
Azken eguneratzea: 2012/05/23
Arteshopen bigarren edizio honetan, lehenengo sariduna Charcuteria La Modernan (Colón de Larreategui, 20)kokatutako artelana izan da, Sandra Rilova Arte Ederren ikaslearena. Bigarren postuan, epaimahaiak azpimarratu nahi izan du Paragueria Leozen (Belostikale, 25)jarritako obra, Arantza Monterok egina; eta hirugarren saria Kaioa Surfen (Heliodoro de la Torre, 2) jarritako eta Kemen Iruretagoienak egindako instalazio artistikoarentzat izan da. Saritutako hiru ikasleek 1.200, 900 eta 600 euroko diru-laguntzak jaso dituzte, hurrenez hurren, eta beren artelanak hartu dituzten saltokiek binilo bana jaso dute epaimahaiaren aldetik, beren lokaletan aitortza gisa jartzeko.
Ibone Bengoetxe Hezkuntza eta Kultura Saileko zinegotziak, UPV/EHUko Natxo Rodríguez Arte Ederren Fakultateko Unibertsitate Hedakuntzako dekanordeak eta Juan Zapater Bilbao Arte Fundazioaren zuzendariak Arteshop programaren bigarren edizioaren hiru sariak entregatu dituzte gaur, 2012ko maiatzaren 23an, Bilbao Ekintzako Ekitaldi Aretoan. Programa horri esker, ekainaren 3ra arte, ekitaldi honetarako espresuki egindako esku-hartze artistikoez gozatu ahal izango da Bilboko 45 dendatan eta 3 merkataritza-esparrutan: Zubiarte, Erriberako Azoka eta Vialia, Abandoko Geltokian.
Bilbao Ekintzaren ekimen honen helburua da hiriko merkataritza-jarduera bultzatzea, esperientzia berri eta erakargarri bat eskainiz Bilbo beren erosketa-ibilbideak egiteko aukeratzen duten pertsonei. Arteshopi atxiki zaizkion saltokiak aurkitzen laguntzeko, saltoki horiek bisitatzea ahalbidetuko duen gida-mapa bat argitaratu da.