Gramatika erlazioak
Sistema hauetan analizatzaile sintaktikoak ez ditu ematen egituraren zehaztapen guztiak, semantikarako inportanteak diren ezaugarriak baino ez ditu ematen. Erlazio hauei gramatika-erlazio edo menderakuntza gramatikalak esaten zaie. Subjektu, objektu logiko, zehar-objektu eta abarren erlazioak erlazio gramatikalen artean kokatzen dira. Erlazio bakoitza errepresentatzeko hirukote-egitura aukeratu da. Formatua <aldagaia erlazioa balioa> da.
Interpretatzaile semantikoak esaldiaren interpretazioa lortuko du dependentzia-erlazio hauetan oinarrituz. Analisitik ateratzen den hirukotea erregela bateko ereduarekin bat datorrenean, dagokion forma logikoaren zatia sortzen da, eta bukaeran zati guztiak konbinatzen dira formula logiko bat lortzeko.