Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

Azken eguneratzea: 2012/07/27

Edorta Cobreros irakaslea, 'Herri Arduralaritzako Euskal Aldizkaria'ren zuzendari berria
UPV/EHUko irakaslea ere den José Manuel Castells ordezkatu du
José Manuel Castells eta Edorta Cobreros

UPV/EHUko Administrazio Zuzenbidean katedratikoa den Edorta Cobreros Mendazona Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (HAEE) argitaratutako 'Herri Arduralaritzako Euskal Aldizkaria'ren zuzendari berria izendatu dute.

Cobrerosek UPV/EHUko Administrazio Zuzenbidean katedratikoa ere baden José Manuel Castells Artecheren kargua ordezkatuko du. Castellsek lan handia egin du azken hogeita zazpi urteetan zehar HAEEk argitaratutako aldizkari horren aurrean.

'Herri Arduralaritzaren Euskal Aldizkaria', Zuzenbide Publikoko argitalpen espezializatua, berrikuntza prozesuan sartuta dago: Batzorde Aholkulari handia eratu du; berehala web orria izango du (bertan egun arte argitaratutako eduki guztia jasoko du); eta helbidea aldatu du.

 

 

"Izendapen hau ohore handia da. 'Herri Arduralaritzaren Euskal Aldizkaria'k orain arte izan duen prestigio maila mantenduko duelakoan eta UPV/EHU haren oinarri nagusia izango delakoan nago", adierazi du Edorta Cobrerosek, argitalpenaren zuzendari berriak.

UPV/EHUko KOMUNIKAZIO BULEGOAk
editatutako informazioa