Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

Azken eguneratzea: 2012/05/03

Asier Blas UPV/EHUren Politika eta Administrazio Zientzietako irakasleak 'Manuel Giménez Abad Sariaren X. edizioa' irabazi du
EAE "status quo-arekin identifikatzen diren gutxiengoan dauden taldeak pribilegiatzen dituen" eredu baterantz doala dio 'Espainiako Autonomia-Erkidegoetako modelo demokratikoak' lan sarituak

Asier Blas, UPV/EHUren Politika eta Administrazio Zientzietako irakasleak  lurralde- eta politika- deszentralizazioaren gaineko 'Espainiako Autonomia-Erkidegoetako modelo demokratikoak'  ikerketa lanagatik, 6.000 eurorekin esleitua dagoen 'Manuel Giménez Abad' Sariaren X. edizioa' irabazi du. Lan horrek, nagusia den iritzi baten aurka egiten du, hots, barietate soziopolitikoak sistema demokratikoak finkatzea oztopatzen duela. Garaikurra Aragoiko Gorteetan maiatzaren 4an jasoko du.

"Paradigma pluralistak -boterea bizpahiru alderditan eta erakunde gutxitan kontzentratua- herrialde batzuetan demokraziak zergatik duen arrakasta eta beste batzuetan ez esplikatzeko ondokoa dio: haustura soziopolitiko handiek sistema demokratikoak ezartzeari eta mantentzeari kalte egiten die. Ikuspegi honen aurka, 1960ko hamarkadan, Arend Lijphart adostasunezko teoria -hainbat alderdi eta erakundeetan sakabanatutako boterea- garatzen hasi zen, horren arabera sistema demokratikoak haustura sakona duten gizarteetan garatu daitezke, asimilazio eta homogenizazio prozesuei heldu gabe", adierazten du Blasek.

Lan irabazleak hamar aldagaien eta horien elkarren arteko harremanen analisi historiko kuantitatibo eta kualitatiboa egiten du, autonomia-erkidegoen gaineko informazio iturri garrantzitsua eratzen duelarik. Ondorio nagusiari dagokionez, erkidegoen modelo orokorrari dagokiena azpimarratzen du Blasek: "Funtsean pluralistak dira autonomia gehientsuenak, salbuespen batzuk egon badauden arren, zeintzuk adostasunezko modelo bateranzko trantsizio argian dauden. Euskal Autonomia Erkidegoaren kasua da azken hori, jokalari anitzen (Eusko Jaurlaritza, foru aldundiak, udalak…) sistema konplexua duena, beto instituzionalak eta alderdikoiak dituena, zeintzuek 'status quo'-arekin identifikatzen diren gutxiengoan dauden taldeak pribilegiatzen dituen".

Asier Blas Mendoza UPV/EHUko Politika eta Administrazio Zientzietan lizentziatua eta doktorea da. 2006tik Politika eta Administrazio Zientzietako departamenduan irakasle lanetan dihardu. Irakaskuntzaz gain ikerketa lanak ere egiten ditu politika konparatuan (demokrazia modeloak, hauteskunde prozesuak…), berrikuntza-demokratikoan eta euskal politikan, besteak beste. 

UPV/EHUko KOMUNIKAZIO BULEGOAk
editatutako informazioa