Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

Azken eguneratzea: 2012/05/04

XVI. eta XVII. mendeetako euskal eliteen eta monarkiaren arteko lotura aztergai
XVI eta XVII bitartetako monarkietan euskaldunek izan zuten eragina ikertzen duen proiektu baten barruan garatu da mintegi zientifikoa

Apirilaren 27an, ikerketa jardunaldi bat egin dute Letren Fakultatean XVI. eta XII. mendeetan, ondoz ondoko gorteetan euskal familia boteretsuenen eraginaren berri emateko. Mintegiaren izenburua "Carreras cortesanas y relaciones de patronazgo entre la corte y las provincias vascas en los siglos" izan da, eta gortean bertan zein itsasoz bestaldeko kolonietan negozioak egite aldera garai haietako euskaldunen eta monarkiaren arteko harreman eta loturen berri emango dute.

Austriarren dinastiaren eta gizon handi nabarmenen arteko harreman bizi hura bereziki Gipuzkoako familia batzuetan ardaztu zen, eta horri esker, haiek gizartean gora egiteko bidea irekitzeko eta ibilbide pertsonal distiratsuak betetzeko aukera izan zuten. Gortean gora egite horrek ahalbidetu zuen esaterako Filipe II.a eta Filipe III.a bezalako monarkek EAEko obra zibil eta erlijioso handiak finantzatzeari ekitea; eraikin horietako batzuk, gainera, oraindik zutik daude. Horien artean aipa daiteke, esaterako, Donostiako San Telmo komentua, gaur egun izen bereko museoak hartu duen eraikina, hain justu ere.

Letren Fakultatean egin zen topaketa "Las élites de la modernidad: Familias, redes y cambio social, de las comunidades tradicionales a la revolución liberal, 1600-1850" izeneko Estatuko Ikerketa Proiektu bateko (2011-2013) parte da, eta egitasmo horretan hainbat unibertsitatetako ikertzaileak biltzen dira, tartean UPV/EHU, Mondragon eta Deustuko unibertsitatekoak, baita euskal erakunde eta organismoetako artxibozainak ere.

Topaketa zientifiko honetan aipatutako arloko ikertzaile adituek baino ezin izan zuten parte hartu; hala ere, antolatzaileek eta parte hartu duten ikertzaileek ikerketak garatzerakoan jasotako balizko ekarpenak gizartean zabaldu nahi dituzte.

Argazki oina: María Cristina de Habsburgo-Lorena bere semeekin. Argazki honek ez dauka erlazio zuzenik agertutako informazioarekin eta Willy Uribek, euskaldun argazkilariak, Getxon aurkitutako bilduma batekoak dira eta webgunegatik sigueleyendo.es webguneagatik UPV/EHUra utzitakoak izan dira

Jardunaldiaren egitaraua

10:00-10:15 Aurkezpena

10:15-11:00 Oihane Oliveri (UPV/EHU). "Familias y redes. Las élites guipuzcoanas en la Corte durante los siglos XVI y XVII".

11:00-12:00 Juan Carlos Mora (Deustuko Unibertsitatea, Ereiten KZ, Dokumentu zerbitzuen zuzendaria). "De cliente a patrón. Favores y mediaciones en torno a la figura de Domingo de Echeberri."

Atsedenaldia: 12:00-12:30

12:30-13:30 Rafael Guerrero (UPV/EHU). "Familias, cargos y negocios. Vascos y navarros en la Corte de finales del siglo XVII"

13:30-14:00 Iritzi trukatzea

 

 

 

UPV/EHUko KOMUNIKAZIO BULEGOAk
editatutako informazioa