
Azken eguneratzea: 2012/06/11
UPV/EHUk Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Global Training 2012 deialdiko 26 beka kudeatuko ditu. Deialdi horren bidez, EAEko gazteek aukera izango dute beren ezaugarri akademikoekin eta profesionalekin lotutako jarduerak eta proiektuak egiteko atzerriko enpresetan edo erakundeetan, aldez aurretik planifikatutako prestakuntza praktikoko plan baten barruan. Bekak eskatzeko epea ekainaren 30ean bukatuko da.