Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

Azken eguneratzea: 2012/06/14

Unibertsitatera sartzeko probak egin zituztenen % 97k gainditu ditu

Lehenengo datuen arabera, Euskal Herriko Unibertsitatean unibertsitatera sartzeko probetara aurkeztu diren 8.397 ikasletatik 8.150k gainditu dute fase orokorra, hortaz, ikasleen % 97,06k aprobatu du. Proba hauek bi fase dituzte: fase orokorra, unibertsitateko gradu ofizialak ikasi ahal izateko gainditu behar dena, eta fase espezifikoa, borondatezkoa, fase orokorrean lortutako kalifikazioa hobetzeko balio duena. Campuska, Araban aurkeztutako 1.158 ikasleetatik 1.128k gainditu dute fase orokorra, hau da, % 97,41ek; Bizkaian aurkeztu ziren 4.090 ikasletatik 3.926k aprobatu dute, hau da, % 95,99k, eta Gipuzkoan 3.149 aurkeztu eta 3.096k gainditu dute, hots, %98,32k. Hizkuntzaren arabera, 5.187k euskaraz egin zuten proba eta % 98,61ek gainditu dute; gaztelaniaz, berriz, 3.200 aurkeztu ziren % 94,84k gainditu dute fase orokor hau.

Jarraian, datu hauek aurkezten dituen taula dago. Datuak bigarren zuzenketaren eta erreklamazioen ebazpenaren aurretikoak dira.


 

UNIBERTSITATERA SARTZEKO PROBEN FASE OROKORRAREN EMAITZAK (2012ko EKAINA)

 

AURKEZTUAK
8.397

GAINDITUAK
8.150

EHUNEKOA
%97,06

CAMPUSKA

ARABA

1.158

1.128

%97,41

BIZKAIA

4.090

3.926

%95,99

GIPUZKOA

3.149

3.096

%98,32

 

HIZKUNTZA

EUSKARA

5.187

5.155

%98,61

GAZTELANIA

3.200

3.035

%94,84

 

Bestalde, fase espezifikoa borondatezkoa da eta fase orokorrean lortutako nota hobetzeko aukera ematen dio ikasleari. Fase honetan ikasle bakoitzak bere modalitateko edozein gai aukera dezake, fase orokorrean aukeratu duena izan ezik. Gehienez, lau gairen azterketak egin ahal dira fase espezifiko honetan. Gai bakoitzari 0 puntutik 10 puntura bitartean ematen zaio. Nota kontuan hartzeko, ikasleak 5 puntu edo gehiago lortu beharko ditu. Fase espezifikoaren azken nota, gehienez 4 puntu, borondatezko azterketen bi nota onuragarrienak hartuta egiten da.

Notak ikasleak matrikulatu direneko ikastetxeetako ordezkariei eman zaizkie gaur, hilaren 14an, eta UPV/EHUren web gunearen bidez (http://www.sarrera.ehu.es) ere ikusi ahal dira.

Bigarren zuzenketa eskatzeko epea ekainaren 15etik 19ra da, eta emaitzak ekainaren 21ean ezagutuko dira. Erreklamazioen prozesua ekainaren 29an bukatuko da.

Bestalde, hautaproben ezohiko deialdia uztailaren 4, 5 eta 6an izango da. Deialdi ohikoan gainditu ez dutelako edo kalifikazioa hobetu nahi dutelako deialdi ezohikora aurkeztu nahi dutenek berriro matrikulatu behar dute (deialdi ohikorako egindako matrikula ez da balioduna).

Aurreko urteetako emaitzak ikusi ahal dira:
http://www.sarrera.ehu.es/p259-content/eu/contenidos/informacion/estadisticas_pau/eu_pau/estadisticas.html

UPV/EHUko KOMUNIKAZIO BULEGOAk
editatutako informazioa