Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

Politika eta Administrazio Zientzietan lizentziatua - 2012/13

Helburuak

1. Ezagutza teoriko eta praktikoak arlo hauetan ematea: kultura eta komunikazio politiko, portaera eta jarrera politiko, hauteskunde-prozesu, erakunde, administrazio, gobernu, politika eta programa publiko, alderdi politiko, interes-talde eta gizarte-mugimendu, aldaketa eta gatazka politiko, elite politiko eta abarrenean. 2. Ikasketekin txandaka praktikak eginez, erakunde politiko-administratiboen funtzionamendua eta kudeaketa publikorako teknikak gertutik ezagutzea. 3. Analisi politiko, gobernu eta administrazio publikoaren arloetan ikerketa garatzeko trebakuntza metodologikoa hornitzea. 4. Arazo eta dinamika politikoa ulertu eta azaltzeko gaitasuna.

Ikasketa-planeko eskola-orduen banaketa

Zikloa Urtea Enborreko irakasgaiak Nahitaezko irakasgaiak Hautazko irakasgaiak Aukera askeko kredituak Karrera-amaierako proiektua edo lana Guztira
1. zikloa 1 60 18 -- -- -- 78
2 19,5 52,5 -- -- -- 72
Maila zehaztugabea  --   --   0   6   --   6 
2. zikloa 3 56 16,5 -- -- -- 72,5
4 -- -- 66 -- -- 66
Maila zehaztugabea  --   --   0   27,5   --   27,5 
Guztira 135,5 87 66 33,5 -- 322