|
AURKEZPENA

Mikrokontakizunen
lehiaketa “Milurtekorako
garapen helburuak”
15. urteurrena (2011)
Jarduerak:
2011, 2010,
2009,
2008,
2007
Unibertsitateko
irakasleek eta administrazio eta
zerbitzuetako langileek osatutako elkartearen ideia 1996ko
martxoaren 18an
jaio zen, egun horretan egin ziolako deia jendeari 23
lagunek osatutako
hasierako talde bultzatzaileak. Hilero diru-kopuru bat emateko
konpromisoa hartu
zuten beren gain, soldataren %0,7ari dagokion kopurua hain zuzen ere,
“UPV/EHUko kideen elkartarsuna sustatzeko pobrezia eta
marjinazioarekiko”.
231
lagunek erantzun zioten
ekimenari, eta urte bereko maiatzaren 20ko eratze-asanbladan
Estatutuak onartu ziren eta
zuzendaritza-taldea hautatu.
Gaur egun
468
gara
elkartekideak, langile guztien %10 inguru. Kideek, ia kasu
guztietan, soldataren %0,7a ematen dute; baina badaude hilean
diru-kopuru finkoa ematea nahiago izan dutenak. Urtean, guztira, 110.000 euro baino gehiago
batzen dira.
Elkartasun-fondoak, bazkideek hilabeteroko
nominaren bidez atxikita eginiko
ekarpenez gain, bestelako ekarpenak ere jaso ohi ditu, esaterako:
-
bazkide batek bere liburuaren egile-autorearen
eskubideak utzi ditu fondoaren esku;
-
unibertsitatean zerbitzuak
eskaini arren, nominaren bidez kobratzen ez duten
pertsonek beren dirusarreren %0,7a sartzen dute hilabetero fondoaren
kontuan;
-
ikastegiren batek tonerra birziklatzeagatik
jasotako zenbatekoak ematen dizkio;
-
Medikuntza eta
Odontologia-fakultateko ikasleen kontseiluak: 2006 eta 2007.
Batez
ere alfabetatzeko proiektuak eta/edo lehen hezkuntzakoak
finantzatzen dira. Lehenengo ekarpenak 1996ko urrian egin ziren eta
urte horretako hiru hilabeteetan batu zen diruarekin proiektu bat
finantzatu zen, lehena, hurrengo urtean. 1998 urtean lau erakunderen
proiektuak finantzatu ziren. 1999an bi proiektu onartu ziren. Eta Mitch
hurakanarekin zerikusia zuten beste bi gehitu zitzaizkien aurrekoei. 2000
eta 2011
urteen artean,
guztira,
82 proiektu finantzatu dira, Proiektuen atalean ikus daitekeen moduan.
2012. urtean zehar eta 2011ko ekarpenekin, 6 proiektu
lagundu dira,
112.774,71 euro eman direlarik.
Proiektuak
aukeratzeko, urtero egiten den deialdira aurkezten dira
gobernuz kanpoko erakundeak. Elkarteko kide bakoitzak aukeratzen ditu
proiektuak, aurretiaz ematen zaion informazioan oinarrituta; eta
azkenik, boto gehien izan dituzten proiektuen artean banatzen da urteko
aurrekontua. Diru-laguntzen jarraipena egiteko asmoz, gure laguntza
jaso duten proiektuei buruzko informazioa gero ere bidaltzeko eskatzen
diegu erakundeei: egoera, dirua zertan erabili den, argazkiak, edo
interesgarria izan daitekeen beste edozein informazio.
Euskal Gobernuak, 2002.eko
maiatzaren 7an eginiko bileran, onura publikodun elkartetzat
jo zuen UPV/EHUren %0,7 Elkartasun-Fondoa,
elkarteei buruzko otsailaren 12ko 3/1998 legearen 22.2 artikuluan aurreikusten
diren eskubideak, aitorpen honi berez loturikoak, aldean
zekartzatelarik.
|