
Azken eguneratzea: 2012/02/27
Xabier Artetxek ezustekoz hartu zuen zozketan bizikleta irabazi izena. Berak Industria Ingeniaritza ikasi nahi du. Sergio Pascual, bere aldiz, ezin izan zen joan saria hartera, eta, bere ordez, Carmelo Garitaonandia Bizkaiko Campuseko errektoreordeak jaso zuen bizikleta bere izenean. Pascualek Informatika ingeniaritza ikastea pentsatu du.
Arabako Campusean, Ane Arrizabalagak, Olabide Ikastolako ikasleak; eta Leire Juarrosek, IES Miguel Unamuno Ikastetxekoak, jaso zituzten bi bizikletak. Ane Arrizaalagak Psikologia ikasi nahiko luke UPV/EHUko Gipuzkoako Campusean eta Leire Juarrosek oraindik ez du erabaki zer ikasiko duen datorren urtean, Erizaintza edo Irakaskuntza.
Azkenik, Gipuzkoako Campusean zozketa irabazi zuten ikasleak Leire Lizartza -Zarautzeko BHI Lizardi ikastetxekoa dena- eta Aitziber Mindeguia, Donostian dagoen La Salleko ikaslea, izan ziren. Leire Lizartzak Medikuntzarekin zerikusi duen ikasketan du interesa, eta Aitziber Mindeguiak, aldiz, Haur edo Lehen Hezkuntzako eta Matematikako ikasketak ditu gogoko.
![]() |
![]() |
Argazki oina 1 (ezkerretatik eskuinetara) Elena Bernaras, Xabier Artetxe eta Carmelo Garaitaonandia
Argazki oina 2 (ezkerretatik eskuinetara) Eugenio Ruiz Urrestarazu, Ana Arrizabalaga, Leire Juarros eta Elena Bernaras
Argazki Oina 3 (ezkerretatik eskuinetara) Elena Bernaras, Irati Lizartza, Aitziber Mindeguia, Cristina Uriarte