
Azken eguneratzea: 2012/06/06
Zeren sinboloa da ikurrina? Zein da Amaiurren esanahia? Gernika noiz bilakatu zen euskal askatasunaren eta bakearen ikur? Euskaldun guztien erregea izan al zen Antso Handia? Lauburua euskal esbastika al da? Zer ospatzen dute ETAren inguruko sektoreek azaroaren 20an? Diccionario ilustrado de símbolos del nacionalismo vasco liburuan galdera horiei erantzuteaz gain, sortu zenetik gaur egun arte euskal nazionalismoaren unibertso sinbolikoa aztertu dute 50 hitzen baino gehiagoren bitartez: banderak, himnoak, egun bereziak, lekuak, armarriak, jaiak, pertsonaia ospetsuak, batailak, goiburuak eta abar. Liburua, aitzindari bere generoan, Tecnos argitaletxean argitaratu da, eta lanaren koordinatzaileak Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko honako irakasle hauek izan dira: Santiago de Pablo, José Luis de la Granja, Ludger Mees eta Jesús Casquete.
Hauxe da liburuaren egitura: sarrera, hitzak (alfabetikoki ordenatuta) eta bibliografia. Hitzak edozein hurrenkeratan irakur daitezke, eta beharrezko gakoak ematen zaizkio irakurleari, hiztegiko hitzak bereizita irakurri ahal izateko. Hiztegian 300 irudi inguru daude (haietako asko koloretakoak), eta iturriak oso anitzak izan dira: Euskal Nazionalismoaren Artxiboa, Sancho el Sabio Fundazioko Euskal Kulturaren Dokumentazio Zentroa, bilduma partikularrak edo Efe Agentzia, besteak beste. Irudi batzuk oso ezezagunak dira, eta tartean kartel- eta pegatina-bildumak, edukia eta diseinuarengatik oso interesgarriak, jaso dira.
Liburua idazteko, hamabi gizarte-historialarik eta -zientzialarik hainbat urte eman dute argitaragabeko agiriak, liburuak, liburuxkak, aldizkariak, egunkariak, kartelak, filmak, argazkiak, pegatinak eta web-orriak arakatzen eta ikertzen. Helburua aukeratutako ikur bakoitzaren sorreraren eta bilakaeraren historia jaso ahal izatea izan da. Ikur horietako batzuk euskal nazionalismoaren sektore guztiek bere dituzte, eta beste ikur batzuen inguruan, berriz, EAJren, ETAren eta beste talde nazionalista batzuen artean benetako gatazka sinbolikoak piztu dira.
Gaur egungo historiografian garrantzi gero eta handiagoa ematen zaio ikurrak eta irudikari kolektiboak aztertzeari. Huntek, Frantziako Iraultzaz mintzatzen ari zela, zera esan zuen: "gauza eta ohitura ohikoenak ikur politiko bihurtu ziren, eta arrazoi nahikoa izan zitezkeen gatazkak sortzeko. Koloreak, apaingarriak, jantziak, ontziteria, dirua, egutegiak eta joko-kartak borrokaren ikurrak ziren batzuentzat zein besteentzat. Sinbolo horiek ideologia politiko zehatz bat adierazteaz harago, pertsonak euren ideologiaz jabetzeko ere balio izaten zuten. Behin jarrera politiko bat jakinarazita, posible zen jarrera horrekin bat egitea, haren aurka joatea edo interesik ez erakustea".
Azterketa hori oso baliagarria da, euskal nazionalismoari ere lotzeko. Izan ere, euskal nazionalismoko mugimenduak, bere bertsio guztietan, ikur ugari sortu ditu; eta haietako askok, gaur egun, oso garrantzitsuak izaten jarraitzen du politikan.
Euskal nortasun nazionala XIX. mendetik gaur egun arte nola hedatu den ulertuko badugu, ikur horiek ezagutu beharko ditugu.
Hitzak
Aberri Eguna. Egileak: Luis de la Granja eta Jesús Casquete.
Aguirre, José Antonio. Egilea: Ludger Mees.
Agur Jaunak. Egilea: Jesús Casquete.
Alderdi Eguna. Egilea: Santiago de Pablo.
Amaiur. Egilea: Iñaki Iriarte.
Arana, Sabino. Egilea: José Luis de la Granja.
Argala (José Miguel Beñaran). Egilea: Jesús Casquete.
Arrano beltza. Egilea: Iñaki Iriarte.
Avenue Marceau 11 (París). Egilea: Leyre Arrieta.
Bandera y escudo de Navarra. Egilea: Álvaro Baraibar.
Batallas de Arrigorriaga y Munguía. Egilea: José Luis de la Granja.
Emakume. Egilea: Leyre Arrieta.
Equipo Euzkadi. Egilea: Santiago de Pablo.
España. Egileak: José Luis de la Granja, Santiago de Pablo eta Jesús Casquete.
Estella/Lizarra. Egileak: José Luis de la Granja eta Santiago de Pablo
Etxebarrieta, Txabi. Egilea: Jesús Casquete.
Europa. Egilea: Leyre Arrieta.
Euskadi/Euskal Herria. Egilea: Ludger Mees.
Euskara. Egilea: Ludger Mees.
Eusko Gudariak. Egilea: Jesús Casquete.
Fueros. Egilea: Coro Rubio Pobes.
Galeuzca. Egilea: José Luis de la Granja.
Galíndez, Jesús. Egilea: Virginia López de Maturana.
Gallastegui, Eli. Egilea: Santiago de Pablo.
Gernika. Egilea: Ludger Mees.
Gudari Eguna. Egilea: Jesús Casquete.
Guerra Civil. Egilea: Santiago de Pablo.
Guerras carlistas. Egilea: Virginia López de Maturana.
Himno Euzko Abendaren Ereserkia. Egilea: Leyre Arrieta.
Ikastola. Egilea: Maitane Ostolaza.
Ikurriña. Egileak: Jesús Casquete eta José Luis de la Granja.
Iparralde. Egilea: Maitane Ostolaza.
Irlanda. Egilea: Xosé M. Núñez Seixas.
Irujo, Manuel. Egileak: Ludger Mees eta José Luis de la Granja.
Lauburu. Egilea: Santiago de Pablo.
Lema JEL. Egilea: José Luis de la Granja.
Monzón, Telesforo. Egileak: Ludger Mees eta Jesús Casquete.
Proceso de Burgos. Egilea: Jesús Casquete.
Roble. Egilea: Santiago de Pablo.
Roncesvalles. Egilea: Iñaki Iriarte.
Sabin Etxea. Egilea: José Luis de la Granja.
San Francisco Javier. Egilea: José María Tápiz.
San Ignacio de Loyola. Egilea: José María Tápiz.
San Miguel de Aralar. Egilea: José María Tápiz.
Sancho el Mayor. Egilea: Santiago de Pablo.
Sukarrieta. Egilea: José Luis de la Granja.
Zazpiak bat/Laurak bat. Egilea: Santiago de Pablo.
Zumalacárregui, Tomás de. Egilea: Virginia López de Maturana.
20-N (Santiago Brouard y Josu Muguruza) . Egilea: Jesús Casquete.
25 de octubre de 1839. Egilea: Coro Rubio Pobes.
21 de julio de 1876. Egilea: Coro Rubio Pobes.
31 de julio de 1895 y 1959. Egilea: Santiago de Pablo.
Egileak
Santiago DE PABLO (koordinatzailea)
UPV/EHUko Letren Fakultateko Historia Garaikideko katedradun.
José Luis DE LA GRANJA SAINZ (koordinatzailea)
UPV/EHUko Historia Garaikideko katedradun eta UHUNeko irakasle-tutore Bizkaian.
Ludger MEES (koordinatzailea)
UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Historia Garaikideko katedradun.
Jesús CASQUETE (koordinatzailea)
Pentsamenduaren eta Gizarte eta Politika Mugimenduen Historia irakasle titular. UPV/EHU.
Leyre ARRIETA ALBERDI
Historia Garaikideko irakasle. Deustuko Unibertsitatea.
Álvaro BARAIBAR ETXEBERRIA
Historian doktore. Nafarroako Unibertsitatea.
Iñaki IRIARTE LÓPEZ
Pentsamenduaren eta Gizarte eta Politika Mugimenduen Historia irakasle titular. UPV/EHU.
Virginia LÓPEZ DE MATURANA
Historian lizentziatua. UPV/EHU.
Xosé M. NÚÑEZ SEIXAS
Historia Garaikideko katedradun. Santiagoko Unibertsitatea.
Maitane OSTOLAZA
Historia Garaikideko irakasle. Université Paris IV, Sorbonne.
Coro RUBIO POBES
Historia Garaikideko irakasle titular. UPV/EHU.
José María TÁPIZ
Historian UPV/EHUko doktore-tituluduna.