Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

Azken eguneratzea: 2012/02/21

Hezkuntza Etorkinekin X. Mintegiaren izena-emateko epea zabalik dago
Hezkuntza Etorkinekin X. Mintegiaren liburuxkaren irudia

 

 

 

Hezkuntza Etorkinekin X. Mintegia datorren martxoaren 21an ospatuko da Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Areto Nagusian. Aurtengo edizioaren ardatz nagusia 'Immigrazioa, Aurreiritziak eta Hezkuntza' izango da. Hezkuntzaren Teoria eta Historia Sailak antolatzen du mintegia.

Irakasleak, gizarte hezitzaileak, profesionalak, elkarteak, ikasleak eta etorkinekin lan egiten dutenentzat zuzendua dago bereziki, nahiz eta irekia izan.

Mintegiaren helburu nagusia immigrazioa eta kulturaniztasuna lantzeko baliabideak eskaintzea da.

 

 

 

Egitaraua:

9.00 - 9.30
Dokumentazioaren banaketa

9.30 - 10.15
Aurreiritziak eta errealitatea
MIKEL MAZKIARAN. SOS ARRAZAKERIA

10.15-11.00
Aurreiritziei buruz sensibilizazio ekimenak
RUTH ACOSTA. Gurutze Gorria

11.00 - 11.45
Kulturarteko Hiritartasuna sustatzeko baliabideak.
ALVARO GONZALEZ, OIAKUE AZPIRI ALBOAN. Hezkuntza eta Boluntariotza Arloa

11.45 - 12.15
ATSEDENALDIA

12.15 - 13.00
Aurreiritziak gainditzeko gida didaktikoa.
FELIX ETXEBERRIA. Euskal Herriko Unibertsitatea

13.00 - 13.45
Zurrumurruen aurkako Bartzelona Estrategia
MIGUEL ESTEVE. Immigrazioa eta Kulturartekotasuna Batzordea. Bartzelonako Udala

 

Izena-emateko epea zabalik dago eta mintegiaren bezperan amaituko da.

Izena-emateko:
Maria Martinez. 3ª planta.
TFNOA.: 943 01 82 64
maria.martinez@ehu.es

*Izen-emateak 10 € balio du.

UPV/EHUko KOMUNIKAZIO BULEGOAk
editatutako informazioa