
Nautika eta itsasontzi makinetako goi eskola teknikoaren helburua da zientzia eta teknologiaren arloan prestakuntza ematea, oinarrizkoa zein zenbait arlotarako beharrezkoa izango dena, hala nola: nabigaziorako, itsas garraioaren gestiorako edo makinak zerbitzuan jarri eta mantentzeko (bai propultsiokoak bai zerbitzukoak). Titulazio hau eskuratzen dutenek aukera zabala dute lan munduan sartzeko, bai lehorrean lan egiteko bai munduko edozein itsasontzitan. Gaur egun, nautika eta itsasontzi makinetako GETan ikasketak bukatzen dituzten guztiek lana izaten dute alorrean; izan ere, ondo prestatutako espezialistak gero eta beharrezkoak dira itsasoan zein lehorrean lan egiteko.
| Zikloa | Urtea | Enborreko irakasgaiak | Nahitaezko irakasgaiak | Hautazko irakasgaiak | Aukera askeko kredituak | Karrera-amaierako proiektua edo lana | Guztira |
|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 1. zikloa | 1 | 28,5 | 34,5 | -- | -- | -- | 63 |
| 2 | 48 | 10,5 | -- | -- | -- | 58,5 | |
| 3 | 28,5 | 34,5 | -- | -- | -- | 63 | |
| Maila zehaztugabea | -- | -- | 18 | 22,5 | -- | 40,5 | |
| Guztira | 105 | 79,5 | 18 | 22,5 | -- | 225 | |