Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

Azken eguneratzea: 2012/03/26

Eduardo Garbizuren erakusketa Carlos Santamaria Zentroan

Apirilak 2etatik Maiatzak 18etara, Carlos Santamaría Zentroaren Andrestegi Aretoan, Eduardo Garbizuren 'De la nada al Ser' izeneko erakusketa ikusgai izango da.

Hau hogei urratseko joan-etorriaren isla da. Zenbakiei bata bestearen atzean jarraituz, Unibertsoaren sorreran, planeten pizkundean, argi uhinetan, musikan, izenik gabeko formen aztarnetan murgilduko zara. Mitoaz zein erlijioaz baliatzen diren eta izena duten formen artean ibiliko zara eta, azkenik, 'Tara beltzak', ugalkortasunaren Jainkosak, gizakia ekarriko du munduko gauza orori izena eman diezaion. 'Le Mat', Marseillako taroteko erotuta dagoen gizakia, mundu zabalean dabil eta ikusleari gibel eginaz, zerura begiratzen du bere buruari nondik datorren eta nora doan galdetuz. Atzera begiratu eta aretoaren bestaldeko horma ikusi ahal izan ezkero, erantzuna jakingo luke, baina, ezin…

UPV/EHUko KOMUNIKAZIO BULEGOAk
editatutako informazioa