Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

Estrategia Plangintza
ONDORIOAK

Unibertsitateko Klaustroak oinarri hauei buruzko iritzia eman ondoren, orain Gobernu Kontseiluari dagokio plangintza estrategikoa onartzea (Estatutuetako 243.c) artiku-lua).


Oinarriok abiapuntutzat hartuta, plangintza estrategikoa egingo dugu. Horretarako, ikuspegia zehaztuko dugu, bertara iristeko helburuak ezarri eta helburuok eskuratze-ko estrategiak zehaztu.


Plangintza estrategikoa gutxienez urtean behin aztertu eta eguneratuko da, unean-unean balioduna izan dadin eta erakundearen barruan nahiz inguruan izandako alda- ketek eskatzen dituzten moldaketak egin ahal izateko.
Gobernu Kontseiluak unibertsitatearen plangintza estrategikoa onartutakoan, berau unibertsitatea osatzen duten unitateetara (ikastegi, sail, zerbitzuetara, etab.) zabaltze-ari ekingo diogu. Unitate guztiei laguntza emango zaie euren gogoeta eta plangintza estrategikoak egin ditzaten, eurek ere unibertsitate osoaren estrategia bultzatzeari begira. Hortaz, unitateek behar duten laguntza teknikoa jasoko dute, bai Koordinazio eta Planifikazioko Errektoreordetzaren aldetik, bai campusetako kalitate zuzendaritzen aldetik.