
Azken eguneratzea: 2012/05/25
UPV/EHUko Lan Harremanen Unibertsitate Eskolak "Lan Harremanak" aldizkariaren 25. zenbakia argitaratu berri du, gaur egun lan arloan gizon eta emakumeen artean ematen diren tratu-desberdintasunen azterketari eskainitako monografikoa. "Berdintasuna eta diskriminaziorik eza lan harremanetan, generoa dela medio" izenburupean, gai hau ikuspegi desberdinetatik lantzen dituzten zortzi artikulu biltzen ditu argitalpenak.
Olga Fotinopoulou, UPV/EHUko Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza irakaslea eta monografikoaren koordinatzaileak, adierazi duenez "gure legediak pixkanaka urratsak eman ditu, zenbait neurri ezarriz, lan arloan emakume eta gizonen arteko berdintasun eraginkorra lortzeko, baina ahaleginak eta aurrerapenak goresgarriak izan badira ere, oraindik bide luzea daukagu egiteko, aipatu besterik egin ez dugun helburua erdiesteko".
Ale honetan, erantzunkidetasuna eta bere zailtasunak, sexuagatiko ordainsari-diskriminazioa, edota lan-harremanetako berdintasunaren eta bereizkeriarik-ezaren printzipioei Auzitegi Konstituzionalaren doktrina teoriko eta praktikoa aztertzen dira. Era berean, laneko genero-indarkeriari, bere bi adierazpenetan, hau da, jazarpen sexual eta sexista, nola aurre egin eta saihestu azaltzen duen hausnarketa bat ere badago. Eta monografikoa honako gai hauek osatzen dute: segurtasunaren eta osasunaren esparruko generoagatiko berdintasuna, ekintza positiboko neurriak gizarte-segurantzaren arloan, sexuen arteko berdintasunaren babes jurisdikzional eraginkorreko klausulak gizarte-jurisdikzioa arautzen duen Legean, eta krisi ekonomikoak genero berdintasunaren ohiko trataeran izan duen eragina.
Monografia osatzen dituzten artikuluez gain, zenbaki honek "Atal irekia" izeneko azken parte bat ere badauka. Bertan, biltzen diren lau artikuluek aztertzen dute euskal komunikabideek heriotza eragiten duten lan-istripuen trataeran izan duten bilakaera, emakumeen lan-partaidetzako ereduen aniztasuna, gaixoek Europar Batasunaren barruan duten zirkulazio askeak eta osasun-arretagatiko gastuen diru-itzultzeak sortu dituen zailtasunak, eta jaio osteko guraso-baimenaren ezarpenak Txilen izan duen inpaktua.
1999tik argitaratzen den "Lan Harremanak" aldizkariaren helburua, lan munduaren fenomenoa diziplinarteko ikuspuntu batetik aztertzea, sektore ekonomiko, sozial eta publikoko aktore desberdinek beraien ideia bateragarriak trukatzeko eta sortzeko toki bat izan dezaten topaketarako eta hausnarketarako gune bat sortzea, eta ideien bitartez langabezia eta gizarte-bazterketa errotik desagerrarazten laguntzea da.
"Lan Harremanak" aldizkariaren 25. aleko artikuluak:
"El principio de igualdad y no discriminación en las relaciones laborales: perspectiva constitucional reciente"
Magdalena Nogueira Guastavino
"La era de la corresponsabilidad: los nuevos retos de la política antidiscriminatoria"
María Amparo Ballester Pastor
"La discriminación retributiva por razón de sexo como paradigma de discriminación sistémica"
Jaime Cabeza Pereiro
"Tratamiento convencional de la Igualdad de Género en un contexto de crisis económica"
Olimpia Molina Hermosilla
"La violencia de género en el empleo como violación del Derecho a la integridad física y psíquica y su prevención. La función de los interlocutores sociales"
Teresa Pérez del Río
"Algunas consideraciones sobre igualdad por razón de género en el marco de la seguridad y salud en el trabajo"
Nora María Martínez Yáñez
"En busca de la igualdad material de las mujeres: igualdad formal y medidas de acción positiva en materia de Seguridad Social"
Arántzazu Vicente Palacio
"Las cláusulas de protección jurisdiccional efectiva de la igualdad de los sexos en la Ley reguladora de la Jurisdicción Social"
José Fernando Lousada Arochena
ATAL IREKIA:
"El tratamiento de la mortalidad laboral en la prensa vasca (2001-2009)"
José Ignacio Armentia Vizuete, José María Caminos Marcet eta María Flora Marín Murillo
"La diversidad de los modelos de participación laboral de las mujeres en la UE-27"
Mertxe Larrañaga Sarriegui, Yolanda Jubeto Ruiz eta Mª Luz de la Cal Barredo
"El reembolso de gastos médicos y la Directiva sobre Asistencia Sanitaria Transfronteriza"
Olga Fotinopoulou Basurko
"Otra mirada al impacto de la Ley nº 20.545 que establece el permiso postnatal parental en Chile"
Claudia Andrea Moraga Contreras