Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

Medikuntzan Lizentziatua - 2012/13

Helburuak

Medikuntzan lizentziatuaren titulu ofiziala eskuratzera zuzendutako ikasketak ondokoa eskaini behar dute: a. Medikuntzaren oinarri diren zientziak egokiro ezagutzea, eta beste hauek ondo ulertzea: metodo zientifikoak, funtzio biologikoak neurtzeko printzipioak barne; zientifikoki probatutako gertaeren ebaluazioa; eta datuen azterketa. b. Gizakien egitura, eginkizunak eta portaera egokiro ezagutzea, osasuntsu zein gaixoena; eta baita ere gizakiaren osasun-egoeraren eta ingurune sozial eta fisikoaren arteko harremanak. c. Honako hauei buruzko ikuspegi koherentea eskainiko duten gaiak eta praktika klinikoak egokiro ezagutzea: buruko gaixotasunak eta gaixotasun fisikoak, medikuntza prebentiboa, diagnostikoarekin zerikusia duena, terapeutikoa, eta giza ugalketari lotua. d. Beharrezko zaindaritzapean ospitaleetan lortutako esperientzia klinikoa.

Ikasketa-planeko eskola-orduen banaketa

Zikloa Urtea Enborreko irakasgaiak Nahitaezko irakasgaiak Hautazko irakasgaiak Aukera askeko kredituak Karrera-amaierako proiektua edo lana Guztira
1. zikloa 1 84 -- -- -- -- 84
2 54 5 -- 12 -- 71
3 67 -- -- 12 -- 79
Maila zehaztugabea -- -- 24 -- -- 24
2. zikloa 4 63 8 -- 12 -- 83
5 70 -- -- 12 -- 82
6 64 15 -- 4 -- 83
Maila zehaztugabea -- -- 14 -- -- 14
Guztira 402 28 38 52 -- 520