''AGP (Accelerated Graphics Port)''\nGrafiko Azeleratuetarako Portua; //AGP technology accelerates graphics performance//: AGP teknologiak grafikoen ibilera azkartzen du.\nEsparrua: teknologia\n[img[Soinu fitxategia|file:///E:/tiddlywiki2/audio7.jpg]] [[Descarga de audio|file:///E:/tiddlywiki2/agp.mp3]]
''Antipixel botoia''\nPixel gutxiko ikonoak Interneteko webguneetan hiperloturak jartzeko modu grafiko arinean. Antipixel enpresak sortutako ikonoak 80x15 pixelekoak izaten dira, hau da 80ko zabalera eta 15eko goiera dutenak.\nLuca Zappa italiarrak antipixel botoiak zuzenean eta online egiteko aplikazioa dauka: http://www.lucazappa.com/brilliantMaker/buttonImage.php\nTaylor ~McKnight-ek botoi antipixelen bilduma dauka online: http://gtmcknight.com/buttons/\nEsparrua: irudigintza, teknologia
''CAD''\nComputer Aided Design, hau da, Konputadorez Lagundutako Diseinua.\nEsparrua: irudigintza, teknologia
Informazioa\nEgilea\n[[Hiztegiko arloak]]
Hiztegi honen egilea Gorka J. Palazio irakaslea da. Palazio ikusentzunezko informazioaren teknologian katedraduna da eta Euskal Herriko Unibertsitatean irakasten du. Itzulpengintzan master titulua dauka eta diploma Filologia ingelesean. Besteak beste honako ziberguneak kudeatzen ditu Gorka Palaziok: Palazio.org, Berriemaile.com, Ciberperiodismo.com, Weblearner.net eta Aixerrota.blogspot.com
Hona hemen Kazetaterm hiztegia. Gaur egun, apurka-apurka, gune zaharrean nuen informazio guztia pasatzen ari naiz TiddlyWiki honetara, lana hobeto geratuko delakoan bainago.\n* SiteTitle & SiteSubtitle: The title and subtitle of the site, as shown above (after saving, they will also appear in the browser title bar)\n* MainMenu: The menu (usually on the left)\n* DefaultTiddlers: Contains the names of the tiddlers that you want to appear when the TiddlyWiki is opened\nYou'll also need to enter your username for signing your edits: <<option txtUserName>>
Kazetaterm hiztegiak honako arlo hauek ditu:\n*ikusentzunezkoak\n*irudigintza\n*kazetaritza\n*orokorra\n*publizitatea\n*teknologia
Kazetaterm Gorka J. Palaziok egindako hiztegia da, kazetari edo berriemaileentzat interesgarria izateko sortu dena. Hiztegi honen berezitasuna bilaketa azkarra da alde batetik, eta etiketa erabilera fitxak atontzeko. Bilatu hitzak eskuineko zutabeko bilatzailearen bidez, edota etiketak zabalduz aztertu terminoak. Hiztegiak Ajax dauka eta zerbitzarian baino ezin da aldatu. Beraz, alferrik da wiki bezala edonork erabiltzea, jabeak baino ezin baititu sarrerak egin.
''Java''\nObjektuetara bideraturiko programazio mintzaira aplikazioak egiteko eta zabaltzeko; Sun Microsystems enpresa kaliforniarrak sortu zuen Java.\nEsparrua: teknologia
/***\n|''Name:''|LegacyStrikeThroughPlugin|\n|''Description:''|Support for legacy (pre 2.1) strike through formatting|\n|''Version:''|1.0.1|\n|''Date:''|Jul 21, 2006|\n|''Source:''|http://www.tiddlywiki.com/#LegacyStrikeThroughPlugin|\n|''Author:''|MartinBudden (mjbudden (at) gmail (dot) com)|\n|''License:''|[[BSD open source license]]|\n|''CoreVersion:''|2.1.0|\n|''Browser:''|Firefox 1.0.4+; Firefox 1.5; InternetExplorer 6.0|\n\n***/\n\n//{{{\n\n// Ensure that the LegacyStrikeThrough Plugin is only installed once.\nif(!version.extensions.LegacyStrikeThroughPlugin)\n {\n version.extensions.LegacyStrikeThroughPlugin = true;\n\nconfig.formatters.push(\n{\n name: "legacyStrikeByChar",\n match: "==",\n termRegExp: /(==)/mg,\n element: "strike",\n handler: config.formatterHelpers.createElementAndWikify\n});\n\n} // end of "install only once"\n//}}}\n
''MPEG (Motion Picture Expert Group)''\nMPEG (Ibilizko Irudietako Aditu Taldea); erakunde honek ikusentzunezko formatuak sortu ditu Interneten bidez soinua eta bideoa errazago garraiatzeko eta ikusteko, beti ere trinkotzeak ahalbidetuz eta estandarrak finkatuz; arrakasta handia lortu dute MPEG1, MPEG2 eta MPEG4 ikusentzunezko formatuek; [[MPEG.org|http://www.mpeg.org]] gunean topa daitezke MPEG baliabideak.\nEsparrua: teknologia\n
[[Informazioa]]\n[[Egilea]]\n[[Hiztegiko arloak]]\n[[Editatzeko gida|http://zopelana.org/ciberperiodismo/?p=131]]\nGettingStarted\n\n[[WikiDic 2.1.2|http://wikidic.blogspot.com]]\n[[TiddlyWiki 2.1.2|http://www.tiddlywiki.com]] [EU, euskaraz]
''PNG (Portable Network Graphics)''\nPNG (Portable Network Graphics): PNG (Sare Irudi Eramankorrak, Portable Network Graphics); irudi formatu librea, hau da, patenterik gabekoa, eta W3C erakundeak 1995ean onartu zuena GIF formatuaren ordezkoa izateko; beraz, estandarra izateko sortu zuten eta abantaila handia dauka zeren 24 biteko grafikoak biltzeko erabil baitaiteke (16,7 milioi kolore); GIF formatuak, ostera, 256 kolore baino ez ditu onartzen.\nEsparrua: teknologia, irudigintza
''SGML (Standard Generalized Markup Language)''\nMarka Lengoaia Estandarizatu Orokorra (SGML); etiketa lengoaiak sortzeko estandarra; HTML, esaterako, SGML adibide bat da; //overview of SGML resources//: SGML baliabideen ikuspegia.\nEsparrua: teknologia
''SSL (Secure Socket Layer)''\nKonexiorako Geruza Segurua (SSL); Netscapek sorturiko protokoloa informazio enkriptatua igorria ahal izateko Interneten bidez; //SSL works by using a public key to encrypt data//: datuak enkriptatzeko giltza publikoa baliatuz dabil SSL.\nEsparrua: teknologia
Berriemaile euskaldunentzako hiztegi terminologikoa :: ''~EU-EN'' [euskara-ingelesa]
Kazetaterm
''TCP/IP (Transmmission Control Protocol / Internet Protocol)''\nTransmisioen Kontrolerako Protokoloa / Internet Protokoloa (TCP/IP); konputadoreen artean hitz egiteko erabiltzen den mintzaira; TCP protokoloak datuak paketeka antolatzen ditu eta IP deritzonak bideratu egiten ditu paketeok; //TCP/IP was originally developed by the U.S. Department of Defense//: TCP/IP protokoloa AEBetako Defentsa Departamentuak garatu zuen hasieran.\nEsparrua: teknologia
''TOC (Table of Contents)''\nCD-ROMaren edukien taula; disko gogorretan FAT deritzonak daukan funtzioaren antzekoa dena, alegia;\nEsparrua: orokorra, teknologia
''XHTML''\nXHTML (Hipertestua Markatzeko Mintzaira Hedagarria); XML eta HTML teknologiak formatu bakarrean batzen dituena, hots, XMLra pasatzeko zubi mintzaira. Hortaz, XHTML HTML lengoaiaren ordezkoa da; //XHTML 1.0 is the first major change to HTML since HTML 4.0 was released in 1997//: XHTML 1.0 HTMLri gertatu zaion aldaketa garrantzitsuena da 1997an HTML 4.0 agertu zenetik.\nEsparrua: teknologia
''XML (eXtensible Markup Language)''\nMarka Lengoaia Hedagarria (XML); metahizkuntza da, norberaren hiztegiak sortu ahal izateko Sarean; //XML has been designed for ease of implementation and for interoperability with both SGML and HTML//: XML erraz gauzatzeko eta SGML eta HTML hizkuntzekiko interoperabilitaterako diseinatu dute.\nEsparrua: teknologia
''XviD'' \nIkusentzunezko codec-a, software libreko proiektu batetik sortua. MPEG-4 formatu estandarrean oinarritzen da eta bideo codec hedatua bilakatu da trinkotze kalitate handia ematen duelako. XviD codecari esker 700 megabytetan trinkotu ahal da MPEG-2 formatuan eta DVD euskarrian dagoen filme oso bat, zortzipabederatzi megakoa dena. DVD erreproduktore gehienak konpatibleak dira XviD codecarekin gaur egun.\nEsparrua: teknologia, ikusentzunezkoak
''ad''\nIragarkia (advertisment hitzaren era laburtu eta informala); //small ads//: iragarki laburrak; //display ads//: iragarki handiak; //ad program//: hedabideetan egiten den publizitate kanpaina; //adless//: publizitaterik gabe; //classified ads//: iragarki sailkatuak; //ad insertion//: iragarkiaren kokapena.\n''Esparrua'': publizitatea
''address''\nHelbidea / mintzaldia; //address list//: helbide zerrenda edo fitxategia posta bidezko publizitatea igortzeko; //the journalist gave an address at the prizegiving ceremony//: kazetaria mintzo izan zen saria emateko ospakizunean.\nEsparrua: orokorra
''adjacencies''\nTelebista saio baten ondoan eta aurrean doazen publizitate tarteak.\nEsparrua: publizitatea
''advance''\nAurrerakuntza; //a great advance in photojournalism//: aurrerakuntza handia fotokazetaritzan; //the advance publicity for a product//: ekoizkin baten aurretiko publizitatea; //advance copy//: hedabideentzako kopia, jendeari adierazi aurretik zabaldu dena; //advance showing//: filme aurrestreinaldia; //advance notice//: aurre-abisua, auure-ohartarazpena; //thanking journalists in advance//: kazetariei aurretik eskerrak emanez.\nEsparrua: orokorra
''advertisement''\nPublizitate iragarkia prentsa idatzian; telebistan eta irratian hori berori adierazteko //commercial// hitza erabiltzen da; //advertisement director//: publizitate zuzendaria; //advertisement position//: iragarkiaren kokapena.\nEsparrua: publizitatea
''advertising''\nPublizitatea; //there is too much advertising on TV//: lar publizitate dago telebistan; //advertising agency//: publizitate agentzia; //advertising consultant//: publizitate aholkularia; //advertising drive//: publizitate kanpaina; //advertising film//: publizitate filmea; //advertising gimmick//: publizitate trikimailua; //classified advertising//: iragarki sailkatuen bidez egiten den publizitatea; //advertising panel//: publizitate panela (iragarki edo publizitate kanpainen eraginkortasuna neurtzeko elkartzen den pertsona taldea); //advertising schedule//: publizitate kanpainaren egutegia.\nEsparrua: publizitatea
''aerial''\nAntena; //they have a TV aerial fixed to our roof//: telebista antena daukate, gure teilatuan ezarrita; //aerial advertising//: airezko publizitatea.\nEsparrua: teknologia
''applet''\nAppleta, aplikea; informatika programa txikia; ohikoak dira javascriptez egindakoak, bezeroaren nabegatzailean exekutatzen direnak, alegia.\nEsparrua: teknologia
''avatar''\navatarea, pertsonaia digitala; sanskritotik dator termino hau eta konputadore-jokoetan eta VRML munduetan erabiltzen diren pertsonaiak izendatzeko erabili ohi da.\nEsparrua: teknologia
''backbone''\nBizkarrezurra, hau da, sareetan zirkulaziorik gehien daukan aldea da. Datuak garraiatzeko gune garrantzitsuak dira abiada handiko lineak dituelako.\nEsparrua: teknologia
''backup''\nSeguritate kopia, sistema informatikoetan egin ohi dena datuak berreskuratzeko zer gerta ere; //a backup system contains at least one copy of all data worth saving//: gordegarria den informazioko datu guztien kopia bat gutxienez dauka seguritate kopiako sistemak.\nEsparrua: teknologia
''badia''\nKonputadoreak daukan hutsunea bertan disko gogorra, DVD irakurgailua edo antzeko tresna bat PCari lotuta eduki ahal izateko; hortaz, PCan dispositiboak ezartzeko hutsuneak dira badiak. \nEsparrua: teknologia
''billboard''\nKartela; //billboard advertising//: kartel publizitatea.\nEsparrua: publizitatea
''browser''\nNabigatzailea, hau da, Interneteko aplikazioa Sareko informazioarekin elkar-eragiteko erabiltzen den interfazea; nabigatzaile edo arakatzaileak ditugu Mozilla, Firefox, Flock, Explorer, Konqueror, Safari eta Opera; //a web browser uses HTTP to make requests of web servers throughout the Internet//: web-nabigatzaileak HTTP darabil Internet osoko zerbitzariei eskaerak egiteko.\nEsparrua: teknologia
''burn''\nGrabatu; datuak CD edo DVD euskarrian grabatzea; //you can burn three DVDs at the same time//: hiru DVD grabatu ahal dituzu batera.\nEsparrua: teknologia
''byte''\nDatu digitalak biltzeko unitate estandarra sistema informatikoetan. Byte batek zortzi bit dauzka eta memoria kantitaterik txikiena da letra, sinbolo edo zenbaki bat errepresentatzeko. //The term byte was coined by Werner Buchholz in 1957 during the early design phase for a IBM computer//: byte teminoa Werner Buchholz-ek sortu zuen 1957an IBM konputadore baten diseinuaren hasierako fasean.\nEsparrua: teknologia
''commercial''\nIragarkia telebistan edo irratian, hau da, telebista edo irrati bati erosten zaion tartea iragarkia emititzeko.\nEsparrua: publizitatea
''data warehouse''\nOso handia den datubasea, elkarte edo enpresan egon daitezkeen datubase desberdinak biltzen dituena. Datubase desberdinetatiko datuak eskuratzeko eta aztertzeko erabili ohi da data warehouseing kontzeptua. William H. Inmon-ek erabili zuen lehenengoz termino hori. //Typically, a data warehouse is housed on a mainframe server//: eskuarki, data warehouse-a zerbitzari handian egon ohi da.\nEsparrua: teknologia
''database''\nDatubasea, hau da, datu bilduma informazioa antolatzeko edo azkarki berreskuratzeko; datubase kudeatzaile ospetsuak ditugu MySQL, FileMaker Pro edo Oracle; //that datebase has more than one thousand entries//: datubase horrek mila sarrera baino gehiago dauka.\nEsparrua: teknologia
''hypermedia''\nHipermedia; multimedia elementuak dituen hipertestua, hots, grafikoak, testua, irudiak, soinuak eta bideoa eduki ditzakeena.\nEsparrua: teknologia
''itemizer''\nEgunkarian eta hedabideen esparruan, albiste-hornitzailea den pertsonari deitzen zaio horrela.\nEsparrua: kazetaritza
''toll broadcasting''\nlehenengoz irratian publizitate babeslegoa erabili zen sistema, hau da, ordainketa sistema irratian diru-sarrerak lortzeko publizitatea irrati bidez uhinetaratuz; lehenbiziko aldia New Yorken gertatu zen WEAF izeneko estazioan 1928an.\nEsparrua: kazetaritza