Ongi etorriak Universidad del País Vasco/ Euskal Herriko Unibertsitate-ko (UPV/EHU-ko) Kimika Ezorganikoaren Saileko web-orrira.
Kimika Ezorganikoaren Saila 1988an sortua izan zen Zientzia eta Teknologia Fakultatean. Kimika Ezorganikoaren arloko irakasleengatik osatuta dago eta bere jarduera Zientzia eta Teknologia Fakultatera (Leioa-Bizkaia Campusa) eta baita Farmatzia Fakultatera (Arabako Campusa) hedatzen da. Sailaren Egoitza, Zientza eta Teknologia Fakultatean kokatzen da (CD1 eraikina, 1. solairua).
Gure irakasgaien eskaintza Kimika tituluko lehenengo eta bigarren zikloko ikaslei zuzenduta dago gehienbat, baina Biologia, Elikagaien Zientzia eta Teknologia, Farmazia, Fisika, Geologia, Ingeniaritza Kimika eta Ingurugiro Zientzia tituluetan ere irakasgaiak ditugu. Web-orri honen irakaskuntzaren atalean informazio zehatzagoa duzue gai honi buruz. Aurrekoaz gain, Bizkaiko Esperientzi-Gelen proiektuaren barruan eskaintzen den Giza Zientzietako tituluan ere parte hartzen dugu. Kimika Analitikoa eta Kimika Fisikoko sailekin batera, "Kimika" izeneko doktoradutza programaren ardura dugu.
Kimika Ezorganikoaren Saileko ezaugarria da erakusten duen bizkortasun handia, batez ere bere ikerkuntzako aktibitateari dagokionez. Honen adierazlea da erankunde ezberdidek emandako ikerkuntza proiektu ugariak eta baita, azken hamar urteetan, aldizkari zientifikoetan argitaratutako >170 artikuluak. Sailaren Ikerkuntza arlo nagusiak dira: Materialen Zientzia, Magnetismo Molekularra, Nanomaterialak eta Polioxometalatoen Kimika.
|
|
|