Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

Azken eguneratzea: 2012/02/24

Genetikaren erabilerak aukera asko ematen ditu auzitegiko ikerketak ebazteko
Aztarna Genetikoen Nazioarteko II. Biltzarrak oso degradatuta dauden laginen DNAren analisiaren azken hobekuntzak aurkeztuko ditu

Aztarna genetikoak espezie bereko gizabanakoen artean bereiztea ahalbidetzen du, haien DNAren laginak erabilita. Azken urteotan oso garrantzitsuak izan dira oso degradatuta dauden laginetatik aurrera egindako aztarna genetikoen analisiaren aurrerapenak. DNAren azterlanaren teknika berri horiei esker, auzitegiko ikerketetan kasu korapilatsuak ebatzi dira. Dena den, DNA gutxi duten laginekin egin ahal izateko langile trebatuak, ekipo sofistikatuak eta kutsaduraren gaineko kontrol zorrotza behar dira.

Gaur egun oso degradatuta dauden laginak erabil daitezke, DNAren azterlanera egokitzen diren markagailu berrietatik abiatuta, hala nola hezur zaharrak, sustrairik gabeko ileak edo kontaktu bidezko transferentzia, besteak beste. Horrela, UPV/EHUko Lucio Lascaray zentroan egiten ari den biltzarra oso erabilgarria da Justiziari eta Segurtasun Indarrei lotutako profesionalentzat eta Biozientzietako profesional espezializatuentzat.

Garatu beharreko gaia interesgarria denez, UPV/EHUko Grupo Consolidado BIOMICsek eta UPV/EHUko Analisi Forentse Masterrak antolatutako biltzarrean Auzitegiko Genetikako Nazioarteko Elkarteko (ISFG) kide garrantzitsuek hartuko dute parte, adibidez, Danimarkako Niels Morling ISFGko ingelesez hitz egiten duten herrialdeetako taldeko zuzendaria edo Christian Doutremepuich Bordeleko Unibertsitateko Farmazia Fakultateko hematologia zuzendaria.

Nazioarteko biltzarrari amaiera emango dion eta hilaren 24an, ostiralean, arratsaldeko 17:15ean garatuko den jardunaldian mahai-ingurua egingo da edonork parte har dezan, eta horren ondoren, UPV/EHUk 2006an Aztarna Genetikoari buruzko Nazioarteko I. Topaketa egin zuenetik arlo horretan egon diren aurrerapenak berrikusi eta eguneratzen dituen biltzarra amaituko da.

DNAren ikerketak UPV/EHUn
Ikerketa genetikoaren arloan, hainbat ikerketa taldek aztertzeaz gain, Euskal Herriko Unibertsitateak badu bere DNAren bankua. Aldi berean, UPV/EHUko Ikerketa Zerbitzu Orokorren (SGIker) zati da, DNAren laginak gizakietan zein animalietan analizatu eta ikertzeko. Ikerketak garatu ahal izateko, DNAren bankuak, giza talde eta teknikari espezializatuez gain, ikerketa horiek egiteko bereziki egokituta dauden laborategiak ditu.

Zenbait ikerketatarako, bere laborategiak ez ezik, DNAren Bankuan  UPV/EHUko SGIker zerbitzuen beste instalazio batzuk ere erabiltzen ditu. Adibidez, laurogeita hamar urtetik eta ehun urtetik gorako pertsonen DNAren bildumaren ikerketa eta kontserbazioa optimizatzeko, Arrisku Biologikoari Eusteko Segurtasun Handiko Laborategia erabiltzen du, isolamendu eta segurtasun baldintza egokiak dituena ikerketak garatzeko.

 

UPV/EHUko KOMUNIKAZIO BULEGOAk
editatutako informazioa