At First Sight
2002
![]() |
Zuzendaria: Irwin Winkler Aktoreak:
Val
Kilmer, Mira Sorvino, Kelly McGillis Metro-Golwyng-Mayer. USA 1998 Oinarria: “To see and not see” (Oliver Sacks doktorea.) Hori idazteko Shirl (Virgil) eta Barbara (Amy) Jennings-en bizitzan oinarritu zen.
|
Bi itsuen
arteko amodio historia da. Virgil itsu fisikoa, herri batean oso egokitua bizi
da, bere arrebaren laguntzarekin (oso gaztetan aitak utzi zituen eta
nerabezaroan ama hil zitzaien). Amy, New York-en arkitekto arrakastatsua da eta
oso bizkor bizi da, gertatzen denaren gehiengoa ikusi ezin duelarik
(itsu psikologikoa). Bakoitzak bestearengan falta zaiona aurkitzen du.
Ezinezko amodio horretan biek zerbait ikasten dute. Neskak bizitza “ikusten”
ikasten du eta gauzak onartzen. Mutilak burbuila batean bizi izan dela ikasten
du.
Ondo ikusten
diren gauzak:
- Pertzepzioa
sensazioa baino zerbait gehiago da: zentzumenetatik sartzen dena sensazio
bihurtzen da, baina esperientziaren arabera esanahia hartzen du. Haurtzarotik
itsua denak ez du ikustezko esperientziarik eta munduaz duen ezagutza beste
zentzumenetatik sartu denarekin eraiki du. Bat batean, ikusmena eskuratzen badu,
sartzen zaizkion sensazio guztiak ezezagunak dira. Ikusten ikasi behar du:
ikasten duenaren esanahia ikasi behar du, munduaz duen ezagutzari ikustezko
erregistroa gehitu behar dio. “Sagarraren” irudikapenari, ikustezko
esperientzia gehituko dio. Ideia bat egiteko, ezagutzen ez dugun hizkuntza
batean hitz egiten digutenean bezala da: entzuten dugu baino ez dugu ulertzen.
- Bat batean
ikusmena eskuratzen duten jaiotzezko itsuek, hasieran gaizki pasatzen dute. Asko
desorientatzen dira. Ikusten dutena ez dute ulertzen. Bat batean, ulertzen ez
duten seinale kode indartsu bat inposatzen zaie. Bat batean, bakarrik, ulertzen
ez duzun ingurune kultural eta lingüistiko batean aurkitzea bezala izango
litzateke.
- Hautematen
ikasi dugunean, sartzen diren estimulu guztiak ez ditugu kontutan hartzen:
iragazte garrantzitsu bat egiten dugu, balio ez diguna baztertu eta interesatzen
zaiguna prozesatu. Hasieran erotzeko modukoa da hainbeste estimulu ulertezin.
- Ezindu bat
dagoen famili bakoitzean aurkitu dezakegu itsuaren arreba bezalakoa: bizitza
osoa ezinduari dedikatu diona, bizitza propioa ahaztuz. Benetan hunkigarria da
Virgil horretaz ohartu, eskerrak eman eta bizitza propioari eustea eskatzen
dionean.