
Azken eguneratzea: 2008/11/10
UPV/EHUko Arte Ederretako hamaika ikaslek Palermo hiri siziliarrean erakutsiko dituzte beren lanak datorren ostiralera arte (azaroak 15). 'Paesaggi nel tempo - Paisaiak denboran' erakusketak Palermoko Accademia di Belle Artiren eskolarien eta Universidad del País Vasco-Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleen lanak aurkezten ditu.
Arte Ederretako Eskultura Saileko zuzendariak (Maria Jesús Cueto) eta Carlo Lauricella zein Maia Rosa Mancuso (Accademia di Belle Artiko irakasleek) antolaturiko erakusketa honetan UPV/EHUko Nazioarteko Harremanetarako Errektoreordetzak eta Erasmus Programako LLPk ere lankide izan da. Ekimena antolakuntzan Inmaculada Jiménez, Ángel Garraza eta Adolfo Ramírez-Escudero UPV/EHUko irakasleek zein Arianna Oddo, Grazia d´Arpa eta Giovanna Filippello ere hartu dute parte.
'Paesaggi nel tempo - Paisaiak denboran' izeneko erakusketak artista gazte hauen interesak eta kezkak islatzen ditu: haurtzaroko beldurrak; industria-ondoko gizartea; diskriminazio-sexuala; hutsa edota drogak. Horiek izan dira 22 erakuslek ukitu dituzten gaiak, bideo-instalazioen, performancen, margoen eta eskulturen bidez.
Erakusketa honetarako hautatuak izan diren lanak honako ikasle hauei dagozkie: Giuseppe Comella, Ivana Cammarata, Stefania Cordone, Serena Fanara, Claudia Messana, Vittoria Frittitta, Filippo Guaiana, Rosaria Candito, Marco Lo Cascio, Claudia La Neve eta Viviana Caruso Italiari dagokionez eta UPV/EHUko ikasleak diren Edurne gonzález, Unai Requejo, Erika Yurre_Pedro Salgado, Joana Hernández, Jorge Flórez, José Carlos Torre, Lorea Alfaro, Usoa Fullaondo eta Javier Pérez.
UPV/EHUko KOMUNIKAZIO BULEGOA (94-6012065 / prentsa@ehu.es)