
Azken eguneratzea: 2012/05/03
Euskal Herriko Unibertsitateak lan arriskuak ekiditeko bideorik onenerako saria jaso berri du. Laneko Segurtasun eta Higieneko Institutu Nazionalak (LSHIN) sustatzen du saria, Administrazio Publikoko Lan Osasunari buruzko Kongresu Nazionalean (SESLAP 2012) eman zen. Apirilaren 25etik 27ra ospatu zen kongresua.
Lan sarituak "Bizkaia Aretoa husteko plana" du izena. Segurtasun jarraibide hauek proiektatzen dira Bizkaia Aretoan, Euskal Herriko Unibertsitateak Bilbon duen paraninfoan, ekitaldi jendetsuak dauden bakoitzean. Bideoak eraikinaren autobabeserako plana aktibatzen bada, bete behar diren jarraibideak azaltzen ditu, ebakuazio seguru eta arina lortzeko asmoz. Ikus-entzunezkoa elebiduna da eta azpitituluak dauzka, entzuteko arazorik duenak ere ulertu ahal izateko.
Gizarte Erantzukizun eta Unibertsitate Hedakuntzako errektoreorde Amaia Masedaren iritziz, bideo hau UPV/EHUk osasun eta segurtasunarekin duen konpromisotik sortu da. "Ekitaldi publiko jendetsuak hartzen dituzten espazioetarako ikus-entzunezko gida bat prestatu nahi izan du Unibertsitateak. Asmoa da larrialdiren bat sortzen bada, bertan daudenei oinarrizko gomendioak eskaitzea, lekua behar bezala husteko. Azken batean, bideoa UPV/EHUk bere espazioen segurtasunarekin duen konpromisoaren proba da, eta gure unibertsitateko kideen beharrei ezezik, bisitatzen gaituztenei ere erantzuten diegula".
Irudian Alejo Fraile Cantalejo, LSHINeko ordezkariak UPV/EHUren Prebentzio Zerbitzuko buru Iñigo Apellanizi eman dio.