Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

Azken eguneratzea: 2012/07/16

Vitoria-Gasteiz, ingurumen hiriburu bikoitza
Ingurumen Zuzenbidea da UPV/EHUko Nazioarteko Zuzenbide eta Nazioarteko Harremanen ikastaroetako ardatza

Uztailaren 16an, UPV/EHUko Letren Fakultateko Areto Nagusian, UPV/EHUk antolatzen dituen Nazioarteko Zuzenbide eta Nazioarteko Harremanen ikastaroen beste edizio bat hasi da. Ikastaro hauen edizio bakoitza Zuzenbidearen eta Nazioarteko Harremanen arloren batean berrienak eta nabarmenenak diren alderdiak lantzen saiatzen da.

Ikastaro horiek Vitoria-Gasteizekin harreman oso estua daukate, hiri honetan duela hogeita hamar urte baino gehiagotik hona egiten direlako eta estatuan beren kategorian ikastarorik garrantzitsuenak direlako. Gainera, egin diren edizioetan landutako gai monografikoetako batzuek nazioarteko arreta berenganatu dute eta aurrerapen garrantzitsuak bideratu dituzte Zuzenbidearen eta Nazioarteko Harremanen arlo batzuetan.

Ikastaro hauen aurtengo edizioan Vitoria-Gasteizentzat Green Capital izeneko izendapenak ekarri duen erakusleiho hobezina aprobetxatu nahi izan da, hiriaren izaera berdea areagotu egin baita. Horrenbestez, UPV/EHUko Nazioarteko Zuzenbide eta Nazioarteko Harremanen ikastaroen aurtengo edizioaren ardatza Ingurumen Zuzenbidea izango da, Vitoria-Gasteizek green hiri gisa duen protagonismoa areagotzeko eta euskal hiriburuari omenaldia eskaintzeko, historian ikastaro hauei eman dien laguntzagatik. 

Horrela, UPV/EHUk antolatzen dituen ikastaro hauetan Nazioarteko Ingurumen Zuzenbidean ageri diren eta oraindik bete gabe dauden erronkarik behinenak aztertuko dira. Arlo horretan, zalantzarik gabe gaur egun hainbat fenomeno daude -esate baterako berotze globala- estatuko ikuspegitik inola ere landu ezin direnak, eta gero eta beharrezkoagoa da Nazioarteko Zuzenbideak eta Nazioarteko Harremanek ingurumenaren segurtasuna zainduko duen eremua arau dezatela eta eremu horretan gertatzen diren jokabide desegokiak jazar ditzatela.

Beraz, Ingurumen Zuzenbideak nahitaez mugak gainditu behar ditu, baliabide naturalen agorpena, biodibertsitatearen mehatxua edo energia sentiberen erabilera (adibidez energia nuklearra) arduragabea -besteak beste- ekar dezakeen jokabiderik gerta ez dadila bermatzeko.

Gaur egun, mendebaldeko gizarteetako askok jasaten duten krisiak ingurumena babesteko politiketarako baliabide gehiago erabiltzearekin zerikusia daukaten gaiei buruzko eztabaida oztopatu du. Epe laburreko jarrera horien arazoa da baliabide naturalak zoritxarrez ez direla agortezinak eta leheneratzeko ahalmen mugatua daukatela. Arrazoi horregatik Ingurumen Zuzenbideak herrien arteko akordioa bultzatu behar du, "ekonomia berdeen" sorrera indartzeko. Izan ere, ekonomia berde horiek zeharo garrantzitsuak dira enpleguaren sorrerarako eta etorkizuneko belaunaldien hazkunde ekonomikorako, baina gainera, hurbilen daukagun orainaldia hobetzen lagunduko dute, klima aldaketaren aurka ekitea, ekosistemak iraunaraztea edo kutsadura murriztea helburu duten politiken bidez.

Ikastaroak gaur goizean hasi dira 9.30etan, UPV/EHUko Letren Fakultateko Areto Nagusian, baina inaugurazio ofiziala 13.00ean egin da leku horretan bertan. Inaugurazio horretan izango dira UPV/EHUko errektorea, Iñaki Goirizelaia, Eusko Legebiltzarreko presidentea, Arantza Quiroga, eta ikastaroen zuzendaria, Juanjo Álvarez.

 

Ikastaroek hiriari ekartzen dioten onura
Vitoria-Gasteizek urte asko eman ditu ingurumen iraunkortasunaren aldeko apustua egiten, eta gogo horri esker, 2012an hiriari Green Capital izeneko aintzatespenaren saria eman diote. Aurten UPV/EHUk antolatzen dituen Nazioarteko Zuzenbide eta Nazioarteko Harremanen ikastaroen ardatza Ingurumen Zuzenbidea denez, Nazioarteko Zuzenbidearen eta Nazioarteko Harremanen arlo akademikotik datozen eta ingurumen gaietan adituak diren pertsonak egongo dira hirian. Haiek Vitoria-Gasteizi aholkua eman ahal izango diote toki arloko ingurumen gaietan konponbide berriak aplikatzeari dagokionez.

Bestalde, kontuan hartu behar da jardunaldietan ia ehun lagunek eman dutela izena, gehienak nazioartekoak, guztien ezaugarria hau izango dela: ingurumenari buruzko interesa. Horrela, euren jatorrizko herrietara itzultzean, bertaratzen direnek Vitoria-Gasteizeko ingurumen bikaintasunaren berri eman ahal izango dute. Ikastaro hauetara etorriko direnen artean Dominikar Errepublikatik datozen ia hogei lagun nabarmentzen dira, baina gainera, hainbat herritatik etorriko dira, besteak beste: Ekuatore Ginea, Egipto, Bulgaria, Alemania, Peru, Ekuador, Argentina, Mendebaldeko Sahara, Paraguay, Brasil, Kolonbia, Mexiko edo Eslovenia.

Ikastaroen programazioa
Astelehena, uztailak 16
9.30 a 10.30. Ikastaroen aurkezpena

10.30 a 12.30. Juan José Álvarez Rubio
Catedrático de Derecho Internacional Privado en la Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea.
Lecciones jurídicas sobre el Prestige

13.00 Ikastaroen Inaugurazioa

16.30 a 19.30. Ana Salinas de Frías
Prof. Titular de Derecho Internacional Público de la Universidad de Málaga.
La protección del medio ambiente en la Unión Europea: un derecho de los ciudadanos y un objetivo global

Asteartea, uztailak 17
10.30 a 13.30. Antonio Remiro Brotóns
Catedrático de Derecho Internacional Público y Relaciones Internacionales de la Universidad Autónoma de Madrid.
De la seguridad, el lenguaje y otras calamidades

16.30 a 19.30 Ferrán Izquierdo Brichs
Prof. Agregado de Relaciones Internacionales en la Universidad Autónoma de Barcelona.
La conflictividad por los recursos hídricos: un análisis desde la sociología del poder

Asteazkena, uztailak 18
10.30 a 13.30 Oriol Costa Fernández
Prof. Lector de Relaciones Internacionales en la Universidad Autónoma de Barcelona.
La política exterior de la UE en materia ambiental: construcción de la actoridad, normas e intereses

16.30 a 19.30 Andrés Rodríguez Benot
Catedrático de Derecho Internacional Privado en la Universidad Pablo de Olavide-Sevilla.
La responsabilidad civil por contaminación transfronteriza: aspectos de Derecho Internacional Privado

Osteguna, uztailak 19
10.30 a 13.30 Sergio Salinas Acelga
Prof. Titular de Derecho Internacional Público de la Universidad de Zaragoza y Secretario General del Real Instituto de Estudios Europeos.
Determinar la contribución de cada Estado a un régimen de lucha contra el cambio climático verdaderamente equitativo o cómo lograr la cuadratura del círculo

UPV/EHUko KOMUNIKAZIO BULEGOAk
editatutako informazioa