Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

Azken eguneratzea: 2012/06/22

Irakaskuntza-lan bikainari eginiko aitortza publikoa

Donostiako Miramar jauregian ekitaldi bat egin zen, DOCENTIAZ programaren aurreko bi edizio esperimentaletan irakaskuntza-jarduera bikaina erakutsi duten UPV/EHUko irakasleei aitortza publikoa egiteko.

Irakaskuntza Kalitate eta Berrikuntzarako Errektoreordetzak antolatutako ekitaldiaren bidez 'Unibertsitateko irakasleen irakaskuntza-jarduera: zergatik eta zertarako' Uda Ikastaroari amaiera eman zitzaion. UPV/EHUko errektore Iñaki Goirizelaia izan zen ekitaldiaren buru, eta, parte-hartzaile guztiak zoriontzeaz gainera, irakaskuntza berriro balioestearen garrantzia azpimarratu zuen: "unibertsitate-eredu bat, non irakasleen irakaskuntza-lana eta ikerketak kalitatezkoak izatea bultzatuko, lagunduko eta aitortuko den". Irakaskuntza Kalitate eta Berrikuntzarako errektoreorde Itziar Alkorta bertan egon zen ere.

DOCENTIAZ UPV/EHUko irakasleen irakaskuntza-lana ebaluatzeko programa bat da. Programak Irakaskuntza-jarduera konplexuan inplikatutako alderdiak ebaluatzeko aukera ematen du, eta horri buruzko informazio fidagarria eta objektiboa eskaintzen.

UPV/EHUko KOMUNIKAZIO BULEGOAk
editatutako informazioa