Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

Azken eguneratzea: 2011/03/15

Langileen jardueren arrisku ebaluazioa, Langileen atarian prest

UPV/EHUko langileek, IIPk nahiz AZPk, norberaren lanpostuari atxikitako jardueren arriskuen ebaluazioa dute jada kontsultagai, modu automatizatuan, Langileen atarian.
 
Laneko arriskuen ebaluazioak lantokian arriskuek duten larritasun-maila identifikatzea eta baloratzea du helburu. Ebaluazio horri esker, arrisku horiek ezabatu edo minimizatu ahal izateko prebentzio neurrien beharrari buruz erabaki egokia har daiteke.

Arriskuen ebaluazioa langunearen arabera (eraikuntzak), arriskuen arabera (ekipoak) eta, azkenik, jardueraren arabera (beharrak) egiten da, Campusarteko Segurtasun eta Osasun Batzordeak onartutako prozedurari jarraituz.

Litekeena da lanpostu batek jarduera bat baino gehiago izatea, adibidez: irakasle edo ikertzaile batek, eskola teorikoez gain, gestioko, ikerketako edo lan praktiketako lana ere izan dezake.

Horrexegatik zure lanposturako arrisku ebaluazioa jardueraren arabera emango dizugu, web orrian, Langileen atarian, honako ataletan sakatuz: Nire lanpostua>>Lanpostueen historia. Horretaz gain, Prebentzio Zerbitzuaren web orrian, (Segurtasuna>>Arriskuen ebaluazioa atalean), jarduera guztien txostena ageri da, eta bertan honakoa zehazten da: jarduera bakoitzaren arriskua eta arrisku horren iturria, balorazioa, baldintza eta dagokion zuzentze- edo prebentzio-ekintza.
 
Zalantzarik baduzu, Prebentzio Zerbitzuarekin jar zaitezke harremanetan.
 

 LURRALDEA  Teknikaria   Telefonoa   e-posta
 ARABA   Cesar Saiz   (15) 4314   cesar.saiz@ehu.es
 GIPUZKOA   Luis Escribano   (13) 8438   luis.escribano@ehu.es
 BIZKAIA-Leioa   Roxana Avilés   (14) 5023   roxana.aviles@ehu.es
 BIZKAIA-Bilbo  Elena Ramos  (14) 4113  elena.ramos@ehu.es


Prebentzio zerbitzua
http://www.zerbitzu-orokorrak.ehu.es/p258-shprevhm/eu/