
Azken eguneratzea: 2012/05/17
Emakumeen saskibaloi taldeari aitormen instituzionala egin zaio, Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzan, Espainiako Unibertsitate Lehiaketa irabazi duelako. UPV/EHUk modalitate honetan urrezko domina lortzen duen hirugarren aldia da.
Ekitaldiaren buru Iñaki Goirizelaia UPV/EHUko errektorea eta Cristina Uriarte Gipuzkoako Campuseko errektoreordea izan dira. Ekitaldian campuseko Kirol Zerbitzuko arduraduna Kike Calvo eta taldeko entrenatzaile Azu Muguruza ere izan dira.
Ekitaldi honen bidez, Euskal Herriko Unibertsitateak kirolaren praktikan egiten diren ahaleginak aitortu nahi izan ditu. Irabazleek opari instituzionala jaso dute.