Modu perpausak
Perpaus nagusiak adierazitako ekintza NOLA gauzatzen den adierazten du modu perpausak, ekintza hori gauzatzeko modua, alegia. Modu perpausek honela/horrela/hala formen tokia har dezakete, eta beraz, perpaus nagusiaren osagarri zirkunstantzialak dira, hau da, modua adierazten duten perpaus adberbialak. Euskaraz perpaus jokatugabeak dira modu perpaus arruntenak, baina jokatuak ere badira noski.
- Mikel nekatuta iritsi zen lanera. (modu perpaus jokatugabea)
- Zuk egiten duzun moduan egin nahi dut nik ere. (modu perpaus jokatua)
Modu perpaus jokatuetan, honako hauek aztertuko ditugu:
- ”-ela”/”-elarik” atzizkidunak
- Horregatik nengoen burua makur nuela hitz egiten.
- Izena ardatz dutenak
- Aitak merezi zuen moduan ospatu genuen jaieguna.
- Aditzondoa ardatz dutenak
- Joan nintzen bezala itzuli naiz oporretatik.
- Galdetzailea dutenak
- Alde handia dago, nork eta nola esaten dituen kontuak.
- Sasimoduzkoak
- Neska hori ez da oso fidatzekoa, esan didatenez.