Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

Estrategia Plangintza
TERMINOEN GLOSATEGIA

1. Xedea. Adierazpen bat da, honakoak zehazten dituena: erakundearen izaera, bere izateko arrazoia, zein talderi zuzentzen zaion, zein zerbitzu eskaintzen duen eta zein ezaugarrik bereizten duten bere jarduera.

 

2. Baldintzatzaile estrategikoak. Ikuspegia zehaztu aurretik, eta diagnostikoaren osa-garri, unibertsitateak baldintzatzaile estrategikoak zehazten ditu, hau da, berak bere buruari ezarritako edo berez sortutako mugak, horiek ikuspegiaren eta beharrezko diren estrategien mugatzaile izango baitira.

 

3. Ikuspegia. Unibertsitateak bere jarduerari, bere baitako taldeei eta bere ingurune sozial eta instituzionalari buruz dauzkan asmoak eta lortu gura dituen helburuak la-burtzen dituen adierazpena da. Asmo eta helburuok epe jakin bati dagozkio, plan honetan 2006 eta 2010 urte bitartekoa. Ikuspegiak esaten digu EHUk nora heldu nahi duen eta noiz heldu nahi duen horra; zelan ikusi nahi duen bere burua eta zein irudi ispilatu nahi duen.

 

4. Balioak. Erakundearen ezaugarri kulturalak dira, beste erakunde batzuetatik be-reizten dutenak. Erakundearen jokaera da, kide gehienen ezaugarri diren jarrera eta jokabideen erakusle izango dena, oro har.