
Azken eguneratzea: 2012/05/21
Maiatzaren 19tik 25arte, UPV/EHU-EITB Komunikazio Multimedia Masterreko, Bourdeaux Aquitaine-ko Kazetaritza Institutuko masterreko eta Ramon Llull Unibertsitateko Erreportajegintza masterreko ikasleek Bartzelona KulturLab 2012 proiektuan parte hartuko dute, Bartzelona hiria gaitzat dutela multimedia erreportajeak sortzeko.
Bordeleko Unibertsitatearen Kazetaritza Institutuak martxan jarri zuen proiektuaren hirugarren edizioa da. Urtero hiri desberdin bat hartzen dute gai erreportajeen sorkuntzarako. Lehenengo edizioa Berlinen izan zen, eta bigarrena Bilbon eitb.com eta Euskal Herriko Unibertsitatearen laguntzarekin.
Ramón Llull Unibertsitatean izango dute erredakzioa eta sortutako proiektuak Eitb.com, Lavanguardia,com eta TV3.cat-en argitaratuko dira. Bartzelona KulturLab 2012 izeneko facebook orrian egongo dira ikusgai ikasle-taldeek egiten dituzten aurrerapenak.
https://www.facebook.com/pages/Bartzelona-KulturLab-2012/127990780670652