Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

Azken eguneratzea: 2012/07/20

UPV/EHUk eta Bordeleko Unibertsitateak Mugaz Gaindiko Campusa sortzeko oinarriak finkatu dituzte

Euskal Herriko Unibertsitateak, EUSKAMPUS-Nazioarteko Bikaintasun Campusaren bidez, eta Bordeleko Unibertsitateak, Idex-Bikaintasun ekimenaren bidez, bilera egin dute, gaur, Bordelen, eta bertan egon dira bi unibertsitateetako ordezkari nagusiak. Helburua da euroeskualdeen bikaintasun proiektua bultzatzea eta beren taldeen lana sendotzea Mugaz Gaindiko Campusa osatze aldera. Horrela, bada, berritu egin dute campusa osatzeko plana eta jarduera egutegia zehaztu.

Mugaz Gaindiko Campusa EUSKAMPUSeko proiekturik handiena da, EUSKAMPUS izanik Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera Donostia International Physics Center eta Tecnalia Corporación Tecnológica buru dituen Nazioarteko Bikaintasun Campuserako proiektua. Proiektu handi horretarako, Bordeleko Unibertsitatea bazkide estrategiko bilakatu da.

 

 

UPV/EHUko KOMUNIKAZIO BULEGOAk
editatutako informazioa