
Kriminologia Graduaren bidez ikasleei trebakuntza egokia eskaini nahi zaie, ezaguera zientifikoak delituen prebentzioan eta tratamenduan eta oro har herritarren segurtasunaren alde aplikatuko dituzten adituak prestatzeko asmoz. Ezbairik gabe, Kriminologiako ikasketek etengabe egokitu beharko dute ikerketa zientifikoen arloko aurrerapausoetara. Era berean, lotura estua mantendu beharko da lanmerkatuarekin, eta ondorioz, gomendagarria da alderdi akademikoa eta soziala elkarren eskutik joatea, esparru akademikoan. Horrenbestez, ezinbestekoa da diziplinarteko trebakuntza-plana diseinatzea, dagozkion ezaguera juridikoak eta gizarte-zientzietako eta jokabide-zientzietako ezaguerak uztartuta. Izaera guztiz akademikoa duen trebakuntza-programa; hau da, ikerketaren emaitzetan oinarritutako trebakuntza-programa, emaitzak independentzia osoz eta espiritu kritikoarekin analizatzeko eta aplikatzeko gai diren profesionalak trebatzea helburu duena. Horrela bada, Kriminologiako ikasketetan delituen, kontrol sozialaren eta segurtasunaren azterketa zorrotzetik haratago joan beharko da, eta ikerketa-metodoak irakastea eta praktikan jartzea eta lanbide-heziketa ere garrantzi handiko alderdiak izango dira.
60 plaza.
7,461 ohiko deialdian.
Ikasgelako Gradua
Euskara, Gaztelania, Ingelesa.