Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

Azken eguneratzea: 2012/08/29

2012/2013 Ikasturteari hasiera emateko ekitaldia

Euskal Herriko Unibertsitateko 2012/2013 ikasturteari hasiera emateko ekitaldia datorren irailaren 7an izango da goizeko 11.30ean Gasteizko Ingeniaritza Unibertsitate Eskolako ekitaldi aretoan.

EKITALDIAREN EGITARAUA

  • 2011/2012 ikasturteko memoriaren laburpena, Unibertsitateko idazkari nagusi Eva Ferreira andrearen eskutik
  • Ikasturte hasierako hitzaldia, Itziar Laka Mugarza doktore andrearen eskutik: “Hitza, hotsa eta hutsa”
  • Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntza sailburu Isabel Celaá andrearen mintzaldia
  • Unibertsitateko errektore Iñaki Goirizelaia jaunaren mintzaldia
  • Eusko Jaurlaritzako lehendakari Patxi López jaunaren mintzaldia
  • UPV/EHUko Koruaren emanaldia
UPV/EHUko KOMUNIKAZIO BULEGOAk
editatutako informazioa