Bi eratako arreta dago: 

nahitazkoa eta nahigabezkoa.

- Nahigabezkoa: arreta estimuluaren atzetik doa harek deitzen diolako. Estimuluaren deigarritasunak arreta deitzen du.

-Nahitazkoa (konzentrazioa) Arreta borondatez mantentzean datza. estimulu deigarriek konzentrazio gaiarekin zerikusi ez badute zaildu egiten dute konzentrazioa eta zerikusia badute erreztu egiten dute. Ikasten ari banaiz errazago kontzentratuko naiz gustokoa badut, eta zaila egingo zait kontzentratzea, kanpotik gustukoa den beste gauza batek deitzen badit. Nahitazko arreta 8 urtetik aurrera hasten da funtzionatzen, bitartean zaila da haurrak nahita arreta mantentzea.

Estimulu bat pertzeptualki deigarria da:

- Berez deigarria delako (estimulu intensoak, kontraste handikoak, mugitzen direnak...)

- Norberarentzat interesgarria delako: emozionalki hunkitzen zaituelako edo igurikapenekin bat datozelako.

- Sozialki deigarria delako: gehienontzat normatik ateratzen dena edo sozialki baloratzen dena deigarria da.