
Azken eguneratzea: 2012/04/20
Maiatzaren amaiera arte, Donostiako Unibertsitate Eskola Politeknikoaren sarreran, Angel Salaverria Garnacho aipatutako ikastegiko irakasleak Pascua Irlaren gainean egindako argazkiak ikusgai daude. Ordutegia: 9.00etatik 21.00etara (astelehen-osteguna) eta 9.00etatik 20.00etara (ostirala). Salaverriak 41 egunetan zehar Pascua Irlaren argazkien inbentario arkeologikoa egin zuen. Honek mila argazki inguru biltzen ditu; aldare, estatua eta petroglifoak, hurrenez hurren.
Sarrera irekia da.
Angel Salaverría Garnacho Fisikan lizentziaduna Nafarroako Unibertsitatean, Fisikan doktore UPV/EHUn eta Donostiako Unibertsitate Eskola Politeknikoaren irakasle titularra da. Hemezortzi urte zuenetik argazkizalea, egindako lanak besteak beste, El País eta La Vanguardia egunkarietan ez ezik Interviú eta Playboy aldizkarietan kaleratu ditu. Halaber, 1975 eta 1976 urtetan TVE-rako kameralari lanak burutu zituen. Ikusgai dagoen erakusketa hau aipatutako unibertsitate eskolan egiten duen bigarren erakusketa da. HP-k 2006an antolatutako lehiaketan lehen saria jaso zuen, Gambian egin zuen 'Esperando en el cayuco' izeneko argazkiagatik. Beste hainbat accesit lortu du ere.