Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

Saltillo Getariako portura helduko da

Asteazkenean bukatuko da euskal kostaldean zehar burutzen ari den udako ibilaldia

Aasteartean, abuztuak 7, egun osoan zehar, Getariako portuan, nahi duten guztiek bisitatu ahal izango dute Saltillo UPV/EHUko eskola-ontzia, euskal kostaldean zehar udan egiten duen ibilaldiaren azken ate irekien jardunaldia burutuko baitu bertan. Izan ere, ibilaldia asteazkenean, hilak 8, bukatuko du Santurtzin. Antzinako belaontzi honen tripulazioa Mikel Lejarza kapitainak eta Nautika eta Itsasontzi-makineria Goi Eskola Teknikoko 14 ikaslek osatzen dute. Ikasleek nabigazio praktikak egin eta gizarteari bela mundua hurbiltzea dira itsas ibilaldiaren helburuak. Bigarren helburu hori betetzeko, ontziaren ateak irekita egon euskal kostaldeko hainbat portutan.

Ibilaldiaren azken egunetako egutegia hauxe da:

Abuztuak 6  Hondarribia - Getaria
Abuztuak 7  Ate irekiak Getarian
Abuztuak 8  Getaria - Santurtzi

Era berean, Saltillo belaontzia Hondarribiko Marinel Azokan, abuztuaren 24tik 26ra, eta La Rochelleko Saloi Nautikoan, irailaren 19tik 26ra, ere egongo da.

Saltilloren historia

Saltillo 1932an eraiki eta bi urte beranduago erosi zuen Pedro Galindez enpresari bizkaitarrak. 1946tik 1963ra arte Galindezek errege-familiari utzi zion belaontzia, erabil zezan. 1968an Galindezek Nautika eta Itsasontzi-makineria Eskolari itsasontziaren emaitza egin zion. Zaharberritu ondoren berriro itsasoratu zen 1998an eta gaur egun UPV/EHUko ontzi-eskola bezala erabiltzen da.

UPV/EHUko KOMUNIKAZIO BULEGOAk
editatutako informazioa


Hasierako eguna 2012/08/07

Amaiera eguna 2012/08/08


Azken eguneratzea: 2012/08/06