03

Hiruretan puntuan.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 273. orr.

Arratsaldeko hiruretatik gaueko ordu biak arte.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 34. orr.

Hiruretako otoitzean (nonan).  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 80. orr.

Arratsaldeko hiruretako argitasunak.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 46. orr.

Arratsaldeko hiru eta erdiak ziren.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 274. orr.

-Hirurak eta laurden dira [...] honezkero itxi dituzte leku asko.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 275. orr.

Hirurak eta laurdenetako trena hartu zuen.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 23. orr.

Eskumuturreko urrezko erlojuak hirurak eta hogei erakutsi zizkion.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 35. orr.

Hamarrak eta hogeita hiru.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 13. orr.

Goizeko zazpiak eta hiru minutu.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 102. orr.

Ohi baino hiru minutu lehenago, zazpiak eta hiruretan ailegatu da ondoko tabernara.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 120. orr.

Ordu bata hiru minutu guti.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 8. orr.

7 (denbora unitateekin)

Hiru urte zituenez geroztik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 182. orr.

Geroztik, hiru urte joan dira.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 159. orr.

Hiru hilabeteren buruan. herria¬

Nire lagunak hiru ordu lehenago niri erakutsitako pistola.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 22. orr.

Bi edo are hiru egunetako lana egina neukan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 147. orr.

Aurreko hiru egunetan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 336. orr.

Azken hiru hilabete honetan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 260. orr.

Manuela hil eta hiru hilabetera.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 111. orr.

Handik hiru egunera.  Berria - Harian   2006-01-07

Hiru segundoko epe luzea hartu dut erantzun baino lehen.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 131. orr.

Zeruaren eta infernuaren artean esekia, hiru segundoz egon nintzen, nola asmatuko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 170. orr.

52 kiloko kuboarekin 16 jasoaldi hiru minutuan.  Berria - Kirola   2004-05-14

Hiru segundoan behin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 149. orr.

Bazuen hiru hilabete ez nuela erretzen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 20. orr.

8 (diru unitateekin)

Hiru sos balio zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 334. orr.

Platerak jartzen dira salgai, apaindurik, hiru sosean eta bost sosean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 333. orr.

Ia bostehun pezetan (hiru eurotan) metroko billete soila.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 47. orr.

9 (bestelako neurri unitateekin)

Niregandik hiru metrora.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 363. orr.

Ukondoa hiru milimetroko burdinan mindu arte.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 235. orr.

• 10 iz zenbaki naturalen sailean biaren ondotik datorren zenbakia.

Ez omen zekien ziur hiru zenbakiak zein aldetara behar zuen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 134. orr.

Hiruraino kontatu eta arnasa sakon hartzeko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 151. orr.

Muga sakratu dira guziak: hirua, zazpia, hamabia, eta horiek gainditzeak, badirudi, zori aldaera eta maiz zori gaitza dakarrela.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 121. orr.

Muga sakratu dira guziak: hirua, zazpia, hamabia, eta horiek gainditzeak, badirudi, zori aldaera eta maiz zori gaitza dakarrela.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 121. orr.

Karetx horrixe hazka bizi da, besteak beste, gure espanolista edo iraultzaile usteko lautik hirua.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 296. orr.

Ezkerreko atzamarrak bere, bia eta hirua, ez dira teknikoki egokienak.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 94. orr.

Eta hiruarekin eta hamarrarekin kontu bera.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 87. orr.

Hirua bizia da, bia erraztasuna eta bata segurtasuna ala sortzea.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 90. orr.

Mezua entzundakoan, hura ezaba ez zedin, berriro ere hirua sakatu behar nuen.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 224. orr.

Gero goiz batez jaiki, eta joanak ziren lauak eta zazpiak, baina hiruek eta bostek hartu zuten haien lekua.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 101. orr.

Azpimarratzen du zilo hori Kutxaren kudeantza buxetaren ehuneko hirura baizik ez dela heltzen.  Herria   2004-05-27

11 hirutan (orobat hiruretan g.er.) hiru aldiz.

Abadesak edo beste ahizparen batzuek bitan edo hirutan ohartarazi arren, zentzatzen ez bada [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1184. orr.

Harriarekin eginiko beroketa saioan140 kiloko koadroa hirutan jaso zuen eta 177koa behin.  Berria - Kirola   2004-02-29

-Hirutan ikusi dut Dimas -esan zion Matiasek Matilderi.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 141. orr.

Meza-liburua hirutan zabaldu ondoren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 943. orr.

Lehengo astean hirutan deitu nuen, eta hiruretan esan zidaten ezin zidatela ez ezezkorik eta ez baiezkorik esan.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 70. orr.

Jaten zuen egunean hiruretan bederen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 104. orr.

12 hirutarako

Logroñes eta Espanyolekin hirutarako partida bat jokatu behar zuen Osasunak Logroñon.  Berria - Kirola   2004-08-13

13 bi-hiru

Aurkituko nikek noski, bi-hiru egun izanez gero.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 15. orr.

Telefonoa ene gelako atetik bi-hiru metro haratago zegoen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 33. orr.

Bertze bi-hiru emazteki gehiagorekin ttur-ttur.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 198. orr.

Orain dela bi-hiru urte.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 20. orr.

Bi-hiru eguneko bizarra.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 77. orr.

Handik bi-hiru egunera itzuli nintzenean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 123. orr.

-Bi-hiru ikusia nauk...  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 128. orr.

Egunean hiru bat ordu-edo pizten dugu argia, ilundutakoan.  Berria - Euskal Herria   2004-08-15

· Dena ongi? -errepikatu zidan bi-hirutan, aitzin eguneko ardura harrigarria berrituz  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 305. orr.

14 hiru bat (152 agerraldi, 67 liburu eta 47 artikulutan; orobat hiruren bat 10 agerraldi, 7 liburutan)

Hiru bat minutu egin zituen begiak Ttipiren txostenaren gainean kiskaltzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 154. orr.

Orain dela hiru bat urte.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 12. orr.

Hiru bat bikotek parte hartuko dute biharko jaialdian. herria¬

Hiruren bat zentimetroko gorputza dute.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 138. orr.

Hiru bat orduko bidea dut haraino.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 152. orr.

Kexu agertu ziren hala ere, hiru bat tinta-urratu ageri zirela eta.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 48. orr.

· Hiru bat mila ikusle bil ditzaketen kontzertuak antolatzeko aukera ukanen dute.  Berria - Kultura   2004-02-14

15 hiru-lau hiru edo lau. ik hiruzpalau.

Hiru-lau kaset ziren, kaxarik gabeak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 19. orr.

Hiru-lau minutu emango ditu zutabea irakurtzen.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 108. orr.

Gabik hiru-lau pauso eman ditu atzera.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 76. orr.

Hiru-lau egun itsas bazterrean eman dezagun eta ondoko hiruzpalauak Euskal-Herri barne hortan.  Herria   2002-08-08

Kamioizale itxurako hiru-lau gizon.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 25. orr.

Bertze hiru-lau lankiderekin batean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 38. orr.

Zorutik hiru-lau metrora sentitzen nintzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 160. orr.

-Hiru-lau aldiz erran zidak, hire bisita noizko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 62. orr.

· Astean hiru-lautan egiten zituen bilerak, batzarrak, prestakuntza-saioak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 192. orr.

16 hiru mila

Hiru mila ale argitaratu dituzte.  Berria - Harian   2005-04-23

Hiru mila jende, gehienak iparraldekoak.  Herria   2001-07-19

Hiru mila gaztek, adinekoekin nahas-mahas.  Herria   2004-11-18

Zilarrezko hiru mila libera.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 83. orr.

Hiru mila bidaiari gehiagok hartzen dute Bilbobus egunero.  Berria - Euskal Herria   2004-03-03

Hiru mila koroa dizkio urteko saritzat ezarri.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 80. orr.

Hiru mila bakteria mota desberdin.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 129. orr.

Koloniako katedralera bildu ziren hiru milatik gora entzuleen artean.  Berria - Kultura   2004-07-31

· Hiru bat mila ikusle bil ditzaketen kontzertuak antolatzeko aukera ukanen dute.  Berria - Kultura   2004-02-14

14-eko gerlatik landa du haatik jendetzeak berriz gaindituko hiru milako horren heina.  Herria   2003-06-05

17 hiru milioi

Hiru milioi vietnamdar hil zituzten.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 86. orr.

Bonbain hiru milioi musulman dira.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 185. orr.

Gaur egun, hiru milioitik gora blogger daude munduan.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 43. orr.

Hiru milioi billete txikietan kirol poltsa antzeko batean.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 131. orr.

Eta doi-doia hiru milioik ongi ahoskatzen zuten eta izkiriatzen zekiten beren frantsesa.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 66. orr.

Esan didate hiru milioi errubloren nekazariak erosi dituela beste probintzia batera eramateko.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 252. orr.

Hiru milioi horiekin gauza on eder asko egingo dituzu.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 97. orr.

Urtxipia jaunaren burua, hiru milioiren aldera.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 387. orr.

· Garai hartan armeniar gehienak Turkian bizi ziren, hiru bat milioi.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 192. orr.

18 hiruretan hogei hirurogei.

Hiruretan hogei bat urte.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 330. orr.

Kristina eskaileretan goiti, nire hiruretan hogeita hemezortzi kiloak garraiatzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 358. orr.

Hiruretan hogeita hamaseigarren solairutik behera.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 34. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 11 aldiz agertzen direnak)

aipatu hiru (11); aipatutako hiru (21); armadak hiru (14); arratsaldeko hiru (11); astean hiru (49); athleticek hiru (11); atxilotutako hiru (19); atzo hiru (29); aurka hiru (15); aurreko hiru (46); aurreneko hiru (21); aurretik hiru (18); aurten hiru (16); azken hiru (540); azkeneko hiru (27); badira hiru (34); bakarrik hiru (13); bakoitzak hiru (18); bakoitzean hiru (11); bakoitzeko hiru (15); barruan hiru (13); berrogeita hiru (21); bertze hiru (48); beste hiru (832); bi hiru (139); duela hiru (395); egunean hiru (52); egunero hiru (12); gaur hiru (17); gutxienez hiru (69); haietako hiru (15); halako hiru (29); han hiru (18); handik hiru (110); hemendik hiru (20)

hiru alaba (27); hiru aldaketa (29); hiru alderdi (44); hiru alderdiak (15); hiru alderdiek (50); hiru alderdien (27); hiru aldi (12); hiru alditan (29); hiru aldiz (526); hiru anaia (29); hiru anaiak (16); hiru ardatz (41); hiru argazki (20); hiru arrazoi (30); hiru aste (271); hiru astean (30); hiru asteetan (29); hiru asteko (51); hiru asteotan (18); hiru astera (20); hiru asteren (18); hiru astetan (17); hiru astez (56); hiru atal (30); hiru ataletan (29); hiru ate (14); hiru aukera (30); hiru aulki (11); hiru auto (13); hiru autok (22)

hiru baino (26); hiru baizik (14); hiru bakarrik (19); hiru baldintza (28); hiru bat (147); hiru belaunaldi (11); hiru berdinketa (13); hiru bertso (23); hiru bertsulari (11); hiru besterik (17); hiru bide (29); hiru bider (152); hiru bikote (18); hiru bonba (12); hiru bote (17); hiru buruzagi (15); hiru denboraldi (20); hiru denboraldietan (21); hiru dimentsioko (31); hiru dimentsiotako (17); hiru dimentsiotan (15); hiru diputatu (21); hiru disko (25); hiru domina (15)

hiru edo (241); hiru egintza (16); hiru egun (490); hiru egunak (27); hiru egunean (55); hiru eguneko (124); hiru egunen (61); hiru egunera (53); hiru egunetako (22); hiru egunetan (133); hiru egunetara (11); hiru egunetarako (14); hiru egunez (239); hiru egunotan (16); hiru ehun (101); hiru ekintzaile (24); hiru ekitaldi (14); hiru elementu (22); hiru emakume (47); hiru emakumeak (13); hiru emazte (11); hiru entsegu (67); hiru erakusketa (11); hiru eraso (12); hiru eremutan (12); hiru errealitate (15); hiru errege (12); hiru eskaera (20); hiru esparru (12); hiru etapa (26); hiru etxe (27); hiru euskal (119); hiru euskarrirekin (12); hiru ezaugarri (36)

hiru familia (12); hiru film (23); hiru final (15); hiru gai (32); hiru galdera (25); hiru galdu (23); hiru garaipen (34); hiru gau (44); hiru gauez (17); hiru gauza (77); hiru gazte (96); hiru gazteak (43); hiru gazteen (18); hiru gaztigu (11); hiru gehiago (14); hiru gela (16); hiru gizon (143); hiru gizonak (37); hiru gizonek (36); hiru gizonen (14); hiru gizonezko (21); hiru gol (84); hiru golak (12); hiru goleko (37); hiru guardia (14); hiru gudari (12); hiru gune (23)

hiru hamarkada (19); hiru hankako (14); hiru harri (18); hiru hauek (24); hiru haur (55); hiru haurren (20); hiru hautagai (31); hiru hautagaiak (17); hiru helburu (35); hiru heriotze (14); hiru herri (35); hiru herrialde (25); hiru herrialdeetako (17); hiru herrialdeetan (35); hiru herriek (13); hiru herrietako (17); hiru herritar (15); hiru hil (12); hiru hilabete (389); hiru hilabeteak (12); hiru hilabetean (44); hiru hilabeteetan (50); hiru hilabeteko (114); hiru hilabeteotan (31); hiru hilabetera (52); hiru hilabeterako (16); hiru hilabeteren (43); hiru hilabeterentzat (12); hiru hilabetetan (20); hiru hilabetetik (15); hiru hilabetez (78); hiru hildako (23); hiru hilean (11); hiru hiri (14); hiru hitz (52); hiru hizkuntza (28); hiru hizkuntzatan (21); hiru hizkuntzetako (11); hiru hizkuntzetan (21); hiru horiek (41); hiru horien (11)

hiru idazle (12); hiru irabazi (21); hiru irakiar (22); hiru itzuli (37); hiru izan (27); hiru izango (20); hiru izen (28); hiru jardunaldi (25); hiru jardunaldietan (15); hiru jokalari (65); hiru jokalarik (14); hiru kanporaketa (26); hiru kantu (12); hiru kasu (19); hiru kasuetan (18); hiru kide (69); hiru kideak (19); hiru kideek (12); hiru kidek (19); hiru kilo (25); hiru kilometro (32); hiru kilometroko (19); hiru kilometrora (12); hiru kolpe (12); hiru kontzertu (22); hiru kopa (11); hiru kultur (43)

hiru lagun (239); hiru lagunak (41); hiru lagunek (64); hiru lagunekin (16); hiru lagunen (52); hiru lan (40); hiru langile (32); hiru lapurtarren (16); hiru lau (161); hiru laurden (61); hiru laurdenak (83); hiru laurdenek (18); hiru laurdeneko (20); hiru laurdenetako (15); hiru laurdenetan (12); hiru lehenak (15); hiru lekutan (12); hiru lerro (19); hiru lerrotan (19); hiru liberako (12); hiru liburu (56)

hiru mahai (15); hiru maila (28); hiru mailatan (14); hiru mailetan (15); hiru mastako (14); hiru mende (30); hiru mendez (13); hiru metro (47); hiru metroko (26); hiru mila (212); hiru milioi (160); hiru miliun (24); hiru ministro (14); hiru minutu (78); hiru minutuan (18); hiru minutuko (41); hiru minutura (20); hiru modu (16); hiru multzo (12); hiru multzotan (11); hiru mutiko (14); hiru mutil (18); hiru nazioetako (18); hiru neska (41); hiru obra (12); hiru oinarri (32); hiru ordezkari (21); hiru ordu (245); hiru orduko (38); hiru orduz (44); hiru oren (52); hiru orenetan (11); hiru orenez (21); hiru orrialde (15); hiru osagai (19)

hiru palestinar (44); hiru pare (24); hiru parte (22); hiru partetan (11); hiru partida (257); hiru partidak (103); hiru partidatan (22); hiru partidetan (55); hiru pauso (16); hiru pertsona (121); hiru pertsonaia (11); hiru pertsonak (14); hiru pieza (11); hiru pilota (26); hiru pilotari (14); hiru polizia (40); hiru postu (13); hiru postuetan (18); hiru preso (12); hiru proba (18); hiru probintzietan (16); hiru proposamen (14); hiru punttu (22); hiru puntu (171); hiru puntuak (187); hiru puntuen (26); hiru puntuko (38); hiru puntura (37); hiru puntutan (11)

hiru sail (14); hiru sailetan (16); hiru saio (19); hiru sareta (27); hiru sari (17); hiru sasoi (13); hiru segundo (31); hiru segundoko (11); hiru seme (135); hiru semeak (28); hiru setetan (13); hiru sindikatuek (22); hiru solairu (19); hiru solairuko (17); hiru soldadu (72); hiru talde (100); hiru taldeak (26); hiru taldeek (12); hiru taldek (22); hiru taldetan (13); hiru tanto (22); hiru tantoak (13); hiru tiro (21); hiru txandatan (20); hiru txapel (11); hiru txapelketa (16)

hiru ume (22); hiru urrats (24); hiru urte (1085); hiru urteak (21); hiru urtean (75); hiru urteetako (20); hiru urteetan (161); hiru urteko (302); hiru urtekoa (25); hiru urteotako (16); hiru urteotan (96); hiru urtera (52); hiru urterako (73); hiru urterekin (12); hiru urteren (80); hiru urterentzat (17); hiru urtetan (44); hiru urtetarik (13); hiru urtetik (33); hiru urtez (171); hiru zaldi (11); hiru zati (44); hiru zatitan (52); hiru zauritu (57); hiru zerrenda (14); hiru zibil (23); hiru zigor (35); hiru ziren (28); hiru zutabe (21)

hogeita hiru (114); honako hiru (16); horietako hiru (40); horietarik hiru (15); horietatik hiru (37); hurrengo hiru (79); ia hiru (92); iaz hiru (19); iparraldeko hiru (15); izandako hiru (18); jada hiru (15); jaurlaritzako hiru (14); jokaturiko hiru (14); jokatutako hiru (18); kasik hiru (24); lautik hiru (14); lehen hiru (186); lehenengo hiru (20); ligako hiru (13); mailako hiru (23); minutuko hiru (17); munduko hiru (14); oinarrizko hiru (12); ondoko hiru (16); ondoren hiru (12); ondorengo hiru (13); orain hiru (123); oraindik hiru (13); orotara hiru (16); partidetatik hiru (17); poliziak hiru (22); segiko hiru (34); soilik hiru (27); taldeak hiru (25); taldeko hiru (27); tartean hiru (14); txapelketako hiru (15); urrezko hiru (12); urtean hiru (32); urteko hiru (18)

azken hiru denboraldietan (14); azken hiru urteotan (48); bat eta hiru (90); bederatzi eta hiru (12); beste hiru lagun (32); beste hiru pertsona (14); bi eta hiru (31); datozen hiru urteetan (18); handik hiru hilabetera (18); hiru aldaketa egingo (18); hiru aldiz gehiago (23); hiru aldiz izan (13); hiru aste barru (17); hiru aste egin (11); hiru aste lehenago (16); hiru baino ez (19); hiru edo lau (208); hiru egintza ikaragarriak (16); hiru egun eman (20); hiru ehun bat (36); hiru irakiar hil (14); hiru lagun atxilotu (24); hiru lagun zauritu (21); hiru lagunen legenda (22); hiru mila gizon (13); hiru minutu falta (11); hiru ordu egon (22); hiru ordu laurden (41); hiru palestinar hil (29); hiru partida jarraian (21); hiru pertsona atxilotu (12); hiru seme alabak (14); hiru soldadu estatubatuar (13); hiru urte eman (16); hiru urte geroago (42); hiru urte hauetan (20); hiru urte huntan (14); hiru urte iraun (11); hiru urteko kartzela (32); hiru zatitan banatu (11); hiru zauritu ziren (15); hiru zauritu zituzten (11); hogeita hiru urte (33); hurrengo hiru urteetan (24); ia hiru urte (15); lehen hiru puntuak (12); urtean hiru aldiz (11); zigorraren hiru laurdenak (21)

azken hiru hilabeteetan (19); azken hiru hilabeteotan (19); azken hiru partidak (28); azken hiru partidetan (28); azken hiru urteetan (74); bere hiru seme (12); beste hiru zauritu (29); bi edo hiru (382); bihurtu zuten hiru (16); datozen hiru urteotan (18); duela hiru hilabete (39); hiru aldiz egin (23); hiru aste geroago (12); hiru asteren buruan (12); hiru bat mila (11); hiru bat urte (23); hiru egun barru (26); hiru egun egin (15); hiru egun horietan (21); hiru eguneko epea (11); hiru ehun mila (21); hiru eta bost (11); hiru eta lau (25); hiru euskal taldeek (23); hiru gol sartu (31); hiru hilabete barru (15); hiru hilabete lehenago (21); hiru hilabeteko epea (19); hiru kultur elkarteak (20); hiru laurdenak beteta (11); hiru mila lagun (11); hiru milioi pertsona (15); hiru partida galdu (17); hiru partida jokatuko (27); hiru partidak galdu (18); hiru puntuak eskuratzeko (11); hiru puntuak lortu (12); hiru puntuen bila (15); hiru soldadu hil (17); hiru urte barne (25); hiru urte barru (15); hiru urte egin (20); hiru urte igaro (15); hiru urteko epea (12); hiru urteko kontratua (11); hiru zigor kolpe (30); lehen hiru hilabeteetan (12); orain dela hiru (93)

azken hiru asteetan (12); azken hiru urteetako (16); azken hiru urteotako (15); beste hiru urtez (18); duela hiru aste (33); duela hiru egun (22); duela hiru urte (236); duela hiru urteko (13); egunean hiru aldiz (15); handik hiru egunera (33); handik hiru urtera (17); hiru ardatz nagusi (14); hiru besterik ez (17); hiru egun geroago (31); hiru egun lehenago (44); hiru egunen buruan (50); hiru egunez segidan (16); hiru entsegu egin (26); hiru eta erdiak (11); hiru gazte atxilotu (19); hiru gizon atxilotu (22); hiru gol egin (16); hiru goleko aldea (19); hiru helburu nagusi (13); hiru hilabete geroago (15); hiru hilabetean behin (12); hiru hilabeteko epean (13); hiru hilabeteren buruan (30); hiru izango dira (13); hiru kide hil (16); hiru lagun hil (42); hiru laurdenak bete (14); hiru mila urte (11); hiru milioi euro (39); hiru milioi euroko (14); hiru partida irabazi (29); hiru partida jokatu (42); hiru partidak irabazi (31); hiru pertsona hil (46); hiru pertsona zauritu (11); hiru pilota aukeratu (11); hiru puntuko aldea (21); hiru seme alaba (57); hiru seme izan (12); hiru urte bete (19); hiru urte inguru (11); hiru urte lehenago (36); hiru urteko espetxe (15); hiru urteren buruan (53); orain hiru aste (17); orain hiru urte (58)

arratsaldeko hirurak (27); arratsaldeko hiruretan (32); astean hirutan (13); azken hirurak (13); beste hiruak (17); beste hirurak (74); bitan edo hirutan (12); gainerako hirurak (13); goizaldeko hirurak (17); goizeko hiruak (11); goizeko hirurak (26); goizeko hiruretan (19); gu hirurok (27); hiruak bat (15); hiruen artean (15); hiruetan hogoi (88); hiruetan hogoi bat (37); hiruetarik bat (14); hiruko gobernua (27); hiruko lerrotik (25); hirukoa osatzen (31); hirukoa osatzen duten (27); hirurak aldera (22); hirurak arte (18); hirurak batera (28); hirurak dira (27); hirurak elkarrekin (11); hirurak irabazi (13); hirurak ziren (20); hirurok elkarrekin (14); hiruron artean (11); hirutik batek (12); hirutik bi (14)

arratsaldeko hirurak (27); aurreko hirurak (7); aurreneko hirurak (3); azken hirurak (13); azkeneko hirurak (3); bertze hirurak (3); beste hirurak (74); etxeko hirurak (3); gainerako hirurak (13); gainontzeko hirurak (5); goizaldeko hirurak (17); goizeko hirurak (26)

hirurak aldean (8); hirurak aldera (22); hirurak arte (18); hirurak atzera (3); hirurak bakarrik (3); hirurak bat (10); hirurak batera (28); hirurak desberdinak (3); hirurak dira (27); hirurak elkarrekin (11); hirurak elkarren (3); hirurak elkarri (3); hirurak eseri (4); hirurak galdu (5); hirurak hil (4); hirurak inguru (3); hirurak inguruan (7); hirurak irabazi (13); hirurak jo (3); hirurak sartu (3); hirurak zeuden (6); hirurak ziren (20)

abiatu ziren hirurak (3); arratsaldeko hirurak arte (3); arratsaldeko hirurak ziren (4); atera ziren hirurak (3); egin ziren hirurak (6); eseri ziren hirurak (4); geratu ziren hirurak (4); goizaldeko hirurak aldera (5); goizeko hirurak aldera (7); goizeko hirurak arte (4); goizeko hirurak ziren (3); hasi ziren hirurak (3); hirurak ala hirurak (5); hirurak atzera bota (3); hirurak bat dira (3); hirurak edo laurak (3); hirurak eta laurden (5); hirurak irabazi ditu (4); hirurak min hartuta (3); joan ziren hirurak (10); lehen hirurak (9); lehenbiziko hirurak (3); lehenengo hirurak (7); sartu ziren hirurak (5); zituen beste hirurak (3)


hirugarren 1 ord zerrenda batean aurretik bi dituena (3.).

Hirugarren kapitulua.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 421. orr.

Nire hirugarren ukoa adituta.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 245. orr.

-Yea man, fuckin' the fuck -hirugarren behatza zerura, Draganek filmetan hainbat aldiz entzuna errepikatu zion.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 321. orr.

Maimunak lurra hankaz jo zuelarik, hirugarren jeinu bat agertu zen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 125. orr.

Hirugarren Mundu Gerra piztuko zuela.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 98. orr.

Hamar lanpostu berrietatik sei hirugarren sektoreari dagozkio-eta.  Berria - Ekonomia   2004-03-18

Uztaileko hirugarren astea zen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 83. orr.

Urteko hirugarren hiruhilekoan.  Berria - Ekonomia   2004-11-24

Hirugarren Etorbidearen kantoian gelditu zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 225. orr.

Blusa baporetsuko hirugarren botoiaren ondoan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 167. orr.

Hirugarren une batean, [...].  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 79. orr.

Hirugarren klaseko bidaztiak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 108. orr.

Hirugarren graduko erredurekin.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 99. orr.

Hirugarren munduko etnia arteko gerlaren batean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 199. orr.

Hirugarren solairuko zoko-zokoan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 301. orr.

Hirugarren mailakotzat jotzen diren horietakoak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 37. orr.

Hirugarren zutabe hark.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 366. orr.

Hirugarren eta hondar aukera nuen, berriz ere bidea osorik ez urratzekotan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 270. orr.

-Hirugarren aldiz aste honetan!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 9. orr.

2 (dagokion izena ezabaturik)

Napoleon Hirugarrena.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 70. orr.

Bizi garen planeta, Eguzki sistemako hirugarrena.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 209. orr.

Kotxezainak, bidegurutze bi atzean utzi eta hirugarrena hartu behar zutela entzunik, esan zuen: [...].  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 63. orr.

Hirugarrena irekitzearekin aurkitu nuen komuna.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 256. orr.

Laidoen zerrenda aletu nion: lehena, eta barkaezina, hainbat errezeta gaizki emana [...]; bigarrena, analisi sozio-ekonomiko guztietan porrot egin izana; hirugarrena, oso irtenbide zaileko edo akaso irtenbiderik gabeko arazoen irtenbideak besteei larderiaz exijitzea.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 69. orr.

Geziak, berriz, oraingo hau hemendik, hurrengo hori hortik, eta hirugarren hura handik jaurtitzeko libertatea ematen diote jaurtitzaileari.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 10. orr.

Eta azken honen kausa ere Jainkoa da, beste hirugarren batek hunkitzen duen bezainbatean.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 137. orr.

Ustekabean iritsi berria den hirugarren bati so egiten dionean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 155. orr.

Bere irudiko, albotik ere ebakia egitea komeni zen, eta hori, hirugarren baten laguntzaz, lehengoarekin lotzea.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 180. orr.

Eta euskara hutsez argitaratzen den hirugarren batean.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 30. orr.

Zurekin joango naiz -agindu zuen hirugarrenak.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 19. orr.

Hirugarrenekoak afaltzen ari dira.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 65. orr.

Ez dik bada honek izango hirugarrenik. ik beherago 9.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 80. orr.

Etxe baten tximiniatik, hirugarrenetik, kea erne zen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 263. orr.

3 (forma soila aditz baten ezkerrean)

Van Petegem hirugarren helmugaratu zen.  Berria - Kirola   2006-04-12

Igor Astarloa, berriz, hirugarren iritsi zen.  Berria - Kirola   2004-08-03

Ligaxkan hirugarren gelditu denak jokatu beharko luke finala.  Berria - Kirola   2004-06-04

Bigarren eta hirugarren geratutako guztiek bezala, gaur bigarren kanporaketa jokatu beharko du surflari euskaldunak.  Berria - Kirola   2004-10-06

4 hirugarrenik.

Aurrena don Mauricio dago, gero don Miguel, hirugarren don Bernardino.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 462. orr.

Hirugarren, arrazoimenak kausalitate naturalean murgildurik obratzen du.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 18. orr.

Hirugarren, ez ikustaraztea menpekoek Estatu monarkiko bati baino obedientzia gutxiago zor diotela Estatu aristokratiko eta demokratiko bati.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 54. orr.

Azkenik, hirugarren, nik uste dut hiriak irakurketa sinbolikoa duela.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 103. orr.

5 hirugarrenekoz hirugarrenez.

-Nor dira giltzapetuak? -hirugarrenekoz mintzatu zen Janina  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 106. orr.

6 hirugarrenez hirugarren aldiz.

Bi besoetatik oratuz, hirugarrenez geldiarazten ari zen nire aitzinapenak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 171. orr.

Haren egonarria hirugarrenez frogatzeko.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 170. orr.

Sentitzen dinat hirugarrenez hi defraudatzea.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 79. orr.

Egoera bera errepikatu zen bigarrenez eta hirugarrenez epe laburrean.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 39. orr.

Eta, izan ere, huraxe neukan gogoan, hirugarrenez teklatua balakatu nuenean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 270. orr.

Eta horrela ihardetsi nion, hirugarrenez, baietz alegia.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 172. orr.

Hirugarrenez goiz berean.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 15. orr.

7 hirugarrengo hirugarrena.

Lehen bi faseetan saltzen ez diren akzioak, ordea, hirugarrengoan batzorde instituzional batek nori saldu kontrolatuko du.  Berria - Kirola   2004-12-23

Lehen txandan azkeneko lauak arituko dira, tarteko lauak bigarrengoan, eta lau onenak hirugarrengoan.  Berria - Kirola   2004-08-28

Orain idazten ari den nobelan, bere hirugarrengoan, [...].  Berria - Kultura   2004-12-07

· Hirugarrengo, ordea, galdetu beharrekoa da, zerk eragiten duen egiaz behin eta berriro ihes hori.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 34. orr.

8 hirugarrengoz hirugarrenez.

Hirugarrengoz ezkontzera zihoala esatera joan zitzaion Jokin amari.  Berria - Kultura   2004-10-12

9 hirugarrenik aurreko bien ondoren.

Kanon bat asmatzeko honako osagai hauek behar dituzu: lehenbizi, hizkuntza bat; bigarrenik, hizkuntza horretan idazten duten idazle batzuk; hirugarrenik, erakundeak. Dena dela, polizia bati beti plazer handia zitzaion, lehenik kulpagabea izututa ikustea, bigarrenik lankide bati mesede egitea, hirugarrenik [...] emakume eder bat beldurtzea.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 58. orr.

Hirugarrenik, emakumeak bisirra topatu zuen ate joka.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 243. orr.

Eta hirugarrenik, nik batere ezagutzen ez nuen Dionisio Orbegozo delakoa.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 199. orr.

Hirugarrenik eta azkenik, euskara bizirik dago mendebalean.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 68. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

atzo hirugarren (9); aurten hirugarren (8); baina hirugarren (34); bere hirugarren (65); beren hirugarren (8); beste hirugarren (18); bigarren edo hirugarren (47); bigarren eta hirugarren (104); da hirugarren (78); den hirugarren (32); denboraldiko hirugarren (8); dira hirugarren (14); ditu hirugarren (8); du hirugarren (44); duen hirugarren (45); dugu hirugarren (9); dute hirugarren (19); duten hirugarren (19); edo hirugarren (59); edo hirugarren mailako (9); egin zuen hirugarren (8); ere hirugarren (13); erregealdiko hirugarren (8); erregealdiko hirugarren urtean (8); eta hirugarren (478); eta hirugarren aldiz (17); eta hirugarren bat (21); eta hirugarren batek (9); eta hirugarren egunean (14); eta hirugarren mailako (17); eta hirugarren partida (8); eta hirugarren postuan (8); ez hirugarren (8); finalerdietako hirugarren (12); gaur hirugarren (15); gero hirugarren (8)

hirugarren adineko (13); hirugarren adinekoak (13); hirugarren adinekoen (23); hirugarren aldia (50); hirugarren aldia da (18); hirugarren aldian (11); hirugarren aldikotz (30); hirugarren aldiz (145); hirugarren aldiz jarraian (10); hirugarren arrazoia (12); hirugarren astea (10); hirugarren astean (17); hirugarren atala (26); hirugarren atalak (8); hirugarren atalburuko (8); hirugarren atalean (16); hirugarren aukera (20); hirugarren bat (69); hirugarren bat ere (9); hirugarren batek (39); hirugarren baten (19); hirugarren bati (11); hirugarren belaunaldiko (18); hirugarren bide (9); hirugarren bidea (20); hirugarren da (23); hirugarren denboraldia (11); hirugarren dira (8); hirugarren diska (8); hirugarren diskoa (18)

hirugarren edo (28); hirugarren edo laugarren (22); hirugarren eguna (31); hirugarren egunean (79); hirugarren egunean piztu (8); hirugarren eguneko (8); hirugarren egunerako (12); hirugarren egunez (11); hirugarren ekitaldia (8); hirugarren entsegua (9); hirugarren eserlekua (8); hirugarren eta (137); hirugarren eta azken (34); hirugarren eta laugarren (71); hirugarren etapa (62); hirugarren etapak (9); hirugarren etapan (17); hirugarren ezagutza (16); hirugarren ezagutza mailaren (8); hirugarren fase (9); hirugarren fasea (14); hirugarren fasean (22); hirugarren finala (15); hirugarren garaipena (33); hirugarren garaipena lortu (13); hirugarren gela (8); hirugarren gizona (10); hirugarren gola (19); hirugarren gradua (31); hirugarren graduan (13); hirugarren haur (11); hirugarren haurra (17); hirugarren hiruhilekoan (24)

hirugarren indarra (10); hirugarren izan (54); hirugarren izan zen (41); hirugarren jardunaldia (39); hirugarren jardunaldia jokatu (9); hirugarren jardunaldian (21); hirugarren jardunaldiko (21); hirugarren kanporaketa (11); hirugarren kapitulua (19); hirugarren klaseko (9); hirugarren lana (12); hirugarren laurdena (10); hirugarren laurdenaren (9); hirugarren laurdenean (54); hirugarren lekuan (9); hirugarren lerroa (20); hirugarren lerroan (14); hirugarren lerroko (11); hirugarren liburua (20); hirugarren liburuan (13); hirugarren maila (19); hirugarren mailako (86); hirugarren mailan (43); hirugarren mailara (10); hirugarren mendean (8); hirugarren minutuan (8); hirugarren multzoa (8); hirugarren multzoan (10); hirugarren mundu (13); hirugarren mundua (21); hirugarren munduan (9); hirugarren munduko (39)

hirugarren partea (10); hirugarren partida (121); hirugarren partida galdu (9); hirugarren partida irabazi (10); hirugarren partida jokatuko (11); hirugarren partidak (9); hirugarren partidan (24); hirugarren pertsona (24); hirugarren pertsonan (22); hirugarren pisuan (14); hirugarren pisura (10); hirugarren postu (9); hirugarren postua (77); hirugarren postua lortu (10); hirugarren postuan (101); hirugarren postuan dago (8); hirugarren postuan sailkatu (16); hirugarren postuari (9); hirugarren posturako (15); hirugarren proba (11); hirugarren proban (10); hirugarren sailkatu (57); hirugarren sailkatu zen (30); hirugarren sailkatua (11); hirugarren sailkatuak (8); hirugarren saioa (32); hirugarren saioan (10); hirugarren saria (22); hirugarren seme (9); hirugarren solairuan (25); hirugarren solairuko (36); hirugarren solairura (11); hirugarren talde (9); hirugarren taldea (19); hirugarren taldeak (23); hirugarren taldeak irabazi (8); hirugarren txandan (11); hirugarren txapela (16)

hirugarren urratsa (10); hirugarren urtea (38); hirugarren urtea da (9); hirugarren urtean (41); hirugarren urtez (37); hirugarren urtez jarraian (15); hirugarren zati (8); hirugarren zatia (26); hirugarren zatian (21); hirugarren zatiko (35); hirugarren zatiko obren (10); hirugarren zikloko (10); hogeita hirugarren (15); honetan hirugarren (8); horren hirugarren (9); iaz hirugarren (12); itzuliko hirugarren (21); itzuliko hirugarren etapa (15); izan zen hirugarren (14); kopako hirugarren (15); lehen eta hirugarren (18); ligako hirugarren (23); lortu zuen hirugarren (8); multzoko hirugarren (14); munduko hirugarren (18); nafarroako ubidearen hirugarren (11); nagusiko hirugarren (8); sailkapeneko hirugarren (12); torneoko hirugarren (9); txapelketako hirugarren (27); ubidearen hirugarren (20); ubidearen hirugarren zatiko (18); urteko hirugarren (23); urteko hirugarren hiruhilekoan (11); zen hirugarren (64); zerrendan hirugarren (8); ziren hirugarren (10); zuen hirugarren (59); zuten hirugarren (13)

bigarrena eta hirugarrena (12); da hirugarrena (11); eta hirugarrena (195); eta hirugarrena ere (8); hirugarrena da (29); hirugarrena ere (25); hirugarrena eta (23); hirugarrena izan (9); hirugarrena izango (12)

eta hirugarrenak (26); eta hirugarrenari (8); eta hirugarrenean (57); eta hirugarrenetik (8); eta hirugarrenez (11); eta hirugarrenik (29); hirugarrenean ere (11)


hirugarrendar iz hirugarren ordean bateko kidea.

"Etxean" zelibatoa edo "penitentzi bizitza" egiten duten senar-emazte hauek hirugarrendarrak, hau da, frantziskotar idealak munduan bizi zituzten laikoak, ekartzen dizkigute gogora.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 304. orr.

Ez da esaten erraza, "fededun" hauek guk ezagutzen ditugunak bezalako "hirugarrendarrak" edo hirugarrendarren aurrekoak izan ziren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 96. orr.

Zeure hiru Ordenetako arima guztiak -hau da, anaia txikienak, lekaime eta hirugarrendarrenak-.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1090. orr.


hirugihar (ETCn 231 agerraldi; orobat hirugiharre ETCn 5 agerraldi) 1 iz urdaiez minzatuz, hiru gihar dituena.

Baconari "hirugiharra" deitu zion.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 25. orr.

Hirugiharra eta betegarrietarako xingarra prestatzen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 127. orr.

Arasaren goiko apalean paperez bilduta zegoen hirugiharretik lau xerra hartu zituen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 34. orr.

Neskameak arrautzak eta hirugiharra ekarri zituen erretilu batean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 257. orr.

Arrautzak, hirugiharra eta ogi xigortua hartu eta gosaltzeari lotu zitzaion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 257. orr.

Hirugiharra eta ogia, zapi garbi batean bildurik.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 45. orr.

Dilistak hirugiharrearekin eta antxoak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 83. orr.

Hirugiharrezko ogitartekoak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 46. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hirugihar zati bat ateratzen dut hozkailutik.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 103. orr.

Amak goizean berean frijitutako hirugihar zerra lodia.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 183. orr.

Hirugihar-xerra sorta.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 34. orr.

Ahoan hirugihar-zaporea zeukala alde egin zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 474. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hirugiharra eta (5)


hiruhilabete (8 agerraldi, liburu 1 eta 7 artikulutan; ETCn 155 agerraldi) iz hiruhilekoa.

Urteko hirugarren hiruhilabetea ona izan da Nafarroako enpresarentzat.  Berria - Ekonomia   2004-11-30

Horien antzeko emaitzak atera daitezke aurreko hiruhilabeteetan edo urteetan egindako inkestetatik ere.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 29. orr.

Ekoizpen jarduera izugarri handia izan dugu azken hiruhilabetean.  Berria - Ekonomia   2004-04-15


hiruhilabetekari iz urtean lautan agertzen den aldizkaria.

Hiruhilabetekariaren lehen aleak igandean egingo den Alderdi Eguna du gai nagusitzat.  Berria - Euskal Herria   2004-09-24

Hiruhilabetekari bat izanen da, eta urtean lau ale agertuko dira.  Herria   2004-02-19

Maiztasuna: Hiruhilabetekaria.  Berria - Euskal Herria   2004-07-30


hiruhilabeteko (20 agerraldi, 13 artikulutan; orobat hiru hilabeteko g.er.) iz hiruhilekoa.

Azken hiruhilabeteko emaitzak. Aurreko hiruhilabetekoan baino 7.000 lagun gehiago daudela lanik gabe.  Berria - Ekonomia   2004-01-17

Euroaren eremuko herrialdeen BPGk %0,3 eta %0,7 artean egingo du gora aurtengo lehen bi hiruhilabetekotan.  Berria - Ekonomia   2004-04-17

Gimnastikan bigarrena izan zuan azken hiru hilabetekoan -esan nuen nik.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 106. orr.

Orain arte urtebetekoa zen epe hori; lege berriak hiru hilabetekoa zehazten du.  Berria - Euskal Herria   2004-11-27

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

azken hiruhilabetekoan (3); lehen hiruhilabetekoan (9)


hiruhile (11 agerraldi, liburu 1 eta 9 artikulutan; ETCn 28 agerraldi) iz hiruhilekoa.

Sektoreen ikuspegitik, azken hiruhilean eraikuntza hazi zen gehien, urte arteko %3,8ko tasarekin.  Berria - Ekonomia   2004-09-14

Frantses erakasle bat bilatzen du denbora osoz lehen hiruhilerako.  Herria   2003-09-04

Hiruhileko notak irakurtzera.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 36. orr.


hiruhilekari iz hiruhilabetekaria.

Gerra osteko idazlerik handienek idatzi zuten Olerti hiruhilekarian.  Berria - Kultura   2004-03-02


hiruhileko (275 agerraldi, 12 liburu eta 136 artikulutan; ETCn 5.135 agerraldi) iz hiru hilabete hurrenez hurrenekoren denbora bitartea.

Iaz baino %250 gehiago ekoitzi dute hiruhileko honetan.  Berria - Ekonomia   2004-04-13

Hiruhileko berriko lehenengo Igarpen-eskola ez zen hain atsegina izan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 192. orr.

Bigarren hiruhileko fiskalean.  Berria - Ekonomia   2004-12-14

Hiruhileko «ezkorra» izan da.  Berria - Ekonomia   2004-04-23

Hurrengo urteko lehendabiziko hiruhilekoa bukatu baino lehen.  Berria - Harian   2005-03-31

Hiruhilekoaren bukaera hurbiltzean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 345. orr.

Urteko lehen hiruhilekoaren emaitzak.  Berria - Ekonomia   2004-06-17

Harryren bila joan zen bigarren hiruhilekoa hasi aurreko gauean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 191. orr.

Iazko azken hiruhilekoan %0,3 soilik hazi zen euroaren eremuko ekonomia.  Berria - Ekonomia   2004-02-14

EAEko aktibitate eta langabezia tasak 2002ko II. hiruhilekoan.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 225. orr.

Irakasleentzat ere hura zela hiruhilekoko azken asteburua.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 166. orr.

Bigarren hiruhilekoko datuak, orokorrean, nahiko baikorrak dira.  Berria - Ekonomia   2004-07-24

Aurreko hiruhilekoetan baino apalago hazi da hirugarrenean.  Berria - Ekonomia   2004-11-24

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

azken hiruhileko (3); bigarren hiruhilekoa (4); hiruhilekoa hasi (3); lehen hiruhileko (5); lehen hiruhilekoa (4)

aurreko hiruhilekoan (9); aurreko hiruhilekoan baino (4); aurtengo lehen hiruhilekoan (14); aurtengo lehenengo hiruhilekoan (6); azken hiruhilekoan (47); azken hiruhilekoan baino (4); azkeneko hiruhilekoan (3); bigarren hiruhilekoan (31); da bigarren hiruhilekoan (3); da lehen hiruhilekoan (5); ditu lehen hiruhilekoan (3); du lehen hiruhilekoan (5); hirugarren hiruhilekoan (24)

hiruhilekoan baino (16); hiruhilekoan bpg (4); hiruhilekoan ekonomia (3); hiruhilekoan erredakzioa (4); hiruhilekoan eta (5); iazko azken hiruhilekoan (6); iazko lehenengo hiruhilekoan (3); laugarren hiruhilekoan (6); lehen hiruhilekoan (79); lehen hiruhilekoan bpg (3); lehenengo hiruhilekoan (23); lehenengo hiruhilekoan baino (4); lehengo hiruhilekoan (3); urtearen lehen hiruhilekoan (4); urteko azken hiruhilekoan (5); urteko bigarren hiruhilekoan (14); urteko hirugarren hiruhilekoan (11); urteko lehen hiruhilekoan (16)

azken hiruhilekoko (3); hirugarren hiruhilekoko (3); hiruhilekora arte (3)


hiruhilero adlag hiruhile oroz.

Halaber, Gobernuak hiruhilero suhiltzaileen ibilgailuak eta tresneria ikuskatuko ditu segurtasuna bermatzeko.  Berria - Ekonomia   2004-06-05


hiruhortz iz hiru hortz dituen sardea.

Orduan [...] Carmichael jaun zaharra topatu zuen aldamenean, antzinako Jainko pagano baten itxuraz, zimatsua, ilean belar aihenak eta eskuan hiruhortza.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 203. orr.


hiruhortzeko (orobat hiru-hortzeko) iz hiruhortza.

Hodeiak pilatu eta itsasoa astindu zuen, eskuan hiruhortzekoari eutsirik.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 24. orr.

Eskuan hiru-hortzeko bat zeraman gizon bat apezari hurbildu eta zerbait xuxurlatu zion belarrira.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 233. orr.


hiruki1 (132 agerraldi, 28 liburu eta 19 artikulutan; ETCn 581 agerraldi) 1 iz hiru aldeko poligonoa. ik triangelu.

Marrazki figuratiborik ez, laukiak, birbilak eta hirukiak dira nagusitzen.  Berria - Kultura   2004-09-14

Hiruki batek hiru angelu ditu.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 216. orr.

Hiruki aldekidea.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 24. orr.

Hobe izanen zen, ene irudiko, Pitagorasen hirukiaren teoriaren zehaztea!  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 135. orr.

Izar gartsu eta sumin bat agertu zela teilatuaren hirukian gaindi.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 127. orr.

Zenbaki bat zeramaten arropetan josita (Auschwitzen tatuatu egin zieten), hiruki baten barruan.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 14. orr.

Horixe egiten zuten antzinakoek, hirukiak aipatzen baitzituzten, lauki hitzaren eredu beraren gainean eratutako hitza erabiliz.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 38. orr.

2 irud

Gasteiz, Legutiano eta Langraiz Oka lotuko lituzkeen hirukia.  Berria - Euskal Herria   2004-03-18

Garazi/Amikuze/Hazparneko hirukiaren barnean izanen da.  Herria   2004-11-11

Hiruki sunita deitua izan den eskualde honetan.  Berria - Mundua   2004-07-11

Esanahia: horra Hizkuntzaren Filosofiaren ardatza izan den hiruki linguistikoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 126. orr.

Era horretako aurreneko hirukia Indonesian, Malaysian eta Singapurren sortu zen, 1989an.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 77. orr.

Hirukirik dinamikoena, nolanahi ere, Taiwan, Hong Kong eta Txinako hegoaldeko enpresek osatzen dute.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 77. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Handik zintzilik hiruki-formako xorro bat, punta beherantz zuena.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 316. orr.

Latina deritzegun horietako hiruki-taxuko bela bi bakoitzean.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 30. orr.

· "Hazkunde-hiruki" direlakoen ugaltzeak frogatzen du integrazioa; alegia, hainbat herrialdetako eskualde mugakideak elkartzen dira, eta beren baliabideak konbinatzen dituzte enpresa multinazionalen jarduerak erakartzeko helburuaz.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 77. orr.

• 4 izond hiruki formakoa.

Aldare hirukia ere harri beltz batean landua zen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 34. orr.

Forma bereziko itzal hiruki bat botatzen zuen atariko koxka gainera.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 197. orr.

Forma luzea edo karratua biribila edo hirukia baino egokiagoak eta atseginagoak direla naturarentzat.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 258. orr.

Tai-txilarien atzealdean, uraren gainetik, uhartea, inoiz baino hirukiago.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 150. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hiruki formako (3); hiruki gorria (5); urrezko hirukia (3)


hiruki2 (orobat hiruxki) 1 iz senideez edo umeez mintzatuz, hiruko sabelaldi berean jaioa.

Zure seme bat nahi dugu, zure alaba bat, bikiak, hirukiak.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 208. orr.

Batzuk beren sehaska gorri hutsean, batere mantillarik gabe; besteak beren mantilla horixta eta guzi; bixkiak han; hiruxkiak hor; lau eta boxkiak ere bai tartean.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 183. orr.

Hirukiak edukitzea ez baita egunero gertatzen den gauza.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 30. orr.

Orexan hiruxki jaio zen Nikolas Ormaetxea kaskagor sonatu hura.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 38. orr.

• 2 izond hiru banakokoa.

Sortutako adimen orori erabat ezinezko zaio ulertzea nola esentziaz gaineko batasun hura, esentziaz singlea, hirukia den pertsonetan.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 77. orr.

Zer da argazki horretan gehien gustatzen zaidana? ez dakit; naturaren eta eraikuntzaren arteko oreka izan liteke: harria, egurra eta loredia; edo hiruki bitxi hori: mutila, txakurra eta ninia.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 107. orr.


hirukitu izond

Zer adierazi nahi zuen forma hirukitu purpura harekin, "horko horretan?" galdetu zion.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 56. orr.


hirukitxo iz hiruki tixkia.

Erdian sartuta dauden hirukitxoek luminantzia bera dute denek, baina beren itxurazko argitasuna oso desberdina dute.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 37. orr.


hiruko (ETCn 4.277 agerraldi) 1 izlag hiruk osatua. ik triada.

Gobernu, sindikatu eta enpresa elkarteek sinatutako hiruko akordio honek.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 245. orr.

Hiruko zatiketa honetan.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 178. orr.

Hiruko lerroak eginda abiatu gara hirirantz.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 63. orr.

Militarren antzera, hiruko zutabeak osatuz.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 240. orr.

Oraindik ez zait-eta hiruko erregela egiten ahantzi.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 14. orr.

2 (kartetan)

Hiruko ezpata bota zuen Otalorak kartei asko erreparatu gabe, bera zen esku.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 117. orr.

-Gu biokin -pikardiazko irribarre batez-. "Hiruko urrean".  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 316. orr.

3 (proportzioetan)

Gizakietan hiruko bat, 2.000 milioi lagun, prentsa askatasunik ez den herrietan bizi da.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 137. orr.

Andreen arteko hiruko batek bortxa sufritu zuen etxean.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 175. orr.

Diputazioak erabakia hartu eta udalen hiruko bik berretsi.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 105. orr.

Hiruko bitan baino gehiagotan bazirela lege aldetik hutsarte nabarmenak.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 180. orr.

4 (izen gisa)

Zientzia, Teknologia, Gizartea (ZTG) hirukoak.  Berria - Euskal Herria   2004-12-21

Baliabiderik ezean sortu garen tokian bizi izateko modurik ez izateak hainbat trinomio osatzen dute, esate baterako pobrezia, enplegua eta kultur aniztasuna hirukoa.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 81. orr.

Ez dago inora ihes egiterik, "gizon-jainko-mundu" hirukoa, "gizon-jainko" bikora agortu gabe.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 185. orr.

Gero, itsumustuan pianora hurbildu, eta, Eviek eskatu ahala, eskalak jotzen eta akordeak kantatzen hasi zen, hiruko maiorretatik hasiz.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 232. orr.

5 hiruko gobernua.

Hirukoak ez du onartu akordioa hitzaurreari buruz soilik nahi izatea.  Berria - Euskal Herria   2004-12-02

6 hiruko gobernu hiru alderdik osaturiko gobernua.

Hiruko gobernua osatzen duten alderdien arteko desadostasunak badirela aitortu zuen lan taldearen lehendakari Jose Antonio Rubalkabak ere. herria¬

Lehendakariaren eta hiruko Gobernuaren proposamena.  Berria - Euskal Herria   2004-01-31

Jaurlaritzako hiruko gobernuak sostengatu duen plana.  Berria - Euskal Herria   2004-02-13

Alli PSNk, CDNk eta EAk osatzen zuten Nafarroako hiruko gobernuaren kide zen.  Berria - Euskal Herria   2004-10-26

Bai Urralburu presidente zenean; bai Otano hiruko gobernuaren buru zenean.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 42. orr.

ERCren hiruko gobernuko kideek ongi jokatu al dute?  Berria - Euskal Herria   2004-01-30

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bi hiruko (9); hiruko alderdiek (5); hiruko bat (5); hiruko batekin (3); hiruko bi (5); hiruko gobernua (27); hiruko gobernuak (6); hiruko gobernuan (5); hiruko gobernuaren (10); hiruko gobernuko (9); hiruko hori (4); hiruko jaurtiketa (5); hiruko jaurtiketetan (5); hiruko koalizioko (3); hiruko lerroa (3); hiruko lerrotik (25); hiruko saskiraketa (3); kataluniako hiruko (4)

bi hiruko sartu (4); hiruko gobernua osatzen (8); hiruko lerrotik jaurtitzeko (3); hiruko lerrotik saskiratu (3); hirukoa desegitea (3); hirukoa eta ciu (5); hirukoa nagusitu (4); hirukoa osatzen (31); jaurlaritzan hirukoa (9); jaurlaritzan hirukoa osatzen (8); kataluniako hirukoa (3); osatutako hirukoa (3); osatzen duten hirukoa (3)

dagoen hirukoak (3); eusko jaurlaritzako hirukoak (4); gasteizko hirukoak (4); hirukoak aurkeztu (3); hirukoak aurkeztutako (6); hirukoak dio (3); hirukoak eta aralarrek (4); hirukoak eta ciuk (4); hirukoak irabazi (3); jaurlaritzako hirukoak (7); kataluniako hirukoak (3)

eusko jaurlaritzako hirukoaren (3); hirukoaren agintaldia (3); hirukoaren aurka (4); hirukoaren barruan (10); hirukoaren kontra (3); hirukoaren laugarren hanka (3); hirukoaren ordezkariek (3); hirukoaren proposamena (4); hirukoaren proposamenak (3); hirukoaren ustetan (3); jaurlaritzako hirukoaren (4); kataluniako hirukoaren (4); leporatu zion hirukoari (3)


hirukoiti izond hirukoitza.

Sistema horien gainean nortasun bakarra eraiki nahi izatea egitasmo politiko hutsa da, zilegia izanda ere, eta gaur egungo eskema hirukoitian kultur nortasun bakarra eraiki daitekeela sinistea, nahikunde hutsa da.  Berria - Kultura   2004-10-31


hirukoitz (132 agerraldi, 42 liburu eta 41 artikulutan; ETCn 2.064 agerraldi) 1 izond mota bereko hirur gauzez osatua. ik hirukun.

Amu hirukoitzak haztatzen ari nintzen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 107. orr.

Nik txakurka jarrarazi nuen sofa hirukoitz luzean.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 42. orr.

Bizimodu bikoitzen eta hirukoitzen aldekoa da, atal zatikatuetan bizitako bizimoduen aldekoa. Ez baikenekien gaurko Terapia Hirukoitzaren berri.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 14. orr.

Gero musika ipini zuten, doinu sentsual bat, eta berehala erakustaldi hirukoitza hasi zen.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 104. orr.

Zakil ezin tenteago haiek ahoan sartu zituzten, seientzat gozamen hutsa zen 69 hirukoitza osatuz.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 106. orr.

Nola zitekeen gorputz hirukoitzean bakarra zenak, burua lehoi, isatsa dragoi eta enborra Kimera edo Ahuntz zuenak berak, gorputzeko gar biziak ahotik jaurtitzea?  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 359. orr.

Jaungoiko Bakar eta Hirukoitza gurtzea.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 20. orr.

S. Bonabenturak bide bakar eta hirukoitzaren hiru alderdiak iradokitzen ditu: hasiera (garbitzea), aurrerabidea (argitzea) eta burutzapena (perfektu egitea).  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 750. orr.

Gipuzkoa-Naparroa-Frantzia muga hirukoitzean.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 22. orr.

Kristoren Elizak ere molde hirukoitzean berriztatua behar zuen izan: alegia, Frantziskok emandako bizimolde, erregela eta doktrinaren arabera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 881. orr.

2 (izan aditzarekin)

Nik umetan ezagutu nuen "Lehoiaren Iturria", egia esan, hirukoitza zen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 36. orr.

Maitatzea beti irekia da, hirukoitza da: maitalea maitatuarekin maitasunez elkartzen duen ariketa.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 79. orr.

Zu zara hirukoitza eta bakarra, Jauna, jainkoen Jainkoa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 68. orr.

· Zakur baten edadearen hirukoitza da zaldiarena, hiru aldiz zaldiarena da gizakiaren adina.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 176. orr.

3 jauzi hirukoitz

Igerilekura jauzi hirukoitza egingo duen jauzilariaren urduritasunarekin.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 100. orr.

Ikuskizunak aurrera egingo badu, jauzi bikoitz zena hirukoitz bihur dadin eskatzen du publikoak.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 143. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

berdinketa hirukoitz batean (3); berdinketa hirukoitza (4); euskarri hirukoitza (3); jaungoiko hirukoitzaren (3); jauzi hirukoitza (9); jauzi hirukoitzean (7); jauzi hirukoitzeko munduko (3); koroe hirukoitza (6)


hirukoiztu, hirukoitz/hirukoiztu, hirukoizten da/du ad hirukoitz bihurtu; hiru halako bihurtu edo egin, hiru aldiz handiago bihurtu edo egin.

Gizateria hirukoiztu egin da mende batean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 157. orr.

Petrolioaren prezioa laukoiztu egin zen Yom Kippur-eko gerraren ondoren (1973), eta hirukoiztu Irango iraultzarekin (1979).  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 87. orr.

Alde egin neban egunetik hirukoiztu edo laukoiztu egin zirala konturatu nintzan!  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 53. orr.

Esako urtegiaren gaitasuna hirukoiztuko zuten handitze lanek.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 158. orr.

Proiektorearen gortina birakaria "bikoiztu" edo "hirukoiztu" egin zen; era horretara, proiektatzen zen fotograma bakoitzeko, bi edo hiru aldiz eteten zen proiektorearen argi-fluxua.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 36. orr.

Ilaje berde nabarraren azpian, oinaze zahar batek enborraren bihotz-bihotzetik erdibitzen, hirukoizten zituen, eta adar bihurritu kiskalietan egiten zuen gora, argi bila, garrasi isilean.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 189. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hirukoiztu du (7); hirukoiztu edo laukoiztu (3); hirukoiztu egin (30); hirukoiztu egin da (11); hirukoiztu egin dira (4); hirukoiztu egingo (5); hirukoiztu egiten (4); kopurua hirukoiztu (5)


hirukolore 1 izond hiru kolorez osatua.

Bandera hirukoloreaz estalirik.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 94. orr.

2 hirukoloreko hirukolorea

Batak xingola hirukolorekoa zuen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 325. orr.


hirukote 1 iz hiru pertsonaz osatutako taldea.

Garai hartan halako hirutasun bat zegoen soinujoleen artean, besteen gainetik ageri zen hirukote bat: Elgeta, Sakabi eta Gelatxo.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 17. orr.

Horrela, hirukote berria osatu zen: olerkaria gitarra-jole, argentinarra abeslari, eta Julen pandero-astintzaile. hurrengo astean, Herbert Matthews, Ernest Hemingway eta Martha Gellhorn hirukotea Brunete ikustera doa.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 84. orr.

Beti errotazioan lan eginez, hirukoteko kide bakoitzak saltoki batzuk bisitatu zituen, kontrol neurriak aztertzearren.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 129. orr.

Hirukoteen artean etengabeko mezu trukea hasi zen.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 93. orr.

Hirukote marxista handi haren xelebrekeria bat.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 92. orr.

2 hiru gauzaz osatutako multzoa.

Erdal j / i / y hirukotea, azkenik, bitara ekarri zen: bokalartean i idaztea erabaki zen (proiektu), eta j bestelakoetan.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 181. orr.

3 hiru pertsonen arteko sexu saioa.

Badira fantasia homoak eta heteroak; bikote, hirukote eta taldeko fantasiak; fantasia kuxkuxeroak edo exhibizionistak; fantasia samurrak eta erromantikoak, eta fantasia mugituagoak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 164. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Neska hirukotea ordaintzera dator.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 58. orr.

Musika hirukotea dugu, Ehiztaria filmeko soinu-banda gogora dakarten aireak jotzen.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 216. orr.

Musika-jole hirukoteak, ilunetan alde batera eserita, karramarroaren antzera higitzen den gaia jotzen du.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 242. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Badela autista guztiengan arazo nagusi bat, ezintasun-hirukote konstante bat: elkarreragin sozialerako ezintasuna, hitzezko eta hitzik gabeko komunikaziorako ezintasuna, jolas eta irudimenezko jardueretarako ezintasuna.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 240. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ditu hirukote (4); ebko hirukoteak (3); eta hirukote (4); eta hirukoteak (3); hirukote bat (17); hirukote baten (5); hirukote baten kontra (3); hirukote famatu (3); hirukote gisa (4); hirukote honek (3); hirukote hori (6); hirukoteak eta (3); osatutako hirukoteak (3); zen hirukotea (4)

bi hirukoteren (3); hirukotearen aurka (3); hirukotearen kontzertua (3); hirukoteen arteko (3); osaturiko hirukotearen (3)


hirukoteka adlag hirukoteak osatuz.

Han dozenaka neska ikusten baitziren, bikoteka, hirukoteka, laukoteka... ederrak, motzak, zaharrak, gazteak...  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 95. orr.

Elkarri lotutako hirukoteka egiten dena.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 350. orr.


hirukun (4 agerraldi, liburu 1ean; ETCn 19 agerraldi) izond hirukoitza.

Txubilloko itsas farolako argi-bala hirukunek txandaka argituta.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 12. orr.

Gotainerakoan, eliza hirukunak errezebitu ninduen, isilean.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 384. orr.

Zuberoan askotan gertatzen omen den bezala, Gotaineko eliz dorrea ere hirukuna da.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 336. orr.


hiruna 1adlag bakoitzari hiru, bakoitzak hiru.

Hiruna urte bete genituenean ere, haren begitarte sartua! haren kolore hitsa!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 70. orr.

Patioak ez zituen hiruna metro besterik luze-zabalean.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 120. orr.

Hiruna musu eman zizkioten elkarri masailetan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 427. orr.

Horien hiruna kopia entregatzen nizkion delako Pedritori.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 275. orr.

Bada beste bat idazle denoi hiruna galdera egin diguna.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 314. orr.

Hiruna hatz baino ez zuten.Ttattolaren lau aldeetan hiruna leiho.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 69. orr.

Hiruna kopa edanik, alaitu egin ziren denak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 482. orr.

Hiruna lagun Polleten albo banatan.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 177. orr.

Hiru selekzio ageri dira lehen postuan, hiruna punturekin.  Berria - Kirola   2004-01-27

Horietako bakoitza hiruna gorputz batuk osaturik zegoen, eta gorputz bakoitzak buru bana zuen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 220. orr.

Lau talde ziren bakotxa hiruna gaztetxoz osaturik.  Herria   2003-06-12

Hiruna gizoneko berrogeita hamar ekipo.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 19. orr.

Harri bakoitzarekin hiruna minutuko txandak egingo dituzte. herria¬

Sozialista Abertzaleek emandako aldeko eta kontrako hiruna botoen esanahia.  Berria - Harian   2005-01-13

Gorka Juanarena iruindarrari eta Berriozarko Sergio Iribarreni, berriz, hiruna mila euroko bermea ezarri zien.  Berria - Euskal Herria   2004-11-20

Bina eta hiruna ere berdindu zuten lau pilotariek partida.  Berria - Kirola   2004-02-15

2 hirunako izlag

Binako edo hirunako taldetxoak osatuko zituen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 104. orr.

Besteak bere aurretik Bolzanora bidali zituen, bina eta hirunako taldetan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1126. orr.

Segidan gainerako anaiak iritsiko ziren hiruna eta launako taldeetan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1125. orr.

Muskizko hirunako torneoko azken partidan.  Berria - Kirola   2004-08-22

Lehen tantoak ikusirik, bazirudien partida orekatua jokatuko zutela, baina hirunakoa izan zen azken berdinketa.  Berria - Kirola   2004-11-07

3 hirunan adlag hirunaka.

Ri-rau batean apaindu, atetik arrapataka irten eta, igogailuari itxoiteko astirik hartu gabe, binan-binan jaitsi nituen eskilarak, hirunan-hirunan azkenak.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 91. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bakoitzak hiruna (5); bakoitzarekin hiruna (5); bakoitzarekin hiruna minutuko (5); bertsolariek hiruna (3); bertsolariek hiruna bertso (3); eta hiruna (12); eta hiruna minutuko (3); harri bakoitzarekin hiruna (3); hiruna berdindu (3); hiruna bertso (26); hiruna bertso kantatu (7); hiruna bertso zortziko (4); hiruna birra (8); hiruna birra edan (8); hiruna gol (5); hiruna minutuko (10); hiruna minutuko txandak (8); hiruna punturekin (3); hiruna urte (3); hiruna urteko (4); txikian hiruna (5); txikian hiruna bertso (4)


hirunaka 1 adlag hirunako multzoetan.

Lehen emakumeek bakarrik zeukaten komunera binaka edo hirunaka sartzeko eskubidea, eta hori guretzat mixteriozko mundu bat zen.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 27. orr.

Liburuak hirunaka zeuden metatuta tximiniaren apalean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 34. orr.

Olatu handi haiek hirunaka baitzetozen.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 216. orr.

Gure egoeran askoz ere hobe da puntuak hirunaka batzea banan-banan batzea baino.  Berria - Kirola   2004-01-09

Hirunaka lotu nituen zumitzez.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 56. orr.

Baserrietara joaten ziren, janari bila, binaka edo hirunaka.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 190. orr.

Hurrengo eskailera-tartean hirunaka igo zituen mailak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 119. orr.

Lasterka jaitsi zituen eskailerak, hirunaka gutxienez.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 34. orr.

Eskaileretan behera joan zen, hirunaka-hirunaka.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 282. orr.

2 hirunakako izlag hirunako.

Lapurrak binakako eta hirunakako taldetan joan ziren hirira.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 104. orr.

Binakako edo hirunakako taldetan banaturik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 212. orr.

Hirunakako hiru lerrotan doaz.  Berria - Kultura   2004-11-07

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

binaka edo hirunaka (7); binaka edo hirunaka (7); binaka eta hirunaka (4); binaka eta hirunaka (4); edo hirunaka (8); eskailerak hirunaka (3); eskailerak hirunaka (3); eta hirunaka (4); hirunaka edo (4); puntuak hirunaka (5); puntuak hirunaka (5)


hirunazka adlag ipar hirunaka.

Otoiz egiten zuten birazka, hirunazka, eguzkia ateratzean eta sartzean.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 97. orr.

Baina etxetik zenbait urrats urrunago berriz biltzen ziren binazka, hirunazka.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 159. orr.

Gure gelak zein-bereari eskaintzen, birazka edo hirunazka eta zenbait bakarka.  Herria   2001-11-01


hirurehun 1 zenbatz hiru bider ehun, 300. (dagokion izenaren ezkerrean)

Hirurehun ibaik baino gehiagok hornitzen dute aintzira.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 385. orr.

Hirurehun eta berrogeita hamar hegazkin ingelesek.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 257. orr.

Hamalau ikastaro, ehun irakasle eta hirurehun partaide inguru.  Berria - Euskal Herria   2004-07-20

Komisaria bat erre zuten hirurehun aborigen inguruk, Palm uhartean.  Berria - Mundua   2004-11-27

Hirurehun elizaren kupulak nabari ziren, domo berdez estalirik eta erpinean zilarrezko gurutze bana zutela.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 38. orr.

Hamar minutuko ekimen baterako, hirurehun urteren pazientzia eta eguzki kontsumitzen du.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 77. orr.

Zaila da hirurehun gazta motatik gora dituen nazio bat gobernatzea.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 97. orr.

Iraken zituen hirurehun soldaduak erretiratu zituen atzo Hungariak.  Berria - Mundua   2004-12-24

Hirurehun alderdien zerrendetan izena eman duten 7.655 hautagairen artean aukeratu beharko dituzte ordezkariak.  Berria - Harian   2005-12-15

Fusil, hirurehun errublokoa bata eta zortziehunekoa bestea.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 114. orr.

Liburua hirurehun eta laurogeita hamalaugarren orrialdetik zabaltzeko esaten dizuet.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 141. orr.

Bueno, hirurehun aldiz ez bada, askotan bai behintzat.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 17. orr.

· Aralarreko hirurehundik gora afiliatuk.  Berria - Euskal Herria   2004-10-31

2 (dagokion izena ezkerretik ezabaturik)

Ez ziren hogei gizon izango, baizik eta ehun, berrehun, hirurehun. Berrehun edo hirurehun elkartu eta mundu guztia hiltzen hasten ziren, bazter guztiak arpilatzen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 334. orr.

Laurehunetik gertuago hirurehunetik baino.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 180. orr.

3 (denbora unitateekin)

Gazteak hirurehun urte ditu.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 32. orr.

Badira hirurehun urte luze zientzia sortu zela Mendebaldean.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 195. orr.

4 (diru unitateekin)

Gaur hirurehun koroa biltzen baditut.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 93. orr.

Hirurehun franko irabazten nituen hilean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 46. orr.

Egunean hirurehun edo laurehun dolar.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 55. orr.

Oraindik dauzkadan hirurehun mila franko horiek.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 276. orr.

Urdaitegiak hamabost mila hirurehun eta hamar libera balio zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 92. orr.

Ustekabean jaso zuen aitarengandik hirurehun koroako saria.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 42. orr.

6 berrehun-hirurehun zenbtz

Halako batean -bailara batetik zihoazen, eta ia egun argia zen ordurako-, non ikusten duten berrehun-hirurehun metrora Italiako bandera, eta, haren azpian, guardia bat.  Berria - Gaiak   2004-12-09

Haragi edo jateko beste zerbait erosten zuenean berrehun-hirurehun gramo ipintzen zizkiotelako, eta berrogeita hamar bakarrik kobratu.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 323. orr.

5 (bestelako unitateekin)

-Hirurehun versta kontatu ditiat Permetik Jekaterinburgera.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 136. orr.

Etxola hirurehun bat metrora zegoen handik.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 83. orr.

Hirurehun metroko katea.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 153. orr.

Hirurehun eta laurogeita lau kilo.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 152. orr.

Ampere bat, hirurehun volt.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 270. orr.

6 berrehun-hirurehun zenbtz

Halako batean -bailara batetik zihoazen, eta ia egun argia zen ordurako-, non ikusten duten berrehun-hirurehun metrora Italiako bandera, eta, haren azpian, guardia bat.  Askoren artean   «Rataplan» - 19. orr.

Haragi edo jateko beste zerbait erosten zuenean berrehun-hirurehun gramo ipintzen zizkiotelako, eta berrogeita hamar bakarrik kobratu.  Berria - Gaiak   2004-09-22

7 hirurehun bat (24 agerraldi, 13 liburu eta 8 artikulutan; orobat hirurehunen bat 5 agerraldi, 4 liburu eta artikulu 1ean)

Bosgarren Kolumnako hirurehun bat saboteadore.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 85. orr.

Hirurehun bat olerki liburu badu argitaraturik.  Herria   2003-04-24

Hirurehun bat gaztetxo hil zituen Gillesek eromenezko festa haietan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 65. orr.

Egin genituen oinez hirurehun bat urrats.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 130. orr.

Hontzak, gutxienez hirurehun bat zeuden, eztiki uluka.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 227. orr.

Rage hirira joan nintzen batean, hirurehun bat kilo zilar utzi nituen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 104. orr.

Hirurehun bat metroko amildegi harkaiztsu batek.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 54. orr.

Hirurehunen bat urtean argitaratutako kasu guztiak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 145. orr.

Hirurehun bat aldiz ikusi zuen.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 17. orr.

8 hirurehun-laurehun

Hirurehun-laurehun oineko aldea bazegoen almadiatik Poshkavsk herriaren sugarretara.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 407. orr.

· Langileak hirurehun-laurehunekoren bat ziren, baina poliziak ere asko ziren  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 152. orr.

9 hirurehun mila

Hirurehun mila atzerritarren samalda hartan ordena zaintzen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 92. orr.

Hirurehun mila libera esterlin balio zuen altxorrak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 136. orr.

· Makinak berak hirurehun eta berrogeita hamar mila libra pisatzen zituen.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5230. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baino hirurehun (4); berrehun edo hirurehun (6); beste hirurehun (8); bider hirurehun (5); bider hirurehun eta (4); duela hirurehun (4); duela hirurehun urte (3); edo hirurehun (7); eta hirurehun (30); eta hirurehun eta (5); hamabi bider hirurehun (4)

hirurehun arima (4); hirurehun bat (24); hirurehun edo (3); hirurehun edo laurehun (3); hirurehun errublo (5); hirurehun errublo eman (3); hirurehun eta (66); hirurehun eta berrogei (4); hirurehun eta berrogeita (12); hirurehun eta hirurogei (11); hirurehun eta hirurogeita (11); hirurehun eta hogeita (4); hirurehun eta laurogeita (6); hirurehun gizon (3); hirurehun koroa (3); hirurehun langile (3); hirurehun metro (5); hirurehun metroko (3); hirurehun metrora (5); hirurehun mila (9); hirurehun pertsona (4); hirurehun txanpon (3); hirurehun urratsera (4); hirurehun urte (19); hirurehun urteren (3)

mila eta hirurehun (6); mila hirurehun (8); mila hirurehun eta (7); zilarrezko hirurehun (3); zilarrezko hirurehun txanpon (3); zuten hirurehun (3)

hirurehundik gora (6); hirurehunen bat (5)


hirurehungarren ord zerrenda batean aurretik berrehun eta laurogeita hemeretzi dituena (300.).

1660ko urte hura Urbiaingo herriaren fundazionearen hirurehungarren urteurrena zenez.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 157. orr.


hiruren iz herena.

Kokotsetik sudurraren oineraino, aurpegiaren altueraren hiruren bat neurtzen du.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1470. orr.

Dintelaren hiruren bateko zabalera izango dute mentsula horiek.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2030. orr.


hirurogei 1 zenbatz sei bider hamar, 60. (dagokion izenaren ezkerrean)

Hirurogei begi borobil bere aurrean parez pare zabalik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 133. orr.

Ehun eta hogei oin luzekoa eta hirurogei oin zabalekoa.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2190. orr.

Hirurogei itsasontzirekin, bakoitza berrogeita hamar arraunekoa.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 46. orr.

Hirurogei metro luze zen tximinia jasotzen amaitu zuten.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 265. orr.

Iritsi zenean, hirurogeita hamalau kilo pisatzen zuen ardi-gaztaren kaxak.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 12. orr.

Gizon batek poste-zulo bat hirurogei segundotan egin dezake.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 187. orr.

Nik alde egiteko hirurogei minutu baizik gelditzen ez ziren arte.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 107. orr.

Guztira hirurogei-hirurogeita bi ordu inguru beharko zituen Nijni Novgorodetik Permera joateko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 105. orr.

Hirurogei urteren buruan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 184. orr.

Hirurogei urteen bueltako gizon sendo bat zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 148. orr.

Victor Hugo hemendik pasa eta ia hirurogei urte geroago.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 18. orr.

Hirurogei urteko gizon bati.  Herria   2004-01-01

Hirurogei liberako isuna ordaindu arte.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 228. orr.

Mila bostehun eta hirurogei euroko zorra.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 168. orr.

Ontzitxo haietan zihoazen hirurogei zoroek urpean amaitu behar zuten.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 69. orr.

Doi-doi pasatzen baititu ehun eta hirurogei zentimetroak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 306. orr.

Hirurogei urtez esklabo eta hamar urtez libre izan ondoren. · Hirurogeiko urteetan hasita.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 150. orr.

Hirurogeiko hamarraldian zehar egindako inkestetan oinarrituta.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 176. orr.

Berrogeita hamar eta hirurogeiko hamarraldietako teorietan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 108. orr.

2 (dagokion izena ezkerretik ezabaturik)

Hirurogei gindoazen gurean, besoko xingola zeramatenek bidaiarako emandako fardelak eta gainontzekoak aldean.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 78. orr.

Berrogeita hamar edo hirurogei betetzen dituenean.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 16. orr.

Luzera berrogeita hamar oinetik hirurogeira bitartekoa denean.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2830. orr.

Hala izan zuen, kontuan hartuez gero haren adina, hirurogeietan sartua [...].  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 51. orr.

Hirurogeietan katigaturik geratua zela ematen zuen; harrezkero, aurrera gabe geldituak zitzaizkiola, alegia, oroimena, garapena, barneko bizitza.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 63. orr.

Metroa eta hirurogeikoa bainaiz.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 77. orr.

• 3 iz

Beste alde batetik ordea, jarraitu nuen, horrek berak lagundu egin zien, zeren eta hamabi bider hirurehun eta hirurogeita bost bider hogeita lau bider hirurogei bider hirurogei, denbora tarte hori dena batean, kolpe bakarrean jausi balitzaie, ezin izango zuten hura jasan zuten moduan jasan, ez gorputzez ez buruz ezingo zioten hari eutsi.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 252. orr.

4 hirurogeita (orobat hirurogeta g.er.)

Hirurogeita hiru urte igarota.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 112. orr.

Apirilean hirurogeita hiru beteko ditut.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 122. orr.

Hirurogeita bost urte inguruko gizona zen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 388. orr.

Hirurogeita zortzi urterekin ondoez arin bat izan zuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 32. orr.

Hirurogeita zortzi graduko latitudean.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 58. orr.

Epiroko hirurogeita hamar hiri suntsitu zituela.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 106. orr.

Hirurogeita hamar milioi biztanle baino gehiago bizi dira han.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 72. orr.

Hirurogeita hamar koroak berreskuratzeko aukera handiagoa zen orain.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 142. orr.

Dagoeneko hirurogeita hamar bat guztira.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 191. orr.

Hirurogeita hamabost versta gehiago.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 177. orr.

Hori duk bizi izan naizen hirurogeita hamabost urte hauetan ikasi dudana.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 147. orr.

-Jauna, Castex jaunaren kotxeroa naiz, igo zaitez kupera, hirurogeita hamabost sos aulkia.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 56. orr.

Hirurogeita hemezortzi egun bidean eman eta gero.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 427. orr.

Ez, hirurogeita hemezortzi dira guztira. · Hirurogeita hamarreko urteetan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 192. orr.

Historia horren kariaz sailka dezakete hirurogeita hamarreko hamarraldiaren hasierako kritikari horiek zinema "ideologia burgesaren erabateko morroi" gisa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 175. orr.

5 hirurogei bat (orobat hirurogeiren bat)

Duela hirurogei bat urte.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 182. orr.

Hirurogei bat lagunek Gerard Onesta eta Gorka Torrek osatzen duten zerrendari atxikimendua agertu zioten atzo.  Berria - Euskal Herria   2004-06-06

Bere erranetarat zituèn hirurogei bat soldadu agramondarrak alferrik sakrifikatzerat utzi gabe.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 64. orr.

Hirurogei bat dira tankera horretako eleberriak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 12. orr.

Inguruan poliziaren furgonetak ageri ziren hilerriaren sarreran eta hirurogeiren bat polizia, kasko eta guzti jantziak.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 108. orr.

· Honek hirurogeita bost bat urte izanen zituen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 93. orr.

Hirurogeita hamarren bat urteko gizona zen  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 57. orr.

6 hirurogei-laurogei

Halako argitasun fosforeszente bat zerien laino itxi haietako batzuei, hirurogei-laurogei graduko arkuak osatuz.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 143. orr.

7 hirurogei mila

Axelek bere imajinazio matematikoa erabiliko du, metro karratuko zenbat pinguino, bider hainbeste hektarea, hirurogei mila kalkulatuko ditu begiradapean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 261. orr.

Guztira, berrogeita hamar-hirurogei mila milioi dolar igortzen dira urtero, hainbat modutan, garapen- bideko herrialdeetara.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 114. orr.

· Haietatik hirurogeita hamar milak beren biziarekin ordaindu zuten hoben hori.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 144. orr.

Hirurogeita zortzi mila libera edo gauza bertsua: milioi bat eta zazpiehun mila pezeta.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 138. orr.

8 hirurogei milioi

Conquistadores zirelako haiek agertu aurretik, "indiarrak" hirurogeita hamar milioi biztanle ziren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 50. orr.

Hirurogeita hamar milioi arratoiren artean.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 184. orr.

8 hirurogeita bederatzi iz

Hirurogeita bederatzia, esaterako, ahuntzaren gauerdiko eztula, kontzentrazioa kentzen dizu eta ez du merezi kasu berezi-berezietan izan ezik.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 32. orr.

Mingaina hemen zakila kanpora titiak airean mingaina han zakila tente ipurdia gainean hirurogeita bederatzi eta astindudazu buztana eta txupazkidazu pezoiak orain zutik orain lauoinka, a, ikaragarria izan zen.  Herria   2004-06-17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bat hirurogei (3); berrehun eta hirurogei (3); berrogeita hamar hirurogei (4); beste hirurogei (9); duela hirurogei (7); duela hirurogei urte (6); edo hirurogei (10); edo hirurogei edo (4); ehun eta hirurogei (11); eta beste hirurogei (3); eta hirurogei (55); eta hirurogei bat (6); hamar edo hirurogei (5); hamar hirurogei (4); hirurehun eta hirurogei (11)

hirurogei bagoi (4); hirurogei baino (5); hirurogei baino gehiago (3); hirurogei bat (51); hirurogei bat lagun (4); hirurogei bat lagunek (3); hirurogei bat urte (11); hirurogei bat urteko (8); hirurogei edo (7); hirurogei edo ehun (3); hirurogei eguneko (5); hirurogei eta (7); hirurogei eta hirurogeita (4); hirurogei hiri (3); hirurogei kilo (4); hirurogei kilometrora (3); hirurogei lagun (4); hirurogei liberako (6); hirurogei liberako isuna (6); hirurogei libra (4); hirurogei mila (11); hirurogei minutu (5); hirurogei oin (3); hirurogei ondoko (3); hirurogei pertsona (3); hirurogei segundo (4); hirurogei sos (4); hirurogei sos erdi (3); hirurogei urte (54); hirurogei urte geroago (4); hirurogei urte lehenago (3); hirurogei urte zituen (3); hirurogei urteak (4); hirurogei urteen (3); hirurogei urteko (17); hirurogei urteko gizon (5); hirurogei urterekin (7); hirurogei urteren (6); hirurogei urteren buruan (3); hirurogei urtetik (6); hirurogei urtez (7); hirurogei versta (3)

bere hirurogeietan (5); eta hirurogeiko (6); hirurogeiko hamarkada (3); hirurogeiko hamarkadako (3); hirurogeiko hamarkadan (6); hirurogeiko hamarkadaren (3); hirurogeiko hamarraldian (5); hirurogeiko urteen (6); hirurogeiko urteetan (3); hirurogeiren bat (5); ia hirurogei (7); ia hirurogei urte (4); kasik hirurogei (4); kasik hirurogei urte (3)

bederatziehun eta hirurogeita (4); bere hirurogeita (8); bere hirurogeita zazpi (3); berrehun eta hirurogeita (9); beste hirurogeita (7); bostehun eta hirurogeita (4); da hirurogeita (3); duela hirurogeita (4); duela hirurogeita hamar (3); edo hirurogeita (3); ehun eta hirurogeita (40); ehuneko hirurogeita (3); eta hirurogeita (121); eta hirurogeita bigarren (3); eta hirurogeita bost (12); eta hirurogeita hamabi (11); eta hirurogeita hamabost (18); eta hirurogeita hamar (28); eta hirurogeita hamarreko (3); eta hirurogeita sei (3); eta hirurogeita zazpi (3); eta hirurogeita zortzi (4); hirurehun eta hirurogeita (11); hirurogei eta hirurogeita (4)

hirurogeita bederatzi (3); hirurogeita bi (17); hirurogeita bi urte (5); hirurogeita bigarren (5); hirurogeita bosgarren (3); hirurogeita bost (41); hirurogeita bost bider (3); hirurogeita bost urte (15); hirurogeita hamabi (22); hirurogeita hamabi ordu (3); hirurogeita hamabigarren (7); hirurogeita hamabost (68); hirurogeita hamabost bat (3); hirurogeita hamabost sos (3); hirurogeita hamabost urte (16); hirurogeita hamabost urtez (3); hirurogeita hamabost versta (3); hirurogeita hamabost zentimetro (10); hirurogeita hamaika (6); hirurogeita hamalau (6)

hirurogeita hamar (217); hirurogeita hamar bat (14); hirurogeita hamar eta (5); hirurogeita hamar herri (5); hirurogeita hamar kilo (4); hirurogeita hamar kilometro (3); hirurogeita hamar koroa (8); hirurogeita hamar lagun (4); hirurogeita hamar mila (10); hirurogeita hamar milioi (5); hirurogeita hamar pertsona (4); hirurogeita hamar semeak (3); hirurogeita hamar urte (41); hirurogeita hamar urteak (4); hirurogeita hamar urteko (4); hirurogeita hamar urtekoa (4); hirurogeita hamar urtetik (7); hirurogeita hamar urtez (6); hirurogeita hamargarren (3); hirurogeita hamarreko (24); hirurogeita hamarreko urteen (3); hirurogeita hamarreko urteetan (4); hirurogeita hamarren (3); hirurogeita hamarrera (3)

hirurogeita hamasei (6); hirurogeita hamazazpi (7); hirurogeita hemezortzi (5); hirurogeita hiru (7); hirurogeita lau (14); hirurogeita lau xentimo (3); hirurogeita sei (11); hirurogeita seigarren (3); hirurogeita zazpi (23); hirurogeita zazpi urte (11); hirurogeita zazpi urteko (3); hirurogeita zazpigarren (3); hirurogeita zortzi (13); hirurogeita zortzi urteko (3)

ia hirurogeita (7); ia hirurogeita hamar (7); jerubaalen hirurogeita (3); jerubaalen hirurogeita hamar (3); laurehun eta hirurogeita (3); luze eta hirurogeita (4); nik hirurogeita (3); orain hirurogeita (3); seiehun eta hirurogeita (4); zituen hirurogeita (4); zuen hirurogeita (3)

hirurogeitik gora (4)


hirurogeigarren ord zerrenda batean aurretik berrogeita hemeretzi dituena (60.).

Seguritate sozialaren hirurogeigarren urtemuga Baionan.  Herria   2005-11-03

Barabako zingira zabal horiek iparretik hegora hedatzen dira hirurogeigarren paralelotik berrogeita hamabiraino. · Hirurogeita batgarren eta hirurogeita seigarren meridianoen artean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 214. orr.

Laurogeita Hamaseigarren kaletik Hirurogeita Hamabigarren kaleraino.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 66. orr.


hirurogeina banatz bakoitzari hirurogei, bakoitzak hirurogei.

Hirurogeita hamarna orritako helegiteek argudio horien aldeko jurisprudentzia zabala jasotzen zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-11-06


hirurogeinaka adlag hirurogeinako multzoetan.

Orain ez gindoazen hirurogeinaka, laurogeinaka baino.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 124. orr.


hirurogeitaka zenbtz hirurogei baino batzuk gehiago.

Portura heltzeko ahalegin hartan itsas nibeletik hirurogeitaka oinera jaurti zuen uhin batek harkaitzetan gora.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 129. orr.

Gizon heldu bat neukan neure aurrean, bere hirurogeitaka urteetan, nik uste; baina oraindik gordin eta zalu.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 264. orr.

Gorpuak ez daudela Txindurritan eta ez direla han egon hirurogeitaka urtetan; ahaideek eraman zituztela hilketak gertatu eta biharamunean.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 198. orr.

Handik gutxira gizon bat jaitsi zen autotik, hirurogeitaka ongi beteak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 173. orr.


hirurren iz hiru egun jarraituz egiten diren elizkizun berezien multzoa.

Hirurren santuan eta urtean zeharreko astegunetan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 75. orr.


hirusta 1 iz belar landarea, hostoak hiru zatiz osatuak eta loreak buruxketan antolaturik dituena, eskualde epeletako zelaietan hazten dena (Trifolium sp.).

Gaitzaren espirituaren lurralde guztiak bete-beterik zeuden gari lodiz, ezkila dorreak ziruditen olo gizenez, lihoz, koltza ederrez, hirusta gorriz, ilarrez, azaz, orburuz, bihitan edo fruitutan eguzkitara ontzen den guztiaz.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 138. orr.

Hirusta handi baten antzekoa du hostoa.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 87. orr.

Zoriontasun larriz arnastuz hirustaren usaina.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 108. orr.

Alde batean lau hostoko hirusta berde bat zuela eta bestean inskripzio bat alemanez: Bringe Glück. Baina lau hostoko hirusta horrek ez zion suerte onik ekarri soldadu horri.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 94. orr.

Mundu osoari kontatuko diot, hirusten gainetik nabil, zoratuta nago Louri begira, neure neska da, neure lilia.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 219. orr.

2 (frantses kartetan)

Nahiz eta biko hirusta batean edo bateko diamante batean idatzirik egon, sakratutzat zeukaten bisita-txartela.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 232. orr.

Hala, Tarik Aziz Atzerri ministro ohia Zortziko pika genuen; Saddam Husseinen anaiorde Barzan Ibrahim Hassan ai Tikriti Bosteko hirusta... eta hala, 52 osatu arte.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 154. orr.


hirutar izond hiru banakoz osatua.

Eperraren ttor-ttor-ttor hirutar hori.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 153. orr.

Galaperraren kantu hirutarra bera.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 159. orr.


hirutariko izlag hirutarik duena.

Europa, Afrika eta Amerikaren arteko hirutariko merkataritza.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 50. orr.

Hiru osagai hauekin filosofoek, bizitza zoriontsua lortu nahian, hirutariko diziplina asmatu zuten: naturala, naturarentzat; arrazionala doktrinarako; eta morala, erabilera praktikorako.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 358. orr.

Filosofoek horregatik nahi izan zuten jakituriaren diziplina hirutarikoa izan zedin, hobeto esanda, hirutarikoa zela jabetu ziren (ez baitzuten eurek erabaki, aurkitu egin zuten horrela zela).  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 357. orr.


hirutasun (ETCn 483 agerraldi) 1 iz hiru izateko nolakotasuna.

Alde eta aldi guztietako kulturetan izan du hirutasunak indar mitiko handia.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 177. orr.

Hirutasun hark Trinitate Saindua sinboliza zezakeela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 568. orr.

Hinduismoan, jainkoaren hirutasun osoa gorpuzten du pikondoak: sustraiak (brahma), gerria (Xiva) eta adarrak (Visnu).  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 86. orr.

Horrela, aztertu ondoren, ahalmenen hirutasuna aurkitzera iristen da: oroimena, adimena eta nahimena.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 24. orr.

Maitasun honetan, hain zuzen ere, barrundatzen du Agustinek lehen hirutasuna: maitalea, maitatua eta maitasuna.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 23. orr.

Garai hartan halako hirutasun bat zegoen soinujoleen artean, besteen gainetik ageri zen hirukote bat: Elgeta, Sakabi eta Gelatxo.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 17. orr.

2 (H larriz) kristau doktrinan, Jainko bakarraren hiru pertsonen batasunaren dogma eta ezkutukia; hiru pertsonako Jainkoa bakar hori. ik trinitate.

Zalantzarik gabe, geugan aurkitzen dugu Jaungoikoaren Hirutasunaren irudia.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 359. orr.

Jaungoikoaren Hirutasun soil eta aldaezina, Jaungoiko Aita, Jaungoiko Semea eta Jaungoiko Espiritu Santua, Jaungoiko bakarra.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 355. orr.

Handiets eta esker dezagun Jainko betiko goi-goiko eta gorena, Hirutasuna eta Batasuna, Aita eta Seme eta Espiritu Santua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 152. orr.

Entzun, Hirutasun Santua, gure otoitzak.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 65. orr.

· Baita diktadura ere: apaiz-maisu-alkateen hirutasun ez hain santuak ezarria.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 55. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Hau da arima-zola, non ezkutuan bizi baita Hirutasun-irudia.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 103. orr.


hiruxki ik hiruki2.

hiruzpalau 1 zenbatz hiru edo lau.

Bildu zituen hiruzpalau morroi eta bizpahiru neskame, eta guztiok joan ginen Pagabasoko leizerat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 129. orr.

Jarririk zeuden hiruzpalau gazte zutitu ziren haserre gorrian.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 165. orr.

Duela hiruzpalau urte.  Herria   2001-03-22

Ohola hiruzpalau metro luze izanen zen, eta oinak non pausatzen genituen ere ez genuen ikusten.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 278. orr.

Noiztenka desagertzen zen, eta hiruzpalau umerekin agertzen berantago.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 170. orr.

Hiruzpalau egunez lanera ez joateko baimena eskatu zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 18. orr.

Zutik ikusi zuen, hiruzpalau metrora, bere eskopeta eskuan zuela.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 147. orr.

-Hemendik hiruzpalau hilabetera.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 102. orr.

Hiruzpalau minutuko isilunearen ondotik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 125. orr.

Lehen hiruzpalau orduak lasai samarrak izan ziren.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 147. orr.

Hiruzpalau atera zituen eta bere esku gainean marra bana eginaz erakutsi zizkion koloreak.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 107. orr.

Azkenean, hiruzpalau aldiz erran zidan amarekin mintzatu nahi zuela.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 55. orr.

2 (dagokion izena ezabaturik)

Lana lortutako herrian hiruzpalauren artean etxe bat alokatu ondoren.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 84. orr.

Egun pare batean edo hiruzpalautan erreparatzea nahikoa, ilargia nagitu dela ohartzeko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 406. orr.

Gainera, Diderotek esan zuen bezala, plazer estetikoa emateko bitartekoak hiruzpalautara mugatzea absurdua da, hain zuzen ere bitarteko horiek infinituak direlako.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 152. orr.

Hiru-lau egun itsas bazterrean eman dezagun eta ondoko hiruzpalauak Euskal-Herri barne hortan.  Herria   2002-08-08

Sozialixtak behar litazke berriz nagusitu orai arte gehiengoa bazuten zortzi lurraldetan eta gaina hartzen ahal lukete beste hiruzpalauetan, beharbada bostetan azkenean...  Herria   2004-03-25


hisia (orobat hisi) 1 iz amorrua, haserrea.

Uste dut "Norbere buruaren herra edo hisia", deitzen dutela, ingelesez, psikologo batzuek higuindura berezi hori.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 215. orr.

2 gutxieste edo arbuio baten ondoriozko gorroto pasakorra. ik despit.

Jendeak sexua hainbeste kakarekin lotuko ez balu -zitalkeria, zeloak, hisiak, ziurtasun-eza, txutxu-mutxuak, errezeloak, "ego" harrotuak, kaka eta kaka gehiago-, lagunekin egiteak ez lioke inoiz kalterik ekarriko adiskidetasunari.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 126. orr.

Ezinegon guztiz ere bitxiek hartzen dute; irri egiten du, hisiak egoten da, negar egiten du, eta gero irakats diezaiodan erregutzen dit, halako fede on zinez liluragarriaz.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 127. orr.

Auzoko dendari aberats baten semea hisiaz bidaiak egitera joan omen zen, Clauderi hitz goxo bat aterarazi ezinik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 171. orr.

Hisiz eta despit hutsez.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 83. orr.

Halako batean Maryk alea eta zerri bazka saltzen zuen gizon bat ezagutu zuen eta, hisiz, harekin ezkondu zen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 152. orr.

3 tema, seta.

Bere jomugara kosta ahala kosta heltzeko hisia besterik ez gogoan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 216. orr.

Aurrera segitzeko hisiarekin.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 75. orr.


hisialdi iz nor bere hartan hisiatua dagoen denbora igarokorra.

Pinpirinak bai, nonahi eta noranahi airatzen direnak, askatasunaren sinbolo, arintasunaren ikur, hisialdi batak edo besteak han edo hemen pausatzen dituela.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 59. orr.


hisiatu (ETCn 45 agerraldi; orobat hisikatu ETCn 49 agerraldi), hisia(tu), hisiatzen 1 da ad tematu, setatu.

Zeren beti beltzari beha dagoen zuria, hisikatzen eta obsesionatzen da, itsutzen da.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 98. orr.

Zeren ni ez bainaiz zuek bezala hisikaturik ibiltzen, untzitik jaitsi bezain fite nork larrua gehiago joko.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 504. orr.

Erauziak zizkioten astoari begiak, bi zulo gorri, eta mihia ere bai; une hartan, Herbert harriak jaurtitzen hisiatu arren, astoari hesteak uzkitik ateratzeko ahaleginetan ziharduten.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 78. orr.

Ausart gaitezen, bada, eszeptikoki bada ere, "geure buruaz pentsatzen", Kant gutxi eta gaizki ezagutzen dutenek beti Kanti esanarazi ohi diotenez; edo "ausart gaitezen ulertzen", Ilustrazio berri bat galdatuz Nietzsche hisiatu den legez.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 20. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Nola or hisikatua ehizaren arrastoan, etsi gabe.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 605. orr.


hisiatuki (orobat hisituki) adlag hisiaz.

Neure Martini-Drya edaten ari nintzen, bozgorailuak, hisiatuki, berriro bere kalakari ekin zionean: Your attention please!  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 15. orr.

Idazki guztietan hizkerarik zehatzena, garbiena eta jasoena erabil dadila eskatzen dute hisituki.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 242. orr.


hispaniar 1 izlag Hispaniari dagokiona. ik hispaniko

Hispaniar Filologian katedraduna.  Berria - Harian   2005-12-18

Ez zen sekula iritsi hispaniar letrei gustua hartzera, Quevedoren irakurketa sarria gora-behera. Izeia edo izei hispaniarra urria den lekuetan, altzifrea, makala, zumarra edo pinua erabiliko dira.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 245. orr.

2 AEBetan bizi diren hispanoamerikar jatorrikoei dagokiena.

Kontinente handi horretan nazio handi bat dagoela, eta nazio handi horretan, hiri handi bat, eta hiri handi horretan, berriz, askok arriskutsutzat daukaten hispaniar auzo pobrea; auzo bat -lehen hankatik bigarrenera pasatzera noa- ia mundu osoan Bronx izenaz ezaguna dena.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 137. orr.

3 espainola.

Trenean lau hispaniar gentozela jakitean.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 179. orr.


hispaniko izond hispaniarra, Hispaniari dagokiona.

Judu sefardiak, aldiz, jatorri hispanikokoak.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 283. orr.

Amienseko Ikasketa Hispanikoen Zentroko (Frantzia) zuzendari Carmen Vazquezekin.  Berria - Kultura   2004-11-10

Liverpoolgo Unibertsitatean frantses filologia eta filologia hispanikoan ere lizentziatu zen.  Berria - Euskal Herria   2004-06-01

Filologia Hispanikoan lizentziaduna eta ingelesean diplomaduna.  Berria - Euskal Herria   2004-10-31


hispanista 1 iz hispaniar hizkuntza eta kultura aztertzen dituen pertsona.

Aukera dut, adibidez, Elide Pitarello hispanistarekin egoteko.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 66. orr.

Orduko hispanista jakintsuak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 149. orr.

• 2 izond hispaniar hizkuntza eta kulturari dagokiona.

Kitajen obraren atal hispanista ezagutzera emateko.  Berria - Kultura   2004-06-01


hispanitate (orobat hispanidade g.er.) iz espainol hizkuntza eta kulturako herrien multzoa.

Arrazaren, hispanitatearen eta Guardia Zibilaren eguna izanik, euskaldunontzat egun iraingarria da. herria¬

Hispanitatearen egunean ezer ospatzekorik ez dela adieraziko du AAMk Iruñean.  Berria - Euskal Herria   2004-10-06

Hispanitate eguna lan eta protesta egun bihurtuko dute.  Berria - Euskal Herria   2004-10-12

LAB sindikatuak azaldu duenez, «inposizioa, errepresioa eta Euskal Herriari egiten zaion ukazioa goraipatzea adierazten du Hispanitate egunak». hemengo bilbotarrak berdin izan zitezkeen sevillarrak edo asturiarrak, adibidez; Hispanidadean bizi dira beraz.  Berria - Euskal Herria   2004-10-12


hispano izond/iz AEBetan bizi den hispanoamerikar jatorrikoa.

Asko, hispano deituak, gazteleraz mintzatzen ziren.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 93. orr.

Latinoen edo hispanoen pisu demografikoa handia da.  Berria - Mundua   2004-10-26

Kaltetutako gehienak beltzak eta hispanoak dira.  Berria - Mundua   2004-08-11

Alberto Gonzales hispanoa izendatu zuen atzo Justizia idazkari eta fiskal nagusi postuetarako. herria¬

Neska hispano kontratatu batek paseatuko zuen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 33. orr.

Hispanoen superstizio eta sinesmenak.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 94. orr.

Hispanoen botoa erakarri nahian.  Berria - Mundua   2004-03-07

2 AEBetan bizi diren hispanoamerikar jatorrikoei dagokiena.

Spanglisha gero eta erabiliagoa da komunitate hispanoaren artean.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 49. orr.

Paolaren lagun kolonbiarrek osatzen duten foru hispanoak bere lobby izaera erabili du.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 70. orr.

Mexiko Berrian, hautesleen %38k sustrai hispanoak dituzte.  Berria - Mundua   2004-10-26


hispanoamerikar izond/iz espainol hizkuntza eta kulturako amerikarra.

Hispanoamerikarrei diedan ezinikusi berbera diet haien literatur lanei.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 206. orr.


hispanofilo izond Espainia eta espainiarrenganako begikotasuna.

Azken batean, bazkari hau hispanofiloen artean antolatu dute.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 179. orr.

Hemen bildu diren gehienak horko hispanofiloen zirkulukoak direla.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 182. orr.

Tamalez, ni ez naiz egoerak eskatzen duen bezain hispanofilo.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 182. orr.


hista 1 iz isekaz imitatzea.

Opera egiten duenarentzat tximinoa da hista-eredu.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 213. orr.

2 hista egin isekaz imitatu.

Charlyk gibelera zuzendutako ukabilkada baten hista eginez agurtu ninduen, boxeolari plantan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 135. orr.

Bozaren idorrean ezagun du gaizki hartu duela bere hitzen hista egitea.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 58. orr.

· Dena prest, neska-mutilak? -goratu du boza, gaztetako western zaharretako protagonisten hista nabarmena eginez-.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 74. orr.

3 histak egin isekaz imitatu.

Pailazoak egiten zuenaren histak egiten.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 266. orr.

Aktoreak, tankeran gizonaren histak egiten ditu.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 213. orr.

Pailazoak egiten zuenaren histak egiten.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 266. orr.

-Zer da hori, jauna? -esan zuen nire azentuari histak eginez-.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 198. orr.


histagarri izond isekaz imita daitekeena.

Beti gauza bitxiek, ez-ohikoek, nabarmenek, histagarriek erakartzen dute tourettedunaren begi eta belarria.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 102. orr.


histamina iz odol hodiak dilatatzea eta giharrak uzkurtzea eragiten duen konposatu organikoa.

Histamina jariatzen duten garuneko zelulei esker gara kontziente esna gaudenean.  Berria - Gaiak   2004-05-27

Lo gaudenean zelula horiek histamina jariatzeari uzten diote.  Berria - Gaiak   2004-05-27


histasun iz hitsa denaren nolakotasuna.

Une batez gorputza airean geratzen zitzaidala ere iruditu zitzaidan, arintasun ilun batean zintzilik, erortzearen itsumenak eragin ohi duen histasun horretan bilduta.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 7. orr.

Ohean obratu beharrak gaixoarengan sortzen duen histasun herbala.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 144. orr.

Histasuna, Hustasuna eta Heriotza.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 41. orr.

Oraindik ere argitasun haren laztanean dela, baina minaren histasunean, aurpegian matraileko ez sobera fuertea du sumatu.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 43. orr.


histeria 1 iz nerbioen eritasuna, zirrara gorabeherak izatea, sentimenak ezkutatzea, arazo fisikoak, etab. ezaugarri dituena.

Bazuen begietan halako poz ero bat, histeria ezkutu bat, jokaera osoan antzematen zitzaiona.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 48. orr.

Histeriak jota zaudek, erran zioten elkarri.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 220. orr.

Histeria hutsean murgildu zen herri guztia.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 86. orr.

Liberazioaren histeria bizi dute, ia gurtu egiten dute.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 21. orr.

Sorginak eta histeria kolektiboa.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 85. orr.

Histeriazko umorez.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 20. orr.

2 (testuinguru teknikoagoetan)

Egiazko akromatopsia zuela, alegia, eta ez histeria.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 38. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik histeriko.

Aldi baterako paralisia moduko histeria sintomak.  Berria - Gaiak   2004-05-05

Besterik izan zen histeria-kolpeena, geuri ere jo ziguna.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 20. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

histeriak jota (3)


histeriforme izond histerikoa.

Halako batean aurrerantz makurtu, eta besartean ezkutatu du burua: intziriak, negar-zotinak eta konbultsio histeriformeak.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 53. orr.


histerika 1 izond

Ez al du esaten, ba, histerika hutsa dela?  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 35. orr.

2 (adizlagun gisa)

Ez zakinat zergatik jarri behar dunan hain histerika!  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 22. orr.


histeriko 1 izond histeriak joa.

Ez zen inolaz ere pertsona histeriko bat.  Berria - Kultura   2004-03-19

2 histeriakoa.

Uretan plisti-plasta ari diren ume eta ume handien garrasi histerikoak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 21. orr.

Barre algara histerikoa egin du buruari alde batera eta bestera eraginez.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 52. orr.

Orain inbaditzen gaituen pentekostalismo histeriko jatorri eskaseko honekin.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 12. orr.

3 (testuinguru teknikoagoetan)

Berariaz prestatuak baitira xaflok, hain zuzen, koloreekiko itsutasunaren itxurak egiten dituztenak edo koloreekiko itsu histerikoak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 37. orr.

Bere erabakiaren estresak mendean harturik egoaren banaketa freudiar bat jasan ote zuen, eta hipermnesiko histeriko moduko bat bihurtu harrezkeroztik?  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 164. orr.

Pubertaroan ezin dutela jan uste duten neska gazteen koadroari apepsia histerikoa deitu zion.  Berria - Euskal Herria   2004-05-07

Zer pentsa oroitzapen edo fantasia neurotiko edo histerikoez, denboraren higadurarekiko immunizatuak baitirudite?  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 177. orr.

Jende olde histerikoari eutsi ezinik.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 78. orr.

4 (adizlagun gisa)

Histeriko jarri nintzen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 248. orr.

-Jainkoaren izenean! -esan zion Pomfrey andreak histeriko-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 316. orr.

-Ezin dut, Harry, oraindik laurehun eta hogeita bi orrialde ditut irakurtzeko! -erantzun zion Hermionek, histeriko samar-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 217. orr.

• 5 iz histeriak jotako pertsona.

Tootles oihuka hasi zen, histerikoen moduan.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 181. orr.

Baita mistikoenganakoa ere: alegia, histerikoenganakoa, nik esango nukeenez.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 68. orr.

Baina ez da kasualitatea gehienek amaberrioi histeriko koadrila bati bezala begiratzea.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 56. orr.

6 (testuinguru teknikoagoetan)

"Oroipenek eragina izaten da sarritan histerikoen oinazea", idatzi zuen Freudek.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 164. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

histeriko bat (5)


histerikoki adlag histeriaz.

Nevada Jones luzaz geratu zen sofa gainean eserita, inozoki eta histerikoki barreka.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 453. orr.


histerismo iz histeria.

Ohikoa zuen histerismoa, baina malkoei eusten ikustea ez zen eguneroko kontua.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 24. orr.

Elkarrizketa horren ondorioak ez dituela Carod-Rovirak eragin, Estatuko histerismo espainolistak baizik, informazioa manipulatuz.  Berria - Euskal Herria   2004-01-30


histerografia iz

Eta histerografia gorde egin zuten, sakonago aztertzeko.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 25. orr.


histiozito iz ehun konjuntiboetako zelula, bakterioak irensteko gai dena.

Linfa-sisteman sortzen den minbizi mota bat da Hodgkinen gaitza edo Linfogranulomatosi gaiztoa deitzen dutena; beste modu batera esanda, histiozitoen eta zelula erretikulatuen ugaltze neoplasikoa.  Berria - Gaiak   2004-09-25


histokonpatibilitate iz txerto edo transplante bateko emailearen eta hartzailearen ehunen arteko bateragarritasuna.

Zilbor-hesteko zelulen kasuan, emailearen eta hartzailearen histokonpatibilitate antigenoen (HLA) perfilak ez dute zertan berdinak izan.  Berria - Gaiak   2004-11-28

Halako batean lortu zelarik [...] HLA histokonpatibilitate-antigeneak bere baitan biltzen dituen kromosoma-eskualdea aztertzea, ikusi zen nola, HLA geneen konbinazio jakin batzuk zeramatzaten banakoak beste batzuk baino errazago jotzen zituen eritasun batek edo besteak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 130. orr.


histokonpatible izond histokonpatibilitatea duena.

Litekeena da datorren astean, Giza Ugaltze Artifizialari buruzko Batzordeak ontzat ematea gurasoek beren umeak sendatzeko enbrioi histokonpatibleak aukera ditzaten.  Berria - Gaiak   2004-05-20

Etorkizuneko anai-arrebekin histokonpatiblea izango dena aukeratzeko.  Berria - Gaiak   2004-05-20


histologia iz biologiaren adarra, animalien eta landareen zelula ehunak aztertzen dituena.

ez dagoela politikarik edo moralik kimikaren eta histologiaren baieztapenetan oinarritzen denik. Ikerketa EHUko Biologia Zelular eta Histiologia Sailean egin dute.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 183. orr.


histologiko izond histologiari dagokiona.

Asteak beharko dira azterketa histologiko eta toxikologikoak egin eta haien emaitzak jasotzeko. Ospe handikoa bere ikerlan histologiko eta biologikoengatik.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 277. orr.


histologo iz histologian espezialista.

Badakizu histologo batzuek uste dutela oinarrizko unitate organikoak aurkitu dituztela zelulen protoplasman.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 182. orr.

Bestalde, histologoek ez dute inolako sentimen egiturarik aurkitu, esaten duten horrenbesteko plazera eragiten duenik.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 247. orr.


historia 1 iz iraganaldiko gertaera gogoangarrien ezagutza edo kontakizuna; horrela kontaturiko gertaerak.

Historia unibertsalaren paradigma gisa.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 194. orr.

Armandoren apaletan bada historia garaikideko liburu bat eta irudiei begira egoten naiz batzuetan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 22. orr.

-Eskolak: takigrafia, astean behin, posta bidez; ingelesa, frantsesa, matematika eta historia, edozein ordutan.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 78. orr.

Historia apur bat dakienak jakin behar luke, bestalde, ustekabe larriak gertatzen direla nazioen eta kulturen bilakaeran.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 44. orr.

Mundua (historia) gurekin batera jaio zelakoan.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 163. orr.

Historia aldatzen hasiak ginen.  Koldo Izagirre   «Vladimir», 2003 - 50. orr.

Lehen Erregela-k historia luzea izan zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 43. orr.

Izan ere, mundu honetan bi historia zeudek: garaileena eta galtzaileena, eta ni garaile izaiteko jaio ninduan!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 46. orr.

Historia naturala, XVII. eta XVIII. mendean, ez da ezagutzeko era soil bat [...]; batez ere, arau-multzo bat da, enuntziatuak sailetan taxutzeko.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 67. orr.

Mertxe historiako irakaslea zen, Espainiako gaur egungo historia irakasten ziguna.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 94. orr.

Historiako klaseetan.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 47. orr.

Eta baita geografia eta historiako liburuak ere.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 25. orr.

Historiako gertakariei so egiten badiegu ere.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 8. orr.

Historiako azken hiri estatua, Braudelen hitzez esateko [...], Amsterdam izan zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 31. orr.

Unibertsitateak, historian zehar, krisialdietan egin izan du aurrera.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 99. orr.

Etxerik eta lurrik gabe utzi gintuzten; ibairik, ibarrik, historiarik gabe; biluzik.  Berria - Euskal Herria   2004-01-21

Baina historiaren urak ez dira beti norabide bakarrekoak izaten.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 54. orr.

Euskalduna agrafotzat salatzen duenak "izaera" kontuetara lerratzen du auzia, hots, berezkotasunera edo giza naturara; ez zirkunstantzietara, hots, historiara.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 64. orr.

Erdi Aroan lokarturiko hiribildutxo hondatua zen, denboraren martxatik eroria, [...] hots, aspaldian historiatik baztertua.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 33. orr.

Ezer gutxi nekien historiaz, materialismo dialektikoaz, langileriaren emantzipazioaren aldeko ideien arteko lehiaz eta borrokaz; hala ere, ulertzen ez nuena neure ametsez osatzen, neure borondatez ordezten nuen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 34. orr.

Hartu zituen historiazko, literaturazko eta gramatikazko lehen euskal ikastaldiak.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 8. orr.

2 (-en atzizkiaren eskuinera)

Ideien, zientzien, filosofiaren, pentsamenduaren edota literaturaren historia deritzen diziplinetan.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 10. orr.

Zibilizazioen historiak gobernatzen dituzten legeak bilatzerakoan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 309. orr.

Ekonomia politikoaren historia egitea.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 193. orr.

Springer-en artearen historiako bost liburukiak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 326. orr.

Zientziaren historiako izen handiak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 307. orr.

Filosofia Garaikidearen historia.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 81. orr.

400.000 urteren historia erakutsi digute oren bat eta erdi irauten zuen filman.  Herria   2005-01-20

Unibertsoaren historia.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 32. orr.

Europaren historia laburbiltzen duena.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 309. orr.

Euskal Herriaren historia beti besteren ikuspegitik kontatu zela.  Berria - Kultura   2004-11-30

Estatuen historia politikoa.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 110. orr.

Olinpiar Jokoen historia ez baita mugatzen bakarrik azken 108 urteetara.  Berria - Kirola   2004-08-10

Iruñeko klubaren historiako lorpen garrantzitsuenak.  Berria - Kirola   2004-02-12

Landareen eta animalien historia inguratzen duen oroimen-eremua.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 68. orr.

Zibilizazio Egipziakoaren historia.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 55. orr.

Erromako errepublikaren historia militarrean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 73. orr.

Herri baten historian aro berri bat noiz hasten den erabakitzeko orduan.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 17. orr.

Orobat izango ziren, zalantzarik gabe, zedarri funtsezkoak biologiaren eta medikuntzaren historian.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 182. orr.

Estetikaren historiaren urrats nagusiak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 9. orr.

Fusilarekin irabazten dira iraultzak historiaren lubakian.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 72. orr.

Biziaren historiaz ari garenean.  Berria - Gaiak   2004-08-08

3 (-ko atzizkiaren eskuinera)

Mendebaldeko paradigma nagusia, XVII. mendetik Europako historiak eman diguna, berreraiki behar dugu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 93. orr.

Erdi Aroko historian eta Wagnerren obran aditua naizenez.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 255. orr.

Alemaniako historiak liluraturiko gizona izanik.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 255. orr.

Azkeneko ehun edo berrehun urteko Euskal Herriko historia gogoetatuz.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 90. orr.

Nire denbora da bahitu behar dudana Venezuelako historiak liburu batean kontatzeko.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 145. orr.

Mendebaldeko historiaren aldi modernoa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 311. orr.

Bilduma bat egiten balin badugu agoteen 1O mendeko historiaz.  Herria   2003-12-25

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik historiko.

Historia-jakintzak zalantzan uzten gaitu gizabanakoei buruz.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 15. orr.

Jarraitasun-ezaren adigaiak leku gorena hartzen du historia diziplinetan.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 15. orr.

Kristau-mundua eta islam-mundua borroka gogorrean zebiltzan historia-une hartan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 986. orr.

Historia ikasketak egiten ari zela, Euskal Herriko historiaren berririk ia ez zeukala ohartu zen.  Berria - Euskal Herria   2004-07-09

Nazioetako kodeak eta historia-liburuak begi filosofikoz irakurtzen dituen edonork.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 38. orr.

Gipuzkoako Historia Museoa.  Berria - Kultura   2004-06-17

UEUko Historia Sailak.  Berria - Kultura   2004-02-05

Michael Powellen Forty ninth parallel (1941), gerra garaian filmatutako pelikula, eskainiko dute Historia fakultatean.  Berria - Kultura   2004-10-26

Geronimo de Ustariz Historia Institutuak.  Berria - Harian   2005-05-20

Hor ere Historia ikerketak egiten ziren.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 159. orr.

Liburutegia frankismoari buruzko historia-lanez beteta zeukan.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 99. orr.

Historia-irakaslea lanbidez.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 134. orr.

Historia arloan Labayruk ondo dokumentatzen du bere lana.  Berria - Kultura   2004-01-24

Historia jardunaldiak hasiko dira gaur Donostian. herria¬

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gizakiaren ekonomia-historia aldaketa zikliko eta gorabeheraz josita dagoen arren, kapitalismoaren historian bi ekonomia krisialdi nagusi nabarmentzen dira.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 109. orr.

1950eko eta 1960ko hamarraldietan truke-tasek izan zuten egonkortasun erlatiboa finantza-historiaren oso aldi berezi bati dagokio.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 92. orr.

Erlijio historiaren eta kristautasunaren ikerketa kritiko inportanteekin.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 183. orr.

Pobretasunaren bidea, salbamen-historia bezala ulertua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 910. orr.

Maitasun-historia zorigaitzeko bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 32. orr.

Intolerantzi historiak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 362. orr.

Gertakizun hau esplotazio-historia luze baten zatia dela.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 70. orr.

Egia da giza historia ezingo dela inoiz oso-osorik esan.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 11. orr.

6 kontakizuna.

Patrik historia bat kontatu zion Joanesi.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 48. orr.

Historia hori elezaharra da, ezta?  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 127. orr.

Iraganeko historia zen, amaitua.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 229. orr.

Adelak historia ezkutu bat zeraman begietan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 34. orr.

Osabak Galileoren historia kontatu zidan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 90. orr.

Han ere galtzaile baten historia egon zitekeen, egon behar zuen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 16. orr.

Doilorkeriaren historia unibertsala geneetan itsatsirik daukagu, mikrofilm batean bezala, eta edozein mementotan zizelka dezakegu koska berri bat oroimen gorde horretan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 223. orr.

Konta iezadazu piztia honen historia.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 152. orr.

Bai, karbono--atomo baten historia kontatu nahi nuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 296. orr.

Gizon bat, bada, eta bizitza bat, bere historia handi-txikiekin, Historiak -bere maiuskularik izugarriena altxaturik- kontutxo horiek guztiak itzalperatu nahi izan zituen garai latzaren bihotzetik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 11. orr.

Joan ziren urteak, eta treneko traizioaren historia beste mila historiaren artean galdu zen. Liburuko historiak kontatzen dituen hori gizon bat da, ez gehiago eta ez gutxiago.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 453. orr.

Corín Telladoren historiak leitzen aritzen zen.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 110. orr.

Orduan galdetu nion ea zergatik gustatzen zitzaion horrenbeste hura, azken batean oso lur urrunetako historiak izaki.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 174. orr.

7 (hitz elkartuetan)

Paperak, azken finean, historia-kontalari dira.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 210. orr.

Aurora historia-asmatzaileak badaki bera ere historia bateko pertsonaia dela.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 57. orr.

Xangarin, historia-ipuin honetan, pertsonaia txiki bat besterik ez da.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 297. orr.

Paradoxalki, oroitzapen lazgarrizko nire bagajea aberastasun bilakatzen zen, historia-hazi.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 206. orr.

8 aurre-historia historiaurrea.

Euskal-Herriaren historiaz eta aurre-historiaz axola handia zuen ikertzailea.  Herria   2004-01-01

Euskal artearen ernalaldi luzea lau liburukitan bildu du irakasleak, aurre historiatik hasi eta XXI. mendeari begira jarriz.  Berria - Kultura   2004-07-18

Kontatu ere kontatu izan da aurre-historia hori han-hemenka.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 168. orr.

Lehenik, behako bat aurre-historiatik hasiz orai arte egin den bideari.  Herria   2004-07-08

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 10 aldiz agertzen direnak)

artearen historia (42); arteko historia (12); bai historia (6); baina historia (17); baita historia (7); bakoitzaren historia (6); bat historia (6); baten historia (58); baten historia da (8); benetako historia (12); bere historia (101); bere historia kontatu (9); beren historia (12); bertze historia (7); beste historia (27); beste historia bat (14); bi historia (10); bizitzaren historia (17); buruzko historia (10); da historia (55); de historia (10); de la historia (15); den historia (16); dira historia (6); du historia (25); duen historia (16); dugu historia (6); dut historia (6); dute historia (12); edo historia (16); egungo historia (6); elizaren historia (7); en historia (7); ere historia (19); espainiako historia (16); eta historia (160); euren historia (6); euskal herriaren historia (23); euskal herriko historia (42); euskal historia (13); euskal literaturaren historia (19); euskararen historia (23); ez da historia (11); ez historia (8); familiaren historia (11); filosofiaren historia (16); gabeko historia (6); geografia eta historia (6); geure historia (10); giza historia (7); gizadiaren historia (6); gure historia (77); gure historia eta (10); guztien historia (7); haien historia (6); haren historia (27); herriaren historia (41); herriaren historia eta (9); herriko historia (45)

historia aldatzen (7); historia apur (6); historia apur bat (6); historia azaldu (7); historia baino (9); historia bat (106); historia bat da (7); historia batean (7); historia baten (12); historia batzuk (6); historia beltza (6); historia bera (21); historia bere (10); historia berri (7); historia beste (7); historia beti (6); historia bizia (9); historia da (57); historia de (57); historia de la (19); historia de las (11); historia de una (11); historia del (13); historia dela (7); historia du (7); historia edo (9); historia egin (36); historia egiteko (17); historia egiteko aukera (6); historia egiten (20); historia ere (44); historia errepikatu (10); historia errepikatzen (6); historia eta (172); historia ez (47); historia ez da (17); historia ezaguna (6); historia ezagutu (7); historia ezagutzeko (8); historia ezagutzen (10); historia ezin (8); historia fakultatean (6); historia garaikidean (6); historia garaikideko (16); historia geografia (6); historia gogoan (6); historia guztia (16); historia handi (6); historia handiko (9); historia haren (8); historia hau (43); historia helenikoan (9); historia helenikoaren (7); historia honek (8); historia honen (14); historia honetako (6); historia honetan (12); historia hori (53); historia horiek (10); historia horrek (7); historia horren (13); historia horretan (7); historia hura (24)

historia idatzi (14); historia idatziko (8); historia idatziko dugu (6); historia idazteko (7); historia idazten (7); historia ikasi (7); historia irakaslea (14); historia irakurtzen (6); historia izan (14); historia izango (7); historia jasotzen (6); historia klinikoa (8); historia kondatzen (8); historia kontatu (49); historia kontatu nahi (7); historia kontatuko (7); historia kontatzeko (8); historia kontatzen (36); historia kontatzen du (9); historia labur (7); historia laburra (11); historia liburu (6); historia liburua (7); historia liburuetan (22); historia luze (17); historia luze eta (6); historia luzea (38); historia luzea du (10); historia luzean (15); historia natural (7); historia naturala (15); historia naturalaren (28); historia nola (11); historia ofiziala (9); historia ofizialak (8); historia orokor (7); historia orokorra (14); historia oso (13); historia osoa (23); historia osoan (27); historia osoan zehar (7); historia osoko (6); historia unibertsala (8); historia unibertsalaren (6); historia zahar (6); historia zen (9)

honen historia (15); horien historia (13); horren historia (25); kultura eta historia (6); la historia (27); la historia de (6); la historia del (6); lisboako setioaren historia (38); literaturaren historia (39); magiaren historia (8); maitasun historia (15); mendeko historia (8); munduaren historia (13); musikaren historia (10); nafarroako historia (10); nire historia (29); oso historia (7); pentsamenduaren historia (10); ren historia (11); setioaren historia (41); taldearen historia (7); una historia (6); unibertsitateko historia (9); urteko historia (24); zen historia (13); zer historia (7); zientzien historia (7); zinemaren historia (10); zuen historia (21); zure historia (6)


historiagile (ETCn 474 agerraldi; orobat historigile ETCn 4 agerraldi) iz historialaria.

Snorri Sturlason historiagile eta poligrafoa.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 177. orr.

Pabloren semearen seme hau historiagile egin eta politikan sartu zen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 103. orr.

Ikerbideak libroki, inoren zaindaritzarik eta mugapenik gabe eramateko eskubidea zaindu behar du historigileak.  Berria - Kultura   2004-05-05

Askotan historiagile ofizialek beste zerbait sinetsarazi nahi badigute ere.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 186. orr.

Historiagilearen lana beti izaten dela lerratua eta motza.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 67. orr.

Historiagile izeneko ixtoriogile triste horiei muturra sartzen utzi gabe.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 39. orr.

• 2 izond

Alferrik, ordea, sena baino morboa historigileago izaten baita beti.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 265. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta historiagile (3); historiagile eta (7)


historiagintza iz historia ikerketak egitea.

Artikuluaren amaieran, ikerlari haren zoritxarreko heriotzak Alemaniako literaturan eta historiagintzan uzten zuen hutsune beteezinaz mintzatzen zen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 235. orr.


historial 1 iz historia kontakizuna.

Kastillako hiri garrantzitsuenetarik bat izana da, dio historialak, Castrum Sigerici, Wisigoden garaian sortua den guda leku hau.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 121. orr.

2 txostena.

Gero, presoen historialari begiratu, eta zenbait lagun hartu zituzten División Azulen sartzeko, zure aita barne.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 59. orr.

Pazientearen historialarekin batera.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 117. orr.

Osasun-historial osoa eskatu dugu.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 70. orr.

Gainera, beste erabilera batzuetarako ere balia litezke, historial akademiko edo medikua izateko, adibidez.  Berria - Harian   2005-03-03


historialari (ETCn 8.193 agerraldi; orobat historilari ETCn 25 agerraldi) 1 iz historia ikerketen egilea. ik historiagile.

Hogeigarren mendeko historialariak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 32. orr.

Literaturaren historialarientzat ez dutela estatus bera egilearen begiradapean argitaratutako liburuak eta bera hil osteko argitarapenak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 119. orr.

Artearen historialariek eta kritikariek.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 196. orr.

Erlijioen historialari Mircea Eliadek dioenez, ez da ezer historian noizbait erlijioaz kutsatu gabekorik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 262. orr.

Jean Delumeau historialari ospetsuak goraipatzen duena.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 43. orr.

Egun hauetan zendu da Maurice Haulon historilari baionesa.  Herria   2001-01-18

Danborrada bertako eta kanpoko historialari askok aztertu izan dute.  Askoren artean   «Rataplan» - 20. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kasu honetan nire historialari senak lagundu ninduen.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 176. orr.

Ez da haatik, idazleak berak dionaz, historialari-lan bat, nahiz egiazko lekukotasunetan oinarritzen den, bainan eleberri bat da, orduko garaia gaurko gazte baten begiekin ikusirik.  Herria   2002-11-28

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Adolf Hildebrand alemaniar eskultore eta arte-historialariak argitaratutako teoria. mundu osoko zientzia-historialariei.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 105. orr.

"Lege horiek", dio eliz historialari batek, "giza ugaltzea gure arduren ondorio bailitzan ezarriak ziren".  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 113. orr.

4 (izenondo gisa)

Bizantziarrek frankoen aurka zuten aurreiritziaren froga gisa, Ana Komneno greziar printzesa historialaria aipa genezake.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 225. orr.

Jose Olarra eta Maria Luisa Larramendi jaun-andre historialari tolosarrek.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 45. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

da historialari (3); edo historialari (3); eta historialari (15); goihenetxe historialari (3); historialari asko (3); historialari askok (3); historialari bat (4); historialari batek (8); historialari batzuek (5); historialari bezala (3); historialari eta (26); historialari euskaldunen (6); historialari euskaldunen iii (5); manex goihenetxe historialari (3)

arte historialariak (5); du historialariak (3); eta historialaria (10); eta historialariak (11); historialaria eta (6); historialaria hil (3); historialaria hil da (3); historialariak berak (3); historialariak egin (3); historialariak eta (6); historialariak ez (7); idazle eta historialariak (4); x historialaria (8); zuen historialariak (5)

dute historialariek (3); eta historialariaren (3); eta historialariek (5); eta historialarien (4); hainbat historialarik (3); historialariaren arabera (5); historialariek eta (4); historialarien artean (5); historialarien belaunaldi (3)


historiatxo iz adkor historia.

Duane Michalsek historiatxo bat, ia beti fantasiazkoa edo naturaz gaindikoa (agerketak, nortasun bikoitzak, eta abar) kontatzen duen argazki-sekuentzia batean.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 223. orr.

Historia orokorraren norabidea eta geure historiatxo partikularra patu berak loturik baleuzka bezala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 75. orr.


historiatzaile (orobat historiatzale) iz historialaria.

Historiatzailearen sinpletasun itxuraren atzean halako joko psikologiko guztiz delikatu bat nabari da.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 179. orr.

1962an zenbait garaztar eta historiatzale bildu ziren Donibane-Garazin, Jean-Pierre Sallaberry erakaslearen inguruan, xede berezi bat gogoan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 173. orr.


historiaurre 1 iz idazkera asmatu aurreko gizadiari dagozkion garaia eta gertaeren multzoa.

Gizakien Historian edo Historiaurrean Urrezko Aro bat izan zela sinestea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 159. orr.

Historiaurreraino itzuli gabe ere, Grezia arkaikoko lehenengo eskulturak idoloak ziren.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 77. orr.

Historiaurreko jendeen migrazioekin.  Herria   2001-10-25

Historiaurreko neandertal potroso koadrila negargarri hartatik.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 64. orr.

Aro historikoak ere landu ditu, historiaurretik hasita gaur arte.  Berria - Euskal Herria   2004-07-09

Frantzia hegoaldean dauden historiaurreko hilobietan.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 21. orr.

Historiaurreko hizkuntzetako hitz bakartuak berreraikitzeari heltzen diotenean.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 268. orr.

Historiaurre eta hitz-aurreko paradisuan, estetikaren tenpluan, euskal arimaren baratze metafisikoan.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 136. orr.

Euskal historiaurre eta historia ikerketa etnologiko eta etnografikoak ere egin zituen.  Berria - Kultura   2004-06-18

Aranzadi Zientzia Elkarteko Historiaurrea saileko zuzendaria.  Berria - Euskal Herria   2004-01-04

Erromako Historiaurre eta Etnografia Museoan.  Berria - Kultura   2004-01-29

2 hed

Azkona Estudioan lan egiten zuen jende gehienarentzat zinemarekin hasten zen historia, eta Lumière anaien aurreko guztia historiaurrea zitzaien, ilunbea, leizeko bizitza.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 18. orr.

Ikastolen historiak, ordea, izan du bere historiaurrea ere.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 168. orr.

Baina euskal pentsamenduaren historia baino gehiago historiaurrea dena.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 310. orr.

3 irud

Zuentzat, ordea, gure garaiko kontuak historiaurrea dira. Azken orduko software hori historiaurrekoa izango dela ikasleak unibertsitatetik ateratzen direnerako.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 133. orr.

Historiaurre garaian, erran nahi baita ileak zituelarik, frantses kantari batek arrakasta lortu omen zuen kantu ergel horrekin!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 105. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta historiaurrearen (3); historiaurre eta (4); historiaurrea eta (3); historiaurreari buruzko (6)


historiazale iz historiaren zale dena; historialaria.

Ez nion esan ni historiazale amorratua nintzela, eta Granma ikusi nahi nuela, iraultzaileak Kubara ekarri zituen itsasontzia.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 205. orr.

Oraingo aldean historiazale herrikoiak ez du bere sudurra aitzinatzen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 204. orr.

Iruñeko Semena-Santxez-en senarra, historiazale zonbaiten arabera, Santxo Haundiaren bastarta.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 28. orr.

Liburu bat, Eddy Florentin historiazaleak egina 2 000 urtean, "11 novembre 1942".  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 143. orr.


historiko (ETCn 40.658 agerraldi) 1 izond historiari dagokiona. ik historia 4.

Den-dena historikoa da, gizarte honek edo hark sortua; den-dena denboraren mende dago.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 54. orr.

Pentsamendua eta kultura, ordea, historikoak dira, esan bezala, eta beraz erlatiboak.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 151. orr.

Denbora historikoaren eskalan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 123. orr.

Tuzididesek hain maisutasun handiz kontatzen dituen gertakizun historikoetan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 39. orr.

Antropologia Filosofikoaren bilakaera historikoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 9. orr.

Bizidunak milioika urtetako prozesu historikoaren ondorioak dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 286. orr.

Analisi historikoa, funtsean, garai desberdinetako eraketak plano bakar baten gainean proiektatzean datza. kontakizun historiko hutsa egiteko gogo faltaz.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 226. orr.

Hizkuntza egoera jakin bat faktore historikoen emaitza da beti.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 102. orr.

Ikuspegi historiko horretan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 200. orr.

Frantziskoren irudi historikoa berreraikitzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 49. orr.

Lehen parteak ordena historikoari jarraitzen dio.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 180. orr.

"Modernia" hitza erabiltzen dugunean, aro historiko bati buruz ari gara mintzatzen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 75. orr.

Joera honek "lege" historiko bat argitzen duela pentsa genezake.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 36. orr.

Testu horien kokaleku historikoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 28. orr.

Fonetika, zientzia historikoa da, gertakizunak -aldaketak- aztertzen baititu eta denboran mugitzen baita.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 60. orr.

Ingelesaren eta alemanaren gramatika historikoari.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 21. orr.

Gogoratzen al haiz materialismo historikoari buruzko batzokiko gau eskolez?  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 96. orr.

Obren garrantzi historikoaz.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 40. orr.

Zertarako da, ordea, oroimen historikoa, ez bagara gauza pertsonen ibilbidea osorik oroitzeko?  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 197. orr.

· Zazpi eleberri historiko idatzia zen hamabi urte bete baino lehen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 82. orr.

Nobela historiko ospetsu bat idatzi zuen, Thaddeus of Warsaw (1803).  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 295. orr.

2 (beste izenondo baten ezkerrean edo eskuinean)

Eremu historiko-transzendentalean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 227. orr.

Gizarte bakoitzak ditu bereak, bere esperientzia historiko-sozialaren arabera.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 69. orr.

Testuinguru historiko-mitologikoa.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 203. orr.

Metodo historiko-kritikoei esker.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 12. orr.

Teknikaren filosofiak filosofia positibistari egindako kritika axiologiko-historikoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 92. orr.

3 zerbaiten historian gerorako gordea izatea merezi duena.

Lorpen hau mugarri historikoa da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 172. orr.

Egun hartatik hona ugari izan dira egun historikoak.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 175. orr.

Etorkizunean ikusi behar une historiko hau hamarkada historikoa bilakatzen den.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 131. orr.

Ondorioa Maraton, Salamina, Platea eta Mikaleko porrot historikoak izan ziren, hogeigarren mendean Mendebaldean Helasen oinordeko direnek oraindik garaipen historikotzat gogoratzen dituztenak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 239. orr.

Syntactic Structuresko 6. kapitulua historikoa da psikologo eta hizkuntzalarientzat.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 12. orr.

4 historikoki garrantzia izan duena.

Brest hiri historikora iritsi gara.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 289. orr.

Ander Barrutia EAJko militante historikoa.  Berria - Euskal Herria   2004-09-28

Nazionalitate historikoak.  Berria - Euskal Herria   2004-07-22

-Erkidego Historikoena da lehenbizikoa (Katalunia, Galizia, Euskadi).  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 105. orr.

Madariondo historikoaren azpiko mugako hesira heltzean, bertan eseri zen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 264. orr.

Militante historikoaren hitzak.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 120. orr.

"Lagun" izeneko liburu denda historikoa.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 101. orr.

5 benetan izan edo gertatu dena.

Tokian tokiko pertsonaia historikoekin (Koperniko, Erasmo) nahiz asmatuekin (Fausto, Peter Schlemihl, Medardo).  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 159. orr.

6 ez-historiko

Gizakia esentzialki arrazoimenarekin definituz, eta arrazoimena ez-historiko gisa ulertuz funtsean, antropologiarik ez da posible.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 278. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

arrazoi historiko (4); artxibo historiko (7); aukera historiko (11); aukera historiko baten (4); azalpen historiko (4); azterketa historiko (11); balio historiko (4); beste marka historiko (4); bilakaera historiko (4); buruzagi historiko (9); datu historiko (4); dokumentu historiko (5); egoera historiko (8); errealitate historiko (4); eta historiko (7); euskadiko artxibo historiko (4); figura historiko (4); garai historiko (10); gertaera historiko (20); gertaera historiko bat (4); gertakari historiko (13)

historiko askoren (4); historiko bakoitzean (5); historiko bat (81); historiko bat da (8); historiko batean (17); historiko baten (26); historiko baten aurrean (7); historiko bati (5); historiko edo (6); historiko eta (50); historiko gisa (9); historiko guztietan (4); historiko hau (12); historiko honen (6); historiko honetan (13); historiko hori (10); historiko horiek (8); historiko hura (4); historiko jakin (5)

ikerketa historiko (12); ikuspegi historiko (5); interes historiko (4); lurralde historiko (7); marka historiko (6); marka historiko bat (5); memoria historiko (8); momentu historiko (6); nobela historiko (7); ondare historiko (8); pertsonaia historiko (8); prozesu historiko (5); testuinguru historiko (6); une historiko (33); une historiko batean (4); une historiko honetan (7)

a priori historikoa (4); abagune historikoa (4); akats historikoa (4); akordio historikoa (8); aldarrikapen historikoa (4); aukera historikoa (59); aukera historikoa da (5); aukera historikoa dagoela (4); aukera historikoa dela (4); aukera historikoa dugu (4); aukera historikoa galdu (5); azterketa historikoa (7); bilakaera historikoa (7); buruzagi historikoa (9); denbora historikoa (4); egia historikoa (4); eginkizun historikoa (5); egun historikoa (16); egun historikoa izan (6); eleberri historikoa (7); eskola historikoa (5); eta historikoa (23); eta historikoa da (7); eta memoria historikoa (5); garaipen historikoa (6); garapen historikoa (6); gertaera historikoa (6); gramatika historikoa (6)

historikoa alferrik (4); historikoa baino (4); historikoa baita (4); historikoa berreskuratzea (10); historikoa berreskuratzeko (19); historikoa bizi (5); historikoa da (75); historikoa da eta (6); historikoa dagoela (4); historikoa dela (22); historikoa du (8); historikoa duela (4); historikoa dugu (7); historikoa edo (4); historikoa egin (15); historikoa egitea (4); historikoa egiteko (4); historikoa egiten (4); historikoa ere (7); historikoa eta (28); historikoa ez (17); historikoa ez da (4); historikoa gainditu (4); historikoa galdu (6); historikoa hil (5); historikoa hil da (4); historikoa izan (51); historikoa izan da (8); historikoa izan daiteke (4); historikoa izan zen (16); historikoa izango (18); historikoa izango da (6); historikoa lortu (11); historikoa lortu zuen (4); historikoa zela (4); historikoa zen (5)

huts historikoa (5); ibilbide historikoa (4); ikerketa historikoa (4); ikuspegi historikoa (8); lorpen historikoa (6); marka historikoa (14); memoria historikoa (51); memoria historikoa berreskuratzea (5); memoria historikoa berreskuratzeko (17); militante historikoa (10); nobela historikoa (16); oinarri historikoa (6); ondare historikoa (4); oroimen historikoa (21); oroimen historikoa berreskuratzea (4); palestina historikoa (4); pertsonaia historikoa (9); politiko historikoa (4); priori historikoa (4); talde historikoa (8); talde historikoa da (4); testuinguru historikoa (6); une historikoa (14); une historikoa izan (4); urrats historikoa (6); zor historikoa (7)

aurrekari historikoak (4); buruzagi historikoak (4); dokumentu historikoak (4); eskubide historikoak (41); eta eskubide historikoak (7); eta historikoak (6); gertakizun historikoak (4); gure eskubide historikoak (4); historikoak dira (16); historikoak edo (4); historikoak ere (10); historikoak eta (15); historikoak ez (9); historikoak izan (11); lurralde historikoak (6); marka historikoak (5); nazionalitate historikoak (5); nobela historikoak (15); une historikoak (6)

azterketa historikoaren (8); buruzagi historikoaren (7); eta historikoaren (5); historikoaren eta (7); historikoari buruzko (4); memoria historikoaren (9); ondare historikoaren (9); oroimen historikoaren (4); une historikoan (8)

eskubide historikoei (5); eskubide historikoek (4); eskubide historikoen (15); eskubide historikoetan (4); historikoei buruzko (4); historikoen arabera (5); historikoen eta (4); historikoen legea (10); ikuspegi historikotik (4); ikuspuntu historikotik (4); lurralde historikoen (26); lurralde historikoen legea (10)

aukera historikotzat jo (6); erabakia historikotzat (5); erabakia historikotzat jo (4); historikotzat jo (40); historikotzat jo du (8); historikotzat jo dute (5); historikotzat jo zuen (16); historikotzat jo zuten (4); historikotzat jotzen (5); historikotzat jotzen diren (4)


historikoki adlag ikuspegi historikoaren arabera.

Aldi luzea izan da guretzat, baina historikoki laburra da.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 99. orr.

Historikoki, Trieste aparte samar egon da Italiatik.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 60. orr.

Historikoki konstataturiko ebidentzia.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 7. orr.

Esan gabe doa Herodotoren deskribapena historikoki fantastikoa dela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 274. orr.

Erdi Aroaren mugarriak nahiko ondo markatuta daude historikoki.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 59. orr.

Historikoki egiaztaturiko beste adibide batzuek.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 159. orr.

Estatu unibertsalen "eroankortasunaren" argibideak historikoki nahikoa ezagutzen dugun beste edozein adibidetatik atera daitezke.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 26. orr.

Lehena historikoki artikulatzeak ez du esan nahi 'gauzak ziren bezala' aitortzea.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 105. orr.

Historikoki, deskonbertsio publikoari "apostasia" deitzen zitzaion.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 98. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baina historikoki (3); da historikoki (8); eta historikoki (12); historikoki bi (3); historikoki eta (5); historikoki euskal (3); historikoki ez (6); izan da historikoki (3)


historikotasun 1 iz historikoa denaren nolakotasuna.

A priori honek ez du saihesten historikotasuna: ez du egitura intenporal bat osatzen, gertaeren gainetik eta aldatzen ez den zeru batean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 148. orr.

Gizakiaren eta instituzioen historikotasuna eta garapena denboraren denboran azpimarratzen du beraz (ez instituzioen "arrazoizkotasun" denboragabe abstraktua).  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 219. orr.

Irudikapenaren historikotasuna.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 242. orr.

Oharrok filosofiaren historikotasunaren arretazkoak dira oroz gainetik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 75. orr.

Arazoaldietan, zenbat eta atzerago geratu orduan eta bizikiago deitoratzen -eta agian historikotasun gutxiagoz idealizatzen- diren egoera zoriontsuago haietako batera itzultzeko ahalegina.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 271. orr.

Suposatzen da, bestalde, historikotasunaren forma bakarrak eta berberak biltzen dituela egitura ekonomikoak, gizarte egonkortasunak, pentsamoldeen inertzia, ohikuntza teknikoak, jokaera politikoak, eta guztiei eraldaketa-mota bera ezartzen diela.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 16. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Diskurtso hauek euren historikotasun-mota berezia dute eta historikotasun ezberdinen multzo oso batekin harremanean daude.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 188. orr.

Eraketa diskurtsiboek ez dute kontzientziaren ibilbideak duen historikotasun eredu bera.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 193. orr.

Matematiken hasiera ikertzen dela gutxiago gertaera historiko bezala eta gehiago historikotasun-hastapen gisara.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 214. orr.


historio ik istorio.

historiografia iz historiografoen lanen bilduma.

Antso Gartzez III.a Nagusiaren inguruan bi historiografia ari dira elkarrekin lehian.  Berria - Kultura   2004-03-24

Frantziskotar historiografia kritikoari hasiera eman zion P. Sabatier-ez geroztik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 47. orr.

Historiografia Kronologia bihurtzea.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 222. orr.

Historiografia española bera, euskaldunek sortua izan baita, hain zuzen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 150. orr.

Historiografia liberalak pertsonaia bat asmatu du [...] historiaren subjektu bat.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 61. orr.

Historiografiak, ordea, Elvis Presleyri eman dio ohore hori, eta 1954ko uztailaren 5ean finkatu du rock-and-rollaren jaiotza.  Berria - Kultura   2004-07-06


historiografiko izond historiografiari dagokiona.

Eztabaida historiografikoak onak dira beti.  Berria - Kultura   2004-03-24

Lan historiografikoa.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 24. orr.

Oinarri historiografiko handiaren gainean idatzia dago.  Berria - Kultura   2004-12-30


historiografo iz bere garaiko historia ofiziala idazteko agintzen dioten idazlea.

K. a. VII. mendean idatzi zituzten Israelgo 'historiografoek' Josue, Epaileak, Samuel eta Erregeak liburuak -geroago etorriko ziren Kronikak, IV. mendean, eta Makabearrak, II. mendean-.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 15. orr.

Historiografo eta epaile ezgaiek.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 38. orr.


historioño ik istorioño.

historizatu, historiza, historizatzen du ad testuinguru historikoan kokatu.

Eztabaidak eta kontzeptuak historizatu.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 199. orr.

Astiro-astiro bakarrik etorriko da, kontraesan eta borroka artean, historizatuz, konkretatuz, indibidualduz, norbanako erreala bilakatuz.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 108. orr.


historizismo iz historiak giza errealitate osoa azaldu dezakeela dioen doktrina.

Eta zer da espiritu europarra, historiagintza hemendik aurrera eskuan berak daukana? erlatibismoa! (historizismoa, esango nuke nik).  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 170. orr.

Orduan erlatibismoa gaur egun aurkitu, perspektibismo, historizismo, soziologismo, psikologismo, antropologismo, biologismo, eboluzionismo, pragmatismo, fikzionalismo, etab., gisan aurkitzen da de fakto.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 40. orr.

Kanten proposamenaren irakurketa berria historizismoan ere aurkitzen dugu, XX. mendearen hasieran, Wilhelm Dilthey-ren eskutik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 90. orr.

Popper-en etengabeko falibilismoa, eta geroxeago historizismoa, zientziaren iraultzen bihotzeraino murgildu ziren.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 92. orr.


historizista 1 izond historizismoari dagokiona.

Lehen Mundu Gerraren biharamunean espiritu historizista eta erlatibista nagusi zen Alemanian.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 191. orr.

Nire lanaren atzean ez dago inolako asmo historizistarik.  Berria - Kultura   2004-09-22

Esaten digute hau anakronismo historizista dela, edo Arkadia zoriontsua aldarrikatzen ari garela.  Berria - Kultura   2004-06-17

Ildo beretik, Xabier Zubiri donostiarrak [...] pentsamendu historizista garaikidea kritikatu nahi izan zuen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 320. orr.

2 iz historizismoaren aldeko historialaria.

Batzuk, historizistak deiturikoak, zientziaren historiarekin uztartzen saiatu ziren diziplina. Historizistak bezala semantizistak ere Kuhnek proposaturiko gaizerrendatik at geratzen dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 157. orr.


histrioi (orobat histrion g.er.) 1 iz Grezia eta Erromako antzinako teatroko antzezlea, mozorroturik aritzen zena.

Askotariko mitologia dibergenteak irazkitu zituzten histrioiek; batzuek aszetismoa predikatu zuten, beste batzuek lizentzia, denek nahasmena.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 142. orr.

Handik lau hilabetera, Aventinoko errementari batek, histrioien trikimailuek liluraturik, burdinazko esfera handi bat ezarri zuen bere semetxoaren sorbalda gainean, haren dobleak hegan egin zezan.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 143. orr.

Hortik, nik ez dakit nola, gorrengana eta histrioiengana pasa gara, hauek keinuz eta hitzik gabe ezagutzera ematen baitute ikus daitekeena ez ezik guk hitzez aditzera eman dezakegun gehiena, ia dena.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 185. orr.

2 bufoia.

Ondo agerian azaldu zen haiengan zezenketa-ikuslearen morala; besteari, gudu-zelaian soldaduari, histrioiari, zirkuko toreroari ausardia eskatzen zion koldarraren morala.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 279. orr.

Histrioi dantzariak.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 177. orr.

Histrion nagusia, pailazo ofiziala.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 16. orr.


histrioniko izond histrioiari dagokiona.

Eroaren gisan maitemindu zen Madam Tschissik izeneko antzezle histrioniko batez.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 52. orr.

Joseba bere gaitasun histrionikoaz baliatu da orduan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 465. orr.

Ametsen pintore histrionikoa.  Berria - Kultura   2004-05-11

-Beste batzuetan histrionikoa, esajeratua eta neurririk gabea da.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 117. orr.

Aurelianok heresia histrionikoaren azalpen bat gaineratu zion bere lanari.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 142. orr.


histrionikoki adlag era histrionikoan.

Berriro ere aldatu egin du tonua, eta zakar itxuraz jarraitu du, histrionikoki.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 427. orr.


histrionismo iz histrioiaren jokaera.

Histrionismoan erori gabe.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 226. orr.

Pinturaren eta histrionismoaren arteko mugan.  Berria - Kultura   2004-05-11

Elementu berezi batzuk ere gehitu dizkio Barsacq eszenografoak, halanola; bi umeak, hankaluzeak, Oscar-en histrionismo markatua... Ramon Fontsere izan da kasurik larriena: benetan ez dugu ulertzen nolatan jauzi daitekeen histrionismo errazean bera bezain estimagarria den aktorea.  Berria - Kultura   2004-08-20


histu (ETCn 424), hits, histen 1 da/du ad hits bihurtu.

Hola segituz ez ote zaiote beren lorea laster histuko?  Herria   2001-08-09

Arrastiria bazterrak histen ari da jada.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 6. orr.

Denboran atzera eginez gero, ordea, histu egiten zitzaizkion koloreak, bizitasuna galtzen zuten.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 69. orr.

Eusebioren kopeta ilunaz ohartu eta, begitartea histu zitzaion.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 67. orr.

Oroitzapen zaharrek ahotsa histu baliote bezala.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 77. orr.

Zapaten beltza pixka bat histua zaio, baina galtzak eta atorra ezinago beltzak ditu.  Berria - Kultura   2004-07-25

Itxura hori histen ari da ordea.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 159. orr.

Emakume gaztea da, baina nekeak eta etsipenak gogoa histu diote.  Berria - Mundua   2004-06-20

Ilusioak histu ditu.  Berria - Euskal Herria   2004-11-25

Haren ganik daukat euskararen alderako maitasuna, nehoiz, bizian zehar, histu ez zautana.  Herria   2005-07-14

Zaindari beltzen antzera, zorionari nire ariman sartzea debekatzen, mundua histen, margultzen, belzten.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 95. orr.

Aroa arrunt histurik, fandangolarien lehiaketa ez da pilota plazan egin bainan sahetseko aterbepean.  Herria   2004-01-22

Historialari bezala nolako arrangura zuen beti egiaz egi ari nahi, deus edertu edo histu gabe.  Herria   2004-07-01

Behin baino gehiagotan bargoak hiltzeko labana eskuratu zuen gerlan zendu aitaren omena histen zuen bikotearen kalitzeko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 175. orr.

Aurtengo uda idorrean gure mendiak poxi bat histen hasi badira ere.  Herria   2005-11-03

Tinduak histen ari baitzaizkio.  Herria   2005-04-21

Nagiak kendu gabe, begiak behartu nituen argi murritzak histutako letra sailera.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 379. orr.

Bista ordukotz doi bat histua zuen, trabak zituen irakurtzean.  Herria   2001-10-11

Itxaropen argia lano beltz batzuek histua.  Herria   2005-02-03

· Gero, gorridura hura ematzen hasi zen, amatatzen, eta ordainetan albo ertzak zuritu zitzaizkien hodei molkoei, eta gero ezta hori ere, arretu-histu egin ziren, ortziko itsaso beti bare hartan disolbatzen hasitako pintura arrastoak bailiran.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 188. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Besaulki gorrimin histu baten gainean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 238. orr.

Tabako-hauts zirimiri etengabe haiek ziratekeen haren apaiz-jantzi zaharrei itxura urdin histu hura ematen zietenak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 18. orr.

Itsas haizeak, mailu eta mailuxka kanken hots histuak zekarzkieten belarrietara.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 108. orr.

Bizpahiru lore histurengatik galdu dik beraz bizia?  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 39. orr.

3 ezin hiskuzko

Kristoren piztearen lorian parte hartuko baitute, deusek ezin histuzko betiereko zorionean.  Herria   2002-12-05

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bat histua (3); histen ari (5); histu ditu (3)


histura 1 iz goibeltasuna; tristura.

Hau histura, hau samina.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 48. orr.

Ez dugu deus galdu, baina malenkonia edo behazun beltza hor dago; ez: hemen dago; tristura, histura, hustura, gabea, eta gainera beltza, itzal lodi baten kolorekoa.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 113. orr.

Heroi transgalaktiko zangomotza iduri zuen, sugar desgisatu eta lekuz kanpokoa "Lisboako" histuran.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 9. orr.

Armairuaren itzalean morphina hodiak begiztatu nituenean, halako histura batek hartu ninduen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 140. orr.

2 beheraldia.

Pinochet, Xileko president eta diktadore ohia, 89 urtetan, arras gaizki da burutik beheiti berriki ukan duen histura larri batekin.  Herria   2004-12-23

Zenbait denbora hautan, osagarria doi bat kraskatua zuen eta azken histura batek ereman du bi egun barne.  Herria   2004-02-26


hit 1 iz arrakasta handia, eskuarki musika arinean.

Tabernetako dantza-musika, flamenkoa edo telebistako hit-en zaleek.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 41. orr.

"Han zeuden kokodriloa eta tximua..." da udaroko hit aldaezina.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 15. orr.

Ez dira bakarrik Jennifer Lopez eta Ricky Martinen hit edo musika arrakastak zerrenden lehen postuetan.  Berria - Mundua   2004-10-26

80ko hamarkadan izan zuen hit handiena.  Berria - Kultura   2004-05-30

2 hit-parade arrakasta handienen zerrenda.

Handik aurrera Loiola Herri Irratian entzuleek gehien eskatuko zutena, garaiko benetako hit-parade bat, "Zure urtebetetzia".  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 60. orr.

Koldartuta dabiltza eta egiazko intelektualen lehenengo legea ahazturik, hit-paradeetako arrakasta hutsalarekin nahasten dute euren zeregina.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 37. orr.


hitano 1 iz hikako hitz egite era, hiketa.

Hitanoa da, jakina, lagunarte girokoa.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 216. orr.

Trinkoen hitanoak sortu zituen buruhausterik handienak.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 187. orr.

Hitano femeninoa menderatzea.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 281. orr.

Hizkera neutroko ni naiz, esate baterako, ni nuzu da zuketan eta ni nuxu, berriz, xuketan, hitanoan ni nauk eta ni naun diren bezala.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 216. orr.

Hitanoarena da beste bat, diotenez nekez berreskuratuko duguna.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 104. orr.

Alexek beti jotzen zuen hitanora.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 169. orr.

Zuka hasitako elkarrizketa hitanoz amaitu dugu,  Berria - Kirola   2004-07-22

2 hitanoko izlag

Ez zen samurra hitanoko adizkiak bateratzea.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 186. orr.

Gizonezkoen hitanoko 2. pertsonetan, berriz, k da ezaugarria (duk, dakik).  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 113. orr.

Dirudienez, XX. mendekoak dira hitanoaren aurkako erasorik gogorrenak.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 225. orr.


hitiar izlag/iz Kam-en biloba Heteren leinukoa.

Esauk, berrogei urte zituela, bi emakume hitiar hartu zituen emaztetzat.  Elizen arteko biblia   Has 26,34

Urias zure zerbitzari hitiarra ere hila gertatu zen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 55. orr.

Betsabe da, Eliamen alaba, Urias hitiarraren emaztea.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 53. orr.

Efron han zen, beste hitiar guztien artean eserita.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 60. orr.

Soroaren eta harpearen jabetza hitiarren eskuetatik Abrahanenera pasatu zen, hilobi-leku izateko.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 61. orr.

Begira -esan zien-, honetan ezagutuko duzue zuekin dagoela Jainko bizia, eta zuen aurretik botako dituela kanaandarrak, hitiarrak, hibiarrak, periztarrak, girgaxtarrak, amortarrak eta jebustarrak.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 25. orr.

Gero, Sararen gorpua zetzan lekua utzirik, hitiarrengana joan eta esan zien: [...].  Elizen arteko biblia   Has 23,3


hitita izond/iz K. a.-ko II. mendean Anatolia inbaditu zuen eta bertan inperio handi bat sortu zuen herri batekoa; herri horri dagokiona.

Dumuzi babiloniarrari, Osiris egiptoarrari, Telipinu hititari, Ugariteko Baali eta beste hainbat jainkori.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 223. orr.

Urias hititaren emaztea.  Elizen arteko biblia   1 Erg 15,5

Jupiter Dolikenoren gurtza hitita helenizatua.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 44. orr.

Alexandro-aurreko Gizarte Helenikoaren lehiakideak Gizarte Siriakoa eta Gizarte Hititaren gerakin fosilizatua, etruskoak, izan ziren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 455. orr.

"Asia" ez da ziur aski greziar hiztegira bidea aurkitu zuen izen hitita bakarra.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 275. orr.

Uste da basileus hitza [...] Biyassilis benetako errege hitita baten izenetik datorrela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 275. orr.

Alderdi haietan hititak, amortarrak, kanaandarrak, periztarrak, hibiarrak eta jebustarrak bizi ziren.  Elizen arteko biblia   Jos 12,7-8

Salomonen merkatariek hititen eta aramearren errege guztientzat ekarri ohi zituzten halakoak.  Elizen arteko biblia   1 Erg 10,29

Hititen lurraldera joan eta hiri bat eraiki zuen.  Elizen arteko biblia   Epa 1,26


hititera iz hititen hizkuntza.

Bidaia horretako emaitza zientifikoak, alegia egoera onean edo txarrean dauden hititerazko eta fenizierazko hainbat aztarna, lantzea eta argitaratzea.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 19. orr.

Korda hitza hititeratik dator, nonbait, eta "heste" esan nahi du hizkuntza horretan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 45. orr.


hitlerzale izond/iz A. Hitler-en aldekoa.

Banekien gazte hitlerzaleen talde askotan komisario politiko bat egoten zela.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 44. orr.

Leihatilaren gainean Quex hitlerzale gaztea pelikularen horma-irudi handi bat zegoen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 43. orr.

Askotan ikusi nuen hitlerzale gazteen jantzian, eta uniformeak ere dotore egiten zion.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 43. orr.


hits 1 izond zurbila; bizitasunik ez duena edo agertzen ez duena; goibela, tristea.

Kale zabal bat ikusten zen, etxe zuri handi batzuekin, eta argi elektrikozko bi ilara hitsekin.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 194. orr.

Unairen begiek argitasun hitsa bereganatua zuten berriz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 82. orr.

Ile-adats marroi hitsa.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 134. orr.

Haren oroitzapenetan, kolore hitsez agertuko ziren urte haiek.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 39. orr.

Hortz-ilara hits eta lustre gabea agerian utziz.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 164. orr.

Haren begi berdeen distira hitsa bilatu nuen argibide eske isilean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 169. orr.

Erabat itxi gabeko betazalen artean zuri ageri ziren ninirik gabeko begi itzali hitsak.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 40. orr.

Haren aurpegiera hitsa, horixe baizik ez nuen aurkitu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 55. orr.

Erreka tzar baterat eroria eta handik planta hitsean ateraia.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 30. orr.

Geltokira iritsi naiz egun hits eta euritsu honetan.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 37. orr.

Aro hitsa, ainitz tokitan elurra.  Herria   2005-02-24

Euskal Zerbitzu Sekretuen buruzagiaren esaldia dilindan gelditu zen bulego hitsaren egurats pisuan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 39. orr.

Leku hits eta itogarrietan sentitzen zen eroso.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 63. orr.

Gertakari hits eta ilunak ere izan dira jasaiteko, hala nola Itoitz herriaren suntsitzea Nafarroan.  Herria   2004-01-01

Umore pixka bat jarri nahi izan nuen sala hits hartan.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 115. orr.

Gelatzat zuen hilkutxa hits hartara sartzen utzi zion.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 154. orr.

Chadefaud-ek hiltzera kondenatuen zerrenda hitsa azaldu zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 106. orr.

Igandean, usaian bezala izan nintzen Parisen baina hiria dena hutsa eta hitsa kausitu nuen.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 90. orr.

Don Karlosek Zornotzan sinatutako akordio hitsaren ondoren.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 21. orr.

Beldur ginen berri hitsa etorri zitzaigun.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 247. orr.

Nire pentsamendu hitsetan murgildurik.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 44. orr.

Urrutiko lekuetan gertatutako sarraskien gainean gogoeta hitsetan aritzea geratu ezinik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 222. orr.

Gerla guziek sortarazten duten ondorio hits bat, gosetea.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 180. orr.

Beterano askoren patu hitsa.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 124. orr.

Baina ez-entzuna egin diot barnetikako eresi hitsari.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 31. orr.

Aza zuri ikaragarriak, trinkoak eta gogorrak, metal hitsezko bolak bezalakoak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 50. orr.

2 (izan aditzarekin)

Hits, triste, gelditu zen atzo euskalgintza Andolin Eguzkitzaren bat-bateko heriotzaren berri izandakoan.  Berria - Ekonomia   2004-03-25

Ondoko egunak hitsak izan ziren biziki.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 157. orr.

Aroa zen ainitz tokitan hitsa. Aurpegi guztiak grisak eta hitsak ziren.  Herria   2003-04-24

Ixtripu handiguziak hitsak eta latzak direla.  Herria   2005-07-28

Negua hitsa izan zen enetzat.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 359. orr.

Melodia hits samarra zen, motela eta ez oso bizia.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 144. orr.

3 adlag

Eta hantxe egongo duk Cecily, hits, dotore, lerden, bere ezpainei ausikika, ni gorrotatzen, bizitza gorrotatzen...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 382. orr.

Agureak, hits, baietz egin du buruaz.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 24. orr.

Erdi-hila, hits eta ilun, lehoin gaizoak bildu du kaska, ausiki, zauri eta min, orroño bat doi-doia dezakelarik egin.  Herria   2003-04-03

Zeren zorionak zuri baitira; zuri, faltsu, ustel, hutsal, merke, hits eta huts.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 131. orr.

Kanpoan, berriz, errealitateko bizitzan, arrotz, huts, hil eta hits aurkitzen zuen mundua.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 36. orr.

Hitza hitz edo gizona hits!  Herria   2004-03-04

4 (hitz elkartuetan)

Arras polliki iragan da, aroak hits-aireño bat ukanik ere.  Herria   2003-09-11

Aro eztiagoa bainan hits aire batekin aste ondar huntan.  Herria   2004-04-01

Estore astunek motelduriko argi hits-herabea ohe gainean nagi zetzan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 83. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

agur hits (3); balentria hits (4); berri hits (4); bezain hits (6); bezain hits eta (5); doinu hits (3); edo gizona hits (3); egun hits (4); eta hits (15); gela hits (3); gertakari hits (5); giro hits (3); gizona hits (4); hits airea (6); hits bat (20); hits batean (5); hits batek (3); hits baten (5); hits eta (42); hits eta huts (3); hits haiek (5); hits hartan (8); hits hori (7); hits horietan (3); hits horrek (4); hits horrekin (3); hits horren (5); hits hortan (4); hits hura (7); ixtorio hits (6); molde hits (3); soinu hits (3)

argi hitsa (3); aro hitsa (13); aro hitsa zelarik (3); aroa arrunt hitsa (4); arrunt hitsa (5); aski hitsa (3); berri hitsa (11); berri hitsa hedatu (4); biziki hitsa (4); denbora hitsa (4); eta hitsa (11); gauza hitsa (4); gauza hitsa dela (3); gertakari hitsa (5); giro hitsa (3); hitsa da (5); hitsa dela (3); hitsa egin (3); hitsa eta (9); hitsa hedatu (4); hitsa hedatu da (3); hitsa izan (10); hitsa izan zen (3); hitsa izana (3); hitsa izana gatik (3); hitsa zelarik (3); hitsa zen (6); partida hitsa (6); partida hitsa egin (3); zen hitsa (3)

aro hitsak (3); aro hitsarekin (5); balentria hitsak (9); berri hitsak (4); egun hitsak (5); gertakari hitsak (3); historiak daukan hitsenaz (3); hitsak dira (3); hitsak eta (8); hitsak izan (4); hitsenaz elkar hartuta (3); huntako berri hitsenetarik (3); manera hitsak (3); manera hitsean (4); ondorio hitsak (4)


hitsarazi, hitsaraz, hitsarazten du ad histera behartu.

Batzuetan, erlaino esnetsu mugikorrek argia hitsarazten zuten.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 131. orr.


hitz 1 iz hizkuntza batean, berezko esanahia duen hots edo hots multzo txikienetako bakoitza; multzo horren adierazpide idatzia; hitz egitea; esaten dena.

Har dezagun "Obedientzia" hitza.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 19. orr.

"Ministro" hitza laurogeita lau bider agertzen da haren idazkietan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 136. orr.

Latinezkoak castaldus hitza erabiltzen du.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 550. orr.

Pitagorasek filosofia hitza asmatu zuen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 110. orr.

Azentu hitzaren lehen adieraren inguruan.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 46. orr.

Idatziz zein ahoz, hitza hizkiek osatzen dute -grafiek edo fonemek, berdin dio orain-. Luze hitza, esate baterako, motz-motza da.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 14. orr.

Bigarren hitzeko g hori.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 248. orr.

Bortxaketa: hori da Petrusi ahotik atera nahiko liokeen hitza.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 159. orr.

Mozorrotzea, hura zen hitza.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 193. orr.

Hitzak berak adierazten duen bezala.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 21. orr.

Kafea edaten whisky-zorrotadatxo batekin, zeinaren helburua baitzen hura -hitza nekez etortzen zaio burura- lubrifikatzea.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 221. orr.

Uste dut gure... (hitza aurkitu ezinik zebilen Perrette) kohabitazioko une erabakigarri batean gaudela.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 102. orr.

Hitzaren etimologiak berak erakusten duen bezala.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 214. orr.

Hitzak ahoskatzeko modua, onginahizko begirada, eskuen mugimendua, aski izan zituen ezkutuko mezua igortzeko.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 145. orr.

Horra, gure kontrako testigantzarako izanen da harri hau, Jaunak esan dizkigun hitz guztiak entzun baititu.  Elizen arteko biblia   Jos 24,27

Hitz bat esatea aski duzu.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 233. orr.

Hitz gutxirekin hainbeste argi egiten ari zaigun Einsteinek.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 43. orr.

Ongi aukeraturiko hitz gutxi batzuk xuxurlatu zituen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 172. orr.

Nire gogoeta, hitz, egite eta ez egite guztien epailea.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 85. orr.

Bakoitzak esan dituen alferreko hitz guztien kontu eman beharko du auzi-egunean.  Elizen arteko biblia   Mt 12,36

Hiru hitz bakarrik zeuden idatzita: Arrautzatik urtetera doa.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 211. orr.

Ez naiz oroitzen zer esan genion elkarri, ezta hitz bakar batez ere.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 96. orr.

Ezin ziotela hitz bat bera ere sinetsi.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 301. orr.

Bazekiela zientziaren muina hitz gutxitan azaltzen. ik beherago 34.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 370. orr.

Bere historia kontatu zidan, hitz gutxitan.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 12. orr.

Eta horien hitza entzun duen jendea Jerusalemgo kaleetan eroriko da hilotzik.  Elizen arteko biblia   Jr 14,16

Nire hitza onartzen duenak ez du inoiz heriotzarik jasango.  Elizen arteko biblia   Jn 8,52

Jainkoaren hitza predikatzera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 219. orr.

Eta Jauna ari zen haiekin, egiten zituzten mirariekin hitza baietsiz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 921. orr.

Ez diot hitz bat ere esango.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 134. orr.

Zuk hitz hauek irakurtzean, ni ez nauzu dagoeneko bizien munduan izango.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 328. orr.

Gauza bera erran zuen Anizeto Aita Sainduak beste hitz hauekin: "Apostoluen Aulkira behar dira ekarri apezpikuei buruzko auzi guztiak".  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 154. orr.

Izkiria itzazu hitz hauek [...].  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 251. orr.

Hitz hauekin hasten zen Grosrouvreren fitxa: [...].  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 248. orr.

Itsuek ikusmena berreskuratzen dute, gorrek entzumena, mutuek hitza.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 260. orr.

Neska, hitza hitzari nola lotu jakin gabe, isil-isila geratu zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 144. orr.

Hitzari hitza nola-hala lotuz, baitezpadako istripu batez zerbait azaltzera abiatu nintzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 335. orr.

Asmatzailea, ordea, diru eske hasi zen hitzari hitza josi ezinik, mihia lodi-lodi eta trabuka.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 58. orr.

Urduri, hitzarekin hitza janez.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 64. orr.

Gazte Abertzaleak taldeak arma bakarra hitza dela esan du.  Berria - Euskal Herria   2004-07-10

Interpretazio honen haritik, ez dira harritzekoak Xabier Arzalluzen hitzak.  Berria - Euskal Herria   2004-09-11

Pujolen lehen hitzak, eguneko gai nagusiari buruzkoak izan ziren.  Berria - Euskal Herria   2004-01-28

UPNk ez ditu CENeko presidentearen hitzak kritikatu.  Berria - Euskal Herria   2006-02-17

Ibarretxeren esanetan, PSOEk «hitzak utzi eta zerbait egiten hasi» behar du.  Berria - Euskal Herria   2004-05-22

PPk Donostiako alkatearen hitzak gaitzetsi izanari erantzuteko.  Berria - Euskal Herria   2004-08-21

Handik Pekinera hamalau egunetan eramaten ditu mezuak posta zerbitzuak, hogeita hamar kopek hitzeko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 40. orr.

2 (izenlagun eta izenondoekin)

Siriar hitz horrekin egileak Talmudaren garaiko doktoreak adierazten ditu.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 253. orr.

Hitz japoniarrak euskaraz emateko modu zuzena.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 19. orr.

Ekialdeko hitz bat (sosa) mendebaleko deklinabide marka batekin (-gaz) loturik.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 156. orr.

Mundu honetako gazi-gezak utzi eta partitzera prestatzen ari den norbaiten etsipenezko hitz atzerritar beldurgarriekin.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 16. orr.

Idatitza dagoen hitza hitz mutua da.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 278. orr.

Hitz urri baina zehatzak erabiliz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 392. orr.

Samurtasuna hitz ederra da, esanahi sakonekoa, eta beti maitasunari eta txerari lotua.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 159. orr.

Hitz goxoren bat esatea komeniko zela erabaki nuen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 47. orr.

Berekoia, haurrei hitz gozo bat esateko ezgauza.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 43. orr.

Amore eman eta hitz onez erantzuten badiezu, zerbitzari izanen dituzu beti.  Elizen arteko biblia   1 Erg 12,7

Poz-pozik gelditu ziren hitz adoregarri haiekin.  Elizen arteko biblia   Eg 15,31

Aldi berean, ordea, hitz eraikitzaileak nahiko zituen, noski: Ignazioarekiko maitasunez edo halako atxikimenduz idatziak, behintzat.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 8. orr.

Shevirev doktoreak hitz labur-zehatzez lasaitzen zuen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 213. orr.

Lapurren haitzuloan sartzeko hitz magiko sekretua.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 10. orr.

Kristoren sinesle bezala duzuen jokaera onaz gaizki-esaka ari direnak beren hitz gaiztoez lotsatuko dira.  Elizen arteko biblia   1 P 3,16

Hustu, horra hitz zitala, hotsez gaiztoa.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 20. orr.

Hitz motelagoak aditzerat eman zituen, aldiz, Afganistanen berreraikuntza aipagai izan zuen bilera batean parte hartu zuen Irango Atzerri ministro Manusher Mottakik. ik beherago 42.  Berria - Mundua   2006-02-01

Oraindik begira nengoen, adar txiki hark esaten zituen hitz harroengatik harriturik.  Elizen arteko biblia   Dn 7,11

Hitz nahasiak dira, urrunak, ele-hots ia zehaztu gabeak.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 84. orr.

Ezpata bezain zorrotza dute mihia, geziak bailiran botatzen hitz pozoitsuak.  Elizen arteko biblia   Sal 64,4

"Atsoa", "arerioa": horra bi hitz gorrotagarri, bi maskara.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 112. orr.

Ahosabaiak ehizaren gustua bereizten du; era berean buru-argiak hitz gezurtiak.  Elizen arteko biblia   Si 36,24

Ezkutaleku hitza oso hitz arrunta bilakatu da.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 111. orr.

Eskolako solas-jolasetako hitz zaharkituez.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 264. orr.

Arabieraren egitura bera txit egokia zen hitz abstraktuak adierazteko.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 222. orr.

Ez hitz jakintsuen bidez, baizik koherentziaz eta xalotasunez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 132. orr.

Ez didate uzten hitz zikinik esaten.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 230. orr.

Hitz bihurri eta itzulinguruak, apaindura hutsalak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 397. orr.

Lagunak laguna hiltzeko edo hil zorian erruki eske isuritako hitz garratza, gerrarako eta bakerako hitz ozena, maitasunerako eta gorrotorako hitz zuria, bizitzarako eta heriotzarako hitz erabatekoa, haurra loarazteko eta zaharrari hilobian laguntzeko hitz errukizkoa.  Berria - Mundua   2004-12-19

Hitz puta bat ere ez, ulertzen?  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 134. orr.

Hitz onomatopeiko batean, edozein hitz kontzeptualetan baino jakinduria zuhurragoa igoal jaso baitu gizonak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 334. orr.

Hiztegietan sarrera bakarra dute hitz polisemikoek, sarrera ezberdinak hitz homonimoek.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 80. orr.

Hitz zaharkitua.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 20. orr.

Hitz totel batzuk egiten zituen hala ere, tarteka. ik beherago 42.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 137. orr.

-Maisu -hasi zen Harry hitz etenekin-, zure hegaztiak...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 175. orr.

Glosa horiek, beren hitz euskarriarekin, baliagarri dira edozein motako azterketarentzat.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 16. orr.

· Bere hitz ezin-taxuzkoago haiek guztiak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 168. orr.

Errusiarra irrikaz baitago beti hitz bihotz-altxagarri hori entzuteko.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 386. orr.

Gogoan ongi iltzatuta geratuak zitzaizkion hitz tolesdurarik gabeak.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 145. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hitz bukaeran inoiz agertzen ez diren f, h eta j.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 26. orr.

Hitz hasieran, bertso lerroen bukaeran... Hitz elkarketak batetik, eta aurrizki-atzizkiak gaineratzeak bestetik.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 27. orr.

Hebreerazko hitz-erroei piamonterazko atzizki-joko eta esamoldeak erantsiz osatuak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 23. orr.

Hitz serieak ditugu, beraz, hitz kateak.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 40. orr.

Hitz segida horien elkarren arteko lotura errepikapenak ematen du hein handi batean.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 64. orr.

Fonema, morfema eta hitz mailan gertatzen den bezala.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 53. orr.

Ingeles poesian guztiz bereziak diren hitz harmoniak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 8. orr.

Dena egingo bailukete hitz-trukaketa soil batez.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 67. orr.

Alabak ulertu ez zion hitz-andana arranguratuaz aritu zen gero.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 44. orr.

Hitz lerroak neurtzea.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 46. orr.

Irudirik ez dagoenez, irratian hitz-hutsarteak galgarri dira oso.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 167. orr.

Estilistaren hitz-sorkari asmotsuak.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 30. orr.

Izan ere, irri eta mirri bezalako esapide lexikalizatuak gogoan, hitz pare berriak sortzea denon eskueran dago.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 51. orr.

Hitz-gako baten bila saiatu zen Nora.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 84. orr.

Ez dela onartzen egia azaleratzen duen hitz-arrazoi ahalguztiduna.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 39. orr.

Etxea hitz-hotsez / betetzen du telebistak.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 74. orr.

Ilargiaren zilarrezko argitan murgiltzea bezalakoa da haurrarentzat gauero bere amaren hitz-hotsarekin begiak ixtea.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 149. orr.

Jainkoaren erreinua ez da hitz-kontua, egintza-kontua baizik. Hitz-dotorekeriazko araubide zital baten arabera eginak zituen zuzenketak.  Elizen arteko biblia   1 Ko 4,20

Bere bizi-inozentziaz, hitz-xalotasunaz, bihotz-garbitasunaz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 233. orr.

Inork ez hau gonbidatu hitz-festa honetara, Txirrita!  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 95. orr.

Hitz-jasa batek harrapatu ninduen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 171. orr.

Geltoki aurreko tabernaraino lagundu zidan hitz-erauntsi haren ondoren.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 266. orr.

Hain hitz-uholde handia zerion, ezen entzutea beste aukerarik ez baitzegoen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 155. orr.

Buruan hitz-eraso bikainak antolatu, eta gero, une erabakiorra iristean, esaten ausartzen ez.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 56. orr.

Ez baitziren guztiak hizkuntza berean mintzo, eta inork ez baitzekien nirea, eta hitz-nahasmen handia baitzebilen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 128. orr.

Eztabaida eta hitz-liskarretarako joera gaixoa duena.  Elizen arteko biblia   1 Tm 6,4

Kandido Izagirre fraile hitz-biltzaile finak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 213. orr.

· Legelariak erantzun zion mundua hitz-jalez beterik dagoela.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 500. orr.

Semearekiko zorra ere tipiagoa izan zitekeen, biharamunean, atzartzean, aita hitz-jalea ondoan aurkituz gero.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 204. orr.

Gaixo gazte hitz-gabe batek musikari eta dantzari erantzuten zien.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 244. orr.

Oso hitz-zekena zen bere egitandien berri emateko orduan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 69. orr.

-Po... Po... Potter -esan zuen Quirrell maisuak hitz-totelka. ik beherago 46.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 67. orr.

Hitz motela naiz, hizketan traketsa.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 152. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Josek Israelen semeei zin-hitz hau eginarazi baitzien: [...].  Elizen arteko biblia   Ir 13,19

Zuei eta bizidun guztiei emandako itun-hitz honetaz oroituko naiz.  Elizen arteko biblia   Has 9,15

Mehatxu-hitz bat aski dut, itsasoa lehortu eta ibaiak basamortu bihurtzeko.  Elizen arteko biblia   Is 50,2

Madarikazio-hitz hauek jaulki zituen: [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 377. orr.

Kito betiko orduan haren haserre biziak, mehatxu guztiak eta gaitzespen-hitz ziztrinak.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 39. orr.

Aholku-hitz gozoz eta zentzuzko errietaz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 525. orr.

Ohiko aurkezpen-hitz adeitsu batzuk xuxurlatu ondoren.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 75. orr.

Hitz eman zion gomendio-hitz onez goraipatuko zuela.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 47. orr.

Agur-hitz adeitsuei zein buru-makurtu atseginari esker, aise irabazi zuen emakumearen estimua.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 495. orr.

Nire barkamen-hitz duintasungabeek.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 271. orr.

Behin ere ez diezu maitasun hitz bat entzuten ezeri buruz.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 105. orr.

Zuhur-hitz hau arbuiatu egin ohi dute zentzukoitasunarekin eta norberaren izatearekin barkabera direnek.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 53. orr.

-Nire hitza zaldun-hitza da, eta ez dut jateko asmorik.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 173. orr.

Jainkoa "Arrazoimen-Hitza, logosa, Jainkoa eta Semea, Jesukristo".  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 73. orr.

Zailtasunik handiena beraz, errima-hitz aski aurkitzean datza.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 89. orr.

XX. mendeko azken laurdenaren giltza-hitza elkarrekiko mendekotasuna izan zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 147. orr.

Ezin nuen gogoratu pasa-hitz berria ohera itzultzeko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 142. orr.

Egunean bi aldiz gutxienez aldatzen zuen pasa-hitza.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 137. orr.

Thomas kode-hitza zuen polizia-operazio bat.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 392. orr.

Eta ikur-hitza?  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 121. orr.

5 agintza, agintzen edo promesten den gauza.

Hitza hitz!... eta... joanak joan! Ni leku madarikatu horretatik hilotza nola aterako burua ahitu beharrean, eta haiek zalapartan: "hitza hitz, hitza hitz!" Hitza, konpai, hitza da, eta auzi honetan nik bete eta zuek jan egin duzue.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 24. orr.

Baina ez jan emandako hitza. ik beherago 57.  Elizen arteko biblia   Dt 23,24

Ni leial izan nauzunez, emadazu hitza zeu ere hala izango zarela nirekin.  Elizen arteko biblia   Has 21,23

Askoz hobe duzu hitzik ez ematea, emaniko hitza ez betetzea baino.  Elizen arteko biblia   Koh 5,4

Ezkontza-hitza ere lortua zuen. ik beherago 12.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 246. orr.

Zin eginez berretsi zuen bere hitza.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 313. orr.

· Hitza ez haudala Osasunbidean salatuko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 8. orr.

6 hitzen bidez aipatzen den nahia.

Batasunak euskal herritarren hitza errespetatzeko eskatu dio Frantziari. herria¬

Zapaterori euskal gizartearen hitza onartzeko eskatuko dio Erraztik.  Berria - Euskal Herria   2004-09-14

7 pl abesti edo musika zati baten testua.

Jean Bordaxarrek berak sortzen ditu abestiak, bai hitzak eta baita musika ere.  Berria - Kultura   2004-03-11

Piarres Gatzonek idatzi zion musika eta hitzak bere izpiritutik isuri ziren.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 132. orr.

Sagarroi musika taldeko abeslariak badaki zer den hitzak idaztea.  Berria - Kultura   2004-11-24

Musika nik egindakoa da, eta hitzak nireak eta Lete, Irigarai, Anjel Lertxundi eta Abel Muniategirenak.  Berria - Kultura   2004-12-01

Nolabait, kantuetan uztartuko dira, berez, musika eta hitzak.  Berria - Kultura   2004-03-03

Xabier Leteren hitzak musika garaikidearekin uztartu ditu.  Berria - Kultura   2004-03-31

Kantuaren hitzak ederki gogoratuz hasi zen kantatzen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 87. orr.

Hitzak: Aitor Sarasua, musika: Niko Etxart.  Herria   2004-04-15

8 hitzezko izlag

Pertsonaia batek isilean bizi duenaren hitzezko bertsioa.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 108. orr.

Bai hitzezko eta bai egitezko irain guztien menpe jartzen zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 292. orr.

Hizkuntza, hitzezko komunikazioan objektuen forma sinboliko bezala.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 201. orr.

Hitzezko irudia ez dela hotsarekin berarekin nahasten, eta hitzezko irudi hori psikikoa dela.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 39. orr.

Hitzezko deskribapen oro eskas gertatuko da.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 299. orr.

Hitzezko konpromisoa hartu du.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 40. orr.

Hitzezko akordio moduko bat.  Berria - Ekonomia   2004-11-09

Aurreko gauean emazte ohiak eman zidan hitzezko zafraldiaren ostean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 136. orr.

Hitzezko tratu txarrak jasan nituen, bestelakoez gain.  Berria - Euskal Herria   2004-08-20

Nire aberria harrizko herri da, hitzezko eta hitzekoa.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 87. orr.

Hitzezkoa edo ikono bidezkoa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 113. orr.

Hitzezko eta hitzik gabeko komunikaziorako ezintasuna.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 240. orr.

Hitzezkoa ez den hizkuntza ere oso garrantzitsua dela.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 144. orr.

Hitzezkoaren eta mimetikoaren (edo analogikoaren) bereizkuntza hori oinarri-oinarrizkoa da edozein narratologiatarako.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 228. orr.

9 azken hitz

Moko-guri hari azken hitza ez uzteko erabaki sendoa.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 235. orr.

Guztiarekin ere hauteskunde batzordeak du azken hitza.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 201. orr.

Unibertsitate pribatuek zer ikasketak eskaintzen dituzten eta non eskaintzen dituzten erabakitzeko, administrazioak izan beharko luke azken hitza.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 90. orr.

Egon eta entzun dezagun bukaera, azken hitza zure izango da.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 243. orr.

Gizakiak egitasmoak, Jaunak azken hitza.  Elizen arteko biblia   EsZ 16,1

10 bi hitz

Bi hitz anatomiari buruz.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 39. orr.

Bakartasunaz bi hitz.  Herria   2005-11-03

Bi hitz, bi hitz, ez da erraz bi hitzez bakarrik bakardadearen mundua aipatzea.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 24. orr.

Bi hitz esan nahi nizkizuke.  Elizen arteko biblia   Eg 21,37

Irribarretxo bat, sentimendu handiko bi hitz, esker oneko zirkinen bat.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 168. orr.

11 ez hitz eta ez hitzondo

Erregea ez hitz ez hitzondo geratu zen tamainako edertasunaren aurrean.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 175. orr.

Errefera niri zegokidan, baina ez hitz, ez hitzondo gelditua nintzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 341. orr.

Une labur batean ez hitz ez hitzondo egon zen, baina laster bildu zuen kemena.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 358. orr.

12 ezkon hitz

Baina bat-bateko ezkon-hitz hura ez al zen jasotako kolpeari erantzuteko modu bat?  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 67. orr.

Ezkon hitza emana zuen neskatila zen orain.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 187. orr.

Ezkon-hitza emateko jaia.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 181. orr.

Ezkon-hitza eman gabeko neskatxa norbaitek liluratzen badu eta harekin oheratzen, dotea eman eta emaztetzat hartu beharko du.  Elizen arteko biblia   Ir 22,15

Biharamunean, ezkon-hitza hautsi zuen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 27. orr.

13 hitz-aspertu (orobat hitzaspertu) iz

Errautsezko esanak dira zuen hitz-aspertuak, buztinezkoak zuen erantzunak.  Elizen arteko biblia   Jb 13,12

Horrek aukera emango digu hitz-aspertu polit bat egiteko.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 115. orr.

Goiz batean, gosarian, hitz-aspertu eder bat hasi nuen, ikaslea nintzela esateko.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 27. orr.

Eta, hala, gerratik itzuli nintzenean, hitz-aspertu bat egin nian Krisztinaren aitarekin.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 195. orr.

Elkarrekin izan genuen hitz-aspertuaren erdian, ametsa ekarri nuen jardunaren harira.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 18. orr.

Hietzingeko etxeko gaueko hitz-aspertu haiek, maisu eta ikaslearen arteko jardunaren tankera hartu zuten.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 69. orr.

Ez dakizu zenbat gauza jakitera irits zaitezkeen itxuraz interesik gabeko bizpahiru hitzaspertu egin ondoren.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 307. orr.

Irratietako hitz-aspertuak entzutea edota egunkariak irakurtzea.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 75. orr.

Irrati edo telebistako hitzaspertu luzeetan.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 93. orr.

· Edonon, edozelan, hitz aspertuan aritu beharra.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 8. orr.

Eta itsas-haizeak aurpegia belztutako arrantzale batzuk hitzaspertuan, godalet lodiak harrigarrizko abiadan husten diren mahai baten inguruan.  Berria - Kultura   2004-12-26

· Nahiago nuke mutil gazte horrekin hitz-aspertutxo bat izateko modurik banu.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 188. orr.

14 hitz batean

Hitz batean, beraien biziera diziplina-ispilu izatea nahi zuen gainerakoentzat.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 396. orr.

Hitz batean, zoriontsuak ziren.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 47. orr.

Hitz batean, ohiz kanpoko poza eta alaitasuna barreiatu zuen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 238. orr.

· Titi eta izter neurri-neurrikoak, ahots lodi miragarria, bikaina, hitz batean esanda, paregabea, estatua greko bat bikiniz jantzia.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 149. orr.

Jendaila motz, ergel, badaezpadako eta, hitz batean esanik, okaztagarria.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 30. orr.

15 hitz batez hitz batean.

Hitz batez, oso litekeena da berriro sekula ez hitz egin nahi izatea nirekin. Hitz batez, txikizioak, han eta hemen, ahalik eta osoenak burutu.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 94. orr.

Prest, hitz batez.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 301. orr.

16 hitz bereko

Hots, hortan eta beste batzuetan, izanen dute lan hiruak hitz bereko izaiteko.  Herria   2003-09-25

17 hitz beste/bertze egin

Hitz-beste egiten zuen, baina ni teman: elkartuko gara berriz udaberrian?  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 201. orr.

Uste izan dut ildo horretatik jarraituko zuela, baina hitz-beste egin du segituan, eta kontu arinekin jarraitu.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 380. orr.

Hitz beste eginez, operazioaren gorabeherak kontatu zizkidan.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 86. orr.

Hurrengo batean deituko diok... -eta, hitz beste eginda, zera galdetu dizu bat-batean-: Harrapatu hindugun egunean pistolarekin al henbilen?  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 160. orr.

Hitz-bertze egin beharrez, mahats sorta bat bildu nuen, lagungarri.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 128. orr.

Dianak hitz bertze egin zuen, arestiko solasera.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 257. orr.

-Azkar hasi haiz araudia hausten -egin nion hitz beste, bortxarik gabe.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 29. orr.

18 hitz bitan

Piztiari zegokionez, berriz, esan dit ez dela hitz bitan azaltzeko gauza.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 143. orr.

Hitz bitan esateko: giza grinen frogabide, horixe duzu zubia.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 30. orr.

Behar da, bestalde, arrautza horretan, material hori guztia antolatzea ahalbidetuko duen "zerbait" [...] hitz bitan, materiari forma emango dion zerbait.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 64. orr.

19 hitz-egilesup_1 (orobat hitzegile)

Xoraturik atxiki gaitu 2 oren pasatu direlarik ohartu gabean, hain zen hitz egile goxoa Jakes.  Herria   2003-12-18

Har "profeta" hitzak "hitzegile" adierazten duela.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 178. orr.

20 hitz-egilesup_2 ik gorago 7.

Gaur egun, sortzen al dira fadoa idazten duten musikariak eta hitz egileak?  Berria - Kultura   2004-02-26

60ko hamarkadaren erdialdetik aritu zen jotzen, baina Bernie Taupin hitz egilea ezagutu eta elkarrekin lan egiten hasi ziren arte beste musikari batzuen laguntzaile baino ez zen izan.  Berria - Kultura   2004-05-28

21 hitz eginsup_1 (orobat hitzegin g.er.)

Hitz egingo diot, bada, erregeari zure alde.  Elizen arteko biblia   1 Erg 2,18

Hitz egiten zion ahotsa entzuten zuen.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 68. orr.

Jesus berriro parabola-bidez hitz egiten hasi zitzaien: [...].  Elizen arteko biblia   Mt 22,1

Ongi da, orduan zeren inguruan hitz egin dezakezu?  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 74. orr.

Manas, hitz egin dugu horren gainean lehen ere.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 75. orr.

Hori ez duk niri hitz egiteko moldea.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 88. orr.

Gehiegi hitz egiten dudala irudituko zaik.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 23. orr.

Hemen egon zen artean ez genuen ba askorik hitz egin.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 234. orr.

Hain ongi hitz egin zutenez, judu eta greziar askok sinetsi zuen.  Elizen arteko biblia   Eg 14,1

Bihotzera hitz egiten duen argia.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 48. orr.

Ez dut menderatzen txukun hitz egitearen antze zail hori.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 59. orr.

Oso apal hitz egiten zuen, xuxurla baino ozta-ozta goraxeago.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 285. orr.

Argi eta garbi hitz egin dut.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 59. orr.

Gorri-gorri jartzen baita, eta totelka hitz egiten du.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 247. orr.

Jaunka hitz egiten zigun.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 66. orr.

Berak zuka hitz egiten zuen beti.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 66. orr.

Ez da gizalege onekoa italieraz erantzutea dialektoan hitz egiten dizunari.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 224. orr.

-Ondo hitz egin!  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 42. orr.

Ni ikaragarri otxanduta, gixaixotuta azaldu nintzen psikiatraren aurrera, eta zuri-zuri eta gixon-gixon hitz egin nion.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 33. orr.

Emakumeei ez zaie zilegi batzarrean hitzegitea.  Elizen arteko biblia   1 Ko 14,34

Baina ez naiz hitz egite aldera hitz egiten ari.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 71. orr.

· Ez egin bada, hitz askorik.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 151. orr.

· Pentsa ezazu zure hizkuntza bostehun milioik edo gehiagok hitz egiten dutela.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 19. orr.

Guk hitz egiten dugun hizkuntza hau hitz egin zenuten.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 104. orr.

· (idatziz) Hirugarren liburuan ordena joniarrari buruz hitz egiterakoan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1950. orr.

22 hitz eginsup_2 (-ekin atzizkiaz)

Etxekoandrearekin hitz egitera joan zen, hobeto ezagutzeko asmoz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 77. orr.

Elihuk ez zuen ordura arte Jobekin hitz egin.  Elizen arteko biblia   Jb 32,4

Morroiarekin hitz egiten ikusi ninduan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 389. orr.

Hitz egin al dezakegu zurekin, Lurie jauna?  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 73. orr.

Zatoz, beraz, horretaz elkarrekin hitz egitera.  Elizen arteko biblia   Ne 6,7

Lagunarekin hitz egindakoa kontatu zion.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 135. orr.

23 hitz eginsup_3 (-z atzizkiaz)

-Zertaz hitz egin duzue? -galdetu zion, handik denbora puska batera. Munduko arazoez hitz egiten.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 30. orr.

Zertaz hitz egin behar du anaia txikiak emakume batekin.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 352. orr.

Jaunaz hitz egiten zien eta hura gorestera gonbidatzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 383. orr.

Berak ezer ez dakien gauzez hitz egin duelako.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 49. orr.

Orain, prezioaz hitz egin dezagun.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 60. orr.

Kontu txiki bati buruz hitz egin nahi nuke zurekin.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 151. orr.

Ez da-kite beren buruaz hitz egiten.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 146. orr.

Hitzegin beharra daukat orain adierazten ez dakidanaz; hitzegin beharra daukat gaitzaz eta heriotzaz.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 17. orr.

· Ahots argiz frantsesez hitz eginez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 287. orr.

Ez dugu latina ulertzen, hitz egiguzu alemanez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1128. orr.

Goardianoari konfiantzaz hitz eginez, honela hasi zitzaion esaten: [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 337. orr.

Telefonoz hitz egin genuen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 5. orr.

24 hitz eginarazi

Nola demontre hitz eginarazi behar diogu honi? Zuek nik arrazoiari hitz eginaraz diezaiodan nahi duzue.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 219. orr.

Formulei hitz eginarazi.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 47. orr.

Hitz eginarazten zion, arretaz aditzen zuen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 152. orr.

Haiek hitz eginaraziko diote!  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 174. orr.

Hildako bati hitz eginarazi baitzion.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 394. orr.

Printzeei erretorikoen gisan hitz eginarazten zaie.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 261. orr.

Begietara begiratzen zidaan, hitz eginarazi nahian balebilkit bezala.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 163. orr.

25 hitz egite (orobat hitzegite)

Eta min egiten diola hitz egite hutsak.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 118. orr.

Hitz egite eta entzute aktiboa.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 84. orr.

· Bata bestearen aurka hitz egite hura bi diletanteen arteko esgrima-saio soila baitzen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 42. orr.

Ez zaik iruditzen berorika hitz egite hori... gu bezalako bi libertariorentzat...  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 25. orr.

Bakarrik hitzegite hura ez zitzaion parte onekoa iruditu.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 54. orr.

· Erakunde armatuarekin hitz egite hutsa gaitzesten dutenen hipokrisia.  Berria - Euskal Herria   2004-02-01

26 hitz elkartu

Hitz elkartuak nola idatzi behar diren.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 28. orr.

Hitz elkartu eta esapide jakin batzuetara mugatuko dugu gure jarduna.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 28. orr.

Hitz elkartu berriak asmatzea da hurrengo urratsa.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 36. orr.

Izan ere, hitz elkartua osatzen duten bi hitzek alderantziko ordena hartzen badute, esanahia guztiz bestelakoa izaten da askotan, eta horrek kontrastea sortzen du.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 123. orr.

27 hitz eman ik hitzeman.
28 hitz eragin

Izan ere, jakinduriak hitz eragin zien mutuei, argi eta garbi mintzarazi haurtxoei ere.  Elizen arteko biblia   Jkd 10,21

Ongi egin du dena: gorrei entzunarazi eta mutuei hitz eragin.  Elizen arteko biblia   Mk 7,37

Haraino ordubete isilik egoteko gauza izan ez zena mututurik geratzen zen luzaro, Nadiak ahaleginez hitz eragiten zion arte.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 360. orr.

Ustekabeak totelka hitz eragin zidan-.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 219. orr.

29 hitz erdi (orobat hitzerdi) ik berba 10.

Iraingarri iruditzen zaien hitz erdi bat esaten edo edozer gauza kentzen zaien orduko.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 63. orr.

Zertxobait esan zuten kotxeaz, hitz-erdirik ez, ordea, barruan zihoanaz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 23. orr.

Raimundo Silvak, hitz-erdiak ere ulertzen badakienak, ulertu zuen bi horien ondoren han ez zuela zer eginik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 225. orr.

Herritarrek hitz erdiz iradokitakoa argiago adierazi zigun don Tirsok berak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 253. orr.

Izerdi gutxikoa, hitz-erdi gutxiagokoa.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 177. orr.

· Joaten uzten die ikasleei, eta atzeratu egiten da nahita, harekin hitz-erdi bat izan nahirik.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 43. orr.

Hartaz guztiaz hitz erdi bat ez ateratzeko agindu zion Gwainek emakume gazteari.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 47. orr.

Aldarte iluneko bazegoen, ez zuen hitz-erdirik egiten.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 22. orr.

Harrezkero, inoiz ez genuen hitz erdirik egin Mollyz.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 174. orr.

· Eta zuk hitz erditxo bat ere ez diozu esan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 188. orr.

Alabaina, inspektore baten belarrian hitz erditxo bat esan eta haren sakelan zenbait errublo isurtzea aski izan zen bidea zabaldu ziezaioten.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 154. orr.

Neskak begirakune tinkoa josi zion eta, hitz erditxorik esan gabe, bidean aurrera egin zuen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 62. orr.

30 hitz erdika

Aurrez aurre eta ez hitz-erdika.  Elizen arteko biblia   Zen 12,8

Um Hamidak berak adierazia zion, hitz erdika, eta berak ez zuen eragozpen bakar bat ere jarri.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 162. orr.

Hartan, Baionako apezpikuak, hitz erdika bazen ere, iradoki zion deserriratzeari akabantza emateko parada zuela.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 18. orr.

31 hitz eta pitz

Hitz eta pitz aritzen dira solaskideak benetan jakin nahi duenaz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 285. orr.

Hitz eta pitz ari zen, ez egiaren ez ezeren antzik ez zuten ergelkeriak esaten.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 304. orr.

Ingalaterrako finantzen egoeraz hitz eta pitz jarduteko asmoz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 385. orr.

Raduan Husaini hitz eta pitz hasi zen, aholku urrikalkorrez eta hausnarketa moralez beteriko bere ohiko hitzaldi luzeetako batean.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 76. orr.

Barazki pilen azpian ezkutatzen ziren eta han egoten, freskuran, hitz eta pitz, gauez ohean legez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 239. orr.

Alcide Jolivet beste alde batetik, hitz eta pitz denekin, erabat ziur bere oroimenari ezin zitzaiola ezer ahaztu.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 118. orr.

· Eta, halatan, hitza eta pitza zeriola, zaldiei zer eta "eskribau" deitzen hasi zitzaien azkenean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 68. orr.

Alai iristen nintzen etxera, hitza eta pitza zeridala.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 179. orr.

Hitza eta pitza beti, baina gerla doinuak gau eta egun entzuten ziren...  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 81. orr.

32 hitz-etorri iz

Gizon goresgarria, doktrinaz oparoa, hitz-etorri handikoa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 202. orr.

Kristau fedeari egiten zizkioten irainei erantzuteko hitz etorria eta adorea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 218. orr.

Andoni Arrietaren ezusteko sartzeak hitz etorria eten zion.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 273. orr.

Miretsirik nago zure hitz-etorriaz -erantzun zidan-; ez naiz sekula izan, ez naiz zure Anny maitea.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 114. orr.

33 hitz gurutzatuak

Egunkarietako hitz gurutzatuak.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 17. orr.

Letra zopak eta hitz gurutzatuak.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 128. orr.

Hitz gurutzatuak betetzen aritzen nintzen, karpetan eramaten nuen denbora-pasen aldizkaritik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 135. orr.

34 hitz gutxitan

Hitz gutxitan, milioira hurbiltzen garen neurrian, ezin konta ahal ñabardura agertzen dira.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 78. orr.

Hori da, hitz gutxitan, haien iritziaren laburpena.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 131. orr.

Hitz gutxitan: zure diskrezioak erabatekoa izan behar du.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 143. orr.

· Hitz gutxitan esanda: zuen teismoak basatikeria asko eragin du, baina bakar bat ere ez du eragotzi.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 220. orr.

35 hitz-jariosup_1 (orobat hizjario g.er.) iz ik berba 11.

Mailu baten antzera sentitzen nuen hitz-jario hura. Irriak eta hitz-jario oparoak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 46. orr.

Hitz jario ederra erakutsi zuen hitzak hain ongi neurtzen zekien gizon puska burusoilak.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 184. orr.

Gainerakoan, hitz-jario handiko gizona zen, argudioak ongi lotzen zekiena.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 41. orr.

Hitz -totela zen eta kantatzen zuenean baizik ez zuen hitz-jario normala.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 7. orr.

Nora ez zen duda-mudan gelditu aitaren hitz-jario trinkoa entzunda.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 76. orr.

Cardiffeko marinelen hitz-jario zakarra.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 141. orr.

Hitz-jario koipetsuak ez zion ezer berezirik iradoki.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 84. orr.

Hitz-jario gehitxo zegoen eta irudi gutxi.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 182. orr.

Atzean utzi dut alferrikako bizitza hori guztia, batere lorpenik gabeko hitz jario hori.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 34. orr.

Etengabeko hitz-jarioa.  Elizen arteko biblia   EsZ 29,20

Hitz-jario jasangaitzeko kazetaria.  Berria - Kultura   2004-11-24

Atergabeko hitz jarioa ile zuriko emakume harena.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 81. orr.

Izan ere, kezka gehiegik amesgaiztoa dakar, eta hitz-jarioak zoro-berriketak egitea.  Elizen arteko biblia   Koh 5,2

Agortu ezineko hitz-jarioz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 40. orr.

Ez zuen horrelako hitz-jariorik espero.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 378. orr.

· (izenondo gisa) Axular da hau, apez hizjario beti aberatsekoa.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 13. orr.

36 hitz-jariosup_2 izond asko hitz egiten duena.

Tabernari hitz-jario batekin eta txanoa zapaldua zeraman mozkor batekin ari zen xahutzen egun dohakabe hura.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 212. orr.

Weinerrek eta Horvathek ez zekiten zer erantzun hitz-jario hari , eta lotsatuta zeuden irribarrez. · Eta irri-hitz-jario izanik Santxo, ber-bertatik aitortzen dut buru-argia dena.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 181. orr.

37 hitz-jariosup_3 adlag

Sobakevitx hitz-jario zegoen, mihiak ekarri ahalean hitza eta pitza zeriola: [...].  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 154. orr.

Ohi bezala, hitz jario hasi zen bisitaria ongi hartua senti zedin.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 34. orr.

Zer isiltzen du beti hitz-jario dabilenak?  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 43. orr.

· Baina, unearen eztitasunak eskatzen zuena egin ordez, lasaitu, isildu, hitz-jario batean jarraitu nuen nire ikaskideez azalpenak ematen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 167. orr.

Eta bitartean hitz jario batean ari zen alemanez, jendea pozik edukitzeko.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 81. orr.

38 hitz jate ik beherago 57.

Hoinbertze zapalkuntza ta aunitz hitz jate.  Herria   2004-07-01

Itzulpenak itzulpen, eta hitz jateak hitz jate, hara, ordea, zer idatzi zuen jatorrizkoan moralista eskoziarrak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 72. orr.

Ondotik hitz jate, batzuen sudur luzeegia deitoratuz.  Herria   2003-07-17

Euskaldun Gazteriak, MRJC elkarteko Euskal Herriko adarrak, gogorki salatzen du frantses estatuaren hitz-jatea.  Herria   2005-12-08

39 hitz joko

Zelanok hitz-jokoa egiten du ultio (mendekua) eta unctio (gantzuketa, igurtzia) hitzen artean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 183. orr.

Oso zabala da hitz jokoen mundua.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 18. orr.

Ezin itzulizko hitz-jokoa.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 41. orr.

The Importance of Being Earnest, hitz-joko bat da; Wildek jolas egiten du berdin ahoskatuagatik esanahi desberdina duten bi hitzekin: alegia, earnest adjektiboa ("serioa", "formala"), batetik, eta Ernest izena, bestetik.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 13. orr.

40 hitz jolas

"Hitz jokoak" izenak berak ere -"hitz jolasak", aukeran- alde gutxiesgarria du. Espekulazio desinteresatura emanak, hitz-jolas burutsura, eztabaida dotore, sofistikatu eta doakora.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 250. orr.

Tradizio handiko hitz jolasa da contrepèterie delakoa frantses hizkuntzan.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 112. orr.

41 hitz lau ik prosa.

Hitz-lau arruntetik neurtitz berezirainoko gradu guztiak aurki baitaitezke obran.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 14. orr.

Hitz neurtu bihurriak hitz lau zabar batera bihurtuta.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 130. orr.

Orain eta hemen dugun mina eta zikina eman digu Otamendik, hitz lau doi, dotore eta ederraz.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 99. orr.

Hain bitxi politak baitzerizkion haren hitz lauaren garbiari eta arrazoi-bide bihurriari.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 15. orr.

Hurrena, Budurri bere amodioa eta zorabioa azaldu zion, nola hitz lauan hala hitz neurtuan.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 139. orr.

Antanaklasiaren beste adibide batzuk datoz orain, hitz lauz eta hitz neurtuz. Poesiara zein hitz lauzko lanetara.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 83. orr.

Hitz lauzko nahiz neurtuzko ateraldi zorrotza.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 89. orr.

42 hitz-mitz

Binns jauna hitz-mitz aritzen zen monotonoki.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 123. orr.

43 hitz-motel (orobat hizmotel g.er.) izond totela.

Hitz motela naiz, hizketan traketsa. Ez zaitugu errege nahi, hitz motela baitzara, sinplea eta ergela.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 152. orr.

Halako predikatzailea baino hobe da [...] anaia xume eta hitz motela, baina bere etsenplu onaz besteak on egitera zirikatzen dituena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 787. orr.

Buruarinak burutsu izaten saiatuko dira, hizmotelak bizkor eta garbi mintzatuko.  Elizen arteko biblia   Is 32,4

Gure Bizente gizaseme prestu hau, bere gotzain Valerio hitz-motela ordezkatzeko gauza izan zena, tartamutu edo hitz-totel omen zuten gotzaina-eta.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 38. orr.

44 hitz-motelka

Gero, hitz-motelka hasi nindunan.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 273. orr.

44b hitz neurtu ik bertso.

Hitz lauz zein hitz neurtuz.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 60. orr.

Esaldi motzak, hitz neurtuak, elkarrizketak isiltasunekin sujerituak, gutunak... denetarik agertzen zaigu kontakizunaren feria txiki honetan.  Berria - Kultura   2006-02-21

Lehen hurbilpen xalo horretan, horrelako zer edo zer uler lezake aurreiritzirik gabeko irakurleak, hitz neurtu bihurriak hitz lau zabar batera bihurtuta: [...].  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 130. orr.

Kontaera hogeita lau kantutan banaturik dago, hitz neurtuan originalean.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 8. orr.

Bere amodioa eta zorabioa azaldu zion, nola hitz lauan hala hitz neurtuan.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 139. orr.

Bertsulari sentikorra, hitz neurtu sakonez, bere sentimenduen berri zazkienak zabaltzen.  Herria   2003-07-03

Bi arimaren poza eta zorionaz mintzatu zen, eta Wertherrek Karlotari idatziriko hitz neurtuzko gutuna irakurtzen hasi zitzaion Sobakevitxi.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 224. orr.

Ipui onac liburuan ere parte hartu zuen Juan Antonio Mogelek, hark idatzitako hitz neurtuzko zortzi alegia baitatoz amaieran  Berria - Kultura   2004-06-30

45 hitz-totel izond/iz

Pertsona batzuk hitz-totelak diren bezalaxe, hitzak berak ere totelak izan daitezke.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 27. orr.

Hitz-totela zen eta kantatzen zuenean baizik ez zuen hitz-jario normala.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 7. orr.

Eztarriaren kontra pistola bat estutu zion crackzale hordi hitz-totelarengatik izan ez balitz.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 41. orr.

Aspalditik ezaguna da gauza bera gertatzen zaiela hitz-totelei.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 109. orr.

46 hitz-totelka adlag

Harryk ezin zion aurpegia ikusi, baina inoiz baino okerrago ari zen hitz-totelka.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 203. orr.

Quirrell zerbait esaten ari zen hitz totelka.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 203. orr.

Gauza horiek ez baititugu gizonok modu agerian inoiz esaten, hitz totelka baizik.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 127. orr.

Saint-Ange Anderea, hitz-totelka: Eugeni, egunen batean kontatuko dizut nire bizitza.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 130. orr.

Hitz totelka eta begiak atera beharrean kontatu zidan ikaskide ohi hark berria.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 15. orr.

47 hitza atxiki

Hala izan nadin betiere jaun eta jabe hitza atxikitzeko, edo hitza jateko.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 131. orr.

Hitzemana nion eta hitza atxikitzen dut.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 20. orr.

Badakit nolakoa xiren ama: hitz eman eta gero ez duxu hitza atxikitzen...  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 57. orr.

Eta hara, ez nuela ene hitza atxiki!  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 171. orr.

48 hitza bete

Halaxe nago ni ere erne neure hitza betetzeko.  Elizen arteko biblia   Jr 1,12

Nire hitza beteko nuen galdetu zidan, ez nion erantzun.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 134. orr.

Bete beza Jaunak bere hitza!  Elizen arteko biblia   1 Sm 1,23

Ikusten duzu, adiskide maitea, hitza betetzen dizudala.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 39. orr.

Ea emandako hitza betetzen duzun; bestela, zinetan emandako hitz horretan bertan bilatuko zaitut eta zigortuko.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 27. orr.

Begira dezadan, ordea, agindutako hitza betez, haurtzarora.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 178. orr.

Elkarri eman hitza bietarik batek bete izan ez duelako.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 592. orr.

· Neure zerbitzarien hitza betearazten dut, neure mezularien egitasmoa gauzatzen.  Elizen arteko biblia   Is 44,26

49 hitza eskatu

Une hartan Mem Ramiresek hitza eskatu zuen, ohartarazteko ezen, [...].  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 263. orr.

Orduan Otsoak eskua altxatu zuen hitza eskatzeko.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 147. orr.

50 hitza emansup_1 hitzeman.

Amak aqua-park zikin batera joateko hitza eman dielako, niri deus galdegin gabe.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 20. orr.

Hiru hilabete dira-eta ezkontzeko hitza eman geniola elkarri.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 112. orr.

Larru-apaintzailearen arrangurak aise isildu zituen Leonelek, boltsa bete zilar eta etortzekoa zen haurraz axolatuko zelako hitza emanez.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 32. orr.

Gavardek, bere ohorezko hitza emanez, Lebigre "garbia, aitzakiarik gabea" zela adierazi zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 219. orr.

· Gau batean hitza eman genioan elkarri, solemneki eman ere, bizirik segitzen zutenak horretaz arduratuko zirela.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 28. orr.

Hitza eman didazu nirekin geratuko zarela, eta nirekin geratuko zara!  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 169. orr.

Lehen hitza eman, eta orain jan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 120. orr.

-Nire zaldun-hitza ematen dizut -erantzun zuen Nuñok, halabeharrez.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 173. orr.

51 hitza emansup_2 (norbaiti)

Horregatik, poztu egin zen notarioak hitza berari eman ziolako.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 16. orr.

Hamar egun izan dira lekukotasunak biltzen, hitza emaiten bati, besteari...  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 78. orr.

Hitza herriari eman; eta, oroz lehen, askatasuna aldarrikatu.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 112. orr.

Gogoratu beharra dago zein den gure lema: entzuleari eman hitza.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 22. orr.

Euskal herritarrei hitza eta erabakia emateko moduen inguruko adostasuna eraiki beharko da.  Berria - Euskal Herria   2004-07-16

52 hitza emanarazi

Biharamunean igerilekura itzultzeko hitza emanarazi zidan, bata bertzearen kontra lasterketa bat egitera. Hitza emanarazi baitit ordainduko dizudala.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 305. orr.

53 hitza eten

Zakar eten zion hitza Perrettek: [...].  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 65. orr.

Esaldiaren bukaerara iristen ahalegintzen ari zela, Lisak hitza eten zion, amorruz sutan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 229. orr.

Hitza eten egin zitzaion, arnasa hartu ezinik.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 72. orr.

54 hitza hartu

Orduan, Haliterses Mastorida zaharrak hartu zuen hitza; iragarlea zen.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 15. orr.

Eseri zirenean isilik gelditu zen, Lisak hitza har zezan, ea nondik jotzen zuen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 159. orr.

Oraindik izerdia etortzen zaio eskuetara banketxeko bileretan hitza hartu behar duenean.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 52. orr.

Eztabaidaren beroan, zelula gorriek hartu zuten hitza.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 231. orr.

Aaronek hitza hartu eta Jaunak Moisesi esandako guztia kontatu zien.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 153. orr.

Bospasei urte izango dira Isidorrek utzi gintuela -izebak hartu zuen hitza-.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 121. orr.

Gandalfek hartu zuen orduan hitza: [...].  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 169. orr.

Bera izan zen berriro ere hitza hartu zuena: [...].  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 119. orr.

-Gure ustez ikerketek ez zaituzte Donostiatik mugiaraziko -gazteak hartu zuen hitza-.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 144. orr.

Orduan, Patxik hitza hartu, eta hitzaldi sutsua egin zuen.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 66. orr.

Emakumeak, hasperen eginik, hitza hartu zuen berriro.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 125. orr.

Euskal Herriak hitza hartu behar du eta erabaki!  Berria - Euskal Herria   2004-12-31

55 hitza hautsi

Biharamunean, ezkon-hitza hautsi zuen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 27. orr.

Fidelekin ezkontzeko hitza hautsi dut gaur.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 114. orr.

Itunak eta emandako hitza haustea debekatzen digun lege naturala,  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 211. orr.

56 hitza izan du ad

Goldonik du hitza!  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 159. orr.

Eta Fedeaz, ministroek zuten hitza.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 216. orr.

Hauek beharko lukete izan hitza.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 38. orr.

Orain zuk duzu hitza.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 107. orr.

· Nire hitza duzu, ez dizu inork ere eskatuko alda zaitezen.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 104. orr.

Montgommeryren hitza zuen: berak eta bere kapitainek burua salbu izanen zuten.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 276. orr.

57 hitza jan ik gorago 38.

Baina ez jan emandako hitza.  Elizen arteko biblia   Dt 23,24

Hala izan nadin betiere jaun eta jabe hitza atxikitzeko, edo hitza jateko.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 131. orr.

Bazekinat okasio ederra dela hitza jan izanaz espantuak egiteko.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 458. orr.

Ez du ematen hitza jan izanak asko kezkatzen zuenik ofizial italiarra.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 35. orr.

Zorionez, hitza aise jaten dutenetarik naiz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 59. orr.

-Nire hitza zaldun-hitza da, eta ez dut jateko asmorik. Zuen aitak sekula jan al du emandako hitzik?  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 173. orr.

-Baina nik ezin dut nire hitza jan, Ismail Aga.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 125. orr.

58 hitza kendu

Notarioak behin eta berriz kentzen baitzion hitza, harira joateko eskatuz.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 16. orr.

Ron Lupini hitza kentzera zihoan, baina "ixo!" esan zion Hermionek, Lupini begira zegoelarik adi-adi.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 285. orr.

-Ez dut elkarrizketarik onartzen -hitza kendu zidan [...].  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 103. orr.

-Hasiera hasieratik zaude oker -hitza kendu zion Teresak, haserre samar-.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 105. orr.

-Ez gaizki har, baina ene iritziz zure senarrak ergel samarra izan behar du -hitza kendu nion azkenean-, bestela ez zen modu horretan ariko, zu galtzeko arriskuan jarriz.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 31. orr.

59 hitza moztu

-Egizu nahi duzuna azkenean -moztu nion hitza-.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 125. orr.

Ramsay andreak honetan hitza moztu behar izan zuen, neskameari zeozer esateko janaria bero mantentzeari buruz.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 88. orr.

Zirikik lagunari hitza moztu zion, eta besotik loturik, herrestan eraman zuen gortetik kanpo.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 222. orr.

60 hitzez hitz

Beste predikarien sermoiak hitzez hitz hartzen ditut gogoan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 347. orr.

Halakoetan, hitzez hitz kopiatzen zuen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 86. orr.

Plutarkok diosku hori hitzez hitz.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 172. orr.

Hala gertatzen zela beti hitzez hitz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 711. orr.

Horrelako esamoldeak hitzez hitz ulertzeak dakartzan ondorioak.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 233. orr.

'Sentimendu berekoak ziren' (hitzez hitz, 'bihotz batekoak').  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 101. orr.

Biharamunean, idiak hitzez hitz jarraitu zuen astoaren aholkua.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 21. orr.

Osaba Kamilek dena hitzez hitz sinetsi zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 28. orr.

Itzulpen hori, ordea, modu lasai eta egokituan egin dugu, testua hitzez hitz iraultzeko xederik gabe."Heriotzari aurrez aurre begiratzen diona" esan nahi du, hitzez hitz.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 10. orr.

Errepikatu esan dizun guzti-guztia, hitzez hitz.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 184. orr.

Testuaren hitzez hitzeko adierari dagokionez.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 48. orr.

61 zuhur-hitz (orobat zuhurritz g.er.)

Latinezko Quid leges, sine moribus zuhur-hitz labur horretan aita Woronieckik aurkitzen zuen Estatuaren eta Nazioaren arteko eztabaidatik ateratzeko abiabururik ziurrena.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 64. orr.

Nondik ere kea heldu baita, han sua bada, dio aspaldiko zuhur hitzak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 129. orr.

Abbadia jauregiko gela guzietan erresuma desberdinetako mintzairetan erabiliak diren zuhur-hitzak edo erran-zaharrak aurkitzen baitira.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Esaera zahar eta zuhur-hitzak ulertarazten dituzte, bai eta atsotitzak eta asmakizunak ere.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 101. orr.

Aste oroz, erran-zahar edo zuhur-hitz batek loratzen du kaseta hau.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 23. orr.

Ezin da elbarria bere zangoez baliatu, ez eta zentzugabea ere zuhur-hitzez.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 92. orr.

Pentsatzekoa da Zuzendaritzak men egiten diola harako zuhur-hitz burutsuaren aholkuari, alegia on dela arteak eta zientziak ez daitezen neurriz gaindi susta.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 114. orr.

Nork esan zuen zahar hitz, zuhur hitz?  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 20. orr.

Nireak ez dira zuhur hitzak, zalantza hitzak baizik.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 93. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 10 aldiz agertzen direnak)

ahapeka hitz (16); ahapeka hitz egiten (11); ahopeka hitz (12); ahotik hitz (17); aitarekin hitz (15); aitaren hitz (10); alde hitz (51); alde hitz egin (33); alde hitz egiten (11); aldiz hitz (20); aldiz hitz egin (15); alemanez hitz (15); alemanez hitz egiten (11); amak hitz (13); amarekin hitz (21); amarekin hitz egin (12); antzera hitz (14); apenas hitz (16); apenas hitz egin (11); argi hitz (56); argi hitz egin (35); argi hitz egiten (10); arte hitz (14); artean hitz (51); artean hitz egin (14); artean hitz egiten (10); asko hitz (178); asko hitz egin (72); asko hitz egiten (95); askorik hitz (16); askorik hitz egin (12); askotan hitz (31); askotan hitz egin (12); askotan hitz egiten (17); astiro hitz (17); atzo hitz (10); aurka hitz (26); aurka hitz egin (16); aurre hitz (15); aurrean hitz (37); aurrean hitz egin (14); aurretik hitz (15); aurrez aurre hitz (14); azken hitz (46); azken hitz horiek (12)

bada hitz (15); bai hitz (13); baina hitz (121); baina hitz egin (14); baina hitz egiten (15); baino gehiago hitz (14); baino gehiagotan hitz (12); baino hitz (15); baita hitz (12); bakarka hitz (14); bakarrik hitz (60); bakarrik hitz egin (22); bakarrik hitz egiten (21); bake prozesuaz hitz (12); balitz bezala hitz (15); bat hitz (48); batasunarekin hitz (13); batean hitz (60); batean hitz egin (11); batek hitz (31); batek hitz egin (18); batekin hitz (70); batekin hitz egin (22); batekin hitz egitea (10); batekin hitz egiteko (10); batekin hitz egiten (13); batera hitz (22); batera hitz egiten (12); batez hitz (83); batez hitz egin (41); batez hitz egiten (27); bati bezala hitz (12); bati buruz hitz (32); bati hitz (19); batzuekin hitz (18); batzuetan hitz (14); begira hitz (13); beharraz hitz (11); behin hitz (10); belarrira hitz (18); bera hitz (11); beraiekin hitz (10); berak hitz (33); berarekin hitz (137); berarekin hitz egin (71); berarekin hitz egitea (10); berarekin hitz egiteko (21); berarekin hitz egiten (12); berarekin hitz egitera (17); bere buruari hitz (11); bere hitz (66); bere hitz egiteko (12); berean hitz (22); berean hitz egin (12); berekin hitz (10); berriarekin hitz (14); berriro hitz (61); berriro hitz egin (32); berriro hitz egiten (12); berriz hitz (12); bertan hitz (13); bertze hitz (27); bertze hitz haiek (11); beste ezertaz hitz (11); beste hitz (169); beste hitz bat (32); beste hitz batzuekin (21); beste hitz batzuetan (26); beste hitz batzuk (20); beti hitz (38); bezala hitz (157); bezala hitz egin (45); bezala hitz egiten (91); bezalako hitz (20); bi hitz (212); bi hitz egin (15); bi hitz erran (10); bi hitz horiek (17); bi neskarekin hitz (20); bidez hitz (27); bidez hitz egiten (10); bizpahiru hitz (19); buruarekin hitz (13); buruari hitz (20); buruaz hitz (17); buruz ere hitz (24); buruz hitz (740); buruz hitz egin (205); buruz hitz egingo (48); buruz hitz egitea (62); buruz hitz egitean (20); buruz hitz egiteko (125); buruz hitz egiten (207); buruz hitz egitera (14); buruz hitz egiterakoan (28); buruzko hitz (18)

da hitz (175); da hitz egin (19); da hitz egitea (15); da hitz egiten (22); da hitz hori (13); dago hitz (25); dela hitz (23); den hitz (42); denekin hitz (11); dio hitz (13); dio hitzez hitz (14); dira hitz (44); dira hitz egiten (12); diren hitz (44); ditu hitz (26); dituen hitz (22); dituzte hitz (13); du hitz (104); du hitz egin (16); du hitz egiten (18); duela hitz (41); duela hitz eman (11); duen hitz (36); dugu hitz (32); dugu hitz egin (13); duk hitz (14); dut hitz (51); dut hitz egin (17); dute hitz (51); dute hitz egiten (14); dutela hitz (13); duten hitz (23); duzu hitz (19)

edo hitz (80); edozein hitz (14); edozertaz hitz (14); egin hitz (24); egin hitz egin (21); egin zuen hitz (15); eginez hitz (17); egiten zuen hitz (10); egoeraz hitz (26); egoeraz hitz egin (10); elkarrekin hitz (62); elkarrekin hitz egin (24); elkarrekin hitz egiten (18); elkarri hitz (36); elkarri hitz egiten (12); ere hitz (308); ere hitz egin (158); ere hitz egingo (20); ere hitz egiteko (13); ere hitz egiten (41); errima hitz (22); esandako hitz (29); eta berarekin hitz (17); eta berriro hitz (11); eta beste hitz (11); eta ez hitz (11); eta garbi hitz (25); eta gehiago hitz (13); eta gero hitz (11); eta harekin hitz (11); eta hartaz hitz (13); eta hitz (828); eta hitz bat (12); eta hitz batzuk (21); eta hitz egin (91); eta hitz egingo (17); eta hitz egitea (13); eta hitz egiteko (56); eta hitz egiten (75); eta hitz haiek (14); eta hitz hauek (23); eta hitz hori (13); eta hitz horiek (23); eta hitzez hitz (16); eta honek hitz (17); eta honela hitz (16); eta zabal hitz (16); etarekin hitz (44); etarekin hitz egin (10); etengabe hitz (23); etengabe hitz egiten (13); etorkizunaz hitz (17); euskal hitz (24); euskaraz hitz (114); euskaraz hitz egin (29); euskaraz hitz egitea (14); euskaraz hitz egiteko (15); euskaraz hitz egiten (30); euskarazko hitz (17); ez da hitz (41); ez dago hitz (17); ez du hitz (47); ez duela hitz (18); ez dugu hitz (17); ez dut hitz (30); ez dute hitz (26); ez hitz (171); ez hitz egin (48); ez hitz egitea (37); ez hitz egiteko (19); ez zen hitz (23); ez zion hitz (12); ez zuela hitz (16); ez zuen hitz (67); ez zuten hitz (26); ezertaz hitz (17); ezin hitz (29); ezin hitz eginda (20); ezta hitz (13)

frantsesez hitz (24); frantsesez hitz egiten (13)

gabe hitz (74); gabe hitz egin (20); gabe hitz egiteko (10); gabe hitz egiten (30); gabeko hitz (21); gaiaz hitz (17); gaiez hitz (14); gainean hitz (68); gainean hitz egin (19); gainean hitz egiteko (15); gainean hitz egiten (14); gaizki hitz (33); gaizki hitz egiten (17); gara hitz (14); garbi hitz (58); garbi hitz egin (32); garrantziaz hitz (12); gauzez hitz (25); gauzez hitz egiten (10); gaztelaniaz hitz (18); gazteleraz hitz (10); gehiago hitz (113); gehiago hitz egin (45); gehiago hitz egingo (14); gehiago hitz egiten (42); gehiagotan hitz (13); gehiagotan hitz egin (13); gehiegi hitz (33); gehiegi hitz egin (14); gehiegi hitz egiten (13); genuen hitz (15); gero hitz (28); gero hitz egingo (10); gisa hitz (15); gobernuarekin hitz (12); gogor hitz (13); gogor hitz egin (13); gurasoekin hitz (10); gure hitz (16); gurekin hitz (29); gurekin hitz egin (15); gutxi hitz (46); gutxi hitz egin (16); gutxi hitz egiten (27); gutxiago hitz (21); gutxiago hitz egin (12); gutxitan hitz (12); gutxitan hitz egiten (10); guztiaz hitz (13); guztiekin hitz (39); guztiekin hitz egin (14); guztiekin hitz egiteko (14); guztiez hitz (10)

haiekin hitz (41); haiekin hitz egin (11); haiekin hitz egiten (10); haietaz hitz (11); hainbat hitz (24); hainbeste hitz (35); hainbeste hitz egiten (12); hala hitz (21); halako hitz (17); han hitz (14); handiz hitz (18); handiz hitz egin (11); harekin hitz (85); harekin hitz egin (42); harekin hitz egiteko (14); harekin hitz egiten (11); haren hitz (55); hari buruz hitz (11); hari hitz (16); harira hitz (12); harira hitz egin (12); hark hitz (19); hartan hitz (10); hartaz hitz (67); hartaz hitz egin (18); hartaz hitz egiteko (11); hartaz hitz egiten (21); hasi zen hitz (10); hemen hitz (11); hika hitz (13); hirekin hitz (20); hirekin hitz egin (12); hiru hitz (52)

hitz asko (37); hitz aspertu (32); hitz aspertu bat (10); hitz aspertua (12); hitz azkenean (13); hitz azkeneko (12); hitz baino (22); hitz bakan (15); hitz bakan batzuk (10); hitz bakar (143); hitz bakar bat (91); hitz bakar batez (13); hitz bakarra (39); hitz bakarrak (14); hitz bakoitza (43); hitz bakoitzak (23); hitz bakoitzaren (16); hitz bakoitzean (13); hitz bat (446); hitz bat bera (39); hitz bat da (11); hitz bat edo (19); hitz bat ere (34); hitz bat erran (12); hitz bat esan (12); hitz batean (228); hitz batean esanda (24); hitz batean esateko (13); hitz batek (41); hitz bateko (12); hitz baten (74); hitz batetik (13); hitz batez (123); hitz bati (13); hitz batzu (10); hitz batzuek (13); hitz batzuekin (31); hitz batzuetan (33); hitz batzuk (229); hitz batzuk egin (13); hitz batzuk ere (11); hitz batzuk esan (21); hitz bera (19); hitz berak (22); hitz berberak (34); hitz beretan (11); hitz berri (29); hitz berria (20); hitz berriak (37); hitz beste (39); hitz beste egin (17); hitz besterik (11); hitz besterik ez (11); hitz bete (14); hitz bi (22); hitz bikoitzak (10); hitz bitan (21); hitz bukaerako (13); hitz eder (16); hitz ederra (12); hitz ederrak (32); hitz ederrez (14); hitz edo (38)

hitz egidazu (20); hitz egin (5426); hitz egin ahal (103); hitz egin ahala (22); hitz egin al (29); hitz egin aurretik (20); hitz egin baino (17); hitz egin behar (392); hitz egin beharko (74); hitz egin beharra (59); hitz egin beharrean (13); hitz egin beharrik (15); hitz egin bitartean (12); hitz egin da (63); hitz egin daiteke (24); hitz egin dezagun (45); hitz egin dezakegu (23); hitz egin dezaket (14); hitz egin dezatela (10); hitz egin digu (15); hitz egin dio (13); hitz egin diot (15); hitz egin dit (16); hitz egin du (172); hitz egin duela (10); hitz egin duen (12); hitz egin dugu (70); hitz egin dut (86); hitz egin dute (46); hitz egin dutela (13); hitz egin duten (13); hitz egin duzu (20); hitz egin ere (20); hitz egin eta (151); hitz egin ez (35); hitz egin ezak (14); hitz egin ezazu (14); hitz egin gabe (69); hitz egin genuen (75); hitz egin hitz (20); hitz egin izan (46); hitz egin izana (11); hitz egin nahi (481); hitz egin nahian (17); hitz egin nahiko (13); hitz egin nion (37); hitz egin nire (29); hitz egin nuen (72); hitz egin ohi (20); hitz egin ondoren (56); hitz egin ostean (25); hitz egin zen (16); hitz egin zezakeen (10); hitz egin zezan (17); hitz egin zidan (90); hitz egin zien (46); hitz egin ziola (13); hitz egin zion (158); hitz egin zuela (30); hitz egin zuen (792); hitz egin zuena (11); hitz egin zuenean (26); hitz egin zuten (169)

hitz egina (27); hitz eginarazi (17); hitz eginarazten (10); hitz eginda (73); hitz egindakoaren (10); hitz eginen (53); hitz eginez (218); hitz eginez gero (22); hitz egingo (670); hitz egingo diagu (22); hitz egingo diot (11); hitz egingo du (64); hitz egingo duela (16); hitz egingo dugu (70); hitz egingo dut (70); hitz egingo dute (58); hitz egingo nuke (13); hitz egingo zuela (10); hitz egingo zuen (11); hitz eginik (13)

hitz egite (16); hitz egitea (760); hitz egitea da (28); hitz egitea erabaki (21); hitz egitea ere (10); hitz egitea eta (30); hitz egitea ez (17); hitz egitea gustatzen (10); hitz egitea lortu (12); hitz egiteagatik (35); hitz egiteak (57); hitz egiteak ez (12); hitz egitean (155); hitz egitearen (27); hitz egitearen alde (11); hitz egiteari (106); hitz egiteari uko (12); hitz egiteari utzi (35); hitz egiteaz (22); hitz egiteko (1629); hitz egiteko asmoa (13); hitz egiteko aukera (73); hitz egiteko aukerarik (24); hitz egiteko baimena (12); hitz egiteko era (12); hitz egiteko ere (14); hitz egiteko eskatu (19); hitz egiteko eta (40); hitz egiteko gai (34); hitz egiteko gaitasuna (13); hitz egiteko garaia (13); hitz egiteko gauza (21); hitz egiteko gogo (19); hitz egiteko gogoa (29); hitz egiteko gogorik (29); hitz egiteko modu (41); hitz egiteko modua (33); hitz egiteko premia (15); hitz egiteko prest (88); hitz egitekoa (16)

hitz egiten (3884); hitz egiten al (10); hitz egiten ari (198); hitz egiten aritu (11); hitz egiten badu (17); hitz egiten baitu (10); hitz egiten baitzuen (13); hitz egiten da (127); hitz egiten dela (16); hitz egiten den (39); hitz egiten denean (29); hitz egiten digu (11); hitz egiten dio (19); hitz egiten diren (10); hitz egiten dit (10); hitz egiten du (226); hitz egiten dudan (10); hitz egiten duela (20); hitz egiten duen (80); hitz egiten duena (10); hitz egiten duenean (26); hitz egiten dugu (61); hitz egiten dugula (12); hitz egiten dugunean (22); hitz egiten dut (32); hitz egiten dute (139); hitz egiten dutela (14); hitz egiten duten (50); hitz egiten dutenean (15); hitz egiten dutenek (11); hitz egiten duzu (20); hitz egiten entzun (13); hitz egiten entzuten (11); hitz egiten eta (47); hitz egiten ez (61); hitz egiten genuen (39); hitz egiten hasi (177); hitz egiten hasiko (14); hitz egiten hastea (10); hitz egiten hasteko (27); hitz egiten hasten (27); hitz egiten jarraitu (35); hitz egiten jarraitzeko (10); hitz egiten jarraitzen (16); hitz egiten nuen (24); hitz egiten omen (12); hitz egiten saiatu (25); hitz egiten utzi (18); hitz egiten uzten (13); hitz egiten zen (33); hitz egiten zidan (33); hitz egiten zien (14); hitz egiten zion (39); hitz egiten zuela (21); hitz egiten zuen (301); hitz egiten zuena (10); hitz egiten zuenean (24); hitz egiten zutela (16); hitz egiten zuten (105); hitz egitera (295); hitz egitera etorri (22); hitz egitera joan (20); hitz egiterakoan (101); hitz egiterik (62); hitz egizu (21)

hitz egoki (11); hitz egokia (22); hitz egokiak (33); hitz egokirik (17); hitz elkartuak (11); hitz emaiten (13); hitz eman (324); hitz eman behar (14); hitz eman bezala (32); hitz eman du (20); hitz eman nion (13); hitz eman zion (33); hitz eman zuen (33); hitz emana (71); hitz emanda (17); hitz emandako (34); hitz ematen (81); hitz ematen dizut (42); hitz erdi (41); hitz erdi bat (30); hitz erdika (23); hitz erdirik (66); hitz erdirik ere (28); hitz erdirik esan (12); hitz erditxorik (16); hitz erditxorik ere (12); hitz erran (15); hitz esan (23); hitz eta (249); hitz eta pitz (81); hitz ez (17)

hitz gehiago (23); hitz gehiagorik (13); hitz gogorrak (94); hitz gogorrak izan (34); hitz goxo (29); hitz goxoak (25); hitz gozo (16); hitz gozoak (23); hitz gozoz (10); hitz gurutzatuak (10); hitz gutxi (46); hitz gutxi batzuk (14); hitz gutxiko (13); hitz gutxikoa (17); hitz gutxitan (104); hitz gutxitan esanda (10); hitz guztiak (64); hitz guztiek (15); hitz guztien (11); hitz guztietan (13)

hitz haiei (15); hitz haiek (315); hitz haiek entzun (10); hitz haiekin (27); hitz haien (44); hitz haietan (13); hitz hartu (14); hitz hasieran (12); hitz hau (68); hitz hauei (16); hitz hauek (357); hitz hauek entzun (17); hitz hauek entzutean (19); hitz hauek esan (31); hitz hauekin (84); hitz hauen (35); hitz hauetan (30); hitz honek (27); hitz honen (27); hitz honi (11); hitz hori (270); hitz hori ez (14); hitz horiei (23); hitz horiek (472); hitz horiek entzutean (14); hitz horiek erabili (10); hitz horiek esan (17); hitz horiekin (114); hitz horien (79); hitz horietan (21); hitz horiexek (16); hitz horixe (12); hitz horrek (118); hitz horrekin (23); hitz horren (52); hitz horretan (10); hitz horri (20); hitz hura (25); hitz hutsak (29); hitz hutsalak (10)

hitz jakin (10); hitz jario (65); hitz jarioa (28); hitz joko (42); hitz joko bat (10); hitz jokoa (45); hitz jokoak (23); hitz labur (21); hitz laburrez (37); hitz lauz (16); hitz onak (23); hitz ordua (22); hitz pare (35); hitz pare bat (18); hitz politak (40); hitz potoloak (11); hitz soil (14); hitz totelka (27); hitz xume (11); hitz zehatzak (10); hitz zerrenda (11); hitza hitz (29); hitzez hitz (432); hitzez hitz bete (13); hitzez hitz eta (13)

hizkuntza hitz (11); hizkuntzan hitz (11); hizkuntzaz hitz (13); honako hitz (27); honako hitz hauek (15); honek hitz (21); honek hitz egiteari (17); honela hitz (75); honela hitz egin (67); honetaz hitz (22); hori hitz (30); horiei buruz hitz (11); horiek hitz (11); horietaz hitz (18); horrekin hitz (10); horrela hitz (93); horrela hitz egin (36); horrela hitz egiten (29); horrelako hitz (17); horren inguruan hitz (14); horretan hitz (16); horretaz hitz (129); horretaz hitz egin (59); horretaz hitz egitea (15); horretaz hitz egiteko (19); horretaz hitz egiten (17); horri buruz hitz (34)

ia hitz (21); idatzitako hitz (13); ingelesez hitz (17); ingelesez hitz egiten (12); inguruan hitz (109); inguruan hitz egin (44); inguruan hitz egiteko (31); inguruan hitz egiten (11); inoiz hitz (29); inoiz hitz egin (15); inorekin hitz (67); inorekin hitz egin (31); inorekin hitz egiteko (15); inorekin hitz egiten (15); iraganaz hitz (10); izan zen hitz (10); izenean hitz (63); izenean hitz egin (37); izenean hitz egiten (15); jainkoak hitz (21); jainkoari buruz hitz (13); jaunak hitz (22); jaunarekin hitz (11); jaunaren hitz (13); jendearekin hitz (24

katalanez hitz (12); kontra hitz (20); kontra hitz egin (10); kontuez hitz (13); labur hitz (11); lagunekin hitz (21); lanaz hitz (18); lasai hitz (36); lasai hitz egin (11); lasai hitz egiteko (10); lasaiago hitz (11); lau hitz (30); lehen hitz (13); lehenago hitz (13); literaturaz hitz (21); luze hitz (62); luze hitz egin (43); maiz hitz (11); moduan hitz (26); moduan hitz egin (12)

nagusiarekin hitz (12); naiz hitz (10); neskarekin hitz (23); neskarekin hitz egiten (20); neuk hitz (12); nik hitz (48); nik hitz egin (14); nintzen hitz (18); nion hitz (14); nire hitz (27); nirekin hitz (59); nirekin hitz egin (31); nirekin hitz egiteko (10); niri hitz (24); nituen hitz (17); nola hitz (62); nola hitz egin (26); nola hitz egiten (25); norbaitekin hitz (20); norekin hitz (27); norekin hitz egin (14); nuen hitz (35)

ondo hitz (29); ondo hitz egiten (14); ondoko hitz (10); ondoren hitz (18); ondoren hitz egin (10); ondorioz ezin hitz (20); ongi hitz (29); ongi hitz egiten (12); orain hitz (27); orain hitz egin (10); oraindik hitz (11); ordezkariekin hitz (10); orduan hitz (19); oso hitz (34); ozen hitz (23); ozen hitz egin (10); ozenago hitz (13); pare bat hitz (12); politikaz hitz (40); politikaz hitz egiten (14); politikoaz hitz (11); prozesuaz hitz (18); sarri hitz (13); sarritan hitz (12); sekula hitz (17); serio hitz (12); sexuaz hitz (12); soilik hitz (21); soilik hitz egiten (11); telefonoz hitz (50); telefonoz hitz egin (22); telefonoz hitz egiten (14)

zabal hitz (20); zabal hitz egin (13); zegoen hitz (10); zehazki hitz (10); zein hitz (22); zela hitz (17); zen hitz (108); zen hitz egiten (22); zenbait hitz (31); zenbat hitz (12); zer hitz (28); zeren hitz (13); zergatik hitz (26); zergatik hitz egiten (17); zertaz hitz (81); zertaz hitz egin (47); zertaz hitz egiten (24); zidan hitz (21); zien hitz (15); zin eginez hitz (12); zion hitz (29); ziren hitz (42); zituela hitz (10); zituen hitz (68); zituen hitz haiek (12); zituen hitz horiek (12); zituzten hitz (11); zitzaion hitz (17); zitzaizkion hitz (12); zuela hitz (38); zuela hitz eman (13); zuen hitz (178); zuen hitz egin (21); zuen hitz egiteko (19); zuen hitz egiten (29); zuen inorekin hitz (10); zuhur hitz (14); zuk hitz (32); zure hitz (42); zurekin hitz (88); zurekin hitz egin (59); zurekin hitz egiteko (14); zutaz hitz (14); zutela hitz (13); zuten hitz (53); zuten hitz egin (10); zuzen hitz (11); zuzenean hitz (25); zuzenean hitz egin (13)

azken hitza (232); azken hitza euskal (10); baina hitza (16); bere hitza (115); bere hitza bete (19); bere hitza eta (10); bere hitza jan (11); beren hitza (17); berriro hitza (10); busturialdeko hitza (10); da hitza (46); den hitza (22); du azken hitza (28); du bere hitza (12); du hitza (65); duen hitza (42); dut hitza (12); dute hitza (30); eman hitza (21); emandako hitza (113); emandako hitza bete (17); ere hitza (25); ere hitza hartu (13); errima hitza (11); eta emandako hitza (10); eta hitza (111); eta mutrikuko hitza (14); euskal herriak hitza (14); euskal herriaren hitza (18); euskal herriari hitza (10); euskal herritarren hitza (15); euskal hitza (13); ez da hitza (10); ezkon hitza (29); ezkontzeko hitza (16); goierriko hitza (20); gure hitza (17); haren hitza (21); hartu du hitza (16); hartu zuen hitza (155); hartu zuten hitza (40); hartuko dute hitza (11); herriak hitza (19); herriaren hitza (40); herriaren hitza eta (23); herriari hitza (45); herriari hitza ematea (14); herritarrei hitza (10); herritarren hitza (35); herritarren hitza eta (15)

hitza aipatu (16); hitza aipatzen (11); hitza baino (18); hitza bera (59); hitza bera ere (16); hitza bere (20); hitza bete (92); hitza beteko (20); hitza betetzea (10); hitza betetzeko (20); hitza betetzen (23); hitza da (60); hitza dela (17); hitza du (11); hitza edo (15); hitza eman (189); hitza eman eta (10); hitza eman zion (15); hitza eman zuen (16); hitza emana (16); hitza ematea (28); hitza emateko (22); hitza ematen (33); hitza entzun (39); hitza entzuten (13); hitza erabili (39); hitza erabili zuen (12); hitza erabiltzen (54); hitza ere (60); hitza errespetatu (13); hitza errespetatzeko (11); hitza esan (29); hitza esaten (12); hitza eta (228); hitza eta erabakia (77); hitza euskal (15); hitza ez (107); hitza ez da (20); hitza hartu (182); hitza hartu du (19); hitza hartu dute (10); hitza hartu eta (14); hitza hartu zuen (52); hitza hartu zuenean (17); hitza hartu zuten (12); hitza hartzeko (17); hitza hartzen (14); hitza hautsi (11); hitza hitz (29); hitza izan (22); hitza jan (56); hitza k (33); hitza kendu (13); hitza ko (10); hitza ren (28); hitza ri (12); hitza sortu (12); hitza zen (14)

irutxuloko hitza (40); jainkoaren hitza (91); jaunaren hitza (47); kostako hitza (38); krisi hitza (12); lehen hitza (23); mutrikuko hitza (14); nazio hitza (27); neure hitza (14); nire hitza (39); nuen hitza (10); oarsoaldeko hitza (16); pasa hitza (16); urola kostako hitza (37); zen hitza (20); zin hitza (17); zion hitza (15); zuen hitza (200); zure hitza (27); zuten hitza (47)

aitaren hitzak (16); aldeko hitzak (14); amaren hitzak (11); anaiaren azken hitzak (10); antzeko hitzak (21); aurkako hitzak (12); azken hitzak (125); azkeneko hitzak (11); baina hitzak (35); bateko hitzak (13); baten hitzak (35); bere hitzak (97); bezalako hitzak (26); bi hitzak (15); da hitzak (17); dauden hitzak (10); dira hitzak (23); diren hitzak (55); ditu hitzak (17); dituen hitzak (22); ditugun hitzak (14); dituzten hitzak (16); duten hitzak (29); en hitzak (11); ene hitzak (19); erabiltzen diren hitzak (10); esandako hitzak (50); esker oneko hitzak (21); eta haren hitzak (15); eta hitzak (157); euskal hitzak (10); euskarazko hitzak (10); ez hitzak (15); gabeko hitzak (15); gure hitzak (21); haien hitzak (18); halako hitzak (12); haren hitzak (166)

hitzak aditu (22); hitzak baino (40); hitzak berak (38); hitzak bere (37); hitzak berretsi (30); hitzak berretsi zituen (21); hitzak beste (11); hitzak besterik (10); hitzak dira (208); hitzak dira horiek (16); hitzak ekarri (15); hitzak entzun (102); hitzak entzun eta (12); hitzak entzunda (17); hitzak entzutea (10); hitzak entzutean (13); hitzak entzuten (25); hitzak erabili (26); hitzak erabili zituen (10); hitzak erabiliz (21); hitzak erabiltzen (20); hitzak ere (79); hitzak errepikatu (14); hitzak esan (43); hitzak esanez (10); hitzak esaten (24); hitzak eta (189); hitzak eta esapideak (10); hitzak etorri (16); hitzak etorri zitzaizkidan (10); hitzak ez (136); hitzak ez dira (29); hitzak ez du (18); hitzak ez ziren (12); hitzak gogoan (17); hitzak gogoratu (17); hitzak hain (10); hitzak irakurri (15); hitzak izan (48); hitzak izan ziren (10); hitzak izan zituen (14); hitzak jasotzen (10); hitzak nola (10); hitzak ondo (10); hitzak oso (13); hitzak ulertu (10); hitzak zer (10); hitzak zirela (10); hitzak ziren (21)

horrelako hitzak (27); idatzitako hitzak (17); irakaslearen hitzak (10); jainkoaren hitzak (15); jaunaren hitzak (23); kantuen hitzak (16); lehen hitzak (57); lehenengo hitzak (11); maitasun hitzak (10); mutuaren hitzak (17); nire hitzak (100); nituen hitzak (15); oneko hitzak (22); presidentearen hitzak (19); zen hitzak (10); ziren hitzak (36); zituen hitzak (69); zitzaizkion hitzak (12); zizkion hitzak (14); zuen hitzak (12); zure hitzak (55); zuten hitzak (12)

da hitzaren (11); emandako hitzari (14); eta hitzaren (32); hitzaren adiera (11); hitzaren bidez (26); hitzaren bitartez (12); hitzaren esanahia (33); hitzaren esangura (10); hitzaren eta (21); hitzaren lehen (12); hitzaren zentzu (26); hitzaren zentzurik (16); jainkoaren hitzaren (14); jainkoaren hitzaz (11)

bere hitzei (12); bere hitzek (38); bere hitzekin (16); eta hitzek (22); eta hitzekin (16); haren hitzei (12); haren hitzek (39); hitzei buruz (15); hitzek baino (15); hitzek baino gehiago (11); hitzek ere (14); hitzek eta (19); hitzek ez (62); hitzek ez dute (14); hitzekin bat (11); hitzekin batera (18); hitzekin eta (19); hitzez hitzeko (21); nire hitzek (19); zure hitzek (13)

bere hitzen (30); bi hitzen (15); da hitzen (14); diren hitzen (12); eta hitzen (56); g hitzen (18); g hitzen ondoeza (18); haren hitzen (20); hitzen arabera (15); hitzen artean (37); hitzen arteko (44); hitzen arteko lotura (10); hitzen bat (66); hitzen bat edo (11); hitzen batzuk (12); hitzen beharrik (10); hitzen bidez (55); hitzen bitartez (18); hitzen esanahia (23); hitzen eta (28); hitzen gainean (16); hitzen oihartzuna (14); hitzen ondoeza (49); hitzen ondoeza liburuan (18); joseba sarrionandiaren hitzen (18); nire hitzen (13); sarrionandiaren hitzen (18); sarrionandiaren hitzen ondoeza (18); zure hitzen (10)

agirreren hitzetan (12); arduradunaren hitzetan (10); beraren hitzetan (16); bere hitzetan (156); beste hitzetan (22); beste hitzetan esanda (11); bi hitzetan (84); bi hitzetan esateko (10); bozeramailearen hitzetan (13); buruaren hitzetan (15); diezen hitzetan (10); egilearen hitzetan (14); en hitzetan (20); eta hitzetan (16); euren hitzetan (14); haien hitzetan (17); haren hitzetan (105); hitzetan esanda (37); hitzetan esateko (21); hitzetan eta (17); hitzetan ez (11); idazkari nagusiaren hitzetan (13); imazen hitzetan (12); kidearen hitzetan (13); lehendakariaren hitzetan (11); lopezen hitzetan (14); ministroaren hitzetan (23); nagusiaren hitzetan (17); nire hitzetan (14); ordezkariaren hitzetan (12); otegiren hitzetan (15); presidentearen hitzetan (22); zuzendariaren hitzetan (20)

bere hitzez (23); bi hitzez (35); dio hitzez (15); dio hitzez hitz (14); du hitzez (11); eta hitzetik (10); eta hitzez (53); eta hitzez hitz (16); ez hitzez (20); hitzetatik ekintzetara (83); hitzetatik ekintzetara pasatu (18); hitzetatik ekintzetara pasatzeko (33); hitzetatik haratago (12); hitzetik dator (15); hitzetik hortzera (175); hitzez adierazi (16); hitzez baino (17); hitzez edo (18); hitzez eta (92); hitzez eta egitez (11); hitzez eta etsenpluz (18); hitzez ez (20); hitzez hitz (432); hitzez hitz bete (13); hitzez hitz eta (13); hitzez hitzeko (21); hitzez hitzezko (11); hitzez hitzezko (11); zen hitzez (10); zuen hitzez (10)

baina hitzik (29); baina hitzik ez (12); beste hitzik (48); da hitzik (12); dago hitzik (10); du hitzik (38); du hitzik egiten (13); dugu hitzik (11); dut hitzik (12); dute hitzik (12); elkarri hitzik (35); elkarri hitzik egin (11); elkarri hitzik esan (10); ere hitzik (12); eta hitzik (59); eta hitzik esan (11); ez dago hitzik (10); ez du hitzik (37); ez dugu hitzik (11); ez dut hitzik (12); ez dute hitzik (11); ez genuen hitzik (11); ez hitzik (19); ez nuen hitzik (18); ez zidan hitzik (13); ez zion hitzik (19); ez zitzaion hitzik (10); ez zuen hitzik (92); ez zuten hitzik (10); ezin zuen hitzik (10); ezta hitzik (10); gehiago hitzik (10); genuen hitzik (11)

hitzik atera (46); hitzik atera gabe (14); hitzik egin (207); hitzik egin gabe (90); hitzik egingo (11); hitzik egiten (72); hitzik egokiena (11); hitzik ere (134); hitzik ere esan (17); hitzik ere ez (40); hitzik erran (28); hitzik erran gabe (20); hitzik esan (225); hitzik esan gabe (139); hitzik esaten (41); hitzik eta (12); hitzik ez (147); hitzik gabe (180); hitzik gabe gelditu (19); hitzik gabe geratu (18); hitzik gabe utzi (12); hitzik gabeko (42); ia hitzik (27); inori hitzik (14); nik hitzik (10); nuen hitzik (22); zen hitzik (15); zidan hitzik (13); zion hitzik (21); zitzaion hitzik (12); zuen hitzik (110); zuen hitzik egin (22); zuen hitzik ere (11); zuen hitzik esan (31); zuten hitzik (13)

dira hitzok (10); hitzok entzutean (11); hitzok esan (18); zituen hitzok (23)


hitzaldi (2900 agerraldi, 174 liburu eta 1325 artikulutan; ETCn 33.405 agerraldi) 1 iz jendaurrean gai jakin bati buruz egiten den jarduna. ik mintzaldi; berbaldi.

Erretorika klasikoan, hizlariak bere hitzaldia prestatzerakoan egiten dituen urratsen zerrenda gisa ulertzen ziren kanonak.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 180. orr.

Prentsaurrekoak, hitzaldiak, elkarretaratzeak, denetarik egin genuen.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 63. orr.

Orain ez dut gogoan hitzaldiaren gaia.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 244. orr.

Peru Mintegiaga akademikoa ekarri zuten geriatrikotik hurbil dagoen aretora "Izena nolako, izana ere halako" hitzaldia ematera.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 204. orr.

Sermoia egiteko ordua heldu zenean, pulpitura igo, eta halaxe hasi zuen hitzaldia: [...].  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 67. orr.

Hitzaldira jende ugari azaldu zen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 147. orr.

-Nik hogeita hiru nituen zure hitzaldira joan nintzenean!  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 122. orr.

Gogorra izan zen hitzaldiaren osteko eztabaida.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 148. orr.

Herri-poesiaz egin zuen Lekuonak bere hitzaldia. Hilaren 11n Habanako Unibertsitateko Areto Nagusian hitzaldia du Agirrek.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 23. orr.

Zizeronen hitzaldi guztiek.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 137. orr.

Brasilgo presidente berriak egingo baitu Porto Alegreko lehen hitzaldia..  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 157. orr.

2 (izenondo eta izelagunekin)

Hitzaldi jakingarria, Armei eta Letrei buruz Don Kijotek egin zuena.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 87. orr.

Ez da egongo hitzaldi politikorik.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 89. orr.

Peter Sloterdijk-en "Giza parkerako arauak" hitzaldi polemikoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 99. orr.

Falangekoen hitzaldi hanpatuak entzuten zituenean.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 50. orr.

Oso hitzaldi hanpatu eta puztua, ukitu sentimental batzuekin.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 27. orr.

Orduan, Patxik hitza hartu, eta hitzaldi sutsua egin zuen.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 66. orr.

New Yorkeko Nazio Batuen Biltzar Nagusian eman zuen hitzaldi garrantzitsuan.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 94. orr.

Ederra hitzaldia, ezta?  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 143. orr.

Jendaurreko hitzaldietan.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 169. orr.

Ereserkiak eta laudoriozko hitzaldiak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 165. orr.

Hasiera batean [...] erlijio kutsuko hitzaldiak eman zituen Cromwelek.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 216. orr.

Zortzigarrena, mendiko hitzaldiaz, hau da, zortzi zoriontasunez.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 105. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Herrian antolatutako hitzaldi zikloan parte hartzera gonbidatu, baina Itoizko Koordinakundeko kideek uko egin zioten gonbitari.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 76. orr.

Euskal Esnaleak hitzaldi sorta bat antolatu zuen, 1924an, Donostian.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 171. orr.

Hurrengo urtean egin zuen lehen bidaia Estatu Batuetara, hitzaldi bira bat egitera.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 8. orr.

Euskal literaturari zein euskal kulturari buruzko hitzaldi andana eskainia da.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 171. orr.

Hitzaldi-areto bat alokatu beharko zenuke.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 99. orr.

Tere Irastortzaren hitzaldi-lezioa entzuteko.  Berria - Euskal Herria   2004-07-20

Hitzarmenerako Mahaiak hitzaldi-solasaldi bana antolatuko du datozen asteetan, euskal hiriburu nagusietan.  Berria - Euskal Herria   2006-02-14

10:00etan: Hitzaldi-mahaingurua: Zertako bizi Xiberoan?  Berria - Kultura   2004-03-31

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Goi mailako ikastegian irekitze-hitzaldiko azken esaldia esaten ari den diplomaduna bailitzan.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 186. orr.

Estreina hitzaldian, Erramun Bachoc mintzatu da eta argitaratu ditu azken urte hotan Iparraldean euskalgintzari buruz egin diren urratsak.  Herria   2001-07-05

Gai horretaz egin zuen Euskaltzaindiko sarrera hitzaldia 1952an.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 169. orr.

Katedra-hitzaldiak eman zituen Buenos Aires, Texas eta Harvard-eko unibertsitateetan.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 246. orr.

Gizon hura agur-hitzaldi bat hasi zitzaien ematen bere ikasleei.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 27. orr.

Behin baino gehiagotan afaldu izan dut, bakar-bakarrik, hitzaldi lekuan bertan.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 88. orr.

Gosari-hitzaldira, berriz, politiko ugari hurbildu zen.  Berria - Euskal Herria   2004-04-23

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

antolatutako hitzaldi (7); bere hitzaldi (13); beste hitzaldi (7); beste hitzaldi bat (5); bi hitzaldi (13); bost hitzaldi (5); buruzko hitzaldi (22); da hitzaldi (6); dira hitzaldi (6); diren hitzaldi (7); du hitzaldi (6); dute hitzaldi (5); duten hitzaldi (4); egin zuen hitzaldi (4); egindako hitzaldi (8); eman zuen hitzaldi (6); emandako hitzaldi (9); ere hitzaldi (5); eskainitako hitzaldi (6); eskainitako hitzaldi batean (4); eta hitzaldi (40); hainbat hitzaldi (12); hiru hitzaldi (9)

hitzaldi antolatu (5); hitzaldi aretoan (4); hitzaldi baino (5); hitzaldi bana (15); hitzaldi bana egingo (5); hitzaldi bat (102); hitzaldi bat egin (5); hitzaldi bat eginen (4); hitzaldi bat eman (13); hitzaldi bat emango (6); hitzaldi bat ematen (5); hitzaldi bat ematera (6); hitzaldi bat eskainiko (5); hitzaldi batean (48); hitzaldi batean esan (4); hitzaldi batekin (10); hitzaldi baten (14); hitzaldi batera (4); hitzaldi batzu (15); hitzaldi edo (7); hitzaldi eman (4); hitzaldi emango (4); hitzaldi eta (65); hitzaldi eta ekitaldi (5); hitzaldi eta mahai (8); hitzaldi guztiak (4); hitzaldi hartan (5); hitzaldi hau (9); hitzaldi hori (11); hitzaldi horiek (6); hitzaldi horretan (6); hitzaldi hura (7); hitzaldi izango (7); hitzaldi izango dira (6); hitzaldi labur (10); hitzaldi luze (6); hitzaldi mamitsu (4); hitzaldi oso (6); hitzaldi sorta (32); hitzaldi sorta antolatu (8); hitzaldi sorta bat (6); hitzaldi sortan (5); hitzaldi ziklo (4); hitzaldi zikloa (9)

lehen hitzaldi (4); oso hitzaldi (4); zen hitzaldi (5); zenbait hitzaldi (5); zuen hitzaldi (23); zuen hitzaldi batean (5)

azken hitzaldia (11); bere hitzaldia (32); bigarren hitzaldia (7); buruz hitzaldia (5); buruzko hitzaldia (37); buruzko hitzaldia eman (6); buruzko hitzaldia emango (9); buruzko hitzaldia eskaini (5); bushen hitzaldia (4); du hitzaldia (14); duen hitzaldia (4); egin zuen hitzaldia (4); egindako hitzaldia (7); eman zuen hitzaldia (6); emandako hitzaldia (5); emango du hitzaldia (4); emaniko hitzaldia (4); en hitzaldia (14); eta hitzaldia (18); haren hitzaldia (9); hasi zuen hitzaldia (6)

hitzaldia amaitu (10); hitzaldia antolatu (5); hitzaldia antolatu du (4); hitzaldia bukatu (14); hitzaldia bukatzean (4); hitzaldia egin (28); hitzaldia egin zuen (12); hitzaldia egingo (7); hitzaldia egingo du (6); hitzaldia egiteko (4); hitzaldia egiten (5); hitzaldia eman (60); hitzaldia eman du (4); hitzaldia eman zuen (41); hitzaldia emango (53); hitzaldia emango du (41); hitzaldia emango dute (11); hitzaldia emateko (6); hitzaldia ematen (8); hitzaldia ematera (11); hitzaldia entzun (8); hitzaldia entzutera (9); hitzaldia ere (7); hitzaldia eskaini (34); hitzaldia eskaini du (4); hitzaldia eskaini zuen (22); hitzaldia eskainiko (18); hitzaldia eskainiko du (14); hitzaldia eta (9); hitzaldia euskaraz (6); hitzaldia ez (6); hitzaldia hasi (8); hitzaldia hasi aurretik (5); hitzaldia izan (8); hitzaldia izan zen (5); hitzaldia izango (10); hitzaldia izango da (9)

imazen hitzaldia (5); inguruko hitzaldia (11); izenburuko hitzaldia (11); izeneko hitzaldia (11); laugarren hitzaldia (4); lehen hitzaldia (23); lehendakariak hitzaldia (4); ren hitzaldia (5); sarrera hitzaldia (18); zuen bere hitzaldia (10); zuen hitzaldia (29); zuten hitzaldia (11)

beren hitzaldiak (4); buruzko hitzaldiak (18); dira hitzaldiak (10); dituzte hitzaldiak (6); egindako hitzaldiak (6); emandako hitzaldiak (6); emango dituzte hitzaldiak (5); eta hitzaldiak (28); hitzaldiak antolatu (8); hitzaldiak antolatu ditu (5); hitzaldiak egin (7); hitzaldiak egiten (8); hitzaldiak eman (10); hitzaldiak emango (6); hitzaldiak emango dituzte (5); hitzaldiak ematen (17); hitzaldiak ere (6); hitzaldiak eskainiko (6); hitzaldiak eskainiko dituzte (6); hitzaldiak eta (44); hitzaldiak izanen (4); hitzaldiak izanen dira (4); hitzaldiak izango (7); hitzaldiak izango dira (7); inguruko hitzaldiak (5); izango dira hitzaldiak (4); zituen hitzaldiak (4); zituzten hitzaldiak (5)

antolatutako hitzaldian (5); atzoko hitzaldian (11); aurreneko hitzaldian (4); azken hitzaldian (4); bere hitzaldian (29); duen hitzaldian (5); duzu hitzaldian (7); egin zuen hitzaldian (11); egindako hitzaldian (19); eginiko hitzaldian (13); ekitaldiko hitzaldian (5); eman zuen hitzaldian (4); emandako hitzaldian (18); esan duzu hitzaldian (4); eskaini zuen hitzaldian (7); eskainitako hitzaldian (16); hitzaldian esan (6); hitzaldian eta (4); hitzaldian zehar (5); izeneko hitzaldian (6); lehen hitzaldian (4); zuen bere hitzaldian (4); zuen hitzaldian (25); zure hitzaldian (4)

bere hitzaldiaren (7); da hitzaldiaren (5); egindako hitzaldiaren (4); hitzaldiarekin hasiko (4); hitzaldiaren amaieran (5); hitzaldiaren aurretik (4); hitzaldiaren gaia (5); hitzaldiaren hasieran (9); hitzaldiaren izenburua (8); hitzaldiaren ondoren (5); hitzaldiaren ondotik (6); hitzaldiaren ostean (7); hitzaldiaren zati (4); izan zen hitzaldiaren (5); zen hitzaldiaren (8); zuen hitzaldiaren (9)

bere hitzaldiari (7); eta hitzaldietan (10); hitzaldien bidez (4); hitzaldien eta (4); hitzaldien txanda (4); hitzaldietan eta (4); hitzaldiez gain (4); hitzaldiren bat (6); hitzaldirik ez (4); hitzalditik gora (4)


hitzaldilari iz hitzaldiak ematen dituen pertsona. ik hizlari.

Hitzaldilari, [...] eskua zure patrikan, mingaina zure belarrian eta konfiantza zure pazientzian jartzen duena.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 145. orr.


hitzaldiño iz hitzalditxoa.

Iduritzen zait hausnarketa hauek bururatzean, hitzaldiño hau ere, duela zenbait urte prestatu nuena, Donostiar apezlagun batek eskaturik, hemen berriz ager nezakeela.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 173. orr.


hitzalditxo iz hitzaldi laburra.

Euskadi Irratiko Goizean Behin saioan hitzalditxo bat egiten aritu naiz ostiralero joan deneko hiru urteotan.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 11. orr.

Ehun eta berrogeita hamarren bat hitzalditxo egin nituen guztira. aproposa irudituko zitzaien nire hitzalditxoa leku eta une hartarako.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 13. orr.

Hitzalditxo horren zati bat erabiliko dut neure publizitatean datorren astean...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 294. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hitzalditxo bat (6)


hitzandikeria iz

Eta horrenbestez ez ditut adierazi nahi bakarrik eta nagusiki hitz-desegokitasunak, errepikapen nahiz truka-bihurriketa onartezinak, ez eta hitzandikeria astunezko zati eramangaitzak, baizik eta bazkalondoko prosa horren eite oro har indargea.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 29. orr.


hitzarmen 1 iz hitzartzea.

Labanen eta Jakoben arteko hitzarmena. Ez gero hitzarmenik egin sartuko zareten lurraldeko biztanleekin, erorbide gerta ez dakizuen.  Elizen arteko biblia   Ir 34,12

Estatu Batuetako gobernariek hainbeste hitzarmen sinatuak zituzten indioekin, hainbeste abeniko eginak, gero inoiz ere betetzen ez zituztenak.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 87. orr.

Antipatro, Jasonen semea, etorri zaizkigu, gurekin duzuen hitzarmena berritzera.  Elizen arteko biblia   1 M 14,22

Nafarroa «gotortzeko» hitzarmen bat proposatu dio Sanzek Zapaterori.  Berria - Euskal Herria   2006-05-04

Zinema sustatzeko hitzarmen bat sinatzear dugu ETBrekin.  Berria - Kultura   2004-12-21

Deabruekin hitzarmenik bazutela ere esaten zen.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 30. orr.

Hitzarmenari «egokitzapenak» egin behar zaizkiola onartu dute.  Berria - Euskal Herria   2004-04-13

CCOO eta LAB lan hitzarmena «ezkutuan» negoziatzen aritu direla salatu du [ELA] sindikatuak.  Berria - Euskal Herria   2006-01-24

Etsaiek hitzarmena hautsi dute, lekukoak mesprezatu dituzte.  Elizen arteko biblia   Is 33,8

Gero, ordea, hautsi egin dute hitzarmena, emandako hitza janez.  Elizen arteko biblia   Jr 34,18-19

Hitzarmena baliogabetzea.  Berria - Euskal Herria   2004-04-13

Frantziako Xarles IX.ak, hitzartu zuen hitzarmenaz.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 45. orr.

GATT hitzarmenak ezartzen zituen xedapenak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 262. orr.

Hori ez zegoen hitzarmenean.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 41. orr.

Ele huts gezurtiak baizik ez direla gure Deklarazio, Hitzarmen, itun eta araudi guztiak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 145. orr.

Hitzarmenerako Mahaiak gertu ikusten du konponbide prozesuaren hasiera.  Berria - Euskal Herria   2006-02-14

1966an, Nazio Batuen Erakundeak bi hitzarmen nagusi berri antolatu zituen eta aho batez onetsi.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 80. orr.

Hauek baitziren, Giza eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalen Hitzarmena eta Giza eskubide zibil eta politikoen Hitzarmena.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 80. orr.

1976ko urtarrilean eta martxoan, indarrean sartu ziren bi hitzarmen horiek.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 80. orr.

Schengeneko hitzarmeneko estatuetako herritarrak.  Berria - Euskal Herria   2004-05-18

1659an egin zuten Frantziak eta Espainiak "Pirinioetako Hitzarmena".  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 53. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Saia zaitez hitzarmen pribatu bat lortzen.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 57. orr.

Hitzarmen kolektiboak mobilizatu zituen, 130 pezetako igoera ari ziren eskatzen.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 223. orr.

ELA eta LABek euskararen garrantzia areagotuko dute hitzarmen kolektiboetan eta hitzarmen sektorialetan.  Berria - Euskal Herria   2004-03-26

Stormont-eko hitzarmen historikoak gorriz tindatu ditu solaskideen ezpainak.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 98. orr.

Segurtasun komunaren hitzarmen ageriko, argi eta egokiak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 110. orr.

1966an, Nazio Batuen Erakundeak bi hitzarmen nagusi berri antolatu zituen eta aho batez onetsi.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 80. orr.

Bigarren Hitzarmen Bereziaren beharra ikusten dute agintariek.  Berria - Euskal Herria   2004-06-17

GATT General Agreement on Tariffs and Trade (Tarifa eta Trukeen Hitzarmen Orokorra).Tarifa eta Merkataritzaren gaineko Hitzarmen Orokorraren (GATT) Uruguaiko Erronda.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 9. orr.

Oinarrizko Hitzarmen Demokratikoaren (OHD) sinatzaileek osatutako.  Berria - Euskal Herria   2006-02-14

Isileko hitzarmen bat bagenu bezala.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 378. orr.

Klimari buruzko Hitzarmena.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 23. orr.

Bioetikaren alorreko nazioarteko hitzarmenen gainetik.  Berria - Gaiak   2004-02-13

Batasunezko hitzarmen bat sinatu zuten Norvegiak eta haren auzoak, Suedia indartsuak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 321. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ukatuko ote diote orain bermea bere bermeek, bikoitzak izanik ere, hitzarmen-lagin baten luze-zabala doi-doi den erosgai baterako?  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 197. orr.

Oinarri biak estatu-tresnaren sortzaile den hitzarmen ideian sustraitzen dira.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 11. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

-Urrutitik gatoz, gurekin bake-hitzarmena egin dezazuen eskatzera.  Elizen arteko biblia   Jos 9,6

Eupolemo hau zen erromatarrekin adiskidetasun- eta elkartasun-hitzarmena egitera bidali zuten mandataria.  Elizen arteko biblia   2 M 4,11

Ezkon-hitzarmena egin nuen zurekin eta nirea izan zinen.  Elizen arteko biblia   Ez 16,8

Espainiako eta Mexikoko gobernuek izenpetutako estradizio hitzarmena.  Berria - Euskal Herria   2004-08-03

Egonkortasun hitzarmenari buruz adostasunik ez.  Berria - Euskal Herria   2006-04-11

Gasteizen tranbia ezartzeko Arabako Foru Aldundiarekin eta Gasteizko Udalarekin lankidetza hitzarmena sinatzea onartu zuen atzo Eusko Jaurlaritzak. herria¬

Parte-hartzaileek Mendebaldearekiko merkataritza hitzarmenak arbuiatu dituzte.  Berria - Harian   2006-01-21

Esklusibotasun-hitzarmen finkoak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 241. orr.

Jean Jacques Rousseauk proposatu Gizarte Hitzarmenaren arabera sortu zen horrela Estatu-Nazio subirano berria.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 56. orr.

I. Mundu Gerlaren ondoko Estatu-Hitzarmenetan.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 78. orr.

Kolonia-hitzarmenak zapalduta zeuzkan indarren askapen bezala.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 110. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

artean hitzarmen (6); arteko hitzarmen (19); beste hitzarmen (8); beste hitzarmen bat (8); bi hitzarmen (5); buruzko hitzarmen (5); da hitzarmen (17); den hitzarmen (10); dira hitzarmen (6); du hitzarmen (14); duen hitzarmen (11); dute hitzarmen (8); eta hitzarmen (32); euskal herriko hitzarmen (22); herriko hitzarmen (22); herriko hitzarmen berezia (5); herriko hitzarmen bereziak (5); herriko hitzarmen bereziaren (7)

hitzarmen bat (170); hitzarmen bat egin (8); hitzarmen bat izenpetu (31); hitzarmen bat sinatu (22); hitzarmen batean (8); hitzarmen baten (20); hitzarmen baten bidez (8); hitzarmen bati (7); hitzarmen bati esker (7); hitzarmen berezi (19); hitzarmen berezi bat (11); hitzarmen berezia (42); hitzarmen bereziak (24); hitzarmen berezian (26); hitzarmen bereziaren (36); hitzarmen bereziaren baitan (9); hitzarmen bereziko (18); hitzarmen berri (14); hitzarmen berri bat (10); hitzarmen berria (10); hitzarmen demokratikoa (31); hitzarmen demokratikoa sinatu (11); hitzarmen demokratikoaren (15); hitzarmen duina (9); hitzarmen eta (6); hitzarmen hau (15); hitzarmen honek (7); hitzarmen hori (43); hitzarmen horiek (8); hitzarmen horrek (17); hitzarmen horrekin (7); hitzarmen horren (24); hitzarmen horren bidez (5); hitzarmen horretan (7); hitzarmen horri (9); hitzarmen hura (7); hitzarmen kolektibo (11); hitzarmen kolektiboa (53); hitzarmen kolektiboa negoziatzeko (10); hitzarmen kolektiboa sinatu (8); hitzarmen kolektiboan (6); hitzarmen kolektiboaren (25); hitzarmen kolektiboen (5); hitzarmen nagusi (5); hitzarmen politiko (5); hitzarmen sinatu (7); hitzarmen zabala (7)

lan hitzarmen (20); nazioarteko hitzarmen (7); oinarrizko hitzarmen (57); oinarrizko hitzarmen demokratikoa (31); oinarrizko hitzarmen demokratikoaren (15); sektoreko hitzarmen (5); urterako hitzarmen (5); zen hitzarmen (5); zuen hitzarmen (9); zuten hitzarmen (7)

adostutako hitzarmena (7); arteko hitzarmena (34); aurkako hitzarmena (5); bake hitzarmena (21); bake hitzarmena egin (7); bi urterako hitzarmena (5); buruzko hitzarmena (15); da hitzarmena (6); den hitzarmena (9); dituen hitzarmena (5); du hitzarmena (11); duen hitzarmena (20); dute hitzarmena (24); duten hitzarmena (7); egiteko hitzarmena (10); elkarlanerako hitzarmena (8); elkarlanerako hitzarmena sinatu (5); eta hitzarmena (19); gipuzkoako metaleko hitzarmena (5); gisa hartako hitzarmena (8); gizarte hitzarmena (6); gobernuarekin hitzarmena (5); hartako hitzarmena (8); hiru urterako hitzarmena (6)

hitzarmena adosteko (8); hitzarmena adostu (5); hitzarmena berritu (6); hitzarmena da (10); hitzarmena dela (5); hitzarmena duten (5); hitzarmena egin (50); hitzarmena egin dute (6); hitzarmena egin zuen (8); hitzarmena egin zuten (7); hitzarmena egina (5); hitzarmena egingo (8); hitzarmena eskatu (6); hitzarmena eta (22); hitzarmena ez (17); hitzarmena hautsi (8); hitzarmena indarrean (9); hitzarmena izenpetu (41); hitzarmena izenpetu dute (12); hitzarmena izenpetu zuten (7); hitzarmena izenpetua (5); hitzarmena izenpetuko (5); hitzarmena izenpetzen (7); hitzarmena lortu (19); hitzarmena lortzea (6); hitzarmena lortzeko (18); hitzarmena nahi (5); hitzarmena negoziatzeko (12); hitzarmena negoziatzen (15); hitzarmena onartu (6); hitzarmena proposatu (5); hitzarmena sinatu (133); hitzarmena sinatu du (14); hitzarmena sinatu dute (24); hitzarmena sinatu zuen (16); hitzarmena sinatu zuten (47); hitzarmena sinatuko (12); hitzarmena sinatzea (10); hitzarmena sinatzeko (23); hitzarmena sinatzen (5)

inguruko hitzarmena (5); izateko hitzarmena (5); kyotoko hitzarmena (5); lan hitzarmena (117); lan hitzarmena negoziatzeko (5); lan hitzarmena negoziatzen (10); lan hitzarmena sinatu (9); lan hitzarmena sinatzeko (5); lankidetza hitzarmena (22); lankidetza hitzarmena sinatu (5); metaleko hitzarmena (6); nazioarteko hitzarmena (7); oinarrizko hitzarmena (6); sektoreko hitzarmena (8); sinatutako hitzarmena (7); urteko hitzarmena (11); urteko lan hitzarmena (7); urterako hitzarmena (13); urterako lan hitzarmena (6); zen hitzarmena (5); zuen hitzarmena (12); zuten hitzarmena (15)

arteko hitzarmenak (5); du hitzarmenak (9); eta hitzarmenak (9); hitzarmenak bere (5); hitzarmenak bi (6); hitzarmenak egin (8); hitzarmenak egitea (6); hitzarmenak egiten (5); hitzarmenak eta (7); hitzarmenak ez (14); hitzarmenak izenpetu (5); hitzarmenak lortzeko (5); hitzarmenak sinatu (9); lan hitzarmenak (30); lankidetza hitzarmenak (6); nazioarteko hitzarmenak (6); sinatutako hitzarmenak (5)

duen hitzarmenaren (9); eta hitzarmenaren (5); hitzarmenarekin bat (6); hitzarmenaren alde (5); hitzarmenaren arabera (26); hitzarmenaren bidez (7); hitzarmenaren garrantzia (7); hitzarmenaren helburua (5); hitzarmenaren negoziazioa (12); hitzarmenaren negoziazioan (6); hitzarmenaren ondorioz (8); hitzarmenaren xedea (5); lan hitzarmenaren (33); lan hitzarmenaren negoziazioa (7); sinatutako hitzarmenaren (12); sinatutako hitzarmenaren arabera (5)

hitzarmenari buruz (9); hitzarmenari esker (16); hitzarmenerako mahaia (6); hitzarmenerako mahaiak (19); hitzarmenerako mahaiaren (5); hitzarmenerako mahaiko (9); hitzarmenik egin (10); hitzarmenik ez (10); hitzarmenik gabe (12); hitzarmenik lortu (5); inolako hitzarmenik (8); lan hitzarmenari (5); lan hitzarmenean (8); lan hitzarmenetan (7); lan hitzarmenik (7)


hitzartu 1 du ad hitzarmena egin; elkar hartu.

-Ordaina hitzartu genian, ezta?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 150. orr.

Frantziako Xarles IX.ak, hitzartu zuen hitzarmenaz.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 45. orr.

Gainera ene aulkia uztean hitzartu nuen mila dukateko saria.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 223. orr.

Edateko, txakolina hitzartu zuten aho batez.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 139. orr.

Espainiako Estatuarekin eskumenen auziaren gaineko itun bat hitzartzea.  Berria - Euskal Herria   2004-03-23

Metodologia hitzartzeko bilerak.  Berria - Harian   2005-06-25

Bankuak eta bestelako finantza-erakundeak hitzarturiko kredituen kalitatea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 186. orr.

Horixe da aldez aurretik hitzartutako seinalea.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 20. orr.

Nik epe barruan bete dut hitzartutakoa.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 121. orr.

Berrogeitik gora ziren horrela hitzartuak.  Elizen arteko biblia   Eg 23,13

Eta itun bereziak ere hitzartu dira, giza eskubideak bermatzeko gisan.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 144. orr.

2 (esaldi konpletibo batekin: ik beherago 4)

Handik hilabete barru beste lehia bat izango zela hitzartu zuten.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 26. orr.

• 3 da ad (objekturik gabe)

Hitzartzen dira hiru punturen inguruan: [...].  Herria   2003-07-17

Dena dela, biharamunean berriz elkarrekin egoteko hitzartuak ginen.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 72. orr.

Biharamuneko hitzartu ziren.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 173. orr.

Bezperako edo gaueko berriak trukatzen genituen, galdeketak eginen zizkiguteneko hitzartzen ginen, ahal zen bezainbatean.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 20. orr.

Hola hitzartu ginen.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 46. orr.

Munduko emazte guziak hitzartu behar liratekeela bihi batek ez gehiago haurrik ukaiteko! bederatzi herri eta elkarte asko hitzartuak dira Ondarearen egunak ahal bezen ederki joan diten.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 77. orr.

Horrela hitzartuak ginen Emmarekin.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 95. orr.

Hitzartu bezala abiatzen ahalko ziren iluntzean.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 94. orr.

Izan ere, jende asko zegoen Judan Tobiasekin hitzartua.  Elizen arteko biblia   Ne 6,18

4 (esaldi konpletibo batekin: ik gorago 2)

Hitzartu gara, arratsean, deialdiaren ondotik, isilik eta xutik, denak mendebalera itzuliko garela.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 45. orr.

Joaiteko tenorea oren baten buruan izanen zela hitzartu ginen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 118. orr.

Hitzartuak dira, Basoi eta biak, zerbait zorigaitz gerta baledi egun edo ondoko egunetan, bereiziko direla.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 203. orr.

Esate baterako, hitzartua dago ez dela auto istripuetan hildakoen aurpegirik eman behar.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 91. orr.

5 (era burutua izenondo gisa)

Suspertze-proiektu hitzartu baten ondoren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 166. orr.

Beren arazo orokorrei erantzun hitzartuak emateko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 166. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

agiria hitzartu (5); akordio bat hitzartu (6); akordioa hitzartu (27); akordioa hitzartu dute (9); akordioa hitzartu zuten (6); akordiorik hitzartu (5); artean hitzartu (16); aurrekontuak hitzartu (5); aurretik hitzartu (5); bat egitea hitzartu (5); bat hitzartu (42); bat hitzartu eta (5); bat hitzartu zuten (10); bateratua hitzartu (9); dela hitzartu (6); duela hitzartu (7); dutela hitzartu (5); egitea hitzartu (20); egitea hitzartu dute (7); egitea hitzartu zuten (8); eratzea hitzartu (5); ere hitzartu (15); ere hitzartu zuten (9); eta hitzartu (11); etena hitzartu (14); ezer hitzartu (9); guztien artean hitzartu (6)

hitzartu behar (47); hitzartu behar da (5); hitzartu behar dugu (5); hitzartu behar dute (5); hitzartu behar dutela (6); hitzartu beharko (21); hitzartu berri (9); hitzartu bezala (8); hitzartu dira (6); hitzartu dituzte (17); hitzartu du (30); hitzartu duen (5); hitzartu dugu (9); hitzartu dute (104); hitzartu dute ituna (5); hitzartu dutela (14); hitzartu duten (21); hitzartu egin (6); hitzartu eta (24); hitzartu ez (5); hitzartu gabe (10); hitzartu genuen (12); hitzartu nahi (22); hitzartu ondoren (9); hitzartu ostean (6); hitzartu zen (14); hitzartu ziren (7); hitzartu zituzten (15); hitzartu zuela (5); hitzartu zuen (56); hitzartu zuen atzo (8); hitzartu zutela (13); hitzartu zuten (192); hitzartu zuten atzo (22); hitzartu zuten bi (5)

igoera hitzartu (6); igoera hitzartu dute (5); ituna hitzartu (7); izatea hitzartu (6); jartzea hitzartu (6); luzatzea hitzartu (5); neurriak hitzartu (6); soldata igoera hitzartu (5); sortzea hitzartu (7); su etena hitzartu (14); urtean hitzartu (5); zela hitzartu (5)

bat hitzartuta (5); hitzartuak ginen (5); hitzartuko dute (6)

arte hitzartutako (5); artean hitzartutako (15); aurretik hitzartutako (5); bileran hitzartutako (5); eta psoek hitzartutako (6); hitzartutako akordio (7); hitzartutako akordioa (16); hitzartutako akordioak (12); hitzartutako akordioaren (10); hitzartutako akordioaren arabera (6); hitzartutako konpromisoak (8); hitzartutako su (6); hitzartutako testua (6); hitzartutakoa baino (5); hitzartutakoa bete (6); hitzartutakoa ez (7); hitzartutakoarekin bat (5); hitzartutakoaren arabera (5); hitzartuz gero (6); orain arte hitzartutako (5); psoek hitzartutako (6)

akordio bat hitzartzeko (6); akordioa hitzartzeko (6); bat hitzartzea (17); bat hitzartzeko (21); eta hitzartzeko (13); hitzartzea da (6); hitzartzea izango (5); hitzartzea zen (5); hitzartzeko eskatu (7); hitzartzeko prest (6); konstituzioa hitzartzeko (11)


hitzartze iz ik hitzarmen.

Bitartean, marko politiko egokia hitzartze hutsa aski ez dela izango nabarmen erakutsi du Azkoitian gertatutakoak.  Berria - Euskal Herria   2006-01-29

Aurrerantzean hitzartze sistema deituko diote: lurjabeena izango da etxeak egiteko ekimena, baina Udalarekin hitzarmena lortu beharko dute.  Berria - Euskal Herria   2006-02-21

Kontseilu Nagusiak IPE lan tresna gisa erabiliko du, hitzartze, gogoeta eta beharren azterketa tresna gisa.  Berria - Euskal Herria   2004-02-12

Berdeak Bil ta Garbiren eta talde horien arteko hitzartze lana egiteko prest daude.  Berria - Euskal Herria   2006-01-26

Euskal Herriko Laborantzarako hitzartze egitura (ICAPB) «eztabaidarako toki egokiena» dela dio txostenak.  Berria - Ekonomia   2004-05-13

Publikoa borobilean izateak, pertsonaien nahiz jokolarien bekoan bekoko hitzartzeak, publikoari parte hartze zuzena bilatzeko ahaleginak edo jokoaren bizitasun orokorra bezalako osagaiek dute parte hartzen " antzerki bizia " bezala definitzen duen horretan.  Herria   2005-05-05


hitzartzeke adlag hitzartu gabe.

Baina arlo ekonomiko guztia hitzartzeke dago oraindik.  Berria - Euskal Herria   2004-09-19


hitzaspertasun iz hitz aspertuak egiteko joera.

Beraz, laburtasuna denez antzearen arima-mamia, eta hitzaspertasuna, berriz, adar-mentu loratuak, labur nadin mintza: berorren seme jatorra eroturik dago.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 80. orr.


hitzaspertu ik hitz 13.

hitzatze (ETCn 47 agerraldi; orobat hitz-atze ETCn 20 agerraldi; cf. hitzaurre) iz

Hitzaurrea Joxe Azurmendi filosofoak egin du, eta hitzatzea Iñaki Uria Egunkariako kontseilari ordezkariak.  Berria - Euskal Herria   2004-02-18

Azkenik, Patxi Zubizarretaren hitzatzea dago: Bakarrik dira barregarri sekula amodio gutunik idatzi ez dutenak.  Berria - Kultura   2004-01-06

Disko-liburuko hitzatzean diozunez, Tang dinastiaren garaian «olerkigintzan trebatu beharra zegoen gortean sartzeko».  Berria - Kultura   2004-04-06

Bi ondorio nagusi nabarmendu ditu Kortazarrek liburuaren hitz-atzean: [...].  Berria - Kultura   2006-03-15


hitzaurre (ETCn 3.508 agerraldi) 1 iz liburu baten atarian ezartzen den izkribua, gehienetan haren autoreaz bestek idatzia, hura irakurleari aurkezteko egiten dena. ik aitzinsolas; atariko.

Hitzaurrea, sarrera, atariko oharra, horrelako zerbait.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 17. orr.

Hitzaurrea, oharrak eta eranskinak ere Oterorenak dira.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 19. orr.

Syntactic Structures libururako hitzaurrea.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 18. orr.

Hitzaurre gisa.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 7. orr.

Tituluari eskainitako orriaren eta hitzaurrearen artean kortesiazko orrialderik ez egoteak harritu ninduen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 10. orr.

Pozez xoraturik egingo ziola noski hitzaurrea poemari.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 163. orr.

Jatorrizkoak ez du hitzaurrerik, alemanezkoak ere ez.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 7. orr.

"Asko sufritu nuen gerran" dio hitzaurrean.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 30. orr.

Dena den, eta usteak uste, bi gai horiek behintzat azaldu beharko ditu hitzaurre honek.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 9. orr.

Don Kixotearen bigarren parteko hitzaurre autobiografikoa.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 39. orr.

Liburu onak ez baitu hitzaurre luzerik behar.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 10. orr.

Hitzaurre zirraragarri baten ondoren, gainbehera etorri zen liburua, anekdota eta erremedio enpiriko zerrenda amaigabe bat bihurturik.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 9. orr.

Ortografiaren arazoa sakon eta zabal aztertu zuen liburuaren hitzaurrean.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 70. orr.

Honela mintzatu zen esaera zaharren bildumari egindako hitzaurrean: [...].  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 24. orr.

Biografiaren egileak idatzitako hitzaurrea.  Berria - Kultura   2004-11-30

Death in the Making liburuari paratu zion hitzaurreak erakusten duenez.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 231. orr.

Hitzaurre moduko bat besterik ez zen hura.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 211. orr.

2 (idazkietan)

Itun horren hitzaurrean.  Berria - Euskal Herria   2004-07-27

Hirukoak ez du onartu akordioa hitzaurreari buruz soilik nahi izatea.  Berria - Euskal Herria   2004-12-02

Hitzaurrea oinarri hartuta, bake akordio zabalagoa lortzeko aukera badagoela iradoki zuen Batasuneko bozeramaileak.  Berria - Euskal Herria   2004-09-22

Ibarretxeren Planaren hitzaurrean.  Berria - Ekonomia   2004-02-13

· Hitzaurre orokor baten ondoren, hizlariak berehala heldu zion arazoaren mamiari.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 99. orr.

3

Edozein modutan, Barandiaranen liburuko izenburuan ageri den popular eta mente kendu eta estética eta alma jartzea ez da anekdotikoa, Oteizaren giltzetako bat baino: historiaurrean jartzeaz gain, "hitz-aurrean" ere jarri nahi izan gaitu.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 133. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baten hitzaurrea (3); dio hitzaurreak (4); du hitzaurrea (4); egilearen hitzaurrea (4); en hitzaurrea (3); hiru hitzaurre (4); hiru hitzaurreak (3); hitzaurre bat (4); hitzaurre batekin (7); hitzaurre gisa (3); hitzaurre hau (6); hitzaurre honetan (5); hitzaurre horretan (4); hitzaurrea aldatzeko (3); hitzaurrea da (3); hitzaurrea du (7); hitzaurrea egin (4); hitzaurrea eta (15); hitzaurrea ez (5); hitzaurrea ez da (3); hitzaurrea irakurri (3); hitzaurrea irudipena (4); hitzaurrea irudipena da (4); hitzaurrea istorioa (5); hitzaurrea istorioa da (5); hitzaurrea izan (3); hitzaurrea oinarri (4); hitzaurrea oinarri hartuta (3); idatzitako hitzaurre (3); idatzitako hitzaurre batekin (3); idatzitako hitzaurrea (5); idatzitako hitzaurrea du (3); itunaren hitzaurrea (4); lehen hitzaurrea (12); lehen hitzaurrea irudipena (4); lehen hitzaurrea istorioa (5); liburuaren hitzaurrea (6); proposamenaren hitzaurrea (5); psoe itunaren hitzaurrea (3)

dion hitzaurrean (3); egindako hitzaurrean (6); eta hitzaurrean (4); hitza hitzaurrean (7); hitzaurrean dioenez (6); hitzaurrean esaten (5); hitzaurrean eta (4); hitzaurrean idatzi (3); hitzaurrean jaso (3); hitzaurrean jasotako (4); hitzaurrean jasotako hiru (4); hitzaurrean jasotzen (4); hitzaurrean soilik (3); hiztegiaren hitzaurrean (3); honen hitzaurrean (3); ibarretxeren planaren hitzaurrean (3); idatzitako hitzaurrean (3); lehen liburukiaren hitzaurrean (3); liburuaren hitzaurrean (14); liburukiaren hitzaurrean (3); liburuko hitzaurrean (3); nazio hitza hitzaurrean (7); planaren hitzaurrean (6); planaren hitzaurrean jasotako (3); proposamenaren hitzaurrean (5)

bi hitzaurreren (4); bi hitzaurreren ondoren (4); eta bi hitzaurreren (4); eta hitzaurrearen (5); eta hitzaurrearen artean (3); hitzaurrearen artean (3); hitzaurrearen egile (3); hitzaurrearen egile eta (3); hitzaurrearen egileak (3); hitzaurrearen inguruan (7); hitzaurreko hiru (3); hitzaurreren ondoren (4); proposamenaren hitzaurrearen (3)


hitzaurregile iz hitzaurrea egin duen idazlea; hitzaurreak egiten dituen pertsona.

Denbora bat -Noël Mauberret hitzaurregileak esaten digunez-, hor nonbait, zetorren mendea laburbiltzen duena.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 52. orr.

Arrakasta, hitzaurregilearen iritziz, errealitateari zor diote Marx anaiek.  Berria - Kultura   2006-04-18

Egañaren handitasuna aipatu dut goraxeago, eta hitzaurregilearen gizalege edo eskerrontzat jo dezake baten batek.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 8. orr.

Berrikuslea eta hitzaurregilea: Pello Esnal.  Berria - Kultura   2004-04-17


hitzaurretxo iz hitzaurre laburra.

Ez nuke hitzaurretxo hau amaitu nahi aspaldiko partez berriro irratian jarduteko aukera eman didatenei neure esker ona agertu gabe.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 14. orr.


hitzberritu, hitzberri(tu), hitzberritzen da ad

Auskalo nondik zeratuak zirriztuetatik dira hitzberritzen.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 15. orr.


hitzegile ik hitz 19; hitz 20.

hitzegin ik hitz 21; hitz 22; hitz 23.

hitzegite ik hitz 25.

hitzeko izlag hitzari eusten diona, hitza betetzen duena. ik berbako; leial.

Diakonoak ere agurgarri eta hitzeko gizon izan daitezela, ez ardozale, ez eta irabazi zikinei emanak ere.  Elizen arteko biblia   1 Tm 3,8

Adi-adi entzun diet, baina ez dira hitzeko jendea, ez da inor bere gaiztakeriaz damutzen, bere hutsegiteak aitortuz.  Elizen arteko biblia   Jr 8,6

Hitzeko gizon jatorra izanik bizargin jauna, ona dela juramentu hori ere.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 102. orr.

-Hitzeko gizona haiz, Joanes...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 517. orr.

Nire aberria harrizko herri da, hitzezko eta hitzekoa.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 87. orr.

Hara, biak hitzekoak gara.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 17. orr.

Eta ez al dute esaten euskaldunak hitzekoak zaretela?  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 159. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hitzeko gizona (8)


hitzeman (ETCn 4.989 agerraldi; orobat hitz eman ETCn 2.801 agerraldi), hitzematen 1 du ad agindu, promestu. ik hitz 50; hitz 51.

-Ai!, Praskovia Fiodorovnari utzi behar diot aurrena, hitzeman diot eta.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 266. orr.

Bi apez hitzeman zizkiola Bazko ondorako.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 76. orr.

Ttipik larunbaterako hitzeman zidan bere txostenaren bigarren atala.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 182. orr.

Zenbait zigarreta hitzemanik utzi ditugu; ukanen dituzte, ura behar bezala berotua izanen delarik.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 114. orr.

Zerbait hitzematen dudalarik, ez dut sekulan hitza jaten.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 17. orr.

-Hitz ematen dizut ezetz.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 14. orr.

Bidelagunari ere obedientzia hitzemateko ohitura zuen, nahiz eta xumeena izan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 888. orr.

Mr Fidel Worthing eta biok ezkontzeko hitz-emanda gauden.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 123. orr.

Elkarrekin hitzemanda baitzeuden inoiz ez joateko, ezta indarrean ere, Burgosera.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 13. orr.

Ez zitzaien hitzemandako leialtasuna gogorra edo nekeza iruditzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 411. orr.

Ezta ahaztuko ere zuen arbasoei zin eginez hitz emandako itunaz.  Elizen arteko biblia   Dt 4,31

Hitz emaniko jakinduriaz bete zuen Jaunak Salomon.  Elizen arteko biblia   1 Erg 5,26

Hitzemana dudala politikazko liburu baten egitea.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 161. orr.

Obedientzia hitzemana duten beste anaiek.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 134. orr.

Dekretuaren eta Dekretalen zati asko, duela anitz urte idatziak eta ene entzuleei eta beste askori hitzemanak nizkienak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 38. orr.

Hitzemana naiz eta jadanik ez dago atzera bueltarik.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 213. orr.

Hitzemana nion eta hitza atxikitzen dut.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 20. orr.

Maritxu jada Salarteko Pauli hitz-emana zen Jainkoaren aitzinean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 42. orr.

Zalduneria ibiltariari hitz-emana zarela.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 131. orr.

2 (esaldi konpletibo batekin)

Hitzeman nion Parisera joanen nintzaiola bisitaz.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 86. orr.

Hitz eman zion gomendio-hitz onez goraipatuko zuela Gainerakoa biharamunean ekarriko ziola hitzeman zion.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 47. orr.

Eta nik ere hitzematen dut gauza hauek tinko beteko ditudala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 112. orr.

Hitzematen dizut nire emaztea ez dela jeloskorra izango eta elkarren ondoan ongi biziko zaretela.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 102. orr.

-Hitz emaidazu -esan zuen- ez zarela aztoratuko.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 19. orr.

Brasilera etorriko dela hitz ematen dit beti, baina behin ere ez dator.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 125. orr.

Hitz ematen dizut Santosek ez duela horrekin zerikusirik.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 33. orr.

Ahal genuen guztietan elkarrekin bazkalduko genuela hitz eman genion elkarri.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 95. orr.

Neure buruari hitzeman nion Kattinari zehaztapenak gero emango nizkiola..  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 42. orr.

3 (era burutu mugatua aditz osagaiekin)

Bihotzean ezkutatu dut zuk hitzemana, zure aurka bekatu ez egiteko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 242. orr.

Zuk hitzemana betetzean ohora zaitzagun.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 69. orr.

Jaunari hitzemana betetzen ez dutenak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 97. orr.

Eta aski argitu dut horrela lehen puntuan hitzemana.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 111. orr.

Birjina garbia zen eta dontzeila, eta gainera, ezkontzeko hitzemana.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 40. orr.

4 (era burutu mugatua, beste aditz baten objektu zuzen gisa)

Hitzetan atsegina, aholku ematen burutsua, hitzemana betetzen leiala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 233. orr.

Leiala da dei egiten dizuena, eta beteko du hitz emana.  Elizen arteko biblia   1 Ts 5,24

Demetriok, ordea, ez zion eutsi hitz emanari.  Elizen arteko biblia   1 M 11,53

· Hitzemana hitzeman, otoi ez hitza jan.  Herria   2001-01-25

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ainitz hitzeman (4); auzapezak hitzeman (5); auzapezak hitzeman du (4); bat hitzeman (3); begirunea hitzeman (4); berak hitzeman (3); buruari hitzeman (6); dela hitzeman (4); direla hitzeman (5); direla hitzeman zuen (3); dituela hitzeman (9); dituela hitzeman du (4); dituela hitzeman zuen (4); dohatsuari hitzeman (4); dohatsuari hitzeman genien (3); duela hitzeman (8); duela hitzeman du (6); dutela hitzeman (4); ere hitzeman (4); erregelan hitzeman (4); erregelan hitzeman genuen (4); eta begirunea hitzeman (4); eta erregelan hitzeman (4); eta hitzeman (15); eta hitzeman du (3); frantzisko dohatsuari hitzeman (3); gehiago hitzeman (5); gobernuak hitzeman (6); gobernuak hitzeman du (5)

hitzeman behar (3); hitzeman bezala (25); hitzeman die (6); hitzeman dio (3); hitzeman diote (6); hitzeman ditu (4); hitzeman du (61); hitzeman du ahal (4); hitzeman du ere (3); hitzeman duela (3); hitzeman dute (15); hitzeman eta (17); hitzeman eta ez (4); hitzeman genien (4); hitzeman genuen (4); hitzeman genuen pobretasun (4); hitzeman laguntzak (3); hitzeman laguntzak ez (3); hitzeman nion (6); hitzeman zidan (3); hitzeman zien (11); hitzeman zion (23); hitzeman zion ez (3); hitzeman zioten (4); hitzeman zituen (4); hitzeman zituzten (3); hitzeman zuen (55); hitzeman zuena (3); hitzeman zuten (12)

hori hitzeman (3); kontatuko zuela hitzeman (18); laborarieri hitzeman (3); minixtroak hitzeman (3); neure buruari hitzeman (4); obedientzia hitzeman (5); zela hitzeman (5); zuela hitzeman (29); zuela hitzeman zion (3); zuela hitzeman zuen (23)

eta hitzemana (4); gobernuak hitzemana (4); gobernuak hitzemana du (3); hitzemana betetzen (3); hitzemana daukute (4); hitzemana du (13); hitzemana dute (8); hitzemana zauku (3); hitzemana zion (3); hitzemana zuen (13); hitzemana zuen bezala (4); hitzemana zuten (4); hitzemanak izan (4)

[10] hitz eman du (20); hitz eman nion (13); hitz eman zion (33); hitz eman zuen (33); hitz emana (71); hitz emanda (17); hitz emandako (34); hitz ematen (81); hitz ematen dizut (42)


hitzemanarazi, hitzemanaraz, hitzemanarazten dio ad hitzematera behartu.

Gainera, eztei gauean hitzemanarazi zenidan ez nuela beste emazterik hartuko, eta ez duzu amore eman.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 167. orr.

Koronelaren esanetan, emazteak begiko omen ninduen, eta hitzemanarazi zion nitaz arduratuko zela, berari zerbait gertatuz gero ere.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 43. orr.

Jada ez genuen izokinik harrapatzen isil-gordean, amak hala hitzemanarazi zigun.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 55. orr.

Berriro hara hurbilduko ginela hitzemanarazi didate.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 143. orr.


hitzemate iz agintzea, promestea.

Osabak nahi zuen ziurtatzea ez zela bele beltzik pausatuko bere hilkutxan, eta izebak hitz-emate serioa egin behar zion.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 226. orr.

Lajosen iragana horrelako hitz-emate eta ekimen arduragabez betea zegoen.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 49. orr.

Agintza gehiegi egin zaizkigu hainbat bileratan, eta hitzemate horietatik bakar bat ere ez da bete.  Berria - Harian   2005-07-06


hitzerdi ik hitz 29.

hitzetaratu, hitzetara(tu), hitzetaratzen du ad hitz bihurtu, hitzez esan

Duintasun afera bat bazen hitzetaratu gabeko ikusmin horretan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 183. orr.

Mutu nengoen, ideiak hitzetaratzeko ahalmena galdurik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 337. orr.

Gerkeratik dator onomatopeia, (onoma + poeio) eta izena + egin esan nahi omen du: zinezko hotsak hitzetaratzea.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 334. orr.


hitzezko ik hitz 8.

hitzezkotasun iz hitzezkoa izateko nolakotasuna.

Espainiako Konstituzioko 120. artikuluak epaiketetako hitzezkotasunaz eta publizitateaz jarduten du, frogen berme gisa.  Berria - Euskal Herria   2004-11-02


hitzondo 1 iz hitzatzea.

Lorea Agirre Berriako kazetariak idatzitako kronika katalanera itzuli du Bartzelonako Euskal Etxeko itzultzaile talde batek, Vicent Partal-ek hitzaurrea egin dio, Martxelo Otamendik hitzondoa.  Berria - Harian   2005-04-23

2

Hala ere, ez dela legez kontrako ezer azalarazi nabarmendu zuen behin eta berriro Javier Maroto zinegotzi popularrak, eta alkateari leporatutako hitzondoak gaitsetzi zituen.  Berria - Ekonomia   2004-05-13

3 ik hitz 11.

hitzontzi iz berritsua, asko hitz egiten duena, hitz-jarioa.

Cádizko andaluz hitzontzi bat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 206. orr.

Eta Rose ez zen batere hitzontzia.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 362. orr.

Emakume zahar hitzontzi bat zen, mailegu-emaile baten alarguna.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 48. orr.

Antjeren eskolako lagunak txikitxoak ziren denak, serioak, ez oso hitzontziak.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 38. orr.

Horrela, hitzontzirik ganorabakoena gauza baita bururik sakonenarekin nor baino nor lasai aritzeko eta bereari gogor eusteko.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 303. orr.

Itzal berritsu eta hitzontzi huts bat edukitzea bezala zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 93. orr.

Historiak hitzontzien artean ipini du Gall, baina haren oinarrizko ideiak zuzenak ziren, eta, dudarik gabe, garunaren azterketa zientifikoaren hastapena ekarri zuten.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 220. orr.

Eta Freudez zer esango dugu? hitzontzi ulertezin histeriko koadrila kaotiko bat utzi zigun herentzian, eta bizitza guztia ematen dute errito ilunetan eta zoritxarreko berriketan.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 161. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hitzontzi bat (3)


hitzontzikeria iz hitzontziaren jardun gaitzesgarraia. ik berritsukeria.

Nazkatua nauka zuen hitzontzikeria horrek!", segitzen zuen bere langelara joan bitartean.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 82. orr.

Beti hitzontzikeria berak!  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 243. orr.

Hitzontzikeriarako joera, kalaka zentzugabea nahiz esaldi eginez betetako hizkera estereotipatua.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 240. orr.

Nortasunik ez izatea leporatzen diote, nortasuna hitzontzikeriarekin eta hantustearekin nahasten dutenek.  Berria - Kirola   2006-01-06

Kontraesana eta hitzontzikeria gustatzen zaizkiona ez da ezer seriorik ikasteko gauza.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 226. orr.

Laburtasunaren hitzontzikeria horren, sententziaka jardun behar zoro horren adibide arauemailerik bila daiteke Hamleteko Polonio daniar estatu-gizon ospetsuaren mintzakeran.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 27. orr.

Geometrialariak bere metodoaren arabera Filosofian karten eraikina baino ezin du sortu, filosofoak berearen arabera Matematikaren aldean hitzontzikeria baino ezin du eragin.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 252. orr.

Onenean, psikoanalisia hitzontzikeria hutsa besterik ez da.  Berria - Harian   2006-05-06

Asko eta asko hitzontzikerian, beti bezala.  Berria - Kirola   2006-03-26


hitzordu (ETCn 16.429 agerraldi) 1 iz bi pertsonak nahiz gehiagok elkar ikusteko tokia eta ordua hitz hartzea.

"Lux-en" junta eta elkarrekin trago batzuk egiteko hitzordua genuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 42. orr.

Telefonotik mesfidati antzeman banuen ere, hitzordua egin genuen Donostiako kafetegi batean.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 117. orr.

Lehengo Letren Fakultatearen aitzinean genuen hitzordua.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 139. orr.

Lou Lim Lok izeneko leku batean hitzordua bazutela arratsaldeko hiruetan.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 121. orr.

Edo mutiko gazteak hitzordua du, lastategian, auzo bordako neskarekin.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 28. orr.

Arratsean justuki, Maddalenek Peiorekin zuen hitzordua.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 226. orr.

Quiapo izeneko leku batean finkatu zien hitzordua.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 229. orr.

Aski denbora duzu Kurten hitzordura iristeko.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 177. orr.

Bestalde, hitzordu bat eskatuko zaiote Parisen gobernuburuarekin mintzatu diren deputatu eta zenaturreri, galdetuz xuxen zer solas erabili duten.  Herria   2003-01-28

Jean François eta "Nicolae" tenorez ailegatu ziren hitzordura.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 75. orr.

Berant egitea baino makurrago zela juje batek deitu-eta juje haren hitzordurat ez agertzea.  Herria   2001-06-21

Homosexualek beren hitzordu likitsentzat [...] erabiltzen zuten geltoki aldeko txabola batean.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 43. orr.

Negozio baterako hitz hartuta nago eta irrikaz nago... hitzordua huts egiteko!  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 74. orr.

Hitzorduetarako leku bat, ez besterik, funtzionala, garbia eta ondo antolatua.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 12. orr.

· Badakizu hitzordua.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 166. orr.

2 (ikuskizunez mintzatuz)

Azpimarratzekoa da 2004 urtean Paristar euskaldunen etxeak hitzordu garrantzitsuak izan dituela: horietan Euskaldunak Ternuan edo-eta Kantuketan erakusketak, eta jende berriak hurbildu direla.  Herria   2005-01-20

Helduden asteburu hortako hitzordu nagusia dukegu hori, Ezpeletak muntatzen duen Biper-Besta.  Herria   2002-10-24

Nafarroaren Eguna beti berdin kartsu Baigorrin, itsas-erakusketa ederra eta jendetsua Hendaian, Haur Kantu Xapelketarekin egun bat goxoa eta argia Urruñan, baziren hor hiru hitzordu aberats.  Herria   2001-05-03

Uda bete-betean hor dugu hitzordu paregabea uztailaren 31-tik eta agorrilaren 5-eraino : BAIONAKO BESTAK.  Herria   2002-07-25

Bestalde aipatuen gainerat, huna aste huntako bi hitzordu Korrikari buruz : ortzegun huntan, aratseko 8-etan, Biriatu Intxaurretan, afaria Txan magoa eta trikitilariekin, ortzirale aratsean, 8-ak eta erdietan, Azkainen, Biltoki gelan, Korrika desfilea eta ondotik zintzur bustitzea taloekin.  Herria   2003-03-27

Hitzordu nagusia ukanen dugu irailaren 28-tik 30-erainoko aste-buru guzian.  Herria   2001-09-20

Hitzordu bat mirakuiluz biziki arrakastatsua izanen dena...  Herria   2005-05-05

Karia hortarat, hutsegin ezinak diren bi hitzordu handi antolatu ditu.  Herria   2001-11-01

Beraz, ez huts egin hitzordu hau.  Herria   2003-02-06

Udako hitzorduak.  Herria   2003-09-04

BESTETAKO HITZORDU NAGUSIAK .  Herria   2003-07-31

3 (hitz elkartuetan)

Hitzordu lekura bideratu zen Tuileries baratzeetan zehar. zapatuetan ohi zuenez egunkari bila irten zen Haritz, bidenabar hitzordu lekutik osteratxoa egiteko.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 56. orr.

Telefonoak hainbat aldiz jo zuen, hitzordu-eskaerak eta ordutegiari buruzko informazioa.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 11. orr.

· Justuki ikustaldi hitzordua daukat etzi; joanen gara elkarrekin nahi baduzu.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 66. orr.

Zer da Bake Hitzordu hori?  Herria   2005-02-24

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

baina hitzordu (4); beste hitzordu (32); beste hitzordu bat (17); bi hitzordu (27); du hitzordu (4); ere hitzordu (4); eta hitzordu (8); hiru hitzordu (6)

hitzordu aipagarri (5); hitzordu asko (4); hitzordu bat (84); hitzordu bat adostu (4); hitzordu bat eskatu (6); hitzordu baten (5); hitzordu baterako (4); hitzordu batzu (7); hitzordu berezi (8); hitzordu eta (5); hitzordu garrantzitsu (4); hitzordu garrantzitsua (12); hitzordu garrantzitsua izango (4); hitzordu garrantzitsuena (4); hitzordu hau (4); hitzordu hori (11); hitzordu horietan (5); hitzordu izango (4); hitzordu nagusi (7); hitzordu nagusia (35); hitzordu nagusiak (4); hitzordu nagusietarik (4); hitzordu oso (5)

lehen hitzordu (10); lehen hitzordu nagusia (4); urteko hitzordu (7); zenbait hitzordu (4); zonbat hitzordu (4)

aurtengo hitzordua (4); azken hitzordua (4); baina hitzordua (5); bake hitzordua (6); baterako hitzordua (4); bigarren hitzordua (7); da hitzordua (51); da lehen hitzordua (5); du hitzordua (28); dugu hitzordua (12); dute hitzordua (63); egin dugu hitzordua (7); egin zuen hitzordua (4); egin zuten hitzordua (9); egiteko hitzordua (4); emana da hitzordua (5); eta hitzordua (11); finkatua dute hitzordua (9); gaur hitzordua (4); genuen hitzordua (15)

hitzordua azaroaren (4); hitzordua baino (14); hitzordua baino ordubete (6); hitzordua baliatu (5); hitzordua beraz (4); hitzordua du (6); hitzordua dugu (4); hitzordua dute (9); hitzordua egin (14); hitzordua egin eta (5); hitzordua egitea (5); hitzordua egiteko (4); hitzordua eman (11); hitzordua eskatu (16); hitzordua eskatu zioten (4); hitzordua eta (11); hitzordua finkatu (5); hitzordua finkatua (5); hitzordua finkatzen (4); hitzordua gaur (7); hitzordua goizeko (4); hitzordua herriko (4); hitzordua huts (5); hitzordua igande (4); hitzordua izan (7); hitzordua izanen (4); hitzordua izango (6); hitzordua jarri (7); hitzordua zuen (6); hitzordua zuten (9)

hurrengo hitzordua (20); igandeko hitzordua (4); irakurleen hitzordua (4); izan zuten hitzordua (4); izango da hitzordua (19); izango du hitzordua (4); jarri dute hitzordua (7); jarri genuen hitzordua (5); jarritako hitzordua (4); lehen hitzordua (41); lehenengo hitzordua (5); nuen hitzordua (5); ondoko hitzordua (6); zegoen hitzordua (4); zen hitzordua (10); zidan hitzordua (4); zuen hitzordua (13); zuten hitzordua (39)


hitzordutxo iz adkor hitzordua.

Ziur naiz guk biok ere geure hitzordutxoak izaten genituela, han-hemenka, haien adinean.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 73. orr.


hixtu 1 iz ipar txistua, espainekin ateratzen den soinu zolia.

Txalo eta hixtu.  Herria   2004-11-11

Maite nuen gorputzaren eginahala, laket zitzaizkidan artoaren usaina, hostoen hixtu eztia, gure pasaia agurtzen zuela, eta lurraren hezia.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 37. orr.

Eskakizun hori eskuin muturrekoen parekoa omen dela zioten hixtuen artetik.  Herria   2001-09-13

Izerdi uretan, begiak harmaturik, haguna ahoan, sudurretik hixtuz.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 159. orr.

Okiloa kantuz, euri haizea laster hixtuz, esango digute Iparraldean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 214. orr.

2 hixtuan

Langile sindikatak bereziki gaitzeko hixtuan dabiltza, garapenaren konduko emaitzak denen onetan behar direla partikatu eta ez bakarrik sosdun handien fagoretan...  Herria   2001-01-25


hixtuka adlag ipar txistuka, txistu eginez.

Hu eta hu arizan baitzaizkio zenbaitzu, eta hixtuka ere.  Herria   2001-03-01

Erregea agertu den tokietan, batzu eskuzartaka, txalo eta txalo, beste frango hixtuka eta oihuka.  Herria   2004-11-11


hixtukatu, hixtuka(tu), hixtukatzen du ad ipar txistukatu, txistu eginez nahigabea edo adostasunik eza adierazi.

Xabi Larralde abertzalea hixtukatu zuten beste kontseilari guziek.  Herria   2001-09-13

Bastia hiriko aireportuan, berrehun bat lagunek hixtukatu dituzte airoski.  Herria   2003-06-26


hizño iz hiztxoa.

Milesker ere irakurleri eta beren hizñoa helarazi dautaten guzieri.  Herria   2003-12-25

Bizi girela, eta gure puttikoak, gehienak trenpuan dira, eta trinketeko xapelgoa hurbiltzen ari dela eta bilkura nagusian, pilotari gehienek parte hartu dutela eta beren gostura, doi bat bederen; parekatzeak egin direla, bulegoaren hizñoa entzunez artetan.  Herria   2001-10-18


hizka
1 hizka eta mizka adlag liskarrean

Gurasoak, hizka eta mizka, elkar jan beharrean jartzen ziren.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 30. orr.

2 hizka-mizka iz liskarra.

Ez dezatela sesiorik eta hizka-mizkarik izan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 32. orr.

Zer hizka-mizka izan duzu Molly Ivorsekin?  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 284. orr.

Bost urtez hizka-mizka ibili dira alderdi politikoak Gasteizen, auditorium bat eraikitzeko asmoa dela eta.  Berria - Kultura   2006-04-25


hizkatu, hizka(tu), hizkatzen 1 da ad eztabaidatu.

-Dena dela, hizkatu ondoan, berriz baketu zarete, bixtan da?  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 14. orr.

Etxekoekin hizkatua naiz azkarki eta bixtatik joana.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 81. orr.

Geroxago bizi-bizia hizkatu nintzen Manhès kolonelarekin.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 87. orr.

Nahiago zuen borrokatu, hizkatu, buruz buruka aritu, bai eta gorrotatu ere.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 178. orr.

2 du ad hitz egin.

Baina, bidearen errextasunak laguntzen zuela eleen isuria, hizkatu genuen.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 135. orr.


hizkelgi iz dialektoa. (irud)

Arrazaren zizela, finketa, garbiketa, etab., errepikatzen dituen metaforak dira (eta ideologia ezagunegi bateko hizkelgia da hori).  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 234. orr.


hizkera (ETCn 8.556 agerraldi) 1 iz hizkuntza bat hitz egiteko era.

Lagunarteko hizkeran pegar-muturra esaten zaien aurpegi horietakoa zuen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 211. orr.

Egilearen ahozko hizkerarekiko joera islatzen duen prosa.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 162. orr.

Leizarragaren hizkera.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 31. orr.

Maritxuen hizkera.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 37. orr.

Gazteriaren hizkera behar bezain jasoa eta aberatsa ez dela.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 13. orr.

Irudizko hizkeran.  Elizen arteko biblia   Ap 11,8

Prestigioko hizkera izatea.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 33. orr.

Herri jakin bateko hizkeran idatzi beharrean.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 31. orr.

Bigarren hizkuntza mota hau, batzuek "ikastolako hizkera" deitzen diotena, nagusitzen da gazteen mintzoan azkeneko urteetan.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 79. orr.

Argotak eta lanbideari lotutako hizkerak.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 213. orr.

Hizkera teknikoak, eta horien jatorri eta harrobi diren herri hizkerak.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 256. orr.

Hizkera jasoa erabili beharra izan zuenean, euskara giputzera jo zuela.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 58. orr.

Idazki guztietan hizkerarik zehatzena, garbiena eta jasoena erabil dadila eskatzen dute hisituki.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 242. orr.

Bereiz ditzagun, beraz, zer den euskara eta zer hizkera batua.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 193. orr.

Hizkera estandar jasoaz gainera, beste hizkera batzuk ere bazirela onartu zen horrenbestez.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 185. orr.

Ez da harritzekoa ahuntz- eta zapo-erdara hitzak hizkera mordoiloa esateko ere erabiliak izatea.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 159. orr.

Hizkera mintzatuko txokokeriak.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 152. orr.

1970 aldera, hirugarren mota bateko hizkerak izan genituen mintzagai: arloz arloko hizkera teknikoak.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 207. orr.

Gai politikoak eta filosofikoak bere-berea den hizkera zinematografikoan eman ditu.  Berria - Kultura   2004-09-19

2 dialekto bat hitz egiteko era.

Lapurdiko itsasbazterreko hizkera.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 32. orr.

Sortaldeko hizkerak ez ziren bizkaieraren "nortasuna" azaltzeko batere egoki.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 97. orr.

Sortaldeko eremuan Markinako hizkera izan da eredua.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 79. orr.

Hizkera eta hiztun guztien bilgunea.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 177. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Euskaldun guztiok batak besteari ulertzeko hizkera eredu bat.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 12. orr.

Hizkera motak eta hizkera mailak bereiziaz.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 194. orr.

Txorakeria hura, ezer ez esateko hizkera-makulu hura, topiko ezdeus hura.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 157. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Giza hizkerak ezin du mirari hau merezi bezala goraipatu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 425. orr.

Kale hizkeran.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 9. orr.

Ijito hizkera.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 49. orr.

San Tomasen latin hizkera latza.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 15. orr.

Beti gogor egin zion argota eta dialektu-hizkera literaturan erabiltzeari.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 282. orr.

Euskara bizkaitarrak bere literatura hizkera berezia eta beregaina izan zezan nahi zuen.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 61. orr.

Dena dela, estandarra, literatura euskalkiak, herri hizkerak, hizkera teknikoak eta gazte hizkera ere ez dira hizkuntzaren osagai bakarrak.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 207. orr.

Euskararen zati direlako, era berean, haur hizkera, jolas hizkerak, gazte hizkera, argotak.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 256. orr.

Eskualde horretako haur hizkeran.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 210. orr.

Bazter hizkera zelako.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 93. orr.

Orduan nik kaserna-hizkerako alerik gogorrenak bota nizkion muturrera.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 23. orr.

Kristautasuna bere doktrina hizkera arrazionalean adierazi ondoren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 117. orr.

Ahotik ahora erantzun nik, nire zapo-hizkeran: [...].  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 198. orr.

Zuen kaka-hizkera hori, zuen kaka-herrira joango zaretenerako gorde.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 167. orr.

5 hitz egiteko era.

Kristinak horrelakoetan ohi zuen hizkera zakarra.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 245. orr.

Berezia zuen hizkera, bere-berea: motela, sakona, hitz bakoitza ahoskatu eta isiluneak gordetzen zituena.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 349. orr.

Informatikoen ohiko hizkera txatxuan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 270. orr.

6 hizkera molde/modu

Hizkeramodu hori ia desagertu da dagoeneko.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 23. orr.

Bulego-hizkeramodu jatorrez txosten bat idatzi, eta Zuzendaritzak soldata igo zidan. sexu-gorteiamenduari dagokion hizkera-moldez.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 213. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahozko hizkera (4); arteko hizkera (4); baina hizkera (7); bere hizkera (14); beren hizkera (6); bertako hizkera (7); beste hizkera (7); da hizkera (10); dagokion hizkera (5); darabilten hizkera (5); den hizkera (15); dira hizkera (6); duen hizkera (10); dugun hizkera (4); duten hizkera (7); edo hizkera (7); eguneroko hizkera (5); erabilitako hizkera (8); erabiltzen den hizkera (4); ere hizkera (6); eta hizkera (43); euren hizkera (8); euskal hizkera (4); ez den hizkera (4); ez hizkera (8); gazte hizkera (4); haien hizkera (7); hango hizkera (5); haren hizkera (8); haurren hizkera (4); herri hizkera (7); herriko hizkera (12)

hizkera arrunta (4); hizkera arruntean (20); hizkera askotan (7); hizkera batzuetan (5); hizkera batzuk (5); hizkera bera (9); hizkera berezi (5); hizkera berezia (9); hizkera bereziak (4); hizkera bizia (5); hizkera erabili (6); hizkera erabiliz (8); hizkera erabiltzea (6); hizkera ere (13); hizkera eredu (11); hizkera eredu bakarra (4); hizkera estandarra (14); hizkera estandarrak (4); hizkera eta (26); hizkera ez (7); hizkera hizkera (10); hizkera hizkera jasoa (9); hizkera hori (12); hizkera horren (5); hizkera horretan (5); hizkera hura (5); hizkera ikasi (4); hizkera jasoa (19); hizkera jasoa a (5); hizkera jasoan (23); hizkera maila (7); hizkera mailak (4); hizkera mota (11); hizkera teknikoa (5)

lagunarteko hizkera (26); lagunarteko hizkera eta (4); lagunarteko hizkera hizkera (9); marteko hizkera (7); nire hizkera (7); ohiko hizkera (6); oso hizkera (4); tokiko hizkera (5); zen hizkera (5); zuen hizkera (11)

bertako hizkerak (5); den hizkerak (4); eguneroko hizkeran (5); eta herri hizkerak (4); eta hizkerak (4); eta hizkeran (5); friuliko hizkeraz (5); haur hizkeran (6); herri hizkerak (15); herri hizkeran (7); hizkerak ere (8); hizkeran ere (6); hizkeraz hitz (4); lagunarteko hizkeran (8); tarteko hizkerak (5); zenbait hizkeratan (4)


hizkeratxo iz adkor hizkera.

Horixe zuen Leizarragak helburu, eta helburu horretara iritsiko bazen, ezin bere herriko hizkeratxoan, zen bezalakoxean, oinarritu.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 30. orr.


hizketa (ETCn 3.525 agerraldi) 1 iz hitz egitea. ik berbeta; solas; berriketa.

Eta bere hizketa horretan, nola entzuten dugu guk denok geure nazioetako hizkuntza?.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1017. orr.

Hizketa erabat lotua dago hitz egiten duenarekin eta hizketaren noiz-nongoekin eta hartzailearekin.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 11. orr.

Pausoak sumatu ditut neure inguruan, eta hizketak.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 76. orr.

Ezkutariak ia-ia esan zion zein zen bere jauna, hain atsegina zen emakume gaztearen hizketa.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 22. orr.

Hizketa eta eztabaida franko izan zen, baina erabaki bat hartzeko ez ziren ados jartzen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 42. orr.

Rebekak aditu zuen Isaakek Esau semearekin izandako hizketa.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 72. orr.

Hizketa amaitu zutenean, lotara joan ziren.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 112. orr.

Azkenean, leporaino eginda dagoenean, bertan behera eteten dio hizketa.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 180. orr.

"Hola da" batez markatzen zuen hizketa baten bururatzea.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 37. orr.

Izugarri atsegin zitzaion hizketa dotoretzea.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 230. orr.

Antzerki gaietara irristatu zen hizketa.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 137. orr.

Neure baitako hizketa hori amaitu ez nuela, horra non azaldu den Rebeka, pegarra sorbaldan.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 67. orr.

Gai zen animalien hizketa desberdinak ulertzeko.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 20. orr.

2 (izenondoekin)

Hizketa iheskorra eta ahazkorra da eskuarki, ez iraunkorra edo ihartua.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 290. orr.

Hizketa arrotzez mintzatzea.  Elizen arteko biblia   1 Ko 12,10

Gizatxar horren hizketa zuriak eta gezur beltzek tronpatu gaituzte.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 215. orr.

Gudari trebea, hizketa zuhurrekoa, gizon bikaina.  Elizen arteko biblia   1 Sm 16,18

Aurrean alkandora urdineko gizon bat, hizketa gozo baina irmoarekin, bere proiektu politikoaz mintzo.  Berria - Mundua   2004-03-25

Horien buruzagiak ezpatapean jausiko dira, beren hizketa lotsagabeagatik.  Elizen arteko biblia   Os 7,16

Jakin-mina sortzen zidan [...] gizon hark zer egiten zuen nire aitarekin hizketa luzean.  Berria - Kultura   2006-01-21

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hantxe zeuden izeba-ilobak hizketa-une hartan.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 101. orr.

Eta, gure arteko hizketa-haria errotik etenez: [...].  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 87. orr.

Tellagorrik eta Pitxiak eusten zioten Arkaleren tabernako gaueko hizketa-saioari.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 41. orr.

Hots-nahaste eta hizketa-akatsak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 13. orr.

Hiru silaba labur horietan brooklyndar peto baten hizketa-doinu argia entzun nuen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 101. orr.

Hizketa-hotsa heldu zitzaidan galeriatik.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 29. orr.

Han behean, kaialdean, ez nuen aditzen ingelesezko hizketa-hotsa besterik.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 114. orr.

Begien bistako da igarkizun [...] deituriko hizketa jokook, literatura eder izanak direla noizbait.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 171. orr.

Diskurtsoa, barruko hierarkia baten arabera antolaturiko hizketa-unitate konplexu hori, galbidean dago.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 223. orr.

Burualde eta despedida egokiak nola idatzi behar diren, zer nolako hizketa-erregistro erabili eta zer erregistro saihestu.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 230. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Barre batean bukatu du telefono hizketa: [...].  Berria - Euskal Herria   2004-04-28

Bagenekien autobiografia eta barne-hizketa ongi doazkiola Dirassarren estiloari.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 7. orr.

Amets-hizketa toteltsua.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 62. orr.

Elkarrizketa beti da kontra-hizketa, arrazoiketan elkar probatzea eta tentatzea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 73. orr.

Oteiza ote-oteka ari dela, jenioari darion egonezin hipotesigile etengabean; ote-hitza dela apika harena, ote-hizketa.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 73. orr.

5 (hizkuntzalaritzan) gizabanako batek hizkuntza erabiltzeko era.

Hizkuntzaren gainerako elementuak -hizketa osatzen dutenak-, berez datoz hizkuntzaren zientziaren menpera.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 44. orr.

Hizketa, aitzitik, borondate eta adimen mailako ekintza indibiduala da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 41. orr.

Hizkuntza beharrezkoa da hizketa ulergarria gerta dadin eta hizketa horrek ekar ditzan ekarri behar dituen ondorio guztiak; baina hizketa, bere aldetik, beharrezkoa da hizkuntza finkatua gerta dadin.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 46. orr.

Hizketa, jendeak esaten duen guztiaren bilduma da, eta hau hartzen du barnean: a) hiztunen borondatearen mendean dauden konbinaketa indibidualak, b) era berean borondatezkoak diren ahoskatze ekintzak.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 46. orr.

Hizketaren izaera akustikoa da.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 38. orr.

Hizkuntza hizketa bihurtzea hotsaren bidez egiten da.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 82. orr.

Hizkuntzatik hizketarako bidearen bilakatze musikala.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 56. orr.

Hizketa katean elkarren segidan doazen bokal bi diptongatzea.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 65. orr.

Silaba da hizketa erritmoaren unitate oinarrizkoena.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 73. orr.

Aldaketa guztien hozia hizketan dago. ik beherago 7.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Ez da ezer sartzen hizkuntzan, lehenik hizketan saiatu ez bada.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 209. orr.

Gaur egun, hizkuntzalaritzari esker, gero eta argiago ikusten dugu zer-nolako aldea dagoen hizketaren eta testu idatziaren artean.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 11. orr.

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hizketa-ekintzak ekintza sozialak dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 136. orr.

Nola bururatuko litzaioke norbaiti, bestela, hitzezko irudi bat ideia batekin elkartzea, ez bazuen aldez aurretik elkarketa hori hizketa ekintza batean hautemana?  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 46. orr.

Hizketa berrikuntza batetik segitzen da, lehenik, berrikuntza hori agertu dela, eta, gero, hizkuntza egite bihurtzen dela, gizataldeak aldaketa hori bereratzekotan.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 16. orr.

Hizketa-hotsen ekoizpena biriketan hasi eta ezpain- edo sudur-irtenunean bukatzen den ariketa anatomikoa da.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 30. orr.

Ahoskaturiko hitz bakoitza, giza hizketaldi konkretu bakoitza hizketa-hotsez osatua dago.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 156. orr.

Hizketa-egoera arrunt batean.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 104. orr.

7 hiztekansup_1 hitz egiten.

Hizketan ari zen, Abiatar apaizaren seme Jonatan heldu zenean.  Elizen arteko biblia   1 Erg 1,42

Bi gizon ari ziren trenbidean hizketan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 83. orr.

Ahots gordina zuen, baina apal ari zen hizketan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 148. orr.

Ez nekien ondo ni neu ari ote nintzen hizketan ala beste ahots bat ari ote zitzaidan barrutik.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 23. orr.

Horretaz ari ginen hizketan, ezta?  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 117. orr.

Bien aurpegierak argi uzten zuen hizketan aritu zirela, Begizta gorria estutu, eta hizketan hasten zen, aginduak ematen zizkigun, guk esandakoak edo idatzitakoak zuzentzen zituen, akats larrienak denen aurrean nabarmenduz.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 107. orr.

Marina hizketan hasi zitzaigun misterioz betea eta ezkondua zegoela esan zigun.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 153. orr.

Jende sakonak ez du luze jarduten hizketan; are gutxiago idazketan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 18. orr.

Militarrak hizketan jarraitu zuen, tonu mehatxuzkoan beti ere.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 134. orr.

Ez neukan hizketan luze jarraitzeko gogorik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 392. orr.

Hizketan sentitzen ditut.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 66. orr.

Harmonia onean zihoazen, inoiz entzun ez nuen hizkuntza batean hizketan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 40. orr.

Umberto ume bat bezala ari zen barrez eta txantxetan, atertu gabe hizketan: [...].  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 185. orr.

Zerrategian egon nintzen atzo, Adrianen gurasoekin hizketan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 130. orr.

Biribilean eseri ginen lotako dendaren kanpoaldean, automobilez hizketan, mendian ginelako pozik.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 101. orr.

Galesez hizketan entzun nuen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 51. orr.

Aita musika-gelan sentitzen nuen, telefonoz hizketan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 146. orr.

Aita hizketan eta hizketan, ahoa beteta oraingoan.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 67. orr.

8 hiztekansup_2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Baina neskatoa amets-hizketan ari zen.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 60. orr.

Amets-hizketan mintzatu zen norbait...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 36. orr.

Bere ero-hizketan aurrera jarrai zezan egokiera eman nahi izan zion.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 49. orr.

· Hizketan-hizketan, kondesa zela, alarguna, jakin nuen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 55. orr.

9 hizketa-gai (38 agerraldi, 10 liburu eta 3 artikulutan; ETCn 185 agerraldi; orobat hizketagai 35 agerraldi, 14 liburu eta 13 artikulutan; ETCn 378 agerraldi) ik hizpide.

Gerra dute hizketa gai bakarra.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 71. orr.

Hurrengo liburuan eraikuntza partikularren eskakizunak izango ditut hizketagai.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2630. orr.

Pentsatu nuen iritsia zela hizketa-gaia aldatzeko unea.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 296. orr.

Lasaitasuna hartu zuen Norak, hizketa-gaia desbideratu egiten zela ikusirik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 93. orr.

Elkar topatzen zutenean, egun guztian ez zen izaten beste hizketa gairik arrain azokan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 206. orr.

Handik goiti, gauak, aitzina egin ahalean, bere logika ezarri zigun, elkarrenganako distantzia laburtuz hizketagaiak intimotasunera lerratu bezala.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 168. orr.

Afaldarrek, orduan, Mount Melleray hartu zuten hizketagai.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 299. orr.

Ustezko bortxaketak, limurkeriak, pudorearen kontrako atentatuak, bahiketak eta abar aipatzen ziren eskola haietan, hizketa-gai bikainak haiek guztiak solasaldi inuxente eta itxuraz tekniko bati gatz eta piper pixka bat jartzeko.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 63. orr.

Oroitzen naiz beste hizketagairik ez zuela!  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 237. orr.

10 hizteka-lagun (orobat hizketalagun g.er.) ik hizketakide.

Gainerakoak isilik zeuden, eta haien izuikara isila izan genuen hizketa-lagun guk guztiok.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 114. orr.

Hizketa-lagunik ez duenean, bakarrik hitz egiten du sofritzen duenak edo neurriz kanpo gozatzen duenak.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 133. orr.

Totel pixka bat egiten bazuen ere, hizketalagun paregabea zen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 164. orr.

11 hizteka-modu(orobat hizketamodu g.er.)

-[...] -galdetu zidan saltzaileak, hizketa-modu erre batez. Hasierako kolonoen hizketa-modua gogorarazten zuen Noraren aitaren jardun zakarrak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 7. orr.

-Nora! -esan zuen agureak, aitormen gisako hizketa-modu bildu batez.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 81. orr.

Edanak loditutako agurearen hizketa-modu baldarrak. bazuen zerbait hizketa moduan, jokabidean, besteak kanpoan uzten bide zituena.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 109. orr.

Harritzekoa zen nola ari ginen elkarrekin lagunarteko hizketa-moduan, ia hika.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 200. orr.

Bi hizketamodu baitaude gizonen aldetik: berehala zita eske hasten direnak, edota presarik gabe elkarrizketa luzatzen dutenak zitarekiko interesik agertu gabe.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 39. orr.

12 hizketa-molde

Gero, Müller jaunari zuzendu zitzaion hizketa-molde arras bereziz, ia ezpainak mugitu ere egin gabe eta kasik bere kolkorako.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 336. orr.

Neskatxa hizketa molde oldarkorrez erresumindu zitzaion: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 46. orr.

-Eta hizketa moldea aldatuz, gaineratu zuen-: zergatik zoaz horren azkar? Gazteak, isiltasuna kalearen amaieraraino luzatzearen beldur, hizketa molde erregutzailez, berriro xuxurlatu zion: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 113. orr.

Gizonaren hizketa moldeari halako barkamen kutsua hartu zion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 342. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 6 aldiz agertzen direnak)

amaren hizketa (3); arteko hizketa (3); baina hizketa (4); baten hizketa (4); bere hizketa (6); beste hizketa (8); beste hizketa gairik (5); da hizketa (6); den hizketa (3); dira hizketa (4); diren hizketa (3); edo hizketa (3); elgar hizketa (3); eta hizketa (37); eta hizketa modu (3); eta hizketa molde (15); halako hizketa (6); halako hizketa molde (6); haren hizketa (6)

hizketa arrotzez (19); hizketa arrotzez mintzatzea (6); hizketa arrotzez mintzo (3); hizketa ekintza (6); hizketa ekintza hori (3); hizketa ekintzen (3); hizketa eta (6); hizketa gai (5); hizketa gaia (7); hizketa gairik (5); hizketa gairik ez (3); hizketa horren (3); hizketa hots (5); hizketa hotsa (5); hizketa hotsak (4); hizketa hotsaren (8); hizketa hotsen (11); hizketa hotsez (4); hizketa modu (29); hizketa modua (12); hizketa moduan (5); hizketa molde (62); hizketa molde gaitzesgarria (4); hizketa molde gaitzesgarriz (5); hizketa molde mehatxatzailez (4); hizketa moldea (8)

hizkuntza eta hizketa (3); hizkuntza hizketa (6); zuen eta hizketa (3); zuen hizketa (8) eta hizketak (3)

agurea hizketan (3); ahapeka hizketan (3); aita hizketan (3); aitak hizketan (3); aitarekin hizketan (6); aldi berean hizketan (4); ama hizketan (5); amets hizketan (5); andrearekin hizketan (4); ari da hizketan (11); ari dira hizketan (5); ari gara hizketan (14); ari ginen hizketan (6); ari haiz hizketan (5); ari naiz hizketan (3); ari nintzen hizketan (5); ari zela hizketan (5); ari zen hizketan (39); ari ziren hizketan (18); ari zitzaidan hizketan (3); ari zitzaion hizketan (3); aritu ginen hizketan (9); aritu zen hizketan (3); aritu ziren hizketan (12); artean hizketan (13); artean hizketan ari (6)

baina hizketan (10); baina hizketan ari (3); baina hizketan hasi (4); bakarrik hizketan (5); bat batean hizketan (6); bat hizketan (8); batean hizketan (11); batean hizketan hasi (3); batekin hizketan (37); batekin hizketan ari (7); batera hizketan (3); batzuekin hizketan (7); batzuk hizketan (4); batzuk hizketan ari (3); bera hizketan (5); berak hizketan (3); berarekin hizketan (11); berarekin hizketan hasi (3); bere buruarekin hizketan (4); berean hizketan (4); berriro hizketan (5); bestearekin hizketan (3); bezala hizketan (4); biak hizketan (3); biok hizketan (8); biok hizketan aritu (3); buruarekin hizketan (6); buruz hizketan (57); buruz hizketan ari (6); buruz hizketan hasi (5); buruz hizketan hasita (3); buruz hizketan jarraitu (4)

da hizketan (31); denak batera hizketan (3); dira hizketan (17); du hizketan (5); dugu hizketan (3); duzu hizketan (3)

edo hizketan (4); egongelan hizketan (4); elkarrekin hizketan (18); emakumeak hizketan (5); emakumeak hizketan segitzen (3); ere hizketan (7); eta biok hizketan (5); eta haiekin hizketan (3); eta harekin hizketan (3); eta hartaz hizketan (3); eta hizketan (104); eta hizketan ari (8); eta hizketan hasi (35); eta hizketan hasten (5); eta hizketan jarraitu (14); eta hizketan jarraitzen (3); eta hizketan segitu (3); etengabe hizketan (3); euskaraz hizketan (4); ez hizketan (4)

gabe hizketan (5); gara hizketan (21); gaur hizketan (3); gaztelaniaz hizketan (3); genuen hizketan (5); ginen hizketan (30); gizon batekin hizketan (3); gizona hizketan (3); gizonak hizketan (3); gu hizketan (3); guztia hizketan (3)

haiek hizketan (3); haiekin hizketan (14); haiekin hizketan ari (5); haiz hizketan (6); harekin hizketan (13); hari hizketan (3); hartaz hizketan (7); hasi da hizketan (7); hasi dira hizketan (3); hasi ginen hizketan (8); hasi nintzen hizketan (5); hasi zen hizketan (42); hasi ziren hizketan (13); hasi zitzaidan hizketan (4); hasi zitzaion hizketan (4); hirekin hizketan (6)

hizketan amak (3); hizketan ari (262); hizketan ari da (8); hizketan ari dela (7); hizketan ari den (6); hizketan ari dira (6); hizketan ari direla (5); hizketan ari gara (3); hizketan ari garela (3); hizketan ari garen (5); hizketan ari ginela (3); hizketan ari ginen (6); hizketan ari nintzela (6); hizketan ari nintzen (4); hizketan ari zela (40); hizketan ari zelarik (5); hizketan ari zen (52); hizketan ari zirela (11); hizketan ari ziren (14); hizketan ari zitzaidan (4); hizketan ari zitzaion (6); hizketan aritu (49); hizketan aritu ginen (3); hizketan aritu naiz (3); hizketan aritu zen (10); hizketan aritu ziren (14); hizketan arituko (6); hizketan aritzeko (6); hizketan aritzen (14); hizketan aritzen zen (5); hizketan aurkitu (3); hizketan aurkitu zuen (3); hizketan baino (3); hizketan bi (4); hizketan dago (3)

hizketan edo (4); hizketan egin (4); hizketan egiten (3); hizketan egon (12); hizketan egon zen (4); hizketan entzun (12); hizketan entzunda (3); hizketan entzuten (5); hizketan ere (9); hizketan eta (49); hizketan eta barrez (6); hizketan eta eztabaidan (3); hizketan eta hizketan (4); hizketan ez (7); hizketan hasi (206); hizketan hasi aurretik (3); hizketan hasi baino (3); hizketan hasi behar (4); hizketan hasi da (8); hizketan hasi dira (6); hizketan hasi eta (15); hizketan hasi gara (3); hizketan hasi ginen (4); hizketan hasi nintzen (4); hizketan hasi orduko (10); hizketan hasi zen (50); hizketan hasi zenean (7); hizketan hasi ziren (12); hizketan hasi zitzaidan (13); hizketan hasi zitzaien (3); hizketan hasi zitzaion (12); hizketan hasiko (6); hizketan hasita (8); hizketan hastea (8); hizketan hastean (3); hizketan hasteko (16); hizketan hasten (36); hizketan hasten da (4); hizketan hasten zen (3); hizketan hasten zenean (4); hizketan hastera (4)

hizketan ikasi (4); hizketan ikusi (8); hizketan jardun (17); hizketan jardun zuten (3); hizketan jarraitu (88); hizketan jarraitu aurretik (4); hizketan jarraitu du (7); hizketan jarraitu nuen (3); hizketan jarraitu zuen (58); hizketan jarraitu zuten (3); hizketan jarraituko (4); hizketan jarraitzeko (5); hizketan jarraitzen (17); hizketan jarraitzen du (3); hizketan jarraitzen zuen (5); hizketan jartzen (4); hizketan joaten (3); hizketan saiatu (5); hizketan segitu (15); hizketan segitu zuen (8); hizketan segitzeko (5); hizketan segitzen (12); hizketan segitzen du (4); hizketan segitzen zuen (5); hizketan zihoan (3)

horretaz hizketan (4); hura hizketan (5); hura hizketan ari (3); hurbildu eta hizketan (3); inguruan hizketan (4); inorekin hizketan (3); isildu gabe hizketan (3); jarraitu zuen hizketan (6)

jaunarekin hizketan (4); jendaurrean hizketan (3); jendea hizketan (5); jesus hizketan (4); jesus hizketan ari (3); kasa hizketan (3); lagun batekin hizketan (5); lagunekin hizketan (3); lehendakaria hizketan (3); mutua hizketan (4); naiz hizketan (7); neskekin hizketan (3); ni hizketan (5); nik hizketan (3); nintzaion hizketan (3); nintzen hizketan (16); nirekin hizketan (3); niri hizketan (3); norbait hizketan (7); norbaitekin hizketan (7); nuen hizketan (6); ondoan hizketan (3); orain hizketan (4); oraindik hizketan (8); oraindik hizketan ari (6); segi hizketan (5); segitu zuen hizketan (10); telefonoz hizketan (16); telefonoz hizketan ari (3); zegoen hizketan (3); zela hizketan (5); zen hizketan (104); zen hizketan ari (4); zen hizketan eta (4); ziren hizketan (52); ziren hizketan eta (5); zitzaidan hizketan (8); zitzaion hizketan (8); zuen hizketan (33); zuen hizketan amak (3); zurekin hizketan (5); zuten hizketan (4)

eta hizketarako (9); eta hizketaren (11); hizketarako gai (3); hizketarako gogo (3); hizketaren eta (3); hizketaren gainerako (3); hizketaren osagai (3)


hizketagai ik hizketa 9.

hizketakide iz hizketa-laguna. ik solaskide.

PSE-EEko kideak «talde moduan» arituko dira Espainiako Gorteetan eta, euskal gaiei dagokienez, «hizketakide zuzenak izango dira».  Berria - Euskal Herria   2004-05-18

Hizketakide bat politikoki suntsitzeko eta baliogabetzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-05-29

Lehen mailako hizketakide politikoak.  Berria - Euskal Herria   2006-04-12

Gobernuak ELNko preso bat onartu du negoziaziorako hizketakide gisa.  Berria - Mundua   2004-06-25

Sindikatuak Foru Aldundiari leporatu dio «EHNE hizketakide gisa ez onartzea».  Berria - Ekonomia   2004-05-16


hizketaldi 1 iz hizketa; norbaitekin egiten den hizketa.

Hartarako, noski, ezinbestekoa zen Ane Lizarazurekin hizketaldi bat izatea.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 235. orr.

Grekoek logeion (solas-plaza) deitzen diote, aktore tragikoek eta komikoek eszenan egiten dituztelako beren hizketaldiak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2430. orr.

Behin eta berriz esaten zien hori anaiei bere hizketaldietan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 614. orr.

Telefonoak eten du gure hizketaldia.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 389. orr.

Azkenean, bere buruari ezin eutsirik, amaren hizketaldia eten zuen: [...].  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 213. orr.

Inoiz irakurri ez balitu... -hizketaldia moztu eta sofara bota zuen bere burua, negar-zotinka-.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 62. orr.

Judasek hizketaldia bukatu zueneko, gudari-talde bat ikusi zuten mendibizkarrean zelatan. "Oso ondo", esan nion hizketaldia bukatutzat emanez.  Elizen arteko biblia   1 M 4,19

Frantsesez gaizki ahoskatutako hitzak erabiltzen zituen hizketaldien apaingarri.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 75. orr.

Horregatik izan zituela aldarte gorabehera haiek minutu gutxiko hizketaldian.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 45. orr.

Miguel Sanzen hizketaldia amaituta, bilkura eten eginen da, ordu erdiz.  Berria - Euskal Herria   2004-11-04

Berriz hasi ziren atzo Europako Batzordeko eta Belgradeko ordezkarien arteko hizketaldiak.  Berria - Mundua   2006-04-06

Albaniar eta serbiar adituen arteko hizketaldiak hasi dira.  Berria - Mundua   2004-03-05

Koalizio gobernua osatzeko lehen hizketaldiei ekin diete.  Berria - Mundua   2006-04-02

2 (izenondoekin)

Hizketaldi luzea arrats hartan turkiarrarekin.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 61. orr.

Hura izan zen bien arteko hizketaldi labur ugarietan lehena.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 36. orr.

Bere hizketaldi etenik gabea eskuak errota-hegalen moduan higituz laguntzen zuen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 194. orr.

Gau hartan aitaren hizketaldi ilun batek esnatu zuen Nora.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 48. orr.

Hizketaldi serio bat egin beharra zegoen laster.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 124. orr.

Gontranek, bere iloba Txildeberto tronuratzean, hizketaldi sekretua izan zuen harekin, eta feudoak nori eman eta nori kendu esan zion.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 284. orr.

Niri hizketaldi lizunak berez etortzen zitzaizkidan ahora.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 109. orr.

Neska horrek fabrikan hizketaldi adoretsuak egiten zituen emakume langileak zakur esplotatzaileen aurka altxa zitezen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 119. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ahoskaturiko hitz bakoitza, giza hizketaldi konkretu bakoitza hizketa-hotsez osatua dago.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 156. orr.

Herenegun zen jakin Ian Blairrek grabatu egin zuela Peter Goldsmithekin iazko uztailaren 22an izan zuen telefono hizketaldi bat.  Berria - Mundua   2006-03-14

«Garapena eta merkataritza» ziren otordu-hizketaldi honen menuan.  Berria - Mundua   2004-06-11

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arteko hizketaldia (3); arteko hizketaldiak (5); bere hizketaldia (3); bere hizketaldiari (3); buruzko hizketaldiak (3); da hizketaldia (3); eta hizketaldi (6); gure hizketaldi (3); hizketaldi bat (9); hizketaldi baten (3); hizketaldi hauek (3); hizketaldi luze (3); hizketaldia moztu (3); hizketaldiak egiten (3); izandako hizketaldia (3); ordezkarien arteko hizketaldiak (3); ziren hizketaldiak (4); zuen hizketaldi (3); zuen hizketaldia (3)


hizketalditxo iz hizketaldi laburra.

"Beste batean" edo "Egun batean" hitzekin hasten da Gelatxoren hizketaldia beti.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 43. orr.

Beste hizketalditxo bat izango dugu laster, gauzak hobeto pentsatzeko astia izan eta zeure leialtasunak norentzat diren erabakitzen duzunean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 204. orr.

Peter, hizketalditxo bat izan dugu oraintxe Lily eta James hil ziren gauean gertaturikoaz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 297. orr.

Hizketalditxo bat egiteko egokiera izan dut alboan dudan emakumearekin.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 57. orr.

Gainerakoek entzuterik nahi ez zuten hizketalditxoak ere egiten zituztela ia ahapeka.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 129. orr.

Aurkezpenen ondoren, hizketalditxo kortesiatsu bati ekin zioten bi-biek.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 268. orr.


hizketari izond hizketan ari dena.

Edo Eko, oihartzun hizketaria, eskuan hotsa daramana / ibaien azpitik, edo aintziren gainetik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 199. orr.


hizketatu, hizketa(tu), hizketatzen da ad norbaitekin hizketaldi bat izan. ik solastatu.

Orduan, bigarren aldian hizketatu zen erregea Bet-Surrekoekin.  Elizen arteko biblia   2 M 13,22

Hango ate erdi irekitik barrena ikusi nuen Roman etxekoandrearekin hizketatzen.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 50. orr.

Egunero etengabe hirurehun eta hogei legebiltzarkide hizketatzen dira herriko arazoez, dena egoki eratzeko.  Elizen arteko biblia   1 M 8,15

Izan ere, hizketatu ondoren, filistearren buruzagiek bidali egin zuten David.  Elizen arteko biblia   1 Kro 12,20


hizketatxo iz hizketa laburra.

Kristo gure Jaunari hizketatxo bat eginez, gogora ekarri infernuan dauden arimak.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 71. orr.

Ez, ezer ere ez; zurekin hizketatxo bat egitera nentorren.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 127. orr.


hizketatze iz norbaitekin hizketaldi bat izatea.

Sorkariei buruzko hizketatze oro nekagarri egiten zaio  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 89. orr.


hizki (orobat izki g.er.) 1 iz letra.

Alfabetoak dituen 27 hizkietatik 26 erabiltzea erabakitzen badugu.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 203. orr.

Batzuetan, hizki batek (x hizkiak) mila irudik baino gehiago esan dezake.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 97. orr.

Bularrean P izkiarekin zilarrezko ikur distiratsu bat zeukala ohartu zen Harry.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 89. orr.

Hizkuntza guztietan badira oso gutxitan erabiltzen diren hizkiak (euskaraz, esate baterako, maileguetan agertzen diren c, q, v, w eta y).  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 210. orr.

Jakina, orain arte ikusitako mekanismoak batera ager daitezke: hizki bat(zuk) gehitu eta beste bat(zuk) aldatu, edo hizki bat(zuk) kendu eta beste bat(zuk) aldatu, edo hizki bat(zuk) gehitu eta beste bat(zuk) kendu: euskeranto.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 146. orr.

p, r, t, o eta i hizkien aliterazioak.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 15. orr.

«PSOEren O hizkiarekin gobernatuko dut», adierazi zuen, langileen artean botoen atabaka pasatzen zuen bitartean.  Berria - Euskal Herria   2004-03-10

Gutxienez Italia eta Irlanda biak hasten ziren I hizkiarekin.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 107. orr.

Orrialde batzuk lehenago The end hizkiez seinalatutako irudia datorkio gogora idazleari.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 153. orr.

Errespetuaren alfabetoaren hizkiak dirudite.  Berria - Kultura   2006-01-03

2 (izenondoekin)

Barruko papera hizki gotikoz idatzia.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 89. orr.

Batetik, 50 inguru silaba-zeinu sortu zituzten [japoniarraek] hizki txinatarrak zeinu biribiletan sinplifikatuz, hiragana; bestetik, hizki edo erro txinatarrak jaso zituzten zuzenean, kanji.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 16. orr.

Hizki zaharrak ezabatu eta kaligrafia gotikoarekin ordezkatzen.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 55. orr.

Izena behin eta berriro errepikaturik zegoen, batzuetan hizki larritan, beste batzuetan hizki xehetan.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 156. orr.

ARBEIT MACHT FREI hitz misteriotsuak idatziak ziren ate hartan, burdinez eta hizki larriz.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 10. orr.

Geure buruen gainean, hizki larri dotorez, iragarki nirnirkari bat zintzilik.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 126. orr.

Higatua zen, orriak falta zituen baina hizki xehezko testu anitz zuen hiztegia zen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 131. orr.

Bere eskuz idatzitako hizki argiz.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 155. orr.

Ez hizki komunak gutxitan batzen direlako, edo hizki bereko hitz bikoterik ez dagoelako, baizik gehienean denak ez direlako hizki berdinez osatzen.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 137. orr.

Hartzazu ohol handi bat eta idatzi hizki arruntez: "Maher-Xalal-Hax-Baz".  Elizen arteko biblia   Is 8,1

Liburuaren izenburua hizki beltzez dago idatzirik... "Pilipinas, irriaren arkipelagoa".  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 43. orr.

Hizki bizidun haiek idazmahaiko orrietatik lurreraino lerratzen ziren.  Berria - Kultura   2004-10-30

3 fonema.

Idatziz zein ahoz, hitza hizkiek osatzen dute -grafiek edo fonemek, berdin dio orain-.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 14. orr.

Hitzei buruzko jardun horrek hitzak osatzen dituzten silabez eta hizkiez aritzea dakar berekin.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 24. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hitzak bere horretan hartuko ditugu, hizki- eta soinu-multzoak diren aldetik.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 13. orr.

Hizki kaxa pare bat eta 1870eko inprimatzeko makina txiki bat zeuzkan, eta denda gainean "Moldiztegia" ipini zuen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 56. orr.

Hizki mota ezberdinez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 938. orr.

Iritzira aukeratutako hizki taula bat.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 100. orr.

5 hizki-mizki berritsukeria.

Hizki-mizkiekin dabilenak isilpekoak ere azaltzen ditu; ez zaitez, beraz, berritsuekin elkartu.  Elizen arteko biblia   EsZ 20,19

Jose tabernaria badator nigana, irribarre maltzurra ezpainetan; hizki-mizkiren baten berri emateko gogoa daukan seinale.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 62. orr.

Horregatik, hizki-mizki eta xuxu-muxu ulergaitz gertatuko zaie Jaunaren hitza.  Elizen arteko biblia   Is 28,13

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aski hizki (3); baina hizki (3); batean hizki (3); beste hizki (3); diren hizkiak (3); edo hizki (4); eta hizki (6); eta hizkiak (3); hiru hizki (3); hizki bakoitza (4); hizki bat (17); hizki bat ez (3); hizki bat zuk (3); hizki batzuk (5); hizki guztiak (5); hizki handitan (5); hizki handiz (14); hizki horiek (3); hizki larriz (14); hizki larriz eta (5); hizki lodiz (3); hizkiak ere (3); hizkiak eta (3); hizkiarekin hasten (3); koloreko hizki (3); lehen hizkiak (4)


hizkide izond

Hizkide ez gara, baina bai hoskide.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 102. orr.


hizkuntza (ETCn 172.103 agerraldi) 1 iz giza talde batek elkarrekin komunikatzeko duen hitzezko adierazpidea.

Gure hizkuntza berreskuratu, hedatu eta plazara jalgiarazi nahian.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 19. orr.

Ez du aparteko ahaleginik egin beharko hizkuntza ikasteko.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 70. orr.

Hizkuntza ikastea aurrebaldintza mingarri bat baino ez da literatura irakurtzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 287. orr.

Hizkuntza ikasi dutenek, ñabardurarik gabe ikasi dute eta aski ahul sentitzen dira praktikan.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 154. orr.

Hizkuntza ondo jakitea eta hiztun trebe izatea.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 178. orr.

Hizkuntza zuzen eta egoki erabiltzea.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 178. orr.

Bakoitzak nahi duen hizkuntza erabiltzeko printzipioa soilik itxuraz da liberala eta tolerantea.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 118. orr.

Menderatzen ez duzun hizkuntza batean irakurtzeak badu abantaila bat idazle batentzat: irudimena estimulatzen du.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 19. orr.

1809. urtetik cherokee hizkuntza idazteko era asmatu nahiz egoskortuta zebilen Sequoyah.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 196. orr.

Eta bere hizketa horretan, nola entzuten dugu guk denok geure nazioetako hizkuntza?  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1017. orr.

Frantses hizkuntza da Frantziako Errepublikaren hizkuntza.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 40. orr.

Lehen orduan, korear hizkuntza izan dugu; bigarrenean, aritmetika.  Berria - Euskal Herria   2004-05-06

Entzun zituen haien arteko solasaldiak, Mediterraneoko hizkuntza guztiak batzen zituen hizkuntza batean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 63. orr.

Aingeruen hizkuntza deszifratzen eta ulertzen zuen kristalezko bola.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 55. orr.

Euskara ortopedikoan daude idatziak, plastikozkoan, hizkuntza guztiek duten naturaltasun goxo hori errekara bota ondoren.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 80. orr.

Hizkuntza bat gutxitxo da, baina bi gehitxo.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 102. orr.

Ez baitziren guztiak hizkuntza berean mintzo, eta inork ez baitzekien nirea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 128. orr.

2 (hizkuntzalaritzan-eta) hitzezko adierazpidea sistema edo egituratzat hartua; hitzen bidezko adierazpide honetaz, formaren aldetik egiten den erabilera.

Esan genezake gizakiari berezkoa zaiona ez dela mintzaira mintzatua, baizik hizkuntza bat osatzeko ahalmena, hau da, ideia desberdinei dagozkien ikur desberdinen sistema bat osatzeko ahalmena.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 37. orr.

Hizkuntza da erakunde guztietan gutxienik egokiena dena berrikuntzak onartzeko.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 10. orr.

Hizkuntza dugu giza komunikaziorako elementu nagusia.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 125. orr.

Hizkuntza sistema kognitibo gisa aztertzen.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 8. orr.

Hizkuntza hitzezko komunikazioan objektuen forma sinboliko bezala.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 201. orr.

Hizkuntza beharrezkoa da hizketa ulergarria gerta dadin eta hizketa horrek ekar ditzan ekarri behar dituen ondorio guztiak; baina hizketa, bere aldetik, beharrezkoa da hizkuntza finkatua gerta dadin.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 46. orr.

Denok dakigu hizkuntza hizketa egitean [...] ezinbestean silabak ekoizten direla.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 133. orr.

Dena dela, estandarra, literatura euskalkiak, herri hizkerak, hizkera teknikoak eta gazte hizkera ere ez dira hizkuntzaren osagai bakarrak.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 207. orr.

Euskalki horietan, beste hizkuntza edo hizkera askotan bezala, kontsonante sabaikarien artean ez dago herskaririk, baina bai afrikatua.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 26. orr.

3 (izenondoekin)

Hizkuntza arrotz batean ari nintzela uste zuen.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 75. orr.

Hizkuntza ezezagun batean idatzia.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 45. orr.

Hizkuntza sexistaren polizia bihurtutako printxexita.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 30. orr.

Hizkuntza ezdeus barbaroa.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 13. orr.

Hizkuntza ilun, nahasi eta esku-burdindu honi haize pixka bat emate aldera...  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 99. orr.

Formulak, ordea, sakratuak dira, otoitzak, dekretu-legeak eta hizkuntza hilak bezala.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 213. orr.

Hizkuntza erraz batean idatzi behar dudala.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 314. orr.

Frantzia osoko hizkuntza ofizial bakarra.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 157. orr.

Hizkuntza formal batean, hizkuntza naturalean gertatzen ez den moduan, aurretik eta behin betiko guztiz zehaztuta daude berau osatzen duten sinboloak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 141. orr.

Hizkuntza ofizialaren ospeak badu jendearen psikologian eragina.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 8. orr.

Hizkuntzaren gainerako elementuak -hizketa osatzen dutenak-, berez datoz hizkuntzaren zientziaren menpera.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 44. orr.

Pidgin hizkuntzetatik etorri diren hizkuntza kreoleak.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 222. orr.

Hizkuntza txikien etorkizuna.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 13. orr.

Hizkuntza poetikoaren kontzeptu ezberdinak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 72. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik linguistiko.

Bigarren hizkuntza mota hau, batzuek "ikastolako hizkera deitzen diotena, nagusitzen da gazteen mintzoan azkeneko urteetan.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 79. orr.

Belaunaldien arteko hizkuntza lotura estutzea.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 153. orr.

Hizkuntza-egiturarik konplexuenak atzeman, gogoan hartu eta errepikatzeko gaitasuna.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 199. orr.

Hizkuntza egiturak irakasten Edozein hizkuntza-sistematan eta idazteko eta sinbolizatzeko edozein kodetan.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 110. orr.

Ingeles hizkuntza-kodearen zenbait tarte luzek, esaldi osoek, aspaldi galdu zuten malgutasuna, artikulaziorik gabe gelditu ziren, jariorik gabe.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 156. orr.

Hizkuntza gertakari diakronikoek.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 14. orr.

Hizkuntza eboluzioaren etapen gainean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 169. orr.

Jeneralean izugarri nekosoa gertatzen den hizkuntza aldaketa hori.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 22. orr.

Han ikasi beharrekoak ikasiak nituen, eta Unibertsitatean sartu ahal izateko hizkuntza azterketa gainditua.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 86. orr.

Ni orain hizkuntza-irakaslea nauk eta hi eskulangile arrunta baino ez.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 77. orr.

Non daude hizkuntza aholkulariak?  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 66. orr.

Hizkuntza-aberastasuna edo aipatzen da.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 291. orr.

Hizkuntza-aniztasuna.  Berria - Mundua   2004-01-24

Hizkuntza perfektotasunaren zati bat da.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 66. orr.

Hizkuntza erregistroaren egokitasuna.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 10. orr.

Irakaskuntzako hizkuntza erregistroari gertuenetik segitzen dion nomenklatura politikoak.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 56. orr.

Ikasi dute azkenean hizkuntza normalkuntza zer den, diglosiari nola hartu gaina.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 113. orr.

New York jatorri anitzeko gizon-emakume aldren bilgune gisa ageri zaigu, zenbaitzuek hizkuntza-arazoak ere badituztela.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 11. orr.

Etorkinen hizkuntza integrazioaz.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 54. orr.

Hizkuntza zuzenketa txikiak gorabehera, bat bera baitzen testua.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 126. orr.

Hizkuntza-begiralea: Xabier Alberdi.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 6. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Garai hartan, irakurketa-hizkuntza zen zuretzat euskara?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 22. orr.

Literatur hizkuntza kalerako baliagarri egiteaz ari zara?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 254. orr.

Gizarte-hizkuntza arrunta ulertzeko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 264. orr.

Liturgi hizkuntza komuna errusiar, errumaniar, bulgariar eta serbiar eliza ortodoxoetan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 184. orr.

Helduen arteko gai serioez gaztelaniaz hitz egiten den bitartean, ume- eta eskola-hizkuntza bat ari gara "kontserbatzen", onenean.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 232. orr.

Itzulpen okerrak direla eta, behar-beharrezkoa da sorburu-hizkuntza jakitea xede- hizkuntzan emandako mezua ulertu ahal izateko.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 168. orr.

Baina inork ere ez zekien judu-hizkuntza.  Elizen arteko biblia   Ne 13,24

6 irud/hed ik mintzaira 2.

Keinuen hizkuntza unibertsala mintzo da hemen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 58. orr.

Hilarriak, harrien hizkuntzan, isilka aritzen dira haiei buruz solasean.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 32. orr.

Entzun ahal baleza mendiaren hizkuntza.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 83. orr.

Arras arrotza zitzaion, amodioaren hizkuntza.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 64. orr.

Isilik dauden hildakoekin hitz egiteko isiltasuna baita hizkuntza bakar.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 242. orr.

Gorputzaren hizkuntza fisikoaren bidez adieraz ezin daitezkeen ideiak plazaratzeko bitarteko egokia da bideoa.  Berria - Kultura   2004-04-22

Irudia barne hizkuntza bat bezala egituratzen da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 91. orr.

Jatorrizko hizkuntzaren eta hizkuntza deribatuaren, metaforaren eta irudiaren eta hizkuntza poetikoaren kontzeptu ezberdinak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 72. orr.

Hizkuntza zinematografikoa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 91. orr.

Keinuen nazioarteko hizkuntza hau artifiziala da, ez da hizkuntza bat, eta gehiago oinarritzen da mimika edo keinuetan. ik beherago 26.  Berria - Euskal Herria   2004-01-15

Formalizatutako hizkuntza artifizial batean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 69. orr.

Iturburu-kodea programazio hizkuntza batean idatziriko testu bat da --, gizakiek irakurtzeko modukoa --, eta ordenagailu batek egikaritzekoa.  Berria - Gaiak   2006-01-26

Aplikazio hori XML hizkuntzan oinarritutako programa da, eta web zerbitzuak sortzeko balio du.  Berria - Euskal Herria   2004-07-24

7 ama hizkuntza

Ingelesa ama hizkuntza duen ezein hiztunek ez lituzke ingelesezko bi hurrenkera horiek sortuko.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 13. orr.

Aiton-amonen italiar ama-hizkuntza.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 325. orr.

Bere borrokakideena ez bezala, Marcosen ama-hizkuntza gaztelera da.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 10. orr.

Ama-hizkuntza ahaztu bazitzaion ere, bertakoek ondo hartu zuten Ama hizkuntza eta heriotza-hizkuntza ez baitira izaten beti bat eta bera.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 183. orr.

8 bigarren hizkuntza

Hala ere, ingelesa horientzat beti da bigarren hizkuntza.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 313. orr.

Unescoren barruko erakundea da Dantzaren Nazioarteko Kontseilua, eta frantsesezkoa du izen ofiziala, Conseil International de la Danse, frantsesa baita erakundeko hizkuntza ofiziala; bigarren hizkuntza ingelesa da.  Berria - Kultura   2004-04-18

Bigarren hizkuntza ikasten ari den helduari.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 105. orr.

Inoiz aztertu beharko da Espainiako hezkuntza-sistemak beti egin duen porrota bigarren hizkuntza baten irakaskuntzan.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 180. orr.

Ume txikia bigarren hizkuntzan guztiz murgiltzen den kasuetan, oso umetan hasita emaitza onak lortuko ditu.  Berria - Euskal Herria   2004-09-12

Bigarren hizkuntzen ikasketa prozesua.  Berria - Euskal Herria   2004-09-12

200 epaile daude guztira, eta horietako 20k Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundean akreditatu dute bigarren hizkuntza jakitea.  Berria - Euskal Herria   2004-02-07

Beste urrats bat ere egin dezakegu: hizkuntza bateko hitzak-eta bigarren hizkuntza baten arabera moldatzea.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 194. orr.

Europako bigarren hizkuntzen elkartea.  Berria - Euskal Herria   2004-08-17

9 herri hizkuntza

Hor herri-hizkuntza eta latina irakurtzen eta idazten ikasi zuela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 36. orr.

Hantxe zabaldu zen Errenazimentuaren hazia, herri hizkuntzak suspertu eta, pixkanaka, latina baztertu zuena.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 21. orr.

Biblia herri-hizkuntzetara itzultzeak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 299. orr.

Herri-hizkuntza, Umbriako italiera, erabiltzen zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 37. orr.

Tokian tokiko hainbat herri-hizkuntza erabiliz.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 63. orr.

Herri hizkuntzak gerizatuko dituen lege baten proposamena frantses Gobernuak bere gain har dezan, gero deputatueri bozkarazteko gisan.  Herria   2004-09-23

10 hizkuntza akademia

Hizkuntza akademia sortu beharraz ere mintzatu zen, eta baita euskara kultura hizkuntza bilakatzeaz ere.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 67. orr.

Oso hizkuntza akademia gutxik egin du Euskaltzaindiak egin duen lan adina hain denbora laburrean.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 124. orr.

Hizkuntza akademiek ez ezik, gobernuek eurek ere erabaki zehatzak hartu behar izaten dituzte sarri.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 13. orr.

Parlamentu eta hizkuntza akademiekin elkarlana abian jarriz.  Berria - Euskal Herria   2004-05-01

Partaide gehienak hizkuntzaren ingurukoak ziren: filologoak, poetak, hedabideetako esatariak, hizkuntza akademiako heterodoxoren bat edo beste.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 169. orr.

11 hizkuntza arau

Euskaltzaindiak hizkuntza arauak eman behar ditu, eta gobernuak neurri politikoak hartu euskara bultzatzeko. ez du ezartzen hizkuntza arauak emateko ahalmena zein erakunderi dagokion.Tradizionalki, tropo edo figuren ugaritasunean aurkitu nahi izan da literaturtasunaren ezaugarria, hots, hizkuntza-arau zein hizketa arruntarekiko urruntasunean [...]; baina modernitateak ezeztatu egin du teoria hori.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 47. orr.

12 hizkuntza eredusup_1

Esan ohi da Erreforma protestantearen gainbeherak ekarri zuela Leizarragaren hizkuntza eredua baztertzea, baina, nire iritziz, ereduaren arroztasunean dago baztertuta gelditzearen arrazoi nagusia.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 31. orr.

Egokia izan zen bertan sortutako hizkuntza eredua, Lapurdiko itsasbazterreko hizkeran oinarritua.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 39. orr.

Herri txiki baten lau hizkuntza eredu izatea ez da inola ere gauza ona.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 48. orr.

Hizkuntza-ereduaren aldetik, batu estandarra eta koherentzia hausteke, tonu-joko askotarikoak islatzen saiatu da itzultzailea.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 13. orr.

Hiriko hizkuntza eredua.  Berria - Euskal Herria   2004-11-05

13 hizkuntza eredusup_2 (irakaskuntzan)

Hiru hizkuntza eredu ditugu, eta gure eskola elebiduna da ia.  Berria - Harian   2005-01-02

Hizkuntza eredu berriak ziurtatu egin behar du gazteek ikasketak amaitzean euskara jakingo dutela.  Berria - Euskal Herria   2006-01-06

Gaur egun Euskal Herrian diren hizkuntza ereduen bitartez milaka haur eta gazteren hizkuntza eskubideak urratzen dira. herria¬

Elebitasunari dagokionez, gizartean onartutako eta EAEn finkatutako hizkuntza-ereduen sistema hedatuta eta zabalduta dagoela esan zuen Ariztondok.  Berria - Euskal Herria   2004-04-21

Hizkuntza ereduen politika berritu behar da, euskara ikastea ez duelako bermatzen.  Berria - Harian   2005-03-17

14 hizkuntza erkidego ik beherago 20.

Hizkuntza erkidego hori da, hain zuzen, neurri batean behintzat, batasun etnikoa osatzen duena.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 272. orr.

Ezin ukatuzko froga iruditzen zaigu hizkuntza erkidego bat ez ezik, erakunde komunak zeudela, etnismo italiotaren eta etnismo germanikoaren artean.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 276. orr.

Baina hizkuntza erkidegoak erkidego sozialeraino garamatzala egia izanik, laguntzen al digu hizkuntzak, batera, etnismo komun horren izaera ezagutzen?  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 272. orr.

15 hizkuntza eskakizun

Euskararen munduan bezalaxe, katalanaren munduan ere hizkuntzaren aldeko eragile asko ari dira lanean, baina eragile horietako gehienek badute errezelo historiko bat estatuari hizkuntza eskakizunak egiteko orduan. · (administrazioan) Atal elebidunak lortzeko, lehen eta bigarren hizkuntz eskakizunak nahikoak ez direla salatu zuen. herria¬

Lehenengo hizkuntza eskakizuna, ahozko gaitasuna, zehaztu zuten.  Berria - Euskal Herria   2006-02-15

1998ko dekretuaren arabera, 2008rako bi hizkuntza eskakizun bete behar zituzten ertzainek.  Berria - Euskal Herria   2006-02-15

Euskaraz idatziz lan egiteko bigarren hizkuntz eskakizuna nahikoa ez dela salatu zuen batzarrean. herria¬

Ardura maila bakoitzari dagokion hizkuntza eskakizuna betetzen ez duenik ez izendatzea.  Berria - Euskal Herria   2004-07-08

Hala ere, bakarren batek gerora bigarren hizkuntza eskakizuna egiaztatuko balu, aukera izango du egonkortasuna berreskuratzeko.  Berria - Harian   2005-07-28

Hizkuntza eskakizunen derrigortasunak CCOO eta UGT sindikatuen kritika eragin du.  Berria - Euskal Herria   2004-06-18

Hizkuntza eskakizuna ez betetzeagatik egonkortasuna galdu zuten 157 irakasleen aferan.  Berria - Euskal Herria   2006-04-11

Hizkuntza eskakizuna ez dutenek beste urte bat izango dute lortzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-06-11

16 hizkuntza eskola hizkuntzak ikasten diren eskola.

Euskara eskoletan, unibertsitateetan eta hizkuntza eskoletan. Patxi Telletxea Iruñeko Hizkuntza Eskolako zuzendariak.  Berria - Euskal Herria   2004-02-22

Drassanesko Hizkuntza Eskolako Euskara Departamentua 1993an zabaldu zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-02-22

Sara hizkuntza eskolan ezagutu nuen egunaz oroitu naiz.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 38. orr.

Arrojoren hitzaldia entzutera jende anitz joan zen Iruñeko Hizkuntza Eskolako aretora.  Berria - Euskal Herria   2004-04-22

Hizkuntza Eskoletan, azkenik, Euskara Batua erakutsi behar litzateke.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 174. orr.

I'm sorry, I don't understand -hasi nintzen Hizkuntza Eskolako 3. mailako ingeles kaxkarra erabiliz. Hizkuntza Eskolan ere eman nuen izena, frantsesa ikasteko asmotan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 130. orr.

· Guri ez zaigu onargarria iruditzen, gure autoreak eta baita hizkuntza eskola idealistak ere zuten ikusmolde hori.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 17. orr.

17 hizkuntza eskubide

Justizia Administrazioan euskaldunen hizkuntza eskubideak bermatzeko neurri politikoak hartzeko eskatu dio EHEk.  Berria - Euskal Herria   2004-02-06

Hizkuntza eskubideei zor zaien errespetuarekin lotu zuen eskaera hori.  Berria - Euskal Herria   2004-10-07

Hizkuntza eskubideen urratzeak salatzeko. Unescok hizkuntza eskubideen aipamen berezi bat eginen du Naoneden maiatzaren 16tik 19ra.  Berria - Euskal Herria   2004-03-09

Normalizazioari eta hizkuntza eskubideei buruzko mahai ingurua.  Berria - Euskal Herria   2004-05-12

hizkuntza eskubideetan oinarritutako hizkuntza eredu bat hitzartu.  Berria - Euskal Herria   2006-01-28

Lesakako Kasinoan eginen den hizkuntza eskubideen aldeko nazio bileran.  Berria - Euskal Herria   2004-03-11

Hizkuntza Eskubideen Eguna. herria¬

Arantza Haranburu Hizkuntz Eskubideen Behatokiko kudeatzaileak.  Berria - Euskal Herria   2006-02-15

18 hizkuntza gaitasun

Hiztunak ze hizkuntza-gaitasun eta jarrera jaso duen, hainbesteko jarioa izango du.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 87. orr.

Horretarako balio al du hizkuntza gaitasunaren agiriak?  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 90. orr.

Hizkuntza gaitasuna frogatzeko epea.  Berria - Euskal Herria   2004-02-20

Hipotesiaren arabera, "zinema-gaitasuna eta hizkuntza-gaitasuna" homologoak dira.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 93. orr.

Hiru administrazioetan lotura handia ikusten da hizkuntza gaitasunaren eta nortasun sentimenduaren artean.  Berria - Harian   2005-09-18

19 hizkuntza gutxitu

Europan ofizialtasuna aitortzea funtsezko urratsa litzateke hizkuntza gutxituentzat.  Berria - Euskal Herria   2004-05-12

Hizkuntza gutxituen ofizialtasunaren aurka agertu den ministro frantsesaren jarrera salatuz. herria¬

Europan hizkuntza gutxituetan argitaratzen diren egunkarien elkarteak. herria¬

Berdintasunaren izenean onartu zen Pariseko Asanblada Nazionalean, Toubon legea, hizkuntza gutxituak itotzeko bidea.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 70. orr.

Nola babestu hizkuntza gutxituak, beraz.  Berria - Euskal Herria   2004-05-30

Europako hizkuntza gutituen eskubideak zaintzeko karta.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 40. orr.

Hizkuntza Gutxituen Ituna betetzen ari ote den aztertzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-05-26

Frantziak Europako Hizkuntza Gutxituen Ituna berretsi nahi ez izateak arrisku bizian jartzen du bretoiera.  Berria - Mundua   2004-05-16

Hizkuntza Gutxituen Europako Agiria.  Berria - Euskal Herria   2004-09-26

Europako Hizkuntza Gutxituen Ituna.  Berria - Euskal Herria   2004-05-20

Hizkuntza Gutxituen Euroituna sinatzea.  Berria - Harian   2006-03-23

20 hizkuntza komunitate ik gorago 14.

Hizkuntza komunitate desberdinak.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 35. orr.

Europan 60 hizkuntza komunitate daude, baina 20 baino ez dira lanerako hizkuntzak.  Berria - Euskal Herria   2004-05-21

Maila sozialean, hizkuntza komunitatea egituratzea.  Berria - Euskal Herria   2004-05-01

Euskararen komunitatea 600.000 hiztun inguruko hizkuntza komunitatea dugu.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 35. orr.

Hizkuntza komunitate txikia dugu, beraz, euskararena, eta bere jatorrizko lurraldean minoritarioa.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 36. orr.

Zail da aurkitzen hizkuntza komunitate homogeneorik, Euskal Herriko leku askotan behintzat.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 169. orr.

21 Hizkuntza Kontseilu

Kultura Ministerioak, Euskal Kultur Erakundeak, Hizkuntza Kontseiluak, Eskualdeko eta Departamenduko kultura zerbitzuek denek batera arrats berezi honen antolatzen lagundu gaituzte: eskerrak guztiei.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 73. orr.

Orain artean Hizkuntza Kontseiluaren eginkizuna zen hizkuntza politikaren arloan «aholkuak» ematea.  Berria - Euskal Herria   2004-07-24

Max Brisson Hizkuntza Kontseiluko hizkuntza ataleko arduraduna.  Berria - Euskal Herria   2004-09-03

Heldu den astelehenean bilduko da Hizkuntza Kontseiluaren lehen administrazio kontseilua Uztaritzen.  Herria   2001-07-12

22 hizkuntza maila

Hizkuntza-maila apaleko hitza.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 209. orr.

Antzerkia izanik, Pinterren testuak ahozko hizkuntzatik hurbilago daude literaturan normala den hizkuntza mailatik baino.  Berria - Kultura   2006-02-04

Hizkuntza mailan Bretainiako eta Iparraldeko egoerak arras ezberdinak dira, baina erronka bera daukagu.  Berria - Euskal Herria   2004-02-20

· (ezagupen maila) Ikasketak alemanez egiteko moduko hizkuntza maila iristea ikasleek.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 77. orr.

Garbi dago sei urte bete baino lehen hizkuntza maila polita bereganatua zuela.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 263. orr.

Hizkuntza maila egiaztatuko zaie euskaraz aritu diren ikasleei.  Berria - Euskal Herria   2004-11-20

23 hizkuntza politika

Lau urtez Kontseilu Nagusian hizkuntza politikaz arduratu ondoren.  Berria - Euskal Herria   2004-12-22

Nafarroako Hizkuntza Politikako zuzendaritza nagusiak.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 24. orr.

Ibarretxeren ustez, eleaniztasunaren aldeko hizkuntza politika eratzea «Estatuaren erantzukizun demokratikoa» da eta ezin dio horri uko egin.  Berria - Euskal Herria   2004-12-03

Unibertsitatean dagoen hizkuntza politikak ikasleok euskaraz ikasteko ditugun eskubideak urratzen dituela salatu behar dugu.  Berria - Euskal Herria   2004-05-28

Aurrekontua egokia da hizkuntza politika garatzeko.  Berria - Euskal Herria   2006-01-04

Hizkuntza politikari buruzko txostena aurkeztuko du EBLULek.  Berria - Euskal Herria   2004-01-18

Hizkuntza politikak, arrakastatsua izango bada, nahitaez behar du adostasuna.  Berria - Euskal Herria   2006-01-04

Parlamentuko alderdiekin hizkuntza politikaren egoera aztertu nahi du.  Berria - Euskal Herria   2004-02-24

Pegenaute Hizkuntza Politikako Zuzendari Nagusiak. herria¬

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak.  Berria - Mundua   2004-07-17

Nafarroako Gobernuko Hizkuntza Politikako Zuzendaritza Nagusiko programazioburua.  Berria - Euskal Herria   2004-01-07

Euskararen Hizkuntza Politikarako Bulego Publikoa (EHPBP) edo orain arte aipatzen zen Interes Publikoko Egitura sortua da.  Berria - Euskal Herria   2004-10-13

24 kultura hizkuntza

Euskara, kultura hizkuntza.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 193. orr.

Etxean ere, euskaltzaleak izan arren, begi onez ikusten zuten gaztelania, kultur hizkuntza nagusia zelako.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 338. orr.

Egun ez dugu hizkuntza barruko diglosia arazorik, egun kultur hizkuntza euskara batua ala gaztelania batua hautatu, hortxe dugu koska.  Berria - Kultura   2006-03-01

Keinuen hizkuntza unibertsala mintzo da hemen: begiraden eta irri mutuen esangura irakurtzen trebatzen baitira neskak eta mutilak, nahiz batzuetan mezu zuzena ulertzen jakin ez.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 58. orr.

25 keinu hizkuntza

Gorputz adierazpena eta keinu hizkuntza lantzen ditugu.  Berria - Euskal Herria   2004-01-15

· (gorrena) Ume gorrei egokitutako egungo hezkuntza sistemaren helburua keinu hizkuntza hutsa erakustea baino gehiago da elkartekoen ustez.  Berria - Euskal Herria   2004-01-15

Herrialde bakoitzak bere keinu hizkuntza dauka.  Berria - Euskal Herria   2004-01-15

26 keinuen hizkuntza keinu hizkuntza.

Zorionez, keinuen hizkuntza (adibidez, hatzak lepo zintzurretik alderik alde pasatzea) unibertsala da.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 76. orr.

· (gorrena) Badaude beste gor batzuk keinuen hizkuntza ere ez dakitenak.  Berria - Euskal Herria   2004-01-15

Herrialde bakoitzak keinuen hizkuntza propioa dauka.  Berria - Euskal Herria   2004-01-15

26 literatura hizkuntza

Guretzat "literatura hizkuntza" ez da bakar-bakarrik literaturaren hizkuntza, baizik eta, zentzu orokorragoan, komunitate osoaren zerbitzuan dagoen hizkuntza landu oro, ofiziala edo ez.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 238. orr.

Literatura hizkuntza eta tokian tokiko hizkera.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 238. orr.

Dialektoen aurka literatura hizkuntza bat sortu duten faktoreak aztertzen badira.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 50. orr.

Literatura hizkuntza bezalako forma artifizialak, kanpoko faktoreen eraginez gertatzen direnak, eta horrenbestez inorganikoak direnak.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 49. orr.

Argitaratzen hasi zenetik, frantsesa du literatur hizkuntza.  Berria - Kultura   2004-04-18

Beraz, inoiz baino arrazoizkoagoa da hemen metaliteratura hitz potoloa erabiltzea, hain zuzen ere literatur baliabideen eta literatur hizkuntzaren gaineko literatura baita hau.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 10. orr.

27 nazio hizkuntza

Nazio-hizkuntza eta idazkerari ematea erabilera ofiziala.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 60. orr.

Egituratze politikoa esatean, nazio-hizkuntza eta erlijio bakarra indarrez ezartzea, biztanle-taldeak administrazio zentral indartsu zapaltzaile baten mende ordenatzea ulertu behar da.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 35. orr.

Eskualde edo nazio hizkuntzei ezagutza ematea.  Berria - Euskal Herria   2004-06-11

Euskaldunon nazio hizkuntza da Euskara Batua.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 222. orr.

28 zeinuen hizkuntza keinu hizkuntza. (gorrena)

Zeinuen hizkuntza ere, orain arte, gorren elkarteetan eta leku itxietan erabili da.  Berria - Harian   2005-11-08

Hego Euskal Herriko gorrek zeinuen hizkuntza ikasi eta erabiltzeko eskubidea izango dute.  Berria - Harian   2005-11-08

Zeinuen hizkuntza irakasten zaie, ume gorrari ezagutza garapen normalizatua lortzeko aukera emango dio  Berria - Euskal Herria   2004-02-20

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

bere hizkuntz (18); bere hizkuntz eskubideak (8); bigarren hizkuntz (25); bigarren hizkuntz eskakizuna (17); da hizkuntz (19); dagokion hizkuntz (11); dagokion hizkuntz eskakizuna (10); den hizkuntz (9); dira hizkuntz (8); diren hizkuntz (9); dituen hizkuntz (10); du hizkuntz (10); duen hizkuntz (12); dute hizkuntz (10); eta hizkuntz (78); eta hizkuntz eskubideak (13); eta hizkuntz eskubideen (13); euskara hizkuntz (9); herritarren hizkuntz (9)

hizkuntz aniztasuna (12); hizkuntz egituraren (18); hizkuntz eredua (9); hizkuntz ereduen (21); hizkuntz eskakizuna (97); hizkuntz eskakizuna ez (9); hizkuntz eskakizuna lortzeko (8); hizkuntz eskakizunak (34); hizkuntz eskakizunen (8); hizkuntz eskakizunik (8); hizkuntz eskubideak (148); hizkuntz eskubideak bermatzeko (14); hizkuntz eskubideak urratzen (11); hizkuntz eskubideei (10); hizkuntz eskubideei buruzko (8); hizkuntz eskubideen (143); hizkuntz eskubideen alde (12); hizkuntz eskubideen behatokia (8); hizkuntz eskubideen behatokiak (22); hizkuntz eskubideen behatokiko (9); hizkuntz eskubideen eguna (10); hizkuntz eskubideen urraketa (9); hizkuntz eta (14); hizkuntz maila (16); hizkuntz normalizazioa (8); hizkuntz normalizazioaren (8); hizkuntz normalizaziorako (11); hizkuntz politika (61); hizkuntz politikak (8); hizkuntz politikako (14); hizkuntz politikarako (15); hizkuntz politikaren (15); hizkuntz teoria (24); hizkuntz teoriaren (13)

lanpostuari dagokion hizkuntz (8)

ama hizkuntza (80); ari den hizkuntza (8); arteko hizkuntza (8); atzerriko hizkuntza (17); baina hizkuntza (38); baino hizkuntza (8); baita hizkuntza (18); bat hizkuntza (19); batek hizkuntza (9); bateko hizkuntza (8); baten hizkuntza (10); benetako hizkuntza (8); bere hizkuntza (54); beren ama hizkuntza (9); beren hizkuntza (40); berezko hizkuntza (16); bertako hizkuntza (13); beste hizkuntza (167); beste hizkuntza bat (28); beste hizkuntza batean (16); beste hizkuntza batzuetan (19); beste hizkuntza batzuetara (8); beste hizkuntza batzuk (9); bezalako hizkuntza (10); bi hizkuntza (72); bi hizkuntza ofizialak (14); bigarren hizkuntza (30); da hizkuntza (139); da hizkuntza eta (8); dagoen hizkuntza (11); daiteke hizkuntza (11); dauden hizkuntza (8); dela hizkuntza (26); den hizkuntza (101); den hizkuntza bat (11); den hizkuntza batean (8); dira hizkuntza (46); diren hizkuntza (23); ditu hizkuntza (18); dituen hizkuntza (11); dituzten hizkuntza (10); donostia hizkuntza (8); du hizkuntza (56); duela hizkuntza (8); duen hizkuntza (46); dugu hizkuntza (23); dugun hizkuntza (13); dute hizkuntza (28); duten hizkuntza (27)

edo hizkuntza (18); edozein hizkuntza (16); egiazko hizkuntza (10); egiazko hizkuntza politika (8); erabilitako hizkuntza (9); ere hizkuntza (28); errepublikaren hizkuntza (14); espainiako hizkuntza (10); estatuko hizkuntza (9); eta beste hizkuntza (13); eta gure hizkuntza (12); eta hizkuntza (445); eta hizkuntza eskubideak (17); eta hizkuntza eskubideen (14); eta hizkuntza guztietako (8); eta hizkuntza horretan (8); eta hizkuntza politika (9); euren hizkuntza (12); europako hizkuntza (64); europako hizkuntza gutxituen (24); europan hizkuntza (11); euskal hizkuntza (33); euskal hizkuntza eta (12); euskaldunen hizkuntza (11); euskaldunen hizkuntza eskubideak (8); euskaldunon hizkuntza (11); euskara hizkuntza (53); euskara hizkuntza politikarako (12); eusko jaurlaritzako hizkuntza (13); ez da hizkuntza (23); ez den hizkuntza (17); ez du hizkuntza (8); ez duen hizkuntza (15); ez hizkuntza (15); gabeko hizkuntza (12); gainerako hizkuntza (8); geure hizkuntza (8); gobernuaren hizkuntza (12); gobernuaren hizkuntza politika (10); gure hizkuntza (120); guztien hizkuntza (9); haien hizkuntza (13); hainbat hizkuntza (11); herriko hizkuntza (10); hiru hizkuntza (28)

hizkuntza aldetik (18); hizkuntza aniztasuna (17); hizkuntza arrotz (19); hizkuntza arrotz batean (9); hizkuntza arruntaren (8); hizkuntza asko (13); hizkuntza askotan (16); hizkuntza askotara (9); hizkuntza baino (9); hizkuntza baizik (8); hizkuntza bakar (19); hizkuntza bakarra (33); hizkuntza bakoitzak (15); hizkuntza bakoitzaren (13); hizkuntza bat (213); hizkuntza bat baino (14); hizkuntza batean (89); hizkuntza batean hitz (9); hizkuntza batek (32); hizkuntza bateko (27); hizkuntza baten (114); hizkuntza batera (9); hizkuntza batetik (28); hizkuntza batetik bestera (15); hizkuntza batzuen (11); hizkuntza batzuetan (31); hizkuntza batzuetara (8); hizkuntza batzuk (14); hizkuntza behar (10); hizkuntza bera (52); hizkuntza bere (10); hizkuntza berean (21); hizkuntza berezi (8); hizkuntza berriak (8); hizkuntza beste (8); hizkuntza bezala (15); hizkuntza bizia (9); hizkuntza da (70); hizkuntza dela (21); hizkuntza desberdin (10); hizkuntza desberdinak (10); hizkuntza desberdinetan (8)

hizkuntza edo (18); hizkuntza egoera (29); hizkuntza egoera jakin (10); hizkuntza erabiltzeko (13); hizkuntza erabiltzen (19); hizkuntza ere (33); hizkuntza eredu (12); hizkuntza ereduak (9); hizkuntza ereduen (19); hizkuntza eskakizuna (26); hizkuntza eskolan (10); hizkuntza eskubide (10); hizkuntza eskubideak (153); hizkuntza eskubideak bermatzeko (13); hizkuntza eskubideak ez (8); hizkuntza eskubideak urratzen (8); hizkuntza eskubideen (123); hizkuntza eskubideen alde (11); hizkuntza eskubideen aldeko (10); hizkuntza eskubideen eguna (12); hizkuntza eta (267); hizkuntza eta kultura (64); hizkuntza eta literatura (12); hizkuntza euskara (22); hizkuntza ez (88); hizkuntza ez da (21); hizkuntza ez dela (9); hizkuntza ezagutzen (14); hizkuntza ezezagun (17); hizkuntza ezezagun batean (9); hizkuntza familia (14); hizkuntza gehiago (8); hizkuntza gisa (15); hizkuntza gutituen (9); hizkuntza gutxitu (10); hizkuntza gutxitua (8); hizkuntza gutxituak (26); hizkuntza gutxituei (23); hizkuntza gutxituen (95); hizkuntza gutxituen europako (14)

hizkuntza gutxituen ituna (13); hizkuntza gutxituetako (11); hizkuntza gutxituetan (24); hizkuntza gutxituetan argitaratzen (12); hizkuntza guztiak (32); hizkuntza guztiek (17); hizkuntza guztien (15); hizkuntza guztietako (13); hizkuntza guztietan (35); hizkuntza hau (20); hizkuntza hitz (11); hizkuntza hitz egiten (8); hizkuntza honen (9); hizkuntza honetan (10); hizkuntza hori (65); hizkuntza horiek (34); hizkuntza horien (17); hizkuntza horietako (8); hizkuntza horietan (15); hizkuntza horrek (13); hizkuntza horren (31); hizkuntza horretako (8); hizkuntza horretan (57); hizkuntza hura (9); hizkuntza ikasi (14); hizkuntza ikasteko (11); hizkuntza ikasten (11); hizkuntza izan (22); hizkuntza izango (8); hizkuntza izatea (10); hizkuntza jakin (18); hizkuntza jakitea (9); hizkuntza komunitate (18); hizkuntza kontseilua (8); hizkuntza kontseiluak (14); hizkuntza kontseiluaren (11); hizkuntza kontseiluko (10); hizkuntza kontuetan (21); hizkuntza maila (11); hizkuntza menderatzen (11); hizkuntza mota (8); hizkuntza naturaleko (8)

hizkuntza ofizial (43); hizkuntza ofizial bakarra (9); hizkuntza ofiziala (51); hizkuntza ofizialak (31); hizkuntza ongi (9); hizkuntza osatzen (11); hizkuntza oso (8); hizkuntza plangintza (8); hizkuntza politika (200); hizkuntza politika aztertzeko (9); hizkuntza politika bat (11); hizkuntza politika berria (12); hizkuntza politikak (20); hizkuntza politikako (18); hizkuntza politikan (14); hizkuntza politikarako (96); hizkuntza politikarako bulego (14); hizkuntza politikarako sailburuordetzak (9); hizkuntza politikarako zuzendari (9); hizkuntza politikarako zuzendaritza (13); hizkuntza politikaren (44); hizkuntza politikari (24); hizkuntza politikari buruz (9); hizkuntza politikari buruzko (8); hizkuntza propioa (16); hizkuntza sistema (17); hizkuntza txikien (8); hizkuntza ulertzen (15); hizkuntza zahar (8); hizkuntza zaharra (10); hizkuntza zein (9); hizkuntza zen (12)

hori hizkuntza (11); horrek hizkuntza (10); inguruko hizkuntza (8); jatorrizko hizkuntza (10); jaurlaritzako hizkuntza (15); jaurlaritzako hizkuntza politikarako (13); keinuen hizkuntza (11); kultura eta hizkuntza (41); kultura hizkuntza (8); lan hizkuntza (17); lau hizkuntza (9); lehen hizkuntza (21); literatura hizkuntza (12); mailako hizkuntza (16); munduko hizkuntza (11); nafarroako gobernuaren hizkuntza (11); nafarroako hizkuntza (26); nafarroako hizkuntza politika (9); nahiz hizkuntza (9); nazio eta hizkuntza (9); nazio hizkuntza (8); nire hizkuntza (12); nuen hizkuntza (9); osoko hizkuntza (12); zein hizkuntza (17); zeinuen hizkuntza (15); zen hizkuntza (38); zer hizkuntza (12); zeren hizkuntza (15); ziren hizkuntza (8); zituen hizkuntza (8); zuen hizkuntza (37); zuten hizkuntza (17)

baina hizkuntzak (9); beste hizkuntzak (13); bi hizkuntzak (33); da hizkuntzak (12); diren hizkuntzak (14); du hizkuntzak (9); eta hizkuntzak (54); gure hizkuntzak (30); hizkuntzak berak (10); hizkuntzak bere (15); hizkuntzak dira (13); hizkuntzak duen (11); hizkuntzak ematen (11); hizkuntzak ere (14); hizkuntzak eta (28); hizkuntzak ez (37); hizkuntzak ikasteko (15); hizkuntzak ikasten (9)

ama hizkuntzan (22); bere hizkuntzan (42); beren hizkuntzan (17); den hizkuntzan (8); eta hizkuntzan (11); gure hizkuntzan (54); hizkuntzan ere (18); hizkuntzan eta (14); hizkuntzan ez (12); hizkuntzan hitz (11); jatorrizko hizkuntzan (22); sami hizkuntzan (12)

baina hizkuntzaren (8); bere hizkuntzaren (9); beste hizkuntzaren (8); da hizkuntzaren (25); dira hizkuntzaren (16); du hizkuntzaren (12); edo hizkuntzaren (14); eta hizkuntzarekin (11); eta hizkuntzaren (106); eta hizkuntzaren arteko (10); euskal hizkuntzaren (13); gales hizkuntzaren (11); galesko hizkuntzaren (11); gure hizkuntzaren (58)

hizkuntzaren alde (18); hizkuntzaren aldeko (27); hizkuntzaren aldetik (10); hizkuntzaren alorrean (8); hizkuntzaren arabera (10); hizkuntzaren arteko (13); hizkuntzaren azterketa (10); hizkuntzaren batasuna (18); hizkuntzaren beraren (8); hizkuntzaren bidez (12); hizkuntzaren egitura (10); hizkuntzaren egoera (10); hizkuntzaren erabilera (19); hizkuntzaren eta (40); hizkuntzaren eta kulturaren (9); hizkuntzaren filosofia (17); hizkuntzaren filosofiaren (8); hizkuntzaren gaia (8); hizkuntzaren gainean (9); hizkuntzaren gaineko (8); hizkuntzaren historian (8); hizkuntzaren inguruan (10); hizkuntzaren inguruko (10); hizkuntzaren normalizazioa (13)

indoeuropar hizkuntzaren (8); zuen hizkuntzaren (9)

beste hizkuntzarik (8); bi hizkuntzatan (20); edozein hizkuntzatan (15); eta hizkuntzari (9); eta hizkuntzaz (12); europako hizkuntzarik (8); gure hizkuntzari (12); gure hizkuntzaz (13); hainbat hizkuntzatan (14); hainbat hizkuntzatara (8); hiru hizkuntzatan (21); hizkuntzari buruz (21); hizkuntzari buruzko (15); hizkuntzari dagokionez (22); hizkuntzari eta (17); hizkuntzarik ez (10); hizkuntzatan mintzatzen (10); hizkuntzatara itzuli (12); hizkuntzaz hitz (13); lau hizkuntzatan (16); zein hizkuntzatan (20); zer hizkuntzatan (8)

beste hizkuntzen (13); bi hizkuntzen (18); diren hizkuntzen (11); eta hizkuntzen (22); europako hizkuntzen (16); gure hizkuntzen (8); gutxiengo hizkuntzen (10); gutxiengo hizkuntzen europako (9); hizkuntzen aldeko (8); hizkuntzen artean (14); hizkuntzen arteko (40); hizkuntzen eta (16); hizkuntzen europako (14); hizkuntzen ofizialtasuna (8); lurralde hizkuntzen (16)

beste hizkuntzetako (11); beste hizkuntzetan (20); bi hizkuntzetan (46); hiru hizkuntzetako (11); hiru hizkuntzetan (21); hizkuntzetan ere (10)


hizkuntzadun izond hizkuntzakoa.

Frantses hizkuntzadun ikertzaileen eta ingeles hizkuntzadunen arteko eztabaidetan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 169. orr.


hizkuntzaka adlag hizkuntzaren arabera, hizkuntza kontuan hartuz.

Pentsa daiteke kanpalekuan preso politikorik baizik ez dela, eta herrika, hizkuntzaka bilduak, bakoitzak bere arimatik zerbait aurkitzeko gisan.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 74. orr.


hizkuntzalari iz hizkuntza adierazpide edo sistematzat harturik, edo hizkuntzen arteko harremanen aldetik aztertzen dituen ikerlaria. ik linguista.

Chomskyk bere garaiko hizkuntzalari eta matematikariek erabiltzen zituzten eredu formalak aztertu zituen.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 15. orr.

Wolfgang Dressler austriar hizkuntzalariak.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 62. orr.

Ondo dakit nik jakin definizio hauek ez datozela bat hitzaren eguneroko erabilerarekin: hizkuntzalariek diskurtso hitzari zentzu erabat ezberdina eman ohi diote; logikoek eta analistek beste modu batean darabilte.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 125. orr.

Orduko hizkuntzalari eta kazetari euskaltzaleengandik gertu zebilen beti.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 319. orr.

Unibertsitateko irakasle, hizkuntzalari eta euskalari andere entzutetsu baten alaba da.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 181. orr.

Fisika, medikuntza edo geologian aditu direnen arteko inkomunikazioa poeten, hermeneuten eta hizkuntzalarien artean dagoenaren paretsukoa delakoan nago.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 68. orr.


hizkuntzalaritxo iz adkor hizkuntzalaria.

Euskaldun bakoitzak bere baitan ezkutatzen duen hizkuntzalaritxoak erakutsi izan baitigu, urte hauetan guztietan, Tolosan hobeki egiten dela euskaraz, demagun, Apatamonasterion, Ultzaman edo Urepelen baino.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 25. orr.


hizkuntzalaritza 1 iz hizkuntza adierazpide edo sistematzat harturik, edo hizkuntzen arteko harremanen aldetik aztertzen dituen jakintza. ik linguistika.

Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 5. orr.

Hizkuntzalaritza sinkronikoa eta hizkuntzalaritza diakronikoa.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 13. orr.

Hizkuntzalaritza geografikoa.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 233. orr.

Hizkuntzalaritzan, xakean bezala [...] gertaera guztien gainetik irauten duten legeak daude.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 128. orr.

Berrogeita hamarreko urteetako hizkuntzalaritzan.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 12. orr.

Filologia eta hizkuntzalaritzako lanetan.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 149. orr.

Battittu Coyos Hizkuntzalaritzan doktorea.  Berria - Euskal Herria   2004-12-22

Euskal filologia eta hizkuntzalaritzako aldizkari espezializatu batean.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 142. orr.

Irudikapenaren elementuak "hizkuntzalaritzari ezer ere zor ez dion sistema original" batekoak direla.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 244. orr.

Atenea Hizkuntzalaritza Aplikatuko Zentroak.  Berria - Kultura   2004-07-01

Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Saila.  Berria - Kultura   2004-10-06

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hizkuntzalaritza eskola idealista.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 23. orr.

Hizkuntzalaritza ikasketak hemengo eta kanpoko unibertsitateetan egin ditu.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 4. orr.

Txillardegik hizkuntzalaritza arloan egin duen ibilbidean, «halako koherentzia bat» ikusten du Pilartxo Etxeberriak.  Berria - Kultura   2004-09-10


hizlari 1 iz hitzaldi bat egiten duen pertsona; hitzaldiak egiten dituen pertsona.

Hizlariak aurrera jarraitu zuen bere hitzaldiarekin.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 90. orr.

Hizlariak eten behar izan zuen bere jarduna.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 100. orr.

Berehala iristen ziren hizlariaren mintzatoki azpiraino eta han, txistuka eta marruka, minutu gutxi behar izaten zituzten hura isilarazteko.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 124. orr.

Jendaurreko bertsolaria, poeta eta kantaria ezezik, hizlaria ere badela.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 135. orr.

Irratiko hizlarien boza eta izena bakarrik ezagutzen baititu entzuleak.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 41. orr.

Erretorika klasikoa, gorputz teoriko osoa baino, garai hartako hizlarien tekniken eta jardunbideen deskripzio kritikoa bezain xehea da.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 179. orr.

Hizlari da [bertsolaria] batez ere, eta, hizlari guztien moduan, gaitasun poetikoa ere behar du izan.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 201. orr.

Manuel Irujo eta Telesforo Monzon izan ziren hizlari.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 92. orr.

Arzallus, Pujana, Elkoro eta Jauregi hizlari Durangoko Plateruenan.  Berria - Euskal Herria   2006-02-14

Tipularen ondoren, hizlari aritu ziren, baita ere, lekak, porruak eta tomateak.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 144. orr.

Gustura egingo nituzke beste hiru urte, zuek banan-banan ostiralero hizlari, eta ni entzule bakar naizela.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 195. orr.

Azken urteotan, hizlari ibilia naiz, Frantzian eta atzerrian, gai horien inguruan.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 16. orr.

Parte hartzera joaten diren emakumezkoen jardunak titularretara doazenean, oso gutxitan jasotzen dira emakumezko hizlariaren hitzak.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 272. orr.

2 (izenondoekin)

Ez dakit dantzari traketsa edo hizlari motela nintzelako, hortik gora ez nuen batere aurrerapiderik lortzen. itxura kaxkarreko gizona da eta hizlari eskasa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 58. orr.

Izatez Alexandriakoa zen, hizlari bikaina eta Liburu Santuetan oso aditua.  Elizen arteko biblia   Eg 18,24

Hizlari fina zenez gero, jende asko biltzen zuen ekitaldietan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 51. orr.

Iloba ez zuen idazlea, bai ordea hizlari argia eta kartsua.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 5. orr.

Gizon jakintsua eta hizlari ona zen mediku batek.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 347. orr.

Hizlari trebea, nik sekula aditu gabeko termino zehatzak erabiltzen zituena.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 136. orr.

3 (izenondo gisa)

Orkoak, zuhaitz hizlariak, legoa eta legoatako zelaiak, lauhazkako zaldizkoak.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 289. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hizlari gisa ere ona zen, baina hizlari-jarioa eraman nahi zuen paperera: jatortasun horrek galdu zuen idazle moduan.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 82. orr.

Beldur naiz nire hizlari-ahalmen ahulak ez ote diren izango oso desegokiak eginbehar honetarako.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 301. orr.

Hizlari-aurkezlea sartu zen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 398. orr.

CDNko kide Juan Cruz Alli eta Pedro Baile izan ziren hizlari lanetan, bertan bildutako 25 lagunen aurrean.  Berria - Euskal Herria   2004-03-04

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ariko dira hizlari (8); beste hizlari (3); da hizlari (6); dira hizlari (23); duten hizlari (3); eta hizlari (8); eta hizlaria (3); hizlari aparta (3); hizlari aurkezleak (3); hizlari bat (4); hizlari batek (3); hizlari baten (3); hizlari eta (8); hizlari gisa (5); hizlari izan (4); hizlari lanetan (5); hizlari ona (4); hizlari trebea (9); izan zen hizlari (5); izan ziren hizlari (6); izango dira hizlari (14); oso hizlari (3); zen hizlari (5); zen hizlaria (4); ziren hizlari (10); zuen hizlari (3)

bi hizlariek (3); dira hizlariak (4); du hizlariak (4); dute hizlariek (3); eaj galeusca hizlariak (3); eaj hizlariak (4); eta hizlariak (4); galeusca hizlariak (3); hainbat hizlarik (4); hizlariak ere (3); hizlariaren arabera (6); hizlariaren ustez (6); hizlariek eta (4); hizlarien arabera (3); hizlarien arabera (3); hizlarien artean (10); hizlarien artean (10); hizlarietako bat (7); izango dira hizlariak (4); psoe hizlariak (3); zituen hizlariak (4); zuen hizlariak (13); zuten hizlariek (7)


hizlarigai iz hizlari izateko prestatzen ari den pertsona.

Zizeron ikertzea derrigorrekoa zen hizlarigaientzat.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 10. orr.


hizpide 1 iz hizketa-gaia.

Hizpidea, te-mahai inguruan bildurik, joskintza alorreko puntu eta ereduei buruzkoa izan zuten.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 243. orr.

Baina ordurako nahikoa genuela pentsatu, eta, hizpidea epaiketara lerratu aurretik, Adela eta Estheren turismo sexualarena kontatu diot.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 204. orr.

-Eltzeko horrek usain ezin hobea du -bota nuen, etsi-etsian hizpidea aldatzen saiatuz.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 144. orr.

Sentitzen dut hizpidea atera izana.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 187. orr.

Gairen bat atera nuen gero, Triesten beti halako eguraldia egiten al zuen edo antzeko hizpideren bat.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 182. orr.

Doi tar-tar xume bat bere hizketa pausatuan, baina hizpideari lotzen saiatu da berehala.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 72. orr.

Hizpide horri heldu eta berehala ekin zion Enrikek teoria bat garatzeari.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 79. orr.

Kalapita hura zertan amaitu zen ezin, bada, jakin; soil-soilik dakigu hegazti hori jende askoren gogokoa izan, eta gogoan egon dela, gogoan eta hizpidean.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 75. orr.

Haren konfiantza bortxatu nahi ezta, hitz beste egin, eta ohiko hizpideetara eraman zuen solasaldia.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 21. orr.

Ez dakit gaia zein zen, baina irakasleak, Pep Subirosek, marxismoa beste hizpiderik ez zuen izan. ik beherago 3.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 46. orr.

Kontuak hizpidea sortuko zuela dudarik ez zen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 95. orr.

Auzokoen hizpide egin gaituzu, etsaiak burlaka ari zaizkigu.  Elizen arteko biblia   Sal 80,7

Neskekin tratatzeko eta haiekin hizpidean sartzeko erraztasun pixka bat zeukana. ik beherago 5.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 110. orr.

Isiltasuna lortu zuenean, pertinentzia hitza hizpidera etorri, eta bere aurpegiaren adibidea jarri omen zuen hitzaren esanahia argitzeko: [...]. ik beherago 7.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 100. orr.

Bere hizpideari zerion musikaren gozamenean.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 58. orr.

Han hankarteko zerak dantzatu behar dira, gernubideak eta unibertso ezkutuetako zulo beltzak, eta begia eta hizpidea hankartean jarri ezkero, ez dago bi sexuak berdintzeko modurik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 27. orr.

Dena dela, gehiegi ari naiz urruntzen nire hizpidetik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 16. orr.

Hitzak hizpidea dakarrenez.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 142. orr.

2 (izenondoekin)

Horregatik, hizpide gaiztoko kontrastez osatutako esapide ironiatsua genuke gaur letren errepublika delakoa, eta ez helburu zintzo, lanbide duin eta produktu onuragarriak sortzeko lan egiten duen giza talde baten deitura.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 42. orr.

Hurrengo goizean, gertatuaren berri jakin zuen jendeak, eta egun hartako hizpide nagusi bihurtu zen.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 48. orr.

Gaueko azken orduak edari onarekin eta hizpide ustez distiratsuekin gozatzeko.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 41. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Handik egun batzuetara, berriz, ezkontide arteko ahakar sutsu horietariko batean ziharduten Zeusek eta Herak, jainko senarraren desleialtasunak zirela haserre-hizpide.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 18. orr.

4 hizpide hartu

Beste zenbaitzuk gau osoan aritzen ziren euren zorigaiztoko buruhausteak eta gaixotasunak hizpide hartu eta kontu-kontari. Bistan da oker dabilela, eta oraintxe hizpide hartuko dudan beste lege bat hartu duela Hamabi Tauletako legetzat.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 166. orr.

Bizitza hizpide hartu, eta hura heriotzatik zerk bereizten duen definitzen saiatu ziren.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 172. orr.

Bazirudien lehenagotik ere aritua zela gai hura hizpide hartuta.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 238. orr.

Eta halakoetan, nire asmo ona erakusteko, gai hutsalen bat hartzen nuen hizpide.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 28. orr.

Errealitatea hartzen zuen beti hizpide, ezagutu berri zuen alegiazko errealitatea.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 16. orr.

Uste dut politika eta uzta hartu zituztela hizpide.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 73. orr.

Esate baterako, giza genetika harturik hizpide, garbi dago giza genoma dezifratzeak hainbat arriskualdi ekar ditzakeela ondotik.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 194. orr.

· Gabinek berriro hartu nahi izan zuen utzitako hizpidea.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 113. orr.

5 hizpide izan du ad

-Badakizue -azaldu zien, gai ez oso samurrak hizpide zituenean erabili ohi zuen ahots-doinuaz-.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 63. orr.

Molekulak, ugalketa eta eboluzioaren brikolajea ditugu hemen hizpide.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 16. orr.

Azkueren uste ustelak izan zituen Mitxelenak hizpide.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 114. orr.

Hizpide ditugun beste estatu horietan, ordea, dirua ez da inoiz itzultzen, hartu dutenek ez dutelako ezer zor.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 24. orr.

Ez dago zalantzan jartzerik hizpide izan ditugun legeak [...] Erromako hiru errege legegile horien emaitza direla.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 182. orr.

· Literaturaz gainera, tertulia kideek Lehen Mundu Gerra dute tertuliako hizpide nagusi.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 53. orr.

Aldizkarietako batek Ifniko gerra zuen ia hizpide bakar.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 52. orr.

· da ad Biek ederki zenekiten kontu serioa zela hizpide zenutena.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 131. orr.

Dagoeneko hizpide da ernalkuntzaren osteko urratsetara zabaltzea enbrioiaren probetaldia.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 96. orr.

Haren zor ezin ulertuzkoak hizpide ziren beraren lagunartean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 227. orr.

Eskola kontuak hizpide direnean.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 134. orr.

· (aditza ezabatua) Gure aparatu kognoszitiboa hizpide, bi konparazio ditugu aukerako.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 192. orr.

Hizpide, betiko gaiak: amodioa, munduko gaitzak, azkenik ikusi filma, irakurri liburua.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 15. orr.

Italia, bizitza hizpide.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 172. orr.

6 hizpidea eman

Ez zen berriro ere liskartzeko beldur baina, aldi berean, mihi gaiztoei hizpidea eman nahi ez.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 101. orr.

Adeitasunez irribarre egin, eta, hizpidea emate aldera, esan zion: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 124. orr.

Hizpidea eman orduko, bete-betean sartu zen Enrike bere jardunean.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 138. orr.

Entzundako guztien artetik batek eman zidan hizpidea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 223. orr.

· Badira alde batzuk nabarmenak, dagoeneko hizpide luzea eman digutenak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 176. orr.

Pentsatzen duguna esateak, hizpide biziagoa ematen du, dakiguna errepikatzeak baino.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 74. orr.

· Horrela, inori ez diot hizpiderik emango horrenbesteko dirutza neure esku daukadalarik.  Elizen arteko biblia   2 Ko 8,20

7 hizpidean egon, zuzen egon, arrazoia izan.

Balitekek hi hizpidean egotea.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 200. orr.

8 hizpidean izan du ad

Eta bidailagunek kasinoak eta hotel ikusgarriak hizpidean zituzten bitartean, ni gelako komunarekin amestuz nindoan, komuneko ispiluarekin bereziki.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 248. orr.

9 hizpidera atera

Baina gaur berriro ere atera da hizpidera Clinton eta Lewinskyren arteko kontua.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 139. orr.

Espainiako zonceren[=pellokerien] artean, bada hiria aipatzen den aldiro hizpidera ateratzen den bat, turismo orriak eta entziklopediak dituena benetako zilar turuta.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 48. orr.

Argudio bat ateratzen digute beti hizpidera: umeek ezin dute beren nahia legez adierazi.  Berria - Gaiak   2004-09-29

10 hizpidera ekarri

Goiz hartan ere gai hura ekarri zuen hizpidera.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 50. orr.

Nabarmendu egiten ziren hizpidera atzerriko hitzak ekarriz.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 63. orr.

Hurrengo, itzulinguruka zebilkion beste kontua ekarri zuen hizpidera Bain andreak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 68. orr.

Behin, oso gogoan dut, Amstrong astronautaren misterioa ekarri genuen hizpidera.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 66. orr.

Ez zituzten goraipatu gabe utzi Ganberako eta postako buruak; banan-banan ekarri zituzten hizpidera hiriko funtzionario gehienak, eta guztiak iruditu zitzaizkien gizonik ohoragarrienak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 50. orr.

Hura bai euria! -dio, beste zerbait hizpidera ekarri nahi balu bezala-.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 107. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

atzo hizpide (20); auzia hizpide (4); bat hizpide (4); bizitza hizpide (8); da hizpide (18); dira hizpide (10); ditu hizpide (61); ditugu hizpide (4); dituzte hizpide (42); du hizpide (50); dugu hizpide (5); dute hizpide (52); egoera hizpide (4); ere hizpide (63); ere hizpide hartu (4); ere hizpide izan (50); eta hizpide (6); eta hizpide izan (4); genituen hizpide (6); genuen hizpide (7); hartu ditu hizpide (5); hartu zituen hizpide (12); hartu zuen hizpide (13)

hizpide atzo (28); hizpide bakar (5); hizpide bakarra (5); hizpide da (6); hizpide dugun (6); hizpide eta (11); hizpide gaur (4); hizpide hartu (15); hizpide hartuta (39); hizpide hartzean (4); hizpide izan (171); hizpide izan da (10); hizpide izan dira (5); hizpide izan dituzte (5); hizpide izan du (9); hizpide izan dudan (4); hizpide izan dute (6); hizpide izan zen (11); hizpide izan zituen (22); hizpide izan zituzten (7); hizpide izan zuen (35); hizpide izan zuten (26); hizpide izango (22); hizpide izango da (4); hizpide izango dute (4); hizpide nagusi (26); hizpide nagusia (10)

ia hizpide (4); ia hizpide bakar (4); izan da hizpide (6); izan ditu hizpide (21); izan dituzte hizpide (10); izan du hizpide (14); izan dute hizpide (17); izan genituen hizpide (5); izan zen hizpide (7); izan ziren hizpide (4); izan zituen hizpide (53); izan zituzten hizpide (42); izan zuen hizpide (115); izan zuten hizpide (51); izanen dituzte hizpide (4); izango dira hizpide (5); izango ditu hizpide (11); izango dituzte hizpide (19); izango du hizpide (14); izango dute hizpide (20); orain hizpide (6); politikoa hizpide (5); zen hizpide (10); ziren hizpide (6); zituen atzo hizpide (4); zituen hizpide (67); zituen hizpide atzo (5); zituzten atzo hizpide (4); zituzten hizpide (44); zuen atzo hizpide (6); zuen hizpide (136); zuen hizpide atzo (15); zuen hizpide nagusi (5); zuten atzo hizpide (4); zuten hizpide (60); zuten hizpide atzo (5)

hizpidea eman (7)

beste hizpiderik (9); beste hizpiderik ez (5); ekarri zuen hizpidera (4); ere hizpidera (6); hizpidera ekarri (17); hizpidera ekarri nahi (4); hizpidera ekarriz (4); hizpidera ekartzea (4); hizpidera ekartzen (7); hizpiderik ez (5); zituen hizpidera (4); zuen hizpidera (8)


hiztegi 1 iz hurrenkera jakin baten (eskuarki alfabeto hurrenkeraren) arabera sailkaturiko hitz bilduma. ik izendegi; lexiko.

Hiztegiak eta izendegiak arakatu ditugu.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 253. orr.

Hiztegia zabaldu eta hitz bat hartu.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 82. orr.

Ez nekien zer zen, eta hiztegian begiratu nuen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 334. orr.

Hango eta horko hiztegiak hartu, eta orri-pasa hasi da gailur-gailurreko jakin-minez.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 111. orr.

Hiztegirik ez dut erabiltzen sekula, ez bada, azkenean, orrazketarako.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 36. orr.

Hiztegietan nekez aurkitzen ziren hitzak ikasteko.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 47. orr.

Hitz hau ez duzue hiztegietan aurkituko bainan denek ulertzen duzue.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 220. orr.

Hala dio hiztegiak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 104. orr.

Hiztegian zetorren azken lerro hura azpimarratu nuen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 29. orr.

Hiztegiek jasotzen duten hitzez eta lokuzioez jardun dugu orain artean.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 36. orr.

Nagiak gara hiztegietan esanahien bila ibiltzeko.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 65. orr.

Hiztegietan ez dator.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 54. orr.

Erdi entziklopedia erdi hiztegi den liburua da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 19. orr.

Ikus Azkueren edo Lhanderen hiztegiak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 44. orr.

Azkuek bere hiztegiaren eranskinean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 210. orr.

Hiztegietan sarrera bakarra dute hitz polisemikoek, sarrera ezberdinak hitz homonimoek.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 80. orr.

Hiztegia ingeles-euskara hurrenkeran ere agertzea.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 17. orr.

2 hed

Sinboloen hiztegi mugatu bat dauka (maila fonemikoan, hiztegi honi hizkuntzaren alfabetoa deritzogu), eta + sinboloaren bitartez adierazten dugu kateatzea deitzen den eragiketa, sinbolook hurrenkera batean antolatzen dituena, sinbolo-kateak sortzeko.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 147. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Ez entziklopedia oso bat; hiztegi entziklopediko bat, liburu bakarrekoa.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 121. orr.

Hiztegi Entziklopedikoan azaltzen denez, [...].  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 288. orr.

Chevalier jaunaren Sinboloen Hiztegi ezagunean.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 89. orr.

Elhuyarren hiztegi elebiduna.  Berria - Kultura   2004-04-01

Jardunbide horrek nahiko hiztegi tekniko berezia erabiltzea eskatzen zuen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 67. orr.

Ingeles hiztegi guztiek.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 66. orr.

Portugesezko hiztegia hartu zuen orduan.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 82. orr.

Matematikako hiztegi bat.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 393. orr.

Lyon-en egina den liburu hori, latinezko hiztegi bat da eta deitzen da "Bekatuen hiztegia”.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 88. orr.

4 hitz altxorra.

Hiztegi aberatsaren jabe dela erakutsi nahi lukeen autore baten erakutsi-nahi antzua besterik ez dakar.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 142. orr.

Neure hiztegi urriaren biktima naiz.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 271. orr.

Ez zuen antzokian entzuten diren izkirimirien errepertorio arrunt hori; halakoa zen haren hiztegia, herri-herrikoa.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 104. orr.

Virgilen hiztegia, haren sentiberatasun osoa, munduaren irudia, ukimenaren arloko terminoz josia zen -edo ez, behintzat, ikusmenari zegozkionez-.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 147. orr.

Tortura ere ez da existitzen nire hiztegian.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 133. orr.

Itxaropena ere hiztegi pertsonaleko ezinbesteko berba da.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 45. orr.

Hiztegi bera erabiltzen du Frantziskok 2 Er-n eta Test-an ere, nahiz eta horietan erregela hitza datorren gehiago.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 60. orr.

Artolak lan handia egin zuen erronkarieraren hiztegia berreskuratzen.  Berria - Kultura   2004-01-11

Hemen bakarrik erabiltzen duen esamoldea, ohikoa da hiztegi monastikoan, espiritu-bizitzari emaniko denbora, "negotium"-en kontrakoa, adierazteko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 339. orr.

"Amarauna" armiarmaren hiztegian: etxe, babesleku, lantoki, bizipide.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 34. orr.

"Amarauna" euliaren hiztegian: ezleku, arrisku, galbide.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 34. orr.

Hitz gutxi izango dira kritikaren hiztegian "adierazgarritasun" hitzak adina hurbilketa eta gaizki-ulertze eragin duenik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 256. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik lexikografiko.

Garoa-ren edizio modernoetan hiztegi-oharrez josita dator delako pasarte hori.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 67. orr.

Ez dakit hiztegi-arazo hutsa den, bizitzaz dugun ikuspegi diferentea ala belaunaldien arteko jauzia.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 19. orr.

Hitzartutako hiztegi-proiektua.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 110. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Jo euskal hiztegietara, eta kale.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 151. orr.

Erredakzioan zientzia-hiztegi moderno batzuk utzi zizkioten, eta Iturriozek bizpahiru hizkuntza-hiztegi, oso baliagarri gertatzen zitzaizkionak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 296. orr.

Matematika-hiztegi erraldoiek eta zientziaren historiako tratatuek.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 79. orr.

Terminologiari dagokionez, UZEIren Filosofia hiztegia erabil daiteke.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 385. orr.

Errima-hiztegi hark bazuen berrikuntzarik gainera.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 124. orr.

Erromatar barnealdeko zerga-hiztegian aspaldidanik erabilia zen hitz batez, scriptura delakoaz izendatzen zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 130. orr.

· Gaztelera-frantsesa hiztegian.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 27. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere hiztegi (7); da hiztegi (5); du hiztegi (4); esanak harluxet hiztegi (6); eta hiztegi (27); eta hiztegi bat (4); euskal hiztegi (5); euskaltzaindiaren hiztegi (4); gramatika eta hiztegi (4); harluxet hiztegi (20); harluxet hiztegi entziklopedikoa (16); hiztegi aberatsa (7); hiztegi bat (32); hiztegi batean (7); hiztegi batek (5); hiztegi baten (5); hiztegi batua (8); hiztegi berezi (4); hiztegi berria (5); hiztegi edo (4); hiztegi entziklopediko (14); hiztegi entziklopediko bat (8); hiztegi entziklopedikoa (31); hiztegi entziklopedikoak (7); hiztegi entziklopedikoan (6); hiztegi entziklopedikoaren (13); hiztegi errimatua (4); hiztegi eta (10); hiztegi eta gramatika (4); hiztegi hau (5); hiztegi hori (7); hiztegi subjektiboa (8); hiztegi subjektiboa n (5); lur hiztegi (5)

azkuek bere hiztegian (5); azkueren hiztegiak (4); bere hiztegia (4); bere hiztegian (17); deabruaren hiztegia (4); eta hiztegia (16); eta hiztegian (4); eta hiztegiaren (5); eta hiztegietan (4); euskal hiztegia (24); euskal hiztegiak (6); euskal hiztegian (14); euskal hiztegietan (5); euskara hiztegia (7); hiztegia egin (5); hiztegia eta (7); hiztegia ez (6); hiztegia hartu (5); hiztegiak eta (8); hiztegiak ez (5); hiztegian begiratu (4); hiztegian ere (4); hiztegiaren arabera (4); hiztegiaren egilea (5); hiztegira jo (7); hiztegira jo dut (4); meteorologia hiztegian (4); nire hiztegian (4); orotariko euskal hiztegia (20); orotariko euskal hiztegiak (6); orotariko euskal hiztegian (6); portugesezko hiztegia (7); sinonimoen hiztegia (4)


hiztegigile 1 iz hiztegigintzan aritzen den pertsona.

Hitzarekin bueltaka dabil hiztegigilea, asmatu ezinik.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 72. orr.

Hiztegigileak laguntza beharko balu ere, horra adore hitzaren definizioa.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 23. orr.

Protagonista Iñaki Abaitua duk, idazlea eta hiztegigilea.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 86. orr.

Idazle eta itzultzaile askok eta hiztegigile guztiek aitortzen dute Plazido Mujikak egindako lanaren balioa eta garrantzia.  Berria - Kultura   2006-04-16

Aurreko hiztegigileek hitzari buruz idatzitakoaren bilduma. herria¬

2 (izenondo gisa)

Nere lankide hiztegigileentzat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 209. orr.


hiztegigintza 1 iz hiztegiak egiteko antzea, hitzen biltze, sailkatze eta azterketa. ik lexikografia; lexikologia.

Egia da, bestalde, hiztegigintzan dauden joera berriagoak saiatu direla Landucchiren hiztegiari duen dudagabeko garrantzia aitortzen.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 140. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik lexikografiko.

Lexikologia eta hiztegigintza arloan egin du lan batik bat.  Berria - Kultura   2006-02-25

1983. urtetik hona, euskaltzain urgazle izan da, eta Jagon sailean ez ezik, Iker sailean egin du lana, Hiztegigintza batzordean, hain zuzen.  Berria - Kultura   2006-05-03

Hiztegigintza hizkuntzaren historiaz eta gehiagoz gogoeta egitea.  Herria   2001-09-27


hiztegiño iz hiztegitxoa.

Ordurako hasia nintzen ni koaderno txiki batean hiztegiño bat osatzen.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 55. orr.

Anjel Lertxundi idazleak, bere ohiko ironiaz, honako hiztegiñoa osatu zuen Opuseko Fakultatean hezitako berriemaile horren inguruan [...]: Egia erdiaren maisua eta gezur osoaren doktorea.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 140. orr.

Hogoita-zortzi kapitulu eta hiztegiño bat, Xuberoko hitz batzueri aiseago ohartzeko.  Herria   2004-04-22


hiztegitxo iz hiztegi txikia.

Berari euskaraz hitz egiteko eskatzen zigun, eta hau eta beste galdetzen zigun, pixkanaka-pixkanaka hiztegitxo bat eta gramatika bat osatuz joateko.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 31. orr.

Horregatik ematen dugu hiztegitxo hau, zenbait hitzen azalpen laburra eginez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 59. orr.

Zer ikasi ote duzu hamabost urteotan, konturatzeko orduan literalki ulertzen zenituela gauzak, itzuli egiten zenituela barne hiztegitxo lineal baten bidez. Kandido Izagirre fraile hitz-biltzaile finak bere Urretxu aldeko hiztegitxoan.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 97. orr.


hiztun 1 iz hizkuntza-erabiltzailea.

Hauei [aditu gonbidatuei] ere baldintza bi eskatu behar zaizkie ezinbestean: hizkuntza ondo jakitea eta hiztun trebe izatea.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 178. orr.

Hiztun ona eta kontatzaile egokia.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 91. orr.

Hiztun oso ederra dut neure lagun hau.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 127. orr.

Osaba hitz egin zale eta hiztun bikaina izan baita beti.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 128. orr.

Asko dira Arrasate inguruan ezagutu ditudan hiztun ezinago egokiak.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 62. orr.

Hiztun eztia, errekastoaren zurrumurrua bezalakoa, ezpainetan baino begietan irriñoa distiratzen zitzaiola.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 146. orr.

Beste etxebizitzan Tomas Osoro bizi da, gizon alaia eta hiztun dotorea.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 62. orr.

Hitzak pisatzen ikasi duen hiztun dotore doktoreak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 73. orr.

Hiztun eskasa izan naiz ni beti eta hala naiz orain, zu agertu ondoren ere.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 152. orr.

Hiztun aldrebesa zinen, inon aldrebesik bazen.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 74. orr.

· Ez zara telefonozko hiztun peto horietakoa: askoz adierazkorragoa zinen idatziz, eta sueltoago aritzen zinen aurrez aurre.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 41. orr.

2 (hizkuntzalaritzan)

Horrela, gramatikak hiztunen jokabidea islatzen du, eurek ere perpaus berrien kopuru amaigabea sor eta uler dezaketelako, nor bere esperientzia mugatutik abiatuz. Beraz, hizkuntza, hiztun bakoitzarengan dagoen zerbait da, nahiz guztiena den.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 33. orr.

Komunikazioa eten egiten da hiztun-entzuleek elkarri ulertzen ez diotenean.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 162. orr.

Gainerako hizkuntzetako hiztunok ez dugu ikasten bokal sudurkariak berariaz egiten, ez dugu ikasten bokal sudurkariak hautematen.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 96. orr.

Hiztun helduak haurtzaroan moldatu den hizkuntzaren ahoskera du. Hiztun ingelesek [...] ez dute [p] / [ph] desberdintasuna bereizten; thailanderaz berriz ez dago nahasterik, esanahia bereizteko erabiltzen baitira.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 48. orr.

Hizkera eredu batek gizartean arrakastarik izango badu, bizirik egon behar du, eta zenbat eta bizitasun handiagoa izan, hau da, zenbat eta hiztun gehiagok erabili, orduan eta hobe.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 32. orr.

Hiztunen eguneroko jardunean.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 62. orr.

3 hizkuntza jakin batez mintzatzen dena.

1800.ean, adibidez, bost edo sei ehun mila euskal hiztunetatik 160.000 edo euskaradunen herena, nonbait han, bizi zen Iparraldean.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 120. orr.

Irlandako ingeles hiztuna, dublindarra.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 89. orr.

40.000 hiztun inguru duen erromantxeraz poesia idazten duen artzaina.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 129. orr.

• 4 izond mintzatzen dena.

Gizabanako hiztun guztien artean zeinek du era honetako hizkuntzan hitz egiteko eskubidea?  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 60. orr.

Subjektu hiztuna eta bere solaskideak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 113. orr.

Tximino hiztunaren lehen esaldia.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 170. orr.

Hegazti hiztunen historia luzeko lehenengo loro punka zen Nofutur.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 27. orr.

-Loro hori ez dun hiztuna, berritsua baizik!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 33. orr.

Euskal poeta guziak baino poetago iruditzen zait horretan gure lur hiztuna.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 98. orr.

Ez zituen irakurtzen unikornioak agertzen ziren liburuak, ez kilker jakadunak, arrautza hiztunak, ipotx miresgarriak, edota elefante hegaldariak agertzen zirenak ere.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 28. orr.

Esku batzuk luzatu dira kutxa hiztunari buruz.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 20. orr.

Diktadore Handia izan zen komediantearen lehen film hiztuna.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 28. orr.

5 erraztasunez edo trebetasunez mintzatzen dena; asko hitz egiten duena.

Ez zen gizon hiztuna.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 114. orr.

Eta hiztuna zen, izugarri hiztuna: lehenengo unetik eroso sentiarazi gintuen.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 110. orr.

Berez ere hiztuna izaki, sudurra zikintzen zuenean sekulako jarioa izaten baitzuen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 49. orr.

Hiztuna da gidaria.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 39. orr.

Agian horregatik zen hiztuna, hitz egin ahala bere espiritua -motor baten moduan, pentsatzen zuen- berotu egiten zelako.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 239. orr.

Niri ere gustatzen zait jende hiztuna.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 128. orr.

Jende hiztun jakituna ur-axalean kinkirrin ergelean nekatzen den harri xapalaren pare da.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 18. orr.

· Zorayda Arrarasen aho hiztun eta mutuen tenpluetan trabatzen eta katigatzen, aurrera adina atzera.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 231. orr.

6 (adizlagun gisa)

Hiztun zegoen boxeoaren inguruko hizketaldiaren ondoren, eta ni zirikatzeko gogoz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 73. orr.

Aita ere hiztun zegoen egun hartan, ohi ez bezala.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 98. orr.

Sukaldean ari ginen bitartean, eta gero afaltzerakoan, oso hiztun ibili zen Adela.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 84. orr.

Zoriontsu eta hiztun sentitu zen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 104. orr.

Amona bat hurbildu zitzaigun, argi, hiztun.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 51. orr.

7 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hiztun senak esaten dionaren arabera.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 213. orr.

Bertsolaritzak gure hiztun komunitatean duen lekuaren ikuspegi orokorra.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 36. orr.

Gutako bakoitzaren adimen murritzaz gain, susmoa dut gure hiztun erkidegoa ere ez ote den txikiegi, Mitxelenak emandakoa behar bezala neurtzeko.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 21. orr.

Hiztunek hotsak ahoskatzen ditugu eta hotsak entzuten ditugu, baina fonemak bakarrik existitzen dira gure hiztun kontzientzian.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 81. orr.

8 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ongi argitutako gauza da, jaiotzetiko gorren kasuan (keinu-hiztun baldin badira, bereziki), ikusmenerako birmoldatzen direla garuneko entzumen-aldeetako batzuk.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 147. orr.

9 sabel-hiztun

Sabel-hiztuna da Kapitain Fracassa eleberriko Gerald D.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 97. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baino hiztun (4); da hiztun (9); dira hiztun (3); duen hiztun (3); ere hiztun (3); eta hiztun (20); eta hiztun bikaina (3); euskal hiztun (8); ez hiztun (3); gure hiztun (3)

hiztun aparta (3); hiztun arruntak (3); hiztun asko (4); hiztun batek (3); hiztun baten (4); hiztun bati (3); hiztun batzuek (3); hiztun berriak (3); hiztun bikaina (6); hiztun egokia (3); hiztun eta (4); hiztun gehiago (3); hiztun gutxi (3); hiztun gutxiago (4); hiztun guztiak (3); hiztun guztiek (7); hiztun guztien (5); hiztun horrek (5); hiztun horren (3); hiztun jakin (3); hiztun kopuru (3); hiztun kopurua (4); hiztun multzo (3); hiztun on (3); hiztun ona (8)

oso hiztun (4); subjektu hiztun (5)

baino hiztunago (4); da hiztunak (5); da hiztunaren (3); errusiera hiztunak (4); eta hiztuna (3); eta hiztunak (7); euskal hiztunak (10); hiztuna da (5); hiztuna eta (4); hiztuna ez (4); hiztunak eta (5); hiztunak ez (6); hiztunaren ahoskera (3); ingeles hiztunak (8); oso hiztuna (7); parsel hiztuna (3)

baina hiztunek (3); da hiztunen (3); diren hiztunen (3); du hiztunen (5); eta euskal hiztunek (3); eta euskal hiztunen (3); eta hiztunek (4); eta hiztunen (3); euskal hiztunei (7); euskal hiztunek (5); euskal hiztunen (26); euskal hiztunen eskubideak (5); euskal hiztunon (3); euskal hiztunontzat (3); hiztunek ez (6); hiztunek ez dute (3); hiztunen artean (6); hiztunen arteko (4); hiztunen eguneroko (3); hiztunen eskubideak (6); hiztunen hizkuntza (3); hiztunen kopurua (4); hiztunen multzoa (4); mendebaleko hiztunek (3)


hiztxo iz adkor hitza.

Azken hiztxo bat: [...].  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 30. orr.

Beste hiztxorik ez.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 108. orr.

Zakurrari maite-hiztxo batzuk esaten.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 134. orr.


hobari (ETCn 1.015 agerraldi; orobat obari ETCn 8 agerraldi) 1 iz soldatari gehitzen edo zergari kentzen zaion diru kopurua.

Begira, lagunok, kontua zera da -esan zuen goraki Joe O´Keefek, aurpegia gorri eta izerditan blai zuela-: hobarien kontu hori aurrera aterako dugu ala ez?  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 387. orr.

Erasotutako emakumeak kontratatzen dituzten enpresek hobariak jasoko dituzte.  Berria - Euskal Herria   2004-10-08

Industria politika guztiz zorrotz baten bidez, inportazioen kontrolean, aurrekontu-laguntzetan, hobarietan eta kredituaren esleipenean oinarriturik batez ere.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 122. orr.

Hobariak enpresaburuei: Urtea bukatu artean finko bihurtzen duten aldi baterako langile bakoitzaren truke 800 euroko hobariak jasoko dituzte enpresaburu. herria¬

RNWtik 59.000 euroko soldata eta hobariak jaso zituela onartu zuen.  Berria - Mundua   2004-12-23

Lanaren errendimenduko hobaria 4.177 eurotik 4.500 eurora igo da.  Berria - Mundua   2006-04-05

Akzio bakoitzak 51,08 euroko obaria izango du.  Berria - Kirola   2006-01-03

Asko saltzeagatik jasotzen zituen komisio, hobari eta gainerakoekin.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 283. orr.

Hobari fiskalen egitura sakonki berraztertu behar da.  Berria - Harian   2006-01-11

2 nork bere ondasunetan edo egoeran izaten duen hobekuntza.

Sortzaileak gizakiari isuri zion adimena, goren hobaria ematen diona.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 45. orr.

Girien bandoa hautatuko zuten ofizioko militarrei, graduak eta hobariak bermatuko zitzaizkiela.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 256. orr.

Elkar abeniturik egin ordez kalkuluen arabera egiten diren eztei hobarizko deitu horiek, eta non oro hobariaren arabera hitzartua baita alabaina, gostuak eta izaerak salbu, ez ote dira egunetik egunera usuagoak bilakatzen ari zaizkigun eskandalu horien sorbururik emankorrenak?  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 315. orr.

3 etekina, irabazia.

Horrez gain, lan errenten hobariak hobetu direla gaineratu zuen, baita ezinduenak ere.  Berria - Ekonomia   2004-04-24

· Horregatik guztiagatik, denboraren hobaria da agian Mikel Lasa eta bion paseo gautar haren eszena aberastua.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 121. orr.

Hobarien ugaritasun miresgarria Berak guri opari eman diguna.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 88. orr.

On eginaren hobaria, esan ohi den bezala.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 154. orr.

4 oparia.

Hantxe neroan nik nire nabigazio-tresnen kutxatxoa, Zubiaur maisuaren hobaria.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 28. orr.

Agirrek hobariz emana zidan liburuko orrietan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 23. orr.

5 hobari egin oparitu.

Luzianek hobari egin zidan jakanarru dotorea aldean eta diruen poltsatxoa haren sakelan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 349. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta hobariak (3); hobari egin (3); hobari horiek (3); hobariak jasoko (3); hobariak jasoko dituzte (3)


hobbestar (orobat hobbesiar) iz T. Hobbes-i dagokiona.

Hutsegitea litzateke, gerra-estatuaz gizarte-estatuaz baino lehenago hitz egiten denean, norbaitek zentzu hobbestarrean hartuko balu, aurretiko erantzukizun eta betebeharrik ez balitz bezala, konturatu gabe gerra giza natura ustelduaren eta zigorrik ezaren ondorioa dela.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 25. orr.

Tönniesen ustez, bada borondate arrazional eta instrumentala (hobbesiarra) tramankulu politikoak, enpresak, batzarrak eraikitzera eramaten gaituena, eta beste bat emozionala eta afektuzkoa, herri, nazio, komunitate, leinu eta etniekin identifikatzen gaituena.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 20. orr.


hobbit iz gizaki itxurako izakia, J. R. R. Tolkien britainiar idazleak sortua.

Hobbita naiz, eta ez naiz batere ausarta, noizbehinka eta halabeharrez ez bada.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 16. orr.

Zaldizko bat hobbitari hurbildu zitzaion eta belarrira hitz egin zion.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 88. orr.

-Bihotz-bihotzez onartzen ditiat -esan zuen erregeak eta, esku luze eta zaharrak hobbitaren ile gaztainkaren gainean pausatuz, bedeinkapena eman zion.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 53. orr.

Pippinengana hurbilduz, ondoan gelditu eta hobbitaren sorbalda beso batekin bildu zuen, leihotik so egiten zuen bitartean.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 29. orr.

Hobbitak barrez hasi ziren, eta katiluak zurrutada batez hustu zituzten.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 324. orr.

Ahots bizi batek hobbitaren amesgaiztoa eten zuen, ezustean.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 164. orr.

Hildako hobbitak, guztiak batera, muinoaren magalean ehortzi zituzten.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 371. orr.


hobby iz aisialdietako zeregina; atsegin hartzeko egiten den lana.

Askotan horrek amorratu egiten nau, niretzako idaztea hobbya izango balitz bezala, edo Haur eta Gazte Literatura lantzea zerbait "polita, inuzentea eta bitxia" izango balitz bezala hartzen dutelako.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 82. orr.

Jauntxo bat bezala bizitzen hasi zen don Justo Gramatikaria, bere hobbyari ekiten ziola: gramatikari.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 43. orr.

Bere betiko hobbya Ogam (marratxoz egindako idazkera famatua) dezifratzea zenez, horrixe ekin zion; zeltar hizkuntzaren bidez, jakina, zeren euskararen bidez aritzea arlotada iruditu baitzaie zientifiko gehienei oraintsu arte, hala dio berak.  Berria - Kultura   2004-07-02

Ala hobbytzat ote zuen akaso argazkilaritza.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 53. orr.


hobe 1 izond on izenondoak -ago erkaketa atzizkia lotzen zaionean hartzen duena era. ik hobeto.

Egoera batzuetan, formulak erabiltzea hobea zen, zintzoagoa.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 181. orr.

Colombotarrak hobeak dira.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 70. orr.

Barrualdean bizi ziren kitirarrak gehiago ziren, eta hobeak, borrokan zailduak, hala gurdiz nola oinez.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 48. orr.

Maite izatea hobea da, ikaragarria da, ordea.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 196. orr.

Basati horiek jende hobea dira.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 68. orr.

Aspaldian han zirenen arabera, jatekoa hobea zen, presoak hobeki tratatuak ziren.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 122. orr.

Laster erabakiko diat bietan zein den hobea.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 54. orr.

Nabarmen hobea zen Stephenen marrazkia.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 227. orr.

Mila bider hobea da zaldiak heztea eta bakoitza hamar mila dolarretan saltzea!  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 28. orr.

-Aro hobea izan balitz, Magali, joaten ahalko ginen itzuliño baten egiterat horrat norabait.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 93. orr.

Hobetu bai, pixka bat hobetu zitzaion ikusmena: finkapen hobea zuen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 149. orr.

-Itxura hobea zenuen ikusi zintudan azken aldian.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 335. orr.

-Zuek ez duzue nik baino atarramentu hobea.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 41. orr.

Stephenek zorte hobea izan zuen, nolabait.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 196. orr.

Barne-integrazio hobea lortzeko helburuaz.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 108. orr.

Ur gutxiagorekin eztainu gehiago dago eta, beraz, etekin hobea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 248. orr.

Ez bainaiz ni neure gurasoak baino hobea.  Elizen arteko biblia   1 Erg 19,4

Eta jateko modukoak prestatzen ditu [batatak], jateko modukoak baino hobeak.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 86. orr.

Nire semeak horiek baino opari hobeak ekar ditzan.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 219. orr.

Ez dakigu zer den zoriontsu izatea baino zori hobea den zera hori.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 131. orr.

Ona zen; Chessman menderaezina baino are hobea.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 38. orr.

Belar hori nik uste baino hobea da.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 173. orr.

Inor baino hobea bere generoan.  Berria - Kultura   2004-08-07

Behia baino hobea txala, eta antxumea akerra baino.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 22. orr.

Zein izan daiteke bizitzarako arau hobea erabilgarritasuna baino, bizitza bera handitzea baino?  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 179. orr.

Plazaren erdian bazen bidegurutze bat garai hobeak ezagutu zituena.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 275. orr.

Edozein eskualde ala herritan aurkitzen ditugu jende onak, hobeak eta bikainak, gaiztoak, gaitzagoak eta sordeisenak, baina haiek guztiak, salbuespenik gabe, maitatu behar ditugu, Ameriketara joan zen, sorterrian ukatzen zitzaion bizimodu hobearen bila.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 215. orr.

Nik zerbait hobea merezi dut.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 138. orr.

Gauza natural izenekoek sekula baino fama hobea irabazi dute gaur egunean.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 197. orr.

Larunbateko ere etzela aro hobearen mentura handirik.  Herria   2002-08-15

-Etxean zagok -Charlyk erantzun-, inor garbitzeko egokiera hobeen zain.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 19. orr.

Sari hobe baten ustetan noski.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 75. orr.

Mundu hobe baten fede hilezkor harekin.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 78. orr.

2 (adizlagun gisa) hobeto.

Hobe esan, tristatuko lirateke denak, bat izan ezik.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 19. orr.

3 hobeago hobea

Pentsatua nuen baino etekin hobeagoa emango diogu ardoari.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 335. orr.

-Ba, ba, aise hobeago da hori ezenez-eta ene kalaka.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 57. orr.

Eta serioa izanda, zer litzateke, okerrago ala hobeago? aukera gehiago eta hobeagoak ematen zizkiotelako.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 56. orr.

Besteak bezalako auzo bat zen hura, iragan hobeago baten aztarnak zituena.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 173. orr.

Bizitza hobeago baten itxaropena.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 211. orr.

Erabaki zuen Tari-Bari jatetxera sartu beharrean beste jatetxe hobeago batera sartuko zela.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 16. orr.

Goraltxatu duela beste bi dohain hobeagoz eta handiagoz.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 77. orr.

Buruan irudikatzen nuen etorkizuna ez zen sekulakoa, baina bai bizitzen ari nintzena eta Angelorekin espero nezakeena baino hobeagoa.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 226. orr.

Izana nauk hau baino hotel hobeagotan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 117. orr.

Saio gero eta hobeagoetan.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 31. orr.

Uste nuen printzesak taberna hobeagoren batera joango zirela.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 214. orr.

Behar bada gizon hautaketan mutur finegia izan zen, eta arrain arrunta baztertu zuen, hobeago edo perfektuagoaren menturan.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 11. orr.

Garai hobeagoen esperoan.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 274. orr.

Hura baino hobeagorik deus ez dagoela jakinda.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 117. orr.

Axaleko dotorezia lehenetsiz, gu ilustratuok baino mila aldiz sen hobeagoko euskara zerabilten hiztun asko lotsarazi eta mututu ditugu.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 62. orr.

· Ukaezina da bat-bateko bertsolaritza askoz hobeago egokitzen dela, xedez eta izatez, genero honen deskripzioan beste ezein literatura-generotan baino. ik beherago 9.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 178. orr.

Zenbat eta hobeagoa izan administrazioa, orduan eta gehiago kentzen du giza arbitrariotasuna.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 73. orr.

4 hobekosup_1 izlag

Berori bezalako gizon bat, izen onekoa, izan hobekoa eta horren buru argikoa.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 99. orr.

Zorte hobekoa zara, nire aldean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 120. orr.

Oporraldi zorioneko eta eguzkitsu eta eguraldi hobeko baterako pronto egon behar dugula. -Segur, zure amak hobeko zuen zuri aipatu gabe bederen ez balio zure helbiderik eman!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 331. orr.

Sena sendotzea, eta osasun eta kalitate hobeko euskara egitea.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 244. orr.

Arratsalde hartan, ohi baino umore hobekoa zirudien Jacquesek.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 50. orr.

Kalitate ezin hobekoa zen xanpaina.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 503. orr.

5 hobekosup_2 ik beherago 16.
6 hobexe ik hobexe.
7 aise hobe ipar

-Egia duzu, Josepe, holako aro hitsarekin kanpoan ahal bezain guti ibilirik aise hobe!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 93. orr.

Gisa batez aise hobe funtsean ez baitzinen enekin...  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 123. orr.

Baina, halere, lehen bai lehen egitea aise hobe.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 173. orr.

Esperientzia batzuk baino hobe, aise hobe, heriotzea.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 209. orr.

8 askoz ere hobe

Uste dut askoz ere hobe izango duzula niregandik jakiten baduzu.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 190. orr.

Askoz ere hobe sentituko nintzen hemen zaindaritzan egotera beharturik ez bageunde.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 39. orr.

Zure egoera ona zen, oraingoa baino askoz ere hobea.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 539. orr.

Aldarte askoz ere hobe batez zegoen aita.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 42. orr.

9 askoz hobe izond

Eta orgasmo askoz hobeak ere izan nituen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 98. orr.

· "Hara", esango dio, "askoz itxura hobea duzu".  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 39. orr.

-Eskerrik asko -esan zion Joxe Marik petrikiloari, askoz itxura hobearekin-.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 14. orr.

Jesusen jaitsierakoa baino askoz lezio hobea izaten zen hura.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 301. orr.

· adlag -Bai, zuk segi zeurean -esan zion Ronek-, askoz hobe guretzat.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 150. orr.

Tira, adiskidea, askoz hobe huke hau guztia argituko bahu behingoz.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 30. orr.

Askoz hobe duzu hitzik ez ematea, emaniko hitza ez betetzea baino.  Elizen arteko biblia   Koh 5,4

Hipotesien eremu zingiratsuan ibiltzea baino askoz hobe da isilik egotea.  Berria - Kirola   2004-10-21

Calo hizkuntzak baino askoz hobe gorde ditu erromantxeraren erroak eta gramatika.  Berria - Harian   2005-11-17

10 ezin hobe izond

Egun ezin hobea norberaren baitara biltzeko.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 45. orr.

Bide ezin hobea.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 15. orr.

Itxura, berriz, ezin hobea.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 9. orr.

Albiste ezin hobeak izan ziren handik hilabete batzuetara.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 74. orr.

Buruaren lasaigarria eta bizitzaren aringarria izateaz gain, afrodisiako ezin hobea duk.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 70. orr.

Osaba mediku ezin hobea zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 31. orr.

Kotxea arras berria eta arras ona zen; behorrak, ezin hobeak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 57. orr.

Hala ere, ez zen kezkabide noiz, non eta nola lor zitekeen errepublika ezin hobe hori.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 218. orr.

Bizi guzia han egonen baitzara ardo ezin hobe eta azkar haien menpe.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 58. orr.

Haren eta beste neska guztien ezkerreko erdia frantses produktu ezin hobe batez margoturik zegoen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 233. orr.

Arras ontsa joan da gure kermeza aro ezin hobearekin.  Herria   2003-07-10

Ulertzen dut orain bere eginkizunaren emaitza ezin hobeaz ari zela gozatzen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 188. orr.

· Ziurtatu nion ezin sasoi hobean nengoela.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 96. orr.

· adlag Markagailuko tarteak ezin hobe islatzen du lehiaren nondik norakoa.  Berria - Kirola   2004-08-11

Ligaxkan ezin hobe jokatu du.  Berria - Kirola   2004-12-24

Azken urtetako argazkiak eta bideoak ezin hobe ipinita harrigarria den eraikuntzan.  Berria - Kultura   2004-03-11

11 ezin hobeago izond

Presook Euskal Herrian bildu eta gure estatus politikoaren onespena aurre-baldintza ezin hobeagoa izango da edozein prozesu abiatu ordurako.  Berria - Euskal Herria   2004-12-12

Bigarren partea AZKONA taldeko paiasoekin giro ezin hobeagoan sartu gira.  Herria   2001-04-12

· adlag Blokeko ama batek ezin hobeago azaldu zuen egoera: “Egunero gure umeen kontrako ehiza sasoia da”.  Berria - Mundua   2004-12-22

12 hainbat hobe

Hainbat hobe etxean gelditzen bazarete!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 25. orr.

"Pays" baldin bagara euskaldunak, hainbat hobe guretzat!  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 41. orr.

Tira, hainbat hobe bientzat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 132. orr.

Berorrek aipaturiko uharte horietakoren bat eman nahiko balit, eskerrik asko eta hainbat hobe.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 109. orr.

Zenbat eta "naïfago", hainbat hobe, nonbait, berarentzat.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 161. orr.

Hainbat hobe! -zioen Alcide Jolivetek bere artean-.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 402. orr.

13 hobe behar iz

Gure hobe beharrak izango du zerikusirik berogailua ez piztearekin.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 48. orr.

Nire hobe beharrak eraman zuen Zuzendari txit agurgarria niri walkmana galaraztera, eta arestian esanda dago zein zordun natzaion.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 50. orr.

Bi-biak bihotzez maite omen dituzten arren, ama zaharra etxean eta demokrazia parlamentuan sartzen dituzte, haien hobe beharraren aitzakian, baina beren hobe beharrez.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 70. orr.

Zeruak ez du habe beharrik, / munduak bai hobe beharrik.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 61. orr.

14 hobe beharrez (orobat hobebeharrez g.er.)

Hobe beharrez, bada, iraulikatu zen nagusiaren alabarekin bulegoko tapizaren gainean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 72. orr.

Hatzak ere gurutzatu egiten genituen, hobe beharrez, badaezpada ere.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 46. orr.

Norberaren ustez, hobebeharrez noski, nahiz beti asmatu ezin.  Berria - Ekonomia   2006-04-21

Demagun editore lagunak, hobe beharrez, ez sartzeko gomendioa egiten diola.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 201. orr.

Gezur arina litzateke, hobe beharrez errana.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 83. orr.

· Walkmana debekatu dit, eta eskerrak eman behar dizkiot, nire hobe beharrez jokatu baitu horrela.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 40. orr.

Eroak onartu beharko zuela gaineratu zuen, bere eta besteen hobe beharrez.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 41. orr.

Hain urte gutxian, kausaren onerako eta errepublikaren hobe beharrez, hainbeste aurreiritzi, hainbeste kate zentzugabe hausten jakin izan duen herriari ez zaio batere kostako jainkoaren mamua sakrifikatzea, erregearena baino hutsalagoa baita.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 357. orr.

· Nire hobe beharrezko digestioaren mesedetan galarazten didate siesta.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 50. orr.

15 hobe-ezin (orobat hobezin) ezin hobea.

Nahiz eta eguraldia hobezina izan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 345. orr.

Eta larunbateko manifestazioa «lan horretarako aukera hobe ezina» delakoan, bertaratzeko deia egin die herritar guztiei.  Berria - Harian   2006-03-25

Marrazkia hobezina zen, akatsik gabekoa, irudiak ezin hobeto margotuak eta amaituak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 194. orr.

Anitzek, alabaina, argumentatu ohi digute honela: Jainkoaren izaera hobezinaren ezinbestekotasunetik baldin badatoz gauza guztiak, nondik bada heldu zaizkigu Izadiaren horrenbeste huts egite?  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 115. orr.

16 hobe izansup_1 (etorkizuneko formetan, hobe izango eta hobeko) da ad

Hala ere, hobe da esku-hutsik lasai bizi, esku beterik neketan baino. -Hobe da zuretzat inor ez ezagutzea.  Elizen arteko biblia   Koh 4,6

Hobe zen lasai egotea eta gauzak nola bideratuko ziren ikustea.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 76. orr.

Baina grinari eutsi ezin badiote, ezkon daitezela; hobe da ezkontzea sutan egotea baino.  Elizen arteko biblia   1 Ko 7,9

Hobe ote zen, ordea, denak eramatea?  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 37. orr.

Hobe izango da leihoetatik patiora bota, eta, pila bat eginda su ematea.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 29. orr.

Hobe izango zen amore ematea.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 72. orr.

Hobeko da kontaeran "adiskideak" esatea, gure herriko ohitura ederra den bezala.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 20. orr.

Isil zaitez, Nizias! hobeko zen beharbada Bagdad aldean egongo bazina tenore honetan, bake apurra nuke behintzat.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 123. orr.

Portugaleko Inkisizioan apur batez lan egina nuenaz geroz, hobeko zela nik epailegoan ihardutea.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 222. orr.

Badakit azkenean baietz esanen duzula: hobe litzateke berehalakoan onartzea.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 31. orr.

17 hobe izansup_2 du ad

-Hobe dut laster joatea, Petunia, Margeren trena hamarretan iritsiko da eta.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 20. orr.

Hobe nuen etxean geratu.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 5. orr.

Hobe dugu non zabiltzan jakitea...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 43. orr.

-Hobe dugu behera joatea; badakizue, bost minutu barru hasiko da festa.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 131. orr.

Berandu da, Molly, hobe dugu gora joatea...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 59. orr.

Hobe luke errotarri bat lepotik lotu eta itsasora amilduko balute.  Elizen arteko biblia   Mk 9,42

Nik ere hobe nuke ipurdia horrela banu.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 166. orr.

Hobe dut hil, bizi baino!  Elizen arteko biblia   Tb 3,6

Hobe dugu borrokan hil, gure herriaren eta santutegiaren hondamendia ikusi baino.  Elizen arteko biblia   1 M 3,59

-Ez dakit hobe duzun sinestea edo ez sinestea, baina guk ez genuen aukerarik izan.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 158. orr.

Txitxikov ohartu zen hobe zuela beste funtzionariorik ez aipatu, eta gogoratu zen Sobakevitxek ez zuela gogoko inori buruz iritzi onik ematea.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 147. orr.

Esango diot alfer hutsa dela, eta hobe lukeela lan egin eta ez amaginarrebaren kontura bizi.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 112. orr.

Hobe izango dut, bai, bostekoa ematea, beste edozeini emango niokeen bezalatsu.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 26. orr.

Gaizo Perben, hobeko zuen ixilik egon balitz!  Herria   2004-04-01

-Segur, zure amak hobeko zuen zuri aipatu gabe bederen ez balio zure helbiderik eman!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 131. orr.

Hobe izango dut, beraz, atal berezi bat zabaltzea, laburra bada ere.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 46. orr.

Isiltzea dut hobeko.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 299. orr.

Iruditzen zitzaion hobeko zuela sortzean berean hil izan balitz, anaia hilorteginaren pare.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 220. orr.

Ez dakizu erratzari begira gelditu behar duzun (badaezpada), edo ez ote duzun hobeko handik lehenbailehen alde egitea (badaezpada).  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 174. orr.

-Josepe, hobe diagu hemen gelditurik.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 41. orr.

18 (aditza ezbaturik)

Hobe lehenbailehen ekitea lanari.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 110. orr.

Hobe feaziarren artean geratu izan banintz!  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 94. orr.

Hobe ezpaltxo bat ekartzen baduzu.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 189. orr.

Hobe Andrés ere ez balego, bakarrik egoteko beharra duzu.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 95. orr.

Hobe erran ez banio.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 360. orr.

Hobe Jaunaren eskuetan erori, haren errukia handia baita, giza eskuetan erori baino. Hobe negarra, irria baino.  Elizen arteko biblia   1 Kro 21,13

Hobe ogi-puska gogor bat eta lasaitasuna, etxean festa eta liskarra baino.  Elizen arteko biblia   EsZ 17,1

-Hobe zu ezezagun bat baino.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 191. orr.

Hobe desiratzen dena ikusi, ikusten ez dena desiratu baino.  Elizen arteko biblia   Koh 6,9

Berandu hobe, inoiz ez baino.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 164. orr.

Hori egin baino hiltzea hobe.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 24. orr.

Hobe sufritzea ezen ez hiltzea, hori da bizidunen lelo gorena.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 78. orr.

Hobe ez pentsatzea.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 74. orr.

Hobe honela.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 90. orr.

Bost hilabete geroagoko beste [argazki] bat daukat eskuan, gehien interesatzen zaidana, edo hobe, gehien behar dudana nire bizitzaren kontaerarekin jarraitzeko.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 136. orr.

Penitentzia da ona zaigunetik kentzea, eta zenbat eta gehiago kendu, hobe.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 75. orr.

Zu lehorrekoa zara, zuk ez dakizu, hala hobe-ta, zer den emakume gazteak beltzez ikustea hiru eta lau hankagorrirekin arrain eskean deskargan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 35. orr.

Idazten ari naizen gauza irakurtzen duenak ez balin badu ulertzen, hobe segur!  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 90. orr.

19 hobe segur ipar

Hobe segur itxaropen lore hori ez haatik zimiltzerat uztekotan, holako sailetan ere aroa batzuetan kanbiakor izaiten baita...  Herria   2005-05-12

Hobe segur, eta segi aintzina.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 90. orr.

Hori egia balinbada, hobe segur!  Herria   2003-03-10

Idazten ari naizen gauza irakurtzen duenak ez balin badu ulertzen, hobe segur!  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 90. orr.

20 hobe segurki ipar

Ortzeguneko mezan ere bazen jendea ontsa, hobe segurki, deneri plazer egiten baitu jendea ontsa segitzen ikustea besta buru horietan.  Herria   2004-01-01

Errekontrua gertatu denean nehor ez baitzen, hola hobe segurki!  Herria   2001-01-11

Hobe, hobe segurki ez badira eneatzen... dio bere baitan.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 31. orr.

21 hobera egin

Giroak hobera egin du.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 69. orr.

-Nago zure egoerak hobera egin duela honezkero.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 508. orr.

Geroago, aitaren negozioek hobera egin zutenean, bizimodu burgesera itzuli ginen.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 96. orr.

Horrek esan nahi du Stanleyk hobera egin duela, berriz bizitzen hasi nahi duela.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 193. orr.

Nahiz eta egunero eguzki lorearen pipitak irentsi, ez zuen hobera egiten batere alabak.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 90. orr.

Ongi iruditzen bazaizu, gera zaitez nirekin, eguraldiak hobera egin arte.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 629. orr.

Dena dela, urte horren amaieran hobera egin zuen haren osasunak -hala gorputzarenak nola arimarenak- eta berrio ekin zion lanari.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 11. orr.

Agurearen osasunak, ostera, ez zuen hobera egin eta handik gutxira hil zen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 148. orr.

Gaixotasunak hobera egiten die garuneko akromatopsia bereganatua duten batzuei, baina ez guztiei.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 50. orr.

22 hobera ari izan

Frantzian ere ez dira hobera ari, bozkatu dituzten Judioen Estatutuari buruzko bi legeekin.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 95. orr.

Denborarekin, Hutx hobera ari zen nabarmenki eta taldean bere ohiko tokia hartu zuen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 31. orr.

Ez nintekeen hari fida pausu luzamen zenbaiten ardiesteko gorputzaldi osoa hobera ari zitzaidan.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 62. orr.

23 hobera bidean

Oraindik sendotu beharra daukala, baina hobera bidean doala, eta hobeto egongo dela etxean. Hasieran, gorputz erdia paralizatu zitzaion, eskuineko aldea; handik hiru hilabetera, berriz, hoberako bidean jarri zen, itxura batean.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 45. orr.

Zerbitzariak mahaigaineratutako gosariak hobera bidean ninduen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 42. orr.

24 hobera joan

Aitor nezake ez nauela orobat puntu horrek hainbat axolatzen gauzak menturaz hobera doazelako.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 157. orr.

Egoera hobera doa?  Berria - Euskal Herria   2006-02-26

Behar bada hobera goaz.  Herria   2004-12-23

Gizaki modernoa, Berpizkunde garaitik oraintsu artekoa, historia beti hobera doan uste osoan bizi izan da, oro har.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 44. orr.

25 hoberako izan

Dorothyri gertatu zitzaiona hoberako izan zen beretzat eta niri gertatu zaidana hoberako da niretzat.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 197. orr.

Eta gertatzen zen guztia hoberako zela pentsatzen zuen beti.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 190. orr.

Ohiturarik ez aldatzeko, hoberako izan ezean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 397. orr.

· Institutuan matrikulatu, eta hango girora egokitzeak lanak eman zizkidan, uste baino hoberako izan bazen ere aldaketa.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 83. orr.

26 hoberantz egin

Giza generoak hoberantz egingo zuela espero nuen.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

-Aurrerantz eta hoberantz egin behar dituk beti aldaketak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 85. orr.

27 orduan eta hobe

Eta bere hizkuntzako arauak auzokoenak bezalakoak badira, orduan eta hobe.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 189. orr.

Alde egin behar duk, eta zenbat eta lehenago joan, orduan eta hobe. -Zenbat eta lehenago igo trenera, orduan eta hobe -esan zuen.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 102. orr.

Zenbat eta gehiago zabaldu han gertatutakoa, orduan eta hobe han geratu direnenentzat.  Berria - Euskal Herria   2004-06-04

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

agian hobe (28); agian hobe izango (10); aise hobe (8); askoz hobe (40); baina hobe (72); baino hobe (95); baino hobe da (20); balitz hobe (9); beharbada hobe (14); da hobe (28); den hobe (8); du hobe (8); dut hobe (19); edo hobe (41); edo hobe esanda (22); egitea hobe (11); egotea hobe (8); ere hobe (30); eta hobe (193); eta hobe izango (8); eta hobe zela (8); etorkizun hobe (13); ezen hobe (10); ezin hobe (38); hainbat hobe (45); hala hobe (13); hanbat hobe (11)

hobe bai (15); hobe baita (22); hobe bat (37); hobe batean (10); hobe baten (43); hobe baten bila (8); hobe beharrez (63); hobe beharrez ari (8); hobe da (279); hobe da ez (8); hobe dela (110); hobe diagu (11); hobe diat (16); hobe du (39); hobe duela (15); hobe dugu (66); hobe dugula (11); hobe duk (54); hobe dun (8); hobe dut (49); hobe dut hil (8); hobe dute (17); hobe dutela (8); hobe duzu (113); hobe duzue (33); hobe esan (46); hobe esanda (52); hobe eta (10); hobe ez (48); hobe genuela (10); hobe genuke (22); hobe hala (10); hobe horrela (35); hobe huke (18); hobe isilik (12); hobe izanen (22); hobe izango (179); hobe izango da (40); hobe izango dela (11); hobe izango dugu (13); hobe izango dut (20); hobe izango duzu (9); hobe izango litzateke (8); hobe izango zela (9); hobe izango zen (13); hobe izaten (11); hobe litzateke (41); hobe luke (39); hobe lukete (27); hobe nuela (33); hobe nuen (29); hobe nuke (11); hobe nukeela (8); hobe segur (19); hobe segurki (18); hobe zela (95); hobe zen (65); hobe zenuke (28); hobe zuela (35); hobe zuen (35); hobe zukeen (12); hobe zutela (14); hobe zuten (9); hola hobe (10)

horrela hobe (12); litzateke hobe (10); mundu hobe (17); nire hobe (12); nire hobe beharrez (10); nuen hobe (13); on baino hobe (8); orduan eta hobe (13); pentsatu nuen hobe (8); uste dut hobe (17); zen hobe (10); zer da hobe (9); zer hobe (21); zuen hobe (23); zuten hobe (10)

are hobea (9); aro hobea (8); askoz ere hobea (14); askoz hobea (96); askoz hobea da (16); askoz hobea izango (10); aukera ezin hobea (80); aukera hobea (11); baino askoz hobea (33); baino hobea (352); baino hobea da (56); baino hobea dela (39); baino hobea den (10); baino hobea izan (25); baino hobea izango (18); baino itxura hobea (11); baino talde hobea (15); bat hobea (11); bestea baino hobea (9); besteak baino hobea (12); bizimodu hobea (11); da askoz hobea (10); da hobea (24); den hobea (8); edo hobea (11); egoera hobea (16); eguraldi hobea (8); emaitza hobea (12); ere hobea (30); ere hobea da (8); eta hobea (46); etorkizun hobea (13); ez da hobea (9); ezagutza hobea (8); ezin hobea (471); ezin hobea da (50); ezin hobea dela (13); ezin hobea du (14); ezin hobea egin (9); ezin hobea eman (9); ezin hobea izan (59); ezin hobea izango (28); ezin hobea zen (16); gero eta hobea (18); harrera ezin hobea (16); harrera hobea (8)

hobea aurkitu (10); hobea baita (12); hobea behar (10); hobea da (219); hobea da hori (9); hobea dago (9); hobea dela (100); hobea delako (13); hobea den (24); hobea denik (9); hobea du (39); hobea duela (13); hobea dugu (10); hobea duk (14); hobea dute (23); hobea dutela (11); hobea egin (45); hobea egin zuen (8); hobea egitea (11); hobea egiteko (10); hobea egiten (23); hobea eman (34); hobea emango (10); hobea ematen (20); hobea erakutsi (14); hobea ere (15); hobea eskaintzen (9); hobea eta (27); hobea ez (15); hobea izan (188); hobea izan da (20); hobea izan du (14); hobea izan zen (26); hobea izan zuen (18); hobea izanen (21); hobea izango (99); hobea izango da (23); hobea izango dela (8); hobea izango zela (8); hobea izango zen (16); hobea izatea (18); hobea izateko (10); hobea izaten (29); hobea litzateke (10); hobea lortu (11); hobea lortzeko (13); hobea merezi (13); hobea zela (27); hobea zen (50); hobea zuen (10)

itxura hobea (38); itxura hobea eman (12); joko hobea (13); kalitate hobea (13); lan hobea (25); lan hobea egin (11); maila hobea (26); parada ezin hobea (21); plan hobea (8); suerte hobea (9); talde hobea (35); zerbait hobea (21); zerbitzu hobea (8); zorte hobea (26); zorte hobea izan (11)

baino hobeagoak (9); baino hobeagorik (8); hobeago bat (13); hobeago baten (14); hobeagoa izan (8)

askoz hobeak (27); baino askoz hobeak (10); baino emaitza hobeak (24); baino hobeak (116); baino hobeak dira (19); baino hobeak direla (22); baino hobeak izan (8); baldintza hobeak (35); besteak baino hobeak (9); dira hobeak (10); egun hobeak (10); emaitza hobeak (77); emaitza hobeak lortu (17); emaitza hobeak lortzen (13); emaitzak hobeak (10); ere hobeak (9); eta hobeak (30); ezin hobeak (71); garai hobeak (13); gero eta hobeak (12); hobeak dira (63); hobeak direla (41); hobeak direlako (8); hobeak dituzte (8); hobeak egin (12); hobeak ematen (9); hobeak eta (20); hobeak gara (8); hobeak izan (48); hobeak izan dira (9); hobeak izango (22); hobeak lortu (27); hobeak lortu ditu (10); hobeak lortzeko (10); hobeak lortzen (13); hobeak zirela (12); hobeak ziren (16); lan baldintza hobeak (14)

baino sasoi hobean (8); egoera hobean (28); ezin hobean (48); giro ezin hobean (9); hobearen bila (14); modu ezin hobean (11); sasoi hobean (16)

baina hobera (9); du hobera (32); egin du hobera (17); egoerak hobera (40); egoerak hobera egin (33); eguraldiak hobera (8); ere hobera (14); ere hobera egin (9); eskuak hobera (8); eta hobera (12); ez du hobera (11); ez zuen hobera (9); hobera egin (252); hobera egin behar (8); hobera egin du (80); hobera egin duela (30); hobera egin duen (9); hobera egin dute (11); hobera egin zuen (23); hobera egingo (39); hobera egingo du (11); hobera egitea (9); hobera egiteko (12); hobera egiten (48); hobera egiten ari (18); lesioak hobera (9); osasun egoerak hobera (9); zuen hobera (16)

baino gauza hoberik (16); baino hoberik (38); baino hoberik ez (12); deus hoberik (10); ezer hoberik (18); gauza hoberik (32); gauza hoberik ez (10); hoberik egin (9); hoberik ez (93); hoberik ez dago (12); hoberik ezean (28); hoberik izango (11); ideia hoberik (8); leku hoberik (10); modu hoberik (15); zer hoberik (17); zeregin hoberik (14)


hobeagotu (ETCn 58 agerraldi), hobeago(tu), hobeagotzen da/du ad hobetu. ik hobetu.

Elkar loturik doaz gure pasibitatea hobeagotzen duten dohainak: aholkua eta kemena.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 79. orr.

Berari laguntzeko bi aukera nituen: amarekin hitz egin, ea gauzak hobeagotzen ziren, edo umezurtz-etxeren batekin harremanetan jarri eta hara eraman.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 30. orr.

Argi zegoen zertan xahutuko zuten dirua: euren armak ugaritzen eta hobeagotzen.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 24. orr.

Bainan gutiz gehienak hobeagotzen ahal dira, jalgi-bide bat emana bazaiote.  Herria   2004-09-23


hobealdi iz zerbaitek hobera egiten duen, zerbait hobetzen den aldia.

Bazirudien, bai, izarren eta astroen hatsa alde genuela berriro, aitaren hobealdiak nire karreraren hasierako arrakastarekin kointziditu baitzuen, profesional gisa, Sansen eman nuèn gazte mailako azken urtean.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 110. orr.


hobebeharrrez ik hobe 14.

hobebide iz hobera egiteko bidea.

Garai hartan, gure harremanak erreka jotzekotan zeuden, eta edariaren zapore mingotsak ez zituen hobebidean eman.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 295. orr.


hobegarri izond hobetu daitekeena.

Hala nahita, interpretazio-tarte murriztuarekin jokatu dela beti garbi azaltzeko, eta irakurlearen iritziz hobegarriak direnak erraz hobetzeko moduan uzteko, argitaletxeak[...] liburua bi hizkuntzetan argitaratzea erabaki du.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5370. orr.

Gainera, birmoldatzez hobegarria da, antzekotasunez ere hurbilekoa izateko.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 359. orr.


hobegarritasun izond hobegarria denaren nolakotasuna.

Berant Aro Moderno hau fede-aro handietako bat da [...] giza hobegarritasunean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 357. orr.


hobeki (1951 agerraldi, 124 liburu eta 738 artikulutan; ETCn 260 agerraldi) 1 adlag ongi adizlagunak -ago erkaketa atzizkia lotzen zaionean hartzen duena era. ik hobeto; hobe.

Aita hobeki zegoen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 101. orr.

Egunero ongi hasten eta hobeki bukatzen den film batera esnatzen da gaixoa.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 130. orr.

Eta zorigaitzezko gau hartan, aspaldiko partez pilota hura esku ahurrean harturik, luzaz ferekatu, laztandu nuen, anaiaz hobeki oroitzeko...  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 26. orr.

Horrela Jauna hobeki zerbitzatua izan dadin.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 151. orr.

Fedea bera ez da egina bizi hau hobeki iragaiteko bainan zerua irabazteko.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 130. orr.

Begiak ttipitu nituen haren begitartea hobeki ikusi beharrez.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 276. orr.

Bazterretik hobeki ikusten ohi baita, alabaina edozein gertakari.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 11. orr.

Sekula ez da izan uharte-izenik hobeki asmatutakorik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 133. orr.

Tolosan hobeki egiten dela euskaraz, demagun, Apatamonasterion, Ultzaman edo Urepelen baino.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 25. orr.

-Hobeki zaude zu gaixotasunarekin bera osasunarekin baino.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 233. orr.

Zuk uste baino hobeki ezagutzen zaitut.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 56. orr.

Nik entenitzen dut inork baino hobeki.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 76. orr.

Egun inoiz baino hobeki idazten da, nire ustez, euskaraz.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 50. orr.

-Berak bere burua baino hobeki ezagutzen dut nik; aurrez igartzen dut nola jokatuko duen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 53. orr.

Egunkari horrek euskal produktu bat saltzeagatik diru publikoa hartzen badu, hainbat hobeki.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 106. orr.

2 (dagokion aditzik gabe)

Gorrotozko edo, hobeki, erdeinuzko sentimendu kosmiko bat gelditzen zaio itsatsia.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 139. orr.

Ni jaun eta jabeen aldekoa banintz, haien harikoa eta baldernakoa, edo, agian hobeki, haien zerbitzuko intelektuala banintz.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 189. orr.

3 hobekiago hobeki.

Zorionez uste izan den baino hobekiago doa.  Herria   2002-12-05

Zorionez uste izan den baino hobekiago doa.  Herria   2002-12-05

Haren begiek arriskua ikusi nahi zuten, hobekiago saihesteko...  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 353. orr.

Baina ezin! nazazue preso, nik baino hobekiago dakizue non dagoen Boz.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 70. orr.

Beraz, hobekiago edo gaizkiago bizitzeak, diru gehiago edo guttiago izateak [...] ez du haientzat guretzako bezainbat pisurik.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 15. orr.

Iruditzen zait azken hau dela literaturak zineak baino hobekiago eman dezakeena.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 36. orr.

· Kanpalekuaren gero eta hobekiago ezagutzen ari nintzen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 62. orr.

Hiria ongi baino hobekiago ezagutzen zuen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 84. orr.

Edozein itxura eta edozein forma ezin hobekiago hartzen zuen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 199. orr.

Beraz, egun batez, edo hobekiago erran, gau batez, zeren jadanik arratsa baitzen.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 24. orr.

4 hobekien

Tiresias da perpaus harrigarriaz gehien eta hobekien gogoratzen, bere iragarle taldearekin.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 122. orr.

Herri honen kontzientzia hobekien irudikatu duten autoreetako bat.  Berria - Kultura   2004-09-10

Basiano ez da Nafarroako pintorerik onena, ezta Nafarroa hobekien pintatu duena ere.  Berria - Kultura   2004-09-26

Unibertsitateak dira euren ahalmen akademikoa hobekien ezagutzen dutenak.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 202. orr.

Lanaren helburu eta baldintzetara hobekien egokitzen den aukera.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 101. orr.

Ahal nuen hobekien gisu labe moduko bat antolatu hantxe eguratsean, jaitsi eta egurrarekin itzuli naiz gora.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 121. orr.

Jakintsuenak dira ordena hobekien errespetatzen dutenak, dio Sokratesek.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 46. orr.

Gauzarik zikinenek, itxuragabeenek eta debekatuenek kilikatzen dute gehien gure burua..., horiekin isurtzen gara hobekien.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 127. orr.

5 hobekienik

Hizkuntza hobekienik dakitela edo "menderatzen" dutela uste duten haiexek [...] izaten direlako, salbuespenik gabe, hiztun baldar itsusienak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 289. orr.

Jainkoaren nahia hobekienik betetzeko eta bere arima segurkienik salbatzeko.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 199. orr.

Hark baitzuen hobekienik ezagutzen Abel.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 92. orr.

Iruditzen zait euskal kulturaren espresabideetan bertsolariak duela kausitu hobekienik hori.  Berria - Kultura   2004-07-10

Eta ikusten duguna da hanka-arte erantziaren izenetatik atera dituela gure mintzo honek gizon-emakumeen izatea -gaitzerako izatea- hobekienik jasotzen duten gaiak: hobekienik, garbienik eta zehatzenik; gorrienik eta bizienik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 107. orr.

· Erakasle bakotxak bere diziplina ahalik eta hobekienik pasarazten dio ikasleari.  Herria   2003-01-21

Eta zergetarik bildu dirua, nola baliatzen da gero? denen onetan ote, ahalik-eta hobekienik beraz?  Herria   2001-02-01

6 hobekixe ik hobekixe.
7 ahalik (eta) hobekiena (orobat ahalik (eta) hobekien)

Bakotxak ahalik hobekiena egin dugu urte berrian sartzea ospatzeko.  Herria   2003-01-14

Haren berritsukeria ahalik hobekiena imitatuz. Ikaslea bi hizkuntza ofizialak ikastea eta gainontzeko ikasleekin «ahalik eta hobekiena integratzea» bermatzen duen ereduan eskolatuko da.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 381. orr.

Garrantzitsuena norbera bere gustura eta ahalik hobekien izatea dela.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 68. orr.

Saiatuko natzaizu ahalik eta hobekien azaltzen zergatik erabaki dudan itzulerarik gabeko egintza hori egitea.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 329. orr.

8 askoz ere hobeki

Askoz ere hobeki prestatuak daudela.  Berria - Kultura   2006-04-22

Jendeak "pneumatiko" hitz landu eta dotorea, eta ez "neumatiko" herriko hitz kaxkarra, erabil dezan, azken honek, aurrekoak ez bezala, euskararen fonetika legeak askoz ere hobeki betetzen baldin baditu ere.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 47. orr.

9 askoz hobeki

Gaur egun askoz hobeki dakigu hori.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 241. orr.

-Askoz hobeki egoten da hemen -esan nion.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 150. orr.

Ez zuen gaizki egin emakumeak, ez; baina askoz hobeki ere egin zezakeen.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 255. orr.

Askoz hobeki sentitzen nintzen Bergermanen bulegotik ateratakoan baino.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 71. orr.

10 edo hobeki

Hasiko ziren herri (edo hobeki herritar) handiuste batzuk beste batzuei petxero deitzen, bereizkeriaz edo erdeinuz.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 44. orr.

Jende ahul, urri edo mendratuari, mendeku edo kontsolamendu gisa, gorrotozko edo, hobeki, erdeinuzko sentimendu kosmiko bat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 139. orr.

Jar dezagun orain mapa horretan euskal herria, edo, hobeki, Euskal Herria.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 222. orr.

11 ezin hobeki

-Ezin hobeki -erantzun nuen.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 58. orr.

Ni putakume bat naiz eta horregatik ezin hobeki heldu zait.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 229. orr.

Dena ezin hobeki, bere ondotik negozioak izango zuen aurrerabidea salbu.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 91. orr.

Egia esan, ezin hobeki etorria zen Saito jaunaren beste purrustada hura.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 36. orr.

Elkarrekin ezin hobeki konpontzen ziren eta lo ere gela berean egiten zuten.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 151. orr.

Gerraondoko Japoniaren kasuak ezin hobeki agertzen du puntu hori.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 182. orr.

12 gero eta hobeki

Ordu arte erran zizkidanak oro ene onerako zirela, hori gero eta hobeki ikusten nuen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 177. orr.

Eta hobeki zebilen gero dena, gero eta hobeki, esanen nuke nik.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 85. orr.

Ekonomia, baina, gero eta hobeki doa Indian, jendea gero eta ikasiago delako.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 28. orr.

Elkar gero eta hobeki ezagutuz.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 112. orr.

13 hobeki esan/erran

Hobeki esan, pentsatu, edozein gauza pentsa daiteke. Kirxak irribarre egin zuen; hobeki esan, doi-doia zabaldu zuen ahoa, nahi gabe, aldi berean betazalek dardara egiten ziotela.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 71. orr.

Zenbat urte behar izan dituen ongi prestatutako arduradunak, arduradunen bat hobeki esan, kontratatzeko.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 140. orr.

Berak ideia bat zuen, edo ideia mordoxka bat, hobeki esan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 91. orr.

Gazteak irri antzeko zerbait egin zion, keinu ironiatsu bat hobeki erran.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 42. orr.

Gizon jakintsu bat, edo, hobeki esan, "dena zekien gizona".  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 70. orr.

Benetan bizi ohi dena, ahazten den hura izaten da, edo hobeki esan, sekula gogoan hartzen ez den hura.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 337. orr.

Edo hobeki erran, ez dut oroitu nahi...  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 64. orr.

· Beraz, egun batez, edo hobekiago erran, gau batez, zeren jadanik arratsa baitzen  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 24. orr.

14 hobeki esanda/esanik

Gaurko tenplu edo bankuetan [...] ez zaio barkatzen amari ere: hobeki esanda, ezin barka dakioke amari ere.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 181. orr.

Hobeki esanda: edo ez haiz gizona, edo, gizona bahaiz, orduan kabroi bat haiz.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 89. orr.

Butch Siegfried, edo hobeki esanda George, Claire Lyonsekin ezkondu zen atzo.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 235. orr.

Edo, hobeki esanik, uste dut horixe dela saltzaileek, bi gazteek eta ile zuridun jaunak etengabe beren buruari esaten dioten gezur mota.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 189. orr.

15 hobeki esateko/errateko

Gramatikari eta, batez ere, erabilerari, izugarriko ostikoak ematen zaizkiola, naturaltasuna alboratuz edo, hobeki esateko, ostikoak naturaltasun handienarekin emanez.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 97. orr.

Lur eta zeruaren artean orekan nengoen, edo hobeki esateko, lur, zeru eta infernuaren artean.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 128. orr.

Emazte hark edo, hobeki errateko, emazte haren oroitzapenak.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 28. orr.

Horrek frogatzen baitu Belgikarrak edo hobeki erraiteko Waloniarrak Alemanak bezain ibiltari onak zirela.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 112. orr.

16 hobeki izan da ad ipar

Orai baino hobeki ginen halere.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 109. orr.

Miletan hobeki nintzatekeen haien erdian, ez eta nengoen tokian! Aski denbora eri egonik etxean, behar ukan du Izpurako eritegian sartu... iduriz hobeki zela, ereman dute Kanboko xaharretxe batetarat.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 156. orr.

17 ongi/ontsa baino hobeki

Esmokin bat zeraman, ongi baino hobeki ematen ziona.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 31. orr.

Ongi baino hobeki jasan dezaket baso bat ardo dagokion unean.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 178. orr.

-Ongi baino hobeki konprenitzen duk, Paxkal.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 162. orr.

Bai segur, ongi baino hobeki egin nuela bezperako arrazoinamendu bihurrian ez tematurik!  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 179. orr.

Baina Frantziako administrazioneak ontsa baino hobeki badaki bere legeak itzulikatzen.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 119. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

agian hobeki (5); aise hobeki (10); aldiz hobeki (4); anitzez hobeki (4); are hobeki (8); artean hobeki (4); askoz ere hobeki (4); askoz hobeki (20); baina hobeki (10); baino askoz hobeki (9); baino hobeki (261); baino hobeki egin (4); baino hobeki ezagutzen (20); baino hobeki zekien (8); bat hobeki (10); bere burua hobeki (5); berri hobeki (8); berri hobeki jakiteko (6); biziki hobeki (4); burua hobeki (7); da hobeki (10); dena ezin hobeki (5); denek hobeki (4); du hobeki (5); edo hobeki (90); edo hobeki erraiteko (15); edo hobeki erran (28); edo hobeki errateko (8); edo hobeki esan (13); edo hobeki esanda (6); elgar hobeki (26); elgar hobeki ezagutzeko (8); elgar hobeki har (4); elgar hobeki hartzeko (5); elkar hobeki (4); ere hobeki (29); eta ezin hobeki (9); eta hobeki (84); ezin hobeki (167); ezin hobeki iragan (13); ezin hobeki joan (5); ezinago hobeki (6); gauzak hobeki (25); gauzak hobeki joan (4); gehiago eta hobeki (4); gero eta hobeki (22); gero hobeki (6); gero ta hobeki (9); guk baino hobeki (6); haren hobeki (4); hemen hobeki (4); herria hobeki (4); herria hobeki ezagutzeko (4)

hobeki adierazten (5); hobeki argitzen (4); hobeki ari (6); hobeki aztertzeko (7); hobeki baliatu (5); hobeki begiratu (8); hobeki begiratzeko (4); hobeki bizi (9); hobeki bizi da (6); hobeki bizitzeko (6); hobeki da (4); hobeki dago (6); hobeki direla (4); hobeki egin (15); hobeki eginen (5); hobeki egiteko (8); hobeki egiten (7); hobeki ematen (6); hobeki entzun (6); hobeki entzunak (7); hobeki entzunak izanen (4); hobeki entzuteko (4); hobeki entzuten (4); hobeki erraiteko (32); hobeki erran (61); hobeki erranik (6); hobeki errateko (12); hobeki esan (71); hobeki esanda (35); hobeki esanik (5); hobeki esateko (9); hobeki eta (7); hobeki ez (7); hobeki ezagunko (6); hobeki ezagut (8); hobeki ezagutarazi (11); hobeki ezagutaraztea (4); hobeki ezagutarazteko (25); hobeki ezagutarazteko eta (4); hobeki ezagutu (20); hobeki ezagutu nahi (4); hobeki ezagutua (10); hobeki ezagutzeko (69); hobeki ezagutzeko eta (13); hobeki ezagutzeko parada (20); hobeki ezagutzen (35); hobeki finkatzea (4); hobeki har (5); hobeki hartu (4); hobeki hartzeko (7); hobeki heldu (4); hobeki helduko (9); hobeki heltzeko (5); hobeki heltzen (9); hobeki ikus (4); hobeki ikusi (11); hobeki ikusiko (4); hobeki ikustearren (5); hobeki ikusteko (11); hobeki ikusten (13); hobeki iragan (16); hobeki iragan da (4); hobeki iragan dira (7); hobeki izanen (9); hobeki jakin (6); hobeki jakiteko (10); hobeki jaten (5); hobeki joan (14); hobeki joan da (5); hobeki joanen (4); hobeki kondutan (5); hobeki konprenitzeko (5); hobeki konprenitzen (6); hobeki moldatzen (7); hobeki nagok (4); hobeki ohar (6); hobeki ohartzeko (8); hobeki ohartzen (5); hobeki oroitzen (5); hobeki pentsatu (6); hobeki pentsatuta (4); hobeki prestatuak (6); hobeki sentitzen (13); hobeki sentitzen hasi (4); hobeki sentitzen nintzen (4); hobeki uler (6); hobeki ulertu (4); hobeki ulertuko (7); hobeki ulertzeko (14); hobeki ulertzen (13); hobeki zaintzeko (4); hobeki zekien (9)

hori hobeki (12); horiek hobeki (5); horien hobeki (4); horrela hobeki (7); horren hobeki (7); hura hobeki (5); inoiz baino hobeki (6); inon baino hobeki (6); inork baino hobeki (16); jendea hobeki (12); jendea hobeki ohar (4); lana hobeki (4); nehork baino hobeki (11); nik baino hobeki (18); nola hobeki (6); ongi baino hobeki (53); orain hobeki (6); oraino hobeki (16); ta hobeki (12); uste baino hobeki (7); zenbat eta hobeki (4); zer hobeki (4); zuk baino hobeki (4)

ahalik eta hobekien (27); ahalik eta hobekienik (5); ahalik hobekien (5); baino hobekiago (9); da hobekienik (4); du hobekienik (5); eta hobekiago (5); eta hobekien (30); eta hobekienik (7); ezin hobekiago (4); hobekiago erran (5); hobekien defendatzen (6); hobekien egiten (4); hobekien egokitzen (6); hobekien ezagutzen (13); hobekien iruditzen (5); hobekien islatzen (6); hobekienik ezagutzen (5); zen hobekien (4); zuen hobekien (4)


hobekitu, hobeki(tu), hobekitzen 1 da/du ad ipar hobetu, hobera egin.

Paue hobekitzen da, aldiz, kasu Baionarentzat.  Herria   2005-03-10

Baina luzatuz, luzatuz, gauzak ez ziren hobekituz joanen...  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 139. orr.

Ura eskas du haundizki jadanik gu bizi giren mundu hunek eta ez dira batere gauzak hobekitzekotan.  Herria   2005-03-31

2 (eritasunei buruz)

Bestalde, Lafitte ere, aurten doi bat zauritua egonik, gero ta hobekitzen ari.  Herria   2002-10-03

Gero, hiru urteren buruan, hobekitu nintzalarik, ez dut beste beharragokorik ukan.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 10. orr.

Mementoan badugu eri andana, badabilzanak eritegi, arta leku eta etsaminetan, artean etxeko itzulia eginez, gure desirek lagunt ditzatela hobekitzen.  Herria   2001-09-13


hobekixe 1 izond zerbait hobeki.

Aurrekoetan baino hobekixe zegoen plana moldatua.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 81. orr.

-Orain, elkarren ezagutzak hobekixe egiten ahal genituzke, ez duzu uste?  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 18. orr.

Nonbait diruz hobekixe genbiltzan, zeren etxean gutxixeagotan hitz egiten baitzen diru kontuez.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 95. orr.

Ezkerrak bi balentria handi egin ditu, Parisen eta Lyon-en irabaziz denen buru, bainan eskuinaldekoak ainitz hiritan hobekixe heldu dira...  Herria   2001-03-22

2 hobekixeago (orobat hobekixago) adlag

Ez zen sobera gratifikantea, baina jende zaharra zaintzea baino alaitsuagoa behintzat bai, eta, gainerat, hobekixeago ordaindua.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 38. orr.

Bildosola Parkea ederra zegoen; eta istilak eta lokatzuneak nik uste baino hobekixeago zeuden.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 107. orr.

"Bai, bai", irriz dio, "orain hobekixeago doaz gauzak!".  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 154. orr.

Lehen partida huntan jendea argal zen partida hastean, gero hobekixago, eta pilotariak halaber.  Herria   2003-12-04


hobekixetu, hobekixe(tu), hobekixetzen da/du ad ipar zertxobait hobekitu.

Hego Amerikan horra ere Brasila eta Xile hobekixetzen ari direnak, bai-eta Mexika, aldiz Andetan aitzinamendu guti ikusten den artean.  Herria   2003-07-17


hobekuntza (ETCn 9.886 agerraldi) 1 iz hobetzea; hobetzearen ondorioa.

Zuk esan baino lehenago hasi nintzen hobekuntza nabaritzen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 147. orr.

Bestetik, hainbat hobekuntza eta aldaketa gertatu dira irakasteko metodoetan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 47. orr.

Eta Foruaren Hobekuntza onartuta Urralburu bihurtu zen Diputazioko presidente.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 124. orr.

Arropa garbitzeko makinarentzako hainbat hobekuntza asmatu eta prestatu zituen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 23. orr.

Euskara giputzari egin beharreko aldakuntzez eta hobekuntzez mintzatu zen.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 115. orr.

Saiatu ditut hobekuntzak bigarren argitaraldian.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 29. orr.

Hobekuntza ekarri zuen esposimetroa eta bere sentsorea uztai baten forman objektiboaren inguruan jarri ahal izateak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 91. orr.

Bizi-mailaren igotzeak beti ez dakar berekin bizi-kalitatearen hobekuntzarik, eta kalitate horren hobekuntza batek ere ez dakar ezinbestean bizi-mailaren igoerarik.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 39. orr.

Estatu Batuetako finantza egoeraren hobekuntzak eta amerikarren buruzagitzaren berresteak adoreturik, burtsek biziro egin zuten gora, Hong Kongetik New Yorkera.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 163. orr.

2 (izenondoekin)

Ez dugu uste profesional txarrak hezten ditugunik, eta uste dugu hobekuntza handiak izan direla azken urteotan.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 220. orr.

Harryren aldarteak hobekuntza nabaria izan zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 156. orr.

Eguraldiaren hobekuntza nabarmenak garagardotegiko bezeriaren ugaltzea ekarri zuen.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 47. orr.

Urtez urteko hobekuntza partzialak eskuratzea.  Berria - Harian   2005-06-09

«Hobekuntza pedagogikoa» lortu ahal izateko.  Berria - Euskal Herria   2004-12-18

Pascalek egin zizkiola gaur arte iraun duten hobekuntza teknikoak trasteari.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 355. orr.

Hobekuntza tekniko batzuk ere saiatu nituen, fotograbatua barne.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 343. orr.

Manex motakoek, hobekuntza genetikoa dela medio, errapeak handiagoak dituztela entzuna dut nonbait.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 22. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zerbitzuburuak ordu laurdeneko kalaka eman zidan noizbait eginen zuen hobekuntza ikastaroaz.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 37. orr.

Ondotik, hobekuntza ikastaldi bat eskainia izanen da, hau ere urririk.  Herria   2005-01-20

«Hobekuntza-bideak aztertu eta aurkeztea» hizkuntz normalizazioan jarritako eskolako helburuak betetze aldera.  Berria - Euskal Herria   2004-05-06

Kontseiluaren egitekoa, baina, egoera «deskribatzea, baloratzea eta hobekuntza-proposamenak egitea» dela gogoratu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-05-15

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Litekeena da pentsatzea ea Korobotxka benetan dagoen hain behean giza hobekuntzaren mailadi azkengabean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 91. orr.

Realak bigarren zatian egin zuen jokoa nahiko ona izan zela iritzi zion Denoueixek, eta joko hobekuntza hori ere lagungarria izan daitekeelako pozik zegoen.  Berria - Kirola   2004-03-07

Gazteria katolikoaren soin-hobekuntzarako.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 149. orr.

Ahoskera-hobekuntza hori.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 58. orr.

Nafarroako Parlamentuaren sostengu zabalik gabe ez duela Foru Hobekuntzaren erreformarik bultzatuko esan du Nafarroako Gobernuak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 189. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

da hobekuntza (6); eta foru hobekuntza (4); eta hobekuntza (7); foru hobekuntza (31); hainbat hobekuntza (5); hobekuntza aldatzeko (4); hobekuntza bat (7); hobekuntza batzuk (4); hobekuntza eta (9); hobekuntza ez (6); hobekuntza handia (4); hobekuntza handiak (4); hobekuntza hori (17); hobekuntza horretan (4); hobekuntza izan (7); hobekuntza nabaria (11); hobekuntza nabaria izan (8); hobekuntza nabarmena (8); hobekuntza nabarmenak (4); joko hobekuntza (5); nafarroako foru hobekuntza (8)

eta hobekuntzak (5); etengabeko hobekuntzan (4); foru hobekuntzak (9); foru hobekuntzan (7); foru hobekuntzarekin (5); foru hobekuntzaren (36); foru hobekuntzaren aldaketa (6); foru hobekuntzaren erreforma (5); foru hobekuntzaren erreformarako (7); foru hobekuntzari (4); hobekuntzak egin (8); hobekuntzak egiteko (5); hobekuntzak eta (4); hobekuntzak ez (5); hobekuntzarekin eta (4); hobekuntzaren aldaketa (6); hobekuntzaren erreforma (6); hobekuntzaren erreformarako (7); hobekuntzaren erreformarako egindako (4)


hoben (ETCn 700 agerraldi; orobat hogen ETCn 21 agerraldi) 1 iz hutsa; errua.

Jauntxoak andreari leporatu omen zion alabaren desohorearen hobena.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 52. orr.

Lapurreta sakrilegoa nahiz beste hoben handiren bat egiten zuena.  Elizen arteko biblia   2 M 13,6

Heriotza-zigorra merezi duten hobenak.  Elizen arteko biblia   Ir 21,12 tit

Enea dela kulpa eta hobena, eta ez dudala desenkusarik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 302. orr.

-Zein da ene hutsa edo ene hobena, niri horrelako amorruz erasotzeko?  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 89. orr.

Deia egin zuten tenorean ipar haizea zegoen, usain txarra bazen Ahetzen, ez zen gure hogena.  Berria - Euskal Herria   2006-03-22

Hoben hau kitatzeko aukeratu dudan penitentzia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 675. orr.

Costa gizajoa, beti Produkzioa ahotan, hoben guztiak Produkzioari leporatzen dizkiote.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 53. orr.

Yolok lore harrapaketa baten hobena dauka bere gain; Isidora da akusazioa jaurti duena.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 76. orr.

Hobenik gabe preso zirenak.  Herria   2004-09-16

Eta ni nago ez ote dugun gutarik bakotxak zerbait hoben...  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 27. orr.

Babiloniar herriak hoben larria egin du Israelgo Santuaren aurka.  Elizen arteko biblia   Jr 51,5

2 (bekatu-rekin batera)

Barkatu, arren, zure senideei beren hobena eta bekatua, eta zuri egin zizuten kaltea.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 138. orr.

Zoriontsua Jainkoak hobena kendu eta bekatua barkatu diona!  Elizen arteko biblia   Sal 32,1

Aitortzen dut, bai, neure hobena, begi aurrean dut etengabe neure bekatua.  Elizen arteko biblia   Sal 51,5

Jauna, ez dut hobenik, ez bekaturik egin.  Elizen arteko biblia   Sal 59,4

Puta haiei zorren ordaina barkatzea izan baitzitekeen gure bekatuaren kulpa eta hobena ordaintzeko modurik egokiena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 493. orr.

Zortzigarrenak, bi hoben mota: bekatu jatorrizkoa eta bekatu egitezkoa bereizten direla.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 54. orr.

Baina obedientziak ez du inor behartzen hoben edo bekatu den zerbaitetan obeditzera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 101. orr.

3 (hitz elkartuetan)

-Barkatzen dizut, Joanes -erran zenidan, irritsu-, eta penitentzia ere eman berri dizut... baina ez ahantz ezen bizitza osorako duzula hoben-ordaina.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 399. orr.

Nik, egia esan, ez dut gogoan, Jainkoaren errukiari esker, hoben-ordainez garbitu gabeko inolako errurik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 355. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere hobenaren (8); bere hobenaren ondorenak (6); beren hobena (5); deus hobenik (6); eta hoben (7); eta hobena (7); eta hobenak (5); hoben egin (4); hoben guziak (3); hoben hori (4); hoben ordaina (3); hobena eta (4); hobena eta bekatua (3); hobena izan (3); hobenaren ondorenak (6); hobenaren ondorenak jasan (6); hobenik ez (10); hobenik gabe (9); hobenik gabeko (4); kulpa eta hobena (3); nire hobena (3); zein hoben (3)


hobendu, hoben(du), hobentzen du ad

Diot nik afera hortan gutarik hurbil ez direnak apalduz segitzen badugu, edo hobenduz, ez gira biziki urrun helduko.  Herria   2004-05-13


hobendun 1 izond erruduna.

Pasatuko dira eskandalak, pagatuak izanen haur bortxatuen guraso eta familiak, lumatuak diosezi hobendunak, garbituak Augias-en abeltegiak.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 147. orr.

Eta hura izan zen, halatan, ene gibelatzearen hobenduna, ez ni.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 307. orr.

Aitaren herioaren hobenduna sentitzen zen nolabait.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 337. orr.

Une batez, gogotik pasatu zitzaion gizon haien hiltzearen hobenduna zela.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 202. orr.

Ez hiz deusetan hobendun; hire martirioak goratu hu.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 120. orr.

Zeren iduritu baitzitzaidan ezen festa itsusi eta lazgarri hartan on eta hobengabe ziruditenak gaizto zirela eta hobendun, eta gaizto eta hobendun bakarra, aldiz, on eta hobengabe...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 434. orr.

Batere dudarik gabe sinesten baitzuen ez zela hura hobenduna.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 23. orr.

Ez zezan nehork enegatik uste izan akusatua hobendun neukala.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 210. orr.

Gazte edo zahar, Sarkozy jotzen dute hobendun eta haren dimisioa eskatzen dute.  Berria - Harian   2005-11-06

Akusatua hobenduna dela deritzogu.  Berria - Kultura   2004-03-30

Denek [...] ikusten dute español gobernua hobendun handi dela ixtorio hortan.  Herria   2003-02-13

Geure arbasoak baino ere hobendunagoak egiten gaituen tresna madarikatua.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 27. orr.

Arima hobendun, izpiritua ihesean, bihotza hotz.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 119. orr.

2 (izen gisa)

Hobendunek paga dezatela!  Herria   2003-02-27

Bastart izatearen seinalerik ez eramateko, bere aita-amen zorigaitza hobendunari pagarazteko.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 61. orr.

-Ez dugu zertan inoren esperoan egon bahituak libratzeko eta hobendunak preso hartzeko.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 130. orr.

Zigorrak ez du hobenduna hobetzen: larritasun geldo bat, zuhurtzia, mesfidantza eman diezaioke apika.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 97. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

batere hobendun (4); bere burua hobendun (3); burua hobendun (5); da hobendun (7); da hobenduna (4); eta hobendun (9); eta hobendunak (4); hobendun bakarra (3); hobendun bat (3); hobendun edo (3); hobendun eta (5); hobendun haundi (4); hobendun izan (3); hobendun sentitzen (6); hobendun zela (3); lehen hobendunak (3); nor da hobendun (3); zela hobendun (4)


hobendura iz hobena.

Aljeriako gerlak gaur egun oraino arrastoak baditu han ibiliak direnen baitan: zenbaitzuentzat kasik gaueroko amets gaixtoak, hobendura sendimenduak...  Herria   2005-04-14


hobenduri iz hobenduna.

Eta amaren minak mina eragin zidan neuri ere eta kulpant eta hobenduri sentiarazi ninduen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 179. orr.

Giltzapean sartu zuten eta handik hilabete batzuen buruan, nehork behartu gabe, berak aitortu zuen Central Parkeko gaiztakeriaren hobenduria bera zela.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 46. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta hobenduri (3); kulpant eta hobenduri (3)


hobengabe izond errugabea.

27 hil eta haien artean frantses hobengabe batzu.  Herria   2001-03-08

Zeren iduritu baitzitzaidan ezen festa itsusi eta lazgarri hartan on eta hobengabe ziruditenak gaizto zirela eta hobendun.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 434. orr.

Hautsi-mautsi iduriko erabaki horrek harritu zuen Azpilkueta, zinez uste baitzuen berak hobengabea zeukan gizona, osoki zuriturik aterako zela.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 25. orr.

Lau urte iraun duen aferaren ondotik, Baionako auzitegiak eta Paueko dei gorteak hobengabe ekarri dute.  Herria   2005-01-20

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta hobengabe (3)


hobengabetasun iz errugabetasuna.

Nahiz eta azkenean hobengabetasuneko sententzia eman zioten.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 424. orr.


hobenkeria iz

Wernerrek sarekadaren berri ematean bere hobenkeria Janinaren bizkar jarri zuenean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 104. orr.


hobenkide iz besteren hobenaren kide gertatzen dena.

Hura zen gure hobenkidea, lagunduko gintuena.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 292. orr.


hobentasun iz

Ez dira nahikoak Andderen hobentasunaren zurkaizteko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 113. orr.


hoberatze iz hobera egitea.

Aldiz Luterianoek dute hoberatze bat ukana jaz.  Herria   2004-03-25


hoberen 1 izond onena.

Britania Handiko hamar unibertsitate hoberenak, 2002an, The Times egunkariaren arabera.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 228. orr.

Horregatik kazetarien kronika hoberenak lortzen ditu.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 37. orr.

Denbora eta ahazmena direla diote hor etsigarri hoberenak, baina denbora eta ahazmena ez daude inon, ez daude inoren eskura.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 50. orr.

Nakien gaztelania hoberenean agurtu nuen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 140. orr.

Eskaintza hoberena egiten zionari bere burua oparitzen zion emagaldu bat besterik ez zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 182. orr.

Ongi etorri hoberena eginez erromeseri.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 114. orr.

Hegoaldeko Asiarenak dira eskualde-emaitza ekonomiko hoberenak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 137. orr.

Errege handienaren eta hoberenaren esku daudelarik Espainiako Erreinuak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 168. orr.

Urteko erreportaje hoberenaren saria irabazi zuen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 8. orr.

Ezkondu eta hiru urteren buruko emaztea joan zitzaion bere adiskide hoberenarekin eta geroztik ez zuen onik.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 98. orr.

Ez dugu dudatzen Donapaleuko trinketa beteko dutela inguruetako pilotazale hoberen guziek.  Herria   2001-11-08

Egun hortan denak gomit gira munduko muslari hoberen horien ikusterat...  Herria   2002-10-10

Hango abokatetan hoberenatarik bat hautatua zuten.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 35. orr.

Europako anatomista hoberenetariko bat da Velasco.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 195. orr.

Leibniz-ek dio ezen, mundua egiteko, posibleen artean hoberena hautatu duela Jainkoak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 23. orr.

Gai honetaz egin diren liburu guztietan hoberena dela.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 29. orr.

Kirol-kazetaria zen Tomas, eta hoberenetarik omen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 109. orr.

-Andde gure arteko hoberena da.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 113. orr.

Hamaseietarik zortzi hoberenak hautatuko zituen Patxi ATEko logistika arduradunak.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 18. orr.

Egia zen hoberenak atxiki zituztela, Sebas barne.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 197. orr.

Oraindik ere zu zara hoberena.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 35. orr.

-Eta erraiten ahal daukuzu zein arno den zuretzat hoberena?  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 26. orr.

Halako unibertsitatean eskaintzen diren zuzenbide ikasketak oso onak direla, Espainiako hoberenak.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 167. orr.

-Esku onetan zaude, Carston, hoberenetan.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 83. orr.

-Biok joatea duzue hoberena -esan nuen nik-, ez dut hemen borrokarik nahi.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 110. orr.

Hoberena lanari lehenbailehen ekitea nuela erabaki nuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 131. orr.

Baietz, biendako hoberena egunkarian gelditzea izanen litzatekeela.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 171. orr.

Agian zuzenean galdetzea izango zen hoberena.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 244. orr.

Hoberena bakarrik zerbitzatzen da hemen, herdoil huts-hutsa.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 209. orr.

Bakoitzak ahal zuen guzia eta hoberena ekarri zuen bestaren edertzeko.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 131. orr.

2 (-ik atzizkiaren eskuinean)

Hauxe da munduko libururik hoberena.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 30. orr.

Bere arroparik hoberenaz jantzia.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 42. orr.

Nire lagunik hoberena zen Gabrielle.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 102. orr.

Atsoak hiriko festarik hoberenak ematen ditu.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 37. orr.

Kasurik hoberenean.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 71. orr.

Ardoa zen, inoiz edan zuen ardorik hoberenetarikoa.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 160. orr.

3 (izen gisa)

Nire mundualdiaren hoberenak bukatuak zirela sinistuta nengoenean.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 69. orr.

· Eta Aguerre ez da oraino lehengo hoberen hura, salbu airea bai haatik.  Herria   2001-02-01

Oraino ere ez da hoberen hartarat heldua Lasa.  Herria   2004-01-01

• 4 adlag ondoen.

Anaia, egizu hoberen deritzozuna.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 598. orr.

Une bakoitzean gaiari hoberen zegokiona bilatzeko.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 131. orr.

5 hoberen-hoberen

Hoberen-hoberena, pentsatu nuen, zera izango zen: printzea neure ondoan galako karroza batean etorri balitz herrira, lau zaldi elurra bezain zuriek tiratua.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 26. orr.

Denaden, ihardoki behar zen, biga bazituzten aitzinean, hoberen hobereneko pilotariak: Sorhuet bere 16 boteekin, eta Etcheto haundi bat.  Herria   2004-10-28

6 hoberenean izan da/du ad

Ihardetsi zidan hoberenean zela bere herriko apezarekin, baina ez zuela sinesterik.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 61. orr.

Lehenago ohartu behar nuen, baina zentzumenak ez nituen beren hoberenean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 317. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahalik eta hoberen (4); eta hoberen (7); hoberen bat (3); hoberen hartarat (4)

artean hoberena (4); aterabide hoberena (4); azalpenik hoberena (3); baita hoberena (4); bere hoberena (4); beren hoberena (3); bide hoberena (7); biderik hoberena (9); borondaterik hoberena (3); da hoberena (16); dela hoberena (10); den hoberena (5); duen hoberena (3); dut hoberena (3); duten hoberena (3); egiteko erarik hoberena (3); emaitzarik hoberena (4); erarik hoberena (6); ere hoberena (3); erremediorik hoberena (5); eskaintza hoberena (3); eta hoberena (15); etorri hoberena (60); etorri hoberena deneri (5); etorri hoberena egin (8); etorri hoberena egina (19); etorri hoberena eginen (9); etorri hoberena segurtatua (3); etorri hoberena ukanen (3); frogarik hoberena (4); gauzarik hoberena (8)

hoberena agertu (6); hoberena atera (3); hoberena da (32); hoberena dela (14); hoberena deneri (5); hoberena egin (14); hoberena egin zioten (3); hoberena egina (19); hoberena egina da (8); hoberena egina izanen (8); hoberena eginen (9); hoberena eginen zaie (4); hoberena egiten (3); hoberena eman (4); hoberena emanez (5); hoberena ematen (3); hoberena erakutsi (3); hoberena ere (4); hoberena eskaini (3); hoberena eta (24); hoberena ez (5); hoberena izan (18); hoberena izan da (6); hoberena izanen (7); hoberena izanen da (3); hoberena izango (5); hoberena litzateke (4); hoberena lortu (4); hoberena segurtatua (3); hoberena ukanen (5); hoberena zela (13); hoberena zen (6)

itxura hoberena (3); izan zen hoberena (3); izango da hoberena (3); lagun hoberena (3); lagunik hoberena (3); lauetako hoberena (11); lauretako hoberena (5); manera hoberena (4); mentura hoberena (4); modu hoberena (5); modurik hoberena (13); molde hoberena (6); molderik hoberena (3); omenaldi hoberena (3); omenaldirik hoberena (3); ongi etorri hoberena (60); partida hoberena (6); pilotari hoberena (3); prezio hoberena (3); talde hoberena (3); zatirik hoberena (4); zela hoberena (9); zen hoberena (11)

agiantza hoberenak (48); agiantza hoberenak eskaintzen (3); agiantza hoberenak espos (4); agiantza hoberenak haur (4); agiantza hoberenak sortu (10); agiantzarik hoberenak (3); arrangoitzen hoberenak (5); baldintza hoberenak (4); bertsu hoberenak (3); bertsulari hoberenak (3); bi hoberenak (6); desira hoberenak (14); dira hoberenak (9); dira hoberenak agertu (3); diren hoberenak (3); emaitza hoberenak (5); emaitzarik hoberenak (4); eskerrik hoberenak (3); eta agiantza hoberenak (17); eta desira hoberenak (5); eta hoberenak (5); eta zorion hoberenak (7); gauzarik hoberenak (5); goresmen hoberenak (6); gure agiantza hoberenak (12); gure goresmen hoberenak (3); hiru hoberenak (5)

hoberenak agertu (5); hoberenak arrangoitzen (4); hoberenak atxiki (3); hoberenak aukeratu (3); hoberenak aurkeztu (3); hoberenak berexiak (4); hoberenak berexiak izanen (3); hoberenak carricart (3); hoberenak dira (7); hoberenak direla (4); hoberenak ere (6); hoberenak eskaintzen (6); hoberenak eskaintzen ditugu (5); hoberenak espos (5); hoberenak espos berrieri (4); hoberenak eta (12); hoberenak ez (4); hoberenak hartu (3); hoberenak haur (4); hoberenak haur sortu (4); hoberenak hautatuko (3); hoberenak hor (4); hoberenak irabaz (4); hoberenak irabaz dezala (4); hoberenak irabaziko (3); hoberenak izan (8); hoberenak lehiaketa (3); hoberenak muttiko (3); hoberenak muttiko ttipiari (3); hoberenak nekatto (3); hoberenak nekatto ttipiari (3); hoberenak segurtatu (3); hoberenak sortu (10); hoberenak sortu berriari (9); hoberenak zirela (3); hoberenak ziren (6)

lagun hoberenak (4); lasterkari hoberenak (3); lau hoberenak (4); lau pare hoberenak (3); pare hoberenak (8); parterik hoberenak (3); pilota hoberenak (3); unibertsitate hoberenak (3); zorion hoberenak (10); zorion hoberenak muttiko (3); zorion hoberenak nekatto (3)

azalpen hoberenaren (3); bertsu hoberenaren (4); bertsu hoberenaren saria (3); borondate hoberenarekin (6); egile hoberenaren (3); etorri hoberenaren (3); gasna hoberenaren (3); hoberenaren saria (22); hoberenaren saria eskuratu (4); ongi etorri hoberenaren (3)

adin hoberenean (4); adinik hoberenean (6); alaitasun hoberenean (6); bere hoberenean (4); dute omore hoberenean (5); eta giro hoberenean (6); eta omore hoberenean (3); giro hoberenean (30); giro hoberenean iragan (5); gosturik hoberenean (4); gusturik hoberenean (7); hoberenean agertu (3); hoberenean ere (8); hoberenean eta (5); hoberenean ez (3); hoberenean iragan (10); hoberenean iragan da (3); kasu hoberenean (3); kasurik hoberenean (7); modu hoberenean (6); molde hoberenean (6); omore hoberenean (29); omorerik hoberenean (7); prezio hoberenean (3); sasoi hoberenean (7); trenpu hoberenean (11); une hoberenean (4)

amatur hoberenekin (3); baldintza hoberenetan (10); gazte hoberenen (3); hoberenek ere (3); hoberenek irabaz (5); hoberenek irabaz dezatela (5); hoberenek irabazi (3); hoberenen artean (24); hoberenen arteko (6); hoberenen saristatzeko (3); hoberenera jota (8); hoberenera jota ere (7); hoberenetako bat (5); lau hoberenen (3); lau hoberenetan (3); pilotari hoberenekin (3); pilotari hoberenen (4)

bainan den hoberenetik (6); den hoberenetik (38); den hoberenetik ere (4); edo sagarno hoberenetik (3); eta den hoberenetik (4); hoberenetarik bat (8); hoberenetarik batto (3); hoberenetarik da (5); hoberenetarik dela (3); hoberenetarik dena (3); hoberenetarik izana (3); hoberenetarik zonbait (4); hoberenetik edaten (3); hoberenetik edaten ahalko (3); hoberenetik ere (4); jokolari hoberenetarik (4); pilotari hoberenetarik (4); sagarno hoberenetik (3); sagarno hoberenetik edaten (3)


hoberentsu izond hobenera edo.

Ardoa, andrea, Jainkoak gizonari egindako opari hoberentsuenetakoa da.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 31. orr.

Azken honekin, ikusi dugu gure Piarres, ordukotz xahartua, Milafrangako bestetan, Dufourcq-Etcheverry eta Inchauspe-Carricartek, orduko hoberentsuak, plaza laxoan egin zuten partida batean.  Herria   2001-10-11


hobespen iz hobestea.

Ez zuten inolako hobespenik ageri hurbiltzen zitzaizkionetariko inoren aldera.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 42. orr.

Baina ez omen zitzaion iragan horren hobespenik nabarmentzen, gailurretik berariaz jaitsi eta itzalean hobeto sentituko balitz bezala.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 157. orr.

Modernoetako batek metodo oso ona aurkitu uste zuen, aurreko guztiak baino hobea, eta izateari, ez izatearen gainetik, emandako hobespenean datza berau.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 224. orr.

Osagarrien aukera hobestean gehiengoari KPIren araberako igoera bakarrik eskaini zaio.  Berria - Ekonomia   2004-07-03


hobeste iz hobetzat hartzea edo edukitzea.

Baldin haatik, behingo honetan soil-soilik, nire iritzia hobetsia gerta baledi, hobeste horren kausa ama baten maitasunezko irudipenetan behar zenuke bilatu.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 336. orr.


hobeto (4242 agerraldi, 233 liburu eta 1441 artikulutan; ETCn 42.616 agerraldi) 1 adlag ongi adizlagunak -ago erkaketa atzizkia lotzen zaionean hartzen duena era. ik hobeki; hobe.

Florentek kokotsa altxatu zuen apur bat, hura hobeto ikusteko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 22. orr.

Eta hobeto sentitzen nintzen, barruko ezina arindurik.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 37. orr.

Laster izango zara hobeto.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 10. orr.

Ea, ez al zaude hobeto?  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 186. orr.

Zenbaitetan hobeto omen zegoen, alai eta zoriontsu.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 84. orr.

-Hobeto ere bizi izan naun, baina baita okerrago ere.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 39. orr.

-Berbaldi ongi taxutua eta hobeto bukatua espero du.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 109. orr.

Horrela bere jabegoa hobeto zaintzen ikas zezan.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 235. orr.

Mundua hobeto ezagutzeko modu bat da niretzat poesia.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 234. orr.

Nire izaerarekin hobeto egokitzen da, zirt edo zart, erdipurdikorik ez.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 160. orr.

Gauzak hobeto dabiltza orain.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 29. orr.

Pentsa ezazu hobeto egin behar duzuna.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 181. orr.

Gau hartan aurrekoan baino hobeto egin zuen lo.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 93. orr.

Zuk zeure burua baino hobeto ezagutzen zaitut.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 83. orr.

Bistan da kultur aniztasuna, nola etnikoa, hala erlijiosoa edo sexu hautaketari dagokiona, [...] beste inon baino hobeto bideratu izan dela hirietan.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 102. orr.

Honela hobeto, maitea?  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 221. orr.

Hobeto horrela, hitz-jarioari enbarazu egin gabe.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 15. orr.

Ez oso ondo, baina zu baino hobeto.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 440. orr.

"Hik baino hobeto!", erantzun zion Sebastianek.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 88. orr.

Abadea, hobeto.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 76. orr.

Eta Ramuntxo, berdin, edo hobeto.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 453. orr.

-Hobeto orain?  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 194. orr.

Sekula baino hobeto.  Berria - Kultura   2004-05-21

Uste baino hobeto ateratzen ari zitzaidan dena.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 77. orr.

2 hobetoago hobeto.

Fundamentalismo islamikoa [...] Bushen gobernuak onartzen duen baino askoz hobetoago dago militarki zein politikoki antolaturik eta motibaturik.  Berria - Mundua   2004-07-06

3 hobetoxe ik hobetoxe.
4 askoz ere hobeto

Askoz ere hobeto sentitzen zen Jerry animatzen ari zela ikusita.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 72. orr.

Jar gaitezen eroso, horrela askoz ere hobeto mintzatuko gara.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 85. orr.

Ziur naiz askoz ere hobeto pasatuko zenukeela beste milaka milioi lekutan.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 32. orr.

Ondo asko ezagutzen haut, herorrek heure burua baino askoz ere hobeto.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 329. orr.

Etorri nahi ez badute, askoz ere hobeto.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 75. orr.

-Eta bi aldatzea balego, askoz ere hobeto.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 179. orr.

Askoz ere gehiagotan eta askoz ere hobeto.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 15. orr.

· Azterketa horrek diraueino txindurri edo beste xomorroren bat azaltzen bada, askozaz ere hobeto.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 23. orr.

5 askoz hobeto

-Horrela nahi baduzue askoz hobeto niretzat.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 19. orr.

Ez, Humphries jauna, askoz hobeto komuneko paperean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 132. orr.

Beharbada askoz hobeto biziko zen berriro sekula ikusten ez baninduen...  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 305. orr.

Bigarren dzangada askoz hobeto sartu zitzaion.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 152. orr.

Ez nuen ospitalera igo, etxean askoz hobeto zainduko nuelakoan.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 263. orr.

-Gerra aurrekoak baino askoz hobeto bizi dira halan be.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 70. orr.

Tomek bazekien askoz hobeto egongo zela Harryrentzat lanean, baina [...].  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 40. orr.

Egia esateko, askoz hobeto gaude hori gabe -Ginnyri ezpainak dar-dar egin zion-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 126. orr.

Askoz hobeto zegoen osasunez.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 39. orr.

Guztia uste baino askoz hobeto joan zela esan zidan, hasteko.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 210. orr.

-Askoz hobeto, jauna.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 109. orr.

6 edo hobeto

Edo hobeto, zatozte biok, erretzen gaituen zeruko sua hazi-zaparrada batek itzal dezan.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 135. orr.

Pertsona hura, edo, hobeto, Arazo deitzea nahiago dudan gauza hura.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 136. orr.

Eta non iruditzen zaidan nire atzean igurtziren bat-edo entzun edo, hobeto, sentitu nuela.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 168. orr.

Edo hobeto: ikaragarri zoriontsu.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 93. orr.

7 ezin hobeto ik beherago 13.

Ezin hobeto ulertu zuen Ruche jaunak Max eolikoak zer esan nahi zion.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 420. orr.

Den-dena primeran dabil, ezin hobeto, ohean paregabea da eta inoiz ez die uko egiten nire eskaerei.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 171. orr.

Berrogei urte eta gehiago ditu orain, baina, Jainkoari eskerrak, ezin hobeto dabil osasunez.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 55. orr.

Era horretan, ezin hobeto kokatu ziren politika ekonomikoan beren ikuspuntuak baliarazteko, -Ezin hobeto, Dudley -esan zion osaba Vernonek.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 34. orr.

Ezin hobeto ezkutatuak daude disko gogorraren erraien artean.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 168. orr.

8 gero eta hobeto

Gero eta hobeto ezagutzen zuen hildakoa, haren ingurukoak... eta beraien arteko kontuak.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 194. orr.

Pertsonekiko harremanetan, denbora joan ahala gero eta hobeto ezagutzen ditugula uste dugu.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 187. orr.

Gero eta gehiago eta gero eta hobeto egiten dugu.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 169. orr.

Gero eta hobeto egiten nuen lo.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 224. orr.

Edan ahala gero eta hobeto sentitzen naiz, alaiago.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 104. orr.

9 hainbat hobeto

Hainbat hobeto, benetan ardura digunari, utzi zigun lanari, bere lan bakarrari, ekiteko.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 7. orr.

Hainbat hobeto, mutu egongo baitzen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 262. orr.

Hainbat hobeto, ez baitzekien zer ekarri behar zion gero hurbilak.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 183. orr.

Hainbat hobeto berarentzat, bazuen-eta nondik heldu bikoteari.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 176. orr.

Hala beraz, taldean zenbat eta gehiago izan, hainbat hobeto.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 100. orr.

10 hobeto esan

Victoriak normalean ez zuela edaten esan zuen; hobeto esan, "ongi nagoenean edaten dut" edo "gustura nagoenean" esan zuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 134. orr.

Hobeto esan, gau-jantziz jantzita zeudelako ustean zeuden.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 143. orr.

Hara, badator ordua -hobeto esan, heldua da-, nor bere aldetik sakabanatu eta bakarrik utziko nauzuena.  Elizen arteko biblia   Jn 16,32

· Ekaitzak lortu ezindakoa eragin zenuten zeuok, edo, hobeto esan, bi gizonek, txakurrak eta koadroak osatzen zenuten piztia itxurakoak.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 27. orr.

Benetan zegoela bere buruari uko egiteko prest gizadiaren alde, edo, hobeto esan, gizadiaren ideiaren alde.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 38. orr.

11 hobeto esanda

Hobeto esanda, denok desberdinak gara.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 49. orr.

Gorrotoa die, hobeto esanda.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 52. orr.

1977ko udan izan nituenak -edo izan genituenak, hobeto esanda- urruti joan ziren.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 164. orr.

Beste puztarri bat nire familiarentzat, gure familientzat, hobeto esanda.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 41. orr.

Hobeto esanda: urrearen fundizioa nola egin gizakumeak ikasi zuen unea.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 356. orr.

Hobeto esanda, ez diozu zeure buruari garbi aitortu nahi idazteko piztu zaizun grina berri horren arrazoirik.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 22. orr.

Halaxe ageri zen Sabeth nire gainean, edo nire aldamenean, hobeto esanda: [...].  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 172. orr.

· Ez nintzen harritu, edo, hobeto esanda, ez naiz harritzen orain, gogoratzen naizenean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 125. orr.

Bera Pitagorasengandik zetorren zuzenean, edo hobeto esanda, bera zen Pitagoras.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 71. orr.

Besaulki batean eserita, edo hobeto esanda, barreneraino sartuta zegoen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 214. orr.

12 hobeto esateko

Edo, hobeto esateko, orain bada, baina lehen ez zen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 14. orr.

Errauts artean usoak ikusi-uste ditut, hobeto esateko; edo bele tzarrak ote?  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 78. orr.

Haren begirada da, hobeto esateko, ahaztu ez dudana.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 53. orr.

13 hobeto ezin ik gorago 7.

Primeran zeunden, hobeto ezin.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 126. orr.

Eta ni horrekin hobeto ezin geratzen naiz.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 200. orr.

Bitxia zen zeinen bat zetozen guzti-guztiak ere diseinu orokorrarekin; hobeto ezin.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 57. orr.

14 hobeto izan ad ad

Bakarrik egiten du lan, eta norbait ondoan izatea hobeto izango litzatekeela ohartarazten diotenean, beti gauza bera dio: [...].Hala ere, deus baino hobeto da, jendeak planta gutxiago egiten du, behinik behin, gezur gutxiago esaten, komentu askotan gertatzen dena baino hobea da hori.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 114. orr.

Hobeto da honela.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 337. orr.

15 ongi baino hobeto ondo baino hobeto.

Irudimentsua baitzen, eta hitza ongi baino hobeto erabiltzen baitzuen.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 29. orr.

Ongi baino hobeto ezagutzen genuen elkar.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 94. orr.

16 ondo baino hobeto

Ondo baino hobeto izorratu zuten.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 307. orr.

Barrabas txiki horiek ondo baino hobeto baitakite traba horiek saihesten.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 48. orr.

Infernua eta paradisua bereizten ongi baino hobeto lagundu zizun ilehoria, hiltzailearen laguntzailea.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 222. orr.

Ondo baino hobeto zekien seme haiek arrazoi osoa zutela.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 34. orr.

Ondo baino hobeto, emakumeok.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 285. orr.

Jakin bai hark, ondo baino hobeto.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 222. orr.

17 orduan eta hobeto

Izan ere, honelako gizon bertutetsu eta sentibera bat, berari egin dioten bidegabekeriak zirikatuta, orduan eta hobeto jokatzen saiatuko da.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 234. orr.

Zenbat eta zauri gehiago, orduan eta hobeto.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 101. orr.

Zenbat eta osagai bitxi eta exotiko gehiago erabili, orduan eta hobeto hitz egiten dugula iruditzen zaigu.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 147. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 6 aldiz agertzen direnak)

apur bat hobeto (6); are hobeto (21); artean hobeto (6); askoz ere hobeto (37); askoz hobeto (210); askoz hobeto dago (7); askoz hobeto egongo (7); askoz hobeto moldatzen (11); askozaz hobeto (9); baina askoz hobeto (6); baina hobeto (31); baina hobeto pentsatu (8); baino askoz hobeto (53); baino hobeto (921); baino hobeto ari (18); baino hobeto aritu (20); baino hobeto bete (6); baino hobeto bizi (11); baino hobeto dagoela (10); baino hobeto daki (21); baino hobeto dakigu (7); baino hobeto dakit (6); baino hobeto dakite (8); baino hobeto dakizu (7); baino hobeto egin (15); baino hobeto egiten (13); baino hobeto egongo (8); baino hobeto eta (6); baino hobeto ezagutzen (75); baino hobeto gaude (9); baino hobeto gogoratzen (6); baino hobeto ibili (6); baino hobeto ikusi (8); baino hobeto ikusten (14); baino hobeto joan (6); baino hobeto jokatu (27); baino hobeto moldatu (11); baino hobeto moldatzen (20); baino hobeto nago (11); baino hobeto ulertu (9); baino hobeto ulertzen (11); baino hobeto zekien (9); bat hobeto (23); batean hobeto (6); batzuetan baino hobeto (7); batzuk hobeto (6); bera hobeto (7); berak baino hobeto (10); burua hobeto (17); burua hobeto ezagutzeko (6); da hobeto (14); du hobeto (6); dut hobeto (12)

ea hobeto (6); edo hobeto (80); edo hobeto esan (9); edo hobeto esanda (46); egoera hobeto (7); elkar hobeto (14); elkar hobeto ezagutzeko (8); ere ezin hobeto (6); ere hobeto (66); espero baino hobeto (9); eta askoz hobeto (9); eta ezin hobeto (19); eta hobeto (265); eta hobeto ari (29); eta hobeto ezagutzen (8); eta hobeto ikusten (6); eta hobeto nago (8); eta hobeto sentitzen (8); ezin hobeto (276); ezin hobeto baliatu (10); ezin hobeto egin (7); ezin hobeto ezagutzen (7); ezin hobeto hasi (10); ezin hobeto islatzen (7); gabe hobeto (8); gauzak hobeto (40); gehiago eta hobeto (8); gero eta hobeto (97); gero hobeto (10); geroz eta hobeto (17); guk baino hobeto (8); hainbat hobeto (7); han hobeto (8); hau hobeto (10); hemen baino hobeto (8)

hobeto adierazten (13); hobeto al (6); hobeto ari (78); hobeto ari da (25); hobeto ari dira (15); hobeto ari gara (12); hobeto ari naiz (6); hobeto ariko (6); hobeto aritu (65); hobeto aritu da (6); hobeto aritu zen (22); hobeto aritu ziren (10); hobeto aritzea (6); hobeto aritzen (7); hobeto asmatu (6); hobeto atera (9); hobeto aterako (8); hobeto ateratzen (8); hobeto aurkitu (7); hobeto azaldu (8); hobeto azaltzen (12); hobeto aztertu (6); hobeto baliatu (17); hobeto baliatu zuen (6); hobeto begiratu (6); hobeto bete (9); hobeto beteko (6); hobeto bizi (33); hobeto bizitzeko (11); hobeto dabil (10); hobeto dago (43); hobeto dagoela (23); hobeto daki (25); hobeto dakigu (8); hobeto dakit (7); hobeto dakite (9); hobeto dakizu (7); hobeto daude (16); hobeto daudela (6)

hobeto edo (12); hobeto edo okerrago (10); hobeto egin (40); hobeto egin zuen (6); hobeto egingo (22); hobeto egiteko (9); hobeto egiten (35); hobeto egokitzen (19); hobeto egon (8); hobeto egongo (45); hobeto egongo zela (6); hobeto ekin (15); hobeto ekin zion (11); hobeto ematen (6); hobeto entzuteko (12); hobeto entzuten (7); hobeto erakutsi (6); hobeto eramango (6); hobeto eramaten (6); hobeto erantzun (9); hobeto esan (77); hobeto esanda (288); hobeto esateko (37); hobeto eta (23); hobeto eutsi (7); hobeto ez (13); hobeto ezagutu (20); hobeto ezagutuko (10); hobeto ezagutzea (13); hobeto ezagutzeko (59); hobeto ezagutzeko aukera (11); hobeto ezagutzeko eta (6); hobeto ezagutzen (141); hobeto ezagutzen ditu (10); hobeto ezagutzen du (16); hobeto ezagutzen duela (6); hobeto ezagutzen dute (11); hobeto ezagutzen zuen (6); hobeto ezin (7); hobeto gaude (14); hobeto geunden (6); hobeto gogoratzen (9); hobeto hartu (9); hobeto hartzen (6); hobeto hasi (30); hobeto hitz (9); hobeto hitz egiten (8); hobeto horrela (9)

hobeto ibili (15); hobeto ibiliko (8); hobeto ibiltzen (7); hobeto ikus (12); hobeto ikusi (24); hobeto ikusi zuen (7); hobeto ikusiko (8); hobeto ikusteko (41); hobeto ikusten (49); hobeto ikusten dut (11); hobeto islatzen (10); hobeto jardun (11); hobeto joan (13); hobeto joango (8); hobeto jokatu (43); hobeto jokatu zuen (6); hobeto jokatzen (16); hobeto jotzen (6); hobeto kokatu (7); hobeto konpontzen (13); hobeto moldatu (38); hobeto moldatu zen (12); hobeto moldatu ziren (10); hobeto moldatzen (76); hobeto moldatzen da (20); hobeto moldatzen dira (8); hobeto moldatzen naiz (13); hobeto nago (46); hobeto nengoen (6); hobeto pentsatu (22); hobeto pentsatuta (6); hobeto pentsatzeko (7); hobeto prestatu (13); hobeto prestatuta (7); hobeto sentitu (19); hobeto sentitu nintzen (7); hobeto sentituko (8); hobeto sentitzen (45); hobeto sentitzen hasi (7); hobeto sentitzen naiz (18); hobeto sentitzen zen (8); hobeto uler (6); hobeto ulertu (25); hobeto ulertuko (23); hobeto ulertzeko (32); hobeto ulertzen (51); hobeto ulertzen da (7); hobeto zaindu (13); hobeto zaintzen (10); hobeto zaude (13); hobeto zegoela (9); hobeto zegoen (13); hobeto zekien (15)

hori hobeto (12); horrela hobeto (21); hura hobeto (8); iaz baino hobeto (21); inoiz baino hobeto (36); inon baino hobeto (7); inork baino hobeto (72); lana hobeto (12); lehen baino hobeto (15); ni baino hobeto (13); ni hobeto (6); nik baino hobeto (40); ondo baino hobeto (235); ongi baino hobeto (23); orain hobeto (19); oraindik hobeto (7); orduan eta hobeto (31); pixka bat hobeto (8); sekula baino hobeto (8); taldea hobeto (6); uste baino hobeto (35); zen hobeto (12); zuen hobeto (10); zuk baino hobeto (10)


hobetoxe 1 izond zertxobait hobeto.

Hobetoxe gaude.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 44. orr.

Iruditzen zait, beraz, hobetoxe sumatzen dudala zer den zibilizazio bat.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 87. orr.

Gauzak hobetoxeago azaltzeko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 18. orr.

Hobetoxe ikusten dut garaipenen printzipioa: [...].- Bai, amatxo, hobetoxe.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 158. orr.

2 hobetoxeago

Harry hobetoxeago sentitu zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 92. orr.

Sortzeko gai direnek sor ditzatela hobetoxeago ala okerxeago.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 54. orr.

Lastima, testu hori idatzi zionak euskeraz hobetoxeago ez jakitea.  Berria - Harian   2005-06-23


hobetsi, hobets, hobesten 1 du ad hobetzat hartu edo eduki.

Zuhurtzia da, nire iduriko, hobetsi behar dena.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 336. orr.

Auzitegiak ordea, bidaiarien eskubideak hobetsi eta hegazkin elkarteen alegazioak baztertu ditu.  Berria - Euskal Herria   2006-01-11

Ongia bere gogokoa delako hobesten du, eta gaizkia bere gogoaren kontrakoa delako gaitzesten du.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 60. orr.

"Heretiko guztiek merezi duten zigorra" ematea hobetsi zitean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 201. orr.

Konturatzen al zara onbidearen aldean galbidea hobesten duzula?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 132. orr.

Hark ere lehengo gelakideen lagunartea hobesten zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 154. orr.

Beste guztien gainetik bere burua hobetsi nahi duena.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 367. orr.

Zu baitzaitut hobetsia semeetan.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 133. orr.

Aita galdu zuenean, berriz, hileta-elizkizunak huts egin genituen, urruneko rock jaialdi bat hobetsita.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 241. orr.

2 (era burutua izenlagun gisa)

Horren gabezian ere, objektu hobetsirik badago, indar gehiago ematen diote horri.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 60. orr.

Onura handiz baliatzen nituen ihardukitzailearen ohoreak eskuratzeko, bitartean aldiz beldurrik gabe emana nintzaion maitale hobetsiari.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 256. orr.

Matematika da ezagutza horren bere adibide hobetsia, "giza arrazoimenaren harro-gaia" deitzen duena.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 45. orr.

3 hobestenago

Gerla solas ari baikara, iruditzen zait etsaia balioztatuago eta gerla hobestenago dela.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 120. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aldatzea hobetsi (5); aukera hobetsi (5); aztertzea hobetsi (3); egitea hobetsi (12); ematea hobetsi (5); erabiltzea hobesten (3); geratzea hobetsi (4); izatea hobetsi (3); jarraitzea hobetsi (3); jartzea hobetsi (3); sartzea hobetsi (3); uztea hobetsi (3)


hobetu (ETCn 43.100 agerraldi), hobe(tu), hobetzen da/du ad hobe bihurtu, hobera egin; (zerbaitetan) hobekuntzak egin.

Handik aurrera agian hobetuko zen gu bion arteko harremana.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 281. orr.

Asmakizuna ezin hobea zen, baina hobetu beharra zegoen.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 41. orr.

Gizartearen egoera hobetuko dela.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 43. orr.

Hobetu bai, pixka bat hobetu zitzaion ikusmena: finkapen hobea zuen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 149. orr.

Animoa asko hobetu zitzaion aurpegiko ile guztia desagertu eta begiak ere pixkanaka marroitzen ari zitzaizkiolako.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 192. orr.

Mutikoa ongi zegoen; inoiz edo behin sukar arintxoren bat izaten zuen, baina garbi ikusten zen hobetzen ari zela.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 143. orr.

Hortik haren asmo sendoa: idazteko luma hobetu!  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 24. orr.

Aurrekontu xume bat bereizi dela hoditeria hobetzeko.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 19. orr.

Bere gaskoi motza hobetu zuen egun haietan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 57. orr.

Munduko bi marka hobetu dituzte Olinpiar Jokoetan parte hartzeko [...] egiten ari diren AEBetako sailkapen probetan.  Berria - Kirola   2004-07-14

Atzo, zentimetro batean hobetu zuen marka hori.  Berria - Kirola   2004-09-05

Ongizate maila hobetzea eta giza gaitasunen garapen integrala lortzea.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 80. orr.

Eguraldia hobetuko ote zen aiduru zegoen bitartean.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 137. orr.

Gazteek mundua hobetu nahi dute, baina ez dakite nola jokatu.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 168. orr.

Zigorrak ez du hobenduna hobetzen: larritasun geldo bat, zuhurtzia, mesfidantza eman diezaioke apika. ren bizi maila hobetuz.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 97. orr.

Bitarteko teknikoak hobetuz joan ziren hurrengo urteetan.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 162. orr.

Giza ugalketa hobetzeko ideia aspaldiko kontua da.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 153. orr.

Adimenetik etikara txango egingo banu, ordea, jakin badakit ez irakurketak ez idazketak ez nautela hobetzen: idazle handienek sentitzen dituzten emozio eta sentimendu berdintsuez idatzi zuen Hitlerrek Mein Kampf.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 89. orr.

2 zerbaitetan hobekuntzak egin.

Argindar instalazioa hobetu egingo omen ditek.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 66. orr.

Akuafortearen teknika hobetu zuen eta eragin handia ukan zuen geroko grabatzaileetan.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 87. orr.

Batzuek bere egoera hobetu dezakete, beste batzuen kalterako, noski.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 106. orr.

Argindar instalazioa hobetu egingo omen ditek.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 66. orr.

BiztanleriaBerehala ohartu zara, ezin hobea ez ezik, hobetu ezina dela burura ziplo etorri zaizun ideia. ik beherago 7.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 94. orr.

Hobetu da ala txartu?  Herria   2003-12-25

Ainitz hobetu da.  Herria   2003-12-25

3 (hitz elkartuetan)

Bertsolarien hobetu nahitik seguraski.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 179. orr.

Informazio hezitzailea zabaltzea ingurumen hori babestu eta hobetu beharrari buruz.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 114. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Itzulpena egiteko ere erabili dena 1998an Jens Timmermannek Meiner argitaletxearentzat egin duen argitaraldi hobetua da.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 19. orr.

Elsa Schick bere andrearentzat asmatu omen zuen bereziki arropa garbitzeko makina hobetu hori.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 23. orr.

5 (era burutua izen gisa)

Une hartan ageri ziren protagonisten solasek hobetu baten premia baleukate legez.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 13. orr.

6 hobetuxeago

Aroa ere hobetuxagoa goizeko hartaz geroz, bihotzak beren aldetik laxatuagoak ziren.  Herria   2002-07-18

7 ezin hobetuzko

Izan ere, erromanistak, indoeuropeistak ez bezala, ezin hobetuzko egoeran zeuden lan horri ekiteko.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 87. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

apur bat hobetu (11); asko hobetu (105); asko hobetu behar (8); asko hobetu beharko (14); asko hobetu beharra (5); asko hobetu da (10); asko hobetu du (19); asko hobetu dugu (8); asko hobetu dut (4); aurreikuspenak hobetu (4); badago zer hobetu (6); badu zer hobetu (6); baina hobetu (5); baino hobetu (5); baldintzak hobetu (22); baldintzak hobetu nahi (5); bat hobetu (18); batere hobetu (4); beti hobetu (4); bizi baldintzak hobetu (4); bizimodua hobetu (4); da hobetu (7); defentsa hobetu (5); defentsan hobetu (7); dezente hobetu (18); dezente hobetu du (4); edo hobetu (11); edo hobetu nahi (6); egoera hobetu (35); egoera hobetu dela (4); egoera hobetu egin (5); egoera hobetu eta (5); ekonomikoa hobetu (4); emaitzak hobetu (11); ere hobetu (15); ere hobetu nahi (4); errekorra hobetu (4); eskaintza hobetu (10); eta hobetu (31); eta hobetu beharra (4); eta hobetu egin (10); eta zertan hobetu (5); gauza asko hobetu (4); gauzak hobetu (7); gehiago hobetu (6); harremanak hobetu (7)

hobetu ahal (20); hobetu ahal izango (4); hobetu ahal izateko (12); hobetu ahala (5); hobetu baitu (4); hobetu behar (92); hobetu behar da (4); hobetu behar dela (6); hobetu behar dira (4); hobetu behar du (7); hobetu behar duela (5); hobetu behar duen (5); hobetu behar dugu (10); hobetu behar dute (8); hobetu behar duzu (9); hobetu beharko (47); hobetu beharko du (16); hobetu beharko dute (6); hobetu beharra (58); hobetu beharra dago (10); hobetu beharra dagoela (4); hobetu beharra dauka (6); hobetu beharrean (6); hobetu beharreko (18); hobetu beharreko gauzak (5); hobetu besterik (5); hobetu besterik ezin (4)

hobetu da (32); hobetu daiteke (10); hobetu daitekeela (8); hobetu daitekeen (4); hobetu daitezkeela (4); hobetu dela (14); hobetu den (4); hobetu dira (9); hobetu direla (4); hobetu direlako (5); hobetu ditu (8); hobetu dituzte (4); hobetu du (59); hobetu duela (9); hobetu dugu (17); hobetu dut (8); hobetu dute (11); hobetu dutela (4); hobetu egin (92); hobetu egin behar (15); hobetu egin beharko (10); hobetu egin da (13); hobetu egin dela (5); hobetu egin du (8); hobetu egin dugu (4); hobetu egin zuen (4); hobetu egin zuten (5); hobetu egingo (13); hobetu egiten (14); hobetu ere (4); hobetu eta (53); hobetu ez (6); hobetu ezean (6); hobetu gabe (4); hobetu gura (4); hobetu leike (6); hobetu leikek (5); hobetu leikeko (6); hobetu nahi (51); hobetu nahi du (8); hobetu nahi dute (6); hobetu nahi duten (6); hobetu nahian (10); hobetu ondoren (4); hobetu zen (10); hobetu zituen (7); hobetu zuen (44); hobetu zuten (13)

hori hobetu (19); hori hobetu behar (4); iazkoa hobetu (4); ikasi edo hobetu (6); irudia hobetu (5); itxura hobetu (4); izugarri hobetu (5); jokoa hobetu (10); kalitatea hobetu (10); lan baldintzak hobetu (7); lana hobetu (8); maila hobetu (4); marka hobetu (23); marka hobetu zuen (5); munduko marka hobetu (9); nabarmen hobetu (13); nahitaez hobetu (4); nola hobetu (14); oraindik asko hobetu (5); pixkanaka hobetu (4); pixkanaka hobetu egin (4); segundoan hobetu (13); segundoan hobetu zuen (10); zer hobetu (46); zer hobetu behar (6); zertan hobetu (30); zertan hobetu behar (19)

asko hobetuko (6); baldintzak hobetuko (8); egoera hobetuko (9); ere hobetuko (5); gauzak hobetuko (4); harremanak hobetuko (5); hobetuko da (7); hobetuko dela (9); hobetuko direla (7); hobetuko dituela (4); hobetuko dituzte (7); hobetuko du (12); hobetuko duela (5); hobetuko duen (4); hobetuko dugu (4); hobetuko dute (6); hobetuko dutela (4); hobetuko naiz (6); hobetuko zuela (4); kalitatea hobetuko (4); nabarmen hobetuko (4); zer hobetua (14)

beti hobetuz (11); eta hobetuz (5); hobetuz doa (6); hobetuz doala (4); hobetuz en (9); hobetuz era (4); hobetuz eta (4); hobetuz gero (6); hobetuz joan (18); hobetuz joan da (5); hobetuz joanen (4)

baldintzak hobetzea (30); baldintzen hobetzea (4); bizi baldintzak hobetzea (8); bizi kalitatea hobetzea (11); bizimodua hobetzea (4); egoera hobetzea (18); egoera hobetzea da (5); eskaintza hobetzea (4); eta hobetzea (6); harremanak hobetzea (4); hobetzea da (28); hobetzea da gure (4); hobetzea da helburua (5); hobetzea dela (8); hobetzea du (5); hobetzea du helburu (5); hobetzea ere (5); hobetzea espero (16); hobetzea espero du (5); hobetzea espero dut (5); hobetzea eta (25); hobetzea izango (8); hobetzea izango da (5); hobetzea lortu (6); hobetzea zaila (4); jokoa hobetzea (5); kalitatea hobetzea (22); kalitatea hobetzea eta (5); komunikazioa hobetzea (4); lan baldintzak hobetzea (11); maila hobetzea (5); marka hobetzea (5); postua hobetzea (6); segurtasuna hobetzea (4)

hobetzearen alde (9); hobetzeaz gain (9); hobetzeaz gainera (4)

antolaketa hobetzeko (4); apur bat hobetzeko (4); arteko harremana hobetzeko (4); arteko harremanak hobetzeko (7); asko dago hobetzeko (5); asko du hobetzeko (6); asko dugu hobetzeko (9); azpiegiturak hobetzeko (5); baldintzak hobetzeko (61); baldintzak hobetzeko eskatzeko (5); bat hobetzeko (8); bizi baldintzak hobetzeko (18); bizi kalitatea hobetzeko (7); bizimodua hobetzeko (8); bizitza hobetzeko (4); dago hobetzeko (6); du hobetzeko (7); dugu hobetzeko (10); edo hobetzeko (5); egoera ekonomikoa hobetzeko (5); egoera hobetzeko (53); ekonomikoa hobetzeko (6); emaitzak hobetzeko (9); errendimendua hobetzeko (6); eskasa hobetzeko (5); eta hobetzeko (34); gauzak hobetzeko (7); giroa hobetzeko (5); harremana hobetzeko (6); harremanak hobetzeko (14)

hobetzeko ahalegina (6); hobetzeko ahaleginak (6); hobetzeko ahaleginetan (4); hobetzeko asmoa (8); hobetzeko asmoarekin (5); hobetzeko asmorik (4); hobetzeko asmoz (18); hobetzeko aukera (28); hobetzeko aukera izan (4); hobetzeko aukerak (5); hobetzeko bada (4); hobetzeko balio (9); hobetzeko balioko (4); hobetzeko bidea (6); hobetzeko bidean (6); hobetzeko erabili (5); hobetzeko ere (5); hobetzeko eskatu (4); hobetzeko eskatzeko (5); hobetzeko eta (31); hobetzeko gai (5); hobetzeko hainbat (4); hobetzeko helburuarekin (4); hobetzeko konpromisoa (5); hobetzeko konpromisoa hartu (5); hobetzeko lanean (6); hobetzeko lanean ari (5); hobetzeko moduan (5); hobetzeko neurri (5); hobetzeko neurriak (14); hobetzeko oraindik (5); hobetzeko plana (4); hobetzeko premia (4); hobetzeko prest (5); hobetzeko proiektu (4); hobetzeko proposamenak (6); hobetzeko tarte (4); hobetzeko tartea (7); hobetzeko tresna (5); hobetzeko zer (4)

hori hobetzeko (8); ingurumena hobetzeko (7); irudi eskasa hobetzeko (4); irudia hobetzeko (7); jarduna hobetzeko (4); jokoa hobetzeko (7); kalitatea hobetzeko (22); lan baldintzak hobetzeko (32); lana hobetzeko (5); maila hobetzeko (4); osasuna hobetzeko (5); postua hobetzeko (5); sarea hobetzeko (4); segurtasuna hobetzeko (16); sistema hobetzeko (4); testua hobetzeko (4); zerbitzua hobetzeko (10); zerbitzuak hobetzeko (4)

asko hobetzen (8); beti hobetzen (5); beti hobetzen ari (4); egoera hobetzen (22); egoera hobetzen ari (6); egoera hobetzen ez (4); ere hobetzen (4); eskaintza hobetzera (4); eta hobetzen (17); gauzak hobetzen (7); hobetzen ahal (4); hobetzen ari (63); hobetzen ari da (15); hobetzen ari dela (11); hobetzen ari dira (4); hobetzen ari naiz (4); hobetzen badu (5); hobetzen da (4); hobetzen denean (4); hobetzen du (14); hobetzen duen (7); hobetzen eta (6); hobetzen ez (7); hobetzen hasi (5); hobetzen jarraitu (4); hobetzen jarraituko (4); hobetzen jarraitzea (5); hobetzen jarraitzeko (6); hobetzen joan (7); hobetzen lagun (5); hobetzen lagundu (4); hobetzen lagunduko (7); hobetzen laguntzeko (5); hobetzen laguntzen (4); hobetzen saiatu (6); hobetzen saiatuko (16); hobetzen saiatuko da (8); hobetzen saiatzeko (6); hobetzen saiatzen (4); hori hobetzen (7); kalitatea hobetzen (8); lana hobetzen (5); maila hobetzen (7); marka hobetzen (7); marka hobetzen saiatuko (5); pixkanaka hobetzen (6); pixkanaka hobetzen ari (4)


hobetze 1 iz hobe bihurtzea, hobera egitea; (zerbaitetan) hobekuntzak egitea.

Azpimarratu behar da ez dela aurrekoen hobetze soila.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 97. orr.

Gizaldiaren hastapenetik, aldaketa gaitzak gertatu dira eta ere hobetze ederrak.  Herria   2002-11-07

Hausnarketarako gaitasuna eta zaletasuna, etengabeko hobetzearen grina.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 8. orr.

Alaitasuna nork bere burua hazte eta hobetze gisa.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 8. orr.

Gernikako Estatutuaren hobetze bat baizik ez daiteke izan emaitza.  Berria - Euskal Herria   2006-04-01

Laster hasi nintzen baiesten hobetze bat sentitzen nuela.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 76. orr.

Hobetze kontseiluaren lehendakaria.  Herria   2001-02-15

2 hobetze aldera hobetzeko.

Gobernuak 50.000 milioi euro bideratu nahi ditu uraren kalitatea hobetze aldera.  Berria - Gaiak   2006-01-05

Gure panorama hobetze aldera, sektoreak ezin dio, besterik gabe, orain arteko bideari eutsi.  Berria - Kultura   2004-01-15

Badirudi gauzek hobetze aldera egin dutela.  Berria - Kultura   2004-04-27


hobexe 1 izond zertxobait hobea.

Adreilua edo hormigoia baino askoz hobea da hezurra, zura eta metal asko baino hobexea. Ikusmen-zorroztasunaren 20/100 mailari edo zerbait hobexeari zegozkionak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 20. orr.

Apatxeen lana baino hobexea da, baina ez Txeieneena baino.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 31. orr.

2 hobexeago (orobat hobexago)

Hotela hobexeagoa da. baziren kolore bakar batez margotuak ere, itxura hobexeagoa zutenak.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 269. orr.

Ilabetearen bigarren partea hobexagoa.  Herria   2005-08-11

Badira beste batzuk hobexeagoak.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 91. orr.

3 (adizlagun gisa)

Dermit ere hobexeago ikusi dugu astelehen huntan, partida haundietako behar den bezala.  Herria   2005-02-03


hobezin ik hobe 15.

hobi (ETCn 3.931 agerraldi) 1 iz hilak lurperatzeko zuloa. ik hilobi.

Babi Yar-eko hobian Kiev-etik hurbil, Varsoviako ghettoan, Sakonikan, Parisen, Lidizen...  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 173. orr.

Beren hobietatik jaikitako hil bizidunak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 212. orr.

Hilobi arrunt bat baino handiago ez zen harrizko hobi luzanga axal batean, mendi baten malda latzean.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 117. orr.

Nafarroako erregearen hobi hutsa.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 198. orr.

Hobirik gabeko hilotzen ondoan lo egitera bortxatzen gintuzten.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 178. orr.

Hilerrira zihoanean, izenik ez zekarren hobian lili buket bat pausatzen zuen Bittoren oroimenez.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 191. orr.

Laster jo zuen begiz hobiaren sarrera-sarreran zegoen hil-oihal berria.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 291. orr.

Hobia zulatzen ari ziren hobigileen aitzurkadak entzuten nituen bide barrenetik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 29. orr.

Hobi berean, arkabuzari garaztar bat ehortzi zuten.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 138. orr.

Biharamunean hartu eta arbasoen hobietan lur eman zieten, beraien ahaideekin batera.  Elizen arteko biblia   2 M 12,39

Rossettik Beata Beatrix 63an pintatu zuen, eta gorpua hobitik ateratzea 69an gertatu zen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 220. orr.

Poeren gorpuzkinak hobitik atera, gurdi batean hirian zehar garraiatu eta Baltimore-ko eliza bateko hilerrian ehortzi zituzten atzera.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 175. orr.

Hobiratze eta hobitik ateratze lanetan..  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 452. orr.

Ez niola haurrari horrelakorik nehoiz kontatuko: sekretua hobiaren zolaren zolara eramanen nuen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 55. orr.

Oren guztiek dute gizona kolpatzen, azkenekoak du hobira igortzen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 225. orr.

Ximurra beti bera, antz-hazturak hobiraino.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 386. orr.

2 irud

Arima, gorputzeko hobia utzi eta hegan omen doa itsasorantz.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 187. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hobi-zuloaren ertzean daudela, biziek aprobetxatzen ahal dituzten arropak erantziko dizkiete, odolak gogorturik ez badaude.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 333. orr.

Kantari aritzeko hobi-zulatzen?  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 195. orr.

Hobi-zulatzaile taldekideak aitzurrari gaitzeko oldea eman zion.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 156. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Nire herritik hurbil bazen mea-hobi handi bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 114. orr.

Abereen arteko batek ere ez du, oraingoz behintzat, H bonbarik asmatu, ez eta [...] uranio-hobirik [...] ¡ inon idoro.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 42. orr.

Lubakiak eta metrailadore-hobiak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 340. orr.

Parisko harresi-hobien ifrentzuetan.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 105. orr.

ik beherago 10.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Arnasa hartu du Leandrok, sudur-hobiak zabaldu zaizkio.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 282. orr.

Sinuetatik jariakin bat isurtzen da sudur-hobietara, horiek heze egon daitezen.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 258. orr.

Eman dezagun mihiaren aurrealdeak hersketa bat egiten duela goiko hortz-hobietan.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 37. orr.

Haien azal zuriaren azpian bizi zen babuino oihularia; haienak ziren hortz-hobi gorriak.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 271. orr.

Lur-en sabelean hatsa berriz hartzen dute mundu honetako bizidun guziek, lur-hobian sartzen direlarik, hemen azken hatsa eman ondoan.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 85. orr.

Guk nahiago dugu "argudio-hobi" ematea "topoi" horren ordain.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 182. orr.

Baina zer da etxearen edo etxe-bizitzaren izena ematen zaion hori, bizi-hobi, kutxa-bizitza edo bizi-kaiola ttattar bat baizik?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 175. orr.

5 lurrean egindako zulo edo barrunbea.

Ur izoztuz betetako hobiz inguratua.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 262. orr.

Babuinoek zooko hobi zabalean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 255. orr.

Nire herritik hurbil bazen mea-hobi handi bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 114. orr.

Mea-hobi bat aurkitu dut eskualdearen mendebaleko ertzean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 131. orr.

Alde egin nuelarik, ez nekien korridorean lubakiak eta metrailadore-hobiak ez ote nituen aurkituko itzultzean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 340. orr.

Afal ondoren, han abiatzen zen Casin Cholet oilo-harrapaketan Parisko harresi-hobien ifrentzuetan.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 105. orr.

Urik ez alferrik galtzeko oroitarazten dio, eta ezer kutsagarririk ez botatzeko hobi septikora.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 81. orr.

6 irud

Topoi hauen izatea kontuan harturik, guk nahiago dugu "argudio-hobi" ematea "topoi" horren ordain.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 260. orr.

· Mila behazunehun eta hobigarren urteko otsailaren laua da gaur, otsoen hilak laua izatea badauka behintzat...  Elizen arteko biblia   Sal 31,23

7 (begiaz, sudurraz mintzatuz) zuloa.

Abasek begitarte odolgorritua zuen, begiak hobietatik irteteko zorian.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 298. orr.

Begi koloregabetuak hobietatik atera zitzaizkion.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 54. orr.

Sinuetatik jariakin bat isurtzen da sudur-hobietara, horiek heze egon daitezen.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 258. orr.

Arnasa hartu du Leandrok, sudur-hobiak zabaldu zaizkio, keinu desatsegina egin du.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 282. orr.

8 oia.

Sei hilabete beharko dira hortzeria ipini ahal izateko, hain zuzen ere hobiek indarberritzeko behar dutena.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 220. orr.

Gogora etorri zitzaizkion [...] nola bonbek gorputzak txikitu, garunak adreiluzko horma zikinetan barreiatu eta hortz-haginak hobitik erauzten zituzten.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 16. orr.

Horrela, hobietako eta sabai biguneko hersketen artean itxita dagoen aire horren presioa jaitsi egingo da.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 37. orr.

Goiko hortz-hobiak.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 32. orr.

Hortz hobien atzealdeko eremuan.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 27. orr.

9 hobi komun

Bitartean hobi komunak zulatzen ari dira.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 55. orr.

Hobi komunean ehortzi zutela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 393. orr.

Irakeko Kurdistanen 500 gorpu aurkitu zituzten atzo hobi komun batean.  Berria - Mundua   2004-12-15

Berrehun eta gehiago daude Hernaniko kanposantuko bi hobi komunetan...  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 21. orr.

Hobi komun batetik jalgitzen den esku baten hezurdura.  Berria - Harian   2005-07-10

10 hobi septiko etxe bateko ur zikinak biltzen diren putzua.

Engoitik herrien ardura izanen da eta laur urtez behin hustu beharko dituzte hobi septikoak. Urik ez alferrik galtzeko oroitarazten dio, eta ezer kutsagarririk ez botatzeko hobi septikora.  Berria - Euskal Herria   2004-06-09

Martxotik hobi septikoen kontrolari ekin diote.  Berria - Euskal Herria   2004-06-09

11 horma hobi horman zulatzen den hobia.

Pare bat hilobi izan ezik, horma-hobiak denak; guztiak berdinak, marmol zurizko lauza dutela defuntuaren izena eta idazkun bertsuak letra beltz edo urrezko koloretan bernuzatuta.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 336. orr.

Elizaren albo batean, horma-hobi bat.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 50. orr.

12 petrolio hobi

Erresalbu-gordailuok harrikatz eta petrolio hobietan dautza.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 304. orr.

Boliviako petrolio hobien arduradun Jorge Alvaradok.  Berria - Ekonomia   2006-02-10

Petrolio-hobiak, geruza freatikoak, basoak, lurrak eta abar hondatzen edo agortzen ari badira ere.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 49. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

argudio hobi (4); baino hobia (4); beren hil hobia (3); beste hobi (5); bi hobi (3); dituzte hobi (3); eta hobi (3); familiako hil hobian (6); familiako hobian (4); familietako hil hobietarat (4); hil hobi (14); hil hobi bat (3); hil hobia (10); hil hobian (13); hil hobian ehortzia (3); hil hobiaren (4); hil hobien (4); hil hobietarat (5); hil hobirat (4); hobi bat (11); hobi batean (6); hobi komun (12); hobi komun batean (3); hobi komunak (4); hobi komunetan (8); hobian ehortzia (4); hobian ehortzia izan (3); hobiaren aintzinean (4); hobitik atera (3); hortz hobien (3); hortz hobietan (3); mea hobia (4); petrolio hobi (4)


hobigile iz hobiak zulatzen dituen pertsona.

Hobia zulatzen ari ziren hobigileen aitzurkadak entzuten nituen bide barrenetik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 29. orr.

Aitoren seme zaharrik ez duk, baratzezain, aitzurtzaile, eta hobigileak adinakorik.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 192. orr.


hobikari izond ahotsez mintzatuz, mihia hortz hobietara hurbilduz ebakitzen dena.

Dardarkari hobikariaren ordez, dardarkari ubularra egiten duten hiztunen kasua.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 28. orr.

Sudurkari hobikariak palatalizatzen dituen asimilaziozko palatalizazioa.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 57. orr.

Asimilaziozko palatalizazioan kontsonante horzkari edo hobikariaren ahoskunea inguruneari egokitzeko aldatzen da aurreko bokal palatalaren eraginaz.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 126. orr.

/S/ igurzkari hobikari apikaria, /s/ igurzkari hobikari lepokaria.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 148. orr.

Hobikari dira, hain zuzen, ingelesezko /d/ eta /t/.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 97. orr.

Alegia, horzkari eta hobikariak mihiaren aurreko zati lirain mugikorraz baliatuta ebakitzen dira.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 27. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hobikariak palatalizatzen (3)


hobiratu, hobira(tu), hobiratzen 1 du ad hobian ehortzi.

Perugian hobiratu zuten, Anaia txikien komentuan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1072. orr.

Hobiratu egin zutela eta hirugarren egunean piztu egin zela, Liburu Santuek esan bezala.  Elizen arteko biblia   1 Ko 15,4

Bertan baitzeuden hura hobiratu zutenean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1102. orr.

Zu, ordea, hobiratu gabe bota zaituzte, gauza nazkagarriaren pare.  Elizen arteko biblia   Is 14,19

Inoiz ez da jakin non hobiratu zuten edo zeruko hegazti harraparien jaki non utzi zuten.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 197. orr.

Baina Berriro ere hilak hobiratzen ari da.  Elizen arteko biblia   Tb 2,8

Kristoren maitasunagatik, pobre jaio eta mundu honetan erabat pobre bizi, gurutzean biluzik eta pobre gelditu eta inoren hilobian hobiratua izan zenaren maitasunagatik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 506. orr.

Abside aldameneko kapera batean hobiratu zuten.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 43. orr.

Santuaren gorputza hobiratua zegoen lekura etorririk.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 487. orr.

Zer atsegin geratzen zaigu munduarentzat hobiratuak gaudenoi?  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 257. orr.

2 irud

Diamante handiek, dirudienez, ezabatu egiten dituzte pertsonen arrazonamendu ahalmenak, piztu ezkutuan hobiratutako grinak, eta itsutu argiturik egon beharko luketen zentzumenak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 75. orr.


hobiratzaile iz lur-emailea.

Herrialdean zehar dabiltzala giza hezurren bat ikusten badute, harri-pilatxo bat jarriko dute ondoan, seinale gisa, hobiratzaileek Gogen gudarostearen bailaran lur eman arte.  Elizen arteko biblia   Ez 39,15


hobiratze iz hobian ehorztea.

Eman hildakoari, dagokion hobiratzea, eta ez izan axolagabe haren hilobiaz.  Elizen arteko biblia   Si 38,16

Berak hobiratze pribatua nahi zuen, ohore publikorik gabe.  Berria - Kultura   2006-03-14

Argi zegoen hezurrak izenik eman gabe itzultzen banituen ere, berehala igarriko zutela nire aitak lapurtu zituela, azken finean hobiratze eta hobitik ateratze lanetan, Xemeinek bestela nahi izan arren, oso jende gutxik hartu baitzuen parte.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 452. orr.

Hegoaldean masa hobiratzeak egitera behartu du egoerak; 9.000 hildako baino gehiago daude.  Berria - Mundua   2004-12-29


hobituario iz hilberria.

Epitafio kutsua zuen azken lerroak, albiste arrunta baino hobituarioa izan zezakeena toki aproposagoa.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 204. orr.


hobitxo iz hobi txikia.

Kriseilu batek argitzen du gauez eta, hobitxo batean, hamabosgarren mendeko burdin hesi batek estaliriko argizulo baten ondoan, kandela bedeinkatu bat dago piztuta, pasatzen diren marinel koitaduei eskainia, honako hitzez: [...].  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 124. orr.


hockey (ETCn 1.696 agerraldi orobat hokei ETCn 27 agerraldi, okei g.er. eta jockey ETCn 259 agerraldi) 1 iz bi talderen artean jokatzen den kirola, futbolaren antzeko erregelak dituena, makila kurbatu lau batez jotzen den bola edo disko txiki bat ate moduko batetik igaroaraztean datzana.

Tenisa, beisbola, badmintona eta hockeya hartu behar zituzten bost eraikinetako lanak bertan behera uztea erabaki du Pekingo Udalak.  Berria - Kirola   2004-09-11

Debekatua dute igerilekuetan, tenis, hockey edo bestelako kirol zelaietan sartzea.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 20. orr.

2 (hitz elkartuetan, lehen osagai gisa)

Hockey talde bateko kide egin dela.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 320. orr.

Jopieren hockey kluba.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 163. orr.

Hockey selekzio katalan bat .  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 18. orr.

Peggy potzola, pentsatu nuen, gehiegia niretzat, bere hockey jokalarien zangoak eta mari-mutil ile horrekin.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 107. orr.

Futbol entrenatzaile izan aurretik, Capello hockey entrenatzaile izan zen.  Berria - Kirola   2006-02-03

3 (hitz elkartuetan, bigarren osagai gisa)

Sasoian egoteko areto-hockeyan aritu dira buru-belarri.  Berria - Kirola   2004-02-11

Irristatze hockeya ez da olinpiar kirola, eta ezin izango duzue Atenasko Olinpiar Jokoetan parte hartu. herria¬

Sir Patrick eta gainerako ehiztari lepogabeak hasiak ziren buru-hockeyko partida jokatzen eta jendea haiei begira zegoen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 118. orr.

4 belar hockey belarretan jokatzen den hockeya.

Donostiarraren iritziz, belar hockeyak gora egin du azken urteetan.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 49. orr.

Belar hockeyko jokalariez gain, beste lau kirolari daude zain. Orain bi aste Zeelanda Berritik iritsi zenetik belar jockey jokalari donostiarraren sakelako telefonoa ez da isildu.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 40. orr.

5 izotz hockey izotzetan jokatzen den hockeya.

Eski artistikoa, izotz hockeya, patinaje artistikoa. Izotz hockeya: Lehen ligaxka (emakumezkoak).  Berria - Harian   2006-02-09

Fabio Capello eta Pavel Nedved esatari ariko dira izotz hockeyan.  Berria - Kirola   2006-02-03

Jean-Crhistophe Filippinek Hormadin amaitu du bere izotz hockeyko ibilbide profesional luzea.  Berria - Kirola   2004-04-13

Angeluko Hormadi izotz hokeiko talde nagusiko jokolariek.  Herria   2001-05-03

Izotz-hockey taldeak.  Berria - Mundua   2006-01-04

Lehen saria, pidaia bat Tunisian bi lagunentzat, aste batez, [...] gero mikro labe bat, irensgailu bat (errauts biltzeko tresneri), 2 ahuntx erdi, bildotx, izotz okei partidetako sartze eta abar...  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 99. orr.

· Angeluko Hormadi izotz hokeilariek.  Elizen arteko biblia   1 Erg 13,17

6 patin hockey patinekin jokatzen den hockeya.

Patin hockeyeko mundialetan da Kataluniako selekzioa, eta atzo 11-0 menderatu zuen Australiako taldea.  Berria - Kirola   2004-10-17

Patin hockeyan Katalunia munduko talde onenetako bat izan daitekeela ziur gaude.  Berria - Kirola   2004-03-30

Emakumezkoen Munduko Patin Hockey Txapelketan.  Berria - Kirola   2004-03-30

Harro Strucksberg Nazioarteko Patin Hockeyko Federazioko lehendakariak.  Berria - Kirola   2004-10-29

· Patin hockey selekzioarena ikusita haserretu da Carod Rovira.  Berria - Ekonomia   2004-11-27

Nazioarteko Patin Hockey Federazioa (FIRS) batzarra egiten ari da bertan.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 357. orr.


hockeylari (corpusean hokeilari soilik) iz hockey jokalaria.

Gure hokeilariek galduak bezala ziruditen, Grenoblekoek eraso bat abiatu orduko.  Herria   2001-10-18

Xabier Daramy Angeluar hokeilariarekin.  Herria   2001-05-17

Erregeen eguna-kari opari pollita egin diote izotz hokeilariek beren publikoari joan den larunbat arratsean.  Herria   2001-01-11


hodei (ETCn 492 agerraldi; orobat odoi ETCn 6 agerraldi) 1 iz ur tanta guztiz txikiz osatutako multzoa, eguratsean dilindan mantentzen dena. ik laino.

Egun euritsuetan hodei artean agertzen den ortzadarraren itxura zuen inguruko argitasunak.  Elizen arteko biblia   Ez 1,28

Hodei baten antzera harrotu zen hautsa.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 13. orr.

Eguzkia hodeiak zulatzen ahalegintzen da.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 85. orr.

Hodeiak desegiten.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 81. orr.

Hodeiak zilar iodurozko partikulekin bonbardatuz sortzen zuten euria.  Berria - Gaiak   2004-08-11

Haizearen indar suminduak itsasoa astintzen eta ontzi eskergak iraultzen eta hodeiak sakabanatzen ditu.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 47. orr.

Ura hodeietan pilatu eta hodeiak ez dira pisuaz lehertzen.  Elizen arteko biblia   Jb 25,8

Neure ostadarra ezartzen dut hodeien artean, lurrarekin dudan itunaren ezaugarri.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 31. orr.

Zeruan barna hodei iritsi ezinak igeri zebiltzan.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 35. orr.

Enbor luzea, adaburua hodeietaraino iristen zaiona.  Elizen arteko biblia   Ez 31,3

Hodeiz estalita izango da egunsentia.  Berria - Euskal Herria   2004-04-11

Itzulbidean zeru hodeiz beteari begiratu zion.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 93. orr.

Ni hodeietan bezala.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 115. orr.

Zenbait hilabetez hodei guztien gainetik egonda, sasi guztien azpira beheititu nintzen kolpetik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 187. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Euriz zamaturik datorren hodei astun ilunak adimena itzaltzen didala.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 321. orr.

Atera zen eguzkia, ireki ziren hodei zilarkarak eta lanbro distiratsua pausatu zen elurraren gainean.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 22. orr.

Hauen gainean hodei urratuak.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 59. orr.

Gero, hodei zuri bat ikusi nuen, eta hodei gainean gizaseme antzeko norbait eseria.  Elizen arteko biblia   Ap 14,14

Hodei beltz trinko baten azpian.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 125. orr.

Enpresak hodei toxikoa aireratu zuenean hirian.  Berria - Gaiak   2004-12-03

Fertiberiak isuritako hodei kimiko batek beldurra eragin du Barakaldon.  Berria - Euskal Herria   2006-04-28

Hodei erradioaktiboak partikulak zabaldu zituen Europan barrena.  Berria - Gaiak   2006-04-19

Zulo beltzen inguruetan hodei ionizatuak daudela.  Berria - Gaiak   2004-11-25

Berunezko hodei ubelak.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 134. orr.

Kezko hodei batean bildutako geltoki bat.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 226. orr.

Sabel astuneko hodei gero eta sarriagoek hartu zuten zeru osoa.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 136. orr.

3 (erkaketetan)

Begi bateko irisaren erdian garbi-garbi ikusten zitzaion zuriunea, hodei bat bezain zuria.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 115. orr.

Atzetik itzal eskerga irteten zitzaion, ekaitz-hodeia bezain makurra.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 246. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zirrokumulu edo altokumuluak, ilaratan antolaturiko hodei-mataza txiki eta biribilduz osatuak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 212. orr.

Halako hodei-multzo trinko itsu bat sortu zen berehala brankaren aurrez aurre.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 141. orr.

Pico Urrielluren oinarrira iritsi ginen egunean, hodei-itsaso bat ageri zen gure oinen parean.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 126. orr.

Hodei masa umel bustiak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 456. orr.

Posible balitz guztiz desegiten ari den hodei-maluta bat zer eta nolakoa den zehaztea.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 125. orr.

Hodei-ertzean, mendi kaskoak zuriturik ageri dira oraino.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 40. orr.

Egiptotik irtetean basamortuko beroetatik hebrearrak babesten zituen hodei-abar edo zutabe mirarizkoaz ari da.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 254. orr.

Hodei-itxitura bat, gure aurrez aurreko eguzkiak argitua: hegazkinak haren kontra tupust egin behar duela dirudi.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 297. orr.

Yungasko basoari hodei basoa deitzen diote, lainoak erakartzen dituelako.  Berria - Gaiak   2004-07-27

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Atsegingarria haren errukia atsekabealdian, euri-hodeiak lehortean bezala.  Elizen arteko biblia   Si 35,26

Ekaitz-hodei beltzaren errape-azpi ilun arre horretan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 469. orr.

Trumoi hodei trumiltsuak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 213. orr.

Hauts hodei ikaragarri bat hedatzen zen Kolivango bidean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 266. orr.

Ke-hodei baten atzean ezkutaturik bezala.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 143. orr.

Atzo lurrun eta ke hodei handia bota zuen sumendiak.  Berria - Gaiak   2004-10-05

Trena geltokian sartu zen, lurrun hodei batean bafaka.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 81. orr.

Infragorrien bidezko behaketek galaxia guneak erakusten dizkigute, gas hodei beroak, eta izar eta planeta sorrera eta garapeneko eremuak.  Berria - Gaiak   2004-10-21

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, hed)

Intsektu hodeiak nekazaritzan kalterik ez duela eragin gaineratu zuten.  Berria - Gaiak   2004-11-30

82 milio euro inguru beharko lirateke oti hodeiak fumigatu eta izurria gehiago zabaltzea eragozteko.  Berria - Gaiak   2004-08-25

Habailariek hartu zieten txanda, eta harri-hodeiz zipriztindu zuten hiria.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 472. orr.

Gaua zen eta aroztegiko atetik txinparta-hodeiak saltatzen ziren iluntasunera.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 71. orr.

Jaurtigaiak kometa jo zuenean sorturiko hondakin hodeian, ordea, ur izoztua da ikusi genuen lehen gauza.  Berria - Gaiak   2006-02-04

7 irud

Zeruan baduk argi argitsu bat, oraino ere ezjakintasunaren eta inorantziaren hodeiak estalia.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 91. orr.

Ruche jauna hodeietatik jausi zen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 59. orr.

Ahmet eta Gülbahar besarkatuak zeuden eta gauak maitasun-hodei urrezko batez estaltzen zituen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 73. orr.

Begitartea agerian zuten, baina, noizean behin, belo arin bat zekarten aurpegi aldera, eta haien begi bizien aurretik gasazko hodei bat pasatzen zela esan zitekeen, zeru izartsuaren aurretik lurruna pasatzen den legez.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 316. orr.

Okada jaunak te ingeles bat, esne-hodei batez, arratsaldeko bostetan.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 18. orr.

Jakinarazi behar niola jai honetan subiranoaren kopeta halako hodei batek ilundu duela.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 35. orr.

Beldurraren hodei maltzur iluna azkarki hedatzen da holakoetan.  Herria   2001-10-04

Irudimenezko existentzia batean berriro hasten den eromenaren hodei zulaezinean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 339. orr.

Hazkunde-kurba bat, adin-piramide bat, banaketa-hodei bat.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 97. orr.

«Ekonomian hodei beltzak agertzen hasi dira», ohartarazi du Diezek.  Berria - Ekonomia   2006-02-03

Zer gertatzen da, hodei batetik zintzilik bizi haiz, ala?  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 95. orr.

Ez nago hodei batean, hala ere, oinak lurrean dauzkat.  Berria - Kirola   2004-05-11

Xapelgoari hasiera ona eman genion, orain hodeitik jaistea dagokigu.  Berria - Kirola   2004-09-21

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baina hodei (6); batek hodei (4); berriro hodei (3); berunezko hodei (3); beste hodei (3); da hodei (5); den hodei (4); diren hodei (3); duten hodei (4); eta hauts hodei (3); eta hodei (53); eta hodei beltzek (3); eta hodei eta (6); halako hodei (4); hauts hodei (6); hautsezko hodei (6)

hodei artean (19); hodei artean ahalmen (3); hodei artetik (6); hodei azpira (3); hodei bakar (3); hodei bakar bat (3); hodei bat (32); hodei batean (13); hodei batek (14); hodei baten (20); hodei baten erdian (4); hodei baten gainean (5); hodei batetik (3); hodei batzuk (4); hodei beltz (34); hodei beltz bat (6); hodei beltz baten (3); hodei beltza (10); hodei beltzak (15); hodei beltzek (8); hodei beltzen (7); hodei berdeak (4); hodei distiratsu (3); hodei eta (22); hodei eta laino (5); hodei gainean (6); hodei gero (3); hodei gero eta (3); hodei gorri (3); hodei gris (4); hodei guztiak (4); hodei guztien (7); hodei guztien gainetik (3); hodei haiek (4); hodei handi (5); hodei handi bat (3); hodei hori (5); hodei horiek (6); hodei horien (3); hodei hura (4); hodei ilun (4); hodei ilunak (4); hodei iruretagoiena (4); hodei itxurako (5); hodei iurrita (7); hodei konkor (3); hodei lodi (4); hodei lodiak (5); hodei lopez (5); hodei lopez de (4); hodei mendiak (3); hodei multzo (3); hodei trinko (7); hodei txiki (5); hodei txikiak (4); hodei zuri (7); hodei zuriak (3); hodei zurien (3)

ilargia hodei (3); ke hodei (11); ke hodei trinko (3); kezko hodei (3); kotoizko hodei (3); laino eta hodei (7); nola hodei (3); sortutako hodei (3); trumoi hodei (3); zegoen hodei (3); zen hodei (6); zerua hodei (3); zeruko hodei (6); ziren hodei (7); zuen hodei (6); zuten hodei (11)

dira hodeiak (3); eta hodeia (4); eta hodeiak (23); hodeiak bezala (7); hodeiak ere (3); hodeiak eta (13); hodeiak ukitzen (3); hodeiak zerumugan (3); hodeiak zerumugan gora (3); hodeiaren azpian (3); hodeiaren erdian (5); ortzadarra eta hodeiak (3); pasatzen ziren hodeiak (3); zeruan hodeiak (4); ziren hodeiak (5); zituen hodeiak (3)

eta hodeiek (5); eta hodeien (8); eta hodeietan (5); eta hodeietaraino (3); eta hodeiez (4); eta hodeiz (3); ez hodeirik (4); hodeiei begira (4); hodeiek ere (3); hodeien artean (12); hodeien arteko (5); hodeien artetik (5); hodeien formak (3); hodeien gainetik (5); hodeiez eta (4); hodeirik gabeko (8); hodeiz beterik (3); laino hodeiek (3); zen hodeien (4); zerua hodeiz (4); ziren hodeien (3); zure leialtasuna hodeietarainokoa (4)


hodeiarte iz ostartea.

Han, mendiak baino goragoko hodeiarte urdinska informal hartan.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 13. orr.


hodeiertz iz zerumuga, ostertza. ik odaiertz.

Eguzkia hodeiertzaren lerro ostean desagertzera zihoan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 260. orr.

Hodeiertzean, zeruertzean, mugaertzean grisak eta metalak nahasten dira.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 31. orr.

Agian mendiak besterik ez, hodeiertzeko gailur horztunak, lanbroak estalitako hogei legoak zehaztugabe bihurturik; edo agian iluntasun are sakonagoa gordetzen zuten hodeiak.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 36. orr.

Lehen soroak ziren hartan supermerkatu eta gasolindegiak landatu dituzte, eta etxebizitza geometrikoek eten dute hodeiertza.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 25. orr.

Gau ilunetan ez duzue eragozpenik aurkituko hodeiertzaz haraindiko plazerraren gailurreraino iristeko, zeruko izar distiratsuak lagun.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 93. orr.

Gerla aipatua izan da jadanik, kasik sobera, iduri baitu gerla dela Baigorriar horien biziaren hodeiertza.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 109. orr.

Arratsaldeko zortzietan jaurti zuen atzo NASAk New Horizons (Hodeiertz Berriak) zunda espaziora eramateko kohetea.  Berria - Gaiak   2006-01-20

Bakearen hodeiertza.  Berria - Euskal Herria   2004-02-24


hodeipe iz hodeien azpian.

Hodeien azpikaldea berehala hiltzen da eta lurra iluntzen, hodeipeak hartzen duen guztian.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 325. orr.

Hegazkin arin bat hodeipean, jira dotorea eginda gaztelura buruz amiltzen.  Koldo Izagirre   «Vladimir», 2003 - 50. orr.

Eta, hori zioela, hodei batek estali zituen, eta beldurtu egin ziren hodeipean sartzean.  Elizen arteko biblia   Lk 9,34

Hodeipera egiten zuten jaitsialdi bakoitzean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 64. orr.


hodeitasun iz hodei izteko tasuna.

Ur-tanten nortasuna ez da, inola ere, hodeitasunean urtzen.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 33. orr.


hodeiteria iz hodei multzoa. ik hodeitza.

Gero dardara batek lurra gogor astintzen eta zeru sakona kurritzen du; hodeiteria osoa talkan dardaratzen eta marruka inarrosten baita.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 411. orr.


hodeitsu 1 iz hodeiz betea.

Buruz gora etzanda eta begiak zabalik zeru hodeitsuari begira.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 261. orr.

Zeru hodeitsua bere barrena husten hasi zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 211. orr.

Urrunean, hego-ekialdean, tximistek zeru hodeitsua urratzen zuten.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 268. orr.

Egun garbia zen, apur bat hodeitsua baina epela.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 192. orr.

Oso gau ilun eta hodeitsua zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 216. orr.

Beroaren eta hotzaren arteko koska zenbat eta sakanagoa, bero-laino hodeitsu horiek ikusgarri hazten dira, 5, 7 edo 11 edo 15 kilometro eta gehiago ere bai.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 242. orr.

2 irud

Denbora, erabaki zuen Julenek, oroitzapen hodeitsuen artean geratzen den hutsunea da.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 59. orr.

3 (adizlagun gisa)

Biharamunean hodeitsu eta busti zegoen artean zerua.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 106. orr.

-Ez du ari, baina hodeitsu dago.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 99. orr.

Martxo-apirilak euriz eta hodeitsu joan direnean, normala, urak amaitu ta eguzkia argitu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 202. orr.


hodeitu, hodei(tu), hodeitzen da ad hodeiz estali.

Bazkalondoan zerua hodeitu egin zen, eta leiho aurrean iraileko hodei lodi gris ilunak ikus zitezkeen lorategiaren gainetik pasatzen.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 100. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Elurrak bere hil-jantzi zuriarekin estaltzen zuen mendia, zeru hodeitu berun-kolorearen azpian.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 208. orr.


hodeitxo iz hodei txikia.

Ilargia bezain handi eta eguzkia bezain distiratsu zen izar bat bezalakoa zen, hodeitxo zuri batek gora eramana.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 252. orr.

Gorputz osoa lurretik altxatua eta hodeitxo distiratsu batek inguratua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 803. orr.

-Zer, gero? -galdetu zuen Tentetnikovek, ke-hodeitxo kizkur bat jaregiteaz batera.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 401. orr.


hodeitza 1 iz hodei multzoa. ik hodeiteria.

Zeru goiak oro isil, hodeitza geldi-geldi.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 102. orr.

Orduan aire beroak, hotz eta hezearen kontrastez, hodeitza altu beldurgarriak osatzen ditu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 65. orr.

Hor zetorren zapa-zapa, azpi-azpitik sartuta, hodeitza mardul trinko ilun belztuta, itxi-itxia, arratsa azpitik kopetilunduz.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 371. orr.


hodeitzar 1 iz hodei handia.

Otordua amaitzen ari ginela, zeruan bi hodeitzar agertu ziren.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 201. orr.

Zerua hodeitzarrez estalirik zegoen, eta euri-tantak postako bide hautsez betea bustitzen hasiak ziren.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 66. orr.

Argitzen ari zuen; haizeak bultzatuta korritzen zuten berunezko hodeitzarrek, eta herri bat sumatzen zen gain batean, goizaldeko zeru gorrixka tristearen atze-atzean.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 184. orr.

Lurgaineko beroxkak kilimatzen du hodeitzarron sabela, berotzen zaizkio erraiak, eta hor hasiko da bota eta bota, mendi kaskoak zurituz eta kostaldean kazkabar-jasa axkarrak oparituz.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 65. orr.

Lehertu ezean, arriskua gero eta handiagoa da, hartxintxar zirenak harri kasko jelatuak baitira gero, eta 15-16 kilometroko hodeitzar horietako batek ia bi kiloko harri kaskoak bota izan ditu gure lur azal ekaitzez kastigatutako honetan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 242. orr.

2 irud

Hodeitzarrak nagusi diren une honetan, udaberriarekin hitzordua egin eta argitasunaren alde egin nahi izan dute konponbidearen aldeko manifestazioarekin.  Berria - Harian   2006-03-18


hodeixka (orobat hodeiska) iz hodeitxoa.

Hodeixka trinkoak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 152. orr.

Gure azpian, Mexikoko Itsas Golko urdina, hodeiska soil batzuk, eta berauen itzal ubelak itsaso berdeskaren gainean, betiko kolore-jokoa, sarri samar filmatua nuena...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 19. orr.


hodi (ETCn 11.228 agerraldi) 1 iz zilindro formako gauzakia, barne-hutsa, mutur bietan irekia, isurkariak edukitzeko edo bertatik igarotzeko erabiltzen dena.

Orduan hiru neskek kutxa batetik eskuburdinak atera eta jolaskideen besoak atzerantz luzatuz, hodi batera lotu zituzten.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 104. orr.

Jarioa duten hodiak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 160. orr.

Teilatuko ura bildurik horman behera zeraman hodia Anaren leihotik oso hurbil igarotzen zela ikusi zuenean.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 47. orr.

Aire girotuaren hodietatik.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 32. orr.

40.000 litro azido klorhidriko zituen biltegi bateko hodi bat apurtzean gertatu zen isuria.  Berria - Euskal Herria   2004-01-08

Ura hodi batetik iritsiko da eta uharkak hondoan zulo bat izango du.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4550. orr.

Zazpi hodiko iturria egin zuen, alabastro zuriz.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 111. orr.

Hondakinen hodi nagusitik.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 91. orr.

Hodiaren lodiera handituko zutela agindu zuten (bederatzi milimetrotik 27ra).  Berria - Gaiak   2006-04-27

Gero ur-kopuruaren arabera erabakiko da hodien sekzioa.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3970. orr.

Hodi luze eta orratz luzeegi biren bitartez zeure zainetaraino zuzen sartzen zena.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 38. orr.

Hodi bat sartzen diegu zakiletik barrena, prostatara arte.  Berria - Gaiak   2004-11-21

Ospitalean ohean egongo baitzen sabelaldean hodi bat zuela.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 45. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Txatar-metak, hodi okertuak eta burdinaren herdoila besterik ez da bazterretan ageri.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 15. orr.

Atzo goizeko zortzi eta erdiak aldera, Gasteizko ur hodi nagusietako bat lehertu egin zen. herria¬

Ureztapen-kanalaren porlanezko hodi handiaren barruan.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 173. orr.

-Ur zikinetarako hodi berria sartzen ari gara.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 204. orr.

Azaldu diot nola zurezko hodiak, hala nola Sales herri hartako teilatu-isurbideak, hondatzen eta usteltzen diren denborarekin, nola brontzezko hodiak egiten zail diren eta edateko urarentzat erabiltzen direnean sabeleko gaitza dakarten, eta nola berunezko hodiak, aldiz, betiko dirauten eta bata besteari soldatzen diren errazki.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 122. orr.

Euri-urak jasotzeko hodi batzuk.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2830. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Siberiako petrolioa Ozeano Bareko kostaldera eramango duen hodi sistemaren ibilbidea.  Berria - Gaiak   2006-04-27

Horietako bati zartako eder bat eman nion hodi-puska batekin.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 435. orr.

Hodi-mutur hotz bietatik tira eginez bizkor Buru gainean dutxa pilo bat zeuzkan hodi sarea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 44. orr.

Hodi-sare konplexu bat da sistema linfatikoa, zain eta arterietatik hurbil dagoena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 161. orr.

Plastikozko hodi-begizta labur bat izaten du, arteria bat zain bati konektatzen diona.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 249. orr.

Gero adierazi diot nola orriekin, alde batetik burdina gori batez soldaturik, hodi-tuturik egin daitekeen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 122. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ur-hodi guziak, ur-untzi [=ontzi] guziak suntsituak izan ziren.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 115. orr.

Gas hodiaren lanak geratu dituzte Biriatun.  Berria - Euskal Herria   2004-11-06

Merkatuko teilatuetan, euri hodien ertzean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 413. orr.

Trakea lehortu eta zurrundu egiten da aire-hodiaren sarbidearen inguruan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 132. orr.

Oxiazetileno-hodien puntan muntaturik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 191. orr.

Txikitutako oliobidea Irakeko petrolio hodi nagusietakoa da.  Berria - Mundua   2004-10-20

Azukrea gasolina-tankean eta erregai-hodietan, dio.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 220. orr.

Sute-irtenbidetik ihes egitea, teilatu-hodietan zehar katuka ibiltzea...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 218. orr.

Irteera-hodi handi batetik zurrupatuko balute bezala sentitu zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 46. orr.

N-634 errepideko isur-hodia garbitzen ari zela.  Berria - Ekonomia   2006-01-10

Nire maskararen hornidura hodiari atximur batzuk egiten dizkiot, nire sudurrean bizitza dakarten bafada beroak gozatu ahal izateko.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 43. orr.

Gorputzak baditu sistemak erregai-tanke, karburagailu, ihes-hodi eta are konpresoretzat har daitezkeenak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 201. orr.

Ihes-hodia apurtuta zeukan auto baten zaratak iratzarri zuen begitazioen erresumatik.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 55. orr.

Berogailu-hodiek noizbehinka sortarazitako zaratak eta burrundak baino ez zuten isiltasuna urratzen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 442. orr.

Badakizue, bada han elkarketa hodi bat...  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 55. orr.

Behazun-hodian T-hodi bat paratua zion emakume xahar bat.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 104. orr.

Plastikozko oxigeno-hodiak sudurzuloetan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 347. orr.

4 (landare edo animalia organismoetakoak)

Gorputzaren Egiturari arretaz erreparatzen dion edonork Guraizeak ikusiko ditu Baraila eta Hortzetan, Hodi Hidraulikoak Zain, Arteria eta Bestelako Hodietan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 9. orr.

Gorputzaren erdi-erditik doan hodi barne-huts bat.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 209. orr.

Adinean aurrera egin ahala, gorputzeko arteria gehienak estutzen dira, baina hodi koronarioak izan ohi dira lehenengoak guztiz oztopaturik geratzen.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 257. orr.

Bi hodi zituzten, bata hondakin solidoak kanporatzeko -gorozkiak-, eta bestea -bagina- hondakin likidoak -gernua- eta umeak kanporatzeko.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 44. orr.

Hodi ñimiño batzuk dira osteonak, 15 mm luze eta 0,25 mm zabal diametroan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 19. orr.

-Ez, albaitariak hodi eferentea moztu baizik ez du egiten.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 186. orr.

Odolera igarotzen dira urdailaren edo digestio-hodiaren barne-estalduratik zehar.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 110. orr.

Bihotzak pertika-jauzirik egin al dezake, esofago hodiari-edo helduta?  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 45. orr.

Bihotz hodietako gaitzek eragiten dute hildako gehien munduan.  Berria - Gaiak   2004-08-29

Behazun- hodian T-hodi bat paratua zion emakume xahar bat.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 104. orr.

Esperma-hodietatik hazi ugari dariona.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 91. orr.

5 (bestelakoak)

Eta bete zuen hodia merkurioz, sartu zuen hodia ontzian muturra zabalik zuen lekutik, eta merkurioa jaitsi egin zen, goian hutsezko burbuila bat uzten zuela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 245. orr.

Antzinako haizezko musika tresna, hodi bihurri batez osatua, organorik ez zuten elizetan erabili ohi zena.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 146. orr.

Klarinete-hodi bat zegoen.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 155. orr.

5.390 hodi eta soinu elementu ditu organoak.  Berria - Kultura   2004-03-23

Joanikok pistolaren hodia garondoan jarri zidan-eta.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 359. orr.

Bazirela hiru eta lau hodiko arkabuzak.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 165. orr.

Ezetza gogoan hartu barik, une hartan kanoi hodi bat bere orgatik altxatzen zihardutenen aldera hurreratu nintzen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 275. orr.

Neon-argi gorriko hodi mehe batzuez egindako errotulu bat ikusten zen zintzilik.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 33. orr.

Neonezko hodi fluoreszenteak.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 58. orr.

Miller garagardoaren anagrama, hodi argidunez egina.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 45. orr.

6 (elektronikan) lanpara.

Hodi elektronikoen bitartez.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 110. orr.

7 ontzi zilindriko estalkiduna, zurruna nahiz malgua.

Medikuaren gelatik orduan ez nintzen aspirina hodi soil batekin atera.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 138. orr.

Ohizko haritzezko armairuaren itzalean morphina hodiak begiztatu nituenean.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 140. orr.

Hortzetako pasta-hodiak zanpatzeko tresna.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 16. orr.

Betunaren hodiari nola sakatzen zion, zapatentzako krema horizontalki hedatuz zapataren gainean.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 147. orr.

XIX. mendean kolorezko pintura-hodiak azaldu zirenean.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 169. orr.

7a ihes hodi (13 agerraldi, 7 liburu eta 3 artikulutan; ETCn 148 agerraldi) ik ihes 12a.

Baina autoa desagertu egin zen bistatik, ihes-hoditik azken bafada bat botaz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 67. orr.

Lurrun zuri bat zerien ihes hodiaren muturrari eta balbulen estalkiari.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 104. orr.

Ihes-hodia apurtuta zeukan auto baten zaratak iratzarri zuen.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 55. orr.

Zainak, berriz, hondakinak eramaten ditu, motorraren ihes-hodiak betetzen duen funtzioa betez.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 57. orr.

Valentino Rossik Portugalen emaitza oso ona eman zion ihes-hodi sistema erabiliko du.  Berria - Kirola   2004-09-18

8 odol hodi

Odol-hodi, nerbio eta beste ehun batzuen bidez.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 48. orr.

Globulu zuriak bere kasa mugitzen dira odol-hodien barruan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 159. orr.

Gizakietan, ez dago hezur-zelularik odol-hodi batetik 0,1 mm baino urrunago.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 27. orr.

Aipatu da gorago globulu zuriak gai direla odol-hodi txikien paretak zeharkatzeko eta gorputzaren ehunen artean ibiltzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 160. orr.

9 hodi katodiko

Bigarren Mundu Gerraren garaian radarren hodi katodikoak hobetzen egin zuen lan.  Berria - Gaiak   2004-10-07

Eliza Katolikoak toki ainitz hartzen du telebixtako hodi katodikoetan.  Herria   2005-06-02

Lurralde hartako hodi katodiko guzti-guztietatik etengabe isurtzen zen nabarmenkeriazko eta zaborrezko anabasa jainkogabe horretatik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 158. orr.

10 saio hodi (ETCn 123 agerraldi)

Odol-lagin bat saio-hodi batean uzten bada, bitan bereiziko da berehala: [...].  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 155. orr.

Euli heldu baten sabela erabiltzen zuen, saio-hodi gisa, enbrioi-zelulak hazteko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 80. orr.

Ezta prozesu osoa saio-hodi batean gertatzea lortuko balitz ere.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 97. orr.

Biokimikaria ohartzen da entzimak hozkailuan gorde behar direla, saio-hodian bizirik iraungo badute.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 206. orr.

Crocettako laboratorioan bazen saio-hodirik, diametro handi-txikikorik, hodi-zati luze nahiz labur, hautsez estalirik oro.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 19. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

beirazko hodi (3); berunezko hodiekin (3); burdinazko hodi (3); hodi bat apurtu (3); hodi fin (5); hodi handi (6); hodi larri (3); hodi luze (7); hodi sare (4); hodi sarea (3); hodi txiki (4); hodi txikien (3); hodi zabal (4); hodi zati (3); hodiak jarriko dira (3); ihes hodi (3); ihes hoditik (3); metalezko hodi (3); odol hodi (11); odol hodiak (6); petrolio hodi (4); plastikozko hodi (6); saio hodi (4); saio hodietan (4); ur hodi (5); ur hodiak (5)


hodieria ik hoditeria.

hodigile iz hodiak egiten dituena.

TUBACEX Arabako hodigilearen [...] akziodun nagusia da Fidelity AEBetako inbertsio funtsa, kapitalaren %6,01 bere esku baitu.  Berria - Ekonomia   2006-01-12


hoditeria (orobat hodieria) 1 iz instalazio bateko hodi multzoa. ik tutueria.

Berogailuaren hoditeriaren zarata.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 54. orr.

Hiriko hoditerian barrena joanen dira, kolektore zulo beltz nagusian bildu eta handik itsasoraino.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 215. orr.

Gure bou zaharreko eskotilla baino errazago jaso ahal izan dut presondegi honetako sukaldeko hoditeriaren estalkia.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 91. orr.

Super Bowla denez EEBBtan audientzia gehien duen partidua, minutu gutxitako tartean jende kopuru eskergak komuneko kateari aldi berean tira egiten dionez, hirietako hoditeria kolapsatu eta arazo larriak izan dituzte, estoldetan hainbat uholde sortuz. Itxura denez, ikuskatzaile bat ekarri zuten hodieriak aztertzeko...  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 161. orr.

Horrexek buxatu zuen hodieria.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 508. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Batek daki zein arrazoi ezkutuk, zein lehentasun susmagarrik bultzatzen dituen batzuk zer eta hoditeria lanetara hain zuzen.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 150. orr.

3 irud/hed

Gure hoditeria sexuala ezagutzea ere ez legoke gaizki  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 39. orr.


hoditxo iz hodi txikia.

Makillaje-potoak eta ezpain-margoen hoditxoak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 330. orr.

Hegazkineko hoditxoak ziren, gasolina pasatzeko hoditxoak.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 16. orr.

Behin hoditxo baten muturra ixtea lortuz gero, beste muturretik indartsu putz eginez, burbuila bat formatzen zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 45. orr.

Hurbilean, lo-gailu hoditxoak.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 15. orr.

Auzoko ileapaindegiko propaganda txarteltxoari puska bat kendu eta hoditxo bat egin dut biribilduz.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 238. orr.


hoditzar iz hodi handia.

60 metro airoso hartzen dituzten hoditzarrok, egunean bat zut uzten zizuten.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 104. orr.

Beaubourgera iritsi ginenean, eta hango hoditzar kolorezkoak bistatu zirenean.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 149. orr.


hogei (7449 agerraldi, 178 liburu eta 1601 artikulutan; ETCn 30.513 agerraldi; orobat hogoi 860 agerraldi, 13 liburu eta 612 artikulutan; ETCn 1.850 agerraldi] 1 zenbtz hemeretzi eta bat, 20. (dagokion izenaren ezkerrean)

Hamar idi gizen eta hogei idi larreko.  Elizen arteko biblia   1 Erg 5,3

Kehaten senitarteko ehun eta hogei lagun, Uriel buru zutela.  Elizen arteko biblia   1 Kro 15,5

Tarte horretan, hogei margolan saldu ziren.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 56. orr.

Badira Espainian hogei edo hogeita hamar Atenas moderno.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 50. orr.

Hogei pitxer tomate.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 193. orr.

Hura Espainiara etortzen hasi zen garaian hogei lagunek bazkaltzen zuten dolar batekin!  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 104. orr.

Hogei bilobaren aitona!  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 136. orr.

Har ezak hogei arrauneko ontzi bat, eta abia hadi aitaren berri jakitera.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 13. orr.

Hogei pausotik hogei pausora gelditzen ziren iraulki orga batzuetara.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 62. orr.

Paris hogei sekziotan banandu zuen, hiriaren hogei barrutien arabera.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 305. orr.

-Kafea hogei lagunentzat.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 18. orr.

Gau beltza ikusten da hostoen artetik, ilunago, eta latzago, eta hogei aldiz izugarriago.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 180. orr.

Erregearen emaztea, hogei morroi eta hogei neskamez inguratua.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 14. orr.

Eta ikosaedroa, hogei aurpegiak triangelu aldekide dituena.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 162. orr.

2 (dagokion izena ezabaturik)

Ehun familiatik hogei dira zakur baten jabe.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 14. orr.

Horietarik bakarrik hogei dira emakumeak.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 36. orr.

Hogei garbitu behar omen ditiztek!  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 61. orr.

Hogeita hamar bigarren ikasturtean aldatu ziren lanbidez, eta beste hogei geroago.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 52. orr.

Kalte-ordainaren diruaren ehuneko hogei hartzen du berak, jakina, gehiago agian.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 79. orr.

Prezio osoaren ehuneko hogei edo hogeita bost gehienera.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 453. orr.

Igaro ziren urteak, hogei gutxienez.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 73. orr.

Hogei minutu larunbatean eta beste hogei igandean.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 165. orr.

Ehun eta hogei baino gehiago ziren guztira.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 187. orr.

Bertze hogei haiei bezala gertatuko zitzaiola.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 261. orr.

Semiramisek bidalitako gizonetatik hogei, eta Zirok bidalitakoetatik zazpi besterik ez zirela itzuli.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 37. orr.

Hona hemen hogei.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 75. orr.

Euskara ikasteko erraztasun guztiak izan badituzte ere, hogeik ez dute inoiz euskara ikastarorik egin.  Berria - Harian   2005-03-17

Hamarnaka lerrotan jarriak hogei kanoi, zilarbizia baino distiratsuagoak hogeiak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 131. orr.

Sailkapeneko lehen hogeien artean.  Berria - Kirola   2004-09-28

Diru pixka bat, hogeiko billete bat.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 51. orr.

Gainera, karteran ehun dolarreko billete bat eta hogeiko bat besterik ez dauzka.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 19. orr.

Berrogeita hamarrak beteak dituen familia buru ezkondu batek hogeiko neskatila batekin izandako gutiziarengatik!  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 99. orr.

Mila bederatziehun eta hogeiko abenduaren 28an.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 60. orr.

3 (data adierazteko)

Urtarrilaren hogeiaren zero ordutan entzuten den musika da.  Askoren artean   «Rataplan» - 84. orr.

Bera izan zen, sinetsia nago, lore gorriak ekarri zituena urtero zure hilobira abuztuaren hogeian. Bederatzigarren hilaren hogeia zen.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 186. orr.

Bigarren urteko bigarren hilaren hogeian, lainoa egoitzaren gainetik aldendu egin zen.  Elizen arteko biblia   Zen 10,11

Maiatzak hogei: / arrazoi beragatik / ez didate injekziorik jarri; / maiatzak hogeita zazpi: / ez didate injekziorik jarri.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 133. orr.

4 (ordua adierazteko)

Azaroaren 3an hamaikak eta hogei minututan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 195. orr.

Bostak eta hogei dira.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 15. orr.

-Orain... seiak eta hogei!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 352. orr.

Ordu bata hogei guti zirela jautsi nintzen autotik hilerriko aparkalekura.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 395. orr.

Bederatziak hogei gutxi direla ikusten dut.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 140. orr.

Bortzak hogei guti.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 283. orr.

Apirilaren 26an, merkatu egunean, arratsaldeko bostak hogei gutxitan.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 67. orr.

Ni goizeko zortziak hogei gutxiagotan ailegatu nintzen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 124. orr.

Medikua zortziak eta hogeian heldu zen.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 133. orr.

Hamaikak eta hogeietan Dussel jaunak bulegoko atea jo zuen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 76. orr.

Rouenera itzuli nintzen laurak eta hogeiko trenean.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 65. orr.

Hogeietako trenerako hamar minutu falta ziren.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 182. orr.

Bostak eta hogeirako falta ziren hogei segundoak.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 23. orr.

5 (denbora unitateekin)

Hogei urte behar izan zituen Salomonek bi etxeak [...] eraikitzeko.  Elizen arteko biblia   1 Erg 9,10

Neskak hogei urte bete berriak zituen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 123. orr.

Denetarik ikusia ni, hogei urte honetan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 36. orr.

Ohartu haiz, hogei urte geroago.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 390. orr.

Orain dela hogei urte, aita hil zitzaionean.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 132. orr.

Duela hogei urte utzi nuen dirua han.  Elizen arteko biblia   Tb 5,3

Ongi ezagutzen zuen hark hogei eta gutxi urte zituenez geroztik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 56. orr.

Hogei minutu igaro ziren.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 107. orr.

-Hogei minutu barru, ezta?  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 126. orr.

Oraindik hogei minutu baino gehiago diana jo arte.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 32. orr.

Jadanik hogei urteak gibelera utziak genituela.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 76. orr.

Onartu zidan hogei minuturen buruan elkarrekin biltzeko proposamena.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 240. orr.

Konturatu nintzen hogei urtean ez zuela inortxok ere zabaldu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 53. orr.

Hogei minutuan hodei azpira jaitsiko gara.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 138. orr.

Hogei urtetik gorako gizonezko guztiak.  Elizen arteko biblia   Zen 1,3

Hogei urtez izan zen errege.  Elizen arteko biblia   2 Erg 15,27

Hoa hogei egunez hemendik kanpora!  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 335. orr.

6 (diru unitateekin)

-Hogei dolar behar ditut, lehenbailehen -esan nion.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 127. orr.

Nork kobratzen du hogei dolar?  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 128. orr.

Postan joango nintzen hogei kopek ordainduz verstako eta zaldiko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 123. orr.

Florinak hogei sos balio ditu.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 75. orr.

Eta ez ditut ahantzi zor dizkizudan hogei dolarrak.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 209. orr.

7 (bestelako neurri unitateekin)

Hogei metro haratago, argien lekuan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 24. orr.

Santutegi honen aurreko sala handia hogei metro luze zen.  Elizen arteko biblia   1 Erg 6,17

Hogei zentimetro luzeko patatak, dasta melenga ustel antzekoa dutenak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 109. orr.

Hogei metro koadrotik gora zituen Mentxuren gelak.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 22. orr.

Toki hura janzteko hogei tonelada urre baino gehiago erabili zuen.  Elizen arteko biblia   2 Kro 3,8

Gedeoni eman zizkioten urrezko eraztunek hogei kilo pisatu zuten.  Elizen arteko biblia   Epa 8,26

Proteina kantitate egokia duen dieta batek hogei edo hogeita hamar gramo urea sortuko ditu egunean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 189. orr.

8 (izen gisa)

-Ederki! orain, hogei ken hamar?  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 216. orr.

Artikuluen eta merkantzien prezioak ere batetik hogeira handitu beharko luke.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 73. orr.

9 hamar-hogei hamar edo hogei.

Azken hamar-hogei urte hauetan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 156. orr.

Hamar-hogei urte barru doinu-bilketari heltzen dionak, Joanitok baino doinu gehiago bilduko ditu seguru-seguru.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 116. orr.

10 hamabost-hogei hamabost edo hogei.

Lehen hamabost-hogei egun horiek ekarri zituen gogora Agirrek.  Berria - Euskal Herria   2004-02-18

Horra, bada, nola aldatu den, hortxe hamabost-hogei urtean, mundu biziaz eta hango biztanleez genuen irudikapena..  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 111. orr.

Biltzarkideak, hamabost-hogeiren bat, mahai luze baten jiran jarririk zeuden.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 207. orr.

Besteak hamabost-hogei zentimetroko luze-zabaleko plaka angeluzuzenak ziren.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 107. orr.

11 hemeretzi-hogei hemeretzi edo hogei.

Hemeretzi-hogei urte izango nituen orduan.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 395. orr.

12 hemezortzi-hogei hemezortzi edo hogei.

Gurasoeneko barride baten alabarenera jo nuen hondarrean, hemezortzi-hogei urtetan Charlyri esker aldirian ezagutu genituen auzoetariko batera.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 231. orr.

Hirurogeita zazpi, bota beste hamazortzi-hogei bat urte soinua bizkarrean daraman gazteaz gogoratzeko.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 84. orr.

Hankako hezurrak, ordea, etengabe haziz doaz hemezortzi-hogei urtez.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 18. orr.

13 hogei bat (382 agerraldi, 105 liburu eta 170 artikulutan; orobat hogeiren bat 68 agerraldi, 38 liburu eta 12 artikulutan) gutxi gorabehera hogei.

Boxeolari hori azaltzen zen argazkiaren erdi-erdian, hogei bat gizonez inguraturik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 17. orr.

Hogei bat minuturen buruan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 201. orr.

Espaloi berean, guregandik hogei bat metrora.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 20. orr.

Hiritik hogei bat kilometrora.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 189. orr.

Egunean hogei bat aldiz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 305. orr.

Hogei bat ziren.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 197. orr.

14 hogei-hogeita bost hogei edo hogeita bost.

Gero beste hogei-hogeita bost minutu oinez soldadu-segizioarekin.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 131. orr.

Iheslariak ez ziren anitz, hogei-hogeita bortz bat, gizon, emakume eta haur.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 125. orr.

15 hogei-hogeita hamar hogei edo hogeita hamar.

Duela hogei-hogeita hamar urteko ohiturak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 298. orr.

Arautzat zeukan aldian behin hogei-hogeita hamar duro bere apetetarako gastatzea.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 34. orr.

Zer dira, bada, hogei-hogeita hamar urte Filosofiaren Historian, jaun André!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 98. orr.

Gainerako taldekideak hogei-hogeita hamar metro haratago daude.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 66. orr.

Horra gene-familiak aurkitu, hogei-hogeita hamar bai, oso hurbileko egiturakoak, organismo berean.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 106. orr.

16 hogei mila

Gau batean hogei mila dolar bilduko dituzte, party batean.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 83. orr.

Orain hogei mila biztanle zituen, eta kale nagusia dendaz eta autoz betetako bulebar distiratsu bat zen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 107. orr.

Efraimen leinuko hogei mila eta zortziehun gizon adoretsu.  Elizen arteko biblia   1 Kro 12,31

Aukerako ehun eta hogei mila gudari eta hamabi mila zaldun arkulari hautatu zituen gudurako.  Elizen arteko biblia   Jdt 2,15

Eta artilleriako 347 pieza ere badira, hogei mila balarekin eta 789 tona sutautsekin.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 161. orr.

Hogei mila errubloko etekina.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 439. orr.

Badakizue hogei mila euro ingurukoa duela bere hilabetesaria!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 213. orr.

Béziers, zaldun gurutzatu frantsesek Erdi Aroan hainbeste kataro hil zuten lekua, hogei mila-edo.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 67. orr.

Hogei milatik bat.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 115. orr.

17 hogei milioi

Puffendorf-ek dio Karlos IX.aren garaian hogei milioi biztanle zirela Frantzian.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 116. orr.

Hogei milioi dolar laga dizkizula.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 105. orr.

· Hogei bat milioi lagun hil omen ziren bi urtean.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 22. orr.

18 hogeita (orobat hogeta g.er. eta hogoi eta g.er.)

-Hogeita hamar urte ditut -esan zion ugazaba berriari-.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 41. orr.

Ehun eta hogeita hamar urte zituela, Adamek semea sorrarazi zuen, bere antz eta irudikoa.  Elizen arteko biblia   Has 5,3

Israel osoan hogeita hamar mila gizon bildu zituen horretarako.  Elizen arteko biblia   1 Erg 5,27

Dryer-ek beste hogeita zazpi margolan egin zituen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 55. orr.

Hogeita bederatzi urterekin hil zen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 176. orr.

Hogeita bost zentimoko lau txanpon.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 156. orr.

Hogeita lau orduko epea.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 233. orr.

Hogeita hamar libera hileko eskainiko zizkiola zioen bere artean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 78. orr.

Hogeita hamar anega irin garbi eta beste hirurogei irin arrunt.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 66. orr.

Zorte oneko hogeita hamar zenbaki bakoitzeko, asturu gaitzeko bat zegoen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 48. orr.

Ehun eta hogeita bederatzi mila kilometro zeuzkan eginak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 86. orr.

Parisen berean hogoi eta sei miletaraino holaxet hil zituzten.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 157. orr.

Etxe hura hogeita hamar metro zen luze, hamar metro zabal eta hamabost metro gora.  Elizen arteko biblia   1 Erg 6,2

Handik hogeita hamar urtera, Institutua sortu, eta Louvren kokatu zuen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 324. orr.

Horietatik, hogeita bi "arruntak" dira.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 101. orr.

Bederatziak hogeita bortz guti.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 60. orr.

Hamaikak eta hogeita lau minutu ziren nire erlojuan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 96. orr.

Apirilaren hogeita hiruan eginiko grabaketako isilduak entzunda.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 45. orr.

Mila seiehun eta laurogeita hamabiko irailaren hogeita bi honetan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 26. orr.

Hilean laurehun eta hogeita zazpi dolar baitzen errenta.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 34. orr.

Hogeita hemeretziko sukarra.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 240. orr.

-Hogeita hamar bat mila bazeuzkat aurreratuak, eta Stratocasterra saldu zezakeat.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 100. orr.

-Ehun eta hogeita bostekoa.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 59. orr.

Mexikon bakarrik, hogeita bost bat milioi biztanle ziren Cortés iritsi aurretik.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 27. orr.

Hogeita hamabost bat urte izango zituen, begitarte zabala eta lasaia.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 31. orr.

Hogeita hamabosten bat urteko andre bat atera zen Peugeotetik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 113. orr.

Mila hiruehun eta hogeita biko urte benedikatuan.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 98. orr.

Errugbia: Hogeita hameka eta esku: Hogeita hameka punduz irabazi dute Frantsesek Eskosiarren kontra, asken hauek ez dutelarik deus markatu; 31 eta 0 beraz.  Herria   2004-03-25

Hogeita Hamar Urteko gerra.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 24. orr.

Hogeita bat pilulak hartu ondoren, atsedena hartzen da zazpi egunean.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 93. orr.

Zein den hogeita batgarren mendeko Euskal Herriari dagokion formula politikorik egokiena.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 63. orr.

"Judako Asaren erregealdiko hogeita zazpigarren urtean.  Elizen arteko biblia   1 Erg 16,15

Hogeita hamargarren urtebetetzea ere bakarrik igaro baitzuen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 35. orr.

Hogeita bederatzigarren liburua.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 251. orr.

19 hogeita hamar-berrogei

Bide bazterrera atera eta zuzen-zuzen jo zuen lasterka bizian hogeita hamar-berrogei oineko zokogune baterantz  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 169. orr.

20 hogeita hamar edo berrogei

Enplegu zirtzil bat eman zioten, urtean hogeita hamar edo berrogei errublo lansari.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 144. orr.

Berehala, hogeita hamar edo berrogei gutun irten ziren ziztuan balak bezala tximiniatik.  Berria - Kirola   2004-04-11

Hogeita hamar edo berrogei egunen buruan sukarra joan egin zen, eta argaldurik utzi zuen umea, hezur hutsetan. zer gertatuko litzateke zuen ustez baldin eta, hemendik hogeita hamar edo berrogei urtera, ume horiei bere haurtzaroaz galdetuz gero? Hogeita hamar edo berrogei segundo baino ez ziren; hala ere nahikoa nik nahi nuenerako.  Berria - Euskal Herria   2004-03-31

Hogei, hogeita hamar edo berrogei urte pasatuko lirateke hark gaitza garatu aurretik.  Berria - Harian   2006-02-08

Hogeita hamar edo berrogei bat minutu luzez egon ginen hizketan.  Berria - Euskal Herria   2004-04-07

Hogeita hamar edo berrogei bat oin altu zen, eta alboetako hormen modu berean zegoen eraikia.  Berria - Euskal Herria   2004-10-03

21 final-hogeita hamabiren lehiaketa bateko kanporaketa probetan, hirurogeita lau aurkari lehiatzen diren fasea.

Frantziako Bigarren Mailako Niort kaleratu ostean, Kopako final-hogeita hamabirenetako lehen mailako Guingampen aurkako kanporaketa sari moduan hartu zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-05-12

Final hogeita-hamabirenetatik gorako guztia bonus bat zela zioen Christian Sarramagna entrenatzaileak.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 67. orr.

Frantziako Kopako final-hogeita hamabirenetan maila nagusiko Guingamp taldea hartuko du Baionako Avironek 20:00etan.  Berria - Mundua   2004-05-05

Hurrengo sasoian UEFA Kopak beste kanporaketa sistema bat izango du, eta final-hogeita hamabirenetan bost taldeko zortzi ligaxka jokatuko dira.  Berria - Kultura   2004-09-04

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

agian hogei (5); artean hogei (7); azken hogei (99); azken hogei urte (12); azken hogei urtean (5); azken hogei urteetan (19); azken hogei urteotan (30); azken hogei urtetan (5); baina hogei (14); baino hogei (27); baino hogei minutu (5); baino hogei urte (7); bakoitza hogei (5); bat eta hogei (10); batean hogei (5); batek hogei (10); berrehun eta hogei (5); beste hogei (59); beste hogei bat (13); beste hogei zauritu (5); da hogei (12); da hogei urte (5); dela hogei (29); dela hogei bat (5); dela hogei urte (20); dira hogei (6); diren hogei (9); ditu hogei (6); du hogei (5); duela hogei (122); duela hogei bat (27); duela hogei urte (70); duela hogei urteko (9); duela hogei urtetik (8); duela ia hogei (5); duten hogei (9); edo hogei (40); edo hogei urte (7); egunean hogei (7); ehun eta hogei (80); ehuneko hogei (10); ere hogei (6); eta beste hogei (20); eta hogei (289); eta hogei bat (17); eta hogei mila (24); eta hogei minutu (9); eta hogei segundo (5); eta hogei urte (28); eta hogei ziren (9); ez zituen hogei (5); gutxienez hogei (9); hamabost edo hogei (13); hamabost hogei (10); hamaikak eta hogei (6); hamar edo hogei (13); hamar eta hogei (5); handik hogei (20); hemendik hogei (9); hiruretan hogei (5)

hogei aldiz (23); hogei baino (7); hogei baino gehiago (5); hogei bat (388); hogei bat aldiz (5); hogei bat egun (7); hogei bat lagun (17); hogei bat lagunek (11); hogei bat langile (5); hogei bat metro (8); hogei bat metrora (6); hogei bat mila (6); hogei bat minutu (10); hogei bat minutuz (7); hogei bat urte (61); hogei bat urteko (12); hogei bat urtez (6); hogei bider (5); hogei dolar (7); hogei duro (6); hogei edo (42); hogei edo hogeita (32); hogei egun (30); hogei eguneko (13); hogei egunen (5); hogei egunera (5); hogei egunetan (8); hogei egunez (9); hogei eta (19); hogei euro (8); hogei gizon (9); hogei gradu (6); hogei gutxi (8); hogei hogeita (12); hogei hogeita hamar (10); hogei inguru (6); hogei jokalari (5); hogei kilo (15); hogei kilometro (16); hogei lagun (25); hogei lagunek (5); hogei libera (5); hogei metro (21); hogei metro luze (6); hogei metroko (6); hogei metrora (10); hogei mila (93); hogei mila gizon (6); hogei mila gudari (5); hogei milioi (19); hogei minutu (100); hogei minutu baino (5); hogei minutu barru (10); hogei minutu behar (5); hogei minutu ere (6); hogei minutu falta (5); hogei minutu geroago (19); hogei minutu lehenago (6); hogei minutuak (6); hogei minutuan (6); hogei minutuetan (14); hogei minutuko (11); hogei minutura (5); hogei minuturen (7); hogei minuturen buruan (7); hogei minututan (5); hogei minutuz (14)

hogei oin (8); hogei ordu (7); hogei pauso (8); hogei pegar (6); hogei pertsona (19); hogei segundo (13); hogei ta (28); hogei urte (564); hogei urte baino (25); hogei urte barru (9); hogei urte behar (5); hogei urte bete (24); hogei urte ditu (5); hogei urte ere (6); hogei urte eta (10); hogei urte gazteago (7); hogei urte gehiago (5); hogei urte geroago (18); hogei urte hauetan (16); hogei urte honetan (5); hogei urte igaro (13); hogei urte inguru (7); hogei urte inguruko (11); hogei urte izango (5); hogei urte lehenago (30); hogei urte luze (7); hogei urte pasatu (5); hogei urte zituela (9); hogei urte zituen (11); hogei urteak (10); hogei urtean (37); hogei urteetako (6); hogei urteetan (35); hogei urteko (99); hogei urteko gazte (7); hogei urteko kartzela (6); hogei urtekoa (5); hogei urteotako (5); hogei urteotan (38); hogei urtera (19); hogei urterekin (23); hogei urteren (26); hogei urteren buruan (16); hogei urtetan (25); hogei urtetik (33); hogei urtetik gora (12); hogei urtetik gorako (8); hogei urtez (83); hogei urtez gorako (7); hogei versta (5); hogei zauritu (6); hogei zentimetro (10); hogei zentimetrora (5); hogei ziren (9); hogei zutabe (5); hogei zutabe eta (5); hura hogei (5); hurrengo hogei (5); ia hogei (38); ia hogei urte (17); ia hogei urteko (5); ia hogei urtez (5)

kanpoko hogei (5); lehen hogei (13); lehen hogei minutuetan (8); nik hogei (8); orain dela hogei (29); orain hogei (19); orain hogei bat (5); orain hogei urte (8); oraindik hogei (5); seiak eta hogei (6); urtean hogei (5); zen hogei (12); ziren hogei (16); zituen hogei (8); zortziak eta hogei (5); zuen hogei (12); zutabe eta hogei (5); zuten hogei (7)

batetik hogeira (5); eta hogeian (7); eta hogeikoa (6); eta hogeiren (5); hogeiren bat (69); hogeiren bat urte (5)

abenduaren hogeita (5); amen hogeita (5); apirilaren hogeita (9); artean hogeita (5); asaren erregealdiko hogeita (7); atalburua hogeita (5); azken hogeita (38); azken hogeita bost (8); azken hogeita hamar (17); azkeneko hogeita (6); baina hogeita (17); baino hogeita (12); baino hogeita hamar (7); bat eta hogeita (5); batean hogeita (8); batek hogeita (6); bera baino hogeita (5); berak hogeita (7); bere hogeita (8); berrehun eta hogeita (13); beste hogeita (44); beste hogeita bost (5); beste hogeita hamar (10); bider hogeita (6); da hogeita (7); dagoeneko hogeita (5); dauden hogeita (6); dela hogeita (26); dela hogeita bost (6); dela hogeita hamar (15); dira hogeita (12); diren hogeita (9); ditu hogeita (5); donostia hogeita (8); du hogeita (10); duela hogeita (63); duela hogeita bost (13); duela hogeita hamar (33); dute hogeita (5); edo hogeita (58); edo hogeita hamar (31); eguneko hogeita (6); eguneko hogeita lau (5); ehun eta hogeita (63); ehuneko hogeita (8); ekainaren hogeita (8); ere hogeita (10); ere hogeita hamar (5); erregealdiko hogeita (15); eta beste hogeita (15); eta gutxienez hogeita (6); eta hogeita (308); eta hogeita bat (9); eta hogeita bederatzi (8); eta hogeita bi (12); eta hogeita bost (35); eta hogeita hamabi (5); eta hogeita hamabost (6); eta hogeita hamaika (6); eta hogeita hamalau (7); eta hogeita hamar (76); eta hogeita hamazazpi (14); eta hogeita hemezortzi (5); eta hogeita hiru (8); eta hogeita lau (26); eta hogeita zazpi (17); eta hogeita zortzi (6); ez hogeita (7); final hogeita (9); gutxienez hogeita (16); guztira hogeita (5); hamarrak eta hogeita (5); handik hogeita (9); handik hogeita hamar (5); hartan hogeita (6); hilaren hogeita (24); hilaren hogeita bostean (7); hilaren hogeita lauan (6); hogei edo hogeita (32); hogei hogeita (12); hogei hogeita hamar (10)

hogeita bat (138); hogeita bat urte (40); hogeita bat urteko (6); hogeita batgarren (16); hogeita bederatzi (38); hogeita bederatzi urte (9); hogeita bederatzi urtez (6); hogeita bi (203); hogeita bi mila (11); hogeita bi pertsona (5); hogeita bi urte (54); hogeita bi urteko (16); hogeita bi urterekin (7); hogeita bi urtez (6); hogeita bigarren (13); hogeita biko (5); hogeita bina (7); hogeita bortz (21); hogeita bortz urte (6); hogeita bosgarren (16); hogeita bost (434); hogeita bost bat (16); hogeita bost dolar (6); hogeita bost errublo (6); hogeita bost metro (19); hogeita bost metroko (5); hogeita bost mila (18); hogeita bost urte (107); hogeita bost urteak (6); hogeita bost urteetan (8); hogeita bost urteko (17); hogeita bost urterekin (5); hogeita bost urtetik (8); hogeita bost urtez (11); hogeita bost zentaboko (5); hogeita bost zentimetro (8); hogeita bostean (14); hogeita bostek (7); hogeita bosten (18); hogeita bosten bat (15); hogeita bostetik (7)

hogeita hamabi (66); hogeita hamabi urte (18); hogeita hamabigarren (5); hogeita hamabosgarren (5); hogeita hamabost (104); hogeita hamabost bat (5); hogeita hamabost kilo (7); hogeita hamabost urte (36); hogeita hamahiru (44); hogeita hamahiru urte (8); hogeita hamahirugarren (5); hogeita hamaika (38); hogeita hamaika urte (8); hogeita hamaikagarren (5); hogeita hamalau (39); hogeita hamalau letra (5); hogeita hamalau urte (8); hogeita hamar (992); hogeita hamar aldiz (9); hogeita hamar bat (92); hogeita hamar edo (29); hogeita hamar egun (8); hogeita hamar eguneko (5); hogeita hamar egunez (11); hogeita hamar eta (7); hogeita hamar gizon (5); hogeita hamar gradu (5); hogeita hamar gramo (10); hogeita hamar inguru (6); hogeita hamar kilometro (9); hogeita hamar kilometrora (5); hogeita hamar metro (13); hogeita hamar mila (38); hogeita hamar milioi (5); hogeita hamar minutu (8); hogeita hamar urte (220); hogeita hamar urteak (7); hogeita hamar urtean (15); hogeita hamar urteetan (12); hogeita hamar urteko (31); hogeita hamar urteotan (7); hogeita hamar urtera (7); hogeita hamar urterekin (8); hogeita hamar urteren (11); hogeita hamar urtetan (7); hogeita hamar urtetik (23); hogeita hamar urtez (26); hogeita hamargarren (21); hogeita hamarrak (6); hogeita hamarrean (7); hogeita hamarreko (14); hogeita hamarren (40); hogeita hamarren bat (35); hogeita hamarretik (8); hogeita hamasei (53); hogeita hamasei urte (9); hogeita hamaseigarren (7); hogeita hamazazpi (51); hogeita hamazazpi urte (5); hogeita hamazazpian (5); hogeita hamazazpigarren (6); hogeita hamazazpiko (5); hogeita hamazortzi (5); hogeita hemeretzi (28); hogeita hemeretzigarren (7); hogeita hemezortzi (27); hogeita hemezortzi urte (5); hogeita hemezortzigarren (5)

hogeita hiru (114); hogeita hiru pertsona (5); hogeita hiru urte (33); hogeita hiru urteko (5); hogeita hiru urtez (5); hogeita hiruan (7); hogeita hirugarren (15); hogeita lau (308); hogeita lau mila (7); hogeita lau ordu (58); hogeita lau orduan (5); hogeita lau orduko (25); hogeita lau orduren (5); hogeita lau ordutan (9); hogeita lau orduz (27); hogeita lau urte (29); hogeita lau urteko (5); hogeita lau urtez (5); hogeita lauan (10); hogeita laugarren (8); hogeita sei (83); hogeita sei urte (20); hogeita seigarren (9); hogeita zazpi (80); hogeita zazpi eskualdeetako (6); hogeita zazpi urte (14); hogeita zazpigarren (13); hogeita zenbait (7); hogeita zortzi (71); hogeita zortzi egun (5); hogeita zortzi urte (11); hogeita zortzi urteko (6); hogeita zortzigarren (6)

honek hogeita (6); hori hogeita (5); ia hogeita (20); ia hogeita hamar (13); laurehun eta hogeita (11); lehen hogeita (5); nik hogeita (13); orain dela hogeita (24); orain hogeita (20); orain hogeita hamar (15); orotara hogeita (18); seiehun eta hogeita (7); zen hogeita (10); zilarrezko hogeita (5); zilarrezko hogeita hamar (5); ziren hogeita (11); zituen hogeita (13); zituen hogeita hamar (5); zuen hogeita (10); zuten hogeita (8)

hogeitabost urte (6); hogeitaka urte (16); hogeitamar bat (6); hogeitik gora (29)


hogeigarren (206 agerraldi, 58 liburu eta 34 artikulutan; ETCn 1.395 agerraldi; orobat hogoigarren 42 agerraldi, 2 liburu eta 33 artikulutan; ETCn 109 agerraldi) iz zerrenda batean aurretik hemeretzi dituena (20.).

Erregealdiko hogeigarren urtea zen.  Elizen arteko biblia   2 Erg 15,30

Alfabeto ingeleseko hogeigarren letra.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 246. orr.

Haren heriotzaren hogeigarren urteurrenean.  Berria - Kultura   2006-01-17

New Yorkeko etxe bateko hogeigarren solairuan.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 281. orr.

Kristau-aroko hogeigarren mendean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 41. orr.

Hogeigarren mendeko bigarren zatia zen dagoeneko.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 126. orr.

Hemeretzigarren mendetik hogeigarrenera igarotzean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 187. orr.

Hogeigarren kapitulua.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 65. orr.

XX. mendeko hogeigarreneko hamarraldiko abangoardietako artista askok.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 170. orr.

-Eta hogeigarrena?  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 85. orr.

Kapitalizazioz ordea, Ibex-35 indizeko hogeigarren izango litzateke tamainaz.  Berria - Ekonomia   2004-10-30

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erregealdiko hogeigarren urtean (4); hemeretzigarren mendetik hogeigarrenera (3); hogeigarren kapitulua (3); hogeigarren mende (4); hogeigarren mendeak (3); hogeigarren mendean (35); hogeigarren mendearen (25); hogeigarren mendearen erdialdean (4); hogeigarren mendearen hasieran (4); hogeigarren mendeko (45); hogeigarren urtea (5); hogeigarren urtean (8)


hogeika adlag zenbait hogeiko dituen kopuruetan.

Egun haietan, Europan eman ez ziren datuak argitaratu dituen Le Courrier d'A bidjan egunkariak: hogeika ziren, esku huts zirela, frantses armadak hil zituen zibilak.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 79. orr.

Jendea harritu egiten da, gure herrian bertan ni baino hamarka, hogeika, errimatzaile bizkorragoak badirela aitortzen dudalarik.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 85. orr.


hogeiko 1 iz hogeiz osatua, zerbaitetik hogei dituena.

Lau xentimoak utzi, eta hogeikoa hartu zuen.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 33. orr.

Zuek hogei hogeiko hamar aldiz zenbaturik gehi bost duzue.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 126. orr.

2 izlag

XX. mendeko hogeiko hamarkadaren amaieran.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 156. orr.


hogeina 1 banatz bakoitzari hogei, bakoitzak hogei.

Sekzio bakoitzean, buruzagi bat jarri zuen, jeneral moduko bat, eta, buruzagi horien aginduetara, hogeina konpainia, zein bere tenientearekin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 305. orr.

Ordurako bota genituen hogeina bertso, baina ez ziren, arrazoi teknikoengatik, balekoak.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 161. orr.

Argitaletxeek hogeina ale ematen dizkiote idazleari liburuko, gutxien-gutxienik.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 190. orr.

Langileek hogeina dolar soilik jasotzen dituztela hilaren bukaeran.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 37. orr.

Hogeina kanaerdiko ebaki beharko du bakoitzak.  Berria - Kirola   2004-10-03

2 hogeinako izlag

Hogeinako berdinketarekin tentsioak eta haserreek eztanda egin zuten.  Berria - Kirola   2006-01-31

Hogeina kanaerdiko ebaki beharko du bakoitzak.  Berria - Kirola   2004-10-03


hogeinaka 1 adlag hogeinako multzoetan.

Hogeinaka: 1964ean eta 1984. urteetako Eurokopetan finalera iritsi zen Espainia.  Berria - Kirola   2004-06-12

2 hogeika.

Nijneudinskeko aldirietan hogeinaka zeuden lurrean barreiaturik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 364. orr.


hogeita ik hogei 18.

hogeitsu iz hogei gutxi gorabehera.

Eulitegiko jardunak hogeitsu urtez aurrera segitu zuen Columbia unibertsitatean.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 52. orr.

Duela hogeitsu urte.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 94. orr.


hogen ik hoben.

hogerleko ik ogerleko

hoinbertze ik hainbeste.

hojalata iz latorria.

Aluminioa esan eta hojalata sartuko ziek, xaguzar horrek.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 29. orr.


hojaldre iz hostorea.

Orduantxe zabalduko dugu lehendik prestatutako hojaldrean, eta hojaldrearekin geure pastela arretaz eta kontuz estali eta bilduko dugu.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 115. orr.


hokei ik hockey.

hola (ETCn 11.020 agerraldi) 1 adlag honela edo horrela. (ikus beherako konbinatorian hola adizlagunaren agerraldi maizkoenak)
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

agian hola (7); agian hola segituko (5); arras hola (18); bada hola (6); badira hola (6); baina hola (8); bainan hola (10); baita hola (7); bat edo hola (5); bat hola (20); baten hola (6); batere hola (21); bazterrak hola (5); beti hola (20); da arras hola (5); da batere hola (9); da hola (37); da hori hola (5); dela batere hola (5); dela hola (21); dela hola eta (8); dezatela hola (5); dezatela hola hola (5); dira hola (16); direla hola (5); direla hola eta (5); du hola (10); duela hola (8); dugu hola (6); dute hola (6); ederki hola (5); edo hola (91); ere hola (23); eta hola (244); eta hola egiten (6); eta hola ez (5); eta hola segituz (6); eta segi hola (12); ez baita hola (6); ez da hola (23); ez dela hola (19); ez dira hola (6); ez direla hola (5); ez du hola (5); ez duela hola (5); ez hola (12); funts hortan hola (5); gauzak hola (25); hain zen hola (6); hala edo hola (9); hala hola (23)

hola ari (11); hola behar (15); hola da (43); hola deitzen (10); hola dela (6); hola dira (19); hola doa (13); hola doa bizia (7); hola du (10); hola dute (5); hola edo (6); hola egin (21); hola egin behar (5); hola eginen (6); hola egitea (5); hola egiten (30); hola egiten da (6); hola egon (5); hola esan (13); hola eta (73); hola eta hola (60); hola ez (20); hola ez dela (6); hola gertatu (16); hola gertatuko (6); hola gertatzen (15); hola gertatzen da (5); hola hartua (10); hola hasi (13); hola hasi zen (5); hola heldu (5); hola hobe (10); hola hola (85); hola ibiltzen (5); hola ikusi (8); hola ikusten (13); hola iragaiten (5); hola izaiten (7); hola izan (16); hola izan da (6); hola izanen (6); hola izanen da (5); hola izanez (11); hola izanik (5); hola jakin (5); hola joan (9); hola joan da (5); hola jokatuz (7); hola jokatzen (6); hola mintzatzea (5); hola mintzatzeko (5); hola mintzo (19); hola pasatu (6); hola pentsatzen (5); hola segi (6); hola segitu (7); hola segituko (11); hola segituz (62); hola segitzen (20); hola segitzen ahal (5); hola segitzen badu (5); hola segitzen badute (5); hola sortu (7); hola ta (9); hola ta hola (9); hola zen (14)

hori arras hola (5); hori hola (85); hori hola gertatzen (5); hori hola izanez (10); horiek hola (304); hortan hola (6); kontuak hola (18); segi dezatela hola (5); segi hola (31); segi hola hola (20); ta hola (10); usaia hola (9); usaia hola hartua (6); zen hola (11)


holakatu, holaka, holakatzen da ad holako bilakatu. ik nolakatu.

Nolaz holakatu dira ? Ez da erlisione bat munduan hiltzea onartzen duena, are gutiago goraipatzen duena.  Herria   2001-09-20

Kuraia behar da holako herri batean bizitzeko, ez baita jendea orain danik libro nahi duenaren erraiteko eta pentsatzeko, eta gizarte bat holakatzen delarik...  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 205. orr.

Misionest gai saindua jausten da gelatik, harritzen da bere ama maitea holakaturik ikustearekin.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 206. orr.


holako izlag honelakoa edo horrelakoa. (ikus beherako konbinatorian hola adizlagunaren agerraldi maizkoenak)
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

aldia holako (11); bada holako (16); baina holako (6); bainan holako (17); baita holako (10); baitira holako (5); baitu holako (6); bat holako (5); batek holako (7); bazen holako (8); bazen holako zerbaiten (5); beraz holako (5); beste holako (11); bixtan da holako (5); da holako (68); dela eta holako (9); dela holako (19); den holako (9); dira holako (28); direla holako (10); ditu holako (7); ditugu holako (6); dituzte holako (7); du holako (33); duela holako (9); duen holako (5); dugu holako (11); dut holako (10); dute holako (23); dutela holako (12); edo holako (87); edo holako zerbait (56); edo zerbait holako (5); egin holako (6); egiten holako (5); ere holako (49); ere holako zerbait (8); erranen zuen holako (5); eta beste holako (6); eta holako (345); eta holako batzu (47); eta holako batzuek (7); eta holako batzuen (6); eta holako gauza (6); eta holako gauzak (6); eta zenbat holako (8); eta zonbat holako (9); ez da holako (9); ez dela holako (9); ez duela holako (6); ez dugu holako (5); ez dut holako (6); ez dutela holako (5); ez holako (5); ez zuela holako (5); gehiago holako (6); haatik holako (10); hala holako (24); halako edo holako (10); halako eta holako (6); halere holako (5)

holako altxorra (6); holako arrakasta (10); holako bat (18); holako batean (11); holako batek (5); holako baten (36); holako baten beharra (5); holako baten beharrik (5); holako baten berri (5); holako batentzat (5); holako bati (6); holako batzu (53); holako batzuek (8); holako batzuen (9); holako besta (12); holako beste (10); holako bi (9); holako bidaia (5); holako bide (5); holako edo (10); holako edo halako (10); holako egitura (6); holako egun (21); holako egun bat (6); holako eguna (9); holako egunak (13); holako ekintza (5); holako elgarretaratzeak (5); holako elkarte (5); holako erabakia (6); holako eta (9); holako etxe (8); holako frango (5); holako gai (8); holako gaitz (5); holako galdea (5); holako gauza (28); holako gauza bat (5); holako gauza batzu (10); holako gauzak (26); holako gauzarik (6); holako gazte (7); holako gerla (6); holako gertakari (14); holako gertakariak (5); holako giro (5); holako gizon (14); holako herri (9); holako hitz (7); holako hitzak (5); holako ibilaldi (5); holako ikusgarri (5); holako jende (7); holako joko (6); holako kasu (7); holako kasuak (6); holako lagun (6); holako lan (13); holako lana (8); holako lanak (7); holako ongi (5); holako pare (5); holako partida (9); holako partidak (7); holako presa (7); holako sail (9); holako saila (11); holako toki (7); holako xede (6); holako zenbat (6); holako zerbait (162); holako zerbait gertatu (7); holako zerbait gertatzen (6); holako zerbaiten (43); holako zerbaiten abiadura (5); holako zerbaiten beharra (7); holako zerbaiti (10)

izan holako (5); jendea holako (5); lehen aldia holako (9); nahi holako (5); nahiz holako (5); oraino holako (6); ote du holako (6); ote holako (5); segur holako (13); zela holako (7); zen holako (17); zenbat holako (19); zendako holako (5); zerbait holako (10); ziren holako (5); zonbat holako (13); zuela holako (11); zuen holako (24); zuten holako (11)


holandar (335 agerraldi, 55 liburu eta 99 artikulutan; ETCn 1.874 agerraldi) 1 izlag/iz Holandakoa, Holandari dagokiona. ik holandes; nederlandar.

Baruch Spinoza holandar juduak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 50. orr.

Holandar idazle batek.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 39. orr.

Erbesteko holandar gobernuko Hezkuntza ministroaren hitzaldi bat.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 9. orr.

Holandar herriak alemaniarren okupazio aldian jasandako sufrimenduen lekukotasuna.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 9. orr.

Afrikanerren holandar nazionalismo estu eta bortitzaren erupzioak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 263. orr.

Atso holandar zoro bat zegoen, herrikoek "Zankamehe" deitzen ziotena.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 205. orr.

Ardoa garraio zeraman karga-ontzi holandar batean egin zuen bidaia.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 24. orr.

Bola gazta holandarrak, biribilak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 323. orr.

Topo egin zuten lehenbiziko ontzia holandarra zen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 141. orr.

Izkribuak hamaika orrialde ditu, holandarra deitzen den tamainakoak...  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 11. orr.

Holandarra zela uste dut, eta halaxe esan genion.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 117. orr.

Ekialdeko Indietako Holandar Konpainiaren ereduaren gainean eratu ziren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 37. orr.

Holandar Gurutze Gorriaren datuen arabera.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 350. orr.

2 iz Holandako herritarra.

Idazle izan nahi du, judu herriko kide, eta holandar.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 8. orr.

Wagnerren obrarik ezagunena eta gehien taularatutakoa ekarriko dute Bilbora, Der Fligende Holländer (Holandar alderraia).  Berria - Kultura   2006-01-20

Frantsesek Anvers eta holandarrek Antwerpen deitzen duten hirian.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 93. orr.

Ez zen, ordea, hor amaitu holandarraren lana.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 110. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

da holandar (3); holandar alderraia (4); holandar alderraiaren (3); holandar bat (7)


holandera iz nederlandera.

Holanderaz eta ingelesez mintzo ziren hego-afrikarrengan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 263. orr.


holandes (69 agerraldi, 7 liburu eta 28 artikulutan; ETCn 176 agerraldi) 1 izlag/iz holandarra. ik holandar.

Holandes senar emazteak gosaltzen ari dira.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 43. orr.

Gijo de Vrie holandes barne ministroa.  Herria   2004-04-01

Antjek izen holandesa zuen.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 30. orr.

Aleman anitz, Holandesak, kontzientzia eragozleak edo Jehovah-ren lekukoak.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 97. orr.

Txekiarrak ere ederki jokatzen dira garraituz holandesak 3 eta2, galtzen zutelarik 2 eta 0.  Herria   2004-06-24

2 nederlandera.

Gero holandesez mintzatzen hasi zitzaidan.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 47. orr.

Schumacher sarjentuak holandesez bataiatu zituen bere seme-alabak.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 30. orr.


holatsu 1 adlag hola gutxi gorabehera.

Gehienetan holatsu argudiatu ohi da. Ihiziaren afera beti holatsu izan da: aize hegoa delarik, usorik ez, eta usoa delarik, aize hegorik ez.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 48. orr.

Uste dut holatsu izan den kantonamendu guzian eta beraz Vincent Bru dugula izanen kontseilu orokor.  Herria   2001-03-22

Parioak hastean berdintsu baina gero 7 bote irabazleak eta 1 besteak, jokoan ere holatsu.  Herria   2004-04-01

2 holatsuko izlag

Burua galtzeraino alegia, mira-eragina datorrela sinesteko, eta beste holatsuko zenbait gauza egiatzat hartzeko.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 95. orr.

Zeren badirudi ureder horrek "ur ederra dagoen lekua" edo holatsuko zerbait behar duela izan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 218. orr.


holaxe (orobat holaxet) 1 adlag erabat hola.

Teoriaren arrakasta praktiko izugarriak ez omen digu eragotzi behar gauzak holaxe direla aitortzea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 43. orr.

Holaxe! denok ondo ikusteko moduan!  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 9. orr.

Eta holaxe egon ginen, bulta luze bat, elkarri begiratu gabe.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 21. orr.

Parisen berean hogoi eta sei miletaraino holaxet hil zituzten.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 157. orr.

Holaxe mintzatu da beraz Imaz eta solas horien argitarat hameka gogoetaren pazka baditake, ez da dudarik...  Herria   2004-12-23

Holaxe gertatzen da batzuetan: gizalegearen bernizaren azpian, krudelkeria azaleratzen da, fobia.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 19. orr.

Nire espiritua behintzat holaxe dago: lekuek eragindako urratuekin markatuta.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 15. orr.

Mitxelenak, gogoan dut, holaxe zioen unibertsitatearen gaiaz ari zela-eta: [...].  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 12. orr.

Holaxe erreta zeukan sudurra eta holakoxe hegoaldeko azentua zuen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 150. orr.

Holaxe dira, baina, gauzak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 40. orr.

-Holaxe dituk kontuak, Bertol.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 149. orr.

2 holaxeko izlag

Holaxeko kontuak nerabiltzan buruan.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 210. orr.

Holaxeko sosegua iritsi behar luke zinezko jakintsuak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 105. orr.

Holaxekoa zara, ez zozoago ez erneago.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 297. orr.

Holaxekoa da gure merkatua: lana bere ilusio eta borondate osoarekin egiten duenak ez beste guziak kobratzen dizu gaur bere diru zikina, eta bitarteko merkatari dirugose horiek batik bat.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 20. orr.


holding (ETCn 344 agerraldi; orobat holdin ETCn 30 agerraldi) iz enpresa multzo baten akzio gehienak dituen eta horiek kudeatzen dituen finantza sozietatea.

SEPIk jakinarazi zien Europako Batzordeak ez duela onartu [...] bi adarreko holding bat eratzea.  Berria - Ekonomia   2004-11-18

Ontziola zibil eta militarrak holding batean bildu nahi ditu SEPIk. herria¬

Halako "holding" edo enpresa multzo bat izango balitz bezala.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 40. orr.

Holdingaren akziodunei buruz «zalantzak eta bidezko susmoak» dituela baieztatu zuen.  Berria - Ekonomia   2004-11-19

Partaidetza horren %2,45 zeharkakoa da, Hisusa holdingaren bidez kontrolatzen baitu.  Berria - Ekonomia   2004-03-26

"Oscar Cine" holdineko buruzagiek erran dute mila jarlekuko zinema proiektuarekin segituko dutela Angelun.  Herria   2003-11-06

Falcon 7 X hegazkina eginen du Dassault holdinak.  Herria   2003-08-14

ERAP holding publikoaren bidez.  Berria - Ekonomia   2004-09-02

HERRIKOAk, bi enpresa horien holding sozietatea Angelun kokatzen denez, 80 000 euro-ko parte hartzea egitea erabaki du.  Herria   2003-05-29


holismo iz teoria epistemologikoa, dioena gizakia (eta zernahi errealidate konplexu) osotasun zatiezin bat dela, ezin azaldu duena osagai fisiko, fisiologiko eta psikikoen banakako azalpenak.

Neopositibismoaren dogma batzuk arbuiatu zituzten, analitikoaren eta sintetikoaren arteko bereiztea ezabatu eta esanahiaren holismoa bultzatu ostean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 90. orr.

Elkarneurgaiztasunaren tesiak eta holismo semantikoaren ikuspuntuak sorturikoak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 162. orr.


holista 1 izlag holismoari dagokiona; holismoaren araberakoa. ik holistiko.

Oro har onartzen da inferentzia-katea ez dela lineala, holista baizik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 119. orr.

Esan dezakegu sistema horrek esanahiaren kontzeptuari eginiko kritika eta jakintza-sistemaren egitura holistaren defentsa dituela oinarritzat.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 131. orr.

Sistema holista batean puntu (uste) guztiak beren artean erlazionatuta daude, eta denek dute eragina denengan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 132. orr.

Organizismoa, berriz, materialismo holista da, osoa zati osagarriak baino gehiago dela kontsideratzen du, zati bakoitzaren ezaugarriak zatiak operatzen duen osotasunaren testuinguruaren mende baitaude.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 284. orr.

Nola azaldu teoriaren eta esperientziaren arteko erlazio holista.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 166. orr.

2 iz holismoaren aldekoa.

"Holistak" eta "erredukzionistak", osotasuna ikertu nahi dutenak eta parte bakoitza ikertu nahiago dutenak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 129. orr.


holistiko izlag holismoari dagokiona; holismoaren araberakoa. ik holista.

Tesi fundamentalista horrek, ordea, gizakia aztergai holistikotzat gogoan hartzea oker handia dela dio, zientzia besterik ez dagoelako, ez eta beste bide objektiborik azterketa analitikoa baino, zientziaren erara erabilia.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 90. orr.

Ez bakarrik zigotoko kromosomak eta abar lanean ipintzeko gai, zigoto osoa baizik; hau da, hasieratik eta bizi naizen artean nire gidari holistikoa dena baizik, giza ataletan, zelula, kromosoma, DNA, gene eta abarretan gertatzen diren guztien hasierako, funtsezko gidaria, arau idazle nagusia.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 96. orr.

Izaki osoaren gida-buru bakar, orokor, iraunkor, holistikoa.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 97. orr.


holografia izond argazki teknika, bi laser izpiren interferentzia erabiliz hiru dimentsiotako irudiak lortzeko.

Holografia delako sistema garatu da horren antzeko teknikaren bidez ikus-irudiak gordetzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 237. orr.

Pontitoren "ikuspenak" egunez hasi zitzaizkion etortzen, orduan; zirrara izugarria eragiten bazioten ere, holografien parekoak ziren ikuspenok, zehaztasun handikoak eta hiru dimentsiokoak baitziren aldi berean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 166. orr.


holografiko izond holografiari dagokiona; holografiaren bidezkoa.

Irudi holografiko bat puntu eta orban sail zentzugabe bat da begi hutsarentzat.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 237. orr.

Optikaren aurrerakada erreferentziatzat harturik, datu holografikoak biltzeko sistema gisa aurkeztu izan da garuna.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 8. orr.

Milaka panel holografikorekin egindako pieza da,  Berria - Kultura   2004-08-11


holograma iz holografiaz lorturiko irudia; irudi hori grabatzen den euskarria.

Holograma baten itxurako argiune bizi eta mugikor hartan horma sabeldu erdi erori bat ageri zen,.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 176. orr.

Argazkiak duen handiuste ber-bera du hologramak ere: errealitate-puska bat den bezala islatzekoa, alegia. Hologramaren puska bakoitzak islatzen du, aldez edo moldez, holograma osoak islatzen zuen errealitate-zatia.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 151. orr.

Hologramaren ezaugarri berezietariko bat da plakaren zati guztietan dagoela irudia berregiteko behar den informazio guztia.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 237. orr.

Garunak ez du argi-seinalerik gordetzen noski, baina iradoki izan da balitekeela hologramaren baliokide den sistema batean gordetzea oroimenaren zenbait alderdirekin loturiko aldaketa elektrikoak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 237. orr.

Los Angelesen egindako muntaia batean ordenagailurik gabeko erakusketa egin nuen, holograma paneleko estruktura erabilita soilik.  Berria - Kultura   2004-08-11


holokausto 1 iz Alemania nazian gertatu zen juduen eseste eta hilkintzari eman zaion izena.

Holokaustoan hildakoak gogoratu zituzten atzo mundu osoan.  Berria - Mundua   2006-01-28

Holokaustoa ukatzeagatik hiru urteko kartzela zigorra ezarri diote Irvingi.  Berria - Mundua   2006-02-21

Yiddisha, alde batetik, Holokaustoaren biktima izan zen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 7. orr.

Jerusalemgo Holokaustoaren Museoa.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 81. orr.

2 hed

Nazien ijito-holokaustoa.  Berria - Kultura   2006-02-28

Bertze historia batzuk ere, indiarren holokaustaren berri emaiten zigutenak: [...].Cheyenneen leinuko Richard West zuzendariak dio sekula ez duela ikusi nahi izan euren historia holokaustoaren betaurrekoetatik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 519. orr.


holozeno izond Laugarren Aroko azken garai geologikoa.

Gaur egun erran genezake holozeno garaian gertatu zela, ekialdean eta gero handik hedatu zela.  Berria - Euskal Herria   2004-07-07


holtz iz pareta mehea, hala nola etxe bateko gelak bereizten dituena; hargin lana ez den pareta mehea, gela edo barrunbe bateko zatiak bereizten dituena. ik trenkada; tabike.

Holtzekin banatutako gela txikietan.  Berria - Harian   2005-04-06

Tomen eta nire logelaren arteko pareta oso da mehea, denik eta igeltsuzko holtzik arinena, eta hark ateratzen duen hots oro entzuten dut nik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 227. orr.

Lekuko izan zen ertzain batek eta martxaren atestatua egin zuen beste batek deklaratu zuten, holtz tolesgarri baten atzean. herria¬

Charles Le Brun frantziarraren lau margolanetan oinarritu zen Correa holtz tolesgarria egiteko.  Berria - Kultura   2004-06-18

Harkaitz baten holtzean zintzilikatu etxe batetik.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 84. orr.

Izkinetarik tua zirristan dariola, naba eta holtzetan behera, bere biziaren perilik handienean.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 68. orr.


holtzarte iz

Sokaz lagundua, langileek ireki lokatzaren sabeleko holtzartean behera jaitsi zen izeizko kaxa.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 164. orr.

Holtzarte labainean behera lerratzean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 141. orr.

Bat-batean holtzarteko leizea barreiatzen zitzaion oinetan, haustura beldurgarri: indargabe sentitzen zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 209. orr.


homeless 1 iz etxegabea.

Geltokiko bankuetan, berotasuna aprobetxatuz, homeless batzuk zeuden lotan, etxegabeak, Estatu Batuetako hirietan sortzen ari zen jende kasta berria.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 83. orr.

Adibidez, bada homeless mota bat hona etorri aurretik sekula imajinatuko ez nuena: homeless elegantea.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 106. orr.

Badira beren egoera duintasun berezi batez eramaten duten homelessak. ni homelessa izan aurretik musikaria nintzan, tronpeta-jolea.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 106. orr.

Ez zen clochard bat edo homeless bat, ez.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 83. orr.

2 (adizlagun gisa)

Tartean, homeless bizi izan zen bi hilabeteak oroitzen ditu ezer baino lehen.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 124. orr.


homeogene iz

Homeogeneen eginkizuna, berriz, HOM geneena, zera da: segmentu bakoitzean modulatzea eredu segmentuaren desberdintzearen kargu dauden arau orokorrak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 62. orr.

Beren xede-geneen jarduna modulatuz egiten dute lan homeogeneek.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 63. orr.

Eremu horietariko bakoitza, segmentu bakoitza, zelula beretan paraleloan diharduten hainbat homeogeneren konbinazioak definitzen du.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 111. orr.


homeokutxa iz

Mugatua da halakoen kopurua, eta guztiz izen bitxia dute eremuek, hala nola: "homeokutxak", "zink-hatzak", "POU", eta abar.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 61. orr.


homeomeria iz gauza guztiak osatuak dauden partikula.

Orain azter dezagun Anaxagorasen homeomeria, grekoek hala deritzotena eta guri aberri hizkuntzaren txirotasunak geure mintzairan esaten uzten ez diguna.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 77. orr.

Lehenik, gauzen homeomeria da, adibidez, hezurrak hezur txiki-txikiz eta niminoz eta giharreak giharre txiki-txikiz eta niminoz eginda dagozela eta odola odol tanta piloa bateratzetik sortzen dela, urrea ere urre hautsez osatzen dela uste du eta lurra zokor txikietatik handitzen dela, sua sutik, ura uretik, eta gainerako guztia era berean uste du.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 77. orr.


homeopata iz homeopatia erabiltzen duen sendagilea.

Homeopata, [...] medikuntzako umorista.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 146. orr.

Homeopata batek aholkatu zidan terapia zen, eta egia esan, ezin hobeto zihoakidan.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 151. orr.

Horrez gain, homeopata batengana ere joan ginen, eta hark ere sendagai batzuk eman zizkion.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 211. orr.

Soluzio pixkana-pixkana disolbatuagoz egin genian aproba, homeopatek egiten dutenez.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 276. orr.


homeopatia iz metodo terapeutikoa, sendatu nahi den gaitzaren sintomak eragiten dituen gaiaren dosi infinitesimalak erabiltzean datzana.

Homeopatia, [...] alopatiaren eta Zientzia Kristauaren erdibidean dagoen medikuntza-eskola.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 146. orr.

Aurkitu dut bi jokamolde daudela maitasunean, orain dela laurogei urteko medikuntzan bezala: alopatia eta homeopatia.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 283. orr.

Horrek homeopatiaren oinarria azalduko luke, homeopatia substantzia baten kantitate txiki bat zenbait aldiz disolbatzean baitatza, disolbatutako substantziaren molekula bakar bat ere ez geratu arte.  Berria - Gaiak   2006-01-24

Nire bikotekideak, Estitxuk, eta nik neuk hartzen dugu homeopatia, bai gaixorik gaudenean, bai prebentzio-gisa, bai eta emozioak eta zenbait egoera psikologiko lagundu behar ditugunean ere, homeopatia beti lagungarri suertatu baitzaigu.  Berria - Gaiak   2006-01-24

Biei botikak eman beharrean homeopatia eman diet.  Berria - Gaiak   2006-01-24

Buruaren homeopatia da aforismoa; similia similibus curantur; esplikaezina ez esplikatuz ulertzen da.  Berria - Kultura   2004-04-30


homeopatiko 1 izond homeopatiari dagokiona.

-Beste jokamoldea homeopatikoa da.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 283. orr.

· Suizidio iragarria, planifikatua, homeopatikoa eta patetikoa zen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 10. orr.

• 2 irud oso txikia.

Herodianismoaren heroe eponimo hark sinesten zuen [...] helenismo-dosi homeopatiko bat izango zela bitartekorik onena judaismoaren iraupena ziurtatzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 269. orr.

Eta zalantza: edo beste batzuk dira kaleak, edo dosiak homeopatikoak edo promozioak alimalezkoak.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 203. orr.


homeostatiko izond homeostasiari dagokiona.

Oreka homeostatikoak, inguruarekiko harreman ondo orekatuak, barrenak ondo libratzetik hasi behar du. Ahozko mintzamoldeak "objektiboki bereiziak" ezin direla izan edo berez "homeostatikoak" direla esatea mintzamolde horien urruntzeko gaitasun oro ukatzea da.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 98. orr.


homeriko izond Homerori dagokiona.

Testu homerikoen azpian garai desberdinetako pasarte eta elementuak bereizten ahalegindu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 28. orr.

Himno homerikoak deitzen diren kantuek, bestalde, ez dute zertan Homerorenak izan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 29. orr.

Boterea baita Akileo bezalako heroi homerikoak [...] daukan helburu bakarra.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 30. orr.

Etika homerikoa etika aristokratikoa da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 31. orr.

Sokrates Homeroren aurka sortu zen, Sokratesen etika artean nagusi zen etika homerikoaren ukapena da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 30. orr.

Jakitearen kontzeptu homerikoa praktikoa da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 32. orr.

Lauaxetaren heriotzaren halabeharrezkotasun homerikoaren parean, Etxebarrietarenean aukera pertsonala ikusten dugu, ausarkeria puntu baterainokoa.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 27. orr.


homerista iz Homeroren obran espezialista den ikerlaria.

Homero ahozkotasunetik ulertu behar dela aldarrikatzen badute ere, kritika literarioaren ohiko bidetik egiten dute homeristek Homeroren obraren azterketa.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 135. orr.

Horrexegatik zioen Lord-ek homeristek hobe luketela "ahozko poesia ulertzen saiatzea" eta "beste herrialdeetako ahozko poesiatik ikastea".  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 137. orr.


homilia 1 iz mezatako sermoia. ik prediku.

Apaizen kartzelatzeak, Burgosko epaiketa, Añoverosen homilia, ETAren lehen urteak...  Berria - Kultura   2004-02-28

Lehengo homilia: Eliza katolikoaren buruzagi nagusi gisa lehenego sermoia apirilaren 20an eskaini zuen Joseph Ratzingerrek.  Berria - Gaiak   2006-01-26

Donostiako gotzain Joan Maria Uriartek eskainitako homiliak hainbat politikarien erreakzioak sortu zituen atzo.  Berria - Euskal Herria   2004-08-03

2 irud

Fikzio horiek, askotan, egungo errealitatea ulertzeko argigarriagoak suertatzen dira kazetarien analisi «objektiboak» eta ohiko zutabegileen homiliak baino.  Berria - Kultura   2004-08-18


hominido izond oraingo eta lehengo gizakiak hartzen dituen primate familia.

Hominidoaren portaera aztertzeko.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 96. orr.

Hominidoen aurretiko gure arbasoek.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 264. orr.

Kode sinple batzuk aski ziratekeen bizitzaren alderdi zuzen-zuzenekoei buruzko informaziotik partekatu beharrekoa tratatzeko, are taldeka bizi ziren eta ehizatzeko eta defendatzeko elkartzen ziren hominidoen kasuan.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 183. orr.


hominizazio iz primateek egungo gizaki bilakatzea.

Gaur egun, badakigu bi hankan ibiltzen hastea eta lankidetza izan zirela hominizazioaren bi giltzarriak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 63. orr.

Hori izan zen hominizaziorako faktore nagusietako bat.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 205. orr.


homizida izond giza hiltzailea.

Gizaki gizahiltzaileak gara, hominido homizidak: primate gorbatadun globalizatuak, nahi izanez gero, baina primate gizahiltzaileak azken buruan.  Berria - Kultura   2004-05-18


homizidio iz giza hiltzea, pertsona batek beste bat hiltzea.

Dekalogoko aginduak gurasoak ohoratzeari, homizidioari, adulterioari, lapurretari eta lekukotasun faltsuari dagozkionak, lege zibilak dira.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 185. orr.

Erruduna homizidioagatik ez baina hilketagatik epaitu dezaten lan egingo duela adierazi du elkarteak.  Berria - Euskal Herria   2004-03-14

Epaileek, hain zuzen ere, homizidioa egitegatik epai dezakete hiltzailea.  Berria - Euskal Herria   2004-03-14

Donostian -harrotasunez esaten zen bertan ez zela sekula homizidiorik gertatzen-, jendea oso antzekoa zen.  Askoren artean   «Rataplan» - 13. orr.

Fiskalak nahita eragindako homizidioa leporatu dio abeslariari.  Berria - Kultura   2004-03-19

Zortzi urteko zigorra ezarri diote Meiwes kanibalari, homizidioa egotzita.  Berria - Mundua   2004-01-31

Homizidio brigadako bi polizia ere ba omen ziren, eta ezkongaien argazkiak egin omen zituzten.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 300. orr.


homo izond homosexuala.

Familia homoak, heteroak eta guraso bakarrekoak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 287. orr.

Badira fantasia homoak eta heteroak; bikote, hirukote eta taldeko fantasiak; fantasia kuxkuxeroak edo exhibizionistak; fantasia samurrak eta erromantikoak, eta fantasia mugituagoak.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 59. orr.

Homo, hetero, sado, maso, zoo...  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 127. orr.


homofilo izond pertsonez (askotan soilik gizonezkoez) mintzatuz, bere sexukoek erakartzen dutena. ik homosexual.

Haatik homofiloen aipatzean ere, karitate haboro behar lizateke, edo bestelan isilik egon.  Herria   2005-07-14

Homofiloen Elizan ezkontzeaz, ez dü balio ametsik egin dezen zonbaitek.  Herria   2005-07-14


homofobia iz homosexualenganako ezinikusia.

Hori da homofobia: homosexualitateari zaion beldurra.  Berria - Euskal Herria   2004-11-23

Sexismoaren eta homofobiaren ezaugarriak.  Berria - Kultura   2004-07-11

Homofobia sustatzen duten taldeen jarrera ez babesteko.  Berria - Euskal Herria   2004-07-25

2 (hitz elkartuetan) ik homofobiko.

36ko Gerrako intolerantziaren eta homofobia giroan.  Berria - Kultura   2004-08-24

Sinetsita nago homofobia arrazoirik ez dela tartean izan.  Berria - Euskal Herria   2004-06-19

Bazterkeria eta homofobia keinua izan zen.  Berria - Euskal Herria   2004-10-03

Instituzioei edozein homofobia, lesbofobia edo transfobia arrastoak [...] ezabatzeko politika eraginkorrak susta ditzatela eskatzen diegu.  Berria - Harian   2005-06-28

Edozein homofobia saio gertatzen den bakoitzean, hor egon beharko du gay mugimenduak salaketa egiten.  Berria - Euskal Herria   2004-11-23


homofobiko izond homofobiari dagokiona. ik homofobia 2.

Jarrera edo pentsamolde homofobiko larregi dago oraindik, ez bakarrik kalean, baita eskoletan ere.  Berria - Euskal Herria   2004-11-23

Protestante laikoak homofobikoagoak dira, apaiz protestanteak baino.  Berria - Euskal Herria   2004-04-17

Garaiko giro homofobiko eta arrazista jasanda.  Berria - Kultura   2006-01-17


homofobo izond homosexualenganako ezinikusia agertzen duena.

Miarritzeko LGP elkarteak hilketa eta eraso homofoboak salatu ditu.  Berria - Euskal Herria   2004-02-27

Oraindik hezkuntza homofoboa dugu.  Berria - Euskal Herria   2004-09-05

Edadetu gay eta lesbiana asko Elizaren esku gera daitezke, egungo erakunde homofoboenaren esku.  Berria - Euskal Herria   2006-04-22


homofonia iz hitzez mintzatuz, beste bat bezala ahoskatzen dena.

Homofoniaren kasuan, hitzak ezberdin idatzi arren berdin ahoskatzen dira.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 80. orr.

Homofonia eta homografia homonimiaren osagarriak dira, batera azaltzen direnean.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 80. orr.

Homofoniaren alorrean ere, zentzu biko hitzak eta esamoldeak aurki ditzakegu.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 226. orr.

50 silabako sistema batean homofonia ugari sortzen da.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 16. orr.

Fidel izan beharraz honetan, Wilde jostalariak hizkuntzarekin jokatzen du, hitzen homofonia, kakofonia eta polisemia baliatuz.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 13. orr.


homofoniko izond homofoniari dagokiona,

Hitz pare homofonikoak. Disoziazioak ere pare homofonikoak sortzen ditu: jakinez/jakin ez, etakideak/eta kideak, bihar/bi har...  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 80. orr.

Euskaraz, h letra izaten da hitz homofoniko gehienen arrazoia (Hegoaldeko euskalkietan): ala/hala, ar/har, ari/hari, aste/haste, ona/hona, ondo/hondo, ura/hura...  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 80. orr.


homogeneitate iz homogeneotasuna.

Zenbat eta handiago entzuleria, txikiago homogeneitatea. Ikasketa maila handiak areagotu egiten ditu erreferentziak, homogeneitatearen kaltean.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 146. orr.

«Espainiako Gobernuak aniztasuna aintzat hartu beharko luke, eta ez homogeneitatea  Berria - Euskal Herria   2004-05-30


homogeneizatu, homogeneiza, homogeneizatzen du ad homogeneo bihurtu.

Ikasketa-planen diseinua homogenizatzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-03-03

Aldundiak zentroen funtzionamendua berdintzeko, homogeneizatzeko prozesuari ekin zion.  Berria - Euskal Herria   2004-08-06

Oraindik ere ikasleak homogeneizatu nahi dituen eskola eredua da egungoa.  Berria - Euskal Herria   2006-03-22

Jendearen tasun biologikoak homogeneizatzeko saio oro [...] biologikoki suizida eta sozialki zentzugabea litzateke.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 145. orr.

Aldundiaren xedea Gipuzkoan adinduei eskaintzen zaizkien zerbitzuak «homogeneizatzea» da.  Berria - Euskal Herria   2004-08-06


homogeneizatzaile izond homogeneizatzen duena.

Haren eskaerak Enrique Villarren ikuspegia gogorarazten diela diote, «zentralista eta homogenizatzailea», alegia.  Berria - Euskal Herria   2004-03-10


homogeneizatze iz homogeneo bihurtzea.

Tolosako murrizketak ere zentroak homogenizatze aldera egin dira.  Berria - Euskal Herria   2004-08-06

Homogeneizatzearen aurrean herritarrak esaten du: nik badakit nolakoa naizen, eta ni ez naute hain erraz bereganatuko.  Berria - Euskal Herria   2004-10-01


homogeneizazio 1 iz homogeneizatzea.

Estandarizazioa, homogeneizazioa.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 116. orr.

Industrializatuetako espazio ekonomikoaren homogeneizazio eta integrazio gero eta handiagoa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 75. orr.

Autonomia erkidegoetako homogeneizazioa onartzea.  Berria - Euskal Herria   2004-08-28

Gustu literarioaren homogeneizazioaz.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 308. orr.

Kirol mundua oso konplexua da, eta ez du homogeneizaziorik behar.  Berria - Kirola   2004-04-28

2 (hitz elkartuetan)

Herritarrak agintarien homogeneizazio ahaleginaz ohartzen dira heziketa jasotzen dutenean, eta hori gertatu da Ingalaterran eta Frantzian, adibidez.  Berria - Euskal Herria   2004-10-01

Europako unibertsitateen homogeneizazio prozesuari edo Bolognako Hitzarmenak agindutakoari heldu beharko dio  Berria - Harian   2005-02-25


homogeneo 1 izond egitura uniformea duena; osagaiak, parteak, izaera berekoak, edo era uniformean banatuak dituena.

Publikoa homogeneoa denean, bertsotan egitea errazago duk, alde batetik.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 145. orr.

Saio horietako entzuleek, beraz, aski entzuleria homogeneoa osatzen dute.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 157. orr.

Ohiko produktuak geroz eta estandarrago, homogeneoago, uniformeago izango ditugu.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 116. orr.

Zail da aurkitzen hizkuntza komunitate homogeneorik, Euskal Herriko leku askotan behintzat.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 169. orr.

Homogeneoa da euskara zuberotarra, batasun handikoa.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 251. orr.

Lodiera homogeneoko geruza baten gisa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 300. orr.

Ez dugu datu homogeneoak ematerik izan, iturriak desberdinak direlako.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 233. orr.

Argi homogeneoak, ertzik gabeak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 67. orr.

Berpizkundean "espazio sistematikoa" (matematikoki ordenatua, infinitua, homogeneoa, isotropoa) azaldu zenean.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 202. orr.

Baliteke, globalizazioaren eta kontsumo gizartearen ondorioz, balioak eta nahiak ere, lehen baino homogeneoagoak izatea.  Berria - Gaiak   2004-03-24

2 (adizlagun gisa)

Olio zein ozpin gutxiago baliaturik, entsaladak homogeneo lurrunduko dira orain lorategian baizik baliatzen ez diren berariazko garastailu soilez.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 49. orr.


homogeneoki adlag era homogeneoan. ik homogeneo 2.

Ez dut uste oraingoz munduko borroka sozialak homogeneoki garatzeko aukerarik dagoenik; ez dut uste, gainera, hori onuragarria izan daitekeenik.  Berria - Mundua   2006-01-19

Izan ere, inbasioaren aurkako manifestazioek erakusten dute bozetarako iragarri duten abstentzioaren beste aurpegia: gai garrantzitsuak jokoan direla ikusten dutenean, europarrak masiboki, estatuak gaindituta eta homogeneoki mobilizatzen direla frogatuko lukete.  Berria - Mundua   2004-06-06


homogeneotasun 1 iz homogeneoa denaren nolakotasuna.

Giroaren homogeneotasuna.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 199. orr.

Kulturaren homogeneotasunaren eta botere politikoaren sakabanatze izugarriaren arteko kontrastea da.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 21. orr.

Zeren, inperio zabal honek, hamabi milioi kilometro koadro izanik, ezin du mendebaldeko Europako estatuen homogeneotasuna eduki.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 72. orr.

2 (hitz elkartuetan)

TIMMS-ek azaldutako beste datu bat homogeneotasun maila da, errendimendurik onena eta okerrena lortzen duten ikasleen arteko aldea neurtzen duen aldagaia da hori.  Berria - Euskal Herria   2004-12-18

Komunitate-homogeneotasunaren ideala.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 202. orr.


homoide izond

84x + S = y lerro zuzenean zehar mugitzen den paralelepipedo angeluzuzen batean, A homoideak -bi sinusoidez inguraturiko kasko esferiko batez hornitua eta l>n luzerako parte zilindriko baten gainean kokatua- ukigune bat du B homoide hutsal batekin.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 241. orr.

Zehaztu elkargune horren h altura A homoidearen ardatz bertikalarekiko.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 241. orr.


homologagarri izond homologa daitekeena.

Nor banakoaren berezkoenak bailiran saldu nahi dizkiguten horiek guztiak, horiexek direla hain justu gaur egun arruntenak, komunenak, berdintzaileenak, homologagarrienak.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 39. orr.

Unibertsitatea Europako esparruan homologarri izateko bete beharreko arauak.  Berria - Euskal Herria   2004-12-23


homologagarritasun iz homologagarria denaren nolakotasuna.

Ezer baino lehen, herri sektoreen arteko aliantza egituratu beharra dago, bi faktore dialektikoak (homologarritasunaren beharra eta sortu nahi dugun unibertsitate eredu berritzailea) kontuan hartuz  Berria - Euskal Herria   2004-12-23


homologatu, homologa(tu), homologatzen 1 da ad homologo bihurtu; homologotzat hartu.

Goikoekin homologatzeko eta moderno itxura hartzeko.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 152. orr.

Euskara modernizatu, zeregin teknikoetara egokitu eta inguruko hizkuntzekin homologatu beharraren aitzakiapean.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 145. orr.

2 zerbait arau edo ezaugarri jakin batzuetara egokitzen dela ofizialki ezagutu.

Europan homologatutako sistema batek.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 187. orr.

Nazioartean homologaturiko erratza da gero hau!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 183. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Kultura homologatu batean.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 119. orr.

Harri leundu haiek ez zirela harriak, hilarriak zirela: guztiz hilarri homologatuak, guztia esan behar bada.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 73. orr.

Euskotaxi edo taxi homologatuen proiektua.  Berria - Euskal Herria   2006-01-04

Euskaltegi pribatu homologatuen ia %100 ordezkatzen duen taldeak.  Berria - Euskal Herria   2004-11-24

Ikasketa homologatuak egin nahi izanez gero.  Berria - Kultura   2006-02-17


homologazio iz homologatzea.

Bilboko hiri zirkuituak FIAren homologazioa jaso du. Globalizazio faktorearen ondorioz gertatzen ari diren tentsioak kultur homologazioaren eta kultur ezberdintasunaren artean mugitzen dira.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 86. orr.

Europako homologazio probak pasatu dituen seinalea.  Berria - Euskal Herria   2004-12-17

Homologazio prozesua zein egoeratan dagoen azaldu zuen Etxaguek.  Berria - Euskal Herria   2006-03-17

Homologazio sistema berri bat.  Berria - Euskal Herria   2004-10-29


homologemata iz

Legea itunarekin nahasten dute legeak homologemata besterik ez direla uste dutenek.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 187. orr.


homologia iz homologoa izateko zertzelada.

Beste homologia mota bat ere proposatu izan da irudiaren funtzionamendua eta ikusleak irudia ulertzeko duen modua, biak batera argitzeko: irudiaren eta hizkuntzaren arteko homologia. Homologiarik gabeko egituratzat jotzen dira, beren eboluzioan bakoitza bere prototipo-organismotik abiatutzat, zein bere aldetik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 92. orr.


homologo izond beste bat bezalakoa, egokitasun batean haren kidea dena; mota edo sailkapen berekoa.

"Zinema-gaitasuna eta hizkuntza-gaitasuna" homologoak dira, esan nahi baita, "konfigurazio filmiko batzuk ulertu ahal izateko, hizkuntzazko jardueran barneratu dituen mekanismoez baliatzen da ikuslea".  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 93. orr.

Israelgo presidente Moshe Katzavek «absurdotzat» jo zuen atzo bere homologoaren proposamena.  Berria - Mundua   2006-02-11

Frutaren euliaren genomaren sekuentzia lortuta, gizakien gaixotasun genetikoen homologoak diren genen %70 esku artean ditugu.  Berria - Gaiak   2006-05-09

Kromosoma homologoen arteko zati-trukeen bidez birkonbinatzen direla geneak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 51. orr.

HOM taldeko gene homologoen multzoari Hox esaten zaio.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 125. orr.

Ematen zuen asoziazio-kortexaren erdialdean zeudela lesio erabakigarriak, tximuarengan V4 deritzon eremuaren homologoetan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 46. orr.

Homologoa edo autologoa izan, UCIk aspaldi debekatu zuen odol transfusioaren erabilera kirol errendimendua hobetzeko.  Berria - Kirola   2004-09-22


homonimia iz homonimoa izateko zertzelada.

Hizkuntzek homonimia dute jolaserako baliabide emankorrenetako bat.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 79. orr.

Homonimia osoak, berez, bi hitzen arteko idazkera eta ahoskera berdin-berdinak eskatzen ditu.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 79. orr.

Homofonia eta homografia homonimiaren osagarriak dira, batera azaltzen direnean.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 80. orr.

Txantxetan hartu beharreko homonimia elebidunek ere badute bere tartea.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 239. orr.

Hitz jokoa egiten du, seal = zigilu/ seal = itsas-lehoi homonimian oinarritua.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 304. orr.

Argi dago, beraz, "antza"ren esangura ulertzen duenarentzat, Hari (gorets bedi!) eta Harengandik kanpoan dagoen guztiari "izatedun" hitza aplikatzen baldin bazaie ere, hori homonimia hutsez besterik ez dela.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 139. orr.

Hitzetatik unitate luzeagoetara igaro nahi badugu, nekezago egiten zaigu homonimiak aurkitzea.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 239. orr.

Fonema-hurrenkera bat bitara itxuratzen denean, egiturazko homonimia dugu.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 122. orr.

Honelakoetan, "eraikuntza-homonimia" gertatzen dela esango dugu, eta, gure gramatika egokia bada, hizkuntzako perpaus honek anbiguoa izan beharko luke.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 49. orr.


homonimiko izond homonimiari dagokiona.

Hitz pare homonimikoak.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 81. orr.

Bertsolariak ere baliatzen dira hitz homonimiko hauetaz, poto egitea galarazten baitute.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 82. orr.


homonimo izond/iz hitzez mintzatuz, izenkidea, beste baten adierazle bera baina esanahi desberdina duena. ik homofono.

Forma berdina dute hitz homonimoek, eta aldi berean esanahi ezberdina.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 79. orr.

Hitzen magia liluragarria nork ez du, bada, gozatzen hitz bikote formaren aldetik ia homonimoak eta esanahiaren aldetik antonimoak topatzen dituenean? jende prestu edo, nire homonino argitsu batek deitu zienez, "luigini"en aldean.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 59. orr.


homonoia iz

Mundu helenikoan, adibidez, homonoia edo harmoniaren ikuspena, indarrak inoiz ezin zuena egin zezakeena, arima heleniko gutxi batzuek zalantzarik gabe atzeman zuten arazoaldi baten estres espiritualaren pean  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 336. orr.


homoparental izond familiez mintzatuz, bi gurasoak sexu berekoak direna.

Bilbon, adibidez, Iñakik eta Albertok, eta lehenengoaren alaba biek osatzen dute sendi homoparental horietako bat.  Berria - Harian   2006-01-29

Familia homoparentalak dira, ezaugarri bereziak ez ezik, berariazko arazoak eta premiak dituztenak.  Berria - Harian   2006-01-29


homorritmia iz erritmo berekoak izatea.

Petrassi-ren Tre pre sette izan zen lanik sendoena: haizezko egurrezkoentzat egindako tarazea moduko pieza entzun genuen, neurri, tenpo, iraupen eta irudi ezberdinetan oinarritutako konexioa, homorritmiatik askatasun osoraino.  Berria - Kultura   2004-11-11


homosexual 1 izond pertsonez (askotan soilik gizonezkoez) mintzatuz, bere sexukoek erakartzen dutena.

Badira transexual heterosexualak eta transexual homosexualak, hau da, anatomia maskulinoa izanda emakume sentitzen direnen artean, batzuei gizonak gustatzen zaizkie eta beste batzuei emakumeak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 68. orr.

Bikote homosexualei ezkontzeko eskubidea onartzeagatik.  Berria - Euskal Herria   2004-10-20

Hamabost urte ezkondurik bizi ondoren, bat-batean emaztea eta haurrak utzi eta berriz ere lagun homosexualetara jo zuen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 77. orr.

Emakume homosexualen egoera «are okerragoa» dela dio idatziak.  Berria - Gaiak   2004-03-06

Primateen eta batez ere txinpantzeen artean, era askotako jokabide lesbikoak eta homosexualak ikusi dituzte ikertzaileek.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 17. orr.

Taldearen barruan, bai emeen artean bai arren artean, jokabide homosexualak eta heterosexualak sailean gertatzen dira.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 71. orr.

Harreman lesbikoak, homosexualak, bisexualak eta heterosexualak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 287. orr.

Guraso bakarreko familiak; bikote homosexualak eta lesbikoak...  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 290. orr.

Joera homosexualak ezkutuan gordetzen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 51. orr.

Txikitan, esaterako, esperientzia homosexual txiki batzuk izan zituen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 176. orr.

Gay izateak homosexual izatea baino zerbait gehiago esan nahi du.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 65. orr.

Eta zer, ni ere homosexuala banintz...?  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 336. orr.

Gizonezko homosexualek baino bazterketa eta arbuio handiagoa jaso dute emakume lesbianek historian zehar.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 60. orr.

Pertsonak ez dira heterosexual, homosexual edo bisexual jaiotzen.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 57. orr.

2 (izen gisa)

Zenbat homosexual erre ote dituzte "su garbitzailean".  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 56. orr.

Drogazaleek eta homosexualek hazia ematea galarazi dute Estatu Batuek.  Berria - Gaiak   2004-05-22

Homosexualen arteko harremanak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 169. orr.

Homosexualen eskubideen alde.  Berria - Kultura   2004-08-26

Epaileak dio homosexualak ezkontzea inkonstituzionala dela.  Berria - Gaiak   2004-08-13

Homosexualen taberna bat zela.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 52. orr.

Poliziak ez zuen "homosexuala" erran, "marikoia" baizik, eta hori, inguruabar ideologikoez aparte, ez da inoiz adiskide batez erabiltzeko hitza.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 244. orr.

Leonardo homosexual erreprimitua omen zen, edo sublimatua, hobeto esateko, afektibitatez amari atxikia.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 111. orr.

Hiri horretako homosexual klubetan bazkide oso ezaguna da eta aintzakotzat hartua.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 100. orr.

Bere integritatea gordetzeko bere homosexual papera jokatu behar zian denen aurrean.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 74. orr.

Homosexualen Giza Eskubideen Idazkaritza sortzeko asmoa ere agertu du Lula da Silvaren gobernuak.  Berria - Gaiak   2004-05-14

Homosexual eta Lesbianen Komunitatearen Giza Eskubideen Nazioarteko Batzordeak (IGLHRC).  Berria - Gaiak   2004-05-14

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bat homosexuala (3); bikote homosexual (17); bikote homosexual bat (7); ere homosexuala (3); eta homosexual (3); eta homosexuala (4); homosexual bat (10); homosexual baten (4); homosexual bati (3); homosexual edo (7); homosexual eta (6); homosexual talde (3); homosexuala da (6); homosexuala dela (8); homosexuala izan (5); homosexuala izatea (4); homosexuala zela (4); homosexuala zen (3); zen homosexuala (4)

bikote homosexualak (17); bikote homosexualak ezkontzea (6); ditu homosexualak (3); edo homosexualak (3); eta homosexualak (8); ezkontza homosexualak (4); harreman homosexualak (7); homosexualak dira (5); homosexualak eta (10); homosexualak ez (3); homosexualak ezkontzea (7); homosexualak ezkontzearen (3); homosexualak ezkontzeko (4); homosexualak izateagatik (3); jokabide homosexualak (3); lagun homosexualak (3); nahi homosexualak (3)

bikote homosexualei (27); bikote homosexualei ezkontzeko (8); bikote homosexualek (23); homosexualei buruz (3); homosexualei ezkontza (4); homosexualei ezkontzeko (9); homosexualei umeak (4); homosexualek bikote (4); homosexualek ezkontzeko (6); homosexualek haurrak (3); homosexualek hazia (3); homosexualek heterosexualen (3); homosexualek osatutako (4)

bikote homosexualen (27); bikote homosexualen arteko (15); bikote homosexualen ezkontzak (6); da homosexualen (4); ditu homosexualen (4); eta homosexualen (17); homosexualen adopzio (4); homosexualen alde (3); homosexualen aldeko (8); homosexualen arteko (60); homosexualen arteko ezkontza (13); homosexualen arteko ezkontzak (29); homosexualen aurkako (6); homosexualen eskubideak (8); homosexualen eskubideei (3); homosexualen eskubideen (10); homosexualen eskubideen alde (5); homosexualen eta (6); homosexualen ezkontza (7); homosexualen ezkontzak (10); homosexualen kontra (5); homosexualen kontrako (3)


homosexualitate iz joera edo jokaera homoxesuala.

Homosexualitatea, berriz, deabrukeriatzat jotzen zuten.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 56. orr.

Homosexualitatea gaixotasuna edo zentzugabekeria dela esaten diete.  Berria - Gaiak   2004-06-27

Gizonezkoen homosexualitatea oso gogor gaitzetsi eta jazarri dute, baina emakumezkoena, oraindik gehiago.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 64. orr.

Plazera, masturbazioa, homosexualitatea eta ugalketarako ez zen beste edozein jokabide perbertsiotzat jotzen zen.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 294. orr.

1970eko hamarkada arte ez zuten homosexualitatea perbertsioen zerrendatik kendu.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 81. orr.

Beren homosexualitatea ozenki aldarrikatzen dutenak.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 173. orr.

Elizak homosexualitatearen kontra duen jarrera aktiboa.  Berria - Euskal Herria   2004-02-24

Homosexualitatearen kontrako aurreiritziak.  Berria - Euskal Herria   2004-05-22

Hori da homofobia: homosexualitateari zaion beldurra.  Berria - Euskal Herria   2004-11-23


homosexualtasun iz homoxesualitatea.

Ez zena erakusten ahalegintzen zen, bere homosexualtasuna sala zezaketen etsaiak ginen gu.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 64. orr.

Hildakoaren homosexualtasunaz zabaldutako zurrumurru zahar bat etorri zitzaidan gogora.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 25. orr.


homosozial izond

Heterosexualen desio homosoziala.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 155. orr.

Gizonezkoen desio homosoziala.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 156. orr.


homotransfusio iz transfusio homologoa.

Homotransfusio batek eragindakoa omen positiboa.  Berria - Kirola   2004-09-22

Kontranalisiak positiboa baieztatuko balu, homotransfusio bitartez atzematen den lehen positiboa litzateke.  Berria - Kirola   2004-09-22


homozigotiko izond hibridoez mintzatuz, gameto berdinen gurutzatzeketak sortua.

Kultura horietan, nahiago izan dute libre ezkondu eta fetu homozigotikoaren kasuan abortatu.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 154. orr.


homozigoto izond homozigotikoa.

Prioi proteinaren bi gene homozigoto zituzten pertsonek gaixotasun hori garatzeko arrisku handiagoa zutela uste zuten zientzialariek.  Berria - Gaiak   2004-08-06


homunkulu iz alkimistek sortu nahi zuten giza itxurako bizidun txikia.

Bilduma hartan "egurrezko gizona" deitzen zioten homunkulu bat zen trepetarik preziatuena.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 97. orr.


hona adlag leku honetara. (ikus beheko konbinatorian hona adizlagunaren agerraldi maizkoenak)
1 honako hau esaldi bati sarrera emateko, aditzaren ezkerrean ezartzen den esapidea. ik hau 1.

Logikoa, ordea, honako hau egitea litzateke: lehenengo, horixe frogatzetik hasi; gero, [...].  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 153. orr.

Azpian dagoen arazoa honako hau da: nola da posible aldi berean Batasunaren eta Anizkoiztasunaren existentzia onartzea?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 386. orr.

" galdera trazendental jakinekoei eman dakiekeen erantzunik taxuzkoena honako hau dela: "ohetik gatoz, ohera goaz".  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 122. orr.

Senakeribek gutuna idatzi zuen Jauna, Israelen Jainkoa, irainduz eta beronen kontra honako hau esanez: [...].  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 424. orr.

Nire ideia honako hau zen: enpresa bat sortzea ahaztuen gaineko liburuak argitaratzeko.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 148. orr.

Baina Costak honako hau gaineratzen du, Nahiago bi akats salmenta-egun bat galtzea baino, ea enteratzen zaren behingoz.  Berria - Euskal Herria   2004-12-01

Beste honako hau ere ez nekien nik: Joachim 1935 urtetik aurrera gogotik aritu zela itsas haraindirako emigrazio-baimena lortu nahian.  Berria - Mundua   2004-01-22

Honako hau ere galdetu baitzion segidan: "Eta erremediorik badu, zergatik kexatzen haiz?".  Berria - Euskal Herria   2006-03-28

Lehen galdera, honako hau: [...].  Berria - Euskal Herria   2004-02-01

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baina hona (37); baina hona hemen (10); bat hona (16); batetik hona (13); batzuetatik hona (20); bi urtetik hona (11); da hona (30); dezadan hona (7); dira hona (19); ditugu hona (10); ditut hona (8); du hona (15); dugu hona (11); dut hona (27); edo hona (9); egunetik hona (8); ekarri hona (15); ekarriko dut hona (9); erdu hona (12); ere hona (7); eta hara hona (8); eta hona (516); eta hona ekarri (7); eta hona etorri (8); eta hona hemen (46); eta hona ibili (27); eta hona ibiltzen (7); eta hona non (32); eta hona zebilen (9); eta hona zebiltzan (11); eta hona zer (11); eta ordutik hona (32); etorri gara hona (11); etorri hona (54); etorri naiz hona (15); etorri zara hona (7); etortzen da hona (7); ezazue hona (8); gara hona (18); garaitik hona (7); gelan hara hona (7); gero hona (9); haiz hona (10); hamarkadatik hona (10); handik hona (34); hara eta hona (300); hara hona (145); hara hona ibili (9); hara hona ibiltzen (13); hara hona zebilen (8); hartatik hona (8); hasieratik hona (15); hator hona (34); hilabetetik hona (8)

hona agertu (7); hona aldatu (7); hona bada (10); hona beraz (10); hona bere (13); hona berriro (7); hona berriz (9); hona beste (28); hona bi (12); hona bidali (8); hona bizitzera (9); hona dabil (8); hona dabiltzan (8); hona egin (19); hona eginiko (8); hona egiten (7); hona ekarri (58); hona ekarriko (19); hona ekartzea (11); hona ekartzen (11); hona ere (8); hona eta (47); hona eta hara (15); hona etorri (145); hona etorri aurretik (10); hona etorri baino (9); hona etorri behar (10); hona etorri eta (20); hona etorri nahi (7); hona etorri nintzenean (8); hona etorriko (20); hona etortzea (26); hona etortzeko (42); hona etortzen (38); hona euskal (7); hona ez (27); hona gure (10)

hona hainbat (8); hona haren (11); hona heldu (11); hona hemen (898); hona hemen adibide (14); hona hemen batzuk (8); hona hemen bere (9); hona hemen beste (9); hona hemen gu (16); hona hemen gure (11); hona hemen horietako (11); hona hemen jaunak (12); hona hemen ni (12); hona hemen nire (18); hona hemen pasarte (7); hona hemen zenbait (9); hona hemen zer (22); hona horietako (7); hona ibili (37); hona ibiliz (7); hona ibiltzea (7); hona ibiltzeko (8); hona ibiltzen (20); hona iritsi (33); hona itzuli (7); hona izan (7); hona jaunak (8); hona jin (7); hona ni (12); hona nik (13); hona nik esan (7); hona nire (39); hona nola (42); hona non (102); hona orain (16); hona zebilen (17); hona zebiltzan (16); hona zein (15); hona zer (144); hona zer dioen (38); hona zer gertatu (7); hona zer idatzi (8); hona zer zioen (9); hona zergatik (10); hona zertan (8); hona zure (9); hori hona (7)

iaztik hona (27); itzuli hona (8); martxotik hona (9); mendetik hona (17); naiz hona (38); ni hona (22); nintzen hona (11); noiztik hona (7); orain hona (7); ordutik hona (119); urtarriletik hona (15); urte batzuetatik hona (14); urte hasieratik hona (8); urteetatik hona (8); urtetik hona (67); zara hona (19); zarete hona (10); zatoz hona (52); zatoz hona eta (7); zen hona (12); zenetik hona (18); zu hona (8)

behin honaino (7); da honaino (7); eta honaino (18); honaino ekarri (18); honaino etorri (20); honaino heldu (8); honaino iristeko (8); honaino iristen (16); honaino iritsi (25)

artean honako (18); artean honako hauek (11); baina honako (20); baina honako hau (9); begira honako (8); beste honako (26); beste honako hau (19); buruz honako (9); da honako (26); da honako hau (15); dira honako (13); du honako (8); dute honako (9); eta honako (104); eta honako hau (36)

honako baldintza (7); honako bertso (17); honako beste (15); honako bi (16); honako bidean (11); honako edo (14); honako edo halako (7); honako esaera (10); honako esaldi (15); honako gaia (10); honako galdera (31); honako galdera hau (17); honako hau (593); honako hau adierazi (10); honako hau da (84); honako hau dio (18); honako hau ere (15); honako hau esan (33); honako hau esaten (11); honako hau ez (11); honako hau idatzi (24); honako hau izan (17); honako hau zen (7); honako hau zioen (10); honako hauek (240); honako hauek dira (84); honako hauek izan (19); honako hauek izango (7); honako hauek ziren (7); honako hauxe (29); honako hiri (10); honako hiri hauek (7); honako hiru (16); honako hitz (27); honako hitz hauek (15); honako hitzak (7); honako honek (15); honako honetan (24); honako honetaz (8); honako honi (9); honako lau (11); honako mezu (11); honako mezu hau (9); honako mezua (9); honako ohar (13); honako ohar hau (9); honako pasarte (10)

hori honako (8); zen honako (7); zuen honako (8)

artean honako (18); artean honako hauek (11); baina honako (20); baina honako hau (9); begira honako (8); beste honako (26); beste honako hau (19); buruz honako (9); da honako (26); da honako hau (15); dira honako (13); du honako (8); dute honako (9); eta honako (104); eta honako hau (36)

honako baldintza (7); honako bertso (17); honako beste (15); honako bi (16); honako bidean (11); honako edo (14); honako edo halako (7); honako esaera (10); honako esaldi (15); honako gaia (10); honako galdera (31); honako galdera hau (17); honako hau (593); honako hau adierazi (10); honako hau da (84); honako hau dio (18); honako hau ere (15); honako hau esan (33); honako hau esaten (11); honako hau ez (11); honako hau idatzi (24); honako hau izan (17); honako hau zen (7); honako hau zioen (10); honako hauek (240); honako hauek dira (84); honako hauek izan (19); honako hauek izango (7); honako hauek ziren (7); honako hauxe (29); honako hiri (10); honako hiri hauek (7); honako hiru (16); honako hitz (27); honako hitz hauek (15); honako hitzak (7); honako honek (15); honako honetan (24); honako honetaz (8); honako honi (9); honako lau (11); honako mezu (11); honako mezu hau (9); honako mezua (9); honako ohar (13); honako ohar hau (9); honako pasarte (10)

hori honako (8); zen honako (7); zuen honako (8)

batek honakoa (8); da honakoa (21); eta honakoa (33); eta honakoa gaineratu (11); honakoa adierazi (19); honakoa adierazi zuen (11); honakoa da (69); honakoa dio (22); honakoa erantzun (11); honakoa erantzun zuen (8); honakoa esan (35); honakoa esan zuen (17); honakoa esaten (10); honakoa gaineratu (15); honakoa gaineratu zuen (9); honakoa izan (14); honakoa izan zen (10); honakoa zen (8)

honakoak dira (40); honakoak izan (8)


hondabera izond hondaerraza.

Hartara inork ezagutzeko arrisku gutxiago nuela argudiatu nuen; kontua da kale jendegabean ikusterraz eta hondabera sentitzen nintzela, infinituki.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 72. orr.


hondabide iz hondatzeko bidea.

Ixtanteko terapia, orobat hondabidea.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 35. orr.


hondaerraz izond hondatzen erraza dena. ik hondabera.

Argazki baten koloreak aldatu egingo dira, eta oso bizkor aldatu ere, argi biziegitan edukitzen bada (oso nabarmena da hori XIX. mendean egindako jatorrizko probetan, oso hondaerrazak baitira), eta abar.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 152. orr.


hondaezin izond ezin hondatuzkoa.

Jaungoiko Jaunaren esanetara makurtuz gero haren edertasun hondaezinarekin bat egingo dute.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 273. orr.

Natura hondaezina Ongi Gorena da; hondagarria, berriz, nolabaiteko ongia.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 273. orr.


hondagaitz izond ia hondaezina.

Ontzi eta gainazal egokien faltan, bada, lapurgai idealak solidoa, hondagaitza, ez oztopagarria eta, batez ere, berria izan behar zuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 189. orr.


hondagarri 1 izond hondatzen duena.

Ekaitz hondagarriak bezala.  Elizen arteko biblia   Is 28,2

Hego-mendebaldeko Asiako altxor-etxeetan lehenengoek eta Ameriketakoetan gerokoek egindako harrapaketak bat-batean urre edo zilar pila handia ipini zuen zirkulazioan eta honek inflazio hondagarria eragin zuen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 57. orr.

Intimitate erotikoko gau horrek gizonari eragiten dizkion alderdi hondagarriak, izan ere katatoniak joa uzten baitute.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 14. orr.

Kaskezurraren sendagarria urdailaren hondagarri gerta ez dadin, zerbait jateko kontseilatzen dute adituek.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 208. orr.

2 honda daitekeena.

Natura hondaezina Ongi Gorena da; hondagarria, berriz, nolabaiteko ongia.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 273. orr.

Substantzia sortuak soilik direla hondagarriak; sortua izan ez den ongi gorena hondaezina dela.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 97. orr.

Hondamenak era, edertasun eta ordena oro erauzten badu gauza hondagarrietan, naturak ez du han iraungo.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 273. orr.


hondaketa 1 iz hondatzea.

Nik egin dut artisaua, txingarrari haize emanez helburu ezberdinetarako tresnak egiten dituena; eta nik egin dut suntsitzailea, hondaketa helburu duena.  Elizen arteko biblia   Is 54,16

Galera horiek atzera bueltarik gabekoak dira, eta ekosistemetan izugarrizko hondaketa dakarte.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 72. orr.

Ingurumenak dagoeneko kaltea edo hondaketa jasan duenean.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 116. orr.

2 hondatzearen ondorioa.

Eman diezaietela dirua Jaunaren etxeko lan-arduradunei, hauek tenpluko hondaketak konpontzen ari diren langileei ordaintzeko.  Elizen arteko biblia   2 Erg 22,5

Hor agertzen dira tarteka harri erauntsiak egindako triskantza eta hondaketak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 144. orr.


hondakin (ETCn 26.452 agerraldi) 1 iz zerbaitetik, hondatu ondoren, gelditzen dena. ik erorkin; hautsikin; apurkin; hondarkin.

Hondartzan zabor eta hondakinik ez da falta.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 84. orr.

Mareak bere hondakinak harean uzten dituen modu berean.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 19. orr.

Oraindik ere poubelle deitzen diote frantsesek hondakinak eta zaborrak gordetzeko ontziari.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 138. orr.

Zabor eta hondakinen arazoa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 284. orr.

Etxean bildutako hondakinak.  Berria - Euskal Herria   2004-07-30

Tabernetan sartu eta jendeak lurrera botatzen zituen hondakinak aprobetxatu.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 43. orr.

Mahaitik eroritako hondakinekin konformatzen den zakurrak bezala.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 162. orr.

ik hondar2.

Hala, bada, bi hodi zituzten, bata hondakin solidoak kanporatzeko -gorozkiak-, eta bestea -bagina- hondakin likidoak -gernua- eta umeak kanporatzeko.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 44. orr.

Industria eta erietxeetako hondakinak gehituz, 244.000 tona dira gaur egun.  Berria - Euskal Herria   2004-07-30

Hondakin horietatik asko eta asko ingurumenera itzultzen dira, bere asimilazio gaitasuna arriskuan jarriz. Hondakinen gaikako bilketa «nabarmen hazi» dela azpimarratu du Garmendiak.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 59. orr.

Hondakinen kudeaketa iraunkorra.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 307. orr.

Populazio jakin batek sortzen dituen hondakinak asimilatzeko behar dena.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 66. orr.

Hondakinak zabortegira botatzea galarazten badute, beste irtenbide bat bilatu beharko dugu.  Berria - Gaiak   2004-04-03

Hondakinak tratatzeko sistema.  Berria - Euskal Herria   2004-07-30

Hondakinok batu eta berrerabiltzeko planta berezia.  Berria - Euskal Herria   2004-03-04

Errauste planta batean sartzen diren 100 kilo hondakinetatik 25 kilo zepa eta 4 kilo errauts geratzen da.  Berria - Euskal Herria   2004-09-15

Urtean 10.000 tona hondakin eramaten dituzte Bizi Garbiak kudeatzen duen Zaluaga eremura.  Berria - Euskal Herria   2004-07-30

Lapurdi aldeko egiturak 70.000 tona hondakin bereizi beharko ditu urtero.  Berria - Euskal Herria   2006-02-03

2 (izenondoekin)

Gure bizitzeko era berriak gero eta hondakin organiko gutxiago pilatzen baititu etxe eta inguruetan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 182. orr.

Plutonio-garraioak hondakin nuklearren aferaren inguruko eztabaida berpiztu du azken asteotan.  Berria - Gaiak   2004-10-05

Barentseko itsasoa hondakin erradiaktiboen biltegi handi bat bihurtu dela dio UNEPen txostenak.  Berria - Gaiak   2004-08-28

Hondakin grisei dagokienez, bio-hondakinak biltzeko egiturarik ez dagoen tokian mekanikoki eginen da hondakinen prestaketa eta bereizketa, azkenik metanizazioa lortzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-11-09

Hondakin berdeak konpostatzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-11-09

Hondakin kutsakorren emisio erritmoak ez du ekosistema naturalen asimilazio gaitasuna baino handiagoa izan behar.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 60. orr.

3 (eraikinenak, hirienak)

Eraikuntzako hondakinei probetxu ateratzeko saioa.  Berria - Euskal Herria   2004-03-04

San Juan de Acre ospitalearen hondakin harrigarriak ezker, Navarreten sartu aitzin.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 75. orr.

Bonbardaketek eragindako hondakinen artean jolasean nenbilela.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 11. orr.

Hondakin huts bihurturiko karrikak.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 40. orr.

Ezaguna da Troiako hondakinak aleman batek ikertu zituela.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 266. orr.

Hirietako hondakinen artean bizi direnak gerran hilko dira.  Elizen arteko biblia   Ez 33,27

Hirian ez da hondakina besterik; sarrerako atea, lurrean txikitua.  Elizen arteko biblia   Is 24,12

Barbaro garaileen hordak, estimatu ezin duten zibilizazio baten hondakinen artean erotuta lasterka dabiltzanak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 154. orr.

Iruñea-Lizarra autobiako lanetan orain arte agertutako hondakin arkeologikoak.  Berria - Kultura   2004-05-19

Arkeologia eta antropologia hondakinen zientziak dira.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 101. orr.

Hondakinak eta hautsikinak baino ez, bazter guztietara begiratuta ere, txakurrak eta katuak ugariago herritarrak baino.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 141. orr.

Hondakin eginik zegoen bazter hori, arras porrokatua eta lur joa.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 58. orr.

4 (pertsonenak)

Hogeita hamar gizon hil eta haien hondakinak harturik, igarkizuna asmatu zutenei eman zizkien soingainekoak.  Elizen arteko biblia   Epa 14,19

Neska honetxen hondakinak aurkitu zituzten Francisen bizitegiaren ondoko etxola baten azpian.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 56. orr.

Zekorraren okela, larrua eta hondakinak kanpalekutik aparte erreko dituzu.  Elizen arteko biblia   Ir 29,14

Balea hilen hondakinak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 248. orr.

5 (bestelakoak)

Kendu zilarrari hondakinak eta ontzia egingo du zilarginak.  Elizen arteko biblia   EsZ 25,4

Itxura denez, kometa baten hondakinen artetik-edo igarotzen gara une horretan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 392. orr.

Gorputzean gertatzen diren hainbat prozesu kimikoren hondakina. proteinetatik sorturiko hondakinen parte handi batek nitrogenoa dauka.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 77. orr.

Baina hondakinak suaren arragoan xahutu eta garbituz gero beste zerbait dira, errauts dira, "bizigai" dira berriro.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 146. orr.

6 (gauza abstratuenak)

Gizarte Islamiko jaio berriak, Arabikoa eta Iranikoa, hildako mundu siriakoaren hondakinetatik sortu ziren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 221. orr.

Zibilizazio Heleniko bizi bat hildako Zibilizazio Minoikoaren hondakinetatik sortzen ari zen garaia zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 158. orr.

Identitatearen hondakinak.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 97. orr.

Porrotaren hondakinak ziren, zaborra: eritasun fisikoak pixkana-pixkana barneko dohainak ere ahuldu egiten dituelakoan nengoen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 114. orr.

David ez da haren gogokoa izan inoiz; harentzat iraganeko hondakin bat da.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 54. orr.

Preso politikoak zirela, sistema anker baten hondakinak.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 75. orr.

Erregimen faxistaren hondakinen eskuetan zegoen italiar Poliziak eta magistraturak, inongo frogarik gabe, bi urteko atxiloaldia ezarri baitzion.  Berria - Kultura   2006-04-26

Paperen saskia orri zimurrez, [...] zirriborroez beterik gelditu zen, egun oso bateko estilo eta gramatika-ahaleginen hondakin baliogabeak.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 123. orr.

7 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Damasko ez da jadanik hiri izango, hondakin-pila baizik.  Elizen arteko biblia   Is 17,1

Giltzurrunak, berriz, bota egiten ditu ia substantzia guztiak, eta hondakin-hoditik berreskuratzen gai funtsezkoak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 199. orr.

Parean genituen ontzietatik itsasora jaurtitzen ziren hondakin-urak saihestu guran gindoazelarik.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 241. orr.

Indiako Ganges ibaian, esaterako, minuturo 1,1 milioi litro hondakin-ur isurtzen dira.  Berria - Gaiak   2004-06-24

· izond Gero, garagardorik ez-eta, zinemara joan ginen, gure lagun hondakin-ikertzailea gidari.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 58. orr.

8 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Etxe hondakinen artean ibili ginen, karrika izena ere merezi ez zuten bidexka ozta-ozta garbituetan zehar.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 24. orr.

Etxe hondakinen artean berriro erabiltzeko moduan geldituriko adreiluak bildu eta garbitzea.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 16. orr.

Etxe-hondakinak errausteko lantegi bat, laurogei metrora.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 49. orr.

Hontza-zuria basamortuan bezala nago, gau-hontza hiri-hondakinen artean bezala.  Elizen arteko biblia   Sal 102,7

Zulo hartan ezkutatu nituen gorpu hondakinak.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 92. orr.

Bi lekuotan gordetzen baitira Kolonenak omen diren hezur-hondakinak.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 185. orr.

Hortz-haginen artean bazkaritik geratu zitzaizkion bildoski hondakinak erakutsiz.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 79. orr.

Plater eta eltze erabiliak harraskan zeuden, eta janari hondakinak mahai gainean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 126. orr.

Coca-cola lata hustuez, pizza-hondakin fosilduez eta zigarrokinez zipriztindutako egongela baten erdian.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 65. orr.

Zaldi-gorotzak izaten dira eulientzat euren arrautzak jartzeko lekurik aproposenak, baina horien faltan edozein hondakin oso egokitzat hartzen dute, landare-hondakinak batik bat.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 182. orr.

Olio hondakinetatik biodiesela sortzeko lehen planta.  Berria - Gaiak   2004-12-31

Beste aukera bat nitrogenozko proteina-hondakina amoniako bihurtzea litzateke.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 189. orr.

Gipuzkoako Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plan Integrala. herria¬

Bio- hondakinak biltzeko egiturarik ez dagoen tokian mekanikoki eginen da hondakinen prestaketa eta bereizketa.  Berria - Euskal Herria   2004-11-09

9 zigarro eta kidekoez mintzatuz, erre gabe uzten den muturra. ik punta 11a.

Zaldizain mexikarren zigarro hondakinak barne.  Berria - Harian   2006-01-06

Gainezka dago autoko hautsontzia, iragazki ertzeraino erretako zigarro hondakinekin, eta inguru guztian sakabanatuta errautsak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 14. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahalik eta hondakin (3); azken hondakin (3); beste hondakin (5); beste hondakin batzuk (4); da hondakin (3); den hondakin (5); dituen hondakin (3); duen hondakin (4); eta beste hondakin (4); eta hiri hondakin (3); eta hondakin (30); eta hondakin gehiago (4); etxeko hondakin (4); gero eta hondakin (6); giza hondakin (4); gora hondakin (5); gure hondakin (4); hiri hondakin (16)

hondakin arriskutsu (6); hondakin arriskutsuak (8); hondakin arriskutsuak tratatzeko (3); hondakin artean (4); hondakin asko (3); hondakin bat (4); hondakin batu (3); hondakin batzuk (7); hondakin batzuk tratatzeko (3); hondakin berdeak (4); hondakin bildu (3); hondakin erradiaktiboen (3); hondakin erradioaktiboak (4); hondakin erradioaktiboen (3); hondakin eta (6); hondakin gehiago (8); hondakin gehiago sortzen (4); hondakin gehien (5); hondakin gutxiago (10); hondakin gutxiago sortzeko (3); hondakin gutxien (3); hondakin horiek (14); hondakin horien (4); hondakin huts (4); hondakin isurtzen (3); hondakin kimiko (3); hondakin kopurua (10); hondakin nuklearrak (7); hondakin nuklearren (4); hondakin organiko (4); hondakin organikoak (6); hondakin pila (11); hondakin pilo (3); hondakin solidoak (10); hondakin solidoak kanporatzeko (3); hondakin solidoen (3); hondakin sortzen (8); hondakin sortzen da (3); hondakin toxiko (5); hondakin toxikoak (8); hondakin urak (15)

kilo hondakin (7); milioi tona hondakin (3); sortutako hondakin (3); tona hiri hondakin (7); tona hondakin (24); tonatik gora hondakin (5); zenbat hondakin (5); zenbat hondakin sortzen (4)

da hondakina (3); hondakina besterik (3)

azken hondakinak (9); azken hondakinak lurperatzeko (5); baina hondakinak (3); bateko hondakinak (3); baten hondakinak (12); bere hondakinak (3); beren hondakinak (3); dira hondakinak (4); diren hondakinak (11); ditu hondakinak (3); dituen hondakinak (5); dituzte hondakinak (4); du hondakinak (3); eremuko hiri hondakinak (3); eta hondakinak (33); eta hondakinak ere (3); eta zuberoako hondakinak (5); etxe hondakinak (3); euskal herriko hondakinak (4); gazteluaren hondakinak (3); geratzen diren hondakinak (3); gipuzkoako hiri hondakinak (26); giza hondakinak (3); herriko hondakinak (4); hiri hondakinak (56); hiri hondakinak kudeatzeko (42)

hondakinak aurkitu (4); hondakinak baizik (3); hondakinak baizik ez (3); hondakinak besterik (3); hondakinak besterik ez (3); hondakinak biltzeko (4); hondakinak birziklatzeko (6); hondakinak desagerrarazteko (3); hondakinak dira (5); hondakinak ere (9); hondakinak eta (13); hondakinak ez (3); hondakinak garbitu (4); hondakinak garbitu eta (3); hondakinak ikusten (3); hondakinak jasotzeko (3); hondakinak jasotzen (3); hondakinak kudeatzeko (52); hondakinak kudeatzeko plan (23); hondakinak kudeatzeko plana (4); hondakinak kudeatzeko planak (4); hondakinak kudeatzeko planaren (4); hondakinak kudeatzeko sistema (3); hondakinak kudeatzen (7); hondakinak kudeatzen dituen (6); hondakinak lurperatzeko (7); hondakinak nola (3); hondakinak tratatzeko (10)

janari hondakinak (3); sortutako hondakinak (3); sortzen dituen hondakinak (3); zuberoako hondakinak (5); zuberoako hondakinak kudeatzen (3)

hondakinei buruzko (4); hondakinekin zer (3)

baten hondakinen (8); baten hondakinen artean (3); da hondakinen (3); diren hondakinen (8); du hondakinen (3); eta hondakinen (24); eta hondakinen kudeaketa (3); etxearen hondakinen (5); etxearen hondakinen artean (3); etxeko hondakinen (4); gipuzkoako hiri hondakinen (14); gipuzkoako hondakinen (3); hiri hondakinen (61); hiri hondakinen kudeaketa (21); hiri hondakinen kudeaketarako (15); hiri hondakinen kudeaketaren (3); hirietako hondakinen (3); hirietako hondakinen artean (3)

hondakinen arazoa (8); hondakinen arazoari (4); hondakinen artean (65); hondakinen artean bizirik (3); hondakinen artean gorpu (5); hondakinen artetik (12); hondakinen aurrean (3); hondakinen azpian (5); hondakinen bilketa (4); hondakinen gaikako (6); hondakinen gaikako bilketa (6); hondakinen gainean (7); hondakinen herena (3); hondakinen inguruan (3); hondakinen inguruko (5); hondakinen kopurua (5); hondakinen kudeaketa (57); hondakinen kudeaketa eta (4); hondakinen kudeaketa gipuzkoako (3); hondakinen kudeaketa san (4); hondakinen kudeaketan (8); hondakinen kudeaketarako (21); hondakinen kudeaketarako plan (11); hondakinen kudeaketaren (4); hondakinen kudeaketari (3); hondakinen sorrera (5); hondakinen tratamendua (10); hondakinen tratamenduan (4); hondakinen tratamendurako (11)

lurrikararen hondakinen (3); sortutako hondakinen (5); zen hondakinen (3); zuen hondakinen (3)

edozein hondakini (3); eta hondakinetan (3); eta hondakinez (5); hondakinetatik sortzen (3); hondakinez betea (3); hondakinez eta (3); hondakinik ez (3)


hondakindegi (ETCn 722 agerraldi; orobat ondakintegi ETCn 64 agerraldi) iz hondakinen biltegia.

Noizbait, hamaikagarren edo hamahirugarren mendean, hiri oso bat izana ei zen harako hondakindegia, Herbertek esan zuenez, hiri maia bat...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 61. orr.

Gazteluko patioa hondakindegi bat zen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 285. orr.

Zaborrez eta gurpilez mukuru beteta zeuden hondakindegiak atzean utzita.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 46. orr.

Baionako Bacheffores errauste planta eta Urruñako Bittoli hondakindegia dira gaur egun Bil Ta Garbik dituen tresnak.  Berria - Euskal Herria   2004-07-30

Gobernu batzuek errauste plantak eta hondakindegi handiak hobesten dituzte.  Berria - Euskal Herria   2004-06-05

Mega-hondakindegiak ere ez.  Berria - Euskal Herria   2004-06-05

Arangurengoak arranguraturik daude Gongorako hondakintegiak egiten dituen kalteen gatik.  Herria   2003-02-13


hondakintxo iz adkor hondakina.

Bizkaiko kostan maiz galtzen da Joxemielen batela, maiz jotzen du harkaitza, eta bide-galtze horien hondakintxoa da, adibidez, Alarabi begibakar eta hankabakarra.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 61. orr.


hondakinzale (corpusean hondakin zale soilik) izond/iz hondakinen zale dena.

Miraria, gure hondakin-zaleak Guatemalarako asmotan ginela entzun zigunean gertatu zen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 123. orr.


hondakor iz hondatua gertatzeko joera duena.

Natura guztiak dira galkorrak (edo hondakorrak) eta Jaungoikoak eginak ez balira ez ziren inola natura ere izango; baina Beragandik sortuak balira ez ziren galkorrak izango, Jaungoikoaren izaerako izanen baitziren.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 275. orr.


hondalan 1 iz lurra sakon iraultzea, lurra atereaz lurzoruan zuloak eta luebakiak egitea.

Mendi kuttun horretan egin dituzte hondalanak.  Berria - Kultura   2006-01-14

2 irud

Urteen hondalanak, orobat, errukior jokatua zuen gorputzaren gainerakoarekin.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 28. orr.

Higanotarenek ezagun dute bizi latz baten hondalana, Pedro Agerrek sekula izan ez duena.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 23. orr.


hondamen (536 agerraldi, 89 liburu eta 52 artikulutan; ETCn 2.447 agerraldi) 1 iz hondamendia. ik hondamendi.

Aipatuko dute diruak konpondu egiten dituela urteek eragindako hondamenak.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 164. orr.

Bere gudarostearen hondamena.  Elizen arteko biblia   1 M 4,35

Jerusalemen hondamena.  Elizen arteko biblia   2 Erg 25,1 tit

Sistema feudalaren hondamena.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 32. orr.

-Zer nahi duk, kirten halakoa, ene familiaren hondamena?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 135. orr.

Gizarte-babesaren hondamenarekin batera [...] datu horiek Estatu Batuetan pobretasuna izugarri igo dela adierazten dute.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 180. orr.

Eraren, edertasunaren eta ordenaren hondamena da gaizkia.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 272. orr.

Ez irabaztea hondamena zen.  Berria - Kirola   2004-04-04

Beren garaipena baino grina biziagoz inoren hondamena bilatzen duten gizakalte itsuok bezala.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 277. orr.

Ekologoek, esaterako, natur sistemetan gertatzen ari diren hondamenak erakusten dizkigute. Prestige petroliontziak eragindako hondamenari buruzko argibide zuzena emateko.  Berria - Euskal Herria   2006-02-18

Stan urakanak Mexikoko hegoaldean utzitako hondamena.  Berria - Harian   2005-11-19

Hormak, baina, hondamena gorabehera, arabeskoz apaindurik zeuden.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 19. orr.

Hondamen eta larrialdi handiak erori dira gure gainera urte hauetan.  Elizen arteko biblia   2 M 1,7

Erremediorik gabea da zure hondamena, sendaezina zure zauria.  Elizen arteko biblia   Jr 30,12

Zabala baita hondamenerako atea eta lasaia bidea.  Elizen arteko biblia   Mt 7,13

Hondamena hondamenaren gain.  Elizen arteko biblia   Jr 4,20

-Hau hondamena! -Charlyk bisaia urrundu zuen bere eskulanetik-.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 24. orr.

2 (izenondoetan)

Hondamen fisikoak egunero egiten du urrats bat aurrera; guztiahalduna da eta ez du inoiz ere hutsik egiten.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 66. orr.

I. jaunaren akromatopsia, hiru hilabeteren buruan ere, erabatekoa zen, eta hondamen iraunkorrak zituen kontraste-ikusmenean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 50. orr.

Pertsona guztiek dute berehala laguntza jasotzeko eskubidea, hondamen natural edo teknologikoen kasuan, edota gizakiak eragindako bestelako hondamendien kasuan.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 127. orr.

Sobietar blokearen hondamen ekonomiko gertatu berriak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 129. orr.

Gertutik ikusteko, gertuagotik ikusteko, geroz eta hurbilago datorren zahartzaroak eragiten duen hondamen gorrotagarri lasaia.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 343. orr.

Hondamen izugarria bidaliko dut Jerusalem eta Judaren kontra.  Elizen arteko biblia   2 Erg 21,12

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zenbat eta hondamen egoera gogorrago, orduan eta esanguratsuago.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 100. orr.

Zuen kemen hori hondamen-bidean daudenaren seinale izango da etsaientzat.  Elizen arteko biblia   Flp 1,28

Drogaren munduak duen hondamen-irudi horrengatik.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 91. orr.

Debako Udalak herria hondamen eremu izendatzeko eskatuko du gaurko udal batzarrean.  Berria - Euskal Herria   2004-07-08

Gosearen aurkako erakunde baten arabera, giza hondamen larria gertatzear dago Haitin.  Berria - Mundua   2004-02-19

Oraingo zeru-lurrei dagokienez, Zorigaiztoko eguna baita, hondamen- eta larritasun-eguna, Jainko Jaun ahalguztidunak bidalia.  Elizen arteko biblia   Is 22,5

Eliza hondamen arriskutik atera eta berreraikitzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 466. orr.

Itzalaldira doan mundu honen arratsean, hondamen-semearen garaia gainean dugun honetan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1151. orr.

Hilen Egoitza eta Hondamen-Leizea.  Elizen arteko biblia   Jb 25,6

4 (hitz elkartuetan (bigarren osagai gisa)

Ontzi-hondamenaren zio urruna izan zen ordurako galdurik zela.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 233. orr.

5 hondamenezko izlag ik hondamendi 4.

Eskuindarrak agintera bueltatzetik igarotako denbora, «hondamenezko hiru urte» izan zirela.  Berria - Mundua   2004-12-12

Errusiar intelligentsiaren hondamenezko porrota.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 216. orr.

6 hondamena ekarri

-Politikak hondamena ekar dezake gure etxera.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 92. orr.

Masturbazioak sexu-organoen hondamena zekarrela.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 37. orr.

Hondamena ekarri diozu Irlandari!  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 49. orr.

Ez obeditu behar setatsuak, hondamena dakar maiz; baina, obeditu behar itsuak beti.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 133. orr.

7 hondamenera eraman

Nazio osoa jarri nahi dute hankaz gora, desestabilizatu, hondamenera eraman.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 36. orr.

Eta Kamilek esan berri ziona entzun ostean, hasperen sarkor bat egin zuen, hala nola egin dezakeen patuak kateez zamatu, eta zorigaitzak hondamenera eraman duen gizon etsitu batek.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 352. orr.

· Manikeoen ohiturak kristauenak baino desegokiagoak direla eta hondamen moralera daramatzatela praktikatzaileak.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 17. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta hondamen (12); hondamen baten (3); hondamen bide (4); hondamen bihurtu (3); hondamen eremu (10); hondamen eremu izendapena (3); hondamen eremu izendatzeko (4); hondamen eta (5); hondamen hori (4); hondamen hori ikusi (3); hondamen hura (3); hondamen leizea (3); hori hondamen (3); zuen hondamen (3)

bere hondamena (4); erabateko hondamena (3); eta hondamena (12); etxearen hondamena (5); hondamena da (5); hondamena ekarri (7); hondamena ekarriko (7); hondamena eragin (4); hondamena eta (9); hondamena gertatu (5); hondamena izan (3); hondamena izango (3); izugarrizko hondamena (3); usher etxearen hondamena (5); zure hondamena (3)

eta hondamenak (5); hondamenaren eta (3); hondamenari aurre (3)


hondamenaldi iz hondamenezko aldia.

Horrela bete zen Jaunak Jeremias profetaren ahoz esana: "Hirurogeita hamar urtez egongo da utzia lurralde hau, hondamenaldi osoan zehar, Jaunari ukatu zizkioten atseden-urteak bete arte".  Elizen arteko biblia   2 Kro 36,21


hondamendi (1313 agerraldi, 147 liburu eta 358 artikulutan; ETCn 10.349 agerraldi) 1 iz hondatzea edo suntsitzea, eta horren ondorioa, zerbaitetan edo norbaiti gertaturiko erabateko kaltea. ik hondamen.

Egoera kaotiko eta hondamendien aurrean pozik jarri ohi diren haurrek bezala.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 184. orr.

Ura hondamendia da haientzat, heriotza.  Berria - Kultura   2004-04-02

Hildakoak, zaurituak, familia deseginak, hondamendia,... hori da gerrak utzi zuena.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 69. orr.

Baionatik irten orduko, nabarmenak ziren uholdeen hondamendiak, lokazturik baitzeuden bide guztiak, eta urak hartuak zituen bide bazterreko soro, baratza eta landak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 184. orr.

Hondamendiaren ondoko bakardadea, non babestu baikinen piztia zaurituek beren gordelekuan babesa hartu ohi duten bezala.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 45. orr.

Gerrak hondamendia esan nahi zuen guretzat.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 112. orr.

Izugarria izan zen hondamendia: hogeita hamar mila israeldar oinezko erori zen.  Elizen arteko biblia   1 Sm 4,10

Bigarren Mundu Gerraren hasieran [...] frantses gizartean eta gudarostean gertatutako hondamendia.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 10. orr.

Hura baitzen, nire ustetan, gertatutako hondamendiaren erruduna.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 9. orr.

Prestige-ren hondamendia Apostolos Mangouras kapitainari egotzi dio oso-osoan Espainiako Gobernuak.  Berria - Gaiak   2004-02-07

'Katrina' urakanaren hondamendiari aurre egiteagatik.  Berria - Harian   2005-09-08

Nire lagunak ongi ikasi zuen Bosniako hondamendian errealitateak beti gainditzen duela fikzioa.  Berria - Kultura   2004-01-17

Nazio Batuen Erakundeak Txernobilgo hondamendiaz eginiko balantzea.  Berria - Harian   2006-04-26

Francisco de Goya artistaren Gerraren hondamendiak saileko 17 grabatu.  Berria - Kultura   2004-05-06

Sobietar blokearen hondamendiarekin batera, kapitalismoak zuen eragozpen handienetako bat desagertu zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 13. orr.

Sodomaren hondamendia.  Elizen arteko biblia   Has 19,12 tit

1921ean Annualeko hondamendia eragin zieten espainiarrei.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 148. orr.

Ateaz beste aldean erreguka dagoenaren ahotsari kasurik ere ez, hondamendia datorrela iragartzen badio ere.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 136. orr.

Salba zaitezte gizaldi honi datorkion hondamenditik.  Elizen arteko biblia   Eg 2,40

Edota zergatik ez... berak ostu emazteari txosten konprometigarria eta... beste batek hil, Arrietak esaterako, bere burua hondamenditik libratu nahirik?  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 203. orr.

Aurrez aurre zeukan hondamendiak jotako lurra, hutsik.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 163. orr.

Hondamendi batetik onik atera den pertsona bakarra zirudien.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 101. orr.

Mundua hondamendira zihoan amilean, eta nire inguruan ez zen deus gertatzen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 90. orr.

Jauna babesgarri da zuzen dabilenarentzat, hondamendi gaizkilearentzat.  Elizen arteko biblia   EsZ 10,29

Alde guztietatik paradigma kantiarraren guztizko hondamendia.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 87. orr.

Hondamendia hondamendiaren gain etorriko da.  Elizen arteko biblia   Ez 7,26

Hondamendietako Epidemiologia Ikerketetarako Nazioarteko Zentroaren arabera.  Berria - Gaiak   2004-03-23

ISDR Hondamendiak Murrizteko Nazio Batuen Erakundeko Nazioarteko Estrategiako idazkari nagusiaren arabera.  Berria - Mundua   2004-12-30

Hondamendiak Murrizteko NBEren Programako aditu Salvano Briceñok.  Berria - Mundua   2004-12-04

2 (izenlagun eta izenondoekin)

Bat-bateko hondamendiek txoratzen zuten, eta batik bat lurrikarek.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 198. orr.

Hiru urteko gosealdia, hiru hilabeteko hondamendia etsaien ezpataren erasopean.  Elizen arteko biblia   1 Kro 21,12

Ikusmenak erabateko hondamendia izan duela dirudi.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 144. orr.

Lurreko hondamendietatik ihesi doan jendearen itzal izanen da lizarra.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 244. orr.

Pertsona guztiek dute berehala laguntza jasotzeko eskubidea, hondamen natural edo teknologikoen kasuan, edota gizakiak eragindako bestelako hondamendien kasuan.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 127. orr.

1929ko udazkenean Wall Streetera iritsi eta gero mundu osora hedatu zen hondamendi ekonomikoaren esperientzia beldurgarriak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 212. orr.

Hemen gaindi sekula ezagutu ez den hondamendi ekologikoa, "itsas-Tchernobyl bat", batzuk arrazoinekin idatzi duten bezala!  Herria   2003-11-20

Berezkoak baino lasaigarriagoak zaizkigu, esaterako, eragindakoak: dela beste norbaitek dela hondamendi naturalen batek eragindakoak.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 135. orr.

Maiatzaren bukaeran gaude, atzeraldi bete-betean, hondamendi bete-betean.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 19. orr.

Etorri ziren ibaiak, jo zuten haizeek, eta astindu zuten etxe hura, eta baita bota ere, eta hondamendi handia gertatu zen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 64. orr.

GIB birusa hondamendi handia egiten ari da Afrikan.  Berria - Gaiak   2006-05-05

NDCC Hondamendi Nazionalak Koordinatzeko Batzordearen arabera.  Berria - Mundua   2004-12-03

3 (hitz elkartuetan lehen osagai)

Gerard Latortue behin-behineko lehen ministroak hondamendi-gune deklaratu zuen ingurunea, eta nazioarteko komunitateari dei egin zion laguntza eman dezan.  Berria - Harian   2005-03-01

Ingurua hondamendi eremutzat jo dezala eskatu diete udal agintariek Gobernuari, bere gain har dezan kalteak ordaintzeko ardura.  Berria - Euskal Herria   2006-03-15

Hondamendi eremua izendatu dute ingurua.  Berria - Mundua   2004-04-07

Etxeko murru nagusietan pairatu kalteak estatuaren gain gelditzen dira hondamendi izendapena lortuz gero.  Berria - Euskal Herria   2004-11-02

Rebollok zazpi hondamendi arrisku zenbatu ditu, eta haietako batzuk "ezinbestean" gertatuko direla erran du. Hondamendi seinale hori izan ezik, eraikuntza lanari ez zitzaion hala ere egonkortasun faltarik batere igartzen.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 165. orr.

Betidanik izan zara israeldarren etsai, eta gerra egin zenien beren hondamendi-egunean, azken zigorraren egunean.  Elizen arteko biblia   Ez 35,5

Bizkarra emango diot eta ez aurpegia hondamendi-egunean.  Elizen arteko biblia   Jr 18,17

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai)

Azpigarapenak eta natur hondamendiek eragindako ingurumeneko akats eta gabeziek arazo larriak eragiten dituzte.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 112. orr.

Palestinarrek dirua jaso ezean «giza hondamendia gertatzeko arriskua» dagoela ohartarazi du Mahmud Abbasek Parisen.  Berria - Mundua   2006-04-29

Gizarte-hondamendiaren aurretik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 66. orr.

Zapalketaren eta herri hondamendiaren historia desberdinak izanik ere, ondorioak berdintsuak izaten ahal dira eta, hortaz, xede bera izan dute beti begi aitzinean euskal borrokalariek.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 19. orr.

Elkarri izurriteak, uzta txarrak, finantza-hondamendiak.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 157. orr.

5 hondamendizko ik hondamen 3.

Oso gutxik dakite azken fase hori, artista-garapenaren adierazpen hori, hondamendizko galera batek eragina dela.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 57. orr.

Atmosfera hondamendizko poker gau hartakoa bezain gordin eta beldurgarria da.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 249. orr.

Jaiotza ohi ez bezalakoak hortaz, mingarriak, hondamendizkoak edo bitxiak behintzat.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 152. orr.

Herriaren finantza-egoera hondamendizkoa eztabaidatzeko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 77. orr.

6 hondamendia ekarri

Irlandaren hondamendia ekarriko luke horrek.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 19. orr.

Izan ere, edariak ekarriko zion Poeri hondamendia.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 10. orr.

Jodeeer! esaten diat ba nik; hondamendia ekarriko didak hik oraindik!  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 42. orr.

Zuhurrak jakinduria biltzen du, mihi txorokoak berehalako hondamendia ekartzen.  Elizen arteko biblia   EsZ 10,14

· Atxiloketek berebiziko hondamendia ekarri zuten bailara osora.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 72. orr.

7 hondamendira eraman

Hondamendira eraman ditu gure bizitzak.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 341. orr.

Gezurtiak gorroto dio biktimari, lausengariak hondamendira darama.  Elizen arteko biblia   EsZ 26,28

Aitaren iritziz, Hitlerrek Alemania hondamendira zeraman; bide hartatik jarraituz gero, gorriak ikusiko genituen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 56. orr.

Gezurtiak gorroto dio biktimari, lausengariak hondamendira darama.  Elizen arteko biblia   EsZ 26,28

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

basamortu eta hondamendi (3); den hondamendi (4); dituen hondamendi (3); eta hondamendi (18); eta hondamendi bihurtuko (4); giza hondamendi (3); halako hondamendi (3); hau hondamendi (4); historiako hondamendi (3)

hondamendi arrisku (4); hondamendi arriskua (4); hondamendi arriskuak (3); hondamendi bat (13); hondamendi bat gertatzen (3); hondamendi baten (5); hondamendi bati (3); hondamendi bihurtu (3); hondamendi bihurtua (3); hondamendi bihurtuko (14); hondamendi bihurtuko dut (6); hondamendi egunean (3); hondamendi ekologiko (3); hondamendi ekologikoa (8); hondamendi ekologikoaren (3); hondamendi eremu (4); hondamendi eremua (4); hondamendi eremutzat (4); hondamendi eta (12); hondamendi eta eremu (3); hondamendi gune (3); hondamendi guztien (3); hondamendi handia (7); hondamendi handiena (7); hondamendi haren (7); hondamendi hori (5); hondamendi hura (4); hondamendi hutsa (3); hondamendi izango (4); hondamendi natural (9); hondamendi natural bat (3); hondamendi naturalak (12); hondamendi naturalek (7); hondamendi naturalek eragindako (3); hondamendi naturalen (4)

natur hondamendi (3); zazpi hondamendi (6); zazpi hondamendi arrisku (4)

a zer hondamendia (3); benetako hondamendia (4); da hondamendia (4); daukan hondamendia (3); daukan hondamendia ekar (3); erabateko hondamendia (7); eragindako hondamendia (8); ere hondamendia (3); eta hondamendia (16); ez daukan hondamendia (3); giza hondamendia (10); giza hondamendia gertatzen (4); haien hondamendia (3); halako hondamendia (5); herriaren hondamendia (4

hondamendia baino (6); hondamendia baino ez (3); hondamendia berriz (3); hondamendia da (7); hondamendia dela (6); hondamendia dela eta (4); hondamendia ekar (5); hondamendia ekar dezake (3); hondamendia ekarri (5); hondamendia ekarriko (8); hondamendia ekarriko luke (3); hondamendia eragin (16); hondamendia eragin zuen (4); hondamendia eragingo (6); hondamendia eragingo luke (4); hondamendia eragiten (3); hondamendia eragozteko (3); hondamendia ere (4); hondamendia eta (10); hondamendia etorriko (4); hondamendia ez (5); hondamendia gerta (4); hondamendia gertatu (21); hondamendia gertatu eta (4); hondamendia gertatu zenean (7); hondamendia gertatu zenetik (5); hondamendia gertatzeko (4); hondamendia gertatzen (4); hondamendia gertatzen ari (4); hondamendia ikustean (3); hondamendia iragarri (6); hondamendia izan (9); hondamendia izan da (4); hondamendia izan zen (3); hondamendia izango (10); hondamendia izango da (3); hondamendia izango dela (3); hondamendia zen (4)

horrek hondamendia (7); izan zen hondamendia (4); izugarrizko hondamendia (5); petroliontziaren hondamendia (5); prestige petroliontziaren hondamendia (4); prestige ren hondamendia (3); ren hondamendia (5); sekulako hondamendia (4); zen hondamendia (11); zer hondamendia (3); zuen hondamendia (8)

a zer hondamendia (3); benetako hondamendia (4); da hondamendia (4); daukan hondamendia (3); daukan hondamendia ekar (3); erabateko hondamendia (7); eragindako hondamendia (8); ere hondamendia (3); eta hondamendia (16); ez daukan hondamendia (3); giza hondamendia (10); giza hondamendia gertatzen (4); haien hondamendia (3); halako hondamendia (5); herriaren hondamendia (4)

hondamendia baino (6); hondamendia baino ez (3); hondamendia berriz (3); hondamendia da (7); hondamendia dela (6); hondamendia dela eta (4); hondamendia ekar (5); hondamendia ekar dezake (3); hondamendia ekarri (5); hondamendia ekarriko (8); hondamendia ekarriko luke (3); hondamendia eragin (16); hondamendia eragin zuen (4); hondamendia eragingo (6); hondamendia eragingo luke (4); hondamendia eragiten (3); hondamendia eragozteko (3); hondamendia ere (4); hondamendia eta (10); hondamendia etorriko (4); hondamendia ez (5); hondamendia gerta (4); hondamendia gertatu (21); hondamendia gertatu eta (4); hondamendia gertatu zenean (7); hondamendia gertatu zenetik (5); hondamendia gertatzeko (4); hondamendia gertatzen (4); hondamendia gertatzen ari (4); hondamendia ikustean (3); hondamendia iragarri (6); hondamendia izan (9); hondamendia izan da (4); hondamendia izan zen (3); hondamendia izango (10); hondamendia izango da (3); hondamendia izango dela (3); hondamendia zen (4)

horrek hondamendia (7); izan zen hondamendia (4); izugarrizko hondamendia (5); petroliontziaren hondamendia (5); prestige petroliontziaren hondamendia (4); prestige ren hondamendia (3); ren hondamendia (5); sekulako hondamendia (4); zen hondamendia (11); zer hondamendia (3); zuen hondamendia (8)

eragindako hondamendiak (5); halako hondamendiak (3); hondamendiak eragin (3); hondamendiak eragindako (6); hondamendiak eta (7); hondamendiak murrizteko (3); hondamendiak saihesteko (4); nuklearraren hondamendiak (3); prestige ren hondamendiak (3); ren hondamendiak (3); urak eragindako hondamendiak (3); zentral nuklearraren hondamendiak (3)

baina hondamendiaren (3); bhopalgo hondamendiaren (3); eragindako hondamendiaren (4); eta hondamendiaren (7); hondamendiaren aurrean (5); hondamendiaren eta (6); hondamendiaren ondoren (5); hondamendiaren ostean (4); prestige ren hondamendiaren (4); ren hondamendiaren (7); txernobilgo hondamendiaren (4); zuen hondamendiaren (5)

eragindako hondamendien (3); eta hondamendien (6); giza hondamendirik (3); historiako hondamendirik (3); hondamendiari aurre (9); hondamendiari aurre egiteko (6); hondamendiei aurre (3); hondamendien aurrean (5); hondamendien ondorioak (3); hondamendira doa (4); hondamendira eraman (4); hondamendiren bat (4); hondamendirik handiena (4); hondamendirik larriena (4); hondamenditzat jo (3); natur hondamendien (4)


hondamengintza iz hondamendia.

Dudarik gabe, beraz, haizea gorputz ezkutua da, itsas-lehorrak, baita ortziko hodeiak ere, arrastatzen eta bat-bateko zirimolean andarka daramatzana, eta hauen lasterra eta hondamengintza uraren izate gozoaren antz-antzekoa da, hau bat-batean uhol gainezkatuan abiatzen denean eta, euri ugarian handiturik, mendi goietatik urjauzi handian oldartzen denean, oihan zatiak eta zuhaitz osoak aurrean eramanez, zubirik sendoenek ere datorren uraren bat-bateko indarrari eutsi ezin diotela.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 47. orr.


hondar1 1 iz itsaso edo ibaien ertz edo hondoan gertatzen den mea-ale eta eskuarki kuartzo ale xeheen multzoa. ik harea.

Harea bakarrik, hondarra, ilargiak argiztatua, eta haizeak uhindua, uraren antzera.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 33. orr.

Inguruan, agabeak, hondarra eta, urrunean, mendi gorriskak besterik ez, lehenxeago iruditua zitzaidana baino urrunago, baina, batez ere, hondarra eta hondarra nonahi, horiska, eta haize beroaren ziztua, beira urtua zirudien aire hartan...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 29. orr.

Hondartzetan itsasaldiaek hondarra lekuz aldatzen dute.  Berria - Euskal Herria   2004-08-27

Kontu izugarriren bat bazuten biena bakarrik zena, eta kaskarrekoka, hozkaka eta borrokan hasi ziren berriz ere, hondarra begietara botaka.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 105. orr.

Gorputz txiki bat, oinak hondar zakarrez betean sartuak zituena.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 206. orr.

Hondar larri, kare eta errautsa nahastuz egindako mortero bat.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3370. orr.

Beren poltsekin eseri ohi ziren hondar lehorrean, beti leku bertsuan.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 104. orr.

Mewsladeko hondartzara iritsi ginenean, hondarretan etzan ginen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 104. orr.

Biak hondarrean etzan eta lokartu dira.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 172. orr.

Irudi geometriko batzuk hondarretan marraztuta.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2650. orr.

Hondarrezko ostertza dakusat, gau berdean zuriska.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 34. orr.

Hondarrezko lau mendiren arteko zulo eguzkiak kiskali hartan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 114. orr.

Itsaso berdean hondarrezko islak daude marearen arabera azaldu edo murgiltzen direnak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 154. orr.

Sugandila edo hondarretako armiarma asaldagarri samarren bat.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 31. orr.

Etxea hondar gainean eraiki zuen gizon zentzugabearen antzekoa da.  Elizen arteko biblia   Mt 7,26

2 (erkatetan)

Kontatzen hasten banaiz, hondarra baino ugariago dira.  Elizen arteko biblia   Sal 139,18

Basamortuko hondarra bezain kontaezina.  Elizen arteko biblia   Jdt 2,20

Zure ondorengoak konta ez daitekeen itsas hondarra bezainbat ugalduko ditut.  Elizen arteko biblia   Has 32,13

Itsas hondarra bezain ugari izango lirateke zure ondorengoak, hondar-aleak bezainbat zure seme-alabak. Itsasertzeko hondarra bezain ugari zen gudarostea bildu zuen.  Elizen arteko biblia   Is 48,19

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Akrera itzuli ginen uda hura hondar-zakuak eramaten igaro nuen, gustura.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 33. orr.

Ordu arte eguzkitan kiskaltzen egondako hondar-gune berri baten gainean esertzen ginela.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 40. orr.

Titanen ez dago metanozko itsasorik, hondar eremuak baizik. Hondar eremu mugagabea gorri zegoen, odaiertza gorri zegoen, badia neurrigabe osoa gorri zegoen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 135. orr.

Paretak lizunduak barrenetik; kanpoko hondar harri horia zikina, keztatua.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 25. orr.

Apenino mendiek Italia eta Etruriako eskualdeak inguratzen dituzten lekuetan, hondar-harrobiak aurkitzen direla.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1090. orr.

Pikor larriko hondar-lurretan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3630. orr.

Hondar-muino idorren arteko belargune zekenetan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 34. orr.

Sirteko hondar-metaren batean hondoa jotzeko beldurrez, aingura flotagarria bota eta noragabe jarraitu zuten.  Elizen arteko biblia   Eg 27,17

Eguna argitzekotan zegoela, baltsak hondar banku bat jo zuen bortitz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 134. orr.

Munduko urre guztia, haren aldean, hondar-apur bat besterik ez, eta zilarrak, haren aurrean, lokatza dirudi.  Elizen arteko biblia   Jkd 7,9

Inguru hartan ohikoak dira hondar ekaitzak, edozein unetan ager daitezkeenak.  Berria - Kirola   2004-04-03

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Itsas hondarra, euri-tantak, mendez mendeko egunak, nork zenbatu?  Elizen arteko biblia   Si 1,2

5 hondar ale

Eguzkiak han urre kolorea hartzen du, eta urak urrea ekartzen, hondar aleen artean nahastuta.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 24. orr.

Une horretan, Tomek bere hondar-alea erantsi zuen azkenean eztabaida hartara.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 112. orr.

Hondar-ale batzuk irradatu dizkiot garondo aldera, baina berak lo segi.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 237. orr.

Une horretan, Tomek bere hondar-alea erantsi zuen azkenean eztabaida hartara.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 112. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hondar ale (15); hondar alea (6); hondar aleak (10); hondar ekaitzak (4); hondar ekaitzen (3); hondar muino (4); hondar pila (5); hondarra bezain ugari (8); hondarrean idatzia (3); hondarretan etzan (3); hondarretan etzanda (4); hondarrez betea (3); hondarrez beteriko (3); hondarrez beteta (3); itsas hondarra (9); itsasertzeko hondarra (7); itsasoko hondarrak (3)


hondar2 (orobat ondar g.er.) 1 jaten edo erabiltzen den zerbaitetik gelditzen dena. ik kondar; hondakin.

Afari-merienda oparo baten hondarrak zoko batean pilaturik zeudela.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 190. orr.

Bost garagar-ogietatik jan zutenei gelditu zitzaizkien hondarrez hamabi saski bete zituzten.  Elizen arteko biblia   Jn 6,13

Katiluan gelditzen zen hondarra akitu nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 385. orr.

Azken hondarreraino edan.  Elizen arteko biblia   Ab 1,16

Haren haragia irentsi egingo dute eta hondarrak sutan erreko.  Elizen arteko biblia   Ap 17,16

Erraiak eta beste hondarrak gurdi txiki batzuetan eramaten zituzten pabiloiraino.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 252. orr.

Benjamin, otso odolzale, harrapakina du irensten goizean, hondarrak banatzen arratsean.  Elizen arteko biblia   Has 49,27

Mahats-biltzaileek, zure mahastira datozelarik, gutxienez hondarrak uzten dituzte.  Elizen arteko biblia   Ab 1,5

Zatozte alde guztietatik haren aurka, zabaldu hango biltegiak, pilatu dena eta suntsitu, ez dadila hondarrik ere geldi!  Elizen arteko biblia   Jr 50,26

Erregaiaren azken hondarrak objektua atzera lurreratzeko gordetzen dira, atmosferak erre dezan.  Berria - Gaiak   2006-02-17

2 hed/irud

Barrena erretzen dion zauriaren hondarrak.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 213. orr.

Gelditzen zaizkio oraino Frantziari, munduaren lau hegaletan, bere inperioaren hondarrak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 77. orr.

Zirrara haren hondarra sumatzen du bere baitan.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 186. orr.

Itzulbideko bi egun haietan nire gorputzak egin zuenak ez dit hondarrik utzi oroimenean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 267. orr.

Eta eguzki honen, arratsalde honen hondarrik ere ez da geldituko, ezta oroitzapen bat bera ere.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 253. orr.

Baratzeko lurra irauli arren, Eugeniaren hondarrik ez zen kausitu.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 191. orr.

2 (suntsitzen den zerbaitetik)

Agentziaren hondarrak suak ikaztu zituen, su hiltzaileak eta poliziak jin baino lehen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 11. orr.

Galdua zen barneko etxe eta eraikinen hondar txikiena ere, harri eta zur gehienak desagertuta.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 61. orr.

Airekoaren hondarren artean hexogeno izeneko lehergai baten zantzuak aurkitu zituzten.  Berria - Mundua   2004-08-28

Ustez zulo beltz bat aurkitu dute supernoba baten hondarretan.  Berria - Gaiak   2004-06-11

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Batzuetan, hainbat egunez janari-hondarrik ere ez zen egoten etxean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 485. orr.

Croissant hondarrez eta ezpain zapi potortuz gainez dagoen mahai bat garbitzera noa.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 56. orr.

Koilara sartu zuen katiluan, azukre hondarren bat biltzeko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 79. orr.

Botila harrapatu nuen mahaitxoaren gainetik, eta gelditzen zitzaion whisky hondarra nire basora isuri.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 364. orr.

Ontzietan petrolio hondarrak geratzen dira.  Berria - Gaiak   2004-06-25

Zapiarekin kokotsa astintzen tabako-hondarrak kentzeko.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 275. orr.

Ur lohitsua, kolore askotako zaborrak: tomate azalak, perrexil hondarrak, lurra eta lokatza nahas-mahas.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 174. orr.

Beleek jan eta gero, espaloietan gelditzen den kaka-hondarra garbitzeko, kare bizia botatzen dute.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 152. orr.

Mailua utzi eta eskua pasatu zuen plakaren gainetik, eta putz egin zion gero, txirbil hondarrak kentzeko.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 109. orr.

Horregatik dira beharrezko erradioterapia saioak, geratzen diren tumore-hondarrak hiltzen saiatzeko.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 188. orr.

Mahats-bilketa egitean, ez itzuli atzean utzitako mahats-hondarrak biltzera.  Elizen arteko biblia   Dt 24,21

Ez al du gehiago balio zuek, efraimdarrok, jasotako uzta-hondarrak, guk, Abiezerren senitartekook, eginiko uztak baino?  Elizen arteko biblia   Epa 8,2

Ikusmen-hondar bat gelditzen zaiola.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 201. orr.

Denborak, zirimolaka, tristeziaren orbela berekin eraman ondoren ere zorion hondar bat geratzen dela pentsatzen du alargunak.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 198. orr.

Ia beti geratzen da atsekabe-hondar bat.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 104. orr.

Bisaiatik eta izter artetik aienatua ez zen oinazeak eman zidan sutzeko azken kemen hondarra.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 278. orr.

Ni, Hi, sentimendu hau, bizi-hondar edo herio-arrasto hauek...  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 66. orr.

4 (zatiketetan)

Lehenengoa: 5, 13, 17, 29... zati 4 eginez gero, hondartzat 1 ematen duten zenbakiz osatua (eta 4k + 1 idatz daitekeena). -bigarrena: 3, 7, 11, 19, 23... zati 4 eginez gero, hondartzat 3 ematen duten zenbakiz osatua (eta 4k + 3 idatz daitekeena).  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 375. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

azken hondarreraino (3); indar hondarrak (4); jaki hondarrak (3); jan hondarrak (3); janari hondarrak (7); jateko hondarrak (3); utzitako hondarrak (3)


hondar3 iz hondoa.

Aski ene gogoaren hondarra iluntzeko...!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 78. orr.

Tripaki karratuak, paderaren hondarrean eztiro-eztiro egosten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 265. orr.

Eta baita ezkerraldean eta dendaren hondarrean ere, beste ispilu batzuek argitasun aintzirak eratzen zituzten marmolezko plaken artean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 86. orr.

Maitasunezko hitz, zuri, eder, amultsuenak esaten dizkianari ere nekez ahazten zaiok, hondarrik hondarrenean, kabroi bat haizela berez.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 89. orr.


hondar4 (orobat ondar g.er.) 1 izlag azken.

Hobenduna, ohi denez, hondar tragoa izan zen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 254. orr.

Hirugarren eta hondar aukera nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 270. orr.

Izpirituaren hondar leku ezkutuetaraino.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 18. orr.

Amaren hondar aitorrari bagatxezkio, hala dirudi.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 83. orr.

Haren hondar erranak, berriz, hitzik gabe utzi ninduen, kikildurik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 169. orr.

Ama hondar hatsetan zegoela.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 156. orr.

Hondar bi urteotan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 9. orr.

Fraideeneko hondar urtean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 91. orr.

Gogoan ditiat oraino haren hondar hitzak: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 24. orr.

Spice Girl taldearen hondar diskoa. zazpi euskal herriek betetzen dituzten 20.000 km2etarik Nafarroak berak hartzen dituela 10.000 km2, Hegoaldeko beste hiru eskualdeek 7.000 km2 eta Iparraldeko azken hirurek hondar 3.000 km2ak, hots, 6/7etatik 1, ezbaian.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 119. orr.

Beste guztiak pott egiten duenean, hondar-identitate hori da geratzen dena.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 100. orr.

2 (-en atzizkiaren eskuinean)

-Arnoa, ausarki -eskatu zuen ikustaldiaren hondarrean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 136. orr.

Mende haren hondarrean ez zela oraino osoki frantsestua gure eskualdea.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 112. orr.

Prest nengoen munduaren hondarrerainoko bidea urratzeko.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 184. orr.

Sekretuaren hondarretaraino iristeko bidean.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 23. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ederki nabarmendu hintzen, abuztu hondarrean kontratua luza ziezaioten.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 111. orr.

Maiatz hondarretan, astoaren kalixtroak mukuru beterik, bortura abiatzen zen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 42. orr.

XIX. mende hondarrean.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 106. orr.

Bi zertzelada hauek pentsarazi didate 98 hondarreko edo 99 hasierakoa behar duela: [...].  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 147. orr.

4 hondarrean

-Ez dakit egiten -aitortu beharrean aurkitu nintzen hondarrean.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 136. orr.

Hondarrean ospitalera eraman ninduten.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 100. orr.

Hondarrean, beti erantzun berdinarekin ateratzen ziren polizia-etxetik: [...].  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 280. orr.

Psikiatrikoan, beraz, hondarrean!  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 61. orr.

5 hondarreko izlag azkeneko.

Ikasturte hondarreko azterketetan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 49. orr.

Urte hondarreko bestak.  Herria   2005-12-15

-Tira, Musu-triste, hondarrekoa!  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 8. orr.

"Etorri zen hondarrekoan kopetilun ikusi nuen", esaten zuen gure aitak Ginogatik.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 226. orr.

4 hondarrik, azkenik.

Kokots-kokotsean haztatu ninduen lehenik, sabel-ahoan gero eta berriz ere kokotsean hondarrik. Ez da egia hondarrik, [...] borroka armatuak, alderdi politiko abertzaleen ahultasun ideologikoa ordezkatzen duela.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 199. orr.

Hondarrik, haren gorputzaren epela sumatzeko bezain hurbil, gizaseme eta emakumeen arteko harreman ez beti gardenen alderdi zabalez xuxurlaka.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 168. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

abuztu hondarrean (3); aste hondarrean (7); bizitzaren hondarrean (4); ekainaren hondarrean (3); etapa hondarrean (3); hondar egunetan (3); hondar tantoa (5); hondarreko egun (4); hondarreko minutuak (3); hondarreko minutuetan (4); liburuaren hondarrean (4); mende hondarrean (10); mendearen hondarrean (4); mendearen hondarretan (4); partida hondarrean (4); partidaren hondarrean (14); uda hondarreko (4); urriaren hondarrean (3); urte hondarrean (8); urte hondarreko (5); urtearen hondarrean (3)


hondarazi, hondaraz, hondarazten 1 du ad hondatzera behartu.

Gaur goizean ordu txarrean sartu nauk; horrek hondarazi zidak koadroa.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 124. orr.

2 hondorarazi.

Anaiaren ardura bakarra ontzia salbatzea duk, eta salbatu ezin bada, osorik hondaraztea.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 277. orr.


hondardi iz hondar eremua. ik hondartza.

Azkenik azkeneko terrazan aurkitu zen, goren-gorenean, badia zabal-zabala bere urrutiko hiri, bere hondardi eta bere belardiekin ikusten den lekuan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 140. orr.

Atzerago oraindik, ibai hondardiko hutsunea, aintzira bat bezain handia, mendien itzalen kontra.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 122. orr.


hondargabe (ETCn 17 agerraldi) 1 izond hondogabea. ik hondogabe.

Errealitatea zulo hondargabe bat bertzerik ez balitz bezala, non hondoratzen bainintzen atergabe eta etengabe.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 424. orr.

Eta untziak iparra galduz gero, berriz, ez dakit zer itsas hondargabetan hondoratu zitzaidan, zeren lo sakon hartarik ez baitut deus ere oroitzen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 445. orr.

Zeru hondargabe garbiari begira.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 193. orr.

2 azkengabea.

Denbora hondargabearen igarotzeak guztiongan uzten duen haztaren seinale.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 112. orr.

Haragiaren lokarrietatik aske eta jainkozko argi hondargabean murgilduta, Jaunarengan lokartu zen gizon dohatsu hura.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 832. orr.


hondarki 1 iz hondakin zatia.

Han ez zen, ordea, belar tzar eta abere gorotzen artean barreiatu hondarki eta teila hautsiez beste deus.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 32. orr.

Ingurua itxura zezakeen hondarki puloari su emateko gisan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 51. orr.

Han ez zen, ordea, belar tzar eta abere gorotzen artean barreiatu hondarki eta teila hautsiez beste deus.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 32. orr.

Hantxe, hondarkien erdian, bazen gizon bat, bera baino zaharragoa izan arren oraino aski gaztea.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 86. orr.

· Hozkailutik gasna peza gottorra ilkirik desiraren ausiki ozenez gauaren hondarki ilunak irensten ditut.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 152. orr.

2 (hizkuntzalaritzan)

Elkarketa horiek dira gure gogoan hitzen familiak, flexioaren paradigmak, eraketazko elementuak -erroak, atzizkiak, hondarkiak eta abar- finkatzen dituztenak.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 173. orr.

Flexioaren hondarkiak.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 174. orr.

Eman ditzagun [...] latinezko hiru genitiboak; hiru hondarkien hotsek ez dute agertzen elkartzea sortaraziko lukeen inolako analogiarik.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 174. orr.

Horren arabera, erro batek, berak bakarrik, ezin osa dezake hitz bat, ezta hondarki bat zuzenean jaso ere.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 228. orr.

Izan aditzaren adiera ezberdinak, kopularenak, aditz erroarenak eta hondarkiarenak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 72. orr.


hondarkin (ETCn 130 agerraldi; orobat ondarkin ETCn 690 agerraldi) 1 iz hondakina.

Zikin-biltzaileek hondarkinak kamioira botatzen dituztelarik.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 184. orr.

Egia da nun nahi ere gero eta gehiago aipu direla zikin eta ondarkinak.  Herria   2003-11-13

Lapurdin berexi dela gisa horretako lekua ondarkinentzat, eta auzoen aldetik, momentuko bederen, ez dela protesta bizirik ateratzen.  Herria   2005-06-30

135 700 tona ondarkin tratatu ditu Biltagarbik joan den urtean.  Herria   2005-12-01

Bizitza leku bat osoki funditua eta nork daki nondik jinikako hondarkinak hor metatuak, plastre puska, burdinkeria, taula, joko tresna hautsiak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 30. orr.

Prusia gaiztoa gaztigatu ahal izan zuen eta hark egin aspaldiko zauri samina sendatu, Alsazia maitea berreskuratzearekin eta, gainera, bere Afrikako inperioa etsaiaren hondarkinez ontzearekin.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 73. orr.

2 (eraikinenak)

Herri hilaren erdian, elizaren hondarkinak, pareta batzu dorrearenak izanak, alderdi bat oraino abantxu bere goratasunean zutik, ganga parte bat, aldarearen zoladura, izkin batean txapel harri zizelkatu bat belartzarrek gordea, bataio untzia lurrez betea.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 199. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hiru hilabeteko epe berri bat ideki du, ondarkin guneen hautu definitiboen apailatzeko.  Herria   2005-12-01

Jaun Prefetak baia eman du azkenean Lamarkako ondarkin guneari.  Herria   2003-02-13

Ondarkin kopuruaren apaltzeko metodoak aztertu dituzte.  Herria   2005-03-03

Hala nola Bidartarrek urte batetik bestera ehuneko berrogei merkeago dute ondarkin tatsa.  Herria   2005-06-30

Ondarkin bilketen ordutegi berria.  Herria   2001-11-15

Ondarkin biltzeaz aduratzen diren hautetsien abisuak bildu ondoan.  Herria   2004-03-18

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Garbiki sindikatak eskaintzen du, etxe ondarkin eta baratzeki ondarkinen biltzea nola ere bertze ondarkin gotorragoak.  Herria   2002-12-19

Iparraldean, lehen petrolaki ondarkinak agertu dira Donibane Lohizunen eta Ziburun.  Herria   2003-01-14

Juan Gorriti nafartar zizelkariak landu ditu duela bi urte erre ziren elizdorreko zur ondarkinak.  Herria   2005-09-01

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

dituen ondarkin (3); eko ondarkin (4); eta ondarkin (15); eta ondarkin gehiago (4); gero eta ondarkin (5); hoinbeste ondarkin (6); ondarkin bilketa (5); ondarkin eta (5); ondarkin gehiago (6); ondarkin guneak (3); ondarkin gutiago (3); ondarkin horiek (10); ondarkin mota (3); tona ondarkin (8); zikin eta ondarkin (5)

eta ondarkinak (4); eta ondarkinen (13); eta ondarkinen biltzea (3); etxetako ondarkinak (3); hazkurri ondarkinak (3); ondarkinak berexiz (3); ondarkinak eta (5); ondarkinak eta lur (3); ondarkinak ez (4); ondarkinen bilketa (5); ondarkinen biltzea (4); ondarkinen biltzeko (6); ondarkinen kasuan (3); ondarkinen suntsitzeko (3); zikin eta ondarkinen (9)


hondarkintegi (ETCn 16 agerraldi; corpusean ondarkintegi eta ondarkindegi –g.er.- soilik) iz hondarkin gunea.

Hona non joan den larunbatean estreinatua izan den Zaluaga Bi ondarkintegia Senperen.  Herria   2005-06-30

Biogaz horrekin tratatzen ditugu ondarkintegi barneko jusak.  Herria   2005-06-30

Lamarkan plantan ezarri nahi duten ondarkindegi proiektua aurkeztu dute Hazparneko herriak eta France Déchets enpresako arduradunek.  Herria   2001-09-27

Guk ez dugu kostaldeko ondarkintegi bilakatu nahi.  Herria   2005-12-01


hondarpe 1 iz hondar azpia.

Alde batera eta bestera begiratu eta inor ez zegoela ikusirik, egiptoarra hil eta hondarpean ezkutatu zuen.  Elizen arteko biblia   Ir 2,12

2 barra, ibai baten bokalean-edo gertatzen den hondar pilatzea.

Itsaso horretan urkorronte arriskutsuak daude, eta hondarpeak, eta azken gerretako minak...  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 154. orr.

3 irud

Badira hondar batzuk (hondarpe horietako batean jaioa naiz ni), badira galera eta garbiketaren ondotik gelditu diren euskarakin batzuk han-hemenka, baina hortik gora deus gutxi: euskararen izeneko eta euskara izan nahiko zarata nahasi batzuk, kontzientzia, eginbehar eta ideien deslekuaren axalenetik ezinka jaiotzen direnak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 82. orr.


hondarperatu izond hondarpera joana.

Ingalaterra Berria astintzen duen itsasoaren argilauso zalantzakorrak urre urazpiratuaren eta zilar hondarperatuaren dirdira ekarri zion.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 133. orr.


hondarribiar (orobat hondarribitar eta ondarrabittar g.er.) 1 izlag/iz Hondarribikoa, Hondarribiari dagokiona.

Txema Olazabal hondarribiarrak 76 kolpe egin ditu eta jaka berdea irabazteko aukera guztiak galdu ditu. herria¬

Hondarribitar gaztearen heriotzak bullying-aren aurkako politikan erabakiak hartzeko balio behar du.  Berria - Euskal Herria   2004-10-06

Andres Vilariño gidari hondarribiarrak irabazi zuen atzo Arrateko Igoera.  Berria - Kirola   2004-04-18

• 2 iz Hondarribiko herritarra.

Bigarren izan ziren hondarribiarrak.  Berria - Kirola   2004-08-17

Urruñarrei, ostera, zaila gertatu zitzaien hondarribiarrek bidalitako "letra" edo gutuna ulertzea.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 7. orr.

Eskola lagunetan minena, hondarribiar bat nuen, Jon Alkain.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 36. orr.


hondartegi (ETCn 12 agerraldi; corpusean ondartegi soilik) iz hondarkintegia.

Jakitekoa da jendeak, hor uzten duela asko gauza Hazketako ondarkin gunerat joaiteko partez eta emeki emeki ondartegi ttipi batzu bilakatzen ari direla zikin untzi gune horiek.  Herria   2002-12-05

Xavier Larre, gutiengoaren hautetsi buruak, galdegin du auzapezari zenbeit argitasun ondartegi berri hortaz.  Herria   2005-12-01


hondartsu izond hondarrez betea.

Lurra gehienetan goxo, hondartsu eta freskoa da, gogortxoa mendi aldera eta, batzuetan, erabat buztintsua. Tarteka, San Telmo hondartza-bazter hura hustu bezala egiten zen; eta urik gabe utzitako eskualdea, uholde apartsu harrigarrian itorik, berriro betetzen zen osoki ur hondartsuz. Zer gertatuko litzaioke zuhaitzari, lur gozatsu batetik leku idor eta hondartsu batera aldatuko bazenute?  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 29. orr.


hondartu1, hondar(tu), hondartzen da/du ad hondartzan lehorreratu.

Ezkerreko mandaren gainean alboz hondarturik bata, eskuineko mandan zeutsola bestea; elkarren ispilu modura etzanda zeudela esan zitekeen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 55. orr.

Abenduaren 2an Granma Ekialdeko hondartzetan hondartu zen, eta Batistaren soldaduek sekulako txikizioa egin zuten gerrillarien artean.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 71. orr.

Marea gora zenez, laster batean hantxe hondarturik lotuko.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 312. orr.

Ekainean 16 balea hondartu ziren (bederatzi hilik) Bahametan, AEBetako Armadak sonarrak erabili ondoren.  Berria - Gaiak   2004-11-03

Lagunak txanela arrantzaleen auzuneko hareatzara zuzendu zuen, eta han hondartu.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 312. orr.

-Ontzia hondartu eta ohol batzuk berriztatu, halaxe egin beharko zenukete.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 264. orr.

Zure bular ozeaniko horien plaian hondartu nahi nuke...  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 126. orr.


hondartu2, hondar(tu), hondartzen du ad amaitu.

Hondartu eta akabatu baino lehen, ordea, azken behakoa xuxendu nahi nioke neure bizitzari, lerro guti batzuetan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 649. orr.


hondartza (1318 agerraldi, 160 liburu eta 288 artikulutan; ETCn 19.540 agerraldi; orobat ondartza g.er., ipar; ETCn 266 agerraldi) 1 iz hondarrez osatutako lurra; batez ere, itsas ertzean gertatzen dena. ik hareatza; plaia.

Harea zuriko hondartza batean paseatzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 330. orr.

Hartxintxarrezko hondartzan.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 115. orr.

Labar tarteko harrizko hondartza batzuek.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 70. orr.

Ur mehezko hondartza bat da.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 236. orr.

Ibaiertzak hondartza bat zirudien.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 198. orr.

Kursaaleko gunea eta Zurriolako hondartza.  Berria - Kultura   2004-07-23

Alexandria Rakotis izeneko hondartza batean sortu zuten.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 353. orr.

E-Egunean Fox Green hondartza eta Easy Read hondartzak hartu genituenean.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 229. orr.

Hondartza inguruko zumardia, alemanen hotela, zerrategi zaharrera heldu aurreko etxadiak...  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 21. orr.

Hondartzan lehorreratu ziren.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 86. orr.

Abenduaren 2an Granma Ekialdeko hondartzetan hondartu zen. afalondoan hondartzara paseoan ibiltzera, eta horrek Sodoma eta Gomorra ematen du Orioko hondartzako aparkalekuan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 216. orr.

Miarritze, egia erran, deneri aintzindua zen, aintzineko asteburukotzat ondartzak idekiz, prefeta oraino kontra zelarik.  Herria   2003-03-27

Marinel jertsez jantzitako mutilak, hondartzako aldageletatik hurbil eseririk.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 200. orr.

Hondartzako paseotik joan dira.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 86. orr.

hondartzako poltsa handia ireki, eta umearen kuboa eta pala atera ditu bertatik.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 141. orr.

2 (izenondoekin)

Legar xehe-xehezko hondartza zabal hartan ibili ziren.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 118. orr.

Han behean, labazko hondartza beltzen ondoan.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 148. orr.

Han ez zegoen hondartza leun handirik, kala txiki gorputzarentzat bizkorgarriak baizik.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 495. orr.

Mendi itzaltsu edo hondartza hareatsuren baten xerka.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 339. orr.

Euriaren errezel grisa -zilar eta kristal bihurturik- zabaldu eta bere aurrean hondartza zuriak agertzen zirela iruditu zitzaion.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 391. orr.

Malkorpean Pernautongo hondartza basatia utziz, goiko galtzaratik hurbildu ginen Miarritzeko hirigunera.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 315. orr.

Han, hondartza bakarti hartan.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 219. orr.

Hondartza publikoetan bularrak agerian [...] dabiltzan turistak iraingarri zaizkio.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 8. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Izan ere, Sorollaren koadro asko hondartza-eszenak dira eta Iduseko Museoan zegoena hondartza-eszena zen.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 179. orr.

Soka elastiko bati lotutako hondartza-pilota horien antzera.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 150. orr.

Atzo, hondartza eguna.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 28. orr.

Hondartza ertzeko ur lasaietan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 162. orr.

· Hondartza-garbitzailea da.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 77. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

donibane lohizuneko hondartza (3); duen hondartza (3); eta hondartza (22); gabeko hondartza (3); hondartza aldera (15); hondartza bakarti (3); hondartza bat (7); hondartza batean (35); hondartza baten (3); hondartza bazterrean (4); hondartza ere (5); hondartza ertzeko (3); hondartza eta (15); hondartza gainean (3); hondartza handiaren (4); hondartza handitik (8); hondartza hutsik (5); hondartza kiroldegian (11); hondartza luze (3); hondartza ondoan (3); hondartza ondoko (5); hondartza ondotik (3); hondartza txiki (7); hondartza zabal (4); lohizuneko hondartza (3); miarritzeko hondartza (11); miarritzeko hondartza handitik (8); normandiako hondartza (3); salgai miarritzeko hondartza (8); san telmo hondartza (8); telmo hondartza (8); zen hondartza (6); zurriola hondartza (3); zurriolako hondartza (4)

eta hondartzak (5); eta hondartzako (10); hondartzak eta (7); hondartzako eszena (4); hondartzako uretan (3); normandiako hondartzak (3); orioko hondartzako (3); zarauzko hondartzako (3); zurriola hondartzako (4)

angeluko hondartzan (4); batzuk hondartzan (3); debako hondartzan (3); donostiako kontxako hondartzan (5); donostiako zurriola hondartzan (3); edo hondartzan (5); eta hondartzan (13); ginen hondartzan (3); hendaiako hondartzan (5); hondartzan bainatzen (3); hondartzan bainua (3); hondartzan barrena (7); hondartzan bertan (5); hondartzan eta (10); hondartzan etzanda (3); hondartzan ez (3); hondartzan geunden (3); hondartzan gizon (3); hondartzan paseatzen (3); hondartzan zehar (4); kontxako hondartzan (12); miarritzeko hondartzan (5); san telmo hondartzan (4); telmo hondartzan (4); zarauzko hondartzan (7); zen hondartzan (4); zuen hondartzan (3); zurriola hondartzan (4); zurriolako hondartzan (7)

edo hondartzara (3); eta hondartzara (10); eta hondartzara jaitsi (3); eta hondartzara joaten (3); hondartzara abiatu (3); hondartzara eta (6); hondartzara iritsi (3); hondartzara itzuli (3); hondartzara jaitsi (6); hondartzara joan (12); hondartzara joan ginen (3); hondartzara joatea (5); hondartzara joateko (10); hondartzara joaten (7); joan zen hondartzara (3); zen hondartzara (5); ziren hondartzara (6); zubietako hondartzara (4)

hondartzaren beste (6); hondartzaren gainean (3); hondartzaren inguruan (3); hondartzaren zati (5); hondartzaren zati bat (3); san telmo hondartzaren (3); telmo hondartzaren (3); zarauzko hondartzaren (3)

hainbat hondartzatan (3)

euskal herriko hondartzetan (3); hiru hondartzetan (3); hondartzen egoera (3); hondartzetako uraren (8); hondartzetako uraren kalitateari (3); lapurdiko hondartzetara (3)

da ondartzak (3); ondartza handian (3); ondartzak garbi (6); ondartzak garbi eta (4); ondartzak zerratuak (3); ondartzaren hegiz (3)


hondartzagune iz hondartza eremua.

Pianoaren notak soilik zutitzen ziren, itsas-uhinen gisako itxura bat harturik, [...]; notek laster galtzen zuten, ordea, beren gora-nahia, eta akiturik errenditzen ziren nire bihotz-barneko hondartzagune txikietan, eta bertako hareak ere berehala xurgatzen zuen gora-nahi haren azken hondarra, oihartzun apartsu iraungaitzaren itxuran.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 106. orr.


hondartzatxo iz hondartza txikia.

Ondoren, erreka nagusian gora eginez, Urtzaraino iritsi eta hango hondartzatxoaren ondoan esertzen nintzen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 109. orr.

Ibaiak, biragune irekia egiten zuen bazter batean, harrizko hondartzatxo bat osatzen zuen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 163. orr.


hondartzazale iz hondartzen zale den pertsona.

Eta hondartzazale askok, udari osotara agur esan beharraz ezin etsirik, Labartzara jo zuen zalaparta bizian.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 117. orr.


hondartze iz hondartzan lehorreratzea.

Izan ere, hildako animalioi nekropsia egin dieten adituek ez dute zalantza handirik agertzen: militarrek erabilitako sonarrak dira zetazeoen hondartze eta hiltzearen arrazoi nagusia.  Berria - Gaiak   2004-11-03


hondatu (ETCn 11.760 agerraldi; orobat ondatu ETCn 60 agerraldi), honda, hondatzen 1 da/du ad suntsitu, ezereztatu, kalte guztiz handia egin, galdu.

Etorkizun argitsua zeukan mutila drogak hondatu zuen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 24. orr.

Jorami egindako ikustaldi hartaz baliatu zen Jauna Akazias hondatzeko. Biziraupen kontua da bakartu eta hondatu nahi zaituztenen aitzinean erresistentzia tinkoa mantentzea.  Elizen arteko biblia   2 Kro 22,7

Ikusi zuen lagun gaiztoek ezin hondatuko zuten neska jakintsu goxo bat zela.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 220. orr.

Erreinuko eskualde guztietan bizi diren juduak oro hondatzearren.  Elizen arteko biblia   Est 8,5

Ez duela uholdeak berriro bizidunik hondatuko.  Elizen arteko biblia   Has 9,11

Berrogeita bat urte zituela hondatu zitzaion ahoa.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 46. orr.

Hi [...] zaldi bat hankak hondaturik zaukaagu.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 179. orr.

Berdin zitzaion goiz hartan makillajea hondatu eta ilea zakartzea.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 44. orr.

Zarata ere, alkohola eta beste droga batzuk bezala, nork bere burua hondatzeko modu bihurtu da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 123. orr.

Sodak whiskya hondatzen du, maitea!  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 28. orr.

Intxaur eta arrautza tamainako harria bota zuen, eta uzta guztia erabat hondatu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 144. orr.

[Suak] bi pabiloi hondatu zituen.  Berria - Euskal Herria   2006-03-17

Bidearen bi aldeetako zelaiak hondatuta zeuden, eta ezagun-ezagun zen tropa handiren bat igaro zela han barrena.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 362. orr.

Jantziak eta oinetakoak hondatuta ditu jende guztiak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 258. orr.

Haizeak hondatutako aterki-pila baten azpian.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 145. orr.

Konturatu ginen umeek propio hondatzen zituztela jostailuak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 11. orr.

Heriotza-zigorra ezarri ziotela birao egin eta gurutze bat hondatzeagatik. Sabaiko oholak hondatuta daude.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 16. orr.

Monika eta biok gauez atera eta etxerakoan igogailua hondaturik aurkitzen genuenean.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 107. orr.

Bartzelonako portuan 5 itsasontzi handi hondatu zituen ekaitz makur batek.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 109. orr.

Erabat hondatuko dut tenplu hau.  Elizen arteko biblia   1 Erg 9,8

Elizak hondatzen du multzoa.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 137. orr.

Aingerua bidali zuen, Jerusalem hondatzeko.  Elizen arteko biblia   1 Kro 21,15

Haren erreinua hondatzeko asmoz.  Elizen arteko biblia   Dn 11,17

Gerrak hondatutako bideetatik barrena.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 60. orr.

Hain denbora laburrean ez da unibertsoa hondatuko.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 167. orr.

2 (gauza abstrakuak)

Udako egunik ederrenak ere inoiz trumoi beldurgarriak hondatzen dituen bezalaxe.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 63. orr.

Lege horiek hondatu egin ditzaketela ohiturak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 10. orr.

Tradizio ezak hondatu, ahuldu, mehetu egingo luke hizkuntza, hala nola abitaminosiak gorputzaren azala.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 62. orr.

Herria hondatua da, ez da piztuko.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 74. orr.

Handia egina ziotelako, berak zioenez, eta bizitza hondatua ziotelako.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 59. orr.

Ez diot gaua hondatu gura.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 185. orr.

Amets guztiak hondatzen dizkidazu.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 377. orr.

Eskale batzuk direla-eta borrokan ari gaituk, eta tripa-festa guztia hondatzen ari zaiguk.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 141. orr.

Zahartzaroa aurreratzeko eta osasuna hondatzeko.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 145. orr.

Ikusmena erabat hondatua zuela jakitean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 155. orr.

Kontua duk gure harremana hondatu egin zela.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 151. orr.

Beti dago ondo burutiko teoriak hondatzera datorren norbait.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 33. orr.

Egoera ekonomikoa hondatzen hasi zenean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 32. orr.

Disko gogorrean gordetako informazio guzti-guztia hondatzen du.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 69. orr.

Urak eraman zuen dena, eta eraman ez zuena betiko hondatuta utzi.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 69. orr.

Konturatu zen zoro bat eta zuzi bat aski direla dena hondatzeko.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 89. orr.

Zein zentzugabeki hondatu zen dena.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 127. orr.

Bestela zalantzak suntsitzen du dena, zalantzak hondatzen du dena.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 169. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Hortz hondatuak aterarazi zituen eta urrezko hortzeria ipini zuen. Bota ditzagun erabilera zehatzik gabeko kutxak, liburu hondatuak, tresna elektriko zaharrak, higaturiko, zaharkituriko, bazterturiko, ustelduriko, interesik gabeko objektuak, bota dezagun molde guztietako hondakin pilo hori guztia!  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 223. orr.

Ate hondaturantz hurbiltzen ari zirenean.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 163. orr.

Larruzko aulki hondatu samar haietako batean eseri zen.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 12. orr.

Han maleta txiki eta hondatu bat zegoen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 65. orr.

Zaborra, babarrun hondatuekin batera, berogailuko sutara bota nuen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 157. orr.

Erosten dituzte gaztelu hondatuak eta harriz harri eremaiten dituzte Ameriketara.  Herria   2001-03-01

Erdi Aroan lokarturiko hiribildutxo hondatua zen, denboraren martxatik eroria.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 33. orr.

Gurdi handiak zelai hondatuan zehar nonahi zeuden.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 372. orr.

4 hondatuxe hondatu xamar.

Almena hondatuxeak berritu, barneko aldamioak sendotu eta oro har denborak egindako kalteak zuzendu edo estali.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 74. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

asko hondatu (5); bat hondatu (11); bat hondatu zuten (3); batek hondatu (4); batzuk hondatu (3); bizitza hondatu (5); dena hondatu (13); edo hondatu (4); erabat hondatu (12); ere hondatu (15); eta dena hondatu (3); eta hondatu (32); eta hondatu egin (4); eta hondatu egiten (6); eta hondatu zituen (6); eta zuhaitzak hondatu (3); etxe hondatu (3); etxebizitza hondatu (4); ez hondatu (5); funtsik gabe hondatu (3); gabe hondatu (3); gehiago hondatu (4); gure harremana hondatu (3); guztia hondatu (5); guztiak hondatu (3); guztiz hondatu (3); harremana hondatu (5)

hondatu bat (10); hondatu baten (3); hondatu behar (4); hondatu da (9); hondatu den (5); hondatu ditu (6); hondatu ditut (3); hondatu dituzte (6); hondatu donibane (3); hondatu du (7); hondatu dut (3); hondatu egin (38); hondatu egin da (5); hondatu egin zituen (6); hondatu egingo (23); hondatu egingo dut (4); hondatu egiten (31); hondatu egiten da (7); hondatu egiten dira (6); hondatu egiten du (4); hondatu eta (44); hondatu ez (4); hondatu gabe (14); hondatu gabeko (3); hondatu izana (3); hondatu izanaren (4); hondatu izanaren errua (3); hondatu nahi (16); hondatu nahi izan (4); hondatu nahian (3); hondatu ondoren (3); hondatu ote (3); hondatu zela (4); hondatu zen (16); hondatu zenean (3); hondatu ziren (4); hondatu zituen (32); hondatu zituen eta (3); hondatu zituzten (10); hondatu zituztenean (3); hondatu zitzaion (3); hondatu zuen (30); hondatu zuten (15)

hori hondatu (3); horiek hondatu (3); lurraldea hondatu (8); nola hondatu (7); osoa hondatu (6); prestige untzia hondatu (3); untzia hondatu (7); zeharo hondatu (3); zergatik hondatu (3); zuhaitzak hondatu (3); zure aldareak hondatu (3)

erabat hondatua (4); eta hondatua (4); guztia hondatua (3); hiria hondatua (4); hondatua dago (4); hondatua eta (9); hondatua utzi (3); hondatua zegoen (5); hondatua zen (5); hondatua zuela (4); hondatuena eta (3); oso hondatua (5)

bat batean hondatuko (4); batean hondatuko (4); betiko hondatuko (3); bizitza hondatuko (3); erabat hondatuko (6); ere hondatuko (3); eta betiko hondatuko (3); hondatuko ditu (6); hondatuko dituen (3); hondatuko dituzte (3); hondatuko dituzu (3); hondatuko du (4); hondatuko dut (3); hondatuko ez (5); hondatuko luke (3); hondatuko ote (3)

bat hondatuta (3); erabat hondatuta (12); eta hondatuta (4); eta hondatuz (3); guztiz hondaturik (5); hondaturik eta (4); hondaturik zegoela (3); hondaturik zegoen (5); hondatuta dago (10); hondatuta daude (3); hondatuta eta (5); hondatuta gelditu (8); hondatuta geratu (6); hondatuta utzi (4); hondatuta zegoen (7); hondatuta zeuden (4); hondatuz gero (4); nahiko hondatuta (3); zeharo hondatuta (3)

bere burua hondatzeko (3); burua hondatzeko (4); dena hondatzeko (4); ere hondatzeko (4); eta hondatzeko (5); ez hondatzea (4); ez hondatzeko (12); hondatzea da (3); hondatzeak ekarri (3); hondatzeko asmotan (3); hondatzeko zorian (4); prestige untziaren hondatzeak (3)

azkar hondatzen (3); bere burua hondatzen (3); bizitza hondatzen (4); burua hondatzen (4); dena hondatzen (8); dira hondatzen (3); eta dena hondatzen (4); eta hondatzen (14); eta mahastiak hondatzen (4); ez dira hondatzen (3); fruituak hondatzen (3); guztia hondatzen (4); hondatzen ari (25); hondatzen ari zen (4); hondatzen da (4); hondatzen den (3); hondatzen dira (7); hondatzen ditu (6); hondatzen dituenak (3); hondatzen du (16); hondatzen duen (4); hondatzen duena (7); hondatzen dute (5); hondatzen dutenak (7); hondatzen eta (9); hondatzen ez (5); hondatzen omen (3); hondatzen utzi (3); hondatzen zizkieten (4); hondatzen zuten (3); mahastiak hondatzen (5); mahastiak hondatzen zizkieten (4); nekez hondatzen (3)

eta hondatzera (3)


hondatzaile 1 izond hondatzen duena.

Eta agindu zion aingeru hondatzaileari: "Atzera esku hori! aski da!".  Elizen arteko biblia   1 Kro 21,15

Seme hondatzailea bezala sentitzen hasi zen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 183. orr.

Ez da elur pisutsu eta hondatzailea, arina eta ongarria baino.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 127. orr.

Ekialdetikako izurri hondatzaile, menderatzaile, gerrazale, patriarkal, zakil-harroak desegin zuena.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 67. orr.

1993ko otsailean, gaixotasun hondatzailea agertu eta handik urtebetera, [...].  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 154. orr.

[Lege jainkozko edo kosmikoa] hausteak ondorio hondatzaileak ekar ditzake.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 285. orr.

Ikaragarrizko idolo higuingarria ezarriko du aldare gainean, hondatzaileari ere erabakitako azkena iritsi arte.  Elizen arteko biblia   Dn 9,27

Zaldi eta zaldizko hondatzaileak, mutuak, hondatzaileak ez zeukaten testamentua egiterik.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 184. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Baziren gure inguruan festa-hondatzaile ñañar batzuk.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 82. orr.

Zure anaia etxe-hondatzaile hori berriro horretara bultzatzea bezala litzateke.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 91. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta hondatzailea (4)


hondatzailekeria iz hondatzailearen bizioa.

Hondatzailekeria, [...] gaurko premietarako biharko irabaziekin egindako hornidura.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 147. orr.

Wasp astekarian [hondatzailekeriaren] beste definizio hau agertzen da: "Bihar agian izango ez dugunaz gaur gozatzeko bizioa".  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 293. orr.


hondatze (orobat ondatze g.er.) iz suntsitzea, ezereztatzea, kalte guztiz handia egitea, galtzea.

Ingurumenaren hondatze progresiboa.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 29. orr.

Izadiaren hondatze gero eta larriagoa.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 38. orr.

Hondatze ekologiko global horrek.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 63. orr.

Jendearen hondatze fisiko eta psikologikoez jardun eta gero.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 51. orr.

Oinarri naturalaren hondatze bizkorrago bat.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 50. orr.

Hondatze moderno eta ziurrenik berria izanen da.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 145. orr.

Bizi dugun mundutze, lekuz aldatze, giza eskubide zangopilatze, natur ondatze egoera huntan, hurbileko ohar-guneek beste aurpegi bat emaiten dute.  Herria   2005-12-15

Hau guztia ekologoek ikusten dutenaren isla bat da, natur sistemen etengabeko hondatzearen isla alegia.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 72. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta hondatze (3)


hondatzear adlag hondatzeko zorian.

Frantzisko, zoaz, berrizta nire etxea, oso-osorik hondatzear baitago, ikusten duzunez.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 21. orr.

Kanoi frankistek Nabarraren makinak jo eta ontzia hondatzear zegoela, hamabi lagunek uretara salto egin eta igerian salbatu ziren.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 192. orr.

Ez al du pertsonak eskua luzatzen hondatzear dagoenean, eta laguntza eske garrasi egiten?  Elizen arteko biblia   Jb 30,24

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

oso osorik hondatzear (4); osorik hondatzear baitago (4)


hondatzeke adlag hondatu gabe.

Kazkabarrak hondatzeke utziriko apurra ere jan egingo dute eta baita landetan ernetzen ari diren zuhaitzak ere.  Elizen arteko biblia   Ir 10,5


hondeagailu iz hondeamakina.

Teknikarekin, gainera, garabiak, hondeagailuak eta nik al dakit zer lan-tresna iritsi diren...!  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 122. orr.

Osabak eraikuntza lanetarako makineria saltzen zuen enpresa batean lan egiten zuen, eta bulegoan, hondeagailuen maketa zoragarriak zeuzkan eta haiekin jostatzen ginen pixka batez.  Berria - Kultura   2006-01-26


hondeamakina iz hondeatzeko erabiltzen den makina.

Hondea-makina horiak puzkerka dihardu, lurra zulatu eta zulatu sagarrondoen gerizpean.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 112. orr.

Hondeamakinek espetxearen inguruko harresia bota zuten.  Berria - Mundua   2006-03-15

Jerusalem iparraldean hesia erakitzeko lanetan ari ziren hondeamakinak blokatzen saiatu ziren manifestariak.  Berria - Mundua   2004-02-27

Itoitzen bezala, lekukorik gabe bota zuten hondeamakinek Artozki.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 131. orr.

Hondeamakinek suntsitu dituzte, betiko, etxe horiek.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 145. orr.

Egun berean, Itoitzen lanean ari zen hondeamakina geldiarazi zuen Longidako alkateak.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 34. orr.

Gaztetxea hustu gabe hasi ziren hondeamakinekin lanean.  Berria - Euskal Herria   2004-08-17

Garabiak eta hondeamakinak goizean goiz hasi dira mugitzen, behelaino artean, animalia prehistorikoen moduan.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 109. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta hondeamakina (3); hondeamakina batek (3); hondeamakina eta (3); ziren hondeamakinak (3)


hondeatu, hondea, hondeatzen 1 du ad lurrean zangak edo zuloak egin.

Zaldunaren hobiaren ondoan beste hobi bat hondeatu zuen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 391. orr.

Bi palestinarrak hiru pisuko etxe baten barrualdean zeuden hondeatzeko makina batek etxea irauli zuenean. ik hondeamakina.  Berria - Mundua   2004-11-26

Hondeatzeko makinek ehun etxe erabat bota eta beste 50 hondatu dituzte.  Berria - Mundua   2004-05-16

Hondeatzeko erabiltzen diren dortokak [...] goian esandakoaren araberakoak izaten dira hauek ere, baina aurrealdea triangelu baten angeluen itxurakoa izaten dute, hain zuzen ere harresietatik geziak botatzen zaizkienean, jaurtikiek ez dezaten aurrealde zapalean jo, baizik eta alboetara irristatuz, barruan lanean diharduten hondeatzaileak babestuta eta arriskurik gabe lan egiteko moduan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5170. orr.

2 irud azpilanean jardun.

Herritarren obedientzia ezabatu eta Estatuaren sendotasuna hondeatu nahi dituztenak.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 55. orr.

3 hondea-aitzur

Berez, San Lazaro gurutzea da, baina XVI. mendeaz geroztik "Cruz de los Azadones" izenarekin da ezaguna, aitzur luzeen edo hondea aitzurren gurutzea, alegia.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 58. orr.


hondeatzaile iz hondeatze lanetan aritzen den langilea.

Hondeatzeko erabiltzen diren dortokak [...] goian esandakoaren araberakoak izaten dira hauek ere, baina aurrealdea triangelu baten angeluen itxurakoa izaten dute, harresietatik geziak botatzen zaizkienean, jaurtikiek ez dezaten aurrealde zapalean jo, baizik eta alboetara irristatuz, barruan lanean diharduten hondeatzaileak babestuta eta arriskurik gabe lan egiteko moduan egon daitezen.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5170. orr.

Orain hondeatzaileek hartuko zieten txanda zurginei, bide ordokia eta zuzena ireki beharra zegoen, hau arriskuz beteriko lana izango zen, hondeatzaileek agerian lan egin beharko zutelako, goitik erortzen ziren mota guztietako jaurtigailuzko erauntsiaren azpian, harresitik zenbat hurbilago orduan eta bortitzago.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 370. orr.


hondeatze iz lurrean zangak edo zuloak egitea.

Behean, mimosaren gerizpean, Anicak hondeatze lanarekin segitzen zuen, nekaezin, baratzeko lohiaren erraietan sakonduz munduaren bihotza aurkitu nahi balu bezala.  Berria - Kultura   2004-08-20


hondeste ik ondeste.

hondo (ETCn 9.758 agerraldi) 1 iz besteen atzean dagoen edo ikusten den zatia; sakontasuna duen zerbaiten atze-atzeko aldea.

Zeruko hondo gorri bizia nuen orduan begi-bistan.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 61. orr.

Hondo urdin, larrosa eta griseko erretratuak. Hondo beltzeko hustasun bat hedatu zitzaion barnean.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 111. orr.

Areto margotu berriak mahats aihen freskoak zituen hondo leun baten gainean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 413. orr.

Saget andereñoak fatxadaren hondoko kolore urdin leuna, zutabe horiak, zutarri maskorduna atsegin zituen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 314. orr.

Herri hau urrundik ikusten baduzu mendien hondo berde eta ilunaren gainean, bizitza argitsu eta ezohiko batean bizi dela ematen du.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 135. orr.

Erretratuak egiteko, hobe da irekiera handia erabiltzea, hondoa fokutik kanpo gera dadin.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 90. orr.

Ehun bat lagun zeuden pilaturik soto haren hondoan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 29. orr.

Korridorearen hondoan zegoen ate gangadun handi batera iritsi zen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 221. orr.

Irudian ikusten da zer gertatzen den kamera ilun bateko hondoko horman gauza baten irudia eratu nahi denean.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 20. orr.

Hizkuntzaren hondoko ur lasterrak azaleratu nahi ditu.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 14. orr.

Beraz soa desbideratu zuen izterren hondoan ikusgai zegoen paradisuko... edo infernuko ahotik.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 284. orr.

2 irud

Nire zirtziltasunaren eta miseriaren hondo negargarria ikusten nuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1087. orr.

Hondo hau da Baroja-ren nobeletan dominatzen duen bera.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 81. orr.

3 sakontasuna duen zerbaiten behe-beheko aldea. ik hondar3.

Itsasoaren hondo sakonetik baletoz bezala.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 241. orr.

Nire oinek hondo putzutsua jo dute.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 120. orr.

Oinetakoak kendu, ibaian sartu eta hondo hareatsua astintzen du oinarekin, ura arretzeko.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 113. orr.

Krater sakon batean murgil egin dugu, eta itzulipurdika zeharkatu dugu izotza, zalaparta bizian, hondo urtsuraino.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 135. orr.

Urmaelera igo eta urratsak kontu handiz eginez dabil hondo irristagarriaren gainean.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 157. orr.

Bois de Boulogneko bazterren batean lurperaturik irudikatzen zuen espainiarrak, edo Sena ibaiko hondo ilunetan puzten.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 195. orr.

Txaluparen hondoan etzanik.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 337. orr.

Osaba Gradelleren altxorra aurkitu zuen gazi kutxa baten hondoan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 82. orr.

Traste guztiak kanpora atera nituen, bila nenbilena hondoan topatu nuen arte.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 52. orr.

Adelaren ibaia zabala eta sakona zen, eta hondoan zeramana ezin nuen ikusi.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 170. orr.

Hondoko arraste arrantzaren aurkako neurriak aurkeztuko dizkiote Bruselari.  Berria - Gaiak   2004-11-07

Ihes egiten badidazu ere, itsasoaren hondoraino murgilduko naiz zure bila.  Koldo Izagirre   «Vladimir», 2003 - 28. orr.

Hondoraino edan duzu zorabiozko kopa.  Elizen arteko biblia   Is 51,17

Arima, atxikiezina zela uste zen gizonaren barren-barreneko hondo hori.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 223. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Osabak senitarte guztia eraman zuen horrenbestez bere hondo-jotze hartan, eta gaurdaino deitoratzen dira horren ondorioak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 35. orr.

Hor da gure segurtasun sentimendua, gure bizitza marraztuko den hondo-oihala.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 21. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren)

Erorita zeukan begitartea, begi-hondoak ubel.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 120. orr.

Gizonaren arima-hondoa hunki zukeen emaztearen intziri desesperatuek eta bai zintzoaz despeditu zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 102. orr.

Aurpegia uretan murgildurik noa igeri, itsas hondoa ikustearren.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 267. orr.

Hobe luke errotarri bat lepotik erantsi eta itsas hondora amilduko balute.  Elizen arteko biblia   Mt 18,6

Ez dago askorik, bi kopa hondo, justu-justu...  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 163. orr.

Uretara lerratu eta kontu handiz zeharkatu zuen ur-emana, ibi-hondoa aurkitu zuen arte.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 199. orr.

Gela-hondoko aterantz so egin eta onddo-kapelako gizon bat ikusi zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 179. orr.

6 sakontasuna.

Harantzago itsasoa ez dela nabigagarria, han hondo gutxikoa delako, limoz eta itsas belarrez betea.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 45. orr.

7 hondo-hondo

Gero Ahmeten gorpua harresi gainetik bota eta amildegiaren hondo-hondoa joko zuen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 57. orr.

Florentek besakada handi bat perrexil aurkitu zuen azkenik, gurdiaren hondo-hondoan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 24. orr.

Baina oroimenaren hondo-hondoan itoa zuen haien oroitzapena.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 176. orr.

Behin bukatutakoan, murgil bitez hondo-hondoraino, eta ibil bitez irudi eta forma guztien gainetik.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 104. orr.

Estal nazazu, babes nazazu, bete nazazu, sar iezadazu hondo-hondoraino.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 158. orr.

Haren beharra gero eta handiagoa egin zitzaidan, ia eromeneraino, eta maitemina hondo-hondoraino sartu zitzaidan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 153. orr.

Begi-ninietako hondo-hondotik begiratzen zidan gogortasun neurriz gaineko batez.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 59. orr.

Eztarri hondo-hondotik bertze intziri bat atera nuen, arestikoa baino ihartuagoa.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 354. orr.

8 hondo-irudi (orobat hondoirudi)

Desegintzarre, mesfidantza eta unadura hilgarrizko hondo-irudi haren gainean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 289. orr.

Irudimenean tankera nezakeen, hantxe, gizagaixoa, urte zail haien hondoirudiaren gainean: ez ordurako gazte, gazteak soldadu baitzebiltzan; [...].  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 209. orr.

Comalatarraren historiatxo partikularraren ondoan, hondo-irudi modura, Mexiko osoko jendeak pairaturiko Historia ere ageri zaigu.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 14. orr.

9 hondoa jo

Idatziak dio akordio hark hondoa jota utzi duela Mexikoko nekazaritza.  Berria - Gaiak   2004-11-16

-Hondoa jo zuten itsasontziek.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 176. orr.

Baina hondar-meta batean hondoa jo zuten; branka hondarretan sartua gelditu zen, mugiezinik.  Elizen arteko biblia   Eg 27,41

Nola, aberastu ostean, hondoa jo, eta miseria gorrienean amaitu zuten.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 91. orr.

Saint-Exupéryk ongi ezagutzen duen frantses gizartea, Lehen Mundu Gerratik hondoa jota irtena.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 10. orr.

Idatziak dio akordio hark hondoa jota utzi duela Mexikoko nekazaritza.  Berria - Gaiak   2004-11-16

Negozioak hondoa jo zuenean, mekaniko lanak egiten hasi zen Ondarroan.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 104. orr.

Orain, hondoa jota nago.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 158. orr.

Zer uste duzu, hondoa jo duela... edo hilda dagoela?  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 65. orr.

Horra iritsirik, Txitxikoven eroapenak hondoa jo zuen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 85. orr.

Hala ere, Willemek ez zuen artean etsipenaren hondoa jo.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 171. orr.

Florentek uste izan zuen arrain sarda batek hondoa jo zuela hantxe, espaloi hartan, hilzorian oraindik, eta berarekin batera nakar arrosak, koral odolkarak, perla esne kolorekoak, ozeanoaren distirak eta zurbiltasun berdexkak oro haraino eraman zituela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 146. orr.

Aitorpen mingarria egin nion lagun hondoak joari, besarkada estu batean lotzen ginela: [...].  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 157. orr.

10 hondoa joarazi

Esan dizut, gizagaixo hutsa da, eta ez diot hondoa joarazi nahi.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 230. orr.

Estoizismo hark erabat hondoa joarazi zion herriari.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 214. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

batean hondoa (4); batean hondoa jo (3); du hondoa (3); ere hondoa (3); eta hondo (10); eta hondoa (9); eta hondoa jo (3); hondo baten gainean (3); hondo eta (5); hondo hondoan (13); hondo hondoraino (14); hondo hondotik (6); hondo izan (3); hondo izan zen (3); hondo sakonetik (3); hondoa babesteko (3); hondoa eta (4); hondoa jo (72); hondoa jo du (4); hondoa jo duela (5); hondoa jo ez (3); hondoa jo zuen (20); hondoa jo zuten (7); hondoa joa (3); hondoa joarazi (3); hondoa joko (12); hondoa jota (34); hondoa jotako (5); hondoa jotzea (3); hondoa jotzeko (4); hondoa jotzen (11); itsas hondoa (14); itsas hondoa babesteko (3); itsas hondoak (3); itsasontziak hondoa (3); zuen hondoa (4)

arbolen baratzearen hondoan (3); baginaren hondoan (3); baratzearen hondoan (3); bat hondoan (3); baten hondoan (21); begien hondoan (5); eta hondoan (11); haren hondoan (4); hondo hondoan (13); hondoan bizi (5); hondoan bizi diren (4); hondoan dagoen (4); hondoan eta (3); hondoan zegoen (5); ibaiaren hondoan (3); itsas hondoan (9); itsasoaren hondoan (8); kutxa baten hondoan (3); pasabidearen hondoan (3); txaluparen hondoan (3)

baten hondora (3); dena hondora (3); eta hondoko (4); eta hondora (9); eta hondora joan (3); eta itsas hondora (4); hondoko gelan (3); hondoko harri (3); hondora amildu (3); hondora bota (4); hondora dezake (5); hondora eta (3); hondora heldu (4); hondora joan (25); hondora joan zen (6); hondora joan ziren (6); hondora joango (3); hondora zihoala (3); hondora zihoan (4); itsas hondoko (7); itsas hondora (15); itsas hondora amildu (3); ontzia hondora (7)

bihotz hondoraino (3); eta hondoraino (3); etsipenaren hondoraino (3); hondo hondoraino (14); hondoraino eraman (5); hondoraino iristen (3); hondoraino iritsiko (3); hondoraino jaitsi (4); hondoraino sartu (8); hondoraino sartzen (4); hondoraino zapaldu (4); hondoraino zapaldu zuen (3); ia etsipenaren hondoraino (3); itsas hondoraino (3); itsasoaren hondoraino (3)

baten hondotik (3); hondo hondotik (6); hondorik ez (5); hondorik gabe (3); hondorik gabea (8); hondorik gabeko (23); hondorik gabeko putzu (3); itsas hondotik (7); lapiko hondotik (4)


hondogabe (ETCn 76 agerraldi) 1 izond hondorik ez duena. ik hondargabe.

Galera batek utzitako zulo beltz hondogabea gezur zuri polittez bete.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 114. orr.

Izar hurbilak, quark hondogabeak, zulo kosmiko erraldoiak.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 224. orr.

Begi hondogabeak, aldiz, zirrararen distirak pizturik zeuden.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 177. orr.

Belztasun hondogabe batean amiltzen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 9. orr.

Irudimenaren itsaso hondogabetik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 60. orr.

Ahazmenaren osin hondogabean.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 97. orr.

Barren hondogabe batetik zetorkion izua zeukan begietan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 329. orr.

Sexuaren hedadura neurtezinaren, sakonera hondogabearen zein zati ezagutu ote zuen Egutxik bere hirurogeita zazpi urtetan?  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 52. orr.

Normalean, mozorro intolerante eta handiuste horien atzean lohikeriaz eta lizunkeriaz betetako putzu hondogabea ezkutatzen da.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 41. orr.

Hor dago itsasoa bezain infinitu, hondogabe eta larderiatsu.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 66. orr.

2 hondogabeko izlag hondogabea.

Beste agureentzat neskatoak hondogabeko loaldian igaro behar zuen gau osoa.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 40. orr.

Jainkotasunaren leizezulo ezkutu eta hondo gabekoan.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 38. orr.

Infernuko oinaze hondogabekoetan betiko eduki nahi banauzu.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 60. orr.


hondogabetasun iz hondogabea denaren nolakotasuna.

Tomas Akinokoak silogismo jainkotarrez ukatu nahi zuen hondogabetasun kosmikoraino...  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 15. orr.

Infernuko oinaze hondogabekoetan betiko eduki nahi banauzu.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 60. orr.


hondogabetu izond hondoa kendu zaiona.

Alain txikia dolarearen sarrerako ardo upela hondogabetu batean uzkurtua zen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 109. orr.


hondoirudi ik hondo 8.

hondope iz hondoaren azpia.

Harlem Ibaiaren hondopetik iraganez South Bronx auzoan sartuko ziren.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 93. orr.


hondoratu, hondora(tu), hondoratzen 1 da ad itsas hondora joan.

Kantabriako ontzi bat hondoratu da bost arrantzalerekin, Bizkaian.  Berria - Ekonomia   2004-11-20

Titanic hondoratu zenean, zenbat hil ote ziren, horra zertara ekarri gaituen jardunak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 179. orr.

Hiru aldiz hondoratu zen ninderaman itsasontzia.  Elizen arteko biblia   2 Ko 11,25

Itsasoratzen diren ontzien %40 hondoratzen dira.  Berria - Harian   2006-04-04

Bai eta txanelak ere, gainez kargaturik, hondoratzeko zorian, uretan kareleraino sartuak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 108. orr.

Ontzi bat hondoratu da!  Berria - Mundua   2006-02-04

Lurrunontzia hondoratzekotan zen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 52. orr.

Mende erdi lehenago Puerto de la Plata bistan zuela hondoraturiko barkuaren galdez ibili zen Phips urbazter guztietan.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 134. orr.

Jaunak itsasoan hondoratu ditu faraoiaren gurdi eta gudarostea.  Elizen arteko biblia   Ir 15,4

Itsaso Baltikoan hondoratutako eskuizkribuak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 418. orr.

· Rietiko aintziran ere, gizon-emakume talde bat antzeko arriskuan zegoela [...] ur handietan hondoratzeko arriskutik salbatu ziren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 855. orr.

Uretan hondoratzetik libratuak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 441. orr.

• 2 du ad itsas hondora eraman.

Brigantin eta galera mordoa hondoratu eta arpilatu zituzten, Brasilgo tabakoz eta azukrez zamatuak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 146. orr.

• 3 da/du ad hondora joan edo eraman.

Horrelaxe maite dut ginebra, txarra eta hutsa, zintzurretik beheiti hondoratzean metal gorituaren mina uzten duena aho-sabaian.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 8. orr.

Oroitzapena txanpon bat bezala hondoratu zitzaidan oroimenean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 43. orr.

Hankak elurretan hondoratzen ziren eta heriozko isiltasuna sumatzen zen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 93. orr.

Gizonaren bizkarrean hondoratu nuen aiztoa.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 37. orr.

Lisak bururdian hondoratua zuen burua.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 225. orr.

Lepoa sorbaldetan erdi hondoratu eta ahal nituen indar guztiak bildurik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 20. orr.

Mutil gazte zurbila patxadaz hondoratu zen besaulki baxuan lasai-lasai.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 123. orr.

Eskuak poltsikoetan hondoratu eta elizara sartu zen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 262. orr.

Begiak betzulo sakonetan hondoratu eta betazal berde hanpatuen tolesetan galdu zitzaizkion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 526. orr.

Nire uzkian hondoratu ahala, intzirika hasi nintzen, atseginez eta beldurrez.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 17. orr.

Aurreko gurpilak zeuzkan bihurrituta, hondarretan hondoratua zelako.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 28. orr.

Interfonoko botoiari sakatzen dio, eta halako indarrez gainera, ezen botoia hondoratuta geratzen baita.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 159. orr.

Eta ostera hondoratu zen bere maindireen hilobiaren erdian.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 148. orr.

Eguzkia hondoratua zen jadanik.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 108. orr.

4 irud

Horrela hondoratuko da Babilonia, ez da jaikiko nik bidaliko diodan hondamenditik.  Elizen arteko biblia   Jr 51,64

Loan hondoratu baino lehentxeago.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 236. orr.

Sakon-sakon hondoratzen da gaizkian.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 100. orr.

Ezerezaren amildegian hondoratu beharko bailuke.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 223. orr.

Zientzia hau ekidin nahi izan genion gutxiespenean hondoratu zen.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 20. orr.

Denbora laburrean, merkatuaren egonezinak hondoratu egin zituen Amsterdameko [...] diamante-lantegi txikiak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 74. orr.

Ezkontzak ez dira horren laster hondoratzen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 272. orr.

Grina moduko zerbait zen hura, botere edo kontrol joko arriskutsu bat, gutxika hondoratzen ninduena.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 36. orr.

Hori pentsatzen ari zela, Egutxi tristuraz betetako bakartasunean hondoratu zen.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 32. orr.

Sormen-krisi latz batean hondoratu zen berriro.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 11. orr.

Eromen sakon batean hondoratu zen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 82. orr.

Hondoratzen ari zen Erromatar Inperioaren eta igotzen ari zen Kristau Elizaren arteko eztabaida honek.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 94. orr.

5 (era burutua izenondo gisa)

Eta haren aho erdi-irekiari lokarri batek eusten zion, eta haren begi hondoratuek ez zioten gehiago argiari behatzen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 30. orr.

Menditarrak begiak hondoratuak zituen, argirik eta distirarik gabeak.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 104. orr.

6 ezin hondoratzukoa

Berme osoa dut ezin hondoratuzkoa dela.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 412. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aulkian hondoratu (4); bat hondoratu (29); bat hondoratu da (8); bat hondoratu eta (4); bat hondoratu zen (8); batean hondoratu (9); batean hondoratu zen (4); batek hondoratu (3); burua hondoratu (4); ere hondoratu (3); eta hondoratu (8); gabe hondoratu (3); gorrian hondoratu (3); hartan hondoratu (4)

hondoratu aurretik (3); hondoratu baino (3); hondoratu baitzen (3); hondoratu behar (3); hondoratu da (18); hondoratu du (5); hondoratu egin (24); hondoratu egin zen (9); hondoratu egingo (9); hondoratu egingo dela (3); hondoratu egiten (9); hondoratu egiten da (5); hondoratu eta (27); hondoratu gabe (6); hondoratu izana (3); hondoratu nahi (12); hondoratu nuen (3); hondoratu ondoren (3); hondoratu ostean (3); hondoratu zen (74); hondoratu zen atzo (3); hondoratu zen ontzia (5); hondoratu zenean (4); hondoratu ziren (12); hondoratu zituen (5); hondoratu zuen (19)

itsaso gorrian hondoratu (3); itsasoan hondoratu (6); itsasontzi bat hondoratu (9); itsasontzia hondoratu (5); itsasontzia hondoratu zen (3); ontzi bat hondoratu (10); ontzi hondoratu (3); ontzia hondoratu (12); petroliontzi bat hondoratu (3); prestige hondoratu (4); prestige ontzia hondoratu (3)

betiko hondoratuko (3); gero eta hondoratuago (3); hondoratua zen (4); hondoratuak eta (3); hondoratuak zituen (3); hondoratuko da (4); hondoratuko ez (10); hondoratuko ez bada (6); zibilak hondoratuko (3)

bat hondoratuta (10); eta hondoratuta (3); hondoratuta dagoen (7); hondoratuta dagoen diana (6); hondoratutako ontziaren (4); ontzi bat hondoratuta (6); ontzia hondoratuta (4); transbordadore bat hondoratuta (3)

ez hondoratzeko (3); hondoratzeko arriskuan (6); hondoratzeko zorian (9); ontzia hondoratzea (3)

eta hondoratzen (4); gehiago hondoratzen (5); hondoratzen ari (23); hondoratzen ari da (6); hondoratzen ari zela (5); hondoratzen ari zen (6); hondoratzen da (8); hondoratzen dira (9); hondoratzen diren (3); hondoratzen du (5); hondoratzen ez (3); hondoratzen hasi (3); hondoratzen utzi (3); hondoratzen zen (7); hondoratzen ziren (7); itsasoan hondoratzen (4); lurrean hondoratzen (3); ontzia hondoratzen (7)


hondoratuagotu, hondoratuago(tu), hondoratuagotzen da ad hondorago joan.

Hori al dio Sadek?", harritu zitzaidan Faulkner, eta bizi honetako harrigarrikeria guztia ikusi uste duen soldadu garaituaren itxura hondoratuagotu zitzaion.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 92. orr.


hondoratze 1 iz itsas hondora joatea.

Hondoratze handi bateko naufrago bakarra, halako zerbait, niri isilekoak esaten.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 225. orr.

Itsas hondoratze batean hil zen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 137. orr.

Horregatik izaten da hipotermiaz hiltzen denik ontzi-hondoratze baten ondoren.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 180. orr.

Hondoratze arriskua, hartara, handiagoa.  Berria - Harian   2006-04-04

2 hondora joatea.

Amesgaiztoko hondoratze hartatik libratua zen Ruche jauna.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 68. orr.

Bihotzaren hoztasun bat, hondoratze bat, gaizkitze bat zen hura.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 31. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hondoratzearen ondorioz (3); ontziaren hondoratzea (4)


hondoratzear adlag hondoratzeko zorian.

Hondoratzear daude eta desesperazioz lur jotzear.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 62. orr.


hondozoru iz hondoko zorua.

Kaiondotik iparraldera han zegoen beti itsasoa, zelai hondozorurik gabea, bere iluntasunean, bere zurrumurruan, bere gesal usainean, bere amildegi arrainekin, bere kalatxoriekin, bere enbarkazio bertoko eta arrotzekin.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 41. orr.


hondurastar (orobat hondorar g.er.) izlag/iz Honduraskoa, Hondurasi dagokiona; Hondurasko herritarra.

Atzo iritsi ziren jokalari hondurastarrak Donostiara.  Berria - Kirola   2004-12-28

Hola jokatuz, Ozkar Medrano hondorarrak, zangoa eta bi mila dolar galdu ditu, Warri petrolio plantan nazioarteko lau langile britainiar bat, hondurastar bat, bulgariar bat eta estatubatuar bat bahitu zituen iragan urtarrilaren 11n MEND Nigerko Deltaren Burujabetzarako Mugimenduak.  Herria   2004-11-25

Soilik hondurastarren %29k sostengatzen zuten Iraken aurkako erasoan parte-hartzea.  Berria - Mundua   2004-04-21


honela adlag modu honetan. (ikus beheko konbinatorian honela adizlagunaren agerraldi maizkoenak)
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 7 aldiz agertzen direnak)

baina honela (22); bat honela (9); batean honela (15); batek honela (38); batek honela dio (10); batek honela zioen (9); da honela (8); dut honela (7); ek honela (7); ere honela (17); eta honela (537); eta honela dio (17); eta honela egin (8); eta honela erantzun (18); eta honela esan (112); eta honela esaten (15); eta honela galdetu (9); eta honela hasi (10); eta honela hitz (16); eta honela jarraitu (14); eta honela mintzatu (57); eta honela zioen (20); gauzak honela (18); hark honela (9); hau honela (25); hauek honela (7)

honela adierazi (15); honela adierazten (7); honela agindu (14); honela amaitu (17); honela amaitu zuen (10); honela ari (20); honela azaldu (32); honela azaldu zuen (23); honela azaltzen (11); honela bada (32); honela baitio (11); honela baitzioen (9); honela banatu (9); honela bere (16); honela bete (9); honela bota (10); honela bukatu (14); honela bukatu zuen (10); honela bukatzen (10); honela da (10); honela dago (9); honela defini (7); honela definitu (18); honela definitu zuen (8); honela definitzen (17); honela deitzen (9); honela deskribatu (10); honela dio (350); honela dio jainko (7); honela dio jaun (34); honela dio jaunak (85); honela dioena (11); honela diot (42); honela diot nik (41); honela diote (25); honela diotsuet (10); honela diotsuet nik (10)

honela egin (61); honela egin behar (9); honela egin zion (15); honela egin zuen (14); honela egingo (12); honela egiten (17); honela eman (13); honela erantzun (194); honela erantzun zidan (9); honela erantzun zien (15); honela erantzun zion (106); honela erantzun zuen (33); honela erantzuten (23); honela ere (8); honela esan (524); honela esan nion (14); honela esan ohi (10); honela esan zidan (44); honela esan zien (59); honela esan zion (216); honela esan zioten (28); honela esan zuen (87); honela esanez (8); honela esango (39); honela esaten (103); honela esaten da (11); honela esaten zion (12); honela esaten zuen (20); honela eta (7); honela galdegin (11); honela galdetu (38); honela galdetu zion (16); honela gertatu (13); honela gertatu zen (8); honela hasi (47); honela hasi zen (25); honela hasten (25); honela hasten da (10); honela hitz (75); honela hitz egin (67); honela hots (9)

honela idatzi (43); honela idatzi du (8); honela idatzi zuen (20); honela idazten (14); honela ihardetsi (10); honela ikusi (8); honela ikusten (9); honela itzuli (8); honela itzultzen (7); honela izan (12); honela jakingo (7); honela jarraitu (47); honela jarraitu zuen (36); honela jarraitzen (15); honela jokatu (10); honela laburbildu (11); honela mintzatu (367); honela mintzatu zen (92); honela mintzatu zitzaidan (51); honela mintzatu zitzaien (44); honela mintzatu zitzaion (138); honela mintzo (44); honela mintzo da (16); honela ulertzen (8); honela xuxurlatu (8); honela zioela (12); honela zioen (166); honela zioen bere (19); honela zioena (14); honela zioten (45); honela ziotsoten (14); honela ziotsoten elkarri (11)

hori honela (15); jaunak honela (18); nik honela (10); ondoren honela (9); telemakok honela (7); ulisesek honela (10); ulisesek honela erantzun (8)

da honelako (15); dira honelako (8); dut honelako (11); edo honelako (7); eta honelako (37); honelako edo (22); honelako edo halako (18); honelako esaldiak (7); honelako eta (10); honelako gauzak (21); honelako zerbait (37); honelakoa da (10); honelakoak esaten (7); honelakorik ez (10)


honelakatu, honelaka(tu), honelakatzen da ad honelako bilakatu.

Eta utzi, otoi, niri, oraino ez dakikeenari esaten nola garen honelakatu.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 230. orr.


honelatsu 1 adlag honela gutxi gorabehera.

Ingalaterra eta Eskozia aldetik ere, honelatsu esan ohi dute: Bernabe argia, Bernabe donea, gaua laburra eta eguna luzea.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 238. orr.

Honelatsu bota nuen bertsoa bat-batean: [...].  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 180. orr.

-Hi joaterakoan ere, gaizki ez banago, honelatsu zegoan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 346. orr.

2 honelatsuko izlag

Geneei itauntzea, horrenbestez, honelatsuko galdera sorta egitea beste da: Jakin nahi al duzu noiz eta nola hilko zaren?  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 135. orr.

Honelatsuko asko eta asko daude herrialde zenbaitetan usadio bihurtuak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 209. orr.


honelaxe 1 adlag modu honetantxe.

Sinetsidazue, hau, honelaxe, egunkari honexetan argitaratu zen.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 69. orr.

-Tira, honelaxe, zaudeten bezala, udaletxeko dorrea atzean... -Leica goratu eta argazki bat atera zion bikote harrituari-.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 225. orr.

Honelaxe eman zituen hiru egunok.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 164. orr.

Honelaxe hasi zen dena, eta honelaxe abiatu nintzen, horretan batere ahalegindu gabe, nire jatorria baino zerbait gehiago irakatsiko zidan bidean.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 15. orr.

Honelaxe joan beharko nuke lotsatu gabe mundu osoan zehar, nire Jaunaren nekaldiagatik negarrez eta intzirika.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 586. orr.

Kontua honelaxe dago: nagusiak zorra ordaintzeko bi hilabeteko epea ematen dizu; bestela... tribunaletara joko du. Zaharrei buruz honelaxe dio: "Ezinduak daudenean ere, gurasoak, irakasleak eta senide zaharrak ongi har itzazu".  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 170. orr.

Indira Gandhik Pakistaneko Yahyà Kan agintariari honelaxe esan omen zion: [...].  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 12. orr.

Hori bera idatzia dut zehazkiago honelaxe: nahiz egia den botere hau aitzinekoen eranskina dela, erran dezakegu, halere, Jesus Jaunak ezarri legea dela, gehigarri gisa bederen.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 127. orr.

2 honelaxeko izlag

Honelaxeko galde zentzugabeak eginez segitzen dute antsika.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 119. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta honelaxe (19); honelaxe dio (9); honelaxe esan (12)


honenbertze ik honenbeste.

honenbeste (orobat honenbertze) 1 zenbatz honelako kopuruan.

Ikasgai bakoitzari honenbeste eskola ordu dagozkio.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 96. orr.

-Bedeinkatua izan dadila, honenbeste mesede egin didan Jaungoiko ahaltsua.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 201. orr.

Badakigu badela jendea, ehuneko honenbeste biztanle, [...] euskaraz hitz egiteko, normal gainera, gai dena.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 28. orr.

Honenbeste elementuk osatutako koalizio batek.  Berria - Mundua   2004-08-15

Honenbeste urteren buruan.  Berria - Euskal Herria   2006-02-17

· Gorputza deitzen dugula honenbeste luze, zabal eta sakon den kantitate bat, irudi jakin batek mugatua.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 59. orr.

2 (dagokion izena gabe, mugagabean)

Nola aldatu ote naiz honenbeste? Bisitari hauek honenbeste gastatu badute jatetxeetan.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 182. orr.

Honenbeste ordainduz hilabetero, segurtatuko zaio umeari aukera goi mailako ikasketak egiteko, garaia etortzen zaionean.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 229. orr.

Herri askotan hazkunde gelditua zegoen (honenbeste hil, beste horrenbeste jaio).  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 128. orr.

Honenbesterekin kito geratuko gara.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 392. orr.

Bezeroei honenbestetan eskaintzeko.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 107. orr.

Eta urtero honenbeste gibelera itzuli behar, gostaia gosta, interesak gainera.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 100. orr.

· Jauregi horretatik iragaitean, ordaintzen zuten honenbeste bat. ik honenbesteko.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 34. orr.

3 honenbestean

Pedrok galdetu zion: -esadazu, honenbestean saldu al zenuten soroa? -bai, horrenbestean -erantzun zuen hark.  Elizen arteko biblia   Eg 5,8

4 honenbesteko izlag ik honenbesteko.

Garbi ager dadin, honenbesteko indarra Jainkoarengandik datorrela eta ez guregandik.  Elizen arteko biblia   2 Ko 4,7

-Mandatari horrek ezin izan ziguk honenbesteko aldea kendu -zioen pendjabaschiak-, eta, bestalde, erabat ezinezkoa duk Barabako bideaz kanpo ibiltzea.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 231. orr.

5 honebesteraino

Honenbesteraino balio izan dute hitzek.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 191. orr.

Honenbertzeraino behar ote dut dama arras agurgarri bat atsekabetu!  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 503. orr.

Dumbledorek esan eustanean arazoak egon zeitekezala zuregana iristeko, ez neban uste izan honenbesterainokoak izango ziranik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 53. orr.

6 honenbestez

Hara bada, honenbestez nahikoa eta gehiegi dakigu gai honetaz, ene ustez.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 143. orr.

Nire kontakizunaren punturik zailenera iritsia naiz honenbestez.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 90. orr.

Adimen hutsaren erabilera, beraz, dialektikoa litzateke honenbestez. Eta honenbestez, alde batera egin zuten ezkutari biok handik. Eta, honenbestez, amaitu dut azaldu nahi nituen Poztasunezko eta Tristurazko afektuekin.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 132. orr.

Ate guztiak ongi itxi arte ez du metroak martxa hartzen, eta honenbestez, berandu eta korrika datozenek beso bat ate mekanikoen xaflen artera sartuz trabatu ohi dute atea, gero osorik zabaldu eta barrura sartzeko.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 145. orr.

7 beste honenbeste

Niri behintzat, horra, zaldun ibiltariak, herio-suharrean eta beldurgarri, jo eta ke ari direla entzuten dudanean, beste honenbeste egiteko gogoa berotzen zait.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 75. orr.

Beste honenbeste gertatu zitzaion berez hain animalia hezigaitza den untxikume batekin ere.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 220. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

beste honenbeste (4); eta honenbeste (5); honenbeste bat (4)


honenbesteko iz honelako kopurua. ik honenbeste 4.

Honenbesteko bat atxikitzen zuen, zerbitzuaren ordain.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 127. orr.

Euskaraz bizitze hori, ehuneko honenbesteko handi batean, D ereduko bizimodu bat aukeratzea da.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 86. orr.

Atalak hartzen baitira kontuan (irakasleak, AZPkoak, ikasleak), eta atal bakoitzari honenbestekoa egotzi, berdin delarik atal bakoitzean zenbatek ematen duten boza.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 230. orr.


honeski adlag zintzoki.

Hartzen dituztea debekatuak diren gauza batzu edo oraidanik ezin zilatuak edo garbiki eta honeski jokatzen dira.  Herria   2003-07-31


honest izond zintzoa.

Beraien arteko honestenaren alderako.  Berria - Kultura   2004-03-02


honetaratu, honetara(tu), honetaratzen da ad honetara etorri.

Kristinarekin ere honetaratzen ote zen, horra egiazki galdegin nahi niona.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 242. orr.

· Are, txosten hau, premia zela-ta, oraintxe bertan idaztera honetaratua, ez dut egiterik izan, nire hasierako asmoa zen bezala, hango herri-literaturaren azterketa.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 139. orr.

Jaulirren erdiak lizentziatuak dira eta langabeziak dauzka honetaratuak.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 231. orr.


honezkero adlag hitz egiten den mementurako, dagokion aditzak adierazten duena gertatu bide edo uste dela jakinarazten duen adizlaguna. ik dagoeneko.

Fusilatze-pelotoia gosaltzen arituko da honezkero, tea zurrupaka edaten.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 174. orr.

Mundu guztiaren eskuetan egongo da honezkero.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 85. orr.

Batek baino gehiagok galdetuko zuen honezkero ea zer egiten dudan nik irakasle batekin.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 99. orr.

-Bai, honezkero hasiak izango dira.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 77. orr.

Honezkero zerbait jakingo dute igual...  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 155. orr.

Bueno, honezkero harrapatuko zuten koioteek -esan zuen egunkariko tipoak-.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 130. orr.

-Lubisen eta bien artean honezkero garbitu ditek.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 310. orr.

-Ez zekiat ba, David. -Honezkero elkar ezagutzen duzue, ezta?  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 203. orr.

Ez zirudien kontseilu eske; honezkero aspaldi jakin behar zuen, negozio hau edo hura aise abiarazteko [...] zein leihatilatan egin behar zuen kax-kax.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 144. orr.

Zerua irabazita daukazu honezkero.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 181. orr.

Agian, honezkero etxean izango zen.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 76. orr.

Garai batean, David sutan egongo zen honezkero.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 60. orr.

Pistola bat ukan balu, honezkero hilik zeuden, bera eta Lucy, biak.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 133. orr.

Elur-ekaitzarengatik atzeratu ez bagina iparraldeko bazter horietan, honezkero lurreratuak ginen Mexico-Cityn.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 22. orr.

Luzamendutan ibili ez bagina, honezkero bueltan ginen bigarren aldiz!  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 121. orr.

-Zuengatik ez balitz, honezkero hilda nengoke.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 155. orr.

Hainbeste luzatu ez bagina, honezkero egina genukeen birritan ere joan-etorria.  Elizen arteko biblia   Has 43,10

Honezkero hemen behar zuen.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 31. orr.

Bai, hemen behean behar zuen honezkero...  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 128. orr.

Baldin eta non edo non lokartu bazen, ziur asko, iratzarrita behar zuen honezkero.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 81. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baina honezkero (20); baina honezkero ez (4); behar du honezkero (3); beharko nuke honezkero (3); bestela honezkero (3); da honezkero (25); dago honezkero (4); dira honezkero (12); ditu honezkero (6); du honezkero (16); duela honezkero (4); duk honezkero (5); dut honezkero (6); duzu honezkero (6); egongo da honezkero (4); egongo dira honezkero (4); egongo zara honezkero (4); esango zizun honezkero (3); eta honezkero (27); eta honezkero ez (7); ez da honezkero (4)

honezkero berdintsu (3); honezkero berdintsu izango (3); honezkero bere (3); honezkero beste (4); honezkero eta (4); honezkero etxean (3); honezkero ez (34); honezkero ez da (4); honezkero ez du (5); honezkero ezin (5); honezkero hemen (4); honezkero hilda (5); honezkero jakin (3); honezkero jakingo (6); honezkero ohartuko (4); honezkero ohartuko zinen (3); honezkero ohituta (4); honezkero ohituta egon (4); honezkero zerbait (3)

izango da honezkero (3); izango dira honezkero (3); izango zen honezkero (3); nuke honezkero (4); uste honezkero (3); zara honezkero (5); zen honezkero (11); zizun honezkero (3); zuen honezkero (9); zuten honezkero (3)


hontz (orobat hontza g.er. eta huntz g.er.) 1 iz burua zabala eta begiak handiak eta aurrerantz begiratzen dutenak dituzten gau hegazti harrapari butzuei ematen zaien izena.

Gehienek inoiz ez zuten hontzik ikusi, ezta gauez ere.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 9. orr.

Hontzak balira bezala, geldi-geldirik hitz egiten dute, eskuak higitu gabe, inongo keinurik egin gabe.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 182. orr.

Hontzak arratoiari bezala behatzen nion nik.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 48. orr.

Gero hontz bat sartu zen, usoak hil, bera gelditu zen.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 157. orr.

Bai eta aztore harrapariak, oiloen etsai beldurgarriak diren zapelaitzak, hontza gautarrak eta mozolo isilak ere.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 22. orr.

Suedian birusak jotako hontza agertu dela esan zuten bertako osasun agintariek.  Berria - Gaiak   2006-03-15

Hontzak, gutxienez hirurehun bat zeuden, eztiki uluka; hontz gris handietatik scops txiki-txikietaraino.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 227. orr.

Harryk putz egin zion: hotsak hontzaren uluaren antz pixka bat zeukan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 180. orr.

Hontzek ulu egiten zioten elkarri.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 88. orr.

Huntzaren hurrubia oihanetik altxatu zen, perla guritan, eta denetan barreiatu.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 16. orr.

Hontzak uluka ari ziren, katuak miauka.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 74. orr.

Huntzaren gorotza zirudien mordoxka ilun baten antzeko zerbait.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 120. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hontz taldeak... izar uxoak...; tira, ez dira erabat ergelak; nahitaez sumatu behar zerbait.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 15. orr.

Izango al dugu beste hontz-zaparradarik gaur gauean, Jim?".  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 11. orr.

Hontz luma ileetan zintzilik bazebilkidan jadanik.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 117. orr.

Hogei minutu geroago, Eeylops Hontz-gune Nagusitik irten ziren. xigorki-zati bat lortzen zuen, eskolako beste hontzekin batera, hontz-tegira lotara joan aurretik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 77. orr.

Hontz bidezko posta.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 7. orr.

Hontz-posta berriro.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 336. orr.

Ai zer hontza aurpegia edukiko dudan!  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 117. orr.

Ernieren hontz-aurpegiak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 40. orr.

3 apo hontz

Urtarriletik zikoinak, belatzak eta apo-hontzak jaso dituzte batez ere.  Berria - Euskal Herria   2004-08-20

4 elur hontz

Harryk kaiola handi bat zeraman elur-hontz eder batekin, burua hego azpian sartuta seko lo zegoena.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 77. orr.

Haietako bat, elur-hontz handi emea, bere Hedwig zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 11. orr.

5 gau hontz

Gau hontz mutuak bezalakoak ziren.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 248. orr.

Hontza-zuria basamortuan bezala nago, gau-hontza hiri-hondakinen artean bezala.  Elizen arteko biblia   Sal 102,7

6 hontz zuri (orobat hontzuri eta hontza-zuri) iz hontz mota (Stryx flammea edo Tyto alba).

Saiak eta hontz zuriak eta txikiak dira gehien jaso diren animaliak.  Berria - Euskal Herria   2004-08-20

Hontz zuri batek amonaren pakete txiki bat ekarri zion Nevilleri.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 132. orr.

Ostruka, hontzuria, kaioa, mota guztietako belatzak.  Elizen arteko biblia   Dt 14,15

Hontza-zuria basamortuan bezala nago, gau-hontza hiri-hondakinen artean bezala.  Elizen arteko biblia   Sal 102,7


hontzuri ik hontz 6.

hooligan iz gazte bandalikoa, eskuarki futbol talde baten jarraitzailea.

Lehenengoa, hintxa bat naizela, edo orain esaten duten bezala, hooligan bat.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 81. orr.

Faxistek eta hooligan buruberoek.  Berria - Kultura   2004-11-28

Hooligan taldea zela konprenitu nuen ikaraz.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 88. orr.

Jasoko ote dute polizia portugaldarren eskutik alemaniarrek zein holandarrek hartu zuten egurra? ez dituzte emango ez [...] Porton talde bateko hooligan erradikalek bakarrik banatu zuten egurra: poliziek.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 57. orr.


hopalanda iz batez ere unibertsitate ikasleek erabiltzen zuten jantzi handi eta arranditsua.

Erbinude zuriz apaindutako kapa edota harri bitxiz jositako jipoi eta hopalanda guzti haien atzean ezkutatutako gorputzak [...] ezin zirela imajinatu guztiz garbi baino, antzinako atletak edo jainkosak bezain akatsik gabeak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 168. orr.

Bere pertsonaia nik ezagutu nuen egunean Cortazarrek zeukan berokia bezalakoa zen hopalanda beltz luzean bildurik ibiltzen zen.  Berria - Kultura   2004-03-10


hor1 erak (ikus beheko konbinatorian hor erakuslearen agerraldi maizkoenak)
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 11 aldiz agertzen direnak)

ari dira hor (11); ari haiz hor (9); arriskua hor (11); arte hor (10); ba hor (9); bada hor (103); badago hor (11); badela hor (25); badira hor (43); badu hor (11); badugu hor (10); bai hor (9); baina hor (180); baina hor dago (20); baina hor ere (24); baina hor ez (14); bainan hor (48); bainan hor ere (12); baita hor (31); baita hor gaindi (9); baitira hor (13); bat dago hor (11); bat dugu hor (12); bat hor (55); batean hor (10); batzu hor (11); batzuk hor (12); bazen hor (17); baziren hor (10); begira hor (9); beharrik hor (20); bera hor (19); beraz hor (15); berriz hor (11); beti hor (112); beti hor da (10); bezala hor (11); da eta hor (27); da hor (348); da hor amaitzen (13); da hor ere (11); da hor gaindi (22); dabil hor (23); dago hor (92); dagoela hor (11); daude hor (20); dela hor (53); delarik hor (9); den hor (23); dena hor (13); denak hor (18); diote hor (9); dira hor (192); dira hor gaindi (13); direla hor (19); diren hor (9); ditu hor (22); ditugu hor (18); dituzte hor (18); du hor (99); duela hor (14); dugu hor (48); duk hor (27); dut hor (30); dute hor (72); dute hor gaindi (11); dutela hor (11); duzu hor (27); duzue hor (14)

edo hor (31); egon hor (14); emaitza hor (11); emaitzak hor (11); emak hor (65); emak hor eko (24); ere beti hor (14); ere hor (484); ere hor berean (11); ere hor da (12); ere hor dago (68); ere hor daude (30); ere hor dira (13); ere hor izanen (27); ere hor zen (16); ere hor ziren (26); eta hor (1161); eta hor amaitu (10); eta hor berean (13); eta hor da (11); eta hor dago (36); eta hor daude (19); eta hor doa (9); eta hor dugu (12); eta hor egon (16); eta hor ere (52); eta hor ez (21); eta hor gaindi (80); eta hor hasi (26); eta hor hasten (11); eta hor ikusten (11); eta hor konpon (19); eta hor sartzen (9); eta horra hor (29); eta orain hor (9); ez da hor (63); ez dago hor (17); ez dela hor (15); ez dira hor (16); ez hor (18); ez zen hor (28); ez ziren hor (10); gara hor (11); gehiago hor (10); geldi hor (33); gero hor (24); ginuen hor (13); gu hor (11); guziak hor (9); haatik hor (13); hadi hor (14); haiz hor (14); hara hor (97)

hor ageri (37); hor ageri da (21); hor agertu (23); hor agertuko (14); hor agertzen (27); hor aipatzen (10); hor al (41); hor al dago (9); hor al zaude (9); hor amaitu (37); hor amaitu zen (15); hor amaitzen (27); hor argi (9); hor ari (42); hor ariko (18); hor atzean (28); hor aurkitu (11); hor aurkituko (22); hor aurkitzen (31); hor aurrean (28); hor azaltzen (12); hor bada (19); hor badago (15); hor badira (10); hor bai (27); hor baita (23); hor baitira (10); hor baitzen (20); hor baitziren (10); hor bakarrik (12); hor barna (11); hor barnean (9); hor barrena (29); hor barruan (63); hor behar (12); hor beharrak (10); hor behean (64); hor beraz (10); hor bere (32); hor berean (261); hor berean eta (10); hor bereko (12); hor beren (16); hor berriz (11); hor bertan (29); hor beste (25); hor bi (36); hor bildu (31); hor bilduak (11); hor bizi (52); hor bukatu (22); hor bukatu zen (9); hor bukatzen (34); hor da (169); hor dabil (24); hor dabiltza (15); hor dago (580); hor dago beti (11); hor dago eta (15); hor dago gakoa (16); hor dago koska (13); hor dago koxka (16); hor dago oraindik (9); hor dagoela (47); hor dagoelako (10); hor dagoen (24); hor dator (36); hor datoz (12); hor daude (280); hor daudela (23); hor dauden (13); hor dauka (12); hor daukagu (19); hor daukat (11); hor dauzkagu (14); hor dela (28); hor den (10); hor dena (10); hor dira (170); hor dira ere (22); hor direla (19); hor diren (11); hor ditu (14); hor ditugu (97); hor ditut (14); hor dituzte (11); hor dituzu (16); hor doa (30); hor du (38); hor dugu (158); hor dugula (20); hor dut (14); hor dute (37); hor duzu (54)

hor egin (26); hor eginen (9); hor egiten (27); hor egon (95); hor egon behar (12); hor egon da (9); hor egon daiteke (9); hor egon zen (9); hor egonen (11); hor egongo (38); hor egongo da (15); hor egotea (19); hor egoteko (11); hor egoten (11); hor eko (24); hor eman (9); hor entzunen (9); hor entzuten (16); hor erabaki (10); hor ere (470); hor ere ez (14); hor eserita (11); hor eta (58); hor euskal (11); hor ez (176); hor ez da (21); hor ez dago (32); hor ezin (15); hor gaindi (399); hor gaindi ere (11); hor gaindi eta (15); hor galdu (20); hor gaude (13); hor gelditu (25); hor gelditzen (15); hor geratu (20); hor geratuko (10); hor geratzen (16); hor geratzen da (9); hor ginituen (27); hor ginuen (27); hor gira (16); hor goian (100); hor goiko (23); hor gure (26); hor haatik (16); hor hasi (53); hor hasi zen (15); hor hasiko (10); hor hasten (28); hor hasten da (11); hor hemen (16); hor hemenka (11)

hor ibili (15); hor ibiliko (16); hor ibiltzen (16); hor ikasi (10); hor ikus (20); hor ikusi (38); hor ikusiko (25); hor ikusten (91); hor ikusten da (24); hor ikusten dugu (11); hor inguruan (11); hor izaiten (9); hor izan (55); hor izan da (12); hor izanen (235); hor izanen da (54); hor izanen dira (74); hor izanen ditugu (18); hor izanen dugu (12); hor izango (34); hor jakin (12); hor jarraitzen (30); hor jarraitzen du (12); hor jarri (12); hor jartzen (10); hor jende (9); hor joan (13); hor kanpoan (57); hor kausituko (13); hor kausitzen (20); hor kokatzen (22); hor konpon (96); hor lan (12); hor lanean (15); hor nire (10); hor non (37); hor nonbait (184); hor nunbait (53); hor parte (13); hor pasatzen (9); hor sartu (16); hor sartuko (10); hor sartzen (25); hor segitzen (12); hor sortu (14); hor sortzen (15); hor tartean (11); hor utzi (9); hor uzten (11); hor zagok (17); hor zagon (15); hor zaude (24); hor zauden (10); hor zegoela (21); hor zegoen (59); hor zegok (9); hor zehar (40); hor zela (13); hor zen (85); hor zer (26); hor zerbait (16); hor zeuden (52); hor zirela (15); hor zirelarik (12); hor ziren (227); hor ziren ere (27); hor zirenak (9); hor zituen (12); hor zituzten (10); hor zuen (22); hor zure (10); hor zuten (20)

hori hor (46); hori hor dago (11); horiek hor (20); horra hor (432); ikusten hor (9); izan da hor (11); izan dira hor (10); izanen da hor (15); izanen dira hor (13); jadanik hor (12); laster hor (10); naiz hor (10); ni hor (11); nik hor (10); nonbait hor (21); nor da hor (14); nor dabil hor (14); nuen hor (12); orai hor (11); orain hor (18); oraindik hor (33); oraino hor (18); parisen eta hor (9); zara hor (16); zaude hor (13); zela hor (20); zen hor (60); zeren hor (18); ziren hor (41); zu hor (17); zuela hor (9); zuen hor (28); zuten hor (17)

eta horko (38); horko hori (21)


hor2 iz txakurra.

Horak somatzen du ilunabarra, / artalde nagiak utzi du landa.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 93. orr.

-Jakes, nun tuk horak, ez tiat senditzen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 24. orr.

Horra hor haren zoria!  Elizen arteko biblia   Jb 8,19

Horarekin (zakurrarekin) datzana, jaikiten da kukusoekin.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 168. orr.


horail 1 izond ileaz mintzatuz, hori argiaren kolorekoa dena. ik hori 10.

Adatsa horaila, begi handiak eta gorri biziz margotutako ezpain mamitsuak zituen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 22. orr.

Aurpegira erortzen zaion adats horail leuna.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 251. orr.

Ile-xerlo horailak ageri zitzaizkion bere kapelu oktogonalaren azpitik.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 159. orr.

Gaztaina kolorearen eta horailaren artean zalantzan diren ile-adats motel horietako bat.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 48. orr.

Ile horaileko mutil bat.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 158. orr.

Nork aipatzen du Alkibiada? non dago? bilo horailekilako ene maitetto polita.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 147. orr.

Aurpegia zintzilikaria zuen, ardo-kolore ilunekoa, eta horailak bekainak eta bibotea.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 125. orr.

Eta ez-dakit-zer esan nion uluka gazte kalpar-horail izerditu hari.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 76. orr.

• 2 izond/iz ile horaila duena.

Annie Parmentier, esan dudanez, emakume horaila da, begi-urdina, alsaziar petoa.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 239. orr.

Hazel Morse emakume ilehori bikaina zen, gizaseme askori mihia klaskarazten dioten horietakoa, eta "horail" hitza esanez bat burua maltzurki astinarazten.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 147. orr.

Berrogei urteko emakume horail puska zen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 157. orr.

Nerabe horail batek.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 153. orr.

Bere talaiatik ile luzeko buru horail bat nabaritu zuen jendetzaren erdian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 52. orr.

Gazteak ur gezatako arraina saltzen zuen eta Murilloren ama birjina baten antza zuen, horail-horaila, bere zamo eta aingiren artean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 40. orr.

-Zu, bai, horail liluragarria, zu! -esan ohi zion-.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 159. orr.

• 3 izond horixka.

Zetazko atorra horailaren papoko sakelatik Visa txartela atereaz.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 119. orr.

Ostatuan, argi gorriak, eta urdinak, eta horailak, denak josteta ari zitunan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 53. orr.

Argi horail batek, kristaletik isuririk, orbanak hedatzen zituen oihaletan.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 145. orr.

Azal horaileko gizon ile argi bat.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 307. orr.

Leiho bat plazara irekitzen zitzaion eta gainerakoak Bonneval edo Courville alderako ogidi horailetara.  Berria - Kultura   2004-08-21

Halaber ilargiak, gero eta horailago, urrezko txanpon bat dirudiela.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 33. orr.

Igeldoko harri hareatsuez eraikitako etxeen horaila ilunabarrean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 114. orr.

4 ile-horail izond

Nekazari gazte ile-horail bat zen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 276. orr.

Neska ile-horail, sudur-fin, ezpain-zabal hura, nire saihetsean kokorikatu zen .  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 165. orr.

Ile-horaila da, kolore horail arin batekoa, eta baditu ileetan ñabardura azaldu ezinezko batzuk.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 267. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

emakume horail (3); horail bat (6); horail eta (4); horaila da (3); horaila da (3); ile horail (5); ile horaila (5); ile horaila (5)


horaildu, horail(du), horailtzen 1 da/du ad horail bihurtu.

Kaleko argia berealdiko iragarki bat horailtzen ari zen leunki.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 268. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Egun iraganetako andre ederren erretratu horailduak. Herioa leitzen zuen aurpegi horaildu eta gristuetako matela edo kopetetako arroiletan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 260. orr.


horda iz aldra.

Barbaro garaileen hordak, estimatu ezin duten zibilizazio baten hondakinen artean erotuta lasterka dabiltzanak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 154. orr.

Orduan jakingo dugu ederki horda tatariar horiek uxatzen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 420. orr.

Orduan, horda inbaditzaileak lurrazpirantz erretiratu ziren.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 51. orr.


hordago 1 iz musean, tanto guztiak jokatzen diren apustua; apustu hori botatzeko erabiltzen den hitza.

Azken batean, hamarreko batzuk baino ez zenituen galduko hordagoarekin, eta irabaztekotan, ostera, joko guztia zeuretzat.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 82. orr.

2 irud

Beaumontarren hordagoa Estatuari.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 38. orr.

Hainbeste enbido eta hainbeste hordago.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 43. orr.

Eta nik hordago batekin erantzun nahi izan nion.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 193. orr.

Demo taldeak du ekitaldi hori antolatzen, hordago ozen bat botatuz SNCF-ari.  Herria   2003-11-06

Biharko hordagoak huts eginez gero, Gobernuan bertan dituen aurkariak bota eta laboristak exekutiboan sartzen saia daiteke Sharon.  Berria - Mundua   2004-05-29

Inbido bota baino lehen ukan dute hordago.  Herria   2003-01-21

3 hordago(a) bota hordago jo.

Gerta zekizkiokeen joko guziak pasatu zitzaizkion eskuetatik hiru errege eta parekoek hordago botatzen handian, dobleak bi errege eta bi astorekin, hogeita hamaika eskutik medeekin...  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 69. orr.

Karrikak ez du manatzen, bainan hor dago jendea karriketan hordagoa botatuz.  Herria   2003-05-29

Bururatu zitzaiola Annie Parmentier-i aitatasuna aldarrikatzeko hordagoa botatzea.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 243. orr.

4 hordago jo

Gomez-Marchantek handira hordago jo du, eta mahai gainean lau errege erakutsita, irabazi egin du.  Berria - Kirola   2006-04-09

Euskara heriotzara kondenatzen dutenei gurekin batera hordago jotzera gonbidatzen ditugu.  Berria - Euskal Herria   2004-01-08

Gaurko teologo muslariari jakineko kartak, ongi nahasi gabeak badaezpada ere, jartzen dizkio beti munduak eskura, eta handian paso eman eta ttikitik jotzen du hordago, eta ttikian ez dio inork irabazten.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 66. orr.

· Enbidoari hordagoa joz, aurrera egitea erabaki dute hogeita hamazazpi gizonek aho batez.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 33. orr.

5 hordago ustel

Poliziaren esku uzteko mehatxua hordago ustel bat zela, traketsa eta antzerik gabekoa.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 243. orr.

Metxak ere jakin behar zuen noski ez genuela adorerik hartarako, hordago ustela ari zen jotzen.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 266. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

beti hordago (6); hordago bat (4); hordago eta (3); txikira beti hordago (5)


hordagoka adlag hordago joaz.

Egon beti baitaude argudioak bidegabekeriaren aurka aritzeko, hordagoka jokatzeko.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 16. orr.

Argi zegoen neska hordagoka ari zela, azken egunetako adar-jotzeek utzitako sumindura berdindu nahirik-edo.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 136. orr.

Mayor Orejak bere parioa ez irabazi, Ibarretxe bai irabazitan atera, bisita egin dio lehenak Ajuria-Enerat lehendakariari, ez gehiago hordagoka baina pasoka bakarrik.  Herria   2001-06-07


hordi 1 izond/iz horditurik dagoena. ik mozkor.

Gizon hordia izatea zinez tristea da, eta gure seme-alabon bizitza ere desohorez lohitu dut.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 94. orr.

Amorru hordia eta hordigarria.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 131. orr.

Irainaren jasole behar zuenak barre hordia egin zion kardinalaren esaldiari.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 41. orr.

Mikelen irribarre hordiak ez zeukan berehalakoan jaramon egiteko asmorik.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 118. orr.

Aurpegia makalen hostoak inarrosten dituen haizearen hats hordiari emanda.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 172. orr.

Beha ezazue hordi hori lurrean zabal-zabala eta besteak hor traban!  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 278. orr.

Hordiarena egiten hasi nintzen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 494. orr.

Sugea eta hordia: Etxerat zihoala, mozkor batek kobra aurkitu zuen bide bazterrean.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 163. orr.

Eta ez zaio hordiari bakarrik gertatzen, edo histerikoari, edo izutuari.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 78. orr.

• 2 (predikatu gisa)

Liluraturik zihoan, xarmaturik, zentzuak hordi.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 243. orr.

Hiru taldeetan banatzen zirela ondorioztatu zuen Sebasek, arras hordi orain.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 211. orr.

Erdi hordi zegoen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 577. orr.

• 3 iz horditasuna.

Hori ere alde zuen: barauan eta hordian ezagutzen gintuen gu.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 111. orr.

Zazpi edo bederatzi gizonezko, berorietatik hiru hordiaren hordiz ia erabat baldituak, igogailutik narraska etxeratu behar izan bainituen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 97. orr.

4 hordi lapa arras hordia

Nire sudur gorri puztukote hau eta nire aurpegiko ubeldurak nori legozkioke ez bada ni bezalako hordi-lapa amorragarri bati?  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 100. orr.

5 hordi zerraldo

Horrekin batera antoisin handi bete pontxe atera zion ikasleari; hark zurrutada batez irentsi, eta hordi zerraldo erori zen mahaipean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 23. orr.

6 lo hordi

Begiak irekiarazi nizkion eta lo horditik aharrausika jalgi zen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 154. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta hordi (3); hordi bat (3); hordi batek (4)


hordialdi iz (norbait) horditurik egoten den denbora, horditzen den aldi bakoitza. ik mozkorraldi.

Funtsezkoa dela hitz gordin edo zikinak esatea atseginaren hordialdian.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 148. orr.

Askoz geroago arte ez nintzen konturatu halako hordialdiek ezin iraun dutela.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 182. orr.

Senera etorri ziren noizbait, hordialdi baten ondotik bezala, eta izuturik ikusi zuten zer egin zuten.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 345. orr.

Baina sakrifizioaren hordialdirik batere ez.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 52. orr.


hordiarazi, hordiaraz, hordiarazten du ad horditzera behartu.

Oihuka eman zion ongi etorria emakumeak, bihotza leher zorian gizonak; plazerrak hordiaraziak biak.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 75. orr.


hordigarri izond horditzen duena.

Sagardo huts tanta bat, apartsua eta gozoa, eta ardo gorri hordigarria.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 139. orr.

Ez edan ez ardorik ez edari hordigarririk.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 175. orr.

La Sarriette baratze batean bezala bizi zen han, usain hordigarri haien erdian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 319. orr.

Kolore guztien dotorezia eta usain guztien erakarmen hordigarria.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 270. orr.

Ahalkearen eta fiertasunaren nahaste hordigarri batean bizi naiz.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 256. orr.

Eta gehitu zuen, bekokian behera zetorkion ile kizkur hordigarria atzeratuz: [...].  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 60. orr.


hordigarriro adlag hordiarazteko moduan.

Emakumezko beltzaran hordigarriro ederra.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 80. orr.


hordikeria iz horditzea; eskuarki, horditzen denaren bizioa. ik horditasun; mozkorkeria.

Debeku ziren hordikeria eta jokoak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 217. orr.

Hordikerian eta itsukerian murgilduak.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 340. orr.

Ez jan-edanean eta hordikerian, ez lizunkeria eta neurrigabekerian, ez haserre eta norgehiagokerian.  Elizen arteko biblia   Erm 13,13

Afektu moten artean, Sabelkeria, Hordikeria, Lizunkeria, Zekenkeria eta Handinahia ditugu nabarienak, Maitasunaren edota Desiraren adigaiak baizik ez direnak.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 339. orr.


hordimen iz horditzea.

Kanpamenduetan burrustan isurtzen zen garagardoak hazi hordimenak ez zien bihotzaldea baketzen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 244. orr.


hordiputz izond adkor hordia.

-Hire esanek bost axola niri, hordiputz amorratu hori!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 367. orr.


hordirik 1 adlag horditurik.

Alexandro hordirik zegoela Klitos hil zuenean.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 15. orr.

Barka, o, Jauna; zinez hordirik zaudea?  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 211. orr.

2 lo hordirik

-Lo-hordirik oraino?  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 201. orr.


horditasun 1 iz horditzea; horditurik dagoenaren egoera. ik hordikeria.

Ardorik bizienek eskainitako horditasuna baino sakonagoa izan behar zuen hark sentitututako zorabioa.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 212. orr.

Claudio Rodríguezen "horditasunaren dohaina" inork ez bezala bizi izan eta gero.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 171. orr.

2 irud

Zeinen azkar aldatu zen munduko lizunkeria eta hutsalkerietatik Jainkoaren maitasunezko horditasun handi hartara.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 505. orr.

Luzaroan izan zituzten ezpainak elkarri atxikiak, amodioaren horditasunak harrapatu izan balitu bezala.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 247. orr.

Lehenago egundo dastatu gabeko horditasuna sumatu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 68. orr.

Zuzi gartsu bat zeukan bularraldean sutan, horditasun magiko batek ureztatzen zion arima.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 140. orr.


horditu (ETCn 498 agerraldi), hordi(tu), horditzen 1 da/du ad edari bizi gehiegi hartzeak burua nahasi. ik mozkortu.

18 urterekin hasi omen zen horditzen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 90. orr.

Bidezidor honetatik doazenek ez dute ezer edan behar, hordi litezkeenez.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 117. orr.

Horditzen delako atxilotu dute.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 30. orr.

Koko-ura, ardoa bailitzan, irakiten ari zen eta elefantea horditu egin zen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 168. orr.

Arrunt horditua, ez zekien non eta norekin zegoen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 201. orr.

Bera zegoen hordituena, pausoa ematen hasi eta balantza egiten zuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 111. orr.

2 irud

Doktorearen usain horretaz horditzen zen, mozkorrak ardoaren usainaz horditzen diren bezala.Tekno klubetara joaten ginen frankotan, musikaz eta gainerako ekaiez horditzera. Begiak lausotu zitzaizkidan, adimena horditu eta barrena zorabiatu.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 197. orr.

Abasen hitzak esan ezin ahala ezti egin zitzaizkion eta biak ala biak ere eztitasunak horditu zituen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 144. orr.

Horditurik ditut zentzumen guztiak!  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 92. orr.

Bere artearen ahalaz horditurik, tinkotasunez segitu zuen: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 347. orr.

Eta orain mozkorturik bezala sentitzen zen, edertasunez horditurik.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 12. orr.

Nire entzule marihuanaz erdi hordituek esaten ari nintzenari jarraitzeko ahalegina egiten zuten bitartean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 284. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Marinel hordituen antzo zabuka.  Koldo Izagirre   «Vladimir», 2003 - 52. orr.

Ekintza-gizonen arima hordituetan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 162. orr.

Karkaila gero eta hordituagoak egiten ari ginen, baina tabernako bezeriak ez zigun aparteko jaramonik egiten.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 53. orr.

Erdi aroko fraide gizen hordituenak bezalako gordinkeriak esan eta keinu lizunak eginez.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 83. orr.

· Horditu itxurako gizakote batekin.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 182. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

horditu eta (4)


horditze iz edari bizi gehiegi hartzeak burua nahastea.

Haurrak preso zeuzkaten familia kideek eta presoen sustengatzera bezain horditze on bat atzeman eta neska zenbait "altxatzera" gerturaturiko multzo gotorreko zintzur zabalek mailuka segitzen zuten.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 270. orr.


horditzear adlag horditzeko zorian.

Pentsamenduaren hein hits horretan nengoen, horditzear, aspaldian gurutzatua ez nuen lagun baten bisean bisean aurkitu nintzelarik.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 34. orr.


horiño izond horixka.

Denboran, alemanek holako zerbait pentsatu zuten Juduen kontra, judu guziek behar baitzuten ibili izar horiño bat papoan ezarririk.  Herria   2001-06-07


hori1 erak
1 horiek hola (301 agerraldi, 12 liburu eta 263 artikulutan –gehien-gehienak Herria aldizkarikoak-; ETCn 1.001 agerraldi), horiek horrela.

Ez ditu dretxo guziak jendeak, baditu ere pilotak bereak! horiek hola arras gustagarriak bi gazte hauk.  Herria   2001-06-21

2 horiek horrela (293 agerraldi, 25 liburu eta 218 artikulutan; ETCn 1.939 agerraldi)

Agindu hauek guztiak, Jaunak Moisesi adieraziak eta haren bidez zuei emanak, indarrean daude aldarrikatu zirenetik eta hala egongo dira aurrerantzean ere zuen ondorengo belaunaldi guztientzat; horiek horrela, eman dezagun, oharkabean bete gabe uzten duzuela agindu horietako bat.  Elizen arteko biblia   Zen 15,22-23

3 horregatik ik horregatik.

hori2 1 izond sufrearen, limoiaren, urrearen kolorekoa, ostadarren bigarren kolorea. ik beilegi; laru.

Hortz horiak erakutsiz.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 7. orr.

Telefonistaren ile horia, ahotz ehotuaren kolorekoa.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 201. orr.

Tximeleta hori bat zebilen tabernan itxulanbilka.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 35. orr.

Gelako bazter batean, eguzki lore hori bat ageri zen.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 89. orr.

Ohartxo bat zegoen post-it horian idatzia: [...].  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 52. orr.

Debekatuta dute juduek espaloietan ibiltzea, sei puntako izar horia eraman behar dute bularrean josita.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 15. orr.

Neurri gogorragoak hartu behar zirela besoko horia eramaten ez zutenen kontra.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 10. orr.

Hondartzetan bandera horiak ikustean.  Berria - Euskal Herria   2004-08-27

Txartel horia kendu diete Osasunako Puñali eta Bartzelonako Edmilsoni.  Berria - Kirola   2006-03-17

Lehen maillot horia profesionaletan.  Berria - Kirola   2006-04-05

Nori bururatzen zaio auto hori bat erostea!  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 284. orr.

Alboetan, kopak, bonbila horiak eta berdeak keinuka.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 184. orr.

Eguzkia atera zen, eguzki hori bat, landan zehar zabaldu eta giroa epeltzen zuena.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 138. orr.

Kimono berde eta hori batekin.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 403. orr.

Orga handiak ziren, horiak, lau zaldiz tiratuak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 43. orr.

Arto bizkotxoak, lodiak eta horiak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 242. orr.

Zurbila, baina ez zuria, horia baizik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 259. orr.

Galtzerdi grisak hemen, horiak hor.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 29. orr.

Baina handik laster umetxoa eritasun horiak jo zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 50. orr.

Sukar horiaren kontrako txertoa.  Berria - Harian   2005-08-06

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, izenondoak osatuz)

Bere aurpegia, zimela eta kolore horia, armak oso desberdinak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 79. orr.

Ondoko andrearekin hizketan hasten zen, langileren baten emazte azal-horiarekin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 313. orr.

Orpo luzeko bota larru-horiak oinetan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 230. orr.

Larru-horiak diren gizon-emakumeen ongia.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 36. orr.

Luzea, liraina, bilo horia.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 84. orr.

Zozoa baino pixka bat handiago, moko-horia, buru-arrea.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 151. orr.

· Erdi etzanda jarri zen eserlekuan, gora begira, toldo zuri-horiari.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 310. orr.

Bandera beltz-horiak astintzen zituztela.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 75. orr.

Maltako bandera zuri-gorriarekin batera Europako urdin-horia ere bere egingo dute valletarrek.  Berria - Mundua   2004-04-20

3 kazetaritzaz eta kidekoez mintzatuz, eskandaluzkoa.

Prentsa horiaren eta diktadura faxisten sorrerak argitzen duen bezala.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 433. orr.

Hemen agertzen da kazetaritza horia, Beizamako jendea nola bizi den eta baserritarren arteko harremanak edo amodio kontuak ere aireratuko dituena.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 287. orr.

• 4 izond/iz arraza azal-horikoa dena.

Moroak, beltzak, horiak (ekialdekoak), larrugorriak (indioak).  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 57. orr.

• 5 iz kolore horia.

Hasieran horia gorri bihurtu eta gero.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 132. orr.

Horiari, adibidez, arrosa esaten zion, baina bazekien bananaren kolore berekoa zela.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 134. orr.

Esnez moteldutako arrosez, horian itotako berdeez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 49. orr.

Arrosak, horiak edo pistatxa bezain berdeak ziren gehienik nabari ziren koloreak.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 110. orr.

Paisaia ere aldatuz doa: horiak berdeari egiten dio leku, lauak aldapari.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 157. orr.

Jaregin zutenerako, agortua zeukan urdina eta aurreratua zegoen horian.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 242. orr.

Zentauro bat zegoen bere aurrean [...]; ile hori argia zeukan, gorputza nabarra, eta zurda eta isatsa zuriak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 232. orr.

Beste batzuk, izokin-kolorekoak; eta beste batzuk, berriz, hori ilunak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 29. orr.

Horiaren gaineko gorri horrek barrenak nahasi zizkidan.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 133. orr.

Txartel gorria atera zioten lehenengoari larunbatean, eta bosgarren horia atera zioten bigarrenari partida berean.  Berria - Kirola   2006-03-28

6 gorri-hori

Bere ile gorri-horiaren erroetaraino.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 171. orr.

Izar gorri-horia zuen marrekiko uniformea jantzarazi zieten.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 251. orr.

Balkoietan eta leihoetan zintzilikatutako bandera gorri-horiak.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 229. orr.

Karlisten etxeetako balkoi leihoetan bandera gorri-horiak agertu ziren.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 79. orr.

7 hori-hori

Katedral ondoko argiek uhertu egiten zinaten adatsa, hori-horia gaueko haizeak kilimatua.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 175. orr.

Fermin atzeragotik dator, gauza hori-hori bat duen edalontzia eskuetan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 333. orr.

Behazun hori-horia botatzen nuen goragale bortitzetan.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 75. orr.

· Han behean hori-hori, urrearen itxurako zerbait ikusi zuten.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 113. orr.

8 hori-kolore izond

Gela apain eta hori-kolore batean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 82. orr.

Haietariko batek, ezpain zuri eta zimel artean zuen zigarretari putz eta putz, hondoratutako begi hori-koloreekin so egin zidan.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 114. orr.

· Hori kolorez itzuliko ote dira Euskal Herrira?  Berria - Kirola   2004-06-29

· Dena sufre-hori koloreko txoriz bor-bor.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 51. orr.

9 hori koloreko izlag

Jauregiko marmol hori-koloreko paretak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 84. orr.

Hori koloreko oihal iletsu bat erosi didate.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 123. orr.

Hori koloreko argitik kendu da.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 89. orr.

Mouseren marrazki laranja eta hori koloreko batekin, zeran erosiak...  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 67. orr.

10 ile-hori izond lea hori argiaren kolorekoa duena. ik horail.

Taibele txikia eta ile-horia zen, begi urdinak zituen eta aurpegi biribila.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 17. orr.

Ilda polita zen, segaila, ile-horia.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 153. orr.

Matias, Lidia eta Tatiana... Tatiana ile-horia batez ere.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 61. orr.

Zer, politak al ziren Fiumeko neskak? -galdetu zien ile-horiak.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 58. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

argi horia (3); baloi horia (4); bat horia (4); besoko horia (4); bigarren txartel horia (13); bilo horia (3); bosgarren txartel horia (17); edo horia (3); enperadore horia (5); eta horia (7); eta ile horia (5); eta izar horia (3); gorri horia (4); hori horia (4); horia atera (10); horia atera zioten (5); horia berreskuratu (3); horia da (7); horia du (3); horia edo (3); horia erakutsi (3); horia ere (5); horia eta (31); horia eta bestea (3); horia ikusi (16); horia ikusi zuen (10); horia izan (3); horia jantzi (9); horia jantzita (4); horia janzteko (3); horia kendu (8); horia soinean (4); horia zen (12); horia zeraman (5); horia zuen (11); ibai horia (3); ile horia (44); ile horia eta (7); ile horia zen (4); ile horia zuen (3); izar horia (20); jauntzi horia (5); kolore horia (8); lur horia (3); maillot horia (45); maillot horia jantzi (8); maillot horia jantzita (3); maillot horia janzteko (3); maillot horia soinean (4); sukar horia (5); txartel horia (65); txartel horia atera (9); txartel horia erakutsi (3); txartel horia ikusi (13); txartel horia kendu (8); xingola horia (3)

argi horiak (7); bandera gorri horiak (4); begi horiak (9); enperadore horiak (14); eta horiak (8); gorri horiak (5); horiak alaveseko (4); horiak athleticeko (8); horiak bartzelonako (3); horiak deportivoko (3); horiak ere (5); horiak eta (22); horiak eta berdeak (3); horiak jo (3); horiak real (3); horiak realeko (4); horiak vila (3); horiak zirela (3); horiak ziren (3); horiak zituen (5); ile horiak (14); indiar horiak (9); izar horiak (7); kolore horiak (5); lore horiak (4); maillot horiak (3); neska ile horiak (3); txartel horiak (111); txartel horiak alaveseko (4); txartel horiak athleticeko (8); txartel horiak bartzelonako (3); txartel horiak deportivoko (3); txartel horiak real (3); txartel horiak realeko (4); txartel horiak vila (3); xerlo horiak (3)

baloi horiarekin (3); enperadore horiaren (15); enperadore horiari (4); eta horian (4); horian idatzia (3); horiaren aurka (3); horiaren azpian (3); horiaren gainean (5); ibai horiaren (4); ile horiaren (3); maillot horiarekin (4); maillot horiari (3); paper horian (4)

argi horitan (3)


horidun izond horikoa.

Estropezu eginik, Veneziako Alba txano horiduna jo eta haren gainera erori zen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 76. orr.

Udako soineko zuri tanta horidun bat iltze batean zegoen zintzilik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 167. orr.

2 izlag horiko.

Su horidun sugarra [=su horiko sugarra].  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 14. orr.

Zerrenda horidun arkatz horia.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 474. orr.

Elastiko horidun neskato bat dator.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 165. orr.


horikaildu izond horail bihurtu, horitu.

Aurrez aurre orria galtzen duten arboladiak dauzkat, udazkenean euren orri horikailduen dotoretasuna oparitzen didatenak.  Herria   2001-09-06

Zuhaitzetako osto horikailduak. Ireki eta, erdian oraindik zurixka zantzuak dituzten orriok horikailduak dituzte ertzak.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 90. orr.


horikara (8 agerraldi, 5 liburu eta artikulu 1ean; ETCn 25 agerraldi]) izond horixka.

Aurpegi zurixka zuen, begi irtenak, ilea liso eta horikara, berez beltzarana izan arren.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 18. orr.

Lurra batzuetan horikara da eta beste batzuetan berde iluna.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 269. orr.

Pareta horikara zikinetan itsatsita.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 9. orr.

Zeharkako argi motelek haren etxea itzal horikarez betetzen zuten.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 116. orr.

Zerbitzariak batetik bestera zebiltzan garagardo gorriz, beltzez, eta horikaraz mahaiak hornitzen.  Berria - Kultura   2006-04-02

Haren soinekoari eta kolore horikaraz tindatuta zuen ileari lurrin-laino melenga zerien.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 76. orr.


horimin iz hori bizia.

Gibelondo hortatik beste mila kolore ere zabaltzen dira gorputzera: laru, larumina, horimina, minhoria [...].  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 21. orr.


horiska ik horixka.

horitasun iz horia denaren nolakotasuna.

Olio-lanparak eragindako horitasun hartan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 68. orr.

Gasaren horitasunaren pean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 25. orr.

Ile-adatsaren horitasuna, ikusi baino gehiago, asmatu egingo omen zuen ikusleak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 44. orr.

Hatzetan ageri zuen nikotinaren horitasunak ematen zion aire zaharkitu hura.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 428. orr.

Ilargiaren borobilaren horitasun bizi-bizia.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 40. orr.

Gristasunak horitasun ikaratiaz ekia deitzen zuela, oteak lili ziren eiki.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 120. orr.


horitu (ETCn 540 agerraldi), hori(tu), horitzen da/du ad 1 hori-kolore bihurtu.

Umeek ziotenez horregatik horitu zitzaion bizarra.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 44. orr.

Tabakoak hortzak horitzen dituela.  Berria - Gaiak   2004-02-01

Paisaia horitzen den heinean bizkorrago doa Florenen gogoa.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 25. orr.

Haren begitartea horitzen hasia zen irakaskuntzaren ernegazio ankerren kariaz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 69. orr.

Horma behiala zuriak aspaldi horitzen hasiak.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 20. orr.

Bide bazterreko belar erre horitzen hasiak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 197. orr.

-Zuek gorriak bazarete, ederki horituko zaituztete horiek!  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 70. orr.

Jaso begiak eta ikusi gari-soroak, uztarako horituak.  Elizen arteko biblia   Jn 4,35

Lecœur andrea mindurik gelditu zen, begiak suminez horituak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 222. orr.

Aurpegi meharra; bibote-lakain mehe-mehe horietakoa, tabakoak horitua. Behatz lodi eta tabakoak horitu bat zen.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 156. orr.

Hemen, seinalatzen dio nikotinaz horitutako aitaren hatzak.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 53. orr.

Argazki zahar aspaldi horitutako batetik aterea zirudien gizon hura...  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 49. orr.

"Itsasertzean", dio Petrusek, eta irribarre egiten du, horitutako hortzak erakutsiz.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 201. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Beste ezertarako balio ez duela, hosto horitu bat bezala.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 169. orr.

Gelako atean fotokopia horitu bat zegoen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 105. orr.

Hortzak horituak ditu.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 20. orr.

Plazari begira ez baina etxeko taula horituaren aitzinean banengo bezain garbi.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 98. orr.

Ipurdi horituko te-kikara bat.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 248. orr.

· Amak erregalatutako izara zuri-horituen gainean.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 52. orr.

3 horitzenago

Halakoetan iduri zuen biboteari erantsitako zuri kolorea irribarrearen indarrez istanteko kendu eta geroz eta horitzenago zitzaiola.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 11. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

horitu bat (6)


horitze iz hori-kolore bihurtzea.

Gustuko espektakulua bihurtu zitzaidan landareen hostoen horitze-prozesua jarraitzea.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 46. orr.


horixka (163 agerraldi, 70 liburu eta 5 artikulutan; ETCn 72 agerraldi) 1 izond horiaren antzekoa, horirantz jotzen duena. ik horixta; horizta; horikara.

Snapek agerian zituen bere hortz-hagin horixkak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 232. orr.

Lau eguneko bizar horixkaren atzean.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 15. orr.

Zigarretaren kondar horixka leihotik bota eta beste bat biribiltzeari ekin zion.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 80. orr.

Orban horixkak zituen tatariar masail zorrotzetan.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 44. orr.

Mosaikoa akasturik zegoen hainbat lekutan, eta lekedaz beteriko hutsune horixkak ageri ziren eroritako aleen tokian.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 172. orr.

Ibaiaren aldean aparkatuta Seat 127 horixka bat.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 179. orr.

Begirada edari horixkaren aparrean kokaturik.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 37. orr.

Egunsentia gertu zen, elurrak ekarritako argitasun horixka gorritzen hasita baitzegoen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 146. orr.

Zeruko zuri eta zurixkak, gorri eta gorrixkak, hori eta horixkak lilaren espektrora labaindu ziren.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 29. orr.

Kristalinoa ez da guztiz gardena, horixka antzekoa baizik.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 99. orr.

Gaitz horrek bilirrubina mailaren gorakada eragiten du eta, ondorioz, gorputzeko likidoek, ehunek eta larruazalak kolore horixka hartzen dute.  Berria - Gaiak   2004-08-04

2 (hitz elkartuetan beste osagaia ere kolorea delarik)

Gozoki horixka-marroixka bat.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 271. orr.

· Aurpegi biribil eta beltzaranean [...] eguzki orban gorri-horixkak nabari zaizkio.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 19. orr.

Hostoak orlegitik hori-horixka tonu guztietara pasatzen diren zuhaitzak hirurak ere.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 369. orr.

Bibote zuri eta motzak zituen, ilea zurixka-horixka, eta aurpegia beltzarana.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 67. orr.

Adats txuri-horixkak ezker eskuarekin atzeraka leunki bultzatu ostean.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 74. orr.

3 zuri-horixka

Zalditxo zuri-horixka horietako batek tiratzen zuen gurditik. Zuri-horixka zaldi jatorra duk, bere zeregina betetzen dik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 326. orr.

Blackek, bere larruazal zuri horixkarekin.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 37. orr.

· Adats txuri-horixkak ezker eskuarekin atzeraka leunki bultzatu ostean.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 74. orr.

Hondartzen kolore txuri-horixka.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 106. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

azal horixka (3); eta horixkak (3); horixka bat (9); horixka eta (8); horixka haiek (4); horixka hartan (3); horixka zuen (5); zuri horixka (6); zuri horixka eta (3)


horixkadun izlag horixkakoa.

Kolore horixkadun beirazko arrautza arraro hura atera zuen poltsatik.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 210. orr.


horixkatu, horixka(tu), horixkatzen 1 du ad kolore horixka hartu.

Zuhaitzen hostoak horixkatu eta ximeltzen hasten direnean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 305. orr.

Elur giroak horixkatutako uretan begiratzen zuen gero, eta han islaturik ikusten zituen marinelen etxe txikietako leiho gorribizi, berde eta marroiak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 157. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Ama birjina horixkatu baten gisara.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 96. orr.

Armairu ilara batzuk baziren, idazkitxo horixkatu eta arratoiek eta pipiak janez leporaino. Noizbehinkako haize-adar nahasiek, elkar jorik, bihurrika harrotzen zituzten bide bazterretako zurzuri-sail biluzien hosto horixkatuak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 81. orr.

Argitasun horixkatu batek hartu zuen dardarka zerua.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 144. orr.


horixta (5 agerraldi, 2 liburutan; ETCn 5 agerraldi) izond horixka.

Negu gordinenean ere ota-lore horixta hortxe zabalduta.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 108. orr.

Mantilla horixta puntilladun bana erregalatu die Abuztu amautxiak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 183. orr.

Horixta-horixta, beldurti aurrena elur tartetik, edo afanez martxo aurrenetan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 108. orr.


horizontal (ETCn 4.460 agerraldi) 1 izond zerumugarekiko paraleloa dena.

Marra horizontal txiki bat marraztu zuen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 297. orr.

Lerro bertikalen eta horizontalen irudiak ez dira zehaztasun beraz eratzen erretinan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 100. orr.

Haren azpian, putzu bertikal bat, zeinak galeria horizontal luze batera ematen baitzuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 94. orr.

Bibote sendo, oso zaindu, hori-zuritu, erabat horizontal batek bereizten zion aurpegiaren goiko zatia beheko zatitik.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 10. orr.

Besoa posizio horizontalean jarri.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 90. orr.

Galtza-motzak eta marra urdin eta zuri horizontaleko kamiseta.  Berria - Euskal Herria   2004-07-31

Emakumezkoek hiriak diseinatzeko aukera gehiago izan balute, hiriak ez lirateke, ziur aski, hain agresiboak izango, horizontalagoak eta orekatuagoak baizik.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 143. orr.

2 irud maila berekoen artekoa.

Gizarte-mugimenduak, egia esan, horizontalak eta bertikalak dira.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 25. orr.

Ekintza komunitario horizontal baten hasiera izan zen.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 30. orr.

Internetek beste era bateko transmisioa indartu du: transmisio bertikalaren ordez, horizontala.  Berria - Kultura   2006-04-06

Idaztea egintza inmanente bat da, horizontala, erlatiboa.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 96. orr.

Fenomeno honek komunikazio horizontala errazten du, eta gizarte-sare berrien sorrera ahalbidetzen.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 44. orr.

Komunikazioaren demokratizazioa, eredu partehartzaileagoa, horizontalagoa, demokratikoagoa, gizatiarragoa eta sozialagoa lortzea.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 123. orr.

Nazio desberdinetan kokaturiko ekoizpen-unitateen arteko erlazio horizontalak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 81. orr.

3 (adizlagun gisa)

Kaña edan zenuen edalontzia horizontal eutsiz, muturra eta baita sudurra ere b arrenean sartuz.  Herria   2004-10-14

• 4 iz lerro horizontala.

Gero, horizontal bat marraztu zuen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 52. orr.

Makalak bai, egon zitezkeen Gaztelan -makal bertikalak horizontal okre eta idorraren erdian-, baina beste berderik ez.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 143. orr.

Bilaketa ez zuen ohe baten horizontalera mugatuko, baizik zeruak eta lurrak biltzen zituen euriaren bertikaltasun sakonera hedatuko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 147. orr.

5 horizontalean horizontal, horizontalki.

Zenbakiak horizontalean eta letrak bertikalean.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 268. orr.

Hondarrezko ordularia esku maltzurren batek horizontalean jarri balu bezala.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 108. orr.

Bertikalean eta horizontalean polarizatutako beirak erabiliz.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 46. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ardatz horizontal (3); eta horizontalean (3); horizontal bat (4); horizontalak eta (3); horizontalean jarrita (3); marra horizontal (4); marra horizontalak (3)


horizontalismo iz maila bereko zeren aldeko joera.

Horizontalismoak fides defuncti-en artean hartu zuen bere lekua.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 270. orr.


horizontalista izond horizontalismoari dagokiona.

Heresia horizontalista Xanobusek menderatu zuen, Abarako errege-filosofoak, bertikalista amorratua baitzen.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 270. orr.

Horiei horizontalistak esaten zitzaien, besteei, berriz, bertikalistak.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 269. orr.


horizontalitate iz horizontaltasuna.

Halaber, musikarekiko kontzientzia analitikoa konprenitzeko kontzeptuak jorratuko dituzte, hala nola: zentru tonala, disonantzia, erretardoa, kadentzia, kontrapuntua, horizontalitatea, bertikalitatea, harmonikoak, tentsioa...  Berria - Kultura   2004-09-02

Horregatik, Aljerko prozesuaren nolabaiteko bertikalitatearen aldean, orain prozesu horizontalagoa eraikitzen ari da, eragileen arteko horizontalitate handiagokoa.  Berria - Ekonomia   2004-07-31


horizontalki adlag horizontal, zerumugaren norabidean.

Alanbreak bertikalki eta horizontalki, elkarretarik arras hurbil ezarriak zituzten.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 10. orr.

Behin altura irabazita gero, helikopteroa horizontalki abiatuko da lainoen artetik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 377. orr.

Airea horizontalki mugitzean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 329. orr.

Teoria zientifikoa eredu-familia gisa ulertzen da, horizontalki artikulaturiko egiturak, bertikalki hierarkizaturiko egiturak eta egitura erradialak dituena.  Herria   2004-07-29

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

airea horizontalki (3)


horizontaltasun iz horizontala izateko nolakotasuna.

Monikek pentsatzen zuen ez zela argitasuna soilik, baizik eta horizontaltasunak berez inposaturiko su-etena, botere oreka.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 46. orr.

Emazte eta gizonen arteko harremanak horizontaltasunean aztertzea izan dela foro honen ardatz nagusietarikoa. herria¬

Horren sustraia Interneten horizontaltasunean datza, aurreko masa-komunikabideen bertikaltasunaren parean.  Berria - Gaiak   2004-09-03

Ez dugu proiektua soilik bertikalean pentsatu, zabaleran ere ikusi dugu, horizontaltasunean, itsasadarraren alde bien jarraipena izan dadin.  Berria - Euskal Herria   2004-10-30


horizonte 1 iz zerumuga, ostertza.

Munduaren goiko aldea eta beheko aldea banantzen diren lekuan, dirudienez berez nibelatutako zirkunferentzia moduko bat duela, astronomoek horizontea deitzen dutena.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2730. orr.

Valaiseko Alpeen horizonte mugagabea topatu zuten bat-batean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 277. orr.

Bat-batean zeruan izarrak daude, eta Sirio horizontean eta faroko argia kostan elkarrekin lehian ari dira...  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 23. orr.

Tupusteko ikuspegiak ziren, ustekabeko arkitekturak, horizonte berbera agertzen baitzen etengabe, alderdi desberdinetatik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 261. orr.

2 irud

Marinak ere ulertu zuen, eta nirekin aurkitu zuen horizonte osoa eskuratzeko falta zitzaion partea.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 158. orr.

Garai horietako emakume eta gizonen aukera emozional eta horizonte intelektualaz erabat harantzago.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 167. orr.

Adimena ez dela islatzeko tresna bat bakarrik, bere sentipen-horizontean jartzen zaion ororentzat arduragabe den ispilu bat.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 177. orr.

Etorkizun posible baten horizontea barrundatu.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 20. orr.

Hori guztia, «Estatuaren horizonte federala» helburu jarriz.  Berria - Euskal Herria   2004-04-04

Askatasun intelektualaren horizonteen handiak, eztabaidak, musika, adiskidantzaren alaitasuna.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 7. orr.

Geroago jakingo du zer gertatuko den aurrerantzean, nolako arrakastak eta porrotak izango dituen gure protagonistak [...] nola bilbatzen diren ezkutuko hainbat hari kontakizun zabal honetan, nola zabaltzen den haren horizontea eta nola hartzen duen joera liriko handientsu bat.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 351. orr.


horizta (14 agerraldi, 11 liburutan; ETCn 32 agerraldi) izond horixka.

Eta belarra berdea zen oso; eta bailarako bidea, lokatzez betea, horizta; Lubisen etxeko teilatua, gorria, gorri iluna.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 200. orr.

Makillatuta zegoen, eta marra beltz batek nabarmendu egiten zizkion begi olio kolorekoak, horiztak, apur bat arreak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 106. orr.

Mostradorearen izkina batean edari horizta bat edaten.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 388. orr.


horiztatu, horizta(tu), horiztatzen 1 da/du ad horizka-kolore bihurtu.

Muchek atsegin handia hartzen zuen, mantal zuria nola horiztatzen zen ikusita.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 310. orr.

Liburu-dendako diru-kutxaren gainean jarri zuen hark, eta hainbat egunez halaxe horiztatu zuten loreek saltokia.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 341. orr.

Tabakoak horiztatutako hagin zikinak.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 21. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Eskutitz horiztatu horiek.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 126. orr.

Orri horiztatuez osatutako koaderno txiki bat.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 173. orr.

Arditzarren ile horiztatu-narratsaren ondoan arkumeen txuria edertasun hutsa da.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 148. orr.


horkotu, horko(tu), horkotzen (corpusean horgotu) da/du ad horko bihurtu.

Poloniak baditu berrehun mila eta bost ehun mila arte arrotz bere lurrean, ukrainiar, armeniar, vietnamdar, txetxeniar eta irakiar, paperik gabe, baina horgotu nahiak, lehenik ikasketak eginez eta gero lanbide bat han aurkitu, ondarrekotz egon-baimena eta betiko naturalisatze bat ere ardiesteko.  Herria   2003-03-10


horma1 (orobat orma g.er.) 1 iz pareta, eskuarki lodia.

Horma bat zen, harriz egina itxuraz, oso leuna, irristakorra eta hotza.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 100. orr.

Hiru geruza sortzen dira horma horretan, alegia kanpoaldeko bi aurpegiak eta beste erdiko betelana.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1170. orr.

Dorre gotortuko horma.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 442. orr.

Santutegiko horma euriak garbituen aurrean.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 108. orr.

Une hartan ontziak kaiko horma jo zuen, poliki.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 63. orr.

Solairu bakoitzean tenpluko horma kanpoaldetik meheagoa zen.  Elizen arteko biblia   1 Erg 6,6

Nola hormak gomazko pilota itzularazten duen, halaxe itzularazten dituzte haiek argudio guztiak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 83. orr.

Tapiz ilunak zeuden hormetan zintzilik.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 36. orr.

Horma oso bat beteko dut zure argazkiekin.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 192. orr.

Hormetako karea belztua zegoen, belztuak eta ikatz-hautsez beterik hormetako zartadura ugariak ere.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 222. orr.

Pospolo bat piztu zuen hormako karearen kontra igurtziz.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 52. orr.

Labana-arrastoz beteta zeuden Bennetten idazgelan zedrozko hormak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 112. orr.

Saiatzen naiz neure buruari Habanan nagoela irudikarazten, Pradoko Horma ondoan eserita.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 268. orr.

Landareei buruz ere mintzatu zen, Libanoko zedrotik hasi eta hormetako itze-belarreraino.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 67. orr.

Hormak eraikitzeko erak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 210. orr.

Hormak egiteko bi mota daude.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1150. orr.

Amak, hormako lanpara bat harturik, harrera gelaxkara eraman zituen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 267. orr.

Hormako erlojuan 5:45 dira.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 134. orr.

ik beherago 7.

2 hed

Gustatzen zitzaidan garagardoaren zaporea, apar zuri bizia, sakontasun latoi-kolorea, edontziaren horma ilun bustien barreneko mundu bat-batekoa.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 78. orr.

Huyko horma erabakigarria igo aurreko Bollaire, Bohissau eta Ahin muinoetan egurrean joan zen tropela, baina Valverde ez zen mugitu Ahin muinoa arte.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 75. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Zorabioak hartu ninduen horma sendoak erortzen ikusi nituenean.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 55. orr.

Horma erorien artean, gabardinak ukigabe zirauen, estazioburua iristear balego bezala.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 48. orr.

Kanposantuko horma karezkoen kontra.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 128. orr.

Urtegiko horma nagusia, bigarren horma, Nafarroako ubiderako sarrera eta haren lehenengo hiru kilometroak egiteko.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 44. orr.

Horma nagusia 135 metro garai da.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 31. orr.

Itoizko urtegia ez da Pirinioetan agertu den porlanezko horma erraldoi bakarra.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 33. orr.

Gainalde borobileko frontoi bat, horma bakarrekoa.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 336. orr.

Gelako horma meheetan durundi egiten zuen hotsak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 123. orr.

Horma oso bat beteko dut zure argazkieki n.Hormigoizko horma batzuen artetik sartu nintzen. labana-arrastoz beteta zeuden Bennetten idazgelan zedrozko hormak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 171. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Horma-hesiak, teilatuak, kaleak... denak zuritu zituen.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 74. orr.

Kandelen argi izpiek [...] horma-zulo bat argitu zuten.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 82. orr.

Horma zuloetako sasien arantzak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 54. orr.

Txoriek ere lasai egiten diztute beren habiak elizako horma-zirrituetan.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 182. orr.

Horma-begi batzuk ikusten dira murruan, eta hiru edo lau ojiba, hamabosgarren mendekoak, absidean.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 167. orr.

Horma-harrietan ernetzen den itze belarraz.  Elizen arteko biblia   1 Erg 5,13

Berriz osatu nuen hezurren multzoa horma-lan berriaren kontra.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 126. orr.

Berak esaten du norbaitek iraina idatzi duela bart bere horma-egunkarian.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 58. orr.

Sinagogetako horma-dekorazioaren gaian.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 297. orr.

· izond Etxe zahar izugarri handia, lainoetan galdua, horma-altua, ate-astuna, ziegez beteak diruditen sotoak dituena.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 10. orr.

· Bere lan ofizialetako batzuk aipatu dizkigu: dekoratu egile, eskaparate jartzaile, obretako langile, horma margotzaile...  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 123. orr.

Horma-garbitzaileak: Laurel eta Hardy.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 173. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Garai ez urrun batean haitz-horma bati ekiten genion aldarte berean oldartu nintzen lanera.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 207. orr.

Baina bidea egiteko mendia zatikatzen denean, haitz horma bat uzten da eta horrek berezkoa du, grabitateagatik, beheranzko joera.  Berria - Harian   2005-12-21

Mendi-bide malkartsuenak eta harri-horma arriskutsuenak igotzera.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 54. orr.

Aurrealdean, hesi-horma garai batek bereizirik, bi lorategi zeuden.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 132. orr.

Ateak bost metroko zabalera, eta sarrerako albo-hormek bi metro eta erdikoa.  Elizen arteko biblia   Ez 41,2

Zaingeletako kanpo- eta tarte-hormek saredun leihoak zituzten inguru guztian, atalondoko hormek bezalaxe.  Elizen arteko biblia   Ez 40,16

Geletako barne-hormetan palmondoak zeuden zizelkatuak.  Elizen arteko biblia   Ez 40,16

Elizak, Erdi Arokoa, dorre gotikoa zuen, eta haren barruan kanpai-horma are zaharragoa.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 146. orr.

Zubi-hormara hurbildu eta estropezu eginez gorputz erdia ibai aldera kanpoan geratu zenean.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 24. orr.

Ni zutik lasai, beso zabalik / piszina-hormaren kontra.Sozialistak ez gara euskal herritarren borondatearen euste-horma izango.  Berria - Euskal Herria   2004-08-21

Adibide bat jartzeagatik, "irudi-horma" gisako irudi mugikor anizkun bat jar daiteke: ez dira irizpide berberak erabiliko telebista-pantaila sail bat erakusten duen Nam June Paik-en instalazio bat, museo bateko irudi-horma didaktiko bat edo Parisko Forum des Halles-eko publizitateko irudi-horma begiratzeko.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 155. orr.

Gizarte-horma bat.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 141. orr.

6 horma-armairu etxeko hormetan egiten den armario modukoa, hargin lanezkoa.

Orobat, kez belztutako sutondo bat bazen bertan, baita txiki-txiki eginda zegoen horma-armairu bat eta burdinazko ohe bat ere, bi zatitan tolestatua.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 71. orr.

Bilkari etiketadunak kutxatilategitan sailkatuta zeuden, horma-armairuen barruan, jakintza-adarka sailkatuta.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 151. orr.

Logela harrapakatu egin dute, horma-armairuak irekita eta hutsik daude.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 230. orr.

7 horma-belar landare zurtoin-gorria eta hosto-latza, hormetan hazten dena (Parietaria officinalis etab.).

-Hartzen al ditu agindutako horma-belarrak?  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 210. orr.

Zure biriketako esturarentzat horma-belarraren ura duzu hoberena.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 248. orr.

8 horma-bular horma bati euskarritzat itsasten zaion pilarea edo arkua.

Gazteluko zaintzailea dorrearen gailurrean lo zegoen, horma-bularrean bertan jarria zegoen egur-pila baten gainean etzanda.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 848. orr.

Aurreko aldetik ostikoak edo horma-bularrak altxako dira paretarekin batera.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3050. orr.

Iruñeko katedral beneragarriaren harresi goi beltzak, leihaje flamigeroko ojibak, pinakulu delikatuak, horma-bular sendoak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 195. orr.

9 horma-erloju/ordulari

Horma-erloju baten hotsa bakarrik entzuten zen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 82. orr.

Horma-erloju bat, esferan pintaturik loreak zeuzkana.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 72. orr.

Bere baitatik ateratako horma-erlojuaren pendulua balitz bezala.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 210. orr.

Gela hartan bazen: horma-ordulari handi bat, kaiola inkrustazioz beteta zuena.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 150. orr.

Horma-erloju elektronikoa, bideoa, zenbait euro...  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 122. orr.

10 horma-hilobi/hobi (orobat hormahobi)

Hilkutxa horma-hilobian sartzeko unea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 79. orr.

Horma-hilobi sail baten parean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 72. orr.

Elizaren albo batean, horma-hobi bat.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 50. orr.

Pare bat hilobi izan ezik, horma-hobiak denak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 336. orr.

Elizaren albo batean, horma-hobi bat.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 50. orr.

Atauta zulora jaitsi, hormahobian sartu eta tapa betirako ixtea.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 34. orr.

11 horma-irudi (orobat hormairudi eta hormiduri g.er.) ik poster.

Haritz egurrezko horma-irudi handi bat zizelkatzen eman zuen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 182. orr.

Euriak ia ezabaturiko horma-irudiak ikus zitezkeen nonahi.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 25. orr.

Liburuak eta paperak birrindu, horma-irudiak urratu, paper-ontziak irauli.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 89. orr.

Leihatilaren gainean Quex hitlerzale gaztea pelikularen horma-irudi handi bat zegoen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 43. orr.

Egiptoko faraoien hilobietako horma-irudien antzera.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 117. orr.

Lanak iragartzen dituen horma-irudia zintzilik dago, aldiz, azken bi urtetan.  Berria - Euskal Herria   2004-10-20

Hormirudietako batzuk alderantziz zeuden zintzilikatuak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 212. orr.

Antzeko lanetan aritu zen Asisko Urmeneta, Iruñean egindako hormairudi batean aurrena eta Napartheid fanzinearen bigarren zenbakian gero.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 20. orr.

Logelako horma irudi eta izkribuz beterik du Josuk.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 29. orr.

12 horma-margo/pintura

Helenismoaren garaiko horma-margo edo mosaiko askok badute halako marko margotu bat.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 139. orr.

Odolaz botoiak, lekeda, frijidurak, odolkiak, horma-margoak eta lustre emateko orea egiten zituen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 245. orr.

Erromatarren horma-pintura artistikoaren eboluzioa.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 260. orr.

13 horma-paper (orobat hormapaper) etxeko hormak estaltzeko pinturaren ordezko papera.

Bigarren solairuko horma-paper zuri-urdinerantz.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 30. orr.

Bainugelako horma-paperak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 141. orr.

Itsasoa ikusten dudanero oroitzen dut gela hartako hormapaperean margoturik zeuden arraintxoen irribarre sadikoa.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 79. orr.

14 horma-txori ik hormatxori.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

adreiluzko horma (9); artean horma (4); atzeko horma (4); auzoko horma (3); baina horma (3); bat horma (4); batek horma (3); bateko horma (7); bere horma (5); beste horma (5); bi horma (6); bigarren horma (7); bizkarra horma (3); da horma (9); dira horma (6); direla horma (3); duen horma (5); dugu horma (3); edo horma (8); egiten zuen horma (4); egurrezko horma (3); elizako horma (3); eta horma (58); eta horma batean (3); eta horma baten (3); eta horma handi (3); eta inguruko horma (3); etxeko horma (5); ez da horma (3); ezkerreko horma (4); frontoiko horma (3); gabeko horma (4); gelako horma (5); harrizko horma (11); hiru horma (3)

horma aldera (4); horma altu (3); horma artean (13); horma baino (3); horma bakoitzean (3); horma bat (51); horma bat bezala (3); horma bat jo (3); horma batean (31); horma batek (6); horma baten (37); horma baten atzean (5); horma baten kontra (18); horma batera (3); horma batetik (8); horma batetik besterako (3); horma bati (5); horma batzuk (6); horma beltz (3); horma belztu (3); horma berde (4); horma bere (3); horma bere horretan (3); horma berria (4); horma besterik (4); horma besterik ez (4); horma bezain (3); horma biko (3); horma biluziak (3); horma botatzen (6); horma da (4); horma edo (7)

horma egiteko (3); horma eraiki (3); horma ere (5); horma erloju (6); horma eroriak (6); horma eta (29); horma ez (3); horma gainean (7); horma gainera (3); horma gainetik (4); horma garai (5); horma garbitzaile (3); horma gotor (3); horma guztiak (11); horma guztietan (6); horma haien (4); horma handi (13); horma handi bat (5); horma hartan (3); horma hauek (3); horma hauen (5); horma hauen artean (3); horma hondatuak (3); horma hori (4); horma horiek (5); horma horien (3); horma horren (4); horma hura (3); horma ilun (4); horma irudi (8); horma irudiak (5); horma jo (9); horma jo zuen (5); horma jotzen (3); horma kontra (13); horma lodi (3); horma lodiak (3); horma nagusia (3); horma nagusian (13); horma nagusiaren (3); horma nagusiko (5); horma ondoan (10); horma ondotik (4); horma oso (7); horma oso bat (5); horma puska (4); horma zahar (5); horma zati (4); horma zikinetan (3); horma zuri (9); horma zuriak (8); horma zurian (3); horma zurietan (5)

hornitutako horma (3); huy horma (3); huyko horma (3); ia horma (3); inguruko horma (5); inguruko horma guztietan (3); irudi horma (3); kanpoko horma (4); kanporatzearen horma (3); koloreko horma (4); landarez hornitutako horma (3); lau horma (14); legez kanporatzearen horma (3); logelako horma (3); metroko horma (4); nire artean horma (3); nuen horma (5); ondoko horma (4); porlanezko horma (8); pradoko horma (3); pradoko horma ondoan (3); tenpluko horma (3); urtegiko horma (12); zaldien horma (3); zegoen horma (4); zen horma (12); ziren horma (8); zituzten horma (4); zuen horma (9); zuten horma (8)

diren hormak (3); eta hormak (31); etxeko hormak (7); gelako hormak (5); harrizko hormak (3); hormak apaintzen (3); hormak ere (4); hormak estaltzen (4); hormak estaltzen zituzten (3); hormak eta (21); hormak harrizkoak (3); hormak hutsik (3); hormak kolore (3); hormak zeharkatu (5); kanpoko hormak (4); lau hormak (9); lau hormak estaltzen (3); tenpluko hormak (3); zeuden hormak (3); ziren hormak (3); zituen hormak (5)

aldeko horman (4); atzealdeko horman (3); atzeko horman (6); aurreko horman (11); batez horman (3); beste aldeko horman (3); bizkarra horman (4); dute horman (3); duzu horman (3); eta horman (20); etxeko horman (7); etxolako horman (3); ezkerreko horman (5); frontoiko horman (3); harrizko horman (4); horman behera (4); horman bermatu (6); horman bermatu zen (4); horman bermatuta (5); horman duen (3); horman egindako (4); horman egiten (3); horman eskegita (5); horman eta (5); horman gora (10); horman jarri (3); horman porlana (5); horman porlana sartzeko (3); horman zegoen (7); horman zehar (5); horman zintzilik (13); horman zintzilikaturiko (3); ikusi zuen horman (3); logelako horman (3); salako horman (3); urtegiko horman (3); zen horman (4); ziren horman (3); zuen horman (5)

hormara begira (5); hormara hurbildu (5)

atzeko hormaren (6); atzeko hormaren kontra (3); aurpegia hormaren (3); aurpegia hormaren kontra (3); aurreko hormaren (6); bat hormaren (6); bat hormaren kontra (3); batek hormaren (3); bigarren hormaren (4); bizkarra hormaren (6); bizkarra hormaren kontra (6); burua hormaren (5); burua hormaren kontra (5); eta burua hormaren (3); eta hormaren (33); eta hormaren artean (4); eta hormaren arteko (5); eta hormaren kontra (15); etxeko hormaren (5); hormaren artean (7); hormaren arteko (5); hormaren atzean (6); hormaren aurka (17); hormaren aurrean (3); hormaren beheko (3); hormaren bestaldean (6); hormaren beste (4); hormaren edo (3); hormaren edo paretaren (3); hormaren eta (7); hormaren gainean (5); hormaren gainetik (5); hormaren goiko (3); hormaren inguruan (3); hormaren kontra (157); hormaren kontra bermaturik (3); hormaren kontra bultzatu (4); hormaren kontra estutu (3); hormaren kontra eta (4); hormaren kontra ipini (4); hormaren kontra jarri (9); hormaren kontra jarrita (5); hormaren kontra jotzen (3); hormaren kontra utzi (3); hormaren kontra zegoen (4); hormaren kontrako (5); hormaren ondoan (13); hormaren ordez (3); kanpoko hormaren (4); ohearen eta hormaren (4); urtegiko hormaren (3); zen hormaren (4); zen hormaren kontra (3); zuen hormaren (4)

atzeko hormatik (4); eta hormari (11); eta hormari begira (3); hormari begira (15); hormari begira jarri (3); hormari itsatsia (4); hormari itsatsita (4); hormari lotua (3); hormari pega (4); hormari pega pega (4); hormatik zintzilik (9); hormaz bestaldean (4); zion hormari (3)

bateko hormetan (3); bi hormen (8); bi hormen artean (3); eskolako hormetan (3); eta hormei (3); eta hormek (3); eta hormen (10); eta hormetako (7); eta hormetan (17); etxeko hormen (5); etxeko hormetako (3); etxeko hormetan (3); galeriako hormetan (3); hormek eta (4); hormek palmondoak (3); hormek palmondoak zituzten (3); hormen artean (21); hormen arteko (4); hormen atzean (4); hormen aurka (5); hormen barruan (3); hormen gainetik (6); hormen kolorea (4); hormen kontra (18); hormetako batean (4); hormetako pintura (3); hormetan eskegita (4); hormetan eskegitako (3); hormetan eta (9); hormetan gora (5); hormetan zehar (6); hormetan zeuden (4); hormetan zintzilik (6); hormetatik kendu (3); lau hormen (10); lau hormen artean (8); zeuden hormetan (6); zoru hormetan (4)


horma2 (orobat orma g.er.) 1 iz izotza.

-15 kiloko zakua bizkarrean, 5500 metretako goratasunetik pasatuz, haize hotz ikaragarri batekin, tokika horma eta elurretan gaindi.  Herria   2004-02-05

Denbora fresko egonen da, airea iparretik guneka horma ere.  Herria   2001-02-22

Gipuzkoan eta hor gaindi gaitzeko elurtea izan delakotz eta horma pizkorrak ere ba elurraren gainerat...  Herria   2005-02-03

Haize biziki hotza izanik ere, horma ttipi batekin, jende multxo bat bildu zen, berrogoi bat.  Herria   2003-04-10

Izan dadin horma ala haize, euri ala elur.  Herria   2002-11-21

2 (hitz elkartuetan)

Hain zuzen heldu zaio horma edo izotz garaia eta leizetan gordetzen.  Herria   2003-01-14

Horma kantoin ikaragarriak kraskatzen dira eta aintzirara lerratzen.  Herria   2005-03-17

Emeki emeki, horma meta alimale horiek urtu arau, itsasoak denetan goiti eginen du.  Herria   2003-11-13

3 izozkia.

Salda, piperrada xauxixekin, ahate ixterra ilar biribilarekin, gasna, bixkotxa, horma, kafea ondokoarekin eta arnoa nasaiki.  Herria   2003-08-14

4 horma-haize (corpusean soilik hormaize)

Neguan berriz, norteko haize lehor min hotzari, hormaizea ere deitzen zaionari, haize gorria esaten zaio  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 145. orr.

5 horma-leku hormagunea.

Bi toki paregabetan ibili gira: Perito Moreno horma lekuan eta Argentino aintziran untziz.  Herria   2005-03-17


hormabiko iz pilota jokoetan, pilotak bi hormak jotzea.

Capellanek hormabikoa jaso, dejada txokora, eta tantoa.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 59. orr.

Hormabikoei esker Beotibarreko ikusleak esnatu zituen (19-13).  Berria - Kirola   2006-04-11

Hormabiko trakets pare bat eta sake labur bati esker.  Berria - Kirola   2006-04-18

Txokoan pare bat, beste bi zabalera eta hormabikoa.  Berria - Kirola   2006-01-07


hormadi iz izotz hockeyrako jokagunea.

Izotz hokeian, tanto batez galdu dute angeluarrek Amiens-eko hormadian, 2/3.  Herria   2003-03-17

Angeluarrek irabazi dute galdu behar ez zuten partida joan den larunbat arratsean Angers-ko hormadian 8/3-ko emaitzarekin.  Herria   2001-02-22

Ostiral arratsean hormadiara hurbildu diren 650 behariek ez zuten pariatuko horrelakorik: Angeluarrek irabazi dute Rouen-en kontra 7/3.  Herria   2001-10-11

Gure hormadian beti izaten dugu zalearen animoa eta «itxasopentsu gara» diote Hormadikoek.  Berria - Kirola   2004-03-30


hormadiratu, hormadira(tu), hormadiratzen da/du ad hormadira atera.

Hirugarren zatian zegoen erabakia, eta Hormadi gogor hormadiratu zen garaipena lortzera.  Berria - Kirola   2004-03-28

Buruz indartsuago hormadiratu ginen, eta, gainera, ez genuen nahi Filippin kapitainaren azken partida izan zedin, hockeya uztea erabaki baitu.  Berria - Kirola   2004-03-23

Lapurtarrek lehen lerro hau hormadiratu zuten: Filiatraut; Sedlak, Duda; Dostal, Solaux, Garbocz.  Berria - Kirola   2004-03-20

Toursek kendu egin zuen Sotko atezaina, eta Hiadlousky hormadiratu zuen, baina azkar aldatu zuen berriro.  Berria - Kirola   2004-12-08


hormadun1 izlag horma edo pareta duena; hormak dituena.

Horma bere horretan utzi zuen igeltseroa, tabikearen ondorioz bere bikotekidea utzi duen gizona eta hormadun pisua saldu behar duen eta emaztearekin arazoak dituen inmobiliariako gizona.  Berria - Kultura   2004-11-12


hormadun2 izond izotza duena.

Gero deiz tokiaren aldi, langileak Mezikanoak, esnea turbina hormadun batean pasatzean hoztua arribatzen da untzirat.  Herria   2003-11-06


hormagintza iz hormak egitea.

Harrobiko harea atera berria hormagintzarako hain baliagarria izanik.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1050. orr.

Teatroak material sendoagoekin egiten direnean, hala nola hormagintzako material, harri edo marmolarekin.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2350. orr.

Mota horretako harriak erre aurretik txikitu eta harearekin nahasten badira hormagintzan erabiltzeko, ez dira gogortuko eta hormari ez diote eutsiko.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1050. orr.

Harkaitz zuritik edo sukarritik ateratzen da [karea]; eta harri trinko eta gogorretik ateratzen dena ona izango da hormagintza-lanetarako.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1050. orr.


hormagune (10 agerraldi, 2 liburu eta 3 artikulutan; ETCn 44 agerraldi; cf glaziar 71 agerraldi, 10 liburu eta 25 artikulutan; ETCn 2.248 agerraldi) iz urte guztian urtzen ez den elur izoztuzko eremua. ik izoztegi; glaziar.

-Irristatu egin hintzen horma-gune ezin labanago batean.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 281. orr.

Tashi Lapsa horma gune gaixtoan (5757 m), goizeko 4 edo 5 orenetan zeharkatu beharko dutena.  Herria   2005-04-07

Kalafate herritik Perito-Moreno hormagunerat.  Herria   2005-08-11

Lurra berotzearekin, Ipar-Burutik hurbilxko diren hormagune batzu ttipituko dira, urtuko baitira, jadanik lekuka mehatuak eta kraskatuak dira, urtzen hasiak beraz.  Herria   2003-11-13

Dagoeneko ilunabarra da haranetan, eta arratsaren itzalak hedatuz doaz hormagune guztietan barrena, eta labar zutetan gora bihurdikatzen ari.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 296. orr.

Artean bere baitan zeukan amiantoak irristagarri samar bilakatzen zuen masa, nagiro orekara, hormagune bat bezala.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 95. orr.


hormahobi ik horma1 10.

hormairudi ik horma1 11.

hormaize ik horma2 4.

hormaldi 1 iz izotzaldia.

Fruituak bana beste % 8-ez, baratzekariak % 17-ez, ainitz baita ez idurika! idortearen falta naski, eta udaberriko hormaldi berankor batzuena...  Herria   2003-11-20

2 glaziazioa.

Kuaternarioko hormaldietatik haste oraiko urte hurbilak arte, hori izanen da hizlariak lantuko daukun gaia.  Herria   2004-10-07


hormamendi iz izozmendia.

Laster, neguko hormamendi alimaleek eragotziko zuten itsasoa.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 132. orr.

Granbaya urdinean badoaz hodeiak / badaramatza urak hormamendi geldiak.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 104. orr.


hormape iz hormaren azpìa.

Alferrik aspertu nituen ene urratsak: hormape beltzak ez zuen erakusten irregulartasun apurrik ere, murru betiberdinek ez bide zuten onartzen ate bakarrik ere.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 119. orr.


hormaratu, hormara(tu), hormaratzen du ad hormadiratu.

Ondorioz, ohiko lehen lerro indartsua hormaratu ahal izan zuen; hots, Filiatrault atezaina; Sedlak, Duda; Solaux, Dostal, Garbocz.  Berria - Kirola   2004-03-17


hormarte iz hormen arteko gunea.

Lokal barrura eginda, burua gorputzaz aurrerago ipini zuen arrastiriak apurregi argiztatutako hormartekoan objektuak bereizi guran.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 76. orr.

Sirok esklaboen bainuetara eramaten zuen, prostituten gelaxketara eta zirkuko figuranteak beren ezpata zurezkoez ariketak egiten ziharduteneko hormarte lurpekoetara.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 65. orr.


hormarteratu, hormartera(tu), hormarteratzen du ad hormarte batean kokatu.

Ur, lurrun, huts, gas, gasolina eta abarren hoditeria guztiak, edo lurpeko erreten-zuloz zihoazen, edo zimenduan hormarteraturik, eta maskor-giltzak baino ez zeuden eskumenean; karter konplikatuz estalirik eta giltzaz itxirik zeuden.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 155. orr.

Adreilu trinkozko putzuzulo batean hormarteratu genuen [erreaktor zilindrikoa], hondoan eta alboetan 1.000 watteko lau erresistentzia zeuzkala, elektrika-harietara kontagailua baino goraxeagotik konektatuak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 227. orr.


hormate 1 iz izoztea.

Ez suteak, ez hormateak ez ekaizteak hondatuko du.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 244. orr.

2 hormagunea.

Egun urtarrilaren 22a, Hotelean askari ttipi bat eginik bozian abiatzen gira delako Perito-Moreno hormatea ikustera.  Herria   2005-08-11


hormategi iz hormagunea.

Hormategi edo izoztegiek estaltzen dute ia osorik lurraldea.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 25. orr.


hormatu (ETCn 496 agerraldi; orobat ormatu g.er.), horma(tu), hormatzen 1 da/du ad izoztu.

Jainkoak putz egin eta izotza eratzen da, ur-azala hormatzen.  Elizen arteko biblia   Jb 37,10

Mugaide galdu berriaren sensazio beroak, hormatzen zihoazkion zango-besoak epeldu zizkion.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 339. orr.

Izozte gogorrak direnean [...] ezin da lanik egin, ze zulatu orduko berriro hormatzen hasten baita leia, eta bestela ere eskuentzat gogorregia duk.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 183. orr.

Arrainak hormatuak zeuden, isatsa bihurriturik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 190. orr.

Elurrez estalia edo izotzak hormatua zen lurrean.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 38. orr.

Jainkoak putz egin eta izotza eratzen da, ur-azala hormatzen.  Elizen arteko biblia   Jb 37,10

2 irud

Alabaina hurkoaren gogoa betikoz hormatzeko ahalmenaz hornitua duk irriño izugarri hori.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 62. orr.

Eurolandean derrigorrez sartzeko, jendeen erosi ahalak hormatu zituzten gobernariek.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 104. orr.

Gotaineko bazter galdu hartan denboraren isuria zinez hormatu bailitzan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 336. orr.

Soakoa pantailan hormatzera utzi zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 40. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Coca-cola hormatua hurrupatzen genuen hartan, kideak bi musu iheslariz despeditu ninduen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 212. orr.

Gogo txarrez ateratzen ziren haize hormatura. Elgarri loturik, elur hormatuz estali bideari harat abiatzen gara.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 67. orr.

Ipar poloko izotz hormatuak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 286. orr.

Otsaileko gau hormatuan, artilezko manta batek estaltzen zion, burutik beheiti, gorputza.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 160. orr.

Zelula mononuklearretik Nunavut herriko itsas aho hormatuetan bainatzen diren balea ikaragarrietara.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 123. orr.

Macadam hormatuaren gainean.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 208. orr.

Siberiako estepa hormatuetan tren espresa bezain arin irristatzen den lera horietako batean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 460. orr.

Zaintzalea, hesiaren beste aldean, tente potente, hormatua iduri.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 42. orr.

4 (era burutua izenondo gisa, irud)

Mihiseak odolez gorri zirela ohartu eta begi hormatuak Bittorrenetan bermatu zituen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 189. orr.

Gizonaren sabelpetik kolkoan gora ikara eta izerdi hormatua igotzen sentitzen zituen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 66. orr.

Isabel Sanjoseren irriño erreak hormatu ninduen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 199. orr.

Zorigaitz itsu baten itzal hormatuak bazter guziak estaliak.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 36. orr.

Uhin hormatuen artean, ibaiak lasto-gixon bat bezala ninderaman.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 179. orr.

Goizeko eguzki hormatuaren argitan.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 47. orr.

Eussako elizako Mort Pour La Patrie marmolezko zerrendategi hormatuan.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 118. orr.

Edo agian ezingo du hautsi bere hitzen isiltasun hormatua.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 15. orr.


hormatxo iz horna txikia.

Geratzen zitzaigun apurra jan, hormatxo mirrin bat eraiki haizeak jotzen zuen aldetik, eta lotara etzan ginen lurrean, elkarren kontra estu-estu eginik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 74. orr.

Bere zurak ez du balio egitura handi-mandiak altxatu eta jasotzeko: xumea da guztiz, baina denerako balio du, esku-makiletatik hasi eta etxola eta txabolak altxatzeko eta sabaitzeko, hala nola hormatxoak eraikitzeko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 311. orr.


hormatxori iz txolarrea.

Horma txoriak zorrotenean mokoka ikusirik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 72. orr.

Euskal Herrian bazter guztietan txolarreak edo hormatxoriak ikusten dira.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 151. orr.


hormatzar 1 iz horma handia.

Presondegiko hormatzarrei begiratu azkar bat eman zien.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 35. orr.

Espetxearen hormatzarren kanpoaldean ekitaldi horretarako propio Amagoia Iban kazetariak eta Maialen Lujanbio bertsolariak prestatutako hitzak.  Herria   2004-03-04

Fresnesko hormatzarrek isilpeko asko gordetzen dute, oinaze eta tristezia asko.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 198. orr.

Horra hor, piztia berdexka, inoiz baino ederrago, lauza zuriez osatutako hormatzarrean kateaturik.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 114. orr.

Egun osoan ibili ondoren, iluntzerako, Rio Mundoko iturburuko hormatzarrera iritsiak ziren.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 76. orr.

2 (fusilatzeetakoa)

Hurrengo baterako utzi beharko zuen martirioaren loria; zerurako bide seguruena izan arren, oraingoz libratua zela hormatzarra probatzetik.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 78. orr.

Hormatzarraren aurreko poesia heroikoak miresmena eta emozioa sortzen dizkigu euskaltzaleoi.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 26. orr.


hormatze iz izoztea.

Bat-batean inguruan hedatu zen hormatze-aireaz ohartzean isildu zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 113. orr.


hormigoi 1 iz eraikuntzarako materiala, morteroz eta hartxintxarrez egiten dena. ik betoi.

Altzairua, beira, baldosak eta hormigoia izango dira etxe-orratzen materialak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 31. orr.

Zoruko hormigoia hareazko alfonbra batez estalia zegoen, enbatak ekarria.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 165. orr.

Hormigoizko horma batzuen artetik sartu nintzen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 89. orr.

Hormigoizko eraikinaren solairu guztiak.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 167. orr.

Hormigoizko babesleku batenak diruditen hondakinen artean nagoela eserita.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 176. orr.

Mutitegi baserrira heldu ginenean, handik behera hormigoizko bidea zegoela-eta, Lauaxeta oinetakoak aldatzera geratu zen.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 52. orr.

Kolageno-zuntzak, hormigoi aurretenkatuan altzairuzko hagaxkak nola, hasieran tenkatzen dira, eta inguruko gai minerala, berriz, konprimitu.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 20. orr.

Egitasmoan 6 milioi metro kubiko hormigoi erabiliko dela aurreikusten da.  Berria - Euskal Herria   2004-04-04

2 (hitz elkartuetan)

Leiho beltzekiko hormigoi-lantegien artetik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 301. orr.

Hormigoi-fabrika eraiki baitzuten aspaldi etxearen aurrean.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 15. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta hormigoia (5); eta hormigoizko (3)


hormirudi ik horma1 11.

hormona 1 iz guruin bati darion gaia, ehun edo organo jakin batean eragin jakin bat duena.

Emakumeak eta gizonezkoak desberdintzen gaituena gure bizimodua da, ez hormonak.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 50. orr.

Gorputzean ez dago, ez etengailu mekanikorik, ez korronte elektriko handirik, baina hormona deritzen mezulari kimikoak baliatzen dituzte berrelikadura-sistema negatibo askok.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 195. orr.

Odolaren kontzentrazioa eta bolumena kontrolatzeko, hormona antidiuretikoa edo ADHa da mezularia.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 195. orr.

Sexu agerpenak direla, hormona androgenoek eraginda.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 36. orr.

Tiroide guruinak hormona tiroideoak sor ditzan.  Berria - Gaiak   2004-12-23

Obulua ernaldu ez denez, estrogeno eta progesterona hormonen kopurua jaitsi egiten da.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 45. orr.

Hormona sexualen eraginak sortzen omen dute maitemintzeko beharra.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 257. orr.

Horrexek hustu zizkion hormonen eraginpeko agresibitatea eta deblautasuna.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 70. orr.

Hormonak hartzen dituzu, ezta?  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 55. orr.

Hormonaz gizendutako behikiaren inportazioa.  Berria - Ekonomia   2004-03-02

-Zer da hormonaz hazi oilaskoa ala?  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 54. orr.

Hormona sintetikoz zein abere irinez hazi urde gurintsuak.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 159. orr.

Pestizidek hormonetan duten eragina ikertzen ari da.  Berria - Gaiak   2006-02-08

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik hormonal.

Hormona mekanismoak martxan jartzen dira ziklo berri bat hasteko.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 45. orr.

Menopausia garaiko hormona tratamenduaren iraupena mugatzea gomendatu dute.  Berria - Gaiak   2004-05-13

Txerto honek ez ditu hormona zikloak eteten.  Berria - Gaiak   2004-11-14

Alkoholarekin edo drogekin arazoak dituzten pertsonak edo hormona anomaliak dituztenak.  Berria - Gaiak   2004-02-21

Horri guztiari hormona mozkorraldia gehitu behar zaio: maitasunaren kimika. nerbio, hormona-sistema eta sistema kardiobaskularrak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 265. orr.

Eraztunak egunero-egunero hormona dosi bat askatzen du, ahotik hartzen den pilulak bezala, eta baginak xurgatu egiten du hormona dosia.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 95. orr.

Odolean hormona maila altua denean.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 147. orr.

Hormona-ekoizpena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 228. orr.

Nerabezaroko hormona-gorabeherek.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 265. orr.

Hormona eskasiarengatik dela.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 56. orr.

Nire bularrak agudo hazteko, hormona indizioak ematen zizkidaten.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 223. orr.

Gizonentzako hormona bidezko antisorgailua 2009. urterako izango da, seguruenik, botiketan.  Berria - Euskal Herria   2004-10-27

Askatzen baitu egunean behar den Levonorgestrel hormona dosia.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 99. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bularreko minbizia, hormonak eta landare-hormonak.  Herria   2003-10-02

Abortu naturala tiroide hormonekin lotu dute AEBetako eta Portugalgo adituek.  Berria - Gaiak   2004-08-11

Izokinaren hazkuntza hormona.  Berria - Gaiak   2006-04-25

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta hormona (8); hormona askatzen (4); hormona bat (4); hormona bidezko (6); hormona horiek (3); hormonak hartzen (3); levonorgestrel hormona (3)


hormonal izond hormonena, hormonei dagokiena. ik hormona 2.

DIU hormonala.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 88. orr.

Mirena DIUak, beste metodo hormonalek bezala, berdin-berdin balio du haurrik izan ez duten emakumeentzat.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 99. orr.

Berrogei urte inguruan kontrazepzio hormonalak -pilulak- formatu bakarra izan du: pilula ahotik hartzea.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 95. orr.

Ziklo hormonala.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 222. orr.

Aldaketa hormonalak, minbizia-kasuak eta arnas aparatuko arazoak emendatu dira erraustegia jarri ondotik.  Berria - Gaiak   2004-10-07

Ohitu egiten gara, eta hasierako mozkorraldi kimiko-hormonala pasatu egiten da.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 257. orr.

Bizipenei oso lotua, guztiz hormonala, baina kezkak askatzeko balio zidana.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 178. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aldaketa hormonalak (3); diu hormonala (3); hormonala da (4)


hormonaterapia (orobat hormonoterapia) iz hormonen bidezko terapia.

Hormonaterapia: Hormona bidezko antisorgailuen eraginak aztertuko dituzte adituek, goiz eta arratsaldez.  Berria - Euskal Herria   2004-10-15

Kirurgia, hormonoterapia edo erradioterapia bidez.  Berria - Gaiak   2004-06-10

Kirurgia, erradioterapia, hormonaterapia eta brakiterapia dira erabilienak.  Berria - Gaiak   2004-06-10


horni 1 iz hornitzea; zerbait edo norbait hornitzeko gauza multzoa. ik hornidura.

Ontziko marinelek ezin diote arraunketari ekin, goseak baitaude, aspaldi ahitu zaizkie-eta zer jana, zer edana, ontziko horni guztiak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 81. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Oxigeno-horni handia behar dute haien papar eta hegoetako muskuluek.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 54. orr.

Hartara, energia-horni bat sortzen da usaimen-nerbioa estimulatzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 142. orr.


horniarazi, horniaraz, horniarazten du ad hornitzera behartu.

Beldurtua, urteroko guda-deiak ere baziren-eta ia-ia, erabat beldurtua omen zegoela kristau herri guztia; eta, Maltako uhartea eta Napoles eta Siziliako itsasaldeak horniarazi zituela erregek.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 101. orr.


horniarazte iz hornitzera behartzea.

Guda-gizon jakintsuari dagokion bezala egin du Erregek, bere erresumak horniarazte horretan, etsaiak esku-hutsik harrapatu ez dezan alegia  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 102. orr.


hornidura 1 iz hornitzea; zerbait edo norbait hornitzeko gauza multzoa. ik ostilamendu.

Larruzko zaku batean beste hornidura ugari neraman.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 51. orr.

Saguak hornidurak jaten ari zitzaizkidala ohartua nintzenez.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 74. orr.

Psikologoaren mahaiak ere hornidura gutxi dauka, hurbiltasuna lortu nahi da.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 45. orr.

Tresnez ari naizenean, armei eta hornidurei buruz ari naiz.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 155. orr.

Jan-edatekoen hornidurarik gabe egina zuten, nonbait, Garrüzerainoko bidea.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 128. orr.

Ura eta hornidurak biltzeko asmotan.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 203. orr.

Lehen munta handikoa zen zamaria ondo hornituta edukitzea, eta aziendentzako larruteriak gurdien edo zalgurdien hornidurek adinako garrantzia izaten zuen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 213. orr.

Gai horien horniduran gertaturiko eten orok ekoizpenaren kate osoa geldiaraz baitezake.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 124. orr.

Hortaz, harako hornidurarik gabe espekulazio bidean abiatzen dena, halako leku batera heltzeko lasterka hasi eta bere ibileran putzu sakon batera amildu eta handik irten ezinik hiltzen denaren antzekoa da.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 90. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Hornidura energetikoa ziurtatzeko pausoak.  Berria - Ekonomia   2006-01-08

Hornidura elektrikoa: eguzki panelen 23 instalazio.  Berria - Euskal Herria   2004-09-29

Ardura nagusia ez zen, lehen bezala, hornidura naturalak (nekazaritzakoak, meatzarikoak) eta faktore-hornidurak (lana, kapitala) menderatzea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 59. orr.

Materialen hornidura arretatsua eta zekenkeriatan ibili gabekoa egiten bada.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 590. orr.

Eguneko hornidura egiten ari ziren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 33. orr.

Batak ez besteak ez dute zentimo bat, eta etxeko hornidurarik ere ez.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 316. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ez zen han goian hornidura-arazorik: nola, inork ez genekien, baina denok genuen denetik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 97. orr.

Petrolioaren iturriak eta hornidura-zirkuituak "zazpi ahizpen" esku egotea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 193. orr.

Ezkerreko besoan hornidura saskia harturik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 73. orr.

Hornidura biltegi zabalak: orotariko salgaiak edukitzeko.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 78. orr.

Baten batek mespretxatu egin omen ditu lehenengo egunean eman genizkizuen hornidura tresnak.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 136. orr.

Gero, Eurinome hornidura-zaintzaileari esan zion: [...].  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 144. orr.

Adierazi zuen bera ez zela Euzko Gudarosteko komandanteburua, hornidura arduradun soila baizik.  Berria - Harian   2005-08-13

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gure janari horniduraz zerbait esan beharko dizut.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 73. orr.

Gaueko ogi hornidura kendu egin da.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 99. orr.

Arrantzarako zizare-hornidura gordetzen du bertan.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 118. orr.

Eguneroko ikatz-hornidura eta berogailua.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 211. orr.

Argi kontsumoa arras gutxitzea, eta agian elektrizitate hornidura moztea.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 82. orr.

Bilboko Udalak ur hornidura etengo du gaur arratsaldeko 16:00etatik gauerdira.  Berria - Euskal Herria   2004-08-25

Urrezko ontziak eta mahai-hornidura osoa bidali zizkion.  Elizen arteko biblia   1 M 11,58

CLC industri hornidurarako enpresan.  Berria - Euskal Herria   2006-01-03

Ardura nagusia ez zen, lehen bezala, hornidura naturalak (nekazaritzakoak, meatzarikoak) eta faktore-hornidurak (lana, kapitala) menderatzea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 59. orr.

Diru-hornidurak egitekoa.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 590. orr.

Estatubatuar bankuek eratutako funts-hornidurak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 153. orr.

Kugler jaunaren egunkari hornidura geroz eta hobea da.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 282. orr.

Lekaime horiek, gizarteko goi-gerizetatik zetozenak gehienak, kultura-hornidura nabarmena zekarten eta prestakuntza erlijioso eta teologikoa hartzeko gogo bizia.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 2. orr.

· Ez baitugu eskuarki ur-hornidura arazorik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 239. orr.

5 hornidura gune(corpusean ez dago; ETCn 20 agerraldi) ik anoa gune.

Eta marinelek ongi dakitenez Faial nahitaezko hornidura-gunea dela eta denak bertatik pasatzen direla, "Peter's" beste helmugarik izanen ez zuten mezu prekarioen irisleku bihurtu da azkenean.  ETC-literatura, saiakera   Porto Pimeko dama, Antonio Tabucchi (Fernando Rey), Elkar/Alberdania, 2007

Etzanagoa da lehen igoera (18 km., %5,4ko desnibela), baina oso gogorra hornidura gunea arte, Conde mendi leporaino.  ETC-prentsa   Berria, 2004-09-16

Txirrindulariei gure ilusioa helarazi, datozen gazteei proba hauek maitatzen ikasi, materialarekin erne ibili, hornidura gune gehiago antolatu, dakien jendearekin mintzatu.  ETC-prentsa   Berria, 2008-04-15

Beste bi masajista hornidura gunera joaten dira, aurretik pasteltxoak, ur potoak, gatz mineralak, proteinak eta gainerakoak ondo prestatuta.  ETC-prentsa   Berria, 2012-07-14

6 hornidura postu(corpusean ez dago; ETCn 11 agerraldi) ik anoa postu.

Helmugara iritsitakoan, aldiz, hornidura postua zuten indarrak berritzeko.  ETC-prentsa   Berria, 2008-04-18

Irteerako eta helmugako hornidura postuez gain, beste zazpi egongo dira ibilbidean: 2. kilometroan lehenengoa, eta 18.ean azkena.  ETC-prentsa   Berria, 2009-11-04

Hortik aurrera gutako bakoitzak ikusiko dizkio ibilaldi hauei erakargarritasunak; lagun eta adiskideak egiteko balio dute, Euskal Herria ezagutzeko bide dira, ibilbideak markatuta daude, anoa eta hornidura postuak jartzen dituzte...  ETC-prentsa   Berria, 2010-03-26

Azken hornidura postuan esan ziguten bigarren neskarekiko tartea asko txikitu zela, eta, horrenbestez, erritmoa bizitu genuen.  ETC-prentsa   Berria, 2014-01-17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta hornidura (7); eta hornidurak (5); gas hornidura (5); hornidura arazoak (5); hornidura arazorik (3); hornidura bat (3); hornidura bermatzeko (4); hornidura eta (5); hornidura eten (4); hornidura etengo (5); hornidura guztia (3); hornidura guztiak (4); hornidura osoa (4); hornidura ziurtatzeko (4); hornidurarik gabe (3); janari hornidura (3); ogi hornidura (3); ur hornidura (11); ur horniduran (5)


hornigai 1 iz (norbait edo zerbait) hornitzeko gaia.

Hornigaiak eskasten hasi ziren, eta negua hurbil zegoen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 367. orr.

Janari hori Egipto osora etorriko diren ondoko zazpi gose-urteetako hornigaia izango da.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 115. orr.

Progress M-51 ontzi errusiarra igande goizaldean iritsi zen ISS Nazioarteko Espazio Estaziora, hornigaiez bete-beteta.  Berria - Gaiak   2004-12-28

Komediantearen zinta hura ikusi zuten hornigaien biltegian, bata bestearen gainean pilatutako irin zakuen gainean irudiak proiektatuz.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 10. orr.

Faraoiaren gudarostearentzat hornigaiak biltzeko hiriak.  Elizen arteko biblia   Ir 1,11

Argimutila bere hornigai eta kriseiluekin eta argitarako olioa.  Elizen arteko biblia   Ir 35,14

Erregaien eta beste hornigaien joan-etorrien eta egoeren berri ematea.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 187. orr.

Ura berotzeko hornigaietan erabiltzen den murgil-berogailuan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 195. orr.

Zerbitzu publikoen jardun eta finantzaketarako behar ziren baliabideak -hornigai kolektibo eta sozialak- biltzeko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 122. orr.

Enpresen hornigaiak %0,1 handitu ziren urteko lehen hilean.  Berria - Ekonomia   2004-03-13

2 (hitz elkartuetan lehen osagai)

Neure hornigai-zakua aurkitu diat zoruan botatako zapi batzuen artean.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 235. orr.

Iristen ziren merkantzia guztiak biltegi berean gorde behar ziren, eta Parisko etxe guztiei gutxieneko hornigai kopuru bat ziurtatzen zien egunero.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 194. orr.

Lanaren nazioarteko banaketa -zentroko eta periferiako eremuen artekoa -, ez da mundu osoko baliabide naturalen edo hornigai-baliabideen banaketa aleatorio baten emaitza hutsa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 49. orr.

Hornigai-ondasunen sektorea eta industria astunaren garapena bultzatzeko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 119. orr.

Herrialde garatuetako hornigai- eta kontsumo-ondasunak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 119. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai)

Kultu-hornigai guztiak, bertako hesolak eta atarikoak, brontzezkoak izango dira.  Elizen arteko biblia   Ir 27,19

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta hornigaiak (3)


hornigaigune iz hornigaiak biltzen diren gunea.

Hornigaiguneen eta merkaturatzearen kontrolak eta zentroaren periferiako ekoizpenen gainekoak badute eraginik banaketan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 49. orr.


hornigailu 1 iz hornigarria.

Salbu zikiro saltsa "keztatuak" kozinatzeko, ardiak premiazko baino, hornigailu bilakatuak ziren.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 84. orr.

Hil mihise amironatuak, ezko-argiak eta izai merkezko kutxa distiratsuaren gainean pausatzen ziren hornigailu sainduak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 328. orr.

2 erregaiz hornitzeko gailua.

Tomek autoaren egoeraz diagnostiko oker hori egiten zuelarik, itzuli egin nintzen, aipatutako gasolindegia atzeko leihotik ikuste aldera -garaje erabat hondatu bat zen, bi hornigailuduna, eta ematen zuen ez ziotela 1954az geroztik margoa eman-.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 187. orr.

Erregai-hornigailuaren edozein akats [...] edota motorraren edozein matxura ziztrin.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 89. orr.

Hornigailuak dauzka Lezon eta Langraizen, bazkideek erregaia zertxobait merkeago erosi ahal dezaten.  Berria - Ekonomia   2004-08-22


hornigarri 1 iz hornitzen duena.

Okelaren hornigarri, osagarri nahiz edergarri jarritako barazkiak bildurik, batzuek otordua egiten zuten.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 234. orr.

2 hornitzen duen gauza.

Lau dorre, zilarrezko ttonttordun eta guzti, itxi-irekirako zubia faltatzeke, inguruko aska-unea eta honelako gazteluei ipintzen zaizkien hornigarriak zituena.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 21. orr.

Eta alfanje zakar handi bat zintzilik, beltza hau ere, hornigarri eta gorde-leka, dena beltza  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 168. orr.


hornikari iz horniketa lana egiten duen pertsona.

1929an bere aberkide eta toreatzaile Sidney Franklin -Brooklyngo toreatzailea, Madrilen guda zibilaren garaian idazkari eta hornikari izan zuena- ikusten izan zen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 294. orr.

Urten egin zuen lasai, atean alboka ipiniz sarturten jarraitzen zuten hornikariei bide emoteko.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 101. orr.


horniketa (66 agerraldi, 7 liburu eta 47 artikulutan; ETCn 893 agerraldi) iz hornitzea. ik hornikuntza.

Ekonomi intendente gisa, zetozen gabezi urteetarako oparotasun-urteetan horniketa egitea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 334. orr.

Horniketa eten edo eskaera asko igotzen bada, estatu kideak gasa bermatzera behartuak daude.  Berria - Mundua   2006-01-04

Azkenik, bai etxez etxe banatzen zen ikatzaren horniketaz bai haren kobrantzaz ere arduratuko omen nintzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 219. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Erasoak ez dira soilik okupazio indarren aurkakoak; haien horniketa bideei ere (erregai, elikagai eta piezak daramatzaten konboiak) egurra ematen zaie. herria¬

Ilgorak horniketa lana egin ohi du landare eta bizidunetan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 287. orr.

Blokeoa hamabost egunera iristen bazen horniketa arazoak izan zitzakeen Katmanduk.  Berria - Mundua   2004-08-25

Erresistentziak AEBen horniketa konboiei eginiko erasoak.  Berria - Mundua   2004-12-18

Iberdrolak elektrizitatearen horniketa sarea berritu dezan.  Berria - Euskal Herria   2006-02-03

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gero, Bilbora itzulita, Euzko Gudarostearentzat arropa horniketaz arduratzen hasi zela.  Berria - Harian   2005-08-13

Baina beharginen auzoetako ur horniketari buruzko batzarra hasi zen orduan.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 42. orr.

Gas horniketan arazo gehiago ez zela izango ziurtatu zion atzo Errusiako lehen ministroak.  Berria - Mundua   2006-01-04

Halaber, Israelgo Dor Alon konpainiak, PANekin akordioa lortuta, etenda zuen erregai horniketari berriz ekin zion atzo.  Berria - Mundua   2006-02-28

Moskuk erregaia lapurtzea egotzi dio Kievi eta Kievek beste herrialdeei horniketa murriztea Moskuri.  Berria - Mundua   2006-01-03

Petrolio horniketa jarratua segurtatzeko.  Berria - Mundua   2004-07-15

Garraio publikoa, argindar horniketa eta telefono lineak etenda daude.  Berria - Mundua   2006-02-21

Baina irteera atzeratu egin behar izan dute, jantzietako oxigeno horniketerako sisteman akatsak zeudelako.  Berria - Gaiak   2004-06-26

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gas horniketa (3); horniketa eten (4); petrolio horniketa (4); ur horniketa (8)


hornikuntza (132 agerraldi, 13 liburu eta 77 artikulutan; ETCn 1.604 agerraldi) iz hornitzea. ik horniketa.

Laugarren eremuan, azkenik, erabilera anitzeko gela bat, eskolako lanetan laguntzeko beste gela bat, hidroterapiarako igerileku bat, eta hamaika aldagela dira hornikuntza nagusienak.  Berria - Kirola   2004-04-02

Zorigaitzez, hornikuntza (ekipamendua) eskas du, bereziki argi eta jarlekuak.  Herria   2005-02-03

Neguan hornikuntza bermatzeko.  Berria - Ekonomia   2004-11-11

Tropa konkistatzaileen hornikuntza ziurtatzeko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 268. orr.

Halakoak ontzi handienetako batzuei azken orduko hornikuntza egiten baitziharduten artean ere.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 387. orr.

LPEE cartel-ak [...] erregai hornikuntza murriztea erabaki zuen atzo.  Berria - Ekonomia   2004-12-10

Hornikuntza arriskuan jarri du Nigeriako grebak.  Berria - Ekonomia   2004-10-10

AEBetan findegiek hornikuntza gutxitu diete aire garraio konpainiei.  Berria - Ekonomia   2004-05-15

Argindarra ekoizteko ahalmenaren eta hornikuntzaren hobekuntza.  Berria - Ekonomia   2006-02-10

Hornikuntzan ez da aldaketarik gertatuko eta tarifak ez dira igoko.  Berria - Ekonomia   2004-04-02

AHT proiektua eraikuntzan eta trenbide-materialen hornikuntzan diharduten enpresa handiei baino ez zaie interesatzen.  Berria - Euskal Herria   2004-02-25

Hornikuntzaz arduratzen zen sarjentuak.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 199. orr.

Eraikinak eta bestelako hornikuntzak saltzeko ere eskatu zuen Brownek.  Berria - Ekonomia   2004-07-13

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hozteko ura gurpilaren erdialdera sartzen denean, palek, hura hartu, eta abiadura handian jirabiratzen dute, hornikuntza-hodira pasatu eta handik zilindrora joan aurretik.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 176. orr.

Hornikuntza sarea hobetzeko eta Kyotoko Ituna betetzeko.  Berria - Ekonomia   2004-04-02

Hornikuntza faltaren mehatxua.  Berria - Ekonomia   2004-10-10

Tokiko industriak ezin ekoitzi dituen hornikuntza-ondasunak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 113. orr.

Energiaren garraiorako bideak eta hornikuntza bermeak ere hobetu nahi dituzte.  Berria - Ekonomia   2004-12-29

Hornikuntza arazoek ez dute prezioan eragin zuzenik izan.  Berria - Ekonomia   2004-12-26

Hornikuntza egitura ere aldatuko da.  Berria - Ekonomia   2004-01-24

Comunitat Valenciana taldearekin dugun egungo material hornikuntza akordioa 2008a arte luzatu dugu.  Berria - Kirola   2006-02-17

Nire aitak hornikuntza bulegoetara joaten jarraitu zuen, zerbait gehiago eskatzera aitona-amona zaharrentzat, familia ugarientzat, merkatu beltzaren azpitik zeuden guztientzat.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 34. orr.

Iberdrolaren hornikuntza kalitatea %18 hobetu da.  Berria - Ekonomia   2004-08-08

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Azken lanuztean ez zen petrolio hornikuntza eten.  Berria - Ekonomia   2004-11-02

Europara bideratzen duen gas hornikuntza %20 murriztu du Errusiak.  Berria - Mundua   2006-01-19

Ur eta argindar hornikuntzarako azpiegiturak.  Berria - Mundua   2004-05-25

Estatu Batuetan erregai hornikuntzan arazoak egongo ote diren beldurra dago.  Berria - Ekonomia   2004-07-04

Energia hornikuntza ez zen eten eta kontrolguneko pantailetan ez zen matxurarik zenik ageri.  Berria - Euskal Herria   2004-09-16

Oxigeno-hornikuntzarako sareak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 55. orr.

Oxigeno hornikuntza kontrolatzen ari naiz, hain zuzen, oso bizkor ari baikara igotzen: sei mila eta zazpiehun metro.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 39. orr.

Hiriko azpiegitura asko azken unean amaitu dira, baina kirol hornikuntzak aspaldi amaitu zituzten, uste baino lehenago.  Berria - Harian   2006-02-09

· Hilketaz gain, militarrek etxeak eraitsi zituzten eta ur zein argindar hornikuntza sarea hondatu.  Berria - Mundua   2004-03-05

Okupazio indarren elikadura hornikuntza alorrean ziharduen Ataha Lojistik Turkiako enpresak iragarri zuen atzo bere jarduerak bertan behera utziko zituela.  Berria - Mundua   2004-08-08

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

argindar hornikuntza (3); argindar hornikuntzan (3); eta hornikuntza (8); gas hornikuntza (4); hornikuntza arazoak (4); hornikuntza eta (5); hornikuntza eten (4); hornikuntzan eraginik (3); petrolio hornikuntza (3)


hornitegi iz hornigaien biltegia.

Eta Proustek, berriz, bizitza "une-bilduma"tzat zeukan, eta une horien oroitzapenek "ez dute geroztik gertatutako guztiaren berri" eta "hermetikoki zigilaturik" irauten dute gogamenaren hornitegian, kontserba-ontziak balira bezala.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 175. orr.


hornitu (ETCn 11.960 agerraldi; orobat ornitu ETCn 51 agerraldi), horni(tu), hornitzen 1 da/du ad zerbaitetarako behar diren gauzak eskuratu; norbaitek edo zerbaitek zerbait izan; norbaitek edo zerbaitek zerbait izan dezan egin.

Janztea estaltzea da, eta hornitzea ere bai.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 205. orr.

Orain eraikina ongi hornitzea da kontua.  Berria - Euskal Herria   2006-04-25

Ongi hornituriko mahaian.  Elizen arteko biblia   Si 31,12

Ongi hornitutako arrautza parea.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 20. orr.

Ongi horniturik gindoazen, janaria ugari generaman, bai guretzat eta bai zaldientzat; armak ere ez gutxi.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 124. orr.

Ondo hornitutako etxeak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 263. orr.

Ongizatearen gizarteko hipermerkatu oparo hornituriko guztietan.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 83. orr.

Gelak, esate baterako, edo laborategiak eta liburutegiak, ez daudela behar bezain ongi hornituak.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 38. orr.

Gudaroste berriak, hobeto hornituak eta ugariagoak, eta garestiagoak beraz, finantzatzeko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 33. orr.

Laboratorioa modernoa, ongi hornitua, zabala zela.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 150. orr.

Hobe luke arrantzale-kanabera ondo hornitu bat erostea senarrari.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 67. orr.

2 (zerbait edo norbait beste zerbaitez)

Ederki hornitu omen zituen jantzi eta bizitzeko behar zituzten gainerako guztiez.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2650. orr.

Janari apal baina gozoz hornituriko mahaia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 293. orr.

Oilaskoz hornituriko ogitartekoak.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 43. orr.

Whiskya, sodaz eta izotzaz hornitua.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 204. orr.

Parpailez jositako soineko luzeak eta dominaz hornitutako uniformeak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 26. orr.

Lady Godiva, ile-mataza bikain batez hornitua...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 198. orr.

Sabaiak armiarma-lanparaz hornituak zituzten areto gorri, urdin, berdeak.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 11. orr.

Mandik masa palekada batez hornitu zuen llana, bankuaren gainaldea raseatu zuen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 162. orr.

Sei zutabe goitik beheiti, argazkiz ongi hornituak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 65. orr.

Datuz hornituxeagoa, beharbada, hirea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 153. orr.

Dokumentazio aberatsez hornitutako liburuxkatik.  Berria - Kultura   2004-10-29

Judaren leinuko sei mila eta zortziehun gizon, babeski eta lantzaz hornituak.  Elizen arteko biblia   1 Kro 12,25

Gotor ditzagun hiri hauek, harresiz, dorrez, atez eta morroiloz hornituz.  Elizen arteko biblia   2 Kro 14,6

Kreatzaileak zenbait eskubide kenezinez hornitu dituela.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 46. orr.

Ontziolak lan zamaz hornitzeko plana.  Berria - Ekonomia   2004-12-16

Gero, zorrak ordaindu behar ziren, dirutan ez bazen, bai lanpostu diruz poliki hornituetan.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 50. orr.

Jakingarriz hornituak itzuli ziren aitatxik igorri lau berri-biltzaileak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 123. orr.

Hitz jakintsuz hornitu zuen Jaunak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 245. orr.

Jainkoaren dohainez hornitua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 738. orr.

Beste nazioen ondasunez gozatuko zarete, haien aberastasunez hornituko.  Elizen arteko biblia   Is 61,6

3 (norbaitek edo zerbaitek beste norbait edo beste zerbait)

Zure merkantziak lehorreratzean, herri asko hornitzen zenuen.  Elizen arteko biblia   Ez 27,33

Edateko ura Lyonnaise enpresa pribatuak hornitzen du.  Herria   2005-08-11

Auzo oso bateko fruta saltzaileak hornitzeko adina merkantzia garraiatzen zuten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 54. orr.

Eman diezaiogula guk munduari etsenplu ona eta munduak horni gaitzala gure beharraldietan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1080. orr.

-Utz hori Jainkoaren esku, seme; hark hornituko gaitu.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 57. orr.

Gela garbi-garbi bat, haritz argiz egindako arasa batek, mahai batek eta zumezko jarleku batzuek hornitzen zutena.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 86. orr.

Ur hori ureztatzeko, herritarrek eta industriak hornitzeko, aisialdirako eta energia sortzeko baliatuko dela.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 196. orr.

Sukaldea hornitzen ere ez zuen xuhur jokatu nahi izan; aratxeak, zerrikumeak, bildotsak, oilaskoak, izokinak, barazkiak, arnoa... denek zeharkatu zuten gazteluko atea.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 74. orr.

Emakumeak, burruntzalia eskuan, zopa botatzen zuen katilu hori batzuetan, eta ogi xerra mehe bana hornitzen zien.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 46. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Atzetik gizon armatu eta hornituen karabana zetorren hautsak inguraturik.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 44. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ardoz hornitu (4); armaz hornitua (3); bularrekoa hornitzeko (3); hornitutako etxe (4); hornitzeko kontratua (3); janariz hornitu (4); landarez hornitutako horma (3); oharrez hornituak (3); ondo hornitu (6); ondo hornitua (5); ondo horniturik (5); ondo hornituta (11); ondo hornitutako (7); ongi hornitua (17); ongi hornituak (17); ongi horniturik (6); ongi hornituriko mahaian (3); ongi hornituta (5); urez hornitzen (6); zamaz hornitzeko (4); zuriz hornituak (3)


hornitzaile izond/iz hornitzen duena

Arrazoia SAS enpresa hornitzaileak hasitako lau eguneko greba da.  Berria - Ekonomia   2004-02-03

Astrononomiaren tresna hutsa zen trigonometria, zerua ezagutzeko, izarren kokalekua jakiteko eta planeten mugimendua atzemateko behar ziren kalkuluen hornitzaile arrunta.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 249. orr.

Hornitzailea W. zen, aleman industria handi eta errespetagarri bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 279. orr.

Autogintzako hornitzailea da, kautxozko piezak egiten ditu eta, guztira, 134 gizon eta emakumek egiten dute lan Oiartzungo faktorian.  Berria - Ekonomia   2004-03-02

Lantegia Volkswagenen hornitzailea denez, [...].  Berria - Ekonomia   2004-02-04

Hornitzaileak multinazionalak eskatzen dion produkzioaren arabera produzitzen du.  Berria - Ekonomia   2004-02-03

• 2 iz hornitzen duen pertsona

Hornitzailea Flamingo izeneko hotel batera joaten dun.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 185. orr.

Poliki-poliki Thomasek bere suhia Enperadorearen hornitzaile izendatzea lortu zuen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 254. orr.

Truke haietatik sortu ziren printzeen hornitzaileen eta bankarien aberastasunak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 26. orr.

'Basque-red.net' web orria zentsuratu du Interneteko hornitzaileak Kanadan.  Berria - Euskal Herria   2004-03-19

Hornitzaile pribatuen esku utzi nahi du prezioa finkatzea.  Berria - Ekonomia   2004-10-10

Saint-Denis kalean, hornitzaileei, dendariei, okinei, harakinei buruzko esamesak etengabeak ziren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 313. orr.

Autoarekin joan nintzen Donostiako eta Errenteriako zenbait zulotara, bila nenbilena lortuko zidan hornitzaile bat non topatuko.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 209. orr.

Merkantzia ustela hornitzaileari itzultzeko.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 254. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Periferiak, batik bat, sistema kapitalistan sartutako munduaren lehengai eta nekazaritza ondasunen hornitzaile funtzioa betetzen du.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 210. orr.

ETNek bertikalki integraturik izaten dituzte hornitzaile eta bezero sareak, ohiko merkataritza harremana baino sendoagoa eta egonkorragoa den loturetan oinarriturik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 243. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gaurdanik, Iparraldeko enpresa txikiek argindar hornitzailea aukeratuko dute.  Berria - Ekonomia   2004-07-01

Munduko energia hornitzaile handiena izatea dauka helburu [Gazpromek].  Berria - Ekonomia   2006-04-21

Bezero eta baliabide hornitzaileekin izaten diren harremanen aldaketa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 171. orr.

Mendebaldeko Alemaniak eta Japoniak HPEE ordezkatu zuten funts-hornitzaile gisa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 90. orr.

Euskal taldeak jokalari hornitzaileak izan dira beti.  Berria - Kirola   2004-01-25

Ogi-bihia aspalditik aipatua da, janari hornitzaile premiatsuena da.  Herria   2003-01-28

Horregatik izan zen Egipto papiro-hornitzaile bakarra greziar mundu osoan.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 151. orr.


hornitze iz zerbaitetarako behar diren gauzak eskuratzea.

Azken batean, bertsolariarena, pilatze eta hornitze lana da lehenik eta behin.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 80. orr.

Aurkikuntza horiek eta haien ondorengoek [...] hornitze-lan handiak, migrazio-olde berriak eta lehen industrializazio-saioak bultzatuko zituzten.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 52. orr.


hornizio (orobat hornizoin g.er.) 1 iz hornidura.

Hornizioak ezin zirela itsasoz besterik egin.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 890. orr.

Hornizio ederra egin du atzerrian, diru zaharrak etengabe garraiatuz.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 80. orr.

Horniziorik gabe ezin izango du bertako jenderik mantendu.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 890. orr.

Aste osoa hornizioak eta gainerako trepeta guztiak eskuratzen eta gordetzen ibilia zen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 129. orr.

Piztia batzuek negurako beren hornizioa gordetzen duten era berean.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 55. orr.

Zesar handia bere armadarekin inguratu zenean Alpeetara eta bertako herrietakoei agindu zienean eman ziezazkietela jateko hornizioak, [...].  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1370. orr.

Bai jan-edanen eta bertze hornizoin batzuen erosteko eta beren nagusien etxalekuetarat garraiatzeko.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 546. orr.

Dyane 6 zahartu eta herdoildu bat [...] bazter guztietan eranskailu, zintzilikario eta antzeko hornizioz apaindua.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 174. orr.

Baxeraz eta hornizioz beterik zegoen arasarantz.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 289. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Batera eta bestera zabuka darabil hornizio saskia.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 141. orr.

· Oxigeno hornizio hori etengabe kontrolatu beharrekoa da.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 43. orr.

Bere kezka, gogoeta eta irudi hornizioarekin zetorren, etxerantz, hori ere.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 167. orr.


hornizoin ik hornizio.

horondar izond antzinako Palestinako leinu batekoa.

Sanbalat horondarrak eta Tobias amondar funtzionarioak.  Elizen arteko biblia   Ne 2,10

Eliaxib apaiz nagusiaren seme zen Joiadaren seme bat Sanbalat horondarraren alabarekin ezkondua zegoen.  Elizen arteko biblia   Ne 13,28


horoptero iz

Begirada puntu batean finkatutzat emanik, froga daiteke (geometrikoki) badela bi begizko ikuseremuaren barruan puntu bakar bezala ikusten diren puntu multzo bat; puntu horien leku geometrikoari horoptero deitzen zaio.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 45. orr.

Horretarako, begiradak ezin du puntu horretan finkaturik egon, jakina, eta puntu horrek ezin du horopteroan egon ere.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 46. orr.


horoskopo iz etorkizunaren iragarpena, argizagien egongunean eta zodiako ikurretan oinarritua.

Alaba ezkontzeko adinera heldu zenean, aitak luzaroan aztertu zuen haren horoskopoa.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 188. orr.

Eduardo hori ez al zen Girolamo Cardanok horoskopoa egin zion bera?  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 298. orr.

Sud Ouest-eko horoskopoa irakurriz.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 144. orr.

Horoskopoa eta karta astrala ditut alde.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 211. orr.

Horoskopo txinatarraren arabera / ni katu bat naiz.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 72. orr.

Igarleak, horoskopo egileak, soziologoak, historilariak...  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 309. orr.


horraratu, horrara(tu), horraratzen da/du ad ipar horretaratu.

Denaden, huts haundi bat eginen du hor hunen ez horraratzeak aldi huntan.  Herria   2003-06-05

Mike Bidart semearekin bururatzen ari da 12 mila behiren tokia eta esperantxa abendoko horraratzea.  Herria   2003-11-06

Leon gidariak bidearhi puntetan ezagutzen baitzuen, nahi izan dauku erakutsi balea bat; Zierraville izena duena, bide handia utzirik oihanen erditik daukazu bide bakarra horraratzeko.  Herria   2003-12-04


horregatik
1 ez horregatik ‘eskerrik asko’-ren erantzuna. ik zer 15.

Ziztuan irten, txirrina jo, entregatu, mila esker, ez horregatik, aio.  Herria   2001-09-20

-Ez horregatik, jauna!  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 112. orr.

-Ez horregatik -esan zuen, Cook andreak esan gabe utzitako hitz esker onekoei aurrea harturik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 502. orr.

-Ez horregatik, motel, ez horregatik.  Herria   2004-10-07


horrela adlag modu horretan. (ikus beheko konbinatorian honela adizlagunaren agerraldi maizkoenak)
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 9 aldiz agertzen direnak)

baina hori horrela (11); baina horrela (119); baina horrela ez (12); bat horrela (20); batean horrela (18); batek horrela (18); beharbada horrela (11); beti horrela (40); beti horrela izan (12); burua horrela (16); da eta horrela (12); da horrela (330); da horrela gertatzen (11); da horrela izan (22); dago horrela (19); dela horrela (46); dena horrela (11); didazu horrela (11); dira horrela (47); ditu horrela (12); du horrela (94); dugu horrela (47); duk horrela (25); dut horrela (56); dute horrela (52); duzu horrela (31); ea horrela (32); edo horrela (23); egin horrela (12); ere horrela (114); eta hori horrela (23); eta horrela (1512); eta horrela egin (28); eta horrela ez (39); eta horrela ezin (22); eta horrela hasi (19); eta horrela izan (18); eta horrela izango (12); eta horrela jarraitu (14); ez da horrela (181); ez dela horrela (36); ez dira horrela (11); ez du horrela (18); ez dute horrela (11); ez horrela (43); ez zela horrela (18); ez zen horrela (53); ez zuen horrela (14); ezin du horrela (14); ezin dugu horrela (11); gauzak horrela (381); ginen horrela (14); guztiak horrela (13); hau horrela (31); hobe horrela (35)

hori horrela (290); hori horrela bada (23); hori horrela balitz (11); hori horrela da (15); hori horrela dela (14); hori horrela ez (11); hori horrela izan (20); hori horrela izanda (11); hori horrela izanik (21); horiek horrela (294)

horrela adierazi (26); horrela adierazi zuen (11); horrela agertu (12); horrela aitortu (13); horrela amaitu (35); horrela amaitu zen (14); horrela amaitzen (12); horrela ari (19); horrela aritu (11); horrela atera (15); horrela ateratzen (11); horrela azaldu (22); horrela bada (221); horrela bai (11); horrela bakarrik (30); horrela baldin (15); horrela baldin bada (13); horrela balitz (32); horrela begiratu (14); horrela behar (24); horrela bere (26); horrela beti (13); horrela bi (12); horrela bizi (41); horrela bukatu (20); horrela da (110); horrela dago (16); horrela definitu (13); horrela deitu (16); horrela deitzen (90); horrela dela (33); horrela dio (24); horrela dira (19)

horrela egin (136); horrela egin behar (16); horrela egin zuen (23); horrela egin zuten (12); horrela eginez (21); horrela eginez gero (12); horrela egingo (23); horrela egitea (15); horrela egiteko (11); horrela egiten (77); horrela egon (41); horrela egoteko (11); horrela eman (15); horrela ematen (13); horrela erabaki (24); horrela erakutsi (12); horrela erantzun (32); horrela erantzun zion (11); horrela ere (49); horrela ere ez (14); horrela esan (78); horrela esan zion (13); horrela esan zuen (15); horrela esanda (25); horrela esaten (65); horrela eta (22); horrela ez (233); horrela ez bada (14); horrela ez balitz (15); horrela ez da (17); horrela ezagutu (14); horrela ezin (61); horrela ezin da (16); horrela ezinezkoa (11); horrela gelditu (13); horrela geratu (12); horrela gertatu (70); horrela gertatu zen (19); horrela gertatuko (20); horrela gertatzen (69); horrela gertatzen da (28); horrela gure (14); horrela hartu (19); horrela hasi (70); horrela hasi nintzen (11); horrela hasi zen (24); horrela hasten (38); horrela hasten da (14); horrela heldu (13); horrela hil (17); horrela hitz (93); horrela hitz egin (36); horrela hitz egiten (29); horrela hobe (12); horrela hobeto (21); horrela ibili (23); horrela ibiltzea (13); horrela ibiltzen (11)

horrela idatzi (13); horrela igaro (11); horrela ikasiko (12); horrela ikusi (32); horrela ikusiko (13); horrela ikusita (14); horrela ikusten (51); horrela iritsi (18); horrela izan (219); horrela izan behar (22); horrela izan da (28); horrela izan dadin (12); horrela izan zen (25); horrela izanda (17); horrela izanen (12); horrela izango (73); horrela izango da (23); horrela izanik (49); horrela izatea (29); horrela izaten (32); horrela jakin (32); horrela jakinarazi (30); horrela jakinarazi zuen (14); horrela jakingo (26); horrela jarraitu (54); horrela jarraituz (32); horrela jarraituz gero (30); horrela jarraitzea (12); horrela jarraitzeko (12); horrela jarraitzen (31); horrela jarri (17); horrela joan (26); horrela jokatu (50); horrela jokatuko (14); horrela jokatuta (13); horrela jokatuz (29); horrela jokatzea (23); horrela jokatzeko (17); horrela jokatzen (60); horrela laburbildu (12); horrela lan (15); horrela lortu (21); horrela lortuko (12); horrela mintzatu (24); horrela mintzatu zen (11); horrela mintzo (20); horrela nahi (23); horrela nire (11); horrela onartu (13); horrela oso (11); horrela pentsatu (14); horrela pentsatzen (30); horrela segitu (12); horrela segituz (12); horrela segituz gero (11); horrela segitzen (15); horrela sentitzen (14); horrela sortu (42); horrela sortu zen (20); horrela ulertu (19); horrela ulertzen (11); horrela uste (27); horrela zaila (14); horrela zaila da (13); horrela zela (11); horrela zen (16); horrela zure (16)

inoiz horrela (11); izan da horrela (12); litzateke horrela (13); naiz horrela (11); ni horrela (22); nik horrela (17); nintzen horrela (13); niri horrela (12); nuen horrela (25); segi horrela (18); zara horrela (20); zela horrela (27); zen horrela (118); zen horrela izan (20); zeren horrela (12); zertan horrela (11); zion horrela (14); ziren horrela (28); zituen horrela (23); zuen eta horrela (11); zuen horrela (69); zuten horrela (27)

baina horrelako (60); baita horrelako (13); bat horrelako (11); batek horrelako (17); beti horrelako (11); da horrelako (160); dago horrelako (42); daiteke horrelako (12); dela horrelako (20); dira horrelako (64); diren horrelako (12); ditu horrelako (15); ditugu horrelako (18); ditut horrelako (11); dituzte horrelako (14); du horrelako (59); dugu horrelako (21); dut horrelako (39); dute horrelako (37); duzu horrelako (14); edo horrelako (82); edo horrelako zerbait (50); egin horrelako (14); ere horrelako (58); eta horrelako (320); eta horrelako beste (12); eta horrelako gauzak (15); ez da horrelako (29); ez dago horrelako (28); ez du horrelako (18); ez dugu horrelako (12); ez dut horrelako (19); ez dute horrelako (12); ez zen horrelako (13); ez zuen horrelako (15)

horrelako adierazpenak (11); horrelako arazoak (12); horrelako arazorik (11); horrelako asko (11); horrelako aukera (18); horrelako bat (25); horrelako beste (30); horrelako egoera (40); horrelako egoera batean (20); horrelako egoeretan (21); horrelako ekimenak (13); horrelako ekintza (14); horrelako ekintzak (20); horrelako erabaki (17); horrelako erabakiak (22); horrelako ezer (21); horrelako gai (14); horrelako gauza (38); horrelako gauza bat (19); horrelako gauzak (119); horrelako gauzarik (27); horrelako gizon (22); horrelako hitz (17); horrelako hitzak (27); horrelako jarrera (13); horrelako kasu (12); horrelako kasuak (14); horrelako kasuetan (46); horrelako kontuak (17); horrelako lan (15); horrelako neurriak (18); horrelako partida (13); horrelako pertsona (12); horrelako proiektu (18); horrelako prozesu (13); horrelako zerbait (241); horrelako zerbait esan (11); horrelako zerbait gertatu (13); horrelako zerbait gertatzen (23); horrelako zerbaiten (13)

inoiz horrelako (11); izan horrelako (12); luke horrelako (14); nik horrelako (12); nuen horrelako (20); sekula horrelako (14); zen horrelako (31); zuen horrelako (39); zuten horrelako (12)

baina horrelakoa (12); baina horrelakoak (12); dira horrelakoak (46); ere horrelakoa (14); eta horrelakoak (162); gertatzen dira horrelakoak (12); horrelakoa da (80); horrelakoa izan (18); horrelakoa zen (28); horrelakoak dira (31); horrelakoak egiten (14); horrelakoak esaten (17); horrelakoak ez (13); horrelakoak gertatzen (19); horrelakoak gertatzen dira (12); horrelakoak izan (13)

baina horrelakoetan (17); da horrelakoetan (24); dira horrelakoetan (11); eta horrelakoetan (73); horrelakoetan ez (21); horrelakoetan gertatu (11); horrelakoetan gertatu ohi (11); horrelakoren bat (21)

baina horrelakorik (16); da horrelakorik (109); da horrelakorik gertatu (18); da horrelakorik gertatzen (18); dago horrelakorik (14); dela horrelakorik (13); du horrelakorik (76); dugu horrelakorik (26); dut horrelakorik (73); dut horrelakorik esan (11); dute horrelakorik (20); duzu horrelakorik (14); egin horrelakorik (17); ere horrelakorik (18); esan horrelakorik (22); eta horrelakorik (32); eta horrelakorik ez (13); ez da horrelakorik (82); ez dago horrelakorik (12); ez du horrelakorik (55); ez dugu horrelakorik (22); ez dut horrelakorik (66); ez dute horrelakorik (17); ez egin horrelakorik (13); ez esan horrelakorik (16); ez horrelakorik (25); ez nuen horrelakorik (28); ez zen horrelakorik (73); ez zuen horrelakorik (56); ezin da horrelakorik (11)

horrelakorik egin (115); horrelakorik egin behar (13); horrelakorik egingo (35); horrelakorik egiteko (14); horrelakorik egiten (38); horrelakorik entzun (12); horrelakorik esan (61); horrelakorik espero (35); horrelakorik ez (135); horrelakorik ezin (12); horrelakorik gerta (13); horrelakorik gertatu (86); horrelakorik gertatuko (29); horrelakorik gertatzen (52); horrelakorik ikusi (28); horrelakorik ikusten (13); horrelakorik inoiz (13); horrelakorik merezi (12); horrelakorik nahi (28); horrelakorik onartuko (20); inoiz horrelakorik (35); nik horrelakorik (12); nuen horrelakorik (31)

sekula horrelakorik (18); zen horrelakorik (79); zen horrelakorik gertatu (35); zuen horrelakorik (64)


horrenbeste zenbtz horrelako kopuruan. (ikus beheko konbinatorian horrenbeste zenbatzailearen agerraldi maizkoenak)
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

artean horrenbeste (4); baina ez horrenbeste (6); baina horrenbeste (10); batek horrenbeste (8); berak horrenbeste (4); beste horrenbeste (400); beste horrenbeste edo (4); beste horrenbeste egin (36); beste horrenbeste egingo (7); beste horrenbeste egiten (15); beste horrenbeste esan (21); beste horrenbeste gertatu (24); beste horrenbeste gertatuko (4); beste horrenbeste gertatzen (22); da horrenbeste (28); den horrenbeste (5); dira horrenbeste (12); ditu horrenbeste (4); dituzte beste horrenbeste (4); du horrenbeste (18); dugu horrenbeste (5); duk horrenbeste (4); dut horrenbeste (5); dute horrenbeste (9); duzu horrenbeste (5); edo horrenbeste (4); ere beste horrenbeste (37); ere horrenbeste (6); eta beste horrenbeste (90); eta ez horrenbeste (10); eta horrenbeste (29); ez da horrenbeste (21); ez dira horrenbeste (6); ez du horrenbeste (8); ez dut horrenbeste (4); ez horrenbeste (65); ez zen horrenbeste (6)

horrenbeste aldatu (5); horrenbeste aldiz (10); horrenbeste arazo (8); horrenbeste aukera (4); horrenbeste behar (4); horrenbeste bider (4); horrenbeste denbora (25); horrenbeste denboran (11); horrenbeste diru (14); horrenbeste edo (5); horrenbeste edo gehiago (4); horrenbeste egin (37); horrenbeste egin du (4); horrenbeste egin zuen (10); horrenbeste egin zuten (4); horrenbeste egingo (8); horrenbeste egitea (4); horrenbeste egiten (15); horrenbeste ere (8); horrenbeste esan (22); horrenbeste esan daiteke (7); horrenbeste esango (4); horrenbeste ez (8); horrenbeste gauza (12); horrenbeste gertatu (24); horrenbeste gertatu da (4); horrenbeste gertatu zen (5); horrenbeste gertatu zitzaion (7); horrenbeste gertatuko (4); horrenbeste gertatzen (22); horrenbeste gertatzen da (11); horrenbeste gol (5); horrenbeste gustatzen (4); horrenbeste indar (4); horrenbeste izango (5); horrenbeste jende (16); horrenbeste lagun (4); horrenbeste lan (12); horrenbeste maite (11); horrenbeste merezi (4); horrenbeste miresten (4); horrenbeste partida (6); horrenbeste polemika (4); horrenbeste sentitzen (4); horrenbeste urte (20); horrenbeste urteren (6); horrenbeste urteren ondoren (5); horrenbeste urtetan (6); horrenbeste urtez (4)

nik horrenbeste (4); nuen horrenbeste (4); uste horrenbeste (4); zaitu horrenbeste (5); zen horrenbeste (16); zergatik horrenbeste (8); ziren horrenbeste (4); zitzaion horrenbeste (5); zuen horrenbeste (8); zuten horrenbeste (4)

baina horrenbesteko (4); beste horrenbestek (6); beste horrenbesteko (12); beste horrenbesteko inhabilitazioa (6); da horrenbesteko (4); du horrenbesteko (8); dute horrenbesteko (6); eta horrenbesteko (8); ez da horrenbestekoa (4); ez du horrenbesteko (6); ez dute horrenbesteko (4); horrenbesteko aldea (7); horrenbesteko garrantzia (11); horrenbesteko garrantzirik (8); horrenbesteko inhabilitazioa (6); horrenbesteko inhabilitazioa eskatu (4); horrenbesteko lana (4); zuen horrenbesteko (5)

da horrenbesterako (11); ez da horrenbesterako (10); horrenbesterako izango (4)


horretaratu, horretara, horretaratzen (orobat hortaratu) da/du ad horretara etorri; horretara eraman.

Errusia bat etorri da jarrera horrekin Londresen egin duten bileran, baina Txina oraingoz ez da horretaratu.  Berria - Mundua   2006-01-17

Egun ezetz, bihar baietz, zer ari da hola gure Raffarin? sozialixten falta omen da haatik hortaratu baita, sozialixtek saltsa nahi zutela soberaxko nahasi...!  Herria   2004-07-29

Nehork ez zuen pentsatzen hortaratuko zirela, denak etsai bakarraren kontra.  Herria   2005-06-23

Bat-batean, arnoak horretaratua noski, harekin egoteko gogoa ernatu zitzaidan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 129. orr.

Pentsatu nahi dut, hasitakoari nola edo hala akabaila emateko nahiak horretaratu ninduela.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 347. orr.

Leku-denboren xehetasunez neurriz gain baliatu izanak nau, menturaz, horretaratu.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 129. orr.

Ez beren nahitara, bainan bertzek hortaraturik.  Herria   2004-07-01

Gerrari buruzko interesak horretaraturik, 1997ko iraileko lehen igandean, Lauaxeta ezagutu baino egun batzuk lehentxeago, Elgetara autobusean joan eta Intxortako "odolezko mendietara" igo nintzen.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 27. orr.

Baina zerk nau bada horretaratua?  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 86. orr.

Bai, nolaz ene herriko neska bat horretaratua?  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 102. orr.

Konprenitzen dut nola zaren horretaratu.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 135. orr.

· Multzoan pesta eder hortaratu nahi dutenek abisa larunbat eguerdi aintzin telefono hauetarat: [...].  Herria   2003-09-18


horrible izond guztiz itsusia.

Itsasontzi baten lamina horrible bat dago ezkerreko horman.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 76. orr.


horrore iz izularria.

Ez al ziren egiazkoak begien aurrean geneuzkan stadiuma, lagunak, zerua, horrore hura guztia?  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 152. orr.

Atzean gelditu zen Bilbo eta atzean Bilbon pilatutako krisi erlijiosoen eta politikoen horrorea.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 18. orr.

Atzean gelditu zen Bilbo eta atzean Bilbon pilatutako krisi erlijiosoen eta politikoen horrorea.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 18. orr.

Izu begiekin, horroretik ihes egiteko indarraldi antzuan.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 17. orr.


horrorizatu, horroriza, horrorizatzen da ad izularritu.

Brian film bat ikustera joan, eta horrorizatuta atera zen aretotik, pelikula osoa Phil Spector produktore famatuak berari zuzendutako mezu sekretu-mehatxukortzat hartu zuelako.  Berria - Kultura   2004-09-28

Horrorizatuta begiratu zidan: txantxetan ari nintzela azaldu behar izan nion.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 96. orr.


hortaratu ik horretaratu.

hortaz 1 junt hori dela eta, beraz. (esaldiaren hasieran)

Hortaz, hizkuntza oro, barruko zatiketa dialektal bat da, hainbat hizkuntza ezaugarriren elkar nahaste edo egite konplexu bat.  Herria   2002-12-12

Hortaz, bera emakumeaz arduratuko zen, eta polizia hiltzaileaz... baldin eta halabeharrak azken hau ilehoriarenganaino iritsi baino lehen bidean jartzen ez bazion, gerta zitekeen bezala.Hortaz, tartea ez da segur aski ere txikia izango.  Herria   2002-12-05

Hortaz, bere lerrotik irten eta eskailerarantz abiatu zen lasai asko.  Herria   2004-02-05

-Hortaz errusoa zara? -galdetu zidan nagusiak.  Herria   2005-03-03

-Hortaz zu Antonioren semea izango zara?  Herria   2001-01-25

-Hortaz, ez du Jonathanek zertan beldurturik - algaraka egin zuen barre Léak.  Herria   2005-09-15

Hortaz, zu zara, ezta?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 266. orr.

Hortaz, elkarrekin bazkaltzera joaten ginen astean hainbatetan.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 109. orr.

Hortaz, fisiologoek legez, ez zuen munduko gauzez ezagutza dogmatikorik finkatu, jendearen iritzia miatu baizik.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 207. orr.

Hortaz: Euskal Herriko indargintzaren arazoa ez da arazo abstraktu, absolutu bat.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 118. orr.

Hortaz, entzudazu: zergatik deritzozu egiazkoa horma horri?  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 212. orr.

Hortaz, bi dira espresioaren teoriaren giltza-kontzeptuak: (i) emozioaren espresioa, eta (ii) emozioa adierazten duen artista.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 101. orr.

2 (esaldiaren barnean)

Hobe hortaz fraideetan, betiko lege zaharrean.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 98. orr.

Horixe hortaz kontua, esan bezala: petzero berria sortu da, kritika gehienak alde egiten dituen iruzkingilea.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 148. orr.

Badirudi hortaz ingeles tradizioan kokatu beharra dagoela, baina, obra ingelesez idatzia badu ere, Poe ez da britainiar idazlea.  Berria - Mundua   2006-03-01

Edertasuna, hortaz, orotan aurkitu behar da, bost axola zer den gauza partikular bakoitza.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 53. orr.

Esan bezala, hortaz, unibertsitarioak dira, hain zuzen ere, lana gehien bilatzen dutenak, tauletako datuetan ikusten den gisa.  Elizen arteko biblia   1 Erg 22,36

-Berorren aitak, hortaz, aitormena eman dio azkenean? -galdetu zidan.  Berria - Gaiak   2004-09-04

Trena, posta kotxeak, lurrun ontziak, zaldiak, denen eskura zeuden, eta, hortaz, baita tsarraren mandatariaren eskura ere.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 114. orr.

Bederatzietatik bostak arteko lanetan aritzen ziren guztiak, haietako inork ere ez zeukan umerik, eta, hortaz, nahiko isila izango zen etxea.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 162. orr.

Zergatik ezkondu, hortaz, esango duzu.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 206. orr.

Bat, hortaz, bi bihurtu zen.  Herria   2002-11-07

Egoera berri horretan, hortaz, askatasunaren eta berdintasunaren kontzeptuak berrikusi egin behar izan dira.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 74. orr.

"Jaunak bere maiestatea bere aurpegiaren aurretik igaroarazi eta oihu egin zuen", eta, hortaz, igaro zena, zalantzarik gabe, gauza ohargarriren bat izan zen.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 65. orr.

"Jaunak bere maiestatea bere aurpegiaren aurretik igaroarazi eta oihu egin zuen", eta, hortaz, igaro zena, zalantzarik gabe, gauza ohargarriren bat izan zen.  Berria - Kirola   2006-01-18

Ageri denez, bigarren aldia arte, kontuan hartu ziren ahoskatzean gertatutako aldaketak; hortaz, historiako etapa bati grafiako etapa bat dagokio.  Berria - Gaiak   2006-02-14

Langile izatea baldin bazen normalena eta ugariena, gu izango ginen hortaz klase ertain delakoa.  Berria - Gaiak   2006-01-13

Lehengaien eskariaren (eta, hortaz, prezio erlatiboen) bilakaera kaltegarriak, epe luzera, espezializazio mota horretatik aldentzera eraman zuen.  Berria - Gaiak   2006-01-13

3 (esaldiaren amaieran)

Kasu, hortaz.  Berria - Gaiak   2006-02-16

Gizakia esentzialki arima da hortaz.  Berria - Gaiak   2006-02-03

-Zuen zientzia erabilgarritasunean oinarritzen da, hortaz.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 162. orr.

Ez dut uste horrenbesterainokoa denik: lehendik ere, gero eta leku handiagoa hartzen ari zen eskola gure bizitzan; prozesuaren azkartze bat besterik ez zen hortaz.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 78. orr.

Haatik, halako gerra baten ondorioz du gaur egun Poloniak komunista izaniko presidente pinpirin bat, Luxemburgek abiaraziriko alderdian ibilia hortaz.  Herria   2004-07-08

Errusiako bazter guztietan dabiltza horrelakoak, batez ere kopek bat edo beste irabaz badezakete; eta azoka guztietara biltzen ziren, hortaz.  Berria - Euskal Herria   2004-09-25

-Familia benetan ona, hortaz.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 136. orr.

- Giltzak lapurtu zizkidaten berberak izan dira hortaz.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 37. orr.

Zein aukera geratzen zitzaigun, hortaz?  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 340. orr.

Bi lege horien artean, zeini obeditu, hortaz?  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 183. orr.

Beharbada gure arazo politiko nagusia transzendentziaren arazoa da hortaz?  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 66. orr.

Zergatik atzeratu gauzak, hortaz? -Jaitsiko gara hortaz? -esan du Aiorak-.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 342. orr.

Oker zegoen hortaz!  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 81. orr.

Egin dezatela borroka gurekin batera, hortaz!  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 31. orr.

-Erre, hortaz! -proposatu zuen denotan beldurtienak.  Berria - Kultura   2004-09-08


hortera izond dotore ustekoa.

Karrajutik paseoan, nesken geletako poster horterak aztertuz.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 68. orr.

Norbaitek 25 zentaboko txanpona bota zuen disko--jogailuan, 50eko hamarkadako juke-box hortera eta deigarrian.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 46. orr.

Autopista ertzeko gau-klub hortera baten eran.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 212. orr.

Gu mahaira jarri eta bortz minutura itzali zuten musika horterak eta bi zerbitzarien begirada berantetsiek borobiltzen zuten desastrearen antzeztokia.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 166. orr.

Panpinak leopardo larruzko bainujantzi ezin horterago bat zeraman.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 59. orr.


horterada iz dottorekeria.

Gure agintarien kultur politika eta sentsibilitatea oso kaskarrak dira, oinarrizkoak, horteradaren jarraitzaileak askotan.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 75. orr.

Ez diskoteketara, diskotekak, ez dakit zergatik, kanpotarren gauza-edo iruditzen baitzitzaizkigun, John Travoltaren moduko horterada, edo heavyen makarrada.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 58. orr.


hortz (ETCn 11.988 agerraldi) 1 iz gizakiagan eta animalia askotan, goiko eta beheko barailen ertzean ezarritako atal gogor eta zurixka bakoitza. ik ebakortz; letagin; hagin1.

Hortza sutara boteaz.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 40. orr.

Ikusi, ikusi: aurreneko hortza jaio zaio!  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 40. orr.

Adituek zelula amak programatuko dituzte hortzak sortzeko.  Berria - Gaiak   2004-05-04

Andreari ahoa aztertu dio, hortz bat eta hagin bat ukitu dizkio.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 86. orr.

Hortzak jartzera ezezik, ateratzera ere, jendea erruz etortzen baitzen.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 47. orr.

Hala erosi zuen hortzak ateratzeko tresneria.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 47. orr.

Hortzak hautsi dizkit harrien kontra.  Elizen arteko biblia   Nk 3,16

Hortzak estutzen ditu nire aurka, zorrotz begiratzen.  Elizen arteko biblia   Jb 16,9

Hortzak estuturik ur-zorrotada hotzaren azpian luze egon zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 263. orr.

Inguruan ditudan isekariek hortzak erakusten dizkidate.  Elizen arteko biblia   Sal 35,16

Hortzak garbitzeko astirik baino ez nuen, zorionez.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 98. orr.

Belaunak dardaratzen hasiak baitzaizkit, eta beren oietan kordokatzen hortzak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 132. orr.

Heriok hortzak elkarren kontra joz onartu zituen nire lausenguak.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 67. orr.

Estalki metalikoa hortzekin kendu eta trago luzea eman zion.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 86. orr.

Mutilak goiko hortzez beheko ezpainari kosk egiten zion.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 92. orr.

Mihia hortzetatik igaroaraziz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 72. orr.

Martini bat edaten ari nintzen eta hortzetako zotza erori zitzaidan ahotik.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 124. orr.

Baina pijopaila jendeak, jende gisa, mordoan eta piloan, hortzetako ikara ematen du.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 30. orr.

Ezpainaren eta goiko hortzen artean.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 79. orr.

Martin eskumuturren indarrez igo zen, makila hortzen artean hartuta. ik beherago 14.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 200. orr.

Lau gizon pizti, hortzetaraino armatuak eta larderiatsu ikusi zituen. bizarrean ile-motots bat, ile zuri batzuekin, eta ahoa hortzik gabe, gizon ahulek ohi duten bezala.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 49. orr.

Hortzik gabeko andre zahar bat zen.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 97. orr.

-Hortzentzako gordeta neukan dirua zunan.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 35. orr.

Begia begiaren ordain, hortza hortzaren ordain.  Elizen arteko biblia   Dt 19,21

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Irribarre handi bat egin zidan, hortz zuri guztiak agerian.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 175. orr.

Hortz zuri-zuriak erakusten zituen irribarre egiterakoan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 164. orr.

Bidenabar bere hortz zuri distiratsu eta pixka bat beldurgarriak erakutsiz.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 38. orr.

Barre-zantzu batek hortz horixkak agerian uzten zizkion.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 274. orr.

Hortz handi banatuak, bereziki sendoak ziruditenak, erakusten zituen hitz egiten zuenean.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 121. orr.

Sabeth, bere ilea orrazten ari, gakorratz bat bere hortz gazteen artean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 287. orr.

Hortz eroririk ez neukan batere, ezta zubiztatua daukadana ere, laugarrena eskuin, goian.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 21. orr.

Hortz hondatuak aterarazi zituen eta urrezko hortzeria ipini zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 223. orr.

Zuzendari txit agurgarriak bere hortz lertzoz zikinak erakutsi dizkit.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 206. orr.

Erloju-kate bat eramango zuen txalekoaren gainetik gurutzatua, urrezko hortz bat ere izango zuen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 176. orr.

Tabakoak belztutako hortzak.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 70. orr.

3 (animalienak)

Oreinaren adarretara edota basurdearen hortzetara hurbildu beharra zeukan.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 50. orr.

Piztiek hatzetan iltzatzen zizkidaten sarritan beren hortz zorrotzak.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 111. orr.

Hortz artetik hezurra kendu nahi zaion zakur bat bezala tematzen zen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 106. orr.

Lehoia berriz agertu zen, orroka, hortz izugarriak erakusten ditu, atzapar zorrotzak eta osoak.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 110. orr.

Behin batean, oso aspaldi, txoriek artean hortzak zituztenean.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 99. orr.

Sugearen buru gainean zuen eskua askatu zuenean, kobrak hortz-ukaldia egin zion.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 163. orr.

Amiltzen gara zuloan beheiti, non herensugeak eta munstroak ditugun aiduru [...] ahutzak zabal eta hortzak zorrotz.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 135. orr.

Bat-batean har baten itxura zuèn hortz zorrotzeko munstro bat ikusi nuenean.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 117. orr.

Ez dira semeak etxeko arrain-ontzian dituen arrain tropikal txiki koloretsu horietakoak, hortz zorrotzeko beste horiek baizik.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 40. orr.

4 (bestelakoak)

Zerra baten hortzek bezala.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 28. orr.

Harri zuria Unbrian, Picenon eta Venezian, hortzezko zerrarekin egurra bezala ebakitzen dena.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1110. orr.

Kremaileraren hortzek sortutakoa.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 54. orr.

44 hortzeko platera eta 19ko pinoia erabili beharko da.  Berria - Kirola   2006-04-08

15 hortzeko pinoiarekin hasi naiz eta ez dut aldatu.  Berria - Kirola   2004-07-07

Hala gurpilak, aurrerantz mugitzen delarik, berarekin batera beheko danborrari eragingo dio eta honek bere hortzarekin goiko gurpilaren hortzak mugiaraziko ditu buelta bakoitzarekin hortz bana biraraziz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4950. orr.

Leku horretan kaxa bat jartzen da, eta bere barruan beste danbor bat izango du, laurehun hortz dituena denak berdin banatuta eta danborraren beste hortz harekin ondo egokituta.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4970. orr.

Hiru hortzeko goldeari.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 35. orr.

Toki patarretan baliatzen ziren laiak, beren bi hortz luze-luzeekin.  Herria   2003-07-17

Beraz, galtza zorroa jaso, zurezko hanka itsatsia kendu, eta bertikalki, hortz bakarreko laia bailitzan, airean altxatu eta lurrean sartu zuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 61. orr.

Bi hortzeko sardexka bat. ik horzbiko.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 97. orr.

Sardexka baten hortzekin josita bezala zegoen erabakia nire bihotzean.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 229. orr.

Sardearen hortz zorrotzek belarrean sartzean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 299. orr.

Denver aurrera makurtu zen, hortz estuko orraziak iletik tiratzen ziolakoan.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 94. orr.

Zaldiak garbitzeko erabiltzen diren burdinazko hortzekiko orrazi horietako bat.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 173. orr.

Eultziaren antzeko bihurtzen zaitut, hortz zorrotzeko eultzi berriaren antzeko.  Elizen arteko biblia   Is 41,15

5 irud

Frantziaren hortz gosetiei itzurtzen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 31. orr.

Nikelezko hortz-ilarak zituen aho bat zen linotipia, irensten, xehatzen zuena.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 446. orr.

Makina itsu horren azken hortzetariko bat naiz ni.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 25. orr.

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Mihiaren aurrealdearen eta hortz-hobien artean.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 97. orr.

Hortz-oi ubel zikinak erakutsiz.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 27. orr.

Agureak neskatoaren hortz-ilara aztertu zuen.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 54. orr.

Ozen eta maiz egiten zuten barre, hortz-ilara hits eta lustre gabea agerian.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 164. orr.

Funesek etengabe bereizten zituen ustelduraren, hortz-txantxarren, nekearen aurrerapauso astitsuak.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 93. orr.

Hortz zirujiazko zenbait tresna.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 29. orr.

Hortz formakuntza hori Pauera eramanen dute, hara bilduko dituzte hiru departamenduetako ikasle gazteak.  Herria   2003-06-12

· izond Neska ilehori hortz luze bat [...] gizon baten eskutik helduta sartu zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 50. orr.

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Irribarre egiten zuenean, ilara bat ume-hortz zuri ikusten zitzaion.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 102. orr.

Baina gauzarik harrigarriena zen esne-hortz guztiak zituela oraindik.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 37. orr.

Ama, irribarretsu, askozaz itsusiago egiten duen irribarre zabalaz, arratoi hortz txikiak agerian utzita...  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 94. orr.

Sei zerra-hortzeko labana zorrotza bezain prest.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 62. orr.

Pagliaio-ko mendi-tontorrak, Wolkmann haitz-tantaiarekin; Cumiana-ko arkaitz-hortzak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 71. orr.

Arratsean abia gintezkeela M.ko mendi-hortzaren negu--igoerari ekitera.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 72. orr.

Aho-hortzetako osasunaren barnean honako hauek sartuko dira, gutxienez: ahoa garbitzea, ortodontziak, enpasteak, periodontzia, exodontzia eta protesiak.  Berria - Euskal Herria   2006-03-03

8 aho bete hortz ahoa bete hortz.

Joxe Marik makilak saskira bota, eta atzetik jarraitzen zion, ondotik zezena balu bezala, ni aho bete hortz hantxe utzita.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 120. orr.

-Urte hasieran! -aho bete hortz nengoen-.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 22. orr.

9 ahoa bete hortz erabat harriturik.

Ahoa bete hortz gelditu nintzen, hura ikusita.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 254. orr.

Emakumea ahoa bete hortz geratu zen, eta begietan nabarmendu zitzaion nahigabea.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 267. orr.

Asper-asper eginik, ahoa bete hortz, etxera joan zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 207. orr.

Euxebiok, entzutez nardaturik, ukaldi zakar bat jo zuen mahaian eta, altxaturik, purrustadaka alde egin zuen bileratik denak ahoa bete hortz lagata.  Berria - Kultura   2006-02-19

10 hiru-hortzeko ik hiruhortzeko.
11 hitzetik hortzera

Emakumeak, berriz, hitzetik hortzera zerabilen "jouissance" hitza.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 78. orr.

Hegazti saltzaileak matxinada aipatzen zuen hitzetik hortzera, zuhur antzean, baina bere barre txikien bidez gauza asko igarrarazten zuela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 269. orr.

Nola esango nuke nik?, ateratzen zitzaizun hitzetik hortzera.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 74. orr.

Zerbait murduskatu baitzion, hitzetik hortzera eta oso azkar, bere hizkuntza bitxian.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 76. orr.

"Aspaldiko egunetan bezala", erantzun zidan hitzetik hortzera.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 146. orr.

-Hara, hara, hara! -esan zuen hitzetik hortzera, besoak zabaldurik, Txitxikov ikusi zuenean-.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 99. orr.

Paperari beha erantzun du, hitzetik hortzera: [...].  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 48. orr.

-Zer ari haiz hemen? -hark, hitzetik hortzera.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 398. orr.

· Batbatean etorri zitzaidan, berbatik hortzera, Bartolomeri hura itauntzea.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 311. orr.

· Botatzen dizkidaten hitzetik-hortzerakoak biltzea, a zer nolako eta zenbateko lana izango litzatekeen!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 371. orr.

Elokuentzian eta hitzetik-hortzerakotasunean trebatzen du, erreflexu-bizkortasunean eta ulertzeko eta zeure burua ulertarazteko gaitasunean; besteak beste.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 252. orr.

12 hortz artatzaile iz aho artatzailea.

Hortz artatzailea zen lanbidez.  Berria - Mundua   2006-03-07

Judutarra zen sinesmenez, 50 urtez Angelun bizi izan da, ofizioz hortz artatzaile, BAM-eko judutarren elkarte buru egona da luzaz.  Herria   2005-04-07

· Hortz-artatzailetzako ikasketak 1981. urtean amaitu zituen.  Berria - Mundua   2006-03-07

13 hortz artetik

Pipa hortz-artetik kendu gabe.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 33. orr.

-Egia hauxe da: haur bat sortu orduko gau minean abandonatua izan zela -bota zion, hortz artetik-.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 124. orr.

Pistola pneumatikoarekin burua zulatu diote Dianari, eta seko erori da, mingain lodia hortz artetik erakutsiz.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 153. orr.

14 hortz artean (orobat hortzartean g.er.)

Marmar hiratua zerabilen hortz artean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 234. orr.

Astun altxatu bitartean, hortz artean egin zuen: "Jainkoarren!  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 224. orr.

Atzeraka egin zuen, astiro, hortz artean gaitzesaka: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 138. orr.

-Tontolapiko hauek burutik eginda daude -esan zuen hortz artean-.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 273. orr.

-Eta? Zer nahi duk hik? -galdetu zuen ministroak haserre, hortz artean.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 18. orr.

Arestiko horrek? -Joxek hortz artean.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 107. orr.

· Familiakoak larritu egin ziren txakurrak katua hortz artean zekarrela ikusi zutenean.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 299. orr.

Hortzartean ez honako eta ez harako geratu zitzaion tomate azal bati tiraka ziharduen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 196. orr.

Eta pipa bat zuen hortz artean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 227. orr.

Haren titiburuetara jaitsi nintzen eta bat hartu nuen nire hortz artean.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 77. orr.

15 hortz-hagin pl hortzak eta haginak.

Snapek agerian zituen bere hortz-hagin horixkak eta irregularrak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 232. orr.

Matrailezurra, hortz-haginak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 477. orr.

Bulldog handi bat bezala, hortz-haginak agerian zituela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 25. orr.

Zakurrak azpiratuaren lepoan sartuak dituen bere 32 hortz-haginak ez ditu, ito arte, bere gogoz askatuko.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 98. orr.

Ni hortz-haginak mihiaz banan-banan miatzen ari, badaezpada ere, ea baten bat koloka ote zegoen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 21. orr.

Lehenengotan ez nion ia piperrik ulertu, ordezko hortz-haginak kenduta baitzeuzkan.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 46. orr.

Ezpainak gailentzen zitzaizkion nabarmen, eta hortz-haginetako babesgailua zerabilen kanpora eta barrura.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 135. orr.

16 hortz-karraska

Orduan, negarra eta hortz-karraska izango da, Abraham, Isaak eta Jakob eta profeta guztiak Jainkoaren erreinuan eta zeuen buruak, berriz, kanpora jaurtikiak ikustean.  Elizen arteko biblia   Lk 13,28

"Lot ezazue hanka eta esku, eta bota kanpora, ilunpetara. Negarra eta hortz-karraska izango dira han".  Elizen arteko biblia   Mt 22,13

Gerraz geroztikako damu, negar, eta hortz karraska guztiak gorabehera, beste gizaki bati ostua nion bizia.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 126. orr.

Amorruak hortz-karraska eragiten zidan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 180. orr.

Izpiritua non-nahi jabetzen zaio, lurrerat aurtikitzen du, eta haurra, haguna dariola eta hortz-karrasketan, gogor-gogorra jartzen da.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 158. orr.

· Azkenean, Dick Annarengana itzuli zen, hortz-karraskaka.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 522. orr.

Oihuka, garrasika, ostikoka eta hortz karraska ekin zion.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 52. orr.

17 hortz eskuila hortzetako eskuila.

Armarioa zabaldu, eta zer jantzi erabakitzen egon zen pixka batez, hortz-eskuila beti ahoan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 173. orr.

Konketaren gaineko armairutik hortz eskuila hartzerakoan, Valium potoa ikusi nuen, erdi hutsik.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 59. orr.

Azazkal-moztekoa, hortz-eskuila, orrazteko eskuila eta abar eta abar.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 161. orr.

18 hortz-orde ik hortzorde.
19 hortz-ore (2 esaldi liburu 1ean; ETCn 25 agerraldi; orobat hortzore esaldi 1 liburu 1ean; ETCn 17 agerraldi) hortzetako pasta.

Emakumearen hatsean hortz-ore fluoreztatuaren kutsua ezagun zen oraino.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 107. orr.

Hustu dituzte hortzore tuboak.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 67. orr.

20 hortz-pasta (esaldi 1 liburu 1ean; ETCn 7 agerraldi) hortzetako pasta.

Aizkolaria izateko indarra behar den bezala, hortz-pastaren propagandako irribarrea da, nonbait, geriatra onen bertuterik bikainena.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 289. orr.

21 hortzak erakutsi

Zakurra atzeratu zen, gaitziturik, eta hortzak erakutsi zizkion baina berriz hurbildu zitzaionean, burua laztandu zion besten behin.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 91. orr.

Atzo, gainera, LABeko Metaleko buru Igor Urrutikoetxeak salatu zuen beharginak «kate motzean» lotu guran dabilela patronala eta, beraz, ezinbestekoa dela «hortzak erakustea», lan itun duinak lortze aldera.  Berria - Ekonomia   2004-11-13

Petacchik hortzak erakutsi dizkio Booneni Andaluzian.  Berria - Kirola   2006-02-15

22 hortzetako eskuila hortzak garbitzeko erabiltzen den eskuila. ik hortzetako.

Kolonia-uraren ontzia, lakrea, hortzetako eskuila.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 395. orr.

Eskuizkribu bat ez da hortzetako eskuila erabili bat bezala botatzeko gauza.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 75. orr.

Handik gutxira logelara itzuli zen, hortzetako eskuila ahoan zuelarik.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 173. orr.

23 hortzetako pasta (16 esaldi 12 liburutan; ETCn 157 agerraldi)

Hortzetako pastak eta aurpegirako kremak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 189. orr.

Hortzetako pasta beti jakako poltsikoan eramateko ohitura.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 89. orr.

Pepsodente marka ingeleseko hortzetako pastarekin.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 137. orr.

Hortzak garbitzen ari da [...] eta ezpain txokotik dario hortzetako pasta zuria.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 100. orr.

· Hortzetako pasta-hodiak zanpatzeko tresna.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 16. orr.

24 hortzez eta haginez

Ezkerreko oposizioa erabaki horren kontra agertu da hortzez eta haginez.  Herria   2004-10-28

250 behariren aitzinean 20/6 eraman du lehiaketa, eraso baino usuago defendaturik hortzez eta haginez.  Herria   2002-10-24

Girixtino gira ez baitugu etsitzen, esperantza atxikitzen baitugu hortzez eta haginez.  Herria   2003-07-24

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aho bete hortz (45); aho hortz (4); ahoa bete hortz (47); baina hortz (3); bere hortz (28); bere hortz hagin (4); bere hortz zuri (4); beren hortz (3); beste hortz (5); bete hortz (93); bete hortz gelditu (11); bete hortz geratu (18); bete hortz geratzen (6); bete hortz utzi (23); bete hortz uzten (5); bi hortz (4); du hortz (4); eta hortz (46); eta hortz artean (3); eta hortz karraska (11); goiko hortz (3); haren hortz (7); hiru hortz (5)

hortz artean (66); hortz artetik (24); hortz artetik ihes (3); hortz bakar (4); hortz bakarra (3); hortz bat (23); hortz batzuen (3); hortz distiratsuak (4); hortz eskuila (5); hortz estutuen (3); hortz eta (7); hortz eta hagin (3); hortz gelditu (11); hortz gelditu nintzen (4); hortz gelditu zen (4); hortz geratu (18); hortz geratu zen (7); hortz geratzen (6); hortz gutxi (3); hortz guztiak (10); hortz hagin (8); hortz haginak (17); hortz haginen (8); hortz haginen artean (3); hortz haiek (4); hortz handi (8); hortz handiak (3); hortz hautsi (3); hortz hobien (3); hortz hobietan (3); hortz ilara (5); hortz irten (3); hortz karraska (14); hortz karraska izango (7); hortz tartean (4); hortz tiki (5); hortz utzi (23); hortz utzi zituen (7); hortz utzi zuen (6); hortz uzten (5); hortz zorrotzak (5); hortz zorrotzeko (3); hortz zuri (22); hortz zuri zuriak (5); hortz zuriak (10); hortz zurien (3)

mihia hortz (4); mingaina hortz (3); mingaina hortz artean (3); negarra eta hortz (8); nire hortz (4); pipa hortz (3); zuen hortz (7); zuen hortz artean (4)

hortza hortzaren (4); hortza hortzaren ordain (4); ortziren hortza (3)

artean hortzak (3); aurreko hortzak (3); baina hortzak (3); beheko hortzak (3); bere hortzak (5); dira hortzak (3); diren hortzak (3); ditu hortzak (3); erakuts itzan hortzak (3); ere hortzak (5); eta hortzak (60); eta hortzak erakutsi (4); eta hortzak erakutsiz (4); eta hortzak estutu (3); eta hortzak estuturik (3); gero hortzak (3); goiko hortzak (3); haren hortzak (6)

hortzak agerian (12); hortzak ahoan (3); hortzak ateratzen (3); hortzak ateratzen ari (3); hortzak erakusten (15); hortzak erakutsi (45); hortzak erakutsi dizkio (5); hortzak erakutsi zituen (4); hortzak erakutsi zizkion (7); hortzak erakutsi zizkioten (3); hortzak erakutsiko (5); hortzak erakutsita (3); hortzak erakutsiz (33); hortzak ere (7); hortzak estu (5); hortzak estutu (60); hortzak estutu behar (5); hortzak estutu eta (24); hortzak estutu nituen (3); hortzak estutu zituen (11); hortzak estutu zituzten (7); hortzak estuturik (16); hortzak estututa (17); hortzak estutuz (13); hortzak estutzen (8); hortzak eta (22); hortzak eta haginak (3); hortzak ez (4); hortzak falta (3); hortzak garbitu (13); hortzak garbitu eta (3); hortzak garbitzeko (11); hortzak garbitzen (11); hortzak garbitzen ari (3); hortzak gogor (3); hortzak hautsi (4); hortzak ikusi (3); hortzak karraska (5); hortzak karraskaka (3); hortzak karraskan (5); hortzak karraskatu (6); hortzak karraskatu zituen (3); hortzak karraskatuz (4); hortzak klaskaka (5); hortzak tinkatu (4); hortzak tinkatu eta (3); hortzak zorrotz (5); hortzak zorrozten (3); hortzak zuri (3); hortzak zuri zuriak (3)

itzan hortzak (3); jokalariek hortzak (3); nire hortzak (4); ordezko hortzak (3); urrezko hortzak (4); zion hortzak (4); zituen hortzak (7); zituzten hortzak (3); zuen hortzak (9)

hortza hortzaren ordain (4); hortzaren ordain (5); hortzaz gora (3)

ahoa bete hortzekin (4); bere hortzekin (4); bete hortzekin (6); bete hortzekin utzi (3); eta hortzei (3); eta hortzen (10); eta hortzen artean (3); goiko hortzen (3); hortzei kirrinka (3); hortzek ere (3); hortzek karraska (4); hortzek karraska egiten (4); hortzekin utzi (3); hortzeko platera (3); hortzen artean (29); hortzen artean sakatuz (4); hortzen artetik (8); hortzen bat (3); hortzen karraska (3); hortzen kontra (5); ziria hortzen (4); ziria hortzen artean (4); zuen hortzen (3)

ahotik hortzera (3); eta hitzetik hortzera (8); hitzetik hortzera (175); hitzetik hortzera bertso (3); hitzetik hortzera dabil (7); hitzetik hortzera dabilen (7); hitzetik hortzera erabili (4); hitzetik hortzera erabiltzen (8); hitzetik hortzera erantzun (5); hitzetik hortzera esan (3); hitzetik hortzera ibili (3); hitzetik hortzera ko (5); hitzetik hortzerako (9); hitzetik hortzerat (3); hortzera bertso (3); hortzera dabil (7); hortzera dabilen (7); hortzera erabili (4); hortzera erabiltzen (8); hortzera erantzun (6); hortzera esan (3); hortzera ibili (3); hortzera ko (5); zion hitzetik hortzera (3); zuen hitzetik hortzera (4)

hortzeria berria (3); urrezko hortzeria (12)

aho hortzetako (3); eta hortzetako (9); eta hortzetan (3); eta hortzez (4); eta hortzik (5); ez du hortzik (3); hortzetako aparatua (3); hortzetako eskuila (14); hortzetako pasta (12); hortzetan eta (3); hortzetan hartu (5); hortzetan hartu eta (5); hortzez eta (12); hortzez eta haginez (11); hortzik ederrenak (3); hortzik ez (7); hortzik gabe (7); hortzik gabea (7); hortzik gabea eta (3); hortzik gabeko (14); hortzik gabeko andre (3); labana hortzetan (3); munduko hortzik (3); munduko hortzik ederrenak (3)


hortzadura ik horzdura.

hortzaje (ETCn 3 agerraldi) iz adkor hortzeria.

Ezagutu nuen egunean, haren hortzajeak harritu ninduen, beste deusek ez bezala.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 44. orr.

Ikustekoa da, zinez, orduko erretratoetan ageri duten hortzajea.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 45. orr.


hortzaka 1 adlag hozka.

Hortzaka kalitu dute.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 164. orr.

2 hortzaka egin

Kobrak, burua txut, hortzaka egiten zion kriskitin-sugeari; honek, berriz, ahal zuen bezala begiratzen zuen bere burua eta buztanaz erasotzen zion.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 165. orr.

Umeak berehala karta zimurtu eta ahora sartu zuen, hari hortzaka eginez.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 167. orr.


hortzakada iz hozkada.

Pozoiak erabat mende hartu baino lehenago, mozkorrak berriz ere burutik heldu zion sugeari eta hortzakada handiak eman zizkion.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 163. orr.


hortzakadatxo iz hozkadatxoa.

Ikusteko, hortzakadatxoren bat egin nahi diote.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 86. orr.


hortzaldi iz

Bere haserre-atakeei, beldurgarriak benetan, hortzaldi deitzen zaie, baina ez dira hori; haserre naturalak dira, ez dugulako esaten ari dena ulertzen eta, hala ere, ulertzeko moduko hizkera ari delako erabiltzen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 262. orr.


hortzargi izond

Suitzako Solothurnen german shepherd hortzargi bat ezagutu nuen.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 144. orr.


hortzemuga ik ortzimuga.

hortzeria (ETCn 195 agerraldi) 1 iz pertsona edo animalia baten hortzen multzoa. ik hortzaje.

Hortzeria zuri-zuria zuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 271. orr.

Haren goiko hortzeria bitxia, haizemaile baten eran hedatzen baitzitzaizkion hortzak, tarteka hutsuneak ageriz, kuia hustuekin egiten diren kriseiluen antzera.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 67. orr.

Eta hortzeria ustel hori erauzirik, urrezkoa ipiniko duzu, zure mailari dagokion bezala.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 147. orr.

-Zure ustetan, lurperatu aurretik, familiak ez ote zion hortzeria erauziko?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 287. orr.

Nahi gabean atera zitzaion irribarrea, urrezko hortzeria agerian utzirik.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 74. orr.

Begiak lausotu zitzaizkidan [...] ikusirik orain Herio burezurtsuaren hortzeria hortzoherik gabea haragi oparoko emakume rubensiar baten lepoan hozka.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 213. orr.

Ordezko hortzeriaren inguruan -ez zuen kendu nahi izan- oiak agerian zeuzkan.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 75. orr.

Aurpegiera akasgabea du, arroska masailak, kopeta dirdaisua eta perlazko hortzeria; ikatza begietan, ipurmasail zabalak eta gerri fina...  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 76. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Zakurrak ugaztunak dira, otsoaren antzekoak eta horren hortzeria-mota bera dutenak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 177. orr.

· Bere animalia-hortzeria agerian uzten zuen irribarrearekin jendetasunez esan zion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 170. orr.


hortzeskuila ik hortz 17.

hortzetako iz hortzetako eskuila.

Hortzetakoa konketa gaineko edalontzitik hartu eta nezeserrean sartzen duzu.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 217. orr.


hortzetaratu, hortzetara(tu), hortzetaratzen du ad hortzetara eraman.

Belar-zurtoina ez zuen hortzetaratu, hatz artean kiribilka erabili baizik, eta ondoren errepikatu-: [...].  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 180. orr.


hortzikatu, hortzika(tu), hortzikatzen 1 du ad marraskatu.

Akitua, ogi pixka bat hortzikatu nuen gaztainondo baten itzalpean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 232. orr.

Ezpal batzuk hortzikatu nituen.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 62. orr.

Eta orain etxera itzulita, hezur bat ematen digute hortzikatzeko.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 387. orr.

Abelek beheko ezpaina hortzikatu du.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 107. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Hori da gizarte hortzikatu honek duen minbizi larriena une honetan.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 195. orr.


hortzoi iz oia.

Hortzetan eta hortzoietan erantsirik gelditu zaizkion hondakinak askatzeko.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 86. orr.

Betel mastekatu eta ahoa, mihia eta hortzoiak gorri--gorri jartzen dira.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 33. orr.

Tersilla zutitu egiten zen, hortzoiak agerian utziz irribarre egin, eta Paolari seme-alabez galdetzen zion: Lidiaz, Anaz eta Robertoz.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 238. orr.


hortzorde (orobat hortz orde) iz ordezko hortza.

Lurrean, ohe ondoko besaulkiaren azpian [...] Schopenhauer-en hortz ordeak ikusi nituen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 162. orr.

Joxek hortz-ordeak zerabiltzala gogorarazi zion Arizmendiri.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 112. orr.

Etxekoandreak kostata eta esaldi motzetan egiten zuen hitz, ez baitzuen oraindik ahoan hortzordea; ia biluzik zegoen, kamisoi arrosa bat eta babutxak jantzirik.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 39. orr.


hortzore ik hortz 19.

horzbiko (corpusean hortzbiko soilik) iz bi hortzeko aitzurra.

Hantxe, bazter batean, beste atxur, laia, hortzbiko, sega ta igitaiak su-egur, azpantar, abarka ta soka zaharren laguntasunean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 66. orr.


horzdun (ETCn 160 agerraldi; orobat hortzdun ETCn 17 agerraldi; eta horztun ETCn 39 agerraldi) izond hortza duena; hortzak dituena.

Burdinazko gizakiak, burmuina eta bihotza torlojo mordo batez eta gurpil horzdunez eginak dituztenak.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 14. orr.

Ber-mementoan bitxikeria, oilo hortzdun buluzia.  Herria   2004-10-14

Adarlatz hegoaldean, Irensaga mole horzduna eta, bi hauen artean, zaldizkoen aurrean, Dwimorberg harresi beltz eta zorigaitzekoa.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 76. orr.

Ezkerreko hanka zeukan harrapatuta, eta tramankulu horzdunak estutu egiten zion orkatila.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 109. orr.

Mendi-muino moduko bat ikusten zen, horztuna, grisa eta lanbrotsua: hura zen balea.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 62. orr.


horzdura (orobat hortzadura) iz hortzeria.

Agureak [...] horzdurari eutsi behar izan zion bizpahiru alditan. Ezpain gorri goxo haien artetik hortzadura zuria agertu zen.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 24. orr.

Pasaiako portu inguruko pabilioiek osatu perfilak bazuen hortzadura izorraturik zuen agure zahar baten ahoaren antza.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 15. orr.


horzgabe (orobat hortz gabe g.er.) izond hortzik ez duena.

Eskuak bularrera daramatzan agure horzgabea ere ageri da: arrosa gorri bat atorran.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 166. orr.

Osabaren aho horzgabea eta kokotsa, hitz egitean gora eta behera zebilkiona.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 61. orr.

Tomek ohiko irribarre horzgabearekin eta kikarakada tearekin esnatu zuen Harry.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 61. orr.

-Ni baino ausartagoa izan duk, orduan, hire aita -esan zuen Francescok bere aho hortz gabea zabalduz-.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 125. orr.

[...] -esan zuen Francescok, bere katu aho hortz gabean irribarre bortxatu samar bat zuela.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 129. orr.


horzgabetu izond hortzak kendu zaizkiona.

Oihaneko Liburuan erregearen altxorra zaintzen duen kobra horzgabetu, ilunbezko mendeek zurbilduak bezala.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 160. orr.

Bonino gizontxo potolo, zarpailtxo, lausoki txakurkara bat zen; bizarra gaizki moztua zuen eta irribarrea horzgabetua.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 255. orr.


horzka ik hozka.

horzkari 1 izond/iz ahotsez mintzatuz, mihia goiko hortzetan ipiniz gauzatzen dena.

Palatalizazio adierazgarriak[...] hots horzkari eta hobikariak palatalizatzen ditu.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 126. orr.

[t] herskari horzkarian mihia litzateke artikulatzaile aktiboa, eta hortzak, pasiboa.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 43. orr.

Euskarazko ahoskeran "z" gaztelaniaren ebakera horzkariaz ahoskatzeko aukerak ugaritzen ditu.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 50. orr.

Bai bokal artean /d/ horzkaria egiteko.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 51. orr.

Euskarazko, gaztelaniazko, frantsesezko /d/ eta /t/ horzkari dira.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 97. orr.

Horzkari eta hobikariak mihiaren aurreko zati lirain mugikorraz baliatuta ebakitzen dira.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 27. orr.

2 ezpain-horzkari izond batez ere beheko ezpainaren eta goiko ebakortzen bitartez eratzen dena.

Hotsaren ahoskunea beheko ezpainaren eta goiko hortzen artean gertatzen denean, hotsa ezpain-horzkari dela esan ohi da.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 79. orr.

Euskarazko hots sisteman, [f] bakarrik da halakoa, igurzkari ezpain-horzkari ahoskabea.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 79. orr.

Halaber, W-a ezpain-horzkari bilakatu da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 182. orr.


horzkaritasun iz horzkaria denaren nolakotasuna.

Ahoskunea mihiaren aurrealdearen eta goiko hortzen artean duten hotsen ezaugarria da horzkaritasuna.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 97. orr.

Horzkaritasun hori adierazteko.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 97. orr.


horzkatu ik hozkatu.

horztegi iz

Kaskezurrarekin errugbian jostatu berri zirenak ez ziren kalostrapearen maldan zeuden pagano erreak, hortzak horztegi, so zeuzkatela ohartu ere.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 160. orr.


horztun ik horzdun.

hoska 1 adlag hots egiten.

Leihoaren aurrean berriro eseri orduko hasi zen telefonoa hoska.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 44. orr.

Berehala hoska hasi zen: "Sua, sua!"..  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 37. orr.

Begiak sabaitik bereizi gabe, hoska jarraitu zuen: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 364. orr.

Kale osoa betetzen zuten, ozen hitz eginez, elkarri hoska eta oihuka.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 107. orr.

Sumindurik, lagunari gelditzeko hoska hasi zitzaion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 334. orr.

Trantzean jartzen zuan, zirimolaka mugitzen zitian begiak, hoska eta madarikazioka.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 37. orr.

Izanez ere, hoska ari zitzaidan ordurako "ahots jakintsua" -ahots aurresentipen adierazlea, Virgiliori sinestera-.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 32. orr.

Erreka ertzeko haltz handiak hoska hasten ziren, eta hotza, urteko lehen hotza, barruratzen zitzaidan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 109. orr.

Barrura egin zuen, mutiri, urrezko katea mantalaren gainean hoska.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 115. orr.

2 hoska egin

Ontziak frantses koloreak erakutsi zituen berehala; halatan, beraz, frantsesez egin zuen piratak hoska.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 141. orr.


hoskide izond hots berak edo berdinak dituena.

Bata bestearen ondoren jartzen nituen hitz hoskideak eta ahal nuena egiten nuen.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 125. orr.

Arrakasta eta arrastaka hoskideak dituk.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 110. orr.

Hitz horiek inoiz ez dute errimatu edo ez dira hoskide izan.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 64. orr.

Halakoak dira, hurrenez hurren, pluraleko /s/ gehitzea print formari [prInts] edo horren hoskide izan daitekeen prince hitzaren [prInts] ahoskera.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 85. orr.


hoskidetasun iz hots berdintasuna.

Eta Goiburuk ongi baliatu du berriz hitzaren polisemia, poto egin gabe hoskidetasun bete-betea lortzeko.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 99. orr.

Hoskidetasun handi edo txikiagoa.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 94. orr.

Errima pobrea deitzen zitzaion hoskidetasun urrikoari.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 128. orr.

Gure artean, hoskidetasun maila izan da sarri errima txarra eta ona bereizteko irizpide bakarra.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 92. orr.


hospizio (orobat ospizio) iz erromesak eta eskaleak hartzen ziren etxea.

Hiritik kanpoko hospizioetan legendunak zerbitzatzen zituzten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 28. orr.

Emakumezkoak hirietatik gertuko zenbait hospiziotan bizi dira batera, eta ez dute ezer hartzen, baizik eta beren eskulanaz ateratzen dute mantenua. aita Bartolome ere desagertu egin zen Urbiaindik, ordenako aita nagusiak kargu berri baten ardura eman ziolako, Iruñako ospizio bateko kaperau izendaturik, handik gutirat jakin genuenez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1149. orr.

Diru emaite bat kapera baten edo komentu baten eraikitzeko, edo hospizioen eta bertzelako karitatezko obren bulkatzeko.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 201. orr.


hostai ik hostaila.

hostaila (35 agerraldi 18 liburutan; ETCn 158 agerraldi; orobat hostai g.er. eta hostoila g.er.) 1 iz zuhaitz eta landareen hosto eta abarren multzoa. ik hostaje; hostotza.

Zuhaitz baten hostailan ezkutatu da.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 380. orr.

Aldaize gogorrak arbolen hostaia astintzen duelarik, mugimendua irizten dio zenbaitek hostaiaren harat-honat heriosuar horri.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 67. orr.

Hostailan babestuta, azeria legez.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 50. orr.

Libanoko zedro baten antzeko zara: adar bikainak eta gerizpe ederreko hostaila ditu, eta enbor luzea, adaburua hodeietaraino iristen zaiona.  Elizen arteko biblia   Ez 31,3

Itzaltegi bat zegoen, makilaz eratua, eta haren gainean basa-arrosondo baten adarrak bermatzen ziren; haren hostaila, loretxo zuriz apaindua, hain zen sarria non eguzkiaren argiari ez baitzion igarotzen uzten.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 140. orr.

2 (izenondoekin)

Hostaila sarriaren azpian freskotasun gozo eta lurruntsua ezkutatzen zen.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 36. orr.

Baso sarriaren hostaila joriak oinetik tontorreraino estalirik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 364. orr.

Ito egiten zen hostaila azkengabe haren azpian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 138. orr.

Mahats ondo lodi, beltz eta bihurdikatuak, hostoila berdeak txapelaturik.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 46. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Ohidura zaharren arabera [...] amak, mahai gainean ezarria zuen ezkoargia pizturik eta haren saihetsean erramu hostoila.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 19. orr.


hostaje (8 agerraldi 5 liburutan; ETCn 42 agerraldi) iz hostaila.

Hostoen arteko zurrumurrua da hau, hostajearen ikara ilunabarreko brisan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 101. orr.

Orbela zapaltzen hasi zirenean antxetaren halako bi izanen zen hegaztia haizatu zen hostajetik.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 111. orr.

Begira mihura xorta lotsati enigmatiko horiei, ixil ixila, heriotz itxura guziak gezur direla salatzen, han hemen, zuhaitz adar soilduen tartean harrigarri, beren hostaje horiberdaska eta ale pinporta xuritan.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 54. orr.


hostal iz ostatua.

Zumardian, Bahia Hostalaren inguruan zegoen telefono kabina baterantz zuzendu zen Pataki, presaka.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 161. orr.

Hamar urteko umea ordubetean heltzen da hostaletik Zelatunera.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 84. orr.

Jonek taberna aldera begiratu du, hostaleko jabearen bila.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 151. orr.


hostape (ETCn 99 agerraldi; orobat hostope ETCn 28 agerraldi) iz hosto azpiko gunea.

Gereziondoen azpitik pasaeran, irrikaz begiratzen genien behitik goiti, hostape berdean nonahi ageri ziren ginga mordo zurigorriei.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 204. orr.

Zer bilakatu ote dira haiek, beren behinolako lorategi maitatu hura, bere labirinto bideekin, bere antzinako urrinarekin eta bere bihurguneetako hostape haiekin, dena galduta?  Berria - Kirola   2004-04-06

Batzuetan, hala ere, liburua belaunetara erortzen utzi eta ametsetan hasten nintzen, nire inguruan Paris bizitzen entzuteko eta antzinako erako hostape haietan amaigabeko atseden bat hartzeko.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 131. orr.

Ur-bazterretan bizi dira zeruko txoriak, hostapean kantari.  Elizen arteko biblia   Sal 104,12

Nire egoitza zuhaitz handien hostapean galdu, ezkutatu hartako isiltasunean hain atsedengarria eta hain ona gertatzen zitzaidan gauen inguratze iluna, non ordutan egoten bainintzen zalantzan, gauero, oheratu ala ez, hartaz luzaroago dastatzeko.  Berria - Kirola   2004-06-20

Hostapeko itzalean.  Herria   2005-04-07

Hemen berean, hostope honen barnean, 36-ko gerla zibilean, kukulauka hilgarri batean, gizonek gizonak tirokatu zituztela.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 45. orr.


hostarte iz hosto arteko gunea.

Palmondoak haizeari hostartean eutsi nahian.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 34. orr.

Haizea, zuhaitzetako hostarte elurtuetan uluka, bidaiakide dute.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 25. orr.


hostatu, hosta(tu), hostatzen (ETCn 32 agerraldi; orobat hostotu ETCn 4 agerraldi; eta ostotu ETCn 2 agerraldi) 1 da ad hostoz bete.

Konturatuko ziren tarte luze horietan aldameneko mendiak elurrak estaltzen zituela lehenik, eta gero zuhaitzak hostatzen zirela, edo landaretxoak loratu eta belaiak berdetu.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 23. orr.

Sahagún hirian, edozein aberastasun motaz betea den hirian, bada pentze bat: eta hor, aspaldi du, gerla baten irabazleek, Jainkoaren ospatzeko beren armen giderrak lurrean landaturik, biharamunean hostaturik atzeman zituzten.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 146. orr.

[Ernamuinak] soroetan hostotu eta denak loratu direnean.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 319. orr.

Oraino hostatu gabeko pago erraldoiaren abarretan soa galdurik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 86. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Hango galeria alimalekoak, hango lorategi ederra, uztail hartan arbola eta lore hostatuz betea, hango zutabe borobilak, apaingarri loretsuz bururatuak  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 249. orr.


hostatze iz hostoz betetzea.

Hilabete horretan zuhaitzekin gertatzen den hostatze eta loratzeekin.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 39. orr.


hosteleria iz ostalaritza.

Laffite izeneko gizon on eta ondratu batek kudeatzen duen Fonda Isabel besterik ez daukazu Donostian, eta frantses estiloko hosteleriatik bereiztearren esaten zaio horrela.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 201. orr.

-Kontxo -Dylanek umoretsu-, ez nekian hostelerian halako konpetentziarik zegoenik!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 351. orr.


hostia ik ostia1.

hosto (ETCn 10.227 agerraldi; orobat osto ETCn 199 agerraldi; ostro g.er. eta hostro g.er. ) 1 iz landareen zatia, zurtoin edo adarretan sortzen dena eta gehienetan xafla moduko berde baten itxura duena. ik orri.

Argi distira bat zabaldu zen, eta ikara bat, ikara bat ere bai, zuhaitzetan, adarretan, hostoetan. Ikasi pikuondoaren irudi honetatik: kimua berritzen eta hostoa zabaltzen zaioneko, badakizue uda hurbil dela.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 337. orr.

Lizarrak bere hostoak bota aurretik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 74. orr.

Esaten zen usteltzen ari ziren hostoetatik jaiotzen zirela txoriak, harrak edota arrainak, hostoak zuten kokalekuaren arabera.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 141. orr.

Baina lau hostoko hirusta horrek ez zion suerte onik ekarri soldadu horri.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 95. orr.

2 (izenondoekin)

Haritzaren hosto berdexka.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 74. orr.

Udazkeneko hosto ihartuei.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 13. orr.

Haizeak erauzitako hosto iharrak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 69. orr.

Palmondoaren hosto zorrotzak ukitu ditu.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 67. orr.

Pikondoren bat edo beste, bere hosto zabal, ilunak zabaltzen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 199. orr.

Letxuaren kukuiluko hosto ezin samurragoak.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 95. orr.

Sahatsen hosto jostalari eta urdurien itzal xarean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 159. orr.

Hosto koxkaduna duten zuhaitzak, ilbeheran inausi behar dira; bestelakoak, ilberrian.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 113. orr.

Sabana, tundra, hosto erorkorreko baso epela, euri oihan tropikala.  Berria - Gaiak   2006-04-16

Hosto heze eder bat bezala zabaltzen da bailara.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 85. orr.

3 (multzokari gisa)

San Markosetarako narra bat hosto gorde behar da.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 167. orr.

Astean bitan, gurdikada bat hosto eramaten zuen, azoketako bazter guztietan ageri ziren zabor piletatik sardez jaso ondoren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 284. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Txaradiko hosto-hotsa entzun nuen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 51. orr.

-Nire hosto kolekzioa eraman dezaket?  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 66. orr.

Moztu gabeko hosto-eskukada ederra.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 338. orr.

Bidean hosto pila erdi ustelduak ageri ziren han-hemenka.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 12. orr.

Hosto-formako plater berde handi bat.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 293. orr.

Indio-txabola baten barruan zegoen, euritatik hosto-sabai soil batez babestua.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 81. orr.

Eurijasaren aitzineko hosto zuritzea.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 11. orr.

· izond Pinuak aldatu zituen, pinus insignis hosto-ilunak.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 46. orr.

Zuhaitz hosto-trinkoenen artean bilatuko du bakartasuna, baina alferrik izango da dena.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 174. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Karmelek hainbat landare-hosto ekartzen zizkion.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 180. orr.

Ahuntzak belarra baino lehen jaten zuela lizar-hosto ondua.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 76. orr.

Euskal Herriko zenbat baserritan, lizar-ostroa sarri eman zaien ganadu eta abereei!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 76. orr.

Piku-hostoak eta mahats-hostoak zimeldu eta erortzen diren bezala.  Elizen arteko biblia   Is 34,4

Koka hostoak biltzen lan egiten zuten 34 gizonezko hil zituzten tiroz Catatumbo eskualdean.  Berria - Mundua   2004-06-17

Iratze hostoen erdian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 318. orr.

Palmondo hosto eta zedro sortak.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 109. orr.

Zerra nola egin ere, gaztaina-hosto batekin ikasi zuen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 441. orr.

Te-hosto berriak jarriko ditut.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 106. orr.

Lau porru, hiru azenario, txiribi bat, bi arbi, bi apio hosto.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 240. orr.

Arrosa-hosto bat izango zuen, noski, maindire artean ezkutatua.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 207. orr.

· Hagin hosto mordo bat.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 274. orr.

Begiraion harunzko aza hosto aurpegi hari.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 76. orr.

6 lore-hosto (ETCn 70 agerraldi) ik petalo.

Lore handitxo bati begiratu zion, eta lore-hosto batetik tanta gorri bat erori zen.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 120. orr.

Garrezko lore-hosto urdin, hori, berde garbi-garbiak ireki ziren.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 113. orr.

Gerriak ere almendra-lore gisako lau kopa izango ditu, beren kukulu, lore-hosto eta guzti.  Elizen arteko biblia   Ir 25,34

Lore-hostoak banaka sakabanatzen ziren, eta horregatik deitzen zitzaion ziurrenik "kamelia-arbola petalo-galtzailea".  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 64. orr.

Mailuz landuriko urrez egina zen argimutila, oinetik lore-hosto-bururaino.  Elizen arteko biblia   Zen 8,4

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arto hosto (3); aza hosto (3); bat hosto (3); batek hosto (3); bere hosto (5); beren hosto (7); edo hosto (4); eta hosto (36)

hosto artean (6); hosto artetik (10); hosto bat (34); hosto bat bezala (9); hosto baten (9); hosto baten gainean (3); hosto batzuek (3); hosto batzuk (8); hosto berde (9); hosto berdeak (3); hosto berriak (4); hosto eta (24); hosto eta guzti (4); hosto gorri (7); hosto haiek (3); hosto handi (5); hosto hori (3); hosto horiek (3); hosto hotsa (3); hosto idor (3); hosto iharrak (3); hosto ihartuak (4); hosto ihartuen (3); hosto iraunkorreko (4); hosto pila (4); hosto txiki (4)

landare hosto (4); lore hosto (9); lore hosto eta (4); palma hosto (3); udazkeneko hosto (4); zegoen hosto (3); zuhaitz hosto (3); zuhaitzen hosto (7)

den hostoa (3); hostoa baino (3); hostoa bezala (4); lizar hostoa (4)

azken hostoak (3); baten hostoak (3); belar hostoak (4); bere hostoak (4); dira hostoak (3); errege hostoak (6); eta hostoak (18); eta hostoak ere (3); eta mahats hostoak (3); haren hostoak (3); hostoak astintzen (3); hostoak ere (8); hostoak erortzen (8); hostoak eta (15); lore hostoak (5); mahats hostoak (3); te hostoak (4); udazkeneko hostoak (4); zituen hostoak (3); zuhaitz hostoak (3); zuhaitzen hostoak (4); zuhaitzetako hostoak (5)

arto hostoen (3); diren hostoengatik (3); diren hostoengatik ezaguna (3); eta hostoekin (4); eta hostoen (9); eta hostoetan (4); hostoekin eta (4); hostoen artean (7); hostoen artetik (8); hostoen eta (3); hostoen gainean (5); hostoengatik ezaguna (3); hostoengatik ezaguna den (3); hostoetako bat (3); hostoetan eta (3); hostoko hirusta (4); hostoren bat (4); hostorik gabe (7); hostorik gabeko (4); lau hostoko (4); lau hostoko hirusta (4); sentiberak diren hostoengatik (3); zuhaitzen hostoen (3)


hostoalde iz orrialdea.

Herria kaseta honetan ere agertu zen urriaren 2 eko, 2724 zenbakian, azken hostoaldean.  Herria   2004-01-01

Horren jakile dügü Piarres Charritton-en Hiztegia, 551. ostoaldean (Munduko Estatu izenak, Hiriburuak eta herritarren izenak): "Aljeriako Herri-Errepublika Demokratikoa, aljeriar, Aljer, aljertar".  Herria   2005-01-20


hostodun 1 izond hostoak dituena.

Palmondo bakan batzuk ere bai noizbehinka, baina gehientsuenak zuhaitz hostodunak ziren.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 51. orr.

Adar hostodunez arteka guziak betez.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 113. orr.

Koniferoak dira zuhaizti ia denak, orratz jeneroko hostodunez beterik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 482. orr.

• 2 izlag hostoko.

Sugandilak eta lau hostodun hirustak bezala.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 51. orr.

Metro beteko hostodun palmondoak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 75. orr.


hostoeri (corpusean ostoeri bakarrik) iz hosto multzoa.

Ezagutu dugu ileak moda guzietan apainduak, alimaleko huntz-ostoeriaz estalia, osto golko pizu batzuen puntak ura perekatzen zutela, beharbada laminen gorde-leku.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 50. orr.


hostogabetu, hostogabe(tu), hostogabetzen 1 da ad hostoak galdu.

Apoloren ohoreko landarea, eta garai batean hostogabetzen zena garaileen eta gortean eragina zuten poeten bekokietan jartzeko.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 98. orr.

2 irud

Zeren bainekien ezen jaio orduko ihartu eta hostogabetu zitzaidala Elbiraren begietako leihoetarik atzeman eta usaindu nuèn udaberri ezin ederrago hura...!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 333. orr.

Espaloietan, semaforoak hostogabetzen hasiak dira, orwelltzen.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 122. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Udaberri hostogabetua agian, / bolbora bustiaren usaina / edo ikatzaren gustua, pikatzen ari zela.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 76. orr.


hostoila ik hostaila.

hostokada (orobat ostokada) iz hosto multzoa.

Hamabost egunez pasatuko da, hostokada bat bezala, egunean zati bat.  Herria   2005-06-23

Aldi oroz “hostokada” errubrikan presentatzen ditu hegoaldean agertu liburuak.  Herria   2003-12-04

Nor ez da oroit haren kronika pollitetaz, Bidarraiko lehengo ixtorioekin! orain bertze ostokada bazueri lotuak gira: Jan Battitt Dirassar-en "Ziburuk 400 urte" eta, helduden larrazken hortan agian, Marikita Tambourin-en kronikak agotetaz.  Herria   2003-04-17


hostokatu (ETCn 51 agerraldi; orobat ostokatu g.er.), hostoka(tu), hostokatzen 1 du ad orrika pasatu.

Hegoaldean hil gudarien argazkiak zekarkien liburuxka neska lagunekin gordean hostokatzen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 12. orr.

Nahiago zuen etxean gelditu, semeak alegia deus ez ekartzen zizkion errege eta printzesen mundua azaltzen zuten aldikariak hostokatuz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 59. orr.

Hemen idatziak dira bataio eta ehorzketak -ihardetsi zion elizgizonak, orrialdeak hostokatuz-.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 39. orr.

Zatozte horren ostokatzerat eta baliatzerat hor izanen den diska berriarekin batera, larunbat huntan goizeko 11etarik haste Lakarrako plazan.  Herria   2004-05-20

2 hostogabetu.

Gure orburuak hostokatzen, orriz orri mahonesan busti eta hortzen artean orriz orri irensten ari ginela, orduantxe kontatu zidan zerbait inondik ere andere jakintsua izan behar zuen bere amari buruz.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 169. orr.

3 irud

Zortzi mila eurotan balioetsitako bitxilorea hostokatzen denbora luzea eman zuen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 250. orr.


hostoño iz hosto txikia.

Liburuari lotua den hostoño batek oroitarazten dauku ere itsasorat nola nahika botatzen dena ez dela behin eta behin enturtzen edo galtzen.  Herria   2001-08-09


hostope ik hostape.

hostopil iz hostorezko gozopila.

Baina emakume potolo batek, bere hostopila kafesne katilukada handi batekin laguntzen duenak, [...].  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 82. orr.

Zeren zain zaude?, esan zion amak Annetteri, haren platereko hostopil zatia artean probatu gabe zuela ikusirik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 17. orr.


hostopiltxo iz hostopil txikia.

Bizkotxo zoragarriak, erreginaren gustuko hostopiltxo ezin gozoagoak, eta sukalde zabalean xede horretan gorderik zuen aulki-bizkarrean idorrarazi aurretik oratzen zituen pastak prestatzen zizkidan.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 72. orr.


hostore iz irinez eta gantzaz egiten den ore xafladuna.

Itsaskiz beteriko hostorea, onttozko moussea eta ez dakit zenbat gauza gehiago atera ziguten.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 86. orr.

Aza-zopa eta hostorezko pasteltxoak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 23. orr.

Egun, produktu asko "ia erabat prestaturik" merkaturatzen dira (bizkotxoak, souffleak, entsaladak, zopa eta saldak, haragi beratuak, saltsak, arrain xerratu eta birrineztatuak, kroketak, ogi eta hostore ia erreak).  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 103. orr.


hostotsu (orobat ostotsu g.er.) izond hosto asko duena.

Pago hostotsu baten itzalean.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 149. orr.

Komentuko lorategia zuhaitz hostotsuz inguratuta zegoen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 132. orr.

Zuhaizti hostotsu baten erdian geratu zen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 443. orr.

Elorri hostotsuen azpian eta kanabera artean ezkutatu ginen. Oparo eta hostotsu oroitzen zituen zuhaitzak biluzik daudela konturatu da bat-batean.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 105. orr.

Zuhaitz tantaiaren adaburu hostotsuaren azpiko lurrean.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 15. orr.

Oihanaren sabai hostotsuak erabat ixten dio bidea argiari.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 64. orr.

Itakan bizi naiz, eta arratsaldeetan ederra da uharte hura; mendi eder bat du, ikusgarria eta hostotsua.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 47. orr.

Hesi hostotsuz bereiziak ziren bide estu ordenatuak, bide bareak, zehazki eta arauz inausitako bi horma hostotsuren artean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 130. orr.

Hanka haragitan uzten dizuten txinaurri gorriak ezagutu ditu, armiarma erraldoiak, landare hostotsuen besarkada itogarriak.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 113. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hostotsu baten (5); zuhaitz hostotsu (4)


hostotu ik hostatu.

hostotza (19 agerraldi 12 liburutan; ETCn 164 agerraldi) 1 iz hostaila.

Eguzkiak Zitadelako hostotza trinkoko zumar handietan jotzen zuen, eta gorritu eta kobre-kolore batez tindatzen zituen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 39. orr.

Txori odol-gorria hostotzan desagertu ondoren.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 188. orr.

Txakurrak sarritan, behin lorratz ziurra hartutakoan, piztia menditar baten atsedenlekua, hostotzan ezkutatua, usnaz aurkitzen duen bezala.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 55. orr.

Haize balek halako arnasa erritmoa eransten zioten isilari, eta aurreko zuhaitzen hostotzan zurrumurru etenkorra eragiten.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 70. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Albert bizpahiru aldiz jiratu zen basa-hostotzaren atzean desagertu aurretik.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 445. orr.


hostotzar iz hosto handia.

Sartu egin behar izan nuen, eta alboraka ibili nintzen hango lore eta hostotzarren artean.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 108. orr.


hotel (orobat otel g.er.) 1 iz gaur egun ohiko diren zerbitzuak eta erosotasunak eskaintzen dituen goi-mailako ostatua.

Atari handi bat, harrera profesionala eta denbora berean beroa, zurezko eskailera distiratsuak, eskubanda leunak argi eta garbi: aterpe hau hotel bat da.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 145. orr.

Jadanik beteta daude Erromako hotel eta ostatuak.  Berria - Harian   2005-04-05

Parisko Hotel Mirabeau delakoan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 256. orr.

Hotelak New Harlem zuen izena.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 14. orr.

Hotel Nizako kafetegian daude. Russija hotela bere garaian Europako handiena izan zen.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 270. orr.

Arrebak esan zidak askotan bisitatzen duala Alaska hotela.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 85. orr.

Victoria Eugenia Antzokia eta Maria Cristina Hotela inauguratzen dira. Hornitzailea Flamingo izeneko hotel batera joaten dun.  Askoren artean   «Rataplan» - 106. orr.

Hiri baten eta hotel baten izena aipatu zitian ondoren.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 163. orr.

Irungo hotel bateko nagusia.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 75. orr.

Altamont hotelean hartu genuen ostatu, hiriaren erdigunean.  Berria - Kultura   2006-04-29

Hotelaren sarreraraino lagundu dit.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 113. orr.

Alfa hoteleko harrera gelan.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 26. orr.

Hotel bateko kafetegian, erakusleihoaren beste aldean, putakumea eta Aintzane, kafea eta kruasanak hartzen.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 70. orr.

Bere ama eta arrebak hotel bat zuzentzen zuten jaioterrian.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 74. orr.

Kontratuak dio hotelak hiri-hirian egongo direla.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 53. orr.

Hotelera iristeko taxia hartu behar izan dut.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 15. orr.

Hotelak ordainduta geneuzkan.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 310. orr.

Atzo Las Vegaseko hotelean egonaldi luze bat egin behar izan nuen.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 271. orr.

Zatoz nire hotelera.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 43. orr.

Presaka, biak hotelera sartu ziren.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 71. orr.

Taxi bat hartu eta hotelerantz abiatu zen Joseba.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 83. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Miarritzeko hotel famatuena, ederrena eta karioena da Hotel du Palais deitzen duten hori.  Herria   2004-09-16

Berak hartuko omen zuen gela hotel goxo batean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 101. orr.

Hotel txiki batean hartzen zuela ostatu esan zidan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 131. orr.

Geltokiko atean bertan lortu nuen hotel merke baten helbidea.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 67. orr.

Pistola itsusi bat hotel itsusi bateko gela itsusi batean.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 111. orr.

"Ermita" auzoko hotel izarduna zen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 222. orr.

Hilton luxuzko hotelaren ondoan.  Berria - Kultura   2006-04-29

Punta Canako bost izarreko hotel bat hautatu du egun horiek igarotzeko.  Berria - Kirola   2004-06-16

Caisse d'Epargne banketxearen bastiza lurrera botatu ondoan hiru izarretako otel bat hor eraikitzea uste dute.  Herria   2004-01-29

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zutik egon nintzen hotel sarreraren aurrean.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 127. orr.

Hotel-sarrerako marmolezko bi estatua zuriak baino zurrunago.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 171. orr.

Futbolariak etxera eraman zuen Andreas, hau da, alokatu zion hotel gelara.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 58. orr.

Tren txartelak, auto bidaiak, jatetxe eta hotel fakturak, museo sarrerak.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 58. orr.

Bere aita hotel-kate baten jabea zela.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 15. orr.

Atezaina ez igogailuko mutila ez hotel-langileetako inor ez zen horretaz harritu.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 57. orr.

Orotara 260 bat enpresa daude, artean, 80 saltegi, 25 hotel-jatetxe baita zazpi banku ere.  Berria - Euskal Herria   2006-04-21

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Talgok burdinbide desberdinetarako balio duten 10 tren-hotel egiteko kontratua ere lortu du 143 milioi eurotan.  Berria - Ekonomia   2004-02-25

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bi hotel (9); bilboko hotel (8); bilboko hotel batean (6); da hotel (6); dagoela hotel (3); dagoen hotel (3); dira hotel (4); donostiako hotel (7); donostiako hotel batean (5); eaeko hotel (3); eaeko hotel eta (3); eko hotel (3); ere hotel (6); erromako hotel (3); eta hotel (20); existentzia hotel (4); gasteizko hotel (3); gasteizko hotel batean (3); grand hotel (4); hango hotel (6); hango hotel batean (3); herriko hotel (6); herriko hotel batean (4); hiriburuko hotel (5); hiriko hotel (5)

hotel alaska (4); hotel aurrera (3); hotel barrura (3); hotel bat (28); hotel bat eta (3); hotel batean (107); hotel batean bizi (3); hotel batean egindako (4); hotel batean sartu (5); hotel bateko (32); hotel bateko gela (5); hotel baten (26); hotel baten aurrean (3); hotel baten ondoan (3); hotel batera (18); hotel batetik (5); hotel bati (3); hotel berean (7); hotel berri (8); hotel berri bat (4); hotel berria (3); hotel daude (3); hotel de (3); hotel du (7); hotel du fronton (4); hotel du palais (3); hotel edo (6); hotel eta (18); hotel eta landetxeetan (3); hotel ezagun (3); hotel ezagun batean (3); hotel gisa (3); hotel handi (3); hotel hartako (5); hotel hartan (10); hotel hori (3); hotel horretan (5); hotel hortan (3); hotel merke (3); hotel suisse (4); hotel txiki (11); hotel txiki batean (6)

eko hotel (5); eko hotel batean (4); iruñ iruñ izarreko hotel (3); karrikako hotel (3); karrikako hotel batean (3); luxuzko hotel (8); luxuzko hotel batean (3); madrilgo hotel (3); madrilgo hotel batean (3); mailako hotel (3); miarritzeko hotel (6); nuen hotel (3); ondoko hotel (4); parisko hotel (7); parisko hotel batean (3); riminiko hotel (3); temple karrikako hotel (3); zegoen hotel (4); zen hotel (7); zuen hotel (5)


hotelari iz hotel baten ardura duen pertsona.

Hotelaria, alkandora arrosa soinean, hasia zen ordurako izerdi patsetan.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 196. orr.

-Nik ere kafe bat nahi dut! -oihu egin zion hotelariari erdi irekita utzitako atean barna.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 197. orr.


hotelaxka iz hotel txiki eta badaezpadakoa.

Eguna joan, eguna etorri, hura hantxe beti, hotelaxkaren aurrean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 54. orr.


hoteleratu, hotelera(tu), hoteleratzen da ad hotelera joan.

Beranduago, Gregory eta Joseba hoteleratu egin ziren.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 66. orr.

Ordu biak aldera hoteleratu zen Joseba eta siestan sartu.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 147. orr.

Goiz samar afaldu eta hoteleratu behar zirela.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 175. orr.


hoteleria iz hotel instalazioa.

Anartean, Xahatoeneko obrak aintzina doatzi, heldu den ekaineko nahi bailuke Ducasse-k Ostape deitu handikeriazko hoteleria ideki, 41 hektaretako eremu hortan.  Herria   2003-11-20


hotelgintza iz hotelak egitea.

Eraikuntzan, hotelgintzan eta jatetxeetan langile kualifikatuak eskas dira.  Berria - Ekonomia   2004-03-10

Hotelgintzan ja trebatuak diren bi lagun litazke erosleak, batto Pauekoa, bestea Arkaxone aldekoa.  Herria   2004-12-09


hoteltxo iz hotel txikia.

Itzuleran, amaren adiskide batek Donostian zuen hoteltxo batetik pasatu ginen.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 52. orr.

Hoteltxo dotore eta lasaia zen, futbolariak eta boxealariak, gure garaietako elitea, bizi ohi diren horietakoa.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 54. orr.

Hoteltxo batean bizitzeko suertea izan ez bada.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 13. orr.

Hautsez betetako kale batzuk, bide-hoteltxoak eta tabernak besterik ez zegoen garai hartan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 106. orr.


hotelzain (orobat hoteltzain) iz hotel bateko zaintzailea.

Hoteltzainari konpon zezan deia sei aldiz eman bazion ere.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 15. orr.

Baina, bada besterik Santa Martaren zaindaritza estimuan duenik: Hotelari eta hotelzainek ere, abegi onari eutsi eta zaindu nahi dutelako, Martaren laguntza eskatzen dute.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 297. orr.


hotentote iz Esperantza Oneko lurmuturreko inguruan bizi den arraza beltzeko herri bateko kidea.

Klima epeletako biztanleen gorputz-tenperatura bera dute eskimalek eta hotentoteek.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 265. orr.

Topimanboen edo hotentoteen artean gertatzen al da honelakorik?  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.


hots (ETCn 54.909 agerraldi) 1 iz dardaratzen den gauzaki batek airean sortzen duen bibrazio multzoa, entzumenari eragiten diona. ik zarata; azantz; herots; soinu.

Lo dagoenean ere ez dago erabat lo, eta nahikoa du hots bat ziztu bizian aldegiteko.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 38. orr.

Pausoren baten hotsa sumatu uste izan zuten.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 121. orr.

Gitarraren hotsa aditzen zen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 151. orr.

Arratsaldeko zortziak-edo izango ziren Joxanek telefonoaren hotsa entzun zuenean.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 61. orr.

Fusilen hotsa eta musika militarra.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 106. orr.

Irristaka ari zen zerbaiten hotsak lurrari iltzatua utzi zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 231. orr.

Ikara emateko moduko hotsa atera zuen talkak.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 77. orr.

Hura ere kanpora irten zen, hotsik atera gabe, eta ez zen itzuli.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 33. orr.

Auzotik igarotzen ziren autoek ateratzen zuten hotsa bereizten ohitu nintzen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 26. orr.

Eta hots bat atera zen haren ahotik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 118. orr.

Hots bat entzun nuen, hots arin bat, zapi heze bildu bat erori izan balitz bezala.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 261. orr.

Tiroena ez da handik datorkizuen hots bakarra.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 148. orr.

Haren hots batera, Marco, txikitan horrenbeste jolasalditan kide izan zuen zaldiak, jo zuen ostiko bat patioko lur zanpatuan.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 214. orr.

Hindenburg zeppelinaren hotsak esnatu ninduen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 31. orr.

Kaio-saldo goseti baten kurrixkak: halakoxea zen hotsen anabasa hura, tai gabe errepikatzen den olatu-korda etengabearen apar gainean.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 34. orr.

Funts ahuleko gizon belaxka horietakoa zen eta nork bere soinuaren hotsean dantzarazten zuen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 339. orr.

Bihozminezko keinu bat egin du gizonaren izena hotsik gabe ahoskatu duen bitartean.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 255. orr.

Hotsik gabeko zipriztin batzuk.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 145. orr.

· Filologo hark galdera artegagarri batzuk egin zituen, eta galdera haien hotsa ez da oraino ixildu gure baitan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 133. orr.

2 (izenondo eta izelagunekin)

Danbor atxikiezin hori belarria betetzen ari zitzaidan bere hots beti-berdin, eten, ulertezinezkoaz.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 114. orr.

Baina, zenbait minutuz, hots ito batez taupadaka jarraitu zuen agurearen bihotzak.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 91. orr.

Telefonoaren hots ozenak isiltasun beroa hautsi zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 136. orr.

Martha Gellhornek bonba-leherketen eta eztanden hots izugarrien soinu-efektuak sortzen laguntzen dio.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 82. orr.

Elizetako kanpaien hots errepikakorra.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 262. orr.

Hegaztien hots oihularia.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 95. orr.

Halako hots mehe eta aldi berean etengabe bat barru-barruraino [...] astiro sartua zitzaidala ohartu nintzen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 52. orr.

Haren ahotsaren hots zoliak kolpetik baretu ninduen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 228. orr.

Hots argi batez apurtu zen beira.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 158. orr.

Hots sor bat atera zen nire eztarritik. Hots lasaigarriak ziren.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 169. orr.

Kolpearen hotsak uraren gainetik korritzen du, hots nahastezina da.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 383. orr.

Hots zehaztugabe batez erantzun nion.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 182. orr.

Hots zehazgabe bat, zinkurin murmur bat.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 118. orr.

Oskarrek ez zuen entzun armak iratzeen artean erortzean atera zuen hots moteldua.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 15. orr.

Azienda mutuek ere, baita basapiztiek ere, hots ezberdinak eta askotarikoak jaulki ohi dituzte, beldurrak ala minak ala pozak jotzen dituenean.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 367. orr.

Kontuan hartu ezin ditugun isilpeko hots horietako bat.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 85. orr.

Harik eta urrutiko hots batek bere zentzura ekarri zuen arte.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 188. orr.

Kutxa erregistratzaileak alaitasunezko hots bat egin zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 127. orr.

Kasernatikako hotsek eta zalapartek.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 12. orr.

3 (fonetika-fonologian)

Hots bat edo zarata soila den erabakitzea fisikagileei uzten diegu.  Berria - Mundua   2004-10-30

Hizkuntzak, kanporatzeko, besterengana iristeko duen bidea hotsarena da eta hotsaren izaera akustikoa da.  Berria - Kirola   2004-04-16

Hiztunek hotsak ahoskatzen ditugu eta hotsak entzuten ditugu, baina fonemak bakarrik existitzen dira gure hiztun kontzientzian. giza Entzumenak hauteman ditzakeen hotsak (definizioz, hots deitzen denak alegia) ezin dituela izan grosso modo 20 Hz baino gutxiago edo 20.000 Hz baino gehiago.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 81. orr.

Halakoak dira euskaraz eta inguruko hizkuntzetan erabiltzen diren hotsak: biriketatik airea botatzen da, ahoskordek dar-dar egiten dute edo ez (hots ahostunak edo ahoskabeak), sudurrerako bidea irekia edo itxia egongo da (hots sudurkariak edo ahokariak), glotis gaineko ahots bidean traba gertatzen da edo ez (hots trabariak edo ozenak), eta abar.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 36. orr.

Hots sudurkari eta ahokarien bereizkuntzaren eragile artikulatorio izateaz gainera, aho-gingila hots ubularren ahoskune ere bada.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 28. orr.

Hots afrikatuak ahots-bidearen hersketa batekin hasten dira, herskariak bezala.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 24. orr.

Afrikatuak hots konplexuak izan arren unitate bakunak direla euskal fonologian.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 24. orr.

Hots ezpain-horzkarien bereizgarria goiko hortzek beheko ezpaina ukitzeari zor zaio eta hots ezpainkari edo biezpainkariek goiko eta beheko ezpainen arteko hurbiltze edo hersketan dute ahoskunea.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 32. orr.

Har dezagun horren erakusgarri [m] hotsaren ezpainkaritasuna.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 78. orr.

Hots bakartuen azterketan, aski da organoen kokagunea egiaztatzea.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 80. orr.

Alfabetoa hots bakoitzari ikur bat egokitzeko sistema grafikoa dela esan genezake.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 38. orr.

1978an etorri zen hots bustiak idazteko araua.  Berria - Gaiak   2006-03-14

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ahotsik ez baina, hots haritxo bat nuela ohartu nintzen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 243. orr.

Telefonoa jotzen ari zen bere hots-aleak askatuz, behin eta berriro jotzen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 357. orr.

Adak hitzen zehaztasuna maite zuen, eta, aitzitik, eduki zehatzik gabeko hots-multzo egoki-usteak bionbo gisa zein erasorako baliatzea gorrotatzen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 165. orr.

Arkakusoak azkazalen artean estutu eta hiltzerakoan atera-tzen den soinua egiten zuen dokumentalen hots-bandak oihalean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 46. orr.

Une hartan hainbat zarata sartu ziren urrundik barrakoiaren iluntasun itogarrian, hots-anabasa bat.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 122. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, hizkuntzalaritzan) ik akustiko; fonetiko; foniko.

Hizketa den hots continuum horren barruan unitate diskretoak bereizten direla.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 39. orr.

Herskari ahostunek badute hots-osagai bat ere.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 150. orr.

Euskarazko hots sisteman.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 79. orr.

Hots irudi terminoa, agian, estu xamarra gertatuko da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 282. orr.

Hizketan gertatu ohi diren hots aldaketak.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 45. orr.

Alofono dira hiztun arruntak hautematen ez dituen hots aldaerak.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 39. orr.

Hots-adierazleen osagaiek bata bestearen atzetik agertu behar dute ezinbestez: kate bat osatzen dute.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 100. orr.

Hots katea, berez, lerro bat baizik ez da, zerrenda etengabe bat.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 138. orr.

Edozein hizkuntzatako edozein hots-desberdintasun bereizteko gai jaiotzen gara nonbait.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 105. orr.

Organo hauek hots-eragile gisa duten betekizuna.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 71. orr.

Ondoko espektrograman ikus daitezke hots mota ezberdinen arrastoak.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 76. orr.

· Igande goizean aldizkako kanpai-hots andanek iratzarri ninduten.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 65. orr.

· Hitz hots-galdu irenduez kanpora, esanak ez du esanahirik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 54. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Tiro-hots bat entzun zen gertu-gertu.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 509. orr.

Idazteko makinaren tekla-hotsa eteten den bakoitzean.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 258. orr.

Irakurketa bukatzen ari nintzen motor hotsa sentitu nuenean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 112. orr.

Turuta-hots eta gudu-kantu artean.  Elizen arteko biblia   2 M 15,25

Hartan, sirena-hots bat hurbiltzen ari dela konturatzen naiz.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 13. orr.

Haien kanta-hots indartsua.  Elizen arteko biblia   Si 50,18

Behean, espaloian, hitz hots bat entzun zuen, jende zoriontsuen barrea.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 379. orr.

San Frantzisko otoitzean ari zen ingurura heltzean, hizketa-hots handia entzuten hasi zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 974. orr.

Giza-lerro batzuen martxaren pauso-hots erritmikoa aditu zen tenpluan.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 75. orr.

Urrats-hots bizkor, kementsu eta ziurra aditu zen etxe-ezkaratzean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 245. orr.

Harrigarrizko urrats hotsa entzuten nuen orain nire eskailerako mailetan, zoruan, tapizetan, ez ordea oinetako hotsa, gizonaren oskiena, makuluena baizik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 400. orr.

Hanka-hots bizkorrak entzun zituzten atzean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 157. orr.

Atea jo eta negar-hots handiz deitzen eta erregutzen dugularik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 958. orr.

Zenbait eztarri-hots lagunkoi egin zituen.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 198. orr.

Txistu-hots ozena entzun zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 64. orr.

Ziztu eta oihu-hots handia entzun zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 147. orr.

Karraska eta putz-hots ozenak entzun zituzten atzean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 40. orr.

Mailuaren zarata-hotsak etengabe zulatzen dizkio belarriak.  Elizen arteko biblia   Si 38,28

Burrunba-hots arraro bat izan zen, eta gero isiltasuna.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 230. orr.

Bat-batean galga-hots izugarria entzun zen eta auto baten edo auto batzuen kraskatekoa beste batzuen kontra.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 79. orr.

Kurrinka-hots beldurgarri bat entzun zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 308. orr.

Zuzengabeen aberastasunak errekastoa bezala lehortuko dira, ekaitzaldiko trumoi-hots handia bezala pasatuko.  Elizen arteko biblia   Si 40,13

Beren kasa hasi ziren garbitzen, tintin-hots arin batekin.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 35. orr.

Baina bufaloek zintzarri hotsik gabeko belazeak nahi zituzten.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 142. orr.

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa hizkuntzalaritzan)

Ahoskaturiko hizketa-hots bakoitzak hots asmo bat gauzatzen du, hots asmoa hots ideiari dagokio, fonemari.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 156. orr.

Ahoskaturiko hitz bakoitza, giza hizketaldi konkretu bakoitza hizketa-hotsez osatua dago.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 156. orr.

Munduko hizkuntzetan agertzen diren bokal hots guztiak elkartu eta oinarri sendoen arabera banatu eta sailkatuta.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 157. orr.

Izan ere, laringe hotsa uniformea da, eta hotsa zuzen-zuzenean, glotisak emititzen duen eran, atzemango bagenu, nolakotasun beti-batekoa irudituko litzaiguke.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 71. orr.

8 entzutea, ospea.

Eta Jainkoak Frantzisko bere zerbitzariaren bitartez egiten zituen egintza handien hotsa Aita santu Gregorio IX.aren belarrietara iritsi zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 835. orr.

Mirariaren hotsa zabaldu zenean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 843. orr.

Hotsa zabaldu zen gure artean, kristoren parrandak egiten zirela ejertzizioetan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 44. orr.

Gerra-hotsa zebilen bazter guztietan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 297. orr.

Gerra-hots eta zurrumurruak entzutean, ez izutu.  Elizen arteko biblia   Mk 13,7

Diruaren hotsa zebilen ontziko gizonen artean.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 97. orr.

Ez nengoen trankil, hala ere, hotsa zabaldu eta Isabel Sanjoseren ilegorri tindatua ez ote zitzaigun halako batean ezerezetik agertuko, esklusiba hondatzera.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 72. orr.

Zarauzko beraneante aberatsek ondo ordaintzen zitean behiaren erreberoa edateagatik, eta Ama Mariari laguntzen hasi zuan diruaren hotsak poztuta.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 207. orr.

· Nola adierazi "Lizarran ere ez haiz busti" zaunka datozkidan liberatu izeneko yupi abertzale ezker hotseko horiei, toponimo xelebreki arrotza baizen ez dela izan neretzako Lizarra?  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 241. orr.

• 9 adlag hau da.

Ex nihilo, hots, ezerezetik.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 16. orr.

Jerubaalek -hots, Gedeonek- eta harekin zen jende guztiak.  Elizen arteko biblia   Epa 7,1

Denok gara Eros, hots, ez arras azkar, ez absolutuki ahul; ez jakintsu ezta ezjakin ere.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 46. orr.

Lehengo grazia, hots, jainko-maitasunaren sugarra, berreskuratu zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1039. orr.

Zeren eta hori ere oinarritzen baita oinarri berean, hots, materia, substantzia den aldetik, zatikorra eta zatikiz osatua delako baieztapenean.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 65. orr.

Beraz, absolutuki mintzatuz, ahalegintzen gara hori existi dadin, hots, [...] hori desiratzen dugu eta horretara jotzen.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 289. orr.

Hala ere, halako zerizan ulertezina, hots, ideia soil baten objektua, erlatiboki onar dezaket sentsuen munduari dagokionez, baina ez bere baitan.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 237. orr.

Erlijiozko sentimenduak argiturik (hots, itsuturik) baldin bagaude.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 42. orr.

Bakteriofagoak -hots, bakterioei erasotzen dieten birusak- ikertzen ari zirenek fenomeno harrigarri bat agerrarazi zuten.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 29. orr.

Nazio mailako merkatuak ziren, babestuak oso -hots, estatuek arautuak-, kapitalaren metatzearen lehen euskarria.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 13. orr.

Gauzak zer diren ez dute gauzek berek erakusten, arrazoimenak baizik -subjektuak-, aldez aurretik zer izan beharra daukaten planifikatuz; hots, errealitatea ez da ikusmenaren bidez ikasten, ikasketaren bitartez ikusten baizik, aurretiaz diseinaturiko eskema razional-matematiko baten betaurrekoekin behatuz.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 77. orr.

Hots, unibertsalak ez dira existitzen ez espazioan ez denboran.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 112. orr.

· Orain, bizkonde, zuri eskari bat egitea baizik ez zait gelditzen eta eskari hori zuretzat da niretzat bezainbat: hots, gibela ezazu doi bat ausaz nik zuk bezainbat desiratzen dudan unea, zeren uste baitut ni hirira itzuli arte behar dela tenore hori atzeratu.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 430. orr.

• 10 (interjekzio gisa)

Hots, eseri, eta konta biezat, dakienak, zer dela-eta dituen honelako beila zorrotzak honela gauero nekarazten erreinuko sujetak.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 27. orr.

Ontzira, hots, ontzira!  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 48. orr.

-Hots, hots, adi!  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 140. orr.

Orain, bizkonde, zuri eskari bat egitea baizik ez zait gelditzen eta eskari hori zuretzat da niretzat bezainbat: hots, gibela ezazu doi bat ausaz nik zuk bezainbat desiratzen dudan unea, zeren uste baitut ni hirira itzuli arte behar dela tenore hori atzeratu.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 430. orr.

Zoriontsu zitekeen nortasunik ez zuen klinika horretan, ez hain abandonatua hots.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 324. orr.

-Bai, armak; mugaz honaindian edo haraindian sal daiteken edozein gauza, hots.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 94. orr.

Uda bukaeran, Konbentzioak "Susmagarrien legea" bozkatu zuen: Libertatearen kontra deus ez egin arren, haren alde bermatu ez zen nornahiren gelditzeko ahala ematen zuen, herritarren gehiengoaren atxilotzeko, hots.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 224. orr.

Neguko partida hotx aire bat, hots!  Herria   2003-02-06

Enpresa bat zen, hots!  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 96. orr.

11 -en hotsera

Turutaren hotsera, irrintzi egiten du; urrutitik sumatzen ditu guda, buruzagien aginte-hotsak eta gudu-irrintziak.  Elizen arteko biblia   Jb 39,25

Eta seinalatu zion Sonja Hartmann, zarataren hotsera etorri berria.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 52. orr.

Eta Stanislaus Demba esaneko makurtu zen diruaren hotsera, beheraino eta umil, pareta hutsaren aurrean, non bere itzala bakarrik ikusten zen, eta paper hits zurixka urratuaren litsak.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 164. orr.

Durrutiren mandatariren bat etortzekoa zela une batetik bestera, hala gaztigatu ziotela bezperan telefonoz Donostiatik; eta, haren hotsera jarrita, iluntzerako hutsik egin gabe, hara bildu behar genuen, Donostiara.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 38. orr.

Inoiz ez nuen berarekin hitz egin, halabeharrezko hitz bakar batzuk izan ezik, eta, hala ere, dei batera bezala heltzen zen nire odol zoro guztia haren izenaren hotsera.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 44. orr.

· Adar-hotsera zihoazen denak aurrera.  Elizen arteko biblia   Jos 6,9

12 hots bada

Hots bada, jauna, isiltasuna eta ahanztura, horra niri ematea komeni zaizkidan kontseiluak, nola zuri zaizkizun jarraitzea komeni.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 99. orr.

Hots bada, hitz ematen diot Danceny edukiko duela, bai ekaitz hori gabe baino askoz ere lehenago eduki ere.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 189. orr.

Ez nire promesak ez nire zinak sinesten dituzu: hots bada!  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 167. orr.

Adiskide ederra, begi eder horiek nigana ditu alabaina jaso, aho zerutiar horrek erran ere du: "Hots bada!  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 320. orr.

13 hots eginsup_1 (orobat hotsegin g.er.)

Kisketak hots egin zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 213. orr.

Txirrinak hots egiten segitzen zuen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 71. orr.

Telefonoak hots egingo duke, harritzekoa da dagoeneko hots egin ez izana.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 76. orr.

Irrintziak beste bi aldiz hots egin zuen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 98. orr.

Platerek hots egiten zuten eta kafea isurtzen hasi zen, itsasontziak eragindako dardararen ondorioz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 104. orr.

Eskailerak lasterka igotzen ari zen bitartean, letoizko hagatxoek hots egin zuten, oin-puntez jotzean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 128. orr.

· Elur asko egin zuen, eta kotxezainek hotsik egin gabe eramaten zituzten bikoteak elur-jasen pean.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 65. orr.

14 hots eginsup_2 deitu.

Corleyk burua itzuli zuen nork hots egiten zion ikusteko, eta lehengo pausoan jarraitu zuen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 87. orr.

Hots egin zioten berriro interfonotik.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 37. orr.

Zorionez ez zuen beste biena ikusteko astirik izan, iritsi ahala barraren beste puntatik hots egin zioten eta.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 132. orr.

Itzultzean, Lombardian zehar zihoala, gizon batek hots egin zion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1065. orr.

Malko eta intziri artean bekatarien alde Jainkoaren errukiari debozioz hots egiten ikusi eta entzun zuten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1077. orr.

-Mutila zentzatzeko hots egin dizut, ez ni iraintzeko.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 152. orr.

Orduan Abdellahk, ez baitzen erraz kikiltzen zena, jendetza arteko norbaiti hots egin zion.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 217. orr.

Ni lantegian hartu eta handik egun gutxitara, Commendatoreak Zuzendaritzara joateko hots egin zidan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 156. orr.

Aspaldi ez diot telefonoz hots egin, kaixo zer moduz, kortesiazko agurrik ere ez.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 184. orr.

Luze gabe, zerrenda haren arduradunari hotsegin nion telefonoz.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 33. orr.

Aurkitu nuen lehen telefonotik hots egin nion Hamedi.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 33. orr.

Gure liburu zaharrak arakatu ditut, neure oroitzapenei hots egin diet.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 92. orr.

15 hots eginsup_3 goraki esan.

Baina Jesusek eskutik heldu eta hots egin zion: "Neskatila, jaiki zaitez".  Elizen arteko biblia   Lk 8,54

-Puah! -hots egin zuen emakumeak, hotzikaraturik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 104. orr.

-Mozkortuta hago! -hots egin zion Husainek.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 355. orr.

"Hilobi bat ematen du honek!", hots egin nuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 84. orr.

-Ergelak! -hots egin zuen ezin haserreago.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 60. orr.

-Parsifal! -hots egin zuen Hansek, disko haietako bat hartuz.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 83. orr.

-Hil edo bizikoa hil edo bizikorik bada! -hotsegin nuen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 79. orr.

-Damututa nago -hots egin zuen Pepponek.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 49. orr.

-Ez haiz joango! -hots egin zion Dembak.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 54. orr.

Atzetik emagaldu-seme hots egiten zidala entzun nuen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 39. orr.

-Mirestekoa duk! -behin berriz egin zuen hots Agaramonteko kondeak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 242. orr.

-Etxean? -inguruko bezeroen buruak niregana itzuli ziren, hain ozen hots egin bainuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 75. orr.

16 hots eginsup_4 aldarrikatu.

Preso zeuden espirituei salbamena hots egitera joan zen.  Elizen arteko biblia   1 P 3,19

Siriara joatea erabaki zuen, kristau fedea eta penitentzia musulmanei eta beste fedegabeei hots egitera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 797. orr.

Jainkoaren hitza hots egiteagatik lepo eginikoak.  Elizen arteko biblia   Ap 20,4

Ahoz hots egiten duzuen bakea, oparoago izan dezazuela zeuen bihotzetan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 525. orr.

Berrion hori zerupeko izaki guztiei hots egin zaie.  Elizen arteko biblia   Kol 1,23

Jesus Jainkoaren Semea dela hots eginez.  Elizen arteko biblia   Eg 9,20

Kanta Jaunari, lurtar guztiok, hots egin egunez egun salbatzaile dela.  Elizen arteko biblia   1 Kro 16,23

Eta aingeru ahaltsu bat ikusi nuen, ahots handiz hots egiten: "Nor da gauza liburua irekitzeko eta beraren zigiluak askatzeko?".  Elizen arteko biblia   Ap 5,2

17 hots eginarazi

Carmichael jauna igaro zen zirrin-zarran, txapin txuriekin, eta barruko deabruren batek hots eginarazi zion, hura handik igarotzerakoan.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 44. orr.

18 hots eman

Idazkariak galdetu zidan ea kontu hura antolatu eta hotseman nahi nuen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 83. orr.

Xarles, ideiaz ideia jauzika bazebilen salbatzearren eta hor, hotsemaiten iragan orduak zeuzkan burkide, San Florentingo elizaren aitzineko plazan, kolpatua eta gurutze astunaren azpian lehertua zela.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 87. orr.

Hotsemak, ekarzkidak aizturrak eta piztak argia, zilborrestea ebaki diezaadan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 127. orr.

Hotsemak! Baduk ordua jaiki hadin.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 74. orr.

19 hots uhin

Fonetika-fonologien eremuan, ahots esaten zaio ahoskorden dardarak sortzen duen hots uhinari.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 33. orr.

Ahoskordek giza belarriak hauteman ditzakeen hots-uhinak ekoitziko dituzte.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 31. orr.

Alderdi akustikotik hartuta, zabalera handiagoko hots-UHINA da hots ozenagoa, presio igotze eta jaiste bortitzagoak gertarazten dituena, alegia.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 124. orr.

Burmuinak fonazio organoei bultzada bat bidaltzen die, irudiari korrelatiboa zaiona; ondoren, hots uhinak A-ren ahotik B-ren belarrira joango dira: prozesu hau erabat fisikoa da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 38. orr.

Dardara horrek oso hots-uhin konplexua sortzen du, alegia maiztasun askok osatua.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 149. orr.

20 kanpai hots

Ez zen kanpai-hotsik izango, eta ez zuten ereserkirik kantatuko.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 92. orr.

Elizkizunaren hasiera aldarrikatzen zuten kanpai hotsak entzun ziren. Une hartan, udaletxeko erlojuaren kanpai-hotsa entzun zuen.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 169. orr.

Elgetako dorreak lau kanpai hots jo zituenean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 51. orr.

Erabaki zen, orobat, elizako kanpai-hotsak joko zirela Big Joe aurkitu izanaren adierazgarri.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 80. orr.

Orduen kanpai-hotsa.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 61. orr.

Igande goizean aldizkako kanpai-hots andanek iratzarri ninduten.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 65. orr.

Maiz-maiz kanpai-hots geldi, tristeak entzuten ziren.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 197. orr.

Kanpai-hots sekulakoa, jai giroko zalaparta alaian.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 70. orr.

Kanpai-hotsak egunsentian.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 78. orr.

Han dena zen kanpai-hotsa, brontzezko dirdira, kristalezko isla.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 411. orr.

· Tranbien kanpai eta trolebusen ziztu hotsez beterik zeukan burua.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 135. orr.

21 txistu hots (orobat txistuhots g.er. eta txistuots g.er.)

Ni ez, nik txistu-hotsa egiten nuen bi behatz ahoan sartuta bestearen alde nengoelako.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 103. orr.

Gizon-ahotsak entzun ziren nahasi-mahasian, gero isilune bat eta, bat-batean, aizkora baten txistu-hotsa eta danbateko garbia. Obusen txistu-hotsa eta aiene-zinkurina, gureganantz hurbiltzen ari direlarik.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 28. orr.

Gero, esan zion ez irteteko eguerdiko txistu-hotsa entzun artean.  Herria   2004-05-13

Grebaren bosgarren egunean sirenak eta txistu hotsek hartu zuten Donostia eguerdian.  Herria   2005-03-10

Tren baten txistu-hotsa entzun zuten.  Berria - Euskal Herria   2006-02-01

Harryk biziki azeleratu zuen, haizeak txistu-hotsa ateratzen ziola belarrietan.  Berria - Euskal Herria   2004-08-03

Ibaiertz elurrez estali hartara seinalatu zuen, nondik baitzetorren txistu-hots luze sarkor bat.  Berria - Kirola   2004-01-27

Birikek txistu-hots itxuragabea egiten diote.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 39. orr.

Kanarioak kaiolan txistu hots baketsuak egiten zituela.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 72. orr.

Lurrun-zorrotada bat irten zen txistu-hotsez kameratik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 202. orr.

22 ziztu hots

Haizearen ziztu-hotsak, txorien kantu eztiak adar hostotsuetan.  Herria   2005-09-08

Hots zoliek, haizearen ziztu-hotsak edo bat-bateko zarata handiak.  Herria   2005-09-08

Haizeak ziztu-hotsa ateratzen zuen zurezko paretetako zirrikituetan.  Herria   2005-09-08

Irten eta atea itxi zuenean, Ronek ziztu-hots luze eta isila egin zuen.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 281. orr.

Fritzek eta guk noizbehinka amorrarazten genuen elkar, misil-eztanden ziztu-hotsak eta gau-patruilak bitarteko zirela.  Herria   2005-09-22

Bludgerraren ziztu-hotsa entzuten zuen atzean jarraika.  Herria   2004-09-23

Mazoa lasto iruditzen zaio, gezien ziztu-hotsari barre egiten dio.  Herria   2004-09-23

Edabeak ziztu-hots handia atera zuen, presio-eltzeak bezala.  Herria   2005-09-22

Berehala entzun zuen bludgerraren ziztu-hots adierazgarria bere atzean.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 86. orr.

Puntu hartatik pasatu eta puska batera ziztu hots zorrotza aditu nuen.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 34. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

batek hots (9); batek hots egin (8); baten hots (12); berriona hots (38); berriona hots egiten (12); beste hots (12); bi hots (12); da hots (22); edo hots (12); ere hots (12); eta hots (95); eta hots egin (23); halako hots (9); honela hots (9); hots apal (10); hots arin (11); hots bada (32); hots bakarra (14); hots bat (93); hots bat entzun (25); hots batek (23); hots batzuk (24); hots egin (785); hots egin eta (27); hots egin nion (13); hots egin nuen (17); hots egin zidan (20); hots egin zien (13); hots egin zion (99); hots egin zioten (13); hots egin zuen (387); hots egin zuten (14); hots eginez (26); hots egingo (35); hots egitea (9); hots egiteko (26); hots egiten (144); hots egiten zuen (19); hots egiten zuten (12); hots egitera (31); hots eta (38); hots ez (10); hots guztiak (16); hots haiek (9); hots handia (18); hots handiz (8); hots hori (21); hots horiek (17); hots hura (30); hots lehor (12); hots ozen (8); hots ozena (10); hots txiki (14); hots txiki bat (9); kanpai hots (22); karraska hots (14); mezua hots (8); motor hots (8); nuen hots (9); poliziari hots (8); sirena hots (8); telefonoz hots (31); telefonoz hots egin (23); tiro hots (22); tiro hots bat (9); txistu hots (21); zen hots (12); ziren hots (9); zuen hots (13)

adar hotsa (8); ate hotsa (11); ateratzen zuten hotsa (8); baina hotsa (9); baten hotsa (42); baten hotsa entzun (10); bezalako hotsa (12); danbor hotsa (9); eta hotsa (23); hotsa aditu (32); hotsa aditu zen (10); hotsa aditzen (18); hotsa atera (15); hotsa ateratzen (27); hotsa ateraz (9); hotsa baino (11); hotsa besterik (15); hotsa besterik ez (9); hotsa egin (10); hotsa egiten (15); hotsa entzun (186); hotsa entzun nuen (19); hotsa entzun orduko (9); hotsa entzun zen (44); hotsa entzun zuen (40); hotsa entzun zuten (12); hotsa entzutean (12); hotsa entzuten (65); hotsa entzuten da (15); hotsa entzuten zen (11); hotsa entzuten zuen (9); hotsa ere (14); hotsa eta (56); hotsa etorri (8); hotsa hasi (8); hotsa heldu (12); hotsa iristen (9); hotsa iritsi (8); hotsa izan (15); hotsa izan zen (10); hotsa sentitu (10); hotsa zabaldu (17); hotsa zabaldu zen (11); hotsa zen (8); hotsa zetorren (10); kanpai hotsa (22); karraska hotsa (19); karraska hotsa entzun (8); mailuaren hotsa (31); motor hotsa (32); oin hotsa (12); pauso hotsa (17); pausoen hotsa (12); sirena hotsa (13); taki mailuaren hotsa (28); tiro hotsa (26); trumoi hotsa (9); turuta hotsa (12); txilin hotsa (15); txistu hotsa (22); txistu hotsa entzun (9); zarata hotsa (16); zuen hotsa (14); zuten hotsa (11)

baten hotsak (9); danbor hotsak (11); diren hotsak (14); eta hotsak (20); gaztelupeko hotsak (59); gaztelupeko hotsak disketxeak (8); hanka hotsak (28); hanka hotsak entzun (8); hotsak aditu (11); hotsak aditzen (11); hotsak bere (8); hotsak disketxeak (8); hotsak entzun (72); hotsak entzun nituen (8); hotsak entzun ziren (13); hotsak entzun zituen (14); hotsak entzun zituzten (8); hotsak entzuten (45); hotsak entzuten ziren (15); hotsak ere (14); hotsak esnatu (12); hotsak eta (54); hotsak ez (16); kanpai hotsak (32); kilkerren hotsak (9); motor hotsak (8); oin hotsak (31); pauso hotsak (29); sirena hotsak (19); tiro hotsak (48); tiro hotsak entzun (8)

beste hotsik (14); eta hotsaren (8); eta hotsen (9); eta hotsik (9); hizketa hotsaren (8); hizketa hotsen (11); hotsen artean (16); hotsen bat (12); hotsen bidez (8); hotsez eta (8); hotsik atera (24); hotsik atera gabe (20); hotsik ateratzen (12); hotsik egin (11); hotsik entzun (14); hotsik entzuten (12); hotsik ez (26); hotsik gabe (20); hotsik gabeko (8); kanpai hotsek (10); zuen hotsik (8)


hotsandi 1 iz hotsandikoaren nolakotasuna.

Egunsentian, zaldizkoak eta oinezko soldaduak, haren buruzagitzapean, Tomsk aldera irtengo ziren, non emirrak ekialdeko subiranoen ohiko hotsandiaz egin nahi zien harrera. pareta bat eraikiz eta paretan lehoi-buru bat ipiniz, ahoa zabalik zuena, nondik ateratzen baitzen ura zurrusta hotsandi batean, aska errektangular zabal samar baterat isurtzeko.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 274. orr.

2 hotsandiz (orobat hots handiz) adlag hotsandiro.

Eta hotsandiz ziurtatzen zien hara itzuliko zirela.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 357. orr.

Eta, hotsandiz, hau eman zuen aditzera: [...].  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 438. orr.

-Kanoiak gurina baino garrantzitsuagoak direla diote naziek -adierazi zuen aleman errabinoak hotsandiz.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 391. orr.

Orduan besteak hizketan jarraitu zuen, hotsandiz.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 10. orr.

Eguerdian, Cerveraren bonbardaketaren ondoren, ikusi zuela CNTko talde bat, dozena erdi lagun, hots handiz Diputazioan sartzen.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.


hotsandiko (ETCn 187 agerraldi; orobat hots handiko ETCn 32 agerraldi) izond handitasunez edo jasotasun bereziz egiten edo ospatzen dena.

Hotsandiko adierazpen baten airea zuen.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 10. orr.

Hotsandiko emanaldi batez, oihartzun handiko sarrera egina zuten RKHPk Ravignan kaleko etxean.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 434. orr.

Hotsandiko gertakizuna izan zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 393. orr.

Hotsandiko altzari higatuez eta juduen argimutilez betea.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 175. orr.

Hotsandiko soinekoak izaten zituzten, eta bizkar-estalki ugari.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 104. orr.

Business Week aldizkari ospetsuaren hotsandiko titulu horietako batean.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 162. orr.

Trabes hotsandiko bat dugu egingo bion trebeziaz.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 189. orr.

Mendebaldeko deitura hotsandiko hura zuen, berriz, euritako babesgarri morala, bere diru-arazo delikatuaren kontrapisu erabiltzen zuena.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 213. orr.

Hizkuntza sakratu eta hotsandikoa, geologikoa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 23. orr.

Pozarren zegoen, hala nola pozarren egoten baita erregea koroatze-egun hots handikoan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 463. orr.

Laster joan beharko du zazpi urtez behin bere nagusiek eskatzen dioten kontu-emate hotsandikora.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 35. orr.

Aldarrikariek, misterioak ospatzean bezala, isiltasun hotsandikora deitu zuten.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 31. orr.

Wanda Forden etxekoak auto egile hots handikoaren ahaideak ziren eta bestela ere petrolio aferetan itsuski aberastuak.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 86. orr.


hotsandiro adlag handitasunez edo jasotasun bereziz egin edo ospatuz. ik hotsandi 2.

Hotsandiro hanpaturik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 122. orr.

Hotsandiro eraman zuten Charlestownera, Stede Bonnet maior izenez, ahal bezain laster itzuli baitzen lehengo deierara. -Greziar pentsalariak, Léa, ez ziren batere korapilatsuak! -esan zion Ruche jaunak, hotsandiro-.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 157. orr.

Budapest-en, Fakultate oso-osoak, errektorea buru zuela, hotsandiro eraman zituen komunetara, hantxetik behera botatzeko, ikerkuntzarako eta irakaskuntzarako baliatzen ziren drosofila-bildumak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 44. orr.


hotsanditu, hotsandi, hotsanditzen du ad handitasunez, jasotasun bereziz egiten edo ospatu.

Gaztela, El Escorial, edo arraza germaniarra, etab., hotsanditzeko haren hitzontzi epiko arrandiazkoak, bereziki.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 235. orr.


hotsandiz ik hotsandi 2.

hotsegile iz hots egiten duena.

Sarri esan izan dut, elurra hotsegile aparta dela, anuntziante primerakoa, bere lana gutxik bezala saltzen dakiena.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 101. orr.

Bera da batzuk apostolu egin zituena, beste batzuk profeta, beste batzuk berrionaren hotsegile, beste batzuk artzain eta irakasle.  Elizen arteko biblia   Ef 4,11


hotsegin ik hots 13.

hotsegite iz deia.

Eta orduan asalduak dik hartu, nola erruduna hotsegite larderiatsu baten aurrean.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 30. orr.


hotsemaile 1 iz behi taldeez eta mintzatuz, akuilaria.

Harrigarria duk, hilabete batzuk lehenago lantegietan edo eskoletan, edo oraino elgeak goldez udalatzen idien hotsemaile perestuki lanean ari ziren haur hutsak nola aldatu dituen armadak eta indarraren gorazarreak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 248. orr.

Zü zira mutiko lüze, mehats, südürkako hura, behi saldo baten hotsemaile ikusi günüana.  Herria   2001-06-07

2 talde dantzez-eta mintzatuz, gidaria.

Besta, dantza, pilota-partida, orotarat hotsemaile zuten guziek Pikasarriko semea.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 158. orr.

3 irud

Bai hori zitekeen, Graxik aitaz atxikiko zuen itxura: munduaren aitzinean hotsemaile, bere trakako etsaien aurkako borrokari, irria maite zuen urtxo eta otso errabiatu aldi berean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 340. orr.


hotsgabetu, hotsgabe, hotsgabetzen du ad intsonorizatu.

20 egun baino lehen etxebizitza hotsgabetu edo bilobari pianoa jotzea galarazi behar zioten, gainera.  Berria - Harian   2006-01-31

Etxebizitza ezin da hotsgabetu, pentsaezina da.  Berria - Harian   2006-01-31


hotx 1 izond adkor hotza.

Bera europear hotxa bere herri hori guzia bezala.  Herria   2005-07-07

Nork ez daki edozein gizonek ere behar dituela holaxe bere ate-leihoak zabaldu, gure Euskal Herriko etxaldeak kanpoko aire hotx eta iguzkieri bezala.  Herria   2001-10-25

• 2 iz

Goizak bakarrik dakarkiokeen hotxa du aireak.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 129. orr.

3 hotx antzean adkor hotz antzean.

Buenos días y Feliz Pascua -erantzun nion hotx antzean.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 203. orr.


hotz (ETCn 36.421 agerraldi) 1 iz berorik eza; giza gorputzarena baino tenperatura nabarmen apalagoak eragiten duen sentipena.

Negua zenez, eta haize, hotz eta euriagatik ibiltzeko guztiz garai desegokia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 683. orr.

Erabat joan zitzaion hotza, eta halako berotasuna sentitu zuen barrutik eta kanpotik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1096. orr.

Buruak larruzko kapeluz estaliak dituzte, hotzak ez baitu barkatzen, estutzen baizik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 23. orr.

Hotza nabaritzen nuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 163. orr.

Hotz arraio honek ebaki egiten dik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 184. orr.

"Hau hotza!", esaten zuen behin eta berriz.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 59. orr.

Eta elurretan egongo zen etzanda, hotzak harturik, zurrundurik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 282. orr.

Andreak kotxe dotoreen txokoan ezkutatzen ziren, aurpegia hotzak gorriturik.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 66. orr.

Argiarekin batera, ordea, hotza sartzen zen leihoetatik.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 53. orr.

Hezurretaraino sartzen duk hotza, erredio!  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 148. orr.

Neguan hotza pasatzen genuen, eta udan beroa, uralitazko estalpe txatxu haren azpian.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 68. orr.

Bizkarra igurtzi zion hotza kentzeko.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 114. orr.

Eguraldia hotzera aldatzen ari zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 48. orr.

Artilezko xal batean bilduta zegoen, hotzetik babesteko.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 215. orr.

Hotzean gorde beharreko elikagaiak.  Berria - Harian   2005-08-06

Kalera irten nintzenean, antzarak zebiltzan zeruan karranka, hotza albiste.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 105. orr.

· Agian, hotza harrapatu duzu.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 58. orr.

2 (izenondoekin)

Hotz gordinenetara ohituta.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 60. orr.

Hotz sarkorra, sorgortzailea.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 163. orr.

Hotz handia halere espaloi ertzean.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 78. orr.

Hotz handiko eskualdeetan jaiotzen direnak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2770. orr.

Hotz ikaragarria zegoen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 248. orr.

Hotz ikaragarriak eta kizkurgarriak sortzen diren ipar eremu haietatik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 66. orr.

Nahiago dut hotz lehor hau hezetasuna baino.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 206. orr.

Hotz idorra baino txarragoa zen hura.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 121. orr.

Baina zainetan gora igotzen zitzaidan hotz kiskalgarria ez zen izuak bakarrik eragina.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 250. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hotz-punttu bat ongarria zaio laboreari-eta.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 175. orr.

1990an, berriz, hotz erauntsi ustekabekoa penintsularen hegoaldean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 111. orr.

Halako hotz-bafada zorrotz busti batek jo gintuen irten orduko.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 68. orr.

Andereak hotz-dardaraz beren arrats-soinekoetan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 142. orr.

· Hotz-dardarka nengoen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 204. orr.

• 4 izond giza gorputzarena baino tenperatura nabarmen apalagoa duena; behar duen tenperatura ez duena.

Haize hotza zebilen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 80. orr.

Haizexka hotz bat sentitu zuen lepondoan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 143. orr.

Artean ere, ipar hotza zebilela, ipar gorria.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 121. orr.

Haize bolada hotz batek laztandu zuen emakumearen musu goibela.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 89. orr.

Giroa hotza eta ederra izango da.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 229. orr.

Eguraldia hotza eta gardena.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 230. orr.

Bistan da ile-larrua ondo datorkiela klima hotzetako animaliei.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 78. orr.

Odol hotzeko izakiak (sugeak, arrainak eta intsektuak). ik beherago 30.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 178. orr.

Ur hotzak odola bizkortu zion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 243. orr.

Haiei begiratu bakarra oparitu gabe pulunpatu da ur hotzean.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 66. orr.

Oinak ur hotzetan sarturik.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 204. orr.

Bozkarioz negar egitea bezala da, ur hotzetan erretzea bezala da.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 270. orr.

Atsegin betean jaurtiko zion pitxar bete ur hotz.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 211. orr.

Garagardo nasai, hotz eta hagundun animale baten premia nabaritzen nuen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 25. orr.

Jaki hotz batzuk, fruta eta gazta jaten.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 210. orr.

Areto gangadun hotz eta handi batean.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 89. orr.

Ziega hotz eta heze bat zen, leihorik gabea.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 60. orr.

Udako bero kiskalgarrian zein neguko hotz gogorrean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 57. orr.

Izozte hotzenean, aldiz, -7.6.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 24. orr.

Neguko igande-arratsalde hotz eta euritsu hartan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 140. orr.

Hilotzik lur hotzean, bai, hilotzik lur hotzean; burupean belar guri, harria zangopean.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 169. orr.

Urtarrileko larunbat izugarri hotz batean.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 61. orr.

Hurrena, dutxa hotz bat hartu, eta ispiluaren aurrean jantzi nituen arropak.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 18. orr.

Bainu hotz bat prestatzeko.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 21. orr.

Oinak hotzak zituenez, neure txapinak jarri nizkion lotarako.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 52. orr.

Otsaileko haize hotz hormatuak on egin zidan.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 87. orr.

Negu gogor hotz baten ostean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 116. orr.

Aire lehor epelagoa bidera, hotz-umelaren tartera, ateratzen dionean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 65. orr.

Ez nian eskuan pistola hotz odol-gosearen hozkirik sentitu nahi.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 166. orr.

Tea hotza dago.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 247. orr.

Dena, oilaskoa hotza zegoelako.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 192. orr.

5 irud

Migelek, behin berriz ikusi zituen Herioren begi hotzak. Ahaleginak egiten zituen begi hotz haietara zuzen-zuzenean begiratzeko.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 50. orr.

Nola? -galdetu zuen Draco Malfoyren ahots hotz eta nagiak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 94. orr.

Argia gozoa da, leuna, ez du metal grisaren distira hotz hori.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 126. orr.

Aurpegia zapi berde batez estaliriko sendagile haren betaurrekoen distira, eta argi hotz itsugarri hura.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 11. orr.

Eguzki hotz batek leihoetako hautsa zuritzen du.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 44. orr.

Merkatu hori 1950eko hamarraldiko gerra hotzaren testuinguruan sortu zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 86. orr.

Gerra hotz eta beroa.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 137. orr.

Besoetara lerratu nintzaion, hunkiduraren eta beldur hotzaren mugetan dilindan.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 56. orr.

Harrera hotza egin zioten kritikoek.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 7. orr.

Bi haiek zuzen begiratzen zioten, gonbit hotz eta nekatua eginez.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 115. orr.

"Arratsalde on!" hotz batekin agurtu eta profesional urrun baten gisa agertzera deliberatua nintzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 195. orr.

Atariak oso hotz eta iluna ematen zuen jolaslekutik sartu ondoren.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 241. orr.

• 6 (-en atzizkiaren eskuinean, izen gisa)

Nire altzairuaren hotza ezagutuko duk, hala egiten ez baduk.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 349. orr.

Heriotzaren hotza ezagutu zuen bere aitaren adinaren erdia bakarrik bizi ondoren.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 382. orr.

Eskutik atxiki eta, esku hartan izerdiaren hotza nabaritzen nuela, erran nion: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 368. orr.

Gauaren hotzak kikiltzen zituela kanpoko sugeak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 176. orr.

Alde batetik burdinaren hotza eta odolaren hozkia sentitu omen zituen, eta bestetik benetako gudari izatearen suhartasuna, odola emateko gerturik egotearen mistika hordigarria.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 163. orr.

7 (erkaketetan)

Izotza bezain hotz dago eta oinak urez beteta dauzka.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 69. orr.

Eskuak leunak zeuzkan oso, zeta bezain finak, baina jela bezain hotzak.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 23. orr.

Ihintza bezain hotza eta gogorra.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 176. orr.

Eta bada tristura more bat, idorra, iharra, izerdi larria bezain hotza.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 132. orr.

• 8 adlag ik hozki1.

Hotz zeukan esku leuna, urduritasunak edo izerditua.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 102. orr.

Pistolaren altzairua hotz sentitu duzu eskumako adegian.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 7. orr.

30 zentimetro bete bota zuen Arantzazu inguruotan, eta 8 egunez zuri eta hotz iraun.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 65. orr.

Egun batean hotz, bizigabe, hilik ekarri zuten.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 207. orr.

Eguna hotz argitu zuen.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 116. orr.

Eskuak ere izerditan eta hotz.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 26. orr.

Badaki [aprilak] hotz samar portatzen ere.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 175. orr.

Hotz eta zurrun geratu nintzaion begira.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 114. orr.

Neguko eguzki zurbilak hotz begiratu zidan teilatu apalen gainetik.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 46. orr.

Hotz agurtu zuten elkar.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 99. orr.

-O, bai -erantzun zion Dumbledorek hotz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 137. orr.

"Ohitua nago kontzentrazio eremuetan" esan nion, hotz eta zorrotz.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 60. orr.

Beti banderola atxikitzen agertzen baitzen, soa hotz eta irririk gabe.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 21. orr.

Negua hotz, Emma hotz.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 75. orr.

Burua hotz gorde nahian.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 126. orr.

Burua hotz mantentzen saiatuz.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 261. orr.

Ez etsitzeko eskatu zien herritarrei, burua hotz izateko.  Berria - Euskal Herria   2006-03-04

9 ez hotz ez bero

Estreinako bafadarekin zorabio modukoa sentitu zuen; bigarrenarekin ez hotz ez bero; hirugarrenarekin, ordea, gustua hartzen hasi.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 931. orr.

Ez hotz ez bero uzten zaituzten gramatika bateko esaldiak, besterik ez.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 85. orr.

Ez hotz ez bero utzi ninduela, horixe zen, ordea, nik Coppolaren filmaz gogoratzen nuen gauza ia bakarra.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 41. orr.

Hotz-beroa ez hotz ez bero zen, eta gainean genuen ilunabarra.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Ibex 35, beste behin ez hotz ez bero, %0,29 igo zen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 52. orr.

Reala, berriz, ez hotz ez bero dabil azken sei edo zazpi sasoietan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 39. orr.

10 gerra/gerla hotz

Merkatu hori 1950eko hamarraldiko gerra hotzaren testuinguruan sortu zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 86. orr.

II. Mundu Gerla bukatzean, mundua aro nuklearrean sartuz geroztik, bi potentzia handien artean behin finkatu den terrorearen orekak begiratu gaitu gerla hotzetik gerla berora lerratzera.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 152. orr.

Halako gerla hotz batean sartua zen gizarte osoa Frantzian, eliz-gizonek eta fededun gehienek hastiatzen zuten gobernamendua eta meneko zituen ezkerreko alderdi politikoak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 69. orr.

Gerra Hotzaren garaian intelektual disidenteen jazarpena, giltzapetzea eta hilketa ohiko kontuak izan ziren ekialdeko erregimenetan; ohikoak, eta tragikoak, gehitu beharko genuke.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 163. orr.

Egia esateko, “gerra hotza" propaganda mailako erantzuna zen armamentu fisikoen mailako erronkari.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 248. orr.

Hala sortu zen Internet, Gerra Hotzaren garaian.  Berria - Gaiak   2004-09-03

Aro berria, atomo aroa, lehenik gerla baten bururatzeko, gero gerla hotzeko arma.  Herria   2005-08-11

11 haur hotz ipar ume gorria.

Haur hotza izan arren, gorrotoak gogortzen zion izpiritua.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 175. orr.

Gerla, zaharren ahotik ipuin anker nahiz gertakari latz gisa kontsideratzen zuten haur hotzak baino ez ziren.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 240. orr.

Haur hotz seminarioan sartu zenetik, Joanesek euskara baizik ez zuen gogoan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 163. orr.

12 hotz antz izond

Harrera hotz antzaren kontuaz nuen ikuspuntua ulertarazteko eginahalak egin nituen.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 27. orr.

· Hotz antzean zegoen, oso suminkor, gogoetatsu.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 103. orr.

13 hotz antxa (corpusean hotzantxa soilik) adkor hotz antz.

Hark irratia piztu zuenez, amona, hotzantxa eta, bere berokian kukulduta gelditu zen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 92. orr.

14 hotz-berosup_1 pl hotzak eta beroak.

Horregatik bizi gara eguraldiari begira, eguraldiaren eta bizi-beharraren hotz-beroen azpian.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 219. orr.

Urtearen hausguneak berak nahasten baititu hotz-beroak, biok beharrezkoak, hodeiak oinaztua egin dezan.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 415. orr.

Eguzki beheratuaren argia ez zen etxe tarteetatik baino iristen pasealekura, eta argi-itzalak eta hotz-beroak sortzen zituen: argitan epel, itzalean hotz.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 166. orr.

· Beraren bizimodua [...] bero-hotzen txandaketa gupidagabe bat da.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 126. orr.

15 hotz-bero2 ik hozbero.
16 hotz egin ik beherago 23.

Hotz egiten du hemen.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 104. orr.

Haizeak jotzen zuen, hotz egiten zuen, iluntasuna sakona zen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 97. orr.

Hotz egin behar du kalean: leihoak lurrunduta daude.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 81. orr.

Oraindik hotz egiten zuen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 205. orr.

Negua da, eta hotz egiten du Vienan.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 32. orr.

Neguan gaude; estufa piztuta ere hotz egiten du.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 53. orr.

Ikasturtea hasi eta hilabete batzuetara, hotz egiten zuen garaian, disekzio eskolak hasi ziren.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 45. orr.

Hotz egiten zuen aldageletan, eta iluntzen ari zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 118. orr.

Hotz egiten zuen arren, izerditan zeuzkan esku-ahurrak.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 171. orr.

Nire gelaren barruan kanpoan bezain hotz egiten du.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 53. orr.

Hotzegi egiten zuen ganbarara joateko.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 201. orr.

17 hotz egon

-Gaua dun eta hotz zagon.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 14. orr.

Berandu da eta hotz dago.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 57. orr.

Hotz dago herri madarikatu honetan.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 141. orr.

Hotz nengoen; nire arropak ez ziren oraino arras idortu.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 136. orr.

Hotz zegoen estudioan eta Luisak ez zuen tximiniarik ikusi.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 153. orr.

Lar hotz zegoen ura.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 46. orr.

Baina ezkaratza huts eta hotz zegoen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 162. orr.

Kanpoan haizea dabil eta hotz dago.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 115. orr.

Elurtuta dago mendia, zuri eta hotz.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 41. orr.

18 hotz eta motz

-Ixo! -bota zion Snapek hotz eta motz-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 69. orr.

Bai, noski -esan zion Quirrellek hotz eta motz-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 260. orr.

Durant jaunak hotz eta motz eten zituen esku-zartatxoak, txakurraren lepoaldea gori-goria gertatuko balitzaio bezala ukitzean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 52. orr.

Ez nuen halakorik nahi, ezta inondik ere, baina ezin nion hotz eta motz ezezkorik bota.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 185. orr.

Ezetz, hotz eta motz, lotan segitu nahi duela zeharka adieraziz.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 30. orr.

Inork ez du geratu behar hotz eta motz.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 64. orr.

· Oraingoan, ez ziren hizketan hasi eta elkarri agur hotz eta motz bat egitera mugatu ziren.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 91. orr.

Aditu egin ditzakegu, garrasi hotz eta motz ebakiak, metrailadoreen hil-arnasestu korrokariak, fusilen tiro-hots labur bereiziak.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 179. orr.

19 hotz izansup_1 da ad ik beherago 25.

-Hotz naiz -esan zuen, ahots etenez.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 68. orr.

Hotz naiz, min dut belarrietan.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 61. orr.

Hotz baldin bazara berogailuaren ondoan jesar gaitezke.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 176. orr.

Ez nintzen hotz: soin-atal guztietan sentitzen nuen dardara izuarena zen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 274. orr.

Barrea ere dardaraz atera zitzaion, eta hotz den txakurraren zaunka gogorarazten zuen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 209. orr.

Euria jauts ahala ari du, hotz da, ilun da.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 7. orr.

20 hotz izansup_2 du ad ik beherago 26.

Hotz zuen, hankak ez zituen sentitzen jadanik.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 147. orr.

Baldin eta haizerik ez badabil, ez dugu arestian baino hotz handiagoa izaten.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 131. orr.

Portaletik irten denean hotz izan du.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 143. orr.

Munnings jaunak ez baitzuen sekula berogailurik pizten, baldin eta eskola-patioko putzuak izoztuta ez bazeuden, edota idatzi ezin izateraino hotz ez bagenituen hatzak.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 55. orr.

Oinak hotz ditudalako.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 95. orr.

21 hotz-hotz

Haize hotz-hotzak jotzen zituen aurpegian.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 44. orr.

Euri hotz-hotza ari zuen, goian behean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 74. orr.

Gaua hotz-hotza izan zen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 391. orr.

Trelawney andereñoak begiratu hotz-hotza egin zion McGonagall andereñoari.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 187. orr.

Aurpegia bero eta hankak hotz-hotz zituela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 161. orr.

Hotz-hotza zegoen, nik ukitu nuenean; eta, zurbil, hilotz bat bezain zurbil.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 85. orr.

· Arazoari hotz-hotzean erreparatu eta ezinezkoa iruditzen zaizu elkartze-molde hori gizajendearengan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 140. orr.

-Joseba hil egin da -hotz-hotzean bota zion.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 180. orr.

Baina susmoa dut elkarrizketa horiek, hotz-hotzean hartuta, gure frustrazio pertsonalen ispilu baizik ez ote diren.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 138. orr.

Ez da erraza, hotz-hotzean, huts-hutsean, errima ona zein den esatea.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 129. orr.

Ur hotz-hotzeko ontzi batean sartu izan balitz bezala.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 112. orr.

· Eta hotz-hotza galdegin zidan: [...].  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 142. orr.

22 hotza eduki hotza izan.

Emakumeak hotza dauka, kokotsa larruzko lepokoan barneratua du.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 180. orr.

23 hotza egin ik gorago 16.

Hotza egiten zuelako goizean apartamentu hartan. 'Hotza egiten du,' esango du Edwinek.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 41. orr.

Alaba mareatuta ibili zuan eta, leihoak ireki behar, egiten zuen hotzarekin.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 25. orr.

· Hotz handia egiten zuen nasa txikian.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 74. orr.

Gabonak baino lehen hotz handia egin zuen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 112. orr.

Uste diat hotz handiegia egiten duela paseatzeko.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 291. orr.

Orain arte hotz gogorra egin du.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 93. orr.

Trenbidean beste inon baino hotz handiagoa egiten duela esanen nuke nik.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 44. orr.

Kalean hotz izugarria egiten zuen eta tabernetan bero itogarria.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 119. orr.

Ikaragarrizko hotza egiten zuen txalupan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 44. orr.

24 hotza egon (hirugarren pertsona singularrean)

Hotza dago hemen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 145. orr.

· Ez zen urrutiegi, baina hotz handia zegoen, elurrak zailago egiten ibilia, eta maletek zangoetan jotzen ninduten.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 128. orr.

Institutuaren aurreko zelaietan hotz handia zegoen arren.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 9. orr.

Hotz handiegia dago Himalayan sits batentzat, hori bai.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 36. orr.

25 hotza izan da ad ik gorago 18.

Hotza zen kanpoan, itsas haizeak biziki jotzen zuen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 79. orr.

Hotza zen urtarrileko ilunabartze hartan Manhattanen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 11. orr.

26 hotza izan du ad ik gorago 19.

Hotza dut, urrats bat egin dut, hotza dut, urrats bat, ezkerretara jotzen dut, [...].  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 173. orr.

Hotza nuen besoetan eta zangoetan: izumenezko hotz doilor bat.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 217. orr.

27 hotzak adlag ik hotzik

Hasiera oso gogorra izan zen, eta noraezean ibili nintzen, hotzak, goseak...  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 43. orr.

Gose eta egarri, hotzak eta jantzirik gabe.  Elizen arteko biblia   2 Ko 11,27

Maiz ezer jan gabe, hotzak eta jantzirik gabe.  Elizen arteko biblia   2 Ko 11,27

Goseak eta hotzak zaude, eta gero eta buruko min handiagoa daukazu.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 44. orr.

Hotzak zegoen, hortzek karraskatu egiten zioten.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 446. orr.

Ezbeharretan hotzak egoten zen beti; eta bere xalean biltzen zen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 210. orr.

· Hotzak dar-dar nengoen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 225. orr.

Harry oraindik ere hotzak sorgortuta zegoen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 146. orr.

Inbidiaz eta hotzak amorratzen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 28. orr.

Hotzak akabatzen nago, eta katakume bat bezain ahul.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 176. orr.

Ellen hotzak akabatuta zegoen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 171. orr.

Kaian hotzak ikaraz zeudenen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 14. orr.

· Hotzak dardarka sartu zen egongelara.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 172. orr.

Hotzak kizkurtua, zigarro bat piztu eta tipi-tapa abiatu nintzen sarrera nagusira.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 395. orr.

28 hotzak hil da ad ik hotzakil.

Terueleko frentean hotzak hil ziren haiek bezain zurbil. Istant batez, hotzak hila zen xoria ferekatzen genuen eta denak libro uzten genituen.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 94. orr.

Malins andrea hotzak hilko da.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 307. orr.

Babesen bat bilatu behar genuela lehenbailehen, bestela hotzak hilko ginela.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 162. orr.

Hotzak hiltzen ez banintzen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 176. orr.

Bera ere bakardade hartan hotzak hilko zela bururatu zitzaion orduan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 285. orr.

Maiatz erdia hotzak hiltzen eta beste erdia kiskaltzen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 187. orr.

· Hotzak hilik heldu naiz mendate baten gainera.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 123. orr.

Goseak hilik eta hotzak hilik.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 75. orr.

29 hotzez adlag hotzak. ik hotzik

Gorputz osoa hotzez.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 119. orr.

Bi galtzaleek dute gehienik sufritu, hotzez edo zerbaitez.  Herria   2005-02-24

· Hamar minutuz oraino, toki berean egon ninduan, mugitu gabe, hotzez ikaran eta izerdi-lapetan.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 111. orr.

Goseak joak, zangoak hormatuak, hotzez ikaran elurrean eta haize hotzean abiatzen gira.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 124. orr.

Senideak hotzez karkara imajinatu zituen, mendien bestaldetik etorritakoak barne.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 329. orr.

Orduan ulertu nuen zergatik nengoen oin hutsik eta hotzez akabatzen.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 34. orr.

Bi emazteek hotzez daldaran zegoen apeza biluzi zuten, eta xukatu.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 71. orr.

Ura dario lerrotan bizkarretik behera; hotzez dardarka hasten da.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 129. orr.

30 hotzez hil hotzak hil.

Ezbehar txiki bat, hanka hautsi, eta, mugitu ezinik, hotzez hiltzen ziren.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 183. orr.

Karriketan hotzez hiltzen ari ziren jendeen fagoretan.  Herria   2004-01-29

Uste nuen hotzez hil behar nuela...  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 60. orr.

Lapurretaren ondorioz, 312 haur hil egin dira, hotzez eta gosez.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 26. orr.

Hantxe hilko zen, hotzez eta ahuleziaz.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 56. orr.

31 odol hotz irud

Odol hotz izukaitza eta zinezko kemena erakusten zituzten beti lanean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 32. orr.

Ibilaldi luze horietan odol hotz, zuhurtzia eta adore berdingabeak erakutsi zituen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 59. orr.

Odol hotzari eutsi zion, eta, belar handien artean narrastuz, zerbait ikusten eta entzuten saiatu zen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 230. orr.

Pixka batean bere irrika galdua gogoratzen egon ondoren, bere odol-hotz osoari atxiki zitzaion berriz don Ottavio: [...].Mikel Strogoffek ez zuen batere galdu bere odol hotza, bat-bateko eraso hartan.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 489. orr.

Berealdiko odol hotza eta ezin sinetsizko jendetasuna erakusten zituen beti.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 342. orr.

Hura izan zen odol hotzean hil nuen aurreneko aldia.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 271. orr.

-Zergatik akabatu zuten odol hotzean?  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 142. orr.

Odol hotz berean erantzun nuen: [...].  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 106. orr.

· Odol hotz-hotzean, piztiaren atzaparrek burua jo behar dioten unean bertan, tiro egiten dio bigarren aldiz.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 163. orr.

Lisa ederrak odol hotz-hotzean iraun zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 281. orr.

Marta odol hotzeko eta kalkulatzaile haren barruan bazela samurtasun puska bat.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 19. orr.

32 zeropeko hotz

-71 gradu zeropeko hotza.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 483. orr.

Groenlandian, Thulen adibidez, zeropeko hotza dute ia beti.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 484. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

ahots hotz (10); aire hotz (7); baina hotz (18); baino hotz (5); begi hotz (5); bero eta hotz (8); bezain hotz (30); bezain hotz eta (6); bolada hotz (5); burua hotz (56); burua hotz izan (8); burua hotz mantendu (15); burua hotz mantentzen (6); da hotz (7); du hotz (7); dutxa hotz (8); dutxa hotz bat (5); edo hotz (6); egun hotz (6); ere hotz (13); esku hotz (5); eskuak hotz (6); eta burua hotz (10); eta hotz (123); eta hotz egiten (7); europako hotz (6); ez hotz (24); ez hotz ez (13); gau hotz (14); giro hotz (6); goiz hotz (9); guztiz hotz (5); hain hotz (5); haize bolada hotz (5); haize hotz (22); halako hotz (10); hilkutxa hotz (6); hilkutxa hotz baten (6)

hotz baina (6); hotz bat (65); hotz batean (32); hotz batek (24); hotz batekin (5); hotz baten (23); hotz baten antzera (7); hotz batera (6); hotz batez (10); hotz bero (5); hotz beroa (13); hotz beroak (10); hotz beroen (6); hotz bolada (16); hotz boladak (9); hotz da (13); hotz dago (17); hotz edo (8); hotz egin (7); hotz egiten (72); hotz egiten du (23); hotz egiten zuen (29); hotz egon (5); hotz eta (260); hotz eta bero (6); hotz eta motz (50); hotz etxolan (5); hotz ez (15); hotz ez bero (13); hotz geratu (9); hotz gordina (5); hotz haietan (5); hotz handia (65); hotz handia egin (7); hotz handia egiten (29); hotz handia zegoen (5); hotz handiagoa (7); hotz handiak (8); hotz handiegia (10); hotz handien (6); hotz hark (6); hotz hartan (21); hotz hasi (7); hotz hezea (6); hotz honekin (6); hotz hori (5); hotz horrek (5); hotz hotz (10); hotz hotza (25); hotz hotzak (7); hotz hotzean (30); hotz hura (12); hotz ikarak (8); hotz izan (11); hotz izugarria (5); hotz mantendu (15); hotz mantendu eta (6); hotz mantentzen (7); hotz naiz (6); hotz samar (14); hotz samarra (6); hotz utzi (7); hotz uzten (8); hotz zegoen (18); hotz zen (6)

ilun eta hotz (5); inor hotz (5); irribarre hotz (5); izerdi hotz (5); izugarri hotz (6); kanpoan hotz (8); odol hotz (7); oso hotz (14); snapek hotz (5); snapek hotz eta (5); ur hotz (18); zion hotz (7); zuen hotz (12); zuri eta hotz (5)

aire hotza (8); baina hotza (9); bat hotza (5); begirada hotza (5); beroa eta hotza (7); bezain hotza (16); da hotza (10); edo hotza (7); egun hotza (6); egundoko hotza (6); egundoko hotza egiten (6); eguraldi hotza (9); elurra eta hotza (5); ere hotza (7); esku hotza (6); eta haize hotza (6); eta hotza (116); eta hotza izan (7); eta izerdi hotza (6); euria eta hotza (7); ez hotza (9); fusio hotza (5); gau hotza (8); gaueko hotza (6); gerra hotza (20); giro hotza (17); hain hotza (7); haize hotza (42); haizea hotza (8); harrera hotza (7); hau hotza (8); hotz hotza (25); hotza ari (5); hotza baino (9); hotza baino ez (5); hotza da (40); hotza dago (8); hotza dela (10); hotza dela eta (5); hotza edo (8); hotza egin (17); hotza egin zuen (6); hotza egingo (9); hotza egingo du (5); hotza egiten (37); hotza egiten du (9); hotza egiten duela (5); hotza egiten zuen (11); hotza ere (15); hotza eta (114); hotza eta elurra (7); hotza ez (12); hotza handia (5); hotza hartu (5); hotza hezurretaraino (8); hotza izan (43); hotza izan da (6); hotza izan zen (13); hotza izango (6); hotza izaten (7); hotza kentzeko (5); hotza sartu (5); hotza sartzen (6); hotza sentitu (14); hotza sentitu zuen (10); hotza sentitzen (13); hotza sumatu (5); hotza zegoen (16); hotza zela (10); hotza zen (36); izerdi hotza (17); kanpoko hotza (5); lur hotza (5); negu hotza (5); neguko hotza (5); odol hotza (26); oso hotza (22); sekulako hotza (6); ur hotza (27); zen hotza (6)

baino hotzago (16); baino hotzagoa (7); eta hotzago (18); eta hotzago eta (5); eta hotzagoa (11); gero eta hotzago (6); gero eta hotzagoa (6); hotzago eta (11); hotzagoa da (8); hotzagoa izan (6); hotzagoa zen (7)

aire hotzak (6); baina hotzak (5); datu hotzak (6); esku hotzak (7); eta hotzak (62); euriak eta hotzak (5); ez hotzak (5); haize hotzak (24); hotz hotzak (7); hotzak akabatzen (9); hotzak dago (5); hotzak dira (17); hotzak edo (6); hotzak egoten (5); hotzak ere (5); hotzak eta (54); hotzak ez (19); hotzak ez du (5); hotzak hartu (5); hotzak hil (5); hotzak hilik (5); hotzak hiltzen (7); hotzak izan (5); hotzak nago (9); hotzak nengoen (7); hotzak ziren (5); oso hotzak (8); ur hotzak (6)

beroaren eta hotzaren (5); eta hotzarekin (5); eta hotzaren (25); eta hotzari (6); gerra hotzaren (26); gerra hotzaren garaian (11); hotzaren azpian (6); hotzaren eraginez (7); hotzaren eta (9); hotzaren gainean (8); hotzaren garaian (11); hotzaren kontra (11); hotzaren ondorioz (10); hotzari aurre (18); hotzari aurre eginez (5); hotzari aurre egiteko (11); hotzari eta (6); ur hotzarekin (10); ur hotzaren (9)

bihotz hotzez (5); egun hotzetan (7); eta hotzean (12); eta hotzen (6); eta hotzetan (5); eta hotzez (14); gerra hotzean (5); hotz hotzean (30); hotzean begiratuta (6); hotzean hil (8); hotzetan blai (5); hotzetik babesteko (11); hotzez dardaraka (5); hotzez dardarka (19); hotzez eta (10); izerdi hotzetan (11); izerdi hotzetan blai (5); lur hotzean (8); negu hotzean (7); odol hotzean (34); odol hotzean hil (7); odol hotzeko (12); odol hotzez (9); ur hotzean (5); ur hotzeko (6); ur hotzetan (16); ur hotzez (10)

eta hotzik (5); ez hotzik (10); ez hotzik ez (5); hotzik egiten (8); hotzik ez (16); hotzik sentitzen (5)


hotzakil 1 izond hotzak hila.

Suak egin baitzuen haien gorputz hotzakilek ez zezaten ortzipean hotzik jasan, Venusek ere indarra ematu zuen eta umeen losintxek aisa makurtu zuten gurasoen jenio burgoia.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 365. orr.

2 adkor gizajoa-edo.

Hippy hotzakil baten postuaren aurretik pasatzerakoan.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 62. orr.


hotzaldi 1 iz giro hotzeko aldia.

Hamar orduko hotzaldia.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 95. orr.

Zapoek ere ez zuten ageririk ematen eguraldiaren hotzaldi bat zela-eta.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 246. orr.

Berrogeita hamar gradutik beheragoko hotzaldietan, taigako basoetan.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 55. orr.

Jantzi bat erosteko kalterik ez dit egiten iragan negua ahaztu izanak, baina kalte egingo lidake datorren hotzaldiari muzin egiteak.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 166. orr.

"Baiona Ttipian" kokatu nintzen horretara, hotzaldi betean, eta noiz arte ez nekielarik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 288. orr.

1993an, hotzaldi makur latza sartu zen Mediterraneo aldetik, eta Katalunia aldea, Valentzia eta Murtziako aldeak izugarri penatu zituen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 63. orr.

Halako hotzaldi batek harrapatu zidan bizkarra.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 385. orr.

2 irud

Bere bigarren nobelaren hasierarekin kointziditu zuen bere hotzaldiak.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 91. orr.


hotzalditxo iz giro hotzeko aldi laburra.

Meteorologia orrialde eta azaleko mapetan abisatzen hasi diren hotzalditxoaz jabetu ote haiz, bada?  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 129. orr.

Ez harritu, beraz, hotzalditxoren bat edo beste arrimatzen bada.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 184. orr.


hotzarazi, hotzaraz, hotzarazten du ad hoztera behartu.

Orduan zer egin Poutinek? denen beharra badu, Bushek nahi duelarik Alemaniaren edo Frantziaren alderat hotzarazi, edo bederen epelarazi, oroitu behar du denbora berean ez duela abantail heien ganik urruntzea ere.  Herria   2003-10-02


hotzepel izond hotz edo epel.

Pripublikarrak taldeko Kintana, Miranda, Olmo, Mur eta Ruiz ez ditu hotzepel utzi Optikak proiektuak.  Berria - Kultura   2006-02-26


hotzeria iz hotzak eragiten duen arnasbideetako eritasuna, muki-jario neurriz gainekoa dakarrena. ik marranta.

Sinuak infektatzen direnean (hotzeri arrunt bat harrapatzen denean, esate baterako), hazi egiten da mukosa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 259. orr.

Bitarte horretan hotzeri arin batek jota egon zen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 306. orr.

Hotzeria bildu ondoren burutik beheitikoarekin hasten zarenean.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 22. orr.

Hotzeria duenean, Lepic andreak haren kandelekin igurzten du Axenario goitik behera.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 173. orr.

Txertoa lortzen lagun dezake hotzeriaren birusak.  Berria - Gaiak   2006-02-03

Zuriek ekarritako hotzeriaren birusak, birikaminaren bakteriak, txankro sifilitikoak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 229. orr.

Hotzeriak hil nahi duzu ala?  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 60. orr.

Zoritxarrez, eskolak eten egingo dira otsailean hotzeri-bolada txar batengatik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 88. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hotzeria ez (3); hotzeria harrapatu (3); hotzeriak jota (3)


hotzik adlag hotzak, hotzez.

Lazaro hotzik hilarena ez dirudi guztiz ebanjelikoa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 121. orr.

Lisa ederrak hotzik jarraitzen zuen guztiz, eta horrek gehiago aztoratzen zuen Florent.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 271. orr.

Hura entzunda hotzik geratu zen Andres, hilda bezala.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 135. orr.

Hotzik sentitzen naiz, eta zikin zugandik urrun nabilenetik.  Berria - Kultura   2006-02-09


hotzikara (orobat hotz(-)ikara g.er.) 1 iz hotz sentipenarekin batera gertatzen den ikara, batez ere sukarrak edo giroaren hozteak eragina. ik hozkirri 4.

Buruko ileetatik behatzetako atzazaletaraino zeharkatu nauen hotzikara bat.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 16. orr.

Hotzikara batek igaro zidan bizkar osoa.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 189. orr.

Hotzikara batek inarrosi ninduen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 278. orr.

Hotzikara batek dardaratu ninduen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 250. orr.

Hotzikara batek hartu zidan bizkarrezurra goitik behera.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 143. orr.

Oinaze sakona, zorrotza, inoiz arintzen ez zena, gaur egun ere hotzikarek hartzen naute, oroitzen naizelarik.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 60. orr.

Pirinioak zeharkatzean gertatutakoarekin gogoratu zara, eta hotzikara egin zaizu.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 240. orr.

Aire bafada izoztuak hotzikara eragin zidan.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 130. orr.

Ondorioetan pentsatze hutsak hotzikara eragiten dizu.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 114. orr.

Frodok hotzikarak zituen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 269. orr.

Uda zen, baina hotz-ikarek eta oila-larruak neguan bezainbat daldaran ezarri zuten.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 184. orr.

Eta uda hasiberri hartan nik negu minaren hotza nabaritu nuen neure baitan, eta bakardadearen hotzikara.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 18. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Maimiek hotzikara txiki bat sentitu zuen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 296. orr.

Eskuak dardarka nituen eta hotzikara izoztuek astintzen ninduten.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 250. orr.

Hotzikara samin bat, beldurrezko eta larritasunezko hotzikara bat, sartu zitzaidan hezurretan barrena.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 221. orr.

Bezperako hotz ikara hezeak soina daldararazi zidan berriro.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 101. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Ez da orrorik edo hotzikara-hotsik entzuten.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 171. orr.

4 hotzikarak egon

Hotzikarak nago, baina badakit, zazpi-zortzi ordu barru, hemen izango dugula berriro eguzkia.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 34. orr.

Hotzikarak nengoen.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 141. orr.

5 hotzikaraz adlag

Gose nintzela esan eta neurekin etorrarazi nuen behera, hotzikaraz zegoela ikusi bainuen, nire jaka gorabehera.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 135. orr.

-Hotzikaraz hago?  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 134. orr.

Gero ezpainak zabaldu zituen, ahoan hartu, eta mihi gogor, busti, bero batek astindu ninduen eta hotzikaraz utzi.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 110. orr.

Victoria ez nuela gehiago ikusiko pentsatzea zen, udazkeneko goiz zakar hartan, hotzikaraz jarri ninduen ondoezaren arrazoia.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 67. orr.

Oso azkar hasi zen Monika hotzikaraz.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 85. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ere hotzikara (4); eta hotzikara (28); eta hotzikara bat (3); eta hotzikara batek (6); eta hotzikara sentitu (4); halako hotzikara (5); hotzikara arin (3); hotzikara bat (25); hotzikara bat sentitu (9); hotzikara batek (46); hotzikara batek buruko (7); hotzikara batek hartu (8); hotzikara batek inarrosi (3); hotzikara batek zeharkatu (9); hotzikara batez (3); hotzikara bortitz (4); hotzikara bortitz batek (4); hotzikara egin (6); hotzikara ematen (4); hotzikara eragiten (8); hotzikara eta (4); hotzikara sartzen (4); hotzikara sartzen zait (3); hotzikara sentitu (16); hotzikara sentitu zuen (11); hotzikara sentitzen (3); hotzikara sortzen (3); hura hotzikara (3); hutsak hotzikara (4); hutsak hotzikara eragiten (4); nauen hotzikara (3); pentsatze hutsak hotzikara (3); zeharkatu nauen hotzikara (3); zuen hotzikara (3)

eta hotzikarak (3); hotzikarak bizkarrezurra (3); hotzikarak eragiten (7); hotzikarak eragiten zizkion (4); hotzikarak eta (3); hotzikarak hartu (6); hotzikarak sentitzen (4)


hotzikaraka adlag hotzikaraz.

Mael txanoaz tapatu eta kapa bustian bildu zen, hotzikaraka.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 66. orr.

Arropak busti-busti eginda zeuzkan eta hotzikaraka hasi zen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 70. orr.


hotzikaratu, hotzikara(tu), hotzikaratzen 1 da/du ad hotzikarak izan, hotzikara eman.

Sabethek galdetu zidanean ea egiazki benetan ari al nintzen, nik musu eman nion bekokian, gero betazal hotz dardardietan: gorputz osoa hotzikaratu zitzaion, eta gero ahoan, orduan ni neu ikaratu nintzelarik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 143. orr.

Tristeziak eta arrangurak hartua, hotzikaratu egin zen bere lozorroan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 257. orr.

Badago ugari hats hotz eta beldurraren lagunean ere, lohadarrak hotzikaratzen eta gorpuzkinak inarrosten dituen hartan.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 183. orr.

Tupustean haizexka bihurri bat iritsi da auzora, portutik honantza bota bailuten, sahatsak ere hotzikaratu dituena.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 256. orr.

-Puah! -hots egin zuen emakumeak, hotzikaraturik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 104. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Gure azal hotzikaratua haren ukipen umela saihesten saiatzen zen.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 169. orr.

Begiak zerura bermatu eta hedoi kargatuek zartagailuen pare, joaldi hotzikaratuz, libraturiko ttantta lodiak baino ez zitzaizkion aurpegiratu.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 162. orr.


hotzikaratxo iz hotzikara laburra eta arina.

Hotzikaratxo bat igo zitzaidan eztarriraino.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 91. orr.


hotzil izond epelaren eta hotzaren artekoa.

Ezinegon lazgarri baten izerdi hotzak heriotzaren koloreko gailur hotziletara bulkatzen duela.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 279. orr.


hotzildu, hotzil(du), hotziltzen 1 da/du ad hotzil bihurtu, hotzil gelditu arte berotu edo hoztu.

Hoztu egin naizela pentsatzen ariko da, buru-bizkar-paparra lehortzen hasten baitzait kemen osoz, egiteko hartan haserrea hotzilduz.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 26. orr.

Neurri jakinik gabeko gogo on noizbaiteko hura hotziltzen eta gezatzen hasten denean.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 170. orr.

Estatuaren zakurren azio eta atzaparkada haien bero errea hotzildua delarik, orain [...] gauza batzuk esan daitezke, lehen, ordu gazi haietan, gorputz-arima torturatuen bistan, esan ez zitezkeenak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 235. orr.

Hotzildu, jauna, berorren harridura lipar batez.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 41. orr.


hotzitu, hotzi(tu), hotzitzen da ad hoztu.

Ura epela da eta uherra, hotzitzen ari den zopa bezalaxe.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 44. orr.

Goiko literatik burusi bat hartu, neska hotzitua egon zitekeelakoan, eta haretxekin tapatu nuen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 120. orr.


hotzmindu ik hozmindu.

house 1 iz dantza musika mota, soinu sintetikoak eta erritmo errepikakorra ezaugarri dituena.

Zorrotzaurre, hiriko industriaren azken bilgune eta house eta progressivearen maitaleen aterpe.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 31. orr.

House eta groove ukitua duten afrikar doinuak.  Berria - Kultura   2004-06-11

House, trance, dub eta drum & bass erritmoekin moldatutako tangoak egiten dituzte.  Berria - Kultura   2004-06-11

Alexkidek bere aitapontekoek baino erreferentzia esparru zabalagoa izan du, eta housetik funkera edota technotik dub doinu lasaietara egiten du jauzi bere lanetan.  Berria - Kultura   2004-03-04

Mestizajea, housea, musika afrikarra, Karibeko erritmoak, funka, jazza, fusioa... askotariko gustuak asetzeko eskaintza du jaialdiak.  Berria - Kultura   2004-07-10

2 (izen baten ezkerrean)

Esan nezake house musika egiten dudala, baina baita, dub-a, disco musika, Detroit techno-a eta funka egiten dudala ere.  Berria - Kultura   2004-03-04

Diskoa saxo elegante batek jantzita hasten da (Smith Street), laster house asaldatze epelei heltzen die eta baita Brasilgo bossa arrasto teknifikatuei ere.  Berria - Kultura   2006-03-30


hozbera (11 esaldi, 10 liburu eta artikulu 1ean; ETCn 34 agerraldi; orobat hozpera 6 esaldi, 4 liburu eta artikulu 1ean; ETCn 6 agerraldi) izond hotzarekiko oso sentibera dena.

Bata hozbera delako, bestea lotsatia.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 19. orr.

Bertan egoten zen Miranda, sofan etzanik, ur beroaren poltsarekin manta eskoziar batean bilduta, oso hozbera zelako, eta oso nagia.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 148. orr.

Piztia beratua [gizona] (hozbera, minbera, gaixobera, sentibera, bihozbera, sinesbera) edo beratzen jarritakoa...  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 21. orr.

Arratsalde hartan, ordea, irratiko musikak hausten zuen, isiltasunari dagokionez behintzat, kolore euritsuek nigan eragiten duten bihotz-egoera hozbera.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 111. orr.

Argia urratu baino lehen, neguaren bihotzeko desordu hozpera hartan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 168. orr.

Ordurako, "gil-gil-gil" hozbera etorri diren langileak joanak izango dira, alkoholaren berotik sortutako ausardia etsiarekin.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 11. orr.

Negua zetorren; Muche hozpera sentitu zen urte hartan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 184. orr.

Gizon bat sartu da, hozbera itxuraz.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 116. orr.


hozbero (ETCn 196 agerraldi; orobat hotzbero ETCn 13 agerraldi; eta hotz(-)bero ETCn 165 agerraldi;) iz tenperatura.

Hezetasunak eta hozberoak gorabehera handiak izan zituztela.  Berria - Kultura   2004-01-28

Uraren hozberoak ez du inolako aztarrenik utzi nire oroimenean.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 56. orr.

Zergatik zaindu behar dute denek nire umearen hozberoa? Leherketaren ostean suterik ez zela piztu gaineratu zuen, eta, beraz, meazuloko hozberoa «normala» zela.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 38. orr.

Hozberoari oniritzirik, gainean sagar-xerra batzuk zeramatzan ore azukredun bat laberatu zuen azpil batean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 146. orr.

Datozen lau egunetan antzeko hozberoa izango dutela aurreikusi dute meteorologoek.  Berria - Gaiak   2006-01-19

Hozberoa baxua zen, zero gradutik beherakoa.  Berria - Kirola   2004-05-27

Bilboko maiatzeko hotz-beroa, batez besteko 14.5 da, Tenerifekoa, berriz, 20.5.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 188. orr.

Hotza Londresen, 5 graduko hozberoa.  Berria - Kirola   2006-03-09

Autoko termometroak 6 graduko hozberoa erakusten zuen.  Berria - Harian   2006-02-01

Parisko iragarpenari begiratu eta 0 eta 2 gradu arteko hozberoa agintzen du iganderako, eta elur bustia.  Berria - Kirola   2006-03-03

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

graduko hozberoa (3)


hozgarri iz hozteko erabiltzen den gaia.

Iazko azaroaren 9an, berriz, hozgarriak ihes egin zuen bigarren erreaktorean.  Berria - Gaiak   2004-08-10

Hozgarriak material erradioaktiboa zuela jakinarazi zuten geroago enpresako kontrol teknikariek eta suhiltzaileek. herria¬


hozgiro iz giro hotza.

Xarma handiko gauza asko eta desberdinak ditu ikusteko (freskoak, korua, klaustro erromanikoko kapitelak...), eta kanpoko beroarekin alderatuta, hozgiro atsegina egiten du bertan.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 20. orr.

Hezurrek ez zioten eskertuko hozgiro sarkor hura, baina behar zuen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 89. orr.


hozi 1 iz ernamuina.

Eguzkia, ordea, kiskalgarria zen, bizia, lurra harrotu eta biziarazten duten horietakoa, bihia printzatu eta lotan diren hoziak pizten dituzten horietakoa.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 255. orr.

2 irud

Aldaketa guztien hozia hizketan dago: aldaketa oro gizabanako kopuru batek bakarrik erabilia izan da, hiztunen multzoa erabiltzen hasi baino lehen.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 16. orr.

Johannesburgen lan-antolamendu instituzional berri baten, "Gobernu Erregionalen Foroa Garapen Iraunkorrari buruz" izenekoaren hozia sortu zen.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 35. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Heriotz-hozi edo germenak.  Berria - Kultura   2004-08-25

Eta badira azpi-eztenak, sugar hozien sorburu den zernahiri min egitera kinatzen dutenak.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 291. orr.

Gerla baten ondotik, bakea izenpetzean, galtzen duenak zer edo zer irabazi nahi du eta hor dira gatazka-hoziak beren kuskuetan gogortzen, egoera hobeago datekenean epidemia sukartsu baten antzera zartatzeko.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 133. orr.


hoziarazi, hoziaraz, hoziarazten du ad hozitzera behartu.

Foro Global horrexek hoziaraziko zuen Johannesburgeko hurrengo goi bileran benetako protagonista izango zen Gizarte Foroa.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 25. orr.


hozitu (ETCn 376 agerraldi), hozi(tu), hozitzen 1 da/du ad ernamuina hazten hasi. ik ernamuindu; ernetu.

Artoa garatzen hasi berria zen eta garia hozitu gabe zegoen oraindik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 382. orr.

Jogurta egiteko aparatuen antzekoak izango diren "ernegailu" automatiko txikietan era askotako landareak hozitu ahal izango dira etxean bertan.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 50. orr.

Gariak urtero hozitzeko duen borondate tinko berberaz emandako ezkontza promesa batekin itzuli zen.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 108. orr.

Jendearen bulkadek barreiatu gintuzten, itxurako solasaldi baten ernamuina hozitu gabe.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 136. orr.

2 irud

Hiru hitz haiek, bai, burmuinetan ereinikako hiru hazi balira bezala, erein orduko hozituak, bihituak eta landare indartsu bihurtuak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 200. orr.

Zeren, haur-izaera tolesgabe eta amultsua izanik, bere iritzi eta ideiak eta besteenak zuhaitz handi hostotsuen moduan hozitu eta adarkatzen ziren, eta, gordetzen eta estaltzen zioten, begiratuan, bere arimaren beraren ispilu argia.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 253. orr.

-Frantzian, martirien odolarekin hozitu da Erreformaren berri ona.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 199. orr.

Baina hasia zen nigan tristura hozitzen.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 73. orr.

Oinaze goibeletan itotako morrosko sendo haien aurpegi minduetan, aspaldi hartan ez bezala, goiztiri esperantzatsu baten irribarre gozo-eztia hozitzen bide zen, izuti.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 231. orr.

Baina hozitutako esperantza izpi hura, berehala ihartu zen. herri bakoitzak bere izpirituaren arabera hozitzen zituen legea, politika, artea.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 282. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Lekale beratuak, labore hozituak, usain-emaile natural eta sintetikoak.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 59. orr.


hozka (ETCn 209 agerraldi; orobat horzka ETCn 53 agerraldi, eta ozka ETCn 273 agerraldi, horietako 229 Herria aldizkarikoak) 1 iz hozkatzea, hozkada.

-Zuretzat larrialdia da, niretzat beste hozka bat.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 128. orr.

Infekzioa zeukan gorputz osoan, eta buruan, lepoan, belarrietan eta zangoetan hozka zauriak.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 95. orr.

Bero hozken gainetik elkartasun urratsak bidea egin zuen, ordea, luzaz gelditu gabe.  Berria - Harian   2005-05-28

2 koska, akatsa, hutsune edo irtenunea.

Haien balek oraingoan ere hozka guti batzuk baizik ez zituzten egin harresi gotorretan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 222. orr.

Handik gutxira nabarmen agertu dira errotarri baten bi hozka erradial.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 28. orr.

Ordezko gurpilaren azpian den hozka batean sartu ditu hatz muturrak.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 29. orr.

Badira ere bihurgune txarrak, patar gaixtoak, bide peza batzu dena ozka eta zilo, gune batzu zerbait gisaz tronpakor direnak, bereziki euria delarik edo lanoa lodi...  Herria   2002-10-24

Hortan ikusten da zer ozka ba den hegoaldetik honat.  Herria   2004-02-19

Bizkitartean, eta hor legoke ozka, diru-emaitza soziala deiturikoak hein berdinean daude aspaldion.  Berria - Kultura   2004-05-26

3 koska, maila.

-Gure borrokari ozka bat huparaziko diogu.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 18. orr.

Zergak ozka batez apaltzen alde batetik, hiru edo lau ozka gorago johan bestetik, konduen ateratzea aise da.  Herria   2003-03-10

Adinekoen "B" multzoa ozka batez goititzen da, hamahiru urtez pekoetan "B" eta "C" multzoak ere mail batez hupatzen dira.  Herria   2003-06-12

Aspaldian gainditua du ozka hori.  Herria   2005-06-23

Gerard Onesta"berdearen" lixtak % 10-aren ozka gainditu du Baiona ekialde eta mendealeko bi kantonamenduetan.  Herria   2004-06-17

Beste hiru herri kategoria hortan direnek galdegiten dute goragoko ozkara pasatzea "zone piémont" markatua denerat hain xuxen.  Herria   2003-02-20

Ozka bat iragan du "Baionan kantuz" ekitaldiak joan den larunbatean: 51-garren aldiko beretu du Lakarra plaza eta ondotik merkatu estaliko galeria.  Herria   2001-05-03

Lan-gabezia ozka on bat batez emendatu da urtarrilean.  Herria   2003-03-06

Ez direla haatik duela bi urte bezen bero handiak izanen, ozka on bat eztiagoak...  Herria   2005-06-23

Beroa hozka bat gorago, eta 150 pertsona inguru plazan.  Berria - Harian   2005-05-28

Baina portugesek ez dute guti senditzen heien legearen eta auzokoen lege artean dagoen hozka haundi hori abortuaren gai hortan.  Herria   2004-02-19

Horrek ezarriko du haustura edo hozka bat familian, beste haurride guziak gerla ondoan sortuko baitira.  Herria   2003-09-11

Hauk dira preseski aintzinaldea laster hartu dutenak eta bururaino atxiki hozka haundiegian ez bazen ere.  Herria   2001-11-01

Elkarri harturik genion, zehatz-mehatz, gure gorputzen hozka-mutur ororen izaria, balentria handiagoen atari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 255. orr.

• 4 adlag hozkatuz, hortzak sartuz.

Azazkalei hozka ari zen Denver.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 64. orr.

Harland bere goiko ezpainari hozka ari zitzaion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 340. orr.

Ezpainari hozka, fusila ohe azpian neukala gogoratu nuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 19. orr.

Borrokan, bihurrika, joka, hozka, amorruz garrasika hasi zen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 79. orr.

Elkarri hozka eta elkar irentsi beharrean zabiltzate.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 372. orr.

Bildotsa hozka hil zuen urdanga ankerra.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 349. orr.

Bazirudien gau luzearen erasoa hasia zela; bazirudien irabazle gertatu zirela aire jostalariak, hozka, eta arnasa umelak, haztaka.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 136. orr.

5 hozka eginsup_1 hortzen bidez (zerbait) hartu eta estutu, hortzak sartu. ik hozkatu; ausiki1; kosk 2.

-Hozka egin dit! -esan zuen, odoldutako musuzapi batean bilduta zeukan eskua erakutsiz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 214. orr.

Amaiurko baserri batean bazuten ardiei hozka egiten zien oilagor zakur bat.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 42. orr.

Muturrean hozka egiten diote elkarri.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 92. orr.

Piztiak hozka egin nahi izan zion, sabeletik heltzeko asmoz, hark ordea lepotik heldurik zeukan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 126. orr.

Erpeak eta letaginak dituen kateme bat, kateme doilor, azpikari, maitale etsai bat, musuez aspertzen denean hozka egingo duena.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 257. orr.

Uki iezadazu, nahi baduzu, ferekatu, estutu, musukatu, miazkatu, hozka egin, begiratu iezadazu nahi duzun guztia, baina hori ez.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 94. orr.

Hala eta guztiz ere, jokatu egingo diat, bihotzean hozka egin didak eta.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 42. orr.

· -Txokolate pittin bat, Joantxo? -eskaini zidan bat, bereari hozka txiki bat egiten ziola.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 35. orr.

Tragoska bat egin, klik klik, eta hostapeko itzalean hozka batzuk zerozeri.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 222. orr.

Hozka horri, Sultan!.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 92. orr.

6 hozka eginsup_2 akastu.

Tiro bi, aurreko kontainer batean hozka egin zutenak.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 59. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

barrenean hozka (3); batek hozka (3); bati hozka (5); beheko ezpainari hozka (3); edo hozka (3); elkarri hozka (5); elkarri hozka eta (3); eta hozka (16); eta hozka egin (4); eta hozka egiten (3); ezpainari hozka (5); ezpainari hozka egin (3); ezpainei hozka (6); ezpainei hozka egin (3); hozka ari (4); hozka bat (3); hozka egin (61); hozka egin behar (3); hozka egin dio (4); hozka egin eta (6); hozka egin zien (3); hozka egin zion (13); hozka eginez (6); hozka egingo (5); hozka egitea (5); hozka egiteko (13); hozka egiteko prest (3); hozka egiten (36); hozka egiten dio (4); hozka egiten zion (5); hozka eta (6); hozka horri (3); txakurrak hozka (4); txakurrak hozka egin (3); zion hozka (3)


hozkada (ETCn 426 agerraldi) 1 iz hozka egitea. ik hozka 1.

Ia-ia kendu ziola zangoa hozkada batez.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 31. orr.

Zakurrak bere jolasetan darabiltzan oihalak hozkada batez tarratatzen dituen bezala.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 159. orr.

Hozkada pozoitsu batez.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 44. orr.

Drakularen hozkadak bere maitaleak ahultzen zituen modutsuan.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 69. orr.

Suge makurren hozkadaz hiltzen zirenean.  Elizen arteko biblia   Jkd 16,5

Lisa, zutik, odolki zati bero-bero bat jaten ari zen, hozkada txikiz kosk eginda.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 141. orr.

-Goseak amorratzen -esan zion Harryk, kalabaza-enpanadari hozkada handi bat eginez.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 94. orr.

Geratzen zen iratxoetako batek belarrian hozkada mingarria egiten ziola.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 89. orr.

Hozkada txikiak ematen hasi zitzaidan belarrietan, lepoan, bularrean.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 166. orr.

Gero ahoan sartu, eta hozkada leun bat eman zion mutur goriari.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 35. orr.

2 hozka egitearen ondorioa.

Ikusten al duzu zelako hozkadak dituen?  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 108. orr.

Nekazari baten gorpua odolusturik agertu zen orain dela gutxi eta hozkaden arrastoak zeuzkan lepoan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 47. orr.

Hankak ere hozkadaz beteak zituen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 108. orr.

3 irud

Haren malkoak benetako malkoak ziren, baina ez zuten arintzen harengan ez oroitzapenen mingostasuna ezta minaren hozkada ere.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 92. orr.

Orduan ezerk ez dizu higuin eta narda gehiago eragiten kontzientziaren hozkadak baino: tipula negarrak!  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 59. orr.

Itsasoa entzun nuen gau alaiaren hozkada hotz batean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 117. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta hozkada (3); hozkada bat (5)


hozkadaka adlag hozkaka, hozkadak eginez.

Joka eta lepoan eta aurpegian hozkadaka hasi zitzaion; emakumearen arabera, labana handi batekin hilko zuela ere mehatxu egin zion. herria¬


hozkadatxo iz hozkada txikia.

Hozkadatxoa egin zidan lepoan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 276. orr.


hozkadun izond hozka duena; hozkak dituena.

Poltsiko barnean, nire eskuak giltza handi eta hozkadunaren gain latzari kontzen zion, ateratzera deliberatu gabe.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 267. orr.

Ganibeta gurinaren bihotzean nola, halaxe hozkaduna zerrailaren barnean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 267. orr.


hozkailu (ETCn 3.316 agerraldi; orobat hozgailu ETCn 56 agerraldi) 1 iz janari galkorrak edo hoztu nahi diren edariak gordetzen diren tresna, hotza sortzeko gailu bat duen armairu berezi batez osatua.

Bazekien hozkailua freskagarriz beteta neukala, Renoko giro lehorrari aurre egiteko.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 112. orr.

Baina arratsean goseak menean hartu eta sukaldera joaten zen, hozkailura, bazkariaren hondarren bila.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 230. orr.

Oraindik hortxe daukat, sukaldeko hozkailuan gorderik. argia piztu eta hozkailuko atea zabaltzen du.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 106. orr.

Hozkailutik garagardo bana atera zuen guretako.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 340. orr.

-Hozkailuan bada vodka ttantta bat.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 120. orr.

Orduan baten bat gogoratu da nola Iberdueroren argi-zentral bat leherrarazi zuten bere etxetik gertu eta nola gelditu ziren ia egun oso batean argindarrik gabe, "eta hozkailuan janari denak hondatzen".  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 130. orr.

Elektrotresnen saltokian, ikuzgailuen eta hozkailuen artean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 155. orr.

Hozkailu horren eskutokitik zilintzan letra gotikoz idatzitako kartel bat zegoen.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 130. orr.

Hozkailuaren kontra aurkitu nuen, zutik, garagardo bat edaten.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 94. orr.

Adiskideek esan didate hilotz bat dudala hozkailuan gordeta.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 23. orr.

Biokimikaria ohartzen da entzimak hozkailuan gorde behar direla, saio-hodian bizirik iraungo badute.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 206. orr.

Garai hartan, kamioiek hozkailurik ez zuten garaian.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 114. orr.

Marokon hozkailuak, sukaldeak eta garbigailuak ekoizten ditu Fagorrek.  Berria - Ekonomia   2004-03-31

Iazko urtean arrantzatutako baleen okela «supermerkatuetako hozkailuetan dago oraindik».  Berria - Gaiak   2004-05-09

Euskal ontziek tonaka ekartzen dute [berdela], eta saldu ezean, hozkailu erraldoietan gorde behar.  Berria - Harian   2005-08-21

Lapikokoak urtebete emana baitzuen erabat izoztuta hozkailu industrial batean, hogeita hamar gradu zero azpitik.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 162. orr.

2 irud

Raxoik PP-PSOE Itunaren gainean jardun zuen, eta «hozkailuan» sartzea leporatu zion Zapateroren gobernuari.  Berria - Harian   2005-05-12

Golarekin erritmoa jaitsiz partida hozkailuan sartzen saiatu ziren kroaziarrak.  Berria - Kirola   2004-06-18

3 (hitz elkartuetan)

Merkatuaren parean karga-deskargan geldirik zegoen hozkailu-kamioi batean.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 22. orr.

Hiltzat jo ninduten azkenean eta hozkailu-kamioi batean ikusi nuen neure burua, hiltegiko bidean pentsatzen dut.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 119. orr.

Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak Daewoori emandako laguntzak salatu zituzten Bruselan Anfel, Ceded eta Anie hozkailu enpresa elkarteek.  Berria - Ekonomia   2004-03-14

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta hozkailu (5); eta hozkailua (4); eta hozkailuan (10); eta hozkailuan sartu (4); eta hozkailuko (3); eta hozkailutik (3); hozkailu bat (6); hozkailu batean (3); hozkailu baten (3); hozkailu kamioi (3); hozkailua eta (3); hozkailua hutsik (4); hozkailua ireki (6); hozkailua ireki eta (4); hozkailuan gorde (3); hozkailuan sartu (4); hozkailuaren atea (3); hozkailuko atea (4); hozkailutik atera (4); hozkailutik garagardo (4)


hozkailutxo iz hozkailu txikia.

Jauzi batean sukalde ondoan zegoen hozkailutxo bat zabaldu zuen bertan zegoena ikustearren.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 168. orr.


hozkaka adlag hozka, hozkatuz.

Kaskarrekoka, hozkaka eta borrokan hasi ziren berriz ere, hondarra begietara botaka.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 105. orr.

Orduak eta orduak ematen nituen boliari hozkaka kaioei begira.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 41. orr.

Ikara ematen ziotela txakur zoratu haiek, urte batean hiru sartu zirela Iruaingo esparruan, eta zaldiei hozkaka hasi zirela zarataren errua haiena bailitzan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 109. orr.

Gure amak, umetatik, hazpizarrak hozkaka kentzeko ohitura txarra zuen, eta behin, kolegioan zela, itzemina izan eta gero behatza larrutu zitzaion.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 41. orr.

Nolatan ez dut kontzientziako harra hozkaka izango, jakin baitakit alferrikakoa izango dudala mundu honetako bizialdia?  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 347. orr.

Zutitu egin nintzen, joateko asmotan, baina azken galdera bat neukan hozkaka, kontzientziako harra bezala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 111. orr.

Eskuburdinen ukitu hotza sentitzen nuen eskumuturretan hozkaka.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 166. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta hozkaka (3)


hozkakatu (corpusean ozkakatu soilik) izond ipar koskak dituena.

Eta zer gertatu da, ororen buru denbora gutiz, 40-50 urtez petik: gure errota ozkakatu handia, elektronika bilakatu.  Herria   2001-03-22


hozkalari izond hozka egiten duena.

Hirugarrenean sartzen dira trenbideko karrilak, espaloiak, belarra, sugeak, bota lizunduak, garagardo botilak, tomate poteak, jende mozkortua, zaborra, anarkistak, zakur hozkalariak eta txoroak.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 125. orr.


hozkaldi iz hozka egiten den aldi bakoitza.

-Nora ttipia... oraindik beldurrez? -galdetu zuen Andreasek, azken hozkaldi arina egin eta gero.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 150. orr.


hozkaño (corpusean ozkaño soilik) iz koskatxoa.

Herri-zergen emendatzea ere ozkaño batez, ehunarendako bat eta erdiz xuxen erraiteko.  Herria   2004-04-08

Kasua ikusiz beraz, edo ozkaño bat gorago edo ozkaño bat beherago, bainan ez haatik beti goragokorat lerratuz!  Herria   2001-07-26

Gainerat, ez da bakarrik hori. Prezioen % 3-ez apaltzea helduden udazkeneko eta beste ozkaño batez helduden urtean.  Herria   2001-07-26

Ekaineko konduak atera dituzte, lan-gabeziak doi bat gibelerat egin du, ozkaño batez beheiti eta dena ere on...  Herria   2005-08-04


hozkatto iz koskatxoa.

Ukan dute beren orena bakotxak, hozkatto bat ere eginik partida erditsutan.  Herria   2002-11-14


hozkatu, hozka(tu), hozkatzen (orobat ozkatu) 1 du ad hozka egin. ik ausiki1.

Ez-esatekoak esan zituelakoan eta mihiak traizio egin ziolakoan, ezpainak hozkatu zituen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 119. orr.

Ezkongaiek ezpainak hozkatu zituzten, Telemakoren hitz ausartak entzunda.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 155. orr.

Llum pantailara begira geratu da, pentsakor, azkazalak hozkatzen dituen bitartean.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 57. orr.

Belarri-gingila hozkatu zion gero jostari.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 150. orr.

Amoroski estutzen zuten elkar, hozkatzen, laztantzen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 18. orr.

Ruthek platerean utzi zuen hozkatzen ari zen sandwicha.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 456. orr.

Biziki hozkaturiko arkatzez zirriborratua.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 124. orr.

Geratu bezain laster berriro hasten dira belarra hozkatzen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 233. orr.

Xalo-xalo sagar bat hozkatzen zuen bitartean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 241. orr.

Burdina puska herdoildu bat hozkatuko balu bezala zen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 14. orr.

2 hed

Bekaizkeriak pozoitutako haginekin hozkatu naitek!  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 226. orr.

Europar erraiek hozkatzen zuten minbizi izpirituala.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 76. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Mozkote tripaundi bat, lerdez betetako zigarro hozkatu bat erretzen ari zena.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 137. orr.

Biolentziak odoleztatzen du gure herri hozkatua, gure gizartea, eta gero eta orakatuago uzten gaitu hiritar guztiak lokatz gorri horretan.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 195. orr.

Hala nola, Parisen, 80.000 gazte bildu zirelarik, erakutsi zuten preseski aitzinamendu berria heldu, errota ozkatu alimale baten itxuran, eta hau aitzinatzen pirripitaka, bere menean, batzuen lehertzeko irriskuarekin.  Herria   2001-03-22

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

azkazalak hozkatzen (3); beheko ezpaina hozkatu (4); eta ezpainak hozkatu (4); ezpaina hozkatu (7); ezpaina hozkatu zuen (3); ezpainak hozkatu (17); ezpainak hozkatu zituen (12); ezpainak hozkatzen (4); ezpainak hozkatzen zituen (4); hozkatu zituen (12); hozkatu zuen (4); hozkatzen ari (3); hozkatzen ari zen (3); hozkatzen zituen (6)


hozkeria iz hoztasun gaitzesgarria.

Begirada galdua, berriz, itsumenarenaz gainera, hozkeriarena izan daiteke; gerra guztiak galdu egiten direla larrutik ikasi duenaren erremin gandutuarena.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 279. orr.


hozketa iz hoztea.

Hozketaren eta, teknologikoki baturiko planeta-azaleraren gainean, garraio lasterraren bidez, edozein haragi, landare, fruitu edo lore edozein urte-sasoitan munduko edozein aldetan lor dezake orain ordaintzeko dirua duenak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 323. orr.


hozketatu (corpusean ozketatu soilik) izond hozkatua.

Ene errautsak kutxa ttiki ozketatu honetan ezar ditzazuen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 67. orr.

Zurezko kutxa ttiki bat zen, alde orotarik zizelkatua, ozketatua.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 68. orr.


hozki1 (orobat ozki g.er.) 1 iz hortzetan sentitzen den ondoeza, garraztasunak edo atsegin ez diren zarata edo hotsek eragina.

Neska hark diosala egiteko musu eman zidanean, ez dakit zergatik, hozkia sentitu nuen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 129. orr.

Hozkia ematen zion barnean zerbait mugitzen zitzaiola antzemateak.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 88. orr.

Hozkia emateko modukoa.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 52. orr.

Eta Azoka aldera egin dut, beti ere Ubagoren ezkerraldetik; bertaratzeak hozkia emango balit bezala.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 45. orr.

Halako fribolitateen gainean hausnarrean aritu nintzen, ozkiak hortzak erabat hartu zizkidan arte.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 109. orr.

Gaitz mentalek eragiten diguten hozkia izan liteke, gazteek zaharrengana izaten dugun erruki-falta.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 136. orr.

Gurasoek mahats gordina jan, eta semeek hozkia?  Elizen arteko biblia   Ez 18,2

2 (hitz elkartuetan)

Baina kri-kri-kri hozki horrek ez al du salatzen sagu liburu-jalea trepeta mekaniko bat izan daitekeela?  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 95. orr.

Pozik ikusiko nioan aurpegia, bai horixe, ikazkin uzki-hozki hori popatik hartzera bidali huenean!  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 237. orr.


hozki2 adlag hoztasunez. ik hotz 7.

Orduan bururatu zitzaion, hozki begiratuta oso ideia krudela eta arriskutsua zen hura.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 167. orr.

Bere buruaz segur zen gizona zen, erabakiak hozki hartzen zituena, hunkipenek desbideratu gabe.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 160. orr.

Inoiz ez ditugu gauzak hain argi eta hain hozki ikusten nola bizitzak amildegi ilun baten ertzeraino eramaten gaituenean.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 103. orr.

Neronentzat ere harrigarria zen zein hozki jokatzen ari nintzen hogeita bortz urtetako adiskidearekin.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 331. orr.

Orain, Ximurrarekin nola jokatu genuen hozki aztertuta, ez nago seguru gure koartada ideologikoen azpian bekaiztoa baino aise ere gehiago ote zen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 242. orr.

Gérard-ek berak aski hozki agurtu du, Euskal Herrira bortxaz heldu balitz bezala.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 93. orr.

Hamar minuturen buruko hurbildu zitzaidan eta autoko atea irekiz galdetu zidan, franko hozki, ez nintzenetz ados etxea sal zezan.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 184. orr.


hozkil izond hozbera.

Emakume hozkilak berotzeko ere bada erremediorik.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 21. orr.

Erromeroa hozkila da eta etxearen leku eguterenean jarri ohi da, eguzkiak berotu dezan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 147. orr.


hozkiltasun iz hozkila denaren nolakotasuna, hozberatasuna.

Hozkiltasun horretatik ezin ezer handirik sor daiteke, ez kulturalki, ez sozialki.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 238. orr.


hozkirri (ETCn 278 agerraldi) 1 izond eguraldiaz, haizeaz eta kidekoez mintzatuz, apur bat hotza baina atsegingarria. ik hozpil; fresko1.

Baina Florenten aurpegian itsas haize bolada hozkirri batek jo zuen, eta zapore ezaguna utzi zion ezpainetan, gazia eta mingotsa.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 148. orr.

Gero, urrutiratu zenean, aurpegian haize hozkirriak ferekatuko banindu bezalako sentipena izan nuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 239. orr.

Hego Manhattanetik zetorren haize laster hozkirriak lanera zihoazen oinezkoen aurpegi deliberatuak goxatu eta poztu egiten zituen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 29. orr.

Lanbro hozkirria egiten zuen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 351. orr.

Urriaren hasieran, euria erruz ari zuen egun hozkirri batean.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 113. orr.

Hezetasun hozkirri honetan, inoiz baino kilikagarriago zaude.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 321. orr.

Hurbildu egin da orduan nigana; eta nire burua bere bi esku hozkirrien artean hartuz, xuxen begiratzen lagundu dit: [...].  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 308. orr.

Beroa neurrikoa, gauak hozkirriak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 356. orr.

-Iraileko arratsaldeak labur, eta ilunabarrak hozkirri, omen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 322. orr.

Hozkirri bai, goizetan batez ere; baina eguerdirako, epel.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 331. orr.

Jendez lepo inguraturik; eta giroa hozkirri, ibiltzeko ezin aproposagoa.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 83. orr.

Goiza hozkirri zegoen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 152. orr.

• 2 iz giro apur bat hotza baina atsegingarria.

Goizeko hozkirria barruraino sartu zitzaion.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 56. orr.

Ate-leihoak zabalik, gaueko hozkirriari itxaroten diot Ryder kanpoan dagoen bitartean.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 104. orr.

Ibaiko hozkirriaren aldera makurtu zuen burua.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 53. orr.

Hozkirria sentiturik, jakaren lepokoa goratu nuen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 212. orr.

Neskak ikara-dardara bat egin zuen, hozkirriak jota.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 150. orr.

Hozkirri zoragarri batek gozatzen zuen eguneko beroa.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 128. orr.

Eta hozkirri heze hartan, sarkorrago eta ñabarrago bilakatu dira Baztango belazeetako usainak.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 144. orr.

Hozkirriak ausiki egin dio beso motzetan.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 57. orr.

· Alcatraz uharterako baporea hartu genuen andreak eta biok arratsaldearen hozkirrian.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 69. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Hozkirri-arrastorik ez, ordea; huraxe bai goiz sargori eta lurrintsua, eguzkia ere inoiz baino lirdingatsuago ageri, eta hostoak ere distira itsuan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 102. orr.

4 hotzikara.

Gorputz guztia astintzen zitzaion, hozkirri luzez inarrosirik, eta ihes egin nahi izan zuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 226. orr.

Bizkor-bizkor doan emakume horren ukituak hozkirri bat eragiten dizu bizkarrean behera.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 238. orr.

Izotzetan biluzik baino hozkirri minagoa sentitu zuen Norak bizkarrezurretik gora.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 181. orr.

-Bada, niri toki honek hozkirria ematen zidak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 399. orr.

Kanpai-hots batzuk entzunik, ordulariari begiratu nion, eta automatismo inozo hari zor diot bet-betan nire borondateaz jabetu zen asmo latz baten hozkirria.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 223. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta hozkirri (3); haize hozkirri (3); haize hozkirria (4); hozkirri bat (3); hozkirria sentitu (3)


hozkirritsu izond hotzikaratsua.

Exhibizionismo puntu bat ere ikusi uste izan nuen dohakabe haren jardunean, halako jaidura hozkirritsu bat  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 160. orr.


hozkirritu, hozkirri(tu), hozkirritzen du ad hotzikaratu.

Supituki zabaldutako ate batek sortu ohi duen antzeko aire-zirimolak hozkirritu zuen Nathaniel.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 61. orr.


hozkirritxo iz hozkirri arina.

Bai al dakizu nondik dakarren hozkirritxo hori?  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 40. orr.


hozkitsu izond hozkia eragiten duena.

Horregatik, askotan, belarriak kotoiez estaltzen ditu, lepo-hezurraren etendura hozkitsua edo sabeletik irteten den azken hatsaldi itoaren erregua ez entzutearren.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 82. orr.


hozmin 1 iz guztiz hotza.

Hozminez dardarka nengoen, sukartu antzean.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 51. orr.

Elenaren zain dago, urduri, hozminari arrotz.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 115. orr.

Aurpegiko ehun batzuk hondatu zizkion hozminak, baina arnasbideetan ez zuen eztarriko mina beste kalterik izan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 133. orr.

Bere oin hutsetan hezetasunaren hozmina nabarituz, abian jarri eta errekarantz jaitsi zen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 7. orr.

· Zorion-une gozoaren ondoren, hotzaren mina, hozmina.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 176. orr.

2 izond

Airea hotza zen, ibai-kanaleko itsasmuturretik baitzetorren, baina eskertu egin nuen bafada hozmina.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 193. orr.

Gaur bezalako egun hozminetan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 127. orr.

Gau osoan zain egon nintzen, urtarrileko gau hozmina izan arren.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 24. orr.


hozmindu (ETCn 278 agerraldi; orobat hotzmindu g.er.), hozmin(du), hozmintzen 1 da ad hotzak igaroa edo zurrundua gertatu.

Eskuak eta oinak hozmindu zitzaizkion.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 183. orr.

Eta lokatzez josia, izozturik eta hozmindurik iristen naiz ateraino.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 130. orr.

Itsasotik baletor, itsasoko umelak berak epeltzen baitu, eta handik ezin etorri hain hotzminduta.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 66. orr.

2 irud zurrundu.

Heriotza zigorraren inguruan, halako erritu makabro bat sortzen da, eta ez dirudi gizartea hozmintzen denik horregatik.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 183. orr.

Protokoloa bera hozminduta geratu zen, erreakzionatu barik.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 74. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Elkarren kontra igurtzi nituen esku hozminduak.Gizonak, begiak ezustean altxaturik, neskak luzatzen zion begirakune hozmindu, setatsu eta mehatxuzkoari erreparatu zion.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 124. orr.


hozpil iz hozkirria.

Igande goiz hozpilean, udaberria berriz agertu zauku, eliza aintzinean.  Herria   2003-03-13


hoztar izond/iz Hoztakoa, Hoztari dagokiona; Hoztako herritarra.

Hemengo muslari parea, Fabienne eta Stephane Urruty hoztarrak.  Herria   2004-10-14

Sortzez Hoztarra, Agerrian sortua, bere bizi guzian laborantxan lan eginik, gizon ixila, eta langilea, mundu huntako itzulia hor bururatu da Jakesendako.  Herria   2005-02-10


hoztasun 1 iz hotz denaren nolakotasuna, hotz dagoenaren egoera.

Gezurrezkoa izan arren burdinaren hoztasuna lasaigarri gertatu zitzaion.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 265. orr.

Amaren hatzen hoztasuna sorbaldaraino iritsi zitzaion Egutxiri.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 117. orr.

Plastikoaren hoztasuna sentitu dut bizkarrean, baina ez zait ardura, eskertzekoa da, hain nago bero.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 83. orr.

Haren hitzak hormaren hoztasunaz jantzita zeuden.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 275. orr.

Izotzaren hoztasunaz  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 235. orr.

2 irud ik hotz 5.

Bihotzaren hoztasun bat, hondoratze bat, gaizkitze bat zen hura.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 31. orr.

Itsu batena ematen zuen begiradaren hoztasun hark.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 279. orr.

Balakuen mundutik hoztasun hormatuenera iragotzeko.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 98. orr.

Lehengo asteetako sukarrari hoztasun ezaxola kentzen ari zitzaion lekua ene baitan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 248. orr.

Hoztasunak, ordea, gezurra badirudi ere, odola berotu zidan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 23. orr.

Baina anaia Johnek niregana erakutsi duen hoztasuna zinez mingarria zaidala esan beharra daukat.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 86. orr.

Txarrenean ere, Diru jaunak berotuko zion ohea, edo oheko hoztasuna jasaten lagunduko.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 72. orr.

Ohi ez bezalako hoztasun batez eman genion eskua elkarri.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 321. orr.

Denbora igarota eta gauzei urruntasunak ematen duen hoztasunarekin begiratuta, neure buruari galdetzen diot: [...].  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 39. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Sentimendu-nahasketa hartan borrokan egonagatik oraindik bazuen izpiritu-hoztasuna txoferko egingo dizut entzuteak eragin zion desatsegina identifikatzeko.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 205. orr.

Neskaren bihotz-hoztasunak taupadarik gabe utzi zituela inguruko gizonezko guztiek.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 15. orr.

4 hoztasunez adlag

Berehala, keinu zakar batez, beloa atzera egokitu, eta, bat-bateko hoztasunez, esan zion: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 247. orr.

Benetan? -esan zuen hoztasunez koronelak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 56. orr.

Ivan Ogareffek, sor eta gor beti bezala, hoztasunez erantzun zien haren bila bidalitako goi funtzionarioen adeitasunei.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 269. orr.

Gizona hoztasunez jokatzen hasi zenetik, Hamida ohitua zegoen solasaldi haietara, eta pazientziak errea jasaten zituen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 328. orr.

Egoera hoztasunez aztertuz gero, ondorio baikor batzuk ateratzea badago.  Berria - Kirola   2006-04-30

5 hoztasunezko izlag

Zaitak hoztasunezko begirakunea josi zien hilotz beztituei.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 291. orr.


hozte 1 iz (zerbaiten) tenperatura jaistea; hotzago bihurtzea.

Hozte nabarmen bat izan zen, azken klima aldaketa ezaguna dena.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 473. orr.

Hoztea nabarmenagoa eta sendoagoa denean, aire-geruza lodi samar bati eragiten dio.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 330. orr.

Idaztea sentimenduen hozte bat da.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 134. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Odol-zirkulazioa da gorputzaren hozte-sistema.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 57. orr.

Burdinbide eta galdara ugariekin, hozte-dorreekin, hodi-sare eta tailerrekin.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 149. orr.

· Pixkanakako maitasun-hozte horren eraginez.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 128. orr.


hoztegi iz hozteko tokia.

Itxaropen handien hoztegia.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 24. orr.


hoztu, hotz/hoztu, hozten 1 da/du ad hotzago bihurtu, (zerbaiten) tenperatura jaitsi.

Sutegiko txingarrak itzaltzen joan ziren pixkanaka eta burdina hoztu zen, horma bezala gelditzeraino.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 66. orr.

Kafea hozten daukat kafeteran.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 60. orr.

"Zopa hozten ari zaidak, Martin", esan nion.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 346. orr.

Izerdia hoztu zitzaion Freddy Greeni.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 144. orr.

Bigunduta eta gurituta dagoenean ur hotzetan hozten bada.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 610. orr.

Ikerketa behar bezala egiteko, bigarren labe hori hoztu arte zain egotea ezinbestekoa dela.  Berria - Ekonomia   2004-07-09

Lagin bat hartu zuen galdaratik, hozten utzi, eta erreaktiboarekin tratatu zuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 218. orr.

Klima hoztu egin baitzen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 25. orr.

2 irud ik hotz 4.

Sorgor begiratzen diot haren irudi arruntari; hoztu zait begirada, galdu du behinolako arrotz-zaletasun guztia.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 166. orr.

Sarraskiaz geroztik hoztua zitzaidan jendarte horretan egoteko gogoa.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 277. orr.

Kearney andrea, berriz, ez zen hoztu bere erlijio-sinesmenean, eta emazte ona zen Kearney jaunarentzat.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 200. orr.

Gaztaroa amaitzean, haurtzaroko magia desagertu ahala, gure harremana hozten hasi zuan.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 150. orr.

Ilea zurituko zaik ibilera baldartuko eta atsegin-grina hoztuko.  Elizen arteko biblia   Koh 12,5

Azalpenek ez dute nire libidoa hoztu.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 36. orr.

Uste izatekoa denez, gertakari horiek guztiok hoztu eta gaiztotu egin zuten giroa.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 86. orr.

Ez da komeni berotuta zegoen ekonomia, zertxobait hoztu beharrean, gehiegi hoztea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 107. orr.

• 3 da ad (pertsonak)

-Hoztu egingo haiz, hain osasuntsua haizen arren.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 110. orr.

Handik hona, ederki hoztu naiz.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 26. orr.

Ez nuen arropa ganorazkorik eta berehala hozten nintzen, oinak batez ere.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 29. orr.

-Uste dut... uste dut hoztu-edo egin naizela -atera zitzaion, justifikazio gisa.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 153. orr.

Neure jaka utzi nion, hoztu ez zedin.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 134. orr.

Aurkariak eraso ezean, atezaina hoztu egiten da.  Berria - Kirola   2004-09-18

• 4 du ad (eguraldi gertakariez)

-Hoztu egin du! -esan zuen, eta estalkia ezarri zion gainean.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 98. orr.

Bihar hoztu egingo du nabarmen eta elur maila jaitsi egingo da 200 metroraino.  Berria - Euskal Herria   2004-02-25

Hozten ari du kanpoaldean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 236. orr.

Subway Series-ak etorri ziren eta joan ere bai; eguraldia hoztu egin zuen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 284. orr.

Gauez hoztu egiten zuen eta sugeak Neelimen gorputzaren ondora biltzen ziren, bero bila.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 164. orr.

Gaua hoztu egin du bat-batean, hiriko zentral elektrikoa argirik gabe utzi duen ekaitza jauregiaren inguruetatik pasatu da.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 223. orr.

Iruñean, 1978an, San Fermin biharamunean, 6 graduraino hoztu zuen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 268. orr.

· Eguraldia hoztu zen supituan eta harria hasi zuen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 127. orr.

5 (aditz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Aditurik apezaren hitzak, odol-hozturik geratu nintzen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 340. orr.

"Aberria ala hil!" esaten da, baina hil eta gero ere hezur-hozten ez den maitasuna da abertzaleak aberriari diona.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 157. orr.

Nik ezagutzen nuen osaba Joanikot, eta segur nengoen ezen napolitarraren hitzek gogo-hozturik baizik ez zezaketela utz.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 266. orr.

Eta hau da honako honetan higuinik gehiena ematen didana, zera, Tobosoko Dulzineagana maita-hoztua jartzen duela Don Kijote.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 196. orr.

6 (era burutua izenondo gisa)

Bere onetik irtenda, aspalditik aterea zeukan te hoztua edan zuen. Ez zen ezer entzuten, txori hoztu eta goseti baten hegaldia agian.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 44. orr.

Orain, baina, elurraren etorrerak ekarri die, atzera berriz, behatz busti hoztuen sentsazio mikatza.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 129. orr.

7 hoztuxe hoztu xamar.

Hoztuxea gure arteko giroa eta, gainera, goseak amorratzen biak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 167. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

airea hozten (3); eta hozteko (5); eta hozten (6); ez hozteko (7); hozteko eta (3); hozten ari (21); hozten ari du (3); hozten ari zen (4); hozten da (3); hozten denean (4); hozten dira (3); hozten eta (4); hozten hasi (10); hozten hasia (5); hozten utzi (8); kanpoan hozten (3); zopa hozten (3); zopa hozten ari (3)

asko hoztu (3); bat hoztu (3); eguraldia hoztu (3); erabat hoztu (3); eta hoztu (10); eta hoztu egin (5); giroa hoztu (5); harremana hoztu (3); harremanak hoztu (3); hori hoztu (3); horiek hoztu (3); horrek hoztu (3); hoztu ahala (3); hoztu arte (4); hoztu baino (6); hoztu baino lehen (6); hoztu da (4); hoztu du (4); hoztu egin (41); hoztu egin dela (3); hoztu egin du (3); hoztu egin zen (7); hoztu egin ziren (3); hoztu egin zuen (5); hoztu egingo (15); hoztu egingo zara (3); hoztu egiten (10); hoztu egiten da (4); hoztu eta (11); hoztu ez (5); hoztu gabe (6); hoztu nahi (3); hoztu zaio (3); hoztu zen (10); hoztu zitzaizkion (3); hoztu zuen (8); hoztuko zaizu (3); hoztuta zegoen (3); nabarmen hoztu (3); oinak hoztu (3); seko hoztuta (3); tenperaturak hoztu (3); zeharo hoztu (3)


hoztualdi iz (zerbait) hozten den aldietako bakoitza.

Horrek gogora ekarri dizkio garai batean soinua jotzen hartzen zituen izerdituak, eta ondorengo hoztualdiak.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 51. orr.


hoztura iz hoztea, hotza.

Hoztura izugarria sentitu nuen berria jakiterakoan, dutxa hotz bat bailitzan.  Berria - Kultura   2004-05-05

Bakan ditu bere sendimenduak agertzen Basoik -Historiak halako hoztura bat berez baitakar-.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 91. orr.


hudo iz ugaztun haragijalea, gorputz luzaran eta liraina duena, mutur-zorrotza eta isats-luzea, untxiak harrapatzeko erabiltzen dena (Mustela furo).

Beste ugaztun espezie bat kutsatuta, hudoa.  Berria - Gaiak   2006-03-10

Tellagorrik zaildu egiten zuen Martin, ibilarazi egiten zion, lasterka eragin, zuhaitzetara igoarazi, hudo bat bailitzan sarrarazten zuen zuloetan, bere modura hezi egiten zuen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 39. orr.

Hudo mutur-zorrotza sartzen den oilategian gertatzen den bezala.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 183. orr.

Hudoen begiekin aparteko gizon hura aztertuz.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 159. orr.

Buckbeakek tu egin eta hudo-hezur batzuk bota zituen ahotik Hagriden burkora.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 224. orr.


hudozain iz hudoak hazten dituen pertsona.

Ehiza ugaria zen arren, ez zen beti gauza segura eta, izaiten ez zenean, guhaurk eskaintzen genion, libratzen genituela, hartarakotz, kaiola batzuetarik, bat banaka, untxiak edo erbiak, Uraitzeko hudozain baten trabailuari esker geureganatzen genituenak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 209. orr.


huelga (24 agerraldi, 7 liburu eta 6 artikulutan; ETCn 278 agerraldi) iz greba. ik lanuzte.

Hoteleko harrera-gelan zegoen gazteari busen huelgaz galdetu diodalarik, horrela erantzun dit: [...].  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 26. orr.

Oso gazterik joan zen Frantziara, Bilbon huelga batean parte hartu zuela, eta inork lanik eskaini nahi ez ziolako.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 15. orr.

Huelga bat antolatu zuelako ontziolan.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 89. orr.

Zuek huelga egin behar al duzue?  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 48. orr.

Euskal presoen aldeko greba orokorrerako deiari erantzunez, huelga eguna izan da.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 7. orr.

Enpresa kooperatiba da, baina langileen erdiak huelgan dira.  Berria - Ekonomia   2004-01-25

Guztira, 250 langiletik gora daude huelgara deituta.  Berria - Ekonomia   2004-01-25


hugonote (6 agerraldi, 2 liburu eta artikulu 1ean; ETCn 58 agerraldi) izond/iz higanota.

Merkatari hugonote hau gurpilean hil zuten bere semea erailtzearen akusaziopean, inolako froga sinesgarririk gabe.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 8. orr.

Gurutze honek esan nahi du erregeak gerra egin beharko diela hugonoteei.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.


huia iz huiatzeko oihua.

Artetik, halere, batzuek sainga eta xanpa, zonbaitek huia, bertze batzuek akula, bakar batzuek...ñaka.  Herria   2004-09-30


huiatu, huia(tu), huiatzen 1 du ad txakurrez-eta mintzatuz, zirikatu.

Jaunak oihu militar bat eginez, zakurrak libratu eta huiatu zitian.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 110. orr.

2 uxatu.

Hemengo prefetak berriki kurdo gazte dohakabe batzu hemendik huiatu ditu, zituzten eskubideak ukatuz.  Herria   2004-05-20

Nire jendea, erran nahi baitut nire hizkuntzan mintzo dena, abeltzain, ehiztari eta gudari dira: ez baitute maite lurra lantzea, mesprezatzen ere dute hura lantzen duena, haien landetara huiatzen dituzte beren abere taldeak, haien hiriak harrapakatzen eta haien emazteak esklabo egiten.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 114. orr.

Baina, aspaldi eta aspaldi, orduan gaingainetik eta absolutuki maite nuen Jainko beldurgarria, ene baitatik huiatua dut eta kanpoan dago orain Jainko mota hori.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 134. orr.


huiatzaile iz huiatzen duen pertsona.

Polizaren huiatzale, Baltazar Garzon Madrileko juje famatu hura.  Herria   2002-10-24


huitzitar (orobat huizitar) izond/iz Huitzikoa, Huitziri dagokiona; Huitziko biztanlea.

Bai Alloztarrak eta baita Huitzitarrak ere, erromeria egiten dute apirilaren 16an, errogatibak eginez.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 160. orr.

Ubarneko damak, edo dama eta damatxoa, nola deitzen baitzien gure aitak, Ubarneko huizitarren etxean bizi ziren bi emazteki ziren, sorgin fama zutenak eta beren artean izeba-ilobak zirenak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 200. orr.


hukitu ik ukitu1.

hule (orobat ule) iz oihal ziratua.

Sukaldeko mahaia estaltzen duen hule horiaren gainean.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 79. orr.

Platerak ikusi nituen apaletan, lanpara piztua mahai luze, hulez estaliaren gainean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 18. orr.

Sonbrailu txiki argizariztu -hulezko- bat janzten du, arrosa handi batekin apaindua.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 15. orr.

Gero, hulezko mantela harturik, zirti-zarta, airean eragiten dio kementsu.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 52. orr.

Kolore hori leuneko paper pintatuak, solairua estaltzen zuen espartzuzko alfonbrak, haritz itxurako ulezko zamauak hoztasun apur bat ematen zioten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 86. orr.

Bere sotana handiarekin eta hulez forraturiko bere brebiarioa eskuan.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 35. orr.

Ikara diet orratzei, nekatuta nago ulezko izarez, hodiez.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 22. orr.


humanismo 1 iz Europan XIV eta XV. mendeetan sortu zen kultura higikundea, Berpizkundearen ezaugarri izan ziren gizakiaren eta giza balioen garrantzia azpimarratzen zuena.

Humanismoak giza jarrera guztiak bildu eta batera urtzen baititu.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 197. orr.

Berpizkundeko humanismoak definitu zuen ispilu-ikuspenaren kode hura.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 171. orr.

Borreroak Montaigneren humanismoa atsegin du; gizakiarenganako fedea aspaldian galdua du, hala ere.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 66. orr.

Humanismo katolikoa.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 200. orr.

2 gizakiaren eta giza balioen garrantzia azpimarratzen duen jarrera.

Liburuak kontsentsua nahi du oinarrizko balioen inguruan: bakea, humanismoa, eleaniztasuna eta kulturen arteko harremanak, besteak beste.  Berria - Euskal Herria   2004-11-27

Elkarbizitza eta bakerako etika eta humanismoari garrantzia eman nahi dio liburuak.  Berria - Euskal Herria   2004-11-27

Menturaz epailea gaztea da, edo humanismo apur bat daukana, usteldu gabea oraindik.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 104. orr.

Izan ere, edertasun eta xamurtasunarekin batera, humanismo sakon, bizi batek blaitzen du Soinujolearen semea, Arestiren aldarria bere eginez bezala: «beti paratuko naiz/ gizonaren alde». herria¬

Lanari emanen diozu zure humanismoa, zure gizalegea eta lanak emanen dautzu zure bertzeen aldeko gaitasuna, balioa.  Herria   2003-09-11

Humanismoek porrot egin dute.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 63. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Bortizkeriarik baizik ez da, eta bortizkeria iraultzailea hobetsi behar da, humanismo mentura badaukalakotz.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 158. orr.

· Susan Sontagek humanismo ariketa horren bidez ikustarazi zigun zenbateraino den ahaltsua norbanakoon borondatea.  Berria - Kultura   2004-12-29


humanista 1 izond humanismoari dagokiona; humanismoaren aldekoa.

Kultura humanista. Tomas Akinokoak, ordea, Aristotelesen araberako joera humanista ordezkatzen du etika eta politikan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 68. orr.

Jean-Paul Sartre-ren existentzialismo humanista ateoan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 91. orr.

Filosofo humanista, bere haurrideengana anaia nagusiaren gisan makurtzen dena.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 195. orr.

AEneas Silvio aita santu humanistak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 261. orr.

Kanten filosofia-proiektua zeharo humanista da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 261. orr.

Ez naiz humanista, horixe da dena.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 198. orr.

Beren esanetan EAD «alderdi humanista da, kontserbadorismo eta sozialismoaren artean» kokatzen dena Europako espektro parlamentarioan.  Berria - Euskal Herria   2004-12-09

• 2 iz humanismoaren jarraitzailea.

Hamabosgarren mendeko italiar humanistek. Pariseko humanistekin harremanak izan nituen garai batean.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 189. orr.

Humanista katolikoa, beranduen iritsitakoa, gazteena, miresmen aurpegiaz mintzatzen da gizakiez.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 195. orr.

Humanista alaia, txantxarako joera duena, humanista goibela, batez ere hildakoen beiletan egoten dena.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 195. orr.

• 3 izond humanitateen ikasketetan jantzia.

Laugarren kurtsoan, aldiz, hiru ibilbideen artean hautatu beharko dute: ibilbide tekniko-profesionala, ibilbide zientifikoa eta ibilbide humanista.  Berria - Euskal Herria   2004-03-31

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta humanista (5); humanista eta (3)


humanistiko izond humanismoari dagokiona.

Lizarrako alkateak bere izaera humanistikoa nabarmendu zuen, eta Josu Jon Imazek «giza eskubideen defendatzaile» gisa aurkeztu zuen.  Berria - Euskal Herria   2006-01-08


humanitario 1 izond jendearen, eta eskuarki jende behartsuaren, aldeko onginahia edo elkartatsuna erakusten duena.

Herritarrekin zer modu amultsu eta humanitarioan jokatu zuten.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 24. orr.

Bulkada humanitarioak eraman du zorigaiztoko emakume mairuez errukitzera.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 226. orr.

Florentek, beti bere amets humanitarioan galdurik, sozialista zela esaten zuen eta Alexandreren eta Lacailleren laguntza zeukan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 214. orr.

Anarkista erromantiko bat bertso humanitario barregarriak idaztera bultzatzen duen ideia berberak bultzatzen du dinamitatzaile bat bonba jartzera.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 177. orr.

Moralari buruzko neurriak hartzen zituen, lege humanitarioak egiteko proiektuak taxutzen zituen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 74. orr.

Elkarte humanitario batean lan egiten dut.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 213. orr.

Horrek ezkerreko alderdien eta erakunde humanitarioen kritikak eragin ditu.  Berria - Harian   2006-05-03

Nazioarteko legedi humanitarioaren oinarrizko printzipioak.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 125. orr.

Nahikoa diagu hainbeste negartirekin, hainbeste olerkari humanitariorekin, Agian daramatzan armek berek ez diote logika humanitariozko ondorioetara iristen uzten.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 241. orr.

2 gizaki kaltetuei dagokiena. ik giza 3.

Etxeratzeko aginduaren iraupena murriztu eta laguntza humanitarioaren sarrera ahalbidetzea daude AEBek gidatutako koalizioak atzo iragarritako neurrien artean.  Berria - Mundua   2004-04-20

Darfurrena azken urteetako krisi humanitario larriena dela ohartarazi zuen NBEk.  Berria - Mundua   2004-07-24

Israelgo Armadaren operazioak «hondamendi humanitarioa» eragiten ari direla nabarmendu zuen.  Berria - Mundua   2004-05-19

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

elkarte humanitario (3); erakunde humanitario (4); gai humanitarioetarako (3); humanitario eta (4); krisi humanitario (7); krisi humanitarioa (7); laguntza humanitarioa (8); laguntza humanitariorako (3); lan humanitarioa (3)


humanitate 1 iz gizatasuna.

Euren humanitate biluzia aztertzen hasiko zara.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 118. orr.

Bataio-harritik egiazko Jainko bakartzat zauzkat, humanitatearen aldetik Ama Birjina sakratuaren, eta Jainkoaren aldetik Aita Eternalaren semetzat.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 177. orr.

Azkarate aske ez uzteak «zigor kodea, moralitatea eta humanitatea urratzen ditu».  Berria - Euskal Herria   2004-02-06

2 gizadia.

Ematen du humanitatea lo dagoela, neu bakarrik nagoela itzarrik goizalde sekretu honetan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 62. orr.

Oinazea, humanitatearentzat, heriotza bera baino latzagoa da.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 165. orr.

Humanitatea iraindu duenak aurka izan behar omen du humanitate osoa.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 86. orr.

Terrorismoaren justifikatzea atzerapen morala dela irudi zait, humanitatearen aurkako atentatu bat, berriz diot, pentsamenduaren agortze bat, errealitatearen isuria ukatzeko moldea.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 100. orr.

Humanitatea familia handi bat duk, Adan eta Evarengandik jaio den familia handi zabala.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 196. orr.

Humanitatearen krudelkeria eta erokeriaren lekuko luzidoa.  Berria - Kultura   2004-08-25

3 pl giza eta gizarte jakintzei, arte eta literaturari dagozkien ikasketa eta ikasgaien multzoa

Proiektu unibertsitarioa sakondu behar dugu, gure hiru arloetan: teknologia, enpresa zientziak eta humanitateak eta hezkuntza zientziak.  Berria - Euskal Herria   2004-10-26

Zientzia eta humanitateak uztatu beharra aldarrikatu zuen Rensselaerrek.  Berria - Gaiak   2004-01-21

Lotsa ere ematen du gogora ekartzea humanitateak deitzen ditugun ezagutza akademikoek Espainiako hezkuntza-sisteman bizi duten egoera ia klandestinoa.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 65. orr.

Humanitateei bizkarra erakutsi eta diziplina praktikoagoei lehentasuna emate horrek.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 65. orr.

Humanitateak irakasten jarraitu zuen.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 66. orr.

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea. herria¬

Mari Karmen Gallastegik irabazi du Gizarte Zientzien eta Humanitateen Euskadi saria.  Berria - Euskal Herria   2006-03-11


humanizatu, humaniza(tu), humanizatzen 1 da/du ad giza izaera edo itxura hartu edo eman.

Kafearen usain goxoak etxea noiz humanizatuko zain egon gabe joan zen zuzen komunera.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 10. orr.

Jendeak domestikatu egin zituen animaliak literaturan, humanizatu, giza ezaugarriak eman.  Berria - Kultura   2006-05-02

Baina zeinen gutxi eta gaizki poetizatu den gure toponimia, gure lur euskaraz humanizatua.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 98. orr.

2 gizatiarrago bihurtu.

Gatazkak humanizatzea beharrezkoa dela.  Berria - Euskal Herria   2004-07-10


humanizatze iz giza izaera edo itxura hartzea edo ematea; gizatiarrago bihurtzea. ik humanizazio.

Bi sindikatuek presondegi politikaren «humanizatzea» eskatzeaz gainera, «osasun sare paraleloaren» desagertzea eskatu zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-04-16


humanizazio iz humanizatzea.

Gatazkaren humanizazioa ekarriko duten pausoak eman behar ditu, presoak Euskal herriko espetxeetara hurbilduz.  Berria - Euskal Herria   2004-01-31

Baina gizarte-ordena guztia gizabanakoaren gainean sustraitzea eta hau gizarte-hitzarmenean oinarritzea da Iraultzatik jaiotako zuzenbide penalari egozten zaion beste ezaugarri baten iturria, bere edukiaren humanizazioarena, hain zuzen.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 13. orr.

Espetxe politikaren humanizazioa ez da une jakin batean egin beharreko kontzetsioa, aurretik eman beharrekoa baizik.  Berria - Euskal Herria   2006-02-19


humano (ETCn 1.537 agerraldi] izond giza-, gizatiarra. ik gizaki 4)

Asots humanorik ez da batere.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 154. orr.

Gorputz humanoaren kartografia.  Berria - Kultura   2004-05-02

Urbanoren etxolan ezagututako epeltasun humanoa.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 51. orr.

Emakume honen parterik humanoena zait interesatu.  Berria - Kultura   2006-01-27

Ergelkeria, inozokeria eta memelokeria gauza humanoak direlako.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 47. orr.

Giza bizitza den abentura etiko, politiko, humanoa...  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 112. orr.

Gure inguruan beste batzuk lotan doaz, gizakiaren alderik humanoena erakutsiz.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 207. orr.

Erlijioari dagokionez Bibliako Kantarik Ederrenaren irakurketa humanoa nuen gogoan.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 32. orr.

Torturan eutsi eta ez errenditzeko eskatzea ez da humanoa, eta hala ere naturaltasun handiz onartzen genuen.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 73. orr.

Izenak hildakoa humanoagoa egin duela iruditzen zait.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 89. orr.

Ez naiz puskaz puska muntatu makina bat ni, humano soil bat baino.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 162. orr.


humanoki adlag giza izaeraren arabera.

Bestela, berriz, ozeano gehiengotarrean ez badu bere nortasun eta euskalduntasuna galdu eta urtu nahi [...] materialki marjinazioko lagunarte kultural txiroagoan kausituko da, estuago, erkinago, irtenbidegabekoago, zailagoan, eta -gura baduzu- baita oro har humanoki ziztrinagoan ere beharbada, ghettotarragoan alegia.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 215. orr.


humanotasun iz gizatiartasuna.

Eta hauen begietan irakur zezakeen gorrotoak beraren humanotasunarekiko dudak sortzen zizkion.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 22. orr.


humero iz besahezurra, besagainaren eta ukondoaren arteko hezurra.

Muskulu horren mutur bat besondoko hezurraren -humeroaren- goialdeari dago loturik, eta beste muturra, berriz, besaurreko bi hezurretako bati, erradioari.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 61. orr.

Humeroa hautsia du, eta zauria irekia du oraindik.  Berria - Euskal Herria   2004-06-09

Ustez, duela 365 urteko fosila da, Devoniano garaiko humero bat.  Berria - Gaiak   2004-04-03


humore (ETCn 268 agerraldi; orobat umore g.er.) 1 iz giza gorputzeko isurkari organikoa.

Gorputzeko humoreek, beren ohiko eta arauzko jin-joanetan, nahigabean eta oharkabean gobernatzen dute gure borondatea.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 52. orr.

Baldin humoreak lau badira eta haien nahasteko eta konbinatzeko posibilitateak, mementu bakoitzean, infinitu badira, [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 173. orr.

Humore bat da malenkoniaren sortzailea, humore edo bilis beltza.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 21. orr.

Lurreko humorea bere propietateekin eta bere zaporearekin sustraietan sartzen denean.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3810. orr.

Gaitzaren sorburuak amore eman eta gorputz ustelduaren humore mingotsa bere gordelekura itzultzen denean.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 193. orr.

Odolezko eta humore urtsuzko orban arrosa.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 64. orr.

Intsektua ernaldurik gertatzen da, arrautzak jartzen ditu eta hiltzen da: gorputxoa oihanlurrean datza; bere umoreez hustu da, baina kitinazko oskolak luzaro dirau, ia suntsiezin.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 303. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Gainerat zetorkidàn humore-uholdeari buru egiteko.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 480. orr.


humus 1 iz lurreko materia organikoa, landare eta animalia gaiak usteltzetik datorrena.

Hango belarrak neurriz kanpo handitzen dira, metaturiko humusaz elikaturik, eta padura kirastuak eta haien azpi lohitsuak estali eta ikusezin bihurtzen dituzte.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 139. orr.

Zuhaitzen, lurrinen, humusaren, goroldioen eta iratzeen ezagutzak mugiarazi zituen nire giharrak.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 122. orr.

Horra hor lanean oihanlurreko ehorzle nonahiko, unaezin eta ikusezinak, humuseko mikroorganismoak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 303. orr.

2 irud

Eta espazio horiek beren humusa egiten doaz.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 408. orr.

Balio handien humusa, erlijioa izan ohi da gehienetan.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 110. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Gorputz guztia lokatz eta humus lurrinetan busti nuen, sudurra haizearen kontra nuela.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 73. orr.


hungariar (ETCn 1.750 agerraldi) 1 izlag Hungariakoa, Hungariari dagokiona. ik ungriano.

Hungariar biztanleriaren zati handi bat inguruko estatu berrietan gelditu baitzen: Txekoslovakia eta Jugoslavia eslaviarretan eta Errumanian.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 9. orr.

Hungariar mutil baten bidez.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 230. orr.

Hungariar estiloko bibote-handiak.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 78. orr.

Hungariar literatura ez da oso ezaguna gure artean.  Berria - Kultura   2004-01-07

Literaturako Nobel Saria eskuratu duen lehen hungariar idazleak egina.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 7. orr.

Anita Kalovics hungariarra izango da haien aurkari nagusia.  Berria - Kirola   2006-01-19

Adam Bodor hungariarra da, baina ez da Hungariakoa, Errumaniako Trantsilvanian bizi den magiarren gutxiengokoa baino.  Berria - Kultura   2004-12-15

Hungariarra naiz, Budapestekoa.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 38. orr.

Laszlo Heltay maisu hungariarra ekarri du irakasle.  Berria - Kultura   2004-04-06

Eslovakiako lurralde hungariarrak.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 10. orr.

Ardo astun eta bortitz bat edan zuten, ardo hungariar bat.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 49. orr.

2 iz Hungariako herritarra.

Hungariarrek ez baininduten euretarikotzat hartzen.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 199. orr.

Gure tsarrak lagundu zion Austriako enperadoreari hungariar matxinatuak hausten.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 39. orr.

Europako preso politiko guziak, español anarkistak, judu hungariarrak, komunistak, gaullista frantsesak nahasiak dira, nahitara, elgar ezezta dezaten.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 74. orr.

Eslovakiako hungariarren komunitatean Hungariako telebistak ikusteko eta irratiak entzuteko aukera dago.  Berria - Euskal Herria   2004-02-21

Bigarren zatian, halere, hungariarrak behera egin zuten eta serbiarrek ederki baliatu zuten hiruzpalau goleko aldea lortzeko.  Berria - Kirola   2006-01-28

Udan zehar hungariarrak etorri ziren, milaka.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 252. orr.

3 austro-hungariar izond Austria eta Hungariakoa

Austro-Hungariar Inperioa, Polonia, Errusia.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 54. orr.

Austria Behereko urtekaria, Vienako urtekari komunala, eta monarkia austro-hungariarraren gorteko eta hiriko liburua ere eskatu zituen.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 79. orr.

Aitak austro-hungariarren banderapean hartu zuen parte Lehen Mundu Gerran.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 75. orr.

Beti herrixka berean bizi izan delarik, austriar-hungariarra izan zen nazioz haurtzaroan, sovietarra gerora, eta ukrainarra bizitzaren azkenean.  Berria - Harian   2006-03-02


hungariartasun iz Hungariarra izateko nolakotasuna.

Imre Kertészen hungariartasunaz mintzatzeak luze joko liguke.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 7. orr.

Tren geltokian gure hungariartasuna aipatu zigun jendarmea.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 144. orr.


hungariera 1 iz Hungarian eta inguruetako zenbait eskualdetan mintzatzen den hizkuntza.

Jatorrizko hizkuntza, hungariera, gurearekin batera Europan den hizkuntzarik bitxienetakoa da.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 14. orr.

Txekieraz gain hungariera asko entzuten zen herri batean jaitsi nintzen.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 242. orr.

Gau hartan, Nini gaixoaren gelatik atera zen, eta esan zion kondesari hungarieraz: [...].  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 34. orr.

Orduantxe jakin nuen ilegorriak bazekiela hungarieraz, eta nik bezain ondo gutxienez.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 223. orr.

Lehenengoz sentitu dut hainbestetan aipatu izan den sentipena, atzerrian hungarierazko doinu etxekoiak entzuteak sorrarazten duen ustekabeko poza.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 98. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Ferenc Kovacs Errumaniako Transilvanian bizi den hungariera hiztunak argiago esan du.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 281. orr.


hungaro izlag/iz hungariarra.

Eta otordu horren usaiera datorrena behar du izan, inondik inola, alderrai jende horrek guziak: alemanak, hungaroak, zingaroak, ijitoak, agotak, ikazkileak, kaskarotak edo dena delako eskazaleak, alegia.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 164. orr.


hungriano iz ijitua.

Egiptotik etorritakoak zirelakoan, hor ditugu ijitano edo ijituak edo hungariatik zetozelakoan hungrianoak deitutakoak, bere lapiko eta pertza...  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 172. orr.


hunki iz ipar ukia, ukimenaren bidezko sentipena.

Hunkiari dagozkionak Gogorrak dira edo Guriak, Latzak edo Leunak, eta horrela.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 115. orr.

Begira edo hunkira besteak bezalako produktuak dira, ez dira ekoizpen genetikoki aldatuak; alta ba dakigu seguruenetik Euskal Herrian eginak direla, egiazko laborari baten etxean gainera...  Herria   2001-05-24


hunkialdi iz ipar hunkitzea, ukitua.

Baditake haatik deputatuek nahiko dioten hunkialdi bat edo beste eman gobernuaren xedeeri, erakusteko hor direla eta ez direla beti paso joaiten ahal, amen erran-eta kito!  Herria   2003-06-05

Hor, bi hunkialdi eman dituzte lege-nagusiari, gehiengo zabal batek bi aldiz baietz erraiten zuela.  Herria   2005-03-03

Hamazazpigarren hunkialdia.  Herria   2003-03-20


hunkialdiño iz ipar hunkialdi txikia.

Lege-nagusiari berriz ere hunkialdiño bat eginen zaio.  Herria   2003-03-06

Funtsean, hasian hasi, idazlearen izenari berari ere, idazkeraren aldetik preseski, eman dio hunkialdiño bat, azken hizkia grekotik latinerat pasaraziz, Urruti beraz Urruty-ren partez...  Herria   2004-09-23


hunkiarazi, hunkiaraz, hunkiarazten du ad hunkitzera behartu.

Hiru hamarkada dira Lluis Llachek, Mikel Laboarekin batera, Mendizorrotzan bildutakoak hunkiarazi zituela, martxoaren 3ko sarraskian hildako eta zauritutakoen omenez.  Berria - Harian   2006-03-04

Nik esandakoak hunkiarazia nonbait [...] eskerrak ematen hasi zitzaidan, behin eta berriro nire samurtasuna eta fintasuna goraipatuz... eta nire berotasuna areagotuz, jakina.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 31. orr.

Hunkiarazteko estrategiak.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 44. orr.


hunkibera izond hunkitua gertatzeko joera duena.

Alazneren gorputza aingira baten modura mugitzen zen, kateme hunkibera baten dardarizoekin.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 155. orr.

Gau horrek, oraindik ere, sakonki grabaturik dirau nire bihotz hunkiberan.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 44. orr.

Arestian esandakoaren indartze hunkibera da beste batzuetan. Idazleak gizatiarragoak zirela uste zuten, hunkiberago, sentiberago, maitekorragoak.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 167. orr.

Behin eskupeko bizigarria laneko bataren sakelan gorderik, saltzailea hunkiberago agertu zen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 285. orr.


hunkiberatasun iz hunkibera denaren nolakotasuna.

Liburuari zerion seriotasunak, handitasunak, itzal heroikoak, hunkiberatasunak... justizia sozialaren aldeko joera piztu zuten nigan, erromantikoa, nazionalista.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 51. orr.

Emakume sentibera da, azkarra, indar eta hunkiberatasun handikoa, horregatik da interpretatzeko zaila.  Berria - Kultura   2006-02-15

Eta gaupasak dakarren hunkiberatasun bafada gozoetan dantzan dabil Martharen bihotza, Felixen irribarreak konkistatu baino lehen euskaldunen himnoak bereganatu duen bihotz hori berori, bai.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 123. orr.


hunkidura 1 iz hunkitua gertatu denaren egoera.

Hunkidurak inarrosi zizkidan barrenak.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 116. orr.

Hainbesteko zirrara eta hunkidura eragin digu horrek guztiak non ez baikinen gauza ezta hitz egiteko ere.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 208. orr.

Eztarri-ahoan halako hunkidura bat, bihotzaren zokoren batetik haraino etorria.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 13. orr.

Nondik jin zaio haren mintzoari nahigabe itzuri zaion hunkidura?  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 397. orr.

Malko iheskorren bat ezkutatu ezina, barruko hunkidura algaraka disimulatu nahia, muxu bat, beste bat, beste bat, azkeneko muxua...  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 13. orr.

Parrokoak erreguetan "Itsasoan dabiltzan gure semeen alde" esaten zuenean, hunkidura berezia nabaritzen omen zen eliztarren eztuletan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 136. orr.

Gizonak neskaren ezpainen hunkidura magikoa nabaritu zuen, eta, hain egin zitzaion bizia, ezen iruditu baitzitzaion zuku guztia xurgatu nahi ziola.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 249. orr.

Batzuetan hunkiduraz urtzen zitzaion bihotza eta besteetan irri egiteko irrikaz zegoen, zozoki.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 147. orr.

Baina benetako hunkiduraz irakurri zituen Napumoceno jaunak seme-alabez, oro har, eta Maria da Graçaz bereziki idatzitako orriak.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 140. orr.

Hunkidurazko malkoak.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 141. orr.

Hura ikusi orduko, besoetara lerratu nintzaion, hunkiduraren eta beldur hotzaren mugetan dilindan.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 56. orr.

Hunkidura handiko uneak izan ziren, eta agerian geratu zen gertukoek Manex Goihenetxeri zioten atxikimendua.  Berria - Kultura   2004-05-08

2 (hitz elkartuetan)

Hire poema batzuk ere izan ditiat batzuetan buruan [...] baina Lizardi hunkidura-iturri oparoagoa izan diat beti.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 113. orr.

· Misterio horretara hurbiltzeko, urrundua zaudenean, alegia, nik uste dut lehendabizi bizi hunkidura eta emozioa daudela (nire kasuan katarsia bat izan zen), eta gero hasten direla prozedura intelektualak.  Herria   2005-02-17

Taldearen bürü zen mutikoa, 55 urteren bürüan berriz ikusi düt, bihotz hunkidüra handi batekin.  Berria - Kultura   2006-03-23


hunkiezin izond ezin hunkituzkoa.

Urtarrilaren 9an iragan bilkuran ABk 6an adostutako testu horri ezetza eman zion eta hastapeneko dekalogoaren hunkiezinezko 12 puntuei eutsi die.  Berria - Euskal Herria   2004-01-11


hunkigarri (orobat unkigarri g.er.) 1 izond hunkitzen duena, halako barne zirrara eragiten duena.

Donostiako Antiguako eliza gainezka zela, azkeneko agur hunkigarria egin zioten atzo kantariari.  Berria - Kultura   2004-06-29

Halako xalotasun hunkigarri eta bihotz urratzaile bat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 86. orr.

Betetasun zantzu hunkigarria beti enara goiztarrena.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 81. orr.

Nekrologiko hunkigarria argitaratu zuen maisu musikagilearen omenez.  Askoren artean   «Rataplan» - 71. orr.

"Xabiertxoren eriotza" poema hunkigarrian kontatzen zaigun bezala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 141. orr.

Txitxikoven familia dohakabearen patu hunkigarria.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 339. orr.

Oso gutun hunkigarria idatzi zion gobernadoreari.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 278. orr.

Zeremonia zinez hunkigarria bizi izan dute.  Herria   2004-09-02

Kafkak zioen kanturik hunkigarriena infernuko kondenatuena dela.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 12. orr.

Eguberrietako giroaren hutsalkeria hunkigarria hazi zen neure baitan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 179. orr.

Zein arraroa, zein hunkigarria den iraupen hori hain hauskorra izatea. urte askoan, gizon bat hunkigarria iruditzen zaidan lehen aldia da.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 56. orr.

Inoiz ikusi gabea zen ama baten maitasuna hain modu hunkigarrian edo bakunean adierazten.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 97. orr.

Bizitzaren amaieran gaude, hain modu hunkigarri eta hanpatuan esan berri duzun bezala. Karrikan zebiltzanean, metro apurrez atzerago egoten zen Graxi, gizonaren traka hortik, hunkigarri kausitzen zuelako.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 115. orr.

2 bihotz-hunkigarri izond

Historia bihotz-hunkigarriak, negarra eragiten zutenak, atarramentu txarrekoak.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 269. orr.

Geografiari kendutako konparazio bihotz-hunkigarri batekin.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 277. orr.

Baina horren ordez, bihotz hunkigarri izanen zuelakoan, poema japoniar bat errezitatu nion.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 144. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

elizkizun hunkigarri (8); elizkizun hunkigarri batean (6); eta hunkigarri (16); gutun hunkigarri (3); hunkigarri bat (32); hunkigarri batean (17); hunkigarri batean parte (4); hunkigarri batekin (5); hunkigarri baten (6); hunkigarri baten ondotik (4); hunkigarri batzu (5); hunkigarri eta (23); hunkigarri hau (3); hunkigarri hori (7); hunkigarri horren (3); lekukotasun hunkigarri (8); lekukotasun hunkigarri bat (3); meza hunkigarri (7); meza hunkigarri batean (6); omenaldi hunkigarri (5); omenaldi hunkigarri bat (4); oroitzapen hunkigarri (4); une hunkigarri (3); zeremonia hunkigarri (5); zoin hunkigarri (3)

agur hunkigarria (10); agur hunkigarria egin (4); arras hunkigarria (6); aski hunkigarria (4); bai hunkigarria (3); baina hunkigarria (7); bat guziz hunkigarria (7); bat hunkigarria (5); benetan hunkigarria (4); bereziki hunkigarria (3); bero eta hunkigarria (3); bezain hunkigarria (7); biziki hunkigarria (5); eder bezain hunkigarria (3); ederra eta hunkigarria (6); egun hunkigarria (4); elizkizun hunkigarria (3); eta hunkigarria (41); eta hunkigarria izan (7); guziz hunkigarria (19); guziz hunkigarria izan (4); hain hunkigarria (5); hunkigarria da (24); hunkigarria den (4); hunkigarria egin (13); hunkigarria egin diote (5); hunkigarria egin zioten (3); hunkigarria eman (3)

hunkigarria ere (4); hunkigarria eskaini (4); hunkigarria eta (18); hunkigarria gertatu (3); hunkigarria idatzi (3); hunkigarria iruditu (3); hunkigarria iruditzen (5); hunkigarria izan (49); hunkigarria izan da (22); hunkigarria izan zela (3); hunkigarria izan zen (15); hunkigarria izanen (3); hunkigarria ukan (3); hunkigarria zen (15); hunkigarria zinez (5)

ezin hunkigarriagoa (3); kartsu eta hunkigarria (4); kartsua eta hunkigarria (6); memento hunkigarria (7); meza hunkigarria (9); meza hunkigarria izan (3); omenaldi hunkigarria (6); oso hunkigarria (16); oso hunkigarria da (3); oso hunkigarria izan (6); une hunkigarria (7); une hunkigarria izan (3); zein hunkigarria (4); zinez hunkigarria (7)

eder eta hunkigarriak (4); edo hunkigarriak (3); ehorzketa hunkigarriak (17); ehorzketa hunkigarriak izan (3); ehorzketa hunkigarriak ukan (8); elizkizun hunkigarriak (4); eta hunkigarriak (25); eta hunkigarriak izan (7); eta hunkigarrian (3); guziz hunkigarriak (4); hunkigarriak dira (5); hunkigarriak egin (3); hunkigarriak eta (6); hunkigarriak izan (19); hunkigarriak izan dira (11); hunkigarriak izan ditu (4); hunkigarriak ukan (10); hunkigarriak ukan ditu (10); kantu hunkigarriak (5); kartsu eta hunkigarriak (4); lekukotasun hunkigarriak (6); modu hunkigarrian (5); oso hunkigarriak (3); une hunkigarriak (5); zeremonia hunkigarriak (3)

eta hunkigarriena (5); gauzarik hunkigarriena (3); unerik hunkigarriena (7); unerik hunkigarrienak (3); unerik hunkigarrienetako (3)


hunkigarriki adlag era hunkigarrian. ik hunkigarriro.

Horretarako eszena hunkigarriki kastrentsea narratzen du.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 23. orr.

Bururatzeko, Kati Itzaina hunkigarriki zaiku bere ttanttaz mintzatu.  Herria   2004-09-30

XIX. mendean indianoek jasan gerlak eta sarraskiak ditu hunkigarriki kondatzen.  Herria   2004-05-27


hunkigarriro adlag era hunkigarrian. ik hunkigarriki.

Azkenean, senarra bertara joan zitzaion, hunkigarriro hitz eginez itzularazteko asmoz.  Elizen arteko biblia   Epa 19,3

Neskatxaz maitemindu zen eta hunkigarriro mintzatu zitzaion.  Elizen arteko biblia   Has 34,3

Lehenengo, hunkigarriro, S. Frantziskoren heriotzaren berri ematen die; ondoren, samina gozatzeko edo, berri pozgarri bat iragartzen die: [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 173. orr.

Miepek, izan ere, hain hunkigarriro kontatzen ditu gauza horiek guztiak; bera ere asaldatuta dago oso.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 66. orr.


hunkigarritasun iz hunkigarria denaren nolakotasuna.

Haren lore sortetan aldarte gaiztoek zein hunkigarritasun aldiek islatzen jarraitzen zuten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 246. orr.

Bere kontenplazioko objektuaren gozotasun gehiegizkoak, hunkigarritasunezko eta biguntasunezko gozamenak.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 117. orr.


hunkigune iz ipar ukigunea.

Arrasta zapatuz brau! autoaren lasterra mendratu nuen: galaxiekiko hunkigunean itotzeko gerturik neukan odola!  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 49. orr.


hunkikara izond

Une batez, isilik geratu ginenean, goilarearen hunkikarak kikeren ertzetan eta kanpoan mentsa bezala buhatzen zuen haizearen orroak baino ez genituen entzuten  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 58. orr.


hunkikaratu, hunkikara(tu), hunkikaratzen da ad

Eguberri hartan buhameak, zaldiak eta baserriko jendeak, Damaseko patarraren maldan zeudela, elkarri agurka saihetsetik hunkikaratu ziren.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 18. orr.


hunkimen 1 iz hunkipena.

Eta eskuak eskuetan, hunkimenaren mugetan, elkar konplimentatuz, besarkatuko ziren, oihuka: [...].  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 7. orr.

Bihotza hunkimenak bahiturik eseri nintzen han.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 152. orr.

2 ukimena.

Bestaldetik, oihan sakonean liluraturik ibili ginen zentzu guziak pilpilean : entzumena, hunkimena, ikusmena...  Herria   2004-08-12


hunkimendu iz hunkidura.

Amorrazioa eta hunkimendua erdi bana zebiltzan haren ahotsean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 102. orr.


hunkipen 1 iz hunkitzea.

Bat-bateko hunkipenak egunkaria itxiarazi zidan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 215. orr.

Trenean doazenen malkoek / hunkitu egiten gaituzte, / hunkipenak ahuldu egiten gaituela jakinik.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 103. orr.

Drogazalea anaia duela esaterakoan ahotsak dardara egin badio ere, hunkipenaren eremutik zakarkeriarenera ekartzen du berriro jarduna: [...].  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 131. orr.

-Nola... egin dute... hori? -esan zuen, hunkipenez etendako hitzekin.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 269. orr.

Niri, berriz, hunkipenezko hotzikarak eragin zizkidan oso urte gutxi lehenago etsaien himno gorrotagarritzat neukanak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 335. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Eskema kanonikoari men egin gabe, autore ustez bigarren mailako batengan halako ukipen-puntu, hunkipen-puntu ezkutuak bilatzen dituzu, eta hortik beste liburu batera iristen zara, eta han ere beste hunkipen puntu batzuk...  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 136. orr.


hunkitu (ETCn 12.132 agerraldi; orobat hunki g.er., onkitu g.er. eta unkitu g.er.), hunki, hunkitzen 1 du ad zirrara edo bihotz sentipen batek ukitua gertatu.

Azkenean, ez du ezerk harritzen, ezerk hunkitzen, ezerk mintzen.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 42. orr.

Italiarren porrotak, behinik behin, ez hazala hunkitu, kontu horiek hutsaren hurrengo baitira.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 54. orr.

Nik, literaturari, hunkitzea eskatzen diot, txarrerako zein onerako.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 404. orr.

Ni hunkitzea nahi zuen, eta lortu ere lortu zuen une batez, baina berehala gainditu nuen ahuldade-unea.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 47. orr.

Badakigu hori gure ezaugarri dela, eta horregatik hunkitzen gaitu Faustoren oihuak: [...].Emakume hau, hondatua dirudien emakume potolo hau da hunkitzen nauena eta maite dudana.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 114. orr.

Eta hitzak isurtzen zitzaizkigun, bazekielako Maddalenek hunkitzen ninduela, erretzen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 109. orr.

Begiramenik ez erakustea erabaki zuen, ordea, eta ez zuen aita hunki zezakeen ikararik egin.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 44. orr.

Abasek ez erakarri ez berarengan zegoen emetasuna hunkitzen ez bazuen ere, gizonari zerion urregorriarekin lilura zitekeen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 119. orr.

Nire sentiberatasuna hunkitu duen zoritxar honek.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Udazkeneko goiz argi batek edonoren bihotza hunki lezake.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 60. orr.

Hunkitua nintzela aitor dizut.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 108. orr.

Entzuleok hunkituak ginen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 363. orr.

Denek izan zuten herri ezkutu baten berri, eta denak hunkitu ziren berriemailea ameslari eta triste azaldu zitzaienean [...]: triste elkarrizketaren hasieran, gerra galduaz zein herri zapalduaz ari zela; ameslari ondorenean, ideala aipatzean, Euzkadiren askatasuna.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 86. orr.

2 (nola adizlagunekin)

Quenu biziki hunkitu zen, emazteak galtzerdiak eman zizkiolarik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 234. orr.

Eta biziki hunkitzen nau kantu horrek.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 37. orr.

Biziki hunkia nintzen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 188. orr.

Gorabehera haiek aztertzean, zeharo hunkitu zen don Ottavio.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 479. orr.

Beraz Rosa Galindo ez zen batere hunkitu.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 184. orr.

Ume baten moduan hunkitzen banaiz ez da zer jokatzen dudan ez dakidalako.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 137. orr.

Hura ikuste hutsarekin barruraino hunkitzen zen sarritan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 246. orr.

Natura hilak bizi dela iduri duen aldi oro, zirrara bereziz hunkitzen gaitu.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 142. orr.

Idoia areago hunkitu zen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 201. orr.

3 ipar ukitu.

Bere eskuez hunkitzen du Jesusek, ernearazten diozka beharriak eta mihia deslotzen.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 216. orr.

SS-ek presoen soinak hunkitzen zituzten, paperezko jantzirik zeramaten ikusteko.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 176. orr.

Giza Gorputza, alabaina [...] anitz gisetara hunki dezakete kanpoko gorputzek eta berak anitz gisetara kanpoko gorputzak hunki ditzake.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 161. orr.

Pentsatzeko da gai hori hunkia zuela bizi zelarik, hegoaldera joan eta beti fraideen buru zen Bastres bere adiskidearekin.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 115. orr.

Hor bildu ditugu Errobi hunkitzen duten 45 herriak, Departamendua, Akitania eta Estatua.  Herria   2001-07-12

Baionak ez itsasoa hunkirik ere, itsasorat doatzin Aturri eta Errobiak trebeskatzen dute.  Herria   2001-10-18

Harri batez bi txori hunkiren dütü horra bildüko den jenteak.  Herria   2001-01-18

4 irud ik beherago 7.

Beste adigaiak ere deus ez dira, irudimena hunkitzen duten irudikatzeko modu bereziak baizik.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 115. orr.

Sudurraren bitartez gure sentsuak hunkitzen dituzten gauzak, Usain-onekoak edo Usain-txarrekoak deitzen dira.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 115. orr.

Langile bakantzeko mehatxu horiek ez dutela mementoan Euskal-Herria hunkitzen arduradun batzuen erranen arabera.  Herria   2001-11-01

Merkatu hori garantzi handikoa da 6 000 biztanle hunkitzen baititu Aturri behereko aldean.  Herria   2001-06-21

Hitzarmenak euskara hunkitzen du erdiz erdi. Herria kazeta hori noiz sortu zen eta ze publiko hunkitzen du holako kazeta batek?  Herria   2003-09-11

5 ipar gai bati buruz aritu. ik ukitu1.

-Ba, preseski hor hunkitzen duzu pundu biziki inportante bat.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 72. orr.

Hor hunkitzen da auzi bat biziki minbera, ondarkinena.  Herria   2003-06-12

6 ipar kobratu, jaso.

Hemen 10 000 libera hunkitzen baldin bazuen han 40 000 mila libera hunkituko du.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 202. orr.

-Erretreta osoa hunkitzen ahal likek beraz...  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 149. orr.

Lan horren alderat hunkia beharra zuten diruaren parteño bat altxatua dute bainan parteño bat bakarrik.  Herria   2003-04-24

Angelun konparazione, diote ukan dutela bost ehun mila euroren makurra segurik, sos horren laurdena dute hunkia, ez gehiago.  Herria   2003-11-20

Ez lukete nahi bihar edo etzi bortxatuak izan igandearekin ere berdin lanean artzerat, prima berezi bat hunkirik ere hortarako.  Herria   2004-11-18

7 ipar erasan. ik gorago 4.

Hizkuntza hunkitzen eta jotzen duen edozein erasok, hunkitzen eta zaurtzen ere du Gizakia bera.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 178. orr.

Erabaki horrek ez zituen sobera hunkitzen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 41. orr.

Gure dolumin bizienak espos, haur ala haur ttipieri, bai eta heriotze hortaz hunkiak diren guzieri, arreba barne.  Herria   2005-01-13

Eritasun huntaz hunkiak diren haurren buru-muina eta bizkar-muina ditu suntsitzen.  Herria   2004-11-18

Zaldi feiria izanen dela usaian bezala, zaldia ez delakotz hunkia zerratze hortaz.  Herria   2001-03-08

Gutik egin du hiru lagun ez baitira hunkiak izan.  Herria   2003-09-25

Herrialde batetik beste batetarat lanketa dabiltzanen mugimenduak berrehun miliun jende xuxenean hunkirik ere, ez dela mugimendu hori hain handia denen buru.  Herria   2002-10-10

8 (era burutua izenondo gisa)

Estutuari luzaro eutsi ondoren, besarkada hunkitua eman zidan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 302. orr.

Norbait iraganetik berragertzen denean ahots hunkituz esanez "dena konpondu" nahi duela, hartaz errukitu besterik ezin zaitezke egin eta haren asmoei barre egin.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 66. orr.

-Ez al da zeru bat! -esan zuen panpinak ahots hunkituz, eskuekin txaloak jotzen zituen bitartean.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 59. orr.

9 hunkituxe hunkitu xamar.

Hunkituxe ninduen nire eta aita zenaren oroitzapena sasoiarekin batean joan ez izanak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 295. orr.

10 bihotz-hunkitu

Anaiaz bihotz-hunkiturik, negargurak eman zion eta, presaka bere gelara joanez, negar egin zuen.  Elizen arteko biblia   Has 43,30

Bihotz-hunkiturik negarrari eman zioten entzuleek, eta benetako jakintsu hura santu bezala beneratu zuten.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 112. orr.

Neure burua bortxatu beharrean naiz gertaldi horrek eragin didan bihotz hunkitzetik gogoa bertzeratzeko; xede horretan lagunduko didalakoan ekina naiz zuri izkiriatzeari.  Berria - Kirola   2004-05-13

11 gogo-hunkiturik

Denbora luzez egon zen irakurtzen, betazalik jaso gabe eta orriari orri, Hester Prynne haurdunaren oinaze isilekin gogo-hunkiturik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 84. orr.

Neskak, gogo-hunkiturik, hozkada txiki bat eman zion opilari.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 117. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

biziki hunkiak (3); ere hunki (3); ere hunki (3); ere hunkiak (3); eta hunki (4); eta hunki (4); ez hunki (3); ez hunki (3); ezin hunkiak (4); gorputza hunki (3); gorputza hunki (3); heriotze hortaz hunkiak (11); hortaz hunkiak (13); hortaz hunkiak diren (11); hunki behar (3); hunki behar (3); hunki ditu (4); hunki ditu (4); hunki dituen (3); hunki dituen (3); hunki du (5); hunki du (5); hunki duen (3); hunki duen (3); hunki dute (3); hunki dute (3); hunki eta (8); hunki eta (8); hunki gabe (5); hunki gabe (5); hunki jin (3); hunki jin (3); hunki nahi (3); hunki nahi (3); hunki zezakeen (3); hunki zezakeen (3); hunkiak diren (22); hunkiak diren guzier (3); hunkiak diren guzieri (8); hunkiak izan (10); hunkiak ziren (3); hunkiko du (3); hunkiko duten (3); hunkirik ere (3)

ainitz hunkitu (3); asko hunkitu (5); baina hunkitu (3); bat hunkitu (4); batek hunkitu (7); batere hunkitu (5); bereziki hunkitu (6); bihotza hunkitu (5); biziki hunkitu (14); biziki hunkitu ninduen (4); da hunkitu (3); doluak hunkitu (3); ere hunkitu (11); ere hunkitu egin (3); eta hunkitu (16); eta hunkitu egin (4); eta hunkitu egiten (4); ez zuten hunkitu (4); gehien hunkitu (6); guztiak hunkitu (3); honek hunkitu (3); horrek hunkitu (6); horrek hunkitu egin (4)

hunkitu dituzte (3); hunkitu dituzten (4); hunkitu duen (5); hunkitu edo (3); hunkitu egin (73); hunkitu egin da (4); hunkitu egin nau (5); hunkitu egin ninduen (14); hunkitu egin ninduten (5); hunkitu egin nintzen (4); hunkitu egin zen (14); hunkitu egin zuen (8); hunkitu egiten (40); hunkitu egiten da (4); hunkitu egiten naiz (4); hunkitu egiten nau (6); hunkitu egiten ninduen (3); hunkitu egiten zen (3); hunkitu ere (3); hunkitu eta (19); hunkitu ez (4); hunkitu gabe (9); hunkitu gaitu (5); hunkitu gaituzte (3); hunkitu izan (4); hunkitu nahi (5); hunkitu nahian (4); hunkitu nau (9); hunkitu ninduen (28); hunkitu ninduena (3); hunkitu ninduten (7); hunkitu ohi (5); hunkitu ohi gaituen (3); hunkitu zen (9); hunkitu zintuen (3); hunkitu ziren (4); hunkitu zituen (5); hunkitu zitzaion (4); hunkitu zuen (21); hunkitu zuena (3); hunkitu zuten (4); hura hunkitu (3)

hurbildik hunkitu (3); izugarri hunkitu (4); jendea hunkitu (4); nola hunkitu (8); nola hunkitu ninduen (3); nola hunkitu ninduten (3); sakon hunkitu (3); zeharo hunkitu (4); zen hunkitu (3); zuten hunkitu (4)

afektu batez hunkitua (4); anitzez hunkitua (5); anitzez hunkitua izateko (3); arras hunkitua (3); baino hunkituago (3); bat tristuraz hunkitua (3); batek hunkitua (4); batez hunkitua (8); batez hunkitua dela (3); biziki hunkitua (7); edo tristuraz hunkitua (3); ere hunkitua (4); eta hunkitua (3); gorrotoz hunkitua (10); gorrotoz hunkitua dela (6); gorrotoz hunkitua izanen (4); hain hunkitua (4); hain hunkitua den (4); hunkitua da (8); hunkitua dela (22); hunkitua dela irudikatzen (17); hunkitua den (13); hunkitua den familia (3); hunkitua den familiari (4); hunkitua eta (4); hunkitua izan (19); hunkitua izan bada (3); hunkitua izan daiteke (4); hunkitua izanen (16); hunkitua izanen da (13); hunkitua izanen dela (3); hunkitua izateko (4); hunkitua zegoen (4); hunkitua zen (3); modu anitzez hunkitua (5); poztasunez hunkitua (10); poztasunez hunkitua dela (3); poztasunez hunkitua izan (3); tristuraz hunkitua (14); tristuraz hunkitua dela (6); tristuraz hunkitua izanen (5)

afektu batez hunkituak (3); arras hunkituak (3); batez hunkituak (3); doluminak hunkituak (4); doluminak hunkituak diren (4); eta hunkituak (3); gure doluminak hunkituak (3); hunkituak diren (13); hunkituak diren familia (3); hunkituak izan (12); hunkituak izan daitezke (4); hunkituak izan diren (5); hunkituak izanen (4); hunkituak izanen gara (4)

ere hunkituko (4); gorrotoak hunkituko (3); gorrotoak hunkituko gaitu (3); hunkituko du (8); hunkituko gaitu (6)

arras hunkiturik (6); bihotz hunkiturik (3); erabat hunkiturik (4); ere hunkiturik (3); eta hunkiturik (11); hain hunkiturik (3); hark hunkiturik (3); hunkiturik edo (3); hunkiturik eta (9); hunkiturik geratu (9); hunkiturik geratu zen (5); hunkiturik hitz (3); hunkiturik nengoen (5); hunkiturik sentitu (3); hunkiturik utzi (5); hunkiturik zegoela (4); hunkiturik zegoen (7); oso hunkiturik (6)

erabat hunkituta (5); eta hunkituta (10); hain hunkituta (3); hunkituta agertu (3); hunkituta dago (4); hunkituta daude (3); hunkituta ematen (3); hunkituta ere (3); hunkituta eta (11); hunkituta utzi (5); hunkituta zegoela (4); hunkituta zegoen (14); hunkituz eta (4); oso hunkituta (12); zeharo hunkituta (7); zuen hunkituta (6)

anitzez hunkitzeko (3); hunkitzea lortu (4); hunkitzeko eta (4); hunkitzeko gai (3); hunkitzeko moduko (3); modu anitzez hunkitzeko (3)

baita hunkitzen (4); bakarrik hunkitzen (3); bat hunkitzen (7); batek hunkitzen (13); batek hunkitzen duela (4); batek hunkitzen duen (4); baten irudiak hunkitzen (3); bera hunkitzen (4); berdin hunkitzen (4); bezala hunkitzen (3); bihotza hunkitzen (5); biziki hunkitzen (5); da hunkitzen (4); denak hunkitzen (6); dolu horrek hunkitzen (4); doluak hunkitzen (7); doluak hunkitzen dituen (6); du hunkitzen (3); edo tristuraz hunkitzen (5); ere hunkitzen (10); eta hunkitzen (7); euskal herria hunkitzen (5); ez du hunkitzen (3); ez gaitu hunkitzen (3); gaitu hunkitzen (3); gehiago hunkitzen (3); gisetara hunkitzen (3); gisetara hunkitzen ahal (3); gizakia hunkitzen (5); gizakia hunkitzen duen (5); gorputza hunkitzen (7); gu ere hunkitzen (3); guti hunkitzen (4); guziak hunkitzen (3); guztiak hunkitzen (3); hauek hunkitzen (4); heriotze horiek hunkitzen (4); heriotze horrek hunkitzen (7); heriotze hunek hunkitzen (11); herria hunkitzen (5); hor hunkitzen (5); horiek hunkitzen (7); horiek hunkitzen dituzten (4); horiek hurbildik hunkitzen (5); horrek hunkitzen (21); horrek hunkitzen dituen (8); horrek hunkitzen duen (3); hunek hunkitzen (16); hunek hunkitzen dituen (10); hunek hunkitzen duen (3)

hunkitzen ahal (9); hunkitzen baititu (3); hunkitzen baldin (3); hunkitzen da (4); hunkitzen ditu (16); hunkitzen dituela (6); hunkitzen dituela irudikatzen (4); hunkitzen dituen (42); hunkitzen dituen familia (3); hunkitzen dituen familieri (7); hunkitzen dituen guzieri (17); hunkitzen dituzte (4); hunkitzen dituztela (3); hunkitzen dituzten (21); hunkitzen dituzten familieri (3); hunkitzen dituzten guzieri (6); hunkitzen dituztenak (3); hunkitzen du (24); hunkitzen duela (21); hunkitzen duela ikusten (4); hunkitzen duela irudikatzen (12); hunkitzen duen (37); hunkitzen duen aldetik (6); hunkitzen duen bezainbatean (6); hunkitzen duen familia (4); hunkitzen duena (4); hunkitzen duenak (4); hunkitzen duenean (3); hunkitzen dute (13); hunkitzen dutela (5); hunkitzen duten (23); hunkitzen dutenak (4); hunkitzen edo (3); hunkitzen eta (9); hunkitzen ez (3); hunkitzen gaitu (14); hunkitzen gaituela (5); hunkitzen gaituen (5); hunkitzen gaituen poztasuna (3); hunkitzen gaituena (3); hunkitzen gaituzten (8); hunkitzen gaituzten gai (3); hunkitzen gaituzten objektu (4); hunkitzen naik (4); hunkitzen nau (9); hunkitzen nauen (3); hunkitzen nauena (3); hunkitzen naute (3); hunkitzen ninduela (3); hunkitzen ninduen (6); hunkitzen ohi (3); hunkitzen zen (4); hunkitzen zituela (3); hunkitzen zituen (5); hunkitzen zituzten (5); hunkitzen zuen (7); hunkitzen zuten (3)

hura hunkitzen (3); hurbildik hunkitzen (7); hurbildik hunkitzen dituzten (5); hurbiletik hunkitzen (6); ideia batek hunkitzen (5); irudiak hunkitzen (3); izpiritua hunkitzen (3); poztasunez hunkitzen (14); poztasunez hunkitzen duela (7); tristuraz hunkitzen (16); tristuraz hunkitzen duela (4)


hunkitzaile izond hunkitzen duena.

Euskadiko xapeldunak, Iñaki Abendivar eta Angel Rivero dire muslari ederrak, joko hunkitzaileak, zuhurrak nahiz aski ausartak, beti buruz ari.  Herria   2001-08-09


hunkitze iz zirrara edo bihotz sentipen batek ukitua gertatzea. ik hunkipen.

Bere poemagintza klasikozaleak sortarazten digun hunkitze gozo, otzan eta barrenkoia.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 8. orr.

Krisi-aro horretan sortzen da berriro indarberriturik atzera lehentasunarekin zuzeneko esperientzia eta hunkitze erlijiosoaren premia.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 2. orr.

Neure burua bortxatu beharrean naiz gertaldi horrek eragin didan bihotz hunkitzetik gogoa bertzeratzeko.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 318. orr.


huno 1 iz Volga eta Danubio ibaien artean kokatu zen asiar jatorriko herri bateko kidea.

Atilak, hunoen gerra-jaun ospetsuak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 146. orr.

Zaldiz sartu ziren hunoak monasterioko liburutegian.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 135. orr.

Gutarrak edo Hunoak?  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 95. orr.

Mundu osoa arpilatua zuten hunoen altxor eskergak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 330. orr.

Nahigabeak, jakingo duk noski, ez dituk etortzen lauoinkako zalapartan, hunoen zalduneria bezala, baizik eta isilka, itzalgaizka, epidemiak bezala.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 271. orr.

Huno narras haren aurka biraoka eta madarikazioka.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 110. orr.

2 izond

Charliek eta biok arrastaka atera dugu preso hunoa uretatik.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 135. orr.

Erromatar Inperioaren eta eurasiar nomada hunoen arteko harremanen historiak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 146. orr.


huntz1 (orobat untz g.er.) 1 iz landare igokaria, zurtoinetan sortzen zaizkion sustraitxoen bidez horma eta zuhaitz enborrei itsasten zaiena eta hostoak beti berde dituena (Hedera helix etab.).

Albo banatan dauden zuhaitzen enborretan huntza eta berde biziko landareak kiribiltzen dira.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 46. orr.

Hormetan gora hazitako huntzak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 149. orr.

Hesi-hormaren baten gainetik [...] huntz beltzezko girlandaren bat erortzen zen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 200. orr.

Etxea hutsik eta abandonatua aurkitu zuen, sasiak eta huntzak guztiz janda.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 152. orr.

Ate irekitik airea sartzen zunan, huntzaren zuntoiak hautsiz.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 106. orr.

Huntzaren ale beltx biribilak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 379. orr.

Huntzaren hila, irailaren 30etik urriaren 27ra bitartean doa, huntza loretan puri-purian dagoen sasoian.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 380. orr.

Dibana, mahai obalatua eta huntzez estaliriko bionbotxoak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 263. orr.

Etxe dotore, antigualeko, huntzez estalitako batean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 67. orr.

Guztiek burua makurtu zuten, eta ontzitxoek huntzezko errezel bat zeharkatu zuten, zulo zabal bat ezkutatzen zuena labarraren aurpegian.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 103. orr.

Borreroak exekuzio-horman huntz gorria aldatu zuen, batik bat bala zuloak disimulatzearren.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 74. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Ardo onak ez du huntz-sortarik behar!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 379. orr.

Colege Oxfordekoan huntz-garagardoa egiten omen dute.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 379. orr.

Kanpoan euriaren nigar herresta hitsak murruetarik behera, lehen xuri izanak, orain huntz-ostoak janak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 30. orr.

Paparrean huntz adaxka bat jartzeko ohitura hartu zuten.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 172. orr.

Huntz-aihen hilak parda eta kisketen jiran.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 362. orr.


huntz2 ik hontz.

huntzadun (orobat untzadun) izond huntza duena.

Familiaren beste egoitza bat, bere zurezko ate gorri, huntzadun hesi eta guzti.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 132. orr.

Lur malkarrean behiti, Fontaña da Rosatik errota untzaduneraino, urak harrietan jauzika.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 251. orr.


hupa iz hupatzeko haga.

Donibane/Ziburuko portuan hupa haga berritua.  Herria   2003-09-11

Joan den ostiral arratsean, hupa haga edo pertika masters-a ospatu dira zezen plazan.  Herria   2002-08-01


hupaldi iz goraldia.

Borroka eraman dute ere, ekipak hupaldi hori segurtatu-eta zuzendariek gradu berriari doazkion diru iturri berriak ardiestea gatik.  Herria   2004-06-10

Zanpaina botoilak ateratzen zituen kategoriaz hupaldiaren behar bezala markatzeko.  Herria   2005-06-02


huparazi, huparaz, huparazten du ad hupatzera behartu, igoarazi.

-Gure borrokari ozka bat huparaziko diogu.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 18. orr.


hupatu (ETCn 535 agerraldi), hupa, hupatzen 1 da ad ipar igo.

Zamarraz eta txapelaz beztitu aurkezlea, punpean hupatu zen taula gainera.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 73. orr.

Kaimiunttorat hupatu zen Pantxika eta aitaren saihetsean jarri.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 26. orr.

Bagoira hupatzen zenean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 257. orr.

Laster hupatu ginen dakizun bosgarren estai hartarat.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 109. orr.

Lo-gela zerratutik eskapatzen zen, baratzeko pikuaren puntaren puntara hupatzeko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 170. orr.

Bi mendigoizale euskaldun hupatu dira Lhotse mendiaren kasko-kaskoraino.  Herria   2003-05-29

Miarritzeko aireportuan, egunean 2 550 bidaiari jautsi edo hupatu dira hegazkinetan, aitzineko udan baino % 4,5 gutiago.  Herria   2003-03-20

Arima bekatorosak zerura hupa zitezen bidean sobera denborarik galdu gabe.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 163. orr.

Bat-batean gogoratu zen, ikaraz, oren bi lehenago zaldi-pikatzailetik eliza-ohoinen gradora hupatu zela.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 83. orr.

Seme den Carlos II "El Malo" [...] errege alkira hupatuko da, gero azken honen semea, Carlos III.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 152. orr.

Sailkapenean laugarren tokira hupatu dira 57 tantorekin.  Herria   2001-05-03

Zein talde hupatuko zen CFA2 kategoriara kalkulatzeko.  Herria   2005-06-02

Futbolariek kategoriaz hupatzeko parada.  Herria   2005-06-02

Lan eta bazter-laguntzaz zurubian gora hupatzen ahal haiz, Polizian berean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 45. orr.

Badirudi igogailuz beti goiti doazela Zientziak; Etika, aldiz, eskaileretarik ezin hupatuz ari zaigula.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 82. orr.

Diru sartzetan larriena lan tatsa da, aurten % 2,3ez hupatzen da.  Herria   2003-04-03

2 du ad ipar igo, altxatu.

Eskuarekin ttuttuna xahatu gabe, botila berde uhargia ezpain artera hupatzen zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 281. orr.

Ogi zaku baten gisa [...] egongela zabal bateraino hupatu ninduten.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 178. orr.

Ttipi ttipitik bertsularien manerak hartu zituen, mahai baten gainera hupatzen zuten eta bazkaltiarrak xoratzen zituen bere haur gogoan atxikitzen zituen kopla eta zirtoekin.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 102. orr.

Behin edo bietan mikroaren parera hupatu zuten, semeak jasaten zituen bortizkeriak eta askatasun murrizketak aipatzeko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 270. orr.


hupelanda iz **

Beste batzuek, hupelanda luzeaz bilduta eta tximel txikerra kaskoan, judu poloniarrak ematen zituzten.  Berria - Kirola   2004-05-07

Bere hupelanda zabal luzea, gerruntzean estuturik, orpoetaraino ailegatzen zitzaion.  Berria - Euskal Herria   2006-01-24


hur1 1 iz hurritzaren fruitua, aski biribila, oskol leuna eta gogorra, eta mami jateko ona eta oso gozoa dituena.

Euskaldundu ere egin ziren fruitu lehorren artean, arrotzenetakoa iruditu izandu zaidala beti almendra, beste intxaur, hur, gaztain, piko eta gisakoen aldean.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 92. orr.

Hurrak, heldu ahala, putzura jaulkitzen dira, bertako izokinak arrapalada batean jaten dituztela; eta zenbat hur jango, hainbat orban gorrixka tindatzen zaizkio izokin bakoitzari.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 311. orr.

Ama, ikusi zenbat hur bildu duan gaur!  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 184. orr.

Buruilean, hurrak jausi orduko, garba ttiki batzuk hasten zaizkio xintxilik luzatzen.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 182. orr.

Neguan hasi eta uda azkeneraino dirauen hurraren prozesuak emakumearen haurdunaldia gogoratzen omen du.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 312. orr.

Hurra amaren erraien ahurrean mamitzen doan haurra da: ez da kasualitatea hurrak bihotz ttiki baten tankera badu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 312. orr.

Hurra jakituria mamitua da, barruan sendotua, gordean ondua, jakituria umo trinkotua, baina aldi berean, oskol ttiki gogor baten barruan gordea.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 177. orr.

Gerezien festarekin bukatzen genituen eskola kontuak udaberrian, eta berriz atzera, hurren festarekin hasten udatzenean.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 184. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hutsaren hurrengo iruditzen zaizkit, hur ale horren xuhurtasun eta biribiltasun xaloaren ondoan. Neska mutilek elkarri hur azalak jaurtitzeko ohitura ere zabaldua omen zen Pirinioz alde bietan.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 185. orr.

Uxatu zuen hur-azal koloreko gizon baten oihuak.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 66. orr.

Sekulako hur mordoskak, urak arrastan ekarritako txotx muttur ihar eta xakar hondar batzuekin trabatu eta nahastuak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 184. orr.

Hantxe egoten zen hur altxorra.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 185. orr.

3 hur-hausteko iz hurraren oskola hausteko gailua.

Kafeontzi bat, lupa bat, telefono bat, tapizak, hur-hausteko bat, pipa bilduma bat [...].  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 89. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hur azal (3); hur azal koloreko (3)


hur2 1 adlag hurbil. ik hurre.

Ilunabarra hur zegoen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 511. orr.

Ekaitza hur zegoela Annapurna aldean.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 59. orr.

On hutsa komeni zaigu, baina biziak jakitea baino ez jakitea hurrago duela sentitzen dugunok diogu on hutsa baino on betexeagoa hobe dela.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 25. orr.

Zelanok, gertaeretatik hurrerago zegoenak, uztailaren 16a ematen du data bezala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1158. orr.

Behelaino esnetsuak bisibilitatea kenduko du eta, hurretik ere, zuen enbarkazioa apenas ikusiko da.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 186. orr.

Ate hurretik zihoala, lau lagun atera ziren, bi bikote algara bizian, afalosteko euforiaren menpe.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 88. orr.

2 (dagokion osagaia -tik atzizkiaz)

Nigandik hur gizon lodikote batek [...] luzaroan igurzten zuen bere burua.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 102. orr.

Gaur ere elkarrengandik oso hur ibili dira.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 271. orr.

Mutur batean, atetik hur, baranda bernizatuak gizon-ilarari eusten zion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 412. orr.

Bere ukondotik hur.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 134. orr.

Eraztuna jaso, afaria ordaindu, handik hur zeneukan hotelera joan...  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 48. orr.

3 hurrean adlag hur.

Heriotza hurrean zuela adierazi zion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 894. orr.

Portutik hurrean.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 68. orr.

Hirurogeita hamar urte hurrean zituela hil zen.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 76. orr.

4 hurreko izlag ik hurko.

Ez du senide hurrekorik, ez ahaiderik ni emaztetzat hartzeko modukorik.  Elizen arteko biblia   Tb 3,15

Beldurretik hurreko zerbait.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 103. orr.

Haren ibileren testigurik hurrekoena.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 17. orr.

5 hurreneko hurbilena.

Hurreneko telefono-kabinetara jo eta Ismetekin kontaktuan jartzen saiatu naiz.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 77. orr.

6 ez hurrik eman ere (15 esaldi, 9 liburutan; ETCn 38 agerraldi) ezta hurrik eman ere.

Ikaragarri esan nahi duela dirudi, gauza handia eta zaila dela, baina ez da hala, ez hurrik eman ere.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 86. orr.

Denak ez ziren matematikariak izan, ez hurrik eman ere.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 111. orr.

7 ezta hurretik ere (4 esaldi, 2 liburutan; ETCn 7 agerraldi) ezta hurrik eman ere.

-Hemengo kartzela ez delako, ezta hurretik ere, Bastillan egondako batentzako lain.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 245. orr.

Enuntziatu-multzo honek ez du adierazten, ezta hurretik ere, objektu bakarra, behingoan eta betiko eratutako objektua, eta ez du, ezta hurretik ere, objektu bakar hori iraunarazten mugarik gabe bere agortezineko idealtasunaren hodeiertz bezala.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 40. orr.

8 ezta hurrik eman ere (61 esaldi, 28 liburu eta 27 artikulutan; ETCn 515 agerraldi; orobat ezta urrik eman ere g.er.) ezta inondik ere.

Oraingoan gorbata gabe zegoen, baina ez haatik zarpail, ezta hurrik eman ere.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 49. orr.

Alabaina, hitzek ezin dute den-dena adierazi, ezta hurrik eman ere.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 170. orr.

Tira, nik ondotxo nekien zuk ez zenituela hamabost urte, ezta hurrik eman ere!  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 222. orr.

Artur erregeak txunditurik entzun zituen Lanceloten hitzak; ez zuen pentsatzen, ezta hurrik eman ere, halako zerbaitetarako prest egon zitekeenik Lancelot.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 103. orr.

9 hur-hurrean

Hondartza hur-hurrean zegoen.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 134. orr.

Hantxe zegoen, hur-hurrean lurrean etzanda.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 33. orr.

10 hur-hurretik

Aireplano bat hur-hurretik pasatu zen eta pilotoa ikusi nuen.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 65. orr.

Zaratatxo mehe bat egiten eban, nrrr-nrrr-nrrr, soinuaren zaratapean, hur-hurretik bakarrik eta doidoi entzuten zana.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 83. orr.

Merinok hur-hurretik ezagutu zuen Gandia.  Berria - Kultura   2004-01-22


hurakan ik urakan.

hurbil (ETCn 26.358 agerraldi; orobat urbil ETCn 268 agerraldi) 1 adlag txikitzat jotzen den distantzia batera. ik hur2; hurren; gertu1 2.

Urruti nahiz hurbil bizi zaretenok, jakin ezazue nik eginaren berri.  Elizen arteko biblia   Is 33,13

Une batetik bestera, urrun egondako gauzak hurbil sentitu nituen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 166. orr.

Lehorra hurbil sumatu zuten marinelek.  Elizen arteko biblia   Eg 27,27

Hurbil behar zuen, ziztuan ailegatu baitzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 284. orr.

Eguerdi hurbil orain.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 236. orr.

Inoiz baino hurbilago sentitu nituen bi anaiak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 67. orr.

Guri hurbilago, kasik hor berean, Weimar hiri famatua.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 121. orr.

-Zatoz hurbilago, seme, uki zaitzadan.  Elizen arteko biblia   Has 27,21

Dei egiten dizuet hurbilagotik aztertzeko zuetako bakoitzaren eginbeharra.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 544. orr.

Bero eta hurbilagotik zelatatzen nituen plazako mahaietako xake-jokalariak.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 31. orr.

2 (dagokion osagaia -tik atzizkiaz)

Bazter batean, egongela ilunetik hurbil, hiru neska zeuden aulki banatan elkarren aldamenean eserita.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 115. orr.

Hirurok elkarrengandik hurbil bizi gaituk.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 29. orr.

Feaziarrak, lehen, Hiperean bizi ziren, ziklopeengandik hurbil.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 27. orr.

Nigandik nahiko hurbil.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 61. orr.

Handik hurbil samar bi neska ari ziren, zaldun jantzian, zaldi bana eskuilatzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 87. orr.

Bi neska ikusi nituen handik hurbil, tenis-jantzian.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 351. orr.

Handik oso hurbil igarotzen da Dinka ibaia.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 377. orr.

Sinagogatik hurbil, bi gizon ikusi nituen ezkaratz batetik irteten.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 274. orr.

Siena hiritik hurbil bidean zihoala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 790. orr.

Eta zauritu egin zuten bere gudu-gurdian, Gur-eko aldapan, Ibleamdik hurbil.  Elizen arteko biblia   2 Erg 9,27

Gibeatik hurbil ezarri zuten kanpalekua.  Elizen arteko biblia   Epa 20,19

3 (zenbaki eta kopuruekin) ik hurran 2.

80 000 preso hurbil bazen han.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 11. orr.

Hilak badira nonahi, bereziki Vandean (165.000 hil, jendetzearen laurdena hurbil).  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 42. orr.

Zeren ikusle horien artean gehienak, %80 hurbil, bigarren katekoak baitira, telebista erdaraz ikusten dutenetakoak.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 140. orr.

Gares-Puente la Reina famatura lau egunez heltzeko nahikaria badut: ehun kilometro hurbil.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 23. orr.

Bostak hurbil dira.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 27. orr.

Hamaikak hurbil: ez dut herrestaka ibiltzeko denborarik izanen.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 51. orr.

Hogei kilometro hurbil eginak.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 206. orr.

Ehun urte hurbil baitzituen.  Elizen arteko biblia   Erm 4,19

· Bi metro hurbileko gizona.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 21. orr.

• 4 izond hurbil dagoena. ik hurko; ik beherago 8.

Hurbila, etxekoa.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 85. orr.

Arbaso hurbil nahiz urrunak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 57. orr.

Jatetxe italiar hurbil batean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 194. orr.

Aterpetxe hurbilaren usainean, bezero nekatu eta izorratuenek ere arindu dute pausoa.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 80. orr.

Ikus harakin hori -salmahai hurbil baten gibeleko agurea erakutsi nion.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 298. orr.

Lanjer hurbil baten seinale isila.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 97. orr.

Era honetara, unibertsoan gertaturiko egintza bakoitza, berori sortarazi duen eragile hurbila edozein izanik ere, Jainkoari egokiarazten zaio.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 175. orr.

Giza izaeratik datorren guztia [...] giza izaera soil horren arabera ulertu behar da, bere kausa hurbilaren arabera bezala.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 439. orr.

Konta ziezazkidala berak gure iragan hurbilari buruzko gauza gehiago.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 119. orr.

Udaberri hurbilak aitzindari bidaltzen zuen noizean behin egun eguzkitsu bat, oskarbia eta epela.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 24. orr.

Afrika, Ekialde Hurbila eta Ekialdeko Europa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 65. orr.

Zer pentsatzen duten Ekialde Hurbileko musulmanek aspaldion gertatzen ari denari buruz.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 20. orr.

Ekialde Hurbilerako ordezkari berezi Alvaro de Sotok. herria¬

Noizbait, etorkizun hurbilean menturaz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 122. orr.

Garai hurbilagoetan izan zirena eta egin zutena.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 217. orr.

Denak dira ahaide; uste izateko zen baino askoz gradu hurbilagoan izan ere.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 129. orr.

Ahaide hurbilegien arteko ezkontzak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 153. orr.

Garai hurbilegi batekoak.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 20. orr.

Bere lagun hurbilenen leialtasuna.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 30. orr.

Non da emazte komentu hurbilena? -tematu zen gaztea.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 42. orr.

Apal hurbilenean jarri zuen Perrettek.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 64. orr.

Askotan esan zien bere hurbilenei: [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 804. orr.

· Irudi horiek "nabarmenagoak, ideal sozialistatik hurbilagoak" behar dutela izan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 197. orr.

• 5 (-en atzizkiaren eskuinean, izen gisa) hurbiltasuna.

Baina ontziko inor ez da lehorraren hurbilaz ohartu.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 82. orr.

Ezertxo ere ez gerraren hurbila iradoki zezakeenik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 336. orr.

Zesarrek galiarrez dioenez, Marseilaren hurbilak eta merkataritzak hain kalte handia egin zien, non, [...].  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 351. orr.

Azken finaren hurbila sumatuta edo goi arnasaren hatsak berriro epelduta.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 144. orr.

6 hurbilagoko izond

Hurbilagoko gertaerek, ordea, oinazea daramate itsatsirik, eta horregatik ez ditugu berritu nahi izaten.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 245. orr.

Ezin ginela urruneko intxaurren xerka ibili hurbilagokoen berri jakin gabe.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 539. orr.

Plumagaineko premu gazteak, ordea, urrutiko gerra bat baino asmo xehe hurbilagokoak ditu, eta aitarengana joan da bere premu-partea eskatzera.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 275. orr.

Julian Muguruzari dagokionez, lehendik ere begiz jota neuzkan ezaugarriak berretsi zituen tratu hurbilagoko hark: gizon zuzena, zorrotza, harro samarra, apur bat egoskorra...  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 138. orr.

7 hurbildik (31 agerraldi, 8 liburu eta 20 artikulutan; ETCn 177 agerraldi) hurbiletik.

Pierre Ouret Suhuskundar apez erakasle jakintsuna, Etienne Salaberry hurbildik ezagutu duena.  Herria   2003-03-17

Bi heriotze horiek hurbildik hunkitzen dituzten familia guzieri eskaintzen ditugu gure doluminak.  Herria   2002-11-07

Hurbildik ikusita, hiriak ere eite bera du.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 193. orr.

8 hurbileko izlag/iz

Hurbileko ahaide zaitudanez, legez nitaz arduratu beharra duzu.  Elizen arteko biblia   Rt 3,9

Kaltetua hila bada eta ordaina jasotzeko ahaide hurbilekorik ez badu.  Elizen arteko biblia   Zen 5,8

Frantziskoren adiskidea eta ordenako arazoetan hurbileko laguntzaile izan zuena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 47. orr.

Hurbileko norbait albotik betiko joaten zaigunean.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 25. orr.

Hurbileko kanpai hotsen arteko tarteetan.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 162. orr.

Menperatzaileek urrutiko nahiz hurbileko lurralde etsairen batera eramango dituzte.  Elizen arteko biblia   1 Erg 8,46

Itsaso Gorriaren hurbileko nazioek itsaso horretan eta Afrikakoan baizik ez zuten tratuan jarduten.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 32. orr.

Elkarren hurbileko leku askotan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 59. orr.

Aldea zirkuluaren diametroa bider 8/9 zuen karratu bat hartzea proposatu zuen; hurbileko balio bat baizik ez zen hori.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 197. orr.

Zer pentsatzen duten Ekialde Hurbileko musulmanek aspaldion gertatzen ari denari buruz.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 20. orr.

Beldurraren oso hurbilekoa zen sentitzen ari nintzena.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 127. orr.

Ideia honekin batera beste bat ere, oso hurbilekoa, kontuan hartu beharko litzateke: [...].  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 38. orr.

Frantziskoren idealen lekukorik onena, hurbilekoena eta leialena da Klara.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1168. orr.

Urruti dagoena izurriz hilko da, hurbilekoa gerraz, eta gainerakoak -setiatuak- gosez.  Elizen arteko biblia   Ez 6,12

Nork ez du ezagutzen bere hurbilekoetan nor edo nor, oinez, bizikletaz edo beribilez Santiagoko itzulia egin berri ez duenik?  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 12. orr.

Frantziskoren hurbilekoenak izan ziren eta Ordenan baztertuak geratu ziren lehen garaietako lagunen testigantza, anai Leonena bereziki.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 49. orr.

Hala esan zien askotan bere hurbilekoenei: [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 341. orr.

Toledokoaren kargutik hurbileko aulki batean jarria zenak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 164. orr.

Zero absolututik hurbileko tenperaturan funtzionatzen duten material supereroale berriak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 222. orr.

9 hurbileneko izlag

McGonagall andereñoak burduntzalia sartu zuen hurbileneko zopa-ontzian.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 187. orr.

Hermionek Buckbeaken sokaren muturra hartu eta hurbileneko zuhaitzari lotu zion sendo.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 328. orr.

Hurbileneko kale-argia itzali egin zen eztanda txiki batekin.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 14. orr.

Gure hurbilenekoek ehundutako sailkapenaren sarean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 117. orr.

Hurbileneko adiskiderik gabe geratutako izaki baten sentimenduak.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 183. orr.

Nola gizartearen eraginagatik hala hurbilenekoen gaitzespenak sortu beldurragatik, ezer egiten ez ausartzea.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 121. orr.

Mendi edo oihanean pausan edo herrietako etxebizitzetan gorderik, zure hurbilenekoengandik baztertzea hautatzen duzu, etsaien atzaparretatik ihesean.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 10. orr.

Aita-amaren oinordetza, zati berdinetan dagokie seme-alaba guztiei, sexu bereizketarik gabe; horiek ezean, senide hurbilekoenei.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 94. orr.

Gugandik hurbileneko gobernu mailetatik ekin behar zaie politikei.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 31. orr.

10 hurbilera

Bailesta tiro bi: hurbilera, ez urrutira.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 122. orr.

11 hurbiletik (313 agerraldi, 89 liburu eta 133 artikulutan; ETCn 2.223 agerraldi])

Hurbiletik ikusi nahi nuen hiria esaten ziguten bezain dekadentea zen, paristarrak hain biziatuak ziren.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 296. orr.

Bere errebolbera ateratzen du eta hurbiletik tirokatzen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 131. orr.

-Eta zer ahalmen du, ba? -galdetu zion sorginak, Scabbers hurbiletik aztertuz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 53. orr.

Aleman zaindariek esklaboen lana hurbiletik kontrolatu zuten.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 193. orr.

Hauen testigantza guztiz sinesgarria da, bai gertaerak hurbiletik ezagutu zituztelako, bai bertute sendoko gizonak direlako.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 740. orr.

Harry konturatu zen arte norbait begira zutela hurbiletik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 84. orr.

12 hurbil eduki

Eta Jainkoa hurbil edukitzea maite dute.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 63. orr.

Hurbil zeukan Stan Shunpike, eta bera baino zaharxeagoa zela konturatu zen Harry.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 33. orr.

Baina bazekien ezin saihestuzko heriotza hurbil zeukala.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 39. orr.

Hurbilegi daukat makinaz idazten ari den polizia.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 40. orr.

13 hurbil egonsup_1

Ulises badatorrela entzun dut, hurbil dagoela, eta altxor oparoa dakarrela.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 146. orr.

Orain hiria hurbil zegoen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 133. orr.

Hurbil dago haien hondamendia, berandu gabe etorriko da haientzat prestaturik dagoena.  Elizen arteko biblia   Dt 32,35

· Lehenik grisak sartu dira, sotoko leihotik hurbilen zeudenak.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 75. orr.

14 hurbil egonsup_2 (dagokion osagaia -tik atzizkiaz)

Elkarrengandik hurbil zeudela, Lancelot zalditik jaitsi zen.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 102. orr.

Ostatua geltokitik hurbil zegoenez, bidaiari askok egiten zuen gau bakar bateko egonaldia.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 275. orr.

Betuliatik hurbil dagoen zelaian.  Elizen arteko biblia   Jdt 7,3

Hiritik hurbil zegoen zalditegiko belazerantz zihoan zeppelina.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 31. orr.

Behin ere ez zen egon bere helmugatik horren hurbil.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 412. orr.

Ez zen inoiz paradisutik hurbilago egon rantxo honetan pasatako denboran baino.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 459. orr.

Begitik urrutien dauden elementuek ikuspen-ardatzetik hurbilago dagoen irudi bat osatzen dute.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 41. orr.

15 hurbil-hurbil

Lagunak nituela jakinik, hurbil-hurbil genituen arriskuen berri ematera deliberatu nintzen.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 153. orr.

Jonian, handik hurbil-hurbil, urte batzuk igaro zituen Talesen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 110. orr.

Nini hurbil-hurbil zegoen, hatsa harenarekin nahasteko moduan ia.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 219. orr.

Errebolberra hustu behar izan zuen hurbil-hurbil jartzen zitzaizkion zaldizkoen gainera.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 237. orr.

Bezeroen aurrean koloreak gorritzen zitzaizkion azkenerako, salgaietatik hurbil-hurbil usnaka ikusten zituelarik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 85. orr.

· Oskigileak umilki murmurikatzen zion Birjinari Beltzen garaipen hurbil-hurbila.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 85. orr.

Eta bat-batean sentsazio hura, indartsua, zirraragarria, hurbil-hurbila.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 157. orr.

Vermonterako gure bidaia hurbil-hurbilaren berri jaulki zuen bat-batean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 165. orr.

16 hurbil-hurbilean

Topaketa haren xehetasun guzti-guztiak batu nahian zebilen, baina, tupustean, tiro baten hotsa entzun zuen handik hurbil-hurbilean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 162. orr.

Handik hurbil-hurbilean zuen bere bizitegia.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 94. orr.

17 hurbil-hurbiletik

Arriskuren batek hurbil-hurbiletik mehatxatu, eta zingira eta istiletan barrena ihes egin beharko zuen, beharbada.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 221. orr.

Hurbil-hurbiletik aztertzen du edertasun hori.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 14. orr.

Urre koloreko hainbat gezi igaro zitzaizkion hegan hurbil-hurbiletik.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 87. orr.

18 hurbil-hurbileko izlag

Nik hurbil-hurbileko begirada baten beharrizana nuen.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 184. orr.

Gizonaren burutik hurbil-hurbileko panela erakutsi zion.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 359. orr.

· Arkitasek, Tarentoko hiri hurbil-hurbileko agintari eta Platonen adiskide, galera bat bidali zuen Sirakusara.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 491. orr.

Hurbil-hurbilekoak dira indigenen eta euskaldunen ahozko tradizioak.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 66. orr.

18 hurbil izansup_1 da ad

Baina goiza hurbil zen eta luze gabe esnatuko ziren.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 74. orr.

Egunsentia hurbil zela pentsatu baitute.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 68. orr.

Baina Txoto hil zitzaidan orain bi hilabete, eta negua hurbil da.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 211. orr.

Hurbil zen baso batera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 220. orr.

Hurbil da gauza guztien azkena.  Elizen arteko biblia   1 P 4,7

Jaiak hurbil ziren.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 320. orr.

Maisuak dio hurbil dela bere ordua.  Elizen arteko biblia   Mt 26,18

Badator garaia, hurbil da eguna!  Elizen arteko biblia   Ez 7,7

· Horrela, haren egiazko distantzia jakin arren, gureganik hurbil dela irudikatuko dugu bizkitartean.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 391. orr.

Mandatariok bidez zihoazela eta jadanik hiritik hurbil zirela, [...].  Elizen arteko biblia   Eg 10,9

Zuetarik biziki hurbil niz orai...  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 46. orr.

20 hurbil izansup_2 du ad

Gu biontzat ez dago ezer ederragorik gaua sutondoan pasatzea baino, atsedenean, txikiak hurbil ditugula.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 142. orr.

Negarra hurbil nuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 164. orr.

Ez zuen uste bat-bateko heriotza hain hurbil zuenik.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 104. orr.

Hurbil duzu heriotza-eguna.  Elizen arteko biblia   Dt 31,14

Hurbilen nuen leihoaren parean jarri nintzen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 158. orr.

· Begirada lurrean oin muturretatik hurbil duela.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 187. orr.

Etxetik hurbil nuèn barra amerikano batera joaten hasi nintzen.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 203. orr.

Gaztelua gero eta hurbilago zutela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 236. orr.

21 hurbil-urrun iz distantzia.

Eta hurbil-urrunak ere distortsionaturik nituela ohartu naiz; hobeto esanda, haurraren pausoa eta begiak nituen oraindik barruan, distantziak, gaur ikusita, laburragoak baitira egiazki nire buruan baino.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 123. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

arras hurbil (26); aski hurbil (28); bat hurbil (30); biziki hurbil (21); ekialde hurbil (13); elgarri hurbil (11); elizatik hurbil (13); elkarrengandik hurbil (14); etxetik hurbil (38); geltokitik hurbil (8); gugandik hurbil (11); handik hurbil (58); harengandik hurbil (8); hemendik hurbil (22); heriotza hurbil (16); heriotzatik hurbil (16); herritik hurbil (17); hiritik hurbil (51

hortik hurbil (10); hurbil bizi (28); hurbil da (33); hurbil dago (57); hurbil egon (35); hurbil egotea (9); hurbil hurbil (32); hurbil hurbila (31); hurbil hurbiletik (26); hurbil ibili (13); hurbil ikusi (10); hurbil izan (23); hurbil samar (22); hurbil sentitu (10); hurbil sentitzen (15)

lekutik hurbil (15); mugatik hurbil (29); nahiko hurbil (12); nahikoa hurbil (11); nigandik hurbil (8); oso hurbil (165)

askoz hurbilago (9); ekialde hurbila (257); ekialde hurbilaren (10); gero eta hurbilago (100); hurbil hurbila (31); hurbilago dago (29); hurbilago egon (18); hurbilago ikusten (10); hurbilago sentitzen (13); inoiz baino hurbilago (7); iragan hurbila (8); uste baino hurbilago (8); zenbat eta hurbilago (13)

ekialde hurbilean (88); ekialde hurbileko (115); ekialde hurbileko bake (7); ekialde hurbileko egoera (8); ekialde hurbileko gatazka (13); ekialde hurbilera (11); ekialde hurbilerako ordezkari (7); etorkizun hurbilean (38); hurbiletik ezagutu (10); hurbiletik ezagutzen (15); hurbiletik ikusi (8); hurbiletik ikusteko (9); hurbiletik jarraitu (10); hurbiletik jarraitzen (10); hurbiletik segitu (7); hurbiletik segitzen (16); inguru hurbilean (8); oso hurbileko (8); oso hurbiletik (14)


hurbilagotu, hurbilago(tu), hurbilagotzen da/du ad hurbilago etorri edo ekarri.

Une hura hurbilagotzen zen heinean ikara ere handiagoa egiten zen nigan.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 233. orr.

Herri ordezkaria ustekabe etortzeak une hori hurbilagotu zion.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 160. orr.

Jentilaren oinotsak sentitzean, "tapa-tapa" urrun mehe bat hasieran, "dunpa-dunpa" beldurgarri eta dardarati bat hurbilagotzen gero, harriak ibaira bota eta ihes egin zuten.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 15. orr.

Hesi berri bat jartzen ariko ziren beren eta Jainkoaren artean, Honengana hurbilagotzeko beste aukera bati heldu ordez.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 122. orr.

Eta arrunt gaitzesten dugu egilea, zeina, hurbilagotuz bere mendeari eta bere herrialdeari, ausartu baita, interesa areago ernarazteko esperantzaren liluraz nonbait, biziki arrotzak zaizkigun ohiturak gure beztiduraz eta gure ohiturez agerraraztera.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 29. orr.

Hurbilagotu ahala, moteldu egin zitzaion urratsa.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 43. orr.

Jainkozko Hirutasunaren irudira nola hurbilagotu.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 361. orr.

· Dei hura gero eta hurbilagotzen ari zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 11. orr.


hurbilarazi, hurbilaraz, hurbilarazten du ad hurbiltzera behartu.

Hurbilarazi zituen orduan Samuelek israeldar leinu guztiak.  Elizen arteko biblia   1 Sm 10,20

Nor den beregana hurbilaraziko duen gizon sakratua.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 207. orr.

Zeren, nola mundu fisikoan badiren aparatuak urruna hurbilarazteko, kasik gure baitaraino, arimak ere baitu bere teleskopioa.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 97. orr.

Entseiatu nintzen zugana hurbilaraz nintzakeen baliakizun bakarra baliatzera.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 233. orr.

Zuk nauzu bertute horietara berriz hurbilarazi, zuk didazu haien xarma guztia hartzara sentiarazi.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 262. orr.

Bielorrusia «Errusiaren eragin esparrutik aterarazi, eta Mendebaldera» hurbilarazteko.  Berria - Mundua   2006-03-25


hurbilarazle iz hurbilarazten duena.

Eta ez duzu orobat sumatu ezen plazerrak desira elkarren hurbilarazlea baldin badu aurretik, plazerraren ondoren nahitaez datorrela higuin elkarren aienatzailea?  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 429. orr.


hurbilbide iz hurbiltzeko bidea.

Ez dut neholaz ere bertze premiarik, erdiets ahal izateko, emakume horrengana hurbiltzea izan ezik, eta kausituak ditut hurbilbideak. Monizen lanak "psikokirurgia"ren burrunda ekarri zuen (berak sortutako terminoa) mundu osoan zehar [...] baina oihartzunik handiena Estatu Batuetan izango zuen, han Walter Freeman neurologoak hurbilbide kirurgiko berri bat asmatu baitzuen, berak lobotomia transorbitala deitzen ziona.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 379. orr.


hurbildu (ETCn 69.429 agerraldi), hurbil, hurbiltzen 1 da ad hurbil edo hurbilago etorri. ik hurbilagotu; hurreratu, hurrandu, gerturatu; alboratu.

Zubira iristean, gelditu eta intzirika hurbildu zitzaion Virginiari.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 171. orr.

Hurbiltzen nintzaion, eta nik garondoa ferekatzen nion, bularraldea, ipurmasailak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 25. orr.

Eztandak, ordea, areagotzen ari ziren eta hurbiltzen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 241. orr.

Urruneko murmurioak, hurbiltzen edo urruntzen diren zaintzaileen boz eta urratsak, sarrailak, zerrapoak, ateak, gakoak...  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 14. orr.

Amak, korrika txikian hurbildurik, besarkatu egin ninduen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 138. orr.

Urratsa luzatuz hurbildu nintzaien.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 122. orr.

Gudari-saila bi aldeetatik hurbildu zitzaien juduei, turutak joz.  Elizen arteko biblia   1 M 9,12

Heriotza hurbildu zitzaionean. -Hurbil bitez ezkongaiak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 188. orr.

Hurbil zakizkit, defenda nazazu, askatu etsaien eskutik.  Elizen arteko biblia   Sal 69,19

Hurbil hurbildu arte, ez zaukuten kasu egin.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 173. orr.

Automobila hurbilduz joan zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 281. orr.

Tsarra zutitu eta hurbiltzeko esan zion Mikel Strogoffi.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 60. orr.

Hurbiltzeko keinua egin zion aparkalekuko zaindariak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 303. orr.

Hamaikak hurbiltzean, eskola osoa quidditcheko estadiora abiatu zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 142. orr.

Gutxienez, inbasioaren mehatxua hurbiltzerakoan ihes egiteko beta izango zutela uste zuten.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 220. orr.

2 (nora edo zertara osagaiaz)

Gelako atera hurbildu zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 57. orr.

Ointokian salto txikia eginez, zu agertu zinen [...] eta ate aldera hurbildu zinen.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 16. orr.

Sutara hurbildu eta hautsa sugarretara bota zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 45. orr.

Redin Cesarrengana hurbildu zen: "Isilago hitz egin behar duzu, Cesar".  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 157. orr.

Printzesarengana hurbildu da, ipuin bat esan dio belarrira.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 35. orr.

Eta zu ez hurbildu niregana.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 30. orr.

Aztia mezulari gaztearen ondora hurbildu zen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 243. orr.

-Pare bat zerbeza aterako ditut? -galdetu diot Aiorari belarrira hurbilduta.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 78. orr.

67 zenbakirantz hurbildu ahala urdurituz nindoan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 148. orr.

Ehun urteetara hurbildua zelako.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 171. orr.

Léon Blum eta Jaurès-en ezagutza egin ondoren, gero eta gehiago hurbilduko da sozialismora.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 8. orr.

Edatera hurbildu zen hura ere.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 160. orr.

Musu ematera hurbildu ez hurbildu egon eta gero, atetik agurtu nuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 12. orr.

· Zaldi jaio berriak beren amekin zeuden hesiraino hurbildu ginen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 23. orr.

3 joan.

Jendetza hurbildu zen Charlotte Corday Maraten hiltzailearen azkentzea ikustera.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 146. orr.

Bera eta borroka ikustera hurbildu den jendetza Belazkitaren zalduna noiz agertuko zain daude.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 36. orr.

• 4 du ad hurbil edo hurbilago ekarri.

Lasai, Harryren masail ondora hurbildu zuen bere gorputz epela, Riddleri begira-begira.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 263. orr.

Birena da munduaren sorrera: herriak hurbildu nahi dituenarena eta aldendu nahi lituzkeenarena.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 12. orr.

Ahoa nire belarrira hurbildu zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 397. orr.

Eskuan kopa zekarren, eta ezpainetara hurbildu zuen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 63. orr.

Ezpainak neskatxaren ezpainetara hurbildu zituen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 33. orr.

Ezpainetara hurbiltzen zion ur ontzia eta hark edaten.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 331. orr.

Gure arteko mahai gainetik kaskarrena iduritu zitzaidan hautsontzia hurbildu nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 380. orr.

Aulki gurpilduna kutxa batera hurbildu zuen Ruche jaunak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 88. orr.

Artemisen errezela beregana erakarri, eta metxa izekia hurbildu zuen barreneko ertzera.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 37. orr.

Dionisosek edalontzia hurbildu zion Mikeli eta ardoz betetzen hasi zen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 30. orr.

Mikrofono bat hurbildu zidan morroi batek.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 80. orr.

Haren istripuak elkarrengana hurbildu zituen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 51. orr.

Izan behar omen dugunak izan omen ginenera hurbilduko gaituen esperantzak bizi gaitu.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 162. orr.

Orain gutxi hainbat politikari Madrilera joan dira presoak hurbiltzeko eskatzera.  Berria - Harian   2005-09-28

4 hurbilduxe

Etxera hurbilduxea zela, lagun batzuk bidali zizkion ehuntariak esatera: "Ez hartu nekerik, Jauna, ni ez bainaiz inor zu nire etxean sartzeko".  Elizen arteko biblia   Lk 7,6

5 hurbiltzenago

Eta, bide horretan, unibertsoaren osotasunean, zenbat eta gorputzak erdira hurbiltzenago, iluntzenago dira, haien substantzia are gizenagoa da eta haien mugimendua zailago bilakatzen da.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 197. orr.

Baina etxera hurbiltzenago eta geldiago abiada.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 51. orr.

6 ezin hurbilduzko

Ez halako jainkosa santutzar ezin hurbilduzko bat, baizik eta hezur-haragizko emakume bat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 100. orr.

Zineman baizik gertatzen ez den distantzia psikiko bat, hurbiltasunez, txundimenez eta aldi berean ezin hurbilduzko urruntasunez osatua.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 137. orr.

7 hurbil-erraz

Indian jendea eskuarki behartsu denez gero, apala eta harrokeriarik gabekoa da, hurbil-erraxa.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 9. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 6 aldiz agertzen direnak)

ahora hurbildu (8); aldera hurbildu (14); are gehiago hurbildu (7); armairura hurbildu (7); asko hurbildu (15); atera hurbildu (31); atera hurbildu eta (7); atera hurbildu zen (6); ateraino hurbildu (6); atzetik hurbildu (11); aurpegia hurbildu (6); autora hurbildu (7); baino gehiago hurbildu (7); barrara hurbildu (8); bat hurbildu (116); bat hurbildu eta (10); bat hurbildu zait (8); bat hurbildu zen (20); bat hurbildu zitzaidan (8); bat hurbildu zitzaien (9); bat hurbildu zitzaigun (6); bat hurbildu zitzaion (21); batekin hurbildu (6); batengana hurbildu (11); batera hurbildu (25); batera hurbildu eta (7); batera hurbildu zen (7); batzuk hurbildu (6); belarrira hurbildu (7); berarengana hurbildu (21); berarengana hurbildu eta (7); berehala hurbildu (13); berriro hurbildu (12); bertara hurbildu (14)

eginez hurbildu (6); egitera hurbildu (7); eguna hurbildu (10); eguna hurbildu ahala (10); elkarrengana hurbildu (10); emakumearengana hurbildu (7); ematera hurbildu (11); ere hurbildu (46); ere hurbildu zen (9); ere hurbildu ziren (10); eta gehiago hurbildu (6); eta hurbildu (49); eta hurbildu egin (12); eta hurbildu egiten (6); etxera hurbildu (12); ez hurbildu (13); ez zen hurbildu (8); ezpainak hurbildu (6); ezpainetara hurbildu (12); gabe hurbildu (8); gehiago hurbildu (63); gehiago hurbildu da (7); gehiago hurbildu zen (8); gehiago hurbildu ziren (6); gehiago hurbildu zitzaion (6); gehiegi hurbildu (7); gehien hurbildu (9); gizon bat hurbildu (6); gugana hurbildu (6); guregana hurbildu (10); guztiak hurbildu (9); haiengana hurbildu (16); haietara hurbildu (6); handiz hurbildu (8); hara hurbildu (20); harengana hurbildu (33); harengana hurbildu eta (9); harengana hurbildu zen (7); hartara hurbildu (6); herrira hurbildu (6)

hurbildu ahal (9); hurbildu ahal izateko (6); hurbildu ahala (111); hurbildu arte (13); hurbildu baino (7); hurbildu baitzen (8); hurbildu behar (30); hurbildu beharra (6); hurbildu bezain (7); hurbildu bezain laster (7); hurbildu bitartean (6); hurbildu da (129); hurbildu dela (6); hurbildu den (16); hurbildu dio (6); hurbildu dira (64); hurbildu direla (7); hurbildu diren (16); hurbildu direnek (8); hurbildu ditu (6); hurbildu du (15); hurbildu egin (89); hurbildu egin zaio (6); hurbildu egin zen (14); hurbildu egin ziren (6); hurbildu egin zitzaidan (10); hurbildu egin zitzaion (18); hurbildu egiten (11); hurbildu ere (30); hurbildu ere egin (8); hurbildu eta (427); hurbildu eta bertan (7); hurbildu eta besarkatu (6); hurbildu eta esan (29); hurbildu eta eskua (6); hurbildu eta musu (8); hurbildu ez (6); hurbildu gabe (9); hurbildu gara (13); hurbildu ginen (23)

hurbildu nahi (36); hurbildu nahi izan (7); hurbildu naiz (35); hurbildu ninduan (6); hurbildu nintzaion (29); hurbildu nintzen (115); hurbildu nintzen eta (9); hurbildu nintzenean (7); hurbildu nuen (7); hurbildu ohi (9); hurbildu orduko (8); hurbildu zaie (8); hurbildu zaio (26); hurbildu zait (25); hurbildu zaizkio (6); hurbildu zara (15); hurbildu zarete (6); hurbildu zelarik (8); hurbildu zen (541); hurbildu zen atzo (7); hurbildu zen eta (32); hurbildu zenean (48); hurbildu zion (9); hurbildu zirelarik (7); hurbildu ziren (210); hurbildu ziren eta (7); hurbildu zirenak (7); hurbildu zirenean (20); hurbildu zituen (16); hurbildu zitzaidan (67); hurbildu zitzaidan eta (10); hurbildu zitzaidanean (7); hurbildu zitzaien (41); hurbildu zitzaien eta (6); hurbildu zitzaigun (21); hurbildu zitzaiola (6); hurbildu zitzaion (167); hurbildu zitzaion eta (12); hurbildu zitzaionean (15); hurbildu zitzaizkidan (8); hurbildu zitzaizkien (8); hurbildu zitzaizkigun (8); hurbildu zitzaizkion (52); hurbildu zuen (48)

idazmahaira hurbildu (9); ikustera hurbildu (6); ispilura hurbildu (6); jarrerak hurbildu (7); jende gehiago hurbildu (7); jesusengana hurbildu (6); korrika hurbildu (6); lagun hurbildu (9); lagun hurbildu ziren (6); lasterka hurbildu (16); leihora hurbildu (49); leihora hurbildu eta (9); leihora hurbildu nintzen (8); leihora hurbildu zen (15); lekura hurbildu (18); lekura hurbildu zen (8); mahaira hurbildu (46); mahaira hurbildu eta (14); mahaira hurbildu zen (13); neskarengana hurbildu (10); nigana hurbildu (22); nigana hurbildu eta (7); niregana hurbildu (33); niregana hurbildu eta (7); niregana hurbildu zen (12); nola hurbildu (11); ohera hurbildu (14); ohera hurbildu eta (6); ondora hurbildu (22); poliki hurbildu (8); postuetara hurbildu (6); telefonora hurbildu (9); zen hurbildu (8); zerbitzaria hurbildu (6); zulora hurbildu (6)

hurbildua zauku (8); hurbilduak ziren (13)

gehiago hurbilduz (7); harengana hurbilduz (6); hurbilduko da (24); hurbilduko dela (8); hurbilduko dira (11); hurbilduko diren (9); hurbilduko naiz (7); hurbilduz gero (14); hurbilduz joan (6)

euskal herrira hurbiltzea (12); euskal presoen hurbiltzea (7); herrira hurbiltzea (13); hurbiltzea da (10); hurbiltzea erabaki (8); hurbiltzea eta (13); hurbiltzearekin batera (6); hurbiltzearen aldeko (6); presoak hurbiltzea (13); presoen hurbiltzea (13); presoen hurbiltzearen (7)

elkarrengana hurbiltzeko (8); eta hurbiltzeko (8); euskal herrira hurbiltzeko (6); euskal presoak hurbiltzeko (6); ez hurbiltzeko (19); gehiago hurbiltzeko (7); harengana hurbiltzeko (6); herrira hurbiltzeko (7); hurbiltzeko aukera (12); hurbiltzeko ere (6); hurbiltzeko eskatu (15); hurbiltzeko eta (9); hurbiltzeko keinua (12); hurbiltzeko keinua egin (11); hurbiltzekorik ere (23); jarrerak hurbiltzeko (6); presoak hurbiltzeko (11)

aldera hurbiltzen (8); ari da hurbiltzen (9); ari dira hurbiltzen (6); asko hurbiltzen (6); bat hurbiltzen (32); bat hurbiltzen ari (14); batera hurbiltzen (12); berarengana hurbiltzen (6); bestak hurbiltzen (10); bestak hurbiltzen ari (10); bozak hurbiltzen (19); bozak hurbiltzen ari (18); da hurbiltzen (17); dira hurbiltzen (9); eguna hurbiltzen (11); eguna hurbiltzen ari (9); elkarrengana hurbiltzen (6); ere hurbiltzen (16); ere hurbiltzen ari (8); eta hurbiltzen (22); eta hurbiltzen ari (8); etxera hurbiltzen (9); gehiago hurbiltzen (18); gehiegi hurbiltzen (11); gehien hurbiltzen (13); hara hurbiltzen (8); harengana hurbiltzen (7); herriko bestak hurbiltzen (8); honetara hurbiltzen (6); horretara hurbiltzen (6)

hurbiltzen ahal (7); hurbiltzen ari (382); hurbiltzen ari da (34); hurbiltzen ari dela (16); hurbiltzen ari den (9); hurbiltzen ari dira (14); hurbiltzen ari direla (14); hurbiltzen ari eta (7); hurbiltzen ari zaiku (7); hurbiltzen ari zauku (11); hurbiltzen ari zela (27); hurbiltzen ari zen (47); hurbiltzen ari zirela (15); hurbiltzen ari ziren (17); hurbiltzen bada (9); hurbiltzen da (68); hurbiltzen den (30); hurbiltzen dena (6); hurbiltzen denak (6); hurbiltzen denean (13); hurbiltzen dira (36); hurbiltzen diren (26); hurbiltzen direnak (6); hurbiltzen ditu (6); hurbiltzen du (8); hurbiltzen eta (13); hurbiltzen ez (9); hurbiltzen ginen (6); hurbiltzen hasi (26); hurbiltzen hasi ziren (10); hurbiltzen ikusi (19); hurbiltzen naiz (11); hurbiltzen nintzen (9); hurbiltzen saiatu (8); hurbiltzen saiatzen (6); hurbiltzen utzi (7); hurbiltzen uzten (6); hurbiltzen zaio (11); hurbiltzen zait (7); hurbiltzen zen (42); hurbiltzen zenean (7); hurbiltzen ziren (55); hurbiltzen zitzaidan (9); hurbiltzen zitzaion (11); hurbiltzen zitzaizkion (7)

jainkoarengana hurbiltzen (7); jendea hurbiltzen (8); mahaira hurbiltzen (7); nigana hurbiltzen (9); niregana hurbiltzen (12); zen hurbiltzen (9); ziren hurbiltzen (7)


hurbilera iz hurbileta. ik hurbilkera.

Polizia edo susmopeko edozeinen hurbileraz kideak bi huxtuz abisatu behar zituen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 80. orr.


hurbilgaitz izond ia hurbilezina.

Haiengandik babesteko, mendietako haitzarte, leize eta toki hurbilgaitzetan gorde ziren.  Elizen arteko biblia   Epa 6,2

Neure gudu-gurdi ugariei esker mendi-gailurretara igo naiz, Libanoko tontor hurbilgaitzetara.  Elizen arteko biblia   Is 37,24

Britainiar funtzionario profesionalki akasgabe eta pertsonalki hurbilgaitz bihurtu zen arte.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 190. orr.


hurbilkari izond/iz ahotsez mintzatuz, igurzkari laxoa.

Lehenengoa herskari da eta bigarrena, hots jarraitua da (igurzkarien sailean sartu ohi da, nahiz eta areago den hurbilkari euskaraz).  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 39. orr.

Organo artikulatzaileen arteko distantzia handiegia denean igurzkaria sortzeko, baina, bestalde, ahoskunea hautemateko nahikoa, hurbilkaritzat jotzen da hotsa.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 98. orr.

Praktikan, bokalak ez dira sartzen hurbilkarien sailean.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 98. orr.


hurbilkera iz hurbilketa. ik hurbilera.

Eusko Jaurlaritzaren Estatutu Proposamenak, baina, ez duela hurbilkera hori errazten gaineratu zuen Carlos Urkijok, eta beraz, bere ustez, Jaurlaritzaren esku dago «akats hori zuzentzea».  Berria - Euskal Herria   2004-02-04


hurbilketa (179 agerraldi, 27 liburu eta 95 artikulutan; ETCn 4.955 agerraldi) 1 iz hurbiltzea. ik hurbilpen.

Hala ere, gau bateko hurbilketa hura, lige arrunt bat, aski izan zen neskarengan zalantza baten bidea irekitzeko.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 303. orr.

Inor ez dela errealitaterantz hutsik eta garbi hurbiltzen esan nahi du, gida batzuez baliatzen garela hurbilketa horren unean.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 31. orr.

Preso politikoen hurbilketa, amnistia.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 198. orr.

Bi aldeen artean hurbilketa gertatzeko.  Berria - Ekonomia   2006-03-17

Enuntziatuen hurbilketa areagotzeko erabilitako baliabideak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 69. orr.

Azkeneko horiek, beheko ezpainaren eta hortzen arteko hurbilketarengatik sortzen dira (frantseseko f eta v).  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 75. orr.

Betegintzarre moralerantz egindako hurbilketa ororen oinarrian. Ekonomia eta ekologiaren arteko hurbilketa horretan.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 145. orr.

Gizakiak benetako Jainko bakarrarenganako hurbilketan uniformetasuna ezinezkoa du.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 110. orr.

Lehen hurbilketa honek balio handia du gaia argitzeko.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 118. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Hurbilketa deskribatzaile hauei guztiei dagokienez.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 99. orr.

Zientziaarekiko eta teknologiarekiko hurbilketa akademiko zein sozial berriaren ezaugarri orokorrei erreparatuz. Hurbilketa edo hausnarketa deterministek eta partzialek.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 9. orr.

Gezurti porrokatuaren egiaranzko hurbilketarik handiena.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 275. orr.

Hurbilketa espezializatuagoetarako sarbidea.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 17. orr.

Azken hiruzpalau hamarkadetan gorpuztuz joan den zientziarekiko eta teknologiarekiko hurbilketa akademiko zein sozial berriaren ezaugarri orokorrei erreparatuz. Hurbilketa espezializatuagoetarako sarbidea baizik ez du izan nahi liburu honek.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 9. orr.

Gutxi gorabeherako hurbilketa batek ere guztiz eusten dio kontakizunaren espirituari.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 63. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Saia gintezke egitura estatistikoaren eta sintaktikoaren arteko harreman landuago bat garatzen, arbuiatu dugun hurbilketa-maila estatistikoaren ereduaz bestelakoa.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 158. orr.

Ipar Irlandako lehen ministro Terence O'Neillek Irlandako Errepublikarekiko proposatu zuen hurbilketa saioen aurka.  Berria - Mundua   2004-09-17

3 hurbilketazko izlag

Gela beltzarekin egiten den analogia hori (haren atzeko horma planoa baita) hurbilketazkoa da, gutxi-asko.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 40. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

artean hurbilketa (5); arteko hurbilketa (11); eta hurbilketa (5); eta presoen hurbilketa (3); euskal presoen hurbilketa (8); hurbilketa bat (8); hurbilketa egon (3); hurbilketa eskatuz (6); hurbilketa eta (8); hurbilketa hori (6); lehen hurbilketa (6); lehen hurbilketa bat (3); politikoen hurbilketa (3); preso politikoen hurbilketa (3); presoen hurbilketa (35); presoen hurbilketa eskatuz (5); presoen hurbilketa eta (5)

euskal presoen hurbilketaz (3); hurbilketaren alde (4); presoen hurbilketaz (4)


hurbilpen (42 agerraldi, 13 liburu eta 9 artikulutan; ETCn 857 agerraldi) iz hurbiltzea, hurbilketa.

Aitonaren mundurako hurbilpen moduko batean ari nintzen, hurbilpen espirituala besterik ez bazen ere, aitonaren hizkuntzarako bidaian.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 74. orr.

Baina, oro har, Joyceren mundura hurbilpen zintzo bat egiten saiatu naiz.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 10. orr.

Testamendu berriari hurbilpena, lau ebanjelioak, Kristoren berpiztea, Apostoluen ekintzak eta Jondoni Pauloren gutunak.  Herria   2003-09-25

Zenbait analistek, berriz, atzoko bileran hurbilpen hori lortzeko aukerak ikusi zituzten.  Berria - Ekonomia   2004-11-02

Lehen hurbilpen horrek, horrela, beste hurbilpen baten atarian uzten gaitu.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 13. orr.

Ez zen izan beste inongo kontaktu eta hurbilpenik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 200. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hurbilpen bat (5); hurbilpen hau (3); lehen hurbilpen (7)


hurbiltasun (ETCn 2.634 agerraldi) 1 iz hurbil dagoenaren egoera; hurbila denaren nolakotasuna. ik hurkotasun; gertutasun.

Azken goiz-albaren hurbiltasunaren susmoak beldurtu egiten zuen gaixoa.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 137. orr.

Deabruaren hurbiltasunaren beldur zenez [...].  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 136. orr.

Heriotzaren hurbiltasunak oinak arindu dizkio eta bihotza adoretu.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 137. orr.

Irrika berezi batez begiratu dio berak nire begien hurbiltasunari, kontatu-nahi baten distira begininietan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 249. orr.

Hurbiltasunak batzuetan ematen duen kidetasunari esker.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 19. orr.

Hurbiltasuna egiten zait deigarria: jakitea, ni jolasean ibiltzen nintzen bazter haietan, handik metro gutxira neuzkala bahitua eta bahitzaileak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 115. orr.

Koloreen itxuran hurbiltasunak eta argiztapenak zituzten ondorioez.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 42. orr.

Sufreak deabrua bezala, pixak -urearen usain sarkorrak- hirietako gune marjinatu eta arriskutsuen hurbiltasuna adierazten du.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 207. orr.

Trenbidea, urruntasuna eta hurbiltasuna.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 314. orr.

2 (izenondoekin)

Hurbiltasun geografikoaren abantaila.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 236. orr.

"Hurbiltasun teknikoak" gertuagoko bihurtu du Agirre.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 32. orr.

Haren hurbiltasun kitzikagarriaz gozatuz.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 24. orr.

Distantziaren zentzua aldatzen du, eta hurbiltasun psikiko batera, "intimitate" [...] erabateko batera ekartzen du ikuslea.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 134. orr.

Gegenbauerrek lau billete jarri zizkion aurrean, hurbiltasun tentagarrian.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 129. orr.

Bidazti gaztea aske utzi zuen bere hurbiltasun gogaikarritik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 78. orr.

Zure hurbiltasun zurbilak nau bizi.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 70. orr.

Testuan denak adierazten du barnetasuna, kontatzen ari denarekiko hurbiltasun ezin handiagoa.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 34. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Izan ere, legearen arabera hondakinak hurbiltasun irizpideen arabera tratatu behar dira.  Berria - Euskal Herria   2006-02-01

Ahoskorden tinkadura eta hurbiltasun baldintzak egoki badira horretarako.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 31. orr.

Hurbiltasun printzipioan oinarrituz.  Berria - Euskal Herria   2006-04-06

Hurbiltasun ahalegin horretan.  Berria - Kultura   2004-11-30

Lehengo solas arrotzaren parean, oraingoak hurbiltasun kutsua du.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 21. orr.

Ahoskorden tinkadura eta hurbiltasun baldintzak.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 31. orr.

Urruntasun hark bazuen, halatan, hurbiltasun eta berotasun puntu bat, igartzen zitzaiona.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 81. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Harengandik oso hurbil, eta beste batzuk, aldiz, erabat urrun; baina horretan ez dago leku-hurbiltasunik, ez eta (materialki) Harekiko hurbildu edo urrundu ahal izaterik.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 152. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arteko hurbiltasuna (6); eta hurbiltasun (6); eta hurbiltasuna (10); eta hurbiltasunak (3); heriotzaren hurbiltasuna (5); heriotzaren hurbiltasunak (3); hurbiltasun bat (3); hurbiltasun eta (6); hurbiltasun hori (5); hurbiltasun horrek (5); hurbiltasuna behar (4); hurbiltasuna da (5); hurbiltasuna ere (3); hurbiltasuna eta (5); hurbiltasuna sentitzen (3); hurbiltasunean eta (3); zure hurbiltasun (3)


hurbiltxo adlag adkor aski hurbil.

Talentu normal baten karikaturatik hurbiltxo dabil.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 223. orr.


hurbiltze iz hurbil edo hurbilago etortzea edo ekartzea.

Erakartze eta hurbiltze sexualerako estrategietako bat dira usain sexualak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 179. orr.

Ordea, hurbiltze eta hastantze honetan mailakatze handia dago.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 64. orr.

Nolabait ere gertatu da ekologiaren eta ekonomiaren arteko lehen hurbiltze bat.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 308. orr.

Hainbat hurbiltze eta maniobraren ostean.  Berria - Kultura   2004-04-20

Beste izaki batzuengana hurbiltze hori ezin ibiliari eta geldirik egon beharrari zor ziola bururatu zitzaion Ruche jaunari.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 251. orr.

Mihiaren aurrealdea goiko hortz-hobietara hurbiltzen da, eta hurbiltze-gune horretatik igarotzen den aireak txistu moduko hotsa ateratzen du.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 99. orr.

Bere hurbiltze saio xumeen emaitza.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 188. orr.


hurbilxko adlag adkor hurbiltxo.

Lurra berotzearekin, Ipar-Burutik hurbilxko diren hormagune batzu ttipituko dira, urtuko baitira, jadanik lekuka mehatuak eta kraskatuak dira, urtzen hasiak beraz.  Herria   2003-11-13


huri iz Koranen arabera, emakume guztiz ederra, sinestunei, paradisura heltzean, laguntzen diena.

Jende askok bezala, banekien zer ziren huriak, banekien lau ibaik zeharkatzen zutela haien paradisua -esnezkoak, eztizkoak, ardozkoak eta urezkoak-; baina infernuaz ezertxo ere ez nekien.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 214. orr.

Emakume ederrak ageri ziren, ugari, paradisuko Huriak bezala, lurretik loreen antzera jaiotzen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 38. orr.

Mahomaren paradisuan sinsetunen zain dauden huri ezin ederrago horietako baten lehen fereka zehaztezina.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 29. orr.

Ez ezazue zuen begirada mutikoetan iltzatu, izan ere begiak hurien antzekoak dituzte.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 117. orr.

Huriak badirela sinesteak erakusten du mahomatarrak lurrean duen emaztearenganako deskontentu noblea.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 148. orr.


hurko (ETCn 857 agerraldi) 1 izond hurbila, hurbilekoa. ik hur2 4; hurbil.

Esku bat esku bat da eta behin ezezagun hurkoaren eskutik ibili garenean, zaila da berriro ere esku horren atzean ezkutatzen dena munstro bat izan daitekeela onartzea.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 102. orr.

Tania Kovaltxukek ez zeukan senide hurkorik.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 51. orr.

Bonaparteren lankiderik hurkoenetakoa zen.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 66. orr.

Ahaztu gabe ardi oro, ardi bakoitza artzain dela: bere eta ardi hurkoen artzain.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 68. orr.

Zapatak dira munduarekin dugun lotura nagusia, lur hurkoarekin elkartzen gaituen mintz kruziala.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 138. orr.

Norbera da maitagogorik hurkoena.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 106. orr.

· Lagun hurkoa eta etsai hurkoa limurtzeko. ik beherago 4.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 12. orr.

Bere lagun hurkoenek baizik ez zituzten euren izenak ezagutuko.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 335. orr.

2 (izen gisa)

Urrutiko bati nahiz geure hurko bati (edo geure buruari) esplikazioak eman beharra egokitu ezkero... orduan izaten dira lanak!  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 48. orr.

Benetako animaliez ari gara, jakina, ez ia gure hurko edo senide bihurtu ditugun animalia etxekotu eta etxe-barrukoez.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 109. orr.

Hurkoaren esklabo bat lapurtu eta saltzeari deitzen zioten erromatarrek plagioa.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 39. orr.

-Zeuok sufrituko duzue gehien [...] familiakoek, hurkoek.  Elizen arteko biblia   Ez 14,23

Ez zuen etxerik, ez zuen dirurik, ez zuen etorkizunik, ez zuen eskurik zuzenduko zion ez seniderik ez hurkorik.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 211. orr.

Horrela zegoen eserita [...] emakume dohakabe haien guztien hain senideko eta hurko bat-batean.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 161. orr.

Hurko pobreari laguntzea da aberastasunak eman dezakeen zorionik handiena.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 22. orr.

3 iz lagun hurkoa.

Gizakiak maiteago izan behar du bere burua, hurkoa baino.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 63. orr.

Ez duzu zeure hurkoa tentaldira eraman behar, ez duzu bekatu egitera gonbidatu behar.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 246. orr.

Hurkoari marmarrerako bide eta etsenplu txarra emanez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 567. orr.

Bere arimaren kontsolaziorako eta hurkoen eraikuntzarako.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Inork biziki desiratuko balu bere hurkoaren emazteaz gozatzea.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 106. orr.

4 lagun hurko pertsona, norberaren kidekotzat hartua.

Maitatu lagun hurkoa zeure burua bezala.  Elizen arteko biblia   Erm 13,9

Gizakiak lagun hurkoari bakarrik dio errukia; Jaunak, berriz, bizidun guztiei.  Elizen arteko biblia   Si 18,13

Ez gutiziatu lagun hurkoaren emaztea.  Elizen arteko biblia   Dt 5,21

Ez egin gezurrezko testigantzarik lagun hurkoaren aurka.  Elizen arteko biblia   Dt 5,20

Zu, ordea, nor zara zeure lagun hurkoa epaitzeko?  Elizen arteko biblia   St 4,12

Zergatik gizatxarra?, zergatik izan hain zorrotzak lagun hurkoarekin?  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 352. orr.

Eta bat zetozen era berean Jainkoaren eta lagun hurkoaren maitasunean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 616. orr.

Lagun hurkoarenganako maitasunean datzan bertutea.  Berria - Gaiak   2004-06-02

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta hurkoa (3); eta lagun hurkoa (13); hurko baten (3); hurko eta (4); hurkoa bere (3); hurkoa eraikitzeko (3); hurkoa eta (4); hurkoa ez (3); hurkoa maite (4); hurkoa zeure (11); hurkoa zeure burua (11); lagun hurko (17); lagun hurkoa (72); lagun hurkoa eraikitzeko (3); lagun hurkoa eta (3); lagun hurkoa maite (3); lagun hurkoa zeure (11); lagun hurkoak (15); lagun hurkoarekiko (3); lagun hurkoarekin (11); maitagogo hurkoa (3); maitatu lagun hurkoa (11)

bere lagun hurkoaren (4); du lagun hurkoaren (3); eta hurkoaren (7); eta lagun hurkoaren (10); hurkoaren aurka (7); hurkoaren bila (3); hurkoaren emaztea (6); hurkoaren emaztea desohoratzen (4); hurkoaren emaztearekin (3); hurkoaren eraikuntzarako (3); hurkoaren fidatzaile (3); hurkoaren maitasuna (4); lagun hurkoaren (71); lagun hurkoaren aurka (6); lagun hurkoaren emaztea (5); lagun hurkoaren emaztearekin (3); lagun hurkoaren fidatzaile (3); testigantzarik lagun hurkoaren (3)

bere lagun hurkoari (4); eta hurkoari (5); eta lagun hurkoari (4); hurkoarenganako maitasuna (4); hurkoari egin (3); hurkoen artean (3); lagun hurkoarenganako (3); lagun hurkoarentzat (3); lagun hurkoari (48); lagun hurkoaz (3); lagun hurkoei (3); lagun hurkoekin (5); lagun hurkoen (8)


hurkotasun iz hurkoa denaren nolakotasuna. ik hurbiltasun.

Mahai bakoitzean kandela txiki piztu batek hurkotasun erromantikoa sorrarazten zuen. Heriotzarekin dugun ez dakit nik zein hurkotasunaren poderioz.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 55. orr.

Nola duzu izena? -hurkotasuna sentitu nuen, Herri jipoituetako kideen arteko elkartasuna.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 185. orr.

Ohoin bat bezala sentitu bainintzen, zure etxeko hurkotasuna hain modu zakarrean hausteagatik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 395. orr.


huroi (orobat huron) iz Ameriketako iparraldean bizi den amerindiar herri bateko kidea.

Hainbat herri dira: inuak gehienak dira wabanakiak, mohawkak, inuitak, huroiak...  Berria - Mundua   2004-07-04

Huron tribukoak ere amerindiarrak dira, eta Laku Handien inguruko lurrak okupatzen zituzten.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 85. orr.

Tipiaren erdian zen zilotik huronen izpiritu zaharrak agertu zitzaizkion.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 117. orr.

Huron xamana omen zen Roland-ek "mamuen oihanttoan" zegoen izerdi-etxola erakusten zien.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 116. orr.

-Huronik ez da gehiago.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 117. orr.

-Quebecen diren bakarrak huronen ondoko larru zuriko jendeak dira.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 117. orr.


hurra 1 interj alaitasuna edo gogoberotasuna adierazten duen hitza.

Zer zioen samatik eskegita zeramaten kartoizko idazkunak, nahiago nuen ez jakin (hala eta guztiz iritsi zait, esparruan luzaz izan baitute aipagai: "Hurra!  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 163. orr.

Ich bin wieder da!", hau da, "Hurra! Hemen naiz berriz ere").  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 163. orr.

Hil hil hurra!  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 171. orr.

2 (izen gisa)

Baina jakin zutenean Maimiek laguntza eman ziola Beltzarantxori eta, ondorioz, haren gloria eta osperako, maitagarria dantzaldira heltzeko gai izan zela, hiru hurra egin zituzten gizaki txikiaren alde.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 287. orr.


hurran (ETCn 139 agerraldi; orobat urran g.er.) 1 adlag hurbil, gertu.

Eta tortura zen, orduan, espazio haren horizontea, urrun zegoenean ere hurran sentitzen zena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 424. orr.

Astelehen guziz bezala bazoan Donibane Garaziko merkatura, eta zubitik hurran hurbiltzen zaio Luzaiden bizi zen frantses bat.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 191. orr.

Elgarri hurran, bi heriotze ukan ditugu herrian.  Herria   2003-02-06

Hortik hurran herriko Urruti Jauregian bisita daiteke arte erakusketa, ikusgai dituela bi emazte artisten obrak.  Herria   2002-08-08

2 (zenbaki eta kopuruekin) ik hurbil 3.

Hilabete bat hurran egon ginen, gure lagun batek gorriñoak bildu baitzituen eta beste zenbait kutsatu.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 43. orr.

Zenbait astez, 44ko udan, 50 000 hurran izanen gara.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 72. orr.

Otsail azkenean 15 bat hil egunean, martxo erditan, 50 bat, martxo azkenean 100 eta 200 artean, eta apirilean 300 hurran.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 128. orr.

3 (izenondo gisa) hurbila.

Irakurtze eta otoitzetan parte hartu dute ahaide hurran zenbaitek euskaraz, frantsesez edo inglesez.  Herria   2001-07-05

Ahaide hurranak gira.  Herria   2005-03-24

Nire kezka areagotua du Gercourt jaunaren etorrera hurran-hurranak.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 521. orr.

• 4 (dagokion izenaren ezkerrean) hurrengo.

Hurran urtean nahi nuke zerbait muntatu oraino hor baniz eta ahal balinbadut.  Herria   2004-12-23

Hurran jokoak frantses eta españolen artean eginen dira agorrilaren 10 ean Baigorrin.  Herria   2003-07-24

Antolatzaileer damutu zaie itsas aldetik etorri den jende gutia eta esperantza dute hurran aldian hango gehiago jendek nahiko dituztela mendiko mahastiak ezagutu eta besta egin hemengo mahastizainekin.  Herria   2001-05-31

5 (dagokion aditz-era burutuaren eskuinean) -tzeko zorian. ik hurren 4.

Ez du xedera eta marrara hurbildu hurran denean ezantsiatu behar eta baratu.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 58. orr.

Gauaren besoetan itzali hurran den eguzkia horizontean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 247. orr.

6 hil hurran (21 esaldi, 9 liburutan; ETCn 55 agerraldi) hiltzeko zorian. ik hurren 10.

Kolpearen ondorez, tentua eta zentzua galdu eta hil hurran izan nintzela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 33. orr.

Hil-hurran zena?  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 87. orr.

Hil hurran ikusi nuen oreinaren begi galduak gogoan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 142. orr.

Hil hurran den enpresa baten ardura hartzera.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 161. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hil hurran (21)


hurrandu (ETCn 50 agerraldi), hurran(du), hurrantzen da/du ad hurbildu. ik hurrendu.

Ternuako gaietara sukar handi batekin hurrandu nintzen.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 9. orr.

Presonerren jazarkunde bat aipu da Aliatuak hurrandu bezain laster.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 125. orr.

Anak zirkinik ere ez zuen egin bere poltsa irekitzeko, barrara ordaintzera hurrandu ginenean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 168. orr.

Banka eta Gabadi hurrandu dira bertze bien balentrietarat.  Herria   2001-07-26

Ororen buruan behar bada elizen buluzte horrek Protestantak Elizari hurranduko ditu eta ekumenismari erran nahi baita Giristinoen batasunari lasterrago lotaraziko.  Herria   2001-02-01

Legearen begirunetik hurbilago zebilen haren erreformismoa, Erasmorenganik baino, eta teologiatik eta artzain bideetatik zuzen legearen hurrantzea izan da haren merezimendu handiena.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 30. orr.


hurranen (ETCn 6 agerraldi; corpusean urranen soilik) izlag hurrengo.

Urranen urtean, 1899an, hameka mutil.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 81. orr.


hurrantze iz hurbiltzea.

Izan ere, gorpuztasuna baztertzean, espazioa ere baztertzen da, eta, beraz, zentzugabea da hurbiltze edo hurrantzeaz mintzatzea, urruntze, atxikitze, hastantze, ukitze edo jarraikitasunaz den bezala.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 63. orr.


hurre adlag hur, hurbil.

Atetik hurre burdinazko berogailu handi eta dotorea burrunba batean.  Berria - Kirola   2004-04-29

Trenbidetik hurre zegoen autobusaren geltokian.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 29. orr.

Poesiatik hurre dagoen prosa.  Berria - Kultura   2004-03-26

Buruko ileak laztu zaizkit oihala hurre-hurretik ferekatzean.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 55. orr.

Herio itzala oso hurre sumatzen zuen gizon baten biloba naiz...  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 144. orr.

Urruti eta hurre.  Berria - Euskal Herria   2004-07-04

Arnasa berdindu zitzaionerako, gainean zituen bulegari guztiak, batzuk hurreago, besteak urrunago.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 13. orr.


hurrekotasun iz hurbiltasuna.

Hurrekotasuna bilatu dugu eta euskara batua gidari izan zaigu, Euskaltzaindiak azken urteotan hobetsi dituen hiztegi batua eta egokiera sintaktikoak ere jasoak ditugula.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 30. orr.


hurren (ETCn 27.204 agerraldi) 1 adlag (segida batean) hurrengoa.

-Hurren datorren hau -bizarginak- "Diana" da.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 31. orr.

Diru biltzen hasi zen hurren Don Kijote.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 33. orr.

Zabaldu eta aurreneko ikusi zuen liburua, hau izan zen: "Traziako Don Zironjilio"; hurren, "lrkaniako Felixmarte".  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 76. orr.

• 2 izord

Zazpi seme-alaba izan zituen batek, maistra izan zen bestea, txirrindulari bikaina hurrena...  Berria - Harian   2006-02-05

Hurrena Kongoko Errepublika Demokratikoaren ekialdea da; bertan hiru milioi pertsona daude egoera larrian.  Berria - Mundua   2004-06-16

Hurrena Barañainen izanen da, hilaren 22an.  Berria - Kultura   2006-04-12

Kataluniako bi alderditako buruzagiak izango dira Moncloako Jauregira joaten hurrenak.  Berria - Euskal Herria   2006-04-04

Alderdi Sozialdemokrata Berria ezkerreko alderdia eta Bloke Quebectarra independentista ziren hurrenak zerrendan.  Berria - Mundua   2006-01-24

Ez zuen erregu beharrik izan Santxok; eta, hiruren tartean tarteko eginik, harenak izan ziren lau hurrenak hizketan.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 160. orr.

Hurrenak Bulgaria Errumania eta Kroazia dira.  Berria - Mundua   2004-12-17

Hurrenak lau urteren buruan izanen dira Pekinen, Xinan.  Herria   2004-09-02

AVTko kideak ziren sartzen hurrenak, zortzi gonbidapen berezi zituzten eta.  Berria - Harian   2005-02-08

Lehenengo palakadak antzuak izan ziren, gerokoak ere bai, hurrenek hartxintxar ziztrinak besterik ez zekartzaten; baina inor etsitzerainoko ahaleginak eginda abailduta zeudela, saria jaso zuten: zilarra!  Berria - Kultura   2004-02-01

• 3 adlag hurbil.

Gaueko zaindariak hasi ziren, egon beharraren asperrean, hain hurren zeukaten haragi fresko eta lerdenaren tentazioari amore eman eta bakardadea aprobetxatuz, neskak barrura sartzen.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 189. orr.

4 (dagokion aditz-era burutuaren eskuinean) -tzeko zorian. ik hurran 5.

Altxatu-hurren zegoen, baina Ellenen begien belusezko xarmak geldiarazi zuen. eta gero, erori hurren dagoela, trebetasunez heltzen dio mostradorearen ertzari, eta oreka berreskuratzen du.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 251. orr.

· Eta bizia galkizun sentitzen denean, gal-hurren edo galdua denean bilakatzen da ondasun, hala nola bizitarako ez den ganadua hiltegitik igarotzean baita ondasun bilakatzen eta diru bihurtzen.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 148. orr.

· Solairu bakarreko eraikin hondatu hurren haren aurreko horman.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 184. orr.

5 hurrena (ETCn 4.587 agerraldi) adlag hurrengoan; ondoren.

Bat-batean, oihu batzuk entzun genituen, eta itzal batzuk ikusi lasterka; hurrena, auto baten motor-hotsa urrundu zen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 146. orr.

Trieste joko du hurrena Anjel Lertxundik bere bidaian.  Berria - Kultura   2004-07-03

Eta aldika-aldika, behin ezkerretatik hurrena eskuinetik [...] nota labur, beti berdin, triste hori entzuten nuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 97. orr.

Lehenik, orkatilak; hurrena, belaunak; gero, gerria eta saihetsak; azkenik, lepo-hezurra.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 11. orr.

Saul izango da lehen erregea (1030-1010); Dabid etorriko da hurrena (1010-970) eta Salomon gero (970-931).  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 17. orr.

Bihar tiraniaren aitzakian izanen da, etzi zergak, etzidamu gure jauregiak, hurrena ogia...  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 121. orr.

Hariztian zehar aurrena, lur irauli berrian berdetzen hasitako galsoroen artetik hurrena.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 407. orr.

Errusia zaharrean hiru bide erabat seguru zeuden helburu bat iristeko, eta alargunak esplikatu zizkion: aurrena dirua, hurrena dirua eta hurrenago, dirua!  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 92. orr.

Kirxa begiztatu zuen, haren soingainekoaren ertza aurrena, haren ezker sorbalda hurrena, eta haren buru makurtua hurenago.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 211. orr.

Gero, batean Mugarra, bestean Erlo eta hurrena Mendaur, Euskal Herria ezagutuz joan omen zen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 64. orr.

Hurrena, bigarrena, eta hurrena, hirugarrena.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 88. orr.

Hurrena, Galia eta Iberia alderantz, eta azkenik, Erroma eta Greziaraino.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 65. orr.

Ehiza bezala, poesia ere kapritxosoa da; hilabete luzeetan mantendu izandako azeloaren ondoren pieza txikiren bat harrapa dezakezu, eta gero, hurrena, espero gabe, miraren aurrean jarriko zaizu ehizarik potoloena, poemarik beteena.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 54. orr.

Badakizu zer egingo dudan hurrena, hor gora joaten garenean?  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 184. orr.

Gehiago gastatzen baduzu, hurrena natorrenean ordainduko dizut.  Elizen arteko biblia   Lk 10,35

Hurrena esnatu nintzenean, egunsentia zen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 147. orr.

Beti izaten dugu geure baitan jarraipenaren oharmena, "hurrena datorrenaren" nolabaiteko kontzientzia. beti bezalako harrera atsegina egiten zien hurrena etortzen zirenean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 66. orr.

Momentu batez, hurrena jasoko zuen gutuna imajinatu zuen, txikiagoa, argazki zatiren batekin.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 129. orr.

Handik lau urtera aurkitu nuen hurrena.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 35. orr.

Garapen iraunkorra zer den argitze aldera, Txostenak, hurrena, honakoa diosku: [...].  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 45. orr.

· Buruileko Amabirjin biharamon hurrena da 1321ean, eta Gorritiko gaztelua baldero ipuzkoanoen menpe da berriro.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 134. orr.

6 hurrenagoko izlag

Errusia zaharrean hiru bide erabat seguru zeuden helburu bat iristeko, eta alargunak esplikatu zizkion: aurrena dirua, hurrena dirua eta hurrenago, dirua!  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 92. orr.

Kirxa begiztatu zuen, haren soingainekoaren ertza aurrena, haren ezker sorbalda hurrena, eta haren buru makurtua hurrenago.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 211. orr.

Kartoizkoa bat, plastikozkoa bestea, burdinazkoa hurrengoa, zurezkoa edo okumezkoa hurrenagokoa... gutxienez hamar tximeleta, gai desberdinez eginak denak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 57. orr.

7 hurrenean hurrengo aldian.

Kloxar mozorroa janztea erabakitzen duzun hurrenean, ez ezazu egin gure enpresa barruan.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 78. orr.

Queneauk liburu honetan bere buruari jarritako arauak askotarikoak dira: batean e hizkia erabili gabe berridatziko du pasadizoa, hurrenean hitzak elkarrekin trukatuko ditu arau arbitrarioei jarraiki, beste batean bertsokera finkoak ezarriko du hertsapena. Eguerditan, edo berantxago, Etchebazter jaun-andereen ostatua izanen ginuen arras gure heinekoa [...] han aurkitzen ginen konpainia guziarekin: konpainia hortakoak ez haatik oro batean baina egun hau eta hurrenean hura.  Herria   2001-10-25

8 hurrenik hurrena.

Lehenik, mina asmatu zuen Txominek; hurrenik, medikutara joan behar zuela; azkenik, erradiografia eskuan zuela, esan zion amari: [...].  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 96. orr.

9 handik hurrena

Handik hurrena, Luis Fagoaga leitzarrak albokari buruz egindako idazlan baten berri izan nuen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 61. orr.

Handik hurrena, berriz, beste prentsaurreko baten aitzakian, Ajuria Enean elkartu ginen Diruzaina eta biok.  Berria - Kultura   2004-11-27

10 hil hurren (24 esaldi, 19 liburu eta artikulu 1ean; ETCn 189 agerraldi) hiltzeko zorian. ik hurran 6.

Anbulantzian sartu zutenean Bosgarren Etorbideak ulu egiten zuen oinazeari ezin eutsirik, hil-hurren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 242. orr.

Emaztea, hil hurren, ohean etzanda, kantuan, kementsu eta adorez, erlojuari ordurik ez jotzeko esaka.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 16. orr.

Hil hurren dagoenak baino ez daki, zinez, oinaze gorriaren nolakoa eta lekukoari haren itxurak baino ez zaizkio ikusgarri.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 306. orr.

Dena bihurtzen da baratze, hil hurren denaren erreflexuak bezala.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 101. orr.

Gaixorik edo hil hurren zeuden umeen ondora.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 137. orr.

10a izond

Bilbora itzultzea Aresti hil-hurren harengana itzultzea izan da beti niretzat.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 21. orr.

Roast-beef gero eta erreago baten kolore aukeran belztu xamarra hartzen zuen britainiar hil-hurrenaren aurpegiak.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 141. orr.

10b (izen gisa)

-Bai, baina uste dut arazoren bat dagoela: esanen nuke hil hurrenaren hotsak izan direla eta gero zarata sor bat.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 132. orr.

11 hurren arte (11 esaldi, 8 liburutan; ETCn 230 agerraldi)

"Hurren arte, mutikoak, presaka nabil eta" esan zigun.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 38. orr.

Irten ginenean, kaktusetarantz itzuli zen: "Agur, saguaro! agur, upel! agur indipiku! hurren arte!".  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 229. orr.

-Hurren arte -esan zidan artean ere.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 16. orr.

-Hurren arte -gorputza aterantz eramanda.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 62. orr.

Hurren arte! -eta atea itxi zion.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 74. orr.

12 hurrena arte (2 esaldi, 2 liburutan; ETCn 28 agerraldi) hurren arte

Eta hurrena arte.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 215. orr.

13 hurrenez hurren baten ondotik hurrengoa doala; bakoitzari buruz.

Beste hainbatetan bezala, zerbait idatzi behar duenak izan ditzakeen laguntzaile bakarrei hotsegin nien, A lagunari lehendabizi eta jarraian, hurrenez hurren, Z arteko beste letrei.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 125. orr.

Ekoizpen-erraztasunak sintagman du indarra, hotsak hurrenez hurren fisikoki ahoskatzeko orduan.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 55. orr.

Honela, adibidez, halako gauza halako eragile baten ondorioa da, eta berori, bere aldetik, berarena, eta honetara hurrenez hurren, lehen motorreraino heldu arte, hots, bitarteko gauza horien guztien egiazko eragileraino.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 175. orr.

Eta bigarren horrek ere, bere aldetik, lehenago beste bat ukan duela, eta horrela hurrenez hurren, harik eta azken formara heldu arte.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 175. orr.

Hurrenez hurren piztu ziren sabaikoak, bristada egin zuten harilkatzen ari ziren motorren kobrean.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 229. orr.

Baina gero bost zenbaki esan zituzten hurrenez hurren, bat ere ez berarena, bosgarrena beste norbaiten kartoian bingoa izan zen zenbaki bat.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 83. orr.

Eskuinetik hasita, hurrenez hurren proba egitea proposatu zuen Antinook.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 158. orr.

Hauek dira, hurrenez hurren: Latino Amerika Estatu Batuen eraginpean; Ekialde Urruna eta Hegoaldeko Asia Japoniaren eraginpean; Europa Ekialdea, Ekialde Hurbila eta Afrika Europar Batasunaren eraginpean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 66. orr.

Giltzak eta mukizapia poltsikoetara itzuli ziren eta erlojua eta gerrikoa hurrenez hurren eskumuturrera eta gerri ingurura.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 279. orr.

Oihartzun luzatuaren kasuan ikusi ditugun aldaerak aurkituko ditugu oihartzun murriztuan ere: hitzak hasierako letrak, tartekoak edo bukaerakoak gal ditzake, baina oraingo honetan aferesia, apokopea eta sinkopa dira, hurrenez hurren, hizkuntzalaritzari maileguan hartuko dizkiogun hitz bereziak.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 54. orr.

Cranes biak, Stephen eta Hart, hogeita zortzirekin eta hogeita hamabirekin, hurrenez hurren.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 177. orr.

14 hutsaren hurrena (28 agerraldi, 13 liburu eta 4 artikulutan; ETCn 207 agerraldi) (izan aditzarekin) hutsaren hurrengoa.

-Giza arima hutsaren hurrena da zuretzat, argi dago.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 159. orr.

Liburuek hutsaren hurrena balio dute Parisen.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 101. orr.

-Ez dut uste hutsaren hurrena denik -esan zuen Tootlesek segituan.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 209. orr.

44 urte ezpaita hutsaren hurrena.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 41. orr.

Hala ere, zigor horiek hutsaren hurrena ziren bere amonak pentsatua zeukanaren aldean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 221. orr.

Guztira, lanbide arteko sei akordio sinatu dira, baina horietan LHK-k izan zuen parte-hartzea «ia hutsaren hurrena» izan zela onartu zuen.  Berria - Ekonomia   2006-02-17

15 hutsaren hurreneko izlag

Hutsaren hurreneko prezioetan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 328. orr.

16 hutsaren hurrenetik

-Ni, orduan, aberastuko naiz -esan zuen Txitxikovek-, zeren, nolabait esatearren, hutsaren hurrenetik hasiko bainaiz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 467. orr.

17 orain hurrena (ETCn 70 agerraldi) aurrekoan.

Orain hurrena zaluagoa hengoen hi ere!  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 13. orr.

Orain hurrena sailkapeneko azkenarekin jokatu zutenean galdu egin zuten.  Berria - Kirola   2004-02-07

Orain hurrena ikusi ginenetik denbora guztian edan besterik ez dut egin.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 34. orr.

Orain hurrena, emakume eder hura botila bat ardo eskuan zuela nire leihotik barrura sartu zenean [...] ez nuen jakin deabrua zen ala zeruak eskaintzen zidan opari bat...  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 32. orr.

-Aizu, Gerald -esan zuen Minot jaunak, eta han hasi zen, kontu-kontari, orain hurrena izandako golf-saioa zuloz zulo azaltzen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 210. orr.

· Andremariarren, zerutik hurbilago dago berori orain hurrenetik hona, txapin baten altueraz.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 100. orr.

18 orain hurreneko izlag

Baldin eta hilda balego, sekula ez nukeen pentsatu beharko orainaz, ez eta orain hurreneko asteez.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 80. orr.

Burkoei tirabiraka ibili baitzara, jira eta bira, orain hurreneko bost minutuotan.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 186. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

dira hurrenez hurren (5); eta hurren (8); eta hurrenez hurren (12); hil hurren (24); horrela hurrenez hurren (5); hurren arte (11); hurren dauden (4); hurren erredakzioa (4); hurren eta (4); hurren gertatzen (5); hurren kontatu (7); hurrenez hurren (724); hurrenez hurren erredakzioa (4); hurrenez hurren eta (4); hurrenez hurren gertatzen (5); hurrenez hurren kontatu (7); sailkapena hurrenez hurren (6); seme eta hurren (4); ziren hurrenez hurren (8); zituzten hurrenez hurren (4)

ariko da hurrena (3); baina hurrena (4); baitzen hutsaren hurrena (3); da hurrena (11); dator hurrena (3); diot hurrena (3); du hurrena (12); dute hurrena (3); eta hurrena (89); eta hurrena ere (3); eta hurrenago (4); etorri zen hurrena (3); gero hurrena (4); handik hurrena (8); hurrena bere (3); hurrena berriz (6); hurrena beste (7); hurrena ere (5); hurrena eta (6); hurrena ikusi (5); hurrena ikusi nuenean (3); hurrena nire (3); hurrena nor (3); hurrena zer (4); hutsaren hurrena (29); izan zen hurrena (5); nuen hurrena (8); orain hurrena (16); zen hurrena (18); zion hurrena (5); ziren hurrena (7); zituen hurrena (3); zitzaion hurrena (3); zuen hurrena (34); zuten hurrena (5)

hil hurrenaren (5); hurreneko terminoak (3); hurrenez hurreneko (22); hurrenez hurreneko terminoak (3); orain hurreneko (4)

beti hurrenez (3); dira hurrenez (5); dira hurrenez hurren (5); direla hurrenez (3); direla hurrenez hurren (3); ditu hurrenez (3); ditu hurrenez hurren (3); dituen hurrenez (3); edo hurrenez (3); eta horrela hurrenez (5); eta hurrenez (14); eta hurrenez hurren (12); guztia hurrenez (3); guztia hurrenez hurren (3); horrela hurrenez (5); horrela hurrenez hurren (5); hurrenez hurren (724); hurrenez hurren erredakzioa (4); hurrenez hurren eta (4); hurrenez hurren gertatzen (5); hurrenez hurren kontatu (7); hurrenez hurreneko (22); hurrenez hurreneko terminoak (3); hurrenez hurrengo (20); hurrenez hurrengo sintesiaren (5); hurrenez hurrengoa (6); hurrenez hurrengoa den (3); sailkapena hurrenez (6); sailkapena hurrenez hurren (6); sailkatu ziren hurrenez (5); ziren hurrenez (8); ziren hurrenez hurren (8); zituzten hurrenez (4); zituzten hurrenez hurren (4)


hurrena ik hurren 5.

hurrendu, hurren, hurrentzen da ad (aditz elkartuen bigarren osagai gisa) hurrandu.

Juan Krutz Zapirainek Jenobeba Brabantekoaren bizitza gai harturik jarri zituen bertsoetan, hala dio semeak, basamortuko bizimodu urrikalgarri hartan ama hil-hurrentzera datorrela sumatzen duelarik: Ai, Jaungoikua!  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 144. orr.

Berriro mahaira eserita, esaten dio neskak egia osoa, beti bere bizitza gezurraren amarruaz estaltzeaz akituta; zertarako engainatu erbesteko mutil bat, eta zertarako engainatu bere burua, urteen ispiluan eta herri guztiaren aurrean neskazahar-hurrentzen ari dena?  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 86. orr.


(hurrengo, orobat urrengo g.er.) izlag (ikus beheko konbinatorian hurrengo izenoagunaren agerraldi maizkoenak)
1 hutsaren hurrengo (208 agerraldi, 87 liburu eta 48 artikulutan; ETCn 1.787 agerraldi) (izan aditzarekin) ik hurren 14.

Haren aurrean, nazio guztiak ezer ez, hutsaren hurrengo dira harentzat.  Elizen arteko biblia   Is 40,17

Idolo guztiak ez dira ezer, horien egintzak hutsaren hurrengo, irudiak haizea bezain hutsal.  Elizen arteko biblia   Is 41,29

· Hutsaren atzetik ibili ziren, hutsaren hurrengo bihurtu dira.  Elizen arteko biblia   Jr 2,5

· izlag ik hurren 15.

Hutsaren hurrengo huskeria batez ari gara.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 156. orr.

Laburbilduz, hutsaren hurrengoa da gizonari buruz duen ezagutza (Platon, Gorgias).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 41. orr.

· Garbi zegoen hutsaren hurrengoa nintzela beraientzat.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 102. orr.

Hutsaren hurrengoa Ingalaterran zain dugunaren aldean.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 122. orr.

Ateraldi xelebreak, nonbait, balioaren aldetik hutsaren hurrengoak.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 250. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

aurkari hurrengo (10); baina hurrengo (94); baina hurrengo urtean (8); baita hurrengo (16); bere hurrengo (29); da hurrengo (136); da hurrengo pausoa (8); da hurrengo urratsa (14); dago hurrengo (9); dela hurrengo (10); den hurrengo (21); dira hurrengo (40); ditu hurrengo (28); dituzte hurrengo (16); du aurkari hurrengo (8); du hurrengo (120); du hurrengo bi (10); duen hurrengo (16); dugu hurrengo (11); dut hurrengo (13); dute hurrengo (38); duten hurrengo (8); ea hurrengo (9); edo hurrengo (12); egin eta hurrengo (12); egin zuen hurrengo (10); ere hurrengo (16); eta hurrengo (693); eta hurrengo astean (8); eta hurrengo bi (11); eta hurrengo egunean (119); eta hurrengo egunerako (10); eta hurrengo egunetan (29); eta hurrengo goizean (29); eta hurrengo hilabeteetan (11); eta hurrengo hiru (9); eta hurrengo lau (9); eta hurrengo partida (8); eta hurrengo urtean (50); eta hurrengo urteetan (15); genuen hurrengo (8); gure hurrengo (10); haren hurrengo (9); hasi eta hurrengo (9); hil eta hurrengo (15); hori hurrengo (10); hurrenez hurrengo (20)

hurrengo aldian (18); hurrengo aste (9); hurrengo astean (114); hurrengo asteartean (8); hurrengo asteburuan (23); hurrengo asteetan (53); hurrengo asteko (15); hurrengo astelehenean (20); hurrengo asterako (18); hurrengo atalean (14); hurrengo aurkaria (11); hurrengo batean (83); hurrengo baterako (19); hurrengo bi (156); hurrengo bi asteetan (8); hurrengo bi egunetan (11); hurrengo bi partidak (8); hurrengo bi urteetan (27); hurrengo biak (11); hurrengo bietan (14); hurrengo bilera (15); hurrengo bileran (12); hurrengo bost (26); hurrengo denboraldia (12); hurrengo denboraldian (61); hurrengo denboraldiari (9); hurrengo denboraldirako (19)

hurrengo egun (18); hurrengo eguna (31); hurrengo egunak (13); hurrengo egunean (570); hurrengo egunean bertan (17); hurrengo egunean ere (14); hurrengo eguneko (31); hurrengo egunera (16); hurrengo egunera arte (13); hurrengo egunerako (30); hurrengo egunetako (9); hurrengo egunetan (241); hurrengo egunetan ere (16); hurrengo egunotan (23); hurrengo erregea (15); hurrengo erronka (13); hurrengo esaldia (8); hurrengo fasean (16); hurrengo fasera (10); hurrengo faserako (12); hurrengo galdera (20); hurrengo gauean (44); hurrengo geltokia (8); hurrengo goiza (10); hurrengo goiza arte (8); hurrengo goizean (228); hurrengo goizera (9); hurrengo goizera arte (9); hurrengo hamar (15); hurrengo hamarkadan (8); hurrengo hamarkadetan (8); hurrengo hauteskundeetan (36); hurrengo hauteskundeetarako (8); hurrengo helburua (16); hurrengo hilabete (8); hurrengo hilabetean (11); hurrengo hilabeteetan (69); hurrengo hilabeteotan (10); hurrengo hiru (79); hurrengo hiru asteetan (8); hurrengo hiru egunetan (10); hurrengo hiru urteetan (24); hurrengo hitzak (8); hurrengo hitzordua (20)

hurrengo igandean (31); hurrengo ikasturtean (13); hurrengo jardunaldia (8); hurrengo jardunaldian (23); hurrengo jardunaldietan (8); hurrengo jokaldian (12); hurrengo kanporaketa (15); hurrengo kanporaketan (27); hurrengo kanporaketarako (8); hurrengo kapituluan (13); hurrengo lana (8); hurrengo larunbatean (28); hurrengo lau (72); hurrengo lau urteetan (28); hurrengo lau urteetarako (10); hurrengo legegintzaldian (12); hurrengo liburua (9); hurrengo liburuan (11); hurrengo minutuan (10); hurrengo minutuetan (11); hurrengo orduetan (22); hurrengo ostiralean (9); hurrengo partida (89); hurrengo partidak (12); hurrengo partidan (21); hurrengo partidetan (17); hurrengo pausoa (52); hurrengo pausoak (13); hurrengo presidentea (11); hurrengo saioa (16); hurrengo saioan (11); hurrengo sasoian (23); hurrengo sei (23)

hurrengo udaberrian (10); hurrengo udal (10); hurrengo unean (12); hurrengo urratsa (75); hurrengo urratsak (13); hurrengo urte (12); hurrengo urtea (9); hurrengo urtean (283); hurrengo urtean ere (10); hurrengo urtearen (9); hurrengo urteetako (11); hurrengo urteetan (112); hurrengo urteetan ere (9); hurrengo urteetarako (10); hurrengo urteko (63); hurrengo urteotan (14); hurrengo urtera (9); hurrengo urterako (36)

hutsaren hurrengo (55); izan zen hurrengo (16); izango da hurrengo (27); izango du hurrengo (11); jokatuko du hurrengo (17); litekeena da hurrengo (11); litzateke hurrengo (13); nire hurrengo (19); nuen hurrengo (20); orain hurrengo (12); utzi eta hurrengo (8); z hurrengo (10); zen hurrengo (83); zion hurrengo (14); ziren hurrengo (30); zituen hurrengo (18); zituzten hurrengo (9); zitzaion hurrengo (8); zuen hurrengo (80); zuen hurrengo egunean (8); zure hurrengo (17); zuten hurrengo (33)

bai eta hurrengoan (18); baina hurrengoan (19); edo hurrengoan (14); eta hurrengoak (21); eta hurrengoan (132); eta hurrengoan ere (25); eta hurrengoaren (15); eta hurrengoari (9); eta hurrengoetan (14); eta hurrengorako (11); hurrengoak dira (8); hurrengoan beste (9); hurrengoan ere (45); hurrengoan ere bai (22); hurrengoan ez (22); hurrengoaren hasieran (8); hurrengoetan ere (8); hurrengora arte (19); hutsaren hurrengoak (13); hutsaren hurrengotzat (8); orain hurrengoan (17)


hurrenkatu, hurrenka(tu), hurrenkatzen du ad hurrenkera jakin batez antolatu.

Nire ordezkoak, kimikari gazte ez horratik aparteko ernea bera, iruzkin bitxi bat egin zian: lote akastunak nolabaiteko erregulartasunez hurrenkatzen zituan, bost onak eta bat txarra.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 273. orr.


hurrenkera (ETCn 2.432 agerraldi) 1 iz segida, zerrenda, andana... batean, osagaiak edo banakoak hurrenez hurren antolaturik dauden era. ik ordena 3.

Hurrenkera alfabetikoak beste hurrenkera batzuk desordenatzeko ere balio du.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 246. orr.

Alfabetoaren hurrenkeraz ari gara -dela letra guztiena dela bokalena.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 95. orr.

Hurrenkera kronologikoan.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 159. orr.

Denborazko hurrenkeran.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 167. orr.

Alderantzizko hurrenkera ezartzen denean.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 57. orr.

Atzekoz aurrerako hurrenkeran.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 11. orr.

Lerro bakoitzean oinarri hauek edozein hurrenkeratan agertzen ahal dira, eta hurrenkera hori da, hain zuzen, informazio genetikoaren edukia.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 92. orr.

IS - Aditza - IS hurrenkera arrunta.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 127. orr.

Saia zaitez ezkerreko eskuarekin 1, 2, 3... hurrenkera idazten eta, aldi berean, eskuineko eskuarekin 9, 8, 7...  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 263. orr.

hurrenkera idazten.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 263. orr.

Ni etxekoandrea naiz, kazetaria, eta, tarteka, idazlea; hurrenkera horretan.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 30. orr.

Zer esango duen pentsatuko du lehenik eta zer hurrenkeratan esango duen erabakiko gero, arrazoibiderik indartsuen eta landuena bukaerarako gordez.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 101. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ondorioz sortu den hitz-hurrenkerari "perpausa" deituko diogu.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 38. orr.

Fonema-hurrenkera jakin bat bi eratara ulertu ahal izateak.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 14. orr.

Eman dezagun tresna hau hasierako egoeratik abiatu, egoera-hurrenkera batetik igaro (aldaketa bakoitzeko hitz bat sortuaz), eta bukaerako egoeran gelditzen dela.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 38. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alderantzizko hurrenkeran (3); beste hurrenkera (9); beste hurrenkera batean (5); bukaerako hurrenkera (5); eta hurrenkera (3); fonema hurrenkera (14); fonema hurrenkera bat (3); hasierako hurrenkera (4); hurrenkera bakar (3); hurrenkera bat (11); hurrenkera batean (7); hurrenkera batetik (3); hurrenkera batzuk (3); hurrenkera ez (4); hurrenkera gramatikalak (4); hurrenkera guztiak (4); hurrenkera horiek (3); hurrenkera horretan (3); hurrenkera kronologikoan (3); zein hurrenkeratan (3)


hurrentasun iz hurbiltasuna.

Hizkien arteko hurrentasunak urruntasunari egiten dio leku, eta irakurleak saltoka aritu beharrean dago, ariketa zail samarra bada ere.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 127. orr.


hurreratu (ETCn 3.305 agerraldi; orobat urreratu g.er.), hurrera(tu), hurreratzen 1 da ad hurbilera etorri, hurbildu.

Hutsik zegoen leihora hurreratu zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 234. orr.

Herria, Jendea, kiosko aurrera hurreratu da.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 309. orr.

Martin sofaraino hurreratu, eta han zegoen emakumearen alboan eseri zen.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 32. orr.

Haiengana abiatu zen, haiengana hurreratu.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 301. orr.

Astiro hurreratu zen atera.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 331. orr.

Estuan hurreratu eta ukondotik oratu zion Luigik.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 52. orr.

Zanbuluka hurreratu zen ea nor zen ikusteko.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 146. orr.

Ellen itsumustuan hurreratu zitzaion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 410. orr.

Lasai egon zen neska hurreratu zitzaion arte.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 214. orr.

Sarrerako langara heltzean, hiru zakurtzar hurreratu zitzaizkion zaunka bizian.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 33. orr.

Gaixoa heriotzara hurreratzen ari zela ikusiz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1071. orr.

«Einsteinen ametsera hurreratu direnak» saritu dituzte Nobeletan.  Berria - Gaiak   2004-10-06

Han guardia egiten zeuden sarrazenoek hurreratzen ikusi zituztenean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1155. orr.

Sortzaile nomadaren obrara hurreratuz.  Berria - Kultura   2004-02-27

Artifizialtasunera zenbat eta gehiago hurreratu, orduan eta hobeto ikus dezakedalako errealitatea.  Berria - Kultura   2004-05-23

6-1 galtzen joan ostean, 7-6 hurreratu ziren.  Berria - Kirola   2004-07-11

2 joan; etorri.

Jende ugari hurreratu zen Iruñeko Labrit pilotalekura Aspe eta Asegarce enpresetako bikoteak batzen zituen partida ikusteko.  Berria - Kirola   2004-07-11

Antolatzaileek azaldu dute uste baino bisitari askoz gehiago hurreratu direla Ansioko erakustazoka berrira hasierako bi egunetan.  Berria - Ekonomia   2004-04-24

• 3 du ad hurbilera ekarri.

Mrs. Merivalek bere aulkia hurreratu zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 375. orr.

Seriotasun fermutuaz hurreratu zuen bere kopa Luigirenera.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 141. orr.

Butanozko berogailura hurreratu zituen eskuak.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 245. orr.

Ezpainak amodioz hurreratu zizkion eta etorkizuneko elkarbizitzaz mintzatu.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 187. orr.

Ontzia moilara hurreratzeko ahaleginean.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 224. orr.

Patxadan erreaz zihoan egurraren pirt-port hotsak entzun zituen, eta, orri zuria hurreratuz, su eman zion.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 44. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

astiro hurreratu (3); bat hurreratu (24); bat hurreratu zitzaidan (3); bat hurreratu zitzaien (3); bat hurreratu zitzaion (8); eta hurreratu (5); gazte bat hurreratu (3); gehiago hurreratu (6); harengana hurreratu (6); hurreratu ahala (8); hurreratu da (11); hurreratu dira (4); hurreratu egin (21); hurreratu egin zen (6); hurreratu egin zitzaion (3); hurreratu ere (4); hurreratu eta (38); hurreratu ginen (3); hurreratu naiz (5); hurreratu nintzen (13); hurreratu zaio (5); hurreratu zen (57); hurreratu ziren (14); hurreratu zitzaidan (9); hurreratu zitzaien (4); hurreratu zitzaion (33); hurreratu zuen (4); hurreratuz joan (3); leihora hurreratu (9); leihora hurreratu eta (3); mahaira hurreratu (3); mantso hurreratu (3); ondora hurreratu (3); ugari hurreratu (3)

bat hurreratzen (4); gehiago hurreratzen (4); hurreratzea lortu (5); hurreratzea lortu zuten (3); hurreratzen ari (16); hurreratzen ari zela (4); hurreratzen ari ziren (3); hurreratzen da (8); hurreratzen eta (3); hurreratzen hasi (3); hurreratzen zen (5); mahaira hurreratzen (3); mahaira hurreratzen da (3); niregana hurreratzen (3)


hurreratze (orobat urreratze g.er.), iz hurbiltzea.

Estufa non ipini eztabaidak izaten baziren, gero estufara hurreratze ezkutuak izaten ziren, beroarekin etxeko sukaldeko intimitate eta sosegu galdua errekuperatzeko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 269. orr.

Adimenik gabeko izakiek [...] ez dituzte euren artean topaketa ezustekoak edota aldian aldiko urreratze bakanak baino, betiere moralitate gabekoak.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 59. orr.

Euskalkira eta ahozko hizkerara hurreratze hori egiteko ez da Euskara Batua ikasi arte itxaron behar.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 173. orr.

Psikologian Lizentziadun Susana Conejero emozioen munduarekiko lehen hurreratze saioa egiteko arduraduna izan da.  Berria - Euskal Herria   2004-07-23


hurri ik urri1.

hurritz (orobat urritz) 1 iz Corylaceae familiako zuhaixka, fruitutzat hurra ematen duena (Corylus avellana).

Hurritzaren hostopean ezkutatuta.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 50. orr.

Otsaihenak intsusen, otsalizarren eta hurritzen behealdea itotzen zuen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 169. orr.

Hurritz purpura batek jakinarazi zion gortea ez zegoela ohi bezain umore onez.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 280. orr.

Hurritz erdi-basati hori ezagutzen dugu gehienik, lur ondoan ipurditik zarba txuxen ugariak ateratzen zaizkiona.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 312. orr.

Dueloak ez dira sekula ontzian egingo, baizik eta basoan, hurritzen artean.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 142. orr.

Hurritzak emakumearen ugalkortasuna indartzen zuelako sineste zaharraz.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 180. orr.

Mihura kendu ezean, ihartu eginen da hurritza; halaxe berean hil, karenak egin ezean, ama erditu berria, haur jaio berriaren bizi iturria.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 180. orr.

2 hurritzaren zura.

Erdi Aroan oraindik, hurritzezko makiltxo batekin saiatzen baitziren lurpeko urbegiak eta urremeatzak bilatzen.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 178. orr.

Horra zergatik maite dizun artzaiak hurritz makila, itzaiak hurritzezko akuilua...  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 186. orr.

Horra zergatik, baserriko lanabes guzientzako, hurritzezko kiderrak, kirtenak, euskarriak, eskulekuak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 186. orr.

Hurritz-makilatxoa zerabilten beti Normandian behiekin: hiru ukittu hurritzarekin, eta esnebehi emankor egiten omen zen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 312. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

On Camillok lepoko zainak hurritz adarrak ziruditela zeuzkan.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 149. orr.

Hurritz azalaren koloreko aurpegi hori ederra da benetan.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 153. orr.

Ingalaterra zaharrean, hurritz-kakotxa zerabilten eskuetan azti eta ur-bilatzaileek, lurpeko ur-lasterrak eta beste altxorrak aurkitzeko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 311. orr.

Hurritz-zarbaz landutako hesia egiteko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 314. orr.

Hurritz lerro baten ondora iritsita hiru alanbre paralelo topatu ditu.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 12. orr.

Tabikeak egiteko ere erabili ziren horrelako hurritz-hesiak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 314. orr.

4 hurritz arbola hurritza.

Behin parkera iritsitakoan, hurritz arbola batzuen azpiko eserlekuan jartzen nintzen.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 48. orr.

5 hurritz makila hurritzezko makila.

Pauso bizkorrez abiatu zen azaroko ilunabarrean, bere hurritz-makila sendoaz jarraitasun beti beraz lurra joz. txapela buruan, eta eskuan / hurritz makila urduria.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 164. orr.

Auskalo zenbat akuilu egin izan diren hurritz makila sendokotez.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 314. orr.

Oilaloken zirinez igurtzitako hurritz-makila edo burdina imantatu bereziez urre bila saiatzen ziren ur-bilatzaileak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 56. orr.

· Hurritz-makilatxoa puskatuz gero.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 311. orr.


hurritzondo iz hurritza.

Uzten ditut ezker, gain haietan, bide xuko bat segituz ikusiko nituen hurritzondo, pago eta laparrak.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 30. orr.

Eta hurritzondoak bederatzi urte behar omen ditu, txertatu ezean, fruitu emateko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 311. orr.


hurrizpe iz hurritzaren azpialdea.

Hurrizpea, toki egokiena omen, antzinako kultura batzuetan, elkarri baietza eman behar zioten gazteentzat, maitasun deiari erantzuteko.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 179. orr.

Axenario, ezinegonak erasanda, Lepic jauna eta anaia nagusi Felix esnatzera joan da lo-kuluxka egiten ari diren lekura, baratzeko hurrizpera.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 52. orr.


hurrizti iz hurritz saila, hurritzak landatu diren eremua.

Bazekiela, ausartu ezinda, hurriztiko eserlekuan kizkurtzen nintzela trikuaren antzera, bera zegoen lekutik berrehunen bat pausora. Irlanda aldeko ipui zahar askotan ere, emazteki eta dukesa antzu askok, hurriztietara jotzen dute, hurritzaren jainkosa ugalkorrari ernal ditzan eskatzera.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 48. orr.


hurrup (onomatopeia) 1 hurrupatzean egiten den hotsa.

Honi ausik eta horri hurrup hastandu nuen, bederen, hitzordua hitzartu izanaz bereganatu gogo ninduen damuaren itzala.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 167. orr.

2 hurrup eta klik

Saristatze eta " hurrup eta klik "-en ondotik, xerri ttipia jastatuz egunaren bururatzea proposatua zauku.  Herria   2004-10-07

Ondotik hurrup eta klik.  Herria   2001-10-11

12etarik harat: hurrup eta klik, Ezpeletako txarangak eta Gaiteroek animaturik.  Herria   2004-04-08

Etor zaitezte hurrup eta klik egiterat! harri batez bi xori...  Herria   2003-03-20

Urriaren 14 an igandearekin, HAZPARNEn, 11etan ipuinak hurrup eta klik Xuriatean.  Herria   2001-10-11

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eterditan ipuinak hurrup (3); hurrup eta (11); hurrup eta klik (10); ipuinak hurrup eta (5)


hurrupa (ETCn 559 agerraldi; orobat hurrup g.er. eta urrupa g.er.) 1 iz behingoan ahoratzen edo irensten den edari kopurua; hurrupatzea. ik zurrupada; trago.

Botila bat ardo atera zutelarik, Alalek lehen hurruparekin ekin zion mihia dantzatzeari: [...].  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 93. orr.

Mohamed Chukrik kopa hurrupa batean hustu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 95. orr.

Hurrup batean edan zuen zerbitzatzerako.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 115. orr.

Beste hurrup bana edan genuen Bordeleko ardotik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 22. orr.

Beste hurrupa batzuk hartu nituen.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 81. orr.

Joanttok sorbaldak goratu zituen eta sagarno hurrupa luzea hartu.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 188. orr.

Hurrup txiki baina luzetan edan zuen ardoa.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 65. orr.

Zigarroari azken hurrupa eman, eta motxikina bota nuen uretara.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 142. orr.

Gero hurrupa ttikietan jarraitu zuen edaten.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 21. orr.

Plazako ostatuan, garagardo bat bi hurrupaz edan nuen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 85. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kafe hurrupa batzuk edan zituen, niri begira.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 95. orr.

Azken datila irentsi, eta azken te-hurrupa zanga-zanga edan zutenerako, lasaitua zen Habibi.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 229. orr.

Gazteak arno hurrupa bat edan zuen eta dadoak jaurtiki zituen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 11. orr.

Huntzak bere kantu hurrupak hasten ditu berriz.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 19. orr.

3 hipa eta hurrupa

Hipa eta hurrupa ari zarete Mazella eta biak.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 183. orr.

4 hurrupa egin

Potzolok, irriñoa galdu gabe, hurrupa egin zuen bere katilutik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 246. orr.

Berehalakoan, kopa Besagain ardo gazteaz bete, eta hurrupa egin du.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 119. orr.

Egin ezak hurrup eta esaiguk zer ikusi duan.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 33. orr.

Kendallek hurrupa egin zion edariari, izotz puxketei kili-kili eraginez.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 121. orr.

· Botila husturik, azken hurrupa egin du.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 123. orr.

Abiatu aurretik, zahatoa eskaini nion eta hurrupa bana egin genuen.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 51. orr.

· Tomek gogoetatsu zirudien, Camel Filter zigarretari hurrupa egiten ziolarik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 256. orr.

Petrusek bere hortz zikinen artean jartzen du pipa eta hurrupa egiten dio kemenez.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 259. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

beste hurrupa (5); beste hurrupa bat (4); eta hurrupa (7); hurrupa bat (15); hurrupa bat edan (4); hurrupa batez (3); hurrupa egin (7); hurrupa egiten (4); hurrupa egiten dio (3); hurrupa luze (3); hurrupa luzea (4); kafe hurrupa (4)


hurrupada (ETCn 39 agerraldi; orobat urrupada ETCn 10 agerraldi) 1 iz hurrupa.

Ttipik, botila berreskuratuta, hurrupada luze batez ospatu zuen bere ateraldia.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 20. orr.

Berak edan zuen lehenik, bi hurrupada luze, nire eskuetan utzi baino lehen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 14. orr.

Ohe ondotik goporra hartu eta hurrupada txiki bat edan du Agerrek.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 143. orr.

Hurrupada egin nahi izan zion bere edalontziari, baina han horma puxkak baizik ez ziren gelditzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 78. orr.

Bertze hurrupada bat hartu nuen Beñatenetik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 129. orr.

Haurrak hurrupada kendu zion bere plastikozko edalontziari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 81. orr.

Hurrupada luzea kendu nion kopari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 110. orr.

Hurrupada bat arno onartu nien, gogotik. Hurrupada batez hustu nuen kafea.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 231. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Estreinako kafe hurrupadarekin utzi zion tresnak pertsonifikatzeari.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 188. orr.

Aurreneko te-hurrupadaz geroztik, kiskalita zeukaten denek aho-sabaia.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 229. orr.

Batek hutsera botatzen duen bizi-hurrupada bat bezala duk suspirio bakoitza.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 66. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hurrupada bat (6); hurrupada luze (4)


hurrupaka adlag hurrupa eginez.

Hurrupaka ari zen baso bete ardo edaten eta, horditasunaren eraginez, burua dilindan zebilkion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 316. orr.

Lorategiko aulki batean eserita, marrubizko kina bat hurrupaka edanez.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 40. orr.

Kafe kikaratik hurrupaka edan zuen, likido garratz bizigarriak urdailerainoko bide osoa nola egiten zuen sentituz.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 204. orr.

Ohiko bezeroak behean, piano-barrean, beren martini idorrei hurrupaka.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 121. orr.


hurrupaldi (ETCn 329 agerraldi) iz hurrupa.

Errepetizionea bururatzean, ohi bezala Xabik hurrupaldia proposatzen du.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 76. orr.

Bai, jakin balu nola amorostua nenbilen eta nolako hurrupaldiak egiten nituen, bekatu edo ez bekatu, zoriona nasai zerion iturri batetik.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 112. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eskaini hurrupaldia (4); eta hurrupaldi (7); hurrupaldi bat (18); hurrupaldi bat ere (3); hurrupaldi bat eskainia (6); hurrupaldi batekin (4); hurrupaldi eta (4); ondotik hurrupaldi (6); ondotik hurrupaldi bat (5)


hurrupaldiño iz hurrupa txikia.

Lehenbiziko hurrupaldiñoari lotzen zaio eta iritzi artikulu batek interesaturik, irakurtzen hasten da.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 56. orr.


hurrupaño (orobat urrupaño) iz hurrupatxoa.

-Garai nekeak... -komentatu zuen, hurrupaño bat edanik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 257. orr.

Denen buru Herriko Etxe aintzineko plazan zerrenda osoak egiten ahal izan du urrupaño bat.  Herria   2004-12-23


hurrupatu (ETCn 422 agerraldi; orobat urrupatu g.er), hurrupa(tu), hurrupatzen 1 du ad (edari bat) hurrupaka hartu. ik zurrupatu.

Los Angelesko Desert Inn ostatuan zegoen, Mike Emerson polizia lagunarekin, kafea hurrupatzen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 32. orr.

Coca-cola hormatua hurrupatzen genuen hartan, kideak bi musu iheslariz despeditu ninduen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 212. orr.

Louiserekin tea hurrupatzen edo whiskia zurrutatzen zuen oroz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 220. orr.

Putzu batean ahoz behera erortzen niz eta zakur batek bezala nasaiki hurrupatzen dut.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 134. orr.

Tabako ke ttipi baten hurrupatzeko.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 136. orr.

Hirurek jan-edatekoak hurrupatzeko baizik ez genuen ahoa irekitzen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 114. orr.

2 hed/irud

Euskaldun horiek aditza hurrupatzen duten bitartean, guk ricard honi tinkaldi bat eman diezaiogun arraiki.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 166. orr.

Arteriak, oxigenoa eta ezinbesteko beste substantzia kimiko batzuk ekartzen ditu, motor batek erregaia hurrupatzeko duen sistemaren antzera.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 57. orr.

Zein ederra musukatzea, miazkatzea eta hurrupatzea laguna bero jartzen duten lekuetan!  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 153. orr.

Tristeziaren eta etsipenaren kopa oinazetsua hurrupatua zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 25. orr.

Komuna husten den bezala hurrupatzen zaituen logalea.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 149. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Garagardo hurrupatzen ari ginela, izendatzen ez zuen metropolis batean emazte batez amoros egon zela ikasi nuen agudo.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 92. orr.

4 irud

Bestelakoak egunkarietan hurrupatzen zituen, urrunetik egiaz, aspaldi zuelako ez ziela sinesgarritasunik kausitzen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 76. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bat hurrupatuz (5); baten hurrupatzeko (4); baten hurrupatzeko (4); hurrupatu eta (4); on bat hurrupatuz (3)


hurrupatxo iz hurrupa txikia.

Bere lehen berbak urik ote neukan galdetzeko izan ziren, eta esan nion neuk ere gustura egingo nuela hurrupatxoa.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 185. orr.


hurrupatxoka adlag hurrupa txikiak eginez.

Hurrupatxoka ahogozatu zuen don Ottaviok kafea, hizketan jarraitu aurretik: [...].  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 450. orr.


hurrupatzaile izond hurrupatzen duena.

Bi milioi eta gehiago parasito odol hurrupatzaileak fuel gazi hartan itotzeko.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 142. orr.

Nire eskuak papar beltxaran horretan beheiti imajinatu nituen, guri sumatzen nuen larruazalaren beroaren hurrupatzaile.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 49. orr.

Herriaren arima edo izpiritua suprapertsona edo organismo norbanakoen hurrupatzaile gisa kontzebitua, nazionalismoa, xenofobia, etab., Volksgeist espainolaren espezifikoak ematen dute.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 65. orr.


hurrupatze iz hurrupaka hartzea.

Hurrupatze erreflexuarekin jaiotzen gara, baina edoskitzen ikasi beharra daukagu.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 72. orr.


husar 1 iz hainbat harmadatako zalditeria arineko soldadua, uniforme ikusgarria janzten zuena.

Gobernadorearen alaba bahitzea husar baten ekintza litzatekeela, ez zibil batena.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 280. orr.

Husar musikazale batek sableaz moztu omen zion besoa.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 36. orr.

Turko haien atzetik aritu zela Sobieski, husarren kasaka gorriek eta haien zilarrezko apaingarri, urrezko brodatu eta ezpaten distirek liluraturik.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 64. orr.

Guardiako husarren koronela zen ordurako.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 168. orr.

Eroso eseri zen, husarren koronel erretiratu batek edo Vishnepokromovek berak egingo luketen bezalaxe.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 502. orr.

Erraz ulertzen da: Husarren 4.eko kapitain baten emaztearen maiteminez ari den herritarra zara.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 94. orr.

Zurezko husar besomotz eta sudur gabe batekin jolasean ari ziren biak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 62. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ilehoriak kolore urdin iluneko husar-jaka dotore bat zeraman soinean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 98. orr.

Bazter guztiak piparen keaz betetzen zizkion husar-teniente erretiratu bat.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 385. orr.

Hirian Ingermanlandski husar-errejimentua zegoela.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 428. orr.

3

Itzalgaizka sartu diote sudurrean husar bat -tabakoz beteriko paper-tututxo bat alegia-.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 275. orr.

Eta azkenean soilik konturatzen da husarra daukala sudurrean sarturik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 275. orr.


husgune iz hutsunea.

Ikus ezazu nehondik ere ez duzula aurkitzen ahal garunaren erdian hain errazki eta hainbeste gisatara, hara-honaka, mugi litekeen guruintxo bat eta, bestalde, garuneko husgunetaraino ez direla zain guztiak heltzen.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 533. orr.

Eta, behin haserretzen bazen, haren kolerak ez zuen ematzeko husgunerik, ez baretzeko atseden-lekurik edireiten.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 49. orr.


huskeria (ETCn 1.991 agerraldi) 1 iz garrantzirik, gorabeherarik edo axolarik ez duen gauza. ik ezerezkeria; txikikeria.

Goroldioz estaliriko muino txikiak, izeidi bat, pinu gazte txikiz osaturiko sastraka ziztrinak, suak kiskalitako pinu-enbor zaharrak, basatxilarrak eta horrelako huskeriak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 40. orr.

Huskeria ematen du.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 83. orr.

Huskeria bat dirudiena ere behin baino gehiagotan baliagarria izaten da.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 57. orr.

Hutsaren hurrengo huskeria batez ari gara.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 156. orr.

Bere lurra lantzen duenak ogia ugari, huskerien atzetik dabilenak miseria sarri.  Elizen arteko biblia   EsZ 28,19

Kondenatuta daude huskeria eta arauak betetzera.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 100. orr.

Azken bolada hartan liskarra besterik ez genuen, liskarra edozein huskeriarengatik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 43. orr.

-Phil, hi edozein huskeriagatik berotzen haiz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 240. orr.

Edaten eta huskeriak erosten xahutzen dituzte diruok.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 214. orr.

Agian piltzar-biltzaile zaharra eta Georg Weiner elkar hartuta daudela eta liburuaren truke huskeria bat ordainduko didala.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 97. orr.

Bihar ordu honetan huskeria batean erosi ahal izango dituzue Samariako merkatuan zazpi kilo irin garbi nahiz hamalau kilo garagar.  Elizen arteko biblia   2 Erg 7,1

Zutitu eta huskeriez jardun nintzen, garrasi bizian eta sekulako imintzioak eginez.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 93. orr.

Espiritu urduria eta huskerietara emana, unean unekoa besterik ikusten ez duen zuhurtasun beldurtia.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 99. orr.

Besterik ezean, nahiago dut jendeak mutu ote naizen pentsatzea, huskeria hauspotzen nabilela entzutea baino.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 6. orr.

Epaileek eman beharreko kalte-ordaina huskeria gertatu zenez gero, [...].  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 86. orr.

Huskeriatzat baitzituen oinaze-minak.  Elizen arteko biblia   2 M 7,12

Huskeriatzat jotzen dugu Artzain nagusiari arditxo bat kentzea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 390. orr.

Nork xahutuko luke, munduaren huskeria eta bere miseria ikusirik, bere denbora -bera den denbora-, bere-bere -bera- ez diren hitz jolasetan?  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 22. orr.

San Pedrok, Jaunaren handitasuna eta bere huskeria ikusirik, ez utzi nahirik, esaten zion: [...].  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 167. orr.

Batzuetan neure buruaz lotsatu egiten naiz arrakasta huskeriazko hoiek eragiten didaten atseginagatik!  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 16. orr.

Ez diat neure izen ona zikindu nahi horrelako huskeria batengatik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 127. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Hain huskeria handia izanik, ez zuela merezi horretaz hitz egitea ere.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 191. orr.

Gorputzaren heriotza huskeria hutsa dela, alegia. Harrotasuna, halakoetan, huskeria hutsal eta zikoitza da.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 181. orr.

Dena diseinuzkoa, ordea: huskeria garestiak.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 109. orr.

Zeinen huskeria dotoreak eskuratzen zituzten aduanako funtzionarioek.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 341. orr.

Huskeria eskisitoak margotzen zituen eta hiru liburu idatzi zituen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 65. orr.

Haur denborako huskeria bat.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 80. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Teologi huskeriak jorratzen ari izan ziren emaitza tamalgarriekin.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 225. orr.

Esan gabe doa ziklope-lan haren azken jomuga haitzak bere baitan erantsirik zeukan ehuneko 2 amianto huskeria hura erauztea zela.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 95. orr.

4 huskeria izan

Musika huskeria da.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 112. orr.

Ez da huskeria, ezta?  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 149. orr.

Potosíko meatzeetako zilarra huskeria da honen aldean.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 228. orr.

Baina arrisku horiek guztiak huskeria dira beste hainbaten aldean.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 77. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

da huskeria (12); dela huskeria (4); dena huskeria (8); dena huskeria da (6); edozein huskeria (5); ere huskeria (4); ere huskeria da (3); eta huskeria (16); ez da huskeria (11); horrelako huskeria (6); hura huskeria (4); huskeria baino (4); huskeria baino ez (4); huskeria bat (37); huskeria bat da (3); huskeria batean (6); huskeria batek (3); huskeria batekin (3); huskeria baten (4); huskeria batengatik (7); huskeria da (30); huskeria da eta (4); huskeria eta (4); huskeria guztiak (3); huskeria hutsa (7); huskeria iruditu (3); huskeria izan (4); huskeria zela (4); huskeria zen (4)

edozein huskeriagatik (10); edozein huskeriak (3); edozein huskeriarengatik (3); edozer huskeriagatik (3); horiek huskeriak (3); huskeriak dira (4); huskeriaren bat (3)


husketa 1 iz hustea.

Jarduera ekonomikoa hiri horien inguruan antolatzen da, tarteko herrien husketa bultzatuz.  Berria - Euskal Herria   2006-02-02

2 (hitz elkartuetan)

-Zer da odol-husketa zirraragarri hau?  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 237. orr.

Baina atzera egiterik ez zegoela ulerturik, neure aitor edo barne-husketari ekin nion: [...].  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 20. orr.


husky (orobat huski g.er.) iz iparraldeko lurraldeetako txakurra, ile sarri zuri-beltza duena, trineoetatik tiratzeko erabiltzen dena.

Eguraldi ona dugu, jendez irakiten dago eguterako alde hau, hemen jesarrita hartzen dute ribeiroa nire herritarrek, egun pekinesen eta huskyen kakarik edukiko ez balu bezala noan espaloian.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 256. orr.

Siberiar huski txakur zuri-gris horietako bat.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 26. orr.

Alaskako malamutak, samoyedoak, Siberiako huskyak.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 53. orr.

Siberiar husky ar gris [...].  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 94. orr.


husmin ik huts1 24.

husna 1 iz huts eta huts.

Husna joan ziren jokalariak aldageletara.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 138. orr.

Laurogeita bederatzigarren minutua zen eta husna berdindurik zeuden.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 39. orr.

Husna amaitu zen partida, eta 110. minutuan sartu zuen Alfredok Atletico Madrilen garaipeneko gola.  Berria - Harian   2005-06-11

2 husnako izlag

Bi partidetan garaipen bat eta husnako berdinketa bat lortu zuten donostiarrek.  Berria - Kirola   2004-11-12

Husnakoa da emaitza; talde bietako batek ere ez du ematen irabazteko interesik duenik.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 101. orr.

16 berdinketa izan ziren partidan, husnakotik 20nako berdinketara.  Berria - Kirola   2004-02-01


huspean ik huts3 7.

hustasun 1 iz hutsa denaren nolakotasuna; hutsik dagoenaren egoera edo nolakotasuna.

Argi da, beraz, gorputza eta hutsunea elkarrengandik berex txandatzen direla, ez baitago guztizko betetasunik ez hustasunik.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 61. orr.

Ohartu orduko, gure kopa luzeek hustasunaren horrorea erakutsi zuten borzgarrenez.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 168. orr.

Industrialdeko kale nagusiaren hustasunean ez zen bertze ibilgailurik bistara. noriaren goialdetik salto egiten dutenak hustasunaren amildegira.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 357. orr.

Antzezlanak eszenatokiaren hustasunarekin jolas egiten du, espazioaren irakurketa mota asko eskaintzen ditu keinuen nahiz argien bidez  Berria - Kultura   2006-03-03

2 irud

Ez noski zuhurtziagatik [...] baizik eta haien nahitaezko hustasunagatik; hitz hutsek, buruko mina emateaz gain, enbarazu besterik egiten ez dutelako.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 122. orr.

Sabelean hustasun izugarria banu bezala.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 251. orr.

Hustasun existentziala zorrotz azaltzen du Mikel Lasak, dioelarik: "Jainko hotza daukat ariman".  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 204. orr.

Hustasun hotza sentitu zuen.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 74. orr.

Hondo beltzeko hustasun bat hedatu zitzaion barnean.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 111. orr.

Bakardadea gero eta astunagoa eta pisuagoa egiten zait; isiltasunaz inguraturik nago; hustasuna guzti-guztiaz jabetzen ari da, nire etxea oso handia ez bada ere.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 21. orr.

Artegatasun arin hura zela eta bere buruari barre egiteko gogoa zuen, baina hustasun desatsegin baten sentipena gailendu zitzaion.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 26. orr.

Nerabezaroan haurren eta gurasoen arteko lotura eteten denean sortzen den hustasuna betetzen du maitaleek elkarrekin egoteko duten behar horrek.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 265. orr.

Gelaren gelditasunak, soinurik ezak, pareten zuritasun hotzak... hustasunaren moduko zerbait eragin dizute barrenean.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 237. orr.

Halako hustasun bat nabaritu nuen papera eta luma hartu nituenean, bihotza amaraunean baneuka bezala nik ere...  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 271. orr.

Bere hustasuna betetzeko fikzioak izkiriatzen hasi zen.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 10. orr.

Hustasuna ahanztura da.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 107. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Akidura eta hustasun sentimendu jasanezin bat.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 299. orr.

Neure paziente postentzefalitiko batzuen hustasun-egoerak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 70. orr.

· Bere ideia hustasuna eta bere moztasun poetikoa zirriborro ulertezin batekin disimulatzen ahalegintzen direnak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 31. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta hustasun (4); eta hustasuna (3); eta hustasunak (3); halako hustasun (4); hustasun bat (9); hustasun eta (3); hustasuna ezin (3); zuen hustasun (3)


huste (orobat hustutze g.er.) iz barruan duena atereaz, hutsik uztea edo gelditzea.

Gaztetxoak, ordea, segituan jabetu ziren kaleen huste erabatekoaz.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 23. orr.

«Europako huste arauak ez betetzea zigortu egingo da.  Berria - Gaiak   2004-01-14

Plazer gorenaren atseginaz ekin nion azkenean huste lanari.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 59. orr.

Brasil une horretan pairatzen ari zen diru-hustea geldiarazteko asmoz.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 163. orr.

Herrialde inportatzaileen nazio-errentei eragindako diru-hustea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 150. orr.

Airatze, hauste edo leku-hustutze hauekin ez da bat bere batera, onera eta lehengo oinera horren aise bihurtzen.Nahikoa lan bazutela Donostiako leku-hustea prestatzen; nahita ere, ezin zutela egoera kontrolpean eduki.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 202. orr.

Barne-hustutze bat izan zen, adio gisako aitorpena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 126. orr.

Morroiak direla, zama eta hustutze-operazioetarako etorriak.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 215. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

da ganer huste (3); diru hustea (3); ganer huste (14); ganer huste bat (4); ganer hustea (5); huste bat (9); huste bat izanen (3); huste edo (3); huste hori (3); odol hustea (3); selauru huste (13); selauru huste bat (4); selauru hustea (14); zoko huste (3)


hustegi iz aipatzen dena husteko tokia.

Nire oroimena zabor hustegi bat bezalakoa duzu.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 91. orr.


hustu, huts/hustu, husten (orobat hustutzen g.er.) 1 du ad (ontzi edo kideko bat) barruan duena atereaz hutsik utzi.

Jatekoarekin batean, bi pitxer arno husten genituela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 456. orr.

Atsedenaldirako lehenengo botila ardoa hustua zuen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 25. orr.

Kolpe batez hustu zuen basoerdia.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 105. orr.

Topa egin eta edalontzia hustu nuen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 87. orr.

Beste dozenerdi bat garagardo hustu behar izan nituen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 113. orr.

Iraulki orgak karga husten ari ziren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 32. orr.

Bi orduko epea eman zion Foruzaingoak etxea husteko.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 79. orr.

Gaztetxeko kideekin agertu zen atzo prentsaren aurrera, gaztetxea husteko eta eraisteko operazioaren gainean hitz egiteko.  Berria - Euskal Herria   2004-08-20

Gurasoen etxea "hustea" da hain zuzen ere egokitu zaigun lana.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 20. orr.

Gazako kokaguneak husteko Sharonek iragarritako planarekin ados ez daudela adierazteko.  Berria - Mundua   2004-02-17

Goiz hartan tiraderak hustu eta barruko gauzak kartoizko kaxetan sartu zituen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 15. orr.

Husten ari ziren azkenean ganbarako apalak.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 80. orr.

Madeleinek hautsontziak husten ditu, botila hutsak biltzen ditu.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 62. orr.

Prestige ontzia husteko lanak amaitu dituztela.  Berria - Gaiak   2004-09-11

Urtegia husten has daitezela agintzeko eskatu zion.  Berria - Euskal Herria   2004-11-28

Landareei arrosa-koloreko leka lodi batzuk kendu eta baba distiratsuak zurezko ontzi batera husten zituzten bitartean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 122. orr.

Kamioia hilez hustu ondoan, argi gehiago zuen gunera igorri zuten.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 185. orr.

Bertze zigarro bat piztu nuen hark azpila galletaz husten zuen bitartean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 385. orr.

Husteak garbitzea, agortzea, ixtea, bururatzea ere esan nahi du.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 24. orr.

Leize-zulo batean sartu zen Saul sabela hustutzera.  Elizen arteko biblia   1 Sm 24,4

Zeru hodeitsua bere barrena husten hasi zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 211. orr.

Gomitolarriak ez du bazterrak zipriztindu arteko onik izango, ondo ezagutzen dut barrena hustu behar gogaikarri hau. ik beherago 8.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 103. orr.

Dick Snow atzean geratu zen, errebolberra hilotzaren kontra husteko asmoz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 475. orr.

Lurrean minez akabatu beharrean, begi-zuloak izuaren izuz ia husturik baneuzkan ere.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 8. orr.

2 irud

Neure sumina azkeneraino hustuko dut beraien aurka eta mendekatu egingo naiz.  Elizen arteko biblia   Ez 5,13

Gure amarengan husten zuen bere indar burlati eta tematia, bere despota-indarra.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 50. orr.

Orduan, itun santuko herriaren aurka hustuko du bere amorrua.  Elizen arteko biblia   Dn 11,30

Ni buruari bueltaka nenbilen, barruan neramana nola hustuko.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 229. orr.

• 3 da ad barruan duenaz gabetuz hutsik gelditu.

Iruditu zitzaion biziaz eta odolaz husten ari zela.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 29. orr.

-Hustu hadi, kez beteriko baloia!  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 288. orr.

Euskal Herria pobretzen eta jendez hustutzen ari zela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 46. orr.

Etxea bizidunez husten zenean, merkatura edo mezetara joateko adibidez, lo-gela zerratutik eskapatzen zen, baratzeko pikuaren puntaren puntara hupatzeko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 170. orr.

Bazterrak oro euskaldunez husten eta gaskoinez betetzen.  Berria - Euskal Herria   2004-03-25

Batzuetan kafetegia hustu eta bakarrik gelditzen ginen biok.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 296. orr.

Poternako baratzea laster hustu zen eta arratsaldean ama-haurrez mukurutu.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 292. orr.

Maria sukaldeko mahaian jarririk, ezindua geratu zen, hustua, soa urrunean urtzen zitzaiola.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 176. orr.

Uste nuen lasterka ibiliz, beste zerbaitetan pentsatuko nuela, edo hobeki, burua erabat hustuko zitzaidala.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 163. orr.

Huts zaitez betetzeko, irten sartzeko.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 39. orr.

4 (gizonezkoak) hazia isuri.

Ikustea bera nola eszitatzen den eta nola husten den nire barruan.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 67. orr.

Gizonak ez du kanpoan hustu behar, ezin du Onanen bekatua egin.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 32. orr.

-Bada, sartu ahala husten naizela.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 198. orr.

Aholkuak eman dizkiet horri buruz hainbat neska gazteri eta beti-beti zera esan diet: zuengan husten ez den gizonaz ez zaiteztela fida.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 33. orr.

Bioi jo zigun larrua eta Marinaren ahoan hustu zen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 153. orr.

Soilik erranen dizut eta aitortuko ezen, noiz eta Mignonen gainean husten ari bainintzen, munstro bat izaitea desiratu nuela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 482. orr.

Zeren, lehen, portuko ema-mutiriekin husten nintzen eta ene huts hartan beterik sentitzen nintzen, baina orain husten naiz eta neure hutsean are hutsago sentitzen naiz...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 503. orr.

Ohean etzaten nintzen, bera gainean jartzen zen eta "a, a, a, a, a, a, a" trixte batzuk disimuluan esanaz husten zen nire barruan.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 29. orr.

5 (hitz elkartuetan)

Ohar hauek idaztea, hasiera batean, lasaitze bat izan da, hustu-behar moduko bat.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 22. orr.

6 (izen/aditz elkarketen nigarren osagai gisa)

Aljerialat etorri berriak aldiz trenputxartzen ziren, izutzen eta sabel husten. ik beherago 12.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 244. orr.

Jakin baitzuen elgorriak jorik nola egon nintzen, bizirik iraun nezan arduratu zen, bereziki gatibuak oinez leku-husten zituztela jakin zuenean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 290. orr.

ik beherago 10.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Sartu orduko, baina, erabat gris eta kolore-husturik aurkitu zuen estudio osoa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 28. orr.

Greg itsu, buru-hustu eta gaixotuari bisita egitera etorri, eta inguruan pilatzen zitzaizkion.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 62. orr.

Animaliak zeharo barren-husturik, Kristoren izenean.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 35. orr.

ik beherago 8.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Osterantzean, Po ibaiko etxeak bezain barren-husturik eta abandonaturik gera daiteke gure oroimena.  Berria - Kultura   2004-03-13

7 (era burutua izenondo gisa)

Latak, botila hustuak, egunkari zatiak. Izan ere, hiri gotortua hondaturik gelditu da, baserri hustuaren pare.  Elizen arteko biblia   Is 27,10

Txalet hustuetan bizi zuan, ezta?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 44. orr.

Autoaren mutur luze urdina zorua xurgatzen ari zitzaion karrika hustuari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 9. orr.

Ordenagailu zuria gelditu da mahai hustuan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 454. orr.

Ahoz gora etzana, bere begi hustuetatik oraindik begira balegokigu bezala.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 29. orr.

Halakoetan, sukaldera jotzen nuen zuzen, eta hozkailu beti hustuegitik lehen soberakina ahora eraman.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 190. orr.

Kuia hustuekin egiten diren kriseiluen antzera.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 67. orr.

Aurrean hainbat baso hustu edo erdi hustu zeuzkaten.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 12. orr.

8 barrena/barrua/barnea hustu

Paolarekin zegoenean amak nitaz gaizki esaka husten zuen bere barrena.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 239. orr.

Luze hustu zidan barrena Adelak.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 196. orr.

Sumin betean zegoen, barrena husten ari den emakume baten pareko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 300. orr.

Udan New Yorkera etortzen da, nirekin hitz egin eta barrua hustera.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 68. orr.

Neronek eman nahi nion berria, eta barrua hustu haren aurrean, txikitandik gorderik nekarren zama hustu, nire historia sekretuaren jakitun ipini, koipea erabat garbitu behingoz.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 228. orr.

Sinets iezadazu ez dudala egin zu mintzearren, ezpada nire barrena hustearren, erabateko zintzotasunak krudelkeria puntu bat izan dezakeen arren.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 32. orr.

Klinikan ematen dituen arratsaldeetako batean, Bev Shaw-ren aurrean husten du bere barnea.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 183. orr.

9 ezin hustuzko

Hizkuntzaren egile bezainbat desegile direnen ganbara ezin hustuzkotik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 294. orr.

10 lekuak hustu adkor alde egin.

Haserrearen haserrez, Anitak lekuak hustu zituen etxetik, hirira joateko.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 31. orr.

-Lekuak huts itzazue etxe hontarik...  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 122. orr.

Hobe duk lekuak hustea, Piarres.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 19. orr.

Gau on erran eta lekuak hustu zituzten.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 190. orr.

Geroxago entzun nian autoa pizten eta lekuak husten.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 111. orr.

Justu Fanchek lekuak hustuak zituela konturatzen ninzten unean.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 94. orr.

Gisakoa edo bihotz onekoa zela erraten ziotenean [...] tristatzen zen, iluntzen, berriro jendetasun normalaren duintasunerako maila huts egin bailuan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 222. orr.

Hiru soldadu lagunek ez zuten herio zelai hartatik lekuen hustea baizik gogoan.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 11. orr.

Ni ere gurasoekin egoten nintzen eta baziren egunak... gogotik lekuak hustuko bainituen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 88. orr.

11 maskuria hustu pixa egin.

Komunean lehenengo eta behin maskuria hustu, gero dutxa arina hartu eta ilea lehortu...  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 190. orr.

Biluz-biluzik, izerditan oraindik, paparra eta sabel puztua agerian, maskuria husten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 379. orr.

Inez atarian agurtu eta zuhaitz diskretu bat bilatu nuen maskuria husteko.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 195. orr.

Maskuria husteko premia larriak iratzarri zuen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 65. orr.

12 sabela hustu kaka egin.

Etxeko aziendategitik hel-du nintzen, sabela hustetik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 166. orr.

Leize-zulo batean sartu zen Saul sabela hustutzera.  Elizen arteko biblia   1 Sm 24,4

Makila bat hartuko duzue zeuekin eta, sabela hustutzera irtetean, berarekin zuloa egin eta gorotza lurrez estaliko duzue.  Elizen arteko biblia   Dt 23,14

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ardoa hustu (3); aretoa hustu (5); asko hustu (4); baino gehiago hustu (4); bakar batez hustu (3); bakarrean hustu (4); bakarrik hustu (3); barrena hustu (14); barrena hustu beharra (4); barrenak hustu (3); barrua hustu (6); basoa hustu (5); bat hustu (19); bat hustu dute (3); bat hustu zuen (4); batean hustu (17); batean hustu zuen (7); batera hustu (3); batez hustu (20); batez hustu du (3); batez hustu eta (3); batez hustu zuen (9); berak bakarrik hustu (3); berean hustu (6); berehala hustu (4); bete eta hustu (4); botila erdia hustu (3); botila hustu (15); botila hustu eta (4); botilak hustu (3); burua hustu (3); dena hustu (4); dituzte lekuak hustu (3); edalontzia hustu (3); edo hustu (3); erabat hustu (9); eraikina hustu (6); eraikina hustu eta (3); erdia hustu (10); erdia hustu eta (3); erdia hustu zuen (3); erdiraino hustu (3); ere hustu (9); eta barrua hustu (3); eta hustu (31); eta hustu egin (6); eta hustu egiten (4); eta lekuak hustu (5); etxea hustu (7); etxeak hustu (8); ez zen hustu (3); gabe hustu (3); gainean hustu (3); gainera hustu (5); gaztetxea hustu (17); gaztetxea hustu eta (3); gehiago hustu (4); gela hustu (4); guzia hustu (3); guztia hustu (6); guztiak hustu (4); handik lekuak hustu (5); herri hustu (4); herriak hustu (4); herriak hustu eta (3); hura hustu (3)

hustu ahala (8); hustu arren (3); hustu arte (22); hustu baino (4); hustu balitz (3); hustu balitz bezala (3); hustu bat (5); hustu batean (4); hustu behar (62); hustu behar izan (15); hustu behar ukan (8); hustu behar ziren (3); hustu beharko (8); hustu beharko dituzte (3); hustu beharra (7); hustu beharrean (5); hustu beharreko (3); hustu bitartean (5); hustu da (9); hustu den (4); hustu dira (3); hustu ditu (7); hustu ditugu (4); hustu dituzte (11); hustu du (22); hustu dut (4); hustu dute (14); hustu edo (4); hustu egin (53); hustu egin behar (9); hustu egin zen (14); hustu egin ziren (5); hustu egin zuen (5); hustu egin zuten (6); hustu eginen (7); hustu eginen litzateke (4); hustu egingo (6); hustu egiten (21); hustu egiten da (6); hustu egiten dira (4); hustu egiten zuten (3); hustu ere (4); hustu eta (120); hustu eta bete (3); hustu eta bota (3); hustu eta eraitsi (7); hustu eta gero (6); hustu ez (5); hustu ezazu (3); hustu gabe (15); hustu genituen (8); hustu gure (3); hustu izan (4); hustu nahi (10); hustu nahian (5); hustu nion (6); hustu nituen (4); hustu nuen (25); hustu ondoan (6); hustu ondoren (17); hustu orduko (3); hustu ostean (5); hustu zela (4); hustu zen (22); hustu zen eta (3); hustu zenean (3); hustu zeure (4); hustu zeure sumina (3); hustu zidan (4); hustu zirela (4); hustu ziren (9); hustu zituen (22); hustu zituzten (17); hustu zuen (88); hustu zuen eta (3); hustu zuenean (6); hustu zuten (18); hustu zutenean (5)

indarrez hustu (5); jendez hustu (15); jendez hustu zituzten (4); katilua hustu (5); kikara hustu (6); kikara hustu zuen (3); kopa hustu (10); kopa hustu zuen (7); lekuak hustu (66); lekuak hustu behar (14); lekuak hustu beharko (3); lekuak hustu dituzte (8); lekuak hustu eta (3); lekuak hustu nahi (3); lekuak hustu zituen (8); maskuria hustu (4); nola hustu (7); osoa hustu (9); pipa hustu (3); pixontzia hustu (3); sorgintxulo hustu (3); sotoa hustu (3); tanta hustu (4); tragoan hustu (3); tragoan hustu zuen (3); ura hustu (4); urtegia hustu (11); urtegia hustu eginen (4); urtegia hustu gabe (5); zakua hustu (3); zakuak hustu (3); zen hustu (4); zerua hustu (3); zurrut batean hustu (3); zurrutada batez hustu (6

dena hustua (3); erdi hustuak (3); etxe hustuak (3); etxe hustuen (3); hustua eta (6); hustua izan (4); hustua zen (3); hustua zuen (3); hustuak zituzten (3); lekuak hustuak (7)

barren husturik (3); erabat hustuta (7); erdi husturik (4); erdi hustuta (5); ere hustuko (3); eta hustutzen (3); gauza guztietatik hustuta (3); guztia hustuko (3); guztietatik hustuta (3); hustuko da (6); hustuko ditu (4); hustuko dituela (3); hustuko du (4); hustuko dut (3); husturik eta (4); hustuta dago (3); hustuta dagoen (3); hustuta daude (3); hustutzen ari (6); itsasoa hustuko (3); lekuak hustuko (5); noiz hustuko (5)

; etxea hustea (3); gela hustea (3) gurasoen etxea hustea (3); herriak hustea (3); hustea aurreikusten (3); hustea da (4); hustea erabaki (4); hustea erabaki zuten (3); hustea eta (5); hustearen alde (3)

eraikina husteko (5); eskolak husteko (3); eta husteko (3); etxea husteko (8); euskal jai husteko (3); gazako kokaguneak husteko (3); gaztetxea husteko (32); gaztetxea husteko eta (14); husteko agindua (16); husteko agindua eman (7); husteko arriskua (3); husteko asmoa (5); husteko eskatu (8); husteko eta (26); husteko eta eraisteko (18); husteko lanak (4); husteko mehatxupean (3); husteko prest (3); jai gaztetxea husteko (3); jai husteko (3); jai husteko eta (3); kokaguneak husteko (5); lekuak husteko (4); ontzia husteko (3); ontzia husteko lanak (3); udalak gaztetxea husteko (3); urtegia husteko (9); urtegia husteko asmoa (3); urtegia husteko eskatu (3)

ahala husten (3); aurrean husten (3); barruak husten (3); bat husten (5); burua husten (5); dena husten (3); ere husten (6); eta husten (6); eta lekuak husten (3); gaztetxea husten (4); herriak husten (4); herriak husten ari (3); husten ari (59); husten ari da (7); husten ari dela (4); husten ari den (4); husten ari dira (7); husten ari zela (7); husten ari zen (7); husten ari ziren (5); husten den (4); husten dira (6); husten diren (3); husten dituzte (5); husten du (7); husten duen (3); husten dute (7); husten eta (15); husten eta betetzen (3); husten ez (5); husten hasi (11); husten hasi zen (4); husten hasi ziren (3); husten naiz (3); husten zen (6); husten zenean (3); husten zituen (6); husten zituzten (7); husten zuen (15); husten zuen bere (4); husten zuen bitartean (4); jendez husten (4); jendez husten ari (3); karga husten (3); lekuak husten (9); nola husten (3); urtegia husten (4)

bat hustera (3)


hustualdi iz zerbait husten den aldietako bakoitza.

Une horiek ez dute luze irauten, hustualdi bat bezalakoa izaten da, bultzaka duzun hori bota eta gero berez agortzen da etorria.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 32. orr.

Gure ama etxean ez zegoenean gure aitak hustualdietan egozten zituen irainak jasotzeko.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 22. orr.

Herio batean, baina gustura idatzi dut liburua, eta sekulako hustualdia eman diet nola lepo gaineko ganbarari hala bular barruko kutxa taupakariari.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 14. orr.

Ez nuen ohorezko matrikula aterako, baina sekulako hustualdia eman nion neure barru irakinari.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 39. orr.


hustubide 1 iz husteko bidea.

Lisa iturrien hustubideko zuloaren gainean makurtu zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 279. orr.

Bazterreko kanalak gainezka, eta hustubideren bat zakarrez bete bada, han dira ur-pilatze eta sotoak libratu beharrak!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 162. orr.

Bertan dagoelako barnetegi honetako hustubide nagusia.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 60. orr.

Ur zikinak isurtzen dituen hustubidearen arrimura.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 88. orr.

Hustubideetako gasek.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 239. orr.

Holandarrak, gero, hustubidea zulatu zuen, eta ubidea egin, ura, lorategi azpitik ibiliz, itsasoraino iritsi eta han jauzika eta zalapartaka eror zedin.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 113. orr.

Dutxa azpian jarri zen, ajea hustubidetik behera egozteko itxaropenez.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 65. orr.

2 irud

Ametsen munduetatik atera eta zangoak lur gainean ezarrita, harekiko nire planik serioenak ez zuen garizuma luzeegian metaturiko kemenei hustubidea ekarriko zien etzanaldi batetik harataxeago jotzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 170. orr.


hustuka adlag alde eginez.

-Hustuka agurtu naute.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 158. orr.


hustuketa iz hustutzea.

Esferaren hustuketa eta kuboaren irekiera.  Berria - Kultura   2004-12-18

Donostiaren hustuketa antolatu behar zutela, eta bazihoala.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 88. orr.

Sosegua dakar hustuketak.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 24. orr.

Hustuketa bat bezalakoa da, hala esaten du berak, purga bat.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 75. orr.

Beharbada horrexegatik hartu gaitu begitan "euskararen taxidermiara" jo izan dugun hizkuntzalariok, bizi garen kulturaren alferrikako hustuketan aritu garelakoan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 13. orr.

Hustuketa lan hori emankor izango bada, ordea, ez da aski bihotza estutu eta garunak zukutzea.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 14. orr.

Sergiok erakutsi zion bagoi hustuketari buruz jakin behar zuen guztia.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 89. orr.

Madrilgo egunkariko zuzendaria isilik zen, Gizon Handiaren barne-hustuketa bukatzen ari zela konprenituz.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 98. orr.


hustutzaile iz aipatzen dena husten duen pertsona.

Ez nuen beraz inongo ganbara-hustutzailerik deituko.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 81. orr.

Etxe-hustutzaile profesionalei deitzen dieten doludunek ere ezin dituzte oinazea eta oroitzapenak saihestu.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 94. orr.

Tren hustutzaileak.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 91. orr.


huts1 1 iz lege, arau edo eginbide bat ez betetzea; ez betetze horren ondorioa. ik hutsegite.

Huts larria izan zitekeen, zigorra ekar zezakeena.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 25. orr.

Huts barkaezina izan da.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 243. orr.

Neure huts guztien zamarekin, kontu ematera.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 61. orr.

Huts sintaktikoak dira, beraz.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 227. orr.

Alegia, testu bat inprimatzean gertatu ohi den huts oro.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 58. orr.

Hortxe du Oteizak huts galanta.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 73. orr.

Piezaren erdi aldera, piano-joleak huts txiki bat egin zuen akorde batean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 42. orr.

Eta egin zuen, egin ere, hutsa: leihatila bat ixtea ahaztu.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 49. orr.

Baina hark ere huts bat egin zuen bere demostrazioetan.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 256. orr.

Eta orduan, hutsa neure buruari leporatzen niola, Jainkoari fede handiagoz hitz egin behar niola bururatu zitzaidaan.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 34. orr.

Jendeak hutsak egiten ditu.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 275. orr.

Erdara guztietan egiten dira huts ederrak.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 98. orr.

Berak edo bere arbasoek egindako huts baten zigorra jasotzen ari dela.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 347. orr.

Aipatu hutsak sinesten dituztenak ez jakinean eta Erromako Elizak huts horien aurkako egiak sinesten dituela jakiteko eginbiderik ez duten guztiak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 70. orr.

-Zein da ene hutsa edo ene hobena, niri horrelako amorruz erasotzeko?  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 89. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Txartelaren ikuskaketak transkribapen-huts bat ekarri zuen, eta huts horrek hortik aurrerako analisi guztiak faltsuztatu zituen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 211. orr.

Mexikon jokatu zuen tartean pilota-hutsak ez zirenak ere egin zituen Felix Areitio ezizenez Ermuak.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 228. orr.

3 ezin huts eginezko

Ezin hutseginezko hitzordua. Iruñeako elizan ditut ezin hutseginezko Gipuzkoarrak eta karrikaz karrika elkarrekin gabiltza, hau eta hura aipatuz.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 38. orr.

Baina, pentsamendu lasaigarri honetan ez uzteko edo, azken agerraldia legearen krudeltasuna agertzeko baliatu zuten, bat jin delarik bukatu balitz bezala mintzo, ezin hutseginezko "ostatua idekia izanen da nahi dutenentzat " errateko ber tonuan.  Herria   2005-05-05

4 huts eginsup_1 (orobat hutsegin) (zerbaitek)

Errutina horrek huts egin zion egunean, erremediorik gabe galdu zen.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 104. orr.

Apelazioak huts egiten bazuen, badakizu, aulki elektrikoa hantxe zegoen.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 73. orr.

Bazirudien hitzek huts egin ziotela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 29. orr.

Huts egin du leialtasunak, eta gaiztakeriatik urruntzen dena larrutua gertatzen da.  Elizen arteko biblia   Is 59,15

Zorionak ez dit huts egingo, lur-sail ureztatuak ez baitu egarririk.  Elizen arteko biblia   Dt 29,18

Bihotzak huts egin dio, eta hantxe hil da, kalean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 254. orr.

Itxaropen sutsua dut ez didala usteak huts egingo.  Elizen arteko biblia   Flp 1,20

Niregan itxaron dutenei ez die inoiz usteak huts egingo.  Elizen arteko biblia   Is 49,23

Ez zitzaion ikusmena ahuldu, ez zioten indarrek huts egin.  Elizen arteko biblia   Dt 34,7

Marokora joateko ahaleginak huts egin ondoren Italiara itzuli zenean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 178. orr.

Oinarriek huts egitean, zintzoak zer egin?  Elizen arteko biblia   Sal 11,3

Ez dakit zerk huts egin zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 328. orr.

Sekulako ergelkeriak esaten direla bihotzak huts eta buruak gainez egiten duenean.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 8. orr.

Odol presioa handia zuen eta arteriak huts egitekotan zeuzkan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 237. orr.

Baina metodo horrek oso bestelako arrazoiengatik egiten zuen huts.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 10. orr.

Eskuzartek ez diote hutsegin.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 112. orr.

· Huts egiten hasi zitzaion sardexka.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 142. orr.

Bezperan huts egin zion labea konpondu nahi eta ezinean zebilela.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 67. orr.

5 huts eginsup_2 (norbaitek)

Zuregan konfiantza dutenek ez baitute inoiz huts egiten.  Elizen arteko biblia   DnGr 3,40

Horretan sinesten duenak ez du huts egingo.  Elizen arteko biblia   1 P 2,6

Bazekien zer zioen eta ez zuen hutsegin.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 81. orr.

Noren ikara zinen, noren beldur, niri huts egiteko, nitaz erabat ahazteko?  Elizen arteko biblia   Is 57,11

-Ez, ez dut huts egingo.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 264. orr.

Adiskideak berak ere zain ditut nik noiz huts egingo.  Elizen arteko biblia   Jr 19,10

-Ama, etorri arren datorren hamabostaldian, ez huts egin otoi!  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 265. orr.

Alferrik da non huts egin dudan aztertzen hastea.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 139. orr.

-Apaizak ere huts egiten du mezatan, On Camillo: zergatik ez duzu onartzen besteek ere huts egin dezaketela fede txarrik eduki gabe ere?  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 152. orr.

Baina hitzematen dizuet hurrengoan oparitxo bana ekarriko dizuedala, huts egin gabe.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 62. orr.

Ez zen huts egiten nion lehen aldia.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 80. orr.

Inoiz huts egin al diat, Lar?  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 43. orr.

Ez iezadazu orain huts egin.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 192. orr.

Nik uste nian hire baitan fida nintekeela eta horregatik gomendatu hindudan zainketa komiteari, baina huts egin nuela frogatzen didak eta, niri huts egitea ez zaidak batere gustatzen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 106. orr.

-Badakizu ezin dudala huts egin Donibanera.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 217. orr.

Kargatu du bere FN Browning-a, bi kartutxo daramatzan paralela, eta bigarren basurdeari ere kale, hirugarrenari ere bai, horrela seirekin huts egin arte.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 38. orr.

6 huts eginsup_3 (norbaitek zerbait)

Gérard koskan ateratzen da eta Txomin aho zabalik dago, zerbait hutsegin duelako irudipena du.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 148. orr.

Tiroa huts egitea. Baina, istilu hartako zalapartagatik, huts egin zuen kolpea.  Elizen arteko biblia   2 M 14,43

Huts egindako kolpeak dira horiek, ordea.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 131. orr.

Penaltien txandan ere berea huts egin zuen.  Berria - Kirola   2006-02-11

Ustez eta Bokaleko aleman industrien parean zirela, huts egin zuten beren ukaldia, nahigabe frango sortaraziz udaberriko goxotasun hura baliatzen ari zirenen artean.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 93. orr.

Hitler-en kontrako atentadua huts egiten dute, 1944ko uztailaren 20an.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 116. orr.

Bidea huts egitea.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 181. orr.

Zenbat aldiz huts eginen ote dut norabide xuxena?  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 41. orr.

Sekula ez zuten beren jomuga huts egin.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 264. orr.

-Ez dut eiki ikuskizuna huts egin nahi.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 108. orr.

Ez genezakeen horrelako ospakizuna huts egin.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 319. orr.

Nik ez dut dantzaldirik huts egiten...  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 180. orr.

Badakit klase asko huts egin ditudala, baina antzezlanak jaten dit denbora guztia.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 39. orr.

Igandeetako mezak sekula ez zituela huts egiten.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 140. orr.

-Ez nuke trena huts egin behar!  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 180. orr.

Hegazkina huts egingo duzu -esan zidan Mary Annek.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 20. orr.

Ez diagu elizaren bisita huts egin behar.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 52. orr.

Ez zuen halako aukera huts eginen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 29. orr.

Eta ez zuen aukerarik huts egiten pulpitutik bertatik haren burutik elizan zeudenen eskarmentua eskatzeko.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 24. orr.

Etsamina bat huts egin nuela Matematikako klasean.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 19. orr.

Hark ekainean bukatu zuen eta nik, berriz, urria arte egon behar izan nuen, huts egindako bi ikasgaiak gainditu arte.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 66. orr.

Huts egin ditut zenbait otordu, eta zorrotz behatu didate jaulierrek.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 240. orr.

Etxeko gosari huts eginaren ordaina nuen orain mahai gainean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 42. orr.

Ez dut nire misioa huts egin nahi.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 45. orr.

Eta gero, Izko mendiaren hegalean dauden herri xarmantak, bere alimaleko eliza ederrekin omen, pasatu ondoan, Iruñea eskuin utzirik, Puente la Reinari buruz bazoaz, Eunateko miraria ezin hutseginez.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 133. orr.

· Erremediorik gabe segitu behar genuen esmalte beltz hura hornitzen, eperik huts egin gabe.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 279. orr.

Itxaropen huts eginak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 226. orr.

Orangeko printzearen manupeko walon baten lantzak hazbetez huts egin zuen bihotzaren bidea.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 50. orr.

Zigarro baten erretzeko jalgi eta ondoko bi poetak huts egin nituen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 75. orr.

7 huts eginsup_4 (norbaitek zerbaitetan)

Sinesmenean ere huts egin du zenbaitek.  Elizen arteko biblia   1 Tm 1,19

-Zertan huts egin dut? zein hoben egin dut zure aurka, niri halako amorruz erasotzeko?  Elizen arteko biblia   Has 31,36

Zertan egiten du huts?  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 184. orr.

Azken batean, huts egin zuen bere iragarpenean. neure eginbeharretan behin eta berriz huts egiten ari nintzelako sentipena.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 214. orr.

Zuk uste bezala, emakume hori luxuzko prostituta bat zen, zinemagintzan huts egindako bat.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 95. orr.

Terrence-rentzat gourmet jaki zailak prestatuz ume bat egiten huts egin arren emazte baliotsua zela erakusteko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 329. orr.

Azken bi jardunaldietan hutsegin dute zuri-gorrien atzetik dauden taldeek.  Berria - Kirola   2004-05-02

8 huts eginsup_5 (era burutua izenondo gisa)

Atentatu hutseginek, ordea, gure Errusian, askoz efektu latzagoa izaten dute, denek jakingo duzuenez, ongi ateratzen direnek baino.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 87. orr.

Malgobernuaren ordez nahasmendua ezartzeko traizio-saio hutsegina.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 63. orr.

Baina zure urkatze hutsegina oroitzean harro jasotzen duzu burua.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 161. orr.

Oraingo honetan azioak ondorioak izan ditu, baina ondoriorik izan ez balu ere, asmo hutsean eta hutseginean gelditu balitz ere, berdin-berdin sartuko zituzten -eta sartzen zituzten- agirietako ekintza bere-gain-hartuen zerrendetan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 154. orr.

· Nork erakarriko zaitu nire bihotzera, txundituta utzi dezazun, nire hutseginak ahantzirik, on bakarra zaitudan hori laztandu zaitzadan?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 213. orr.

9 huts egin ezinezko izlag ik hutsezin.

Saskibaloiaren zaleek huts egin ezinezko hitzordu bat zuten Fernando Buesa Arenan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 33. orr.

Ez naiz kulturako jendearen jaietara joateko zalea baina harakoa hutsegin ezinezko konpromisoa izaten zen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 39. orr.

Horraino iritsi zen nire dohain huts egin ezinezkoa. Beste urte batean absenta izan zen nobedadea, 60 gradutik gorako pattar azkar bat, ahoa eta sabela erretzen zizkizuna, baina gure gizontasunerako erronka huts egin ezinezko bat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 107. orr.

10 huts eginarazi

Saudiar Barneko Ministroak erran du badituela han beste holako jazarketak hutseginaraziak bainan tokia ditake halakoa, beste batzuek erraiten diote lazoegia direla hangoak irriskuen zaintzeko.  Herria   2004-05-06

11 huts eman huts egin.

Zerbait bazuen, gainera, bere asmoek huts emango ez zutela sinesteko: zein ederki ezagutzen zuen zeharkatu behar zuen alderdia eta zein ongi ulertzen zituen hango hizkuntzak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 56. orr.

Aitzin gaueko harrapaketa huts emanaren hondar ageriak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 324. orr.

-Begiak ez din huts eman?  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 293. orr.

12 huts eragin huts egitera behartu.

Jaunaren begiek zaintzen egia, eta huts eragiten maltzurraren hitzei.  Elizen arteko biblia   EsZ 22,12

Huts eragiten diet aztien zantzuei, zentzugabe bihurtzen igarleak.  Elizen arteko biblia   Is 44,25

Huts eragiezu erasoka ari zaizkidanei, eta ez niri; jo bitza haiek beldurrak, eta ez ni.  Elizen arteko biblia   Jr 17,18

Akatsik ez duen beira batek huts eragingo lioke.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 247. orr.

13 huts hutsetik ezerezetik.

Huts-hutsetik liburutegi bat sortzea ondo zeregin neketsua da.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 149. orr.

14 huts-min (orobat husmin)

Beti zerbaiten husmina sentitzen dute. gerora izugarrizko huts-minez gogoratuko zuen seme kuttuna izan zen Ludovico.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 295. orr.

Arrapaladan botatako hitzek oka egin ondorengo huts-mina utzi zioten-eta.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 89. orr.

15 huts-etsi ik hutsetsi.
16 hutsa izan da ad

Eurak dena eta besteak hutsa direla uste duten alproja horiek.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 150. orr.

Baina zapore erresumin hura [...] orduan hain handia iruditu zitzaidana, hutsa zen gerora Dabidek sortu zidanaren aldean.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 36. orr.

Gure egiteek eta ez egiteek geure salbazioa erosten ahal zutela uste zuen oraino aitatxik, gure fedea eta Jainkoaren borondatea hutsa balira bezala.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 83. orr.

Baina ez dirudi halakorik batere gertatzen denik lanaren faktoreari dagokionez, eta faktore horren nazioarteko mugikortasuna ez da hutsa gainera.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 61. orr.

Diru-sarrera urriak direla-eta, hutsa izaten da herrialde pobreen aurrezki-bolumena.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 113. orr.

Ez zekiat ezer asko / eskoletan ikasia, / baina ez izan harroxko; / hutsa duk hik handik kanpo / ikasitako guztia.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 116. orr.

Kontua paradigmena balitz hutsa litzateke.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 118. orr.

· du ad Cadizko gatibutzan, soinu txikiaren hutsa du Elgetak.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 23. orr.

17 hutsaren hurrena (28 agerraldi, 13 liburu eta 4 artikulutan; ETCn 207 agerraldi) (izan aditzarekin) hutsaren hurrengoa.

-Giza arima hutsaren hurrena da zuretzat, argi dago.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 159. orr.

Liburuek hutsaren hurrena balio dute Parisen.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 101. orr.

-Ez dut uste hutsaren hurrena denik -esan zuen Tootlesek segituan.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 209. orr.

44 urte ezpaita hutsaren hurrena.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 41. orr.

Hala ere, zigor horiek hutsaren hurrena ziren bere amonak pentsatua zeukanaren aldean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 221. orr.

Guztira, lanbide arteko sei akordio sinatu dira, baina horietan LHK-k izan zuen parte-hartzea «ia hutsaren hurrena» izan zela onartu zuen.  Berria - Ekonomia   2006-02-17

18 hutsaren hurreneko izlag

Hutsaren hurreneko prezioetan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 328. orr.

19 hutsaren hurrenetik

-Ni, orduan, aberastuko naiz -esan zuen Txitxikovek-, zeren, nolabait esatearren, hutsaren hurrenetik hasiko bainaiz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 467. orr.

20 hutsaren hurrengo (208 agerraldi, 87 liburu eta 48 artikulutan; ETCn 1.787 agerraldi) (izan aditzarekin) ik gorago 17.

Haren aurrean, nazio guztiak ezer ez, hutsaren hurrengo dira harentzat.  Elizen arteko biblia   Is 40,17

Idolo guztiak ez dira ezer, horien egintzak hutsaren hurrengo, irudiak haizea bezain hutsal.  Elizen arteko biblia   Is 41,29

· Hutsaren atzetik ibili ziren, hutsaren hurrengo bihurtu dira.  Elizen arteko biblia   Jr 2,5

· izlag ik gorago 18.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 213. orr.

Hutsaren hurrengo huskeria batez ari gara.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 156. orr.

Laburbilduz, hutsaren hurrengoa da gizonari buruz duen ezagutza (Platon, Gorgias).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 41. orr.

· Garbi zegoen hutsaren hurrengoa nintzela beraientzat.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 102. orr.

Hutsaren hurrengoa Ingalaterran zain dugunaren aldean.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 122. orr.

Ateraldi xelebreak, nonbait, balioaren aldetik hutsaren hurrengoak.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 250. orr.

21 hutsaren pare(ko)

Handikiak ezereztu egiten ditu, munduko gobernariak hutsaren pareko bihurtzen.  Elizen arteko biblia   Is 40,23

Zintzoaren mihia zilar garbi-garbia, gaiztoaren bihotza hutsaren parekoa.  Elizen arteko biblia   EsZ 10,20

Kostua hutsaren parekoa zelako.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 234. orr.

Eta hor libertatea hutsaren pare bilakatzen da.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 258. orr.

Nire ametsik ederrenak hutsaren pare utzi zituen Ramonaren eskuzabaltasunak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 219. orr.

22 hutsaren truke

Nire ahaidea zarela eta, hutsaren truke egin behar al duzu lan niretzat? eta nik ez dizut hamabi errublo emango, hamabost baizik, zuk ezertxo ere egin gabe, hutsaren truke.  Elizen arteko biblia   Has 29,15

Lau solairuko harri gorrizko etxe hura, orain gutxienez zortziehun edo bederatziehun mila dolar balio zituen hura, hutsaren truke erosia.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 101. orr.

Abas hutsaren truke hil da.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 362. orr.

· Etxekoandre, har itzazu, hutsaren trukean emango dizkizut.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 26. orr.

Hutsaren trukeko hain ardura handiak jende guztia txunditu zuen ezinbestean, eta agintarien belarrietara iritsi zen noizbait.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 343. orr.


huts2 1 izond aipatzen denaz besterik edo bestelakorik ez duena.

Lau kafe huts elkarren segidan edanaraztera.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 12. orr.

Sagardo huts tanta bat, apartsua eta gozoa.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 139. orr.

Gainerakoan, azido sulfuriko hutsa zen Tomas.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 38. orr.

Ohiko xuri-gorritik gorri huts, gorri min, gorri ubelera pasatuz.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 73. orr.

Ke hutsa zen, gar bakoa.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 171. orr.

Gizona hezur eta azal huts zela esan ahal zen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 224. orr.

Saderengan hitzak ez dira mintzabide huts; armak dira, azkon pozoituak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 42. orr.

Egiaz muinoak gezur huts dira, gezur huts mendietako zarata-hotsa.  Elizen arteko biblia   Jr 3,23

Nik, kostatar huts honek, kresal giroa ezagutzen nuen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 177. orr.

Inozo hutsa izan zen, ergel hutsa.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 150. orr.

Gure agintari guztiak zerri hutsak dira.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 30. orr.

Herrialdeak ergelkeria hutsa dira, ez dira mapetan baizik existitzen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 132. orr.

Pertsonak direlako besterik gabe maitatzea engainu hutsa da.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 197. orr.

Atsegingarri dira zintzoaren hitzak, maltzurkeria huts gaiztoarenak.  Elizen arteko biblia   EsZ 10,32

Arrazoimen hutsaren kritika.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 302. orr.

Logika hutsaren ikuspegitik.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 151. orr.

Eta Unamunoren nobelak eleberri huts baino zerbait gehiago ere izaten diren arren, bere pentsamenduari buruzko beste ezer ez neukan egundo irakurrita.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 118. orr.

On hutsa komeni zaigu, baina biziak jakitea baino ez jakitea hurrago duela sentitzen dugunok diogu on hutsa baino on betexeagoa hobe dela.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 25. orr.

Beraz, agintzaria, dohain hutsa izanik, fedeari dagokio.  Elizen arteko biblia   Erm 4,16

Bila nazazue ezerez hutsean. ik huts1 9.  Elizen arteko biblia   Is 45,19

Gizon oin-hutsak mahuka hutsean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 202. orr.

Azpiko gona hutsean etorri zen, beso harrigarriki lodiak biluzik eta puztua zirudien bular mamitsua agerian.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 160. orr.

Ekonomiaz edo medikuntzaz ere eztabaida daiteke gaur egun euskara hutsean.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 60. orr.

Eta egia hutsa?, egia bere hutsean eta bakarrean?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 260. orr.

2 soila.

Gaizki iruditzen zait eskandalu bat sortzea susmo huts batengatik.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 97. orr.

Haren adibideak erabili zituzten "poesia huts" delakoaren teoria modernoa sortzeko.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 15. orr.

Bortz-sei armagizon gehiago zihoazen harekin, denak soldadu huts.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 278. orr.

Langile huts eta hitsa izan beharrean, gizon garrantzitsu sentitzen hasi nintzen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 124. orr.

Kargurik gabeko azpiadiakono hutsa naiz.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 296. orr.

Konkurrentzia huts eta perfektuaren hipotesi klasikoan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 97. orr.

Pentsatze hutsa ikaragarria den arren, hilezkorra nintzen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 154. orr.

Leihotik begiratze hutsa ez zaio gogo-betegarri, begiak Goizueta aldera joaten baitzaizkio.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 136. orr.

Pentsatze hutsak nerbioak airean jartzen zizkidan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 156. orr.

Beti gazte izan behar horrek ematen dituen lanak gogoratze hutsak edozein nekatzen du.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 124. orr.

Negarrez hasteko gogoa egiten zaidak oroitze hutsarekin.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 118. orr.

Gogoratu hutsarekin erraiak nahasten zaizkit.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 99. orr.

Negarra eragiteko eszenak, ikusi hutsarekin lotsa ematen zutenak.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 99. orr.

3 ikusmenaz nabari daitekeen ezer ez duena; betea ez dagoena; ohi duenaz, daukanaz edo dagokionez gabetua.

Ondoren, tea amaitu, kikara hutsa erretiluan utzi eta etxeko lanei ekiteko altxatuko zen.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 230. orr.

Bere behitegi lur jo, zuri eta zikinarekin, bere zalditegi huts ate-zabalekin.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 22. orr.

Gaueko kale huts eta argiztatuak.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 209. orr.

Plastikozko bidoi huts zenbait.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 150. orr.

Putzu batera bota zuten -urik gabeko putzu huts batera-.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 106. orr.

Kaxa huts eta zetazko paperez beteriko armairuena.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 104. orr.

Hutsa topatuko dute ohea.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 132. orr.

Taxi huts bat ikusi eta geldiarazi nuen arte.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 46. orr.

Epaitegiko sala kasik huts batean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 191. orr.

-Jar zaitez -agindu zion Joanttok, aulki huts bat erakutsiz.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 264. orr.

Leku huts bat hauteman zuen eserleku batean.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 527. orr.

Ohartarazi zidan matraz huts batek ez duela su hartzen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 88. orr.

Jauzi borobil batez ohetik erori zen, oin hutsak lur hotzean pausatzen zituela.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 215. orr.

Te-katilu erdi huts bat eta hozka egindako ogia marmeladarekin.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 61. orr.

Bihotza bete-betea eta zabal-zabalik beharko nuen kinkan, hutsa gelditu zait eta dena zimurtua...  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 159. orr.

Udako gau giro epelaz gozatua nintzen, hiri ia-ia hutsean barna ibiltari. konkrezio gabeko adierazle hutsen (empty signifiers) produkzioa.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 187. orr.

· Oilorik gabeko oilategia bezain huts geratu zitzaion adimena une batez.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 111. orr.

· Adibidez, banako abstraktuak, besteak beste, matematikan aipatzen diren zenbakiak (4a, 5a...) edo multzoak (multzo hutsa, kasu).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 175. orr.

D multzo ez-hutsa da, eta interpretazioaren unibertso edo eremua izango da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 149. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bizitza pribatua, giza bizitza huts-soila.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 16. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa izenondo balioaz)

Soinekoak azpiko galtzetan sartuta emakume ile-nahasiak, gizon oin-hutsak mahuka hutsean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 202. orr.

Anaiaren gonbidapena arestiko konplimenduak bezain azal-hutsa zen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 127. orr.

Zenbateko indarra behar den bala erraldoi barne-huts bat Lurraren grabitatetik ateratzeko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 12. orr.

Gizon kanpo-eder barne-huts baten bizitoki eta maitaleku.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 184. orr.

Filologoa erotu egiten da jardun merkearekin, solas barren-huts kaka-esplikatzailearekin.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 54. orr.

· adlag Galtzaileak ezkatarik gabeko sardinatzarrak bezala geratzen ziren, larru huts.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 51. orr.

Larru-huts nengoen, hezur-huts.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 183. orr.

Korridore ilun batetik atera zen, buru-huts, soinean pinturaz eta igeltsuz zipriztinduriko jaka labur bat zeramala.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 160. orr.

6 inongo axola edo gorabeherarik, edo mamirik ez duena, hutsala, alferra.

Bazeneki zeinen hutsa izan den nire bizitza urte askoan!  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 505. orr.

Horiek denak zuztar bateko jakiteak dira, jakite huts zertangabeak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 36. orr.

Ritual edo formula huts bat betetzea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 153. orr.

Gorago ikusi dugu zein sentimendu huts eta mesprezagarria den lotsa.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 243. orr.

Maitatuko baninduzu, ez nindukezu salgai huts baten pare erabiliko.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 327. orr.

Zeren zorionak zuri baitira; zuri, faltsu, ustel, hutsal, merke, hits eta huts.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 131. orr.

Hots handiko hitzaldi hutsak egiten dituzte.  Elizen arteko biblia   2 P 2,18

· Kanpoan, berriz, errealitateko bizitzan, arrotz, huts, hil eta hits aurkitzen zuen mundua.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 36. orr.

· Bergaran bakarrik ez, Mertzedes, hutsa hala balitz!, baizik-eta Bergaran... eta Bergara ez diren beste bergara guztietan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 95. orr.

7 barne-huts izond barruko aldea hutsik duena.

Eta ez zen inor bizi patioaren bestaldeko etxe barne-hutsean, bi makila moduko izan ezik, arbian zizelatuak ziruditen aurpegiak zituztenak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 18. orr.

Eguneroko ogia lortzeko ahalegin etengabea, langabeziaren mamua, nobleziaren jainko zitalak, ezkon oheko gezur barne-hutsak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 139. orr.

Hodi ñimiño batzuk dira osteonak, 15 mm luze eta 0,25 mm zabal diametroan; barne-hutsak dira, eta odol-kapilarrek betetzen dute barru hori.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 19. orr.

Zenbateko indarra behar den bala erraldoi barne-huts bat Lurraren grabitatetik ateratzeko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 12. orr.

Don Ottaviok, lasaiturik, itxura bitxiko harkaitz bat seinalatu zuen itsasertzetik metro batzuetara, erdian barne-hutsa, eta bi zutabe erraldoiren gainean bermatua zirudiena.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 497. orr.

Gizon kanpo-eder barne-huts baten bizitoki eta maitaleku, huts eta belzturik ageri zen barrenetik, kanpotik bere plantari eutsiz ordea.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 184. orr.

Quosque tandem liburu ospetsuan Jorge Oteizak zioen Neolitikoan gauzatu eta finkatu zela euskaldunaren sentiera estetikoa, geure nortasunaren ikur eta bereizgarri gisa, orduko harrespil txiki barne-huts haiekin edertasunaren perfekzioa, esperientzia espiritual gorena erdietsi genuenean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 36. orr.

Solasa frango, bainan legunak bezen epelak eta azkenean barne-hutsak edo tortak!  Herria   2005-07-21

Ainitzen beldurra haatik, legea gisa hartarat kanbiatuz, barne-hutsa bezala geldituko dela edo arrunt torta!  Herria   2004-09-02

8 hutsik egon

Ohartarazi zidan matraz huts batek ez duela su hartzen: ez zen noski hutsik egongo.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 88. orr.

9 huts-huts izond

Kanoi baten tiroak eragindako efektua dardaraldi huts-hutsa da. Zentzu horretan, munduko ekonomia gehiago da nazioarteko ekonomia huts-hutsa baino.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 153. orr.

Beraz, honuntzago gelditzen naiz orain eta letra huts-hutsari helduko diot.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 115. orr.

Populazio handien analisi estatistiko huts-hutsetik ateratako kontuak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 173. orr.

Arrazoi ideologiko huts-hutsez.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 159. orr.

Jende gehienak prozesu logiko huts-hustzat dauka ikerkuntza, eta jarduera hotz eta zorroztzat.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 163. orr.

Harri huts hutsezko pareta.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 14. orr.

10 huts-hutsik adlag

Sukaldea huts-hutsik utzi dute: mahai-tresnak, ontziteria, tresna elektriko txikiak, den-dena.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 230. orr.

Huts-hutsik zihoan bagoia.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 57. orr.

Herriko kaleak huts-hutsik zeuden.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 136. orr.

Herrixkak huts-hutsik ia.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 339. orr.

Kreta erdietsi genuen, lehen hain joria izandako uhartea eta orain huts-hutsik dagoena, antzinako leku guztiak bezala. Jendea erbestera bidaliko du Jaunak, eta lurralde osoa huts-hutsik geldituko da.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 42. orr.

Larrua, larrua huts-hutsik, Nathan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 145. orr.

Baina kalkulu hori, berez, matematikoa da huts-hutsik.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 128. orr.

Templek berak ematen duen azalpena mekanikoa da huts-hutsik: "Konektatu gabe daude emozioaren zirkuituak: hori da okerra".  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 277. orr.

· Eragiketa huts-hutsik espekulatiboak zigortzeko helburuaz.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 192. orr.

11 musu-huts adlag

Neure mediku-poltsatik tentsioa hartzeko tresna atera nuenean, musu-huts gelditu zen, ezin ulerturik zer zen, baina, ukitzen utzi orduko, aise ezagutu zuen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 137. orr.

Jendea musu-huts atera zen elizatik.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 64. orr.

Bat-batean, burutik pasatu zitzaion ezen beharbada Corley beste bide batetik joango zela neskari etxera laguntzera, bera musu-huts utzita.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 86. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 11 aldiz agertzen direnak)

adigai huts (26); arrazoimen huts (12); egindako huts (11); etxe huts (18); gela huts (18); gizaki huts (12); huts asko (37); huts asko egin (24); huts bat egin (12); huts egin (1352); huts egin gabe (50); huts egin ondoren (16); huts egin ostean (14); huts egina (18); huts eginda (21); huts egindako (42); huts eginen (25); huts eginez (47); huts eginez gero (36); huts egingo (133); huts eginik (27); huts egite (37); huts egitea (78); huts egiteak (18); huts egiteko (55); huts egiten (425); huts egiterik (16); huts gehiago (19); huts gehiago egin (15); huts gehiegi (13); huts gutxi (14); huts handi (16); huts handia (18); huts hutsa (33); huts hutsean (23); huts hutsik (101); huts larria (12)

aitzakia hutsa (29); amets hutsa (28); anekdota hutsa (11); arrazoimen hutsa (11); begiespen hutsa (12); desastre hutsa (19); egia hutsa (34); egindako hutsa (11); ergel hutsa (25); ergelkeria hutsa (17); erokeria hutsa (19); ezjakin hutsa (13); fantasia hutsa (14); fikzio hutsa (13); forma hutsa (11); gezur hutsa (39); haren hutsa (12); inozo hutsa (13); irudipen hutsa (19); iruzur hutsa (14); itxura hutsa (37); itxurakeria hutsa (12); izate hutsa (12); kasualitate hutsa (48); kontu hutsa (19); pentsatze hutsa (15); politiko hutsa (16); propaganda hutsa (11); zentzugabekeria hutsa (14)

adigai hutsak (31); adimen hutsaren (70); adimen hutsaren oinarri (23); aipatze hutsak (11); arrazoimen hutsak (28); arrazoimen hutsaren (240); arrazoimen hutsaren kritika (31); begiratze hutsarekin (13); botila hutsak (26); egindako hutsak (23); eginiko hutsak (11); etxe hutsak (16); gazte hutsak (12); hitz hutsak (29); hutsak egin (24); hutsak egiten (14); hutsak zuzendu (13); hutsaren hurrena (29); hutsaren hurrengo (55); hutsaren hurrengoa (129); hutsaren hurrengoak (13); hutsaren truke (23); ikuste hutsak (14); ikuste hutsarekin (18); izate hutsagatik (15); pentsatze hutsak (76); pentsatze hutsarekin (29); pentsatze hutsaren (11)

adimenaren adigai hutsen (23); erdara hutsean (14); euskara hutsean (66); euskara hutsez (23); euskara hutsezko (34); gaztelania hutsean (20); hezur hutsetan (11); hutsean amaitu (12); hutsean egin (12); hutsean gelditu (23); hutsean geratu (34); hutsean geratzen (16); hutsean utzi (17); hutsean uzteko (17); hutsetik abiatu (11); hutsetik abiatuta (11); hutsetik hasi (41); hutsetik hastea (12)

burua hutsik (19); erabat hutsik (15); erdi hutsik (42); esku hutsik (178); esku hutsik itzuli (14); etxea hutsik (26); hanka hutsik (15); hutsik ageri (12); hutsik egin gabe (113); hutsik egon (23); hutsik egoten (13); hutsik ez egitea (11); hutsik ez egiteko (11); hutsik gabe (39); hutsik gelditu (16); hutsik geldituko (18); hutsik geratu (47); hutsik geratzen (18); hutsik itzuli (18); hutsik joan (13); hutsik utzi (26); hutsik utzitako (12); ia hutsik (41); kaleak hutsik (14); mahuka hutsik (12)


huts3 1 iz materia gabezia; materiarik gabeko gunea. ik hutsune 1; hutsarte 4.

Errealitatean atomoak eta hutsa baino ez dira existitzen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 177. orr.

Fluktuaziook huts berezi bat sortu bide zuten, materiarik gabea baina energiaz betea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 32. orr.

Materiari eta hutsari gorazarre egin nahi dionak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 15. orr.

"Sustraietako gizonek" uste dute, era berean, hutsa existitzen dela, hau da, badela espazio bat, edo batzuk, deus ere eduki gabe erabat, inolako gorputzik ez eta substantziarik bat ere gaberik.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 201. orr.

Ur, lurrun, huts, gas, gasolina eta abarren hoditeria guztiak, edo lurpeko erreten-zuloz zihoazen, edo zimenduan hormarteraturik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 155. orr.

Liofilizazioa: elikagaia izoztutakoan, hutsean sartu eta, sublimazioz, ur guztia erauztea, galaraztea. ik beherago 9.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 49. orr.

Hutsean abandonaturiko gorputzak beti erortzen dira abiadura berean.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 255. orr.

· Begiak hutsean finkaturik.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 114. orr.

Bere burua ikus dezake lan-mahai baten aurrean begiak hutsari begira.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 229. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Huts-neurgailuaren orratza, hantxe zeroan zut-zut egona, gainbeheran hasi zen, ezkerrerantz lerratuz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 216. orr.

Haizagailuaren maskorra irekirik xurgauspoa martxan jarri, huts-etetekoa itxi, eta ponpa gelditu zuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 218. orr.

3 hutsartea, hutsunea.

Azaldu ezineko hutsa sentitzen du buru barruan.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 155. orr.

Mintzatzerakoan, errespetu handiz, bi aditzen arteko huts guneak misterioz betez, hitzak hautatzen zituen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 60. orr.

Ilargiaren peko isiltasun eta huts erabatekoetan.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 78. orr.

Zer huts zeukan zure bizitzak, zer hutsune bete nahi zenuen, zeren bila zenbiltzan nire bila abiatu zinenean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 30. orr.

Sumatzen dut haren hutsa, jakina, baina zer arraio egin dezaket ba nik?  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 93. orr.

Lehengo borreroa lekutu baitzen errebelekin bat egitera, haren hutsa betetzeko eskaintza egin zion Bassillon Nabarrenkoxeko gobernariak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 214. orr.

Orain desiratzen nago, Patri, haren fantasma noiz etorriko zaidan utzitako hutsa apur bat betetzera.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 118. orr.

4 ezereza.

Jainkoaren handitasuna eta gizakiaren hutsa.  Elizen arteko biblia   Jb 25,2 tit

Ez nintzen ezer, euskalduna are gutxiago, nortasun ezpalak ezabatzen ziren bat-batean eta huts handi horretan aldi berean dena nintzen, iragana eta geroa, azala eta mamia, [...].  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 181. orr.

Neure barruan hazten sumatu nuen, ustez lehenbiziko aldiz, huts sentsazio higuingarri bat: horixe zen, beraz, "bestelakoa izatea".  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 168. orr.

Ezin konta ahala gauza erraz eta merkez egindako arrosario azkengabe bat osatzen dute: azkengabea, hutsa bera bezala.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 36. orr.

Deus ez dagoenean diruaren poza dagoela esan dugu, eta non da ezereza eta hutsa handiagoa hilobiko hilkutxaren barnean baino?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 185. orr.

Hutsaren atzetik ibili ziren, hutsaren hurrengo bihurtu dira.  Elizen arteko biblia   Jr 2,5

Hutsaren lurralde arriskugarrian.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 128. orr.

· Hori dela eta, gizona jipoitu ez -hutsa falta izan zitzaion horretarako-, eta haren amorrua eta jelosia arrapizteko, esan zuen: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 171. orr.

Hutsa nahikoa izango zen dena sutan jartzeko, eta jendea kezkatuta zegoen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 134. orr.

Txunditu ere egiten nintzen batzuetan, ikusirik zeinen gutxi behar zuen kantuari ekiteko, hutsa gehienetan, ezer ez.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 165. orr.

5 (hitz soila aditzekin )

Horrela, huts bihurtuko dituzu Ahitofelen aholkuak.  Elizen arteko biblia   2 Sm 15,34

Horrela, bertako jakintsuen jakinduria huts aterako da eta adituen adimena bertan behera galduko.  Elizen arteko biblia   Is 29,14

Jauna, zuri dei egitean, ez dakidala neure ustea huts gerta!  Elizen arteko biblia   Sal 31,18

6 ik zero.

Bat eta huts irabazi diagu.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 78. orr.

-Sei eta huts! -oihukatu zuen-.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 155. orr.

Nire ekipoa bat eta huts irabazten ari denean.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 89. orr.

Alderantziz denean, ordea, bat eta huts galtzen doazenak gu garenean, [...].  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 89. orr.

Hogei eta huts, Gryffindor aurretik!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 249. orr.

7 huspean materiarik ez dagoen egoeraren azpian.

Aurrera erauzkinekin, nahiz hala--hola eginak izan, ur beroz eta prentsagailuz, eta gero huspean kontzentratuak: untxiei hestegorriraino zintzurreratu, eta haien gluzemia neurtu.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 285. orr.

8 hutseansup_1 adlag ezerezean; ezer gabe.

Ukabilkadak hutsean jotzen dituen borrokalaria bezala.  Elizen arteko biblia   1 Ko 9,26

Hutsean jotako atzaparkada guztiak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 170. orr.

Azken batean, ezinezkoa zen hutsean sortzea, irudimena oso lotua zegoen oroimenarekin, eta sorketa orok aurrez sortutakoa zuen oinarri.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 161. orr.

Izan ere, epaitegiek egindako urrats positiboak hutsean gelditu direla ikusi du.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 152. orr.

Gure ahaleginak hutsean geratu dira.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 192. orr.

Haren itxaropenak hutsean gelditu baitziren berriz ere.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 345. orr.

Txostenaren errentagarritasuna ez zegoen erabat ziurtatuta, litekeena baitzen haren balioa hutsean gelditzea, edo dezente murriztuta bederen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 269. orr.

Urteek, ordea, hutsean utzi zuten nire ilusio hura.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 26. orr.

Hala bada, neska xarmantarengana asko nahian joan, eta hutsean irten zen Bakbaka errukarriak, burua makur, hiritik alde egin behar izan zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 93. orr.

9 hutseansup_2 adlag doan.

Etorri, hartu garia eta jan, hartu ardoa eta esnea, dena hutsean, ordaindu gabe.  Elizen arteko biblia   Is 55,1

Hutsean emaniko oparia, ezinago estimagarria.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 30. orr.

10 hutseansup_3 adlag partidetan, huts eta huts.

Hutsean bukatu zen partida.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 116. orr.

Erritmo askoko partida izan zen, hutsean amaitu zen arren.  Berria - Kirola   2006-03-30

Newcastlek eta Marseillak hutsean berdindu zuten Ingalaterran. suediarren egoera hegoaldeko bizilagunena baino hobeagoa da, hutsean edo bana berdinduta ere aurrera pasatuko direlako.  Berria - Kirola   2004-05-06

Behar baino arazo gehiago izan zituen Melen taldeak markagailua hutsean mantentzeko. herria¬

11 hutseansup_4 adlag huts zenbakian.

Neurgailua hutsean» jartzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-04-22

Lehendakari gisa egingo nukeen lehenengo gauza, markagailua hutsean jarri eta alderdi demokratiko guztiei dei egitea izango litzateke, Estatutuaren erreformaren inguruan elkarrizketa prozesua abiarazteko.  Berria - Euskal Herria   2004-07-11


hutsal (ETCn 447 agerraldi) 1 izond garrantzirik, baliorik edo funtsik gabea. ik alfer; tribial.

Elaborazio matematikoa "ideia hutsal bat mozorrotzeko modu tradizional bat da".  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 21. orr.

Oroitzen al dun nola koleratu hintzen soineko hutsal baten gorabehera zela eta?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 46. orr.

Saialdi hutsalak.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 67. orr.

Hitz-jario hutsal ederra.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 172. orr.

Uraren Munduko Foroa, publizitate ariketa hutsala izan da, mamirik gabekoa.  Berria - Gaiak   2006-03-24

Ez zaitzatela inork argudio hutsalez lilura.  Elizen arteko biblia   Ef 5,6

Arrazoibide hutsaletan galdu dira eta beren adimen zentzugabea ilundu egin zaie.  Elizen arteko biblia   Erm 1,21

Ospe hutsalaren haizeak puztuta, bere gudari-taldea Pugliara eramatea erabaki zuen, dirua eta ohorea irabazteko asmoz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 184. orr.

Herioaren larritasunaz batetik, poztasun hutsal eta faltsuaz bestetik.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 116. orr.

Erdialdera bidean gauza hutsalei buruz mintzatu ginen, burura etortzen zitzaigun lehenbiziko gauzaz, hitz egitetik gelditu nahi ez duen jendeak egiten duen bezala.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 161. orr.

Komarik hutsalena ere.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 161. orr.

Bakearen usoa da nire lanik hutsalena, ziurrenik, ez duelako ezertarako balio izan, zoritxarrez.  Berria - Euskal Herria   2004-08-18

Gertaera hutsalena ere abentura bilaka dadin, beharrezkoa eta aski da hura kontatzea.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 80. orr.

Otoitz-denboran ameskeria hutsaletan sakabanatuta ibiltzea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 340. orr.

Beti hutsala den kasuistika.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 33. orr.

Jakintsuen asmoak hutsalak direla.  Elizen arteko biblia   1 Ko 3,20

Hilezkorra izatea hutsala da; gizona izan ezik, sorkariak oro dira hilezkor, ez baitute heriotzaren berri; jainkozkoa dena, ikaragarria, ulertezina dena, izaki batek bera hilezkorra dela jakitea da.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 126. orr.

Zeren zorionak zuri baitira; zuri, faltsu, ustel, hutsal, merke, hits eta huts.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 131. orr.

Gezurrezkoa da xarma, hutsala edertasuna.  Elizen arteko biblia   EsZ 31,30

Hutsa, hutseratua eta hutsala.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 70. orr.

2 (hitz elkartuetan izenondo balioaz)

Nolanahi ere, deserosoa egin zitzaidan, ia eramanezina, museoan arnasten ari nintzen aire hutsal-fashion total hura, beti berri beti moderno, beti azken olatuko izan beharraren esklabutza.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 82. orr.

• 3 (-en atzikiaren eskuinean, izen gisa) hutsaltasuna.

Gauaren hutsalean etxeko izkiriatzeko makina traketsean.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 52. orr.

Todos os Nomes (1997), oraingoz idatzi duen azkenak, gure izatearen hutsalaz dihardu.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 14. orr.

Oso gogoan dute faxismo garaiko jardun estetikoen hutsala.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 35. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

espiritu hutsal (3); eta hutsal (7); gertaera hutsal (3); gorabehera hutsal (3); hitz hutsal (4); hutsal bat (20); hutsal bat baino (3); hutsal batek (4); hutsal baten (5); hutsal edo (3); hutsal eta (34); hutsal gisa (3); hutsal haiek (3); hutsal horiek (3); hutsal horrek (3)

ariketa hutsala (3); baino hutsalagoa (3); bezain hutsala (7); da hutsala (7); eragina hutsala (3); eta hutsala (18); ez da hutsala (5); gauza hutsala (6); hutsala baino (4); hutsala baino ez (4); hutsala baita (4); hutsala da (17); hutsala dela (12); hutsala den (3); hutsala eta (10); hutsala gertatu (3); hutsala iruditu (3); hutsala iruditu zitzaion (3); hutsala irudituko (3); hutsala iruditzen (4); hutsala izan (21); hutsala izan da (9); hutsala izango (6); hutsala izango da (5); hutsala litzateke (7); hutsala zela (4); hutsala zen (7); ia hutsala (3); kontu hutsala (3); zein hutsala (3)

ahaleginak hutsalak (3); bezain hutsalak (3); eta hutsalak (8); ez ziren hutsalak (3); gauza hutsalak (5); hitz hutsalak (10); hitz hutsalak alde (4); hutsalak alde (5); hutsalak alde batera (5); hutsalak dira (8); hutsalak direla (6); hutsalak eta (13); hutsalak ez (3); hutsalak iruditzen (3); hutsalak izan (5); hutsalak izaten (4); ikuskari hutsalak (3); ziren hutsalak (3)

arrazoibide hutsaletan (3); arrazoibide hutsaletan galdu (3); gauza hutsaletan (3); gauzarik hutsalenak (4); hutsalen artean (4); hutsalen bat (4); hutsalena ere (3); hutsaletan galdu (4)


hutsaldi iz hutsegitea.

Hogei urte gutxiago genuen eta han geunden bilduta senitartekoak, adiskideak eta beste lagun batzuk ez oso ezagunak, eta, gure erdian, Lajos, hutsaldian bertan harrapatutako lapurra bezala.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 52. orr.

Klarak ere Chestertonen ipuin bateko protagonistak bezala ebazten dituela problemak: gogoaren hutsaldi bati esker.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 155. orr.

Zergatik deuseztatu halako arte-efektu ederra makalbide tristean eramanez jaun horiek beren karreren azken bururaino, haien hutsaldiak eta haien porrotak agerian ipiniz?  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 166. orr.

Gizakia, harroaldi, itsualdi, pozaldi, eroaldi, urrialdi, itxuraldi, zintzoaldi... eta beste hutsaldi ugariz betetako zorro sintetikoa baita.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 298. orr.


hutsaldu, hutsal(du), hutsaltzen da/du ad hutsal bihurtu. ik tribializatu.

Baina hutsaldu egin bide zitzaion kontatu nahi hura, behin hizketan hasi zelarik.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 135. orr.

Barre-irriño bat hutsaldu zitzaion eztarrian.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 226. orr.

Uraren Munduko Foroa, publizitate ariketa hutsala izan da, mamirik gabekoa.  Berria - Gaiak   2006-03-24

Bake prozesuaz Batasunak duen jarrera «hutsaltzeko» saioak ikusten dituela esan zuen Otegik.  Berria - Euskal Herria   2004-11-24


hutsalkeria 1 iz ezerezkeria, esdeuskeria. ik hutsaltasun.

Ez daki perpaus baten hutsalkeria aldez aurretik prestaturiko irri batez ezkutatzen.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 52. orr.

Uste horren hutsalkeria argitu dugu.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 260. orr.

Hutsalkeriak inguratzen ditu aztertu ditugun arkaismo-adibide ia guztiak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 271. orr.

Hutsalkeriarik hutsalena esan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 301. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Bere hutsalkeri garaian.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 192. orr.

Eta hainbeste izan baitziren haren hutsalkeria-lagunak, konbertsioa ere eraikuntza-aukera handia izan zen askorentzat.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 346. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta hutsalkeriak (3)


hutsalketa iz hutsaltzea.

Sekula ere ez da onartu, merkataritza esparruan, bidezko salneurriaren erdia baino goragoko kaltea dela eta, kontratuaren hutsalketa akzioa, merkatugaien higigarritasunak, arriskuak, ustekabeak eta ezinbestekoak akzio hori eragozten baitute.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 88. orr.

Hutsalketa akzioa gai zibiletan ere ezabatzeko.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 88. orr.


hutsalki adlag era hutsalean, alferki.

Gizabanako edo gizarte bizia ez dago horregatik bi horien artean hutsalki aukeratzera behartuta.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 272. orr.

Hutsalki errepikakor diren zibilizazioen krisalida.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 138. orr.

Bekatua oker taxutzean edo hutsalki mintzatzean.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 57. orr.


hutsaltasun iz hutsala denaren nolakotasuna.

Hil osteko ospearen hutsaltasunaren gainetik.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 158. orr.

Beren ezagutza-gabezia eta beren antze osoaren hutsaltasuna.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 57. orr.

Bere gaitasun eza, bere hutsaltasuna.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 160. orr.

Barne kontzientziaren jostorratz moduko bat dela esango nuke, aldian behin zizta eginda gauzen hutsaltasunaz ohartarazten nauena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 108. orr.

Sistema hezitzailearen teknifikazio gehiegizkoak existentziaren kultur gabetzea eta hutsaltasuna dakartza.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 66. orr.

Horiek horrela, harritzekoa da bai ikustea nolako hutsaltasunez defendatzen diren horrelako eragina izango luketen ekimenak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 156. orr.

Orduan hizkuntz teoria erabateko biribilkeriaren hutsaltasunean eror daiteke.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 82. orr.

2 (izenondoekin)

Nekazari-inguruetako bizimodua bere hutsaltasun ergel osoan.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 224. orr.

Horrela, gozamenak, eskubide mailara iraganik, bere hutsaltasun oldarkorra galtzen zuen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 148. orr.

Hutsaltasun internazionalera kondenatutako Estatu-nazio europarrek.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 56. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Azalean halako hutsaltasun sentipen ezkor bat baino ez nuen sumatzen.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 33. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere hutsaltasuna (3)


hutsarazi, hutsaraz, hursarazten (orobat hustuarazi) du ad hustera behartu.

Ez zizkidaten oinetakoak kenarazi, sakelak hutsarazi besterik ez.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 203. orr.

Orduan, biziaren goiari eusteko, helburuak behar ditu batek, eta haiek hustuaraziko diote ohea goizero.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 266. orr.

Epaileak ez zuen aretoa hustuarazi Carmenek esaten zuena gezurra zela frogatu nahi zuelako.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 225. orr.

Frantziako Armadak hutsarazi herrietatik ekarririkoak oihalezko dendetan bizi dira.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 47. orr.

Berriz ere piztu zen burrundara gelan, eta epaileak builaka aretoa hutsaraziko zuela hirugarrenez mehatxatu arte, ez zen han isiltasunik lortu ahal izan.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 19. orr.

Kolpera baturiko haize bortitzak hodeia zulatzen duenean eta, beronen barruan sarturik, zirimolaka biratzen eta hodeiaren erdigunea hutsarazten eta ingurua are eta areago trinkoarazten duenean.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 401. orr.


hutsarte (ETCn 893 agerraldi) 1 iz tarte, bitarte hutsa. ik hutsune. (espazioan)

Milizianoak aulkitxo banatan eserarazi gintuen, eta bera atearen hutsartean kokatu zen bere aulkian, irteera oztopatuz bezala.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 181. orr.

Arrantza egiten dugularik, sarearen hutsarteak nolakoak, eta halako tamainako piezak harrapa ditzakegu.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 192. orr.

Lantokian atzealdeko eskailerapeko hutsartean egindako larru-jotze arinak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 283. orr.

Alde batetik, hamar metroko zabaleraz tenplua inguratzen zuen hutsartera jotzen zuen, eta, beste aldetik, kanpoko atariko harrizko espaloira.  Elizen arteko biblia   Ez 42,3

Bi marratxo paralelo berdin-berdin, hutsarte mehe batez bereiziak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 297. orr.

Xaboi-ontziaren atzean, sei edo zazpi oholtxo, batetik besterako hutsarte meharretan bizar-labanak sartzeko jarriak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 87. orr.

Egia esan, ez dago hutsarterik giza hezurraren barruan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 26. orr.

Guk harroa baino maiteago baikenuen eta dugu hutsartea, eta hutsartearen arintasunean eta babesean igeri bizitzea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 68. orr.

Edertasunak hutsarte moduko bat sortzen du maiz ingurumarian.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 78. orr.

· [Lastertasun handiko kalkulagailua] hutsartean barrenako hodi elektronikoen bitartez zuzendu ohi delako burmuin elektronikoa ere deitzen dena.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 110. orr.

2 (denboran)

Nik hiru itsasargi ezagutzen nituen: Igeldokoa, izpi bat, eta gero bi hutsarte hutsarte labur; [...] Miarritzekoa, bi izpi segidan, eta hutsune luzakorra ondoren.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 134. orr.

Une horretan, guztiz emana egoten da gibela beste eginkizun batzuetara, baina hutsarteetan ekoizten da behazuna, eta behazun-maskurian gordetzen, kontzentraturik, gero, behar denean, handik jariatzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 210. orr.

Elkarren segidako argazkien arteko denborazko hutsarteak denbora diegetiko koherente batean du erreferentzia.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 223. orr.

Azken hogei urtealdiaren hutsarte historikoa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 174. orr.

Irudirik ez dagoenez, irratian hitz-hutsarteak galgarri dira oso, eta plazan edo telebistan baino abiada askoz ere handiagoan botatzen omen dituzte dezimak.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 167. orr.

Reyes Karrere entrenatzaileak hutsartea eskatu zuen orduan, eta azken ordu laurden ikusgarrian, Akabak markagailua irauli zuen, atsedenaldira aldeko emaitzarekin iristeko: 17-13.  Berria - Kirola   2006-02-09

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hura bai gertaera, neguko usaimen-hutsarte luzearen ondorengo lehenengo usaina!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 341. orr.

Batzuetan, memoria-hutsarte bat edo amets bat eragiten du estimulazio elektrikoak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 221. orr.

4 materiarik gabeko gunea. ik huts3 3.

[Lastertasun handiko kalkulagailua] hutsartean barrenako hodi elektronikoen bitartez zuzendu ohi delako burmuin elektronikoa ere deitzen dena.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 110. orr.

Izadian, ordea, hutsarterik ez denaz geroz (horretaz bestalde aritu gara) eta hutsik ez dadin izan alde guztiek elkarri loturik egon behar baldin badute, [...].  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 65. orr.

Izozmendi bitxia da Itsasondokoa, ezkutuan materia ez baina zulo erraldoia daukana, Chillidaren Tindaya edo Oteizaren asmazio horietako baten antzera azpiak jandakoa, hutsartearen gainean dabilena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 148. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ekisoainek hutsartea eskatu (3); eta hutsartearen (3); hutsarte bat (9); hutsarte handi (3); hutsarte hori (3); hutsartea betetzeko (3); hutsartea eskatu (12); hutsartea eskatu zuen (8); utzitako hutsartea (3); utzitako hutsartea betetzeko (3)


hutsartetsu izond hutsarte asko duena.

Zirkunstantzien arabera, begiramen handiago edo txikiagoz men egiten diete zenbait lege jakini: hain xuxen, zirkunstantzia horiek eta begiramen hain hutsartetsu hori argitzeko balio zuten aparatu haiek.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 82. orr.


hutsdun iz hutsak dituena.

Ezta ere Kantena zergatik gizakia arrazoimen hutsduna den.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 53. orr.


hutsegile izond/iz huts egin duena.

"Jeneral," esan zuen brigada hutsegileko buruak.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 47. orr.

Huts egin arren, neu naiz hutsegilea eta, beraz, existitzen naizela jakitean ez dut hutsik egiten.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 359. orr.

Nire hutsegiteen hutsegilea haizen hori, ba ote duk hutsegiteok zigortzeko eskubiderik?  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 500. orr.

Horrelako burugabekeria itxuragabeak hainbeste amorrarazi zuen apezpikua, non hutsegilea jendaurrean anatematizatu baitzuten.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 95. orr.


hutsegin ik huts1 4; huts1 5; huts1 6; huts1 7; huts1 8

hutsegite (ETCn 5.925 agerraldi; orobat huts(-)egite g.er.) 1 iz lege, arau edo eginbide bat ez betetzea; ez betetze horren ondorioa. ik huts1 1.

Beraz, modu honetan, eta kasu guztietan, familia osoa zigortzen da gizon bakar baten hutsegiteagatik. Bere hutsegiteak edo arinkeriak zuzendu beharra.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Ez zituzten aitortu nahi beren hutsegiteak.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 62. orr.

2005ean 75.000 delitu eta hutsegite baino gehiago izan ziren EAEn.  Berria - Euskal Herria   2006-01-15

Delitua larriagotu dezaketen hutsegiteak daude.  Berria - Euskal Herria   2006-01-14

Zuzentzaileari egotzi zaizkion hutsegiteak ez direla bereak.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 41. orr.

Betiereko espetxea izango da birritan hutsegite berean erortzen denaren zigorra.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 224. orr.

Hutsegite batean harrapatu banindu bezala sentitu nintzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 77. orr.

Hasieran, platera prestatzen zion langileari egotzi zion hutsegitea.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 95. orr.

Horrela pentsatzen duena oker dago, eta hutsegite hori argitzeko bi arrazoi eman ditzakegu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 217. orr.

Haren esanetan, hutsegitea litzateke Espainiako Auzitegi Nazionalak Arnaldo Otegi espetxeratzea.  Berria - Harian   2006-03-24

Hutsegite bat izan zen dena -azaldu zigun-.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 149. orr.

Hutsegite bat izan zuen, edonork bezala, uzta bilketako gau batez.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 152. orr.

Orain galdera da: zenbat hutsegite dago 34 hitzotan?  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 149. orr.

Gauza baldin bazen hain matematikari handiaren lanean hutsegite bat zegoela frogatzeko [...].  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 429. orr.

Ea inferentzien aurrerabidean hutsegiteak aurkitzen diren.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 254. orr.

Iritzien azterketa jakitearena baino gehiago, hutsegiteena egiarena baino.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 156. orr.

Orduan aski da ustekabeko gertaera bat, zentzumenen hutsegite bat, arrazoimena zalantzatan sar dadin.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 18. orr.

Zertarako balio dit niri orain arteko 1.000 hegaldietatik 999 batere hutsegiterik gabe burutu izanak?  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 89. orr.

Orain artekoak nahi gabeko hutsegiteak izan dira.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 170. orr.

Bihotzeko bi hutsegite jasan izan zituen iragan hiru urteetan, odol presioa handia zuen eta arteriak huts egitekotan zeuzkan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 237. orr.

Nire bizian hi ez haiz gaztetako hutsegite bat besterik izan.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 37. orr.

Voldemort itzultzen bada, neure hutsegitez izango da!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 344. orr.

Nor bere hutsegiteez berandu ohartu ohi da.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 40. orr.

2 (izenondoekin)

Hura hutsegite handia izan zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 145. orr.

Astunak berehala baztertzen dira, baina ez gara arduratzen hutsegite txikien aurka.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 64. orr.

Hutsegite galanta!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 201. orr.

Horra Kristinaren leloa, semearekiko nire huts-egite ugarien errubrika.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 81. orr.

Emazteki bat, huts egite mediko baten erruz zendua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 125. orr.

Argi esana diote: "huts egite bakar bat eta ederto damutuko zaik".  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 85. orr.

Jimmy-ren iraganeko huts egiteen berri.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 283. orr.

Munta txikiagoko edozein hutsegite ustekabean harrapatuko zuelako esperantzan.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 59. orr.

3 (egin aditzarekin)

Eta hutsegite larriak ere egin ziren.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 294. orr.

Euler-ek mende bat lehenago eginiko hutsegite bera egin zuten biek.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 425. orr.

Jainkoak hutsegiterik egingo balu bere egian, edo bere hitzekin iruzurtuko bagintu, ez litzateke Jainkoa izango; bere hitza Egia da.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 20. orr.

Baina ez al da astakeria hutsa inolako arrastorik utzi ez duen hutsegiteren bat egin duen gaztea guraso hiltzailea bezala kondenatzea?  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Beste hutsegite batzuk egin ditzakegu, baina ea ez ditugun aurrekoak errepikatzen.  Berria - Kirola   2004-11-14

Nabarmena denean ez duela gaiztakeriagatik egin bere hutsegitea.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

DIU tradizionaletan, % 4-5eko hutsegite tasa [...] zegoen.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 99. orr.

Hutsegite eta bidegabekeria iturri oparoa dira legegileek sortzen dituzten komenigarritasunari buruzko ideia okerrak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 106. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Sindikatuek ez zutela lan hutsegiteen araberako ordainketarik negoziatu nahi izan.  Berria - Ekonomia   2004-05-20

Sumin beldurgarriak hartzen zuen menean Albertok etxera nota txarrak eramaten zituenean edo diziplina-hutsegiteak zirela-eta eskolatik botatzen zutenean.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 84. orr.

Arau-hutsegite horiek kezkatu ninduten; estetikari dihoazkion bertze batzuek egiaren bidean jarri ninduten.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 131. orr.

Mapa atera nuen eta orduantxe konturatu ginen bide-hutsegiteaz.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 79. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

anaien hutsegite (3); anaien hutsegite eta (3); baina hutsegite (14); baina hutsegite hori (13); beren hutsegite (3); beste hutsegite (4); delitu eta hutsegite (3); duen hutsegite (4); eta hutsegite (20); hutsegite arin (3); hutsegite bat (32); hutsegite bat izan (12); hutsegite batean (4); hutsegite bategatik (3); hutsegite batek (5); hutsegite bera (3); hutsegite eta (15); hutsegite guztiak (9); hutsegite guztien (3); hutsegite handia (9); hutsegite hori (24); hutsegite hori ez (13); hutsegite horiek (9); hutsegite horren (5); hutsegite kasu (4); hutsegite larri (3); hutsegite larria (8); hutsegite larria egin (3); hutsegite larriak (4); hutsegite larritzat (4); hutsegite larritzat jotzen (3); hutsegite mordoa (3); hutsegite txiki (3); nire hutsegite (3); oso hutsegite (3); zenbat hutsegite (3); zentzumenen hutsegite (3); zuen hutsegite (3)

bere hutsegitea (7); bigarren hutsegitea (3); espetxe politikaren hutsegitea (3); ez hutsegitea (3); hori hutsegitea (3); hutsegitea da (4); hutsegitea edo (4); hutsegitea egin (3); hutsegitea egin dugu (3); hutsegitea izan (17); hutsegitea izan zela (5); hutsegitea izango (3); hutsegitea litzateke (5); nire hutsegitea (3); politikaren hutsegitea (3); sekulako hutsegitea (4); sekulako hutsegitea egin (3)

bere hutsegiteak (5); bere hutsegiteaz (5); beren hutsegiteak (5); ere hutsegiteak (3); eta hutsegiteak (9); hutsegiteak aurkitzen (3); hutsegiteak eta (7); hutsegiteak ez (3); hutsegiteak izan (3); hutsegiteen eta (3); hutsegiteen zain (4); neure hutsegiteak (3); nire hutsegiteak (8); taldeen hutsegiteen (3); zeuen hutsegiteak (3)

dezaketela hutsegiterik (13); egin dezaketela hutsegiterik (13); hutsegiteren bat (10); hutsegiteren bat egin (4); hutsegiterik egin (3); hutsegiterik gabe (3); hutsegiterik txikiena (3


hutseratu, hutsera(tu), hutseratzen 1 da du hutsera bihurtu, hutsera etorri.

Gauzak hutsetik ezin direla sortu eta, sortutakoan, ezin direla berriro hutseratu erakutsi dizudala-eta [...].  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 47. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Hutsa, hutseratua eta hutsala.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 70. orr.


hutsetsi, hutsesten (orobat huts-etsi) du ad. hutsaren parekotzat hartu.

Hain nago burubidean sendo, ezen mundu biak ere baititut hutsesten, datorrela datorrena; soil-solik dut behar aitarengatik bete-beteko mendeku hartu.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 175. orr.

Larunbat eguerdi-arte bat zen, azkenean, nire gurasoenean gosari aski xelebrea egin ondoren -haiek elizako ezkila-jotzea hutsesten!-, Herriko Etxera abiatu ginenean, ezkontza-legea betetzera.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 82. orr.

Halaxe dituzue zuek huts-esten senarrak.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 132. orr.


hutsezin izond ezin huts egin dezakeena, ezin huts eginezkoa.

Erlijio baten faltsutasunaren froga hutsezina zen hau.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Zera dio dogma hutsezin batek: [...].  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 55. orr.

Metodo hutsezina.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 115. orr.

Fedearen egia hutsezinek akuilaturik.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 318. orr.

Zeruan lekuko hutsezin bezala ezarririk betiko dirauen ilargiak.  Elizen arteko biblia   Sal 89,38

Esan izan da intuizio hutsezinak direla, baina oso zaila litzateke gizakiaren prozesu kognitibo batean errorerik ez agertzea.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 112. orr.

Arbuiatze-mekanismo hori ez da hutsezina (bestela, ez genuke eritasun infekziosorik izango).  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 242. orr.

Eta hau aitortu behar dute arrazoi argia beti hutsezina dela dakitenek eta lehen-lehenik hutsa badela ukatzen dutenek.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 63. orr.


hutsezintasun iz hutsezina denaren nolakotasuna.

Kalte egiten zaiola gizonak gauza guztietan duen ustezko hutsezintasunari.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 61. orr.

Aita Sainduaren hutsezintasunaren eta Jesus Haurraren Ama Maria Birjinaren dogmak.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 155. orr.


hutsgabe 1 izond hutsik ez duena.

Umore txarraren kontrako konponbide huts gabea zen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 185. orr.

2 hutsgabeko izlag

Horren legeak ezin hutsgabekoak izan, noraino eta jasanezinak suertatzeraino hartzaile dituzten gizakientzat.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 65. orr.


hutsune (1 iz materiarik gabeko gunea. ik hutsarte; huts1 5.

Aristotelesek ez du hutsunea onartzen, horren existentziak, espazio hutsaren ideiak, zentzurik ez daukalako harentzat.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 54. orr.

Lekua espazioa da, baina sekula ez hutsunea.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 54. orr.

Materiaren bihotza hutsune bat omen da, non energiaz betetako izpiak etengabe mugitzen diren batera eta bestera.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 112. orr.

Atomo zenbatasunean infinituz osaturik dago bera [natura], infinituki handia da, bere materia kopuruz infinitua eta hutsunea ere infinitua da.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 10. orr.

Esperientzian ezin da hutsunea (vacuum) aurkezten duen edo hutsunea sintesi enpirikoaren zati gisa baimentzen duen ezer onartu.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 120. orr.

· Hegalak ere distiratsu, hutsunean finko, zabukaldirik gabe dagoeneko, oskarbian geldi.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 10. orr.

2 bitarte hutsa (espazioan)

Liburuak utzitako hutsunean. Loak hartu zuenean, saihets-hezur bat kendu zion, hezurraren hutsunea haragiz bete ziolarik.  Elizen arteko biblia   Has 2,21

Kalexka estuek amaieran dituzten hutsuneen artetik.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 346. orr.

Zulo horrek, hutsune zirkular horrek sekulako indarra ematen dio eskulturari.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 13. orr.

Oteizak, berriz, [...] cromlecheko hutsunean aurkitu eta eraiki zuen sosegua.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 141. orr.

Herskariak hutsune baten bidez azaltzen dira espektrogrametan.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 76. orr.

3 irud ik beherago 5.

Ming-en kolapsoak sortutako hutsune politikoan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 20. orr.

Hutsunez betetako kontakizun bat osatzen du bertsolariak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 297. orr.

Izaki batzuk hil eta beste batzuk haien hutsuneak betetzeko jaiotzen direnean.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 365. orr.

Negarra soilik zitzaidan atsegin, lagunak utzitako hutsunea nolabait betetzen baitzuen.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 218. orr.

Orain, alderdi berriarekin laboristen eta nazionalisten arteko «hutsunea» bete eta ezkerreko ildoa jorratu nahi dute.  Berria - Mundua   2004-05-01

Gaur aurkeztuko dituzte Eguzkitzaren hutsunea betetzeko hautagaiak.  Berria - Kultura   2004-05-28

4 (denboran)

Bazkalorduko hutsuneak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 122. orr.

Nik hiru itsasargi ezagutzen nituen: Igeldokoa, izpi bat, eta gero bi hutsarte labur; [...] Miarritzekoa, bi izpi segidan, eta hutsune luzakorra ondoren.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 134. orr.

Hutsune luzea zegok hor, baina ez diagu Martuteneko kartzelaldiaren inguruan ezer sartu.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 175. orr.

Nik bizitzari buruz ditudan sentimenekin osa ditzaket bere memoriaren hutsuneak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 210. orr.

5 gabezia.

Mundu helenikoa atsekabez jabetu zen erlijiozko hutsunea ari zela pairatzen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 232. orr.

Haren hezibideak dauzkan hutsune izugarriak salatzen ditu.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 9. orr.

Plazer txiki zilegi haren hutsunea sentitzen zuen orain.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 281. orr.

Haren hutsunea sumatzen dut dagoeneko.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 35. orr.

Haren hutsunea ezin dutela bete ez lagunek, ez iraultzaren aldeko borrokak, eta ezta hik ere, Asier.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 329. orr.

Funtsean, maitasuna besterik ez baita: freskura bat nekearen ondoren, betetasun kiskalgarri bat bizitzaren hutsune hotzaren erdian.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 84. orr.

Hutsunez betetako kontakizun bat osatzen du bertsolariak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 297. orr.

Windowsen segurtasun sistemak hutsuneak zituela onartu zuen enpresa informatikoak.  Berria - Gaiak   2004-02-14

Horregatik, gabezia moduan sentituriko hutsune horrekin ez larritzeko, bete egin nahi izaten ditugu denboraren tarteak, bidea zuzena izango bada amildegietan egiten diren betelanen gisa.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 76. orr.

Hizkuntzan dauden hutsuneak betetzea da gauza berriak asmatzearen helburu nagusia.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 233. orr.

Teoria neoklasikoaren hutsuneak direla-eta, tresna teorikoez gabeturik, egile askok jo dute 1960ko hamarralditik aurrera nazioarteko zuzeneko inbertsioen azterketa enpirikoetara.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 78. orr.

Jordi Ribera Bidasoako entrenatzaileak hutsune bakarra izango du gaurko lehiarako: De la Haza. herria¬

Weboren hutsunea bakarrik izango du Osasunak Sevillaren aurkako lehian.  Berria - Kirola   2006-02-01

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Oro har, morfema andana bat hutsune-segida batean banatzen dugunean.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 141. orr.

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Dranbalada dexente, aire-hutsuneengatik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 8. orr.

Irakurketa-hutsuneak badituzu -irakurri behar zenuena irakurri ez duzulako-, berreskura itzazu irakurketa horiek.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 361. orr.

Segurtasun hutsuneak zuzentzeko.  Berria - Ekonomia   2006-03-24

Estatuen esku-hartzea zabaltzea eta munduko ekonomiaren erregulazio-hutsunea betetzea dira lankidetza horren helburuak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 165. orr.

Mathilderen uste eta heziketa-hutsuneak zirikatzeko modu hantustea.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 167. orr.

Bere barne hutsunea konpentsatzeko gehiegizko elementua du beharrezko desirak.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 81. orr.

Isiltasuna zen nagusi arkitekto baikorregiren batek igogailuarentzat gorde zuen eskailera-hutsunean.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 94. orr.

8 hutsegitea, akatsa.

Zenbat aldiz erori den bekatu edo hutsune berezi hartan.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 49. orr.

Planaren hutsune bakarra nik aitarekin bat egiteko arriskua zen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 179. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

baina hutsune (5); bat hutsune (4); bekatu edo hutsune (4); bi hutsune (20); bi hutsune ditu (4); bi hutsune garrantzitsu (6); da hutsune (18); da hutsune bakarra (5); dagoen hutsune (4); dira hutsune (9); du hutsune (7); duen hutsune (11); duen hutsune bakarra (5); dute hutsune (4); edo hutsune (11); edo hutsune berezi (4); entrenatzaileak hutsune (7); entrenatzaileak hutsune bakarra (5); ere hutsune (15); eta hutsune (51); eta hutsune hori (9); hainbat hutsune (13); halako hutsune (5); halako hutsune bat (4); hiru hutsune (8); hiru hutsune izango (6); hori hutsune (4)

hutsune asko (20); hutsune askorekin (4); hutsune bakarra (34); hutsune bakarra du (9); hutsune bakarra izango (6); hutsune bat (59); hutsune bat betetzeko (4); hutsune bat utzi (6); hutsune baten (4); hutsune batzuk (5); hutsune berezi (4); hutsune ditu (6); hutsune eta (15); hutsune garrantzitsu (14); hutsune garrantzitsu bat (5); hutsune garrantzitsu izango (5); hutsune garrantzitsua (27); hutsune garrantzitsua da (4); hutsune garrantzitsua izango (14); hutsune garrantzitsuak (25); hutsune garrantzitsuak izango (6); hutsune gehiago (6); hutsune gehiegi (6); hutsune guztiak (7); hutsune handi (11); hutsune handi bat (9); hutsune handia (17); hutsune handiak (10); hutsune hori (64); hutsune hori bete (7); hutsune hori betetzeko (15); hutsune horiek (14); hutsune horien (4); hutsune horri (5); hutsune hura (6); hutsune izan (6); hutsune izango (38); hutsune izango da (15); hutsune izango dira (8); hutsune izango ditu (10); hutsune izugarri (9); hutsune izugarri bat (5); hutsune larriak (5); hutsune nabariak (6); hutsune nabarmen (5); hutsune nabarmena (6); hutsune nabarmenak (12); hutsune nagusia (4); hutsune ugari (4); hutsune ukan (4)

izango da hutsune (5); izango dira hutsune (7); lau hutsune (4); zen hutsune (7); zenbait hutsune (7); zer hutsune (4); ziren hutsune (4); zuen hutsune (7)

arteko hutsunea (4); bere hutsunea (12); botere hutsunea (5); brecheten hutsunea (4); da hutsunea (9); dagoen hutsunea (10); den hutsunea (9); du hutsunea (5); duen hutsunea (15); duen hutsunea betetzeko (5); eta bere hutsunea (4); eta hutsunea (13); haren hutsunea (20); haren hutsunea betetzeko (4); hark utzitako hutsunea (4)

hutsunea antzeman (6); hutsunea antzeman zuen (6); hutsunea bete (27); hutsunea bete eta (4); hutsunea bete nahi (5); hutsunea beteko (8); hutsunea beteko du (6); hutsunea betetzea (7); hutsunea betetzeko (53); hutsunea betetzen (12); hutsunea betetzera (6); hutsunea da (7); hutsunea estaltzeko (5); hutsunea eta (10); hutsunea izan (4); hutsunea izango (11); hutsunea izango du (7); hutsunea nabaritu (5); hutsunea nabarituko (4); hutsunea nabaritzen (6); hutsunea nabarmendu (4); hutsunea sentitzen (4); hutsunea sortzen (4)

jokalariren hutsunea (6); lopezen hutsunea (4); utzi duen hutsunea (4); utziko duen hutsunea (5); utzitako hutsunea (48); utzitako hutsunea bete (4); utzitako hutsunea beteko (4); utzitako hutsunea betetzeko (6); zen hutsunea (6); zerbaiten hutsunea (7); zerbaiten hutsunea antzeman (6); zure hutsunea (8); zuten hutsunea (4)

arteko hutsuneak (4); da hutsuneak (4); dauden hutsuneak (9); dira hutsuneak (4); ditu hutsuneak (4); dituen hutsuneak (14); eta hutsuneak (21); horien hutsuneak (5); hutsuneak bete (10); hutsuneak betetzea (10); hutsuneak betetzeko (17); hutsuneak betetzen (4); hutsuneak ditu (5); hutsuneak egon (4); hutsuneak ere (7); hutsuneak estaltzeko (5); hutsuneak eta (15); hutsuneak izan (11); hutsuneak zituela (4); izango dira hutsuneak (4); utzitako hutsuneak (10)

baten hutsunean (5); edo hutsunerik (4); hutsunean zehar (4); hutsuneetako bat (5); hutsuneren bat (5); hutsunerik ez (11); utzitako hutsunean (4)


hutsunedun izond hutsunea duena; hutsuneak dituena.

Eta, hain zaharrak zirenez gero, haur munstrokara mordoa izango zuten, zaharrak jada jaiotzez, eta zimurrez beteak, eta hortz-hagin hutsunedunak zituztenak.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 34. orr.

Amama-otsoak bonet beltz bat zeukan buruan, gure "amama"k beti jantzi ohi zuena bezalakoxea, eta, hortz-hagin handiak ageri zituen, hutsunedunak elkarren artean, gure "amama"renak bezalakoxeak.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 31. orr.


hutu izlag/iz Afrikako erdialdean bizi den arraza beltzeko etnia bateko kidea.

Tutsi eta hutu etnien arteko gatazka.  Berria - Mundua   2004-01-06

Hutu miliziek Kongoko Errepublika Demokratikotik erasoak egiten jarraitzen baitute.  Berria - Mundua   2004-08-18

Herrialde honetan diharduten hutu gerrillariei.  Berria - Mundua   2004-08-18

François Mitterrand presidenteak hutu agintariak boterea tutsiekin partekatzera behartu nahi zituen.  Berria - Mundua   2004-04-09

Rwandan bildu dira talde batean hutu eta tutsi arrazakoak diren emazteak, lehen etsaiak zirenak, orai adiskideak, elgar laguntzen dutela edergintzan, margoak sortuz.  Herria   2003-10-02

Gerrilla hutuko buruzagi Pierre Nkurunzizak.  Berria - Mundua   2004-01-06

FNL Askapen Nazionaleko Indarretako gerrillari hutuek.  Berria - Mundua   2004-01-06

Geroztik hutuak tutsien menpean bizi izan dira.  Berria - Mundua   2004-01-06

Egun berean, Bujumburak boterea hutu eta tutsien artean banatzeko akordioa berretsi zuen.  Berria - Mundua   2004-08-20


huxkeria iz adkor huskeria.

Eta ez da deitura hori, usario gabeko huxkeria; geroztik ere leitua baitut dokumentu frankotan, eta ez gainera oso urrutikoetan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 37. orr.


huxtu 1 iz ipar txistua.

Izigarriko jendea bada bildurik futbolari talde baten inguruan: oihuak eta huxtuak, eta esku-zartak entzuten dira.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 113. orr.

Polizia edo susmopeko edozeinen hurbileraz kideak bi huxtuz abisatu behar zituen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 80. orr.

Soldadoak zakurrari huxtu egin zion, eta bera ene gana jinik, ukurtu zen, eta ezti-eztia mintzatu zitzaidan alemanez.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 60. orr.

Bat-batean herotsak gibelean zeuzkan: klaska-klaska eta sabel sakon huxtu hatsantuak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 29. orr.

2 huxtuan ziztuan, abiadan.

Polizien J7ak huxtuka eta huxtuan zebiltzala larderiatsu, kefiez apaindu langile isil apurren ertzetik pasatuz,  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 63. orr.


huxtuka adlag ipar txistuka.

Polizien J7ak huxtuka eta huxtuan zebiltzala larderiatsu, kefiez apaindu langile isil apurren ertzetik pasatuz.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 63. orr.

Atelierrera zetorrenean, Jean Marie sindikalista huxtuka errezibitzen zuten: ez zuen hitzik ahoskatzen ahal.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 198. orr.

Kontatu zidanez, bat-batean, ordaintokira huxtuka zihoala, Pattin eta Remi, euskal hiru koloreetan dekoratu erakuts mahaiaren gibelean, beren etxeko ardien ekoizpenak promozionatzen begimendu zituen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 174. orr.


huxtukatu, huxtuka(tu), huxtukatzen du ad txistukatu.

"Hauxe Pixtoleta!" huxtukatu nuen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 48. orr.

007 agentea huxtukatuko dugu bizkitartean.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 214. orr.

Gauetan noiztenka, nahitara alarma batek huxtukatzen zuen eta beren oihal etxoletarik kaltzoinez ateratzen ziren, ziztuan.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 17. orr.