
Errektorearen Agurra | Agerraldi publikoak
UPV/EHU hazten dagoen unibertsitatea da, energiaz betea eta etapak gaindituz doana. Beraz, Errektore talde bakoitzak bere proiektu berriak, ideia berriak eta, beraz, erantzukizun berriak aurkezten dizkio unibertsitateari eta gizarteari.
Errektorearen gune hau informazioa zabaltzeko lehen urratsa da eta hemen jasoko dira agerraldi publikoak eta gobernuaren jarduerak zein heinean bete diren, eta bertan argitaratuko dira errektoreak ikastegietara egingo dituen bisitak. Horrela, unibertsitateko kide guztiek izango dute horren berri.
Gestio publikoa gardena izan behar da, baina horrez gain, ezagutzera eman behar da. Gestioari buruzko informazioa zuzena izan behar da eta eguneratua. Horretarako, baina, tresna eraginkorrak erabili behar dira, eta web orria da baliotsuenetako bat xede horretarako, bai eta taldearen jardueraren berri eta jendaurreko ekitaldien berri emateko ere.
Iñaki Goirizelaia
UPV/EHUko errektorea