
Azken eguneratzea: 2012/06/20
UPV/EHUko Arabako Campuseko Errektoreordetzak Fantasiazko Ipuin Laburren XIX. Lehiaketa antolatu du, eta berriki modalitate guztietako sariak jakinarazi dituzte; hauexek dira irabazleak:
Modalitatea. Gaztelaniazko ipuina:
Juan Carlos Fernández León, Fuenlabrada (Madrid)
Lanaren izena: 'Mutatis Mutandis'
Modalitatea. Euskarazko ipuina:
Elene Etxaniz Agirre, Bergara (Gipuzkoa)
Lanaren izena: 'Atzamar bi falta'
Lehiaketan parte hartzeko argitaratu gabeko edozein testu aurkeztu ahal izan da, euskaraz zein gaztelaniaz, eta aurtengo edizioan 57 lan jaso dira eta Espainiako autonomia desberdinetatik eta baita nazioartetik ere, batez ere Hego Amerikatik jatorriarekin. Horietatik 48 lanek gaztelaniazko modalitatean hartu dute parte, eta bederatzik, aldiz, euskarazkoan.
Fantasiazko ipuin laburren unibertsitate-lehiaketak 1.200 euroko saria banatzen du modalitate bakoitzean. Saritutako lanak UPV/EHUren eskuetan geratuko dira, eta laster azken deialdietan saritutako obrak liburu batean biltzeko asmoa du unibertsitateak. Orain arte, UPV/EHUk 'El Eco del Espejo', 'Cristales rotos' eta 'Altos vuelos' lanak plazaratu ditu.