Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

Azken eguneratzea: 2012/06/29

Unibertsitateak bere ikaslegoaren bost enpresa ideia saritzen ditu Think Big 2012 sari banaketan
Saritutako proiektuak, beraien sormen eta garapenagatik baloratuak, merkatu kaleratze indar handia dute eta beraien sustatzaileek UPV/EHU, BEAZ eta Bizkaiko Foru Aldundiko Zitek programan parte hartzeko aukera izango dute

Zitek programak Unibertsitate Enpresa Ideien Think Big 2012 Sariak eman ditu, Bizkaiko Foru Aldundia, BEAZ eta UPV/EHUren arteko elkarlan hitzarmenaren inguruan sortuak. Sari hauen helburua unibertsitate ikasleen ekintzaile dohaina bultzatzea da.

Epaimahaiak, ikaslegoaren artean urtero gero eta jakinmin gehiago sortarazten duen sari honetara aurkeztutako hogei proiektu baino gehiagoren artean bost aukeratu ditu. Lehiaketan parte hartzeko enpresa ideia original bat aurkeztu eta garatu behar da eta saritzeko aukeratutako negozio mota, sormena, ahalmena, berrikuntza eta produktu edo zerbitzuaren garapen maila baloratzen da.

Bizkaiko Campus-eko errektoreordeak, Carmelo Garitaonandiak, sariketan esan duenez "unibertsitateak bere ikaslegoaren ekintzaile dohaina bultzatu behar du, gure enpresa mintegietan dauden proiektu berritzaileak bultzatu eta gure gazteen talentua eta ahalmenak aintzat hartu behar ditu". Zentzu honetan, Garitaonandiak esaten du "enpresen sorrera bultzatzeko eta honekin batera lana, erakunde guztien elkarlana beharrezkoa da, merkatua hobeto ikertzeko eta ekonomi eredu berrietara moldatutako formakuntza hobea eskeini ahal izateko".

4.000€ irabazten dituen proiektu irabazlea, "iD Payment Solutions" izan da, produktuak eskeintzen dituzten makinetan kreditu txartelak baimendu eta bezero baten NANaren sinadura irakurtzea ahalbidetzen duen ordainketa elektroniko sistema bat. Honen bidez erosketa balore handiko produktuak erosi ahal izango lirateke gizakiaren baimenik gabe. Egilea Jon Ruiz Gómez da, Ekonomia eta Enpresa zientzien Fakultateko ikaslea, saria Izaskun Artetxek ,Bizkaiko Foru Aldundiko Enpresa Sustatze Zerbitzuko burua, eman dio.

Lehiaketara aurkeztutako proiektuen kalitatea eta proiekzioa dela eta, 2.000€tako bigarren saria kutsu berritzaile handia duten bi ideien artean banandu da. "Technocream", eguzkitarako krema ematen duten makinen proposamena da, eguzki energia erabiltzen dutenak eta hondartza, piszina eta leku publikoetan jartzekoak. "Educational Electronic Book" proiektuarekin konpartitzen du saria, formatu digitaleko testu liburuen ideia interesgarri bat.

Zitek programaren buruak, Maria Saiz-ek, aurkeztutako proiektuen maila altua goraipatu du eta, batez ere, sari hauetako edizio bakoitzean gazteek erakuzten duten ilusio eta esfortzua. Think Big 2012 edizio honetan parte hartu duten berrogeita hamar gazte baino gehiagoren artean, enpresa eremu desberdinetan aplika daitezkeen ideiak sortu dira. "Lehiaketa honetako partehartzaile guztiek UPV/EHUko ekintzailetza programan parte hartzeko benetazko aukera dute, han garapenerako tutorizazioa eta instalazioak dituzte"esan du Saiz-ek.

2012ko edizio honetako hirugarren saria, 1.000€ banatzen dituena, praktikotasun eta originaltasun handiko ideiaren sortzailentzat izan da, "CEPILLIM". Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikotik dator eta egunero erabiltzen dugun hortzetako eskuila garbitzeko balio du. Eta "FALKS" web plataforma bat, gai zehatz bati buruz Internet-en dagoen informazio guztia batu eta zerrendatzen duena.

PROIEKTU IRABAZLEAK

1. saria: 

Enpresaren izena: iD Payment Solutions

Ikaslea: Jon Ruiz Gómez

Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea

2. saria:

Enpresaren izena: Technocream

Ikasleak: Aritz Sarria Irusta, Aitor Trujillo Ansa, Mikel Berasaluze Berrizbeitia, Mikel Artaraz Bilbao y David Marín Fernández

Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea.

 

Enpresaren izena:  Educational Electronic Book

Ikasleak: Nayra Alonso Gutierrez, Irma Alonso Gutierrez, Maitane Galván Martínez, José Carlos Thefe Guerrero y Nerea Perez Mayo

Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea.

3. saria:

Enpresaren izena: Cepillim

Ikasleak: Borja Gómez Echechiquia

Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa

 

Enpresaren Izena: FALKS

Ikasleak: Mikel Aparicio Zorroza

Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea

UPV/EHUko KOMUNIKAZIO BULEGOAk
editatutako informazioa