Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

Ikus-entzunezko Komunikazioko Gradua - 2014/15

Graduaren laburpena

Ikus-entzunezko komunikazioa graduak, ikasleak XXI. mendeko komunikabide eta euskarrietan (internet, bideo-jokoak, telebista, irratia, zinea, multimedia teknologia berriak eta telefonia mugikorra) ikus-entzunezko egitasmo berritzaileak sortu eta abian jartzeko gaitasuna garatzea du helburu. Ikasketa plana trebakuntza teoriko orekatuan oinarritzen da eta baita formazio praktikoan ere, arloko profil ezberdinei egokitua. Fakultateak instalazio berriak ditu, ikasleek egitasmo praktikoak egin ditzaten, arlo honetan prestakuntza sendoa bermatzen dutenak. Gainera, enpresetan egiten diren praktikak eta atzerriko unibertsitateekin egindako ikasle-trukerako programak ikas-prozesua osatzen dute.

Eskainitako plazak

75 plaza.

Irakaskuntza mota

Ikasgelako Gradua

Hizkuntzak

Euskara, Frantsesa, Gaztelania, Ingelesa.

  • OHARRA: Titulazio honetako irakasgai guztiak ez dira hizkuntza guztietan ematen. Informazio gehiago nahi baduzu kontsultatu ikasketa-plana.

Eskolak emateko ikastegia eta helbidea

  • Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
  • au. Sarriena, s/n 48940 Leioa

Harremanetarako

Informazio akademikoa

  • Izena: EDUARDO APODAKA
  • Helb. el.: eduardo.apodaka@ehu.es
  • Telefonoa: 94 601 2347
  • Helbidea: Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea / Facultad de Ciencias Soceiales y de la Comunicación. Bº Sarriena, s/n 48940 Leioa

Informazio administratiboa

  • Izena: IGONE ARANDIA
  • Helb. el.: secretaria.csc@ehu.es / gkz.idazkaritza@ehu.es
  • Telefonoa: 94 601 23 52
  • Helbidea: Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea / Facultad de Ciencias Soceiales y de la Comunicación. Bº Sarriena, s/n 48940 Leioa