Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

Azken eguneratzea: 2012/04/26

Jon Asier Bárcena euskal ikasleak zilarrezko domina lortu du Fisikako Espainiako XXIII. Olinpiadan
Batxilergoko 150 ikaslek parte hartu dute Zientzia eta Teknologia Fakultatean izandako probetan

Apirilaren 23an banatu ziren, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean, Fisikako Espainiako XXIII. Olinpiadako probei dagozkien urrezko, zilarrezko eta brontzezko dominak eta diplomak. Proba horietan Estatu osoko batxilergoko 150 ikaslek parte hartu dute.

Aurtengo Olinpiada Euskal Herrian izan da, apirilaren 20tik 23ra, eta, bertan, Jon Asier Bárcena Petisco ikasle bizkaitarrak, Zamudioko Vizcaya ikastetxekoak, zilarrezko domina eskuratu du.

Urrezko dominak lortu dituztenen artean, lehenengo bostak Espainiaren ordezkari izango dira uztailean Tallinnen (Estonia) izango den Fisikako Nazioarteko XLIII. Olinpiadan eta 110 herrialdetako 650 ikasle bikainenekin neurtu beharko dituzte indarrak. 6.etik 9.era bitartean sailkatutakoak Fisikako Iberoamerikako Olinpiadan lehiatuko dira, irailean, Granadan. Bertan, Iberoamerikako herrialde guztietako ikasleak izango dira.

Fase nazionalera iritsi diren 150 ikasleek beren unibertsitate barrutiak aukeratu ditu; barruti bakoitzak hiru ikasle aukeratu ditu, ariketa teoriko bat eta ariketa praktiko bat eginda.

UPV/EHUko KOMUNIKAZIO BULEGOAk
editatutako informazioa