
Ostiralean, maiatzak 11, 11:00etan, UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko CEIC-IKIk duen gelan, Joffre López Oller soziologoak "La cuestión residencial de los jóvenes en el País Vasco. Una aproximación (limitadamente cuantitativa" hitzaldia eskainiko du. CEIC-IKI, Centro de Estudios sobre la Identidad Coletiva/Identitate Kolektiboen Ikertegiak antolatu du hitzaldia.
Hitzaldian, Joffre Lópezek zenbait adierazle aztertuko ditu, besteak beste, lan merkatua, EAEko gazteen egoitza autonomia eta etxebizitza merkatua. Horretarako, Observatorio Joven de Viviendak argitaratu dituen estatistikak eta analisiak erreferentzia-puntutzat hartuko ditu.
Joffre López Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan Soziologian lizentziatua da, Pompeu Fabrako Unibertsitatean Gizarte eta Zientzia Politikoko Masterra du eta egun, Espainiako Gazte Kontseiluko OBJOVIen (Observatorio Joven de la Vivienda) egileetako bat da.
Hasierako eguna 2012/05/11
Amaiera eguna 2012/05/11