Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

Fisikan Lizentziatua - 2012/13

Helburuak

Fisikak materien jokabideak arautzen dituzten legeak aztertzen ditu, materia guztienak, bai adierazpen bakunenenak (elektroiak eta quarkak), bai konplexuenenak (Unibertsoa bere osotasunean) eta baita espazioa-denbora bezalakoak ere. Beraz, fisika funtsezko alderdia da gainerako zientziak eta teknologiak aztertzeko. Titulazioko lehen zikloan, ikasleak oinarri sendoa lortzen du Fisikan eta Matematiketan, gero bigarren zikloko Lizentziaturei eta Ingeniaritzei behar bezala ekin ahal izateko. Bigarren zikloan, berriz, aurretik jorratutako ezagueretan are gehiago sakontzen da eta ikaslea ikertzen hasteko gaitzen da (doktoretza edo ikerketa industrialeko programen bidez), eta lan-munduan sartzeko ere trebatzen da. Titulazio hau oso aintzat hartzen da enpresa-munduan; horregatik, lana lortzeari eta lan-asebetetzeari dagokienez, estatuko indize onenetako bat dauka.

Ikasketa-planeko eskola-orduen banaketa

Zikloa Urtea Enborreko irakasgaiak Nahitaezko irakasgaiak Hautazko irakasgaiak Aukera askeko kredituak Karrera-amaierako proiektua edo lana Guztira
1. zikloa 1 19,5 48 -- -- -- 67,5
2 69 -- -- -- -- 69
3 34,5 -- 12 21 -- 67,5
2. zikloa 4 42 6 -- -- -- 48
5 12 4,5 -- -- -- 16,5
Maila zehaztugabea -- -- 49,5 14 -- 63,5
Guztira 177 58,5 61,5 35 -- 332