
Azken eguneratzea: 2012/06/07
Ekaineko 12tik 14ra Gasteizeko Ignacio Aldecoa-ko kultura-etxean Valentín de Foronda Gizarte Historiarako Institutuko XVIII. Sinposioa 'oroimenak eraikitzen: Terrorismoaren osteko Euskadirako kontakizun historikoak' izango da. Gai hau sekulako gaurkotasuna eta garrantzia dauka euskal gizarterako eta UPV/EHUko institutuko web-orrian dagoeneko programazioa eta matrikula egiteko epea ezagutu daitezke.
Elkarketa honen hiru jardunaldietan hainbat adituk gai honek jorratuko dute ikuspuntu desberdinetatik eta esperientzia berriek agerian jarri dutenez, zenbait prozesu traumatiko gainditzeko (gerra zibilak, diktadura militarrak, terrorismoa…) gertatutakoa azaltzeko beharrizana, ia terapeutikoa izaten da; are gehiago, gertatutakoa fidelki kontatzeaz gain, kontaketa horrek moralari dagokionez irakaspena ere izan behar du, gertatutakoa berriz errepika ez dadin.
Elkarketa asmo politikoko indarkeriak eragindako sufrimendu izugarriak aintzat hartuko du, eta ETAk beldurraz baliatzeari uko egin izana gogoan ere hartuko du, euskal gizartearentzat garai berri baterako aukera irekiz.
Aparte, Sinposio honetan erronka bikoitza planteatuko da antzeko kasuen azterketa konparatibotik abiatuz. Alde batetik, igarotako esperientzia traumatikoak azaltzeko kontaketak nola eraiki diren aztertuko da; bestetik , euskal kasuarentzat baliagarriak diren ondorioak bilatuko dira, beti ere demokratikoki konprometituta eta epistemologikoki fidagarria den ikuspegitik abiatuz.
Sinposiorako bertaratzea 30 euro balio ditu eta gai honetan interesatuta dauden pertsona guztientzat irekita dago. Bertaratzeko aldez aurreko inskripzioa betetzea beharrezkoa da eta horren ondoren Valentín de Foronda Institutura bidaltzea.
Sinposioaren programazioa
Asteartea, ekainak 12
19:00. Aurkezpena eta inaugurazio hitzaldia
Ekitaldiaren inaugurazio ofiziala eta Reyes Mate filosofo espainiarraren (Saiakera Sari Nazionala) hitzaldia, memoriaren eta biktimen rol politikoari buruzkoa.
Aurkeslea Idoia Mendia Cueva. Justizia eta Herri Administrazioko sailburua
Txostengilea:
Asteazkena, ekainak 13
10:00. Kontakizun bat eraikitzea gatazka baten ondoren
Saioan Latinoamerikako eta Europako espazioetan sortutako azalpenezko zenbait kontakizun post-traumatiko eraikitzea, hedatzea eta barneratzea jorratuko da.
Buru izan: José María Ortiz de Orruño. UPV/EHU
Txostengileak:
16:00. Kontakizuna gudu gisa eta izan ditzakeen emaitza desberdinak
Memoria kontrolatzeko borrokan gizarte eta politika eragileen inplikazioa, abiatutako estrategiak eta kasu zehatz batzuk aztertzearen ondorioz lortutako emaitzak aztertzeko pentsatu da.
Buru izan: Javier Ugarte Tellería. UPV/EHU
Txostengileak:
Osteguna, ekainak 14
10:00. Kontakizun demokratikoa ETAren ondorengo Euskadirentzat
Azken mende erdian EAEn pairatutako indarkeria politikoaren zentzua kontatzeko eta azaltzeko kontakizuna
Buru izan: Rafael Ruzafa Ortega. UPV/EHU
Txostengileak:
16:30 Mahai-inguru. biktimak eta haien kontakizuna Euskadin Elkarrizketarako espazio ireki gisa planteatu da, Administrazioari eta gizarte zibileko sentsibilitate desberdinei hitza emateko.
Moderatzailea:
José Antonio Pérez Pérez. UPV/EHU
Hizlariak: