Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

Jornadas sobre software libre



UPV/EHUko Miguel Sánchez-Mazas Katedrak jardunaldi batzuk antolatuko ditu gai honen inguruan: 'SOFTWARE LIBREA EUSKAL HERRIAN: kultura askea eta ekintzailea'. Jardunaldiak Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean izango dira, azaroaren 10ean, 11n eta 12an. Jardunaldiaren helburu nagusia da 'software librea hiritarrari gerturatzea, horren erabilera bultzatzeko eta bere balioetan sakontzeko, eta 'euskalduna bezalako gizarte konplexu bat lurralde mailan garatzeko eskaintzen dituen aukeren inguruan hitz egitea. Izan ere, gizarte honen helburuak ekintzailetza eta berrikuntza dira'. Horrela diote UPV/EHUko Miguel Sánchez-Mazas katedran.

Software librea gero eta funtzionalagoa eta erabilgarriagoa da azken erabiltzailearentzat, baina oraindik gizartean ez da ezaguna. 'Hori dela eta, erabiltzaileari goizez erakutsiko diote software librea nola erabili eta  Open Office ofimatika paketeari eta Wiki Software parte hartzaileari buruz hasierako ezagutzak emango dizkiote. Arratsaldez, berriz, software librearen filosofia aztertuko dute, zergatik eta zertarako erabiltzen den software librea eta bereziki nola errazten duten euskararen sarrera teknologia berrietara. Azkenik, Extremadurako kasua aztertuko da, Euskal Herriko garapen teknologikoa bultzatzen lagunduko duten esperientziak trukatzeko.'

Azaroaren 12an (asteazkena) Gipuzkoako Elkarte Gastronomikoek goizez bertaratzeko aukera izango dute eta beren ordenagailuetan ON EGIN! software librea instalatu ahal izango dute, UPV/EHUko Informatika Fakultatean garatu den elkarte gastronomikoen lehenengo kontu gestorea hain zuzen. Software librea (Ubuntu, Open Office, Firefox, Thunderbild, Pidgin, Wiki…) erabiltzeko tailerrak emango dituzte baita ere, ostegunean (azaroak 13) eta ostiralean (azaroak 14), 18:00-20:00 bitartean, Eibar, Orereta, Arrasate eta Zarauzko KZguneetan.

Egitaraua

 

Informazio gehiago:

Sánchez-Mazas Katedra (943017447/sanchez-mazas@ehu.es)

Oficina de Comunicación UPV/EHU (943017108 / comunicacion@ehu.es)

 

 



Hasierako eguna 2008/11/10

Amaiera eguna 2008/11/12


Azken eguneratzea: 2008/11/07