
Bigarren zikloko Merkatal Teknika eta Ikerkuntza Lizentziaturak, ikasleen heziketaren bidez, gai honi buruz, gizartean dagoen eskaera soziala eta profesionala estaltzea dauka helburu nagusi bezala. Enplegurako Erakunde Nazionalak argitaratu duen txostenaren bitartez, argi eta garbi adierazten da Merkatal Teknika eta Ikerkuntza lizentziatuentzat zuzentzen den enplegu eskaintza kopurua, Merkatal Teknika eta Ikerkuntza lizentziatu kopurua baino handiagoa dela. Datu honek argi uzten du, lizentziatu hauek agertzen duten egoera faboretsua, lan itxarobide eta aukeren arloan. Lizentziatu hauek baloratzen eta eskatzen dituzten enpresen tipologia hurrengoa da: merkatal ikerkuntzarako kontsultoriak, kontsumo enpresak, marketineko saila duten edota etorkizun batetan sail hau garatzeko aukera ikusten duten zerbitzu edo enpresa industrialak, edo merkaturaketa elektronikoko enpresak, beste batzuen artean.
| Zikloa | Urtea | Enborreko irakasgaiak | Nahitaezko irakasgaiak | Hautazko irakasgaiak | Aukera askeko kredituak | Karrera-amaierako proiektua edo lana | Guztira |
|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 2. zikloa | 1 | 36 | 24 | -- | -- | -- | 60 |
| 2 | 42 | 18 | -- | -- | -- | 60 | |
| Maila zehaztugabea | -- | -- | 12 | 18 | -- | 30 | |
| Guztira | 78 | 42 | 12 | 18 | -- | 150 | |