Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

Azken eguneratzea: 2012/04/27

Euskal Burdinbidearen Museoaren Fundazioak eta UPV/EHUko Valentín de Foronda Institutuak kolaborazio hitzarmena sinatu dute
Akordioaren helburua burdinbidearen historiaren eta honen Euskal Herriko testuinguru sozio-kulturalaren sakoneko ikerketetan sakontzea izango da

Burdinbidearen Euskal Museoaren Fundazioa eta UPV/EHUko Historia Sozialaren Valentín de Foronda Institutua elkarlanean arituko dira burdinbidearen historiaren eta honen Euskal Herriko testuinguru sozio-kulturalaren sakoneko ikerketa lanetan, ezagutza sakontzeko helburuarekin.

Maitane Ostolaza, Burdinbidearen Euskal Museoaren Fundazioaren zuzendaria, eta José María Ortiz de Orruño, Valentín de Forondaren Historia Sozialaren Institutuko zuzendaria gaur goizean museoan bertan batzartu dira lankidetzarako hitzarmen markoa sinatzeko. Lankidetza Hitzarmen honen bidez, alderdi bien konpromezua finkatu da hurrengo lau urteetarako elkarkidetza ikerketetarako.

Epe honen barruan, Fundazioak Institutuaren eskuetan jartzen du museoak dituen informazio eta dokumentazio guztia etorkizunean baimendutako ikerketan lan guztiak garatu ahal izateko.

"Hitzarmen honek Euskadiko burdinbidearen inguruko ikerketa lanak bultzatzeko aukera paregabea emoten du historia sozial eta kulturalaren ikuspuntutik, izan ere, gai hau oso gutxi landu izan da orain arte. Gainera, burdinbidearen arlo desberdinetako espezialisten elkartrukea eta kolaborazioa erraztuko du eta bide batez, Burdinbidearen Euskal Museoaren Fundazioaren ibilbide berri honek behar duen babes akademikoa bermatzen du" nabarmendu du Maitane Ostolazak, Fundazioaren zuzendariak.

"Gure Unibertsitate Insitutua 1995 urtetik, espainiar eta europako zentru akademiko aktiboenekin ikerketa lanak finkatu ditu" azaldu du José María Ortiz de Orruñok, Valentín de Foronda Institutuaren zuzendariak. "Kalitatezko ikerketez gain, eztaidagune eta elkartrukea bultzatzen dugu eta aholkularitza eta hedapen eskaerak bideratzen ditugu, honela ba, gure arlo zientifikoaren barruan, era desberdinetako instituzio eta elkarteek gidatu izan gaituzte".

Lankidetza hitzarmen marko honetaz aparte, hitzarmen zehat bat ere sinatu dute, zeinetan, akordio honen bidez martxan jarriko den lehenengo ikerketa lanaren oinarriak zehazten diren. "Espainia iparraldeko burdinbidearen eraikuntzaren historia soziala (1850-1868)". Ikerketa lan hau EHUko Historia Garaikidearen irakaslea den Rafael Ruzafak gidatuko du.

"Hitzarmen honek Espainia iparraldeko burdinbidearen lehenengo eraikuntzaren inplikazio sozialaren inguruan ikertzeko aukera ematen du, zortzi probintzietan egon izan ziren bost tren ibilbideak gehitzen ditu, hauen arten, Venta de Baños-Irún eta Bilbao-Castejón" azaldu du Rafael Ruzafa Ortega, hitzarmenaren ikerketa lanaren historialari arduraduna.

UPV/EHUko KOMUNIKAZIO BULEGOAk
editatutako informazioa