Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzan (ZTB) Sareak Ikertu eta Kudeatzeko Gunea

Sánchez-Mazas Katedra

AURKEZPENA

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzan sareak ikertu eta kudeatzeko Guneak Euskal Herriko Unibertsitateko  Sánchez-Mazas Katedraren baitan betetzen du bere lana.

Arreta aktore sozialengan jarrita, honakoak dira gure ikerketa-proiektuen betekizunak:

a. Ikuspegi kontzeptualak eta metodologikoak eratzea, oinarri hartuta ezagutza- nahiz berrikuntza-sareak;

b. Azterketa eta proposamen politikoak egitea, konektibitate-estrategiak aldezteko, sozialki inklusiboak, sendotu eta garatu daitezen berrikuntza-espazio erregionalak;

d. Sustapen-mekanismoak diseinatzea, elkarrekintza eta konektibitatea areagotzeko, aktore sozialengan, berrikuntza-eragileengan eta ezagutza sortzen dutenengan;

e. Adierazle sozio-erlazionalak sortu eta baliozkotzea, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzan.

Kudeaketari dagokionez, guneak nodoa izan nahi du, sare akademikoetan eta sozialetan (bertakoetan zein nazioartekoetan). Euskal unibertsitatean sare konplexuen kudeaketa aztertuta, instituzioak kudeatzeko modu berriak sortuko dira. Horrela, gizartearen ikasketa ezagupenen trukaketan funtsatu ahalko dugu, eta, bide batez, hiritarren partaidetza erraztu ZTB gaietan.

Informazio gehigarria (pdf artxiboa):

Sánchez-Mazas Katedra (UPV/EHU)

Jose Elosegi, 275 - 3°

20015 DONOSTIA/SAN SEBASTIÁN

Tel: (00 34) 943017424

Fax: (00 34) 943280623

E-posta: sanchez-mazasik@sf.ehu.es

Web-gunearen Mapa | Ohar legala

Disenu eta errealizazio: La web de donostiadigital donostiadigital
Webgune hau CSS eta XHTML baliodunen bidez eraiki zen.