
Azken eguneratzea: 2012/04/23
Asteazkenean, apirilaren 25ean, 09:30ean, "Baskoiak eta beste barbaro batzuk" topaketako jardunaldi nagusia hasiko da Gasteizko UPV/EHUko Letren Fakultateko Gradu Aretoan. Topaketa UPV/EHUko Erdi Aroaren, Aro Berriaren eta Amerikaren Historiaren Sailak antolatu du.
Mintegiaren helburua bereziki baskoiei dagokienez emandako irudi etnikoa hobeto definitzea da, baina baita Erromatar Inperioaren gainbeheraren ondoren sortutako jatorri indoeuroparreko beste herri batzuena ere (bretoiak, bavariarrak, etab.). Izan ere, baliteke kasu askotan gertaera horiei buruzko errealitatea aldatuta iristea gure garaietara, faktore politikoak, sozialak edota ideologikoak direla medio, faktore horiei esker kontakizun bat eraiki daitekeelako herri bereko edota nazio desberdinetako taldeen interesen artean gatazkak daudenean.
Hala, iritsi zaigun baskoien historiak mendietan isolatuta bizi zen herri barbaro baten irudiaren eragin nabarmena jaso du. Irudi hori behin eta berriz errepikatu da, eta hortaz, ez du aukerarik eman memoria kolektiboan beste balizko errealitate historiko batzuen garrantziari arreta jartzeko.
Hala, errealitatearekin bat ez datozen irudiak, klixeak eta identitateak ageri dira historiarekin batera, eta datozen belaunaldiek gertatutakoa errazago ulertze aldera kontakizuna eraikitzeko xedez sortu dira, fidelak ez diren arren. Interpretazio horiek, azken finean, historia erraztu eta aldatzen dute, eta batzuetan asmo onez egiten badira ere, beste batzuetan zabaltzen dituenaren asmo politiko eta ideologikoak ezkutatzen dituzte.Horrelakoetan, historialariek "orainean eraikitako iragana" izenez deitu dutena eraikitzen da.
Letren Fakultatean egingo duten topaketan Erromatar Inperioaren ondoren agertutako herrien sorrera argitzen saiatuko dira. Hartara, arlo horretako adituak gonbidatu dituzte, besteak beste, Magali Coumert, Constantina Katsari, Audrey Becker, Esteban Moreno, Elena Torregaray, Armando Besga edota Mikel Pozo. Topaketa inauguratzeko ikerketa mintegi bat egingo dute apirilaren 24an, eta bereziki fakultateko ikasleentzat izango da. Topaketako jardunaldi nagusia, ostera, apirilaren 25ean izango da, eta arloan interesa duen pertsona ororentzat doakoa eta irekia izango da.
Atzerriko hizkuntzetan eskainiko diren hitzaldietan aldi bereko interpretazio zerbitzua egongo da, inork behar izanez gero.
Argazki oina: Vascon gudaria. Gipuzkoako Foru Aldundiko webguneko hartutako irudia
Letren Fakultateko jardunaldien program
Apirilak 24 : ikerketa seminarioak. Aretoa 1.44 (1.go solairua)
11:00 Magali CoUMERT (Université de Bretagne occidentale) : Les prologues de la loi salique et les représentations du passé franc.
16:00 Constantina KATSARI (Univesity of Leicester) : The End of Romanisation.
apirilak 25 jardunaldia. Gradu Aretoan
9:30 Audrey BECKER (Université Paul Verlaine - Metz) : Ethnogenese, identité ethnique. Quelques remarques pour l'Antiquité tardive.
10:30 Esteban MoRENo (Universidad de Zaragoza) : La organización interna de los vascones en la Antigüedad tardía a partir de las fuentes literarias.
11:30 Atsedenaldia
12:00 Elena ToRREGARAY (UPVjEHU) : Sobre la confusión de identidades durante la Antigüedad Tardía: el caso de los vascones.
13:00 Debate
16:00 Magali CoUMERT (Université de Bretagne occidentale) : The construction of an ethnic memory: the case of the Goths.
17:00 Armando BESGA (Universidad de Deusto) : Los enfrentamientos entre vascones y visigodos.
18:00Descanso
18:15Mikel Pozo (UPVjEHU) : Bávaros, bretones y vascones en los siglos VI y VII. Entre la realidad histórica y la creación intelectual.
19:00 Debate